id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0020334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Northampton txapeldun ohiaren aurka Miarritze, Heineken Kopan Herenegun egin zuen ERC Europako Errugbi Kopak 2006-2007ko Heineken Koparako multzoen zozketa, eta Miarritzek Ingalaterrako Northampton, Italiako Parma eta Eskoziako Border ukanen ditu aurkari, seigarren multzoan. Miarritze multzo buru izango da, 2005-2006ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harguindeguy, diktadurako ministroa . Barne segurtasuneko burua preso dago, 'Kondor Operazioan' esku hartzeagatik; Maiatzeko Plazako Amek Francorekin alderatzen dute.
Barne segurtasuneko burua preso dago, 'Kondor Operazioan' esku hartzeagatik; Maiatzeko Plazako Amek Francorekin alderatzen dute.
Argentinan, Barne minist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020336 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFek Israelekin duen «konplizitatea» salatu dute Goierrin «Israel hiltzaile, CAF laguntzaile», «sionismoarekin negoziorik ez»... Palestinarekin Elkartasuna taldeak gaur Ordizian antolatu duen mobilizaziora bertaratu diren milaka pertsonek zuzen salatu dute CAF tren enpresa, Israelgo gobernuarekin dituen negozioak arbu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italiako alderdiak gaur elkartuko dira presidentearekin ERROMA. PD Alderdi Demokrata eta M5S Bost Izar Mugimendua Italiako gobernu berria negoziatzen ari dira. PDk atzo adierazi zuen ez diotela betorik ezarriko Giuseppe Conte jarduneko lehen ministroari. Alderdiak gaur elkartuko dira presidentearekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraustegiaren kontrako protesta artean egin dute osoko bilkura Batzar Nagusiek AZKOITIA. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Azkoitian egin zuten osoko bilkura atzo -urtero egiten dute uztailaren 2arekin-. Erraustegiaren aurkako protesta egin zuten atarian, Azkoitia Zutik taldeak antolatuta. Udaletxe atarian egin zuten elkarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020339 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru hautagai proposatu ditu maiatzean Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erabakiz bere postutik kendu zuten Baltasar Garzon epailea ordezkatzeko. Pablo Rafael Ruz Gutierrez, Carmen Lamela Diaz eta Carmen Rodriguez-Medel Nieto dira Garzonen postua behin-behinean b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ofizioa eta kalitatea. Osasunak aise garaitu du Athletic San Mamesen, eta talde zuri gorriaren egoera are gehiago larritu
Athletic. Aranzubia; Exposito, Sarriegi, Amorebieta, Javi Gonzalez; Iraola, Iturriaga (Urzaiz, 53. min.), Javi Martinez, Yeste (Etxeberria, 64. min.), Gabilondo (Garmendia, 53. min.); Aduriz.
Osasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Senatuak udalen erreforma legea onartu zuen atzo, PPren, UPNren eta EAJren aldeko botoekin. Aurkeztutako 447 zuzenketa baztertu zituzten. Lege horrekin, Hego Euskal Herriko udalerri askok eskumenak galduko dituzte. Batez ere 20.000 biztanletik beherako herriei eragingo die. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arraunean, beste kirol batzuetan ez bezala, emakumezkoak lehian izango dira COVID-19aren pandemiak eragindako etenaren ondoren. Ez da bereizketarik gizonezkoekin alderatuta, eta nabarmentzekoa da, nabarmendu beharrekoa izan behar ez lukeen arren. Bihar hasiko da hamabigarren Euskotren liga, eta Coruñan (Galizia) aterak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kirol portuetan gero eta maizago ikusten da: aisialdirako itsasontziak, Salgai dioen kartela zintzilik daukatela. Krisia piztu aurretik ezohikoa zen argazki hori; ez, behintzat, gaur egun bezain zabaldua. Baina denborarekin arrunt bihurtu da. "Deigarria da zenbat itsasontzi dauden salgai". 2000ko hamarkadan, aisialdira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020344 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Musikari gisa garatzen segitzeko bidea izan da zuzendaritza»
Euskadiko eta Bilboko orkestra sinfonikoekin egin du lan, baina Hego Korean eman ditu azkeneko hamalau urteak. Tronboia jotzen hasi zen, eta munduko orkestra entzutetsuak zuzentzen ditu gaur egun.
