id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0020434 | BERRIA | Euskadi | noticias | 3.118 afiliatu atzerritar gutxiago Gizarte Segurantzan Joan den apiriletik, Gizarte Segurantzan izena emandako jatorri atzerritarreko 3.118 afiliatu gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Oraintxe, EAEn bizi diren kolektibo horretako 65.001 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda. Datu hori plazaratu zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Piztu dituzte piztu, Gabonetako argiak herri eta hiri askotan. Azken urteetan lehia ezkutuko bat izan da nork gehiago jarri, nork ederragoak, irudimentsuagoak nork. Eguberriak eta kale-argiak oso lotuak iritsi zaizkigu azken boladan. Niri argiok ez didate lilura berezirik sortzen. Urte sasoi honetan, poltsek garrantzi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinako manifestuan «Euskal Herrirako bake justu eta iraunkorra» eskatu dute.
1 Garai politiko historikoa. Argentinako idatziaren sinatzaileen ustez, «Euskal Herriko oraingo garai politikoa historikoa da».
2 Babesa Aieteri. Aieteko Bake Konferentziako puntuei babesa eman diete. «Bide orria egokia eta balio handikoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020437 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Egiari Zor fundazioak salatu du Gorta Urtaran Eudel Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkarteko presidentea beraiek igorritako testu bat aldatzen saiatu dela. Fundazioak bere biktimarioek jasotzen dituzten omenaldien harira adierazpen bat onartzea nahi zuen Eudelek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020438 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. A cappella. Entzulearen eskubideei buruz (I) Azken urteotan nagusiki musikaren munduan baina baita bertzelako kultur arloetan ere egile eskubideei buruz sortu diren eztabaidak kontatzea lan ezinezkoa eta antzua litzateke. Industria eta komertzio sistema baten aurreikusitako porrotaren arrazoiak ulertzeko edo ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tom Waitsek binilo bertsioan kaleratuko ditu azkeneko birako kantuak azaroan Tom Waitsek binilo bertsioan kaleratuko ditu azkeneko birako kantuak Tom Waits kantari estatubatuarrak datorren hilean kaleratuko du iazko birako abestien bilduma. Denera hamazazpi kantu bilduko ditu, eta, CDan ez ezik, binilo formatuan ere ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo arratsaldean ziren ekartzekoak Euskal Herrira David Beriain kazetariaren gorpua, baina, azkenean, 22:00 aldera iritsi zen Artaxoara (Nafarroa), aurreikusi baino denbora gehiago behar izan baitzuten autopsia egiteko. Atzo goizean eraman zituzten haren gorpua eta Roberto Frailerena Burkina Fasotik Espainiara, Rory Y... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020441 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erabakitzeko eskubidea arautzeko, indar bilketa sustatuko du Aralarrek. «Ezkerreko alternatiba abertzalea» egituratu behar dela jaso du alderdiko zuzendaritzak IV. Biltzarreko txosten politikoan Datorren larunbatean eta igandean egingo du biltzarra Aralarrek, Baluarten, Iruñean
Erabakitzeko eskubidea arautzeko, indar b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020442 | BERRIA | Euskadi | noticias | VIENA. Austriako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, maiatzaren 1ean emango zaio amaiera birusaren hedatzea moteltzeko ezarritako konfinamenduari, Langileen Nazioarteko Egunean. Herritarrek metro bateko tartea utzi beharko dute, eta ahoa eta sudurra estali beharko dituzte dendetan sartzeko eta garraio publikoa erabiltzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontseiluak eskatu du eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak amaiarazteko
Euskalgintzaren Kontseiluak eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak eteteko exijitu du. Nafarroako Gobernuak zabaldutako azken lan deialdiaren harira dator oharra. Izan ere, erizainen 424 lanpusturako deialdi bat zabald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020444 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUNDUKO KOPA 2010. KRONIKAK. Horregatik ere ederra da. Espainia Suitza baino gehiago izan da, baina ezin izan du zulatu aurkariaren defentsa. Galdu egin du, eta sailkapena zaildu egin zaio
Espainia Suitza baino gehiago izan da, baina ezin izan du zulatu aurkariaren defentsa. Galdu egin du, eta sailkapena zaildu egin za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020445 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIENTZIA. Metano gasa topatu dute eguzki sistematik kanpo dagoen planeta batean . Lurrun molekulak ere atzeman dituzte, baina planeta beroegia da izaki bizidunentzat
