id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0025734 | BERRIA | Euskadi | noticias | Immigrazio planek protestak eragin dituzte Grezian ATENAS. Greziako Gobernuaren immigrazio politikak protestak eragin ditu Egeo itsasoan. Lesbos eta Kios uharteetan liskarrak izan ziren atzo herritarren eta polizien artean. Gobernuak 20.000 iheslarirentzako zentro itxiak eraiki nahi ditu udarako, eta beste 20.000 Turki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025735 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Umoreaz gain, telesailak jendea samurtzeko osagaiak ditu»
'Eskamak kentzen' telesaila estreinatuko du gaur ETB1ek (22:10). Kontserba lantegi bateko andreak dira protagonistak. Elena dago horien artean, Atienzak jokatzen duen pertsonaia.
Antzerkian egin zituen lehen pausoak aktore gisa, eta 2008. urtean Vaya semanita -... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025736 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERAKUNDEAK. Hiru kide berri izango ditu Jakiunde akademiak aurrerantzean: Jose Luis Larrea Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburu ohia, Miguel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria eta Victor Gomez filosofia irakaslea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025737 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Cursed' telesaila estreinatuko dute bihar Netflixen AEB. Frank Miller eta Tom Wheelerrek idatzitako eleberrian inspiraturiko telesail bat estreinatuko du bihar Netflixek: Cursed ( Maldita, gazteleraz; La Rebelle , frantsesez). Magia izango da telesail dramatikoaren protagonista: botere misteriotsu batzuen eta ezpata a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Urrezko Plaka emango diete 1940, 50 eta 60 hamarkadetako etorkinei DONOSTIA. «Haiek gabe ezin da ulertu gaur egungo Euskal Herria». Gipuzkoako Diputazioko foru gobernuko eledun Larraitz Ugartek hitz horiekin mintzatu zen atzo 1940eko, 50eko eta 60eko hamarkadetan Euskal Herrira etorkin etorritako gizon eta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Irratiak 'Hitz eta putz' ariko dira arratsaldero Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako Euskal Irratiek proiektu berri bat prestatu dute arratsaldeetarako. Hitz eta putz izena jarri diote, eta hilaren 29tik aurrera 17:00etatik 18:00etara entzun ahalko da. «Gaur-gaurko gaien magazin bat izango da, eta asko edango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025740 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xalak eta Barriolak ezinbestekoa dute gaur Iruñean irabaztea Xala eta Barriola gaurko partida irabaztera behartuta daude binakako txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukerei eusteko. Iruñeko Labriten jokatuko dute, Bengoetxea VI.a eta Beroizen aurka (17:00). Asegarceko bikotearen egoera, berriz, askoz lasaiagoa d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025741 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreferendum adostu bat eskatuko dio Torrak Sanchezi Artur Mas eta Carles Puigdemont Kataluniako presidenteek Mariano Rajoy Espainiakoari egin zioten eskakizun berbera eginen dio Quim Torrak Pedro Sanchezi: elkarrekin hitzartutako erreferendum bat egitea Katalunian independentziari buruz. «Mahai gainean egonen den lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025742 | BERRIA | Euskadi | noticias | «ETAren finantza sarea» desegitea du lehentasuntzat Rubalcabak. ETAren «atalik ilunena» argitzeko lanean buru belarri arituko da Espainiako Barne ministerioa
«ETAren finantza sarea» desegitea du lehentasuntzat Rubalcabak ETAren «atalik ilunena» argitzeko lanean buru belarri arituko da ETAren «finantza sarea» desegitea.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025743 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artista: Txuspo Poyo. Non: Iruñeko Apaindu aretoan. Noiz arte: Urriaren 29ra arte.
Konnotazioak aldakorrak izanik, momentu bateko irakurketa denboraren poderioz arrotza edota ulergaitza bihurtu daiteke. Egunsentiarren aurrean, ilunabarraren aurrean du izena Txuspo Poyok Iruñeko Apaindu Espazioan aurkezten duen mostrare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025744 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siglei eutsita, alderdi bihurtuko da FARC, eta Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailea deituko da
Alderdi berriaren inguruko xehetasunak gaur emango dituzte, baina atzo, kongresua amaitu zenarekin batera, alderdiaren logotipoa eta izen berria aurkeztu zituzten.
