id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0020634 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan itunpeko 14.067 leku daude, guztien %76. Espainiaren administraziopeko lurraldeetako handien da portzentajea, %62ko batazbestekoa baino handiagoa. 6.074 lekuko defizita du EAEk 65 urtetik gorako ehun biztanleko bost leku izateko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020635 | BERRIA | Euskadi | noticias | AFGANISTAN. AEBetako soldadu bat hil dute bonba bat leherrarazita AEBetako soldadu bat hil dute bonba bat leherrarazita Patika eskualdean bonba bat leherrarazi eta AEBetako soldadu bat hil eta beste hiru pertsona zauritu ziren. Kabulen herenegun leherrarazitako bi bonba-autoen ondorioz hildako pertsona, berriz, | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020636 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akordiorik erdietsi gabe industrialariei ateratzen utzi diete laborariek Donapaleun (Nafarroa Beherea) hogeita lau ordu iraun duen okupazioa bertan behera uztea erabaki zuten atzo ELB, FDSEA eta JA sindikatuetako laborariek, deus lortu gabe. «Egoera blokeatua da, esnetegiek ez dute inolako borondaterik, eta, beraz, era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020637 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ratio altuak, burokrazia, irakasleen prestakuntza orduak eskas, ikasleen beharrei erantzuteko baliabideen murrizketa... Hori al da inklusioa? Larria da pentsatzea diabetesa duten 6 urteko haurrek bizi duten patologiaren aurrean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak soilik web orrian zintzilikatutako paper soil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020638 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gonzalezek dio «ausardiaz» jokatu behar dela boto-emaileen konfiantza berreskuratzeko. Alderdiaren egituran sinesten du, baina uste du«dinamizatu» egin behar dela.
Politikan eskarmentu handia dauka Cristina Gonzalezek (Gasteiz, 1969): legebiltzarkidea izan zen 2009tik 2011ra, biltzarkidea da 2007tik, eta Arabako eta Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020639 | BERRIA | Euskadi | noticias | TOLOSA. Tolosako Bizikidetza Foroak Esanezina esan: mitoa eta errelatoa. Zergatik gertatu zaigu hau guztia? izenburupean mahai ingurua antolatu du, etzi. Juan Aranzadik, Joseba Zulaikak, Aitzpea Leizaolak eta Santi Erasok parte hartuko dute solasaldian. Tolosako Topic-en izango da, 19:00etan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitz onak bai, baina Libanok dituen bi premia nagusiak ilunpean utzi ditu Erromako goi bilerak: su-etena eta baketzerako indarrak bidaltzea.
Ez da zehaztu 15 egun dirauen apokalipsia nola amaitu, eta ezta nazioarteko soldaduak noiz bidali, nola zabaldu, nork zuzendu eta taldea nola osatu ere. Modu horretara, badirudi, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Faboritoek ez dute hutsik egin Australiako Irekiko bigarren jardunaldian Australiako Irekiko hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Titulua irabazteko lehian diren faborito argiek ez zuten hutsik egin. Zerbaitegatik dira munduko tenislaririk onenak. Gizonezkoen ATP sailkapeneko bigarrenak, Rafael Nadal balearrak, Tomm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garbiñe Aranburu aukeratu dute LABeko idazkari nagusi, botoen %91,5 lortuta LAB 4.0 Gure garaia leloarekin ari da egiten LAB sindikatua bere IX. biltzarra, gaur eta bihar, Gasteizko Europa jauregian. 2012an Barañainen (Nafarroa) egin zen batzarretik hona egindako bidearen berri eman du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020643 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lokarri ere izango da Sorturen legeztatzea eskatzeko manifestazioan Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak ere atxikimendua adierazi dio Sorturen legeztatzea eskatzeko bihar Bilbon egingo den manifestazioari (Casilla, 17:30).
