id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0021934
BERRIA
Euskadi
noticias
Ivan Fernandezek Tokion aritzeko marka egin du Sevillako maratoian: 2.09.55 ATLETISMOA. Ivan Fernandez maratoilari gasteiztarrak urratsa egin du Tokioko Olinpiar Jokoetan aritzeko, herenegun, Tokion lehiatzeko gutxieneko marka lortu baitzuen Sevillan (Espainia): 2.09.55. Bi euskal atletek dute gutxieneko marka: Fernand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021935
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikako alkatearen hitzak ez «aldrebesteko» eskatu dute GERNIKA-LUMO. Joan den larunbatean Gernika-Lumon izandako hilketari buruz Jose Maria Gorroño alkateak eginiko adierazpenak ez «aldrebesteko» eskatu du EH Bilduk. Hiltzaileei gizarte laguntzarik ezin zaiela eman esan zuen alkateak. Koalizioak eta alkateak berak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021936
BERRIA
Euskadi
noticias
Kurdu bat zigortu dute, Turkiako lehen ministroari zapata bat botatzeagatik. Espainiako Gobernuak Jomaren aberriratzea eskatu badu ere, epaimahaiak uko egin dio hura kanporatzeari Kurdu bat zigortu dute, Turkiako lehen ministroari zapata bat Espainiako Gobernuak Jomaren aberriratzea eskatu badu ere, epaimahaiak Recep T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021937
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskalak zigor eskaerak mantendu ditu 'Kukutza auziaren' amaieran Kukutzaren epaiketaren azken saioa atzo izan zen, eta fiskalaren zein defentsako abokatuen azken ondorioekin amaitu zen. Bere hitzaldian, fiskalak onartu zuen Kukutza "proiektu interesgarria" zela kultur eta gizarte ikuspegitik, baina "jabetza pribaturak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021938
BERRIA
Euskadi
noticias
Janari eskasia eta errazionamendu liburuxkak ez ziren berehalakoan desagertu II. Mundu Gerra amaitu ostean. Bakea, berreraikitzea, garapena, eta bai, jatekoa ere behar zituen Europak 1950eko urteetan. Horien bila, sei herrialde -Alemaniako Errepublika Federala, Frantzia, Herbehereak, Luxenburgo, Belgika eta Italia- Eur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021939
BERRIA
Euskadi
noticias
IAEAk «gaizto» iritzi dio Iranen gainean AEBek eginiko txostenari Iranen programa nuklearra dela- eta AEBetako Gobernuak atondutako txosten bati «gaizto eta iraingarri» iritzi dio IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak. Washingtonen, Kongresuan, iragan nabarmendu du IAEAk. AEBetako Gobernuari igorritako gutun b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021940
BERRIA
Euskadi
noticias
Putinek dei egin du erreferendumean parte hartzeko MOSKU. Gaur amaituko da Errusiako Konstituzioaren erreformari buruzko erreferenduma, eta, horren harira, Vladimir Putin herrialdeko presidenteak herritarrei dei egin die botoa emateko. Baiezkoak irabaziko balu, Putinek aukera izango luke boterean jarraitzeko 2036ra art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021941
BERRIA
Euskadi
noticias
1.500 euro hilean, Espainiako bandera udaletxeko balkoian jarri arte Auzia 2008koa da. EAEko Justizia Auzitegi Gorenak, Espainiako Abokatuaren helegitea onartu, eta ebatzi zuen udal guztietan ipini behar zela Espainiako bandera. Harrezkero, hainbat eta hainbat alkatek jarri dute Espainiako bandera halabeharrez udaletxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021942
BERRIA
Euskadi
noticias
Luxuaren Munduko Elkarteak ehun marka jaso ditu bere rankingean. Hermes, Chanel eta Louis Vuitton azaltzen dira modaren atalean; Rolls-Royce, Bentley eta Ferrari autoenean; Cartier, Van Cleef & Arpels eta Boucheron bitxienean; Patek Philippe, Vacheron Constantin eta Piaget erlojuenean; eta L'or De Jean Martell, Louis X...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021943
BERRIA
Euskadi
noticias
'Héroes' liderra izan zen bere ordutegian eta 'Pilotari'-k gora egin zuen igandean. ETB1 kateak %3,8ko batez bestekoa izan du irailean, abuztuan baino zortzi hamarreko gutxiago La2eko 'Línea 900' saioa kenduko dute, 16 urteren ostean urtez ikerketa erreportajeak eman ostean. TVEko ordezkari batek azaldu duenez, antzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021944
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUN. 24 urteko gazte bat hil zuten igande goizean Irunen (Gipuzkoa), Colon Pasealekuan, labana batekin egindako eraso batean. 05:45 aldera, SOS Deiak zerbitzuak dei bat jaso zuen, pertsona bat zaurituta zegoela ohartarazteko. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, gaztea bizkortzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021945
BERRIA
Euskadi
noticias
Chicagoko taldeak aztarna klasikodun rock disko minimalista plazaratu berri du. Horretarako, bereak egin ditu glam kutsuko boogie erritmoak, country landatarra eta bluesarekiko grina. Emaitza klasikotasuna darion lan garaikidea da. Spacemen 3 banda britainiarraren The Perfect Prescritption zoragarria gogorarazten dit. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021946
