id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0001534
BERRIA
Euskadi
noticias
A rgia aldizkariaren aste honetako azalak ohartarazi digu Espainiako Alderdien Legea hamar urte betetzear dela. Hilaren 27an, San Pelaio bigarrenean, hamar urte egingo ditu Espainiako Gorteek gehiengo handiz onartutako lege bidegabea indarrean jarri zenetik. Gogoratzen? Hura bai giroa: Prestige ontzia bitan zatitzen, G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001535
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo inflazio handia lan hitzarmenak berritzea oztopatzen ari da, patronala saiatzen ari delako prezioen gorakada osorik soldatetara ez eramaten, eta sindikatuak borrokan ari direlako langileen erosteko ahalmena ez txikitzeko. Dialektika horren ondorioz, ez da akordiorik Arabako porlanaren eratorrien hitzarmenean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001536
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankistek Azazetan hildako hamasei presoak omendu dituzte Araban 200 pertsona hil zituzten frankistek, horietatik 16 Azazetako mendatean, 1937ko martxoaren 31n. Azken horiek izan dituzte gogoan gaur eguerdian toki berean egin duten ekitaldian. Hil zituztenen artean zen Gasteizko alkate izandako Teodoro Gonzalez errepu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001537
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Euskal Herriko bost taldeek jokatu zuten atzo, eta hiruk lortu garaipena. Ohorezko Mailan, Lointek Gernikak Leganesi irabazi zion (59-65), eta, bi partida falta zaizkiola, kanporaketak jokatzeko lekuan dago oraindik ere, zortzigarren. ACB ligan, atzeratutako 19. jardunaldian, gozamen handia hartu zuten Mir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001538
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiak hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio erredaktore kurdu bati. 'Azadiya Welat' kurduerazko egunkaria hilabetez itxi dute, PKKren mezua zabaltzea egotzita Turkiak hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio erredaktore kurdu bati 'Azadiya Welat' kurduerazko egunkaria hilabetez itxi dute, PKKren mezua Vedat Kursun Aza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001539
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskatu gabeko gorpuzkiak Iruñeko hilerrian lurperatuko dituzte Nafarroan "Legeak agindutako urratsa da, baina, legeak dioenaz harago, justiziazkoa ere bada 1936ko gerrako eta frankismoaren biktimei merezi duten aitorpena egitea", erran du Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morras...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001540
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatuaren abokatua, 'Bateragune auziko' Estrasburgoren epaiari helegitea jartzearen kontra Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Rafa Diezi, Sonia Jacintori, Arnaldo Otegiri, Arkaitz Rodriguezi eta Miren Zabaletari arrazoi eman zien egun berean, helegitea aurkezteko eskatu zioten Espainiako Gobernuari Dignidad y Justici...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001541
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak gaur erabakiko du zer egin argindarraren BEZarekin Inflazioaren aspaldiko goraldi handienari aurre egiteko neurriekin jarraitu ala ez erabakiko du gaur Espainiako Gobernuak. Dekretu horren zain daude, besteak beste, zenbait neurriren aplikaziora lotuta dauden erkidegoak. Gobernu koalizioko alderdie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001542
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxabankek 81 milioi euroko dibidendua banatu die fundazioko akziodunei Administrazio Kontseiluak proposatuta, Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak adostu du 81 milioi euroko dibidendua banatzea bankuak 2020an lortutako emaitzen kontura. Ekarpen horrek 2021eko otsailean egindako 27 milioi euroko ordainketa osatzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001543
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko %58 independentziari buruzko erreferenduma egitearen alde daude Euskobarometroak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.200 herritarri maiatzean egindako inkestaren arabera, hiru lurraldeetako herritarren %58 estatu propio bat sortzearen inguruko galdeketa egitearen alde daude. Galdetu dietenen %27 erreferendumaren a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001544
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntza berezikoek %58tik %6ra jaitsi nahi dute behin-behinekotasuna BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko mobilizazioetan, hezkuntza bereziko langileei dagokie aste honetako protesta -ELAk, LABek eta Steilasek deitu dituzte-. 400 langile dira, eta %56ko behin-behinekotasun tasa dute. Eusko Jaurlari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001545
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute autobus batean andre bati sexu erasoak egitea egotzita GASTEIZ. Emakume batek salatu du Malagatik Bilborako autobusean sexu erasoak jasan zituela; 19 urte ditu, eta Malagakoa da (Espainia). Emakumeak salatu du gizonezko bat alboan eseri eta bera ukitzen hasi zela. Andreak gidariari jakinarazi zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001546