Lokarriren iritziz, Espainiako Alderdien Legea bete du Sortuk, "baliab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020644 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harold Ramis zine zuzendariak bere Groundhog Day (1993) ospetsuaren remake europarra egin nahi izanez gero, Bruselan luke aukera on bat. Protagonista nagusia ez litzateke eguraldi gizon bat izango, Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa baizik. Goizero ez, baina oso maiz kondenatuta dago Espainiari eta Frantziari erri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020645 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak urriaren 30ean jakinaraziko du Ibon Fernandez Iradi aske utziko duen Hilaren 30ean, Ibon Fernandez Iradi euskal presoa aske uzten duen ala ez jakinaraziko du epaileak. Duela urtebete eta erdi egin zuen eskaera, bere gaixotasuna tratatzeko -esklerosi anikoitza du-. Aske utz dezatela eskatzeko, elkarretaratzea e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020646 | BERRIA | Euskadi | noticias | DANTZA. Oroitzen naiz ikuskizuna estreinatuko dute gaur, 20:30ean, Miarritzeko Coliseen. Eskarmentu handiko hiru dantzari bildu ditu Mizel Theret zuzendariak: Jean Nesprias, Filipe Oihanburu eta Koldo Zabala. Antzerki intimista eta garaikidea da, «geldotasunez eta eztitasunez betea». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020647 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gurasoak ohiko zalantzetan gidatzen saiatuko dira Expobaby & Kids egitasmoan. Erditu aurretik dituzten beharretatik hasita, umeak 12 urte bete arte izaten dituzten dudak argitzea da feriaren asmoa. BEC Bilbao Exhibition Centerren jarritako 80 mahaietan, umeen zainketarekin, elikadurarekin eta aisiarekin lotutako zerbit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elurraren eraginez, gorabeherak izan dira errepideetan; hotza izango da gaur ere
IRUÑEA. Iragarpenak bete dira, eta neguko lehen elurtea iritsi zen atzo. 600 bat metrotik gora egin zuen elurra, eta arazo batzuk sortu ziren errepideetan, batez ere Pirinio inguruan. Nafarroan, adibidez, itxita egon ziren Otsagabiako eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europan legez kanpo joan-etorrian dabiltzanen kopurua jasanezina egiten ari zaio Europako Batasunari, kontrolaezin, haren hitzetan, «arriskutsu», iristen eta geratzen direnak oraindik ere gehiago baitira, kanporatzen dituenak baino. Horregatik, estu lotu nahi du hartzeko prest ez dagoen kanpotarra, bere herrira itzular... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020650 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bera Berak liga titulua irabazi zuen herenegun, eta atzo omenaldia egin zioten Gipuzkoako Aldundian. Harrera egin, eta txapel bata oparitu zieten jokalariei. Donostiako Udalak ere omendu zituen txapeldunak. Eneko Goia alkateak trofeo emate ekitaldian parte hartu zuen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alvaro Miranda. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria Juan Luis Sanchez Munian. Gobernuko bozeramailea eta Turismo eta Kultura kontseilaria
Lourdes Goikoetxea. Berrikuntza eta Landa Garapenerako kontseilaria Roberto Jimenez. Lehendakariordea eta Justizia, Barne eta Tokiko Administrazio kontseil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020652 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga ereduaren erreformari ekingo dio Lopezek aldundiak osatzean Zerga sistemaren erreformari orain ekitea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Patxi Lopez lehendakariak jakinarazi du foru aldundietako gobernuak osatu eta berehala bilduko dela ahaldun nagusiekin zerga ereduan egin beharreko aldaketei buruz hitz egiteko. Bes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020653 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak azaldu du Egin Dezagun Bidea mugimenduak presoen alde deitutako manifestazioan egongo dela, «inongo zalantzarik gabe». Muñozen arabera, normalizazioaren osagaietako bat «presoen eskubideak dira», eta horren aldeko «erabateko konpromisoa» du ELAk. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020654 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi-hiru hitz esatea baino ez zen. Edo, une hartan inguruan inor ez bazebilen, ohartxo bat uztea. «Indamendira noa»; «Kukuarri aldera noa»; «Debara noa trenez eta oinez itzuliko naiz». Jakinaren gainean jarri. Hori zen etxean erakutsi zigutena, eta, nik behintzat, inoiz bete ez dudana. Beti ez da jakiten nora zoazen. No... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak «kirol ustelkeria zantzu argiak» ikusi ditu 'Osasuna auzian' Osasuna auziko epaileak «kirol ustelkeria zantzu argiak» ikusi ditu ikerketan, eta, haren ustez, Miguel Artxanko taldeko presidente ohiak Osasunaren ondasunen «legez kanpoko eta bidegabeko erabilera agindu eta onartu» zuen. Fermin Otamendi Iruñeko 2.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako lan istripuetan %62,5 behargin gehiago hil ziren iaz, ELAren arabera Hegoaldean 162.300 lanpostu galdu dira 2009 urteaz geroztik, eta joan den urtean, 18.400. Datu horiek erabili ditu argudio gisa ELAk azken boladan izandako lan istripuetako heriotzen jaitsiera arrazoitzeko. 2010ean 80 kasu zenbatu zituen si... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtearen hondarrean izanik, ailegatu da garaia datorrenerako kontuak lotzen hasteko. Garraio publikoak eta haren gaineko kudeaketek korapilo ugari sortu dituzte azken hilabeteotan, Madrilek zehaztutako deskontuak tarteko. Hego Euskal Herriko biztanle askoren zorionerako, Espainiako Gobernuak ebatzi zuen neurriok 2023an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020658 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Bucaresteko metro zerbitzua kudeatzen duen enpresak, Metrorexek, hamasei tren fabrikatzeko eskatu dio CAF Construcciones Auxiliares de Ferrocarriles enpresari. Beasaingo taldeak 100 milioi euro jasoko ditu ordainetan. Lehen trena 2013rako prest izateko ardura hartu du CAFek, eta zehaztu dute zabalik utzi dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zer nolako eguraldi kaxkarra!» esaldiak ondo laburtzen du Gasteizek esnatzerako orduan atzo zuen pentsamendu zabalduena. Hodei ilunekin, hezetasunarekin, eta euriarekin agurtu zuen hiria goizak, Blusa eta Nesken egun handian. Baina zerumuga pattal ikusteak ez zuen festarako gogoa apaldu, eta lehen ordutik milaka lagune... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau eguneko grebara deitu dute ELAk eta LABek metalgintzan. CCOO eta UGTrekin mobilizazioak adostea ezinezkoa izan dela esan dute, hala ere, bat egiteko eskatu diete
BAIONA. Hamar bat arrantzalek legatzaren prezio apaltzea salatu zuten atzo Baionako Itsas Aferen Zuzendaritza eta Suprefeturaren aitzinean.
