id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0025634
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Bertso Txapelketako lehen finalaurrea jokatuko da gaur Zigoitian. Enbeita, Agirre, Sanchez, Mendiguren, Viñaspre eta Zelaieta finalerako txartelaren bila ariko dira Arabako Bertso Txapelketako lehen finalaurrea jokatuko da gaur Enbeita, Agirre, Sanchez, Mendiguren, Viñaspre eta Zelaieta finalerako Arabako Berts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025635
BERRIA
Euskadi
noticias
Fermin Erbiti kazetariak eta idazleak bere azken liburuan, Hiru koaderno Txiki -n, honela dio: «Telebistaren eskaintzak goiti eginen du nabarmen, eta kalitateak, berriz, beheiti nabarmenago. Zenbat eta gehiago, orduan eta kaxkarragoa telebistaren kalitatea». Horri beste hau gehitzen dio: «Albisteek fast food- en antza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025636
BERRIA
Euskadi
noticias
Oholtzan barrua hustuko zenuke? Ez, sentipen batzuk nireak baino ez dira. Zer da antzerkia? Bizi ikuskera aldatzeko tresna bat. Nobela ala antzerkia? Aisiarako, gozatzeko, beti nobela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025637
BERRIA
Euskadi
noticias
Botikak berrordaintzeko «arazorik egon ez dadin» prestatu da Nafarroa Uztailaren 1etik indarrean egongo da botikak berrordaintzeko agindua Nafarroako botiketan, eta Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi du zerbitzu guztiak prestatuta daudela «arazorik egon ez dadin». Dena prest dutela aurreratu zuen atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025638
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustezko pistola bat erakutsi duen gizonezko baten bila ari dira Bilbon Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gizonezkoa Heros kaleko taberna batera sartu da 08:50ean, eta barruan zegoen jendea molestatzen hasi da; aurre egin diote, eta pistola atera du. Tabernatik alde egin du gero; Ertzaintzak itxi egin du kalea,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025639
BERRIA
Euskadi
noticias
Miren Larrionen elkarrizketa entzun nuen atzo Euskadi Irratian. Ausarta behar du izan jendearen aurrean ariketa hori egiteko. Bejondeiola! Egin zuena egiteko izan zuen arrazoia berbalizatu du: trauma osteko estresa daukala aitortu zuen. Beste gauza batzuk egin zitzaizkidan gogorragoak, ordea: pozik egoten zen asteburua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025640
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB1eko Bago!az saioak bere lehen egunean %3ko ikusle kuota lortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; ostiralean datu hobea lortu zuen, 21:00etan: %3,4koa. Gaur du bigarren emanaldia talent show -ak (22:25). ETB1ek otsailean batez beste %1,8ko ikusle kuota izan du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025641
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileak eta tranpak. Ikusten dut gaur Espainiako justizia sistema dugula hizpide. Euskara? Amnistia? Shakira berriro ere? Ez dut Espainiako epaile zintzo eta profesionalei buruz adierazpenik egingo... nire abokatua aurrean ez badago. Baina ez, Alemaniari buruz ari naiz eta Europako Batasuneko kideen kontu publikoei bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025642
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan jaurti du NASAk TESS satelitea. NASAren azkenaldiko misio handiena da; haren zeregina, 20.000 exoplaneta inguru aztertzea. Exoplanetak eguzki-sistemaren kanpoko planetak dira, eta, halakoak aurkitzeko, zeruaren % 85 arakatuko du. Hori gutxi ez, eta hordagoa ere jo du NASAk: bizi estralurtarra topatzeko bal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025643
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte osasuntsu bat izateko, lehen arreta ezinbestekoa da. Hala ere, barruko mediku egoiliar askoren kasuan lehen arretan lan egitea ez da lehen aukera izaten. Profesionalen arabera, «prestigio falta» da arrazoi bat. Otsailean egin zuten BAME barruko mediku egoiliarra izateko azterketa Hego Euskal Herriko mediku gazt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025644
BERRIA
Euskadi
noticias
Enplegua erregulatzeko dosierraren aurka agertu dira Cegasako langileak Cegasako 500 langile inguru bildu ziren atzo Oñatin (Gipuzkoa), enpresa horrek egin nahi duen enplegua erregulatzeko dosierra salatzeko. Gasteizen duen lantegian dauden 360 langileetatik bi herenak(240) egotzi nahi ditu kontsumorako pilak ekoizten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025645
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbaina de Alquitranes enpresa zigortu edo ez datorren astelehenean erabakiko du Barakaldoko (Bizkaia) Udalak. Aste honetan, enpresa horrek ustez eragin ditu isuri kimikoak pairatu behar izan dituzte Llano auzoko bizilagunek, bereziki Muñoa ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Barakaldoko Udaleko Ingurumen Saileko tekni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025646
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren» Gernikako bonbardaketaren hurrengo goizean bertan hasi zen gertatutakoaren inguruko 80 urteko gezurra, Irujoren arabera. Egia argitzen lagundu nahi du kaleratu berri duen 'Gernika' liburuak. Gernikako bonbardaketaren inguruan idatzi duen hirugarren liburu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025647
