id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0023834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zegama, maiatzaren 20a, goizeko bederatziak. Abiatu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiko lasterkariak, eta tartean lerroon egilea. Esatariak Aizkorriko Anderearen borondate onaren esku utzi gaitu; laguntza oro ez dago sobera zozketa bidez egun batez mendi maratoilari izatea egokitu zaion honentzat; estreinakoz eta, dio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaitu da. Ekologisten Defendatzeko gunea hustu dute jendarmeek indarrez. Ez dute helburua bete, Sivenseko urtegia (Tarn departamenduan, Okzitania) eraikitzeko planak bere horretan segitzen baitu. Hasierako proiektua gelditzea lortu du, ordea, mugimendu ekologistak. Departamenduko hautetsiek ia aho batez erabaki dute a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka
Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara jotzea erabaki dute. Orain dela bi aste, Eusko Jaurlaritzak 01:30era mugatu zuen gaueko aisialdiaren ordutegia, eta ostalariek «neurrigabea» dela uste dute. Hector Sanchez Bizkaiko Ost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023837 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. Adituen ustez, telebista digitalak ez du edukien aniztasuna bermatu. Telebista publikoen beharra nabarmendu zuten Bilbon egindako Nazioarteko Jardunaldietan
Adituen ustez, telebista digitalak ez du edukien aniztasuna bermatu Telebista publikoen beharra nabarmendu zuten Bilbon egindako Orain arte, telebisten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bergaran hasi dute Kilometroen festa antolatzeko bidea, hirugarren aldiz «Hasi gara ja lanean». Aranzadi ikastolako lehendakari Aitziber Lopez de Aretxagak parte hartu zuen atzo, Donostian, 2016ko Kilometroak jaiaren berri emateko egin zuten agerraldian; izan ere, Bergarako ikastetxe horrek hartu du heldu den urtean Gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023839 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Arto Artianen hirugarren katalogoa osatu dute Arto Artianen hirugarren katalogoa osatu dute berriki, eta, besteak beste, Gora Japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Xabier Erkizia eta Fernalia aurki daitezke zerrenda berrian. «Egungo musikan independentziaz jokatzea, grabaketak trukatzea eta autoekoizpenak eta eskul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal hezkuntza sistema birplantzeatzeko garaia da Hezkuntzaren pribatizazioa eta horren ondoriorik larrienetakoa den segregazioa mahai gainean jarri eta sistema birplanteatzeko garaia dela ozen esan genuen joan den abenduaren 14an Topagunea osatzen dugunok: Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeko, Astiga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alderdien hauteskunde zerrendak gaur argitaratuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Hauteskunde Batzordeek atzo bukatu zituzten alderdiek aurkeztutako hauteskunde zerrenden gaineko tramiteak, eta gaur agertuko dira EAEko Buletin Ofizialean behin betiko hauteskunde zerrendak. Hiru lurraldeetan 46 hauteskunde ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Belodromoaren «taupada» lagun izango dute koalizioko hautetsiek Madrilen, Maite Aristegi Amaiurreko Gipuzkoako zerrendaburuak atzo esan zuenez. Izan ere, 15.000 pertsona elkartu ziren atzo belodromoan, koalizioaren hauteskunde kanpainaren ekitaldi nagusian. Bertaratutakoek txiki utzi zuten Anoeta, eta belodromoa «klima... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023843 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bururaino» eramango du Macronek SNCFren erreforma Hego Euskal Herrian pentsioen igoerari buruzko eztabaida bizi-bizi dagoen moduan, Ipar Euskal Herrian SNCFren erreforma da pil-pilean dagoen gaia. Erreforma hori eta Frantziako Gobernuak indarrean jarri nahi dituen beste batzuen aurkako grebara eta manifestaziora deitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez zazpi txapelketa, Jai Alai Word Tourrean ZESTA-PUNTA. Bihar hasi eta abendura bitarte iraungo du zesta-puntako Jai Alai World Tourrak. Oraingoz zazpi txapelketa dituzte ziurtatuak, baina Fernando Azkarate Munduko Pilota Biltzarreko presidenteak atzoko aurkezpenean berretsi zuen ez dutela baztertzen gehiago iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasunak eta Athleticek etxetik kanpo jokatuko dute gaur, puntu premia gorria duten Andaluziako bi talderen aurka: gorritxoek Sevillari egingo diote bisita (18:30, Gol), eta zuri-gorriak Cadizen zelaian ariko dira (16:30, Dazn). Osasunak irabazi egin zuen azken partida, Getaferen aurka, eta ligan bi garaipen kateatu na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datak: Azaroaren 11tik abenduaren 30era. Non: Bastero kulturgunea, Andoain. Artistak: Estanis Comella, Maite Mugerza eta Damaris Pan.
