id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0023634
BERRIA
Euskadi
noticias
WASHINGTON. AEBetako Segurtasun Nazionaleko arduradun Ben Rhodesek adierazi du Afganistandik 2014an tropa guztiak etxeratzea «hausnartzeko aukeretariko bat» izan daitekeela. Afganistango presidente Hamid Karzai atzo iritsi zen AEBetara, eta bihar batuko da Barack Obamarekin, Etxe Zurian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023635
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Ruiz, sanmateoetako irabazle. Lizarrakoa izan da onena Logroñoko torneoan, eta sasoiko iritsiko da lau t'erdiko txapelketara Lizarrakoa izan da onena Logroñoko torneoan, eta sasoiko iritsiko da Udako torneoak amaitu dira. Partida alaien eta bote handiko piloten garaia joana da. Urtero bezala, sanmateoetakoa izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023636
BERRIA
Euskadi
noticias
Honako gaiez hizketan jarraituko dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, oraindik ez baitute adostasunik lortu, haien akordioko testuko azkeneko orrian jakinarazi dutenez. Hezkuntza. Hizkuntz eredu desberdinen arteko bizikidetza; beharrezko etapetan unitate berrien kontzertazioa, eta beharrezko ez direnet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023637
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekuadorko presidentea kargutik kentzeko bozkatuko dute berriz QUITO. Abian da Ekuadorko presidente Guillermo Lassoren aurkako epaiketa politikoa. Euskal Herriko atzoko ordu txikietan hartu zuen erabakia Ekuadorko Parlamentuak: alde bozkatu zuten 88 diputatuk, aurka 23k, eta abstenitu egin ziren bost. Parlamentuko presi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023638
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex McLean artista britainiarra software musikaria eta ikerlaria da, eta Sarah Rasines sortzaileak musika esperimentala lantzen du. Batera arituko dira gaur Bilboko Azkuna Zentroan; Hotsetan musika esperimentaleko programaren barruan emango dute kontzertua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023639
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi ertzain eta Telleria inputatuta, espioitza auzian Gasteizko 4. instrukzio epaitegiak sekretupetik atera du Arabako ustezko espioitza politikoa ikertzen duen afera. Bi ertzain eta Aitor Telleria Arabako EAJko buruzagi ohia inputatuta daude sumarioan. Auzia, oraindik, instrukzio fasean dago. Arabako politika eta gizar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023640
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Barne ministroak dio "bakea kudeatzeko gai" izango direla "Espainiako gizartea indarkeriaren kontrako borroka kudeatzeko gai izan bada -eta hori da lanik zailena eta konplikatuena-, bakea kudeatzeko ere gai izango da, zalantzarik gabe". Hala esan du gaur Parisen Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne min...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023641
BERRIA
Euskadi
noticias
NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 1.737 lagun hil dituzte uztailean Iraken. Horietatik gehienak, 1.186, zibilak ziren. Bagdaden hil dute zibil gehien: 415. NBEk argitaratutako kopuruek ez dituzte kontuan hartzen Al-Anbar probintzian Irakeko armadaren erasoaldian hildakoak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023642
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. 'Wazemank 2.0' asteazken gauetan emango dute gaurtik aurrera. Txapeldunen Ligako partidak dauden asteetan ez da aukerarik izango umore saioa ikusteko ETB1en 'Wazemank 2.0' asteazken gauetan emango dute gaurtik aurrera Txapeldunen Ligako partidak dauden asteetan ez da aukerarik izango berriekin. Euskal Tel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023643
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Karmele Jaioren "Amaren eskuak" gehien saldu dena Donostiako Liburu Azokan Karmele Jaioren 'Amaren eskuak' gehien saldu dena Donostiako Liburu Karmele Jaiori euskarazko Zilarrezko Euskadi saria eman diote Donostiako Liburu Azokan gehien saldu den liburuaren egilea izateagatik. Jaioren Amaren eskuak eleberri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023644
BERRIA
Euskadi
noticias
Parte hartu behar duen erakusketako arduradunarekin elkarrizketa publikoan egon zen Guggenheim museoan astelehenean. Ez zitzaidan askorik interesatzen egile japoniar emakumearen lana, baina nazioarteko artistaren bat entzuteko aukera handirik ez dagoenez, bertara joan Mariko Mori izen ezaguna zen arte munduan aurreko h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023645
BERRIA
Euskadi
noticias
11:30ean egingo duten herri antzerkian, ehun lagunetik berrehun lagunera bitarte bilduko dira. 30-40 laguneko aktore talde batek esketxak egingo ditu herri osoan, eta, horiez gain, parte hartuko dute herriko musikariek, dantzariek, arraunlariek zein emakume saregileek. Denen artean, balea agertu zen egun hura berreraik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023646