Alderdiaren izen berria 628 aldeko botorekin onartu zuten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025745 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oiasso museoak Ponpeiako indusketa batean parte hartuko du Irungo Oiasso Erromatar Museoak eta Arkeolan enpresak Ponpeiako (Italia) indusketa arkeologiko batean parte hartuko dute apirilean, William van Andringa Lilleko Unibertsitateko (Frantzia) irakaslearen zuzendaritzapean. «Topografia ondo ikasi nahi dugu; ikerlari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025746 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lille eta Gasteiz artean kamioiak trenez garraiatzeko proiektua abian da berriro
Alain Vidalies Frantziako Garraio Estatu idazkariak iragarri du aspaldian utzitako proiektuari heltuko diola Frantziak berriro: Atlantikoko kamioi trenbidea. Euskal Herria zeharkatuko du kamioi trenbide horrek, eta errepideetako trafikoa a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025747 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskerrak ajeak antzu bihurtzen nauen eta ez naizen, arreta ere, luzaz mantentzeko gai. Igande arratsaldeak, nola telebistan hala handik kanpora, txatxuak baldin badira, iragan denak markak hausteko arrisku galanta zuen. Eguerdiko albiste emanaldia Tele5n suertatu zitzaigun. Munduan ez dakit zer gertatu zen. Arreta efem... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske daude atzo Voxen ekitaldiaren aurkako protestan atxilotutakoak Kanpainari amaiera eman zion atzo eskuin muturreko Vox alderdiak ere. Kanpaina honetan egin dituen ekitaldi gehienetan bezala, liskarrak izan ziren Gasteizen ere. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du bi lagun atxilotu zituztela, eta jada a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025749 | BERRIA | Euskadi | noticias | AHTko obretara martxa egin dute, gelditzea galdegiteko. Orain herritarren presioa inoiz baino beharrezkoagoa dela ohartarazi du AHT Gelditu Elkarlanak
AHTko obretara martxa egin dute, gelditzea galdegiteko Orain herritarren presioa inoiz baino beharrezkoagoa dela ohartarazi du Obretara eraman dute abiadura handiko tren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025750 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uda iristearekin, udako erritmoak inposatuko dira datorren astetik aurrera. Gezurra dirudien arren, azken hilabeteetan bizitakoa bat-batean ahaztu izan bagenu bezala, COVID-19aren krisiaren ondorioz normaltasunera itzuli ez diren guneetan egutegiak normaltasuna inposatuko du, irakaskuntzan batez ere. Udarekin oporrak h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025751 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buruko gaixotasunen artan farmako gehiago ematen zaizkie andreei «Erretratu» bat dela adierazi dute ikertzaileek. Osasun sistemaren funtzionamenduaren argazki bat da, «generoaren ikuspegia» eta «aldagai sozioekonomikoena» aintzakotzat hartuta egindakoa: ikuspegi horretatik begiratuta, datuek zer esaten duten aztertu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025752 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inor ez da bigarrenekin oroitzen, edo hori diote behintzat. Baina inor gutxik pentsatuko luke ere orain lau urte neroni telebistari begira egongo nintzenik emakumezkoen 800 metrokoa noiz helduko zain. Atletismoari ez diot sekula askorik erreparatu, baina egun horren aurretik aritua nintzen hainbat lasterketa ikusten, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025753 | BERRIA | Euskadi | noticias | Geoalcali enpresak 6.300 milioi tona potasa atera nahi ditu urtean, Zangoza inguruan eraiki nahi duten Muga meatzeari esker.
Kamioiak. Mineral hori guztia garraiatzeko, 102.500 kamioi erabiliko lituzkete urtean. Hau da, egunean 512 kamioi ibiliko lirateke. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025754 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek bat egin du konponbidearen aldeko Donostiako martxarekin Konponbidearen alde egin asmoz, igandean Donostian deitutako manifestazioarekin bat egin du LAB sindikatu abertzaleak. Eta bertan parte hartzera gonbidatzen du euskal gizarte guztia, orohar, eta Herritar talde batek manifestazioa antolatu du Donostiako Aste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025755 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nire lana ondo egiten daukat arreta osoa. Beste guztia ez dago nire esku»
Altunak bigarrenez jarraian jokatuko du buruz buruko finala. Igandean da partida, baina oraindik ez daki noren aurka ariko den: Artola edo Rezustaren kontra. Artola izatea nahi du: «Hark jokatzea litzateke justuena, baina hark erabaki behar du».... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025756 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adolfo Muñozi eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk Datorren urteko maiatzean utziko dio Adolfo Muñozek ELAko idazkari nagusi izateari. 100.000 afiliatu baino gehiagorekin, sindikatuaren "independentzia" nabarmendu du. Hona BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketan Muñozek egin dituen adierazpen batzuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025757 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auto berrien matrikulazioa laurden bat jaitsi zen 2020an Hego Euskal Herrian Hotz handia. Autoen salmentarena ekonomiaren tenperaturaren erakusle badira, hori da 2020. urtearen amaieran termometroak erakutsi duena. Danbateko historikoa jaso dute matrikulazioek, ekonomiak amaitu berri den urtean jasotako shock ekonomiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025758 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. CCOOk eta UGTk Bizkaiko eraikuntzako patronalekin adostutako lan hitzarmena salatu dute ELAk eta LABek. Sektoreko enpresa handiek «milioi askoko irabaziak» dituzten aldi batean langileen soldata egunean 67 zentimo igoko dela nabarmendu du ELAk. LABek, berriz, ziurtatu du ez direla bete bere bi lehentasunak: hitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025759 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako esportazioek 10.000 milioi euroren langa gaindituko dute lehenengoz Gipuzkoako enpresen esportazioak igoera betean daude 2020tik hona, eta 2023an 10.000 milioi euro baino gehiago izango direla iragarri du Gipuzkoako Bazkundeak. Zenbaki horretatik oso gertu ibili ziren esportazioak iaz: 9.952 milioi euro, 202... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025760 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 12.464 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietatik 818k eman zuten positibo. Hain zuzen, ez da horrelako daturik erregistratu azaroaren 21az geroztik. Ordu hartan, 1.001 positibo detektatu zituzten. Positibotasun tasa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025761 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alain Miller, Alfrez Fontanaz eta Baptiste Rossier. Hiru ginekologo. Hirurengana doa Gisele; hirurek haragiztatzen dituzte abortuarekiko politika publiko nagusiak: debekua, epekako legea eta balizko kasuaren araberakoa. Nobela argitara atera zenean, izan ere, jaiotzen kontrolerako neurrien eta emakumeen eskubideen alde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025762 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk EGIko kide baten aurkako erasoa arbuiatu du BILBO. EAJko gazte erakundeko kide batek salatutako erasoaz galdetuta, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak adierazi du gertatutakoaz «informazio gutxi» duela baina koalizio subiranistak «indarkeriazko edozein ekintza arbuiatzen» duela. Euskadiko Gazteriaren Kontsei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025763 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erlojurik erabiltzen duzu? Ez; eguzkiak esaten dit.
Zer ikusten duzu telebistan? Ordutegiaren arabera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025764 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eguraldi ona lagun, jendetza bildu da Iturengo eta Zubietako inauterietako joaldunen lehen irtenaldia ikusteraAtzo iturendarrek jaso zuten bisita, eta gaur bueltatuko diete zubietar eta aurtiztarrei
Negua. Udaberria. Uda. Udazkena. Negua. Urtaroz urtaro doa denbora, eta joare hotsa da Ituren eta Zubietan (Nafarroa) zik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025765 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriaren zati bat Pirinioetan da egunotan; edo Pirinioen zati bat Euskal Herria da egunotan. Nondik begiratzen den. Urteroko festari segika, ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak bi eguneko festa antolatu du asteburu honetarako, eta atzotik gogotik gozatzen ari dira denak Hourquette d'Ancizan inguruan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025766 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Hirugarren finalaurrekoa: Abenduaren 2an, Gernika-Lumoko Jai-Alai Frontoian.
• Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025767 | BERRIA | Euskadi | noticias | Intzidentzia 500dik beherakoa da Hegoaldeko lau lurraldeetan Birusaren transmisioaren beheranzko joera berresten ari da egunetik egunera Hego Euskal Herrian; hori ondoriozta daiteke kutsatzeekin loturiko aldagaiei so eginez gero. Batik bat, arintzearen erakusle dira Hegoaldeko herrialdeen intzidentzia tasa metatuak; iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025768 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den ostiral arratsaldea. Korsikako irla. Itsasoz eta zeru azulez inguratua. Okrezko eta arrosazko Bastia hiria. Aroa bero, airea urreztatua. Ja udazkenean sartzekotan gaude. Portuan, Livornora joanen den Ferry horizuria amarratua kaian. Larunbatean, Linguimondi ekitaldiak. Gauaz epel egiten du. Banoa lagunekin Mer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025769 | BERRIA | Euskadi | noticias | «ETBtik ez didate deitu 1984az geroztik eta arantza hori dut». 'Plan América' telesaila grabatzen dabil Ramon Barea, TVE1 katerako. Ameriketara misioilari joandako Ondarroako jesuita baten rola betetzen du. RAMON BAREA . TVEko 'Plan América' telesaileko aktorea
«ETBtik ez didate deitu 1984az geroztik eta arantza hori d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaztea sarien jaia gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian gaur gauean egingo den jaialdian jakingo dira nortzuk diren aurtengo Gaztea saridunak. Horrez gain, Tasty Tim eta Two Mamarrachos disko jartzaileen emanaldiak izango dira entzungai. Gainera, look sintetikoa eta artifizia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Markak hausten jarraitzen du Laboral Kutxak. Gasteiztarrek Brian Scott Hopson Scotty hegaleko jokalari estatubatuarra fitxatu zuten atzo, denboraldia amaitu arte. Sasoi honetan taldearen elastikoa jantziko duen 23. jokalaria izango da Hopson. 25 urte dauzka, eta 2,01 metro da luze. Sioux Falls Skyforce Ipar Amerikako g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025772 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maria Puy Perezen ustezko hiltzailea epaitu dute, tratu txarrak leporatuta. Jose Maria Morentinek ukatu egin du 2007ko urriaren 27an Perez jipoitu eta mehatxatu izana
Maria Puy Perezen ustezko hiltzailea epaitu dute, tratu txarrak Jose Maria Morentinek ukatu egin du 2007ko urriaren 27an Perez jipoitu Jose Maria Morenti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025773 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat hil da Soraurenen, makina batek harrapatuta Soraurengo (Nafarroa) Manipulados Ulzama enpresako langile bat hil da ostegun goizean, makina batek harrapatuta. Atarrabian bizi den 53 urteko gizonezko bat da hildakoa. Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako zortzigarren beh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025774 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urteetan bezala, San Pedrok sartzeko aukera eta ez sartzeko arriskua dauzka Kontxako sailkatze estropadan. Mugan ibiliko da bihar ere. Lasai dago Ugaitz Mendizabal (Irura, Gipuzkoa, 1991), esperientzia hartua duelako azkenaldian. Haizearen garrantziaz ohartarazi du biharko.
