id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0023734 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Anaitasunak galdu egin du Asobal ligako debutean. Anaitasunak Bartzelonari egin zion bisita atzo, bederatzigarren jardunaldiko partida aurreratu baitzuten. Nagusi izan ziren etxekoak une oro, eta, nafarrak ahalegindu baziren ere, esku hutsik itzuli ziren etxera. 45-26 amaitu zen partida.
Beti Onak-ek ere ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023735 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazteak zuzendaritzetan sartzeko «kuotak» eskatu ditu Zedarriak plataformak Gazteek erakundeen zuzendaritzetan sartzeko erraztasunak beharko lituzketela adierazi du Zedarriak plataformak bere hirugarren azterketan. Lanak zenbait proposamen jaso ditu 18 eta 30 urte arteko gazteen inguruan: besteak beste, «eztabaida bat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023736 | BERRIA | Euskadi | noticias | INAACko zuzendariak dio Ikuspuntu jaialdia eten gabe badirela beste aukera batzuk
Nafarroako Gobernuko ordezkari baten ahotik jakin zuen Josetxo Cerdan Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoak bertan behera utziko zutela 2012ko jaialdia. Zortzigarren jaialdia ez zela egingo esan ziote... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023737 | BERRIA | Euskadi | noticias | Somorrostroko presidentearen irain homofoboak salatu ditu epaile batek FUTBOLA. 22 urteko futbol epaile batek salatu duenez, irain homofoboak egin zizkioten larunbatean, Muskizen jokatutako gazteen mailako Muñatones-Asti Leku B partidan. Hasieran salatu zuen Muñatoneseko presidenteak egin zizkiola, baina, gero, partida... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalaren txostenak dio metroko lanek ez zutela luizia piztu DONOSTIA. Donostiako Udalak Ikerlur enpresari eskatutako txosten geoteknikoa aurkeztu zuten atzo. Horren arabera, azaroaren 19an Antigua auzoan gertatutako luiziaren eta metroa eraikitzeko lanen artean «ezin da loturarik baieztatu». Ikerketaren arabera, behera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Batzar Nagusiek atzo onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak 2006rako egindako aurrekontu proiektua, EAJ eta EAren aldeko botoekin.
PSE-EEk, PPk eta EBk aurka bozkatu zuten, eta, nahiz eta jardunaldi guztian beren zuzenketak defendatzen saiatu, ez zuten ezer lortu.
Horiek horrela, 6.262 milioi eurok osatuko dituz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023740 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europa eta Afrika, desorekari irtenbidea eman beharrean Europa zahartuz doan neurrian gaztetzen ari da Afrika, eta gero eta gazteagoa eta jendetsuagoa izango da, gainera, eta iparralderako emigrazioa, handiagoa. 1.200 milioi pertsona bizi dira, munduko biztanleen %15, eta 2050ean 2.400 milioi izan ditzake. Europako Bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023741 | BERRIA | Euskadi | noticias | Niemenlab laborategiak 2022rako kazetaritza iragarpenak egiteko eskatu die zenbait adituri. Prentsak beste sektore batzuek baino gutxiago inbertitzen du ikerketan eta garapenean.
Albisteen industria teknologian eta talentuan oinarritzen bada ere, azkeneko hamarkadetan ez dute inbertitu alor horietan. Gaur egun, berriz,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023742 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Berria.info'-ren errekorra herenegun: 38.195 bisita INTERNET. Astelehenean lortu zuen Berria.info -k egun bateko bisita errekorra, Google Analytics-eko datuen arabera: 38.195 bisita. Hauteskunde ondorengo eguna izateak izan zuen zerikusirik. Igandean bertan, 28.105 bisita eduki zituen. Udal eta foru hauteskundeei buru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023743 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrekaririk gabeko gertaera larri batek esnarazi ditu AEBak, aspaldian sare kontserbadore antolatu batek instituzioetan eta haietatik kanpo landu eta errotu duen estrategiaren emaitza lazgarriak. Haurrak izateko adinean diren 36 milioi emakumeen eskubideen kontra egin du Auzitegi Gorenak, mende erdiz izandako eskubide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023744 | BERRIA | Euskadi | noticias | Generoak eragin zuzena du beldurrean. Hala ondorioztatu dute emakumeek espazio publikoan duten beldurraren inguruko ikerketa batean. Neskek mutilek baino arriskutsuago sentitzen dute espazio publikoa, eta horrek murriztu egiten die askatasuna. Hau da, kalearen bizipen mugatuagoa dute emakumeek. «Beldurra emakumeen aurk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023745 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerbitzu sekretuetako orduko buruari deklarazioa hartzeko eskatu dute Perturren familiaren abokatuek Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatu diote deklarazioa hartzeko Pertur desagertu zen garaian SECED Espainiako zerbitzu sekretuetako buru izandako Angel Ugarteri eta Gipuzkoako gobernadore zibil izandako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023746 | BERRIA | Euskadi | noticias | Afganistanen hamalau lagun hil dituzte AEBetako soldaduek . Erasoaren inguruko bertsioak kontrajarriak dira; AEBek biktimak talibanak direla diote, Afganistanek zibilak
