legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
10
7
24.01.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarburu andrea, barkatu, labur-labur. Zure baimenarekin jesarlekutik bertatik. Lehen esan dut bigarren txanda ez nuela erabiliko, baina bi gauzatxo bakarrik komentatzeko Garrido andereari. Berriro diot lehen esan dizudana, Gobernu batek ezin du esan erantzukizun-kontua dela, erantzukizunez ekiten ari dela, era berean ordenamendu juridikoak diona betetzen ez denean, eta batez ere gizarteko talderik ahulenari kalte egiten dionean. Eta Arrondo andereari: Bidea dela eta ez dela aipatu duzu, errekurtsoa sartzea bide bat da eta guk hartu dugun bidea da eta amaiera arte joango gara. Besteak beste, eta batez ere, uste dugulako, lehen esan dugun moduan, amaieran berri on bat egongo dela, ez duelako pasatuko konstituzio-galbahea. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_101
10
7
24.01.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, lehendakari andrea. Zuek guztiok dakizuen moduan, administrazio guztiei eragin die azken urteotan diru-sarrera publikoen jaitsierak, eta haien guztien ondorioa da –edo ia guztiena, beti baitaude salbuespenak– administrazio publiko guztien zorra hazi egin dela, kasu batzuetan, bideraezin egiteraino. Arazoa zor hori ordaindu behar denean sortzen da; izan ere, gero eta handiagoa da, eta administrazio bakoitzaren gastu publiko gehiena hartzen du halako batean. Eta, hori dela eta, kontuetan ordena jarri behar den unea iristen da, eta defizit hori maila jasangarrira eramatekoa. Hori inork ezer esan gabe, ez Bruselatik, ez Madrildik. Hori etxe bateko familia arrunt batek badaki. Ez dauka inork esan beharrik janaria erosteko mailegua eskatu behar badu, etxea utzaraziko diotela (gaur horri buruz aritu gara, ez?), eta etxetik kanpo utziko dutela, bistan denez. Eta honelako autonomia-erkidego batean edo herri batean –nahi duzuen moduan izendatu– familia batean edo etxe batean gertatzen den gauza bera gertatzen da. Eta, gainera, bazkideak eduki nahi izan baditugu, eta batzuek bazkide izaten jarraitu nahi badugu, eta guztion artean moneta bakarra egin, euro deritzona, eta euroan jarraitu nahi badugu, on egiten digula iruditzen zaigulako, enpresentzat onuragarria delako, ekonomiarentzat onuragarria delako eta enplegua sortzen laguntzen duelako, bada, bistakoa da gure bazkideekin hartutako konpromisoak ere bete behar ditugula. Guk, gaur egun, oraindik ez dakigu Eusko Jaurlaritzak 2012rako zehaztuta zituen defizit-irizpideak bete dituen 2012ko abenduaren 31ko datan, urritik ez baitu informazio ekonomikorik jasotzen Legebiltzar honek, ez lehengo Gobernutik, ez Gobernu berritik, baina bistakoa da iritsiko dela noizbait informazio ekonomiko hori. Badakigu, ordea, iazko martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia- eta finantzaberrorekarako 2012-2014 aldiko Plana bidali zuela Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Ministeriora. Plan horretan, bistakoa denez, zehaztutako defizit-irizpideak bete egin behar genituen, 1,5 iazko urterako, eta gaur, ekonomia- eta finantza-berrorekarako plana berrikustean, ikusten da ez dela bete aurreikusitako parametrorik. Aurreikusten zen, gainera, aurrekontua egikaritzean 73 milioi euro aurreztuko genituela diru-sarrerak bermatzeko errentan, bitxia bada ere (baina, tira, hala aurreikusten zen), eta guk dagoeneko ikusi ditugun datuek (eta errepikatzen dut urrikoak direla) adierazten dute 36 milioi euro gehiago gastatu genituela. Alegia, 76 horiek ez aurrezteaz gainera, 36 gehiago gastatu genituela urrirako, eta, horrenbestez, 100 milioi euroko zulotxoa genuen aurreztu behar genuenaren eta gehiegizko gastuaren artean, eta hori kontu-sail horretan soilik. Farmazia-gastuari buruz, hobe ez hitz egitea, ekainean % 100 egikarituta baitzegoen; edo zergen bidezko diru-sarreren aurreikuspenei buruz, hobe ez hitz egitea, igo egingo baitziren, aurreko urteko abenduko zerga-igoera zela eta. Tira, badakigu hori guztia ez dela horrela izan. Beraz, guk gaur ezin dugu esan defizit-helburua bete den ala ez, baina utz iezadazue zalantzan jartzen; izan ere, datu horiekin bakarrik aurkeztu zen plana gaizki bazihoan, eta aurreikuspenak ere ez badira bete, eta gogora ekarriko dut 2013rako aurreikuspena BPGaren % 1,1eko hazkundea izatea zela, eta orain Gobernu berriak esaten badigu ez garela % 1,1 haziko, baizik eta % 1,1 jaitsi..., 1,1 horrek kopuru magikoa izan behar du, gora nahiz behera, bi Gobernuak bat baitatoz. Dena den, BPGaren puntu bakoitzak 800 milioi euroko galera adierazten du, eta, horrenbestez, badirudi beste arazo bat izango duela Gobernu berriak kontu publikoak koadratzeko, eta Ganbera honetara lehenbailehen iristea espero dugu. Guk, horregatik, eta garrantzitsua delako, baina garrantzitsua guretzat, eta euskaldunentzat kontuak ongi izatea, Eusko Jaurlaritzari eskatzen genion lehenbailehen aurkezteko aurrekontua, baina, batez ere, zehaztua dugun defizit-helburuak betez. Eta markatuta ditugu, guk hala zehaztu ditugulako. Azkenaldian argudioak entzun ditugunean, bi argumentu-mota izan dira funtsean: defizit-helburua betetzeko prest ez dagoen jendea eta prest ez dagoela dioena. Demagogoak dira batzuk, eta esaten dute egin behar dena zergak igotzea dela, baina denok dakigu horrek ez lukeela ondoriorik izango, kasurik onenean, 2014ra arte, ondoriorik izatekotan. Beraz, ez du ezer konpontzen, ez bada berriro ere BEZa igotzeaz ari garela. Orduan, norbaitek zergak igotzea proposatu behar badigu, nahiko nuke esatea zenbat igo behar den BEZa, eta proposatu behar den lekuan proposa dezala, Diputatuen Kongresuan. Eta, noski, agian Montoro jaunak, azkenaldian nola dagoen ikusita, kontuak koadratzeko zergak igo behar direla proposatzen dutenei kasu egingo die. Gero, badira egin beharrekoa zorra ez ordaintzea dela diotenak ere, zor bidegabea delako. Eta zorra, bidegabea denez, ez dela ordaindu behar esaten dutenek, hau ere esaten dute: "Hala, diru gehiago izango dugu, eta mailegu gehiago eskatu, eta zorpetze-maila handiagorako aukera izango dugu". Hau da, horiek herri honetan ugari diren fenomeno batzuk dira, eta hau diote: "Ez diegu zorra ordainduko orain arte dirua utzi digutenei, baina, gainera, diru gehiago uzteko eskatuko diegu, gastatzen jarraitzeko". Gero, erakunderen bateko gobernura iristen direnean, ez dute egiten, baina besteei hori egin behar dutela esaten diete. Baina, badaezpada, eurek ez dute aplikatzen errezeta hori, kontuan izanik, gainera, oker ez banago, erakunde horietakoren bat Euskadiko administrazio guztien artean zor handiena duenetako bat dela. Gu gustura gaude Gobernutik jaso dugun erantzunarekin, lortu dugun erdibideko zuzenketarekin, bai baitirudi Gobernua prest dagoela defizit-irizpideak betetzeko. Bada ulertzen ez dugun gauza bat, batez ere Talde Sozialistari dagokionez. Talde Sozialistari dagokionez, ez dugu ulertzen duela bi hilabetera arte gobernuan egonda, eta Gobernuaren banderatxoetako bat izanik, noski, betetzen zela eta beteko zela, eta hartutako neurri guztiak, egindako murrizketak barne, defizit-helburua betetzeko zirela, eta, orain, halako zuzenketa bat aurkeztea. Badirudi iritsi berria dela Alderdi Sozialista Ganbera honetara, inoiz ez duela inon gobernatu... Bilduko jaun-andreen gero eta antz handiagoa duzue, inoiz hemen ez dira-eta egon, horietako inor ere ez. Baina zuek ere ez, noski. Hau dio aurkeztu duzuen zuzenketak: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Espainiako Gobernuari eta erakundeei defizitari buruzko politika eta helburu adostuak eskatzeko, eta haiek defendatzeko, ezarriak izan beharrean (…)". Baditugu Rodríguez Zapatero jaunak negoziatu zituenak! Hau zuen herentzia da! Ala ez duzue gogoratzen iaz Mariano Rajoyk, denek esaten ziotenean "Ekarri aurrekontuak" nola esaten zuen: "Ezin dut, ezinezkoa baita be- tetzea, zuek pasa egin baitzarete helburuarekin… Hasteko, defizit-helburua berriro negoziatu behar da?". Zuek zehaztu zenituzten, zuek adostu, guztiok lotzen gaituztenak! Nola etor zaitezke orain esatera ezarri digutena berrikusi behar dela? Zuek Bruselan egin zenuten negoziaketan zuek inposatutakoa! Hori da lehen puntua. Eta hau esaten diguzue, gainera: "Inbertsio publikoarekin laguntzeko, ezeztu beharrean". Ez dut ezer esango horri buruz. Eta ez daitezela desegin zerbitzu publikoak…, ez murrizketarik, ez koordainketarik, ez berriro ordaintzerik, ezta ez dakit zer ere… Baina zuek Bruselan adostu zenutenean sartu zen hori, ez zizueten inposatu…! Bruselak esaten duena da zein den defizithelburua, ez nola egin behar den. Baina, ez baduzue betetzen, azkenean nola egin esango dute, batez ere dirua eskatu behar badiegu. Esango dute: "Bai, agian emango dizuegu dirua, baina orain arte bete ez duzuenetik zerbait betetzen hasten bazarete". Izan ere, zuek gauzak bete dituzuen moduagatik gaude hemen, noski. Horrekin guztiarekin egin behar dela esaten zeniguten, baina zuek, helburu horiek negoziatu ondoren, pentsioak izoztu ez ezik, funtzionarioen soldatak ere jaitsi egin zenituzten... Eta norbaitek esan du nik esaten nuela inoiz ez geniela lapurretarik egingo pentsiodunei. Baina, gaur ere, oraindik, Gizarte Segurantzaren kutxan falta den dirua non ote dagoen pentsatzen ari gara! Non dago? Eta milaka milioi eurori buruz ari gara! Eta hori bai dela pentsiodunei lapurreta egitea, diru hori Gizarte Segurantzaren kutxan egon balitz, gaur gehiago igo ahalko baitziren pentsiodunen pentsioak. Baina ez dago. Eta ez dago Espainiako Gobernuan zegoen Alderdi Sozialistak jakingo duelako zertan gastatu duen, baina ez du diru hori Gizarte Segurantzaren kutxan sartu. Eta norbaitek azaldu beharko du, herri honetan, non dauden milaka milioi euro horiek, euskal pentsiodunei ere eragiten baitie. Gero, diozue, bigarren puntuan, Alemaniako eskuina finantza-taldeekin egiten ari den gehiegikeriak salatu behar direla, guk alemanek baino lau, bost eta sei aldiz gehiago ordaindu behar baititugu interesak. Bai, noski, zuek Gobernuan zeundetela hartu zenituzten erabakiengatik! Ala ez al duzue gogoratzen Champions Leaguen zegoen finantza-sistema genuela, eta hemen ez zela ezer egin behar? Espainiako bankuak bikainak ziren, eta aurrezki-kutxak, bikainagoak. Eta, zer gertatzen da orain? Gobernutik atera orduko kontu horiek guztiak…? Ez da Gizarte Segurantzaren kutxan soilik falta dirua; izan ere, munduko bankuen Champions Leaguen porrot eginda dago % 50, eta dirua eskatu behar zaio Bruselari, eta... Zeren eta, noski, Europako gainerako herriek egiten zutenean, guk…, guk zertarako, Champions Leaguen geunden eta, eta gure banku eta aurrezki-kutxa guztiek behar beste zuten eta. Eta orain galdetzen duzue zergatik ordaintzen dugun zorra alemanek baino bost eta sei bider gehiago? Bada, hainbeste zorpetu gaituzue, ezen azkenean zenbat eta diru gehiago eskatu, bada, orduan eta interes handiagoak ordaintzen baitira. Hori mundu guztiak daki. Hirugarren puntuan, esaten duzue Espainiako Gobernuari negoziazioa eta adostasuna eskatzeko, herrialdearen defizit-helburuak zehazteko. Baina zuek egon zarete-eta Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan! Zuek zehaztu dituzue! Zuek zarete, Alderdi Sozialista, Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Gobernutik hau esan duzuenak: "Euskadiko defizit-helburuak hauek dira". Baina nola aurkez ditzakezue orain zuzenketa horiek! Eta, gero, azkena, eta, handia da gero! Azkena ondo dago, Eusko Jaurlaritzari eskatzen baitiogu herri honetako erakunde guztiei proposatzeko gure zorraren kostua Alemaniarena eta Erresuma Batuarena bezalakoa izatea ebazten duen Europako ekimen bat. Ondo! Ondo! Rodríguez Zapatero jaunaren Gobernuaren zortzi urteak Alemaniako eskuinari itsatsita, itxuraz Alemaniako eskuinak esaten ziona zorrotz betez… Izan ere, gogorarazi behar dizuet zuek gehien gogaitzen zintuzten gauza bat, eta Rodríguez Zapatero jaunak Gobernura iristean hankaz gora jarri zuen gauza bat zela Europak ez zuela funtzionatzen orain funtzionatzen duen moduan. Europan indar handia zuen Alemaniak; Europan, oso garrantzitsua zen Alemania; Frantzia oso garrantzitsua zen; baina Espainia ere bazen zerbait, besteak beste, bazkide fidagarri batzuk zituelako, kontrapisua egiten zutenak. Baina Espainiako Gobernura Rodríguez Zapatero jauna iritsi zenean, haren nazioarteko lehentasunak izan ziren Morales izeneko bat, Chávez izeneko bat, eta, gero, Bruselara joatean, Merkel andreak esaten duena. Orduan, bada, orain esatea alemanen zor bera ordaintzen saiatu behar dugula, interes bera zorragatik, bada, ongi, baina bazenuten zuek zerbait egitea. Eta zerbait egiten zenezaketela diot orain Mariano Rajoy jauna delako zerbait hori egiten saiatzen ari dena. Eta, oraingoz, Espainiako eta Europako sozialisten laguntza handiegirik gabe, baina bera da bakarra Europako Bankuak eskumen errealak izateko ahalegina egiten ari dena, Amerikako Estatu Batuetako Erreserba Federalak duen moduan, edo, bere garaian, Espainiako Bankuak berak. Horregatik esaten dut ez dudala ulertzen, inondik ere, aurkeztu diguzuen zuzenketa. Gobernua utzi zenutela hiru hilabete igarota, erabat ulertezina eta demagogikoa da, eta badirudi oraintxe iritsi zaretela. Bada, badira urteak guztiok elkar ezagutzen dugula, eserleku hauetan esertzen baikara duela aspaldi. Eta, beraz, eztabaida honetatik espero dudan bakarra da Eusko Jaurlaritza, egiaz, defizit-helburuak betetzeko prest badago, gero haiekin lortutako akordioa betetzea. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_102
10
7
24.01.2013
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, legebiltzarkide jaun-andreok. Damborenea jauna, egin duzun hitzaldian, bi gauzaren itxura hartu dizut. Gero esango dizut esatea pentsatzen nuena, baina, tira, arretaz entzun ditut zure azalpenak, eta bi gauzaz ohartu naiz. Batetik, ez zarela konturatu Alderdi Popularrak hamabost hilabete daramatzala Espainian gobernatzen, eta, hortaz, zure taldeko beste kide batzuek bezala iraganean ainguratuta egiten badituzu hitzaldi guztiak, badirudi ez duzula ezer guri kontatzeko, ez duzula erantzukizunik hartu, eta ez duzula ezer gizarteari azaltzeko. Bestetik, legez besteko proposamen bat aurkeztu duzu zure ekimenez, hona ekarri duzu, minutu-erdia hitz egin duzu hari buruz –izan ere, gero azalduko dizudanez, oso fundamentu gutxi du egiten ari zarenak, nire ustez–, eta gainerako denbora guztia zuzenketari buruz hitz egiten pasatu duzu. Bada, eskerrak zuzenketa bat aurkeztu dizugula hainbat punturekin, denbora bete dezazun; izan ere, zure ekimen politikoak ez du ibilbide politikorik, eta hemen erakutsi duzu, ez baitakizu zer esan eta zer argudiatu! Baina, begira, zure ekimena, batetik, alferrikakoa da; bestetik, gustu txarrekoa; eta, azkenik, indarrik gabeko ekimena da. Gainera, ez dator bat errealitatearekin, defizita –gero azalduko dizut gauzaren bat horri buruz– inposatu egin baita; ez da negoziatu, ez da adostu. Defizita berdin-berdin egin da guztientzat, eta inongo autonomia-erkidegotan ez du kontuan izan zein zen hango ekonomiaren benetako egoera. Beraz, gehien harritu nauena da azkenean Euzko Alderdi Jeltzalea akordio batera iritsi izana zuekin, pentsatzen baitut Europako defizit-politika honek eta Espainiako defizit-politika honek inposatutakoak baino marjina handiagoekin gobernatu nahiko lukeela edozein gobernuk, eta, kasu honetan, Jaurlaritza berriak –hala egiten dute beste batzuek, eta gero hitz egingo dut horretaz–. Baina, begira, alferrikakoa da, Europako eskuinaren defizit-politika jada hutsegite bat delako, hutsegite handi bat delako. Zorroztasun pixka bat duen edozein analista, edozein analisi-zerbitzu, baita Europako erakundeak ere, hasiak dira hori planteatzen, hondamendi batera eraman baikaitu. Gero, Europako Batzordeko kide batzuek esan dituzten gauza batzuk aipatuko dizkizut. Zuek, ordea, dirudienez, egunkaririk irakurtzen ez duzuenez eta ez zaretenez informatzen, hemen esan duzuna ikusita, ez dituzue aintzat hartu. Nire ustez, ez da jada herriaren aldarria; erakundeen aldarria da Europan egiten ari den defizit-politika basakeria bat dela ikuspegi sozialetik. Beraz, erabat alferrikakoa da ezen, zuzendu beharreko