id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0008134
BERRIA
Euskadi
noticias
GENEVA. OME Osasunaren Munduko Erakundeak Merck laborategiak COVID-19aren kontra garatu duen botika erabiltzeko irizpideak finkatu ditu. Molnupiravir du izena, eta gomendatu dute koronabirusaren forma larriak garatzeko arriskua duten pazienteei soilik ematea, lehen sintomak hasi eta berehala. Pilula hartzerakoan sintom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008135
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurretik zerura eramaten zaituzten irudiak dira: aireratzeak, lurreratzeak, hegalak, motorrak, paisaia ederrak... Aireportuen eta hegazkinen ederra agerian uzten dute egun hauetan Donostiako Principe zinemen kafetegiko paretetan zintzilik dauden 34 argazkiek. Gipuzkoako Leso Spotters taldeko bederatzi kidek egindako la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008136
BERRIA
Euskadi
noticias
POLIZIA OPERAZIOA. Atxilotuak gaur hasiko dira deklaratzen Espainiako Auzitegi Nazionalean . Mobilizazioetara deitu dute Euskal Herri osoan, herenegungo polizi operazioa gaitzesteko Atxilotuak gaur hasiko dira deklaratzen Espainiako Auzitegi Nazionalean Mobilizazioetara deitu dute Euskal Herri osoan, herenegungo polizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008137
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso ohien ongietorrien irudi «zaharrak» erabiltzea egotzi diote ETBri Iragan azaroaren 28ko ETB1eko Debatea saioan euskal preso ohiei eginiko ongietorriak izan zituzten eztabaidagai, Espainiako Gobernuaren ordezkariak eginiko salaketaren harira. Preso ohiei eginiko ongietorrien hainbat irudi erakutsi zituzten saioan....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008138
BERRIA
Euskadi
noticias
Txibitek lehen arreta indartu eta itxaron zerrendak murriztu nahi ditu Osasungintza. Horixe izan zen hizpide nagusia atzo Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Otsailerako greba deialdiaren atarian, sare publikoarekin konprometituta dagoela nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak. Dena den, Maria Txibite presidenteak on...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008139
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIBERGELA. BLOGA. Nola liteke Interneten hainbeste gauza doan izatea? IPARRORATZA Nola liteke Interneten hainbeste gauza doan izatea? IInterneten gauza asko doan aurkitzen dira. Askotan jendeak galdetzen du: eta nola liteke hori? Norbaitek ordaindu beharko du. The Long Tail liburuaren egile Chris Anderson beste liburu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008140
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi aurretik sortu du eztabaida Cannesko Zinemaldiak. Izan ere, aurtengo afixan Claudia Cardinale aktorearen argazkia dugu. Irudia 1959koa da. 21 urteko Cardinale Erromako teilatuetan dugu dantzan, gona airean, izterrak agerian. Jatorrizko argazkiari aldaketak egin dizkiote, baina: gerria eta hankak neurri bat txikiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008141
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sasoia bukatu artean etxean partidarik ez galtzea da helburua» Baionak eta Miarritzek derbia jokatuko dute etzi, Jean Daugerren. Partida «gogorra» espero du Christian Lanta Baionako entrenatzaileak. Ez da fio aurkariaren sasoi txarraz, eta miarriztarrek une txarretan burua altxatzeko duten gaitasuna azpimarratu du. Um...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008142
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi mailako kirola zikloka dago antolatuta. Lau urtean behin nazioarteko txapelketa nagusi bat dator. Ziklo handi horiek zehazten dute talde baten prestaketa, eta horien arabera erabakitzen dute jokalariek haien nazioarteko ibilbidea noiz utzi. Errugbiari dagokionez, iragan udazkenean Zeelanda Berrian jokatu zen Munduk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008143
BERRIA
Euskadi
noticias
Amikuzeko irratiak emankizunak hasiko ditu urtarrila amaitu aurretik Amikuze eskualdeak (Nafarroa Beherea) euskarazko irrati propioa izango du egun gutxi barru. Egunotan estudio bat prestatzen ari dira Donapaleun, eta urtarrila amaitu baino lehen ekingo diete emankizun propioei. Hasteko, 09:00etatik 10:00etara eta 18:0...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008144
BERRIA
Euskadi
noticias
Mokadu garratza. Berasaluze VIII.ak esku ahurrean zauria egin du takoak atontzen ari zela, eta erabat baldintzatu du sanmateoetako lehia Berasaluze VIII.ak esku ahurrean zauria egin du takoak atontzen ari zela, eta erabat baldintzatu du sanmateoetako lehia Adarraga pilotalekuan izan ziren pilotazaleek ikuskizun tristea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008145
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldak salatu du baztertu egin dutela HSA kudeatzeko egituraren batzordeetatik BAIONA. Hil honen hasieran, Alda mugimendua lehen indarra izan zen bizitegi sozialak kudeatzen dituen bi egituretako hauteskundeetan. Herenegun, «eskandalu demokratikoa» salatuz atera ziren HSA egiturak hauteskundeen ostean egindako lehen adm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008146
