legislatura
stringclasses 4
values | id
stringclasses 180
values | fecha
stringdate 2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
| speaker
stringclasses 314
values | party
stringclasses 11
values | topic
stringlengths 0
767
| text
stringlengths 3
64.2k
| language
stringclasses 1
value | url
stringclasses 461
values | unique_id
stringlengths 9
13
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10
|
1
|
20.11.2012
|
DIPUTAZIO IRAUNKORREKO LEHENDAKARIAK (QUIROGA CIA)
|
PV-ETP
|
Egun on guztioi. Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok. Mesedez… Lehen idazkariaren irakurketarekin hasiko dugu bilkura. Legebiltzarkide akreditatuei dei egingo zaie, akreditazioak aurkeztu dituzten ordenan. Dei egiten zaienean, legebiltzarkideak bilkura-aretoan sartuko dira, eta beren eserlekuan jarriko dira beren betebeharrak onartzen dituztela adierazteko, Erregelamenduko 4.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Idazkari jauna… El SECRETARIO SEGUNDO DE LA DIPUTACIÓN PERMANENTE (Martínez Martínez de Lizarduy): Gracias. Relación de las señoras y señores parlamentarios, por orden de presentación de las acreditaciones: Gorka Maneiro Labayen (Acude) Patxi López Álvarez (Acude) Txarli Prieto San Vicente (Acude) Txaro Sarasua Díaz (Acude) Natalia Rojo Solana (Acude) Mikel Unzalu Hermosa (Acude) Gloria Sánchez Martín (Acude) José Antonio Pastor Garrido (Acude) María Isabel Celaá Diéguez (Acude) Rodolfo Ares Taboada (Acude) Idoia Mendia Cueva (Acude) Vicente Reyes Martín (Acude) Ignacio María Arriola López (Acude) Susana Corcuera Leunda (Acude) Blanca Roncal Azanza (Acude) Miren Gallastegui Oyarzábal (Acude) Bixen Itxaso González (Acude) Iñigo Urkullu Renteria (Acude) Xabier Agirre López (Acude) Ana Isabel Oregi Bastarrika (Acude) Jone Berriozabal Bóveda (Acude) Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz (Acude) Norberto Aldaiturriaga Zorrozua (Acude) Luis Javier Tellería Orriols (Acude) Javier Carro Iglesias (Acude) Andoni Ortuzar Arruabarrena (Acude) Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida (Acude) Miren Josune Gorospe Elezkano (Acude) Fátima Ansotegi Elordi (Acude) Estibaliz Hernaez Laviña (Acude) Amaia Arregi Romarate (Acude) Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal (Acude) Arantza Aurrekoetxea Bilbao (Acude) Leire Corrales Goti (Acude) Iñigo Iturrate Ibarra (Acude) Joseba Egibar Artola (Acude) Bakartxo Tejeria Otermin (Acude) María Eugenia Arrizabalaga Olaizola (Acude) Alex Etxeberria Aranburu (Acude) Maribel Vaquero Montero (Acude) Kerman Orbegozo Uribe (Acude) Ane Urkiola Alustiza (Acude) Garbiñe Mendizabal Mendizabal (Acude) Luke Uribe-Etxebarria Apalategi (Acude) Igor López de Munain Ganuza (Acude) Eva Blanco de Angulo (Acude) Julen Arzuaga Gumuzio (Acude) Estitxu Breñas González de Zárate (Acude) Xabier Isasi Balanzategi (Acude) Pello Urizar Karetxe (Acude) Rebeka Ubera Aranzeta (Acude) Lur Etxeberria Iradi (Acude) Juanjo Agirrezabala Mantxola (Acude) Iñaki Lazarobaster Badiola (Acude) Unai Urruzuno Urresti (Acude) Diana Carolina Urrea Herrera (Acude) Laura Mintegi Lakarra (Acude) Maribi Ugarteburu Markuerkiaga (Acude) Daniel Maeztu Perez (Acude) Oskar Matute García de Jalón (Acude) Marian Beitialarrangoitia Lizarralde (Acude) Belén Arrondo Aldasoro (Acude) Arri Zulaika Portillo (Acude) Leire Pinedo Bustamante (Acude) Hasier Arraiz Barbadillo (Acude) Francisco de Borja Semper Pascual (Acude) Arantza Quiroga Cia (Acude) Antonio Basagoiti Pastor (Acude) Antonio Damborenea Basterrechea (Acude) Nerea Llanos Gómez (Acude) Iñaki Oyarzabal de Miguel (Acude) Javier Maroto Aranzábal (Acude) Laura Garrido Knörr (Acude) Carmelo Barrio Baroja (Acude) María del Carmen López de Ocariz López de Munain (Acude).
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_1
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
DIPUTAZIO IRAUNKORREKO LEHENDAKARIAK (QUIROGA CIA)
|
PV-ETP
|
Unzalu…
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_2
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
DIPUTAZIO IRAUNKORREKO LEHEN IDAZKARIAK (UNZALU HERMOSA)
|
SV-ES
|
"Eratze-bilkura egiteko deialdia. Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 4. artikuluan adierazitakoari jarraituz, eta Legebiltzarra osatzen duten kideen heren batek Legebiltzarreko Idazkaritza Nagusian bere legebiltzarkide-izaera egiaztatu duenez gero, Diputazio Iraunkorreko Lehendakaritzak honako hau "Dispone: Se convoca a las señoras y señores parlamentarios proclamados electos tras las elecciones celebradas el pasado día 21 de octubre de 2012 a la sesión constitutiva del Parlamento Vasco que se celebrará el próximo día 20 de noviembre de 2012, a las diez horas, en el salón de sesiones del Parlamento Vasco y en el que se dará cumplimiento a lo establecido en los artículos 4 y 5 en relación con el artículo 30 y siguientes del Reglamento del Parlamento Vasco. "Vitoria-Gasteiz, 14 de noviembre de 2012. "La presidenta de la Diputación Permanente, Arantza Quiroga Cia". Eta, orain, legebiltzarkideen zerrenda alfabetikoa: Agirre López, Xabier; Agirrezabala Mantxola, Juanjo; Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto; Ansotegi Elordi, Fátima; Ares Taboada, Rodolfo; ArietaAraunabeña Ibarzabal, Juan Antonio; Arraiz Barbadillo, Hasier; Arregi Romarate, Amaia; Arriola López, Ignacio María; Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia; Arrondo Aldasoro, Belén; Arzuaga Gumuzio, Julen; Aurrekoetxea Bilbao, Arantza; Barrio Baroja, Carmelo; Basagoiti Pastor, Antonio; Beitialarrangoitia Lizarralde, Marian; Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía; Berriozabal Bóveda, Jone; Blanco de Angulo, Eva; Breñas González de Zárate, Estitxu; Carro Iglesias, Javier; Celaá Diéguez, María Isabel; Corcuera Leunda, Susana; Corrales Goti, Leire; Damborenea Basterrechea, Antonio; Egibar Artola, Joseba; Etxeberria Aranburu, Alex; Etxeberria Iradi, Lur; Gallastegui Oyarzábal, Miren; Garrido Knörr, Laura; Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo; Gorospe Elezkano, Miren Josune; Hernaez Laviña, Estibaliz; Isasi Balanzategi, Xabier; Iturrate Ibarra, Iñigo; Itxaso González, Bixen; Lazarobaster Badiola, Iñaki; Llanos Gómez, Nerea; López Álvarez, Patxi; López de Munain Ganuza, Igor; López de Ocariz López de Munain, María del Carmen; Maeztu Perez, Daniel; Maneiro Labayen, Gorka; Maroto Aranzábal, Javier; Matute García de Jalón, Oskar; Mendia Cueva, Idoia; Mendizabal Mendizabal, Garbiñe; Mintegi Lakarra, Laura; Orbegozo Uribe, Kerman; Oregi Bastarrika, Ana Isabel; Ortuzar Arruabarrena, Andoni; Oyarzabal de Miguel, Iñaki; Pastor Garrido, José Antonio; Pinedo Bustamante, Leire; Prieto San Vicente, Txarli; Quiroga Cia, Arantza; Reyes Martín, Vicente; Rojo Solana, Natalia; Roncal Azanza, Blanca; Sánchez Martín, Gloria; Sarasua Díaz, Txaro; Semper Pascual, Francisco de Borja; Tejeria Otermin, Bakartxo; Tellería Orriols, Luis Javier; Ubera Aranzeta, Rebeka; Ugarteburu Markuerkiaga, Maribi; Unzalu Hermosa, Mikel; Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke; Urizar Karetxe, Pello; Urkiola Alustiza, Ane; Urkullu Renteria, Iñigo; Urrea Herrera, Diana Carolina; Urruzuno Urresti, Unai; Vaquero Montero, Maribel; Zulaika Portillo, Arri. DIPUTAZIO IRAUNKORREKO BIGARREN IDAZKARIAK (Martínez Martínez de Lizarduy): Eusko Legebiltzarreko Erregelamendua. 4. artikulua: "1. Behin Legebiltzarra osatzen duten kideen heren batek legebiltzarkide-izaera egiaztatu ondoren, eratze-bilkura egiteko deialdiaren erabakia emango du Diputazio Iraunkorreko lehendakariak. Legebiltzarkideen herenaren egiaztatzea burutu eta hurrengo 15 egunen barruan egingo du eratze-bilkura. "2. Legebiltzarkideren batek Kongresuko diputatu akta eta euskal legebiltzarkide akta batera edukitzen baditu, ezin izango du inola ere parte hartu eratzebilkuran. Halakorik gertatzen bada, aipatu egoeran dagoen legebiltzarkideak bilkura egin aurretik egiaztatu beharko du diputatu-izaerari uko egin diola. "3. Los parlamentarios y parlamentarias se reunirán en sesión presidida por la presidencia de la Diputación Permanente en el día y hora que señala la convocatoria. "4. Diputazio Iraunkorreko idazkarietako batek egiaztatze-hurrenkeraren arabera dei egingo die legebiltzarkideei, eta zein bere eserlekuan jarriko da. Ondoren, lehendakariak bilkurari hasiera eman zaiola adieraziko du. "5. Al 'llamamiento' anterior los parlamentarios y parlamentarias presentes exteriorizarán individualmente su presencia en el acto y, a requerimiento de la presidencia, tomarán asiento en su respectivo escaño, en señal de asentimiento al cumplimiento de las obligaciones que les serán exigidas en virtud de lo dispuesto en el presente Reglamento, así como del reconocimiento de los derechos que en el mismo se establecen, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 9. "6. Seguidamente, uno de los secretarios o secretarias de la Diputación Permanente leerá el acuerdo de convocatoria del Parlamento, la lista de los parlamentarios y parlamentarias presentes, los posibles recursos presentados contra las parlamentarias y parlamentarios acreditados que se encuentren pendientes de resolución y los artículos del Reglamento relativos al acto. "7. La presidencia de la Diputación Permanente llamará al parlamentario o parlamentaria de más edad de entre los y las presentes, que ocupará la presidencia de la Mesa de Edad. Esta presidencia a su vez llamará, de entre los y las presentes, a los dos parlamentarios o parlamentarias que le sigan en edad y a los dos parlamentarios o parlamentarias más jóvenes para que, en calidad de vicepresidentes o vicepresidentas y secretarios o secretarias, pasen a integrar la Mesa de Edad que actuará, hasta la elección de la Mesa definitiva, desempeñando todas aquellas funciones y atribuciones previstas para la Mesa del Parlamento Vasco, cuando se planteen asuntos que no admitan aplazamiento. "8. Adineko Mahaiko lehendakariak eten egingo du bilkura 15 minutuz, legebiltzarkideek hautagaiak aurkez ditzaten Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten karguetarako. "9. Bilkurari berriro ekinda, hautagaien aldarrikapena egingo du Adineko Mahaiko lehendakariak, zein legebiltzarkidek aurkeztu dituzten ere adieraziz. "10. Jarraian, Legebiltzarreko Mahaia hautatuko da, Erregelamendu honetan aurreikusitako prozedurari lotuz". 5. artikulua: "1. Bozketak eginda, hautatutakoek beren tokiak hartuko dituzte. Legebiltzarra eratuta geratu dela aldarrikatuko du lehendakari hautetsiak, hurrengo osoko bilkurarako deialdia jakinaraziko du eta bilkurari amaiera emango dio. "2. Legebiltzarraren eratzearen berri jarduneko lehendakariari emango dio Legebiltzarreko lehendakariak". Artículo 30: "1. El Pleno elegirá a los miembros de la Mesa en la sesión constitutiva del Parlamento. "2. Se procederá, en su caso, a una nueva elección de los miembros de la Mesa cuando las sentencias recaídas en los recursos contenciosos electorales supusieran cambio en la titularidad de más del diez por ciento de los escaños y así fuera solicitado por un grupo parlamentario. "3. No son elegibles los parlamentarios o parlamentarias que formen parte del Gobierno Vasco". 31. artikulua: "1. Lehendabizi, lehendakaria hautatuko da. Proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartelean, eta Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena hautatuko da lehendakari. "2. Hautagai batek ere ez badu beharrezko gehiengoa lortzen, beste bozketa bat egingo da boto gehien lortu duten bi hautagaiekin. "Berdinketaren ondorioz hiru edo gehiago badira bi boto kopuru handienak lortu dituzten hautagaiak, horiek guztiak pasako dira bigarren bozketara, salbu eta berariaz adierazten badute ez direla aurkeztuko. Boto gehien lortzen duen hautagaia aukeratuko da lehendakari bigarren bozketan. "3. En caso de empate en la segunda votación se procederá a una tercera entre los candidatos o candidatas igualados, en la que resultará elegida o elegido quien obtenga el mayor número de votos. "4. Si en la tercera votación persistiera el empate, se dirimirá en favor de la candidatura de la lista más votada en las elecciones". 32. artikulua: "1. Lehendakaria aukeratu ondoren, batera aukeratuko dira bi lehendakariordeak. "2. Proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartel bakoitzean, eta boto gehien lortu duten biak aukeratuko dira hurrenkera korrelatiboan. "3. Berdinketa gertatuz gero, bigarren bozketa egingo da hautagai berdinduen artean, eta boto gehien lortzen duena aukeratuko da. Berdinketa berriro gertatuz gero, hauteskundeetan boto gehien lortu duen zerrendako hautagaiaren alde ebatziko da auzia". 33. artikulua: "1. Lehendakariordeak hautatu ondoren, batera aukeratuko dira bi idazkariak. "2. Idazkariak hautatzeko, aurreko artikuluan lehendakariordeak hautatzeko ezarritakoa jarraituko da". Eta azken eta 34. artikulua: "Mahaia hautatutakoan, Adineko Mahaiko lehendakariak aldarrikatuko ditu kide guztiak eta nork bere eserlekua hartuko du".
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_3
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
DIPUTAZIO IRAUNKORREKO LEHENDAKARIAK (QUIROGA CIA)
|
PV-ETP
|
Ongi, eskerrik asko. Señora Celaá… Celaá Diéguez andreak Adineko Mahaiko lehendakaritza hartu du.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_4
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Egun on guztioi. Dei egiten diet Blanca Roncal Azanza andreari eta Xabier Agirre López jaunari, adinean jarraitzen didaten Legebiltzar honetako kide direnez, eta Diana Carolina Urrea Herrera andreari eta Igor López de Munain Ganuza jaunari, hemengo bi legebiltzarkide gazteenak direlako, lehendakariorde eta idazkari bezala, hurrenez hurren, Adineko Mahaia osatzera etor daitezen harik eta behin betiko Mahaia hautatu arte. Adineko Mahaiko lehendakariordeak eta idazkariak nor bere tokian eseri dira.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_5
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Legebiltzarkideok, adinaren poderioz dagokit behin-behineko Mahai honen buru izatea. Erregelamenduaren arabera, gazteenek eta helduenek osatzen dugu legealdi honetako lehen bilkuraren Mahaia. Ongietorria guztiei, eta zoriona opa dizuegu. Hemen gaude jarririk hiritarren hautetsiak. Legebiltzar hau, Parlamentu hau, hitzaren egoitza da. Hemen hitza dugu nagusi, hitz soila. Garbi eta ozen nahi dugu gaurko honetan euskaldunon hitza hobetsi eta agurtu. Ordu latzak ari gara bizitzen. Gure hiritar askok ez dute lanik eta nekez ari dira bizitzaren aldapa gailentzen. Gure lehen zereginak euskal gizartearen aurrerabidea dauka xedetzat. Gure helburua da Euskadiren aurrerabidea bizkortzea eta bermatzea. Ohore handia da niretzat, legebiltzarkide jaunandreok, Adineko Mahai honen buru izatea, eta ongietorria egiten diet Ganbera honetan adinean hurrengoak diren bi pertsonei eta bi gazteenei. Euskal herritarren ordezkariz osatutako erakunde parlamentario honen izenean, zorionak eman nahi dizkizuet urriaren 21eko hauteskundeetan herritarron konfiantza merezi izan zenuten (edo genuen) legebiltzarkide guztioi. X. legealdia zuzenduko duen Legebiltzar honen ezaugarri berezia da ETAren mehatxu terrorista gabe osatutako lehenengoa izatea. Gogora ekar ditzagun, une batez, hemiziklo honetan alboan izan genituen eta erailak izan ziren Gregorio Ordóñez eta Fernando Buesa legebiltzarkideak. Herritarrek ematen diguten zeregin hau ohoragarria da, eta, kontuan hartuta zeinen garai latzak bizi ditugun, erantzukizun eta konpromiso handiagoa hartu beharra dugu, bizikidetzan eta gizarteko eta ekonomiako zailtasunak gainditzeko bidean aurrera egiteko. Gure zeregina ondo finkatuta dago. Jabetzen gara krisi hau milaka familiatara ekartzen ari den sufrimendu ikaragarriaz, eta lan egin behar dugu hori ekiditeko, enplegua sustatuz eta familion bizi-baldintzak hobetuz. Horretarako da politika. Jar gaitezen gugandik espero denaren mailan, eta berreskura dezagun gure izen ona, interes orokorra defendatuz, politika ordezkaezina da eta. Horren guztiaren ondorioz eta askatasunaren, justiziaren, berdintasunaren eta aniztasun politikoaren balio ilustratuak gure gain hartuta, Adineko Mahai honen lanei ekiteko prestatuko gara. 4. artikuluko 8. paragrafoak dioenaren arabera, orain bilkura 15 minutuz etengo dut legebiltzarkideek hautagaiak aurkez ditzaten Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten karguetarako. Goizeko hamarrak eta hogeita zazpian eten egin da bilkura. Goizeko hamarrak eta berrogeita zortzian ekin zaio berriro bilkurari.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_6
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Bilkurari berriro ekiten diogu. Eta, hasteko, barkamena eskatu nahi dizuet. Hain zuzen ere, Santi Brouarden hilketa orain dela 25 urte gertatu zen, eta Santi Brouard ere legebiltzarkide izan zen Legebiltzar honetan, eta horregatik beste biekin aipatu nahi ditut. Ondoko hautagaiak aurkeztu dituzte: presidentetzat, Bakartxo Tejeria Otermin, por parte del grupo parlamentario Nacionalistas Vascos/Euzko Alderdi Jeltzalea. Orduan, dakizuen bezala, lehendabizi lehendakaria hautatuko dugu. Gogoan izan legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatzi behar duela banatuko zaizuen txartelean. Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena izango da hautatua. Txartel bidezko isilpeko bozketaz, Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten karguak –lehendakaria, bi lehendakariorde eta bi idazkari– izateko hautagaiak aukeratuko ditugu, Erregelamenduko 30, 31 eta 32. artikuluetan agindutakoaren arabera. Orduan, esan dudan bezala, lehendabizi lehendakaria hautatuko dugu. Gogoan izan legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatzi behar duela banatuko zaizuen txartelean. Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena izango da hautatua. Bozketa. A ver, 26… Adineko Mahaiko lehen idazkari andreak dei egin die legebiltzarkide jaun-andreei botoa eman dezaten. Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak, 75; Tejeria Otermin andrearen aldekoak, 27; zuriak, 48.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_7
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Horren ondorioz, hautagaiak behar zen gehiengoa lortu ez duenez gero, beste bozketa bat egin beharra dago. Lehen idazkariak dei egingo die legebiltzarkide jaun-andreei. Ekin diezaiogun, beraz, bigarren bozketari. Empezamos, número 64… Adineko Mahaiko lehen idazkari andreak dei egin die legebiltzarkideei, botoa eman dezaten. Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak, 75; Tejeria Otermin andrearen aldekoak, 27; zuriak, 46; baliogabeak, 2.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_8
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Juanjo Agirrezabala jaunaren aldeko bi boto izan dira, baina Juanjo Agirrezabala jauna ez zen mahaibururako hautagaia, inork aurkeztu ez due- lako, eta horregatik jo dira bi boto horiek baliogabetzat. Beraz, eta ondorioz, Bakartxo Tejeria Otermin andrea izendatzen da Eusko Legebiltzarreko lehendakari. (Aplausos) Ganberako lehendakariordeak hautatzeari ekingo diogu orain, legebiltzarkide jaun-andreok. Horretarako, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak Blanca Roncal Azanza hautagaia aurkeztu du, eta Euskal Herria-Bildu taldeak, berriz, Juanjo Agirrezabala Mantxola jauna. Hortaz, ekin diezaiogun bozketari. Aldi berean egingo dugu. Legebiltzarkide bakoitzak izen bakar bat idatziko du txartelean, eta boto gehien lortzen duten biak aukeratuko dira, hurrenkera korrelatiboan. Lehen idazkariak legebiltzarkideei dei egingo die. Empezando por el número 57… Adineko Mahaiko lehen idazkari andreak dei egin die legebiltzarkide jaun-andreei, botoa eman dezaten. Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak, 75; Juanjo Agirrezabala jaunaren aldekoak, 21; Blanca Roncal Azanza andrearen aldekoak, 16; zuriak, 38.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_9
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Beraz, lehenengo lehendakariorde Juanjo Agirrezabala Mantxola jauna aukeratu da, eta bigarren lehendakariorde, berriz, Blanca Roncal Azanza andrea. (Aplausos) Ekin diezaiogun, jaun-andreok (nola egin badakigula oraingoan), Mahai honetarako idazkariak hautatzeari. Prozedura berbera erabiliko dugu, eta lehen idazkaria eta bigarrena hurrenkera korrelatiboan hautatuko dira, 54.etik hasita… Idazkari izateko hautagaiak hauek dira: Euskal Legebiltzar Talde Popularraren aldetik, Antonio Damborenea Basterrechea jauna, eta Euzko Abertzaleak taldearen eskutik, Iñigo Iturrate Ibarra jauna. Bi pertsona horiek proposatzen dituzte legebiltzar-taldeek Mahai honetako idazkari izateko. Bozketa. Adineko Mahaiko lehen idazkari andreak dei egin die legebiltzarkide jaun-andreei, botoa eman dezaten. Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak, 75; Damborenea Basterrechea jaunaren aldekoak, 10; Iturrate Ibarra jaunaren aldekoak, 9; zuriak, 55; baliogabeak, 1.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_10
|
|
10
|
1
|
20.11.2012
|
ADINEKO MAHAIKO LEHENDAKARIAK (CELAÁ DIÉGUEZ)
|
SV-ES
|
Beraz, bozketa honela gelditu da: lehen idazkaria, Antonio Damborenea Basterrechea; bigarren idazkaria, Iñigo Iturrate Ibarra. (Txaloak) Realizadas todas las votaciones, señorías… Bozketa guztiak eginik, Legebiltzarreko Mahaiko kideak honako hauek direla aldarrikatzen dut: lehendakaria, Bakartxo Tejeria Otermin; lehen lehendakariordea, Juanjo Agirrezabala Mantxola; bigarren lehendakariordea, Blanca Roncal Azanza; lehen idazkaria, Antonio Damborenea Basterrechea; bigarren idazkaria, Iñigo Iturrate Ibarra. Hala, Adineko Mahai honek ez du beste egitekorik, eta izendatu berriak deitzen ditut Mahaian dagokien tokia hartzera. Eskerrik asko, jaun-andreok, zuen laguntzagatik. Eskerrik asko. Mila esker zuen arretagatik. (Txaloak) Adineko Mahaiko kideek utzi egin dituzte beren tokiak eta behin betiko Mahaiak hartu du bilkuraren lehendakaritza.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/5576bdf3-eed8-4642-be83-b58cd96580ca
|
parl_eu_11
|
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
LEHEN IDAZKARIAK (DAMBORENEA BASTERRECHEA)
|
PV-ETP
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldearen bozeramaileak Iñigo Urkullu Renteria jaunaren hautagaitza aurkeztu du, eta EH-Bildu legebiltzar-taldearen bozeramaileak, berriz, Laura Mintegi Lakarra andrearen hautagaitza.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_12
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
MINTEGI LAKARRA
|
EH Bildu
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Lehendakari andrea, mahaikideak, legebiltzarkideak, herritarrak eta gonbidatuak, egun on. Euskal Herria Bilduk erabaki du lehendakaritzarako hautagaia aurkeztea. Era zergatik? Koherentziagatik. Programa bat aurkeztu genuen, sendoa eta sakona, horren inguruan talde bat bildu genuen, eta Euskal Herria Bilduk badu proiektu politikoa hemen, Legebiltzarrean, eta jendartean ere azaldu nahi duena. Gure helburua da soluzioak ematea. Eta koalizio honek bereganatu du konpromiso bat, hain zuzen ere jendarteak dituen arazo horiei erantzunak emateko. Badugu proiektu aurrerazalea, badugu talde prestua eta prestatua, eta, batez ere, badugu borondate politikoa hori aurrera ateratzeko. Hori guztia da gaur hemen azaldu nahi dudana. Azaldu, legebiltzarkideei, hain zuzen ere azalduko dudan proiektu hau izango delako hurrengo urteetan gure iparrorratza; izango da gure ardatza, egingo dugun politikaren oinarri sendoa. Baina, baita ere, azaldu nahi diegu herritarrei, azaldu nahi diogu jendarteari, hain zuzen ere beraiei eskatuko diegulako konplizitatea gurekin batera aurrera ateratzeko proiektu hau. Eta, beraz, guretzat oso garrantzitsua da jendarteari esatea zertara etorri garen Legebiltzarrera, zer egin nahi dugun urte hauetan eta nola eskatuko die- gun laguntza gurekin batera egin ahal izateko. Somos conscientes del desprestigio que tiene gran parte de la clase política y también de las instituciones. Somos conscientes de que a veces la inercia, la burocracia, las formas anquilosadas, fagocitan a aquellas fuerza que intentan traer un cambio a las instituciones. Lo estamos oyendo todos los días en la calle. Estamos oyendo que una cosa es lo que dicen los políticos en campaña, y otra es lo que hacen. Que los políticos no responden a las necesidades que tiene la población. Bien, creo que es hora de cambiarlo. Creo que es hora de implicarse, de arrimar el hombro, de trabajar en política y estar a la altura de las circunstancias. Creo que es hora de que los políticos escuchen y aporten. Que abran las ventanas y las puertas del Parlamento. Que conviertan estas paredes en muros transparentes, de manera que la ciudadanía pueda ver lo que estamos haciendo aquí, y que pueda colaborar, pueda participar. Que junto con los políticos pueda aportar soluciones a estos problemas tan graves que tiene este país. Agerian jarri nahi dugu posible dela politika beste modu batera egitea; badagoela posibilitatea, baldin eta borondatea badago, beste politika bat egiteko eta politika hori beste modu batera egiteko. Galga ipintzea botere politikoei, botere ekonomikoei, posible dela; posible dela amaitzea gehiegikeriekin. Eta, behingoz, ipini beharko genukeela botere politikoa botere ekonomikoaren gainetik, baldin eta ausardia badugu, baldin eta borondatea badugu. Eta biak ditugu: ausardia eta borondatea. Por eso hemos venido aquí. Porque amamos este país profundamente. Porque amamos a sus gentes. Porque nos duelen sus dolores, nos entristecen sus penas y nos alegran sus alegrías. Y queremos darles respuestas a los problemas que les agobian. Hemos venido aquí porque estamos también en la calle, y porque sentimos en la calle que nos faltan instrumentos, nos faltan herramientas para poder materializar los objetivos políticos y económicos que son necesarios para que las gentes de este país tengan más cotas de libertad, de soberanía, de igualdad y de justicia social. Y por eso, precisamente por eso, de lo primero que voy a hablar es de soberanía, porque es el quid de la cuestión, es el eje de todos los puntos que trataré en estos noventa minutos, y en los siguientes meses y años. Agerraldi honetan azalduko ditut herri honek dituen arazo nagusiak, eta, arazo larriak izanik ere, ez dira larrienak. Egiatan, arazo larriena da tresna nahikorik ez edukitzea, baliabide nahikorik ez edukitzea arazoei erantzun bat eman ahal izateko. Ahalmen politikoaren falta, hori da, egiatan, arazo larriena, eskuak loturik edukitzea erabakiak hartzeko. Eta adibideak nonahi hartu ahal ditugu, hain zuzen ere egunotan erakundeetako langileekin gertatzen ari dena: gure instituzioek ez daukate ahalmenik erabakitzeko nola, noiz eta zenbat ordaindu beren langileei; gure udalek, diputazioek eta Jaurlaritzak ez daukate erabakimenik ezta hori erabakitzeko ere. Ez dugu erabakimenik erabakitzeko zer egin Seguritate Sozialean, zer egin gure federazio deportiboekin. Ez daukagu erabakimenik erabakitzeko zer-nolako eredua eduki behar dugun hezkuntzan. Hori da daukagun egoera, horrek ekarri gaitu hona. Hain zuzen ere, erabakimen-kota horiek lortu ahal izateko, baliabide guztiak erabiliko ditugu; gure eskura dauden baliabide instituzional eta bestelako guztiak, hain zuzen ere, erabaki-kota horiek lortzeko. Horretan datza gakoa. Ez dut esango burujabetzak arazo guztiak konponduko dituenik. Ez, ez gara inozoak. Badakigu arazoak larriak direna. Baina, beste alde batetik, ikusten dugu kapaz bagara herri gisa joateko estatuengana, bide erdia eginda daukagula. Kapaz bagara herri moduan joateko behar den lekuetara, orduan arazo larrien zati bat konpondu izango dugu. Horregatik gaude hemen. Horregatik egingo dugu lan, ausardiaz eta umiltasunez, anbizioz eta begirunez, elkarguneak bilatzeko asmoz eta helburuei tinko eutsita. Zintzotasuna agintzen dugu, eta pazientzia, eta elkarlana, eta malgutasuna, eta irmotasuna ere bai. Gure helburua ez delako mugatzen Legebiltzarreko lau hormetara; gure helburua da Euskal Herri independente eta sozialista lortzea, eta gure esku dauden baliabide, tresna eta eremu guztiak, foro guztiak, erabiliko ditugu helburu horren mesedetan. Eredu ekonomiko eta sozial ezberdina eraikitzen lagundu nahi dugu. Begi-bistakoa da gaur egungo ereduak porrot egin duela eta ez duela irtenbiderik. Goitik behera ezarrita dago eta ezkerrekotik oso gutxi du. Edo norabidea aldatzen dugu ezkerrera, edo, bestela, eskumatik amildegira goaz. Queremos aportar nuestra firme voluntad, nuestra disposición al diálogo y nuestro proyecto político y económico en aras de una Euskal Herria mejor, más libre, más justa, más solidaria y más igualitaria. Una Euskal Herria donde sus gentes se sientan a gusto, piensen como piensen. Un país que finalice definitivamente con la violencia, que todavía persiste. Y que se cure de sus heridas, todavía abiertas. Y que sepa que la historia, con mayúsculas, se escribe de historias, y muchas de ellas están todavía sin contar. Y para lograr eso vamos a necesitar entendernos, nos gustemos mucho o poco. Entender al distinto va a ser la primera lección que tengamos que aprender, empezando por esta casa. Pongámonos manos a la obra. Atalez atal orain aletuko dut, zazpi puntutan, zein den egoeraren azterketa, eta ondoren, proposamen zehatzak, proposamen zuzenak eskainiz, azalduko ditut zazpi eredu. Eta hauek dira zazpi atalak. Lehena da erabakitze-eskubidea. Bigarrena, gatazkaren konponbidea. Hirugarrenik, hitz egingo dut egoera ekonomikoaz –luzeena izango da–. Laugarrena da aukera-berdintasuna eta parekidetasuna. Bosgarrenik, hitz egingo dut hezkuntzaz eta hizkuntzaz. Seigarren atalean, hitz egingo dut parte hartzeaz. Eta azkenik, hitz egingo dut eredu instituzionalaz eta administratiboaz. Zein da gure ideia nagusia, erabakitze-eskubideari dagokiola? Edozein herrik eskubidea du bere buruaren jabe izateko. Hori da ideia nagusia eta hori da mugitzen gaituena. Zer-nolako azterketa egiten dugu egoerari buruz? Lehenik eta behin, esan behar dugu eskubide horrek azalpen gutxi behar duela. Erabakitze-eskubidea oinarrizko eskubide bat da, eta herri honi ukatu egin zaio. Herri honek eskubidea du esan ahal izateko nola eta norekin bizi nahi duen, estatu izan nahi duen edo beste estatu baten edo biren menpeko izan, zernolako harremana eduki nahi duen auzokideekin, nola antolatu nahi duen bere administrazioa, zein eredu politiko ezarri nahi duen, nolako hizkuntza nahi duen bere gazteentzat, bere haurrentzat. Erabakitzea oinarrizko eskubidea da, gizarte demokratikoetan egunero eramaten dena praktikara. Gauza arruntez, gauza administratiboez hainbat herritan txitean-pitean galdetu egiten zaie herritarrei zer pentsatzen duten beraien bizitzetan eragina duten gauzei buruz. Hori galdetzen bazaie edozertaz, nola ez galdetu herri bati zer pentsatzen duen bere etorkizunaz, zer egin nahi duen bere buruaz, ea estatu izan nahi duen edo autonomia, ea norekin bizi nahi duen, ea nolako antolaketarekin bizi nahi duen? Funtsezko eskubidea da, eta hori da guk aldarrikatu egiten duguna. Muchas de nosotras y nosotros somos vascas y vascos en sustantivo, sin adjetivos. Somos y nos sentimos vascas. Queremos que se nos pregunte, y queremos ser vascos porque ser vasco es una manera de estar en el mundo. Es una manera de estar en el mundo. Es una manera que debería ser reconocida como tal, y que de forma natural internacionalmente se de- bería admitir con medios absolutamente democráticos. Preguntando y haciendo que la respuesta sea respetada, sin vetos y sin limitaciones, como ocurre en otros países del mundo. Como ahora mismo está ocurriendo en Escocia, en Flandes, en Quebec, en Montenegro. Zein da gure proposamen zehatza eskubide honen inguruan? Lehenengo proposamena da legegintzaldi honetan planteatzea eta lehentasunezko gaia izatea erabakitze-eskubidea. Alderdi guztien artean mintzatu beharko dugu adosteko nola eramango dugun aurrera eskubide hau. Helburu politikoak ezarri beharko ditugu aurretik, azken muga definitu beharko dugu, eta gero ikusiko dugu nolako baliabideak erabiliko ditugun horretarako. Beraz, elkarrizketa ezinbestekoa izango da. Pausoz pauso, modu dialektiko batean, elkarrizketa lanabesa izango da komunean daukagunetik abiatu eta gehien urruntzen gaituen punturaino heltzeko. Por encima de acuerdos o divergencias sobre la coyuntura y la estrategia a seguir sobre esta materialización del derecho a decidir, ofrecemos y pedimos un compromiso serio para llevar a último termino la construcción de Euskal Herria, una Euskal Herria conocida, reconocida y unida, y reconocida dentro de la comunidad internacional. Porque nuestro objetivo no es hacer un texto que se guarde en un cajón siete años bajo siete llaves y que se olvide para siempre. El objetivo es poner en práctica instrumentos democráticos consensuados y eficaces para que la voluntad de la población pueda materializarse, sea la que sea. Y, por supuesto, el derecho a decidir hay que consensuarlo, primero aquí, y después llevarlo a Madrid y a París. (Luze joango da hau. Guztiok dakizue zenbat denbora daukazuen; beraz, nahi duzunean, postura aldatu edo ura… Ez daukazue, ez? Nik bakarrik. Sentitzen dut). Bigarren puntua da gatazkaren konponbidea. Eta hor ere ideia nagusi bat trasladatu nahi dugu: bakea behar dugu. Bakea oroimenean, justizian eta elkarkidetzan oinarrituta. Nolako azterketa egiten dugu orain daukagun egoerari buruz? Ba, lehenik eta behin, esan behar dugu bakea indarkeria-eza baino askoz ere gehiago dela. Bakea da justizia, bakea da errespetua, eta ez dago bake iraunkor eta jasangarririk akordioetan oinarritzen ez denik. Normalizatu behar dugu herri honen politika. Elkar ezagutu behar dugu, ezberdina onartu eta, mingarria izan arren, eta bada, gure historia hurbilari aurrez aurre begiratu. Kalean modu naturalean egiten ari dena guk ere egin beharko dugu. Askotan herritarrak gure aurretik doaz: herritarrak hurbiltzen ari dira elkarrengana. Herritarrek eman izan digute irakaspen bat: modu natural batean egiten ari da errekontziliazioa, elkarrekin baketzea. Eta askotan politikariok ditugu askoz ere arazo handiagoak bide hori egiteko, herritarrek dituztenak baino. Ikas dezagun herritarrengandik. Porque vamos a tener que convivir unos con otros, porque este es un país plural. El relato de la violencia que ha vivido y todavía vive este país se conformará uniendo los relatos de las personas que la han sufrido, de todas ellas, de todas las personas que la han sufrido y la siguen sufriendo. Pretender que solo haya un relato es negar la realidad. Solo los niños creen que cerrando los ojos desaparece lo que tienen delante. No podemos permitirnos actitudes infantiles o políticamente irresponsables. Pedimos, y ofrecemos, madurez y compromiso. Porque la paz es un constructo, es decir, es algo que se va definiendo según se va construyendo, según se va avanzando en su construcción. La paz es un estado político dialéctico y dinámico, cuyo carácter lo dan las personas que participan en el proceso. Bakearen eraikuntzan parte hartu behar dute, baita ere, gatazkarekin zerikusirik izan dutenek. Batetik, egun preso dauden pertsonek; bestetik, biolentzia guztien biktimak izan direnek. Legebiltzarra foro egokia izan daiteke normalizazioan aurrera egiteko, baina ez da foro bakarra, ez da eremu bakarra. Bakea ezin da idatzi paper batean, firmak bildu eta dekretuz inposatu. Bakea eraiki behar da, bakea sortu behar da, egin egin behar da. Eta egin behar da Euskal Herriko beste lurralde historikoekin (Nafarroarekin eta Iparraldearekin) batera; egin behar da bi estatuekin; egin behar da jendearekin. Bakea koloreaniztuna da, eta EH Bildu egon, egongo da bakea eraikitzeko sortuko diren eta dagoeneko sortuta dauden xede, foro, talde, eremu eta bilkura guztietan, eta etxe honetan sortuko ditugunetan ere. Zeintzuk dira, bada, gure proposamen zehatzak bakegintzan? En esta construcción colectiva que es la paz, queremos aportar nuestra voluntad de entendimiento. Para ello, ofrecemos el Acuerdo de Gernika, donde ya proponíamos que el diálogo se establezca sobre la base de los Principios Mitchell, es decir, el desarme total verificable, el respeto de los acuerdos multipartitos, y el fin de las acciones hostiles y violentas. Ofrecemos dar pasos unilateralmente para el acercamiento entre distintos, y ofrecemos, junto con otros muchos, por supuesto, nuestra apuesta por que las propuestas de Aiete salgan adelante. Y pedimos. Pedimos correspondencia con estos compromisos. Porque realmente creemos que estamos en un punto de inflexión de la Historia, y nuestras actuaciones de ahora –estamos convencidas de eso– van a marcar el futuro de las próximas generaciones. Tenemos que tener responsabilidad política en este momento. Es un momento realmente importante, es una oportunidad histórica que de ninguna manera tenemos que dejar pasar. De ninguna manera. Cotas de madurez, de compromiso y de hacer frente a la situación que tenemos. Pensamos que tenemos dos campos de actuación. Un campo interno, en casa: debemos ser capaces de acordar unos mínimos comunes de convivencia, sí o sí. Porque la convivencia no es una opción; es una necesidad. Para ello, debemos trabajar en una comisión de la verdad y de la convivencia, de manera que sea un instrumento eficaz para redactar las normas que fijen los ejes de esa convivencia futura que va a ser imprescindible. Y otro campo de acción, por supuesto, es el externo: debemos exigir a los estados que abandonen su actitud hostil y obstruccionista, y que finalicen con la violencia jurídica y con la violencia institucional que existe actualmente. Alde horretatik, ezinbestekoa izango da presoen etxeratzea eta prozesu hori jadanik martxan jartzea eta erbesteratuak Euskal Herriratzea. Horixe da erronka. Munduko edozein herritan egin den bezala, bakegintzarako erabakia behin hartuz gero, gatazkaren ondorioei erantzunak eman behar zaizkie. Hori da gure proposamena. Gure proposamena da herri gisa jokatzea eta aurkeztea bai Espainian eta bai Frantzian, eta esan bakea nahi dugula, bakea behar dugula, herri honek bakean bizi nahi duela, eta errespetatu behar direla eskubide guztiak, norbanakoenak eta kolektiboak. Beraz, biktimak aintzat hartu behar dira, eta egokitu behar da Presondegi Legea, eta erbestean daudenak itzuli behar dira, eta tortura erradikatu eta zigortu behar da, eta bortizkeria instituzionala ez da debalde atera behar. Eta, nola ez, jarduera politikoa ez da zigortuko. Ez dago onartzerik atxilotzea eta kartzelaratzea bakarrik jarduera politiko hutsa egiteagatik. Kapaz baldin bagara herri gisa hau guztia eramateko estatuengana elkarrekin, bide erdia eginda daukagu. Beraz, esan bezala, lau horma hauen artean bakea eta elkarbizitza lortzeko egingo diren foro guztietan egongo gara, eta baita ere kanpoan egongo direnetan. Erakunde honetan bide hori hasteko, pro- posamen egokia dela ikusten dugu bakegintzaren inguruko eztabaida sakona egitea, eta mahai gainean jartzea Legebiltzar honetan ordezkaritza duten sentsibilitate guztiak sartutako batzorde bat. Hau da, egiaren eta elkarbizitzaren batzorde berria, hori proposatzen dugu, eta proposatzen dugu batzorde horretara etortzea herri honetan bulnerazioak jasan dituzten pertsona eta erakundeak. Hirugarren puntura pasatuko naiz, eta hauxe da luzeena, egoera ekonomikoa delako. Eta, noski, atentzioa behar du, arreta behar du. Eta datuak emango ditut eta espero dut segitu ahal izatea erraz. Ideia nagusia badugu atal honetan, eta ideia nagusia da: badago aurre egitea krisiari baldin eta beste politika ekonomiko bat aplikatzen badugu, badago aurrera egitea. Egoera aztertu egin dugu eta hauxe izango litzateke guk egin dugun egoeraren azterketaren laburpen bat. Eta lehenengo konstatazioa argia da. Lehenengo konstatazioa da ez dugula tresnarik egoeraren larriari erantzuteko. Hori hala da. Hasi gaitezke partxeak ipintzen, hasi gaitezke tiritak ipintzen, hasi gaitezke zuloak tapatzen eta arrakalak estaltzen, baina, egiatan, ez dugu tresnarik egoeraren larriari erantzunik emateko. Eta lehen aipatu ditut adibide batzuk eta egunero ikusten ditugu nonahi. Eskuak loturik gaude, ez dugu baliabide politikorik. Erabaki bat hartu nahi dugunero, badugu aurretik dekretu bat, badugu aurretik inposaketa bat. Eta hori da lehenengo arazoa, gure tresna politiko horiek gureganatzea. Hori da egiten dugun lehenengo irakurketa bat. Tresna politikoak falta zaizkigu eta inpotentzia ematen du horrek. Inpotentzia ematen du ikusteak arazo arruntenetan, gure langileen soldatetan ere, ezin dugula erabakirik hartu. Nola edo hala, eman behar diogu erantzun bat arazo honi. Batez ere, kontuan hartuta krisialdi hau ez dela egun batekoa. Krisialdi hau sakona da, luzea izango da; ez da arina eta ez da laburra, eta premiazkoa da ahalik eta arinen erantzunak ematea. Ahalik eta arinen ipini behar ditugu tresnak, hartu behar ditugu neurriak honi buelta emateko, ze, egiatan, hau izango da urte batzuetarako eta gure hurrengo belaunaldien etorkizuna baldintzatuko du. Arazo larrienak zeintzuk dira? Enplegu falta, edo, falta baino gehiago, enplegua galtzea; finantziazio-eza eta likidazio falta; inbertsioen jaitsiera; murrizketak eremu sentsibleetan; murrizketak arlo guztietan, eta, batez ere, pobreziaren igoera. Gauza bat esan nahi dugu: krisia dago, bai, eta krisi sistemikoa da. Baina, egia esan, ez da gastuen krisia, diru-sarreren krisia da. Eta batez ere da lehentasunen krisia, zeri eman lehentasuna. Ze dirua egon, badago; kontua da zertan gastatzen den. Ez da horrenbeste sarrera, eta horretarako badaude neurriak, badaude metodoak, eta gero garatuko ditut eta azalduko ditut. Batez ere da zeri ematen diogun lehentasuna gastua egiteko; horretan datza gakoa. Euskal Herria Bilduren irudiko, lehentasuna da pertsonen ongizatea. Lehentasuna ez da defizit publikoa gutxitzea. Pobrezia dagoen bitartean, ez da etikoa diru publikoa bideratzea defizit publikorako eta bankuei dirua emateko, ze defizit publiko hori bankuek generatu dute eta, azken finean, jendearengana joan beharko lukeen diru hori zuzenean doa berriz ere bankuetara. 2011ko udaran, Partidu Popularrak eta Partidu Sozialistak (Espainiakoak), EAJren abstentzioarekin, Konstituzioa aldatu zuten, defizit publikoaren murrizketari lehentasuna emateko. Momentu batean, antza, omen, ikusi zuten bankuei zor publikoa ordaintzea garrantzitsuagoa zela gastu soziala baino. Ondoren etorri den guztia erabaki horren ondorioa da. Espainian Konstituzioa aldatu zuten eta Erkidego Autonomiko honetan Aurrekontuen Egonkortasun Legea inposatu zaigu. Honen helburua ere defizita murriztea da, eta horretarako egin da udalei egoera finantzieroa hobetu, bai, baina beraiek ordain dezaten beraiek daukaten defizit publikoa, hau da, beraiek emateko diru gehigarri hori bankuei. Noski, zerbitzu sozialen kontura. Burujabetza behar dugu, hain zuzen ere, puntu hauetan guztietan erabaki egokiak hartu ahal izateko. Eta hau da biziraupen-kontua; erabaki ahal izatea, biziraupen kontua. Ez da aukera, beharrizana da. Aunque en los últimos años la Comunidad Autónoma vasca ha podido hacer frente a la crisis económica mejor que otras comunidades, gracias a una situación previa más favorable, los últimos datos indican que el proceso de degradación económica se está acelerando, y que el paro aumenta de una manera exponencial. Estamos lejos de aquel 10 % de tasa de paro que, según Eustat, teníamos hace solamente dos años. Según los últimos datos del Instituto Nacional de Empleo, tenemos una tasa de paro del 15 %. En dos años hemos pasado del 10 al 15 %. Tenemos 900.000 empleados y 171.000 parados, 52.000 parados en Navarra. Y hay comarcas como Ezkerraldea, por ejemplo, que tiene una tasa de paro cercana al 24 %. Barne-produktu gordina % 1,2 jaitsi da aurten. Milatik gora enpresa itxi egin dira abuztura arte Erkidego Autonomo honetan, eta ehunka enpresa gehiago desagertuko dira ez badaukate aukerarik mailegua lortzeko interes onargarri batean. Eta onargarri esaten dut ze momentu honetan interesa daukate % 8an (Alemanian, esate baterako, % 1ean dute interesa), eta % 8an baldin badute, nekez ibiliko dira gero karga finantziero horiei erantzun ahal izateko. Beraz, kredituak, maileguak, bai, baina interes logiko, interes onargarri batean. Gure enpresa gehienak pymeak dira (% 90), hau da, gehienek daukate 50 langile baino gutxiago. Eta ez dut ezta aipatu nahi ere autonomoen egoera eta enpresario txikien egoera, merkatalgoan, esate baterako. Nekez eutsiko diote bakarrik, laguntzarik gabe, krisialdi honi. Laguntza beharko dute, mota guztietako laguntza. Ante esta situación, no vemos otra salida que un cambio de paradigma. El objetivo no es que el capital gane más, sino que todas las personas vivan mejor y más dignamente. Y para ello hay que ayudar a las empresas, por supuesto, pero solo en la medida en que generen trabajo digno. Trabajo digno porque estamos viendo cómo personas que tienen un sueldo legal están también entrando en los límites de la pobreza. Es lo que se llama el working poor o lo que se llaman los mini-jobs en Europa, que los está exportando aquí también. Es decir, personas con un contrato legal que están entrando en los niveles de pobreza. Por lo tanto, habrá que ayudar a las personas, a las empresas, pero a aquellas que compartan riqueza, esa riqueza que generan, y que inviertan en economía social y no en economía especulativa. Eta horretarako baditugu proposamen zehatzak. Ekonomia oso eremu zabala da, eta nik batez ere kokatuko dut begirada puntu konkretu batzuetan: enplegua, finantziazioa, fiskalitatea, kupoa, zerbitzu sozialak eta energia. Has gaitezen enpleguarekin, hain zuzen ere horrenbeste arduratzen gaituen gaiarekin. Bi dira premiazko eginbeharrak. Lehena da dagoen enplegua banatzea, eta bigarrena da enplegu berria sortzea. Noski, bigarren honetarako dirua behar da, eta hurrengo atalean azalduko dut zein den gure proposamen zehatza diru gehiago lortzeko, fiskalitateari buruz eta beste gai batzuei buruz hitz egingo dudanean, nola lortu diru hori. Baina has gaitezen lehenengo puntuarekin, nola banatu enplegua. Enplegua banatzeko proposatzen dugu, lehenik eta behin, 35 orduko lanaldia ezartzea; hori egiteko eskumena duten erakundeetan, noski. Oro har, eredu hori sustatzea lan-merkatuan, 35 ordukoa. Proposatzen dugu jubilazio-adina aurreratzea eta errelebo-kontratuak egitea 60 urtetik aurrera. Proposatzen dugu Espainiako Kongresura eramatea proposamena SMI edo gutxieneko soldata finkatzeko 1.075 eurotan, hain zuzen ere kopuru horretan finkatu delako pobreziarekiko muga. Eta uste dugu interesantea izan daitekeela, ez orain bertan egiteko, baina bai mahai gainean jartzeko eta horretaz debatitzen hasteko, hiritarren oinarrizko errenta. Gai interesantea dela uste dugu. Uste dugu hori ja mahai gainean ipini daitekeela eta epe ertainean horretaz hitz egin beharko genukeela. Ganbera honetan jabetu behar gara bazterketa pairatzen dutenek bizi duten egoeraz. Oinarrizko errentarekin edo pentsioekin gertatzen dena, esaterako, lotsagarria da. Pentsioak izoztu egin dira eta IPCa igo egiten da, Madrilek horretarako ezkutuko trikimailuak erabiltzen ditu eta de facto jaitsi egiten zaie pentsiodunei beraien diru-iturria. Nik batzuetan pentsatu dut: 500 eurorekin bizi behar baduzu, nolako bizitza duzu? Baduzu beste bizitzarik, pentsatzetik aparte: "Nola bizi naiteke 500 eurorekin? Hori baino ez badut, zer beste bizitza gelditzen zait, horretaz bestalde, pentsatzeko, gozatzeko, bizitza oso bat, pleno bat izateko?". Ez duzu, ez duzu aukerarik bizitzeko, bizi pleno bat eramateko. Eta ez dakit kontzienteak garen horretaz, ez dakit. Para crear empleo debemos fortalecer el tejido industrial vasco, que es muy endeble. Proponemos la creación de un centro de vigilancia tecnológica, que también tiene otros nombres en Europa. Son centros que en Europa llevan funcionando veinticinco años en casi todos los países europeos y que ayudan a las empresas, normalmente gratuitamente, a veces a cambio de una pequeña aportación económica, a asesorarles en las contrataciones, a actualizarse en el campo de las TIC y en otros aspectos que contribuyen a mejorar su producción. Porque a veces empresas pequeñas, con personas que llevan muchos años trabajando en ellas, con una cualificación personal que se ha quedado envejecida, necesitan incorporar nuevas personas, nuevas técnicas, y no tienen capacidad suficiente, por sí mismas, para poder estar al día en el mercado tecnológico, en el mercado de las contrataciones. Y un centro de vigilancia tecnológica que les ayude, que les apo- ye, que les haga un servicio público, ayudándoles a qué tipo de personas conviene más contratar o a qué tipo de tecnologías tendrían que sumarse para poder mejorar su producción, sería un servicio importantísimo para ayudar a fortalecer ese tejido industrial vasco que realmente es muy endeble. Es cierto que antes se han dado ayudas, es cierto, pero no sabemos si han sido efectivas. Es que no lo sabe nadie, porque en los diez últimos años no se ha hecho una evaluación de las ayudas que se han dado a las empresas. Inbertsioa sustatzeko, inbertsiorako fondo estrukturala sortzea proposatzen dugu, berrikuntzarako eta inbertsio teknologikorako politika publikoak berregituratzeko asmoaz. Gure industriagintza ahula da: bakarrik % 4k dauka maila teknologiko altua. Gero, badaukagu maila teknologiko ertainean % 27, baina % 60 daukagu oso maila teknologiko baxuan. Ezin baduzu konpetitu teknologian, kanpoko merkatuetara zoazenean, konpetitu behar duzu soldatetan, zure soldatak jaitsi, konpetigarria izateko, lehiakorra izateko kanpoko merkatuetan. Eta ez dago konpetitzerik Turkiarekin edo Txinarekin, ez dago konpetitzerik. Horregatik behar dugu maila teknologikoa igotzea gure enpresetan, hain zuzen ere teknologian izan behar dugulako lehiakorrak. Esaten dudanean, gainera, ez dugula jaitsi behar soldatarik, bide batez aipatu nahi dut elementu bat. Hemen dauzkagun langileei aplikatu behar diegu hemengo lan-hitzarmena. Gertatzen ari da Erkidego honetan kanpoko langileei aplikatzen zaiela, portugaldarrak badira, Portugalgo lan-hitzarmena, edo, errumaniarrak badira, Errumaniako lan-hitzarmena. Eta hori ez dago onartzerik. Hemen lan egiten duten langile guztiei aplikatu behar zaie bertako lan-hitzarmena, eta ez beraien jatorrizko herrietako lan-hitzarmena. Azkenik –bueno, azkenik ez; badakizue, hau luze doa–, proposatu nahi dugu iniziatiba publikoa duten elkarte kooperatiboak sortzea, hau da, SCIPak (sociedades cooperativas de iniciativa pública). Adibide bat ipintzeko, Bilboko garraioa. Bilboko autobusak enpresa pribatu baten eskuetan daude (Veolia), eta zerbitzu publiko bat izan beharko luke. Zergatik? Enpresa pribatu baten eskuetan baldin badago, nola edo hala egongo dira murrizketak: edo murrizketak langileak kanporatuz, edo murrizketak mantenimenduan, askotan gertatzen dena. Eta garraio publikoa izan behar da zerbitzu publiko bat, hemengo enpresa batek, esate baterako aipatzen ari naizen iniziatiba publikoko elkarte batek, sustatua, non langileak eta inbertsoreak diren enpresa horren partaide, esate baterako. Oso inportantea dela ikusten dugu sektore publikoa indartzea eta sektore publikoak koordinatzea eta sustatzea bertako ekonomia. Intzentibo fiskalak eman behar dira eta ekonomia eraginkorra egin behar dugu. Sektore publikoa izan behar da motorra, izan behar da lokomotorra, tren horretatik tiraka egingo duena. Eta hori nola egiten da? Hori egiten da aldatuz pentsamendua, goitik behera egin ordez behetik gora egin dezagun. Has gaitezen eskualdeetatik, esate baterako. Ikus dezagun eskualdeetan dauden beharrak, dauden beharrizanak, modu global batean, eta, bulego batean erabaki ordez zer-nolako enpresa, zernolako garraio edo zer-nolako museoa ipiniko dugun eskualde batean, ikusi eskualde horrek egiatan zernolako beharrizanak dauzkan hezkuntza arloan, osasungintzan, garraioan, industrian, eta orduan hasi osatzen, eskualde horri begira, dauzkan behar ekonomikoak eta behar sozialak, eta enpresak sortu hor eta eskualdez eskualde egin sare bat. Beraz, proposatzen duguna da plan integral bat: lagundu pymeak, lagundu kooperatibak. Eta, alde horretatik, esaten dugu lehentasuna eduki behar dutela bai zerbitzu sozialeko enpresek, bai pymeek eta bai kooperatibek erakunde publikoek egiten dituzten lizitazioetan. Beraiek eduki behar dute lehentasuna. Baina, betiere, eskualdearen, jendearen beharrizanetatik abiatuta. Adibide bat ipiniko dut. Larrabetzun, esaten baterako, badago eskola-jantoki bat gurasoek kudeatzen dutena, eta bertako nekazariek ekoizten dutena erabiltzen dute jantoki horretan. Alde batetik, ari gara sustatzen lehen sektorea; beste alde batetik, ari gara merkatzen eskola-jantokiaren prezioa; eta ari gara egiten oso gauza garrantzitsua, eta da ekoizletik kontsumitzailearengana dagoen tartea murriztea. FAOk berak errekomendatzen du kontsumitzen dugunaren % 50, gutxienez, izatea hurbilekoa, eta guk momentu honetan kontsumitzen dugu hurbiletik % 5 bakarrik eta beste 95a hainbat kilometrotatik ekartzen dugu hona. Zergatik ez hasi kontsumitzen hurbil daukaguna? Hori da elikadura-subiranotasunaren kontzeptua. Askoz ere atal gehiago dauzka, baina hori da bat. Aurrezten dugu garraioan, aurrezten dugu energian, aurrezten dugu kutsaduran, eta, gainera, sustatu egiten dugu bertako ekonomia eta gure sektorea. Kontzeptu hori, egiatan, oso garrantzitsua da eta garatu beharrekoa hurrengo urteetan. Para poner en marcha estos planes hay que incentivar la economía de las comarcas, fortalecer y mejorar el sector público, repito. Y para eso se necesita dinero, por supuesto. ¿Y de dónde lo sacamos? Vamos a hablar de la financiación. Hay cuatro líneas principales de actuación. Una es invertir aquí el capital generado aquí; no privatizar las entidades financieras creadas con los ahorros de la población vasca; recortar gastos no prioritarios o de escaso interés social, y, por último, no descartar el endeudamiento si es para invertir en economía real, acudiendo al Banco Europeo de Inversión, al BEI. Inversión de capital es el primer punto que he mencionado. Hace dos años, en el año 2010, el capital extranjero invirtió en esta comunidad 4.000 millones de euros. En ese mismo periodo, el capital vasco invirtió 40.000 millones de euros en el extranjero, diez veces más. Exportamos dinero. Y además algunas de estas empresas que exportan dinero luego tienen ERE en sus empresas de aquí. Me parece que luego van a estar en la puerta. Se están deslocalizando las empresas vascas. Primero se descapitalizan, y después se trasladan a lugares donde les producen más beneficios, aunque tengan que condenar al paro y a la pobreza a aquellos que generaron la riqueza que les permite expandirse. Es totalmente impúdico. El capital que se genere en el País Vasco debe invertirse en el País Vasco para crear empleo. Habrá que apelar a esos supuestos valores de los empresarios vascos y las empresarias vascas, y también habrá que crear normativas que impidan que la plusvalía generada por los trabajadores y las trabajadoras vascas y vascos provoque sus propios despidos. Finantza-entitateei buruz, zer esan? Ba gauza bera esan dezakegu entitate finantzieroei buruz. Erkidegoko herritarrek kutxetan, beraien aurrezkiekin, beraien libretatxoetan metatu dituzten 35.000 milioi horiek zorian daude banku pribatura pasatzeko oso epe laburrean, hemengo kutxek kontrola galtzen dutenean Kutxabankekin. Eta galdu egingo dute Kutxen Legea eta Europaren araudia indarrean ipintzen diren momentuan. Italian gertatu da hau, Italian prozesu bera gertatu da. Lehenengo egin zutena izan zen bereizi alde batetik obra soziala eta beste alde batetik banku-lana, eta egin zutena izan zen fundazio baten bidez obra soziala utzi kutxen eskuetan. Eta artean kontrolatzen zuten. Gero ipini ziren lege berriak kapital pribatua sartu ahal izateko. Kapital pribatua sartu egin zen, noski, barra-barra. Eta gero kapital publikoak egin zuena izan zen kutxek zeukaten kapital publiko apurra erosi, eta azkenean gertatu zen banku pribatu bat, guztiz pribatu bat, obra soziala zeharo desagertuta. Kutxabanken kasua, benetan, larria da. Bankarizazioaren aldeko apustua egin zen, bai, eta zaila da buelta ematea, baina oraindik badago zer egina. Guk proposatzen duguna da Legebiltzarrean sortzea propio, bereziki, batzorde bat oso azterketa sakona egiteko gure sistema finantzieroaz. Gure sistema finantzie- roaz. Hemen sakondu behar dugu, zeren hemen ez badago diru-iturri hori, akabo: gure enpresek behar duten mailegu sorta hori, behar duten mailegu-lerro hori, ez dute jasoko eta benetan oso egoera larrian egongo dira. Euskal Herriak behar du sistema finantziero indartsu bat, eta Legebiltzar honetan hasi gaitezke sortzen, propio, batzorde bat horren gainean hitz egiteko. Zeren lehenengo zantzuak ikusten ditugu. Vital Kutxa bera pasa den urtean pasatu da 15 milioitik 5 milioira obra sozialean, hau da, heren batera pasatu da. Hurrengo pausoa da guztiz desagertzea, Italian ikusi dugun prozesu bera, edo Nafarroan ikusi dugun prozesu bera. Galera hirukoitza da: ez dago inbertsiorik egiteko dirurik beharrizan handienak dauden garaian, hau da, gastu sozialerako diru gehien behar dugun garaian ez dago dirurik gastu sozialerako, eta, gero, enpresek eta familiek ez dute behar duten mailegua. Eta, azkenik, oso lazgarria den kontua: eta, gainera, desjabetzeak. Ez dago onartzerik desjabetze bat gehiago, bat ere ez. Eusko Jaurlaritzak iniziatiba hartu behar du banketxeekin mintzatzeko eta etxegabetu nahi diren familiei aukera emateko alokairu soziala izan dezaten. Eta gero, egoera ekonomikoa hobetu egiten denean, berriz ere heldu beraien hipotekari. Hemen galdera bat sortzen da: nola da posible Erkidego Autonomo honetan, hamarkada batean (2001etik 2010era) 143.000tik gora etxebizitza eraikitzea, egotea 75.000 etxebizitza hutsik eta, aldi berean, edukitzea 100.000 pertsona Etxebiden pisu baten zain? Ez da ulertzen, hemen zerbaitek ez du funtzionatzen. Eta oraindik segitzen dugu hori guztia arautzeko legerik gabe. Erkidego hau da erkidego autonomiko bakarra, Ceuta eta Melilla kenduta, etxebizitzaren legerik ez daukana. Bakarra, Ceuta eta Melilla kenduta. Recortar gastos. En este esfuerzo por conseguir dinero para la creación de empleo y la inversión en el tejido industrial, parece más que razonable, parece indispensable plantear una moratoria al tren de alta velocidad. ¡Ya tenemos necesidades donde gastar esos 500 millones anuales que se adelantan para su construcción! Para hacernos una idea de estos 500 millones anuales, se presupuestaron en ayudas sociales 322 millones anuales (es decir, por debajo de estos 500 que se presupuestan para el TAV), y se prevé por ejemplo ahora que la paga extra de Navidad supondría un monto de unos 208 millones (es decir, menos de la mitad de lo que supone el gasto anual para el TAV). Es un tren que en un sentido real y en un sentido figurado no lleva a ninguna parte. No está asegurada su construcción más allá de Vitoria, más allá de Castejón, ni tampoco está asegurada la construcción con Europa, porque ya se ha paralizado el tramo de Iparralde y porque ya se ha hecho un estudio en Iparralde según el cual la línea que tienen actualmente no se va a saturar hasta el año 2050. Por lo tanto, es hora de hacer un plan, de repensar las necesidades de transporte y hacer un plan integral. Muchos de los tramos ni siquiera están licitados. Realmente, de toda la obra se ha construido solo el 3 %, y empeñarse en decir que "ya que está empezada, vamos a terminarla" sería como comprar un cuadro carísimo para aprovechar la escarpia que tenemos en la pared. Txarrena da gauzak egiteko estiloa. Estilo bera ikusi dugu Supersurren, ikusi dugu aireportuetan, ikusi dugu Pasaian, ikusi dugu Kutxabanken, ikusi dugu Euskaltelen: erabakiak gutxien artean hartzen dira eta gero guztion dirua gastatzen da. Zorpetzea da egiten dugun laugarren proposamena arlo horretan, baina adi, zorpetu, beharrezkoa den kasuetan. Hau da, lehenik baloratu behar dugu zertan ordaindu behar diogun zorra Estatuari, eta gero, hori erabaki ondoren, pentsatu beharko dugu nola egingo dugun edo zertarako zorpetuko garen. Ez da txarra jotzea –lehen aipatu dut– Inbertsiorako Europako Bankura, zorpetzeko, baldin eta beharrezkoa bada estrategikoak diren proiektuetan sartzeko. Sobre la fiscalidad queremos decir que después de la reforma que se hizo en el año 2006, que era claramente insuficiente y escasamente progresista, hay que hacer un cambio político-fiscal en profundidad, donde tengamos que recuperar la progresidad y donde vemos que, a pesar de algunas medidas que ya estamos tomando en la Diputación de Gipuzkoa, todavía ni siquiera llegamos a los niveles de progresidad que había antes del año 2006. Para hacernos una idea, la presión fiscal en esta comunidad es de un 28,8 % del PIB, que está bastante por debajo de la de España, que es un 30,4 %, y está diez puntos por debajo de la presión fiscal europea, que está en un 38,4 %. Es decir, que si Europa es un modelo a imitar en algunos temas, también imitemos en este tema. Hay que desarrollar una ley de armonización fiscal para evitar la competencia entre las diputaciones, pero, por supuesto, que esa armonización caiga siempre del lado de la justicia social, que el que tiene más pague más, y que lo recaudado sirva de alguna manera para minimizar las desigualdades en las oportunidades sociales. Y esto es una necesidad, esto no es demagogia. Hay que tomar medidas eficaces contra el fraude fiscal, no limitarse a la elusión fiscal (hablo de elusión, no de ilusión, aunque me imagino que a más de uno le hará ilusión poder seguir evadiendo). ¿Por qué? Primero, por razones de justicia social, y segundo también para responder a las necesidades sociales que tiene la comunidad. Planteamos una reforma del IRPF con criterios de progresividad fiscal en todo tipo de renta (de trabajo, de capital y de patrimonio), y vamos a implantar el impuesto de las grandes fortunas desmontando esa ingeniería fiscal que permite eludir la fiscalidad. No es verdad que ese impuesto descapitaliza a las empresas. A una empresa, a una persona que tenga unas ganancias de 6 millones le tocaría pagar 15.000 euros, y a una empresa que tenga unas ganancias de 12 millones le tocaría pagar 30.000 euros. No creo que sea un desastre económico, no creo que le lleve a la bancarrota, no es para hundir a nadie, y además aseguraríamos, primero, que hay una cierta equidad entre lo que pagan las personas que están bajo nómina y las que están evadiendo, y, por otra parte, poder conseguir ese dinero en gastos públicos. Y nos parece que es un esfuerzo asumible y razonable. Proponemos detener la bajada progresiva del impuesto sobre sociedades, eliminando sucesivamente las deducciones y limitando el gasto deducible. Y también proponemos implantar un impuesto de sucesiones y donaciones universal y progresivo. El objetivo, claramente, es recuperar la soberanía fiscal plena, que es un objetivo absolutamente imposible de garantizar si no tenemos un sistema político más completo. Por lo tanto, hay que hablar ahora del concierto y hay que hablar del convenio económico. Horregatik hitz egingo dut orain kupoaz, kupoa ezinbesteko erreminta delako burujabetza politiko eta ekonomikorako. Uste dugu Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan negoziatu behar dugula berriro kupoa eta kupo horri ematen diogun aportazioa. Areago, ez bakarrik Kontzertu Ekonomikoa, baita ere Konbenioa, Nafarrako Konbenioa, eta lau herrialdeek, lau instituzioek, edo instituzio guztiek, negoziatu behar dute Estatuarekin, herri-interesen ikuspuntutik. Espainiak, datorren urtean, izango du 900.000 milioi euroko zor publikoa. Hori, zor publikoa. Zor pribatua ere kontuan hartzen badugu, orduan da 2,1 bilioi euroko zorra. Gure kupoaren bidez, barneproduktu gordinaren % 6,24 joaten da Estatura, eta hori bideratzen da batez ere zorra ordaintzera, eta gero, bestelako gastuak, gure ustez lehentasunezkoak ez direnak. Beraz, ez dugu ikusten egokia denik Erkidego honi baliabideak kentzea Espainiako zor publikoa ordaintzeko, hemen gabezia horiek ditugun bitartean. Horregatik negoziatu behar dugu Estatuarekin hemengo instituzioek BEZa edo IVA arautu eta kudeatu behar dugula, batez ere erabaki-ahalmen autonomikoa larriki baldintzatzen duelako. Eta, ildo beretik, hitz egin behar dugu honetaz ere, Ecofinen hartu behar genukeela parte lau lurralde historikoek eta bertan defendatu gure interesak. Sobre los servicios sociales, el sector público debe ser fuerte y no solo garantizar las pensiones, la sanidad y la educación, sino que además deben garantizar los servicios de cuidado de las personas, principalmente los relacionados con la infancia (los comedores infantiles, escuelas infantiles) y con las personas mayores (el servicio de atención domiciliaria, las residencias, los centros de día), y todos aquellos servicios de atención a la dependencia. Pensamos que la atención a las personas es un asunto estratégico, debe ser un asunto estratégico. Para Euskal Herria Bilbu lo es. Tenemos que posibilitar el acceso de las personas a un empleo remunerado, contribuir al tránsito a un modelo económico donde el cuidado de las personas y del tiempo sean productos prestigiados. Hay que elaborar un mapa de cuidados, para hacer un sistema público vasco de servicio de cuidados. Nos importan especialmente las personas que estén en situación de pobreza y las personas que están sufriendo las consecuencias del paro y de los desahucios, y también las personas que por culpa de las leyes de extranjería de los estados están en situación de marginación. Por ello, en Gipuzkoa, por ejemplo, hemos aumentado hasta un 48,1 el gasto social para servicios sociales, cinco puntos por encima de Bizkaia, seis puntos por encima de Álava. Porque hemos conseguido que la recaudación de impuestos baje menos que en otros territorios, es decir, un 1,1 %, frente a la bajada del 3,6 en Bizkaia, y a la bajada del 6 o 7 % de Álava (no está claro, porque los datos son opacos). Y hemos conseguido también que los presupuestos propios que tiene cada una de las diputaciones hayan bajado menos que en las otras; es decir, han bajado Gipuzkoa un 2,6 %, en Bizkaia un 10,4 %, y en Álava no lo sabemos, porque no se han hecho público los datos. El cuidado de las personas tiene un carácter estratégico. Energia. Eredu energetikoa aldatzea biziraupenkontua da dagoeneko. Euskal Herriak pairatzen duen dependentzia energetikoa ikaratzeko modukoa da. Kontsumitzen den energiaren % 5 bakarrik da hemen ekoiztutakoa, eta beste guztia ekarri behar dugu. Politika berri bat behar dugu zifra hori apurtzeko, eta horretarako, noski, berriz ere benetako erabaki politikoak hartu behar ditugu. Noski, horrek ez du esan nahi, energia lortzeko, egin behar denik ez frackingik, ezta ere Garoñaren luzapenik. Bi jarrera daude, edo bi eredu, edo bi jarduera –deitu nahi duzuen moduan–, energiari dagokiola. Bata da jarrera ekonomizista: ustiatu. Eta bestea da eredu energetikoa aldatzeko errespetu ikaragarria izatea ama Lurrarekin, eta modu inteligenteago batean, modu azkarrago batean, modu hobean erabili energia alternatiboak. Ante estas dos posturas, la postura de Euskal Herria Bildu es la apuesta por un nuevo modelo energético, que acerque los centros de producción a los centros de consumo –lehen aipatu dut subiranotasunaz hitz egin dudanean–, que se sustente en energías renovables, que además se apoya en una tradición antinuclear de Euskal Herria. Y por ello vamos a trabajar por el desmantelamiento definitivo de Santa María de Garoña y por paralizar los proyectos de exploración y explotación de gas no convencional. Nos parece interesante una imposición fiscal progresiva de los niveles de consumo de energía, de manera que quien contamina paga, y el que provee de servicios ecológicos cobra. Aukera-berdintasunaz hitz egingo dut. Ideia nagusia da ez dagoela kohesio sozialik, ezta justiziarik ere, ez badago aukera-berdintasunik. Eta, lehenengo, egingo dut egoeraren azterketa. Nik uste dut jendarte edo gizarte baten egoera zibikoa neurtu egin daitekeela eta haztatu egin daitekeela, ikusita nola tratatzen dituen bere kolektibo ahulenak, nola tratatzen dituen etorkinak, gazteak, emakumeak, pobreak. Egia esan, niri beti suertatu zait mingarria sartzea emakumeak kolektibo baztertuen artean, erdia baino gehiago izanda, baina halako kontraesanak ditugu, halako egoera bizi dugu: oraindik ere kolektibo baztertuen artean sartu beharra. Eta nik uste dut oraindik urrun gaudela gizarte parekide batetik. Ez dugu aukera bera, eta maila berberera heltzeko lan bikoitza egin behar dugu. Uste dugu feminismoak urteetan aldarrikatu dituen balioak, aldarrikatu dituen lehentasunak era- man behar ditugula gizartera, errespetuan oinarrituta eta aukera-berdintasunean oinarrituta. Partekatu behar dira ardurak eta partekatu behar dira pribilegioak, eta horretarako proposamen zehatzak aipatu nahi ditugu. Pensamos que hay que introducir la perspectiva feminista en las políticas públicas, para construir un nuevo modelo de sociedad que vaya eliminando la desigualdad existente hoy en día entre hombres y mujeres. Porque no olvidemos que esta, y no otra, es la opresión más antigua que se ha sostenido y que está manteniendo a las mujeres en una situación de marginación a causa del patriarcado existente. Tenemos que dotar a las políticas públicas de medios económicos para ir cambiando los modos patriarcales que llevan a tanto mujericidio, que es una palabra que no existe en el diccionario, pero que leemos en los periódicos todas las mañanas. Fomentaremos la participación directa de las mujeres en esas políticas, sin paternalismos y sin despotismos ilustrados, es decir, todo para ellas pero sin ellas, como tantas veces está ocurriendo. Hay que acabar con la feminización de la pobreza: las pensiones más míseras, los trabajos peor pagados, el cuidado no remunerado, siempre recae en ellas. Para mejorar sus condiciones de vida debemos asegurar unos servicios sanitarios específicos, porque las mujeres tienen necesidades sanitarias específicas que no se contemplan muchas veces en nuestros centros ambulatorios, en nuestros hospitales, porque generalmente los gestores sanitarios suelen ser masculinos. Arin noa, ez dudalako ezer utzi nahi tintontzian. Eta hitz egin nahi dut hezkuntzaz eta hizkuntzaz, eta gure ideia nagusia da hezkuntza-eredu publikoaren eta propioaren alde lan egingo dugula. Guk uste dugu, eta hala da, hezkuntza dela gizarte baten oinarria. Hezkuntza ez da bakarrik gure ikasleei ematea formazio akademiko bat; hezkuntzaren bidez burutu egiten dugu balioen transmisioa, gazteen formakuntza, jendartearen eredua eta pertsonen beraien garapen pertsonala. Hezkuntza, bestalde, pentsamenduaren sorkuntzarako eremu naturala da, eta sorkuntza hori hizkuntza baten bidez egiten da. Hitzen bidez pentsatzen dugu. Beraz, zer-nolako hizkuntza erabiltzen dugun hezkuntzan, hori ez da nolanahiko kontua, ez da kontu marjinala. Marko hirueleduna aspaldi ezarri zen, baina azkenengo Gobernu honetan beste koska bat egin zaio horri, eta hirugarren hizkuntzaren presentzia areagotu nahi izan denean, txokoratu nahi izan da euskararen presentzia. Eta guk horretaz esan behar dugu guk defendatu egiten dugula eredu bat non ikasleak aterako zaizkigun euskaldunak, lehenik eta behin, eta hirueledunak, eta hirugarren hizkuntza eta laugarrena sartzeak ez duela berez ekarri behar euskarari eman behar zaion lehentasuna…, hain zuzen Euskal Herrian, euskararen herrian, bizi garelako. Beraz, hezkuntzaren bidez sortu nahi ditugu belaunaldi euskaldunak, belaunaldi solidarioak, belaunaldi formatuak eta lagundu egingo dutenak gizarte solidarioago bat, gizarte libreago bat egiten. Zeintzuk dira gure proposamen zehatzak? Ba, lehenengo eta behin, uste dugu birpentsatu, ebaluatu egin behar direla azkenengo urteetan martxan jarri diren proiektu batzuk. Esate baterako, Eskola 2.0; esate baterako, aipatu berri dudan marko hirueleduna; esate baterako, Bakerako Hezkuntza Plana. Birpentsatu behar ditugu, berrikusi behar ditugu, ebaluatu: ikusi zer-nolako emaitza eman duten, eta, hortik abiatuta, ikusi nola segi aurrera, hemendik edo handik, hiru eremu horiei dagokiela. Aseguratu behar dugu hezkuntza-komunitateak parte hartuko duela prozesuan. Eta behingoz amaiera eman behar zaie murrizketei. Murriztu egin da. Hau da, 2010ean 41 miloi gutxiago eskaini zaio atal honi; 2011n, 217 miloi gutxiago eskaini zaio, eta aurten 24 miloi gutxiago. Hau da, murrizketa bat beste baten gainean. Eta, gainera, ikasle kopurua igo egin da ikasgeletan. Hori ere murrizketa da. Unibertsitateari buruz, zer esan? Murrizketak egunero ikusten ditugu: irakasle ezegonkorrei ezin zaie egin kontratu egonkorra, hain zuzen ere aurrekontupartida nahikorik ez dagoelako, aurrekontuek ez dutelako nahikorik ematen. Irakasleei egiten zaie kontratu partziala, eta nahiago izaten da bi irakasle kontratu partzialaz mantentzea irakasle bakarra kontratu osoaz baino. Zergatik? Askoz ere merkeagoa delako. Hau da, prekarizazioa ikusten dugu egunez egun. Eta, gainera, dagoen arazo ikaragarria: ikerkuntzan murriztu egiten badugu, ez dugu galtzen bakarrik murrizketaren epean egiten ez duguna; galtzen dugu aurreko urteetan egin izan dena eta galtzen dugu hurrengo urteetan egin litekeena. Ikerkuntza ez da bakarrik garai bateko kontua, continuum bat da, eta hor etena egonez gero, galera ikaragarrizkoa da. Egin ez den hori berriz sartzeko urteak behar dira. Ezinbestekoa da murrizketa bat ere ez egotea ikerkuntzan gure herrian, hain zuzen ere ikerkuntza horretatik elikatu egingo direlako gure eskolak eta elikatu egingo delako gure tejido industrial hori. Ez da bakarrik ikasleen formazioa, ez da bakarrik irakasleen formakuntza; inbertsioak eta ikerkuntzak eragina daukate absolutuki gure gizarte osoan. Kalitatezko hezkuntza nahi dugu. Eta ez zaigu horrenbeste inporta bikaintasuna, baizik eta ekitatea. Ez dugu nahi eskola bat eta bakarra oso ona, bikaina, eta hamaika erdipurdikoak. Ez, ekitatea behar dugu. Ekitatea, eta guztiak izatea kalitatezkoak. Gure ikuspuntutik, ezkerraren ikuspuntutik, kohesio soziala oso inportantea da. Hori da lehenesten duguna: kohesio soziala eta ez bikaintasuna. En el campo de la lengua tenemos que hacer un balance negativo. En los últimos quince años se ha avanzado en los niveles de conocimiento de la lengua, pero se ha estancado el índice de su uso. Hay que renovar el compromiso que esta comunidad tomó hace treinta años. Esta legislatura debería ser la legislatura del euskera. La décima legislatura debería ser la legislatura del euskera, porque queremos consensuar una nueva ley del euskera, darle a la lengua un nuevo estatus, para que le permitamos seguir desarrollándose. Porque en la medida en que no avanza, retrocede. Queremos que sea lengua de comunicación, que sea lengua de uso, y queremos que esas grandes carencias que tiene –y ahora estoy pensando en EITB– se solucionen. EITB, un proyecto que no ha respondido a los principios para los cuales se creó. Se creó para integrar a las dos comunidades, para llevar el euskera a la comunidad vascoparlante, y se integró para desarrollar y fomentar la lengua y la cultura vasca. Y estamos viendo que ni da respuesta a la población euskaldun, ni tampoco ha conseguido que la población castellanoparlante se acerque a la lengua de la literatura vasca. Vamos a tener que repensar qué hacemos con la política de EITB, porque hoy en día sus trabajadores ni siquiera saben cuál es la política de EITB. Es más, a sus trabajadores a veces se les contrata para horas. Tienen contratos de cinco, de seis, de diez horas. Y eso no se puede permitir en un ente público estratégico como es la televisión pública vasca. Tendremos que hablar… Eta hitz egin beharko dugu euskal sistemaren lege propioaz, Haurreskolak Partzuergoaz. Hitz egin beharko dugu euskal curriculumaz. Hitz egin beharko dugu euskal lanbideheziketako legeaz eta hitz egin behar dugu nola sartu euskara lanbide-heziketan. Hitz egin behar dugu gazteei buruz. Gazteen problemak ez dira puntualak, ez dira irlak. Ez da orain beren hezkuntza, orain droga-dependentzia, orain etxebizitza, orain langabezia; gazteek behar dute globalitatean sentitu. Gazteek beraiek hartu behar dute iniziatiba. Autogestiogintzarako bultzada eman behar diegu (beraiek hartu ditzatela erabakiak), eta beraiei eman baliabideak, beraiek egin dezaten. Eta, noski, atal hau ezin dut amaitu aipatu gabe la ley LOMCE del ministro José Ignacio Wert, puesto que supone un enorme retroceso desde el punto de vista educativo. Tiene afán centralista, tiene afán uniformizador, y supone una agresión directa a los sistemas educativos de Galicia, de Cataluña y de Euskal Herria. Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak eskatu behar dute LOMCE Legea erretiratzeko, eta, aurrera badoa, ez aplikatzea erabaki beharko lukete. Parte-hartzea. Parte-hartzea, guretzat, helburu estrategikoa da. La participación es la base de la democracia, y sin ella no hay verdadera democracia. Es uno de los objetivos estratégicos de Euskal Herria Bildu. Buscamos y proponemos una nueva manera de hacer política para que todos los puntos a los que nos hemos referido sean trabajados conjuntamente con la ciudadanía. Para ello proponemos buscar el consenso necesario para la puesta en marcha en este Parlamento de una comisión que tenga el objetivo de favorecer la participación. Queremos una democracia directa y participativa. Eta horregatik proposatzen dugu herritarren partaidetzarako eskola bat sortzea, hain zuzen ere erakundeetako arduradun teknikoak eta politikoak trebatzeko eta herrialde ezberdinetako esperientziak trukatzeko. Eta badaude beste asmo batzuk interesgarriak izan daitezkeenak, aipatuko ditudanak pentsatzen joateko. Esate baterako, herritarren parte-hartze legea edo herri-galdeketaren legea. Tresnak sortu behar ditugu partaidetza sustatzeko. Eta barkatuko didazue orain arinago banoa, denbora ikusita ez dudalako ezer utzi nahi. Baina aipatu nahi dut atal honetan puntu bat, nire ustez interesantea dena, hau da, partaidetzaren puntuan. Herri-ekimenek galdu zuten lotesle-izaera eta uste dut inportantea dela berriro ere errekuperatzea hori. Uste dugu inportantea dela aukera egotea, herriekimen bat dagoenean, aurrera eraman ahal izateko eta horren bidez hartzen den erabakia loteslea izateko. Beraz, puntu hori aipatu nahi nuen. Zer uste dugu eredu instituzionalari eta eredu administratiboari buruz? Hemen ere ideia nagusi bat plazaratu nahi dut, eta ideia hori da neurri trantsizionalak, hau da, trantsiziokoak, bidekoak, bitartekoak hartu behar direla subiranotasunaren bidean. Garai berrietara egokitu beharra dugu. Jarduera politiko dinamikoa egin behar dugu, jarduera gardena, hurbila eta eraginkorra. Kudeaketa eredugarria ekarri nahi dugu Legebiltzarrera. Uste dugu kontrol publikoa oinarria izan behar dela, eta iruzurrarekin, zero tolerantzia. Lehen aipatu dut, hasieran: etxe honetako hormak kristalezkoak bihurtu behar ditugu, kristalezko hormak egin behar ditugu Legebiltzar honetan, gardena, transparentea izateko. Sistema publiko indartsua nahi dugu, sistema bat kapaz dena erantzun azkarra emateko. Eta ekidin nahi ditugu, saihestu nahi ditugu bikoizketak arlo guztietan, bai administrazio bakoitzaren barnean eta bai administrazioen artean. Arintasun hori lortu nahi dugu, hartu-eman hori, erraztasun hori, ez izateko oztopo eta ez izateko garestiago gaur egun dauden bikoizketa horiek. Eta, horretarako, uste dugu hausnarketa eta eztabaida egin behar dugula, eta, batez ere, hartu behar direla erabakiak modu kolektibo batean. Beraz, zein da gure proposamen zehatza? Pues la propuesta concreta es revisar la LTH, la Ley de Territorios Históricos, para eliminar duplicidades y para dotar de un carácter legal e institucional a las herramientas de coordinación interinstitucionales. Y en esta misma línea queremos introducir racionalidad y transparencia en las empresas y sociedades publicas. Hay que sacar del cajón la ley vasca municipal, consensuarla y aprobarla en esta legislatura, con el objetivo claro de dotar a los ayuntamientos ya no solo de competencias, sino también de los recursos necesarios para hacer frente a sus obligaciones. Y, finalmente, hay que recuperar las competencias que faltan. Que, como digo, es de una manera transicional, es decir, mientras tanto, porque mientras conseguimos mayores cotas de soberanía estaría bien poder disponer de más competencias que ahora no tenemos, como por ejemplo competencias en la Seguridad Social y competencias en la política penitenciaria. Eta azken hausnarketa bat egin nahi dut amaitzeko. La riqueza de un país se mide por la calidad de vida de sus gentes, por el grado de cohesión social, por su sensibilidad ante los colectivos más débiles, por la capacidad que tiene para respetar los recursos naturales, por su grado de independencia y por las buenas relaciones con sus vecinos. Estos son los indicadores reales que sirven para medir la calidad de un pueblo, más fieles incluso que el producto interior bruto, porque el crecimiento eco- nómico no es sinónimo de bienestar para el conjunto de la población. Es más, en épocas de crecimiento económico no se han reducido las desigualdades y los índices de pobreza. Y voy a poner un ejemplo: el PIB nos dice que la renta per capita de la CAV es de 31.000 euros, pero no dice que más de 100.000 personas no llegan a los 1.000 euros mensuales. Es decir, que muchos tienen una renta inferior a los 12.000 euros, y otros, por supuesto, superior a los 60.000. Así son las estadísticas, desfiguran la realidad. Y la realidad es que el indicador S80/S20 nos dice que en el año 2006, por ejemplo, los sueldos de los más ricos se multiplicaban por 4,2 respecto a los ingresos de los más pobres, pero cuatro años más tarde no se multiplicaban por 4,2, sino por 5.5. Os lo voy a decir de otra manera: según las estadísticas, nos toca a 31.000 euros por cabeza, pero resulta que el 1,3 % de la población de la comunidad vasca posee el 44 % del producto interior bruto. Y esto no ocurre de una manera espontánea o natural: es la consecuencia de aplicar unas medidas económicas concretas. Krisi ekonomikoa ez da berez gertatzen den zerbait. Ez da istripua, ez da meteorologia-fenomeno bat, ez da kasuala: pertsona batzuek hartutako erabaki baten ondorioa da. Eta krisiari aurre egiteko ere erabakiak hartu behar dira. Nolako erabakiak hartu, horrek eragingo du edo krisian sakontzea edo hari buelta ematea. Espainian okerreko erabakiak hartzen ari dira, populazioa estutzen ari da defizit publikoa jaisteko. Erkidego honetan politika horiek kritikatu egiten dira, bai, baina gero bete egiten dira eta murrizketak, azkenean, berdin-berdin aplikatzen dira. Ekonomia hondoratzen ari dena, funtsean, da finantziazio falta eta gastu publikorik eza, dirusarrerarik ez dagoelako. Gastu publikoak bizkortu beharko luke ekonomia eta sektore estrategikoek aurrera egingo beharko dute. Legebiltzarrean bi aukeraren artean hautatu behar dugu gaur lau urtetarako gobernuburua aukeratzeko. Eredu bat da nik oraintxe aipatu dudana, beste eredu bat oraintxe entzungo dugu, eta ni seguru nago beste lehendakarigaiak neurri zehatzak proposatuko dituela krisialditik ateratzeko. Neurri horiek kapitalaren aldekoak badira, gureak egin du. Kapitalak bilatzen du diru-metaketa, kapitalak ez du errespetatzen ama Lurra, ustiatu egiten du. Kapitalak egiten duena da desoreka mantentzea, ez zaio oreka interesatzen, hain zuzen ere desorekan oinarritzen delako. Gure konpromisoa da ezkerreko politika egitea. Lehenengo, justuagoa delako; ondoren, bakarrik ezkerreko politikak bilatzen duelako pertsona guzti-guztien bizi-kalitatea. Hori da gure konpromisoa, egiazko kalitatearen alde egitea, pertsonei begira jartzea, oraingo norabideari buelta emateko eta ekonomia 180 gradu jiratzeko. Horregatik gaude hemen, eta, arrazoi hauengatik guztiengatik, lan egingo dugu zintzo eta sendo, lan egingo dugu buruaskiak izateko, beste eredu ekonomiko bat inplementatzeko, hemen eta kalean, zuekin eta herritarrekin, herri libreagoa, herri justuagoa, herri alaiagoa egiteko. Eskerrik asko zuen pazientziagatik, zuen arretagatik. Eta lau, hiru, bi, bat… segundo gelditzen zaizkit. Eskerrik asko. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_13
