id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0020934 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirurak bat. Onda Cero ( El transistor , De la Morena), Cope ( El partidazo , Juanma Castaño) eta Ser katea ( El Larguero , Manu Carreño) dira gauetako irratsaio erreferentzialak Espainiako kirol zaleen artean. Horietan, igandeaz geroztik, kirol albisteak baztertu eta kirol irratsaioen historian mugarri izan daitezkeen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020935 | BERRIA | Euskadi | noticias | Standstill taldeak azken kontzertua eman zuenetik urtebetera argitaratu du taldeko abeslariak bere bakarkako ibilbidearen estreinako diskoa. Hamaika abestiz osatutako lana sentimenduz, ironiaz eta kuriositatez betea da, ahotsei -bereari eta hainbatetan azaltzen diren korukoei- nahiz kritika sozialak nagusi diren hitzei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020936 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Blas eguna iritsi ahala, anis lurrinak hartzen ditu Eibar eta inguruko herri askotako sukaldeak. Egun berezia izaten baita otsailaren 3a inguruotan. Eliza eta parrokiak jendez lepo betetzen dira, San Blas opila eskuetan tradizioak agintzen duen bezala bedeinkatuak izan daitezen. Zer esanik ez, opil bedeinkatua izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020937 | BERRIA | Euskadi | noticias | Leire Rodriguez nahita hil izana ukatu du senar ohiak: «Istripua izan zen»
Leire Rodriguezen hilketa «istripua» izan zela esan du haren senar ohiak. Azaldu du etxean eztabaida izan zutela, eta bultzada batean hartutako kolpeak hil zuela. Kalera eraman zuen ondoren Rodriguez, kordea galduta, eta autoarekin harrapatu zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020938 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken segundora arte sufritu behar izan zuen. Baina, azkenean, sasoi honetan lehen aldiz ez zuen galdu Baionak etxetik at, Arroxelan berdinketa eskuratuz. Bi puntu horiei esker, arnasa pixka bat har dezake sailkapenean.
Gauzak zailki hasi ziren, ordea. Arroxela hil edo bizi zelairatu zen, eta aitzinekoekin eremu txikia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020939 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte batzuk besteak baino hobeak direla onartzea errazago da urtea ona delarik. Hala dirudi Miarritzeko Latinoamerikako Kulturen Jaialdiari dagokionez. Marc Bonduel jaialdiko ordezkari nagusiak azalpen horrekin aurkeztu du aurtengo uzta. «Urte handia da Latinoamerikako zinemarentzat», esan du. Eta partikularki Kolonbia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020940 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi aktorek jaso dituzte EABren Besarkada sariak ANTZERKIA. EAB Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak banatu zituen atzo, Donostiako Antzoki Zaharrean, bazkideen botoen arabera. Getari Etxegaraik eta Maria Urzelaik zuzendu zuten ekitaldia, eta parte hartu zuten Igor Zumalabe, Miren Arrieta, Josune Velez de Mend... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020941 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAko zenbait militantek Eba Blanco idazkari nagusiaren jarrera txarretsi dute GASTEIZ. Eusko Alkartasunako hogei bat militantek idatzi bat eman dute argitara. Eba Blanco idazkari nagusiak alderdiko Berme Batzordearen kontra bezperan esandakoak txarretsi dituzte bertan, eta batzorde horrek «legitimitate osoa» duela adie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020942 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego haizeagatik edo tesiko azken urtearen estresagatik 06:30erako ez naiz ohean kabitzen. Erratzun nago, aitita eta amamarenean doktoretza tesiari bultzada bat emateko erretiratuta. Eguna argitzerako, korrika noa Xorroxinerantz, musika aurikularretan. Hala joan naiz Gorostapalotik datorren bidegurutzera arte: erdi kor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020943 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tabakalerak 'Une musique intériure' erakusketa zabalduko du gaur Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, ahotsa eta barne entzumena) erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Tabakalera zentroan, Lau Pareta aretoan. Askotariko diziplinak dituen proiektu gisa definitu dute: «Publikoa, barne musika baten modura, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020944 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk eta PSE-EEk adierazi dute ituna «sendoa» dela, eta oposizioari irekita dagoela
Hurrengo lau urteetako erronkei aurre egiteko akordio «sendo» bat da, Jaurlaritzari gehiengo osoz gobernatzeko aukera emango dio, eta oposizioko taldeei «irekita» egongo da. Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidenteak eta Idoia Mendia PSE-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020945 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH KOPA. Athleticek 1-0 irabazi zion Realari EH Kopako finalean. Partida herenegun jokatu zen, Azpeitian, eta gola Manuela Lareok sartu zuen kontraeraso batean (53. min). Reala izan zen nagusi, baina Athleticek aukera hobeak izan zituen. Naiara Beristain Realekoak jaso zuen torneoko jokalaririk onenaren saria. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020946 | BERRIA | Euskadi | noticias | Faboritoa zen, eta berriz Espainiako Kopako titulua eskuratzeko hautagai nagusia. Baina ez da posible izan. Super Amara Bera Berak lehen neurketan esan dio agur Espainiako Kopako azken faseari, Elxen aurka 24-28 galduta. Txapelketa maiatzean jokatzekoa zen, baina, koronabirusaren pandemia tarteko, bertan behera geratu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020947 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argi mintzatu da Espainiako Auzitegi Konstituzionala, berriro. Ezetz, Eusko Legebiltzarrak ez duela eskumenik ezta pentsio plan osagarrietan dirua noiz eta nola erreskatatu behar den finkatzeko. Halako erabakiak hartzeko ere, eta, bide batez, ekonomiarentzat garrantzitsuak diren erabaki guztietarako, badagoela Espainia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020948 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chourraut, Crespo eta Lazkano, Munduko Kopako finalerdietan PIRAGUISMOA. Maialen Chourraut, Joan Crespo eta Miren Lazkano finalerdietarako sailkatu dira Markkleeberen (Alemania) jokatzen ari den Munduko Kopako proban. K-1 modalitatean egin dute lehen biek, eta C-1ean bigarrenak. Hala, gaur jaitsiera erabakigarriak izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020949 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernuaren ekarpena zein den galdetuko dio Amaiurrek Raxoiri Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak asteon egin dituen adierazpenek ekarri duten soka luzea ikusita, Amaiurrek azalpenak eskatuko dizkio Mariano Raxoiri. Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendutako galdera bat aurkeztu du Espainiako Kongresuan, eta aste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020950 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pio Baroja hil zela 50 urte direla-eta, erakusketa zabal bat dago Madrilen Pio Baroja hil zela 50 urte direla-eta, erakusketa zabal bat dago Pio Baroja (Donostia, 1872 - Madril, 1956) hil zeneko 50. urteurrena gogoratzeko idazlearen inguruko erakusketa zabala paratu dute Madrilgo Hiriko Museoan. 250 pieza bildu dituzte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020951 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hastera doan urteak oso data interesgarria dakar, Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena, eta patxadaz hartu behar da horren irakurketa. Duela urte batzuk, 1992an, Kolonen bidaiaren V. mendeurrena zela-eta, antzeko polemika eta hausnarketa izan zen, Ameriketako herri askoren kontzientzia piztea ekarri zuena. Ona izang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020952 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elektrikoak izanda ere, autoak ez datoz bat mugikortasun jasangarriarekin»
Lurraldearen antolaketan eta hirien plangintzan espezializatutako geografoa da Marius Navazo (1977, Huesca, Espainia). Kataluniako Generalitatean hainbat plan sektorial sortu ditu, baita zenbait mugikortasun plan ere; Boston eta Cambridgeko uda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020953 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esan esaten da, eta, zeharo harrigarria bada ere, zeharo sinesgarria egiten zaigu, Noeren iloba zen Tubalek berak fundatu zuela Nafarroako hiriburua izango zen herria. Uholde Handia gertatu eta gutxira, jakina. Hori esaten da, konbentzimendu handiz, 1627ko izkribu batzuetan. Bertan aipatzen da baita ere Tubalek irakats... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020954 | BERRIA | Euskadi | noticias | Islandiak alerta maila gorena ezarri du, erupzio arriskuagatik Hamabost egunean 34.000 lurrikara baino gehiago erregistratu dituzte Islandian, eta, beste bost egun atzera eginez gero, kopurua 40.000ra igotzen da. «Aurrez inoiz ez zuen horrenbeste jendek hainbeste mugimendu sismikoren berri eman», adierazi du Thorbjorg ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020955 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxi gorabehera bizitza normala izan dugunok ez gara ia ezertaz damutzen, edo hori da jendearen aurrean esaten duguna. Pentsatzen hasten banaiz, egin ez ditudan zenbait zorakeria izango dira gauez loa kendu didaten gauza bakarrak, eta uste dut nire inguruan horrela bizi dela jenderik gehiena. Pentsatzen dut desberdina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020956 | BERRIA | Euskadi | noticias | LOS ANGELES. Yahook Carol Bartz kontseilari ordezkaria kargutik kendu du, ezustean, enpresaren egoera irauli nahian. Yahook 2009an kontratatu zuen Bartz, enpresa berregituratzeko eta Googlerekin lehiatzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020957 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Jose Maria Zabalo CCOOren ordezkaria eta Beasaingo CAFeko langile ohia hil zen atzo, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz. Zabalok amiantoarekin lan egin zuen 1959tik 1973ra. Gizarte Segurantzak ezintasun osoa onartu zion, laneko gaixotasunagatik. Mutualiak helegiteak aurkeztu zuen. EAEko CCOOk nabarmendu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020958 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOKATIRA. Goiherrirentzat izan da lehen txapela lur gaineko lehian. Erandioko (Bizkaia) taldea 680 kilokoan nagusitu zen larunbatean, Getxon (Bizkaia), Mutriku, Akelarre eta Getxoren aurretik. Datorren larunbatean, 640 kiloko mailako txapela jokatuko da, 11:00etan, Getxon. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020959 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parisen bizi naiz olerki bildumako poemak errezitatuko ditu gaur Koldo Izagirrek Soraluzen (Gipuzkoa). Ondoren, solasaldia egingo dute entzuleek poetarekin, eta jatekoa zein edatekoa egongo da, antolatzaileek esan dutenez. Hiria da poema bildumako gai nagusia. Izagirre Altza auzoan hazi zen, Donostian, artean baserri e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020960 | BERRIA | Euskadi | noticias | GAL AUZIA. Rodriguez Galindo kalean da jada, eta etxean beteko du zigorra. Lasa eta Zabala bahitu eta hiltzeagatik ezarri zioten 75 urteko espetxe zigorretik bost bete ditu Guardia Zibileko jeneral ohiak espetxean