BERRIA
Euskadi
noticias
Gregory Porter berriz izango da Donostiako Jazzaldian Iaz arrakasta handia izan zuen, Donostiako Jazzaldian, publiko nahiz oihartzun aldetik, Gregory Porter jazz kantari estatubatuarrak. Hark itxi zuen iazko jaialdia. 2018ko edizioan ere, 53.ean alegia, berriro izango da Jazzaldian, laugarrengoz bere bizitzan, kasu hon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008147
BERRIA
Euskadi
noticias
«Final batean, 13-0 irabazten joanda ere ezin zara erlaxatu» Lau t'erdiko seigarren txapela eta bere ibilbideko 11.a irabazi zuen herenegun. «Gosea» ez du ase oraindik, eta ez dio amaierarik jarri nahi bolada onari. Txapela irabazi ondoren ehizan igaro du goiza, eta behin handik itzulita erantzun du BERRIA-ren deia. La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008148
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzaileen eta hedabideen arteko harremanez aritu ziren Koldo Almandoz zinemagilea, Irati Jimenez idazlea eta Inguma Martinez telebistako kazetaria herenegun, Azpeitiko Jubilatuen Elkarteko aretoan, Askarako ekimenak Sortzaileon I. Topaketen barruan antolatutako Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008149
BERRIA
Euskadi
noticias
Artean, 1953an, Andima Ibiñagabeitiak bere lagun Gotzon Egaña irakasleari: «Arrezkero Mirande k bertso berri zenbait egin ditu, oso ederrak. Salbatore Mitxelenak aren olerkietaz yaulkiak nik ere onartzen ditut. Gramatikaz zintzoago bear luke noski eta maiz esan diot [Miranderi] asko irakurri ta asko idazteko. Izugarria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008150
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulgaria 2007an bihurtu zen EB Europako Batasuneko kide, Errumaniarekin batera. EBren historiako seigarren zabalkundea izan zen, azkena oraingoz, eta bi herrialde horiek batasunaren hego-ekialdeko muturra osatu zuten. EBko kide bihurtzearekin, komunismotik kapitalismoranzko trantsizioa betetzat jo zuen Bulgariak. Itsas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008151
BERRIA
Euskadi
noticias
14 eta 17 urte arteko haurren %75ek ez dute txantxarrik GASTEIZ. Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Ikerketa Epidemiologikoa aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta, azpimarratu duenez, «Espainiako Estatuko aho-hortzetako osasun onena» dute Hego Euskal Herriko haurrek. Zehazki, autonomia erkidego guztien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008152
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidenek ohartarazi du AEBek ez dutela Israelera armarik bidaliko armada Rafah hirira sartzen bada Abisu bat bestearen atzetik egin ondoren, ultimatuma eman du bart AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek, iragarri baitzuen AEBek ez dutela Israelera ofentsibarako arma gehiago bidaliko soldadu israeldarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008153
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkurdiak eta Zabaletak 22-12 irabazi diete Retegi Biri eta Ceciliori PILOTA. Ez du etenik Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaletaren garaipen boladak. Bost partida jokatu dituzte binakakoaren ligaxkan, eta guztiak irabazi dituzte; azkenekoa, atzo, Tolosan (Gipuzkoa), Julen Retegi eta Cecilio Valgañonen, Beñat Rezusta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008154
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Frantziatik alde egiteko gonbidapena egin dio Arnaud Montebourg Berrindustrializazio ministroak ArcelorMittal munduko altzairugile handienari: «Ez dugu ArcelorMittal Frantzian nahi, ez dutelako Frantzia errespetatzen». Arcelorrek Florangeko labe garaiak ez ixteko bidearen bila ari da Paris. ArcelorMittalek 20.00...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008155
BERRIA
Euskadi
noticias
«Duela hogei urte patologikotzat jotzen ziren haziak kalitate onekoak dira orain» Haziaren kalitatea okertu izanak batzuetan eragina du haurdun geratzeko orduan. Estefania Rodriguez ginekologoak azaldu duenez, ordea, ume bat izateko beste modu asko daude. Azken urteotan egindako ikerketek erakutsi dutenez, gizakien haz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008156
BERRIA
Euskadi
noticias
20:00. Pop-Rock-aren 36. Erakustaldia, Bilborock aretoan. Parte hartuko duten musika taldeak: Calathea/ Bullets of Missery (Metalcore/ Post Hardcore/ Black Death Metal). 22:30. Bilbo Hiria Su Festen Nazioarteko 31. Lehiaketa Nagusia: Pirotecnia del Mediterraneo (Valentzia, Herrialde Katalanak).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008157
BERRIA
Euskadi
noticias
SATSEk deituta, erizainek greba egin dute Nafarroan, «lan baldintzek akituta» «Osasun arloan zein esparru orotan, greba deialdia kudeaketa administratiboaren porrotaren isla bat da». Nafarroan grebara deitu zituen atzo SATSE sindikatuak Osasunbideko 4.000 erizain eta fisioterapeuta. SATSEko ordezkariek adierazi zuten «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008158