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
URKULLU RENTERIA
|
EA-NV
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Legebiltzarburu anderea, mahaikideak, legebiltzarkideok, jaunandreok, egun on denoi. Eusko Legebiltzarraren hamargarren legealdi honi aurreko bederatzietan bidea ireki eta jorratu dutenen oroimen eta aitormen batekin eman nahi diot hasiera. Bederatzi legealdi hauetan, gu guztiontzat herri hobea egiteko ideala partekatu duten emakume eta gizonak, beren herriarekin konprometitu diren ordezkari publikoak. Beren onena eman dute Euskadiren aurrerapen ekonomiko sozial eta kulturala bultzatzeko. Legebiltzarkide jaun-andreak dira puntu honetara ekarri gaituzten proposamen eta egitasmoak landu, eztabaidatu eta adostu dituztenak. Herriaren zerbitzura egoteko bokazioa duten pertsonak, besteen alde lana egin dutenak, hiritarrak politikatik hain urrun sentitzen diren une hauetan. Kasurik gehienetan, legealdia amaitzean, herriaren zerbitzura lan egin izanak ematen duen poztasuna sentitu dute. Eta, aldi berean, seguru aski, ez dute beren eskuzabaltasunaren neurriko esker onik jaso. Gaurko honetan, zerbitzu publikoaren garrantzia aldarrikatu nahi dut, bokazio politikoa elikatzen duen interes komunitario eta kolektiboaren garrantzia. Ekimen politiko bat, bere egitekoa akordioak bilatzean oinarritzen duena, gutako bakoitzak apur batean amore emanez denok izan dezagun aurrera egiteko aukera. Denborak ematen digun ikuspegiarekin, une ona da gu baino lehen izan diren legebiltzarkide…
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_14
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
URKULLU RENTERIA
|
EA-NV
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Gaurko honetan, berriz diot, zerbitzu publikoaren garrantzia aldarrikatu nahi dut, bokazio politikoa elikatzen duen interes komunitario eta kolektiboaren garrantzia. Ekimen politiko bat, bere egitekoa akordioak bilatzean oinarritzen duena; gutako bakoitzak apur batean amore emanez denok izan dezagun aurrera egiteko aukera. Denborak ematen digun ikuspegiarekin, une ona da –esaten nuen– gu baino lehen izan diren legebiltzarkideei oraingo Euskadi hobea delako errealitate ukaezina adieraztea; demokraziaren hasieran, euskal erakundeak martxan jartzeko une hartan ezagutu genuena baino askoz hobea. Euskadi hau ere bada bere gaitasun eta eskuzabaltasunaren fruitu, bere lan eta esfortzuen ondorio. Gaur, hamargarren legealdi honen hasieran, aukera ona da aurreko bederatzietan egon direnei eskerrik asko esateko. Pertsona hauetako asko eta asko ez daude orain gure artean eta oroimen berezia eskaini nahi diegu. Pertsona hauetako batzuek beren haragi eta odoletan sufritu zuten terrorismoaren bortxa eta indarkeria, heriotza, mina, etsipena eta xantaia bidegabe eta onartezina. Biktima guztiak, hildakoak, sufritu zutenak, beren sinesmen eta ideiengatik jazarriak izan zirenak. Biktima horiek guztiek merezi dute gaur gure oroimen eta aitortza. Legebiltzar honen konpromisoa merezi dute, gertatutakoa sekula ahaztua izan ez dadin; baina, batez ere, inoiz gehiago gerta ez dadin. Nos encontramos en el inicio de un nuevo tiempo, un nuevo tiempo en que los ideales se presenten como ideas aquí, en este Parlamento elegido en democracia y libertad por la ciudadanía vasca de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Nace un tiempo en el que nadie es perseguido o coaccionado por sus ideas, el tiempo en que se hace realidad que todas las ideas son libres. Nace la legislatura de las ideas en democracia y libertad plena. Desde la democracia, a través del diálogo, la negociación y el acuerdo, todas las ideas se pueden defender en libertad. En esta Cámara está reflejada la pluralidad de nuestro país, estamos todos, y entre todos podemos llegar a compartir nuestros ideales para, como resultado del debate y el acuerdo, hacerlos realidad. Democracia, pluralidad, libertad. No hay excusas que valgan para rehuir el debate, no hay otro foro con más legitimidad democrática. No tiene sentido ya apelar a mesas de partidos ni puntos de encuentro extraños. Este Parlamento es la mesa, el foro en que las formaciones políticas vascas deberemos debatir y construir el presente y el futuro de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Este es el punto de inicio de esta décima legislatura, un auténtico reinicio para Euskadi. Honakoa da Eusko Legebiltzar honen aurrean aurkezten naizen unea. Lehendakarigai gisa aurkezten naiz, jaun-andre agurgarrion aurrean, hurrengo lau urteotarako gobernu-egitasmoaren lerro nagusiak aurkezteko. Bidea hasteko ardura neureganatzen dut, pairatzen ari garen egoera larriak eskatzen digun premiarekin eta, aldi berean, irekitzera goazen bide honetan guk guztiok elkartu behar dugula argi jakinik. Jabetuta nago planteatzen ditudan helburuen garrantziak berak derrigortzen gaituela akordioa hitza irekitzen dugun legealdiaren aurrealdean idaztera. Honek, jaun-andreok, akordioaren legealdia izan behar du. Ezberdinen arteko akordioaren legealdia, halakoak garelako. Ezberdinak gara, baina helburu gisa partekatzen dugu Euskadiren abantzamendua, eraldaketa eta aurrerapena. Honek izan behar du akordioaren legegintzaldia; euskal lur hau partekatzen dugunon artean, guk guztion artean Euskadirentzako etxe berria eraiki dezagun. Este debe ser, el próximo cuatrienio, esta debe ser la legislatura de los acuerdos transformadores, y mi afán como candidato a lehendakari de este país es que así sea. Que el acuerdo fructifique, que el acuerdo entre diferentes prospere, que el acuerdo de convivencia se instale entre nosotras y nosotros como mejor garantía de prosperidad para las nuevas generaciones. Esta será una de mis prioridades desde el primero al último día de esta legislatura. Es mi palabra. Presento hoy ante esta Cámara tres compromisos programáticos para la presente legislatura: Uno. Un plan por la reactivación económica y un plan de choque por el empleo. Nuestro objetivo es generar crecimiento, crear riqueza y empleo, ubicando a la persona en el centro de nuestro compromiso, a través de una política social que garantice unos servicios públicos de calidad. Dos. Un acuerdo por la paz y la convivencia. Desde la memoria y la justicia, una apuesta para un futuro en concordia. Tres. Un acuerdo por un nuevo estatus político. Una vía para fortalecer el autogobierno vasco, sinónimo de más bienestar. Nuestro país afronta tres retos decisivos en su devenir histórico; retos urgentes, importantes y trascendentes en el marco de esta legislatura. Una vez presentados estos retos, plantearé los principios, valores y compromisos que inspiran el gobierno que propugno. Será un nuevo gobierno y también una nueva forma de gobernar para reforzar el compromiso público, el sentido moral de la política y del servicio a la sociedad. El gobierno que planteo va a ser más ajustado, va a tener una estructura más reducida, y propongo simplificar también la red de sociedades y organismos públicos. Queremos dar ejemplo para un proceso general de ajuste y reorganización del conjunto de la Administración pública vasca que deseamos abordar esta legislatura, incluyendo la revisión de nuestra arquitectura institucional, que sustentan el Estatuto de Gernika, la Ley de Territorios Históricos y la ley municipal pendiente. El modelo institucional vasco se ha mostrado eficaz durante las últimas tres décadas; considero que la mejor forma de reforzarlo es proceder a su actualización, adecuación y reforma. Hona hemen, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa-Euskadik orain hastera goazen ziklo politiko berrirako izango dituen erronka eta konpromisoak. Konbentzituta nago bizi dugun errealitate politiko, sozial eta ekonomikoaren diagnosi zuzen eta egokia dugula. Gure inguruko errealitateak zailtasun ekonomikoak erakusten dizkigu. Europar herrialde askotan, ongizate-estatuaren zutabeak kolpatzen ari den krisi larria. Herri hauetan ezinbesteko ikusi dute erreskate ekonomikoa eskatzea, atzeraldian daude murgildurik, gorantz doan langabeziarekin eta hazkunderako neurriak martxan jartzeko inolako gaitasunik gabe. Herrialde hauetan ere aurreikuspen ekonomiko ezkorrak dituzte datorren urteari begira. Hauxe dugu begien aurrean aurkezten zaigun errealitatea. Egoera latza da. Baina itxaropenez jantzitako mezua adierazi nahiko nuke, egoera honetan aukera berriak ere baditugulako. Ziur nago garrantzizkoari erantzuna emango dion egitasmoa planteatzen ari naizela, hiritarren eskari eta beharrizanei erantzuna emateko. Konbentzituta nago elkarrekin lortu egingo dugula Euskadik hurrengo urteotan aurre egin beharko dien erronkak gainditzea. Aurkezpenari hasiera emateko, orainaldiari eskainiko diot begirada errealista eta zintzoa. Krisialdi ekonomiko luze, larri eta sakona bizi dugu. Krisialdi ekonomiko hau krisi finantzieroak eragin du eta ondorioz ekarri du krisialdi instituzionala eta politikoa. Krisi honek egunero planteatzen dizkigu egoera berriak, pertsona eta familiak kaltetzen dituelako, azken bi hamarkada hauetan Euskadin ezagutu izan ez dugun eran. Krisi honek langabeziaren gorakada itzela eta izugarria eragin izan du azken hiru urteotan. Euskal Autonomia Erkidegoan 171.000tik gora lagun langabe ditugu. Pertsona hauek Lanbidera joan dira, lanpostua bilatzeko ekimenean ari dira, beraz. Enpleguaren beherakadak oraingo bidea jarraituko du. Are larriago dena, ez dago adierazle ekonomikorik 2013. urtean enplegua berreskuratuko delakoaren itxaropena emango digunik. Une honetan bizi dugun krisiak egunetik egunera erakusten digu gure inguru hurbiletan pobrezia eta babesgabetasun latza bizi diren egoeren errealitatea. Duela bost urte eskas etxe berriarekin amesten zuten familiek gaur egun kaleratzeen amets gaiztoa sufritzen dute. Duela gutxi emantzipatu diren gazteak lanposturik gabe aurkitzen dira eta ez dute etorkizun hurbilean lanpostu berria eskuratzeko aukerarik antzematen. Langile autonomoak, merkatariak, enpresa eta negozio txikietako arduradunak, kooperatibistak, nekazariak, abeltzainak… denak ari dira atzeraldi ekonomiko honen ondorioak pairatzen. Egunero bizi dute kontsumoaren beherakada, eskaririk eza, eta, kasu askotan, beren jarduerari bultzada berria emateko finantzaketa eta mailegua eskuratzeko ezintasuna ere bai. Alargun eta pentsiodunek ikusi egin dute beren erosahalmen eskasa are makalago egiten dela prezioek gora egin dutelako eta hori zehar-zergen igoera ezarri delako. Pertsona horiek guztiek, profesional eta familia horiek guztiek, guri galdetzen digute, gure begira daude. Batasuna eta ekimena eskatzen digute. Pertsona horiek guztiek larrialdi ekonomikoa bizi dute. Eta egoera horretan dauden bitartean, guk egoera hori nazio-larrialdi gisa biziko dugu. Lehendakarigai gisa dudan konpromisoa, eta, beraz, gure Gobernuaren konpromisoa, beti egongo da ardurari eta ekimenari lotuta. Gobernu guztien egitekorik garrantzitsuena da hiritar guztientzat ahal dugun ongizate-mailarik handiena lortzea. Hauxe da neure buruari jarri diodan derrigorra, bizitzea egokitu zaigun aldi honetarako neureganatu dudan konpromisoa. Eusko Jaurlaritza berriak izango duen testuinguru ekonomikoa benetan larria da. Hala adierazi dute oraingo Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoek. Bost datu emango ditut: 2013. urtean, barne-produktu gordinaren % 0,8ko hazkunde negatiboa izango da. Eusko Jaurlaritzak 700 milioi gutxiago izango ditu bere aurrekonturako. Zorpetze bidezko sarrerak 500 milioi murriztuko dira, defizitaren helburua betetzeko. Langabeziak hazten jarraituko du, eta datorren urtean 16.000 lanpostu galduko dira. Eta, gainera, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-erreserbak agortu egin dira. Esta es la difícil realidad que va a enfrentar el próximo Gobierno Vasco en 2013 en la Comunidad Autónoma de Euskadi, con el agravante de que la situación de nuestro entorno es también muy negativa. La recesión y el paro asolan el Estado, y la situación en Europa tampoco hace previsible una pronta recuperación. En definitiva, el año que viene vamos a vernos arrastrados por la inercia de la severa recesión, con su doble efecto de contracción de la actividad económica y de pérdida de empleo. La visión aquí plasmada no es positiva, pero esto no impide que mi ánimo sea optimista. Si no creyera que es posible influir en la coyuntura, si no estuviera persuadido de que es necesario resistir para superar los malos augurios, no habría dado un paso adelante en la formalización de mi compromiso como candidato a lehendakari. Creo sinceramente que este país tiene opciones para salir adelante; que podemos, no sin esfuerzo salir del atolladero. Necesitamos acción, decisión, voluntad, ingenio y colaboración. Con este compromiso, señoras y señores parlamentarios, es mi intención formalizar, tras recabar la confianza de esta Cámara, un gobierno de acción para afrontar sin pérdida de tiempo la grave situación económica que padecemos; un gobierno que sea capaz de generar una nueva dinámica positiva de crecimiento y de ilusión colectiva. Hona hemen bestelako interes eta helburuen gainetik jartzen dudan helburua. Jakin badakit laguntasun eta babes guztiak beharko ditugula. Nire Gobernuaren ardurakoa izango da ateak zabalik mantentzea eta egoera larri honek eskatzen digun batasuna ahalbidetzea. Ezagun dut, eta hala ulertzen dut nik bere ñabardura guztiekin, indar politikoek krisiaren aurrean laguntzeko duten gogoa. Nire ahaleginik handiena egingo dut adostasun ekonomiko gorena lortzerik izan dezagun. Gu guztiok konturatu gara Gobernuko eta oposizioko alderdien arteko adostasun-mailarik handiena lortu duten europar herriak direla sufritzen ari garen krisi ekonomiko hau ondoen daramatenak. Lehenago esan bezala, gaurko honetan aurkezten ditugu gure egitasmoaren ildo nagusiak. Jaurlaritzak oraingo ekitaldian duen egoera ekonomiko eta finantzieroaren inguruko informazio zehatza jaso bezain laster, sailen egoera sektoriala zehatz-mehatz ezagutu eta 2013. urterako aurrekontuen eszenatokia jakin bezain laster, hurrengo Jaurlaritzaren egitasmoa izango dugu. Nuestro primer compromiso se centra, por lo tanto, en lo prioritario, en la reactivación económica, en la recuperación del crecimiento y el empleo. Tenemos que salir de la recesión, y lograrlo cuanto antes. Vamos a elaborar y presentar una propuesta que incluya estas cinco áreas de actuación: una línea de apoyo a personas emprendedoras y a los profesionales autónomos; un programa de impulso a la innovación; un programa para potenciar la internacionalización de las pequeñas y medianas empresas; la activación de la política industrial, y un plan específico para el impulso del empleo juvenil. Somos conscientes –lo he dicho ya– de que necesitamos cosechar la colaboración y participación de todas y de todos, por lo que nos daremos un plazo con objeto de poder contrastar y completar esta propuesta. Si soy elegido lehendakari, iniciaré esta labor, y, junto con las consejeras y consejeros, nos reuniremos con los representantes de todas las formaciones políticas, reiterando nuestra voluntad de sumar el máximo de fuerzas posibles a este acuerdo. Adelanto también que solicitaremos un encuentro de trabajo a los máximos responsables de las tres diputaciones forales, así como también de Eudel, y lo vamos a hacer también con los agentes económicos y sociales de Euskadi. Fruto de esta iniciativa y de este contraste, planteo mi primer compromiso ante este Parlamento Vasco. Consiste en presentar, una vez aprobado el presupuesto de 2013, el plan por la reactivación económica y el empleo del Gobierno Vasco. Berriz ere esan nahi dut nire asmoa dela proposamen honen kontrastea lehenestea. Azken hilabete eta erdi honetan izan ditugun era guztietako harreman eta topaketetan, adostasun-maila bat antzeman izan dut; adostasuna egoeraren diagnosia egiteko orduan zein premia osoz neurri ekonomiko adostuak hartzeko dugun beharra baieztatzean. Hiru hilabete ditugu orain, elkarrekin partekatzen dugun helburu horretan aurrera egin dezagun. Martxan jarri beharko ditugun neurrietarako egutegia zehazteko eta gauzatzeko ahalik eta adostasunmailarik handiena lortzeko erronka daukagu. Berrabiatzeko eta enplegua sortzeko egitasmo honek barnean hartuko ditu Euskadin ekonomia errealari eustearren kudeatzeko gai izango garen ekimenak. Ez gara hutsetik hasten. Autogobernuaren beraren tresnak ditugu: Itun Ekonomikoa, barne-finantzaketa eredua edo zergak arautzeko gaitasuna. Oinarri sendoa dugu, lehenago esandakoez gain ehun ekonomiko propioa dugulako, egitura konpentsatu eta orekatuarekin, gaitasun egiaztatuarekin, Euskadin ekonomia ekoizlean dugun esperientzia eta eskarmentu profesionalarekin. Konbentzituta bainago etorkizunerako izango ditugun aukeren oinarrian dagoela gure gaitasun propioak biziberritzeko izango dugun ahalmena. Bakoitzak bere lana egiteko garaia dugu oraingoa, iraganean egin genuen moduan. Krisi bakoitzaren aurrean hortzak ondo estutu eta eutsi egin izan diogu, beharra izan da aurrera egiteko izan dugun bertutea. Oraingoan ere lor dezakegu, erakundeetatik emango dugun bultzadizoarekin, gure ehun ekonomikoari lagunduz. Ataza honi ekiteko orduan, bi uste nagusi ditut. Lehenengoa guztiz argia da, edozein zalantzatatik kanpo dago: guztiz ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzeko neurriak hartzea eta, aldi berean, gure enpresak modernizatzeko eta biziberritzeko ekimenak garatzea. Bigarren usteak esaten digu neurri horiek premiaz eta albait arinen gauzatu beharra dagoela. Zenbat eta arinago martxan jarri, orduan eta eraginkorragoak izango dira, horixe baita egoera ekonomiko honek eskatzen diguna. Lehenengo eta behin, industriari laguntzeko konpromiso irmoa planteatzen dut. Industriak gure barne-produktu gordinaren % 25 suposatzen du, eta jarduera hori betidanik egon da gure garapen ekonomikoaren oinarrian. Industria-politikaren eredu propioa berreskuratuko dugu, bost ekimen martxan jarriz: berrikuntza sustatu sektore estrategikoetan; produktibitatea hobetu lehiakortasun-politikak garatuz; enpresei modernizazio- eta euste-prozesuan lagundu; euskal enpresen erabaki-zentroen mantentzea babestu, eta gizarte-, ekonomia- eta industria-garapenean lurralde eta eskualdeen arteko oreka sustatu. Horrekin batera, herri honetako enpresa txiki eta ertainekiko konpromisoa lehenetsiko dut, enpresa txiki eta ertain horiek gure euskal ehun ekonomikoaren % 90 direlako. Biziberritze ekonomikorako bidean, ezinbestean behar ditugu enpresa txiki eta ertainak. Enpresa da enpleguak sortzen dituena, ez Administrazioa; baina Administrazioak izan behar du enpresak sortzen, ekimenaren bidean dauden eta enplegua eta aberastasuna sortzen dutenen laguntzailerik nagusia. Kualifikazio handiko profesionalek, autonomoek eta ekintzaileek gure babes eta laguntasuna izango dute dibertsifikazio ekonomikoan zein sektore gainerakor eta aukera-esparru berriak bilatzeko orduan. Bigarren helburu bat planteatu nahi dut. Hau da gure finantza-sistema propioa, kaudimenduna eta eraginkorra lortzeko bidean aurrera egiteko beharra. Euskal enpresa- eta ekonomia-ehunarekin konprometitua. Ekintzaile, industria, merkatari eta jarduerasektore berriekin konprometitua. Guri dagokigu mailegu-erakundeen konpromisoa lortzea, biziberritze ekonomikorako, neurri batean, beharrezkoa izango delako finantzaketa-bideak ezartzea. Nos corresponde, por lo tanto, lograr el compromiso de las entidades de crédito, porque la reactivación depende en parte de que vuelva a fluir la financiación. Nuestro hecho diferencial, tanto en lo político como en lo económico e industrial, nos ha permitido ser más resistentes a la crisis mundial y a sus secuelas. Las economías más dinámicas se caracterizan por su apertura a nuevos modelos de participación y financiación, como los fondos de inversión y capital riesgo, que deben orientarse a incentivar la creación de empresas o impulsar los sectores industriales de futuro. Vamos a propiciar que Euskadi se sume a esta realidad, que permita captar fondos para ofrecer financiación a los proyectos de las empresas vascas. Habida cuenta de las limitaciones de déficit y de endeudamiento, así como la escasa implicación demostrada hasta ahora por las entidades financieras, más preocupadas por recapitalizarse que por atender la demanda de financiación de las empresas, deberemos utilizar todas las capacidades a nuestro alcance para atraer fondos de inversión solventes, no especulativos, que nos ayuden a incentivar la creación de empresas, a afianzar sectores industriales de futuro. En este contexto, planteo el compromiso de crear un fondo de financiación para las pequeñas y medianas empresas que ofrezca crédito y liquidez a las empresas vascas. Sin crédito, sin liquidez en el sistema, las empresas mueren, y con ello crece nuestro nivel de pobreza y desempleo. Necesitamos urgentemente suministrar gasolina al tejido económico para que continúe activo. Por eso, si soy elegido lehendakari, una acción prioritaria e inmediata del próximo gobierno será articular, con las autoridades financieras y demás agentes implicados, un nuevo programa para posibilitar la financiación para autónomos, profesionales y pequeñas y medianas empresas. El objetivo de este fondo será contribuir al mantenimiento básico, así como al impulso de la actividad de las pymes, y con ellas de nuestro tejido económico y social. Aurrera egiteko erregaia behar dugu, herria geldi ez dadin. Finantzaketa behar dugu jarduera enpresariala sustatzeko, industriak, merkataritzak, autonomoek martxan jarrai dezaten. Hurrengo Jaurlaritzak bere indar guztia jarriko du horrela izan dadin. Hirugarren tokian, inbertsio publikoarekin dugun konpromisoa bideratzeko beharra planteatzen dut. Inbertsio publikoa ezinbesteko helburua da herrialdeen eta hirien garapenerako, aurrerapen ekonomikorako, lehiakortasuna eta enplegua hobetzeko. Baina, gaur egun, honek talka egiten du baliabide publikoak izateko zailtasunen kontra. Zentzu honetan, iragarri nahi dut Gobernu berriaren inbertsio publikoaren lehentasuna izango dela pertsonen beharrak asetzea. Pertsonak, beti lehenago. Pertsonengan inbertitzeko momentuak dira, eta, horrela, gure esfortzua jarriko dugu izaera sozialeko inbertsioetan, osasunari eta gizarte-zerbitzuei lotutako ekipamenduetan. Hauek ere badira Euskadi prestatzeko garaia, krisitik irteten garenerako egoera egokian egon dadin. Zentzu honetan, gure aktiborik onenean inbertituko dugu, hau da, giza kapitala, hezkuntza eta ezagutza. Nire konpromisoa, gure konpromisoa, esan ditudan bi erronka hauei ekitea ere bada, esandako arlo biotan euskal ereduaren egiturak mantentzea eta, aldi berean, herriaren modernizazio eta eraldaketa ekonomikoari ekitea. Jakin badakigu onenak lehiatzen diren eszenatokian lehiatu beharra dugula. Berrikuntza eta ezagutza izango da gure lehia. Basándonos en estos dos pilares, la innovación y el conocimiento, queremos desarrollar esta segunda transformación económica, haciendo de Euskadi un referente en Europa en materia de investigación, tecnología y desarrollo. Es decir, un referente en la formación y preparación de las personas. Vamos a propiciar además un desarrollo económico que resulte armónico, que asuma la preservación de nuestro escenario vital, de nuestro medio ambiente. El nuevo Gobierno va a ratificar los compromi- sos ya alcanzamos en el ámbito del desarrollo sostenible, el desarrollo del derecho a una vida digna para todas las personas, tanto hoy como mañana, en un entorno de calidad. Laugarrenez, hona hemen euskal enpresaren etorkizunerako planteatzen dudan konpromisoa: merkatu globalaren eszenatokian, berrikuntzaren eta lehiakorragoa eta mundura irekiagoa izango den ehun ekonomikoaren nazioartekotzearen aldeko apustua. Ekonomia lehiakorragoa, gure inguruko hiru jarduera-sektoreetan, lehen sektoretik eta nekazaritzaeta arrantza- mundutik hasita. Berezko balore bat dute herriari egiten dioten ekarpen ekonomikoagatik, gure herriaren nortasun sozialarekin duten loturagatik, eta, horrekin batera, lurralde-orekarako bermea direlako. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, lehen sektorea bere osotasunean da Euskadirako garapen ekonomiko eta lehiakorrerako dugun egitasmoaren lehen zati bat. Jaun-andreok, berriz esan nahi dut hau: gure konpromisoa lehiakortasunera eta berrikuntzara uztartuta egongo da. Jakin badakigu Europako herrialderik lehiakorrenak direla beren enpresei zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistema eskaintzeko aukera dutenak, zuzenean lan egin dezaten. Sistema honen kudeaketa garatuko dugu, Administrazio publikoaren eta ekimen pribatuaren arteko kontzertazio-formulen bidez. Mi compromiso va a estar con la internacionalización de la economía vasca. La salida de Euskadi al exterior contribuye decisivamente a nuestras posibilidades de progreso económico en un mercado que es más abierto cada día. El objetivo es ganar presencia y dimensión en el mercado global. Para ello es imprescindible que instituciones y empresas impulsemos una estrategia compartida de lo que diría, entre comillas, "diplomacia económica", para fortalecer la marca Basque Country, reforzando nuestra imagen exterior como país fiable, cumplidor y competitivo. Esta apuesta estratégica y decidida por la internacionalización de nuestras empresas y de nuestro país es la que nos va a permitir ofrecer productos y servicios innovadores con mayores posibilidades de éxito en el mercado exterior. Nos va a permitir también mantener la capacidad de atraer cada vez más visitantes que nos eligen como destino, reforzar nuestro posicionamiento en la industria turística y de ocio, un sector de actividad emergente y con implantación creciente en Euskadi. Euskadi ha destacado por ser cuna de grandes navegantes, pioneros que surcaron los océanos y los mares. Elcano fue el primero en completar la vuelta al mundo. Euskadi ha destacado por ser cuna de montañeros y montañeras que desde este pequeño país han ascendido las más altas cumbres del mundo. Ahora Euskadi tiene que seguir abriéndose camino en el mundo económico, en el mercado global. Ehunka euskal profesional eta enpresa ari dira jardun horretan. Ondo egiten ari dira eta hobeto egin beharko dute. Ez dira bakarrik egongo. Gure konpromisoa da bidean laguntzea, bultzatzea, koordinatzea, erantzunak eragiteko, hemen dugun tokia ondo finkatzeko. Gure herriaren geroa gure pertsonen etorkizunari lotuta dago. Gure langileei, gure profesional eta enpresen etorkizunari. Gure enbaxadorerik onenak dira, eta ez dira sekula bakarrik izango. Ondoan izango gaituzte Euskadirentzako aberastasuna eta enplegua sortzeko bide horretan. Gobernu berriaren egitekoa izango da euskal enpresek munduan izango duten lana erraztea. Gure egitekoa izango da enpresen, euskal unibertsitateen eta Euskal Administrazio osoaren arteko harremanaren makineria ondo koipeztatzea. Denok, Basque Country aterkiaren babespean, munduarekin hobeto konektatua egongo den Euskadi izan dezagun. Basque Country izanak eta izenak lagunduko gaitu mundu zabalean herri gisa hazten. Puntu honetan egokia da gogoratzea giza garapen maila handiena duten herriak direla hiru elementu nagusiok uztartzen dituztenak: ondo finkatutako demokrazia parlamentarioa; ekonomia produktibo bat, garapen sortzailea; eta gizarte-kohesiorako politikak, hiritarrak babesteko eta kalitatezko gizarte-zerbitzuak emateko. Euskal Autonomia Erkidegoak elementu horiek guztiak baditu, autogobernua garatu dugun urteotan ezarri eta indartu ditugu. Gure Gobernuak hitza ematen du lan hori hobetzen jarraituko duela. Zain dugun ataza nagusia da hori. Hona hemen, beraz, nire Gobernuak izango duen premiazko lehentasuna: berrabiatze ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko neurriak hartzea. Une honetan berresten dut elkarrizketarako eta akordiorako dudan jarrera. Nire helburua da partekatutako erabakiak erraztuko dituen giro lasai eta egokia eragitea. Dicho todo esto, quiero añadir que somos muy conscientes de las dificultades económicas del día a día, por lo que es preciso adelantar una iniciativa más en el corto plazo. Un plan de choque por el empleo. En paralelo a la planificación del futuro y la reactivación de la actividad económica en colaboración con las diputaciones forales, mi Gobierno va a plantear la puesta en marcha de un plan de choque por el empleo, un plan que hoy adelanto y que puede comenzar a ofrecer resultados en un más corto plazo, adoptando iniciativas sobre estas tres áreas básicas de actuación: el impulso del autoempleo, el fomento del empleo de la juventud, y un programa específico dirigido a las personas paradas de larga duración. Someteremos también a contraste estas iniciativas, porque también las queremos compartir y completar. Ahora bien, adelanto con claridad que nos proponemos tomar las decisiones que nos permitan poner en marcha este plan de choque por el empleo a la mayor brevedad posible. El momento es ahora, porque las necesidades que inspiran a este plan se están produciendo ahora. Amesten dugun eta gure lanaren bidez bilatzen dugun eraikuntza soziala da pertsona guztiei ongizate ekonomikoa eta bizimodu duina izateko bermea ematen diena. Hauxe da, zerbitzu publikoa den aldetik, ekimen politikoaren lehen eta azken helburu nagusia. Hauxe, beraz, ongi gorenaren ordezkari eta arduradun gisa neureganatu dudan konpromiso pertsonala. Voy a cerrar este primer capítulo dedicado a la reactivación económica y el empleo con una mención expresa a la política social, con la que mi Gobierno va a estar comprometido desde el primer día. Soy plenamente consciente de que nuestra misión es velar por el equilibrio y la justicia social, estar más cerca de quien más sufre, de quien más nos necesita. Nuestro compromiso es garantizar unos servicios sociales de calidad para todas las personas. Primero, las personas. En este sentido, adelanto el compromiso programático del nuevo Gobierno con unas medidas en seis ámbitos de actividad que desde el más amplio acuerdo y consenso permitan: mejorar la garantía y la eficacia de las ayudas sociales; priorizar las políticas de inserción social y laboral; garantizar, desde la colaboración interinstitucional, la sostenibilidad de la financiación de los servicios sociales; incentivar la coordinación entre los diferentes servicios de empleo; favorecer y fomentar el acceso a vivienda protegida en régimen de alquiler social, y ejercer un mayor control y seguimiento de las prestaciones sociales. Testuinguru honetan, lehentasunen artean aipatu nahiko nuke premiazko beste helburu bat, oinarrizkoa dena, pertsonen segurtasuna hobetzea, alegia. Terrorismorik gabeko eszenatokia aukera ona da esfortzu publikoa hiritarrentzako neurriak aplikatzeko ekimenean jartzeko. Hauxe izango da Jaurlaritza berriarentzako ildo nagusi bat. Quiero centrarme en el objetivo de garantizar una política social a favor de unos servicios públicos de calidad, que va a inspirar la acción de mi Gobierno. Nuestra misión va a ser recuperar el prestigio para el sistema vasco de salud, dado que este es uno de los pilares fundamentales de la calidad de vida y el bienestar de la sociedad. Fuimos la primera comunidad en garantizar un sistema sanitario tanto público como universal. Ahora nuestro compromiso se centra en tres ámbitos que ubican a las personas como eje central y que fomentan una cultura de la salud: la transformación del sistema, potenciando la atención primara integral, garantizando la actualización de los equipamientos, desarrollando políticas de eficiencia en la gestión; el impulso de la participación, protagonismo e implicación de los profesionales, y el desarrollo de la innovación y el conocimiento en beneficio del paciente. Nos proponemos mejorar la eficiencia del sistema vasco de salud con el objetivo precisamente de garantizar los principios con los que nos sentimos comprometidos: un sistema sanitario público y universal, que debe mejorar su rendimiento y calidad. Honekin batera, gure helbururik nagusienetako bat izango da bikaintasuna euskal hezkuntza-sistemaren motor gisa berreskuratzea. Oinarri sendoa dugu, lehenagotik itun integratzailea dugulako, eta hala aitortzen dut. Une honetan itun hori indartu behar dugu, arreta hezkuntza-komunitate osoan jarriz. Ez dugu onartuko hezkuntza banaketa-elementu bihurtzerik. Espainian bada, baina ez Europan. Madriletik banatzeko inposatzen saiatzen diren eredu horren aurrean, euskal hezkuntzaren autogobernu-eredua indartzea planteatuko dugu, alor honetan hezkuntzakomunitate bera oinarrizko subjektua delarik. Hezkuntza funtsezko sektorea da, dugun aktiborik nagusiena gure giza kapitala delako. Gure etorkizuna prestakuntzan egingo dugun inbertsioaren neurrikoa izango da. Ondorioz, gure egitasmoan oinarrizko hezkuntza, lanbide-heziketa, unibertsitatea eta ikerkuntza oinarrizko beharrizan dira gurearen moduko gizarte modernoan. Eleaniztasuna eta hezkuntza digitala bultzatzea eta irakasleak prestatzea dira hezkuntza alorrean dugun konpromisoaren gako nagusia. Horiei ere lotzen zaie etengabe prestatzeko kultura hedatzeko konpromisoa. Eta baita ere barneko eta kanpoko ebaluazioari irekita dagoen hezkuntza-sistema sustatzea. Kalitatezko zerbitzu publikoen alorrean kultura ere aipatu nahi dut, gizarte-kohesiorako motorra delako. Gure konpromisoa honako hau da: kulturapolitika bultzatzea, elkartze, trukatze eta elkarrizketaren emaitza gisa ulertzea. Konpromiso honek lau ardatz jasotzen ditu: hiritar guztiek ondasun kulturalak gozatzeko duten eskubidea; gizarte-eragileen parte-hartzea; ekoizpena sustatzea industria sortzaileen esparruan, eta hiritarren hazkunde kulturala sustatzea. Helburu gisa jarri dugu gure gizartearen bizitasun kulturalari bide berria ematea, ondarea zaintzetik hasita abangoardia kulturalei eman beharreko arretara. Era berean, Euskadin konpromisoa bultzatu nahi dugu euskararekin eta elkarbizitza linguistikoarekin. Zuen baimenarekin, gizartearen elkarbizitzarako zutabetzat hartuko dut, elebitasun berdintzaile eta orekatzailean sinesten dudalako, hiritarrei aukera-berdintasuna eta askatasuna egiazki bermatzeko. Zentzu honetan, Gobernu berriak bere jardunaren bidez erakutsiko du bere konpromisoa. Horretarako, politika ekintzaile proaktibo eta eraginkorra bultzatzea planteatuko du, sendotasun osoz aurrera egin dezagun, konpromiso honek euskararen erabateko normaltasunera hurbil gaitzan. Jaun-andreok, hurrengo hitz hauekin amaituko dut lehen zatia. Zuek hala erabakitzen baduzue zuzenduko dudan Gobernuak izango du bere gain proposamenak egiteko eta aurkezteko ardura, konplizitateak bilatzeko lana. Hori guztia egingo dugu, gure herriak pairatzen duen krisi honetatik ateratzeko politika ekonomikoa eta politika soziala definitzeko beharko dugun ahalik eta adostasun-mailarik gorenena lortzearren, euskal hiritar guztiei ongizatezko zerumuga berria eskaintzeko politikak egin ditzagun. Ardura hori geureganatuko dugu, argi jakinik lan handi honek denon lankidetza eta laguntasuna beharko duela. Jakin badakit, jakin badakigu, etengabeko erronka izango dela. Hala neureganatuko dut, hala geureganatuko dugu. Aurkezpenaren hasieran begirada errealista egin diot orainaldiari; zuen baimenarekin, begirada itxaropentsua egin nahiko nioke etorkizunari, konbentzituta bainago aukera bakar eta egiazkoa dugula oraingoa, herri gisa bizi izan dugun historia hurbilean ezezaguna, aukera historikoa. Bakea finkatzeko eta Euskadin elkarbizitza oinarritzeko aukera dugu. Alor honetan ere asko partekatuko dugulakoan nago, ezberdinen arteko akordioa behar dugula argi izanik. Hasiera ematen diogu Eusko Legebiltzarraren hamargarren legealdiari. Lehenago konpartitu ez genituen oinarrizko printzipioak eta baloreak partekatzeko bidean gaude. Azken urte honetan asko irabazi dugu eta ez dugu ezer galdu. Todos los partidos políticos aquí representados nos hemos presentado ante la sociedad con programas e ideas que pueden ser convergentes en esta materia. Debemos compartir el principio básico de la dignidad humana, y asumir que ninguna causa se puede anteponer al respeto a la vida. Debemos compartir el pluralismo de nuestra sociedad y el compromiso con la democracia, única vía posible para defender los proyectos y las propuestas para el futuro de nuestra sociedad en convivencia. Debemos compartir la voluntad de alcanzar acuerdos mediante el diálogo y el consenso, y sabemos que este Parlamento es el foro para conseguirlo. La oportunidad que se nos presenta es el gran reto de nuestra generación. Es una oportunidad individual y colectiva, social y cultural, e incluso económica, porque somos conscientes de que la consolidación definitiva de la paz es también un motor que favorece el progreso de nuestro país. La paz y la convivencia son la oportunidad histórica con la que nos encontramos. No la podemos frustrar, porque sabemos que la sociedad vasca no nos lo perdonaría. La sociedad nos demanda que seamos capaces de ponerla en valor, construirla, garantizarla y legarla a las generaciones futuras. La sociedad anhela además que lo hagamos juntos; demanda y anhela el acuerdo entre todas las fuerzas políticas aquí representadas. Paz y convivencia están ante nosotras y nosotras. La oportunidad es cierta y se da cita aquí, en esta misma sede del Parlamento Vasco, en este mismo arranque de la décima legislatura. Nos encontramos en el Parlamento, que es el foro público del debate. Ahora bien, estoy convencido de que en este foro sabremos avanzar en esta cuestión con los valores de la discreción y la lealtad que su consecución definitiva nos exige. Urte gehiegi daramagu aldean eta ez dugu gure burua engainatzen, arriskuak aurreikus ditzakegu. Biktimak pertsonalki ezagutu ditugu eta ezagutzen ditugu, eta jakin badakigu ezin direla behar duten ordainik gabe geratu; oinarrizkoenetatik hasita, ordain morala, bakea oroimena delako. Zentzugabekeria sufritu dugu gure gizartean, iraina, laidoa, gorrotoa. Agerian dago adiskidetzeko, bere kasuan, elkartasunerako eta elkarbizitzarako, beharrezko izango dela iraganaren balorazio kritikoa, egindako kaltea aitortzea eta ordaina eskaintzea. Gatazka- eta inposaketa-dinamikak ezabatzeko gai izan behar dugu, harreman pertsonalak, sozialak eta politikoak berriro gizatiartu behar ditugu. Banaketa pairatu dugu, elkarbizitzaren ezina. Badakigu elkarbizitzak berarekin dakartzala ezberdina onartzea, bakoitzak bere ardurak hartzea eta pertsona guztien duintasuna sustatzea. Bakea eta elkarbizitza dira gure aukerarik nagusiena. Garrantzitsuena da aurrera egitea, arinkerietan edo premian erori gabe, elkarrekin egitea. Egunotan ospatzen dugu Emakume Abertzale Batzaren fundazioaren 90. urteurrena. Emakume aitzindari haietako baten hitzak hartuko ditut orain. Nekane Legorburuk Guda Zibilaren ostean esan zituen hitzak dira. Ematen du gugan pentsatu zuela zera esan zuenean: "Ez ezazue Euskadiren etorkizunaren minutu bakarra alferrik galdu, esfortzu handia eman dugulako, odol asko, malko asko…". Bere hitza da gaur neure hitza. Jaurlaritza berriaren konpromisoa izango da aukera hau sorraraztea. Gobernuaren helburua izango da euskal gizarte osoari dagokion egitekoa erraztea, eta gizarte hori guk guztiok ordezkatzen dugu orain. Behin betiko bakea eraikitzen eta elkarbizitza bilatzen lagundu behar dugu, hainbeste nahi eta desio dugun hori lortzeko gai izan behar dugu. Badakit alor honetan ere Gobernu berriari dagokiola lehen ardura, lehen egitekoa. Guztiz konprometituta gaude ibilbide partekatua sustatzeko eta marrazteko. Nire konpromisoaren abiapuntuan dago bake eta giza eskubideetarako euskal egitasmoa elkarrekin egitea eskaintzea. Beharrezko gerta daiteke egindako bidearen ebaluazio kritikoa eta ez dugu baztertuko. Garrantzitsuena da ariketa horrek elkarrekin egin beharko dugun bidea zehazten laguntzea. El compromiso del próximo Gobierno Vasco se asentará también en la semilla que ha supuesto la constitución de la Ponencia de Paz y Convivencia, que alumbró el Parlamento Vasco este mismo año 2012. Hemos avanzado en el reconocimiento y la reparación de las víctimas del terrorismo; hemos iniciado el camino del reconocimiento y la reparación de las víctimas de los abusos policiales; hemos compartido en el pasado ya, y mayoritariamente, la conveniencia de una política penitenciaria más flexible, adaptada a la nueva realidad. Doy mi apoyo para la continuidad de esta ponencia reformulada en este Parlamento; por supuesto, a la luz ahora de la nueva representación política que nos convoca. Gure derrigorra da oroimenaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen institutua sortzeko behar den konpromisoa eskaintzea. Gobernu berriak institutu hau egiteko lanari ekingo dio, giza inbertsioa bailitzan; inbertsio kulturala, hezkuntzazkoa eta soziala; biktima guztiei oroimena eta aitortza eskaintzeko gogoan oinarrituta eta, aldi berean, bakea eta giza eskubideak nagusi izango diren kultura sustatuz. Hauek dira bake eta elkarbizitzan aurrera egiteko ditudan proposamenak. Gure herriak beharrezko duen egitasmoa da. Jaun-andreok, horixe dugu Euskadiren iragana eta etorkizuna lotzen dituen belaunburua. Gizarte honek zintzotasuna eskatzen digu, eskuzabaltasuna, helburu gorenei begiratzea. Xede horrekin, gure ahalegin osoa jarriko dugu: borondatea, gogoa eta sen ona. Den-dena, guk guztiok partekatzen dugun helburu nagusiaren zerbitzura: bakea eta elkarbizitza izan daitezela Legebiltzar honetan ordezkatuta dagoen gaurko euskal gizarteak biharko euskal gizarteari utziko dion ondare bikaina. Bide honetan, Eusko Legebiltzarra izango da politika publiko guztiak eta letra handiz idatzitako politika garatzeko giltzarri eta muina. Gu guztiok astero elkartuko gara Ganbera honetan; elkar ikusiko dugu, konplizitateak bilatuko ditugu, elkarrekin hitzartuko dugu, batzuek besteekin. Hementxe bertan, gaur ezinezko iruditzen zaizkigun hurreratze eta aliantzak ezagutuko ditugu. Gure hitzak eta hitzaldiak batzuetan izango dira besteetan baino beroagoak, baina hemen egongo gara, elkarrekin, astero. Horregatik, eztabaida-leku honek izan beharko du behin betiko bakean, elkarbizitzan eta elkartasunean aurrera egiteko tresna. Horretan ere izan behar dugu eredugarri. Benetan motibagarria da aldi berri hau orain dugun askatasun- eta aniztasun-egoeran hastea. Motibagarria da, etorkizunera begira itxaropenez betetako begirada baimentzen digulako, orain aldi latza dugun arren. Jaun-andreok, nire hitzaldiaren hasieran aipatu ditut ideal politikoak eta Eusko Legebiltzar honetan aztertzeko, onartzeko eta martxan jartzeko ideiak. Gu guztiok jabetu gara hamargarren legealdi honek hasiera emango diola aldi berriari, hala ez badirudi ere; hasiera Euskadin ziklo politiko berriari. Trantsizio berrian aurkitzen gara: euskal trantsizioa. Duela 35 urte inguru, Estatutuaren inguruko akordioa egin genuenean, diktadura-aldi luze eta gogorraren ostean egin genuen, aurretik Guda Zibil ankerra bizi genuelarik. Ordutik aurrera, Euskadik ibilbide luzea egin du autogobernuarekin. Orain dena aldatu da, eta guztiok dakigu hori. Gure barne-eszenatokia aldatu da. Gaur egun, indarkeriarik edo terrorismorik gabeko aldi berria dugu aurrean. Atzean utzi dugu terrorearen diktadura, eta Ganbera honetan ordezkatuta dauden askatasuna eta demokrazia besarkatu ditugu. Autonomiek Estatuaren egituraketan izan duten kontzeptua aldatu egin da. Oraingo egunetan, hautsita geratu da eredu autonomikoan zegoen konfiantza. Krisialdi ekonomikoak agerian utzi du nazio-errealitate ezberdinak autonomia homogeneizatuekin berdintzeko ezarri zen ereduaren ahulezia. Espainiar Estatuak orain ikusten du autonomiaerkidego batzuek kudeatzen dituzten eskumen batzuk Estatuari itzuli nahi dizkiotela, baina, aldi berean, beste erkidego batzuk, errealitate nazional garenok, oraindik transferitu ez zaizkigun eskuduntzak aldarrikatzen ari gara. Honekin batera, gure nazio-errealitate berezia- ren aitortza eta aldebiko berme-sistema barnean hartuko dituen aldarrikapen historikoa mantentzen ari gara. El denominado Estado autonómico ha cambiado, de la misma forma que ha cambiado también el marco europeo. Hoy afrontamos una nueva realidad de integración europea que ni siquiera existía para nosotras y nosotros en el momento de la aprobación del Estatuto de Gernika en 1979, que ni tan siquiera aparece citada en la formulación estatutaria que nos cobija política e institucionalmente. Formamos parte de Europa, de una Europa que ha avanzado en su integración desde el respeto a la diversidad; una diversidad cultural y lingüística de la que nuestra identidad vasca es muestra viva y que enriquece al conjunto de nuestra Comunidad. En este marco, la identidad propia es considerada como un lazo que garantiza la unión, y no la separación. Es en este marco europeo en el que hemos de impulsar la cooperación transfronteriza, fijándonos como objetivo la creación de la eurorregión, tanto en su concepto económico como en el político. Euskadi es parte de una Europa que ha crecido y se va desarrollando, se va integrando económica, cultural, comercial y financieramente. Formamos parte del euro y del sistema financiero europeo, que conoce, reconoce y asume nuestro propio modelo de concierto económico. Vivimos una Europa que condiciona hoy en gran medida nuestra realidad y nuestras decisiones políticas y económicas. Iniciamos un nuevo tiempo, y, de la misma manera que nosotros miramos a Europa, también esta nueva Europa está mirando hoy a Euskadi. Soy consciente, y creo que lo hemos de ser todas y todas, de la oportunidad que se nos presenta, la oportunidad de actualizar nuestro estatus de autogobierno sobre una base acordada y compartida por todas las sensibilidades políticas aquí representadas. Gure proposamena da alternatiba politiko guztiei atea irekiko dien lantaldea eratzea, ideal guztiak barnean hartuko dituena, batasun konstituzionalaren banaezintasuna zein independentzia defendatzen dituztenak. Euskal hiritarrak izan dira horiek guztiak Legebiltzar honetan ordezkatuta egotea nahi izan dutenak, eta proposamen guztiek behar dute defendatuak izateko aukera. Guri dagokigu eztabaidari bidea ematea, ideia guztiak aurkeztu ahal izatea, etorkizunerako elkarbizitza-eredua adosterik izan dezagun. Aniztasunean sinesten dut, ezberdinen arteko akordioan. Benetan uste dut akordio hau egingarria dela, aldi honetan eta toki honetan. Demokrazia eta ituna binomioa partekatzen dugu guztiok. Demokrazia eta itun horiek errespetatuko dituen proposamena planteatzen dut, Euskadiren- tzako estatus berria egiten eta onartzen lagunduko diguna, bide berri hau ibiltzeko akordioa. Queremos avanzar en un proyecto político y jurídico compartido; un proyecto que desarrolle la formulación del derecho a decisión y su ejercicio sujeto a pacto, a la búsqueda de su legitimación social. Creo firmemente que en el inicio de esta legislatura, de esta décima legislatura, se dan cita las condiciones que nos permiten hacer nuestras las palabras formuladas por el primer lehendakari de Euskadi, José Antonio Agirre: "Miradnos a través de nuestra alma, comprendednos, respetadnos, dejadnos que nos gobernemos libremente, que ya tenemos mayoría de edad". Tenemos mayoría de edad. Tenemos ante nosotras y nosotros la oportunidad de defender, debatir y acordar en el Parlamento Vasco el nuevo estatus para la Euskadi del futuro. Una oportunidad histórica que nos corresponde hacer realidad. Hauek dira, legebiltzarkide jaun-andreok, orain hastera goazen aldi berrirako planteatzen ditugun hiru konpromiso nagusiak. Gobernu berriak ausardiaz ekingo dio aldi berri honi, ekimena adierazteko borondatea oinarri harturik. Berriz esan nahi dut hau: oraingo errealitateaz jabeturik nago, gizartea ziurgabetasun-maila handia pairatzen ari dela, eta zorrotzagoa izango dela erakunde publikoek gauzatu beharko dituzten ekimenekiko. Lidergoa eskatzen zaigu gizarteak merezi duen konpromiso politiko eta publikoa berreskuratzeko. Errealitate honetaz jabeturik, erabaki eredugarria hartzea planteatzen dut. Aukeratua banaiz, Eusko Jaurlaritza berria murritzagoa izango da. Bizi dugun atzeraldi eta langabezi egoera honetan zorioneko gara lan egiteko aukera dugunok. Aparteko ardura bat dugu gizartearekin. Gehiago lan egin beharko dugu, baliabide falta hori lan handiagoarekin osatu beharko dugu, pertsonalki zein taldeka. Hauxe izango da Eusko Jaurlaritza berriaren zuzendaritzataldea osatuko dutenek hartuko duten lehen konpromiso pertsonala. Konpromiso hau Administrazio publiko osoarentzat ere nahi dugu eredugarri eta erreferentzia izatea. Erakunde guztiok, funtzio publikoa bere osotasunean, doikuntza eta gastua murrizteko aldia bizitzen ari gara eta biziko dugu. Uste dut inor ez dagoela soberan. Hori bai, argi izan behar dugu lan egin beharko dugula gizartearen zerbitzura, krisiaren ondorioak arintzeko eta Europa krisitik irteten hasten denerako ahalik eta prestatuen eta lehen lerroan egoteko. Eusko Jaurlaritzak baliabide publikoak zorroztasun osoz eta austeritatez kudeatuko ditu, gure herriko enpresa eta familiak egiten ari diren antzera. Zentzu honetan, nahiago izan dut lehen urratsa nik neuk ematea. Jaun-andreok, honen bidez iragartzen dizuet Euskadiko demokraziaren historia osoko Jaurlaritzarik murriztuena izango dugula. Jaurlaritzaren egitura murriztuko dut, sail eta sailburu kopurutik hasita. El nuevo Gobierno será más reducido, y será también menor la estructura de cada departamento, con la consiguiente reducción de altos cargos y personal de designación. Planteo, a su vez, reordenar y simplificar la estructura del sector público dependiente de las sociedades públicas y organismos públicos de la Comunidad Autónoma vasca. El compromiso de reducción de esta estructura se aproximará al objetivo del 20 %. Soy consciente de la realidad institucional y de la realidad presupuestaria que estamos viviendo y vamos a vivir. Conocedor de esta realidad, voy a optar por dar ejemplo, adoptando decisiones de ajuste en la propia estructura de Gobierno. Lo hago y haré sabiendo que se trata de decisiones que se pueden proponer y aplicar también en el conjunto de la Administración pública, porque entiendo que este ajuste, en los momentos de contracción, va a ser sinónimo de fortaleza en los momentos de expansión. He defendido siempre que la estructura institucional vasca se ha mostrado eficaz, más efectiva en sus resultados prácticos que los modelos de su entorno. Nuestra arquitectura institucional ha funcionado. La estructura se ha soportado porque sus diferentes componentes han actuado como contrapeso, han funcionado como elementos de equilibrio interno. Con esta estructura hemos conseguido garantizar la cohesión y la igualdad, la vertebración social y territorial con alta eficacia, configurando una sociedad económicamente desarrollada y socialmente cohesionada. Es precisamente esa eficacia la que nos hace ver que corresponde ahora adecuar y actualizar esta arquitectura institucional propia. Lo hacemos con objeto, precisamente, de reforzar el modelo. No voy ni vamos a rehuir ningún debate sobre la estructura institucional de Euskadi. Corresponde a este Parlamento avanzar en la aprobación de una ley municipal, así como plantear las reformas que se consideren necesarias tanto en la legislación sectorial como en la Ley de Territorios Históricos o en la propia norma estatutaria. Hori bai, eztabaida honi ekiteko orduan ezin dugu errealitate ukaezina ahaztu. Gaur egun, gure inguruan erkidego bat baino gehiago dago Euskadirentzako pribilegiotzat jotzen duena gure herrian bertan batzuek gutxiesten edo kendu nahi duten berori. Ondo kostata lortu dugu Europak gure berezitasun ekonomikoa aitortzea. Kanpotik, Pirinioetako alde bietatik, batzuek arrakastatzat joko lukete Euskadik bere egituraketa instituzionalaren zati bat galduko balu. Guk ez dugu gure antolaketa instituzionalaren inguruko ezbai eraikitzailerik saihestuko. Are gehiago esango nuke, hasiera baterako planteatu nahi ditugun erabakien bidez mezu argia helarazi nahi genioke gizarteari: Gobernu berriak ez die eztabaida luzeei itxarongo austeritate- eta zorroztasun-neurri batzuk hartzeko. Badakit oraingo zein etorkizun hurbileko egoera ekonomikoak Administrazioa murriztea eskatzen digula. Badakit hori, eta nire gobernu-proposamenean aplikatzen hasia naiz: austeritatea Gobernuaren egituran; funtzionamendurako ohiko gastu-partidak murriztea eta sozietate eta erakunde publikoetako gastua murriztea. Sozietate eta erakunde kopurua ere murriztuko dugu, baina beren eraginkortasuna handitzeko, Administrazio orokorrarekin egingo den zentzu berean. Denborak esango digu egitura hori ote den egokiena edo aldatu behar ote den. Momentuz, bidea hasiko duen Jaurlaritzak errealitate murritza izango du. Horri lotuta dago, baita ere, Gobernuaren jarduna gardenagoa izango delakoaren konpromisoa. Gardenagoa, hurbilagoa, hiritar guztientzat eskuragarriagoa. Hala eskatzen digu Europako herrialde guztietan hedatzen ari den gobernu berriaren praktikak. Gardentasuna eta herriaren parte-hartzea. Parte-hartzearekin dugun konpromisoa gardentasunetik hasten da. Bere helburuak lortzearren, konpromiso nagusia elkarrizketarekin eta adostasunarekin hartuko duen Eusko Jaurlaritza. Elkarrizketa eta adostasuna dira ezinbesteko tresnak proposatu ditugun erronkei ekiteko. Premiazkoena da urteko aurrekontuak eta egonkortasuna bermatzen laguntzea gure Erkidegoko erakunde-esparru guztietako funtzionamendu oinarrizkoa. Azken hiru urteotan lortu duguna hurrengo urterako ere lortu nahiko nuke. Lehenago azaldu dut aurkitzen garen testuinguru ekonomiko latza. Jakin badakigu datorren urterako aurrekontuetarako gutxienez 1.400 milioi gutxiago daukagula. Horixe da izango ditugun aurrekontuen errealitatea. Hauxe dugu abiapuntu ekonomikoa, Eusko Jaurlaritza berriak legegintzaldi-hasieran izango duena. Gobernu berriaren konpromisoa izango da urtearen lehen hiruhilekoan 2013. urterako aurrekontu errealistak proposatzea. Aurrekontua da erakunde publikoek kudeaketarako duten tresna nagusia. Arlo praktikoan hiritar guztien arazoak konpontzen laguntzen duen tresna da, beren eskari eta beharrizanei erantzuteko. Beraz, hurrengo ekitaldirako aurrekontuak premiaz onartzeko dugun beharra planteatzen dut. Hori bai, aurrekontuak onartzearen truke inori ez diogu txeke zuririk eskatu. Indarrean dagoen akordioa berradostea eskatzen ari gara. Ardura-izpiritua, lankidetza eta akordiorako prestasuna dira euskal erakunde publikoetan azken hiru urteotako aurrekontuak onartzera eraman gaituztenak. Este acuerdo de estabilidad institucional y presupuestaria fue posible hace tres, hace dos y hace un año. Considero que hoy es más necesario que nunca, porque las circunstancias económicas son más duras que nunca. Llevamos varios años sufriendo una crisis económica que afecta negativamente a los ingresos fiscales y a los recursos públicos. He presentado anteriormente los indicadores económicos que tenemos para el próximo ejercicio. Ante esta realidad que todos padecemos, este acuerdo de estabilidad se hace más necesario que nunca, y en este sentido lo propongo. Con ese propósito reclamo a todas las formaciones presentes en la Cámara un ejercicio de responsabilidad. Intentar encontrar soluciones a los problemas que afectan a la sociedad vasca no es solo responsabilidad del Partido Nacionalista Vasco o del futuro lehendakari. Compete a todas y a todos: a quienes creemos y creen que representa un modelo alternativo, y a quienes creemos y creen que han ostentado el liderazgo institucional en estos últimos años. En situación de normalidad podría entender que algunas formaciones interpretaran el proceso presupuestario como un punto de contraste en el que evidenciar el perfil político de cada cual, pero en la situación de emergencia nacional, de emergencia económica que vivimos, no entendería, ni tan siquiera intelectualmente, que alguien se negara a arrimar el hombro. Ez dizuet txeke zuria sinatzerik eskatu, ezta kromo-trukaketarik ere. Gurekin, Gobernu berriarekin, herri honekin duzuen ardura partekatzera gonbidatzen zaituztet. Hona hemen hitzordu-eskaintza. Benetan esaten dizuet hurrengo lehendakariak eta bere Gobernuak ahalegin guztiak eta bi egingo dituztela Ganbera honen gehiengo egiaztagarria hurrengo aurrekontuen eta bertan adieraziko diren helburuen ardurakide izan eta sentitu dadin. Mi compromiso parte de la base de combinar el mantenimiento de las políticas sociales con la austeridad y rigor en el gasto, pero es evidente que tendremos que hacer más. En este sentido, y también durante este último mes y medio, hemos encontrado amplias coincidencias en la necesidad de acordar en los ámbitos institucionales competentes una nueva política fiscal y de la lucha contra el fraude. El nuevo Gobierno va a ser partícipe de esa búsqueda de la reforma del sistema tributario, va a a ser partícipe de este objetivo desde el respeto a los ámbitos competentes. Adoptaremos también como prioridad el compromiso compartido con una nueva política fiscal y en la lucha contra el fraude. Parto de una primera constatación, como es la necesidad de mantener y reforzar los principios de equidad, de progresividad, de neutralidad, de transparencia, de simplificación, que todos compartimos. Guztiz jabetuta nago zerga-politika are eraginkorragoa izango dela hausnarketa partekatutik abiatzen baldin badugu, eta epe ertain eta luzera begira. Fiskalitateak ziurtasuna bermatu behar du, hala eskatzen digute eragile ekonomikoek, enpresek eta familiek ere. Baldintza horietan oinarrituta, Gobernuak beharrezko erronka gisa planteatuko du hiru forualdundiekin lankidetza eta koordinazio eraginkorra lortzea. Zergei buruzko erabakiak elkarrekin kudeatzeko tresnak eta foro egokiak baditugu. Modu osagarrian, Itun Ekonomikoaren ahalmenen proiekzio eta garapenerako urratsak ematea planteatzen dut. Itun Ekonomikoa zabaltzeko bidea bultzatzea proposatuko dugu. Itunpeko zerga guztiak arautzeko gaitasuna nahi eta behar dugu; kontzertazio bera beharko dugu gainerako zerga mota guztietarako. Herrialde-erakundeekin lankidetzan eta koordinazioan, Gobernu berriak ahalegin berria egingo du gizarte-zerbitzuen finantzaketaren jasangarritasunaren helburua lortzeko. Krisi-garaietan okerren daudenei babesa eta solidariotasuna bermatzeko beharra partekatzen dugu, zerbitzuaren prestazioa gaurko eta biharko bermatzea. Jaun-andreok, hauexek dira hurrengo legegintzaldirako aurkeztuko dugun egitasmoaren ildo nagusiak: ekonomia berrabiatzeko beharra, berriro hazteko eta enplegua sortzeko; bakea eta elkarbizitza indartzeko beharra; aukera hau herri gisa hazteko baliatzeko beharra, Euskadiren etorkizunera begira akordio politiko berria lor dezagun. Berriro esan nahi dut gure arteko topaketa eta elkarrizketetan ikuspegi berbera partekatzen dugula sumatu dudala. Kakotx artean ekonomia morala deituko genukeenaren aldeko apustua, hau da, kooperazioaren bidea jorratzeko borondatea. Entiendo este término, el de la economía moral, como una visión de la colaboración y la cooperación en aras del bien común que no deje a nadie atrás. Euskadi es la cuna de un modelo cooperativista, un modelo comprometido con la formación y el empleo, que ha sintonizado con ciertos ideales coope- rativos que forman parte de la idiosincrasia de la sociedad vasca. Es este espíritu de cooperación el que debe llevarnos a trabajar juntos, sin dejar a nadie atrás, desde el esfuerzo colectivo, apretándonos el cinturón, primando ante todo la formación y el empleo, creyendo en nuestros propios medios, abriendo las empresas a los nuevos mercados con decisión. En Euskadi conocemos bien este compromiso, este es nuestro modelo. Compartir los problemas contribuye a poder compartir las soluciones. Es indudable que todas y todos los aquí presentes compartimos teóricamente la necesaria recuperación del sentido moral de la política, el valor de la acción política como servicio a la ciudadanía, el valor de la acción política en la garantía de atención a las personas, en el compromiso con la equidad y la cohesión social. Ziur nago pertsona guztien duintasuna, integrazioa eta oreka bermatuko duen Euskadiren eraikuntzarako helburua partekatzen dugula. Konpromisoa berreskuratzea, ekimen politikoaren helburua eta zentzua berreskuratzekoa izango da batuko gaituen lana, gizarte honen aurrean partekatzen ditugun helburuak lortzen lagunduko diguna. Helburu hauek dute arrazoi bat eta norabide bat, hartzekodun bat dute: pertsonak. Eusko Jaurlaritza berriak pertsonen integrazioa eta duintasuna lehenetsiko du, Euskadi egitasmoa partekatuko dugun pertsona guztiena. Aldi berria hastera goaz. Elkarrekin lortuko dugu, elkarrekin Euskadi instituzionalizatzeko prozesuan aurrera egin eta hobetu. Begirada lehenagoko hiru hamarkadetan jartzen badugu, asko aurreratu dugu; orain etorkizunari begiratu behar diogu eta elkarrekin are urrats handiagoak eman. Este Parlamento y el nuevo Gobierno representan el núcleo en la búsqueda de los nuevos caminos para avanzar como país. Nuestros retos son la reactivación económica y el empleo, la consolidación de la paz y la convivencia, y un nuevos estatus de futuro para Euskadi. Propongo un espíritu nuevo para un tiempo nuevo. Es tiempo de aportar, y no solo de exigir. Un tiempo para que Euskadi recupere la confianza en sí misma. Un tiempo para que nuestro Parlamento sea el foro de diálogo, debate político y decisión. Un tiempo para la Euskadi que queremos: una Euskadi sin violencia; una Euskadi con el empleo, con la economía productiva, abierta al mundo; sostenible, solidaria, líder en sanidad, en educación; una Euskadi que apuesta por la cultura y la juventud, comprometida con el euskera y la convivencia lingüística; una Euskadi dueña de su propio destino. Erronka premiazkoak, larriak, garrantzitsuak eta esanguratsuak izango ditugu. Lehen hitzaldi honetan, proposatzen ditugun herri-helburuak aurkeztu ditut: biziberritze ekonomikoa, enplegua, bakea, elkarbizitza, estatus berria. Izpiritu berria proposatzen dut aldi berri honetarako. Ekarpenak egiteko garaia dugu, adostasunak bilatzeko garaia. Aldi berria Euskadik konfiantza berreskura dezan; gure Legebiltzarra elkarrizketarako, ezbai politikorako eta erabakiak hartzeko tokia izan dadin. Nire onena, zuzendu nahi dudan Jaurlaritzaren onena, emateko prest nago. Zuon guztion konpromisoa ere espero dut. Herria dugu zain. Euskadik gure indarrak batzea eskatzen digu, gure arteko ezberdintasun logikoak bazterrean utzirik, bidean aurrera egiterik izan dezagun. Prest nauzue aurrerako urratsa emateko. Bide horretan denok aurkituko nauzue. Jaun-andreok, eskerrik asko guztioi. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_15
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on guztioi. Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok. Lehendakari jauna. Uste dut, lehenik eta behin, labur bada ere, Euskadiren egoera zertan den azaldu behar dugula, alegia, zer-nolako arazo larri eta sakonei aurre egin behar diegun legegintzaldi honetan, hots, datozen urteotan. Krisialdi ekonomikoan gaude; langabezia goraka ari da etengabe, eta ziurgabetasuna nagusitu da gizartean; pobrezia gero eta handiagoa da, baita gizarte barruko aldeak ere, eta ia egunero ditugu etxekaleratzeak eta lana erregulatzeko espedienteak. Ordezkari politikook, hortaz, berariaz heldu beharko genieke auzi horiei guztiei, irtenbidea emateko Euskadik gaur egun dituen arazo ekonomikoei, hots, langabeziari, ziurgabetasunari eta gizarte barruko alde gero eta handiagoei. Herritarrak gizarte-murrizketak jasaten ari dira –ari gara–, batetik, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako murrizketak, eta, bestetik eta bereziki, Espainiako Gobernuak sustatutako gizarte-murrizketa guztiz bortitzak: funtzionarioen soldatak izoztu edo jaitsi egin dira; pentsioak ere izoztu egin dira; gizarte-laguntzak gutxitu, eta osasunean eta hezkuntzan murrizketak ezarri; laguntzak gutxitu egin zaizkie mendekotasunak dituztenei, eta lan-egoera, berriz, ezegonkortu egin da, kaleratzeak merkatzeko eta errazteko asmo hutsez ezarritako lan-erreformen ondorioz. Neurri kaltegarriak, zinez, eta guztiz bidegabeak, gainera. Esan bezala, behartsuenei gizartemurrizketak ezartzen zitzaizkien bitartean, finantzaerakundeak erreskatatzen aritu dira, eta iruzurgileentzako amnistiak bultzatzen. Horrenbestez, horiek dira, nire ustez, Euskadik gaur egun dituen arazo nagusiak. Ordezkari politikook, bada, auzi horiei konponbidea ematen ahalegindu beharko genuke, bereziki. Halaxe uste dut nik. Zenbait proposamen ditugu guk horretarako. Elkarrekin atera behar dugu krisialditik, inor bidean utzi gabe eta gizarte-murrizketarik sustatu gabe. Herritarrak erreskatatu behar ditugu, ez finantza-entitateak. Bistan da ez dugula makila magikorik, ezta soluzio mirarigilerik ere, eta, inork halakorik eskaintzen badu, argi dago iruzur egiten ari zaiola gizarteari; badira, baina, gure ustez, premiazko eginbehar batzuk. Has gaitezen UPyDren proposamenekin. Euskadin, alferrikako gastuak izugarri handia izaten jarraitzen du, baina, gastu hori nabarmen murriztu daiteke, hala nahi izanez gero, hots, horretarako borondate politikoa edukiz gero. Sentiberatasunez eta buruargiz aurreztea da gakoa, ongizate-estatua ukitu beharrik ez izateko. Gure ustez, eta hala esan izan dugu beti, burugabekeria galanta da Euskadik, bi milioi biztanle ere ez dituela, lau legebiltzar izatea, lau gobernu eta hiru ogasun, 251 udalerri, Espainiako Gobernukoekin bikoiztutako dozenaka organismo, eta zientoka enpresa publiko eta fundazio, horietako asko lagunentzako bazkaleku huts. Zentzugabekeria hori guztia zuzendu egin behar dugu, eta, horretarako, errotik aldatu behar dugu Euskadiren erakunde-sare hori. XXI. mendeko Euskadi ezin da iraganari lotuta bizi. Ezin da lege sakraturik egon, ez baitago halakorik. Ez Espainiako Konstituzioa, ez Gernikako Estatutua ez dira sakratuak, ezta Lurralde Historikoei buruzko Legea ere. Euskadiko erakunde-egitura konplexu horrek bikoiztasunak eragiten ditu, bereizkeriak sortzen eta beharrezkoa ez den gastua sustatzen; era berean, erakundeen arteko liskarrak sortzen ditu, eta eraginkortasun-eza bultzatzen. Aldatu egin behar da hori guztia. Halaxe berretsi digute bai Eusko Jaurlaritzak egindako azterketak, bai Bikoiztasun Batzordeak azken bi urteotan egin duen lanak, baina, batik bat, eskarmentuak erakutsi digu egitura hori burugabekeria hutsa dela eta lehenbailehen ekin behar zaiola egitura hori erroerrotik aldatzeari, batetik, eskumenen banaketa aldatzeko eta argitzeko eta, bestetik, erakundeak, beharrezkoak ez direla frogatzen den heinean, haiek berregituratzeko edo ezabatzeko. Hortaz, aurretiaz ere proposatu izan dugun moduan, Lurralde Historikoei buruzko Legea Legebiltzarrera ekartzea proposatuko diogu Eusko Jaurlaritzari, sakonetik alda dezagun guztion artean. Gure proposamen zehatza da hiru lurraldeetako foru-aldundiak eta Batzar Nagusiak ezabatzea, hortik abiatuta eskumenak zentzu handiagoz banatu daitezen Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen artean. Gure lehen helburu hori nahitaezkotzat jotzen dugu, ahalik eta erakunde-egitura onena lortzean baitatza Euskadiko herritar guztiei zerbitzu hobea eta parekoagoa emateko. Zeregin hori, noski, ez da aski; bestelako udallege bat ere behar dugu, udalen eskumenak argitzeko eta haien buruaskitasun finantzarioa bermatzeko. Era berean, lehenago edo geroago, udalerriak batzeari ekin behar zaio, udalerri txikienak batzeari, alegia. Europako ia herrialde guztietan egina dute jada hori. Ezin gara hain kontserbadoreak izan; beldurrik gabe egin behar ditugu aldaketak, eta, aldaketa-prozesu horren barruan, udalerriak elkarrekin batzeari ekin behar zaio, hori ere beharrezkoa baita. Bestalde, ezinbestekoa da enpresa, erakunde eta fundazio publikoen egitura hori zorrozki murriztea, azken urteotan enplegu-agentzia bilakatu baitira ia-ia. Aldatu egin behar da hori guztia. Hortaz, erakundeen sare hori murrizteko ekintza-plana eratzea ere eskatuko diogu Gobernu berriari. Ezin diogu luzaroago eutsi alimaleko barne-egitura horri, diru-irenslea, iluna eta erabat zaharkitua baita. Modernizatu egin behar dugu, inolako beldurrik gabe eta etorkizunari begira beti, esan dudan moduan, herritarrei ahalik eta ongizaterik handiena bermatzeko. Bestalde, zerga-iruzurrari gehiago eta hobeto aurre egin behar zaio. Era berean, hobekuntzak behar ditugu, azken hilabeteotan foru-aldundiek abian jarri dituztenez gain… Izan ere, halaxe aitortu behar da: zenbait hobekuntza egin, egin dira, bai. Dena dela, beste urrats bat egin behar da aurrera, eta zergairuzurraren kontra elkarrekin borrokatzeko plan bateratuta eratu. Ezinbestekotzat jotzen dugu hori. Benetako zerga-erreforma behar dugu, gehien duten horiek ordaindu dezaten egiazki gehien, eta zerga-politika horrek bakarra izan behar du Euskadi osorako, betiere, esan berri dudan moduan, gehien duenak ordaindu dezan gehien. Izan ere, zentzugabekeria hutsa da EAEko herritarrok, zein lurraldetan bizi garen, zerga batzuk edo beste batzuk ordaintzea. Ezin da inondik inora ulertu. Nire ustez, UPyDkoon ustez, foru-sistema sekulako porrota izaten ari da; zerga-eskumenek Eusko Jaurlaritzaren eskuetara igaro behar lukete, beraz. Horixe litzateke Euskadiko herritar guztientzako zergapolitika bakarra bideratzeko lehen urratsa. Ezin dut, noski, etxe-kaleratzeen gaia aipatu gabe utzi, eta, labur-labur bada ere, gauza bat esan nahi dut argi eta gabi: egoera bidegabeak lege bidegabeak aldatuz konpontzen dira. Gure ustez, beraz, aldaketak egin behar dira, Hipoteka Legean eta Lehiaketa Legean besteak beste, jasota gera daitezen bai etxebizitza ordainetan emateko aukera, baita beste neurri batzuk ere. Halaxe aldarrikatu dugu Diputatuen Kongresuan ere. Bestalde, aurrera egiten eta finantzatzen lagundu behar diegu gure enpresei; nazioartean zabaltzen lagundu behar diegu, eta I+G+ba garatzen, ekonomia-jarduera sustatzea eta enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzea hartu behar baitugu helburu. Baliabideak behar ditugu, benetan garrantzitsuak diren arloetara zuzentzeko eta bidezkoa den moduan kudeatzeko. Horrexegatik da beharrezkoa Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea, ezabatzea edo gainditzea, baita bikoiztasunak desagerraraztea, administrazio benetan eraginkorra eratzea, alferreko erakundeak kentzea, fiskalitatea birmoldatzea eta zerga-iruzurraren kontrako borroka hobetzea ere. Era berean, gure ustez, zenbait obra faraoniko bertan behera edo abiarazi gabe utzi behar dira behin betiko. Obra horiek dirua barra-barra xahutzen duten politikarien bereizgarri dira, eta gaur egun, oraindik ere jendearen dirua horrela xahutzen jarraitu behar dela defendatzen jarraitzen dute politikari horiek. Hor ditugu, besteak beste, San Mames Barria, Pasaiako kanpo-portua eta abiadura handiko trena Gasteizko tartean lurpetik igarotzeko proiektua. Alde batera utzi behar ditugu obra faraonikoak, ez baitakarte aurrerakuntza ekonomikorik, kontrakoa baizik. Inbertsioproiektuetan eraginkortasuna lehenesteko kultura zabaldu behar da, benetan beharrezkoak diren proiektuak soilik jar daitezen abian. Ekonomia da, ezbairik gabe, legegintzaldi honen erronka nagusia, baina, hala ere, dena ez da ekonomia; izan ere, egia da krisialdi ekonomikoan gaudela, baina egia da, halaber, krisialdi politikoan ere bagaudela. Krisialdi politikoan gaude; hala, demokrazia zabaltzen eta hobetzen saiatu beharra dago, eta Legebiltzar honetan, ezbairik gabe, gauzak egin daitezke, eta egin egin behar dira… Neurri zehatzak proposatuko ditugu guk, esate baterako, Hauteskunde Legea aldatzea, Euskadin hauteskunde-barruti bakarra egon dadin. Gardentasun handiagoa behar dugu eta herritarrentzako informazio gehiago, zehatz-mehatz jakin dezaten herritarrek zertan erabiltzen den zergetan ordaintzen duten guztia, azken euroraino, eta Legebiltzar honetatik bertatik hasi behar dugu norabide horretan lanean. Hala, hainbat informazio eman behar litzateke argitara Legebiltzarraren web-orrian, hala nola aurrekontu xehatuak, legebiltzarkideen soldatak, taldeei ematen zaien diru-kopurua, egiten diren bidaiak eta abar. Gardentasun handiagoa bermatzeko neurriak behar dira, eta, noski, irmo eta gogor aurre egin behar diogu ustelkeria politikoari, baita –bide batez esanda– Espainian oro har azken urteotan politikari ustelei ematen ari zaizkien indultuei ere. Hainbat ekimen defendatuko ditugu Legebiltzar honetan, hala nola zerrenda irekiak egitea, agintaldiak mugatzea, alderdi politiko guztietan primarioak antolatzea, alderdi politiko guztien aurrekontuak eta kontuak jendaurrean ikusgai jartzea, diru publikoa zuhurtasunez erabiltzea edo legegintzako herri-ekimenak izapidetzeko prozesua hobetzea, proposamen-egileek Osoko Bilkuran parte hartzeko aukera izan dezaten. Neurri horiek ere garrantzizkoak dira. Arestian esan bezala, seguruenik ekonomia da landu beharreko arlorik funtsezkoena, baina demokrazia zentzatzeko neurri horiek ere garrantzitsuak dira; alabaina, ez dira ia aipatu ere egin goiz osoan. Neurri horiek, beraz, ezinbestekoak dira demokrazia onbideratzeko eta zabaltzeko eta, hartara, herritarren uste ona berreskuratzeko, ordezkari politikoen zati handi batek galdua baitu herritarren konfiantza. Bestalde, azken hamarkadetan Euskadin ezarritako hizkuntza-politikak alda daitezen eskatzen jarraituko dugu (bakardadean, agian, baina horren alde egiten jarraituko dugu). Diskriminazioa, gehiegikeriak eta inposizioak eragin eta eragiten dituzten hizkuntzaaraudi guztiak iraultzea proposatuko dugu, benetako hizkuntza-askatasuna bermatzeko. Esan beharrik ere ez dago, baina esan egingo dut, nolanahi ere: arazoa, noski, ez da euskara, baizik eta denboraren joanean ezarri diren hizkuntza-politika diskriminatzaile eta neurrigabekoak. Bide batez, esan dezadan azken hiru urte eta erdian ere ez direla hizkuntza-politika horiek aldatu nahi izan. Gai horretan ekinean jarraituko dugu, bakarrik geratu arren eta bozketak galdu arren. Izan ere, argudioen bidez irabazi nahi ditugu eztabaidak –hori da gure helbururik behinena–, nahiz eta arlo jakin batzuetan bozketak galdu. Bestalde, gure konpromisoari eutsiko diogu, noski, ETA behin-betiko eta baldintzarik gabe garaitzeko eta haren ideia totalitarioei zilegitasun guztia kentzeko. Orain arte bezalaxe jarraituko dugu lanean, justizia bermatzeko eta zigorgabetasun-izpi txikienari ere bidea ixteko. Terrorismoaren biktimen memoria defendatuko dugu, eta Euskadiko gizartearen duintasuna. Bizikidetza defendatuko dugu, ohi dugunez, kontuan hartuta legea errespetatzea dela bizikidetza, hots, Espainiako Konstituzioa errespetatzea dela bizikidetza. Bistan da jende asko buru-belarri ari dela lanean, ordu luzez, bi helburu zehatzekin: batetik, lehenbailehen ahaztuta gera daitezen ETAk egindako gaiztakeriak eta, bestetik, gehiengoak egiazkotzat –edo, gutxienez ere, sinesgarritzat– jo dezan haren historia paralelo eta asmatua. ETAk egindako krimenak, baina, ez dira izan mendez mende konpondu gabe iraun duen gatazkaren halabeharrezko ondorioa, eta halaxe gogoraraziko diegu bai gezurra esaten digutenei bai beren burua engainatzen uzten dutenei, hori sinetsarazten eta saltzen saiatzen ari baitzaizkigu ETAren interesen defendatzaileak. Proiektu politiko totalitario baten ondorioak baino ez dira izan ETAren krimenak. Hori da gertatutakoaren egia. Egunez egun lan egingo dugu guk justizia ezartzeko, biktimen memoria mantentzeko eta zigorgabetasunari zirrikiturik txikiena ere ixteko; era berean, gogotik lan egingo dugu, ez dezan inork demokraziaz kanpo konpontxo egin edo ez dezan inork negoziazio politikotan jardun, une oro defendatuko baitugu guk –arestian esan bezala– Euskadiko gizartearen duintasuna. Ezin da justiziarik egon, zigorgabetasunari tarteren bat uzten badiogu edo ETAren krimenak gatazka politikoaren ideia faltsu horren ondoriotzat onartzen baditugu; bestela esanda, ez da justiziarik egongo, gezurra irensten badugu eta sinetsi hemen elkarren aurkako bi bando moduko egon zirela, legez kontrako indarkeria berdin-antzera erabili zutela eta biktima berdinak edo antzekoak eragin zituztela. Hori ez da egia, eta guk, gertakariak egiaz gertatu ziren moduan defendatuko ditugu; Euskadin azken hamarkadetan benetan gertutakoaren egiazkotasuna defendatuko dugu. Ez dugu inolako batzorde txostengiletan parte hartuko, eta ez diogu inolako erakunderi babesa emango, baldin eta haietan biktimak eta borreroak parekatzeko asmorik badago. Izan ere, zenbaitek beste aldera itzuli nahi dute orria, hemen ezer gertatu ez balitz bezala; zenbaitek faltsutu egin nahi dute historia, eta gertakariak ukatu. Asmo horiei guztiei aurre egin beharko diegu guk. Berriki –duela egun gutxi batzuk baino ez– Kepa Aulestiak iritzi artikulu batean zioen moduan, "bakearen oinarriak nola ezarriko diren aukeratu behar dute ezinbestean Euskadiko erakundeek; haiek erabaki behar dute gertakarien erantzukizuna orain arte indarkeria erabili dutenei bizkarreratzen zaien edo errugabetzat jotzen dituen bizikidetzaren alde egiten den. Erdibideko aukerek atzera begiratzean ETAk egindako ibilbidea zuritzen lagunduko dute beti". UPyDk argi eta garbi dio ezin dela inolaz ere berdinketa moralik egon, bidegabekeria hutsa bailitzateke, eta ezin direla hiltzailea eta hildakoa inondik inora parekotzat jo. Horixe da, beraz, gure konpromiso irmo eta guztiz bazterrezina: memoria, duintasuna eta justizia. Bi lehendakari-hautagai ditugu, bai. Guk nahi genuke datorren lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak aipatu ditudan lehentasun horiek izatea, hots: krisialdi ekonomikotik gizarte-murrizketarik gabe irtetea; ekonomia-jarduera sustatzea, eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzea; Euskadiko erakunde-egitura errotik aldatzea; alferreko erakundeak murriztea –horietako askok hurbilekoei eta adiskideei lanpostua emateko baino ez baitute balio–; zerga-erreforma sustatzea; zerga-iruzurraren kontra borrokatzea; demokrazia onbideratzeko neurriak sustatzea, eta behin betiko eta baldintzarik gabe ETA garaitzea, inolako tarterik utzi gabe ez zigorgabetasunari ez demokraziaz kanpoko konpontxoei. Lehendakari eta Gobernu ekintzaileak nahi ditugu, Gobernu ekintzailea eta lehendakari ekintzailea, neurri horiek guztiak susta ditzaten. Horixe da, nire ustez, hurrengo lehendakariaren funtsezko eginkizuna. Horiek dira, hain zuzen, gure proposamenak eta, esan bezala, datozen lau urteotan defendatzen jarraituko dugun arloak. Bi lehendakarigai aurkeztu dira. Gure ustez, baina, bietako bat ezin da lehendakarigai izan, hark ordezkatzen duen koalizioak ez baitu oraindik ere ETAren historia kriminala gaitzetsi eta ez baitio oraindik ETAri baldintzarik gabe eta behin betiko desagertzeko eskatu. Hara non esan duen gaur EH Bilduko lehendakarigaiak jendea maite dutela! Hori, ordea, ez dator gertakarien egiazkotasunarekin bat; "jendea maite dugu" esaten du berak, baina oraindik ez dio desagertzeko eskatu jendea jazarri besterik egin ez duen gaizkile-talde horri. Izan ere, ETAri behin betiko eta baldintzarik gabe desegin dadin argi eta irmo exijitzea izan behar luke gu guztiok bete beharreko lehen eskakizuna, hemen eserita egoteko –eserita baino ez– eta jendearen ordezkari aritzeko. Nik neuk azalduko dizuet zer historia bizi izan dugun, baten bat azken hamarkadetan jazotakoaz jabetu ez balitz ere. ETAren terrorismo diskriminatua jasan dugu urte luzez: 850 baino gehiago izan dira hildakoak, milaka zaurituak eta ezin konta ahala nahitaez kanpora joan behar izan dutenak, bizi nahi zuten herritik at. Zer etorkizun nahi zuten erabakitzeko esku- bidea ukatu zitzaien pertsona horiei; ez zitzaien autodeterminazio-eskubidea erabiltzen utzi; betoa jarri zitzaion pertsona horien askatasunari. Hori da gertakarien lehen egiazkotasuna. Hori guztia gertatzen zen bitartean, talde terrorista horren bidelagun zintzo eta leiala izan dira Herri Batasuna, Batasuna eta ezker abertzalea esaten zaion horren gainerako markak; gaizkileen bozeramale jardun dute, eta berariaz zuritu izan dizkigute eta "azaldu" –komatxo artean diot– ETAk eragindako heriotza bakoitza, egindako estortsio bakoitza eta antolatutako bahiketa bakoitza, baita gure manifestazioen aurrean "ETA mátalos" esaten zutenen oihuak edota ETAk boterea eskuratzeko eta nazionalistak ez garenak baztertzeko erabilitako estrategiaren borondatezko gaizkideen jarduna ere. "ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du" adierazi zuen ETAk, hitzez hitz, duela urtebete pasatxo. Alabaina, gaur egun –ekar dezagun gogora– ETAk bizirik eta mehatxuka jarraitzen du: komunikatuak kaleratzen jarraitzen du; ez da desegin; ez ditu armak entregatu; ez du jendaurrean egindako krimenengatik barkamenik eskatu; ez du damurik adierazi, eta, jakina, ez du argitzeke dauden 326 krimen horiek argitzeko Justiziari laguntzeko asmorik adierazi. Begi-bistakoa da ETAk gure biziak baldintzatzen jarraitu nahi duela, alderdi politikoen erabakiak eta gu guztion etorkizuna baldintzatzen jarraitu nahi duela. Gaur egun, Amaiurrek, Bilduk eta EH Bilduk ez dute oraindik ETAren historia kriminala gaitzetsi, eta ez diote ETAri behin betiko eta baldintzarik gabe desegiteko eskatu. Are gehiago, gaur lehendakarigai aurkeztu den horrek berak, duela bi aste eskas, kritikatu egin zuen ustezko zenbait etakide atxilotu izana. Bai, alajaina! Sekulako kontraesana da jarrera hori izatea eta aldi berean besteoi demokrazia-irakaspenak eman nahi izatea. Nola emango digu, bada, demokraziairakaspenik gaizkileak atxilotu izana kritikatzen duen inork? Hortaz, ETAren interesak defendatzen eta kriminalen zigorgabetasuna babesten jarraitzen dute egun, parlamentuetan politika egiten duten bitartean. Gainera, preso politikoak aipatzen jarraitzen dute, eta iraina da hori herritarrentzat. Ez dago preso politikorik; Zigor Kodean zehatz-mehatz tipifikatutako delituengatik kartzelan dauden presoak dira; hala, bada, gaur egun inork preso politikoak aipatzen baditu, zigorgabetasuna defendatzen ari da; gezurra defendatzen ari da, xantaia defendatzen; bestela esanda, ETAren interesak defendatzen ari da. Pernando Barrenak hauxe zioen, zehazki, duela bederatzi egun: "Ez eskatu gure iraganari uko egin diezaiogun, oso harro gaudelako herri honen askapenaren aldeko borrokan egin dugun ekarpenaz". Nire ustez, aldiz, uko egin behar diozue zuen iraganari, zuen iragantzat hartzen baldin baduzue, noski, eta, ez baduzue zuentzat hartzen, berariaz eskatu behar diezue ezker abertzaleko kideei orain arteko bideari uko egin diezaioten, iraganaz arnega dezaten eta barkamena eska dezaten horrenbeste urtez talde terrorista horren bidaide izateagatik. ETAk egindako atentatu bakoitza gaitzetsi arte, ETAri baldintzarik gabe eta behin betiko desegiteko eskatu arte, UPyDk ezin izango du zuekin ezertan bat egin, ETAren existentzia kondenatzen ez duzuen eta baldintzarik gabe desagertzeko eskatzen ez diozuen arte. Gure zoru etikoa da hori, bazterrezineko zoru etikoa. Aspaldiko hilabeteetan barra-barra entzuten da zoru etikoaren kontu hori; bada, horixe da gure zoru etiko guztiz bazterrezina. Printzipio-kontua da, edozein gizarte txukun eta zintzotan erraz asko ulertzeko modukoa, nire ustez. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da ETAren terrorismoa eta historia kriminala kondenatzea; horixe da aurrenik egin beharrekoa; EH Bilduren koalizioak ez du, baina, horrelakorik egin. Oraindik ere ez du halako gaitzespenik egin. Gure aburuz, beraz, lehendakarigai bakarra dugu gaurkoan, hots, Urkullu jauna, eta errespetu handia diogu, dudarik gabe, nahiz eta bat etorri ez hark egin ditzakeen proposamen asko eta askorekin. Halakoxea da demokrazia, bai. Badira alderdi nazionalistak, alderdi sasi-nazionalistak eta alderdi konstituzionalistak. Batzuek eskumen gehiago nahi dituzte; beste batzuek ez horrenbeste. Batzuk herrieredu jakin baten alde daude, eta beste batzuk beste eredu baten alde. Nolanahi ere, hemen eserita gaudenok hitzez eta ahotsez soilik defendatu behar ditugu gure ideiak, nork bereak, irmo gaitzetsita ETAk urte luzez erabili duen jarduera terrorista. Horixe da funtsezkoa. Egonkortasuna, irmotasuna eta konfiantza ematen duten lehendakaria eta Jaurlaritza behar ditugu, eta ez dirudi egun halarik dugunik; areago, ez dirudi epe laburrean ere halakorik izango dugunik. Era berean, Euskadik behar dituen neurriak –nik azaldu berri ditudanak– sustatuko dituzten lehendakaria eta Jaurlaritza behar ditugu. Lehentasun-kontua da. Alferreko gastuetan aurreztu egin behar da, funtsezkoetan murrizketarik egin behar ez izateko; errotik berrantolatu behar da Euskadiko erakunde-egitura, sakon aztertuta bai erakundeen kopurua bai gure sektore publikoa; zerga-erreforma bultzatu behar da, eta zerga-iruzurrari guztiok batera aurre egin; demokrazia onbideratzeko neurriak bultzatu behar dira, eta krisialditik elkarrekin ateratzeko neurriak sustatzen saiatu behar dugu, bidean inor ere utzi gabe eta gizarte-murrizketarik egin gabe. Horixe izango da hemendik ordu gutxira hurrengo lehendakariak eta hurrengo Eusko Jaurlaritzak izango duten eginkizunik funtsezkoena. Horiek dira, nire ustez, Euskadiren erronka nagusiak, eta gu guztion ardura dira, ez bakarrik Eusko Jaurlaritzarenak edo lehendakariarenak. Gu, beraz, gure eserleku honetatik, konponbideak ematen saiatuko gara apal eta umil; gure ideiak eskaintzen eta halako proposamenak ekartzen saiatuko gara, garrantzi bizikotzat jotzen baititugu Euskadiko gizartearentzat. Gure politikek, gure neurri zehatzek, Euskadiko gizarte osoa izango dute beti helburu, Euskadiko herritar bakoitzarengan pentsatuz egingo baititugu ekarpenak, herritar guztiak gogoan hartuta, gure alde bozkatu izan zein ez. Egia esan, Urkullu jaunak zur eta lur utzi nau, erabat harrituta –eta ez ni bakarrik, seguruenik–; hara non aipatu duen Urkullu jaunak, Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak, erakunde-egitura eguneratu beharra dagoela! Harrigarria, zinez. Baina halaxe azaldu du Euzko Alderdi Jeltzaleko lehendakarigaiak, alegia, murriztu egin behar direla erakundeak, fundazioak eta enparauak –erakunde hutsalak, gure ustez, urteak baitaramatzate abian eta adiskidekeria sustatzeko baino ez baitute balio izan–. Harrigarria, guztiz harrigarria! Euzko Alderdi Jeltzaleko Urkullu jaunaren ahotik entzun dugu bestelako zerga-politika bultzatu behar dela eta iruzurrari irmoago eta hobeto aurre egin behar zaiola. Harrigarria, benetan. Harrigarria da, bai; izan ere, zuek ondo dakizuenez –eta irribarrez ari zait EAJko legebiltzarkideren bat–, hiru urte eta erdi daramagu proposamen horiexek egiten, eta orain arte gauza bakar bat egon da argi: Euzko Alderdi Jeltzaleak kontrako botoa emango ziela zuk zeuk, Urkullu jauna, azaldu berri dituzun neurri horiei guztiei. Erne egongo gara, beraz, ea asmo horiek guztiak zertan geratzen diren. Guk ez dugu inolako zalantzarik: behar-beharrezkoa da Euskadiko erakundeegitura eguneratzea, baita zuk adierazitako gainerako proposamen guztiak aurrera ateratzea ere. Orpoz orpo izango gaituzu begira, noraino iristen zaren ikusteko. Begi-bistakoa da, argi eta garbi geratu baita aurreko legegintzaldi honetan, zenbait alderdi politikok bagenuela asmo hori, baina bagenekien beti izango genuela EAJ bozketetan aurrez aurre. Beti egin zenieten aurka asmo horiei; beti eman zenieten ezezkoa. Bestalde, gure ustez –eta halaxe esan behar dizut– Euskadik ez du behar ez burujabetza-planik ez bestelako estatu politikorik ez autodeterminazioeskubide funsgaberik. Kontrakoa behar du, hain zuzen: modernizatu egin behar du barne-muinetik, mundura zabaltzeko. Independentzia edo antzeko ezer nahi izatea burugabekeria hutsa iruditzen zaigu guri, hon- damendi ekonomikoa, politikoa eta soziala baino ez bailuke ekarriko. Guk, beraz, konstituzionaltasuna defendatzen jarraituko dugu tribuna honetan, konplexurik gabe, beldurrik gabe, beti egin dugun moduan. Nazionalismoei aurre egiten jarraituko dugu, nazionalismo txikiei zein handiei, lehenengoek Espainiako berdintasuna eta elkartasuna zarrakatzen dutelako eta bigarrenak, berriz, Europa eraikitzeko traba direlako. Krisialdirako irtenbide justua defendatzen jarraituko dugu, gizarte-murrizketarik onartu gabe; ongizate-estatua defendatzen jarraituko dugu, eta Euskadi batua defendatuko dugu, barnetik batua eta kanpora lotua, Espainiari eta Europari uztartua, Europar Batasunak eta euroak barne hartua. Burujabetzarako edozein bidek hondamendia baino ez digu ekarriko. Hortaz, Urkullu jauna, guk ez dugu bestelako estatus politiko bat bultzatzeko gurari horrekin bat egiten, ez baitu Euskadik bestelako estatusik behar, ezta burujabetza gehiagorik ere. Aitzitik, askatasun, demokrazia eta berdintasun gehiago behar du. Horrenbestez, oposizio eraikitzailea egiteko konpromisoa daukagu guk. Esan dudan moduan, krisialditik guztiok elkarrekin eta gizarte-murrizketarik gabe ateratzea da gure erronka handia, eta, jakina, gure botoa erabiliko dugu beti, guk guztiz ezinbestekotzat ditugun neurri horiek guztiak abian jar daitezen saiatzeko. Ez dugu, beraz, burujabetza gehiagorik behar, baizik eta batasun gehiago, demokrazia gehiago, askatasun gehiago, berdintasun gehiago eta ongizateestatu gehiago. Horixe da UPyDren jarrera. Urkulluk jaunak, baina, oraingoz ez du UPyDk betidanik defendatu dituen ideia horiekin guztiekin bat egin; eta Mintegi andrea, berriz, demokraziarekin berarekin ere ez da engaiatu. Besterik ez. Mila esker. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_16
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
BASAGOITI PASTOR
|
PV-ETP
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Señora presidenta, señorías. Aurrean dugu… Hamabi segundo baino geratzen ez zaizkidan arren, aurrean dugu… (Murmullos) Funtsezko legegintzaldia dugu aurrean, funtsezkoa, bai Euskadirako bai Euskadiko gizartearen etorkizunerako. Gaur egungo egoeran inork ez du auzitan jartzen neurri zorrotzak hartu beharko direla krisialdi ekonomiko honetatik ahalik eta egoera onenean eta ahalik eta lasterren atera nahi badugu benetan. Zenbait auzi, noski, ez daude gure esku, Europar Batasunaren barruan hartzen diren erabakien araberakoak baitira funtsean, baina, nolanahi ere, aldi hau baliatu behar dugu, Euskadin behar diren doikuntzak egiteko, bai gure ekonomiari begira, bai aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzen duten baliabideei begira. Erronka horri heltzeko, onuragarria litzateke, halaber, Legebiltzarraren lehen urratsak –nekeak neke eta zailtasunak zailtasun– errealismo politikoan eta ekonomikoan errotzea, legegintzaldi honi errealismo politikoz eta ekonomikoz ekitea delako, duda barik, une honetan dugun erantzukizunari serios eta kemenez erantzuteko modurik onena. Horixe izango da, halaber, kalera urreratzeko modurik onena; hots, herritar asko eta asko hain larrituta dituzten kezkabideei erantzuteko modurik onena. Politikak inoiz baino gehiago izan behar du orain tresna erabilgarria, gogotsu helduz zerbitzu publikoa izateko betebeharrari eta benetako arazoetarako erantzunak eta konponbideak emateko gai dela erakutsiz. Ezin da demagogietara lerratu –gaur goizean bertan entzun dugu jada halako jardunen bat–; ezin gara sistema demokratikoa zalantzan jartzen duten demagogietan galdu, eta ezin diegu arazo gehiago eragin baino egiten ez duten konformismo eta jarrerei bidea egin. Egia da buru-belarri ekinda ere ezinezkoa dela gure ekonomiaren gaitz guztiak sendatzeko konponbide magikorik topatzea; bistan da ezin dela halakorik lortu ez Parlamentu honetan ez beste inongotan, baina populismoaren bideek eta ekimen gabeko bideek ez garamatzate inora. Historia modernoaren krisialdi ekonomiko handietako batean murgilduta gaude; sakrifizioak egin behar dituzte herritarrek, eta jarrera eredugarriak eta ausardia erakutsi politikariek; oso garrantzitsua da, beraz, gobernuek ekimena eta adorea azaltzea, gaur egungo arazoei aurre egiteko. Adituek diotenez –eta gertakariak ere halaxe ari zaizkigu erakusten–, krisi honen ostean ezer ez da lehen bezalakoa izango. Baina zinez diot, halaber, indarrak batzeko gauza bagara eta behar den ardura politikoz jokatzeko gai, Euskadiko ekonomiak aurki berrekingo diola hazkundearen eta enplegu-sorkuntzaren bideari. Ez da, beraz, denbora-pasen eta hitz-jario hutsalen ordua. Politika serio eta zorrotza egiteko ordua da. Arazoa Estatuarena ez dela onartzeko ordua da –nahiz eta zuetako batzuek gustura asko darabilzuen zuribide hori–; arazoa hemengoa ere bada, hots, Bizkai, Araba eta Gipuzkoakoa. Ez da gure buruekin atseginkeria aizunez jokatzeko unea, egoera gaiztotzera eta arazoa luzatzera baino ez baitarama jokabide horrek. Aitzitik, erabakiak mahai gainean jartzeko ordua da, joera hau bihurtzea lor dezagun, gero eta familia gehiagoren etorkizuna baitago kolokan; eta, horretarako, ezinbestekoa da errealismoz, kemenez, ekimenez, adorez eta erabateko arduraz jokatzea. Honako legegintzaldi honek erabaki ekonomikoen legegintzaldia izan behar du Euskadin, eta nire legebiltzar-taldeak, zalantzarik gabe, ahaleginak eta bi egingo ditu helburu hori lortzeko, seriotasunez, senez eta zorroztasun handiz jokatuz. Gero eta pertsona gutxiagok lan egiten dute Euskadin; ez da hori, dena den, oraingo kontua, aspaldiko joera baizik. Dagoeneko 171.069 herritar ditugu langabezian. Epe laburrean enplegua lortzeko esperantza gutxi duten pertsonak dira horiek; dozenaka enpresa ari dira, bestalde, beren langile-taldea murrizten, aurrera egin ahal izateko; hamaika autonomok darabilte buruan beren jarduera behin betiko uztea; makina bat gazte ari dira lan bila kanpora ateratzen –Espainiako gainerako lurraldeetara lehen, eta munduko edozein lurraldetara orain–, eta erretiropentsioak ari dira familia osoen elikadura-premiak asetzen. Egoera latza da, eta hartu beharreko erabakiak ere zailak dira askotan. Horregatik, arazoaren muinari heldu behar diogu politikariok. Asko dago egiteke, asko; Eusko Jaurlaritzak, beraz, bere eginbeharretan jarri behar du gogoa, eta, kudeaketa publikoaren eredua eraikitzerakoan, eraginkortasuna hartu irizpide, beti herritarrei begira, alderdiei begira aritu beharrean, halaxe jokatu baita maiz hemen, Euskadiko Administrazioan, Euzko Alderdi Jeltzalearen gobernupean. Hemengo ekonomiak, Euskadikoak, indargune sendoak ditu historikoki, eta, indargune horiei esker, beste erkidego batzuek baino aukera gehiago eta askotan aukera hobeak ditugu guk. Gure industriak eta gure langileek ematen dizkiguten aukera horiek baliatzen jakin behar dugu. Ekintzailetzaren erreferentzia fidagarri bilakatu gara arian-arian, gure enpresen ahalegin handiari esker –halaxe aitortzen digute nonahi–; gaur egun, eredu gara, orobat, ikerketaren eta garapenaren arloetan. Edonola ere, erabakiak hartzeko kemen politikoa eta ekimena behar ditugu, Euskadiko ekonomia eta industria sustatzera bideratutako edozein iniziatiba, neurri edo jarduera mahairatzeko. Izan ere, ahalmen horrek testuinguru politiko egokia eta barea behar du, garatu ahal izateko eta enplegua sortzeari ekiteko. Legebiltzar honek ondo jabetu behar du bere erantzukizunaz, eta argi erakutsi behar du baduela nahikoa ekimen eta gaitasun gizarteak galdatzen eta eskatzen dion helburu horri tinko heltzeko. Hurrengo Jaurlaritzak, berriz, erantzuteko betebeharra du, gure ustez; dagokion erantzukizuna bere egin, eta egungo egoerak eskatzen dituen erabakiak hartzeko betebeharra du, nahitaez hartu beharreko zenbait neurri nekez ulertzekoak izan arren. Begira, nik ez dakit beste inon baino hobeto gauden, okerrago edo berdin, baina jakin badakit gure milaka herritar gaizki pasatzen ari direla, gorriak eta bi ikusten ari direla. Badakit, halaber, gure belaunaldi batek baino gehiagok, belaunaldi gazteenak nagusiki, etorkizun iluna dutela une hauetan. Hori da arazorik funtsezkoena, eta horrek izan behar du politikaren muina. Herritarren aurrean erantzuteko eta dagokion erantzukizuna bere egiteko betebeharra du Legebiltzar honek, eta buru-belarri lan egin behar du, norabidea aldatu eta itxaropenik gabeko bide hau alde batera uzteko. EAJren hautagaiak gaur goizean argi azaldu du adostasunak lortzeko borondatea duela, akordioak lortu nahi dituela, elkar ulertzeko esparruak landu nahi dituela; argi utzi du ezin dietela berek bakarrik Euskadiren erronkei aurre egin. Ez noski; bistan da ezetz. Urkullu jauna, hemendik bertatik diotsut, lehendakarigai zaren aldetik, Gobernuak bere zereginei heltzen badie, bere ekimena herri honen lehentasunezko arazoetara soilik –hots, ekonomiara– bideratzen badu, akordio zehatzak lortzeko aukera handiagoa izango duela, bai behintzat gure alderdiarekin, hots, Alderdi Popularrarekin, oposizio eraikitzailea egin nahi baitugu, Legebiltzar honetako oposizio eraikitzailea izan nahi baitugu. Horrenbestez, zure taldeak egiatan indarrez eta adorez heltzen badio ekonomiaren arloari, aukera handiagoa izango du Espainiako Gobernuarekin ere bat etortzeko, Espainiako Gobernuak badauka-eta zer landu Eusko Jaurlaritzarekin –ondo dakizunez, gainera, gure alderdi politikoaren eskuetan dago Espainiako Gobernua–. Ez izan zalantzarik; neurriz jokatzen bada eta konponbide ekonomikoak hartzen badira, elkar ulertzeko aukera egongo da; aldiz, patuak emandako aukera modura erabiltzen badituzu krisialdi ekonomikoa eta haren uhara, zuen bereizketa-setari bidea emateko edo erantzukizunei ihes egiteko, orduan zuk zeuk zapuztuko duzu akordiorako edozein aukera. Gaur goizean, ez duzu zehaztasun bakar bat ere eman hartu asmo duzuen norabide ekonomikoari buruz, eta arlo politikoan, berriz, aditzera eman duzu ezegonkortasuna edo nolabaiteko ezegonkortasuna egon daitekeela. Aurrerago azalduko dizut xeheago. Badakit ez dela erraza egoerak eskatzen dituen erabakiak hartzea, baina horretaraxe behartzen du gobernatzeko erantzukizunak, erabakiak hartzera –zailak izan arren– eta arreta funtsezko eginkizunetan jartzera. Horixe eskatzen du gobernatzeko erantzukizunak. Aurretiaz ere esan den moduan, denok egin behar dugu soka beretik tira, baina horretarako, eskuak behar dira. Gobernuaren eskua behar da, norabide zehatz bati jarrai diezaion arlo ekonomikoan zein politikoan, eta neurri ekonomikoak kemenez har ditzan, bizikidetza-testuinguruekiko begirunez beti. Legebiltzarreko talde honek zentzuzko oposizioa egingo du, eta, hortaz, hobetzera bideratutako kritikak egingo ditu datozen urteotan, baina lankidetzan ere aritu ahal izango da, baldin eta Euskadik gaur egun arlo ekonomikoan bizi duen errealitatearekiko konpromisoz eta arduraz jokatzen bada, ez baitiogu Euskadiri bizkarra emango; horrexegatik, gure eskakizun-maila gorena izango da, bai Eusko Jaurlaritzaren lehen urratsetan, bai etorkizunekoetan. Krisialditik irtetea eta egoera ekonomikoa onbideratzea dira une honetako erronka nagusiak, baina helburu horiei aurre egiteko testuinguru politiko egokia behar da; etorkizun politiko argia eta lasaia behar da. Euskadiko ekonomiak neurrigabeko tentsio politikoa jasan du urte gehiegiz, eta, egoera horretan, Eusko Jaurlaritza interes nazionalistetara eta bereizkeriara lerratu izan da behin eta berriz. ETA talde terroristaren jarduna eta haren hilketak oztopo handia izan dira, zinez, Euskadiko ekonomiarako, gizarterako eta bizikidetzarako. Duela lau urte, Alderdi Popularrak sustatuta, Ibarretxez beste lehendakari batek hartu zuen buruzagitza, eta Euskadiko politika baretzen lagundu du horrek, gure ustez. Bestalde, atentatuak amaitu dira, zuzenbide-estatuaren jardunari esker, eta euskal ekonomiaren lur-eremua gozatu du horrek –beharbeharrezkoa, krisialditik atera ahal izateko–. Alabaina, ezinbestekoa da, halaber, behin betiko finkatuta geratzea sosegu, normaltasun politiko eta askatasun handiagoko testuinguru hori. Behin betiko eta baldintzarik gabe desegin behar du ETAk; ez dago ordainik, ez negoziaziorik. Ez zaie ezertxo ere zor. Oker geundeke ustel gainean itxiko bagenu historiaren aldi zorigaiztoko eta erabakigarri hau, gertakizunen kontaera nahierara eta faltsukeriaz asmatzen utzita, batik bat begirunea eta gomuta zor zaielako terrorismoaren biktimei, haien ereduari, haien sufrimenduari eta gizarte demokratikoan dagokien lekuari. Eragindako oinaze horren erantzuleek eta haien adiskideek beren iraganaren erantzule izan behar dute; eragindako kaltea aitortu, eta argi erakutsi erabat errefusatzen dutela ETA. Beste alde batera begiratzen bada edo hitzartutako jarrera hori ontzat jotzen bada, inolako sinesmen demokratikorik gabe eta sufrimenduz eta oinazez zikindutako iraganari uko egiteko asmorik gabe –gaur goizean ikusi dugunez–, ETAren birusak sor jarraitzea baino ez dugu lortuko. Birus horrek, baina, ezin du gure gizartean sor jarraitu. Berbaldi honen hasieran, errealismo politikoa eta ekonomikoa eskatu dut, datorkigun aroari erantzukizunez aurre egiteko; eta horren harira diot orain, terrorismoari buruz dihardudala, demokraziaren zimenduak ezin direla ezarri iraganari uko egiteko gai ez direnen eskutik, 858 hilotz utzi baititu iragan horrek eta Euskadi txirotu egin baitu alderdi guztietatik. Errealitatea faltsutzeko bide ematea da hori, eta Euskadiko milaka herritar –Alderdi Popularrekoak behintzat– ez gaude halakorik onartzeko prest. Gaur Ganbera honexetan daude eserita ez ETA ez haren ibilbide kriminala gaitzesteko gutxieneko burujabetzarik ez duten horietako zenbait; are gehiago, beren erantzukizuna onartzeko besteko burujabetzarik ere ez dute; horrexegatik iruditzen zait beharrezkoa lehenik eta behin demokraziaren oinarrizko kontzeptu batzuk argiro zehaztea. Ez dago ETA justifikatzen duen aitzakiarik. Hogeita hamar urte pasatxo daramagu demokrazian bizitzen, eta hamargarren aldiz hautatuko dugu gaurkoan lehendakaria. Bederatzi legegintzaldi demokratiko eta autonomikotan barrena, hiltzen jarraitu du ETAk. Ez da bi bandoren arteko gudarik egon, ezta alde biak basakeriara eraman dituen gatazkarik ere: biktima batek, konstituzionalista batek, sekula ere ez du independentista bat hil. Hau ez da Palestina; hau ez da Kolonbia, ezta Irlanda ere, hemen ez baita elkarren aurka erabilitako legez kontrako biolentziarik izan, eta ez baitago negoziaziotan sartzeko talde paramilitarrik ere. Ezin dira zaku berean sartu hiltzaileak eta hildakoak, batzuei nahita eta bidegabe kendu baitiete bizia eta besteek, berriz, berariaz hautatu baitute delituak egitea gurari politiko jakin batzuk betetzeko. Era berean –eta Legebiltzarreko talde guztiek ondo aditzea nahi dut, iritzi desberdina dugun bakarrak baikara– ez dira gauza bera zerbitzari publikoren baten gehiegikeria zehatz eta gaitzesgarria eta milaka pertsonak justifikatutako terrorismo antolatua –ETAren atentatuei buruz ari naiz, noski–. Orain artekoarekin nahikoa argi geratu ez balitz ere, ondo entzun dezatela esateko daukadan hau eserleku horietan daudenek: ETAri uko ez egitea haren atentatuak baliozkotzat jotzea da, eta ontzat hartzea biktimei egindako erasoa. Gatazka baten ondoriozko biktimak daudela esatea hogeita hamar urte hauetako demokrazia ukatzea da; hiru hamarkadaz baino gehiagoz Euskadiko herritarrek izandako borondatea ukatzea da. Hori esatea ETAren ekintzak zuritzea da, trantsizio-garaitik demokrazia hau desorekatzea beste asmorik ez baitu izan ETAk. Estatuak talde terrorista batekin negozia dezan nahi izatea, azkenik, erailtzeko arrazoiak egon direla ikusarazi nahi izatea da; ondorioz, talde terrorista hori existitzeko zergatiak egon direla onartu beharko litzateke, haien ustez. Zergatik egiten dute hori dena? Gezurra dela jakinda, gainera! Iragana zuritzeko eta oraina itxuraldatzeko egiten eta defendatzen dute hori dena, haien helburu antidemokratikoak betetzeko babesa lortze aldera. Mehatxuetan eta ia bederatziehun hildakotan oinarritutako proiektua da, eta zuen iritzi berekoek baino ez dute proiektu horretan lekua. Soberan dituzue euskaldun bezain espainiar sentitzen diren herritar guztiak edo Euskal Herriari buruzko zuen irudi zehatzarekin bat ez datozen guztiak. Horregatik, erantzun bakarra daukat Bilduren lehendakarigaiaren aurkezpenari dagokionez: Mintegi andrea, gaitzetsi ezazu ETA. Mintegi andrea, gaitzetsi ezazu ETA, gaitzetsi itzazu haren atentatuak, eta ez itzazu biktimak eta borreroak nahas; ez ezazu hilketak justifikatzeko gatazkarik asma, eta bete itzazu herritarrek askatasunez bere egin dituzten arauak (Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua). Itzulingururik gabe, nahas-mahasik gabe, esaldi hutsalik gabe: gaitzetsi ezazu ETA, eta, hortik abiatuta, has zaitez zuek zeuek eragin duzuen oinaze handi hori aitortzen. (Aplausos) Edozein demokratak egin beharko zizuekeen eskaera da hori; horregatik, jarrera politiko argia eskatzen diot Legebiltzarrari, behar den eskakizun demokratikoan funtsatuta urrats sendo eta irmoak egiten jarraitu ahal izan dezagun, Euskadin gizarte plurala finkatze aldera, errespetua eta geure egindako arauak oinarritzat hartuta. Erantzukizun horixe du, nire ustez, hurrengo lehendakariak; alegia, oinarrizko printzipio horiek exijitzeko erantzukizuna du, batzorde txostengileak aipatzeaz edo horiek babesgunetzat hartzeaz harago. Gogoan izan behar dugu nondik gatozen, erantzukizunak har daitezen exijitzeko eta, hartara, iraganera itzularaz gaitzaketen bideetan ez nahasteko. Ez dadila sekula gerta! Gaur exijitzen ari naizen urratsa, ETA argi eta garbi gaitzestekoa eta talde terrorista horri zilegitasun guztia kentzekoa, lagungarria litzateke oso, Legebiltzar honen sinesgarritasun politikoa indartzeko eta urte askoz falta izan den lasaitasun hori sendotzeko, guztiz beharrezkoa baitzaigu egungo egoera zail honetan. Guztiok elkarrekin eskakizun hori ezartzea berealdiko urratsa izango litzateke, konfiantzan funtsatuta aurrera egin dezan Euskadik. Lasaitasuna, konfiantza eta Euskadiren ezaugarrien gaineko irudi ona bermatzeko helburu hori bera lortzeko, baretu egin behar ditugu erakundeen esparruak. Euskadi argi ari da esaten haustura- edo bereizketa-proposamenik aurkezten ez bada soilik izango dela iraganarekiko koherentea eta etorkizunean erabakigarria. Izan ere, horixe da gure aitzindaritzagaitasunaren funtsa: erreferentzia serio eta fidagarria izaten jarraitzea, Espainia barruan, Europar Batasunean eta munduan. Mugak eraiki eta nortasunari buruzko liskar zaharrak elikatu nahi dituztenek traba egiten diote gure arteko barne-bizikidetzari, baita Euskadiko gizartearen garapenari eta ongizateari ere. Euskadiko ekonomiak, hazten eta hedatzen jarrai dezan, gero eta esparru zabalagoa eta irekiagoa behar du, ez gero eta muga estuagoak. Datorren Eusko Jaurlaritzak egonkortasunaren eta erakundeen arteko errespetuaren adierazgarri izan behar luke, ez kontrakoaren erakusgarri. Halaxe uste dut nik; halaxe pentsatzen dugu guk. Gaur egun, egoera latz honetan, Euskadiko gizarteak ezin du iraganeko eztabaidetara itzultzerik onartu, bide horrek borroketara eta liskar politikora baino ez baikaramatza eta, hartara, Euskadirenganako mesfidantza piztea eta gure izen ona zikintzea besterik ez baitugu lortuko. Gure ekonomiaren arazoak ez dira konponduko nolabaiteko euskal trantsizio batek ekarriko lukeen ezegonkortasunaren bidez, Urkullu jauna; arazoak ez dira konponduko gizartea burujabetzaren aldeko duelu amaigabe batera bultzatuta, oposiziora igaro aurretik tematu zineten moduan. Bide horrek ez garamatza konponbidera; aitzitik, arazo-iturri baino ez da, ezegonkortasun-eragile handia eta Euskadiko gai guztien gaineko zalantzen bultzatzailea. Eta irudipena dut, Urkullu jauna, zuk ordezkatzen duzun EAJ horrek gehiegitxotan izaten duela iragan-mina –Ibarretxeren garaietako mina, bestela esanda–. Alabaina, ezagunak ditugu politika horren ondorioak: akordioetatik urruntzen gaitu, herriari bultza egiteko akordiotatik urruntzen gaitu; eta erantzukizunetik ere urruntzen gaitu, eta gure arteko liskarra baino eragin ez duen egoera horretara garamatza. Hori ez da Euskadik behar duen bidea, are gutxiago gorriak eta bi ikusten ari garenean. Urkullu jauna, lehendakari izateko gaur goizean egin duzun aurkezpenean, ez duzu guztiz argitu zer norabide hartuko duzun arlo politikoan. Hobeto esanda, ez duzu inolako zehaztapenik egin; eta arlo ekonomikoan ere, inolako zehaztapenik ez gaur goizean, gobernuan hogeita hamar urtean egon zareten arren eta duela bi hilabete baino gehiagotik dakizun arren lehendakari izango zarela. Are gehiago, irudipena izan dugu ateak irekita utzi dituzula arlo politikoan, autogobernuan aldaketak egiteko, bestelako estatus politiko bati bidea emateko edo trantsizio-prozesu bat abian jartzeko –edozelan deitzen diozula ere–. Alde nabarmena dago azken hauteskundekanpainan erakutsi zenuen zuhurtzia neurtu horren eta azken hilabeteotan zure alderdiko zenbait buruzagi ezagunek herri-galdeketari buruz egindako adierazpenen artean. Dena den, Masek Katalunian izandako emaitzak ikusirik, itxurazko zuhurtzia horretara itzuli beharko duzue, akaso, zuk eta zure alderdiak. Hala izango ahal da. Zalantzak, baina, hortxe dirau. Zure hautagaitzak, Urkullu jauna, zure diskurtsoak, zalantza handiak eragiten ditu. Errespetu osoz esango dizut gaur goizean Legebiltzar honetan aurkeztu duzun proiektu politikoak ez duela konfiantza sendotzen lagundu, ez duela egoera honek eskatzen duen sinesgarritasuna sortzen lagundu, ez baitu une honetan behar dugun egonkortasuna finkatzeko bermerik eman. Euskarri seguruak finkatzea behar du Euskadik, eta indarrak batzea, Espainiako gainerako lurraldeetatik eta Europatik isolatuta gera ez dadin, edozelako batzorde txostengileren edo planen bultzadaz. Egundoko hutsegitea izango litzateke, eta ondorio izugarriak ekarriko lituzke. Urkullu jauna, Legebiltzar honetan gaur ezin duzu ziurtatu zure Gobernuak egonkortasunaren eta lasaitasun politikoaren alde egingo duenik, nahiz eta egonkortasun hori behar-beharrezkoa dugun uneotan, konfiantza eta sinesgarritasuna jadesteko. Ezin duzu halakorik ziurtatu, gaur goizean azaldu duzun proiektu politikoak, gehiengorik ez izateaz gain, irekita uzten duelako autogobernua erreformatzeko atea –halaxe deitzen baitiozu zuk, nolabait leuntzeko–; baina, ate horrek kontrako norabidean uzten du bidea irekita, katramila politikoaren norabidean, erakundeen arteko liskarraren norabidean, eta horrek guztiak ezegonkortasuna eragiten du, ezinbestean. Beste gauza bat behar du Euskadik. Politika arduraz egin asmo duen gobernua behar du; herritarren arazoak konpontzera joko duen gobernua behar du, eta ez arazo politikoak eragingo dituen gobernua. Une erabakigarrian gaudela jabetuta, egonkortasuna eta normaltasuna ezarriko dituen gobernua behar dugu; behingoz udal-legea eta beste arlo batzuk lantzeari ekingo dion gobernua; bikoiztasunak desagerrarazteko lanari ekingo dion gobernua. Lau urtean egitura politikoak % 20 murriztea baino asmo handixeagoak dituen gobernua behar dugu, nire ustez askoz gehiago ere egin baitaiteke. Elkarrekin lan egin behar dugu; egia da hori; bat nator horretan zurekin; horregatik, jokoan zer dugun kontuan hartuta, kezka eragiten dit pentsatzeak auzi politiko horiek elkarlana oztopa dezaketela. Berriz ere diot: Euskadik ez du antzinako akatsak errepikatuko dituen gobernurik behar; ez du bizikidetza-esparruak –hala Estatutua, nola Konstituzioa– zalantzan jarriko dituen gobernurik behar. Sinets iezadazu: zartako handia emango lieke horrek gure gurariei, hots, Espainian zein Europan erreferentzia sendoa izateko helburuei. Bestelako gobernua behar dugu Euskadiko herritarrok: herri modernoaren ereduarekin bat egiten duen gobernua, Espainian duen indarraz eta pisuaz baliatuta Europar Batasunean duen lekua sendotzeko prest dagoen gobernua. Arduraz, zuhurtasunez eta sen onez gobernatuko duen gobernua, badakielako jakin ere gaur egungo egoera ekonomikoak akordioak behar dituela eta mahaian esertzea eskatzen duela, ekintzen norabideak finkatzeko. Hori egin ahal izateko, baina, ezin da herria hankaz gora jarri eta arauei muzin egin, arau horiexek emango baitizute, seguruenik, bihar lehendakari izateko aukera. Legebiltzar honek eredu bilakatu behar du, Administrazioa eraginkorragoa izateko erreformak eginez, kreditua enpresetara heldu eta enpresek enplegua sor dezaten eta funts publikoek ekonomia piztu eta gizartea babestu dezaten. Elkarrekin hobeto horretan dago etorkizuna –egia da–, baina elkarrekin hobeto Espainian eta elka- rrekin hobeto Europar Batasunean ere bai; hala, egonkortasun-testuingurua finkatzeko borondatea dugula erakusteko gai izan behar dugu, ezinbestean, etorkizunari begira. Urkullu jauna, Eusko Jaurlaritzaren gidaritza hartuko duzu ordu gutxi barru, eta Eusko Jaurlaritza horrek oso erronka garrantzitsuak ditu. Erronka horiei aurre egiteko betebehar eta erantzukizun horretan, Euskadiko herritarren interesen alde egin behar duzu, erreferentzia politiko eta ekonomiko egonkor bilakatzea xede hartuta, maximalismorik gabe, dogmatismorik gabe. Euskadiko herritarren benetako arazo eta kezkei konponbidea ematea hartu behar duzu helburu. Susmoa dut, baina, –eta halaxe esan nahi dizut– bestelako interes politiko batzuek baldintzatuta hasiko duzula edo, hobeto esanda, bukatuko duzula zure agintaldia, Bildun agintzen duen Batasunarekin duzuen lehia nazionalistak zehaztutako gidoiak neurri batean hala aginduta. Gaur egin duzun hitzaldia lausoa eta kontraesankorra izan da; kontraesana da, esaterako, ekonomia irekia nahi izatea eta nazioarteko enpresak eduki nahi izatea eta, aldi berean, Euskadi Espainiatik kanpo bakartuta uztera bultzatzea, autogobernua edo trantsizioak sustatzeko batzorde txostengileen bidez. Funtsezko gaietatik desbideratuko gaitu bide horrek. Urkullu jauna, Legebiltzar honetan azaldu duzun jarrerak, egia esanda, ez ditu zalantzak argitzen; aitzitik, zalantza gehiago eta zalantza sakonagoak eragiten ditu, eta ez da hori hasiera ona, Euskadik ziurtasuneremuak behar baititu une hauetan; gure sinesgarritasun politikoa eta gure sinesgarritasun ekonomikoa sendotzeko ziurtasun-eremuak behar ditugu. Nire taldea, Talde Popularra, ez duzu inolaz ere bidaide izango bestelako estatus politiko baten edo Ibarretxe Planaren bigarren atalaren bide horretan. Euskadik badu bestelako aukerarik, Legebiltzar honetan azaltzen ari diren hitzaldien ereduetatik kanpo. Aukera fidagarriagoa, ziurragoa, egonkorragoa eta argiagoa du, zuzenean herritarren arazoak konpontzera bideratua; aukera hori Euskadi da, guztion Espainiaren eta Europar Batasunaren barruko Euskadi. Berbaldi honetan argi utzi dut nire legebiltzartaldea prest dagoela arlo ekonomikoan lankidetzan aritzeko eta arazoak gainditzen laguntzeko, herri honi aurrera egiten laguntzeko eta bidezkoak eta beharrezkoak diren neurriak aurrera ateratzen laguntzeko, aberastasun- eta enplegu-eragile modura dagokigun lekua finkatzea lor dezagun. Berriro diot: gure taldeak ez die herri honetako arazoei atzea emango, baina, argi eta garbi diotsut, Urkulllu jauna –ondo ulertzea nahi izaten dut eta–: lantzean behin dakarzuen edo darizuen burujabetza-asmo hori (Bilduk bere gordinean, eta zuek noiz bilgarri sendoz noiz finez) Euskadiren ekonomiarako ere oztopoa izaten da azkenik. Ezinezkoa da, batetik, ekonomiarekin konpromisoa hartzea –eta ekonomia da Euskadiko arazo behinena– eta, aldi berean, ustezko burujabetza-prozesua bultzatzea, prozesu horrek bereizketa eragiten baitu eta arriskuan jartzen baitu ekonomia bide onera ekartzeko eta, beraz, Euskadik aurrera egiteko behar duen egonkortasuna. Betiko aldatu da mundua. Alda zaitezte zuek ere; alda gaitezen gu ere. Hurrengo Eusko Jaurlaritzak errealitate ekonomikoari erantzuten dion heinean eta Euskadiko gizarteak egun dituen arazoak eta premiak bideratzen diharduen heinean, nire talde politikoak modu berean erantzungo dio. Alabaina, legegintzaldiaren uneren batean Gobernuak atzerako bideari ekiten badio eta arazoak bilatzen hasi Espainiako gainerako lurraldetik bereizteko eta mugak eraikitzeko asmoz edo ezegonkortasuna sortzeari ekiten badio arlo politikoan eta, beraz, baita gizartean eta ekonomian ere, asmo horiek ez dute aterabide onik izango. Berriro diot: lehentasun ekonomikoei kontu egitea da une honetan arduraz jokatzea. Duela bi legegintzaldiko asmoei heltzen badiezu, orduko hartako akats berberak egitea baino ez duzu lortuko, Euskadiko gero eta herritar gehiagoren etsipena areagotuta eta gizarte honi garatzen jarraitzeko aukera ukatuta. Horrenbestez, Urkullu jauna, berariaz eskatzen dizut Euskadiri segurtasuna eta lasaitasuna emateko erantzukizuna bete dezazun. Bide horretan topatuko gaituzu gu. Baina kontrako bideari ekiten badiozu, hor ere topatuko gaituzu –zaude ziur–, aurrez aurre edukiko baikaituzu ezegonkortasunaren eta gatazkaren bidea hautatzen baduzu. Gure taldeak –seguru diotsut– ez dio etsi-etsian jarraituko desgobernutik garamatzan gobernuari, are gutxiago, dagoeneko ditugun arazoak baino arazo gehiago sortu nahi baditu, trantsizioen edo erreferendumen bidez. Zuhurtzia eta zentzua topatuko dituzu gugan, horixe behar da eta. Nada más. Muchas gracias. (Aplausos) La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_17
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
LÓPEZ ÁLVAREZ
|
SV-ES
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Señora presidenta, señorías, señoras y señores, buenas tardes a todos. Vengo a esta sesión plenaria para la elección del lehendakari a explicar la postura del Grupo Socialista. No vengo, como hace cuatro años, a pedirles su confianza para ser lehendakari. No vengo con la intención de representar una alternativa vacía con mi discurso. El Grupo Socialista acepta los resultados de las últimas elecciones, y será coherente con dichos resultados. Los ciudadanos no nos han dado el poder para gobernar, sino para estar en la oposición, y es lo que vamos a hacer: seremos una oposición responsable y firme; una oposición abierta a acuerdos, pero beligerante con las políticas que van contra los ciudadanos. Haremos frente a las políticas que debiliten nuestros servicios públicos, a las medidas que quieran resolver la crisis sólo con restricciones, a las iniciativas que quieran volver a dividir a los ciudadanos vascos. Tenemos claro cuáles son los principios y las bases para hacer política en la Euskadi actual, y quien quiera gobernar en torno a esos principios y esas bases nos tendrá a su lado. Urriaren 21ean euskal herritarrek botoa eman eta euren borondatea adierazi zuten. Eta hemen ikusten duguna da emaitza: lau indar nagusi eta talde minoritario bat hartzen dituen legebiltzarra. Euskadin ez da inoiz egon gehiengo absolutua duen talderik, eta egoera errepikari horrek behin eta berriz behartu du negoziatzera eta gobernatzeko hitzarmenak egitera. Eta niri tradizio demokratiko ona iruditzen zait. Herritarrek ez diote inori ematen bera bakarrik aski den gehiengoa eta, ondorioz, hainbat alderdiren artean proposamen politikoak ituntzera behartzen du. Baina oraingo honetan norbaitek ez ditu lanak ondo egin, ez ditu bete betebeharrak, ez du bete euskal gizartearen lehen agindua: akordioak bilatzea. Bi lehendakarigai aurkeztu dira gaur Ganbera honetan, emakume bat eta gizonezko bat, eta tribuna honetara beste inoren babesik bilatu gabe igo dira, euren alderdiarena izan ezik. Eta errealitate horren aurrean honako hau albiste txarra dela esanez hasi behar dut, ez dela legegintzaldiaren hasiera ona, guztiz alderantzizkoa baizik. Izan ere, gaur egungo egoeran, beste une batzuetan baino askoz gehiago, ezinbestekoa da gobernu sendo eta egonkorra edukitzea, herrialde gisa aurrean ditugun erronkei aurre egiteko gai izango dena, baina ez daukagu horrelakorik. Eta hori ez da nik soilik esaten dudan gauza bat; EAJko lehendakarigaiari ez ezik, EAJko ordezkari guztiei hauteskunde-kanpaina osoan mantra bat bezala errepikatzen entzun diegun zerbait da (etengabeko aipamena gobernu sendoaren beharrari). Gogoan al duzue axolagabekeria hutsa zela zioen kontu hura, gure herriak ezin zuela jarraitu, egoera kontuan hartuta, gutxiengodun gobernuarekin, eta Alderdi Popularrak nola hautsi zuen gurekin sinatuta zuen akordioa? Eta orain, zer? Orain egin al dezake hori herriak? Erantzukizunezko ekintza bat al da orain, kasurik onenean, 75 legebiltzarkidetik 27rekin gobernua eratzea? Gobernu hau sendoa al da nazionalista delako? Ez! Historiako babes txikienarekin eta ahultasun handienarekin sortuko den Gobernua da. Hori da errealitatea. Euskadik behar duena da krisiari aurre egiteko proiektu sendoa bermatzeko gobernua, enple- gua sortzeko eta gure ekonomiari laguntzeko ekintzak proposatzen dituena, gure ongizate-estatua –txikia bada ere– kudeatzen duena; herrialdea modernizatzea, enpresei, familiei eta pertsonei laguntzea, zerbitzu publikoak defendatzea, Euskadi herrialde moderno, iraunkor, lehiakor eta solidarioa egiteko behar diren erreformei ausardiaz aurre egitea xede duen gobernua. Argi dago Legebiltzarrean gutxiengoan dagoen eta, ondorioz, egoeraren arabera, gauzatu daitezkeen edo gauzatu gabe gera daitezkeen hitzarmenen baitan dagoen gobernu batek ezin duela bermatu jasaten ari garen krisiari aurre egiteko behar dugun egitasmo sendoa.Horregatik, berriro diot, hau ez da batere ondo hasi, Urkullu jauna. Batere ondo ez. Hau da zure lehen erantzukizuna, emandako hitza betetzea: gobernu sendoa eratzea. Baina ez duzu bete. Akordioaren legegintzaldia –gaur goizean zeuk hala izendatu duzu– akordiorik gabe hasi da. EAJ izan da hauteskundeetako alderdi garailea, eta berari dagokio gobernua eratzea gehiengo askiekin. Kontua ez da ez duela lortu; ez da ahalegindu ere egin, orain, hemen, guztiekin, guztiagatik eta guztirako egindako akordioak aldarrikatzeko diskurtsoarekin azaldu nahi badu ere. Baina onarena egiteak ez ditu onartuko ez aurrekontuak ez mahai gainean jarriko den beste neurririk. Nola egiteko asmoa duzu? Esango al diguzu hori, hasteko? Ez da nahikoa aurrekontuaren garrantzia aldarrikatzea! Hori badakit! Baina askoz garrantzitsuagoa da aurrekontuak zertarako, zer ekintzarekin, zer proposamenekin, zer edukirekin eta nori zuzenduta egingo diren jakitea. Horri buruz ez duzu ezer esan! Hara, herritarrek sozialistei agindu dieten zeregina oposizioa egitea izan da, eta oposizio serioa eta eraikitzailea egingo dugu. Hori da gure egitekoa. Ez dugu galarazi eta ez dugu galaraziko gobernu bat eratzea, baina gobernatzeko eta dagokizun erantzukizuna hartzeko eskatuko dizugu. Gobernatu dugun bitartean egin dugunarekin eta defendatu dugunarekin koherente den oposizioa egingo dugu, baita herritarren aurrean aurkeztu dugun programarekin ere. Hori izango da gure ekintza politikoaren funtsezko erreferentzia, horri lotuko diogu gure jarduna, baita Gobernuarekin edo Ganbera honetako beste edozein talderekin lortzen ditugun akordioei ere, herriren, herri osoaren mesederako akordioak Gobernuak izan ditzakeen premia larriak konpontzeko moldaketekin nahastu gabe. Ez ditugu aldatuko oposizioaren eta Gobernuaren rolak eta, ondorioz, ez dugu utziko Gobernuak gobernatzen duenari dagokion erantzukizuna eta, antza denez, oraindik bere gain hartu ez duena oposizioari exijitu diezaion. Behar den guztietan gogoraraziko dizugu. EAJko hautagaiak uste badu oposizioko taldeok hartuko dugula berari dagokion erantzukizuna, oso oker dago. Batzeko, akordioak bilatzeko eta Legebiltzar honetan legeak eta proposamenak onartzeko erantzukizuna zurea da. Ez bota erantzukizun hori besteen bizkarrera. Zurea da. Nik, erantzukizunagatik, ez dut aurkeztu nire hautagaitza, garai zail hauetan ezin delako txorakeriekin ibili. Uutz iezadazu zure hitzaldiari buruzko aipamen labur bat egiten, Mintegi andrea. Laburra izango da, zuk ez baituzu gobernatzeko asmorik ere. Esan duzue: ez zara aurkeztu lehendakaritza lortzeko asmoarekin. Emankizun moduko bat, antzerki moduko bat egitera etorri zara, alternatiba bat dagoela azaltzeko. Hori badakigu. Zorionez, bat baino gehiago dago, ez zurea bakarrik. Baina zuek euskal gizartearen aurrean zerbait berri gisa azaltzeko ahaleginean tematu zarete. Baina ez zarete ezer berria, ezta gutxiagorik ere. Antzinakoari lotuta zaudete. Iraganari lotuta zaudete, Euskadin jasan behar izan dugun aro ilunenari lotuta, eta dagokizuen erantzukizuna hartuta, iragan horrekiko lotura eteteko gai izaten zaretenean soilik irabaziko duzue legitimotasun demokratikoa. Ez, ordea, ekintzekin bat ez datozen hitz politak esanda. Duela gutxi esan zenuten: "Edozertarako prest gaude", eta ez zenuten ezer egin. Kontakizun asko egon daitezke, hori egia da. Kontakizun asko egon daitezke, zuk esan duzun bezala. Denetan argi egongo dira erailtzen zutenen kategoriak, erailtzeak txalotzen zituztenenak, beste aldera begiratzen zutenenak, aurka egiten zutenenak eta erailtzen zituztenenak. Eta denok dakigu non zeundeten zuek. Ezkerrekoak direla dio. Bai, baina jardunaldi erdiko ezkerrekoak; izan ere, erabakitzeko unea iristean, oso ondo dakizu zer defendatuko duzuen: subiranotasunaren aldeko proiektua. Zuk erabateko lehentasuntzat jo duzu, baina gero ekonomiaz eta subiranotasunaz hitz egin duzu; zerbitzu publikoez hitz egin duzu…, subiranotasuna; gizarte-politikez hitz egin duzu…, subiranotasuna; energia-politikaz..., subiranotasuna. Ondo ezagutzen dugu zure helburua: edozer gauza eraikuntza nazionalagatik, horrek eraikuntza soziala suntsitzea esan nahi badu ere. Bestalde, gogorarazi egin nahi dizut hauteskunde-kanpainan izan genuen eztabaidan zuk behin eta berriz esan zenuela, batere konplexurik gabe, nik itun bat sinatuta eta izenpetuta nuela Euzko Alderdi Jeltzalearekin. Ikusten duzu non dagoen gure ituna, Mintegi andrea. Zuk bai ituna egingo duzula EAJrekin, zuk bai bat egingo duzula EAJrekin, batere konplexurik gabe, subiranotasunaren aldeko proiektuari turboa jartzeko. Hori da gure arteko aldea, hori da gure arteko alde nagusia. Bestalde, zure diskurtsoa berrikusteko eskatuko nizuke. Zer da kupoa BPGaren % 6,24 kostatzen zai- gula dioen kontu hori? Zer da AHTaren 500 milioi euro beste gauza batzuetarako erabil ditzakegula dioen kontu hori? Nork emango lizkiguke, ez dira eta gureak! Zer da Europako Inbertsio Bankuak dirua maileguan utziko digula dioen kontu hori, baldintza ekonomiko bakar bat ez dugu betetzen eta! Berrikus ezazu zure diskurtsoa. Mintegi andrea, umeek ez dituzte begiak ixten, soilik: ume batzuek sinetsi egiten dituzte zuk gaur goizean tribuna honetan kontatu dituzun kontuak. Legegintzaldi honekin ziklo berri bat hasiko da euskal politikagintzan, euskal sozialistok gobernatzen aritu garen etapan gidatu gaituen herritarrekiko erantzukizun eta konpromiso berarekin aurre egingo diogun zikloa. Nik ez diot iraganari begiratuko. Nire Gobernuak Euskadin igaro zuen iraganaren muga. Ezer ez da berdin izango, orain badakigulako ez dela derrigorrezkoa nazionalista izatea gure herria gobernatzeko, badakigu gobernatzeko beste modu bat eta herritarren berdintasuna defendatzeko beste modu bat ere badagoela. Baina berriro diot, ez nator ez iraganari begiratzera, ez ezer aldarrikatzera, batzuek hala uste arren. Etorkizunaz hitz egin nahi dut, etorkizun hurbilaz, eta horregatik jarri nahi dut arreta zure hitzaldian, Urkullu jauna. Datozen urteetan zure gobernu-jarduera izango omen denaren ildo nagusiak ekarri dizkiguzu hona. Ekonomiaz, enpresentzako laguntzez, langabeziaren aurkako borrokaz hitz egin diguzu… Bakeaz eta bizikidetzaz hitz egin diguzu… Estatus politiko berri bati buruz hitz egin diguzu… Gauza horiez guztiez hitz egin diguzu, baina ez diguzu ezer esan. Enuntziatuak, esaldi politak, asmo-adierazpenak, baina zehaztapen bakar bat ere ez. Bat bera ere ez. Oraindik ere durunda egiten du zure taldeko bozeramailearen ahotsak, Ganbera honetan gure Gobernuari programa, programa, programa eskatuz. Eta zurea? Non da zure programa? Zein da zure gobernu-programa? "Enpresei lagunduko diegu, enplegua sortzeko zerbait proposatuko dugu, hezkuntza edo osasuna hobetuko ditugu"…, horiek esatea oso ondo dago, hori badakit, hori denok esan eta partekatzen dugu. Bai, baina nola egingo duzu? Zein dira zure proposamen zehatzak? Norekin itunduko dituzu? Egia esan, batzuk ikusi ditugu. Izan ere, Alderdi Popularrak egin du murrizketen gaineko murrizketaren politika ekonomikoak aplikatzeko eskaintza, horretara ohituta baitaude. Baina zuk esan duzu zure Gobernua gurea, egungoa eta aurrekoa ez bezalakoa izango zela, programa izango duelako. Baina, non dago programa? Non dago? Ez dugu oraindik ikusi. Beraz, bigarren ezbetetzea egun berean. Beraz, bakarrik etorri zara hona, akordiorik gabe, programarik gabe. Lehen esan dudan bezala, gaizki hasi gara. Baina Euskadik behar ditu akordioak, zu horretan ahalegindu ez bazara ere, alderdien interesak alde batera uzten dituzten herri-akordioak. Sozialistok prest gaude horretarako. Oposiziotik, prest gaude horretarako ahalegin bat egiteko. Ikusten al duzu aldea? Guk berdin jokatzen dugu gobernuan eta oposizioan. Ala orain bakarrik gaude larrialdi nazionaleko egoeran? Orain bakarrik al da egoera zaila eta konplexua, eta atzo, ez? Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernatzen duenean bakarrik al da derrigorrezkoa akordioak lortzea eta, bestela, egurra eman behar al da, Gobernua eraitsi arte? Hori da Euskadirekiko erantzukizuna batzuek eta besteek hartzeko modueen arteko alde nagusia. Mi grupo tiene claro cuáles son las prioridades de esta legislatura. Queremos resolver los problemas de los ciudadanos vascos y, para ello, proponemos amplios acuerdos en cinco puntos concretos: un acuerdo para llevar a cabo una reforma fiscal, un acuerdo para la creación de empleo y para la defensa de la economía productiva, un acuerdo para la modernización de los servicios públicos, un acuerdo para la modernización del modelo de país, y un acuerdo para la defensa del autogobierno. Tenemos un proyecto claro, tenemos ideas para llevar adelante dicho proyecto, y buscaremos acuerdos con quienes coincidan en estos puntos. Señor Urkullu, yo ofrezco acuerdos; usted, en cambio, ofrece adhesiones. Esa es la diferencia que hay entre nosotros. Pero usted es el que va a gobernar durante los próximos cuatro años, y a usted le corresponde buscar acuerdos. No traslade a otros la responsabilidad que sólo le corresponde a usted. Nik ez dut mendekuzko oposizioa egingo, ez dut ezinikusiaren politika egingo; ez naiz urrutiko lurretara ere joango oposiziotik gobernatzeko. Zuri dagokizu gobernatzea, Urkullu jauna, eta, esan dizudan bezala, Talde Sozialista oposizioa izan arren, prest dago akordioak bilatzeko krisiari elkarrekin aurre egin ahal izateko. Baina proiektu serioa, zehatza eta errealista planteatu behar duzu. Eta ezin da dena aldi berean esan. Ezin da esan zerbitzu publikoei eutsi egingo zaiela, ekonomiari lagunduko zaiola, enplegu-planak egongo direla eta, aldi berean, diru-sarrerez ahaztu edo beste batzuen eskuetan utzi. Ezin da esan gastu arrunta murrizten jarraituko duzula; izan ere, Urkullu jauna, gauzak argi utzita, Eusko Jaurlaritzan gastu arrunta zerbitzu publikoak dira. Gastu arrunta medikuen eta irakasleen soldatak dira, itunpeko eskolarentzako diru-laguntzak dira, ertzainen soldatak dira, eta enplegu-programak dira. Politikan ezin da magiarik egin. Fiskalitatearen erreforma politikorik egin nahi ez baduzu, hori forualdundiei dagokiela argudiatuta, nik ez dizkizut sinetsiko, ezin dizkizut sinetsi zure proposamenak. Ganbera honetan kontuak aurkezten dituzunean ikusiko dugu. Zerbitzu publikoetan egin duzun murrizketa ikusiko dugu, eta orduan esango diguzu, orain Rajoyk esaten duen bezala, beste erremediorik ez daukazula, dirurik ez daukazula eta murrizketak egin behar direla, eta babesa eskatuko diezu beste taldeei. Horretan ez duzu izango Euskadiko Alderdi Sozialistaren laguntzarik. Prest gaude herria eraikitzeko akordioak bilatzeko, baina ez herria desegiteko. Akordio zehatzak, benetako arazoei aurre egiteko. Beste ezer baino lehen proposatuko dizudan gauza da zerga-erreforma sakona egiteko akordioa bilatzea. Bakarren bati harrigarria egingo zaio lehentasun hori; baina hori da aurrenekoa, fiskalitaterik gabe ez dagoelako politika publikorik, fiskalitaterik gabe ez dagoelako herritarren elkartasunik ahaleginak partekatzeko edo krisitik elkarrekin ateratzeko. Eta nik hemen eztabaidatzea nahi dut, Eusko Legebiltzarrean, euskal herritar guztien ordezkari guztiok biltzen garen tokian, guztion zergak guztion artean eztabaidatu behar ditugulako, jendaurrean, ez bulego ilunetan, egun batean ezer aldatzeko aukera ukatzen duten –izan ere, munduko onenak garela uste dugu– eta hurrengo egunean, kapelatik untxia bezala, adabaki-aldaketa bat ateratzen dutenetan aurrerakoitasunaren txapelduna dela esanez, gainerakoei desarmonizatzaile gupidagabeak izatea leporatzen zaien bitartean. Bada, ez, hori ez. Arazo horiek guztiak saihesteko, jorra ditzagun hemen. Lor dezagun herrialde honetako fiskalitatea desberdintasun-eragile ez izatea, berdintasun- eta ekitate-eragile baizik. Lehendakari izan naizen bitartean hori defendatu dut, eta orain oposizioan gaudenean ere hala defendatuko dut. Horregatik proposatuko dugu –proposatu dugu, eskatu dugu– fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoa egitea Eusko Legebiltzarrean aurrekontuak onartu baino lehen, guk batera eztabaidatu nahi ditugulako dirusarrerak eta gastuak. Zorrotzak izan behar dugula? Bai. Xahutzeak eta alferrikako gastuak ekidin egin behar direla? Bai. Baina alde handia dago hortik gure zerbitzu eta prestazioak ematen ezin dugula jarraitu esatera. Izan ere, nola da posible –jende guztiak gure aukeren gainetik bizi izan garela esatearen eta kontatzen dizkiguten horrelako kontuen harira esaten dut–, nola da posible zerbitzu publikoei eta ongizate-estatuari eustea gure per capita errenta 3.000 dolar ingurukoa zenean eta orain gure per capita errenta 30.000 dolarretik gorakoa denean ezin eutsi izatea? Jakina eutsi diezaiokegula eta eutsi behar diogula. Gertatzen dena da hori lehentasunen artean jarri behar dela, eta ez beste alde batera begiratu. Horretarako, dauzkagun diru-sarrerez hitz egin behar dugu, dauzkagun baliabideez. Eta fiskalitatea aldatu egin beharko da, berriro diot, zuzenagoa eta askiagoa izan dadin. Ez dago gizarte zuzenik fiskalitate zuzenik gabe. Aukera-berdintasuna funtsezko bi euskarritan oinarritzen da: herritar guztiek bakoitzaren aukeren arabera (gehiago gehien duenak) ekarpena egiten duten fiskalitatea, eta denei aukera berdinak eskaintzen dizkieten zerbitzu publiko unibertsalak. Urkullu jauna, Euskadiko gaur egungo fiskalitatea ez da zuzena, ezta gutxiagorik ere. Batik bat nominetan eta zeharkako zergetan dago oinarrituta, eta hori ez da bidezkoa. Sistema honekin langileek profesional liberalek baino askoz gehiago ordaintzen dute, eta hori ez da bidezkoa. Nominarik ez dutenei aukera ematen diete euren betebeharrak saihesteko mila zirrikitu bilatzeko, eta hori ez da bidezkoa. Kapital-errentek lan-errentek baino askoz gutxiago ordaintzen dute, eta hori ez da bidezkoa. Eta, gainera, Euskadin 2.500 milioi eurotik gorako iruzurra egiten zaie ogasunei, eta hori ez da bidezkoa eta aldatu egin behar da. Aldatu egin behar da. Egia da azken hogei urte hauetan aldatu egin dugula, baina okerrera. Atzeraka egin dugu, okerrera egin dugu, zergak ezabatuz eta euren hasierako helburuak betetzen ez dituzten salbuespenak eta hobariak gehituz. Eta, azkenean beti jende berak ordaintzen du, zergak saihesteko aukerarik ez duenak. Hori da lehenbizi lortu behar dugun akordioa: zer baliabide behar ditugun eta nola lortu behar ditugun martxan jarri nahi ditugun politikak bermatzeko. Egia da egoera ekonomikoa gaizki dagoela, oso gaizki. Euskaditik, egin ditzakegu gauza batzuk, baina beste batzuk ez. Europar Batasunak hartutako zoritxarreko neurriei dagokienez, Europar Batasuna esatea eufemismoa bada ere… Alemaniak eta Merkelek usurpatu egin dute, modu ia antidemokratikoan, Batasunaren boterea, eta amildegirantz bultzatzen gaituzte, bereziki hegoaldeko herrialdeak, karga ikaragarriei aurre egiten ari baikara zor publikoko interesetan. Bada, honi esan behar dioguna da –eta jada ez kezkatuta, haserre baizik– nahikoa dela, Europaren suntsipenera eta belaunaldi eta herrialde osoen pobreziara soilik garamatzan norabidea aldatzeko garaia dela. Baina beste leku batzuetan edo beste leku batzuetatik inposatzen dizkiguten politiken aurrean kementsu protestatzeaz gain, hemen, Euskadin ere neurriak hartu behar ditugu euskal ekonomiari laguntzeko. Horregatik planteatu eta defendatzen ditut euskal enpresei laguntzeko politika publikoak, eta horregatik defendatzen dugu sozialistok akordio bat, Euskadin enplegua sortzeko eta ekonomia produktiboa defendatzeko akordio bat. Gure iritziz, honako helburu espezifiko hauek izan behar ditu akordioak: enpresei proiektu bideragarriekin laguntzen jarraitzea (jarraitu diot, hor daudelako Resiste, Lidera edo Compite planak); enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak sustatzen jarraitzea (hor dago Ekonomia Produktiboari Laguntzeko Plana, aurten 400 milioi eurotik gora dituena); gure enpresak finantzatzeko plana (hor daude aurten abaletan emandako 2.200 milioi euroak); kapitala finantzatzeko proiektua eta ekintzailetza-proiektuei laguntzekoak, bereziki oinarri teknologikokoei; langabeei laguntzeko eta horiek prestatzeko plana (hor dago Lanbide, eta artatutako 40.000 pertsona baino gehiago); enplegua sortzen laguntzeko planak, langabezia-tasa handieneko eremuetarako eskualde-planak aurreikusten dituztenak (hor dago Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak onartutako plana, dagoeneko abian jarria); gure ekonomia nazioartekotzeko proiektua (eskerrik asko nazioartekotzea gure ekonomiari eta gure enpresei laguntzeko dela aitortzeagatik, ez alderdi-ideologiari); euskal ekonomiarentzako erabateko babesa 2015erako I+G arloan BPGaren % 3 lortzeko helburuarekin (Gobernu honekin lehen aldiz gainditu dugu Europako batez bestekoa), eta gazteentzako eta iraupen luzeko langabeentzako tratamendu espezifikoa duen enpleguplana. Hazkundearekin soilik, hazkunde ekonomikoarekin soilik izango da posible krisitik irtetea zerbait dutenen eta ezer ez dutenen artean banandugabeko gizartearekin, ez zorroztasun hedagarrizko politikekin. Denok hitz egiten dugu krisi ekonomikoaz, eta azken boladan lurralde-krisiaz eta lurralde-tentsioez ere hitz egin dugu; baina kezkagarriena krisi soziala da, kohesio sozialaren haustura, edozein gizartetako balio garrantzitsuenetakotzat jo behar dugun horren haustura, herritarren parte bat eurek eragin ez zuten krisi baten arekan utziko lukeen herri bat eraikitzeko arriskua. Gure helburua aberastasuna banatzeko haztea izan behar luke, eta enplegua sortzea, herritarren duintasuna eta bizi-segurtasuna bermatzeko. Horregatik, nire proposamenean okerren pasatzen ari direnei zuzendutako proposamen eta neurri espezifikoak daude. Haiengan ipini behar du arreta politikaren urgentziak: prestazioak agortu dituzten langabeengan, oraina ukatu nahi zaien gazteengan, lanmerkatuan sartzeko arazo handiak dituzten adin nagusiko langabeengan, kide guztiak langabezian dituzten familiengan, kaleratzeei aurre egin behar dienengan. Urgentzia horrek izan behar du, nahitaez, politikaren erabateko lehentasuna. Agintea utzi berri duen Gobernua hori egiten aritu da, baina jarraitu egin behar da, eta ahalegin handiagoak egiten jarraitu behar da. Gobernu berria horretarako prest badago, sozialisten akordiorako borondatea aurkituko du, baita zerbitzu publikoen defentsarako eta modernizaziorako akordio lortzen saiatzeko ere. Zerbitzu publikoak ez dira hautazko zerbait. Kontua ez da "Orain ondo gaudenez, ipini egingo ditugu, eta orain gaizki gaudenez, kendu". Ez. Zerbitzu publikoak aukera-berdintasunaren bermea dira. Gizarte-politikekin batera, inor baztertuta ez uzteko eta gizalegezko gizartea eraikitzeko ehuntzen dugun sarea da. Gauzak gaizki dabiltzanean, are beharrezkoagoak dira. Badakit, ados nago Administrazio Publikoa modernizatzen jarraitu behar dugula, zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta produktibitatea areagotuz…, baina ez dut onartuko egin behar diren erreformak zerbitzu publikoak murrizteko aitzakiatzat erabiltzea. Ni prest nago ahalegintzeko, zerbitzuen iraunkortasuna bermatzeko zer neurri behar diren jendeari azaltzeko. Prest nago zure Gobernua jendaurrean babesteko, horretarako konpromisoa hartzen baduzu, baina aurka izango gaituzu iraunkortasun-planik gabeko murrizketaren gainean murrizketak egiteko politikak egiteko asmoa baduzu, zerbitzu publikoak hobetzeko xederik gabe. Eta ez du balio esateak, zure taldeko bozeramaileren batek berriki esan duen bezala, funtzio publikoan murrizketak aplikatu behar direla, ezin delako jarraitu bizimodu horrekin. Izan ere, bizimodu hori zure alderdiaren gobernuek jarri zuten martxan. Gureak gastua arrazionalizatu egin du. Xahutzeak baztertu egin ditu, eta gai izan da baliabide gutxiagorekin gauza gehiago egiteko eta, gainera, martxan jarri ditugu sistemak behar dituen erreformak. Hor dago osasun-arloko kronikoen estrategia… Honela dio: "Osasunaren ospea berreskuratzea, osasun-zerbitzu aitzindaria izan baitzen". Bai, aitzindaria izan zen, baina Gobernu hau iritsi zenean, zazpigarren tokian utzia zuten. Gobernu honekin eta estrategia honekin –erreferentzia, nazioartean–, gorantz egiten ari da eta bigarren tokian dago. Jakina hobetzen jarraitu behar dela! Gauza bera egin dugu administrazio digitalarekin, enplegua aktibatzeko politikak prestazio sozialekin lotzearekin, Eskola 2.0rekin, hirueleduntasunarekin, EcoEuskadi estrategiarekin… Ezinbesteko erreformak dira, osatu beharrekoak etorkizuna eta ongizate-estatuaren sistema bermatu ahal izateko. Alor horietan gurekin ados jarri nahi baduzu, hitz egiteko prest izango gaituzu. Murrizketarik egiten baduzu, aldiz, aurrez aurre aurkituko gaituzu. Gauza bera diogu gure herria modernizatzeko hitzarmen-ahalegin orori buruz. Modernizatzeko garaia iritsi da, baita euskal instituzioak modernizatzekoa ere. Denbora denontzat doa aurrera. Bilbe instituzional konplexua eta astuna daukagu: eraginkortasun ezak eta bikoiztasunak sortzen ditu, eta ahalegin publikoak koordinatzea zaila egiten du. Zu beti egon zara prest, behar izanez gero, Estatutua, Konstituzioa edo Europar Batasuna aldatzeko, baina Lurralde Historikoen Legea ikono sakratu ukiezin moduko bat zen. Gaur esan duzu honetaz hitz egiteko prest zaudela. Kontua da hitz egiteko ordua iritsi dela, Euskadi modernizatzeko aldaketak egiteko ordua iritsi dela! Ezin dugu horrela jarraitu, ezin dugulako. Horregatik iragartzen dizut Talde Sozialistak proposamen bat aurkeztuko duela, Legebiltzar honek txosten bat abian jar dezan gai honi buruz eztabaidatzeko. Administrazio guztien eskumenak eta baliabideak berrikustea proposatuko dut, udalenak barne. Eskumenak zentzuz banatzen dituen, bikoiztasunak ezabatzen dituen eta euskal bilbe instituzionala eraginkorrago egingo duen erreforma proposatuko dut. Nik ez ditut foru-aldundiak desagerrarazi nahi edo inor ezabatu nahi, ezta gutxiagorik ere. Kontua da denok egin behar dugula egitea komeni dena Euskadi herri eraginkorragoa izan dadin. Posible da. Hiru lurralde gara, baina herri bakarra, eta zenbait luxu alde batera utzi beharra daukagu. Horregatik planteatzen dut LHL berrikustea eta aldatzea (egin nahi baduzu, ongi etorri, lau urte geroago), eta udal-lege bat onartzea (ongi etorri, hogeita hamar urte geroago), instituzioak eguneratu eta modernizatzeko. Beharrezkoa iruditzen zait euskal autogobernua defendatzeko akordio bat ere. Irakurri dudanez, ez duzu asmorik kargua Bibliarekin eta gurutzearekin zin egiteko. Egia esan, eskerrak ematen dizkizut eta txalotu egiten zaitut. Aitortu beharrekoa da katoliko izan, beste erlijio batekoa izan edo fededuna ez izan, Gobernuarentzat izaera bera dugula eta denok berdinak garela. Gernikako Estatutuaren gainean egingo duzula, euskal autogobernua bermatzen digun Estatutuarekin. Espero dut keinu hutsa ez izatea, eta merezi duen garrantzia ematea. Euskadirentzako esparru politiko berri bat prestatzeaz hitz egin diguzu, baina badago beste lehentasun bat: gure autogobernu-esparrua babestea, gaur egun Mariano Rajoyren Gobernuaren saiakera neozentralistek mehatxatzen baitute. Egunetik egunera ari dira murrizten. Seguruenik, jendearen eskubide sozialak murrizteko orduan aurkaririk ez izateko egiten dute. Eta gurutzada bat abiarazi dute gure eskumen asko birzentralizatzeko eta indargabetzeko. Gure autogobernuaren aurkako eraso horren aurka eta Espainian sistema autonomikoa ezabatzearen kontra egin dut nik eta aurka egiten jarraituko dut, lurralde- eta gizarte-aurrerapenaren eta -berdintasunaren eragile handietako bat izan baita autogobernua. Egia esan, nahiago nukeen Rajoyren Gobernuari aurre egiteko lagun gehiago izan banitu. Baina sozialistok beste ezein eztabaidak ez gaituela beldurtzen ere esan behar dizut, guztiz prest gaudela Euskadiko gainerako indar politikoekin hausnarketa egiteko gure autogobernu-esparruari buruz. Baina zuk argi hitz egin behar duzu. Anbiguotasunik gabe esan behar duzu zer asmo duzun, eta ez beti ezkutatu hitz politen atzean. Zer da, adibidez, gaur goizean esan duzun hori, "erabakitzeko eskubidea eta eskubide hori itun baten babespean gauzatzea"? Euskal sozialistontzat autogobernuak nortasun desberdinen arteko adostasuna eta bizikidetza sustatu behar ditu eta, horregatik, bi gauza hauek onartzea eskatzen du: nortasun-askatasuna aitortzea, eta elkarrekin bizitzen jarraitzeko borondatea. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_18
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
LÓPEZ ÁLVAREZ
|
SV-ES
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Bai. Horrenbestez, ikuspegi horretatik begiratuta, euskal herritar guztientzako nortasun erkide bakarra bilatzeari uko egitea esan nahi du. Horrek esan nahi du ordezkatzen gaituzten erakunde politikoek nortasun-askatasunaren bermatzaile izan behar dutela, ez nortasun-uniformetasunaren sustatzaile. Horregatik, autogobernua defendatzeko prest bazaude, zurekin egongo gara. Independentzia lortzeko helburuan aurrera egiteko bakarrik erabili nahi baduzu, ez. Adibidez, autogobernua defendatu behar al duzu? Wert ministroaren hezkuntza-kontrarreformaren aurkako errekurtsoa jarri behar al duzu? Garrantzitsua da, horrek gure autogobernuaren aurka egiten baitu. Bukatzera noa, ez baitaukat denborarik. (Murmullos) Nik nahi dudana da… Neu naiz gaur Ganbera honetan zehatza izaten ari dena! Izan dugun zoritxarra da, jakina. (Risas) Izan dugun zoritxarra da. Lehen esan dizut eztabaidei ez diedala beldurrik, ez eta aldaketei ere, baina ezinbestekoa da baldintza demokratiko batzuk betetzea: argitasuna (esan egin behar diguzue –eta pluralean esan dut, gai honetan ados jarriko zaretelako– zer egin nahi duzuen zehazki, zein den behin betiko helburua, zein den zuen behin betiko helburua; independentzia bada, esan); legezkotasun demokratikoa (legezkotasuna eta ezarritako arauak errespetatuz planteatu behar da edozein aldaketa), eta herritar guztien nortasun askea errespetatzea. Horra gure ardatzak: autogobernua, desberdinen arteko bizikidetza eta desberdinen arteko ituna. Lehenago nioenez, prest gaude behar diren eztabaida guztietan parte hartzeko, eta elkar ulertzeko borondate guztia dugu. Akordio gehiago behar dira: zuk aipatu duzun bake eta bizikidetza demokratikoari buruzkoa, eta ez dut nahi hau eztabaidagai izatea, orain arte oso ondo eraman dugu eta –zuk esan duzun bezala, leialtasunez eta diskrezioz– eta bide horretan jarraitu beharko dugu; herrialde honetan martxan jarri beharko ditugun akordioak, hezkuntzari, ikerketari edo berrikuntzari buruzkoak… Hori defendatuko dugu sozialistok, kasu honetan, oposiziotik. Ez dugu gobernatuko oposiziotik; herria defendatuko dugu. Prest gaude Euskadiren onurarako akordioak lortzeko, eta irmo aurre egiteko prest kalte egiten dioten kontuetan. Lerro gorriak ditugu, ez ditugulako gure printzipioak traizionatuko eta ez dugulako herri honetako inor baztertuta utziko, eta lerro berdeak ditugu, horrela deitu badakieke, elkarrekin joan gaitezkeelako nahi dugun Euskadi eraikitzeko. Euskadi denon artean eraikitzeko, ez batzuk besteen kontra. Eskerrik asko. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_19
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
ARZUAGA GUMUZIO
|
EH Bildu
