id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0023434
BERRIA
Euskadi
noticias
Erakusketak ikustea plazera eta beharraren arteko zerbait bihurtu da Sarritan faltan botatzen dut zerbait berria aurkitzeko edo txundituta lagako ninduen zerbait ikusteko garai bateko ilusioa. Urteak pasatu ahala gauza guztiek gero eta ezusteko gutxiago ematen dute edo lehendik Hala ere, erakusketetara joaten jarraitze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023435
BERRIA
Euskadi
noticias
D eredua trabatuta ibili da azkenaldian, aurrera egin ezinda. Baina Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, lortu du langa bat gainditzea: 3 urteko umeen %30,7 euskarazko ereduan aurrematrikulatu dituzte. «%30 gainditzea helburu bat eta amets bat zen guretzat, eta berri oso-oso pozgarria da ikustea denon ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023436
BERRIA
Euskadi
noticias
GENEVA. Munduko Meteorologia Erakundeak atzo baieztatu zuenez, inoizko laugarren urterik beroena izan da 2018, tenperatura datuak jasotzen direnetik. Horrez gain, 20 urterik beroenak azken 22 urteotan gertatu direla ondorioztatu dute meteorologoek. 1850-1900 tarteko batez besteko tenperatura gradu batean gainditu da au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023437
BERRIA
Euskadi
noticias
• 10:00- 19:00. Aste Nagusiko III. Jauzi Lehiaketa Opena. Oztopo jauziak. Loiolako hipikan. • 18:15. Goazen Kanoikadara! Trinitate plazatik irtengo da Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Ohorezko Batailoia, Alderdi Eder plazarantz. • 18:25. Erritmoarekin Kanoikadara! The Joselontxos, Conchita's Band, Los Musaicos, Los B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023438
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko kalejirako aferako gazteek ez dute deklaratu Poliziaren aurrean Iruñeko inauterietako kalejira bateko aferagatik Espainiako Poliziak bere egoitzara deitutako zazpi gazteek uko egin diote haren aurrean deklaratzeari, eta kasua Iruñeko Epaitegira pasatuko da orain. Epaileak erabakiko du auziarekin jarraitu ala ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023439
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak ukatu egin du "estatus politiko berriari" buruzko azterlan bat eskatu duela Kualitate Lantaldea enpresak egin du txostena, eta 19.907 euroko kostua izan du. PSE-EEk txostenaren kontratazioaren datuak eskatu dizkio Jaurlaritzari, egindako lanaren kopia osoarekin batera. Eusko Legebiltzarreko autogobernu lan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023440
BERRIA
Euskadi
noticias
Aberasgarriak iruditzen zaizkit zine forumak. Zineak errealitate desberdinak islatzeko duen gaitasunari, filmaren osteko solasaldia eta ikuspuntuen elkartrukea gehitzen baitiote. Jende desberdina batzeko aitzakia polita ere badira. Dena bakarrik egitera bultzatzen duen eredu indibidualistaren aurrean. 2009an herriko zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023441
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAk armak erabileratik kanpo uzteari ekin diola adierazi zuten atzo nazioarteko egiaztatzaileek. ETAk armategia indargabetzearen alde egin du, IRAk Irlandan egin zuen bezala. Urrats garrantzitsua atzeraezinezko prozesuan. Batzuek nahiago izango zuten arma horiek guardia zibilen, polizien edo ertzainen eskuetan jarri b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023442
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalkuluak estuak izan daitezke, baina haizea alde du Ipar Euskal Herriko elkargo bakarrak. Edo hala uste dute, bederen, Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek hirigune elkargo bakarrari buruz eztabaidatzeko bilduriko sei hautetsiek. Euskal Irratiak, Kanaldude, Kazeta.eus , Herria eta Ipar Euskal Herriko Hitza -k antolat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023443
BERRIA
Euskadi
noticias
Orkestra: "Energia kostua ez da lehiakortasunaren eragile bakarra" Energiaren prezioak eragina dauka enpresa baten lehiakortasunean. Ez dute ezetzik esan, eta Orkestrak gaur goizean aurkeztu duen txostenak ideia hori indartu besterik ez du egiten. Horren arabera, Europako beste hainbat herrialdeetan baino gehiago hazi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023444
BERRIA
Euskadi
noticias
BOSMAN SENTENTZIAREN 10. URTEURRENA. Kirol merkatu mugarik gabea . Bost urte iraun zuen Jean-Marc Bosman futbol jokalari belgikarraren kasuak, eta bihar epaiketa irabazi zuela hamar urte beteko dira; profesionaltasunean oinarrituz, Europako kirolaren globalizazioa hasi zuen Bost urte iraun zuen Jean-Marc Bosman futbol ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023445
BERRIA
Euskadi
noticias
Trumpek AEBetako Kongresuari eskatu dio iker dezala Obamaren gobernuak entzuketak egin ote zizkion Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek larunbatean egin zuen Barack Obama presidente ohiaren aurka; egotzi zion telefono entzuketak egin izana. Sare sozialetan idatzi zuenez, Obamari egotzi zion hauteskund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023446
BERRIA
Euskadi
noticias