BERRIA
Euskadi
noticias
. Txapeldunen Ligara. Espainiako Kopara. Bigarren Mailara
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001547
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabale, Berastegi eta Izer pandero jotzaileak omendu dituzte gaur, Azpeitian Ez da trikitia oso oihartzun handia duen musika jarduera, bizpahiru artistaren salbuespenarekin. Ez da trikitia eremu jakin -eta erabilera jakin- batzuetatik kanpo askorik barreiatzen den musika. Ez da trikitilaria goresmen handirik jasotzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001548
BERRIA
Euskadi
noticias
Mathieu Van der Poel, munduko txapeldun errepidean ere Afizioa egiteko modukoa izan da Glasgown jokatu den Errepideko Munduko Txapelketa. Ikusgarria izan da. Denetarik izan du: eraso mordoa, txirrindularirik indartsuenen arteko lehia, erorikoak; eguzkia, euria, ortzadarra. Azken hori zerutik elastikora eraman du Mathie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001549
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren eraldaketa ekonomikoa, eta Basque Country markaren indartzea Estilo ezberdinak dira, baina atzo Iñigo Urkulluk egindako hitzaldian ez ziren falta izan Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak nabarmentzea gustuko zituen kontuak, batez ere ekonomiarekin lotura dutenak. Hori esan liteke, adibidez, «bigarren eraldak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001550
BERRIA
Euskadi
noticias
Indonesiako Batavia Madrigal Singers izan da garaile argia; sari nagusiaz gain, beste bi eskuratu ditu. Euskal Herriko Vocalia taldeak lau sari lortu ditu, eta Esloveniako St. Nicholas Choir Litijak hiru. 3. Female Choir Balta/Vocalia. (Letonia/ Euskal Herria).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001551
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen Nazioarteko Egunak emozio anbibalenteak pizten ditu feminista ijitoongan. Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak (Amuge) ilusioz parte hartzen du manifestazioaren antolaketan, Bilbo Feminista Saretzen plataformaren barruan. Bereziki aurten; izan ere, Gure Golé abesbatzan Zutik emakumeak ereserkiaren flamenko ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001552
BERRIA
Euskadi
noticias
Bide malkarragoak badaude. Arratek ezin izan dio CAI Aragoiri irabazi, eta oso zail dauka EHF Kopako finalerdietarako sailkatzea Eibarko taldeak azken txanpa ona egin du, eta aurkako aldea murriztea lortu du Arratek ezin izan dio CAI Aragoiri irabazi, eta oso zail dauka EHF Eibarko taldeak azken txanpa ona egin du, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001553
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. EGUNEKO PRINTZA. Hitzarmenak amets. HAUTAGAIEN HITZ-JARIOA Nola egiten ote du Patxi Lopezek lehendakari izatera iritsi gabe -edo iritsi baino lehen- Espainiako ministerio batekin hitzarmena lortzeko? Horixe askok egingo zuten galdera, PSEko hautagaiari entzutean Zientzia eta Berri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001554
BERRIA
Euskadi
noticias
Diktadura erraldoi baten atarian gaudela esan dit lagunak, Europa osoa gobernatuko duen faxismoaren bezperan. Baina datorkiguna ez omen da diktadura klasiko bat izango, bertako diktadore berria ere ez jauntxoek jarritako militarkote bat: hauteskundeetatik ateratako txotxongiloak izango omen dira han-hemengo diktadurei ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001555
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntza legearen aurreproiektuari «azken ukituak» ematen ari dira Euskal Herriko ia ikasle guztiak itzuli dira ikasgeletara: Ipar Euskal Herrikoak izan ziren lehenengoak; Nafarroakoak gero; eta atzo hasi ziren itzultzen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetakoak. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Hezkunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001556
BERRIA
Euskadi
noticias
Imanol Ordorika Bengoetxea (Lekeitio, 1931 - Mexiko Hiria, 1988) arkitektoaren inguruko erakusketa jarri dute haren sorterrian. Haren aita kapitainak II. Errepublikako gobernuaren ondasunak eta bere familia eraman zituen itsasontziz Mexikora, 1939an. Semea gaztetatik nabarmendu zen Mexikon margolari, eskultore eta dise...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001557
BERRIA
Euskadi
noticias
• Azpeitia. Zulaika-Zubizarreta 33; Matxin VI.a-Ion 40. Matxin IV.a-Barrenetxea IV.a 24; Oñatz-Agirrezabala 40. • Logroño (17:00, Nitro). Titin III.a-Pascual / Berasaluze VIII.a-Beroiz. Olaetxea / Merino. Gorka-Cecilio / Rico IV.a-Iza. • Galarreta (16:00). Urko / Urrutia. Uterga-Urrutia II.a / Urtasun-San Miguel. Urriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001558
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo goizaldeko ordubiak aldera aurkitu zuten Madrilgo Udaleko suhiltzaileek Diego Armando Estacioren gorpua, Barajas aireportuko Madrilgo atentatuan hildako bigarren lagunaren autoa ordu batzuk lehenago topatu zuten beharginek, baina fibroskopio bat behar izan zuten gorpua bertan zegoen ikusteko. Kamerari esker identi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001559
