id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0020734
BERRIA
Euskadi
noticias
Tratu txarretatik babesteko zentro batetik andre bat falta da, eta erasotzailearen bila dabiltza Emakume gazte bat da falta da, bere ume txikiarekin, Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxista pairatzen duten andreei harrera egiteko duen zentro batetik. Aldundiak ez du baieztatu zer babes maila ezarria zuen emakume hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020735
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetari batek Pedro Arriolari, Aznarren eta Rajoyren kanpainak prestatu zituen gizonari, ea ez al duen egunen batean memoria-liburu bat idazteko asmorik. Arriolak, zuhur zurrun, ezetz: «Nire bizitzaz esan dezakedanak ez du interes zipitzik, eta benetako interesa duena ezin dut kontatu». Badira hiruzpalau urte hitz dis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020736
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ordizia. Gorka-Merino I.a 22; Mendizabal III.a-L. Galarza 14. Titin III.a-Zubieta 15; Irujo-Laskurain 22. • Galarreta. Ezkurra II.a-Zubiri 35; Otaegi-Saldias 27. Ezkurra-Agirrezabala 40; Zeberio II.a-Aizpurua II.a 29. Juaristi-Barrenetxea IV.a 40; Etxeberria IV.a-Ion 34.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020737
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal ilustratzaileen nazioartekotzea sustatu nahi du Irudika topaketak Irudigintzaren sektorea indartu eta nazioarteari begira «erakusleiho» bat jarri nahian egin zuten iaz, aurreneko aldiz, Irudika Nazioarteko Ilustrazioaren Topaketa Profesionala. «Arrakasta» haren ondotik, bigarren urtez antolatu du topaketa Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020738
BERRIA
Euskadi
noticias
Dirurik ez duenak gustura asko hartuko lituzkeen buruko minak dira, baina aurrezkiak izateak, batzuetan, buruhausteak dakartza. Diru pixka bat aurreztua duten euskal herritar askorentzat, esaterako, buruhauste garaia da. Norbanako eta familia askok bankuetako gordailuetara jo izan dute tradizionalki aurrezkiak epe bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020739
BERRIA
Euskadi
noticias
Urik ez da Ilargian. Baina itsasoak badira, hala ere. Eta aintzirak, eta padurak, baita ozeano zabal bat ere. Ilargiaren azaleko lautada basaltiko handiak dira, berez, antzinako astronomoek itsasoak zirela irudikatu zuten horiek. Baita banan-banan izendatu ere: Loaren Padura ( Palus Somni ), Ekaitzen Ozeanoa ( Oceanus ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020740
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek prozedura bat onartu du albiste faltsuei aurre egiteko Kazetarien eta komunikabideen elkarteetan ez du batere harrera onik izan Espainiako Gobernuak albiste faltsuak kontrolatzeko onartu duen planak. Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu du dagoeneko «desinformazioaren aurkako ekintza plana». Testu horren ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020741
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako gazteluen mapa argitaratu du Nabarraldek Iñaki Sagredok Nafarroako gaz-teluen inguruan egindako lana-ren segida aurkeztuko du Nabarralde elkarteak Durangoko Azokan: gotorlekuen mapa. Egileak azpimarratu duenez, kokapenek erakusten dute gotorlekuen banaketak egungo Euskal Herriarekin bat egiten duela, eta gaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020742
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakintzaren mundukoa izan zen Arturo Campion Jaimebon (Iruñea, 1854-Donostia, 1937), baina betiere helburu politiko argi batekin lan egin zuen: Euskal Herriaren eskubide historiko eta nazionalak babestea, Madrildik iristen zitzaizkion eraso zentralizatzaileetatik. Politikaren eremuan ere aritu zen, eta hainbat kargu iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020743
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru preso Euskal Herriratu dituzte, eta hiru gerturatu DONOSTIA. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste sei euskal preso lekualdatzea onetsi du; hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta beste hiru, Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara gerturatuko. Jon Gonzalez, Idoia Mendizabal eta Jose M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020744
BERRIA
Euskadi
noticias
Erromatarren garaiko hiriaz gainera, Erdi Aroko arrastoak ikus daitezke Andelon, eta baskoien kastroa dago azpian. Andelokoa arkeologia multzoa da, hiriaz gainera ur hornidurarako sistemaren arrastoak gordetzen baitira. Inguruan duen ur andela edo biltegia du «harribitxia». Erromatar hiri bat baino gehiago da hau». Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020745
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak igaro dituzte Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek eskatzen hemengo lan itunen nagusitasuna Espainiako lan itunekin talka egiten dutenean. Orain arte, Espainiako lan itunak gailendu egiten zitzaizkien Hego Euskal Herrikoei, nahiz gure herrikoek eskubide gehiago aitortu langileei. Espainiako lan itun horiek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020746
BERRIA
Euskadi
noticias