Haren autoan sartu, eta Gustav Mahlerren 5. Sinfonia entzuten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Placebo taldea BBK Live jaialdian ariko da uztailean MUSIKA. Placebo Erresuma Batuko taldeak BBK Live jaialdian joko duela iragarri dute antolatzaileek. Uztailaren 9tik 11ra bitarte egingo dute musika festibala, Bilboko Kobetamendin, eta jaialdiaren lehen egunean arituko da Placebo. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Zallan, ehizako eskopetarekin tiroka aritzeagatik
Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du Zallan (Bizkaia), ehizako eskopetarekin hainbat tiro botatzeagatik. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuak "tiro ugari" bota ditu bere etxe barruan zein etxetik kanpora, eta bi ertzain a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grungearen eztanda bertatik bertara bizi izan zuten, nahiz eta protagonistatzat ez zituzten hartu. Lehentxeagotik ari ziren beraiek lanean, garage eta rock-and-roll doinuei underground ukituko pop-rock anglosaxoi berriaren aldaerak gehituz. The Fabulous Sounds of the Pacific Northwest (1984), Topsy Turvy (1985) eta The... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txaranga eta kantu doinuak aditzen dira Patxi Huarte Zaldieroa- ren Iruñeko etxeko leihoetatik bestaldera. Sanfermin bete-betean elkartu ditu BERRIAk bera eta Asisko Urmeneta. Bazkaria izan dute aurretik, eta, senari ezin eutsiz, marrazkiz eta karikaturaz bete dute paperezko mantela. Behin kafea eta kopa hartuta, etxek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekuak: Donostiako Imanol Larzabal aretoa (Lugaritz) eta Viktoria Eugenia antzokia. Eguna: Martxoak 7.
Donostiako Antzerki Feriako bigarren egunean, emakumeak izan dira protagonista: goizean goiz Hika taldearen Koadernoa zuri aurkeztu da gaztelaniazko bertsioan -aurreko egunean jatorrizkoan eman zen eta estreinaldiarek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Migratzaileak Iparraldera pasatzea egotzita, hiru atxilotu BERA. Migratzaileak Hegoaldetik Iparraldera eta Frantziara pasatzen zituzten hiru pertsona atxilotu dituzte, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez. Haien esanetan, migratzaileei kobratu egiten zieten. Bat Nafarroan atxilotu dute, eta be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabost herritan antolatuko ditu Batera-k herritar foroak Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdiko hamabost herritan antolatuko ditu Batera plataformak Euskal Lurralde Elkargoari buruzko herritar foroak, asteburu honetan. Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren «aldarrikapena plazaratzea eta eztabaida aberastea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diego del Pozo artista sektorearen prekaritateaz aritu da EHUk eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean. Esan du eredu hori orokortzen ari direla gainerako lanbideetan ere.
Aspaldiko abisua da: kultur sektorea prekarioa da oso, eta joera gaiztotzen ari da, urteak eta askotariko krisiak igaro ahala. E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau urte bete ziren atzo Muammar Gaddafi Libiako buruzagia hil zutenetik. Sirte hirian matxino talde batek harrapatu, jipoitu eta hil zuen, NATOren hegazkinek haren konboiari eraso ondoren, ihesean zihoala. Gaddafiren erregimenak bi hilabete lehenago galdu zuen Tripoli hiriburuaren kontrola, eta ordutik Libiako Estatua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020354 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Uztailaren 3an hastekoa zen Karlovy Vary jaialdiaren 55. aldia, baina bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, pandemiaren aurkako neurriak direla eta. Udan, halere, emanaldi bereziak antolatuko dituzte, bai aretoetan bai sarean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020355 | BERRIA | Euskadi | noticias | I izan ala ez izan». Aldaera berezia du Aste Nagusian Shakespeareren esaldi ospetsuak: txosnak ala tabernak. Hortxe dago gakoa. Bi aukera, bakoitza bere abantailekin. Harri Zubeldia Abante konpartsako kideak argi du aukera, halere. Txosnetan konpartsek antolatutako kontzertuak eta antzeko ekintzak topa daitezkeela dio.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020356 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. Haizearekin jolasean. Arkote aurrean izan zen estropada guztian, baina Santander nagusitu zen azken txanpan
Arkote aurrean izan zen estropada guztian, baina Santander nagusitu zen Haizeak biali du / handikan honuntza dio Txirritaren bertso ezagunak.
