date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233669/suhiltzaile-azterketak-euskaraz-egiteko-eskubidea-aldarrikatu-dute.htm
Gizartea
Suhiltzaile azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute
Nafarroako suhiltzaileen herenak baino gehiago euskaldunak direla esan du LAB sindikatuak, «eta, hala ere, gobernuak gaztelania hutsean prestatzen ditu azterketak».
Suhiltzaile azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Nafarroako suhiltzaileen herenak baino gehiago euskaldunak direla esan du LAB sindikatuak, «eta, hala ere, gobernuak gaztelania hutsean prestatzen ditu azterketak».
Nafarroako suhiltzaile zenbaitek azterketa teorikoa egin dute gaur, mailaz igotzeko. Euskaldunak dira probara aurkeztu direnetako asko, baina gaztelaniaz eginarazi diete azterketa osoa. Duela hilabete batzuk, gauza bera gertatu zen suhiltzaile izateko oposizioko azterketan: prozesu osoa erdara hutsean egin behar izan z...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233670/hungariak-eta-poloniak-ebko-migrazio-itunaren-erreforma-kritikatu-dute.htm
Mundua
Hungariak eta Poloniak EBko migrazio itunaren erreforma kritikatu dute
Orbanen esanetan, Budapest eta Varsovia «bortxatu» egin dituzte «migrazio krisiak» kudeatzeko hitzartutako aldaketekin. Von der Leyenek EBren hedatzea prestatzera deitu du.
Hungariak eta Poloniak EBko migrazio itunaren erreforma kritikatu dute. Orbanen esanetan, Budapest eta Varsovia «bortxatu» egin dituzte «migrazio krisiak» kudeatzeko hitzartutako aldaketekin. Von der Leyenek EBren hedatzea prestatzera deitu du.
EB Europako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek goi bilera informal bat egin dute gaur Granadan (Espainia), blokearen hedatze posible bati buruz eta migrazio politikei buruz eztabaidatzeko. Azken gai horri dagokionez, Hungariak eta Poloniak nabarmen kritikatu dute batasunak Migrazio eta Asilo Itunerako azken puntua...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233671/eusko-jaurlaritzak-torturaren-biktimak-aitortuko-ditu-urriaren-31n.htm
Politika
Eusko Jaurlaritzak torturaren biktimak aitortuko ditu urriaren 31n
Arrazoi politikoekin lotuta tortura jasan dutenen aitortzarako eta erreparaziorako ekitaldia ekainaren 26rako antolatu zuten, Torturaren Nazioarteko Egunarekin batera, baina atzeratu egin zuten, Espainiako Gorteetarako hauteskundeengatik.
Eusko Jaurlaritzak torturaren biktimak aitortuko ditu urriaren 31n. Arrazoi politikoekin lotuta tortura jasan dutenen aitortzarako eta erreparaziorako ekitaldia ekainaren 26rako antolatu zuten, Torturaren Nazioarteko Egunarekin batera, baina atzeratu egin zuten, Espainiako Gorteetarako hauteskundeengatik.
Badu eguna zehaztua Eusko Jaurlaritzak joan den ekainaren 26rako egin behar zuen ekitaldiak, torturatuei aitortza emateko antolatutakoak. Gobernuak urriaren 31n egingo du arrazoi politikoei lotutako torturak jasan dituzten biktimei erreparazioa emateko ekitaldia, Donostiako Kursaalean. Bezperan, urriaren 30ean, tortura...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233672/danimarkako-ekonomia-gizentzen-ari-den-sendagaia.htm
Ekonomia
Danimarkako ekonomia gizentzen ari den sendagaia
Herrialde bateko enpresa batek herrialdeak berak baino balio handiagoa izatea. Hori gertatu zaio Novo Nordisk Danimarkako farmazia taldeari, obesitateari aurre egiteko haren bi produktu mundu osoan biltzen ari diren arrakastarengatik.
Danimarkako ekonomia gizentzen ari den sendagaia. Herrialde bateko enpresa batek herrialdeak berak baino balio handiagoa izatea. Hori gertatu zaio Novo Nordisk Danimarkako farmazia taldeari, obesitateari aurre egiteko haren bi produktu mundu osoan biltzen ari diren arrakastarengatik.
Danimarkak sei milioi biztanle inguru ditu, eta multinazional indartsu batzuk: Lego jostailu fabrikatzailea, Carlsberg garagardo marka, Maersk itsas garraioko taldea eta Vestas haize erroten ekoizlea. Baina haietako inork ez du inoiz izan Novo Nordisk farmazia taldeak bezainbesteko arrakastarik. Lehenik, diabeteserako ...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233673/erraustegiaren-tramitazioan-prebarikazioa-egotzita-deklaratu-du-jaurlaritzako-ingurumen-baimenen-arduradunak.htm
Gizartea
Erraustegiaren tramitazioan «prebarikazioa» egotzita deklaratu du Jaurlaritzako ingurumen baimenen arduradunak
Zubietako erraustegian ustez gertatutako ez-betetze larriei «ez ikusiarena egitea» leporatuta galdekatu dute, ikertu gisa, ia bi orduz.
Erraustegiaren tramitazioan «prebarikazioa» egotzita deklaratu du Jaurlaritzako ingurumen baimenen arduradunak. Zubietako erraustegian ustez gertatutako ez-betetze larriei «ez ikusiarena egitea» leporatuta galdekatu dute, ikertu gisa, ia bi orduz.
Fiskaltzaren salaketa batean oinarrituta ikertzen ari dira Hipolito Bilbao Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuko Zerbitzuko arduraduna, Zubietako erraustegiak ustez eragindako kutsadurari buruzko auzi batean. Funtzionario hori arduratzen da kutsatzek...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233674/katalunian-salatu-dute-clickbaitak-kazetaritza-mehatxatzen-duela.htm
Bizigiro
Katalunian salatu dute clickbaitak kazetaritza «mehatxatzen» duela
Kataluniako Kazetarien Elkargoak, Informazioaren Kontseiluak eta Kataluniako unibertsitateek agiri bateratu bat plazaratu dute.
Katalunian salatu dute clickbaitak kazetaritza «mehatxatzen» duela. Kataluniako Kazetarien Elkargoak, Informazioaren Kontseiluak eta Kataluniako unibertsitateek agiri bateratu bat plazaratu dute.
«Clickbaita mehatxua da kazetaritzarentzat, oinarri etikoak urratzen dituelako». Ondorio hori plazaratu dute agiri bateratu batean Kataluniako Kazetarien Elkargoak, Kataluniako Informazioaren Kontseiluak eta Kataluniako unibertsitate guztiek. Ziberamua. Lerroburuetan amarruak edo sentsazionalismoa erabiltzea, klik gehi...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233675/eh-bilduko-xabier-alkuaz-izango-da-nafarroako-udal-eta-kontzejuen-federazioko-presidente.htm
Politika
EH Bilduko Xabier Alkuaz izango da Nafarroako udal eta kontzejuen federazioko presidente
Aise gailendu zaio UPNko Alejandro Toquerori, 755 boto eskuratuta. Besteak beste, PSNko eta Geroa Baiko ordezkarien zein hainbat udaletako hautetsi independenteen botoak jaso ditu.
EH Bilduko Xabier Alkuaz izango da Nafarroako udal eta kontzejuen federazioko presidente. Aise gailendu zaio UPNko Alejandro Toquerori, 755 boto eskuratuta. Besteak beste, PSNko eta Geroa Baiko ordezkarien zein hainbat udaletako hautetsi independenteen botoak jaso ditu.
Bi hautagai zeuden Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa gidatzeko: Alejandro Toquero UPNkoa eta Tuterako alkatea, eta Xabier Alkuaz Tafallakoa. Azkenean, Alkuazek lortu du babes gehien: 755 boz. Toquerok 443 lortu ditu. Nafarroako bi indar munizipalisten arteko lehia izan da, eta PSNk EH Bilduko hautagaiaren alde...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233676/sumarrek-proposatutako-amnistia-legeak-2013tik-zigortutakoei-eragingo-lieke.htm
Mundua
Sumarrek proposatutako amnistia legeak 2013tik zigortutakoei eragingo lieke
Plana asteartean aurkeztekoa da Yolanda Diaz Espainiako jarduneko presidenteordea. PSOEren arabera, dokumentua «errespetagarria» da, baina ez ditu sozialisten asmoak «islatzen».
Sumarrek proposatutako amnistia legeak 2013tik zigortutakoei eragingo lieke. Plana asteartean aurkeztekoa da Yolanda Diaz Espainiako jarduneko presidenteordea. PSOEren arabera, dokumentua «errespetagarria» da, baina ez ditu sozialisten asmoak «islatzen».
Bi multzori eragingo lieke Sumarrek ondutako amnistia legearen planak: 2013ko urtarrilaren 23tik hona Kataluniako prozesu subiranistan parte hartzeagatik zigortutakoei, batetik; eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondoren izan ziren istiluetan parte hartu zuten poliziei, bestetik. Espainiako jarduneko bigarren pr...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233677/zergatik-txikiagotu-da-mont-blanc-mendia-bi-metro-azken-bi-urteotan.htm
Kirola
Zergatik txikiagotu da Mont Blanc mendia bi metro azken bi urteotan?
Europako mendirik garaienak bi metro galdu ditu 2021. urtetik hona: 4.805,59 metro dituela ondorioztatu dute aurten, hau da, orduan baino 2,22 metro gutxiago.
Zergatik txikiagotu da Mont Blanc mendia bi metro azken bi urteotan?. Europako mendirik garaienak bi metro galdu ditu 2021. urtetik hona: 4.805,59 metro dituela ondorioztatu dute aurten, hau da, orduan baino 2,22 metro gutxiago.
Datu harrigarri bat zabaldu da azken orduotan. Mont Blancek, Europako mendirik garaienak, bi metro galdu ditu 2021. urtetik hona: 4.805,59 metro dituela ondorioztatu dute aurten, hau da, orduan baino 2,22 metro gutxiago —4.807,81 metro zituen orduan—. Duela 22 urte hasi ziren mendiaren garaiera sistema zorrotzekin neur...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233678/aiaraldeko-langileak-glavistako-240-lanposturen-babesean-atera-dira-kalera.htm
Ekonomia
Aiaraldeko langileak Glavistako 240 lanposturen babesean atera dira kalera
Autoglas-Glavistako 240 langile kaleratuak izateko zorian daude, eta eskualdeko hainbat eragilerekin batera manifestazioa egin dute Laudion.
Aiaraldeko langileak Glavistako 240 lanposturen babesean atera dira kalera. Autoglas-Glavistako 240 langile kaleratuak izateko zorian daude, eta eskualdeko hainbat eragilerekin batera manifestazioa egin dute Laudion.
Autoglas-Glavistako 240 langileak iazko azarotik daude ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean, eta aski dela esan dute gaur Laudion (Araba) egin duten manifestazioan. Enpresaren zuzendaritzak kaleratze kolektiboa egiteko eskaera egin zuen joan den astean, eta atzo Aiaraldeko beste langileen elkartasuna ...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233679/klima-hondamendien-ondorioz-43-milioi-haurrek-emigratu-behar-izan-dute-2016tik-2021era-bitartean.htm
Mundua
Klima hondamendien ondorioz, 43 milioi haurrek emigratu behar izan dute 2016tik 2021era bitartean
Egunean 20.000 haurrek utzi behar izan dute beren herrialdea. Arrazoirik ohikoenak uholdeak, ekaitzak, lehorteak eta baso suteak direla ohartarazi du Unicefek, eta haurrak babesteko neurriak hartzera deitu.
Klima hondamendien ondorioz, 43 milioi haurrek emigratu behar izan dute 2016tik 2021era bitartean. Egunean 20.000 haurrek utzi behar izan dute beren herrialdea. Arrazoirik ohikoenak uholdeak, ekaitzak, lehorteak eta baso suteak direla ohartarazi du Unicefek, eta haurrak babesteko neurriak hartzera deitu.
Sei urteko epean —2016tik 2021era—, 43,1 milioi haurrek emigratu behar izan dute klima larrialdiak eragindako hondamendien ondorioz. Hortaz, egunean 20.000 lekualdatze izan dira batez beste. Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak eman ditu datuok, argitaratu berri duen txosten batean. Orain arte datu horiek «...
2023-10-6
https://www.berria.eus/albisteak/233680/athleticek-mendean-hartu-du-azken-sailkatua.htm
Kirola
Athleticek mendean hartu du azken sailkatua
Nagusitasunez irabazi du Athleticek Almeriaren aurka. Guruzeta, Dani Garcia eta Sancet izan dira golegileak.
Athleticek mendean hartu du azken sailkatua. Nagusitasunez irabazi du Athleticek Almeriaren aurka. Guruzeta, Dani Garcia eta Sancet izan dira golegileak.
