id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0023934
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkullu: «Etxebizitza Legeak birzentralizazioa ekarriko du» GASTEIZ. Espainiako Etxebizitza Legeak «birzentralizazioa» ekarriko du, eta, gainera, ez du alokairuen prezioa mugatuko. Hori adierazi zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek legebiltzarrean egin zizkioten g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023935
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den ostiraletik 11.600 lagun atxilotu ditu Bangladeshko Poliziak, «gutxiengo etnikoen aurkako erasoak eragozteko» abiarazitako operazioan. Tartean daude atxilotze agindua duten pertsonak eta legez kanpoko armak izatea leporatutakoak. Operazioaren helburua ere bada jihadistak atxilotzea. Atzo bertan ustezko 26 jiha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023936
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost kilo kloratitaz osatuta zegoen ETAk Sestaon zartarazitako lehergailua. Igande goizaldean Bake Epaitegian izandako leherketak kalte material handiak eragin ditu Bost kilo kloratitaz osatuta zegoen ETAk Sestaon zartarazitako Igande goizaldean Bake Epaitegian izandako leherketak kalte material Igande goizaldean Sesta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023937
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko itunpeko eskolek 36,6 milioi jasoko dituzte pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak 36,6 milioi euro emango dizkie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeei, pandemiaren harira izan dituzten gastu gehigarriei aurre egiteko. «Prebentzio protokoloek eskatzen dituzten neurriak aplikatzearen ondoriozko ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023938
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atzo jakinarazi zuenez, Ertzaintzak taldeko bi kide atxilotu ditu Bizkaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu izanen lituzke atxiloketak. Atxilotuen etxeak ere miatzen aritu ziren Ertzaintzaren agenteak, AEMk kaleraturiko oharraren arabera. «Dilig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023939
BERRIA
Euskadi
noticias
Douglas Nightingale. The Sparteens-eko gitarra. «Uste dut Kurt Cobain ez zela etorriko egun hauetan gure kontzertuetako batera». Broma batekin hasi ziren rock abestiak ye-ye kanta bihurtzen. La Pollaren 'Txus' abestia izan zen lehena. Bromarekin jarraitu dute, eta beren abestien bilduma atera dute: 'Grandes exitos del ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023940
BERRIA
Euskadi
noticias
300 hildako eta desagertu eragin ditu Txinan 'Saomai' tifoiak Saomai tifoiaren eraginez, gutxienez 300 lagun hil eta desagertu dira dagoeneko Txinako hego-ekialdean. Saomai-k kalte handiak eragin ditu kostaldeko Zhejiang eta Fujian probintzietan; eta gutxienez 104 hildako eta 109 desagertu utzi ditu, Uholde eta Lehorte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023941
BERRIA
Euskadi
noticias
Basagaingo Burdin Aroko herrixkari buruzko argitalpen bat plazaratu dute ARKEOLOGIA. Basagainen, Anoetan (Gipuzkoa) dagoen Burdin Aroko herrixka gotortuari buruzko liburuki bat eman dute argitara. Eloisa Uribarri eta Xabier Peñalver arkeologoek ondu dute lana, eta gune horretan 1994tik 2021era bitartean egindako arkeol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023942
BERRIA
Euskadi
noticias
'Go!azen'-eko aktoreek bat egin dute 'Geroa zugan' kanpainarekin Gaur emango dute Go!azen telesailaren denboraldiko azken atala ETB1en, baina agurraren aurretik telesaileko aktoreek tarte bat hartu dute BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin bat egiteko. Gainera, konpromisoa hartu dute eur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023943
BERRIA
Euskadi
noticias
Erretiroaren adin erreala atzeratzea lortu dute Madrilen azken erreformek Erretiroa atzeratzeko Espainiako azken gobernuek hartutako neurriak lortzen ari dira beren helburua. Iaz, batez beste 64,3 urte zituztela hartu zuten erretiroa Hego Euskal Herriko eta Espainiako langileek; 2012an, 63,9 urterekin hartu zuten. Fati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023944
BERRIA
Euskadi
noticias
BEASAIN. Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz jaiak herenegun hasi behar ziren, baina udalak bertan behera utzi zituen alarma egoeraren ondorioz. Hala ere, ostiral gauean herriko plaza bateko terrazetan zegoen herritar multzo batek jaietako hasiera ekitaldia irudikatu zuen farol baten inguruan, segurtasun distantzia mantendu g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023945
BERRIA
Euskadi
noticias
BORROKA. Maider Unda Istanbulen ariko da gaur, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko azken torneoan. Otxandioko (Araba) borrokalariak finalera iritsi behar du hirugarrenez Jokoetarako sailkatzeko. Dagoeneko bi aukera izan ditu, baina bietan geratu da bidean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023946
BERRIA
Euskadi
noticias
Zor publikoaren erdia 2020rako amortizatu beharko du Nafarroak Beste behin Nafarroako Kontu Ganberak lupa jarri du finantza publikoen gain. Parlamentuak eskatuta, 2000tik 2015era zor publikoa aztertu du, eta epe horretan lau bider handitu zela ondorioztatu du, 671 milioi eurotik 2.845 milioi eurora -kopuru horri itzalp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023947