Afganistanen hamalau lagun hil dituzte AEBetako soldaduek Erasoaren inguruko bertsioak kontrajarriak dira; AEBek biktimak Gutxienez hamalau pertsona hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023747 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Luis Marianok ezagun egin zituen zenbait kantu berreskuratu ditu Andoni Martinez Barañano tenorrak Memoria diskoan. Gabriel Peso pianistarekin elkarlanean grabatu du lana Martinez Barañanok, eta euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko kantak bildu ditu; besteak beste, La Belle de Cadix , C'est Magnifique , E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernuak hilero ordainduko die ofizioko abokatuei Espainiako Justizia Ministerioak onartu egin du Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren aldarrikapen nagusiena: %32,6 igo du ofiziozko abokatuei ordaintzeko aurrekontua. Hala, 48,7 milioi euro bideratuko ditu aurrerantzean. Gainera, hil honetatik aurrera, hilero ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023749 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Jorge Oteiza. Elkarrizketak 50eko eta 60ko urteetan erakusketa zabalduko dute gaur Valentziako (Herrialde Katalanak) Bancaja fundazioaren egoitzan. Erakusketan, hala Oteiza museoak nola Txillida Lekuk utzitako obrak jarriko dituzte parez pare. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023750 | BERRIA | Euskadi | noticias | Raikkonen: sei puntu gehiago. Silverstonen irabazita, Massa taldekidea gainditu du dagoeneko finlandiarrak; Alonsoren bila doa orain
Silverstonen irabazita, Massa taldekidea gainditu du dagoeneko Azkenean neurria hartu dio Kimi Raikkonenek Ferrari autoari, eta bere onena ematen ari da. Bata edo besteagatik, lehen laste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023751 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHT. INBERTSIO MURRIZKETAK. Jokin Bildarratzek dio dagoeneko geratzen ari direla AHTaren inbertsioak. Inbertsio publikoa sustatzearen aurkako norabidean joateak «nahasmena» eragiten du, Eudelen ustez
Jokin Bildarratzek dio dagoeneko geratzen ari direla AHTaren Inbertsio publikoa sustatzearen aurkako norabidean joateak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023752 | BERRIA | Euskadi | noticias | SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetza zigortu egin dute greba eskubidea urratzeagatik: bi sententzia jaso ditu aurka, Galdakaoko ospitalean eta Uribe eskualdeko bi osasun etxetan (Bizkaia) «gehiegizko zerbitzu minimoak» ezartzeagatik greba egunetan. Hala, Osakidetzako zuzendaritzari «jarrera aldatzea» galdegi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023753 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Prekarizazioa geratzeko iritsi da". Irakurketa orokor bezain zehatza egin du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak gaur goizean. Egoera ekonomikoa bideratzen ari direla dioten ahotsek ez dute bat egiten gizartearen zati baten egoerarekin, azaldu duenez, "kapitalak diru gehiago biltzen duelako, modu desorekatuan, g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023754 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercosurrek merkataritza liberalizatzeko ituna lortzeko.
Desadostasunak, ordea, handiegiak dira oraindik, eta hori dela eta, negoziazioak datorren urtean ere jarraitzea erabaki dute. 1999an hasi | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023755 | BERRIA | Euskadi | noticias | Plateruena berriz martxan jartzeko plan bat eratu dute KULTURA. Urtarrilean itxi zituen ateak Durangoko (Bizkaia) Plateruena Kafe Antzokiak, eta, dagoeneko, hasi dira hura berriro ere martxan jartzeko lanean. Durango Udalak martxo amaieratik ekainera arte iraungo duen plan bat aurkeztu du, eta herriko eragileekin eta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023756 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egiten duguna garrantzitsua dela esan zidan. Bizi gara. Eta bizitzak berarekin dakartza konpromiso zenbait. Hori baino ez. Begiak platerak lez zabaldu zituen: eta hori gutxi al da? Baina piloa zerrendatu nizkion: zortzigarrenean isilarazi egin ninduen. Sendo esan nion nire lekuan edonork egingo zukeela gauza bera. Alto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023757 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Sexu bereko bikote batek auzitan jarri du Jean-Michel Colo Arrangoitzeko auzapeza «kalte morala» jasanagatik. Atzo iragan zen auzia Baionako auzitegian. Hautetsi batek ezkondu zuen bikotea, baina luzaz beha egon behar izan zuen auzapezak oztopatu baitzuen ezkontza. 10.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkio. Az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023758 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kieran McEvoy: «Ez badira presoak askatzen, ez dago bakerik»