Garaipen biribila lortu du Athleticek Almeriaren aurka. Sailkapeneko goiko postuei berriro eusteko eta denboraldi hasierako sentsazioak berreskuratzeko balio izan du partidak. Gorka Guruzetaren golak ireki du markagailua, hamargarren minutuan, eta ordutik aurrera Athletic izan da partidaren jabe. Bigarren zatian, errit...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233705/laquozaintza-sistema-publiko-komunitario-baten-beharraraquo-azpimarratu-du-mugimendu-feministak.htm
Gizartea
«Zaintza sistema publiko-komunitario baten beharra» azpimarratu du mugimendu feministak
Agerraldia egin dute gaur Hernanin, azaroaren 30ko greba orokorrera eramanen dituzten aldarrikapenen berri emateko, eta herri akordioa aurkezteko.
«Zaintza sistema publiko-komunitario baten beharra» azpimarratu du mugimendu feministak. Agerraldia egin dute gaur Hernanin, azaroaren 30ko greba orokorrera eramanen dituzten aldarrikapenen berri emateko, eta herri akordioa aurkezteko.
«Pertsona guztiek bizi osoan askatasunez eta konpromisoz zaintza eskaintzeko eta jasotzeko duten eskubidearen alde egin nahi dugu». Hori da Euskal Herriko mugimendu feministak eta hainbat eragile eta sindikatuk egin duten herri akordioaren helburu nagusia. Hala, akordio horretan bildu dituzte azaroaren 30eko greba femi...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233706/israel-eta-gaza-gerran.htm
Mundua
Israel eta Gaza, gerran
Hamasek ezusteko eraso bat abiatu du, inoiz ez bezalakoa; Jihad Islamikoa oldarraldira batu da, eta gutxienez hirurehun israeldar hil dituzte.
Israel eta Gaza, gerran. Hamasek ezusteko eraso bat abiatu du, inoiz ez bezalakoa; Jihad Islamikoa oldarraldira batu da, eta gutxienez hirurehun israeldar hil dituzte.
Ezusteko eraso bat abiatu zuen Hamasek atzoko ordu txikietan. Inoiz ez bezalakoa da, airekoa, itsasokoa eta lurrekoa: besteak beste, 5.000 suziritik gora jaurti dituzte Gazatik, eta dozenaka milizianok une hori baliatu zuten muga pasatu eta zenbait herriren kontrola bereganatzeko. Hango hedabideen arabera, militarrak b...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233707/otegik-elkarlanerako-eskua-luzatu-du-nazio-auziari-herri-gisa-erantzuteko.htm
Politika
Otegik elkarlanerako eskua luzatu du nazio auziari «herri gisa» erantzuteko
Koalizio subiranistak konferentzia politikoa egin du Gasteizen, eta urte politikorako plana onetsi du, aho batez.
Otegik elkarlanerako eskua luzatu du nazio auziari «herri gisa» erantzuteko. Koalizio subiranistak konferentzia politikoa egin du Gasteizen, eta urte politikorako plana onetsi du, aho batez.
Urte politiko berriari so jarri da EH Bildu. Datozen hilabeteetako estrategia politikoa ardaztuko duen plana eztabaidatu eta bozkatu dute Gasteizko Europa jauregian bildutako bostehun bat militantek, eta aho batez onetsi dute. Euskal Herriko egungo «une historikoari» erantzuna emateko bide orria finkatu dute batzarrean...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233708/parke-eolikoak-jartzearen-kontrako-protestak-egin-dituzte-araban-eta-bizkaian.htm
Gizartea
Parke eolikoak jartzearen kontrako protestak egin dituzte Araban eta Bizkaian
Azazetako parke eolikoaren proiektua gelditzeko eskatu dute Maeztun. Balmasedan, Enkarterrirako aurkeztu diren bi proiektuak gaitzetsi dituzte. Herritarrek adierazi dute parke horiek «mehatxu handia» direla ingururako; are, «txikizioak» eraginen dituztela.
Parke eolikoak jartzearen kontrako protestak egin dituzte Araban eta Bizkaian. Azazetako parke eolikoaren proiektua gelditzeko eskatu dute Maeztun. Balmasedan, Enkarterrirako aurkeztu diren bi proiektuak gaitzetsi dituzte. Herritarrek adierazi dute parke horiek «mehatxu handia» direla ingururako; are, «txikizioak» erag...
Parke eolikoak eraikitzeko zenbait proiektuk duten babesik eza agerian gelditu da gaur. Araban eta Bizkaian protestak izan dira eguerdi partean. Horietan, dozenaka herritarrek irmo nabarmendu dute halako parkeek «sekulako kaltea» egiten diotela inguruari, eta garbi adierazi dute agintariek zenbateko erantzukizuna duten...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233709/euskara-euskal-errepublikaren-zain.htm
Gizartea
Euskara, euskal errepublikaren zain
Euskarak estatu bat behar ote duen, horixe izan dute hizpide Estitxu Garai, Lorea Agirre, Amets Aranguren, Eneko Bidegain eta Amets Arzallusek Euskaltzale Independentiston Topaketetan, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Bazterketa den hori «pribilegio gisa» gizarteratzen ari direnen «azpikeria» salatu dute.
Euskara, euskal errepublikaren zain. Euskarak estatu bat behar ote duen, horixe izan dute hizpide Estitxu Garai, Lorea Agirre, Amets Aranguren, Eneko Bidegain eta Amets Arzallusek Euskaltzale Independentiston Topaketetan, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Bazterketa den hori «pribilegio gisa» gizarteratzen ari dir...
Euskararen egungo errealitateaz gogoetan eta euskarak gain behera ez jarraitzeko estatu bat behar ote duen hausnartzen aritzen direnean bost hizlari trebatu, bi orduko eztabaida sakonean, asko eta askotarikoak gertatzen dira edukiak, kontzeptuak eta ideiak; horietako bat da euskara «diskriminazio ardatz bat» dela, eta,...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233710/lasa-eta-zabala-oraindik-ez-dituztela-terrorismoaren-biktima-gisa-aitortu-gogoratu-dute-alacanten.htm
Politika
Lasa eta Zabala oraindik ez dituztela «terrorismoaren biktima» gisa aitortu gogoratu dute Alacanten
Laster beteko dira 40 urte bi gazteak bahitu, torturatu eta hil zituztenetik. Busoten oroitu dituzte gaur: lore eskaintza bat egin dute euren gorpuak ezkutatu zituzten tokian.
Lasa eta Zabala oraindik ez dituztela «terrorismoaren biktima» gisa aitortu gogoratu dute Alacanten. Laster beteko dira 40 urte bi gazteak bahitu, torturatu eta hil zituztenetik. Busoten oroitu dituzte gaur: lore eskaintza bat egin dute euren gorpuak ezkutatu zituzten tokian.
Duela 40 urte hil zituen GALek Joxean Lasa Arostegi eta Joxi Zabala Artano. Hain zuzen, Baionan desagerrarazi zituzten 1983ko urriaren 15eko gauean, errefuxiatu batek Arrangoitzeko festetara joateko utzi zien autoa hartzerakoan. Donostian torturatu eta Alacanten (Herrialde Katalanak) hil zituzten, buruan tiroa jota. Ba...
2023-10-7
https://www.berria.eus/albisteak/233711/osasunak-zaku-bete-gol-jaso-du-real-madrilen-zelaian.htm
Kirola
Osasunak zaku bete gol jaso du Real Madrilen zelaian
Gorritxoak kamuts eta bigun aritu dira Ligako liderraren kontra, eta porrot mingarria jaso: 4-0. Bellinghamek gol bana egin du zati bakoitzaren hasieran, eta partidari azkena eman diote Viniciusek eta Joseluk
Osasunak zaku bete gol jaso du Real Madrilen zelaian. Gorritxoak kamuts eta bigun aritu dira Ligako liderraren kontra, eta porrot mingarria jaso: 4-0. Bellinghamek gol bana egin du zati bakoitzaren hasieran, eta partidari azkena eman diote Viniciusek eta Joseluk
Osasuna umore onean zen, Alavesen zelaian bolada txarra eten eta gero, eta pozarren joan nahi zuen geldialdira. Horretarako, gorritxoek balentria egin behar zuten Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun irabazi eta ia hogei urte geroago. Bada, itxaroten jarraitu beharko dute, gaur gainetik igaro baitzaie Espainiako Leh...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233741/istiluak-izan-dira-alaveseko-eta-betiseko-zaleen-artean-eta-lagun-bat-atxilotu-dute.htm
Kirola
Istiluak izan dira Alaveseko eta Betiseko zaleen artean, eta lagun bat atxilotu dute
Beste hainbat ere identifikatu dituzte. Kalteak eragin dituzte taberna batean. Bi taldeek arratsaldean jokatuko dute elkarren aurka, Mendizorrotzan.
Istiluak izan dira Alaveseko eta Betiseko zaleen artean, eta lagun bat atxilotu dute. Beste hainbat ere identifikatu dituzte. Kalteak eragin dituzte taberna batean. Bi taldeek arratsaldean jokatuko dute elkarren aurka, Mendizorrotzan.
Alaveseko eta Betiseko zaleak elkar joka aritu dira gaur goizean Gasteizen. Emaitza: hainbat zauritu, atxilotu bat, eta kalteak taberna bateko terrazan. Bi taldeek gaur arratsaldean jokatuko dute elkarren aurka (18:30), Mendizorrotzan. 11:40ean hasi dira istiluak. Lehenik, Abendaño auzoko taberna baten barruan, eta, j...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233742/nafarroa-oinez-en-lurralde-osoan-euskara-ofizial-izan-dadila-aldarrikatu-dute.htm
Gizartea
Nafarroa Oinez-en lurralde osoan euskara ofizial izan dadila aldarrikatu dute
Etxarri-Aranatzen ari dira ospatzen Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Hasiera ekitaldiko aldarri nagusia izan da ofizialtasunarena.
Nafarroa Oinez-en lurralde osoan euskara ofizial izan dadila aldarrikatu dute. Etxarri-Aranatzen ari dira ospatzen Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Hasiera ekitaldiko aldarri nagusia izan da ofizialtasunarena.
«Nafarroan bizi diren pertsona guztien eskubide linguistikoak errespetatzea bermatu behar dugu, besteak beste, hezkuntza euskaraz jaso ahal izatearena. Euskal hiztunok euskara Europan ofizial izatea merezi dugu, eta, nola ez, Nafarroa osoan ere bai». Izaskun Errazkin Etxarri-Aranazko Andra Mari ikastolako zuzendariorde...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233743/israelgo-armadak-berreskuratu-egin-ditu-hamasek-hartutako-eremu-gehienak.htm
Mundua
Israelgo armadak berreskuratu egin ditu Hamasek hartutako eremu gehienak
Hamasen erasoek gutxienez zazpiehun israeldar hil dituzte. Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du, eta 413 palestinarretik gora hil ditu kontraerasoan.
Israelgo armadak berreskuratu egin ditu Hamasek hartutako eremu gehienak. Hamasen erasoek gutxienez zazpiehun israeldar hil dituzte. Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du, eta 413 palestinarretik gora hil ditu kontraerasoan.
Ezusteko eraso bat abiatu zuen Hamasek atzoko ordu txikietan. Inoiz ez bezalakoa da, airekoa, itsasokoa eta lurrekoa: besteak beste, 5.000 suziritik gora jaurti zituzten Gazatik, eta dozenaka milizianok une hori baliatu zuten muga pasatu eta zenbait herriren kontrola bereganatzeko. Hango hedabideen arabera, militarrak ...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233744/realak-penalti-eztabaidagarri-baten-ondorioz-galdu-du-atleticoren-aurka.htm
Kirola
Realak penalti eztabaidagarri baten ondorioz galdu du Atleticoren aurka
Txuri-urdinek bigarren zati ona egin dute, baina erabakigarria izan da epailea. Lau garaipen jarraian zeramatzaten.
Realak penalti eztabaidagarri baten ondorioz galdu du Atleticoren aurka. Txuri-urdinek bigarren zati ona egin dute, baina erabakigarria izan da epailea. Lau garaipen jarraian zeramatzaten.
Zapuztuta. Horrelaxe agertu dira Realeko jokalariak gaur Madrilen jokatu duten partidaren ostean. Lehen zatian hobea izan da Atletico Madril, baina bigarrenean nagusitu egin dira txuri-urdinak. Epailearen bi erabakik, ordea, azken erabakia baldintzatu dute: epaileak ondorioztatu du ez zela penaltia Moratak bere arean e...
2023-10-8
https://www.berria.eus/albisteak/233745/berako-gazte-bat-hil-da-sakelakoa-kargatzen-ari-zela-hura-lehertuta.htm
Gizartea
Berako gazte bat hil da sakelakoa kargatzen ari zela hura lehertuta
Lo zegoela egin du eztanda telefonoak. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina zaurien ondorioz hil da.
Berako gazte bat hil da sakelakoa kargatzen ari zela hura lehertuta. Lo zegoela egin du eztanda telefonoak. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina zaurien ondorioz hil da.
Istripu lazgarria gertatu da Beran (Nafarroa): 25 urteko gazte bat hil da, lo zegoela haren sakelakoa lehertuta. Gau mahaian zuen telefonoa, kargatzen. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute helikopteroz, baina hil egin da, zaurien ondorioz. Guardia Zibilak 14:20ak aldera jaso du ...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233746/israelek-esan-du-gazaren-setioari-eutsiko-diola-hamasek-bahituak-askatu-arte.htm
Mundua
Israelek esan du Gazaren setioari eutsiko diola, Hamasek bahituak askatu arte
Egipto Rafahko korridorea eskaini du laguntza humanitarioa bideratze aldera, baina aurreratu du ez duela pasabidea zabalduko palestinarren irteerarako. Israelek bonbardaketekin jarraitu du, eta gutxienez 151 palestinar hil ditu gaurko erasoetan.