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernal, Davila, Koch eta besteren lanak erakutsiko ditu Bilboargazkik urrian . Gabriel Brauk Espainiako Argazkilaritza Saria jasoko du, eta erakusketa jarriko du BBKren aretoan Bernal, Davila, Koch eta besteren lanak erakutsiko ditu Bilboargazkik Gabriel Brauk Espainiako Argazkilaritza Saria jasoko du, eta erakusketa E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025648
BERRIA
Euskadi
noticias
Orioko natura, piraguaz. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokian, bisita naturalistak eskaintzen ditu Orioko Turismo bulegoak. Piraguan egiten da bi orduko bidea, kirola eta natura uztartuz. Oria ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokian, bisita naturalistak eskaintzen ditu Orioko Turismo bulegoak. Piraguan eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025649
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure liderrak haurren gisara portatzen ari direnez, behartuak gara aspalditik beren gain hartu beharko zuketen erantzukizuna asumitzera». Greta Thunbergen hitzak dira. 16 urteko suediar gaztea klima aldaketaren kontrako borrokaren ikur bilakatu da, Suediako Parlamentuaren aitzinean egin dituen protesten harira. Irailet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025650
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gizarteak erabaki behar du torturatzaileari edo torturatuari sinesten dion» Torturaz berba egitera etorri da Euskal Herrira giza eskubideen aldeko ekintzaile argentinarra; garrantzi handia ematen dio Portu eta Sarasolari egindako torturen auzian Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaiari: «Garaipen itzela da». Euskal H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025651
BERRIA
Euskadi
noticias
Alavesek eta Osasunak garaipena nahi dute, goian jarraitzeko Alaves eta Osasuna etxetik kanpo ariko dira gaur: Alaves Ponferradinaren zelaian, eta Osasuna Numantziarenean. Helburua ere bera dute biek: sailkapeneko goiko postuetan jarraitzea. Gaur-gaurkoz, bigarren da Alaves, Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuetan. O...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025652
BERRIA
Euskadi
noticias
BARTZELONA. Quim Torra Generalitateko presidenteak eskutitz bat bidali zion atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, «datozen asteetan» bilera bat egiteko eskatzeko. Elkarrizketaren «terminoez» eta «autodeterminazio eskubidearen ariketaz» hitz egiteko asmoa agertu du Torrak. Sanchezek bezperan baztertu zuen haren u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025653
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona Erroman ariko da gaur, Challengeko ligaxkako azken partidaren kari. Baionarrek ez dute final-laurdenetarako sailkatzeko aukerarik eta osteguneko derbia prestatzeko asmoa dute Baiona Erroman ariko da gaur, Challengeko ligaxkako azken partidaren Baionarrek ez dute final-laurdenetarako sailkatzeko aukerarik eta Bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025654
BERRIA
Euskadi
noticias
San Miguelek beste urtebetez jarraituko du; Gurpegi, Valverderen laguntzaile FUTBOLA. Igor San Miguelek beste denboraldi baterako berritu du kontratua Realarekin, haren laguntzaileek bezala. Athleticen, berriz, Carlos Gurpegik lehen taldeko entrenatzailearen eta jokalarien arteko lotura lanak egingo ditu. Joseba Etxebe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025655
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudia. Urduliz. Uribe Kostak ospitale bat izango du Uribe Kostako (Bizkaia) 170.000 herritarrek ospitale bat izango dute Urdulizen. Sei unitate izango ditu, eta guztira 192 ohe. Urtero 11.150 ospitaleratze jasoko ditu, 144.000 kanpo kontsulta eta espezialistekin 152.000 kontsulta. 2013 hasierarako lehen fasea amaituta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025656
BERRIA
Euskadi
noticias
Bezperan hartu zuen Eibarreko presidente kargua Amaia Gorostizak, administrazio kontseiluaren bileran. Bezperan agurtu zen Alex Aranzabal, zazpi urtez presidente izan dena. Asteleheneko kontuak dira bi horiek. Atzo, kazetarien aurrera azaldu zen Gorostiza, eta bere lan ildoen eta asmoen berri eman zuen, administrazio k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025657
BERRIA
Euskadi
noticias
REALA. Espainiako Federazioak aldatu egin du Reala eta Mallorcaren arteko Espainiako Kopako kanporaketako joaneko partidako eguna. Urtarrilaren 4an jokatuko da, 20:00etan, Donostiako Anoeta estadioan. Hasiera batean 3an jokatzeko zen gauez. Telebista arrazoiengatik egin dute aldaketa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025658
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jokalarien inplikazioa erabatekoa da». Osasunaren lehen taldera igo berri da Joxe Viela. Beheko taldeetan jokatu eta jokalariak prestatu ostean, lehen taldea Txapeldunen Ligarako prestatzea du erronka. JOXE VIELA . Osasunako prestatzaile fisikoa Osasunak gaur jakingo du zein talde izango duen aurkari Txapeldunen Sanfe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025659