BERRIA
Euskadi
noticias
Esne sektorearen liberalizaziorako gertu egoteko eskatu du Bruselak Esnearen sektorea liberalizatzeko asmoei tinko eusten dio Bruselak. Nekazaritza Politika Bateratua berritzeko puntuetako bat da, eta ez du atzera egiteko asmorik. Liberalizazioa iritsiko dela, eta «gertu egoteko» eskatu zien atzo Mariann Fischer Boel N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001560
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduari jarraituz, Mercedesek %2,75 igo ditu soldatak, 2008ko eta 2009ko urteei dagokien atzerapenak ordaindu eta gero; baina langile batzordeak salatu du ez duela igoera errespetatu 2010, 2011 eta 2012. urteei dagokienez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001561
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken urteetan Donostiako Zinemaldiak egile eta sortzaile ezberdinei egin izan die jaialdiko hasiera gala prestatzeko enkargua, urteetan gala horiek izan duten errutinazko tonua irauli nahian. 2018an, Borja Kobeagak, Diego San Josek eta Borja Etxebarriak umorera jo zuten bete-betean, eta, iaz, bere aldetik, Borja Cresp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001562
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulegoko kafe gelan izan zen, duela hiru hilabete. Maria -ez da benetako izena- zutik zegoen, ateari bizkarra emanda. Jaka eta praka beltz dotoreak, takoi luzeak, new age tatuaje txikia lepoaren atzeko aldean. Halako batean, esku baten igurtzia sentitu zuen ipurdian. Ez zuen denborarik izan defendatzeko, bi eskuak kati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001563
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sukaldaritza asko aldatu da, baina oinarria betikoa da». Donostiako Txoko del Gourmet sortu zutela 25 urte bete dira, eta sukaldaritza ikasleen 23. promozioak hasi berri du ikasturtea. Isabel Armendariz. Txoko del Gourmet-eko arduraduna Isabel Armendariz. Txoko del Gourmet-eko arduraduna Donostiako Txoko del Gourmet s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001564
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk dio autodeterminazioari «dramatismoa» kendu behar zaiola. Duela 20 urte autodeterminazioaren aldeko ebazpena Eusko Legebiltzarrean onartu zutenei bide horri eusteko deia egin die EAk Aberri Egunaren harira burujabetzaren alde indarrak batzen saiatuko dela dio Aralarrek Urkulluk dio autodeterminazioari «dramati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001565
BERRIA
Euskadi
noticias
Helegitea aurkeztu dute etxe kaleratzeen legearen aurka MADRIL. PSOEk helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, etxe kaleratzeen legearen aurka. PAH hipotekak kaltetuen plataformak eginiko txostena erabili du, «aldaketak» eginda. Plataformak euren testua babestea soilik eskatu zuen, eta PSOEk bere egin ditu txo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001566
BERRIA
Euskadi
noticias
2016ko Dakar rallyan bi etapa Bolivian izango dira, lau Perun, eta zortzi Argentinan RALLYAK. Oraindik urruti dago 2016ko Dakar rallya, baina antolatzaileek jakinarazi dute jada lau etapa jokatuko direla Perun, bi Bolivian, eta zortzi Argentinan. Urtarrilaren 3an hasiko da Liman (Peru), eta urtarrilaren 16an amaituko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001567
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenago ere aipatu izan dugu hemen Steven Pinker, psikologo eta hizkuntzalari kanadarra. Haren The Language Instinct (Hizkuntzaren sena) liburuak arrakasta nabarmena izan du. Zorionez, laster irakurri ahal izango dugu euskaraz ere. Steven Pinker, hitz bitan esateko, Noam Chomskyren jarraitzailea da, eta punta-puntako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001568
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Imanol Rayo. Aktoreak: Bingen Elortza, Aitor Koteron, Kandido Uranga. Bernardo Atxagaren izenburu bereko eleberrian oinarritutako filma aurkeztu du Zinemira sailean Imanol Rayo gazte nafarrak eta gaurkoan ospatuko den Euskal Zinemaren Galari amaiera emateko aukeratutako lana da. Bi anaiaren istorioa kontatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001569
BERRIA
Euskadi
noticias
• Apirilak 24 . Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian berretsi zuen Nafarrate ez zuela pilotakada batek zauritu. Haren hitzetan, Nafarrate lurrera erori ostean zauritu zen larri.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001570
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken kolpea izan daiteke. Horren argi eta larri hitz egiten ari dira azken hilabeteetan Euskal Herriko behi esnearen ekoizleak. Lehendik ere jota eta nekatuta zegoen sektore horri beste kolpe bat gehituko zaio 2015. urtea hasten denean. Egun horretan martxan jarriko da Europako Batzordeak adostu duen Nekazaritza Polit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001571