FRANKFURT. Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak martxoan iragarri zuen ziurrenik interes tasak %1etik %1,25era igoko dituztela apirilean. Baina Japoniako gertaerek asmo hori baldintzatuko dute, analista gehienen arabera. Petrolioaren prezioa merkatu dela eta, ondorioz, inflazioa ez dela azken hila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023447
BERRIA
Euskadi
noticias
Hemen egon beharko zenuke eta. Hemen eta esna. Hemen, Iruñe aldean. Edo han, auskalo non, nahi duzun tokian, gaur Euskal Herriko txoko eta bazter ugaritan estreinatzen baita Marina Lameiroren Dardara, eta zin egiten dizut zinez dar-dar beroan, beroan eta eroan, izango zarela bertan, kamerak harrapaturiko Berri Txarrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023448
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Brad Peyton. Aktoreak: Dwayne Johnson, Alexandra Daddario, Carla Gugino, Ioan Gruffudd, Art Parkinson, Todd Williams. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015. Kaliforniako San Andreas failak 9 indarreko lurrikara eragingo du herrialdean. Helikoptero bateko pilotoa (Johnson) eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023449
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak eta Alavesek aurrera egin dute Espainiako Kopan, biek ala biek gol baten aldea eskuratu baitute final-hamaseirenetako kanporaketan. Emaitzak balio bera du, txapelketan segitzea, baina neurketen aurretik logikak ez zuen halakorik agintzen. Donostiarrek aurrera egitea bai, apustu merkea zen hori, baina Alavesena e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023450
BERRIA
Euskadi
noticias
Aske geratu dira Guardia Zibilak atxilotutakoak, deklaratzeko zain Guardia Zibilaren esku hainbat ordu pasatu ondoren, etxean dira astelehenean atxilotutakoak. Astelehen gauean bertan geratu ziren aske batzuk, eta atzoko egunez utzi zituzten libre gainontzekoak. BERRIAk jakin ahal izan duenez, izan da kargurik gabe lib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023451
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken lau urteetako kudeaketa txostena aho batez onartu zuen atzo ELAko 14. Kongresuak, eta gaur batzorde eragilea bozkatu dute. Hau da, datozen lau urteetarako zuzendaritza. Adolfo Muñoz idazkari nagusi posturako berretsiko dute, berea baita hautagaitza bakarra. 16:00etan eman dituzte emaitzak: aldeko 623 boto (%87,5)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023452
BERRIA
Euskadi
noticias
Inauteri sasoia amaitzeko, aurtengo azken libertimendua jokatuko da bihar, Urepelen (Nafarroa Beherea). Herriko eskolako aire-hartze eremuan egingo dute ikuskizuna, 10:30ean. Aldudeko ibarreko hiru herrietako gazteak elkartuko dira: Aldudekoak, Bankakoak eta Urepelekoak, alegia. Zanpantzar erreko dute aurrena, eta zirt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023453
BERRIA
Euskadi
noticias
«Iragana ez da existitzen, ez du balio; oraina eta etorkizuna da futbola». Azken bi denboraldietan oso gutxi jokatu du giharretako bederatzi lesio izan ostean, eta berriz ere sasoi betean jartzea amesten du Osasunako ezker hegaleko erdilari frantziarrak. LUDOVIC DELPORTE . Osasunako erdilaria Azken bi denboraldietan os...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023454
BERRIA
Euskadi
noticias
I ndarra . Hitz horrek ongi definitu lezake Tina Turnerren ahotsa. Baita haren jarrera ere. Zuzeneko guztietan ikuskizuna eskaini ohi zuen, eta zaleei eskutik helduta osatu zuen 50 urtetik gorako ibilbide arrakastatsua musikan. Gospeletik, souletik, rhythm and bluesetik eta sortzen ari ziren rock doinu berrietatik edan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023455
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espainiako monarkia erreformatzeko ahalegina berandu dator» 'El secreto de Letizia O.' liburua aurkeztuko du bihar David Barberok, Bilbon. Espainiako errege familian giroturiko eleberria da, eta aurkezpenera borboitarrez mozorroturik joateko eskatu du idazleak. Aurkezpen bitxia egingo du bihar David Barberok (Burgos, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023456
BERRIA
Euskadi
noticias
Ghobadi, Cantet, Costa-Gavras eta Hallstrom ere, Zinemaldian Costa-Gavras, Laurent Cantet, Bahman Ghobadi eta Lasse Hallstroem zuzendarien azkeneko lanek osatuko dute Donostiako 60. Zinemaldiaren Sail Ofiziala. Beraz, irailaren 21etik 29ra bitartean, hamalau film lehiatuko dira Urrezko Maskorra irabaztearren. Sail Ofiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023457
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dut jokaldia oso ongi ulertu. Ez geunden ados trafiko eskumen osoak Nafarroak berreskuratzea alderdi guztiok (oraintsu arte) eskatutako kontua zela? Ez zegoen UPN bere kontraesanek harrapatuta? Ez zen hura Navarra Suman urradura eragiteko moduko ezpala? Izan ere, koaliziokideen arteko lehen boz dibergentea eragin du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023458
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. EUROPAKO ERREKOPA. Amaitu da Europako abentura . Itxakok ezin izan dio Norvegiako Larvik talde indartsuari irabazi eta Europako Errekopako lehiaketatik kanpo gelditu da Lizarrako taldea Itxakok ezin izan dio Norvegiako Larvik talde indartsuari irabazi eta Europako Errekopako lehiaketatik kanpo gelditu da Li...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023459