Arrakastatsua eta sakona izan da Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialaren bigarren eguna ere. Bete egin da Bilboko Campos Antzokiko aretoa. Herritarrek, eragile askotako ordezkariek eta alderdi politikoetako pertsona esanguratsuek bete dute adituengandik ikas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023759 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenbizi, aurrenekoa. Julen Retegik eta Xabier Urberuagak Buruz Buruko Txapelketako partida jokatuko dute gaur Iruñean, Labriten
Julen Retegik eta Xabier Urberuagak Buruz Buruko Txapelketako partida Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi ondoren, Lehen Mailakoa jokatuko du Julen Retegik, eta ondo baliatu nah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023760 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak ez du Kutxabankeko ustezko irregulartasunak ikertzeko batzorderik sortuko, EAJ, PSE-EE eta PP lantaldea eratzearen aurka azaldu baitira. EH Bilduk egin du ikerketa hasteko proposamena, «oso larria delako gertatu dena», Iker Casanova koalizioko legebiltzarkideak adierazi duenez. Hark erants... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023761 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bezperako euforia eta nahasmena igarota, lasaixeagoa izan zen, herenegungo, bigarren eguneko, arratsaldeko giroa. Aurreko eguneko akatsak konpontzen ere saiatu zen antolakuntza, adibidez, garraioaren kontuan. Jaiaren gunean, jende ugari postuetan, merchandising- a edota biniloak begiratzen. Lagun asko, era berean, zela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023762 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zentral nuklearrentzako uranio oxidoa deskargatu dute Bilboko portuan Hamabi tona uranio oxido deskargatu dituzte Bilboko portuan. Halako materiala deskargatzen duten lehen aldia da. Zentral nuklearrek erregai gisa erabiltzen dute. Karga ekarri duen enpresako bozeramaileak jakinarazitakoaren arabera, «urte asko» darama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023763 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBri bere mugen barruko gatazketan esku hartzeko eskatu dio EALk . EB bakea lortzeko sortu zela, eta xede horrek mahai gainean segitu behar duela dio Lasagabasterrek
EBri bere mugen barruko gatazketan esku hartzeko eskatu dio EALk EB bakea lortzeko sortu zela, eta xede horrek mahai gainean segitu Europako Batasunean da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023764 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Xavi Gimenez. Aktoreak: Alain Hernandez, Miki Esparbe, Betsy Turnez, Ruth Llopis, Xesc Cabot. Iraupena: 87 minutu. Generoa: komedia beltza. Herrialdea: Katalunia. Jatorriko izenburua: 'El rei borni'
Bi emakume adiskide aspaldi elkartu gabe daude. Bikote afari bat antolatzea erabakiko dute, mutil-lagunak elk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023765 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetako Auzitegi Gorenak abortu eskubide konstituzionala ezabatu ostean piztu diren protestetan, Alderdi Errepublikanoa eta hark izendatutako epaileak izan dira manifestarien jomugan. Ordezkari demokrata askok hartu dute hitza, Kongresurako azaroko hauteskundeen garrantzia azpimarratuz egoera berri honi buelta emateko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023766 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaitarra penatuta dago Emakumeen Bira World Tourretik kanpo utzi zutelako, baina, gogotik lan eginda, parte hartze bikaina lortu du, beste behin. Errepide bazterrera gerturatzeko dei egin die zaleei.
«Lanez lepo» dabil Agustin Ruiz, Emakumeen Birako koordinatzailea (Iurreta, Bizkaia, 1956). Lasterketa ekainetik apir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023767 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzaren 12an, 9/2021 Errege Dekretua argitaratu zuten BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean: rider -en legea deiturikoa. Lege horren bitartez, bi aldaketa egin dira Langileen Estatutuan: alde batetik, zehazten da plataforma digitalentzat lan egiten duten banatzaileak ( rider direlakoak) soldatapeko langileak direla, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023768 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPk arartekoak kendu nahi ditu, tokiko administrazio publikoak erreformatuta Espainiako Gobernuak tokiko administrazioen inguruan egin asmo duen lege erreformaren proposamena onartu zuen atzo Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta horren berri eman zuen Soraya Saenz de Santamaria gobernuko eledunak. Erreforma horretan,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023769 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asua ibaian aurkitu dute, Derion bertan (Bizkaia), larunbatean galdutako andre derioztarraren gorpua. Ertzaintzak hipotesi hori zerabilen esku artean, eurite garaian ibaira eroria izango zela emakumea, eta han topatu zuten atzo eguerdia aurretik. Hondoratuta zegoen, metro bat pasatxo.
Bilaketan zailtasunak izan dituzte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Reala zen faborito, baina batek baino gehiagok iragarri moduan, estu, oso estu ibili dira donostiarrak, indartsu zelairatu den Eibar gainditzeko.