Rabaneraren aurka zentsura mozioa aurkeztu dute EAJk, EAk eta EBk . Arabako ahaldun nagusia ez dela gobernatzeko gai esan, eta Iturritxa proposatu dute ordezko Rabaneraren aurka zentsura mozioa aurkeztu dute EAJk, EAk eta EBk Arabako ahaldun nagusia ez dela gobernatzeko gai esan, eta Iturritxa EAJ, EA eta EB-Berdeak al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020747
BERRIA
Euskadi
noticias
Aranjuezera mugitu dituzte Uranga eta Lasagabaster Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezekora (Espainia) mugituko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak, Espainiako Espetxe Erakundeen idazkaritzak atzo jakinarazi zuenez. Hiru urteak beteta, gurasoengandik banandu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020748
BERRIA
Euskadi
noticias
Jada hamabost urteko ibilbidea duen taldeak 1970eko hamarkadako rock unibertsoa guztiz barneratua du. Bluesera gerturatzen direnean ( Mr. Garbage man ) guztiz sinesgarriak eta gozagarriak diren arren, soul izpiritua da azken lan honetan gailentzen dena: Heart Stopping Kinda Show , Counterfeit Love , Gilded ... Soularen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020749
BERRIA
Euskadi
noticias
Balta txuria eta Balta berdea , bi izen horiekin egin ziren ezagun Urumearen alboko kokalekuak. Horietan abiatu zen egitasmoan parte hartu zuten sendiek itun bat sinatu behar izan zuten, obligazioekin -horiek betetzeko, Romi Bidean elkartearen laguntza zuten-; hona hemen puntu nagusiak: Ezin handitu. 51 txabolarekin ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020750
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri borondateari muzin eginez, indar politiko baten legez kanporatzean oinarritutako gehiengo berria (PSE-EE+PP) gorpuzten eta operatibo bihurtzen hasi da. Horrek, nahi eta nahi ez, egoera berri bat behartuko du (Eusko Jaurlaritzaren eskualdaketakoa baino haratagokoa), baina ez da komeni ahaztea gehiengo berri hori e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020751
BERRIA
Euskadi
noticias
Patri Elorzak, Nagore Arizagak eta Amaia Azanzak ez dute jarraituko Bera Beran ESKUBALOIA. Bera Berak jakinarazi duenez, Patri Elorza, Nagore Arizaga eta Amaia Azanza ez dira taldean izango aurrerantzean. Elorza Frantziako Ligako talde batera doa, Arizagak ikasketetan zentratzea erabaki du, eta Azanzari ez diote kontra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020752
BERRIA
Euskadi
noticias
Guantanamon preso gehiago lotu zaizkio gose grebari; 89 dira SAN JUAN Guantanamon gose greban ari diren presoak ugaritu egin dira; 89 dira dagoeneko. Aurten egiten duten gose grebarik handiena da. Nolanahi ere, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako arduradunek jakinarazi dutenez, jatera behartu dituzte sei preso. Guant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020753
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EE ETA BATASUNAREN ARTEKO BILERA. Prozesuak «denon beharra» duela esan dute PSEk eta Batasunak, bildu ostean. Batasuneko eta PSE-EEko ordezkaritzek lehen bilera publiko eta ofiziala egin dute Donostian Prozesuak «denon beharra» duela esan dute PSEk eta Batasunak, bildu Batasuneko eta PSE-EEko ordezkaritzek lehen bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020754
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: John Lloyd, Vincent Piazza, Erich Bergen, Michael Lomenda, Cristopher Walken. Iraupena: 134 minutu. Generoa : Drama. Herrialdea: AEB. Four Seasons taldearen eta taldekideen istorioa kontatzen du filmak. Nueva Jerseyko lau gaztek osatzen zuten taldea, hiriko kanpoaldeko mafiosoen au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020755
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonizazioa bertan behera uzteko nazioartearen eskaera gutxietsi egin du Israelek. Liebermanek dio eskaerak akordio baterako aukerak kaltetu baino ez dituela egiten, «bakea ezin delako artifizialki inposatu» Obama eta Netanyahu asteartean elkartuko dira bi estatuen arteko krisia arintze aldera Kolonizazioa bertan behe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020756
BERRIA
Euskadi
noticias
Zonifikazioari buruzko eztabaida berriz piztu du inkesta soziolinguistikoak Tramite hutsa zirudien, baina Nafarroako talde parlamentarioek Euskararen Legeaz eta hizkuntza politikaz duten ikuspegia islatzeko balio izan zuen. Izan ere, azken inkesta soziolinguistikoaren datuak aurkeztu zituen atzo Ana Ollo Herritarrekiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020757
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxakok indartsu ekin dio sasoiari, eta 20-31 nagusitu da Elxen pistan. Akaba Bera Berak arazorik gabe irabazi dio Marina Park igo berriari, ABF ligako lehen jardunaldian Itxakok indartsu ekin dio sasoiari, eta 20-31 nagusitu da Elxen pistan Akaba Bera Berak arazorik gabe irabazi dio Marina Park igo berriari, ABF ligak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020758
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintza partekatua eskatzeko gose greban izandako egunak. • Koldo Meabek utzi egin du semearen zaintza partekatua eskatzeko egiten ari zen gose greba. 41 egun egin ditu greban, eta 20 kilo galdu. Meabek agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarrean, bere egoera azaltzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020759
