id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0020234
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikedetza Idazkaritzak prestatu du hezkuntzan bizikidetza bultzatzeko adierazpena. Adierazpen laburra. Eta orokorra. Orokorregia. Hitz potoloen segida zehaztugabea, autolaguntzarako liburuen estilokoa. Eta, adierazpenak, berez, ez du askorako balio. Harrigarria da entzutea ekainetik ari d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020235
BERRIA
Euskadi
noticias
Fikzio-politika eta hizkuntza-normalizazioa lotzeko ariketa: irudikatu euskara Euskal Herri osoan dela ofiziala, bi erdarekin batera. Orain, imajinatu Nafarroako Gobernutik agiri ofizial bat bidali diotela Jaurlaritzari. Euskara hutsez. Navarra Sumak horren kontra egin du, eta Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020236
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaizkibelen hondoa jotako merkantzia ontziarekin zer egin aztertzen ari dira. Eskifaia guztia lehorrean da, kapitaina ere ontzitik atera baitute itsas salbamendurako taldeek Jaizkibelen hondoa jotako merkantzia ontziarekin zer egin aztertzen ari Eskifaia guztia lehorrean da, kapitaina ere ontzitik atera baitute Jaizkib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020237
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraustegiaren legezkotasunari buruzko ikerketa egitea baztertu dute Batzar Nagusiek Abuztuan, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Zubietako erraustegiari abian jartzeko eman zion behin-behineko baimena iraungi zenean, agerian geratu ziren Zubietako erraustegiaren lege egoeraren inguruko hainbat zalantza. Besteak best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020238
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ nagusi eta EH Bildu gora, Gipuzkoako Soziometroaren arabera Gipuzkoako Soziometroaren udazkeneko emaitzen berri jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak datorren urteko maiatzean; botoen %36,7 eta 21 eserleku lortuko lituzke. Hori 2019ko bozeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020239
BERRIA
Euskadi
noticias
Gurpil zuriak ibili ezinik. Euskal Herriko lehenengo bizikleta zuria jarri du Kalapie elkarteak Donostian, herriak lotzen dituzten bideetan txirrindulariek duten arriskuaz ohartarazteko. Euskal Herriko lehenengo bizikleta zuria jarri du Kalapie elkarteak Donostian, herriak lotzen dituzten bideetan txirrindulariek duten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020240
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bihotzez eta bihotzetik» emandako saria da atzo Bilboko Euskalgunean eman zena, Karmele Artetxe Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendariaren hitzetan. Hark jaso zuen Euskara Saria, unibertsitatearen izenean. Euskararen aldeko Hau Pittu Hau konpartsak urtero banatzen du sari hori, Aste Nagusian egiten duten bazkari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020241
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da Euskal Herriko neska-mutiko ugarik maite duten telesailaren denboraldi berria. Hainbat aktore berri izango ditu Go!azen -ek zazpigarren denboraldian, eta, ohiko moduan, ETB1ek ostiraletan emango du, 21:00etan. Gaurtik aurrera, pertsonaia berriak eta lehenagotik ezagunak direnak topatuko dituzte telesailaren i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020242
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB1ek euskal zinemari eskainitako saio bat estreinatuko du gaur Aspaldiko partez, zinemari eskainitako programa bat euskaraz egingo du ETBk. Hain zuzen ere, gaur gauean estreinatuko du ETB1ek Zinea Zetaz (22:30). Aurkezle lanetan Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi aktoreak arituko dira -txandaka arituko dira, ondotik iku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020243
BERRIA
Euskadi
noticias
Nahiko haserre nabil, salbuespenak salbuespen, Kataluniarekiko Euskal Herriko elkartasun mugimendua zein eskasa den ikusita. Batez ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren aldetikoa. Egia da aurreko urteetan Estatuko indar faktikoen erasoen aurrean Kataluniako burgesiaren alderdiek oso ustel jokatu zutela, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020244
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Balbino Bados Artiz hil zen atzo, 77 urte zituela, UPNk prentsa ohar bidez jakinarazi zuenez. 1983 eta 1987 bitartean Nafarroako Parlamentuko lehendakari eta 1987 eta 1991 bitartean lehendakariorde izan zen; 1993 eta 1996 bitartean, berriz, UPNren senatari Espainiako Gorteetan. UPNko lehendakariorde ere izan ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020245
BERRIA
Euskadi
noticias
UPDk proposatutakoa zen atzo Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu zen mozioa. Kutxabank auzian egondako «irregulartasunak» salatzea zuen helburu, eta gainontzeko alderdi politikoei egozten zien urteotan «ate birakariak» erabili izana. Akusazio horiekin bat egin zuen bakarra EH Bildu izan zen. EAJk, PSEk eta PPk ukatu egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020246
BERRIA
Euskadi
noticias