Hiru artista gazteren obrak daude ikusgai Andoaingo Bastero Kulturgunean, Esku azpi begi izenburupeko erakusketa honetan. Hiru artista, oso gazteak hirurak, Estanis Comella, Maite Mugerz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basket. Raul Lopez (3), Vrkic, Mumbru (18), Hervelle (4), Kavaliauskas (6) -hasierako bostekoa-; Pilepic (11), Bertans (11), Gabriel (13), Markota eta Grimau (15).
Izar Gorria. Nelson (13), Blazic (20), Simonovic (2), Radenovic (11), Marjanovic (11) -hasierako bostekoa-; Rebic, Lazic (3), Katic (7), Tejic, Jenkin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023848 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRLANDAKO BAKE PROZESUA. GERRY ADAMS SINN FEIN ALDERDI ERREPUBLIKANOKO PRESIDENTEA. «Sinn Fein abangoardia izango da askapenean aurrera egiteko»
GERRY ADAMS x SINN FEIN ALDERDI ERREPUBLIKANOKO PRESIDENTEA «Sinn Fein abangoardia izango da askapenean aurrera egiteko»
Itxaropentsu begiratzen dio etorkizunari Sinn Feineko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburukote bat, zabalik; eta, haren orri zurietan proiektatuta, itxura askotako mapen irudi xeheak. «Papera, paperean proiektatuta». Hitzik gabeko liburu hori da Paperezko inperio baten atlasa ; hori, eta, batez ere, proiekzioaren oinarrian dauden mapen hautaketa eta algoritmoaren diseinua. Iratxe Jaio eta Klaas van Go... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Labaka: "25 urte geroago, gaurkotasun handiko erakundea da Uema" Euskalgintzako, Uema osatzen duten udaletako eta erakundeetako ordezkari ugari batu dira Aizarnazabalen, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen mende laurdena ospatzeko ekitaldian. Besteak beste, bertan izan dira Hizkuntz politikaren arduradun nagusiak Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezkurra II.ak ezin du huts egin gaur Ansa II.aren aurka ERREMONTEA. Imanol Ansak eta Josetxo Ezkurrak Masterseko ligaxkako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur Galarreta pilotalekuan (16:30). Ezkurra II.ak irabazi beharra du, galdu egin baitzuen lehen neurketa, Endika Barrenetxearen kontra: 30-27. Berriro g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Humalak irabazi du presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia Ollanta Humalak irabazi du atzo Perun egin ziren presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia. Botoen %28,02 eskuratu ditu Humalak. Datorren astean emango dituzte behin betiko datuak. Kontaketa poliki doa, eta azken datuen arabera ez da Pablo Kuczynskire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023853 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Bihar sinatuko dute Volkswagen Nafarroaren X. lan hitzarmena zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek. Ustez, aste honetarako langileak erreferendum batera deitzekoa zen zuzendaritzak eta enpresak batzordeak hitzartutako aurrekordioari buruz, baina azkenean ez da egingo.
Atzo bildu zen langileen batzordea gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023854 | BERRIA | Euskadi | noticias | JAIAK. BURLATA. Jaien indarra Burlatako karriketan zabalduko da. Musikak eta kale animazioak kolorez beteko dituzte herriko kaleak, jaiak kaleko ikuskizun bihurtuz
Musikak eta kale animazioak kolorez beteko dituzte herriko kaleak, Burlatan (Nafarroa), aurtengo jaiak dinamikoagoak izan daitezen, kaleko ekitaldiak indart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023855 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hiri forma asko dago, eta besteen begien bitartez erakutsi nahi dugu»
Geolokalizazio aktiboaren inguruko tailer bat antolatu du EHUko irakasle Ezeizak. Tresna errezekin, hiria berriz askotariko jendearen topaleku bihurtzea eta, bide batez, mapak euskaratzea du helburu.
Ainhoa Ezeizak irakasleak trebatzen ditu EHUn. Ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken bost minutu magikori esker Galesek torneoko lehen garaipena lortu du. Partida galduta zuenean 18 puntu sartu ditu bost minutuan Galesek, eta partida irabazi du denen harridurarako
Azken bost minutu magikori esker Galesek torneoko lehen garaipena lortu Partida galduta zuenean 18 puntu sartu ditu bost minutuan Gale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023857 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kalitateko informazio independente eta sakonduan ez da kitorik»
Interneten soilik eta ordainduz, kazetariei lan sari duina segurtatuz, hori zuen Parisko Mediapart hedabideak parioa hasi zelarik, 2008an. Orain, 112.000 harpidedunekin, parioa irabazia duela frogatutzat du.