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken urteetan «aldaketa sakon bat» izan da sagarraren produkzioan, eta, horrekin batera, paradoxa bat. «Sektorea asko profesionalizatu da, baina profesionalik apenas dagoen», azpimarratu du Aitor Etxeandiak, Sagarlan aholkularitza enpresako teknikariak. «Lehen, sagarra eranskin bat zen baserritarrentzat: bazter batean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020760
BERRIA
Euskadi
noticias
Basagoiti: «ETA desagertzen ez bada, Batasunak arazoak izango ditu bozetan» Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak uste du ETA desagertzen ez bada ezker subiranisten batasunak «arazoak» izango dituela Eusko Legebiltzarrerako bozetan. «ETA ez bada hauteskundeen aurretik desagertzen, ezker abertzalea ez da fidagarria ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020761
BERRIA
Euskadi
noticias
«Helburua Lekaroz marka nazioartean ezaguna egitea eta hizkuntza irakaskuntzaren erreferente bihurtzea da». Hori da Lekarozen (Baztan, Nafarroa) ingelesa ikasteko hizkuntza zentro bat eraikitzeko Nafarroako Gobernuak hautatu duen Red-Leaf enpresako zuzendari komertzial Juan Carlos de los Mozosen arabera, aurkeztu berri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020762
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi eredu baino ez ditut aurkitzen euskal hezkuntzan. Hezkuntzako hizkuntza-ereduak esan nahi dut, noski. Hau da, ikasleen ikaskuntza gauzatzeko hizkuntza/k kontuan hartzen duten/dituzten ereduak: hizkuntza bakarra hartzen duen eredua eta hizkuntza bat baino gehiago lantzen dituena. Egia da Euskal Autonomia Erkidegoko l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020763
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Jose Saramago idazle portugaldarrak Cuaderno bere bloga idazteari utzi dio. Saramago ohar labur batekin agurtu zen atzo. «Agur, beraz. Beste batera arte? Ez dut uste». Saramagok 2008ko irailaren 15az geroztik zeraman ia egunero artikuluren bat idazten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020764
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoy gobernua osatzeko baikor agertu da Riverarekin bildu ondoren Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentea oso baikor irten zen Albert Rivera Ciudadanoseko liderrarekin atzo egindako bileratik: «Gaur, gutxienez, negozia dezakedala jakinik joango naiz hemendik». Abstentzioaren erabakia ez duela aldatuko berretsi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020765
BERRIA
Euskadi
noticias
BOGOTA. 2002 eta 2006 urteen artean Kolonbiako segurtasun buruzagi izan zen Mauricio Santoyo auzipetu dute AEBetan, narkotrafikoarekin loturak dituelakoan. Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak esan du inoiz ez zuela bere segurtasuneko buru izan zenaren inguruan «ezer txarrik» entzun.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020766
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jendeak jarrera xenofoboak ditu, uste duelako horrek ez ez diola zigorrik ekarriko» Soziologo «ilundua» dela dio Xabier Aierdi Urrazak (Zeberio, Bizkaia, 1957), EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko soziologia irakasleak, kontu askok «kezkatzen» dutelako. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzenda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020767
BERRIA
Euskadi
noticias
Bero bolada betean joan zen atzo egunaren lehen zatia -enbata izan zen arratsean-, eta tenperatura oso beroak izan ziren Euskal Herri osoan. Adibidez, Donostiako aireportuan -kostaldean dago, Hondarribian- 43,5 gradu atzeman zituzten. 42 graduren bueltan ibili ziren beste toki askotan tenperaturak eguerdian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020768
BERRIA
Euskadi
noticias
"Euskal zinemak harrera beroa" izan du Mexikon, Guadalajarako jaialdian Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azpimarratu du Guadalajarako Zinemaldian (Mexiko) "euskal zinemak harrera beroa" jaso duela. Martxoaren 25etik 31ra izan zen jaiadia, eta Euskal Herriko zinemari zuzendutako atal propio bat iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020769
BERRIA
Euskadi
noticias
Aita Mari ontziak 112 pertsona erreskatatu zituen herenegun iluntzean Mediterraneo itsasoan, erdialdeko ibilbidean. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, bi erreskate egin zituzten. Gaur eguerdian lehorreratzekoak dira Reggio di Calabrian (Italia). Erreskatatu guztiak «ondo» daude...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020770
BERRIA
Euskadi
noticias
ATLETISMOA. Kipchoge ez da denboraldi honetan krosean ariko Eliud Kipchoge kenyarrak atzo iragarri zuen ez duela denboraldi honetan krosik korrituko. «Lau urte daramatzat krosak korritzen, eta nahikoa dela uste dut. Pista estaliko sasoia prestatu nahi dut aurten», aitortu zuen gazte mailako munduko kros txapeldun izand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020771