Burtsan balioaren %25 galdu du Siemens Gamesak, joan den astean emaitza uste baino kaskarragoak iragarri zituenetik. Edonola ere, kontratuak lortzen jarraitzen du. Azkena, Turkian, 1,000 megawatteko parke eoliko bat jartzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020247
BERRIA
Euskadi
noticias
«Frankismoaren apologia» salatu du Bideko Mitxingorria elkarteak IRUÑEA. Bideko Mitxingorria memoriaren aldeko herrien Nafarroako koordinakundeak protesta bat egin zuen atzo, «frankismoaren apologia» salatzeko. Elkarretaratze bat egin zuten kideek Erorien Monumentuaren ondoan. Hango kriptan dira Jose Sanjurjo eta Emili...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020248
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia milioi erdi euro ostu dituela onartu du Zearsolok epailearen aurrean. Guggenheim museoko finantzaburu ohiak Bilboko instrukzio epailearen aurrean deklaratu du Ia milioi erdi euro ostu dituela onartu du Zearsolok epailearen aurrean Guggenheim museoko finantzaburu ohiak Bilboko instrukzio epailearen Epailearen aurrean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020249
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak: 1-0: Lengletek (45. min); 1-1: Juanmik (62. min.); 2-1: Denbelek (64. min.) Realak ez du galtzerik merezi izan Nou Campen, baina talde handien zelaietan ohikoa den bezala merezi baino sari txikiagoa lortu du. Txuri-urdinek ausart jokatu dute, baloia oinetan hartuz, baina eraginkortasuna falta izan zaio. Bartzelo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020250
BERRIA
Euskadi
noticias
KULTURA. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2012-2013ko ikasturterako lau graduondoko sustatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean. Kulturarekin lotura dutenen artean, bi: Itzulpengintza eta teknologia , eta Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020251
BERRIA
Euskadi
noticias
Inoiz eztabaidatuko al dugu serio zein den EITBren papera gure herrian? Adierazgarria da Almerian (Andaluzia, Espainia) hil duten umearen kasuaren informazioari eman dioten garrantzia. Euskal Herrian gertatu balitz, ez zioketen denbora eta baliabide gehiago eskainiko: ezin. Telebistak eta irratiak, biek jardun dute mod...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020252
BERRIA
Euskadi
noticias
«Idazle guztiz antidogmatikoa da Joseba Sarrionandia» Doktorego tesia egiteko gaitzat Joseba Sarrionandiaren obra hautatu zuen Eider Rodriguez idazle eta irakasleak (Errenteria, Gipuzkoa, 1977), bereziki itsasoak hartan duen presentziari eta bilakabideari erreparatuta. Iñaki Aldekoa irakasleak zuzenduta egin zuen tesia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020253
BERRIA
Euskadi
noticias
CNMCk ez du Kaiku zigortu publizitate kanpainarengatik DONOSTIA. Euskal Herrian jasotako eta ontziratutako esne bakarra zela esanez publizitate kanpaina hasi zuen 2016an Kaikuk, Euskal Herria Esnearekin izandako eztabaida baten ondoren -Karrantzako baserritarrena izan arren, Euskal Herria esnea Sorian (Espainia) ontzir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020254
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Banca Civicak 2,7 eta 3,8 euro artean saldu nahi zuen akzioa. Azkenean, iragarritako preziorik baxuenean aterako da burtsara: 2,7 euroan. Beraz, bankuaren kontabilitate balioarekin alderatuta, %60ko beherapena izango du. Inbertitzaileen 750 milioi euro lortzea da erakundearen helburua. Nafarroako Kutxak, Cajaso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020255
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru partida falta dira oraindik, baina Retabet.es Gipuzkoa Basket Urrezko LEB ligako taldea da jada. Azken-azken aukerak ihes egin zion atzo, Joventuten kantxan galduta (90-88), eta helburu zehatzik gabe jokatuko ditu ligako azken hiru partidak. "Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi diet zaleei eta babesleei, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020256
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. ICIJ Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoko Marcos Garcia Reyk eta El Confidencial -eko Carlos Hernanzek Falcini zerrendaz hitz egingo dute gaur ETB2ko Por fin, viernes saioan (22:20). HSBC bankuko auziaz ere arituko da Javier Muguruza abokatu eta aholkularia. Programa berean Koldo Saratxaga elkarrizket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020257
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegazti gripearen aurkako berrogeialdia uztailaren 28an etengo du Jaurlaritzak Hegazti gripearen aurkako berrogeialdia uztailaren 28an etengo du Salburuako hezegunean Euskal Herriko lehen kasua atzeman zenetik, ez dute H5N1 birusak kutsatutako hegaztirik aurkitu. Horren ondorioz, hasiera batean jarritako berrogeialdiar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020258
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Donostiako Piratek proiektu berri bat hasi dute: Abordatu TB webeko telebista saioa. Umorez beteriko emankizunean, Donostian herri jaien alde lanean dabiltzanen berriak kontatuko dituzte. Bideoa hilabetero sareratuko dute, www.izanpirata.info webgunean, eta, kofradiei buruzko albisteez gain, erreportajeak eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020259