Rodriguez Galindo kalean da jada, eta etxean beteko du zigorra Lasa eta Zabala bahitu eta hiltzeagatik eza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020961 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizirik irauteko adibide bi Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Heddy Honigmann perutarraren El olvido eta Catherine Ulma Lopez frantziarraren After The Rape dokumentalak gizakiak bizirik irauteko duen adorearen isla dira. Bata zein bestea Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian emango dituzte gaur, Viktoria Eugenia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020962 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaharren egoitzak negozio izateko bidean daudela salatu dute langileek. Gipuzkoako hainbat zahar egoitzatan lan gatazkak dituzte, eta «pribatizazioa» kritikatu dute sindikatuek
Zaharren egoitzak negozio izateko bidean daudela salatu dute langileek Gipuzkoako hainbat zahar egoitzatan lan gatazkak dituzte, eta «Pribatiza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020963 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koronabirusaren krisiak eta horren ondorioz Saudi Arabiaren eta Errusiaren artean piztu den petrolioaren gerrak Brent upela merkatzen jarraitzen dute. Atzo, beste %10 merkatu zen, eta 30 dolarren bueltan salerosi zen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020964 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekaitza dakar; baserritarrek horrela esaten dute haizean eguratsaren egongaiztasuna sumatzen dutenean. Abagune berriaren haize ufadak aldaketa dakarrela iradokitzen digu oraingoan. Badirudi irudi Euskal Herrian ziklo baten amaierara iritsi garela. Hau idaztean oraindik ez dakigu Espainiako Konstituzio Auzitegiak Bildu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020965 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika, bertsolaritzaren bidelagun . Xabier Amurizatik hasita Gu Ta Gutarrak egitasmora arte, Josu Zabalak musika eta bertsolaritza uztartzen izan dituen bizipenez aritu da Udako Euskal Unibertsitatean, Eibarren.
Xabier Amurizatik hasita Gu Ta Gutarrak egitasmora arte, Josu Zabalak musika eta bertsolaritza uztartzen iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020966 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irungo Udalak ez dio dagokion dirua emango EAE-ANVren udal taldeari Irungo Udalak bertan behera utzi ditu EAE-ANVren udal taldeari dagozkion diru laguntzak. Hartara, udalak bere egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailaren 8an kaleratutako autoa, aurretiaz Alkatetzak kaleratutako ebazpenak gogoratu du Auzitegi Naz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020967 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Hamabost urte goi mailan igaro ondoren, denboraldi amaieran erretiroa hartuko duela jakinarazi du Unai Arrietak, Naturhouseko jokalariak. 1981ean Elgoibarren jaioa, Bidasoa, Arrate, Galdar eta Naturhousekin aritu da goren mailan. Sasoi aldetik «jarraitzeko moduan» zegoela argitu zuen atzo. «Baina goi mailan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020968 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilen ere Udalbiltzarekiko elkartasun taldea. Bihar goizean Uztaritzen egingo duten elkarretaratzera joateko deia egin du Abertzaleen Batasunak
Bihar goizean Uztaritzen egingo duten elkarretaratzera joateko deia Udalbiltza auziak sortu duen elkartasun uholdea Madrileraino iritsi da.
Euskal Herrian herriz herri elkar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020969 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraken 30 lagun hil eta 38 zauritu dituzte eraso suizida batean Bagdaden, Irakeko buruzagi ohi baten aldeko hiletan, 30 lagun hil eta 38 zauritu zituen atzo ekintzaile suizida batek. Zajuna auzoan izan zen erasoa. Jendea mezkitatik irteten ari zen unean zartarazi zuen ekintzaileak lehergailua. Iturri ofizialek jakinara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020970 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enplegu publikoaren legearen negoziazioa amaitutzat jo du Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazio publikoetako 113.000 langileen eskubide eta betebeharrak biltzen dituen Enplegu Publikoaren legegaia Eusko Legebiltzarrerako bidean dago. Sindikatuekin izandako negoziazioetan adostasunik ez du lortu Ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020971 | BERRIA | Euskadi | noticias | EIBAR. ETB1ek Sanjoanak 2019 zuzeneko saio berezia emango du bihar, 22:20an. Imanol Artolak aurkeztuko du programa Eibartik (Gipuzkoa), eta Maite Eskarmendi Unzaga plazan ibiliko da, herritarren lekukotzak jasotzen. Konexioak egingo dituzte Donostiako Zurriola hondartzatik, Muskiztik (Bizkaia), Gasteizko Judimendi auzo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020972 | BERRIA | Euskadi | noticias | DEMOGRAFIA. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriak gora egingo du 2015. urtera arte
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriak gora egingo du 2015.
