id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0025434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Moses Malone NBAko pibot mitikoa gainditu du testua ">Kevin Love (2,08 metro, 22 urte) Minnesota taldeko jokalariak, denboraldi honetan 52.ez segidan gainditu duelako partida batean 10 puntu eta 10 errebote baino gehiagoko marka. Malonek 51 lortu zituen.
52. bikoitz hori bart erdietsi du Lovek, Indianaren aurka: 16 pun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025435 | BERRIA | Euskadi | noticias | 8,3 milioi euroko superabita izan zuen iaz Gipuzkoak Aspaldiko partez ustekabe onak azaldu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko kontuetan. 2013ko kontuen itxiera onartzean, Martin Garitanoren gobernuak jakinarazi du iaz gastatu ez zituen 8,3 milioi euro gehiago dituela. Horri beste 58,1 milioi euro gehitu behar zaizkio, menp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangoko Azokako kartela aldatzeko eskatu du Bilgune Feministak ere Bilgune Feministak aurtengo Durangoko Azoka iragartzen duen kartela aldatzeko eskatu dio Gerediaga elkarteari, «emakumea txapelaren atzean ezkutaturik geratzen delako». «Txapelarekin identifikatu ezinean», kartelak emakumeak kultur eremutik urrun sent... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suzko probekin hasiko dira ostegunean Zubietako erraustegian Amaitu dira Zubietako erraustegiko obrak, eta martxan jartzeko prest dago. Jadanik bi gune beren gaitasunaren %85ean funtzionatzen ari dira, baina hirugarrena falta da: Gipuzkoako zaborrak erreko dituzten bi labeak. Atzo hasi ziren lehengoz horiek berotzen, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bideko Aterpe Hiru sindikatuko garraiolariek sortu eta kudeatzen duten kooperatibak gasolina zerbitzugune berria inauguratu zuen atzo, Oiartzungo Lanbarren poligonoan. Kooperatiba osatzen duten ia 1.500 bazkideek gasoliorik onena merkatuko preziorik txikienetan eskuratu ahal izango dute han, 1997tik Langraitz Okan duen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kongresuko Ogasun eta Funtzio Publikoko batzordeak ontzat eman zuen atzo enplegu publikoen behin-behinekotasun tasa gutxitzeko legegaia, eta ganbera horretako osoko bilkurara bidali zuen, PSOE, UP, ERC eta EAJren botoen bidez. Haren bidez, lanpostu publiko bera gutxienez bost urtez bete duten ordezko langile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yemen zatitzea «traizioa» litzatekeela esan du Salek SANA. Yemengo Nazio Konferentzia boikotatzea egotzi dio Ali Abdula Sale presidente ohiak hegoaldeko Al-Harak mugimendu independentistari, bake elkarrizketetan Estatu federal bat sortzeko «tematu» delako. Yemen bitan zatitzea «traizioa» litzatekeela esan du. Aukera ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025441 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frontoia ez da pilotalekua bakarrik, eta pareta ere ez horma bakarrik. Argindarrek 'Paretaren mintzoa' izeneko erakusketan jarri duena da horren lagin eder bat. «Ohartu gabe, dena egiten dugu frontoietan».
Bazen behin gizon bat kamera bati itsatsia. Izan frontoian, zelaian, kantxan edo hipodromoan, edo izan elkarrizket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025442 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norabide propioa hartu dutenak, 'Ur handitan' saioan BILBO. ETB1eko Ur handitan saioan, barrenari entzun eta euren norabide propioa jarraitu duten herritarren lekukotzak hartuko dituzte gaur (22:25). Protagonista nagusia Joseba Atxutegi izango da; 17 urterekin, gurasoen tabernan lanean hasi, eta berehala konturatu zen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alde ezkorretik begira daiteke egoera. Pinpirin, sagarroi, papogorri, horma txori eta birigarro gutxiago ikusten ditu bere Gamarteko (Baxenabarre) etxaldeko egunerokoan Iñaki Berhokoirigoin Lurrama azokako presidenteak. Egoera larria dela berresteko, datu zenbait ere eman ditu laborariak. Gaur egun, bi milioitik gora e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025444 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ascobik kualifikazio faltari egotzi dio eraikuntzan istripuak ugaritzea Eraikuntzako langileak ongi prestaturik ez izateak eragina eduki ahal izan zuen iaz izandako istripuen gorakadan. Hala azaldu zuen atzo Iñaki Urresti Ascobi Bizkaiko eraikuntzako patronalaren idazkari nagusiak, 2018ko datuak aurkezteko egindako age... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025445 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek gaur gutxienez berdinketa behar du liga bosgarren aldiz irabazteko Pauso bakarra falta da ametsa gauzatzeko. Denboraldi bikaina egiten ari da Athletic, eta esku-eskura dauka ligako bosgarren titulua; Superliga izenarekin irabazi zituen lehen lau ligak, eta gaurkoa lehenengoa luke Lehen Mailan -2001-2002an Su... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrekariak: 2008ko apirilean Espainiako Poliziak sarekada bat egin zuen, hamar gazte atxilotu eta inkomunikatuz. Guztiek tratu txarrak jasan izana salatu zuten, abokatuarekin egoteko aukera izan zutenean. Beste zazpi gaztek, haien bila ari zirela jakitean, Donostiako auzitegira azaltzea erabaki zuten. Hara bidean atxi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazio Batuetako Batzar Orokorrean estatu kideek Garapen Sostengarriko Helburuak (GSH) onartu dituzte, eta helburu horien bidez finkatuko dute 2030era arteko nazioarteko garapen-agendaren edukia.