Ehun bat kilo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun eskasa euskal atletentzat. Mendia azkena izan da gorako jauziko finalean, eta Agirre ez da sailkatu pertika jauziko finalerako
Mendia azkena izan da gorako jauziko finalean, eta Agirre ez da Egun txarra izan zuten euskal atletek atzo, Birminghamen, pista estaliko Europako Txapelketako bigarren jardunaldian (Ingala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaveseko eta Bartzelonako zaleen artean istiluak izan dira, eta pertsona bat atxilotu dute
Iskanbilatsuak izan dira Alaves eta Bartzelonaren arteko partida hasi aurreko orduak. Bi taldeetako zaleen artean borroka izan da, eta bi lagun zauritu dira; horietatik bat larri.
Segurtasun sailaren arabera, Nieves Cano kalean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020663 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gidari bat hil da AP-8 errepidean, Errenteria parean Istripu lazgarria izan da gaur goizaldean AP-8 errepidean, Errenteria (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:30erako minutu batzuk falta zirenean, elkar jo dute furgoneta batek eta kamioi batek Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan. Lag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urbinako protestengatik auzipetutako batek akordioa lortu du kartzela zigor eskaera lau urtetik batera jaisteko
Bukatu da 2009ko urtarrilean Ertzaintzak Urbinan AHTaren aurkako protesta batean atxilotu zituen sei lagunen aurkako epaiketako gaurko saioa, Arabako Epaitegian, eta fiskalak hurrengo asteko ostiralean jakina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020665 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Jon Maiak zuzendutako Gutik Zura dokumentala emango du gaur ETB1ek, 15:00etan -iaz Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten-. Antzinatik etorkizunerako bidaia egitera gonbidatzen du ikuslea, gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Istorio konbinazio poliedriko bat egiten dute horretarako. Zurari buruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020666 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtarrilak 21: Ostiralero bezala, Etxerat-en elkarretaratzea Albian (Bilbo). Sei eta erdiak dira eta Etxerat-en autobusa ateratzear dago. Oraingoan Puerto III-raino, 900 km baino gehiago. Egia da, sakabanaketak estatu espainoleko geografia osoa ikusteko aukera ematen dizu: Topas, Ocaña, Sevilla... Geografia azterketa b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020667 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaldibarko zabortegiaren segurtasuna bermatzeko exijitu diote Jaurlaritzari Eusko Jaurlaritzak Geologia y Geoteknia Larrea SM enpresari eskatutako txostenak agerian utzi du Zaldibarko zabortegiaren orubea ez dela batere egonkorra. Jaurlaritzak txostena fiskaltzari helarazi dion arren, Zaldibar Argitu plataformak, Ekolo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtero bezala Senpereko aintziran izan ginen joan den igandean, eguzkia lagun, bestarako gogoz eta giro ederrean. Eman genion itzuli sakratua zazpi lurralde irudikatzen dituen lakuari. Pilatu ginen Nafarroako gunean hautsa harrotuz kontzertuetan. Edan genituen garagardo, ur botila eta liranja jusak karpako edari guztia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak Grupo K Refrigeracion-en esku utzi du Koxka Iruñeko Merkataritza arloko epaitegiko epaileak ebatzi du Grupo K Refrigeracion taldearen esku uztea Koxkaren kudeaketa. Irailaz geroztik hartzekodunen konkurtsoan zegoen enpresa, Gizarte Segurantzarekin duen zazpi milioi euroko zorrari aurre egin ezinda eta Eveac ad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020670 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAMAKO. Maliko armadak atzo adierazi zuen tuareg matxinoen gotorlekuan dagoela. Zehazki, herrialdearen ipar-ekialdeko Kidal hirian daude, militarrek atzo X sare sozialaren bidez zabaldutako komunikatu batean diotenez: «Armadaren Estatu Nagusiak lasai egoteko deia egiten die herritarrei».
