id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0020834
BERRIA
Euskadi
noticias
Inbertitzaileak kezkatuta daude ekonomiarekin, eta prest daude diru pixka bat galtzeko. Asteazkenean, Alemaniaren 30 urterako zorra %0,11ko interes negatiboarekin erosi zuten. Eskaera txikia izan zen: 2.000 milioitik, 834 milioi.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020835
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona. Iginiz (Manukula, 69. min), Roumieu, Tialata (Boyoud, 62. min); Boutaty, Chisholm; Marmouyet (Puricelli, 39. min), Haare (Flavell, 72. min), Bernad; Philips (Gartzia, 54. min), Potgieter (Boyet, 64. min); O'Connor, Mazars (kapitaina), Gerber (Rokocoko, 69. min), Huget; eta Heymans. Agen. Telefoni (N'Nomo, 44. m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020836
BERRIA
Euskadi
noticias
'Euskaldunon Egunkaria' izan dute gogoan, Donostiako kantu jiraren 20. urteurrenean Euskal Herriko hiri eta herri askotara hedatuta dago kantu jira, eta hainbat lagun elkartzen dira hilean behin euskaraz kantatzeko. Ohitura Ipar Euskal Herrian loratu zen , eta gero sortu zen kantu jira, Donostian, 2003ko otsailean. Asm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020837
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaritza batzordeak konfiantza berretsi die Chiviteri eta Purasi. «Ahalik eta gobernu onena lortzeko indar politiko desberdinekin» elkarrizketa egitera dei egin du PSNk Zuzendaritza batzordeak konfiantza berretsi die Chiviteri eta Purasi «Ahalik eta gobernu onena lortzeko indar politiko desberdinekin» Aurpegi luzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020838
BERRIA
Euskadi
noticias
Luhusokoek eta Frantziak adostua izan da armagabetzea "Ongi" igaro zen larunbatean ETAren armagabetzea . Izan ere, prozesua Luhusoko ekintzaileen eta Frantziako Estatuaren artean elkarrizketatua eta adostua izan zen, BERRIAk baieztatu duenez. Ondorioz, modu ordenatuan garatu zen desarmatzea. Luhusokoaz geroztik, eta Pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020839
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxondo (Bizkaia). VIII. Anboto Kilometro Bertikala, larunbatean, 14:00etan. 3,8 kilometro (+1.092 metro). www.anbotokb.com. Arrankudiaga (Bizkaia). IV. Arrankudiaga-Zollo lasterketa, igandean, 11:30ean. 10,7 kilometro (+503 metro). www.arrankudiagakokrosa.blogspot.com.es. Bakio (Bizkaia). Bizkaia Kopako mendi martxa, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020840
BERRIA
Euskadi
noticias
Txillardegiren ekoizpen literarioa itsasoaren erdian dagoen gizon baten irudiaren antzera izan daiteke: Txillardegi txalupa batean nabigatzen ari dela, txalupa horretan etengabe ateratzen diren zuloak estaltzen saiatuz, baita urperatzea eta ondoriozko hondamendia saihesten ere dabilela. Txillardegik, kasu honetan, bere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020841
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukraina NBEren oniritziaren zain da zereala esportatzeko Ukrainako Gobernuaren arabera, etxeko lanak egin ditu. Oleksandr Kubrakov Azpiegitura ministroak atzo zehaztu zuen hemezortzi zamaontzi bete dituztela Odesako portuan (Ukraina), Itsaso Beltzean barrena, atzera zerealak esporta ditzaten. Ukrainak, Errusiak, Turkia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020842
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuan, 2012ko urriak 15ean, Alex Salmond eta David Cameronek Eskoziako erreferendumaren inguruan elkarri bostekoa emanez irudikatutako akordioak txunditu egin nau. 2007tik SNPk erreferendumaren inguruan emandako pausoak gertutik segitzeko aukera izan dugu. Hala ere astelehenean ateratako argazkia ikusteak, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020843
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintzak hamabi pertsona inputatu ditu Mungian izandako istiluengatik MUNGIA. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak hamabi gazte inputatu ditu urtarrilaren 16an Mungian (Bizkaia) izandako istiluengatik. Osasun arauak ez betetzea, desordena publikoak egitea eta «agintaritzari aurre egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020844
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKU-HUSKA. Bizkaia pilotalekuko jaialdia 2. Mailako txapelketaren finalerdietako partida batekin hasiko da. Olaetxearen eta Albisuren aurka jokatuko dute Idoatek -Olazabalen ordez- eta Galarzak. Olaetxeak eta Albisuk hurrengo ostiralean jokatuko dute bigarren jardunaldiko partida, Beasainen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020845
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den ostegunean 108 urte bete zituen Realak, eta gutxitan bezalako osasunaren jabe da kluba. Ekonomikoki, inoizko zenbakirik onenetan murgilduta dago, eta kirol arloan ere ez du talde askoren inbidiarik. Harrobiko lan onari esker, egonkortasuna lortu du Lehen Mailako oilarren artean, eta epe labur-ertainera zerbait...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020846
BERRIA
Euskadi
noticias