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk Bizkaian ere egingo du kutxen izaera sozialari eusteko proposamena BILBO. Kutxaren batzar orokorrean, urrian, aztertu ere ez da egingo Gipuzkoako Diputazioak Kutxabanken izaera sozialari eusteko egindako proposamena, baina EH Bilduk ez du amore eman nahi. Proposamena «serioa, legezkoa eta gauzarria» dela esan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008159
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei pertsona ospetsuk gatazkaren zioak desagertu arte jarraitzeko dei egin dute. Prozesua babesteko prest agertu dira Soares, Cossiga, Adams, Cardenas, Motlanthe eta Esquivel Sei pertsona ospetsuk gatazkaren zioak desagertu arte jarraitzeko dei Prozesua babesteko prest agertu dira Soares, Cossiga, Adams, Cardenas, Nazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008160
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteek azken bi hamarkadetan hamaika bider entzun duten esaldia izan da: «Ikasketa egokiak eginez gero, ongi ordaindutako lanpostu bat edukiko duzu; prestigiozko lanpostu bat». Horrela, sinetsi zuten goi mailako ikasketak egiteak lan egonkor eta on bat izatea bermatuko ziela, eta eurei buruz hitz egiten denean honako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008161
BERRIA
Euskadi
noticias
Txingudi Bizirik-ek iaz egindako herri galdeketa babestu eta udalen jarrera salatu du Lamarcak. Errauste plantaren inguruko erreferenduma debekatu zuten Irun eta Hondarribiko udalek Txingudi Bizirik-ek iaz egindako herri galdeketa babestu eta udalen Errauste plantaren inguruko erreferenduma debekatu zuten Irun eta «Hon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008162
BERRIA
Euskadi
noticias
1903. Edouard Dartigue bokalesak izena eman zuen laugarren etaparako. 1904. Edouard Dartigue lehenbiziko etapan erretiratu zen. 1907. Raymond Etxeberri baionarra lehenbiziko etapan erretiratu zen. 1910. Vicente Blanco bilbotarra lehenbiziko etapan erretiratu zen. 1921. I. Mundu Gerrako etenaren ondorengo lehen euskal z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008163
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe Zuriak ez dauka Snowdeni barkamena emateko asmorik AEBetako Gobernuak ez ditu bertan behera utziko Edward Snowden CIAko teknikari ohiaren aurkako karguak, hark klementzia eskatu arren. Dan Pfeiffer Etxe Zuriko bozeramailek esan duenez, Snowdenek delitu larria egin zuen NSA agentziaren informazioa filtratu zuenean,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008164
BERRIA
Euskadi
noticias
F usilatu esan du militarrak, ez sendatu, ez irakatsi, ez lagundu, ez egin: «Ez dago beste erremediorik 26 milioi putakume fusilatzea baino». Hamaika aditz hiztegiak, baina horixe hautatu Francisco Beca jeneralak. Espainiar «demokraziaren bermatzaileetarik» da Beca, horrexegatik ordaindu izan zaio jornala funts publiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008165
BERRIA
Euskadi
noticias
LAUAXETAREN MENDEURRENA. Musikariek ere omendu dute . Hamaika abeslarik Lauaxetaren poema bana musikatu dute, idazlearen irudia «gaurkotu» nahi duen disko baterako Hamaika abeslarik Lauaxetaren poema bana musikatu dute, idazlearen Lauaxeta jaio zela ehun urte bete direnean, poeta handiaren irudi «eguneratua» eskainiko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008166
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetan zortzi pertsona hil dituzte, tiroz, hiru masaje etxetan gertatutako erasoan ATLANTA. Pertsona bat Atlantako (AEB) hiru masaje etxetara sartu zen atzo goizaldean, eta zortzi lagun hil zituen, tiroz; hildakoetatik zazpi emakumezkoak dira. Poliziak 21 urteko gazte bat atxilotu du, hilketen erantzulea delakoan. Itu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008167
BERRIA
Euskadi
noticias
• Donostia. 11:30ean agerraldia, EAJren GBBko egoitzan. Eneko Goiak, Joseba Egibarrek eta Iñigo Urkulluk «EAJren Konpromisoak» aurkeztuko dituzte. • Zumaia (Gipuzkoa). 19:00etan hitzaldia, Alondigan. Sabin Azua ariko da lehiakortasuna hobetzeko moduez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008168
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-en arabera, hauek dira eritasunaren ondorioz aske utzi eta gutira hildako euskal presoak: 2019. Jose Angel Ochoa de Eribe eta Oier Gomez Mielgo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008169
BERRIA
Euskadi
noticias
Gola: 0-1: Lolok (71. min.); 1-1: Geromelek (92. min) Epailea: Perez Montero. Txartel horia Mallorcako Pina, Geromel, eta Tissoneri eta Osasunako Lolo, Silva, eta Damiari. Bestelakoak: 13.816 ikusle Mallorcako Son Moix estadioan. Aldez aurretik, berdinketa ez zen txarra Osasunarentzat, eta egia da bi taldeek partidan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008170
BERRIA
Euskadi
noticias
Junts Pel Sik eta CUPek berretsi egin dituzte 'deskonexioen legeak' BARTZELONA. Kataluniako Parlamentuak atzera bota du PSC, PP eta Ciutadansek deskonexioen legeak berriz aztertzeko egindako eskaera. Junts Pel Sik eta CUPek berretsi egin dute parlamentuko batzorde bana sortzea zerga administrazioa, sistema juridiko pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008171
