id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0023334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Molotov koktel bat bota dute etxe saltze bulego baten aurka HAZPARNE Ezezagun batzuek molotov koktel bat bota zuten atzo goizaldean, Hazparneko etxe saltze bulego baten aurka. Etxe agentziak ez zuen kalte materialik jasan, leihoa belzteaz aparte. Erasoa inork ez du bere gain hartu. Duela aste batzuk gisa bereko beste e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainak eta Errusiak neutraltasun plan bat prestatu dute gerrari amaiera emateko
Ukrainak eta Errusiak aurrerapen esanguratsuak lortu dituzte azken negoziazioetan, eta bi aldeak gerrari amaiera emateko hamabost puntuko plan baten xehetasunak negoziatzen ari dira, Financial Times egunkariak aurreratu duenez. Plan horre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023336 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Segurtasunak du lehentasuna; mendia hor egongo da zain beti»
Hamalau urterekin egin zituen Jonatan Larrañagak lehen urratsak mendian, eta 32 urterekin, mendian eta mendiarentzat bizi da. Algortarra da, goi mendiko gidari profesionala, eta izotz eskaladan, punta-puntan ari da.
Atxarten egin zituen lehen pausoak, eta, h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Celsa Atlantic-eko langileek ohartarazi dute «alarma egoeran» daudela Mehatxua bete egin da. Iragan abenduan iragarri bezala, zortzi langile kaleratu ditu Celsa Atlanticeko zuzendaritzak -garai batean Laminaciones Arregui-, arrazoi ekonomikoak argudiatuta. Langile batzordeak kaleratzeak salatu ditu, eta adierazi du Gas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezkoek ez bezala, emakumezkoek txanda bakarra jokatuko dute. Bizkaian trainerurik ez dagoenez, Gipuzkoako Txapelketako lehen lau sailkatuak ariko dira lehian, 18:30ean hasita, Lekeition: Zumaia, San Juan, Hibaika eta Orio. Orain arte jokatu dituzten estropadetan, Zumaiak eta San Juanek banatu dituzte banderak, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023339 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISLAMABAD. Pakistango talibanek jakinarazi dute ez dutela jarraituko gobernuarekin elkarrizketan, nazioarteko tropek Afganistan utzi arte. «Ez ditugu inoiz negoziazioak baztertu, baina ezin dute arrakastarik izan 2014ra arte», adierazi du Maulvi Fakir Mohammed buruzagiak. Bertzalde, hamahiru lagun hil zituzten atzo xii... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko Udalak manifestazioa egingo du, Garoña ixteko eskatzeko Gasteizko Udalak mobilizazio bat antolatu du Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) itxi eta desmuntatzen hasteko eskatzeko. Irailaren 21ean, larunbatarekin, egingo dute manifestazioa. 18:00etan abiatuko da, Bilbo Plazatik. Alkateak ez du baieztat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte independentista eta sozialistek erakunde berri bat sortzeko prozesua hasi dute, «tresnarik gabe» zeudela ikusita. Herriz herriko lana abiatu dute, eta udaberrian sortuko dute mugimendua.
Gogor pairatu dute errepresioa urte luzez, eta mugimenduan eragin du horrek. «Tresnarik gabe» geratu dira ezkerreko gazte indep... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzokoa hilko dut, edota lagunik handiena, etxekoren bat ostean. Eta hamaika ezezagun, hori seguru. Baita neure burua ere, deskuidatzen banaiz. Ez dakit noiz, ez hala gura dudalako, eta ez pistolaz, labanaz edo esku hutsez. Baina banan-banan jausiko dira. Hil baino, ez dut ezer egingo hala gerta ez dadin. Nola, horixe ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nik Pocahontas izan gura nuen. Orein artean saltoka ibiliko nintzen gerrirainoko adatsarekin. Gero mutil exotiko bat agertuko zen, nire John. Gero elkar musukatuko genuen eta haizeak koloretako orbelak harrotuko zituen gure inguruan. Gero bigarren John bat iritsi eta lehenengoarekin borrokatuko zen (nigatik, noski). Ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Michelin lantegiko langileen batzordeak grebara deitu du ostiral, larunbat, igande eta astelehenerako. Adierazi duenez, sindikatu bat ere ez da prest agertu zuzendaritzak lan hitzarmenari buruz egindako azken proposamena babesteko.
Michel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudikatu pertsonaia. Zer izaera duen, zein itxura, nolako gorpuzkera, nolako aurpegi espresioak, bere mugitzeko era, nolako arropak eta koloreak daramatzan soinean, nolako bilakaera izango duen istorioan... Lehen zirriborroak marraztu, bolumena eman, hiru dimentsiora moldatu, ahotsez nahiz mugimenduz jantzi... Eta gau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasai geratuko zen De Andres popularra gaztelania edo euskara bost urteko epean ikasi ez duen migranteari laguntza publikoa (diru sarrera bermatzeko errenta, DSBE) kentzea proposatu duenean.