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexuaz hizketan dihardute bat, bi, hiru neskak, barrezka, zerbeza bana eskuan-da. Hainbat fase pasatu dituzte: eufemismoen garaia 13-14 urterekin (...egia da Markelek eta zuk hori egin duzuela?), gezurrena 15etik 18-19rakoa (orgasmorik bako larrutaldi bat haluzinantea, brutala, pasada bat izan zela esatea), erdizkako z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021947
BERRIA
Euskadi
noticias
«Benga, Unai!», esan zioten entzuleek kartzelatik oholtzara arteko bidean Agirreri. Ez zen ariketa hura izan hernaniarraren onena, baina, ordura arte erakutsitako maila kontuan hartuta, bazekien publikoak hortxe behar zuela finalerako. Gainera, azkena zen kantatzen. Lanak amaitu eta puntuazioaren berri izan bitarteko t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021948
BERRIA
Euskadi
noticias
Elastikoa euskarri gisa edukita, sormenaren bide izango den jaialdia egingo dute gaurtik aurrera Donostiako Tabakaleran. Jaialdian, 30 artista eta kolektibo ingururen lanak izango dira ikusgai, eta serigrafia eta ehungintza lantegiak egingo dituzte egun osoan. Kontzertuak ere izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021949
BERRIA
Euskadi
noticias
Boterea hitzen monopolioa da. Polemika itzela piztu da Patxi Lopezek esandakoen harira; Urkullu bera ere haserretu egin da, hortik atera kontuak. Euskara indarkeriarekin lotu duela, horixe egotzi zaio bazter guztietatik. Eta bai, halaxe egin du. Baina guk, euskara indarkeriarekin lotu duela ikusita, zer egin dugu? Hara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021950
BERRIA
Euskadi
noticias
Partida bateko zigorra jarri diete Maikel Mesa, Pacheco eta Iriondori BIGARREN MAILA. Txartel pilaketak direla eta, asteburuan jokalari bana faltako zaie Bigarren Mailako hiru euskal taldeei. Alavesi dagokionez, Pachecok ezingo du jokatu etzi Mirandesen zelaian; Osasunan, Maikel Mesak bete beharko du partida bateko zig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021951
BERRIA
Euskadi
noticias
DHAKA. Salahuddin Quader Chowdhury diputatuari heriotza zigorra ezarri dio Bangladeshko auzitegi batek, genozidioa eta hilketa egotzita. Independentzia gerran (1971) Pakistanen batasunaren alde lerratu zen Chowdhury. BNP Bangladeshko Alderdi Nazionalistako kidea da gaur egun.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021952
BERRIA
Euskadi
noticias
«Film bat idaztea poesia egitea da » . Michel Gaztanbide gidoilari nafarrak hizkuntza zinematografikoari buruzko mintegia emango du asteon Bilbon, Autore fundazioak antolatuta Michel Gaztanbide gidoilari nafarrak hizkuntza zinematografikoari buruzko mintegia emango du asteon Bilbon, Autore fundazioak antolatuta Idazket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021953
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Emak emakume kirolarien taldeak salatu du «mingarria» eta «onartezina» dela EITBko zuzendari nagusiak esatea gizonezkoen kirola beste maila batean dagoela emakumezkoenaren aldean. Horrelako adierazpenik ez errepikatzeko eskatu du Emak-ek, eta emakume kirolarien emanaldiak ugaritzeko neurriak hartzeko eskatu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021954
BERRIA
Euskadi
noticias
Txernobylen sarraskia gertatu zenetik 30 urte pasatu berri dira. Txernobyl izua, minbizien iturria. Erradiazio nuklearrek gure DNAn mutazioak sortzeko duten gaitasunik ezaguna da oso. Eta, hortik, gure gorputzaren orekaren suntsitzaile badirela ere bai. Alabaina, mutazioak ez dira bakarrik progresoaren ondorio, iturria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021955
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostian egin diote lehen harrera Jon Enparantza abokatu eta preso ohiari DONOSTIA. Bi urte baino gehiago preso egon ondoren, atzo arratsaldean geratu zen aske Jon Enparantza abokatua. Segoviako (Espainia) espetxean izan dute ordutik denbora gehienean, bakartuta eta etxetik 400 kilometro baino gehiagora. Iluntzean hel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021956
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek berdindu egin du, eta Realak, aldiz, liderrarekin galdu SUPERLIGA Athleticek bina berdindu zuen herenegun Pueblaren etxean, Superligako bosgarren jardunaldian. Athleticek bitan hartu zuen aurrea markagailuan, baina ezin izan zion aldeari eutsi. Zortzigarren da sailkapenean. Realak, berriz, 1-0 galdu zuen Lev...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021957
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldea Bertan zikloa gaur hasiko da, Holakoren kontzertuarekin Gaur hasiko da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Euskal Kultur Erakundeak eta KMKk berak antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarrena. Asteazkenetan izango dira emanaldi guztiak, 19:30ean hasita. Jokin Iruingarai, Mirentxu Lazkano eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021958
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabost egunez itxiko dute ostalaritza Katalunian BARTZELONA. Neurri gogorra hartu du Pere Aragones Kataluniako Generalitateko jarduneko presidenteak: hamabost egunez Kataluniako taberna eta jatetxeak itxiko dituzte, eta merkataritza guneetako sarrera erdira mugatuko dute. Neurri horiek gaur gauerdian sartuko lirateke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021959
