id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0001434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orio eta Kaiku garaile Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketetan. Iazko emaitzak errepikatu dira, orduan ere bi klubek irabazi zutelako trainerilletan
Orio eta Kaiku garaile Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketetan Iazko emaitzak errepikatu dira, orduan ere bi klubek irabazi zutelako Igandean jokatu ziren herrialdeetako train... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko autobus konpainiako langileek lanuzteei ekingo diete berriro astelehenean, eta iragarri dute greba mugagabea egingo dutela martxoaren 3tik aurrera. Bihar dira batzekoak enpresarekin, egoera bideratzeko.
Tuvisa Gasteizko autobus konpainia publikoaren lan gatazka korapilatuta dago oraindik ere, eta, oraingoz, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarte zerbitzuen arloko diru laguntzak «ordenatu» nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko urratsak instituzioen arteko akordioarekin egin direla dio Zabaletak
Gizarte zerbitzuen arloko diru laguntzak «ordenatu» nahi ditu Eusko Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko urratsak instituzioen arteko Ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertso zaharren airean ikusi dugu, «esku batean dotrina eta bestean katona» zuela, «Golgotan Jesus nola» zigortuta. Bai, ezaguna egin zaigu aire zaharrak ekarri digun irudia: egonak gara horrela, jasoak ditugu besoetako giharrak eta belaunburuak mintzerainoko eternitatearen parte ziren zigorrak.
Teatroa deitu diote. Pa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Retortillok Jaurlaritza utziko du, eta PSEko alkategai izango da Barakaldon BARAKALDO. Alfredo Retortillok Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburu kargua utziko du, PSE-EEren alkategaia izateko Barakaldoko Udalean (Bizkaia) maiatzaren 26ko bozetan. Datorren larunbatean ekitaldi bat egingo dute Barakaldoko BECen, Retortill... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olinpiar Jokoen atarian, zalaparta ez da eten: Kentaro Kobayashi Tokioko Jokoetako inaugurazio ekitaldiko zuzendarietako batek dimisioa eman zuen atzo. Holokaustoaren inguruan txantxetan aritu zen duela urte batzuk, eta kritika ugari egin dizkiote adierazpen haiengatik. Azkenean, dimisioa eman du. Aurretik ere dimititu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alarma egoera ezarri zenetik atzo arte, Iruñeko udaltzainek 656 herritar salatu dituzte, ustez konfinamendua urratzeagatik. Horietatik, 118 atzeman dituzte berariaz jarritako kontroletan, eta besteak kalean zebiltzalarik topatu dituzte. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001441 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Autokritika» egiteko eskatu dio Egibarrek Sorturi «Autokritika» egiteko eskatu dio Sorturi Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak, eta azaltzeko zergatik egiten duen «orain» bide politiko eta demokratikoen alde, eta ez duen zehazten zergatik hautsi duen aurreko estrategia «politiko-militarrarekin». Jose Antonio Pasto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001442 | BERRIA | Euskadi | noticias | PLAZA GIRO. Hogei urtez uhinetan. Euskalerria irratiak atzo duela 20 urte egin zuen bere lehen emisioa, eta urteurrena ospatzeko saio «ikusgarria» eskaini zuen Barañaingo auditoriumean.
Euskalerria irratiak atzo duela 20 urte egin zuen bere lehen emisioa, eta urteurrena ospatzeko saio «ikusgarria» eskaini zuen Barañain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak BGAEen gaineko EAEko legeko zortzi artikulu baliogabetu ditu BILBO. Ricardo Gatzagaetxebarriak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrak 2012an onartutako BGAE Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen Legearen zortzi artikulu baliogabetu dituela. «Hamar urtera BGAEetan sartutako di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001444 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAri jarritako isuna 54.000 eurora handitu du Industria Ministerioak Espainiako Industria Ministerioak 9.000 euroko gainkarga ezarri dio Eusko Alkartasunari iaz jarritako isunari. Orduan, 45.000 euro ordaintzera behartu zuten alderdia, ETB1 eta ETB2 Nafarroan Lurreko Telebista Digitala (LTD) bidez ikusi ahal izateko ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001445 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekazaritzaren produkzioaren gainbeheraren erdian daude kafegileak. Ekonomia nazionala mugitzen duen sektore garrantzitsuenetakoaren eragileak kexu dira estatuak ez dituelako politika eraginkor eta beharrezkoak bideratzen, eta kafea produzitzea saltzea baino garestiagoa ateratzen zaiela, gobernuak prezio baxuegietan er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sententzia lotsagarritzat jo du Muguruzaren alabak Auzitegi Nazionalak Josu Muguruzaren familiak eskatutako kalte-ordaina atzera bota izana lotsagarritzat jo du Ane Muguruza alabak. "Lotsagarria da. Gezurrak besterik ez ditu jasotzen sententziak".