Goizean goiz edo iluntzean atera ahalko da kirola egitera hirietan Haurrak izan ziren paseatzera irteteko baimena izan zuten lehenak Hego Euskal Herrian. Larunbatetik aurrera, ordea, herritar guztiek izango dute horretarako aukera, helduek paseatzera edo kirola egitera ateratzeko aukera izango baitute. Halere, pilaketa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020847
BERRIA
Euskadi
noticias
NBE Nazio Batuen Erakundeko bi agentziak Israeli eskatu diote Zisjordanian beduinoak kanporatzeko daukan plana gelditzeko. OCHA Auzi Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoak eta UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako agentziak uste dute beduinoak desplazatuta Israelek koloniak handitu nahi dituela. «Horrek Genevako Laugarren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020848
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte nahiko ezkutuan mantendu izan bada ere, ibilbide artistiko osoan zehar landu zuen eskultura Pablo Picassok (Malaga, Espainia, 1881-Mougins, Frantzia, 1973). Haren arabera, diziplina bat gehiago zen eskultura, eta pinturaren, marrazketaren, grabatuaren eta zeramikaren parean jartzen zuen: «Ez dago gainerakoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020849
BERRIA
Euskadi
noticias
Aierdik azaldu du Davalorren egoera larriaren jakitun zirela Sodena Nafarroako sozietate publikoak Davalor Salud enpresari milioi bat euro mailegatu zizkion 2015eko udazkenean. Gerora enpresak hartzekodunen konkurtsoan amaitu du, eta, operazio hori gaizki atera zenez, oposizioak Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020850
BERRIA
Euskadi
noticias
Cameron, Miliband eta Clegg, Eskozian kanpaina egitera EDINBURGO. Erresuma Batuko alderdi nagusietako buruak Eskoziara bilduko dira gaur, independentziaren aurkako kanpainan parte hartzeko. David Cameron lehen ministroak, Nick Clegg liberal-demokraten buruak eta Ed Miliband laboristen buruzagiak bat egingo dute kanpain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020851
BERRIA
Euskadi
noticias
Detroiteko atentatu saioa Al Kaedarekin lotu du Barack Obamak. Hegazkin batean bonba bat zartarazten ahalegindu zen ekintzailea Yemengo Al Kaedak prestatu zuela uste du Obamak Ekintzaile islamistak dauden probintzietara ehunka soldadu bidali ditu Yemenek Detroiteko atentatu saioa Al Kaedarekin lotu du Barack Obamak Heg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020852
BERRIA
Euskadi
noticias
Garraio publikoa urririk izatea eskatu dute Baionan Oldartu kolektiboko kideek. Bertze hiri batzuetan ordaindu gabeko zerbitzuak daudela nabarmendu dute, eta eredu hori hobetsi Garraio publikoa urririk izatea eskatu dute Baionan Oldartu kolektiboko Bertze hiri batzuetan ordaindu gabeko zerbitzuak daudela nabarmendu Egu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020853
BERRIA
Euskadi
noticias
25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Getxon, bere bikotekidea jo, eta itotzen saiatu delakoan 25 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Getxon (Bizkaia), ustez bere bikotekidea jo eta bururdi batekin itotzen saiatu delako. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik jakinarazi dutenez, goizaldeko ordubietan emakumezko ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020854
BERRIA
Euskadi
noticias
«Testu antropologiko eta historiko oro fikzionatuta dago» Azken bi mendeetan Australiarako bidea hartu duten euskal herritarrei buruzko ikerketa eta Julio Cesar Arana genozidari buruzkoa idatzi ditu, ingelesez. Gaur aurkeztuko ditu Donostian. Baita Joseba Sarrionandia adiskidearen poesia antologia elebiduna eta Javier ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020855
BERRIA
Euskadi
noticias
Hedabideak. Euskarazko hedabideen finantzaketa hobetzeko eta erdarazko hedabideetan euskararen presentzia handitzeko neurriak hartuko dituzte. ETB3ren seinalea Nafarroa osora hedatzeko asmoa ere jaso du agiriak. Lana. Lan esparruan euskara hedatzeko ekinbideak sustatuko dituzte: prestakuntza, laguntzak... 0-3. Haurrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020856
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeigarren dantza urratsa. Maitaldia jaialdiak 20. ekitaldia egingo du irailean, eta usaian bezain egitarau anitza eskainiko du Maitaldia jaialdiak 20. ekitaldia egingo du irailean, eta usaian bezain Biarritz Balletako koreografoa da Thierry Malandain. Oraindik ongi gogoratzen ditu Miarritzen bertan ematen zituzten le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020857
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 auziko azken hari muturra 24 urte geroago itxi da Dena da ETA lelopean martxan jarritako euskal herritarren aurkako makrosumario handiena izan zen 18/98 auzia. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak abiatu zuen instrukzioa, 1998an, eta jomugan jarri zituen Orain, Ekin, KAS, Xaki eta Joxemi Zumal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020858
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gela ilun batean...». Halaxe sentitzen gara askotan munduan. Espainiako Gobernuak, esaterako, kataluniarrak hala zebiltzala esaten zuen joan zen udan. «Gela ilun batean itsu bat bila dabil...». Hala zioen gobernuak joan zen udazkenean. Kataluniarrek ez zekitela nor ziren eta nora zihoazen ere. Alfer-alferrik ari zirel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020859