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainia gorria da; Euskal Herria eta Katalunia, ez hainbeste Akabo zalantzak. Pedro Sanchezek bukatu du duela pare bat urte hasi zuen ibilaldia alderdiaren barruan Espainiako gobernuburu bihurtu arte. Hala ere, erabaki beharko du norekin osatu nahi duen gehiengoa. Ciudadanos da aukera sendoena zenbakien ikuspuntutik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020260
BERRIA
Euskadi
noticias
Andoni Salamerok txikitasuna goratu du bere bigarren poema liburuan Andoni Salamero idazleak (Legazpi, Gipuzkoa, 1966) «txikitasunari omenaldia» egiten dion poema liburua eman du argitara. Halaxe adierazi dio egileak berak Goierriko hitza egunkariari liburuaren inguruan egindako elkarrizketan. Bide ertzeko printzak du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020261
BERRIA
Euskadi
noticias
AURREKONTUAK. 300 milioi euro gehitu nahi dizkie Aralarrek Nafarroako kontuei 300 milioi euro gehitu nahi dizkie Aralarrek Nafarroako kontuei Nafarroako aurrekontu proiektuari 300 milioi euroko zuzenketak aurkeztu dizkio Aralarrek. UPNk eta CDNk esandakoaren aurka, aurrekontu proiektua ez dela soziala iritzi dio Aralar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020262
BERRIA
Euskadi
noticias
Pintxo Gaua egingo dute gaur Getariako pilotalekuan, Uhabia ikastolak antolatuta. Jateaz gain, musika entzuteko eta dantza egiteko aukera izango dute jaizaleek. If Renaud Was a Punk, Foisis Jaunak -Itoitzen bertsioak egiten dituzte-, Zeze eta Saxafon taldeek joko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020263
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Sudanek bake akordioa urratzea egotzi dio Khartumgo gobernuari. Hitzarmenaren arabera, 2011n independentziari buruzko erreferenduma egingo dute Sudan hegoaldeko lurraldean Hego Sudanek bake akordioa urratzea egotzi dio Khartumgo gobernuari Hitzarmenaren arabera, 2011n independentziari buruzko erreferenduma Duela l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020264
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak haur eta nerabeen arta psikiatrikoa lehenetsiko du osasun mentaleko estrategia berrian Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bisita egin du gaur Zabalburuko nerabeentzako osasun mentaleko eguneko ospitalera, eta han iragarri du haur eta gazteen arreta psikiatrikoa lehenetsiko dutela osasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020265
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pertsona guztien babesa eta zaintza bermatzea», hori da Jaurlaritzaren asmoa zaintza eredu berriari bide emanez, atzo Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak azaldu zuenez. Hain zuzen, hitz horiekin hasi zuen Olanok Jaurlaritzak Donostiako Tabakaleran antolatu zuen Euskadiren zaintza eredu berri bateranzko trantsizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020266
BERRIA
Euskadi
noticias
Libian gutxienez 74 lagun hil dira hondoratze batean TRIPOLI. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, gutxienez 74 migratzaile hil ziren atzo Libian, hondoratze batean. 120 lagunetik gora zihoazen itsasontzian. Bestalde, Open Arms ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan egunotan. Beste lau herene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020267
BERRIA
Euskadi
noticias
JAKUE PASCUAL Hezitzailea: «Arazoa igarokorra zela uste zuten, eta alde batera utzi zuten». «Arazoa igarokorra zela uste zuten, eta alde batera utzi zuten» Jakue Pascual hezitzailea 2001ean hasi zen lanean seniderik gabeko atzerritar adingabeekin, Urduñako zentroan, Bizkaian. Erabat ezezaguna zitzaien magrebtarren kole...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020268
BERRIA
Euskadi
noticias
Espinarrek eta Arrillagak ezin dute huts egin gaur PILOTA. Patri Espinarrek eta Miriam Arrillagak elkarren aurka jokatuko dute gaur, Sodupen (Bizkaia), Emakume Master Cupeko Lehen Mailako hirugarren saioan (10:30). Ez batak, ez besteak ezin du huts egin, galdu egin baitzuten aurreko asteburuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020269
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Kukullagak arnasa pixka bat hartu zuen joan zen larunbatean, denboraldiko lehen garaipena lortuta. Hala ere, Bizkaiko taldea oraindik jaitsiera postuetan dago. Eta, ezustekorik ezean, zuloan jarraituko du beste astebetez, gaur Mar Sagunten pistan jokatuko baitu (19:00). Herrialde Katalanetako taldea bigarre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020270
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errespetua zezen handiak jartzen du, baina zezen txikia arriskutsuagoa da». Jesus Arakistain 'Aitzaki' eta beste hiru sokamutil ohiekin batera bihar sokan izango den bost lagunetako bat izango da Aranbarri. Cipriano Aranbarri 'Xipri'. Azpeitiko sokamutil ohia Cipriano Aranbarri 'Xipri'. Azpeitiko sokamutil ohia Jesus ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020271