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak ez dituela soldaduak erretiratu salatu du Georgiak. AEBen arabera, Errusiako armadak irismen ertaineko misil jaurtigailuak jarri ditu Hego Osetian; Moskuk gezurtatu egin du Hego Osetiako presidenteak gobernu independentista desegin du Errusiak ez dituela soldaduak erretiratu salatu du Georgiak AEBen arabera, E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023647
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. River Ega, Izarra (1997-1998), Athleticeko harrobia (1998-2002) eta Athletic (2002tik). Estreinakoa Athleticekin. 2002ko martxoaren 31n. Vila-real-Athletic (5-2) Garaipen zerrenda. Espainiako Superkopa bat (2015ean).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023648
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. HBO plataformak En casa telesaila estreinatuko du ekainaren 3an -Hego Euskal Herrian ikusi ahalko da-. Konfinamenduarekin lotutako bost istorio izango dira, eta bakoitzaren zuzendariak honako hauek: Leticia Dolera, Rodrigo Sorogoyen, Paula Ortiz, Carlos Marques-Marcet eta Elena Martin. Sakelako telefonoekin gra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023649
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak itxiera berriz aztertzeko eskatu dio Gamesari. Enpresak datorren asteartean emango die langileei kaleratze baldintzen berri; orduan iragarriko dituzte protesta mobilizazioak NaBaik Nafarroako Gobernuari egotzi dio ixtearen erantzukizunaren zati bat Nafarroako Gobernuak itxiera berriz aztertzeko esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023650
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailaren 26an, irlandarrek gobernua aukeratuko dute 26 konderriko Errepublikan. Uharte osoan hedatua dago Sinn Fein alderdi errepublikanoa, eta, Irlandako Estatuaren historian lehenengo aldiz, litekeena da koalizioko gobernu bat eratzea hegoaldeko lurretan. Sinn Feinek badu dagoeneko nagusitasuna Ipar Irlandako Legeb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023651
BERRIA
Euskadi
noticias
REALA. Nahi eta espero baino askoz gehiago luzatu da lesioa, baina Gorka Elustondo igande honetan itzul daiteke zelaietara. Beasaindarrak ligako bigarren jardunaldian hartu zuen min, Celtaren aurkako partidan, eta osatu ezinik ibili da ordutik. Zelai erdian Markel Bergara min hartuta dago, eta Asier Illarramendi ere ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023652
BERRIA
Euskadi
noticias
Laino ilunak Milanen geratu ziren bezala, laino berak Istanbul aldera bidali nahi ditu gaur Baskoniak. Arabarrek partida erabakigarria dute euren zaleen epelean, estatubatuarrek key game esaten dioten horietakoa (partida gakoa). Gaur zortzi, Milanen jokatu aurretik, hilda zegoelako, jokatutako bi partidak galduta. Aste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023653
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarazko hedabideak Durangoko Azokan izango dira bihartik igandera bitarte Bihar zabalduko ditu ateak Durangoko 58. Azokak, Fantasia DA! lelopean. Urtero bezala, euskarazko komunikabideak azokan izango dira, han gertatzen denaren berri emateko. BERRIAko hainbat kazetari azokan bertan izango dira askotariko testuak id...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023654
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA . Barean bero . Etzi ekingo diote sasoiari euskal txirrindulariek, batzuek Mallorcan eta besteek Andaluzian eta Valentzian. Neguko prestakuntza gogorraren xehetasunak zehaztu dituzte Albizuk, Galparsorok eta Perez Arrietak Etzi ekingo diote sasoiari euskal txirrindulariek, batzuek Mallorcan eta besteek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023655
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekea nekeari pilatuta ibili ohi da arraunlaria denboraldi osoan, eta, neke hori fisikoa bakarrik bada, hainbestean. Bada beste mota batekoa ere: neguko hilabeteetan gogor prestatu eta gero, udan oso estropada gutxitan aritzea. Badaki zerbait egoera horren gogortasunaz Zunbeltz Perezek (Santurtzi, Bizkaia, 1994), Kaiku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023656
BERRIA
Euskadi
noticias
Levanteren zelaian golen bat sartu beharko du Athleticek finala jokatzeko FUTBOLA. Jokalari guztiak bere zelai zatian sartuta eta Athleticen erasoko jokoa ezerezean utzita, Levantek 0-0ekoari eutsi zion herenegun Leioan (Bizkaia), Espainiako Kopako finalerdietako joanekoan. Datorren igandean jokatuko dute zuri-gorriek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023657
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Atzotik, buru osoko beloa erabiltzea galarazita dago Belgikan, tartean burkarena eta nikad -arena, «segurtasun arrazoiengatik eta ordena publikoagatik». 137,5 euro arteko isunak eta zazpi egunera arteko espetxe zigorrak jarriko dira erabiliz gero. Debekuak ez diola belo islamiarrari soilik eragiten dio gobernu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023658
BERRIA
Euskadi
noticias
Erretretaren adina ez hunkitzeko eskatu dute milaka lagunek Baionan. Enpleguaren eta eros ahalmenaren alde deitutako protesta erretreta atzeratzeko proposamenaren aurkakoa bilakatu da Greba mugimendu orokorrak sektore publikoan izan du oihartzuna batez ere Erretretaren adina ez hunkitzeko eskatu dute milaka lagunek Bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023659