Israelek esan du Gazaren setioari eutsiko diola, Hamasek bahituak askatu arte. Egipto Rafahko korridorea eskaini du laguntza humanitarioa bideratze aldera, baina aurreratu du ez duela pasabidea zabalduko palestinarren irteerarako. Israelek bonbardaketekin jarraitu du, eta gutxienez 151 palestinar hil ditu gaurko erasoe...
Israelen eta Hamasen arteko gerraren seigarren egunean, Gazak erabat blokeatuta jarraitzen du, eta Israelek segitzen du zerrenda bonbardatzen. Goizaldean, Israelgo armadak jakinarazi du «eskala handiko eraso bat» hasi duela. Tokiko hedabideen arabera, 151 palestinar hil dira gaurko erasoaldietan. Baina bonbek bezainbes...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233747/ibai-amillategi-nagusitu-da-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-bigarren-kanporaketan.htm
Kultura
Ibai Amillategi nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan
479 puntu bildu zituen Gernika-Lumon jokatu zen saioan. Finalaurrekoetan izango da.
Ibai Amillategi nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. 479 puntu bildu zituen Gernika-Lumon jokatu zen saioan. Finalaurrekoetan izango da.
Atzo arratsaldean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Ibai Amillategik irabazi zuen saioa, 479 puntu eskuratuta, eta, hala, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako saioetara. Azaroaren 25ean kantatuko du, Lemoan. Bittor Altube izan zen bigarren, 472,5 puntu ...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233748/ez-gatoz-paristik-podcasta-emango-du-berriak-gaurtik-aurrera.htm
Kultura
'Ez gatoz Paristik' podcasta emango du BERRIAk gaurtik aurrera
Kulturaren inguruko saioa izango da; Lanartean-ek ekoitzi du, eta Amagoia Gurrutxagak gidatuko du. Sei atal ditu guztira.
'Ez gatoz Paristik' podcasta emango du BERRIAk gaurtik aurrera. Kulturaren inguruko saioa izango da; Lanartean-ek ekoitzi du, eta Amagoia Gurrutxagak gidatuko du. Sei atal ditu guztira.
Beste podcast bat entzun ahalko da aurrerantzean BERRIAn: Ez gatoz Paristik. Kulturaren inguruko saioa izango da, Lanartean-ek ekoitzia. Gaur izango da entzungai lehen atala, eta guztira sei kapitulu izango ditu. Amagoia Gurrutxagak gidatuko du, eta Ander Mujika izango da soinu errealizazioan. Ekoizleek azaldu dutenez...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233749/azpiazuk-berriz-eskatu-die-bankuei-interes-tasen-igoera-aurrezkien-interesetan-ere-aplikatzeko.htm
Ekonomia
Azpiazuk berriz eskatu die bankuei interes tasen igoera aurrezkien interesetan ere aplikatzeko
Bankuetako ordezkariekin bilera egin dute Pedro Azpiazu eta Javier Hurtado Jaurlaritzako sailburuek. Gogoratu diete euskal bankuek urtebete daramatela atzeratuta gordailuen ordainsariaren aferan.
Azpiazuk berriz eskatu die bankuei interes tasen igoera aurrezkien interesetan ere aplikatzeko. Bankuetako ordezkariekin bilera egin dute Pedro Azpiazu eta Javier Hurtado Jaurlaritzako sailburuek. Gogoratu diete euskal bankuek urtebete daramatela atzeratuta gordailuen ordainsariaren aferan.
Gordailuen ordainsaria izan da lehen puntua gaur Eusko Jaurlaritzako bi sailburuk bederatzi bankutako ordezkariekin egindako bileran. Izan ere, interes tasen igoera ederki igartzen ari da hipoteketan eta beste maileguetan, baina aurrezkiaren ordainsarietara, berriz, ez da iritsi oraindik. Hori esan die Pedro Azpiazu Ek...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233750/israelen-bizi-den-bilbotar-bat-desagertuta-dago-larunbataz-geroztik.htm
Mundua
Israelen bizi den bilbotar bat desagertuta dago larunbataz geroztik
Desagertua 46 urteko gizon bat da, Bilbon jaioa baina Zarautz-Getariako gurasoen ondorengoa. Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak antolatu dituzte, Palestinari babesa helarazteko.
Israelen bizi den bilbotar bat desagertuta dago larunbataz geroztik. Desagertua 46 urteko gizon bat da, Bilbon jaioa baina Zarautz-Getariako gurasoen ondorengoa. Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak antolatu dituzte, Palestinari babesa helarazteko.
Asteburuan, Hamasek eraso egin dio Israeli ezustean, eta Israelgo armadak gerra egoera deklaratu du. Erasoa gertatuz geroztik, Zarauzko (Gipuzkoa) 46 urteko gizonezko bat desagertuta dago. Israelen bizi zen, Kissufim kibbutzean, bikotekidearekin. El Confidencial hedabideak jakinarazi duenez, palestinarrak gizonaren etx...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233751/iranek-erantzun-du-ez-duela-zerikusirik-gazako-milizien-erasoarekin.htm
Mundua
Iranek erantzun du ez duela zerikusirik Gazako milizien erasoarekin
Teheranentzat, «arrazoi politikoak» daude akusazioaren atzean. AEBek esan dute ez dutela islamiar errepublikaren ustezko parte hartzearen frogarik, «oraingoz».
Iranek erantzun du ez duela zerikusirik Gazako milizien erasoarekin. Teheranentzat, «arrazoi politikoak» daude akusazioaren atzean. AEBek esan dute ez dutela islamiar errepublikaren ustezko parte hartzearen frogarik, «oraingoz».
Gazako miliziek Israelen kontra abiaturiko erasoak berekin ekarri du arreta jartzea Ekialde Hurbileko aliantzetan eta interesetan ere; batez ere, ofentsibaren tamainagatik eta koordinazioagatik. Hipotesietako bat da talde armatu palestinarrek atzerriko aliatuen babesa jaso zutela joan den larunbatean hasitako erasoaldi...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233752/claudia-goldinek-jaso-du-ekonomiako-nobel-saria.htm
Ekonomia
Claudia Goldinek jaso du Ekonomiako Nobel saria
Lan merkatuko genero arrakalen arrazoiak ikertzen egindako lana saritu diote Harvard Unibertsitateko ekonomista estatubatuarrari.
Claudia Goldinek jaso du Ekonomiako Nobel saria. Lan merkatuko genero arrakalen arrazoiak ikertzen egindako lana saritu diote Harvard Unibertsitateko ekonomista estatubatuarrari.
Munduan emakumeen %50ek parte hartzen dute lan merkatuan, eta gizonezkoen %80k. Eta arrakala horri soldatarena gehitu behar zaio; OCDEko herrialdeetan, emakumeek batez beste %13 gutxiago irabazten dute. Eta emakumeek oztopoak dituzte oraindik ere lidergo postuak lortzeko; kristalezko sabaia deiturikoa. Nondik datoz, e...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233753/sarek-itxaropentsutzat-jo-du-jaurlaritzaren-espetxe-eskumenaren-garapena.htm
Politika
Sarek «itxaropentsutzat» jo du Jaurlaritzaren espetxe eskumenaren garapena
Oraindik salbuespenezko espetxe politika aplikatzen bada ere, EAEko espetxe administrazioak «bilakaera geldo» bat izan duela ikusi dute. «Gutxienekoa» iruditzen zaie araua zentzuz eta malgutasunez aplikatzeko eskatzea. Mobilizatzen jarraituko dute, eta urrian ekinaldi bat iragarriko dute, herritar guztien giza eskubide...
Sarek «itxaropentsutzat» jo du Jaurlaritzaren espetxe eskumenaren garapena. Oraindik salbuespenezko espetxe politika aplikatzen bada ere, EAEko espetxe administrazioak «bilakaera geldo» bat izan duela ikusi dute. «Gutxienekoa» iruditzen zaie araua zentzuz eta malgutasunez aplikatzeko eskatzea. Mobilizatzen jarraituko d...
Bi urte iragan dira Eusko Jaurlaritzak espetxe politikaren kudeaketa bere gain hartu zuenetik, eta Sarek «itxaropentsutzat» jo du ibilbide hori euskal presoei dagokienez. Oraindik salbuespenezko espetxe politika aplikatzen bada ere, «bilakaera geldo» bat ikusi dute. «Ikusita aurreko egoeran salbuespenak zirela jardutek...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233754/gipuzkoako-eraikinen-eta-lokalen-garbikuntzan-akordioa-sinatuta-bertan-behera-utzi-dute-greba.htm
Ekonomia
Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbikuntzan akordioa sinatuta, bertan behera utzi dute greba
ELAk eta ASPELek %20ko soldata igoera adostu dute. 5.000 langilek dihardute sektorean, eta %90 emakumeak dira.
Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbikuntzan akordioa sinatuta, bertan behera utzi dute greba. ELAk eta ASPELek %20ko soldata igoera adostu dute. 5.000 langilek dihardute sektorean, eta %90 emakumeak dira.
Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileak greba egitekoak ziren urriaren 17tik 30era, baina bertan behera utzi dute, ituna berritzeko akordio batera iritsi baitira ELA sindikatua eta ASPEL patronala. 2026ra arte egongo da indarrean ituna, eta ELAk lortu du urte horretatik aurrera ere baldintzei eustea, aurre...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233755/hotsein-euskararen-alde.htm
Bizigiro
'Hotsein' euskararen alde
Etxarri Aranatzen antolatutako Nafarroa Oinez bestarekin «oso pozik» daudela adierazi dute Andra Mari ikastolakoek. Eguraldia lagun izanik, jendetza bildu dela esan dute, eta boluntarioen lana goraipatu nahi izan dute. Zangozako ikastolak hartu du lekukoa, eta datorren urteko besta antolatuko dute.
'Hotsein' euskararen alde. Etxarri Aranatzen antolatutako Nafarroa Oinez bestarekin «oso pozik» daudela adierazi dute Andra Mari ikastolakoek. Eguraldia lagun izanik, jendetza bildu dela esan dute, eta boluntarioen lana goraipatu nahi izan dute. Zangozako ikastolak hartu du lekukoa, eta datorren urteko besta antolatuko...
Eguzki izpiak lagun izan zituzten igandean Etxarri Aranatzen (Nafarroa). Urte luze batez aritu dira aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen Andra Mari ikastolan, baina egindako lanak bere fruituak eman ditu. Iñigo Orella Andra Mari ikastolako zuzendariak zoriontzeko mezuak jaso ditu asteburuan egondako giroagatik: «Oso pozi...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233756/anbulantzietako-langileek-hiru-eguneko-greba-hasi-dute-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Anbulantzietako langileek hiru eguneko greba hasi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute lanuztera, argudiatuta patronalak «etengabe blokeatu» duela negoziazioa
Anbulantzietako langileek hiru eguneko greba hasi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute lanuztera, argudiatuta patronalak «etengabe blokeatu» duela negoziazioa
Erosahalmenari eustea eta lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea: horiek dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileen eskariak. Baldintza horiek lortzeko, urte eta erdi daramate patronalarekin negoziatzen, baina, ezer ez dutenez lortu, greba egitea erabaki dute. Hala, ELA, LSB-...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233757/xabier-silveirak-uko-egin-dio-nafarroako-bertsolari-txapelketan-parte-hartzeari.htm
Kultura
Xabier Silveirak uko egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzeari
Bere borondatez egin dio uko. Igande honetan zen aritzekoa, Uharten eginen den final-laurdenetako saioan. Ainara Ieregi lehiatuko da haren ordez.
Xabier Silveirak uko egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzeari. Bere borondatez egin dio uko. Igande honetan zen aritzekoa, Uharten eginen den final-laurdenetako saioan. Ainara Ieregi lehiatuko da haren ordez.
Nafarroako Bertsolari Txapelketan ez parte hartzea erabaki du Xabier Silveirak (Lesaka, Nafarroa, 1976). Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, Silveirak «borondate propioz» egin dio uko aurten txapelketan aritzeari. Elkarteak jakinarazi du Ainara Ieregik (Barañain, Nafarroa, 1996) hartuko duela haren lekua. ...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233758/upnk-ez-dio-uko-egingo-foru-hobekuntza-berritzeko-eztabaidari.htm
Politika
UPNk ez dio uko egingo Foru Hobekuntza berritzeko eztabaidari
Aurreko astean egindako eskaerari bide eman diote Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzordeak. EH BIlduren arabera, «oso berri ona da», eta Geroa Baik gogorarazi du akordio programatikoko konpromisoa zela.
UPNk ez dio uko egingo Foru Hobekuntza berritzeko eztabaidari. Aurreko astean egindako eskaerari bide eman diote Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzordeak. EH BIlduren arabera, «oso berri ona da», eta Geroa Baik gogorarazi du akordio programatikoko konpromisoa zela.