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Basketek egoera ekonomiko larria arintzeko babes akordioa sinatu du Dominion enpresarekin. Babesle berriak 1,6 milioi euro ordainduko ditu taldeari bere izena jarri eta elastikoetan ikurra jartzeagatik. Akordioa denboraldi honen amaiera -hiru hilabete falta dira- eta hurrengo sasoi osorako da. Dominion CIE Automo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020272
BERRIA
Euskadi
noticias
Zapia jantzita eramateagatik eskolan bakarturiko neskari ez dio erantzun Jaurlaritzak Jaurlaritzak erakutsiriko «isiltasuna» salatu zuten atzo agerraldi batean SOS Arrazakeria, Mugarik Gabeko Marokoarrak eta Ongi Etorri elkarteek. Adierazi zuten ikasle bati ezin zaiola eskubide unibertsal bat-hezkuntza jasotzeko eskubi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020273
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Amerikaren integraziorako bi irizpide aurrez aurre Brasilen . Luiz Inacio da Silva Hugo Chavezekin, Rafael Correarekin eta Evo Moralesekin bildu da Amazoniako Manaus hiriburuan Hegoaldeko Bankua martxan jarri nahi du Chavezek, finantza krisiari erantzuteko Hego Amerikaren integraziorako bi irizpide aurrez aurre Br...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020274
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jardun internazionalistaz harro», sarekadatik bost urtera Atzoko egunez, orain bost urte, Askapena erakundeko zortzi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Espetxera bidali zituzten haietako bost: Walter Wendelin, Gabi Basañez, Aritz Ganboa, David Soto eta Unai Vazquez. Urriaren 19tik aurrera epaituko dituzte Madr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020275
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDEBALDEKO SAHARA. Rabaten zapalkuntza gaitzetsi du Espainiako Kongresuak Rabaten zapalkuntza gaitzetsi du Espainiako Kongresuak CC Koalizio Kanariarra alderdiak aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuen herenegun Espainiako Kongresuak. Madrilgo gobernuari Maroko Mendebaldeko Saharan egiten ari den zapalkuntza gaitze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020276
BERRIA
Euskadi
noticias
Haragia "marketin tresna gisa" erabiltzearen aurka agertu dira EHNE eta Enba Zoriontzekoa da bertako haragiaren alde egitea, ez horrenbeste marketin tresna gisa erabiltzea". Gipuzkoako EHNE eta Enba sindikatuek gogor kritikatu dute zenbait saltokik bertako haragiari ematen dioten erabilera. Eroskiren jarduna salatu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020277
BERRIA
Euskadi
noticias
Siemens Gamesan inplikatzeko eskatu diote gobernuari IRUÑEA. Siemens Gamesak Nafarroan dituen lantokietako langile batzordeek enpleguaren defentsan «inplikatzeko» eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Sorgailu eolikoen enpresak langile kopurua %10 murriztu dezakeela zabaldu da, eta haien ardura helarazi diote gobernuari....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020278
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko zahar etxeetako langileek 52. greba eguna egin zuten atzo, ELA sindikatuak deituta; eta hamahiru eguneko zikloa itxi zuten horrela. Ohar bidez kritikatu dutenez, aldundiak eta sektoreko patronalek ez dute proposamenik egin lan baldintzak hobetzeko. Horregatik, greba luzatzea erabaki dute: maiatzaren 10etik 25e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020279
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutrikuk laguntza eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari, zorrak kitatu ahal izateko Udalak ez daude garairik onenean. Krisia eta murrizketak heldu aurretik ez zuten egoera ekonomiko samurra, eta are zailagoa izaten ari zaie egungo errealitateari aurre egitea, diru bilketan izan duten jaitsiera tarteko. Gastuak murrizteareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020280
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Durangaldeko Anboto aldizkariak (Bizkaia) Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren inguruan egindako lanak jaso du Tokikomen eduki onenaren saria; azalik onena Goienako Puntua aldizkariarentzat izan da, suizidioaz egindako azalagatik; eta ikus-entzunezko onenaren saria Baleike -k eta Erlo Telebistak egindako Marea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020281
BERRIA
Euskadi
noticias
Akaso urtea lau sasoitan banatzen dela jakintzat ematen dugu. Badago sareetan dioenik Mendebaleko kulturaren eraginez egun hala dela hizkuntza gehienetan. Ez dakit nik, ba. Emilio Salgari irakurtzen nuen garaian behintzat baziren ekialdean 'sasoi hezea' eta 'sasoi lehorra' baino bereizten ez zituztenak. Japoniera ere a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020282
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzain bat epaitegira, bi argazkilari jotzea egotzita BILBO. Ertzain bat epaitzeko erabakia hartu du Bilboko Instrukzio Auzitegiak. Izan ere, hark jo egin zituela salatu zuten bi argazkilarik. 2012ko otsailean jazo ziren gertakariak, San Mames inguruan, Athleticen partida baten aurretik. Haietako bati ebakuntza egin b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020283