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldi zen ez nuela nire laguna ikusten, eta harrigarria egin zait, gu guztiongan kalte nabarmenak eragin dituen denbora zein delikatuki ahaztu den berarekin. Ez dakit hizketan geratu beharko nukeen, herrian ikusi nuen azken aldietan agur soil bat botatzen genion elkarri espaloi batetik bestera, harremanen ahidura. Et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008172
BERRIA
Euskadi
noticias
HABEk dagoeneko jakitera eman ditu euskara mailak egiaztatzeko deialdiaren ebazpena eta horren gaineko jardunbideak. HABEren arduradunen lehenengo asmoa (diru arazoak tarteko) deialdi bakarra egitea izan zen, eta, hori ikusita, Euskaltegien ordezkariok deialdi biak mantentzeko eskatu genuen. Horren ondoren, eztabaida p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008173
BERRIA
Euskadi
noticias
Loiun inoizko bidaiari gehien izan dira aurtengo uztailean BILBO. Aurtengo udan eguzkitako krema baino gehiago ikusi dira aterkiak Hego Euskal Herriko kaleetan, baina uda beroa dute aireportuetan. Loiun, 679.997 bisitari izan dira uztailean, iaz hilabete berean baino %17,1 gehiago. Atzerritik iritsi dira horietatik guz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008174
BERRIA
Euskadi
noticias
«Eromen antolatu eta oso bat». Hitz horiek jarri zizkion Stendhal idazleak Gioachino Rossiniren Italiarra Aljerren operari, konpositorearen bizitzaz idatzi zituen lan ugarietako batean. Eta hitz horiek berreskuratu ditu Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariak obraren izaera ekartzeko: «Italiar tankerako opera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008175
BERRIA
Euskadi
noticias
Sasoikako langile asko mafiaren esku daudela salatu du CCOOk. Baldintza txarrak dituzte Araban mahats eta patata bilketan dabiltzan Magrebeko langileek Sasoikako langile asko mafiaren esku daudela salatu du CCOOk Baldintza txarrak dituzte Araban mahats eta patata bilketan dabiltzan Baldintza kaskarretan eta, asko eta a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008176
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondartzan ere, gatazkak. Angeluko Madrague hondartzako berdegune publiko bat itxi du Six Quatre Club diskotekak, taberna bat egiteko. Aurkariak fite atera dira itzaletik, Facebook webgunea erabiliz. Angeluko Madrague hondartzako berdegune publiko bat itxi du Six Quatre Club diskotekak, taberna bat egiteko. Aurkariak f...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008177
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake Bidea: "Bakearen alde gehitu diren iniziatibekiko laido bat gehiago da" Bake Bidea bake prozesuaren aldeko Ipar Euskal Herriko mugimendu zibilak prentsa ohar baten bidez adierazi du bake prozesu guztiek eskatzen dutela eztabaidarako prest den erakunde armatu bateko kideak "eztabaidarako baldintzetan egotea". Horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008178
BERRIA
Euskadi
noticias
Mozal Legeari Ez! Mozal hiriari Ez! Ia zazpi urte ditu oraintxe bertan Madrilgo Kongresuko Lan Taldean indar politikoak eztabaidatzen ari diren Mozal Legeak, PPk bideratua izan zenak, eta urteotako datuek argi eta garbi erakutsi dute eskubide sozial, zibil eta politikoei frenoa jartzeko nolako tresna errepresibo garran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008179
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo du paperik gabeko etorkinak artatzeko Jaurlaritzaren erabakia Paperik gabeko etorkinei osasun arreta bermatzeko eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sendagaiak ez berrordaintzeko dekretu bat kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak ekainaren 26an, eta helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008180
BERRIA
Euskadi
noticias
Amiantoen biktimentzako «babesgabetasun zirrikiturik» ez egotea eskatu dute alderdiek «Azkenean, urte luzeko bide baten ondoren, bidegabekeria bat zuzenduko dugu». EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute amiantoaren biktimen funtsaren sorrera txalotzeko -PP ere lantaldean egon da, baina ez du par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008181
BERRIA
Euskadi
noticias
Baikor daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuak. Laboral Kutxak osatzen duen konfiantzaren indizeak bost puntu egin du gora, eta 58,2ra heldu da. Arduradunen %23,9k uste dute hobera egingo duela, eta %15,5ek dute lantaldea handitzeko asmoa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008182
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk gogor zigortu du Ipar Korea, arma nuklear eta misilekin probak egiteagatik BRUSELA. NBEko Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu du Ipar Korearen aurkako zigorrak gogortzea. Ipar Koreak arma nuklearrekin eta misilekin egindako azken proben ondorioz hartu du erabakia. Washingtonek azaldu duenez, NBEk azken hogei u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008183
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordizian atxilotutakoa gaur eramango dute Auzitegi Nazionalera Guardia Zibilak herenegun Ordizian (Gipuzkoa) atxilotutako gizona Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute gaur goizean. Askatasuna erakundeak jakitera eman duenez, atxilotua ez dago inkomunikaturik, baina, hala ere, bi egun pasa dira Ismael Moreno epa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008184
