id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0007834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goizuetako pilotalekuan 600 lagun batu dira Asier Olaizola omentzeko Asier Olaizolak erretiroa hartu berri du profesionaletan hamazazpi urte egin eta gero, eta atzo omenaldia egin zioten jaioterrian, Goizuetan (Nafarroa). Hango pilotalekuan 600 lagun batu ziren, eta hainbat oroigarri eman zizkioten Umore Ona elkartekoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako 250 poetak manifestu bat sinatu dute independentziaren alde. Tartean daude, besteak beste, Marta Pessarrodona, Francesc Garriga, Lluis Sola, Marius Sampere, Dolors Miquel eta Jordi Pamies.
Idazleak. Poetak soilik ez, Kataluniako idazle esanguratsuenak ere agiri bat prestatzen ari dira A-9ko kontsultari atxi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007836 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESA. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Esako urtegiaz (Nafarroa) udan egindako txostena ezagutarazi berri du. Haren arabera, aztertutako puntuen erdietan baino gehiagotan mugimenduak daude: 63tik 39tan. Urtegiaren aurkako plataformak lanak gelditzeko eskatu du, mugimenduak ugaritu dituelako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007837 | BERRIA | Euskadi | noticias | «B serieko filmeei egindako omenaldi xume eta txikia da film labur hau»
Lanzaroten surf egitera joandako bidaia batean bururatu zitzaion Zeinuak film laburra egitea Almandozi. «Denbora-pasa moduan grabatu genuen, olatu eta olatu artean genuen denbora librean. Oso modu amateurrean eta dibertigarrian eginda dago. Film tx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiak barkamena eskatu dio Errusiari, Siriako gerran eraitsitako hegazkinagatik
Errusiarekin harremanak hobetzeko urratsa egin du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak, eta, Kremlinek jakinarazi duenez, barkamena eskatu du Sirian iragan azaroan eraitsitako Errusiako gerra hegazkinarengatik. «Barkamena eskatzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al Qaedarekin harremanetan daudela onartu du Maliko presidenteak BAMAKO. Maliko presidenteak lehen aldiz aitortu du Al Qaedarekin loturak dituzten «talde islamistekin» hitz egiten ari direla, eta nabarmendu du islamistekin hitz egitea eta «terrorismoaren aurka egitea» ez direla kontrajarriak. «Nire eginbeharra da, bali... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007840 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Tourrak %9,4ko ikusle kuota, Pirinioetan ETB1en. Ostiraletik igandera bitarteko hiru etapetan, euskaldunen artean %17,8ko ikusle kuota izan du ETB1ek EAEn
Ostiraletik igandera bitarteko hiru etapetan, euskaldunen artean Ostiralean hasi zen ETB1 Frantziako Tourreko etapen amaiera ematen.
Etapa horretan Ara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziaren gobernabideari buruzko eztabaida bete-betean, Europako Batzordeko Barne Aferetarako komisario Ylva Johanssonek atzo jakinarazi zuen eskari formal bat egin dutela migrazioarekin zerikusia duen afera bat ikertzeko.
Joan den ostiralean, The New York Times -ek bideo bat argitaratu zuen, eta horretan ageri da, egu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007842 | BERRIA | Euskadi | noticias | KURDISTAN (V). MUGETATIK HARATAGO. Kurduen hiri mitikoetan. Kurduen matxinada ez da Turkiako bazter urrun batean, Iran-Irakeko mugan diharduen gerrilla batera mugatzen. Aitzitik, hamabost eta hogei milioi lagun artean dituen nazio bati dagokio, Istanbulen dauden bi milioi kurduetatik hasi eta Kurdistanen bertan hizkunt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007843 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Behintzat urte bat edo bi gehiagoan izan nahi dut Zeledon»
Ortiz de Urbina hemeretzi aldiz izan da Zeledon; halere, ez da jaitsierarik egon azken bi urteetan. Haren ustez, ulergarria da jairik ez egitea, baina jakinarazi du oraindik ere Zeledon izan nahi duela, «ederra» delako.
Gorka Ortiz de Urbinak (Gasteiz, 1971) h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez zazpi pertsona hil dira Dolomitetako glaziarra jausi denean Herenegun gertatu zen ezbeharra Dolomitetan, Italia iparraldean. Marmoladako glaziarraren zati bat jausi zen, Punta Rocca tontorretik gertu. La Repubblica Italiako egunkariaren arabera, gutxienez zazpi pertsona hil dira -atzo aurkitu zuten zazpigarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007845 | BERRIA | Euskadi | noticias | GOLFA. Jon Rahm indartsu itzuli da konfinamenduaren ostean, eta BMW txapelketa irabazi du. PGA Tourreko azken-aurreko txapelketa da, eta kolpe ikusgarri bati esker lortu zuen Dustin Johnson mendean hartzea. Garaipena lortu arren, Rahmek bigarren segitzen du munduko zerrendan. Johnson dago lehena. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bero patsa eta izerdia nonahi, baita Itsasun ere (Lapurdi). Urte osoko prestakuntza lana astebetean xahutua. Zer azpimarratu orain, eta, funtsean, galdera bakarra: zer du Errobiko Festibalak Euskal Herrian egiten diren guztien artean beste inork ez duena, baldin eta zerbait balu?