zerbait izanik, politika ekonomiko eta politika sozial gisa porrot bat baita, zu hona alferrik etortzea ekimen honekin, legez besteko proposamen honekin, gozatzera. Gustu txarrekoa da, nonahi egiten baituzue zuek defizitaren ez-betetzea. Nahi baduzu, autonomiaerkidegoz autonomia-erkidego errepasatuko dugu, eta ikusiko dugu zer ari zareten egiten zuek gobernatzen ari zareten autonomia-erkidegoetan. Ziurtatzen dizuet ez duzuela beteko zuen defizita, zuen defizit sakratua; defizit-mugaren bikoitza gaindituko duzue zuek gobernatzen dituzuen eta luzaroan gobernatu dituzuen herrialde honetako zenbait autonomia-erkidegoetan, eta autonomia-erkidego horietan egon da defizit handiena eta haiek gehitu diote defizit handiena herri honen defizit orokorrari. Horrenbestez, oso gustu txarrekoa da besteei exijitu nahi zaizkien gauzak egiten ez jakitea, haiei jaramonik ez egitea, haiek pikutara bidaltzea, eta, gainera, hona lezioak ematera etortzea. Indarrik gabeko ekimena da, zuk planteatzen duzun eta eskuina etengabe planteatzen ari den helburu hotz eta zifra hotz horren atzean hainbeste drama daudelako, hainbeste pobrezia eta hainbeste urtetarako horrenbesteko drama. Sentsibilitate sozial pixka bat izango bazenute behintzat, birplanteatu egingo zenukete, eta ez zenukete hitz egingo erraztasun horrekin eta bihozgabetasun horrekin defizitari, defizit-politikari eta defizit-politikaren hondamendi horri buruz. Gainera, hori guztia ez da gertatzen dirurik ez dagoelako, baizik eta, finantza-sektorearen eta higiezinen sektorearen espekulaziotik eta lapurretatik sortu den krisi ekonomikoa arrazoitzat emanez, oraingo egoera instituzionalean aberastasuna halako moldez banatzen ari delako, non batzuek gero eta diru gehiago baitute eta gehientsuenek baliabide gutxiago baitituzte bizitzeko, baliabide gutxiago enplegurako eta baliabide gutxiago beren premia sozialak babesteko. Horren aurrean, zuek ez duzue ezer esaten; bakarrik, eskuinak inposatutako defizit hori bete egin behar dela, eta bete egin behar direla espekulatzaileek eta milioika lagunen etorkizuna bost axola zaienek –zuei bezala– inposatutako defizit hori eta zorraren kostuaren planteamendu horiek. Orduan, Damborenea jauna, zertarako nahi duzu herstura? Zertarako nahi duzu doikuntza? Zertarako murriztu nahi duzu gastua? Zertarako? Zertarako? Langabe gehiago egon daitezen? Kaleratze gehiago egon daitezen? EEE gehiago egon daitezen? Murrizketa gehiago egon daitezen? Koordainketa gehiago egon daitezen? Horretarako nahi duzu defizit-politika? Gutxienez emaitza onik egongo balitz, emaitza sozialik egongo balitz, milioika lagun jasaten ari diren gabeziak, zailtasunak eta pobrezia-egoera arintzeko zerbait bilatuko bazenute! Baina ez duzue batere asmatu. Azken bi urteotako politika batek ere ez du lagundu krisi ekonomikotik ateratzen, Europako politikaren arau horiei jarraikiz. Begira, zuek defizita ez betetzeko –ez baitzarete ari betetzen–, % 17 murriztu zenuten osasun-arloan leku askotan, eta, gero, beste 7.000 milioi kendu zenizkioten; hezkuntzan, % 21 murriztu zenuten, eta, gero, beste 3.000 milioi kendu zenizkioten. Aurreko legez besteko proposamenean hitz egin dugun bezala, ez dituzue pentsioen balioak handitu, eta egoera berean gaude. Horretaz ari garela, gai hau berriro ekarri duzunez eta Garrido andreak ez duenez adorerik izan hemen erantzuteko, Ganbera honetan esan zenuenean pentsioen balioak ez handitzeko politika pentsiodunei lapurtzea zela, zuzendu ezazu hemen. Zuzendu ezazu; bestela, pentsiodunei lapurtzen laguntzen ariko zara, esan zenuen bezala eta Ganbera honetako aktan jasoa dagoen bezala. Baina, begira, gauza gehiago esango dizkizut, ikusten baitut denbora gutxi dudala eta ideia asko. Alemaniako Makroekonomia eta Egoeren Araberako Ikerketen Institutuak kritikatu eta okerrekotzat jotzen du defizitaren politika, eta zerga-sistema eta soldatak bultzatzeko politika bat eskatzen du. Nazioarteko Diru Funtsaren azkenaldiko txosten batek dio murrizketek gehiegizko balaztatzea ekarri dutela; izan ere, sektore publikoan gutxiago gastatzen den euro bakoitzeko euro-erdia bildu ordez, euro eta erdi uzkurtzen da ekonomia. Duela egun batzuk, Eurotaldeko presidenteak zalantza egiten zuen Espainiari jarritako murrizketaerritmoari buruz, murrizketa-erritmo horrek gutxietsi egiten baitzuen langabeziaren ezbehar handia, eta politika aktiboagoak eskatzen zituen lan-merkatuan. Horixe esan zuen Eurotaldeko presidenteak. ESADEren (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskola) azken txostenak aste honetan ohartarazi du enpresen eta familien ekonomia pobretu egiten dutela hezkuntzan, osasun-arloan eta politika sozialetan egiten ari diren murrizketek. Damborenea jauna, aukera duzu hona ekarri duzun alferrikako, gustu txarreko eta indarrik gabeko legez besteko proposamen hau kentzeko, eta uste dut ona litzatekeela, sentsibilitaterik baduzu. Sentsibilitate sozialik geratzen bazaizu, oso ondo legoke nazioarteko behatoki guztiek, baita Europako erakundeek ere, zalantzan jartzen duten proposamen hau kenduko bazenu, jada inork ez baitaki nola atera batzuek eta besteek sartu gaituzten drama ekonomiko honetatik. Beraz, argia behar den une batean argi hori jarri nahi du zuzenketa honek. Alderdi Sozialistaren zuzenketak norabide bat ezarri nahi du, politikaren norabide bat, ekonomian zerikusia duen eta nagusiki gauza batean oinarritzen den politika berriarena: beste modu batera banatu behar da, hobeto banatu behar da, asko dutenei eskua sartuz eta ezer ez dutenei hobeto banatuz banatu behar da aberastasuna. Enplegua sortuz eta zerbitzu publikoak babestuz banatu behar da aberastasuna, eta, horretarako, dirua behar da, diru publiko asko. Horretarako, aldatu egin behar da defizitaren politika. Guk defizitaren politika aldatzearen aldeko apustua egiten dugu, eta hori proposatzen dugu. Defizitaren politika hori, horretaz ari garela, aldatu izan da beste garai batzuetan, erakutsi daitekeen bezala. Aldatu egin da herrialderen batek nahi izan duenean, edo aldatu egin da negoziazioak egin direnean. Orain ere, aldatu egin behar dela diote batzuek. Europako erakundeetan defizitaren politika honen alde egin zutenek orain esaten dute berrikusi egin behar dela; izan ere, zirkuitu publikotik hainbeste diru kentzearen ondoriozko langabeziaren drama sozialak eta politika publikoaren drama sozialak pobrezia besterik ez dute ekartzen. Zure alderdian ez badiezu jaramonik egin nahi arazo sozial horiei, sentsibilitate sozialeko arazo horiei, egin iezaiezu Ganbera honetan. Eta legez besteko proposamen hau kentzeko eskatzen dizut, insolidarioa, bidegabea, alferrikakoa eta indarrik gabekoa baita. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_103
10
7
24.01.2013
PINEDO BUSTAMANTE
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Eskerrik asko guztioi, eta arratsalde on. Gaur hemen EAJk eta PPk aurkezten digutena, defizit-helburuei buruzko gai honetan, aurrekontuetan lortu duten akordioaren isla da, murrizketak aurrera eramateko oinarriak finkatzeko beste urrats bat. Besterik ez. Esaten da: "Erkidegoko Administrazioari eskatzen dio bete ditzala adostutako defizit-mugak". Baina esaldi honek niri hiru galdera nagusi dakarkit burura: Nork adostu ditu? Norekin adostu ditu? Eta noski, zertarako adostu ditu? Argi dugu Euskal Herrian ez dugula horrelakorik adostu. Hemen gure artean erabaki beharko ditugu lehentasunak eta horien arabera defizit-mugak. EH Bildutik prest gaude lan horretan aritzeko, zintzo. Euskal Herriaren ekonomiaren egoera ez da kontuan izan Espainiaren aldetik adostutako defizit-muga horiek finkatzeko. Nosotros contamos con competencias específicas y podemos decidir nosotros los objetivos económicos. Berak akordatutako defizit-mugak erkidegoen artean banatzeko, Estatua bere kabuz aritu izan da. Berariazko eskumenak ditugu eta gure ekonomiaren helburuak guk erabaki ditzakegu. Geuk erabaki behar ditugu. Guretzat garrantzitsuena euskal gizartearen ongizatea bermatzea da, justizia soziala. Eta horretara bideratu behar dira Gobernuaren ekintzak eta baliabide ekonomikoak lehentasun osoz. Krisi sistemikoak jota gaude, eta beraz, ekonomiaren koordenadak aldatu behar dira, krisitik irten nahi badugu. Krisitik ateratzeko ezin erabil daitezke krisia bera sortu duten neurriak. Ildo honetan, agertzen ari dira azken aldietan Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua, adibidez. Inola ere ezin dugu onartu defizitaren kontrola dela-eta zerbitzu publiko edo ekonomiaren garapenaren kontrako neurriak ezartzea, arlo hauetan murrizketak egitea. Defizita kontrolatu behar da, bai, Damborenea jauna, baina inposatzen dizkiguten neurri batzuk zalantzan jarri behar genituzke. Oparoalditan eta krisialdietan zentzugabea da aurrekontu-diziplina bera erabiltzea, hori agerikoa da. Krisialdietan ekonomiaren aldeko neurririk ez badugu hartzen, ez dago irtenbiderik. Errealitateak azalarazi du defizitaren kontrola helburu nagusi eta bakarra izateak krisia besterik sakondu egin duela. Miseria bakarrik ekarri du: langabezia igo da, garapena jaitsi egin da eta hainbat enpresa itxi egin dira. Familiak pobretzen dituztenak? Enpresak ixten dituztenak? Langabezia igotzen dutenak? Azken batean, ekonomia itoarazten dutenak? Ez dugu eredu hori nahi gure herriarentzat. Orain, aste honetako berriak ikusita, Urkullu –oraintxe ez dago– jaunaren Gobernuak jarraituko dituen ildoak asmatzen gaude: Rajoy ereduari jarraitzea eta euskal gizarteari emandako hitza ez betetzea. Orain arte, bere marra gorriak oinarrizko zerbitzu publikoak izango zirela esaten egon da, baina jada ikusten ari gara hori ez dela horrela izango. Bere benetako marra gorriak defizita eta zorpetze-mugak izango direla. Aurreko legealdiko murrizpen-politikei jarraipena emango die Urkullu jaunak eta Rajoyk daraman norabidea hartuko du, berdin-berdina. Funtsean, PP Madriletik aplikatzen ari den politikaren bidea hartuko du. Ezin dugu ahaztu Estatuak berak Europako instituzioen ustez ez dituela adostutako defizit-mugak beteko 2012rako. Bruselak aitortu du Rajoiren murrizketek ez dutela balio izan defizita jaisteko. Iazko bigarren seihilekoan Madrilek BEZa igo zuen, funtzionarioen 14. ordainsaria kendu zuen, baina horrek ez du zorpetzea murrizterik lortu. Beraz, nola da posible Estatuak ez betetzea bere akordioak? Eta aldiz hemen PPk Estatuak bere kabuz gure erkidegoari inposatutako defizitmugak betetzea eskatzea? Benetan, galdera horri garrantzitsua deritzogu. Bukatzeko, laburbilduz, gai honi buruz argi dugu, lehenik eta behin, hemen gure artean erabaki behar dugula zertarako den defizita, zertarako den zor publikoa, eta zeintzuk diren gure herriaren lehentasunak. Horrela bai, erabaki daitezke mugak, baina ezin duguna onartu da inposatutako mugak eta inposatutako neurriak.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_104
10
7
24.01.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on berriro. Eskerrik asko berriro zuri ere, legebiltzarburu andrea. Bueno, defizit publikoa oraingoan. Defizit publikoaren helburuek Egonkortasunerako eta Hazkunderako Hitzarmenean dute oinarria. Hitzarmen hau Ekonomia eta Diru Batasuneko kide diren estatuen politika fiskalak koordinatzeko arau-esparrua da. La parte disuasoria del pacto rige el procedimiento de déficit excesivo (el PDE), que se inicia cuando el déficit rebasa el límite del 3 % del PIB fijado en el tratado. Defizita handiegia bada, Kontseiluak bete beharreko neurriak jartzen dizkio estatu horri, gehiegizko defizita zuzendu dezan eta horretarako epea jartzen du. Eurogunean aurrekontu-defizit handiegia ager dadin saihestea da Egonkortasunerako eta Hazkunderako Hitzarmenaren xedea. Diputatuen Kongresuak 2011ko abuztuaren 26an egindako osoko bilkuran, Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua aldatzea erabaki zuen. Sozialistek eta Popularrek artikulu hori aldatu zuten administrazio publikoen defizit eta zorpetzeari muga zorrotza jartzeko helburuarekin. EAJren jarrera aldaketa horren aurrean, kontrakoa izan zen. Konstituzioaren aldaketa hori batbatean, abuztuan, 15 egunetan egin zen PP eta PSOEren adostasunarekin. Urgentziazko prozedura erabiliaz tramitatzeko eskatuta. Konstituzioaren 135. artikulu horrek, aldatuta, besteak beste orain zera dio: "Estatuaren eta autonomia-erkidegoen defizit estrukturalak ezin izango ditu gainditu Europar Batasunak, hala badagokio, estatu kideentzat ezarritako mugak". Hogeita lau zuzenketa aurkeztu ziren; Euzko Alderdi Jeltzalearen Kongresuko taldeak, bi –euretariko bat ez zen onartu ezta tramiterako ez–. Guztietatik bakar bat onartu zenuten sozialistek eta popularrek, zuzenketa gramatikal bat. EAJk Madrileko Kongresuan defendatu zuen diskurtsoa ekarriko dut gaurkoan legebiltzar honetara, orduan egun sailburua den Erkoreka jauna zegoen diputatu-lanetan eta berak defendatu zuen: "Mi grupo parlamentario comparte plenamente el principio de que por regla general no se debe gastar más de lo que se tiene. Se trata de una regla saludable y plausible, de buen gobierno económico, que vale o debería valer para todo. Con carácter general, no se debe gastar aquello que no se tiene". Y continuaba: "Cuando lo que es de sentido común se tiene que expresar a través de normas rígidas y coercitivas, pierde absolutamente todo lo que tiene de sentido, y todo lo que tiene de común. Somos radicalmente contrarios a convertir las reglas del buen gobierno económico en normas rígidas que encorsetan y limitan la capacidad de actuación de los poderes públicos, estrechando su margen fiscal y obligándoles a renunciar a determinados instrumentos de política económica a los que no tienen por qué renunciar". Ondoren, Erkoreka jaunak Konstituzioaren aldaketa honi ezezko botoa ematearen arrazoiak azaldu zituen, besteak beste: "No es de recibo que se pretenda tramitar una reforma constitucional en peores condiciones de transparencia, publicidad y contraste público que las establecidas con carácter general para leyes ordinarias. Fíjense, procedimiento de lectura única para una reforma constitucional. "Es irrespetuosa con la estructura compuesta del Estado" –añadía–. "Se ha despreciado olímpicamente el Consejo de Política Fiscal y Financiera, la Federación de Municipios y Provincias, y en el caso de las comunidades forales, que también existen" –decía– "aunque la propuesta no hace referencia a ellas, se ha despreciado la Comisión Mixta del Concierto Económico". Él seguía diciendo que era ineficaz, porque "la rigidez que supone la constitucionalización de la lucha contra el déficit limita la movilidad de las administraciones públicas". Criticaba también, decía que era innecesaria, porque "el artículo 96 de la Constitución ya establece que los tratados internacionales válidamente celebrados forman parte del ordenamiento jurídico interno, y, por si ello no fuera suficiente, otro precepto de la misma carta, el artículo 93, añade que corresponde precisamente a las Cortes Generales y al Gobierno garantizar el cumplimiento de los tratados de la Unión Europea y de las resoluciones emanadas de sus órganos". Y terminaba diciendo que es una reforma claramente antieuropea, porque lo que da a entender es que si no se llevan a la Constitución no se respetan los mandatos europeos. Diskurtso hau, gaur hemen, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkari lez, bere osotasunean mantendu eta defendatzen dut. Baina hau Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak elkarren eskutik egin zenuten. Posteriormente, en sesión plenaria celebrada el 12 de abril de 2012, nuestro grupo parlamentario en el Congreso votó en contra de la convalidación del real decreto-ley por el que se introducían diversas medidas tributarias y administrativas dirigidas a la reducción del déficit, porque discrepábamos y discrepamos profundamente de la decisión adoptada por el Gobierno en relación con la amnistía fiscal, aunque el resto del contenido de carácter tributario del real decreto-ley nos parecía razonable. Bestalde, 2012ko apirilaren 27an, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoa onartu zen. Bere lehenengo artikuluak zera dio: "Lege honen xedea sektore publikoaren aurrekontu-politikak bete beharko dituen printzipio gidariak ezartzea da. Aurrekontu-politika horrek aurrekontu-egonkortasunera eta finantza-egonkortasunera zuzenduta egon beharko du. Espainiako Konstituzioaren 135 artikuluari jarraiki eta aipatutako printzipioek botere publiko guztiak lotzen dituzte". Beranduago, 2012ko uztailean, Zerga eta Finantzaketa Politikaren Kontseiluak aurrekontuen egonkortasunerako eta zorpetze publikorako helburuak jarri zituen 2013-2015 aldirako. 2013rako defizitaren muga barne produktua gordinaren % 0,7an jarri zen; 0,1ean 2014rako, eta, 2015erako, 0,2ko superabita. Mugak derrigor bete beharrezkoak dira erkidego guztientzat. Aipatu behar da Euskadik eta Estatuak ez dutela aurtengo urterako akordiorik sinatu oraindik, Ekonomia Itunari buruzko Legeak hala eskatu arren. Edozein kasutan, defizit-helburu hori hartuko da 2013rako. Barne produktu gordinaren % 0,7. Defizit publikoaren helburua bete behar dugu nahitaez, eta nahitaez bete behar dugu intentsitate eta abiaduran ados ez gauden arren, nahiz eta ozenki kritikatzen dugun ez direla kontuan izan, ez direla aintzakotzat hartu, goizean esan den moduan, erkidego ezberdinen egoerak, zeinek kudeatu duen zuzentasunez eta ondorioz ekonomia-finantza egoera hobeagoan dagoen. El Partido Nacionalista Vasco comparte plenamente el principio que decía antes, de que por regla general no debe gastarse lo que no se tiene, pero también consideramos que no era necesario constitucionalizar la lucha contra el déficit como ustedes lo hicieron, que no debería aplicarse el café para todos, que se ha despreciado a la Comisión Mixta del Concierto Económico. Amaitzeko, gogoratuko dut aste honetan Gatzagaetxebarria sailburuak esan duena: 2013an Euskadik aurrekontuen egonkortasunari buruz hartuak dituen konpromisoak betetzen jarraituko du. Hori dela eta, ez dira etengo finantza publikoen iraunkortasunerako beharrezko diren kontsolidazio fiskaleko politikak. Beharrezkoa da austeritate-politika bat izatea. Ito barik. Nazioarteko Diru Funtsak berak ere aitortu baitu azkenean muturreko austeritate-politikak ondorio latzak eragin dituztela jarduera ekonomikoan. Ito barik diogu, baina erantzukizunez eta seriotasunez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_105