Muguruzak nabarmendu du ez dagoela frogarik Josu bera edo haren familia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bisitarien mugimenduek sortutako haize ikararik txikiena nahikoa da sabaitik hari garden banari lotuta zintzilik dauden Maria Rubio Tortosaren tarlatana hari beltzezko bizkarrezurrari eta pelbisari eragiteko. Hauskor bezain zamagabe dirudite Bilboko Berreginen Museoko airean flotatzen, eta indartu baino ez du egiten in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001448 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERMEO. Antena3ko Top chef sukaldaritza saioko probak Euskal Herrian egingo dituzte gaur, (22:40). Batetik, 11 lehiakideek marmitako bat prestatu beharko dute, Bermeon (Bizkaia). Martin Berasategi, Pedro Subijana eta Fernando Canalesen bisita jasoko dute. Bestetik, amaierako proba Arantzazun egingo dute, Oñatin (Gipuzk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerran hildako gure osaba Fermin Arandia Basterra gogoan Zure heriotzaren 85. urteurrenean gogoan zaitugu eta zure omenez bilduko gara jaio eta bizi zinen herrian, Arrankudiagan.
1915eko azaroaren 11n jaio zinen familia baserritar batean, eskolara joan eta gero anaiekin batera Arratian pinuak botatzen ibilitakoa.
Milit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001450 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATLETISMOA. Astelehenean hil zen Periko Apellaniz olinpiar atleta historikoa, 89 urterekin. 1948ko Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, xabalina jaurtiketan. Gerora, salto hirukoitzean eta 80 metroko hesidunean ere lehiatu izan zen. Hamahiru aldiz izan zen Espainiako txapeldun. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001451 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar Usurbilen (Gipuzkoa) Argiaren Eguna egin aurretik, aldizkariaren aldeko kontzertua antolatu du Argia -k Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Mikel Urdangarin, Anari, Pier Paul Berzaitz, Petti, Estitxu Pinatxo, Alboka, Bide Ertzean eta Jon Basaguren arituko dira Manuel Lekuona kultur etxeko auditoriumean, 22:00etatik aurrera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001452 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurren aurkako abusuen preskripzioa geroago hastea nahi du Madrilek Adingabeen kontrako deliturik larrienen aurkako zigorgabetasuna txikitzeko proposamen bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak: biktimak 40 urte dituen arte epaitu ahal izatea, gutxienez. Hauek dira proposamenean jasotako delitu larriak: giza hilketako sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001453 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Alemania Israelekin». Iragan urriaren 7tik, halako milaka eranskailu agertu dira Berlingo faroletan eta paretatan. Pegatina batzuk erdi kenduta daude, beste batzuk higatuta, baina noizean behin berriz ere halako eranskailu berriak itsasten dituzte. Sei milioi judu akabatu zituen holokaustoak Damoklesen ezpataren pisua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001454 | BERRIA | Euskadi | noticias | HENDAIA. Mugimendu eraberritu bat utzi du Sorturen birfundazio prozesuak, zuzendaritzak azaldu duenez: «Komunitate kohesionatua, ilusionatua». Prozesuko parte hartzea ere ona izan dela baloratu dute, zuzendaritza berriaren lehenengo batzarrean, Hendaian (Lapurdi): «Printzipioekiko koherentea eta parte hartzean gaztea».... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001455 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Sestao parean, itsasadarreko uretan SESTAO. Herritar batek gizon baten gorpua topatu zuen atzo, 17:40 aldera, Bilboko itsasadarreko uretan, Sestao parean, Bizkaian. Herritarrak Gurutze Gorriari deitu zien, ahalik eta bizkorren joan zitezen ezbeharraren tokira. Larrialdi zerbitzuetak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001456 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur abiatuko da 'Berria FM' saioaren bigarren denboraldia Berria FM podcast feministaren bigarren denboraldia abiatuko da gaur. Iazko azaroan abiatu zen egitasmoa, eta, ekainera bitartean, bi astean behin ordu erdiko pilulak jarri dituzte egunkariaren webgunean ( www.berria.eus ). Denetara hamasei saio izan dira lehen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001457 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sexua, dirua eta abentura amaigabea; hala dio Feud: Capote vs The Swans telesaileko goiburuak. Baina nortzuk ziren Capoteren Beltxargak ? Zenbateko boterea zuten New Yorkeko eliteetan?