Partida hasi eta hiru minutu eskasera heldu da Mendilibarrenen lehen puntua, Borja Bastoni esker. Baina txuri-urdinen jarraitzaileek urduritzeko denborarik izan aurretik, iri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi urteko etenaren ondoren, erarik distiratsuenean abiatu da XVII. Berria Txapelketa, joan den asteburuan, Alegian (Gipuzkoa). Zozketak hala erabakita, Alegiako Intxurrek eta Ortuellako Danok Lagunak (Bizkaia) pilota elkarteek neurtu zituzten indarrak igandez estreinako kanporaketan, eta harmailetan bildu ziren pilotaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023772 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalbiltzak Trebiñun ekin dio urte politiko berriari Udalbiltza ko Nazio Gobernuak gaur egin du urte politikoko aurreneko bilera, Trebiñuko udaletxean. Ignacio Portilla alkate eta udalbiltzakideak hartu ditu Udalbiltzako zuzendaritzakideak. Konderri bereko Argantzun herrian ere izan dira, ikastolara bisita eginez. Treb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023773 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasarte-Oria Bai herri lasterketa jokatuko dute igande honetan ATLETISMOA. Ate joka dago Behobia-Donostia: azaroaren 10ean jokatuko da. Bada, horren atarikoa izango da igande honetan Lasarte-Oria Bai herri lasterketa. Izena emateko epea zabalik dago, Interneten: www.ostadarskt.eus eta www.sailkapenak.com webguneetan. 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023774 | BERRIA | Euskadi | noticias | XAKEA. Sestao Naturgasek esku-eskura dauka Euskal Liga irabaztea. Bizkaiko taldeak hiru punturen aldea ateratzen dio Grosi azken jardunaldiaren faltan. Beraz, larunbat honetan puntu bakarra behar du Coneteoren aurka, txapeldun izateko. Bilboko Alondegian jokatuko dituzte azken jardunaldiko partida guztiak (15:00). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023775 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sei eskualde eta beste zazpi herritan galdeketak egingo dituzte igandean Orain arte 91 herritan egin dituzte estatus politikoari buruzko galdeketak, eta igandean beste 52 batuko zaizkio zerrenda horri. Sei eskualdetako herrietan eta aparteko seitan jarriko dituzte hautetsontziak: Debabarreneko, Durangaldeko, Lea Artiba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023776 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txinatik kanpo ere lantegi batzuk ixten hasi dira koronabirusaren ondorioz Txina munduko hornitzaile handienetakoa da autogintzan, eta, koronabirus berria dela eta, berresten hasi da arriskua dagoela ekonomiarentzat oinarrizkoa den sektore horren katea eteteko. Nissanek iragarri du Japoniako bere fabrika bat itxiko due... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023777 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bardeako ariketa militarren kontra protesta egin dute TUTERA. Dozenaka lagunek manifestazioa egin zuten atzo eguerdian Tuteran (Nafarroa), Bardean egiten ari diren ariketa militarren aurka. Benetako munizioa erabiltzen ari dira probetan. Espainiako armadarekin sinatutako kontratua 2018an amaituko da, eta ez luzatzeko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023778 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uda helduta, Euskal Herria festetan murgiltzen da. Jendeak kaleak hartzen ditu ondo pasatzeko asmoz; are gehiago, asteburua iritsitakoan. Ostegunean heldu zen zaldibartarren txanda, eta ordutik jaietan dira Durangaldeko herrian (Bizkaia). Festa laburrak dira bertakoak; izan ere, bihar agur esango dute. Dena dela, oso j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023779 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maddi Ane Txoperena Iribarrenek kausitu du puntu gehien Xilabako lehen kanporaketan
2021eko Xilaba abiatu da Makean (Lapurdi), larunbata honetan, 17:00etan. Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdiko bertso txapelketako lehen kanporaketa honetatik Maddi Ane Txoperena Iribarrenek lortu du sei bertsolarietatik puntu gehien:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023780 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lana eta sorterria utzi nituen euskara ikastera etortzeko»
Hizkuntza «desberdin bat» ikasteko asmotan zegoela ezagutu zuen Yoshidak euskara, duela hiru hamarkada baino gehiago. Japonian bizi arren, haren egunerokoaren parte da euskara.
