id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0025534
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aldaketak gehiengo handien testuinguruan lortu daitezke bakarrik» Zientzia Politikoetako doktorea da Gemma Ubasart (Castellar del Valles, Herrialde Katalanak, 1978). Gironako Unibertsitateko irakaslea da gaur egun, eta zigor sistema eta giza eskubideetan aditua. 2015era bitarte Podemeko idazkaria izan zen Katalunian, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025535
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Chuquisacaren oihua. Latinoamerika kolonietatik askatzen hasi zen eguntzat jotzen dute biharkoa askok, indigenen matxinadak aurrekoak badira ere; Bolivian banaturik ospatuko dute bigarren mendeurrena. Latinoamerikako independentzia Latinoamerika kolonietatik askatzen hasi zen eguntzat jotzen dute biharkoa asko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025536
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ni nahiko bakartia naiz, eta isiltasunaren alde egiten dut». Jesus Rivero artistaren lana bere bizitzaren isla da. Isila, apala eta intimoa. Inguruari behatu, eta hori taula eta mihise gainean olioz margotu. Gakoa naturarekin kontaktuan egotea da, kanpoan behatutakoa lantegian osatzen duen arren. Lan horren bilduma ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025537
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia hasieratik erdi aldera begiratzen duen Donostiako Kursaaleko fatxadari erabilera «itsusi» samarra eman zioten, jaiak eta abarri buruzko mezuekin, fatxadaren gaueko argitasuna koloreztatuz. Baina oraingoa, handiagoa da, fatxada ikaragarri hori argi panel publizitario bihurtu baitute. Gas banatzaile enpresa baten irag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025538
BERRIA
Euskadi
noticias
Txilen etxeko atxiloaldia betetzen ari den Asel Luzarraga euskal idazle eta musikaria aska dezaten eskatzeko, musika jaialdia egingo dute hilaren 27an Bermeoko Kafe Antzokian (Bizkaia). Asel aske taldeak antolatuta, Ruper Ordorika, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken Zazpi, Joseba Irazoki, Kero...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025539
BERRIA
Euskadi
noticias
Disneyk Twenty-First Century Fox konpainia erosi du AEB. Rupert Murdochek Fox taldeko entretenimenduaren arloa saltzea erabaki du. Disneyk erosi du Twenty-First Century Fox, 44.200 milioi euroren truke. Erosketaren barne sartzen dira konpainiak Hollywooden duen estudioa, FX eta National Geographic kateak, Hulu zerbitzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025540
BERRIA
Euskadi
noticias
DSBEa lortzeko «erraztasun gehiago» eskatu dute manifestazio batean BILBO. Mila lagunetik gora elkartu dira Eusko Jaurlaritzari diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko «erraztasun gehiago» eman dezan. Hainbat gizarte plataformak eta sindikatuk deituta, «Euskadin ere» pobrezia dagoelako aldarrikatu dute Bilboko kalee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025541
BERRIA
Euskadi
noticias
Popak ere baditu bere arriskuak. Heavy metala eta Euskal Rock Erradikalaren garaiko Iruñean rara avis bat izan zen Toño Murok gidatutako Balerdi Balerdi taldea. Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak azaldu du beren historia. Ozpin arrastorik gabe, umoretsu: «Beti izan gara oso kritika onak jaso eta oso salmenta txarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025542
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelgo armadaren hegazkin bat eta drone bat bota dituela dio Siriak Ez dago argi zer gertatu den. Soilik azken orduetan hainbat misil bota dituztela Golango gainetara, bai Siriaren kontrolpeko lurretara eta baita Israelek okupatutakoetara ere. Jaurtiketen ostean, heldu dira salaketak. Siriako Gobernuak zabaldu du Isr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025543
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldaketa sakonen garaia izaten ari da nazioartean zein Euskal Herrian. Estatu espainola, bere aldagai propioekin, ez da salbuespena abagune horretan. Erabakitze eskubidearen aldeko indarrok estrategia komuna abiaraztea une historiko honi erantzuteko modurik egokiena dela uste dugu EH Bildun. Egoerak eskatzen duen tamai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025544
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraila, ikasturte berria, asmo berriak, gimnasioak eta eskoletako patioak jendez betetzen diren garaiak. Haurrak eskoletara doaz motxila bete libururekin, gehienak atzerriko historia gazteleraz edo frantsesez kontatzen duten liburuekin; ez gaitezen engaina, ikasleen erdiak baino gutxiagok ikasten du euskaraz historia, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025545
BERRIA
Euskadi
noticias
Disko gogor birtualak edo on line daudenak oso praktikoak izan daitezke. Alde batetik, baliagarriak dira dokumentu eta fitxategi garrantzitsuen segurtasun kopia egiteko. Gainera, datuak enpresa edo etxetik urrun gordetzen dira. Beraz, enpresan edo etxean dokumentu edo fitxategiak desagerraraz ditzakeen ezbeharren bat s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025546