BERRIA
Euskadi
noticias
Hanburgesak kendu nahi dizkizuete [ekologistek]; Stalinek nahi zuen bezala, hain zuzen!». Jende askoren kezka edo amorrua islatzen du duela hilabete batzuk Atlantikoaz bestaldeko politikari batek botatako estatubatuarkeria horrek. NBEko IPCCk eztabaida suspertu du orain dela gutxi, elikadura ohiturei buruz mintzatzean:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023460
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunbideko ehunka langilek Kutzen dimisioa eskatu dute. Nafarroako osasun zerbitzu publikoak ez daudela arriskuan adierazi du Maria Kutz Osasun kontseilariak Osasunbideko ehunka langilek Kutzen dimisioa eskatu dute Nafarroako osasun zerbitzu publikoak ez daudela arriskuan adierazi du Nafarroako Osasun publikoko ehunk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023461
BERRIA
Euskadi
noticias
Al-Fatah eta Hamasen arteko harremanak leuntzen saiatuko dira Abbas eta Meshak gaur egingo duten bileran. Mursik bi aldeak senidetzeko antolatu ditu bilerak, eta hiruen arteko bilera bat egiten saiatu da. Abbasek, ordea, ez du Hamas Al Fatahren mailan jarriko lukeen estatusik onartu nahi. Hamasekoek esan dute gaurko bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023462
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetarien lana samurtzeko erreminta bat abiatu du Googlek asteon: News Lab. Laborategi birtual baten eran funtzionatuko du tresna berriak, eta, batik bat, kazetarien eta sarearen arteko harremanean eragitea du xede. Tutorialen bitartez, erabiltzaileek doan areagotu ahalko dituzte Interneten dituzten gaitasunak, eta in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023463
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKARA. Justizia euskalduntzeko eskatu dute gernikarrek . Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, herriko euskaltzaleek sufritzen duten jazarpena salatzeko Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, herriko euskaltzaleek Gernikan (Bizkaia) euskaltzaleek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, udal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023464
BERRIA
Euskadi
noticias
BELAR HOCKEY. Realak 2-0 irabazi zion atzo Egasari eta gaur Atletic Terrassaren aurka jokatuko du Espainiako Kopako finalerdietan (13:00). Gizonezkoetan, aldiz, Donostiako Atleticok 1-6 galdu zuen Egasaren aurka final-laurdenetan eta kanporatua izan da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023465
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan eskaintza negoziatzea eta ordezkapen gehiago egitea proposatu die Osakidetzak sindikatuei Ostegunerako eta ostiralerako greba deialdia dute Osakidetzan, eta osasun zerbitzu publikoko mahai sektorialak bilera egin du. Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak jakinarazi duenez, otsailaren 15ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023466
BERRIA
Euskadi
noticias
Batasun nazionaleko gobernua egingo du Humalak Perun Ollanta Humala Peruko presidente izango denak adierazi du "batasun nazionaleko gobernua" osatuko duela, "indar demokratikoek ordezkatutakoa", eta "gizartera irekita" egongo dela. "Aldaketa handia" biziko du Peruk, haren arabera, "eta hazkunde ekonomikoa izateko, giza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023467
BERRIA
Euskadi
noticias
Matxinoekin su-etena lotzeko prest agertu da Sudango presidentea ERROMA Sudango presidente Omar al Bashir prest dago matxinoekin su-etena adosteko, urrian Darfur eskualdeari buruz egingo diren bake elkarrizketak hasi baino lehen. Asmo horren berri atzo eman zuen Al Bashirrek, Erroman. Han Eliza katolikoko buruarekin el...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023468
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkenaldian sentipenen festa batean bizi da Realeko zalea. Azken asteak bikainak ari dira izaten txuri-urdinentzat, eta Espainiako Kopako finalera sailkatu izanak aje emozionala utzi die Anoetakoei eta haien jirakoei. Alabaina, ligan ere ondo ari da Reala, eta aukera guztiak zabalik dituela ekingo dio neurketa berri ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023469
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaierara iristen ari da XIX. Tolosa & Blues musika jaialdia, Tolosan (Gipuzkoa). Gaur eta bihar izango dira azken kontzertuak. Besteak beste, Fake Cousins, Shanna Waterstown eta Balta Bordoy & The Bad Boys taldeek emango dituzte kontzertuak, herriko zenbait txokotan. Gaur eta bihar, Tolosako (Gipuzkoa) zenbait txokota...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023470
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibon Iparragirrek gose greba hasteko asmoa agertu dio familiari Ibon Iparragirre larriki gaixo dagoen euskal presoak gose greba hasiko du baldin eta bere «ezintasun egoerari» konponbidea ematen ez bazaio. Hala jakinarazi dio preso ondarroarrak sendiari, Iparra Galdu Barik herri plataformak aditzera eman duenez. Azkenal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023471