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk esan du ETAren amaieraz hitz egiten ari dela Espainiako Gobernuarekin ETAren amaieraren inguruan hitz egiteko Espainiako Gobernuarekin harremana dutela aitortu du Aitor Esteban EAJko Espainiako Kongresuko bozeramaileak Espainiako irrati kate batean egindako elkarrizketan. Halaber, espetxe politikari dagokionez, na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023948
BERRIA
Euskadi
noticias
Geroz eta gutxiago dira, baina oraindik geratzen dira TGEUren zerrenda beltzean norbere generoa legez aitortu ahal izateko esterilizazioa eskatzen duten estatuak. Frantziak iaz kendu zuen baldintza hori, baina beste 22 estatutan mantentzen dute. Kasu deigarriena, ziurrenik, Finlandiakoa izango da: herrialde nordikoek g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023949
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegazti gripearen kudeaketa salatzeko eta Frantziako Estatua erantzule gisa seinalatzeko, DDPP64 Pirinio Atlantikoetako Herritarren Babeserako Departamentuko Zuzendaritzaren bulegoak okupatu zituzten atzo ELB, Confederation Paysanne eta Modef sindikatuetako 30 kide inguruk. Sanoak dauden hegaztien hilketak hazle txikie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023950
BERRIA
Euskadi
noticias
Jokalari bat. Kobe Bryant. Harengatik jokatu izan dut beti 24 zenbakiarekin. Kolpe latza izan zen haren heriotza niretzat. Zaletasunak. Nire txakurra eta irakurtzea. Denetik irakurtzen dut. Amets bat. Medikua izatea. Unibertsitatean ikasten hasi nintzen, eta saskibaloia uztean, praktikak egingo ditut. Damu bat. Goiko m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023951
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldi baterako enpleguen eskutik, behera jarraitzen du langabeziak Apirilak ez dira txarrak izaten enpleguaren bilakaerarako, besteak beste Aste Santurako egiten diren kontratazioei esker. Aurten, ordea, jaiegun horiek martxoaren amaieran egokitu dira, eta, beraz, aldagai horrek ez du eraginik izan apirileko langabezia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023952
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantzian lehen kontratu handia lortu du CAFek, gutxienez 700 milioikoa Alstom lehiakide handiaren etxean kontratua lortu du CAFek: 28 tren egingo ditu SNCF Frantziako trenbideetako enpresa publikoarentzat. 700 milioi euro jasoko ditu horren truke, baina baliteke gehiago izatea, 75 tren gehiago egiteko aukera zabalik u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023953
BERRIA
Euskadi
noticias
CUP inoiz ez da aurkeztu Espainiako Gorteetako hauteskundeetara. Planteatu ere ez du egin bere ibilian. Aurten, aldiz, horri buruz eztabaidatu dute Kataluniako koalizio antikapitalistaren barruan. Azkenean, baina, ez parte hartzea erabaki zuen, joan den martxoaren 10ean egindako Kontseilu Nazionalean: 37 boto ez aurkez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023954
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGAKO 36. JARDUNALDIA. Zeledon eta Alaves, bizirik . Alavesek ondo irabazi dio Betisi, eta mailari eusteko aukera du oraindik, Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Zaleek, jokalariek eskatu bezala, hasieratik bukaeraraino animatu dute taldea Alavesek ondo irabazi dio Betisi, eta mailari eusteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023955
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaritza: Robert Treviño. Pianoa: Nikolai Luganski. Egitaraua: A. Schoenbergen Gau itxuraldatua op. 4 eta S. Rakhmaninoven Paganiniren tema baten gaineko rapsodia op. 43. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Ekainak 11. Musika erromantikoaren hondar uneetan kokatzen diren arren, arras desberdinak dira A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023956
BERRIA
Euskadi
noticias
'Parot doktrina' ezarri eta zigorra 2016 arte luzatu diote Gabriel Urizar presoari Datorren urtarrilerako zuen irteera data Gabriel Urizar Murgoitio presoak, baina 197/2006 doktrina ezarrita, 2016ko irailaren 17ra arte luzatu diote zigorra. 28 urtez eduki dute preso, eta hogeita hamaika urte bete arte espetxean jarrait...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023957
BERRIA
Euskadi
noticias
Txertoaren esperantzan pasatu du norbanako eta kolektibo askok urtea. Ez horrenbeste norbere osasunarengatik, lehengora itzultzeko modu bakarra delakoan baizik. Martxoan mundu berri bat amesten zuen asko dago lehengora itzultzearekin amesten duena orain. Bi esperantza elkartzen dira, beraz: batetik txertoak lehengora i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023958
BERRIA
Euskadi
noticias
Ivan Nikcevic. San Antonioko jokalaria. «Sasoia dago jokoan partida honetan». Iruñeko taldeko ezker hegalekoak zaleen laguntza eta babesa nahi du bihar Europako Errekopako finalerdietako itzuliko partidarako. Iruñeko taldeko ezker hegalekoak zaleen laguntza eta babesa nahi du bihar Europako Errekopako finalerdietako it...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023959