Euskal Autonomia Erkidegoak 2.194.000 biztanle izango ditu 2015. urtean eta horietatik 1.070.000 (%48,7) gizonezkoak eta 1.124.000 (%51,3) emakumezkoak izango dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020973 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sinadurak biltzen hasi dira Bilbon ikasteko leku eskasia salatzeko Azterketa garaia gertu dute ikasleek, eta asteotan bete egin ohi dira ikasteko lekuak. Bete, zenbaitentzat arazo bilakatzeraino: "Urtero berdin, ikasteko garaia heldu eta problema nagusia ikasteko leku bat lortzea bilakatzen da. Ordutegi ezinezkoetara m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020974 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. MIKEL LABOA. Hegan, libre . Miresten dituen sortzaileei gorazarre egin, eta txorien mundu metaforikoan barruratu da Mikel Laboa kantaria hamazazpigarrena duen diskoko abesti berrietan
Miresten dituen sortzaileei gorazarre egin, eta txorien mundu metaforikoan barruratu da Mikel Laboa kantaria hamazazpigarrena du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020975 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxeak dauden eraikinetan ezingo dituzte jarri pubak BILBO. Bilboko Udalak ostalaritza negozioen inguruko udal arautegiak aldatu ditu, etxebizitzak dauden eraikinetan pubak eta diskotekak jartzea debekatuz. Soilik EAJren aldeko botoekin onartu dute arautegia. Ibon Areso Hirigintza zinegotziak esan du neurriak ez diola ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020976 | BERRIA | Euskadi | noticias | Likidezia handiak eta interes tasa txikiek AEBetako etxebizitza merkatua puztu zuten 2004-2006ko urteetan. Baina, petrolio garestiak eragindako inflazioari eutsi nahian, Erreserba Federala tasak igotzen hasi zen, puntu laurden orain, puntu erdi gero, etengabe. Bi urtean 4,25 puntu igota, 2006ko ekainean interes tasak %... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020977 | BERRIA | Euskadi | noticias | donostia A8 autobidean, Deba (Gipuzkoa) parean, izandako istripu batean emakume bat zendu zen atzo eta bi lagun zauritu ziren, tartean haur bat. Ibilgailua errepidetik irten zen, erdibitzailea jo zuen eta irauli egin zen. Nafarroan, Tuteran eta Zubielkin ere izan ziren ezbeharrak, | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020978 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauxe da The Good Ones Ruandako bikotearen lan luzea. 28 urte pasatu eta gero, hango genozidioaren berri ematen jarraitzen dute bi musikariek, horretarako, aurrekoetan bezala, beren esperientzia pertsonalak oinarritzat hartuta. Berriro ere, Ian Brennan ekoizle ezagunarekin lan egin dute (Tinariwen, Ramblin Jack Elliot.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020979 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken geltokia, baserritik harategirako bidean. Baserrietako zelaietan hazitako txekorrak akabatzeko prozesua zein den azaltzeko, ateak ireki dizkio BERRIAri Tolosako hiltegiak.
Baserrietako zelaietan hazitako txekorrak akabatzeko prozesua zein den azaltzeko, ateak ireki dizkio BERRIAri Tolosako hiltegiak.
Ostirala lan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020980 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zapaterok «adore falta» izan duela dio IUk, eta «zinikoa» izatea leporatu dio. Hurrengo hauteskundeetan herritarrek PSOE zigorturik, sozialistak ahulduko direla dio Llamazaresek
Zapaterok «adore falta» izan duela dio IUk, eta «zinikoa» izatea Hurrengo hauteskundeetan herritarrek PSOE zigorturik, sozialistak PSOEk PSNri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020981 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAk Maiorga Ramirezi gogoratu dio afiliazioa etenda duela Aste honetan Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak arrazoia eman dio Maiorga Ramirez hautagaiari, eta agindua eman du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia hautatzeko primarioak egiteko. Horren harira, Ramirezek gaur esan du ebazpenaren ondotik primarioen proz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020982 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zoru etikoa barne hartuta aurkeztu du Jaurlaritzak "bake planaren plana" Dokumentua "bake planaren plana" dela gogorarazi du aurkezpenean Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak, "abiapuntua" dela. Jarraipen batzorde bat ere izango du aurrerantzean, eta zirriborroan aurkeztutako hemezort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020983 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolpe gogorra jaso dute; espero gabekoa. Ikasturtea amaitzeko aste gutxiren faltan jakin dute Nafarroako Gobernuak %30 murriztuko duela 0-3 urte arteko umeen zentroetarako aurrekontua. Udalen ardurapean daude haurren ikastetxeak: diru ekarpenaren erdia, Hezkuntza Departamentutik jasotzen dute; %25, berriz, familien par... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020984 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaien Fisikako katedraduna da Angel Rubio EHUko irakaslea, eta aurrerantzean kargu hori Max Planck elkarte ospetsuaren zuzendaritzakoarekin partekatuko du; fisika, kimika eta teknologiaren alorreko kanpo zuzendariaren karguarekin, hain zuzen ere. EHUko NanoBio Espektroskopiaren taldeko zuzendariak ikerketa lanarekin ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020985 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Sute bat piztu zen herenegun gauean Iruñeko Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko eraikin bateko etxebizitza batean. Garrak itzaltzera joan ziren suhiltzaileak, eta etxearen barruan 44 urteko gizonezko baten gorpua topatu zuten, sarrerako atetik oso gertu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020986 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iragan apirilean 20 urte bete dira giza genomaren sekuentzia osatua sarean eskuragarri jarri zenetik. Informazio horrek genetika eta gaixotasunen azterketa irauli zituen, baina askoren iritziz sekuentzia hobetzeko garaia da.