BERRIA
Euskadi
noticias
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. «Finlandiar literatura elebiduna izan da jaio zenetik gaurdaino». Finlandiar literaturaz mintzatu da Salla Jarnefelt, Finlandia independente egin zen egunaren urteurrenean «Finlandiar literatura elebiduna izan da jaio zenetik gaurdaino» Finlandiar literaturaz mintzatu da Salla J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025660
BERRIA
Euskadi
noticias
Amiantoak kaltetutako langile bat hil da Amurrion, beharrean ari zela Andres Iturburu Narbona 58 urteko langilea bat-batean zendu da bart Amurrion, Aceralava lantokian beharrean ari zela. Ustez bihotzekoak jota hil da, baina CCOO-Euskadik jakinarazi du amiantoak kaltetuta zegoela Iturburu. LABek lan istriputzat jo du h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025661
BERRIA
Euskadi
noticias
Klik baten bitartez, dagoeneko sinatu dut Europako Parlamentuak nire herrikide baten, Maria Elosegi legelariaren, Giza Eskubideen Auzitegirako izendapena bertan behera utz dezan, honek liburu eta bestelako argitalpenetan defendatu dituen aburu homofobikoak direla kausa. Fede handirik gabe egin dut, eta etsipen puntu ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025662
BERRIA
Euskadi
noticias
Leire Olaberria, bosgarren. Lan ona egin arren, urruti izan ditu aurreneko postuak Munduko Txapelketako 'scratch'-eko finalean Lan ona egin arren, urruti izan ditu aurreneko postuak Munduko Podiumetik gertu, dominen borrokan baina azken pausoa eman ezinik geratu zen atzo Leire Olaberria ikaztegietarra Mallorcan (Herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025663
BERRIA
Euskadi
noticias
«B ilbo eta pintura erakusketa bat al da?», galde diezaiokegu geure buruari Guggenheimeko beheko solairuko aretoa zeharkatu ondoren. Koadro bilketa hutsa erakusketa al da? Harremanik gabeko artelanak areto batean zintzilik jartzeak erakusketa osatzen al du? Badirudi Bilboren eta pinturaren arteko harremana erakusteko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025664
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Jesse Jamesen mitoa erori da. Bidelapurraren bizitzaren gaineko 'thriller' soziologikoa interpretatu du Brad Pittek Bidelapurraren bizitzaren gaineko 'thriller' soziologikoa interpretatu Aste honetan estreinatutako film arrakastatsuenetakoa izango da, dudarik ez da. Jesse James gaizkilearen itzala, haren inguru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025665
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. Agerraldia egin dute gaur Donostian, eta besteak beste, IrtenBidera. Giza es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025666
BERRIA
Euskadi
noticias
San Antoniok Huescako porrota ahaztu nahi du Antequeraren aurka Lehen jardunaldiko porrota ahazteko garaipena behar du Amaya Sport San Antoniok gaur, bere pistan, Antequeraren aurka (20:00). Gaizki hasi du denboraldia Iruñeko taldeak, eta Juanto Apezetxea entrenatzaileak aitortu du lehen partida galdu izanak min egin d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025667
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer da zuretzat mendian korrika egitea? «Mendia dena da niretzat», laburbildu du Silvia Triguerosek. «Errepidean zarata handia dago, usain txarra, autoak. Mendian, berriz, bakardadea, isiltasuna, txoriak eta haizea. Mendian ez dago zaratarik, eta, gainera, orduak egin ditzakezu inorekin topo egin gabe». Gauza bera dio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025668
BERRIA
Euskadi
noticias
M-27. HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Txillardegi Aralarretik atera da, ez dagoelako ados haren ildoarekin Txillardegi Aralarretik atera da, ez dagoelako ados haren ildoarekin DONOSTIA Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ez dator bat Aralarrek azkenaldian hartutako ildoarekin, eta alderdia utzi du, atzo Euskadi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025669
BERRIA
Euskadi
noticias
PKK-ko hiru kide hil dituzte Parisko bulegoan, tartean sortzaileetako bat eta Biltzar Nazionalaren ordezkaria Sakine Cansiz PKK-ko sortzaileetako bat, Fidan Dogan Kurdistango Biltzar Nazionalaren ordezkaria eta Leyla Soylemez ekintzaile gaztea dira hildakoak. Frantziako Poliziaren arabera, arratsaldeko lehen orduan hil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025670
BERRIA
Euskadi
noticias
ANTANANARIVO. Marc Ravalomanana 2009an estatu kolpe bidez erorarazitako presidentea itzultzeko itun bat sinatu dute Madagaskarko alderdi nagusiek. Horretarako, bozak egingo dituzte datorren urtean. Andry Rajoelina de facto- ko presidenteak boterean jarraituko du ordura arte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025671
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIARI. Izan zaitez mintzakide! Kilometroak periferian (mugetan) Gurean ez dago atsedenik... Urriarekin batera 2006-07. ikasturtea martxan jartzeko garaia heldu da. Mintzapraktika programetan parte hartzeko matrikulazio kanpainak zabalik dira dagoeneko Euskal Herriko hiri eta herrietan. Egitasmoen dinamizatzailea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025672