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jokaleku guztiak irekita» daudela esan du PSNren zuzendaritzak «Lasaitasuna, zuhurtzia eta konfiantza» eskatu die PSNk nafarrei. Nafarroako Alderdi Sozialistak maiatzaren 22ko emaitzak aztertu zituen atzo Iruñeko egoitzan, baina ez zuen hastear diren negoziazioen inguruko inongo argibiderik aurreratu. Elena Torres egu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025547
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorka Guruzetak 2028ra arte berritu du Athleticekin Athletic etorkizunerako taldea osatzen ari da etengabe. Gorka Guruzeta da talde zuri-gorriak lotu duen azken jokalaria. 27 urteko aurrelari donostiarrak beste lau denboraldirako berritu du kontratua, 2028ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere. Klubak aukera zuen aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025548
BERRIA
Euskadi
noticias
Abuztuaren 6an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan mobilizatuko da Etxerat, Etxera lelopean. La Arena, Bakio, Laidatxu, Laida, Laga, Ea, Lekeitio, Ondarroa (Bizkaia), Mutriku, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) hondartzetan, senideek pairatzen dituzten eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025549
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahar etxeen ikerketa batzordea eratzea galarazi dute EAJk eta PSEk EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek Eusko Legebiltzarrera eraman zuten atzo izurri garaian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zahar etxeetan gertatutakoa ikertzeko batzorde parlamentarioa eratzeko proposamena, baina EAJk, PSEk eta Voxek atzera bota zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025550
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Fiskaltzak Kataluniakoa gabe jarriko du Masen aurkako salaketa MADRIL. Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak bakarrik jarriko du Artur Mas Kataluniako presidentearen aurkako salaketa, A-9ko kontsulta legez kanpo antolatzea egotzita. Erabaki hori hartu du, Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025551
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. ESKU-HUSKA. ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETA. Okerrak zuzentzera . Olaizola I.a-Otxandorenak eta Olaizola II.a-Zearrak antzeko pilotak aukeratu dituzte iganderako Olaizola I.a-Otxandorenak eta Olaizola II.a-Zearrak antzeko pilotak Asier Olaizolak eta Iñaki Otxandorenak lezioa ikasi dute. Atzo Bergaran eginiko pilota a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025552
BERRIA
Euskadi
noticias
Tren bidaia batean harrapatu nau zutabe honen idazketak. Trenean, eta liburu baten konpainia estimagarria dudala. Album du izena, eta Formol taldearen antzezlana du oinarri. Hori bai, ez dira obraren gidoia papereratzera mugatu: belaunaldikide zenbaiten testuak eta material osagarria ere pilatu dituzte. Hala nola, mani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025553
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontua ia erdira jaitsita eraikiko dute Musikeneren egoitza, 2013rako. Hasierako egitasmoak aurreikusi baino bi solairu gutxiago izango ditu, eta 45 milioi euroko aurrekontutik 25ekora igaroko da Auditoriumak 408 ikusle hartu ahalko ditu, eta hiru zatitan banatu ahal izango da Aurrekontua ia erdira jaitsita eraiki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025554
BERRIA
Euskadi
noticias
Erasorik gabe, ez dago ziklismorik Mikel Landarentzat (Bahrain). Beti jokatzen du ausart, ondo edo gaizki egon, ondorioetan askorik pentsatu gabe. Herenegun, kemenik ez zitzaion falta izan Madeleinen eta Lozen gora; bai, ordea, indarra. Atzo, aldiz, bi osagaiak uztartu zituen, eta bere onera etorrita, piztu egin zuen o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025555
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraingoz, gorpu bakan batzuk bakarrik erreskatatu dituzte, baina 293 lagun desagertuta daude Jejuko itsasartean, 459 bidaiari zeramatzan itsasontzi bat Byeongpyung uhartetik gertu hondoratu ostean. Ustez ur azpiko haitzen bat jo zuen Sewol ontziak, eta, laguntza eskea azkar egin arren, irauli egin zen, eta hiru ordu es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025556
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniak eta Portugalek elkarren aurka jokatuz ekingo diote gaur Eurokopari. Biak talde indartsuak dira, baina aldarte oso ezberdinak dituzte oraintxe. Alemaniak faboritoen artean dagoela onartua du, eta, lagunarteko azken partidetako emaitzak onak ez izan arren, lasaitasunez pasatu dituzte azken asteak. Portugalgo se...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025557
BERRIA
Euskadi
noticias
Burdinbideko tunelaren irekiera «sariduna» izan zen, handik eta aste gutxira Autzagane gaineko bidegorria inauguratu baitzen. Hala ere, ekitaldian ondoko hau esan bazen ere «Autzaganeko gainaren bi aldeetan dauden oinezkoentzako bi tarteei jarraitutasuna emango die. Horrela, Zornotzatik Muxikara doan oinezkoentzak eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025558
BERRIA
Euskadi
noticias