Giza Genoma Proiektuak hamar urte eta ehunka milioi dolar behar izan zituen gizakien informazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020987 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hil honetan betetzen dira UPVtik kaleratu gintuztenetik hamabost urte.
Horren aurretik, unibertsitate horretako hainbat irakaslerekin batera, funtzionario izateari kontzientzia-eragozpena kontrajarri genion.
Lehenik eta behin, funtzionaritzan oinarritutako sistemak gure Herriak estatu espainolaren aldetik pairatzen due... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020988 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko armadak Hawija hartzeko erasoaldia hasi du BAGDAD. Hawija da EI Estatu Islamikoak Iraken kontrolpean daukan azken tokietako bat, baina Irakeko armadak hori hartzeko erasoaldia hasi zuen atzo. Hori iragarri zuen Haider al-Abadi Irakeko lehen ministroak. Duela hiru egun Al-Anbar probintzian hasi zuen erasoaldia. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020989 | BERRIA | Euskadi | noticias | CIAk hasieratik jakin zuen Irakek arma kimikoak erabili zituela Iranen aurka Foreign Policy aldizkariak argitaratutako CIAren agiri batzuen arabera, AEBetako zerbitzu sekretuek hasieratik jakin zuten Irakek arma kimikoak erabili zituela Iranen aurkako gerran (1980-1988), baina, hala ere, laguntza eman zioten Saddam Hus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020990 | BERRIA | Euskadi | noticias | Autodeterminazioaren aldeko Gernika Sarea aurkeztu dute Venezuelan Venezuelako Legebiltzarreko zortzi hautetsik bat egin dute Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko Gernika Sarearekin. Wilmer Iglesias (PPT) Edgar Lucena (PCV) eta Manuel Briceño (PSUV) diputatuek «urte gehiegiz» luzatu da, eta «sufrimendu gehiegi»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020991 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andaluziako Parlamentuan urduri daude atzoz geroztik. Valentziako erakundeetan begiak bildu ezin egon dira bart. Moncloan paper birringailua etenik gabe ari da lanean. Ustelkeria kasu batek eraman du Guardia Zibila Kataluniako erakundeetan indarrez sartzera. %3ko komisioen auzia Convergenciarena da, baina hori baliatuz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020992 | BERRIA | Euskadi | noticias | JxCek gobernua osatuko duela ziurtatu du, eta Sanchezen hautagaitzari eutsiko dio
JxCk Jordi Sanchez parlamentariaren hautagaitzari eutsiko dio. "Lortzeko moduan eta garaiz gabiltza", adierazi du Pujolek. Hala erantzun dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuaren zerrendak ERCk eginiko eskariari. Alderd... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020993 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekazariek mobilizazioetara deitu dute, «errentagarritasunik ezarengatik»
GASTEIZ. Asaja, COAG -tartean UAGA Arabako Nekazarien Elkartea- eta UPA nekazarien elkarteek mobilizazioak deitu dituzte datorren asteetarako, «sektoreak pairatzen duen errentagarritasunik ezari aurre egiteko». Lehen kontzentrazioa gaur izango da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020994 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAko kide izatea leporatu dio fiskaltzak Iñaki Goioaga abokatuari Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Iñaki Goioaga abokatuari ETAko kide izatea leporatu dio, berri agentziek atzo zabaldu zutenez. Hain zuzen ere, Jose Miguel Latasa ETAko kide ohiak Arabatik blogean idatzitako sarrera batean oinarritu da Javier ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020995 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arte Ederren eraikina kultura ondasun izendatu du Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Donostiako Arte Ederren eraikina kultura ondasun izendapenarekin babestea erabaki du, 1990ean Kultur Ondarearen Euskal Legean aurreikusitakoaren arabera. «Babes maila honek eraikina botatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020996 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parlamentuak berriro egin du tartakadak salatzeko agiria Nafarroako Parlamentuak adierazpen bat onartu zuen atzo Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari emandako tartakadak salatzeko. Orain bi urte ere egin zuen gisa horretako agiri bat, eta atzo errepikatu egin zuen, epaiketaren harira. UPNk, PSNk eta PPk a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020997 | BERRIA | Euskadi | noticias | El Baradeirekin eta Musarekin bildu da Egiptoko Junta Militarra Egiptoko Junta Militarrak beste keinu bat egin nahi izan die militarren kontra protestan ari diren milaka herritarrei, baina oraingoan ere alferrekoa izan da, kalean istiluak baitaude oraindik eta Kairoko Tahrir plazak beteta jarraitzen baitu zortzigarren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020998 | BERRIA | Euskadi | noticias | SEGA. Euskal Selekzioa hamabost segalarirekin ariko da abuztuaren 28tik 30era, Azpeitian jokatuko den Europako Txapelketan. Hamar gizonek eta bost emakumek osaturiko taldea da. Txapelketan Alemaniako, Austriako, Suitzako, Esloveniako eta Hego Tirolgo aurkariak izango dituzte. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0020999 | BERRIA | Euskadi | noticias | Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako ebazpenaren gako nagusiak: Murilloren adierazpenak, «bateraezinak». Ebazpenaren 65. parragrafoan, argi mintzo dira: Murilloren adierazpenek auzipetuekiko «aurreiritziak» azaleratu zituzten, eta horiek «bateraezinak» dira Murillok Bateragune auzia epaitzearekin.
Inhabilitazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021000 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tokiko Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gertatutakoaren berri. Nigerkoak eta Ghanakoak ziren migrante gehienak; horietako batzuk adingabeak ziren.
Libiara zeramatzan ibilgailuak matxura izan zuen astelehen gauean basamortuan, Birkutik 150 kilometro ingurura. Bi ibilgailu zihoazen Nigertik Libiarantz, eta besteak b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021001 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk dei egin du Gernikan ospatuko den Aberri Egunean parte hartzera DONOSTIA. Gernika Batzordeak eta Independentistak Sareak igandean Gernika-Lumon ospatuko duten Aberri Egunera joateko deia egin du EH Bilduk. «Herri duin bat nahi dugula eta gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi dugula aldarrikatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021002 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak uko egin dio Usansolo udalerri gisa erregistratzeari Espainiako Gobernua harremanetan jarri da Usansoloren (Bizkaia) desanexioaren ardura hartu duen batzorde kudeatzailearekin, eta adierazi dio haien eskaera atzera bota dutela; hala, Madrilek eten egin du Galdakaotik banandu eta Bizkaiko 113. udale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021003 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kroaziak Serbiarekin duen muga ireki du, Bruselak azalpenak eskatu ondotik ZAGREB. Kroaziako Gobernuak Serbiarekiko muga postuak erabat ireki ditu, Bruselak azalpenak eskatu ondotik. Serbiatik EBn sartu nahi duten errefuxiatuak blokeatzeko itxita eduki du muga Zagrebek. Errefuxiatuen auziak liskarrak eragin ditu bi her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021004 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Aste Nagusia astebete atzeratuko dute 2015ean Jai batzordeak gaur jakinarazi duenez, jaiak hasteko egun hori aukeratu dute "udako oporren amaieratik hurbilago egoteagatik".
Gainera, uste dute horrela "bilbotar eta bizkaitar gehiago" izango direla festetan, eta ez dute Ama Birjinaren Eguna "ezerezean" utzi nahi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021005 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santiago Cerverak dimisioa eman du diputatu karguan Nafarroako kazetaren arabera, Asiainek salaketa jarri zuen iragan asteazkenean, posta elektroniko anonimo bat jaso ondoren. Posta horretan, Asiaini 25.000 euro ordaintzeko eskatu zioten, ez bazuen nahi bere jarduera profesionalari buruzko hainbat informazio publiko eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021006 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Jon M. Chu. Aktoreak: Anthony Ramos, Corey Hawkins, Melissa Barrera, Leslie Grace, Jimmy Smits. Iraupena: 143 minutu. Generoa: Musikala. Herrialdea: AEB.
Broadwayko musikal batean dago oinarrituta. New Yorkeko Washington Heights auzoan, Vanessa upategi baten jabearekin dago maiteminduta: Usnavi. Bestalde, U... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021007 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argazkiak ikusgarriak dira. Hunkigarriak. Hamabost urtera ailegatzen ez diren haurren aurpegi amorratuak arma bat eskuetan dutela; mina baten leherketaren ondorioz hanka bakarrekin futbolean aritzen den mutiko koxkorra; soldadu batengatik ezkutatu nahian dabilen umetxo baten aurpegi etsia... Argazkietako protagonistak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021008 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERROMA. Bihar du bozkatzekoa Italiako Senatuak Silvio Berlusconi kanporatu edo ez, Mediaset auzian ezarri zioten zigorragatik. Italiako lehen ministro ohiak, baina, luzamendu bat behartu nahi du, eta Bresciako Helegite Auzitegiari eskatu dio bere aurkako prozedura guztia berrikusteko, hamabi lekukotasun berri badituela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021009 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arandia, langileei babes materiala ematera behartua ARRIGORRIAGA. Langileei beharrezko babes materiala eman beharko die Arrigorriagako (Bizkaia) Arandia egoitzak, epailearen aginduz. Joan den astean gauza bera agindu zieten Miranda Fundazioko (Barakaldo, Bizkaia) eta Abeletxeko (Ermua, Bizkaia) egoitzei. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021010 | BERRIA | Euskadi | noticias | Askotan entzun dugu feministok muturrera joateko joera dugula. Ukatu izan didate kristalezko sabaia, ukatu plaza publikoan jasandako zapalkuntzak hala direnik, ukatu gorputzarekiko presioak noraino ito gaitzakeen emakumeok, ukatu uste baino gehiago direla tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, ukatu salaketa faltsua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021011 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogeita bi urte beteko dira unibertsitatetik despeditu gintuztenetik. Oraindik hiru gara UPVko Leioako atarian egunero gu berriz onartzeko eskatzen aritzen garen irakasleak.