Patroiarentzat estropadarik zailena edo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025775 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. En mi hambre mando yo izenburua du Marea taldearen disko berriak. Hamar kantu biltzen ditu, eta Mike Fraserrek (AC/CD, Metallica, Aerosmith...) egin ditu nahasketak, Kanadan. Masterizazioa, berriz, Adama Ayam teknikariaren lana izan da (Pearl Jam, Nirvana), New Yorken egina. Diskoaren aurrerapen gisa, Bienvenid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025776 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Udalaren kereila babestu dute frankismo garaiko ehun sindikalistak Frankismoaren kontra borrokatu ostean, «gogoratzeko eskubidea» aldarrikatzen dute. Jazarri zitzaizkienak zigorrik gabe ez geratzea nahi dute
«Sindikalistak gara, lanetik erretiratuta gaude, baina ez konpromisotik». Begiradan ageri dute egindakoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025777 | BERRIA | Euskadi | noticias | Odol eta gernu analisien emaitzak ele bitan emango ditu Osakidetzak Urte bukaeratik aurrera, odoleko eta gernuko analisien emaitzak ez ditu gaztelaniaz bakarrik emango Osakidetzak. Euskara ere aintzat hartuko dute. Zerbitzua «pixkana» euskalduntzeko bidean beste urrats bat izango da, Osakidetzako Giza Baliabideetako zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025778 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziak 6.000 milioi euro biltzeko plana aurkeztu dio EBri Azken asteotan euroguneko agintariek hainbat aldiz eskatutakoa bete du Greziako Gobernuak. Bigarren erreskatearen azken zatia (7.200 milioi) jasotzeko egin beharreko erreforma sortaren proposamena igorri die, Financial Times egunkariak atzo aurreratu zuenez.
Pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025779 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMIKIA. Nafarroako Komiki Azokak hamar urte beteko ditu aurten -irailaren 13tik urriaren 13ra egingo da-, eta ,hori ospatzeko, 30 artistaren lanak jaso ditu Zart bilduman. Besteak beste, Leire Urbeltzek -azala ere egin du-, Martintxo Altzuetak, Cesar Orozek, Pedro Osesek, Berta Perezek, Goizane Herrerak, Idoia Iribert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025780 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Azken 15 urteetan Eroskiko presidente exekutibo izan den Constan Dacostak erretiroa hartuko du apirilaren 30ean. Gaur du lehen lan eguna haren ordezkoak: Agustin Markaidek. Azken 10 urteetan koopetibako zuzendari nagusia izan da, eta iazko ekainean egindako batzarrean erabaki zuten bazkideek hura hautatzea kargu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025781 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Aldundiko lokalen garbitzaileak, greba mugagabean Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten Euleneko langileek greba mugagabea hasiko dute ekainaren 6an, negoziatzen ari diren lan hitzarmenean KPIaren igoera bermatzeko. Langileek argi utzi nahi dute KPIa igo gabe ez dela akordiorik e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025782 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzako lan eskaintzari lotuta, beste lau inputatu GASTEIZ. Etzi beteko dira hiru urte Osakidetzako mediku espezialisten proban izandako iruzurra azaleratu zutenetik, eta LAB sindikatuak jakinarazi du beste lau pertsona inputatu dituztela auzi horretan: Debagoieneko Traumatologiako zerbitzuburua, Kirurgia Plastiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatu Islamikoak bere gain hartu du Istanbulgo atentatua Binali Yildirim Turkiako lehen ministroak azaldu duenez, erasoa egin eta hamasei ordura, erasotzailearen bila ari da Polizia. Dantzalekuan utzi zuen erasotzaileak arma, eta haren arrastoa jarraitzen ari dira.