Diru laguntzarik eta publizitaterik gabe, soili... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Transferentziekin «kanpaina» egitea salatu du Larreak BILBO. Andeka Larreak (Ahal Dugu) salatu du EAJ «kanpainaurrea» egiten ari dela estatutuko eskumenen transferentziarekin, eta uste du ezin dela «gauzatutzat» eman Gizarte Segurantzaren eskualdaketa: «Negoziatzen jarraitzeko konpromiso bat baino ez dago». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023859 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Espainiarrekin pedagogia egin beharrak egin digu kalte gehien». Hizkuntza gutxituen hiztunen jarrera aztertzen dute Ferran Suayk eta Gemma Sanginesek, zergatik uzten dioten bere hizkuntza hitz egiteari, eta argi dute: «Kontzientzia edukitzea ez da nahikoa». FERRAN SUAY . Psikologia doktorea
Hizkuntza gutxituen hiztune... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023860 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSOEk sekula eman gabeko pausoa eman du EH Bilduri gobernu garrantzitsu bat emanda baiezko botoarekin. Koalizio abertzalearen babesa jasotzea libre zuten sozialistek, baina norabide debekatua zen bestea, marra gorri handi batez itxitako bidea. Zeren eta PSOErentzat EH Bilduk ez du egin «behar bezainbesteko autokritika»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kadimak Israelgo gobernua utzi du, soldaduskaren auziagatik Kadimak mehatxua bete du. Likud alderdiarekin ez da ados jarri ikasle ultraortodoxoa ere 18 urterekin soldaduska egitera behartzeko neurriaren inguruan, eta hautsi egin du Benjamin Netanyahu lehen ministroarekin zuen koalizio gobernua. Berria Shaul Mofaz Israe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023862 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Maria Txibite PSNko Nafarroako Gobernurako lehendakarigaiak esan du herrialdeko barne produktu gordinaren %5era igo behar dela hezkuntza arloko inbertsioa. «Gure inguruko herrialderik aurreratuenen pare jarri nahi dugu». Ez du ontzat jo egungo gobernuaren lana, eta uste du hezkuntzak plan estrategiko bat behar ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Picassoren artelan bat ikusi zuenean piztu omen zitzaion Francis Baconi (Dublin, 1909-Madril, 1992) margolari izateko grina. 1927. urtea zen, eta Parisko Paul Rosenberg galerian izan zen Bacon nerabeari txundigarria iruditu zitzaion Picassoren lana. Orduan erabaki zuen margotzen hastea, eta, 1931n lehen koadroa egin zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prezioen apirileko igoerak ez du eraginik eduki Hegoaldeko urte arteko inflazioan
DONOSTIA. Apiriletik maiatzera %0,5 igo dira prezioak Hego Euskal Herrian. Aurreko hilabeteotan behera egin ondoren, argindarra berriro garestitu da, eta jantziek eta oinetakoek ere igoera handia izan dute: %1,9 Araban, Bizkaian eta Gipuz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekoizpena: Tartean Teatroa eta Euskaltzaindia. Gidoia eta dramaturgia: Patxo Telleria. Zuzendaritza: Jokin Oregi. Musikagilea: Iñaki Salvador. Jantziak eta eszenografia: Ana Garai. Antzezleak: Olatz Ganboa, Mikel Martinez, Iñaki Maruri, Ane Pikaza, Patxo Telleria. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: Azaroak 20.
Opa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023866 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ikusleak lan egin behar du nire obran». Pello Irazuk eskulturaren bidez eskulturaz hausnartu du Koldo Mitxelenan jarri duen erakusketan
Pello Irazuk eskulturaren bidez eskulturaz hausnartu du Koldo Hondatu gabe bizi deitu dio Pello Irazuk Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko sotoan jarri duen erakusketari. «Sortzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritza Nuuk enpresaren kapitalean sartu da GASTEIZ. Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Nuuk Mobility Solutions enpresaren kapitalean sartu da, hiru milioi eurorekin, SPRIren Ezten arrisku kapitaleko funtsaren bitartez. Zornotzan (Bizkaia) du egoitza Nuuk enpresak, eta motor elektrikoak ekoizten ditu. Correos eta Bur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak liderraren zelaian jokatuko du gaur, Tolosan ERRUGBIA. Baionak erronka zaila du gaur, Tolosan (Okzitania) ariko baita, Top 14ko liderraren aurka (17:00). Hiru jardunaldiren faltan, jaitsieran dago Baiona, salbaziotik bi puntura. Paue da libre dagoen azken taldea, baina partida bat gehiago jokatu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023869 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emakumeak plazara heltzeko leku egokia da tokiko prentsa»
Martin Ugalde foroak antolatutako mahai inguruan parte hartuko du gaur Gutierrezek, Andoainen. Tokiko euskal prentsako iritzi foroetan emakumeek duten presentzia izango du mintzagai nagusienetako bat.
Euskal prentsan emakumezkoek duten presentzia izango da gaur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023870 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batuz Aldatuk badu «adostasun politikoa» jorratzeko Talde Eragilea Batuz Aldatu dinamikaren lehen biltzarra egin dute, Donostian, eta hizkuntza-politiketan, «adostasun sozialetik politikorako bidea» jorratuko duen Talde Eragilea aurkeztu dute. Talde hori eragile hauek osatuko dute: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023871 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Puntako pilotak entrenamendu pertsonala eskatzen du; gero eta biziago jokatzen da, ikuskizuna bilatzen da, eta ikuskizuna erritmoan dago. Nik mendiko entrenamenduak jada ez ziola balio azaldu nion". Aritz Altadill da, Barañaingo Zentrum prestaketa fisikoko zentroko teknikaria, Oinatz Bengoetxeaz hizketan.