«Gure ikuspegiarekin ez da inor harrituko. Espainiaren barruko Nafarroa foral eta bereizia defendituko dugu». UPNko Javier Esparzak badaki aurrera aterako dela Foru Hobekuntza berritzeko lantaldea, eta gaur goizean aurreratu du ez diotela beldurrik eztabaidari: aldaketa teknikoak egiteko prest daude, baina gaur egungo ...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233759/gizartearen-aitortza-eskatu-dute-enpresaburuek-confebasken-urteurren-ekitaldian.htm
Ekonomia
«Gizartearen aitortza» eskatu dute enpresaburuek Confebasken urteurren ekitaldian
Enpresariek «ongizate kolektiboari» egindako ekarpena goraipatu du Tamara Yague Confebaskeko presidenteak
«Gizartearen aitortza» eskatu dute enpresaburuek Confebasken urteurren ekitaldian. Enpresariek «ongizate kolektiboari» egindako ekarpena goraipatu du Tamara Yague Confebaskeko presidenteak
Bilboko Guggenheim museoan egin du Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresarien konfederazioak 40. urteurren ekitaldia, eta, han, Confebaskeko presidente Tamara Yaguek «gizartearen aitortza» eskatu du enpresaburuentzat: «Ziur gaude enpresarien zereginak, haien lanak eta konpromisoak gaur egun dugun baino onar...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233760/pse-eek-hasi-du-prozesua-lehendakarigaia-hautatzeko.htm
Politika
PSE-EEk hasi du prozesua lehendakarigaia hautatzeko
Anduezak esan du lehendakari izatea duela «anbizioa». EAJk eta EH Bilduk Espainiako gobernuburuaren inbestiduran dute arreta.
PSE-EEk hasi du prozesua lehendakarigaia hautatzeko. Anduezak esan du lehendakari izatea duela «anbizioa». EAJk eta EH Bilduk Espainiako gobernuburuaren inbestiduran dute arreta.
Datorren urterako aurreikusita daude Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta PSE-EEk martxan jarri du lehendakarigaia hautatzeko prozesua. Etzitik urriaren 18ra bitartean, bermeak jasoko dituzte. Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, hauteskunde primarioak urriaren 29an egingo dituzte; bigarren itzulia behar iz...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233761/flnck-bere-gain-hartu-ditu-bart-gauean-izaniko-hogei-eraso-frantzia-kanpora.htm
Mundua
FLNCk bere gain hartu ditu bart gauean izaniko hogei eraso: «Frantzia kanpora»
Oporretarako etxeak eta zerga biltzeko bulego bat hartu dituzte jomugatzat, lehergaiz eginiko oldarraldi batean.
FLNCk bere gain hartu ditu bart gauean izaniko hogei eraso: «Frantzia kanpora». Oporretarako etxeak eta zerga biltzeko bulego bat hartu dituzte jomugatzat, lehergaiz eginiko oldarraldi batean.
Aspaldiko partez, gau urdina deiturikoa izan dute Korsikan bart. Denera hogei bat leherketa gertatu dira, gehienak oporretarako etxe hutsetan. FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak bere gain hartu du oldarraldia, hedabideetara bidalitako agiri labur baten bidez. «Ez daukagu etorkizun komunik Frantziarekin», idatzi ...
2023-10-9
https://www.berria.eus/albisteak/233762/muskizko-findegiaren-herena-hidrogeno-berdez-hornitu-nahi-du-petronorrek-2025erako.htm
Ekonomia
Muskizko findegiaren herena hidrogeno berdez hornitu nahi du Petronorrek 2025erako
Hidrogeno berdea sortzeko lehen elektrolizatzailea martxan du dagoeneko. Orduko 2 MW argindar behar ditu, eta bi urtean 100 MWko bat eraikiko du.
Muskizko findegiaren herena hidrogeno berdez hornitu nahi du Petronorrek 2025erako. Hidrogeno berdea sortzeko lehen elektrolizatzailea martxan du dagoeneko. Orduko 2 MW argindar behar ditu, eta bi urtean 100 MWko bat eraikiko du.
Petronorrek martxan du dagoeneko hidrogeno berdea ekoizteko lehen elektrolizatzailea. 2018an hasitako bideak aurreneko pauso sendoa eman du dagoeneko, eta egunean tona bat hidrogeno ekoizteko gailua lanean du Muskizko findegian (Bizkaia). Orduko 2,5 MW argindar behar dituen elektrolizatzaile bat da, eta Petronorren hel...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233788/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-hiru-emakumeri-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, hiru emakumeri eraso egiteagatik
Karlos III.aren etorbidearen eta Gazteluko plazaren artean gertatu ziren erasoak, astelehen arratsaldean
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, hiru emakumeri eraso egiteagatik. Karlos III.aren etorbidearen eta Gazteluko plazaren artean gertatu ziren erasoak, astelehen arratsaldean
Iruñeko Udaltzaingoak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du Iruñean, hiru emakumezkori sexu erasoak egiteagatik. Astelehen arratsaldeko hiru une ezberdinetan gertatu ziren erasook, Karlos III.aren eta Gazteluko plazaren artean. 19, 37 eta 43 urteko hiru emakumezkori oldartu zitzaien atxilotua, eta ukituak egin zizkien bu...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233789/litiozko-baterien-laquoezohikoraquo-arriskua-su-hartzeko-argibideak-eta-gomendioak.htm
Gizartea
Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak
Eskuko telefonoa kargatzen zuen bitartean sute bat piztu izanaren ondorioz Beran hil den gaztearen kasuaren harira, horra argibideak. Bateriek badute deflagrazio arriskua, telefonoetakoek eta bestelako gailuetakoek. Ezohiko arazoa dira.
Litiozko baterien «ezohiko» arriskua su hartzeko: argibideak eta gomendioak. Eskuko telefonoa kargatzen zuen bitartean sute bat piztu izanaren ondorioz Beran hil den gaztearen kasuaren harira, horra argibideak. Bateriek badute deflagrazio arriskua, telefonoetakoek eta bestelako gailuetakoek. Ezohiko arazoa dira.
Istripu latza gertatu da asteburuan Beran (Nafarroa): 25 urteko gazte bat hil da. Gau mahaian zuen telefonoa, kargatzen, eta gailuak su hartu zuen. Ikertzen ari dira zer gertatu zen zehazki. Sutearen ondorioz, erredura larriak izan zituen. Larrialdi zerbitzuek Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten ga...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233790/gasteizko-michelin-espainiako-lantokien-arteko-batzordetik-aterako-da.htm
Ekonomia
Gasteizko Michelin Espainiako lantokien arteko batzordetik aterako da
Langileen %51,4k bozkatu dute horren alde. Enpresa batzordeak modu autonomoan negoziatuko du multinazionalaren zuzendaritzarekin.
Gasteizko Michelin Espainiako lantokien arteko batzordetik aterako da. Langileen %51,4k bozkatu dute horren alde. Enpresa batzordeak modu autonomoan negoziatuko du multinazionalaren zuzendaritzarekin.
Michelinen Gasteizko fabrikako langileen batzordea Espainiako lantokien arteko batzordetik aterako da. Hala erabaki dute langileek ostiralean hasi eta astelehen gauean amaitu den bozketan. Bozketaren marjina oso estua izan da, 94 botokoa. 1.237 langilek bozkatu dute alde, botoan eman dutenen %51,43k. Kontrako botoa 1....
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233791/22-urteko-militar-bat-hil-da-berriozarren-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
22 urteko militar bat hil da Berriozarren, trenak harrapatuta
Foruzaingoaren arabera, gizonezkoa trenbidearen ondoan kirola egiten ari zela igaro da trena.
22 urteko militar bat hil da Berriozarren, trenak harrapatuta. Foruzaingoaren arabera, gizonezkoa trenbidearen ondoan kirola egiten ari zela igaro da trena.
Foruzaingoak jakinarazi du 22 urteko militar bat hil zela bart iluntzean Berriozarren (Nafarroa), trenak harrapatuta. 20:30ean gertatu zen ezbeharra, herriaren eta Aizoaingo kuartel militarraren artean dagoen pasabidean. Hain zuzen, hainbat hedabidek jakinarazi dute Espainiako armadako militar bat dela hildakoa. Foruz...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233793/gorrotxategik-dio-urkulluk-errespetu-gutxi-diela-langileei-greben-interes-ezkutuak-aipatzeagatik.htm
Politika
Gorrotxategik dio Urkulluk «errespetu gutxi» diela langileei, greben «interes ezkutuak» aipatzeagatik
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak uste du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «otsailera edo martxora» aurrera ditzakeela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta garbi utzi du lehendakarigai izateko «prestasun osoa» duela.
Gorrotxategik dio Urkulluk «errespetu gutxi» diela langileei, greben «interes ezkutuak» aipatzeagatik. Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak uste du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «otsailera edo martxora» aurrera ditzakeela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta garbi utzi du lehendakarigai izateko «prestasun os...
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Miren Gorrotxategik ziurtatu du, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «oso errespetu gutxi» erakusten diela langile publikoei eta sindikatuei, esaten ari delako «ezkutuko interesak» daudela antolatu dituzten gre...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233794/donibane-garaziko-herriko-etxea-okupatu-dute-okzitaniako-autobide-proiektu-bat-salatzeko.htm
Gizartea
Donibane Garaziko herriko etxea okupatu dute Okzitaniako autobide proiektu bat salatzeko
Okzitanian A69 autobidea egin nahi dute, Tolosa eta Castres hiriak lotzeko. Proiektu horren kontra, gose eta egarri greban dira dozena bat lagun, eta haienganako elkartasunez egin du ekintza Herribiltza kolektiboak. Ostiralera arte autobidea egiteko obrak bertan behera utzi dituzte Okzitania eta Tarn eskualdeko prefetu...
Donibane Garaziko herriko etxea okupatu dute Okzitaniako autobide proiektu bat salatzeko. Okzitanian A69 autobidea egin nahi dute, Tolosa eta Castres hiriak lotzeko. Proiektu horren kontra, gose eta egarri greban dira dozena bat lagun, eta haienganako elkartasunez egin du ekintza Herribiltza kolektiboak. Ostiralera art...
Donibane Garaziko herriko etxea okupatu dute Herribiltzako bi kidek, Parisen gertatzen ari den gose eta egarri greba baten sostenguz. Izan ere, Tolosa eta Castres hiriak lotzeko autobide bat eraikitzeko proiektuaren kontra, gose greba hasi zuen Thomas Brail militanteak irail hastapenean, Parisen. Ordutik, beste hamabos...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233796/etxaldeen-trantsizioa-bultzatzea-ardatz-hartuta-dirua-biltzeko-kanpaina-abiatu-du-ehlgk.htm
Ekonomia
Etxaldeen trantsizioa bultzatzea ardatz hartuta, dirua biltzeko kanpaina abiatu du EHLGk
Herritarrak deitu dituzte laborantza iraunkorraren alde egiten duten lana babestera. Azaro bukaera arte izanen da dohaintzak egiteko aukera.
Etxaldeen trantsizioa bultzatzea ardatz hartuta, dirua biltzeko kanpaina abiatu du EHLGk. Herritarrak deitu dituzte laborantza iraunkorraren alde egiten duten lana babestera. Azaro bukaera arte izanen da dohaintzak egiteko aukera.
EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganberak urteroko diru-biltze kanpaina abiatu du, eta dohaintza bidez laborantza iraunkorraren alde daramaten jarduna laguntzera deitu dituzte herritarrak. Trantsizioaren gaia hartu dute ardatz aurtengo kanpainarako, hau da, agroekologia, agrooihangintza edo etxaldeen autonomia garatzen d...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233797/eh-bilduk-ezezkoa-emango-dio-fortuna-handien-zerga-proposamenari.htm
Ekonomia
EH Bilduk ezezkoa emango dio fortuna handien zerga proposamenari
Salatu du proposamenak 16 milioi euro baino gehiago dituztenei bakarrik eragingo diela. Bizkaian onartuko da, baina ez dago argi zer gertatuko den Araban eta Gipuzkoan
EH Bilduk ezezkoa emango dio fortuna handien zerga proposamenari. Salatu du proposamenak 16 milioi euro baino gehiago dituztenei bakarrik eragingo diela. Bizkaian onartuko da, baina ez dago argi zer gertatuko den Araban eta Gipuzkoan
EH Bilduk gogor kritikatu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek indarrean jarri asmo duten fortuna handien gaineko zerga eredua. Koalizio abertzaleak azaldu duenez, zerga horretan proposatzen diren tasa gehienak ondare zergako berak dira, eta, horrenbestez, 16 milioi eurotik gorako ondarea dutenek baino ez dute...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233798/eroskik-699-milioi-euroren-irabaziak-izan-ditu-lehen-seihilekoan.htm
Ekonomia
Eroskik 69,9 milioi euroren irabaziak izan ditu lehen seihilekoan
Elikagaiak garestitzen ari diren honetan «familien poltsikoari arnasa emateko» egindako ahalegina azpimarratu du kooperatibak. Salmentak 2.526,7 milioi eurora iritsi dira.