10
7
24.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Uste dut labur hitz egingo dudala oraingoan. Damborenea jaunak hasieran planteatutako ekimenak ez dakit indarrik baduen ala ez, baina, egia esan, han esaten zen legea bete egin behar zela, eta gu ados gaude. Proposatzen zen Eusko Jaurlaritzari eskatzea hitzartutako defizit publikoaren helburuak betetzeko, eta horixe esaten du, oinarrian, erdibideko zuzenketak, eta gu ados gaude planteamendu horrekin. Beraz, erdibideko zuzenketa horren alde bozkatuko dugu, ez dadin zalantzarik egon Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek, baita Euskadikoak ere, bere garaian hitzartu eta negoziatu zen defizit-helburua betetzearen alde dagoela UPyD. Gogorarazi behar da defizitak ez direla doakoak, baizik eta azkenean ordaindu egiten direla, eta, gainera, gero eta interes altuagoekin. Egia esan, gustatu ala ez, ez dago defizitak murriztu beste aukerarik. Murriztu egin behar dira, kontu publikoak sendotzea eta ongizate-estatua bera baititugu jokoan, alajaina. Beraz, horixe planteatzen dugu guk. Hain zuzen, beste gauza bat dira defizita betetzeko aplikatzen diren politikak. Europak eta Espainiak helburu batzuk ezartzen dizkigute, eta, hortik aurrera, administrazio bakoitzak erabaki behar du zer motatako politikak aplikatuko diren. Defizit-helburu horiek betetzeko, hain zuzen, murrizketa sozialak bultza daitezke, funtzionarioen soldata murriztea bultza daiteke, beharrezko inbertsioak murriztu daitezke, hezkuntzan edo osasun-arloan murriztu daiteke –hori egin izan da normalean; hori egin da azken urteotan Espainian eta Euskadin–, edo, aldiz, bestelako politikak aplika daitezke, eta horiek babesten ditugu guk. Gehiago eta hobeto borrokatu daiteke zergairuzurraren aurka, erakunde-sarea murriztu daiteke, eta aplikatu direnen oso bestelako politika asko eta asko aplika daitezke, diodan bezala, batez ere Espainiako Gobernuaren aldetik eta, bereziki, Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik azkenaldian. Aipatu behar da, halaber, defizit-helburua betetzea guztiz bateragarria dela bidezko hedatzepolitikak bultzatzearekin eta ongizate-estatuari eustearekin. Are gehiago, ezinbestekoa deritzogu. Eta aipatu behar da, orobat, defizit-helburua beteta ez garela krisitik aterako; defizit-helburua bide bat da, ez helburua, eta, ziurrenik, ez da nahikoa izango, baina bai beharrezkoa. Hau da, defizit-helburua betetzea ez da, edo ez du zertan izan, batzuek sinestarazi nahi diguten bezala, murrizketa sozialak bultzatzea. Defizit-helburua betetzeari baietz esatea ez da, inola ere, Zapateroren Gobernuak, Rajoyren Gobernuak edo Lópezen Gobernuak bultzatu dituzten murrizketei baietz esatea. Gu, hain zuzen, bestelako politikak bultzatzearen aldekoak gara –hortxe dago koska–, helburu horiek betetzeko bestelako politikak bultzatzearen aldekoak. Erakunde-sarea berritzea, sektore publikoa edo administrazio paraleloa murriztea, hura eraginkorragoa egitea, fiskalitatea berritzea (bidezkoagoa, progresiboagoa egitea), jarduera ekonomikoa bultzatzea, gure enpresei laguntzea, berrikuntzari laguntzea, nazioartekotzen laguntzea, hezkuntza hobetzea, zergairuzurraren aurka borrokatzea… Politika horiei esker ere, defizit-helburua bete ahal izango genuke epe labur, ertain eta luzean, kontu onbideratuagoak izateko. Ondorioz, kritikatu egin ditugu eta kritikatu egiten ditugu bereziki Gobernu zentralak azken hilabeteetan eta azken urteetan bultzatu dituen murrizketa sozialen politikak, baina ez dugu inola ere zalantzan jartzen defizit-helburua bete egin behar dela, eta horregatik bozkatuko dugu erdibideko honen alde, zeina bistakoa baita. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_106
10
7
24.01.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Prieto jauna, esaten hasi zarenean alferrikakoa zela, pentsatzen nuen esango zenuela ezen, zuek arduratu zinetenez Espainiako Konstituzioan grabatzeaz eta denentzat derrigorrezkoa egiteaz, alferrikakoa zela hona ekartzea. Baina ikusten dut ezetz. Izan ere, zuek hara eraman zenuten arren, eta ez esan den arrazoi horrengatik eta Euzko Abertzaleak taldeak, besteak beste, gogorarazi dizun bezala… Alegia, esan zenuten korrika eta presaka egin behar zela eta Espainiari eta Espainiako Gobernuari lagundu egin behar zitzaiola egoera hartan, eta Konstituzioaren berritze hori nola hala egin zen, zeinak ez baititu bakarrik zuek negoziatutako defizit-helburuak ezartzen; izan ere, Europan eta Europatik kanpo eskatzen zizueten Espainiako Konstituzioan argi eta garbi jartzeko atzerriko bankuek Espainiako pentsiodunek baino lehenago kobratuko zutela beren zorra, eta zor hori beste edozein baino lehentasunezkoagoa zela –hori da Konstituzioaren berritzearen bigarren zatia–. Alferrikakoa zen gure ekimena? Zure hitzaldia ikusita, bistan da baietz. Zuri gogorarazi egin behar zaizu zuek zer egin duzuen, zuek zer proposatu duzuen. Bueno, gustu txarrekoa…, bada, tira, hori bakoitzaren kontua da. Egiten ari garen politika basakeria bat dela? Bada, zuek adostu zenutena… Zuek Bruselan adostu zenutena… Guri ez ziguten deitu zuekin Bruselara negoziatzera joateko! Zuek adostu zenutena. Gero esan didazu "indarrik gabekoa". Indarrik gabekoa. Tira, indarra…, gero azalduko dizut hobeto indarraren kontu hori. Indarra Espainiako diru-kutxa publikoek zuten Aznar jauna Gobernutik atera zenean, indar handia! Diru-kutxa publiko haiek indar handia zutenez –agian indar handiegia erabili genuen gauza asko egiteko–, bada, gero badakigu zer gertatu zen, batzuek behar ez zuten tokian eta behar ez zuten moduan gastatu zutela, indar handia erabili zelako kontu haietan, pentsio-sistema erreskatatu ondoren, lur jota utzi baitzuten. Esan didazu: "zertarako bete behar dira defizithelburuak"? Eta niri galdetzen didazu? Izan ere, zuek eraman zenuten Konstituziora, eta mesedez eskatu zeniguten Konstituziora eramateko. Dena den, azaldu egingo dizut zertarako bete behar diren defizithelburuak, nahiz eta Konstituzioan ez egon: diru-kutxa publikoak berriro ere indarrez betetzeko. Azken paragrafoan esan duzu Espainiak Alemaniak ordaintzen duen zor bera ordaintzea nahi dugula. Noski, Aznarren Gobernuan geundenean ordaintzen baikenuen, Alderdi Sozialistaren lehenengo barrabaskeria konpondu ondoren. Izan ere, Alemaniak ordaintzen zuen interes-tasa bera ordaintzen genuen. Zer gertatu da ordutik hona, Alderdi Sozialista Espainiako Gobernutik pasatzeaz gain? Bada, horregatik bete behar dira defizit-helburuak. Euroan sartzeko eta Alemaniak ordaintzen zituen interes berak ordaintzeko bete zirenez, bada, orain, bete egin behar dira berriro ere Alemaniak ordaintzen dituen interes berak ordaintzeko; horri esker, diru asko aurreztu ahal izango genuke, eta laguntza sozialetan erabili, hori kudeatu behar duen gobernuak hala erabakiko balu, edo inbertsioetan erabili, hori kudeatu behar duen gobernuak hala erabakiko balu. Izan ere, defizithelburua betetzeak ez du inola ere esan nahi inolako murrizketa sozialik egin behar denik. Gauza bat esan behar dizut. Esan didazu ea nik pentsiodunei lapurtzen lagunduko dudan, orain ez baitut… Ez, begira, nik ez dizuet lagunduko inori lapurtzen, eta zuei galdera hau egiten jarraitzen dut: non daude Gizarte Segurantzaren 14.130 milioi euroak, pentsiodunenak zirenak eta orain ez daudenak? Gauza bat esan nahi dizut. Begira, ez nik ez nire taldeak ez genion López jaunaren Gobernu sozialistari esan Euskadin anbulatorioren bat ixteko. Jakina, indar handiarekin, baina guk ez genizuen esan hori egiteko. Ez genizuen esan diru-sarrerak bermatzeko errentaren % 7a jaisteko. Jakina, indar handiarekin, baina guk ez genizuen esan hori egiteko. Ez genizuen esan. Ez genizuen esan Espainian hezkuntza-arloan egiten ari omen diren eta zuek hemen urtebete lehenago indar handiz egin zenituzten murrizketa horiek…, guk ez genizuen esan hori egiteko. Defizita kontrolatzea, indarrik ez dugunok… Gu arduratzen gara, dirudienez guri dagokigu… Hara nolakoa den hemen ziklo historikoa: zuek pasatzen zarete, dena suntsitzen duzue, eta, gero, beste batzuek etorri behar dute hori konpontzera; eta, konponduta dagoenean, berriro zuek etortzen zarete eta dena nahasten duzue berriro. Espero dugu hurrengoan denbora gehiago beharko duzuela iristen. Aznarren garaian –denbora bukatzen ari zait–, lege bat egin behar izan genuen pentsioak bermatzeko, bai baitakigu nola utzi zenituzten: lur jota. Lege bat egin behar izan genuen; funtsa legez sortu behar izan genuen. Gauza bakarra gogoraraziko dizut: Zapatero jauna iritsi zenean, dirua aurkitu zuen kutxan, eta ideia bikain hau izan zuen: "zergatik ez dugu burtsan inbertitzen? Izan ere, diru gehiago irabazten da". Jaunari eskerrak, ez zuen gehiengo osorik lehenengo legealdi hartan egiteko, gaur egun ez baitzen ezer egongo. Esango dizut nola bukatuko den Rajoy jaunaren garaia. Bere garaian, lege bat egin behar izan genuen pentsioak bermatzeko, eta, orain, beste lege bat egin beharko dugu, administrazioak eta herrialdeak lur jota uzten dituzten arduradun politikoek erantzukizun hori bete dezaten dagokien tokian, hots, kartzelan. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_107
10
7
24.01.2013
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, gaur goizean lehendakariak egin dituen adierazpen batzuetan esan du behar-beharrezkoa eta premiazkoa zela 2013an ekonomia suspertzeari ekitea. Baieztapen hori…, arrazoizkoa bakarrik ez, beharbeharrezkoa ere iruditzen zait. Eta hona hemen galdera: nola egiten da hori? Defizit honekin? Zorra ordaintzeko jarri diguten prezioarekin? Diru-bilketaren jaitsierarekin? Baliabide gehiago sortuko dituen zerga-politikarik gabe? Horixe da eztabaida! Karinaren oroitzapenen kutxara joan daiteke bat, eta egiten zituen edo egiten ez zituen gauza guztiak ekarri… Aizu, hemen egungo eztabaida bat dugu, zuk proposatu duzuna, hots, defizitaren defentsa irmoa alferrik, gustu txarrez eta indarrik gabe egitea, une honetan denek jartzen baitute zalantzan Europako defizit-politika. Denek jartzen dute zalantzan. Begira, Batzordeko presidenteorde eta Europar Batasuneko gai ekonomikoen arduradunak duela gutxi esan zuen denbora gehiago eman beharko zaiela Espainiako defizit-helburuei, bai baitaki defizit horrekin guztiz ezinezkoa dela herritarrek dituzten premiapolitikei erantzutea. Bada, zu, erregea baino erregetiarragoa izaki, berriz ere dokumentatu gabe, hona etorri zara eta…, ez, ez dago malgutasunik inondik ere, eta autonomiaerkidego honetan beharrezkoa ez den zerbait proposatzen diguzu; hemen ez da beharrezkoa, eta egungo Gobernuak badaki hori. Aurrekoak ere bai. Egungoak badaki. Hemen ez da beharrezkoa. Hala ere, begira, hauxe da aurtengo urterako defizitaren kalkulua, defizit-helburua betetzearena: Valentzian, % 3 (ez % 1,5; % 3); Kanariar Uharteetan, % 2,2; Extremaduran, % 3,2; Murtzian, % 3,4; eta, Gaztela-Mantxan, % 4. Duela bi egun, duela bi egun bakarrik, Europako Batzordeak iragarri zuen Espainiak ez duela beteko bere defizit-helburua. Baina nola ausartzen zara hona etortzera besteei lezioak emateko eta ez dakit nongo oroitzapenak ekartzera, eta gero ez betetzera? Zuek, hain ortodoxoak izaki, nolatan ez duzue helburua betetzen hainbeste autonomia-erkidegotan? Nolatan ez duzue defizita betetzen, eta gero hona etorri besteei lezioak ematera, benetan behar ez den tokian? Hara, ez da egia ez dela gastatu behar ez daukagun ezer. Ez da egia, ez da egia; izan ere, ez bagenuke gastatu behar ez daukagun ezer, ez genituzke ordaindu beharko gure zorragatiko lukuru-interesak. Herrialde batzuek % 1ean itzul badezakete beren zorra, guk ez genuke zertan ordaindu % 6a, % 7a edo % 5a. Politika ekonomiko hori negargarria da, kontrolak falta zaizkio, neurriak falta zaizkio, indarra falta zaio herritarren mesederako politika bat egin ahal izateko. Beraz, zailtasun ekonomikoak dituen herrialde bati bere dirua ateratzen bazaio espekulatzaileentzat eta gaur egun ezein jarduera produktibotik ateratzen ez diren, baizik eta espekulazio-jardueratik bakarrik ateratzen diren etekinak lortzeko, bada, hori ez daukaguna ordaintzea da, hori xahutzea da. Eta lotsagarria da horri literatura, ideologia eta hitz-jarioa gehitzea, herrialde honetako eskuinak duena, alegia, hori guztia horrela egin behar dela eta bete egin behar dela, ez dagoelako beste erremediorik. Aizu, politika gizartea eraldatzeko tresna bat da, gizartea batek uste duen tokira eramateko, eta politikak aldagai ekonomiko guztiak alda ditzake, baldin eta nahikoa indar batzen badira eta horretarako borondate politikoa badago. Bistan da zuek ez duzuela politika herritar gehienen alde egin nahi, eta espekulazio-politika hori eta eskuinaren politika hori bultzatzeko nahi duzuela politika. Erabat lotsagarria da Alemanian ordaindu egin behar izatea beste herrialde batzuetako dirua gordetzeko. Ordaindu egin behar da, eta, bien bitartean, banku alemaniarrek interes jasanezinak kobratzen dizkigute, erabat jasanezinak; izan ere, interes-puntu bakoitzak milaka eta milaka langabe gehiago eta drama ekonomiko eta sozial gehiago besterik ez du eragiten. Zuek, berriz, hori guztia ikusten duzue zezenketa batera joaten zaretenean bezala, alegia, hesitik, eta, gainera, zerbitzu publikoak murriztuz eta esanez ez dagoela beste erremediorik. Zuek ari zarete jartzen zalantzan osasun-arloa, zuek ari zarete jartzen zalantzan hezkuntza, zuen historia guztian ez zenuten ezertxo ere egin gizarte-ongizatearen estatua eraikitzeko, eta, orain, pribatizatu egiten duzue eta tranpak egiten dituzue toki guztietan esparru publikotik errentagarria dena esparru pribatura eramateko, eta esparru publikotik errentagarritasun txikiena duen hori eta publikoki eta solidarioki jasangarria izan behar duen hori ez egiteko. Horixe ari gara hemen eztabaidatzen: eskuinaren politika antisoziala, ala beste ikur bateko politika, hots, ezkerrak eta sozialistok babesten duguna. Egin ezazue barre, baina gizarte honen drama handiegia da lasai-lasai eserita egoteko eta egia hauetaz barre egiteko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_108
