id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0020034
BERRIA
Euskadi
noticias
LABek salatu du Hezkuntza Sailak sektore feminizatuak baztertzen dituela BILBO. LABek protesta egin du Bilbon, salatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sektore feminizatuak eta lan baldintza prekarioenak dituztenak baztertzen dituela hitzarmen kolektiboen negoziazioetan. Sukaldari eta garbitzaileen ituna berritze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020035
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauaren zain, giltzak eta suziriak jaurtikitzeko herriko etxeko balkoitik. Hor dago, besteak beste, Xala pilotaria. Iaz ere gonbidatu zuten, baina aldi honetan, izarrak dirdira handiagoa dauka, txapel bat gehiago baitauka soinean. Aldarrikapenerako unea ere izan da bestaren hasiera ofiziala. Ingelesez Euskal Herria ask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020036
BERRIA
Euskadi
noticias
Pronostikoak goitik behera bete ziren atzo Moañan (Galizia), Espainiako Traineru Txapelketako sailkatze estropadetan. Orio eta Kaiku txanda banatan aritu ziren, eta batak zein besteak irabazi zuen berea. Oriok bost segundo atera zizkion Chapelari, hogei Meirari eta ia minutu erdi Pedreñari. Kaikuk, berriz, Tiran izan z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020037
BERRIA
Euskadi
noticias
ELORRIO. Eroski taldeak ekainetik zerbitzuguneetako erregaia merkatu du, eta Rivabellosan (Araba) eskaintzen duen gasolina da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan merkeena. Hala, egunean mila bezero erakartzen ditu taldeak. Prezioak aldez aurretik adosteagatik, Espainiako Lehiakortasun Batzordeak espedientea ireki die BP, Ce...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020038
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizartea inplikatzeko plan bat aurkeztuko du Ibarretxek, prozesua «blindatzeko» asmoz. Hilaren 22an Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran azalduko ditu neurri zehatzak Gizartea inplikatzeko plan bat aurkeztuko du Ibarretxek, prozesua Hilaren 22an Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran azalduko ditu neurri Prozesuaren «h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020039
BERRIA
Euskadi
noticias
Kongresuak atzera bota du EHAK legez kanpo uzteko PPren eskaera. Talde guztiek esan dute PPren ekimena «alderdikoia» dela eta «liskarra» sortu nahi duela horrekin Kongresuak atzera bota du EHAK legez kanpo uzteko PPren eskaera Talde guztiek esan dute PPren ekimena «alderdikoia» dela eta «liskarra» Espainiako Gobernuari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020040
BERRIA
Euskadi
noticias
1997an, Gernikan, gure sindikatuak plazaratu zuen (ez soilik ELAk) oso hedatuta zegoen gogoeta politiko bat: «Estatutua hilda dago. Aukera izan zena tranpa bilakatu da. Espainiar zentralistek oso ahul, oso zatituta, oso galduta eta konplexuz beteta ikusi behar gaituzte Estatutua izatez indargabetu eta lasai asko geratz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020041
BERRIA
Euskadi
noticias
Ados jarri dira, eta akordioa ixtea denbora kontua da. Ia ziurra baita Euskal Autonomia Erkidegoko heldu den urteko aurrekontuen inguruko akordioa PPrekin sinatuko dutela jeltzaleek eta sozialistek, bigarren urtez. Azken astean izandako mugimenduek lortu dute Alfonso Alonsoren alderdiaren babesa bereganatzea. Ostegunea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020042
BERRIA
Euskadi
noticias
Parisek urriaren 9an emango du Sorzabalen euroagindu ebazpena, eta azaroaren 20an Plarena Frantziako Dei Auzitegiak urriaren 9an emango du Iratxe Sorzabal euskal presoaren aurkako euroagindu eskaeraren ebazpena, eta David Pla presoaren kontrakoa, azaroaren 20an. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu ditu bi euroagindua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020043
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hobeto bizitzeko» gobernu akordioa sinatu dute PSOEk eta Sumarrek Hainbat astez negoziatzen aritu ondoren, PSOEk eta Sumarrek koalizio gobernu bat osatzeko akordioa egin zuten herenegun, azken orduan, eta Yolanda Diaz Sumarreko lider eta Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteordeak atzo nabarmendu zuen «ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020044
BERRIA
Euskadi
noticias
Mauletik abiatu eta Euskal Herria zeharkatuko du oinez Euskarabentura espedizioak, uztailaren 1ean hasi eta hilaren 31 bitartean. 16-17 urteko ehun gaztek osatuko dute espedizioa -oraingoz-, Euskal Herriko zazpi herrialdetakoak eta baita diasporakoak ere; Washingtongoak eta Patagoniakoak, zehatz. Egitasmoak bete du, be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020045
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoak 700 milioi inguruko aurrekontua izango du 2016rako Aurtengo aurrekontuarekin alderatuta Gipuzkoak 2016rako izango duen gastu kopurua "zertxobait handiagoa" izango dela esan du gaur Imanol Lasa foru bozeramaileak. 700 milioi eurotik gora baliatuko ditu Markel Olano jeltzalea ahaldun nagusi duen foru gobernuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020046