Pentsatzekoa da euskararen aipamena itxurakeria hutsa izango dela, euskaldunez inguratuta bizi arren ikasi gabe segitzen duelako.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023347 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jardueraren errentagarritasun falta da arazo nagusia»
Behien sektorea ikusten du okerren Xabier Iraola ENBAko koordinatzaileak. Banatzaileek ez ezik kontsumitzaileek ere badutela erantzukizuna dio.
Asteazkenean bete zituen 30 urte nekazarien Enba sindikatuak, eta Enba: 30 urte, 1991-2021, baserritar profesionalak babe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artxibatu egin dute perdigoi tiroz hil zen gaztearen auzia VIANA. Iaz perdigoi tiroz hil zen 15 urteko gaztearen auzia artxibatu du Adingabeen Epaitegiak. «Arduragabekeriagatik» egindako hilketa leporatu dio epaileak tiro egin zuenari, baina ez du beharrezko ikusi hura zigortzea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023349 | BERRIA | Euskadi | noticias | • AENA konpainiak adierazi duenez, Loiuko aireportuak 537 hegaldi izango ditu aste bukaera honetan; 76.838 bidaiari igaroko dira guztira handik. Iganderako 138 hegaldi programatu ditu, eta 20.145 bidaiari ibiliko dira. Astelehenean, berriz, 153 hegaldi egitea espero du; 21.588 bidaiari pasatuko dira, guztira, Loiutik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guardia Zibilak itxi egin du Usurbilgo Aitzaga elkartea . Manifestazioa egingo dute gaur 12:30ean, erantzunik onena orain arteko lanean jarraitzea delakoan
Guardia Zibilak itxi egin du Usurbilgo Aitzaga elkartea Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaskaren agindua bete du Guardia Zibilak eta baita Ertzaintzak ere. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023351 | BERRIA | Euskadi | noticias | KULTUR POLITIKAK. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua buru zela, Kulturaren Euskal Kontseiluak osoko bilkura egin zuen atzo Gasteizko Artium museoan. Bileran, erakundeetako ordezkariak eta kulturaren sektorekoak bildu ziren, «kulturaren arloko plan estrategikoen etorkizunean eta esanahian» arreta berezi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Petronorrek 170,5 milioi euro irabazi ditu 2009an, %27 gehiago. Irailetik geldirik zegoen bigarren planta maiatzean martxan jarriko dutela baieztatu du Imazek
Petronorrek 170,5 milioi euro irabazi ditu 2009an, %27 gehiago Irailetik geldirik zegoen bigarren planta maiatzean martxan jarriko Askok krisiaren ondorengo kimu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen erabileran «jauzia» egitea du xede Euskaltzaleen Topaguneak Euskaltzaleen Topaguneko atzo arteko lehendakari Kike Amonarrizen hitzok: «Hizkuntzaren biziberritze prozesuak bultzada berri bat behar du, eta bultzada horren emaitzak izan behar du erabileran jauzi bat egitea». Atzo Ermuan (Bizkaia) egin zuten bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibarrola eta Ozafrain oso erraz sailkatu dira finalerako. Etxeberri eta Arizmendi ezinean aritu dira, eta 40-16 galdu dute Binakako Txapelketako finalerdi bakarrean
Ibarrola eta Ozafrain oso erraz sailkatu dira finalerako Etxeberri eta Arizmendi ezinean aritu dira, eta 40-16 galdu dute Ustekabeak eman eta eman, Binakak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal diputatuak «intolerantzia politikoa» nozitzen ari dira Madrilen PPk Espainiako Gobernua galdu zuen 2018ko ekainean, Mariano Rajoyren aurkako mozioan, eta, ordutik, eskuinak eta eskuin muturrak gurutzada batean dabiltza, elkar hartuta sarri, Pedro Sanchez presidente duen gobernuaren aurka. PSOE eta Unidas Podemos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023356 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERIZPEAN. ANDRA MARI ZURIAREN JAIAK. Plaza berria, betiko irrika. 40.000 lagun inguru bildu dira Andra Mari Zuriaren Plaza berrituan Zalduondoko bizilagunari ongietorria emateko Suhiltzaileek ura bota diete bildutakoei, bero handiari aurre egin diezaioten
40.000 lagun inguru bildu dira Andra Mari Zuriaren Plaza berrit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ardenetan erakutsi zuen Ben Healyk (Education First) mendateetan aritzeko daukan gaitasuna, eta irlandarrak bere lehen etapa garaipena lortu du Italiako Giroan, zortzigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu da Irlandakoa, eta helmugarako 50 kilometro gelditzen zirenean bakar-bakarrik egin zuen aurrera. Inork ez zion ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: Correak (60. min.); 0-2: Torresek (78 min.). Epailea. Hernandez Hernandez. Txartel horiak: Eibarreko Dani Garcia eta Escalanteri eta Atletico Madrileko Correari. Bestelakoak. 5.126 ikusle Ipuruan. Asier Cuevas korrikalariak egin zuen ohorezko sakea.