BERRIA
Euskadi
noticias
'Otsoen lurraldean' eta 'Puntu Koma', Koreara lehiara SEUL. Abuztuaren 21etik 23ra, Seoul Webfest jaialdia egingo dute Hego Korean, eta hautagaien artean euskarazko bi websail egongo dira: Otsoen lurraldean eta Puntu Koma . Bederatzi kategoriatan hautagai da Otsoen lurraldean : websail onena, websail berri onena, efekt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020860
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estrategia ezin hobeto atera zaigu. Oso pozik nago, sailkapen nagusiko lehen lauren artean taldeko hiru sailkatu garelako». Amanda Spratt (Mitchelton-Scott) pozez ezin kabiturik zegoen atzo, Iurretako helmuga gainditu berritan. Ez zen gutxiagorako. Emakumeen Birako azken etapa irabazteaz gain, sailkapen nagusian ere g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020861
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen erabilera arautzeko legeriaren eta EITBren sorreraren urteurrenak ospatu dira egunotan. Jendaurreko ekitaldiak, hitzaldiak eta goi mailako adierazpenak egin dira alde batetik, azken hogeita bost urteotan lorturikoa goretsiz. Aldi berean, egindako ahalegina gorabehera, euskarak oraindik gure gizartean daukan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020862
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisiak bete-betean eragin die zailtasunak dituzten herritarrei. Caritasek hilabete batez gosariak banatuko dizkie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.085 herritarri. Pascual esne konpainiarekin hitzartu du zereala, esnea, kafea, jogurta eta zukua banatzea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020863
BERRIA
Euskadi
noticias
Tolosako seiak. EITBk adierazpenetan erabili beharreko hizkuntza-tratamendua arautu berri du, esan zaigunez, euskarak toki gehiago izan dezan gaztelaniazko kateetan. Eguneroko praktikak, ordea, auzitan jartzen du printzipio hori lehenesten denik, zenbaitetan oso modu deigarrian. Azkeneko lagin asaldagarria asteazkenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020864
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinak ez ditu babestuko ikatz ustiaketarekin lotutako itsasoz bestaldeko proiektuak Ezustean, eta NBE Nazio Batuen Erakundearen bozgorailuak erabiliaz egin du iragarpena Txinako presidente Xi Jinpingek. Aurrez grabatutako mezu batean, estatuburuak iragarri zuen atzo Txinak ez dituela gehiago sustatuko ikatzaren ustiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020865
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo Mario Draghi EBZ Europako Banku Zentraleko presidenteak zioen herrialdeek EFSF eta ESM erreskate tresnak baliatu behar dituztela zorra erosteko , eta gaur Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak adierazi du ez duela baztertzen EFSF erreskate funtsera jotzea. Hala ere, azaldu du gobernuak oraindik ez daukala erabaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020866
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisi politikoak herrialdea ahuldu duela eta finantziazioa lortzea zaildu duela ikusita, erreskatea eskatu beste aukerarik ez duela esan du Jose Socrates Portugalgo jarduneko lehen ministroak, telebistan egin duen agerraldi laburrean. Europako Batasunera joko du erreskate bila. Krisi finatzieroa herrialdearentzat «meha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020867
BERRIA
Euskadi
noticias
Grebarik ez dute egingo Gipuzkoako hondartzetako sorosleek Duda atzo goizean argitu zen; Gipuzkoako hondartzetako sorosleen ordezkariek jakinarazi zuten bertan behera utzi zutela greba mugagabe bat egiten hasteko deialdia. Bezperan Gurutze Gorriak akordiorako oinarri bat aurkeztu ziela esan zuten, ontzat dutela, eta ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020868
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren zatira arte eutsi ahal izan dio Athleticek Bartzelonari (4-0) Aurreko denboraldian bezala, Bartzelona nagusitasunez ari da mendean hartzen aurkariak. Bata bestearen atzetik. Athletici ere hala gertatu zitzaion atzo, Johan Cruyff estadioan. 4-0 galdu zuen. Iraia Iturregiren taldeak lehen zati txukuna egin zuen,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020869
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Realak eta Athleticek ligako partidak dituzte gaur. Azken bi garaipenek hauspotuta, txuri-urdinek ezustea eman nahi dute, Bartzelona ahaltsuaren zelaian punturen bat urratuta (12:00, Dazn). Zuri-gorriek, berriz, Madril hartuko dute Lezaman, eta Vila-realen aurka lortutako garaipen argiari segida eman nahi diot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020870
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte zibilak bizikidetza bultza dezan sustatuko du Foro Sozialak Bizikidetza. Hori izango da Foro Sozial Iraunkorraren iparra, eta alor horretan «gizarte zibilaren lidergoa» sustatuko duela aurreratu du; betiere, erakundeekin elkarlanean. Gatazkaren ondorioen konponbidea izan da foroaren helburua hasieratik, eta elk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020871
BERRIA
Euskadi
noticias