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Matti Geschonneck. Aktoreak: Bruno Ganz, Alexander Fehling, Sylvester Groth, Pit Bukowski. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2017. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Ekialdeko Berlinen dago girotuta istorioa. 1989. urtea da. Wilhelm Powileitek 90 urte bete ditu, eta festa bat egin diote senitartekoek eta lagu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020047
BERRIA
Euskadi
noticias
Burujabetza, iraganera itzultzeko. Hogei urte bete dira Transnistriak independentzia aldarrikatu zuela; Moldaviarekin batera egin zuen, eta, ordutik, bi herrialdeen arteko harremana tirabiratsua izan da. Hogei urte bete dira Transnistriak independentzia aldarrikatu zuela; Moldaviarekin batera egin zuen, eta, ordutik, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020048
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Enpresetan zabalik dauden negoziazio kolektiboko prozesuak atzeratzeko eskatu die sindikatuei Arabako SEA patronalak, «egoeraren larritasuna» dela eta. Enpresaren «defentsan» parte hartzeko esan die, krisiak «enpleguan ahalik eta eragin apalena izan dezan».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020049
BERRIA
Euskadi
noticias
Historiarekiko lotura eta garaikidetasuna, tradizioa eta modernitatea biltzen ditu Euskal danbolinaren aroak, Jose Ignazio Ansorenak eta Joserra Senperenak lau eskutara ondu duten bigarren diskoak. Chillida-Lekutik (2006) argitaratu eta hamabost urtera, txistularia eta pianista berriro elkartu dira, baina, oraingoan, o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020050
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. IÑAKI OTXOA OLZA . Mendizalea. «Inoiz egin dudan igoera garbiena izan da Shisha Pangmakoa; erabat gogobete nau». Iñaki Otxoa Olza bide bat irekita igo da Shisha Pangmako gailur nagusira (8.027). «Inoiz egin dudan igoera garbiena izan da Shisha Pangmakoa; erabat Iñaki Otxoa Olza bide bat irekita igo da Shisha Pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020051
BERRIA
Euskadi
noticias
«Urrats erraldoiaren segida» izatea nahi duten ekitaldi bat egingo dute «Aldaketaren festa» egingo du Bilduk datorren larunbatean, Bilboko BECen. Joan zen ostegunean Bilbon eta Iruñean «urrats erraldoia» egin zuen euskal gizarteak, koalizioaren irudiko. Auzitegi Konstituzionalak koalizioari buruz zer erabakiko zuen zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020052
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKADI LITERATURA SARIAK. XABIER OLASO . Haur eta gazte literaturako euskadi sariaren irabazlea . «Bizipenek edo bihotzak eramaten zaituzte arlo batera edo bestera» XABIER OLASO x Haur eta gazte literaturako euskadi sariaren irabazlea «Bizipenek edo bihotzak eramaten zaituzte arlo batera edo bestera» Helduentzako poes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020053
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek ez du arratsaldean lan saiorik egin, Bielsak hala aginduta Arratsaldean Bukarestetik heldu eta lan saioa egitekoa zen Athletic Lezaman, baina ez du egin, Marcelo Bielsa entrenatzaileak hala aginduta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020054
BERRIA
Euskadi
noticias
Automobil batek harrapatuta andrazko bat hil da Zaratamon BILBO. Emakume bat hil zen astearte iluntzean Zaratamon (Bizkaia) automobil batek harrapatuta. Mercedes ibilgailu batek harrapatuta hil zen andrazkoa, eta kolpea jaso zuen lekuan bertan hilotz geratu zen. Ikerketa abiatu zuten ertzainek ezbeharraren nondik norak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020055
BERRIA
Euskadi
noticias
Agerraldia egin baino ordu batzuk lehenago jakin da Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradua eman diola Marta Igarriz presoari, estreinako aldiz presoak gradu aldaketa lortzeko helegiteak aurkezten hasi zirenetik. Foro Sozial Iraunkorra, Etxerat eta Sare zuhur agertu dira albistearen aurrean, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020056
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzi eskutara idatzia. Nobela bati buruzko nobela idatzi du Kevin Herediak, 'Hor hago Kevin?' izenekoa Nobela bati buruzko nobela idatzi du Kevin Herediak, 'Hor hago Kevin?' Orri hauetan, Berriako Kultura saileko orrietan, agertu zen literaturaren plazan Kevin Heredia. 2007ko udazkena zen, eta literaturaz, batik bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020057
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste 15 frankista ikertzeko eskatu du Argentinako kereilako fiskalak Frankismoko delituak ikertzeko Argentinan abiarazitako kereilak beste pauso bat eman du. Ramiro Gonzalez fiskalak Francoren bost ministro, epaile bat, zortzi polizia eta militar bat galdekatzeko eskatu dio Maria Servini epaileari; giza hilketa, tortu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020058
BERRIA
Euskadi
noticias
Lortu dute Eusko Jaurlaritzarako gobernu akordioa EAJk eta PSE-EEk. Ostegunean hautatuko dute lehendakari Iñigo Urkullu, eta gehiengo osoa izango du legebiltzarrean. Orain dira hastekoak izenez hitz egiten, nor izango diren arduradun. Ituna iragarri den aldi berean aurkeztu dute 300 kazetari euskaldunek sinatutako mani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020059