Metano gasa topatu dute eguzki sistematik kanpo dagoen planeta batean Lurrun molekulak ere atzeman dituzte, baina planeta beroegia da izaki Zientzialari t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kalea Denona Da taldeak salatu du hilabeteotan Nafarroan protestak eta mobilizazioak antolatzeagatik jarritako isunen zenbatekoa 75.000 eurokoa dela. Isun horiek salatzeko elkarretaratzera deitu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikurren Legea indargabetzeari lotutako polemika gordina eta talde ultraeskuindarren eta funtzionario publikoen biktimei eginiko omenaldiari lotutakoa: horra hor zer bide erabili dituzten berrikien UPNk eta PPk -eta PSNk, hein apalagoan- Nafarroako Gobernua higatzeko baliatzen ari diren estrategiaren barruan. Hasieran, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020448 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brasilgo indigenen zapalkuntza salatu dute Mostran. Marco Bechisek guaranien «tragedia» erakutsi du Venezian aurkeztutako filmean, 'Birdwatchers'-en
Brasilgo indigenen zapalkuntza salatu dute Mostran Marco Bechisek guaranien «tragedia» erakutsi du Venezian aurkeztutako Brasilgo guaraniek nozitzen duten «tragedia» eraku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziak euroaren eremua utziko balu, Europako Banku Zentralak 800.000 milioi euro utzi beharko lizkieke bankuei eta erakundeei. Horrela dio Citi bankuaren txosten batek. Diru horretatik, gehienez 340.000 milioi beharko lituzkete Espainia, Italia, Irlanda eta Portugalgo bankuek, bezeroek aterako lituzketen gordailuen hu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esparza: «Nafarroak eta Espainiak erreakzionatu behar dute, hau ezin zaie doan atera Sanchezi eta Txibiteri»
Sutan dago UPN, eta kalera eraman nahi du haserre hori. EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak Iruñean zentsura mozioa aurkeztu izanak min handia egin dio alderdi erregionalistari, eta sozialistei ord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020451 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure Esku Dago -ko arduradunak oso pozik daude herri dinamikak hiru urteotan lortu duen zabalkundearekin, erabakitzeko eskubidea gizarteratzeagatik eta berriki Euskal Herriaren estatus politikoaz lehen galdeketa sorta egiteagatik, baina badute kezka bat: datorrenari nola eutsi egituratik. Angel Oiarbide Gure Esku Dago-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020452 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaves eta Osasuna Espainiako Kopatik kanpo geratu dira FUTBOLA. Euskal taldeek gaizki ekin diete Espainiako Kopako final-zortzirenei. Bik jokatu zuten atzo, eta biak geratu ziren lehiatik kanpo. Alavesek 1-0 galdu zuen Granadan (Espainia), etxeko taldearen aurka; Osasunak, berriz, ez zuen aukerarik izan Sadarren, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020453 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santosen arabera, FARCek datorren astean askatuko du Alzate jenerala Kolonbiako bake prozesuak bi urtean jasandako krisi larriena konpontzear dagoela adierazi du Juan Manuel Santos presidenteak. «Jaso ditugu koordenatuak. Aginduak ematen ari naiz datorren astean aske uztea errazteko», adierazi zuen Twitter bidez, atzo.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur bost urte hil zen Daniel Jimeno, entzierroetan hildako azkena Hamabost dira Iruñeko entzierroetan hil diren korrikalariak. Horietatik azkena 2009ko uztailaren 10eko entzierroan hil zen. Gaur beteko dira bost urte. Egun horretan, Jandilla ganadutegiko zezenak atera zituzten Iruñeko kaleetan, eta Telefonicako aldapa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020455 | BERRIA | Euskadi | noticias | Terrorismoaz interpretazio arriskutsua finkatzen ari direla ohartarazi dute. 'Haika-Segi auziko' epaiaz eta '18/98 auziko' epaiketaz iritzia eman dute Iruin eta Gil Matamala abokatuek
Terrorismoaz interpretazio arriskutsua finkatzen ari direla ohartarazi 'Haika-Segi auziko' epaiaz eta '18/98 auziko' epaiketaz iritzia e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020456 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ene Kantak ekimena, Euskalerria Irratiaren aldeko diskoa prestatzen Proiektuan parte hartzen ari dira, besteak beste, Fermin Muguruza, Manolo Garcia, Ruper Ordorika, Enrique Villarreal Drogas , Mikel Urdangarin, Kutxi Romero (Marea), Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Fran eta Zuriñe (Hesian), futbolariak, pilotariak eta bes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020457 | BERRIA | Euskadi | noticias | Isuntza ere lehian sartu da. 'Lekittarra' ontzia moldatu zen ondoen Camargoko estropada eremu berezi eta nahasian
'Lekittarra' ontzia moldatu zen ondoen Camargoko estropada eremu berezi Isuntza ere igoera kanporaketa jokatzeko hautagaietako bat da. TKE ligan arraun egin zuen 2003tik 2005era bitartean, eta aurten koadri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020458 | BERRIA | Euskadi | noticias | Red Bull edari energetikoen multinazionalaren irudia darama elastikoan Armand Duplantisek. Bi hego ageri dira bertan. Enpresaren leloari erreferentziari egiten diote: hegoak ematen dizkizugu . Aukeran datorkio leloa Duplantisi: hegan egiten du berak. Baina inoiz ez du hegorik behar izan. Pertika du horretarako.