Propio horretarako baino ez da joaten h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adineko 42 bidaiari eta kamioilari bat hil dira Bordelen trafiko istripu batean Hildako gehienak autobuseko bidaiariak dira: 41. Adineko bidaiariak dira, Gironda departamenduko Petit-Palais herriko elkarte batekoak. Antza denez, autobusa irten berri zen bidaian. Sud Ouest egunkariaren arabera, Biarno zuten helburu. Kam... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007848 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Atzera begiratu dugula? Bai; Ibilbide bat badugula? Bai; Lortutakoa zoragarria izan dela? Bai. Baina, halere, atzera begiratu badugu abiada hartzeko izan da". Hitz horiekin laburtu du Gorka Urbizuk Denbora da poligrafo bakarra diskoaren oinarrian dagoen filosofia. Hiru diskotan zatitu dituzte taldearen urteurrenaren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzaleak militantzia deitu du Sorturen eraketan parte hartzera Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatu ostean, ezker abertzaleak hamar urteko legez kanporatzea gainditu eta badu orain instituzionalizatzeko aukera. Eta buru-belarri ekingo dio. Atzo, ezker abertzaleko bozeramaileek, dozenak kide eza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Iruñeko istiluen auzia Iruñeko Auzitegiaren eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren artean zegoen eskumen gatazka, eta martxoaren 11n Iruñean izandako istiluen auzia Madrilen ikertzea erabaki du Auzitegi Gorenak. Jose Ramon Sorianok, Francisco Monterdek eta Juan Ramon Berdugok os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alemania, Austria eta Espainiari eraso mehatxua egin die Al Kaedak Afganistanen dituzten tropak erretiratu ezean, Alemania, Austria eta Espainiari erasoko diela ohartarazi du Al Kaedak, interneten zabaldutako bideo baten bidez. «AEBek islamaren eta musulmanen kontra darabilen gerran parte hartzearekin bere burua arrisk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garbi, eta sendo, ari da hitz egiten azken urteotan Kataluniako subiranismoa, ulertu nahi duenarentzat. 2010eko manifestazio handian, iazko Diadako manifestazio ikaragarrian eta atzoko giza kate amaigabean; ulertu nahi duenarentzat.
Nago ni, gainera, jendetza horrek bereziki Kataluniako Gobernuari eta klase politikoari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko Futbol Txapelketan izango zuten askok arreta jarria atzo, baina pilotak eman zuen benetan ikuskizun distiratsua. Besteak beste, final gogoangarria jokatu baitzuten Ezkurdiak eta Altuna III.ak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Distira soberan izan zuen finalak, gutxitan gertatzen den bezala, egun bikaina egokitu ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaietan Denok Jai plataformak mozio bat aurkeztu du Donostiako Udalean DONOSTIA. Jaietan Denok Jai plataformak elkarretaratze bat egin zuen atzo, Donostiako udaletxe aurrean, igande eta jaiegunetan saltokiak irekitzearen aurka. Esan dute enpresa handien onurarako bakarrik dela, eta dagoen enplegua «prekarizatzeko» baka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007855 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Egoi Martinezek (Euskaltel) eta Xabi Zandiok (Sky) gaur jakingo dute Florentziako (Italia) munduko txapelketetan parte hartuk duten ala ez. Espainiako hautatzaileak gaur emango du zerrenda ofizialaren berri, eta bia aurre-hautaketan zeuden. Jonathan Castroviejo (Movistar), aldiz, ziur egongo da, erloj... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko egunkari berri bat sortzeko dirua biltzeko kanpaina abian jarri zuen Euskaldunon Egunkaria- ko lantaldeak. Bost milioi euro bildu nahi zituen herritarren artean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007857 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. SORMENA. Musika, dantza, antzerkia. Modan daude 'lip dub' izenez ezagutzen diren bideoak. Sekuentzia bakar batean egiten dira grabazioak, eta lagun talde batek ongi pasatzea da helburu nagusia. Euskal Herrira ere iritsi da fenomeno berri hori.