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian ere badira olibondoak eta badago oliba olioa. Nekazariak eta dolareetako langileak buru-belarri dabiltza lanean azken asteetan, aurten jasotako uzta olio bihurtzen. Olibondoetan dauden olibak jaso, ahal dela, banaka eta kontu handiz; tradizionalki, gerri-bueltako otarretan zuzenean bildu, eskuz, edo, era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020060
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekez har daiteke lekukoa gogo handiagoarekin. Jaia bukatzeko bi egunen faltan, blusa eta neska beteranoek hartu zuten atzo kaleetako giroari eusteko ardura. Indartsu egin zuten hori, gainera. Goizeko bederatzietatik iluntzera arteko programa goitik behera bete zuten; are gehiago, zenbaitek gaua luzatzeko asmoarekin em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020061
BERRIA
Euskadi
noticias
Bankuek zerga ordaintzea berrikusiko du Nafarroako Gobernuak "Gizartearen ustekabearekin eta ezinegonarekin bat" egiten du Nafarroako Gobernuak. Auzitegi Gorenaren epaiaren ondotik , Nafarroako Gobernu kontseiluan egoera aztertu dute, eta prest azaldu dira ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren foru legea alda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020062
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikastetxeetatik ordenagailuak lapurtzen ibili dela egotzita, gazte bat atxilotu dute DONOSTIA. Tolosaldeko hainbat ikastetxetan (Gipuzkoa) 250 ordenagailu inguru lapurtzea egozten diote ertzainek 22 urteko gazte bati, eta atxilotu egin dute. Lapurretarik handiena iragan azaroaren 23an izan zela esan dute; Tolosako esko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020063
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsiodunek ekiteko eskatu diete politikariei: "Bukatu da promesen garaia" Bilboko udaletxeko eskailerak pentsiodunez beteta zeudela, eta "Borrokan jarraitzen dugu" zioen pankarta bat atzean zutela, politikariei mezu argi bat helarazi diete pentsiodunen mugimenduko ordezkariek: "Bukatu da promesen garaia; gure erakund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020064
BERRIA
Euskadi
noticias
Bazekien Kilian Jornet gabe aukera gehiago zuela lehen aldiz Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazteko. Iaz hirugarren izan eta gero, askoren ahotan zegoen Manuel Merillasen izena, eta are gehiago Jornetek ez zuela parte hartuko jakin zenean. Eta espainiarrak ez zuen aukera alferrik galdu herenegun. Zazpigarren ahalegi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020065
BERRIA
Euskadi
noticias
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak organikoa eta errefusa garraiatzeko transferentzia gunea inauguratu zuen atzo Elgoibarren. Gune horrek ahalbidetuko du Debagoienean eta Debabarrenean organikoa eta errefusa biltzen ari diren kamioiak bertan deskargatzea. Guneak 8.500 metro karratu ditu, eta 1,4 milioi euroko kostua ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020066
BERRIA
Euskadi
noticias
Trumpek ez du presidente immunitaterik Kapitolioko auzian 2020an AEBetako hauteskundeak galdu ondotik Kapitolioaren kontrako erasoa sustatu izana leporatzen dioten auzian, Donald Trumpek ez du izanen presidenteari dagokion immunitatea. Hala ebatzi du Washingtongo Dei Auzitegiak. «Auzi kriminal honen harira, Trump presi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020067
BERRIA
Euskadi
noticias
Mugaz gaindiko harremanez jardun zuten atzo Baionako Arteen Hirian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan, Baiona-Donostia eurohiriak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Hirigune Elkargoak antolatutako jardunaldietan. Arratsaldean, mahai ingurua egin zuten Iban Larrandaburu zuzenbidean doktoregaiak,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020068
BERRIA
Euskadi
noticias
Etiopiako israeldarren aurkako diskriminazioa auzitan Israelgo Gobernua osatzeko negoziazio betean zela, azken urteotako istilu larrienak sortu zaizkio Benjamin Netanyahuri gizarte zibiletik. Duela astebete Jerusalemen eta igandean Tel Aviven, etiopiar jatorriko israeldarrek sufritzen duten diskriminazioaren aurkako pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020069
BERRIA
Euskadi
noticias
Ega eta Arga arteko lurretara iritsiko da Nafarroako ubidearen hedapena «Nafarroako Ubidearen bitartez, Nafarroa eta Espainia hobetuko ditugu, baita herritarren bizi-kalitatea ere». Ustez CANeko dieten auziaren mehatxua gainetik kenduta, lanerako itzulera «modurik hoberenean» egin du Yolanda Barcina Nafarroako lehendak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020070
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak eskatu du murrizketak irailaren 2ra arte luzatzeko Nafarroako Gobernuak hainbat murrizketa ezarri ditu eguneroko bizitzan, COVID-19aren izurriari aurre egite aldera. Etxeratzeko agindua da neurrien artean nabarmenenetariko bat, eta orain murrizketa horiek irailaren 2ra arte luzatzeko eskatu du. Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020071