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilaren 16an irekiko dituzte ogasunaren bulegoak Araban GASTEIZ. Arabako ogasunak ekainaren 16tik aurrera zabalduko ditu bulegoak errenta aitorpena egiteko, eta uztailean, irailean eta urrian ere zabalik egongo dira. Datorren astelehenetik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua. Ogasunak gogoratu du modu telematikoan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021960
BERRIA
Euskadi
noticias
Altitoyko ohiko parte hartzaileak dira Igor Alzelai eta Iñigo Lariz. Goiko postuetara ohituta, aurten hemezortzigarren amaitu dute. IÑIGO LARIZ: Larunbateko infernuarekin alderatuz, nahiko gustura. Eguraldiak ere gehiago lagundu du, eta nik, behintzat, gehiago gozatu dut. Igandean lasterketa motzagoa izateak gorputza e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021961
BERRIA
Euskadi
noticias
Biolin jotzaileak: Vera Martinez, Abel Tomas. Biola jotzailea: Jonathan Brown. Biolontxelo jotzailea: Arnau Tomas. Egitaraua: G. 205, B (Luigi Boccherini), SZ.91 (Bela Bartok), OP. 132 (Ludwig van Beethoven). Lekua: Viktoria Eugenia antzokia. Eguna: abuztuak 10. Musika Hamabostaldia amaitu da. Musikalki ezinezkoa izang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021962
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ikasleei ikusarazi behar diegu euskara erabiltzeak duen balioa eta garrantzia» Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek euskararekiko duten jarrera ikertu du Urtzi Ruiz de Azua filologoak. Horren araberakoa da euskara ikasteko duten motibazioa. Hizkuntz politika «sendoagoak eta eraginkorragoak» esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021963
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaviriak irabazi du Tirrenon; Quintanak aldeari eutsi nahi dio azken erlojupekoan TXIRRINDULARITZA. Fernando Gaviriak (Quick Step) ezustean hartu zuen atzo Peter Sagan (Bora), esprintean, eta harentzat izan zen garaipena Tirreno-Adriatikoko azken-aurreko etapan. Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik, eta Nairo Quinta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021964
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa %40ko birziklatze tasara iritsi dela esan du diputazioak 2009. urtean %22,5ekoa zen birziklatze tasa Gipuzkoan. Urte horretatik aurrera, ehunekoa handitzen joan da, eta 2013an, %38koa izan zen. Dagoeneko %40ra iritsi dela adierazi zuten atzo Gipuzkoako Diputazioko ordezkariek. Horrenbestez, bost urtean ia biko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021965
BERRIA
Euskadi
noticias
HERRI GALDEKETAREN LEGEA. Galdeketaren legea eten egin dute, helegitea onartuta. Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu ditu Espainiako Gobernuaren eta PPren helegiteak Bost hilabete ditu legeak Konstituzioa urratzen duen edo ez erabakitzeko Galdeketaren legea eten egin dute, helegitea onartuta Auzitegi Konstituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021966
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut inoiz ahaztuko guztion mesederako batu gineneko unea» Hiru hilabete joan dira Victor profesionaletara itzuli zenetik. Argi du: «Opari honi, bigarren aukera honi, ahal dudan probetxu handiena atera nahi diot». Bihar Urrutikoetxearen aurka jokatuko du Lau eta Erdikoan. Aste bete-betea izan du Victor Estebanek (Ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021967
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostia. VI. Herri Ametsa Talaia mendi lasterketa, urtarrilaren 30ean, 10:00etan. 15 kilometro (+660 metro). Informazioa: Astun (Aragoi, Espainia). Mendiko eski ikastaroa, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta, larunbatean eta igandean. Informazioa: Bielsa (Aragoi, Espainia). Izotz eskalada ikastaroa, Gipuzkoako Men...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021968
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAKO LIGA Leo Messi Bartzelonako aurrelariak min hartu zuen herenegun Celtic Glasgowren kontra jokatutako partidan. Argentinarrak zuntz haustura du ezker hankako bizepsean, eta sei bat aste beharko ditu osatzeko, atzo klubeko sendagileek adierazi zutenez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021969
BERRIA
Euskadi
noticias
Anxo Quintanak eta BNGko zuzendaritza osoak dimisioa eman dute Galizian. Martxoaren 1eko bozetako emaitza ezkorrak errealitatea oker aztertzeari zor zaizkiola uste du Anxo Quintanak eta BNGko zuzendaritza osoak dimisioa eman dute Galizian BNG Bloke Nazionalista Galiziarreko zuzendaritza osoaren dimisioa aurkeztu zuen a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021970
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehia itzuliko den jakin ez arren, entrenatzaileek segitzen dute zuzentzen dituzten kirolarien etxeko jardunaz arduratzen, baita datorren denboraldia prestatzen zein formatzen ere. «Hasieran lasaitua hartu nuen, baina jada faltan sumatzen dut aulkia» Pasioz bizi du entrenatzaile lana Azu Muguruza IDK Euskotren saskibal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021971
BERRIA
Euskadi
noticias