Edward Yang zuzendariaren film guztiak emango ditu Nosferatuk Edward Yang (Shangai, 1947, Beverly Hills, Los Angeles, AEB, 2007) taiwandar zinemagileari eskainitako zikloa antolatu du Donostia Kulturak Nosferatu programazioaren barruan. Kongbu fenzi / The Terrorizer (1986) filmaren emanaldiarekin hasiko da zikloa gaur,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025559
BERRIA
Euskadi
noticias
Voxek zentsura mozioa aurkeztu du gobernuaren aurka MADRIL. Voxek Espainiako Gobernuaren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu zuen atzo, «une txarreko gobernurik txarrena» delakoan. Orain, Kongresuko Mahaiari dagokio eztabaidarako data finkatzea; alderdi ultraeskuindarrak Santiago Abascal proposatuko du hautagai gisa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025560
BERRIA
Euskadi
noticias
44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emazte ohia jo duelakoan Bilboko udaltzainek 44 urteko gizon bat atxilotu dute, emazte ohia jo duela egotzita. Udaltzainen arabera, hiltzeko mehatxua ere egin dio, etxeko atean heriotza hitza idatzita. Gizonezkoak ustez kokotzean buruko bat eman dio, eta emakumezkoa -41 urte- B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025561
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo abiatu zen Sandra Barrenetxeak salatutako torturen epaiketa. Lau goardiazibil, ustezko torturatzaileak, epailearen aurrean. Ez daude bakarrik: haiekin daude, akusatuen eserleku berean, torturak sistematiko ukatzen dituztenak. Tortura-salaketen aurrean gor, torturaren praktika ahalbideratzen duen sistema oso bat da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025562
BERRIA
Euskadi
noticias
Multinazionalen «borondate ona» . Asentsio-belar gozoak badu malaria sendatzeko ahalmena, baina enpresa bakarrak du botika egiteko eskumena Asentsio-belar gozoak badu malaria sendatzeko ahalmena, baina enpresa Kristo aurreko 168. urteko medikuntzari buruzko liburu batean aipatu zuten lehen aldiz asentsio-belar gozoa ed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025563
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Erregea eta Barkos bilduko dira asteartean IRUÑEA. Nafarroako presidente Uxue Barkos Espainiako errege Felipe VI.arekin bilduko da asteartean, Madrilgo Zarzuela jauregian, berri agentziek jakinarazi dutenez. Autonomia erkidegoetako hamalau presidente hartu ditu dagoeneko Espainiako Erregeak -azaroan egon zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025564
BERRIA
Euskadi
noticias
Tresna elektrikoen plastikoak birziklatzeko planta bat egin nahi dute Zallan Indumetal Recyclingek iragarri du 8 milioi euro inbertitu nahi dituela Zallan (Bizkaia) tresna elektriko eta elektronikoen material plastikoa birziklatzeko planta bat eraikitzeko. Urtean 15.000 tona hondakin tratatzeko ahalmena izango luke. En...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025565
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Eustaten arabera, 7.098 taberna eta kafetegi daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; dentsitaterik handiena Bizkaiak du, 36,3 taberna eta kafetegi baititu 10.000 biztanleko; Araban 31,6 dira, eta Gipuzkoan 26,7. Jatetxeak sartuta -4.150 lokalekin- gutxi gorabehera ostalaritzako 51 establezimendu dira 10.000 biztan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025566
BERRIA
Euskadi
noticias
Igor Zalakainekin batera ospatuko du Pili Manterolak ehungarren saioa Ehun saio beteko ditu etzi Pili Manterolak errezeta, lapiko eta su artean. Saio berezia egingo dute astelehenean, ospakizun modura. Manterolaren aspaldiko laguna gonbidatuko dute: Igor Zalakain Arzak jatetxeko sukaldaria. Duela hiru urtetik, Sukaldar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025567
BERRIA
Euskadi
noticias
Zu ere hasi zara txutxu-mutxu zaharkituekin Gerard Piqueren inguruan? Urte hasierako kontuak dira horiek, motel! Badakizu, ni zaharruno bat naiz, eta kontu horiei buruz dakidana da dentistara noanean han dauden aldizkarietan disimuluan ikusitakoa. Aste honetan izan dut haginak garbitzeko ordua, eta zain nengoela ikusi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025568
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ni ez nau beldurtzen gaixotasunak, min fisikoak baizik» Miguel Benllochek 'De Rerum Natura' performancea ondu du, bere bizipenetatik abiatuta. Gaixotasuna baztertu ordez, bizitzan integratu nahi du. Donostiako Tabakaleran egingo du obra lehen aldiz, gaur. Bi arlo uztartzen ditu Miguel Benllochek (Loja, Granada, Espain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025569
BERRIA
Euskadi
noticias
'Dastatu gure dantza' emanaldiaren entsegu irekia egingo du gaur Verdini dantza taldeak Dastatu gure dantza ikuskizuna prestatzeko lanetan ari da Verdini dantza taldea, eta gaur, Elbarritasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, entsegu irekia egingo dute, iluntzean. Goizean egin duten ekitaldian azaldu dute 21 urte lanean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025570
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bai ezkerreko abertzaleen koalizioak emaitza esanguratsuak lortu ditu Ipar Euskal Herriko Departamendu bozetan. 12 kantonamenduetatik bostetan bigarren itzulira pasatzea lortu dute abertzaleek -2011ko kantonamendu bozetan bakarrean lortu zuten- eta ia 18.000 boto eskuratu dituzte (%16), hirugarren indar politiko bih...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025571
