id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0007934
BERRIA
Euskadi
noticias
«ETAko militantea izateak ez du justifikatzen tratu ezberdina ematea» Anzaren gorpua Tolosan atzeman zenetik eta disfuntzionamenduak agerian gelditu, egia egitea aldarrikatu du Giza Eskubideen Ligak. Horrelako kasurik ez du gogoratzen. Frantziako Giza Eskubideen Ligak ez du hipotesi bat edo bertze hobesten. Guztiak ike...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007935
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Kanaldude telebistako Zuzenean zure esku saioa Donostiatik egingo dute bihar, 20:00etatik 22:00etara, Gazte Gehitu elkarteko kideekin. Homofobia jazarpena izango dute hizpide, eta LGTB kolektiboarekin lotutako beste hainbat kontu ere aztertuko dituzte. Galderak #ZZE traola erabilita egiteko eskatu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007936
BERRIA
Euskadi
noticias
PEDRO ASPIAZU TXELUI MORENO. PEDRO ASPIAZU TXELUI MORENO «Berdin dio gobernuan PSOE edo PP dagoen; hau da gaur egun egin PEDRO ASPIAZUEAJren parlamentaria Espainiako Kongresuan«EAJk Madrilera begira dauka GPSa, Imazek utzi zuen moduan. Baina orain garaia da
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007937
BERRIA
Euskadi
noticias
Alonso: «Nortasuna berreskuratzea da lehen helburua» «Aste gogorra izan da. Gure nortasuna, jarduteko modua galdu genuen Murtziaren aurka, eta horiek berreskuratzeko lan egin dugu. Pozik nago». Sito Alonso Lagun Aroko entrenatzailearen hitzak dira, Bartzelonaren aurkako atarikoan esandakoak, liderra menderatzeko nortas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007938
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo. Gazteria balioetan eta bakearen kulturan hezteko eta gazteentzako gizarte ekintzak antolatzeko bi diru laguntzaren berri eman du Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak. Argazkian ageri dira Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendari Xabier Sanchez, Kultura, Gazteria eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007939
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekotasun eta buruko gaitzentzako lekuak Eibarren. • Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari proposatu dio Eibarren egingo duten ospitalean 75 leku egon daitezela mendekotasun eta buruko gaitzak dituzten pertsonentzat; plaza horietatik 40 berriak izango lirateke. Ander Rodriguez diputatuak adierazi du prentsaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007940
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Adurizez (70 min.); 0-2: Raul Garciak (86 min.). Epailea. Ruddy Buquet. Txartel horiak Zoriako Kabaevi eta Andriievski; eta Athleticeko Unai Nuñezi. Bestelakoak. 8.428 ikusle Lviven. Beste behin ere Aritz Adurizek atera zizkion babak eltzetik Athletici, atzo, Ukrainan. Talde zuri-gorriak 0-2 irabazi zuen Zo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007941
BERRIA
Euskadi
noticias
Albanieraz, errumanieraz eta katalanez eginiko hiru film, Glocal in Progress-en More Raça zinemagile kosovarraren, Pau Cruanyes eta Gerard Vidal kataluniarren eta Andrei Gruzsniczki errumaniarraren filmei lagunduko die aurten Glocal in Progress egitasmoak. Donostiako Zinemaldiak hirugarren aldiz antolatu du programa ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007942
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekua presarik gabe prestatu behar den gauza omen da. Erantzuteko lastertasuna ez, kolpea itzultzeko abilezia da inportantena. Hala esaten zuen sikiera Li Pong filosofo txinatarrak. Nonbait, haren jarraitzaile fina da Henry Selick; haren irakaspenak ederki baliatu Orain dela hamasei urte, animazioaren bigarren urrez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007943
BERRIA
Euskadi
noticias
Montjuic asko aldatu da. Europako Atletismo Txapelketak gaur hasiko dira, Bartzelonan, munduko izar gutxirekin Europako Atletismo Txapelketak gaur hasiko dira, Bartzelonan, munduko Hemezortzi urte pasatu dira Bartzelonako Olinpiar Jokoak igaro zirenetik. Orduan, Montjuiceko estadioa astebetez munduaren zilborra izan ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007944
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Peio Etxeberriak min hartu zuen joan den larunbatean, eta ezingo du jokatu Masterseko laugarren jardunaldia. Erresonantzia bat egingo diote gaur. Haren ordez, Unai Laso ariko da Jon Ander Albisurekin, Erik Jakaren eta Xabi Tolosaren aurka, larunbatean, Zarautzen (17:00).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007945
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errusiaren inbasioari» buru egiteko, NATOn sartzeko pausoa eman du Ukrainak NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu da Kiev. Berriro. Ukrainako Gobernuak lege proiektu bat bidali du parlamentura, egungo neutraltasun estatusari uko egiteko eta NATOn sartzeko prozesua abiatzeko. Arseni Jatseniuk lehen minist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007946
BERRIA
Euskadi
noticias
Hedabideetatik Eusko Legebiltzarrera egin du jauzi asteon zaintza partekatuari buruzko eztabaidak. Herri ekinbide legegilearen aurkako kritikak arindu nahian, testuan aldaketa batzuk egin ditu Kidetzak, baina ez dirudi alderdi politikoen kokapena asko mugituko denik. Diagnostiko bera egiten dute: oraindik andreak ardur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007947