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondartzetan maskara derrigorrez erabiltzea malgutu nahi du Madrilek Joan den astean BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratutako legeak hautsak harrotu ditu hainbat erkidegotan, eta gaur arratsaldean araua mahai gainean izango du berriro Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluak. Bilera ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023960
BERRIA
Euskadi
noticias
Haize ufadek iraulitako ontziko hiru lagun falta dira Zierbenan Herenegun Zierbenan (Bizkaia) Zirri ontzian berdeletara irten ostean desagertutako hiru lagunen aztarnarik ez zen atzo iluntzean. Lekukoen arabera, ostegunean 17:30 aldera atera ziren itsasora, beste bi lagunekin. Tartean, 11 urteko ume bat zen. Bidaia ank...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023961
BERRIA
Euskadi
noticias
Andre baten kontrako hilketa saioa gaitzetsi dute Berrizen Protesta jendetsua egin dute bart, Berrizen (Bizkaia), astelehen iluntzean gizon bat bikotekidea hiltzen saiatu izana gaitzesteko. Labanaz egin zion eraso, eta besoetako haurrarekin ihesari eman zion gero. Astelehen iluntzean bertan atxilotu zuten ertzainek, hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023962
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiaztatze Batzordeak dio ETAk bere konpromisoak betetzen jarraitzen duela Bilera bateratu horretan Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea EAJkoak, Rufi Etxeberria eta Urko Aiarza ezker abertzalekoak eta Jose Antonio Pastor eta Jesus Loza PSE-EEkoak izan dira. Horiekin batera Miguel Angel Lujua eta Nuria Lopez de Guere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023963
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalunia. Independentziarako bidean. HISTORIA AURREKARIAK Gaur egungo prozesu subiranistaren aurretik, Katalunian lau saio izan dira errepublika edo estatu independente bat aldarrikatzeko. 1641. Filipe IV.a Espainiako errege zela gertatu zen Segalarien gerra (1640-1652) Katalunian. Matxinoak Olivaresko konde-dukearen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023964
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dabil Emmanuel Macron bere une politikorik gozoenean. Pentsioen erreformen aurkako protesta sutsuen -suzkoen hobeto esanda- kea desagertzen hasi zaionean, barrikada parlamentarioa eraiki zion herenegun kolore guztietako oposizioak Asanblea Nazionalean. Itxuraz, betoa Frantziako Barne ministro Gerald Darmanini ezarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023965
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak aurrekontuak izanen ditu 2022 urtean ere. Maria Txibiteren exekutiboak aurrekontu proiektua aurrera atera ahalko du hirugarrenez, EH Bildurekin sinatutako itunari esker. Horren arabera, koalizio abertzaleak konpromisoa hartu du aurrekontu legearen onarpena erraztera [abstentzioaren bidez eginen dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023966
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen txertoak urte amaierarako egon litezke prest, Illaren arabera COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak urtea amaitu baino lehen hel litezke Hego Euskal Herrira, «dena ondo badoa», Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak adierazi duenez. Txerto hori Erresuma Batuko Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaileek gar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023967
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 13 pertsona hil dira Iraken izandako leherketa batean Irakeko Mosul hiriko eraikin batean izandako leherketan gutxienez hamahiru pertsona hil ziren atzo. Poliziak jakinarazi zuenez, beste 70 Irakeko Poliziak abisua jaso zuen eraikin batean lehergailuak zeudela. Ameriketako Estatu Batuetako eta Irakeko tropak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023968
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Jules Massenet. Musika zuzendaria: Alain Guingal. Eszena zuzendaria: Arnaud Bernard. Abeslari bakarlariak: Irina Lungu, Michael Fabiano, Manel Esteve Madrid, Roberto Tagliavini, Francisco Vas. Musikariak: Verum Orkestra Sinfonikoa. Abesbatza: Bilboko Opera Abesbatza. Noiz: Urtarrilaren 23an. Non: Bilboko Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023969
BERRIA
Euskadi
noticias
San Antoniok eroso irabazi du ligako hirugarren partida jarraian. Arratek iragan asteko irudia hobetu du, eta estu hartu Zaragoza, baina ezin izan du garaipena lortu (26-23) San Antoniok eroso irabazi du ligako hirugarren partida jarraian Arratek iragan asteko irudia hobetu du, eta estu hartu Zaragoza, baina Asobal Lig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023970
BERRIA
Euskadi
noticias
Prozesuaren aurkako kausa judizialak bateratzeko pausoa eman du Gorenak Bai Kataluniako Gobernuko kontseilariei, bai elkarte independentistetako buruei, baita Parlamentuko Mahaiko kideei ere delitu bera egozten die Espainiako Fiskaltza Nagusiak: sedizioa -matxinada eta diru publikoaren erabilera okerra ere leporatzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023971