Bazetor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute, emakume bat bortxatzea egotzita BILBO. Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun Bilbon, iragan ostegunean emakume bat bortxatzea leporatuta. Andreak poliziari jakinarazi zionez, gizonak furgoneta batera eraman zuen, Larraskitu auzora, gaueko ordu txikietan. Furgoneta barruan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020460 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Garai zail hauetan burua elikatu behar dugu, eta museoek hori ematen dute»
Pandemiaren eraginez aisialdi eta kultur eskaintza mugatua dagoen garai honetan, herrietako museoetara joateko deia egin du Aizpea Goenagak. Zailtasunak zailtasun, «ilusioz eta berritzeko gogoz» dago aktore, gidoilari eta zuzendaria.
Kameraren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko lan istripuan aldamioak ez zituen babes neurri guztiak Osalanen arabera, segurtasun neurriak falta zituen Gasteizko obra batean aldamio batetik erorita ostegunean hil zen langileak .
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen iturriek Efe berri agentziari azaldu diotenez, aldamioaren perimetro osoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020462 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATENTATUA . Bordatxoren jabearen aldeko manifestaziora deitu dute Donezteben Bordatxoren jabearen aldeko manifestaziora deitu dute Donezteben ETAk Bordatxo dantzalekuaren aurka egindako atentatua salatzeko manifestaziora deitu du Doneztebeko herritar talde batek. Udalak bat egin du deialdiarekin. Jose Beola Bordatxoren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020463 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSE ohartarazi du PSOEk Egigurenen adierazpenak direla eta PSE-EEko kideekin «hizketan» ari direla baieztatu du PSOEk. Besteak beste, «ETArekin hobeto bizi ziren Madrilen», esan zuen Jesus Egigurenek Gara egunkariak igandean argitaratutako elkarrizketan, eta hori ez zaie egoki iruditu Espainiako haren alderdikideei. «E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Don Siegeli eskainiko dio ziklo bat Zinemaldiak. Zinema zuzendariak B saileko lan ezagun asko egin zituen eta Clint Eastwood ezagutarazi zuen
Zinema zuzendariak B saileko lan ezagun asko egin zituen eta Clint Atzera begirako osoa eskainiko dio aurten Donostiako Zinemaldiak Don Siegel zuzendari estatubatuarrari. Siegele... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020465 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esteladak eraikin eta espazio publikoetatik kentzeko agindu du Espainiako Hauteskunde Batzordeak. «Botere publikoen beharrezko neutraltasunarekin bateraezina da estelada», hauteskunde batzordearen arabera. Herrialde Katalanen independentziaren aldeko bandera izarduna da bandera hori. Kataluniako gizarte zibilak jarrita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nagore Laffage falta dela bi urte egin zituen atzo; 2008ko uztailaren 7an hil zuen Jose Diego Yllanes gazteak, Iruñean. Etxeko eta gertukoek, ahaztu ez dutela nabarmenduz, elkarretaratzea egin zuten atzo Irunen (Gipuzkoa). Auzitan borroka luzea daramate, eta oraindik ez die eman gustuko emaitzarik; homizidioa egotzi di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amets Arzallusek irabazi du 717 punturekin Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan gaur arratsaldean jokatu den lehenengo finalaurrekoa. Alde handia atera dio bigarren sailkatuari, Jokin Urangari (657,5). Ondoren sailkatu dira Jone Uria (653), Jon Martin (640,5), Julio Soto (639,5) eta Nerea Elustondo (633,5).
Bihar jokat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020468 | BERRIA | Euskadi | noticias | Piztu da, eta sutan jarri du. Urdaibai bigarren sailkatuak sei puntu jan dizkio Orio liderrari, San Miguel ligako azken bi estropadetan
Urdaibai bigarren sailkatuak sei puntu jan dizkio Orio liderrari, San Taldea bazuela, arraunlari onak bazituela, mutur-muturrean ibiltzeko gai bazirela, baina Urdaibairi kostatu zaio b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Villabona, 07:00ak. Eliz atarian, 1.200 lagun mendirako prest: botak soinean batzuk; zapatila hutsean besteak. Halaxe hasi zen iragan igandean Aizkardiko XLVI. Mendi Ibilaldia (43km/24km), eta halaxe jarri zen martxan Euskal Herriko 2014ko iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuitua.
Tradizio luzea dute mendi ibilaldiek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020470 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko ekoizpen ekologikoa urtetik urtera handituz doa, eta horren adierazle hoberena da ENEEKren babesean dagoen produktu aukera zabala. Aurreko urteetako joerari jarraituz, operadore kopuruak %15 egin du gora (323 guztira); eremua, berriz, %11 handitu da (2011ko abenduko datua: 1.961 Ha). Araba, Bizkai eta Gipuzko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020471 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI: MAGIA JAIALDIA GASTEIZEN. Eskaintza berezia: magia opari. Gasteizko bazterrak hartu ditu egunotan Nazioarteko XIX. Magia Jaialdiak; antzokietako, tabernetako, dendetako eta autobus geltokietako erakusleihoetan izan dira ikuskizunak.