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire harropuzkeria zirudien. Baina orduko hartan ez zen. Futbol partida bat jokatzen ari ginen, atzetik gindoazen markagailuan, eta epaileak bukaera eman zion partidari. Protestan hurbildu nintzaion. Ez zela denborarik burutu. Baietz berak, eskumuturrean zeraman erlojuari begira. «Nire garunaz gehiago fio naiz zure erl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020772
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Roberts Gannaway. Pertsonaiak: Jeffrey M. Howard. Iraupena: 83 minutu. Generoa: Animazioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. Sute izugarria gertatu da Piston Peak natur parkean. Inguru guztia kiskaltzen ari da, eta suhiltzaileen hegazkin taldea lanerako prest da. Haien artean da Dusty hegazkina ere. Hegazkin le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020773
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da Nafarroaren egoeraren neurrikoa -zuk azaldurikoa kontuan harturik-, baina aste honetan gure herrian ere hitz egin da lege eta poliziez, eskola dela eta ez dela. Mallorcan, Balearretako Kultur Obra meritu onekoaren egoitzan aurkeztu zen Polizia, irakasleen mugimenduen erresistentzia kutxan bildutako diruaren «berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020774
BERRIA
Euskadi
noticias
'Begirada feminista' ikastaroa gaur eta bihar Artiumen ARTEA. Xabier Arakistain eta Lourdes Mendezen zuzendaritzapean, Begirada feminista. Ikuspegi feministak praktika artistikoetan eta arte teorietan ikastaroa egingo da gaur eta bihar Artium museoan. Hizlarien artean izango dira Gema Intxausti, Garazi Ansa, Haizea Bar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020775
BERRIA
Euskadi
noticias
Tira ahala tira generoaren bira, 'Egunkaria'-n eta 'BERRIA'-n «Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake». Bideoak harien jolasa erakutsi du. «Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena». «Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik». Danele Sarriugartek, Kattalin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020776
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu mailaz beherakoak benetan onartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak EBri. Miren Azkaratek galdegin du EB osatzen duten herrien «oinarrizko eskubideak» errespetatzea Estatu mailaz beherakoak benetan onartzeko eskatu dio Eusko Miren Azkaratek galdegin du EB osatzen duten herrien «oinarrizko Europar Batasuneko (EB) p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020777
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Dantzaz. Zuzendari artistikoa: Adriana Pous. Koreografiak: Les Vikings, Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich. Sukaldari gonbidatua: Enrique Fleischmann. Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miren Lizeaga, Esmee Lobley, Andrea Loiola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020778
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza gutxituetan lan egiten duten idazleen lekua. Horrexek bereizten du Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Hugoenea Idazlearen Etxea. Besteak beste, gaelikoz, frisieraz, eslovenieraz, mazedoniarrez eta, bistan dena, euskaraz idazten duten idazleak pasatu dira bertatik. Victor Hugoren omenez hartu zuen izen hori. Hark zio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020779
BERRIA
Euskadi
noticias
Austeritate politiken defendatzaile sutsua da Alemaniako kantzilerra, eta eredu hori ezarri die gainontzeko estatu kideei. Gastu publikoa eta defizit publikoa murriztea du helburu nagusi, eta lan merkatua erreformatzea «malgutasunaren» mesedetan -normalean, langileen baldintzen kaltetan-. Murrizketa politika horiek guz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020780
BERRIA
Euskadi
noticias
Hollandek esan du agian "hutsegiteak" egon zirela Merah zaintzerakoan Mohamed Merah hil ondorengo orduetan, François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagai sozialistak zalantzan jarri du haren zaintzarako hartu ziren neurriak. Hauteskunde kanpaina berriro abiatuta, Hollandek esan du beharbada "hutsegiteak" egon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020781
BERRIA
Euskadi
noticias
Memoria historikoa lantzeko programa bat abiatuko du Eusko Jaurlaritzak ELGOIBAR. «Diktadura frankistak ekarritako bidegabekeria onartzeko» eta «indarkeria errepika ez dadin pedagogia soziala sustatzeko», memoria historiaren alorrean programa bat abiatuko du Eusko Jaurlaritzak. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020782
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduan 1.200 milioi katoliko inguru daude, eta horietatik %41,3 (483 milioi) latinoamerikarrak dira. Europan, berriz, 285 milioi katoliko daude. Frantzisko I.a, baina, lehenengo aita santu amerikarra da. Eta lehenengo jesuita ere bai.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020783
BERRIA
Euskadi
noticias
Idomenira sartzea galarazi die Greziako Poliziak elkartasun karabanako kideei Joan den ostiralean abiatu ziren Euskal Herritik Karabana Greziara: Mugak Zabalduz egitasmoko autobusak, eta Grezian eman dituzte azken egunak. Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, eta haien egoera salatzeko zenbait ekintza egin dituzte Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020784