Eibarrek aurreko denboraldian baino talde hobea dauka, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den astean Lekeitioko (Bizkaia) ikusleen harrera beroa jaso ondotik, Alurr dantza taldea Zaldibira (Gipuzkoa) helduko da etzi, Soinaz izeneko ikuskizun berria eskaintzeko. Urtero emanaldi berri bat plazaratzen du Ibarrako (Gipuzkoa) taldeak, eta aurten ere ez du hutsik egin. Hain zuzen, azken urteotako lan guztien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Festa eguna bihurtuko da biharkoa. Baiona errugbi taldeak Frantziako Top14 Ligako partida Donostian jokatuko du, Anoeta estadioan. Okzitaniako Tolosa taldea izango du aurkari, egungo Heineken txapelketako txapelduna (16:25). Baina ikuskizuna askoz aurretik ere hasiko da. 32.000 ikuslerentzako harmailak dituen zelaia tx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023361 | BERRIA | Euskadi | noticias | New Yorkeko (AEB) boskotea hainbat musikari zein talde begiratzeko ispilu izan zen 70eko hamarraldian. Hala nola The Ramones, Guns n' Roses, The Damned eta The Smithseko buru Morriseyk onartu izan dute New Yorkeko panpinen musikak euren ekoizpenean garrantzi handia izan duela.
2000. urtean taldeak bat egin eta hiru dis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023362 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALAVES. Gasteizko taldea kinka larrian dago, eta larunbatean galdu ondoren bost puntura ditu orain mailari eusteko postuak. Arrazoiak aztertzen hasita, arazoa argia da: erasoa. Izan ere, Alavesek gol bakarra sartu du azken bost partidetan, eta zazpi jaso. Hamabost puntuetatik hiru bakarrik lortu ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023363 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Arrakastaz arrakasta. 1996an egin zuen jauzia politikara, Miguel Sanzen eskutik. Lehenik, Ingurumen kontseilari moduan. 1999an, Iruñeko alkatetzara egin zuen salto. Hiru udal hauteskunde irabazi ostean, eta PPra alde egin zezakeen arriskuarekin, Miguel Sanzek bere ordezko izateko hautatu zuen, eta militanteek 2009ko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023364 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. Espainiako Canal Plus kateak pirateriaren aurkako borrokan jarraitzen du. Gaur Real Madril eta Bartzelonaren arteko partida emango dute, eta baimenik ez duten taberna eta jatetxeei seinalea eteteko sistema jarriko dute. Bereziki bezero pribatu gisa izena eman, baina publikoari irekita dauden merkataritza lok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023365 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Boxeoak galzori eta arrisku handiak dakartza. Hau da gure lana, gure grina. Sekula ez da nire asmoa izan nire aurkariari min ematea». Hauxe da Marie Pier Hule boxeolari kanadarrak 2021eko irailaren 2an esandakoa, hain zuzen ere, Jeanette Zacarias Zapata mexikarra, bere aurkaria, hil eta bost egunera egindako adierazpe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken asteetan, ETB2ko 360 grados saioa ikusiz amaitu dut astea. Gustura ikusi ditut, esaterako, azken bi atalak, Los tentáculos de Interior eta Operación Ciudadanos: ¿qué hay detrás? izenekoak. Gaiak, oro har, interesekoak eta ongi landuak iruditu zaizkit. Elkarrizketatuak ere, salbuespenak salbuespen, esatekoa zutena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eguraldi txarraren berri bakarrik ematen zuen hasiera batean. Itsasotik galerna edo ekaitza etorriko zela susmatzean pasatzen zuen abixua, kaleetan jarritako kartelen eta egunkarien bidez. Horregatik jarri zioten aita Borrascas ezizena. Juan Miguel Orkolaga bikarioa oso maitatua zen arrantzaleen artean. Bizitza asko sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023368 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. DISKOAK. Alan Lomaxen Euskal Herria. THE ALAN LOMAX COLLECTION Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarra (1915-2002) eta haren lankide Jeanette Bell Euskal Herrian izan ziren 1952an, Columbia disketxeak aginduta. Ordurako, bi urte zeramatzaten Europan, Irlanda, Italia, Eskozia, Grezia eta Ingalaterrako musika on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estoniak Sobiet Batasuneko ikurrak kentzeko legea onartu du Brontzezko Soldadua izenarekin ezagutzen dute Tallinnen. Estoniako hiriburuan dagoen oroitarria da, eta, orain, eraisteko aukera izango dute. Sobiet Batasuneko soldaduen omenez zutitutako oroitarria da estatua, eta bertan liskar handiak piztu ziren iaz estonia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezinbestekoa da inoiz ez bezalako larrialdi neurriak hartzea, egoerari aurre egin, buelta eman eta gizakien eta ingurumenaren osasuna babesteko». NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu du estatuak ez direla norabide horretan indar egiten ari. Klima aldaketari buruzko goi bilera bat egiten ari dira egunotan Nairobin: plasti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bederatzi lagun hil dira Txetxeniako hiriburuan hiru atentatu suizidatan Asteartetik asteazkenerako gauean bederatzi lagun hil eta beste hogei lagun zauritu ziren Txetxenian, Grozni hiriburuan izandako hiru atentatuetan. Gainera, zaurituetako bostek egoera larrian jarraitzen dute, Rashid Nurgaliev Errusiako Barne minis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainian Gizarte Segurantza defizitarioa izango da aurten Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak atzo Madrilgo Legebiltzarrean aitortu zuenez, Gizarte Segurantza defizitarioa izango da aurten. Mariano Raxoiren gobernuak pentsatu baino zulo handiagoa egingo du (BPGarekiko %1 inguru), baina administrazio zentral... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berotegi efektuko gasen (BEG) isurketaren bilakaera aztertuz gero, kutsadurarik handiena 2000ko hamarkadan izan zen Euskal Herrian. Hortik aurrera, isurketek behera egin dute, eta dezente murriztu dira industria eta energia sektoreari dagokionez. 2011n, industria eta energia sektoreak 14,6 milioi tona karbono dioxido i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinako armadako burua kaleratu du Macrik, urpekoaren kasuarengatik BUENOS AIRES. Desagertu zen eta desagertuta jarraitzen du, joan den azaroaren 15etik, Argentinako armadaren Ara San Juan urpekoak, eta, 31 egun geroago, armadako buru Marcelo Srur kargugabetzea erabaki du Argentinako Gobernuak. Bitartean, zer gerta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ur faltaz eta askatasun egarriaz. Generoen arteko botere harremanei buruz Veit Helmerrek zuzenduriko 'Absurdistan' filmarekin abiatu da Fant jaialdia
Generoen arteko botere harremanei buruz Veit Helmerrek zuzenduriko Ur premian bizi diren emakume eta gizonen istorioa kontatzen du Veit Helmerren Absurdistan filmak. Zuze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artisten estatuturako talde bat sortzeko eskatu du EH Bilduk LEGEDIA. Eusko Jaurlaritzak Artistaren, Sortzailearen eta Kultur Langilearen Estatutua sortzeko borondatea agertu zuen legealdiaren hasieran, baina, gaur-gaurkoz, ez du ezer aurreratu asmo horren inguruan, eta Eusko Legebiltzarrean hori diseinatu eta onartuko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroak 100 milioi euroko funts bat jarriko du ezohiko gastuei aurre egiteko Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak agerraldi bat egin du gobernu kontseiluaren ostean, 13:30ean, onartutako foru dekretuaren berri emateko. Dekretuak koronabirusaren hedapenari aurre egin nahi dio osasun alorrean behar diren la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Prigionik erretiroa hartzea erabaki du, ezustean PILOTA. Pablo Prigionik saskibaloi profesionala uztea erabaki du. Baskoniara itzuli eta hilabetera, 39 urteko antolatzaileak erretiroa hartu du. Ezusteko albistea da, herenegun Fuenlabradaren aurka zazpi minutuz jokatu baitzuen, eta iragan ostegunean maila handian ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz Hego Euskal Herriko biztanleriak behera egin zuen: 13.142 pertsona gutxiago. Urtarrilaren lehenean, 2.802.813 ziren guztira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako biztanleak, INE institutuaren arabera. Beherakada horren arrazoia argi erakusten dute datuek: 16.000 lagun inguruk emigratu zuten iaz Hegoaldetik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irizarrek hazkunde elektriko bat berretsi du, 33 autobus gehiago salduta Iraganean autobus elektriko petoaren alde egindako apustua emaitza ezin hobeak ematen ari zaizkio Irizarri orainean. Hiriek kutsadurari aurre egiteko motor garbiak nahi dituzte euren autobus zerbitzuetan, eta, merkatu horretan, Irizar da ondoen ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan zen igande gauekoak eman behar liguke zer pentsaturik. Euskaldun abertzale batekin egin nuen topo Anoetatik irteeran. Euforia. Espero baino ere hobeto. Eserleku banaketan nagusi, eta boto kopuruan ere hortxe-hortxe. Hogei minuturako autoan nintzen. Motorrarekin piztu zen irratia. COPE ari zuen. Euforia. Unionistak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burtsa %2,7 jaitsi da, higiezinen sektorean krisia sortuko den beldurraren ondorioz . Astrocek eragin du izua, eta kolpea higiezin enpresek, eraikuntza konpainiek eta bankuek hartu dute bereziki
Burtsa %2,7 jaitsi da, higiezinen sektorean krisia sortuko den Astrocek eragin du izua, eta kolpea higiezin enpresek, eraikun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelek lau miliziano palestinar hil ditu Gazan, aire erasoetan Israelgo armadak Zuhair Qaisi Erresistentziarako Herri Batzordeetako buruzagia eta Mahmud Hanani miliziano palestinarra eta preso ohia hil ditu. Lekukoen arabera, hildako biak autoan zihoazen, eta bi misil jaurti dizkie Israelgo armadak. Tel Avivek onartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023384 | BERRIA | Euskadi | noticias | Shisha Pangma (8.013 m). Handia (lehenengo zortzimilakoa izan zelako). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023385 | BERRIA | Euskadi | noticias | "UDALBILTZA AUZIA". LANDER ETXEBARRIA-OSKAR GOÑI. Udalbiltza auzian espetxeratuak. «Errealitatetik urruti daude uste badute estrategia honekin herria geldituko dutela.