10
7
24.01.2013
PINEDO BUSTAMANTE
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak eguneratzeari eta errebalorizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Damborenea jaunarekin hasi nahi nuen, zeinak etxeko ekonomiaren lezio bat eman baitigu: zorrak ordaindu egin behar dira eta defizita jasangarri egin behar da, denok gure etxean egiten dugun bezala. A, bai! Nik nire etxean egiten dut, baina komunitate batean bizi naiz, aldameneko bizilagunak diru guztia gastatzen du, eta komunitateko presidenteak bere kabuz erabaki du bizilagun horren maileguak denon artean ordainduko ditugula. Horixe gertatuko zaigu une honetan: denon artean ordaindu beharko dugu defizita, defizit-muga batzuk bete beharko ditugu, beste batzuek guk ez dauzkagun defizitak sortu dituztelako, Damborenea jauna. Izan ere, etxe honetan kudeatu egin da defizita, zure alderdiak gobernatzen dituen beste etxe askotan baino hobeto kudeatu ere, Prieto jaunak adierazi dizun bezala. Gero esan didazu euroan jarraitu behar dugula eta Europako kideekiko hartutako konpromisoak bete egin behar ditugula. Ados, baina joan den astean Europako Parlamentuak mesedez eskatu dio Espainiako Gobernuari izan dezala –esan dezagun– gerri bera bere autonomia-erkidegoekin bete beharreko defizita banatzerako orduan, eta Espainiako Gobernuak ez du halakorik egin. Ados. Bestalde, asko gustatu zait defizita ez betetzearen aurrean jarrerak dituztenei buruzko esaldia. Demagogoak dira, zergak igo nahi baitituzte. Atzo bertan, zure alderdiko ahaldun nagusi De Andrés jaunak zergak igotzea aipatu zuen. Badaezpada ere esaten dizut, harekin hitz egin behar baduzu ere… Beste batzuek, berriz, ez dute zorra ordaindu nahi bidegabea delako. Damborenea jauna, niri bidegabea iruditzen zait denon artean ordaindu behar izatea Espainiako Gobernuak egin dituen bankuerreskate guztiak, zuk kutxak zirela esaten zenuenenak. Baina, hara non, handienetako bat Bankia da, Alderdi Popularraren bankua. (Murmullos) Bai, jaun-andreok, Alderdi Popularraren bankua. Sektoreko jende guztiak Alderdi Popularraren kutxa gisa ezagutu du Caja Madrid iraun duen urte guztietan. Horra hor denon artean ordaindu behar izan dugun zor handia. Huraxe zen Damborenea jaunari hainbeste gustatzen zaion bankuen Txapeldunen Liga. Izan ere, 2012ko azarora arte, Espainiako Gobernuak 216.000 milioi euro gastatu ditu bankuak erreskatatzen. Euskal erakundeok, Euskal Autonomia Erkidegoko kupoaren eta Nafarroako ekarpenaren bidez, diru horren % 6,24 eta %1,6 finantzatu behar ditugu. Zergatik, ez badira nire bankuak? Zergatik ordaindu behar dut nik Espainiako Gobernuak erabaki dituen banku batzuen erreskatea Espainiako Gobernuari egokia iruditu zaiona baretzeko? Zergei buruz ere hitz egin duzu, eta bereziki gustatu zait. Jakina, zergak igo bakarrik. Zergatik ez dugu hitz egiten, adibidez, zerga-iruzurra kontrolatzeaz, edo progresibitateari benetan lagunduko dioten zerga-erreformez, eta ez langileei bakarrik zergak igotzeaz, areto honetan behin baino gehiagotan esan duzun bezala? Ez! Joan gaitezen joan behar den tokira, dirua dagoen tokira, eta bilatu ditzagun iruzur egiten ari direnak. Izan ere, denoi ari zaizkigu iruzur egiten, Damborenea jauna, denoi. Zuri ere iruzur egiten ari zaizkizu. Gorospe andrea, ez dut ulertzen. Zor publikoari buruzko aldaketa konstituzionalaren kontra agertzen zarete peto-peto, eta nik ondo ulertzen dut, baina ez dut ulertzen hori esatea eta gaur hemen PPrekin batera erdibideko proposizio hau aurkeztea. Guztiz ulertezina ikusten dut, nola izan daiteke hori kritikatzea, baina bai onartzea defizit hori, inposatutako defizit hori ordaindu behar dugula, bete behar dugula. Ez dut ulertzen, Gorospe andrea. Y para terminar, solo… Gustatu zait esan duzunean PP beti ari dela konpontzen gainerakoen barrabaskeriak. Bada, gustatuko litzaidake 2010eko maiatzera jotzea, non, hemiziklo honetan bertan, Damborenea jauna, hauxe esan baitzenuen, eta ondo etorriko litzateke Rajoy jaunari gogoraraziko bazenio: "zer burutan sartzen da % 20ko langabezia duen gobernu batek hazkunde ekonomikoaren eta enplegua sortzearen aurkako neurriak onartzea? Ez zaio inori bururatzen. A nadie". Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c3ef398b-c925-41e2-bbc4-f9e79a89a545
parl_eu_109
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Labur-labur, esan nahi dudan gauza bakarra da Talde Sozialistak aur- keztutako udal-legearen proiektu hau aintzat hartzearen alde bozkatuko dugula. Uste dut bistakoa dela eta denok ados egon gaitezkeela erkidego honek, eta, bereziki, euskal herritarrek, udal-lege bat behar dutela lehenbailehen, eta ez bakarrik udal-lege bat, baizik eta ahalik eta udallege onena. Gure ustez, Talde Sozialistak aurkeztu duen proiektu honek –nahiz eta, bistan denez, hobetu daitekeen–, oinarri gisa balio behar luke gainerako talde politikoek beren ekarpenak egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien zuzenketen bidez, esan dudan bezala, Euskadin ahalik eta udal-lege onena edukitzeko, horren beharra baitugu hogeita hamar urteren ondoren, eta, guztiok dakizuen bezala, udal-legerik ez duen Espainiako autonomia-erkidego bakarra baikara. Uste dut lege-proiektu hau oinarri ona izan daitekeela lehenbailehen hura lantzen hasteko, eta horregatik bozkatuko dugu hura aintzat hartzearen alde. Gainera, ezin dugu ahaztu proiektu honek beharrezko izapide guztiak gainditu zituela bere garaian; beraz, nire ustez, eztabaida hau berriro ere hurrengo hilabeteetarako edo urteetarako atzeratu ordez, aintzat hartu beharra dago, hortik aurrera udal-lege onena eduki ahal izan dezagun lehenbailehen gutako bakoitzaren lanarekin. Arrazoi horiengatik emango du UPyDk aldeko botoa. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_110
10
8
31.01.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ongi, egun on. Talde Sozialistak lege-proposamen hau aintzat hartzea ekarri du Ganberara, eta sozialiston ustez behar-beharrezkoa den lege bat onartzeko lehenengo urratsa izan nahi du, bereziki hainbeste aldiz atzeratu izan delako. Lege hori, behar-beharrezkotzat ez ezik, premiazkotzat ere jo dugu. Eta pasatzen den egun bakoitzean are premiazkoagoa, gainera. Udalen eta haien ordezkarien ahotsa entzun besterik ez dago, edozein dela ere haien kolore ideologikoa, errealitate horretaz jabetzeko. Udalek oso gauza argia esaten digute. Esaten digute euskal udalek beren gastuen % 30 –552 milioi euro, gutxi gorabehera– bideratzen dutela gaur egun beren eskumenekoak ez diren zerbitzuetara. Udalek gaur egun duten finantza-egoera oso larria dela. Udalek diru-sarrera gutxiago dituztela eta gizartezerbitzuen eskaria gorantz doala etengabe, eta horri ezin zaiola behar bezalako arreta eskaini. Behin eta berriz esaten digute, halaber, horrexegatik zehaztu behar direla behingoz udalen eskumenak, eta, batez ere, haiek beren gain hartu ahal izateko adina finantzaketa bermatu behar dela. Eta bermatu behar dela, era berean, udalak horretarako ordezkatuta egotea hitzarekin eta botoarekin Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan. Hori guztia aho batezko aldarrikapen batean laburbiltzen da: udalek gaur egun duten ziurgabetasun juridikoarekin amaituko duen eta herritarren eskaerei erantzuteko nahikoa eskumen eta baliabide emango dizkien udal-lege bat behar da. Aldarrikapen hori ez da Alderdi Sozialistarena; aldarrikapen hori behin eta berriz planteatu dute azken urteotan Eudeleko aurreko presidenteak, Jokin Bildarratzek, eta egungo presidenteak, Ibone Bengoetxeak, Legebiltzar honetako Bikoiztasunen Batzordean agerraldia egin zuenean. Aldarrikapen hori aurreko Jaurlaritzaren agintaldiko lehentasun bat izan zen. Jarrera horrekiko koherentziaz, lan handia egiten hasi zen, eta legealdiaren erdian Legebiltzar honetara lege-proiektu bat bidaltzearekin bukatu zen. Horretarako, oso elkarrizketaprozesu bizia eta emankorra izan zuen lege hori aurrera ateratzea gehien interesatzen zitzaienekin, hots, Eudel elkartearekin, zeinak udalak biltzen baititu, eta oso adostasun-ildo garrantzitsuak lortu ziren harekin. Autogobernuarekin hogeita hamar urte baino gehiago igaro ondoren, lehendakari nazionalista zuten gobernuek egin ezin izan zutena edo egin nahi izan ez zutena Patxi Lópezen Gobernu sozialistak egin zuen. Lehenengo egunetik Estatutua berreskuratzearen eta hura garatzearen aldeko apustua egin zuen gobernu batek egin zuen, eta gobernu horrek udalen aldeko sentsibilitate egiaztatua zuen, gainera. Gobernu hark beti sinetsi izan zuen udalekiko elkarrizketan, eta horregatik hartu zuen beharrezko denbora guztia, eta denbora asko izan zen, Ganberara bidaliko zen lege-proiektuak udal-erakundeen ekarpenak izan zitzan, eta halaxe izan zen. Autogobernuarekin eta udal-legerik gabe hogeita hamar urte baino gehiago igaro ondoren, udal-legearen proiektu bat iritsi zen garaiz eta forman Legebiltzar honetara udalen eskumenak garatzearen aldeko apustua egin zuen gobernu baten eskutik. Denok dakizuenez, proiektu honen izapidetzea kontzienteki eta nahita atzeratu zen hasieratik, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Popularrak haren aurka egin baitzuten Arbitraje Batzordean, foru-erakundeen eskumenak inbaditzen zituelakoan. Eta oso ondo dakizue zer esan zuen Arbitraje Batzordeak: eskumenak ez zirela inbaditzen. Horrek erabat lasaitu zituen udalak, Patxi Lópezen Gobernuaren testuak bermatzen zuen legezkotasunari buruz zalantzarik bazegoen ere. Izan ere, orain badakigu ezen, Euskadin udallegea edukitzeko eta udalek beren herritarrek eskatzen dizkieten zerbitzuak eman ahal izateko egon daitekeen oztopo bakarra direla Bizkaiko eta Arabako aldundiek foralismoari buruz egin zituzten irakurketa murriztaileak; haiek errekurtsoa jarri zioten proiektuari, legea aurreko legealdian aurrera ez ateratzeko helburu nahiko argiarekin. Talde Sozialistak aurkeztu duen eta aurreko Gobernuak bultzatu zuen lege-proiektua jasotzen duen testua da, gaur egun, lege bat egiteko dagoen proposamen serio eta zehatz bakarra. Ez baitago besterik; hau da proposamen bakarra eragile politikoekin eta instituzionalekin sakonki landu dena, euskal udalekin gaur arte lortutako adostasun handiena duena eta nahikoa berme juridiko dituena –besteak beste, Arbitraje Batzordeak ezarritakoak–. Gainera, guk dakigula, ez dago planteatzen dugun proposamena ez den beste aukerarik. Gaur-gaurkoz ezagutzen dugun bakarra, Urkullu jaunaren Gobernuak proposamen honi egin diona, udal-legea berriro ere atzeratzea da, ekimen honen aurkako iritzia oinarritzen duen argudioak ikusita. Izan ere, aintzat hartzearen aurkako idatzian Urkulluren Gobernuak ulertarazten digu zerotik hasi behar dugula, dagoeneko lan serio bat, aurreratua, urte eta erdi baino gehiagokoa, aurreko Jaurlaritzak aurreratutakoa egongo ez balitz bezala. Aurreko legealdian dagoeneko ehundu ziren kontaktuak, negoziazioak eta adostasunak berriro ehuntzen hasi behar dugula esaten digute. Eta are harrigarriagoa den zerbait esaten digute gainera, hots, euskal erakundeok, antza denez, Rajoyren Gobernuak erabakitzen duenaren zain egon behar dugula euskal herritarren ordezkari politikook gure udal lege-esparrua onartu ahal izan dezagun gure eskumenak erabiliz. Horixe esaten du Jaurlaritzak baieztatzen duenean Espainiako Gobernua prestatzen ari den tokiko Administrazioaren arrazionalizazio- eta jasangarritasun-legearen aurreproiektu horrekin gertatzen denaren peskizan egon behar dugula. Izan ere, udal-legeak oso gauza zehatz bat arautzen du, alegia, Gernikako Autonomia Estatutuaren arabera dagozkigun udaleskumenak, eta tokiko erregimenaren oinarrien legeek –hori onartu nahi du Espainiako Gobernuak– estatuaren eskumena den guztia aratu behar dute, ez Euskal Herriarenak bakarrik direnak. Nahiko harrigarria da, egia esan, benetako Eusko Jaurlaritza bat, Eusko Jaurlaritza euskaldun bat, Urkullu lehendakariak noiz edo noiz esan duen bezala, Espainiako Gobernuaren hain mende egotea. Ez didazue ukatuko harrigarria dela gure politika turistikotik Espainia marka kentzeko denbora falta zaion gobernu batek orain esatea itxaron egin behar dela guk erabaki behar dugun zerbaiti buruz aldez aurretik Espainiako Gobernuak erabaki arte, non eta hau ez den Urkullu lehendakariak iragartzen digun estatus politiko berri horren aurrerapen bat, edo herrialdeak duen larrialdi nazional honi aurre egiteko Urkullu lehendakariak jarri duen erritmoaren beste adibide bat. Baina hemen larrialdi bat dugu, udal-larrialdi bat, eta aspalditik, gainera; udalek dute larrialdia, beren kontuak ahal duten moduan koadratu behar baitituzte haien diru-sarrerak larriki jaisten ari direlako. Horra hor Bizkaiko hogeita hamar udalen kasu dramatikoa, zeinek laguntza eskatu behar izan baitiote aldundiari, hartzekodunekiko dituzten zorrei (30 milioi euro, gutxi gorabehera) aurre egiteko kreditu-luzapenak eskatuz. Gipuzkoako udal batzuek ere aldundiari urteko likidazioak –Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik jasotakoari dagozkionak– berrintegratzea atzeratzea eskatu dute oro har, ez baitzaie dirua iristen eta udal batzuek erreskate-eragiketetara jo behar baitute. Horrez gain, duela hilabete batzuk jakin dugu Bilboko Udalak murriztu egingo dituela udalak erabili dituen baina udalarenak ez diren –edo, behintzat, harenak bakarrik ez diren– eskumenetako zerbitzuak. Eta zer esanik ez: udal-lege bat edukitzen zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta gehiago jarriko da zalantzan Eudel –eta hori gertatzen da gaur egun–; mintzaide hori beharrezkoa da, eta funtsezko zeregina izan du eta ari da izaten udalen interesen defentsan. Datu horiek guztiek adierazten digute oraindik konpondu gabe dagoen arazo bati benetan eta premiaz ekin behar zaiola. Arazo horrek zerikusia du herrialde honetako instituzionalizazioa behin betiko ixtearekin. Eta zerikusia du, batez ere, herritarrek udalei –hurbileneko ordezkari diren erakundeak diren aldetik– eskatzen dizkieten ongizate-politiken eraginkortasunarekin eta sakontzearekin. Izan ere, udal-lege honi buruz eta udalen eskumenei eta baliabideei buruz hitz egitea hauei buruz hitz egitea ere bada: gizarte-laguntzak, haur-hezkuntza, hirigintza, etxebizitza-politikak, gazteria, enplegua, eta eguneroko bizitzarekin eta jende arruntaren bizikalitatearekin zerikusi zuzena duten hainbat eta hainbat gai. Udalek erantzun behar dieten eta egunero erantzuten dieten herritarren hainbat eta hainbat eskaera, askotan beraienak ez diren eskumenak beren gain hartuz, eta, sarritan, baliabide-gabezia nabarmenarekin. Horregatik, euskal sozialistok uste osoa dugu badela garaia udalak benetan serioski hartzeko, herrialde honentzako aurrerapenezko etorkizun baten alde lan egiten duten erakunde-eragileak diren aldetik. Erakunde horiek ahots propioa dute, eta aldundien eta Jaurlaritzaren maila berean egiten dute lan, ez haien mende, eta denenak diren proiektuekin eta baliabideekin, herrialdea aurrera ateratzeko. Erakunde horiek ezinbestekoak dira gizarte-politikak garatzeko, eta hala aitortzen dute gainera legeek –beste gauza bat da politika horiek azkenean ezin bete ahal izatea horretarako baliabiderik ez dagoelako–, eta funtsezko euskarriak dira Euskadin ongizate-estatuari eusteko. Enplegua sortzeko ere, nahitaezko erakundeak dira. Horretarako ere bai. Eta hori ez da baieztapen erretoriko bat; benetan sinesten dugu. Horretaz ari garela, gogorarazi nahi dut Patxi Lópezen Gobernuak oso lankidetza estua izan zuela udalekin herrialde honetako eskualde apalenetan lanpostuak sortzeko. Gogorarazi nahi dut, orobat, udalen alde dugun konpromisoan erabat sartu zela aurreko Jaurlaritzak gizarte-arloan hartu zuen lehenengo erabaki garrantzitsua, hots, gizarte-larrialdietarako laguntzei 20 milioi euro gehiago ematea. Horri esker, bide batez, lasai hartu ahal izan zuen arnasa alkate batek baino gehiagok, beren ikur politikoa edozein zela ere. Ez dakit Jaurlaritza honi zer iruditzen zaion, baina Talde Sozialistarentzat eta alkateentzat, alkate guztientzat, edozein kolore politikotakoak direla ere, presazkoa da udal-legea. Eta Legebiltzar honentzat ere bai, joan den astean gehiengo handiz erabaki baitzuen udal-legea onartzeak legealdi honetako lehentasun bat izan behar zuela. Horixe jasotzen zuen erdibideko zuzenketa haren testuak ere. Momentu hau, gainera, bereziki egokia da lege honetan lan egiteko, hura askoz ikuspegi zabalagotik jorratuz, gure erakunde-sarea berrikusteko eta, hala, euskal herritarrentzat erabilgarriagoa egiteko onartu dugun legebiltzar-txosteneko lanetan sartutakotik, alegia. Izan ere, benetan gai bagara definitzeko gure udalek egitea, zer eskumenekin egitea eta, batez ere, zer finantzaketarekin egitea nahi dugun, gauza bera egin dezakegu gainerako euskal erakunde-sarearekin, integrala izatea –eta ez partziala– nahi dugun eta egoeren arabera moldatuko dugun eztabaida batean. Gaurko eztabaidak, gaurko bozketak, ez du helburu esatea lege hau gustatzen zaigun ala ez, haren planteamendu guztiekin bat gatozen ala ez. Legebiltzar-demokraziaren ariketa bat besterik ez da, lege-proposamen hau aintzat hartzeari bakarrik oniritzia ematea. Nik ulertzen dut taldeek balorazio desberdinak egitea legearen edukiari buruz; gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu, baina gaurko lana da esatea ea Legebiltzar honek, erantzukizun-ariketa bat eta udalekiko konpromiso demokratikoaren ariketa bat eginez, oniritzia ematen duen lege-proiektu honen izapidetzeak aurrera jarrai dezan, eta, gero, izango dugu denbora zuzenketak, iradokizunak edo aldaketak aurkezteko. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua lege hau herrialdearen helburu handi gisa aurrera atera ahal izatea. Guk, behintzat, gure esku dagoen guztia egingo dugu lan hori aurreratzeko, uste baitugu hogeita hamar urtetik gorako atzerapenarekin dabilela. Horregatik, eta ez beste ezergatik, aurkeztu dugu lege-proposamen hau, eta benetan espero dugu Legebiltzar honek aintzat hartuko duela. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_111