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure gizarte modernoaren oinarri kulturaletan argazkigintzak eta irudiaren nagusitasunak izan dituen eraginei buruz -bat-batekotasuna, historiaren edo narrazio logikoaren etendura, azalekotasuna...- asko hitz egin da soziologia kritikoan: Kracauer eta Benjamin ditut, bereziki, gogoan. Baina badaude argazki batzuk bat-b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020284
BERRIA
Euskadi
noticias
Egipton, Port Saideko epaia berrestear dela, auziak istilu larriak eragin ditu berriz Port Saideko sarraskiak haserrea pizten jarraitzen du Egipton. 2012ko otsailean hango futbol zelaian sortutako gatazka ez da amaitu: borroka haiengatik zigortutako presoak espetxez aldatzen hasi da Egiptoko Barne Ministerioa iragan de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020285
BERRIA
Euskadi
noticias
Barakaldon gizonak emaztea hil zuela uste du Ertzaintzak. Herenegun gauean bi pertsona tiroz hilda agertu ziren furgoneta batean barruan Barakaldon gizonak emaztea hil zuela uste du Ertzaintzak Herenegun gauean bi pertsona tiroz hilda agertu ziren furgoneta batean Bi pertsona hilda agertu ziren igande gauean Barakaldon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020286
BERRIA
Euskadi
noticias
Irizar AEBetako merkatuan sartu da, bazkide batekin ORMAIZTEGI. Atlantako azokaren bitartez, AEBetan bere burua aurkeztu du Irizarrek. Irizar i6 modeloaren bi bertsioak saldu nahi ditu han, INA Bus Sales banatzailearen laguntzarekin. Europan egingo ditu autobusak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020287
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Joe Henry eta Jolie Holland Arrasaten eta Donostian Joe Henry eta Jolie Holland Arrasaten eta Donostian AEBetako gaur egungo musika sustraidunaren izen esanguratsuetako bik Euskal Herrian joko dute hurrengo hilabeteetan. Joe Henry abeslari eta ekoizleak (Solomon Burke, Elvis Costello...) Arrasateko Amaia antzok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020288
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Tourrean ez dago arnasa patxadaz hartzeko betarik. Mendateetan gora eta behera ibili ondoren, nahiko etapa laua izan zen atzokoa, baina ez lasaia. Haizeak eta aldapa motz bezain gogor batek ederki astindu zuen tropela, eta uste baino mugatuagoa izan zen amaierako esprinta. Andre Greipelek (Lotto) eta Peter S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020289
BERRIA
Euskadi
noticias
Herrian umedun dauden neskak besterik ez dituela ikusten ziostan lagun batek lehengoan. Ba ez dakit, esan nion, nik ez ditut ikusten. Hasi zitzaidan izenak botatzen eta arrazoi zuen, badira batzuk. Egun batzuk geroago, Hadhad familiaren berri irakurri nuen: txokolate fabrika bat zeukaten Damaskon, gerra hasi zenean Lib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020290
BERRIA
Euskadi
noticias
Tragikomedia absurdo gisa definitzen dute sortzaileek Urak ttiki dire antzezlana. Gilkitxaro konpainiako Ane Zabalak eta Galder Perezek moldatu dute, Gaizka Sarasolaren testu batetik, eta biek jokatuko dute gaur Markina-Xemeingo (Bizkaia) gaztetxean. Egoera gogor bat, era xamurrean kontatzea lortu nahi zuten Urak ttiki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020291
BERRIA
Euskadi
noticias
HENDAIA. Uztailaren 14an eguraldiagatik bertan behera geratu zen Txipiroiaren Eguna bihar egingo dute Hendaian (Lapurdi). Txipiroia hamaika eratara dastatzeko aukera izango da. Musika bandek alaituko dute giroa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020292
BERRIA
Euskadi
noticias
Quebeceko Couche-Tard taldea Carrefour erosi nahian dabil BAIONA. Europan duen negozioa handitzeko operazioa abian jarri du Quebeceko Couche-Tardek, eta Frantziako Carrefour erosteko asmoa agertu du. Europako saltoki katerik handienetako bat da Carrefour: Euskal Herrian zazpi lurraldeetan ditu dendak. Carrefourrek ez d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020293
BERRIA
Euskadi
noticias
Memoria Historikoaren legeari zigor araubidea gehitzea proposatu du Ezkerrak Memoria Historikoaren legea moldatzeko foru lege proposamena aurkeztu du gaur Ezkerrak. Zigor araubidea gehitu nahi dio legeari, Nafarroako eremu publikoetan sinbolo eta aipu frankistak erretiratzeari uko egiten dioten pertsona edota erakunde ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020294
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskoziako politikan aspaldian izandako egunik erabakigarrienetatik bizirik atera da Nicola Sturgeon lehen ministroa, baina ez erabat osorik, kalterik gabe. Bi ikerketak kritika egin diote haren gobernuari, Alex Salmond agintari ohiaren kontrako sexu-eraso salaketak kudeatzeko moduagatik, eta horietako batek parlamentua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020295
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa eta Bizkaiko kirol portuek 3.400 ontzirentzako lekua dute . Orioko kirol portua inauguratu dute, 296 ontzirentzako lekua izango duen azpiegitura Gipuzkoa eta Bizkaiko kirol portuek 3.400 ontzirentzako lekua dute Orioko kirol portua inauguratu dute, 296 ontzirentzako lekua izango Gipuzkoa eta Bizkaiko kirol por...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020296