BERRIA
Euskadi
noticias
Bankoak hiru milioi euro irabazi zituen iaz, eta kaudimena sendotu du DONOSTIA. Iaz, Galiziako Abanca taldeak erosi zuen Bankoa. Gaur egun Euskal Herrian sei bulego baino ez ditu. Atzo, Bankoak jakinarazi zuen iaz hiru milioi euro irabazi zituela, 2019an baino %63 gutxiago. Hamabost milioi euro bideratu zituen hornidur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023660
BERRIA
Euskadi
noticias
Albaitaritza lan eskaintzako ustezko iruzurra auzitara eroango du ESK-k Bizkaiko Foru Aldundiaren lan eskaintza publiko (LEP) batean irregulartasunak egon direla salatu du ESK sindikatuak. Albaitaritzako espezialitateko hiru lanpostu betetzeko hautaketa prozesu batean iruzurra egon dela uste du. Gaur aurkeztuko ditu fr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023661
BERRIA
Euskadi
noticias
Foruzaingoak ikertzen jarraitzen du auto batek jota hildako gaztearen kasua ETXARRI ARANATZ. Igande goizaldean 19 urteko arbizuar bat hil zen Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Lehen ikerketen arabera, auto batek harrapatu zuen, eta ihes egin zuen. 06:00 aldera aurkitu zuten hilotza errepidean, eta larrialdiko zerbitzuek ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023662
BERRIA
Euskadi
noticias
Kargu publikoa etetea parlamentuari dagokio, subiranista katalanen ustez «Armarik gabekoa izan daiteke matxinada bat». Hori argudiatu du Espainiako Auzitegi Goreneko apelazio aretoak, atzo kaleratutako autoan. Beraz, Kataluniako prozesu subiranistaren bueltan hamahiru buruzagi subiranistak matxinada delitua egin zutela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023663
BERRIA
Euskadi
noticias
Finalaren biharamuneko elkarrizketa Lujanbiori, Txapelpekoak-en azken saioan Joan den igandean Barakaldoko BECen (Bizkaia) izan zen finala aztertu dute asteroko solasaldian Miren Garatek, Gorka Azkaratek eta Oihana Elduaienek. Zortzi finalistek eskainitakoaren unerik onenak bildu dituzte finalaren laburpenean. Horrez g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023664
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekazariarengandik zuzenean barazki saskiak jasotzen dituztenei laguntzeko hitzaldia emango du gaur Nagore Garcia de Bikuñak Donostian. Izan ere, sasoiko produktuz beterik egoten dira saskiak, eta, batzuetan, erosleek barazkiok prestatzeko modu bakarra ezagutzen dute. Udaberriko barazkiekin zer egin azalduko du adituak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023665
BERRIA
Euskadi
noticias
Plazatan astebete kanpaturik ibili direnek miresmena sortzen duten garaiotan, aukera polita dago hogei urtez egunero protestan kanpatu zutenen epopeia. Egunero dokumentalak EHUko irakasle kaleratuen historia kontatzen du, eta gaur erakutsiko dute Deban (Gipuzkoa). Protestaldiaren protagonistetako bat emanaldian egotea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023666
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko ituna 2022arekin batera iraungi ostean, 30.000tik gora langile hartzen dituen Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmen berria negoziatzeko lehen bilera gaur egin dute sindikatuek eta patronalak. ELAren helburua da «Gipuzkoako metalean sortzen den aberastasuna justuago banatzea», sindikatuak ikusten duelako fabrike...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023667
BERRIA
Euskadi
noticias
Espetxe politikak eragindako zamari musikarekin erantzungo diote, laugarren urtez, Etxarri Aranatzen. Herriko Sarek eta senide eta lagunek antolatzen dute emanaldia, eta, haien esanetan, helburua da euskal presoen egoera salatzea, konponbidean pausoak ematearen alde egitearekin batera. Musikari ezagunak ariko dira: Jua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023668
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako eta Frantziako Poliziak ekintza ugari egin dituzte azken hamarkadetan, ETAren aurkako borrokan. Frankismo garaian hasi ziren erakundearen aurkako operazioak, eta trantsizioarekin jarraitu zuten. Lehenik, Espainiako Estatuaren esku, 1984ko ekainaren 14an Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko kolaborazioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023669
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gasteizek 2026rako Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa izatea espero dugu». Hala adierazi du Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak. Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko eta Gasteizko Elizbarrutiko ordezkariek Martx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023670
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lehen, argazkilari gutxiago ginen eta askoz ere askatasun handiagoa genuen» . Isabel Azkarateren aro analogikoa laburbiltzen duten argazkiak daude Photomuseumen «Lehen, argazkilari gutxiago ginen eta askoz ere askatasun handiagoa Isabel Azkarateren aro analogikoa laburbiltzen duten argazkiak daude Argazki hautatuen bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023671