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraztuna Miamira bidean jarri da. Floridako taldeak erabakigarria izan daitekeen garaipena lortu zuen atzo Dallasen, eta 2-1 aurreratu da final handian. Finaletako historiak esaten du, lehen bi partidak jokatu eta emaitza banakoa denean, hirugarren demako garaileak aurrerapauso erabakigarria ematen duela eraztuna iraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007948
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikak bolada txarra eten du, Ferrolen nagusituta SASKIBALOIA. Gernikak nagusitasunez irabazi zuen atzo Ferrolen (62-79), eta bolada txarra eten zuen, azken zazpi partidak galdu baitzituen. Gaur, derbia jokatuko dute Araskik eta IDK-k Gasteizen (12:00, ETB1). ACB ligan, Bilbo Basketek Joventut hartuko du (17:00, Movi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007949
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Jazzaldirako sarrerak salgai dira dagoeneko Uztailaren 20tik 25era bitartean iraungo du aurtengo Donostiako Jazzaldiak. Egitarauaren zati handi bat ezaguna zen dagoeneko, baina gaur jakinarazi dute egitarau osoa, eta jakinarazi dute sarrerak salgai direla dagoeneko. webgunean topa liteke egitaraua guztia eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007950
BERRIA
Euskadi
noticias
Rousseffen ustez, «kolpeak» Brasil ezegonkortuko du BRASILIA. Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak ohartarazi du oposizioak «kolpe» baten bidez kendu nahi duela kargutik eta horrek eragin negatiboa izango duela ekonomian. Michel Temer presidenteordeak «isilik» itxarongo du Senatuaren erabakia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007951
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. McLarenek Sergio Perez fitxatu du datorren urterako. Mexikarrak Lewis Hamiltonen tokia hartuko du, eta ingelesa Mercedesera joango da, Michael Schumacherren ordez. Alemaniarra, berriz, toki gabe geratuko da. Halaber, Mercedesek ziurtatu du 2020ra arte ariko dela 1 Formulan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007952
BERRIA
Euskadi
noticias
Abendura atzeratu ditu EBZk moneta politikari buruzko erabakiak Interes tasak eta ezohiko moneta politika aldatu gabe utzi ditu gaur EBZko Gobernu Kontseiluak. Diruaren prezioa %0 da gaur egun, eta banku zentraleko gordailuan dirua uzten duten finantza erakundeei %0,4 kobratzen zaie, tasa negatiboak indarrean jarrita. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007953
BERRIA
Euskadi
noticias
KOPENHAGE. Zentro ezkerreko blokeak irabazi ditu Danimarkako hauteskundeak, botoen %50,3 jasota. Dena den, liberalen alderdia izan da boto gehien jaso duena, inkestek porrot egingo zuela esan arren. Lehenbiziko aldiz, emakume bat izango da lehen ministroa: Helle Thorning-Schmidt sozialdemokraten hautagaia.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007954
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren irailaren 19an, Donostiak 2019ko Europa Saria jasoko du. Europako Kontseiluak urtero banatzen duen saria da, Europaren eraikuntzaren balioak sustatzen dituzten hiriei eskainia. Eta Donostia, nonbait, erreferente zaigu Europako balioen alde egindako lanarengatik. Garaikurren eta dominen argiak, ordea, ez dira m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007955
BERRIA
Euskadi
noticias
Trintxerpeko 48 familia etxetik kanpo gelditu dira urtezahar gauean, sute baten eraginez Lau etxebizitza bloke hutsarazi egin behar izan zituzten atzo gauean, Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa), sute baten eraginez. Bi etxe erabat kiskalita gelditu ziren. Eta 48 familiak haien etxetik kanpo igaro behar izan zuten urteko le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007956
BERRIA
Euskadi
noticias
Ander Vilariñok hirugarren aldiz jarraian nahi du titulua AUTOMOBILISMOA. Ander Vilariñok hirugarrenez jarraian irabazi nahi du Europako Nascar Txapelketa. Apirilaren 12an eta 13an jokatuko da lehen lasterketa, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta horri begira hasi da jada lanean. Andres eta Angela Vilariño, berriz, M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007957
BERRIA
Euskadi
noticias
IEAk ohartarazi du ez dagoela mineral nahikorik energia trantsiziorako Trantsizio ekologikoa arriskuan, energia garbiak erabiltzen dituzten teknologiak ekoizteko mineral nahikorik ez dagoelako. Hala ohartarazi du IEA Energiaren Nazioarteko Agentziak. Erakunde horrek, mineral horien merkatuari buruz egin duen lehen txos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007958
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Alberto Rodriguez. Aktoreak: Raul Arevalo, Javier Gutierrez, Nerea Barros. Iraupena: 105 minutu. Herrialdea: Espainia, 2014. Bi polizia, 1980ko hamarkadako Espainian. Madrildik Andaluziako herrixka batera bidaltzen dituzte, Guadalquivir ibaiko paduretara. Bi neska gazte galdu dira eta ikertu behar dute zer ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007959
BERRIA
Euskadi
noticias