lander etxebarria - oskar goñi x Udalbiltza auzian espetxeratuak «Errealitatetik urruti daude uste badute estrategia honekin herria Astebete daramate ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emmak ez dauka itxura onik. Hankak puztuta dauzka, eta barizez beteak. Tristea da haren begirada, eta oker-okerra du bizkarra. Ez da burlazko asmakizun bat, ordea, ezta munstro konkordun bat ere; «etorkizuneko langile bat» da. Izen hori jarri diote giza itxurako panpina bati, eta Erresuma Batuko ikerketa talde batek eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziak asiloa ukatu dio Hendaian atxikita dagoen lesbianari Kanporatze arriskuan dago Elita, Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) dagoen 26 urteko lesbiana nigeriarra. Izan ere, haren asilo eskaera atzera bota zuen Frantziak atzo, homosexuala dela frogatu ezin izan duelakoan. Jaioterrira itzuliz gero, hamalau urte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023388 | BERRIA | Euskadi | noticias | E rrugbiko zakur zaharra da Oskar Astarloa. 15 urterekin hasi zuen errugbian ibilbidea, eta gaur egun arte ez du etenaldirik eduki; geltoki desberdinetan gelditzen den tren baten antzera ibili da: Elorrio, Getxo, Baiona, Donibane Lohitzune, Ordizia, Bera-Bera eta Gernika. Gaur Europako Challengeko partida jokatuko du R... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak lehen aukera galdu du Espainiako Koparako sailkatzeko. Talde txuri-urdinak garaipena behar zuen Zaragozan (Espainia), Transportes Alcaineren aurka helburua betetzeko, baina esku-hutsik itzuli zen, galdu egin baitzuen (1-0). Hala ere, txuri-urdinek esku-eskura dute aukera. Izan ere, Collerensek bakarrik aurreratu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023390 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANVko ekintzaileen omenezko oroitarria balez josi dute. Albertia egunera deitu dute, «ezin delako utzi neofrankistek diktaduraren biktimen oroimena ezabatzea»
ANVko ekintzaileen omenezko oroitarria balez josi dute Albertia egunera deitu dute, «ezin delako utzi neofrankistek Bernabe Orbegozo 'Otarte' izeneko iritzi tald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Et Incarnatusek CD eta DVD euskarrietan bildu du Erkki Pohjolaren omenaldia Erkki Pohjola musikari finlandiarra (Ylistaro, 1935-2009) omentzeko asmoz, 300 lagun bildu ziren iaz, eta kontzertu bakarra eskaini zuten, Tolosan. Bertan, musikariak hobekien ezagutzen zituen piezak eskaini zituzten Et Incarnatus orkestrak eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondartzetan elkarretaratzeak egingo ditu Etxerat-ek abuztuaren 2an Etxerat elkarteak "udan ere" jarraituko du "sakabanaketaren mamuaren aurkako" protestan. Hala, hainbat hondartzatan elkarretaratzeak antolatuko dituzte abuztuaren 2an. Gipuzkoan Donostiako Kontxako hondartzan, Deban eta Orion egingo dituzte, eguerdiko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' frantsesez argitaratuko du Gallimardek Gallimard argitaletxeak frantsesez argitaratuko du Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria. Nazioarteko idazle esanguratsuenen lanak argitaratu ditu Gallimard argitaletxeak, eta Uribek «ohoretzat» hartu du argitalpena: «Harrigarria da Gal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023394 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. ANDRA MARI ZURIAREN JAIAK GASTEIZEN. EGITARAUA Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsarekin.
Peñagarikano, Juan Mari Juaristi eta Jon Barberena.