Gasteizko bazterrak hartu ditu egunotan Nazioarteko XIX. Magia Jaialdiak; ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Benidormen izan dira EH Bilduko Iriarte eta Aizpurua BENIDORM. Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko legebiltzarkidea eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko bozetako Gipuzkoako hautagaia Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak) izan dira, han zeuden euskal herritarrekin. «Herri gisa» Espainiako Gorteetara joateko eta «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020473 | BERRIA | Euskadi | noticias | 240 medikuk Bonnemaison babestu dute, eta zigorra kentzea galdegin dute Nicolas Bonnemaison medikuari babesa azaldu diote 240 medikuk, eta haren kontrako zigorra bertan behera uzteko eskatu dute. Urtarrilaren 24an erabaki zuen Akitaniako medikuen ordenako lehen auzialdiko diziplina ganberak Bonnemaison sengileen ordena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko Filmategia Film Artxiboen Nazioarteko Federazioan sartu da ZINEMA. Euskadiko Filmategia Film Artxiboen Nazioarteko Federazioaren eskubide osoko kide izendatu dute. Eskaera formala egina zuen horretarako filmategiak, eta Joxean Fernandez filmategiko zuzendariak «historikotzat» jo du urratsa, eta euskal ondare ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020475 | BERRIA | Euskadi | noticias | JAPONIAKO MUNDUKO SASKIBALOI TXAPELKETA. FINALERDIAK. Espainia, tangoan ere trebe. Espainiak erritmo geldoan ere jokatzen badakiela erakutsi dio Argentinari; Gasol, kolokan finalerako
Espainia. J.M. Calderon (7), C. Navarro (4), C. Jimenez (4), Garbajosa (19), Pau Gasol (19) -Hasierako bostekoa-, R. Fernandez (4), Serg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Valentziako Generalitateak TV3ko errepikagailua itxi du Alacanten. Kataluniako Generalitateak itxiera salatu du, eta Valentziakoari hitzarmen bat sinatzea eskatu dio
Valentziako Generalitateak TV3ko errepikagailua itxi du Alacanten Kataluniako Generalitateak itxiera salatu du, eta Valentziakoari Alacanteko probintzian ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020477 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Irabazlea: Moroak gara behelaino artean? (Joseba Sarrionandia).
• Finalistak: Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik (Ignazio Aiestaran) eta Darwin gurean (Kepa Altonaga).
• Epaimahaia: Ainhoa Larrañaga, Andoni Eizagirre, Katixa Agirre, Josu Bijuesca, Fernando Garcia.
• Irabazlea: Zubi bat Drinaren gain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020478 | BERRIA | Euskadi | noticias | AIZKORA. Floren Nazabalek Urrezko Aizkolarien finala irabazi zuen atzo Bilbon. Etxarrikoa faborito nagusia zen, eta alde handiz nagusitu zen La Esperanza pilotalekuan. Nazabalek bi minututik gorako aldea atera zion Juanjo Lopez Azpilikuetari eta ia bostekoa Aitzol Atutxari. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020479 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ganbila: euskal teatroaren dokumentazio zentro baterako lehen harri digitala Euskal antzerkigintzaren hari solte eta sakabanatuei mataza ordenatu bat eskaintzea. Funtsean, hori da Ganbila.eus atariaren helburua. Oier Guillan Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen elkarteak eta Susa argitaletxeko kideak gogoratu duenez, ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020480 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure etxeko atea zabalik dute Errenteriako sei gazte auzipetuek, euskal gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, gose greban dauden preso politiko kurduek, hizkuntza gutxituek... Atea zabalik dute euren herriaren askatasun borrokan tinko dirauten horiek eta herrien munduan sinesten dutenek. Atea irekitzen diegu mundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020481 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Bakardadea da okerrena, familiarik eta etorkizun argirik gabe bizitzea" «Nire semeak Errusiara doaz edo hemen geratuko dira!», esan zion Matias Belzak 1937ko otsailean Bilboko Udaleko funtzionarioari. Baina sei hilabeteko egonaldia izan behar zuena -Errepublikak altxamendua zapaldu arte- hogei urteko gurutze bidea bih... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020482 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustel usaina dago Al-Muthana auzoan. Kirats melenga batek hartu ditu kaleak borrokaren ondoren. EI Estatu Islamikoko borrokalari bat, lurrean hilda. Txakurrak haren erraiak jaten. Haur bat txakur horiekin jolasten. Hondakinen artean sakabanatutako hilotzak azkar batean usteltzen eta puzten dira. Amorru gau baten hondar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Errioxako euskaltzaleek beste pauso bat eman dute euskararen normalizazioan, Errioxaldea.com euskarazko webgunea sortuta. Informazio orokorreko ataria da, eta «gorpuzte» bidean dela dio Josu Olano sustatzaileetakoak (Bilar, 55 urte). Hurrengo asteetan joango dira eskualdeko udalei eta eragileei egitasmoaren ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020484 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal Herriko Itzulia da kontrolatzeko lasterketa zailenetakoa»
Azken hiru urteetan ez du parte hartu Itzulian, baina bi kolpe zital eman zituen 2008an eta 2009an. Lotsagabe sartu du bere burua faboritoen artean; hori bai, beste asko gehitu ditu ondoan.