Glamour handiko emakumeak izan ziren, 1960ko hamarkadako goi klaseko socialite distiratsuak... Manhattango La Cote Basquen elkartzen z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001458 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olatuei etekina ateratzeko gai dela erakutsi du Arraun Lagunak-ek Donostia Arraun Lagunak-eko entrenatzaile Juan Mari Etxabek esana zuen bere kuadrilla arraunketa egokia bilatu ezinik zebilela azken estropadetan. Bada, donostiarrek zalantza eta mamu guztiak uxatu zituzten atzo misterioz josita dagoen estropada eremu ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olentzeroren abestiak letra berri bat behar du, osasuntsuagoa. Umeentzako da eta bere oraingo mezua ez da batere ona. Hemen nire proposamena: | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001460 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUZITEGI NAZIONALA . Divarrek dio epaileei egoera aintzat hartzeko eskatzea prebarikatzeko eskatzea dela . «Pentsaera epaitzen zuten salbuespen epaitegiak desagertu direla frogatu du Auzitegi Nazionalak», hango presidentearen ustez
Divarrek dio epaileei egoera aintzat hartzeko eskatzea prebarikatzeko «Pentsaera epaitze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehen arratsaldean lortu zuten EAJk eta PSEk Arabako Aldundirako gobernagarritasun akordioa. Bi alderdiek komunikabideetara elkarrekin igorritako ohar labur batean eman zuten erabakiaren berri. Adierazi zutenez, oinarrizko akordio bat da, «zutabe sendoak» ditu, eta programa baten gainean adostu dute. Itunaren xehet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001462 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harrigarria izan zen Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak gaitzetsi aditza erabiltzea abenduaren 27an Frantziako Justizia Ministerioarekin presoen auziaz izandako bilera baloratzeko oharrean. Urrian bi parteen arteko esparru bat ireki zutela jakinarazi zutenetik egindako lehen bilkura zen, eta, agian, antsietatea zeukaten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001463 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan merkatua, industriaren ekoizpena, barne produktu gordina... eta etxebizitzen salmenta. Jarduera ekonomikoa 2020ko kolpe gogorretik ateratzen ari dela erakusten duen beste erakusle bat da etxebizitzen merkatua. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, aurtengo lehen sei hilabeteetan 13.992 etxebizitza salero... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan Hamabost herrialdetako 125 bikote -hau da, 250 eskiatzaile- lehiatuko dira bihar Italiako Adamello Ski Raid proban, distantzia luzeko bikotekako munduko txapelketan. Hala iragarri dute antolatzaileek beren webgunean. Eta 15 nazio horien artean izango da euska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001465 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hobetzeko oinarria dute. Bost jokalari berrirekin hasi du denboraldi-aurrea Bilbo Basketek; azken sasoiko emaitza hobetzea da asmoa
Bost jokalari berrirekin hasi du denboraldi-aurrea Bilbo Basketek; Iurbentia Bilbao Basketek atzo egin zuen taldearen aurkezpena eta denboraldi-aurreko lehenengo entrenamendua. Jokalariek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manchesterren hemendik hiru urtera LGTB ikasleentzako, hau da, ikasle lesbiana, gay, transgenero eta bisexualentzako lehenengo ikastetxe publikoa irekitzeko plana ezagutarazi dute. Oraindik ez da egitasmo itxia, hura bultzatzen duen erakundeak kontsultak egin nahi ditu erabakia hartu aurretik. Nire ustez, denik eta neu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidaiarientzako hegazkin batek istripua izan zuen atzo Moskun, Vnukovo aireportuan. Lurreratzeko pista motz gelditu zitzaion Red Wings konpainiako Tu-204 hegazkinari, eta hesia hautsita, ondoko autobideraino sartu zen. Hiru zatitan txikitu zen hegazkina, eta gutxienez lau lagun hil ziren istripuan, pilotua eta kopilotu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001468 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntza gutxituei buruz «mintzatzeko prest» agertu du Pap Ndiaye «Mintzatzeko prest». Hitz horiekin erantzun du Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroak hizkuntza gutxituei buruz galdera egin diotenean. Frantziako Senatuko kultura batzordean entzun dute asteazken arratsalde honetan, eta gaiari heltzeko borondatea e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abel Barriola Leitzako (Nafarroa) pilotari ohiak hitzaldia egingo du, gaur, Iruñean. Mikel Idoatek gidatuko du solasaldia. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001470 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Adrian Saez de Arregik erretiroa hartuko du denboraldia amaituta, 27 urterekin. Araiako (Araba) txirrindularia Euskaltel-Euskadi taldean aritu da azkeneko bi denboraldietan. Bestalde, haren taldekide Gari Bravo lazkaotarrak Ner Group taldean korrituko du datorren sasoian. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001471 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaita Egunak eta Bihar Herri festibalen ildoari jarraituz, Herri Uzta festibala antolatu dute lehen aldiz asteburu honetarako, Errobi herri elkargoan. Eskualdea euskal dantzetan eta soinuetan sustraituta dagoelako aukeratu dute jaialdia egiteko; hala, Ezpeletako karriketan, Luhuso eta Itsasuko aretoetan eta Arrangoitze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko presidente ohi Saddam Hussein kurduen aurkako sarraskiengatik epaitzen hasi dira. 1988. urtean ia 200.000 kurdu hil ziren eta milaka herri suntsitu zituzten, Anfal izeneko erasoaldian
Irakeko presidente ohi Saddam Hussein kurduen aurkako sarraskiengatik 1988. urtean ia 200.000 kurdu hil ziren eta milaka herri s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001473 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entzutea izango da negozioen munduan balio gutxien jaso eta garapen ahulena izan duen trebetasuna, bereziki nora ezean eta hain azkar goazen garaiotan». Baieztapen horrekin saldu didate autolaguntza liburuen saileko azken nobedadea. Bizitzan arrakasta izateko nahitaez erosi beharreko horietakoa. Badakit marketing kanpa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igandeko hauteskundeen aurretik Marine Le Penenek inkestei buelta emateko zuen aukera bakanetakoa zen. Eztabaida gogorra egin arren, agerian geratu da Emmanuel Macronek eta Le Penek estrategia eta helburu desberdinak dituztela: Eliseorako lehian ez, bozen ondoren eratuko den jokaleku politiko berrian jarria du arreta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001475 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herri Irratiaren eskola funtsezkoa izan zen Euskadi Irratia sortzeko»
'Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan: 1956-1976' liburuan, frankismo garaiko euskarazko irratigintza aztertu du Agirreazkuenagak. Herri Irratiak jokatu zuen rola nabarmendu du.