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Errekalde auzoko plazan jolasean ari diren umeek zerura begiratzen dutenean, grisa ikusten dute: zementuzko azpiegitura handi bat agertzen zaie hodeien aurrean. A-8 autobidearen itzalpean bizi diren 30.000 bizilagunen aldarrikapen historiko bat da auzoa zeharkatzen duen zubia eraistea, eta Bilboko Udalaren egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008185
BERRIA
Euskadi
noticias
Genero ikuspuntuak «pisu berezia» izango du EHUren udako ikastaroetan DONOSTIA. Atzo aurkeztu zituzten Donostian EHUren udako ikastaroak. Aurtengoa 37. aldia izango da, eta antolatzaileek adierazi dute genero ikuspuntuak «pisu berezia» izango duela. Gaur-gaurko gaiak landuko dituzte ikastaroetan, gehienbat. Besteak bes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008186
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroguneko atzeraldia sakontzen ari dela diote uztaileko lehen datuek Datorren astelehenean iritsiko dira euroguneko ekonomiak urteko bigarren hiruhilekoan izan duen portaerari buruzko lehen datu ofizialak, baina ezkortasuna zabaltzen ari da. Ekonomiaren gorabeherak aurreratzen dituen PMI indizean -enpresetako erosketa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008187
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara gaztelaniaren parean egotea jarri dute hizkuntz politikaren oinarri Berdintasunean eta bizikidetzan oinarritutako argudioak zimendu gisara harturik, hizkuntza politikaren norabideari buruzko dokumentu bat osatu du Euskararen Aholku Batzordeko Euskara 21 taldeak. Datozen hogei urteei begira jarri dira Eta hemend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008188
BERRIA
Euskadi
noticias
Onda Cero, 31:51 minutuan, Rubalcabak: «Orain beste bataila bat hasiko da, demokratikoa. Egin behar dena da, Euskal Herriko hautestontzietan erakutsi euskaldunak Espainian hobeto daudela pentsatzen dutenak gehiengoa direla». Afera politikoa dela aitortu ondoren, esaten duzuna logikoa da: galdetu «vasco» guztiei non eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008189
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo atxilotu zituen Frantziako Poliziak Ibai Agirrebarrena bidaxundarra (Nafarroa Beherea) eta Jon Goio tolosarra. Goizean atxilotu zuten Agirrebarrena gaztea, Baionako Espainiako karrikan. Harekin zegoen emakumeari inolako zehaztasunik eman gabe eraman zuten. Gaztearen gurasoen Bidaxuneko etxea miatu eta bertan atxil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008190
BERRIA
Euskadi
noticias
Mallabitarrek botatako petardo eta bolandera hotsek izutu zituzten atarian igande iluntzeaz gozatzen ari ziren gure txakur biak; Mallabiarekin mugan dagoen baserria da gurea, eta bazuten ospakizunerako arrazoirik herrian: Aitor Elordi, buruz buruko txapeldun berria. «Olatu-aparretan zebilek», esan zidan Xabier Euzkitze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008191
BERRIA
Euskadi
noticias
Ines de la Mata Olabarrietak astebururo dauka CD Santurtziko futbol taldearen partida ikusteko sarrera bat. Futbol zale amorratua da. Behin, iazko denboraldian, txartelik lortu ez arren, zelaira joan zen, eta txarteldegian zegoen langileari galdetu zion ea jokalari ohia izanda sartzerik bazuen. Zur eta lur, zuzendaritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008192
BERRIA
Euskadi
noticias
'B Planari' buruzko jardunaldietan izango da EH Bildu MADRIL. Giannis Varufakis Greziako Finantza ministro ohiaren taldeak Madrilen egingo du hurrengo geldialdia, Berlinen B Plan bat Europarentzat egitasmoa aurkeztu ondoren. Jardunaldietan parte hartuko dute, besteak beste, EH Bilduko, Podemoseko, IUko eta CUPeko kidee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008193
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehengo ostiralean ireki zuten Tabakalera, eta ordutik igandera arte 28.200 bisita jaso ditu; haatik,«harrera ezin hobea» izan duela azaldu dute zentroko arduradunek. «Bagenekien ikusmin handia zegoela, baina gure helburu guztiak gainditu egin dira». Bisitariak parte hartzeko gogoz ikusi dituztela ere gaineratu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008194
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa aurrerapena. Amadeu Abril i Abril: "Inork ez badu erabiltzen ez da baliagarria izango" Amadeu Abril i Abril Punt Cat elkarteko kide ohiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar Berriak. "Interneten bere auzoa du '.cat'-ek, eta ez da bigarren mailakoa. Katalanez Txapeldunen Ligara joka daitekeela esan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008195
BERRIA
Euskadi
noticias
Mila lagun atxilotu dituzte Errusian, manifestazio batean Iruzurraren kontrako manifestazioak egin zituzten atzo Errusian, eta haietan parte hartutako 800 lagun atxilotu ditu Poliziak gutxienez; haien artean, Alexei Navalni oposizioko burua. Europako Batasunak salatu du atxiloketa horiek eginda adierazpen askatasuna et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008196