2020ko abuztuan estatu kolpe ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kazetaritza fina. Carlos Herrerak marka bikaina hautsi zuen asteartean COPEn, Espainiako komunikabideen jardun profesionalean erregistratzeko moduan: Mariano Rajoyrekin edukitako 50 minutuko solasaldian 33 galderetatik bat bakarra ere ez izatea PPren ustelkeria kasuei buruzkoa. Noiz, eta azken egunetan Kataluniak aktua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak gutun bana igorri die euskal presoei, espetxe onuren berri emanez Joan zen apirilean bidali zizkien gutunak euskal presoei, banan-banan, Eusko Jaurlaritzak. Eta han, espetxe onurak lortzeko legeak ematen dituen aukeren berri ematen die. Berri agentziek zabaldu dutenez, aurreneko gradutik bigarrengora eta b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkeneko asteburua da hau traineru sasoian. Horrek esan nahi du bi liga nagusietan kanporaketen estropadak ere jokatuko direla. Eusko Label eta Euskotren ligetan, Bermeon ariko dira gaur (17:40, ETB 1) lehia horretan, eta bihar Portugaleten (11:25, ETB 1). Gaurko, itsaso nahasia eta haizea iragarri dituzte.
Gizonezkoet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau urte eta erdira zigortu dute Getariako alkate ohia, 'Balentziaga auzian' Mariano Kamio (EAJ) Getariako alkate ohia (Gipuzkoa) lau urte eta erdira zigortu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, Balentziaga auzian . Balentziaga museoari lotutako irregulartasunengatik epaitu zuten apirilean, eta kudeaketa desleiala eta ag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020675 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sakabanaketa amaitzeko», ekainaren 12ko «salto bateratura» deitu du Sarek BILBO. Euskal presoen sakabanaketa amaitzeko, «salto bateratua» egitera deitu du Sare mugimenduak; Bilbon egingo du mobilizazioa ekainaren 12an, ostiralarekin. Bilboko Arriaga plazan izango dute ekintza, 19:30ean. Sareko kideen arabera, «guztion... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020676 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOKATIRA. Gaztedi A-k jantzi du lur gaineko denboraldiko lehen txapela. Joan den larunbatean Debako (Gipuzkoa) zumardian 680 kiloko bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen, eta Laukizko A taldea nagusitu zen. Goiherri eta Gaztedi B sailkatu dira haren atzetik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko gertakariak gogoratzeko biharko antolatutako ekimenetan parte 1976ko martxoaren 3an milaka lagunek Gasteizko kaleak hartu zituzten orduko sistemaren aurka protesta egiteko. Hogeita hamalau urteren ondoren, borrokarako arrazoiek bere horretan dirautela uste dute gaurkotasun osoa dauka». Horregatik, duela hiru ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020678 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aragones ANC eta Omnium Culturalekin elkartuko da, «haien proposamenak entzuteko»
Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea gaur arratsaldean bildu da ANC Biltzar Nazional Katalaneko, Omnium Culturaleko eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko buruzagiekin, «haien proposamenak entzuteko eta independ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanchezek hamabost egunez luzatuko du alarma egoera Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea bilera bat egin du Espainiako Estatuaren mendeko lurraldeetako presidenteekin, eta haiei adierazi die bere gobernuak alarma egoera luzatu nahi duela beste hamabost egunez. Espainiako Konstituzioaren arabera, alarma egoera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020680 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUNDUKO KOPA 2010. D MULTZOAREN AURKEZPENA. Baina Alemania da. Lesioek gogor zigortu dute aurretik ere izar handirik ez zuen taldea, baina berezko izaera lehiakorrak, tradizioak eta sailkapen fase txukunak titulurako hautagaien artean sartu dute 'Maanschaft'-a
Lesioek gogor zigortu dute aurretik ere izar handirik ez zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020681 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pulsiones SX izenburua jarri diote egitasmoari. Azterketa sexu-soziologikoa egin nahi dute, herritarren fantasia erotikoak ezagutzeko. Gaur aurkeztuko dute egitasmoa, Bilboko Hikaateneoan, kabaret erotiko baten bidez.
Askotariko ikuskizunak, jokoak eta zuzeneko musika taularatuko dute gaurko jaialdian. Artista talde ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiaren urtea ari da izaten 2013. Vladimir Putinena, zehazki. Dozena bat urteko agintearen ostean, munduko potentzien artean kokatzeko asmo zaharra gauzatu du neurri handi batean, Ekialde Hurbileko gatazketan izan duen rolagatik (Sirian bereziki, baina baita Iranekiko hitzarmen historikoan ere). Txina eta Latin Amer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020683 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 50 etorkin desagertu dira Libiako uretan Beste behin, ezbeharra gertatu da Europara bidean. Beste behin, 50 etorkin galdu dira itsasoan. Italiako Itsas Armadak atzo aurkitu zuen ontzia, noraezean eta hondoratzeko zorian. Barruan 52 lagun zihoazen, baina Libiatik abiatu zirenean gehiago ziren, 100 inguru. Mili... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020684 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia 10.000 hilarri zuri daude Frantziako Commonwealth kanposantuan. II. Mundu Gerran Normandiako batailan hil ziren soldaduen hilobiak dira, AEBetatik, Erresuma Batutik, Kanadatik, Frantziatik eta beste hainbat herrialdeetatik etorritako soldaduenak Alemania naziari mendebaldeko frontea irekitzera etorri ziren. 1944ko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020685 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erronkariera galdu zen arren, ibarrekoen gaztelanian ageri dira haren hondarrak. Aznarezek hitz horiek bildu ditu, eta erabilera bultzatu nahi du: «Hitz batzuk erraz txerta ditzakegu gure euskaran».