GSH horiek jarraipena ematen diete Milurteko Garapen Helburuei, 2000. urtean adostu zirenak eta ez direnak, halere, osoki bet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025448 | BERRIA | Euskadi | noticias | Obama: "Ezin dugu amore eman bakea bilatzeko bidean" Barack Obama AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentea eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbas batzartu dira gaur Ramallahen. Atzo iritsi zen Obama Israelera, eta Simon Peres Israelgo presidentearekin eta Benjamin Netanyahu lehen ministroare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Kafe Antzokiko oholtzan izango da gaur gauean Fred Wesley. James Brownen tronboi jotzailea izateagatik egin zen ospetsu Wesley, baina ibilbide oparoa du bakarka ere. Funk eta soul doinuak ditu kuttun, eta 2010ean kaleratu zuen azken diskoa: With a Little Help from My Friends . Gaur bere bandarekin batera ariko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izaro, Zoo eta Fillas de Cassandra daude Zeidfest Gaztea jaialdiko 30 artisten artean
«Zeinen ederra izango den». Itxialdi sasoian zabaldu zen doinu bat izan zen lehenik, kontzertu berezi baten ideia ondoren, eta hogei talde inguruko jaialdi bat bihurtu zen azkenean. Zetak taldearen Zeinen ederra izango den abestiareki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025451 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alderdiek ez dute nahi Gipuzkoako zaborra jasotzen jarraitu Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJk, PPk eta PSE-EEk ez dute Gipuzkoako zaborra jasotzen jarraitu nahi. Iosu Madariaga Ingurumen diputatuak atzo baieztatu zuenez, bien arteko hitzarmena luzatzeko eskatu dio Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak Bizkaiko Diputazioari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025452 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIBERGELA. Gailua. Microsoft Surface Etorkizuneko ukipen jolas-mahaia Microsoftek ekarri du azkenean Europara 2001. urtetik garatzen ari den gailua, Microsoft Surface ukipen jolas-mahaia. Orain arteko mahai-jolas moduko beste bat da, elektronikoa, baina kasu honetan mahai-jolasa mahaian bertan integratuta dago, eta uki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025453 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren uztailaren 12an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango ditugu. Berorietatik irtengo da hurrengo lau urteetan izango dugun Jaurlaritza. Osasun-segurtasuneko baldintzetan egingo dira hauteskundeak, betiere COVID-19 pandemiaren bilakaera kontuan hartuta.
Orain arte ezagutu ez den osasun- eta ekonomia egoer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Josi oihal zati bat beste batekin. Pasatu orratza batetik eta bestetik, eta gehitu beste oihal zati bat horri. Ostiralean hasi ziren Gure Esku Dago dinamikako batzordeak Euskal Herriko hainbat txokotan Joste Egunak ospatzen. Ahalik eta herritar borondate gehien josi nahi dute erabakitzeko eskubidearen alde. Izan ere, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025455 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zaletasun gisa sortu genuen Boot Boys, ez negozio gisa»
Perezek hamasei urte baino gehiago daramatza Boot Boys taldearekin batera Euskal Herrian zein nazioartean jotzen. Hainbeste urteren ondoren, agur esateko garaia iritsi dela sentitzen dute.