Eroskik 69,9 milioi euroren irabaziak izan ditu lehen seihilekoan. Elikagaiak garestitzen ari diren honetan «familien poltsikoari arnasa emateko» egindako ahalegina azpimarratu du kooperatibak. Salmentak 2.526,7 milioi eurora iritsi dira.
Inflazioaren aldeko haizeari etekina ateratzen jarraitzen du Eroskik, emaitza positiboak baititu aurten ere. Elorrioko banaketa kooperatibak 69,9 milioi euroren irabaziak izan ditu 2023. urtearen lehen erdian. Aurreko urte osoan lortutakoa baino zertxobait gehiago da hori (+%1,81), 64 milioi euroren irabaziak izan bait...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233799/israelek-preso-palestinarrak-bakartuta-dauzkala-salatu-dute.htm
Mundua
Israelek preso palestinarrak bakartuta dauzkala salatu dute
Presoen eskubideen aldeko Addameer erakundeak salatu du «palestinarren aurkako polizia operazio bat» egiten ari direla Zisjordanian.
Israelek preso palestinarrak bakartuta dauzkala salatu dute. Presoen eskubideen aldeko Addameer erakundeak salatu du «palestinarren aurkako polizia operazio bat» egiten ari direla Zisjordanian.
Joan den larunbatean piztu zen Palestinaren eta Israelen arteko gatazka, Gazako milizia palestinarren erasoaren ostean. Borroken ondorioak, baina, Palestina osora zabaldu dira. Presoen eskubideen aldeko Addameer erakundeak salatu duenez, larunbatetik ugaritu egin dira presoen eskubide urraketak, eta haien aurkako zigor...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233801/frederick-wisemanek-jasoko-du-zinebiko-ohorezko-mikeldi-saria.htm
Kultura
Frederick Wisemanek jasoko du Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria
Zinemagile estatubatuarra dokumentalaren generoan da ezaguna. 50 film baino gehiago zuzendu ditu —tartean, Titicult Follies (1967)—, eta Ohorezko Oscar saria ere eman zioten 2016an.
Frederick Wisemanek jasoko du Zinebiko Ohorezko Mikeldi saria. Zinemagile estatubatuarra dokumentalaren generoan da ezaguna. 50 film baino gehiago zuzendu ditu —tartean, Titicult Follies (1967)—, eta Ohorezko Oscar saria ere eman zioten 2016an.
Bilboko Zinebi jaialdiak, Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak, 65. aldia izango du aurten, eta Frederick Wisemanentzat izango da Ohorezko Mikeldi saria. Dokumentalaren esparrua jorratu du Wisemanek hirurogei urtetik gorako ibilbidean, eta, batik bat, behaketa bidezko dokumentalgintzak ezauga...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233802/sindikatuek-azaroaren-30eko-greba-feminista-orokorra-erregistratu-dute-nafarroan.htm
Gizartea
Sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorra erregistratu dute Nafarroan
Mugimendu feministako kideek ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek egin dute erregistroa Nafarroako Jauregian.
Sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorra erregistratu dute Nafarroan. Mugimendu feministako kideek ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek egin dute erregistroa Nafarroako Jauregian.
Arazoaren 30ean greba feminista orokorrera deituta daude herritarrak, eta gaur erregistratu dute deialdia Nafarroan. Mugimendu feministako kideek eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuetako ordezkariek egin dute erregistroa, Nafarroako Jauregian. Zaintza «eskubide unibertsal» gisa aitortzea dute xe...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233803/ndfk-interes-tasa-handiei-eusteko-eskatu-du-inflazioak-iraungo-duelako.htm
Ekonomia
NDFk interes tasa handiei eusteko eskatu du, inflazioak iraungo duelako
Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi du arrisku geopolitikoak handitzen ari direla. Hazkunde iragarpenak azken hamarkadetako apalenak dira.
NDFk interes tasa handiei eusteko eskatu du, inflazioak iraungo duelako. Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi du arrisku geopolitikoak handitzen ari direla. Hazkunde iragarpenak azken hamarkadetako apalenak dira.
NDFk mezu bera helarazi du, baina tonua gogortuta. Apirilean eta uztailean egindako iragarpenetan antzemandako lainoak beltzagoak dira orain. 2024rako munduko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena hamarren bat jaitsi du, %2,9raino, eta, epe motz eta ertainera begira Txinako higiezinen krisia jo du arrisku nagusitzat. Ha...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233804/iruneko-udalbatzak-carlos-salvadorren-jokabidea-gaitzetsi-du-indarkeria-matxista-ukatzeagatik.htm
Gizartea
Iruñeko udalbatzak Carlos Salvadorren jokabidea gaitzetsi du, «indarkeria matxista ukatzeagatik»
Arbuio adierazpenaren aldeko botoa eman dute EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek; kontrakoa, berriz, UPNk eta PPk.
Iruñeko udalbatzak Carlos Salvadorren jokabidea gaitzetsi du, «indarkeria matxista ukatzeagatik». Arbuio adierazpenaren aldeko botoa eman dute EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek; kontrakoa, berriz, UPNk eta PPk.
EH Bildu, Geroa Bai, PSN eta Zurekin Nafarroa Iruñeko udal taldeek adierazpen bat aurkeztu dute gaur, Carlos Salvador UPNko zinegotziaren jarrera gaitzesteko. Herritarrekiko Harremanetarako, Partaidetzako, Adinekoekiko Harremanetarako, Hezkuntzako, Berdintasuneko eta Kultura Aniztasuneko udal gobernuko arduraduna izaki...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233805/sektore-publikoko-greba-deialdiei-eutsi-diete-sindikatuek.htm
Ekonomia
Sektore publikoko greba deialdiei eutsi diete sindikatuek
Ez da akordiorik egon Eusko Jaurlaritzako mahai orokorreko bileran, eta hilaren 25eko eta abenduaren 19ko deialdiak indarrean daude oraindik ere.
Sektore publikoko greba deialdiei eutsi diete sindikatuek. Ez da akordiorik egon Eusko Jaurlaritzako mahai orokorreko bileran, eta hilaren 25eko eta abenduaren 19ko deialdiak indarrean daude oraindik ere.
Eusko Jaurlaritzako mahai orokorreko gaurko bileran ez da akordiorik egon, eta, ondorioz, sindikatuek eutsi egin diete hilaren 25erako eta abenduaren 19rako sektore publikoan deituriko greba deialdiei. ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek kritikatu dute Jaurlaritzak entzungor egin izana haien eskariei. Ha...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233806/etxebizitza-eskubide-subjektiboa-garatzeko-dekretua-onartu-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Etxebizitza eskubide subjektiboa garatzeko dekretua onartu du Jaurlaritzak
Eskatzaileek bete beharreko bi baldintza aldatu dituzte: etxebizitzaren eskatzaileen erregistroko antzinatasuna eta gehienezko diru sarreren zenbatekoak
Etxebizitza eskubide subjektiboa garatzeko dekretua onartu du Jaurlaritzak. Eskatzaileek bete beharreko bi baldintza aldatu dituzte: etxebizitzaren eskatzaileen erregistroko antzinatasuna eta gehienezko diru sarreren zenbatekoak
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako, Etxebizitzako eta Garraioetako sailburuak gobernu kontseiluaren osteko agerraldian adierazi du etxebizitza eskubide subjektiboa garatzen duen dekretua onartu duela Jaurlaritzak. «Dekretuak etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko eskakizun, baldintza eta p...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233807/klima-krisia-ez-da-neutroa-genero-aldetik-nberen-arabera.htm
Mundua
Klima krisia «ez da neutroa genero aldetik», NBEren arabera
Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsak ohartarazi du klima krisiari aurre egiteko legeak dituzten herrialdeen herenak bakarrik gehitzen dituela amen eta haurren osasun zerbitzuak.
Klima krisia «ez da neutroa genero aldetik», NBEren arabera. Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsak ohartarazi du klima krisiari aurre egiteko legeak dituzten herrialdeen herenak bakarrik gehitzen dituela amen eta haurren osasun zerbitzuak.
Klima krisia generoaren aldetik ez dela «neutroa» iragarri du Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsak (UNFPA) ateratako txostenean. UNFPAren txostenak dio klima krisiari aurre egiteko neurriak dituzten 119 herrialdetatik bakarrik 38 hartzen dituztela kontuan amen eta haurren osasun zerbitzuak, eta hamabostek bakarrik...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233808/fagor-taldea-prestatuago-eta-sendoago-dago-orain-fagor-etxetresnak-itxi-eta-hamar-urtera.htm
Ekonomia
Fagor taldea «prestatuago» eta «sendoago» dago orain, Fagor Etxetresnak itxi eta hamar urtera
Bazkide langileen %81ek «behin betiko soluzioa» jaso duela nabarmendu du taldeak, eta neurriak hartu dituela etorkizunean etor daitekeenari aurre egiteko.
Fagor taldea «prestatuago» eta «sendoago» dago orain, Fagor Etxetresnak itxi eta hamar urtera. Bazkide langileen %81ek «behin betiko soluzioa» jaso duela nabarmendu du taldeak, eta neurriak hartu dituela etorkizunean etor daitekeenari aurre egiteko.
Kooperatibismoaren ikur handietako bat izan zen, euskal industriaren abangoardia. Eta, horregatik hain zuzen ere, haren hondoratzeak inoiz ez bezalako lurrikara eragin zuen, hala Arrasateko kooperatiben artean, nola Euskal Herriko enpresa ehun osoan. Hamar urte dira aurten Fagor Etxetresnak izan zenak porrot egin zuela...
2023-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/233809/gaza-gerrak-eta-pobreziak-hartua.htm
Mundua
Gaza: gerrak eta pobreziak hartua
Zerrendan hamarkadotan gertaturikoa da Israelek lurralde okupatuetan duen politikaren adibiderik argiena. Palestinarrek eta zenbait GKEk «aire zabalean dagoen espetxe» gisa deskribatzen dute.
Gaza: gerrak eta pobreziak hartua. Zerrendan hamarkadotan gertaturikoa da Israelek lurralde okupatuetan duen politikaren adibiderik argiena. Palestinarrek eta zenbait GKEk «aire zabalean dagoen espetxe» gisa deskribatzen dute.
NBE Nazio Batuen Erakundearen 2012ko txosten baten arabera, 2020rako ezinezkoa bilaka zitekeen Gazan bizitzea, eremu horrek osasunaren, uraren, argindarraren eta hezkuntzaren aferetan dituen arazoengatik. Eta, halere, zerrendan bizi diren bi milioitik gora herritar han daude oraindik, ezin atera, eta, GKE gobernuz kanp...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233810/hegoaldeko-arropa-saltzaileen-sektorean-grebara-deitu-du-elak.htm
Ekonomia
Hegoaldeko arropa saltzaileen sektorean grebara deitu du ELAk
Urriaren 25ean egingo dute greba, ARTE patronal berriak Madrilen zentralizatu nahi baitu lan hitzarmena.
Hegoaldeko arropa saltzaileen sektorean grebara deitu du ELAk. Urriaren 25ean egingo dute greba, ARTE patronal berriak Madrilen zentralizatu nahi baitu lan hitzarmena.
Beste behin, Hego Euskal Herriko arropa eta oinetako saltzaileen sektoreko langileak greba egitera deituak daude, ELA sindikatuaren eskutik. Urriaren 25ean egingo dute greba, ARTE patronalaren negoziazio bileraren egunean. Joan den urtearen amaierara egin behar da atzera gatazkaren muina ikusteko. Arropa denda multina...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233811/eajk-zerrenda-zehatz-bat-aurkeztu-dio-sanchezi-eta-oraindik-ez-du-haren-baietza.htm
Politika
EAJk «zerrenda zehatz bat» aurkeztu dio Sanchezi, eta «oraindik» ez du haren baietza
«Estatuaren eta Euskadiren arteko hartu-emanen» inguruko eskaerak egin dizkiote jeltzaleek Espainiako presidente izateko babesa eskatzen ari den hautagaiari; «gai ekonomikoak» eta «hizkuntzaren eta kulturaren alorrekoak» ere negoziazio mahaian daude.
EAJk «zerrenda zehatz bat» aurkeztu dio Sanchezi, eta «oraindik» ez du haren baietza. «Estatuaren eta Euskadiren arteko hartu-emanen» inguruko eskaerak egin dizkiote jeltzaleek Espainiako presidente izateko babesa eskatzen ari den hautagaiari; «gai ekonomikoak» eta «hizkuntzaren eta kulturaren alorrekoak» ere negoziazi...
EAJko Espainiako Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek ez du ezagutzera eman zein eskaera zehatz egin dizkion Pedro Sanchez PSOEko Espainiako presidentegaiari bien arteko bileran, baina onartu du «gaiak zerrendatuak» daudela jadanik, «gai bakoitzak bere zenbakia» duela, eta gai horiek «Estatuaren eta Euskadiren arteko...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233812/asier-oiartzabal-euskal-presoa-lannemezandik-martutenera-lekualdatu-dute.htm
Politika
Asier Oiartzabal euskal presoa Lannemezandik Martutenera lekualdatu dute
Oiartzabalek 22 urte daramatza espetxean.
