id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0020134 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat hil da Tuteran, lurra jiratzeko makina batekin istripua izanda Goizean larri zauritu da lurrari buelta emateko makinarekin lanean ari zela, eta Nafarroako Gobernuak baieztatu du hil dela. Foruzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020135 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANVk dio atentatuak salatzeko mozioek ez dutela laguntzen gatazka konpontzen. Iruñeko ANVko zinegotziek Durangoko atentatua deitoratu dute, baina ez dute mozioa babestuko
ANVk dio atentatuak salatzeko mozioek ez dutela laguntzen gatazka Iruñeko ANVko zinegotziek Durangoko atentatua deitoratu dute, baina ez Iruñeko EAE-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabirel Ezkurdiak 'Madarikatuen txokoa' saioa gidatuko du Hamaikan «Oso produktu apala da, baina, aldi berean, mamitsua eta baliotsua». Horrela definitu du Gabirel Ezkurdiak Madarikatuen txokoa , Hamaika Telebistak datorren denboraldian izango duen berrikuntzetako bat. Kap Produkzioak ekoizpen txikia arduratuko da alor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020137 | BERRIA | Euskadi | noticias | DURANGOKO 44. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. 1/4 Lekuz Kanpoko Interbentzioa. Salbuespenetan, alderantziz
Kultura gose diren etorkinentzako erromesaldia da Durango. Oasiko restopa. Gasolindegia da kulturaren bi zentzuetan: antropologikoan eta artearenean. Egunkariaz gainera, litxarreriak ere eros daitezke. Txiki izanik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaine Agirrek irabazi du Joseba Jaka literatur beka berrabiarazia Ia hamar urteko geldialdiaren ostean, martxan da berriro Elkar Fundazioak antolatzen duen Joseba Jaka literatur beka. Bi urtez behin banatuko dute hemendik aurrera; aurten, nobela edo ipuin sorkuntzarako deialdia egin zuten, eta Alaine Agirre idazlearen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baba beltzak ala beltz babak? Biak. Aurten ere kolore iluneko babarrun, indaba edo ilarrak hartuko ditugu baina beltz arrazako gizakiek erein eta prozesaturiko babak ere bai, dudarik gabe. Gauza ederra da lana ez daukanari ematea baina... ekoizleek horregatik dihardute horrela?
Sektoreko hitzarmen kolektiboak agintzen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020140 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Euskal selekzioak 21-24 galdu zuen atzo, Tunisiaren aurka, Errenterian jokaturiko lagunartekoan. Euskal selekzioak bi partida jokatu ditu bi egunetan Tunisiaren aurka bietan hiru golegatik galdu du. Emaitza onak dira, aurakria Munduko Txapelketarako prestatzen ari baita. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haserretzeko hiru arrazoi? Injustizia, batetik; ergelkeria, bestetik; eta, batez ere, boterea duen ergelkeria.
Pelikula bat? Relatos salvajes [Damian Szifron, 2014]. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraldia martxan jartzen ari dela irakurtzen dugu gero eta gehiago. Bizkaian errenta euskaraz aurkezten dutenak %2 besterik ez direlako, errenta aitorpenak Euskaraldia ekimenean parte hartu nahi du, eta parte hartu nahi duten zergadun euskaldunak behar ditu horretarako. Euskaraldi honetan, 11 egun euskaraz ez: erren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurkoa da denboraldiko azken artikulua. Bihar San Joan bezpera da, suaren gaua. Euskal Herrian hainbat tokitan ospatzen bada ere, egia da Mediterraneoan ere bereziki ospatzen dutela gau hori.