Lorenzoko zezenak. Toreatzaileak: Enrique Ponce, Manuel Jesus El Cid | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxabankek Catalunya Banc-en gainean azaldutako interesa berretsi egin da. BBKren, Kutxaren eta Vitalaren fusiotik sortutako erakundeak eskaintza egin du Catalunyako, Tarragonako eta Manresako kutxak integratu zituena erosteko. Kataluniako banku honen jabea Banku Berregituraketa Ordenatuko Funtsa da (BBOF = FROB) %89,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baskonia, Bilbo Basket eta GBC etxetik at ariko dira ligako estreinakoan SASKIBALOIA. Behin Betis onartu eta ACB liga hemezortzi taldez osatutakoa izango dela baieztatuta, atzo zozkatu zuten berriro datorren denboraldiko egutegia. Hiru euskal taldeek etxetik kanpo jokatuko dute ligako estreinako partida, irailaren 30ea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023397 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»
Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».
Irakasle lanetan urte luzez aritu zen Maite Goñi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967). ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irungo alkateak lehenengo aldiz harrera egin dio alarde parekideari «Bazen garaia». «Hau marka, hau marka». Irungo (Gipuzkoa) udaletxearen aurrean dagoen San Juan plazatik zeharka bezala begiratzen zuten batzuek udaletxeko balkoira; burua bueltatu eta zuzen-zuzenean beste batzuek. Harridura keinuak eta marmarrak. Bai, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoak arraun kolpe indartsuagoa du Herenegun bigarren garaipena lortu zuten jarraian Portugaleten, eta sailkapen nagusian buru dira
Herenegun bigarren garaipena lortu zuten jarraian Portugaleten, eta Gogor ekin diote Gipuzkoako neskek aurten Euskotren ligari. Asteburuan jokatu diren bi estropadak irabazita, sailkap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023400 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Espainiako Ogasunak uste du erkidegoak defizitaren muga betetzen ari direla aurrekontuen atalean. 2013rako 6.438 milioi euroko desfasea jasotzen dute, eta BPGren %0,7 ez gainditzeko helburuarekin bat datoz. Zor interesak pagatzeko iaz baino 1.778 milioi gehiago erabiliko dituzte erkidegoek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023401 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Deloreanek bira batekin amaituko du hemezortzi urteko ibilbidea. Taldeak atzo iragarri zuen hartutako erabakia, sare sozialen bitartez. 2000. urtean Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zenetik, sei lan luze eta bi EP kaleratu ditu; azkena, Mikel Laboaren musikan oinarritutakoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen mailako artan oraindik «tentsioa» agerikoa dela onartu du Sagarduik Lehengo astean COVID-19 kasuen jarraipena egiteko protokoloa aldatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Besteak beste, hainbat bide «telematiko» jarri zituen martxan gaitza dutela uste duten pertsonak eta haien kontaktuak osasun sistemarekin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalak Iruñeko plazak erabiltzea ukatu dio Nazio Eztabaida Guneari ukatu dio Iruñeko Udalak Nazio Eztabaida Guneari. Herritarron Plaza deritzon ekimena egitekotan dabil, baina, aipaturiko plazetan, «beste ekimen batzuk» daudela esan dio Udalak, Nazio Eztabaida Guneak jakinarazi duenez. Gainera, beste plazarik erabiltze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harria Hitz bisita gidatu berezia egingo dute bihar Usurbilen, Donostiako 80. Musika Hamabostaldiaren harira. Lehenik, San Salbatore eliza bisitatuko dute, haren historia ezagutzeko. Mokadutxo bat egin eta gero, organo kontzertua emango du Cristoph Kuhlmannek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023405 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIENTZIA. Izozmendiak Wilkins izozgunean. Karbono dioxido isuriak mugatzea ezinbestekotzat jo dute adituek, eta bitartean, Antartikako izozgune ezagunenetako bat izozmendi erraldoietan hausten hasi da.