Iturriotz eta Uriak jokatuko dute Osinaldeko finala BERTSOLARITZA. Herenegun jokatu zuten bertsolari gazteen 41. Osinalde Sariketaren azken kanporaketa, Ordizian (Gipuzkoa), eta Amaia Iturriotz eta Imanol Uria bertsolariak izan ziren irabazle. Apirilaren 14an jokatuko dute finala, Gabiriako Osinalde elkartean, eta Peio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007960
BERRIA
Euskadi
noticias
De Palmaren txanda Veneziako Mostran. 'Redacted' sail ofizialeko filmak Irakeko AEBen esku-hartzea salatzen du, zentsura islatuz 'Redacted' sail ofizialeko filmak Irakeko AEBen esku-hartzea salatzen Redacted filmak Internet sarean jasotako informazioan oinarrituta dago. AEBetako Armadak Iraken egindako gehiegikeriak sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007961
BERRIA
Euskadi
noticias
RTVEn, TV3n eta TVGn gutxieneko zerbitzuak izan zituzten atzo Greba eta lanuzteen deialdiak izan ziren atzo Europako hainbat herrialdetan, eta greba orokorra zegoen tokietan telebista eta irrati publikoek gutxieneko zerbitzuak eman zituzten. Katalunian, esate baterako, TV3ko langile gehienek bat egin zuten greba deiald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007962
BERRIA
Euskadi
noticias
'Sisiforen paperak' euskaraz Madrilen, gaur eta bihar ANTZERKIA. Euskaldunon Egunkaria -ren auzian oinarritutako Sisiforen paperak obra euskaraz taularatuko dute Madrilgo Maria Guerrero antzokian, gaur eta bihar. Centro Dramatico Nacionalek, Arriagak, Antzoki Zaharrak eta Viktoria Eugenia antzokiak ekoitzitako obra da,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007963
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Udalak zezen-plazaren bueltan terraza (gehiago) paratzeko proposamenari EH Bilduk erantzun dio terrazak zezen-plaza barruan kokatzeko kontraproposamenarekin. Argi zegoen ez zela aurrera aterako, tabernak plaza barruan finkatzeak aurtengo sanferminen aitzakian zezenketak egotea zailduko zuen, eta alkateak ez dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007964
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Zortzi bikote ariko dira Promozio Mailako binakakoan: Aspetik, Egiguren V.a-Erostarbe, Exposito-Bikuña, Salaberria-Oier Etxebarria eta Zabala-Gaskue; eta Baikotik, Agirre-Iztueta, Bakaikoa-Morgaetxebarria, Larrazabal-Eskiroz eta Zubizarreta III.a-Elizegi. Exposito, Iztueta eta Morgaetxebarria lehen aldiz ariko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007965
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak gripearen aurkako kanpainarako prestaturiko dosiak. • Gripearen aurkako txertaketa kanpaina bihar abiatuko da Nafarroan, eta azaroaren 30era arte egongo da martxan. Nafarroako Gobernuak 120.000 dosi prestatu ditu, eta 470.400 euro inbertitu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007966
BERRIA
Euskadi
noticias
Myanmarko junta militarraren aurkako salaketa jarri dute Hagan Giza eskubideen aldeko talde batek Myanmarren agintean dagoen junta militarreko buru Min Aung Hlaingen aurkako salaketa jarri du Nazioarteko Justizia Auzitegian, Hagan (Herbehereak). Joan den otsailaren 1ean emandako estatu kolpearekin bat egiten ez duten e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007967
BERRIA
Euskadi
noticias
Beñat Sarasolak, Imanol Galfarsorok eta Ekai Txapartegik itxi zuten, atzo, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako eskoletan Joxe Azurmendiri buruz egin den ikastaroa, idazle eta filosofoak euskal pentsamenduan izan duen eraginaz mintzatuz. Astelehenean hasi zen ikastaroa, eta Azurmendiren pentsamendua eta obra izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007968
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kontsumitzaileak momentu batez beharko ditu hautu batzuk egin» Idoki Ipar Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteak antolatu du Donibane Garaziko proiekzioa . Patrick Sallaberri (Aiherra, 1974) da Idokiko lehendakaria. Biziki interesgarria da, gure laborantza filosofia aitzinerat ematen baitu: etxalde ttipia, lekuko arr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007969
BERRIA
Euskadi
noticias
«Konplexurik gabeko taldea gara». Zazpi urtean jendeak emandako babesa eskertzeko asmoz kaleratu du Ken Zazpik Viktoria Eugenian zuzenean grabaturiko diskoa: 'KenZazpi Urte Zuzenean'. Eñaut Elorrieta. Ken Zazpiko abeslaria Zazpi urtean jendeak emandako babesa eskertzeko asmoz kaleratu du Ken Zazpik Viktoria Eugenian zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007970
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA eta LAB ez dira gai eragiteko, Sordoren ustez, «eta itxurak egiten daude» LAB sindikatuak greba orokorra egiteko aukera baztertu du asteon, eta ELAk aukera horri eusten diola esan du ; edonola ere, ez dira ados jarri Maitzaren Lehenaz geroztik helarazitako balizko greba orokor baten deialdiari dagokionez. Eta porro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007971
BERRIA
Euskadi
noticias
Etenik gabea. Ez dakit entrenatzaile denei orain kontatu behar dudan hau gertatzen zaien. Baina ezagutzen ditut nik bizi dudan egoera bera bizi dutenak. Hauxe: eguneko edozein unetan eta edonon, norbere taldeari buruzko kezkak, ideiak eta buruarekin lotura duten zera guztiak gogoan izatea. Ustekabean etortzen zaizkit. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007972