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak auto elektrikoak bultzatzeko beste proposamen bat egin du: hilero, ehun euroren truke, auto elektriko bat eskainiko die diru sarrera apaleko herritarrei. Leasing motatakoak izango dira -alokairua erosteko aukerarekin-. Eskainiko dituen autoak Europako Batasunean egindakoak izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020872
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen atzo 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak sustatzeko legez besteko proposamena. ELAk, LABek eta Kontseiluak adostu zuten proposamena iazko azaroan, eta EH Bilduk eraman zuen legebiltzarrera. Lanbide arteko itunetan patronalak edo langileek borondatea adieraziz gero euskar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020873
BERRIA
Euskadi
noticias
Gogoko musikarien biografia liburua idatzi du Javier Irazokik. Garaiaren aurkako errebeldia erakutsi zuten sortzaileen irudia marraztu du 'La nota rota' liburuan Gogoko musikarien biografia liburua idatzi du Javier Irazokik Garaiaren aurkako errebeldia erakutsi zuten sortzaileen irudia marraztu Leonard Cohen eta David ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020874
BERRIA
Euskadi
noticias
Mandubiako Benta gure eskuinera utziz, ezkerrera zuzentzen den porlanezko pistaren hasieran PR GI-67 eta GR-34ari dagozkien bide-seinale zuri-hori-gorriak ikusi ditugu. Berehala Mandubi Zahar baserriaren ondotik pasa gara eta lurrezko pista zabala jarraituz transhumantzia bidea banatzen den bidegurutzera heldu gara. Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020875
BERRIA
Euskadi
noticias
FEDERAZIOAK. Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) barnean nahasia da giroa. Elgetako Espaloia antzokian (Gipuzkoa) ezohiko batzar orokorrera deitu du biharko EMFk, mahai gainean gai bakarra dagoela: zuzendaritza batzordearen aurkako zentsura mozioa. Lehenengo deialdia 10:30erako egin dute, eta bigarrena, 11:00etarako. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020876
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Maria Basterrak ere egin du estreinakoa Tokioko Olinpiar Jokoetan. Espainiako selekzioarekin aritu da gaur goizaldean Argentinaren aurka, eta hasieratik jokatu ez badu ere, jokatzeko aukera izan du, eta baita gol bat sartzekoa ere. Partida 1-1 amaitu dute. Argentinarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020877
BERRIA
Euskadi
noticias
Badaukagu txapelduna beste lau urtetarako. Kito. Irailaren 24an hasi, eta domekara arte, denetariko emozioak bizi izan ditugu. Egin dugu barre eta egin dugu negar. Geure buruari mila aldiz esan genion arren ezetz, haserretu egin gara. Izan ditugu faboritoak eta ez hain faboritoak. Berriz ere ulertu dugu objektibotasun ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020878
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabi Alonso ez da Espainiako selekzioarekin jokatzen ari den euskal herritar bakarra. Euskal Herriko selekzioaren alde egonagatik, gurean badu askok Espainiak edo Frantziak irabaztearen alde dagoela onartzeko lotsa; auzo lotsa beste batzuek. Psikoanalisi kolektibo bat egiteko moduko gaia da. Espainiak talde osoa du aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020879
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalbatzan eta kalean gaitzetsi dute haur eskolen kudeaketa Belarritik tira egin diote Navarra Sumari, Iruñeko euskarazko haur eskolen auzian izandako jokabidearengatik. Zehazki, Fernando Sesma Hezkuntza alorreko zinegotziaren «gardentasunik eza» kritikatu du oposizioak mozio batean, eta haren kargugabetzea ere eskatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020880
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ia edozer gauzarekin egin daiteke zerbait estetikoa edo hunki zaitzakeena» Lehen diskoa - Bat (1) , autoekoitzia, 2009- plazaratu eta urtebetera kaleratu zuen Bi (2) , Bidehutsekin. Musikan daraman ibilbideak bete egiten du Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977). Beste musikari askorekin lan egin izan du txelo jotzaile mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020881
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbat eta gertuago periferia sozialetik, orduan eta ikusgarriago. Gurera ekarrita, zenbat eta hurrago hizkuntz kanpoaldetik, ikusgaiago. Performancea hasi besterik ez bada ere, norma sozialetik urruntzen denarekiko zigorra nabaritu dut erdaldun ezezagun zenbaiten begiratuan. Normaltzat jo beharra dago, noski. Baina au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020882
BERRIA
Euskadi
noticias
Francois Hollande Frantziako presidenteak «artelanen asilo eskubidea» hartu du ahotan Parisko atentatuen osteko bosgarren egunean, eta Estatu Islamikoaren txikizioaren arriskupean dauden artelanak Frantzian hartzeko prest agertu da. Unescoren urteurrenaren ekitaldi batean iragarri du espoliazio proposamen adeitsua , ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020883
BERRIA
Euskadi
noticias
Erregai fosilak baztertzeko aukera jaso du Balantze Globalaren lehen zirriborroak COP28 klima larrialdiari buruzko goi bileran, Balantze Globalaren lehen zirriborroa ondu dute, estatuek klima krisiari aurre egiteko konpromisoak areagotu ditzaten . Testua negoziazioetarako abiapuntu bat da, herrialdeetako ordezkaritzek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020884