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Asier Bengoa presoa urrundu dutela salatu du Sortuk. Lannemezan (Okzitania) espetxean preso egon eta gero, otsailean Espainiaratu zuten Bengoa, eta Herrera de la Manchara eraman dute orain. Sortuk salatu du PSOEk ez duela «funtsezko aldaketarik» egin espetxe politikan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023672
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako 36ko gerrako hobi komunen lehendabiziko mapa aurkeztu dute gaur, Iruñean, biktimen familen elkarteen aurrean. Mapa horretan, 221 puntu beltz jaso dituzte: fosa komunak dauden lekuak, ehorzketak izan ziren guneak -baita ikertu gabe egon arren ehorzketa gune izan zirela uste denak- eta gertaera bortitzak bizi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023673
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Nazionalak Olanori jarritako zigorra gogortzeko eskatu du Fiskalak Gorenean Auzitegi Nazionalak Olanori jarritako zigorra gogortzeko eskatu du Regina Otaola Lizartzako alkateari mehatxu egitea egotzita, Peio Olano lizartzarrari bi urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. 12.000 euroko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023674
BERRIA
Euskadi
noticias
GALDEZKA. Galdera soil-soila egin nahi dizut: buia edo txangurro entsalada epela egin nahi dugu afaltzeko. Nola garbituko dut krustazeo desegoki hori erraz? Mikel Etxenike (Donostia) Gulak lehorrak gertatzen dira ontzitik ateratakoan. Ba al da konpontzerik problematxo hori? Izaskun Otegi (Oiartzun) Legatza carpaccio er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023675
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan abenduko 13an, ostiralez, emakume-kondizioarekin zerikusia duten mami bertsuko hainbat albiste, txiripa eta gogorazio izan nuen eguneko protagonista. Ez dut esango esperientziak bizitza aldatu zidanik, baina pentsarazi egin zidan eta hori aski da: Stefan Zweigen Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan narrazioko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023676
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko urteetako txupinerek berriz ere traje gorria jantzi dute, urtero egiten zaien omenaldian parte hartzekoEuren garaiko gertaerak lagunartean gogoratu dituzte txupinerek Bilboko Aste Nagusi bakoitzak bere pregoilari eta txupinerak izan ohi ditu, eta, bederatzi egunez, jaiak hiriko txoko guztietara zabaltzeko enkar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023677
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriako Gobernuak kritikatu egin du Kasko Zuriak taldearen ebakuazioa BEIRUT. Israelen baimenarekin, Kasko Zuriak gobernuz kanpoko erakundeko ehunka kide eta haien senideak Siriatik Jordaniara ebakuatu zituzten herenegun. Kasko Zuriak«erakunde terrorista bat» da Siriako Gobernuarentzat, eta operazioa kritikatu zuen atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023678
BERRIA
Euskadi
noticias
On proiektuan murgilduta daude Pello Ramirez eta Xabier Zeberio musikariak. Nyckelharpa (Erdi Aroko biolina) eta akordeoi kromatikoa elkartuta, doinu berezia sortzen dute bi artistek. Alkizan joko dute gaur, Koldobika Jauregi artistak osatutako Urmara museoan (Gipuzkoa). Kontzertu berezia izango da, naturaz inguratuta....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023679
BERRIA
Euskadi
noticias
'Tortura Euskal Herrian' dokumentala egin du TATek Tortura Euskal Herrian dokumentala aurkeztuko du larunbatean TAT Torturaren Aurkako Taldeak Bilbon, Bilborock aretoan, 11:30ean, eta aurrerapena sarean jarri du. 2008ko uztailean Bizkaian egindako polizia operazio batean atxilotu zituzten lagunei Baltasar Garzon Espain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023680
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. ELORRIOKO JAIAK. Dantza eta dantza, jaiak aurrerantz. Jaien bigarren asteburua hastear da. Oraingoan ere ekitaldiz lepo dator jai egitaraua Jaien bigarren asteburua hastear da. Oraingoan ere ekitaldiz lepo dator Ferixa Nausikoak aurrera doaz. Gaurko egunez, erretiratuek hainbat ekitaldi izaten dute, urtero. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023681
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Osetian base militarra eraikitzeko akordioa lortu du Errusiak. Hego Osetiako buruzagi independentistak ez direla Errusiaren parte bihurtuko ziurtatu du Hego Osetian base militarra eraikitzeko akordioa lortu du Errusiak Hego Osetiako buruzagi independentistak ez direla Errusiaren parte Eduard Kokoiti Hego Osetiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023682
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Briar March zuzendariaren Bazen behin uharte bat dokumentala Tolosako Leidor aretoan emango dute bihar, 19:45ean. Klima aldaketari buruzko lana euskarazko azpidatziekin emango den lehen aldia izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023683
BERRIA
Euskadi
noticias
Antzerkian ere izan du oihartzuna 1936ko gerrak. Gertatutakoa ez ahazteko eta gerrak utzitako arrastoak gogoan, hainbat antzerki lan egin dira azkenaldian Euskal Herrian, Bizkaian batik bat. Orain dela 75 urte Gernikan eta Durangon izan zituzten bonbardaketak gogoratzeko, musika eta dantza uztartu zituzten bi antzezlan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023684