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian dauden hiru txakolin sor-marketatik, Arabako Txakolina da txikiena eta gazteena. XIX. mendean mahastiak 550 hektareatan hedatuta bazeuden ere, gaur egun ehun hektarea baino ez daude mahastiz osatuak. Aiaraldera mugatuta dago jatorri izena, Arabako iparraldean: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023472
BERRIA
Euskadi
noticias
Oposizioak Urkulluri eskatu dio asmoak zehazteko eta akordioak lortzen saiatzeko Oposizioko alderdiak ez ditu asebete Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Urtezahar gaueko hitzaldiarekin. Akordio eta elkarlanaren alde hitz egin bai, baina hura ez lortzea egotzi diote, eta hartuko dituen neurrien inguruan ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023473
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den asteburutik Madrilgo Prado pasealekuan kanpatuta zeuden haserretuak irtenarazten saiatu zen atzo goizean Espainiako Polizia. Karga polizialak izan ziren; dena den, ez zen atxiloturik eta zauriturik egon. Haien proposamenak Kongresura eramateko asmoa zuten, eta irudimena erabiliz lortu zuten kongresu barrura he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023474
BERRIA
Euskadi
noticias
HISPANITATEAREN EGUNA. Polemika piztu du Dibisio Urdinaren presentziak Hispanitatearen Eguna dela-eta Madrilen Espainiako Armadak urtero egiten duen desfileak polemika ekarri zuen atzo. Espainiako Gerrako Leclerc dibisio errepublikarraren ordezkaritzarekin batera, nazien aldeko Dibisio Urdineko kide ohi batek desfilatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023475
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atzeman dituzte Gasteizen, bikotekideak jotzea egotzita Lau gizonezko atzeman ditu azken orduetan Gasteizko Udaltzaingoak, genero indarkeriari lotutako delituak egitea egotzita. Abenduaren 31n goizeko hamarrak aldera, 35 urteko gizonezko bat hartu zuten atxilo udaltzainek Viena kalean, bikotekideari eraso egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023476
BERRIA
Euskadi
noticias
Moai "garrantzitsuena" Rapa Nuira aberriratzeko trukea proposatu dio Txilek Britainiar Museoari Hoa Hakananai'a ez da edozein moai. Irlako moai guztien artean "alde handiz garrantzitsuena" da, Felipe Ward Txileko Ondare Nazional ministroaren esanetan. Hori dela eta, moaiaren aberriratzea garrantzi handikoa da, ministro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023477
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkatuek estu hartu dituzte Espainia eta Italia, zorra inoizko garestien jarrita Finantza merkatuek konfiantza galdu dute Espainiako eta Italiako ekonomian, eta, zorra erostekotan, inoizko interesik handiena eskatzen diete bi herrialdeei. Euroaren eremuko agintari ekonomikoak zorraren krisiari aurre egiteko bildu dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023478
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi dauzkagu. Handiak, txikiak, atereak, zapalagoak, luzexkak, urdinak, marroiak, beltzak, berdeak izan litezke, eta ikusteko erabiltzen ditugu: mundua, geure burua, pertsonak, gauzak, koloreak, formak. Baina hori baino askoz gehiago dira: begiaren atzean, intentzioak, sentimenduak, pentsatzeko moduak, ideiak, maitasuna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023479
BERRIA
Euskadi
noticias
Ohiko bilakatu da. Hauteskunde kanpainako joera ez zen gelditu bozketa egunean, eta Pakistango herritarrak erasoen eta hildakoen berri izaten zuten bitartean joan ziren bozkatzera, atzo, parlamentu nazionaleko eta probintzietako ganberetako diputatuak hautatzeko. 180 pertsona hil ziren kanpainan izandako hainbat erasot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023480
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 43. JAZZALDIA. KRITIKA. Klasikoen jazz garaikidea Eguna: Uztailaren 22a. Lekua: Kursaaleko auditoriuma. Ikusle kopurua: Keith Jarrett, Jack DeJohnette, eta Gary Peacock hirukoteak eman zion hasiera Donostiako Jazzaldiari. Kursaaleko areto nagusian izan zen. Musikari ikaragarri horiek bi ataletan eskaini zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023481
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egonkortasuna» lortzeko aurrekontua adostu dute EAJk eta PPk Araban Aurreikusitako gidoia bete da. 2018an aurrekontua izango du Arabak, PPk babestu egingo baitu Arabako Foru Aldundiak -EAJ eta PSE-EE daude agintean- aurkeztutako proposamena. Atzo gauzatu zen akordioa, azken asteotako «sintonia ona» eta elkarrizketa bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023482
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kalea izan nuen unibertsitate, eta ezagututako jende miragarria irakasle» Hamasei urte zituela hasi zen lanean Irusta; orduz geroztik egiteko ugari izan ditu: besteak beste, Cegasa enpresan aritu zen 38 urtez; hamazortzi eman zituen Bilboko Erakusketa Azokako zuzendari, eta EAEko Gurutze Gorrian ari da orain. Euskal A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023483
BERRIA
Euskadi
noticias