BERRIA
Euskadi
noticias
Gradu amaierako lan bat zena irratsaio bilakatu dute Sara Iriartek, Garaia Pagolak eta Danel Teranek. Naiz irratiak Eztena podcasta estreinatuko du hil honetan. Azken mende erdian Euskal Herrian izandako zentsura eta debekuen sei kasu landu dituzte bertan: Lizarra-Garazitik hasi, eta gaur arteko zentsura kasuak, alegia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025572
BERRIA
Euskadi
noticias
Ispilu-neuronei buruzko lanak jaso du 2009ko CAF-Elhuyar dibulgazio saria. Saritutako lanak 'Elhuyar Zientzia eta Teknologia' aldizkarian argitaratuko dituzte datorren maiatzean. Itziar Tueros. Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluan sariduna Ispilu-neuronei buruzko lanak jaso du 2009ko CAF-Elhuyar dibulgazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025573
BERRIA
Euskadi
noticias
'Tropela.net' webguneak prest ditu Tourrerako kinielak Tropela.net webguneak, urtero bezala, Frantziako Tourraren inguruko kiniela martxan jarri du. Aurreko urteetan, parte hartzaile kopuru ona izan zuten (11.541 kiniela), baina aurten marka guztiak gainditzea espero dute. Atzo arratsalderako 9.000 parte hartzailek bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025574
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapela da helburua. Nazabal, Lopez, Mindegia, Larretxea eta Senosiain I.a ariko dira Nafarroako aizkora finalean, etzi Nazabal, Lopez, Mindegia, Larretxea eta Senosiain I.a ariko dira Nafarroako Maila Nagusiko Aizkora Txapelketa jokatuko da etzi, ariko dira: Floren Nazabal, Juanjo Lopez Azpilikueta, Miel Mindegia, Don...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025575
BERRIA
Euskadi
noticias
Haien -eta beste askoren- itsukeria eta itsutasuna ezagututa, inor gutxi harrituko zuen Ur handitan saioan motxiladun haurrei duela astebete eskainitako emanaldiaren ondoren PPk egindako eskariak. Maite Iturbe EITBren burua Eusko Legebiltzarrean nahi dute azalpenak ematen, haien iritziz, ezker abertzalearen estrategiar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025576
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez nago ados zinema krisian dagoela esaten dutenekin» Naiz irratiak ostegunero ematen die lekua zinemari eta telesailei 'Bideokluba' saioan. Irratiko webgunean ere entzun daitezke atal guztiak. Zinemaz asko dakien jendeaz inguratu da Bidarte gidaria. Info7n aritu zen aurretik, eta Naiz irratia sortu zenetik bertan ari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025577
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordenagailuan bideoak ikusteko gogoa dudanean, ez dut gehiegi pentsatu behar, Youtubek proposamenak egiten baitizkit eta, zenbatetan asmatzen duen amorratzen banau ere, azkenean amore ematen dut. Bideoklipak izaten dira, munduko hizkuntzei buruzko kontuak, edo gastronomiarekin zerikusia dutenak. Azken kategoria honetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025578
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Gernikan. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, 200 bat lagun bildu dira Oroimenaren I. Egunean eginiko ekitaldietan Ahaztuak 1936-1977 elkarteak deituta, 200 bat lagun bildu dira Giro hotzari berotasunarekin aurre egin zioten atzo Gernikan bildutako lagunek. Frankismoaren biktimei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025579
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Chris Ridell. Itzultzailea: Aitor Arana. Argitaletxea: Ibaizabal. Estetika gotikoa maite duten irakurleen apetak asetzeko-edo, liburu gutiziagarrien alde egiten du obra honek. Osorik kolore more, zuri eta beltzarekin egina dago. Dena da gotikoa, (haurren gotikoa?) berrehun eta hogei orrialde pasa dituen eleberr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025580
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendebaldeko Saharan protesta egin dute NBEren egoitzan Minurso Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioak Smara hirian duen egoitza okupatu dute 11 sahararrek. Modu horretan protesta egin dute «Marokoko Poliziaren errepresioaren, langabeziaren eta baliabide naturalak bidegabe kentzearen aurka»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025581
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzoz geroztik bat egiteko txokoa dute Nafarroako feministek, ateak ireki baititu Feministen Txokoan Iruñean, Nabarreria karrikako 16. zenbakian. Nafarroan ibilbide luzea duten hainbat emakume taldek bultzatu dute; bertzeak bertze, Andreak, Bilgune Feministak, Emakume Internazionalistek, Txantreako Emakume Taldeak eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025582
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurotaldeko presidente kargua hartu du Centenok, erreforma sustatzeko asmoz PARIS. Mario Centeno Portugalgo Finantza ministroak eurotaldeko lehendakaritzatik banku batasunaren eta batasun fiskalaren alde lan egiteko borondatea agertu du. «Esparru politiko eta ekonomikoan daukagun aukera baliatu behar da euroguneko erak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025583
BERRIA
Euskadi