Azken guda doinuak eskaintzeko elkartu da Goiza Perez (Legutio, Araba, 199... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025456 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur hasiko dira Txinako Zirku Akrobatiko Handiaren saioak Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Hogei lagunek baino gehiagok parte hartzen dute ikuskizunean, hala nola Cirque du Soleileko akrobatek. Haur ameslari batekin bidaiatzera gonbidatuko dituzte ikusleak, fantasia mundu batean barrena. Etzi eta etzidamu ere eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025457 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aranzadiren biktimen zerrenden kontra egin du Eusko Legebiltzarrak Aranzadi zientzia elkarteak gertuko memoriaren inguruan egindako udal webguneen afera Eusko Legebiltzarrera iritsi da gaur, EAJren eta PSE-EEren eskutik. Halere, ez du egin bi alderdi horiek lehen unean adostutako bidetik. Galdakaoko Udalari (Bizkaia) z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025458 | BERRIA | Euskadi | noticias | Idazlea edota ilustratzailea ezagutu gabe ere (liburu honekin ezagutu ditut neuk), ahots jakintsu bat lezioak ematen ari zitzaidala sentitu dut: «Lehen-lehenik, txiki-txiki hasten da bizitza...». Bi eratara jakintsu, gainera: batetik, esaten dituenek bizitzaren funtsa izan nahi dutelako -«egun batean, iruditzen bazaizu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Merkelek kargutik kendu du Rottgen, azken bozetan galdu ondoren Alemaniako Ipar Renania-Westfalian inoiz ez bezalako galera izan zuen igandean Angela Merkel kantzilerraren CDU Batasun Demokristauak, eta porrotak eragin du lehen biktima. Angela Merkel kantzilerrak Ipar Renania-Westfaliako CDUko hautagai Norbert Rottgeni... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025460 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Pablo Berasaluze gaur itzuliko da jaialdietara, Bartzelonan, Vall d'Hebrongo pilotalekuan (17:15, Nitro). Orpazurda hautsi eta bost hilabetetara, Albisurekin jokatuko du, Bengoetxea VI.a eta Beginoren aurka. Berrizkoak itzulera gogorra izango du, heldu den asteartean Agurainen jokatuko baitu, eta gaur zortzi Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irabazteko hirukotea. Itxakok hasi du denboraldi-aurrea, eta Ralph Tervel, Oana Soit eta Carmen Martin aurkeztu ditu
Itxakok hasi du denboraldi-aurrea, eta Ralph Tervel, Oana Soit eta Mugarik ez. Horixe erran zuen atzo Ambros Martin Itxakoko entrenatzaileak sasoi honetarako dituen asmoei buruz. Taldeak atzo bertan ekin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025462 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goi tentsioko linea salatu dute 438 udal hautetsik Bitan kale eginda ere, goi tentsioko linea bat eraikitzeko asmotan dago REE Red Electrica de España enpresak. Nafarroa eta Gipuzkoa lotu nahi ditu, eta jadanik prest du horretarako hirugarren proposamena. Deikaztelu (Nafarroa) eta Itsaso (Gipuzkoa) artean egin nahi du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025463 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Baratzeen eremua orain baino hobeki egonen da; sartzen errazagoa izanen da»
Juan Mari Soto Zabalza baratzezaina lanean ari da. Aurki merkatura saltzera eramanen dituen landareak ikuskatzen ari da negutegian. 60 urte ditu, eta bizitza osoa darama Arantzadiko Etxe Txurian bizitzen. Hamasei urte zituenetik, eguna argitu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basketek Berlinen esango dio agur Eurokopari SASKIBALOIA. Retabet Bilbo Basketek gaur jokatuko du Eurokopako azkeneko partida, Berlinen, Albaren aurka (20:00). Bizkaiko taldeak jada ez du ezer jokoan, aspaldi geratu baitzen aurrera egiteko aukerarik gabe. Hala, lan ona egitea eta lehiaketari taxuzko amaiera emate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025465 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpena ezagutu eta gero, epaiaren balorazioa egin dute Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauk. Masek "lasaitasun eta desadostasun osoz" jaso du epaiaren berri, eta jakinarazi du helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean, eta, "behar izanez gero, Europako auzitegietan".... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emilio Sanchezek Nafarroako VWeko buru izateari utzi dio IRUÑEA. Emilio Sanchezek Nafarroako WVeko presidente izateari utzi dio. Administrazio batzordeak jakinarazi duenez, Sanchezek kargua utzi du, zazpi urteko ibilbidearen ondoren. Miguel Angel Grijalba Blancok eta Kai Feuerherdtek ordezkatuko dute behin-behinean. Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barrikan delitu ekologikoa egitea egotzita, epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak eta Txipio Bai elkarte ekologistak salaketa jarri zieten 2006an EAJko Barrikako batzordeko presidente ohi Jon Iñaki Larrazabali eta Alexander Albizua enpresaburuari, Barrikako (Bizkaia) txaleten eraikuntzan «delitu ekologikoa, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025468 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saioaren hirugarren denboraldia «ilusioz» hasi du Mendiolak, eta nabarmendu du «erronka bat» dela programa bakoitza.
«Idazleen mundua ahalik eta hobekien erakustea eta ezagutaraztea». Hori da Arte[faktua] saioko gidari Yolanda Mendiolak (Aubervilliers, Frantzia, 1963) bere buruari eta programari berari jarri dizkion he... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Debekuak debeku, ongietorria egin diote Etxeberriari Azpeitian Garikoitz Etxeberria Kafe-ri ongietorria egin zioten atzo Azpeitian.
Haika-Segi auziagatik preso egonda astelehenean atera zen espetxetik.