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainia deflazioan sartu da. INE estatistika erakundeak KPIren urriko datua aurreratu du eta urtearteko tasa %0,1 jaitsi dela jakinarazi du. Hau da, kontsumoko produktu eta zerbitzuek urtebetean %0,1 egin dute behera batez beste. 2009ko urrira atzera egin behar da horrelako atzerakada ikusteko. Irailetik urrir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008197
BERRIA
Euskadi
noticias
Hein batean bada ere, Gilles Simeoniren kargu hartzeak ez du aurreko bien izaera historikoa eta sinbolikoa izan. Mugimendu nazionalista zatituta dago, eta inbestidura saioa horren erakusle izan da hasiera-hasieratik: desadostasunak izan dira Paul-Felix Benedetti independentistarekin prozesuaren inguruan, eta Avanzemu p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008198
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. UHOLDEAK. Erauntsia kostaldean. Atzo botatako euri erauntsiak uholdeak eragin zituen kostaldean. Bizkaian -bereziki Lekeition eta Bermeon- eta Lapurdin egin zuen kalte gehien euriteak, baina Kantauriko ertz osoan izan ziren arazoak. Atzo botatako euri erauntsiak uholdeak eragin zituen kostaldean. Bizkaian -ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008199
BERRIA
Euskadi
noticias
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko eskailera batzuetan hasi zen Euslandia -aren istorioa, Julen Arexolaleiba Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Graduondokoaren koordinatzaileak ikastaroaren berri jasoko zuen lan bat egiteko aukera proposatu zionean Miriam Lukiri. 2008-2009ko ikasturtea zen. Urtebete lehenago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008200
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazio Batuen Erakundeak munduan dituen bake misioetara beste 40.000 kasko urdin bideratzeko konpromisoa hartu dute 50 herrialdek New Yorken. Munduan 16 bake misio. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak adierazi du erakundeak 16 bake misio dituela gaur egun eta horietan guztietan 125.000 soldadu, polizia eta zibil ari dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008201
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Taylor Phinneyk (BMC) irabazi zuen, atzo, Eneco Tourreko edo Beneluxeko itzuliko aitzin etapa, 5,7 kilometrokoa. Boasson Hagen (SKY) eta David Millar (Garmin) izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gaur, 192 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008202
BERRIA
Euskadi
noticias
Borondatea eta batasun sindikala. Bi elementu horiek ezinbestekoak dira lan erreforma indargabetzeko. Hala uste du Jabi Amorrortuk, LABek Cementos Lemonako langile batzordean duen ordezkariak. «Lan erreforma mahai gainean dagoenean, alde guztien borondatea behar da», eta hori ez dagoenean, batasun sindikalaren indarra ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008203
BERRIA
Euskadi
noticias
Itoizek bere abesti hartan zeharka planteatzen zuen The Clash eta Sex Pistolsen arteko balizko alternatibaren kasuan nire erantzuna (eta ia edonorena, imajinatzen dut) argia litzatekeen bezala (The Clash, noski), The Beatlesen eta The Rolling Stonesen arteko klasikoaren aurrean askotan gogoa izaten dut «The Kinks» bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008204
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntzari eta gizarte lanari emandako ibilbide luzea egin zuen Conchita Corerak (Aos, Nafarroa, 1947). Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna eta Gizarte Lanean diplomaduna ikasketaz, irakaslea lanbidez. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sustatzaileetako bat izan zen. Halaber, gizarte langile askor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008205
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko txoko ugari bisitatuko dituzte Radio Euskadiko 'Otras rutas' saioan . Irudimena landuz munduko txoko anitz ezagutzeko aukera emango du Begoña Yebrak uztailean Munduko txoko ugari bisitatuko dituzte Radio Euskadiko 'Otras rutas' Irudimena landuz munduko txoko anitz ezagutzeko aukera emango du Begoña Radio Euskad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008206
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da giro Goenkalen. Lasa anaiak liskarturik daude. Goenkalek oilategia dirudi, eta Lasa anaiak elkarri mokoka bizi dira». Tolosako hamar laguneko kuadrilla batek ozen jarri zuen bozgorailuetatik Goenkaleren sintonia. Telesaila bukatu delako «oso triste» zeuden. Eta nola ez, Kontxu Odriozolaren heriotzak «hunkituta». ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008207
BERRIA
Euskadi
noticias
Antton Troitiño atxilotu du Erresuma Batuko Poliziak Immigrazio Poliziak atzeman du Troitiño, Naiz.eus atariak jakinarazi duenez. Londresen atxilotu dute, eta bihar igaroko da epailearen aurretik. Epaitegiak ez du aintzat hartu Troitiñok dokumentuak faltsutu izanaren akusazioa, baina bai "berriro ETAn sartu" izanarena....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008208
BERRIA
Euskadi
noticias
Adi erraldoiarekin. Nikola Zigic serbiarrak 2,02 metroko garaiera du eta hiru gol egin ditu Ligako azken bi jardunaldietan. Etzi Nafarroako Erresuman ariko da Racingekin. Nikola Zigic serbiarrak 2,02 metroko garaiera du eta hiru gol egin ditu Ligako azken bi jardunaldietan. Etzi Nafarroako Erresuman ariko da Bere gorpu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008209