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Pascal Chaumeil. Aktoreak: Romain Duris, Michel Blanc, Alice Belaïdi. Iraupena: 97 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2015. Jacques hiri txiki batean bizi da. Hiri horretako biztanle ia gehienak kinka larrian daude, eta haien lanpostuak kolokan daude. Hiriko fabrika garrantzitsuena itxi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020072
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Ceballosek (8. min.); 1-1: Manu Garciak (39. min.); 1-2: Ceballosek (43. min.). Epailea. Undiano Mallenco. Txartel horiak: Alaveseko Vigarayri, Elyri, Medran, Torres eta Manu Garciari; eta Real Madrileko Carvajal eta Nachori. Bestelakoak. 19.159 ikusle Mendizorrotzan. Alavesen bolada txarrak ez du etenik. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020073
BERRIA
Euskadi
noticias
Egonen da bihar greba eginen duenik eta eginen ez duenik. Egonen da lanera joanen denik, grebak exijitu nahi dituen helburuekin ados egonda ere; kolore guztietako kontraesanetara ohituta gaude. Bihar egonen da, jarraitzen dudan txiolari batek DBHko ikasle batzuei entzun dienez, «piper egite legala» hartuko duenik. Egon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020074
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Gorenaren epaiak ez du argi utzi kamera ezkutua noiz erabil daitekeen Denak ez du balio. Hedabide askok zukua atera diete aurrerapen teknologikoei, eta kamera ezkutuak oinarri dituzten saioak ugaldu egin dira azkenaldian. Ikerkuntza kazetaritza eta interes orokorra. Argudio horietan babesten dira praktika hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020075
BERRIA
Euskadi
noticias
Maketoa zen Rosa Díez. Hala deitzen omen zieten txikitan hari eta haren etxekoei herrian. Horixe azaldu du emakumeak liburu autobiografiko batean. Ederto, bada. Bizkaian jaiotako politikari espainolistak ez du ezer ahaztu nahi. Ez du zertan. Norbera librea da bizitzari eta iraganari egokien iruditzen zaion moduan begir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020076
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. Realeko gazte mailak (2011-2014), Reala B (2014-2015) eta Reala (2015etik). Estreinakoa Realarekin. 2015eko urriaren 25ean; Levante-Reala (0-4).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020077
BERRIA
Euskadi
noticias
«Norbanakoaren askatasun aldarria dago liburuan». Pertsonaia bizizaleak, adiskidetasunaren gorazarrea, Orson Wellesekiko miresmena, magia eta beste dakartza Hasier Etxeberriaren 'Iturrino Handia' nobelak. HASIER ETXEBERRIA . Idazlea Pertsonaia bizizaleak, adiskidetasunaren gorazarrea, Orson Wellesekiko miresmena, magia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020078
BERRIA
Euskadi
noticias
Batzuetan iruditzen zait ezen jendarte berdinzaleago baten, mundu bidezkoago baten alde gaudenok harrika egiten diogula geure helburuei (eta geure buruei) gugan hagitz errotua dugun joera batekin zeinaren ondorioz eskastzat eta baliogabetzat jotzen baititugu oraingo gizarte antolamendu bidegabea berehalakoan errotik ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020079
BERRIA
Euskadi
noticias
De Juanaren auzia urrira arte atzeratu du epaileak BELFAST. Iñaki de Juana Chaos euskal preso ohia Espainiaren esku utzi edo ez erabakitzeko prozedura urriaren amaierara arte atzeratu du Thomas Burgess Belfasteko Auzitegiko epaileak. Iazko arazoaren 17an atxilotu zuten De Juana, eta orduz geroztik haren kontrako euroag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020080
BERRIA
Euskadi
noticias
Albistea Qim Torrari ezarritako zigorrarekin bueltaka genbiltzala iritsi da. Eragin egin dit. Jose Mujicak politika uztea erabaki duela jakinarazi du. Uruguaiko presidente izanak oraindik ere senatari kargua zuen... Laurogeita bost urte ditu, eta gaixorik dago nonbait. Betirako izango omen duen gaitz immunologiko bat. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020081
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantses gobernua eta lurralde hizkuntzak Hezkuntzan M olac legea izenez ezaguna den Lurralde hizkuntzen babeserako eta garapenerako legea onartzen zuten frantses legebiltzarreko diputatuek 2021eko apirilean. Ordura arte gai horri buruz aurkeztu lege proposamen guziak baztertuak izanik -eta batzuetan hemizikloan eztaba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020082
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo Nafarroako Gobernuak aitortza egin zien atzo 36ko gerrako eta frankismoko krimenak jasan zituzten pertsonei eta haien senitartekoei. Nafarroako Desagertuen eta Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko 30 kidek jaso zituzten aitortza eta ordaintza emateko deklarazioak. 2011n, antzeko ekintza batean, 69 laguni eman zieten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020083
BERRIA
Euskadi
noticias
'ZUBI BAT DRINAREN GAINEAN'. Zubiaren begien aurrean Argitaletxeak: Alberdania eta Elkar (Literatura Unibertsala). Z ubi batek koskortu zuen aurreko hirixka, eta bildu zituen geroko hiriaren hala historia nola eguneroko bizitza, haren bihotz eta pultsu emaile bihurtzeraino XVI. mendetik gaur arte. Vixegrad, Bosniako ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020084