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egingo dute bihar, Barañaingo lakuko anfiteatroan, 20:00etan. Nerea Ibarzabal, Irati Majuelo eta Alaia Martin bertsolariak Alaitz Rekondo gai jartzailearen agindutara arituko dira, Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariekin batera.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007973
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxa Patriotikoak salatu du herrialdeko 32 departamentuetatik 25etan daudela paramilitarrak. David Florez eledunak aurkeztutako txostenak jasotzen du datua. Iaz giza eskubideen 116 ekintzaile hil zituztela ere salatu du Florezek, eta alderdiko 132 kide hil dituztela azken bost urteetan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007974
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizona behatxulotik begira dago. Atearen beste aldean ez da ezer ikusten, ezta hotsik ere entzuten. Hala ere, denbora pixka bat egin du hantxe, norbait edo zerbait ikusteko esperantza balu bezala. Ezer ez. Zarraila giltzatu du kementsu. Zeren beldur da, zerk kezkatzen du? Telebista, egunkariak, iritzi publikoa segurtas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007975
BERRIA
Euskadi
noticias
Preskripzioa aztertuko du epaileak salaketari buruz erabaki aurretik Bukatu da Eskuratuk eta Ordainduk Mondragonen aurka jarritako salaketaren epaiketa, eta haien interesen aurka amaitu dela esan daiteke, Bergarako epaitegiko lekukoen aulkian eseritakoen testigantzak eta defentsaren argumentu sendoak kontuan hartuz. Fa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007976
BERRIA
Euskadi
noticias
MONTEVIDEO. Marihuanaren kontsumoa legeztatu eta haren produkzioa eta merkaturatzea estatuaren esku uzten duen lege proposamena onartu du Uruguaiko Parlamentuak, boto alde estuarekin. Jose Mujika presidentearen alderdikide Dario Perezen aldeko botoa, kontra egon arren, erabakigarria izan da. Senatuak onetsi behar du or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007977
BERRIA
Euskadi
noticias
• Aurreneko eskaera Irunen. Bidasoaldeko Emakumeak elkarteak mozio bat aurkeztu zuen Irungo Udalean, alardean parte hartzen uzteko eskatzeko. • Ahalegin antzua. Ekainean, Irungo alardearekin bat egiten saiatu ziren ehun bat gizon-emakume. Poliziek babestu behar izan zituzten. Beste hainbeste gertatu zen irailean Hondar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007978
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da iraila, eta horrekin batera Europako saskibaloiaren festa. Iaz jokatzekoa zen Europako Txapelketa, baina izurria zela eta, beste hainbat jarduera bezala, aurten jokatuko da. Alemania, Txekiar Errepublika, Georgia eta Italia izango dira egoitzak. 24 selekziok hartuko dute parte, eta munduko jokalari onenetarik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007979
BERRIA
Euskadi
noticias
Sakanako alkateek elkartasuna adierazi diete gose grebalariei . Gaur bailaran 15 minutuko lanuztea egitera dei egin du LABek, eta bihar Altsasun manifestazioa egingo dute Sakanako alkateek elkartasuna adierazi diete gose grebalariei Gaur bailaran 15 minutuko lanuztea egitera dei egin du LABek, eta bihar Euskal preso po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007980
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zor bidegabea ez dela itzuliko erakustea oso onuragarria litzateke» Zorpetze publikoaren ikuskaritza kritikoan munduko aditu nagusietako bat da Eric Toussaint (Namur, Belgika, 1954). Liejako Unibertsitateko doktoreak esku artean du hurrengo erronka: Greziako parlamentuak izendatu beri du herrialdeko zorpetzea aztertuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007981
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zaintza sistema publiko bat» aldarrikatuko dute feministek Bilbon «Zaintza sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa» eskatuko dute feministek Bilbon datorren asteartean, eta mugimendu feminista «aldaketarako eta borrokarako indar» gisa aldarrikatuko dute. BFS Bilbo Feminista Saretzen plataformak atzo jakinarazi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007982
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbatean beste final bat jokatuko dute elkarren kontra Amaia Aldaik (Dima, Bizkaia, 2000) eta Olatz Arrizabalagak (Gautegiz Arteaga, Bizkaia, 1997), Zornotzan (Bizkaia). Lau eta Erdiko Emakume Master Cupeko finalean neurtuko dituzte indarrak oraingoan, eta garai bikainean iritsi dira biak ala biak. Izan ere, nagusit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007983
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko lehen campus globala» airean dago. INTL Campus egitasmoak udazkenerako prest egon behar zuen, Gasteizen. Proiektu horrek atzerriko unibertsitateetako graduak eta graduondokoak eskaini behar zituen, Betoñuko Krea eraikinean. Urtarrilaren 26an horren guztiaren berri eman zuten sustatzaileek, Patxi Ormazabal Eusko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007984