Horregatik, eta opor usaina ere nabaria delako, pentsatu dut gaurkoan Valentzia (Herrialde Katalanak) aldera hurbiltzea, eta ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fernandezentzat 12 urteko kartzela zigorra eskatu dute BUENOS AIRES. Argentinako Fiskaltzak hamabi urteko espetxe zigorra eta bizi guztirako inhabilitazioa eskatu zuen atzo Cristina Fernandez Argentinako presidenteordearentzat, ustezko iruzur kasu batengatik. Fernandezek salatu zuen ez diotela bere burua defendatzen uz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020145 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen ezagutzak goranzko joerari eutsi dio Nafarroan Euskararen ezagutzak mende hasieratik izan duen gorakadari eusten dio Nafarroan. Nafarroako Gobernuak plazaratutako VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, herritarren %14,1 euskaldunak dira, eta horiei euskaldun hartzaileak batuz gero, biztanleriaren laurden... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itzali dira begi urdinak . Hollywoodek inoiz ikusi duen aktorerik galantena hil egin da, 83 urte zituela, biriketako minbiziak jota Ia ehun film utzi ditu, tartean, 'The Huntler', 'Road to Perdition' eta 'The Color of Money'
Hollywoodek inoiz ikusi duen aktorerik galantena hil egin da, 83 urte Ia ehun film utzi ditu, t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur jokatuko da binakako Euskal Pentatloiko finala PENTATLOIA. Laugarrenez jokatuko da gizonen binakako Euskal Pentatloia gaur, Tolosan (ETB1, 17:50). Aurreko hiruretan Andoni Izeta nagusitu zen, aldi bakoitzean bikotekide batekin, eta aurten Xabat Olaizolarekin arituko da. Beste bost bikote lehiatuko dira. Emakumeak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020148 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baten tokian bertze bat jartzeak ez du deus konponduko. Horixe uste dute ELA eta LAB sindikatuek. Osasun sistema publikoaren egungo egoera larritzat jo dute, azken garaiko murrizketen eta hartutako neurrien ondorioz. Argi mintzatu dira sindikatuotako kideak. «Gobernuari interesatzen zaio Osasunbidearen egoera gero eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020149 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Iraganaren azterketa kritikoa egin behar dugu eta ondorio batera heldu: beste inoiz ez». Barrura begira egin du batik bat gogoeta Jonan Fernandezek, gatazketan funtsezkoena norberaren barruan gertatzen delakoan. Liburu batean jaso ditu ondorioak. JONAN FERNANDEZ . Baketik zentroko zuzendaria
«Iraganaren azterketa krit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak iragarri du %0,9 handituko dituela urtarrilaren 1ean langile publikoen soldatak. Duela bi aste iragarri zuenez, pentsioak ere %0,9 igoko ditu, kopuru hori delako espero duen inflazioa. Azken urteetan, Madrilek erabakitakoak ezarri dituzte Hego Euskal Herriko erakundeek beren langileekin, horretara ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean Basaurin atxilotutakoek Gaur pasatuko dira epailearen aurretik igande goizaldean Basaurin atxilotutako lau gazteak. Deklarazioa konfiantzazko abokatuekin egiteko aukera izango dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean; atzo ere abokatuekin deklaratu ahal izan zuten Poliziaren aurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020152 | BERRIA | Euskadi | noticias | KHARTUM. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak zigorrak ezartzeko mehatxua egin die Sudani eta Hego Sudani. Hiru hilabete baino lehen borrokak eten eta negoziatzeari ekiten ez badiote, Segurtasun Kontseiluak zigor ekonomikoak ezarri eta harreman diplomatikoak etengo ditu bi herrialdeekin. Bestalde, Sudanek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020153 | BERRIA | Euskadi | noticias | Internetetik Iruña-Veleiari zelatan. Hasieratik izan du sareak pisu nabarmena Iruña-Veleiako aurkikuntzak zalantzan jartzeko orduan
Hasieratik izan du sareak pisu nabarmena Iruña-Veleiako aurkikuntzak Isiltasuna izan da nagusi luzaroan Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan. Inor gutxik esaten zuen ezer jendaurrean pieze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Reala-Levante Espainiako Superkopako finalerdietan Realak badu aurkaria Espainiako Superkopako finalerdian: Levante. Txapelketa estreinakoz jokatuko da, eta bertan aurreko ligako lehen hiru sailkatuak, Atletico Madril, Bartzelona eta Levante; eta Reala ariko dira, Espainiako Kopako txapeldun gisa. Superkopa Salamancan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020155 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugati, Hendaian euskararen presentzia zabaltzeko sortu berri den elkartea Mugati elkartea Hendaian urte hasiera honetan sortu berri den taldea da, euskarari ikusgarritasun handiago bat emateko helburuarekin. «Nahiz Hendaian euskaldun asko dauden, errealitatea da euskarak ez daukala agerpen handirik kaleko bizitzan. Pe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020156 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Agenda zientifikoa markatzea herritarren lana ere bada»
Herritarrak zientzian txertatu behar direla uste du Garciak. Haren arabera, nahi duen orok proposamen «oso interesgarriak» egin ditzake. Konfiantza kontua da: jendeak uste duen baino gehiago daki.