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkertiar eta abertzaleei egin inkestaren emaitzen berri emanen dute Zatiketak gaindituz biharko ezker abertzalea osatzeko asmoz egin inkestaren emaitzak plazaratuko dituzte bihartik larunbatera, aurkezpen publikoen bidez. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako abertzale eta ezkertiar militanteei banaturiko inkesta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020085
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguraldiak are gogorragoa egin zuen atzo Emakumeen Birako hirugarren etapa. Horrek eta Opakuara eta Santa Teodosiako ermitara egindako azken igoerak indartsuenak baino ez zituen utzi aurrean. Galbahea egin zuten, eta azkenerako Trek Segafredoko Tayler Wiles gailendu zen. Bigarren izan zen haren taldekide Elisa Longo Bo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020086
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Artium museoko bisitarien arretarako langileak hurrengo hiletan kaleratzeak egongo diren beldur dira. Hala, mobilizazioetan dira uztailaz geroztik, eta datozen egunetan hiru lanuzte egingo dituztela iragarri dute: irailaren 4an, 9an eta 11n. Gainera, konponbiderik ezean, hilaren 15etik aurrera, greba mugagabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020087
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiak 67-59 irabazi dio Errusiari gizonezkoen saskibaloiko lehenengo finalerdian. Olinpiar Jokoetako finalean izateko faborito nagusiak ziren AEBrekin batera, eta aurreikuspenak bete dituzte. Finaleko aurkaria Argentina eta AEBren arteko partidatik aterako da (22:00), baina, ezusterik ezean, egungo olinpiar txapeld...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020088
BERRIA
Euskadi
noticias
N ature -k ematen duen Eppendorf sari garrantzitsua irabazi zuen 2009an Oscar Fernandez-Capetillok (Bilbo, 1974). Aurretik Swiss Bridge aitortza prestigiotsua ere eskuratua zuen, minbiziaren kontrako bere ikerketengatik. EHUn ikasitako zientzialariak beste berri on bat eman du berriki: Espainiako CNIO erakundean zuzent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020089
BERRIA
Euskadi
noticias
Oriok irabazi zuen El Corte Ingles bandera, Isuntzak TKEri eutsi zion eta Trintxerpek Zarautzi tokia kendu Oriok irabazi zuen El Corte Ingles bandera, Isuntzak TKEri eutsi zion El Corte Ingles banderak eman zion bukaera arraun denboraldiari. Azkena izanagatik ez zen emozio faltarik izan. Ez hainbeste TKE Ligako trainer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020090
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkantzia tren bat errailetatik atera da Iruñea eta Noain artean Volkswagen autoak zeramatzan tren bat errailetatik atera da gaur Iruñea eta Noain artean, eta ondorioz, tren zerbitzua eten egin dute 13:00etan. Volkswagenek bere autoak garraiatzeko erabiltzen duen trenbide batean izan da istripua: lokomotorra atera da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020091
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakearen inguruan eztabaidatzeko, askotariko ahotsak Juan Manuel Santos presidenteak Bakearentzako Aholkularitza Batzordea eratu du, herrialdeko hainbat ideologia eta alderditako ordezkariak bilduta. Andres Pastrana presidente ohiak, Polo Demokratikoko Clara Lopezek, Ruben Salazar kardinalak, Carlos Raul Yepes Bancolom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020092
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Mexikoko poliziak Luis Miguel Ipiña iheslaria atxilotu zuen herenegun goizaldean. Euskal Diasporak jakinarazi duenez, 08:00 inguruan izan zen atxiloketa. 22:00ak arte deirik egiten ez ziotela utzi salatu dute, eta ez diotela konfiantzazko abokatu bat izaten utzi. Hori ikusirik, babaesa eskatu dietegiza eskubi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020093
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak ateak zabalik egitea erabaki dute Aurrerantzean, Legebiltzarreko ikerketa batzordeak ez dira izango sekretupekoak, eta ateak zabalik egingo dituzte. Legebiltzarreko araudia erreformatzeko sortutako lan taldeak hala erabaki zuen atzo, legebiltzar talde ia guztien oniritziarekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020094
BERRIA
Euskadi
noticias
STOCKHOLM. Suediako Fiskal Gorenak erabaki du Julian Assange Wikileaksen sortzailearen aurkako ikerketa berriro hastea. Suedien emakume bat bortxatzea egotzi diote. Abuztuaren 20an Eva Finne fiskalak kasua itxi zuen, baina berriro irekitzeaz gain, haren aurka zegoen sexu jazarpen akusazio bat ere bortxaketatzat hartzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020095
BERRIA
Euskadi
noticias
Antxoaren biomasa 142.000 tonakoa da, daturik onena 1987tik "Datu oso ona" da Aztik neurtutako antxoaren biomasarena, Bittor Oroz eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura politiketako sailburuordearentzat. Izan ere, Orozok nabarmendu du hain zuzen ere antxoaren arrantza euskal arrantzaleen ekonomiako "eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020096
BERRIA
Euskadi
noticias