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaila da jakiten non daukan muga Lacturale Araskik, mugarriz mugarri baitabil duela sei urte sortu zutenetik. Arrakasta besterik ez du izan geroztik, eta urtero eman du aurrerapausoa, inoiz ez atzera: 2013an, igo egin zen Espainiako Bigarren Mailara; 2014an, bederatzigarren izan zen; 2015ean, zazpigarren; joan den maia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007985
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildu: «Enpresek ez badituzte laguntzak itzultzen, nola ordainduko da isuna?» Bizkaiko Diputazioak aitortu egin du lehen aldiz ez duela berreskuratu opor fiskalen bidez emandako laguntza guztia. Bilduk azalpenak eskatu dizkio Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuari: «Diru laguntzak itzulita zeudela esaten zuenean, ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007986
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalantzetatik harridurara. Batzarrak iraun bitarteko urduritasun eta zalantza giroa ezuste bihurtu da bozketaren emaitzak jakin ostean, aretoaren atarian. Batzarrak iraun bitarteko urduritasun eta zalantza giroa ezuste bihurtu da bozketaren emaitzak jakin ostean, aretoaren atarian. Urduritasunaren gaua izan zen Kutxare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007987
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Iragan hileko atsedenaldia hautsi, eta uztailean gorantz egin du Euriborrak. Hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizeak %2,183an bukatuko du hilabetea. Ondorioz, hileroko kuotak garestitu egingo zaizkie datozen egunetan hipoteka berrikusi behar dutenei. Batez besteko hipoteka baten jabeak -160.000 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007988
BERRIA
Euskadi
noticias
DUXANBE. Tajikistango Errepublikako Pamir mendian hamabi soldadu eta 30 erreboltari hil dira armadaren eta gerrillaren arteko borrokaldian. Halaber, dozenaka lagun zauritu eta 40 lagun atxilotu dituzte. Duxanbeko gobernuak esan du gerrilla desagertu arte operazioak aurrera jarraituko duela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007989
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarkozy: "Nagusia izan naiz, eta galtzean erantzukizuna hartzen jakin behar dut" Nicolas Sarkozy hauteslekuak itxi eta berehala agertu da hedabideen aurrera Hollanderen garaipena onartzera, UMP alderdiak Parisen duen egoitzan. "Aro berri bat zabaltzen da gaur. Orain dela hamar urtetik, badira jada hamar, gobernu ardura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007990
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxera itzuleran dira autoan, nekatuta, ilunpean isilik. Irratia marmarrean doa, bere kabuz. Eta halako batean, Mikel Laboa sortu da, Txoriak txori kantari. Leihotik kanpora begiratu du: ilargia hari bat da atzera doazen zuhaitz adar artean, hari single bat. Eta entzun du hasperen txiki bat, eta arnasestu bat. Eta, azk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007991
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkarrekoa hartu du Delteco GBCk, Zaragozaren aurka luzapenean galduta SASKIBALOIA. Delteco Gipuzkoa Basketek 73-78 galdu zuen atzo Zaragozaren aurka, eta ACB ligako sailkapeneko azken postuan hondoratuta jarraitzen du. Baskoniak gaur jokatuko du, etxean, Obradoiroren aurka (17:00). Ohorezko mailari dagokionez, RPK Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007992
BERRIA
Euskadi
noticias
Zein dira demokrazia batean tortura ahalbidetzen duten zirrikituak? Nola babesten du gizarteak sistema hori? Eta zer egin daiteke halakorik berriro gerta ez dadin? Galdera horiei erantzuten saiatuko dira gaurtik larunbatera bitartean Baionako fakultatean antolaturiko jardunaldietan. Tortura, memoria eta zigorgabetasuna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007993
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbaki gorriak atzean utzi eta emaitza positiboak aurkezteak ez die akziodun batzar erabat baketsua ziurtatu Siemens Gamesaren arduradunei, eta, nahiz eta azken ekitaldiko kontuak onartuak izan diren, agerian gelditu da oraindik gori daudela Siemensen eta Iberdrolaren arteko gerraren txingarrak. Siemensen eta Gamesare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007994
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Estatutua lege bidez lehengoratuko duela dio Zapaterok. Legedia aldatuz, formazko arrazoiengatik baliogabetutako artikuluak berreskuratzen ahalegintzeko konpromisoa hartu du Konstituzionalaren sententzia «bete eta betearaziko» du Espainiako gobernuburuak Kataluniako Estatutua lege bidez lehengoratuko duela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007995
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurralde kontratu berrian Euskal Herriaren "berezitasuna" atzeman nahi du Lasserrek Egindako adierazpenak eta Lasserren sentimendua, ordea, ez datoz bat. Lehenik eta behin, ez daki zein izanen den hitzarmen berri horren legezko oinarria. Orain artekoa Pays egitura zen, baina ez da gai errateko oraindik existitzen den e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007996
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. ZIPOTZ JAIAK GROSEN. Festa eta musika Groseko kaleetan . Gaur arratsaldean irakurriko den pregoiak emango die hasiera Donostiako Gros auzoko Zipotz jaiei Gaur arratsaldean irakurriko den pregoiak emango die hasiera Donostiako Gaur hasiko dira Donostiako Gros auzoko jaiak. Igandera bitartean, Zipotz Jaietako B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007997