BERRIA
Euskadi
noticias
ZORNOTZA. Oompah Brass boskote ingelesak irabazi du Zornotzako Haizetara jaialdia eta 10.000 euroko saria jaso du; gainera, taldeko tronpeta jotzailea instrumentista onena izendatu dute, Wombo Orchestra taldeko bateria jotzailearekin batera. Talde horrek, halaber, epaimahaiaren sari berezia jaso du, eta, sari gisa, her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025673
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendi lasterketa bat? Ehunmiliak [169 kilometro, +12.000 metro]. Itzuliko zaren lasterketa bat? Citadelles [Okzitania, 70 kilometro]. Itzuliko ez zaren lasterketa bat? Transgrancanaria [Kanaria uharteak]. Lasterketa bateko unerik okerrena? 2016ko Tor de Geantsen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025674
BERRIA
Euskadi
noticias
1- Aurreko urteetatik zintzilik dauden kupoaren kitapenak egin eta 2017ko kupoa zehaztea. 3- 30 eta 36 kilowatt arteko tentsio lineetako bidesarien erreforma, EAEko industriari argindar faktura merketzeko. 6- Lemoizko zentral nuklearraren eremuaren kudeaketa eskuz aldatzea. 8- Auto elektrikoarentzako betetze estazioen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025675
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Arzaken heriotza oroitzeko, plaka bat jarri dute Donostian, Pasealeku Berrian DONOSTIA. Atzo urtebete hil zen Mikel Arzak, 20 urteko gaztea, Donostiako Pasealeku Berrian. Urgull menditik harkaitz bat jausi, eta buruan jo zuen. Arzaken adiskideek ekitaldi bat egin zuten atzo; Pasealeku Berrian plaka bat jarri zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025676
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez pentsa hemen esandako guztiak egiak direnik. Edo ez behintzat benetakoak, gertatuak, errealak. Egia oro ez delako benetakoa, eta ditxosozko errealitateak mania duelako existitzen den bakarra bera izatea nahi duelako. Bueno, demagun geroz eta ohikoago bihurtu diren herriko Whatsapp taldera atzo ondorengo mezua bidali...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025677
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzeratu egin dute Bigarren Mailako ligaren hasiera FUTBOLA. Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) atzeratu egin du Bigarren Mailako ligaren hasiera. Zorrak tarteko Bigarren B Mailara jaitsi ondoren, epaitegiek behartu egin dute LFP Murtzia Bigarren Mailan aritzera, eta, 23 talde daude orain bertan. Batzarra eging...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025678
BERRIA
Euskadi
noticias
WASHINGTON. Etxe Zuriak eta Kremlinek atzo jakinarazi zutenez, Donald Trump AEBetako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa hurrengo uztailaren 16an elkartuko dira, Helsinkin. Elkarren arteko lehenengo bilera izango da. John Bolton Etxe Zuriaren segurtasun nazionalerako aholkulariak Moskura bidaiatu ondoren hitzartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025679
BERRIA
Euskadi
noticias
Aberri Egunaren inguruan beti egiten dira era bateko zein besteko proposamenak euskaldunon etorkizuneko bizimoduaz; aspaldiko azkenaldian entzun dudan erakargarriena, berriz, poeta baten ahotik heldu zait: «legalitate espainolari zati bat kendu eta euskaldunok Espainia eta Frantzia arteko gure bazter txikian lasai bizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025680
BERRIA
Euskadi
noticias
Bera Berak 24-26 irabazi dio Zuazori lagunartekoan ESKUBALOIA. Bera Berak irabaztea lortu zuen, atzo, Zuazoren aurkako adiskidantzazko derbian: 24-26. Denboraldi-aurreko partida izan arren, bi taldeek ongi jardun zuten. Une oro ibili ziren bata besteari markagailuan ezin ihes eginda. Irailaren 9an jokatuko dute ligako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025681
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Eneko Goia EAJren Donostiako alkategaiak adierazi du «auzo guztietan kalitateko azpiegiturak» behar direla. «Donostiarren bizi kalitatea hobea izateko», auzoetako zerbitzuak hobetzeko konpromisoa hartu du Goiak. Adibidez, Altzan kiroldegi berria behar dela esan du: «Egungo azpiegiturak 30 urte baino gehiago d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025682
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestelakoa da, ezinbestean, Iruñean antolatzen duten Santas Pascuas jaialdia, Gabonetan oro har kontzertu gutxi antolatu ohi baitira. Laugarren urtea du aurtengoa Nafarroako hiriburuan egiten dutena, eta, aurreko aldietan bezala, Euskal Herriko eta kanpoko artistak izango dira aurten ere. Hasteko, Eguberri egunean Caro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025683
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. «Poesiak neu idazten nau» . Denboraren iragatearen eta bizitzak emandako pozen eta minen inguruan hausnarketa egin du Karlos Linazasorok "Denbora aleak" liburuan, poesiaren bitartez galdera ugari planteatuta Denboraren iragatearen eta bizitzak emandako pozen eta minen inguruan hausnarketa egin du Karlos Lin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025684
BERRIA
Euskadi
noticias