Lembergko kanposantua soldadu nazi alemanen hilotzez betea zegoen nonbait. Hala ikusten zuen Simon Wisenthal juduak, kontzentrazio esparrutik kanpoko lanera ateratzen zituztenean. Hilerri hartako hilobi bakoitzak, soldadu nazi alemaniar bakoitzak, ekilore bat omen zuen eguneko eguzkiari ibili osoan zabalik jarraitzen z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021972
BERRIA
Euskadi
noticias
Plataforma digital batean L'amica geniale telesaila ikusten hasi naiz, Elena Ferranteren tetralogia ospetsuan oinarritutakoa. Azpititulaturik ez euskaraz, baina eleberriak, laurak, Fernando Reyren itzulpenean irakurtzea dugu. Nik lehena baino ez dut leitu, Adiskide paregabea izenburua duena hain zuzen. Garai bateko ilu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021973
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimen laguntzei buruzko koordinazioa areagotu nahi du Madrilek erkidegoekin MADRIL. ETAren biktimei babesa emateko Espainiako Gobernuak duen zuzendari Sonia Ramos erkidegoetako arduradunekin bildu da. Jakinarazi die Barne Ministerioak erkidegoekin duen harremana estutuko duela «erabateko erreparaziorako». Biktimen s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021974
BERRIA
Euskadi
noticias
JORGE OTEIZA. New York Oteizaren zain . "Mitoa eta modernotasuna" erakusketa zabalduko dute etzi Salomon R. Guggenheim museoan 'Mitoa eta modernotasuna' erakusketa zabalduko dute etzi Salomon R. Lehenik Bilboko Guggenheim museoan eta ondoren Madrilgo Reina Sofian erakutsi ondoren, New Yorkeko Salomon R. Guggenheimen iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021975
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Beramendik 'Exprai' izateko baimena eman dio bere buruari: 30 urtez marrazkigintza eta diseinua uztartu eta gero, lanaldi osoz marrazkilari izatea erabaki du, eta kontent da. Iruñeko Katakrak liburu dendako erakusleihoan dago Joseba Beramendi Exprai marrazkilariak egindako azken lana (Iruñea, 1973). Afizioz marr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021976
BERRIA
Euskadi
noticias
II. Gladys saria jasoko du gaur Perez de Viñasprek. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du informatikan. Nabarmendu duenez, gustatzen zaizkion ikerketak egiten aritu nahi du aurrerantzean ere. Olatz Perez de Viñasprek (Gasteiz, 1987) jasoko du II. Gladys saria gaur goizean, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Perez de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021977
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako 80 urteko gizon batek ustez emaztea hil, eta bere buruaz beste egin du. Emaztea labankadaz eta senarra eskopetaz hil zirela uste du Poliziak; gaur egingo diete autopsia gorpuei Baionako 80 urteko gizon batek ustez emaztea hil, eta bere buruaz beste Emaztea labankadaz eta senarra eskopetaz hil zirela uste du Po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021978
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Ikaskuntzaren elkarlanaren ondorioz, «herritarren guneak» antolatu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Euskal Autonomia Erkidegoko estatutu berrirako oinarrien inguruan eztabaidatzeko. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean ari dira oinarri horiek lantzen, eta gune horiek ant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021979
BERRIA
Euskadi
noticias
KABUL. AEBetako Defentsa idazkari Jim Mattis Afganistanera iritsi zen atzo, eta «garaipena» posible dela adierazi zuen. Garaipen hori, ordea, talibanen eta Afganistango Gobernuaren arteko negoziazioen bidez lortuko dela adierazi zuen: «Garaipena adiskidetze politiko bat izango da». Bide horretan, Afganistango Gobernuak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021980
BERRIA
Euskadi
noticias
Entziako eta Iturrietako mendien iparraldeko magalean, Araba ekialdeko lautadaren erdian, Alfontso X.a Gaztelako erregeak eraikitako hiribildu bat dago. Nafarroako eta Gaztelako koroen arteko liskar askoren motibo izana da Agurain, duen kokaleku estrategikoagatik. 1256an sortu zenetik, interes handiko herria izan da. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021981
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibarko zabortegia zigilatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verterri Astelehenean hiru urte bete ziren Eitzagako zabortegia (Zaldibar, Bizkaia) kraskatu eta amildu zenetik, baina Verter Recycling enpresa ez da hasi zabortegia behin betiko zigilatzeko lanekin. Horixe salatu zuen atzo Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021982
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda beroa espero da Europako Batasunaren eta finantza merkatuen presioa lepoan iltzatua duten bi herrialdeetan. Behartuta, aurrekontuak orekatzeko murrizketa gehiago iragarri dituzte Italiak eta Espainiak. Lehia desatsegin horretan aurrea hartu du Mario Montiren gobernu teknokratikoak: hiru urtean 26.000 milioi euro au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021983
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniak hauteskunde historikoak biziko ditu. Izan ere, Kataluniar Estatua sortzearen aldeko zeharkako kontsultatzat jo dira hauteskundeak. Oraingoan, alderdi abertzaleek helburu baten aldeko botoa eskatzen dute: estatu librea. Prozesu zehatzaz eta epe konkretuetaz gauza gutxi dago ondo definituta, baina hurrengo leg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021984