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost gizonezko atxilotu dituzte emakumeei eraso egitea egotzita. Gizonezko batek adingabeko alabaren aurrean egin dio eraso ustez emazteari Mungian Bost gizonezko atxilotu dituzte emakumeei eraso egitea egotzita Gizonezko batek adingabeko alabaren aurrean egin dio eraso ustez Bost pertsona atxilotu dituzte emakumeen au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020885
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Hartzekodunekin izenpetutako hitzarmena modu osoan bete du Realak. Halaxe adierazi zuen atzo Donostiako merkataritza arloko lehen epaitegiaren sententziak. Donostiako taldea 2008an sartu zen Konkurtso Legean. Bestalde, Realeko gazteek Txapeldunen Kopako finalerdia jokatuko dute gaur, Malagaren zelaian, 19:30ea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020886
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantsesak, omen, ezkortasunean txapeldun dira, badute hitz polit bat horren ahapetik errateko, morosité diote, gorakiago ostatuetan entzun litekeena da tout fout le camp ! Dena den, gure Errepublikan ohitura baita mundua Rhin ibaian, Alpeetan eta Bidasoan mugatzea, auzoen albisterik ez da, eta ez zaie kasurik ematen. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020887
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Elizabeth Catlett, AEBetan jaio eta gerora mexikar naziotasuna eskuratu zuen eskulturagilea, hil egin da, 96 urte zituela. Catlett 1919an jaio zen, Washingtonen, eta 40ko hamarkadan Mexikora joan zen, Joseph McCarthyren sorgin ehiza une gorenean zegoenean. Han Taller de la Grafica Popular taldeko kide bihurtu ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020888
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Hors Serie. Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Hamid Ben Mahi. Musika moldaketa, soinua: Sebastien Lamy. Bideoa: Christophe Waksmann, Jasmin Rahmani. Jantziak, osagarriak: Philippe Guillotel. Dantzariak: Hamid Ben Mahi, Frederic Faula, Tony Mikimi, Elsa Morineaux, Sabine Samba. Lekua: Baionako antzokia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020889
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazien 'Arte degeneratua' bilduma Interneten argitaratu dute Lotsa, gorrotoa eta algara sortzen zien naziei arte modernoak. Horregatik, Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Adolf Hitlerrek arte modernoa lantzen zuten alemaniarren lanak konfiskatu zituen, eta Arte degeneratu (Entartete Kunst) izeneko bilduma sortu. Lan h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020890
BERRIA
Euskadi
noticias
HARMAILETATIK BEGIRA. «Futbola bahitu digu Lillok» Futbolzalea naiz. Astero gutunak idazten dituen hori. Oraingoan, futboleko protagonistei idaztea pentsatu dut. Zuzenean haiei gauzak idaztea. Barrenak husteko beharra daukat. Aitorrek baimena eman «Ederki hasi zara, Camacho. Bi jokatu eta biak galdu. Zure talde berriar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020891
BERRIA
Euskadi
noticias
Likudek Zisjordaniaren gehiengoa anexionatzeko lege proiektua aurkeztu du Benny Gantzekin adosturiko akordioan eta Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragan urtarrilean aurkezturiko Ekialde Hurbilerako planean oinarrituta, Benjamin Netatanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroak beste pauso bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020892
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Gatibu, Doctor Deseo -Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin-, Vendetta eta Santiago Auseron -Sexy Sadie taldearekin batera- arituko dira, besteak beste, Abandoibarrako eta Europa parkeko oholtzetan Bilboko Aste Nagusian, udal ordezkariek atzo jakinarazi zutenez. Beste sei jai gunetako musika emanaldien berri aurrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020893
BERRIA
Euskadi
noticias
Lea-Artibaiko zortzi herritan galdeketa egingo dute maiatzaren 7an Galdeketa antolatzeko Gure Esku Dago Lea-Artibai sortu dute, eta hiru fasetan antolatu dituzte maiatzaren 7an egingo duten galdeketara bitarteko lanak. Ehundu izena jarri diete aurreneko faseari: "Sinadura bilketaren bitartez ehundu eta herritarron boro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020894
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Maiatz argitaletxeak antolatutako literatur solasaldiak egingo dira gaur eta bihar, Baionako Euskal Museoan. Gaur, 19:00etan, Emilio Lopez Adan eta Paulo Iztueta memoria historikoaren gainean arituko dira. Bukatzeko, Itxaro Bordaren poema errezitala izango da. Xabi Strubell (gitarra), Bruno Agerre (margoa) ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020895
BERRIA
Euskadi
noticias
Kooperatiben araudia zabaldu du Eusko Jaurlaritzak Mondragon Unibertsitateak Leinn programa (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua) abian jarri zuen 2009. urtean, Finlandiako Jyvaskyla Unibertsitateko ereduarekin jarraituz. Ikasleek graduaren lau urteetan Team Learning Cooperatives enpresak sortu behar dituzte, fu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020896