Nazioarteko doktore tesian Euskadi Irratiaren et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egitaraua: P. W. Grudencz, H. Isaac, J. Tourout, N. Gombert, G. P. Palestrina eta J. Desprezen obrak. Lekua: Donostiako San Telmo museoa. Eguna: Abuztuak 16.
Antzinako Musikaren Zikloaren azken saioan Txekiako Cappella Mariana ahots taldeak Erdi Aro bukaerako eta Errenazimentu goiztiarreko polifoniak ekarri ditu San Te... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001477 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Teknopolis' eta 'Sautrela' saioen denboraldi amaiera DONOSTIA. ETB1eko Teknopolis (13:30) eta Sautrela (15:00) saioek gaur amaituko dute denboraldia. Teknopolis -en, hodeien inguruan hitz egingo dute Onintza Salazar ETBko Eguraldia -ren zuzendariarekin. Sautrela -n, Siri Hustvedt idazlea elkarrizketatuko dute, eta hum... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001478 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»
Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Massouda Kohi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001479 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar, emakumeon nazioarteko egunean, euskal emakumeok hitzordu bat daukagu. Bihar, pairatzen ari garen zapalkuntza salatzeko, gure eskubideen aldeko aldarria kaleratzeko eta emakumeon independentziaren Emakumeak, langileak eta euskaldunak garelako, zapalkuntza espezifikoa pairatzen ari gara. Izan ere, batzuetan zorrot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001480 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Mazzantik irabazi du lehena, eta Simoni erori egin da. Italiarrak kolpea hartu du belaunean, eta Trentinoko Giroa irabazteko lehiatik at geratu da
Mazzantik irabazi du lehena, eta Simoni erori egin da Italiarrak kolpea hartu du belaunean, eta Trentinoko Giroa irabazteko Denetarik eduki zuen Trentinoko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001481 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ahaztu egiten da familiaren mina kontuan hartzea»
Oiartzabalek dio senideen dolua zailtzen duten faktore asko daudela Zaldibarko auzian: gorpuen agerpena eta presio mediatikoa, esaterako.
Beltrandarren eta sololuzetarren dolu prozesuan zer faktorek eragin dezaketen aztertu du Aingeru Oiartzabal psikologoak (Oiartzun, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001482 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antsietatea lan istripu gisa onartu diote Loiuko aireportuko langile bati Bilboko lan arloko epaitegiak lan istriputzat jo du antsietate kasu baten ondorioz emandako gaixo agiri bat. Loiuko aireportuko garbiketa langile azpikontratatu baten kasua da, eta epaileek frogatutzat jo dute gaixotasuna lan gatazkaren ondorio i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohikoa da herrietako jaien prestaketan herritarrek parte hartze zabala izatea. Otxandion (Bizkaia), ordea, Santamañetan parte hartu baino, herritarrek jaien erantzukizun osoa hartzen dute. Programa prestatzeaz gain, muntaketa eta garbiketan ere aritzen dira jai batzordeko kideak; udalak ez du parte hartzerik jaietan. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001484 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hamarkadetan, lau milioi pertsona kanporatu dituzte beren lurretatik paramilitarrek. Nekazarien familiak, gehientsuenak. Sarraskiak eta hilketa selektiboak egin dituzte mertzenarioek kasu batzuetan; besteetan, ez dute horren beharrik izan. Mehatxuen bidez, lurrak prezio irrigarrian saltzera behartu dituzte nekaza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001485 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERROMA. Italiako Gobernuko presidenteorde eta Barne ministro Angelino Alfanok bere alderdi politiko berria aurkeztu zuen atzo: NCD Zentro-Eskuin Berria. Silvio Berlusconiren ordezkotzat jotzen zuten Alfano, baina bien arteko harremana mikaztu egin zen urrian, Il Cavalierek Enrico Lettaren gobernua kolokan jarri nahi iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001486 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bi norvegiar gaude Frantziako Tourrean, eta biak gaude podiumean»
«Sinestezina da etapa bat irabaztea. Igoeran ondo sentitzen nintzen, eta Geraint Thomasek asko lagundu dit gero. Bi norvegiar gaude Frantziako Tourrean, eta biak gaude podiumean».