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtarani ez zaizkio gaizki iruditzen gas zundaketak GASTEIZ. Gasteizen gasa bilatzeko zundaketak egiteko baimena eman berri du Espainiako Gobernuak. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek esan du ez zaiola gaizki iruditzen: «Ez zait gaizki iruditzen gasa aurkitzeko teknika konbentzionalak erabiltzea». Hala ere, udala frackin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021985
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat hil da Donostian izandako auto ezbeharrean Gizon bat hil zen atzo Donostian, gidatzen zihoan furgonetak auto bat aldera, Lazkaoko biribilgunean. Bi autoen kolpearen ondorioz, ibilgailuetako bat irauli egin zen. Hildakoak 47 urte zituen. Bestalde, Donostian bertan, Bidebietako auzoan motozale bat zauritu egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021986
BERRIA
Euskadi
noticias
Arnasa luzeko gogoetak egin ditzakegu. Liburu mardulak idatzi. Baina batzuetan, larrean aske, eta premiari lagun, labur adieraz daiteke esan nahi dugun guztia. Hala egin du ETAk asteon. Hala egiten dute, erakunde publikoetatik, memoria bat, bakarra, eta beraz, totalitarioa nahi dutenek ere. Hala egin zuen Boris Groysek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021987
BERRIA
Euskadi
noticias
Panathinaikos Superfoods. Calathes (14), Feldeine (6), Nichols (3), Gabriel, Singleton (23)-hasierako bostekoa- James (16), Pappas, Rivers (4), Fotsis eta Burusis (3). Baskonia. Larkin (6), Beaubois (11), Hanga (12), Tillie (4), Diop (10)-hasierako bostekoa- Prigioni, Luz, (2) Blazic, Budinger, Xengelia (17) eta Voigtm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021988
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Les Bascos elkarteak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da Courage International elkarteak -Baionako Elizbarrutiak antolatuta- homosexualak «laguntzeko» bihar Baionan egin asmo zuen batzarra.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021989
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbatean, udal osaketetako sorpresak irentsi ezinik zegoen PSE-EE. Kontrako eztarrira joan zitzaion Andoaingo alkatetza galtzea, EAJko lau zinegotzietako baten boto zuria tarteko. Gasteizkoaren aldaketa kolokan jartzeko prest agertzeraino. Astelehenerako joan zaizkio mainarako gogoak: EAJk samur luzatu dio eskua Ara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021990
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gaizki egitea ez da izan behar euskaraz ez hitz egiteko arrazoi» Audrey Serranok Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du, 'Irunñƒerriko gazteen hizkera' ikerketagatik. Nutrizionista da, baina DBHko irakasle izateko masterrak eman dio hizkuntzaren arloan sakontzeko aukera. DBHko irakasle izateko NUPeko masterrak eman d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021991
BERRIA
Euskadi
noticias
Lopez: «Zer nahi du Espainiak, kontu orekatuak ala murrizketak?» Eusko Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernua krisia murrizketak egiteko eta «autogobernua desegiteko» baliatzen ari dela. Espainiako Ogasun Ministerioaren gutun bat jaso du, Eusko Jaurlaritza hezkuntzan eta osasun zerbitzuetan murrizketak onartzera beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021992
BERRIA
Euskadi
noticias
ETArekin armak uzteari buruz hitz egitearen alde da EAJ. Urkulluk uste du ezker abertzalearen edozein proposamen sinesgaitza dela, ETA gaitzesten ez badu ETArekin armak uzteari buruz hitz egitearen alde da EAJ Urkulluk uste du ezker abertzalearen edozein proposamen sinesgaitza Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak ust...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021993
BERRIA
Euskadi
noticias
BELGRAD. Edi Rama Albaniako lehen ministroak bisita historikoa egin du Belgradera. Kosovoko auziarengatik, ordea, prentsaurreko bateratuan haserretu egin dira bera eta Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitio.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021994
BERRIA
Euskadi
noticias
Derbia jokatu dute Zubietan Realak eta Athleticek eguerdian, 27. jardunaldiko partidan, eta azken minutuetaraino ez da erabaki lehia. Txuri-urdinek azken hamar minutuetan egin dituzte golak. Itxaso Uriartek buruz eginiko gol baten bidez jarri dira aurretik etxekoak, eta partidaren hondarrean egin du Nahikari Garciak ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021995
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Sei Nazioen Torneoko hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur. Dublinen, Irlanda eta Italia izango dira aurrez aurre (15:30). Eguneko partida nagusia, berriz, Londresen jokatuko dute Ingalaterrak eta Galesek (18:00). Bi selekzio horiek daude sailkapenaren buruan, jokatu dituzten bi partidak irabazi baitituzte....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021996