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragarpena, eraso tresna. 36ko gerran, aire gerretarako ezinbesteko tresna bihurtu zen eguraldiaren iragarpena; erasoak eguraldien menpe egon ohi ziren. 36ko gerran, aire gerretarako ezinbesteko tresna bihurtu zen eguraldiaren iragarpena; erasoak eguraldien menpe egon ohi ziren. Durangoko (Bizkaia) bonbardaketaz gerozt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023685
BERRIA
Euskadi
noticias
Osalanek onartu du Irungo CAF enpresako langile bat amiantoagatik hil zela Osalan Laneko Osasun eta Segurtasunerako Erakundeak onartu du Irungo (Gipuzkoa) CAF enpresako langile bat amiantoagatik hil zela. CCOO sindikatuak gaur jakinarazi duenez, Osalanek kasuaren gaineko ikerketa bat egin du, eta langilearen minbizia e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023686
BERRIA
Euskadi
noticias
HDPk salatu du ehunka lagun atxilotu dituztela Kurdistanen Turkiako Poliziak 11 eguneko epean ehunka manifestari atxilotu dituela salatu zuen HDP Herriaren Alderdi Demokratikoa alderdi ezkertiarrak atzo, Istanbulen egindako prentsaurrekoan. Saruhan Oluc HDPko bozeramaileak azaldu zuenez, «zaila da zehatz jakitea zenbat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023687
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. TF6 Frantziako ordainpeko katea itxi egingo dute abenduaren 31n. TF1 eta M6 dira katearen jabeak, eta katea bertan behera uztea erabaki dute. Azken bost urteetan dirua galdu du, ezin izan baitio aurre egin lurreko telebista digitalean irekian ematen dituzten kateen aurkako lehiari. Telesailak eskaintzen ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023688
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da lehen aldia Eusko Legebiltzarrak Kataluniako prozesuaren inguruan eztabaidatzen duena. Azken urteotan, maiz izan du hizpide hango prozesu independentista, eta hura babesteko adierazpenak ere onartu izan ditu -2014an, 2015ean eta aurtengo otsailean, besteak beste-. Eta orduan bezala orain ere, Katalunia eta Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023689
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauean bakarrik ez ibiltzea aholkatu die Ertzaintzak andreei Udako jaietan izaten diren sexu erasoak eragozteko asmoz, aholkuak emateko liburuxka bat argitaratu du Ertzaintzak. Gasteizen zabalduko dute lehenbizikoa. Emakumeentzako aholkuak dira denak. Besteak beste, gomendatu dute gauean bakarrik ez ibiltzea «leku alde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023690
BERRIA
Euskadi
noticias
'Better Call Saul', AEBetako kablean estreinaldi onena WASHINGTON. Igandean estreinatu zuen AEBetako AMC kateak Breaking bad -en spin-off -a, Saul Goodman abokatuaren iraganean oinarritua: Better Call Saul . Harrera oso beroa izan zuen, kable bidezko kateetan estraineko atal batek inoiz izan zuen datu onena lortu baitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023691
BERRIA
Euskadi
noticias
Salatu dute gutxien dutenek jasango dutela kalte gehien PPren gobernuak agindutako murrizketen eragina baliabide gutxien dutenek pairatuko dute gehien. Talde eta alderdi politiko gehienek bat egin dute uste horrekin. Osalde elkarteko buru Jose Luis Uriak «bidegabe» jo du pentsionistek botikak pagatu beharra eta langile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023692
BERRIA
Euskadi
noticias
«San Mamesen nahi baino gehiago kale egiten ari gara» Athleticek bigarren aukera eman dion honetan, aurrelaria lan ona egiten ari da. Hala ere, ez da nahikoa Athletic Europako postuetan egoteko. Celtari irabaztea ezinbestekoa da Konferentzia ligan sartu ahal izateko. Gorka Guruzeta (Donostia, 1996) aprobetxatzen ari da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023693
BERRIA
Euskadi
noticias
1. Xedea. «Euskadin 1936tik gaur egunera arte jasandako sufrimendu bidegabearen memoria gordetzea, ikertzea, hedatzea eta hezkuntza kudeatzea». 2. Eginkizunak. Zehaztutako helburuak koordinatzeko politika publikoak garatuko ditu. Honako betebehar hauek izango ditu: oroitzapena, kontserbazioa, ikerketa, heziketa, parte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023694
BERRIA
Euskadi
noticias
Oinarri juridikoak gatazka politiko bati erantzuteko Autodeterminazioaren inguruko eztabaida Europako Parlamentura eramateko asmoz eskatu zion Self-Determination caucus -ak legelari eta politologo talde bati osa zezala halako prozesuak arautzeko zirriborro bat. Elisenda Casanas Edinburgoko Unibertsitateko irakasleak zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023695
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da amaiera. Bukatu da Carmen operaren enegarren bertsioa. Jaitsi da Florentziako Di Maggio antzokiko oihala. Ez da izan ikusleek espero zutena. Hasi da polemika zabaltzen, eta baita ikusmina ere. Izan ere, duela zortzi eguneko emanaldian, ez zuten ohiko Carmen ikusi. Florentziakoan, Jose jeloskorrak ez zuen Carm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023696
BERRIA
Euskadi
noticias