Autonomoak badira ere, hainbat gai eta ezaugarri partekatzen dituzte Aintzane Usandizagak bere lehen liburuan bildu dituen zortzi ipuinek. Nagusiki, giza harremanak dituztela ardatz, eta egunerokotasunean kokaturik daudela. Bildumari zer izenburu jarri erabakitzeko unean, istorioen atzean zer zegoen hasi zen gogoetatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023484
BERRIA
Euskadi
noticias
IRAKEKO OKUPAZIOA. Inbasioa legezkoa izan zen argitzea eskatu diote Hagari . Londresko abokatu talde batek inbasioa «ez legezkotzat» jo eta Blairrek gerra krimenak egin zituen ikertzeko eskatu du Inbasioa legezkoa izan zen argitzea eskatu diote Hagari Londresko abokatu talde batek inbasioa «ez legezkotzat» jo eta Blair...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023485
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Y-aren inguruko web orriaren aurkezpeneko diskurtsoan, Ibarretxe jaunak hurrengoa aitortu zuen: «Asko eztabaidatu beharko da. Egia da parte hartzeko sistemak oraindik landu gabeko arloa direla, eta ohiturarik ez dugula egitasmoak herritarren parte-hartzeari irekitzeko, baina ikasiko dugu; bide bakarra da, demokr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023486
BERRIA
Euskadi
noticias
G7koen goi bilera hasiko da larunbatean Miarritzen, eta horrekin batera iritsi dira segurtasun neurriak. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugetan polizia kontrolak daude, baina, Euskal Herrian ez ezik, Frantzian eta Espainian ere segurtasun operazioa agerikoa da. «Arrisku mailari egokitua zaion egitasmoa» dela oroitarazi zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023487
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak Nacho Monreal fitxatu du, bi denboraldirako Azken egunetako zurrumurruak baieztatu egin dira, eta Realak Nacho Monreal (Iruñea, 1986) Arsenaleko ezker atzelaria fitxatu du bi sasoirako. Bihar aurkeztuko dute. Monrealek 2006-2007ko denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Osasunarekin. Gorritxoekin 144 partida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023488
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaia Gastaminza hegal pibot nafarra fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak SASKIBALOIA. Gernika Bizkaiak Amaia Gastaminza fitxatu du datorren sasoirako. 26 urteko hegal pibot nafarrak Quesos El Pastor de la Polvorosa Zamorako taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, eta partidako 6,2 puntu eta 4,5 errebote eskuratu zitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023489
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat, neska adingabe bat bortxatzeagatik Gipuzkoako fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du 13 urteko neska bat bortxatu zuen gizon batentzat. Gizonak neska kalean aurkitu zuen, lo egiteko lekurik gabe, Gipuzkoako kostaldeko herri batean, 2022ko urtarrilar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023490
BERRIA
Euskadi
noticias
Zizurkilgo (Gipuzkoa) Huyck Wangner enpresako langileak ez daude amore emateko prest. Perot zenaren zuzendaritzak ia lantalde osoa kaleratzeko asmoa du; asteon, negoziatzeko epea amaituta, espedientea baliogabetzeko eskatuz auzitara joko dutela iragarri dute beharginek. Baina kalean ere adierazi nahi dute haserrea: atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023491
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrazoia duenak duela (osorik edo egiaren zati bat); eta hori ez da erraza jakiten alde bakoitzak esaten duenaren arabera. Gazte taldeen arteko xextra, liskarra, are okerrago, elkarri mokoka aritzea, Donostiako Parte Zaharrean emandako espektakulu deitoragarria; negargarria iruditzen zait, begiratzen dudan aldetik begi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023492
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errealitateari iruzur egiten diote Euskal Estatuari muzin egiten diotenek» 'Herria, nazioa, estatua... zer nahi dugu eta nola lor dezakegu?' hitzaldia emango du EHUko ohorezko irakasleak, bihar, Lazkaon. Independentziatik uste baino hurbilago gaudela deritzo Apalategik. Psikologia Soziala irakatsi du urte luzez EHUn J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023493
BERRIA
Euskadi
noticias
Galduta bezala atera da, eta negar malkotan lehertu da hurrena. Eutsi egin diote guztien artean. Babestu guztien artean. Horretara joan dira Galiziaraino, Auzitegi Nazionalak zer erabakiko zuen jakin gabe ere: Ines del Rio babestera. 26 urte egin ditu espetxean, eta bitxia iruditzen zaio dena. Kamerak, telefonoekin arg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023494
BERRIA
Euskadi
noticias
Aragonesek ez du parte hartuko Diadako manifestazioan Diadako manifestazioaren antolatzaileen «planteamendua» kontuan hartu ostean, Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak erabaki du ez parte hartzea egun horretako manifestaldian -hilaren 11koan-, argudiatuta ez dela «koherentea» hori egitea. Gobernuburua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023495
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzi orduko lanaldia, zortzi ordu aisialdirako eta zortzi lotarako. 1980ko hamarkadan munduko herrialde askotan ezarri zen denboraren kudeaketa hori langileriaren borrokaren fruitu. Bizitza kalitatearen hobekuntza nabarmena ekarri zuen ordura arte egiten zituzten asteroko 60 lanorduen ordez 40 egiteak. Baina zortzian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023496