Modan daude 'lip dub' izenez ezagutzen diren bideoak. Sekuentzia ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Taldeen barruan izaten diren eraso matxistentzako gida ondu dute «Patriarkatu batean bizi gara. Indarkeria matxista nonahi dago, eta gure kolektibo, erakunde, elkarte eta kooperatibak ez dira jendartetik at dauden burbuila bakartuak. Ondorioz, horien barruan ere matxismoa egongo da, eta botere harremanak egongo dira», ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007859 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Atzo jokatu zen Espainiako Vueltako laugarren etapa, eta Kaden Groves (Alpecin) izan zen azkarrena Tarragonako helmugan. 4 kilometro gelditzen zirenean, eroriko arriskutsu bat gertatu zen tropelaren aurrealdean, baina sailkapen nagusian lehiatzeko asmoa daukaten txirrindularietatik bat bera ere ez zen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zergatik hesitu dute plaza?». Bilboko Udaltzaingoak kokatutako hesiaren atzetik Arriagari so zebilen gizona ez zuen batere harritu galderak. Aurretik ere beste gazte pare bat hurbilduak zitzaizkion hori bera itauntzen, eta aurrekoei bezala erantzun zion horri, jada ia mantra bihurtutako esaldiarekin: «Aste Nagusiko txu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka pertsona bildu ziren atzo Euskal Herriko kaleetan, errefuxiatuen eskubideen aldeko mobilizazioetan -irudian, Iruñea Harrera Hiria plataformak antolatutakoa-. Horrez gain, hamaika erakundek, sindikatuk eta elkartek errefuxiatuen «drama» salatu zuten. Europako Batasunari giza eskubideak errespeta ditzala eskatu zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007862 | BERRIA | Euskadi | noticias | 24 auzokide inputatuak daude 50 urtez baino gehiagoz hutsik egon den eraikin bat okupatzeagatik eta auzolanean auzoa biziberritzeko helburua duen proiektu bat garatzeagatik. Auzokide asko igaro ziren Patakon gaztetxetik proiektuan parte hartzera. Milaka sinadura bildu ziren. 24 hauek zigortuz gero, auzo oso bat ari dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007863 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Bizitza instituzionala" utziko duen arren, alderdian jarraituko duela adierazi du Rodolfo Ares PSE-EEko legebiltzarkideak. 62 urte ditu, eta azken hilabeteetan Pedro Sanchez PSOEko Espainiako presidentegaiaren negoziazio taldeko kide izan da.
Eusko Legebiltzarrean osoko bilkura egiten ari dira, eta gaurkoa izango da h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia bizitza erdia daramate batera lanean Oihanederrek eta Diezek. Arzak jatetxean ezagutu zuten elkar, 1994an, eta, geroztik, bide luzea egin dute, eskutik emanda. Begiratu hutsarekin badakite besteak zer pentsatzen duen. Elkar ulertze hori platerera eramaten saiatzen dira.
Krisia mehatxuka zetorren garaian ireki zuten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arraunlari dantza handia egon da, beste behin, Eusko Label ligako traineruen artean. Ohorezko txandako traineruetan, Bermeo aldatu da gehien; sei arraunlarik utzi dute taldea, eta zortzi arraunlari fitxatu ditu Iker Zabalak. Ion Etxanizek eta Fernando Ruizek Bou Bizkaitik Ama Guadalupeko -ra egin dute jauzia. Igo berri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mamoxarroen museoa irekiko dute gaur Unanun, inauteri tradizionalari balioa emateko. Liburu bat ere aurkeztuko dute Alvaro Bermejok eta Joseba Urretabizkaiak.
Herri txikia izanagatik, kultura aberatsa du Unanuk (Nafarroa). Kale estuetan barrena zabaltzen dira kriskitin hotsak inauterietan, eta, halako batean, zarta! Hu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi urte pasatu dira Jesus Ricardo Urteaga Txetxu euskal deportatua Venezuelan hil zenetik, eta Sortuk ekitaldi politikoa egin zuen atzo Azkoitian (Gipuzkoa), haren sorterrian. Salatu zuen «konpondu gabe» dagoela Madrilek eta Parisek sortutako «arazoa», eta berehalako urratsak galdegin zituen «deportazioaren zentzugabek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskuina eta pandemia Hego Amerikako bi itsasertzetan Hego Amerikan, eskuina da nagusi gaur egun, eta eskuineko gobernuetako biren bilakaera estu lotuta dago COVID-19ak herrialde haietan duen eraginari. Atlantiko aldeko gobernuan, presidentea modu militantean ari da koronabirusaren prebentziorako neurri ororen aurka, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007869 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Bridgestonek erregulazioa langileen lan baldintzak okertzeko helburuarekin aurkeztu duela adierazi du ELAk. Basauriko lantegiko 1.200 beharginei kontratuak 15 egun eteteko eskaera egin du multinazionalak, eskarian «sekulako jaitsiera» izan duela argudiatuta. ELAren irudiko, lan itunaren negoziazioak baldintzatze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007870 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. EUSKAL HERRIKO ITZULIA. Lehen etapako xehetasunak jakinarazi dituzte Irunen