Foru Hobekuntzaren eta Konstituzioaren aurka ekitaldi bana antolatu du EAE-ANVk . Larunbatean manifestazioa izango da Iruñean, autobus geltoki zaharretik hasita, eta abenduaren 6an, Durangon Foru Hobekuntzaren eta Konstituzioaren aurka ekitaldi bana antolatu du Larunbatean manifestazioa izango da Iruñean, autobus gelto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023697
BERRIA
Euskadi
noticias
Guardia Zibilak erreferendumari buruzko webgunea itxi eta Kataluniako Gobernuak berriz ireki du Malgrat de Mar udalerriko enpresa batean sartu da Guardia Zibila erreferendumari buruzko webgune ofiziala ixteko, eta une honetan referendum.cat webgunea ez dago erabilgarri. Hala ere, webguneak biltzen zuen edukia eskuragar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023698
BERRIA
Euskadi
noticias
Kostata, baina munduko txapelduna da Nico Rosberg. Ez zuen zuzenean ikusi bere aitaren titulua, Keke Rosberg txapeldun izan baino hiru urte geroago jaio baitzen. Eta hiru urte itxaron behar izan ditu Mercedes auto garailean titulua lortzeko. Lewis Hamiltonek kendu zizkion aurreko biak, eta hari aurre eginda lortu du au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023699
BERRIA
Euskadi
noticias
ANKARA. 2007az geroztik aurrenekoz, Israelgo estatuburu batek Turkiara bisita ofizial bat egin zuen atzo aurrenekoz. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Isaac Herzog Israelgoa hartu zuen Ankaran. Bien arabera, bileraren asmoa zen azkeneko urteotan Palestinako gatazkarengatik bi estatuen artean korapilatutako har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023700
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk zortzi eguneko greba abiatu du Bizkaiko zahar etxeetan Atzo hasita datorren asteazkenera arte greban izango dira Bizkaiko zahar etxeetako langileak, ELAk deituta. Lanuztea atzo abiatu zuen sindikatuak, Bilbon manifestazioa eginez Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundikora. Beharginek salatu dute neg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023701
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute ehunka lagunek «Hizkuntza haizea da/ haizea ezin da ebaki/ egin dute hiru zati». Jotaren doinu eta egituran, Maider Esparzak mezu labur horrekin laburbildu zuen atzoko mobilizazio jendetsuaren mezu nagusia. Ehunka lagun, mila inguru, elkartu ziren atzo eguerdian Euskal ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023702
BERRIA
Euskadi
noticias
Beti pentsatu izan dut politikagintzan diharduten eragile edo norbanakoek defendatzen dituzten ideien eredu izan behar dutela, gizarteko egoera aldatu nahi duten neurrian, sinesgarri bihurtzeko. Ez dut uste hori ondo betetzen denik Ezker Abertzalearen jarduera publikoan, behintzat euskararen alorrari dagokionez. Erdara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023703
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun gutxiren buruan, Polizia Armatuak bi gazte hil zituen: German Rodriguez Iruñean, eta Joseba Barandiaran Donostian. Hilketek protesten sua piztu zuen Euskal Herri osoan. Honela azpimarratu zuen Egin- ek: «Tentsio handiko protesta eguna Donostian». Gipuzkoako hiriburuan nagusitu ziren protesta nagusiak, baina gainer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023704
BERRIA
Euskadi
noticias
KRITIKA. Egiazko bikotea. MUSIKA RUPER ORDORIKA ETA QUIMI PORTET Rockaren poetak zikloaren bigarren edizioaren hasieran bi lagun min bildu ziren formatu bitxi honetan: hasteko mahai-ingurua, kantuak sortzearen lana kontatzeko, eta gero artista bakoitzaren emanaldia. Oñatikoa izan zen lehena, Memoriaren mapan lan berria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023705
BERRIA
Euskadi
noticias
Associated Press berri agentziak AEBetako Kongresuan dauden hispanoei buruzko artikulu bat kaleratu duela jakinarazi du Euskalkultura.com webguneak. John Garamendi Kaliforniako 46. gobernadore izendatu zuten 2007an. Alderdi Demokratako Estatu Batuetako politikaria da. Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023706
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuko hauteskunde orokorretarako hilabete baten faltan egin dituzte udal hauteskundeak Eskozian, Galesen eta Ingalaterrako barruti batzuetan. Programa sozialak eta ekonomikoak eztabaidatu dituzte udalerriz udalerri, baina kanpainak ezin izan dio ihes egin testuinguru orokorrari: hauteskunde nagusien itzala, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023707
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe barruko beharginen %77k astean 60 ordutik gora lan egiten dute 2012. urtearen balorazio gazi-gozoa egin zuen Etxeko Langileen Elkarteak (ELE). Urte hasieran indarrean jarri zen legearen ondorioz, Hego Euskal Herrian ia 13.000 langile gehiago daude Gizarte Segurantzan izen emanda -2011n 20.581 langile zeuden, eta o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023708
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabakita zein bertsolari ariko diren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan A multzokoetan honako hauek sailkatu dira: Maider Arregi, Aitor Salegi, Jokin Uranga, Jokin Bergara, Amaia Iturriotz, Eneko Araiztegi, Eñaut Martikorena, Iñigo Gorostarzu, Eli Pagola, Unai Izagirre, Ane Zuazubiskar, Iban Urdangarin, Gorka Maiz, Ane...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023709