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresen zerga kenkariak eta autonomoen mailegua, Bizkaia Aurrera planean Koronabirusaren krisiak hasieran uste baino gehiago iraungo duela eta gogorrago joko duela ohartuta, haren kalteak arintzeko politikak egokitzen ari dira instituzioak. Herenegun egokitu zitzaion Gipuzkoako Aldundiari, eta atzo, berriz, Bizkaikoar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001572
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste enpresa historiko bat finantzaketa arazoekin. Cegasak konkurtso legearen aurrekora jotzeko asmoa jakinarazi die gaur langileen ordezkariei. Euskal Herrian hiru lantegi ditu - bi Gasteizen eta bat Oñatin -, eta gaur langileen ordezkariekin izandako bileran iragarri du. Sindikatuetako iturriek azaldu dute zuzendari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001573
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguerdiko magazina zuzenean emango dute Hamaika telebistan Hamaika telebistak aktualitatean ahalegin berri bat eginda hasiko du denboraldi berria astelehenean. Beñat Zarrabeitia kazetariak gidatuko du eguerdietan Gurean gaur albistegi zerbitzua, eta zuzenean emango dute astelehenetik ostegunera. Azken orduari ez ezik, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001574
BERRIA
Euskadi
noticias
Mecaner enpresako langile guztiek bat egin dute greba deialdiarekin Mecanerreko langileek fabrikaren geroa eta beren lanpostuak defendatzeko borroka hasi dute. Enpresaren jabeak, Stellantis autogintza multinazionalak, Urdulizko lantegia (Bizkaia) itxi nahi du, eta han aritzen diren 148 langileak kaleratu. Beharginek gr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001575
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak -bi hamarkada baino gehiago- daramatza Julie Doiron kanadarrak (1972) bakarkako diskoak grabatzen -aurretik Eric's Trip noise-pop taldean aritu zen-. Ahots goxo eta gertuko baten jabe da, eta apaindura gutxi darabilte haren kantuek; agian horregatik, askotan haustear dirudite melodiek. Kristin Hersch, Will Oldhm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001576
BERRIA
Euskadi
noticias
Hildako bat futbol zelai bateko eraberritze lanetan NAZIOARTEA. Herbehereetako Lehen Mailako Twente taldeko estadioko harmaila bat erori egin zen atzo, eta istripuan langile bat hil eta hamalau zauritu ziren. Zaurituetako bi egoera larrian daude. Istripua goizeko hamarretan gertatu zen, Enschedeko Arke Stadioneko erabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001577
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen Erabilera Normalizatzeko EAEko Legearen 40. urteurrenaren atarian, mintegi mamitsua antolatu zuten atzo Bilbon Sabino Arana fundazioak eta Euskaltzaindiak. Jardunaldian, legearen printzipioak, helburuak, ekarpenak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertu zituzten. Antolatzaileen ustez, euskara biziberritzeko pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001578
BERRIA
Euskadi
noticias
Polisarioak ohartarazi du «Marokoren krimenek» ezinezko egiten dutela irtenbide baketsu bat Azaroaren 14an bete zen urtebete Fronte Polisarioak 1991ko su-etena hautsitzat eman eta gerra egoera ezarri zuela, eta geroztik egoerak okerrera egin du. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Brahim Ghalik o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001579
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiarekin «itun berri bat» egitea eskatu dute PSCko hainbat kidek PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako 145 kidek, Angel Ros alderdiko buru izateko hautagai izandakoa eta Kataluniako Gobernuan sailburu izandako Marina Geli, Antoni Castells, Ernest Maragall eta Joan Manuel del Pozo tartean direla, manifestu bat plaza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001580
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez daramatza urte asko mendiko lasterketetan, baina kirol horren gaziak eta gozoak dastatu ditu. Azken bi urteetako lesioak atzean utzita, goi mailara itzuli nahi du. Zegama-Aizkorrin ondo aritzea eta Munduko Kopan lehiatzea ditu helburu. Futbolean hasi, mendiko eskian ibili ondoren, eta oraingoz mendi lasterketetan ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001581
BERRIA
Euskadi
noticias
Harro azaldu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek Osakidetzako egiturazko langileen zerrenda handitzeko erabakia. 26.400 lanpostu hartzen dituen zerrendari emango diote, hain zuzen ere, oniritzia: 700 gehiago erantsita. Gorako koska horrek «kalitatezko enplegu iraunkorraren» alde Jaurlaritzak duen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001582
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi kargudunei Palestinarekiko harremanak eteteko agindu du Netanyahuk Palestina eta Israelen arteko bake elkarrizketak palestinarrek euren helburuak lortzeko "bide bakarra" dira Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren ustez. Reuters agentziari adierazi dionez, Palestinak nazioartera jo izana "bortxaketa larria"...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001583