Lehen etapako xehetasunak jakinarazi dituzte Irunen Irungo udaletxeak eta Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek lasterketako lehen etapa aurkeztu zuten atzo etapa hasiko den hirian, Irunen (Gipuzkoa). Apirilaren 3an hasi eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007871 | BERRIA | Euskadi | noticias | . Txapeldunen Ligara. EHF kopara. Ohorezko B Mailara | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007872 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek eta Iranek elkarri egotzi diote ontzien erasoa MASKAT. Ameriketako Estatu Batuek eta Iranek elkarri egotzi diote Omango golkoan bi petroliontzik jasan duten erasoaren erantzule izatea. Teheranek atzo AEBei eta beren aliatuei egotzi zien Persiar golkoan «ezegonkortasuna» eragitea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitzak azken muturreraino orrazten zituen luma zorrotza. Bizitzaren ilunak itsasoaren argiarekin uxatzen zituen naturaren mireslea. Errealitatearen ezkutuko esentzia bilatzen zuen poeta sineslea. Asteazkenean ehun urte beteko dira Sophia De Mello Breyner Andresen jaio zenetik. Porton (Portugal) jaio zen, eta herrikidee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal komunitateak kanpoan egindako lana aintzatetsi du Urkulluk Diasporaren Egunean
II. Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten atzo Ispasterren. 12:00etan hasi ziren ospakizunak, antzerkia, musika eta dantza tarteko, eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere ekitaldian egon zen. Garai jakin batzuk gogora ekarri zituen lehend... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lindano kutsadura ez da gaur goizeko kontua. 1950eko hamarkadan hasi zen ekoizten Bizkaiko ezkerraldean, eta, 1966tik aurrera, abiada handia hartu zuen Nexana Industria Quimica (Erandio, Bizkaia) eta Bilbao Chemicals (Barakaldo, Bizkaia) lantegietan. Pestizida moduan erabiltzen zen, baina arazo handi bat zuen: ekoizten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007876 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorrotxategik uste du garaia dela hirukoaz «argi» hitz egiten hasteko «Izan gaitezen errealistak eta joka dezagun zintzo hautesleekin: hiruko gobernua eratzeaz hitz egin behar da, lehenbailehen». Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak mezu argia eta zuzena bidali die EH Bilduri eta PSEri: esan die ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Holsten 'Planetak' eta Erkorekaren 'Zuhaitza' interpretatuko ditu EOSek «Batek ez du inoiz ahazten non hasi zen». Horregatik, Euskadiko Orkestra Sinfonikora itzultzea, beste ezeren gainetik, «elkar aurkitze bat» dela sentitzen du Juanjo Menak. Datorren astean estreinatuko duen programa berria aurkeztu du EOSek; «progra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hildako ardiak suprefeturan, hartzaren erasoa salatzeko Beldur ziren, eta gertatu da. Bunuze eta Jutsiko (Nafarroa Beherea) bi artzainen artaldeei eraso egin diete Cauteretseko (Okzitania) mendian zirela. Kabala anitz hilak dira, beste andana bat desagertuak. Pirinio Atlantikoetako Prefekturaren hitzetan, «segur dira» ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carles Puigdemont jardun politiko publikora itzuli da. Azken lau hilabetean, Alemanian atxilotu zutenez gero, ez da oso aktibo aritu -kanpora begira-, hura Espainiaratzeko eskaera gorabehera. Orain, berriz, Pablo Llarenak euroagindua erretiratu ostean, asmoa du Waterlooko Errepublikaren Etxetik eragiteko Kataluniako et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Victor Aspen ariko da uztailaren 1etik irailaren 30era Victor Esteban profesionaletara itzuliko da, Baikorekin azkenekoz jokatu eta hamar hilabete geroago. Hiru hilabeterako kontratua sinatu du Asperekin: uztailaren 1etik irailaren 30era. Hori amaitutakoan, beste bat negoziatuko dute. «Oso eskertuta nago Fernando Bidar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007881 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Cadel Evansek (BMC) irabazi du Romandiako Itzulia (Suitza), Tony Martinekiko (HTC) 18 segundoko aldearekin. Nabarmentzekoa da Beñat Intxaustik (Movistar) eginiko lana: bosgarren, 41 segundora. Azken etapa herenegun jokatu zen, eta Ben Swiftek (Sky) irabazi zuen, esprintean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007882 | BERRIA | Euskadi | noticias | TEL AVIV. Israelgo Gobernuak ez dio babesik emango Nazio Batuek Gazako gerra ikertzeko abiatutako prozesuari, eta ez die herrialdera sartzen utzi ikerketa taldeko adituei. «Ondorioak aurretik ematen dituen batzordea» dela argudiatu du Israelgo Atzerri Ministerioko eledunak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziako hamabost manifestarik Poliziaren torturak salatu dituzte Greziako hamabost manifestari antifaxistek salatu dute Poliziak bortizki torturatu zituela atxilotu ondoren atxikita eduki zituzten orduetan. Erresuma Batuko The Guardian egunkariak