Euskal filologiako lizentzian Erronkaribarreko (Nafarroa) gaztelanian ibiltzen ziren euskal hitzen zerrenda egin zuen Jos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Deabruzko ziztuan erasoan hasten diren gitarrak, tabernetan oihuka kantatzeko moduko ereserkiak... bederatzi kantuok dinamita hutsa dira. Punk-oi! eszenak azken urteotan izan duen gorakada nabarmena izan da, eta apustu segurua da edozein jaialdi edo gaztetxe betetzeko. Kontua da arrasatear talde hau 1990ean hasi zela j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020687 | BERRIA | Euskadi | noticias | H andia filmean erronka zen erraldoia egitea, La trinchera infinita -n denbora nola pasatzen zen eta pertsonaiak nola zahartzen ziren irudikatzea, eta Balenciaga telesailean epizentroa jantziterian egon da». Jantzien arloa lantzea «oso intentsoa» izan dela nabarmendu zuen herenegun Aitor Arregik, Donostiako Koldo Mitxe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020688 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetara heltzea lortzen duten kubatarrentzat ilara berezia dute immigrazio zerbitzuek. Beste ilara batean beste latinoak pilatzen dira.
Kubatarrak izateagatik AEBek ateak irekitzen dizkietela jakinda, ez dira gutxi bigarren ilaratik kubatarren ilarara pasatzen saiatzen direnak. Baina ez da erraza helburua lortzea, gal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020689 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Batzar Nagusiek salatu dute Konstituzioak ez duela zilegitasunik "Gipuzkoa eta EAEko herritarren gehiengoak ez ziola Konstituzioari babesik eman 1978ko erreferendumean. Legitimazio gabezia hori gaur arte mantentzen da". Hala salatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur, EAJk eta EH Bilduk proposatutako bost p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibarretxe: «Argazkiaz krisiaz baino gehiago kezkatzen dira». Hego Amerikaren eta Europaren arteko Miarritzeko Foroa bukatu da, bi egunez krisiaz hitz egin ondoan
Ibarretxe: «Argazkiaz krisiaz baino gehiago kezkatzen dira»
Hego Amerikaren eta Europaren arteko Miarritzeko Foroa bukatu da, bi Ekonomiaren krisia baino nahi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020691 | BERRIA | Euskadi | noticias | LURRIKARA. BEN PHILLIPS Oxfam erakundeak indian duen koordinatzailea . «Lehentasuna jendea hotzetik babesteko lekuak egokitzea da»
ben phillips x oxfam erakundeak indian duen koordinatzailea «Lehentasuna jendea hotzetik babesteko lekuak egokitzea da»
Oxforden (Ingalaterra) egoitza nagusia duen eta gobernuz kanpoko hain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020692 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETB2k umorezko 'talk show' bat estreinatuko du hilaren 12an Valeria Ros Getxoko (Bizkaia) aurkezleak gidatuta, ETB2k Akelarre izeneko umorezko talk show -a estreinatuko du hilaren 12an. Ostegun gauetan emango dute, ordu eta erdi iraungo du, eta astero bospasei gonbidatu izango dituzte. Saio «bihurri» eta «lotsagabea» i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020693 | BERRIA | Euskadi | noticias | 27 urteko gazte bat hil da Elorrion, lanean izandako ezbehar batean 27 urte besterik ez zuen atzo goizean Elorrion (Bizkaia) hildako langileak. Anduetxeta kalean eraikitzen ari diren etxebitza batzuetan arduradunek jakinarazi zutenez, Jose Luis V. V. igogailuaren zulotik behera erori zen lanean ari zela. Sei metro ingu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020694 | BERRIA | Euskadi | noticias | AstraZenecaren lehen txertoa jaso zuten pertsonei txertoaren bigarren dosia emateko erabakia eztabaida eta konfrontazio handienetako bat sortzen ari da Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziako (AEMPS) teknikari espezialisten eta Osasun Ministerioaren artean. Azkenik, Ministerioak eta Osasun Publikoko Batz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbide paisajistikoa deitu diote Zumarragako (Gipuzkoa) Beloki mendia inguratzen duen bideari. Izan ere, Antioko baselizaren ingurunea ezagutzeko aukera paregabea da. Zumarragako ondare natural eta historikoa ditu ardatz hiru kilometroko ibilaldiak. 50 minutu inguruan egin daiteke, eta ez du zailtasunik.