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak dira pilota profesionala gaztetze prozesu batean sartuta dagoela. Bizi legea da, baina enpresen erabakiek asko bizkortu dute prozesu hori. Aspe eta Baikoko pilotari multzoen batez besteko adina jaitsi egin da, eta txapelketetan ere badu horrek isla. Aurtengo lau eta erdikoan, baina, jauzi kualitatiboa emango da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020785
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. «Euskaldunak haragizaleak gara». Elikadura eta osasuna eskutik doazela dio Idoia Garciak. Barazkien aldeko hautua egin zuten Donostiako Garraxi jatetxean, eta sei urteko bidea osatu dute. IDOIA GARCIA ARBELAITZ . Garraxi jatetxe begetarianoko bazkidea Idoia garcia arbelaitz Garraxi jatetxe begetarianoko bazki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020786
BERRIA
Euskadi
noticias
Uxue Barkosen hitzen oihartzuna entzun daiteke oraindik Nafarroako Parlamentuan. «Gobernu hau egiten ari da zuek behin ere egin ez duzuena». Argi, zuzen, ahoan bilorik gabe mintzatu zen ETAren indarkeriaren biktimen oinazearen erabilerari buruz. Hitzokin erantzun zion, otsailaren 8an, UPNko Javier Esparzari, hark lepor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020787
BERRIA
Euskadi
noticias
BALIOGABETUTAKO HERRI PLATAFORMAK. SALAKETA . Bazterketa politikoa salatu dute Abadiñon, San Trokaz egunean Bazterketa politikoa salatu dute Abadiñon, San Trokaz egunean Abadiñola plataformak bazterketa politikoa salatu zuen igandean Abadiñon, San Trokaz egunean. Usadioari jarraituz, Abadiñoko haurrek jaunartzea maiatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020788
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan errauste planta «inposatu» dutela uste dute ekologistek. Hondakinen plana onartuta gobernuak herritarrak ez dituela kontuan hartu salatu du ezker abertzaleak Nafarroan errauste planta «inposatu» dutela uste dute ekologistek Hondakinen plana onartuta gobernuak herritarrak ez dituela kontuan Nafarroako Gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020789
BERRIA
Euskadi
noticias
Usteak erdia ustel berriro pandemia amaigabe honetan. Suspertze ekonomikoaren urtea behar zuen 2021ak, itxialdi handiek eragindako kraterraren ondoren, eta, bai, errebote bat egon da, baina espero baino dezente apalagoa. Hiru oztopo nagusi izan ditu hazkundeak: herrialde askoren suspertze azkarrak eragindako lehengaien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020790
BERRIA
Euskadi
noticias
Petro presidenteak su etena sinatu du bost gerrillari eta paramilitar talderekin Urte berri, menia berri. 2023an sartzeko minutu gutxi falta zirenean, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak iragarri du ekainaren 30era arteko su eten bat sinatu duela ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin, FARCeko disidenteekin eta zenbait tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020791
BERRIA
Euskadi
noticias
Elikadura bereziki zaindu behar dute laktosarekiko jasanezintasuna dutenek; euren dietak nolakoa behar duen jakin behar dute. Esnean modu naturalean dagoen azukrea da laktosa. Glukosa eta galaktosaz osaturiko disakaridoa da, hain zuzen. Laktosa bere horretan ezin da heste meharrean xurgatu. Xurgatu ahal izateko, laktos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020792
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez gara estratega onak. Edo orain esaten den moduan, lehia sinbolikoan ahulezia handiak ditugu. Ez ditugu denborak markatzen eta erantzun dorpeziaz erantzuten dugu; aurkariak gutaz espero duen tokitik, gainera. Norberak aukera dezala nortaz ari naizen. Demagun hiriko eskuinak Espainiako kantu lehiaketa arrakastatsu bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020793
BERRIA
Euskadi
noticias
«Politikak jaten gaitu, eta beste gai batzuei behar baino garrantzi gutxiago ematen zaie». 'El Punto' saioko aurkezlea da Amaia Urkia, Aitziber Fernandezekin batera; hainbat urtean aritutako Juan Luis Bikuñaren lekukoa hartu zuten irailean. AMAIA URKIA . 'El punto' saioko aurkezlea «Politikak jaten gaitu, eta beste gai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020794
BERRIA
Euskadi
noticias
LABek dio langileak menperatzeko bidea dela prekarietatea enpresarientzat. Euskal Herrirako lan esparru propioa galdegin du Diezek, «Madrilek zer erabakitzen duen itxaroten ez egoteko» LABek dio langileak menperatzeko bidea dela prekarietatea Euskal Herrirako lan esparru propioa galdegin du Diezek, «Madrilek zer Garbiñ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020795
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Aste Nagusian arreta handia bereganatzen dute txosnek. Kopuruagatik, tamainagatik eta, batez ere, diseinuagatik. «Marijaiarekin batera, esango nuke txosnak direla protagonista handienak», dio Ander Agirrek, txosnagunetik paseoan doala. Urtean zehar hirian gertatu diren ekintzak gaitzat hartuta, konpartsek euren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020796
BERRIA
Euskadi
noticias