«Ez gara behar bezala hurbiltzen herritarrengana». Ikertzailea da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musikenek 75 ikasle berriri egingo die lekua aurten. Isabel Zelaa buru duen Patronatuak erdibideko proposamena onartu du batzarrean Goi Mailako Ikastegiari buruz
Musikenek 75 ikasle berriri egingo die lekua aurten Isabel Zelaa buru duen Patronatuak erdibideko proposamena onartu du Heldu den ikasturtean ikasle berrientz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020158 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Arkitektura publizitate bitarteko gisa erabiltzea ekarri du globalizazioak». Arkitekturak gizartearekin konpromiso bat duela pentsatzen du Curtisek: «Bizitzeko espazioak sortu behar ditu». Bilbon izan da, Arkitektoen Elkargoak gonbidatuta. WILLIAM J.R. CURTIS . Arkitektura historialaria
«Arkitektura publizitate bitart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020159 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uharteko laborategi bizia. Arte Garaikideko Zentroaren lehen erakusketak eta egitaraua inauguratu dituzte
Arte Garaikideko Zentroaren lehen erakusketak eta egitaraua inauguratu Bost erakusketa, herri osoan zabaldu duten performance bat, argazki eta musika eta komiki tailerrak, dantza eta antzerki programazioa. Huarte A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ur bizitan ezpainak freskatu nahian, baina korrontearen beldurragatik murgiltzen ez den erromesa, beroaren beroaz seko geratzeko arriskuan dago. Beldur berekoitik sortzen den gelditasunak ez du fruitu gaiztorik baino ematen». Horrela zioen Helena Blavatskik, errusiar idazle eta teosofia modernoaren amak; teosofia? Kris... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxaide: «Gezurra da ekonomia suspertzen ari dela»
Gezurra. Hitz hori erabili du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak berpizte ekonomikoa errealitate bat dela diotenei erantzuteko. «Are gutxiago, berpizte hori denok sumatuko dugula diotenean». Azken boladan erakundeetatik helarazten ari diren mezu positiboei kontrap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Javi Dominguezek (Gasteiz, 1974) beste mugarri bat ezarri du bere kirol ibilbidean. Mendi korrikalari gasteiztarrak Tour des Geants irabazi du, 330 kilometroko luzera eta 24.000 metroko desnibel positiboa duen lasterketa erraldoia. Itzela izan da Javi Dominguezek lortu duen marka ere: 67.52.15. Ia bi ordu eta erdian ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al-Qaedaren talde bat Yemengo espetxe batean sartu da eta ehunka preso askatu ditu
Gaur goizaldean Al-Qaedaren ekintzaile talde bat Yemengo hiriburuaren hegoaldean dagoen hiri bateko espetxean sartu da, Radan, eta ehunka preso askatu ditu, horietako asko Al-Qaedakoak. Yemengo segurtasun iturriek azaldu dutenez, gutxien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biharko galdeketaren alde, adierazpen bat plazaratu dute nazioartean. 25 sinatzaileen artean daude, besteak beste, idazleak, Nobel saridunak, zinemagileak, soziologoak eta kirolariak; Desmond Tutu, Adolfo Perez Esquivel, Ken Loach, Dario Fo eta Johan Cruyff, esate baterako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020165 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustezko hiltzaileak kordoi batekin ito zuen biktima. Plantxarenarekin. Kordoiari lotuta, lisaburdina, artean beroa seguru asko, lisatze lanak bukatu eta gero; edo berotzen hasia, lanean hasteko pronto. Plantxaren ondoan, arropa mukuru, lisatu berria eta txukun-txukun pilatua aulki baten gainean; edo lisatzen hasteko za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko autobideetan orduko 130 kilometroko abiadura muga dago, baina, euria eginez gero, 110era jaisten dute. Hego Euskal Herrian orduko 120 kilometroko abiadura muga dago, eta euria egiten duenean, orduko 110eko abiadura aholkatzen da, baina ez da agintzen. «Europa osoan abiadura muga berbeak izan beharko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020167 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFek 126 autobus egiteko bi kontratu sinatu ditu: Italian bat, Errumanian bestea
BEASAIN. CAFek, Solaris filialaren bidez, 126 autobus ekoizteko bi kontratu sinatu ditu. Bata, Erromarako: beste 80 autobus egingo ditu Cotral garraio enpresarako, eta hamar urtez arduratuko da horiek mantentzeaz. Guztira, CAFek 228 milio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020168 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Naval. Sestaoko ontziolak 360 langiletik 148 kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu du aste honetan bertan; lantaldearen %40, hain zuzen .