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingalaterran, eta bidenabar, munduan, sekulako eskandalua dugula diote. Errealitateak, ostera, islatzen du Murdoch handiki ahalguztiduna zenbait delituren erantzule zuzena dela. Baina menpeko, kolaboratzaile eta soldatapeko asko dituenez, beraien artean politikari batzuk, haiek ordainduko dituzte «negozioaren ondorio z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001584
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreferendumean, hirutik bik bozkatuko lukete, eta baiezkoak irabaziko luke Urriaren 1ean erreferenduma egitekotan dira Katalunian, eta han botoa emateko eskubidea duten herritarren %67,5ek halaxe egiteko asmoa dute, Generalitateak egindako inkesta baten arabera. Haietako %62,4k baiezko botoa emango lukete, eta %37,6k,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001585
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak errentaren arabera emango ditu umeengatiko laguntzak Umeak izateagatik ematen duen diru laguntza aldatu egingo du Eusko Jaurlaritzak. Gurasoen diru sarrerak kontuan izango ditu, eta horren arabera emango dute diru laguntza. Lehen umea izatean ez dute aldaketarik egingo: 400-900 euro artekoa izango da lagun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001586
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELAK QUALCOMM ENPRESARI JARRITAKO ISUNA, MILIOI EUROTAN EBk 242 milioi euroko isuna ezarri dio AEBetako Qualcomm prozesatzaile ekoizleari. Bruselak dio chipset -ak ekoizpen kostuen azpitik saldu zituela 2009 eta 2011 artean, Icera merkatutik kanporatzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001587
BERRIA
Euskadi
noticias
Cristina Iglesiasi Arkitektura saria eman dio Londresko Royal Academy of Arts-ek Cristina Iglesias eskultore eta grabatu egileak (Donostia, 1956) Londresko Royal Academy of Arts erakundearen Arkitektura saria jaso du. Epaimahaiaren hitzetan, saritu dute arte publikoak kaleko espazio irekiak hobetzeko izan duen tradizio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001588
BERRIA
Euskadi
noticias
Askotan artea, eta kultura, oro har, errealitatea lausotzeko erabiltzen den berniz antzekoa dela iruditzen zait. 2012 Euskadi bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea izeneko ekimena ezagutu ondoren etorri zaidan burutazioa izan da. Gernika eta beste herri asko bonbardatu zituztela 75 urte beteko diren urte honeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001589
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernardo Atxaga eta Mila Beldarrainek jaso dute Zilarrezko Euskadi saria. Idazle bien azken literatur obrak izan ziren salduenak Liburuaren Egunean Donostian eginiko azokan Bernardo Atxaga eta Mila Beldarrainek jaso dute Zilarrezko Euskadi Idazle bien azken literatur obrak izan ziren salduenak Liburuaren Zilarrezko Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001590
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapenerako batzordeak aho batez onartu du Emakume Nekazarien Estatutuaren lege proiektua. Urriaren 15ean onartuko du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak, orduan ospatzen baita emakume nekazarien nazioarteko eguna.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001591
BERRIA
Euskadi
noticias
Pozik eta harro. Egun berezia, ezohikoa izan zen atzokoa irundarrentzat. Bizilagun gehienen solasaldiek gai bera zuten: Real Madril Espainiako Kopatik kanpo utzita Real Unionek egindako balentria. Egun berezia, ezohikoa izan zen atzokoa irundarrentzat. Bizilagun gehienen solasaldiek gai bera zuten: Real Madril Espainia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001592
BERRIA
Euskadi
noticias
DURBAN. Kyotoko Protokoloaren ondorengoa izango den nazioarteko hitzarmenak «interes handia» piztu duela adierazi du Europako Batasunak Durbanen egiten ari diren bileran. Japonek, baina, ukatu egin du akordioa izenpetuko duela, Kyotoko bigarren protokolo bat egiteak berri bat hastea ezinduko lukeelako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001593
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticen zaleen festa Sevilla osoan zabaldu da, baina Athletic Hirian izan du bihotza. Giro ederran pasatu dituzte finalaren aurreko orduak. Sevilla puntutik puntara hartu dute Athleticen zaleek, Espainiako Kopako finalaren egunean. Goizean goizetik bete dituzte kaleak. Batzuei gaua luze joan zaiela antzematen zitzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001594
BERRIA
Euskadi
noticias
Hemen dagoen ezagutza kanpora atera behar dugu», esan du Sabino San Vicentek. Gipuzkoa Encounter informatika jaiaren antolatzailea da bera. Atzo hasi zuten ekitaldia. Igandera arte, 600 informatikarik eta informatikazalek Tolosako (Gipuzkoa) Usabal kiroldegiko kantxak hartuta edukiko dituzte, jokoez, Internetez, softwa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001595
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei metro luze eta lau zabal izango da Gipuzkoa plazako ikurrina Sei metro luzeran, lau zabaleran, eta hamalau metroko masta. Gipuzkoako Foru Aldundiak tamaina horretako ikurrina jarriko du apirilaren 26an eraikinaren kanpoaldean, Gipuzkoa plazan. Horrez gain, ekitaldi bat antolatu du egun horretarako, eta Gipuzkoako a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001596