01:30 inguruan sartu zen erasotzailea aretoan, eta xe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025784 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Urari buruzko XIX. mendeko ideia eta ikuspegiek indarrean jarraitzen dute»
Pirinioetan urtegi handien aurka borrokan ari diren herritarren ondoan izan da Jose Manuel Nicolau 1980ko hamarkadatik (Zaragoza, Espainia, 1962). Ekologia irakaslea da Zaragozan. «Tamalgarritzat» jo du Itoitzen gertatu zena, baina herri horret... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025785 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerat-ek hitzarmena eskatu du euskal presoek EHUn ikas dezaten Euskal presoei hezkuntza eskubidea «urratzen» zaiela salatu du Etxerat-ek, Eusko Legebiltzarrean. Elkarteak jakinarazi duenez, 2003tik presoei ez zaie bermatzen Euskal Herriko unibertsitateetan euskaraz ikasteko aukera, eta ordutik «traba» handiak dituzte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025786 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute Azagran, bikotekideari eraso egiteagatik IRUÑEA. Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Azagran (Nafarroa), bikotekideari «bortizki» eraso egitea leporatuta. Erasoaren ondorioz, Nafarroako Ospitalera eraman zuten biktima, helikopteroz. Atxilotua izan aurretik, Lizarrako komisariara jo zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025787 | BERRIA | Euskadi | noticias | Troquenor ez desjabetzea lortu dute beharginek, eta itxialdia hasi dute Sondikako Troqueleria del Norteren pabiloia, lehengo Troquenorrena, desjabetzeko lehen saioa atzera botatzea lortu dute enpresako beharginek, indarkeriarik gabeko erresistentziari esker. Atzo goizean joan ziren epaitegiko ordezkaria eta sarrailagil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025788 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carmelo Ortiz de Elgea, Jose Luis Zumeta. 'Argia barrura' Lekua: Gasteizko Artium museoa. Noiz arte: 2012ko martxoaren 4ra arte.
Sarritan suertatu ohi da gazte garaian kementsu datozen artistek beren indarra galtzen dutela urteekin, haien sormen gaitasuna ahitzen baitoa. Ez zaie halakorik gertatu euskal margogintza mod... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025789 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAFARROA. Nafarren erabakitzeko eskubidea defendatu dute indar abertzaleek. Miguel Sanz lehendakariaren «gezurrei» erantzunez mintzatu dira Batasuneko, Eusko Alkartasuneko eta Aralarreko ordezkariak, mezu argia emateko: Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabakiko dute
Nafarren erabakitzeko eskubidea defendatu dute indar ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025790 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Mourinho eta Milango Inter izen handiak dira futbolaren munduan, errespetua, begirunea eta ezinikusia eragiten dutenak ia neurri berean. Batik bat, bi horien bideak bat egin eta duela bi denboraldi Europa menderatu zutenetik. McDonald Mariga, Realak denboraldirako fitxatutako jokalari sonatuena, portugaldarraren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025791 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bezperako albiste nagusiak zekartzan azalean, gainontzeko egunkarien pareko: Medellingo kartelaren aurkako polizia operazioa, Frantziako festa nazionala, Eduardo Chozasek Tourreko etapa irabazi zuela, sanferminetako azken entzierroa... Baina bazekarren bestelako berri bat: Azken festarekin burutuko da gaur 'Egunkaria'-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025792 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suhiltzaileak kontrolpean hartu dute gauean Antsoaingo herri zaharreko baselizan (Nafarroa) bart pizturiko sua, Ezkaba mendian. Agintariek esan dutenez, ez da baso sutea, baizik eta eraikinean pizturikoa.
Antsoaingo herritarrek eta suhiltzaileek su-ebakiak egin dituzte baselizaren inguruan, sua mendira zabal ez dadin. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025793 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziak eta Turkiak elkarrizketak hastea adostu dute ATENAS. Greziako Atzerri Ministerioak atzo jakinarazi zuenez, Greziako eta Turkiako gobernuek elkarrizketak hasiko dituzte ekialdeko Mediterraneoan duten ur eremuen gaineko gatazkari konponbidea bilatzen ahalegintzeko. Ministerioak azaldu duenez, «aurki» hasiko dira ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025794 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikusezinak, beti bezala . Euskarazko ikasliburuetan emakumeek baztertuta jarraitzen dute, irudietan zein testuetan, nahiz eta curriculumak genero ikuspegia landu behar dela azpimarratzen duen. BEGOÑA BILBAO EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza irakaslea: «Ikasliburuetan neskei ez zaie eredurik ematen»
Euskarazko ika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025795 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezin dugu jakin garena barrutik edo kanpotik datorren»
Obra oparo baten egilea izan arren, ez du bere burua idazletzat hartzen. 'Lo de dentro fuera' eleberria du lanik berriena, txatal laburrez «bizitza den bizitzaren antzezpenaz» diharduena.
Narratiba idazlea, poeta eta saiakeragilea da Mariano Peyrou. Buenos Airesen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025796 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Udalean, PSN «UPNren eta EH Bilduren alternatiba» izango dela aldarrikatu du Saizek
«Emakume handia eta hurrengo Iruñeko alkatea». Maria Txibite PSNko presidentegaiak halaxe aurkeztu du Iruñeko Udaleko zerrendaburu izango dena, Elma Saiz. Aurkezpen horretan, Txibitek salatu du azken zortzi urteak «galdutako bi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Moai eskultura erraldoiak hondatu ditu suak Pazko uhartean Norbaitek apropos pizturiko su batek «kalte konponezinak» eragin dizkie Pazko uharteko (Txile) hainbat moai eskultura misteriotsuri.