• Babcock Power. Enpresaren jabeak, A-Tec austriarrak, Sestaoko lantegiko lantalde osoa kaleratuko du, 350 langile. Baina ixtearen eragina handiagoa izango dela diote sindikatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020169 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beñat Zamalloa eta Gari Goikoetxea sarituak, BERRIAn eginiko lanagatik lusioa saritu dute. Urte zailak izaten ari dira euskarazko kazetaritzarentzat, baina, etsipena alboratuta eta oztopoak gaindituta, ilusioz egindako hiru lanek lortu dituzte aurtengo Rikardo Arregi kazetaritza sariak. Hirurak BERRIA egunkariari lotua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020170 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erremonteko buruz buruko San Fermin Torneoa bitxia da benetan, txapela irabaztea bigarren saria baita. Bigarren saria, bai, aurrenekoa finalera iristea baita, hala abuztuko buruz buruko Casino Kursaal Torneorako txartela ziurtatu ahal izateko. Aurten gainera dirudienez Kursaalen azken urteetan baino pilotari gutxiagok ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020171 | BERRIA | Euskadi | noticias | Real Madril gogoan, eta Unicaja kontrario. Bilbo Basketek partida garrantzitsua dauka gaur Casillan; azkenekoan agertu zuen maila eman nahi du
Bilbo Basketek partida garrantzitsua dauka gaur Casillan; azkenekoan Ez da erraza joan den asteazkenean Casillan gertatu zena ahaztea, eta Bilbo Basketeko jokalariek ez dute aha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020172 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. La Sextak Dentro de dokumental saioa estreinatuko du gaur, 22:30ean. Hainbat toki esanguratsuren barneko bizia erakutsiko dute: ospitale bat, luxuzko hotel bat, El Celler de Can Roca jatetxea, Espainiako Diputatuen Kongresua, Iberia eta Atresmedia. Narrazioa Cristina Pedrochek egingo du. Juan Carlos Arroyo da z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo ziren jokatzekoak lau t'erdiko bigarren finalerdia , Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren artean, baina aurrena gripeak jota zela-eta atzeratu egin behar izan zuten. Antolatzaileek gaur jakinarazi dute datorren igandean izango dela partida, Bilbon, 18:00etatik aurrera.
Lehen finalerdian -larunbatean-, O... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugak zabalduz karabana gaur abiatuko da Melillara. Europako Batasunaren eta Espainiaren migrazio politikak salatzea da ekinaldiaren helburua, eta, bide batez, hegoaldeko mugan gertatzen ari dena ikusaraztea eta errefuxiatuen eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzea. Iaz, Greziara joan ziren, han zeuden iheslarien e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020175 | BERRIA | Euskadi | noticias | TPLFk borrokan jarraituko du, «arreta etsaia kanporatzean jarria»
Etiopia iparraldeko Tigray eskualdeko gerra beste fase batean sartzear egon liteke. Herrialdeko gobernuak aldebakarreko su-eten bat iragarri duen arren, TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak ez du erakutsi borrokak eteteko asmorik, eta, eskualdeko hiribur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020176 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar goizaldean munduko saskibaloi ligarik onena erabakitzen hasiko da: jokoan da denboraldi honetako txapelduna zein izango den. San Frantziskon ekingo diote NBAko finalari Golden State Warriorsek eta Boston Celticsek (03:00, Movistar). Lau norgehiagoka irabazten dituena, txapeldun. Warriorsek sei aldiz irabazi du er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020177 | BERRIA | Euskadi | noticias | «2004an ere inork ez zuen uste Bernabeun irabazi ahal genuenik»
Orain hamar urte jokatu zuen lehen aldiz Patxi Puñalek (Uharte, Nafarroa, 1975) Osasunarekin Lehen Mailan. 26 urte betetzear zen. Berandu iritsi arren, gorritxoekin Lehen Mailan partida gehien jokatu duten jokalarien zerrendaren gailurretik gertu da. Eta J... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020178 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jende multzo bat harrapatu zuen gizona, kartzelara HARO. Haroko (Espainia) lehen instantziako epaitegiak behin-behinean kartzelara sartu du jende multzo bat harrapatu zuen bizkaitarra. Joan den astelehenean gertatu zen, eta harrapatuetako bat hil egin zen. Epaileak homizidio delitu bat eta bost homizidio saiakera delit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Kurdistango PUK alderdiak jakinarazi duenez, nazioarteko koalizioak EI Estatu Islamikoko 25 ekintzaile hil ditu Mosul inguruan, Iraken menpeko Kurdistan autonomoan. Bestalde, hainbat berri agentziak sarraski baten berri eman dute Irak mendebaldeko Al-Anbar probintzian: Al Bagdadija eskualdeko 43 herritar bizirik h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020180 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Militante politiko izateagatik zigortu nahi gaituzte»
Espainiako Auzitegi Nazionalaren izaera «faxista» salatu dute gazteek, eta auzi hau «garaiz kanpoko operazio bat» izan dela azpimarratu. Halere, herritarren babesak «indarra» eman die.