Karbono dioxido isuriak mugatzea ezinbestekotzat jo dute adituek, eta bitartean, Antartikako izozgune ezagunenetako ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023406 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Anza aferan' egia osoa eskatu dute alderdi abertzaleek. Etzi Donibane Lohizunen eginen den manifestazioarekin bat datoz Batasuna, AB, Aralar, EA eta NPA
'Anza aferan' egia osoa eskatu dute alderdi abertzaleek Etzi Donibane Lohizunen eginen den manifestazioarekin bat datoz Frantzia eta Espainiako gobernuei Anza aferan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Volvo Ocean Race proban ariko dira berriz ere Martinez eta Fernandez BELA. Urriaren 4an, Alacanten hasita (Herrialde Katalanak), Volvo Ocean Race proba gogorrean parte hartuko dute, laugarren urtez jarraian, Iker Martinez eta Xabi Fernandez euskal marinelek. Munduari bira emateko erronka izango dute biek. Gauzak ondo b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unesco: «Kultur eskaera handitu egin da, baina sortzaileek gero eta zailago dute lan egitea»
Izurriaren eraginez, hamar milioi lanpostu galdu ziren 2020an, kulturaren alorrean. Hori eta beste hainbat datu plazaratu ditu gaur Unescok, sortzaileek pairatzen duten egoera aztertzeko. Txosten bat argitaratu du Hezkuntza, Zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziak oztopoak jarri arren, Gazte Egun jendetsua egin du Segik Senperen . Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak kontrolak jarri dituzte Biriatun
Poliziak oztopoak jarri arren, Gazte Egun jendetsua egin du Segik Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak kontrolak Bederatzi eh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpainia: Aukeran. Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz. Dramaturgia eta eszena-zuzendaritza: Oier Guillan. Musika: Xabi Aburruzaga. Koregorafia berezia: Iker Karrera. Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz. Argiak: Carlos Solano. Jantziak: Oscar Armendariz. Dantzariak: Ane Anza, Bingen Esturo, Ane Etxeba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herriaren zorraren kalifikazioa jaitsiko duela mehatxu egin du Standard & Poor'sek
Erabaki hau Espainiako Estatuaren fidagarritasun maila gutxitzeko aukera aztertu ondoren etorriko litzateke. Standars & Poor'sek esan du Europa osoan ez daudela baldintzak eskualdeen kalifikazioa estatuetakoak baino hobeak iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023412 | BERRIA | Euskadi | noticias | KAIRO. Kairoko zigor auzitegiak hiru urteko espetxe zigorra jarri dio Ahmed Nazif Egiptoko lehen ministro ohiari, ustelkeria egotzita. Hosni Mubaraken agintaldian modu bidegabean 10,5 milioi euro inguru irabazi izana leporatu diote, eta, espetxe zigorraz gain, 1,1 milioi euroko isuna ezarri diote | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudi batekin esplikatu du arkeologia lana Jesus Tapiak: puzzle bat osatzearekin. Eraikin bat ageri da lehen planoan, eta zati horretako piezek xehetasun ugari biltzen dituzte. Zerua eta hodeiak ere badira gainean, ez hain ikusgarriak itxuraz. «Baina pieza horiek gabe ezin duzu puzzlea guztiz osatu», ohartarazi du Aran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Istorioetako asko galtzear daude, eta batzuei indarkeriak izoztu dizkie oroitzapenak: heldulekuoi tiraka, galderak eginez eta fikzioaz baliatuta ontzen du Restrepok literatura. «Memoria mugikorra da».
Memoria historikoa berreskuratzeko prozesuan, tresna eraginkorra izan daiteke literatura. Hala izan da Laura Restrepo i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiriak 120 ekitaldi hartuko ditu Olatu Talka jaialdiaren 7. aldian Kultur Hiriburutza hauspotzeko asmoz, D2016 fundazioa 2010ean hasi zen antolatzen Olatu Talka jaialdia. Hiriburutza urtea pasatuta, aurten, lehen aldiz, Donostia Kulturak hartu du bere gain. Herritarren proposamenekin osatu izan dute beti egitaraua, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hauteskundeetan, Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE) eta Alderdi Popularrak (PP), herri honen zati bati bere aukera politikoaren debekua ipiniz, alegia, tranpa eginez, Jaurlaritzaren jabe egitea lortu zuten.
Hasieratik, aipatu alderdi horiek argi utzi zuten beraien helburu politikoa herri hau normalizatzea izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 1-0: Enrichek (24. min.). 2-0: De Blasisek (52. min.). 3-0: Charlesek (83. min.). Epailea. Martinez Munuera. Txartel horiak: Eibarreko Jordan eta Enrichi; eta Espanyoleko Victor, Didac, Iglesias, Granero eta Baptistaori.
Bukatu da Eibarren lehortea, eta sei partida irabazi gabe egon ondoren, garaipena lortu zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu.
Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.
Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere.
Su ertainean hamabost bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez.
Ondoren, orburuak laurdeneta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzotik abian da Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako XIV. Literaldia LITERATURA. Bartzelonako hainbat txokotan ezkutatutako liburuak aurkitzeko jolasarekin eman zaio hasiera aurtengo Literaldiari. Hiriko Euskal Etxeak antolatutako hamalaugarrena da, eta, hilaren 27ra bitartean, Lauaxeta katalanera itzultzeko saioa,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilik topatu dute Tuteran bizi zen 75 urteko gizonezko bat, Errioxan ERRIOXA. Espainiako Guardia Zibilak hilda aurkitu zuen astelehen goizean Tuteran (Nafarroa) bizi zen gizon bat. Zenduak 75 urte zituen, eta Cervera del Rio Alhama herrian aurkitu zuten, Errioxan (Espainia), baratze eremu batean. Herri horretakoa zen, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Mari Etxarri Donostiako Orfeoiko presidentea izango da aurrerantzean ere MUSIKA. Donostiako Orfeoiaren asanblea orokorra egin zuten joan den astelehenean, eta horretan Jose Mari Etxarri berriz hautatu zuten presidente. Etxarrik 1996an hartu zuen kargua. Asanblean, gainera, abesbatzaren zuzendaritza eraberritu zute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ultimatuma baztertu, eta Thailandian agintea uzteari uko egin dio lehen ministroak
Gaur gauean bukatuko da Suthep Thaugsuban Thailandiako manifestarien buruak Yingluck Shinawatrari «agintea berriro herriaren esku» uzteko eman zion ultimatuma, baina lehen ministroak dimisioa emateko aukera baztertu egin du. «Jendea pozi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ghjiseppu Turchiniri historia gustatzen zaio. Historia eta hizkuntzak; eta hizkuntzen historia. Eta, noski, hizkuntzen xehetasunak, hitzak, ahoskerak eta beste hainbat kontu aztertzea. Batez ere, korsikerarenak, baina ez soilik horrena: «Korsika mundu italikoaren eta iberikoaren artean dago; hobeto ulertzen dugu katala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023424 | BERRIA | Euskadi | noticias | FLNC-'Izengabeak' taldeko 17 ustezko kide epaitzen hasi dira PARIS FLNC Korsikaren Nazio Askapenerako Frontea-Izengabeak deitutako talde armatuko ustezko 17 kide epaitzen hasi ziren atzo Frantzian.