Txirritaren bertsoan andaluza zerabilkien haizeak; atzo train... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020357 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDEBALDEKO SAHARA. Polisarioak «garbiketa etnikoa» egitea leporatu dio Marokori. Aaiungo erasoetan 4.500 bat saharar zauritu eta 2.000 atxilotu dituztela dio Fronte Polisarioak
Polisarioak «garbiketa etnikoa» egitea leporatu dio Marokori Aaiungo erasoetan 4.500 bat saharar zauritu eta 2.000 atxilotu «Egoera oso kriti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herriak ematen dio gazta motari izena, eta gaztak kokatu du askoren mapan Idiazabal (Gipuzkoa). 1998tik ospatzen dute herrian Gazta Eguna, eta, azken urteetan, eguna zena bi eguneko azoka bihurtu dute, jaia igande eguerdiko azokara ez mugatzeko. Herriko produktu izarra den bezalakoa izan dadin, artzainek egindako lanar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ostiralean Santizpiritu zubian urriako manifestaldietan hainbestetan gurutzatu Helena harrapatu nuen. Agurrik gabe hasi zitzaidan eleka: barda arratsean Sarkozy begimendu dut telebistan bederatzi herritar arrunten galde-erdiei ihardesten, ez zen isiltzen, hitza mozten zieten, behatza luzaturik, hatsa gezur, adibidez 35... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxakok 23-33 irabazi dio Castrori, eta ABF ligako buruan jarraitzen du Itxakok ABF Ligako buruan jarraitzen du, Saguntekin batera. Valentziako taldeak Kukullagari irabazi zion herenegun, eta nafarrek garaipena behar zuten atzo, Castro Urdialesen (23-33), lehen postuan jarraitzeko. Hala behar, eta hala egin. Bi zati ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzoko atxiloketei buruzko albistegiak segitzen ari gara, dejá vu ia eternalaren jira eta jira etengabearen lekuko gogaitu. Xehetasun osoz ezagutzen ditugu errituala, atxiloketen parafernalia, hedabide guztiz gehienek men amen jasotzen ari diren informazio poliziala. Ikusten ari gara atxilotuen errugabetasun presuntzio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kargurik gabe libre utzi ditu iragarki bategatik auzipetu zituzten Erandioko bost lagunak. Bostek gaur deklaratu dute haren aurrean, eta honek ondoren hartu du erabakia.
Erandio-Altzagako iazko jaietako propaganda liburuxkan "Independentzia eta sozialism... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020363 | BERRIA | Euskadi | noticias | I tzuliz usu begiak argitaratu berri du leihatila honetan hamahiru urtez idatzi zuen Anjel Lertxundik. Literatur itzulpenaren zailtasunari buruz, ikusgarritasunean duen herrenaren gainean, oraingo itzulpenen irakurgarritasun handiagoaz... mintzatu da han eta hemen.
Itzultzea, berriz sortzea askotan, lan nekeza da. Azke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kanta zaharrak eta berriak, gaurko klasikoak eta, agian, etorkizunekoak, baina formatu txiki eta hurbilekoan emango ditu gaur Santiago Auseron musikariak, Juan Perro izenpean. Joan Vinyals gitarra jotzailearekin batera arituko da Leioan (Bizkaia).
Río Negro izenburupean argitaratu zuen azken diskoa, 2011. urtean. Horko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errausketari buruzko "eztabaida teknikoa" eskatu diote EITBri "Argi geratu da gizarteak erraustegiaren inguruko eztabaida behar eta exijitzen duela", adierazi du EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Izan ere, 10.000 sinadura baino gehiago bildu ditu plataformak Zubietan egitekoa den errausketa plantari buruzko "ezta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020366 | BERRIA | Euskadi | noticias | EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. Epe luzerako plana. Israelen eta Palestinaren arteko bake prozesuak oztopo handi bat dauka: kolonoen kokaguneen hedapena Netanyahuren gobernuak kokaguneak handitzen jarraitzeko helburu argia dauka
Israelen eta Palestinaren arteko bake prozesuak oztopo handi bat dauka: Netanyahuren gobernuak k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira zenbait datu kezkagarri, neurri batzuk hartzeko garaia dela erakusten dutenak. Morenok eta Barcenak aletu dute beren iritzia.
Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mondragoneko industria arloak 908 enplegu sortu zituen iaz Iazko urtea multzo industrialean "oso positiboa" izan zen Mondragonentzat, kooperatiba taldeko presidente Iñigo Ucinek azaldu duenez, eta bilakaera egoki horrek "lanpostuak sortzeko dinamikarekin jarraitu ahal izatea" ekarri duela gaineratu du. Guztira, 908 lan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chavezek hobera egin du, baina larri dago oraindik «Joan den abenduaren 11ko ebakuntza konplexuaren ondorioz larri jarraitzen duen arren, azken egunotan hobera egin du». Ernesto Villegas Venezuelako Komunikazio ministroak eman du Hugo Chavez presidentearen osasun egoerari buruzko azken partea. Oraindik «neurri espezifi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espazio publikoa mintzagai Gure Esku-ren bigarren solasaldian Koronabirusak eragindako osasun krisiak jarduna egokitzera behartu ditu eragile gehienak, baita Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika ere. Egoera horretan, Gure Esku-k Gelditu. Hausnartu. Erabaki izeneko solasaldi digitalen ziklo bat jarri du m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020371 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Gasteiz. 20:00etan, ekitaldia Canciller Ayala hotelean. Alfonso Alonso, Ramon Rabanera eta Antonio Basagoiti autonomo eta merkatariekin elkartuko dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020372 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Hamalauna urteko espetxe zigorra eskatu Espainiako fiskaltzak hiru gazteren aurka, iazko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako istilu batzuk direla eta. Besteak beste, «agintaritzaren aurkako atentatua» eta «desordena publikoa» egotzi diete, Bilboko Justizia Auzitegia zaintzen ari ziren hiru ertzainen aurka ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iberdrolak hamar parke eoliko egingo ditu Brasilen BRASIL. Iberdrolak eta Neoenergiak 300 milioi euroren kredituak jasoko dituzte Brasilen hamar parke eoliko eraikitzeko. Jada hasi dira horietako lau eraikitzen, eta datozen hilabeteetan ekingo diote beste seiak egiteari. 220 lanpostu sortuko dira. Guztira, 288 megawatt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pakistango Poliziak zazpi eguneko etxe atxiloan hartu du Benazir Bhutto. Salbuespen egoera dela-eta Benazir Bhutto lehen ministro ohiak negoziazioak eten ditu Musharrafekin
Pakistango Poliziak zazpi eguneko etxe atxiloan hartu du Benazir Bhutto Salbuespen egoera dela-eta Benazir Bhutto lehen ministro ohiak Polizia itur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikerne Badiola (EA): "Logika demokratikoari erantzun dio epaiak. Gizarteari hauteskunde eskaintza egiteak sekula ez du delitu izan behar. D3M eta Askatasuna baliogabetuta Eusko Legebiltzar artifiziala sortu nahi izan zuten. Espero dugu epai honen ondoren epaiketa politikoak bukatzea".