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira, jendarteko solasean behintzat, ospe txarra duten altzariak. Sofa da horietariko bat. Inakzioaren, erosokeriaren, alferkeriaren, soraiotasunaren, axolagabearen ikur bihurtu dugu. Baina badira egunak ezer egin ezin dugunak, ikuslearen paper ez heroikoegia egokitu baitzaigu. Gaur da horietariko bat. Gaur igandea d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008210
BERRIA
Euskadi
noticias
Fred Larrañagak eskuratuko du Kako baserria, horri lotu etxea erostea lortuz gero. Bizitegia elkartea sortu da, etxe hori urria baino lehen erosteko dirua biltzeko, eta gero etxea berriz saltzeko Fred Larrañagak eskuratuko du Kako baserria, horri lotu etxea erostea Bizitegia elkartea sortu da, etxe hori urria baino leh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008211
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutil dantzetan gertatzen den genero bazterketari begirada bat Aurten, azken urteetan bezala, Baztango jauziak egiten diren plaza guziak dantzariz bete dira. Elizondoko herriak bestetako programan argi utzi zuen: Elizondoko elizaren inguruan edo bertze edozein lekutan gertatzen den emakumeekiko bazterketa salatu nahi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008212
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriatik tropak erretiratzeko agindu du Putinek, Suitzan negoziazioak hastearekin bat Vladimir Putin Errusiako presidentearen erabakiak ezustean harrapatu du nazioartea. Siriako Gobernuaren eta oposizioko plataforma nagusiaren arteko elkarrizketa prozesuari berriz ekin zaion egun berean, Errusiako tropak erretiratzeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008213
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Miguel Goñi eta Carlos Chocarro Anaitasunako kapitainek beste urtebeterako berritu dute. Hala, aurreko denboraldiarekin alderatuz, bost jokalarik bakarrik utziko dute taldea: Matias Schulzek, David Carvajalek, Jose Juan Gonzalez Novellek, Alejandro Marcelok eta Ion Latorrek. Oraingoz fitxaketa bakarra egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008214
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Miarritzek hiru jokalariren kontratuak berritu ditu. Benoit Baby erdilaria eta Erik Lunden bigarren lerrokoarenak 2016ko ekainera arte, eta Eugene Van Staden harroinarena 2015eko ekainera arte. Bestalde, Miarritzek Aguilerako zelaia plastikoz estaltzea erabaki du, euriak kalte ez egiteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008215
BERRIA
Euskadi
noticias
Sportingek Athletic kanporatu zuen 1985ean UEFA kopatik Ez da lehen aldia Athletic eta Sporting Lisboa bidean elkartzen direla. 1980ko hamarkadan ere lehiatu ziren elkarren aurka. 1985-1986ko denboraldiko UEFA kopako final-zortzirenetan izan zen. Orduko Athletic indartsua zen oso. Javier Clementek zuzentzen zuen Athlet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008216
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko zortzigarren miraria. Horrela izendatu zuten King Kong. Gorila erraldoiak New York hirian egindako txikizioa ezaguna da mundu osoan. Empire State Building eraikinera igo zen munstroak zortzi hamarkada bete ditu aurten, eta oraindik ere badirau haren itzal luzeak. King Kong pertsonaia 1933. urtean agertu zen leh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008217
BERRIA
Euskadi
noticias
Langile bat hil da Eibarren, aldamio batetik erorita Gaur goizean langile bat hil da Eibarren (Gipuzkoa), lanean ari zela. 8:10ean gertatu da lan istripua: langilea aldamio batetik erori da, hamahiru metrotik. Osalanen arabera, epaitegietatik gertu dagoen eraikin baten aurrealdea konpontzeko lanetan ari zen langilea et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008218
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru estetika klinika itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan. Barakaldo, Portugalete eta Eibarren daude klinikak, eta «oso botika toxikoak» saltzen zirela jakinarazi du Poliziak Hiru estetika klinika itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan Barakaldo, Portugalete eta Eibarren daude klinikak, eta «oso botika Argalgarri toxikoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008219
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Saskibaloia utzi du Urko Otegik, 40 urterekin. Jokatzen egin ditu azken 20 urteak. Donostiako Askatuak-en hasi, eta Menorcan (Herrialde Katalanak) amaitu du. Tartean, Gipuzkoa Basketen aritu da. Urrezko LEB ligaren historian partida gehien jokatu duen kirolaria da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008220
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-ek «inpunitatea» salatu du Algecirasko erasoa dela eta Etxerat elkarteak «onartezin» iritzi dio joan den larunbatean Algecirasen (Espainia) presoen senide eta lagunak zeramatzan autobusaren kontrako erasoari, eta horrelakoek izaten duten «inpunitatea» salatu du. Elkarteko bozeramaile Urtzi Errazkinek eta Patriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008221