2001eko uztailaren eta 2002ko abenduaren artean Korsikan 21 atentatu egin izana egozten diete. Epaia hilaren 31n dira emat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ategorrietako 1931ko sarraskiaren biktimak oroitzeko eskatu du EH Bilduk EH Bilduk Donostiako Udalari eskatu dio Ategorrietako sarraskiaren biktimen errekonozimendu instituzionala sustatu eta adostu dezala sindikatuekin eta gainerako eragileekin. Markel Ormazabal eta Reyes Carrere EH Bilduren udal taldeko zinegotziek g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denboraldia ondo hasi du Sarasolak. Taldea «dinamika onean» ikusten du, eta uste du irabaziz gero «lanak eginda» ekingo diotela etenari.
Entrenamendua amaitu berri du Izarne Sarasola Realeko jokalariak. Onartu du nabari dela aste berezia dela hau.
Gogotsu eta ilusioz gaude. Eibarren aurka oso partida txukuna jokatu gen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023427 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. San Antoniok (1-0) eta Chicagok (1-0) NBAko konferentzia bakoitzeko euren finalerdietako serieko lehen partida irabazi dute. Ekialdean, Chicago ezustekoa eman zuen Miamiren pistan 86-93 irabazita. San Antoniok, berriz, luzapena behar izan zuen etxean Golden Stateri irabazteko (129-127). San Antonio hamasei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023428 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Landa Garapenerako programak 512 milioiko kostua edukiko du. Gobernuak aurreko aldian baino hiru aldiz diru gehiago bideratuko du; Europak, aldiz, %38 gutxiago
Nafarroako Landa Garapenerako programak 512 milioiko kostua edukiko du Gobernuak aurreko aldian baino hiru aldiz diru gehiago bideratuko du; «Nafarro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduari egindako lehen biratik 500 urte betetzen direnean, espedizio hura eta Juan Sebastian Elkano espedizioko protagonista nagusietako bat gogora ekarriko ditu EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Mundubira musika bidelagun proiektua aurkeztu dute gaur arduradunek. Haren barruan, bost euskal konpositoreri pieza bana ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek sasoiko lehen partida irabazi nahi du gaur Rayoren zelaian Espainiako Lehen Mailako lehen hiru jardunaldiak jokatuta, Athleticek puntu bakarra du. Sasoia hasi besterik ez da egin, beraz, ez da kezkatzeko modukoa. Gainera, talde zuri-gorriaren jardunean oso kontuan hartu beharra dago lehen hiru partidatan aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023431 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. ETB3ko 'Burp!' saioa datorren asteko ostiralean amaituko da behin betiko. ETB3 umeengana lehen baino gehiago zuzendu nahi dutelako hartu du erabakia ETBko zuzendaritzak
ETB3ko 'Burp!' saioa datorren asteko ostiralean amaituko da behin ETB3 umeengana lehen baino gehiago zuzendu nahi dutelako hartu du Dator... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023432 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 56. ZINEMALDIA. SAIL OFIZIALA. Bardemek Espainiako Zinemako Sari Nazionala jaso du. Diru saria sahararrei, antzeztearen garapenerako proiektu bati eta AISGEri laguntzeko erabiliko du
Bardemek Espainiako Zinemako Sari Nazionala jaso du Diru saria sahararrei, antzeztearen garapenerako proiektu bati eta Javier ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sabaiak, Oztibarreko kontsumitzaile elkarteak, bigarrenez ospatuko du bere besta, gaur. Tokiko ekoizleen merkatuaz gain, musika ere izango da: Gwen eta Lilwen, Galtxetaburu, Gatz taldeko Seber Uribe Aranburu eta DJ Sallakoborda ariko dira. Burgerrak erreserbatu behar dira: (0033) 615-96 08 04. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.