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi da Munduko Bankuaren kongresua BECen, eta ekin diete protestei Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen du! ; Munduko Bankuari ez, kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu. Euskal Herriko dozenaka eragilek, bi plataformatan antolatuta, lelo horiek erabili dituzte Munduko Bankuak Barakaldoko (Bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021997
BERRIA
Euskadi
noticias
Eztanda batek bildu zituen Realeko jokalariak igande gauean. Amaierara iristen ari zen Granadaren aurkako neurketa, eta bazirudien donostiarrak puntu batekin etxeratuko zirela. Harik eta, lehen zatian egin moduan, Cristian Portugues Portu (Beniel, Espainia, 1992) azaldu zen arte. Erdilari txuri-urdinak, gola egin, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021998
BERRIA
Euskadi
noticias
2050ean 65 urtetik gora izango dituztenen ehunekoa. • Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %32,9k 65 urtetik gora izango dituzte 2050ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera. Orain %19,2 dira. Pertsona horien %85ek gaixotasun kronikoren bat izaten dutela azaldu du. Horri buruz kongresua egingo dute hilaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0021999
BERRIA
Euskadi
noticias
Beharra daukate erakundeek AHTaren amaierari data ofizial bat jartzeko. 2013an, 2015ean, 2019an eta 2023an Bilbon, Irunen eta Gasteizen amaitu behar zutena 2027an bukatuko dutela iragarri dute orain, behin-behineko geltokietan: Basaurin, Donostian eta Gasteizen. Basaurikoak eragin du ezuste eta kezkarik handiena. Berta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022000
BERRIA
Euskadi
noticias
'Narcos' telesailak beste bi denboraldi izango ditu AEB. Netflix plataformak Narcos telesailaren bigarren denboraldia estreinatu du berriki -Pablo Escobar narkotrafikatzailearen bizitzaren ingurukoa da-. Oihartzun handia izan dute atal berriek, eta plataformak iragarri du hirugarren denboraldia 2017an iritsiko dela eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022001
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaime Ignazio del Burgo Iruñean jaio zen 1942an; Jaime del Burgo Torres historialari frankistaren semea da, eta dakizuenez, EAErentzat estatus politiko berria idazteko adituen batzordeko kide, PP alderdiak izendatua. Adituen batzordeko kide gisa, 2019ko abenduaren 6an DV -n egindako elkarrizketan zioen eskubide histori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022002
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakeko Kurdistanera hainbat bidaia egin ondoren, Karlos Zurutuza kazetaria ez zen ordurako harritzen herrialdea odolez, hildakoz eta elbarriz topatzeagatik. Baina gauza batek benetan harritzen zuen: Iraken etorkinak topatzea, alegia. «Zergatik aukeratu dute Irak, eta zer utzi dute atzean halako herrialde batera joatek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022003
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Eldiario.es egunkari digitalaren arabera, Bizkaiko Fiskaltzak artxibatu egin ditu Santa Marina eta Basurtuko erietxeetan (Bilbo) gertatutako txertatze irregularrak ikertzeko irekitako diligentziak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022004
BERRIA
Euskadi
noticias
«Minoritariook gure lanari balioa emateko beharra dugu» «Burua garbitzeko» baliatu du Angel Unzu gitarristarekin ondutako '14 abesti eta hamahiru istorio txiki' diskoa. Hitzei ohikoa ez duen tonua eman die, eta bizitzaren garrantziari buruzko hausnarketa eragin nahi du. Errenterian jaiotakoa baina, aitak portuan zeukan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022005
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur bertan eskainiko du ETB1ek Itxi liburuak saioaren bigarren atala, eta, joan den asteko estreinakoa ikusi ondoren, ikusiko dut. Ikusi aurretik, ausarta bezain arriskutsua iruditu zitzaidan historia prime time- an jartzearen apustua, eta gogotsu nintzen nola egingo zuten ikusteko. Laburbilduz, saioak gai bat aukerat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022006
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau euskal txirrindulari ariko dira: Movistarren, Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre; Cofidisen, Ion Izagirre; eta Ineosen, Jonathan Castroviejio. 1984tik ez ziren horren gutxi lehiatu: hiru bakarrik aritu ziren orduan. 2002an, berriz , hemeretzi lehiatu ziren, inoiz baino gehiago.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022007
BERRIA
Euskadi
noticias
Oinezko bat hil da tranbus istripu batean, Baionan BAIONA. Gizon bat hil zen tranbus batek jota, atzo goizean. Baionako Mounede etorbidean gertatu zen istripua, eta, Urdin Euskal Herri Irratiak azaldu duenez, hildakoa etxegabea zen. Gertatutakoaren ondorioz, gidaria shock egoeran geratu zen, eta Baionako ospitalera era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022008
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuak protesta baketsurako eskubidea mugatu duela salatu du NBEk NBE Nazio Batuen Erakundeak kezka agertu du Erresuma Batuko Parlamentuak herenegun onartu zuen Ordena Publikoaren Lege proiektua dela eta -erregearen baimena falta zaio lege bilakatzeko-. Erakunde horren Giza Eskubideetarako komisario Volker Tue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022009