BERRIA
Euskadi
noticias
Eztarria kraskatuta ebakitzen dugu Lampedusa, begiak tristurara apalduta. Aldarte bera irakurri diegu egunkarietako iritzigileei, entzun diegu irratiko esatariei, ikusi diegu telebistako aurkezleei. Eta Lampedusa esan, eta ezker-eskuin mugitzen dugu burua, ezetz bezala. Ez, ordea, ez dela berriro gertatuko erabakitzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001597
BERRIA
Euskadi
noticias
Oiartzunen (Gipuzkoa) 1932an jaioa zen Andoni Lekuona, euskal kulturerantzat izen ezagunak utzi dituen familia batean; Manuel Lekuona apaiza, euskal letren ikertzailea, osaba zuen, eta Juan Mari Lekuona poeta eta Julen Lekuona kantaria anaiak. 36ko gerrak markatutako familia ziren; Martin Lekuona osaba Francoren aldeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001598
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDARRIBIKO AIREPORTUA. Entzun ere ez hegazkinak pasatzen direnik. MENDELUKO BIZILAGUNAK. Aireportu ondoan bizi direnak ohituta daude hegazkinen joan-etorrira, eta askotan ez dituzte nabaritu ere egiten MENDELUKO BIZILAGUNAK. Aireportu ondoan bizi direnak ohituta daude hegazkinen joan-etorrira, eta askotan ez dituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001599
BERRIA
Euskadi
noticias
Madariaga, Badiola eta Aristizabal aske irten dira, epaile aurretik pasatu ostean. Elosua eta Sagarzazu kartzelatu, eta Larrañaga, Iturbe, Cau eta Uriarte auzipetu egin dituzte Madariaga, Badiola eta Aristizabal aske irten dira, epaile aurretik Elosua eta Sagarzazu kartzelatu, eta Larrañaga, Iturbe, Cau eta Uriarte Joa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001600
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTRONOMIA. Esne Bidean planeta gehiago identifikatzea helburu du Kepler misioak, eta emaitza berriak ditu. NASAko ikertzaileek esan dutenez, planeta izateko 461 hautagai berri detektatu dituzte. Horietatik lauk Lurraren antzeko tamaina dute, eta gainazalean ur likidoa izateko moduko baldintzak dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001601
BERRIA
Euskadi
noticias
Indian gutxienez hamalau lagun hil dituzte istiluetan NEW DELHI. India iparraldeko Assam estatuko bodo indigenen eta musulmanen arteko gatazkak hamalau eta hemeretzi biktima utzi ditu. Ostiralean, lau indigena gazte hil zituzten, eta indigenak musulmanen aurkako erasoei ekin zieten, gazteak hil zituztelakoan. 26.000 la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001602
BERRIA
Euskadi
noticias
Sirian gerraren arreta gune nagusia Azaz hiriaren inguruan dago azken egunotan, Alepo probintziaren iparraldean. Kilometro eskas batzuetako eremu batean gertatzen ari denak, Ekialde Hurbil osoan ez ezik, munduaren zati handi batean ere eragin litzake ezin jakinezko ondorioak. Izan ere, Turkia eta Errusia interes kontra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001603
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelgo Armadak gutxienez hiru haur palestinar hil ditu misilez, Gazan Jabalia errefuxiatu gunean hiru haur palestinar hil eta beste 11 pertsona, gehienak umeak, zauritu zituen atzo Israelgo Armadak. Gaza iparraldean dagoen errefuxiatu gunera misil bat bota zuen Israelek. Al Aksako Martirien Brigadetako hiru kide zera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001604
BERRIA
Euskadi
noticias
Urria arrosa kolorez jantzita igaro da, OMEren ekimenez urriaren 19an bularreko minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna ospatzen baita. Egun honen xedea kontzientziak piztea eta emakumezkoen artean jarraipen zein screening frogak sustatzea da. Bularreko minbiziaren inguruan entzuten dugun aldiro emakumezkoak d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001605
BERRIA
Euskadi
noticias
AURTEN IRAKEKO KARBALA IRITSITAKO XIITAK, MILIOITAN Milioika xiitek jihadisten mehatxuari muzin egin diote, eta Karbala hiriko xiiten santutegira erromesaldia egin dute. Atzo ospatu zuten Al-Arbain xiiten jaiegun erlijiosoa, segurtasun neurri handiekin. Irakeko Gobernuaren arabera, aurten 17 milioi lagunek egin dute Ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001606
BERRIA
Euskadi
noticias
Baldintzak jarri ditu SPDk Merkelekin gobernatzeko BERLIN. CDUrekin gobernu koalizioa egiteko negoziazioak abiatzea onartu zuen ostiralean SPD Alderdi Sozial Demokratak, eta, horren ondorioz, Peer Steinbruck hautagaiak dimisioa eman zuen. SPDk esan du, ordea, baldintzak jarriko dituela; adituen ustez, zergak igotzea pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001607
BERRIA
Euskadi
noticias
Konstituzionalak ez dio babesa eman tortura salaketa bati MADRIL. Espainiako Konstituzio Auzitegiak ez dio babesa eman Ainhoa Villaverde Segi erakundeko kidearen tortura salaketari, «sinesgarritasun faltagatik». Auzitegiak dio atxilotua egon zenean Villaverdek esan zuela ez zutela torturatu, eta Fernando Grande Marlask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001608