noticias
CELeko langileak, «pozik baina zuhur» balizko lau inbertitzaileren bisitekin Itxaropentsu, baina zuhur. Sentimendu kontrajarri horiek dituzte orain CEL taldeko langileek. Atzo, balizko bi inbertitzaile lantegiak bisitatzen aritu ziren, eta langileek gustura hartu dute hori: «Pozik gaude, lau enpresak interesa agertzea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025584
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Ser irrati kateko elkarrizketa batean esan du ETA jadanik ez dela euskal gizartearen «kezka», «armagabetuta eta jarduerarik gabe dagoelako». Euskal erakundea 2018an «desegitea» nahiko lukeela adierazi du Erkorekak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025585
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoak aintzat hartu nahi ditu biktima guztiak, «bereizketa gabe» Biktima guztiak, «bereizketarik gabe», hartu nahi ditu aintzat Gipuzkoako Diputazioak elkarbizitza planean. «Oraindik ere ez dago biktima guztien eskubide eta egoerak aintzat hartuko dituen politika publikorik, gertakarien egileen araberako bereizkeri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025586
BERRIA
Euskadi
noticias
Tau Baskoniak lehen garaipena lortu nahi du Euroligan Kutsu historikoa du Tau Baskoniak eta Virtus Bolognak gaur Buesa Arenan baino nor aritu ziren gasteiztarrak eta italiarrak. Orduan Ginobili, Griffith eta enparauen Virtus izan zen garaile. Euroliga FIBA erakundetik kanpo jokatu zen lehenengo urtea izan zen. Gauzak a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025587
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan martxotik hona, Kony 2012 Invisible Children taldeak ekoitzitako film laburrak zeresan handia eman du Ameriketako Estatu Batuetan zein Ugandan. Lan horren bidez babesa eman nahi diote Stop Kony ongintzako mugimenduari; abenduaren 2012rako Joseph Kony Ugandako gerra kriminala atxilotua izatea nahi du mugimenduak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025588
BERRIA
Euskadi
noticias
Alavesek etxetik kanpoko itxura hobetu nahi du gaur, Valentzian Urak bareago daude Alavesen. Harrotuta ziren Athleticen eta Realaren aurkarko derbiez geroztik, baina apaldu egin dira Mallorcari garaitu ostean. Salbu da, oraingoz, Asier Garitano. Ontziak eutsi egin dio. Ordea, sendotu egin beharko du datozen olatuetatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025589
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaharra da istorioa. Deabruetako bat da Mefistofeles, Satanasen morroia, Johann Faust doktorearekin tratua egiten duena. Emadazu zure arima, esan zion, eta nik betiko gaztetasuna eta jakinduria emango dizkizut. Fausten etorkizunaz, hainbat bertsio dago. Zaharrenetan, moralistenetan, infernuan amaitzen du doktoreak. Goe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025590
BERRIA
Euskadi
noticias
60.000 euroko bermea ezarrita utzi dituzte aske Erauskin eta Berasategi. EHAK-ko legebiltzarkide ohiei ETAko kide izatea egotzi die Garzonek, eta, bermea ordaindu ezean, preso hartuko ditu Ramos, Agirre eta Jacintoren aurkako beste neurririk ez du agindu Auzitegi Nazionalak 60.000 euroko bermea ezarrita utzi dituzte as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025591
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikheil Saakaxvili estraditatzea baztertu du Georgiak TBILISI. Thea Tsulukiani Georgiako lehen ministrordearen ustez, «absurdoa» litzateke Mikheil Saakaxvili estatuko presidente ohia Ukrainara estraditatzea. Presidente izandakoa ostiralean atxilotu zuten Georgian, erbestean zortzi urte eman ostean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025592
BERRIA
Euskadi
noticias
SANFERMINAK IRUÑEAN. GIRO EUSKALDUNA. Giro aparta Taconera parkeko euskal txokoan. Giro euskalduna nahi izanez gero, Oinez-en gunera jo liteke, Gonzagako Baluartera, bista ederrez gozatzera Giro euskalduna nahi izanez gero, Oinez-en gunera jo liteke, Gonzagako Eguerdiko hamabiak dira. Eguzki izpiek gogor berotzen dituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025593
BERRIA
Euskadi
noticias
Inork ez dezala Monako gutxietsi. Europako liga handietan gol gehien sartu dituen taldea da eta Europan ere zeresana eman nahi du. Lehen fasean ez zuen partidarik galdu, eta atzo Manchester City kanporatu zuen. Balentria lortuta sailkatu zen gainera, Manchesterren 5-3 galdu ondoren, 3-1eko batekin eman baitzion buelta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025594
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldizkari ofizialean kaleratu dute otsoa babesteko agindua GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak otsoa espezie babestu izendatu zuen otsail hasieran, eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak emandako agindua kaleratu zuen atzo EAEko Aldizkari Ofizialak. Jaurlaritzaren arabera, horrek esan nahi du sailburutzak plan bat egin beharko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025595
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Pinchas Steinberg. Egitaraua: L. V. Beethovenen 8. Sinfonia op. 93 eta H. Berliozen Sinfonia fantastikoa op. 14. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Martxoak 11. Hector Berliozen Sinfonia fantastikoa -ren konposizioak noranzko bakarreko maitasun obsesiboen istorioen sailkapenean urrezko domina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025596