BERRIA
Euskadi
noticias
Endikak jokatuko du Barrenetxearen aurkako finalerdia ERREMONTEA. Endika Urrutiak 30-22 irabazi zion atzo Imanol Ansari, Banakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partidan, eta, horri esker, sailkatu egin zen finalerdirako. Endika Barretxea izango du aurkari larunbat honetan. Javier Urriza jada sailkatuta da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023497
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreportaje saio bat gidatuko du Nagore Aranburuk ETB1en, bihartik Nago erreportaje saioa ematen hasiko da ETB1 bihartik aurrera. Nagore Aranburu aktorea izango da programa berriaren aurkezlea. Jakin-minez beteriko elkarrizketagilearen rola hartuko du azpeitiarrak, eta «begirada propioa» emango dio astero gai edo perts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023498
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen harria aurkitu du Josu Martinez zinemagile eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko NOR taldeko ikerlariak (Bilbo, 1986). Gure sor lekua filma topatu du. Andre Madre jeneral hazpandarrak 1956an egindako ordu eta erdiko koloretako dokumentala. Zuzendariaren film bakarra, baina pieza garrantzit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023499
BERRIA
Euskadi
noticias
Grazia egin zigun. Xaprek bota berri zigun bere ateraldi filosofiko horietako bat. «Nik, dirurik baneuka ere, ez nikek sekula Zarautzen, edo Miarritzen, edo dena delakoan, etxebizitzarik erosiko». Arrazoitu egin zigun bere burutazioa: «Etxebizitza hainbeste ordaintzeak etxean egotera behartzen hau, probetxuren bat ater...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023500
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako rock eta pop alternatiboaren izen handienetako bat da haiena, eta, horregatik, albiste ziurra izan ohi da haien disko bakoitza musika hedabide espezializatuetan. Ez da beti izaten haien lanei buruzko erabateko adostasunik, baina, oraingoan, kazetari guztiek errepikatu dute aho batez, hamaika bide esperimental ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023501
BERRIA
Euskadi
noticias
Masek ustelkeriari aurre egiteko bilera bat egingo du Gizarteak erakundeetan duen konfiantza «urratzen» ari dela iritzita, Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak bilera batera deitu ditu politika, justizia, kontu eta ustelkeriaren aurkako erakundeetako ordezkariak, datorren asterako. CiU, Masen alderdia bera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023502
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxe Arregiri omenaldia egin diote Zizurkilen, haren heriotzaren 42. urteurrenean Joxe Arregiren heriotzaren 42. urtemuga da gaur. 1981eko otsailaren 13an hil zen Espainiako Poliziaren eskuetan, atxilotu eta bederatzi egunera. Horrezkero, gaurko egunez, otsailak 13, ospatzen da Euskal Herrian Torturaren Aurkako eguna. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023503
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoyk dekretu bat egingo du errebalidek ez dezaten titulua lortzeko eragin Inbestidura saioan Mariano Rajoyk hartutako konpromisoari bide emango diola iragarri du Espainiako gobernu berriak. Ministroek atzo hartu zuten kargua, eta Hezkuntza ministro Iñigo Mendez de Vigo izango da gobernuaren bozeramailea. Ostiraleroko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023504
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal Herriari komeni zaiona alde bakarreko su-etena da» . PATXI ZABALETA Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Nafarroa Baiko parlamentaria Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia eta Nafarroa Baiko Patxi Zabaletak uste du Poliziaren bidez ETA ez dutela inoiz garaituko, baina, era berean, erabat sinetsita d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023505
BERRIA
Euskadi
noticias
Denboraleak ez du etenik Euskal Herrian, eta alerta laranja eman du berriz ere Euskalmetek kostaldean. Metereologia agentziak iragarri du eguraldi haizetsua eta euritsua nagusituko dela astean zehar, eta dagoeneko orduko 153 kilometroko haize ufadak zenbatu dituzte Matxitxakon. Itsasoan, berriz, datozen orduetan gora e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023506
BERRIA
Euskadi
noticias
Tariku Bekele etiopiarrak eta Aniko Kalovics hungariarrak irabazi zuten iaz Laudioko Krosa, eta atzo egindako aurkezpenean ikusitakoak ikusi eta entzundakoak entzunda, bi horiek dira aurtengo ekitaldia irabazteko hautagai nagusiak. Nazioarteko Atletismo Federazioaren kros denboraldiko bigarren proba da igandean Laudion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023507
BERRIA
Euskadi
noticias
Arratsaldeetan, doako kontzertuak antolatu dituzte Algortako Geltokia plazan. Gauetako saioak ordainpekoak izango dira, eta Muxikebarri antzokian egingo dituzte. Larunbat gaueko hondartzako kontzertua ere doan izango da. Hona hemen emanaldi nagusiak:
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023508