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Iragarpenak bete ziren Palaun, eta Anaitasunak astindua jaso zuen. 32-18 galdu zuen Iruñeko taldeak Bartzelonaren aurka, Asobal ligako 17. jardunaldian. Atsedenaldian zazpi gol zen atzetik Anaitasuna (14-7), eta bigarren zatian aldea bikoiztu zuten etxekoek. Galdu arren, nafarrak jaitsieratik kanpo daude or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023972
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketaren beharra nabarmenduz itxi du hauteskunde kanpaina Mintegik Elkarrizketarako eskua zabalduta amaitu du bi asteko kanpaina EH Bilduko lehendakarigaiak, Laura Mintegik. «Elkarrizketaren kultura zabaldu behar dugu, gizarte osora iristea lortu. Bidea ez da bozekin amaituko». Hauteskundeak ibilbidean puntu esa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023973
BERRIA
Euskadi
noticias
Gola ondorioa da. Athleticek eta Osasunak azken postuetan zergatik dauden azaldu zuten herenegun: oso baliabide gutxi dauzkate erasoan Gola sartzeko aurrez gauza asko egin behar dira ondo, eta hor huts egiten dute biek Athleticek eta Osasunak azken postuetan zergatik dauden azaldu zuten Gola sartzeko aurrez gauza asko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023974
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurtekek ikertu gisa deklaratuko du 'Zaldibar auzian' DURANGO. Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko amiltzeak ingurumenean eragindako kalteak aztertzen ari den epaileak Lurtek enpresako bi geologo deitu ditu ikertu gisa deklaratzera. Hala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Ekologistak Martxan-ek osaturiko akusazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023975
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. PORTUGALETEKO NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA. Portugaleteko Folklore Jaialdia, Europari so. Bihar hasiko da, Eslovakia eta Poloniako taldeen emanaldiekin, eta gero Txekia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta eta Esloveniakoak ariko dira. Bihar hasiko da, Eslovakia eta Poloniako taldeen emanaldiekin, eta gero Txek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023976
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jafar Panahi. Herrialdea: Iran. Iraupena: 100 minutu. Marziyeh neska gazteak aktorea izan nahi du. Baina haren familiak eta bizilagunek ez dute onartu nahi erabaki hori, komediantea izatea oso gaizki ikusita baitago Marziyehren herrian. Etsita, bere buruaz beste egiteko asmoa duela erakusten duen bideo bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023977
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso bat hil da Gasteizen, Salhaketa elkarteak esan duenez Salhaketa elkartearen informazioaren arabera, preso bat hil zen joan den apirilaren 7an, Gasteizko Santiago erietxean. Elkarteak ezin izan du presoaren nortasuna egiaztatu, ezta heriotzaren nondik norakoak argitu ere, baina, antza denez, presoak istiluren bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023978
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako sindikatuek mobilizaziora deitu dute ekainaren 21erako Elkarrizketa sozialak gobernuak eta enpresak babesteko soilik balio duela adierazi du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Atenasen. Atzera egin eta «sindikalismoaren esentzia» berreskuratu behar dela dio, langileak mobilizatuta eta antolatuta lortzen dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023979
BERRIA
Euskadi
noticias
2011. urtean Everest mendira egindako espedizioa du ardatz Edurne Pasaban eta Angelica del Carpiok idatzi duten Objetivo confianza liburuak. Pasabanek espedizioan bizitakoak egunez egun kontatzen ditu, gailurrera ez iristearen arrazoiak azaltzearekin batera. Del Carpiok, berriz, helburua lortzeko jarraitu beharreko pau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023980
BERRIA
Euskadi
noticias
Urria hilabete berezia izaten da Gernika-Lumon (Bizkaia). Astelehenero azoka egiten dute han, eta inguruko ekoizleen plaza izaten da, baina urriko astelehenak ez dira gainerako astelehenak bezalakoak izaten. Lehena eta azkena, zehazki, bereziak dira, eta, horregatik, azokak ere bereziak egiten dituzte bi astelehen hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023981
BERRIA
Euskadi
noticias
EPAILE BATEK DEPORTATZEAZ LIBRATU DITUEN IRAKIARRAK AEBetan bizi diren 1.400 bat irakiarren deportazio aginduak blokeatu ditu AEBetako epaile federal batek. Horiek hartzea erabaki zuen Irakek joan den martxoan, baina irakiar horiek -gehienak kristauak dira eta aspalditik daude deportatuak izateko arriskuan- AEBetatik k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023982
BERRIA
Euskadi
noticias
Desafioa harri-jasotzean. Goenatxo eta Ostolaza elkarren aurka ariko dira 200 kiloko angeluzuzenarekin Goenatxo eta Ostolaza elkarren aurka ariko dira 200 kiloko Herri kirolak beti izaten du bere txokoa Euskadiko Sei Orduetan, eta aurten ere ez da salbuespenik izango. Bi harri-jasotzaileren arteko desafioa ikusteko auk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023983
BERRIA
Euskadi
noticias