Espainiako Auzitegi Nazionalak launa urteko espetxe zigorra ezarri die Aitor Zel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bortxaketa egotzita, gizon bat kartzelatu dute Baionan Baionako kartzelan sartu dute 25 urteko gizon bat. Joan den uztailaren 30ean 30 urte inguruko emakume bat bortxatzea egotzi diote. Poliziek ostiralean atxilotu zuten, eta biktimak identifikatu egin duela jakin da. Igandean epailearen aurrean deklaratu zuen; prokura... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek 122 urteko espetxe zigorra ezarri dio Marixol Iparragirreri Marixol Iparragirre (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1961) 122 urteko espetxe zigorrera kondenatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, fiskaltzaren eskaerari men eginez. Iparragirreren aurka Espainiako Estatuan eginiko lehen epaiketan, ebazpenean epaileak leporat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakerako ekimen berriak martxoaren 8an azalduko ditu Lopezek Martxoaren 8an emango du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bakerako ekimen berrien berri. Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren aurrean izango da. Joan den ostiralean, Lopez lehendakariak agerraldiaren eskaria aurkeztu zuen, eta atzo bertan Eusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiaren aurkako jarrera traizio gisa epaitzea proposatu dute. Lege proposamena berehala onartzea espero dute; hala bada, errudunek hogei urteko zigorra jaso dezakete
Errusiaren aurkako jarrera traizio gisa epaitzea proposatu dute Lege proposamena berehala onartzea espero dute; hala bada, errudunek Gobernu edo erakun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020185 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Gaur jokatuko dituzte Logroñon (Espainia) Emakume Master Cupeko sanmateoetako finalak (12:00). Gazte mailan, Billyak-Uriartek Ibarrola-Oskozen aurka ariko dira; eta maila nagusian, Arrizabalaga-Mendizabal Garai-Capellanen kontra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizartean dauden desoreka ekonomiko eta sozialak gero eta handiagoak dira eta diru-sarrera eskasak dituen familia-unitateak gero eta zailtasun handiagoak ditu gainerakoentzat egunerokoak eta ohikoak izan daitezkeen baliabideetara iristeko.
Ikasgelak gizartearen isla baino ez dira eta ikasleen artean dauden desoreka soz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020187 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txirrindulari bat hil da baso bide batean, Zizurkilen ZIZURKIL. 57 urteko gizon bat hil zen atzo Zizurkilgo (Gipuzkoa) baso bide batean. 13:15 inguruan deitu zuen mendizale batek larrialdi zerbitzuetara, txirrindulari bat erori egin zela jakinarazteko. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta suspertze maniobrak egin zizkiot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabier Azanza Euskarabideko zuzendaria kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernu berriak Xabier Azanza Euskarabideko zuzendaria kargutik kendu du.
Gobernuak baieztatu duenez, Euskarabidea egiturak jarraitu egingo du eta Azanzaren ordezko Maximino Gomez Serrano izango da, garai batean Hezkuntzako Euskara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neska-lagun ohiari mehatxu egitea egotzita, gizon bat atxilo GASTEIZ. Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, bikotekide ohia jo eta hari labanarekin mehatxu egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Sailak azaldu duenez, gizonak urruntze agindua zuen. Gainera, emakumeak babeserako telefonoa zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helvetia Anaitasunak ekin dio jada EHF kopako ligaxkari, ondo ekin ere, 34-32 irabazi baitzion astebete atzera Lugiri, Iruñean, estreinako jardunaldian. Lasaitua hartu zuten nafarrek irabazita, bolada txarrean baitziren Asobal ligan -lau jardunaldi zeramatzaten irabazi gabe-. Aste honetan ikusi da garaipenak on egin di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dona dona katona, nik edan eta zuk autoa . Kontrolak indartu dituzte alkoholpean gidatzen dutenen aurka, baina gaueko garraioak eskasak dira Ipar Euskal Herrian, ez bada zenbait ekimen pribatu.
Kontrolak indartu dituzte alkoholpean gidatzen dutenen aurka, baina gaueko garraioak eskasak dira Ipar Euskal Herrian, ez bada... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020192 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Fase berrian, estrategia eta tresna berriak behar dira, ezinbestean». Prozesu demokratikoaren alde idatzi dute Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintok Urriaren 17ko manifestazioan emandako erantzuna eskertu dute gutun baten bidez
«Fase berrian, estrategia eta tresna berriak behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizi mugimenduak etorkinekiko elkartasun gaualdia antolatu du gaurko Baionan. Jaia hasteko, sortaldeko janaria dastatuko dute. Ondoren, Alain Benestyren La jungle et la République dokumentala erakutsiko dute, Baigorrin (Nafarroa Beherea) errefuxiatuak aterpetzeko esperientziari buruzkoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020194 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ohar batean jakinarazi duenez, uko egin dio Subilla Gasteizko (Araba) Armentia II putzuan gasa ustiatzeari, Espainiako Kongresuan asteon Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020195 | BERRIA | Euskadi | noticias | AZPIEGITURAK. 2009rako konponduko dute N-121-A. Nafarroako Herri Lan kontseilari Alvaro Mirandak eman du datua; segurtasuna bultzatzeko neurriak jarriko dituzte martxan
Nafarroako Herri Lan kontseilari Alvaro Mirandak eman du datua; segurtasuna bultzatzeko neurriak jarriko dituzte martxan Urtea oraindik ez da amaitu et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutsatze masiboak azkar eragin zuen ospitaleratu beharreko gaixo kopuruaren igoera. Bakarrik 15 egunetan 455 ospitaleratu izatetik 2.707 izatera pasatu zen joan den martxoaren 31an. Gailur horretako jaitsiera geldo ari da gertatzen, 12 egun beranduago oraindik 1.820 ospitaleratu daudelako. Erritmo geldoan ari da gutxit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020197 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken garaiotan Bolognako prozesuaren inguruan asko hitz egiten ari da inguruko unibertsitateetan. Europako unibertsitate esparruak bateratzeko asmoa aspalditik datorkigun kontua bada ere, unibertsitateko komunitatean ez da inolako eztabaidarik bideratu.