BERRIA
Euskadi
noticias
'HAIKA-SEGI AUZIA'. "Haika-Segi auziko" epaia jaso dute auzipetuek Haika-Segi aferagatik auzipeturiko hiru gazte donostiarrek Donostiako auzitegian jaso zuten sententzia. Hedabideek duela bi aste plazaratu zuten epaia, baina, ofizialki Markel Ormazabalek, Ugaitz Elizaranek eta Asier Iñigok atzo izan zuten Espainiako Au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007998
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zait hainbesterako iruditu. BBC telebistak dokumental baten irudiak faltsutu dituen berriaz ari naiz. Diotenez, 2011n emandako eszena batzuk dira non Papua Guinea Berriko tribu baten bizimodua irudikatu zuten. Antza, zuhaitzetan etxeak propio eraiki zituzten protagonistek dokumentala grabatu zezan BBCk. Iruzurra. En...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007999
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaipen zerrendan «klasiko bat» falta zitzaiola-eta kexu zen Joaquim Rodriguez Purito (Katuxa) BERRIAri iragan igandeko alerako emaniko elkarrizketan, eta astebete geroago «kontrakoa esan ahal izatea» nahiko lukeela aitortu zuen. Bada jada kontrakoa esan dezake hurrengo elkarrizketan, harro asko gainera, modu ikusgarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008000
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Orfeoi Txikiak eta Gazte Orfeoiak, Donostiar Orfeoiaren haur eta gazte sailek, Gabonetako kontzertu tradizionala emango dute Kursaalen, bihar, 20:00etan. Sarrerekin bildutako dirua Unicefi emango diote, umeen elikadura urritasunaren aurkako proiektuak finantzatu ditzan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008001
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek beste mila etxebizitza egingo ditu Zisjordanian JERUSALEM. Israelek beste mila etxebizitza eraikiko ditu Zisjordaniako hamar kokagunetan. Bakea Orain gobernuz kanpoko erakundeak eman du egitasmoaren berri, eta zehaztu du etxebizitza gehienen kokapenak, %96renak, ez duela errespetatzen bi estatuen sorrerarako p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008002
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunotan asko hitz egin da Frantzisko Erromako aita santuak Birmaniara egin duen bidaian esan ezin izan duen hitzaz, hainbeste non askok azkenengoz ikasi baitute rohingya etnia (gutxiengo musulmana) pairatzen ari den jazarpena, hitzez hitz salatu izan balu baino modu eraginkorragoan. Bidaia hasi aurretik hitzaren debek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008003
BERRIA
Euskadi
noticias
Herbolzheimer: "ETAk ez luke eragile politiko gisa iraun behar" Kristian Herbolzheimer Conciliation Resources mugaz gaindiko erakundeko kidearekin eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Armagabetzeari buruz matxoaren 18an Miarritzen eginiko Foro Sozialean parte hartu zuen. Hona hemen elkarrizketako pasarte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008004
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxieneko zerbitzu batzuk bertan behera utzi ditu auzitegiak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak alor batzuetan arrazoi eman die sindikatuei, gutxieneko zerbitzuen aurka jarritako helegiteagatik. Eusko Jaurlaritzak agindutako zerbitzuak gehiegizkoak direlakoan, auzitara jo zuten sindikatuek, eta hiru alorretan arrazoi em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008005
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei gizon atxilotu dituzte Donostian, sexu eraso batengatik Donostiako Udaltzaingoak sei gizon atxilotu ditu azken orduetan, ustez emakume bati sexu eraso bat egiteagatik, bere borondatearen kontra atxikitzeagatik eta lapurtzeagatik, Donostiako Udalak zabaldutako informazioaren arabera. Atxilotuak epailearen esku gerat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008006
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Euskararen Etxea urriaren 15ean irekiko dute, Montehermoson Errealitatetik gertuago dago orain Lazarraga Euskararen Etxea. Irekitzeko eguna urriaren 15erako zegoen iragarrita; lekua ere, eztabaida askoren ondoren, Gasteizko Alde Zaharreko Montehermoso jauregian ezarria zeukan; eta bideragarritasun ekonomikoa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008007
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanada, Alemania, Txina eta Norvegia final-zortzirenetara Apurka- apurka hasi dira gauzak argitzen Kanadako Munduko Kopan. A eta B multzoetan bart jokatu dituzte lehen faseko azken partidak, eta lau selekzio sailkatu dira kanporaketetara. Multzo buru amaitu dute Kanadak eta Alemaniak, eta bigarren postuan Txinak eta No...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008008
BERRIA
Euskadi
noticias
Kennedy hil eta egun gutxira, erbesteko Eusko Jaurlaritzak Londresen zuen ordezkariak, Jesus Hickman Urrutiak, gutun bat idatzi zion Jesus Maria Leizaola lehendakariari, ohi zuen moduan hainbat politika kontu aipatzeko. Eta hantxe agertzen da nola Leizaolak, "euskal herritar guztien izenean", Kennedyren heriotzagatik d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008009