Antioko base... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020696 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. La2eko Página2 saioan Jabier Muguruza euskal musikaria elkarrizketatuko dute gaur, 18:00etan. Músicos que escriben atalean azalduko da Muguruza eta kantu bat joko du platoan. Saio bera asteartean errepikatuko dute, 19:30ean, eta asteazkenean, 13:00etan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Desagertzea ez, eraldatzea bai. Jose Antonio Asiain CANeko kontseilari ohi eta presidente ohiak, gaur, ikerketa batzordean, orain arteko bertsio ofizialari heldu dio neurri handi batean. Bere ustez, aurrezki kutxa gehienak bere jarduera banku bati eman dioten fundazio bihurtu dira, eta horietako batzuk, gainera, Espain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020698 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'START-UP'-ETAN INBERTITZEN DUTEN FUNTSEK BIZKAIAN IZANGO DUTE PFEZ-A Bizkaiko Aldundiak iragarri du PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga jaitsiko diela start-up enpresetan inbertitzen duten diru funtsei. Egungoaren erdia izango da kopuru hori: %24,5. Atzerriko inbertitzaileak erakartzeko xedea du neurriak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020699 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Roberto Caston. Aktoreak: Roberto Alamo, Cuca Escribano, Fidel Betancourt, Aitor Beltran, Nausicaa Bonnin, Josean Bengoetxea, Lucia Gutierrez. Iraupena: 91 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2014.
Zinemako profesional talde bat estudio batean sartuko da egun batez, Los tontos y los estúp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Energia iluna aztertu dute EHUn defendatutako tesi batean Irene Sendra fisikariak energia iluna eta materia iluna aztertu ditu EHUn defendatu duen doktore tesian. Izenburu hau du bere lanak: Kosmologia unibertso azeleratu batean: behaketak eta fenomenologia .
Energia iluna dinamikoa izan litekeelako hipotesia da abiapu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristinaenea parkeaz 'jakin beharrekoa'. Parkeko historia liburu batean batu dute, azken urteetan galdutako ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko asmoz
Parkeko historia liburu batean batu dute, azken urteetan galdutako Ezaguna da Donostiako Kristinaenea parkea, Gladys ere deitua. Oso toki ederra delako. Baina ez horr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020702 | BERRIA | Euskadi | noticias | Renfek distantzia ertaina egiten duten linea batzuk kenduko ditu Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoak distantzia ertaina egiten duten hainbat linea kenduko ditu. Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroaren arabera, «ekonomikoki eta sozialki» errentagarriak ez diren zerbitzuak ezabatuko dituzte. Hala ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020703 | BERRIA | Euskadi | noticias | Senatari eta diputatuen babesa jaso du Renzik lehen ministro izateko PDko idazkari nagusi Matteo Renzik gainditu du Italiako lehen ministro izendatua izateko azken oztopoa: parlamentuko inbestidura saioa. Gehiengoa lortu du bi ganberetan, bai senatuan -herenegun iluntzean-, baita diputatuen ganberan ere.
Behe ganberako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020704 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martutene eta Txomin-Enea inguruan, Donostian, ehundik gora lagun ziren atzo. Usurbilen ere eginda zuten deia. Propio joan ziren, auzolanerako deiari erantzunez, iragan asteburuan euriteen ondorioz bortitzen kaltetutako lekuetara. 08:00etan hasi zuten martxa. Lanak antolatzeko ardura auzotarrek hartu zuten, auzo elkart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foster Iruñeko Arkitektura eta Gizartea kongresuan izango da Arkitektura eta Gizartea kongresuaren bigarren aldia egingo da hilaren 20tik 22ra, Iruñeko Baluarte jauregian. Eta, horretan, goi mailako arkitektoek parte hartuko dute. Inaugurazio ekitaldian, esaterako, Norman Foster mintzatuko da. Eta kongresuaren azken eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020706 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako presidente hautatu du CGPJk berriro. Irregulartasunak salatu eta zortzi kidek ez dute botoa eman; kontserbadoreak gailendu dira erabakitzean
Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako presidente hautatu du Irregulartasunak salatu eta zortzi kidek ez dute botoa eman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erabat aldatu ditu euskarazko hedabideei diru laguntzak emateko irizpideak Eusko Jaurlaritzak. Kontzeptu berri bat sartu du aginduan: irismena. Erabakigarriena da alor hori: %70eko pisua horrek dauka.