argitaratu du erreportaje bat manifestari horien salaketekin. Horren ara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Otegik «aukera historikotzat» jo du oinarrirako ituna EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren hitzetan, «aukera historiko baten aurrean» dago euskal gizartea. EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk eta koalizio subiranistak hezkuntza itunaren zuzenketen inguruan adostutako akordioa goraipatu du, eta nabarmendu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerbitzu berezia sortuko da Bizkaian egoera larrian diren adinekoentzat Bizkaiko Foru Aldundiak 90 ohe sortu ditu hainbat egoitzatan behin-behineko arreta eskaintzeko egoera larrian diren baina ohiko gizarte edo osasun zerbitzu publikoetan lekurik izaten ez duten adinekoei. Juan Maria Aburto Gizartekintza foru diputatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007886 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kale Nagusian gora abiatu aurretik egin zituen lehen adierazpenak atzo goizean Jaizkibel konpainiako kapitain Oihana Etxebarrietak. Pozik. Harro ingurura begira. Izan ere, indartsu hurbildu ziren: 800 bat lagunez osatuta zegoen ordurako taldea, eta gehituz joan ziren gero gizon eta emakume gehiago. Berezko helburua zei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007887 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Marguello auzian' irregulartasunak izan zirela ebatzi du legebiltzarrak Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Marguello auzia ikertu duen batzordeak eginiko txostena, eta, beraz, Osakidetzak 1996 eta 2009 urte bitartean egin zituen kontratazioetan irregulartasunak izan zirela ebatzi du. PSE-EEren, PPren eta UPDren aldek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olerkari mistiko herrizalea . Xabier Iratzeder poeta eta fraidea atzo hil zen, Ahurtin (Lapurdi), Belokeko komentuan, 88 urte zituela «Otoitza euskaraz ederren egiten zekien olerkari» gisa aurkeztu izan dute
Xabier Iratzeder poeta eta fraidea atzo hil zen, Ahurtin (Lapurdi), «Otoitza euskaraz ederren egiten zekien oler... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007889 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziaren biktimen egitasmoak ez duela Jaurlaritzaren bermea dio Maixabel Lasak . Justizia Sailak landu duen ekimena gogor kritikatu dute PSE-EEk eta PPk legearen eztabaidan
Poliziaren biktimen egitasmoak ez duela Jaurlaritzaren bermea dio Justizia Sailak landu duen ekimena gogor kritikatu dute PSE-EEk eta PPk Eusko J... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kepa Junkerak 'Maletak' izeneko lan berria argitaratu du "Ez dira bidaia maleta arruntak, musika instrumentuak gordetzeko maletak baizik". Kepa Junkera trikitalariak musika instrumentuak gordetzeko erabiltzen diren zorroei gorazarre egin nahi izan die lan berrian. Haren esanetan, musikariei hainbat instrumentu izatea g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezustekoak gertatzen diren lehiaketarik baldin badago, hori Espainiako Kopa da. Talde indartsuenek txandakatzeak egiten dituzte, eta horrek, eta talde apalagoenek ezustea emateko duten gogo biziak aurkarien arteko aldeak murrizten ditu. Eta are gehiago denboraldi honetan, zeinetan Espainiako Futbol Federazioak Koparen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Ezkontza Legeak ez du onartuko kontzientzia eragozpenik Frantziako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du auzapezek ezin diotela uko egin sexu bereko pertsonen ezkontza eskariei. Gisa horretan erantzun die uztailaren 2an helegitea aurkeztu zuten zazpi auzapezei; horien artean Jean Michel Colo Arrangoitzeko (Lap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barkatuko didazue Asier Kortabarria lankidearekin izandako berriketaldi informala ekartzea hona. Adimen artifizialak, informazio saturazioak eta gehiegizko eskaintzak ekar dezakeenaz aritu ginen, bertso librean. Gu ere ari baikara albotik begira adimen artifizialaren izenpean egunero ateratzen diren albiste eta tresna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi euskal herritar ariko dira pistako Munduko Kopako lehen proban. Manchesterren jokatuko da gaurtik igandera, eta Olaberria eta Elorriaga dominen lehian sar daitezke
Zortzi euskal herritar ariko dira pistako Munduko Kopako lehen proban Manchesterren jokatuko da gaurtik igandera, eta Olaberria eta Elorriaga Pistako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007895 | BERRIA | Euskadi | noticias | William Serem kenyarrak eta Angela Dawson eskoziarrak irabazi zuten herenegun jokatu zen Donostiako Maratoia. Biek ala biek oso erraz lortu zuten garaipena, alde handia atera baitzieten aurkariei. Seremen eta Dawsonen denborak, hala ere, ez dira atletismo liburuetan azalduko. Ez da harritzekoa, oso eskasak izan baitzir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Donostiako Trinitate Plaza. Eguna: Uztailaren 23a.