Asier Oiartzabal euskal presoa Lannemezandik Martutenera lekualdatu dute. Oiartzabalek 22 urte daramatza espetxean.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Asier Oiartzabal euskal presoa Lannemezango espetxetik (Okzitania, 330 kilometrora) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu dute. Oiartzabal 2001eko irailaren 27an atxilotu zuten Akizen (Okzitania), eta ordutik preso dago. Andoaindarrak (Gipuzkoa) Saint Maureko espetxean (Frantzia, 680 ki...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233813/kanpoko-ekintza-batek-kaltea-eragin-du-finlandia-eta-estoniaren-arteko-itsaspeko-gasbide-batean.htm
Mundua
«Kanpoko ekintza» batek kaltea eragin du Finlandia eta Estoniaren arteko itsaspeko gasbide batean
Norvegiako sismologoek leherketa bat atzeman zuten igandean. NATO «informazioa trukatzen» ari da bi Helsinki eta Tallinngo gobernuekin.
«Kanpoko ekintza» batek kaltea eragin du Finlandia eta Estoniaren arteko itsaspeko gasbide batean. Norvegiako sismologoek leherketa bat atzeman zuten igandean. NATO «informazioa trukatzen» ari da bi Helsinki eta Tallinngo gobernuekin.
Ez dute zehaztu apropos edo istripuz izan ote den, baina Finlandiako Gobernuak baieztatu du Balticconnector gasbide eta komunikazio kablean igandean atzeman zituzten arazoak «kanpoko ekintza» batek eragin dituela. Finlandiatik Estoniara Baltiko itsasoaren azpitik gasa eramateko erabiltzen dute hodia, eta igandean pres...
2023-10-10
https://www.berria.eus/albisteak/233814/prefetak-palestinako-bandera-kentzera-behartu-du-mauleko-udala.htm
Mundua
Prefetak Palestinako bandera kentzera behartu du Mauleko Udala
Duela hainbat hilabete jarri zuten bandera, Zuberoako hiriburua Zisjordaniako Balata errefuxiatu gunearekin senidetu zenean. Bandera «itzuliko» dela agindu du Labadot alkateak.
Prefetak Palestinako bandera kentzera behartu du Mauleko Udala. Duela hainbat hilabete jarri zuten bandera, Zuberoako hiriburua Zisjordaniako Balata errefuxiatu gunearekin senidetu zenean. Bandera «itzuliko» dela agindu du Labadot alkateak.
Mauleko alkate Louis Labadotek azaldu duenez, gaur arratsaldean Oloroeko prefetorde Marion Aoustin-Roth agertu da Zuberoako hiriburuko udalean, hango leiho batetik zintzilik zegoen Palestinako bandera kentzeko eskatzeko. Agindua bete duela adierazi du alkateak, baina ez gogo onez. Duela hainbat hilabete jarri zuten Pa...
2023-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/233838/urriaren-21ean-xii-elkar-sketch-marrazketa-maratoia-ospatuko-dugu.htm
albisteak
Urriaren 21ean XII. elkar Sketch Marrazketa Maratoia ospatuko dugu
Iruñean marrazketaren eta arte ederrekin zerikusia duen ilustrazioaren inguruko zaletasun handia dago. Sketch-a maite baduzu, aukera paregabea duzu elkarrek antolatutako Iruñeko marrazketa maratoian parte hartzeko.
Urriaren 21ean XII. elkar Sketch Marrazketa Maratoia ospatuko dugu. Iruñean marrazketaren eta arte ederrekin zerikusia duen ilustrazioaren inguruko zaletasun handia dago. Sketch-a maite baduzu, aukera paregabea duzu elkarrek antolatutako Iruñeko marrazketa maratoian parte hartzeko.
Izen-ematea: www.elkarsketch.eus atarian edo Iruñeko elkar liburu-dendetan eman ahalko da izena, urriaren 18a baino lehen. Plazak mugatuak dira; beraz, arin ibili! elkar sketch Iruñea maratoia: Urriaren 21ean, larunbatean, Iruñeako Comedias kaleko elkar liburu-dendara gerturatu beharko da goizeko 09:30ak eta 11:00ak b...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233839/ehuko-irakasleen-eta-ikertzaileen-grebak-laquooso-erantzun-zabalaraquo-izan-duela-diote-sindikatuek.htm
Gizartea
EHUko irakasleen eta ikertzaileen grebak «oso erantzun zabala» izan duela diote sindikatuek
Salatu dute ordezko irakasleen lan baldintzek zuzenean eragiten dietela gainerako irakasleei eta ikasleei. Urriaren 25eko sektore publikoko greba egunera deitu dituzte EHUko langile guztiak.
EHUko irakasleen eta ikertzaileen grebak «oso erantzun zabala» izan duela diote sindikatuek. Salatu dute ordezko irakasleen lan baldintzek zuzenean eragiten dietela gainerako irakasleei eta ikasleei. Urriaren 25eko sektore publikoko greba egunera deitu dituzte EHUko langile guztiak.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasgeletan isiltasuna izan da nagusi gaur, irakasle, ikerlari eta ikasleek kalera ateratzea erabaki baitute. «Ordezko irakasleak lanaldi osora», «800 euroko soldata, miseriazko soldata» eta halako aldarrikapenak entzun dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako mobilizazioetan. LA...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233840/urriaren-30ean-zabalduko-dituzte-itxita-dauden-mugako-pasabideak.htm
Gizartea
Urriaren 30ean zabalduko dituzte itxita dauden mugako pasabideak
Hendaia eta Irun arteko oinezko zubia, eta Aldudeko, Izpegiko eta Larraineko pasabideak irekiko dituzte. Ordainez, lurreko patruila kopurua emendatuko dute, Frantziako eta Espainiako polizien lankidetzaren ondorioz.
Urriaren 30ean zabalduko dituzte itxita dauden mugako pasabideak. Hendaia eta Irun arteko oinezko zubia, eta Aldudeko, Izpegiko eta Larraineko pasabideak irekiko dituzte. Ordainez, lurreko patruila kopurua emendatuko dute, Frantziako eta Espainiako polizien lankidetzaren ondorioz.
Ia hiru urteren ostean heldu da albistea. Ireki egingo dituzte mugetako lau bide: Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko oinezko zubia, eta Aldudeko (Nafarroa Beherea), Izpegiko (Nafarroa Beherea) eta Larraineko (Zuberoa) pasabideak. Urriaren 30ean izango da irekiera, Frantzian egiten ari diren Munduko Errugbi Tx...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233841/arantxa-urretabizkaiak-patxi-zubizarretak-eta-joseba-larratxek-irabazi-dituzte-euskadi-sariak.htm
Kultura
Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak
Narratiba saria eman diote Urretabizkaiari, 'Azken etxea' nobelagatik; haur eta gazte literaturako saria Zubizarretari, 'Zerria' lanagatik; eta ilustrazio saria Larratxeri, 'Ni ez naiz Mikel Laboa' lanagatik.
Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak. Narratiba saria eman diote Urretabizkaiari, 'Azken etxea' nobelagatik; haur eta gazte literaturako saria Zubizarretari, 'Zerria' lanagatik; eta ilustrazio saria Larratxeri, 'Ni ez naiz Mikel Laboa' lanagatik.
Jakinarazi dituzte aurtengo Euskadi literatura sarietako irabazleetako hiru: Arantxa Urretabizkaia, Azken etxea nobelagatik (Pamiela); Patxi Zubizarreta, Zerria liburuagatik (Erein), eta Joseba Larratxe, Ni ez naiz Mikel Laboa komikiagatik (Mikel Laboa katedra, Elkar). Narratibaren saria eman diote Urretabizkaiari, hau...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233842/rammsteinek-donostian-joko-du-ekainaren-5ean.htm
Kultura
Rammsteinek Donostian joko du ekainaren 5ean
Gaur zortzi jarriko dituzte sarrerak salgai, eta 62 eta 150 euro artean salduko dituzte.
Rammsteinek Donostian joko du ekainaren 5ean. Gaur zortzi jarriko dituzte sarrerak salgai, eta 62 eta 150 euro artean salduko dituzte.
Rammstein taldeak iragarri duenez, datorren urteko biran Euskal Herrira etorriko da. Zehazki, Donostian joko du, Anoeta futbol zelaian, ekainaren 5ean. Europe Stadium Tour 2024 bira maiatzaren 11n hasiko du, eta uztailean amaituko da. Donostiakoa seigarren kontzertua izango da, eta datorren asteazkenean, gaur zortzi, j...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233843/selektibitatean-aukeratzeko-era-izango-dute-ikasleek-filosofiako-etsamina-edo-historiakoa.htm
Gizartea
Selektibitatean aukeratzeko era izango dute ikasleek: filosofiako etsamina edo historiakoa
Ikasturte honetan aldaketa zenbait egin beharrekoak ziren, unibertsitaterako hauta proba LOMLOEren irizpideen arabera egokitzeko, eta Hezkuntza Ministerioak gaur jakinarazi ditu egokitzapenak
Selektibitatean aukeratzeko era izango dute ikasleek: filosofiako etsamina edo historiakoa. Ikasturte honetan aldaketa zenbait egin beharrekoak ziren, unibertsitaterako hauta proba LOMLOEren irizpideen arabera egokitzeko, eta Hezkuntza Ministerioak gaur jakinarazi ditu egokitzapenak
Gaur jakin da zer asmo dituen Espainiako Hezkuntza Ministerioak ikasturte honetan selektibitatea moldatzeko. Aldaketa handiagoak egin beharko dira gero unibertsitaterako hauta proba LOMLOEren irizpideen arabera egokitzeko, baina ikasturte honetan bertan aldaketa zenbait egin beharrekoak zirela jakina zen, eta gaur jaki...
2023-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/233844/sektore-eolikoa-eta-milaka-lanpostu-desagertzeko-arriskuaz-ohartarazi-du-elak.htm
Ekonomia
Sektore eolikoa eta milaka lanpostu desagertzeko arriskuaz ohartarazi du ELAk
Siemens Gamesak, Nordex Accionak eta Vestasek galera handiak dituzte, eta sindikatuak uste du «ezer egin ezean» kolokan egon daitekeela Euskal Herrian estrategikotzat jotzen den alor hori
Sektore eolikoa eta milaka lanpostu desagertzeko arriskuaz ohartarazi du ELAk. Siemens Gamesak, Nordex Accionak eta Vestasek galera handiak dituzte, eta sindikatuak uste du «ezer egin ezean» kolokan egon daitekeela Euskal Herrian estrategikotzat jotzen den alor hori
Azaroaren 21ean urteko emaitzak eta etorkizuneko plan estrategikoa aurkeztuko ditu Siemens Gamesak. Data hori egutegian hizki gorriz markatua dute enpresa eoliko horretako ELAren ordezkariek. Azken bi urteetan, kostuen igoeraren, sektoreko lasterketa teknologikoaren eta Txinako enpresen lehia desleialaren ondorioz, lur...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233845/eajk-dio-lanerako-bide-egokia-hartu-duela-sanchezekin-duen-negoziazioak.htm
Politika
EAJk dio «lanerako bide egokia» hartu duela Sanchezekin duen negoziazioak
Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak uste du «forma hartu» duela PSOEren Espainiako presidentegaia babesteko negoziazioak, eta alderdi bien ordezkarien arteko atzoko bilera «sakoneko lehen elkarrizketa» izan dela. Catalanek berretsi du UPNk ez duela Sanchez babestuko, eta, ostiralean, EH Bilduko Aizpurua PS...
EAJk dio «lanerako bide egokia» hartu duela Sanchezekin duen negoziazioak. Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak uste du «forma hartu» duela PSOEren Espainiako presidentegaia babesteko negoziazioak, eta alderdi bien ordezkarien arteko atzoko bilera «sakoneko lehen elkarrizketa» izan dela. Catalanek berretsi ...
EAJko Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek atzo ez zuen tarte handirik utzi Sanchezek jeltzaleen babesa ziurtasunez izango duela pentsatzeko; «ez dago ezer itxita», esan zuen, eta gogoratu zuen «asteak» daudela akordio bat lortzeko. Baina Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak martxan den negoziazioaren int...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233847/mecanerrek-iaz-606000-euro-irabazi-zituela-azaldu-diote-jaurlaritzari.htm
Ekonomia
Mecanerrek iaz 606.000 euro irabazi zituela azaldu diote Jaurlaritzari
Langileek bigarren greba eguna egin dute, salatzeko Stellantisek Urdulizko trokel fabrika historikoa itxi nahi duela.
Mecanerrek iaz 606.000 euro irabazi zituela azaldu diote Jaurlaritzari. Langileek bigarren greba eguna egin dute, salatzeko Stellantisek Urdulizko trokel fabrika historikoa itxi nahi duela.
Mecanerreko langileek enpresa bideragarria dela azaldu diote gaur Eusko Jaurlaritzari. Stellantis autogintza multinazionalak itxi asmo duen Urdulizko (Bizkaia) trokel fabrikako langile batzordea enplegu saileko ordezkariekin bildu da, eta enpresaren azken urteetako zenbakiak erakutsi dizkio. Mecanerrek iaz 606.000 euro...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233848/victor-jararen-hilketaren-erantzule-pedro-barrientos-militar-ohia-atxilotu-dute-aebetan.htm
Mundua
Victor Jararen hilketaren erantzule Pedro Barrientos militar ohia atxilotu dute AEBetan
Floridan hartu dute atxilo, eta Txilera deportatu ahal izango dute orain; Victor Jara kantautorearen senideek Txilen epaitu ahal izateko eskatu dute Barrientos deportatzeko.