Prestaketa m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dantza Hirian jaialdiak hainbat koreografia ziklo eskaintzen ditu urtero Donostiatik Baionaraino. Aurten, doako ikuskizunak kaleratu dituzte Donibane Lohizunen, Hendaian, Azkainen, Miarritzen, Baionan (Lapurdi) eta Donostian, Irunen, Pasaian eta Errenterian (Gipuzkoa). Gaur egingo dute atzeneko saioa, azken bi hiriotan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arlako askaltegiko aparkalekuan (Donaixti, Nafarroa Beherea), hainbat errotulu aurkituko ditugu zutoin batean, bi bide harritsuren adierazgarri; eskuinekotik joz gero Biduzeren sorburura iritsiko garenez, hortik ekingo diogu gure ibilbideari.
Ibilbidearen lehenengo zatian, Olhazarreko amildegi oihantsuan barneratuko ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbidea. Seguros Bilbao (2006-2008), Orbea (2008-2009), Euskaltel-Euskadi (2010-2011), Movistar (2012-2017) eta Sky (2018tik).
Lorpen nagusiak. 2011n, etapa bat Erromandiako Itzulian; 2013an, Espainiako txapeldun erlojupekoan; 2015ean, Espainiako txapeldun erlojupekoan; 2016an, Europako txapeldun erlojupekoan; 2017an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023875 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egundoko ondarea dago oraindik hor azpian, itsas hondoan»
Guztiak lurpean ari zirenean murgildu zen bera urpean. Aitzindaria izan da Ana Benito itsaspeko arkeologian, eta harena da euskal kostaldean alor horretan egindako aurkikuntzarik bereziena: Iturritxiki. Itsasoari begira dago oraindik.
Euskal arkeologiaren krist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023876 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Eibarko hasiera ustelaren ondoren, gaur jokatuko dute Caixabank Masterseko bigarren partida, Zeanurin, 22:15ean (ETB1). Bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko lehia izango da kantxan: Elezkano II.a-Aretxabaleta Jaka-Albisuren aurka. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 89 lagun hil dituzte Afganistanen, atentatu suizida batean Atentatu suizida batean 89 hildako eta 42 zauritu izan ziren atzo Afganistango Paktika eskualdean (hego-ekialdea). Jendez beteriko merkatu batean gertatu zen erasoa, Orgun barrutian, bonba auto batek eztanda egin zuenean. Zaurituak helikopteroz eraman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako Fiskaltza Gorenak ikerketa bat abiatu du Generalitatearen aurka, erreferenduma antolatzen ari ote den jakiteko; zehazki, «desobedientzia, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabeki» erabiltzen ari ote den jakiteko. «Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakien aurka» joango litzateke, ohar batean azaldu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak lau gazte atxilotu zituen atzo goizean Bilbon, martxoaren 29ko greba orokorrean Buenos Aires kaleko epaitegi aurrean izandako istiluekin zerikusia izatea leporatuta. Ertzaintzak orduan emandako bertsioaren arabera, aurpegia estalia zuten pertsona batzuek, ertzainen kontrako segada prestatu, eta bi ertzain g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023880 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erroma gabe ere, ondo bizi naiz». Bergara, Antzuola eta Elosuko apaiza da Juan Kruz Mendizabal, eta zenbait komunikabidetan irakurri izan ditugu haren iritziak. Juan Kruz Mendizabal
Bergara, Antzuola eta Elosuko apaiza da Juan Kruz Mendizabal, eta zenbait komunikabidetan irakurri izan ditugu haren iritziak.
Eliza lau ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karrikan agerian utzi dute haserrea Nafarroako irakasleek. Bilera egin zuten atzo Iruñean, eta amaitu eta gero, manifestazioa, Nafarroako Parlamentuaren egoitzaraino. Hezkuntzan murrizketarik ez! leloa idatzita zuen pankartaren atzean egin zuten bat. Bernart Etxepare ikastetxeko irakasle Ixone Artxankok esaldi batean l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023882 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Babesa badu lehendakari kargurako aurkezteko esan dio Gonzalezek Lopezi. Demokrazia aldarrikatu zuen alderdi sozialistak duela 33 urte Eibarko Astelenan, aldaketa aldarrikatu du orain
Babesa badu lehendakari kargurako aurkezteko esan dio Gonzalezek Lopezi Demok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maria Txibite: «Ez gara gobernu akordiora iritsiko EH Bildurekin»
Hitz egiten hasteko abagunea iritsi da Nafarroako alderdientzat. Nafarroako jarduneko presidente eta PSNren presidentegai Maria Txibite hasi da biltzen azken urteetan koaliziokide izan dituenekin. Geroa Baiko Uxue Barkosekin bildu da lehenik, eta Begoña ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru partida segidan galdu ostean Levanteri irabazi egin dio gaur Eibarrek. Bolada txarra etetea lortu du horrela.