Egon badaude antzerki eskolak, baina maiz ez dute elkarren aditzerik ere. Nolabait ere, irla bakartuak dira, baina sare nahi lituzke Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (Ehaze). Antzerki eskolen gaia hautatu zuten horregatik atzo San Agustin Kultur Gunean egindako Kafie eta berba saiorako. Egun dauzkaten arazoak iden...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023984
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Itsaso-Castejon goi tentsioko linearen proiektua tramitatzen hasi da REE Red Electrica de España. Autopista Elektrikorik Ez Plataformak salatu du ez dela prozesu parte hartzailerik izan, inposatzen saiatzen ari direla, eta udalerriak babesik gabe daudela horren inguruan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023985
BERRIA
Euskadi
noticias
Elektronikaren, informatikaren eta telekomunikazioen sektoreko enpresek %18,5 jaitsi dute fakturazioa bost urteotan: 613 milioi euro. Aurten joera aldatuko dela aurreikusi du GAIA klusterrak, eta negozioa %5 haziko dela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023986
BERRIA
Euskadi
noticias
Dublin eta Joyce. Lisboa eta Pessoa. Praga eta Kafka. Buenos Aires eta Borges. Hiri eta idazle horiek elkartu dituzte aurreko urteetan Centre de Cultura Contemporania de Barcelona-ko aretoetan. Triesteren txanda da egunotan, eta Claudio Magrisena, uztailaren 17ra arte. La Trieste de Magris izena du, ez alferrik, artiku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023987
BERRIA
Euskadi
noticias
Desarmatzea «egutegian» kokatzeko esan dio EAJk ezker abertzaleari Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidenteak etxeko lanak egiteko esan dio ezker abertzaleari. Zehazki, desarmatzeari buruzko erabakiak eta eragindako minaren aitortzari buruzko neurriak «egutegian koka» ditzala eskatu dio. «Hari soilik da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023988
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustezko talde jihadista baten aurka ekin du Italiako Poliziak Italiako Milan hiriko Fiskaltzak atxilotzeko 20 agindu eman zituen atzo, Europan zelula jihadista bat osatzeaz akusatutako pertsonen kontra. Talde islamista horren helburua, Fiskaltzaren iritziz, ekintzaile suizidak errekrutatzea eta Irakera eta Afganistaner...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023989
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzako oposizioen iruzurragatik beste 34 pertsona ikertzeko eskatu du ESK-k Osakidetzako mediku espezialisten probako filtrazioen eskandalua azaleratu eta hiru urtera, ESK sindikatuak beste 34 pertsona ikertzea eskatu dio epaileari, lan eskaintza publikoko iruzurrean parte aktiboa izan zuten argitzeko helburuz. S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023990
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuri-beltzeko orriak, testu ugarirekin eta lelo argiekin. Horrelakoa zen Gernikako Estatutuaren kanpainan egiten zen propaganda gehiena. Hala ere, tartean baziren koloretako txapelak, kaseteak eta hegazkin ikuskizunak ere. Alianza Popularrarenak izan ezik, gainerako guztien itsasgarriak, kartelak eta kanpainarako erabi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023991
BERRIA
Euskadi
noticias
Erlojuko orratzen gisara, erritmoari beti so, bidea egiten zuen, arrastoa utziz», azaldu zuen Jon Abril idazleak Mariano Izetaren (1915-2001) biografian (Bidegileak bilduma). Oinatzez oinatz, euskara biziberrituz egin zuen ibilbidea, gelditu gabe, bizitza osoan. Esparru askotan jardun zuen ekintzaile modura, ikastolen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023992
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak sasoiko partidarik onena jokatuta irabazi dio Rayo Vallecanori (4-0). Pihillipe Montanierrek Malagan irabazi zuen taldea errepikatu du -Bravo sartzea izan da aldaketa bakarra- eta ez dio aukerarik eman aurkariari. Etxekoek jokoa kontrolpean izan dute, une oro ekimena hartuz. Pardok eta Illarramendik bikain zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023993
BERRIA
Euskadi
noticias
Egia bihurtutako txantxa bat. Hilabete atzera, inork ez zuen auzitan jartzen San Antonio zela denboraldiko talderik onena. Zortzi garaipenen aldea ateratzen zion NBAko bigarren sailkatuari, eta galdera zen 70 garaipeneko langara iristeko kemenik izango ote zuen. Dena zen poza Texasko ezproien taldean, dena konfiantza, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023994
BERRIA
Euskadi
noticias
Sydneyn 2012an sortu zen talde honetatik hogei bat musikari pasatu dira gutxienez, ia denak hard rock unibertsoko izar handiak (John Corabi, Slash, Dizzy Reed, Marco Mendoza, John Tempesta...), baina Glenn Hughesen sarrerarekin laukotea egonkortzeaz gain, hard rock melodikoa zein groove markatuagoa nagusitzen hasi da a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023995
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinema feministaren aitzindaritzat dute askok Agnes Varda belgiarra (Ixelle, Brusela, 1928). Baita nouvelle vague mugimenduaren sortzaileetakotzat ere. Argazkigintzan aritu ondoren, bere kabuz egin zuen jauzi zinemara. Cine-Tamaris konpiania sortu eta berak idatzi eta zuzendu zuen La Pinte-Courte estreinako filma, 1955...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023996
BERRIA