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Lehendakari andrea, legebiltzarkideok. EH Bildu koalizioaren izenean egiten dudan lehenengo interbentzio honetan, konstatazio bat. Behingoz atzean uzten dugu ilegalizazioaren aroa, atzean uzten dugu estrategia bat 10 urte luzez jendartearen zati zabal baten hitza isilarazi nahi izan dena. Porrot egin duen estrategia bat, iraganeko estrategia. Gaurtik aurrera ozen eta irmo entzungo da talde parlamentario honen hitza, ezkerreko eta abertzaleak garenon artean osatutako koalizio honen hitza, askotariko hitza. Hitzaren bitartez, gure proiektu politikoa, gure alternatiba sozioekonomikoa, gatazka konpontzeko gure proposamenak, Euskal Herria dagozkion eskubideen jabe izateko eman beharreko urratsak argi eta garbi azalduko ditugu. Etorri gara geratzera. Eskubide osoz. Beste eszenatoki baterako trantsizio-aukerak, aukera berriak eta argiak, dauden honetan, lan egitera etorri gara. Legebiltzar honetara ekarri dugu politika ulertzeko eta egiteko beste eredu bat, goizean argi eta garbi geratu den moduan. Jardun politikoa mesfidantzaz ikusten den honetan, beste estilo bat sortu eta garatu nahi dugu. Zuek, jaun-andereek, islatzen duzuen politika egiteko bloke monolitiko eta monokordearen kontrapuntua izan nahi dugu. Gehien sufritzen ari diren herritarrak politika egiteko beste modu bat eskatzen ari diren honetan, modu hori hona ekarri nahi dugu. Proiektu estrategikoak eta baita ere lehenbailehen konpondu beharrekoak… Inportantea eta emergentziazkoa orekatuko dugu, epe motzekoa eta luzera begirakoa. Eta guzti hori, ideia zehatzak, nahiz eta Gobernua osatzeko asmorik ez, Laura Mintegik gaurko saioan azaldu duen programa. Zure hitzak, ordea, Iñigo Urkullu jauna, jarraikortasunaren itxura neketsua du. Sozioekonomia arloan nobedaderik gabea, inolako zehaztasunik gabea, ilusio gabea. EAJren programan onartzen zenuten "ideia zoriontsuen" denbora pasatu dela; ideia zoriontsuak ez, eraginkorrak behintzat izango balira… Egin duzu egoera ekonomikoaren diagnostiko latza, zure alderdiak egoera latz katastrofiko horretan zerikusirik ez balu bezala. Zure errezetak, ordea, ziklikoak dira, errepikakorrak. Pentsatzen duzue, agian, akaso, denborak edo paktu batek norabide berri bat emango diola egoera sozioekonomikoari. Einsteinek esaten zuen: "Zorakeria da behin eta berriro gauza bera egitea emaitza ezberdinak jasotzeko itxaropenean". Aurreko legegintzaldiko ereduarekin ez da desberdintasun askorik antzematen: PPk murrizketak Madriletik ekartzen zituen eta PSEk hemen aplikatu, gogoz kontrako keinu batekin. Orain, dena zuk zeuk egingo duzu: Madrilera joango zara, handik murrizketak ekarri, eta, itxuraz gogo txarrez, aplikatu egingo dituzu. Trukean zer ekarriko duzun azalduko diguzu. Espainiar Estatuak alde bakarrez erabakitako aurrekontuak egonkortzeko baldintzak inposatzen jarraituko du. Kupo-kontzeptuan diru kopuru handiagoa kobratuko digu guk sortu ez dugun zor bat kitatzeko. Jendarte honek arbuiatzen dituen instituzio batzuk ordaintzen jarraituko dugu, Koroa eta Armada, kasu. Horrez gain, gure baliabideak nabarmen mugatuko dira. Eta guzti hau saihestu ezineko patu bat bezala aurkeztuko diguzu: "Ez dago ezer egiterik, ez dago beste biderik". Politikaren porrota, edo, hobeto esanda, zuen politikaren porrota. El presupuesto de 2012 fue amputado traumáticamente en varios ámbitos: medio ambiente 11 %, cultura-euskera 8 %, partidas para gastos sociales 1,11 %, educación 0,9 %, sanidad 0,5 %… Los recortes (ajustes prefieren llamarlos) se plantean rápido, con facilidad, pero luego cuesta años volver a recuperar el nivel del servicio recortado. Aun negando la mayor, usted profundizará en algunos recortes de manera encubierta. Es el caso de educación y sanidad, donde, tras la promesa de no reducir más, es decir, de mantenerlo ya reducido, no se abrirán nuevas plazas y se dificultarán las sustituciones. Una plantilla que, además de irse reduciendo de manera natural, vía bajas y jubilaciones, tenderá al envejecimiento. Dice que pretende dar prestigio a Osakidetza. ¿No sería suficiente con que pretendiera darle eficacia? Lamentablemente, en otras ciertas partidas parece que no operarán esos recortes, si bien no las ha mencionado en su intervención. ¿Por qué no ha mencionado el coste de las grandes infraestructuras (el puerto exterior de Pasaia, la ampliación del aeropuerto de Hondarribia, el TAV)? Este último, una injustificada cicatriz en la cara de Euskal Herria, muestra del poco respeto a nuestra tierra, un gasto que en 2012 ya supuso un incremento del 27 % con respecto a 2011. Tampoco parece que se producirá una reducción de gasto en Interior, manteniendo una plantilla y unos pertrechos a todas luces innecesarios según el nuevo tiempo político. La elección sobre qué recortar y qué mantener tiene un evidente perfil político, y usted, señor Urkullu, ya ha tomado sus decisiones. Gaur egungo egoera ekonomiko, sozial eta ekologikoa ez da zoritxarraren emaitza, ez da kasuala: egoera honetara politika konkretu batzuek ekarri gaituzte. PSEren eredua eta EAJrena, biena, mugagabeko hazkunde fisikoan oinarritzen da, gutxi batzuen etekin ekonomikoak bermatzeko, populazioaren gehiengoaren interes orokorra alde batera utzita. Pertsonen interesen aurretik, nahiz eta esan pertsonek zentralitatea daukatela, finantza-kapitalarenak aurretik jarriko dituzue. Ezkerreko subiranistek ez dugu onartzen zuen argudioa: ez dagoela beste irtenbiderik krisi-egoera honi aurre egiteko, murrizketa sozialak eta laboralak aplikatzea baino. Kontrakoa esaten dugu: egoera zeharo ezberdin batean egongo ginateke murrizketa sozialak eta laboralak ez balira inoiz aplikatuko. Murrizketek eta zor-kitapenek Administrazio publikoa ahultzea nahi dute, benetako ekonomian parte hartu ez dezan eta ekonomiaren norabidean zer esanik izan ez dezan. Eusko Jaurlaritzaren zorra 6.213 milioi eurokoa da, López jauna Ajuria Enera heldu zenetik ia bederatzi aldiz handiagoa dena. Zor hau edukitzea, berez, ez da ez gauza ona ez txarra. Aztertu beharko genuke non inbertitu den diru hori, zertarako erabili den. Nola da posible zor hori izatea inolako emaitza positiborik, nabaririk eduki gabe? Nola erabili da diru hori emaitzan 171.000 langabetu egonda? Zer proiektu estrategikotan inbertitu da 88.000 pertsona pobrezian eta bazterketa sozialean egotera heldu bagara? Nola azaldu daiteke gastu hori, gure gizarte-babeserako gastua, Europar Batasunarekin alderatuta, zortzi puntu baxuagoa bada? Galdera guztiek erantzun bera daukate: politika konkretu batzuk aplikatu direlako, logika kapitalistaren politikak, epe laburreko etekin pribatuak lehenesten dituztenak, finantza-kapitalei lehentasuna ematen dietenak. Politika horietan bat egin izan duzue EAJk, PSEk eta PPk. Fiskalitatean, Urkullu jauna, diozu erreformaren alde dagoela zure alderdia, baina EAJk progresibitatea eta ekitatea bilatzen duten neurrien aurka jardun du. Zureak dira hitz hauek: "Demagogia hutsa da gehiago dutenek gehiago ordaindu behar dutela esatea". Gipuzkoako aberastasun handien gaineko zerga kritikatu zenuen lehenengoz, gero Bizkaian zerga antzeko bat hobetu zenutela aldarrikatu, antza denez ezkerrekoagoa zelakoan. Baina arazoa zera da: ez duzue aldatu ikuspegia, ez duzue onartu progresibitatea, gehien duenak gehiago ordaindu behar duela. Bakarrik erreakzionatu duzue zerga ezartzen diru-bilketa jaisten ari zelako. Basque Country modeloa. Kanpora begira modelo horrek bilatzen du internazionalizazioa, antza denez, baina guk deslokalizazioa eta deskapitalizazioa ulertu dugu. Horregatik, bi adibide hemen bertan egon izan direnak, CAF eta Laminaciones Arregui, horren kaltetuak direnak. Barrura begira, Basque Country modeloa: EAJren gestioak hainbat udal oso zorpetuak utzi ditu. Alonsotegi, Bakio, Dima, Urduña; azken honetan, aurrekontua 5 milioikoa izanik, 6 milioiko zorra utzi dituzue. Beste udaletan kudeaketa ezin kaskarragoa egin duzue, Zierbenan, Karrantzan edo Lemoan, kasu. Ustelkeriari lotutako kasuak sortu dira Arabako lurraldean (Miñano kasua), edo Gipuzkoakoan (José María Bravo), beti EAJren itzalpean. Gipuzkoako Foru Aldundian, EAJ ereduak utzitako arrastoa ez da hobeagoa izan: aurreko agintaldian, aurrekontuko desfaseaz gain, erremanentea ia guztiz gastatu zenuten eta zorpetze-maila asko igo. Hori, hain zuzen ere, PSEri Eusko Jaurlaritzan sartzean leporatzen diozuena. Berdin-berdina. Kontu Epaitegia aztertzen ari da Gipuzkoako hainbat errepide-obraren gainkostuak eta desbideratzeak. Bidegik 900 milioiko zorra du. Bizkaiko Foru Aldundian gertatutakoa ere antologikoa deitu dezakegu, Supersurrekin, ja sare sozialetan Superzor deitutakoarekin, gertatutakoa. Aurreikusitako diru-bilketaren laurden bat baino ez da jaso, 6 milioi urteko, mantenimenduan ia bikoitza behar denean. Nola ordaintzen da 909 milioiko azpiegitura hori? Prebisio eskasari gehitu behar diogu, gainera, BECen eta Artxandako pasabideen jasangarritasuneza. El 1,3 de la población de la Comunidad Autónoma tiene en sus manos el 44 % del producto interior bruto. Con el modelo actual se ha beneficiado a ese 1,3, y parece que esa es la línea que mantendrán. EH Bildu quiere poner la vista en el restante 98,7 %, con aquellos que hoy estaban en la calle protestando por sus puestos de trabajo, quienes parece ser que no encuentran un espacio en este Parlamento. Porque hoy apreciamos con más claridad que nunca que la pobreza es violencia. Es la primera preocupación de la ciudadanía, que demanda respuestas. No se puede estrangular la economía y pretender aumentar la productividad de las empresas. No se puede negar crédito y esperar empleo. No se puede hablar de un repunte económico quitando de la ecuación a las familias, sin ninguna capacidad de participar en la economía. No se puede ahogar a la ciudadanía, menos aún por la voracidad del aparato financiero. El sistema bancario español, como el monstruo de la novela de Mary Shelley, es revivido a golpes de descargas financieras del sector público. El Frankenstein especulativo avanza a cuenta de los sacrificios de todas y todos. Algo que parece que no hemos aprendido aquí con la deriva que llevan nuestras cajas, con una visión cada vez más dedicada a los mercados, donde lo grande se confunde con lo fuerte, donde se va perdiendo tanto la obra social como la misma función social por la que se crearon, y que termina dirigiéndolas hacia el abismo, como el caso de la CAN. Abismo al borde del cual ponen también a sus clientes: tan solo diecisiete días después de recular ante la ejecución de desahucios por la presión popular e institucional a raíz de la traumática muerte de Amaia Egaña, Mario Fernández, director de Kutxabank, ha cambiado de opinión y ha vuelto a poner en marcha nuevos procesos de desahucio ante los tribunales. Cierto, es necesario el saneamiento del sistema de finanzas, pero no, como se sostiene, para mejorar la confianza de los mercados, sino para hacer llegar liquidez al sistema productivo y a las familias vascas. Es necesario impulsar un repunte económico basado en la democratización del crédito, en su distribución horizontal, y para eso son necesarias las cajas, no para ser el puntal de intereses especulativos. El Reino de España está hoy en día en los niveles más bajos de soberanía económica, auditorizado, intervenido, rescatado, y, sin embargo, en el momento inverso en el que Euskal Herria demanda más soberanía y se dispone a ejercerla, Madrid sigue imponiendo sus recetas, con amenazas y, si es preciso, a la fuerza. Morrontza hau amaitu egin behar dugu. Eredu sozioekonomiko berri baterantz abiatu behar dugu, sakoneko eredu-aldaketa behar dugu. Guk hazkundea bultzatu nahi dugu herritarren mesedetan, eta ez kapital pribatu handienetan. Laura Mintegi hautagaiak esan duenaren bidetik, denontzat den ongizatea nahi dugu, denontzat den ongi bizitzea nahi dugu. Gatazka latz bat atzean uzten ari gara. Ozen aldarrikatu behar dugu guztiok ados egon gaitezkeen maxima bat: inolako bortizkeriarik ez, inolako inposiziorik ez. Iragan doilor batetik eta orainaldi estu eta larri batetik etorkizun hobeago baterantz hasi behar gara mugitzen. Señores y señoras del PP y PSOE, un diplomático ruso se dirigía a los estadounidenses tras la caída del muro de Berlín para decirles: "Les hemos hecho el peor de los favores, les hemos dejado sin enemigo". Es esta la realidad, es esta la situación de hoy en día. El cese de la actividad de ETA estableció ese mismo parámetro: se acabó, se quedaron sin enemigo. Sin embargo, siguen aferrados al discurso nostálgico y vaporoso de Todo es ETA. Tres años y medio tras la última acción de ETA y un año después de que decretara el fin de toda la actividad armada (final que, por cierto, es verificable), siguen anclados en discursos del pasado, siguen blandiendo la espada de la condena desde la comodidad de sus castillos. Levanten el rastrillo, crucen el foso, bajen a tierra. Por lo que hace a su insistente demanda de disolución, la propia ETA mostraba su disposición a la desmilitarización y la disolución de sus estructuras militares. Hay voluntad de poner fin a años de enfrentamiento violento, de dolor y sufrimientos múltiples de una manera ordenada, escrupulosa, basándose en los valores éticos y democráticos de la resolución de conflictos. Algo a lo que parece que se presta la propia Unión Europea en su discurso tras recibir el premio Nobel de la Paz. "Hay que pelear en una mesa", nos dicen. Sugerente. Pero ustedes siguen en el más reacio inmovilismo, para exigir a otros movimientos que por otra parte se están haciendo de una manera unilateral y con una gran dosis de autocrítica, y, como pueden apreciar, con la adhesión de una importante parte de la ciudadanía. Mientras unos hacemos intentos de adecuarnos a las demandas sociales, ustedes quieren atrincherar a la sociedad detrás de sus demandas, cada vez con menos éxito. Parafraseando a Mario Benedetti, "cuando creían que tenían todas las respuestas, de pronto cambiaron todas las preguntas". Estamos en una nueva fase, no tienen ya el enemigo que parece ser necesitaban. En cambio, si les sirve, disponen de un fabuloso adversario político. Adécuense a las nuevas circunstancias. Señor Urkullu, dice que esta es la legislatura de la paz y de la democracia plena. Sin embargo, nos encontramos en una fase en la que lamentablemente no han desaparecido todas las violencias, un momento en que permanecen intactas medidas antiterroristas de excepción que difícilmente casan con una actitud de respeto a los derechos humanos; un presente en el que se mantienen políticos presos y presos políticos, en el que se siguen enjuiciando y castigando meras actividades políticas; una fase en la que se mantiene una política carcelaria de dispersión, de negación, de presión continua contra presos y familiares. Duda barik, ez dugu ahaztuko gertatutakoa. Ez dugu beste alde batera begiratuko, gertatutako minaz, eragindako jatorri anitzeko sufrimenduaz, sortutako biktimaz. Biktima guztiek merezi dute aitortza. Egondako giza eskubideen urraketa guztiak berreskuratu eta oroitu behar ditugu, berriro ere inoiz ez gertatzeko, bere historia ahazten duen herria berriro errepikatzera zigortuta dagoelako. Horregatik, errelato edo kontakizun kolektibo bat egitea nahi dugu, bizipen indibidual guztiez osatutakoa. Errelato bat errekonozimendu-, aitortza-ariketa bat izango dena, tributu bat ahaztutako horrenbeste pertsonari. Egiaren alde, justiziaren alde, memoriaren alde urratsak eman nahi ditugu. Proposamen konkretuen inguruan esaten duzu, Iñigo Urkullu jauna, oroimen, elkarbizitza eta giza eskubideen institutua egin nahi duzula. Zein funtziorekin? EH Bildu prest dago Legebiltzarraren edozein batzorde edo ponentziatan parte hartzeko. Gure premisa bakarra da praktikotasuna: bakera, gatazkaren konponbidera eta gatazkaren ondorioak konpontzera era integral batetik lan egitera… Guztien iritzia kontuan hartuta, baina gaur egun dagoen indar-korrelazioen arabera egingo diogu aurre lan horri. Horretan fintzeko, Legebiltzarrean posizioak argi uzteko, saio monografiko bat egitea proposatzen dugu bakearen eta konponbidearen inguruan. Nos habla, señor Urkullu, de reconocer a las personas víctimas de abusos de motivación política. Abusos. ¡Un jarro de agua fría! El término abuso nos parece profundamente inadecuado para referirse a lo que realmente se pretende analizar desde ese punto de vista. No nos referimos a un mero hecho aislado de brutalidad policial, a un hecho fortuito, a una circunstancia de lamentable extralimitación policial. Nos estamos refiriendo a profundas vulneraciones de derechos humanos oportunamente tasadas en la legislación internacional de los derechos humanos. Definidas como ejecuciones extrajudiciales, sumarias, arbitrarias, desapariciones forzosas, tortura y malos tratos. La entidad y dimensión de estas categorías no puede quedar eclipsada por un término ambiguo, que, parece, solo se puede entender para que algunos grupos de esta Cámara pretendan dulcificar una estrategia violenta de Estado. Estrategia que han estado promoviendo y que ha generado profundas heridas en esta sociedad. Gure konpromisoa zintzoa eta irmoa da gure herriak, Euskal Herriak, eta herritarrok desio eta lortu nahi dugun bake eta normalizazio politiko eta sozialarekin. Formula edozein izanda ere, biktima guztien inguruko lanketa integrala helburu duen dinamikak bultzatu behar ditu. Egiaren batzorde baten diseinuan lan egingo dugu. Aitortza eta erreparazioa bilatu behar dugu, eta, baita ere, ziurtatu behar da gertatutakoa berriro ez gertatzeko bermeak ditugula. Horretarako, proposatzen dugu: salbuespenezko neurriak desegin egin behar dira, horien artean Entzutegi Nazionalak dituen eskumenak; tortura saihesteko, inkomunikazio-epea bertan bera utzi behar da behin-betiko; Ertzaintzaren eredu zibil eta gardena bultzatu behar da, terrorismoaren aurkako borrokan hartutako hainbat eta hainbat eskumen eta jarduteko moduak albo batera utziz. Gure erronka eta xedea zera da: eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan. Oinarri horren gainean, errespetuan oinarritutako desberdinen arteko elkarbizitza eraikitzea posible da. Eta, horretarako, Legebiltzar honek ematen dituen tresna guztiak erabiliko ditugu, baita berriak sortu ere. Urkullu, esaten duzu Parlamentua dela leku bakarra horrelako lan baterako. Instituzioetatik ezin da normalizazio soziala eraiki guztiz. Instituzioek lagundu dezakete, baina herritarrekin eraiki behar dugu, kalean, herri-ikuspegi batetik. Bitxia da, tristea, Urkullu jauna, ahaztea Aieteko ibilbide-orria. Batez ere, asteburu honetan Ipar Euskal Herrian ikaragarrizko bultzada emango diotenean, abaniko politiko osoaren babesaz. Alde horretatik, esan dezakegu Ipar Euskal Herrian akordio eta soluziobide praktikoen aldetik lezio ederra ematen digutela. Zuk, ordea, PSEren dekalogoan agertzen den kontzeptu bat ekarri diguzu: "Una política penitenciaria más flexible adecuada a la nueva realidad". Preso dauden pertsonek dauzkaten giza eskubideak kontestuaren arabera baldintzatu daitezke? Euskal preso eta iheslari politikoak etxera itzultzeko plan bat landu behar da. Kaleak eskatzen digu urratsak ematea, euskal preso politikoen afera konpontzea. Datorren urtarrilaren 12an, berriro ere Bilboko kaleak txiki geratuko dira eskakizun horrekin, Euskal Herriratze eta etxeratzearen alde. Oihartzuna Legebiltzarrean ere ziur entzungo dela. Laura Mintegik ekarri dituen neurri eta proposamenak, marko juridiko-politiko berri baten alde, errealistak dira, gauzagarriak. Batzuk, egungo marko autonomikoak ematen dituen eskuduntzen bitartez gauzagarriak. Baina, berak ondo azaldu duen moduan, ezin gara horretan bakarrik geratu. EH Bilduk pentsatzen du eredu autonomiko hau gainditzeko garaia dela eta berak eskaintzen ez dizkigun tresna eta lanabesak eskuratu behar ditugula: ahalmen legegile osoa, justizi administrazio propioa, kartzela-eskuduntza, tresna administratibo guztiak. En su intervención, señor Urkullu, ha hecho un croquis de la ideología existente en esta Cámara. Decía que había desde constitucionalistas hasta independentistas. Nosotros nos vemos fácilmente reflejados: estamos a favor de la autodeterminación y de la independencia. ¿Pero ustedes? Me temo que su modelo es el de la indeterminación y el de la autodependencia. Indeterminación sobre el modelo que propugnan; autodependencia por los intereses creados en el presente marco. Nos habla de la formulación del derecho de decisión y su ejercicio sujeto a pacto. ¿Cómo se hace esto? Nos habla de una eurorregión en su concepto económico y político. ¿Es esta su actualización del Zazpiak Bat? ¿Es esta la forma nueva de decir el derecho a decidir? Según se desprende del debate llevado a cabo en esta Cámara, no se puede negar que necesitamos herramientas para afrontar el futuro sin lastres ni anclajes que nos impidan avanzar en todos los ámbitos: el social, el político, el cultural, el educativo, el deportivo. Facultades legislativas, judiciales, administrativas que superan los límites de un Estatuto que hoy se percibe ya mayoritariamente agotado. Atribuciones que avanzan recursos propios de la gestión soberana de un país, algo que aspiramos a conseguir en un plazo breve. Para acceder a ellas es necesario establecer un mecanismo de asunción de esas herramientas que necesitamos como pueblo, lo dijimos y lo remarcamos, sin tolerar violencias ni imposiciones. Sin embargo, la mera batalla institucional por ampliar el techo de atribuciones soberanas no es sino fuego de artificio, sin el apoyo mayoritario de la sociedad vasca democráticamente expresado. Me refiero aquí al ejercicio del derecho a ser consultados, a emitir una decisión, y el derecho a poder llevar a la práctica lo decidido. Para ello buscamos el necesario consenso entre las fuerzas de todo el territorio de Euskal Herria, para diseñar una hoja de ruta que nos lleve a unas cotas de soberanía a las que desde una posición práctica nadie puede hoy en día oponerse, si no es desde inconfensables intereses. Amaitzen dut, jaun-andereak. Bi eredu ikusi ahal izan ditugu gaur hemen islatuak: bata aldaketarena, bestea jarraikortasunarena; bata arazoei aurre egiten diena, bestea arazoei men egiten diena, zailtasunen aurrean amore ematen duena. Gure ereduak soluzioak eskaintzen dizkie herritarrei, etxe-desjabetuei, ingurumenaren defendatzaileei, emakumeei, elkartasunaren alde gaudenoi, langileei, langabetuei. Herriaren alde lan egingo dugu. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_20
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
MINTEGI LAKARRA
|
EH Bildu
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Empecemos por el principio. Ordenan erantzungo dut, eta, lehendabizi, UPyD taldeko Gorka Maneiro jaunari erantzungo diot. En primer lugar, tengo que decirle… Esan behar dizut… (barkatu, txipa aldatuko dut); esan behar dizut poztu egin naizela entzun ditudan gauza batzuk entzuteaz. Uste dut adostasun handiak izango ditugula puntu batzuetan, zure zoritxarrerako izan arren; izan ere, denbora gutxian, bi aldiz etorri gara bat gai ekonomikoei buruz. Beraz, poztekoa da ikustea gai batean baino gehiagotan etorriko garela bat, gure jarrera akordioetara iristekoa baita, adostasunetara iristekoa, nahiz eta batzuek ez agertu jarrera bera. Alde horretatik, beraz, ez dago arazorik gure aldetik. Jaunari eskerrak, edo egoerei eskerrak (Murmullos), edo ez dakit zeri eskerrak (kristauhezkuntza jaso dut, eta hori gertatzen da batzuetan), zorionez, demokrazia ez da demokrataren txartela jasotzea, inork ez baitio inori demokrataren txartela ematen. Demokraziak hau esan nahi du: pertsona bat, boto bat. Sistema horrek heriotza ekarri zien bati baino gehiagori XVIII. mendean, eta pribilegioak kendu zituen. Haren bidez, herritarrek botoa ematen dute, bakoitzak bat, beste egoera batzuk kontuan hartu gabe. Eta horrek ematen du legitimitate politikoa. Beraz, ezein alderdik ezin dio eman beste bati demokrataren txartela. Demokrazia hautestontzietan irabazten da; hauteskundeetan irabazten da. Diskurtsoa zenbat eta gogorragoa izan, orduan eta gutxiago babesten du gizarteak. Errepasa itzazue hautestontziak, irakur ezazue hauteskundeen emaitza: zenbat eta gogorragoa izan, orduan eta urrunago dago gizartearen diskurtsoa, orduan eta urrunago dago herritarren diskurtsoa. Komeni litzateke –eta, bide batez, Basagoiti jaunari erantzungo diot–, komeni litzateke noizean behin kalera irtetea, herritarren sentsibilitatea ikustea –izan ere, benetako kontraesana da Alderdi Popularra sentsibilitate popularretik hain urrun egotea–, eta ikustea ezen, inkesten eta okindegiko elkarrizketen arabera, jendeak bakea nahi duela, elkar ulertu nahi duela. Inkestek diotenez, hamarretik zazpik garailerik eta garaiturik gabeko bakea nahi dute. Bat baino gehiago dago zuri-beltzeko historia bat egiten setatuta, egungo komunitate hau baino gehiago No-Doa gogorarazten duen historia. Gaur egungo gizartea koloretakoa da, ortzadar osoa du, eta garaileen eta garaituen kontuak utzita elkar ulertzeko eskatzen digu. Nik ez dakit zenbateraino sinesten zenuten balkoietan esekitzen zenutena: "Bakea behar dugu". Benetan sinesten zenuten? Benetan sinesten zenuten? "Bakea behar dugu", ala, agian, "Irabazi nahi dugu" esan nahi zenuten? Izan ere, bakea ez da eraikitzen mendekuen gainean, bidegabekerien gainean. Baterako kontakizun bat egin behar dugu, bai, ahots guztiak entzungo diren kontakizun bat egin behar dugu. Eta hori egiteko prest gaude; prest gaude gure kontakizunak emateko eta besteen kontakizunak entzuteko. Izan ere, ikasi egin behar genuke esperientzia batzuetatik. Biktima-talde batzuk elkarrekin bildu dira Irlandan bost urtez, eta haiek eman diguten leziotik ikasi behar genuke hemen gauden guztiok. Hau da, posible da elkar ulertzea, eta uste dugu posible dela elkar ulertzea. Inoiz ezin izango da bakea eraiki lubakiari eutsi nahi bazaio eta bakea baldin bada bestea nire aldera pasatzea. Horrek ez du horrela funtzionatzen. Horrek ez du horrela funtzionatzen. Lubakiak bete egin beharko ditugu; denontzako eremuak sortu beharko ditugu, eta han bildu beharko dugu. Denontzako topaguneak sortu behar ditugu, han elkartu gaitezen, baina inork ez dezala espero batzuek lubakia pasatu behar izatea eta besteei arrazoi ematea ehuneko ehunean, guk ez baitugu hori nahi eta ez baitugu inork hori nahi izatea nahi. Hori horrela da. Alderdi batek esaten du ez dela eseriko bakearen batzordearen mahaian. Ongi, ederki hasi gara. Beste alderdiak, berriz, esaten digu –utzidazu nire oharrei begiratzen…–, beste alderdiak pulpituari buruz hitz egiten jarraitu nahi du. Aukera bat da. Baina jarrera prepolitikoa da. Jarrera prepolitikoa da. Kondenen jarrera batek ez du irtenbiderik ematen. Eta horrekin, zer? Nora goaz orain? Zer aterako dugu hortik? Bakerako erabateko borondatea eskaintzen dizuegu, eta, gainera, kalean aldarrikatzen den mezua ari gara ekartzen. Denek nahi dute hau bukatzea, hau duintasunez bukatzea, modu justuan eta orekatuan bukatzea. Horixe nahi dugu, eta eskaintza zintzoa egiten ari gara, baldintza horietara iristeko zuzeneko eskaintza bat. Eta alderdi guztiei ari gatzaizkie egiten, guzti-guztiei. Bi aukera daude: akordioaren bidetik sartzea, edo lubakian jarraitzea. Bada, denbora gehiago beharko dugu, baina, azkenean, akordiora iritsiko gara, ez dago eta beste aukerarik. Pena litzateke denbora galtzea. Erantzukizun bat dugu, erantzukizun bat dugu kaleko jendearekiko, eta urrezko aukera dugu hori hemen eta sortuko diren beste foro batzuetan egiteko. Nire alderdikideak arestian aipatu du ezen, larunbat honetan, Aieteri jarraipena emanez, bilera bat egingo dela Baionan, oso garrantzitsua, eta han izango gara. Foro guztietan jarraitu behar dugu; hemen, bakearen batzordean, beste batzorde batzuetan, eta bake iraunkorra eta behin betikoa lortzeko aukera txikiena dagoen lekuan, horixe nahi baitugu. Hori da gure eskaintza. Iraganera eraman gaitzakezue… Interesgarria izan da, Egibar jauna; denboraren tunelean sartu gara. Gero hitz egingo dut. Azken hiru minutuak eman dituzu, zehazki azken hiru minutuak, nik laurogeita hamar minutuz aldaketa ekonomikoei buruz garatu dudan proposamen osoaz hitz egiten. Ez dakit gaur etxera lasai joan nahi zenuen lo egiteko eta arantzatxo hori kentzeko, baina hautagaia ez denarekin hasi zara hitz egiten (López jaunarekin, ez baitzen hautagaia), eta zuzenean hari hitz egiten hasi zara. Gero, lasai geratu zarenean, hitz egin behar zenuen horretaz hasi zara hitz egiten, hau da, gobernu bat osatzeko hautagai gisa aurkeztu zen bati erantzuten. Nik ulertzen dut arantzatxoa kendu beharra izatea; gizatiarra da, eta ulertzen dut. Eta ulertzen dut kitatu gabeko zorrak dituzuela. Ederto. Ulertzen dut, halaber, gai ekonomikoan sartu nahi ez izatea; hori ere ulertzen dut. Zergatik? Hor oso erantzun gutxi daudelako emateko, nahiz eta gero ni sartuko naizen. Barka iezadazue nire garra; batzuetan, tonua igotzen dut. Ez nago haserre; asko kostatzen zait haserretzea. Ikusiko duzue elkar ezagutu ahala. Benetan mingarria da Alderdi Popularreko ordezkariari langabeziaz, pentsioez eta egoera zailei buruz entzutea. Haren hitzaldiko zati batzuek benetan kezkatu naute, batez ere sakrifizioaz hitz egin duenean eta herritarrekin erlazionatu duenean. Politikariekin, berriz, "jarrera eredugarriak" hitza erlazionatzen du, esaten duenean erabakiak hartu behar direla eta erabakitasunez jokatu behar dela, eta langabeziaren eta urritasunaren arazoei irtenbideak eman behar zaizkiela. Beldur naiz, beldur naiz ekintza gehiago egitea, egiten ari zaretenak ikusita. Hori bada bidea, hobe ekintza gehiago ez egitea, hobe gelditzea, hori ez baita bidea. Horrek ez digu irtenbiderik emango. Benetan zaurgarria da langabeziak kezkatu egiten zaituztela esatea, apustu argia eta zuzena egin baituzue, lehentasuna eman baitiozue, defizit publikoarekin bukatzeari eta zor publikoa kitatzeari. Hori jarri duzue lehendabizi, eta, horretarako, puzzleko beharrezko pieza guztiak mugitu dituzue, hasi Konstituzio sakrosantua aldatzetik, non ezin baita koma bat ere mugitu, eta arrabol-politika batzuetara, zeinek, ostiralero, gero kalean izaten ditugun ikuskizunak eragiten dituen neurri batekin gosalarazten baitigute. Benetan ikaragarria da langabeziak, urritasunak eta pentsioek kezkatu egiten zaituztela esatea. Beldurra ematen du benetan. Beldurra ematen du, batez ere, sakrifizioez hitz egiten duzuenean, sakrifizioak herritarrekin lotzen baitituzue beti, ekuazio zuzen bat balitz bezala, binomio natural bat balitz bezala, Moisesen tauletako zerbait balitz bezala. Eta sakrifizioek ez dute herritarretatik hasi behar, baizik eta krisi hau eragin dutenetatik. Haiek izenabizenak dituzte, erantzukizunak dituzte, eta, une honetan, ez lukete paradisu fiskaletan egon behar, baizik eta epaitegietan, auzipetuta. Hori egin behar litzateke. Hortik hasi behar dute sakrifizioek, ez zegokiena eraman dutenetatik. Benetan kezkatzekoa da zuk agertoki zail batez hitz egitea, berriz ere sakrifizio handiaz hitz egitea –behin baino gehiagotan idatzi baitut–, eta garapen eredu gisa enpresen ahaleginaz hitz egitea. Barkatu, ahalegina ez dute enpresek egiten; ahalegina enpresa horietako langileek egiten dute, eta horiexek ari dira dena ordaintzen. Izan gaitezen zehatzak terminologian: ahalegina enpresa horietako langileek egiten dute. (Oraindik ez naiz haserretu; ahotsa igo besterik ez dut egin). Pozten naiz baretasun politikoari garrantzia eman diozulako; azpimarratu egin duzu, eta betiko sendotzea nahi duzu. Bake iraunkorra egin nahi duzu. Bada, ados gaude, baina nola sendotuko dira bakea eta politika betiko, oraindik ez baditugu kapitulu batzuk itxi? Berrogeita hamar urte iraun duen indarkeriaziklo bat ez da ixten egun batean dekretu batek esaten duelako "Kito, iritsi da bakea; bukatu da". Ez da horrela! Hemen, mota askotako ondorio asko daude, eta ondorioak bakarrik ez, jarrera zeharo zorrotzak jasaten dira oraindik. Desmuntatu gabeko eta aplikatzen ari den salbuespen-egitura bat dago hemen muntatuta oraindik. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak ikusita ere, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak aplikatu behar ez dela esan duen lege bat aplikatzen jarraitzen da. Eta, aste honetan ere, aplikatzen jarraitzen da. Salbuespen-garai baterako sortu zen hori guztia ez da desmuntatu, ez da desegin. Oraindik ere zigorgabetasun osoz jokatzen ari den komando judizial hori desegitetik hasi behar litzateke. Utziko gaituen Maneiro jaunari eta Basagoiti jaunari gomendatuko nieke errepasa ditzatela noizean behin beren oharrak eta eguneratu dezatela hitzaldia gutxienez sei hilean behin, besterik ez bada ere, egungo, joan den asteko iritzi-artikulu bat sartuz. Izan ere, hitzaldi zaharkitua da, hitzaldi zaharra da, antzinako hitzaldia da, eta ez digu laguntzen aurrera egiten. Behin, berriz eta hirurehun aldiz esan duzue. Eta, orain, zer? Zer egingo dugu orain? Nola aterako gara orain hemendik? Ez dugu bakea hemen egingo, ez gara horretarako gai izango. Zergatik? Gozagarri zaigun iragan batean ainguratuta gaudelako. Eroso gaude denboraren tunelera joaten, hemen denek baitute zeri bota errua, hemen denek baitituzte elementuak… Izan ere, hiru gehi hiruz ari bagara hitz egiten, hiru horrekin joan zen Ibarretxe jauna Madrilera! Alegia, kexatu egingo zara, kexatu egingo zara; izan ere, hiru horrengatik izan ez balitz, ez zen joango. (Murmullos) Bai, hiru gehi hiru, baina joan egin zen. Ez, ez, barkatu; txartela eman zenion Madrilera iristeko, ze, bestela, ez zen iritsiko. Bestela, ez zen iritsiko. Beraz, aitortu diezaiogun bakoitzari berea. Zuk badakizu herrialde honek itxaropen bat izan zuela, izugarrizko ilusioa, eta guk guztiok sekulako masailekoa jaso genuela Ibarretxe jaunari atea sudurrean itxi ziotenean Madrilen. Umiliazio bat izan zen herrialde gisa, kolektiboki eta pertsonalki. Berdin dio zein alderdi izan zen, berdin dio zein alderditakoa zen Ibarretxe jauna, zeinari errespetu handia baitiot. Zergatik? Herrialde gisa joan zelako, eta herrialde osoari itxi zitzaion atea sudurrean. Eta hori umiliazio kolektibo gisa bizi izan genuen herrialde honetan. Beraz, ez dugu kapitalizatuko, eta ez dugu hain politika zenbatzailea eta kuantitatiboa egingo. Horren ordez, askoz termino kualitatiboagoak erabili behar ditugu, kontzeptuez hitz egin behar dugu, hemen egin behar dugunaz hitz egin behar dugu. Horixe dugu hemen, eta hemen egiten ditugun baino askoz gauza gehiago egin beharko ditugu. Kanpoan ere egin beharko dira, baina, zer egingo dugu hemen? Hori dagokigu orain, herri honi irtenbidea emateko, edo, behintzat, erkidego honi, eta oinarriak jarri behar ditugu, oinarrizko zutabeak jarri behar ditugu bake iraunkorra eraiki ahal izan dezagun. Eta hori egitera gatoz. Bai, López jauna, subiranotasunaz ari gara, jakina, hain zuzen. Hori zen mezua. Baina ez da subiranotasuna eta kito, hor geratzea. Ez. Askoz gehiago da, askoz gehiago. Izan ere, subiranotasunak esan nahi du tresnak eta baliabideak edukitzea denbora luzez zerrendatu ditudan arazo ekonomiko horiei guztiei erantzun ahal izateko. Baina, ikusten dudanez, inor ez da zuzenean gai horretan sartzen, nahiz eta ekonomiaren gaian eman dituzun hiru minututxo horietaz hitz egin gero –hitz egingo baitut haietaz–. Subiranotasuna behar dugu, subiranotasunik izan ezean erantzun ezin izango diegun gaiei erantzuteko behar dugu, hain justu. Zuek ere kritikatu duzue Wert legea; agerian jarri duzue zer gertatu zaizuen Gabonetako ordainsariaren gaiarekin. Badakizue ezin zenutela egin, eta eskuak lotuta sentitu zarete. Zergatik? Ezin duzuelako menderatzen gaituen muga batez haraindi joan. Subiranotasuna aldarrikatzen dugu, hain justu, soberanistak izateaz gain, eta zuri ere erantzunez –uste dut zu zinela–… Ez dakit nire hitzaldiaren zer zatitan ez den ulertu "Euskal Herri independente eta sozialista". Uste dut garbi esan dudala, eta nahiko ondo ulertzen dela; zuk, ordea, zehaztugabetasuna egozten diguzu. Ez dut uste oso zehaztugabea denik esatea "Euskal Herri independente eta sozialista" nahi dugula. Uste dut oso argi geratzen dela. Ongi. Independentistak izateaz gain –izan ere, guri hori galdetzea nahi dugu, euskaldunak baikara–, horrez gain, ez da bakarrik nortasun-kontua, ez da nazio-kontua. Hemendik atera ahal izateko biziraupenkontu bat da. Bestela, ez gara aterako. Erabat mugatzen gaituzte arau batzuek eta gero eta ekintza-aukera gutxiago ematen dizkigun estatu batek. Gero eta maniobra-tarte txikiagoa dugu. Horregatik behar dugu subiranotasun handiagoa, erantzunak eman ahal izateko. Tira, nolabaiteko ordenari eusten saiatuko naiz. Alderdi Sozialistak egotzi digu ez garela saiatu akordioetara iristen. Bilera batera gonbidatu genituen, eta esan ziguten ez zutela etorri nahi! Bada, uste dut jada ezin zaigula egotzi akordioetara iritsi nahi ez izatea, gonbidatu ditugun bilera batera ez badira etorri. Esan diguzu legitimitate demokratikoa izango dugula gure iragana gaitzesteko gai izaten garenean. Ez dut ikusten bere iragana nire ezkerreko eserlekuetakoek mugitu dutena baino gehiago mugitu duen inor. Are gehiago esango dizut –eta hau anekdota bat besterik ez da–: sozialistei buruz ari zinen bakoitzean, Euskal Herria Bilduko eserlekuetara seinalatzen zenuen. Pentsatzen dut hiru urte eta erdian geratu zaizun tik bat dela, baina, orain, aurrerantz seinalatu behar da. Hau da, iraganean ez dauden bakarrak nire ezkerreko eserlekuetakoak dira. Zergatik? Alde bakarrerantz egin dituen eta euskal gizarteak txalotu dituen mugimenduak egin ditu, ikusi ahal izan den bezala –eta horregatik gaude hor–, hain justu, bere iragana errepasatu duelako, oso autokritika sakona egin duelako, desberdinen artean akordioetara iristeko gai izan delako, lau indar batu garelako… Izan ere, duela hiru urte –begira ezazue hemeroteketan– iskanbilan jarduten zuten lau indar, hitzez hitz, gai izan dira adosteko… Ez dira bakarrik koalizio batean bildu; baizik eta baterako programa bat egin dute, gobernu-proiektu bat aurkeztu dute –nahikoa babes jaso izan bazuen, gobernu jakin batekin aurkeztuko zen gobernatzeko–, hautagai bakarra adostu dute eta hona etorri dira talde baten gisa. Horixe lortu dute duela hiruzpalau urte –begira itzazue hemerotekak– beren artean nahiko urrun zeuden lau indarrek. Elkarri entzuteko, elkar ulertzeko, hitz egiteko eta ulertzeko ariketa hori hona ekarri nahi dugu, Ganbera honetara, eta gizartera eraman nahi dugu. Zergatik? Konturatu garelako taifen erreinuak ez direla emankorrak, haietan ez dela aurrera egiten, ez dugula erantzunik ematen. Beharrezkoa da… Gu konturatu egin gara! Espero dut gainerakoak…, espero dut hau birus bat izatea, eta Ganbera hau kutsatzea. Behar-beharrezkoa da elkar ulertzea, bai ala bai. Bai ala bai. Ez du axola asko edo gutxi maite dugun elkar. Zergatik? Kaleko jendeari zor diogulako, hori ari baitzaizkigu eskatzen! Politikariak elkarren artean konpontzea ari zaizkigu eskatzen. Haiek konpontzen dira eta! Lezio bat ari zaizkigu ematen kalean. Ogia erostera joaten den inork ez dio esaten okinari: "Aizu, nik barkatzen dizut. Zuk barkatzen didazu?". Zuzenean bere seme-alabengatik galdetzen dio, ea zer moduz ikasketak… Pertsona horiek urteak eman dituzte elkarri bizkarra emanda, elkarri jaramonik egin gabe, lanean, lagunartean, familietan. Eta, gaur egun, adostasun-puntuak ari dira bilatzen pertsona horiek, elkarrengana hurbiltzen ari dira. Horretan ari dira. Ez gara hemen horretarako gai izango? Bada, larria litzateke. Arrazoi emango genieke klase politikoa gizartearengandik urrun dagoela esaten dutenei. Arrazoi emango genieke. Gaur goizean, klase politikoari prestigioa emateko beharrari buruzko hitzaldiak entzun ditut. Ongi. Nola emango diogu prestigioa? Elkar ulertzeko gai garela erakutsiz. Horrela. Elkar ulertzeko gai bagara, sinesgarriak izango gara, sinesgarritasuna lortuko dugu gizartean; bestela, ez. Ez naiz ari zehazki pentsatzen nuena egiten, baina berdin dio. Anekdota bat, erlaxatzeko. Hain zuzen –galdetu ezazu zure alderdian–, izen-abizenak dituzten batzuek esan zuten zehazki akordio bat zegoela Euzko Alderdi Jeltzalearekin, eta esan zuten zehazki zer sail egokituko zitzaizkien. Galdetu ezazu, esango baitizute. Esaten ez badizute, ez duzue giro etxe barruan. Galdetu ezazue. Dena den, hemendik denbora pixka batera, gaur esan duzun esaldia gogoraraziko dizut, hots, akordio bat egingo dugula Euzko Alderdi Jeltzalearekin. Hemendik denbora pixka batera, gogorarazi egingo dizut, eta, zuk baduzu arrazoi, nik galdetuko dut etxean. Baina gauza bat esango dizut: ni ziur nago etxeko inork ez duela akordio hori egin Euzko Alderdi Jeltzalearekin. Horretaz ziur nago. Nolanahi ere, nahi baduzu, errepasatu egingo dugu; izango dugu denbora eta aukera. Ongi, jarraitu dezagun. Lehen esan dudanez, ariketa interesgarria izan da denboraren tunelean sartzea eta iraganera itzultzea. Ulertzen dut gauza batzuk esan behar zenituela; plataforma bat dela, entzule asko daudela… Esan dituzun gauza asko idatzi egin ditut, gai horiek jorratu beharko baititugu, hain zuzen, bakeari eta elkarbizitzari buruzko mahai edo batzorde horretan. Gaur ez zen momentua esan dituzun argudio edo azalpen guztiak xehetasunez azaltzen hasteko, baina kontuan hartu ditut, eta gorde egingo ditut horretaz hitz egin behar dugunerako. Interesgarria izango da, eta aukera izango dugu esan diren hainbat gauzari maila berean erantzuteko, ez baitira zehazki horrela. Hau da, ezin da planteatu "Horiek gaiztoak dira, ni ere bai, eta gu zentraltasun honetan gaude eta guk bakarrik egin dugu ondo". Zuek parte hartu duzue herrialde honetan ditugun arazo askotan. Zergatik? Ez bereziki gaiztoak zaretelako, baizik eta pisu espezifiko handia duzuelako. Hau da, une honetan arazoak baditugu esparru politikoan, edo arazoak baditugu esparru ekonomikoan, erantzukizunen bat izango du Euzko Alderdi Jeltzaleak, hark baitu gehiengoa, hura baita erreferentzia eta hura egon baita etengabe hogeita hamar urtez. Erantzukizunen bat izan behar du, bai gai politikoan, baita ekonomikoan ere, eta, batez ere, ekonomikoan. Izan ere, ondo dakigunez, ziklo ekonomikoak ez dira hogeita hamar urte eta erdian sortzen. Hori edozein ekonomialarik azaldu dezake. Ziklo ekonomikoek askoz gehiago irauten dute, eta herrialde batek dituen ondorio ekonomikoak askoz lehenago sortzen dira. Zuek erantzukizun zuzena izan duzue gaur egun hemen dugun egoera ekonomikoan, oso erantzukizun handia. Bereziki kezkagarria gertatu zait azken hiru minutuetan bakarrik aipatu izana benetan funtsezkoa den gai hori; izan ere, Ganbera honetan gai horretaz hitz egin dezagun zain daude, eta hari buruz hitz egiten tematu gara. Sakonki hitz egingo dugu, eta mahukak jasota hitz egingo dugu, irtenbideak bilatu arte. Izan ere, Kutxabanki buruz kontatu duzuna lorik ez egiteko modukoa da, gero! Lorik ez egiteko modukoa da. Ezin daiteke esan dena ondo egin dela Kutxabanken, eta, gero, prentsari zera esan: "Laguntza behar dugu, eta gorputz eta arimaz defendatuko dugu…" –hitzez hitz, eta, bestela, begiratu egunkarian–, "… gorputz eta arimaz defendatuko dugu Kutxabank ez pribatizatzea". Helmuga horretara iristeko behar ziren harritxo guztiak jarri dituzue eta! Orain hara iristen bagara, ez da kasualitatez izango, ez gara iritsiko euria ari zuelako! Zuek hartu dituzue erabaki guztiak! Lehendabizi, akordio itxi bat egin duzue PPrekin Kutxabankeko zuzendaritza-batzordean egoteko; gero, Alderdi Sozialistaren, sindikatu jakin batzuen eta beste akolito batzuen laguntza lortu duzue hori berretsi ahal izateko. Hau da, banan-banan hartu dituzue erabateko ezegonkortasun-egoera honetara iristeko hartu behar ziren pauso guzti-guztiak. Etzi, Kutxen Legea sartzen denean eta Europako erabakiak indarrean jartzen direnean, honek alde egingo digu! % 51 hori esku pribatuetan eroriko da! Alegia, mesedez, ez iezadazue sinestarazi, mesedez, ez iezadazue sinetsarazi dena ondo egin duzuela Kutxabanken, oso egoera larrian baikaude, eta horretan bat etorri gara talde politiko bat baino gehiago. Gure enpresentzako kreditu-lerro hori galtzen badugu…, gureak egin du. Oso larria da kontua, eta, oraindik aukera baldin badugu –eta gaur goizean esan dut nire azalpenean–, oraindik aukera baldin badugu egoera hori geldiarazteko, kutxen biltzarrak batzeko eta gure finantza-sistema osoa berrikusteko batzorde bat sortzeko, egin egin beharko dugu; izan ere, gure enpresak finantzatzeko aukera galtzen badugu, ea nola aterako dugun hau aurrera. Esango didazue! Hain ondo ez zenuten egingo, herrialde honek duen finantza-potentzialtasun handi hura galtzeko zorian baldin bagaude. Alegia, patxadaz hitz egin beharko dugu horretaz. Hain zuzen, indarkeriak ez du justifikaziorik. Indarkeria beti da, beti, porrot baten ikurra. Beti. Gauzak modu batean lortu ez direnean, orduan jotzen da indarkerietara. Beraz, pentsatzen dut gure erantzukizuna dela, herritarrek arazoak konpontzeko hautatu gaituzten aldetik, aukerarik ez ematea indarkeria sortzen duten egoerei. Zergatik? Gai izango garelako beste modu batera egiteko, elkarrizketaren bidez. Izan ere, indarkeriak esan nahi duen gauza bakarra da porrot egin dugula hitz egiten, eta inola ere ez dugu aukerarik porrot egiteko. Horregatik egin nahi dut gonbit zintzo eta sakona guztiaz hitz egiteko, denekin, den-denekin, eta modu zintzoan, sakonean eta eskuzabalean. Asko ematen dugu; ez dakit zuek ikusten duzuen zenbat ematen dugun. Badirudi zuek nahiago duzuela denboraren tunel horretara joan eta historiak ateratzen hasi, eta, historia guztiak ateratzen ditugunean… Niri ez zait interesatzen iragana; hori ere zuzenean esango dut. Askoz gehiago interesatzen zait etorkizuna, askoz gehiago etorkizuna! Horretan bat nator López jaunare- kin. Ados gaude, eta uste dut jarrera adimentsua dela, gainera. Nire ustez, etorkizunera begiratu behar dugu, eta oso galdera argi bat egin behar dugu. Lehenik eta behin, bakea nahi dugu? Benetan nahi dugu? Zenbateraino nahi dugu? Zenbateraino gaude prest gure aldetik jartzeko hura lortzeko? Eta, bigarrenik, hori nola egiten da? Hain galdera erraz eta normal horiekin –denok ulertzen ditugu, ulertu egiten dira kalean, hemen eta leku guztietan ulertzen dira–, ikus dezagun ea aurrera egin dezakegun, ikus dezagun ea nola egiten dugun. Nire alderdikideak esan duenez, geratzeko etorri gara, lan egiteko etorri gara, eta eskaintza zintzo batekin etorri gara, lankidetzarako eta akordiorako eskaintza eskuzabal batekin. Eta horretan jarraitzen dugu. Gai batzuetan, errazagoa izango da, eta, beste batzuetan, berriz, zailagoa. Gai ekonomikoan, arazoak izango ditugu itxuraz hurrengo Eusko Jaurlaritza izango denarekin. Zergatik? Lehenik eta behin, gaur ez dugulako ikusi beren politika ekonomikoan definiziorik eman dutenik, eta, bigarrenik, haien praxi ekonomikoa ikusten dugulako eta kezkatu egiten gaituelako. Baina, hala ere, ahalegina egingo dugu, saiatu egingo gara. Jarrera horrekin gatoz; elkarrizketarako jarrerarekin, lankidetzarako jarrerarekin, akordioetara iristeko jarrerarekin. Beti gure ideietatik abiatuta, eta argi eta garbi azaltzen ditugu, zuzenean, inolako gezurrik gabe. Horixe gara, eta horretara gatoz. Eta gure lankidetza eta gure laguntza eskaintzen ditugu. Muchas gracias. (Aplausos) La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_21
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Mintegi andrea, tematuta zaude demokraziaz eta giza eskubideez hitz egitearekin, eta akordioaz eta bizikidetzaz hitz egitearekin, eta nik berriro diotsut ez duzula legitimotasun demokratikorik izango ETAri baldintza gabe eta behin betiko desegitea eskatzen ez diozun arte eta ETAren atentatu guztiak eta bere historia guztia gaitzesten ez duzun arte. Ea elkar ulertzen dugun: 3.000 edo 300.000 boto lortu, ez da kopuru kontua, ez da kantitate kontua, kalitate kontua baizik. Guk alderdi politiko guztiak errespetatzen ditugu, diputatu bat izan edo 27 eduki, Legebiltzarrean egon edo ez egon. Onartzen ez duguna da ETA gaitzesten ez duten alderdi politikoak edo talde politiko bat egotea. Ez al duzue hori ulertzen? Nahiko erraza da hori ulertzea. Hitlerrek ere irabazi zituen hauteskundeak. Ez da boto kontua, ez da boto kontua soilik. Zuek ETAren historia kriminala gaitzestea da kontua. Hori da gainerako alderdiok betetzen dugun eta zuek betetzen ez duzuen oinarri etiko lagaezina, 21 eserleku, eserleku bakarra edo 75 eserleku izan. Hori defendatzen dugu guk. Eta nik ere haserretu gabe egiten dut hori. Batzuetan haserretu egiten naiz, jakina, batzuetan sutan jartzen naiz. Adibidez, haserrarazi egiten nau zu hor eserita egon eta ETAren historia kriminala ez gaitzesteak. Izan ere, batzuetan, haserretzea eta sutan jartzea oso osasuntsua da, eta ni haserretu eta sutan jartzen naiz 21 diputatuk, 21 legebiltzarkidek ETAren historia kriminala gaitzetsi gabe jarraitzen dutela ikusita. Orduan bai haserretu eta sutan jartzen naizela. Baina hori esan egin behar nizun. Dena den, bakea aipatzen duzue eta ez duzue iraganera begiratu nahi. Ez naiz harritzen. Guk askatasunaz hitz egiten dugu, hemen ez delako gerra bat egon. Hemen talde terrorista bat egon da, zuen laguntzarekin, proiektu politiko totalitario bat gizarte osoari inposatzen ahalegindu den talde bat. Beraz, euskal herritar guztientzako askatasunaz hitz egiten dugu, eta justiziaz hitz egiten dugu. Eta egin bedi justizia eta argitu daitezela ETAk egindako krimen guztiak. Zigorgabetasuna da nahi ez duguna. Urkullu jauna, Euskadik gaur egun dituen arazoak zein diren gogoratuko dizut –zuk ondo dakizula uste dut–: krisia, langabezia, pobreziaren gehikuntza, desberdintasuna, kaleratzeak… Gu gogor saiatuko gara Euskadi krisi ekonomikotik ateratzen eta herritarrak egoera honetatik salbatzen. Horretan saiatuko gara, baina ez Gobernuari laguntzeko, ez zuri laguntzeko bozketa bat edo aurrekontu batzuk salbatzen, gizarte osoari laguntzeko baizik. Gu ziur gaude denok, elkarrekin, krisitik irten gaitezkeela, inor bidean utzi gabe eta murrizketa sozialik gabe. Erabat ziur gaude horretaz. Beraz, guk gure jarlekua erabiliko dugu, gure boto bakarra erabiliko dugu zuek beste talde batzuen laguntzarekin edo laguntzarik gabe sustatu nahi dituzuen murrizketa sozial guztiei aurre egiteko. Guk gure botoa erabiliko dugu zuek egin ditzakezuen murrizketa sozialei aurre egiteko. Zuk urte gogorrak aipatu dituzu, etorriko direnak. Espero dezagun hain gogorrak ez izatea. Batik bat herritarrentzako hain gogorrak ez izatea. Guk uste dugu zenbait gauza egiten badira ez dela beharrezkoa murrizketa sozialik egitea. Uste dut prest gaudela, egiten denaren arabera, ongizate-estatua, hezkuntza publikoa, osasuna eta laguntza sozialak babesteko. Uste dut zerbait egin daitekeela, baina, horretarako, nire iritziz zuk egingo ez dituzun zenbait gauza egin behar dira. Esaterako, euskal erakundeen bilbea. Zuen aurrean ez zuten esan ere egin nahi bilbe hitza. Ez dakit zuek erabili duzuen bilbe hitza, agian ez, agian egitura hitza erabili duzue, baina azken batean gauza bera esan nahi du. Ez zaitezte kezkatu. Begiratu dut hiztegian eta euskal erakundeen egitura edo bilbe hitzak gauza bera esan nahi du. Guk uste dugu eraberritu egin behar dela, baina ez pixka bat: goitik behera, sakonki, beldurrik gabe. Ziur gaude horretaz, ez euskal gizartea uniformatu nahi dugulako, ezta gutxiagorik ere, zerbitzu hobeak eta berdintasun handiagoa bermatzeko baizik. Hori dela eta, hemen ez da adabakirik behar; hemen erreforma sakona egin behar da. Gauza bera erakundeei dagokienez, duela gutxi arte zuek ukitu nahi ez zenituzten eta orain % 20 murriztea proposatzen duzuen edo konpromisoa hartzen duzuen fundazioei dagokienez. Egin al duzue azterketaren bat % 20 izan behar duela erabakitzeko? Izan ere, agian, % 60 edo % 80 izan beharko luke! Nik uste dut sakonki aztertu behar dela eta, nolanahi ere, % 20 oso gutxi iruditzen zait. Egia da fiskalitate berria behar dela eta fiskalitate hori hemen erabaki behar dela, eta ezinbestekoa da –guk hala uste dugu, eta niri zentzuzkoa iruditzen zait– Euskadi osorako zerga-politika bakarra egotea, berdintasuna gehiago bermatzeko. Ez da normala, berriro diot, ez da normala euskal herritar batzuek zerga batzuk eta beste beste batzuek beste batzuk ordaintzea, bizi diren lekuaren arabera. Ez da normala, eta horregatik defendatzen dugu zerga-politika bakarra. Zentzugabekeria da Europan zerga-politika bakarra defendatzea berdintasun gehiago bermatzeko eta krisitik hobeto ateratzeko, eta Euskadin hiru izatea. Jokabide hori, "historikoa" izan arren, aldatu egin behar da. Sakonki aldatu behar da, eta behin eta berriro aldarrikatuko dugu hori, ikusiko duzuenez, ziur gaudelako ezinbesteko neurriak direla. Bestalde, hobeto borrokatu behar da zergairuzurraren aurka. Duela hilabete gutxi batzuk arte esaten zenuten ia iruzurrik ez zegoela Euskadin; hemen iruzurra aipatzen zenean esaten zenuten gauzak puztu egiten zirela, eta ez zela horrenbesterako. Kontua da foru-aldundi batzuek hartu dituztela guk positibotzat jotzen ditugun neurri batzuk, baina ez behar adinakoak. Bestalde, argi dago zerga-iruzurrari aurre egiteko baterako borroka ere egin beharko dela, eta Ganbera honetan planteatuko dugu arazo larri horri aurre egiteko plan bateratua ere. Guraizeak sartu behar dira bilbean: LHL, udallegea, goi-karguen murrizketa, eskuz izendatutako karguak. Gauza garrantzitsuetan erabili behar da dirua (osasuna, hezkuntza, gastu soziala). Eta esan dut beti egongo garela murrizketa sozialen aurka. Ekonomia eta enplegua suspertzeko plan bat aipatu duzu zuk, baita ETEak finantzatzeko funtsa edo enplegurako talka-plana ere… Oraingoz ez da ezer zehaztu, oraingoz ez dago ezer, eta aurkezten zaizkigunean aztertuko ditugu plan horiek guztiak. Enpresak babesteaz hitz egiten duzu, berrikuntzaz eta nazioartekotzeaz, industria-politika aktibatzeaz, gazte-enpleguaren planaz... Itxura polita du, baina, esan dudan bezala, neurri horiek zehatz-mehatz ezagutzen ditugunean emango dugu gure iritzia. Nolanahi ere, argi dago gastua eta inbertsioa lehenetsi behar direla eta ezinbestekoa dela gu planteatzen aritu garen erreforma horiei guztiei ekitea. Ez da oraingo kontua, hainbat urte baitaramatzagu horretan. Guk uste dugu kontua ez dela administrazioek gantza sobera izatea, zenbait alderdi politikok esaten duten bezala: kontua da administrazioak sobera daudela. Horregatik planteatzen dugu guk bilbe hori goitik behera birmoldatzea, foru-aldundiak ezabatzea eta udalak elkartzea. Amaitzeko, uste dut Euskadirako estatus politiko berri bat sustatzea mehatxu bat gehiago dela euskal herritarrentzat. Guk uste dugu hori ez dela Euskadik behar duena. Euskadik ez du behar subiranotasunaren aldeko plan gehiago; alderantzizkoa behar du: Espainiako partaide izaten jarraitu behar du, Europako partaide izaten, mugak kendu egin behar dira, ez muga gehiago jarri... Nik uste dut hori dela Euskadik benetan behar duena. Europar Batasunaren barruan egon behar du, euroaren barruan, eta barrutik modernizatu. Zati batek ezin du osotasunaren izenean erabaki. Erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioeskubidea behin eta berriz aipatzen badituzue ere, lurralde nazionalaren zati batek ezin du erabaki lurralde osoaren izenean. Hori da errealitatea. Beraz, interesgarria litzateke zuek, nazionalistok, honako hau euskal herritarrei azaltzea: indarreko legeria errespetatu behar dela eta Espainiako Konstituzioa errespetatu behar dela. Gu, jakina, ados gaude indarreko legeria eta Espainiako Konstituzioa errespetatzearekin, eta zati batek osotasunaren izenean ez erabakitzearekin. Nolanahi ere, guk behar duguna batasun gehiago da, Espainiaren babesa, Espainiari babesa ematea eta Europar Batasuneko kide izaten jarraitzea. Nik uste dut hori dela euskal herritarroi gehien interesatzen zaigun etorkizuna. Dena den, Urkullu jauna, argi dago gure artean alde handia dagoela. Nolanahi ere, hitz egiten eta elkarrizketan jarraituko dugu Legebiltzar honetan, negoziatzen jarraituko dugu. Guk zuen proposamenak entzun eta eztabaidatuko ditugu, eta zuek gure proposamenekin gauza bera egitea espero dugu. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_22
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
BASAGOITI PASTOR
|
PV-ETP
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Guk uste dugu bilkura hau… La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_23
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
BASAGOITI PASTOR
|
PV-ETP
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Erlojuarekin boikota egiten didazu beti! (Barreak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_24
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
BASAGOITI PASTOR
|
PV-ETP
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Alderdi Popularrak uste du inbestidurako bilkura arraro samarra izaten ari dela. Lehendakarigai bat daukagu, Urkullu jauna, oraindik proposamenik egin ez duena eta bere gobernu-lana egiteko bidea norekin, nola, noiz eta non egiteko asmoa duen oraindik azaldu ez duena. Urkullu jaunaren alderdi bereko bozeramailea daukagu... Urkullu jaunak ulermena eskatzen du, eskua luzatzen du, adostasuna eskatzen du. Tribunara lagun bila atera den bozeramailea daukazu. Eta, gainera, ez dakit Txiberta baino leku hoberik baden iraganean egoteko. Baina, gero, Alderdi Sozialistako bozeramailea daukagu, etorkizunaz hitz egingo duela esan eta bere denbora bere gobernuak egindako lanaren balorazioa egiteko, duela hainbat urtetako zauriak sendatzen ahalegintzeko eta Espainiako Gobernuari oposizioa egiteko erabiltzen duena. López jauna, nire errespetu guztiarekin, nahikoa denbora izan zenuen murrizketei ezezkoa emateko Zapatero agintean zegoenean, baina ez zenuen ezer esan. Gobernatzeko ere izan zenuen nahikoa denbora, baina aukera galdu egin zenuen, agian, hemen gaur goizean egindako diskurtsoan amaitu delako. Bilkura honetan Bilduko ordezkaria eta Bilduko bozeramailea ditugu, argudio barregarri eta makabroz betetako diskurtsoa egiten. Alderdi Popularreko kideok iragana samintasunez oroitzen dugula esatea ere… Zer uste duzu, auto azpian begiratzea gustatzen zaigula? Zer uste duzu, batzuk gu hiltzen ahalegintzea gustatzen zitzaigula? Ez; kontua da zuei ez zaizkizuela eskerrak eman behar. Azken urte hauetan aurreratutako guztian zuei ez zaizue ezer zor, ez duzuelako ezertxo ere egin. Eta gaur egun ETA gaitzetsi gabe jarraitzen duzue. Hori ez da iragana; hori oraina da. Hori ez da alferrikakoa; hori oso baliagarria eta beharrezkoa da euskal gizartean inork terrorismoa goraipa ez dezan, fanatismoaren garra berriro piztu ez dadin. Herritar, talde edo sektore batzuen buruan geratu bada ETAk egin zuena ez zegoela gaizki, zenbait jendek goraipatu edo aitortu egiten baitu edo ez baitu gaitzesten, beti egongo da akats bera egiteko arriskua. Egian eta memorian oinarritutako etorkizuna ari gara planteatzen, antzeko jokabiderik sekula santan errepika ez dadin. Egin ezin dena da –eta horregatik jotzen dut makabrotzat zuen diskurtsoa– hona era guztietako indarkeriez hitz egitera etorri, justiziaren aurkako indarkeriaz, pobreen aurkako indarkeriaz hitz egitera etorri, eta "komando judiziala" bezalako astakeriak esan, eta zuen erruz izandako indarkeria ez ikusi, hau da, ETAren indarkeria. Horregatik, hori ezin da egin inolaz ere. Bi aldiz hitz egin duzu, eta terrorismoa gaitzetsi gabe jarraitzen duzu. Baina bilkura honetako garrantzitsuena eta funtsezkoena, nire iritziz, Urkullu jaunaren aukera eta diskurtsoa dira, lehendakari izateko benetako aukerak dituenarenak, alegia. Nik, tribuna honetatik, munduko errespetu guztiarekin, nora eta nola joan nahi duzun zehazteko eskatu behar dizut. Izan ere, gauza bat da, ekonomia suspertu nahi duela, administrazioa murriztu nahi duela eta aurrekontuak egin nahi dituela esanez diskurtsoa egitea, eta beste gauza bat da gauza horiek guztiak nola eta norekin egiten dituen. Garrantzitsua da zer aldetara joan nahi den zehaztea politikak adosteko edo ez adosteko, politikak babestu ahal izateko, politika horiek lehenbailehen aplikatu ahal izateko eta minutu bakar bat ere ez galtzeko. Bbat egin ala bestea egin, ez da gauza bera. Ez dira gauza bera gero inbertitu ahal izateko alferrikako gastua murrizten duen politika ekonomikoa edo funts soberakinak gizarte-laguntzetan erabili ahal izateko Administrazioaren murrizketa planteatzen duen politika, eta ezer ukitzen ez duen edo ezer egin nahi ez duen politika ekonomikoa. Ez dago ziurtasunik zure politika ekonomikoari buruz, baina ez zuk gobernatu duzulako, Zapateroren politika babesten ikusi zaitugulako baizik. Hutsegiteak ez onartzeko eta krisi-egoera ez onartzeko politika hura babesten ikusi zaitugu, politika ekonomikoaren gaur egungo egoerara eraman duen hura. Horregatik eskatzen dizut zehazteko eta nora joan nahi duzun esateko. Kontraesan ugari ditu zure diskurtsoak. Esparru ekonomikoari dagokionez, behin eta berriz aipatu diguzu Euskal Herriak duen premia industria sustatu, bultzatu eta babesteko, euskal industriak aurrera irteteko, ikerketaren eta garapenaren alde egiteko aurrera egingo badu…, baina Europatik kanpo uzten duen eta politika hori guztia desagerraraziko lukeen autodeterminazioari uko egiten ez dion diskurtsoa ere aipatzen duzu. Ez duzu gai hori baztertzen. Edo beste gai batzuei heltzen badiegu, esaterako, ETAren amaierari edo zuek bakea deitzen diozue- nari, terrorismoaren orrialdea behin betiko itxi behar dela esaten duzue, justizian sendo oinarrituta eta biktimak aitortuz. Horretan bat nator zurekin, baina ez nator bat eta ez da koherentea –horregatik diot kontraesanak dituzuela– terrorismoaren biktimak, poliziaren gehiegikeriak, diktaduran gertatu zena eta ez egiari eta ez memoriari erantzuten ez dion nahasketa bat egiteko balio duen hori guztia nahasten dituen txosten bat planteatzearekin, ez baitu kontakizun sendoa egiten, euskaldunok bakean eta askatasunean urte gehiagoz bizitzen lagunduko duen kontakizuna. Esaten ari natzaizu zure zehaztapen-faltak, agian, zerikusia izan lezakeela Euskal Alderdi Popularrak onartuko ez duen planteamenduarekin, hain zuzen ere, planteamendu honekin: Ppri, murrizketak egiteko laguntza eskatuko diot; Alderdi Sozialistari, autogobernua eraberritzeko laguntza –Katalunian, edozer gauza egiten dute–, eta Batasuna, Bildu edo dena delakoaren laguntza eskatuko dut bake-txostenera joan eta presoak eta biktimak nahasteko. Alderdi Popularrak ez du horretan parte hartuko. Ez dakit beste batzuek zertan hartuko duten parte. Alderdi Popularrak ez du parte hartuko horretan: astelehenetan, Batasunarekin ETAren amaiera lotsagarri bat nola adostuko negoziatzen; astearteetan, PSErekin autogobernu-erreforma negoziatzen, eta ostiraletan, Alderdi Popularrarekin murrizketa ekonomikoko neurriak adosten. Guk neurri koherenteak, neurri globalak, ildo argia duten neurriak nahi ditugu. Neurri argiak, guztiz argiak nahi ditugu, eta, horregatik, laburbildu egingo dizut nire jarrera: neurri ekonomiko irekiak, erabakigarriak, ekonomia sustatzeko balio dutenak edo alferrikako arloetan gastu korrontea murrizteko balio dutenak badira, gurekin adostu ahal izango duzu, bananbanan negoziatu beharko ditugu eta elkar ulertu ahal izango dugu. Beste bide batetik bazoaz, gauza bat eta bestea bateraezin egiten dituen gobernua egiten ahalegintzen bazara, Euskal Herrirako egonkortasuna aldarrikatuz eta, aldi berean, autogobernuaren meloia irekiz eta ekonomiarako lasaitasuna eskatuz, orduan ezin izango dugu elkarrekin jardun. Horregatik, krisitik irteteko eta euskal ekonomia krisitik ateratzen laguntzeko eskua luzatzea izango da gure jarrera. Euskal Herria ezegonkortzeko bidean edo guztiz bateraezinak diren politikak bateragarri egiten ahalegintzeko zentzugabekeria orori aurre egiteko prest izango da beti gure eskua. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_25
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
LÓPEZ ÁLVAREZ
|
SV-ES
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Telegrafikoa izango naiz, eta hamar minutuan amaituko dut. Agian, ez da oso ortodoxoa egin behar dudana, hautagaiaren eta bozeramailearen hitzaldiak batu egingo baititut, batzuetan elkar osatu dutelako eta beste batzuetan bestearen gabeziak estali dituztelako. EH Bilduren bozeramailearekin hasiko naiz. Ados nago: zorra zertarako den, hori da garrantzitsua. Zorra herri honetako eredu ekonomikoari eta eredu sozialari eusteko, krisiari hobeto aurre egiteko eta krisi baten historian lehen aldiz Euskadik Espainiako gainerako lurraldeek baino langabezia-tasa txikiagoa izateko (erdia; beraz, zerbait ondo egingo genuen) erabili dugu. Politika sozialetarako erabili ditugun baliabideak hiru aldiz bidertzeko, bereziki diru-sarrerak bermatzeko errentarakoa (bider hiru). Ekonomia produktiboari eta gure industria-sareari laguntzeko eta I+G arloan inbertitzeko. Gero esan duena ez dakit sozialistei buruz esan duen, baina nik neuretzat jaso dut, honako hau esan baitu: "Batzuk jokoz kanpo harrapatu ditugu, etsairik gabe utzi ditugu eta". Nik ez neukan etsairik. Fernando Buesak –gaur bere eserlekuan eserita nagoelako aipatzen dut– ez zeukan etsairik. Akabatu beharreko etsai bihurtu, eta hil egin zuten. Hori da herri honetan gertatu dena. Zuk, berriz, hau diozu: "Ez, batzuk immobilistak dira kontu horietan". Bai. Nondik ez naiz mugitzen? Askatasunaren eta demokraziaren defentsatik, ETAk berrogei urtez ukatu nahi izan zigunetik? Pluraltasunaren eta aniztasunaren defentsatik, ETAk bere erailketekin borrokatu zuen horretatik? Bizikidetzaren defentsatik, ETAk herrialde honetan suntsitu eta dinamitatu nahi izan zuen horretatik? Hortik ez naiz mugitzen, Arzuaga jauna. Eta ez naiz mugituko, nik gizalegezko gizartea eraiki nahi baitut, balio etiko eta demokratikoetan oinarritua. Horretaz ahazten bagara, ez dugu halakorik eraikiko, gizarte amorala edo ezmorala eraikiko dugu. Ni ez naiz mugituko gizarte ezmoral bat eraikitzeko. Mintegi andreak esan du etorkizunera begiratu behar dela, baina haren bozeramaileak esan du iragana ahazten dutenak hura errepikatzera behartuta daudela. Egia da. Nik orria pasatu nahi dut, baina orri guztiak irakurri nahi ditut, eta denak idatzita egon daitezen nahi dut, berriro gerta ez dadin, herrialde honetan inork berriro pistola bat har ez dezan desberdin pentsatzen duena hiltzeko eta batzuek ez dezaten hartu heroi aberri-salbatzaile gisa. Izan ere, hori herri honetan gertatu da. Beraz, bakoitzak iraganean jokatu duen rola aitortzea eta hiltzailearentzako txaloa gaitzestea funtsezkoa da bizikidetza eta etorkizuna eraikitzeko. Gaur goizean esan dut: horrela, ez beste inola, irabaziko da legitimotasun demokratikoa. Egia da inork ez dituela demokrata-txartelak banatzen baina, bestalde, inor ez da demokrata sinesten duelako, ibilbide demokratikoa egiten duelako baizik. Arzuaga jauna, ni independentziaren aurka nago, eta ez daukat aitortu ezinezko interesik, bat ere ez. Nire interesak euskal gizartearenak dira. Independentziak, nire iritziz, hautsi, zatitu, okerragotu, isolatu eta pobretu egiten du euskal gizartea. Mintegi andreak esan du biziraupen kontua dela, egoera honetatik salbatzeko bide bakarra dela, eta salbatzeko, subiranotasunaren eta independentziaren tresnak behar ditugula aipatu du. Nik alderantzizkoa dela esaten dut. Zer da alderantzizkoa? Inor ez dela bakarrik salbatzen; inor ez dela uharte bat, eta ezin dela bakarrik salbatu egoera honetatik. Alderantziz, ni ez naiz subiranotasun esklusiboen eta baztertzaileen aldekoa. Benetako Europa –ez orain daukaguna– eraikitzeko, subiranotasuna lagatzearen aldekoa naiz ni. Benetako Europa. Politika espekulatzaileak zehazteko gai den Europa, ez inposatzeko gai dena. Benetan nahi dugun kontinente hori eraikitzeko, moneta- eta gizarte-politikak ez ezik, ekonomia-, zerga- eta finantza-politikak ere zehazteko gai dena. Nik horretarako laga nahi dut subiranotasuna. Ez dut muga berririk jarri nahi: kendu egin nahi ditut. Bestela, orain jasaten ari garen hau datorkigu. Ez da egia inor ez dela bere kasa salbatzen krisi honetan. Hori da denon artean egin behar duguna. Nire alderdiko norbaitek EAJrekin lortutako akordioarena kontatu dizula esan duzu, eta nik gomendio bat egingo dizut: aldatu solaskidea, hori esan dizunak ez baitauka ideiarik ere. Ikusi duzun bezala, ez dago akordiorik. Egibar jauna, ea ni ere zu bezain irmo jartzen naizen, zu hasi zaren bezala. Gobernu demokratiko guztiak hautestontzietan hasten eta bukatzen dira. Guztiak. Ez dira oinordetzan hartzen, zuek hala uste arren. Ez dira oinordetzan hartzen. Ez dagozkizue zuei, eskubide jainkotiarrez. Herritarrek erabakitzen dute, lau urtetik behin, noren esku utzi Gobernua. Hori da egia, eta hori da zure alderdiaren okerreko printzipio nagusia. Gainera, urte horietan guztietan, zure alderdiko norbaitek oso garrantzitsua ez den instituzio bat gobernatu du, hirugarren indarra izan arren. Ez da hala? Hori EAJkoa izateagatik baimentzen al zaie batzuei, eta besteei ez? Baina egia da aurreko Gobernua 38 legebiltzarkideren babesarekin sortu zela Legebiltzar honetan, eta oraingo hau 27 legebiltzarkideren babesarekin sortuko dela. Zein da gobernu sendoagoa? Zeinek du indar edo babes handiagoa Legebiltzarrean, hau da, zeinek du egonkortasun handiagoa gauzak aurrera ateratzeko? Hori da errealitatea, zu inposatutako irmotasunarekin bazatoz ere. Egia da negoziazio-saio bat, ez, bi saio egin zenituztela alderdi guztiekin, eta egia da denei borondate bera adierazi eta azaldu zenietela. Denok bat gatoz borondatea bakarka gobernatzekoa zela, inolako akordiorik ez proposatu eta ez bilatzekoa, ezer adosteko ahaleginik ez egitekoa. Jantzi ezazue nahi duzuen bezala, baina hori da errealitatea. Gobernu sendo bat eskatzetik Legebiltzarraren historiako gobernu ahulena martxan jartzera pasatu zineten. Errepikatuko duzuela ziur nagoen gauza batekin jolasean hasi zarete gero, bai, asko, mantra bat bezala, dagoeneko ezagutzen duguna Rajoyren Gobernuak behin eta berriz aplikatzen duelako: "Jakina, egin behar dugun guztia aurreko Gobernuaren erruz da, utzi diguten herentziagatik da. Zorra, soberakin-falta, interesak…". Ba al zenekien gure zorra herrialde honek beste krisi-une batzuetan izan duena baino txikiagoa dela? Egia esan, une horietan zorpetu behar da, politika jakin batzuk bultzatzeko. Ba al dakizu gure zorra, proportzioan, zuek gobernatzen dituzuen foru-aldundi batzuena baino txikiagoa dela? Zergatik ez diozu erreparatzen zeure herentziari, fiskalitatearen erreformari aurre egitea galarazi duten lau urteei, diru-sarrerarik gabe Gobernu honek gastuak eta zerbitzu publikoak murrizteko aukera soilik izan zezan gobernatutako lau urte horiei? Zergatik ez diezu erreparatzen bilbe instituzionala aldatzea galarazi duten lau urteei, txosnekin edo txosna gabe, zarrastelkeriak eta bikoiztasunak saihesteko, hain zuzen ere, guk esku bat bizkarrean lotuta gobernatzea nahi izan duzuen lau urte horiei? Hori egin izan bagenu, fiskalitatea aldatu izan bagenu, bilbe instituzionala aldatu izan bagenu, zuek egindako eskumenen negoziazio bikainen bat beste modu batera egin izan balitz, gaur egun ez genuke zorrik izango. Gaur ez ginateke arituko datorren urteko aurrekontuetan 1.400 milioi gutxiagorekin jardun behar dela esaten, hori ere egia ez den arren… Izan ere, aurrekontu likidatuarekin hasi zara aurrekontua egiten, aurrekontuaren likidazioarekin (800 milioi ingurukoa). Beraz, ez dira 1.400. Bigarrenik, erreforma fiskala egin nahi baduzu, egin ezazu, orduan diru-sarrera gehiago izango baititugu aurrekontuetako diru-sarreretan murrizketa txikiagoa izateko. Gainera, zorpetzeko aukeraren zati bat erabili gabe utziko dugu, zuek erabil dezazuen. Eta, horrez gain, soberakinak utziko dizkizuegu. Ni ikaratuta uzten nau norbait tribunara etorri eta honako hau esaten badu: "Ez, 1.400 milioi gutxiago". Bai, non sartuko ditugu guraizeak? Eta erantzuna: "Ildo gorrietan". Bai, bai, baina 1.400 milioi, Gobernuaren funtsezko gastua eta funtsezko inbertsioa hezkuntza, osasuna eta segurtasuna izaki. Eta ekonomiari laguntzeko politikak eta Ertzaintza… Nondik? Ni prest nago kalkuluak egiteko, baina diru-sarrerez ere hitz egin behar da, diru-sarrerak funtsezkoak baitira. Gero, fiskalitateari buruz ari zela, Egibar jaunak desarmonizatzea aipatu du, guk Gipuzkoan desarmonizatzen lagundu dugula eta ez dakit zer gehiago. Aizu, nork desarmonizatzen du? "Hau ez da ukitu behar, gainerako guztiak baino hobeto gaudelako" esaten duenak, hartara Espainia osoko eta gure historia osoko presio fiskal baxuenarekin jarraituz, Europako batez bestekoa baino hamar puntu beherago, ala fiskalitatea aldatzen ahalegintzen denak, herrialde honek egin behar duena egin ahal izateko eta kargak hobeto banatu ahal izateko nahikoa baliabide izan dezagun? Nork desarmonizatzen du? Gainera, desarmonizazioari aurre egiteko tresna oso garrantzitsua izango duzue: Harmonizazio Legea. Ekar ezazue Legebiltzarrera, eta hitz egin dezagun hemen fiskalitateaz. Urkullu jaunak esan du aurreko Gobernuaren kudeaketa defendatu dudala. Ez, ni ez naiz horretan aritu. Nik esan dut zein izango den sozialiston rola eta zer defendituko dugun hemendik aurrera, funtsezkoa iruditzen zaidalako. Eta berriro esango dut gauza bera. Zuk esan duzu aurrekontuen esparruan jarri behar ditugula ildo gorriak. Ados nago; hitz egin dezagun. Baina hitz egin dezagun diru-sarrerez apriorismorik gabe, 1.400 milioi gutxiagori buruz. Zergaerreformarekin, guk Ganbera honetara ekarri ditugun eta aplikatzeko ez zirela esaten genuen proposamen guztien kontra bozkatu duzuelako, Zerga Kideketarako Sailera eramateko zirela esaten genuen proposamen horien guztien kontra. Proposamen horien guztien kontra. Niri ez dit axola Estatutua edo Konstituzioa ere aldatzea…, batere ez, baina zertarako jakinda. Zertarako jakinda. Nik ez dut sinesten testu sakratu eta aldaezinetan, errealitatetik eta herritarren premietatik urruntzen direlako pitzatzen diren horietan. Dena da aldagarria, dena, baina LHLa ere bai. Izan ere, LHLa aipatu orduko, zuk esaten duzu: "Bai, lehenbizi hau". Ez, ez! Hau hemen egin dezakegu guk, etxean, herrialde eraginkorrena, onena, eskumenak ongien banatuta dituena izateko! Beste ez dakit zer eskatu gabe egin dezakegu hori. Egin dezagun! Zergatik ez? Non dago totem sakratua? Euskal izaerak, zuk esan duzun bezala, ezin du egon LHLren barruan itxita, ezin du egon hor itxita, ezta gutxiagorik ere. Ireki dezagun, eztabaida dezagun eta alda dezagun aldatu beharrekoa. Esan duzu ezin dituzula egin zenbait proposamen Gobernuaren errealitate ekonomikoa zein den jakin gabe. Aizu, ez egon zain! Hortxe duzu Internet; egin klik Gobernuaren web-orrian. Hortxe dago dena, ez daukagu ezer gordetzeko, ez dago ezer tiraderan. Ehun puntutik ehun eman dizkigute ekonomia-arloari eta kontratazio-arloari buruzko gardentasunean! Dena argitaratuta dago eta publikoa da. Errealitatea ezagu- tu dezakezu eta proposamenak egin ditzakezu, Ganbera honetara etorri baino lehen egin zenitzakeen bezala. Eta azaldu iezadazu nola galarazten zizuten eredu sozial eta ekonomiko bateraezinek –zeuk esan duzu– hona iristeko akordio bat adostea. Bai. Eta nola adostuko duzu? La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_26
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
LÓPEZ ÁLVAREZ
|
SV-ES
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Bukatzen ari naiz. Acabo ya. Galdera da: nola adostuko dituzu eredu ekonomiko eta sozial bateraezinak etorkizunerako? Hori bada errealitatea, nola egiten da? Berriro esango dizut: sozialistok prest gaude herriaren mesederako akordioak lortzen saiatzeko. Ez gaude prest txeke zuriak sinatzeko edo zure Gobernuak izan ditzakeen urgentziei aurre egiteko: Euskadiren mesederako akordioetarako, soilik. Beti egin izan dugu hori, Gobernu izan nahiz oposizio izan, eta horrela jarraituko dugu.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_27
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
ARZUAGA GUMUZIO
|
EH Bildu
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Maneiro jauna, Hitlerrek ere irabazi zituen hauteskundeak, alderdi komunista ilegalizatuz. Horra hor, beste konparazio bat egin nahi baduzu, hemen instituziootara nola heldu garen ulertzeko. Gu eskubide guztien jabe heldu izan gara hona, herritarren babesa jaso izan dugulako. "Zati batek ezin du osotasunaren izenean erabaki" es lo que usted ha dicho. Ez dugu nahi besteen izenean ere erabaki, guk gure izenean bakarrik erabaki nahi dugu. Guk gure etorkizuna erabaki nahi dugu, ez beste batzuena. Eta kontua da: beste horiek prest egongo lirateke gure etorkizuna gure kabuz guk geuk aurrera eramateko? Bestela, zer egongo litzateke? Bortizkeria? Inposizioa etorriko litzateke? PPk esaten digu, behin eta berriro, kondenatu behar dugula. Baina ETAren ekintzak amaituta daude, amaitu da fase hori. Akabo. Arazoa al daukagu hor gertatutako guztia aitortzeko? Guk ez. Biktima guztiak onartzeko prest, sufrimendu askotarikoak egon izan direla herri honetan onartzeko prest agertzen gara. Ematen du gertuago gaudela onarpen horretatik, dezente gertuago, zuek baino. Biktima guztiak errekonozituz, eskubide guztien urraketak mahai gainean jarri nahi ditugu. López jaunak esaten digu 6.000 euroko zorra erabili izan duela modeloa sostengatzeko. Baina, datu batzuen arabera, zerbitzu sozialetan zerbitzuak ez dira mantendu, ez dira sostengatu; gutxienez, % 7 gutxiago dago, eta 3.000 pertsona gutxiago zerbitzu horietaz gaur egun benefiziatu daitezkeenak. Paroa aspalditik, laurogeiko hamarkadatik, inoiz baino handiagoa daukagu gaur egun, 171.000 pertsonarekin. Pobreziaren maila, 83.000 pertsonan. Nosotros también queremos lo mismo. Guk ere horixe bera nahi dugu. Ez dugu ezer ahaztea nahi. Tampoco olvidaremos la actividad y la responsabilidad que algunos han tenido en todo eso. Ezta ere batzuek horretan eduki izan duzuen jarduna eta erantzukizuna. Burura etortzen zait, uste dut Ciudad Realeko kartzela batean, GALekin lotura zeukaten PSOEko dirigente batzuei nola ematen zitzaien babes politikoa. Denez oroituko gara. Urkullu jauna, eskubide historikoak aipatzen dituzu eta horrekin bat gatoz. Arazoa ez da historiarekin; arazoa da gaur, orainaldiko betebeharrekin, hori da arazoa. "Diagnostiko katastrofista" esan dugu. Bai, hala sentitu izan dugu, baina ez demagogia egiteko. Zuk zeuk marraztu duzu diagnostiko bat larria baino gehiago dena, eta ikusi nahi genuena zen horretan zeuek ere zein ardura daukazuen, nola lagundu izan duzuen diagnostiko petral horretara heldu ahal izateko. Baina autokritikarik ez dugu entzun. Horregatik esaten genuen zuen politikek jarraikortasuna islatzen dutela. Horregatik pentsatzen dugu lehen aplikatu zenutena eta krisi eta diagnostiko petral honetara eraman gaituena berriro ere aplikatuko duzuela. Hitz egin izan duzue errezeta batzuen inguruan: planak, programak… Noski, lehenago ere egon izan dira enplegu-planak, lehenago ere egon izan dira zerbitzu sozialetan hobetzeko programak. Eskatu nahi genizuen hori pixka bat gehiago zehaztea. Ez dugu lortu. Nahi genuen jakin RGIren benefizioa daukaten pertsonek ea mantenduko duten diru hori jasotzea. Entzun nahi genizuen lanbidean dauden pertsonentzat ea plan bat, ea diru-txertaketa bat egongo den kontratazioak egin ahal izateko. Ez dugu ezer entzun horretaz. Ordez, Egibar jauna atera da gure posizioa erridikulizatzera. Ematen du molestatu duela gaur saio hau egiteak, bi eredu hona ekarri ahal izateak. Bi hautagai. Nahiz eta batek ez duen gobernatzeko alternatiba eduki, azaldu nahi zuen zeintzuk diren bere lineak, eta hori gutxietsi egin izan duzu. Ez al da Parlamentua hitz egiteko gunea? Ez al da hau lekua, hitz guztiak bota ahal izateko eszenatokia? Frogatu nahi genuen bi eredu zeudela eta hori uste dut benetan egin izan dugula. Saiatu da berriro ere gutxiesten, esanez Europan gure ereduak ez daukala inolako islarik. Viendo cómo está Europa, no sé si eso es malo; no sé si es malo no tener reflejo en Europa. Hori ez dakit txarra den, ikusita nola dagoen Europa; Europan ez edukitzea erreflexurik ez dakit txarra den. Baina esango nuke bai begiratzen diogula interes handiz Islandiaren modeloari: konstituzio herritar bat egin du, botere finantzieroa esku gogorrez tratatu izan du. Baina Europaz gaindiko beste eredu batzuei interes handiz begiratzen diegu, ez ditugu eurozentrismo batetik gure proposamenak, gure planteamenduak abiatzen. Eta, egia da, Hego Amerikan badaude leku batzuk zeinen balore asko oso interesgarriak izango liratekeen hemen gure gizartean berriro ere txertatzeko: lurrarekiko lotura, auzolana, ekitatea, elkartasuna, matriarkatua… Ez daukagu inolako pegarik balore horiek hona ere inkorporatzeko. Esaten zenuen gu garela, nolabait, estrategia politiko bortitz baten herederoak. Ez da horrela. Ez da horrela, eta, gainera, hori bakarrik horrela esateak agian eszitatzen du beste batzuek nahi izango dituzten kontadoreak eta kontrol horiek aktibatzeko nahia EH Bilduren gainean. Baina nork esan dezake inoiz ez diola errentagarritasun politikoa atera bortizkeriari? Batzuek frankismoaren loturarekin, beste batzuek, esan dudan moduan, GALen jarduerarekin. EAJk gestionatu duen Ertzaintzak inoiz ez al du giza eskubide bat ere bortxatu? Guztien frakasoa. Guztien frakasoa, lehenago ez dugulako jakin bortizkeriaren espirala eteten. Lehenago ez gara kapaz izan egiteko; orain da, antza denez, momentua. Bakea eta normalizazioa nahi dugu. Trantsizio fase bat, trantsizioa leku batetik bestera, beste egitura batera. Eskuduntza berriak behar ditugu, atribuzio berriak. Non dago arazoa? Abentura da hori? Abentura liluragarria, gure ikuspegitik. Herri honen erabakitzeko eskubidea abentura bat da? Gaur egun Konstituzioa heren batek bakarrik babestuko luke, estatistiken arabera. Estatutua: heren batek baietza bozkatu luke, beste heren batek ezetza eta beste batek abstentzioa. Adinagatik (gure taldean behintzat bai, ez dakit Legebiltzar honetan), Legebiltzar honetan gauden askok eta askok ezin izan dugu gure burua erreferentzia egin, gure burua kokatu, gure boza eman gaur egungo andamiaje politiko honen alde edo kontra. Ez genuen bozkatu Konstituzioa, gazteak garelako horretarako; ez genuen bozkatu Estatutua. Atxikimendua duen marko honek, andamiaje honek, ez al du behar berrikuntza bat? Atxikimendu berri batekin, herritarrek emango dioten atxikimendu berri batekin? Hori da, hain zuzen ere, guk proposatzen duguna egitea. Arnaldo Otegi atera da eztabaidan. Ziega ilun, urrun batean dagoen Arnaldo Otegik, oraingo momentu honetan esango liguke, irribarre bat ezpainetan, Laura Mintegik defendatu duen programari bihar goizean boza emateko. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_28
|
10
|
4
|
12.12.2012
|
URKULLU RENTERIA
|
EA-NV
|
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzea
|
Legebiltzarburu anderea, mahaikideak, legebiltzarkideok, jaunandreok, eskerrik asko denoi. Erabat hunkituta nago eta eskertuta. Eskertuta Euzko Abertzaleak taldeak emandako babesari, Euzko Alderdi Jeltzaleak ni proposatu egiteagatik, eta eskertuta legebiltzarkide guztioi zuen begiruneagatik. Atzoko egunean eztabaidak izan genituen, baina atzoko egunetik geratzen zaidan ideiarik nagusiena da denok konpartitu egin genuela, arlo desberdinetan, baina arlo askotan, beharrezkoa dela akordioa. Hori izango da nire helburua, legealdi honetan akordioa bilatzea. Euskal Herriak bere historian zehar erronka asko izan ditu, eta Euskadiko Autonomia Erkidego honek etorkizunera begira ere erronkak zeintzuk dituen argi dugula uste dut. Espero dut denon artean Euskadiren autogobernua indartzeko ekimenean eta lanean arituko garela. Esan genuen atzokoan ere datorren legealdi hau, hasi berri dugun legealdi hau, bakearen eta elkarbizitzaren, bizikidetzaren, legealdia izango dela. Horretarako ere oinarriak nik uste dut jarrita daudela, arestian hainbat eta hainbat pertsonak egindako lanari esker, eta oinarri horietan sakontzen denok uste dut ahalegin berezia egingo dugula. Agirre lehendakariaren hitzak errepikatuko ditut, 1936an askatasunez, demokraziaz eta justiziaz betetako bizitza hasi nahi zuela esan zuenekoak. Hasiera eman diogu bakearen eta bizikidetzaren legegintzaldi gisa definitu dugunari. Beraz, guri dagokigunez, denontzako askatasun-eremu hori sendotzeko ahalegina aldarrikatzen dut, giza eskubideen errespetuan, memorian eta justizian oinarritua. Demokraziari eta justiziari dagokienez, uste dut denok dakigula zein diren Euskadik gaur egun dituen erronkak. Demokrazian inor ez da beste inor baino gehiago, eta inork ez daki guztia. Denok eman beharko dugu geure zer onena Euskadik autogobernu handiagoa izateko, herritar guztiei duintasuna emateko ahalmena izan dezan eta Euskadiko herritar guztiek justizia sozial ahalik eta handienaz gozatzeko aukera izan dezaten. Espiritu horrekin ekingo diot hurrengo legegintzaldi honi Eusko Jaurlaritzako lehendakari gisa. Hitza ematen dut, beraz, nire onik bereziena emango dudala denok akordioetara iristeko, eta hiritar guztiek bizi dezatela Euskal Autonomia Erkidegoan politikariok benetan euskal gizarteari zerbitzua emateko ari garela. Hori da nire konpromisoa, hori izango da nire Jaurlaritza osatuko duenaren konpromisoa, eta horretan hitza ematen dut. Eskerrik asko guztioi. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/98a25f3f-7893-4b71-b8a8-f067e5859914
|
parl_eu_29
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
BIGARREN IDAZKARIAK (ITURRATE IBARRA)
|
EA-NV
|
"Honako hau egiaztatzen dut: Eusko Legebiltzarrak, 2012ko abenduaren 12an eta 13an egindako osoko bilkuran, Iñigo Urkullu Renteria jauna hautatu duela Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Hautaketa honako artikuluok betez egin da: Konstituzioko 152.1, Autonomia Estatutuko 33.1, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 4 eta 5, eta Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 165".
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_30
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
LEHEN IDAZKARIAK (DAMBORENEA BASTERRECHEA)
|
PV-ETP
|
"Honako hau egiaztatzen dut: Eusko Legebiltzarrak, 2012ko abenduaren 12an eta 13an egindako osoko bilkuran, Iñigo Urkullu Renteria jauna hautatu duela Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Hautaketa honako artikuluok betez egin da: Konstituzioaren 152.1, Autonomia Estatutuaren 33.1, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 4 eta 5, eta Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 165". El
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_31
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
BIGARREN IDAZKARIAK (ITURRATE IBARRA)
|
EA-NV
|
"1673/2012 Errege Dekretua, 2012ko abenduaren 14koa, Iñigo Urkullu Renteria jauna Eusko Jaurlaritzaren lehendari izendatzeko dena. Konstituzioaren 152.1 artikuluan eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 33.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatzen dut Iñigo Urkullu Renteria jauna, 2012ko abenduaren 12 eta 13an egindako osoko bilkuran Eusko Legebiltzarrak hautatutakoa baita. Madrilen, 2012ko abenduaren 14an".
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_32
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
LEHEN IDAZKARIAK (DAMBORENEA BASTERRECHEA)
|
PV-ETP
|
"1673/2012 Errege Dekretua, 2012ko abenduaren 14koa, Iñigo Urkullu Renteria jauna Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatzekoa. Konstituzioaren 152.1 artikuluan eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatzen dut Iñigo Urkullu Renteria jauna, 2012ko abenduaren 12 eta 13an egindako osoko bilkuran Eusko Legebiltza- rrak hautatua. Madrilen, 2012ko abenduaren 14an".