Bi gol sartu dituzte armaginek: Borja Bastonek sartu du aurreneko gola 38. minutuan, eta Adrianek bigarrena, 58.ean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marizak irekiko du Tolosako musika zikloa. Munduko musiken programazioa hasiko da apirilean, eta Leao & Einaudi ariko dira maiatzean
Munduko musiken programazioa hasiko da apirilean, eta Leao & Einaudi programazio iraunkorra jarriko du abian, Mariza kantari portugaldarraren kontzertuarekin. Syntorama enpresaren eta Tol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023886 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileek hedabideetara bidalitako ohar baten bidez adierazi dute iragan larunbatean Zizurren (Nafarroa) izandako iskanbilak kontzertu eremutik kanpo gertatu zirela. «Jaialdiko eremutik kanpo gertatzen denaren erantzukizunik ez dugu antolatzaileok», azaldu dute. Udaltzaingo bat zaur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023887 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute Orain arte bake elkarrizketetan emandako pausorik handiena da: ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak atzo jakinarazi zuten aldebiko su etena adostu dutela, «nazionala», eta urte erdi iraun behar lukeena. Menia datorren abuztuaren 3an sartuko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behin atariko kanporaketak igaro ondotik, joan den asteburuan ekin zaie XVII. Berria Txapelketako final-hamaseirenei, eta Gipuzkoako pilota elkarteek nabarmen agindu dute jokatutako kanporaketetan. Azken urteotan pilotari on saila ikustera ohitzen ari da Gipuzkoa, eta bistan geratu da zergatik. Batetik, Amezketako Zazp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023889 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aramaioren neurrira. Kakiturri-Ehari beteranoen kontra, Aramaioko gazteek eraman dute Arabako koadrila arteko txapela
Kakiturri-Ehari beteranoen kontra, Aramaioko gazteek eraman dute Andere Arriolabengoak sarrera bertsoan iragarri bezala, Aramaioren neurriko txapela izan zen atzokoa. Manex Agirre, Iker Agirre eta Xabi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Stop Kaleratzeak elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo ehun bat herritarrek PPk Donostian duen egoitzaren atarian. Bertan, Espainiako Gobernuak etxegabetzeen inguruan duen jarrera salatu zuten. Besteak beste, gogorarazi zuten ez duela kendu hipotekei ezartzen zaien erreferentzia indizea. Hori kenduta hainb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hazketa itxita, erre eginen dute Iparraldeko errefusa Bil Ta Garbi sindikatuak atzeman dio aterabidea Hazketa hondakindegiari. Zaborra han lurperatu ordez, erregai gisa erabiliko dute. 40.000 tona errefus erreko dituzte urtean, baina ez Ipar Euskal Herrian. Lizarra (Nafarroa), Zaragoza (Aragoi, Espainia) eta Benesse Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atarira irten orduko akomodadoreari zipriztin gaziz bete zitzaion aurpegia. Istantean eskua senez jaso zuen kopeta eta betazalak lehortzeko. Gero itsas pasealekuko petrilaren gainetik ageri zen zerumugako zerrenda gorrixkan iltzatu zituen begiak. Ez zuen zirkinik egin harik eta olatuak petrila bustitzen hasi arte.Ordua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023893 | BERRIA | Euskadi | noticias | KURDISTAN. PKK-ko ustezko kide bat hil du Turkiako Poliziak, Trevisonda hirian izandako eraso batean
PKK-ko ustezko kide bat hil du Turkiako Poliziak, Trevisonda hirian Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) ustezko ekintzaile bat hil eta beste bat zauritu du Turkiako Poliziak Trevisonda hirian (Turkia) izandako erasoan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txina eta Afrikaren arteko merkataritza 188.000 milioi eurokoa da gaur egun. Pekinek 18.000 milioi euroren inbertsioak egin zituen iaz kontinente beltzean. Afrikako 53 estatuetatik 25ek dute harreman komertziala Pekinekin.
Enpresak. Afrikan Txinako 2.500 enpresa eta milioi bat langile txinatar daudela kalkulatzen da.