Orain arte. Puntuen %30 ziren zabalkundearen araberakoak idatzizko hedabideen kasuan. Hiru irizpide aipatzen zituen dei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020708 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Ametsa' taularatuko du Montecarloko Balletak Donostian. Shakespeareren 'Udako gau bateko ametsa' obran oinarritutako koreografia bihar eta etzi emango dute
'Ametsa' taularatuko du Montecarloko Balletak Donostian Shakespeareren 'Udako gau bateko ametsa' obran oinarritutako Jean-Christophe Maillot koreografo prestigiots... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020709 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pun! Zirkuluan jarri, elkarri begiratu, keinu txiki bat buruaz baietz, prest, eta orduan jo zuten lehen makila kolpea lurrean Garaizarko Matsorriak abesbatzako hemeretzi kideek. Jaka gris dotorez eta txapelarekin, eta isilik jendea haien inguruan Bilboko Euskal Museoko klaustroan. Pun!, bigarren kolpea. Euskal Herriko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziaren zorraren korapiloa askatu gabe dago oraindik ere. Astelehen gauean euroguneak bi urte gehiago eman zizkion Atenasi defizita murrizteko, baina ez zuen erabaki bi urte horietan Greziak beharko duen dirua nork eta nola jarriko duen. Zorra barkatzeko aukera gogotik baztertu zuen atzo Wolfgang Schaueble Alemaniako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mazedoniak Greziako muga ofizialki itxi du, eta Balkanetako bidea eten SKOPJE. Mazedoniako Gobernuak Greziako muga ixteko erabakia hartu zuen atzo, nahiz eta praktikan errefuxiatuek bi egun zeramatzaten muga zeharkatu ezinik. Orotara,36.000 errefuxiatu geratu dira harrapatuta Grezian. Eslovenia, Kroazia eta Serbia ere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020712 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga bilketak iragarpenak hautsi ditu, eta 16.000 milioi euroren atarian geratu da
Inbertsioetan aurten jauzi handia egiteko eta %50 handitzeko haizea alde izango zela aldarrikatu zuen Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak, 2022rako aurrekontuak aurkeztu zituenean. Diru itxura du haize horrek, ez soili... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020713 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elektronikoa garrantzitsua zait, baina zuzenekoak beti izango du indar handiagoa»
Bira egiten ari da Euskal Herrian urte luzez Lou Reed zenaren baxu-jotzaile izanikoa, 'Happiness' diskoa aurkezteko. Gaur, Iruñean joko du; apirilaren 2an, Donostian; 3an Gasteizen; eta, 4an, Bilbon.
Rockaren historia idatzi duten musika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020714 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bielsak gazteen aldeko apustua egingo du gaur Helsinkin, joaneko 6-0ekoa lagun Javi Martinez Alemanian lehenengo, eta bere ordezkariekin batera Madrilen -Futbol Liga Profesionalaren egoitzan-; Athleticeko jarraitzaileak Bilbon notizien zain, eta lehen taldea Helsinkin. Bai, gaur Europako Ligako atarikoen kanporaketaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020715 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kasta ere eraginkorra da. Baskoniak asko sufritu du Maccabi mendean hartzeko, baina azken laurdenean defentsa lan ikusgarria eginda lortu du Splitter, Eliyahu eta Huertas bikain aritu dira erasoan, eta Ribas dotore defentsan
Baskoniak asko sufritu du Maccabi mendean hartzeko, baina azken laurdenean defentsa lan ikusgar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020716 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñea Meningitisak jota erietxean zegoen 19 urteko neska atarrabiarrari senda agiria eman zioten atzo, zortzi egun erietxean eman ondoren. Hasieran, zainketa intentsiboko unitatean (ZIU) egon behar izan zuen, baina hobera egin eta gela arruntera eraman zuten.
Azken orduetan ez da meningitisak jotako lagun gehiagorik a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020717 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSOEk ez duela autonomia erkidegoen «hileta» antolatuko esan du Lopezek Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, PSOEk ez du autonomia erkidegoen eta ongizate estatuaren «hileta» antolatzeko asmorik, horiek indartu eta hobetzekoa baizik.
PSOEk autonomia erkidegoen inguruan egindako batzarrean hitz egin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020718 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolonbiako desarmatzea eta menia NBEk behatzea adostu dute FARCek eta gobernuak Beste urrats bat egin du bake prozesuak Kolonbian. Alde biko su-etena, behin betikoa izango dena, nola egingo duten eta egiaztatuko duten adostu dute FARCek eta Kolonbiako Gobernuak. Su-etena bururaino eramateko prozesuaren barruan, gerrill... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020719 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea onartu du Legebiltzarrak. Zahartzaro, alarguntza eta balioezintasun pentsioak gutxienez 700 eurokoak izango dira aurrerantzean
Pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea onartu du Legebiltzarrak Zahartzaro, alarguntza eta balioezintasun pentsioak gutxienez 700 Pentsiorik a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela urte bi nire lehenengo eta azken smartphonea erosi nuenean gertatu zitzaidan. Ez, ez nintzen ordura arte tentazioari eusten egon, Euskaltelek iragartzen duenaren eran: «... A, zein gogoa inoiz erabiliko ez dugun hurrengoa zer den jakiteko! Euskaltel. Zer nahi duzu bihar?». Ba, nik, egia esan, ez nuen smartphoneri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eustaten arabera, umerik izango ez duten emakumeak.