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_33
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
BIGARREN IDAZKARIAK (ITURRATE IBARRA)
|
EA-NV
|
Lehendakariak bere sinestei jarraituz eta berak hala erabakita, zina egingo du. Lehendakariak, bere sinesteei jarraituz eta berak hala erabakita, zina egingo du.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_34
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
|
EA-NV
|
Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko lur gainean zutik, eta Gernikako aritzaren azpian asaben gomutaz, herri-ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo beteko dudala zin dagit. (Txaloak) Ertzaintzaren Bandak Euskal Herriko ereserkia jo du. Ondoren hiru dantzarik ohorezko aurreskua dantzatu dute, eta gero jarraigoa Batzar Etxerantz abiatu da.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_35
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
BIGARREN IDAZKARIAK (ITURRATE IBARRA)
|
EA-NV
|
"24. artikulua. 1. Euskal Herriaren botereak Legebiltzarraren, Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzaren lehendakariaren bidez gauzatuko dira". "33. artikulua. 1. Jaurlaritzaren lehendakaria Eusko Legebiltzarrak hautatuko du bere kideen artetik, eta Erregeak izendatuko du. 2. Lehendakariari dagokio Jaurlaritzako kideak hautatzea eta bereiztea eta Jaurlaritzaren jarduna zuzentzea.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_36
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
LEHEN IDAZKARIAK (DAMBORENEA BASTERRECHEA)
|
PV-ETP
|
"24. artikulua. 1. Euskal Herriaren botereak Legebiltzarraren, Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzaren lehendakariaren bidez gauzatuko dira". "33. artikulua. 1. Jaurlaritzaren lehendakaria Eusko Legebiltzarrak hautatuko du bere kideen artetik, eta Erregeak izendatuko du. 2. Lehendakariari dagokio Jaurlaritzako kideak hautatzea eta bereiztea eta Jaurlaritzaren jarduna zuzentzea. Halaber, lehendakariak du Euskal Herriaren ordezkaritza gorena eta, lurralde honi dagokionez, Estatuaren ordezkaritza arrunta". La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_37
|
|
10
|
5
|
15.12.2012
|
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
|
EA-NV
|
Eusko Legebiltzarraren borondatez, eta zina egin ondoren, jabetu egiten naiz Euskal Herriko Jaurlaritzaren lehendakari-karguaz eta neure gain hartzen dut kargu hori, eta baita, lurralde honi dagokionez, Estatuaren ordezkari arrunta izatea ere. Eta Koroari leialtasuna erakutsiz eta Konstituzioari, Gernikako Autonomia Estatutuari eta indarrean dauden gainontzeko legeei errespetua gordez beteko dut nire lana. Eta Koroari leialtasuna erakutsiz eta Konstituzioari, Gernikako Autonomia Estatutuari eta indarrean dauden gainontzeko legeei errespetua gordez beteko dut nire lana. (Txaloak)
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/6979295f-a70a-45d3-a53c-a7f64f256446
|
parl_eu_38
|
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUA (Erkoreka Gervasio)
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Señora presidenta, señoras y señores parlamentarios, buenos días. A los pocos días de asumir el cargo, comparezco ante esta Cámara para presentarles el proyecto de ley de medidas sobre las pagas extraordinarias del año 2013. Si analizamos nuestra experiencia histórica y comparada, pocos casos habrá, ciertamente, si es que puede realmente registrarse alguno, de un ejecutivo que presenta su primer proyecto ante la Cámara con tanta rapidez. Serán contados los casos. Y es que, tan solo diez días después de la constitución del nuevo Consejo de Gobierno, aquí me tienen, presentando un proyecto de ley en nombre del Gobierno. Tan solo diez días después. Y, dicho sea de paso, durante este tiempo también han tenido lugar las fiestas navideñas, las cuales normalmente provocan demoras e interrupciones en la actuación de la Administración. Sinceramente, será difícil encontrar algún caso o ejemplo que supere esto en el pasado o en nuestro entorno. Gaur Ganbera honen aurrean aurkezteko ohorea dudan proiektu honen… (marka guztiak hautsi dituen denbora batean bidenabar esan dezadan, esperientzia historiko eta konparatuari begiratuta oso gutxitan gertatuko baitzen, inoiz halakorik gertatu bada, gobernu bat eratu eta handik hamar egunera aurkeztea bere lehen egitasmoa), berriz dioz, gaur Ganbera honen aurrean aurkezteko ohorea dudan proiektu honen helburua da erantzun bat ematea euskal sektore publikoan sortu berri den egoera labain eta zehatzari, kontuan hartuta bi faktore hauek eragin dutela: aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko ohiz kanpoko neurriei buruzko Errege Lege Dekretua, 2012ko uztailaren 13koa; eta Konstituzio Auzitegiak joan den abenduaren 11n onartutako ebazpena, zeinak bertan behera uzten baitu aurreko gobernuaren langile publikoei 2012ko ekitaldiko abenduko aparteko ordainsaria emateko erabakia. Ez dut uste beharrezko denik gaur aurkeztu behar dudan lege honen etiologian luzatzea eta azaltzea zer aurrekari izan dituen edo zer testuingurutan sortu duen Gobernuak; izan ere, Ganbera honetako kideek kontu horietaz nahikoa eta sobera dakitelakoan nago. Soil-soilik zehaztuko dut, inork zalantzaren bat badu ere, hitz egiten ari zaizuen sailburu honek eta bere alderdiak izan zutela horren aurrean beren iritzia emateko aukera; eta, hain zuzen ere, kontrako jarrera azaldu genuela gatazka honen jatorrian dagoen 2012ko uztailaren 13ko Errege Lege Dekretuaren aurrean, Diputatuen Kongresuan baliozkotzeko orduan. Nahi duenak erraz kontsulta dezake dagokion bilkuraegunkarian. Sailburu hau Kongresuko diputatu aktiboa zen garai hartan, eta, Errege Lege Dekretu hori baliozkotzearen gaineko bozketa hartan, ez botoia sakatu zuen. Baina, Errege Lege Dekretu horri dagokionez har dezakegun jarrera politikoa albo batera utzita, Konstituzio Auzitegiak bere indar loteslea erabili du duela gutxi –hori egin nahi izan du, behin-behineko eta badaezpadako neurria izan bada ere–, eta horrek esan nahi du auzitegi horrek kontrakoa esaten duen arte edo gaiaren sustraiei helduta prozedurari amaiera ematen dion arte 2012ko abenduari dagokion ordainsaria ez dela emango, ez "aparteko ordainsari" izenarekin, ez bestelako izen gutxi-asko originalago edo ederrago batekin. Ez dut zalantzan jartzen Jaurlaritza honek nahiz Ganbera honek badutela sormena aparteko ordainsari horri beste izen eta beste apaindura batzuk esleitzeko beste. Ez gaude sormen faltan. Baina, berriro diot, arau-esparruak eta azken ebazpenek –Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 11ko ebazpenak, zehazki– ez dute beste aukerarik ematen. Argi eta garbi uzten dute ordainsari hori, izen hori izan ala beste bat izan, ezin dela ordaindu, ezin dela ordaindu Konstituzio Auzitegiak gaiaren funtsari buruzko epaia eman artean. Ebazpen judizial bat ez betetzeak dakartzan erantzukizunen pean erori gabe, behinik behin, ezin da ordaindu. Me parece importante reseñar que este proyecto de ley se aprueba en ejecución de las competencias indeclinables de la Comunidad Autónoma Vasca. Precisamente, en el Estatuto de Gernika, el artículo 10 recoge tres apartados que representan una base clara para este proyecto de ley al ofrecer un inequívoco fundamento competencial para la aprobación de esta norma. Se trata, muy concretamente, de los apartados 4.a, 24.a y 25.a del artículo 10. El primero se refiere, como es sabido, al régimen jurídico de la función pública. El segundo, el 24.a, se refiere a la organización y estructuración del sector público vasco, y el tercero, el 25.a, al desarrollo y a la promoción de la economía vasca. Tenemos que tener en cuenta, en lo referente al último punto, que uno de los objetivos de adelantar la paga de 2013 –no el único objetivo pero sí uno de los principales– es impulsar la promoción que requieren la economía y el comercio vascos estimulando la demanda de compradores privados. Uste dut garrantzitsua dela argi nabarmentzea Jaurlaritzak Ganberari aztertzeko eman dion arau hau, lege-egitasmo hau, eskumenetan oinarritzen dela, argi eta garbi. Araua onartzeko eskumen-titulu ditu Gernikako Estatutuaren 10. artikuluko 4., 24. eta 25. atalak, gai hauei buruzkoak, hurrenez hurren: funtzio publikoaren araubide juridikoa, euskal sektore publikoaren antolaketa, eta ekonomia-jardueraren sustapena eta bultzada, ekonomiaren antolamendu orokorrari kalterik egin gabe. Proiektuak, bestalde, Gernikako Estatutuaren testuan eskumen-oinarri ukaezina izateaz gainera, ez dio ezertan kontra egiten uztailaren 13ko Errege Lege Dekretuari. Izan ere, uztailaren 13ko Errege Lege Dekretuak jasotzen dituen neurriak 2012ko aurrekontuei baino ez dagozkie, eta Jaurlaritzak gaur Ganberara dakarren lege-proiektu hau 2013. urteko kontu publikoen gainekoa da. Beraz, alde bateko edo besteko edonor saiatzen bada, gauzak nolabait behartuta, lege-proiektu honi 2012ko uztailaren 13ko Errege Lege Dekretuaren arauak ez betetzea leporatzen, porrot egingo du ezinbestean. Ez da bien arteko talkarik, ezinezkoa da talkarik izatea, Errege Lege Dekretuak 2012ko ekitaldiari eragiten baitio eta lege-proiektua, berriz, 2013ko ekitaldira begira egin baita. Ez da talkarik, beraz. Eta inor ez dadila aurkitzen saiatu, ezinezkoa da eta. Bestela, proiektuak egitura oso arrunta du, ikus dezakezuen moduan. Artikulu bakarreko testu bat da, eta euskal sektore publikoko langileen aparteko ordainsarien aurrekontu-araubidea aldatzera mugatzen da, salbuespen modura eta 2013ko ekitaldirako baino ez. Ez du aldatzen, ez haren araubide juridikoa, ez aparteko ordainsarien araubide juridiko substantiboa, ez eta haien aldizkakotasuna ere. Aparteko ordainsariak, Ganberak Jaurlaritzari igorritako proiektuaren arabera, bi izango dira berdinberdin, maiztasun berarekin ordainduko dira –sei hilean behin– eta orain arteko eduki eta zenbateko berak izango dituzte, berberak. Ezberdintasuna da 2013ko ekitaldian urtarrilean eta ekainean ordainduko direla, ekainean eta abenduan ordaindu beharrean. Gobernuak argi eta garbi ikusten du proiektu honek konponbide orekatua eta arrazoizkoa ematen diola Konstituzio Auzitegiak joan den abenduaren 11ko ebazpenarekin sortu duen egoerari, legearen eskakizunen eta langile publikoen interesen arteko erdibideko puntua aurkitu ez ezik –hala ikusten dugu guk– hirugarren helburu bati ere heltzen baitio: eskari pribatua pizten laguntzea, eta, hala, euskal ekonomiak behar duen hazkunde hori sustatzea. Hori neurri batean, jakina, Jaurlaritzak bere langile publikoei aparteko ordainsaria ematen jarraituta egin dezakeen neurrian. Neurri batean bakarrik, bai, baina horrek lagundu dezake, ezbairik gabe, eskari pribatua pizten, merkataritzaren alorrean batik bat, bai eta euskal ekonomiak une honetan behar duen pizgarri hori garatzen ere. El Gobierno está absolutamente convencido de que con este proyecto se da una solución equilibrada y razonable a la situación creada por la resolución del Tribunal Constitucional del 11 de diciembre pasado, que además respeta la ley, protege los intereses de los funcionarios e impulsa la promoción de la economía vasca fomentando o promoviendo la demanda privada. Y, con esto, termino mi introducción o presentación y le doy la palabra a la Cámara. Muchas gracias. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_39
|
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
URKIOLA ALUSTIZA
|
EA-NV
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Bai, egun on guztioi. Gaur hemen eztabaidagai dugun lege-egitasmo honen inguruan bi aipamen egin nahi nituzke, garbi gelditu beharreko kontuak direla uste baitut. Alde batetik, 2013ko aurrekontu-ekitaldirako araubide berezia ezartzen duela eta, bestetik, araubide berezi hau aurrekontu-araubidea dela. Abiapuntu honetatik abiatuta, aurrekontu-araubidearen ikuspegitik, 2013ko aurrekontuen kargura gauzatuko diren aparteko ordainsariei buruzkoa da, hauen ordainketa aurreratzeari buruzkoa, hain zuzen. Lege-egitasmo hau 2013ko aurrekontuekitaldiari dagokio. Ez du zerikusirik 2012ko ekitaldiarekin. Ezin ukatu, ordea, 2012. urtean espainiar Gobernuak eta aurreko Jaurlaritzak hartutako erabakiek, langile publikoengan eragindako ordainsarien murrizketen ondorio dela, nolabait. Alde batetik, denok dakigun bezala, uztailaren 13ko 20/12 Errege Lege Dekretuak, aurrekontuegonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzkoak, 2012ko ekitaldian sektore publikoko langileen ordainsariak murriztea eragin du, hori baita hain zuzen, abenduko aparteko ordainsariak kentzeak suposatzen duena. Denok dakigu ez dagoela zehazki aparteko ordainsaririk, urteko soldata hainbat alditan ordaintzeko adostasun bat baizik. Eta bestetik, aurreko Jaurlaritzak, nahiz eta behin baino gehiagotan abenduko aparteko ordainsaria ordaintzeko borondate politikoa publikoki agertu, azkenean atzera egin behar izan zuen, Epaitegi Konstituzionalaren erabakia tartean zela. Berea izan da erabakia eta berari zegokion. Baina, esan bezala, guzti hau 2012ko ekitaldiari dagokio. Eta honi buruz esan eta berretsi egin behar dugu Euzko Alderdi Jeltzaleak, beti egin duen bezala, gure Erkidegoko esparru konpetentzialaren defentsan sutsu jarraitzen duela eta, horretarako, legezko argudioak eta baita eskuduntza-argudioak dudarik gabe daudela sinisten duelako, gure esparru konpetentzialaren defentsan jarraituko du Gobernuak. Gaurko egitasmo honek, ordea, 2013an bi erabaki hauek langile publikoengan eragin dituzten ondorio ekonomikoak arindu ditzakeen proposamen bat dakar. Langile publikoei segurtasun juridiko osoa eskaintzen dien proposamena, hain zuzen. Zenbaitek esan izan dute erantzun juridikoa dela gaur hemen ekartzen dena, ez erantzun politikoa, ezta? Beno, ba, ikuspegi juridikotik, Gobernuak langileentzako segurtasun juridiko osoa ematen duen proposamen bat ekartzen du. Badago hortik zehar beste proposamen bat, ordea, langileei oso segurtasun juridiko eskasa eskaintzen dien formula bat. Izan ere, Epaitegi Konstituzionalak errekurritzeko boleto guztiak dituenak eta bere kasuan, gerta daiteke, eta tamalki gertatuko litzateke, langileek formula horrekin kobratutakoa etorkizunean bueltatu beharra izatea. Ez dut uste langileentzako inongo onurarik denik guzti hau. Nik galdetuko nieke erantzun juridikoa gutxitzea eta erantzun politikoa eskatzen duten horiei koherentzia pixka bat eta zein izan den beraien erantzun politi- koa gobernatzen duten udal gobernu eta foru aldundi gobernuetan. Baita, esan izan da, Legebiltzar honetan formalki ez daukagu horren konstantziarik, baina baita esan izan da lege-proiektu honekin galdutzat ematen dela 2012ko 14. ordainsariaren ordainketa. Egia esan, irakurrita hortik zehar zein proposamen dabilen, nik uste dut proposamen horrekin bai ematen dela, non eskatzen den ordainketa osagarri bat konpentsatzeko abenduko ordainketa, ordaintzen ez den paga extra hori konpentsatzeko, nik uste dut proposamen horretan bertan ematen dela galdutzat abenduko 14. paga extraren ordainketa, horretan bertan. Cuando se solicita un pago compensatorio, se solicita, hain zuzen ere, abenduko aparteko ordainsaria galdutzat ematen delako. Baina, beno, hemen esan hor proposatzen dena, hortik zehar proposatzen dena, 2012ko errekurtsoekin ordaintzeko paga extra dela, ezta? Baina hor gogorarazi behar da tartean Epaitegi Konstituzionalak sartu duen helegite horretan suspentsio bat dagoela bitartean. Kreditu horiek erabiltzeko bost hilabeteko suspentsioa dagoela. Beraz, ez dut uste proposamen honekin inongo onura inmediatorik dagoenik, ezta? Baita esan izan da konpetentzi arazo bat dagoela eta baita gure konpetentzietan sinestu beharra daukagula. Nik uste dut Euzko Alderdi Jeltzaleak, urtetan, 30 urtetan zehar, garbi demostratu du zeinek sinestu izan duen Erkidego honetako konpetentzietan. Sinestu, borrokatu eta defendatu. Eta hain zuzen horregatik, esan dudan bezala, defentsa horretan jarraituko du Epaitegi Konstituzionalean jarritako errekurtsoaren defentsan, gure konpetentziaren defentsan. Ez dakit nik, azkeneko egun hauetan sortu den polemika honetan, ez dakit gaur 2013ko aparteko ordainsarien aurreratzearen inguruan hartu beharreko erabaki honen aurrean, posizionamendu batzuk ez dakit kamuflatzeko edo desbideratzeko asmorik ote dagoen. Beraz, kontsumoa suspertu eta langile publikoei onura eta segurantza juridikoa besterik ekartzen ez dion lege egitasmo honek talde guztien babesa jasotzea espero dut, behintzat ez kontrakorik. Eta ez dut txanda bukatu nahi langile publikoen profesionaltasunari aipamenik egin gabe. Izan ere, Euskal Administrazioa martxan jarri zenetik, gaur arte ezinbesteko protagonistak izan dira eta dira gobernu desberdinen herri-politikak gauzatzeko. Eta lan eta langile publikoen inguruan erreferentzia negatiboak besterik entzuten ez diren garai hauetan, errekonozimendu hau zor zaiela uste dugu. Ez dakit hurrengo txanda batean hitza hartzeko aukera izango dudan, baina aprobetxatuko dut txanda hau pertsonalki agur esateko. Gobernuan beste ardura batzuk hartzera gonbidatu naute eta esan besterik ez ohore bat izan dela hemen zuek guztiekin herrigintzan jardutea. Besterik ez.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_40
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Egun on. Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea, Lehendakari jauna eta sailburu jaun-andreok. Erkoreka jauna, ongi etorri. Lehen-lehenik, argi eta garbi esan nahi nuke Rajoyren gobernuak ezarritako neurri hori, langile publikoei 2012ko Eguberrietako aparteko ordainsari hori kentzea, ez dela izan aparteko ordainsari bat kentzea, alde batzuetatik edo alderdi politikoren baten aldetik hori saldu nahi izan diguten arren. Ez da izan aparteko ordainsari bat kentzea; funtzionarioen soldata murriztea izan da, zehazki. Eta soldata horretarako eskubidea zuten, noski. Eta guk ere, Diputatuen Kontseiluan… ez nik neuk, ez bainintzen han izan, baina nire alderdiko bostek, bai, horren kontrako botoa eman zuten, eta argudio sendoak eman zituzten, nik uste, gobernu zentralaren erabaki horren kontra tinko agertzeko, uste baitugu bidegabea dela, argi eta garbi, eta krisitik ateratzearen kontrako eragina duela, gainera. Gobernu zentralak azken hilabeteotan ezarri duen murrizketa mordoaren aurka agertu gara, eta neurri honen aurka ere bai zehazki, uste baitugu, esan bezala, bidegabea dela, argi eta garbi, eta krisitik ateratzearen kontrako eragina duela, gainera. Hori esanda, geratzen zaidan denboran, legeproiektu honi aldeko botoa ez emateko izan ditugun arrazoiak azalduko ditut. Arazo tekniko batzuk eragiten dituela uste dut. Oraindik sortu ez diren zenbatekoak ordaintzea proposatzen du, eta horrek, bistan da, arazo teknikoak dakartza, bai eta juridikoak ere. Beharbada, beste aukera bat ere bazegoen, hala nola ekaineko eta abenduko ordainsariak hilabetez hilabete hainbanatzea. Nire aburuz, zentzuzkoagoa eta garbiagoa zatekeen hori. Era berean, legeetan aurreikusten da ordainsaria aurreratzeko prozedura bat, eta, prozedura horretan, jendeari banaka ematen zaio aukera hori, beren borondatez eskatzen dutenean eta beren egoera pertsonala kontuan hartuta; lege-proiektu honek, aldiz, behartu egiten ditu langile publikoak aparteko ordainsari horiek kobratzera. Beraz, alde horretatik ere hankamotz gelditzen delakoan gaude; hain zuzen ere, langile publikoak behartu egiten dituelako ordainsari horiek kobratzera. Eta, azkenik, ekaineko ordainsaria ez ezik, abenduko ordainsaria ere aurreratzea proposatzen du, eta horrek sortzen digun zalantza da 2013. urtearen amaieran ere berriro eztabaidatu behar izango ote dugun 2014ko ekaineko ordainsariarekin edo abendukoarekin zer egin, aurreratu ala ez aurreratu. Eta, horrela, azkenik gabe. Eta horrek ez dirudi zentzuzkoena, ez eta serioena ere. Horiek izan dira, beraz, lege-proiektuaren aldeko botoa ez ematearen arrazoiak. Eta lege-proiektuaren aurka ere ez gara agertu, ez dugu kontrako botoa eman, beste arrazoi hauengatik: egia delako lehen esan dena, defizita betetzeko helburuari kalterik egiten ez diola; ekonomiari mesede egin diezaiokeen neurria delako (diru-masa handiagoa jartzen du langile publikoen eskura, horrek kontsumoa handiagotuko du, eta handik aurrera jarduera ekonomikoak ere gora egiten du; aukera ona ematen du, nire ustez, krisi ekonomiko honetatik ateratzeko); eta, azkenik, Rajoyren gobernuaren neurria (bidegabea eta kontrako eragina duena, argi eta garbi) ahuldu egiten duelako, hein batean bada ere (ez du guztiz indargabetzen, baina ahultzen du). Neurri hori bidegabea da, bistan da, eta ez gatoz bat, baina egia da onartu eta bete egin behar dela. Horrenbestez, arrazoi horiek eraman gaituzte gaurko bozketa honetan abstenitzera. Besterik gabe, eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_41
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
QUIROGA CIA
|
PV-ETP
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on. Hainbat urtez beste toki batean egon beharra suertatu ondoren, egia esanda oso pozik hitz egingo dut Euskal Talde Popularraren izenean 2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko Legearen harira eman dugun botoa azaltzeko. Joan den uztailaren 13an, Espainiako Gobernuak 20/2012 Errege Lege Dekretua onartu zuen, lehiakortasuna sustatzearren aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko aparteko neurriei buruzkoa, eta lege hori Diputatuen Kongresuak baliozkotu zuen gero, Erkoreka jaunak ondo azaldu digun eran. Neurri horietako bat aurtengo abenduko aparteko ordainsaria etetea da, eta herri-administrazioen pentsio-funtsetarako uztea. Neurri zaila, inondik ere, eta inork ez genukeen nahi izango halakorik hartu behar izatea, baina une honetan horretara behartzen gaituzte, alde batetik, bizitzen ari garen egoera ekonomikoak, eta, bestetik, Europak eskatzen duen bezala ondorioak epe laburrera izango dituzten jarduerak egiteko premiak. Gobernatzeko ardura hartzen bada izango da hori, hala ere. Bost hilabeteotan, Espainiako Gobernuak aurrekontuen egonkortasuna bermatu duen eta lehiakortasuna sustatzeko lanean buru-belarri aritu den bitartean, beste batzuk arduragabekerietan eta keinu mediatikoetan jolasean ibili dira. Alde horretatik, deigarria da benetan ikustea Eusko Jaurlaritza honek, orain, Espainiako gobernu popularraren erabakiari helegitea jarri diola auzitegietan, nahiz eta duela pare bat urte gobernu sozialistaren ordainsaria % 5 jaisteko proposamena onartu egin zuen, helegiterik jarri gabe, salaketarik egin gabe eta eskumenen inbasiorik argudiatu gabe. Eta, gehiago edo gutxiago gustatu, Alderdi Popularraren eskualdeetako gobernuek, leialtasun osoz, men egin zioten erabakiari. Eta arduragabekeria esan dut denok dakigulako –oraingo Eusko Jaurlaritzak ere bai– estatuaren oinarrizko legedia nahitaez bete beharrekoa dela eta jarrera jakin batzuek segurtasunik eza eta nahasmena eragin dutelako gai labain honetan. Eta, jakinda oinarrizko legedia baten aurrean gaudela, gaur Eusko Jaurlaritzak neurri bat iradoki digu, gobernu honen lehen neurria, funtzionarioak 2013ko uztaileko eta abenduko aparteko ordainsariak kobratzera behartzeko (ez baita borondatezkoa). Eta Alderdi Popularra ez dago neurri horren aurka, baina, hori bai, gure abstentzioaren bidez adierazi nahi izan dugu eragozpen batzuk ikusten ditugula. Lehen-lehenik, adierazi nahi dugu gobernu honek errespetu falta handia erakutsi diola Eusko Legebiltzarrari, erakunde gisa. Erkoreka jaunak aipatu digu lehen –eta zerbait baliotsutzat aipatu digu, gainera– gobernu batek legeproiektu bat hain azkar onartzen duen lehen aldia dela. Lehenik, Rajoy jaunak hautsi dizu jada marka hori, ondo dakizu zuk hori. Eta, bigarrenik, ez zenuke zerbait baliotsutzat aipatu behar hori, proiektuaren aurkezpena oso narrasa baita; korrika eta presaka ibili zaretelako –zuek esanda bezala– eta esperientziarik ez duzuelako izango zela espero dut. Ederrak esango zituen Gatzagaetxebarria jaunak tribuna honetatik, baldin eta irakurketa bakarraren prozeduraz tramitatutako legeproiektu bat dagokion justifikaziorik gabe ikusi izan balu! Bigarrenik, lege honek 2013. urteari bakarrik eragiten badio, 2013ko abenduko ordainsariarekin zer gertatuko den ez diguzue argitu. Hori ez diguzu argitu, Erkoreka jauna, zure hizketaldi osoan. Eta, hirugarrenik –eta hau da garrantzitsuena–, gobernu honen jarrerak kezkatu egiten gaitu, Espainiako Gobernuari leialtasun gutxi erakusteaz gainera, kemena eta ausardia ere falta izan zaiolako lehen neurri zailarekin topo egitean. Izan ere, legebiltzarkide jaun-andreok, inork ez du dudan jartzen egoera ekonomikoaren larria. Gobernu sozialistek erakutsi digute egoera zailetan besoak antxumatuta egoteak gauzak okertu besterik ez duela egiten. Egoera zail honetan, edo larrialdi nazionaleko egoera honetan –Urkullu lehendakariak esango lukeen eran–, neurri zailak hartu beharra dago gure ekonomiari eragiten zaion kaltea murrizteko eta enplegu-sorkuntza bultzatzeko. Eta gobernu orok egin behar du hori orain. Eta, begira, egoerari buruzko egia kontatzeak konfiantza sortuko du. Eta konfiantzak, egonkortasuna. Eta egonkortasunak, jarduera ekonomikoa, eta hark, enplegu sorkuntza. Hori eskatzen dio Talde Popularrak Gobernu honi, eta gauzak asko alda daitezke, baina, lehen egun hauetan ikusitakoak ikusita eta entzundakoak entzunda, zalantza handiak ditugu Gobernu hau egoerak eskatzen duen mailan arituko ote den. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_42
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
PASTOR GARRIDO
|
SV-ES
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Muy buenos días. Ongi etorri Lehendakari berriari eta gobernu berriari Ganbera honetara. Ongi, gu abstenitu egin gara ekimen honen bozketan, uste baitugu arnasa ematen diola egoera estuan dauden milaka euskal herritarri –langile publikoak, kasu honetan–, eta eskubideok babesteko egiten diren ekimen guztiekin egingo dugu gauza bera. Baina proposamenei berariazko babesa ere ezin izan diegu eman, uste baitugu boluntarismoz beteak daudela baina falta zaizkiela guk funtsezkotzat jotzen ditugun printzipio jakin batzuk. Lege honek soldata-murrizketaren inpaktua arintzeaz diharduenean, gustura hartuko genuke zerbait esatea lan-eskubideak defendatzeari eta autogobernua langile publikoen zerbitzurako erabiltzeari buruz ere. Gaur aztergai dugun premiazko lan-erreforma honek ematen du aukera, egia da, herri honetako milaka eta milaka langileren etxeko kontuak konpentsatzeko, Espainiako Gobernuak 2012ko soldataren zati bat kentzea erabaki ondoren. Baina adabakia da berdin-berdin. Langile publikoen eskubidea da beren soldata oso-osorik kobratzea, eta are gehiago jakinda diru-kutxa publikoek ematen zutela aukera, gobernu sozialistaren kudeaketa egokiari esker, ordainketa hori egiteko –defizit dontsuaren eskakizuna betetzeari utzi gabe, gainera–, eta gobernu sozialistak erakutsi zuela horretarako borondate publikoa. Arazoa da batzuk tematu egin direla arazoak sortzen lehen ez zeuden tokian; Espainiako gobernua, bere kontuak kontrolatzeko gauza ez, eta kontrolatzen dituen gobernu bati bere betebeharrak betetzeko esanez. "Zenbat eta okerrago, hobeto" delakoan jarraitzen dute tematuta batzuek, oposizioan zeudenean bezala, eta Espainiako Gobernuak arazoa sortu du lehen ez zegoen tokian. Gobernu sozialista saiatu zen bere ordainketabetebeharrak betetzen, baina eragotzi egin zitzaion, erabaki politiko baten bidez; erabaki ulertezina eta guztiz bidegabea langile publikoekiko. Gaur onartu dugun lege honek ez du arazoa konpontzen; erabaki politiko bidegabeek milaka herritarri eragin dizkioten ondorio horiek arindu egiten ditu, baina ez ditu, inola ere, herritar horien lan-eskubideak bermatzen. Ordainsariak aurreratu besterik ez da egingo. Sozialistok ez genuen hori nahi. Konponbide bat bilatzen hasita, gu saiatuko ginatekeen Eusko Jaurlaritzako langileei entzuten eta konponbidea haiekin adosten. Horregatik, Gobernu honi eskatzen diogu aurrerantzean herri-administrazioko langileekin zerikusia duen neurri oro negoziazio-mahaira eramateko aldez aurretik, langileen iritziak entzun ditzagun. Egiteko modua ere garrantzitsua baita. Horretaz gainera, uste dugu proiektu honek aurreikuspen gatazkatsu bat egiten duela. Izan ere, ez ditu babesten langileen ordainsari-eskubideak, baina langileei ordainsariak beren borondatez eskatzeko aukera ere ez die ematen. Behartu egiten ditu. Eta ez zaigu formularik onena iruditzen, aurrerapen hori jasotzera behartzen baititu langile guztiak, baita aldi baterakoak edo behin-behinekoak ere. Eta orain jasotzen dituzten ordainsari horien zati bat itzuli egin beharko dute aparteko ordainsaria kobratzeko epeak betetzen ez badira. Hau da, lana aurreikusitakoa baino lehen uzten badute, zenbateko hori itzuli egin beharko dute kitapena egitean. Beraz, orain Eguberrietarako konponbide zoriontsutzat proposatzen den horrek kontrako eragina izan dezake hilabete batzuk barru. Eta ez da formularik onena ez duelako aurreikusten ordainketa nola egingo den baldin eta, sozialistok uste dugun eran, Konstituzio Auzitegiak berretsi egiten badu langile publikoek ordainsaria kobratzeko eskubidea dutela, eta horretarako konpromiso politikorik ere ez du hartzen. Horregatik, sozialistok eskatzen diogu orain gobernuari eskura dituzten baliabide juridiko guztiak erabil ditzala langileek 2012an galdutako soldataeskubide hori berreskuratzeko, eta jarrai dezatela langile publikoek aurten galdutako soldata berreskuratzeko argudioak –aurreko gobernuak mahai gainean jarritakoak– auzitegietan defendatzen. Berariaz eskatzen dizugu, halaber, langile publikoei zenbateko horiek ordaintzeko funtserako berariazko partida bat sortzeko hurrengo aurrekontuak egitean. Hau da, Konstituzio Auzitegiak azkenean Eusko Jaurlaritzari ematen badio arrazoia, aurrekontu-funts bat izatea nahi dugu, orain zor den zenbatekoa berehala ordaindu ahal izateko. Eta esan nahi dut, era berean… Erkoreka jaunari entzun nion langile publikoei aparteko ordainsaria ez ordaintzeagatik aurreztutako 208 milioi horiek politika sozialetara bideratuko zirela; politika publikoetara, alegia. Zaila ikusten dut nik urtea amaitzeko geratzen zaizkigun hiru egunotan partida horiek ezartzea eta politika publikoetan gastu hori egitea, eta aditzera emango dizut kontu honi dagokion interpelazioa egingo dugula 208 milioi horiek zehazki nora doazen argitu dezazun: oso-osorik defizita murriztera, Ogasun Ministerioak dioena betez, ala beste kontu batzuetara, Gobernu honen bozeramaileak esan bezala. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_43
|
10
|
6
|
28.12.2012
|
ARRONDO ALDASORO
|
EH Bildu
|
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Lehendakari jauna, presidente andrea, jaun-andereok, egun on guztioi. EH Bilduren abstentzioaren zergatia azaltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da, uste dugu, Administrazio honetako langileen lan-baldintzen egoerari begirada bat ematea. Eta begiratuz gero, ikusiko dugu, besteak beste, euren erosteko ahalmena % 20 jaitsi dela azkeneko hiru urteetan. Batzuetan, Madrilek inposaturik, beste batzuetan hemengo Gobernuak berak erabakita. Kontua da sektore publikoko langileen lanbaldintzek okerrera egin dutela eta dagozkien eskubideak urratu egin zaizkiela. Guri, EH Bilduri, ez zaigu bidezkoa iruditzen eta are gutxiago justua. Eskubide urraketa horiei erantzun beharrean, konponbidea eskaini beharrean, Jaurlaritzak hona bidali duen legeproiektu honek, Legebiltzar honek onartu duenak orain dela gutxi, urraketen bidea berresten du. Lege-proiektu honek arazoan sakondu egiten du, berriro ere ontzat ematen duelako 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ez dela pagatuko. Argi esanda, Jaurlaritzak, azken batean, bere langileei soldata % 7 jaistea onartzen du de facto. Negoziazio kolektiborako eskubidea kontuan hartu gabe, Funtzio Publikoko mahaia bildu gabe eta langileen ordezkariekin mintzatu gabe. Gaur onartzen ari zareten lege-proiektua ez dio inora eta inondik aurre egiten funtsean dagoen arazoari. Jaurlaritzak lege-proiektua ekarri digu datorren urteko nomina beste ordena batean ordaintzeko. Hori baino ez du egin. Azken batean, egutegia aldatzea da, ekainekoa urtarrilean ordaintzea eta abendukoa ekainean. Baina, gure ustez, egutegia ez da arazoaren muina eta uste dugu horrela dela, ados egongo garela horretan, egutegia ez dela arazoa. Jaurlaritzak arazoari sustraitik heltzeko borondatea balu, lege-proiektu horretan esango luke nola egin beharko genukeen ordainsari hori kobratu ahal izateko, kobratu kobratuko dela eta neurriak hartuko direla hori horrela gauzatzeko. Baina ez du horrelakorik egin eta nomina hori galdutzat, bai, galdutzat ematen du bere langileen eskubide salarialen murrizketak onartzen dituelako. Este proyecto de ley da por buena la supresión de la paga extra, y no plantea ni una sola medida para recuperarla. El Gobierno del señor Urkullu da esa nómina por perdida. Pero en EH Bildu, en Euskal Herria Bildu, no admitimos que esa pérdida salarial sea irreversible. En 2013 pensamos que los trabajadores y trabajadoras de la Administración vasca deben cobrar catorce nóminas más un complemento compensatorio equivalente a la paga que han perdido este año. Horixe da Euskal Herria Bilduk planteatzen duguna, Euskal Herria Bildutik planteatzen duguna eta horretarako aurkeztu dugu lege-proposamen bat. Lege-proposamen bat aurkeztu dugu, ez da paper bat hortik dabilena edozein modura, edozein tokitan, ez. Proposamen bat aurkeztu dugu, datorren urtean Euskal Administrazioko langileek aurten jaso gabe geratu zaiena kobratuko dutela bermatzeko. Guk bide hori proposatu dugu. Beste batzuk egon daitezke. Prest gaude edozein bide aztertzeko, baina horretarako konpromisoa behar da, eta ez dugu ikusten borondate hori konpromisoak hartzeko bide honetatik. Gaia ez da juridikoa guretzat. Horrela da, da politikoa. Madrilek edozer gauza inpugnatu dezake, baita gaur hemen erabaki dena ere. Beraz, erantzuna beste alde batetik etorri behar da eta beste modu batean egin behar da, eta helburua ezin da izan murrizketa horien ondorioa arintzea besterik gabe, baizik eta defendatzea gure eskubidea, hemen erabakitzeko hemen pentsatzen duguna egin behar dugula. Konpromiso falta ikusi dugu eta horregatik guztiagatik jo dugu abstentziora. Jaurlaritzak ez duelako Madriletik datorren inposaketari gainetik pasatzeko borondaterik, alde batetik, eta baita ere Madriletik datozen murrizketak eta inposaketa horiei guztiei uste dugulako aurre egin behar zaiela, konfrontatu egin behar dugula, herri gisa planto egin behar dugula. Eta auzi honek agerian utzi du, berriz ere, Euskal Herriaren ukazioa Estatuaren aldetik. Jarraitu dezakegu Gernikako Estatutuaz hitz egiten, konpetentziez hitz egiten, baina errealitatea da herri gisa ukatua garela, gure erabakiak hartzeko ahalmena ukatzen zaigula eta gaur inoiz baino gehiago Euskal Herriak burujabetza osoa behar duela bere marko instituzionala, bere eredu politikoa, ekonomikoa eta soziala garatzeko. Eta, bukatzeko, nahiko nuke gogoratu, partxeo hauek egiten diren bitartean, eta ez ikusteko hain arraroa guk esaten duguna, Ibarretxek berak, Ganbera honetako lehendakari ohiak, hamalaugarren ordainsariari buruz galdetuta esan zuena orain dela egun gutxi: "Zer-nolako autogobernua da bere langile publikoen ordainketaz ere erabaki ezin duena?". Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/8d866674-a71c-4621-a9f9-465357e33549
|
parl_eu_44
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on denoi. Txanda hau erabiliko dut ozenago hitz egiteko EH Bilduren asmoaren aurrean, Iñaki Goioaga Espainiako senatari izateko eta, ondorioz, Euskadiko eta Espainiako herritarren ordezkari izateko aukeraren aurrean, alegia. Guri, egia esan, iraina iruditzen zaigu hau. Iñaki Goioagaren profila azter dezakegu: ETAko kideen abokatua, talde terroristaren komisario politikoa Latasa ETAko kide damutuaren arabera, Fiskaltzak salatu berria du Entzutegi Nazionalaren aurrean ETAko kide izatea leporatuta… Beraz, EH Bilduko ordezkariek horren gisako ordezkariak nahi dituzte euskal herritarrontzat. Eta guk esan nahi dugu hori iraina dela. Iraina dela herritar arruntarentzat, iraina dela gizarte demokratikoarentzat eta, batez ere, iraina dela terrorismoaren biktimentzat. Errespetu-falta da eta baita probokazioa ere. Uste dut EH Bilduk berriro erakusten duela hemen, osoko bilkura honetan, zer den eta zer ordezkatzen duen. Batetik, ETA gaitzetsi gabe jarraitzen du, ETA baldintzarik gabe eta behin betiko desegitea eskatu gabe jarraitzen du, preso politikoez hitz egiten jarraitzen du (hau da, ETA talde terroristaren ekintza kriminalak justifikatzen ditu), eta azkenik, ETAko kiden atxiloketak kritikatzeaz gain, hori guztia egiteaz gain, Goioaga aurkeztu digu senatari izateko hautagai. Guri, esan dudan bezala, zentzugabekeria iruditzen zaigu, eta ez gaude prest isilik jarraitzeko eta, ondorioz, ez gaude prest gizarte demokratikoari egindako beste irain honen aurrean ezer esan gabe geratzeko. Etikoki onartezina iruditzen zaigu hemen egingo dena, eta horregatik hartu dugu txanda, senatari izateko hautagaiei buruzko irizpenaren gaineko ezezkoaren txanda. Gainerakoan, senatari izateko gainerako hau- tagaiei buruz ez daukagu ezer esatekorik, ez daukagu ezer horien aurka. Baina bai EH Bilduk proposatutako hautagaiari dagokionez. Berriro diot, gizarte demokratikoa iraintzen ari zarete berriz ere, eta nik hori salatu nahi dut. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_45
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
SEMPER PASCUAL
|
Buenos días, señora presidenta. Lehendakaria, legebiltzarkideok. Legebiltzarreko Talde Popularrak irizpen horri buruz duen iritzia azaltzeko hartu dut hitza, eta eztabaida honetan haserretu gabe egotea ezinezkoa dela esanez hasi nahi dut. Goioaga bezalako gizon bat Espainiako senatari izateko proposatzean Bilduk izan duen ausardiaren eta sentsibilitaterik ezaren aurrean haserretu gabe egotea, alegia. Identifikatutako gizon bat da, ETAkoa izateaz akusatua, eta Latasa damututako ETAko kide ohiak taldearen eta presoen arteko bitartekari gisa identifikatua. Ezinezkoa da ez haserretzea Gregorio Ordóñezen hilketaren hemezortzigarren urteurrena atzo bete zela jakinda. Gregorio Ordóñez Ganbera honetan esertzen zen legebiltzarkidea zen eta orduan ere ez zenuten kritikatu erailketa, ez zenuten izan hura kritikatzeko ausardiarik. Eta hori nahikoa ez dela, hura hil zuen taldeko kide bat euskaldun guztion ordezkari izatea planteatu eta proposatzen duzue gaur Ganbera honetan. Ez gara honaino iritsi, ez dugu horrenbeste sufritu, zuek gaur planteatzen diguzuena normaltzat onartzeko, Mintegi andrea. Ez dugu horrenbeste sufritu normaltzat onartzeko. Ez da sentsibilitate falta hutsa. Ez duzue zuek soilik erakusten sentsibilitate falta jasanezina. Izendapen hori erabateko printzipio-deklarazioa da. Zuek izan zaretenaren, orain zaretenaren eta izaten jarraitu nahi duzuenaren printzipio-deklarazioa da. Gaur ez gara ari hiru senatariri botoa ematen soilik, ez gara ari Ganbera honetako ordezkari gisa hiru senatari aukeratzen soilik. Jarrera bat bozkatzen, iragana ulertzeko modu bat bozkatzen eta etorkizuna proiektatzeko modu bat bozkatzen ere ari gara, Euskadiren etorkizuna bozkatzen, hain zuzen ere. Duela urtebete hiltzea zergatik ondo iruditzen zitzaizuen eta orain zergatik ez galdetzen zaizuenean isilik geratzen zarete, baina ez hori bakarrik. Duela urtebete hiltzeak zergatik zuen justifikazioa eta gaur zergatik ez duen galdetutakoan erantzun gabe gera- tzen zarete, baina ez hori bakarrik. Ez duzue bat egiten ETAren mehatxurik gabe bizi nahi dugun euskaldun gehienokin, baina ez hori bakarrik. Ez duzue bat egiten polizia nazional baten, ertzain baten, kazetari baten edo ume baten hilketak inoiz inolako justifikaziorik ez duela uste dugun euskaldun gehienokin, eta, gainera, zuen isiltasunean gozatzera eta iragan beltz horretako protagonista izan zirenek Euskadiren etorkizuneko protagonista izan behar dutela planteatzera etorri zarete hona, batere aldaketarik gabe. Eta zuek bakarrik ez zarete gai sufrimendura eta oinazera eraman gintuen noria horretatik irteteko. Zuek bakarrik, batere autokritikarik gabe, iraganeko izugarrikeria horren zati bat egiten duzue eta izugarrikeria horren zati bihurtzen zarete oraineraino proiektatuta. Eta gezurra badirudi ere, ez duzue onartu nahi ETAko damututako zenbait kidek ere aitortzen dutena: indarkeriak ez duela inoiz zentzurik izan. Zuek haien atzetik zaudete! Eta orain senatari izateko hautagai aurkezten diguzue, besteak beste, Gregorio Ordóñez eta Fernando Buesa hil zituen talde bereko ustezko kide bat. Hara, sekulako lana daukagu etorkizunerako, Euskadiren etorkizunean lehen jasan behar izan dugun ezer berriro ez gertatzeko oinarriak eraikitzea. Gure erantzukizun ikaragarriaren zati bat da hori. Baina etorkizun hori, etorkizun desberdin hori, Euskadin erailtzeak eta mehatxatzeak inoiz zentzurik ez duela izan argi eta garbi uzten badugu soilik eraiki ahal izango da bizikidetzan; euskaldunok berriro hutsetik hastea ez dugula onartzen argi uzten badugu. Ezingo dugu etorkizunerako ezer onik eraiki erailtzeak nolabaiteko justifikazioa izan duen sentsazioarekin pasatzen badugu orrialde hau. Eta izendapen horren asmoa ez da soilik berriro hutsetik hastea: izendapen horren asmoa euskaldunaren eredu izatea ere bada. Eta jarrera horrekin, gu aurrean izango gaituzue. Eta gauza bat esango dizuet: ez dago eta ez da egongo amnesia kolektiborik. Eta argi izan hau, Mintegi andrea: gaurkoa bezalako izendapenek agerian uzten zaituztete. Goioaga senatari izateko aurkeztea, Espainiako Senaturako euskaldunen ordezkari gisa aurkeztea iraina da terrorismoaren biktimentzat eta haien memoriarentzat, bai horixe, baina baita erakunde demokratikoentzat ere. Eta gehiago esango dut, iraina da euskaldunontzat ere, ez dugulako nahi Goioaga bezalako morroiak gure ordezkari izatea, ez dugulako sentitzen gure ordezkari direnik eta gu ordezkatzen gaituztenik. Zure proposamena legezkoa izango da, baina lotsagarrikeria da. Eta horregatik iragartzen dizut, presidente andrea, Legebiltzarreko Talde Popularrak ez duela parte hartuko bozketa honetan, zuek planteatzen duzuena kementsu arbuiatzen dugula adierazteko. Eta, Mintegi andrea, gaur egun Euskadiren historiako etaparik beltzena ordezkatzen jarraitzen duzue, baina –guretzat are eta okerrago dena– kontua da ez duzuela beste ezer ordezkatu nahi. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_46
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
PASTOR GARRIDO
|
SV-ES
|
Talde Sozialistak Tontxu Rodríguez proposatzen du senatari izateko hautagaitzat.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_47
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MINTEGI LAKARRA
|
EH Bildu
|
EH Bildu taldeak proposatu egiten du Iñaki Goioaga Llano jauna.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_48
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
EGIBAR ARTOLA
|
EA-NV
|
Euzko Abertzaleak talde parlamentarioak proposatzen du Jokin Bildarratz.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_49
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
BILDARRATZ SORRON
|
Bai.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_50
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
GOIOAGA LLANO
|
Bai, onartzen dut.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_51
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
RODRÍGUEZ ESQUERDO
|
Bai.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_52
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE
|
EH Bildu
|
Kaixo, egun on denoi. Euskal gizartean egun buruhauste gehien sortzen dituen gaien artean bat, etxebizitzarena da zalantzarik gabe. Bai Estatuan, bai Europa mailan, baita Euskal Herrian ere bermatu beharreko eskubidea da etxebizitza duina izatearena. Baina beste askotan bezala, paperak bai, ondo jaso du, baina praktikak ez du eskubide hori betetzeko urratsik egin; alderantziz, esango nuke. Ondorioz, etxebizitzaz hitz egiten dugunean, sakoneko arazo batez ari gara, orain arteko politika publikoen eta baita hainbat legeren aldaketa eskatzen duena, norabide okerra zuzendu eta eskubide gisa bermatu ahal izateko norabideari ekingo badiogu. Etxebizitza oinarrizko baliabidea dugu gure bizitza garatu ahal izateko. Baina eman zaion erabilpena, bereziki azken urteetan, ez da oinarrizko ondasunena izan, ondasun espekulatiboarena baizik. Ez da esparru pribatuaren arazoa bakarrik izan. Arlo publikotik ere elikatu da espekulazioa eta ez zaio bidea moztu. Orain, krisiak gauzak baretu egin ditu, eraikuntza moteldu egin da. Baina urte luzeetan beharren gainetik eraiki da, familiak zintzurreraino zorpetu dira hauek ordaindu nahian, alokairu bidea erraztu ordez, oztopatu egin zaiolako gehiago. Eta orain ezta hori ere esango genuke: lehen eskatu orduko lortzen zenuen mailegua eskuratzea, orain ia ezinezkoa bilakatu da. Hori kasurik onenean. Beraz, krisia aprobetxatu egin beharko genuke, errora jo eta arazoa oinarritik zuzentzeko bidean jartzeko, arazoa ez baita ez krisia, ez maileguak lortzeko zailtasuna eta ezta eraikuntza kopurua ere. Arazoa espekulatzaileen gose aseezina izan da, etekinak epe motzean lortzeko irrikak salmenta lehenestea ekarri duena, gure irabazien parterik handiena etxebizitza eskuratzeko bideratuz eta diru-sarrerak moteldu edo desagertzen direnean gorriak ikusiz. Hori da guztiz moldatu behar duguna: alokairuaren alde eginez, etxe berriak eraiki aurretik hutsak merkaturatuz, irabazien parte txiki bat bideratuz horretara eta gainerakoa eguneroko gainerako beharrei eta ongizateari bideratzeko moduan izan gaitezen herritarrok. Baina gizarteko beste arlo batzuetan gertatzen zaigun moduan, garrantzitsua hori dela jakinda, eta beraz sakoneko aldaketen beharra gordin mahai gainean jartzeko unea den arren –eta egingo dugu–, premiazkoa gaur etxegabetzeei mugak jartzea da. Azpian dagoen arazoari soluziobidea nondik ematen zaion aztertu eta moldatzen dugun bitartean, jendea kale gorrian geratzen ari delako. Eta hori, nola edo hala moztu egin behar dugulako, gaur ahal bada, eta ez bihar. Asko, gehiegi dira beraien etxeak galdu dituzten familiak eta kale gorrian daudenak. Oso kolektibo ezberdinei eragiten dien eta eragiten ari zaien arazo larria da etxegabetzeena. Eta hitz politak albo batera utzi eta benetako soluzioak emateko garaian gaude, norberetik konpromisoak hartzeko unea, alegia. Jar ditzagun benetako soluzioak martxan inor gehiago kaleratu ez dezaten, eta has gaitezen ondoren etxea eskuratzerik ez duten horien beharrak asetzeko lanean. Hori ere bada gure egitekoa nahiz eta gaur ez garen horretan hainbeste zentratuko. Ez da gainera lehen aldia eztabaida Legebiltzar honetara ekartzen dena. Onartu izan dira gai honen inguruko ekimenak, baina ezer gutxi konpondu dute ekimen horiek. Eta datuei begiratu besterik ez dago arazoaren gordinaz jabetzeko. 2008tik 12.000tik gora familia bota dituzte euren etxeetatik Hego Euskal Herrian. Egunean zazpi kaleratze burutzen dira Botere judizialaren iturrien arabera. Kopuru hori bederatzikoa izatera ere iritsi zen iazko lehen hilabeteetan eta aurretik dugun panorama, neurri eraginkorrak hartzen ez baldin badira, ez da hobea. Nahiz eta emandako kopuru hauetan jakin badakigu guzti-guztiak ez direla etxebizitzei lotutakoak, asko dira; bakarra egonda ere, asko litzateke. Amaia Egañak egoera jasanezina egin zitzaiolako bere buruaz beste egin zuenean, bazirudien egoeraren larriaz jabetzen hasiko ginela eta Administrazioak zegokion esku-hartze maila izango zuela, handik aurrera horrelakorik berriro gerta ez zedin. Zirudien baina asmo hutsean geratu da. Denok dakigu Espainiako Gobernuak kaleratutako moratoria moduko dekretuak oso gutxirentzat ekarri duela behin-behineko arnasaldia. Denok dakigu banketxeek irudikatu zuten lotsa espejismo hutsa izan zela eta kaleratzeak etengo zituztela esan zuten arren, iragarpen hutsa izan zela, eraginik gabea. Epaitegietan hasitako bidean atzera kasu bakar batean ere egin ez dutelako. Guztiz onartezina da eta salatzearekin ez da nahikoa. Neurriak hartu behar dira. Finantza-erakundeak dira neurri handi batean herritarrok pairatzen ari diren krisi honen eragile. Eta erantzuleak izanda ere, Administrazioak, hauen epe motzeko etekin-goseak ekarritako diru-zuloak estaltzeko, denon dirua erabili du. Eta hori egin du inolako ardurarik trukean eskatu gabe. Herritarron zergetatik ateratzen den dirua jasotzearen truke, familiak itotzeari uzteko konpromisorik eskatu eta hartu gabe finantza-erakundeen artetik. Gure diruaz finantza-erakundeak irabaziak bermatzen ari dira. Eta bitartean, gure jardueraren erdigunea behar luketen herritarrak bazterketa, pobrezia eta kaleratzeak ari dira pairatzen egunero. Egoera hain da agerikoa, denok hitzez gertatzen ari dena mugatzeko beharra aipatzen dugula, baina hitz hutsetan geratzen gara. Horren ondorioz, Legebiltzarrak iazko maiatzean onartu zuen Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei eskatzea kaleratzeen ordez bestelako alternatibak bila zitzaten konpromisoa adierazteko. Baina bistan da ez duela fruiturik eman. Eskari hutsean geratzen baldin bagara, finantzaerakundeek ez dute inoiz behar ditugun urratsak emango, bihozgabeak direlako. Horregatik, bitartekaritza-lanak ondo daude herritarren eskubideak defendatzeko baldin badira hauek, finantza-erakundeentzat arazoari aurre egiteko kaleratzen ordez, mahai gainean jartzen zaizkion aukera ezberdinak lotesleak baldin badira. Eusko Jaurlaritzak badu nondik eragin. Hasteko, finantza-erakundeentzat zaindu beharreko bezeroa dela esan genezake, miloi asko mugitzen dituen erakundearen mailan. Hori dela eta, hauen konpromisoa eskatu, eskatu dezake eta kaleratzeekin jarraitzen duten finantza-erakundeekin lanik ez egitea erabaki ere bai. Zein konpromiso eskatu behar zaizkio, gure ustez, finantza-erakundeei neurri hau ekiditeko? Aztertu ditzatela orain arte kaleratuek etxea berreskuratzeko aukerak, borondatea baldin badago egin daitekeelako, inongo legeek hori galarazi, ez dutelako galarazten. Ordaindu ezin dutenei, hipoteka betearazteko prozedura martxan jarri aurretik beste bide batzuk bilatzea; kale gorrian geratu gabe, alokairu sozial baten bitartez egoera oker horri aurre egin ahal izateko, betiere egoera hobetzen denean berriro ere ordainketari ekin ahal izateko konpromisoarekin. Izan ere, kaleratze kasu gehienak diru-sarrera nahikorik ez izatearen ondorio dira, eta ez familiak zor handietan sartu eta neurriz kanpo aritu direlako. Horrelakoak ere izan, izango dira, baina ez dezagun horrelako argudio merkeetan benetako egoera ezkutatu. Langabezian, diru-sarrerarik gabe, oinarrizko beharrak asetzeko ezintasunean dagoenak ezin dio aurre egin soldata zuenean parte handi bat jaten zion hipotekari. Kasu bat, horren argi: finantza-erakundeari 8.000 euro zor zizkion gizonezkoarena. Ez da dirutza lana duenarentzat, baina bai aspaldian langabezian dagoenarentzat. Ez da onargarria zor horrengatik etxea galtzeko zorian izatea. Eta ez da ere kopuru handiagoa balitz, etxea galtzea bera ez litzateke justifikagarria. Eta gainera, hainbat kasutan pobreziara, bazterketara kondenatuta daude etxea galtzen dutenak, oraindik hori galdu ondoren zorra izaten dutelako. PPk esango du badagoela legean. Egia da, gaur egun onartua, behin etxea galtzen denean zorra kitatzeko modua. Baina aldaketak egin, egin beharko dira. Neurri horiek ez baldin badira eraginkorrak, aldatu egin beharko dira, eta gaur gaurkoz ez dira eraginkorrak. Zer gertatzen da? Finantza-erakundeen interesen aurkakoa dela eta hori egiteko borondatea beste gauza bat dela. Horregatik, ondo legoke aldaketa onartzea baina Hipoteka Legearen eta Estatu mailan egin daitezkeen bestelako lege-moldaketen zain baldin bagaude, nekez emango ditugu pausuak norabide zuzenean, jakin badakigu gehiengoa dutenek ez dituztela lehenesten etxea galtzeko arriskua dutenen beharrak. Guk eskatzen duguna da finantza-erakundeek diru publikoa jasotzen duten bitartean gutxienez, sikiera, ez dadila beste kaleratzerik gauzatu hauen aldetik. Lehen aipatu dugun gizonezkoaren kasuan, azken unean kaleratzea gelditzea lortu da. Azken aldian, Basaurin, Lekeition, Gasteizen, atzo Irunen, antzeko kasuak gertatu direla ere irakurri ahal izan dugu. Jendearen presioarengatik izan da, instituzioak ez direlako nahikoa busti. Eta horren aurrean galdera egiten dugu: Azken unera arte, estu eta larri, etxea galtzeko zorian egoteak dakarren estutasuna zergatik ez lehenago ekidin? Zergatik kaleko presioak lortu duena ezin dugu bestelako neurrien bitartez prozedura egokiak arautuz bideratu? Herritarren elkartasunaren presio-gaitasunaren baitan utzi behar dugu kaleratze bat gelditzeko gaitasuna? Galdera horiei erantzuna eman behar diegu, herritarren eskubideei lehentasuna eman behar diegu, eta finantza-erakundeei mezua argia helarazi behar diegu. Beraiek ere gizartearen parte modura dagokien erantzukizuna borondatez hartzen ez badute, egoerak behartuta egiteko bidea bilatzeko prest gaudela. Mezu hori finantza-erakundeei igorri behar diegu eta Kutxabanki ardura maila handiagoa eskatu, duen funtzio soziala gogoratuz eta betearaziz. Horretarako, ez dugu Mario Fernándezena joan beharrik. Hemen zaudeten alderdietako ordezkariek duzue gauzak moldatzeko giltza. Ez zarete alperrik saiatu erabakien kontrola zuen eskutan pilatzen, orain zuei dagokizue urratsak ematea; hau ere bada gizarteekintza. Hori finantza-erakundeei begira. Baina horrez gain eta bide batez, gure eskura dauden tresnak erabili behar ditugu: kaleratzerik ez egin alokairuzko babes ofizialeko etxeetan; kaleratuei babestuko etxeak aukeran jarri; salmentako babes ofizialeko etxeetatik inor bota behar badute, etxea Eusko Jaurlaritzak atzera eskura dezala, eta ez dezala utzi finantza-erakundeen jabego izaten diru publikoz egindako inongo etxerik. En resumidas cuentas –EH Bildu lo está diciendo desde la campaña–, haremos todo lo posible para que no se produzca ni un solo desahucio más. Pondremos todo nuestro empeño en ofrecer alternativas a las familias que han sido desalojadas de sus domicilios, así como en implicar de forma activa y decidida a las entidades financieras y a la Administración en la solución de la problemática de los desahucios y del acceso de la vivienda. Esta es la razón por la que la proposición no de ley que estamos ahora debatiendo ha sido nuestra primera iniciativa parlamentaria. Hau lehen urratsa da, legeak aldatu bitartean finantza-erakundeek jarrera aldatzen duten bitartean, berehala egin daitekeena. Administrazioaren esku dagoena eta egingarria. Egingarria, bestelako proiektua handietarako dirua baldin badago, honetarako ere behar dugulako jarri, eta sinesten badugu benetan pertsonak gure politiken erdigunean jarri behar ditugula eta pertsona hauei eman behar diegula erantzuna. Zentzu horretan, aste honetan jaso ditut bi galdera idatziz Eusko Jaurlaritzari egindakoak, alokairuzko babes ofizialeko etxeetan zenbat kaleratze egin diren galdetuta, eman zaizkidan erantzunak irtenbideak bilatzeko baino lotsak ezkutatzeko ahalegina gehiago erakusten du. Niri, gure taldeari, berdin dio kaleratze horietan hainbat kasu gertatu ote diren beste arrazoi batzuengatik. Horrek ez du ezkutatzen portzentaje bat badela hain justu ere alokairua pagatu ezinda kaleratu dena. Gutxiago edo gehiago izan, bakar bat ere kaleratzen ez dugun bitartean, hori bada nolabait saihestu beharreko portzentaje. Ulertu behar dugulako etxegabetzeak direla etxebizitza-eskubidearen aurkako erasorik bortitzena. Hori bilatzen du gure proposamenak, horri aurre egitea, eta baita ere erdietsi dugun akordioak –eta honekin bukatzen dut–, besteak beste kaleratzeak gelditzea, dagoeneko etxea galdu dutenei alokairu sozialen bidez alternatibak ematea eta lan horretan Administrazioarekin batera finantza-erakundeak inplikatzea eta hauekin lan egiteari uztea. Hori da funtsean akor- dio honen baliorik handiena, jakinda lehenengo urratsa dela eta bide luzea dagoela egiteko. Mila esker.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_53
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MENDIA CUEVA
|
SV-ES
|
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on guztioi. 2008az geroztik jasaten ari garen krisi luzeak biktima asko eragin ditu. Baina gehien hunkitzen duten eta gauza publikoen kudeaketan ari garenoi eta herritarrak ordezkatzen ditugunoi gehien axola behar zaizkigun biktimak kaleratzeen biktimak dira. Argi dago krisi honetako sakrifizioak ez direla berdintasunez banatzen ari. Gizartearen parte handi bat ari da jasaten ahaleginen zatirik handiena, eta beste parte bat zeharka baino ez da ari jasaten. Gainera, indarrean dauden legeek ez dute berdintasun-jarrera bat sortzen gainzorpetzeak eragindako arazoak ebazteko orduan. Ohea eta teilatupea izatea, antzinatik funtsezkoa dena, pertsonen duintasunaren ardatza da. Gure Konstituzioko eskubide sakratua da, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean ere jasota dagoena. Hala ere, gure sistemak gaur egun ez du bermatzen kaleratuek teilatupea aurkitzea. Herritarrak zergen bitartez ari dira finantzaerakundeak birkapitalizatzen, haientzako oso kostu txikian. Zentzu horretan, Legebiltzar honek, euskal herritarren ordezkari gisa, behar adinako legitimotasuna du banku eta kutxei ahalegina egitea eta baliabideak jartzea eskatzeko sortzen diren egoera bidegabeak arindu ahal izateko, eta baita euskal instituzioei mezu argi bat bidaltzeko ere: ahal diren baliabide guztiak jarri behar dira kaleratutako pertsonak bazterketaren esparruan eror ez daitezen. Horregatik, adostu dugun zuzenketak ondo bereizitako bi alderdi ditu. Lehenengoa Espainiako Gobernuari zuzendutakoa, lege-esparrua aldatzeko eta Espainiako legeria Europakora egokitzea eta orain betetzen ez dituen nazioarteko estandarretara homologatzea lortzeko eskumena baitu. Azken oharra itsasoaren beste aldetik iritsi zaigu, Ekuadorko Herriaren Defendatzailearengandik hain zuzen ere, Espainiako Hipoteka Legearen aurkako helegitea jarri baitu Estrasburgoko Auzitegian. Hori dela eta, babesik gabeko egoera honekin amaitzeko aldatu beharreko arau guztiak aurki ditzakezue gure zuzenketan: Hipoteka Legea, Prozedura Zibilaren Legea, Hipoteka Merkatua Arautzeko Legea, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontu-hartzeei buruzkoa eta Hipoteka Maileguen Subrogazio eta Aldaketarako Legea. Baina horrez gain, egungo egoeran, aginduizaerako legezko arau baten onespena mia daitekeela eta miatu behar dela planteatzen dugu, ez ordaintzearen arrazoia langabezian egotea denean ohiko etxebizitzaren maileguen ordainketan luzamendua egiteko aukera emango lukeen onespena. Betearazteko prozedurarik ez hastea du xede, ez judiziala eta ez judizioz kanpokoa. Horrelako arau batek familia osoak ez baztertzeko ahalegin soziala eskatuko luke. Denon artean, baliabide publikoekin Bankia eta beste hainbat entitate erreskatatu ditugu, eta Banku Berregituraketa Funtsari lagundu diogu. Horrekin alderatuta, gure herrikideak erreskatatzeko ahalegina oso txikia da, eta finantza-erakundeek krisiari egiten dioten ekarpen gisa aurre egin beharko liekete. Hori arau-aldaketetatik espero dugunari eta eskatzen dugunari dagokionez, baina Euskadin jakineko gauzak egin ditzakegu eta egin behar ditugu. Horregatik, hainbat alderditatik planteatzen dugu dirusarreretan beherakada handia izan duten edo langabezian dauden pertsonak babestea. Izan ere, krisian daramagun denbora honetan hainbat gauza ikasi ditugu gertatzen diren egoeretatik. Horietako bat herritarra geratzen den gutxiagotasuneko egoera, gainzorpetzeko egoera finantza-erakundearen aurrean. Beste bat, etxebizitza galtzea eta egoera horrentzako soluziorik ez aurkitzea. Beste bat, pertsona horien egoera xehetasunez eta garaiz ezagutzeko erakundeok izaten dugun informazio goiztiarraren falta, askotan gure ingurunean dauden pertsonena. Eta baita beste premia bat ere, nire iritziz garrantzitsuena, erakunde publiko eta finantzario guztien konpromiso serioa egoera horri lasterbidea aurkitzeko. Horregatik proposatzen dugu gure zuzenketan pertsona horiek ez liratekeela kaleratu behar. Azken sei hilabeteetan Eusko Jaurlaritza hasi zen alokairu publikoaren luzamendu hori aplikatzen, betiere langabeziagatik edo diru-sarreren beherakada handiagatik. Halaber, finantza-erakundeek sinatutako hitzarmenak berrikustea premiatzen dugu bitartekaritzazerbitzutik igaro baino lehen kaleratzerik gauzatu ez dadin, eta baita zerbitzua hedatzeko kanpaina egitea ere Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten finantza-erakundeekin, bereziki Kutxabankekin, akordio bat sinatzea ere beharrezkoa iruditzen zaigu, abian jarritako kaleratzeak bertan behera uzteko, euren etxebizitza-stockaren parte handi bat kaleratuen eskura jartzeko alokairu sozialaren bitartez, edo kaleratzeprozedurarik abian ez jartzeko, ohiko etxebizitzaren hipotekari aurre egiteko bat-bateko ezintasun bat dagoenean luzamendua ezarriz. Denok kezkatzen gaituen arazoa konpontzea xede duten jakineko proposamenak dira hauek, ez baita ahaztu behar estatistika judizialetan jasotako kaleratze guztiak ez direla ohiko bizitzenak. Horietako asko negozioen lokalak, fabrikak edo bigarren etxebizitzak dira. Beraz, ez dira horrenbeste guk aipatzen ditugunak; finantza-erakundeek aurre egin diezaiekete instituzioekin egindako hitzarmen horien bitartez. Bestalde, euskal instituzioek (udalek, forualdundiek eta Jaurlaritzak), finantza-erakundeekin batera, familiei laguntzeko formulak bilatu behar dituzte, eta egoera dramatiko bihurtu baino lehen garaiz eteteko aukera ematen duen alerta-sistema goiztiarra ezartzen ere lagundu behar dute. Azkenik, eskaera etiko bat egiten dugu, nire iritziz herritar guztiek partekatzen dutena, kaleratzeak geldiarazten ez dituzten erakundeekiko finantzaharremanak berrikustekoa edo etetekoa. Azken batean, 2013an egoera larriak ikusiko ditugu. Krisi ekonomikoa eta atzeraldia, mundu osoa alertan jartzea, sakonagoa izango da eta, ondorioz, horrelako egoerak askoz ohikoagoak izango dira, jende gehiegi ari delako muturreko egoeran luzaroegi irauten. Beraz, instituzio guztien konpromisoa behar dugu gogor eta exijentziaz lan egiteko krisiaren ondorioak gehien pairatzen ari diren pertsona eta familia horientzako koltxoia lortu ahal izateko. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_54
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
LLANOS GÓMEZ
|
PV-ETP
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Hemen esan den bezala, etxebizitza oinarrizko eskubidea da, gure Konstituzioak jasotzen duen eskubidea da. Bizitzen ari garen krisiaren alde latzenetako bat herritar askorena da, izan ere, enplegua eta dirusarrerak galtzeari etxebizitza galtzeko drama gehitu behar diote, gizarte-bazterketako egoera kondenatzen dituena. Jasaten ari garen egoera ekonomikoak hipoteken ondoriozko kaleratzeen hazkunde esponentziala eragin du, nahi gabeko eta fede oneko zordunak protagonista dituen errealitate sozial berria eragin du. Egoera hori pairatzen ari direnak konponbide zaileko kiribil batean sartzen dira; izan ere, hipoteka ez ordaintzeagatik egindako zorrari berandutze-interesak gehitzen zaizkio eta gainera entregatutako higiezinak, askotan, ez du estaltzen sortutako zorra. Horregatik, finantzarioki bizitza osorako kondena ditzakeen kaudimen-gabeziako egoeran sartzen dira. Euskadin ere ari gara etxegabetze horiek jasaten, eta 2008tik iazko lehen seihilekora bitartean sei milatik gora gauzatu dira. Beraz, argi dago garrantzi handiko arazo sozial baten aurrean gaudela, eta gutxieneko enpatia dugun pertsona guztiok gure sentsibilitatea erakutsi behar dugula arazo horren aurrean. Baina, bestalde, arazo konplexua da eta botere eta instituzio publikoek neurri posibilistekin aurre egin behar diote eta ez gero hutsean gera daitezkeen itxaropenak sortzen dituzten asmo-adierazpen hutsekin. Gainera, soluzioetan kaltetuen egoera larriari eman beharreko erantzuna koordinatu egin behar da, etorkizunean kredituari atea itxi diezaiokeen egoera saihestearekin. Bateragarri egin behar da kasu muturrekoenei eta urgenteenei erantzuna ematea epe luzera etxebizitza eskuratzea galarazten ez duten soluzioekin. Alderdi Sozialistak, Espainiako Gobernuan egon zen etapan, finantza-egonkortasunean jarri zuen bere kezka. Ez zaigu desegokia iruditzen, baina, lehen esan dugun bezala, kontsumitzailearen defentsaren eta kaleratzeen dramaren gainetik jarri zuen, eta egoera hark ez zuen ia erantzunik izan. Baina hori bai, Alderdi Popularrak lurzoru-klausulak mugatzeko eta kontrataziodatakoa baino % 40 interes handiagoa eragiten zutenean gehiegizkotzat jotzeko Gorte Nagusietan aurkeztu zuen lege-proposamen bati ezezkoa eman zion. Horren aurrean, Alderdi Popularraren Gobernuak 6/2012 Errege Lege Dekretua egin zuen Gobernua eratu bezain laster, baliabiderik ez duten hipotekazordunak babesteko presako neurriei buruzkoa. Legezko arau berri horren xede nagusia hipoteka-zorra berregituratzen ahalegintzeko neurriak ezartzea zen, ordainketari aurre egiteko zailtasun handiak dituztenen ordainean ematea eta alokairu sozialeko etxebizitzarako sarbidea barne. Bazterketa-atalasean dauden familiak izango dira onuradunak, hau da, errentarik ez duten, diru-sarreren % 60ko hipoteka-kuota duten edo ondare-ondasunik ez duten familiak. Egia da dekretu horrek jardunbide egokien kodea jasotzen zuela, erakundeek borondatez atxiki beharrekoa, baina behin atxikipena egindakoan derrigorrezkoa bihurtzen zena. Gainera, esan beharra dago dekretuaren borondatezko izatea zerk justifikatzen duen, betebeharren indarraldian alderdietako baten kaltetan betebehar horiek aldatzea atzeraeraginaren adibide argia izateak alegia, segurtasun-gabezia juridikora baitarama. Baina neurri horiek osatu egin behar zirela jakinda, 2012ko azaroaren 15ean 27/2012 erregedekretua onartu zen, hipoteka-zordunen babesa indartzea xede duena. Dekretu horren xedea kaleratzeen ondorio sozial larrienak geldiaraztea da, harik eta behin betiko soluzioa aurkitzen den arte. Dekretu hori, Alderdi Sozialistak onartu ez zuena, Kongresuan baliozkotu da eta zuzenketa-izapidean dago, otsailaren hasieran lege-proiektu gisa amaitzeko. Izapidean, dekretuak jasotzen dituen urgentziazko neurriei hondoko beste batzuk gehituko zaizkie, finantza-egonkortasuna arriskuan jarri gabe planteatutako arazo sozialari erantzuna emango diotenak. Araudi berri horrek ustekabeko kaudimengabezia larri gehienak estaltzen ditu. Kaleratzeak bi urtez geldiaraztea xedatzen du honako kasu hauetan: hilean 1.600 euroko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten familien kasuan, baldintza ekonomikoetan aldaketa esanguratsua izan dutenetan, azken lau urteetan hipoteka-karga gutxienez bider 1,5 handitu zaien kasuetan, hipoteka-kuotak diru-sarrera garbiak baino % 50 gehiagoan gainditzen dituzten kasuetan eta jabetzan duten etxebizitza bakarraren gainean hipotekarekin bermatutako kreditua duten eta dekretuan adierazitako baldintzetakoren batean dauden kasuetan. Halaber, araudiak berak xedatzen du alokairuko etxebizitza sozialen funtsa sortzeko premia, etxebizitza galdu dutenentzako prezio egokiekin. Urtarrilaren 17an sinatu zuten hitzarmena Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Ministerioak, FEMPek, Hirugarren Sektorearen Plataformak, banku-ugazabek eta hiru kreditu-entitateek, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera euren etxetik kaleratu dituzten eta urrakortasun berezikoak diren familiei zuzendutako 5.891 etxebizitzak jarri dituztenek. Errege-dekretuaren xedeagatik, bere funtsa eratzen duenagatik, premia berezi eta urgenteko kasuen soluzioa jasotzen du, eta beste neurri batzuk, esaterako, Hipoteka Legearen erreforma, Prozedura Zibilaren Legea edo Konkurtso Legea, lasaitasun eta moderazio handiagoz egin daitezke eta egin behar dira. Horregatik, bai legebiltzarrean lege-proiektu gisa izapidetzen den bitartean eta bai ondoren, legeria aldatuko duten alderdi horiek jorratuko dira, eta zorra berregituratzeko prozesuetan sartu ahal izateko jardunbide egokien kodea aplikatzeko atalase berriak ezar daitezke, kitatzekoa edo, hala badagokio, ordainean ematekoa. Horretarako konpromisoa hartu zuen Gobernuak errege-dekretua Gorte Nagusietan baliozkotzen zen bitartean. Bi izan behar dute neurriak inspiratu behar dituzten printzipio gidariak: zorrak ordaindu egin behar direla eta hipoteka-arkitekturak etxebizitza eskuratzen lagundu behar duela. Erreforma sakonak egin daitezke eta egin behar dira, baina ikuspegi juridikoari eutsita eta ohiko etxebizitzaren babesean eta hartzekodun eta zordunen arteko karga-banaketa bidezkoagoan arreta jarrita. Horregatik, lehen esan dudan bezala, dekretua baliozkotu aurreko eztabaidan lege-proiektu gisa izapidetzean plantea daitezkeen eta planteatu behar diren kontuei buruzko alderdi horiek jorratu ziren. Alde batetik, hipoteka-zorrari buruzko kontuak, beste batetik, bermeei buruzkoak, eta, azkenik, hipoteka-prozedurari buruzkoak. Zorrei dagokienez, gainzorpetzea saihestu dezaketen neurriak plantea daitezke eta zorpetze arduratsu eta mugaturanzko bideari ekin. Horrela, legezko mugak jar dakizkioke zorpetzeari, bai esfortzu-ratioaren ikuspegitik eta bai bermearen ikuspegitik. Interesak pilatzeagatiko eta berandutze-komisioengatiko zorpetze-hazkundearen gehienekoa ere ezar daiteke. Bermeei dagokienez, enkantearen ondoriozko zorraren kitapenaren gutxienekoa igotzera, errenten enbargaezintasuna aldatzera eta tasatzaileen independentzia handitzeko neurriak hartzera eraman behar dute neurri horiek, Espainiako Bankuaren kontroltresnak areagotuz. Eta azkenik, kaleratzeko prozedura betearazleari dagokionez, hau da, gure hipoteka-sistemaren indarguneetako bati dagokionez, aldatzeko aukera planteatu behar da –Europar Batasuneko abokatu nagusiak dioen bezala– 93/13 Direktibaren araberakoa izan dadin, organo judizialak prozedura betearazlea eteteko aukera izatea exijitzen duena, kontratu-klausula baten abusu-izaera egiaztatu arte derrigorrezko betearazpena eteteko helburuarekin. Kontu horiei guztiei heldu egin behar zaie. Horrela esan da Diputatuen Kongresuan, eta horrela ageri da adostu dugun zuzenketan, talde honek adostu duen zuzenketan. Eta zuzenketa horretan dago jasota bankuak inplikatu egin behar direla, eta inplikatzen direnei aitorpena zor zaiela, eta harremanak berriz aztertu behar direla kaleratze-arazo larriaren aurrean izaten den jarreraren arabera. Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza-zerbitzua ere sustatu egin behar da, batik bat prebentzioaren aldetik eta kaleratutako pertsonek beren etxebizitzan jarraitu ahal izateko formulak lortzeko. Eta, hemen esan den bezala, beharrezkoa da beste administrazio batzuen, foru-aldundien eta udalen inplikazioa ere kaleratze-prozedura batean etxebizitza galdu duten familiei soluzio bat emateko etxebizitzaparke propio baten bitartez edo zerga-neurrien bitartez. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta udalen arteko lankidetza-formulak jaso ditugu gure zuzenketan, laguntza-programa bat ezartzeko xedez. Esan dudan bezala, argi dago milaka pertsonari eragiten dien lehen mailako arazo baten aurrean gaudela, eta ezin diogu errealitate sozial horri ezikusiarena egin. Baina hartzen diren neurriak ere, esan dudan bezala, baloratu egin behar dira kargen eta hartzekodun eta zordunen babesaren arteko konpentsazio handiagoa egon dadin, ustekabeko ondoriorik eragin gabe. Eta bidezkoa da aitortzea egungo Gobernua izan dela familia asko jasaten ari diren drama hori arintzeko neurriak hartu dituen bakarra. Ez gara isilik geratuko, orain, Gobernutik atera zirela urtebete baino gutxi gehiago denean, beren agintaldian aplikatu ez zituzten eta baztertu egin zituzten soluzio jakin batzuk aldarrikatzen dituztenen aurrean, esaterako, ordainean ematea edo Prozedura Zibilaren Legearen erreforma hipoteka-betearazpenaren arloan. Eta ez gara ezer esan gabe geratuko kaleratzeen arazoa Alderdi Popularra Gobernura iristean sortutako drama dela adierazi nahi duten diskurtsoen aurrean, arazoa 2011 baino lehen existitu izan ez balitz bezala. Datu bakar bat ematearren, 2007az geroztik gauzatutako 400.000 kaleratzeetatik % 88 Zapatero jaunaren agintaldian izan ziren. Lastima Ekuadorko Herriaren Defendatzaileak errekurtso hori lehenago ez jarri izana. Beraz, zer erantzukizun-kuota hartzen du bere gain Alderdi Sozialistak egungo problematikan? Zergatik baztertu zuen Alderdi Sozialistak ordainean ematea bere agintaldian? Zergatik ez zuten aldatu legeria hipoteka-betearazpenaren arloan? Zergatik ez zuten onartu kaleratzeak gelditzea eta luzatzea? Zer gainbegiratze egin zuen Espainiako Bankuak maileguak emateko arloan eta itzultzeko bermeen arloan? Lehen ere esan dudan bezala, denok erantzukizunez lan egitea eskatzen duen arazo handi baten aurrean gaude, baina ez demagogia erabiliz, ez oportunismo politikoa erabiliz, ez orain neurri batzuk eskatuz edo Gobernuan egondakoan jaitsita gordetzen zen bandera altxatuz. Besterik ez. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_55
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARIETA ARAUNABEÑA IBARZABAL
|
Gracias, señora presidenta; señorías, buenos días. La crisis que estamos padeciendo ha dejado en evidencia la diferencia existente entre las partes que firman el crédito, en lo que respecta al riesgo que asume cada una. Como muestra de ello, desde Europa se ha manifestado que los ciudadanos se encuentran en situación de desamparo frente a las entidades financieras, debido a que la normativa en vigor no es la apropiada. De ese modo, pensamos que lo primero que hay que hacer es cambiar esa legislación, esa normativa, para eliminar o corregir de ese modo esta injusta situación. Horregatik planteatzen dugu indarreko araudia aldatzea, dauden disfuntzio guztiei helduko dien eta hipoteka-kaleratzeen prozeduretako egungo babesgabetasuna ezabatuko duen planteamendu integral batean oinarrituta. Prozedura judizialean aurka egiteko aukera jorratzen da, epaileek zerbait egin ahal izan dezaten kontratuetako neurriz kanpoko klausulen kasuan edo kaleratze-prozeduren irregulartasunen aurrean. Zorrak kitatzeko judizioz kanpoko prozedura bat arautzea proposatzen da, zenbait neurri hartzeko aukera ematen duena, esaterako, kaleratze-kasuetan etxebizitzan geratzekoa edo ordainean ematea eta, ados ez egonez gero, konkurtso-prozedurara igarotzea, behin prozedura amaitutakoan, fede oneko zorduna gainerako pasibotik salbuetsita gera dadin berriro hutsetik hasi ahal izateko. Tasazio bidegabeak eta kopuru txikiengatiko esleipenak galarazten dituzten neurriak ere planteatzen dira, eta baita berandutze-interesei legezko muga ezartzea ere, ezein kasutan aldatu ezingo dena. Horri guztiari familiaren gainzorpetzea gehitu behar zaio. Bestalde, kaleratze-prozedura batek kaltetutakoak, alokairu soziala ordainduta, etxebizitzan mantentzea xede duten bitartekaritza-neurriak hartzea planteatzen da eta, edozein kasutan, kaleratuen eskura jartzea alokairu sozialeko etxebizitzak, bai finantzaerakundeek kaleratzeen bitartez eskuratutako stock-ekoak nahiz administrazio publikoek dituztenak. Administrazio publikoen eta finantza-erakundeen arteko lankidetza ere planteatzen da, premia handienekoentzako laguntza-programa bat ezartzeko. Etxebizitza babestuari dagokionez, de facto ordainean ematea egitatea bada finantza-lankidetzarako 2011ko hitzarmenaz geroztik, 2011 baino lehenagoko kasuetara zabaltzea proposatzen da orain. Kaleratze edo ordainean emateko kasuetan gainbalioen tratamendua hobetzea ere proposatzen da. Laburbilduta, araudia aldatzea proposatzen da, arazoa ebazteko gakoa baita. Bestela, arazoa atzeratzea eta, denborak aurrera egin ahala, handitzea besterik ez litzateke izango. Baina ez da hori bakarrik; izan ere, geure erakunde-esparruan ere neurri garrantzitsuak planteatzen dira, kaleratzeek eragindako egoerei erantzuna emateko aukera emango dutenak, eta baita etxebizitza galtzea saihestera edo alokairu sozialaren bitartez etxebizitzari eustera bideratutako neurriak ere, horretarako instituzioak nahiz finantza-erakundeak inplikatu behar badira ere. Garrantzi handiko proposamena da, baina denon ahaleginarekin egiteko modukoa iruditzen zaigu, zeren eta, entzuten ari garenaren arabera, talde guztiok, funtsean, gauza bera ari baikara esaten. Baina hori horrela bada, gaur bi erdibideko zuzenketa zergatik dauden pentsatuko duzue eta ez bakarra, baina Alderdi Sozialistari dagokionez esan behar dut ez dutela gure transakzioa sinatuko, zehaztapen gehiago nahi dituztelako. Duela bi egun arte, hau da, Gobernuan zeundetenean, ezinezkoa zela esaten zenutena egiteko eskatzen duzue orain. Gure erdibideko zuzenketan jasotzen ez diren eta Alderdi Sozialista ados ez egotea justifikatzen duten zehaztapen horiek zeintzuk diren ikusiko dugu. Gaur, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren erantzukizunpean dauden alokairuko etxebizitzetan kaleratzeak geldiaraztea planteatu diguzue. Baina aurreko Gobernuak, Eusko Jaurlaritzaren erantzukizunpean izapidetutako kaleratzeei buruz Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzun zion alokairuko etxebizitza publikoen parkearen kudeaketak bat-bateko kaudimen-gabeziarekin zerikusirik ez duten erabakiak hartzera behartzen duela, bideragarritasun ekonomiko eta soziala bermatu ahal izateko. Hala, 2010etik 2012ra bitartean, Gobernuak, Alokabidek eta Bizigunek, kaleratzeko 534 prozedura abiarazi eta 278 botatze egin zituzten. Beitialarrangoitia andreak gaiari buruz egindako galderaren erantzunean ikus daitezke datu horiek. Motiboei erreparatzen badiegu, egungo krisiak ekarri ez dituen ez-ordaintzeak dira, parke publikoen ez-ordaintzaile historikoak, aldatu ez diren pentsio eta prestazio egonkorren hartzaileak, mota horretako parkeen errentei aurre egiteko adinako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateen ez ordaintzeak, berez nahikoa diru-laguntza jasotzen dituztenak… Eta ez dut jarraituko, ildo horretatik doa eta. Baina orain transakzioan planteatzen zaigu berehala geldiarazteko Eusko Jaurlaritzaren erantzukizunpean dauden alokairuko etxebizitza guztien kaleratzeak. Baina, tira, esango diguzue zerbait! Alokairu sozial bat ere planteatzen da, familiaren erosahalmenaren arabera finkatuko litzatekeen eta diru-sarreren % 15etik gorakoa izango ez litzatekeen zenbatekoa izango lukeena. Alderdi Sozialistaren Gobernuarekin ere alokairuak familiaren diru-sarreren arabera finkatu izan dira, baina familiaren diru-sarrera horien % 20 eta % 30 arteko zenbatekoa izan dute errenta egozgarritzat. Orain, ordea, % 15eko gehienekoa planteatzen zaigu. Zergatik da gaur posible errenta hori eta atzo ez, aldatu den gauza bakarra Gobernua bada, eta zirkunstantziak aldatu ez badira? EH Bilduri dagokionez, legez besteko proposamenean ez da aipatu ere egiten arazoaren sustraia, hau da, legeria txarra aldatzea; beraz, ez dakit nola konpon daitezkeen arazoak sustraira jotzen ez bada. Horrela egindako proposamenak adabaki hutsak dira, sintomei erasotzen dietenak baina ez gaixotasunari, eta hori da Alderdi Sozialistarekin adostutako transakzioak aditzera ematen duena. Badirudi talde hauek ez dutela uste arazoa sustraitik konpon daitekeenik, etxegabetze eta kaleratze baten ondoren izaten diren ondorio izugarriak arintzeko neurriak soilik ezar daitezkeela. Horregatik, bigarren mailan uzten duzue egungo egoera bidegabeari, gure ustez eztabaidatzen ari garen arazoa eragiten duenari, amaiera emango dion arau-esparrua aldatzea, gure iritziz premiazkoa dena. Gracias. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_56