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri harresiak babestu du Urtza Alkorta ondarroarra; ehunka lagunek inguratu dute, eta «erresistentzia baketsua» aldarrikatuErtzaintzaren atxiloketa eragozteko, bertara joateko deia egin dute Askegunean «Gorabeheratsua, emozioz betea eta hunkigarria». Berba horiekin deskribatu zuen atzo Urtza Alkortak Ondarroan bere a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025597
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelula bizidun batetik eta GFP proteinatik laser argia sortu dute lehen aldiz Bizirik dagoen zelula bakar batetik laser argi biologikoa sortu dute zientzialariek. Lehendabiziko aldia da hori lortzen dutela. Horretarako, gizaki baten giltzurruneko zelula bat eta GFP izeneko proteina berde argitsua erabili dituzte. Orain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025598
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbikuntzan akordioa egin dute DONOSTIA. Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek 2018tik zeramaten protestan, eta greba egitekoak ziren urriaren 17tik 30era, baina bertan behera utzi dute, lan ituna berritzeko akordio bat egin baitute ELA sindikatuak eta ASPEL patronalak. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025599
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu: «ETAk ezer gutxi egin dezake bermerik ezean» Sortuko presidente Hasier Arraizek uste du ETAk «borondatea» duela armategia «baldintzarik gabe eta aldebakartasunez» erabilerarik gabe uzteko, baina «ezer gutxi» gehiago egin dezakeela gobernuek «gutxieneko bermeak» eman ezean. Egiaztatzaileek lanean jarraitzea «zail...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025600
BERRIA
Euskadi
noticias
PAEk AEBei egotzi die "oihaneko legea" inposatu nahi izatea Zisjordanian Saeb Erekat Palestina Askatzeko Erakundearen idazkari nagusiak gogor kritikatu du AEBen jarrera aldaketa Zisjordaniako kokalekuen inguruan: «AEBek ez dute jarrera hori aplikatzen munduko beste eremuetan. Hortaz, erabakia erronka bat da nazioarteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025601
BERRIA
Euskadi
noticias
Gose greba mugagabean hasiko dira alkatea eta La Baluga eskolako bi guraso SOPUERTA. Josean Llaguno Sopuertako alkateak (Bizkaia) eta La Baluga eskola publikoko bi gurasok gose grebari ekingo diotela iragarri zuten atzo, zazpi umeek aurrerantzean ere hezkuntza publikoan ikas dezaten eskatzeko. Eusko Legebiltzarrean iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025602
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauza bitxia da. Palma Mallorcakoan eta Bartzelonan Carrer de la Constitució izeneko karrika bana dute; Valentzian Avinguda de la Constitució bat. Galizian ere hamaika dira Rua edo Praza da Constitución direlakoak. Orain dator bitxiena, Donostia batean ere badago Konstituzio plaza bat. Hauek oraindik bitxiago, flipatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025603
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek "legezkotasun printzipioa" beteko du presoen kasuan Ez du zehaztu zer egiteko asmoa duen, baina espetxe politika aldatzeko intentzioa duela baieztatu du Espainiako gobernuburu berriak. Kargua hartu osteko lehen elkarrizketa eman zuen Pedro Sanchezek, RTVEn. Han esan zuen bereizi egin behar direla Kataluniako p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025604
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jordan Vogt-Roberts. Aktoreak: Tom Hiddleston, Brie Larson, Samuel L. Jackson, John Goodman. Iraupena: 120 minutu. Generoa: Fantastikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Esploratzaile talde bat bildu dute, hainbat motatako jendea elkartuta: zientzialariak, abenturazaleak, ehiztariak... Misio bat emango diete: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025605
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzoko egunez lortu zuten euskaldunek, 778an, Orreagan (Nafarroa) Karlomagnoren tropei aurre hartzea. Egun hura gogoratu zuen atzo Orreaga taldeak, Pasai Donibanen (Gipuzkoa) egindako ekitaldi politikoan: «Garaipen horrek ahalbidetu zuen euskaldunon independentzia zortzi mendetan baino gehiagotan». Independentziaren eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025606
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutrikuko kale berri bat konpontzen hasi dira -dikerako bidean-, baina oraingoan errepide gisa azaltzen da. Moiua enpresari «ematen» zaion obra horrek zein lehiaketa publiko irabazi du? Zenbaitetan erabilitako urgentziazko prozedura izango da... Baina kalea horrenbeste denboraz apurtuta eta itxita egon ondoren -udan sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025607
BERRIA
Euskadi
noticias
PSNren egoitza bati margoa botatzea egotzita, hiru gazte Auzitegi Nazionalean izan dira PSNren egoitza bati margoa botatzea egotzita, hiru gazte Auzitegi Barañaingo PSNren egoitzari margoa botatzea leporatuta, herri horretako hiru gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo. Gertaerak izan ziren unean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025608