Euskadi
noticias
Belaunaldi gazteak gu baino askoz okerrago biziko omen dira. Guk diruaren gainean eraikitako gailurra konkistatuko dugu, baina berek aldapa behera egingo dute: ez dute guk ezagutu eta bizi izan dugun pagotxa usaindu ere egingo. Errukia diegu, errukarritzat dauzkagu. Panorama hurbilean, ez da gerrarik edo goseterik ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023997
BERRIA
Euskadi
noticias
HILBERRIA. Militante abertzale historikoa. JOKIN INZA Jokin Inza El Gordo (Bergara, 1924) militante abertzale historikoa eta EAJko kidea hil zen atzo, Donostian. Bergarako (Gipuzkoa) beilatokian Francoren diktaduraren kontra aritu zen klandestinitatean, eta etxetik ihes egitera behartuta sentitu zen. Aurrena Frantziara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023998
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar eta Hego Korearen arteko lotura bulegoa suntsitu du Piongiangek Hego Koreako Batasun Ministerioak adierazi duenez, leherketa bat izan da bertan 14:49ak zirenean. Seulek jakinarazi du Piogiangek Ipar eta Hego Korearen arteko komunikaziorako bulegoa leherrarazi duela. Ordu batzuk geroago, albistea baieztatu du Ipar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0023999
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dago erraza alderdi politikoen barne bizitza, barne mugimenduak, barne lehiak ulertzen. Euskal Herriko sozialistek, PSOEkoek, Madrilen itzal handia zuteneko garaiak iragan urruneko kontuak ziruditen. Historia liburuetatik dakigu Indalecio Prieto bilbotarra PSOEko buruzagi nagusi izan zela Espainiako II. Errepublikar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024000
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengo pertsonan narraturiko bost ipuin dakartza Arrate Egañak (Errenteria, 1963) Paradisua lanean. Lehenengo pertsonaren aipua ez da alferrekoa, Niaren ahots narratiboa baita liburuko protagonista, edo hobeto esateko, ipuinetako ni -ak nola adierazten diren inguruko pertsonei erreparatzean eta haiekin dituzten bizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024001
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri batzuetan egin dituzte hizkuntza ohiturak aldatzeko saioak, eta, baliagarritasuna ikusita, egitasmoa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute. Proiektu bat taxutzen ari dira Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza, eta gaur emango dute horren berri Udaltop jardunaldietan. «Erronka pertsonala eta kolektiboa» uzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024002
BERRIA
Euskadi
noticias
Baigorriko erregea eta bufoia. Bertsoa eta antzerkia nahasten dituen ekitaldia ikusi ahalko da gaur, Ander Lipus eta Amets Arzallusekin Bertsoa eta antzerkia nahasten dituen ekitaldia ikusi ahalko da gaur, Korrika Kulturalaren barruan antolaturik, bertsolariak eta aktoreak nor baino nor eta elkarren osagai jartzen ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024003
BERRIA
Euskadi
noticias
Isuna jarri diete Sidenorri, Arcelorri eta Balboari, txatarraren prezioan ados jartzeagatik CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 24 milioi euroko isuna jarri die Sidenor, Arcelormittal eta Balboa altzairugileei, uste baitu txatarra erosteko prezioan ados jarri zirela. Agiri baten bidez CNMCk azaldu duenez,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024004
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauxe dugu brasildar kantari honen lehendabiziko lana. Ez da gazte-gaztea (28 urte ditu) eta egia esan, une egokiena bilatu du bere ahots nabarmena erakusteko. Txikitandik ibili da musikaz blai: aita, Siriako emigrantea, musikaria zen; ama, europar judua, ekitaldien antolatzailea. Sao Pauloko auzo musikal batean hezi z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024005
BERRIA
Euskadi
noticias
«Brasilgo indar aurrerakoiak islatuko dira parlamentuan» Rousseffen aurkako prozesua hastekoak dira gaur parlamentuan. Auzi politikoa gaindituta ere, gobernua bukatuta dago, Stedileren arabera; «norabide neoliberala» aldatu beharko du, Lula erreferente bihurtuta. Brasilgo krisia politikatik harago doala uste du Joao Pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024006
BERRIA
Euskadi
noticias
Laurent Cantet, Terence Davies eta Lucile Hadzihalilovic lehiatuko dira Sail Ofizialean Irailaren 17tik 25era egingo da Donostiako 69. Zinemaldia, eta jaialdiaren antolatzaileek Sail Ofizialeko lehian izango diren bederatzi filmen berri eman dute gaur. Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango dira zinemaldian behin bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024007
BERRIA
Euskadi
noticias
Ongizate gizartearen laugarren zutabea. Horrela aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak 2006ko abenduaren 14an onartutako araudia: autonomia sustatzeko eta mendekotasun egoeran daudenei arreta emateko legea. Hezkuntzaren, osasun sistemaren eta pentsioen pare kokatu nahi zuten arreta hori. Hamar urte igaro ondoren, balantze ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024008