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, berriz ere. Egun on, lehendakari jauna. Interes handiko gai bat eztabaidatzen ari gara, kaleratzeen dramak zuzenean eragiten dielako milaka herritarri, eta zeharka beste milaka herritarri, kaleratzeen draman zuzenean murgilduta ez egon arren, beste herrikide batzuen konpondu beharreko egoera ikusten dutelako. Krisi ekonomiko ikaragarriko egoeran gaude, langabezia hazten ari da, zailtasun ekonomiko larriak daude, pobrezia hazten ari da, desberdintasuna areagotzen ari da, hipotekak gauzatu egiten dira, pobrezia gehiago sortzen da, krisi ekonomikoaren azken etapa gisa kaleratzeak egiten dira eta milaka pertsona bidegabekeriak jasaten ari dira. Azken batean, drama pertsonalak dira, drama familiarrak dira, eta milaka lagun daude harrapatuta botere publikoek sustatutako higiezinen burbuila batean. Espainiako azken gobernuek sustatutako higiezinen burbuila da. Eta guk behin eta berriz esan dugun bezala, hori guztia gertatzen zen bitartean, finantza-erakundeak diru publikoarekin erreskatatzen ziren eta erreskatatzen dira, espainiar guztien diruarekin. Guk uste dugu herritarrak erreskatatu behar direla, eta herritarrak erreskatatzeko modurik onena, kasu honetan, bozeramaileren batek esan duen bezala, finantza-erakundeei mesede eta herritarrei kalte egiten dien lege bidegabeak zentzuz aldatzea da. Eta bitxia da EH Bilduren jatorrizko ekimenak ez zuela proposatzen lege-aldaketa bakar bat ere, bera arazo nagusia denean: lege bidegabeak daude, aldatu beharrekoak. Eta hemendik, berriro eskatzen diogu Espainiako Gobernuari lege bidegabe horiek aldatzeko. Kalera irten eta protesta egitea ondo dago, ezinbestekoa da, dudarik gabe. Baina horretaz gain, protesta horiekin batera, lege bidegabeen aldaketak egin behar dira. Hainbat eta hainbat urtetan, bai Alderdi Popularrak eta bai Espainiako Alderdi Sozialista Langileak behin eta berriz uko egin diote egoera bidegabeak eta drama pertsonalak eta familiarrak saihestuko lituzketen lege-erreformak sustatzeari. Behin eta berriz uko egin diote higiezinen burbuilaren eta kaleratze bidegabeen dramari aurre egiteko neurri aringarriak martxan jartzeari. PPren Gobernuak eta Zapateroren Alderdi Sozialistak krisian zehar etengabe betoa jarri izan dieten kaleratzeen alternatiba guztien errepasoa egin dezakegu. Adibidez, etxebizitza erosteko kredituak mugatzea gainzorpetzearen aurkako neurri jakin batzuen bitartez; etxebizitza-parke publikoa sortzea; salerosketa-kontratuetan, erosketa- edo aldaketa-hitzemate edo -aukeretan hamabost asteguneko epea ematea dokumentuaren sinaduraren datatik kontatzen hasita eragiketari uko egiteko; abusuzko klausulak ezabatzea, esaterako, gehiegizko luzamendu-interesak, abal edo berme handiegiak edo mailegua emateko azterketa-komisio eta -gastuak; konkurtso-soluzio deiturikoa, bere garaian UPyDk planteatua, familia batek, etxebizitza galdu ondoren, bankuarekin bizitza osoko zorra izaten jarraitzea saihesteko; enkanteen tasazio-balioa handitzea; bahitura izanez gero, etxebizitza babestea, hipoteka ordaindu ezin dutenak kalean gera ez daitezen. Hainbat taldek ekimenak aurkeztu zituzten gai honen inguruan, prezio finkoko alokairutik hasi eta likidazio atzeraturaino. Hori guztia atzera bota zuten Ganberako talde gehiengodunek, Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak. Ordainean ematea. Geuk aurkeztu genuen duela ia urtebete ordainean emateari buruzko eta pertsona fisiko kaudimengabeen babesari buruzko lege-proposamena, PPren gehiengo osoak atzera bota zuena eta aintzat ere hartu ez zena. Hipoteka-betearazpenak aldatzea, kaleratzeen odoljarioa eta drama soziala saihesteko. Eta iritzi kritiko gero eta ugariagoen aurrean, epaileak ordainketan gabealdiak, amortizazio-epearen handitzeak, interestasaren aldi baterako murrizketak eta zorraren kitapenak ezarri ahal izatea eskatu da. Esan dudan bezala, horiek dira azken urte hauetan Diputatuen Kongresuan planteatu diren proposamen interesgarrietako batzuk, bai Alderdi Popularrak eta bai Espainiako Alderdi Sozialista Langileak behin eta berriz atzera bota dituztenak. Beraz, esanda geratu da lege bidegabeek eragindako egoera bidegabeak lege bidegabe horiek aldatuta konpontzen direla edo, gutxienez, arintzen direla. Hori da guk proposatzen duguna Euzko Abertzaleak taldearekin eta Talde Popularrarekin sinatu dugun erdibideko honen bitartez. Gure kasuan, ekimen horretaz gain, Konkurtso Legea aldatzea proposatu dugu Diputatuen Kongresuan, eta baita Hipoteka Legea, Prozedura Zibilaren Legea, PFEZaren lege nazionala eta horri atxikitako beste lege batzuk aldatzea ere. Bere garaian legeproposamen bat aurkeztu genuen ordainean ematea eta pertsona fisiko kaudimengabeen babesa sartzeko. Fresh start ekimena ere aurkeztu dugu, beste herrialde batzuetan lehendik dagoena, eta erantzukizun mugatuko hipoteken sustapena. Hori guztia behin eta berriz atzera bota izan da azken urte hauetan, azken hilabete hauetan. Horixe da gertakarien errealitatea. Hipoteka-maileguetan berandutze-interesen ezinbesteko mugapenari buruzko lege-proposamena eta hipoteka-zordunak babesteko beste neurri batzuk ere aurkeztu eta defendatu genituen bere garaian. Duela hilabete eta erdi edo bi hilabete, Espainiako egungo Gobernuak azaroaren 15eko Errege Lege Dekretua, hipoteka-zordunen babesa indartzeko hartutako premiazko neurriei buruzkoa, aurkeztu zuenean, bere garaian esan genuen bezala, neurri horiek behar adinakoak ez zirela argi eta garbi ikusten zen arren, haiek baliozkotzearen aldeko botoa eman genuen –demagogia egin ordez–, eta berehala zuzenketamultzo bat aurkeztu genuen, handik ateratzen zen legea aldatzeko eta hobetzeko. Zorpetze-batzorde nazional bat sortzea, etxebizitzarik gabe geratzen direnek, aldi baterako komodatu-kontratu baten bitartez edo hobaridun alokairu baten bitartez (alokairu soziala) gutxienez hiru urtez erabiltzen jarraitzeko legezko neurriak hartzea, edo nahi duenak bere etxebizitza ohiko etxebizitzaren enbargaezintasun-erregimen berrian sartzeko aukera izateko Kode Zibilean, Prozedura Zibileko Legean eta hipoteka-legerian behar diren legezko neurriak hartzea. Eusko Legebiltzarrean ere duela urtebete erregistratu genuen ordainean ematea hipoteka-kreditua desagertzeko arau orokor gisa arautzeari buruzko ekimen bat. Gauza asko daude egin zitezkeenak baina oraindik egin ez direnak eta hemendik aurrera egin ahal izango direla espero dugunak. Argi dago eztabaida hau ez dela gaur bukatuko eta, gainera, erdibideko zuzenketa hau Talde Popularrarekin eta Euzko Abertzaleak taldearekin onartzeaz gain, Gobernu zentralari eskatzen jarraituko dugu lege-aldaketa horiek guztiak egin ditzan lege bidegabeak zuzentzeko, eta adi egongo gara Eusko Jaurlaritzak erdibideko zuzenketa hori betetzen duen edo ez ikusteko. Nolanahi ere, berriro diot, finantza-erakundeei laguntzeko diru publikoa badago, arrazoi gehiagorekin eskatu behar da burbuila honen biktimei laguntzeko. Esan dudan bezala, talde proposamengileak hainbat adabaki proposatu zizkigun hasiera batean, baina ez zuen proposatzen lege-aldaketa argi eta zorrotzik. Hortik etorri zen gure zuzenketa eta hortik etorri zen Euzko Abertzaleak taldearekin eta Talde Popularrarekin lortutako akordioa. Uste dut ekimen-multzo zorrotza, handizalea eta argia aurkeztu dugula erdibideko horretan, arazo larri hau konpon dezakeena. Esan dudan bezala, hau ez da hemen amaitzen. Adi jarraituko dugu Espainiako Gobernuak zer egiten duen ikusteko, eta adi jarraituko dugu Eusko Jaurlaritzak zer egiten duen ikusteko. Egia esan, atentzioa ematen du Talde Sozialistaren jarrerak, ez duelako bat egin nahi izan akordio horrekin eta nahiago izan duelako EH Bildurekin bat egin; baina ez horrenbeste haren neurriekin, nire iritziz, ez baitu haietan sinesten eta ez baitator haiekin bat: EH Bildurekin egindako akordioa bistaratzea hautatu du, seguruenik, partekatzen ez dituzten eta Gobernuan erantzukizuna izan zutenean sustatu ez zituzten neurri batzuk defendatzeko. Talde Sozialistari interesatzen zitzaion gauza bakarra EH Bildurekin ituntzea zen, esan dudan bezala, eta ez bakarrik zorrotzak ez diren eta arazoen sustraira ez doazen ekimenak defendatzeko. Horietako asko, edo denak, ez zituzten defendatu Espainiako Gobernuan egon zirenean eta ez Eusko Jaurlaritzan egon zirenean. Baina bakoitzak ikusiko du zer egiten duen bere jarrera politiko berriarekin. Gu harro gaude Euzko Abertzaleak taldearekin eta Talde Popularrarekin sinatu dugun erdibideko horretaz, eta kaleratzeen eta egoera bidegabeen lakra hori ezabatzeko balioko duela eta pauso garrantzitsua izango dela espero dugu. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_57
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE
|
EH Bildu
|
Mila esker. Egia esan, ez nuke sorpresarik hartu behar, baina oraindik harrigarria egiten zait goiz honetan hemen entzun ditudan hainbat gauza entzutea. Gaurko plenoa hasi dugu esanez –edo batzuek hasi dute esanez– norbera erretratatu egiten dela, eta gaur hemen ikusi dugun erretratua, egia esan, oso adierazgarria da indarrak zertan eta nola batu diren. Maneiro jaunak amaitzen zuen esanez Alderdi Sozialistarekin guk egin dugun nolabaiteko akordio horretan eta trantsazional horretan, batzuek izan duten helburua ez dela neurriekiko. Nik galdetuko nioke ea nola demontre berak egiten duen bat Alderdi Popularraren neurriekin edo egiten ote duen orain arte hartu duen neurriekin, aldi berean herritarrak erreskatatu behar direla esaten duenean, hain justu kontrakoa gertatu denean orain arte Partidu Popularraren aldetik gai honetan eta beste gainerakoetan neurriak hartu diren bakoitzean. Ze hemen ikusi duguna, agerian, beste trantsazionala sinatu duzuen hiru alderdien aldetik, izan da oso deigarria. Guk proposatzen ditugun neurriak ez omen dira zehatzak baina, aldi berean, zuek proposatzen duzuena da boluntarismo hutsean geratzen den zerbait. Gauza jakin bat garbi dago: herritarrei ez zaie galdetu ea bere dirua erabili nahi duten banketxeen erreskaterik pagatzeko. Ez dute beraien borondatearen esku utzi hori egiten zen ala ez. Aldiz, bankuen borondatearen esku utzi nahi da ea zerbait egiten duten ala ez gai honetan. Eta garbi dago borondateek ez dutela soluziorik ekartzen. Garbi dago orain arteko politikek ez dutela arazoa sortu eta arazo horretan sakondu besterik egin. Enpatia, sentsibilitatea eta horrelako hitzak egin dira. Begira, gero edukiko dugu aukera hemen dauden eta kanpoan dauden eta gai honekin egunero kalean lanean ari diren plataformekin hitz egiteko, baina nik neuk bihar bertan etxea galtzeko arriskua izango banu, ez lidake ezertarako balioko hemen alderdietako ordezkariei entzuteak egoeraren lazgarriaz eta zenbat konturatzen garen zer egoera dagoen, atzetik ez badakar, guri dagokigun neurrian, neurri zehatzak mahai gainean jartzea eta soluzioak mahai gainean jartzea. Zeren eta pentsatzea Espainian egin daitezkeen legeen moldaketa horien baitan eta horrek iraun dezakeen guztiaren baitan utzi behar dugula izan dezakegun eraginkortasun guztia zerbait egiteko, soluzioak jartzeko borondaterik ez izatea da. Hori ere egin beharko da –nire hasierako hitzaldian esan dut–, baina badauzkagu tresna eraginkorrak. Badaukagu nola egin bihar bertatik, bihar bertatik, baita legea aldatu aurretik ere, beste kaleratze bat gehiago egon ez dadin. Eta hori da hona proposatzera etorri garena. Pentsatu nahi dut batzuen interesak baloratu diren bezala, beste batzuek ere proposamenari bat egiteko ez zutela erabiliko EH Bildurena aurrera ez ateratzeko nahi berezi hori. Nik garbi daukat: gaur hemen ateratzen dena ez badira neurri zehatzak galtzen ez gara hemengo inor aterako, galtzen euskal gizartea aterako da. Galtzen aterako da egunean-egunean bere errealitate gordinari aurre egiterik ez dagoena. Eta guk horiei eman behar diogu babesa. Eta ezin dugu herritarren babesa eta herritarren interesak, ez lege-erreforma luze eta auskalo noiz iritsiko diren horien eskuetan edo bankuen borondatean utzi. Bihozgabeak direlako, lehen ere esan dut. Eta horregatik harrigarria egiten zait Euskal Alderdi Jeltzaleak berak hain garbi hitz egitea gai honetaz baina, aldi berean, kutxetako asanbladetara gai hau eramateko oztopoak gaur, bihar eta etzi jartzea, benetan ez zaiolako gaiari heldu nahi heldu behar zaion tokitik. Derrigortasun-neurriak behar ditugu. Banketxeek neurriak hartu behar dituzte, derrigortu egin behar ditugu, ausart izan behar dugu entitateei, finantza-erakundeei pausuak eskatzeko, ausart izan behar dugu, batzuek ausardia eta lotsarik gabe herritarren eskubideak egunero mugatzen hartu duten ahalegin horretan. Nahiago nuke gure taldeak alderdi batzuek horretan egin duten ahalegina eta jarri duten esfortzua benetan herritarren beharrak asetzen jarriko balute, zeren eta ez datoz pareko; hitzak bai baina ekintzak ez. Eta gaur hemendik aterako gara oso proposamen... Maneirok esaten zuen "Jarraituko dugu ea betetzen dituzten". Ez duzu lanik izango hori jarraitzen. Borondatea, ahalegina, saiatzea, irakurri ditudan hitzak daude transakzional horretan, eta horrek ez du soluziorik ematen. Hitz egin behar da zer neurri jarri behar den eta neurri zehatzak izan behar dute. Zergatik ez duzue erreskateak jaso dituzten eta ez dituzten finantzaerakunde guztiekin harremanak izatea etete hori, zergatik ez diozue eusten horri, baldin eta kaleratzeak egiten badituzte? Ze hori ere erori egin da transakzional horretan, eta beraz, banketxeek presio hori ez dute izango. Azken batean, tamalgarria gaurko gai nagusi honetan azkenean gertatuko dena: neurri hutsalak, borondate-falta eta soluziorik ez herritarrei. Mila esker.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_58
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MENDIA CUEVA
|
SV-ES
|
Egia esan, talde batzuk erraz aurreikusteko modukoak dira argudioak erabiltzeko orduan. Nik, Llanos andrea, ez daukat batere arazorik, ez nire taldeak Euskadin, ez Espainiako Alderdi Sozialista Langileak eta ez bere agintari gorenek, ez dutelako zalantzarik izan arauetan aldaketak egin behar zituztenean ez zituztela egin eta huts egin zutela onartzeko orduan. Uste dut hori ohoragarria dela politikan, huts egiten denean onartzea. Baina Euskadin ari gara politika egiten, hau Euskadiko Legebiltzarra da. Beraz, nik uste dut zer den erabakitzen zentratu behar dugula eztabaida, Espainiako Gobernuari, eskumena duenari, arau-aldaketak egitea eskatzetik haratago… Eta egia esan, oso azkar ari da markak gainditzen; izan ere, hogeita bederatzi legegintza-dekretu bederatzi hilabetetan egitea, oso denbora gutxian ekonomiarekin zerikusia duten bederatzi aldaketa egitea… Itxaropen handia dut lehen seihilekoan gai izango dela Diputatuen Kongresura eramateko eta han gehiengo osoarekin onartzeko egin beharreko erreformak. Dena den, alderdi honek dena eman du Euskadin gobernatzeko erantzukizuna izan duen denboran. Aurretik egin ez zen urratsa egin zuen eta, bere aukeren neurrian, bat-bateko kaudimen-gabezia egoeran dauden pertsonen arazoei soluzioak emateko lehen urratsa egin zuen, etxebizitza horretan beren ohe eta beren teilatupe bakarra duten pertsonak baitira. Eta esan behar dizut asko kostatu zitzaigula eta presio asko izan genituela, eta nik neuk protagonizatu behar izan nuela, nire sailak jarri zuelako martxan, Etxebizitza eta Kontsumo sailarekin batera, Gobernuaren zerbitzu hori. Esan beharra dut asko kostatu zela, baina martxan jarri zela. Halaber, uste dut guk sinatu dugun erdibideko zuzenketa honek horregatik dituela jakineko neurriak, Gobernua babestu behar delako finantza-erakundeekin negoziatzeko orduan posizio indartsu batetik abia dadin. Izan ere, gauza generikoetan geratzen bagara, zuk esan duzun bezala, gauza posibilistetan geratzen bagara, azkenean ezerezean geratuko gara, eta gure erantzuna ke hutsa izango da. Eta lehen esan dudan bezala, 2013ak nahiko itxura txarra du eta egoera dramatikoekin egingo dugu topo, guk nahi ala ez erantzuna eman beharko diegun egoerak, eta lanean zenbat eta lehenago hasi hobe, eta gainerako instituzioek eta finantza-erakundeek zenbat eta lehenago jakin Eusko Jaurlaritzak ganbera honetako talde guztien babesa duela eskaera horiek egiteko, lehenago lortuko dira. Baina, tira, zuek beste kontu bat aukeratu duzue. Uste dut Arieta-Araunabeña jaunak ez duela irakurri Ganberako atezainek banatu duten zuzenketa, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzen alokairuarekin zerikusia duenari dagokionez, ez dago zuk azaldu duzun bezala, eta nahi baduzu gero azalduko dizut, ez baita kontua gai honekin denbora gehiegi galtzea. Guk uste dugu ahal den guztia egin behar dela, ahal den guztia egin behar dela Amaia Egañari Barakaldon gertatu zitzaiona berriro gerta ez dadin. Eta, batetik, Espainiako Gobernuari eskatu behar diogu legegintza-aldaketa horiek eramateko lehenbailehen Parlamentura eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzari eskatu behar diogu gainerako euskal instituzioen laguntzarekin eta adostasunarekin planteatzeko kaudimengabeziako egoeran dauden herritarrentzako soluzio praktiko eta errazak. Maneiro jaunak esan du harro zegoela sinatu duen zuzenketaz; hemendik urtebetera ere harro jarraituko duela espero dut gobernu honi legebiltzarkontrola egiten diogunean eta zuk ikusten duzunean ez duzula adierazlerik… A, berdin zaizula? Tira, berdin bazaizu… Hainbat adierazle izan behar dira: hau al den muga, non eska dezakegun, noraino bete duen Gobernuak, zer helburu bete dituen. Zuek sinatu duzuen erdibideko zuzenketan ez dago adierazlerik, oposizioko legebiltzarkideok Gobernuari betetakoari buruz eta ez betetakoari buruz erreklamazioak egiteko eta azalpenak eskatzeko. Azken finean, gauza generikoen denbora, gauza anbiguoen denbora…, ez dago horretarako denborarik, kalean geratzen diren herritarrek eskatzen dituzten soluzio eta erantzun zehatzen garaia delako. Horregatik sinatu du Alderdi Sozialistak zuzenketa hau.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_59
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
LLANOS GÓMEZ
|
PV-ETP
|
Eskerrik asko, berriz ere, presidente andrea. Hemen esan da –ia aurreratu egin naiz nire interbentzioan– ez dela ezer egin, eta denok berdinak garela eta denok gauza bera egiten dugula adierazi nahi izan da. Eta hori ez da horrela. Espainiako Gobernua, Alderdi Popularra buru duela, izan da zordunak babesteko bi dekretu egin dituen aurrena, eta hori gauza zehatzak egitea da, arazoaren sustraira joatea eta legeriak aldatzea den bezala. Izan ere, legeak aldatzen ez badira, kasu gehiago izango ditugu. Horregatik –Maneiro jaunak zioen bezala–, UPyDk dekretu hori onartu eta baliozkotu egin zuen, eta orain, lege-proiektuaren izapidearen bitartez, zuzenketa horiek ikusteko garaia iritsi da, nire lehen interbentzioan esan dudan bezala, dekretuaren aurreko eta Gobernuak dekretua baliozkotu aurreko eztabaidan, adostasunera iristeko asmoa adierazi zen, bai dekretua aplikatzeko atalaseak zabaltzeko eta bai egin beharreko legegintza-aldaketak egiteko lege-proiektu honetan edo etorkizuneko lege-aldaketetan, zuk esan duzun bezala eta Euzko Alderdi Jeltzaleko bozeramaileak esan duen bezala, arazoaren sustraira doazenak, legeria aldatzera doazenak. Baina hori bai, modu… Hori ez da demagogia egitea. Demagogia egitea asmo-adierazpenak egitea da, arazo larriaren soluzioa, etxebizitza galdu duten hainbat eta hainbat familiak aurre egin beharreko arazo krudelaren soluzioa bateratu egin behar dela ez esatea da –nik nire interbentzioan esan dudan bezala–…, hori etorkizunean hipotekatzen ez gaituen (inoiz baino hobeto esanda dago) aldaketa batekin bateratu behar da, etorkizunean etxebizitza eskuratzeko aukera izango duten pertsonak egotea galaraziko ez duen aldaketa batekin. Hori bateragarri egin behar da, eta hori legeak eginda lortzen da, neurriak hartuta lortzen da. Hori ez da lortzen asmo-adierazpen soilekin. Guk aurkeztu dugun zuzenketan xehatuta jasotzen dira hainbat neurri, baina, jakina, gu erraz aurreikusteko modukoak bagara, Alderdi Sozialistarena itxuragabea da. Izan ere, orokortasunen garaia, hemen adierazi den bezala, orokortasunen garaia Alderdi Sozialistaren gobernu bat dagoen garaia da. Eta pozten naiz (hara, lotsa hitzaren definizioa ekarri dut hona eta pozten naiz irakurri beharrik ez izateaz, badaukazula dirudi eta), pozten naiz huts egin zenutela aitortu izanaz. Huts egin zenutela 2008an izan ziren 58.686 kaleratzeen aurrean, 2009an izan ziren 93.319en aurrean, 2010ean izan ziren 98.393en aurrean, eta 2011n hasiera emandako 77.854en aurrean ezer esan gabe geratu zinetenean. Eusko Jaurlaritzaren buru izan zinetenean ezer gutxi egin zenuten. Orokortasunen garaia zen. Azken orduan egin zenuten, eta nola egin ere. Jendea desjabetzen, jendea kaleratzen, jendea kalera bidaltzen aritu zineten (jendea etorri zait kasu horiei buruz hitz egitera, Eusko Jaurlaritzak kaleratutakoen kasuei buruz); hori bai, hutsik zeuden etxeei eroslea bilatzen aritu zineten baina ez zenituzten jarri kaleratuak izan zirenen eskura. Izan ere, esan dizudan bezala, erraz aurreikusteko modukoak zarete. Orokortasunen garaia Alderdi Sozialista gobernuan egondako garaia da, eta Alderdi Popularra gobernuan egondakoa ekintza-garaia da. Eta zuek horretan erraz aurreikusteko modukoak zarete, eta benetako maisuak. Benetako maisuak zarete gobernuan zaudetenean ezer ez egiten, eta oposizioan zaudetenean zer egin behar den adierazteko bandera ateratzen duzue. Eta horregatik ez zenuten nahi izan akordio batera iristea, eta horregatik… Hiru egunean dekretu bat sartu nahi izan zenuten, gobernuan egondako zortzi urteetan egin ez zenutena. Hiru egunean akats guztiak eta lotsa guztiak zuzendu nahi zenituzten, eta horregatik ez zenuten sinatu dekretua. Lehen esan dudan bezala, babesteko neurri espezifikoak dituen, martxan jarritako etxebizitza-funts bat hartzen duen eta ondorengo aldaketak eskaintzen zituen dekretua. Esan dizuedan bezala, ekintzaren bandera ateratzen duzue, baina Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren buru izan zineten etapan uda pasatzen egon zineten. Uda pasatzen ez, uda pasatzen egoteak zerbait egitea esan nahi baitu. Hibernatzen egon zineten, ezer egin gabe. Beste hainbat gaitan bezala, gauzei pasatzen utzi zenieten, besoak eroritako politika egin zenuten, egungo egoerara eraman gaituena. Eta orain eskatzen ari zarete, bai Eusko Jaurlaritzatik eta bai Espainiako Gobernutik zuek egin ez zenutena beste batzuek egitea. Guk zuzenketa hau aurkeztu dugu hainbat gauza egiteko asmoz. Jakineko gauza batzuk daude, lege- ria aldatu behar duenarentzako jakineko eskabideak. Egiten dutenari adi egongo gara, eta hitz egin ez ezik, gauzak egin ere egingo ditugu. Besterik ez. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_60
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARIETA ARAUNABEÑA IBARZABAL
|
Bai, eskerrik asko. Beitialarrangoitia andreak dio guk sinatu dugula PPrekin eta Alderdi Popularrak ezetza eman diola hainbat eta hainbat neurriri Diputatuen Kongresuan. Eta PSOEk ez? PSOEk ere bai eta zuek PSOErekin sinatu duzue. Baina gehiago esango dizuet. PSOE da babes ofizialeko 3.000 etxebizitza saldu nahi izan zituen alderdia, sistemak ez zuelako gehiago ematen alokairuko etxebizitzen arloan, eta Arriola sailburuak gaineratu zuen agur esaten geniola alokairuko etxebizitza-sustapenari hurrengo urteetarako. Begira nolako aurrerakinak dituen zuekin batera transakzioa sinatu duen alderdiak! Mendia andreari dagokionez, berriro esan behar dizut ez dudala aurkitu nire lehen interbentzioan aipatu ditudanekiko zehaztapen-proposamen desberdinik zuek sinatu duzuen proposamenean. Zuk esan didazu ez dagoela horrela idatzita. % 15arena argi eta garbi ikusten dut nik, eta uste dut horrela idatzita dagoela. Baina hori lehen egin ezin bazen eta orain egin badaiteke, aldatu den gauza bakarra Gobernua denean eta beste zirkunstantziarik aldatu ez denean, esango didazue nola egiten den hori! Beitialarrangoitia andreak esan du datozen urteetan araudia aldatzeko kontu horrek luze joko duela… Egin behar duguna da luze jotzen ez uztea, premiazkoa izatea. Gu, urteko lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen, aurtengo lehen hiruhilekoan egin behar dela ari gara esaten! Baina, jakina, zuek esaten baduzue luzamenduek, gutxienez, bi urtekoak izan behar dutela, argi eta garbi ari zarete esaten ez zuek eta ez Alderdi Sozialistak ez duzuela ez asmorik ez itxaropenik araudia aldatzeko, eta orduan arazoa areagotu baino ez da egingo. Egia esan, arauak aldatzen ez badira, honek osooso konponbide txarra du. Beraz, ez dakit, kontu horiek norekin sinatu dituzun edo norekin ez dituzun sinatu planteatzeak, nire ustez dialektika batean sartzen dela uzten du agerian, ezkerrekoa/eskuinekoa dialektikan, eta horren azpian dena estali nahi da, Alderdi Sozialistari aipatzea horrenbeste gustatzen zaion eta dena sendatzen duen Fierabrás baltsamoa bailitzan. Baina, egia esan, denok dakigu Fierabrás baltsamoak ez duela ezer sendatzen. Beraz, bakoitzak egin beharko die aurre ondorioei. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_61
|
||
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, EH Bildu taldeak ez du oso ondo hasi legegintzaldi hau, ezta? Lehen puntuan ikusi dugu ETAren jarraitzaile bat proposatu dutela senatari izateko hautagai, eta bigarren puntuan, berriz, hutsaren hurrengoa den lege-proposamen bat aurkeztu dutela. Gaiak hobeto prestatzeko eskatu behar dizuet, jatorrizko legez besteko proposamenean proposatu duzuenarekin ez baita inondik inora ebatziko kaleratzeen arazoa. Beraz, izan zaitezte zorrotzagoak, aztertu hobeto gaiak eta aurkeztu egingarriagoak izateaz gain zentzuzkoagoak eta handizaleagoak diren gauzak, eta arazoen sustraira doazenak; hau da, lege bidegabeak aldatu behar direla. Zuei hori boluntarismoa iruditzen zaizue. Lege bidegabeak aldatzeko proposamenari boluntarismoa esaten diozue zuek. Zer proposatzen duzue, Diputatuen Kongresua indarrez hartzea? Lege jakin batzuen aldaketa proposatu beharko da! Zuek ez duzue proposatu legezko aldaketa bakar bat ere. Egia da Talde Sozialistarekin transakzionatu duzuen zuzenketa ekimena osatu duzuela, baina ez da gurea baino hobea, ezta gutxiagorik ere. Eta esan dizuedan bezala, gu arazoen sustraira goaz: lege bidegabeak aldatzera, kaleratzeen drama ezabatzeko neurri aringarriak sustatzera. Eta erdibideko zuzenketa horrek gai espezifikoak eskatzen dizkie bai Eusko Jaurlaritzari eta bai Gobernu zentralari, ekimen zehatzak eta jakineko lege-aldaketak egin ditzaten. Eta gu oso adi egongo gara eskatzen dugun hau datozen hilabeteetan bete dadin. Talde Sozialista ere ez dago bere unerik onenean, egia esan. Denok dakigu zein izan den Talde Sozialistaren duela gutxiko iragana. Berek ere badaki- te, badakite ez dutela hatz bat ere mugitu kaleratzeen drama ezabatzeko. Alderantziz egin dute, funtsezko helburutzat kaleratzeak ezabatzea zuten ekimenen aurka bozkatu dute. Eta orain, EH Bildu taldearekin itundu dituzte lehen berek baztertu zituzten neurriak, berek aplikatu ez zituztenak. Beraz, duten sinesgarritasuna hutsa da. Baina hori bai, oso damututa ageri dira, oso damututa daude beren iraganaz, ontzeko asmoa adierazten dute, lehen egin zutenaren aurkakoa egin nahi dute… Zuek zer proposatzen duzuen ikusten joango gara, eta gauza serioak baldin badira, guk ez dugu arazorik izango babesteko. Hori bai, gauza serioak, edukiz beteak eta argudiatuak proposatzen badituzue. Baina ez da hori kasua. Bien bitartean, agian jakineko gai batzuetan, batez ere krisi ekonomikoarekin zerikusia dutenetan, isilik egon beharko zenukete aldi luze batez edo, gutxienez, ez hain lotsagabe azaldu, nolabait esatearren, beste gobernu batzuei zuek egin nahi izan ez zenutena egitea eskatuz. Beraz, apaltasun pixka bat gehiago eskatzen dizuet datozen hilabeteetan, ea ontzeko asmoa azaltzen duzuen eta galdutako sinesgarritasuna berreskuratzen duzuen. Nolanahi ere, esan dudan bezala, erdibideko zuzenketa honek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eta Gobernu zentralari eskatzen dio, eta gu adi egongo gara hemen jartzen duena betetzen den ikusteko. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_62
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
PASTOR GARRIDO
|
SV-ES
|
Barkatu, hirugarren puntua beste baterako zergatik utzi den azaldu nahiko nuke.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_63
|
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
QUIROGA CIA
|
PV-ETP
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Eusko Talde Popularraren izenean arituko naiz legez besteko proposamen hau defendatzeko helburuarekin, legegintzaldi honetan aurkeztu dugun aurrenekoa eta eztabaidatu nahi izan dugun aurrenekoa. Baina utz iezadazue nire interbentzioaren hasieran Gregorio Ordóñez gogoratzen, Francisco Javier García "Txapote" ETAko terroristak erail zuena, 1995eko urtarrilaren 23an, 36 urte zituenean. Halaber, Rafael Leiva ere omendu nahi dut, urte berean, egun batzuk lehenago, ETAren atentatua izan zuena Bilboko NAN egiteko bulegoan. Atentatuaren ondoren tetraplegiko geratu zen, eta 2003an hil zen. Terrorismoaren gainerako biktimak ere gogoratu nahi ditut eta, bereziki, urtarrilean zehar gogoratuko ditugun 74 eraildakoak, denak biktima errugabeak. Egia da senatariak aukeratu ditugun goiz berean legebiltzar-talde honek premia ikusten duela, hamargarren legegintzaldia hasten den zirkunstantzia hauetan, Legebiltzarrak gai honen inguruan argi eta garbi hitz egiteko. Aurreko legegintzaldian, gehienon parte-hartzearekin, aspaldiko zauriak ixtea lortu genuen, legebiltzar-taldeen artean ere bagenituelako batzuk hainbat jarduketaren ondorioz, seguruenik elkarri botatako esaldi gogorren ondorioz. Esan dizuedan bezala, Bake eta Bizikidetza Txostenaren bitartez, elkarrekin esertzea eta etorkizunerako oinarriak ezartzea lortu genuen, Euskal Herriko bake eta askatasunezko etorkizunerako. Alderdi Popularrari positiboa iruditu zitzaion, eta gure taldeak uste du beharrezkoa dela lan horretan sakontzen jarraitzea. Eskakizun demokratiko argiak partekatuta lortu zen hori: txostenean parte hartu genuen kide guztiok gaitzetsi genuen terrorismoa. Hori zen beste hausnarketa batzuk egiteko aukera eman zuen izendatzaile komunetako txikiena, talde honi ezinbestekoa iruditzen zaiona eta gainerako legebiltzar-taldeei eskatu behar zaiena. Txosten hori sortzea eta legebiltzar-taldeen artean gutxienekoak adostera iristea denon ahalegina izan zela gogorarazi nahiko nuke, baina baita koherentzia handia erakutsi zuten pertsona batzuen ahalegin pertsonala ere. Horregatik, nik uste dut legebiltzartaldeok ere ahalegin hori egin behar dugula. Aralarreko hiru legebiltzarkideei buruz ari naiz, denok goraipatzen dugun koherentzia-ahalegina egin zutenei buruz. Uste dut gainerako legebiltzar-taldeok ahalegina egin beharko genukeela legegintzaldi honetan akordio horri eusteko. Eta aitortu behar dut ekimen hau nolabaiteko lotsarekin defendatzen dudala. Izan ere, lotsa eman beharko liguke ETA talde terroristaren zortziehun hilketa baino gehiago gaitzesten ditugun edo ez, haien familiekiko elkartasuna adierazten dugun edo ez eta haien egia-, duintasun- eta justizia-eskakizunarekin konprometitzen garen edo ez eztabaidatzeak; lotsa eman beharko liguke norberaren ideiak gainerakoei indarkeriaz inposatzea demokrazian legezkoa den edo ez den eztabaidatzeak; lotsa eman beharko liguke norbanakoen eskubide besterenezinen urraketa justifikatzeko aldarrikatutako eskubide kolektibo batzuk armen indarrez eska daitezkeen edo ez eztabaidatzeak, hau da, Zuzenbide Estatua askatasuneko bizikidetzaformula gisa onartzeak. Hori egiteko premia al dugu benetan? Zoritxarrez, baietz erantzun behar dut. Ekimen hau bozkatzera behartuta gaude, orain fede gutxiagoz bada ere, ETAren historia kriminala gaitzesten den edo ez berriro bozkatu beharrik izango ez dugun ustearekin. Bozketaren emaitzari buruz zalantza izate hutsak, tribuna honetatik noizbait esan izan den bezala, elementu erreakzionario bat sartzea esan nahi du, giza baliabideekin bateraezina den, pertsonaren duintasuna baieztatzearekin edo pertsona guztien bizi-eskubidea defendatzearekin bateraezina den elementu bat sartzea. Demokrazia eta askatasunak ezin dira erlatibizatu, ezta arriskuan jarri ere. Demokrazia eta giza eskubideak egunero defendatzen dira, eta urratu dituztenek ekintzekin aitortu behar dute demokraziara iritsi nahi badute. ETA ez desegiteak denon eskubideak urratzen diharduen erakunde batek existitzen jarraitzen duela soilik esan nahi du, eta demokrazian inork ezin du justifikatu hura existitzea edo hura desegitea exijitzeari ezezkoa ematea. Batzuek estrategia argia dute, berria ez dena, iritzi publikoa sorgortzeko estrategia, bakea lortzeko modu bakar gisa etsipenera eta negoziaziora eramate- koa, taldea garaiezina zela adieraztea ohikoa zen garaira atzeratzen duena. Denok gogoratzen dugu: ezinezkoa zen garaitzea. Terroristen ospe gisako zerbait zegoen, demokraten ahalegin oro alferrikako bihurtzen zuena. Hobe zen aurrez uko egitea, ezin zelako helburu hori lortu edo terroristen aurrean askatasunak gailenarazi. Kontua da, zorionez, bi baieztapenak errealitateak gezurtatu dituela. Erabaki politikoek eta demokraton ausardiak terroristak setiatzen lagundu dute. ETAren munduaren estrategia-aldaketa honen arrazoi bakarra taldeak bere porrotaren errealitatearen aurrean sentitzen duen beldurra da. Baina denok dakigu mundu horren estrategia-aldaketa hori, hainbat modutan adierazitakoa, ez dela ez ETAren krimenak gaitzesteko uste zintzo eta sendo baten eta ez mundu horrek duen erantzukizuna hartzearen ondorioa. Badakigu horien estatutuek zer dioten gaur egun, baina baita horien ahoek zer ez duten adierazi ere: ETAren aurkako gaitzespena. Gaur beste aukera bat zuten Legebiltzarrean, demokraziaren etxean, gure taldeak aurkeztutako ekimenaren alde bozkatu eta Euskadin aro berri bati hasiera emateko, baina badakit hori ausardia- eta zintzotasun-ariketa bat eskatzea izango litzatekeela, haien eskueran ez dagoena. Goizean egin dutena eta aurkeztu duten zuzenketa ikusita, inozoa nintzateke kontrakoa pentsatuko banu eta, horregatik, errealitatea mozorrotzeko estrategian jarraituko dutela ondoriozta dezakegu, mintzaira erabat manipulatuz, eta duela ez asko irakurri dudan esaldi bat berretsiko dutela: "ETA diktatzeko ari da irauten eta irauteko ari da diktatzen". Horregatik, legebiltzarkideok, gainerako legebiltzar-taldeei eskatzen diet. Gure eskuetan dago eskakizun demokratikoaren mailari eustea. Politikak, hori baita Legebiltzar honetan garatzen duguna, askatasunen zerbitzura egon behar du eta, ondorioz, terrorismoaren porrotaren zerbitzura, eta ez terrorismoaren aurrean negoziatzearen eta lagapenak egitearen zerbitzura. Gu konbentzituta gaude ETAren bukaera gauzatuko dela beraiek antolatzen dituzten muntaietan ikusle, koru, konpartsa edo bigarren mailako aktore izatera inor prestatzen ez den heinean. Nik uste dut, politiko gisa, eskatzeko moduko kontua dela errealitate hori salatzea edo gauzei beren izenez esateko oinarrizko konpromiso demokratikoa izatea, izan ere, epaimahaiak alde batera utzita, ez daukagu eskubiderik errealitate horren aurrean begiak ixteko. Horregatik, legebiltzarkideok, gure ekimenak planteatzen duen eskakizun demokratikoari baiezko botoa emateko eskatzen dizuet, alderantzizkoa egiteak eragina izango duelako eraikitzen ari garen demokraziaren kalitatean, eta hazten utzi beharrean galbidera eramango dugulako. Eskakizun hori behar den guztietan planteatzen jarraituko dugula bermatzen dizuet nik; etorkizunera begiratuko dugula, bai, baina aurka egingo diogula Euskal Herriaren etorkizuna terroristen eskutik eraikitzeari, eta ez dugula hitzartuko ETAren neurrira eta komenentziara egindako eredu bat. Eta badakigu deserosoa dela, badakigu bakearen areriotzat joko gaituztela edo persona non grata izendatuko gaituztela. Hori da lotsagabekeria! Baina badakigu gure betebeharra dela Euskadi askea lortzeko. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_64
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Ados gaude jatorrizko ekimenarekin eta haren aldeko botoa emango dugu, noski. Egia da guk osoko zuzenketa bat aurkeztu dugula jatorrizko testua osatzeko edo hobetzeko xedez. Zuzenketa horretan modu berezian jaso dugu ETAk egindako 326 krimen gaur egun ebatzi gabe daudela gogoratzeko oroigarria. Talde Popularrarekin sina genezakeen erdibideko zuzenketa horretan hori sartzea proposatzen genuen. Azkenean ez da sartu baina, esan dudan bezala, ez du aparteko garrantzirik. Hemen garrantzitsua da denok batera ETA gaitzesteko gai izatea, edozein demokratarentzat guztiz naturala eta normala dena. Baina, antza denez, Legebiltzar honetan zatiketa bat egongo da berriz ere. Eta zuzenketak ikusita susmatzen dudanaren arabera, Alderdi Popularra eta UPyD ginen hasierahasieratik ETAren aurkako berariazko gaitzespen argia eta erabatekoa eskatzen genuen bakarrak. Espero dut Euzko Abertzaleak taldeak eta Talde Sozialistak jatorrizko ekimen honekin bat egingo dutela eta ETAren jarduera terrorista gaitzetsiko dutela, batik bat agerian uzteko gaur egun nork ez duen gaitzetsi nahi ETAren terrorismoa. Guk uste dugu ETA deuseztatzeko funtsean egin beharrekoa Zuzenbide Estatua betetzea, indarreko legeria aplikatzea, Espainiako Konstituzioa aplikatzea eta giza eskubideak errespetatzea dela. Hori da bizikidetza. Beraz, ekimen honek eransten duena da batez ere gaur egun ETAri uztartuta jarraitzen dutenak agerian edo mozorroa kenduta uztea eta, estrategietatik haratago, Alderdien Legea bete gabe eta demokrazia onartu gabe jarraitzen dutela frogatzea. EH Bilduri buruz ari naiz, jakina. Uste dut ekimen honek Alderdien Legea inolaz ere betetzen ez duen alderdi politiko bat dagoela argi uzteko balioko duela, gaur egun ETAren baldintzarik gabeko desegitea exijitu gabe eta bere historia osoa gaitzetsi gabe jarraitzen duelako. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak esan berri duena gogora dezakegu: ez gaitzestea funtsezkoa da –esan zuen– ANV ilegalizatzeko. Kontua da gaur egun Amaiurrek, Bilduk eta EH Bilduk ETA gaitzetsi gabe eta haren baldintzarik gabeko desegitea exijitu gabe jarraitzen dutela, ETAko kideen atxiloketak kritikatzen jarraitzen dutela eta Zigor Kodean ondo tipifikatuta dauden delituengatik kartzelan dauden presoei preso politiko deitzen jarraitzen dutela. Begien bistakoa da Amaiurrek, Bilduk eta EH Bilduk Alderdien Legea bete gabe jarraitzen dutela. Beraz, Fiskaltza premiatzen dugu alderdi horiek legez kanpo uzteko prozesua hastera, esan dudan bezala, oraindik ez duelako ETA gaitzetsi. Ez du oraindik gaitzetsi, eta ez dirudi etorkizun hurbilean gaitzetsiko duenik, jarrera jakin batzuekin gozatzen jarraitzen duelako, esaterako, ETAren aldeko pertsona bat senatari izateko hautagaitzat aurkeztearekin, atxiloketak kritikatzearekin, amnistia aldarrikatzearekin edo ETA talde terroristak egindako ekintzak justifikatzearekin. Jatorrizko testua hobetu nahi zuen zuzenketa aurkeztu dugu guk. Ez da akordiorik egon, baina ez dago arazorik. Guk jatorrizko ekimenaren aldeko botoa emango dugu. EH Bilduren zuzenketak jasotzen dituen zenbait gauzari buruzko iruzkinen bat egin nahi dugu. Eusko Legebiltzarrak Euskal Herrian era guztietako indarkeriek eragindako mina eta sufrimendua aitortu behar duela aipatzen du. Berriz ere gatazka politikoaren teoria ETAren ekintza kriminalak justifikatzeko: indarkeria bera erabiltzen zuen taldea zuelako aurrean existitu zen ETA. Guk baimenduko ez dugun gezur handia berriz ere. Egia esan behar dela ere aipatzen du zuzenketa horrek. Eta guk mahai gainean berriro jarri nahi dugu oraindik ere ETAk egindako 326 krimen daudela ebatzi gabe, EH Bilduko kideek inoiz aipatzen ez dituztenak. Bestalde, EH Bilduren osoko zuzenketa horrek Espainiako eta Frantziako gobernuak eta ETA bera premiatzen ditu. ETA gobernu demokratikoekin alderatzen dute berriro, eta hori instituzio demokratikoei, herritarrei eta, bereziki, terrorismoaren biktimei egiten zaien irain nabarmena da. Azkenik, akordioa bilatu behar dela esaten du, armak baliogabetzeko eta egitura militarrak desegiteko prozesua gauzatu behar dela. Beste gezur handi bat. Beste gezur handi bat. ETAk armak entregatu behar ditu, eta ez du aitzakiarik ez entregatzeko. ETAk egiten duena gizarte demokratikoa baldintzatzen eta xantaia egiten jarraitzeko betikotzea da. Azken finean, EH Bilduk ez du jarrera aldatzen; EH Bilduk ETA gaitzetsi nahi ezta jarraitzen du; EH Bilduk onartu gabe jarraitzen du ETA zer izan den hainbat hamarkadatan herri honetan eta zer basakeria egin dituen eta, ondorioz, Alderdien Legea bete gabe jarraitzen du. Hori esanda, beste iruzkinen bat gehitu nahi nuen. Uste dut EH Bilduri ETA gaitzesteko eskatzea ez dela nahikoa, eta alderdi politiko demokratikook koherentzia-ariketa bat egin beharko genuke EH Bilduk ETAren historia kriminala gaitzesten ez duen bitartean. Uste dut jarrera koherente bat behar dugula. Euskadin azken bolada honetan gertatzen ari diren hainbat egoerari buruz ari naiz. Euskadiko Alderdi Sozialistak bide nola eman dion ikusi dugu, Gipuzkoako Foru Aldundian aurrekontu-ituna egin baitute. Mesede eskasa egiten dio horrek ETAren aurkako borrokari eta terrorismoa deslegitimatzeari eta, egia esan, uste dut akats handia dela. Maroto jaunak, zeina ez baitago hemen, Bildurekin itundu du Gasteizko udalean, baina ez hori bakarrik, Bildurekin akordioak lortutakoan zer esango eta "Ea ikasten duzuen" esan zuen. Hori akats larria iruditzen zaigu guri, Amaiur, Bildu edo EH Bildu legitimatzen duten jarrerak direlako. Azken finean, haiek esango dute: "Zertarako gaitzetsiko dugu ETA edo gure iraganaz arnegatu beste alderdi politiko batzuk baino hobeto tratatzen bagaituzte. Zertarako gaitzetsiko dugu ETA, hainbat gai itundu baditzakegu Gasteizko udalean edo Gipuzkoako Foru Aldundian alderdi politiko demokratikoekin". Uste dut hori hutsegitea dela, eta gaur hemen hori esan nahi dut, eta pentsatzen dudan bezala esan dut. Berriro diot, funtsezkoa da argi eta garbi uztea garbitasun demokratikoko kontua dela Legebiltzar honetan ETA eta beraren historia osoa berriro gaitzestea. Eta berriro diot, ETA gaitzesteko urratsa egiten ez dutenek, haren historia legitimatzen jarraitzen dutenek Alderdien Legea urratzen jarraituko dute. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_65
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
PASTOR GARRIDO
|
SV-ES
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Beste behin ere –eta dezente aldi dira dagoeneko–, ETA gaitzesteko proposamen bat dugu Eusko Legebiltzarrean, Legebiltzar honetan hainbat eta hainbat aldiz eztabaidatu den gaitzespena, Legebiltzar honetan hainbat eta hainbat aldiz egin den gaitzespena, eta gaur berriro aurkeztuta, Alderdi Popularraren eta UPyDren arteko lehiaketa moduko zerbait iruditzen zaiguna, hain zuzen ere, arlo horretan gogortasunmaila altuagoa nork jartzen duen ikusteko. Horrekin ez diot ez ospea ez meritua kendu nahi proposamenari, eta esan beharrik ez dago ez dudala esan nahi ez dela laudagarria ETA desagertzeko ezinbesteko premia adierazten jarraitzeko ahalegina, baina uste dut argudioak nahikoa eztabaidatuta daudela Legebiltzar honetan, denok argi utzi baitugu hainbat aldiz zein den gure iritzia. Gauza nabarmena eta argia da Alderdi Sozialistaren jarrera guztiz irmoa dela ETA gaitzestea eta desegitea eskatzeko orduan. Baina uste dugu une honetan, gaitzespen-adierazpenetatik haratago –Alderdi Sozialistak zuenari aldeko botoa emango diola iragartzen dizut–, gaitzespenak egiteaz gain, irmotasunez lan egin behar dela ETA behin betiko desagertzea lehenbailehen gauzatu dadin. Eta sozialistok zinez uste genuen eta uste dugu Bake eta Bizikidetzaren Txostena funtsezko elementua dela denok elkarlanean aritzeko bizikidetza eta normaltasun demokratikoa lehenbailehen berreskuratu ahal izateko eta ETA behin betiko desagertzea lortzeko. Oso ondo daude iritzi politikoa markatu nahi duten eztabaida erretorikoak, ez dut hori kritikatuko, baina uste dut baliagarriagoa dela benetan etorkizuna duen zerbaitetan aritzea. Horregatik, ez dugu jarraituko eztabaida honetan. Alderdi Sozialistaren iritzia hainbat eta hainbat alditan adierazi da. Guztiz agerikoa da beste edonork adinako irmotasunez edo irmotasun handiagoz eskatzen dugula ETA baldintzarik gabe desagertzea eta, ondorioz, Alderdi Popularraren zuzenketaren alde bozkatuko dugu. Baina ez dugu asmorik eztabaida honetan gehiago parte hartzeko, oraingo honetan erretorikotik errealetik baino askoz gehiago duela iruditzen zaigulako. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_66
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
EGIBAR ARTOLA
|
EA-NV
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Egun on guztioi. Nik ere interbentzio laburra egingo dut, besteak beste, bistan gelditzen delako, hain zuzen ere, legealdi berri baten hasieran bakoitzak bere mugarriak jarri nahi dituela etorkizunari begira. Kasu honetan, Gobernu berriaren ardatz bilakatu den bakea eta bizikidetza antolatzeko eta bermatzeko helburu duen jarduera politiko horretan, bakoitzak bere atakak edo mugarriak jarri nahi ditu. Eta nik aipatu nahi nukeena da hain zuzen ere, joandako legealdian, amaitu berria den legealdian, Quiroga andereak aipatu duen bezala, Bakea eta Bizikidetza Ponentzia antolatu zenean, halako gutxieneko batzuk hitzartu genituela, besteak beste, etorkizunari begira bakea, bizikidetza antolatzeko helburuarekin. Eta nik uste dut debate hartan kokatu behar dugula guk ere gure zorua, lurra. Gutxieneko etiko bat –aipatu bezala–, eta gero memoria, justizia edo justizian oinarritutako irakurketa egin ahal izateko ere, halako minimo batzuk jarri genituen. Hain zuzen ere, Euzko Abertzaleak talde parlamentarioak aurkeztu duen osoko emendakinak bere anklajeak hor dauzka. Bat: garbi dago indarkeriaren bidegabekeria aitortu egin behar dela, eta talde guztiak horretan bat ez baldin badatoz, gaizki ibiliko gara, abiapuntu ahula izango genuke etorkizunari begira. Hau da, indarkeriaren bidegabekeria aitortu egin behar da. Bestetik, egindako mina eta kaltea ere aitortu egin behar da. Garbi dago biktimekiko mantendu beharreko jarrera, duintasunezkoa, egia, justizia eta erreparazioan oinarriturikoa. Beraz, hiru zutabe horiek jarrita dauzkagu. Aldi berean ere, esaten dugu iraganari begira giza eskubide guztien urraketak, defentsa alde batetik, eta urraketak egon baldin badira, urraketak guzti horien atzean ardura badagoela, ardura hori eskuz aldaezina dela, dagokionari dagokio. Eta baita ere –eta hau bai apuntatzen da Alderdi Popularraren proposamenean– aipatzen da ETAren desagerketa, batbatekoa edo dena delakoa, ETAren desagertzea exijitzen da. Nola ez, orain arte debate moduan aipatu den ETAren atentatu guztien gaitzespena aipatzen da. Baina horretara iritzi ginen ponentzia hartan eta hortik aurrera etorkizuna eraikitzeko zutabe hauek jarri genituen. Eta gu ETAren desagertzearen aldeko gara. ETAk erakundeak berak ere zerbait aipatu du bere komunikatuetan. Baina 15 hilabete pasa dira jadanik ETAk bere behin betiko indarkeria uzteko erabakia azaldu zuen egun hartatik. 15 hilabete pasa dira. Eta ETA desagertzea nahi baldin badugu, ETA desegitea nahi baldin badugu, baita guri ere badagokigu galdera batzuei ere erantzutea. Zeren eta zer nahi dugun garbi baldin badago –ETA desagertzea–, jakin behar duguna da nork egiten duen hori edo nortzuek egiten duten hori, nortzuek ziurtatzen duten ETA desegin dela edo nortzuek egiaztatzen duten ETA desegiteko bidean dagoela, zergatik hemen ez dago erregistro bat non batek baja ematen duen. Horregatik, gure emendakinean etorkizunari begira esaten dugu ez dela nahikoa ETAk bere erabakia iragarri zuen bezala –orain 15 hilabetez azaldu zuen erabakia, hau da, behin betiko indarkeria uzten zuela–, ez dela nahikoa hori bakea eta bizikidetza bermatu ahal izateko, ezinbestekoa dela ere ETA desegitea, baina horretarako prozesu bat behar dela. Ez dakigu zer tamainakoa eta ze aktoreekin, baina garbi dago ETA dela aktore nagusiena eta azaldu behar duela bere burua desegiteko erabakia ere hartzen duela. Baina hori ez da alde bakarreko kontua. Egin beharko da, modua aukeratu beharko da: nola egiten den hori, non egiten den, zein garaitan, zein epetan. Orduan gure ardura politikotik abiatuta, garbi ikusten duguna da ETAk erabaki hori hartua baldin badauka –desegiteko erabakia alegia–, horri bide eman behar zaiola. Eta bakoitzak dauka bere erantzukizuna, kasuan Espainiako Gobernuak edo kasuan, baita Frantziako Gobernuak ere. Eta ez batak ez besteak ezer egiten ez baldin badu, euskal instituzioek ere agian zerbait egin beharko dugu ETA desegiteko bide horretan, urratsak eman beharko direlako. Horregatik guk etorkizunari begiratu nahi diogu, ETAren atentatu guztiak gure talde parlamentarioak eta alderdi politikoak kondenatu eta gaitzetsi izan ditu historian zehar. Eta garbi dagoena da ETAk bere erabakia azaldu ondoren, hau da, behin betiko indarkeria uztearen erabakia azaldu ondoren, momentu honetan dagokigula tresna jartzea ETA desegiteko. Eta horrek prozesu bat beharko du, ahal den laburrena, ahal den eraginkorrena, baina behin betiko erakunde bezala desagertu dadin, nik uste dut bakoitzak ere badaukagula gure erantzukizuna. Abiapuntura bueltatuz, bakoitzak hemen bere posizioari eusten baldin badio, agian izan daiteke legealdi hasiera honetarako halako ezinbesteko estrategiaren isla, norberak bere posizioari eustea, baina gogora ekarri nahi dut joan den legealdian, amaitzear zegoen legealdi hartan, bakea eta bizikidetza antolatzeko eta bermatzeko asmatu genituen, sortu genituen minimo haiek, minimo etikoak eta baita ere minimo demokratiko haietatik abiatuta ezinbestekoa dela aurrera begiratzea. Horregatik guk gure emendakina mantentzen dugu eta gure osoko emendakinaren aldeko bozka emango dugu.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_67
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARZUAGA GUMUZIO
|
EH Bildu
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Legebiltzarkideok, azken garaietan urrats garrantzitsuak eman dira urte luzeetako gatazkaren konponbidean eta normalizazio politikoan. Horrekin geratu nahi dugu. Egun, Aiete daukagu bakerako ibilbide-orri bakarra, integrala, Euskal Herriko gehiengo sozialaren babesa duena eta gatazkaren irtenbidea nazioarteko erresoluzioprozesuen agendan maila gorenean jarri duena. Aieteren lehenengo puntua bete da: ETA erakundearen jarduera armatuaren behin betiko amaitzeko adierazpena urrats garrantzitsua da gizarte osoak zinez eskertzen duena. Oraindik ez dugu antzeman Aieteren bigarren puntuak Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatzen dien aldeko jarrera agertzea. Gatazka armatuaren ondorioez aritzeko elkarrizketak zabaltzeko borondaterik ez dugu ikusi. Positiboan emandako urratsak sektore politiko jakin batek eman ditu. Nire ezkerrean dagoen bankada horretatik etorri izan dira urrats positiboak aldebakartasunetik. Argi dago, aldiz, non dagoen aurrera jarraitzeko ezintasuna, non dagoen frenoa: batzuk immobilismoan eroso daude. Egoera hori desblokeatzeko ETA erakundeak aurrera jotzeko beste ahalegin bat egin izan du negoziazio-prozesu bat aurkeztuz, proposamen bat luzatu du eztabaidaren helburuak zehaztuz: ETAren armagabetzea, bere egitura armatuen desegitea eta bere militanteen desmobilizatzea. ETAk proposatu du Euskal Herriaren desmilitarizaziorantz urratsak ematea, Euskal Herrian dauden indar armatuak konfrontazio armatuaren ondorengo egoera honetara egokitzeko. Euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzea helburu izango duen prozesua ireki behar da eta gatazkak eragindako biktima guzti guztien aitortza. Horrela elementu guztiak mahai gainean daude, lorgarriak diren helburuak dira, atzamarren puntarekin ukitu daitezkeen helburu lorgarriak dira. Irtenbidea bilatzeko proposamen zintzo bat daukagu mahai gainean. Batzuen eta besteen interesak asebetetzeko elementu guztiak agertzen dira. Gizartea behin eta berriro eskatzen ari denari erantzuten dio planteamendu horrek. EH Bilduk bere konpromiso irmoa adierazten du bake eta normalizazio demokratiko eta soziala eraikitzeko. Tamalez, borondate eta jardun praktiko horren aurrean, oztopoak baino ez ditugu ikusten. Gaurko eztabaida horren adierazlea da. Gaur ikusi dugu batzuk fiskal- eta epaile-togak jantzi izan dituztela EH Bildu akusatuen bankiloan jesarrarazteko. Ez da ekimen bat bake eta normalizazio politikoan aurrera egiteko, Euskal Herria Bildu akusatu, epaitu eta zigortzeko baino. Ekimen honen helburua ez da bidea erraztea izandako sufrimendu anitzaren artean enpatia sortzeko eta ezberdinen arteko konfidantza berreskuratzeko. Gaur EH Bilduren kontra aritzea zen helburu jakina. PPk aurkeztutako legez besteko proposamen honekin bere immobilismoa justifikatzea baino ez du bilatzen. Lehenengo ekimena, bere posizioa, sendotu behar zuten. Guk, ordea, lubakietako, trintxeretako borroka honetan ez dugu parte hartu nahi. Beste bat izan behar du markoak gaia osotasun eta lasaitasunez eztabaidatzeko, ez gaur aurkeztu den legez besteko proposamenaren markoa. Konpromiso osoa agertu nahi dugu positiboki hitz egiteko eta proaktiboki jarduteko. Horregatik eztabaida horren mesederako atzera botako dugu gure zuzenketa. Gai hau eraginkortasunez tratatzeko, gatazkaren konponbidearen gaineko osoko bilkura monografiko bat egitearen beharra mahai gainean jartzen dut. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_68
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
QUIROGA CIA
|
PV-ETP
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Pastor jauna, aurreko parte-hartzean esan dut –bai zintzoki esan ere– lotsa sentitzen nuela, nolabait, halako ekimen bat aurkeztu behar izateagatik, Legebiltzar honek behin eta berriz azaldu baitu bere jarrera terrorismoa gaitzesteko orduan. Ez dut Talde Sozialistak bere jarrera adierazterik behar, ez Talde Sozialistak ezta Euzko Abertzaleen taldeak eta Mistoa-UPyD taldeak ere. Ez nintzen zuen taldeari buruz ari. Baina beharrezkotzat jotzen dut, eta inoiz baino beharrezkoagoa da, gainera; aurretiaz ere aipatu izan dugu, eta aurreko legegintzaldian ere ikusi dugu. Izan ere, Egibar jaunak aipatu duen moduan, argi ikusi genuen elkarrekin esertzeko eta hitz egiten hasteko zenbait oinarri jarri behar zirela, eta horixe izan zen, hain zuzen, Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldea sortzeko arrazoietako bat, eta Legebiltzarrean bertan ezarri genituen oinarri horiek. Ekimen honen bidez eskatzen ari gara Legebiltzar honetan sartu berri den taldeak ere oinarri horiekin bat egin dezan, oinarri horietan ETAren terrorismoa gaitzestea ere jasotzen baita eta halaxe eskatzen baitu legezkotasunak. Horrenbestez, oinarri horiek bere egin ditzan eskatzen diogu, zimentarri hori behar baitugu etorkizuna eraikitzeko eta beste hausnarketa-gai batzuei bidea egin ahal izateko. Egibar jauna, zure hitzaldiak agerian utzi bide du oso urrats garrantzitsua egiteko gai izan ginela, halako akordioa lortzea inflexio-puntua izan baitzen, lorpen garrantzitsua, zinez, eta Osoko Bilkura honek ere bere egin beharrekoa, gure ustez. Ikusi dugu, baina, gero nork bere norabidean egiten dituela gogoetak, eta zuk gaur hemen proposatu diguzuna da ETAri lurreratze-pista bat jartzea; ETAk lurreratze-pista behar duela, armak non entregatu jakin behar duela, Espainia eta Frantzia ados jartzea behar duela. Zertarako, baina? ETAkiderik ez atxilotzeko? Asko dugu hitz egiteko, eta seguruenik ez gara hainbat gauzatan ados egongo, baina funtsezko oinarri batean bat etorri ginen denok, ezinbestekotzat jo baikenuen terrorismoa gaitzestea eta onartzea ezin zela indarkeria erabili inolako pentsamolderik bortxaz ezartzeko. Hori adosteko gai izan ginen, eta, Alderdi Popularraren iritziz, bide beretik jarraitu behar dugu legegintzaldi honetan ere. Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldearen lanei berrekiteko gai izango ahal gara, eskakizun-maila jaitsi gabe. Ez naiz gaur hona etorri pentsatuta EH Bilduk ekimen honekin bat egingo zuenik, ezta hurrik eman ere. Eskakizun hori Legebiltzarreko gainerako taldeek ezarri behar dugu –hots, Euskal Sozialistak taldeak, Euzko Abertzaleak taldeak, Mistoa-UPyD taldeak eta Talde Popularrak–; guk zehaztu behar dugu non dagoen demokraziaren mugarria, hortik abiatuta lurralde honetako elkarbizitza lantzeari ekiteko. Horixe da bete beharreko eskakizuna, eta horixe da legegintzaldi honetan eta datozen urteotan gu guztiok eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak hartu beharreko erroka; izan ere, Bilduren ordezkarien ahotik entzundakoen ostean, argi esan behar diegu ETAk eragindako kaltea aitortzen ez duten bitartean zilegitasun demokratiko falta nabarmena izango dutela, bai Legebiltzar honen aurrean, bai gizartearen aurrean. Ez zaudete tribuna honetara jaisteko eta demokratei etxeko lanak jartzeko moduan; egiteko gehiegi duzue zuek aurretik. Bide luzea duzue oraindik demokraziara iristeko. Argi izan ezazue –nire lehen partehartzean esan dizuedan bezala– legezkotasuna betetzea gauza bat dela eta beste bat ekintzen bidez demokratak zaretela egiaztatzea, oraindik frogatzeke baituzue bigarren hori. Biktimei buruz hitz egiten duzuenean, asmo bakarra duzue zuek: zuen erara baliatu nahi dituzue biktimak, darabilzuen gatazkaren teoria horren pean jartzeko, eta, hartara, ETAk eragindako sufrimenduari errentagarritasuna ateratzeko eta sufrimendu hori lausotzeko, beste egoera batzuekin parekatuta eta errealitate historiko eta soziala desitxuratuta. Itxurak egiten dituzue bista-bistako zenbait gauzatan, eta zuen esparrura eramaten gaituzue, hizkuntza nahierara erabilita. Amaitzeko jada, presidente andrea, esango dut Euskadiko Alderdi Popularrak tinko jarraituko duela askatasunaren aldeko borrokan, erabateko zilegitasunez eta uste sendo osoz. Askatasunaren alde borrokatuko gara, zilegitasun demokratikorik ez duten horien aurrean, zenbanahi boto irabazten dutela ere (17 milioi izan zituen Hitlerrek, alajaina!); askatasunaren alde borrokatuko gara, ekintza politikoaren eta ekintza demokratikoaren aurrean askatasunari muzin egiten diotenen kontra. Mila esker. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_69
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
EGIBAR ARTOLA
|
EA-NV
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Nire asmoa arestian ez da izan Alderdi Popularreko ordezkariarekin eztabaidan sartzea, eta oraingo txanda honetan ere ez. Nire asmoa beste bat da; hain zuzen ere, Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldearen testua Eusko Legebiltzarrera ekartzea, harekin bat egiten baitut, hasi eta buka. Zuk egiten duzun diagnostiko hori, baina, edo ez duzu testuarekin behar bezala erkatu, edo zure adierazpenetako batzuk testuaren interpretaziotzat jo daitezke, bete-betean edo zeharka, baina bistan da ez dagozkiola hitzez hitz esaten den horri. Ez ditut bost minutu hauek irakurtzeko erabiliko, baina printzipioen eta konpromisoen proposamenaren aurrean ere –hurrengo eztabaidan ere aztergai izango dugu, batzordea berriro osatzea edo ez erabakitzen denean– EH Bilduk desadostasunak azaldu ditu, edo, jarrera kritikoa erakutsi du, nolabait esateko. Zehazki jakin nahi nuke, horrenbestez, testuaren zer punturekin edo zer paragraforekin dituen arazoak EH Bilduk, oso argigarria izango bailitzateke hori. Izango dugu, bai, aukera doi-doi jakiteko zein den bakoitzaren iritzia, baina berariaz jakin nahi nuke zer punturekin, zer adierazpenekin ez datorren bat EH Bildu; alegia, zerk egiten dion traba: oinarrizko adierazpen bat den, adierazpen etikoren bat den edo, akaso, adierazpen zehatzen bat; jakin nahi nuke zer duen eragozgarri: egoera ez errepikatzeko bermea den, konpromiso zehatzak diren edo konpromiso demokratikoak, agian. Haien ekarpenen zain geratuko gara. Eztabaidan nik esaten nizuna da ETA desegitea nahi bada horretarako bidea eman behar zaiola. Lehenik eta behin, egiaztatu egin behar da haren erabakia benetakoa dela; baten batek egiaztatu beharko du, bada! "Ez, desegin egin behar du, eta polizia-indarrak arduratzen dira horretaz", diozue zuek. Baten batek egin beharko du, baina! Desegiteko borondatea erabatekoa bada, orduan, protokolo bati jarraitu beharko zaio, prozesu hori hezurmamitzeko! Hemen, beraz, lehenik eta behin Espainiako Gobernuaren beraren erantzukizuna dago –Mariano Rajoy buru–; bere erantzukizuna bete beharko du, hortaz. Eta, esan dudan moduan, erabaki horrekin batera, beste batzuk ere hartu behar dira, lanbatzordeak garatu beharreko eginkizunen barruan. Dena dela, Ganbara honetara ekarri duzun legez besteko proposamenaren argudioak beste asmo bat du nagusiki: hain zuzen, EH Bilduk ETAren historia kriminalaren aurrean bere burua non kokatzen duen edo non birkokatzen duen azaldu dezala eta, beraz, ETA gaitzetsi dezala eta desagertzeko eska diezaiola. Ondotxo dakizu zuk zenbat eta zenbat aldiz gaitzetsi den ETA Legebiltzar honetan. Zuk nahi bezala hitz egin daiteke historia kriminalaren gaitzespenari buruz; behin eta berriz aurkez dezakezu proposamen bera: ez dute inoiz gaitzespen horren alde bozkatuko. Indarkeria gaitzetsi dute, ondo dakizunez; areago, ETAren indarkeria gaitzetsi dute zehazki, eta Sorturen estatutuetan ere jaso dute gaitzespen hori… Alabaina, iraganean katigatzen bagara, iraganari lotuta jarraituko dugu, lubakiren batean ezkutatuta. Etorkizunari begira, baina, gutxieneko oinarriak ezarri behar dira, gertatutakoa ahaztu gabe, jakina, eta horixe izan da Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldearen asmoa. Horregatik, guk, gure zuzenketan, indarkeriaren bidegabekeria aitortzea jaso dugu lehenik eta behin, hots, eragindako mina aitortzea, eta, jakina, herri honetan giza eskubideak urratu dituzten guzti-guztiek beren erantzukizuna onartzea, nork berea. Erantzukizun hori identifikatu behar da, beraz; amnesiarik eta zigorgabetasunik egongo ez dela bermatu behar da, baina, era beran, prozesu bat ezarri behar da; prozedura bat edo protokolo bat ezarri behar da, ETA desager dadin. Horixe da gure eskaria. Aurrera egiten badu, ederki; eta, bestela, ez dakit ondo zer izango dugun: lan-batzorde bat edo, berriz ere, gaur goizean gai honen gainean izandako eztabaidaren antzeko edo jite bertsuko eztabaida. Hortaz, gure osoko zuzenketari eutsiko diogu guk, eta gainerakoen kontra bozkatuko dugu, noski. Ez ahal da erabaki honen ondorioz gure taldea legez kanpo uzteko prozesurik abian jarriko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_70
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARZUAGA GUMUZIO
|
EH Bildu
|
Eusko Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Bagenuen guk sumoa, bai, Alderdi Popularrak gure kontrako armatzat erabili nahi izango zuela legez besteko proposamen hau. Eta halaxe egiaztatu dugu. Zilegitasun demokratiko eskasa leporatzen diguzue; nork banatzen ditu, bada, demokrata-txartelak? Zuek zeuok ere ez zaituztegu estualdi horretan jarri. Etorkizuna darabilzue ahotan, baina iraganari kateatu- ta jarraitzen duzue, itxura denez, eta, bien bitartean, gainerakook –ezkerreko aulki horietan eserita gaudenok bai bederen– ahaleginak eta bi egiten dihardugu, arian-arian iragan hori gainditzeko. Gertakariak axola zaizkigu guri; biziki axola zaigu gertatu den guztia, ez baitugu memoriarik gabeko bakerik nahi. Aldiz, ez zaigu horrenbeste ardura bakoitzak zer balorazio egiten duen iragan horren gainean. Interesgarria da, noski, jakitea zer iritzi duen bakoitzak; baina bistan da bakoitzak bere kontakizuna duela, nork bere modura baloratuko baitu iragan hori. Premiazkoa, orain, iragan horretatik ateratzea da, orainari eta etorkizunari lehenbailehen heltzeko. EH Bilduk aitortzen ditu, inolako salbuespenik gabe, urteetan gure herriak eta herritarrek sufritutako indarkeria orok eragindako biktima guztiak. Konpromiso irmoa adierazten du iraganeko bortizkeria eta giza eskubideen urraketa-gertakari guztiak aintzat hartzeko eta argitu daitezen urratsak emateko. Etorkizunerako bakea eraikitzeko urratsak emateko bere konpromisoa argi eta garbia adierazten du. Horregatik, bai monografiko batean, bai edozein batzorde, bai ponentzian, ibilbide luzeko proposamen bat egiten dugu gai hau eraginkortasunez tratatzeko eta gure borondate onenarekin. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_71
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Lurralde Historikoei buruzko Legeak forualdundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak eta eskumen-banaketa zehazten ditu. Lege horren eta indarrean diren gainerako legedien arabera, lurralde bakoitzak bere parlamentua, bere gobernua eta bere ogasuna izateaz gain, nork bere zergak biltzen ditu eta bere zerga-politika arautzen. Hori da errealitatea; horregatik, gure ustez, UPyDren ustez, ez da zentzuzkoa, ez da arrazoizkoa Euskadik bi milioi biztanle ere ez dituela, lau legebiltzar, lau gobernu, hiru zerga-politika eta hiru ogasun edukitzea, alajaina! Are gutxiago kontuan hartuta krisialdi ekonomikoko garai hauetan, itxuraz, Europar Batasun guztian zerga-politika bakarra sustatzeko edo babesteko jarreraren alde egiten ari direla, horixe delakoan krisialditik ateratzeko biderik onena eta bidezkoena. Gure ustez, hogeita hamar urte hauetan metatu dugun esperientziak berak erakusten duen moduan, Lurralde Historikoei buruzko Lege delako horrek, zalantza-izpirik gabe, eraginkortasun-gabezia eta bikoiztasun larri ugari eragiten ditu administrazioan; gehiegizko egituraketa sortu, eta ika-mikak pizten ditu erakundeen artean. Ekimen honetan, beraz, egituraketa hori sakon-sakonetik aldatzea proposatzen dugu. XXI. mendeko Euskadi ezin da iraganeko historiari lotuta bizi. Ezin da lege sakraturik egon; ez dago lege sakraturik; ez Espainiako Konstituzioa, ez Gernikako Estatutua ez dira sakratuak, ezta Lurralde Historikoei buruzko Legea ere. Lege horiek guztiak aldatu egin daitezke, eta, horretarako, noski, norabide horretan jo behar du Legebiltzarraren gehiengoak. Guk, beraz, aurreko legegintzaldian egin genuen bezalaxe, Lurralde Historikoei buruzko Legea birmoldatu beharra jarriko dugu berriz ere mahai gainean. Ikusiko dugu, bada, Legebiltzarreko beste taldeetatik zenbat dauden Lurralde Historikoei buruzko Legea birmoldatzearen alde eta zenbatek nahiago duten berriz ere atzera egin eta eztabaida hau –guztiz premiazkoa, gure ustez– mugagabe atzeratuko duen lan-batzorde bat eratu. Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea ez da, noski, gure gaitz guztien konponbidea, baina guztiz ezinbestekotzat jotzen dugu, barrutik modernizatzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko. Lege hori aldatzeaz batera, jakina, beste neurri batzuk ere jarri behar lirateke abian, hala nola udal-legea onartzea eta abiaraztea eta enpresa, erakunde eta fundazio publikoen egitura zorrozki soiltzea –ez bakarrik Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeen egitura, baita Espainiako Gobernuaren eta foru aldundi zein udalen erakundeena ere–. Eta horrekin guztiarekin batera, noski, bestelako kultura politiko batek ernatu eta indartu behar du, diru publikoa zentzuz eta buruz erabil dadin, "nireari buruz, zer?" edo "hiri horrek merezi du" moduko pentsamoldeen erroetatik at. Onuragarria litzateke, nire ustez, krisialdi ekonomiko honek bultzatuta behingoz begiak irekitzea eta hobeto bizitzeko behar ditugun neurriak hartzeari eta lege-aldaketak egiteari ekitea. Ezagutzen dugu aurreko Eusko Jaurlaritzak egindako txostena, 2011. urtean Legebiltzarraren aginduz egindakoa. Txosten horretan jaso zenez, Euskadiko erakunde-sare konplexuak eragozpen burokratikoak eragiten dizkie herritarrei, eta bereizkeriak eragiten ditu herritarren artean; teilakatu egiten ditu eskumenak, eta bikoiztasunak sorrarazi politika publiko ugariren kudeaketan. Eusko Jaurlaritzak duela pare bat urte edo urte eta erdi aurkeztutako azterlan horren arabera, bikoiztasun horiek 400 milioi euro eragingo lituzkete urtean, ahaztu gabe, esan berri dudan moduan, bereizkeriak ere sorrarazten dituela herritarren artean. Gure ustea berretsi digute, bai aurreko legegintzaldian aztertutako eta eztabaidatutako azterlan horrek, bai Bikoiztasun Batzordean egindako lanek, bai, batik bat, urtez urte metatutako eskarmentuak, argi erakutsi baitute egungo egituraketa hori, zalantzaizpirik gabe, burugabekeria hutsa dela eta lehenbailehen ekin behar zaiola egitura hori erro-errotik aldatzeari, ez bakarrik eragiten duen administrazio-gastu itzelezkoa murrizteko bazik eta batez ere eskumenen banaketa aldatzeko edo argitzeko eta erakundeak berregituratzeko edo ezabatzeko, beharrezkoak ez direla frogatuz gero. Herritarrok ez dugu erakundeen disfuntzionaltasun hori zertan jasan, baina egoera horretan bizi gara Euskadin, zerutik hala ezarri balitzaigu bezala eta egoera hori aldaezina izango balitz bezala. Nire ustez, Legebiltzar honek badu nahikoa aginte Gobernuari lege-aldaketa hori aurkez diezagun eskatzeko, guztion artean Lurralde Historikoei buruzko Legea molda dezagun, bideragarriagoa izateko eta, hartara, ahalik eta erakunde-egitura onena edukitzeko. Hauxe da, laburbilduz, gure ekimena, esan bezala, Eusko Jaurlaritzari eskatzea Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko proiektua bere egutegi legegilean jaso dezan eta lege-proiektua sei hilabeteko epean Legebiltzarrean aurkez dezan. Ekimen honen bidez, bada, lege-aldaketa horrek bete beharko lituzkeen zenbait helburu zehazten dizkiogu Eusko Jaurlaritzari. Ekimenean diogunez, desegin egin behar dira jarduera politiko-administratiboan sortu diren bikoiztasunak, teilakatzeak, eraginkortasun-ezak eta desitxuratzeak; ezabatu egin behar dira administrazioetan bidezko arrazoirik gabe sortutako gehiegizko egituraketa horrek eragindako gainkostua; optimizatu egin behar da baliabide publikoen gastua eta ekitatezko banaketa, eta modu arrazoizkoan egituratu eta zehaztu behar dira foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko eskumenak. Laburbilduz, zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eman behar zaie herritar guztiei. Ez dakit, beraz, zer eragozpen egon daitekeen horretan guztian. Proposamen hau bera edo antzantzeko bat ekarri genuen Legebiltzar honetara duela pare bat urte, eta bakarrik geratu ginen orduko hartan, nahiz eta ordurako Alderdi Sozialistak bere programa politikoan bertan jasota izan Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko proposamena. Hala ere, legea aldatu beharrean, lan-batzordea sortzea erabaki zen. Lan-batzorde hori lanean aritu da aurreko hilabeteetan, eta hainbat pertsona igaro dira hartatik: jende ospetsua, politikariak, talde guztietako ordezkari publikoak eta ordezkari publiko ohiak, eta guztiek eman ahal izan dute gure erakunde-egiturari buruzko iritzia. Oso baliagarria izan da, bai; oso baliagarria, zinez. Nire ustez, baina, lan-batzorde horrek eman beharreko guztia eman du. Ez dut uste jada ezer berririk entzuteko tarte askorik dagoenik. Are gehiago, egiaz uste dut –zertarako esango dugu bestelakorik– alderdi politiko bakoitzak badakiela zer erakundeeredu nahi duen. Beraz, komunikabide jakin batzuetan esaten den hori benetan ezartzea da egin behar dena. Duela egun gutxi komunikabide batean irakurri nuenez, Alderdi Sozialistak osoko bilkura honetan, ekimen honen eztabaidan zehazki, ikusi nahi zuen zernolako konpromisoa hartzen zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko ekimenarekin. Erantzuna badugu jada. Nolako konpromisoa hartu duen Euzko Alderdi Jeltzaleak Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko? Bada, zuena adinakoa, erdibideko zuzenketa sinatu baituzue aurreko legegintzaldian dagoeneko abian izandako lanbatzordea berriro osatzeko. Lan-batzorde hori osatzen bada, hartan egongo gara gu, noski, eta, Lurralde Historikoei buruzko Legearen aldaketaz gain, erabat premiazkotzat ditugun beste zenbait auzi ere mahairatzen saiatuko gara. Horretan datza, beraz, gure ekimena. Argia da eta zuzena: Eusko Jaurlaritzari Lurralde Historikoei buruzko Legea alda dezan eskatzea, helburu jakin batzuk betetze aldera. Legebiltzar honen gehiengoak Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko behar horrekin bat egingo zuelakoan nengoen; azaldu ditudan helburu horiekin bat etorriko zelakoan nengoen ni. Ez dirudi, baina, hala denik. Dena den, ekinean jarraituko dugu aurrerantzean ere, gure ustez premiazkoa baita Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea. Bada modernizatzeko ordua. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_72
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARRIOLA LÓPEZ
|
SV-ES
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Bat gatoz proposamenaren egileak ekimenaren azalpenean jaso dituen argudioetako askorekin; izan ere, Alderdi Sozialistak data bertsuetan aurkeztutako legez besteko proposamenaren funtsean ere badaude. Gure ustez ere, auzi historikoak edo eskumen-auziak gorabehera, erakundeek eraginkorrak izan behar dute benetan, herritarren arazoak konpontzeko eta haien jardueren eraginez bikoiztasunik eta eraginkortasungabeziazko zulo beltzik ez sortzeko. Sozialistok, ordea, ez dugu uste helburuak, besterik gabe, Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea izan behar duenik. Legea aldatzekotan, beste helburu batzuk lortzeko aldatu behar da. Hasitako lanak amaitu behar ditugu, zehatz-mehatz jakiteko nola dihardugun, zertan egiten dugun huts eta nola jardun genezakeen hobeto erakunde-esparru bakoitzean. Horregatik, erakunde-sarea berrikusteko konpromisoa ezin da mugatu lege bat, bi edo bost aldatzera. Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan eragileagoak eta eraginkorragoak izatea hartu behar dugu xede. Gure proposamena, beraz, gai hori berariazko foro batean jorratzea da, hots, Legebiltzarreko lanbatzorde batean jorratzea. Argi daukagu, hortaz, non dagokigun gai hau lantzea. Noiz, baina? Bada, legegintzaldi honen hasieran, alegia, epe laburrean hauteskunde-deialdirik ez dagoen garaian, inoren jarrerarik ez dadin baldintzatuta gerta. Egia da ez garela hutsetik abiatuko. Lan garrantzitsua dugu jada eginda, aurreko legegintzaldian, Patxi López lehendakariaren eskariz, politika orokorreko azken eztabaidan onartuta geratu baitzen batzorde berezi bat sortzea, bikoiztasunak azter zitzan Gobernuak berak aurrez egindako txosten bat oinarri hartuta. Batzorde berezi horrek lan ona egin zuen, eta orain oinarri hori badugu jada; gainera, adituen iritziak ere baditugu, jende-zerrenda luzea izan baikenuen iritzia ematen: foru-aldundietako ordezkari gorenak, hiriburuetako alkateak, hiri ertain eta txikietako alkate eta zinegotziak, Euskadiren erakunde-eredua eraikitzeko prozesuan parte hartu zuten pertsona entzutetsuak, hainbat arlotako adituak (kudeaketa publikoa, administrazioa, ogasuna…), enpresaburuak, sindikatuak eta abar. Jatorri ideologiko guztietako iritzi kualifikatuak jaso genituen, beraz, eta gehien-gehienak, nor bere ikuspegitik, bat etorri dira puntu jakin batzuetan: hutsuneak eta bikoiztasunak daudela herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan; erakunde-eredua egoera politiko berrietara egokitu behar dela –baita egoera teknologiko berrietara ere–, eta arazo horiek konpontzeko aldaketak egin behar direla legeetan. Lan-batzordeak, gure ustez, erritmo egokian lan egin zuen arren, horrenbeste parte-hartze egon zirenez, atzeratu egin zen lanen amaiera; gainera, hauteskundeak aurreratu zirenez, ezin izan zen ondorioei buruzko txosten taxuzkorik egin, zehatz-mehatz jakiteko zer neurri jarri behar ditugun abian. Horregatik, gure ustez, proposatzen dugun lanbatzorde hori eztabaida-leku egokia da, parte-hartze horiek guztiak egokiro lantzeko eta, beharrezkoa bada, besteren bat ere gehitzeko, nahiz eta forualdundietako eta udaleko ordezkariak iazko berak diren. Finka dezagun, bada, batzorde horretarako lanplangintza bat; ezar ditzagun plangintza hori betetzeko epeak, eta zehaztu dezagun, apriorismorik gabe, zer egingo dugun etorkizunari begira; eta, besteak beste, legeak aldatu behar badira, alda ditzagun. Alda ditzagun behar beste lege. Alabaina, gure ustez, Lurralde Historikoei buruzko Legea, berez, ez da arazo-iturri. Gustatu egingo zaigu edo ez, baina, beste edozer bezala, legea aplikatzeko moduan dago koska. Izan ere, lege hori lege konstituzionala, mugiezina eta aldaezina balitz bezala aplikatzen tematu da baten bat hiru hamarkadaz; beste edozein legek baino maila handiagoa balu bezala erabiltzen tematu da. Baina ez da horrela. Lege arrunta da eta, beraz, moldatzeko modukoa Legebiltzar honen ohiko gehiengoaren bidez. Areago, izatez, behin baino gehiagotan aldatu izan da eginaren bidetik. Lurralde Historikoei buruzko Legeak eskubide historikoak argudiatzen ditu eskumenak eskuratzeko, baina, Konstituzioaren edukiei zor zaien begirunez ere –lurralde historikoen eskubideak bermatzen baititu–, ezin dugu XIX. mendeko oinordetzetan babes hartu, XXI. mendeari dagozkion zerbitzuak ez emateko. Bestalde, ez dago, nire ustez, lan baztertzailerik. Beraz, jar dezagun abian lan-batzorde hori, eta has gaitezen, halaber, sozialistok Legebiltzar honetara ekarri dugun udal-legea izapidetzen, eta Gobernuak, hala badagokio, aurkez diezagun Euskadiko Administrazio Publikoa berrantolatzeko plana; izan ere, ideia, eztabaida eta proposamen guztiek bat egingo dute azkenean. Dena dela, herritarrentzako zerbitzuak eraginkortasun handiagoz ematea hartu behar genuke erronka nagusitzat. Horrexek izan behar du gure erronka, aurreiritzirik eta apriorismorik gabe hartu beharrekoa; zehaztu ditzagun, bada, lan-batzorde horretan, helburuak lortzeko abian jarri beharreko eginkizunak, muga demokratiko bakarra aintzat hartuta, hots, gehiengoak eta prozedurak errespetatzea; konpon ditzagun erakundeen arteko bikoiztasunen arazoa; finka ditzagun erakundeen artean koordinatzeko sistema onenak, eta egin ditzagun beharrezkoak diren legedi-aldaketak, herritarrei ematen zaizkien zerbitzu publikoak efikazak eta eraginkorrak izan daitezen. Hasi berria dugu legegintzaldia; hala, legegintzaldi honen hastapenetatik borondate politikoz jokatzen badugu, oso aldi emankorra izan daiteke, Euskadin urte gehiegitxoz iraun duten hainbat auziri eman ahal izango baitzaie konponbidea. Mila esker. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_73
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MAEZTU PEREZ
|
EH Bildu
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea, eta egun on legebiltzarkide guztioi. Argi geratzen zaiguna da, UPyDren proposamena ikusita, Lurralde Historikoen Legea bezala ezagutzen dugun 27/83 Legea edozein gauzatarako baliagarria dela zuentzako. Kasu honetan, oso argi utzi duzue baliagarria dela zuentzako daukazuen obsesio identitarioak azaleratzeko tribuna honetatik, zeren eta zuei bost axola zein den gure erakunde-antolaketa. Zu hona etorri zara beste gai bat azaltzeko eta gehien bat gure eskubide historikoen kontra egiteko eta momentu honetan daukagun erakunde-antolaketaren kontra egiteko, baina ez bikoiztasunak axola zaizkizuelako, baizik eta nahi duzulako errezentralizazio prozesu bat hastea. Gu saiatuko gara eztabaida behar den lekuan kokatzen, eta saiatuko garela esaten dut nahiko faltsua iruditzen zaidalako eztabaida hau, hitz potolo eta esaldi borobilak esaten direlako, hots, "zerbitzu publikoen eraginkortasuna", "diru publikoaren erabilera arrazionala" eta abar. Baina benetan beste helburu batzuk bilatzen direlako eztabaida honekin. 33 urte Autonomi Estatutua onartu zenetik, 30 urte Lurralde Historikoen Legea onartu zenetik, eta urte guzti horiek udal lege barik eman ditugu. Horiek dira edo izan beharko lirateke, zeren eta udal legea oraindik ez daukagu, gure erakunde-antolaketa ezartzen dutenak. Noski errealitate horrek erakutsi digula hainbat bikoiztasuna eta koordinazio falta ematen direla. Eta ziur aski ere, horretarako legeak aldatu behar badira aldatuko dira, EH Bildurentzako ez baitago arau sakraturik. Eta honetan bat nator zurekin, Maneiro jauna, Konstituziotik hasita. Seguruenik ez gara ados jarriko zer atal aldatu behar dira Konstituzio horretan. Baina ez dago arau sakraturik, Konstituziotik hasita azken departamenduko edozein aginduraino joanda. Baina arauak aldatzen hasteko, lehenengo eta behin, jakin egin behar dugu zer nahi dugun aldatzea eta gehien bat, gizarteak zer behar duen, azken finean, marko arautzaile justuena ikuspuntu sozialetik ere ezartzeko. Eta hori da islatu nahi izan genuena gure zuzenketan, eta horregatik eskatzen genuen lantalde bat, hain zuzen ere hori aztertzeko, EH Bildurentzako gaur egun herritarrei zerbitzu publiko eraginkor batzuk eskaintzea lehentasunezko gai bat delako. Eta argi dago momentu honetan, eta gure erakunde antolaketa delaeta, baina beste hainbat baldintza ematen direlako, egoera nahiko arraro ematen direla, eta adibide batzuk jarriko ditut: ez da normala guretzako, eta ez da logikoa, hiru politika tarifario ezberdin edukitzea gure errepideetan; edo ez da normala eta nahiko arraroa guretzako, Eibarren posible izatea hutsik dauden etxebizitzei gainzerga bat ezartzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak ahalbideratzen duelako higiezinen zergaren bitartez, eta Ermuan, hiru kilometrotara, ez izatea posiblea, Bizkaiko Foru Aldundiak ez duelako egin higiezinen zergan aldaketa hori eta ez duelako ahalbideratzen hutsik dauden etxebizitzei gainzerga bat ezartzea. Noski daudela egoera arraroak. Baina horiek eta beste hainbat arazo ez dira soilik konpontzen gure erakunde-antolaketaren marko juridikoa aldatzen, edo lege bat edo beste bat aldatzen. Hori konpontzeko, lehenengo eta behin, batzuek hausnarketa bat egin behar dute. Eta hausnarketa hori da zer-nolako eredu sozio-ekonomiko ezarri nahi duten eta zein den euren apustu sozio-ekonomikoa. Eta batzuek gainditu behar dute porlanarekiko duten zaletasuna eta eduki duten zaletasuna. Zeren eta diru publikoaren erabilera arrazionala izan da herri bat, poligono bat politika? Edo azpierabilita dauden errepideetan milaka milioi euro xahutzea, eta hor dugu Bizkaian Supersur edo Superzor bezala ezagutzen den errepidea. Edo jabetzan ematen diren milaka etxebizitza eta bitartean gaur egun 85.000 etxebizitza huts egotea Euskal Autonomia Erkidegoan eta ia-ia 100.000 pertsona Etxebiden izena emanda etxebizitza bat eskuratzeko? Hori ez da izan guretzako diru publikoaren erabilera arrazional bat, inondik inora. Baina horretarako ez da soilik lege bat aldatu behar, baizik eta batzuek hausnarketa bat egin behar dute zer-nolako eredu sozio-ekonomikoa nahi duten. Horregatik, gure erakunde-antolaketaren marko juridikoaren inguruan eztabaida zabaltzeari "bai" esaten dio EH Bilduk. Baina argi utzita, ez dugula onartuko Lurralde Historikoen Legearen inguruan eztabaida bat zabaltzea, herri honetan administrazio batzuen aldetik egin diren eta egiten diren gehiegikeriak estaltzeko. Hainbat bikoiztasun, hainbat koordinazio falta eta diru publikoaren xahuketarekin bukatzeko ez delako beharrezkoa lege bat bera ere ez aldatzea, baizik eta eredu sozioekonomikoaren aldaketa. Behin lantaldea eratzen denean –eta proposatzen genuen lantalde hori eratzea–, guretzako bigarren partean zetorren garrantzitsuena dena, eta da jakitea zein den lantalde horren helburua. Gaur egun dauden koordinazio-gabeziak eta bikoiztasunak ezabatzea, baina ez soilik Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeen artean. Eta hori da zure proposamenean eta zure diskurtsoan –beharbada lapsus bat izango da– agertzen ez dena. Maila administratibo bat ahazten zaizu beti zuri, eta da Estatu espainoleko administrazioen menpe dauden hainbat erakunde, eta hemen daudenak ere euren zerbitzuak ematen. Zeren eta zer da, Maneiro jauna, gure erkidegoan dagoen trenbideazpiegitura kudeatzeko, Renfe, FEVE, Adif, alde batetik, eta Euskotren eta Eusko Trenbide Sarea, beste alde batetik? Hori zer da, boskoiztasuna esango dugu? Bost enpresa publiko egotea gure sare horretarako? Eta nik aldarrikatzen dudan printzipio eta zuk aldarrikatzen ez duzun printzipio da hurbiltasunprintzipioa. Benetan nahi baldin badugu zerbitzu publiko eraginkor bat eskaintzea herritarrei. Edo zergatik, kilometro batzuetan IbaizabalNerbioiko arroa beste erkidego batetik pasatzen delako, bere kudeaketan Ur Agentzia eta Confederación Hidrográfica del Cantábrico egotea? Bi administrazio ezberdinek parte hartu behar dute arro berdinaren kudeaketan. Ez da hobea guretzako –eta guretzako bai da askoz hobea– hurbiltasun-printzipioa aplikatzea zerbitzu publiko eraginkor bat emateko? Hainbat adibide jarri ahal ditut hori islatzeko, baina azken adibide bategaz geratuko naiz, niretzako oso esanguratsua dena, eta hemen eztabaidagai eduki duguna –eta zuen jarrerak demostratzen du benetan ez duzuela nahi dauden bikoiztasunak saihestea edo murriztea–: zergatik Europa mailan momentu honetan mila biztanleko bi poliziaren ratioa gomendatzen denean, hemen, Euskal Autonomi Erkidegoan zazpi polizia biztanleko eduki behar ditugu? Zergatik? Hori da diru publikoa era arrazional baten erabiltzea? Alegia, momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan polizia lokala eta autonomiko integrala edukitzeaz gain, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila eduki behar dugu. Hau bai dela guretzako bikoiztasun galanta, eta ez duzuna aipatzen sekula. Eta horretaz tutik ere ez zuen esaten pasa den legegintzaldian egin zen bikoiztasunen txostenak eta tutik ere ez duzu zuk esaten ez zure proposamenean ezta zure diskurtsoan. Orduan, diru publikoaren erabilera arrazionala? Bai, noski! Baina zintzotasunez, bikoiztasun guztiak aztertuz eta beto eta konplexu barik. Zabal dezagun eztabaida zabaldu behar den bezalaxe. Ez diezaiogun iruzurrik egin herritarrei eta ez dezagun behin eta berriz eztabaida nahastu: LTH gora eta LTH behera, bikoiztasunez ari garenean. Beharbada hori aldatu egin beharko da, baina beste hainbat araudi eta beste hainbat erabaki aztertu behar direlako. Lehenengo eta behin, gure erakundeen artean eskumenen banaketa berraztertu behar badu, ez delako soilik Lurralde Historikoaren Legea aldatu behar. Besteak beste, foru aldundien konpetentzian, fiskalitate-arloan, Estatutuan jasota baitaude, eta gero Kontzertu Ekonomikoaren Legean ere. Beraz, Estatutua ere aztertu dezagun eta noski, guk eskatuko dugu azterketa hori bere osotasunean egitea. Eta bigarrenez, eta amaitzeko, aztertu dezagun bikoiztasunen aldetik eta koordinazio-gabezien aldetik eta kuantifikatu dezagun zer suposatzen duten burujabetza politiko administratibo bere osotasunean ez edukitzeak eta Estatu espainoleko administrazioek gure lurraldean jardutea ere. Besterik ez.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_74