BERRIA
Euskadi
noticias
«Triste, triste gaude, Saturno, medikuen aitzakian usadiozko ardoa kendu diguzulako. Gure etena oinazean. Berpizle arnasean, ahaztura landatzean». Rafael Berrio musikariak (Donostia, 1963-2020) gaztelaniaz idatzitako Saturno kantuaren euskarazko itzulpenari erreparatu dio Harkaitz Cano idazleak Berrioren testuen egiazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025609
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiralerako iragarritako mobilizazioekin "gerra zibilerako deia" egin dute, Anaia Musulmanen ustez Gehad el-Haddad bozeramaileak Abdel Fata el-Sisi jeneralak euren jarraitzaileei ostiralean manifestatzeko egindako deia "gerra zibilerako deia" dela baieztatu du. Egun horretan Anaia Musulmanek "manifestazio baketsuak" e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025610
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaberri kutsuko lehen printzek eta San Jose loreek haurtzarora eramaten naute beti, urtaroek zentzu betea hartzen zuten garaira eta tokira: Ibarrako herrian koskortu ginen, fabriketatik gertu baina kale girotik urrun xamar, baratzez inguratuta. Eskolako lanak gutxiago eta etxean ardura handiagoa izaten genuen orduko u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025611
BERRIA
Euskadi
noticias
AZPIEGITURAK. AHTren proiektuan parte hartzeko aukera eman duela dio Jaurlaritzak. Alegazioak aurkezteko epea behar zena baino bost hilabete luzeagoa izan zela nabarmendu du AHTren proiektuan parte hartzeko aukera eman duela dio Jaurlaritzak Alegazioak aurkezteko epea behar zena baino bost hilabete luzeagoa izan Parte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025612
BERRIA
Euskadi
noticias
Koaliziorako aurreakordioa hitzartzeko zorian daude Aralar eta Ezker Batua. Oinarri nagusietan ados jarri dira aste honetako bileran, eta akordioaren idatzia hitzartzekotan dira Koaliziorako aurreakordioa hitzartzeko zorian daude Aralar eta Ezker Oinarri nagusietan ados jarri dira aste honetako bileran, eta Aralar eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025613
BERRIA
Euskadi
noticias
Pantailak Euskaraz-ek Aldatu Gidoia-ren mobilizaziora joateko deia egin du «Eragile, norbanako eta euskaltzale guztien bultzada ezinbestekoa da erakundeak mugiarazi eta euskarak ikus-entzunezkoetan bizi duen egoera hobetzeko. Hori dela eta, Pantailak Euskaraz mugimenduak maiatzaren 18an Aldatu gidoia euskararen alde ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025614
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogei kafe katilu eta zigarro gutxi batzuk. Horiek besterik ez zituen izaten Marishek eguna pasatzeko. Lan egiten zuen etxeko familiak ematen zizkion, haien zerbitzura egotearen truke. Garbitu, plantxatu, janaria prestatu... Apenas zuen jatekorik eta edatekorik; familiak utzitako soberakinekin elikatzen zen. Marisheri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025615
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaitz bakarra rockarena izan da. Eguraldi eskasak ez du apaldu Kobetasonik jaialdira bildutako milaka zaleen gogoa, baina Kobetamendiko esparrua lokatzez bete du. Gaur izango da rock gogorreko jaialdiaren bigarren eta azken eguna. Eguraldi eskasak ez du apaldu Kobetasonik jaialdira bildutako milaka zaleen gogoa, baina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025616
BERRIA
Euskadi
noticias
Garoña ixteko asmoa agertu die Iberdrolak sindikatuei, ELAren eta CCOOren arabera Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko aukera mahai gainean eduki dezake Ibedrolak. ELA sindikatuak jakinarazi du aurreko astean bilera egin zutela enpresako arduradunek eta langileen ordezkariek, eta Garoña ixteko asmoa age...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025617
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Ikasle Kontseiluak 2014-2015eko ikasturteari dagokion txostena aurkeztu zuen joan den otsailean. Haren arabera, lurralde historikoan bizi diren etorkinen seme-alaben %83 ikastetxe publikoetan matrikulatuta daude.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025618
BERRIA
Euskadi
noticias
• Hurrupaldia. Eguerdi aldera emanen diote hasiera Elkartasun Egunari, Larresoroko kirol gelan. Usaian bezala, musikariek alaituko dute goiz partea. Aparkalekuak ere badaude bazkaria aterpetuko duen kiroldegiaren inguruan eta errugbi zelaiaren ondoan. • Arratsaldeko bostetan. Bazkariaren ondotik eginen da ekitaldi poli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025619
BERRIA
Euskadi
noticias
Publikorik zailena zein da? Epaitzera joaten dena. Igo zaren oholtzarik bereziena? Abuztuaren 10ean, gauez, mendian. Umorea egiteko toki bat? Edozein alderdi politikoren kongresu bat.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025620
BERRIA
Euskadi
noticias
Bluesa euskaraz? Niri ingelesez ateratzen zait, baina egin daiteke euskaraz, eta egiten da: Estitxu Pinatxo eta Starblues, esaterako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025621