• Atzo, 03:57an, lurrikara bat izan zen Etxauri inguruan, Nafarroan. 4,1 gradu izan zituen lurrikarak, eta Artikan, Berriobeitin, Zizurren eta Iruñean ere igarri zuten. Ez zen kalterik izan. Ostegunean beste lurrikara bat izan zen, Zirizan, 3,7 gradukoa. Datozen egunetan gehiago gerta daitezke.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020797
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara zerbitzua kinka larrian geratu dela salatu dute GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak erabaki du bertan behera utziko dituela euskal girotze barnetegiak eta Iralek irakasleei lanorduetan ematen zizkien ikastaroak. Euskara zerbitzua kinka larrian dagoela salatu dute hango langileek, eta atzera egiteko eskatu diote Hezkunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020798
BERRIA
Euskadi
noticias
2022an, Bill Gatesek (Micrososft) Activision Blizzard bideo jokoen ekoizlea erosi zuen, 66.000 milioi euroren truke. Baina Musk izango da sare sozial baten truke inoizko diru gehien pagatuko duena. 2012an, Mark Zuckerbergek (Facebook) Instagram erosi zuen, 950 milioi euroan, eta, 2014an, Whatsapp, 18.000 milioiren truk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020799
BERRIA
Euskadi
noticias
1.200 Renault 4 zahar Miarritzetik atera dira, Sahararaino joateko Gaur, eguerdian atera dira Miarritzetik (Lapurdi) 4L Trophy rallyan aurten parte hartzeko izena eman duten 1.200 Renault 4 modeloko autoak. 6.000 kilometro egingo dituzte datozen egunetan, Marrakexeraino. Bikote bat doa auto bakoitzean, txandaka gidatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020800
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia 5.000 gaztetxok parte hartuko dute haurren danborradan Ohi bezala, San Sebastian egunean, danbor doinuz beteko dituzte kaleak Donostiako eskoletako gaztetxoek, haur danborradan. Eguerdian abiatuko da, eta, guztira, 4.906 haurrek parte hartuko dute. 45 ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute, 52 konpainiatan banatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020801
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanchezen inbestidurarako jarrera adostear daude ERC eta EH Bildu Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako gobernuburu izendatzeko saiorako "jarrera bateratua adostear" dira ERC eta EH Bildu, biek gaur Bartzelonan egindako bileraren ostean ohar baten bidez esan dutenez. Kongresuan eta Senatuan elkarlanerako akordio estrategikoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020802
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta ikertzaile nafarra 2002ko urrian hil zen. Ordurako jasoak zituen hainbat sari eta errekonozimendu, egindako lan oparoaren esker onez. Ordutik aurrera ere, hil ostean, omenaldi ugari jaso ditu. Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala falta zitzaion. «Esker onik handiena falta ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020803
BERRIA
Euskadi
noticias
Xakean jokalari on batek hainbat jokaldi aurrera ditzake. Xake taulan piezak toki batean, arriskuan edo arriskutik kanpo, jokaera jakin batean. Baina jokalari on baten burua etorkizun kuantiko batean dago kokatuta. Ostiralean, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak prentsaurreko bat antolatua zuen Bilbon, ETAren inguruko ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020804
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Avila Chimy -k (63. min). Epailea. Munuera Montero. Txartel horiak: Osasunako Avila Chimy-ri . Bestelakoak. 18.659 ikusle egon ziren Sadarren. Defentsako lan sendoan eta kontraerasoetan oinarrituta, merezitako garaipena erdietsi zuen Osasunak atzo Sadarren. Azken partidetan ez bezala, Jagoba Arrasateren tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020805
BERRIA
Euskadi
noticias
Bada garaia herritarrak gure trantsizio energetikoaren erdigunean jartzeko. Glasgown berriki egindako COP26aren elkarrizketak bukatu eta klima larrialdia aintzat hartzen ez dela nabaria da nazioarteko agintariengan. Ez dugu zientzialari adituak izan beharrik tenperatura globalaren igoera mugatzeko helburura (+1,5 gradu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020806
BERRIA
Euskadi
noticias
• Jaioteguna. 1984ko apirilaren 11, Nisen (Serbia) -frantziar herritartasuna du-. • Ibilbidea. 2000-2005: Montpellier HB; 2005-2009: THW Kiel: 2009tik: Montpellier HB. • Garaipen zerrenda. Talde mailan: bi aldiz Txapeldunen Ligako txapeldun (2003 eta 2007), bost aldiz Frantziako ligako txapeldun eta lau aldiz Alemaniak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020807
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gazi-gozoa». Horixe da Altsasuko Gurasoek egin duten balorazioa, beren seme presoak Euskal Herrira ekarri dituztela eta. Urtebete eta bederatzi hilabetez Madril aldeko espetxeetan sakabanaturik izan dituzte Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz, eta lau hilabetez Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020808
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarazko ikus-entzunezkoetara «aurrekontu sendoak» bideratzeko eskatu dute Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko alderdiei 2024ko aurrekontuetan euskarazko ikus-entzunezkoetara «aurrekontu sendoak» bideratzeko eskatu dute Aldatu Gidoia kanpainako ordezkariek, Eusko Legebiltzarreko Kultura batz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020809