10
8
31.01.2013
SEMPER PASCUAL
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenos días, lehendakari. Buenos días a todos. Gaur, berriz ere eztabaidagai dugu Ganbera honetako Erregelamenduak ematen dizkigun hainbat eta hainbat modalitatetan (legez besteko proposamenen bidez, lege-proposamenen bidez –gaur bezala–, interpelazioen bidez…) eztabaidatu dugun udal-legea. Hasteko, komeni litzateke onartzea, partekatzea eta aitortzea edozein kasutan politikoki mingarria den zerbait: porrot baten historia dela hau. Ganbera honen porrot baten historia da, eta euskal politikaren porrot baten historia da. Udal-legea euskal politikaren eta Ganbera honen porrot baten historia da. Hasteko, komeni litzateke egiak aitortzea. Izan ere, euskal politikan, gehiegitan kexa izaten da buru eta protagonista, gehiegitan etengabeko aldarrikapena, hainbat modalitatetako, mailatako eta intentsitatetako estatutu-erreformen proposamenak, estatutu berrien aldarrikapenak eta proposamenak, Euskadirako esparru juridiko berrien proposamenak… izaten dira buru eta protagonista. Hau da, euskal politikan, gehiegitan izaten dira buru kexa eta negarra. Izan ere, Euskadin, hainbat erakunde-mailatan, hainbat erakunde-erantzukizunetan eta Eusko Jaurlaritzan gobernu-erantzukizunak luzaroago izan dituztenak, alegia, zuek, Euzko Alderdi Jeltzalekook, kexatu zarete gehien, eta zuek egin dituzue ahalegin gehien estatutu-erreformen bidez, elkarbizitza-esparruak hautsiz eta, nolanahi ere, gure Autonomia Estatutua hautsiz kexa hori gauzatzeko. Nahiz eta egia izan, eta onar dezagun, ezen, Autonomia Estatutuarekin hogeita hamalau urte igaro ondoren gaur egun udal-legerik ez edukitzea Legebil- tzar honetan ordezkatuta dauden indar politiko guztiguztien erantzukizuna dela (hau da, denok gara, nolabait, udalen euskal legerik ez edukitzearen erantzule, eta hori ere onartu eta aitortu egin behar da), gobernu-erantzukizunik handiena eduki duenak, Euskadiren interesak kudeatzean indar politiko handiena eduki duenak, erantzukizun handiagoa izan dezake –hori ere onar dezakegu, zintzotasun-ariketa bat eginez– gaur egun Euskadin udal-legerik ez edukitzean. Zilegi da galdetzea, logikoa baita eta beharrezko ariketa iruditzen baitzait, ea horrenbeste kexaren ordez, horrenbeste aldarrikapenen ordez, haustearen aldeko horrenbeste proposamenen ordez, hasieratik porrot egingo zutela genekien horrenbeste muturreko proposamenen ordez, batez ere denbora baliotsua galtzea zekartenak, zilegi da galdetzea ea zer gertatuko zen Euskadin hainbeste denboran gobernatu dutenek, zuek, Euzko Alderdi Jeltzaleak autonomismoa mila kilometro orduko abiaduran jarri izan bazenute, mila kilometro orduko abiaduran bestelako aldarrikapenak jarri ordez. Zer gertatuko zen Euskadin? Non egongo ginateke gaur? Zein izango litzateke gure benetako eskumen-indarra? Erantzun bat, behintzat, argia da nire ustez: udal-legea edukiko genuen seguru. Seguru. Baina, tira, iritzi horiez haraindi eta ozenki egindako hausnarketa horrez haraindi, Legebiltzar Talde Popularrak argi du begi-bistako gauza bat: ezin dugula berriz porrot egin. Ezin dugu berriz porrot egin, ezin diogu geure buruari porrot egiten utzi, auzo-lotsa eta norberea eragingo bailituzke. Eta, jakina, ezin dugu berriz porrot egin, besteak beste, ez agertzeagatik edo argazki arduragabeak bilatzeagatik. Legealdi hau zorroztasunaren legealdia izango bada (hala espero dugu, lehendakari jauna), kudeaketaren legealdia izango bada (hala espero dugu, lehendakari jauna), eta lanaren legealdia eta benetan axola duten gauzei ekiteko legealdia izango bada, uste osoosoa dugu udal-legea izango dugula. Eta gure gaitasuna eta eskumen-esparrua garatuz beste lege batzuk ere izango ditugu, esan dizuedan bezala, indarra emango digutenak, kemena emango digutenak, eta hobeak egingo gaituztenak dagoeneko ditugun erronkei, eta, jakina, etorkizunean izango ditugunei aurre egiteko. Baina ez horrela, modu horretara. Modu hori okerrekoa iruditzen zaigu, Pastor jauna. Udal-legea eduki nahi badugu, eta, batez ere, aurreko porrotetatik dugun esperientziarekin, eta badakigu, halaber, zergatik egin dugun porrot –ez ditugu gauzak arinduko–, eta badakigu zer zailtasun izan ditugun udal-lege bat garatzeko –hasieran aipatu ditudanak, helburua ez baita jarri jarri behar zen tokian, baina baita beste iritzi batzuk ere–, egin behar dugun lehenengo gauza da ez funtzionatzea legez besteko proposamenak jarri eta jarri. Uste osoa dugu horretan. Ez, ezin dugu funtzionatu argazkia bilatu eta bilatu; hain sentikorra eta garrantzitsua eta hain munta handikoa den gai batean, ezin dugu funtzionatu prentsako titulua bilatu eta bilatu. Besteak beste, zorroztasunez egin behar da lan, erakunde-leialtasunez, jakina, eta, ziurrenik, norbere interesak alde batera utziz. Udalak izan behar ditugu ondoan (bistakoa dirudi), aldundiak izan behar ditugu ondoan (bistakoa da), eta Legebiltzar honetan ordezkatutako gainerako talde politikoak ere ondoan izan behar ditugu (uste dut bistakoa dirudiela). Kanpoan gertatzen dena ere aztertu egin behar da, munduan gertatzen dena, hurbileneko munduan gertatzen dena, Espainia osoan gertatzen dena. Koordinatu egin behar da, noski baietz. Noski baietz. Tokiko Administrazioaren arrazionalizazio- eta jasangarritasun-legearekin koordinatu behar da; hark, bistakoa denez, eragina izango du gure autonomiaerkidegoko erakundeen eskumen-sarean eta kudeaketakoan. Izan ere, lege honek…, egia da eskumenak oso ondo ezarrita daudela, baina lege honek eragina izango du, Pastor jauna, udalen eskumenak eguneratu eta argituko baititu, kudeaketa-bikoiztasunak kendu nahi baititu, finantza-estalduraren bermeei buruz hitz egingo baitu –gure udalek duten beste gabezia handi bat–, tokiko sektore publikoa birdimentsionatzeaz hitz egingo baitu, eta gure udalen garapenean ere eragiten duten figurak indartuko baititu, hala nola gaikuntza nazionala duten goi-funtzionarioen figurak, kontuhartzaileak, eta abar. Hau da, bistakoa da eragina izango duela, eta, bistakoa da, beraz, hura kontuan hartzea, behingoz udal-lege bat eduki nahi badugu. Horrenbestez, logikoa, zentzuzkoa eta arrazoizkoa dirudi udalen euskal legea seriotasunetik eta lana partekatzetik sortzea. Lana partekatzetik. Arrazoizkoa eta logikoa dirudi, halaber, erakundeen arteko koordinaziotik sortzea, eta ez, lehen esan dizuedan bezala, lege-proposamenen bidez. Pastor jaunak egin duen aipamena oso barregarria iruditu zait, esaten zuena…, uste dut esaten zuela Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren mende dagoela, ulertzen baitzuen sektore publikoa arrazionalizatzeko legeari itxarotea mendekotasuna zela. Tira, uste dut EAJ bete-betean jotzeko oso ondo egon dela, eta ziur mina eman diela, baina, jakina, ez dut uste hemen gaudenik ikusteko ea nork dituen bemol gehiago edo ikusteko nork jartzen duen mahai gainean ez dakit zer. Lana ondo egiteko gaude, eta, nire ustez, horrelako jarrerak hartu behar dugun bidearen kontrakoak dira. Niri arrazoizkoa iruditzen zait gobernu batek kontuan hartzea legeak eman egiten direla –kasu honetan, Diputatuen Kongresuan ematen direla edo emango direla legeak–, hori kontuan izatea eta erkidegoko legegintza eragingo dioten gaiekin koordinatu nahi izatea, gero arazoak handiagoak izango bailirateke. Nik uste dut politika ulertzeko modu hori, alegia, arerioa bete-betean jotzea, berriro diot, oso ondo dagoela tribuna baterako, baina ez da oso praktikoa. Eta objektiboki trabatuta dagoen eztabaida bat libratu nahi badugu, besteak beste, udal-legea, ez dirudi oso aurkezpen-gutun ona ez dakit nor bete-betean jotzen ibiltzea, kontrakoa efektua lor baitezakegu. Beraz, koordinazioa, erantzukizuna, lana eta seriotasun handia, oso handia. Horrela bakarrik lortuko dugu udal-legearen inguruko porrotaren historia aldatzea eta arrakastaren historia bihurtzea, herritarrak eta gure udalak hori eskatzen ari baitira. Eskerrik asko, presidente andrea. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_112
10
8
31.01.2013
OTADUI BITERI
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu jaunandreok, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Gure taldeak Alderdi Sozialistak aurkeztutako lege-proposamenaren aurka bozkatuko du. Eta ezaguna da Gobernuak ere aintzat ez hartzearen aldeko iritzia eman duela, eta gure taldea bat dator Gobernuak emandako arrazoi horiekin. Zeintzuk dira, gure ustez, Alderdi Sozialistaren proposamenaren aurka bozkatzeko oinarrizko edo funtsezko lau arrazoi nagusiak? Lehenengoa. Udal-legea egiteko orduan beharbeharrezkoa da zeregin honetan parte hartuko duten eragile guztien aurretikako akordio politikoa. Horregatik, adostasun hori bilatu nahi du Gobernuak, ez bakarrik alderdi politikoekin, baizik eta legeak eragiten dien erakunde guztiekin. Bigarren arrazoia. Pasa den astean Ganbera honetan onartu genuen batzorde txostengilea eratzea gure Erkidegoan jarduten duten administrazio guztien eskumenak aztertu eta erakunde-egituraren analisia egiteko, Estatutua, Lurralde Historikoen Legea eta egiteke dagoen udal-legea kontuan hartuta. Zertarako? Ba administrazio eragingarriagoa lortzeko, bikoiztasunak zuzendu eta herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko. Beraz, udal-legea egiteko orduan, adostasu- nak eta lanak uztartu beharko dira batzorde horren lanekin. Hau da, erritmoak moldatu beharko dira bat etorri daitezen, adostasunarekin eta guztion partehartzearekin. Hirugarren arrazoia. Gobernuak ere ematen du arrazoi hau. Hain zuzen ere, Estatuan oso aurreratuta dago toki-erakundeen egitura juridikoan eragin handia izango duen lege-aurreproiektua, eta, noski, eraentza horrek, Pastor jauna, eragin handia izango du gurean ere. Antza, erreforma horrek bilatzen du erakundeak doitzea, edo, erdaraz esaten den moduan, "hacer un ajuste institucional". Eta itxura guztia dauka Estatuko Gobernuak doiketa hori egin nahi izango duela tokierakundeen pentzutan. Zergatik? Ba hori begi-bistakoa da: toki-erakundeak autonomia-erkidegoak baino ahulagoak direlako. Eta, gainera, zenbait ikerketak agerian utzi nahi dute toki-erakundeen gaur eguneko mapa jasanezina dela. Zergatik? Estatuan daudelako 8.000 udalerri baino gehiago, 1.000 mankomunitate baino gehiago, partzuergoak, sozietate publikoak, eta abar. Zertzelada handietan, hauek dira Estatuko legearen aldaketak azaltzen dizkigun erronkak. Eta panorama honen aurrean eta legearen erreformak duen garrantzia kontuan hartuta, uste dut behar-beharrezkoa dela azterketa bat egitea, jakin dezagun zein eragin izango duen erreforma horrek gurean. Horregatik, Pastor jauna, iruditzen zait arduragabekeria itzela dela zurea, erabili dituzun berbak erabiltzea puntu honi dagokionez. No tenga ninguna duda. Eta inongo zalantzarik ez izan Urkullu jaunaren Gobernuak lan egingo duela gure autogobernua defendatzeko. Ez izan inolako zalantzarik. Uste dut azterketa hori Eusko Jaurlaritzak egin behar duela, bere lege-proiektua egiten duenean kontuan hartu dezan. Eta laugarren arrazoia. Gobernuak aurkeztutako lege-proiektuek gobernu oso baten bermeak eta makineria dauzkate atzetik. Eta ezaguna da legeen tramitazioak eskatzen duela proiektu bakoitza zenbait txosten eta memoriarekin aurkeztea. Memoria eta txosten horietan Gobernuko teknikarien jakintza eta ezaupideak islatu egiten dira. Honekin esan nahi dut, ekimena Gobernutik jaiotzen denean, proiektua denean, espedientea osotuagoa egoten dela, zenbait memoria de impacto económico edo normativo eta beste erakundeetan gerta daitezkeen eskumenen analisia egiten delako. Eta pasa den astean erdibideko zuzenketa sinatu genuenok aitortzen genuen udal-legea onartzea lehentasuna dela guztiontzat. Ez bakarrik alderdi politikoen artean, baita parte hartzen duten erakundeen artean ere. Baina, dirudienez, jarrera hori Alderdi Sozialistarenaren guztiz kontrakoa da, eta, orain, badirudi presaka dabiltzala eta beren buruari domina jarri nahi diotela beren udal-legearen proposamenarekin. Ekimen hau aurkeztu digute, Jaurlaritzari bere legegintza-egutegia aurkezteko aukerarik ere eman gabe. Pastor jauna, urduri samar dirudizu; izan ere, lehendakariak berak erantzun dizu oraindik ez direla bi hilabete ere pasatu, eta gogorarazi dizu zure Gobernuak zazpi hilabete behar izan zituela legegintzaegutegia aurkezteko. Gainera –pentsa zenbateraino ditugun jarrera guztiz kontrakoak–, lehendakari jaunak, Urkullu jaunak, aurretiko adostasun politikoan oinarrituta ekin nahi dio udal-legeari, behin eta berriz adierazi dudan bezala, eta Salinero jaunak, Lehendakaritzako idazkari nagusiak, Legebiltzarrean aitortu zuen, udal-legearen proiektuaren berri ematera etorri zenean, aurretiko adostasun politikorik gabe ekarri zuela legea Legebiltzarrera. Are gehiago, aitortu zuen Alderdi Popularrarekin bakarrik hitz egin zutela. Gainera, gogoratuko zarete agerraldi hartan ikusi behar izan genuela banandu berri ziren PSOE eta PP ezkontideak nola jardun ziren iskanbilan, Salinero jaunak esan zuen bezala. Horrez gain, kontraesan nabarmena dago, gure ustez, gaur duzuen jarreraren eta joan den astean sinatu zenuten zuzenketaren artean, eta halaxe jakinarazi zizun Damborenea jaunak ere. Bistakoa da kontraesankorra dela ziurrenik gure erakunde-sistemako beste lege batzuk ukituko edo aldatuko dituen legeproposamen bati zuzenketak aurkeztea eta, bestalde, hain justu gai horiek guztiak aztertzeko batzorde txostengile bat sortzea. Baina, tira, bakoitzak ahal duen moduan eramaten ditu bere kontraesanak. Esan dudanez, badirudi presaka zabiltzatela. Ekimen hau aurkeztu duzue Jaurlaritzari aukerarik eman gabe bere legegintza-egutegia hona ekartzeko. Baina, presaka orain zabiltzate; izan ere, Jaurlaritzan zuek zeundetenean, 2011ren bukaerara arte itxaron zenuten proiektu hau Ganberara ekartzeko. Proiektu horrek… (Murmullos) Bai, bai, atzerapenak izan zituen bere egutegian, eta, gainera, Pastor jaunak esaten duena esaten duela, proiektua Ganberara ekarri zenuten behar ziren txosten eta dokumentu guztiak ekarri gabe; Lankidetza Ekonomikorako Erakundearen nahitaezko txostena ere ez zenuten ekarri. Laburbilduz, berriro diot Jaurlaritzak lan egingo duela lege hori egiteko aurretiko adostasun politikoa lortzeko, baita eragina jasango duten gainerako erakundeekiko adostasuna eta elkarrizketa lortzeko ere, eta gure erakunde-sistema berrikusteaz arduratuko den batzorde txostengiletik aterako diren ondorioetara moldatuko ditu lan horiek. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_113