«Ukondoan min daukat oraindik, eta ez naiz oso ondo sentitu»
«Ukondoan mi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001487 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetako Barne Segurtasunerako Agentziak dauzkan datu berrienen arabera, 2014. urtean 414.481 pertsona kanporatu zituzten AEBetatik. Gehienak Mexikokoak eta Erdialdeko Amerikakoak ziren. 2012az geroztik beti ibili da kopurua 400.000tik gora. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001488 | BERRIA | Euskadi | noticias | Angel Jose Gomez Montoro (ezkerrean) Nafarroako Unibertsitateko errektore berriak kargua hartu zuen atzo. Ekitaldian hezkuntza eta politika munduko pertsona ezagun ugari izan ziren eta han izan ziren, besteak beste, Jose Maria Bastero, orain arteko errektorea (irudian Gomez Montoro besarkatzen), eta Miguel Sanz Nafarro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Memoria galtzeak iragana nola azaleraz dezakeen bitxia da. Memoria bada galbahe eraginkor, zer oroitu nahi ez dugun erabakitzeko neurri. Amama burua galtzen hasi zenean argi ikusi genuen hori. Ordura arte ez zuen iraganaz hitz egiteko ohitura handirik izan. Bagenekien birramama oso gazte hil zela; baina, arrasto gehiag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alavesek laugarren partida irabazi nahi du jarraian gaur, Teneriferen aurka Alavesek laugarren partida irabazi nahi du jarraian gaur, Teneriferen Bolada onean dago Alaves. Gasteizko taldeak pattal hasi zuen denboraldia, baina apurka-apurka gora egin du eta gero eta hobeto ari da. Chuchi Cosek berriro taldea zuzentzeko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001491 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kane, bi kornerretan gola sartu duen hirugarren jokalaria INGALATERRA. Harry Kanek arrastoa utzi du Munduko Kopan. Hura da partida bereko bi kornerretan gola sartu duen hirugarren jokalaria. Zinedine Zidane frantziarrak bi sartu zizkion Brasili 1998ko finalean, eta Bartosz Bosacki poloniarrak beste bi Costa Ricari 2006... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunian ikastorduen %25 gazteleraz egitearen alde ebatzi dute auzitegiek Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu zenean aurkeztutako salaketaren zati bat soilik eman zuen atzo ontzat Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Orduko hartan Rajoyk salatu zuen Generalitateak ez zuela bermatzen gaztelaniaren erabilera komunikazio hiz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001493 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hain dira ohiz kanpokoak bizitzen ari garen garai hauek, hain egun ez-usuak oraingoak, ezen estreina erraldoirik gabeko aretoak bihurtu diren zinema-eskola. Ez dugu James Bonden berririk, ezta Monster Hunter -ena ere. Ez dakigu noiz ailegatuko diren, zaratatsu, zati txiki-txikietan muntaturiko superheroiz gainezka dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001494 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. Joanes Illarregik eta Josu Sanjurjok irabazi dituzte, hurrenez hurren, Iruritan eta Lizarran jokatutako final-laurdenak, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu dira. Horrenbestez, osatu da finalaurrekoetan parte hartuko duten hemezortzi bertsolarien zerrenda. Martxoaren 3, 9 ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001495 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamazazpi urte betetzear zen Eneko Etxeberria 22 urteko anaia desagerrarazi zutenean. 51 ditu orain. 34 urte baino gehiago pasatuta, Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra- ren desagertzearen kasua mahai gainean da berriz. Beti egon da hor senideentzat, beti saiatu dira handik eta hemendik bide berriak irekitzen, eta Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001496 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAko kritikoak zuzendaritza "integratzailea" osatzeko ekarpenak jasotzen ari dira
Iratxe Lopez de Aberasturi Alkartasuna 2017 taldeko eledunak Gasteizen esan duenez. EAko afiliatuak ari dira euren hautagaitzaren izenak jartzen, eta "oso pozik" azaldu da jasotzen ari diren proposamenengatik. "Ekarpen guztiek bat egiten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001497 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gimnastika erritmikoan banakako finala jokatu zuten atzo, eta Linoy Ashram israeldarrak irabazi zuen; harentzat izan zen urrezko domina, puntuazio altuena eskuratu ondoren: 107.800 puntu guztira. Gertu izan zuen zilarrezko domina lortu zuena, Dina Averina errusiarra: 107.650 puntu pilatu zituen. Brontzezkoa, berriz, Al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001498 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Lau hilabetez egon da ikusgai Fernando Botero artista kolonbiarraren margolanez osaturiko erakusketa Bilboko Arte Eder museoan. Boteroren