«Asko dira eguneroko martxan euskara darabilten ikertzaileak» Durangon egin zuten, orain urte bi, Ikergazteren lehen aldia. Hark lagatako lorratza igarri da bigarrena antolatzean; Iruñean izango da, maiatzaren 10etik 12ra. Euskaraz jarduteko, eta zubiak eraikitzeko. Prest dago Ikergazte 2017 Nazioarteko Ikerketa Euskar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020097
BERRIA
Euskadi
noticias
Sudango presidente ohia Nazioarteko Justizia Auzitegian epaituko dute, Darfurren genozidioa egitea leporatuta Omar al-Baxir Sudango presidente ohia Hagan epaituko dute, Nazioarteko Justizia Auzitegian. Darfurko gatazkan gerra krimenak eta genozidioa egitea leporatzen diote. Darfur eskualdea Sudan mendebaldean dago, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020098
BERRIA
Euskadi
noticias
Miren Mendizabal zendu da, Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona Irutxuloko Hitza -k zabaldutako informazioaren arabera, Miren Mendizabal zendu zen urtarrilaren 5ean, 88 urte zituela. Berez, Hondarribikoa (Gipuzkoa) zen, baina Donostian bizi izan zen urte luzez. Bera izan zen Mari Domingiren rola egin zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020099
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero bezala, lorpen zientifiko-teknologiko nagusien zerrenda egin dute zientzia-aldizkariek, eta gehienek gai bera aukeratu dute lehen tokirako: CRISPR teknika. Geneak eraldatzeko teknika horrek itxaropen handia piztu du, eta, aurreko urteetan ere aipatu izan duten arren, aurten iritsi da zerrendaburu izatera. Batez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020100
BERRIA
Euskadi
noticias
ALLAN DAVIS. Libertyko txirrindularia. «Egun bateko probetan edonor garaitzeko gaitasuna daukat». Allan Davisen falvoritoen analisia «Egun bateko probetan edonor garaitzeko gaitasuna daukat» Ingelesez mintzatzen da emaztearekin, Brooklyn alabarekin eta Harrison semearekin. Bere jatorria agerian uzten duen ingeles eta g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020101
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako lehen faseko lau multzoko kanporaketak jokatuko dira gaur eta bihar Larrabetzun (16:30). 22 bikote ariko dira guztira lehian, eta hamabina partida jokatuko dira egun bakoitzean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020102
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIARI. 'El País'-etik Kiss FMra, Espainiako demokrazia «egonkortuan» Azpeititik dator notiziye... 'El País'-etik Kiss FMra, Espainiako demokrazia «egonkortuan» Zenbait egunetan komunikabideen jarioak gainezka egiten digu, horixe Astelehenean artikulu interesgarri bat irakurri nuen El País egunkarian, «Ankerkeria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020103
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAren biktimak Ajuria Enean. Jaurlaritza berriarekin «itxaropenerako bidea» zabaldu dela esan dute ETAren biktimek, Lopezekin bildu ostean Jaurlaritza berriarekin «itxaropenerako bidea» zabaldu dela esan dute ETAren biktimak biltzen dituzten hamar elkarteetako ordezkariekin batzarra egin zuen atzo Patxi Lopez lehendak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020104
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsona majo, konprometitu, aurrerakoitzat zeukan Tok bere burua, eta ilusio handiz ekin zion Ño bikotekidearekin adostutako harreman berriari, hura ere majoa, konprometitua, aurrerakoia, baina... Baina Ñok batzuetan deskontzertatu egiten zuela To, horixe. Zorrotzegia ote zen, edo. Afal oste batean, beren harremana et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020105
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinako ehiza hegazkinek AEBetakoei jazarri zaizkie PEKIN. Tentsioa gora doa Txinako ekialdeko itsasoan Txinako ehiza hegazkinak segika joan zaizkielako azken orduetan AEBeko eta Japoniako hegazkinei. Eremu horretan zebiltzan hegazkinak identifikatzeko bidali zituen Pekinek bere ehiza hegazkinak. AEBeko bi hegazkin eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020106
BERRIA
Euskadi
noticias
Izar berri bat jaio da ekonomialarien konstelazioan: Thomas Piketty. Haren liburu berria -Capital au XXIe siècle frantsesez edo Kapitala XXI. mendean euskaraz- kasik oharkabean igaro zen haren jaioterrian, Frantzian. Estatu Batuetan, ordea, arrakasta itzela lortu du, eta, horrenbestez, mundu osoan. Hainbestekoa izan da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020107
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat idazlek bat egin dute urtarrilaren 3ko deialdiarekin. Euskal presoak suntsitu nahi dituen politika salatu dute Etxerat-ekin eskainitako agerraldian Hainbat idazlek bat egin dute urtarrilaren 3ko deialdiarekin Euskal presoak suntsitu nahi dituen politika salatu dute Etxerat-ekin Euskal presoen egoera salatu eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020108
BERRIA
Euskadi
noticias
TV3 katea Viceko errege magoen desfilea zuzenean emititzekoa zen atzo. Okasioa baliatuz, ANC eta Omnium Cultural-ek, esteladak ateratzeko deialdia egin zuten; esku artean fanalet (faroltxo) banatan eramanda, zein balkoietan eskegita. Tradizioa ei da Vicen erregeei eskuargiokin ondo etorria egitea eta ba omen dira lau u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020109