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburrak irabazi du Animacam Coruñako V. Nazioarteko Animazio Jaialdiko sari nagusia. Internet bidez ikusleek emandako botoei esker eman dizkiote hernaniarrari Off-line eta On-line sariak. Trenbidearen ondoan jolasean dabilen eta istripu bat edukitzen duen haur baten i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023509
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbait informazioren arabera, eta publikoki hedabideetan agertu dena entzun eta irakurri dudanez, Ikastolen Konfederazioak, kooperatiba egitura duten ikastetxeek eta kristau eskolek Euskal Curriculumaren inguruko eztabaida eta hobetze prozesua abian jarri dute. Alegia, hainbat herri eragile eta instituzioren arteko el...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023510
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabirondok eta Garinek irabazi dute Gipuzkoako Alkartasuneko Sega Txapelketa Gabirondok eta Garinek irabazi dute Gipuzkoako Alkartasuneko Sega Gipuzkoako Alkartasuneko Sega Txapelketa jokatu zen herenegun, Zizurkilgo San Millan baserriko zelaian. Gizonezkoetan hamabi segalari aritu ziren. Bakoitzak 100 metro koadroko b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023511
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontzertuaren erreforma eskatu du Urkulluk, EAEk BEZaren kontrola izan dezan Kontzertu Ekonomikoaren erreforma proposatu du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak. Erreforma horren helburua BEZ balio erantsiaren zerga kudeatzeko eta kobratzeko ardura foru aldundiei ematea litzateke. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023512
BERRIA
Euskadi
noticias
Gehien erabiltzen duzun osagaia? Tomatea. Maite dut. Nora bidaiatuko zenuke gastronomiagatik? Japoniara; zorionez, apirilean bisitatuko dut. Amets bat? Gose diren munduko haur guztiek jatekoa izan dezaten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023513
BERRIA
Euskadi
noticias
EAren norabidea jokoan. Hurrengo hauteskundeetan bakarrik edo EAJrekin aurkeztu erabakiko du gaur EAk, biltzar nagusi berezian Hurrengo hauteskundeetan bakarrik edo EAJrekin aurkeztu erabakiko du Eusko Alkartasunaren historiako biltzarrik garrantzitsuena da batzuentzat; gehiegi luzatu den eztabaida baten bukaera, beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023514
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBOKO ASTE NAGUSIA. Krisiaren aurkako ogitarteko errezeta. Aixeberriko txosnan krisiaren aurkako ogitartekoa asmatu dute. Odolosteak eta piperrak ditu, eta bi euro balio du Aixeberriko txosnan krisiaren aurkako ogitartekoa asmatu dute. Odolosteak eta piperrak ditu, eta bi euro balio du Euskaldunok sukaldaritza kontua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023515
BERRIA
Euskadi
noticias
Juliette Greco agertokietara itzuli da, 80 urterekin Saint-Germain des Pres gerra osteko existentzialismoaren guneko musa betiereko eta Frantziako chanson-aren ikonoa izan zen denbora luzez Juliette Greco. 80 urte bete dituela ospatzeko, agertokietara itzuli da. Lau kontzertu emango ditu Parisko Chatelet antzokian. Atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023516
BERRIA
Euskadi
noticias
Sumar, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equo batera lehiatuko dira bozetan Ahal Dugu-k Miren Gorrotxategi lehendakarigai gisa berretsi duen egun berean jakinarazi dute Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak-Equo taldeak akordioa egin dutela lehendakarigai bakarrarekin lehiatzeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023517
BERRIA
Euskadi
noticias
EAk gutxieneko akordio bat bultzatu nahi du abertzaleen artean. Hilabete baten buruan barne eztabaida amaitu eta beste alderdiei hartutako ondorioen berri emango diete EAk gutxieneko akordio bat bultzatu nahi du abertzaleen artean Hilabete baten buruan barne eztabaida amaitu eta beste alderdiei «Guk uste dugu unea irit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023518
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat eragilek gutxietsi badute ere, ETAk azken agirian eman duen pausoak garrantzia du egungo fasean. Funtsean, ETAk atea ireki dio nazioarteko egiaztatze batzordeari. Osatzen bada, lanean has daiteke luze gabe. Informala izango da Espainia eta Frantziako gobernuen aitortza ez duelako (oraingoz), baina ez garrantzia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023519
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, emakumezko lagun bat bortxatzeagatik Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio 25 urteko gizon bati, 2022ko apirilean emakumezko lagun bat sexualki erasotzeagatik. Epaiak frogatutzat jo du gizonak biktima bortxatu zuela, hur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023520
BERRIA
Euskadi
noticias
Currywurst -a maite duzu? Hobe da Burgermeisterreko hanburgerra. Berlingo toki bat? Tempelhof aireportu abandonatua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023521
BERRIA
Euskadi
noticias
Sukaldeko perla beltzaren usain eta zaporeez gozatzeko aukera izango du asteburu honetan Añanako kuadrillara gerturatzen denak. Arabako Boilur beltzaren 4. azoka egingo dute igandean Rivabellosa herrian. Arabako Boilurra kooperatibak, Rivabellosako Udalak eta Administrazio Batzordeak antolatu eta Foru Aldundiak eta Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023522