Aralar: " D3M eta Askatasuna auzik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan produktiboak eta zaintza lanak. Bi errealitate horiek parez pare jarri ditu ekonomia feministak. Lan merkatuak aintzat hartzen ditu lehenak; bigarrenek, berriz, bizitzaren garapenean laguntzen dute, eta produkzio sistema kapitalistatik at daude. Lan produktiboek lan hitzarmenak, sindikatuak eta prestigioa dituzte, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainak autonomia aitortu die tatarrei, Krimea 2014tik Errusiaren zati izan arren
KIEV. Josiv Stalin SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko buruzagiak tatarren deportazioa agindu zuen atzoko egunez, 1944. urtean. Erbestearen urteurrenean, Ukrainako presidente Petro Poroxenkok beharrezkotzat jo du Krimeako ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020378 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAREN SU-ETENA ERREAKZIOAK . Erabakia irmoa bada, ez diotela ETAri atea itxiko esan du Blancok . PSOEk aldaketa benetakoa dela egiaztatu nahi du Batasunaren egoera legala aldatu aurretik
Erabakia irmoa bada, ez diotela ETAri atea itxiko esan du Blancok PSOEk aldaketa benetakoa dela egiaztatu nahi du Batasunaren egoera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabi urteko zigorra ezarri diote gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak hamabi urteko zigorra ezarri dio gizon bati sexu eraso bat egiteagatik, legearen aurkako atxiloketa delitu batengatik eta ezohiko tratu txarren hiru kargugatik. Horretarako, epaileak «sinesgarritasun osoa» eman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizakiak beti erabili izan du musika pentsatzen, sentitzen eta bizitzen duena adierazteko. Transmisiorako modu bat da kantua; ez soilik norbanakoarentzat, baita gizartearentzat ere. Prozesu kolektiboen lekukoak dira kantuak. Eta musikak gizakiaren bizitzan duen garrantziaz jabetuta, Christian Fernandez musikari, artist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroak atzeraldia saihestu badu ere, ekonomia nabarmen geldotu da. Uztailetik irailera %0,1 handitu da jarduera ekonomikoa, eta urtebeteko hazkundea %3,8tik 0,9ra apaldu da iaztik hona Euroa sortu zenetik lehen aldiz, euroguneko ekonomia motelaldian murgildu da
Nafarroak atzeraldia saihestu badu ere, ekonomia nabarm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Steven Gerrard futbolari ingelesak erretiroa hartu du, 36 urterekin FUTBOLA. Steven Gerrardek bukatutzak eman du bere kirol ibilbidea, 36 urterekin, New York Cityn, maila gorenean ia hogei urtez aritu ondoren. Gerrardek 710 partida jokatu zituen Liverpoolen egin zituen hamazazpi sasoietan, eta 114 Ingalaterrako selekzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fisikan ala nekazaritzan, helburu berarekin lur hartu dute Ghanako eta Tanzaniako emakumeek Gipuzkoan: euren jakintzak aberastea. Ikelari ibilbidean urratsak ematen ari da haietako bat; besteek, ostera, lehenengo sektoreari lotutako hainbat proiektu dituzte esku artean. Haiek zabaltzeko baliatuko dute egonaldia.