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburuz, diskoz eta bestelakoz beteta daude salmahaiak; argitaletxe eta diskoetxeenak ugari dira, baina badira beren lanak ekoizten dituzten sortzaileenak ere. Autoekoizpenak badu lekua azokan Goizean ateak ireki eta berehala, jendez lepo bete dira Landako guneko korridoreak beste urte batez. Ikasleak izan dira nagusi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023710
BERRIA
Euskadi
noticias
Alde guztien arteko elkarrizketa aldarrikatu du Herrien Ligak. Espainiako Gobernuari elkarrizketaren oinarriak jartzeko eskatu dio Alde guztien arteko elkarrizketa aldarrikatu du Herrien Ligak Espainiako Gobernuari elkarrizketaren oinarriak jartzeko eskatu dio Egungo egoera politikoan «gatazkan zerikusia duten alde guz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023711
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Anaitasunak ezin izan du denboraldia garaipen batekin amaitu. Iruñeko taldeak 29-27 galdu zuen atzo Huescan (Espainia). Hala ere, laugarren postuan amaitu du, eta lehen aldiz sailkatu da Europarako, EHF koparako, hain zuzen. Iñaki Aniz, Alex Capon, Ibai Meoki, Ricardo Reig eta Ruben Montavezen azken lehia i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023712
BERRIA
Euskadi
noticias
Washington: «Besteak babesteko aukera eta egitekoa denok dugu» The Equalizer filmak ireki zuen atzo Donostiako 62. Zinemaldia, eta, gauean Donostia Saria jaso aurretik, prentsaren aurrera agertu zen protagonistaren rola jokatzen duen Denzel Washington aktorea, Antoine Fuqua zuzendariarekin batera. Umoretsu eta adeitsu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023713
BERRIA
Euskadi
noticias
Itoizen abesti gustukoena? Ezekielen prophesia kanta. Ezinbestean ikusi beharreko dokumentala? 20.000 days on Earth . Betetzeko duzun amets bat? Aurrerantzean ere bide honetatik jarraitu ahal izatea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023714
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Behin-behineko lanaldiak egiten dituzten telebistako artista eta teknikoek France 2 telebistako iluntzeko albistegia hartu zuten asteartean. 30 lagun inguru sartu ziren zuzeneko albistegira 20:20ean, pankartak eskutan zituztela, eta aurkezlea inguratu zuten. «Ez dago kulturarik gizarte eskubiderik gabe», ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023715
BERRIA
Euskadi
noticias
The Jerusalem Post egunkariak zabaldu duenez, Maaleh Adumin kokagunetik gertu, Abu Dis hiriko kontrolgune batean, palestinar bat tiroz hil du Israelgo Poliziak. Segurtasun indarrek zabaldu dutenez, polizia oinezkoen pasabide batean zegoen, ibilgailuak jo duenean. Polizia lurrean zegoela, labanaz eraso dio gazteak, borr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023716
BERRIA
Euskadi
noticias
SAHARA . Abdelaziz Saharar Errepublikako gobernuburua hartuko du Ibarretxe lehendakariak Abdelaziz Saharar Errepublikako gobernuburua hartuko du Ibarretxe Saharar Errepublikako gobernuburu Mohamed Abdelazizek bisitaldia egingo du Euskal Herrian, eta bihar Ajuria Enean hartuko du Ibarretxe lehendakariak, ekitaldi ofizia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023717
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuak hartzeko prest daudela iragarri dute Euskal Herriko udal batzuek IRUÑEA. Gerratik ihesi Europara iristen ari diren errefuxiatuak hartzeko asmoa agertzen hasi dira Euskal Herriko udal batzuk. Joseba Asiron Iruñeko alkateak, adibidez, jakinarazi du Bartzelonako alkateak egindako proposamenarekin bat egingo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023718
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen urratsak "babestu" eta "lagundu" behar direla dio EH Bilduk Agerraldia egin du EH Bilduko Julen Arzuaga parlamentariak, euskal presoen urratsa baloratzeko. Adierazi duenez, oraingo erabakia iazko abenduan EPPK-k egindako adierazpenaren ondorio zuzena da. Alde horretaitk, presoak "emandako hitza betetzen" ari di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023719
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi kargudunen ordainsarietan %16 gutxiago gastatuko du gobernuak Administrazioaren egitura %20 murrizteko konpromisoa inbestidura saioan egin zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Sailburuak, sailburuordeak, zuzendariak eta laguntzaileak beste hainbeste gutxitzeko borondatea ere agertu zuen. Lehen aurrekontu proiektuan er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023720
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxean Tolosaren kaleratzea «bidegabea» izan zela ebatzi du epaileak Joxean Tolosa pilotari ohia 23 urtez aritu zen ETBrentzat pilota partidetan esatari lanetan. Ia gehienetan, Xabier Euzkitze kazetariaren alboan. Irailaren 29an aritu zen azkeneko aldiz ETBrentzat, Logroñon (Espainia). Tolosak 64 urte bete zituen urria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023721
BERRIA
Euskadi
noticias