Victor Jararen hilketaren erantzule Pedro Barrientos militar ohia atxilotu dute AEBetan. Floridan hartu dute atxilo, eta Txilera deportatu ahal izango dute orain; Victor Jara kantautorearen senideek Txilen epaitu ahal izateko eskatu dute Barrientos deportatzeko.
1973ko Txileko kolpe militarreko buruzagietako bat, Pedro Barrientos militar ohia, atzo atxilotu zuten Floridan, AEBetako HSI Nazio Segurtasuneko Ikerketen bulegoak jakinarazi duenez. 2016an Victor Jara kantautore ezkertiarraren torturen eta hilketaren erantzuletzat jo zuten Barrientos Floridako auzitegi batean. Barrie...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233849/49-talde-ariko-dira-ahotseneko-oholtzan-aurten.htm
Kultura
49 talde ariko dira Ahotseneko oholtzan aurten
Horietatik hamazazpik euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako plaza horretan. Azoka abenduaren 6tik 10era egingo dute.
49 talde ariko dira Ahotseneko oholtzan aurten. Horietatik hamazazpik euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako plaza horretan. Azoka abenduaren 6tik 10era egingo dute.
Durangoko 58. Azokako guneetako programazioak osatzen ari dira oraindik, baina horietako batek badu dagoeneko parte hartzaileen zerrenda. Ahotseneak bere oholtzatik igaroko diren 49 taldeen zerrenda eman du —Plateruenan kokatua izango da—, eta horien ia herenek lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hamazazpi taldek, hain z...
2023-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/233850/euskaldunon-mundua-gaur-egunera-arteko-ibilbidea-doako-ikastaroa.htm
albisteak
Euskaldunon mundua, gaur egunera arteko ibilbidea. Doako ikastaroa.
XX. mendean euskal gizartean gertatutako aldaketa sozial eta politiko ugariek sakon markatu dute haren nortasuna eta kultura. Egungo aldaketek —Aldea Globalari buruz hitz egitera eraman gaituztenek, bizi garen munduari buruz hitz egiteko— eta etorkizunaren ziurgabetasunak euskal kulturaren bilakaeran egokitzapen berria...
Euskaldunon mundua, gaur egunera arteko ibilbidea. Doako ikastaroa.. XX. mendean euskal gizartean gertatutako aldaketa sozial eta politiko ugariek sakon markatu dute haren nortasuna eta kultura. Egungo aldaketek —Aldea Globalari buruz hitz egitera eraman gaituztenek, bizi garen munduari buruz hitz egiteko— eta etorkizu...
Ardatz kronologiko baten bidez, euskal kulturaren ezaugarriak aztertuko ditugu, programan adierazten den bezala. Ikastaroa doan eta euskaraz izango da. Informazioa: Data: 2023ko urriaren 25etik azaroaren 29ra arte Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara Garatuko den espazioa: 1116 Non: Bizkaiko UNED Ikastorduak: 10 Ikusi e...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233851/salatu-dute-jaurlaritza-manipulazio-mediatikoa-egiten-ari-dela-osasun-sistemari-buruz.htm
Gizartea
Salatu dute Jaurlaritza «manipulazio mediatikoa» egiten ari dela osasun sistemari buruz
Ohar baten bidez, osasun publikoaren aldeko herritarren plataformek osasun agintariei egotzi diete herritarrak «nahastea»; azaroaren 11ko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Salatu dute Jaurlaritza «manipulazio mediatikoa» egiten ari dela osasun sistemari buruz. Ohar baten bidez, osasun publikoaren aldeko herritarren plataformek osasun agintariei egotzi diete herritarrak «nahastea»; azaroaren 11ko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
OPA plataforman baturik, osasun publikoaren aldeko taldeek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren «kanpaina mediatikoa» salatu dute, propio Osasun sailburua hizpide hartuta. «Kanpaina horretan, Gotzone Sagardui sailburuak ukatu egin du euskal herritarren eta osasun arloko langileen ezinegona, eta 'ingurune soziopolitikoa...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233852/zelenskik-arma-gehiago-eskatu-dizkie-aliatuei-naton-zalantzak-ugaritzen-ari-diren-honetan.htm
Mundua
Zelenskik arma gehiago eskatu dizkie aliatuei, NATOn zalantzak ugaritzen ari diren honetan
Ukrainako presidentea lehen aldiz izan da Mendebaldearen aliantza militarraren egoitzan Errusiak inbasioa hasi zuenetik. Stoltenbergek babesa berretsi dio.
Zelenskik arma gehiago eskatu dizkie aliatuei, NATOn zalantzak ugaritzen ari diren honetan. Ukrainako presidentea lehen aldiz izan da Mendebaldearen aliantza militarraren egoitzan Errusiak inbasioa hasi zuenetik. Stoltenbergek babesa berretsi dio.
Errusiak egin zuen ohartarazpena, hilaren hasieran: Ukraina babesteko orduan Mendebaldean arrakalak handituko direla pentsatzen du. Zerealen esportazioaren aferak eman ditu horren lehen zantzuak, eta Poloniak, errefuxiatu ukrainar gehien jaso dituen herrialdeak, bozetarako kanpaina betean laguntza militarra eten izanak...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233853/azaroaren-30eko-greba-orokorra-hego-euskal-herri-osoan-erregistratuta-dago-jada.htm
Gizartea
Azaroaren 30eko greba orokorra Hego Euskal Herri osoan erregistratuta dago jada
Atzo Nafarroan erregistratu zuten greba feminista ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek, eta gaur Euskal Autonomia Erkidegoan. Bai gizonak eta bai emakumeak daude deituta.
Azaroaren 30eko greba orokorra Hego Euskal Herri osoan erregistratuta dago jada. Atzo Nafarroan erregistratu zuten greba feminista ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek, eta gaur Euskal Autonomia Erkidegoan. Bai gizonak eta bai emakumeak daude deituta.
Azaroaren 30erako greba feminista orokorra antolatu du Hego Euskal Herriko mugimendu feministak, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin. Gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan erregistratu dute deialdia. Agerraldian, zaintza lanek «eraldaketa sakon bat» behar dutela aldarrikatu dute ...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233854/ane-gabarain-eta-elena-irureta-sarituko-ditu-euskal-zine-bilerak.htm
Kultura
Ane Gabarain eta Elena Irureta sarituko ditu Euskal Zine Bilerak
Euskal Zinemaren Begirada saria jasoko dute bi aktoreek hilaren 21ean Lekeition egingo den ekitaldian.
Ane Gabarain eta Elena Irureta sarituko ditu Euskal Zine Bilerak. Euskal Zinemaren Begirada saria jasoko dute bi aktoreek hilaren 21ean Lekeition egingo den ekitaldian.
Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da, Lekeition (Bizkaia), eta aurten Ane Gabarain (Donostia, 1963) eta Elena Irureta (Zumaia, Gipuzkoa, 1955) aktoreak saritzea erabaki dute antolatzaileek. Euskal Zinemaren Begirada saria emango die bi antzezle ezagunei. Urtero, ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia eg...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233855/berdintasunezko-alardeen-aldeko-mozio-bat-onartu-dute-gipuzkoako-batzar-nagusietan.htm
Gizartea
«Berdintasunezko» alardeen aldeko mozio bat onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
EH Bilduren ekinaldi baten emaitza izan da mozioaren onarpena; bat egin dute EAJk, PSE-EEk eta PPk ere.
«Berdintasunezko» alardeen aldeko mozio bat onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EH Bilduren ekinaldi baten emaitza izan da mozioaren onarpena; bat egin dute EAJk, PSE-EEk eta PPk ere.
Irunen eta Hondarribian alardea «berdintasunezko, elkarbizitzazko eta errespetuzko» jaia izan dadin, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko osoko bilkuran, mozio baten bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote konponbidean laguntzeko, udalen eskutik eta «beraiekin elkarlanean». EH Bilduren ekinaldi baten emaitza izan d...
2023-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/233856/errenta-zergaren-taulak-beste-25-deflatatuko-dituzte-foru-aldundiek-2024an.htm
Ekonomia
Errenta zergaren taulak beste %2,5 deflatatuko dituzte foru aldundiek 2024an
Urtarriletik aurrera sartuko da indarrean, eta aurretik egindako beste hiru deflatazioei gehituko zaie. Zergen bidez aurten 18.102 milioi euro bilduko direla kalkulatu dute, eta 19.000 milioi euro datorren urtean.
Errenta zergaren taulak beste %2,5 deflatatuko dituzte foru aldundiek 2024an. Urtarriletik aurrera sartuko da indarrean, eta aurretik egindako beste hiru deflatazioei gehituko zaie. Zergen bidez aurten 18.102 milioi euro bilduko direla kalkulatu dute, eta 19.000 milioi euro datorren urtean.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunek beste %2 deflatatuko dituzte errenta zergaren taulak urtarriletik aurrera. Prezioen igoerari aurre egiteko neurri gisa aurkeztu zuten erakundeek deflatazioa, baina inflazioaren kurba jaistea behar baino gehiago kostatzen ari dela ikusita, datorren urtean ere PFEZaren taula...
2023-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/233882/gazako-gerrak-petrolioren-merkatuari-buruzko-kezka-handitu-du.htm
Ekonomia
Gazako gerrak petrolioren merkatuari buruzko kezka handitu du
NDFk ohartarazi du prezioetan gorabeherak izan direla azken egunetan, eta horrek hazkunde ekonomikoa «belzten» duela.
Gazako gerrak petrolioren merkatuari buruzko kezka handitu du. NDFk ohartarazi du prezioetan gorabeherak izan direla azken egunetan, eta horrek hazkunde ekonomikoa «belzten» duela.
Geldialdi ekonomikoaren mamua oso presente egon da Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua asteon Marrakexen (Maroko) egiten ari diren bileretan. Ostegun honetan, Kristalina Georgieva NDFko zuzendari nagusiak esan du oso adi daudela Israelen eta milizia palestinarren arteko gatazkaren bilakaerari, inflazioa ig...
2023-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/233883/indar-errepresiboak-suntsitu-lelopean-mobilizazioak-egin-ditu-aske-antolakundeak.htm
Politika
‘Indar errepresiboak suntsitu’ lelopean mobilizazioak egin ditu Aske antolakundeak
Hego Euskal Herriko eragile anitzek erran dute urriaren 12an ez dutela ezer ospatuko. Zenbait enpresa, gainera, irekita egonen dira.
‘Indar errepresiboak suntsitu’ lelopean mobilizazioak egin ditu Aske antolakundeak. Hego Euskal Herriko eragile anitzek erran dute urriaren 12an ez dutela ezer ospatuko. Zenbait enpresa, gainera, irekita egonen dira.
«Hau ez da Espainia, Euskal Herria da», bezalako oihuak entzun zitezkeen gaur eguerdian Donostiako kaleetan. Aske antolakundeko kideek manifestazioa egin dute Hispanitatearen Egunaren harira: Egiako epaitegien paretik abiatu dira, eta Loiolako kuartel parean amaitu dute, adierazpen irmo batekin: «Urriaren 12a estatuak ...
2023-10-12
https://www.berria.eus/albisteak/233884/kontseiluak-salatu-du-hizkuntza-ereduei-eustea-traba-dela-euskararen-normalizaziorako.htm
Gizartea
Kontseiluak salatu du hizkuntza ereduei eustea «traba» dela euskararen normalizaziorako
Euskarazko eredu inklusibo bat proposatu dute, «ikasleak elebakartasunera ez kondenatzeko»
Kontseiluak salatu du hizkuntza ereduei eustea «traba» dela euskararen normalizaziorako. Euskarazko eredu inklusibo bat proposatu dute, «ikasleak elebakartasunera ez kondenatzeko»
Hizkuntza ereduen sistema «zaharkituta» dago, «sakonki diskriminatzailea» da, eta «traba» besterik ez da euskara normalizatzeko bidean. Euskalgintzaren Kontseiluak gogor hitz egin du egungo hezkuntza sisteman hizkuntzek jasotzen duten trataeraren aurka, eta «kezka» adierazi du, Hezkuntza Lege berrian eredu horiei euste...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233903/milioi-bat-palestinarri-24-ordu-eman-dizkie-israelek-gaza-iparraldetik-ateratzeko.htm
Mundua
Milioi bat palestinarri 24 ordu eman dizkie Israelek Gaza iparraldetik ateratzeko
Nazio Batuen Erakundeak Tel Avivi eskatu dio agindua atzera botatzeko, «hondamendirik izan ez dadin». Hamasek esan du palestinarrek ez dutela alde egingo.
Milioi bat palestinarri 24 ordu eman dizkie Israelek Gaza iparraldetik ateratzeko. Nazio Batuen Erakundeak Tel Avivi eskatu dio agindua atzera botatzeko, «hondamendirik izan ez dadin». Hamasek esan du palestinarrek ez dutela alde egingo.