Fisika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020384 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. 2021-2027 epealdirako %13,9 apalagoa den aurrekontu proposamena egin du Europako Kontseiluak NPB Nekazaritza Politika Bateratuari dagokionez. 382.500 milioi gorde dituzte nekazarientzat 2014-2020 epealdian, eta, orain, berriz, 329.300 milioira apaldu daiteke kopurua. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dira kantu asko behar disko batek ahogozo ona uzteko. Horixe da gertatzen dena Belarminak taldearen 10 hatz beteko honekin. Formatuaren originaltasuna alde batera utzirik, aspaldi ez genuen horrelakorik ikusten gurean. Pop-rock jakintsuenaren adibide diren lau kantu bikainak dira, eta, entzundakoan, airean uzten dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bide polizialak «antzuak» direla agerian geratu dela dio ETAk. Anzaren kasuan, Frantziako Poliziaren hipotesi garrantzitsuena Espainiako polizien esku-sartzea dela dio ETAk Azken atentatuak hartu ditu ETAk bere gain, Burgoskoa eta Mallorcakoa barne
Bide polizialak «antzuak» direla agerian geratu dela dio ETAk Anzaren k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal legebiltzarkidea eta Euskal Sozialistak legebiltzarkide taldeko Aurrekoren baten ere aipatu izan dut nola Eusko Jaurlaritza aurre egiten ari zaien gobernura iritsi zenean aurkitu zituen hiru arazo handiei: krisi ekonomikoa, krispazio politikoa eta ETAren terrorismoa.
Baina maiz esan dut, bestalde, egunerokotasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ali Sadpara. «Zamaketari lanetan aritutakoa lehenik, gero armadan. 2004an pausoa eman zuen. Urratsez urrats aurrera joaten direnetakoa da. Benetako gizakia. Lau seme-alabaren aita da, eta oraindik eboluzionatzeko gogoa du».
Simone Moro. «Klasea eta estiloa. Ni kontrakoa naiz. Harreman estua izan dugu. Konfiantza asko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldidanik, lagunarteko solasaldietan, irakasleen papera zenbat aldatu den entzun dezakegu. 70eko hamarkadan jaio ginenok, behintzat, argi genuen aita-ama eta irakasleen artean adostasuna zegoela eta guk, txikiok, kasu egin behar geniela. Zer esanik ez 70eko hamarkada baino lehen jaiotakoen artean. Horiek diote iraka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020390 | BERRIA | Euskadi | noticias | CIAren txosten horiek agertu aurretik ere, edonork zekien nor izan zen GALen arduradun gorena, X jauna. Gehiengo oso handi batek ez daki, ordea, espainiar zein frantziar justiziek ez dutela gerra zikineko kasu bakar bat ere guztiz argitu. Bakar bat ere ez.
Horra, adibidez, Lasa-Zabala kasua. Argitua al dago? Baietz era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ziklikoak dira protesta uneak Kuban, Karibeko uharterik handienean -horrela esatea maite dute gure etxeetan ikus daitekeen Cubavision Internacional telebista publikoan-. Uharte gainetik igarotzen diren zikloiak bezain ziklikoak.
AEBek 1960tik Kubari ezarritako blokeoaren balantzea oso txarra da, helburu nagusia -sistem... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parte hartzeak nabarmen egin du behera Irango bozetan, lehen datuen arabera TEHERAN. Datu ofizialak emateko zeuden edizio hau ixterakoan, baina, Fars berri agentziak emandakoen arabera, behera egin du parte hartzeak Irango presidentea aukeratzeko hauteskundeetan. Agentzia horren arabera, %37koa zen 19:00etan. Bozen ema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020393 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk alde egin du Espainiako hezkuntza ituna egiteko taldetik Erabat blokeatuta dago Espainiako Kongresuan hezkuntzari buruzko ituna lortzeko lantaldea. Batzordetik irtetea erabaki zuten PSOEk eta Podemosek, eta orain erabaki berbera hartu du EAJk. Bi arrazoi nagusi eman ditu horretarako. Batetik, negoziazioak hasteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020394 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Donostiako Zinemaldiaren hasiera ekitaldia emango du gaur ETB1ek. 'Berria.info' webgunean jendeak sarrerak eskatzeko aukera izango du, eta blog kolektibo bat egingo dute
Donostiako Zinemaldiaren hasiera ekitaldia emango du gaur ETB1ek 'Berria.info' webgunean jendeak sarrerak eskatzeko aukera izango du, Ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020395 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zientzia kultura hedatu eta sasi-zientziari aurre egiten diogu»
'Elhuyar' aldizkariak 300. zenbakia atera du hil honetan. Zientzia gaiak euskaraz jorratu zitezkeela frogatzeko sortu zuten 1974ean.
«Euskal Herrian egiten da, bertako jendearentzat, bertako langileekin». Horixe da Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020396 | BERRIA | Euskadi | noticias | UGTk ere bat egin du hilaren 24ko greba deialdiarekin UGT baino ez zen geratzen iganderako LABek deitutako greba deialdiari erantzuteko. Gipuzkoako metalgintzako 50.000 langile deitu dituzte lanuztera hilaren 24rako, eta lau sindikatu nagusiek sostengatuko dute mobilizazioa. UGTk gaur iragarri du berak ere grebara deit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txinatar ilargi-gitarraz americana eta roots & bluesa jotzen dute, beren boz indartsuek lagundurik. Euskal bira bukatu berri dute.