Horregatik, Bolognakoa Europatik datorkigun zerbait arrotz modura... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020198 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orkoiengo Propisa enpresaren biltegia suntsitu du sute batek Sute batek erabat suntsitu du Orkoiengo (Nafarroa) Poprisa plastiko enpresa. Ipertegi industrialdean duen biltegian piztu zen sua, zuten, baina ordurako erabat hondatua zegoen biltegia.
Biltegiak 3.200 metro koadro ditu eta bertan plastikozko hainbat material... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain Alduden bizi den Dom Campristonek, Bekatorosak liburua argitaratu du aurten. Bertan, Nafarroa Behereko herri ttipietako hainbat gay, lesbiana eta bisexualen testigantza bildu du. Pasarte interesgarri asko agertzen da, baina adierazgarrienetakoa amona bat agertzen den hura iruditu zait.
«Berantago, ulertu nuen ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020200 | BERRIA | Euskadi | noticias | IÑAKI DE JUANA ASKE. De Juana aske gelditu da, eta gutun baten bidez eskertu du AAMren lana. «Zirku mediatikoa» saihesteko hartu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako ekitaldian ez izateko erabakia «Salbuespen egoeraren biktima» dela dio eta AAMren lana goraipatu du
De Juana aske gelditu da, eta gutun baten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020201 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bake plan bat aurkeztu du Putinek, Poroxenkorekin hitz egin ondoren Su-eten bat adosteko aukerez hizketan jardun dute telefonoz Vladimir Putin eta Petro Poroxenko Errusiako eta Ukrainako presidenteek, eta Ukrainako presidentetzak ohar batean jakinarazi du ados jarri direla: "Solasaldiaren emaitza Donbassen su-eten irau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apologists eta detractors horiekin Durangoko Azokan topo egingo ote nuen ibili nintzen. Ez zen horrelakorik gertatu, eta orain etxera etorri zaizkidanez, berorien berri eman gabe ez dut geratu nahi.
Euskararen aldezkari eta aurkarien albisteak eta testuak ematen ditu liburu honek; gure hizkuntzaren peskizan eta hobe-na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020203 | BERRIA | Euskadi | noticias | MINSK. Sviatlana Tikhanovskaia Bielorrusiako oposizioko kideari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Minskeko auzitegi batek. 2020ko abuztutik dago erbesteratuta; beraz, in absentia epaitu dute. Egotzi diote, besteak beste, «konspirazio bat» bultzatzea «bide antikonstituzionalak» erabiliz boterera heltzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020204 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAFARROA. Sanzi Nafarroa bake prozesutik at ez uzteko eskatu dio Nafarroa Baik. Nafarroako Gobernuak eta gobernuburu den Miguel Sanzek jarrera alderdikoia dutela salatu du NaBaik, eta nafar guztien interesak defendatu beharrean, PPren interesei jarraitzen dietela leporatu die
Sanzi Nafarroa bake prozesutik at ez uzteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020205 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uzta biltzen hasi da Mark Cavendish, Abu Dhabiko lehen etapa irabazita TXIRRINDULARITZA. Mark Cavendishek (Dimension Data) sasoiko lehen garaipena lortu zuen atzo, Abu Dhabiko Itzuliko lehen etapa irabazita. Andre Greipel alemaniarra (Lotto Soudal) eta Niccolo Bonifazio italiarra (Bahrain-Merida) sailkatu ziren haren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020206 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Abentura eta esplorazioa. Patagoniako Sarmiento mendia ipar hormatik igo dute Robert Jasper, Joern Heller eta Ralf Gantzhorn alpinistek. Esplorazio kutsu erabatekoa izan du espedizioak.
Patagoniako Sarmiento mendia ipar hormatik igo dute Robert Jasper, Joern Heller eta Ralf Gantzhorn alpinistek. Esplorazio kuts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bai harrigarria dela jende jantzia ere gurpil zorotik irtenda ezinean ibiltzea!
Larraitz Ariznabarretak idatzia, eta 2012-06-24an BERRIAn plazaratuta, Definizioez artikuluari buruz ari naiz: bere lehen paragrafoa berrirakurtzea gomendatuko nioke, eta horri buruz hausnarketa berria egitea.