Pedalkadak bakarrik ez, hitzak ere zorrotz neurtzen ditu Alberto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020485 | BERRIA | Euskadi | noticias | Industria ekoizpenak %7,5 egin du behera urtebetean GASTEIZ. Apiriletik maiatzera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria ekoizpena %1,7 igo bada ere, urtebetean %7,5 jaitsi da. Eustaten datuen arabera, jaitsierarik handiena Araban izan da: %8,4koa. Bizkaian %7,6 jaitsi da industria ekoizpena, eta Gipuzkoan %6, 9. E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020486 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Arrasate. 17:00etan, pilota partidak: Ongay eta Merino Gorkaren eta Cecilioren aurka, eta Martinez de Irujo eta Zabaleta Aritz Lasaren eta Laskurainen aurka.
• Andoain. Hortzemuga taldearen Olympicas 2012 antzerkia.
• Tolosa. 19:00etan, herri kirolak. Aizkolariak, Izeta II.a eta Izeta IV.a harri-jasotzaileak eta Ibar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020487 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFeko langileek bilera egingo dute Gipuzkoako Aldundiarekin Beasaingo (Gipuzkoa) CAFeko zuzendaritzak 750 langileri eragingo dien aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu zuen duela bi aste eta, horren harira, langileek manifestazioa egin dute gaur Donostian, Amara hoteletik Bulebarrera, egitasmoa salatzeko asmoz.
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020488 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske geratu da Ekaitz Sirvent euskal presoa, hamahiru urteko zigorra beteta MONT-DE-MARSAN. Ekaitz Sirvent euskal presoa aske geratu zen atzo, hamahiru urteko espetxe zigorra bete ostean. Mont-de-Marsango kartzelan geratzen zen azken euskal presoa zen. 2009an atxilotu zuten, Parisen, eta 2013an zigortu zuten, ETAren ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den urteko isiltasunean jarraitzen zuen atzo Donostiako Kontxako badiak; izurriak baldintzatuta, mutu zegoen portuaren eta Aquarium gainaren ingurumaria, aldian-aldian olatu koxkorrek eta kaioen hotsek mozten zuten bitartean. Uretan, ordea, bazen nahiko zirrara eta urduritasun hogei ontzien artean; denboraldiko to... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinako Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi garaile Bilbon, El Sol jaialdian Argentinako Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentziak irabazi du aurten El Sol publizitate jaialdiko telebista eta zinema saileko sari nagusia, Padres en slip ( Aitak kantzontzilotan) lanarekin. Amigos eta Sin señal lanengatik ere saritu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020491 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Urkullu lehendakariak herenegun esan zuenez, De Miguel auzian zigortutakoen jarrera EAJk «defendatzen dituen balio etikoen aurkakoa da», kudeaketa publikoan eta politikoan «gardentasunarekin eta etikarekin» duten konpromisoa «erabatekoa» baita. Jeltzaleei lotutako ustelkeria kasuen zerrenda, ordea, handitzen ari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste partida bat galduz esan dio agur Realak Europari, kontinenteko txapelketetara lehenbailehen itzultzeko asmoz. Edozein emaitza lortuta ere, Txapeldunen Ligatik kanpo eta Europa Ligara sartzeko aukerarik gabe zeuden donostiarrak, baina, tamalez, beste bat galdu dute azkenean, Omar Toprak-ek sartutako golarekin.
Har... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020493 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realaren etziko partidarako sarrera guztiak agortu dira. Berriro ere, zaleek taldea babestuko dute Anoetan; Realak bigarren garaipena behar du jarraian
Realaren etziko partidarako sarrera guztiak agortu dira Berriro ere, zaleek taldea babestuko dute Anoetan; Realak bigarren Atletico Madrilen aurkako partidak berez izat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020494 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adiera asko eman zaizkio erabakitzeko eskubideari, multisemikoa bilakatzeraino. Juan Jose Ibarretxek jarri zuen kontzeptua politikaren lehen lerroan. Aurten 10 urte onartu zuen Gasteizko Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana. Ondoren, Madrilgo Espainiako Kongresura eraman zuen 2005eko otsailaren 1ean onartua izan zedin.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020495 | BERRIA | Euskadi | noticias | FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillako buru izandakoa, Rodrigo Londoño Timochenko gaur da deklaratzekoa Bakerako Justizia Bereziaren aurrean, Alvaro Gomez Hurtado presidentetzarako hautagai eta politikariaren hilketarekin lotuta.