Azpeitian (Gipuzkoa) nahikoa ezaguna da. Baina Euskal Herriko beste edozein herrita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023781 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkartasunaren dunetara bidaian. Saharako kanpalekuetara egin berri du bidaia Bilboko Gabriel Aresti institutuko talde batek. ENEKO CALLE. Nuyum elkarteko kidea
Saharako kanpalekuetara egin berri du bidaia Bilboko Gabriel Aresti Mundu guztiak egin izan ditu bidaiak bere ikastetxearekin; museotara, hiriburuetara eta, ik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023782 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugarria jarri du Jaizkibelek, inoiz baino babes handiagoarekin desfilatuta Mugarria jarri du Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideak: inoiz baino babes handiagoarekin egin du irailaren 8ko martxa, Kale Nagusian bereziki. Plastiko beltzez jantzitako emakume batzuk izan dira, baina nabarmen gailendu dira Jaizkibelen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etenik gabekoa da jarioa: batez beste, egunean zazpi familia etxetik botatzen dituzte Hego Euskal Herrian. CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak eman ditu datuak, iazkoak. Lau herrialdeetan guztira 2.578 etxe hutsarazi zituzten. Goia jo du kopuruak: 2008ko datuekin alderatuz, %75 igo dira etxe husteak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023784 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loud Like Love azkeneko diskoa aurkeztu zuenetik sei urte igaro direla, Placebo taldeak Bilboko Kobetamendin joko du, uztailaren 9an, BBK Live jaialdiaren barruan. Ez da Brian Molkok gidatzen duen taldeak festibalean parte hartuko duen lehenengo aldia, 2006an -artean Bilbao Live izenarekin egin zen- eta 2009an ere jo b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023785 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biografiei eskainitako bilduman argitaratu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Mercedes Kareagarena jasotzen duen liburu hau. 1908an sortu zen Mercedes Kareaga, Eibarren. Emakume Abertzale Batzako kide izan zen 36ko gerraren aurreko urteetan, eta arrakasta handiko hitzaldiak egin | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023786 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasai antzean zihoan kanpaina Bizkaian, beharbada herrialde horretan ezusteko handirik aurreikusten ez delako, eta, bat-batean, dena aztoratu du Unai Rementeria EAJren ahaldungai nagusiak sare sozialetan hedatutako mezu batek. Andoni izeneko arrain saltzaile barakaldar batez ziharduen Rementeriak mezu horretan: 04:00et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023787 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez zaizkit despedidak gustatzen, baina psikologoak esaten zidan inportantea dela zirkuluak ixtea. Ezin dugula beti aurrera eta aurrera egin, alegia. Agur esateak ere behar du bere errituala. Edadeak irakatsi dit agurrak pausa handiz egiten, eta neure buruari sinetsarazten amaitzen diren gauzak amaitu egin behar dutelak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023788 | BERRIA | Euskadi | noticias | COVID pasaportea: egitekoa egin nahi ez denerako neurria SARS-CoV-2arekin kontaktuan urte eta erdi daramagun honetan, eta kontuan izanik ehunka ikerlan argitaratu direla tarte honetan, harrigarria da Lehendakariak nahiago izatea zientziaren arabera eragin dudazkoa duten neurriak aplikatu, funtsatuago daudela dirudien n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023789 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rajoy salatu dute, armagabetzea "galaraztea" egotzita Publico.es atariak zabaldu duenez, Luhusoko operazioaren harira salaketa bat aurkeztu du Mikel Arizaleta Herri Batasuneko Bilboko zinegotzi ohiak. Zehazki, salaketa Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Juan Ignacio Zoido Barne ministroa eta operazioan par... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023790 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errepikapena «salbuespena» izatea hitzartu dute PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk
LOMCE legearen erreformari zenbait taldek aurkeztutako zuzenketak ari dira eztabaidatzen egunotan Espainiako Kongresuan, eta PSOEk, Unidas Podemos eta EH Bilduk gaur adostu dute jarraibide gisa ezartzea errepikapena «salbuespena» izat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023791 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berria Telebistak hauteskundeei buruzko saio berezia egingo du gaur Honatx gaurko hauteskunden inguruan komunikabideek egingo dituzten emanaldi bereziak:
Berria Telebistak saio berezia egin zuen ostiralean, Felix Iriarte eta Asier Etxenikerekin (sarean ikusgai). Gaur, berriz, 20:30etik aurrera egingo du hauteskunde gau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023792 | BERRIA | Euskadi | noticias | IZOTZ ESKALADA. Maxim Tomilov eta Maria Tolokonina errusiarrak izan dira nagusi Suitzako Saas Fee hirian jokaturiko izotz eskaladako munduko kopan, urtarrilaren 12 eta 13an. Ez batak ez besteak ez zuten finaleko bidea kateatzerik lortu, baina indartsuenak direla erakutsi zuten. Hee Yong Park korearrak eta Valentyn Sypa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023793 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Botiken berrordainketa martxan jartzeak ia 423.000 euroko kostua eragingo dio Eusko Jaurlaritzari. Sistema hori abiatzeko, azpiegitura informatikoa egokitu beharrak ekarri du gastua; sei hilabete inguru beharko dituela berretsi du gobernuak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023794 | BERRIA | Euskadi | noticias | Film baten titulua da, baina Pablo Berasaluzeren ibilbideko azken bi urteena ere izan zitekeen. Nire ezker oina (My left foot, Jim Sheridan, 1989) film hunkigarria da, eta Christy Brown artista eta idazle irlandarraren istorioa kontatzen du. Garun paralisiaren eraginez elbarri eta mugikortasun arazo larriekin jaio ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023795 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarren esku utziko du Usurbilek hondakinen galdeketa egitea Herritarrei itzuli die Usurbilgo Udalak hondakinak errausteaz egin nahi zuen galdeketaren «eskumena». Xabier Arregi alkatearen esanetan, udalak ez du jaso Espainiako Gobernuaren jakinarazpen ofizialik, baina ukoa «garbia» da. Baimena beharrezkoa da galdek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023796 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pasadizo batekin hasi du azalpena. «Joan den ostiralean, Beasaingo partidaren ondoren, Julian Retegik zera esan zion Pablori: 'Orain iritsi zara zure puntura, heldutasunera', 35 urterekin! Futbolean adinik onena 27-28 urteak direla diote, pilotan, bada, badaude kasu batzuk beranduago gertatzen dela, eta hori da berea. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zelaak ohartarazi du Espainia erkidegoetan "sukalderaino" sartzen ari dela Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak berriro txarretsi ditu Espainiako Gobernuak bere arloan egin nahi dituen murrizketak, eta uste du Espainia erkidegoetan "sukalderaino" sartzen ari dela, eskumenak berreskuratu nahian. "Murriz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txillardegiri egindako omenaldi bat ere izan den udako ikastaroa Behar eta mereziko lukeen bezain ezaguna ez dela iritzita, hiru egunez aztertu dute Txillardegiren lana Txillardegi eta euskal idazleak EHUko udako ikastaroan parte hartu duten hizlariek, Fito Rodriguez idazle eta irakasleak zuzenduta. Omenalditik ere ask... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023799 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekatuta zeuden Alaia Martin eta Agin Laburu, igandean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa bukatuta. Gainontzekoengandik koska zabalera sailkatu ziren, baina aldeak ez zuen erraz lortu zutenik adierazten. «Lanean egon naiz. Horretara nentorren, eta uste dut egin dudala. Saiatu naiz ariketa bakoitzar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023800 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libiako erasoa amaitutzat eman du Segurtasun Kontseiluak Zazpi hilabete eta bederatzi egun bete dira gaur Libiako Bengazi hiriko atarian Frantziako hegazkinek Muammar Gaddafiren indarren hainbat tanke suntsitu zituztenetik. Nazioarteko indarrek herrialde hartan eginiko lehenbiziko erasoa izan zen hura, NBE Nazio Batuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023801 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 1-0: Luis Suarezek (38. min.). 1-1: Rooneyk (75. min.). 2-1: Luis Suarezek (85. min.). Epailea. Velasco Carballo (Espainia). Txartel horiak: Uruguaiko Godinek, eta Ingalaterrako Gerrardi. Bestelakoak. 60.000 ikusle inguru Sao Pauloko Corinthians Arena estadioan.
Lurrikara batek astindu zuen Uruguai hilabete atze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023802 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sofia izeneko biktima. Emakumeen aurkako indarkeriara gerturatu da Iñaki Friera 'Zureak egin du' polizia eleberrian
Emakumeen aurkako indarkeriara gerturatu da Iñaki Friera 'Zureak egin Sofiarena da liburuan agertzen den izen propio bakarra. Ez beste pertsonaiarenik edo kokapen geografikorenik... Asmaturiko kale izen b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023803 | BERRIA | Euskadi | noticias | Motibazio politikoko indarkeriak Andoainen utzitako aztarnari buruzko txostenak datu, testigantza eta iradokizun ugari jasotzen ditu.
1. Hildako gehienak, zibilak. 11 dira guztira hildako andoaindarrak. Bost, ETAren biktimak izan ziren; bi, AAArenak; eta BVEren bat, Guardia Zibilaren bat eta Polizia frankistaren beste ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023804 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak bi milioi euro gehiago jarriko ditu ardogintza laguntzeko Ez dago itxaropen handirik. Gaur zortzi jarriko dira indarrean, urriaren 18an, AEBek Europako hainbat esportaziori iragarritako muga zergak, eta horien artean datoz euskal ardoen esportazioentzako %25eko igoerak. Mehatxua ezerezean uzteko aukera bak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023805 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) itxiera ikuskatzeko talde bat sortzea proposatuko du EH BIlduk Eusko Jaurlaritzan eta Arabako Biltzar Nagusietan. Izan ere, adituek diote prozesua «luzea eta arriskutsua» izan daitekeela. Bestalde, Espainiako Foro Nuklearrak esan du oraindik auker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023806 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraola: «Sailkatu garela da orain garrantzitsuena»
ATHLETIC. Partidarik jokatu beharrik ez zutenez, bidaia aurreratu eta atzo iritsi ziren Athleticeko jokalariak Bilbora. Andoni Iraolak adierazi zuenez, albiste ona da partidarik jokatu gabe bada ere Europako Ligarako sailkatu izana. «Jokatzeko gogoa geneukan, baina sai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023807 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezkerreko alderdien aldeko botoa ematera deitu dute ehun feministak MADRIL. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ezkerreko alderdiei ematearen aldeko manifestu bat izenpetu dute ehun bat feministak, eta sinatzaileen artean daude euskal herritar ugari. Tartean daude Maria Silvestre Emakundeko zuzendari ohia, Te... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023808 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ironmanean 3,8 kilometro egin beharko ditu igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika
Bi proba jokatuta amaituko du aurtengo denboraldia Eneko Llanosek. Ez du lan makala aurretik. Urriaren 13an parte hartuko du Konako Ironmanean, Hawaiin. Izenak dioen moduan, burdinazko kirolaria izan behar da probaren gogortasunari aurre ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023809 | BERRIA | Euskadi | noticias | JONAN FERNANDEZ ELKARRI-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA. «Gehiegi atzeratzen ari da prozesuaren hasiera, eta arriskuak sortzen ari dira»
JONAN FERNANDEZ x ELKARRI-KO KOORDINATZAILE NAGUSIA «Gehiegi atzeratzen ari da prozesuaren hasiera, eta arriskuak sortzen Elkarri-ko atea ixtearekin batera, badoa Jonan Fernandez. Gaur «Elk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023810 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Patronalaren bozeramaile bihurtu dira erakundeak, konplexurik gabe»
Metalgintzako patronalak «itunik merkeena» nahi zuela esan du Mitxel Lakuntzak, eta ELAk bidaide izan dituen beste sindikatuekin duen «desberdintasun bat» nabarmendu du: «Grebei aurre egiteko prestaturik dago».