«Moaiak erabat kiskalita daude», adierazi du Ariki Tepano ikertzaileak. Harrizkoak dira moaiak, baina suak erosioa eragin die, k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxuraz, 1.362 km euri (Elkar, 2019) liburuak premisa aski garbi bati jarraitzen dio. Goizalde Landabaso (G.) eta Garazi Goiaren (G) arteko gutun-trukea jasotzen du liburuak; urtebeteko tartean batez ere gai baten inguruan elkarri helarazitako hitzak. Liburuari hasiera ematen dion galderan jasota geratzen da gai hori: ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025799 | BERRIA | Euskadi | noticias | Basauriko (Bizkaia) Ollargan eta Bidebieta geltokien artean persona bat harrapatu du trenak, eta hil egin da.
12:10ean gertatu da istripua, eta Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da. Urduñara bidean itxi egin dute trenbidea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025800 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezuela gai izan da AEBei laurden batean eusteko SASKIBALOIA AEBetako saskibaloi selekzioak gaindiezin jarraitzen du. Atzo 44 punturen aldeaz irabazi zion Venezuelakoari lehiaketako bigarren neurketan (113-69). Hego Amerikako selekzioa, halere, gai izan zen aurkari ahalguztidunari lehen laurdenean aurre egiteko. Aurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025801 | BERRIA | Euskadi | noticias | «44 urte ditut; erran nezake pasatu ditudala 37 urte haur baten gisa»
Gure Irratiko estudioak aspaldi utzi zituen Xabaltxek. Duela denbora bat, oholtzatik ere urrundu zen, Gaurko Makila enpresa sortzeko. Zortzi belaunaldiz, bere familiak egindako makilei itxura aldatu die. Sorkuntza eta teknologia uztartzen ditu.
Pantx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025802 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken atxilotuek torturak salatu dituzte espetxeratu dituen epailearen aurrean. ETAko kide direlakoan kartzelatu ditu Pedrazek Sola eta Rey, eta horiek laguntzea egotzita Amatria eta Boada
Azken atxilotuek torturak salatu dituzte espetxeratu dituen epailearen ETAko kide direlakoan kartzelatu ditu Pedrazek Sola eta Rey,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025803 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Esperientzia handitzea izango da helburuetako bat»
Brasilekin lehiatuko da Manex Salsamendi. Gogor entrenatu da. Bi hilabete eta erdi daramatza etxetik urrun Jokoak prestatzen.
Azken hilabetean oso gutxi lehiatu den arren, gogotsu eta itxaropentsu gerturatuko da estreinakoz bere lehen Olinpiar Jokoetara Manex Salsamen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025804 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek ez dio erantzun Mendebaldeko proposamenari. Bi asteren buruan negoziazioei ekingo diete berriro; ordurako Iranek erantzuna emango duela espero du Javier Solanak Genevako bileran AEBetako William Burns Estatu idazkariordeak hartu du parte
Bi asteren buruan negoziazioei ekingo diete berriro; ordurako Iranek Geneva... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025805 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egoera honetan, porrota litzateke liga ez irabaztea»
Zarauztarrak bigarren denboraldia du Athleticen, eta hamaikakoan tokia lortu du, belauneko lesioa ahaztuta. Oraindik ere denboraldi erdia falta dela onartu arren, ligako tituluari begira jarri da dagoeneko.
Ekainean amaituko zaio kontratua Maite Lizasori (Zarautz, G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025806 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aita santuaren etxezainak gehiegikeriak salatu ditu ERROMA. Paolo Gabriele aita santuaren etxezain ohiak salatu du atxiloaldian gehiegikeriak pairatu zituela. Vatikanoko jendarmeen presio psikologikoaz eta zeldaren baldintzez aritu da. Errugabea dela esan du epaiketaren bigarren saioan. Aita santuaren agiriak ebastea e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025807 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2020ko irailak 10: ekitaldi batera joan aurreko tximeletak sabelean. Komuneko ispilu aurrean nagon, dutxara joan aurreko striptease-an. Etorkizuna eta iragana plano berean sentitu nahian nabilen: zelan uztartu iraganeko gomuta atseginaren ohiturak eta etorkizuneko baldintza berriak? Adibidez, bizarra egin dinat, baina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025808 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela sei urte eskas sortutako alderdia izanagatik, 2019ko hauteskunde zikloari orain arte izan ez dituen itxaropen eta aurreikuspenekin begiratzen dio Voxek. Hazkundea espero du Espainiako Estatuko hainbat lekutan, eta, gainerako alderdien gisara, zerrendak taxutzen aritu da azken asteetan; Hego Euskal Herrian, ordea,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025809 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluk barkamena eskatu dio Ertzaintzak zauritutako ordezkari sindikalari Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak barkamena eskatu du joan den astelehen goizean Barakaldon (Bizkaia) gertatutakoagatik. ITP Castings garai bateko Precision Castings Bilbao enpresaren kaleratzeengatik protestan ari ziren langileei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025810 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hazkundearen mitoak deseraikitzen dituen liburua aurkezten ari da Marcellesi. Haren ustez, egungo krisi garaia abagune egokiena da eredu ekonomikoa auzitan jarri eta desazkundea aplikatzeko.