Gure borrokak unibertsitaterako Irakaslego Propioa lortzea zuen helburu: lan-kontratuaren bitartez gauzatua eta -eskubide zein betebeharretan- fun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021012 | BERRIA | Euskadi | noticias | « Euskadiren eta Espainiaren arteko lazoak indartzeko, euskarak desagertu egin behar du derrigorrez. Espainiako sozialistentzat euskal hizkuntzak ez du tokirik gizarte modernoan. Gainera, ez al da berez galtzen ari?»
« Min ematen du, zinez, ume bati oihu betean Imanol! edo Joseba! deitzen diotela entzuteak. Haurrak ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021013 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orozkoko ibilbide sarean hamaika aukera marraztu dituzte oraintsu ibarreko zoko-mokoak ezagutarazteko. Zubiaurreko erdigunetik abiatuta, esaterako, Ubizear eta Kurtzeganako trikuharrira doan bidea har daiteke, betiere PR-BI 34 luzera txikiko zidorra gogaide. Beste aukera bat, akaso aurrekoa bezain interesgarria dena, S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021014 | BERRIA | Euskadi | noticias | Margolanek irratiari oihartzun . Gure Irratiaren alde Euskal Herriko 29 artistaren obren erakusketa osatu dute; dirua irratiak Uztaritzen daukan egoitza berrirako erabiliko dute.
Gure Irratiaren alde Euskal Herriko 29 artistaren obren erakusketa osatu dute; dirua irratiak Uztaritzen daukan egoitza berrirako Lapurdiko G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021015 | BERRIA | Euskadi | noticias | KRITIKA. Iparra galdu gabe. MUSIKA EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA Europa iparraldetik bidaia polita egin zen. Hungariako Kodaly, Grieg norvegiarra eta Sibelius finlandiarraren musikaz zipriztindu gintuzten Euskadiko Orkestrako musikariek. Denboraldian zehar egiten diren kontzertuetatik borobilena sentitu nuen, hiru konp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021016 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Berrikuntza ez da errentagarria Euskadirentzat». Ikerketa esparruko 160 zentro hiru agentziatan banatuko dituztela iragarri du Espainiako Berrikuntza ministroak
Ikerketa esparruko 160 zentro hiru agentziatan banatuko dituztela Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz eskatu izan dizkio Espainiako Gobernuari Berrikuntza eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021017 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELIKADURA. Ogi Egunarekin tradizioari eutsi nahi diote aurten ere Galdamesen Ogi Egunarekin tradizioari eutsi nahi diote aurten ere Galdamesen Gabon egunean baserrietan ogia egiteko izaten zen ohitura nolabait berreskuratu nahi izan zuten duela 21 urte Galdamasko herritar batzuek (Bizkaia). Handik sortu zen abenduaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021018 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ranil Wickremesinghe Sri Lankako presidentea izango da behin-behinean Gotabaya Rajapaksak dimisioa eman eta gero, Ranil Wickremesinghe azken hilabeteetan lehen ministroa izandakoak Sri Lankako presidente kargua hartu du, behin-behinean. Asia hegoaldeko herrialde horretako konstituzioaren arabera, presidenteak karguari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021019 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sokadantza berritu bat plazaratu dute, estreinakoz, Duguna dantza taldeko dantzariek Iruñean. Garai batean dantzak Nafarroako hiriburuan ekitaldi garrantzitsuetan zuen tokia berreskuratzeko asmoz, eta San Blas eguna baliatuz, bitan dantzatu dute: San Nikolas plazan lehena, eta Sarasate pasealekuan bigarrena.