Meditazioak nola, Pascale Michielsek (Merkger, Flandria,1968) eta Kaathleen Vandenhoudtek (Diest, Flandria, 1969), inguru osoa ahantzirik, hemen eta orain egonarazten dute. Entzulea besarka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astarlozak EPOarekin positibo eman du, baina berak errugabea dela dio. Euskaltelen babesa dauka ziklistak, eta kontranalisia eskatuko du; behin-behinekoz zigortu du UCIk
Astarlozak EPOarekin positibo eman du, baina berak errugabea dela dio Euskaltelen babesa dauka ziklistak, eta kontranalisia eskatuko du; Mikel Astarlo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020399 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Irekitzeko eguna atzeratuz joan dira, baina zehaztu dute jada: urtarrilaren 15ean inauguratuko dute Donostiako autobus geltoki berria, ostiralarekin. Irekiera ofizialaren ondoren, herritarrek aukera izango dute geltokia ikusteko. Biharamunean, hilaren 16an hasiko dira autobusak geltoki berria erabiltzen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020400 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Vueltako zuzendariak itzulia «dopin arazorik gabe» bukatzeko erronka dauka. Victor Cordero Vueltako zuzendariak hasieratik amaierara itzuli lasaia nahi du, «iruzurrik gabekoa»
Vueltako zuzendariak itzulia «dopin arazorik gabe» bukatzeko erronka Victor Cordero Vueltako zuzendariak ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antzerkia karrikan gozatzera gonbidatzen du Hendaiak gaurdanik Chimeres antzerki taldeak lagundurik 23. Maiatzeko Antzerkia ospatuko du aurten Hendaiako Herriko Etxeak. Hurbiltasuna eta besta giroaren bila, zahar, gazte, aditu eta zale guztientzat eskuragarri diren Gaur hasi eta igandera arte, Kaneta portuko bi karpeta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020402 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOLONBIAKO BARNE GATAZKA. «Egunean 1.500 desplazatu eragiten ditu barne gatazkak». Paramilitarrek egiten dituzten krimenak ikertzeko eskatu dio giza eskubideen erakunde batek Hagari
«Egunean 1.500 desplazatu eragiten ditu barne gatazkak»
Paramilitarrek egiten dituzten krimenak ikertzeko eskatu dio giza Kolonbiako barne... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berripaper honek orpazurda darabil. Baita Mitxelena XVIak ere Zaldieroaren atzoko zintan. Baina Xuxenek ez daki -nire Xuxenek ez, behintzat- zer den orpazurda bat: gorriz markatzen zuen Berasaluze lurrean ziplo utzi zuen tendoi madarikatuaren izena. Iratiko Oihanekook ere ez genekien zer kriskitin ote den orpazurda bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iturraspe: «Talde handiak galdezka edukitzeak ez nau kezkatzen; ongi ari naizen seinale»
Txapeldunen Ligako atarikorako sailkatzea lortu ondoren, aste lasaia izan dute Lezaman. Halere, gogotik ari dira lanean derbiari begira. «Helburua bete dugun arren, lehiakor izan nahi dugu aurrerantzean ere, eta Realaren kontra ira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: El Nessyrik (16. min). 1-1: Kikek (76. min). Epailea. Medie Jimenez. Txartel horiak: Eibarreko Orellanari; eta Malagako Ricca eta Kuzmanovici (2). Txartel gorria: Malagako Kuzmanovici (92. min.). Bestelakoak. 4.520 ikusle Ipuruan.