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen ongietorria Frontoi Txikin egitea, eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025470 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Garrantzitsuak dira Etxepare bezalako erresonantzia kaxak»
«Aspalditik nenbilen nire bizitza errepasatu nahian», esan zuen atzo Bernardo Atxagak, Etxepare Euskal Institutuaren Donostiako egoitzan, Madrilgo Atxaga Unibertsoa -ren aurkezpena egitean. «Uste dut Etxepare Institutuari esker oraingo honetan aukera aparta da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025471 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. 'Oh Happy Day' lehiaketako hurrengo taldeak aukeratuko dituzte sei saiotan. Hamalau hautagaitatik zortzi nola aukeratzen dituzten ikusi ahal izango da 'OHD bidean' hautaproba saioan
'Oh Happy Day' lehiaketako hurrengo taldeak aukeratuko dituzte sei Hamalau hautagaitatik zortzi nola aukeratzen dituzten iku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alex Urangak bosgarren bukatu du APBren munduko zirkuituan BODYBOARD. Alex Uranga zumaiarrak bosgarren postuan bukatu du APBren munduko zirkuitua. Azken proba atzo bukatu zen, Kanaria Handian (Espainia), eta Uranga final-laurdenetan kanporatu zuten. Urangak sasoi ona egin du, proba bat irabazita, Itacoatiaran (Brasil).... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025473 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraio sektoreko enpresek iritzi diote Erresuma Batuan ez ezik EBn ere kamioilariak behar direla. Sindikatuek salatu dute azken urteetan soldatak asko jaitsi zaizkiela eta asko merkatu dela lanbidea. Errelebo faltaz ere ohartarazi dute, egungo gazteentzat lanbidea ez delako erakargarria.
Erresuma Batuko irudiek zeresa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost ikasletik batek esan du tratu txarrak jasaten dituela eskolan Ikasleen %18,9k ziurtatu dute tratu txarrak jasaten dituztela eskolan. Datu esanguratsu horren berri jakinarazi zuen joan den astean ISEI irakats-sistema ebaluatzeko eta ikertzeko erakundeak, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean egindako agerraldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025475 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAKETZEA. Alderdien Legea eta espetxe politika ez direla aldatuko dio Rubalcabak. Batasunaren hitzak «pausotzat» jo ditu Barne ministroak, baina ez direla aski gaineratu du
Alderdien Legea eta espetxe politika ez direla aldatuko dio Rubalcabak Batasunaren hitzak «pausotzat» jo ditu Barne ministroak, baina ez Espainiako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren urtean 168 milioi pertsonak beharko dute giza laguntza Inoiz baino pertsona gehiagok beharko dute giza laguntza 2020an: 168 milioik, hain zuzen. Iaztik 22 milioi gehiago dira laguntza beharrean daudenak. Nazio Batuen Erakundearen esanetan, arrazoi nagusiak dira iraupen luzeko gatazkak, muturreko gertaera klima... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025477 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gladys del Estal gogoratu dute hilketaren urtemugan DONOSTIA. Asteazkenean bete ziren 30 urte Guardia Zibilak Gladys del Estal hil zuenetik, egitasmo nuklearren eta Bardeako tiro eremuaren aurkako ekitaldi batean zela. Del Estal gogoratzeko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Donostian, Kristinaenea parkean, Eguzkik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025478 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahern: «Gizarte bakoitzak bere bidea topatu behar du»
Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiaren babes gutuna irakurri zuten atzoko aurkezpenean. Hark azpimarratu zuen «gizarte bakoitzak bere bidea» topatu behar duela bake prozesuan aurrera egiteko. Baina, «funtsezko gaietan» akordioa egitea «erabakigarritzat» jo zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025479 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alvaro Uriberen segurtasun buru ohia AEBen esku dago, narkoekin aritzea egotzita
Mauricio Santoyo Velasco jeneral ohia AEBetako Justiziaren esku dago, eta gaur deklaratuko du Virginia estatuko auzitegi baten aurrean. Alvaro Uribe Kolonbiako presidente izandakoaren segurtasun arduraduna izan zen 2002tik 2010era bitartea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025480 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norsk Rikskringkasting taldearen akronimoa da NRK. Irrati publikoa 1933. urtean sortu zuten, eta, geroago, Erresuma Batuko BBCren ereduari jarraitu zioten, ñabardurekin. 1975. urtera arte, irratiaren eta telebistaren monopolioa izan zuen. Gaur egun, hiru irrati eta hiru telebista kate ditu: irrati nagusia NRK P1 da, je... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025481 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eurite unibertsala amaitu eta lehorreratzeko Noek aurkitu zuen lur bakarra Ararat mendiaren gailurra izan omen zen. XVI. mendean, Esteban Garibaik-eta idatzi zuten Aralar mendiak Bibliako mendi sakratu haren omenez hartu zuela izena, bai eta Tolosaraino doan Araxes ibaiak ere Kaukason dagoen ibaiaren izen berberagatik,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025482 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da omenaldi bat izango; manifestu bat edo festa bat izango da. Loraldiak Muguruza Mani-fest aurkeztu zuenean, orain dela bi urte, garbi esan zuen gauza berezi bat egin nahi zutela Fermin Muguruzaren musikarekin: «Gure bizitzaren soinu banda izan diren kantuen berrikusketa bat». Ordukoa bertan behera utzi behar izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasteko eta esperientziak partekatzeko . Euskararen eta euskal kulturaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz, Hego Ameriketako herri indigenen ordezkaritza bat Euskal Herrian da asteotan, Garabide Elkarteak gonbidatuta
Euskararen eta euskal kulturaren nondik norakoak ezagutzeko asmoz, Hego Ameriketako herri indigenen or... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025484 | BERRIA | Euskadi | noticias | NEGUKO OLINPIAR JOKOAK TURINEN. Elurra urtu nahi dute . IZARRAK. Turinen ariko diren kirolarien artean badira nabarmendu beharreko hainbat. Olinpiar Jokoetako protagonistak dira
IZARRAK. Turinen ariko diren kirolarien artean badira nabarmendu beharreko hainbat. Olinpiar Jokoetako protagonistak dira Txapelketa guztiek d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025485 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauts zara eta hauts bihurtuko zara» (Hasiera 3, 19). Baina hauts horrekin zer egin, horrek buruhaustea ekar diezaioke baten bati. Batez ere, kristaua baldin bada. Azken urteetan aldatu egin da heriotzarekiko ikuspegia. Geroz eta gehiago dira gorpua lurperatu beharrean errausketaren alde egiten dutenak. Hiriburuetan os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025486 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mas: «Kontsultaren alde gaudenon artean hartuko ditugu erabakiak»
«Gure egitasmo bakarra bozkatzea da, eta era eraikitzaile, baikor eta demokratikoan eginen dugu». Hitzokin erantzun dio Artur Mas Kataluniako presidenteak azaroaren 9ko kontsultaren inguruan sortu den polemikari. Izan ere, Joana Ortega presidenteordeak g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025487 | BERRIA | Euskadi | noticias | Khaxoggi modu "basatian" hil zutela baieztatu du Turkiak Jamal Khaxoggi kazetariaren hilketak zurrunbilo diplomatikoa eragin du nazioartean. Khaxoggi irailaren 2tik dago desagertuta, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsuletxean sartu zenetik, hain zuzen ere. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak ikerketaren inguruk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025488 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zabalik da Ekoliderrak egitasmoko 5. aldian izen emateko epea Ekologian trebatutako lidergo gazteak sortzen ditu Ekoliderrak egitasmoak. Kutxa Ekogunearen barnean dagoen proiektua da, eta iraunkortasunean eta ekologian trebatutako gazteak bilatzen ditu. Trebatu+Ekin+Izan dute leloa. Ainhoa Iribar langabezian zegoen due... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025489 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Astinaldi bat» eman nahi dio Nafarroako Gobernuak kulturaren sektoreari. Denbora luzez «ahaztuta» egon den sektorea dela iritzita, 948 Merkatua deituriko azoka egingo dute azaroaren 15 eta 16an, Iruñean. «Kultura Departamentuarentzat, legealdi honetako proiektu estrategikoetako bat da 948 Merkatua», onartu du Ana Herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025490 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. ARRAUNA. Arrosaren pizkundea. Urteetako gainbeherari etena jarri eta goi mailara itzuli da Pasai Donibaneko trainerua. Herria arraun usaina berreskuratzen ari da, baita San Pedrorekiko lehia historikoa ere.
Urteetako gainbeherari etena jarri eta goi mailara itzuli da Pasai Donibaneko trainerua. Herria arraun u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025491 | BERRIA | Euskadi | noticias | KABUL. NBEk atzo argitaratu zuen Afganistango gerran hildako zibilei buruzko urteroko txostena. Iaz 3.483 hil zituzten, 2016an baino %9 gutxiago. Hilketen %42 gobernuaren aurkako indarrek egin zituzten. Atzerriko indarrek, berriz, 295 hil zituzten aire erasoetan, %7 gehiago. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. Eguna: Martxoak 12.
Zalantzarik gabe, Dantzaz konpainiaren Mugakoa izan da dFeriako hirugarren eguneko ikuskizun nagusia. Aurtengo edizioaren leloa Mugak izanik, forma berezia eman diote egitarauari, kale eta aretoaren arteko mugak lausotzeko.