antologia 79 lanez osatua egon da, eta denbora tarte horretan 166.646 lagunek bisitatu dute erakusketa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001499 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erroman jaioa da Mario Draghi (1947), eta familiatik datorkio banka mundurako joera, aita Carlo bankan jardun baitzen, baita Italiako Bankuan ere, zeinaren presidente izango baitzen Mario 2005etik 2011ra. Sapienza Unibertsitatean eta Massachusetts Institute of Technologyn ikasi zuen Draghik, eta Munduko Bankuan eta Ita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001500 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berdintasunaren aldeko pausoak emateko gonbidapena egin du Emakundek Martxoaren 8ko kanpaina aurkeztu du Emakundek gaur goizean Gasteizen. Arka plazan, morez margotutako berdintasun ikurra duen zebrabide bat itsatsi dute lurrean, "herritarrek berdintasunaren aldeko pausoak eman ditzaten eta bide horretan atzerapausorik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001501 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrezko Pioletak: Jirishanca, Pumari Chhish Ekialdekoa eta Jugal Spire Jakinarazi dituzte 2022ko igoera onenen Urrezko Pioletak; iragarri dute zer eskaladak eta eskalatzailek jasoko dituzten garaikur preziatuak azaroaren 14tik 16ra bitartean Briançonen (Frantzia) egingo den ekitaldian. Hiru euskal eskalada zeuden 53 ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herenegun hasi ziren Erandioko (Bizkaia) sanagustinak. Gaur, San Agustin Eguna izaki, egun handia izango da, baina baita biharkoa ere: «Berez, San Agustin Eguna izaten da egunik handiena; aurten, ordea, ostirala egokitu denez, larunbata ere halakoa dator», azaldu du Oihane Laiseka Jai Batzordeko arduradunetako batek. «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001503 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailean oso urrun ikusten zen iraila, baina egunek ez dituzte hogeita lau ordu baino gehiago. Berdin dio gu oporretan bagaude: denborak betiko erritmoan egiten du aurrera. Oporrak hartu genituenean baino hilabete edo bi zaharragoak gara. Eta nola gauden galdetzen digutenean depresioarekin fribolizatzen dugu. Berdin d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldiko pedal kolpe onenarekin dago Santesteban. Hala aitortu du. Baina, aldi berean, gertu ikusten du erretiroa. Gehienez bi urtez luzatu nahi du bere kirol ibilbidea.
Uztailaren 30ean amaitu zuen Frantziako Tourra Ane Santestebanek (Errenteria, Gipuzkoa, 1990). Astebete pasa etxean igaro ostean, bizikleta hartu, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara eskakizunak apaltzeko eskatu du Euskara Denontzat plataformak BILBO. Euskara Denontzat plataforma aurkeztu zuten atzo Bilbon, eta euskararen aldeko hizkuntza politika aldatzeko eskatu dute. Plataformako kideen hitzetan, «gehiegizko» euskara maila eskatzen da, eta oztopo da administrazio publikoan lanpostua lort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mallorcak Realari eginikoaz ohartarazi du Iturraspek ATHLETIC. Athleticeko jokalariak baikor dira Kopako finalerdiak jokatzeko aukeraz; hala ere, zuhur mintzatu dira. «Argi dago joanekoan 2-0 irabaztea oso emaitza ona dela, baina ezin gara deskuidatu. Mallorcak Realari eginikoa hartu behar dugu kontuan. On egingo digu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001507 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pixkana-pixkana, agerian jartzen ari da Kataluniako Errepublika aldarrikatzeko estrategia. Kataluniako Parlamentuan, Junts pel Si eta CUP elkarrekin ari dira prestatzen proiektu bat, ia bukatzear dutena: haren helburua da modu argi eta logiko batean lortzea independentzia, Europako gainerako estatuek erraz ulertzeko mo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001508 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidasoak hirugarrenez irabazi nahi du jarraian gaur etxean, Valladoliden aurka ESKUBALOIA. Bidasoak bolada onari eutsi nahi dio: Asobal ligako lehen partida galdu ondoren, irabazi egin ditu hurrengo biak. Gaur, hirugarren garaipena lortu nahi du jarraian, Artalekun, Valladoliden aurka (20:00, La Liga Sports). Espainiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001509 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahoa irekitzen duen bakoitzean hiritarren hezitzaile bihurtzen zaigun Sanz gure Presidente agurgarri horri poz halako bat antzeman zitzaion, Igor Portuk jasaniko torturen harira: «Baldintzaturik jardun behar izan dute guardia zibilek», edo horrelako zerbait irakurri ahal izan genion paperezko hedabideetan. Argi zegoen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001510 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoak lege bat eskatu du hizkuntz irizpideak arautzeko Erakundeetan euskara «normal» erabiltzeko lege bat exijitu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari. Diputazioko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak kezkagarritzat jo du Jaurlaritzak neurririk ezarri ez izana kontratazio publikoetako hizkuntz irizpideen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001511 | BERRIA | Euskadi | noticias | Valeria Sarmientoren Linhas de Wellington joan den Veneziako Sail Ofizialean estreinatu zen. Zuzendari txiletarrak proiektu berean oinarritutako telesaila aurkeztuko du bihar Donostian, Catherine Deneuve, Isabelle Huppert eta Marisa Paredes aktoreekin batera. 