Iratzargailuak garaiz jo dio Eibarri, eta horrek ez du esan nahi lo zegoenik.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko bat hil da Miarritzen, zakur bat itsasora erori eta hura atera nahian MIARRITZE. 69 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Miarritzen, Lapurdin, itota. Haren zakurra itsasora jausi zen, eta hura uretatik ateratzeko, gizonezkoak itsasora bota zuen bere burua. Itsaso zakarra zela-eta, uretatik atera ezi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriko arrantza sektorea egoera larrian da. Arrantzak hamarkadetan gizarte eta kultura aberastasun handiak ekarri ditu, baina desagertzen ari da, eta horrekin, gizarte harremanak aldatuko dira, jarduera ekonomikoa amaituko, arrantza guneen erabateko suntsiketa emango da. Azken hogei urte hauetan itsasontzien %7... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aparkaleku publikoetan minutuko ordaindu beharko da aurrerantzean Autoa aparkatu eta pasatzen den minutuko ordaindu beharko da hemendik aurrera Hego Euskal Herrian. Orain arte ordutegi zatikatuen arabera kobratzen zuten aparkaleku publikoetan, baina onartu berri den Espainiako Kontsumitzaileen Babeserako Lege berriarek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prekarietatearen aurkako, eta laneko segurtasunaren aldeko hitzak izan zituzten atzo sindikatuek Euskal Herriko hiriburuetan egindako protestetan. Hainbat manifestazio egin zituzten gaur ospatzen den Lan Segurtasun eta Osasunaren nazioarteko egunaren harira. Aldarrikapen antzekoak, baina sindikatu bakoitzak bere aldeti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau t'erdiko finala beste astebete atzeratu dute, gaixorik baita Bengoetxea Abenduaren 2an ziren lau t'erdiko txapelketako finala jokatzekoak Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea, baina Olaizolaren bizkarreko mina zela-eta 9ra atzeratu zuten. Gaur beste astebeteko atzerapena izan du, Bengoetxea VI.a fisikoki ahul baita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asteburua bukatu gabe, bestazale andana bildu zen atzo Lapurdiko hiriburuan. Baina denek ez zuten egun bera iragan. Izan ere, badira, alde batetik, Baionako besta ofizialak, eta, bestetik, badira Baionako besta alternatiboak. Gune alternatiboak beti izan dira Baionan; bakoitza bere lekutik, ordea. Aurtengoa berezia da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrerantzean, Hego Euskal Herriko etxeetan kontsumitzen den argindarra ordu horretan zuen prezioan ordainduko dela.
Egun eta ordu bakoitzeko prezioa 24 ordutik jakin ahal izango da, Red Electricaren web orrian.
Enkanteen sistema alboratu zuen iaz Espainiako Gobernuak, argindar konpainiek prezioak puzteko baliatzen zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madinak eta Elorzak nahiago dute primarioak aurrez egitea PSOEren diputatuek atzo egindako bileran, Espainiako presidentetzarako hautagaia aukeratzeko primarioak ezohiko kongresuaren aurretik egitea defendatu zuten gehienek; tartean Odon Elorza eta Eduardo Madina. Rubalcabari errespetua adierazi, eta kongresua militant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020414 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Joan den astean zendu zen Claude Lanzmann zinemagilearen omenez, Euskadiko Filmategiak haren Le dernier des injustes (Injustuetan azkena, 2013) lana gaztelaniaz proiektatuko du ostegunean, 17:00etan, Tabakalerako 1 zinema aretoan. Lan horretan, II. Mundu Gerrako kolaborazionista juduen inguruan ari da Lanzmann,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilo, andre bati ustez ukituak egiteagatik DONOSTIA. Ertzaintzak 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Donostian, emakume bati sexu ukituak egitea egotzita. Erasoa Gros auzoan gertatu zen: gizona andreari hurbildu zitzaion, eta bular bat ukitu zion. Gertatutakoa Ertzaintzaren patruila bati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinarrizko errenta «larri murriztea» egotzi diote sindikatuek Lakuari. Premiak dituzten asko laguntzarik gabe eta pobrezia egoeran utziko dituztela ohartarazi du gehiengo sindikalak KESen ebazpenean patronalarekin bat egitea leporatu diete UGTri eta CCOOri
Oinarrizko errenta «larri murriztea» egotzi diote sindikatuek L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egin ezak lo eta jango duk mehe. Esaera zahar horrekin deskriba daiteke Realak atzo Anoetako estadioan eginikoa. Ligan azkenekoa den taldearen kontra aritu zen, Almeriaren kontra, eta ez zen gauza izan partida aitzakiarik gabe irabazteko. Amaieran, lo hartu zuen talde txuri-urdinak, eta berdinketa oparitu zion bisitari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020418 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 45. JAZZALDIA. Jaialdiak aurreikuspen «ia» guztiak gainditu dituela dio zuzendariak. Archie Shepp, Dave Holland eta Pepe Habichuela eta Wadada Leo Smithen saioak nabarmendu ditu