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengoan ez. Bigarrengoan ere ez. Ezta hirugarrengoan ere. Leioako Waterpolo taldeak maila nagusian estreinatzeko egin dituen saialdiak dira horiek. «Ea laugarrenean», esan du ziurgabetasun osoz Virginia Cobos (Bilbo, 1992) taldeko kapitainak. Bidegurutze gaiztotik lehenbailehen atera nahi dute leioaztarrek, eta gor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020297
BERRIA
Euskadi
noticias
Gozotik eta gazitik izan zuten euskal taldeentzat atzo Barakaldon (Bizkaia) jokatutako Espainiako Kopako final-laurdenek. Gozotik, Super Amara Bera Berak 25-23 irabazi baitzion Ro'Casari, eta Gijonen aurka ariko baita gaur finalerdietan, 16:15ean. Gazitik, ordea, etxeko taldeak, Zubileta Evolution Zuazok 21-24 galdu ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020298
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. BIGARREN MAILA, 41. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020299
BERRIA
Euskadi
noticias
Emanaldia. Su artifizialen lehiaketako azken-aurreko ikuskizuna izan zen Galiziako piroteknia etxearena. Eguraldia ez zuen aldeko izan, baina hasiera polita eman zion, badiako plataformatik botatako traka laburrarekin. Su koloretsuekin jolastu zuen gero, tartean zuri eta urdinekin, hiriko koloreei keinu bat eginez. Kea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020300
BERRIA
Euskadi
noticias
Terrazak lehengo eran jartzen hasi dira hiriburuetan Izurritearekin, hainbat hiritako eta herritako tabernei terrazak jartzeko edo handitzeko baimena eman zitzaien, plazetan, espaloietan, aparkalekuetan... baina hainbat tokitan amaitu zaie pagotxa. Bilbon, adibidez, jada ezin dira jarri COVID-19 terraza deitu izan zaie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020301
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarrenez eginen dute Arbizuko bestetan kulturarteko jaia. Aurten, musika eta dantza izanen dira protagonistak. Herria bestetan murgilduko da ortzirala arte Festaren zurrunbiloan murgilduta dago egunotan Arbizu (Nafarroa). Musikak eta ekitaldiek bete dituzte karrikak igandetik, eta datorren ortzirala arte horrela iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020302
BERRIA
Euskadi
noticias
Protesta masiborako deia Egipton, 'martirien ostiralean' Amorruaren astean murgilduta, Zilegitasunaren Babeserako Batasunak martirien ostiralean protesta masiborako deia egin du. Talde horren ustez, egiptoarrak ez dira makurtuko "apetazko atxiloketa kanpaina anker eta faxisten aurrean", eta kalera aterako dira azken eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020303
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete ez da izango irakurri geniola buruzagi jeltzale bati esaldi harrizko hau: «Ezinezkoa da Katalunia Bruselatik gobernatzea». Esan diezaiotela horixe bera Inditexen inperioa -Zara, Massimo Dutti... 7.000 denda eta 152.000 langile denera- Arteixo herri txikitik (Galizia) gobernatzen duen Ortegari, BBVAn -8.374 suk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020304
BERRIA
Euskadi
noticias
Oporretara akordioa eginda joan nahi zuten; askok uste baino gehiago luzatu da, baina badirudi badatorrela. EAJk eta PSEk itun fiskalari buruzko akordioa ixtear dute, Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak aditzera eman duenez. Xehetasunak argitu ez baditu ere, akordioak zerga igoera jasoko duela baieztatu du. Gai horren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020305
BERRIA
Euskadi
noticias
Posta bidez bozkatzeko tramitea hasten bada, hura bukatu beharra dago botoa eman ahal izateko. Hau da, eskaera egiten bada, ezin da mahaian bozkatu. Eskaera egindako inor saiatzen bada hauteslekuan bozkatzen, mahaiko kideek ez diote utziko, pertsona hori erroldan azalduko baita jada posta bidez bozkatu izan balu bezala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020306
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru aldiz izan dira herbeheretarrak txapeldunorde: 1974an, Alemaniako Errepublika Federalean, bertakoen kontra; 1978an, Argentinan, argentinarren kontra; eta, 2010ean, Hegoafrikan, espainiarren kontra. 78koan, Videlaren diktaduraren pean jokatu zenekoan, etxean geratu zen Cruyff, eta keinu hura erregimen hiltzaileari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020307
BERRIA
Euskadi
noticias
Animaziozko film bateko pertsonaia bat? Chihiro eta Mononoke. Abentura honen izenburua? Harri koxkor, ibil bixkor.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020308
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxa bat egingo dute otsailaren 29an, Bolintxu «kalteetatik» babesteko Bilbo hegoaldeko saihesbidea AP-68 autobidearekin lotzeko lanak Bolintxuko haranari eragin diezazkiokeen kalteak saihesteko, Supersur Handitzeari Ez plataformak manifestazio batera deitu du otsailaren 29rako. Proiektua geldi dezakegu oraindik lelo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020309