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustelkeriaren aurkako bulegoari bide emateko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari EH Bilduk Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzeko lege proposamena eramango du etzi Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara, tramiterako onar dadin. Eta, jokaleku horretan, Josu Estarrona legebiltzarkideak agerraldi bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022010
BERRIA
Euskadi
noticias
Konturatu naiz ez naizela bakarra komunikabideetan zabaltzen diren irudi politikoetan azaltzen diren artelanen erabilpena aztertzen. Mikel P. Ansak aurreko asteko EAJren eta PSOEren arteko gobernu itunaren argazkia zorrotz aztertu zuen sinboloen ikuspuntutik. Ansak zioen modura, zaila da pentsatzea argazkian ikusten di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022011
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Kalealdia, kaleko antzerki eta arteen jaialdia, larunbatean amaituko da. Azken egun hauetan, hiriko itsasadarra izango da protagonistetako bat. Bihar eta etzi, 23:00etan, Volatineros lana emango dute 90 metroko kable batetik zintzilik egongo diren hiru funanbulistak, bi akrobatak eta hiru musikariak. Itsasadarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022012
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu legeztatzeko exijitu dio gehiengo sindikalak estatuari Euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Sorturen legeztatzea exijitu dute. Alderdi eratu berriaren estatutuek «salbuespenezko» espainiar legedia bete egiten duela esan dute, eta salatu dute horren inguruko «eztabaida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022013
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zerbait ezberdina egin, eta garesti ordaindu genuen» Blue Ash, 1960ko hamarkadaren amaieran sortu eta power poparen aitzindaritzat jotzen duten taldea, Andoaingo Rock Jaialdian ariko da gaur. Material berria grabatu nahi du taldeak urte bukaerarako. Urteroko saioari huts egin gabe, gitarretan oinarritutako rock eta po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022014
BERRIA
Euskadi
noticias
'Tobin tasa' sortzea onartu du Europako Batzordeak BRUSELA. Europako Batzordeak oniritzia eman dio finantza transakzioen gaineko zerga ( Tobin tasa deritzote) sortzeko proposamenari. EBko hamar estatutan ezarriko litzateke zerga, Espainia eta Frantzia tartean. Orain, EBko Kontseiluari igorriko diote proposamena, hark a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022015
BERRIA
Euskadi
noticias
Kopenhage: klima aldaketari aurre egiteko azken aukera Dagoeneko ukaezina da klima aldaketa gertatzen ari dela. XIX. mendean industrializazioa zabaltzen hasi zenetik gaur arte planetaren tenperatura 0,74 gradu igo da eta azken 30 urteetan prozesua bizkortzen ari da. Igoera honek ondorio latzak ekarri dizkigu: polo eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022016
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Errepublikaren nostalgian bizi dira ezkerreko hainbat espainol eta gaur da eguna horixe gogoratzekoa, urteurrena baita bigarren errepublikarena, estatua Europako demokrazietara hurbiltzeko ahalegin azkenean kale egindakoarena. Haietako askok, halere, ez ikusia egiten diete estatuak Europako demokrazietatik u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022017
BERRIA
Euskadi
noticias
TPLF prest agertu da Etiopiako Gobernuaren su etena errespetatzeko Iragan urteko saiakeren ostean, Etiopiako Gobernua eta TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontea berriz saiatuko dira su eten iraunkor eta baliagarri bat ezartzen. Joan den ekainean gertatu bezala, aste honetan ere Addis Abebak alde bakarreko menia bat iragar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022018
BERRIA
Euskadi
noticias
ONCE Fundazioaren Mundua dariola: bi begirada errealitate berari erakusketa aukeztu zuten atzo Donostiako Okendo kultur etxean. Arte irispidea du ardatz erakusketak; izan ere, bertan aurkezten diren lanen egileak pertsona elbarriak dira, edo gertutik bizi izan dute elbarritasuna. Urriaren 15era bitartean bisitatu ahal ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022019
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibarretxek bere aurka irekitako auzibidea ixteko eskatu du auzitegian Batasunarekin biltzeagatik Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko bi buruzagiren aurka Manos Limpias erakundeak jarritako kereila atzera bota zuen aurreko astean Espainiako Auzitegi Gorenak. Gorenak arrazoitzen zuen Batasunarekin biltzea ez dela delit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022020
BERRIA
Euskadi
noticias
Baztan eta Etxalar artean, Orabidea (Lekaroz) eta Tximista auzoen artean, Infernuko errekaren urek bidea zabaltzen dute pagoz betetako mendi magaletako haran estuetan. Orizkiko lepotik aterata, inguruko biztanleek artoa ehotzeko joan den mende arte erabili ohi zuten izen bereko errota bisitatuko dugu. Horretarako, lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022021