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintza eredu «demokratiko eta orekatuagoa» sortu nahi du Jaurlaritzak Zaintzen arloko trantsizio politika aurkeztu du Artolazabalek. Hamar eta hogei urte arteko epea ezarri dute eredua eraldatzeko Zaintza lanek egungo gizartean duten antolakuntza moldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta eredu «demokratikoago» eta «orek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020810
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Uztailak 23. Jazza maite dutenak poparekin adiskidetu zituen atzo Jamie Cullumek, baita popa maite dutenak jazzarekin ere. Jakina da musikari horrek aspaldian asmatu zuela bi estiloak puntadarik utzi gabe josteko formula. Formatu berritua estreinako aldiz taularatu zigun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020811
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabeteren buruan, doakoa izanen da Araba eta Espainia lotzen dituen autobidean ibiltzea. Jose Luis Abalos Espainiako Sustapen ministroak berretsi egin du ekainean iragarritakoa: Burgos eta Armiñon arteko AP-1 autobidearen kontzesioa bukatuta, gobernuaren eskuetara itzuli eta doakoa izanen dela, alegia. Oraingoan, gai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020812
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Robert Guediguian. Aktoreak: Ariane Ascaride, Jacques Boudet, Gerard Meylan. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 100 minutu. Agertokia ez da aldatu; ohi bezala, Marseillako inguru proletarioak dira nagusi, itsasoaren presentzia ezinbestekoa, tarteka pasatzen den itsasontzi erraldoi bat eta Mediterraneoko argita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020813
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakiak ez diren animalien bazterketa justifikaezina da, Fariaren iritziz. Gizarte justu eta berdintsuagoa lortzeko, feminismoaren eta antiespezismoaren borrokak uztartzea proposatu du ekintzaileak. Catia Faria (Porto, Portugal, 1980) Etica Animal -Animalia Etika- elkarteko aktibista da, eta moralaren filosofian ikerl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020814
BERRIA
Euskadi
noticias
L. LITERATURA. LAURA FREIXAS: «Emakumea irudikatzeko modua birsortu behar dugu» Behin murgilduz gero, alderdi asko dituen gaia da Laura Freixasen hitzaldikoa. Alderdi horien guztien inguruan gogoeta egina dela igartzen zaio Freixasi, eta gogoeta horiek praktika literarioarekin Emakumeen literatura dago, emakumeek idatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020815
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte gutxi izan dira aurtengoa baino gogorragoak, eta orain urtearen azken txanpan gaude. Historia liburuek COVID-19 pandemiaren urtea izan zela gogoratuko dute, eta zientzialariek historiko gisa deskribatuko dute; izan ere, posible izan da 11 hilabetean gaixotasunaren aurkako txerto bat onartzea (Erresuma Batuan), mRN...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020816
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsoportillon eta Iberon hobitik ateratako bost lagunen arrastoak identifikatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteak identifikatu ditu Otsoportillon eta Iberon (Nafarroa) hobitik ateratako bost lagunen arrastoak. Roa Garciaren arrastoak Iberon aurkitu zituzten, abenduan. Gainerakoak Olatzagutiko Meliton Agirre Lezea, Alt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020817
BERRIA
Euskadi
noticias
Krimeako Parlamentuak ezohiko bilkuran eztabaidatuko du Ukrainako egoera Oposizioak agintea hartu duenetik, nabarmenago bihurtu da mendebaldeko ukrainar nazionalisten eta hego-ekialdeko errusiar hiztunen arteko zatiketa. Krimeako Errepublika Autonomoan manifestazio jendetsuak egin dituzte azken egunotan, Kieveko gobern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020818
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrikuntzaz beteta dator BERRIAren hamargarren urteurrena: Ibilkari mendiari buruzko kanala jaio zen aurreko astean; datozen asteetan, webgunea berrituko da, eta estilo liburua sarean jarriko da konsultagai, eguneraturik. Laster Ipar Euskal Herriko Hitza -ren webgunea ere martxan izango da. Berrikuntza horiei aurre eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020819
BERRIA
Euskadi
noticias
Halako batean bururatu zait izen ederra dela Aunia, bilobatxo batentzat-edo. Arabakoa zelakoan nengoen Erroma garaiko izen hori, garai bateko Aiaraldeko Aunia aldizkariagatik batik bat. Alabaina, agerraldi gehientsuak Penintsularen mendebaldean omen daude (Zamora, Palentzia, Cáceres, Badajoz, bai eta Portugalen ere bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020820
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroa egin dute Bilboko Kafe Antzokian urtarriletik. Gaur amaituko da, Amelia Barquin Lopezen Euskara ez-sexistaren bidea hitzaldiarekin eta Ane Labakaren eta Beatriz Egizabalen Erradikalak ginen bertso bakarrizketarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020821
BERRIA