L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023895 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDALEN OSAKETA. BIZKAIA. Getxo › EAJko Imanol Landa izango da alkatea. Alderdi jeltzaleko kideen aldeko botoak eskuratu ditu, eta PSE-EEkoek boto zuria eman dute
Alderdi jeltzaleko kideen aldeko botoak eskuratu ditu, eta PSE-EEkoek Zalantza bat baino gehiago zegoen Getxoko udaletxean atzo goizean zer gertatuko ote zen,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Topagune bat abian da herrietan dauden hezkuntza taldeak biltzeko Hego Euskal Herriko hainbat herritan dauden hezkuntza plataformak bildu eta Hezkuntza Plataformen Topagunea osatu dute. Atzo egin zuten aurkezpena, Bilboko Bolsa aretoan. Orain arte herrietan sortutako dinamikak biltzea eta koordinatzea da Topaguneak due... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023897 | BERRIA | Euskadi | noticias | XX. mendeko Austria euskaraz. Arthur Schnitzler eta Thomas Bernharden liburu bana argitaratu dute Literatura Unibertsala Bilduman
Arthur Schnitzler eta Thomas Bernharden liburu bana argitaratu dute Austriako bi idazle handiren liburu banaren itzulpenek are eta gehiago gizendu dute lehendik ere mardula zen Literatura Un... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Non gelditzen da kirola, tentsio eta gatazka politikoen erraietan? Zein rol joka dezake errugbiak, elkarri mokoka bizi diren bi giza kolektiboen arteko gatazketan? Odola nagusi denean, izerdiak zer dauka ekartzeko? Horra, iragan ostiralean, Donostiako Kirol Etxean eta Euskadiko Errugbi Federazioaren ekimenez luzatu zir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errenteriako hiruren alde, martxara deitu dute uztailaren 2rako Etorkizunaren Alde plataformak elkarretaratze bat egin du Errenterian, martxoaren 11ko istiluen harira Iruñean atxilotutako hiru gazteen herrian. Auzitegi Gorenaren erabakia dela-eta, plataformak nabarmendu du hiru gazteak "inoiz" ez direla izan erakunde t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023900 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. Osasunak Bartzelona hartuko du larunbatean. Iruñeko taldeko jokalariek badakite oso zaila izango dela irabaztea, baina ez dute ezer baztertzen. «Badakigu ligako aurkari zailena izan daitekeela, baina ez zaigu faltako, behintzat, irabazteko ilusioa eta gogoa. Etxean irabazteko aukera dugu, eta hori baliatzeko b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presoen «etxerako bidean» indarrak bikoizteko deia egin du Sarek Jada Euskal Herriaren inguruko espetxeetan daude Espainiako Estatuan dauden euskal preso guztiak, baina Sare euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak adierazi du ez duela «normalizatu» nahi egoera hori: «Urruntze eta sakabanaketa politika benetan desa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023902 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Adingabeek pribatutasuna kudeatzen ikasi behar dute»
Interneten erabilerak gora egin du adingabeetan, eta arrisku egoerak ugaritu dira. Proportzioan, aldiz, gutxiago dira kaltetuak. Garmendiak gidatu duen azken ikerketaren emaitzak dira.
Maialen Garmendia (Donostia) EHUko irakaslea eta ikerlaria da, Soziologiako dokto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pandemiak behartutako itxialdian, musika funtsezko aringarria izan da askorentzat. Emily Abrams Ansari Western Unibertsitateko ikertzailearen arabera, konfinamenduan %28 jaitsi ziren Spotify plataformako zerrendetako lehen lekuetan zeuden abestien entzunaldiak. Aldiz, asko igo ziren musika instrumentalarena eta lasaiar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023904 | BERRIA | Euskadi | noticias | VALENTZIA. Langile publikoen %40 kaleratuko ditu datozen asteetan Valentziako Gobernuak, 3.000 langile inguru. Dagoeneko bota dituzte horietako batzuk, atzo gobernuak jakinarazi zuenez. Neurri horrekin 300 milioi euro gutxiago gastatu nahi ditu gobernuak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak goizean France Info irratian adierazi du bart beste 128 miatu dituztela Frantzian. Atzoko polizia operazioaren jarraipena dela esan du, eta beraz, ez dute lotura zuzenik ostiraleko atentatuekin. Dena dela, bide beretik jarraituko dutela esan du, bere esanetan, eraso jihadis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Peter Saganek nagusitasunez irabazi du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa TXIRRINDULARITZA. Peter Saganek (Bora) sasoiko hirugarren garaipena lortu zuen atzo, Suitzako Itzulian. Eslovakiarra nagusitasunez gailendu zen Murtengo (Suitza) aldapa gorako esprintean. Elia Viviani (Deceuninck-Quick Step) izan zen bigarren, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi langile hil dira Lantziegoko ardo upategi batean Lantziegoko (Araba) upategi bateko bi lagun hil dira gaur goizean, eta beste bat ospitaleratu egin dute. 60 eta 61 urte zituzten hildakoek, eta 31 zaurituak. 13:30 aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara, hiru lagun zaurituta zeudela jakinarazteko.