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihotzekoak jota hil da Jose Manuel Finez EAEko Justizia sailburuordea. Hamasei hilabete zeramatzan karguan, eta epe horretan zeregin nagusietako bat epaitegien berrantolaketa izan da. 1962an sortua, Mielan de Gersen (Frantzia), haren ibilbide profesionala epaitegiei lotuta izan da. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022022
BERRIA
Euskadi
noticias
Japoniak martxan jarri nahi ditu erreaktore nuklearrak TOKIO. Iragan martxoan bederatzi graduko lurrikararen ostean itzalitako erreaktore nuklearrak berriz martxan jartzeko asmoa iragarri du Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak. Horretarako segurtasun kontrolak egingo dituztela jakinarazi du. Dena den, energia nuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022023
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako egunkari batean irakurri dut erreportajea: Madrilen bizi diren kazetari kataluniarrek zubi-lana egitera behartuta ikusi dute beren burua. «Madrilen susmagarriak gara kataluniarrak izate hutsagatik. Katalunian, ostera, salduak gara», esan du gatazka honen erdian sentitzen den kazetari batek. Bai erreportaje h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022024
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Kongresuan Kataluniaz eztabaidatuko dute abenduaren 12an MADRIL. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak abenduaren 12an egingo du Kataluniako egoeraren inguruko agerraldi monografiko bat Kongresuan. PSOEk jakinarazi duenez, independentistei Kataluniako Estatutua aldatzea proposatu nahi die. ERCk eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022025
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, Etxezarra eraikinean, osoko bilkura egin dute gaur, eta bertan aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak. Itxaro Borda idazlea Xarles Bidegainen hutsartea betetzeko hautagaia da; Andres Alberdi hizkuntzalaria, berri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022026
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan handia egin dute dagoeneko, eta lan handia geratzen zaie oraindik. Hilabete barru egingo du Gure Esku-k Pirinioetako Bidea ekinaldia, uztailaren 2an. Kataluniako ANCrekin batera, 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte kideek, eta antolaketa lanetan murgilduta daude oraindik. Miriam Campos, Bilboko Gure Esku-ko ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022027
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Benitoren 'Bulkada', Poesia Gazteko Hernandez sariko finalista Jon Benitoren Bulkada poema liburua (Susa, 2010) finalista izan da Poesia Gazteko Miguel Hernandez Sari Nazionalean. Irabazlea Laura Casiellesen Los idiomas comunes (Hiperion, 2010) izan da, eta horri esker 20.000 euro jasoko ditu egileak. Espainiako sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022028
BERRIA
Euskadi
noticias
Eroskik frankizien bidea hautatu du bere supermerkatuak hedatzeko. Iaz 52 frankizia inauguratu zituen, eta horietatik hamabi zeuden Euskal Herrian. Azken lau urteetan 267 frankizia ireki ditu Elorrioko kooperatibak, eta jada 500etik gora ditu. Gainera, aurten beste 50 zabalduko ditu, Espainia erdialdean eta hegoaldean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022029
BERRIA
Euskadi
noticias
Erromako inperioa bere barneko kontraesanek lehertuta suntsitu zen, ustez «arrotzak» edo «barbaroak» ziren etsaiek eraginda baino gehiago. Arrotz haiek inperioko menpeko, morroi, gudari eta zerbitzariak ziren eta horrexegatik ikasia zuten nola egin behar zitzaien gerra erromatarrei. SESB bezalako inperio ikaragarria er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022030
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren urteko lan egutegiak hamabi jaiegun izango ditu MADRIL. 2016ko lan egutegiak hamabi jai egun izango ditu Hego Euskal Herrian, eta horietatik zortzi egun berdinak izango dira Hegoaldeko lau lurraldeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esate baterako, jaieguna izango da urriaren 7a lehenengo aldiz, lehendabizik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022031
BERRIA
Euskadi
noticias
Harrigarria da Bartzelonaren partida bukaeretako estatistikari begiratzea, eta jokalari denek zenbaki positiboak lortzea. Gutxitan bukatzen du norbaitek partida bat balorazio negatiboarekin, eta altxor handia da hori. Denek laguntzen dutela esan nahi baitu. Puntuekin, erreboteekin, asistentziekin, txapelekin, defentsa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022032
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñaki, Beñat, Zuriñe, Aña... hemendik aitzina, Frantziako egoera zibileko agirietan ñ letra erabili ahal izatea onartuko du Frantziako Gobernuak, dekretu bidez. Richard Ferrand Frantziako Asanbleako presidenteak jakinarazi zuen albistea, atzo, Bretainiako parlamentariek plazaratutako aldarrikapena onartu dutelako poza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0022033
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Kataluniako hedabide publikoetako langileei elkartasuna adierazteko, Euskal Herriko kazetari talde batek elkarretaratzeak deitu ditu gaur 12:00etarako, Bilbon (Arriaga plazan), Donostian (Bulebarrean), eta Gasteizen (Andra Mari Zuriaren plazan ). BARTZELONA. ERC alderdiak egindako inkesta baten arabera, katal...
cc-by-sa 4.0