10
8
31.01.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
EAJren ordezkariak hau esanez amaitu du: "Bakoitzak ahal duen moduan eramaten ditu bere kontraesanak". Pentsatzen dut bere esperientziagatik esango duela; izan ere, jakina, udalen aldeko alderdia dela esanez ibiltzea eta hogeita hamalau urteko atzerapenarekin ibiltzea, udal-legea Legebiltzar honetara inoiz ekarri nahi izan gabe… Izan ere, badakizu zer gertatzen den? Urte asko daramatzagula entzuten, gobernu nazionalisten legealdi bakoitzaren hasieran, udal-legea lehentasun bat zela. Legealdi guztietan. Eta, legealdi horietan guztietan, noiz sartzen zen legea? Epez kanpo, edo ez zen zuzenean sartzen. Aurreko aldian, berriz, zer gertatu zen? Gobernu sozialista benetan kezkatu zenez udal-legea lantzen, eta Ganbera honetara lehenbailehen ekarri nahi zuenez, ahal zuen guztia egin zuen, oinarrizko adostasunak lortu zituen, badakizue norekin, hain zuzen? Euskal udalerriak ordezkatzen dituenarekin, alegia, Eudelekin, eta Eudelen ekarpenen % 80 testu honetan jasoa dago. Beraz, Jaurlaritzak aintzat hartzeari buruz duen irizpidea irakurtzen dudanean, ni, egia esan, ahozabalik geratzen naiz. Argudiotzat eman duzu "Ez, ez; legeproiektu batek aurretiko adostasunekin etorri behar du, izapide administratibo jakin batzuk bete behar dira, Gobernuaren ez dakit zenbat txosten ekarri behar dira…". Noski, baina lege-proiektu horrek bazituen, eta Gobernuak aurkeztu zituenetik ditu. Ezer egiten lehenak izango bazinete bezala etortzen zarete zuek hona! Hona iritsi zarete, eta Euskadi aurkitu duzue! Beste gobernu batzuk ere egon dira, zehazki aurrekoa, zeina gobernua izan zen EAJrena izan ez bazen ere, eta bere lana egin zuen, ongi egin ere. Eta, zuk esaten duzun bezala, hain be- randu iritsi zen Eusko Legebiltzarrera, 2011n, zuek ahal izan zenuten guztia egin zenutelako hura atzeratzeko. Esan duzu: "Akordioetara iritsi behar da erakundeekin". Esaera zahar batek dio ezen, biren artean adostasuna egoteko, biek egon behar dutela ados. Jakina, aldundiak kistatu egiten direnean, eta geldiarazi eta trabatu egiten dutenean, sistemaz errekurtsoak jartzen dituztenean hori ez gertatzeko, bada, logikoa da atzeratzea. Negargarria da zuek, gainera, guri botatzea atzerapen hori eragitearen errua. Nahita egin zenuten eta! Ez zenuten nahi, eta ez duzue nahi, beldurra ematen baitizue, udal-legea onartzea! Beti izan diozue beldur, ez baitzaudete prest horrek dakarrena zuen gain hartzeko. Baztertu beharra dut estatuko legearen zain egon behar dugun argudioa. Ez da egia! Estatuko legeak, oinarrizko legedia den aldetik, estatuaren eskumenei dagokiena aldatuko du, baina guk, hemen, Euskadin, geureak bakarrik diren eskumenak ditugu, eta Estatutuan bertan daude aitortuta. Beren izaera oso ondo ezarrita dago, hain zuzen, Autonomia Estatutuaren 10.4 artikuluan, eta arau-esparru hori ezartzeko gaitasuna ematen digute. Hau guztia disimulua da, hau guztia amarrua da, hau guztia justifikatu ezin denaren justifikazioa da. Izan ere, ez duzuenez baliozkotzat jotzen –jada ez zenuten hala jotzen aurreko Jaurlaritza, hura eratu zenean–, bada, badirudi harengandik datozen legeak edo lege-proiektuak ere ez. Esan duzue ea nondik atera den lege-proiektu hau. Oso ongi dakizu aurreko Jaurlaritzak Ganbera honetara ekarri zuen udal-legearen proiektuaren testua dela! Beraz, behar ziren lege-izapide guztiak zituen. Ezin daiteke esan ezerezetik sortu den lege-proiektu bat dela. Ez, ez da sortu ezerezetik. Gobernu batetik sortu da, eta, orain, beste gobernu bat dago, baina aurrekoa ere gobernua zen, eta, beraz, behar bezala beteta zituen izapideak. Begira, Semper jauna, hunkigarria iruditu zait EAJk udal-legea Legebiltzar honetara lehenbailehen ekartzeko hogeita hamabost urtez erakutsi duen borondatean agertu duzun konfiantza. Tira, pentsatu nahi dut zintzoaren plantak egiten dituzula, baina, hara, badirudi ez dela dena sinesteko garaia, jaun hauek urte asko, hamarkada asko, pasatu baitituzte udallegea ekartzeko konpromisoa ez betetzen. Tira, iruditu zait nabigatzen ari zinela, pixka bat disimulatzen zenuela… Badirudi lotsa pixka bat ematen zizula alde bozkatuko zenuela esateak, eta, orduan, adostasunaren, lan egitearen eta abarren argudioekin justifikatu duzu. Baina badakizu urte eta erdi eman genuela udal-legearen proiektuari buruz udalekin hitz egiten, aldundiekin hitz egiten, eta zuekin ere hitz egiten! Baina zer adostasun gehiago nahi duzu? Aurretiko adostasun guztiak dituzu, eta, gainera, gaur ez gara ari lege-proposamenaren testua eztabaidatzen ere: bakarrik ari gara eztabaidatzen ea onartuko dugun eztabaidatua izan dadin ala ez. Ez gara ari eztabaidatzen ea zuri asko gustatzen zaizun ala gutxi gustatzen zaizun aldundiei buruz esaten duzuna –eta hori da arazoa; herrialdeari buruz duzun kontzeptu foralista–; bakarrik eztabaidatzen ari gara ea Legebiltzar honek nahikoa kalitate demokratiko duen lege-proiektu bati buruz eztabaidatzeko baimena emateko. Eztabaidan, bakoitzak egoki iruditzen zaiona aurkeztuko du, baina zuek eztabaidatzeari ere uko egiten diozue. Hori da arazo nagusia. Dena den, gaurko eztabaida oso argigarria izan da, ezta? Egia da, antza, sozialistok bakarrik geratuko garela udalen defentsan, UPyDren laguntzarekin –eta eskertu egiten diot–, baina zuek, eta badirudi Bildukoek ere baietz, zuen alkateei azaldu beharko diezue zergatik ari zareten egiten gaur egiten ari zaretena, zergatik egiten diezuen uko udalek beren lege propioa edukitzeko aukerari. Orain arte, EAJn eta Alderdi Popularrean ikusi dugu, baina, orain, badirudi, ikusi duguna ikusita, foru-frontea zabaldu egin dela Euskal Herria Bildu sartzearekin batera. Fronte foralistaren zati da. Izan ere, eskumenak eta paroxismora eramandako udalautonomia eztabaida-ardatz izan dituztenek legeproiektu honen aurka bozkatzea edo abstenitzea… Orain, badirudi bat egin dutela Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Popularraren tesiekin. Hau da, xurgagailu foralista horrek udalen zeregin politikoaren aldarrikapena ere, orain arte Euskal Herria Bilduk babesten edo erakusten zuena, xurgatu egin du; beraz, hemendik aurrera, zuek ere gobernatzen dituzuen udal guztiek badakizue zer espero behar duten Euskal Herria Bilduren politikatik. Badakizue, halaber, ezen, foru-entitateen jarrera oztopatzaileak kritikatu behar badituzte, ezin diezuela egotzi Bizkaiko eta Arabako Aldundiei bakarrik. Zuei ere bai. Gogorarazten dizuet hilabete batzuk pasatu zenituztela Arbitraje Batzordean –han erabakitzen zen proiektu hau– Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria izendatu gabe, eta, azkenean, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi zenuten botoa, eta hark, jakina, udallegearen irizpenaren aurka bozkatu zuen. Hala eta guztiz ere, onartu egin zuen Arbitraje Batzordeak. Beraz, dagoeneko lanean ari dira. Badirudi foru-kasulak izaera sendoa ematen duela, eta udalek eta haien interesek baino askoz gehiago pisatzen duela. Nolanahi ere, bakoitza bere ekintzen erantzule da. Baina, egia esan, sinetsi iezadazue gure alkateek, zuenek eta guztienek ez dutela inoiz ulertuko hogeita hamabost urteren ondoren berriz ere zapuztu egingo ditugula Euskadiko udal guztiek udal-autonomiarako dituzten itxaropenak. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_114
10
8
31.01.2013
SEMPER PASCUAL
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Labur-labur, Pastor jauna. Jakina, zintzoen eta gaiztoen mundu baten kontakizun hauek, trazu lodiko kontakizun hauek, non batzuk udalen aldekoak baitiren eta beste batzuek udalak ito nahi baitituzte, dena zuria ala dena beltza den –eta, gainera, tartean ezer ez dagoen– kontakizun hauek –eta, gainera, logikoa denez, zintzoen tokian jartzen da bat kontatzen duenean, noski– balioa dute alderdiaren mitin batean, baina, nire ustez, Ganbera honetan, eta, batez ere, hain gai garrantzitsuez hitz egiten… Hor utziko dugu: ez dute baliorik, Pastor jauna, eta badakizu. Hain zuzen, hogeita hamalau edo hogeita hamabost urtez egin badugu porrot, eta Ganbera honetan gauden ia guztiok ados egongo gara ziur lege gutxi geratzen zaizkigula emateko udal-lege hau bezain garrantzitsuak –eta, gainera, ez du bakarrik garrantzi politikoa; herritarren eguneroko bizitzan ere badu garrantzia–, lehen azaltzen saiatu naiz, agian modu pedagogikoegian, legez besteko proposamenak jarri eta jarri funtzionatzea, legealdiaren hasieran gainerako talde politikoekin hitz egin gabe, eta udalekin, aldundiekin, gure hiriekin, alegia, eragin zuzena jasaten dutenekin aztertzeko aukerarik ere izan gabe, arinkeria bat iruditzen zitzaigula nolanahi ere. Titulua eta argazkia bilatzeko saiakera bat iruditzen zitzaigun, eta ziur emango dizkizula. Zuri, gainera, tribuna honek aukera ematen dizu zintzoez eta gaiztoez, udalen aldekoez eta, aldiz, udalen garapenik nahi ez dugunotaz hitz egiteko. Horixe azaltzen saiatu naiz. Azaldu nahi nizun, halaber, ezen, legeak ematen ari badira, legeak emango badira eta Gorte Nagusietan garatuko bada eragin objektiboa izango duen –ez dakigu zenbateraino, baina eragin objektiboa izan du udalen eskumenmailetan– lege baten izapidetzea, bada, arrazoizkoa dirudiela pixka bat itxarotea eta Jaurlaritza honek Ganbera honetan aurkeztea eztabaidatu dezakegun eta udalen eta aldundien parte-hartzea izan dezakeen lege-proiektu bat. Berriro esango dizut zure hitzaldian esan ez duzun zerbait. Uste dut garrantzitsua dela porrotengatiko erantzukizun-kuota bat norberaren gain hartzea bakoitzak. Politikariok oso erraz hartzen ditugu guretzat arrakastak, eta berehala jartzen dizkiogu dominak geure buruari, eta hori oso ondo dago, kanpoan ez baitizkigu inork jartzen. Baina herritarrei sinesgarritasun txikia helarazten diegu, eta, gaur egun gauden egoeran, behar-beharrezkoa dugu sinesgarritasuna, ez badugu gure urratsei, gure ekintzei buruz ere autokritika pixka bat egiten. Gobernatu egin duzue, egia, legealdi batez egon zarete Lehendakaritzan. Laburtua, baina legealdi batez. Eta ez da udal-legerik egon. Seguru erantzukizuna denona dela hein handi batean, seguru. Egiak dira esan dituzun gauza batzuk. Beste erakunde batzuek ez dute askorik lagundu. Baina, aizu, zuek gobernatzen zenuten! Emaitza zero bada gobernuaren ondoren, gobernatu duenak hartu behar du lehendabizi zeroa beretzat. Eta zuk ez duzu hori gogorarazi. Baina zuek gobernu-erantzukizunak ere izan dituzue iraganean, Euzko Alderdi Jeltzalearekin gobernatu duzue, eta, gobernu-urte horietan, ez duzue udal-legerik garatu. Horri ere bai zero. Orduan, Pastor jauna, ez zintzorik ez gaiztorik, eta ni ez nago denetik libre eta gainerakoak ez dira errudunak. Has gaitezen errealitatea aitortzen; urrats ona da hori, abiapuntu hona da hutsegite berak ez egiteko. Hitz egin dezagun askoz gehiago, bilatu ditzagun argazki gutxiago, eta bilatu ditzagun adostasunak Euskadirentzat eta, batez ere –eta garrantzitsuena–, euskal herritarrentzat eta udalentzat fun-tsez-ko-a den lege batean. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_115
10
8
31.01.2013
OTADUI BITERI
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro ere, presidente andrea. Pastor jauna, esan ahal dut altuago, baina argiago ezin da esan. Urkullu lehendakariak hona ekarri nahi du udal-legerik onena. Eta hori da, hain zuzen ere, alkateok eskatzen duguna, udal-legerik onena izatea. Eta zer egin behar da hori lortzeko? Ba ahalik eta adostasun politikorik zabalena hartu abiapuntutzat, hortik hasi, ezta? Gogoratu nahi dizut zer egin zenuten zuek etxebizitzaren legearekin. Gogoratzen duzu zein izan zen zuen jarrera kontu horretan? Como he dicho en mi anterior intervención, no por mucho madrugar amanece más temprano, o las prisas no son buenas consejeras. Eta hori da, nik uste dut, zuen proiektuarekin gertatu zena. Eta, bukatzeko, argi utzi nahi dizut beste kontutxo bat. Esan duzu beldurra daukagula, udal-legea egiteko beldurra daukagula. Beldurra guk? Inondik inora ere ez. Guk ez diegu beldurrik herritarrei. Alderantziz, herritarrek konfiantza osoa daukate alderdi honetan, eta horregatik gara herri honetako alderdirik nagusiena eta bozkatuena. Eskerrik asko, presidente andrea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_116
10
8
31.01.2013
MAEZTU PEREZ
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Eta egun on guztioi. Egun on, lehendakari jauna. "Niri oso ondo iruditzen zait muturreko ezkerrak, ezker abertzaleak, erakundeak aurkitu izana fase berri honetan. Denbora asko pasatu dugu haien zain, eta ongi etorriak. Baina denborak eta formak errespetatu beharko dira". Lasai, ez dut erabaki gaurtik aurrera gazteleraz hastea nire diskurtso guztiak. Hauek ez dira nire hitzak, Manuel Salinero Feijoo jaunarenak baizik, aurreko Gobernuko Lehendakaritzaren idazkari nagusiarenak, udal-legea hemen aurkeztu zenean botatako hitzak. Hitz horiek Agirrezabala jaunak eta nik neuk egindako galderari erantzunez bota zituen. Eta galdera oso logikoa zen, guretzat, udal-lege baten eztabaidan: zelan aurkeztu daiteke udal-lege baten proiektua Euskal Herrian, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, udalerri gehien gobernatzen duen indar politikoarekin batzar bat ere eduki gabe? Batzar bat bera ere ez. Y su respuesta fue: "Niri oso ondo iruditzen zait muturreko ezkerrak, ezker abertzaleak, erakundeak aurkitu izana fase berri honetan. Denbora asko pasatu dugu haien zain, eta ongi etorriak. Baina denborak eta formak errespetatu beharko dira". Ongietorria zuei, Alderdi Sozialistako kideei. Ongi etorri Euskal Autonomia Erkidegoko pluraltasun politikoa –ez osoa, baina bai gehiena– bere aniztasunarekin eta ilegalizazio barik islatzen duen Parlamentura, eta bere forma eta bere tenpusetara ere ongi etorri. Eta argi eta garbi esaten dugu, adibidez, etxebizitza-lege bat gazteen edo etxegabetzeak pairatzen dituzten kolektiboen parte-hartze barik ulertuko ez genukeen bezalaxe, ez dugula ulertzen udal-lege bat Parlamentura ekartzea udalerri gehien gobernatzen duen indar politikoaren, ez dut esango adostasunarekin, baina bai behintzat kontraste minimo eta serio bat egin ostean eta euren iritzia jaso ondoren. Eta hau ez da soilik Alderdi Sozialistarentzako mezu bat; hau Euzko Alderdi Jeltzaleari eta Gobernuari ere bidaltzen diegun mezu bat da. Behin legeproposamen hau tramitatzea onartu ez denean, orain zuen teilatuan dago lege-proiektu bat hona ekartzea, udal mailan ordezkaritza duten indarrekin kontrastatzea eta Parlamentu honetara ekartzea. Udal-lege bat guztiz beharrezkoa delako –hori Euskal Herria Bilduk ez du zalantzan jartzen–, baina ez edozein udal-lege. Lehenengo eta behin, lau irizpide orokor bete behar dira, guretzat, eta ez dira betetzen zuen legeproposamenean. Zuen lege-proposamenak, guretzat, osoko zuzenketa bat beharko luke, eta tramitera onartuz gero, ezin izango genuke osoko zuzenketa hori aurkeztu. Zergatik osoko zuzenketa bat? Lehenengo eta behin, lehen aipatu dudan adostasun minimo hori ez zeukalako. Bigarrenez, udal-lege batean, alegia herritarrengandik hurbilen dagoen Administrazioaren araudi orokorrenean, bere printzipioetan eta helburuetan ez jasotzea ezer ere hizkuntz eskubideen inguruan, eta hain zuzen ere zelan bermatuko duen herritarrak udalzerbitzuak euskaraz jaso ahal izatea, guretzat hori gabezia nabarmena delako. Eta ez du jasotzen, ez helburuetan eta ez printzipioetan, zuek aurkeztutako udallege proposamenak. Hirugarrenez, herritarren parte-hartzea. Kapitulu oso bat dedikatzea proposamen horretan partehartzeari, gauzak zehazteko, eta soilik araudi orokorrean jasota dagoena baino zer edo zertxo gehiago jasotzea, guretzat, guztiz ez-nahikoa da. Eta laugarrenez, ez diezue zuen udal-lege proposamenean udalei adin-nagusitasuna guztiz aitortzen; dirua banatzen den organoan, Finantzen Euskal Kontseiluan, ahotsarekin soilik onartzen dituzuelako zuen proiektuan udalak, bakarrik eurei eragiten dieten gaietan. Horrela dago jasota proiektuetan. Eta kontseilu horretan zer gaik ez die eragiten udalei, diru-banaketaz ari garenean? Beraz, guretzat, lau printzipio horiek, lau irizpide orokor horiek, ezinbestekoak ziren eta ez dituzue betetzen. Eta, bukatzeko –eta hau, zuzenean, Euzko Alderdi Jeltzalearentzako mezua–, udal-lege bat Legebiltzar honetara ekartzerakoan ez begiratu, mesedez, Madrilera. Mila erreferentzia egon ahal dira udal-lege parte-hartzaile eta eraginkor bat lortzeko eta hona ekartzeko, baina Madril ezin da erreferentzia izan guretzat. Eta gai hauetan ere, beste hainbat gaitan bezala, ezin daitezke onartu gure burujabetzaren kontra etengabe Madriletik datozen erasoak, zuek hainbeste bider erabiltzen duzuen autogobernuaren kontrako eraso oso bortitza izango litzatekeelako, udalen autonomiaren kontra eraso bortitza izango delako Madriletik egiten ari den tokiko araubidearen erreforma hemen aplikatzea. Beraz –eta orain, bai, bukatzeko–, honetan ere EH Bilduren eskua luzatuta daukazu, lehendakari jauna, euskal herritarrentzako eta Euskal Herriko tokiko erakundeentzako marko juridiko propio bat eraikitzeko. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_117