Upategira heltzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023908 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak hogei milioiko Renove plan bat onartu du, kontsumoa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak Renove programen bidez bultzatu nahi du herritarren kontsumoa eta berritu nahi ditu enpresak. Zehazki, honako laguntza hauek emango ditu: 2,5 milioiko plan bat sortuko du etxetresna elektrikoak berritzeko, eta beste horrenbe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bengoetxea VI.a eta Beroiz finalerdietarako sailkatu dira Binakako txapelketako ligaxka apurka argitzen ari da. Hiru jardunaldi eta erdi falta dira bukatzeko, eta bi bikote finalerdietan daude dagoeneko: Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Irujo-Zabaleta, eta, hondamendirik ezean, Olaizola II.a eta Zabala ere bai. Azken jarduna... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urriaren 3a bitartean tren lasterraren aurkako 23.652 izenpetze bildu zituen CADEk. Denbora berean, 3.000 erantzun inguru jaso ditu RFFk bideratu duen galdeketak. Berrikitan prefetaren esku utzi ditu CADEk izenpetzeak, gaitzespena helarazteko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wimbledon eta gero erretiroa hartu asmo du Murrayk TENISA. Aldakan duen mina dela eta, Wimbledon jokatu eta gero erretiroa hartzeko asmoa duela iragarri zuen atzo Andy Murrayk negar malkotan. «Dena egin dut osatzeko, baina minak hor darrai». Hamalau Masters, hiru Grand Slam eta urrezko bi olinpiar domina ditu irabazita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur hasiko da Laudioko jaietako bigarren txanda. Berakatz Eguna dute gaurkoa, eta, besteak beste, herri bazkariaz eta kantaldiaz gozatuko dute laudioarrek
Berakatz Eguna dute gaurkoa, eta, besteak beste, herri bazkariaz eta Astebetean deskantsu hartu eta gero, gaur hasiko dute Laudioko jaietako bigarren txanda. Igande... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jonathan Castroviejok eta Ruben Fernandezek babesean hartuta, Nairo Quintanak (Movistar) triskantza eragin zuen joan den igandean, Sabiñanigotik Formigalera bidean. Erdi ezkutuan aurrera egin, taldekideen emanari eutsi, eta azken lau kilometroetan hautsi zuen sailkapena. Taldekiderik gabe, itota helmugaratu zen Chris F... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023914 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Iberdrolak Bilbon duen egoitzaren atarian protesta egin zuen atzo ELA sindikatuak.«Berdez mozorrotutako kapitalismoa» salatu, eta justizia soziala eskatu zuen. «Naturaren eta pertsonen arteko oreka berreskuratu behar dugu». Bizi erakundeak ere parte hartu zuen bilkuran. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar zer gertatuko den inork ez daki, eta batek jakin asteburuan San Miguel ligan ikusi diren ikuskizuna eta berdintasuna hemendik aurrera ere hor izango diren. Igarleak ez gara, baina ematen du ez direla alde batera joango asteburuko kontuak.
Larunbatekoa handia izan bazen, igandekoa are eta handiagoa Zierbenan. Urda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023916 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Koldo Gil: «Ez nago Euskal Bizikletan eta Suitzan bezain ondo; sentsazioak ez dira on-onak». Euskal Bizikletan nagusi, Suitzan ikusgarri... Vuelta iristeko gogoz zegoen uztailean Saunier Duval taldeko nafarra, ona zen denboraldia are gehiago ederresteko. Jausi egin zen, ordea, eta z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Unibertsitatearen Museoak badu eraikina Arteen arteko solasa. Hori izanen da Nafarroako Unibertsitatearen Museoaren helburua. Oraingoz badute bizkarrezurra: eraikina bukaturik dago. Obrak falta dira, eta, dirudienez, urtarrilean paretetan zintzilikatuko dituzte. Beraz, Iruñean jada eraiki dute arte garaikide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023918 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARETO-FUTBOLA. Espainiak eta Brasilek jokatuko dute bihar Bangkoken, Munduko Kopako finala. Espainiarrek Italia kanporatu zuten atzo finalerdietan (1-4) eta brasildarrek Kolonbia (3-1). Brasil da egungo txapelduna, eta Jose Venancio Lopez bilbotarra da Espainiako hautatzailea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023919 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA . Juanito Oiarzabal kanpaleku nagusira itzuli da eguraldi txarragatik Juanito Oiarzabal kanpaleku nagusira itzuli da eguraldi txarragatik Cho Oyun dagoen eguraldi txarra dela-eta, Juanito Oiarzabal arabarrak, kanpaleku nagusira itzuli behar izan du. Oiarzabalek lehengo astean lortu zuen Cho Oyura igotzea, eta as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitzindaria izan zen Sustatu.eus . Euskara uztartu zuen teknologia berriekin eta Internetekin. Gaur egun ohiko eta ia ezinbesteko bihurtu diren teknologien eta Interneteko joeren, aplikazioen eta terminologien berri ematen hasi zen, euskaraz, duela hogei urte, 2001eko azaroan ( Sustatu.com zen orduan). Hogei urte geroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eeuroparen Eguna izan zen atzo. Txapeldunen Ligako doinurik ez, baina Europaren ereserkia