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Hemen erraza da ipuin on bat aurkitzea Literatura Unibertsala bildumari eta Itziar Otegiren itzulpenari esker, Flannery O'Connor idazle estatubatuarraren (1925-1964) hamar ipuin irakur daitezke orain euskaraz, Ez da erraza gizon on bat aurkitzea eta beste istorio batzuk liburuan. Aurrez, 1985ean, Mikel Azur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020310
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonan jokalari izanak biak, talde horretan ikasitakoek zehaztu dute Ernesto Valverderen eta Luis Enriqueren entrenatzaile ibilbidea. Bai, behintzat, jokatzeko ereduari dagokionez. Bartzelonak, eta Johan Cruyffek eta Louis Van Gaalek, zehatzago esateko: Athleticeko egungo entrenatzailea Cruyffen aginduetara aritu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020311
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gero eta etika dudazkoagoan biziko gara; zalantzan bizitzen ikasi beharko dugu» Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu berri dute Etxenike. Berria jakin orduko, argi izan zuen: «Hau serioa da, gero!». Berretsi da lehen lerroko zientzialaria dela; egin dituen ikerketengatik, eta ikerketarako eratu dituen zent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020312
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte berrirako asmoen artean asko eta asko ezagunak dira: kirol gehixeago egin, ingelesa ikasi, erretzeari utzi, etxekoekin denbora gehiago eman... Urteetan helburu berak jarri eta lortu ez dituenak beste batzuk aurkitzea beste irtenbiderik ez du. Eta apalagoak izatea komeni... Nire aurtengo helburua da erronka hitzare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020313
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolpe handia eman zuen atzo Primoz Roglicek (Jumbo Visma) Espainiako Vueltan, Paue (Okzitania) inguruan jokatu zen bakarkako erlojupekoan erakustaldia eginda. 36 kilometroko saio gorabeheratsua zen, aukerakoa esloveniarrarentzat, eta ez zuen hutsik egin. Etapa eta maillot gorria eskuratu zituen, eta, hori gutxi balitz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020314
BERRIA
Euskadi
noticias
Mayweatherrek eta Pacquiaok tituluak bateratuko dituzte bihar, Las Vegasen BOXEOA. Floyd Mayweatherrek eta Manny Pacquiaok mendeko borroka jokatuko dute bihar goizaldean, Las Vegasen (AEB, 05:00). Irabazleak pisu ertaineko titulu garrantzitsu guztiak bateratuko ditu. Borrokak mundu mailako ikusmina sortu du, eta bi box...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020315
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain, 25 urte bete ditu, eta beste 25 betetzeko indarrez dago». Iraupen gogo sendoa adierazi nahi izan du Mikel Urbeltzek, baina, onartu duenez, «egoera ahulean» heldu zaie urteurrena. Martxoaren 12an itxi behar izan zituzten Bilboko Kafe Antzokiko ateak, osasun larrialdiaren eraginez, eta itxita dago oraindik ere. Pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020316
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAren aurka aritutako polizia ezagun batzuek ere aurkitu zuten lana enpresa pribatuetan, segurtasun alorrekoetan, bereziki. Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño frankismo garaiko torturatzailea, adibidez, Renault auto enpresako segurtasun arduradun izan zen hainbat urtez. Ardura berbera izan zuen sektore eta herrial...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020317
BERRIA
Euskadi
noticias
Burtsaren baikortasuna ala baikorkeria? Enpresen emaitza oparoek eta euren arteko Erosteko Eskaintza Publikoek inoizko baliorik handienera eraman dute burtsa. Goranzko joerak 2003tik irauten du, eta amaierarik ez duela dirudi Enpresen emaitza oparoek eta euren arteko Erosteko Eskaintza Publikoek inoizko baliorik handie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020318
BERRIA
Euskadi
noticias
• Kontsumobideko zuzendari Belen Greavesek Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aztertutako produktuek ez dute zaldi haragia %1 baino gehiago. Muga hori du jarria Europako Batasunak. «Elikadura enpresek ondo etiketatzen dute», esan du Kontsumobideko zuzendariak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020319
BERRIA
Euskadi
noticias
Mitsubishi 2008an joan zen. Fordek 2016an egingo du hanka. Eta 2017an Holdenek, General Motorsen filialak. Australia ia autogintza sektore barik geratuko da. 2017tik aurrera, Toyota baino ez da geratuko uhartean autoak egiten. Baina aukera hori ere airean dago, gero eta sendoagoa delako Japoniako markak irlatik alde eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020320
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorea, errotik moztuta. Gasteizko La Flor de la Rioja taberna eraitsi dute; eraikina errentan hartuta zeukan tabernariak adierazi du nahikoa zela «teilatua zaharberritzea». Gasteizko La Flor de la Rioja taberna eraitsi dute; eraikina errentan hartuta zeukan tabernariak adierazi du nahikoa zela «teilatua Urtearekin bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020321
BERRIA
Euskadi
noticias