Jaialdiak aurreikuspen «ia» guztiak gainditu dituela dio zuzendariak Archie Shepp, Dave Holland eta Pepe Habichuela eta Wadada Leo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poetari irakurri nion behin idaztea hitzik ez duena hitzen bidez itzultzeko saiakera baldarra baino ez dela. Balio du definizioak musikari buruz idatzi nahian behin eta berriz baldarkeriatan erortzen tematzen garenontzat. Hitzik ez duena hitzen bidez azaltzeak beti suposatzen du ordaindu eta onartu ezinezko prezioa gur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Autoak erosteko laguntzak ez dira bateragarriak izango Azkenean ez dira bateragarriak izango auto berriak erosteko Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak emango dituzten diru laguntzak. Madrilek herenegun aurkeztu zituen bereak, eta Reyes Maroto Industria ministroak esan zuen bi administrazioek emandakoak gehitu a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020421 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. ETB1eko A saioko atal berriak emango dituzte bihartik aurrera. Abentura arriskutsuak erakutsiko dituzte, hala nola hainbat mendi ibilbide, espeleologia irteerak, urpekaritza saioak eta muturreko alpinismoa. Saioa Martija Gaur Egun albistegiko aurkezleak jarriko du ahotsa. Irudi ikusgarriak eskaintzeaz gain, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lularen aurkako ikerketa judizial bat artxibatu dute SAO PAULO. OAS eraikuntza etxearekin lotutako influentzia trafiko auzi batengatik ikerketapean zegoen Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidente ohia, eta Sao Pauloko epaitegi batek auzi hori artxibatzea erabaki zuen atzo, ikerketarekin jarraitzeko nahikoa froga e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Soriako espetxetik irten eta Oiartzunera itzuliko da Joxan Etxeberria, 18/98 auziko azken presoa. Dena ETA da tesi juridiko-poliziala martxan jarri zuen Baltasar Garzon epailearen azken biktima, beraz, senide eta lagun artera itzuli ahal izango da, 12 urteko zigorra bete ondoren. Ezker abertzalearen inguru soziopolitik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak ohartarazi du Londresen dauden EBko agentziak mugituko dituela BRUSELA. Sendagaien Europako Agentziaren eta Europako Banku Agintaritzaren egoitzek Londres utzi beharko dutela ohartarazi dio Europako Batzordeak Erresuma Batuko Gobernuari. Bi agentzia horien kokalekua negoziatzeko gaien artean zegoela adierazi d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: Munirrek (33. min). 0-2: Medranek (81. min.). Epailea. Fernandez Borbalan. Txartel horiak: Levanteko Bardhiri eta Emmanuel Boatengi; eta Alaveseko Maripan, Vigaray, Alexis eta Manu Garciari. Bestelakoak. 18.528 ikusle Valentzia Hiria estadioan.
Gasteizera iritsi bezain pronto, taldeari engaiamendua eskatu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zahar etxeetako Gipuzkoako langileen sektorean protestara deitu du LABek ere "Ez aurrera ez atzera dabil Gipuzkoako nagusien egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa". LAB sindikatuko ordezkariek egin dute gaur goizean ohartarazpena, eta esan dute mobilizazio batera deitu dituztela zahar etxeetako langile guztiak: ekainar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020427 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Fracking'-aren aurkako herri ekinbidea martxan da Haustura hidraulikoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan debekatzeko herri ekinbide legegileak fase berri bat hasi du. Eusko Legebiltzarreko mahaiak ekinbidea aintzat hartu ondoren, sinaduren babesa emateko bidea hasi dute fracking -aren aurkako taldeek. 30.000 sinadura bil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020428 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emanaldi nagusiez gain, emanaldiak izango dira Prado parkean eta hiriko txoko askotan, baita tabernetan eta Silken hotelean ere. Sarrerak salgai daude jazzvitoria.com -en. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak: 0-1: Velak (1. min.). 1-1: Saviolak (37. min.). 1-2: Xabi Prietok (57. min.). Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horiak: Malagako Jesus Gamez, Toulalan, Weligton eta Iturrari; eta Realeko Iñigo Martinez eta Velari. Bestelakoak: 22.000 ikusle inguru Rosaledan.
Sailkapenak dioena baino talde hobea da Reala. Hala s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020430 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez da lurraldetasun kontu hutsa, Serbiaren bihotza da Kosovo». OLIVER IVANOVIC Kosovoko Legebiltzarreko diputatu serbiar ohia
oliver ivanovic Kosovoko Legebiltzarreko diputatu serbiar ohia «Ez da lurraldetasun kontu hutsa, Serbiaren bihotza da Kosovo»
Oliver Ivanovic Kosovoko serbiarren buruzagi errespetatuenetakoa da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erkorekak dio EAJk ez duela akordiorik hitzartuko ezker abertzalearekin «Ez gaur, ez bihar, ez luzera begira». EAJk ez du ezker abertzalearekin akordiorik izenpetzeko asmorik. Hala azaldu zuen atzo Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak, Onda Cero irratian egin zioten elkarrizketan.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendaka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erandioko epaiak herritarrei kalte egiten diela salatu du Kontseiluak Euskalgintzaren Kontseiluak «euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judizialaren barruan» kokatzen du Erandion (Bizkaia) udaltzain lanpostu baten hizkuntza eskakizuna atzera bota izana. «Herritarren eskubideei kalte egiten» diela gaineratu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arantza, Igantzi, bera, Lesaka eta Etxalar herriek osatzen dute Nafarroako Mendialdeko Bortziriak. Bost herri hauek Bidasoa ibaiaren bi ertzetako magaletan kokaturik daude eta mugarekiko duten hurbiltasunagatik, urtetan kontrabandoaren lurrak izan dira. Inguruan altxatzen diren mendien magaletan baserri ederrez gain, b... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.