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ORBEGOZO URIBE
|
EA-NV
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Hasteko, Mistoa-UPyD taldeak aurkeztu zuen legez besteko proposamenak Jaurlaritzari eskatzen zion Lurralde Historikoen Legea aldatzeko legeproiektu bat aurkezteko 6 hilabeteren epean. Horretarako oinarritzen zen aurreko legealdian Jaurlaritzak jorratu zuen txostenak atzemandako bikoiztasun eta ez eraginkortasunen oinarrian lege hori zegoela. Nik Salinero jaunak egin zuen lehenengo agerraldian emandako erantzun bat berriro irakurriko dizut hemen. Zuk galdetu zenion, si existía la conveniencia o no de plantear una modificaciones de la LTH o si era necesario un cambio normativo, y él le respondió literalmente que no, que no hacía referencia a la reforma de la LTH; que simplemente se limitaba a decir que se habían detectado ineficiencias y algunas de ellas tenían causas normativas, y que habría que analizar, pero que no pretendía anticipar las conclusiones de la comisión, que es lo que usted ha hecho en este momento, porque, de hecho, la comisión, como todos sabemos, por anticipo de las elecciones no adoptó ninguna conclusión. Horri helduta, gure ustez egokiago deritzogu Legebiltzarrean bertan hausnarketa sakon bat egiteari gai horren inguruan. Horregatik, erdibideko zuzenketa adostu dugu bai EH Bildu taldearekin eta bai Euskal Sozialistak taldearekin. Besteak beste, euskal erakunde-egitura sakon aztertuko duen batzorde txostengilea eratzeko asmoarekin. Izan ere, guk ondo deritzogu euskal erakunde egituraren inguruan hausnartzeari. Gure taldeak, eta lehendakariak baita ere, behin baino gehiagotan adierazi du ez dugula eztabaida horri ekiteko eragozpenik. Gure ustez, gaur egun daukagun erakunde-egiturak oso ondo funtzionatu du eta azken 30 urteotan emaitza bikainak izan ditu. Baina beti bezala egon litezke hobetu beharrekoak. Beraz, prest gaude hausnarketa-prozesua sustatzeko. Hain zuzen ere, uste baitu egitura hau indartzeko modurik egokiena berori modernizatzea, eguneratzea, gaurko errealitatera egokitzea eta euskal herritarron beharrei ondoen erantzungo dien egitura adostea dela. Hala ere, ezin dugu ahaztu erakunde-egitura horretan Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza ez daudela bakarrik, lurralde historikoetako erakundeak eta udalak ere eskubideen jabe ditugu. Eta horiek parte hartzea ezinbestekoa da guretzako hausnarketa-prozesu honetan. Izan ere, besterik gabe euskal erakundeegitura eta Administrazioaren modernizazio edo eraginkortasunaren aitzakia dela eta, ezin dugu hankaz gora jarri egun indarrean dagoen marko juridikoa. Gainera, gaur gaurkoz Euskal Autonomi Erkidegoan udal legerik ez dugula kontuan izan behar da. Esparru horretan erakunde-egituran hutsunea nabaria da eta saiatu beharko dugu lehenbailehen betetzen legealdi honetan. Horregatik guztiagatik, gure taldearen iritziz, Jaurlaritza Lurralde Historikoen Legea aldatzeko lege-proiektua bidali beharrean, egokiagoa da taldeok aztertzea zein den euskal erakunde-egituraren egoera, zeintzuk diren hobetu beharrekoak, ea beste egituraren bat egokiagoa den ala ez pentsatu, zergatik, bikoiztasunak antzeman eta eraginkortasun ezak nola saihets daitezke erabaki eta abar. Joan den legealdian, Jaurlaritzak bikoiztasunak eta eraginkortasun ezak aztertzen zituen txostena aurkeztu zuen. Halaber, batzorde berezia eratu zen horiek aztertzeko. Gai honetan sakontzeko lehenengo saiakera izan zitekeen hori. Gure aburuz, ordea, txostenak gabezi handiak zituen eta gainera, aurrerago esan dizuedan moduan, batzordeak ez zuen izan ondorioak ateratzeko astirik legealdia bertan behera gelditu zelako. Aurreko saiakera hori abiapuntutzat hartu eta zuzendu ditzagun izandako gabezia eta akatsak. Adostu dezagun talde eta erakundeen artean metodologia, zehaztu dezagun terminologia eta kontzeptuak. Elkarlanean jardun dezagun aldundi eta udalekin, azter dezagun Espainiako Administrazioaren eragina gure erakunde-sisteman. Izan ere, Estatuko Administrazioak ere eskumen oso esanguratsuak egikaritzen baititu. Eta horiek ere, sortuko dituzte bikoiztasun eta ez eraginkortasunak. Azken boladan krisi ekonomikoaren ondorioz asko hitz egin da bikoiztasun eta ez eraginkortasunei buruz. Batzuek erakunde-egiturari eta batez ere Lurralde Historikoen Legeari egotzi nahi diote bikoiztasunak eta ez eraginkortasunak sorraraztea. Baliteke horrela izatea ala ez, baina gaur behintzat ez gara sartuko eztabaida horretan. Talde bakoitzak bere iritzia dauka. Guk gurea argi daukagu eta defendatzeko aukera izatea espero dugu. Creemos positivo trabajar en la modernización, actualización o reforma del sistema institucional vasco, y creemos además que hay que hacerlo permanentemente, porque toda estructura pública debe estar al servicio de la sociedad. Las instituciones vascas están viendo un escenario de caída de ingresos fiscales y el aumento de la necesidad de gasto público, pero no nos podemos limitar a la tesis de que hay que reformar o ajustar porque estamos en una situación económica en la que han disminuido la recaudación y los recursos disponibles, tal y como se ha planteado por algún grupo. Queremos ir más allá, y poder reflexionar entre todos sobre el modelo de país, el modelo institucional o la Administración que queremos tener. Tenemos que reflexionar con criterio quién puede hacer mejor y a más bajo coste el desarrollo de las competencias, es verdad, pero teniendo en cuenta también a la Administración central del Estado. Por lo tanto, puede que sea necesario llevar a cabo algunas mejoras o modificaciones. No nos negamos a ello. Nosotros pondremos en valor el sistema institucional vasco, porque ha dado buenos resultado y porque creemos que tiene futuro. Beraz, guretzako orokorrean euskal erakundeegitura eraginkorra izan da gaur arte. Eta berori indartzeko modurik egokiena gizartearen beharrei erantzuteko egitura hori gaurkotzea, egokitzea eta, behar izanez gero, aldaketak planteatzea izan daiteke. Besterik gabe, berriro eskerrak eman bai EH Bildu taldeari eta bai Euskal Sozialistak taldeari adostasunera heltzeko izan duten jarrerarengatik. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_75
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
DAMBORENEA BASTERRECHEA
|
PV-ETP
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Mila esker, presidente andrea. Eztabaida hau, jada, zahar samarra da Legebiltzar honetan; ezer gutxi du berririk; nolanahi ere, erra ez gaitezen, bi gauza utzi nahi nituzke argi, eztabaidari berari heldu aurretik: Euskadiko erakundesarea egituratzea ez dagokio Lurralde Historikoei buruzko Legeari, eta, bestalde, kudeaketa txarra ez da legeak aldatuz zuzentzen. Zenbanahi alda ditzakegu legeak, baina egoera kudeatzeko ardura duenak kudeaketa eskasa egiten badu, legeek zernahi esaten dutela ere, kudeaketak txarra izaten jarraituko du. Izan ere, gauza bat da Maneiro jaunak proposatutakoa eta beste bat bere berbaldian azaldutakoa. Hau da, Maneiro jaunak dio ez duela gustuko foruparlamentuak egotea, ez duela gustuko lurralde batetik bestera zerga-motak aldatzea. Hori guztia, ordea, ez dagokio Lurralde Historikoei buruzko Legeari, baina, hala ere, lege hori ekarri diguzu gaur eztabaidarako. Zuk diozun hori Espainiako Konstituzioan dago jasota, haren xedapen gehigarrian –bide batez, hara non azaldu den Bildu eskubide historikoen babesle goren! Legealdi honetako lehen berrikuntza; ea, bada, aurrerantzean ere bide horri eusten dion–. Handik dator hori, ez Lurralde Historikoei buruzko Legetik. Hortaz, Maneiro jauna, zure asmoa, zure arrazoibidea, hori bazen, ez dator bat eskatu diguzun horrekin. Izan ere, zuk hauxe eskatu diguzu zehazki: Eusko Jaurlaritzari galde egitea Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko proiektua bere egutegi legegilean jaso dezan, bikoiztasunak, teilakatzeak, eraginkortasun-ezak, desitxuratzeak gainkostuak eta gainerakoak desagerrarazteko. Hala, bada, guztiak egon gaitezke horrekin ados; gu geu, izatez, bat gentozen helburu horrekin. Inondik inora ez, ordea, zure arrazoibide osoarekin, zerikusi gutxi baitu, edo bat ere ez, eskuartean dugun gaiarekin. Beste gauza bat ere gogorarazi behar dizut. Txostenak aipatzen direnean, txosten ugari jaso baititugu jada jende askoren eskutik… Nik buruan dut lehen txostena, EHUko zenbait irakaslek egindakoa, eta, hartan esaten zenez, Eusko Jaurlaritza ari da forualdundien eskumenetan barneratzen, eta horren ondorioz sortzen dira bikoiztasunak. Claro, se nos dice: "Es una ley sacrosanta". "Lege guztiz saindua da" esaten zaigu. Alabaina, seguruenik, Legebiltzar honetan zuzenean edo zeharka gehien aldatutako legea da. Zuzenean edo zeharka. Ibarretxe Lehendakariaren agintaldiaren azken zatian bai behintzat, foru-aldundiei eskumenak kentze aldera beti, baita López jaunaren azken denboraldian ere, orduan gainera udalei ere eskumenak kentze aldera. Bestalde, Bilduren berbaldia ere kontraesankorra da gutxienez, oso gaizki iruditzen baitzaio zerga desberdinak egotea Ermuan eta Eibarren. Eta Mirandan? Izan ere, zure irizpidea, orduan, bat dator UPyDko jaunarenarekin, guztia bateratu eta berdindu behar delako argudio horretan. Dena bateratu eta berdindu behar bada, agian, lehenik eta behin, beste inondik proposatu izan zaigun moduan, lehenik eta behin autonomia-estatutuak kendu behar lirateke, bikoiztasunak eragiten baitituzte. Izan ere, mundu guztiak berdin-berdina izan behar badu leku guztietan… eta, gero, korapilatu egin zara arroen kontu horretan… Hurbilen dagoena errazago kudeatzen omen da, baina, "hurbilen dagoen hori" zuretzat zer den, hor dago koska; izan ere, zure berbaldi horretan hurbilenekoak ez ziren udalak, hurbilenekoak ez ziren forualdundiak. Zer da hurbileneko hori, azaldu diguzun horren barruan? Esan bezala, proposamenaren alde geunden; eskatu duzuen horren alde geunden, ez, ordea, zure berbaldian azaldu duzun horren alde, Maneiro jauna. Alde geunden. Ontzat hartzen genuen, halaber, Euzko Alderdi Jeltzalearen proposamena, Gobernuari proposamen bat eskatzekoa Legebiltzar honetara igortzeko. Ondo generitzon. Ez generitzon hain ondo, ordea, PSOEk eta Bilduk egindako proposamenari, alegia, beste lan-batzorde bat sortzeari eta ostera ere hasieratik ekiteari hilabeteetako lan horri, lan hori jada eginda dagoelako eta dagoeneko badakigulako gutxi gorabehera zer iritzi duen talde bakoitzak. Hortaz, guztiok baldin badakigu talde bakoitzak zer iritzi duen, beneta- ko gauzak proposa ditzala jendeak, serioski proposa ditzala eta serioski eztabaida ditzagula. Testu baten gainean, baina. Horregatik iruditzen zitzaizkigun hobeak UPyDren proposamena eta Euzko Alderdi Jeltzalearena. Okerrena, zalantzarik gabe, azkenik adostu den erdibidekoa izan da, gure ustez. Beste proposamenetatik edozeinen alde egin genezakeen, baina ezin dugu, noski, adostu den erdibidekoaren alde egin, eta abstenitu egingo gara. Zergatik? Bada, hemen lan-batzorde bat sortzeaz gain, eta, egia esanda, ez dakit PSOEk hor zertan… Ez dakit, izatez, datorren osoko bilkuran lantzekoa den udal-legearen proiektua kentzeko asmoa duzuen; izan ere, alde batetik, lan-batzorde bat sortu behar baduzue Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko aukera aztertzeko eta, bestetik, legealdi honetan udal-legea onartuko bada, pentsatzekoa da aurkeztu duzuen lege-proiektua bertan behera uzteko asmoa duzuela, erakunde-egitura hori aztertuko duen lan-batzorde horretan eztabaidatu dezagun guztiok. Bestela, azaldu iezadazu, mesedez, zertarako sortu behar dugun lan-batzorde bat; zertarako eta, Estatutuan, Lurralde Historikoei buruzko Legean eta onartzeke dagoen udal-legean funtsatutako erakundeegitura aztertzeko…? Zure proposamena onartzea eskatzen badiguzue, zertarako nahi duzue lan-batzorde bat? Izan ere, lan-batzordea eskatzen ari zarete hemen! Hor, beraz, gutxienik ere, kontraesanean erori da Talde Sozialista. Gu, esan bezala, Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzearen alde gaude. Berriz ere diot: askotan aldatu da; are gehiago, Legebiltzar honek onartutako legeetatik sarrien aldatu dena izango da, akaso. Hobetzeko bada, ondo. Baina, inork beste helbururen bat badu, ez du helburu hori Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatuta lortuko. Izan ere, Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatuta ez dira aldundiak desagertuko, ez dira lurralde historikoen eskumenak desagertuko, horiek, arestian esan bezala, Espainiako Konstituzioan, Autonomia Estatutuan eta Ekonomia Itunari buruzko Legean baitaude jasota. Baten batek Espainiako Konstituzioa aldatzea proposatu nahi badu, badaki nora jo behar duen proposamen hori egitera, eta, nahikoa babes lortzen badu, aurrera egingo du bere proposamenak. Hori proposatzen ari ziren bi taldeen arrazoibideak entzun ditugu, baina ez gatoz bat, ez batek azaldutako argudioekin, ez besteak azaldutakoekin. Hortaz, horren kontrako botoa emango dugu hemen, lan-batzordea eduki zein ez, baita Madrilen ere, lan-batzordea eduki zein ez. Aurrerantzean, beraz, beste lan-batzorde bat izango dugu… Uste dut Napoleonek esana dela zerbaitek luzaroan iraun dezan nahi bada batzordea sortzea dela aukerarik onena; sor dezagun, beraz, lanbatzordea, eztabaidatu dezagun behin eta berriz dena, azkenik ez dadin ezer egin. Tira, Legebiltzar honetan gai honi buruz egiten den lehen eztabaidaren ondorioa hori bada, hala izan bedi, halaxe agintzen baitu gehiengoak.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_76
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Ustekabeak egon dira, bai, ekimen honen eztabaidan; izan ere, ekimena Erregistroan aurkeztu genuenean, ia ziurtzat jotzen genuen Talde Popularraren kontrako botoa jasoko genuela, eta, azkenean, talde horri gustatu zaio gehien gure ekimena. Entzun dudanez, badirudi Damborenea jauna bat zetorrela –hori ustekabea hori!– Lurralde Historikoei buruzko Lege guztiz santua aldatzearekin, guk adierazitako helburuak lortze aldera, hots bikoiztasunak, teilakatzeak eta abarrak desagerrarazte aldera. Urte luzez aritu dira esaten Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeak ez zuela balio helburu horiek lortzeko, horretarako beste ekimen batzuk behar zirela, hala nola koordinazioa hobetzea, eta hara non bat-batean badirudien Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea lagungarria izan daitekeela helburu horiek lortzeko. Guk, noski, ez dugu hemen proposatu forualdundiak desegitea edo ekonomia-ituna ezabatzea, nahiz eta bi ekimen horien alde gauden, hots bai forualdundiak desegitearen alde bai ekonomia-ituna ezabatzearen alde, ororen gainetik herritarren berdintasunaren alde gaudelako. Hala ere, ez dugu horrelakorik proposatu. Lurralde Historikoei buruzko Legearen aldaketa baino ez dugu proposatu; gainera, aurreko legegintzaldian eta aurreko legegintzaldiko lanbatzordean maiz hitz egin zen auzi horri buruz. Bestela, Espainiako Konstituzioa eta behar ziren xedapenak edo Gernikako Estatutua aldatzeko eskaria egingo genukeen. Ez dugu, ordea, halako eskaririk egin –nahiz eta agian aurrerago egingo dugun–; gaurko eztabaidan Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzea baino ez genuen eskatzen. Uste dut azken bolada honetan ia talde guztiek onartu dutela nola edo hala lege hori nabarmen hobetu daitekeela. Euzko Abertzaleen taldeak berak ere esan izan du azkenaldian. Itxura denez, ordea, legealdaketa proposatu eta lehenbailehen bete beharrean, lan-batzorde bat sortu nahi da berriz ere. Alabaina, aurreko legegintzaldian dagoeneko egon zen batzorde hori, eta hainbat pertsona –adituak, agintariak eta ordezkari publikoak– izan genituen orduan bertan, beren iritzia azaltzeko. Are gehiago, uste dut –zertarako bestelakorik esan–, zenbanahi lan-batzorde sortuta ere, alderdi politiko bakoitzak finkatua duela dagoeneko bere jarrera. Beste ustekabe bat ere egon da, hain zuzen, EH Bilduk emandakoa, eskubide historikoen defendatzaile bilakatu baita orain. Gogora ekarri nahi dizut, Maeztu jauna, duela urte eta erdi edo pare bat urte Aralarrek eta UPyDk erdibideko zuzenketa bat sinatu genuela: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Ganberara igor dezala Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko lege-proiektua, egungo gizartearen beharrizanetara egokitzeko eta Euskadiko herritarrei zerbitzu hobea eta berdinzaleagoa emateko. Eta bakarrik geratu ginen, bide batez esan. Duela urte eta erdi edo pare bat urte, zuek, edo Aralar taldea, bat zentozten ideia horrekin –Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatu behar zela zenbait helburu lortzeko–, eta horregatik sinatu genuen erdibideko zuzenketa hori. Horretan ere, antza, okerrera egin du Aralarrek: Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko beharra defendatzen zuen lehen, eta, orain, aldiz, nahiago du lan-batzorde bat eratu, batzordeak auzia luzatu baino egingo ez duen arren. Uste dut funtsean bat gatozela denak, eta ondo baino hobeto dakizue zuek. Lan-batzorde horrek eztabaida luzatu baino ez du egingo, eta, are okerrago dena, atzeratu egingo ditu konponbideak. Lanbatzorde hori abian jartzen denerako uda-ostea izango da, eta ikusiko dugu zer etekin ematen duen, ikusiko dugu noraino heltzen den, baina Napoleonek esana da, bai, zerbait egin nahi ez bada batzorde bat eratzea baino hoberik ez dagoela. Alderdi Sozialistak, bestalde, arestian esan dudan bezala, duela egun batzuk aditzera eman zuen osoko bilkura honetan ikusiko zela Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko zer-nolako borondatea zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Bada, zuen borondate bera, hots, berriro ere lan-batzorde bat eratzekoa; eta ez dakit batzorde horretan udal-legeari buruz ere hitz egingo den, ez baitakit aurkeztu duzuen udal-legearen proiektua bertan behera uzteko asmorik duzuen; izan ere, lehenik eta behin, nolako erakunde-egitura nahi dugun aztertu behar dugu… Nolanahi ere, nire ustez, begi-bistakoak dira inkoherentziak. Guk, ordea, gure bideari eusten diogu. Ez dugu Euskadi hankaz gora jarri nahi. Gaurko eztabaidaren lehen puntuan, etxe-kaleratzeen harira, aipatu da legeak aldatu egin behar direla herritarren bizimodua hobetzeko, eta egoera horretantxe gaude kasu honetan ere, oraingoan ere legeak aldatu behar baitira, teilakatzeak, bikoiztasunak, alferreko gastua eta bereizkeriak eragozteko. Horixe dugu helburu, eta ekinean jarraituko dugu bai Osoko Bilkura honetan bai lan-batzordean –azkenik abian jartzen bada–. Agerian geratu da oraingoan ere errealitatea: hirurogeita hamabost legebiltzarkideetatik bakar batek aldatu nahi du lehenbailehen Lurralde Historikoei bu- ruzko Legea, eta gainerako alderdi politikoek –beren programetan bertan jasotakoa zernahi dela ere– atzeratu egin nahi dute eztabaida eta, ondorioz, auzi honen konponbidea. Alferrik galduko dugu aukera hau. Uste dut urteetako atzerapena daramagula jada gai honetan; izan ere, zuek denak, ezkerreko zein eskuineko alderdiak, kontserbadoreak zarete auzi honetan, ez baitituzue gauzak aldatu nahi. Ezkerreko alderdi kontserbadoreak eta eskuineko alderdi kontserbadoreak baino ez zarete, ez dituzuelako gauzak ukitu nahi, ez duzuelako Lurralde Historikoei buruzko Legea ukitu nahi, agidanez Legebiltzar honek egundoko beldurra baitio auzi horri. Tira, aldaketa horri ekiteko bitarteko onena zelakoan ekarri dugu guk proposamen hau. Hiru ere egon zitezkeen, aurkez genitzakeen… La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_77
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Guk geuk aurkeztu genezakeen Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatzeko lege-proposamena, baina, seguru aski, gehiegizkoa izango litzateke legebiltzarkide bakar batek maila horretako aldaketa aurkeztea. Horregatik, bada, proposamena Legebiltzarrak egitea eta legea guztion artean aldatzea proposatzen genuen, ahalik eta onena izan zedin. Zuek, baina, ez duzue nahi; nahiago duzue itzulinguruka ibili; nahiago duzue eztabaida eta konponbideak atzeratu, baina guk ekinean jarraituko dugu. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_78
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARRIOLA LÓPEZ
|
SV-ES
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Erdibideko zuzenketa hitzartu dugu Alderdi Sozialistak, Euzko Abertzaleen taldeak eta EH Bilduk. Izan ere, erdibideko zuzenketa hori, gure ustez, Talde Sozialistaren osoko zuzenketan jasotako ikuspegiarekin bat dator, gure erakunde-egituraketa berrikusteko Legebiltzar honetan zehaztutako helburuei zentzuzko bide batetik heltzeko modua ematen baitu. Aurreko legegintzaldian egindako lanak ditugu abiapuntu, hots, bikoiztasunei buruzko Eusko Jaurlaritzaren txostena eta bikoiztasunak eta eraginkortasunezak aztertzeko batzorde berezia; legegintzaldi honetan, berriz, erdibideko zuzenketa hau onartzen bada, lan-batzorde bat eratuko da, aurreko legegintzaldiko batzorde bereziaren oinorde modura, Euskadiko erakunde-egituraren gaineko auziak aztertzeko eta berrikusteko eta Legebiltzar honek eta Gobernuak –hala badagokio– bete beharreko neurriak zehazteko. Legeneurriak eta lege-aldaketak, bikoiztasunak eta eraginkortasun-ezak ezabatzeko neurriak eta erakundeen artean koordinazioa ezartzeko neurriak, zuzenzuzenean guztion helburu horiek lortzera bideratuak, alegia, zerbitzu publikoa eraginkortasun handiagoz ematera bideratuak. Esan bezala, hori zen gure osoko zuzenketaren arrazoibidea, Talde Sozialistaren legez besteko proposamenean ere jasotakoa –hots, erakundeen egituraketa aztertzeko lan-batzordea osatzeko proposamenean–, eta, gaur zer gertatzen den, litekeena da zentzua galtzea, Ganbara honek gaur bertan onartzen badu lan-batzordea. Dena dela, nire lehen parte-hartzean esan dudan moduan, lan-batzorde hori ez da oztopo aldi beran udal-legea izapidetzeko eta onartzeko prozesuan aurrera egiteko. Hogeita hamar urteko atzerapena dugu udal-legeari dagokionez. Begira, duela hogei urte ere legebiltzarkide izan nintzen ni, 1991. urtetik 1993. urtera bitartean, alkate izan aurretik, eta, ordurako jada –baita horren aurretik ere– esaten zen udallegea onartzeko asmoa zegoela; izan ere, Euskadiko gobernu guztien egutegi legegilean egon da asmo hori. Alabaina, legerik gabe jarraitzen dugu oraindik. Nire ustez, beraz, ez dugu aukera galdu behar, Legebiltzar honek aukera paregabea baitu datorren ohiko osoko bilkuran Talde Sozialistak aurkeztutako udal-legearen proposamena izapidetzea onartzeko. Izan ere, arestian esan bezala, lanek ez dute zertan baztertzaileak izan; aitzitik, elkarrekin bat egin dezakete, baldin eta gure helburua onartzeke dauden legeak onartzeko gai izatea bada, eta horixe da, hain zuzen, udal-legearen kasua, bai udalak bai gure herri honetako biztanleak aspaldi-aspalditik baititugu irrikaz lege horren zain. Denok dakigu zenbat denbora igarotzen den lege-proiektu bat onartu arte; denbora mordoa behar da; lege-proposamen hau, baina, aurreko legegintzaldian aurkeztutako lege-proiektuaren oinordea da, eta lege-proiektu horrek burututa zituen jada hainbat izapide, hala nola arloko txostenak, legezkotasun-txostenak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, kontsultak eta abar. Baliatu gaitezen, bada, aurreko legegintzalditik egina dugun lan horretaz eta jar dezagun abian legeproposamen hori izapidetzeko onarpen-prozesua; izapidetu dezagun legea Legebiltzarrean, eta bermatu dezagun legegintzaldi honetan, azkenik, udal-legea onartzeko gai izango garela. Bide batez, Damborenea jaunaren hitzetatik ulertu dudanaren arabera, lege-proposamena izapi- detzea onartzearen alde bozkatuko du Alderdi Popularrak. Eskerrik asko, bada, aldez aurretik gure proposamena babesteagatik, eta espero dut gaurko zure hitzak datorren osoko bilkuran ere, noski, islatzea, lege-proposamena izapidetzea onartzearen alde eginda, guztion partaidetzaz Euskadin udal-legea edukitzeko lanari ekiteko gai izan gaitezen behingoz. Lan-batzordea osatzeko arrazoiei dagokienez, onuragarria eta aberasgarria iruditzen zaigu lanbatzorde horren eginkizunen barruan, Euskadiko Administrazio Publikoen eta Espainiako Gobernuaren Administrazioaren artean egon litezkeen bikoiztasunak ere aztertzea. Eraginkortasuna lortzeko neurriak jarri nahi ditugu abian, eta, beraz, komenigarria da hemen, Euskadin, esku hartzen duten administrazio guztien jarduera guztiak aztertzea; era berean, ez daukagu inolako arazorik Euskadin Estatuko Administrazioaren sareak zenbateko kostua eragiten duen aztertzeko, EH Bilduren bozeramalearen eskariarekin bat. Aukera hori dugu, eta aukera interesgarria da, lan-batzorde horretan nork bere ikuspegia azaldu ahal izango baitu eta guztion artean behar diren gomendioak eta neurriak atera, arestian esan dizuedan moduan, herritarrei zerbitzu publikoa eraginkortasun handiagoz emateko helburu hori, guztion helburu hori, betetze aldera. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_79
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MAEZTU PEREZ
|
EH Bildu
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Bigarren saiakera egingo dut, 10 minutuetan, dirudienez, ez naiz izan kapaz ondo azaltzeko zein den gure jarrera. Ea 5 minututan gai naizen. Lehenengo eta behin, eskubide historikoen defentsan agertzea ala ez. Nik esan dudana lehenengo interbentzioan izan da Maneiro jaunaren desioa edo helburua proposamen honekin zela eskubide historikoen kontra joatea. Noski nahiago dudala defendatzea eskubide historiko horiek, murriztea baino. Baina, noski ere, nahi ditut edo nahi ditugu eskubide historiko horiek garatzea burujabetza politiko osoaren bidean. Hori da gure jarrera, baina murrizketaren aurrean egongo gara beti. Hori lehenengo eta behin. Eta gero, Damborenea jauna: artista bat zara argumentazioak egiten! Ze hartzen duzu nire argumentazioa, esaten dudanean ez dela normala hiru kilome- trotan dauden bi herrietan zerga-politika ezberdina egotea gai konkretu batean, esateko orduan Estatutuarekin bukatu behar dugula. Eta zergatik geratzen zara hor argumentazioan? Konstituzioa ere kendu ahal dugu, eta estatuak ere, eta dena uniforme bihurtu. Ez, ez, baina ni oso argi daukat Eibar eta Ermua, kasu honetan, erabakitze-esparru berdinean egon beharko liratekeela. Eta Mirandakoak ez dakit. Emango nieke aukera aukeratzeko ere, nahi badute, Eibar eta Ermuarekin fiskalitate berdina edukitzeko. Baina nahiko ziur daukat zein den euren iritzia, baino oso argi daukat ere Eibar eta Ermua erabakitze-esparru berdinean daudela eta hori da esan dudana lehenengo interbentzioan. Eta, Maneiro jauna, gaurko puntuetako batean gaiak landuago ekarri behar ditugula esateko atrebentzia izan duzula-eta, nik eskatu nahi dizut tribuna honetara jaisten zarenean eta lege bat aldatzeaz hitz egiten duzuenean, adieraz diezaguzula doi-doi legearen zer artikulu aldatu nahi dituzun eta nola aldatu nahi dituzun, alegia, zer aldatu nahi duzun zehazki. Izan ere, lege horren artikulu batzuk aldatzeak eragina izango luke lege organiko batean, hots, Autonomia Estatutuan. Zure kasuan, beraz, kontua ez da gaiak hobeto landu behar dituzula; agian, unibertsitateko ikasketetako apunteak berrikusi behar zenituzke, lege arrunt batek ezin duelako lege organikorik alda. Hortaz, Autonomia Estatutua ere aldatu beharko genuke legegarapenari eragiten dioten punturik gehienetan, Lurralde Historikoei buruzko Legea hura garatzeko legea baita. Zuk, egiaz, ez duzu nahi… Lurralde Historikoei buruzko Legeaz baliatzen zara, beste eztabaida bat sustatzeko; izan ere, bikoiztasunak amaiarazi nahi badituzu, zergatik ez duzu aipatzen polizien esparruan gertatzen den bikoiztasun itzel hori? Akaso ez da zentzugabeko gastua eskumen guztiak dituen polizia integrala edukitzea eta, aldi berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere bertan jardutea, eta, ondorioz, gurean mila biztanleko zazpi poliziako ratioa edukitzea, Europak mila biztanleko bi poliziako ratioa ezartzen badu ere? Ez duzu, ordea, horrelakorik aipatu. Eta azkenik, behin eta berriz aipatzen duzu ere zure zioan, zure proposamenaren zioan, eta gaur aipatu da behin eta berriz, aurreko legealdian egindako bikoiztasunen txostena. Lehenengo eta behin bikoiztasun-kontzeptua ez zegoen ondo markatu txosten horretan, soilik zen azterketa legal bat konpetentziaren inguruan, eta oso gauza bitxiak agertzen ziren txosten horretan: bikoiztasun bezala agertzen zen, legeak jasota ez eduki arren, udal batek garatzen bazuen konpetentzia bat, hori bikoiztasun bezala. Eta hori ez da bikoiztasuna, hori da subsidiaritate-printzipioa aplikatzea, eta hori, txosten horretan jasota zegoen. Beraz, ez hartu txosten hori oinarri bezala bikoiztasunen inguruan eztabaida bat hona ekartze duzunean. Benetan nahi baldin badugu bikoiztasunen inguruan, egin dezagun lantalde bat eta aztertu ditzagun bikoiztasun guztiak, eta legeak aldatu behar baldin badira, aldatu ditzagun, gure erakunde-antolaketa ezartzen duten lege guztiak aldatu behar baldin baditugu, eta esaten dut hemen, Lurralde Historiakoaren Legea barne, aldatu ditzagun, arazo barik. Baina bere osotasunean eta eztabaida hori behar den moduan ona ekarrita, eta ez aprobetxatuz eztabaida hori zure betiko raka-rakarekin hona etortzeko, eta zu oso ona zarela eta beharrezko diren eztabaidak ekartzen dituzula, eta bakarrik geratzen zarela beste guztiok garela kasu honetan –ez dakit zer esan duzun– kontserbatzaile batzuk, ezkerreko eta eskuineko kontserbadoreak. Besterik ez.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_80
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ORBEGOZO URIBE
|
EA-NV
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Maneiro jauna, kontua ez da ezkerreko edo eskuineko kontserbadorea izatea, baizik eta gauzak ondo egitea. Berdin dio zenbatetan heltzen diozun lelo berari; gauzak ondo egin behar dira. Hortxe dago koska. Aurretiaz ere esan dizudan bezala, txosten bat badagoela eta gai hori lantzeko lan-batzorde bat egon zela hartzen dituzu zure arrazoibidearen oinarritzat. Ez duzu, ordea, esaten batzorde horrek hainbat iritzi entzun zituela, askotariko adituen iritziak entzun zituela. Denetarik zegoen. Bikoiztasunak egon daitezkeela? Baliteke. Eraginkortasun-ezak egon daitezkeela? Baliteke. Zure ustez, batzuk bikoiztasunak izango dira, eta beste batzuk ez. Guk, agian, beste pentsamolde bat dugu. Lehengo horretan gaude, beraz: ez dugu guk inolako arazorik berriz ere gogoeta bat egiteko, gure erakunde-sistemaren egoeraren benetako argazkian oinarrituta, hartatik abiatuta behar diren neurriak har ditzagun. Aurretiaz ere esan dizudan bezala, oinarritzat darabilzun txostena Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatutako txostena da; gure ustez, baina, zenbait hutsune zituen, ez baitzen, esate baterako, inoiz forualdundietara eta udaletara jo, haien iritzia ere jasotzeko. Halaxe aitortzen dute ikuskaritzek berek; izan ere, foru-hauteskundeak egin berriak zirela-eta, erakunde horiei galdetegi batzuk betetzea baino ez zitzaien eska- tu, parte hartzeko metodologia zehatzik hitzartu gabe. Gure ustez, beraz, erakundeen artekoa izatea falta izan zitzaion txosten horri, aholkularitza-enpresak berak aitortzen duen legez. Gainera, Lehendakaritzako idazkariak, Salinero jaunak, lan-batzordean egindako lehen agerraldian onartu zuen nekez egin zitekeela halako eduki marduleko txostena hain epe laburrean eta, ondorioz, ahal zuten lekuraino iritsiko zirela. Are gehiago, talde guztiak ere ez zetozen bat bikoiztasunaren adieraren gainean, eta aditu asko ere ez zeuden kontzeptuarekin berarekin ados, ez bikoiztasunaren kontzeptuarekin ezta eraginkortasun-ezaren kontzeptuarekin ere. Txostenean askotan nahasi ziren eraginkortasun-eza eta eskumenen aldiberekotasuna. Gainera, eraginkortasun-ezak daudela hartzen duzu oinarri, txostenak dioen moduan, baina txostenak berak sarreran dio ez duela aztergai hartu erakundeek egindako jardueren eraginkortasuna; eta amaieran, ordea, kapitulu bat dakar, eta eraginkortasun-ez horien kopurua ere ematen du hartan: 403 milioi. Horren zergatia azaltzeko eskatu zitzaien txostena egiteaz arduratu ziren enpresei, baina ez zuten erantzunik eman. Txosten horrek, gainera, ez du Espainiako Administrazio Orokorra kontuan hartzen. Ez da inon ere kontuan hartzen Espainiako Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan duen esku-hartzea, nahiz eta berebiziko eskumenak dituen gurean, hala nola azpiegituretakoa eta aireportuetakoa, besteak beste. Berriz ere diot, beraz: ez daukagu inolako eragozpenik berriro gai horri buruz gogoeta egiteko, erakunde-sistemaren argazki erreal bat abiapuntu hartzeko. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_81
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
DAMBORENEA BASTERRECHEA
|
PV-ETP
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Maneiro jauna, berriz ere esango dizut Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatuta ezin dela aipatzen dituzun helburu horietako bakar bat ere lortu. Bikoiztasunak ez dituzte legeek sortzen; lege horiek aplikatu behar dituzten gobernuek nolako kudeaketa egiten duten, horren arabera gertatzen dira. Alegia, horrek ez du konponduko ez fiskalitatearen gainean proposatzen zenuena, ez foru-ogasunei buruz gustatzen ez zaizun hori, ez horrelako beste ezer. Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatuta ez dugu horrelako ezertxo ere lortuko. Egia da, noski, lege guztiak bezalaxe, hobetu egin daitekeela eta, beraz, lege horretatik datozen eskumenen banaketan aldaketaren bat egiten bada eta Gobernuaren eta foru-aldundien eskumenak zein diren argixeago geratzen badira, agian elkarren eskumenetan sartzeari utziko diotela. Lege-aldaketa horri egin lekiokeen ekarpenik onena izango litzateke, nolabait esan. Maeztu jaunari aurpegiratu diozu aurreko legegintzaldian Lurralde Historikoei buruzko Legea aldatu nahi zuela argi eta garbi; aurreko legegintzaldi horretan, baina, ez zen foru-aldundi batean gobernatzen ari –ahaztu egin bide zaizu hori–, eta, orain bai, orain foru-aldundi bat gobernatzen ari dira. Gero, gainera, hona datoz esatera Eibarko eta Ermuko zergak ez direla berberak. Jakina! Foru-aldundi bat gobernatzen ari dira, eta nahi dutena ari dira onartzen, nahi duten moduan eta inortxorekin ere koordinatu gabe, bistan denez, Zerga-kudeaketarako Sailarekin berarekin ere ez baitira koordinatzen; eta gero disfuntzioak eta desberdintasunak aipatzen dituzten hemen. Halakoak sortu, eta gero hona gatoz salatzera; bitxia da gero Ganbera honetan dugun talde berri horren jokabidea. Eta, Arriola jauna… Tira, barkatu, Bilduko ordezkariari erantzuten amaitu nahi dut lehenik: itsututa zaude Guardia Zibilaren eta bikoiztasunen gaiarekin; ziur egon Guardia Zibilaren lehentasunen artean ez dela Lurralde Historikoei buruzko Legea sartzen, ez lehenik, ez bigarrenik ezta azkenik ere. Ez dut uste sekula horretan pentsatu dutenik ere; ez zaie hori sekula ardura izan. Arriola jauna, itxura denez, ez didazu ulertu, aipatu baituzu nik esandakoaren arabera zuen legeproposamenaren alde bozkatuko dugula. Ez, bada; oso gaizki ulertu didazu. Zuk diozunez, zuen legeproposamena aurretiaz aurkeztu zenuten lege-proiektu horren jarraipena da, baina, zuk ondo dakizun moduan –jakin badakizu-eta– lege-proposamen hori ez zitzaigun gustatzen; baina, errespetuz jokatu nahi dugunez Ganbera honetan gaur auzi hori aztertzeko lanbatzordea osatzeko hitzartu duzuen akordio horrekin eta koherentziaz jardun nahi dugunez bai zuen proposamenarekin bai gaurko zuen botoarekin, bistan da kontrako botoa eman beharko diogula zuen legeproposamena kontuan hartzeari. Koherenteak izan nahi badugu, ezin da batetik lege-proposamen edo lege-proiektu horren zuzenketak eztabaidatu edo aztertu –kontuan hartuta gutxienez udalen eta foru-aldundien erakunde-eskumenak aldatuko dituela eta Lurralde Historikoei buruzko Legea ere alda dezakeela– eta aldi berean Legebiltzarrean auzi hori aztertzeko lan-batzordea osatzeko erabakia hartu. Kontraesana da. Horrenbestez, gaurko zuen proposamena begiramenez hartuko dugunez, biharko zuen ekimenaren kontra bozkatuko dugu. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_82
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
REYES MARTÍN
|
SV-ES
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Presidenta, señorías, Lehendakari, buenos días. Ekimen honen bidez, Talde Sozialistak errefusatu egin nahi du hezkuntzaren kalitatea hobetzeko LOMCE legearen aurreproiektua –halako haserrea eragiten ari dena–, eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio Hezkuntzaren arloan ditugun eskumenak defenda ditzan, Patxi López lehendakariaren Gobernuak abiatutako bidetik. Izan ere, oso aurreproiektu kaltegarria da LOMCE legearen aurreproiektua; halaxe deritzogu Euskal Sozialistok, eta halaxe deritzote, orobat, Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskadiko gizarte-eragileek, sindikatuek eta gurasoelkarteek. Bi ikuspegitatik iruditzen zaigu kaltegarria: batetik, okertu egiten duelako hezkuntzaren kalitatea eta areagotu ikasleek ikasketa-prozesuan aurrera egiteko gainditu beharreko trabak, eta, bestetik, Autonomia Estatutuan jasotako hezkuntza-eskumenetan sartzen delako. Lege horrek iragartzen dituen neurri guztiak oldarraldi kontserbadore baten isla dira; oldarraldi hori orain arte bizi izan dugun ongizate-estatuaren zimenduak eraisten ari da, aberatsenei mesede eginez beti, klase ertaina txirotuta eta bazterrean utzita sistematik kanporatutakoak. Eta itxaropenari zirrikiturik ere ez uzteko, hezkuntza-erreforma hori selektiboa eta bereizlea ere bada; hala, murriztu egingo ditu hezkuntzak orain arte gazte guztiei beren burua garatzeko eta gizartean aurrera egiten jakiteko eskaintzen zizkien aukerak, eta sistematik kanpo utziko ditu gainerakoen aukera berdinak izateko hezkuntza-premia handiena duten horiek. Horregatik, lege bidegabea ere bada. Sozialiston ustetan, gure haur eta gazteen etorkizuna izan behar luke, ororen gainetik, gure ardurarik behinena. Eztabaidaren muina, ordea, ez da haur eta gazteen etorkizuna izaten ari; aitzitik, Rajoy jaunaren Gobernuak, bere jarrera hantuste eta itxi horretan, ideologian funtsatutako legea bultzatu du, muzin eginda hezkuntzaren kalitatea bermatzeko helburuari. Hala, 7.000 milioiko murrizketa egin du hezkuntzaren arloan, eta hezkuntza zaharkitu eta elitistaren ikuspegian oinarritutako legea iragarri du, zenbait alderditan berrogei urte atzera jota. Hala eta guztiz ere, uste dut Euskadin ez garela oraindik erabat jabetzen nolako hondamendia datorkigun, Patxi López lehendakariren Gobernuak, Isabel Celaá sailburu, zanpatekoa gelditzea lortu baitu, Euskadiko hezkuntza-sistemaren kalitateari eta eskaintzari eutsita, eta tinko egin baitio aurre gure hezkuntzaeskumenetan muturra sartzeko saiakerari, Konstituzio Auzitegiaren aurrean helegitea abiarazita. Hala eta guztiz ere, auzi hau badagokigu guri, eta hala ulertu behar dugu. Lan egin behar dugu aukera-berdintasunari eta orain arte lortutako mailari eusteko, guztiontzako aukerak bermatzen dituen eredua aldatzen saiatzen ari baitira, eredu klasista bat ezartzeko haren ordez, bazterrean utziko dituena laguntza publikoaren behar handiena duten pertsona horiek; ez bakarrik baliabide gutxiko familiak, baita gure klase ertain zabal horretako haurrak ere; izan ere, arreta zuzenagoa jasota konpontzeko moduko ikasketa-arazoren bat duten ikasleei ere arreta hori lortzeko laguntzak murriztuko zaizkie, eta egin asmo duten mailaketa horretan bigarren mailako hezkuntzazentroak izango diren horietara bultzatuko dituzte halako haurrak. Autogobernuari dagokionez, berriz, LOMCE legeak birzentralizatu egiten du bete-betean hezkuntza, gure hezkuntza-eskumenei dagozkien erabakiak Estatuko Gobernuaren esku uzten baititu, hezkuntzairizpiderik gabeko irrika zentralistak bultzatutako grina uniformatzaile horren barruan. Hori guztia nola hezurmamitzen den ikusteko, kontrarreforma horren alderdi nagusiei erreparatuko diegu, ikasleei zuzenean kalterik handiena eragiten dieten alderdietatik hasita. Eskolan porrot egiten eta eskola uzten duten ikasleen tasak murrizteaz hitz egiten du ministroak, Wert ministro paregabeak, baina alderantziz jokatzen du gero: ikastetxeetatik kanpoko irakasleek zuzenduko dituzten ikasketa-amaierako azterketak ezarri ditu, eta, ondorioz, ikasle askok oinarrizko Lanbide Heziketara jo beharko dute. Lanbide Heziketari, gainera, nabarmen gutxitu dio balioa, eta nekezagoa gertatuko da hartatik maila goragoko ikasketetara igarotzea. Nola murriztuko da, beraz, ikasketak uzten dituzten ikasleen tasa, eraitsi egiten badira LOEn eta Ekonomia Jasangarriaren Legean maila profesional batetik bestera –LHtik Batxilergora barne– igarotzeko ezarritako zubi guztiak? Benetan sinesten duzue zenbat eta oztopo gehiago jarri hainbat eta ikasle gutxiagok utziko dituztela ikasketak? Bereizkeria-neurri benetan latzak ari zarete ezartzen, inolako berme zientifikorik gabe; izan ere, ezarri nahi duzuen oztopo-lasterketa horren modukorik ez dago beste inon. Are gehiago, Euskadi argi ari da erakusten aurrekontu aurrerakoietan oinarritutako hezkuntza-politikari esker hezkuntza-emaitza bikainak eta ekitatiboak lor daitezkeela. Kontu egizue ikasketak uzten dituztenen tasa 2020. urterako % 10ekoa izatea hartu duela Europak helburutzat –asmo handiko helburua, inondik ere–; bada, Euskadin tasa hori % 12,6koa da dagoeneko. Areago, DBHn matrikulatutakoen % 91,1ek lortzen du titulua. Gainera, oso sistema ekitatiboa daukagu, PISA txostenaren ondorio nagusietako batean adierazitakoaren arabera; izan ere, txosten horretan aditzera ematen denez, emaitza onenak lortzen dituzten hezkuntza-sistemak dira, halaber, ekitatiboenak, alegia, sistema horietan dago alderik txikiena maila sozioekonomiko desberdineko ikasleen artean. Rajoy jaunak, beraz, hobe luke gure eredutik ikastea, suntsitzen saiatu ordez. Lege honek, bestalde, nabarmen apalduko du lanbide-heziketaren balioa, eta berariaz aipatzekoa da hori ere. Aspaldi atzean utzi genuen ikuspegi horri heltzen dio ostera ere, lanbide-heziketa bigarren mailako aukeratzat hartuta, ezartzen zaizkien iragazki guztiak gainditzeko gai ez diren ikasleei zuzendutako eredu modura. Horrek guztiak are hondamendi handiagoa eragingo du Euskadin, LH bikaina baitaukagu guk, beste erkidegoen eredu; baina lege honetan proposatzen den horrek ez dio gure LHren kalitateari onik ekarriko; aitzitik, ikasketa-prestakuntza eskaseko ikaslemultzo mardul bat lan-mundura behar baino lehenago ateratzea baino ez da lortuko; eta ez da hori gure ekoizpen-sistemak behar duena, kontrakoa baizik. Ikuspegi moraletik, berriz, begi-bistan geratzen da lege honen izaera kontserbadorea; esate baterako, alde batera uzten du Herritartasunerako Hezkuntza, nahiz eta ikasgai hori normaltasunez irakasten den Europar Batasun osoan; Erlijioaren ordezko ikasgaia, berriz, ebaluagarria izatea agintzen du, eta curriculumean duen pisua handitu. Argi dago Alderdi Popularrean Konstituzioak berak baino indar handiagoa duela Elizaren hierarkiak. Gainera, eskola publikoak hezkuntza-sistemaren ardatz eta eskolaratze unibertsalaren berme izateari uzten dio lege honetan, gizarte-eskaria ezartzen baitu ikasleen matrikulaziorako irizpide nagusitzat; horrek, bada, itunpeko zenbait ikastetxe neurrigabe hazteko bide ematen du. Legeak, gainera, bereizkeriarako grina itsua erakusten du: ikastetxeak curriculum-espezializazioaren arabera bereiztea sustatzen du; ikasleak, hala, beren eskola-emaitzen arabera joango dira ikastetxe batera edo bestera; ikastetxeek, gainera, irizpide horren arabera, finantzaketa handiagoa jaso ahal izango dute, eta beren ikasleak hautatu. Horrek guztiak, ezinbestean, mailakatu egingo ditu ikastetxeak; ondorioz, batetik, lehen mailako ikastetxeak egongo dira, emaitza oneneko ikasleentzat, eta, bestetik, bigarren mailako ikastetxeak. Sexuaren araberako bereizketa ere sustatzen du, nahiz eta ez den egia neskak eta mutikoak bereizteak eskola-emaitzak hobetzen dituenik. Kasu honetan, kontua ez da jada bereizketa hori debekatzea, baizik eta diru publikoz ordaintzari bide ez ematea: halako ikastetxea nahi duenak ordain dezala berak eta kito, baina itundutako ikastetxeek berdintasuna sustatzeko erabil dezatela diru publikoa. Euskadin, aipatutako arazo horiez guztiez gain, arazo zehatzagoak ere eragiten dizkigu lege horrek. Hasteko, Rajoyren Gobernua autonomien estatua birzentralizatzen ari da krisiaren aitzakiapean. Ez da betebetean errespetatzen ari Estatutuaren bermepean geureganatuta ditugun eskumenak, eta antolakuntzaneurri xumeenak ere ari da inposatzen, hala nola irakasle/ikasle ratioa, ikasle bakoitzak bete beharreko lan-orduak eta abar. Bestalde, euskara enborreko ikasgaitzat ez hartzea funtsik gabeko iraina da; agerian uzten du, bada, Alderdi Popularrak inolako sentsibilitaterik ez duela berezitasunen aurrean. Azkenik, ministerioak berak ezarriko ditu enborreko ikasgaien % 100 –bere curriculumeko ikasgaiak, noski–, bertan behera utzita gutiz gure autogobernu-eskumenak eta gure curriculuma gure errealitatera egokitzeko beharra. Amaitzeko, Hezkuntzako sailburuari eta lehendakariari hel egin nahi diet, aurrez aurre dugun hondamendiari aurka egin diezaioten eta gure eskumenak kemenez babestu ditzaten, Patxi Lópezen Gobernuak egin zuen moduan Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurtsoa abiarazita. Alabaina, ez digu itxaropen handirik piztu sailburu berriaren erantzunak, Wert ministroak harekin izandako jokamolde zantarraren aurrean. Tamala da, benetan. Izan ere, zer adierazpen-modu da, sailburu andrea, "desengainu handia" hartu duzula esatea mi- nistroak negoziatzeari uko egin diola eta? Ez ote zinen jabetzen zeinen oztopo latzak izango zenituen aurrean? Ez zenuen aurrez prestalanik egin, ala? Gertatuak gertatu, aurrerantzean zer asmo duzun jakitea da orain garrantzitsuena, baina Eusko Jaurlaritzaren jarrera argitzeko aipatu dituzun lerro gorri horiek ere ez digute itxaropen handirik piztu; hankamotz geratzen dira, bi arlori soilik egiten baitiete kontu, euskarari batetik –eta auzi hori konponduta dagoela diozu edo hala onartzen duzu– eta gure eskumenei, bestetik. Bietan ala bietan ados gaude gu, baina ez al dira orobat zuen lerro gorrietan sartzen lege horretan jasotako beste astakeria guztiak, hala nola lanbideheziketaren balioa jaitsaraztea, ikastetxe espezializatuak sortzea eta eskola selektiboa eta bereizlea sustatzea? Arazoa konpondu nahi badugu, kalte egiten digun horri guztiari aurre egin behar diogu, gure berezitasunak soilik babestera mugatu gabe. Eusko Jaurlaritzak gure eskumenak hortz eta bihotz defendatuko zituela entzun genion Erkoreka jaunari, eta, barkatuko didazue, baina adierazpen horiek erretorika-itxura hutsa hartu dute, kontuan izanda horren ostean sailburuak adierazi duela Eusko Jaurlaritzak ez diola auzibideari helduko –halaxe jaso du behintzat prentsak– eta Kongresuan ekimenak aurkeztera zuzenduko duela beren jarduna –Alderdi Popularrak gehiengo osoz agintzen duen Kongresu horretan, hain zuzen–. Horregatik, eskertzekoa da EAJrekin erdibideko hau hitzartu izana, kontrarreforma horren aurkako indarrak batze aldera; hala, gainerako taldeei ere harekin bat egiteko gonbita luzatu nahi diet. Bilduren proposamenari dagokionez, ezin dugu haiek aipaturiko muga-lerro bazterrezin horiekin bat egin. Izan ere, muga-lerro horietako batean, legea onartzen bada hura betetzeari uko egitea eskatzen dute. Alabaina, gu, sozialistak, proposamenak egiten dituen taldea gara; itunak bilatzen ditugu, gauzak aldatzeko; auzitegietara jotzen dugu, eta adierazpenak egiten ditugu, baina legeak agindutakoa betetzen dugu beti. Bilduren bigarren eskakizun ezinbestekoan, berriz, LOMCEren auzian Kataluniako Generalitatearekin lankidetzan jarduteko esparruak eratzea eskatzen du. Haatik, eraginkortasunez aurre egin nahi badio lege horri, zergatik ez du proposatzen autonomia erkidego guztiekin harremanetan jartzea? Izan ere, indarrak batzea lortuko litzateke hartara, eta azaldu berri ditudan arazo horiek erkidego guztiei eragiten diete. Horrenbestez, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek sinatutako erdibidekoarekin bat egin dezazuen eskatzen dizuet denei. Eskerrik asko, presidente andrea. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_83
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
AGIRREZABALA MANTXOLA
|
EH Bildu
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, mahaiburu anderea. José Ignacio Wert espainiar ministroak aurkeztutako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko legearen aurreproiektua euskararen eta euskal hezkuntza-sistemaren aurkako erasorik larri eta handiena da. El borrador de la ley de mejora de la calidad de la educación (LOMCE) del Gobierno es el mayor ataque y la mayor agresión contra el euskera y el sistema educativo vasco. Wertek kutsu ideologiko nabarmena duen erreforma jarri du mahai gainean. Espainiar Gobernuaren proposamenak, martxan dauden murrizketarekin bat egiteaz gain, inboluzioa dakar, birzentralizazioaren eta uniformetasunaren aldeko apustua da. Hizkuntza zein hezkuntzaren aldetik atzerapausoa den neurrian, aipatu aurreproiektua euskal herritarron hizkuntza- eta hezkuntza-eskubideen kontrako eraso zuzena da. Eta berriz ere agerian uzten du Euskal Herriak burujabetza osoa behar duela hezkuntza arloan ere berezko erabakiak euskal jendartearen beharren araberakoak hartu ahal izateko. Egun hauetan argi eta garbi ikusi dugu: Madrilen eta Madrilekin ez dago ezer egiterik eta bidea hemen egin beharra daukagu. Galdetu bestela hemen dagoen Hezkuntza sailburuari. Lekzioa aste honetan eman dio Madrilek. Eta ez da EH Bildu bakarrik hau esaten duena, ikusi besterik ez dago Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartutakoa: "Es una propuesta retrograda y recentralizadora". Ikusi besterik ez dago Euskadiko Eskola Kontseiluak esaten duena: "En definitiva, el Consejo Escolar de Euskadi plantea la necesidad de que este anteproyecto de LOMCE no se llegue a poner en marcha". Ikusi besterik ez dago Euskal Herriko sindikatu gehienek esaten dutena: "Nos oponemos a este anteproyecto de reforma educativa por considerarlo impositor, centralizador, uniformador, españolizante, regresivo, adoctrinador, segregador y elitista". Eta ikusi besterik ez dago herritarrak sare sozialetan esaten ari direna: "Esta reforma es un retroceso, y no podemos volver atrás. Quieren acabar con todo aquello que sea distinto al castellano. No podemos permitir este acoso y derribo al euskera. Es armonizadora e inútil", eta abar luze bat. Werten aurreproiektu hau onartezina da EH Bildurentzat, onartezina da Euskal Herriarentzat eta onartezina da euskal hezkuntza-sistemarentzat. EH Bilduk euskal herritarron garapen integrala eta Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den hezkuntza-sistema propioa nahi du; hezkuntza-sistema eredu berria, propioa eta publikoa, denon artean eraiki beharrekoa: euskalduna, herrita- rra, demokratikoa eta parte hartzailea, hezkidetzailea, anitza eta inklusiboa Euskal Herritik munduari begiratuko diona. Eta burujabetza da horretarako giltza. EH Bilduk ez du antidemokratikoa eta partaidetzarik gabeko erreformarik nahi, Wertek egin duen bezala, ez dugu inposaketan oinarritutako erreformarik nahi, ez dugu doktrinamendu ideologikoan oinarritutako erreformarik nahi. Zeren argi dago Werten erreforma honen atzean zer dagoen: bultzada ideologiko, politiko eta erlijiosoa; doktrinamendua, alegia. Ikusi besterik ez dago horretarako berak esandakoa: "Queremos españolizar Cataluña". Argi eta garbi esan zuen. EH Bilduk ez du herri honi bere nortasuna eta izan nahia onartu ez eta ukatzen dion erreformarik onartuko. Erreforma honen bidez hauxe da hain zuzen bilatzen ari dena eta. Zeren ikusi besterik ez dago Partido Sozialista Obrero Espainolak eta orain Partido Popularrek nahi dutena: Euskal Autonomi Erkidegoak eta Nafarroak dituzten hezkuntza-konpetentziak hustea. Aurrena LOGSE izan zen, gero LODE, gero LOHE eta azkenik LOMCE. Gaur egun, irakasgaien % 55 Madrilek inposatzen du. Curriculum zentralista eta zentralizatzailea planteatzen du, nazioarteko erakunde guztiek bultzatzen duten hezkuntza-politiken aurkakoa. Madrilek eskumen gehienak bereganatzen ditu: enbor ataleko arloen edukiak eta gutxieneko ordutegia, berezko arloen ebaluazio irizpideak eta gehienezko ordutegia, ebaluazio-irizpide orokorrak etapaka eta arloka, tituluak eta abar. Madrilek zehazten duenaren arabera, beste administrazioek, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko Eusko Jaurlaritzak, menpeko zeregin osagarria du, curriculumaren % 60 baino gehiago kontrolatzeaz aparte, ebaluazio-irizpideak ere kontrolpean ditu. Errealitatean, beraz, dena du kontrolpean LOMCE lege honen arabera. EH Bilduk ez du euskararen aurkako eta euskaldunen eskubideen aurkako erreformarik nahi. Wertek erreforma honetan gauzatu ditu bere jarrera enfermizoak euskara eta berariazko hizkuntzekiko. Euskara ez jada bigarren mailakoa, baizik eta hirugarren mailako gaia izatera pasatzen da. Hizkuntza koofizialak, euskara kasu, arlo bereziak eta espezialitateak dira. Ez dira enbor-atalekoak ezta berariazko arloak. Ikusi bestela 6. artikulua. Gainera, hizkuntza koofizialak ez dira ebaluatzen DBH eta Batxilergoko azken frogetan: ez dira lehen dibisiokoak, hirugarren dibisiokoak baizik. Are gehiago, aukera zabaltzen du euskararen presentziarik ez duen hezkuntza bermatzea diru publikoarekin. Onartezina, oso larria, marra guztiak pasatzen dituena. Azken urteotan, murgiltze-programetan egindako ibilbide guztia zapuztu eta bertan behera botatzen du erreforma honek. Euskararekin bukatu nahi da, euskal herritarron eskubide guztiak urratzen ditu, euskal herritarron nahiari mesprezu egiten dio. EH Bilduk ez du merkantilista izango den hezkuntza inoiz defendatuko, hau da, merkatuen eta enpresen zerbitzuan egongo dena. Hauxe da Werten legeak bilatzen duen beste helburuenetako bat. Horretarako planteatzen ditu aldaketak DBHko 4. mailan, hezkuntza-itinerarioen aukeraketa aurreratu egiten du, optatibak murriztu egiten ditu, Lanbide Heziketa egokitu, unibertsitaterako akzesoa unibertsitateen esku utzi, eta abar. Honekin batera, zerbitzu publikoak pribatizatzeko aukerak zabaltzen ditu Wert lege honek, ikastetxe pribatuak sustatzeko politika planteatzen ditu. Ikusi besterik ez dago hitzarmen-kontuetan lau urtetik sei urtera pasatzera planteatzen duela Lehen Hezkuntzan, eta gainontzeko etapatan gutxienezko lau urterako planteatzen du. Werten lege honek hezkuntza-agente ezberdinen parte hartzea erabat mugatzen du. Ikastetxeetako kudeaketa demokratikoa bertan behera gelditzen da. Ikastetxe publikoetan zuzendaria da nagusi, eskolakontseiluak iritzia eman dezake baina erabakimenik ez du. Ikastetxe kontzertatuetan titularra da nagusi eta zuzendaria bere tresna. Eskola-kontseiluak iritzia soilik eman dezake, tokiko administrazioaren ordezkaritza, hau da, udaletako ordezkaritza, eskola-kontseilutik desagertu egiten da. Estas son las consecuencias de la ley Wert. La recentralización del Estado y limitar nuestra capacidad para decidir en Euskal Herria nuestra propia educación. Un ataque en toda regla al euskera: atenta contra nuestros derechos lingüísticos, no garantizando su conocimiento y su uso, y pone el camino a su desaparición. Abre el camino para el adoctrinamiento ideológico, político y religioso, la españolización y la uniformización del Estado español. Busca el control de toda la educación, imponiendo exámenes generales obligatorios y evaluaciones externas, sin tener en cuenta la realidad de nuestro sistema educativo y haciendo desconfiar a los ciudadanos y ciudadanas de la labor de los centros y de sus profesionales. No quiere la participación de los diferentes agentes educativos en la vida de los centros, ni la gestión democrática de estos. Busca la mercantilización de la educación, poniéndola al servicio de los mercados y de las empresas. Busca la privatización de los servicios públicos. En definitiva, busca borrar más de treinta años de escuela democrática vasca, para llevarnos a otros tiempos. La gravedad del momento, por lo tanto, es máxima. Honen guztiaren aurrean, EH Bildu ez dago prest LOMCE legeak inposatu nahi dizkigun atzerapen guztiak onartzeko, ezta bat bera ere. Horregatik aurkeztu genuen ez legezko proposamen bat. Eta bertan nagusiki, Reyes jauna, bi zutabe zeuden. Alde batetik, lege-aurreproiektuarekiko desadostasun osoa adierazi eta hau bertan behera gelditu dadila eskatu Madrilgo Gobernuari, eta bigarren puntua –eta hementxe egon da desadostasuna, Reyes jauna, bai zuekin eta baita ere Partido Nacionalista Vascorekin–, eta guk eskatzen genuena zen Eusko Jaurlaritzari euskal hezkuntzasistema babestu eta berma dezala eskatzea bai eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko legea aplikatzeari uko egin diezaiola. Eta arrazoia oso sinplea da, ikusita zuek adostu duzuena, bai Partido Sozialistak eta PNVk, bigarren puntuan esaten du: "Además el Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a continuar los trabajos iniciados en la anterior legislatura". Y usted lo decía: "Siguiendo el trabajo realizado por el Gobierno del señor López". ¡Pero si ya sabemos cuál ha sido el producto final! ¡No tiene más que ver la extra de los funcionarios a final del año pasado! ¿Cuál ha sido el producto final? ¡Que no se les ha pagado la extra a los funcionarios! Por lo tanto, no podemos ser ingenuos, y tenemos que saber perfectamente que si es que aplicamos aquí la LOMCE, es decir, si no le hacemos plante, si no hacemos frente a la LOMCE, se va a aplicar, señor Reyes. Por lo tanto, me parece un cierto grado de ingenuidad por su parte, cuando ha firmado con el Partido Nacionalista Vasco continuar defendiendo las competencias. ¡Ya lo hemos visto! No se lo vuelvo a repetir. Eta bukatze aldera, egia da beste puntu bat planteatu genizuela PNVri eta Partido Sozialistari, zeren eta iruditzen zaigu zuen erdibideko hirugarren puntu hori oso motz gelditzen dela. Azken finean, esaten ari zaretena da hezkuntza-agenteekin hitz egiteko eta beraien iritzia hartzeko. Ez, ez. Iritzia eta adostasunak. Eta honekin lotzen dut hain zuzen sailburuari dei bat egitea, aprobetxatu dezala momentu hau. Gure ustez, EH Bilduren izenean oso momentu larri pasatzen ari gera. Esan nahi dut, oso momentu larria daukagu LOMCE dela-eta, eta iruditzen zaigu aprobetxatu behar dugula hezkuntza-agenteek momentu honetan eztabaidatzen, hitz egiten eta egin nahi dutena. Azken finean esaten ari naizena da hitz egin beraiekin, adostu beraiekin, eta adostu postura komun bat, hain zuzen, Madrilgo Gobernuari aurre egiteko. Horixe da hain zuzen sailburua zaren aldetik nire taldeak zuri eskatu nahi dizuna. Izan ere, uzta ereiten hasita dago jadanik. Hezkuntza-agenteak hitz egiten ari dira eta beraien postura oso finkoa dute: ez dute lege hau inolaz ere nahi hemen aplikatzea; ez dute, hain zuzen, geletara etortzea. Beraz, nik uste dut hitz egin, akordatu, adostu eta Madrili aurre egin. Es al Gobierno Vasco al que le toca actuar con la máxima contundencia en la defensa de un patrimonio pedagógico que nos corresponde como pueblo construido entre todos. Besterik ez. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_84
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
BERRIOZABAL BÓVEDA
|
EA-NV
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Lehendakaria, legebiltzarburua, sailburu eta legebiltzarkideok eguerdi on. Eztabaida hau gauzatzen ari denerako, Wert ministroak adierazi du ez omen dagoela aukerarik eta orain Madrilgo Parlamentuaren txanda dela. Eztabaidagai ditugun bi ekimen hauen aurrean dugun jarrera zehaztu aurretik, aurrekariak zeintzuk diren ekarri nahi du gogora Euzko Abertzaleak taldeak. Werten lege-proiektuan proposatzen diren aldaketek eragin zuzena izango dute sistema osoan, bai pedagogiari dagokionez, antolakuntzari edo arlo ekonomikoari dagokionez. Hortaz, gure taldeari ezinbestekoa iruditzen zaio lege honetan proposatzen diren aldaketen premia eta egokitasuna justifikatzen duten ikerketak egitea. Zertan oinarritu da ministerioa proposamen hauek egiteko, zein ikerketa edo datutan? Hezkuntza arloko emaitzak beti hobe daitezke. Noski! Baina Euskal Autonomi Erkidegoan Espainiar Estatuan baino askoz datu hobeak ditugu eskolaratzeari eta emaitzei dagokienez. Eskola-porrotaren maila ere baxuagoa da gure Autonomia Erkidegoan. Zer esanik ez Lanbide Heziketak duen ospe eta garrantziaz. Por tanto, no aceptamos ningún cambio cuya necesidad no esté avalada con datos de resultados de cada uno de los sistemas educativos a los que va a afectar. Nuestro sistema educativo corre un claro riesgo de empeoramiento, ya que en gran medida ya hemos alcanzado los indicadores que la LOMCE establece como objetivos para el Estado. Baina zein da erreforma honen helburua? Gazteak oinarrizko Lanbide Heziketara bideratuz eskolaporrota gutxitzen saiatzea eta estatistikek hobera egitea? Nora garamatza, ikastetxeen arteko lehiaketa batera? Hori da Espainiako Gobernuak nahi duena? Ala XXI. mendeko ikas ereduez baliatuz sistema osoa eta ikasleek lortzen dituzten konpetentziak edo gaitasunak hobetu nahi ditugu. Euzko Abertzaleak taldeak bat egiten du Uriarte sailburuak kargua hartu zuenetik hona behin eta berriro markatu dituen lerro gorriekin. Hau da hizkuntzak, eskumen-banaketa eta ebaluazioa. Eta hor dago gure ustez gakoa. Araudiek ondo baino hobeto zehazten duten zer diren hizkuntza ofizialak. Hortaz arlo horretan ez dago interpretaziorako biderik. Baina esku artean dugun proiektuak gaztelania ez diren beste hizkuntzak diskriminatu egiten ditu. Lege-proiektuko hainbat artikuluk helburua eta helburua lortzeko bidea edo tresna nahasi egiten dituzte. En lo que respecta a nuestro ámbito político administrativo, el anteproyecto de ley debiera prestar especial cuidado a la consecución del objetivo, que es el conocimiento y uso de ambas lenguas, tanto del euskera como del castellano. En cambio, se empeña en regular la proporción de cada una de las lenguas vehiculares, esto es, el medio del aprendizaje, y no el objetivo. Nosotros entendemos que cada administración educativa debe determinar la lengua o las lenguas vehiculares, en atención siempre a la realidad sociolingüística y a la situación de normalización lingüística del territorio. Ha quedado claro que el PP no asume como lenguas de Estado las lenguas que no sean el castellano. Para ustedes las lenguas oficiales diferentes al castellano son un elemento añadido, siempre y cuando no se perjudique al castellano. El texto solamente repara en la imposibilidad de excluir al castellano, y se olvida de citar la imposibilidad de excluir la lengua cooficial. De todos modos, el sistema educativo vasco, de facto, se imparte en castellano incluso en el modelo D, puesto que la lengua vehicular de la asignatura Lengua y literatura castellana es el castellano. Después de la experiencia adquirida en las dos últimas décadas, y tras las investigaciones realizadas, podemos concluir que ni siquiera con la proporción establecida en el modelo D se adquiere siempre el conocimiento de euskera requerido, sobre todo en los núcleos de mayor población. En cambio, el mismo alumnado está obteniendo unos resultados por encima de la media española en lo que se refiere al castellano, y si no los obtuviera no se preocupe, porque tomaríamos las oportunas medidas para que eso fuese así. Arazorik ez zegoen tokian, arazoa sortu nahi izan du Wert ministroak eta gure premiei ez die inondik inora ere erantzuten. Eta ez gaude aldaketen kontra, berriro diot, guk onera egiten lagunduko diguten aldaketak onartuko ditugu. Ez okerrera eramango gaituztenak. Horregatik euskararen eta gaztelaniaren artean berdinen arteko harremana nahi dugu. Menpekotasunik gabekoa, gaztelania baztertzen ez duena, baina hizkuntzen arteko hierarkiarik finkatuko ez duena. No como se hace en el anteproyecto, en el que el euskera está por debajo del castellano. Queremos una relación de convivencia, no de mera coexistencia. Por tanto, el PP haría una contribución enorme si la lengua y literatura cooficiales pasasen del bloque de específicas a troncales. Eskumen-banaketari dagokionez planteatzen den rezentralizazioaren aurrean. Hezkuntza arloan ditugun eskumen esklusiboekiko errespetua izatea eskatzen dugu: Gernikako Estatutuaren 16. artikuluarekiko errespetua hain zuzen ere. Ahoa betetzen zaizue Gernikako Estatutuarekin baina eraso honen aurrean ez duzue hitz erdirik ere esaten. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu aurreproiektuaren 6.2 artikulua aldatzea. Izan ere, artikulu horrek ezerezean uzten du administrazio autonomikoek hezkuntza-edukiak erabaki eta horien jarraipen eta ebaluazioa egiteko gaitasuna. Eskumenen inbasio honek zerikusia du ebaluazioen kontuekin ere, izan ere, ebaluazioek curriculuma baldintzatzen dute. Proposatzen diren ebaluazioek irakasle zein ikasleak froga horiei begira jartzen dituzte eta hezkuntza indibidualizatua, eskumen, gaitasun eta jarreretan oinarritutakoa, kolokan jartzen da. Gainera, zalantzan jartzen ditu irakasleen profesionaltasuna eta urtean zehar beraiek egiten dituzten ebaluazioak. Hori gutxi balitz metodologia berriak abian jartzea eta sormena mugatzen ditu. Proiektuarekin desadostasun handiak izan arren, Eusko Jaurlaritza Madrilgo Gobernuarekin hitz egin eta adosten ahalegindu da bere lehen lana egunetik hasita, gogoz eta erantzukizunez gainera. Alde biko negoziazioa nahi izan dugu, berdinen artekoa, baina tamalez Jaurlaritzak Madrilen ez du jarrera bera aurkitu oraingoz. Astelehen honetan bertan, Wert ministroak Gobernuen arteko elkarrizketari bidea hitza nahi izan zion, baina guk ez dugu inondik inora amore emango. Dirudienez, legebiltzar-tramite hasiko da berehala eta legebiltzar-taldeei egokituko zaie testu hori arteztu edo artezten saiatzeko lana. Gogor ekin beharko diote, izan ere zuzendu beharreko hainbat eta hainbat puntu daude. Negoziazioan Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahotza mututu nahi izan badute ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen dituen diputatuek euskal hezkuntza-sistemaren eredu propioaren eta hizkuntza arloko itunen aldeko lana egingo dute, ez izan zalantzarik. Reyes jaunak esan bezala, erdibideko bat adostu dugu bi taldeon artean, eta saiatu garen arren ez da posible izan, Agirrezabalak esan bezala berarentzat ezinbestekoa baita legea aplikatzeari uko egiteko eskaera hori, guk onartzen ez duguna. Gure ustez adostutako testuak ondo jasotzen du lehenengo puntuan euskal herritarren gehiengoak edo gehiengo zabal batek proiektuaren inguruan duen iritzia. Bigarren puntuak, autogobernuaren eta euskal hezkuntza-sistemaren defentsan, Jaurlaritzak orain arte egindako lana berrezten du eta aurrerantzean ere jarrera hori mantentzea eskatzen zaio. Eta azkenik, Euskadiko Eskola Kontseiluan eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkatuta dauden eragileen iritzia aintzakotzat hartzea eskatzen du. Agirrezabalak esan du "galdetu" egingo zaiela. Ez; esaten da "aintzakotzat hartzea", hortaz, "galdetu eta kontuan hartu". Horregatik guztiagatik erdibideko testu honen aldeko botoa eskatzen diegu gainontzako taldeei. Besterik ez.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_85
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Nahiko argigarriak edo adierazgarriak iruditu zaizkit Euskal Sozialisten taldeak aurkeztutako legez besteko proposameneko azalpenaren hasierako hitzak: "Komunikabideen bitartez jakin ahal izan dugunez, hezkuntza-legearen zirriborro berria…" eta abar. Argi uzten du, beraz, ordurako, abenduaren 4rako –orduan erregistratu baitzen ekimen hori, oker ez banago– legearen zirriborroa genuela mahai gainean; egoera horretan, beraz, lehenik eta behin ahalik eta informazio zehatzena jaso behar zen lege-aurreproiektu horri buruz –behin betikoa izan daitekeela kontuan hartuta–, hortik abiatuta auzi honi buruzko eztabaida sakon eta zorrotza egiteko, nire ustez alderdi politiko gehienek ez baitute oraindik halakorik egin, ez gaur, ez aurreko asteetan. Auzia larria eta garrantzitsua da, serios landu beharrekoa, nire ustez. Alabaina, serioski eztabaidatzea ez da zirriborro baten gainean eztabaidatzea; serioski eztabaidatzea ez da modu orokorrean eztabaidatzea edo legez besteko proposamenak botatzera mugatzea: hezkuntza funtsezko auzia da. Diputatuen Kongresuan egingo ditugu guk gure aldarrikapenak, proposamenak eta zuzenketak, kontuan hartuta herritarrek ahalik eta hezkuntza-legerik onena behar dutela. Gutxienez hogei urte iraungo duen legea behar dugu, hezkuntza-eredua eta Espainiako hezkuntza benetan aldatzeaz arduratuko den legea –astindu ederra behar du-eta gure hezkuntzak– eta espainolizazio-helburu horiek bazter uzten dituen legea, ez baita inor espainolizatu behar, baizik eta pentsamendu askeko herritar libreak eta kritikoak hezi. Horrelako legea behar dugu, nire ustez. Ahalik eta adostasun handienarekin eraikitako legea, alderdikeriarik gabea, ez baitu legeak ministro jakin batena izan behar, ezta gobernu zehatz batena ere; esan bezala, helmen luzeko legea behar dugu, luzaroan irauteko modukoa. Gu, jakina, ez gatoz bat zirriborro edo aurreproiektu horretako zenbait neurrirekin, eta begirunez hartzen dugu gainerako taldeek aurreproiektu honi kritikak egitea –argudiatutako kritikak betiere–. Horietako batzuk zilegi izango dira; beste batzuk, ez, gure ustez. Guk berariaz egiten diegu uko lege horretako zenbait neurriri; izan ere, Herritartasunerako Hezkuntza kendu egin dute; itxura batean, zenbait kontutan, amore eman zaio Eliza Katolikoari, baita itunpeko eskolari ere; bide eman zaio sexuaren araberako banaketari… Ez ditugu gogoko halako erabakiak. Alabaina, hizkuntza-eskubideak bermatzearen alde gaude gu –Gipuzkoako sozialistek joan den astean, harrigarriki, nazionalismo espainiar zaharmindutzat jo bazuten ere–, kontua erraz-erraza baita: ikasleek, Espainiako edozein lekutan daudela ere, nahi izanez gero gaztelaniaz ikasteko aukera izan dezaten bermatu behar da. Guztiz errespetagarria eta zentzuzkoa iruditzen zaigu. Ondo iruditzen zaigu neurri hori, eta beharrezkoa ere bai; izan ere, Gobernu zentralak oraindik ez du bermatu neska-mutikoren batek gaztelaniaz ikasi nahi badu, horretarako aukera izatea, Espainiako edozein tokitan dagoela ere. Zenbait autonomia-erkidegotan ez dute gaur egun aukera hori. Euskadin euskaraz ikasteko aukera izatea defendatzen dugun bezalaxe, berdin-berdin defendatzen dugu Espainiako edozein lekutan gaztelaniaz ikasi ahal izatea, Katalunian eta Euskadin ere bai. Prozesuaren amaieran, gaur egungoa baino lege hobea izatea espero dugu guk. Gure herrialde osoko hezkuntza hobetzeko balioko duen legea behar dugu. Gaur egungo ereduen egoera gainditzen duen legea behar dugu, burugabekeria hutsa baita Espainian hamazazpi hezkuntza-eredu izatea. Espainiako leku guztietan hizkuntza-eskubideak guztiz bermatuko direnez, hizkuntza-eskubideez hitz egin beharrik ere ez duen lege bat nahi dugu. Lege aurrerakoia eta berdinzalea, gure herrialde osoan ezartzekoa, pentsamendu askeko herritar trebatu eta kritikoak presta ditzan. Lege modernoa, beraz. Lege adostua. Ez hurrengo hauteskundeei begira eratutako legea, ezta hurrengo bi-lau urteei begira egindakoa ere, baizik eta hurrengo hogei urteotarako moduko legea. Hezkuntzari mehatxu egiten dioten gaitzak (larriak) luzarorako erauziko dituen legea behar dugu, inondik ere. Onartuko den legeak, beraz, zenbait helburu zehatz eduki beharko lituzke, hala nola ikasketak goiz uzten dituzten ikasleen tasa murriztea, enplegua lortzeko aukerak sustatzea, lehentasunezko gaietan jakintzamaila hobetzea, ikastetxeen autonomia areagotzea eta atzerriko hizkuntzen ikasketa hobetzea, besteak beste. Curriculumen edukia, hezkuntza-ereduak eta Espainiako ikasle guztiek ikasten dituzten gaiak bateratzeko lege bat behar dugu, eta, ezbairik gabe, Espainia osoko –eta, haren barruan, Euskadiko– hezkuntza hobetzeko legea. Horixe da, gure irudiko, auzi honen muina; izan ere, azken asteotan azaleratu diren kontu asko kontu hutsalak dira, ez baitiote auziaren muinari heltzen. Ahalik eta legerik onena eduki behar dugu, eta gure herri osoko hezkuntza-eredua aldatu, badu-eta zer hobetua. Horiek horrela, deigarriak dira abertzaleek egindako kritikak, Espainiako edozein tokitan gaztelaniaz ikasteko aukera bermatzeko asmo hori dela eta. Duran i Lleidak berriki esana du beren aberri-izaeraren ardatza dela hizkuntza; antzeko adierazpenak entzun ditugu, orobat, sindikatu abertzaleen ahotik, zirriborro hori euskararen aurkako zuzeneko erasoa dela argudiatuz, euskara herri honen izaeraren funtsa eta herri honetako hezkuntza-sistemaren eskubidea eta ardatza den aldetik. Hori guztia diote, hizkuntza aukeratzeko askatasun soila defendatzearren, alegia, Euskadin, Katalunian edo Espainiako beste edozein lekutan gaztelaniaz ere ikasteko aukera izatea defendatzearren. Argudio horiek, beraz, argi erakusten dute abertzaleek ez dutela, izatez, hezkuntza-eredu onik nahi: beren interes politikoen mendeko hezkuntza nahi dute, beren ameskerien mendeko hezkuntza, hizkuntzaren mende jarri nahi baitute hezkuntza, herritarren eta nazio-eraikuntzaren mende jarri beharrean. Hori guztia, noski, aldatu egin behar da. Bitxia da, hain justu, EH Bilduko ordezkariari entzutea doktrinamendu ideologikoari eta inposaketari buruz hitz egiten, barne-muineraino sartuta baitute haiek bai doktrinamendu ideologikoa bai inposaketa; horretan saiatu dira urte luzez, eta horrexetan saiatu nahi dute datozen urteotan ere. Guk, noski, ez dugu halakorik onartuko. Ondorioz, ez dugu proiektuaren zirriborroa bertan behera uzterik eskatuko. Aitzitik, proiektu hori hobetzen saiatuko gara, Diputatuen Kongresuan zuzenketak aurkeztuz eta argudioak azalduz. Esan bezala, kritikak onar ditzakegu; kritikak onar daitezke; proiektu honi egin zaizkion kritiketako zenbait arrazoizkoak dira; are gehiago, gu ere bat gatoz horietako batzuekin, baina jarraian bozkatuko diren zuzenketetan jasotako edukiek ez diote arazoaren muinari heltzen, ez dute funtsezko horretara jotzen, eskumen- eta hizkuntza-kontuak baino ez dituzte azaltzen, hezkuntzaren kalitatea bazterrean ahaztuta, eta, horrexek izan behar luke, hain zuzen, gure kezkabide nagusia. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_86
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
OYARZABAL DE MIGUEL
|
PV-ETP