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain aste batzuk, Mikel Serrano Zumarragako alkateak (PSE-EE) Trantsizio ondorengo alkateak elkartu zituen herriko jatetxe ezagun batean. Aurrekoengandik ikastea beti da aberasgarria, eta bilkura horren helburu mediatikoaz landa, ideia ona eta laudagarria iruditu zitzaigun. Orain aste batzuk halaber, Gerra zibila eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025622
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurostaten arabera, irailean 12,079 milioi lagun zeuden lanik gabe eurogunean, abuztuan baino 255.000 gutxiago. Horrenbestez, langabezia tasa beste hamarren bat jaitsi da, %7,4raino. Tasarik handienak Espainiak (%14,3) eta Greziak (%13,3) dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025623
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zuten espero. Bilbo Basketek galdu egin du Benettonen aurka, italiarren defentsa zorrotza gainditu ezinik Bilbo Basketek galdu egin du Benettonen aurka, italiarren defentsa Eskerrak jokoan ezer ez zegoela. Bilbo Basketek kolpe txiki bat jaso zuen atzo Benettonen aurka galduta. Txikia, sailkapena eta multzoko lidergo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025624
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbiako bake akordioaren osteko lehen bozek herrialdearen zatiketa bistaratu dute berriro. FARCek estreinakoz hartuko du parte, eta emaitza txarrak espero ditu. Legebiltzarrerakoak dira biharkoak, baina presidentetzarakoak daude denen gogoan. Kongresua berritzeko hauteskundeek ekarri dute FARC Herriaren Indar Altern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025625
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak egin ditu etxeko lanak, bai, behintzat, fitxaketen arloari dagokionez. Jokin Aperribai buru duen zuzendaritzak bi jokalari nahi zituen kosta ahala kosta Philippe Montanierren aginduetara: Carlos Vela eta Gonzalo Castro Chori . Esan eta egin. Biak Realean ariko dira datorren denboraldian. Erdilari uruguaitarrak h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025626
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk Zisjordaniako anexioa baztertzeko eskatu dio Israeli Israelek bere lurraldea handitzeko iragarri zuen plana goitik behera gaitzetsi zuen atzo Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak. Benjamin Netanyahuren gobernuak maiatzean adierazi zuen Israelen subiranotasuna ezarriko zuela Zisjordaniako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025627
BERRIA
Euskadi
noticias
SANPRUDENTZIOAK. ARABA. Badator babazorroen jai nagusia. Hogeita zortzi elkarte gastronomiko ariko dira Gasteizko kaleetan danbor hotsak zabalduz Hogeita zortzi elkarte gastronomiko ariko dira Gasteizko kaleetan Gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago hasiko dira Gasteizko Probintzia plaza inguruko kaleak jende...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025628
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko Azkenean. Muturreko pobrezian dauden herritarrentzat gutxieneko errenta bat izango du Espainiak. PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak atzo onartu zuen bizitzeko gutxieneko diru sarrera, zeinak 850.000 familiari lagunduko dien, gutxieneko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025629
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantxa Urretabizkaiak alardearen inguruko gertakari eta ingurumariak jorratu ditu Bidean ikasia liburuan. Generoari dagokionez, saiakera, kronika literario edota autolaguntza liburu gisa ere irakur daiteke, lekukotza propioak, idazketa kritikoa, barne eztabaidak eta irakurlearen posizionamendua sustatzen dituen neurri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025630
BERRIA
Euskadi
noticias
Lopezek dio EAJ «garaiezina» zen ustea amaitu duela Gobernuak. Eusko Jaurlaritzak «mendekurik gabe» eta «guztiekin adostasuna lortuta» aginduko duela ziurtatu du lehendakariak, Madrilen Larunbateko manifestaziora alderdi guztiak ados jarrita deitu zuela esan du Lopezek Lopezek dio EAJ «garaiezina» zen ustea amaitu duel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025631
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUren Euskara Plana «iruzurra» dela esan dute Ikasle Abertzaleek Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) astean aurkeztu duen Euskararen Plan Gidaria ikasleentzat «iruzurra» dela salatu dute Ikasle Abertzaleek (IA). Ikasleen elkartearen arabera, aurretik ere izan dira beste euskara plan batzuk Euskal Herriko unibertsitat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025632
BERRIA
Euskadi
noticias
Europa Nostra saria jaso du Gasteizko Udalak harresia berritzeagatik. Santa Maria katedrala zaharberritzean aurkitu zituzten lehen arrastoak 2001ean, eta ustez XI. mendekoak dira Europa Nostra saria jaso du Gasteizko Udalak harresia berritzeagatik Santa Maria katedrala zaharberritzean aurkitu zituzten lehen arrastoak E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025633
BERRIA
Euskadi
noticias
Suu Kyik Myanmarko Konstituzioa "errespetatu" egingo du, baina ez dio "babesa" emango Myanmarko Parlamentuan hutsik jarraitzen du Aung San Suu Kyi NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiko buruaren aulkiak. Haren alderdiko kideek ere parlamentura ez joatea erabaki dute, karguari zin egiterakoan Konstituzioa "babestea...
cc-by-sa 4.0