Xake taulak besterik iradoki arren, zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gune gris horretan datza kirolaren misterioa. Ongi kalkulatu behar dira mugimendu bakoitzaren atzean ezkutatzen diren galera eta garaipen aukera guztiak. Horretan dabil irudiko gizona. Aste Nagusia ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025685
BERRIA
Euskadi
noticias
Steve Morabitok irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa Steve Morabito (Phonak) suitzar gazteak bere kirol ibilbideko lehen etapa irabazi zuen atzo, Suitzako Itzuliko seigarren etapan. Morabitok 180 kilometroko ihesaldi baten ostean irabazi zuen etapa, Jurgen Van Goolen iheskidearen (Discovery) aurretik. Atzoko et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025686
BERRIA
Euskadi
noticias
Goiztiar ibili ziren atzo Gipuzkoa Zutik deialdiarekin bat egin zutenak. 07:30 ingururako esnatu ziren, eta martxan jarri. Donostiako Gipuzkoa plaza hartu zuten igandean dozenaka pertsonak. Helburua, egungo sistema politiko eta ekonomikoa salatzea. Eta horren sinbolotzat hartu dute Zubietan egin nahi duten erraustegia:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025687
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebete eta zortzi hilabeteko zigorra jarri diote gizon bati, aurrezki kutxa batean lapurtzeagatik Gizonezko bati urtebete eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, Ormaiztegiko (Gipuzkoa) aurrezki kutxa batean lapurtzeagatik. Epaiaren arabera, "su arma bat" zirudien objektu batekin sartu zen aurrezki kutxa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025688
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxoaren 20, 21 eta 22rako grebara deitu du Lantegi Batuak taldeko langile batzordeak, «langileen prekaritatea gainditzeko proposamen zehatzik ez duelako egin zuzendaritzak». ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen «bidezko» baten alde deitu dute lanuztera, eta hamabost hilabeteren ostean, akordiorik lortu ezine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025689
BERRIA
Euskadi
noticias
Interneti eta teknologia berriei buruzko bilera bat egingo dute Bilbon Sarearen etorkizunari buruz eztabaidatuko dute Bilboko Euskalduna jauregian maiatzaren 17 eta 18an, Bilbao Web Summit jardunaldietan, eta parte hartzeko izena eman daiteke oraindik, www.bilbaowebsummit.com webgunean. Interneteko goi mailako adituak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025690
BERRIA
Euskadi
noticias
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere hasi dira hautagaitzak aurkezten PSE-EEko idazkari nagusia aukeratzeko prozesua abiatzearekin batera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere hasi dira lurralde bakoitzeko buru izateko hautagai posibleak agertzen. Araban, Ivan Ruiz de Eguilazek eta Cristina Gonzalezek aurkeztu dute euren burua T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025691
BERRIA
Euskadi
noticias
EGILE ESKUBIDEAK. Xabi Puerta idazle eta gidoigileak dimisioa eman du SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartearen Euskadiko Lurralde Batzordeko lehendakari karguan, aditzera emanda kargua hartu zuenean bi urterako hartu zuela, eta denbora hori pasatua dela. «SGAEren dezentralizazio benetako eta sakon baten alde»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025692
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka migratzaile iritsi dira azken egunetan Italiara ERROMA. Lampedusara (Italia) bi mila migratzaile baino gehiago iritsi ziren herenegun eta atzo, eta gainezka dago horiek hartzeko duten aterpetxea. Gobernuz kanpoko erakunde batzuek ohartarazi dutenez, beste ehunka migratzaile daude erreskate beharrean Mediterraneo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025693
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostegunean arrisku handiko partida jokatuko du Baskoniaren aurka Israelgo saskibaloiaren enbaxadorea den Maccabi Tel Avivek, Gasteizen; ez aurreikuspena delako Baskoniak aise irabaziko diela israeldarrei, baizik eta Israel Palestinaren aurkako genozidioa -25.000 hildako lau hilabetetan- egiten ari den unean jokatzen de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025694
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailaren 30a Katalunian. Bozketa baten bezperan, gogoeta eguna beharko luke gaurkoak, baina, eragile ugarik «salbuespen egoera» salatu dutenez gero, salbuespenezko gogoeta eguna da gaurkoa. Atzo amaitu zen igandeko erreferendumerako kanpaina, eta, apenas hitz egin denez Katalunia estatu independente izatearen abantail...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025695
BERRIA
Euskadi
noticias
Mende erdia igaro da. Baina, hala ere, «zein azkar joan den dena», erran du Xabier Morras margolariak (Iruñea, 1943), hasperen batekin. 1972an Iruñean egin ziren Artisten Topaketetan parte hartu zuten artistetako bat izan zen, eta goxo ekarri du oroimenera Iruñean kokatu zen nazioarteko kongresu artistiko eta historiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025696
BERRIA
Euskadi
noticias