Egungo gizarteetarako energia nahikorik ez dago, eta, gainera, energia kontsumoaren ondoriozko isurketak lurraren tenperatura igo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025811 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen apustuak Nazio Batuen Erakundeak Palestinako Estatua onar dezan eztabaida sakona eragin du, Palestinako gizartean bertan zein herri horrekiko nazioarteko elkartasun mugimenduaren baitan.
Egitasmoak aurrera egiteko aukera gutxi dituen arren, horren sustatzaileek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025812 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko" Nazioarteko Konferentzia egingo dute gaur zortzi, Donostian
"Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko" asmoz, Nazioarteko Konferentzia egingo dute datorren astelehenean Donostian, nazioarteko eta bertako hainbat erakundek bultzatuta, gaur arratsaldean Lokarri ako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025813 | BERRIA | Euskadi | noticias | Quatarko Gobernuak bultzatutako Al Jazeera telebista katea sortu zela hamar urte bete ziren herenegun. CNN edo BBC kateen zerbitzuen aurrean, mundu arabiarraren erreferente izateko asmoz sortu zuten katea, eta berehala sekulako oihartzuna lortu zuen. Al Kaedak kate hori aukeratu izan du bere bideoak zabaltzeko, eta hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pilotekin kexarik ez dute izan Olaizola II.ak eta Artolak Tolosan Kalkulu festa handia dago Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldiaren atarian. Bigarren multzoan, bereziki, lau pilotariak iritsi direlako finalerdietan sartzeko aukerarekin. Horietako bik, Olaizola II.ak et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025815 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARGANTZON. Arintze fasean, Trebiñu Araban kokatzeko eskatu dio Argantzongo Udalak Espainiako Gobernuari. Arabako Foru Aldundiak ere bat egin du. Adierazi dutenez, «kezkatuta» daude, oinarrizko zerbitzuak Araban jasotzen baitituzte, «hurbiltasun geografikoa» dela eta. «Gure lotura soziala, ekonomikoa eta kulturala Araba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025816 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hiru aste baino gehiago egin zuten Iranen Kontsultarako Batzar Islamikorako bozen bigarren itzulia -parlamenturako bozena-. Datu ofizialen arabera, parte hartzea botorako eskubidea zutenen %66 ingurukoa izan zen. Alde batetik, herritarrek Errepublika Islamikoarengan zuten konfiantzaren isla zela adierazi zuten or... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025817 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jatorri urruti eta misteriotsukoak ziren nire haurtzaro eta gaztaroaren kaleen izenak. Burlatako Ermita kaleak, Larraintzar plazak eta Iturri kaleak izenetan zeramaten baselizaren, larrain zaharraren eta iturriaren berri liburu erudituetan bilatu behar da, ez baita arrastorik inondik ageri, eta inori ez zaio bereziki a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025818 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artearen historiari erreparatuta, nola irudikatu izan dute sortzaileek bakea? Galdera horri erantzun nahi dio Bake-ituna izeneko egitasmoak. Bakeaz artean, eta baita zuzenbidean ere, historian nolako iruditeria sortu den aztertuko du proiektuak, hainbat formatu eta ikuspegitatik ikertu ere. Erakusketa handi batek, gert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025819 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARANTZAZU. ETAk argitaratutako gutunak «positibotzat» jo dituzte Euskal Herriko Kristau Talde Herritarrak, Apaiz Koordinakundeak eta Herria 2000 Eliza taldeek. Instituzioei eta herritarrei «inplikazioa» eskatu diete, gatazka erabat gainditzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025820 | BERRIA | Euskadi | noticias | Syrizak dio bera dela Greziako krisi ekonomikoari irtenbidea eman diezaiokeen bakarra
Syriza ezkerreko koalizioko Alexis Tsipras buruak uste du bere alderdia dela Greziako krisi ekonomikoari irtenbidea eskaini diezaiokeen bakarra, eta aldi berean, Demokrazia Berria eta Pasok alderdiak "terroristatzat" jo ditu, "gizarte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025821 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru kg gora, hamasei like , sei ordu alarmak jotzeko, 3.000 manifestari. Zenbakiei begira bizi gara, guztiaren neurria harrapatu nahian. Gero konparatu, ebatzi, goratu, egurtzeko. Emaitzak nahi dituenak emaitzak neurtzeko zenbakiak behar ditu. Baina ahaztu ere egiten zaigu tarteka, emaitza ez da, ia inoiz, zenbakia be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025822 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. SANFERMINAK 2006. Paraplejiko utzi dute bigantxek. Zazpi zauritu izan ziren atzoko entzierroan, baina okerrena hura bukatu ondoren gertatu zen