BERRIA
Euskadi
noticias
Irati Goikoetxea Asurabarrena. (Beasain, Gipuzkoa, 1984) Herriak ez du barkatuko (Elkar, 2021) argitaratu du Irati Goikoetxeak, Igartza saria jaso eta gero. Indarkeriaren biktima baten istorioa du hizpide, ez alferrik: matematikaria ikasketaz, irakaslea ogibidez, Nafarroako Gobernuko Bizikidetza arloan ari da lanean. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020897
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haurrek sinplifikatuz ikasten dituzte hizkuntzak» Garunaren eta mintzairaren arteko erlazioa ikertzen du adituak, hizkuntzen ikasketa errazteko eta umeengan sor daitezkeen arazoak ahalik eta lasterren detektatzeko. Ikasketak bukatu eta gutxira Parisen lau urte eman zituen Ruth de Diego-Balaguer psikologoak (1975, Bart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020898
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urteko gerrak zauri sakonak egin ditu Sirian, eta desberdintasun handiak eragin batzuen eta besteen artean. Siriaren Iparraldeko eta Ekialdeko Administrazio Autonomoak gobernatutako eremuetan bizi direnek, dena dela, baldintza hobeak dituzte gaur egun. Agian, Sirian hamar gerra urtek zer ondorio izan duten hurbil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020899
BERRIA
Euskadi
noticias
Eszena jaialdiak 11 dantza ikuskizun eskainiko ditu Nafarroan Nafarroako Foru Gobernuko Kultura Sailak izandako murrizketen ondorioz joan den urtean izandako etenaren ondoren, aurten berriro egingo da Eszena dantza jaialdia. 11 ikuskizun eramango dituzte 25 herritara, 39 emanaldiren bitartez. Ekitaldian parte hartuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020900
BERRIA
Euskadi
noticias
Kubako historiako musika. Los Van Van taldea arituko da gaur, Bilbon, uhartearen errealitatea umorez, ironiaz eta musikaz zabaltzen Los Van Van taldea arituko da gaur, Bilbon, uhartearen errealitatea Los Van Van Kubako musika taldeak gaur gauean joko du, Bilboko Santana kontzertuko txartelak. Kontzertuaren ostean ere j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020901
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxakok gogotik sufritu du Bera Berari derbia irabazteko Itxako eta Bera Bera dira gaur-gaurkoz ABF ligako bi talde onenak. Lizarrako taldea Donostiakoa baino koska bat gorago dago -azken hiru urteetan irabazi dituen bederatzi tituluak dira horren erakusle-, baina elkarren aurkako derbiak emozioz eta tentsioz beteak iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020902
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzaileak: Craig William Macneill. Aktoreak: JMadison Iseman, Brianne Tju, Ezekiel Goodman, Ashley Moore, Sebastian Amoruso. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: Amazon Prime Video. Atalaren iraupena: 60 minutu. Generoa: izua, krimena. Lois Duncan nobelagile estatubatuarrak 1973an plazaratu zuen izen bereko libur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020903
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekotasunaren esparruan izan diren murrizketak salatuko dituzte etzi Iruñean IRUÑEA. Adinekoak Krisiaren Aurka plataformak batzarra eta manifestazioa eginen ditu etzi Iruñean, mendekotasunen bat dutenak artatzeko politiketan izandako murrizketak salatzeko. Elbarrien Ordezkarien Batzordeak bat egin du. Espainiako Kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020904
BERRIA
Euskadi
noticias
Otegik dio «komunikazio kanalak» zabaldu behar direla ETAren biktimekin ETAren biktimekin elkarrizketak abiatzearen alde azaldu da Arnaldo Otegi, Kataluniako Ara egunkarian egindako elkarrizketa batean. Adierazi du ezker abertzaleak hori egitea «oso mesedegarria» izango litzatekeela «denentzat». Hitz egiteko prest daud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020905
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Stephen Curry Golden State Warriorseko jokalaria aukeratu dute bigarren urtez jarraian NBAko sasoiko jokalari onena. Aho batez izendatu dute, boto guztiak jaso baititu. Bestalde, Oklahoma Cityk 91-95 irabazi zion atzo San Antonio Spursi, eta 3-2 jarri da aurretik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020906
BERRIA
Euskadi
noticias
Milaka manifestarik Pakistango lehen ministroaren dimisioa eskatu dute ISLAMABAD. 20.000 lagun inguru bildu dira Islamabadera Pakistango lehen ministro Nawaz Sharifen dimisioa eskatzeko. Oposizioko alderdiko jarraitzaileak Lahoretik atera ziren ostegunean. Energia krisiarekin, matxinoen erasoekin eta ekonomiaren behera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020907
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaipen bat? 2009ko Espainiako Txapelketakoa. Lehena izan zen. Lasterketa bat? 2017ko Munduko Txapelketa, 16. izan nintzelako. Unerik onena? Espainiako Txapelketa azkenekoz irabazi nuenekoa, 2016an. Unerik okerrena? Munduko Kopako nire lehen proba, Igorren [Bizkaia]. Zirkuitu bat? Torrelavegakoa [Espainia] eta Namurko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020908