Hurtado 1995eko azaroaren 2an hil zuten, Sergio Arboleda Unibertsitate pare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020496 | BERRIA | Euskadi | noticias | SANFERMINAK IRUÑEAN. Sanferminzaleen aurtengo jaitsiera. Asteburuan izan da Iruñean bisitari gehien; aurten, sanferminetan, iaz baino bisitari gutxiago izan direla nabaritu dute 350 autobus inguru irten dira asteburuan Iruñeko autobus geltokitik
Asteburuan izan da Iruñean bisitari gehien; aurten, sanferminetan, iaz 350... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020497 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Taldekide guztiak ondo zituela, hunkituta esan zion agur atzo Realari Alberto de la Bellak. Las Palmasekin fitxatu du, Realarekin zuen beste urtebeteko kontratua eteteko akordioa lortu eta gero. «Oso pozik noa. Ez naiz harrobikoa, ezta euskal herritarra ere. Baina oso identifikatu sentitu naiz klub honekin». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020498 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibañezi kontrol telematikorako eskuturrekoa jartzeko eskatu dute . Ertzaintzak egin du eskaria, presoak ospitaleko senda-agiria jaso eta bat; Fiskaltzak bat egin du eskaerarekin
Ibañezi kontrol telematikorako eskuturrekoa jartzeko eskatu dute Ertzaintzak egin du eskaria, presoak ospitaleko senda-agiria jaso eta Mikel I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020499 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskara ez ahazteko hasi nintzen poesia liburuak idazten»
16 urte zituela, Italiara joan zen batxilergoko ikasketak egitera, eta, ondoren, Londresen eta Asian egin ditu ikasketak Txibitek. Uste du lan munduan erakundeek «ez dietela lekurik uzten» gazteei.
Iaz bigarren postuan sailkatu ondoren, aurten irabazi du Beatri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020500 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den igandean Martxelo Otamendik zioen, nahiz eta Iruñeko eta Bartzelonako UGTko egoitzen artean 486 kilometro izan, milaka eta milaka kilometro politiko daudela haien artean.
Baina Iruñeko UGTk ez du soilik helegitea jarri euskararen aldeko dekretu baten kontra, Kataluniako kartzeletako UGTk ere dimisioa eskatu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020501 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskiatzea gogoko dutenentzat iritsi da garairik desiragarriena. Eskiak, eskularruak eta kaskoak jantzi, eta mendiaz eta elurraz gozatzeko moduan dira. Epela izaten ari da udazkena, baina lehen elurrak eta hotzak aprobetxatuz, estazio askok dagoeneko irekita dauzkate ateak. Denboraldia ona izango den itxaropena dute. Se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helduen euskalduntzea sustatzeko diru laguntzei eutsiko die Euskarabideak Zabalik dago jada Nafarroako euskaltegietan izena emateko epea. Izaera publikoko, pribatuko eta herri ekimeneko 30 bat eskolatan jaso ahal izanen dira euskara ikastaroak; eta, iaz zabaldutako bideari jarraikiz, diru laguntzak emanen ditu Nafarroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020503 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetako zerbitzu sekretuen buruak berriz baieztatu du Errusiako espioitza WASHINGTON. AEBetako Inteligentzia Nazionalaren Zuzendari James Claperrek berriz baieztatu du Errusiak eraso zibernetikoek egin izana joan den azaroko presidentetzarako hauteskundeetako kanpainan. Gai horren inguruko informazio zehatza emango du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hil egin da Iruñean karbono monoxidoa arnastuta zauritu zen andrea Nafarroako suhiltzaileek asteazkenean eman zuten ezbeharraren berri: karbono monoxidoa arnastuta, 86 andre bat hil zen, eta beste bi zauritu. Gaur jakin denez, hil egin da Iruñeko Ospitalean larri zaurituta zegoen 91 urteko emakumea ere. 88 urteko gizon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portugaleteko lau udaltzainek tiroketa batean giza hilketa delitua egin zuten ikertzen ari da Ertzaintza
Joan den astelehenean Barakaldon (Bizkaia) tiroz gazte bat hil eta haren bikotekidea larri zauritu zuten Portugaleteko (Bizkaia) lau udaltzainek giza hilketa delitua egin ote zuten ikertzen ari da Ertzaintza, hark j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskalerria Irratiak 35. urteurrena ospatuko du azaroaren 7an Nafarroako Euskalerria Irratiak 35 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko festa antolatu du azaroaren 7rako. Iruñeko Zentral kafe antzokian egingo dute ospakizuna, 19:00etan, eta Euskal Herriko hainbat musika taldek joko dute. Anarik, Ibil Bedik eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020507 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaizto maltzur anitzek gorroto badute ere, saindutzat daukat nik. Ez, ez dut dohatsu erran. Saindu. Fanatismoak ez nau horregatik itsutzen, eta, beraz, prest nago onartzeko balitekeela, batzuetan, errealitatetik kanpo bizi izana bere jauregi handi hartan. Balitekeen bezala, zenbaitetan, bere adierazpenetan asmatu ez iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020508 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Faboritoa zen, eta ez zuen huts egin. Bera Bera 22-33 nagusitu zitzaion atzo Zuazori derbian, Lasesarren. Lehia estu joan zen lehen 35 minutuetan (13-14), baina gipuzkoarrak nagusitasunez aritu ziren gero. Maitane Etxeberria nabarmendu zen: zazpi gol sartu zituen. Irabazita, Bera Bera sendotu egin da lehen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020509 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak baieztatu du Montanierrek hurrengo sasoian ez duela taldean jarraituko Philippe Montanierrek ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian. Hala jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Klubak jakinarazi du Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza.