Aralar Rubalcabarekin bildu dela jakinarazi du Zabaletak. Espainiako Gobernuak euskal presoen sakabanaketa amaitu behar duela esan du Aralarreko buruak Aralar Rubalcabarekin bildu dela jakinarazi du Zabaletak Espainiako Gobernuak euskal presoen sakabanaketa amaitu behar duela Espainiako Gobernuak euskal gatazkan darama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025697
BERRIA
Euskadi
noticias
Kongresuan ariko dira gaur diputatu katalanen eteteaz MADRIL. Manuel Marchena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak atzo adierazi zuen ez dagokiola auzitegi horri diputatu katalan presoen karguaren eteteari buruz erabakitzea; halaxe jakinarazi zion Espainiako Kongresuko Mahaiari, eskutitz bidez. Meritxell Batet Kongres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025698
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñera iritsiko da aurten Musikagileak, musika garaikidearen zirkuitua Euskal Herriko sortzaileen lanak zabaltzea da Musikagileak zirkuituaren helburua, eta, horretarako, aurten zirkuitua bera zabaltzea erabaki dute antolatzaileek. Iaz sei kontzertu egin zituzten, eta zortzi izango dira aurten; orain artean Donostian,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025699
BERRIA
Euskadi
noticias
Kerryk estatu bakarra inposatzearen arriskuei buruz ohartarazi dio Israeli «Bi estatuen konponbidea arriskuan dago». John Kerry AEBetako Estatu idazkariak Israelen kritikei erantzun die, eta NBEko Segurtasun Kontseiluan Tel Aviv babesteko betoa -ohi bezala- ez erabili izana justifikatu du. «Ezin dugu isilik geratu eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025700
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREMONTEA. Lizasok jokatu egingo du. Doneztebekoak uste baino hobeto ikusi du bere burua proba fisikoan eta finalerdietan ariko da Doneztebekoak uste baino hobeto ikusi du bere burua proba fisikoan eta Iñaki Lizasok Binakako Faustino txapelketako finalerdia jokatuko du. Doneztebeko atzelariak atzo egin zuen azken prob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025701
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihoa beste ezer baino lehen, beharrik balego, azalpena: ez naiz idazlea -dezente idazten dudan arren, seguru batzuen arabera gehiegi-. Zutabe hau ez da kokatu behar, hartara, idazleen eta bertsolarien arteko ezinikusi atabikoaren baitan. Gainera, ez dut jada zertan lotsatu, aitortuko dizuet: ni ere joan nintzen bertso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025702
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko Meteorologia Erakundeak informazio kezkagarri bat eman zuen atzo: 2020ko uda inoizko beroena izan da ipar hemisferioan; batez estekoa baino 1,17 gradu beroagoa, hain zuzen. Marka horrek gainditu egiten ditu orain arteko udarik beroenak, 2016an eta 2019an erregistratutakoak. Ozeano eta Atmosferaren Administrazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025703
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez du osperik, eta, orain arte, zaila izan da haren izena aurkitzea, ezta hedabide espezializatuetan ere. Baina Peter Bruntnell (Gales, 1962) musikarien musikaria da. Lambchop taldeko kideek eta Jay Farrarrek (Uncle Tupelo, Son Volt) miresmena adierazi diote, eta, horri esker -poliki-poliki bada ere-, folkak, popak eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025704
BERRIA
Euskadi
noticias
Kukullagak eta Itxakok derbia jokatuko dute gaur, Etxebarrin Sasoi honetako hirugarren derbia jokatuko dute gaur Kukullagak eta Itxakok Etxebarrin (Bizkaia), ABF ligako laugarren jardunaldian (20:00). Etxebarrikoak eta Lizarrakoak puntu premian dira, baina batez ere Lizarrakoak, azkenak baitira sailkapenean, punturik l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025705
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela aste gutxi batzuk, hedabide batean hitz egin zuen Jose Maria Ruiz Soroa abokatu bilbotarrak, eta Euskal Herriaren sezesioaren aldeko erreferendum bat proposatu. Proposamenak harrigarria zirudien, hain zuzen ere, artikulu horretan berean, Ruiz Soroa legelariak nazionalista espainol konbentzitutzat aurkeztu baitzue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025706
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Kutxa Kultur Lana diseinatzaile gazteen lehiaketa egingo da bihar hasi eta igandera bitartean, Donostiako San Telmo museoan. Moda desfileak, hitzaldiak, tailerrak eta beste izango dira. Musikak ere izango du tokia: DJak eta The Cabrioletes taldea izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025707
BERRIA
Euskadi
noticias
Kate Mossek ba omen du ordezkoa. Alegia, sortu ei da edertasun eta estilo femeninoen zein desira maskulinoen ikono berria. Thylane Blondeau du izena, eta Jalouse aldizkari frantziarrak igo du aldarera: azalean paratu eta letra larriz Kate Moss berria dela aldarrikatu du. Eder-ederra da Thylane -izen txikiz aipatzen dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025708
BERRIA
Euskadi
noticias
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquezek (Mahindra) Italiako Sari Nagusian parte hartu nahi du, eta gaur bertan hasiko da entrenamendu saio libreekin. 11 egun baino ez dira pasatu lepauztaian ebakuntza egin ziotenetik, baina pilotuak medikuen baimena jaso du probatzeko. Gaur bere burua ondo ikusten badu, igandean lasterketan par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025709