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen lehia irabazi nahi du Getxok, eta hirugarrena Ordiziak ERRUGBIA. Ligako neurketak jokatuko dituzte gaur Getxok eta Ordiziak. Gipuzkoarrak lehiatuko dira aurrena, 16:00etan, etxean. Cisneros hartuko dute. Irabazita hirugarren garaipena izango lukete. Bizkaitarrek lau partidetatik bi berdindu eta bi galdu dituzte, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024009
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarreko talde bat Ipar Irlandara joan da bake prozesua ezagutzeko asmoz. Eusko Legebiltzarreko talde guztiek osatu dute taldea, eta hango politikari eta eragileekin bildu dira Eusko Legebiltzarreko talde bat Ipar Irlandara joan da bake prozesua Eusko Legebiltzarreko talde guztiek osatu dute taldea, eta ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024010
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZABALTEGI . "paradise now" Zuzendaria: Hany Abu-Assad (Herbehereak-Israel-Alemania-Frantzia) Eztabaida piztu nahi zuen Abu-Assadek film errealista honekin, «pertsona ikusezinen historiak ikusaraizi eta eztabaida piztea nuen xedea». Inmolatzeko prest dauden gazte palestinarren hist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024011
BERRIA
Euskadi
noticias
MONROVIA. Ellen Johnson-Sirleaf Liberiako presidenteak gobernuko 45 goi kargu kanporatu ditu, ondasunak ez deklaratzeagatik. Ustelkeria gainditzeko hasitako borrokaren harira hartu du erabakia presidenteak. Kargutik kendutakoen artean dago haren seme Charles Sirleaf.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024012
BERRIA
Euskadi
noticias
Ematen du inor ez dela asaldatu: asteartean, ETB2ko Por fin, viernes saio berriak Jose Luis Urrusolo Sistiaga ETAko kide ohiari egindako elkarrizketa bat emango zuela iragarri, eta, herenegun, ETBko iturriek adierazi zuten elkarrizketa «gordetzea» erabaki zutela. Inor ez da asaldatu, inor ez da arduratu, inork ez du ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024013
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskalteleko dendan emakumezko bi zeuden bezeroei arreta eskaintzen. Batak, zaharrenak, ez zekiela euskararik esan zidan, eta besteak, neska guztiz gazteak, euskara bazekiela baina ez zuela erabiltzen eta ez zuela erabiliko, ez zuelako erabili gura. Hori guztia bota zidan erdaraz. Zurtz eginda geratu nintzen tamaina ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024014
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraileko idusetan gaude. Antzinako Erroman oturuntza berezi bat egiten zuten gaurko egunarekin. Senatuko kide guztiek parte hartzen zuten bertan, bai eta hainbat jainkok ere. Jainkoak hilkor baten mahaira eseri ziren azken aldi dokumentatua Kadmo eta Harmoniaren arteko ezkontzan izan zen, Erroma sortu baino sano lehena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024015
BERRIA
Euskadi
noticias
Gero eta gehiago erabili bai, baina normaltasunetik urrun Itzultzaileek gero eta lan handiago dute Nafarroako Parlamentuan. Ganberan gero eta ohikoago bihurtzen ari da gehiengoa diren parlamentari erdaldunek entzungailuen beharra izatea euskaraz hitz egiten duenari ulertu ahal izateko. Dena den, Nafarroako Parlamentua ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024016
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontxako Banderaren antolakuntzak errotik eten du azken egunetan arraunean piztu den polemika. «Jakin dugu bi traineruk erabili egin dutela nabigazioan laguntzeko ehun berezi bat, eta horren erabilera debekatuta geratzen da sailkatze estropadan eta banderaren lehiako bi estropadetan. Harrapatzen dugunari zigor ekonomik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024017
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarreko talde guztiek bat egin dute minutu bateko isilunearekin Minutu bateko isilunearekin hasi zuen atzoko saioa Eusko Legebiltzarrak, talde guztien onarpenarekin. Iñaki Azkunaren heriotzagatik doluminak adierazi zizkien alkatearen senideei zein «Bilboko herriari» Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024018
BERRIA
Euskadi
noticias
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotzak gutxiagotu diren ehunekoa. • Eustaten datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 20.533 jaiotza izan ziren iaz, aurreko urtean baino %3,1 gutxiago. Amen hamarretik zortzik 30 urte baino gehiago zituzten. Ama nerabeak %1,2 izan ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024019
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen zigorrak metatzeaz hilaren 23an ebatziko du Estrasburgok Euskal presoen abokatuek baieztatu dute Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak laster ebatziko duela euskal presoen zigorrak metatzeko auziaz, urriaren 23an hain zuzen. EB Europako Batasunaren doktrina juridikoaren arabera, EBko herrialde batean betetak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024020
BERRIA
Euskadi
noticias
• Gasteizko Udalarentzat lan egiten duten atezainek eta kontroleko langileek greba hasi dute, udalaren lanpostuak berrantolatzeko planaren aurka. Ondorioz, Gasteizko 24 udal eraikin itxita egon ziren atzo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024021