BERRIA
Euskadi
noticias
Harriduraz irakurri ditugu sare pribatuetako patronalen eta EAJren bozeramaile bilakatu den Koldo Tellituren hitzak. Steilas sindikatua EAJri zuzendu zaio, zuzen-zuzenean. EAJren politikek Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna kolokan jarri dute. Horrela, egoera honen zergatiak mahai gainean jarri ditugu gure herrirak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020110
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduan 25 urte bete ziren Euskaldunon Egunkaria -k lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Kazetaritza mundua asko aldatu da geroztik, baita publizitatearena ere. Euskarazko egunkari bakarraren sorrera sustatzeko, iragarki berezi bat egin zuten 1990eko udazkenean. ETBn eta TVEn eman zuten iragarkia. Luis Goia zena izan z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020111
BERRIA
Euskadi
noticias
Gola: 0-1: Ramisek, bere atean (76. min.) Epailea: Del Cerro Grande. Txartel gorria: Mallorcako Chicori (90. min.). Txartel horiak: Athleticeko Amorebieta, Herrera, Toquero eta Iraizozi. Bestelakoak: 10.990 ikusle Palma Mallorcako Iberostar estadioan, tartean Athleticeko zale dezente; jokalariek eurekin ospatu zuten ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020112
BERRIA
Euskadi
noticias
Errugabetu egin dute neska-lagunaren alaba bortxatzeaz akusatutako gizon bat Errugabetu egin dute neska-lagunaren alaba bortxatzeaz akusatutako Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak errugabetu egin du bere neska-lagunaren alabaz abusatzea leporatu zioten gizona. Hain zuzen ere, 11 urte zituenetik 16 urtera arte, neskaz abus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020113
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko udazkenean, ez zen asko falta izan Orio patroirik gabe geratzeko. Zalantzekin ibili zen Nadeth Agirre (Orio, Gipuzkoa, 1993), urteetan herriko traineruaren gobernua eraman eta gero. Egoera hori ekarri zion gogora herenegun Xanti Zabaletak, iaz arte entrenatzaile izan zuenak: «Gogorarazi dit nola ibili nintzen zal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020114
BERRIA
Euskadi
noticias
Manex Salsamendi Pekingo Jokoetan ariko da, Brasilekin ESKIA. Manex Salsamendi Izabako (Nafarroa) eskiatzaileak lehen aldiz parte hartuko du Neguko Olinpiar Jokoetan. 19 urteko eski alpinoko kirolaria Pekinen ariko da otsailaren 4tik 20ra bitartean, Brasilgo selekzioarekin. Salsamendi Brasilen jaio zen, baina aspaldi b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020115
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure herriaren intsignia nazional ezagunena ikurrina da, eta ikurrina osatzen duten elementuen neurriak edozein modutan eginda aplikatzen dira. Normalean, zoritxarrez, ez dira ia inoiz ikurrinaren neurri ofizialak errespetatzen. Batzuetan (oso gutxitan) gurutze zuriaren xingolak edo zerrendak berdearenak baino lodiagoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020116
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo udaberrian izan den Korrikari eskerrak ezagutu nuen Neomak taldea. Amurrion egin zen hasierako ekitaldian bi abesti jo zituzten, eta bertan entzun nuen lehen aldiz gerora horrenbeste lekutan agertu izan zaigun Ilargi Berriak abestia. Askok badakite ez naizela bereziki aditua trikiti eta pandero kontuetan, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020117
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ariketa demokratikoa" batzuentzat, "propaganda" besteentzat Carlos Garcia Adanero UPN ko Nafarroako Parlamentuko bozeramailearen esanetan, galdeketak agerian uzten du "Bilduren helburu politiko nagusia eurek Euskal Herria deitzen diotenaren sorrera" dela, nahiz eta hori "gezurrezko aurrerakoitasunez mozorrotu nahi dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020118
BERRIA
Euskadi
noticias
'Ordu txikitan' saioa estreinatuko du gaur ETB1ek, zazpi haurrekin eta Mikel Elizegirekin. Astero, haurrek erreportaje bat egingo dute, pertsona bat elkarrizketatuko dute eta iritziak emango dituzte 'Ordu txikitan' saioa estreinatuko du gaur ETB1ek, zazpi haurrekin eta Astero, haurrek erreportaje bat egingo dute, perts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020119
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Astarloak euskal txirrindularien garaipen zerrenda estreinatu du Milan-Turin proban Astarloak euskal txirrindularien garaipen zerrenda estreinatu du Oso bestela hasi du Igor Astarloak aurtengo denboraldia. Asmatu ezinda aritu zen aurrekoan, lesioak batean, eta sasoirik harrapatu ezinda bestean. Atzo, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020120
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. LABek jakinarazi duenez, itxi egin berri dute Metalurgicas Iruña lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Sindikatuak salatu egin du enpresako hamar langileek enplegua galdu dutela. LABek «kudeatzailearen eta beste arduradunen kudeaketa txarrari» egotzi dio enpresaren itxiera. Lantegia salbatzeko neurriak lan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020121