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarek bake eta bizikidetza jardunaldiak egingo ditu Gasteizen Sare plataforma herritarrak bake eta bizikidetzari buruzko jardunaldiak aurkeztu ditu, gaur goizean, Gasteizko Udaletxean. Azaroaren 28tik 30era izango da hitzaldi sorta, Gasteizko Europa Jauregian. Azaroaren 28an, Sakabanaketa, zigor penalen zenbaketa bikoi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025710
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaka-Zabaleta eta Altuna-Galarza, bihar, Amezketan Bihar hasiko da Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia, Amezketan (Gipuzkoa). Jaka-Zabaletak eta Altuna III.a-Ladis Galarzak jokatuko dute elkarren aurka. Jaka-Zabaletak indartsu ekin diote lehiari, lehen partidan astindua eman baitzieten Irribarria-Rezustari: 22-5...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025711
BERRIA
Euskadi
noticias
Berriozarko Udalaren jarrera demokratikoa dela esan du Patxi Zabaletak. Berriozarren ika-mika beren intereserako sortu izana leporatu die UPNri eta PSNri NaBaiko bozeramaileak Berriozarko Udalaren jarrera demokratikoa dela esan du Patxi Zabaletak Berriozarren ika-mika beren intereserako sortu izana leporatu die UPNri X...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025712
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Donostiako Amara auzoko feministek emakumeek eta Askabide klinikak jasaten duten jazarpena salatu zuten atzo. Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari exijitu zieten legea betearazteko eta abortuaren kontrako ekinaldiak debekatzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025713
BERRIA
Euskadi
noticias
Alejandro Zobaran, Mikel Oroz, Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka dira Frantzia iparraldean atxilotutako ustezko etakideak Frantziako Poliziak lau lagun atxilotu ditu bart Frantzia iparraldean, Pas de Calais departamenduan, ETAko kideak direlakoan. Gaueko bederatziak aldera izan ziren atxiloketak, Beaulencourten. Pol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025714
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atxilotu dituzte, bikotekideari eraso egin diotelakoan Donostian, atzo 07:30ean izan zen ustezko erasoa, Antigua auzoko kale batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakume batek garrasi egin zuen, eta hura laguntzera joan zen senitarteko bat; hari ere eraso egin zion gizonak. Gasteize...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025715
BERRIA
Euskadi
noticias
30 euskal enpresatik gora izango dira Habanako Nazioarteko Azokan DONOSTIA. Bazkundea Gipuzkoako merkataritza ganberak sustatua, 30 euskal enpresa baino gehiago izango dira astelehenarekin batera abiatuko den Habanako Nazioarteko Azokan. 1999an hasi zen Bazkundea euskal enpresen parte hartzea bultzatzen Kuban. Hainbat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025716
BERRIA
Euskadi
noticias
Oier Guillanek irabazi du antzerki alorreko Donostia Hiria Kutxa saria Oier Guillanek irabazi du antzerki alorreko 54. Donostia Hiriko Kutxa literatur saria Aire ikusezina lanarekin. Hemeretzi lan aurkeztu dira aurten sariketara, eta horien artean Guillanena aukeratu du Mireia Gabilondok, Aizpea Goenagak eta Arantzazu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025717
BERRIA
Euskadi
noticias
Luxenburgon Siriatik eta Iraketik ihes egindako 30 errefuxiatu jaso zituzten atzo; horiek dira herrialde horrek jasotzen dituen aurrenekoak. Atenastik Bruselara egin zuten hegaldia. EBko estatuek jaso behar dituzten 160.000 iheslarietatik soilik 116ri egin diete harrera orain arte. Frontexek, berriz, jakinarazi du aurt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025718
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurpegi berria, zaharren eskutik. Coleman eta De la Peña proposatuko dizkie Realak akziodunei entrenatzaile eta presidente karguetarako Coleman eta De la Peña proposatuko dizkie Realak akziodunei Iraganeko lorpenen sona aratzarekin iritsi zen Denonerreala Realeko agintera, eta iraganera begira jarri dira hasierako haut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025719
BERRIA
Euskadi
noticias
Etena. 2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. Geldialdia guztia «ordenan» jartzeko aprobetxatu zutela azaldu du Ander Zubillagak, taldeko gitarra jotzaileak: «Geldialdi bat behar genuen; aspalditik ari ginen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025720
BERRIA
Euskadi
noticias
Alain Krivine hil da, Frantziako ezker muturreko militante historikoa PARIS. Alain Krivine Frantziako ezker muturreko militante historiko eta 68ko Maiatzeko protagonistetako bat hil zen atzo, 80 urte zituela. Besteak beste, buruzagi trotskistak Liga Komunista Iraultzailearen sorreran parte hartu zuen, 1974an, eta presi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025721