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. LIBURUAK. HAUR ETA GAZTE LITERATURA. Jenio bizia, abentura ziurra . Segi eta segi . Aniztasunaren sorlekuetan barrena 'Jenio gaiztoa' Egilea: Pello Añorga. Ilustrazioak: Jokin Mitxelena. 'Punpuilaren bidaia' Egilea: Pako Sagarzazu. Itzultzailea: Joxan Ormazabal. Ilustratzailea: Iraia Okina. Argitaletxea: El...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020909
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan de asteartean . Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratu zituzten. Joan den asteazkenean eta ostegunean . Inpugnazioak jartzeko aukera. Estatuaren abokatuak asteazkenean aurkeztu zuen Bilduren zerrenda guztien kontrakoa, Fiskaltzak atzo. Gaur . Bilduko defentsak gaur gauerdi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020910
BERRIA
Euskadi
noticias
Olaizola II.ak eskua mindua du, eta astebete atzeratu du finalerdia Aimar Olaizolak eskuineko eskua mindua du, eta EPELeko epaile bakarrak onartu egin du aurrelariak buruz buruko txapelketako bigarren finalerdia atzeratzeko eginiko eskaera. Horiek hala, ekainaren 9an jokatuko du Mikel Urrutikoetxearen aurka, Bilboko pi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020911
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. ESKU-HUSKA. Bat egitea, txikien indarra. ESKU PILOTA LIGA PROFESIONALA. Ordagok, Garfek, Botivoleak eta Pilote Passionek bat egin dute liga pribatua osatu eta txapelketa bateratuak jokatzeko; EPB aurki batu daiteke laukotera ESKU PILOTA LIGA PROFESIONALA. Ordagok, Garfek, Botivoleak eta Pilote Passionek bat egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020912
BERRIA
Euskadi
noticias
Mozkorrak atzetik zer dakarren badakigu. Ajea beti; askotan balantza; noizbehinka damua. Mozkorrak zer galtzen duen ere jakinean gaude: denbora-espazioen neurria beti; kartera askotan; duintasuna tarteka. Mozkorrari zer itsasten zaion ere ikasi genuen: kiratsa beti; oinetakoen zoruan zerbait gehienetan; bere moduko lag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020913
BERRIA
Euskadi
noticias
Mundua ez da geratzen hauteskunde kanpaina batengatik; eta gai batzuk eguneko agendan egon eta kanpainan erabiltzen badira ere, beste batzuk ezustean iristen dira. Horiek kanpainan nola txertatu, nola erabili interferentzia beharrean mesederako izan daitezen, alderdietako estrategen esku dago, ez dute, ordea, beti asma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020914
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntza-eragile askok ez dute euren esparrua irizpide ekonomikoekin nahastu nahi. Hezkuntza pertsonetan errotuta dagoenez (irakasle-ikasle-ikaskide harreman sakratuan alegia), ekonomia arrotza egiten zaie. Hala ere, administrazio guztiak ekonomia suspertzeko neurriak diseinatzen ari diren une honetan, hezkuntza sekto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020915
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete pasa falta da Eskozia estatu independente izateari buruzko erreferendumerako. Asteburuan lehen aldiz baiezkoa aurretik jarri du YouGov- ek The Sunday Times egunkarirako eginiko inkestak, baina beste inkesta batek emaitza irauli du berriro. Daily Record egunkariak argitaratutakoaren arabera, %47 dira Eskozia es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020916
BERRIA
Euskadi
noticias
Emanaldi guziak Haritz Barne zinema aretoan, eta sarrerak 3 euroan:
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020917
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen presentziaren balantzeaz ari gara gure 700. ale honetan, urtean atzenekoa. Gauzak ordenatuago azaldu eta errazago ulertzeko, sektorea atalka antolatu dugu. • Elikagaien ekoizpena: beti bezain euskaldun edo erdaltzalea, oro har. Itsaso, negutegi eta soroan atzerritar batzuk sartu direnez, sektore hau pittin b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020918
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nagusi egiten garenean ere blusa eta neska izan nahiko genuke» Pozarren daude Anartz Sereno eta Nerea Balbas aurten egokitu zaien ardurarekin. Ametsa baita edozein umerentzat Zeledon Txiki eta Neska Txiki izatea. Biak ala biak txikitatik daude blusa eta neska kuadrilla batean: Desigualesekoa da Sereno, eta Txolintxoko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020919
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri diote Basurtuko ospitalean jaioberri bat bahitu zuen emakumeari Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio 2022ko urrian Basurtuko ospitalean jaioberri bat bahitu zuen emakumeari . Bahiketagatik zigortu du; ez, aldiz, umea abandonatzeagat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020920
BERRIA
Euskadi
noticias
INTERNET. Arrazoi ekonomikoak direla medio, Mondraberri.com Arrasateko euskarazko webgunearen talde sustatzaileak argitalpen digitala ixtea erabaki du; «aldi batez, behintzat». Eguneko 3.326 bisita zeuzkan. «Datu oparoak, zalantza barik. Mondraberri arrasatearron bizimoduan zenbateraino errotua dagoen argiro erakusten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020921
BERRIA
Euskadi
noticias