entzun zen Anoetako estadioan. Ludwig van Beethovenen melodia 5.000 gaztek interpretatu zuten, futbol garrasietatik urrun. Ereserkia dantzatu daitekeela ere erakutsi zuten zelaiaren erdian, izkingileen tankeran. Donostia 2016an, d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023922 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aldartea, gogoaren egoera. Pertsonen eta gauzen alde barregarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da. Zenbait egoeraren aurrean pertsonak dituen erreakzio psikikoen (emozio, sentimendu, pasio...) Gaur ez dut umorerik ezeri buruz idazteko. Sormena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarari Puzka kanpainaren zazpigarren aldia aurkeztu zuen atzo Errigora egitasmoak, Iruñeko Katakrak liburu dendan. Agerraldia ekinbidea izanen da aurtengo berritasun nagusia. Horren bidez, Errigorak jasotako ekarpen ekonomikoen zati bat bideratuko du Nafarroako hegoaldean euskara sustatzeko: «Euskara jende gehiagok ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023924 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALEMANIA. SPD eta CDU bihar bilduko dira, gobernu osaketaz eztabaidatzeko. Joschka Fischerrek Berdeen buruzagitza utzi, eta «diputatu soil» ariko da
SPD eta CDU bihar bilduko dira, gobernu osaketaz eztabaidatzeko Joschka Fischerrek Berdeen buruzagitza utzi, eta «diputatu soil» ariko Bere alderdiaren gehiengo handia lor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023925 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hiru lehiak galduta egingo dio gaur bisita Real Unionek Recreativori. Danilo Gerlo erdiko atzelari argentinarrak debuta egingo du gaur Huelvan, bost jokalariko atzeko lerroan
Azken hiru lehiak galduta egingo dio gaur bisita Real Unionek Danilo Gerlo erdiko atzelari argentinarrak debuta egingo du gaur Real Unionen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023926 | BERRIA | Euskadi | noticias | PORTUGAL - GALIZIA. Suteak kontrolatzeko, nazioartearen laguntza eskatu du Lisboak
Suteak kontrolatzeko, nazioartearen laguntza eskatu du Lisboak Coimbra eskualdeko Torres do Mondego hustu egin zuten atzo Portugalgo suhiltzaileek, sua gerturatzen ari zelako. Lisboak laguntza eskatu zion nazioarteari azken egunetan herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023927 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Senitartekoen bidez jakin ditugu kasuok; ez gaituzte aintzat hartzen»
«Senitartekoon bidez jakin ditugu kasuok; ez gaituzte aintzat hartzen». LAB sindikatuko Bilbo-Basurtu ESI Erakunde Sanitario Integratuko prebentzio arduradun Anuska Beika haserre mintzo zen atzo, Basurtuko erietxeko COVID-19 kasu berrien albisteak a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italian eta Austrian eskaini die lana Huyck Wangnerrek 13 langileri Huyck Wangner metalgintzako konpainiak ez du itxura batean aurrerapauso handirik emango bihar, langile batzordearekin Donostiako hotel batean duen batzarrean. Perot zenaren 73 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu zuenetik bigarren bilera izango da leg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023929 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gobernuaren iritziz, presazkoa da zerbitzu zibila behar denerako prest izatea. Berebiziko garrantzia duen gai bat da». Hala azaldu du gaur Ulf Kristersson Suediako lehen ministroak, Pal Jonson Defentsa ministroarekin batera egin duen agerraldian. Han iragarri du gobernuak soldadutza zibila berrezarriko duela.
Nahitaez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jiang Zemin Txinako presidente ohia atxilotzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Morenok nazioarteko agindu bat eman du Jiang Zemin bilatzeko eta atxilotzeko -Txinako presidente 1993 eta 2003 artean-. Atxilotzeko emandako argudioen arabera, Jiang tibetarren tortura eta genoziodioa eragin zutenen arduradun zuzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xuti Gazte dinamikak gazteak deitzen ditu «oraina aldatzera etorkizun hobe baten» alde
«Azken boladan ikusi dugu hutsunea bazela Ipar Euskal Herrian militatzeko orduan, ikuspuntu ezkertiar eta abertzale batetik», erran du Aiala Urteaga Telleriak. Gabezia horrek akuilatu ditu Ipar Euskal Herriko hogei gazteak «dinamika»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023932 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek berritu egingo dio kontratua Garitanori Euskadi Irratiak zabaldu duenez, Athleticek kontratua berrituko dio Gaizka Garitano entrenatzaileari. Bi aldeek nahi dute kontratua berritzea futbol sasoia berriz zabaldu baino lehen. Lehen partida ekainaren 12an, 13an edo 14an jokatzekoa du Athleticek, Atletico Madril... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Alex de la Iglesia, Carolina Bang. Aktoreak: Hugo Silva, Dafne Fernandez, Oscar Casas, Kira Miro, Gorka Otxoa. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2023. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 30 minutu. Generoa: Komedia.
Futbol jokalari ohi bat da istorio honetako protagonista. Erretiroa hartu ostean, egun... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.