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordu batzuk baino ez dira falta Bilboko Aste Nagusia hasteko. Bihar 19:00etan izango da hasiera ekitaldia, Arriaga antzokiko balkoian. Patxo Telleria antzerkigileak egingo du festen hasiera hitzaldia, eta Gisele Felli Gorritxo Komantxe konpartsako kideak piztuko du suziria. Haiek izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023523
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ defizit ezaren legean abstenitu da, Hegoaldean beteko ez delakoan 2020tik aurrera administrazio publiko guztiei defizitik ez izatea inposatuko dien Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasunaren Lege organikoa onartu zuten atzo Espainiako Kongresuan. PPk, CiUk , UPDk eta UPNk alde bozkatu zuten. EAJ abstenitu egin zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023524
BERRIA
Euskadi
noticias
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak non sartu ere ez du jakingo, ertzain baten pilotakada batek Iñigo Cabacas hil ostean. Autopsiak Bilboko gertaerak argitu aurreko uneetan hipotesi guztiak aintzat hartzekoak zirela esan zuen, eta atzo, berriro, tesi horri eutsi zion. Frogaren pisua zama bihurtuta, baina, Ertzaintzaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023525
BERRIA
Euskadi
noticias
Melillako hilketak salatu dituzte EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Joan den ostiralean, 2.000 migratzaile inguru Maroko eta Melilla (Espainia) banantzen dituen hesia gainditzen saiatu ziren, eta, Marokoko Jendarmeriaren esku hartzearen ostean, 37 migratzaile hil ziren. 500 inguruk lortu zuten hesia gainditzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023526
BERRIA
Euskadi
noticias
Zoogeografiaren aita pontekoa. Halaxe definitu du Altonagak Wallace, eta alor horretan, behintzat, Darwinek ez zion inolako itzalik egin. Malaysiako artxipelagoa ikertzen ez zuen parekorik, irla guzti-guztietan egon baitzen. Guztira, 110.000 intsektu, 7.500 oskol, 5.050 hegazti larru eta 410 ugaztun eta narrasti bildu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023527
BERRIA
Euskadi
noticias
'Rider'-en Europako legea oztopatu dute hainbat estatuk Duela bederatzi egun, Europako Parlamentua eta Europako Batasuneko Kontseilua ados jarri ziren rider -en legeari babesa emateko, eta estatu kideek gaur eman behar zioten baiezkoa, baina ez da horrela izan, legeak ez baitu behar adina estaturen babesa jaso. Espaini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023528
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduan hauteskundeak egitea baimenduko duen legea onartu dute Bolivian. 83 artikulu ditu legeak, eta oposizioarekin hitzartu du Moralesek; ondoren, Kongresuak onartu du Abenduan hauteskundeak egitea baimenduko duen legea onartu dute 83 artikulu ditu legeak, eta oposizioarekin hitzartu du Moralesek; Bolivian heldu den...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023529
BERRIA
Euskadi
noticias
Nahiz eta ez dagoen aurrez jakiterik noiz izango den epaia, Altsasuko zortzi auzipetuen senideak ez dira besoak gurutzaturik geratuko. «Gure asmoa da lanean jarraitzea zentzugabekeria hau buka dadin». Horregatik iragarri dute datozen asteetan erakundeekin, alderdiekin, sindikatuekin eta kultura zein gizarte arloko erag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023530
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinek oinarrizko errenta «gehiegikeriaz erabiltzen» dutela eta askok ez dutela lan egin nahi esateagatik, EAEko Justizia Auzitegian deklaratu beharko du gaur Javier Maroto Gasteizko alkateak. SOS Arrazakeriak jarri dio salaketa, adierazpen horiekin «gorrotoa bultzatu eta pertsonen duintasunaren aurka jokatu» duelak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023531
BERRIA
Euskadi
noticias
Naroa Uriartek lesio larria izan du eskuin belaunean FUTBOLA. Naroa Uriarte Athleticeko jokalariak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu du. Herenegungo lan saioan izan zen. Jokalariari mediku probak egin zizkioten atzo, eta bertan baieztatu zuten lesioa. Uriarteri ebakuntza egin beharko diote, eta sei hilabete em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023532
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraz esaten da: bederatzi estropada jokatu dituzte aurtengo Eusko Label ligan, eta bederatziak San Juanek irabazi ditu. Egitea zailagoa da, baina egiten ari dira Pasai Donibanekoak, eta atzo gehitu zioten zortziko uztari bederatzigarren bandera. Getxon ere nagusi izan ziren Batelerak. Gustukoa dute eremua, atzokoareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023533
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzeraldiaren itzala Hegoalde osora zabaldu du Nafarroako beheraldiak Hego Euskal Herriko ekonomia atzeraldiaren ertzean dago. Nafarroako barne produktu gordinak %0,3 egin zuen behera joan den urteko azken hiruhilekoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datu ofiziala heldu den astean argitaratuko da, baina hazkunde negatibo...
cc-by-sa 4.0