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Tapiaren emanaldiarekin hasiko da gaur Bertsoaroa, Iruñean. Patziku Perurenak Urumeako sorginez egindako hitzaldia eta bi bertso saio ere emango ditu aurten Zuzen-Zuzenean zirkuitua bigarren aldiz sustatuko du Eusko Jaurlaritzak Diruz lagundutako 50 kontzertu egingo dira udazkenean, eta 70 talde Eusko Jaurlaritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001609
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak ehun milioi aurreztu nahi ditu funtzionarioen kontura Langile publikoek eragiten dituzten gastuak murriztuta, ehun milioi euro baino gehiago aurreztu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak datorren urtean. Diru hori sei neurriren bidez lortuko duela jakinarazi die sindikatuei, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001610
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure etxeko hozkailuak soinu arraroak egiten ditu gauean. Ez da zaharra delako, berri-berria ez bada ere. Etxean sartu zen une beretik hasi zen kolpe lehorrak egiten bere sabel izoztutik, «krak» eta «krak», zerbait adierazi nahian bezala. Konpontzera etorri izan diren guztiek esan digute hori ez dela normala, baina lar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001611
BERRIA
Euskadi
noticias
Migrazio politikak sortu duen «egoera onartezina» salatuko dute Melillan Europako mugara eramango dute aldarrikapena, bigarren urtez jarraian. Dozenaka elkartek Melillarako bidea hartuko dute uztailaren 14an (Espainia), Espainiako Gobernuaren eta Europako Batasunaren migrazio politikek «egoera onartezinak» eragin dituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001612
BERRIA
Euskadi
noticias
Zapata mota bat? Bota motza, orkatilak ondo estaltzeko. Bizikletan egindako ibilbide bat? Bulgarian barrena egindakoa. Egiteke duzun bat? Hegoafrika eta Austral errepidea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001613
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Del Hoyok TKEko presidente kargua uztea erabaki du Del Hoyok TKEko presidente kargua uztea erabaki du Angel Del Hoyok Traineru Kluben Elkarteko (TKE) presidente kargua utzi duela jakinarazi zuen atzo. Urtarrilaren 28an aukeratu zuten Del Hoyo berriz TKEko presidente, baina karguari berriro heltzeko Del Hoyok b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001614
BERRIA
Euskadi
noticias
HELEParen kontrako helegitea atzera bota du Frantziako Barne ministroak Ipar Euskal Herriko 71 hautetsik hirigune elkargoaren kontra ezarritako helegitea gibelera bota du Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak, elkargo bakarraren kontrako auzapezen kolektiboari idatzi dion gutun batean. Mediabask -ek eskuratu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001615
BERRIA
Euskadi
noticias
Tapiak esan du ezin zaiola Gamesaren egoerari eutsi DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapiak uste du Siemens Gamesak lehiakor izan behar duela eta ezin zaiola eutsi egungo egoerari. Haatik, zehaztu du «lehenik lantaldearekin» hitz egin behar dela, «iritzi sendo bat edukitzeko».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001616
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste protesta aste bat Lehen Lan Kontratuaren aurka. Zentsura mozioa gaur aurkeztuko dute sozialistek Frantziako Legebiltzarrean Beste protesta aste bat Lehen Lan Kontratuaren aurka Zentsura mozioa gaur aurkeztuko dute sozialistek Frantziako Nahiz eta Lehen Lan Kontratua onartutzat daukan Dominique de Villepin Frantzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001617
BERRIA
Euskadi
noticias
Armiarma sarez josia dagoen euskarazko telebistaren zirrikitu batetik Primeran izeneko argi izpi bat sartu da. Izpi horri, oraindik txikia bada ere, etorkizunean euskaldunon telebista guztiak argitzeko moduko indarra izan dezakeela antzematen diot. Primeran iritsi da, eta, argalguneak dituen arren, oso pozik nago! Egun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001618
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Txibite: «Sanferminak ezin izanen dira ospatu» Aurten ere, sanferminik ez. Maria Txibite Nafarroako lehendakariak aurreratu du Iruñeko bestak ezin izanen direla ospatu, nahiz eta Iruñeko Udalari dagokion antolaketa. «Asko sentitzen dut berri onik ez ematea, baina sanferminak bezalako nazioarteko bestak ezin izane...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001619
BERRIA
Euskadi
noticias
Maliko militar kolpistek konstituzioa ordezkatzen duen agiri bat aurkeztu dute CNRDR Demokrazia eta Estatua Berrezartzeko Batzorde Nazionalak konstituzio berri bat aldarrikatu du bart. Maliko Estatuko Oinarrizko Agiria aurkeztu du, eta hauteskundeak egin arte dokumentu horrek konstituzioaren maila bera izango du, Amado...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001620
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaleratzeak Stop taldeak eskatu du etxebizitza legea ekainean onartzeko, "luzamendutan ibili gabe" Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitza lege berriari babesa emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian, Gasteizen, Kaleratzeak Stop taldeko ordezkariek. Eusko Legebiltzarrean horretarako sortutako lantaldean, onart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001621
BERRIA
Euskadi