Pozik hartu dute Oreka TXkoek Trinitate plazan jotzeko aukera, gustura benetan, erronka bat baita Jazzaldian jotzea, eta horrek dakarren ardura ez da nolanahikoa. Eta pozik baita ere Trinitate plazan bildutakoak, haien musika zoragarria entzuten. Ikaragarria da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken bilera erakunde subiranistekin, eta bihar, «behin betiko erabakia»
Ahal bezainbeste atzeratzen ari da Artur Mas argibideak eman beharreko unea. Argibideak, edo justifikazioak; oraingoz hauteskundeei buruzko negoziazioek «trabatuta» jarraitzen dutela baitio Kataluniako presidenteak, nahiz eta negoziaziokidea, ERC,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Carlos Perezek tronboirako eginiko obra eskainiko du BOSek . Alberto Urretxo tronboi jotzaileak estreinatuko du astelehenean, Euskaldunan, harizko laukote batekin
Juan Carlos Perezek tronboirako eginiko obra eskainiko du BOSek Alberto Urretxo tronboi jotzaileak estreinatuko du astelehenean, Juan Carlos Perezen Tro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atutxaren erregutze helegitea atzera bota du Auzitegiak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurkako auzibideak aurrera egingo du EAEko Auzitegi Nagusian. Erregu helegitea jarri zuen Atutxak auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalean aztertzen ari delako, eta epaia atera bitartean EAEko Auzitegian auzibi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain gehiago miresten dut Garbiñe Biurrun, eta ez Iñigo Urkulluri (EAEko) lehendakari jarraitzeko bidea erraztu diolako edo Arnaldo Otegiri (hautatuko balute) hautagai deigarriena izateko ohorea itzuli diolako. Abertzale tipikoagoek lasaitu ederra hartuko zuten atzokoan. Orain gehiago miresten dut Garbiñe Biurrun, zer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko erdigunean dago Artium museoa. Jose Luis Caton arkitektoak erabilera publikoa izango zuen espazio zabal bat ireki nahi zuen, eta hala ekin zion museoaren proiektuari. 2002ko apirilaren 26an inauguratu zuten, eta arte garaikidea da haren oinarri nagusienetako bat. Eraikinaren inguruan dabilen orok aukera izang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007902 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tardà-renak zeresan asko eman zuen atzo, zeresan asko emango du hemendik aurrera. Parlamentari katalanarenak bide luzea egingo du, askotan mintzatuko gara Tardà-renaz. Ojo por ojo, ull per ull , begia begi truk? Horrela esanda, atzokoari mendeku traza dario. Baina atzokoa erantzuna izan zen, protesta, gainezka egiten a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nada Surf New Yorkeko rock alternatibo taldeak 30 urte bete ditu aurten. Matthew Caws (ahotsa, gitarra) eta Doug Gillard (gitarra) eskolako adiskideek sortu zuten, eta Ira Elliot (bateria) eta Daniel Lorca (baxua) aritu dira haiekin azken urteetan. Bederatzi disko argitaratu dituzte; «gehiago egin genitzakeen, baina ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007904 | BERRIA | Euskadi | noticias | RALLYAK. Hiru proba jokatu dira Munduko Txapelketan, eta hiruretan gidari bera igo da podiumeko koska gorenera: Sebastien Ogier (Volkswagen). Laugarren proban ere beste horrenbeste egiten saiatuko da jarduneko txapelduna, gaurtik, Argentinan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek urtebetean bonba atomikoa prest izango duela salatu du oposizioak Iranek urtebetean bonba atomikoa prest izango duela salatu du Iranek programa nuklearra bizkortu egin duela eta datorren urtea bukatu aurretik bonba atomikoa egiteko gai izango dela salatu zuen atzo CNRI Irango Erresistentzia Nazionalerako Batzord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007906 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Edozein talderi irabaz diezaiokegula sinetsarazi diegu gure zaleei». Iritsi berria den arren, taldeko saskiratzaile nagusia da. Fitxatutako beste jokalariak bezala, bera ere azkar egokitu da, eta uste du biharko derbian ezustekoa eman dezaketela. MARCELO HUERTAS . Iurbentia Bilbo Basketeko jokalaria
«Edozein talderi i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost izarreko kategoria eman zion Maria Cristina hotelari 1985eko eraberritzeak. Orain itxura aldatuko diote berriro. Ez da izango, ordea, gela eta gune komunen apainketa lan soila. Instalazio elektrikoa, aire girotua, larrialdietarako irteerak... goitik behera berrituko dute hotela bederatzi hilabetetan.
Belle époque ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007908 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emakumeen errealitate eta bizipenenekin loturiko hitz asko falta ditu euskarak»
'Ilargian ez da emakumerik egon' liburua idazten ari da Basabe, Eider Rodriguezekin batera. Azalera ekarri nahi dituzte ustez neutro diren objektuen atzean ezkutatzen diren genero arazoak.