Zazpi zauritu izan ziren atzoko entzierroan, baina okerrena hura bukatu Fiesta eleberria argitaratu zela laurogei urte bete dira aurten. Ernest Hemingwayk idatziriko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vidal de Nicolas hil da, Ermuko Foroko presidente ohia BILBO. Ermuko Foroko lehen presidente izandako Vidal de Nicolas hil da, UPDko buru Gorka Maneirok jakitera eman duenez. De Nicolas alderdi horretako fundatzaileetako bat izan zen eta Ermuko Foroko presidentea 1998tik 2005era. 1922an jaio zen, Portugaleten (Bizkaia)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025824 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pausoz pauso, abian da Euskarabentura espedizioaren bigarren aldia. Mauletik Pagolarako (Nafarroa Beherea) etapa egingo du gaur goizean, atzo Maulen espedizioa hasi eta gero. Hilabete batez, Euskal Herria zeharkatuko dute 121 gaztek. Gaur, Pagolara bidean, hamabost kilometro osatuko dituzte, Mauleko Jai Alai pilotaleku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025825 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harrobiko arraunlariez osaturiko taldea da Donostiarraren bigarren trainerua, eta, Aitzol Rojas arraunlariak (Donostia, 1996) dioen bezala, «zuzendaritzak hasieratik jarri izan digun helburua arraunlari gisa haziz joatea da, irabazteko inolako presiorik gehitu gabe». Hazkuntzaren bidean beste koska bat igotzeaz gain, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Luis Mendilibar da Alaveseko teknikari berria Ordubeteko epean duela egun batzuetatik zebiltzan bi zurrumurruak baieztatu ditu Alavesek. Lehenbizi, jakinarazi du Javier Callejak ez duela taldea zuzentzen segituko, eta ondoren esan du haren ordezkoa zein den: Jose Luis Mendilibar. Zaldibarko teknikariak sasoi amaie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025827 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mila pertsona inguru bildu dira Arrasaten preso gaixoak aske uzteko eskatzeko Josu Uribetxebarriaren senide eta lagunek deituta, manifestazio jendetsua egin dute Arrasateko kaleetan, preso gaixoak aske uzteko eta sakabanaketa amaitzeko eskatzeko.
Eguerdiko 12:30ean irten da manifestazioa, Udaletxeko plazatik, Giza esku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025828 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Antonio Retolaza 'Kili- Kili'-ren sortzailea hil da KOMIKIA. Jose Antonio Retolaza euskal komikigile aitzindaria hil da, 84 urterekin. Euskararen aldeko ekintzailea izan zen, eta Kili Kili pertsonaia nahiz izen bereko aldizkaria sortu zituen 1966an. Biak oso ezagunak izan ziren 60ko eta 70eko hamarkadetako ikastol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025829 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminak 18 minutuz nola luzatu aztertzen ari da Maia Enrique Maia Iruñeko alkateak aitortu du hainbat pertsonak eskatu diotela Sanferminen azken egunean, 'Pobre de mi' ohikoa hemezortzi minutuz atzeratzea. Hain justu, hemezortzi minutuz atzeratu zuten txupinazoa, ikurrin bat udaletxearen aurrean jarri zutela-eta.
M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025830 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 00:00. Kontzertuak. Esne Beltza, Foru plazan; Mikel Markez eta Erramun Martikorena, Aihotz plazan; Rockaina eta Lendakaris Muertos, txosnetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025831 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1936ko gerrako Berrizeko biktimak oroituko dituzte irailaren 11n. Biktimei buruzko informazioa emango diete senideei eta hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburuan
1936ko gerrako Berrizeko biktimak oroituko dituzte irailaren 11n Biktimei buruzko informazioa emango diete senideei eta hainbat ekitaldi 1937ko irailaren 11... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezin jar liteke ezbaian Charlie Bird Parker saxo jotzaile estatubatuarrak (1920-1955) jazzaren bilakaeran izandako garrantzia.
Ekarpen handiak egin zituen inprobisatzaile nahiz kontzeptu armoniko berrien sortzaile modura. Haren eragina nabarmena izan da hainbat musikari belaunaldirengan, eta egun ere indarrean da.
Jess... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025833 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. Europak Kristalina Georgieva bulgariarra aukeratu zuen NDF Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari bilakatzeko hautagai. Georgievak 66 urte ditu, ordea, eta funtsaren arauek ez zuten baimentzen 65 urte baino gehiago izaterik. NDFk atzo deuseztatu zuen arau hori. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.