Subrogazio bidez jaiotako haurren aitorpena, zabalik Frantziako Auzitegi Gorenak zirrikitu bat zabaldu dio haurduntze subrogatu bidez atzerrian jaiotako haurrak aitortzeko aukerari. Orain arte, administrazioak ez ditu erregistro zibilean onartu izan modu horretan jaiotako umeak eta gurasoekiko lotura genetikorik ez dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023722
BERRIA
Euskadi
noticias
Arenna talde gasteiztarraren ahotsa da Txus Lopez de Mendiguren (Gasteiz, 1986). Gogotsu dago unibertsitate eremuan kontzertua emateko. Txosnetan jotzeak ilusio berezia egiten diola aitortu du. Bai, noski. Beti da atsegina txosnetan jotzea. Gasteizko jaietan jo daitekeen tokirik onena da. Non, bestela? Foru plazan? Zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023723
BERRIA
Euskadi
noticias
Komunikatzeko premiaz. Donostiako Zinemaldiko eman ostean, Diego Fandosen 'Cosmos' filma bihar estreinatuko dute Donostiako Zinemaldiko eman ostean, Diego Fandosen 'Cosmos' filma bihar Erakunde armatu batek bahitutako enpresaburuak askatu ondoren izango dituen bizipen eta sentimenetatik tiraka osatu du Diego Fandosek C...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023724
BERRIA
Euskadi
noticias
Garikoitz Aspiazu ustezko etakidea estraditatu dute MADRIL. Aldi baterako Espainiaratu dute Garikoitz Aspiazu Txeroki ustezko etakidea. Aspiazu Frantzian atxilotu zuten, 2007ko abenduan, eta han ari zen espetxe zigorra betetzen. Zigorra amaitu gabe duen arren, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute, deklarazioa ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023725
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Sanchezen inbestidura babesteko, Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko negoziazio mahai bat eratzea izan zen ERCren baldintza. Harremanak ia etenda zeuden; ez zuen erraza ematen mahai hori ezerezetik sortzea, eta ia bi hilabete behar izan dituzte horretarako. Aurpegi onak, elkarri egindako keinuak eta hitz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023726
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba egingo dute Nafarroako 'Diario de Noticias'-en IRUÑEA. Nafarroako Diario de Noticias egunkariko enpresa batzordeak greba mugagabera deitu du uztailaren 11tik aurrerako. Agiri batean azaldu duenez, protesta egingo dute zazpi lankide kaleratu dituztelako, eta Tutera eta Lizarrako ordezkaritzak itxi dituztelako. Kan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023727
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ertzaintzak 140 auto berri erosi ditu, orain arte zituen patruila autoen %58 berritzeko. Erositako auto guztiak Seat Altea XL dira, polizia jardunerako bereziki egokituak daude, eta bakoitzak 33.443 euro balio duela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Gaur egun Ertzaintzak dituen 243 patruila autoek hamabi eta hemeretz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023728
BERRIA
Euskadi
noticias
Aralarren, Alternatibaren, EAren eta ezker abertzalearen proposamen sozioekonomikoak burujabetza du oinarri Aralarrek, Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak proposamen sozioekonomiko bat aurkeztu dute gaur, Maiatzaren Lehenean. irtenbidea.net eta haysalida.net webguneetan zintzilikatu dute, eta haien asmoa da proposa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023729
BERRIA
Euskadi
noticias
Eustaten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia %2 handitu da urteko hirugarren hiruhilekoan, baina Airef Espainiako agintzaritza fiskalak dio %1,6 baizik ez dela igo. Nafarroako hazkundea ere %2ra jaitsi du. Nafarroako estatistika erakundeak esan berri du %2,5 hazi dela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023730
BERRIA
Euskadi
noticias
LUANDA. UNITA Angolaren Erabateko Independentziarako Batasun Nazionala alderdiak jakinarazi du presidentetzarako bozak inpugnatuko dituela. Isaias Samakuva liderraren arabera, Hauteskunde Batzordeak bozak «behar bezala antolatu ez zituelako». Lehen zenbaketek Jose Eduardo dos Santosi ematen diote beste bost urterako ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023731
BERRIA
Euskadi
noticias
ETA-REN SU-ETENA BERTAN BEHERA. «Talde politikoen aho bateko babesa izateko itxaropena dut». ETAren erabakia euskal gizarteak nahi duenaren «kontrakoa» dela dio Espainiako Gobernuak «Talde politikoen aho bateko babesa izateko itxaropena dut» ETAren erabakia euskal gizarteak nahi duenaren «kontrakoa» dela dio ETAk su-et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023732
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTrako diru sailei eutsiko diela jakinarazi ondoren, ez dela «proiektu faraonikoen garaia» esan zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregik gaur zortzi. Bi hilabete inguru daramatza sailburu lanetan Oregik, eta bere lehentasunak zein diren azaldu du denbora tarte horretan: AHTarekin aurrera jarraituko du, D...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023733
BERRIA
Euskadi
noticias
Argi aldian x HANNOT RODRIGUEZ (EHUko Sanchez-Mazas katedra) Azken urteotan, kontsumitzen ditugun elikagaien segurtasuna ezbaian jarria izan da mendebaldeko gizarteetan (gogoratu behi eroen eskandalua, esate baterako). Segurtasunaren inguruko zalantza sozial horrek, gizarte horietako produkzio eta kontrol sistemak zile...
cc-by-sa 4.0