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espainiako Estatua atakan jartzea lortu behar dugu» Artadik dioenez, konfrontazio demokratikoaren bidez Espainiako Gobernua saihesbide zaileko erabakien aurrean jarriz egin nahi du Junts Per Catalunyak errepublikarako bidea. Independentismoak bide orri bat izatea beharrezkotzat du, baina lezioetatik ikasita. Junts per...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025722
BERRIA
Euskadi
noticias
Imazek ukatu egin du EAJn iritzi ildo bat baino gehiago dagoela . Burujabetzaren inguruko ika-mikan «ahots ezberdinak» daudela dio Imazek ukatu egin du EAJn iritzi ildo bat baino gehiago dagoela Burujabetzaren inguruko ika-mikan «ahots ezberdinak» daudela dio Zeresana ematen ari dira oraindik ere Josu Jon Imaz EAJren E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025723
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru gizon atxilotu dituzte bortxa matxista egotzita TUTERA. Gizon bat atxilotu zuten igandean Tuteran (Nafarroa), bikotekideari arma zuri batekin erasotzea egotzita. 23 urteko emakumeak zauri bat du besoan, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea Tuterako Foruzaingoan azaldu zen, atxilotu zezaten....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025724
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Matteo Montaguti (Ag2R) italiarrak irabazi du Alpeetako Itzuliko laugarren etapa. Esprintean irabazi zuen, beraz, ez dago aldaketarik sailkapen nagusian. Geraint Thomas (Sky) da liderra. Lehen euskal herritarra Mikel Landa (Sky) da, 6. postuan, 36 segundora.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025725
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetaritzaren kalitatea, krisia eta frankismoa aztertu ditu 'Jakin' -ek Beste zenbaki bat argitaratu du Jakin aldizkariak, eta oraingoan ez du gai nagusirik landu. Horren ordez, hiru artikulurekin osatu dute Gaiak saila. Gaurkotasun handiko gaiak bildu dituzte hiru artikuluetan. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025726
BERRIA
Euskadi
noticias
UPDk ez du parte hartuko 'beste biktimen' ikerketan GASTEIZ. «Nazionalistak pozik uzteko» sortutako ekimena dela salatu du Gorka Maneiro UPDko bozeramaileak, eta gainerakoak «terrorismoaren biktimen parean» jartzearen aurka dagoenez, taldeak ez du txosten horretan parte hartuko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025727
BERRIA
Euskadi
noticias
Igor Martinezek eta Ibaik lehen taldean geratzeko «ilusioa» dute Ibai Gomez eta Igor Martinez Athleticen lehen taldearekin ari dira denboraldi-aurrea osatzen, baina bigarren taldeko fitxa edukiko dute. Halere, lehen taldean geratzeko «ilusioa» daukatela adierazi zuten, atzo, Lezaman emandako prentsaurrekoan. «Gure asmo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025728
BERRIA
Euskadi
noticias
25 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian eta Nafarroan, pertsonen salerosketa sare bat osatzea leporatuta "Europan pertsonen salerosketaren aurka egindako operazio garrantzitsuena" egin dute Nafarroan eta Bizkaian. Guardia Zibilak 25 pertsona atxilotu ditu, Tuteran, Bilbon, Barakaldon, Santurtzin, Portugaleten eta Sestaon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025729
BERRIA
Euskadi
noticias
«Balorazioa da ona eta txarra. Esan genezake Batua ondo samar hasi zela, baina gerora hiper-arautzea etorri zela: dena era bakar batean eta zenbat-eta arautuagoa hobe. Horrekin batera, furor prohibendi edo debekatzeko amorrua dago; adibidez, ez omen dago esaterik Gaur nire zorionak dira , zeren ez baita oraindaino esan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025730
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapur famatua izan zen El baile de la Victoria filmean, jostailu asmatzailea La educación de las hadas -en, nerabe intersexual baten aita XXY -n, burdindegi baten jabea Un cuento chino -n, armadako hegazkin pilotua Kóblic -en, apaiza Elefante blanco- n, lizentziarik gabeko abokatua Carancho -n, minbizia diagnostikatzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025731
BERRIA
Euskadi
noticias
Ugaztunak gara; titia ematea, beraz, berezkoa dugu. Guk ez badugu gela batean itxita jaten, gure seme-alabek zergatik egin beharko lukete? Bularra eman nahi duen emakumeak ez du zertan ezkutatu; ez da deus txarrik egiten ari». Miriam Delgado Sanchezenak dira hitzak; denda begano baten jabea da Delgado Sanchez, Gasteize...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025732
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorpuak ezin dituela bildu salatu du Gurutze Gorriak Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak borroketan hildakoen gorpuak biltzen uzteko eskatu die Siriako gatazkaren bi aldeei. Siriako bulegoko arduradun Magne Barthen arabera, gorpu asko «egunak edo asteak» geratu dira botata hainbat hiritako kaleetan, borrokak eten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025733
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi txartel jokoan, eta lau ontzi lehian. San Miguel Ligako kanporaketa jokatuko dute Getariak, Tiranek, Mecosek eta Arkotek, gaur eta bihar San Miguel Ligako kanporaketa jokatuko dute Getariak, Tiranek, Mecosek San Miguel Ligako kanporaketa jokatuko da asteburu honetan. Lehen itsasadarrean. Bi jardunaldiak jokatuta pun...
cc-by-sa 4.0