Euskadi
noticias
bularreko minbiziaren aurkako eguna ospatu berri dugu urriaren 20an. Nazioarteko efemeride seinalatu horrek komunikabideen aldetik oihartzun zabala izan du oraingoan: aurtengo kanpainaren ondoren, gutxi izango dira Europan bularren azterketa egitea komeni dela ikasi ez duten emakumeak. Kanpainak prebentzioa izan du ard...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020822
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritarrek kezka agertu dute errauste plantari buruzko osasun ikerketengatik DONOSTIA. Errausketaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, egunotan Biodonostiarentzako osasun probak egiteko eskaerak jaso dituzte Zubieta (Gipuzkoa) inguruko hainbat herritarrek, errauste plantaren eraginekin lotuta. Mugimenduak kezka a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020823
BERRIA
Euskadi
noticias
Errealitate birtualetik 'Realpolitik'-erat Ukrainan Badirudi ibilbide politiko edota instituzionalik gabeko hautagaiak lehia politikoan sartu eta bat-batean gailentzea ohiko afera bihurtzen ari dela nazioartean -horra hor Trump edo Beppe Grillo, bertzeak bertze-. Ukrainan outsider ren joera horrek esperimentazio maila ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020824
BERRIA
Euskadi
noticias
Foruzaingoak deklaratzera deitu ditu Nafarroako Parlamentuan sartzen saiatu ziren zazpi nekazari Ondorioak izango ditu martxoaren 7an Nafarroako Parlamentuan gertatutakoak . Nekazari talde bat eraikinean indarrez sartzen saiatu zen, eta tentsio handia izan zen haien eta sartzea eragotzi zieten foruzainen artean. Gertak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020825
BERRIA
Euskadi
noticias
Baina ez soilik pentsioengatik edo feminismoengatik. Boterea bere lehentasunak aldatzera behartu behar dugu. Ezin dira izan ez bankuen erreskatea, ez AHTa, ez erraustegiak eta autobideak, ez boteredunen bizi osorako soldatak, ezta ustelkeria etengabea ere. Lehentasun horiek egunero gero eta pobreagoak bilakatzen gaituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020826
BERRIA
Euskadi
noticias
Zumaiakoa jokatuta iritsi da Hiru Kiloko Mikrofonoen Liga lan erditara. Bigarren ziabogara. Hamabost egunez zirkuak ateak itxiko ditu, eta funanbulista, trapezista, aurkezle, tximino eta pailazook beste ikuskizunetan enplegatuko gara. Parekorik izan ez dezakeen Espainiako txapelketan, edo hobetu asmoz entrenatzeko arik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020827
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken lau urteotako mailarik txikienera jaitsi da inflazioa, %0,5era Elikagai freskoen merkatzeak eta, batez ere, BEZaren iazko igoeraren eragina desagertzeak jaitsiera historikoa eragin dute urte arteko inflazioan: 1,3 puntukoa, hain zuzen ere. Urte arteko inflazioa %1,8tik %0,5era pasatu da Hego Euskal Herrian. Halak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020828
BERRIA
Euskadi
noticias
Raul Castro Kubako presidenteak eta Barack Obama AEBetakoak eskua estutu diote elkarri, eta NBEko Batzar Orokorra baliatu dute bien arteko bigarren aurrez aurreko bilkura egiteko. Castrok Obamari eskatu dio erabil ditzala blokeoaren ondorioak arintzeko presidentearen ahalmenak. Kubako Atzerri ministro Bruno Rodriguezen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020829
BERRIA
Euskadi
noticias
Kepa Junkera musikariak urteak daramatza trikitiaren mundua berritzen. Gaur, Zallan emango du kontzertua Sorginak taldekoekin batera. Neska gazteek osatutako taldea da Sorginak, kantuan eta dantzan egiten dute, eta perkusiozko hainbat musika tresna ere jotzen dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020830
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Espazio Agentziak (ESA) iragarri du Solar Orbiter misioa lagunduko duela. 2017an Eguzkitik inoiz baino hurbilago kokatuko da Solar Orbiter, Eguzkiaren hainbat fenomeno ikertzeko helburuarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020831
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildarratzek ziurtatu du hitz egitea eskaini diela hezkuntza eragileei Hezkuntza eragileekin bildu zen ostegunean Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria, eta horren inguruko iritzia eman zuen atzo, bere lehen prentsaurrekoan. Bildarratzen hitzetan, kargua hartu zuenetik nabarmendu du hezkuntza k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020832
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatibu, Lin Ton Taun eta Hamlet, Pikurock jaialdian IRURTZUN. Larunbatean Pikurock musika jaialdia eginen dute Irurtzunen (Nafarroa). Aurten hamabigarrenez antolatu dute, eta Gatibu, Hamlet, Lin Ton Taun, Def Con Dos eta Tximeleta taldeek joko dute kiroldegiko agertokian. Karpan, Bull eta Jo Ta Txo DJak arituko dira mu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020833
BERRIA
Euskadi
noticias
Tarteka aurrera begirakoak egitea, interesgarria ez ezik, ezinbestekoa ere bada. Etor daitekeena aurreikusi eta etortzea nahi litzatekeena irudikatu gabe ezin delako etorkizunean orainalditik eragin. Etorkizun hobea imajinatu gabe, zaila da oraingoa hobetzea. Orain arteko martxa aldatu ezean, esaterako, 118 urte behark...
cc-by-sa 4.0