noticias
GAZTETXE MARTXA . Pausoz pauso, autogestioari ateak zabaltzen Gaztetxe martxa Donostiatik igaro zen atzo, eta zeresan ugari eman zuen. Loiolatik sartu ziren Gipuzkoako hiriburuan, eta, Egian Ametsenea gaztetxea izan zenaren ondotik igarota, Intxaurrondon gaztetxea husteko arriskuan dagoela jakinarazi zuten bertako gazt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001622
BERRIA
Euskadi
noticias
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan egingo duten eraikinean dute gaur bilera Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta EAEko 128 udaletako alkateek (11:45). Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001623
BERRIA
Euskadi
noticias
EREaren mamuak janda dauka Martinen burua, eta hortik sortu zaio galdera: «Eta hemendik aurrera zer egingo dugu asteburuetan? Ze guk laster utzi beharko dugu kiroldegiko txartela... Gastu handiegia bihurtu zaigu...», bota du burumakur lagunarteko bazkarian. «Bai, bai», erantzun dio Aintzanek, «kontua ez dago erraza. Gu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001624
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskoriatzako Udalean herritarren parte hartzerako bideak irekitzea onartu dute, hondakinen inguruan Eskoriatzako Udalean (Gipuzkoa) hondakinen kudeaketaren inguruan "herritarren parte hartzerako bideak irekitzeko" mozioa bat onartu dute. Ezker Anitzak aurkeztu zuen mozioa, eta Bilduren babesa izan du. Ezker Anitzak ust...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001625
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileak aske utzi ditu Madrilen atxilotutako 'haserretu' guztiak Espainiako Poliziak ostegunean Madrilen atxilotutako bederatzi 'haserretuak' dagoeneko aske daude. Epaileak gaur hartu ditu azkeneko biak, eta libre laga ditu arratsaldeko bostak aldera. Baldintza bat jarri die: epaileren batek deitzen badie, azaltzeko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001626
BERRIA
Euskadi
noticias
CPT Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak Hego Euskal Herrian bederatzi tortura, tratu txar eta heriotza kasuren berri izan zuen iaz -Espainiako Estatuaren ardurapean gertatuak-. 54 laguni eragin zieten kasu horiek. Atxiloketa inkomunikatuetan, ez zuten tortura kasurik jaso.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001627
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilduko hautetsiek diputazioei eskatu diete udalen finantzaketan murrizketarik ez egiteko Krisialdi ekonomikoak «eragin gogorra» izan du udalen finantzaketan, eta horri gehitu behar zaio aurreko udal gobernuek utzi duten «herentzia gaiztoa». Egoera hori ikusirik, Bilduko hautetsiek ohartarazi dute zenbait udalen egoera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001628
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileek hasi dute greba Mobilizazioak gero eta gehiago dira garbikuntzaren alorrean. Besteak beste, gaur erantzun zabalarekin abiatu dute lau eguneko greba Eulen enpresarekin Gipuzkoako Aldundiarentzat lan egiten duten garbitzaileek. ELA, LAB eta ESKren arabera, garbitzaileen %80k egin d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001629
BERRIA
Euskadi
noticias
URDIROTZ. Iazko urrian Usurbilen egindako aurreneko Auzolan Topaketetan sortutako lantaldeak Urdirotzen (Nafarroa) elkartu dira asteburuan, Autosufizientzia eraikitzen izenburupean. Elikaduraren, energiaren, etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren inguruan aritu dira eztabaidatzen. Ostiralean hasi ziren, eta gaur a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001630
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Wilco rock taldea Bilboko Euskalduna jauregian ariko da urriaren 14an, The Whole Love zortzigarren diskoko kantuak aurkezten, aurreko beste batzuk jotzeari uko egin gabe. Duela lau urte ere aritu zen Wilco Euskalduna jauregian, 2007ko azaroaren 11n.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001631
BERRIA
Euskadi
noticias
Egibarrek dio «funtsezkoa» dela estatus berrirako EAJk eta EH Bilduk elkar ulertzea Joseba Egibar EAJren bozeramaileak defendatu du bere alderdiaren eta ezker abertzalearen arteko elkar ulertzea, eta akordio baten alde azaldu da, «estatus berriari buruzko negoziazioan aurrera egiteko». Radio Euskadin egindako elkarrizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001632
BERRIA
Euskadi
noticias
Legezko izan nahi badute ETAri hitz egin behar diotela esan dio Rubalcabak Otegiri Arnaldo Otegi «solaskidez okertu» dela uste du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako presidenteorde eta Barne ministroak. Ezker abertzaleak legezko izan eta hauteskundeetara aurkeztu nahi badu estatuari hitz egin beharrean ETAri mintzatu be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001633
BERRIA
Euskadi
noticias
Berezkoa du izaera lehiakorra Chelseak, eta Txapeldunen Ligan maizago azaleratzen zaio. Genetika kontua da, amore ez ematea eta aldeko emaitzak ondo kudeatzen jakitea. Horretarako ikuskizunari muzin egin behar badio ere. Uzkur antzean jokatu izan du azken urteetan, eta Txapeldunen Liga inoiz irabazi ez arren, urrun iri...
cc-by-sa 4.0