BERRIA
Euskadi
noticias
Errepideak hartzeko prest. Aurten Hego Euskal Herriko automobilismo sasoiak Fiteron eta Arraten izango ditu hitzordu nagusiak Aurten Hego Euskal Herriko automobilismo sasoiak Fiteron eta Arraten Neguko atsedenaldiaren ondoren, Euskal Herriko automobilismo zaleek larunbatean dute denboraldiko lehen hitzordua. Mungiako R...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008010
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak domina lortzeko aukera izango du aspaldiko partez. Holdenek irabazi du Parkerren kontrako lehia, eta talde osoagoa duela erakutsi du Errusiak Errusiak domina lortzeko aukera izango du aspaldiko partez Holdenek irabazi du Parkerren kontrako lehia, eta talde osoagoa duela Hamar urte daramatza Errusiak Europako T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008011
BERRIA
Euskadi
noticias
Asier Altuna eta Luiso Berdejoren film laburrek sari bana jaso dute Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren azken ekitaldian aurkeztu zuten Kimuak 2006 katalogoa, eta mundu osoko zinema jaialdietan zabaltzen hasi eta berehala sariak jasotzen hasi dira filmak. Berriki Asier Altunaren Sarean laburrak eta Luiso Berdejoren Fo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008012
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako hauteskunde kanpainari egiten ari zaion jarraipenaren haritik, biharko hauteskunde egunaren jarraipena egingo du BERRIAk. Parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak, erreakzioak eta beste eskainiko ditu bihar berria.info -k. Irailetik, Katalunia, independentziaren alde bilduma ari da osatzen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008013
BERRIA
Euskadi
noticias
Autonomoei ekainera arteko errenta zerga etengo diete Nafarroan Beste foru dekretu bat, beste laguntza sorta bat. Beste euskal ogasunek egin bezala, Nafarroak ere zergen inguruko neurri gehiago hartu ditu. Atzo, kontseilu osteko agerraldian, Jose Mari Aierdi bigarren presidenteordeak azaldu zuen ehun ekonomikoari likid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008014
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorcan milaka bizilagunek etxetik kanpo pasatu dute gaua Bederatzi pertsona dira atzo Lorcan (Espainia) izan zen lurrikararen ondorioz hildakoak. Horietatik bat 14 urteko gaztea da, eta hildakoetatik beste bi haurdun zeuden emakumeak direla jakinarazi dute. 293 zauritu ere badaude; horietatik bi oso larri eta 41 larri....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008015
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Eibarrek hutsean berdindu zuen atzo Sabadellen zelaian, Bigarren Mailara igotzeko kanporaketa bakarreko joanekoan. Real Unionek, berriz, 1-1 berdindu zuen etxean, Sevilla B-ren aurka, Bigarren Mailara igotzeko lehen kanporaketako joanekoan. Itzulikoak datorren igandean jokatuko dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008016
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko azken hiruhilekotik aurtengo lehenengora 39.400 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian, krisia hasi zenetik hiruhileko bakar batean orain arte ez da hainbeste galdu. Eta, noski, horrenbeste lanpostu galduta, langabeen kopuruak ere gora egin du. Iazko azken hiruhilekoan baino 14.500 langabe gehiago daude (%8,2), ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008017
BERRIA
Euskadi
noticias
«Umorea egiteko orduan eboluzionatu dugu guk eta aktoreek» Hogei urteren ostean, berriro bildu dituzte Joxe Lontxo, Idoia eta Jaione. 'Sitcom'-a ikusle datu txukunak ari da lortzen. Aktore, ekoizle, irakasle eta zinema zuzendaria da Eneko Olasagasti (Donostia, 1960). Antzezpen munduko lanengatik da ezaguna, baina ikask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008018
BERRIA
Euskadi
noticias
Pasaiako kanpo portua egingo duten ala ez argitzeko eskatu du Gizlogak Pasaiako (Gipuzkoa) kanpo portua eraikiko duten ala ez aurten argitzeko eskatu du Gizlogak; horrela, Gipuzkoako garraio azpiegitura egokitu behar den ala ez pentsatzen hasteko. Gizloga Gipuzkoako erakundeetako kideek osatzen dute, eta garraioaren et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008019
BERRIA
Euskadi
noticias
Migrazioaren gorakadari aurre egiteko, Afrika iparraldeko eta Erdialdeko Amerikako zenbait estaturengana jo dute AEBek, EBk eta Europako herrialdeek, migratzaileak euren mugetatik kanpo mantentzeko, edo haien asilo eskaerak han kudeatu ditzaten. Ondasun apurrak bizkar gainean hartuta, egunero-egunero milaka lagunek eki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008020
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau egunen buruan Txapeldunen Ligako postuetan dauden bi taldeen arteko lehia bi jokatuko dira San Mamesen. Atletico Madrilek egun duen indarraren berri eman zuen Espainiako Kopako kanporaketan. Gaur ligako partida jokatuko da, eta Real Madrilek bisitatuko du San Mames. Bilbon gorroto eta ikusezin gehien sortzen duen t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008021