Greba orokorraren aldeko aldarriari argu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023811 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Berdintasuna. «Berezko hizkuntza» gisa hartuko dituzte euskara eta gaztelania. «Biak berdintasunean erabiliko dira udalaren esparruan». Eragin juridikoa izango du euskaraz egiteak.
2. Eskubideak. Herritarrek euskaraz edo gaztelaniaz jo ahalko dute udalera. Idatziz, euskaraz eginez gero, euskaraz erantzungo dute. Aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023812 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkian 25 soldadu hil dira armategi bat lehertuta ANKARA. Turkiako armadak adierazi du 25 soldadu hil direla Afyonkarahisar herrian armategi bat lehertuta. Armadako ordezkariek argitu dute ez dela «eraso terrorista» izan. Ingurumen ministroak, berriz, adierazi du granada baten leherketak eragin duela istripua. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023813 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. 75 urteko gizonezko bat atzeman zuen herenegun Gasteizko Udaltzaingoak, adingabe bati sexu harremanak izatearen truke dirua eskaintzea eta haur pornografiako materiala edukitzea leporatuta. Herenegun miatu zuten gizonezkoaren etxea, eta bertan topatu zuten materiala, udaltzaingoak jakinarazi duenez. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laguntzei begira prefetak duen joera salatu du ELBk BAIONA. Haragitarako behien hazkuntzarako banatu laguntzak etxaldeka mugatuak ziren orain artean, baina muga hori kentzea onartu du Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Eskubideak bereganatzen dituen» FDSEAren nahia onartuz, prefetak «enpleguak desagerraraziko» dituela s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023815 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zabaletak itxura ederra eman eta irabazi egin du debuteko partidan (22-12) Jose Javier Zabaletak itxura ezin hobea eman zuen bere profesional mailako debutean, atzo, Eibarko Astelena pilotalekuan. Irabazi egin zuen, Titin III.arekin, Aritz Lasa-Pascualen aurka (22-12), eta norgehiagoka oso ona jokatuta, gainera. Ez da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023816 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Pinchas Steinberg. Biolina: Lorenz Nasturica. Biolontxeloa: Asier Polo. Lekua: Kursaal auditorioa. Eguna: Abenduaren 2a.
Hari kontuetan, galde hari; eta zalantzaren bat baduzu, galde besteari, biak gainezka baitaude. Bai Polo eta bai Nasturica musika baliabide izugarriak landu dituzte beren jakiturian. Edoz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023817 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur arratsaldean bilduko dira altzairuaren mahaikoak, LAB gabe GASTEIZ. Altzairugintzaren krisiari aurre egiteko neurriez eztabaidatuko du gaur altzairuaren mahaiak: Eusko Jaurlaritzako, Siderex preklusterreko, Olarrako, Nervaceroko, Gerdauko eta Arcelor Mittaleko eta zenbait sindikatutako ordezkariek osatzen dute. LA... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023818 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinarri eta Pasaia gazte abesbatzek kontzertua eskainiko dute gaur, 90 ahotsez osatutako koruarekin. Oinarri abesbatzak eta Pasaia gazte abesbatzak hilabeteko lana eman dute bi taldeak uztartzeko, eta horren lekukoa Pasai Antxon eta Errenterian emandako emanaldietan erakutsi dute. Abesti hauekin osatuko dute emanaldia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023819 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokalariek zorraren erdia barkatu diote Bilbo Basketi, txosten baten arabera FUTBOLA. Bilbo Basketeko jokalari eta teknikariek zorraren erdia barkatu diote Bilbo Basket. El Correo egunkariak taldearen bideragarritasun plana publiko egin zuen herenegun, eta hala geri da. Plan hori da taldeak ACB Ligari helarazi diona er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023820 | BERRIA | Euskadi | noticias | David Crosby folk-rock gitarrista hil da, 81 urterekin Folk-rock musikan zigilua utzia duelarik zendu da David Crosby gitarrista estatubatuarra. The Byrds taldean aritu zen urteetan, 1964tik aitzina, Roger McGuinn, Gene Clark, Chris Hillman eta Michael Clarkekin batera. 1968tik aurrera, Crosby, Stills, Nash & Young tal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023821 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saioa eta Mararen arteko tirabirez dihardu Lide Hernandok (Donostia, 1991) Izotz ura (Susa) eleberrian. Orokorrago, adiskidantzaz. Bi pertsonaia nagusiok ikaskideak izan dira, hala ikastolan nola abesbatzan ere, eta biek egin dute ibilbidea musikan; ez, ordea, puntu berera iristeko.