Zaloa Basabe (Bilbo, 1978) genero aholkularia da l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rosa Louise McCauley Parks, Rosa Parks gisa ezagunagoa dena, duela hamabi urte hil zen, Detroiten, Michiganen. Alabamako emakume afro-amerikar horren keinu sinple batek bazterrak astindu zituen Ameriketako Estatu Batuetan. 1957. urtean, Parksek ezetz esan zuen: autobusaren eserlekutik ez zela altxatuko bere lekua gizon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007910 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezin dira diru laguntzak eman audientziaren arabera»
Kataluniako Kazetarien Elkargoak, Kataluniako Informazioaren Kontseiluak eta 11 unibertsitatek kode deontologikoa aldarrikatzeko agiri bat plazaratu berri dute.
Komunikazio zientzietan eta kazetaritzan doktorea da Josep Carles Rius (Valls, Katalunia, 1956). 25 urtez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007911 | BERRIA | Euskadi | noticias | UPNk lortu du alkatetza, boto gehien duen zerrenda delako UPNko Juan Carlos Gonzalez izanen da Burlatako alkate datozen lau urteotan, erregionalisten zerrenda izan zelako boto gehien jaso zuena joan den maiatzaren 22ko hauteskundeetan, eta atzo bertze hautagaietako inork ez zuelako gehiengo osorik eskuratu egindako boz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007912 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk neurri sozial eta ekonomikoak eskatu dizkiote lehendakariari
Maddalen Iriarteren ustez, COVID-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri murriztaileak «ezinbestekoak» izango dira «ziurrenik». EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, ordea, horiekin batera neurri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute Orkoienen, neska lagunari min emateko istripu bat izatea egotzita
Foruzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Orkoienen (Nafarroa) trafiko istripu bat eragitea egotzita. Poliziek adierazi dutenez, neska lagunari min emateko asmoz izan du istripua. Iritsi direnean, autoa bidetik irtenda zego... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rantxerak, normalean, beti edo ia beti, gizonezko batek kantatzen ditu, eta mariatxi talde bat izaten du alboan, gitarrak, biolinak, biolak edo beste instrumentu batzuk jotzen. Nahiko alaia izan ohi da musika estilo hori. Normalean. Chavela Vargas (San Joaquin Flores, Costa Rica, 1919-Cuernavaca, Mexiko, 2012) emakumez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Imintzioka ziminokatu du diputatuak torturatuaren aitorpena. Sinuka aritu da, ahotsa antzerki huts. Milaka lagunen oinazeari egiten zaiola trufa? Otoi eta arren! Eskuliburuan agintzen zitzaielako salatzen ez zuten barren!
Behingoagatik Paco Etxeberria eta haren hilduratu susmagarriak bakean lagata, kalterik ez Pau Pere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maider Zabalegi izen artistiko berriarekin ariko da aurrerantzean Maider Zabalegi, orain arte Maider zen, edo Alaitz eta Maiderreko Maider; hala ezagutzen zuen jendeak. Izen artistiko berriaren azpian, ordea, betiko musikaria ikusten du Ritxi Aizpuru Baga Biga diskoetxeko kideak: «Betiko Maiderren moduan agertzen da: M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Stephane Borel. Ikertzailea eta Genevako Unibertsitateko irakaslea. «Eredu elebiduna bururaino segitzen duten haurren emaitzak hobeak dira».
Stephane Borel. Ikertzailea eta Genevako Unibertsitateko irakaslea «Eredu elebiduna bururaino segitzen duten haurren emaitzak hobeak dira»
Erakunde Publikoak antolatuta, elebitasu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007918 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kaixo, Tontxu Campos jauna. Kargura iritsi zinenetik igaro den denbora nahikoa da, hasiera guztietako egitasmo politak praktikan gauzatuz doazela ikus dezagun. Jakin badakizu ados egon gaitezkeela hezkuntza politikaren hainbat helburu nagusiri buruz. Baita balizko desadostasunak aberasgarriak izan daitezkeela eta betie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007919 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izurriak 125 pertsona hil ditu astebetean Hego Euskal Herrian Aste beltza izan zen azaroaren 9tik 15erakoa Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako txosten epidemiologikoari Nafarroko Gobernuaren datuak gehituz gero, 125 pertsona hil ziren aste horretan COVID-19aren ondorioz. Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek eta Realak Elgoibarren jokatuko dute VII. Euskal Herriko Kopa, igandean
Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Athletic nagusitu da aurreko seietatik bostetan. Reala 2012an izan zen txapelduna. Iazkoa Gernika-Lumon (Bizkaia) jokatu zuten, eta aise irabazi zuen Athleticek: 3-0. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskundeak irabaziko dituenaren segurtasunarekin mintzatzen zaie herritarrei, presidente jarrera hartuta, igandeko bozketaren aurretik. Komunikazio makina sendoaren eta ondo koipetuaren azken pieza, pieza garrantzitsua liderra delako esparru politiko horretan, baina ez zatekeen horren urrutira iritsiko atzean daukan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007922 | BERRIA | Euskadi | noticias | CEOEk dio langabeek ez dutela ondoko auzoan lan egin nahi Berean jarraitzen du Jose Luis Feito CEOEko ekonomia batzordeko presidenteak. Herenegun, lan eskaintzei uko egiten dieten langabeei prestazioa kentzearen alde agertu zen, «baita lan eskaintza Laponian eginez gero ere». Atzo, herrialde hori izan zuen hizpide berr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007923 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Uste dugu ezin dela itunik egin PSNrekin, baina batzuk pentsatzen dute lor daitekeela 24a pasatu eta gero. Hori agerian utzi nahi dugu. Behar-beharrezkoa izango da aldaketarako EH Bilduren ahalik eta boto gehien izatea.»