Gaia denboraldia amaitu arte b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020510 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?» galderari erantzuteko, duela astebete Kataluniaren independentziaren inguruko erreferenduma ospatu zen. Debekua eta mehatxuak gaindituz, adibidez, hauteskunde mahaiko kideei 40.000 eta 300.000 euro arteko isunak jaso ahal zituztela ohartarazi zieten, E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020511 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. Botereari eusteagatik bake prozesua apurtu izana leporatu dio EAk PSOEri. EA Erraztik dio PSOEk PPren metodoa bere egin duela «herriari sinestaraziz gatazkarik ez dagoela»
Botereari eusteagatik bake prozesua apurtu izana leporatu dio EAk EA Erraztik dio PSOEk PPren meto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020512 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bera Berak burua altxatu ezinik jarraitzen du ABF ligan. Joan den jardunaldian etxean Castroren aurka galduta, irabazi beharreko partida zeukaten atzo donostiarrek Murtzian. Baina huts egin zuten beste behin ere. Atsedenaldian 10-12 aurretik zen Bera Bera, baina bigarren zatian nabarmen gehiago izan ziren e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020513 | BERRIA | Euskadi | noticias | EITB taldeko hedabideek luze eta zabal emango dute Euskaraldiaren berri, gaur hasi eta abenduaren 4ra bitartean. Gaur goizean, ETB1eko Egun on Euskadi saioan, Arrate Illaro Euskaraldiaren zuzendaria elkarrizketatuko dute. Arratsaldean, berriz, Kike Amonarriz gonbidatuko dute Biba zuek! saiora. Amonarrizek berak idatzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020514 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mundakako alkate ohiak salatu du estu hartu zutela aholkulari bat kontratatzeko «Gonbidatu hiru, baina emaitza bat izango da. Aholkulari juridikoa nahitaez jarri behar behar da». Horiek dira Alfonso Menoyok, EAJren Mundakako (Bizkaia) Uri Buru Batzarreko presidenteak, Mikel Bilbao Mundakako alkate jeltzaleari 2020ko ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020515 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntza gutxituen normalizazioa du aztergai Urrutikoetxeak. Dioenez, atzerriko hainbat adibidek balio dezakete erakusteko posible dela hizkuntza nagusien makulurik gabe bizitzea.
Urtzi Urrutikoetxeak (Bilbo, 1977) Zertaz ari gara hizkuntza-normalizazioaz ari garenean? hitzaldiarekin zabalduko du, bihar, Gasteizko Oih... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020516 | BERRIA | Euskadi | noticias | NUPen medikuntza ikasketak jartzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) medikuntza ikasketak jaso ahal izateko «urratsak eta elkarrizketak» hasteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak. NaBaik atzo aurkeztu zuen mozioa, eta UPN izan zen aurka bozkatu zuen bakarra. Maria Luisa Mangado... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020517 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Orain gertatu den guztia zahartzaroari ematen zaion tratamenduaren metafora da»
Koronabirusaren krisia piztu denetik, maiz hitz egin da adinekoen zaurgarritasunari buruz, eta, oraindik, kalera irteteko mugak dituzte adinekoek. Mari Luz Esteban antropologoak eta Elixabete Garmendia kazetariak, ordea, salatu dute adinke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak Bilboko Uribarri auzoko Patakon auzo etxea jendez hustu du gaur goizaldean. Haren sei furgoneta agertu dira eta poliziak aipatutako eraikinean sartu dira; atea soldatu dute. Barruan zeuden bost gazteak atera eta identifikatu egin dituzte. Ez da atxiloturik izan.
Hainbat lagun joan dira Patakon erakinaren in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020519 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur egun komunikabide nagusiek mezu berberak bidaltzen dizkigute, ñabardurak ñabardura, herritar guztiek berdin pentsa dezagun. Pentsamendu bakarraren garaian bizi gara eta disidentziak ez du lekurik. Nire iritziak oso gutxitan islatuta ikusten ditudanez, nire hausnarketak plazaratzeak lasaitu egiten dit barruan senti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako hamabost gazte auzipetuen zigorra berresteko eskatu du fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenak gaur aztertuko ditu Auzitegi Nazionalak Donostiako hamabost gazteri ezarritako zigorrak, eta zigor horiek berresteko eskatu du fiskalak. Gorenak epaia berresten badu, gazteak edozein unetan atxilotuak izan daitezke.