Bagdaden bahitutakoak torturatu dituztela eta batzuk hil egin dituztela salatu dute . Irakeko Goi Irakaskuntza ministroak jakinarazi duenez, oraindik 70 lagun daude bahituta Bagdaden bahitutakoak torturatu dituztela eta batzuk hil egin dituztela Irakeko Goi Irakaskuntza ministroak jakinarazi duenez, oraindik 70 Bagdade...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020922
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldiko galderak indar berriz zabaldu zaizkigu parez pare: zer da herri bat, zer nazio bat? Zerk egiten gaitu herri? Zerk egituratzen du nazioa? Nola trinkotzen da herria, nola zedarritzen? Erantzunak, galderak adina: hizkuntzak, kulturak, elkarrekin partekatutako iraganak, lurraldeak, ohiturek, askitasun ekonomikoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020923
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirolean eta musikan dantzan. Gaurko umeek gero eta jarduera gehiago egiten dute eskola orduetatik kanpo; hori egokia izan daiteke baldin eta neurriz egiten bada eta umearen nahia errespetatzen bada, adituen arabera Gaurko umeek gero eta jarduera gehiago egiten dute eskola orduetatik kanpo; hori egokia izan daiteke bal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020924
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espainiari uko egin izanak ez digu mesede egin jauzia ematerakoan» Inhar Ugarte 33 urterekin hasi da berezkoekin jokatzen, baina, haren ustez, «aspaldi» zuen «behar besteko» maila. Bi arrazoi aipatu ditu: bata, Iparraldean ez zeudela oso prest Hegoaldeko pilotariak hartzeko; bestea, Espainiari ezetz esan izana. Gimnas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020925
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortz preso hurbildu eta bat Euskal Herriratuko dute Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz euskal preso Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara mugituko dituzte, eta bertze bat Euskal Herriratu eginen dute. Emilio Salaberria Etxebeste da Euskal Herriratuko dutena: hirugarren gradua ere eman d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020926
BERRIA
Euskadi
noticias
AEB Amerikako Estatu Batuen behar sozial eta ekonomikoei erantzun nahi dien immigrazio erreformak aurreneko koska gainditu du Senatuan. Historikoa bilakatu daitekeen bozketa batean -legea onartzeko zailtasun handiagoak izango dira Ordezkarien Ganberan-, Senatuko Justizia Batzordeak AEBetako immigrazio sistema aldatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020927
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakin aldizkariak bere historiako "jauzirik handiena" egingo du aurten, haren zuzendari Joan Mari Torrealdairen ustez. "Franco hil ondoren 1977an eman genuena ere ez zen txikia izan, baina aurten haren parekoa eman genezakeela iruditzen zait". Aldizkaria fundazio bihurtuko da aurki, aste batzuen buruan, eta maiatzean "...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020928
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitza berrien prezioa %6,7 jaitsi da EAEn eta %8 Nafarroan. Hiriburuen artean, Donostian balio du gehien metro koadroak, 3.923 euro; eta gutxien, Iruñean, 2.148,3 euro NEW YORK. Espero baino emaitza hobeak izan ditu Golman Sachs bankuak aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan. 7.405 milioi dolar eskuratu ditu -5.00...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020929
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutun honen bitartez, maiatzaren 24an egunkari honetan argitaratu zen Gaur zerria, bihar gizakia albistean esaten diren hainbat gauza argitu nahi genituzke. Aho, lepo eta aurpegian minbizia, traumatismo edo beste gaixotasunen batek eragiten dituzten defektu edo gabeziak berreraikitzeko teknikak konplexuak dira, eta, as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020930
BERRIA
Euskadi
noticias
Bermeoko Berton Elkartearen eskutik, abuztuaren 5ean Merke-merke azoka izango da, Taraskan, 10:00etatik 21:00etara. Hamabost saltoki inguru egongo dira, eta kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan erosteko aukera izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020931
BERRIA
Euskadi
noticias
Emantzipaziorako laguntza ekonomikoak eskainiko dizkie gazteei Eusko Jaurlaritzak Gaur aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak gazteriaren arloan eta legegintzaldiaren amaierara arte bete beharreko helburuak. Hamar dira guztira, eta 2022ko ekainaren 21ean onartu zuten Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia osatzen dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020932
BERRIA
Euskadi
noticias
Argiaren prezioaren igoeraren kontrako manifestazioa eginen dute gaur Bilbon Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute gaurko, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan. Mobilizazioan parte hartzeko deia egiten diete inguruk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0020933
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraken eta Kurdistanen ehun lagun inguru hil dituzte urteko eraso sail handienean Iazko abenduan atera ziren AEBetako azken soldaduak Iraketik, eta orduz geroztik nazioartearen arreta gutxiago izan du Irakek, eta ahaztutako gatazka bat bihurtzeko arriskua areagotu du horrek. Okupazio indarrek herrialdea utzi arren, ind...
cc-by-sa 4.0