Xede horri begira, Jone San Mar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025493 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Baserritarrei tarte berezi bat egingo diete etzi Donostian, baserriko produktuen azoka berezia antolatu baitu Donostiako Udalak. Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubietara salmenta eta dastatze gune bihurtuko da Bulebarra. Azokaren bidez Gipuzkoan dauden ekoizpen denak ezagutarazi nahi dituzte. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025494 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bide okerretik joanda, gauza onik ez. Eta Athletic bide horretan ibili da Mallorcan. Horregatik galdu du. Zehatzago esanda, eta hutsegiteak xehatuz, honegatik: atzealdeko opariengatik eta biguntasunagatik. Adierazgarria oso Marcelinok atsedenaldian harturiko erabakia: Unai Nuñez aldageletan utzi du, eta Balentziaga jar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025495 | BERRIA | Euskadi | noticias | 315 eguneko greba amaitu dute Gipuzkoako errepideetan, "akordio handi batekin" Irribarre egin dute azkenean, hamar hilabete pasatxoko greba bukatu eta gero. Pozez egin dute agerraldia Gipuzkoako errepideetako mantentze lanak egiten dituzten beharginek Donostian, ELAren egoitzan: esku batean hiru enpresekin sinatutako a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025496 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izango al da Herman Dune egunen batean irrati formuletan entzungo dugun taldea? Harrigarria litzateke, baina orain ez badu lortzen, zaila izango du aurrerantzean ere. Ez Strange Moosic bere diskorik komertzialena delako -izan liteke neurri batean-, baizik eta bere musika telebistako iragarkietarako erabiltzen hasi dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025497 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste honetan Paseoaren Hiriburuan ibili direnetako batek baino gehiagok begiak igurtziko zituen, hiriko hainbat gunetan agertu diren kartelak ikusitakoan. Espainiako errege berria ageri zen haietan, eta, atzealde zuriaren gainean, hizki urdinek ongietorria ematen zioten gaztelaniaz: Bienvenido . Donostia 2016ren sinadu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025498 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nondik jaiotzen da koreografia bat? Eta nola? Galderak erantzun nahi ditu Donostia 2016ko egoitzan zabaldu berri duten Anexatik Yauzkarira. Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketak, Euskal Herriko lehenengo dantza garaikideko konpainia sortu zuten Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoen lanak ardatz. Dantza g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025499 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behingoagatik, Realari ez zaio askorik axolako atzera begira jartzea. Bi arrazoi dituzte horretarako donostiarrek: Girona izango dute bihar aurkari Anoetan, iragan sasoian aise menpean harturiko aurkari bat (5-0), eta Eusebio Sacristan da egun kataluniarren entrenatzailea, iazko sasoira arte Realaren prestatzailea izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025500 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerra egoera ezarri dute Somalian, jihadisten kontra MUQDISHO. Mohamed Abdullahi Farmaajo Somaliako presidenteak gerra egoera ezarri du herrialdean Al Shabab talde jihadistari aurre egin ahal izateko. Hegoaldeko eta erdialdeko eremu batzuen gaineko kontrola dute muturreko islamistek, eta agintariak amnistia iragarri du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025501 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kopako final-hamaseirenetarako zozketa egin dute Madrilen. Lau sortatan banatu dute: lehenbizikoan, Espainiako Superkopa jokatu duten lau taldeak zeuden, Bigarren B mailakoekin batera; bigarrenean, berriz, Bigarren B Mailako gainerakoak Lehen Mailakoekin; hirugarrenean, Bigarren Mailakoak Lehen Mailakoekin; ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendariak: Stephen Woolfenden, Debs Paterson, Philippa Lowthorpe eta Jamie Childs. Gidoilariak: John Bickerstaff, Hannah Friedman eta Jonathan Kasdan. Aktoreak: Warwick Davis, Ruby Cruz, Erin Kellyman, Ellie Bamber, Amar Chadha-Patel eta Tony Revolory. Atalak: 8. Non ikusi: Disney Plus. Generoa: abentura.
Maialen Luj... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025503 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eguberrien aurretik, Turkiako hegazkinek aire eraso bat egin zuten Maxmurren, Irakeko Kurdistanen, eta lau zibil hil zituzten. Azken egunotan, Ankarak gogortu egin ditu Rojavaren (Siriako Kurdistanen) aurkako mehatxuak, baina aire eraso hori adierazle bat izan da oroitarazteko Hego Kurdistanen babestuta dauden iparrald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Christian Boltanski artista plastiko polifazetikoa hil da ARTEA. Christian Boltanski artista frantsesak hainbat diziplina landu zituen: instalazioen bidez lortu zuen osperik handiena, baina argazkiekin, eskulturarekin eta zinemarekin ere esperimentatu zuen. Holokaustoaren kontakizunek eragin handia izan zuten harengan,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025505 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. 'Euskonews Gaztea'-ren ehungarren alea eskura dago sarean. Ikasleen sormen lanetatik abiaturik, ideiak sarean garatzeko helburua du euskarazko astekariak
'Euskonews Gaztea'-ren ehungarren alea eskura dago sarean Ikasleen sormen lanetatik abiaturik, ideiak sarean garatzeko helburua Euskonews Gaztea Eusko I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendizale bat hil da Asturiasen, hegi batetik erorita DONOSTIA. Euskal Herriko mendizale talde batean zihoan gizonezko bat hil zen atzo mendian, Asturiasen (Espainia). 66 urteko gizon bat zen. Mendi hegal batetik erorita hil zen. Guardia Zibilak helikoptero bat bidali zuen bertara, eta gorpua Cangas de Onis udalerrira ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025507 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Espainiako Kongresuko talde guztiek, PPk izan ezik, argindar autokontsumoa arautzeko lege proposamen bat eskatu dute. Legearen helburua izango da norbere kontsumorako argindar ekoizpena erraztea, eta hari zergarik ez ezartzea - eguzkiaren zerga deitutakoa-. Argindarraren prezioa 2013z geroztiko mailarik handien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025508 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Booktegi.eus -en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu», dio Booktegi webgunearen atariko orriak. «Liburuak dohainik deskarga ditzakezu. Eta lagunei gomendatu. Liburuak dohainik plazara ditzakezu, gure baldintzak betez gero. Harpidetzen bazara, azken liburuen berri jasoko duzu e-postaz». Liburuak deska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025509 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hamahiru zabortegi eraikita, gure herrien geroa kolokan jarriko dute»
Urtarrilean izan zuten proiektuaren berri: 122 hektarea baino gehiago desjabetu nahi ditu Adifek Nafarroako erdialdean, AHT abiadura handiko trenaren lanei lotutako hamahiru zabortegi eraikitzeko. Orain arte, behin-behineko okupazio bidez egin izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025510 | BERRIA | Euskadi | noticias | Debbie Reynolds aktorea (Texas, AEB, 1932) ezagun egin zen Singin' in the Rain filmean parte hartzeagatik. Herenegun hil zen, Los Angelesen, 84 urte zituela, garuneko isuri baten ondorioz. Haren alaba Carrie Fischer hil eta egun batera zendu da Reynolds -aktorea zen alaba ere, besteak beste, Leia printzesaren rola joka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025511 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Alkoholak dakartzan kalteen berri eman beharko litzateke»
Asteburuetan alkohola edateak DNAn arrastoa uzten du, EHUko Adela Leonor Rendon ikertzaileak eta Mexikoko Unibertsitate Autonomoak elkarlanean egindako ikerketa baten arabera. Alkoholak gazteengan duen eragina aztertu dute egindako ikerketan.