Berak, «perbertsiozko bukle am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek baieztatu du Enparantza eta Zulueta martxoan aterako direla espetxetik Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek, 11/13 sumarioko epaiaren ondoren kartzelan sartu berri baitituzte, gehienez bost hilabete eta bost egun egingo dituzte preso, Efe berri agentziak Espainiako Espetxeetako Instituzioetako idazkari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020209 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka lagunek «amnistia osoa» aldarrikatu dute Bilboko kaleetan Ehunka lagun batu dira Bilboko kaleetan AEM amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak deitutako manifestaziora. Amnistia osoa zioen mezu bakarraren atzean egin dute Kale Nagusitik Arriaga plazarainoko ibilbidea, oihu eta aldarrikapenen art... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020210 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSOEren zerrendan bigarrena izango da Ramon Jauregi Europako bozetan. Alderdiko zuzendaritzaren proposamena bihar onartuko du Zerrenden Batzordeak
PSOEren zerrendan bigarrena izango da Ramon Jauregi Europako bozetan Alderdiko zuzendaritzaren proposamena bihar onartuko du Zerrenden alderdien hautagaitzak argitzen doaz. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriako Gobernuak beste bi alderdi politikoren izen ematea onartu du Siriako alderdien gaiaz arduratzen den batzordeak onartu du Gazteriaren Alderdi Nazionala eta Justiziarako eta Garapenerako Gazteriaren Alderdi Nazionala alderdien zerrendan sartzea, Sana berri agentziak jakinarazi duenez.
Mohamed Shaar Siriako Barne ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020212 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nahiago dut sanfermin txikietako giroa: politagoa da»
Elena Fraile (Iruñea, 1964) gaiteroak goizero alaitzen ditu sanferminak musikaz eta dantzaz.
Alde batetik, lan handia, egunero ibiltzen bainaiz erraldoien konpartsan jotzen, eta, bestetik, giro polita, kalean lagunekin... Goizetan jotzen dudanean, barnetik bizitzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikuspegi sozialetik bereziki delikatuak diren gai guztietan denoi exijitu dakiguke askoz erantzukizun eta ardura gehiago, betiere norberaren interes partikularren gainetik eta batez ere horiei buruzko adierazpen publikoetan. Are gehiago, maila honetako gaiei buruz aritzean, egia erdiak zein informazio partzialak ematea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manifestaziora deitu dute Atzerritarren Legeak eskubideak urratzen dituela salatzeko. Legea berritzekotan da Espainiako Kongresua, eta etorkinen elkarteek eta sindikatuek dei egin dute elkarretaratzerako
Manifestaziora deitu dute Atzerritarren Legeak eskubideak urratzen Legea berritzekotan da Espainiako Kongresua, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal zinemako filmak Ipar Euskal Herrian emango ditu Zineginek Hasierako helburu berak dituztela berretsi dute Zinegin Hazparneko (Lapurdi) euskal zinemaren jaialdiaren arduradunek laugarren aldi honetan. Hau da, euskal zinema -euskaraz dena- Ipar Euskal Herriko publikoari ezagutaraztea. Jakinik euskal filmen hedapen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020216 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERREMONTEA. Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak elkarren aurka jokatuko dute gaur (16:30). Ansa II.ak sei puntu ditu, eta ziurtatua du gutxienez finalerdia jokatzea. Juaneneak, berriz, lau puntu ditu, eta hamazazpi tanto behar ditu gutxienez finalerdia jokatzeko. Hori egiten badu, Javier Urrizak jada ez du aukerarik izang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020217 | BERRIA | Euskadi | noticias | PEKIN. Txinako azken egunetako eurite handietan 95 pertsona hil dira, eta 45 desagertu, iturri ofizialen arabera. Pekinen larunbatean hogei orduz egin zuen euria, eta hango 567.000 lagunek etxeetatik alde egin zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020218 | BERRIA | Euskadi | noticias | NEW DELHI ›ULFA indiako talde armatuak su-etena iragarri du. Azken 30 urteotan Assam estatuaren independentziaren alde aritu da borrokan, eta 10.000 lagun inguru hil dituzte. Talde armatua bitan zatitu da, eta hori izan da su-etena eragin duena. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020219 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hil da Angelun, A-63an izandako istripuan ANGELU. 