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gehiago interesatzen zait proiektu baten bidaia, azken helmuga baino» Netflix plataformaren 'Elite' telesailak arrakasta handia izan du urrian estreinatu zenetik. Juaristik iragarri du bigarren denboraldiak estilo bera izango duela, baina, hala ere, ikusleak «asko harrituko» dituela. Lara Izagirreren Un Otoño sin Berl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024022
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, Aitor Fresnedo euskal presoa jipoitu egin dute Valdemoroko espetxezainek, «inolako arrazoirik gabe». Iturri horien arabera, bakartuta zeukatela, patiotik ziegara bidean irainka hasi zitzaizkion, hiruren artean lurrera bota eta ukabilkadak eta zaplaztekoak eman ziz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024023
BERRIA
Euskadi
noticias
Macronen garaipenak eta brexit -ak ireki zuten Europako Batasunaren geroari buruzko eztabaida. Besteak beste, diru batasuna indartzeko proiektua jarri zen martxan. Euroaren birfundazioari buruz ere hitz egin zen. Urtebete geroago, urardotuta zeuden aurreikuspenak, konpromiso zehatzak hartzeko ezintasunak zamatuta, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024024
BERRIA
Euskadi
noticias
BNGk autogobernu handiagoa eskatu du Aberri Egunean SANTIAGO. Galizian Aberri Eguna ospatu zuten atzo, eta, Santiagon egindako ekitaldi jendetsuan, Ana Ponton BNG Bloke Nazionalista Galiziarraren bozeramaile nazionalak autogobernuan sakontzeko eskatu zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024025
BERRIA
Euskadi
noticias
Guerraren adierazpenen inguruan argibideak eskatu dituzte EAJk eta EBk Alfonso Guerra PSOEko diputatu eta Kongresuko Batzorde Konstituzionaleko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren herri galdeketaren aurka herenegun esandakoak hautsak harrotu ditu. Galdeketak aurrera egiten badu Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024026
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresariak ez ditut imajinatzen putetxeetan, hoteletara joango dira, etxebizitza partikularretan ibiliko dira, diskretuak izango dira, ez dute utziko euren autoa putetxeko aparkalekuan, edozeinen begi bistan, inork ezagutzeko ere, eta ez ditut imajinatzen maiatzaren lehenean, ederra da Morauren irudia, baina urruti da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024027
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarriegi saldu du Athleticek. Lazkaokoa Panathinaikosen ariko da datozen hiru sasoitan, Athleticek jokalaria saltzea erabaki ondoren Lazkaokoa Panathinaikosen ariko da datozen hiru sasoitan, Athleticek Athleticek eta Panathinaikos Greziako taldeak atzo adostutakoaren arabera, Josu Sarriegi atzelariak Atenasko taldean j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024028
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure memoriaren faltsifikaziotik hasi eta kurrikulum edo errentaren aitorpen faltsuak egiterainoko banda oso da zabala eta ugaria, ia egunero ikusten dugu kiroltasuna gida omen duen kirolariren bat errenta faltsutu omen duelako salatua. Ez gaituzte harritzen jakien faltsutzeak, diruarenak, obra artistikoenak. Autoak er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024029
BERRIA
Euskadi
noticias
Garai bateko irrati-telebistetako elkarrizketetan, solaskide biek egiten zuten zalantza: alditan, elkarrizketatuak ez zekien nola erantzun kazetariaren galdera zorrotzen bati; alditan, kazetaria zen ez zekiena zer galdetu, adibidez, arrazonamendu distiratsu bat entzun ondoren. Biak agertzen ziren maila berean. Aspaldi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024030
BERRIA
Euskadi
noticias
Bozak baino lehen "plan subiranistak ezkutatzea" egotzi dio Lopezek Urkulluri Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezek "plan subiranistak" eta "langileen eskubideen murrizketak" ezkutatzea leporatu dio Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari. Konpondu gabeko arazoa bizikidetza dela uste d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024031
BERRIA
Euskadi
noticias
KATALUNIAKO ESTATUTUA. ERCk hirukoan jarraitzea «kaltegarria» bada, neurriak hartuko ditu Maragallek . Generalitateko presidenteak hirukoa desegitea baztertu du, baina ez aldaketak egitea ERCk hirukoan jarraitzea «kaltegarria» bada, neurriak hartuko ditu Generalitateko presidenteak hirukoa desegitea baztertu du, baina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024032
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako eta Frantziako gobernuek «intrantsigentzia» alde batera utziko balute, eta gatazka armatuaren ondorioei buruz ETArekin hitz egingo balute, konponbidea «erraza» dela uste du Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak. Agenda bat zehaztea besterik ez dute egin behar bi gobernu horiek, ETArekin desarmeaz, presoez e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024033
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurra, indigenen bizia eta arnasa. Kolonialismoa eta politika neoliberalak salatu, eta euren eskubideak onartu eta bermatzeko eskatu diete gobernuei Amerikako komunitate indigenek, Guatemalan egin duten goi bileran. RAFAEL EPIAYU. Kolonbiako Erakunde Indigena Nazionaleko zuzendaritzako kidea. Kolonialismoa eta politika...
cc-by-sa 4.0