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez luke honek izan behar, berez, berrargitalpenek bete beharreko espazio bat. Badira-eta nahikoa lan berri aipatzeko meritua ondo bildua dutenak. Nolanahi ere, berrargitalpen batzuek nobedade kutsua ere badute, bai bere garaian inor gutxirengana iritsi zirelako, bai egileak ahanzturaren putzura erori direlako. Kasu hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008222
BERRIA
Euskadi
noticias
Sitgesen saririk ez zuen lortu, baina kritika oso onekin itzuli zen etxera. Horren ostean, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea inauguratzeko ohorea izan zuen, eta, bertako harrera are beroagoa izan zen. Horrekin guztiarekin, ikusmin handi samarra piztu du Errementari filmak, zeina euskaraz egina den....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008223
BERRIA
Euskadi
noticias
Los Angelesen (Kalifornia, AEB) 1980ko hamarkadaren hasieran loratutako Paisley Undergound (Rain Parade, The Dream Syndicate, The Last...) rock mugimenduaren talde ikurretako bat da The Long Ryders. Sustraietara loturiko laukotea da, Woody Guthrie, Hank Williams eta Bob Dylanen iturritik edan duena, eta, aldi berean, B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008224
BERRIA
Euskadi
noticias
Lakersek aise irabazi du aurreneko norgehiagoka. Pau Gasol kataluniarrak desorekatu du balantza, 23 puntu eta 14 errebote lortuta; Kaliforniakoek defentsa ona egin dute Pau Gasol kataluniarrak desorekatu du balantza, 23 puntu eta 14 errebote lortuta; Kaliforniakoek defentsa ona egin dute Los Angeles Lakers 16. eraztuna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008225
BERRIA
Euskadi
noticias
Angel Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentea atxilotu dute Guardia Zibilak Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentea, Gorka bere seme abokatua eta federazioko hainbat kargu atxilotu zituen atzo Madrilen ustelkeriaren aurkako operazio batean. Atxiloketak Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008226
BERRIA
Euskadi
noticias
Catelsaren itxiera saihesteko plan bat negoziatu nahi dute langileek Itxieraren mamua etengabe hedatuz doa Hego Euskal Herriko enpresen artean. Heldu da Arabako Alestisera, Bizkaiko Formicara, Nafarroako Inasa lantegira, eta orain, baita Gipuzkoako Catelsara ere. Tamalez, dozenaka kasuren lau adibide besterik ez dira. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008227
BERRIA
Euskadi
noticias
Milioi bat eurotik gorako zorra dutenen izenak ezagutaraziko ditu Bizkaiak BILBO. Bizkaiko Ogasunari milioi bat eurotik gora zor dioten herritarrei «aurpegia» jarriko diete, eta haien izenak ezagutaraziko. Hala erabaki dute Bizkaiko Batzar Nagusiek, EAJ, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin. EH Bilduk eta Ahala Dugu-k aurk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008228
BERRIA
Euskadi
noticias
Edesa Basauriko lantegiko makineria saldu nahian dabilela salatu dute langileek Edesak Basauriko lantegiko makineria salgai duela salatu dute gaur goizean langileek, fabrikaren atarian bi ordu iraun duen elkarretaratze batekin. Bertan izan dira Andoni Busquet Basauriko alkatea eta beste zenbait zinegotzi ere. Behargine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008229
BERRIA
Euskadi
noticias
• Agurain. Sektoreen dibertsifikazioari buruzko hauteskunde ekitaldia egingo dute 11:00etan, Santa Maria elizan. Iñigo Urkullu lehendakarigaia han izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008230
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk Jaurlaritzari eskatu dio itxaroteko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari instalazio berriak onartzeko Energia Berriztagarrien I. Lurralde Plan Sektoriala onartu behar dute, eta horren ondoren eman behar dira berriztagarrien instalazioak eraikitzeko baimenak. Hori aldarrikatu du ELAk ohar baten bidez,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008231
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB2 kateak Nekane Amaya: la película telefilma estreinatuko du gaur, 22:25ean. Vaya Semanita saioan aurreko denboraldian agertu zen Nekane Amaya ijitoaren eta bere familiaren inguruko ordubeteko filma da. Nekane Amaya ijito abertzaleak eta bere familiak babes ofizialeko etxe bat lortu dute Bilboko auzo batean. Hara ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008232
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Frantziako Gobernuaren presioei aurre egiten ari da Alstom, eta General Electricek haren energia adarra erosteko eskaintza hobesten duela jakinarazi du. Salmenta, ordea, ez dago itxita, gobernuaren ekinbidearen ondorioz Alstomek onartu egin duelako eskaintza gehiago jasotzeko aukera. Siemensena, esaterako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008233
BERRIA
Euskadi
noticias
Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri Frantzisko aita santuak Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri du. Hala ondorioztatu liteke, behintzat, haren ahotik ateratakoak adituta. Are gehiago, irakurri bakarrik ez, aholkatu ere egin du lan hori. Hegazkineko korridore batean eg...
cc-by-sa 4.0