69 urteko gizon bat hil zen atzo errepide istripuz A-63 autobidean, Angelu (Lapurdi) parean. Beste bi lagun ere zauritu ziren istripuan, eta Baionako ospitalera eraman zituzten. Ezbeharrean, bi autok eta furgoneta batek elkar jo zuten. Bestalde, zortzi kilomet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elbarritasun fisikoren bat duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Pertsonen Elkarteak gogora ekarri du irisgarritasun planik ez dutela udalen %20k, eta plan horiek edukita ere sarri ez daudela indarrean. Udal eraikinen %36 ez daude prest haien premietarako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020221 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskal presoen aurkako sakabanaketa politika arbuiatu dute, EAJren eta EH Bilduren botoekin. Ebazpenean, adierazi dute sakabanaketa politika «ez datorrela bat atxilotu eta espetxeratuen tratamendurako nazioarteko gomendio eta printzipioekin, eta presoen eta senideen giza eskubideen urraketen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020222 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarek eskatu du larriki eri diren presoen osasuna ere «lehenets» dezatela Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Sarek elkarretaratzera deitu zuen atzo Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, larriki eri diren euskal presoen egoera bistaratu eta salatzeko. Iruñean eguerdian egin zuten protesta, ospitaleko biribilgun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Balentin Lasarte aske geratu da, espetxe onurak aintzat hartuta Balentin Lasarte atzo atera zen Zaballako espetxetik. 08:25ean, atzean utzi zuen kartzela. Hemeretzi urte egin ditu preso. Besteak beste, Jose Manuel Olarte enpresaburua eta Enrique Nieto Donostiako udaltzainburua hiltzea, eta Gregorio Ordoñez PPko zinegot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020224 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maskara eta testak Ipar Euskal Herriko haurrentzat Herenegun iragarri zituen Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak osasun krisiari aurre egiteko neurri berriak, eta atzo sartu ziren indarrean. Haurrei dagozkie horietako bat baino gehiago, hala nola maskararen erabilpen behartua eta kontaktu kasu izanez gero test g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020225 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bozetako kalkuluen arabera kolpeka jardutea egotzi dio Urizarrek EAJri EAJ Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira ari da, Pello Urizar EAren koordinatzaile nagusiaren irudiko. Alderdi jeltzalea Gipuzkoan egiten ari den mugimenduak ere bide horretan ikusten ditu. Egoera «gaiztotzea» egotzi dio, eta argitu du ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Lee Chang-Dong. Aktoreak: Yoo Ah In, Yeun Steven, Jun Jong-seo, Gang Dong-won. Iraupena: 148 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Buh-ning'.
Jongsu mezulari gazte bat da. Lan bat egitera joan, eta Haemi neska gaztearekin gurutzatuko da -bizilagunak izan ziren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020227 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Bilbo. Berasaluze II.a-Aretxabaleta 22; Elezkano II.a-Albisu 15. Olaizola II.a 22; Irujo 13.
• Galarreta. Juanenea-Aizpuru 32; Matxin VI.a-Larrañaga 22. Ezkurra-Agirrezabala 29; Juaristi-Barrenetxea IV.a 40. Urriza-Ion 37; Uterga-S. Miguel 34 (b.b.). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020228 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athletic. Raul Fernandez; Ramalho (Iraola, 46. min), Ekiza, San Jose, Aurtenetxe (Susaeta, 46. min.); Ander Herrera, Iñigo Perez, David Lopez (Iturraspe, 46. min.), Gabilondo, Toquero eta Ibai Gomez.
Getafe. Moya; Arroyo, Cata Diaz, Perez, Torres; Sarabia (Hugo Fraile, 77. min.), Rodriguez, Casquero (Lacen, 89. min.), ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020229 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Diez kartzelatzeak ez du ezker abertzalearen apustu politikoa neutralizatuko»
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi du Rafa Diez kartzelatzea «antzua» dela eta horrek ez duela ezker abertzalearen apustu politikoa «neutralizatuko». Izan ere, epaiak epai hasitako bidean «jarraitu» behar dela eta «kon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bere burua eraiki zuela zioen Maya Angelou poeta estatubatuarrak. Hitzekin eta ekintzekin, emakumeen eta afroamerikarren eskubideen aldeko ekintzaile aitzindaria izan zen. I Know Why the Caged Bird Sings obra autobiografikoa da bere obra ezagunena. Unibertsitatean ikasi ez bazuen ere, denek deitzen zuten doktore; Holly... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko Hezkuntza Legea ontzeko akordioaren gaineko adostasuna lortu zuten gauean «lo lasai» egin zuen Jose Antonio Pastorrek. Nazionalismo espainolak onartzen du, besteak beste, euskara hizkuntza minorizatua dela: «Onartu dugu bi hizkuntza ofizial ditugula, biek errespetu bera merezi dutela, baina bat minorizatua de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020232 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ormazabalek 5,5 milioi jarriko ditu laborategi berri bat eraikitzeko Ormazabal taldeak martxan jarriko du ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko gune berri bat. Laborategi horretan, argindar sareak aztertu, garatu eta probatuko ditu. Taldeak Boroako industrialdean (Zornotza, Bizkaia) duen ikerkuntza zentroaren o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezkurdia-Zabaleta eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteen arteko finala liderra izan zen bere ordutegian, %16,2ko kuotarekin -euskaldunen artean, %26,6-.
Herri txiki -k, %7,1. Gabiriako (Gipuzkoa) atalak %19,1eko kuota izan zuen euskaldunen artean. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.