Ultimatuma eman die Israelek Gazako biztanleen erdiei, hau da, milioi bat pasatxo palestinarri: 24 ordu dituzte Gaza iparraldetik ateratzeko eta hegoaldera joateko. Hala zabaldu du NBE Nazio Batuen Erakundeak, eta agindua bertan behera uzteko eskatu dio Israelgo Gobernuari, «dagoeneko tragedia dena hondamendi bihur ez ...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233904/eh-bilduk-laquoanbizioaraquo-exijitu-dio-sanchezi-laquozintzilikraquo-dauden-gaiak-lantzeko.htm
Politika
EH Bilduk «anbizioa» exijitu dio Sanchezi, «zintzilik» dauden gaiak lantzeko
Inbestidurarako bilera sortan, lehen aldiz bildu da Sanchez EH Bildurekin. Koalizio abertzalea prest dago azken legealdiko «neurririk positiboenei» jarraipena emango dien «agintaldia garatzen eta sendotzen laguntzeko».
EH Bilduk «anbizioa» exijitu dio Sanchezi, «zintzilik» dauden gaiak lantzeko. Inbestidurarako bilera sortan, lehen aldiz bildu da Sanchez EH Bildurekin. Koalizio abertzalea prest dago azken legealdiko «neurririk positiboenei» jarraipena emango dien «agintaldia garatzen eta sendotzen laguntzeko».
Ezohiko irudi bat gaur Madrilen: lehen aldiz, EH Bilduko ordezkariak jendaurrean elkartu dira Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu izateko PSOEren hautagaiarekin, inbestiduraz hitz egiteko. Hain zuzen, Mertxe Aizpurua Kongresuko eleduna eta Gorka Elejabarrieta Senatukoa izan dira bileran. Koalizio abertzaleak mugarri g...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233905/laugarrenez-jarraian-gora-egin-du-inflazioak-energien-garestitzeagatik.htm
Ekonomia
Laugarrenez jarraian gora egin du inflazioak, energien garestitzeagatik
Elikagaien saskia apur bat merkatu da, baina iaz baino %9,5 garestiago dago. Olioaren igoerak ez du etenik: %40 garestitu da iaztik.
Laugarrenez jarraian gora egin du inflazioak, energien garestitzeagatik. Elikagaien saskia apur bat merkatu da, baina iaz baino %9,5 garestiago dago. Olioaren igoerak ez du etenik: %40 garestitu da iaztik.
Iraileko malda are gogorragoa izan da aurten. Hego Euskal Herrian prezioek gora egin dute beste behin: %3,5 batez beste, INE Espainiako estatistika erakundeak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera. Abuztuan baino zortzi hamarren handiagoa da, eta maiatzetik laugarren igoera da jarraian. Alde positiboan, azpiko...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233907/aita-mari-ontziak-69-lagun-erreskatatu-ditu-eta-italiara-bidean-da.htm
Gizartea
'Aita Mari' ontziak 69 lagun erreskatatu ditu, eta Italiara bidean da
Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak jakinarazi du sei adingabe daudela erreskatatutakoen artean.
'Aita Mari' ontziak 69 lagun erreskatatu ditu, eta Italiara bidean da. Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak jakinarazi du sei adingabe daudela erreskatatutakoen artean.
Aita Mari ontziak 69 lagun erreskatatu ditu bart gauean Mediterraneo itsasoan. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, orduak zeramatzaten noraezean, egurrezko bi ontzitan. Italiako Gobernuak Napolin porturatzeko agindu die, nahiz eta hasieran Genovara bideratu nahi zituen, erreskat...
2023-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/233908/plana-bai-baina-dirurik-ez.htm
Gizartea
Plana bai, baina dirurik ez
Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.
Plana bai, baina dirurik ez. Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.
Epaiketa batek karrikara atera ditu Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteko kideak: elkarretaratzea egin dute Iruñean —urriaren 5ean—, Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean. Lizarrako Agni-BSH enpresako langile baten familiak jo du auzitara, lanean kutsatuta gaixotu zela aitor diezaioten. Amianto...
2023-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/233909/kontsumo-ohituren-azterketa.htm
Gizartea
Kontsumo ohituren azterketa
Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna bultzatzeko, Elikaldia egingo dute gaurtik larunbatera, Bilbon. Kontzeptuak finkatu eta horien kontzientzia hartu nahi dute ekinaldiarekin.
Kontsumo ohituren azterketa. Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna bultzatzeko, Elikaldia egingo dute gaurtik larunbatera, Bilbon. Kontzeptuak finkatu eta horien kontzientzia hartu nahi dute ekinaldiarekin.
Elikadura ardatz dela, Bilbon probaldi bat egingo dute datorren astean: Elikaldia izeneko egitasmoa. Gaur eta datorren larunbata bitarte izango da. Urtzi Ugalde egitasmoaren antolatzaileetako baten hitzetan, kontsumoaren eraginak aztertu nahi dituzte: «Jaten eta edaten ditugun produktuek, eta, hain zuzen ere, haien eko...
2023-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/233910/emakumeak-lurrari-lotuta.htm
Ekonomia
Emakumeak, lurrari lotuta
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Gipuzkoan, egun, emakume asko bizi dira landa eremuan, baina horrek ez du esan nahi guztiak baserritarrak direnik. Dena dela, lurretik bizitzea erabaki dutenek geroz eta toki gehiago daukate erabakiguneetan.
Emakumeak, lurrari lotuta. Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur. Gipuzkoan, egun, emakume asko bizi dira landa eremuan, baina horrek ez du esan nahi guztiak baserritarrak direnik. Dena dela, lurretik bizitzea erabaki dutenek geroz eta toki gehiago daukate erabakiguneetan.
Eguzkiaren azken printzek argitzen dituzte soroak Lezoko Urreleku baserrian. Urria den arren, eguraldiak modua ematen du baratzean egun osoan aritzeko. Eguna bukatzearekin batera, baratzeko lanak ere amaitu ditu Nekane Tomasenak (Errenteria, 1968). Lurraren Orena proiektuaren sortzaileetako bat da; egitasmo horren bide...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233911/kulturgileek-babesa-adierazi-diote-kontseiluaren-azaroaren-4ko-manifestazio-deiari.htm
Gizartea
Kulturgileek babesa adierazi diote Kontseiluaren azaroaren 4ko manifestazio deiari
Bertan izan dira Olaia Inziarte kantaria, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak, Sustrai Colina bertsolaria, Arkaitz Miner musikaria, Jose Luis Otamendi idazlea, Duguna Iruñeko dantza taldea eta Ibil Bedi musika taldea.
Kulturgileek babesa adierazi diote Kontseiluaren azaroaren 4ko manifestazio deiari. Bertan izan dira Olaia Inziarte kantaria, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak, Sustrai Colina bertsolaria, Arkaitz Miner musikaria, Jose Luis Otamendi idazlea, Duguna Iruñeko dantza taldea eta Ibil Bedi musika taldea.
Bertsoak, dantzak, umore emanaldiak, olerkiak, musika... Oharkabean, gaur eguerdian Iruñeko Epaitegi aurreko plazatik igaro den oro harrituko zen ordu erdiko kultur ekitaldi bat aditzean euskaraz. Bazuen zergatia. Adierazpen bat irakurri ordez, hainbat kultur eragilek ongiena egiten dakitenarekin babestu nahi izan dute...
2023-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/233912/irratsaioek-imajinazioa-lantzeko-izugarrizko-aukera-ematen-dute.htm
Bizigiro
«Irratsaioek imajinazioa lantzeko izugarrizko aukera ematen dute»
Txikitako ametsa betetzea ez ezik, irratian urte luzez irautea ere lortu du Manu Etxezortuk. Entzule porrokatua da, eta esatari zaildua: Euskadi Irratiko ahotsik ezagunenetako bat da harena; 'Kultur leihoa' saioa gidatzen du orain.
«Irratsaioek imajinazioa lantzeko izugarrizko aukera ematen dute». Txikitako ametsa betetzea ez ezik, irratian urte luzez irautea ere lortu du Manu Etxezortuk. Entzule porrokatua da, eta esatari zaildua: Euskadi Irratiko ahotsik ezagunenetako bat da harena; 'Kultur leihoa' saioa gidatzen du orain.
Euskadi Irratiko goizetako entzuleek nekez nahastuko dute Manu Etxezorturen (Andoain, 1969) ahotsa beste esatari batenarekin. 30 urtetik gora joan dira Etxezortu Euskadi Irratian lanean hasi zenetik, eta urte horietatik gehienak goizeko saioetan egin ditu lanean, albistegietan asko, eta Faktoria magazina gidatzen ere b...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233913/seynabou-male-cisse-ekintzaile-senegaldarrak-jasoko-du-ignacio-ellakuria-saria.htm
Gizartea
Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du Ignacio Ellakuria saria
Bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik sarituko dute.
Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du Ignacio Ellakuria saria. Bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik sarituko dute.
Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du aurtengo Ignacio Ellakuria garapenerako lankidetzako saria, bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik. Epaimahaiak adierazi duenez, «Senegal gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa» sortzeko konpromisoagatik sarituko dute, eta «gatazketan elkarr...
2023-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/233914/etxebizitza-bat-lortzea-azalaren-mende.htm
Gizartea
Etxebizitza bat lortzea, azalaren mende
Etxebizitza bat lortzeko bidea nabarmen zailtzen zaie pertsona arrazializatuei. Behin eta berriz jasaten duten diskriminazioa salatu dute ‘Ausartak’ izeneko jardunaldietan, Donostian.
Etxebizitza bat lortzea, azalaren mende. Etxebizitza bat lortzeko bidea nabarmen zailtzen zaie pertsona arrazializatuei. Behin eta berriz jasaten duten diskriminazioa salatu dute ‘Ausartak’ izeneko jardunaldietan, Donostian.
Etxe bila zabiltza. Alokairuan edo jabetzan, teilatu bat behar duzu, bizi ahal izateko. Higiezinen enpresa batera deitu, eta eskaintza zabala egiten dizute. Zaharrak, berriagoak, herriaren erdialdean daudenak, garestiagoak. Zure izen-abizenak entzutean edo zure azaleko kolorea ikustean, katalogoan jada ez dago etxerik ...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233915/manifestazioa-egin-dute-baionan-sindikatuek-deituta.htm
Ekonomia
Manifestazioa egin dute Baionan, sindikatuek deituta
Lansarien emendatzea, sexu arrakala gainditzea, eta, oro har, bizi baldintza «duinak» bermatzea galdegin dute.
Manifestazioa egin dute Baionan, sindikatuek deituta. Lansarien emendatzea, sexu arrakala gainditzea, eta, oro har, bizi baldintza «duinak» bermatzea galdegin dute.
Ehunka lagun elkartu dira goizean Baionako karriketan, sindikatuek «austeritatearen kontra» abiaturiko greba deialdiari erantzunez. CFDT, FSU, CGT, FO, Solidaires eta UNSA sindikatuek osatu dute intersindikala, eta aldarrikatu dute emakumeen eta gizonen lansariak berdindu behar direla, eta langileen soldatak igo, baita...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233916/agenda-soziala-negoziazioen-erdigunean-jarri-nahi-du-ahal-dugu-k.htm
Politika
Agenda soziala «negoziazioen erdigunean» jarri nahi du Ahal Dugu-k
Batzarra egin dute Bilbon, Eraldatzen jarraitzeko indarra izeneko dokumentua eztabaidatzeko
Agenda soziala «negoziazioen erdigunean» jarri nahi du Ahal Dugu-k. Batzarra egin dute Bilbon, Eraldatzen jarraitzeko indarra izeneko dokumentua eztabaidatzeko
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-k batzarra egin du Bilbon, Eraldatzen jarraitzeko indarra izeneko dokumentuari aurkeztutako ekarpenen inguruan eztabaidatzeko, eta bilkuran Podemoseko idazkari nagusi eta Espainiako Eskubide Sozialetako ministro Ione Belarra izan da. Batzarraren atsedenaldian, Arabako, Bizkaik...
2023-10-13
https://www.berria.eus/albisteak/233917/eusko-jaurlaritza-ez-da-joango-sindikatuek-lhkn-deitutako-bilerara.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritza ez da joango sindikatuek LHKn deitutako bilerara
Bilera astelehenean egin nahi dute sektore publikoan grebara deitu duten sindikatuek. Garamendiren arabera, negoziazioa maila guztietan dago zabalik, eta beste toki batean beste bilera bat egiteak ez du ezertarako balio.
Eusko Jaurlaritza ez da joango sindikatuek LHKn deitutako bilerara. Bilera astelehenean egin nahi dute sektore publikoan grebara deitu duten sindikatuek. Garamendiren arabera, negoziazioa maila guztietan dago zabalik, eta beste toki batean beste bilera bat egiteak ez du ezertarako balio.
Urriaren 25ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan deitutako greba hurbilduz doan heinean, sindikatuen eta erakundeen mugimenduak gero eta gehiago dira. Gaur, Eusko Jaurlaritzak uko egin dio sindikatuekin biltzeari datorren astelehenean LHK Lan Harremanen Kontseiluan, eta, beraz, ezezkoarekin erantzun die EL...