«Koalizio gobernu bat egitea aukera onena litzateke, baina ikusi dugu. PSNk alde batera utzi du EH... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007924 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Iparrorratzak' leloarekin egingo dute Atlantikaldia jaialdia Zortzigarren urtez antolatu dute Errenterian (Gipuzkoa) Atlantikaldia , kulturen arteko elkarbizitza helburu duen jaialdia. Hori izan du jomuga hasieratik, eta aurten ere norabide horretan antolatu dute lau eguneko programazioa. Aizpea Otaegi Errenteriako al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007925 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk bost greba eguneko deialdiari eutsi dio Bizkaiko autoeskoletan Bizkaiko autoeskoletako lan gatazkak greba egun gehiago batuko ditu datorren astean, urriaren 25etik 29ra lanuztera deitu duelako ELA sindikatuak, eta deialdi horri eutsi egin diola jakinarazi duelako. Negoziazioan urrats bat aurrera egin zitekeela ema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarri entzun eta esan dute donostiarrek beste inon baino hobeto jaten dela bere hirian. Gipuzkoako hiriburua ez ezik, gastronomiaren munduko hiriburu izendatu du batek baino gehiagok. Bada, orain, harro esan dezakete Donostia benetan dela gastronomiaren erdigune. Kursaalak mantal zuria eta sukaldarien burukoa jantzi di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007927 | BERRIA | Euskadi | noticias | 13:30. Aihotz plazan, bertsolariak: Manex Agirre, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Olatz Bayer.
01:00. Andre Maria Zuriaren plazan, Zeledonen agurra, Udal Musika Bandarekin. Azken traka, Valecea pirotekniarekin. Herri salbea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutun honen bidez, publikoki zoriondu nahi dut OLBE-ABAO erakundea, euskararen alde egin duen pauso praktikoa dela eta. Bilboko opera-lagunen elkarte horrek berrogeita hamabi urte daramatza opera-emanaldiak antolatzen, azken urteotan Euskalduna jauregian, eta Operak ikustera joaten ez direnek agian ez dakitenez, musika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpleguak aspaldiko abuzturik kaskarrenetako bat izan du aurten Abuztuak ez dira onak izaten enpleguarentzat, ezer apartekorik gabe ere opor garaian hainbat sektoretako jarduna apaldu egiten delako. Baina, aurten, abuztuak kezkarako datuak ekarri ditu, besteak beste, langabe kopuruaren igoera handiagoa izan delako iazk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehengusuak, ez aurkariak . Oinatz eta Ibai Bengoetxea lehengusuak dira. Biak leitzarrak, biak aurrelariak eta biak kinta berekoak, baina bakoitzak pilota profesionalaren inguruan bere ikuspegia du: bata Asegarcekoa da, bestea Frontisekoa.
Oinatz eta Ibai Bengoetxea lehengusuak dira. Biak leitzarrak, biak aurrelariak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estrasburgoko epaia Espainiaren neurrira egina dela salatu du Otegik. «Askatasunak murrizteari» babesa ematea berri txarra eta «larritzeko modukoa» dela uste du ezker abertzaleko bozeramaileak Bushek diseinatutako «terrorismoaren kontrako gerran» kokatu du ebazpena
Estrasburgoko epaia Espainiaren neurrira egina dela sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007932 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erabaki hori hartu izana ontzat jotzen dugu, esan baikenuen ez zitzaigula gustatzen, biktimak birbiktimizatzen zituelako. Desiragarria zatekeen atzera egin behar ez izatea eta zerrendetan sartu ez izana».
Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta PSNko idazkari nagusia «44 pertsona ez dira oker bat: erabaki bat da, kontzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakumezkoen Donostiako Klasikoa jokatuko da 2019an «Bagenekien hutsunea zegoela, eta premia horri erantzun diogu», horrela jakinarazi zuen Julian Eraso Donostiako Klasikoko eta Euskal Herriko Itzuliko zuzendariak 2019an emakumezkoen Klasikoa jokatuko dela. Gizonezkoen probaren aurkezpena baliatu zuen albistea emateko.... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.