G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020521 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuei «ezezko irmo eta lasaiarekin» erantzun die Fillonek. Sei sindikatuk manifestaziora deitu dute heldu den larunbatean eta urriaren 12an
Sindikatuei «ezezko irmo eta lasaiarekin» erantzun die Fillonek Sei sindikatuk manifestaziora deitu dute heldu den larunbatean eta Frantziako Gobernuak ez du erretiroa hartze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020522 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKARAZKO KOMUNIKABIDEAK . Euskarazko prentsak ez ditu jaso oraindik aurtengo diru laguntzak . Jaurlaritzak emandako dirua «nahikoa ez» dela eta «berandu» iristen dela salatu du sektoreak
Euskarazko prentsak ez ditu jaso oraindik aurtengo diru laguntzak Jaurlaritzak emandako dirua «nahikoa ez» dela eta «berandu» irist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020523 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berezia izango da gaur Kontxako Bandera datozen bi asteburuetan jokatu ahal izateko sailkatze estropada. Ez da ikuslerik izango, COVID-19ak eragindako egoera tarteko, eta gauza beragatik arraun egin ezinda geratuko dira Arkote, Astillero eta Lapurdi. Beste gainontzean, baina, gutxi edukiko du berezitik eta ezohikotik g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020524 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugarria jarri zuten Arantzazun: euskara batuaren jaiotza ofiziala. Oraintxe dira 50 urte. Gaur hasita, hain justu, mende erdiko bidean egindakoa eta egiteko dagoena aztertuko dute Arantzazun bertan, Euskaltzaindiak antolatutako kongresuan. Zorua ipini zuten 1968ko biltzarrean, batuaren oinarria, baina zimenduak jartze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haydee Arteaga narratzaile kubatarra hil da, 105 urtetan Ipuinen andrea deitzen zioten Haydee Arteaga Rojasi. Ipuin kontalaria, idazlea eta deklamatzailea izan zen, eta, ahozko tradizioaren alde egindako lanagatik, oso estimatua eta goraipatua zen Kuban, sorterrian. 2000. urtean Komunitateko Kulturaren Sari Nazionala e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bulgariako manifestazio batean 154 ikasle atxilotu dituzte . 20 urteko gazte baten hilketa salatzeko, milaka lagun bildu dira Gobernuaren aurka hiriburuan
Bulgariako manifestazio batean 154 ikasle atxilotu dituzte 20 urteko gazte baten hilketa salatzeko, milaka lagun bildu dira Duela hiru aste Poliziak 20 urteko ikasle... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020527 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ahal dudana egingo dut. Ez etortzekotan egon naiz»
Sergio Fernandez izango da euskal atleta bakarra Dohan, 400 metroko hesidunean. Gaur izango du lehen erronka, kanporaketan (19:30). Ez dago sasoiko, mina baitu iskioetan.
Zuritik beltzera pasatu da Sergio Fernandez (Barañain, Nafarroa, 1993). «Inoizko entrenamendurik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020528 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela ia urtebete, Pedro Castillok bere gain hartu zuen Peruko presidentetza; boz orokorretan gertatu zen, ezustean, ia inork ez baitzuen sumatu ere egin halakorik. Perun izugarrizkoa da instituzioen krisia, eta Castillo klase politikoko outsider bat izateak berebiziko garrantzia izan zuen ziztuan gora egin eta preside... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020529 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emakumeok urte hauetan guztiotan egin dugun lana azaleratu beharra dago»
'TIC para la paz' izeneko biltzarra gaur eta bihar egingo dute Aieteko Bakearen Etxean. Azken urteotan bakearen alde eginiko lana aztertuko dute, emakumeen eta teknologiaren ikuspegitik.
Donostia bakearen eta justiziaren sinbolo izango da berriro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020530 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBOKO KALEALDIAN AURKEZTUKO DITUZTEN IKUSKIZUNAK Euskal Herriko nahiz kanpoko 31 konpainiak 59 ikuskizun aurkeztuko dituzte Bilboko 15. Kalealdia jaialdiaren barruan, uztailaren 1etik 5era bitarte. Askotarikoak izango dira emanaldiak: kaleko antzerkia, zirkua, dantza, mimoak, clown -ak, malabarismoa, performanceak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020531 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emea izatea egitate natural bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? Naturaltasuna ere ez ote da eraikia?». Alegia, ez ote diren gizon eta emakume, ar eta eme, eraikuntza kulturalak, horixe da Judith Butler pentsalari eta filosofoak (Cleveland, AEB, 1956) Genero nahasmendua. Feminismoa eta identitatearen subertsioa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertze mundu bat posible dela aldarrikatzeaz gain, mundu hori bertzela gauzatzeko urratsak egin dituzte Frantziako Attac erakundeak eta Bizi mugimenduak. Asteartean, herrixka alternatiboa antolatu zuten Lapurdiko Mugerre herrian, Elizaberri auzoko Ibar trinketean. Euri erauntsiak prestaketa lanak trabatu zituen, baina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bienzobas presoa hiltzear egon zen «espetxezainen arduragabekeriagatik»
«Espetxezainen arduragabekeriak» ia-ia hiltzeraino larritu zuen Jon Bienzobas presoaren egoera, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Azaroaren 12an, ebakuntza bat egin zioten sudurrean, eta handik hamar egunera odol jario neurriz kanpokoa zuenean, ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.