55na minutuko hiru atalek osatzen dute filma, baina ez da Ra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001512 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenean, hirugarren. Portlandek Ciudad Realen aurka galdu du eta hirugarren amaitu du Liga. Bartzelonak lortu du txapela
Ciudad Real. Sterbik, Dzomba (4), Metlicic (2), Rutenka, Pajovic (1), Davis (2), Dinart -hasierako zazpikoa; Hombrados, Fis (1), Kallman (4), Stefansson (5, 1p), Urios (1), Jacobsen (3) eta Entrerri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001513 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste lokal batek su hartu du Zornotzan; 24 orduan bigarrena da Zornotzan (Bizkaia), San Migel kaleko lokal batek su hartu du bart goizaldean, eta, ondorioz, inork minik hartu ez badu ere, eraikinean bizi diren 60 bizilagunak etxetik aterararazi behar izan dituzte, badaezpada. Bulego gisa erabiltzen dute lokal hori, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001514 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskola Jantokien Ikerketa Batzordeak bere jarduna gelditzea erabaki du GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Eskola Jantokien Ikerketa Batzordea ez da bilduko maiatzaren 26ko hauteskundeen ostera arte. Azken hilabeteetan aritu da lantaldea eskola jantokien zerbitzuaren kontratua aztertzen. Atzo bozkatu behar zuten behin-behin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001515 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Datorren denboraldirako taldea osatzen ari da IDK Euskotren. Hala, atzo jakinarazi zuen beste urtebete luzatu diola kontratua Laura Garciari. Hegalekoak bigarren sasoia egingo du Donostian. «Hemen segitzeko erabakia hartzea oso erraza izan da, bai klubak, baita nik ere hala nahi genuelako. Datorren sasoiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001516 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari gisa egin zen ezagun Maite Larburu. Oraingoan, proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001517 | BERRIA | Euskadi | noticias | Partida galtzeko zorian. Galarretako enpresak erremontistei jakinarazi die martxoaren 31n jaialdiak antolatzeari utziko diola
Galarretako enpresak erremontistei jakinarazi die martxoaren 31n Erremonte profesionala kinka larrian dago. Galarreta eta Euskal Jaiko jaialdiak 30 urtez antolatzen dituen enpresak pilotariei ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karbala eta Najaf eroriz gero, Iran «ezbairik gabe» sartuko da Iraken Siria eta Irak ez ezik, Estatu Islamikoaren erasoaldiak dantzan jarri ditu auzoko herrialdeak ere. Eta Irango Gobernuak jakinarazi du ez duela Iraken militarki esku hartzeko zalantzarik izango, Karbala eta Najaf hiriak talde jihadista sunitaren esku ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001519 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Militante eredugarria» . JOKIN GOROSTIDIREN HERIOTZA. Herri Batasuneko militante historikoaren ibilbidea goraipatu du Batasunak, eta egingo zaizkion omenaldietan parte hartzera deitu du
JOKIN GOROSTIDIREN HERIOTZA. Herri Batasuneko militante historikoaren ibilbidea goraipatu du Batasunak, eta egingo zaizkion omenaldie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maderok jarraituko du PAN alderdiaren buru Mexikon MEXIKO HIRIA. Gustavo Maderok PAN alderdiko buruzagitzari eutsi dio, Ernesto Corderorekin lehian botoen %56,76 eskuratuta. Barne lehiak ahaztu, eta Mexikon agintea lortzeko lan egitera deitu ditu alderdikideak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001521 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasuna oso kinka larrian dago. Bi jardunaldi falta zaizkio Bigarren Mailari denboraldi honetako lanak amaitzeko, eta jaitsieran da Iruñeko taldea. Egoera petrala da hori, eta beste aldagai honek are gehiago gaiztotzen ditu taldearen aukerak: gaur-gaurkoz, ez dago bere esku oraingo mailan jarraitzea. Matematikak eta ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001522 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sentipen gazi-gozoa dut, oso mugan egon garelako», aitortu zuen atzo Alberto Iñurrategik (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1968), Paiju Peakeko oinetik (6.650 metro). Sentipen zurrunbiloan