Saioa irakaslea da lanbidez, eta bik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023822 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nahastu irina eta arto irina legamiarekin, kakaoarekin eta azukrearekin. Nahastu gurina arrautzarekin, gorringoarekin eta eztiarekin. Horiekin guztiekin osatu ore trinko bat, eta zabal-zabal egin arrabol batekin, harik eta 3 milimetro lodi den arte. Egin 16 disko, pasta-ebakitzeko batekin. Jarri denak labe xafla baten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalen inplikazioa bultzatuko du Foro Sozialak Nafarroan IRUÑEA. «Biktima guztien» egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean Nafarroako Gobernuak eginiko lana txalotu du Foro Sozialak, eta norabide berean lan egiteko deia egin die herrialde horretako udalei. Horri begira, alkateen konferentzia bat antolatu du urr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023824 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA Astillero denen ahotan. KONTXA IRABAZTEKO FABORITOA NOR? Astilleroko trainerua jotzen dute gehienek Donostiako Badian irabazteko faborito nagusitzat
KONTXA IRABAZTEKO FABORITOA NOR? Astilleroko trainerua jotzen dute gehienek Donostiako Badian irabazteko faborito nagusitzat z da harritzekoa arraunlari gehienek A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023825 | BERRIA | Euskadi | noticias | Armagintzako enpresetarako «gardentasun» kode bat sortzea proposatu dute Aditu talde batek proposatu du «oinarrizko jokabide eta gardentasun kode bat» sortzea, armen esportazioan aritzen diren enpresei zuzendua. Borondatezkoa litzateke kode hori, soilki harekin bat egitea erabakitzen duten enpresei aplikatzekoa. Halabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Williams ahizpek ez dute elkarren aurka jokatuko Australiako Irekian TENISA. Madison Keys 19 urteko jokalariak Venus Williams kanporatu du Australiako Irekian 6-3, 4-6 eta 6-4, eta bi ahizpen arteko finalerdia eragotzi du. Beste finalerdia Maria Xarapova eta Ekaterina Makarovak jokatuko dute. Gizonezkoetan, berriz, Nov... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023827 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako udaletxeko prentsa aretoan egin du agerraldia Goiak, eta azpimarratu du festak "biribilak" izan direla, oro har. Esan du jendearen parte hartzea oso handia izan dela kanoikadatik hasi eta azken egunera arte, eta jende andana bildu zela Saguesen eman ziren kontzertuetan ere. Donostiako La Oreja de Van Gogh ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023828 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biriketako minbizia izango du ardatz EITBren maratoiak BILBO. Hemeretzigarren urtez antolatu du EITBk elkartasun maratoia, eta aurtengo kanpainaren leloa Airea biriketako minbiziaren aurka da. Biriketako minbiziaren aurka borrokatzeko ikerketara bideratuko dute jasotako dirua. Maratoia hilaren 13an izango bada ere, jad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023829 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Abertzaletasun euskaltzaleak bakarrik bermatzen du nazio eraikuntza simetrikoa». Abertzaleak eta euskararen inguruko saiakera liburua argitaratu du Joxe Manuel Odriozola irakasleak
«Abertzaletasun euskaltzaleak bakarrik bermatzen du nazio eraikuntza Abertzaleak eta euskararen inguruko saiakera liburua argitaratu du Jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023830 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilusio ugari piztu du Athleticek zaleengan datorren denboraldirako. Josu Urrutia presidentearen eta Marcelo Bielsa entrenatzailearen egitasmoak bat baino gehiago konbentzitu du. Ikusi besterik ez dago lan saioetan Lezamara hurbiltzen den jende andana. Orain arteko lagunarteko partidetan ere itxura ona eman du. Ilusioa,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023831 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak abortuaren inguruan ezarri nahi duen lege erreformaren kontrako manifestaziorako deia egina du Bilgune Feministak larunbaterako: Iruñean izango da, eta, atzo, deialdiaren garrantzia oroitarazteko, kartel erraldoi bat jarri zuten bertan, Bideko Amaren erietxeko horma batetik zintzilik. Esanahi handi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langabeak estuago kontrolatu nahi ditu Frantziako Gobernuak Langabeei azenarioa erakutsi zien lehenik Frantziako Gobernuak, baina orain makilaren txanda da. Langile autonomoei eta beren kabuz lana utzitakoei langabezia saria jasotzeko aukera bat zabaldu ondotik, langabeak zorrotzago kontrolatzeko neurriak iragarri ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0023833 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hausnarketa sakona egin ostean, lanera joatea erabaki dut. Badirudi bi sindikatu horiek ez dituztela Martxoaren 29ko greba egunaren arrakastak utzi zizkigun irakaspenak aztertu. Erabateko atxikimendua izan zuen, lau sindikatu nagusiek deitu zutelako; oraingoan, berriz, ELAk eta LABek ez dute inolako borondaterik azaldu... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.