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Etxepare Institutuaren eskutik, Marina Otero Shanghaiko Biurtekoaren komisarioak euskal arte garaikidearen testuingurua ezagutuko du. Azaroaren 15etik 17ra, Donostian, Gasteizen eta Bilbon hainbat eragilerekin batuko da, eta 16an hitzaldi irekia emango du Artium museoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008022
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragarritako irakasle murrizketa onartu du Akademiak Philippe Couteraud Paueko Akademiako ikuskariak joan den udaberrian egindako aurreikuspena ontzat hartu eta iragarritako irakasle postuen murrizketa burutu du eskola kartari begira. Atzo bildu zen Pauen batzorde parekidea, baina Akademiako ikuskariak Frantziako Gober...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008023
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek eta Turkiak isilpeko bilerak egin dituzte, adiskidetzea bideratzeko JERUSALEM. Israelek iazko uztailean Gazaren kontrako lurreko operazioa abiatu izana gaitzetsi egin zuen Turkiako Gobernuak, eta Ankarako eta Istanbulgo egoitza diplomatikoak behar bezala ez babestea egotzi zion Israelek, palestinarren aldeko p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008024
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoan, batez besteko okupazioa erdia baino gutxiagokoa izan da urte osoko eskari handieneko garaian. Horiek horrela, inoizko negurik okerrena espero dute hotelek. Kasu batzuetan, gainera, behin betiko edo aldi baterako itxi ala ez eztabaidatzen ari dira. Horrela jakinarazi gaur Adegi patronalaren sektore horretako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008025
BERRIA
Euskadi
noticias
CAF multinazionalaren ingeniaritzako adarrak lantoki berria ireki du Zamudion ZAMUDIO. «Egonkor, teknologia gaitasun handiarekin eta hazkunde etengabean». Hala zabaldu du CAF Turnkey & Engineering enpresak Zamudioko teknologia parkeko (Bizkaia) lantegi berria. CAFen Bizkaiko adarrak inauguratutako lantokian egon zen at...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008026
BERRIA
Euskadi
noticias
Dancila sozialdemokrata izendatu dute Errumaniako lehen ministro "Alderdi sozialdemokratari beste aukera bat ematea erabaki dut, eta hark proposatu duen pertsona izendatu dut, Dancila anderea", jakinarazi du Klaus Iohannis presidenteak prentsaurreko batean, parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin bilera bat egin on...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008027
BERRIA
Euskadi
noticias
Informazio Zientziak ikasia, Euskaldunon Egunkaria -n kazetari izana. BERRIA Taldean kudeaketan dabil azken urteetan, eta Uztarria -ren sortzaileetakoa da. Azpeitiarra da, eta 38 urte ditu. Diseinuan, itzulpenetan eta komunikazioan aritua, Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkarteko kide da; Aiaraldea.com gunea elkarte horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008028
BERRIA
Euskadi
noticias
Euriteek arazoak sortu dituzte errepidean, baina ez orain dela hilabete adinako uholderik Azaro-abenduetan bezala, Euskal Herriko ibaiei begira daude begi guztiak jarrita izan dira gaur, goizaldetik. Atertu gabe egin du euria asteburuan, batez ere atzo, eta hainbat lekutan izan dira arazoak uholdeak direla eta. Nafarro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008029
BERRIA
Euskadi
noticias
Zauri Bolodia izeneko pertsonaia baten bitartez, musika eta poesia emanaldia harilkatzen dute Rafa Rueda musikariak eta Oier Guillan idazle eta aktoreak. Zirrara eragin dieten poemak bildu dituzte biek, eta olerki guztietan mundua hitza aipatzen da. Besteak beste, Gabriel Arestiren, Vladimir Maiakovskiren, Jose Luis Ot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008030
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizaldiaren garai bakoitzari lotu izan zaio gaixotasun zital bat. Erdi Aroan IzurriteBeltzak eraman zuen Europako populuaren herena. Ume, zahar, andre-gizon. Belarrientzat gogorra egiten da oraindik izurrite hitza. Izango da, agian, dardarkariaren hots indartsuagatik. Ez zen atzean gelditu tuberkulosia. Heriotzari hain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008031
BERRIA
Euskadi
noticias
ARBIL. Hemin Hawramik, Irakeko Kurdistango presidente Massud Barzaniren albokoak, eman zuen atzo berria, Twitter bidez: «Albiste onak. Kurdistanen independentzia erreferenduma datorren irailaren 25ean izango da». Barzani eskualdeko hainbat buruzagi politikorekin bildu ondoren hartu zuten erabakia. Jakinarazi dute, gain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008032
BERRIA
Euskadi
noticias
Garbine Ubedak irabazi du XII. Augustin Zubikarai nobela lehiaketa Garbine Ubeda kazetariak irabazi du XII. Augustin Zubikarai nobela saria, Heldu den iragana proiektuarekin. Izan ere, duela bi lehiaketa nobela laburren sariketa zenari formatua aldatu zioten, eta, lan bukatuak ez, proposamenak aurkezten dituzte egileek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008033
BERRIA
Euskadi
noticias
Salmentak hazi arren, auto berrien eskaria jaitsi egin da maiatzean. Hilabetean %20 gutxitu dira eskariak; diru laguntzarik ezean, sektoreak hondoa joko duela dio patronalak Gehienez astebeteko epea lan erreforma hitzartzeko MADRIL. UGT eta CCOO sindikatuek eta Espainiako patronalak astebeteko epea dute lan merkatuaren...
cc-by-sa 4.0