murgilduta, mendizale beteranoari kosta egin zitzaion hitz egokiak aurkitzea. «Bete-beteta sentitzen naiz, baina, beste alde batetik, argi d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001523 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehenean bilduko da Memoria Lantaldea Eusko Legebiltzarrean GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Memoria Lantaldea astelehenean bilduko da. Azkeneko aldiz joan den abenduan batu ziren, ondorioak aurkezteko. Orduko hartan, PSEk eta EH Bilduk esan zuten ez zeudela ados finkatutako ondorio batzuekin. PSEk azaldu zuen «zoru ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001524 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu da. Illunbek ateak itxi eta zezenei emango die lekukoa, hilabete batzuetarako. Lagun Arok iluntzean jokatuko du ligako etxeko azken partida, CAI Zaragozaren aurka, eta taldearen jardunarekin pozik ez dauden zaleei zapore gozoa uzteko baliatu nahi du aukera. Hori lortzeko garaipena nahikoa izango ote den dago auz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi orduko geldialdiak Zayerren, lan ituna aldarrikatzeko. Enpresak fakturazio handia duen arren, zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik ez duela salatu du ESK-k
Negoziazioak desblokeatzeko eta berak prestatutako planari irteera horretan iragarri baitzuen enpresak erregulazioa aurkeztu eta langileak kaleratuko zituela.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001526 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHNEk laguntzak nahi ditu Baztango uholdeen harira IRUÑEA. EHNE sindikatua Baztango Udalarekin bildu da, eta Nafarroako Gobernuari laguntza ekonomikoak eskatzeko premiatu du. Uztailaren 4ko uholdeek nekazaritza eta abeltzaintzan eragindako galera eta kalteei buruzko informazioa eman dio sindikatuak udalari, eta diru la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendebaldeari aurre egiteko, Txinaren sostengua lortu nahi du Medvedevek . Moskuren erabakiak Errusiak EBrekin dituen harremanak baldintzatuko dituela adierazi du Sarkozyk
Mendebaldeari aurre egiteko, Txinaren sostengua lortu nahi du Moskuren erabakiak Errusiak EBrekin dituen harremanak baldintzatuko Kremlinek Hego Ose... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001528 | BERRIA | Euskadi | noticias | Heldu den urteko martxoaren 4an hainbat konpainiak bat egingo dute Gipuzkoako txartel bakarrarekin. Haien artean, baina, ez da Renfe egongo. Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eman du Renferen erabakiaren berri, ohar batean. Ez du azaldu zergatik hartu duen tren konpainiak erabaki hori. Txartelarekin bai egingo dute bat E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001529 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2011n estreinatu zen Drive eta urte horretako pelikularik nabarmenetakoa bihurtu zen. Thriller horren bitartez, generoari hats berria eman zion Nicolas Winding Refn zuzendariak. Berez, kontatzen zuena ez zen oso istorioa originala, baina gidoiaren sendotasunak, pertsonaien karakterizazioak eta girotze egokiak merezitak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001530 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errespetua ematen zion orain arte, baina ausartu da azkenean. Eman du pausoa. Artea bere diseinuetan sartu, eta gustura geratu da. Eduardo Txillidaren zazpi obra alfonbretara eraman ditu Nani Marquina diseinatzaile kataluniarrak. Harrera oso ona izan dute, eta nazioartean ere erosle ugarik nahi izan du Txillidaren arte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001531 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zigorrik gabeko epaia» ez luketela ulertuko esan dute Bilboko kaleetan Manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan Iñigo Cabacasentzat «justizia» eskatzeko, haren hilketari buruzko epaiketako azken saioaren bezperan. Gaztea gomazko pilota batek jota zauriturik suertatu zen kalezulotik abiatu da mobilizazioa, Maria Diaz d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak nekez jokatuko ditu Challengeko final-laurdenak. London Wasps nagusi izan da, eta baionarrek bigarrenez jarraian galdu dute haren kontra (3-12)
Baionak nekez jokatuko ditu Challengeko final-laurdenak London Wasps nagusi izan da, eta baionarrek bigarrenez jarraian galdu Baionak Europako Challengeko final-laurden... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001533 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAGDAD. Hego Kurdistango nazioarteko hegaldiei betoa kentzearen alde agertu da Irakeko lehen ministro Haider al-Abadi, eta astebete barru hegaldiak berrezartzeko dekretua sinatu du. Arbilgo eta Sulaimaniyako aireportuetako nazioarteko aire zirkulazioa etenda zegoen iazko irailaren 29tik. Bagdadek eskualde autonomoari j... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.