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarbanatzea oinarri duten erakusketak eta topaketak egingo dituzte Getxophoton etzitik aurrera Elkarbanatzetik abiatuta mamitu du Begihandi taldeak 15. Getxophoto argazkilaritza jaialdia. 26 erakusketa ikusi ahal izango dira ostegunetik irailaren 26ra bitartean, eta, orotara, 30 ekintza baino gehiago egingo dituzte, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020122
BERRIA
Euskadi
noticias
Egutegiaz mintzo dira kaleak zenbaitetan. Errege Egunaz, adibidez, Iruñekoak atzo. Bare eta isil samar bazkalondora arte, festa egunetan ohikoa izaten den bezala, baina jasotako opari berriak probatzera ateratako umeekin, han-hemenka. Olentzero eta urte berriarekin amaitu ziren askorentzat Gabonak, baina gau berezia iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020123
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bake prozesuaren gogoeta eta memoria dokumentua da filma» Kolonbiako Cauca eskualdeko Nasa herri indigenak bizi duen egoera jaso dute film batean. Erresistentziaren «erreferente» bilakatu da komunitatea. Donostian aurkeztuko dute gaur. Kolonbiako Cauca lurraldeko Nasa herri indigenak bizi duen egoera oinarri duen doku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020124
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur egun, Tomorrowland Belgikako Boom hirian udaro antolatzen den musika elektronikoaren jaialdi ezaguna da. Baina hori baino zerbait gehiago da: Disney inperioak 1950eko hamarkadan sortu zuen atrakzio berri baten izena izan baitzen. Izen horren inguruan eta proiektu horren atzean, misterio handi samarra izan da urte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020125
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaharretxeko giroa lortzeko, hirugarren adineko figurante pila bildu zen dekoratuan. Asko ziren eta ezin guztiekin egon, baina bazen emakume txikitxo bat, masailgorria eta begi urdin-urdinak, toki guztitan topatzen nuena. Goizean-goiz travelling-a muntatzen zuten bitartean, argiztatzeko azken ukituak, aktoreen mugimend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020126
BERRIA
Euskadi
noticias
Julio Medemek 'Jai Alai' telesaila grabatuko du Miamin Julio Medem zinemagileak (Donostia, 1958) zesta-puntarekin lotura duen istorio bat kontatuko du bere aurreneko telesailean: Jai Alai . Zeta Studios eta Panamericana Pictures ekoiztetxeen proiektu bat da, eta hiru hizkuntzatan grabatuko dute: euskaraz, ingelesez eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020127
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Kutxabankek ikerketa bat egin du finantza erakundeak eta haren akziodunek iaz euskal ekonomian izan zuten inpaktuaren inguruan, hots; 2022an 221 milioi euro bildu zituzten zerga eta tasa gisa, 2021ean baino %18 gehiago. Are, txostenaren arabera, erakundeen jarduera korporatiboak 927 milioi euroren ekarpena egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020128
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume bat bortxatzen saiatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Bilbon Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu abusua egiten saiatzea leporatuta. Udaltzaingoak emandako datuen arabera, larunbatean izan zen erasoa, 22:00ak inguruan, Zorrotzaurren. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, baina h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020129
BERRIA
Euskadi
noticias
Bush: «Iraketik ateratzeko egutegia egitea etsaiari garaipena ematea da». Bagdaden eta Kerbalan gutxienez 73 lagun hil dira bi eraso suizidatan; beste erasoetan 20 lagun hil dira Bush: «Iraketik ateratzeko egutegia egitea etsaiari garaipena ematea Bagdaden eta Kerbalan gutxienez 73 lagun hil dira bi eraso suizidatan; A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020130
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Girotzea, bide onetik. Altuerara egokitzeko bidean eta Chañi Chico mendiko erronkari ekin aurretik, bi bide ireki dituzte Pou anaiek Altuerara egokitzeko bidean eta Chañi Chico mendiko erronkari ekin Hamar egun eskas dira Iker eta Eneko Pou anaiek eta Jabi Baraiazarrak Argentinako Chañi mendilerroan beheko kanp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020131
BERRIA
Euskadi
noticias
Altsasu kirol elkarteko emakumeei argazkiak egiten saiatu dira aldageletan Altsasu kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean gizon talde bat emakumeen taldeko jokalariei argazkiak eta bideoak egiten saiatu zela aldagelan, entrenamendu baten amaieran. Klubak argitaratu duen oharraren arabera, joan den ostiralean ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020132
BERRIA
Euskadi
noticias
Makina-erremintaren Biurtekoaren ekitaldi nagusiak. • AFMEC elkartearen batzar nagusia; maiatzaren 29an.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020133
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian hirurehun elur zulotik gora daude, asko eta asko galzorian. Aritzaletakoa (Nafarroa) da zaharberritu duten azkena. Erdi Aroko elurtegi hori forma eliptikoa duten bakanetakoa da. Mukuru beteta egoten ziren garai honetan. Elurra negu gorrian pilatzen zen, malutaka, lapatxaka, mara-mara botatzen zuen garaie...
cc-by-sa 4.0