• Erakusle demografiko sorta bat plazaratu du Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2011ko datuak aintzakotzat hartuta. Adierazleen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako andrazkoen %25ek ez dute umerik izango. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bere hartan jarraitzen du pandemiari bideak ixteko ezarritako debekuei izkin egiteko batzuen tradizioak. Ostalaritza ixtea izan da agintarien azken neurri traumatikoa Euskal Herrian, eta badira, jadanik, modu bat aurkitu dutenak etxetik kanpo trago bat hartzeko: garraiolarientzat zabaldu berri dituzten gasolindegietako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxa automatikoak dira konfesatoki berriak, eta ez dago ekonomia besterik. Batek ez daki zergatik den, baliteke bai Eusko Jaurlaritzak bilera eguna atzeratu izana beste arrazoirik ez egotea, baina lege zaharraren eta jainkoaren beraren eskua ere suma zitekeen hauteskunde osteko lehen bilera inportantean: Eusko Jaurlar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020724 | BERRIA | Euskadi | noticias | Borrokarik latzena hizkietan dago, hitzetan. Arazo pertsonalengatik egiten dute euren buruaz beste. Orain denak dira arazo pertsonalak. Lanik eza, etxerik eza; errua, lotsa, desesperazioa; denak arazo pertsonalak. Lehen metaforikoa zen, orain literala: jendea erreta dago. Abisu eman omen zuen, su emango diot neure buru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020725 | BERRIA | Euskadi | noticias | Birulentzia edozein mikrobiok gaixotasun baten kasu larriak edo hilkorrak emateko duen gaitasuna da, eta SARS-CoV-2 birusa ezaguna denetik ezinbesteko galdera batek kezka ematen du: birusa konstante mantenduko da edo mutatzen joango da bere kaltegarritasun hori handituz? Azken egunetan berri ezberdinak irakurri eta ent... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020726 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antxoa arrandegietara itzuli da, arrantzaleak jarduera abiatu ondoren Espainiako Gobernuak garraiolariei egindako eskaintza -CNTC patronalarekin egindako akordioaren bidez- ez da nahikoa izan greba bukarazteko, baina indarra kendu dio. Garraio ministroa geldialdi patronalera deitu duen plataformako ordezkariekin elkart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar film proiektatuko dituzte laugarren 'Zinema eta Zientzia' zikloan Pandemia baten eraginpean eta segurtasun neurriak garrantzitsuak diren garaian: testuinguru horretan aurkeztu dute laugarren Zinema eta Zientzia zikloa. Euskadiko Filmategiak, DIPC Donostia International Physics Center erakundeak eta Donostiako Zin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020728 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ni hemen nagoenetik ez dugu partidarik galdu etxean». Iaz mailari eustea lortu zuen, eta aurten ondo ekin dio, baina ematen du astero frogatu behar duela balekoa den edo ez. JOSE MARIA SALMERON . Alaveseko entrenatzailea
Iaz mailari eustea lortu zuen, eta aurten ondo ekin dio, baina ematen «Ni hemen nagoenetik ez dugu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Begi nini bat zentroan. Inguruan, iris gorri bat. Baina betazalik ez. Ikusmena oztopatuko duen beste elementurik ere ez. Begirada erne bat irudikatu du Habi musika taldeak bere hirugarren lan luzearen azalean; ez ausaz. Diskoak Ohartu baitu izena, eta hori ere ez dute zoriz erabaki. «Jendea ohartaraztea da helburua», e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020730 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gogorra izan da etapa, oso gogorra. Saiatu gara ihesaldian norbait sartzen, talde handia joan delako aurrera eta horrelakoetan komeni izaten delako tartean norbait sartzea. Baina ezin izan dugu helburua lortu, eta lanean aritu behar izan dugu gero. Etapa Igorrekin [Anton] lehiatzeko asmoa geneukan hasieratik, eta saiat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baliko atentatuaren erantzulea hil du Poliziak, Indonesian. Jemaa Islamia taldeko atalik gogorrenaren buruzagitzat zeukaten Asiako hego-ekialdean Noordin Mohamed Top
Baliko atentatuaren erantzulea hil du Poliziak, Indonesian Jemaa Islamia taldeko atalik gogorrenaren buruzagitzat zeukaten Asiako Asiako hego-ekialdean az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020732 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru pertsona artatu dituzte Donostian, kea arnasteagatik Hiru pertsona -tartean bi ertzain- artatu dituzte osasun zerbitzuek Donostian, Gros auzoko etxebizita batean piztutako suteak eragindako kea arnasteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 00:45 aldera jaso dute sutearen abisua, eta hara ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Profesionalki, lehenengo film laburra egin du Ekain Albitek: 'Haizearen egia'. Euskal Herrian bizi den gazte saharar baten bizipenak kontatzen ditu filmean. Herriz herri ari dira aurkezpen bira egiten.
Haizearen egia lehenengo lan profesionala osatu du Ekain Albitek (Zumaia, Gipuzkoa, 1999). Tahar gazte sahararraren is... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.