Sri Lankak errefuxiatu guneetatik ateratzen utzi die tamilei. Nazioartearen presioa dela medio, Gobernuak mugitzeko askatasuna eman die iheslariei, baina ez ditu askatu Sri Lankak errefuxiatu guneetatik ateratzen utzi die tamilei Nazioartearen presioa dela medio, Gobernuak mugitzeko askatasuna eman Sri Lankako Gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020322
BERRIA
Euskadi
noticias
Soka tenkatuz doa Baikoko pilotarien eta enpresaren artean. Joan den astean, pilotari gehien-gehienek agerraldia egin zuten Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar frontoian, eta bertan salatu zuten «egoera jasanezinean» daudela Baikok azkenaldian beraiekin izandako jarrera eta jokabidea dela eta. Horregatik, «jarrera» alda zezal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020323
BERRIA
Euskadi
noticias
«Argentina Telesurren dago, eta beti egongo da bertan» Argentinako Gobernuak iragarri du Telesur utziko duela eta telebista digital irekiko eskaintzatik aterako duela. Villegasek esan du hori gertatzen bada «zentsura» izango dela. Telesur 2005ean sortu zuten kazetarien artean zegoen Patricia Villegas (Cali, Kolonbia, 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020324
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertsolari gazteen 45. Lizardi saria datorren astean BERTSOA. Abuztuaren 26an eta 27an izango dira bertsolari gazteen 45. Lizardi sariketako bi kanporaketak, Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolako aretoan, 22:00etan. Saio bakoitzean, zortzi bertsolarik jardungo dute kantuan. Garaileak zuzenean igaroko dira finalera, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020325
BERRIA
Euskadi
noticias
Saturrarango drama entzungai dute gaur Madrilgo kontsulatuan Josefa Davila Alvarez zuen izena. «Matxinadari laguntza ematea» izan zen haren delitua, tropa frankisten arabera. Sei seme-alabaren ama zen, eta haurdun zegoen preso hartu zutenean. Pravian eta Uvieun (Asturias, Espainia) izan zuten gatibu lehenbizi. Ondoren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020326
BERRIA
Euskadi
noticias
1 Konpromisoa. Indarkeriaren bidegabekeriari «diskurtso konprometitu batez» heltzea eskoletatik, giza eskubideak errespetatzea oinarri dela. 2 Unibertsaltasuna. Eskubideen urraketa guztiak aintzat hartzea, horiek «legitimatu edo gutxietsi» gabe, urraketen «salbuespenik» ere egin gabe. 3 Bizikidetza. Planaren «iparra» d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020327
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDAKINEN KUDEAKETAK. Tuterako biometanizazio planta urrian bukatuko dute Tuterako biometanizazio planta urrian bukatuko dute Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko kontseilari Alberto Catalan Tuteran egiten ari diren biometanizazio plantan izan da egunotan, eta
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020328
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAko zure atzokoa, kargu hartu dit lagun batek, zutabe gabe, «nitabe» atera zitzaizun. Trumpez berriro ez idazteko bururatu zaidan bitarteko bakarra zelakoan desenkusatu naiz, itxuraz umoretsu baina funtsean etsituta. Gogoratu naiz, lagunak aurpegiratuko didan beldur, Paco Toronjo flamenko kantariaren hitzez: «Ni n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020329
BERRIA
Euskadi
noticias
Benjamin Netanyahuk legegintzaldia amaitzen badu, denera 13 urte egingo ditu lehen ministro: 1996tik 1999ra jardun zuen lehenbiziko aldiz, eta 2009tik gaurdaino bigarren eta hirugarrenez. Norbaitek kargu horretan egin duen urte kopuru handiena izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020330
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldea hiru eremutan banatua da: Pirinio Atlantikoetako 4. -Biarnoarekin banatua-, 5. eta 6. hautesbarrutiak. Lassale zentrista da 4. hautesbarrutiko diputatua, eta Capdevielle eta Alaux PSko diputatuak 5. eta 6.ekoak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020331
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. TVEko kazetariak ordezkatzen dituen albistegietako kontseiluak 24 Horas kateko zuzendari Sergio Martinen dimisioa eskatu du, ostiralean Pablo Iglesiasi egindako elkarrizketan ETAko presoen kaleratzeagatik «zorioneko zaude?» galdetu ziolako. Kontseiluak prozesu deontologiko bat zabaldu du, eta azalpenak eskatu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020332
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleak "babes osoa" agertu die konferentziak ETAri eta gobernuei egindako eskaerei Ezker abertzaleak "babes osoa eta irmoa" agertu dio Nazioarteko Konferentziako ebazpenari , "ondorio guztiei, gure herrian garai berri bat zabaltzen dutelako", gaur Donostian egiten ari den agerradian jakinarazi duenez. "ETAri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020333
BERRIA
Euskadi
noticias
CARACAS. Venezuelako oposizioak manifestaziora deitu du, eta Leopoldo Lopez Caracasko alkate ohia eta beste hainbat preso askatzeko eskatu. Andres Pastrana Kolonbiako presidente ohia eta Jorge Quiroga Boliviakoa Lopez bisitatzen saiatu dira, baina ez dute baimenik jaso.
cc-by-sa 4.0