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, Maneiro jaunak arrazoizkotzat aipatzen dituen kritikei kontra egin nahiko nieke. Egia esan, ez dut arrazoizko ia ezer entzun nire aurretik hitza hartu dutenen hitzaldietan; izan ere, uste dut ez dituztela zirriborroak irakurri, ez laugarrena, ez hirugarrena, ez azkena... Edo ez dituzue irakurri, edo ez duzue lege honek adierazten duen ezer ulertu, hitzaldi sutsuak, hitzaldi sutsu merkeak izan baitira: "elitismoa", "zentralizazioa", "eskumenak kentzen dizkigute", "hezkuntza frankista ekartzera datoz"… Inolako oinarririk gabe esaten da hori, lege honek jendea prestatutako duen hezkuntza defendatzen baitu, jendeagan pentsatzen duena, jendearen zerbitzura jarriko den osoko hezkuntza, balioetan hezi eta herritar aske, berdin eta kritikoak prestatzen saiatuko dena. Jakina badituela helburu batzuk, baina ez hemen adierazi direnak. Helburua da askatasuna defendatzea, noski, eta kalitatea eta ekitatea defendatzea. Eta ekitatea defendatzea da Espainiako herritar guztiengan pentsatzea. Hau Espainia osorako legea da. Eta ez dezagun pentsatu hemen ez dakit zer adierazletan Andaluzian baino hobeto gaudela, edo Gaztela-Mantxan baino hobeto... Ez, ez. Izan ere, lege hau Espainiako hezkuntza-sistema osoari koherentzia emateko legea da, hutsuneak baititu hezkuntza-sistemak, eta hutsune horiek nola gainditu pentsatu behar dugu. Hezkuntzasistema honen arazoek bere horretan iraun dute, hogei urtez lege sozialistei jarraitu ostean. Izan ere, Alderdi Sozialistak hogei urteotan diseinatutako eredua dugu indarrean, eta egia da gauza batzuk funtzionatu dutela, baina badira funtzionatu ez duten beste asko ere. Eta, hainbeste urteren ondoren, ebaluazioa egin behar da, gure inguruko herrialdeetan zer gertatzen den ikusi, eta ebaluazio serioa egin, eta funtzionatu ez duten alderdiak zuzentzeko elementuak jarri mahai gainean. Lege honek zuzenketa horiek jarri nahi ditu mahai gainean, funtzionatzen ez duten alderdienak, baina lanerako hezkuntzaz ere hitz egin nahi du, familiei kezka handia eragiten baitie une honetan. Eta lanbideprestakuntza nola sustatu ere jorratu nahi du; ez nola balioa gutxitu, Reyes jauna, baizik eta nola sustatu eta indartu lanbide-prestakuntza. Eta ezagutza-maila hobetzea ere bada helburua, eta, batez ere, ebaluazio-sistema batzuk zehaztea, helburuak adierazteko, eta bete diren ikusteko. Jakina! Orain arte ez baita gure hezkuntza-sistemaren ebaluaziorik izan. Erreferentzia bakarrak PISA txostenak ditugu –orain hitz egingo dut horiei buruz–, PISA txostenak. Nazioarteko txostenak dira, herrialde honetan ez baitugu ebaluaziosistemarik izan urte hauetan. Noski lege honen helburuetako bat dela askatasuna defendatzea, eta, bistakoa denez, autonomiaerkidegoen eskumenak errespetatu ez ezik, zentroen autonomia areagotu ere egingo du. Baina bereziki indartu nahi duena da irakasleen funtzioa, irakaslearen estatutua prestatzea proposatzen baitu; eta dagoeneko ari da, aldi berean, hori lortzen. Irakaslearen irudia, irakasleen funtzioa indartu behar dugu, eta duintasuna eman. Ez dugu iraungo duen hezkuntza-sistemarik izango, etorkizunari konfiantzaz begira diezaiokeenik, sistemaren bizkarrezurrik izan ezean; alegia, irakasleak, irakasle motibatuak. Eta irakaskuntzara onenak joatea behar dugu, eta ez egun gertatzen dena: beste fakultate batzuetan sartzeko batez besteko nota lortzen ez dutenak joaten dira Irakasle Eskolara. Onena erakarri behar ditu irakaskuntzak. Haien, irakasleen, funtzioa indartu egin behar dugu. Badira haien funtzioa indartzen duten elementuak, irakasleen funtzioa, zentroen eta zuzendaritzafuntzioaren gaitasuna eta autonomia. Baita aurrean ditugun erronkak ere: ingelesa, adibidez. Ingelesaren ikaskuntza hobetzeko legea ere bada hau. Eta aukera-berdintasuna defendatzekoa, hori baita funtsezkoena, aukera-berdintasuna defendatzea. Lege hau egoera bati aurre egiteko da, eta egoera hori da Espainian hezkuntza ez dela ona, eta badirela hori adierazten duten adierazleak. Espainian, % 27 da eskola-porrotaren adierazlea; Europako Batasunean, berriz, ez da % 13,6ra iristen. Eta hemen % 27an gaude: Europako batezbestekoaren bikoitza. Eskola uzten dutenak ia % 30 dira; Europan, berriz, % 14 da batezbestekoa. Nik uste dut jada ez dela baliabideei buruz hitz egiteko unea. Ikasleko diru-kopuruari edo irakasleko ikasle-kopuruari buruzko diskurtsoak 1980ko hamarkadakoak dira; jada ez dute funtzionatzen, herri honek ahalegin handia egin baitu, eta datuak aldatu egin baitira. Egungo egoera da Espainiak ia 10.200 dolar gastatzen dituela ikasleko, OCDEko batezbestekoa baino % 22 gehiago, adibidez. Espainian, irakasleikasle ratioa hamar ikaslekoa da irakasleko; OCDEko batezbestekoa, berriz, 14 ikaslekoa irakasleko. 2012ko datuak dira horiek, nazioarteko datuak, eta adierazten digute arazoa ez direla baliabideak, baizik eta nola gastatzen den eta nola erabiltzen diren baliabideak Espainiako hezkuntzan. Gure hezkuntza ez da hobetzen ari; adierazleak okerrera doaz, eta, gainera, Euskadiri erreparatuta –Reyes jauna, jaun-andre nazionalistak–, ezin dugu hau esan: "Aizue, egin ezazue lege bat beste autonomia-erkidego batzuentzat, kontua hau ez baitagokigu guri ". Ez. Euskadin ere behera egin baitu hezkuntzak. Izan ere, 2009ko PISA txostenaren arabera, autonomia-erkidegoen artean zazpigarren lekuan geratu da Euskadi irakurrizko ulermenean (eta hori oinarrizkoa da enbor-gaietan, hezkuntzako gaikuntzaadierazleak neurtzeko: irakurrizko ulermena). Eta aurretik dugu Madril, aurretik Gaztela eta Leon, eta aurretik Katalunia, eta Errioxa, eta Nafarroa, eta Aragoi. Ikasleko urtean gu baino askoz gutxiago gastatzen duten autonomia-erkidegoak ditugu aurretik. Eta hori izango da hemen ere badugulako zer hobetu, eta alderaketak ez ditugu interesatzen zaizkigun adierazleekin soilik egin behar. Pentsatu behar dugu nazioarteko txostenek diotela Espainiako autonomia-erkidego batzuk Euskadiren mailatik oso urrun zeudela duela urte batzuk, baina orain PISA txostenean jasotzen diren ia adierazle guztietan aurretik ditugula. Iruditzen zait oso garrantzitsua dela hori nabarmentzea. Sistemak erakutsi du ez dela gai aurrean dituen arazo gehienei erantzuteko. Hezkuntza-sistemaren ekitateaz eta arkitekturaz hitz egitea aukera-berdintasunaz hitz egitea da, Reyes jauna. Eta hori ez lege baztertzailea, inondik ere. Alderantziz baizik, eta azalduko dizut zergatik. Badakizu zergatik ez den baztertzailea? Zergatik? Ikasleek esan behar dutelako, erabaki behar dutelako, erabaki dezaketelako, beren bidea aukeratu dezaketelako, beren aukera eta gaitasunetarako biderik egokiena. Begira, lehen erabakia, zuk baztertzailea deritzozuna, hamasei urterekin hartzen da Espainian; hamar urterekin, Austrian; hamaikarekin, Alemanian; hamalaurekin, Italian, hamalaurekin, Erresuma Batuan, eta hamabirekin, Herbehereetan. Hemen, hamaseirekin. Ikasleek beren ibilbideak hautatzeko aukera urte bat, bi ikasturte murriztea..., baztertzailea al da? Ez, hori ikasleei erabakitzeko gaitasuna ematea da, beren jarreren, gaitasunen eta nahien arabera beren bidea aukeratu ahal izateko gaitasuna ematea. Begira, ikasleen % 30 jokoz kanpo geratzen da herri honetan, sistematik kanpo, eta ez du DBHko titulua ere lortzen, ezta DBHkoa ere. Jende hori guztia porrotera daramazue zuek, lanposturik izateko aukerarik ezera, titulurik gabe, kalifikaziorik gabe. Bideari jarraitzen diotenen artean, beste heren bat geratzen da Batxilergoa amaitu gabe, baina bideari jarraitzen diotenen artean, bi herenek egiten du Batxilergoaren alde, eta heren batek bakarrik lanbide-prestakuntzaren alde. Ez dut aipatuko gero zenbatekoa den porrota, eta zenbatekoa unibertsitatera iristen direnen artean. Alemanian alderantzizkoa gertatzen da: bi herenek lanbide-prestakuntzara jotzen dute, eta heren batek batxilergora. Hemen alderantzizkoa gertatzen da, Europako bazkideen artean gertatzen denaren alderantzizkoa, adierazle guztietan eta gazteen enpleguan ere maila onenak ematen dituzten herrialdeetan gertatzen denaren alderantzizkoa. Lanbide-prestakuntza sustatu eta izen ona eman behar diogu. Bideak zehaztu behar ditugu, ikasle guztiak baitira talentudunak, baina, noski, talentu hori ez da berdina, ez du izaera bera jende guztiarengan. Eta uste dut behar beste tresna gaitu behar ditugula ikasle bakoitzak berarentzako bide onena zein den erabaki ahal izateko. Hezkuntza-sistema honek ikasle bakoitzak bere bizitza egokien deritzon moduan garatu ahal izateko aukera eman behar du, aukera hori sustatu, eta tresna berak jarri eta eskaini behar dizkie ikasle guztiei. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_87
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
REYES MARTÍN
|
SV-ES
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Muchas gracias, señora presidenta. Oyarzabal jauna, zuri erantzuten saiatuko naiz lehenbizi, eta gehiegi ez luzatzen. Ez naiz sartuko –bost minutu dira, eta zenbait talde daude–, Madrilen egiten duten moduan, datuen harrabotsean, zeharka ebakita baitaude, eta erdizka erabilita. Egia da, eta datu horiek aztertzeko batzorde txostengilea deitu dezakezu. Irakurri Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostenak, Euskadiko hezkuntza-elkarteko eragile guztiek adostasunez onartuak (baita Kristau Eskolak ere). Txostenek ez diote zuk diozuna, baizik eta justu kontrakoa. Euskadiko Eskola Kontseiluko eta Lanbide Prestakuntzako Euskal Kontseiluko eragile guztiek, guztiek, zuk diozunaren kontrakoa diote, eta datuekin arrazoitzen dute, nazioarteko txostenen azterketan oinarrituz, eta hori diote. Ez duzu gogoko izango, baina hori diote hezkuntza-elkarteek. Baina, ni gehiago kezkatzen nau; izan ere... Begira, nik, egunotan, gai horri buruz hitz egitean, ez dut hau esaten: "Bi puntu igo behar dugu honetan…". Ikaragarri kezkatzen nau; urte gehiegi daramatzat hezkuntzan lanean, eta sozialista naiz, urte gehiegi daramatzat berdintasunaz kezkatzen, guztientzako gizarteigogailuaz kezkatzen, honek guztiak ere larriki ez kezkatzeko. Ez naiz ari lege batean gauza jakin batzuk hobetzeko egin daitezkeen xehetasunez. Oso izututa nagoela diot. Ez nuen uste izango XXI. mende-hasieran berriro bizi beharko nuenik nik bizi izandako hezkuntza-sistema –eta, horretaz ari garela, inork ez zuen "frankista" hitza aipatu, ez egin biktimarena (hori bai, identifikatua sentitzen bazara…)–, zeina honen oso antzekoa baitzen. Nik sarrera-azterketa bat egin nuen, hamar urterekin; lehen hezkuntzako errebalida, hamalaurekin; hamazazpirekin, uste dut hamazazpirekin zela, goimailako batxilergokoa, Preu-ko azken urtea... Bai, kontrolak izan ziren. Hura sistema txarra zen. Aholkuemaile dituzuenetako askok uste dute arrakastatsua zela, gutxi batzuek gainditu baikenuen, baina biztanleriaren zati handiena kalitate txarreko sistema batean hezi zen, hezkuntza-bitarteko txarrak zituen sisteman, eta eskulan merke bihurtu zen. Garai hartan, gainera, demokraziaren hasieran, analfabetismo-maila handia zen artean. Hamasei urterekin, oraindik ere Espainian ez zen jende guztia eskolaratzen. Eta hortik abiatu ginen, eta jauzi ikaragarria egin dugu sozialistok egindako legeei esker. Euskadin, gainera, adostasun handia dute, eta horrek lasaitasuna eta indarra ematen dizkio hezkuntza-sistemari, eta emaitza bikainak eman ditu. Ez da txarra izango sistema! Ez da sistema aldatu beharko! Beste gauza batzuk aldatu beharko dira! Gaztela-Mantxak (ez dugu guk gobernatzen) ez ditu emaitza txarrak. Eta egin behar dena ez da zerbait uniformea aurrera egiteko. Egin behar dena da banako bakoitzari erantzun, beraren beharren arabera, eta helburuak bistan izan. Ez dut denborarik… Lanbide-prestakuntzaz soilik hitz egingo dut. Faltsua da, gezurra da testua irakurri duen edonork lanbide-prestakuntza hobetu nahi dela interpretatuko duela. Begira, orain dugun lanbide-prestakuntzak arrakasta du –hemen ez ezik, baita Andaluzian ere–, bide- ak ematen ditu, eta zuek aplikatu nahi ez duzuen Ekonomia Jasangarriari buruzko Legeak zikloa ixten zuen, sisteman prestatzen ari den jendeak aurrera egiteko, oinarrizko prestakuntza-ziklo batetik maila ertaineko, goi-mailako ziklora edo batxilergora... joateko oztoporik gabe, ezagutzen dituztenen eta aurrera egiten ikusten dituztenen ebaluaziotik harago. Aukera hori ematen du legeak. Maneiro jaunak zirriborro deritzon horretan idatzita dagoena... Ziur asko, ez duzu lege asko prestatzen lan egin; izan ere, noski, guztiok negoziatzen ditugu zirriborroak, hobetzeko, eta Gobernuak zer indar duen ikusteko. Besterik ez genuen behar! Eta bigarrena zen jada, eta behin betikoa da. Hor lanbide-prestakuntzari buruz esaten da errebalida gainditzen ez duena, DBHkoa, edo lehenago, haren errendimendua txarra dela uste bada, oinarrizko lanbide-prestakuntzara joango dela, eta ezingo duela handik atera beste azterketa bat gainditzen ez badu, beste errebalida moduko bat. Eta ez da beste biderik, ez da beste baloraziorik. Jendea kalitate txikiko prestakuntzara bidaltzen du, eta, berriro ere, eskulan merkea izango dira; hori gizarte-bidegabekeria da, eta, gainera, justu kontrakoa behar dugu autonomia-erkidego honetan. Hori da testu honek defendatzen duen lanbide-prestakuntza; bestela, irakurri, arren. Bada, azken batean ulertu edo irakurri duen jendeari zuzentzen gatzaizkionez, ikus dezake. Bestela, gero kafe bat hartuz irakurriko dizut, zuk ez baduzu irakurri. Aizu, ez duzu irakurri edo ez duzu ulertu. Orduan ikusiko dugu. Izan ere, bistakoa denez, errebalidak badaude, aizu! Bost kontrol daude sisteman hemezortzi urte izan artean, eta ezin da aurrera egin, eta ikasturtea errepikatzera behartzen dute. Eta Europako azterketa guztiek adierazten dute zenbat eta gehiago errepikatu, orduan eta arrakasta gutxiago izaten dela, eta sistemak orduan eta ekitate handiagoa galtzen duela. Hori ez dela irtenbidea! Zer diozu! Noiztik errebalidek…? Ez dago hori egiten duen herrialderik Europan; izan ere, haiek dituzten azterketak, estatu mailakoak dituztenek, azterketa horiek dituztenek, aurrera egiteko aukera ematen duten ziurtagiriak dituzte, baina dibertsifikatu egiten dute, aukera pertsonalen eta eskumenen arabera. Zure alderdiak Espainian inposatu nahi dituen errebaliden modukorik ez da inon, eta hori gaindiezina da. Agirrezabala jauna, amaitzeko. Bada, ongi, zure ohiko erretolika. Azken batean, arrakastatsua dela onartzen duzu... Non da Agirrezabala jauna? Barkatu, barkatu. Bada, ikus dezagun, mezu moduan soilik errepikatzen dizut Gobernuak ezin diola uko egin legea aplikatzeari. Eta ezin dio uko egin sistema demokratiko baten parte garelako, eta sistema demokratikoaren funtsa legeak betetzea delako, besteak beste. Noski, hori argi izan beharko lukete legeak egiten diren leku batean aritzen diren talde guztiek. Oposizioa, erabatekoa. Zibilizatua. Legeak ez betetzea beste gauza bat da: sistema demokratikoa ukatzea da. Oso ongi dago eragileek parte hartzea eskatzea, baina eskaera hori aurreko Gobernuak egin zuen, Celáa andreak… La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_88
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
REYES MARTÍN
|
SV-ES
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Bai, barkatu. Berehala amaituko dut. Eskerrik asko. Egina dago Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena, eta adostasunez onartuta, eta Lanbide Prestakuntzaren Euskal Kontseiluarena, eta hori guztia abian dago jada. Eta ongi dago horri batzea, baina inork ez ditzala bere egin dagoeneko gizartean, alderdi politikoekin batera, arazo hori konpontzeko aurrera eramaten ari diren jarduerak. Ezin dut beste ezer esan, eta eskerrik asko zure adeitasunagatik, presidente andrea. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_89
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
AGIRREZABALA MANTXOLA
|
EH Bildu
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Gracias, señora presidenta. Oyarzabal jauna, zurekin hasiko naiz. Wert jaunak hartu duen jarrera berarekin etorri zara zu gaur hona: ez duzu inorekin hitz egin nahi, ez duzu inorekin adostu nahi, zehaztasuna falta zaie zure datuei, eta lotsagabea zara. Eta amaieratik hasiko naiz; izan ere, ba al dakizu zer ikasle, zer promozio sartzen ari diren Irakasle Eskolan, zer nota eskatzen zaizkien eta batez besteko zer nota dituzten? Ba al dakizu? Bada, galdetu, gauzak ez baitira zuk esan bezalakoak, nota altuak eskatzen ari baitira. Beraz, zorroztasunaz hitz egiten badiguzu, lehenik izan zorrotza zu zeu. Bigarren kontua. Esaten duzu ezer ez, hitzaldi hutsak, zentralizazioa, ea zer dion euskarari buruz... Bi artikulu ekarri dizkizut adibidetzat. 6. artikulua. Irakurri ezazu 6. artikulua, curriculumaren gaia definitzen duena. Eta curriculumari dagokionez, administrazioaren eskumenez hitz egiten da, eta ezerezean geratzen dira... Hau da, hemengo Gobernua, gaur egungo Gobernua, eskumenik gabe geratuko litzateke curriculumari dagokionez. Zero. Nola ezetz! Curriculumaren % 50 enbor-gaiek definitzen dute: matematika, zientziak (naturaren zientziak eta gizarte-zientziak), gaztelania, eta, hori bai, primera lengua extranjera, atzerriko lehen hizkuntza. Horiek definitzen dute curriculumaren % 50. Ikus dezagun bigarren atala, alegia, berariazko irakasgaiena. Hor daude erlijioa eta balioak. Eta ikus dezagun hirugarren atala, espezialitateko irakasgaiena. Ba al dakizu zer dagoen hemen? Hemen dago la lengua cooficial, hau da, koofiziala (euskara, katalana…), eta educación artística –arte-hezkuntza– eta atzerriko bigarren hizkuntza. Irakurri 6. artikulua: argi asko jartzen du gaztelaniaren estatusa, hizkuntza ofizialei dagokienez, ez dela existitzen. Baina beste adibide bat jarriko dizut; alegia, zuk zenioenari buruz hitz egingo dugu pixka bat. Hau zenioen: "Ez, ez, ez da zentralizaziorik!" Bada, ia % 100! % 50, erreparatu, gehi arlo guztietako ebaluazioak, ministerioak zehazten dituenak, gehi espezialitateko irakasgaiak eta berariazkoa, gutxienekoak ministerioak zehazten dituela. Ez, ez da zentralizaziorik. Goazen euskararen atalera. Hori bai, oso argi definitzen du gaztelaniaren derrigortasuna: 39.1 xedapen gehigarria. Eta ba al dakizu zer esaten duen euskarari buruz? Euskarari dagokionez, autonomiaerkidego bakoitzaren hizkuntzei dagokienez, ehuneko orekatuan banatu ahal izango dira eskola-orduak, ikasle guztiek bi hizkuntzak menderatu ditzaten. Alegia, ikasten badute, ongi; ikasten ez badute, ez da ezer gertatzen. Hori bai, gaztelania ikas dezatela. Beraz, ez esan, Oyarzabal jauna, ez dugula irakurri, eta izan gaitezen pixka bat zorrotzagoak. Gertatzen dena da oso egoera zaila zenuela gaur zuk hemen. Eta Alemaniako eta Herbehereetako eta ez dakit zer beste lekutako datuak ekarri dizkiguzu. Ikus dezagun: ba al dakizu zer eskola-porrot duen euskal hezkuntza-sistemak, Madrilgo Gobernuak kontuan izan ez duenak? Eskola-porrota 12,5 ingurukoa da. Ba al dakizu zein den Europar Batasunaren helburua? % 10era iristea 2020an. Reyes jaunak esan dizu. Alegia, ez etorri hona esatera… Nondik abiatu zarete? Ez duzue ezer aztertu, ez duzue inorekin hitz egin, ez duzue inor entzun eta ez duzue inorekin adostu nahi! Beraz, berriro diotsut, iruditzen zait lege-aurreproiektu hau… Guri, gutxienez, iruditzen zaigu que es muy grave, y erabat onartezina. Al representante del PNV, a la señora Berriozabal: Me ha parecido un tanto extraño que prácticamente haya empezado a hablar con el Partido Popular. Ha empezado a hacer propuestas. Pero Wert lo ha dejado muy claro: bai ala bai, legea onartu egingo du. Bai ala bai, onartu egingo du. Horren jakitun izan behar dugu! Y usted le ha dicho: "Bada, euskarari dagokiona aldatuko bazenute…". Ez, ezetz bada! Oso argi esan dute legea inposatu egingo dutela; onartu eta inposatu egingo dute, eta hona ekarriko dute, eta gure ikasgeletara eraman. Por lo tanto, creo que aquí tenemos que ser serios, y nosotros, como representantes de la Comunidad Autónoma Vasca, debemos preguntarnos si estamos dispuestos a llevarlo a las aulas. Y nosotros, Reyes jauna, oso argi dugu ez dugula lege hori aplikatzerik nahi. Izan ere, hau esaten didazu: "Ez, ez, ez, ez! Guk, legeak aplikatzeko... Legeekin errespetuz handiz jokatzen dugu guk". Bada, oso argi dago, Reyes jauna, legea aplikatzeari uko ez egitea legea aplikatzea da. Eta hemen aplikatu egingo da; esan dizut lehenago. Begira zer gertatu den aparteko ordainsariarekin! Alegia, zerk eragin du funtzionarioei aparteko ordainsaria ez ordaintzea? Estatuko oinarrizko legea aplikatzeak, ez beste ezerk! Eta gauza bera gertatuko da kasu honetan. Por lo tanto, nosotros nos abstendremos en la transaccional firmada por el Partido Nacionalista Vasco y el Partido Socialista, pero les decimos claramente que a nuestro parecer el segundo punto que plantean nos lleva, ciertamente, a aplicar esta ley. Y si continúan con eso, creo que lo tendremos que aplicar aquí a la fuerza. E insto de nuevo al Partido Nacionalista Vasco, puesto que está en el Gobierno, a hablar con los agentes educativos y a consensuar una respuesta común para Madrid. Nada más. Gracias. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_90
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
BERRIOZABAL BÓVEDA
|
EA-NV
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Gracias, señora presidenta. Algunos portavoces se han confundidos hoy, puesto que han querido interpelar al consejero, pero aún no hemos dado inicio a los plenos de control. Tendremos tiempo para eso más adelante. Señor Reyes, no le quepa la menor duda: haremos todo lo posible, todo lo que esté en nuestras manos para defender, como sea, nuestro modelo lingüístico y los derechos lingüísticos. Pentsatu nahi dut berdin jokatuko zenuketela, erantzukizunez, Gobernuan jarraitu izan bazenute. Baina, tira, zalantza horrekin geratuko gara. Al señor Agirrezabala: parece ser que esa vía está agotada, que es el momento de plantarse... Esto es un parlamento, y usted y yo, y todos nosotros, somos parlamentarios, representantes de los ciudadanos y tenemos el mandato de hacer leyes. Usted ya ha estado en el Gobierno y en el Parlamento, y, a decir verdad, me extraña especialmente escuchar esas cosas de su boca. Un parlamentario solicita al Gobierno que no cumpla una ley que al parecer va a aprobar otro parlamento. Perdóneme, pero no me parece serio de ninguna de las maneras. Y, además de que no me parezca serio, me suena a palabras vacías, puesto que no me parece nada coherente con su actividad. Estando de acuerdo o no con las leyes, están ustedes cumpliendo muchas desde hace tiempo en Gipuzkoa, y tenemos diversos ejemplos, de diversas áreas. En cuanto a los agentes educativos, ¿no son el Consejo Escolar y el Consejo Vasco de Formación Profesional agentes educativos? Puede que no sean los que ustedes pensaban, o los que quisieran tener, pero son agentes, y agentes cualificados. El Partido Nacionalista Vasco usa dos instrumentos a la hora de trabajar. El primero de ellos es el diálogo, y el segundo, el esfuerzo para llegar a acuerdos y soluciones. Y, tranquilo: si agotadas todos esas vías, se aprobara la LOMCE tal y como está, o peor de lo que está, el Gobierno recurriría a todos los instrumentos que tiene a su disposición para defender nuestras leyes, nuestro sistema educativo y nuestros derechos lingüísticos. Oyarzabal jauna, esaten duzu ez dugula irakurri legea, edo ez dugula ulertu. Egia esan, Wert jaunaren oso ikasle ona zara, zintzo errepikatu baitituzu hark Kongresuan emandako erantzunak, nondik atera ez zenekienean. Testu hau hezkuntza-sistemak homogeneizatzeko saiakera bat da, eta zuk koherentziaz hitz egiten diguzu, baina koherentzia eta homogeneizazioa ez dira elkarren sinonimo oraindik. Benetan gogoko duzuenarekin zatozte zuek, kafea guztientzat horrekin, baina gu ez gaude horretarako prest. Lehenago ere esan dizut: ministroari eskatzen diogu proposatzen ari denaren moduko erreforma egitea beharrezkoa edo egokia dela adierazten duten datuen azterketa zorrotza, zehatza eta zintzoa egiteko. Ba al da –lehenago ere galdetu dizut, baina ez didazu erantzun– aldaketa horiek egiteko beharra adierazten duen azterketarik? Hala bada, non dago? Eta hala ez bada, zertan oinarritzen zarete? Neurri batzuk inposatu nahi dituzue guk gaur egun ez ditugun arazo batzuk konpontzeko. Eusko Jaurlaritzak bere esku zegoen guztia egin du Wert ministroarekin hitz egin eta adostasunak lortzeko. Benetan, saiatu gara, baina kontra egotea beste aukerarik ez diguzue eman. Zer egin du Euskadiko PPk Estatutuan jasota ditugun eskumenak defendatzeko? Zer egin du euskal hezkuntza-sistema defendatzeko? Ezer ez! Orain artean, ezer ez. Euskal hezkuntza-sistemak kezkatu izan balu, lege-aurreproiektu hau aldatzen saiatuko litzateke, baina Basagoiti jaunak erreforma "bikaina" zela adierazi zuenez duela hilabete batzuk, zuek ez duzue, ezta Estatutuaren helmena oso ondo ezagutzen duzuenok ere, ahorik ireki. Baina Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du onartuko autonomia-erkidego honek curriculuma garatzeko dituen eskumenak hutsaren pareko bihurtzea. Sistemen arteko koherentziaren beharrak ez du justifikatzen, inolaz ere, zuek proposatzen duzuen uniformetasunmaila. Beraz, Euskadik hezkuntza-arloan duen eskumen esklusiboa errespetatzeko eskatzen dugu, Estatutuaren 16. artikuluari jarraikiz. Eta hizkuntza-legedia errespetatzeko ere eskatzen dizuegu. Euskal Autonomia Erkidegoak bi hizkuntza ofizial ditu, eta hizkuntza eta literatura propioa, eta gaztelaniaren eta haren literaturaren maila berean egon behar dute. Euskal hezkuntza-sistema Legebiltzar honetan bertan adostutako bi printzipiotan oinarritzen da. Batetik, familiek seme-alaben irakaskuntzarako komunikazio-hizkuntza aukeratzeko duten eskubidean. Eta, bestetik, zuk beti ahaztu egiten duzun printzipioan: ikasleek bi hizkuntza ofizialen behar besteko ezagutza praktikoa eskuratzeko duten betebeharra, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Zuek Legebiltzar honetan adostutako bi printzipio horiek urratzearen konplize izaten ari zarete, baina zuen akatsak zuzendu eta gure hezkuntza-sistemak atzerapenak izatea saihesteko garaiz zabiltzate. Ez dakit zuek, baina EAJk euskal hezkuntza-eredua defendatzeko borrokan jarraituko du. Gracias. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_91
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
OYARZABAL DE MIGUEL
|
PV-ETP
|
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foruzko jardute-erakundeen arteko harremanei buruzko aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Bada, egia esan, lege honen zenbait zirriborro irakurri ditut, eta uste dut lege ona dela. Eta, noski, txosten askotan oinarritzen da; izan ere, gogorarazten dizut kalitatelege bat aurkeztu genuela José María Aznarren gobernuaren legegintzaldiko azken partean, baina berehala baztertu zuen Gobernu sozialistak. Baina egia da zazpi urte generamatzala lanean, eta Gobernuak zortzigarren urtean jarri zuela abian zuek hurrengo hilean atzera bota zenuten legea, Gobernura iritsi eta hilabetera. Baina oso lege landua zen. Eta alderdi horiek, azken zortzi urteetako esperientzia eta azken zortzi urteetako adierazleak oinarri hartuta proposatu da lege berri hau. Begira, hizkuntzari dagokionez, zer eskumen zapaltzen da? Izan ere, hemen eskumenak zapaltzeaz hitz egiten da, baina, zein dira? Hezkuntza estatuaren beraren eskumentzat aldarrikatzen duen Konstituzioa? Besteak beste, tituluen homologazioa, estatuko probena. Zein da arazoa? Zein eskumen-zapalkuntza? Zuk errebalida deritzozuna (zu "Cuéntame" horretan baitzaude, iraganeko denbora haien traumapean), zuk errebalida deritzozuna Batxilergoko probatzat proposatzen da. Bi proba daude, biak mailaprobak: DBH amaierako proba, eta Batxilergo amaierako proba. Gaur egun, bakarra dago, bakarra: unibertsitatera sartzeko proba, zeina selektibitatea izan beharrean, Batxilergo amaierako proba izango baita, eta, noski, estatu mailako proba. Zer eskumenzapalkuntza dago hor, Konstituzioak estatuarentzat gordetako eskumena bada? Eta hizkuntza-kontuei dagokienez, legeak jasotzen duen bakarra da... Auzitegi Konstituzionalaren epaia esplizitatzen du, batez ere, legea bete dadin hizkuntzaren legea betetzen ez den lekuetan. Baina, zein da arazoa? Terminologia arazoa al da? Batzuei enbor-gai esaten zaie, eta, beste batzuei, berariazko, Gobernuak erabaki baitu, eta, gainera, eskumenak errespetatuz, enbor-gaietan, edukiak definitzeko, curriculumean, Gobernuak enbor-gaien % 50 diseinatzeko eskumena jasoko duela gutxienez, eta euskara, katalana eta galegoaren edukiak Gobernu zentralak definitu ez ditzan, bereiztea erabaki du, autonomia-erkidegoen eskumen izan daitezen osorik. Hori muturra sartzea al da? Katalanaren, hemen euskararen edo galegoaren curriculum-diseinua autonomiaerkidegoen erabateko eskumena izatea? Horregatik ez zaio deitzen enbor-gaia, legeak baitio enbor-gaien –zein diren definitzen du– curriculumaren eta edukien % 50 Gobernu zentralak definituko duela. Hain zuzen ere, hizkuntza koofizialak errespetatzearren ez zaie esaten enbor-gai. Hori ez da muturra sartzea; legearen asmoa da familiek aukeratzeko duten eskubidea errespetatzea. Jakina helburua dela gaztelania Espainiako edozein lekutan bermatua egotea, normala denez, baina lege honek autonomia-erkidegoen eskumenak errespetatzen ditu. Bestela, arduratuko dira batzuk helegitea aurkezteaz. Ziur asko, legezkotasun-arazoren bat bada, norbait arduratuko da helegitea aurkezteaz. Baina lege hau ongi aztertuta dago, bagenekielako ez genuela zuen babesik izango hasieratik. Oso ongi genekien zein zen zuen jarrera, bai Alderdi Sozialistarena bai alderdi nazionalistena. Baina lege honek Espainiako herritar guztien askatasuna eta aukeraberdintasuna bermatu behar ditu, edonon jaioak direla ere. Ekitatea bermatu behar du. Ezin dugu hau pentsatu: "Hau ez da gure kontua, hemen ez baitugu Andaluzian duten eskolaporrota, % 40koa baita han". Bada, Espainiako batezbestekoa % 30 ingurukoa da. Horrek adierazten du autonomia-erkidego batzuk beste batzuk baino hobeto daudela, baina gure hezkuntza-sistemak koherentzia izatea bermatu behar duten legeak daudela, hori ekitateaz hitz egitea baita, askatasunaz hitz egitea, askatasun-aukerez hitz egitea, jendearen eskubideez eta aukerez. Guztientzako erreferentziazko esparru bat bermatzea, autonomia-erkidegoen eskumenak errespetatuta, eta hizkuntzari dagokionez, ez dio inolaz ere eragingo Euskadiri: arrazoizko presentzia izatea onartzen eta zehazten da, besterik gabe. Hori muturra sartzea bada, arrazoizko presentzia izatea esatea, nahiz eta "arrazoizko" zer den ere zehaztu ez, nahiz eta hori autonomia-erkidegoak erabaki behar duen...! Gaztelaniaren arrazoizko presentzia hezkuntzan: muturra sartzea al da hori? Hau da, Espainiako Gobernuak gobernu nazionalistek azken hogeita hamar urteetan jardun duten moduan jardun izan balu, orduan jakingo zenukete zer den muturra sartzea, eta zer bateratzea. Izan ere, bai, zuek bateratzen saiatzen zarete, eta zuek, bereziki zuek, ardurak izan dituzuenok –Agirrezabala jauna– hezkuntza-sisteman urte askoan… Bai, zuek, badirudi ez duzuela zerikusirik izan, baina zuek ardurak izan dituzue herri honetako hezkuntzan, ia hamabost urtez. Legeak bete dituzue, bai, baina hala moduz, askotan, hala moduz; legearen mugan, eta eskubideak urratuz, kasu askotan. Gu defendatzen saiatzen ari garen sistema da familien aukeratzeko askatasuna, jendeak manipulaziorik gabe hezkuntza jasotzeko eskubidea, hezkuntza politikatik aldentzea, eta gure hezkuntza-sistema, Espainiako hezkuntza-sistema ez izatea elkarren kontrako hamazazpi hezkuntza-sistema. Gutxienez koherentea izango den hezkuntza-sistema behar dugu Espainian, autonomia-erkidegoen eskumenak errespetatzen dituena, baina gure herriari aurrera egiten laguntzen diona. Lege aurrerakoia da hau, Reyes jauna, eta iraganeko akatsak mantentzea, hori bai dela zaharkitua. Hezkuntzak hobeto funtzionatzen duen herrialdeei erreparatzea, hori da lege honek egiten duena… Lege honek Alemanian, Suedian edo Danimarkan aplikatzen diren ereduak ekartzen ditu hona eta! Baina zer ari zara esaten! Esaten didazu beste garai batzuk gogora ekartzen dizkizula. Hemen gure inguruko herrialdeetan funtzionatzen ari diren proposamenak ari dira abian jartzen, eta lortu nahi den bakarra da gure ikasleei tresna onenak ematea, beren bizitzari ekin diezaioten, bereziki lan-bizitzari, eskolatik ateratzean. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_92
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
PRIETO SAN VICENTE
|
SV-ES
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Lehendakari andrea, lehendakaria, jaun-andreak (jaun-andre gutxi, baina onak). Sozialistok legez besteko proposamen hau ekarri dugu Legebiltzar honek Euskadiko pentsiodunen eta erretiratuen nahiz Espainiako pentsiodunen eta erretiratuen pentsioak igotzea defendatu dezan, hiru arrazoirengatik. Lehenengoa da eskubide eskuratua eta legeak babestua dela. Bigarrena, pentsiodunen eta erretiratuen taldea ahulenetako bat dela, eta, horrenbestez, Legebiltzar honen, erakunde honen defentsaren behar handiena duenetako bat. Eta hirugarrena, Gobernuak engainatu egin dituela. Eta sozialistok pentsioak igotzearen aldeko jarrera instituzional hau defendatu nahi dugu, irmo, eta, aldi berean, apal. Bidezkoa eta zintzoa den kausa bat defendatzen aritzearen uste osoak ematen duen irmotasunetik. Eta 2010ean hanka sartu genuela onartzearen apaltasunetik; izan ere, pentsio altuak izoztu egin genituen, eta horrek etsipena eragin zuen jende askorengan, jende aurrerakoi eta ezkertiar askorengan, eta, bereziki, pentsiodun eta erretiratu askorengan. Beraz, egoera honetatik ateratzeko modu onena da pentsiodunek beren pentsioak igotzeko duten eskubidea zintzo eta irmo defendatzea. Esan dut hiru arrazoi zeudela legez besteko proposamen hau ekartzeko Ganbera honetara. Lehenengoa, eskubide eskuratua eta legeak babestua delako. Hain zuzen ere, pentsioak igotzea ez da apeta bat, ezta gobernuen zoriaren mende egon daitekeen zerbait ere, baizik eta Toledoko Itunean jasotako adostasun baten emaitza, eta pentsioak igotzeko modu hori adosteko erabilitako prozeduraren antzekoa erabili beharko litzateke beti, ituna berrikusi nahi bada. Gainera, pentsiodunek beren pentsioak igotzeko duten eskubidea egunez egun, astez aste, hilabetez hilabete egiten da, eta Konstituzioan zehazten den moduan, eskuratutako eskubideen gainean ezin da atzeraeragineko politikarik egin, denboran zehar lortu diren eskubideak baliogabetuz. Beraz, eskuratutako eskubide bat dago, eta legeak babestua, herri honetako adostasun politiko eta sozialaren bidez eskuratutako eta babestutako eskubide bat dago, eta izaera politiko eta juridikoko bi planteamenduei eraso egitea gehiegizkoa iruditzen zait Espainiako Gobernuaren aldetik, hori ezartzeko gehiengo osoa izan arren ere. Aipatu dudan bigarren arrazoia da ahulenak defendatzea. Eta, hain zuzen ere, pentsiodunak eta erretiratuak dira herrialde honetako kolektibo ahulenetakoak. Horrenbestez, haiek defendatu behar ditu Eusko Legebiltzarrak, bidegabekeria bat jasaten ari baitira, eta ez soilik pentsioak igotzen ez direlako, baizik eta, horrez gainera, BEZaren igoera jasanezina pairatu behar izan dutelako, PFEZaren aldaketa jasan behar izan dutelako, botiken ordainketa jasan behar izan dutelako, botiken koordainketa jasan behar izan dutelako, eta osasuneko koordainketa jasan behar izan dutelako. Rajoy jaunaren Gobernua, Alderdi Popularraren Gobernua pentsiodunak pobretzen ari da, eta gelditu egin behar da hori. Euskadin, gauza asko egin ditu aurreko Gobernuak, eta euskal herritarrentzako zetozen murrizketa asko geratu ditu. Aurreko Gobernuak euskal herritarren eskubide eta interesak autogobernutik defendatzeko borondatea eta erabakia izan zituen, eta babesa izan zuen behin baino gehiagotan Ganbera honetan. Gaur antzeko zerbait egin ahal izatea espero dugu. Eta espero dut gaurtik aurrera, aurrerantzean, eta Gobernu berriaren hurrengo politiketan, autogobernua ere erabiltzea, erabaki politikoa ere erabiltzea Espainiako Gobernuaren inposizioen bidez herritarrentzako zerbitzurako politikak ahultzen, aldatzen dituzten gizarte- eta ekonomia-politikak, politika publikoak eragozteko. Eta, noski, Alderdi Sozialista ondoan izango du gauza horiek egitea eragozteko. Legez besteko proposamen honen aurkezpenean eman dudan hirugarren arrazoia da Eusko Legebiltzarrak pentsiodunak eta erretiratuak defendatu nahi dituela, haiek erabili nahi izan baitituzte, iruzur eginez. Iazko irailaren 10ean, hau adierazi zuen Rajoy jaunak Televisión Española telebista-katean: "Ukituko ez dudan zerbait bada, pentsioak dira, pentsioduna baita babes txikiena duena, egoera zailena duena". Hori zioen Rajoy jaunak. Adierazpen horiek egin baino egun batzuk lehenago, Gobernuko lehendakariordeak, Soraya Sáez de Santamaría andreak, esan zuen "pentsioen legea bete egingo da", okerrena iragartzen zuten iruzkinei baieztapen zorrotz batekin erantzunez. Egun batzuk geroago, Gizarte Segurantzako Estatuko idazkariak, Burgos jaunak, hau adierazi zuen: "Pentsioak indarrean dagoen irizpidearen arabera igoko dira", eta esan zuen bazela behar besteko aurrekontuko diru-hornidura, eta pentsioei buruz sortutako eztabaida maltzurra zela. Horretarako ari da baliatzen Alderdi Popularra gehiengo osoa: iruzur egiteko; legea urratzeko, eta herriaren interesak herritarren eta jendearen aurka kudeatzeko. Bada nazionalistek eta sozialistek sinatutako erdibideko zuzenketa bat, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak sinatua, baina hari buruz adierazi behar da zuzenketa hau babestu ez duten beste talde politiko batzuen irizpideak ere jasotzen dituela, edo proposatu zen aldaketaren bat duen besteren bat, baina ildo berekoa, diskurtso berari jarraitzen diona, Legebiltzar honek pentsiodunen eta erretiratuen defentsan hartu beharreko erabakiarena. Eta, hori dela eta, proposatzen dudana da azken erabakia arrazoizkoena iruditzen zaigun moduan egitea. Hala ere, uste dut batu dezakegula, osorik ez bada ere, lantzen ari garen gaiaren alderdi garrantzitsuenean, alegia, pentsiodunek eta erretiratuek beren pentsioak igotzeko eskubidea dutela, Legebiltzar hau haien defentsan ateratzen dela. Eta, beraz, puntuz puntu bozkatu behar bada, edo egoki irizten den beste moduren batean, oraindik ere erdibideko zuzenketa hau sinatzeko aukera irekita badago ere, egin dezagun hala. Izan ere, uste dut hori dela une honetan eztabaida hau ikusten edo entzuten ari diren gure herritarrek espero dutena, edo eztabaida honetatik ebazpen politiko bat, zehaztapen bat espero dutela. Beraz, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak erdibideko zuzenketa honetan duten gehiengoari Ganbera honetako babes gehiago batzea espero dut. Eskerrik asko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_93
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARRONDO ALDASORO
|
EH Bildu
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Arratsaldeon guztioi. Pentsio-sistema publikoa oinarrizko zutabea da gizarte-eredu justu eta solidario batean. Pentsioen duintasuna bermatzea lehentasun soziala izan behar da, osasuna edo hezkuntza den bezala. Baina hartzen ari diren erabaki politikoak beste bide batetik doaz, gure ustez, eta beste alor batzuetan bezala hemen ere, une honetan, pentsioak, pentsionistak izugarrizko erasoa jasotzen ari dira. Eta guretzat egoera hori larria, kezkagarria da. Pentsiodunen % 55ak hilero 700 euro baino gutxiago kobratzen dute. Hau da, Hego Euskal Herriko hamar pentsiodunetik, seik kobratzen dute 700 euro baino gutxiago, 400.000 pertsona. Zenbakiak ipintzea batzuetan ona da aurpegiak ere ipini beharko genituzkeelako pertsona horiengan. 2011n pentsioak ez ziren igo eta kontsumo prezio indizea 2,4 igo zen. 2012an kontsumo-prezioen indizea % 2,9 igo da, baina pentsioak ez dira maila berean igoko. Beraz, azken bi urteetan gutxienez pentsionistak eros-ahalmena galtzen eta galtzen dabiltza. Gainera, oinarrizko kontsumoak diren gaietan igoera geldigabea gertatzen ari da: garraioa, elikadura, botikak, elektrizitatea, butanoa, gasa… Osasungintzan berrordaintzea edo kopagoarekin ibiliko gara hurrengo hilabeteetan, ehunka botika diruz lagundutako zerrendetatik kanpo gelditu dira, mendekotasunean ere murrizketak daude, eta hori da, besteak beste, gure herrian milaka eta milaka pertsonak bizi duten egoera. Eta errealitate honetan emakumeen egoera oraindik askoz okerragoa da. Datu bat: emakumeek gizonezkoek baino % 40 gutxiago jasotzen dute pentsioetan. Alargunen pentsioak aipa ditzakegu, edota kontratu partzialak dituztenekin gertatzen ari dena, etxeko langileen kasu. Askotan pobrezian edo pobreziaren mugan daude. Erreforma bat egiten den bakoitzean pentsioei buruz, nahiz eta hau Toledoko akordioetan oinarritutako adostasunean egon, beti langileen kalterako izan da, eta gainera hurrengo eta ondorengo urteetan inoiz ez da errekuperatu erreforma bakoitzean galdu dena. Ez da berreskuratu. PSOEk, Zapaterok, bideratutakoa da hilabete honetan indarrean sartu den pentsioen erreforma. Gogoratu nahi dut Euskal Herrian greba orokorra egin genuela erreforma horren kontra 2011ko urtarrilaren 27an eta babes sozial handia izan zuela. Legebiltzar honetan adierazpen ponpoxoagoak aurkeztu ahal dira, egin daitezke, egin ditzakegu, aurretik jakinda ez dutela inolako eraginik izango, baina erantzukizuna, baita ere Alderdi Sozialistaren erantzukizuna, ezin duzue ezkutatu. Esan duzue maila batean 2010ean egindakoa, baina badaude beste atal batzuk ere bai. Zuek egindako erreformak ere de facto pentsioetan murrizketa suposatu du. Une honetan berriz ere PPren eskutik etorri da erasoa, ordainketa osagarria bertan behera utzi dute eta 2013. urterako eten egin dute pentsioek kontsumo-prezioen indizearekiko zuten lotura. "Ez dago dirurik pentsioak eguneratzeko eta pentsio duinak bermatzeko", esaten da leku guztietatik, baina bitartean dirua dago eta ez nolanahikoa ere bankuei emateko. Datu bat soilik: 2012an pentsioak ez eguneratzeak 3.000 milioi euro inguru aurreztea ekarriko du; bankari eman zaion dirua 39.000 milioikoa izan da. Hau ez baldin bada lotsagarria, honetaz zenbaki hauen inguruan, hau dena jakinda horrela egotea. Datu bat baino ez: pentsioak ez eguneratzeak 3.000 milioi euro aurreztea ekarriko digu; bankuei ematen zaien kopurua, berriz, 39.000 milioi eurokoa da. Ahora, quieren imponer otra reforma. Orain, erreforma berri bat inposatu nahi dute berriro ere. Kasu honetan Alderdi Popularra, hau ere langileen kalterako zalantzarik gabe. Azken batean neoliberalismoak agintzen duena erabaki politikoen bitartez ezartzen eta inposatzen ari da. Eta hori guztia egiten ari da jendartearen gehiengoaren interesen eta nahien kontra. Politika hauek asmo jakin bat daukate: pentsio-sistema pribatuak bultzatzea. Horretarako pentsio-sistema publikoa ahultzea ezinbestekoa da, nahiz eta bidean milaka eta milaka pertsona kaltetu. Gure ustez, pentsioen gaian ere beste politika batzuk egin behar dira, eta posiblea da egitea. Azken batean erabaki politikoak dira. Posible da. Behar dena, eta une honetan ikusten ez duguna, hau da: arlo horretan erabaki politikoak hartzeko borondatea. En el texto acordado entre el Partido Socialista y el PNV, el primer punto también aparece en la en- mienda que hemos planteado nosotros; al fin y al cabo, se manifiesta el desacuerdo en cuanto a la decisión del Gobierno de España. Adostutako testuan, Alderdi Sozialista eta EAJren artean, agertzen den lehen puntua baita ere guk proposatutako zuzenketan agertzen da, azken batean Espainiako Gobernuak hartutako erabakiarekin desadostasuna agertzea adierazten da puntu horretan. Baina gure ustez ez da nahikoa. Gure ustez beste urrats batzuk eman behar ditu ere Eusko Jaurlaritzak, eta horrela eskatzen diogu. Epaitegi Konstituzionalak ezin du inposatu behin eta berriro herri honen nahia eta beharra. Pentsioen kudeaketa osoa eskuratu behar dugu lehenbailehen. Euskal babes-sistema publikoa osatzeko urratsak emateko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Hemen erabaki nahi dugu, burujabetasuna nahi dugu eta behar dugu, baita ere pentsio-sistema publiko propio bat izateko. Bitartean, Espainiako Gobernuak egindako murrizketek Euskal Autonomia Erkidegoen pentsionisten erosteko ahalmenean eraginik izan ez dezaten, 2013an ordainsari konpentsagarri bat jasotzea proposatzen dugu, aurrekontuetan ziurtatuz diru kopuru bat horretarako. Hori da guretzat inportanteena. Hau ere, Legebiltzar hau, Eusko Jaurlaritza eraginkorra izatea erabakietan, ez bakarrik salatzen Madrilen egiten dena, baizik eta neurriak proposatzen eta aurrera eramaten. Lehen esan dudan bezala, pentsio duinak izatea eskubide bat izan behar da eta hartzen diren erabaki politikoek pertsonen ongizatea ziurtatu behar dute. Pertsonak erdian egon behar da, erdigunean. Hau uste dut lehendakari jaunak ere behin eta berriro esan duela azken hilabeteetan. Ordua da hori ekintzekin ere martxan ipintzeko. 2013ko aurrekontuen proiektuak erosteko ahalmenaren galera arintzeko aurrekontuko sail zehatzak jasotzea proposatzen dugu, pentsio duina jende guztiaren eskubidea izan behar bailuke, ongizate-maila egokia bermatzeko, eta administrazio publikoek bermatu behar lukete eskubide hori. Los mayores, los pensionistas y sus asociaciones deben participar en dicho proceso, y así se lo solicitamos al Gobierno. Bide horretan pertsona nagusien, pentsionisten eta dituzten elkarteen parte-hartzea ere sustatzea ezinbesteko eskaria da guretzat, eta horrela eskatzen diogu Jaurlaritzari. Zuen proposamenak kritika mailan ondo daude, PPk egin duena Madrilen, horren aurrean desadostasuna adierazteko ondo dago, baina gure ustez beste urrats bat ematea guztiz beharrezkoa da. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_94
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
MANEIRO LABAYEN
|
Mixto-UPyD
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Gu, hain zuzen ere, ados geunden, funtsean, Prieto jaunak proposatutako ekimenaren letrarekin eta espirituarekin, baina hobetu egin nahi izan genuen, eta, uste dut, hobetu dugula hein batean, Euzko Abertzaleak taldearekin adostu duten erdibideko zuzenketa ikusita. Izan ere, uste genuen bazela hobetzeko tartea, eta horregatik aurkeztu genuen guk lau puntuko osoko zuzenketa. Lehen puntuan proposatzen zen hitz egiten ari ginenari buruzko idazketa zuzen eta zehatzagoa egitea. Horregatik proposatzen genuen Eusko Legebiltzarrak baztertu zitzala Espainiako Gobernuak pentsioak 2012ko prezioen desbideratzearen arabera ez eguneratzeko, eta 2013an pentsioak urte horretarako aurreikusitako KPIaren arabera ez igotzeko erabakiak. Funtsean, gauza bera esaten dugu, baina, nioen moduan, uste du idazketa hau zuzenagoa dela, eta uste dut teknikoki hobeto dagoela. Bestalde, bigarren puntuan proposatzen genuen Legebiltzarrak salatzea pentsiodunei egiten zaien kalte berezia, bereziki ahula den kolektibo horri eragiten diolako, eta prestazioetan dagoeneko murrizketak jasan dituen kolektiboa delako. Hain zuzen ere, hori ez zaio gehitu Talde Sozialistak sinatu duen erdibideko zuzenketari. Hau da, ados gaude Talde Sozialistarekin talde hori bereziki ahula dela, baina gogora ekarri nahi dugu talde horrek jada murrizketak izan dituela prestazioetan, eta murrizketa horiek, Prieto jaunak esan duen bezala, Gobernu sozialistak ere bultzatu ditu. Beraz, Gobernu zentralaren neurri bidegabe eta atzerakoi hori baztertzen dugu, PPren Gobernuak azkenaldian sustatu dituen beste asko bezala. Milaka euskal eta espainiar pentsiodunei eragiten dien neurri bidegabe eta atzerakoia. Krisiaren sorreran erru txikiena duen jendearen kontrako neurria baztertzen dugu, babes gutxiena duen, betebeharrak bete dituen, eta, nionen moduan, eskubideen murrizketak jasaten denbora daraman jendearen kontrako neurriak. Gure zuzenketaren hirugarren puntuak Diputatuen Kongresuko zenbait taldek aurkeztutako konstituzio kontrakotasun-errekurtsoa babestea proposatzen zuen hain zuzen, eta hori ere txertatu da Euzko Aber- tzaleen eta Talde Sozialistaren erdibideko zuzenketan. Eta, azkenik, bereziki garrantzitsua iruditzen zaidan gai bat txertatu nahi genuen osoko zuzenketarekin: Toledoko Ituna aipatzea, hain zuzen. Eta horregatik proposatzen genuen Eusko Legebiltzarrak kontuan izatea –eta hala jasotzen da erdibideko zuzenketa honetan– Toledoko Ituna, behar besteko babessistemari eusteko adostasun soziala eta borondatea giltzarria izan dela pentsioen sistema publikoa finkatzeko, eta, horrenbestez, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio ez egiteko aldebakarreko jarduerarik arlo horretan. Hori ere txertatu da erdibideko zuzenketan. Gainera, gero hobetu egin da, behar besteko gizartebabes unibertsal eta publikoaz hitz egitean. Eta, esan dudan moduan, funtsean ados geunden arren, ahal genuen heinean hobetu egin nahi genuen –eta uste dut lortu dugula hein batean–, garrantzi berezia emanez Toledoko Itunari. 1994tik, Toledoko Ituna deritzonean oinarritzen du funtzionamendua, kontrola eta noranzkoa Espainiako pentsiosistema publikoak. Indar politiko eta eragile sozial guztiek Gizarte Segurantzan edozein mugimendu edo aldaketa adosteko konpromisoa hartzen dute itun horren bidez. Sinatu zenetik, sendotasun bikaina lortu du Espainiako Gizarte Segurantzak. Ziur asko, Espainian dagoen administrazio egonkor, eraginkor eta efikazena da, egokien kudeatua. Toledoko Itunaren helburua zen alderdien arteko borroka, siglen interesa Gizarte Segurantzaren interesen gainetik jar zitezen saihestea. Horretarako, mekanismo bera erabili da urte hauetan guztietan: Parlamentuko batzorde batean, Gizarte Segurantzaren oraina eta etorkizuna kontuan hartzen zuen irizpen bat prestatzen zen, sistema hobetzeko eta sustatzeko gomendio batzuk emanez. Diputatuen Kongresuaren Bilkuran onartzen ziren gomendio eta txosten horiek. Ondoren, neurri arauemaile batzuk prestatzen zituen Gobernuak, gomendio haiek zuzenbide positibora eramateko, gizarte-eragileekin adostuta, eta, azkenik, neurri arauemaileak onartzen ziren. Hori adosteko modu bat hau da: eragiten dien guztien laguntza bilatzea, eta errespetuz jokatzea erakundeen eskumen-arloekin. Hori da babestu beharko litzatekeena, eta horixe guk hobesten duguna, gure osoko zuzenketaren bidez. Egia esan, Gizarte Segurantzaren unerik txarrenak hauek izan dira: Gobernuan zegoenak –izan sozialista, izan popularra– adostasunaren bidea utzi eta Toledoko Ituneko gomendioak eta akordioak baztertuz arlo batzuk arautu dituen horiek. Eskuarki, bi arlotan eragin dute Espainiako gobernuek alderdikeriaz eta akordioak baztertuz Gizarte Segurantzari dagokionez: pentsio publikoen eguneratzean, eta pentsioen igoeran, murrizketak sustatzeko. Une honetan, bi gauza horiek batera egin ditu Espainiako Gobernuak; eta, hemen esan den moduan, herritarrei iruzur egin ondoren: batetik, pentsioen eguneratzea bertan behera utzi du; bestetik, 2013ko pentsioak urte horretarako aurreikusitako KPIa baino askoz gutxiago igotzea erabaki du. Beraz, erabaki atzerakoi eta bidegabea da, eta baztertu egin nahi dugu guk. Beraz, ados gaude erdibideko zuzenketaren lehen lau puntuekin. Aukerarik bada, lau puntu horien alde bozkatuko genuke. Baina ez gaude ados bosgarren puntuarekin; gainera, gaurko eztabaidarako gaia ez dela iruditzen zaigu. Hain zuzen, zentzugabea iruditzen zaigu Autonomia Estatutua aipatzea eta erregimen ekonomikoaren kudeaketaren transferentzia eskatzea; izan ere, azken batean, kudeaketa bat osorik transferitzeak ez du ezertan hobetzen Gizarte Segurantza. Izatekotan, Gizarte Segurantzaren kudeaketaz hitz egingo genuke, eta bistakoa da kudeaketa hutsak ez lukeela ezertan hobetuko Euskadiko pentsiodunen bizi-kalitatea. Beraz, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketak ez du zerikusirik pentsioak ez igotzearekin eta ez eguneratzearekin. Horrenbestez, horiek dira lehen lau puntuen alde bozkatzeko arrazoiak. Talde Popularrak aurkeztutako osoko zuzenketari dagokionez, Espainiako Gobernuari neurri eraginkorrak hartzen jarraitzeko eskaera egitea proposatzen duen horri dagokionez, esan behar dieguna da ezetz, arren, ez jarraitzeko azken hilabeteetan bultzatu dituen neurrien modukoak bultzatzen, eraginkorrak ez beste edozer gauza baitira. Eta, arren, lehenbailehen aurkezteko krisiaren aurka borrokatzeko neurri eraginkor bat –bakarra bada ere–, orain artean izan duguna baita gizarte-murrizketak sustatzeaz gain ezer egin ez duen Gobernu zentrala, eta gizarte-murrizketa horiek herritarren gehiengoaren aurkakoak izan dira. Besterik ez, eta eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_95
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
GARRIDO KNÖRR
|
PV-ETP
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Gracias, señora presidenta. Lehendakari, consejero. Buenas tardes a todos los parlamentarios. Gobernuan zeudenean pentsioak igo ez zituztenek –hobeto esanda, izoztu zituztenek– pentsioak igotzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia baztertzen duen ekimen bat aurkezteko ausardia politikoa –hobeto esanda, lotsagabekeria– dute gaur. Baina Zapatero jaunaren Gobernuaren urte haietan egindako gauza asko ez zituzten bakarrik egin, eta beste talderen baten babes ordainezina izan zuten, Euzko Abertzaleak taldearena. Ondo gogoan izango dute hori Urkullu jaunak –gaur hemen dago– eta Erkoreka jaunak, garai hartan Zapaterorekin egindako akordio ugariren protagonista izan zenak; besteak beste, pentsioak izoztea, BEZa igotzea eta funtzionarioen soldata jaistea. Izan ere, Zapatero jaunaren aurrekontuak babestu zenituzten zuek. Entre las primeras decisiones adoptadas por el Partido Popular está la subida de pensiones del 2012, aunque la situación económica fuera grave. Gogora ekarri behar da aurreko Gobernuak, Alderdi Sozialistaren Gobernuak, egoera hobea zenean, 2011ko pentsioak izoztea erabaki zuela. En una situación económica grave, el Gobierno ha subido las pensiones un 3 % en un solo año; en 2012, un 1 %, y en 2013, un 2 %. Azaroaren 30eko Ministro Kontseiluak, azarorako aurreratutako KPIaren berri izan ondoren, Gizarte Segurantza finkatzeko eta bermatzeko neurrien Errege Lege Dekretua onartu zuen, eta honela zehazten zituen Espainiako pentsioen igoerak 2012 eta 2013rako: % 1 guztientzat, eta % 2, 2013an urtean 1.000 eurora iristen ez direnentzat. Ello supone lo siguiente: el 75 % de las pensiones, es decir, 6,6 millones, subirían en enero, aunque no se hubiera previsto anteriormente. Zailtasunak bizi ditugunez, krisi ekonomiko larria dela eta, ezin izan dira pentsioak inflazioaren arabera eguneratu, KPIaren desbideratzearen arabera. Ahalegina egin da, zuek guztiok, legebiltzarkideok, dakizunen moduan, baina ezinezkoa izan da, Gizarte Segurantzan kotizatzen duen kopuruaren bilakaera, gastuak eta sarrerak eta azaroko KPIa kontuan izanik. Son las pensiones la única partida que sube en los presupuestos de 2013; así lo ha decidido el Gobierno. Como todos ustedes saben, es imprescindible la subida de los intereses de la deuda. Pentsioak lehentasuna izan dira eta dira Gobernu honentzat, eta horregatik da igotzen den kontu-sail bakarra, zorra ordaintzeko interesekin batera. Zor hori, hain zuzen, zuek, sozialistok, utzi zeniguten. Halaber, Pentsioen Erreserba Funtsa arautzen duen legea aldatzea erabaki du Gobernuak; 1997an sortu zuen Funts hori Alderdi Popularraren Gobernuak, krisi-egoerei aurre egiteko. Funtsaren erabilera malgutzen da, izan daitekeen defizitari erantzun ahal izateko. Funts hori, pentsio-sistemaren babes moduan, kotizaziopeko pentsioak ordaintzeko erabili ahal izango da, eta funts horretara egiturazko defizit-egoeretan soilik jo ahal izateko aurreikuspenari eusten zaio. El Partido Popular mantiene su compromiso con las personas más vulnerables y con quienes están en una situación especial, aunque las cuentas públicas estén en una grave situación. PPk bere konpromisoari eusten dio pentsiodunekin, eta hala izango da etorkizunean ere. Pentsioak bermatuta daude Espainian, Alderdi Popularraren Gobernua hartzen ari den konpromiso eta erabakiei esker. PPk Toledoko Ituna betetzen du, eta ez du egiten sozialistek itun horrekin egin zutena. Prieto jauna, pentsioak ordaintzen jarraituko dugu, eta, ziur asko, igotzen, eta defizit-helburuak bete egingo dira. Ez saiatu herritarrak nahasten, desorientatzen, eta hain gogoko duzuen alarma pizten (noski, gobernuan ez zaudetenean). Zorionez, memoria dute herritarrek, eta behar beste ezagutzen zaituztete. Hemen pentsioak izoztu, KPIaren desbideratzea aplikatu ez eta pentsioak euro bakar bat ere igo ez zituena PSOEren Gobernua, Zapatero eta Rubalcaba buru zituena, izan zen. Horiek ez al ziren bidegabekeriak, Prieto jauna? Pentsioak ukitu egin dira, baina igotzeko. Zuek ez zenituzten ukitu ere egin! Orduan, pentsioak izoztu zenituztenean, ez zitzaizuen hain onartezina iruditu, eta adindunen aurkako aurrekaririk gabeko erasoa, zure ekimena arrazoitzeko erabili dituzun termino batzuk erabiltzearren. Gainera, 2008 eta 2009ko sistemaren gaineratikoari zegozkion 14.130 milioi euro baino gehiagoko ekarpena ez zenioten egin erreserba-funtsari, sistemak superabita izan arren, beste gastu-konpromiso batzuei erantzuteko. Hori egungo Gobernuak, Alderdi Popularraren Gobernuak erabili behar izan duena baino bost aldiz gehiago da. Pentsioak izozteari buruz eta 2008 eta 2009 urteetako sistemaren gaineratikoen noranzkoari buruz oraindik eman ez dituzuen azalpenak emateaz gainera, komeniko litzateke azaltzea zergatik utzi zenuten Gizarte Segurantza zenbaki gorritan 2011n, 7.700 milioi euro baino gehiagoko zuloarekin. Badirudi adituak zaretela horretan, 1996an Gizarte Segurantza porrot eginda utzi baitzenuten, zenbaki gorritan (garai hartako 500.000 milioi pezetatako zuloa). Beraz, pentsioak izoztearen arduradunak ez ezik, pentsioak KPIaren igoeraren arabera guk igo ezin izanaren erantzule ere bazarete hein batean, utzi zenuten 30.000 milioi euroko defizitak –erraz esaten da, Prieto jauna– igoera asko egiteko aukera emango bailiguke, ohartuko zinenez. Eta, orain, bere garaian pentsioak izoztu zituen Alderdi Sozialistak konstituzio kontrakotasun-errekur- tsoa proposatzen du Alderdi Popularrak pentsioak igotzeko hartutako erabakiaren kontra. Inkongruentea ez ezik, sinesgarritasunik gabekoaz gainera, zentzugabekeriaren mugara iristear den zinismoa da hori. Eta, errege lege-dekretuak Konstituzioaren aurka egiteari eta eskubide jabetuei buruz egin dituzun gogoetei dagokienez, zenbait gai iruzkindu nahi nituzke. Gizarte Segurantzaren sistema unean uneko legeen eta sistemaren ekonomia- eta finantza-aukeren araberakoa da. Konstituzioak Gizarte Segurantzari buruz behin eta berriz emandako dotrinak adierazten du, termino kuantitatibotan, ez dagoela eskubide finkaturik, prestazioen zenbatekoa sistemaren aukerek baldintzatzen baitute. Horri dagokionez, Auzitegi Konstituzionalak askotan adierazi du botere legegileari dagokiola gizarte-segurantzaren sistema publikoak zer estaldura eman behar duen zehaztea. Hala, botere legegileak, egoera kontuan izanik, premiei nola erantzungo zaien erabaki dezake, kontuan izanik egoera orokorra eta unean uneko egoera ekonomikoak eta eskura dauden baliabideak. Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 48. artikulua, zuek arrazoitzat aipatzen duzuena, sistemaren aukera ekonomikoen mende egongo litzateke, hasteko, are gehiago, gure kasuan gertatzen den moduan, banaketa-sistema baten aurrean bagaude, eta, bigarrenik, Aurrekontuen Legean txertatzen diren aurreikuspenen mende. Azken batean, ez gaudenez eskubide eskuratuen aurrean –premisa faltsu batetik abiatzen zarete–, ikuspegi kuantitatibotik, bistan denez, aurreko Aurrekontuen Legeak aurreko maila bereko edo maila baxuagoko arauetan onartutako eskubide ekonomikoak modulatu ditzake, baita aurreko arauetan jasotako aurreikuspenak aurrera eraman gabe utzi ere, aurreikuspenak betetzeak kalte larri eta jasanezina egingo balio estatuko ekonomiari. El Partido Popular ha tomado tres decisiones principales sobre la Seguridad Social en un año: subir un 1 % las pensiones en 2012 y 2013, subir un 2 % las pensiones por debajo de los 1.000 euros, y separar definitivamente las fuentes financieras de la Seguridad Social, para que las pensiones no contributivas no se carguen al sistema financiero. Alderdi Popularren Gobernuarekin ez da dirua xahutzen, beste gobernu batzuek egin duten moduan, eta Gobernuaren kezka nagusiak dira ez gastatzea sartzen dena baino gehiago, defizit-helburuak betetzea, iruzurraren aurka borroka egitea eta pentsioak igotzea, besteak beste. Alderdi Popularraren Gobernua hartzen ari den neurri asko eta egiten ari den aldaketa asko gogorrak dira, baina egiazko erantzukizu- nez jokatzen da, eta Espainiak finantzatzea lortzeko ezinbestekoa duen defizit publikoaren helburuak betetzea ahalbidetuko du, krisitik ateratzen hastea, eta enplegua sortzen duen hazkunde ekonomikoaren bidera itzultzea. Hori da gizarte-babesaren eta gizartea eta espainiarren ongizate-estatua babesteko sistemaren egiazko bermea. Al fin y al cabo, realizar las reformas para garantizar la estabilidad del estado del bienestar y conseguir cuanto antes el crecimiento económico. Mantenemos la enmienda presentada por el Partido Popular, que dice muy claramente que solicitamos al Gobierno Vasco que tome y siga tomando medidas eficaces para superar la crisis y conseguir cuanto antes el crecimiento económico. Eta ikusi dugu, Prieto jaunak oso ongi azaldu duen moduan, erdibideko zuzenketa bat dagoela, eta haren kontra bozkatuko du Alderdi Popularrak. Alderdi Sozialistaren hasierako zuzenketaren puntuak batzen eta jasotzen ditu, eta harritu egin gaitu ikusteak puntu bat dagoela Espainiako Gobernuari eskatuz Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa transferitzeko. Eta zuzenketa Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatzen dute, baina kontuan izanik pentsioak izozteko, BEZa igortzeko, funtzionarioen soldatak jaisteko akordioak eta aurrekontuetako babesak bideratu zituen neurri horiek guztiak elkarrekin hartu zituztela, bada, ez da harrigarria elkarrekin sinatu izana erdibideko zuzenketa hori. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_96
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
GOROSPE ELEZKANO
|
EA-NV
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Arratsalde on legebiltzarkideok; arratsalde on lehendakari, sailburu. Amaieratik hasiko naiz, Garrido anderea, zuk ondo baino hobeto dakizu esan duzuna ez dela egia. Guk ez geniola kongelazio horri babesik eman, zuk ondo baino hobeto dakizu hori horrela ez dela. Denok dakigunez, Espainiako Gobernuak ez ditu pentsioak eguneratu legeak dion bezala azaroko kontsumoko prezioen indizearen arabera, KPI kontuan izanda. Historikoki eguneratzeko erreferentziatzat hartzen izan da azaroko KPI % 2,9 izan da, eta eguneratzea % 1, 1.000 eurotik gorako pentsioentzat, eta % 2, 1.000 eurotik beherakoentzat –bueno, azarokoa % 2,9koa izan da, baina datu kurioso bat esango dizuet: aurreko hilekoa, urrikoa, % 3,5 izan zen. Beraz baliteke jaitsiera hau ere artifiziala izatea–. Esandakoaren arabera, pentsionistek erosteko ahalmena galdu dute –% 1,9an, batzuek, eta beste batzuek, % 0,9an–. Espainiako Gobernuak, KPIren arabera 2013ko pentsioen eguneratze eta errebalorizatzea eten dituen 28/2012 Errege Lege Dekretuarekin, Estatuko pentsionista guztiak, kolektiboki, pobretu ditu: batez besteko urteko 400 euroko gutxitzea izan du pentsionista bakoitzak bere erosketa-ahalmenean. Izugarrizko injustizia egin da oso ahula den kolektibo honekin. Ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleak, PNVk, Madrileko Diputatuen Kongresuan dituen ordezkariek errege lege-dekretu honen baliozkotzearen kontra bozkatu zuten. Espainiako Gobernuak ez du legea bete pentsioen eguneratzeari dagokionez, ez Konstituzioa bera, ezta oinarrizko legedia, ez da bete Toledoko Itunak diona. Ez du bete, eta gainera legeak jarritakoaren kontra joan da. Lehen hemen, nire aurretik berba egin dutenek aipatu duten 48. artikulu horretatik aparte badago beste legedi gehiago ez dena bete. Se vulnera, por ejemplo, el contenido esencial del artículo 41 de la Constitución, que establece el sistema de seguridad social y proclama las características del servicio público de pensiones del Estado, con las características del carácter público del mismo, suficiencia de las prestaciones y universalidad. No se cumple el mencionado artículo 48 de real decreto legislativo que configura la Ley General de la Seguridad Social y establece que la revalorización se tiene que producir de forma automática y utilizando como referencia el IPC. Gobernu batek ezin du esan erantzukizunkontua dela, erantzukizunez ekiten ari dela, era berean ordenamendu juridikoak diona betetzen ez denean. Are gehiago, Gobernua haren kontra ari denean. Hamaika aldiz esan zuen Gobernuak, lehen aipatu dudanez, pentsioak eguneratuko zituztela, baina promesa hori badakigu noiz egin zen eta ondoren zer gertatu zen. Y no es la primera vez, efectivamente, que los pensionistas y las pensionistas pagan la factura de la crisis, porque en mayo de 2010, como ya se ha recordado, el presidente del Gobierno socialista, Zapatero, suspendió la revalorización de pensiones para 2011, excepto las no contributivas y las mínimas. Así hemos visto cómo, entre unos y otros, en dos años han pulverizado el Pacto de Toledo. Por eso consideramos oportuno recordar que el Pacto de Toledo ha sido pieza importante en la consolidación del sistema público de pensiones, e instar al Gobierno, a este y al que vaya a haber en un futuro, a no volver a realizar actuaciones unilaterales en esta materia. Indudablemente, hay que reducir el déficit público y cumplir con los objetivos fijados, pero no todo vale para ello. Porque la suficiencia a la que antes hemos hecho referencia se refiere a la capacidad de sufragar, de costear las necesidades ordinarias de la vida. Toledoko Itunaren jarraipena egiteko batzordean, Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramailea den Emilio Olabarriak esan zuen Báñez ministroak egindako baieztapena –"pentsionistak zoriontsu egon beharko liratekeela"– zantarra zela. "Manifiestamente obsceno" esan zuen berak. Eta hala da. Europar Batasuneko gure inguruko estatuetako pentsioen media erreferentziatzat hartzen badugu, ikusiko dugu Espainiako Estatuko pentsioak % 29an direla txikiagoak. Beraz ez dago zoriontsu egoteko arrazoirik. Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrileko Diputatuen Kongresuan duen taldeak, pentsionisten eskubideak defendatzeko, oposizioko beste alderdi politiko gehienekin, Espainiako Gobernuak hartutako neurri honen aurkako konstituziokontrakotasun-errekurtsoan parte hartu du. Se ha interpuesto un recurso de inconstitucionalidad al Real Decreto Ley 28/2012, de 30 de noviembre, de Medidas de consolidación y garantía del Sistema de la Seguridad Social, por el que se suspende la revalorización de las pensiones. Euzko Alderdi Jeltzaleak uste du errege dekretulegeak ez duela pasatuko konstituzio-galbahea. Bestalde, gure legebiltzar-taldeak aurkeztutako osoko zuzenketan beste atal bat sartu genuen, hemen aipatu den moduan, gaur aurkezten dugun erdibideko zuzenketan sartu dena: "Eusko Legebiltzarrak eskatu egiten dio Espainiako Gobernuari bete ditzala Euskal Herriko Autonomia Estatutuak, 3/1979 Lege Organikoak, bere 18.2 artikuluan eta 5. xedapen iraunkorrean jasotako aurreikuspenak, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren gestioa Euskal Autonomia Erkidegora transferentziari buruzkoa". Esan dudanez, atala sartu da erdibideko zuzenketan eta horrek benetan pozten gaitu. Nos alegramos de que este punto haya sido incorporado a la enmienda transaccional porque la materia de la seguridad social es una de las grandes materias pendientes de ser transferidas desde el Gobierno central al Gobierno Vasco. Euskadi tiene derecho a ejercer la competencia estatutaria de seguridad social. Maneiro jauna, usted ha hecho referencia a que la gestión del régimen económico de la Seguridad Social en nada mejoraría la calidad de vida de las vascas y los vascos. Desde el Partido Nacionalista Vasco consideramos y tenemos que destacar que cada vez que Euskadi ha recibido una transferencia se ha mejorado la gestión de la misma, tanto en eficacia como en algo tan importante como la cercanía y la agilidad. Y en estos momentos, señor Maneiro, más que nunca –siempre, pero ahora más que nunca–, necesitamos mejorar la gestión. Por eso hoy nos alegramos de que también otros grupos políticos reclamen su transferencia, porque la transferencia de la Seguridad Social es una cuestión esencial para la profundización del autogobierno de Euskadi, para la consolidación del sistema vasco de protección social y, en definitiva, para atender mejor socialmente a las vascas y vascos. Uste dugu gehienok sinatzeko moduko erdibideko zuzenketa dela. Lehen aipatu diren gauza batzuei, denbora apur daukadanez, komentario batzuk egitea gura nuke. Arrondo andereak esan du beste politika batzuk egin daitezkeela, neurriak hartu. Eta nik esan gura dizut guk aspaldidanik hemen beste politika batzuk eta neurriak hartu izan ditugula. Pentsioak Osatzeko Legea aipatuko dizut, besteak beste, indarrean sartu zena, eta 20.000 pentsionistek aprobetxatu ahal izan zutela hemen jartzen zena. Beraz, badago eta guk aspaldidanik egiten dugu, hemen aspaldidanik eta Eusko Jaurlaritzak aspaldidanik bultzatu izan ditu neurriok. Pertsonak erdigunean egon behar direla diozu, eta Euzko Alderdi Jeltzalea alderdi humanista bat da eta gure ardatza pertsona da. Maneiro eta Garridori: uste dut esan dizuedala. Eta uste dut bigarren txanda, besterik ez bada, ez dudala erabiliko, eta Prietori esatea bakarrik gaur sei puntu pasa ditugula, euretarik bitan… Habéis reconocido errores, lo cual os honra, pero es un 33 % de errores. Esperamos que sea solo algo que hoy se da. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_97
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
PRIETO SAN VICENTE
|
SV-ES
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Eskerrik asko, presidente andrea. Arrondo andrea, zurekin bat nator funtsezkoenean, pentsioen igoeran, eta horixe da gaur hona dakargun legez besteko proposamenaren helburua. Eta gero, hain zuzen, pare bat desadostasun daude: bat da gehiago egin behar ote den, eta, bestea, nola kudeatu beharko liratekeen pentsioak. Hain zuzen, hau ez da eskumenei buruzko eztabaida bat. Hau ez da eztabaida..., hori ez da, behintzat, hona ekarri dugun legez besteko proposamenaren espiritua, eztabaidaren zati izan daitekeen arren ere, legebiltzarkideek hala irizten badute, eta hala egiten ari delako. Utzi bi gauza esaten alde horiei buruz. Lehenengoa: gauza bat da, lehenik eta behin –eta gaur hasieran gaude, edo lehen aldian, edo lehen unean, defi- nitu nahi duzuen moduan–, zait Alderdi Popularra egiten ari den gizarte-astakeriak ez ditugula erdibana ordaindu behar, edo bi aldiz ordaindu behar. Hau da, Espainiako Gobernuak erabaki du pentsioak ez direla igoko, ez dela ordainsari osagarria emango, ez direla aurreikusitako KPIaren arabera eguneratuko, eta guri lehen-lehenik bururatu dakigukeen ideia da Gizarte Segurantzako kotizazioak eta gure zergak ordaintzeaz gainera, beharrezkoak diren kopuruak jarriko ditugula pentsioak igotzeko falta den dirua osatzeko. Bada, uste dut guk ez diogula uko egingo eztabaida horri. Ez dut uste Euzko Alderdi Jeltzaleak ere uko egingo dionik; izan ere, besteak beste, Urkullu jaunak hauteskunde-kanpainan esan zuen 50 milioi euro jartzeko konpromisoa hartzen zuela, bera bazen Lehendakaria, gutxieneko pentsioak ahal zen neurrian konpentsatzeko edo igotzeko. Beraz, guk ere ez diogu uko egiten aurrekontuetan edo egin behar diren neurri osagarrietan ekimen sozioekonomiko bat egiteari, baina uste dut ez dela hau horretarako unea. Urte hasieran gaude. Espainiako Gobernuari bere betebeharrak bete ditzan eskatzeko unea da, legeetan zehaztutako betebeharrak, baita Toledoko Ituna eta Konstituzioa ere, eta pentsioak igo ditzala. Bere promesak bete ditzala, eta barkamena eska diezaiela baieztapen argiak eginez pentsiodunei iruzur egiteagatik; esaterako, Gobernuko presidenteak telebistan egindako baieztapenengatik. Inork ez zion hori egiteko eskatu! Nahi zuelako esan zuen esan zuena, eta, noski, iruzur egin du, eta gero iruzur-kate oso bat etorri da. Pentsioen kudeatzaileari dagokionez, bada, badakizu gu ez gaudela ados horretan, eta gutxiago gertatzen ari den guztiarekin; besteak beste, ondo dakizunez, 2011n, datuen erabateko erreferentzia dugun azken urtea aipatzearren, 6.124 milioi euro jarri ditugulako pentsioen sisteman, eta 7.547 jaso. Hau da, 1.422 milioi euroko defizita dugu. Defizit hori 2005etik ari da pilatzen, kopuru desberdinetan; Euskal Autonomia Erkidegoan, gainera, pentsiodun asko erretiro-adinera iristean, eta erretiratu eta pentsioa kobratzean, beste leku batzuetara joaten dira bizitzera, eta, beraz, bizi diren tokian sortzen dute pentsioa; hemen sortuko balute haren hartzaile diren guztiek, askoz handiagoa izango litzateke, ziur asko, defizita. Beraz, ez da arazo txiki bat, diru-bilketa nola dagoen ikusita. Lehendakari jaunak baietz dio buruarekin; izan ere, diru-bilketa jaisten bada, zorra badago, defizita badago, eta, gainera, aurreikusi gabeko beste egoera batzuei aurre egin behar bazaie, arazoak konplikatu egiten dira. Hainbeste denboraz aritu al naiz? Ongi, azkarazkar... Badut esateko gehiago, baina beste uneren batean eztabaidatuko dugu. Maneiro jauna, ni ados nago puntuz puntu bozkatzeko. Garrido andrea: Zizeronek esan zuen gizaki guztiak erratu daitezkeela, baina ergelek soilik jarraitzen dutela akatsean. Eta, guk, hasieran, 2010ean egindako akats bat aipatu dugu, eta esan dugu apaltasun osoz gatozela pentsioen igoera defendatzera. Baina gogora ekarri nahi dizut badela honelako zerbait esaten duen legeen lege bat: "Legea zure aurka dagoenean, gertaerei bota errua; gertaerak zure aurka daudenean, legeari; legea eta gertaerak zure aurka daudenean, egin garrasi deabruak hartuta bazeunde bezala". Eta horixe egin duzu, gutxi gorabehera, hemen. Izan ere, begira (hogeita hamar segundo barru amaituko dut, presidente andrearen baimenarekin), 2010. urtearen amaieran, hau zioen legez besteko proposamena ekarri zuen Damborenea jaunak Ganbera honetara: "24/97 Legean, Gizarte Segurantza finkatzeari eta arrazionalizatzeari buruzkoan, pentsiodunen pentsioak igotzeko zehaztutako eskubidea errespetatzea, erosteko ahalmenari eutsi diezaioten". Hau da, eskubide bat zen 2010ean, eta hona ekarri zuen proposamen hori Damborenea jaunak. Badakizu nola amaitu zen eztabaida hura? Bada, begira, honela amaitu zen. Eztabaidan ari zen Joxean Pastorrekin, Talde Sozialistan gai hori eramaten zuenarekin, eta, orduan, Damborenea jaunaren azken esaldiak –ez du gogoan izango, joan egin da, nahiko gogorra da eta, egia esan–, Pastor jaunari erantzunez, hau zioen. Pastor jaunari zuzendu eta esan zion: "Zer nahi duzu esatea? Gure alternatiba?". Eta esan zion: "Pentsiodunei lapurretarik ez egitea". Azaldu iezadazu.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_98
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
ARRONDO ALDASORO
|
EH Bildu
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Interbentzio hauetan behin eta berriro entzun dugu gertatzen ari dena pentsioekin eta pentsionistekin ez dela justua, ez dela bidezkoa, pentsionistak eros-ahalmena galtzen ari direla. Eta lehen esan dudan bezala, errekurtsoa sartzea Madrilen, sartzea errekurtso bat, bide bat da, nola ez!, baina hor amaitutzat ematea bidea, eta Eusko Jaurlaritzak egin beharreko bidea hor amaitutzat ematea, ez da zilegi guretzat. Iruditzen zaigu beste gauza batzuk egin behar direla eta egin daitezkeela eta hori da eskatzen duguna. Eta ez dugu eskatzen, Prieto jaunak esan duen bezala, bi aldiz sartzea dirua bote berdinean. Eztabaida luzea izan daiteke planteatzen duzuna, baina leku baten ipintzen dena kendu beharko da segur aski bes- te leku batetik. Baina gu planteatzen ari garena oso sinplea da: hemen erabakitzen denak eragin bat izan behar duela pentsionistengan, eta beraz, beraiek ez dutela errorik eta ez dutela zergatik ordaindu behar alderdi politikoek erabakitzen dituzten gauzak azken batean beraien interesen kontra. Eta hori da gure proposamenarekin ahalbideratu nahi genuena: pentsionistak ez suertatzea kaltetuta hartzen ari diren erabaki hauekin. Quiero decir también que, en contra de lo que se ha planteado, nosotros no compartimos cómo se hacen los cálculos del déficit, de lo que se cotiza y de lo que se recoge, que también posiblemente habrá ocasión de hablar en otro debate. Pentsioak finantzatzeko bide ezberdinak daude gainera, horretaz ere hitz egin dezakegu. Eta hori ere erabaki politiko bat da, zeren eta pentsioak jasotzeko eskubidea bermatuta egon behar baldin bada eta horretan ados baldin bagaude, finantzatzerako ere hitz egin dezakegu agian ez dela bakarrik nahikoa izango Gizarte Segurantzako poltsa. Aurrekontuak, diru publikoa ere horretarako dago. Dirua, egon badago. Problema da erabaki behar dugula ere zertan banatu eta erabili behar dugun. Proposatzen duzuen adostasuneko testuan edo transakzionatutako testuan, hori ere lehen pixka bat saiatu naiz aipatzen –eta bide batez aprobetxatzen dut eskatzeko banan-banan bozkatzea, puntuz puntu bozkatua izatea proposatzen duzuen testua–. Azken batean badaudelako puntu batzuk, nahiz eta ez izan inolako eraginik praktikan, eta hori horrela baloratzen dugu, ez gaude horien kontra. Guk ere kritikatzen dugu eta ez gatoz bat Madrilgo Gobernuak, Alderdi Popularrak, hartutako neurriekin, bai osagarriaren inguruan, bai igoeraren inguruan. Eta maila horretan, bat gatoz horrekin. Bueno, grazi puntu bat egiten digu planteatzen duzuenak –3. puntua uste dut dela–, inkonstituzionaltasun-errekurtsoa sartzearenak, jakinda hemen zaudeten eta errekurtso hori sartu zenuten alderdiek Amaiur taldea Kongresuan baztertuta utzi zenutela errekurtso honetan, nahiz eta gero hitz egin behin eta berriro adostasunaren inguruan, eta abar luzea. Hitzak batzuetan dena agoantatzen du, baina ekintzek gutxiago agoantatzen dute, ez? Eta Toledoko Paktuaz lehen hitz egin dut ere. Nik ez dut uste hortik etorri den guztia herri honetarako ona izan denik, eta esan behar da hemengo gehiengo sindikala eta sozial zabalak behin eta berriro kritikatu dituela Toledoko Paktutik etorri diren hainbat ondorio eta ondorio. Beraz ez da gehiegi, esan beharko genuke ez dela gure gustukoa. Ez naiz sartuko hitz egiten Autonomia Estatutuaz eta gizarte-segurantzen konpetentziaz, Gizarte Segurantza aspaldian egon beharko litzateke herri honetan, eta lehen aldarrikatu den bezala guk hemen lan egiten dugu, hemen erabaki nahi dugu, gure gizarte-seguran- tza propioa, publikoa eta duina defendatuko dugu. Hori batzuek pentsatzen baldin baduzue edo jarraitzen baldin baduzue pentsatzen Gernikako Estatuaren bidez lortuko dela, ba, aurrera. Beste batzuek uste dugu burujabetasunaren alde beste neurri batzuk eta pausuak emateko garaia ere iritsi dela. Eskerrik asko.
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_99
|
10
|
7
|
24.01.2013
|
GARRIDO KNÖRR
|
PV-ETP
|
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
|
Azkar-azkar. UPyD eta Euzko Alderdi Jeltzalea nagusiki, eta gero zu, Prieto jauna, gaur hemerotekan gerora gogoratzeko jasoko diren perla ugari bota baitituzu. Maneiro jauna, Prieto jaunak gauza batzuk gogorarazi dizkizu, eta oso ondo egon dira, baina gauza da zer erraza den zenbait gauza esatea inon gobernatzen ez bada! Baina kontua da herritarrek botoak eman dizkigutela, eta gehiengo osoa, erabakiak har ditzagun, eta beste batzuek utzi diguten hondamendia konpon dezagun. Egia esan, inoiz ez nuen entzun Gorospe andrea –ez dut harekin eztabaidatzeko aukera askorik izan– hain buru-belarri Espainiako legedia eta Konstituzioa defendatzen, baina hori hasiera eder bat izatea espero dut. Y quiero recordarle, como ya he dicho antes, que ustedes subieron el IVA con el Partido Socialista, las pensiones se congelaron, y se bajaron los sueldos de los funcionarios. Y además, eso está claro, el Partido Nacionalista Vasco dio su apoyo a Zapatero para aprobar los presupuestos en el Congreso, fueron de la mano. Hori bai, ez dakidana da... Gaur hemen dago Urkullu jauna, eta askotan esan du hau Talde Popularrak, baina gaur hemen dugunez onartuko didazu, errespetu osoz, noski, jada Lehendakari zarenez, berriro esatea. Zuk, ez dakit Zapateroren ahultasuna ikusita, edo López jauna hemen ere ahuldu nahi zenuelako, akordio ugari egin zenituen Zapatero jaunarekin. Gogoraraziko dizut lanpostuen politika aktiboen transferentzia. Orduan, ez López jaunak, ez Urkullu jaunak, ez Euzko Alderdi Jeltzaleak ez zuen defendatzen autogobernua, transferentzia hori urtebetez atzeratu baitzen, hain zuzen Urkullu jaunak hala proposatu ziolako, eskaera moduan, Zapatero jaunari, besteak beste. Eta, Gorospe andrea, pentsioak izoztean, ez zenuten baliabideez hitz egin. Noski, nola hitz egingo zenuten bada baliabideez, zuek neurri guztien alde egin baitzenuten, eta Zapatero jaunarekin eskutik helduta joan! Eta, Prieto jauna, begira zer egin zenuten... Gainera, ez nahiz tribuna honetatik gogorarazi dizun bakarra izan. Hona hitz egitera atera diren ordezkari guztiek gogorarazi dizute. Iruditzen zait hainbesteraino galdu duzuela zuen lekua, ezen edozer egiten ari baitzarete kokaleku bat aurkitzeko, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa transferitzeko eskaera ere. Begira, zuek utzitako akatsak zuzentzen ari da Alderdi Popularra: defizita, esan zenutena baino handiagoa zena, zorra ordaintzeke… Izan ere, igo den kontu-sail bakarra pentsioena da, baina, gainera, zorrarena ere igotzen zen, zuek utzi zeniguten zorra ordaintzekoa, Gizarte Segurantzako 16.000 milioi euroko defizita… Gauza asko, gauza asko. Ukitzen duzuen guztia uzten duzuen moduan uzten duzue. 1996an ere zulo handi batekin utzi zeniguten Gizarte Segurantza, eta horregatik ere irabazi zuen Alderdi Popularrak. Agian, orain Alderdi Popularrak gehiengo osoarekin irabazi du zuek herria utzi zenuten moduan utzi zenutelako, noski, eta herritarrek, ergelak ez direnez, badakite zer egin zenuten. Zuek gaizki egin zenuten Gobernuan, baina okerrago zabiltzate oposizioan. Eta, noski, erabat inkongruentea da, kalifikatzen ausartzen ere ez naizen ausardia politikoa, esperpentoaren mugara iristen dena da pentsioak izoztu eta ekimen bat aurkeztea... Lehenik konstituzio kontrakotasun-errekurtso bat aurkeztea, eta gero, ekimen bat, Alderdi Popularrak pentsioak igotzeko hartu duen erabakia baztertzeko, zuek izoztu egin bazenituzten ere. Begira, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren arteko aldea da guk ordena jartzen dugula kontuetan, Gizarte Segurantzako kontuetan, finantzaketa-iturriak bereiziz. Erreserba-funtsa erabateko gardentasunez erabiliko da, eta bermea eman zaio sistemari. Zuek, ordea, pentsioak izoztu egin zenituzten, defizita utzi zenuten Gizarte Segurantzan, defizita kontuetan ere (esan zenigutena baino bi puntu handiagoa), eta pentsioen kutxa atzeko atetik ireki zenuten. Hori badakite herritarrek. Garai hartan Zapatero jaunak zer esaten zuen gogoraraziko dizut. Izan ere, memoria hauskorra da, baina hemeroteka hor dago, eta gutako bakoitzak esaten duena dagokion ganberako saioen aktetan jasota dago. Zapatero jaunak esaten zuen sustatutako pentsio-izozketa zorraren merkatua egonkortzeko defendatzen zuela, eta koherentziaz jokatu zela. Koherentzia izango da orain Alderdi Sozialista egiten ari dena: izoztu, konstituziokontrakotasun-errekurtso bat aurkeztu, eta gero ekimen bat aurkeztu, Eusko Legebiltzarrean, kasu honetan, Alderdi Popularraren Espainiako Gobernuaren erabakiaren aurka, zuek izoztu egin zenituzten arren pentsioak igo dituenaren aurka. Esaten zuen koherentziaz jokatu zela, hala esaten zuen orduan Zapatero jaunak, Espainiako politikaren sinesgarritasunagatik (orduan "kimu berdeak" eta kontu haiek guztiak ere esaten zituen, baina ez genituen inon ikusi), inork ez zituela behartu, hazkundea berreskuratzeko (bada, a zer hazkundea berreskuratu genuen!) eta enplegua sortzeko hartu zuela erabakia, Espainiaren onerako. Halaxe, Prieto jauna. Begira, hartzen ari garen erabaki asko, Alderdi Popularraren Gobernua erabateko erantzukizunez eta ausardiaz hartzen ari den erabaki asko –eta, adierazi dizudan moduan, zuek utzitako hondamendia konpontzeko dira– erabaki zailak dira, baina ezinbestekoak, esan dizudan moduan, zuek utzitako hondamendia konpontzeko, eta, gero, hasteko, konfiantza itzultzeko, zeina berreskuratzen ari garela baitirudi Europaren aurrean, hazkundearen bidera itzultzeko. Noski, hartu ditugun neurri asko hartu ez bagenitu, egoera okerragoan egongo ginateke espainiarrak. Eta badirudi Alderdi Sozialistak ideiak dituela, baina besteek kutxak beteta uzten dizkietenean soilik. Hori bai, xahutzeko ideiak soilik dituzte. Sentitzen dut Alderdi Popularraren gehiengo osoak sumintzen bazaituzte, baina hori nahi izan zuten herritarrek, eta erabakiak hartzeko eta gauzak egiteko eman digute botoa, eta, noski, zuek utzi zeniguten hondamendia konpontzeko. La
|
eu
|
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
|
parl_eu_100
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.