Edari alkoholdunen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025512 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Michelle MacLaren Aktoreak: Michael Chiklis, George Pullar, Adriana Paz, Octavio Pizano, Julio Carreri. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: AXN. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Drama. Thrillerra.?
Michael Chiklis aktore estatubatuarra The Shield telesailean egin zen ezagun, polizia agent... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025513 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getxok (17-29) eta Gernikak (39-26) galdu egin dituzte atzeratutako partidak ERRUGBIA. Getxo Arteak eta Gernika Bizkaiak ligako 13. jardunaldiko atzeraturiko partidak jokatu zituzten atzo, eta biek galdu egin zuten. Gernikak, 39-26 Cisnerosen zelaian; eta Getxok, etxean, Alcobendasen aurka (17-29). Getxo sailkapeneko p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025514 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Euskal presoen aldeko protesta egin zuten joan den larunbatean Bakegileek deituta Baionan, eta hainbat herritarrek adreiluzko pareta bat eraiki zuten suprefeturaren aitzinean, Frantziak gatazkaren konponbideari jarri dion «blokeoa» salatzeko. Ipar Euskal Herriko PCF alderdi komunista frantsesari «kezkagarria et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025515 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nigerian, Boko Haram erakunde islamistako buruzagia hil du Poliziak. Segurtasun indarrek gerrillariak «akabatu» dituztela ziurtatu arren, iparraldeko estatuetan borrokak ez dira eten
Nigerian, Boko Haram erakunde islamistako buruzagia hil du Poliziak Segurtasun indarrek gerrillariak «akabatu» dituztela ziurtatu arren, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025516 | BERRIA | Euskadi | noticias | LAGOS. Boko Haram talde islamistak 98 zibil hil zituen asteazkenean Bama hirian eginiko erasoan -atzo arte 47 zenbatu zituzten-, eta Nigeriako armadaren erantzunean ehun miliziano hil dituzte. Bonba, granada eta suzko armekin egin zuen erasoa Boko Haramek, eta 500 eraikin inguru txikitu zituzten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025517 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. 2009an, Bergarako lantegiak galerak zituela eta, ekoizpena Zumarragara eramatea erabaki zuen Arcelor Mittalek. Itxiera aldi baterako izango zela ziurtatu zien orduan zuzendaritzak langileei. Baina lantegia gehiago martxan jarriko ez duten beldur dira orain langileak, bi lantegietako zuzendaritzek bat egin dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025518 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Bertan behera utzi dute Euskal Eskola Publikoak urtero egin ohi duen jaia. Bastidan (Araba) zen egitekoa, ekainaren 7an. Aurtengoak 29. aldia izan behar zuen, baina EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak adierazi du atzeratu egingo dutela, COVID-19ak eragindako egoera dela eta. Jakinarazi dute beste ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025519 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemoseko lehendakarigaiak «ezkerreko hirukoa» aldarrikatu zuen atzo, Bilbon egindako ekitaldi batean: «Askotariko gizarte baten helburu nuklearrarekin bat egiten dugunon batasuna geldiezina da, eta gehiengo sozial handi batentzat onuragarria». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ari gara joan den mendeko 80koen hasieran 9-10 urteko ikastolako ume taldea kontakizun bat ahoz gora txandaka irakurtzen, irakasleak agindutako ordenan, batzuk totel xamar, beste batzuk jario hobez. Baserri giroko herri batean kokatzen da leitzen ari garen pasadizoa, mutiko xelebre bati buruzkoa: badoa kalean, begiratz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025521 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elizaren zerga-onuren alde bozkatu dute EAJk eta PPk GASTEIZ. UPDren legez besteko proposamen bat oinarri hartuta, PSE-EErekin adostutako zuzenketa bat bozkatu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko zerga-onurak kentzeko Elizari. EAJren eta PPren kontrako botoekin, ordea, ez zen aurrera atera. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025522 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Brexit'-aren atarian, Erresuma Batuko BPGa behera egiten hasi da Datuek zaplazteko bat eman diote Boris Johnsonek saldu nahi duen baikortasunari. Erresuma Batuko ekonomia %0,2 txikitu zen urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera, industriaren geldialdiaren eraginez. Lehen aldia da 2012az geroztik hiruhileko batean barne... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025523 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste entrenatzaile bat izango du datorren denboraldian Acunsa Gipuzkoa Basketek. Marcelo Nicolari kontratua ez berritzea erabaki du administrazio kontseiluak. Bi sasoi osatu ditu Argentinakoak: lehendabizikoan, ACB ligara igo zen, Urrezko Leb ligan txapeldun izan eta gero Valladolidekin batera, eta Kopa ere irabazi zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025524 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errepresioak gatazka ez duela konponduko aldarrikatu dute Iruñeko manifestazioan. 'Amejoramenduarekin demokraziarik ez' lelopean ehunka lagun elkartu dira EAE-ANVk deituta
Errepresioak gatazka ez duela konponduko aldarrikatu dute Iruñeko 'Amejoramenduarekin demokraziarik ez' lelopean ehunka lagun elkartu Soilik hitzarm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025525 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetan, kalean da Floyden hilketaz akusatutako polizia WASHINGTON. Behin-behinean aske geratu da Derek Chauvin, George Floy gizon afro-amerikarra hiltzeaz akusatutako Minneapolisko polizia ohia. Chauvin atzo geratu zen aske, milioi bat dolarreko bermea ordainduta. Martxoan epaituko dute, Floyden hilketagatik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jendeari eraso egiten ibiltzea egotzita, bi gazte atxilotu dituzte BILBO. Ertzainek atzo goizaldean bi gazte atxilotu zituzten Bilbon, jendeari eraso egiten ibiltzea leporatuta. Atxilotuek 22 eta 26 urte dituzte, eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, taberna baten kanpoko aldean sortu zen li... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikuslearen defendatzailearen figura garatzeko eskatu du legebiltzarrak EH Bilduk jarri zuen gaia mahai gainean, legez besteko proposamen batekin. Koalizioak nahi zuen Eusko Legebiltzarrak EITBko zuzendaritzari eskatzea ikus-entzulearen babeslearen figura autonomoa sortu eta arautzeko proposamen zehatza aurkeztea, «herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025528 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Enpresak aurrera egin dezan, familiak ados jarri behar du»
Gizarteak ez die behar besteko aitortzarik egiten familia enpresei, hala uste du Gaizka Zulaikak, baina azpimarratu du enpresa horien jardunak onurak ekarri ohi dizkiela «gizarteari eta eskualde osoari».
Joan den urtean hartu zuen Aefame elkarteko zuzendari ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025529 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zarra-zarra ari du euria Donostian. Astearte arratsaldea da, ia gautu du eta ez dabil arimarik Kontxa inguruan. Inguruko tabernak bilakatu dira oinezkoen aterpe, baina Euskaraldian parte hartzekoa den herritar talde batek Bagera elkartearen egoitza du abaro; euritetik libratzekoa eta datozen egunetan hizkuntz ohiturak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025530 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entzun ditut esparru juridikoko buru feminista onenetako batzuk esaten kartzela prebentiboa salbuespeneko neurria dela, ezin dela aurreratutako zigorra izan, eta ez dela legezkoa alarma sozialari jarraituz ezartzea. Espainiako Estatuan gehiegi aplikatzen dela, eta horrek sortzen duen giroak hegoa ematen diola zigorrare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025531 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Asanbleak erreformaren lehen eztabaida amaitu zuen, artikulu bakar bat onartuta -erretreta sistema berezi gehienak ezabatzen ditu-.
Legegaia Senatura iritsiko da: Gizarte Segurantzaren batzordera lehenik, eta osoko bilkura gero -martxoaren 2an-.
Beranduenik egun horretan amaituko da debatea Senatuan, eta leg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025532 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Joxi eta Joxeani zer egin zieten jakinda, garbi daukat nik ere horrelako heriotza izango nuela"
Bahiketa saioa gaizki atera zen, baina Larretxea Goñik garbi zuen 1996an Euskaldunon Egunkaria- ri eskaini zion elkarrizketan nola bukatuko zuen bahitua izanez gero: "Ziur nintzen bahituz gero nola bukatuko nuen, banekien g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrian bi urte beteko dira ETAk behin betiko su-etena iragarri zuela. 2011ko urriaren 21ean eten zuen, hain zuzen, jardun armatua Euskadi Ta Askatasunak. Argazki berria ekarri zuen adierazpen horrek Euskal Herrira, biolentzia bako garaiari eman zitzaion hasiera horrela, hainbat urte luzeren ostean. Zauriak, ordea, hor ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.