Euskal Her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021020 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaporeak GKEak zerbitzua emateari utzi behar izan dio Oztopo bat gehiago bidean. Egoera larria da Lesbos uharteko Moria kanpamentuan (Grezia) zeuden migratzaileentzat: kanpamentuak su hartu eta Poliziak errepideak itxi ostean, errepidean ez atzera ez aurrera harrapatuta daude astearte gauetik . Han, Zaporeakek hartu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021021 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sei urtean lehen aldiz %10etik behera hazi da Txinako ekonomia. Urte erditik aurrera dezente moteldu da hazkundea; azken hiruhilekoan, kasu, %6,8 soilik igo da
ERROMA. Italiako Fiat auto enpresak 1.700 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %16 gutxiago. Lehen bederatzi hilabeetan emaitza onak izan zituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021022 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste bederatzi lan berezi Zabaltegi-Tabakalera sailean Zinemaldiko lehiaketa edo sail irekiena da Zabaltegi-Tabakalera, araurik ez duelako, ezta estilo edo denbora mugarik ere. Horregatik, aurten ere askotariko proposamenak egongo dira bertan: telesailak, fikziozko eta animaziozko filmak, eta artxiboko materialekin os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021023 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHTaren Donostiako geltokia 2023an amaitzea aurreikusi dute Ondo bidean, Donostiakoa izango da AHT abiadura handiko trenak Hegoaldean prest izango duen lehen geltokia. Obrak lizitatu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta lanak 2020. urteko apirilean hastea aurreikusi dute; azaldu dutenez, 42 hilabete iraungo dute, eta, beraz, 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021024 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kenkari fiskaletan murrizketa handiak egingo ditu Frantziak, defizita jaisteko. Uste baino gutxiago haziko da herrialdea aurten; aurreikuspenak %2,5etik %2ra aldatu ditu gobernuak
Kenkari fiskaletan murrizketa handiak egingo ditu Frantziak, defizita Uste baino gutxiago haziko da herrialdea aurten; aurreikuspenak Helbur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021025 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alex Remirok Athletic utziko du sasoiaren amaieran Atezainari datorren ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta jokalaria eta kluba denbora luzez aritu dira negoziatzen hitzarmen hori luzatzeko, baina ez dira ados jarri. Hori dela eta, denboraldia hasi aurretik klubak Eduardo Berizzori eskatu zion Remirok gehiago e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021026 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka pertsona batu dira Iruñean arrazakeriaren aurkako protestan Eskubide guztiak, pertsona guztientzat . Ehunka pertsona batu ziren atzo Iruñean lelo horren atzean egindako manifestazioan. 1960ko martxoaren 21ean, Hego Afrikan, gobernuaren lege xenofoboen kontrako manifestazioan armadak 64 pertsona hil zituen. Eta s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021027 | BERRIA | Euskadi | noticias | TUNIS. Tunisiako presidenteak bi ministro kargutik kendu zituen atzo: Ali Kooli Ekonomia eta Finantza ministroa eta Fadhel Kraim Nekazaritza eta Teknologia ministroa. Bughdiri Nmissak eta Nizar Ben Nejik ordezkatuko dituzte, hurrenez hurren. Duela astebete salbuespen egoera ezarri zuenetik, gobernuko dozenaka langile e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021028 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. PSIKOLOGIA. Sasoi berriak eta sindromeak (I). Kontzeptuak eta gaixotasunak nahasten direnean, denak gaixotasun kutsua hartzen du. Gertatzen zaigun guztiak 'arazo-larri-eta-psikologikoa' dakar. 'Opor osteko sindromea' eta 'Peter Panen sindromea' dira horren adibide.
Kontzeptuak eta gaixotasunak nahasten direnea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021029 | BERRIA | Euskadi | noticias | CIAko operazio klandestinoetako buru ohiak aitortu du tortura ibiltzen zela Pakistanen
Pakistanen, presoengandik informazioa lortzeko, CIAko kideek presoak itotzeko itxura egiten zutela aitortu du Jose Rodriguez CIAko buru ohiak The Washington Post egunkariko iritzi zutabe batean. Baina izenburuan argi dio: «Egin genue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021030 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Plak plak plak plak plak/ biguntzen da tantaka/ harri gogorra». Izenburua ere barnean biltzen duen haiku horrek abiatzen du Peru Magdalenaren (Berriz, Bizkaia, 1980) lan berria. Berria eta, batez ere, «berezia». Behin eta berriz agertu da berba aurkezpenean. Haikuak direlako, gutxi-asko eskuko telefono baten neurria d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021031 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko Orkestra eta Musikene orkestra bakar modura ariko dira bihar Euskadiko Orkestrako (EO) zenbait kide eta Musikeneko Orkestra Ikasketa Masterreko ikasleak EOren Miramongo egoitzan ari dira elkartzen asteon, Donostian bihar emango duten aparteko kontzertua prestatzeko. Haien hitzetan esanda, «orkestra bakar bate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021032 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminak 78 Gogoan-ek protestarako deia egin du Martin Villa Iruñean egitekoa den agerraldiaren aurka
Sanferminak 78 Gogoan taldeak salatu du Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia Iruñean izango dela ostegunean, eta protestarako deia egin du hari «errefusa» adierazteko. Izan ere, plataformak gogoratu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0021033 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo Barakaldoko udaletxearen aurrean (Bizkaia). Alokairua edo hipoteka ez ordaintzeagatik, martxora arte herriko 54 familiari etxea kendu diotela salatu du. Kopurua igo egingo dela dio, enpresa asko itxi dituztelako. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.