10
8
31.01.2013
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu anderea. Egun on guztioi. Aurreko legealdian Gobernu sozialistak, PPren laguntzarekin, murrizketa gogorrak ezarri zituen eskubide subjektiboak diren gizarte-laguntzetan. Murrizketa horiek bide ezberdinak erabiliz ezarri ziren. Alde batetik, diru-sarrerak bermatzeko errentan bi aldaketa egin ziren: Diru-sarrerak jasotzeko erroldaepea urtebetekoa izatetik hiru urte izatera pasatu zen. Eta, bestetik, jaso beharreko diru kopuruan izan zen aldaketa: % 7ko jaitsiera inposatu zen. Azken hau, 2012ko Aurrekontu Legearen bidez gauzatuta; beraz, 2012rako. Murrizketa horiek, hainbat kasutan, dirusarrerak bermatzeko errentarekin batera jasotzen den etxebizitza-prestazio osagarrian ere eragina izan dute; % 7ko murrizketa eta 250 euroko topea kasu guztietan ipini zen lehendabiziko aldiz. Aurrekontuak koadratzeko asmoz egindako murrizketa horien ondorioz, milaka pertsonen egoera larriagotu egin da. Hori gutxi balitz, diru-sarrera hau jasotzen dutenek, Administrazioak horrela ikusten badu, gizartearentzat lan egiteko prest egon behar dutela adierazten zen lege-aldaketa horretan. Eta, gainera, hori dena aurrera ateratzeko, kriminalizazio-kanpaina bat egin zen iruzurraren mamua zabalduz, eragile sozialek salatu duten bezala behin baino gehiagotan. Guretzat, bidegabekeria izugarria. Guzti horren aurrean, gaur hemen eztabaidatzen ari garen legez besteko proposamenak helburu zehatza dauka: aurretik aipatutako murrizketa guztiak eta emandako atzerapausoak gutxienez bertan behera uztea, galdu duten dirua eta prestazioak jasotzeko eskubidea 2013an berreskuratzea eta 2013ko aurrekontuetan eskubide subjektiboak diren gizarte-laguntzetan murrizketarik ez ezartzeko konpromisoa hartzea. Frente a esta situación, la proposición no de ley que estamos discutiendo hoy aquí persigue un objetivo concreto: dejar sin efecto los recortes que hemos mencionado, que he mencionado anteriormente; que este colectivo recupere en 2013 las cantidades que se le adeudan como consecuencia del recorte impuesto en el año 2012, y que se adquiera, que el Gobierno adquiera el compromiso de no recortar las ayudas sociales en los presupuestos de 2013. Bere momentuan, aurrekontuetan gauzatutako murrizketak 2012rako zirela esan zuen Alderdi Sozialistak, 2012rako soilik. Euzko Alderdi Jeltzalea kritikoa izan zen legean ezarritako hainbat eta hainbat aldaketarekin. Beraz, gure ustez, orain dugu aukera egindako injustizia indargabetzeko. Se dice que lo que perdemos en un año se tarda veinte en volverlo a recuperar. Nosotras y nosotros proponemos que lo que se ha perdido en un año se recupere en un solo año. Euskal Herria Bildurentzat, pertsonen ongizatea bermatzea lehentasunezko gaia da, eta horregatik, dakizuen bezala, beste iniziatiba batzuk aurkeztu ditugu gai honen inguruan, baita Lanbideri buruz ere. Aurreko osoko bilkuran pentsioez hitz egin genuenean esan nuena errepikatu egingo dut, maila batean. Diskurtso eta adierazpen guztietan entzuten ari gara pertsonak eta hauen ongizatea bermatzea dela ezinbestekoa, hori bermatu behar dugula. Eta gobernukide berrien aldetik bereziki entzun da egun hauetan ere. Komunikabideetan irakurri dut Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Juan Mari Aburtok, esandakoa: "Es necesario tejer una especie de red que proteja a los ciudadanos y a las ciudadanas que atraviesan dificultades". Edo Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, adierazita- koa: "Debemos proteger y mejorar el bienestar social de las personas". Ordua da diskurtsoetatik haratago joatea. Horretarako, borondate politikoa egon behar du. Euzko Alderdi Jeltzaleak, Alderdi Sozialistak eta Talde Popularrak aurkeztutako osoko zuzenketak irakurri ondoren, ez dut ikusten inondik inora egoera larrian dauden pertsonen alde benetako neurriak hartzeko borondaterik dagoenik. Tras la lectura de las enmiendas presentadas por el grupo Nacionalistas Vascos, Alderdi Sozialista y el Grupo Popular, no observo voluntad alguna a favor de tomar medidas que favorezcan a las personas que se encuentran sin empleo, sin ingresos, y que son en este momento totalmente vulnerables en nuestra sociedad. Bereziki harritu nau Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutakoak. Uste dut oker bat dagoela proposamenean. Euskarazko eta erdarazko testuek 1. puntuan ez dute gauza bera esaten, nik behintzat ez dut horrela ulertu; desberdina zen. Hala ere, momentu honetan jaso dugu zuen eta Alderdi Sozialistaren artean adostutako azken testua; beraz, indargabetzen du aurretik zegoena, nolabait. Hala ere, adostutako testua irakurri ondoren, berresten dut ez dagoela inolako konpromisorik. Esango nuke zuen hasierako testuan baino konpromiso gutxiago jasotzen direla Alderdi Sozialistarekin adostutako testuan. Soilik hitzak agertzen dira: "seguir trabajando", "tomar las medidas necesarias", "aztertu", eta horrelako hitzak. Baina konpromisorik, zero, ez dago konpromisorik. Ez du, gainera, zerikusirik adostu duzuen testuak hemen gaur Euskal Herria Bildutik egiten den proposamenaren inguruan. Legez besteko proposamen honek murrizketen inguruan hitz egiten zuen; ez du hitz egiten plan osoaren inguruan, ez du hitz egiten inklusioa nola gauzatu behar den. Horiek, noski, gai garrantzitsuak dira, hitz egin beharrekoak, baina gure legez besteko proposamena beste alde batetik doa. Doa egindako murrizketak bertan behera uztearen alde (% 7ko murrizketa diru-sarreretan, etxebizitzarako laguntzetan), edota erroldatuta egon beharreko denboran laguntza soziala jaso ahal izateko murrizketak, guzti hauek bertan behera uztearen alde. Talde Popularraren izenean aurkeztutako osoko zuzenketak, hasieran aipatzen nuenaren haritik, pertsona hauek susmopean ipintzea dakar, beti bezala. Kontrola eta iruzurra aipatzen dira nagusiki. Diru publikoen kontrola ondo dago, baina iruzurraren –hizki larriekin–, iruzur hitzaren esanahia ez dago kolektibo hauetan, ezta pertsona hauetan ere. Alderdi Popularrak oso ondo daki hori. Azkena, eta ez bakarra, Bárcenas kasua dugu: horiek bai iruzurrak! Eta, gaur ezagutu dugunarekin, esan dezakegu inolako lotsarik gabe, Génova kalean dagoela benetako iruzurra ere, eta ez Lanbiden. Hor dago gaur El País egunkarian agertzen den faktura, izena eta dena. Beraz, lotsa izan behar da, señora Garrido. Después de lo que estamos oyendo hoy mismo, señora Garrido, hay que tener cara para venir aquí hablando de fraude y control en las ayudas sociales. Aurreko Jaurlaritzak denboralditxo batean erdi ezkutuan izan duen pobreziari eta gizarte-desberdintasunei buruzko txostenean, agertzen dira hainbat datu beldurgarriak direnak benetan. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 157.000 pertsona pobreziaarriskuan bizi dira, hau da, biztanleriaren % 7,3. 100.000 baino gehiago dira elikadura-arazoak dituztenak, eta gosea sentitu dutenen kopurua ere oso handia da. Eta egun hauetan Arartekoak jakinarazi du pobrezia larria paira dezaketen umeen kopurua % 77 hazi dela krisia hasi zenetik. Euskal Autonomia Erkidegoan 35.000 haur baino gehiago dira oinarrizko beharrak asetzeko arriskuan bizi direnak. Eta egoera horretan, pobrezian edo pobrezi arriskuan daudenen artean, guraso bakarreko familiak dira gehienak, eta bereziki emakumeak direnean. Krisiak gogorrago jo ditu emakumeak, eta hau kontuan hartu behar da neurriak hartzerakoan ere. Jaun-andreok, egoera hauetaz hitz egiten ari gara. Hau dena ez da kasualitatea, egindako politiken ondorio zuzena da. Si hubiese un reparto justo del empleo y de la riqueza, la situación sería otra. Beraz, inoiz baino gehiago beharrezkoa da enplegua ez duten pertsonentzat diru-sarrera bermatzeko errenta ziurtatzea. Gainera, egunetik egunera gehiago dira egoera horretan dauden pertsonak. Bizi ahal izateko behar dute, eta, gainera, gizarteratzeko bidean ezinbestekoa da diru-sarrera duinak izatea. Horregatik, gutxienez, kendutakoa itzultzeko momentua dela uste dugu. Hori da eskatzen duguna. Hori da gure helburua legez besteko proposamen honekin. Ez da iniziatiba bakarra izango, lehen esan dudan bezala, baina gaurkoan hori da mahai gainean ipini nahi duguna. Pertsona hauek tratu duina merezi dute, askotan gaur egun ez dutena. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_118
10
8
31.01.2013
SÁNCHEZ MARTÍN
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, lehendakari jauna. Egun on, jaun-andreok. Euskal Sozialistak taldearen izenean hitz egingo dut Legebiltzar honetan, batetik, EH Bildu taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena eztabaidatzeko –aurreko Eusko Jaurlaritzak gizarte-laguntzetan egin zituen aurrekontu-politikak bertan behera uzteari buruzkoa; politika horiek gehiengoz onartu ziren Ganbera honetan, eta, denok dakigunez, 2012rako bakarrik ziren–, eta, bestetik, horren ordez nire legebiltzartaldearen eta Euzko Abertzaleak taldearen artean adostutako erdibideko zuzenketa babesteko. Gure ustez, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistema inklusio aktiboko estrategia integral baten barruan sartzeko erabaki irmoa hartu behar du Eusko Legebiltzarrak, eta gizarteratzeari eta diru-sarrerak bermatzeari buruzko neurriei benetan laneratzeko neurriak gehitu behar dizkie. Adierazi nahi nuke 18/2008 Legeak eta haren erreforma jasotzen duen 4/2011 Legeak ekarri zuten erreformaren helburu nagusia dela enplegua aktibatzea. Laguntza-eredu batetik aktibazio-eredu batera pasatzea da, Europako herrialde batek ere ez baitu jada laguntza-eredurik. Baina muinean sartu aurretik, esan nahi nuke ez dela egokia EH Bildu legebiltzar-taldeak planteatu duena; ez da zuzena aurkeztutako legez besteko proposamenean jasotako baieztapena, uste baitu ezen, bertan behera uztea onartuko balitz, berriz ere indarrean jarriko litzatekeela erreformaren aurretik zegoen idazkia; izan ere, Kode Zibileko 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legeak ondorengo legeek bakarrik indargabetu ditzakete, eta, gainera, lege bat indargabetze hutsarekin ez dira berriro indarrean jartzen lege hark indargabetutakoak. Hori esan ondoren, eta kontuan izanik aipatutako artikulua aldatu aurreko testua ez litzatekeela berriro indarrean jarriko, muinean sartuko naiz. Aipatutako legeak kudeaketa- eta filosofiaeredua aldatu zuen. Haren bidez, kudeaketa hiru administrazioren esku egotetik Lanbideren esku egotera pasatu zen, eta, hala, prestazio hori kudeatzeko hiru administraziotatik pasatu behar izatea saihestu zen, eta sistema eraginkorrago bat ezarri zen. Horrez gain, gizarte-zerbitzuek kudeatu ordez, enplegu-zerbitzuek kudeatzen zuten. Eskubide bikoitzeko eredu bat ezarri zen: oinarrizko beharrak asetzeko baliabide ekonomikoak izateko eskubidea eta gizarteratzea eta laneratzea errazteko laguntza pertsonalizatuak jasotzeko eskubidea. Baina eskubide guztiek betebeharrak dituzte, eta gobernu baten ardura da babes sozialeko sistema bidezkoa, solidarioa eta jasangarria ezartzea. Ona litzateke gogoraraztea eskubide horiek lortzeko erreforman jasotako baldintzak Europako herrialderik aurreratuenek alor horretan dituztenen berdintsuak direla. Erreforma horrekin, erantzukizuna erakutsi genuen. Eredua aldatzearen aldeko apustua egiteaz gain –laguntza-eredutik enplegua aktibatzeko eredura aldatzea–, gizarteari esan genion herritar guztien ahaleginarekin solidarioki eutsi beharreko eskubide batzuei baldintzak ere jarri behar zaizkiela. Bigarrenik, 2012ko Aurrekontuen Legeko 8.2 eta 9. xedapen gehigarrietan arautzen zen, batetik, diru-sarrerak bermatzeko prestazioak eta gizarteratzekoak % 7 murriztea aldi baterako, eta, bestetik, etxebizitzarako prestazio osagarria mugatzea denboraldi bererako –hilean, gehienez, 250 euroko zenbatekoa ezartzen zen harentzat–. 2012ko ekitaldian (berriro diot, 2012an) zenbateko horiek aldatu behar zirelako egin zen murrizketa hori, aurreko ekitaldian murriztu egin baitziren diru-sarrerak –eta ez zen espero egoera hori aldatzea joan den urterako–, eta bete egin behar baitzen autonomia-erkidego honi eta Eusko Jaurlaritzari gehiago ez gastatzeko jarritako konpromisoa. Kostata planteatu genituen lege hartan sartutako aldaketa batzuk, egia, baina beharrezkoa izan zen, azkenaldian murriztu egin baitzen diru-sarreren bolumena, baina, batez ere, ezin izan baikenuen egin –sozialistok azken lau urteetan proposatu genuen bezala– behar zen zerga-erreforma; ondorioz, ez genituen nahikoa baliabide. Baieztapen hori datuen bidez argituko dut. 2008an, aurrekontuan kalkulatutako diru-sarreren eta benetako bilketaren artean 1.765 euroko desoreka egon zen; 2009an, 3.748 eurokoa; 2010ean, 618 eurokoa; 2011n, 1.485ekoa; eta, 2012an, 1.810 eurokoa. Hau da, 2008an eta 2009an, EAJk gobernatzen zuen urteetan, 5.513 euroko bilketa-desoreka egon zen guztira, eta, 2010ean, 2011n eta 2012an, 3.913 eurokoa. Gobernu sozialistak, bere ibilbidean, aurreko Gobernuak inbertitutakoaren bikoitza inbertitu du denboraldi horretan gizarte-laguntzetan; hau da, azken legealdian ahalegina egin da gizarte-laguntzei eusten jarraitzeko, nahiz eta bilketa-desoreka hori gertatu; zifra horiek oparoaldi ekonomikoan ere ez ziren lortu. Hori esan ondoren, eta argi utzirik jarrera politiko hori egoera ekonomikoak behartu zuela 2012rako, adierazi nahi dut nire taldeak bat egingo duela egunotan sortzen ari den eztabaidarekin. Eztabaida berri honetan, lehen zerga-erreformarik nahi ez zutenek orain nahi dute, eta diru-sarrera gehiago aipatzen dituzte; diru-bilketa behetik ezarri zutenek orain goraka berrikusi nahi dute. Beraz, nola ez bada, diru-sarreren itxaropenak aldatzen badira, iraupen mugatua duten politikak ere aldatu egin daitezke. Orduan zerga-erreforma hura garaiz egin ahal izan bagenu, ziurrenik ez zen beharrezkoa izango aldi baterako murrizketa hori, baina ez genuen beste taldeen laguntzarik lortu garai hartan egin ahal izateko. Proiektu horrekin, diru-sarrerak bermatzeko errentaren bidez prestazio bat jasotzeko eskubidea bermatzen zitzaien hura behar zutenei, bermatzen baita langabeziagatiko laguntza jasotzeari uzten dionak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea eta aurreikusitako zenbatekora iristen ez den pentsioa duenak hura osatu ahal izatea, eta eutsi egiten zaio etxebizitzagatiko prestazio osagarria jasotzeko eskubideari. Hirugarrenik, erdibideko zuzenketan argi dago ez dela planteatzen 2013an ordaindutakoa berrikustea; beraz, baztertu egiten dugu aurreko ekitaldian egindako murrizketak konpentsatzeko funts berezia sortzea. Bestalde, adierazi behar da Kode Zibileko 2.3 artikuluak ezartzen duela legeek ez dutela atzeraeraginik baldin eta ez bada kontrakoa ezartzen; hau da, ezin daiteke atzeraeraginik jarri funts hori sortzeko baldin eta ez bada hala onartzen atzeraeragin hori espresuki arautzen duen lege berri batean. Laugarrenik, garrantzitsua iruditzen zait Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzea berma ditzala gizarte-laguntzak 2013ko aurrekontuetan, kontuan izanik haiek jasotzen dituztenak bereziki zaurgarriak direla krisi-garai hauetan. Bosgarrenik, iruditzen zait eutsi egin behar zaiola 2011ko azaroaren 24ko 4/2011 Legearen 9. artikuluari, zeinaren bidez diru-sarrerak bermatzeko errentaren jabeak eta lanerako adina duten elkarbizitzaunitateko kideek libre egon behar baitute komunitatearen aldeko lanak egiteko, Administrazioak lurraldeko borondatezko ekintzako erakundeen bitartez hala eskatzen dienean, artikulu horretan aurreikusitako salbuespenekin, jakina. Hemen ez naiz sartuko ea komeni den ala ez hura zabaltzea, kasu horiez gain, komunitatearen aldeko bestelako lan batzuetara, Euskal Legebiltzar Talde Popularrak planteatu duen bezala, laster eztabaidatuko baita Ganbera honetan, eta 4/2011 Legean adierazitakoaz harago baitoa. Bakarrik aurreratuko dut euskal sozialistok erantzunkidetasuna babesten dugula, baina laneko eskubideak ere babesten ditugu, eta oso ondo doitu behar ditugu bi printzipioak. Beraz, erdibideko zuzenketan jasotakoa defendatuz bukatuko dut: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu behar diola jarraitu dezala filosofia hori babesten eta har ditzala beharrezko neurri guztiak Lanbideren funtzionamendua eta helburuak hobetzen eta arintzen lanean jarraitzeko. Berriro azpimarratuko dut egoera berrikusi egin behar dela; izan ere, diru-sarrerak aldatzen badira eta zerga-erreforma bat egiten bada, gizarte-laguntzen inguruan hartuko liratekeen politikak ere aldatu egingo lirateke. Baina eskuartean zer zifra ditugun argi izateko, komeni da, halaber, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzea kontuak eman ditzala, bilkuradenboraldi bakoitza amaitzean, Lanbidek aurkeztutako eta izapidetutako espedienteen egoerari buruz, kontrola hobetzeko. Azkenik, komeni da Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzea berma ditzala gizarte-laguntzak 2013ko aurrekontuetan, haiek jasotzen dituztenak bereziki zaurgarriak direla kontuan izanik. Jaun-andreok, une hauetan eskuartean ditugun datuetan oinarrituta, diru-sarrera berriei buruz bakarrik ari garenez eztabaidatzen eta zerga-erreforma bat egin daitekeenez, gure taldeak eztabaida sakon batean hartuko du parte, eta proposatuko du nola jarraitu behar den gizarte-politikak aplikatzen gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistema batean. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_119
10
8
31.01.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, señor consejero, señores parlamentarios. Begira, Arrondo andrea, Alderdi Popularrean ez dugu inolako arazorik; izan ere, zuzenbidezko estatuan, haren mekanismoetan eta justizian konfiantza dugunez, badakigu delitu egiten dutenak epaitu egiten direla, eta frogatzen bada delitu egin dutela, espetxera joaten dira esparru guztietan. Beraz, Alderdi Popularrak ez du inongo arazorik gai horiekin, uler daitekeenez. Egia esan, lotsa izan behar da hemen pertsonen eskubideez hitz egiteko; izan ere, zuek ematen diezue babesa pertsonen funtsezko eskubidea, hots, bizitzeko eskubidea, babesten ez dutenei. Por otra parte, y hablando ya de la proposición, usted, en su proposición, parte de una premisa falsa, cuando dice que el Gobierno Vasco no puede derogar las leyes. Las leyes –y como parlamentaria lo tendría que saber–, se aprueban en el Parlamento. EH Bildu ha presentado una proposición relativa a las reformas realizadas en la anterior ley de garantía de ingresos e inclusión social. Dichas reformas se realizaron tras un acuerdo entre el Partido Socialista y el Partido Popular para mejorar el sistema vasco de protección social y para garantizar su estabilidad en el futuro. Krisi ekonomiko honetan, nabarmen ari da igotzen gizarte-laguntzak jasotzen dituztenen kopurua, eta, ondorioz, administrazio publikoek aurrekontuan egin behar duten ahalegina ere bai. Diru-sarrerak ere asko ari dira gutxitzen premia horiei aurre egiteko. Sailaren aurrekontuaren ia erdia diru-sarrerak bermatzeko sistemaren prestazioak finantzatzeko erabiltzen da. Euskadiko babes-sistema Espainiako eta Europa osoko aurreratuenetariko bat da. Premia-egoeran daudenekiko sistema solidarioenetariko bat da, eta beste autonomia-erkidego batzuek baino askoz diru gehiago gastatzen du. Por tanto, en estos momentos de crisis, el objetivo principal consiste en mantener el nivel de cobertura y la protección social, haciendo un sistema mejor, más solidario y más estable. Era berean, enpleagarritasunari eta gizartelaguntzak jasotzen dituztenentzako enplegua aktibatzeari lotu behar zaie sistema. Enplegu-politika aktiboak eskualdatzeak eta Lanbide sortzeak, zeinak laguntza ekonomikoak izapidetzen eta ebazten baititu (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzagatiko prestazio osagarria), aukera eman zuten gizartelaguntza bat jasotzea eta lan bat aktiboki bilatzea lotzeko. Datuek erakusten dutenez, gizarte-laguntzak jasotzen dituztenen % 80k lana bilatu dezake. Datuek esaten digutenez eta dakigunez, laguntzak jasotzen dituztenen % 44k uko egiten dio lan bati. Beraz, gizarteratzea eta enplegua dira erronka nagusia. Laburbilduz, sistemak ez edukitzea bakarrik sarrerako atea, baita irteerakoa ere. Aurreko legealdian lortutako akordioaren bidez, alderdi hauek sartu ziren; horietako asko, esan beharra dago, Alderdi Popularrak eskatuta. Alderdi asko sartu ziren indarrean dagoen araudian. Batetik, laguntza eskuratzeko baldintzak berrikustea, baita laguntzak jasotzen diren bitartean baldintzak betetzen ote diren berrikustea ere. Hiru urtez erroldatuta egoteko baldintza ezarri zen, edo urtebetez erroldatuta egon eta bost urtez lan ordaindu bat egin izanaren baldintza. Bestetik, betebehar gehiago dituzte gizartelaguntzak jasotzen dituztenek. Horien artean aipagarria da laguntzen jabeak eta lanerako adina duten elkarbizitza-unitateko kideak libre egotea komunitatea- ren aldeko ezohiko lanak egiteko, Administrazioak borondatezko ekintzako erakundeen bitartez hala eskatzen dienean. Jakina, salbuetsita daude baliaezintasun-pentsioak jasotzen dituztenak, 23 urtetik beherakoak eta Lanbideren ustez hainbat arrazoirengatik lan horretatik salbuetsita egon daitezkeenak. Halaber, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea indargabetu egiten da lan bati uko eginez gero. Lehen, hiru aldiz egin zekiokeen uko lan bati eskubide hori indargabetzeko. EH Bildu, con su proposición, quiere derogar los aspectos citados; por eso, es comprensible que nosotros no estemos de acuerdo por todo lo que he comentado y que votemos en contra. Ados geunden eta ados gaude Gemma Zabaleta andreak aipatutako ideia batzuekin; baina, jakina, sailburua zenean, denok baitakigu beste diskurtso bat zuela gobernu-erantzukizunak izan aurretik. Sailburu andreak hau esaten zuen aurreko legealdiko hitzaldi batzuetan: "Diru-laguntzan oinarritu ordez enpleguan oinarritutako gizarte-babeseko politika bat eraldatzea da izan daitekeen erronkarik liluragarriena. Murgilduta gauden iraultzarik handiena da enplegutik urrun daudenentzat eta etorkizunean langabezia kronikoan bakarrik egon daitezkeenentzat enplegua aktibatzea". Horixe zioen Zabaleta andreak joan den legealdian, ez ordea aurrekoetan; baina, nioen bezala, bat gatoz adierazpen horiekin. Laburbilduz, Alderdi Popularrak bermatu nahi du benetan behar dituztenek hartzea laguntzak, eta iruzur-egoerak saihestea, badaude eta, eta horri ezin diogu ezikusiarena egin. Horren harira, aspalditik ari da eskatzen Alderdi Popularra gizarte-laguntzetan egon litekeen iruzurra kontrolatzeko ikuskapen-zerbitzu bat sortzeko. Aurreko legealdian ere eskatu genuen, eta puntu horretan akordio bat lortu ahal izan genuen Alderdi Sozialistarekin. Akordio hori bi aldiz onartu zen Ganbera honetan (2011ko otsailaren 3an eta 2012ko martxoaren 15ean), eta onartutako bi testutan gorpuztu zen. Testu horiek hau adierazten zuten: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abian jar ditzala aurrekontu-ekitaldi honetan ikuskapenerako, kontrolerako eta jarraipenerako mekanismoak, aurreikusitako prestazioetan iruzurra saihesteko". Esaten nuen bezala, akordio hori gehiengoz onartu zen aurreko legealdian, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren botoekin, edo Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren botoekin. Hori dela eta, erabateko koherentziaz jokatuz, beti jokatu dugun bezala, puntuetako bati aurkeztu diogun zuzenketan lehen adierazitako akordioa aipatzen dugu, esan berri ditudan mekanismoak abian jartzekoa. Pena da Alderdi Sozialistak, aurreko legealdian ados egon ondoren, orain aintzat ez hartzea. Bakoitzak azaldu beharko ditu bere jarrera-aldaketak eta bere joan-etorriak gai delikatu samar honetan. Gaur goizean hemen esan den bezala, bakoitzak azaldu beharko ditu bere kontraesanak. Guretzat funtsezkoa den gai horretaz gain, koherentzia politiko hutsagatik, garrantzitsua da ezen, Lanbideren funtzionamenduan akatsak ikusi direnez, beharrezko neurriak hartzea haren funtzionamendua hobetzeko eta organo hori eraginkorra izateko. Lanbideren egoerak, ikusten ari garenez, ekintza zehatzak eskatzen ditu, eta gehiago itxaron gabe. Aste honetan jakin dugun datuaren arabera, azken bi urteetan % 50 igo dira herritarrek Arartekoari egindako erreklamazioak, igo egin baitira gizarte-laguntzei lotutako erreklamazioak. Hala, jasotako kexen % 56k eskubide sozialekin du zerikusia. Bestalde, hura martxan jarri zenetik, jakin dugu atzerapenak gertatu direla laguntzak izapidetzean, zerbitzuak gainezka egin duela une jakin batzuetan…; laburbilduz, halako kaos bat gertatu dela, eta neurri eta ekintza jakinak behar dituela, esan dudan bezala, Lanbideren funtzionamenduan dauden akats horiek arintzeko. Azkenik, Lanbideren kudeaketa erabat gardena izan dadin, Eusko Jaurlaritzak txosten bat aurkeztu behar luke sei hilean behin indarrean dagoen legedian aurreikusitako prestazio ekonomikoen espediente izapidetuei eta izapidetzen ari direnei buruz, baita Euskal Enplegu Zerbitzuaren helburuak betetzeko egindako ekintza guztiak ere. Egia da Alderdi Popularrak proposatzen zuen gai hori sartuta dagoela Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatu duten zuzenketan. Bi talde horiek sinatutako erdibideko zuzenketa bat aurkeztu zaigu, eta, esan beharra dut ezen, gure zuzenketan jasotako alderdi batzuk sartzen baditu ere, hala nola esan berri dudana, ez dituela argi eta garbi azaltzen, eta, gainera, ez du aintzat hartzen Ganbera honetan ikuskapenerako, kontrolerako eta jarraipenerako mekanismoak abian jartzeari buruz hartutako akordioa. Hori, guretzat, pentsatuko duzuenez, zeharo erabakigarria da. Zeharo erabakigarria, ez bakarrik Alderdi Popularrak nahi duelako, baizik eta laguntzak benetan behar dituztenei iristen zaizkiela bermatzeko. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, non laguntzen hartzaileek eta premia-egoerek gora egin baitute, Espainiakoak ez ezik Europako babes-sistema aurrera- tuenetariko batek jarraipena izatea nahi badugu, administrazio publikoek eta, bereziki administrazio publiko eskudunak –kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek baitu prestazio ekonomikoak (besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo etxebizitzagatiko prestazio osagarria) kudeatzeko eta izapidetzeko eskumena– inoiz baino arreta handiagoa jarri behar dute. Esaten nuen arreta handiagoa jarri behar dela, egon litezkeen gehiegikeriazko egoerak saihesteko, egongo balira; izan ere, denok dakigu gehiegikeriazko egoerak gertatu gertatzen direla, eta horien aurrean ezin dugu beste aldera begiratu. Dena den, talde honek, pentsatuko duzuenez, hasi berri den legealdi honetan zehar planteatuko du eztabaida jakin hau. Gure zuzenketaren alde egingo dugu, eta esan behar dut ezen, nahiz eta Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketak gure proposamenetako batzuk jaso, ez du funtsezko gai bat jasotzen, hots, kontrolerako, ikuskapenerako eta jarraipenerako mekanismoen gaia. Mekanismo horiek, gainera, Ganbera honetan onartu dira, eta, hortaz, abstenitu egingo gara zuzenketa horren bozketan. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_120
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, berriz ere. Hasteko, gogorarazi nahi dut murrizketak ez dituela Espainiako Gobernuak bakarrik egiten; Eusko Jaurlaritzak ere egin ditzake, eta halaxe egin du duela ez asko. Errealitate hori ahaztu egiten da batzuetan, bai baitirudi talde batzuek sinestarazi nahi dutela Espainiako Gobernuak bakarrik egiten dituela murrizketak. Azkenaldian halaxe ari da gertatzen, egia, baina Eusko Jaurlaritzak ere egin izan ditu murrizketak gizarte-laguntzei lotutako gai honetan. Nik gogorarazi nahi dut aurreko legealdian Talde Sozialistak eta Talde Popularrak bultzatutako murrizketa sozial guztien kontra zegoela UPyD; ondorioz, egoki deritzogunean lege hau aldatzea planteatzeko aukera erreserbatu genuen. Jada esan zaio EH Bilduko ordezkariari ez duela zentzurik haiek planteatzen duten indargabetzeak, eta indargabetze horrek ez lukeela izango inolako ondoriorik. Nolanahi ere, alderdi arduratsutzat daukagunez geure burua, eta badakigunez kontuan hartzen zer egoera ekonomikotan gauden, egoera ekonomiko horren eta egungo aurrekontu-estutasunen ondorioz, eta kontuan izanik euskal babes-sistema salbuespenezkoa dela eta ez duela parekorik Espainiako beste edozein lekutan, eta 60.000 onuradun baino gehiago daudela eta aurrekontua 400 milioi eurotik gorakoa dela, uste dugu lehentasunezkoa dela hori dagoen bezala mantentzea, baina puntu batzuk hobetuz. Gure ustez, une hauetan, hiru lehentasun izan behar genituzke funtsean. Batetik, laneratzea hobetzea; hau da, sistemak benetan balio dezala jendeak lana bilatzeko. Beraz, egoera zailean dauden kolektibo horiei tresnak jarri behar zaizkie eskura lan-merkatura lehenbailehen eta ahalik eta baldintza onenetan itzul daitezen. Nire ustez, lehentasunezkoa da gai hori. Bigarrenik, hain zuzen, hemen esan denez, Lanbidek egiten duen lana hobetzea, eta asko hobetu ere, zuzenean ezagutzen baititugu Arartekoak azkenaldian jaso dituen salaketak. Atzerapenak ari dira gertatzen laguntzak kobratzean, beharrezko dokumentazioa emateko oztopoak eta zailtasunak daude… Halako kaos bat dago, eta, hortaz, Jaurlaritza honen lehentasunak izan behar luke Lanbidek orain arte funtzionatu duen baino hobeto funtzionatzea. Hirugarrenik, lehentasunezkoa iruditzen zait, halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatzea 2013ko aurrekontuetan murrizketarik ez egitea gizarte-laguntzetan, azken asteotan behin eta berriz esan dugunez. Zailtasun gehien dituztenei kalte egin beharrean, beste gauza asko egin daitezke. Bestelako politikak ezar daitezke, bestelako ekintzak egin daitezke, eta fiskalitatean ere egin daitezke ekintzak, hain zuzen. Guk espero dugu ekintza horiek lehenbailehen egitea. Egia esan, hori esatea pentsatzen nuen, eta, azkenean, esan egin dut. Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskal Sozialistak taldeak sinatutako erdibideko zuzenketa ikusirik, horixe jasotzen du funtsean. Beraz, zuek sinatutako erdibideko horren alde bozkatuko dugu. Bestalde, Garrido andreak behin eta berriz ekartzen digun kontu zaharra dugu, hots, gizartelaguntzetako iruzurrarena. Hain zuzen, esan digu laster ekarriko duela berriro gai hau, eta, ziurrenik, berriz ere bakarrik geratuko da aldarrikapen horretan. Ea, guk legea betetzea nahi dugu, kontrolek funtzionatzea nahi dugu, eta laguntzak benetan behar dituztenei iristea nahi dugu. Aldiz, ez gaude prest diskurtso arriskutsu horri gure babesa emateko, ez baikaude batere ados; izan ere, sinestarazi nahi digu gizarte-laguntzetako iruzurra nahiko orokortuta dagoela eta Euskadiko arazo handietako bat dela, baina argi dago hori ez dela horrela. Hutsegite barkaezina da gizarteko jende ahulena, gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak, estigmatizatzen edo susmopean jartzen saiatzea. Beraz, oso ideia txarra iruditzen zait gai horri behin eta berriz ekitea. Nire ustez, egin behar dugun gauzarik garrantzitsuena da laneratzea hobetzea, Lanbidek egiten duen lana hobetzea, eta, hain zuzen, gizartelaguntzetan murrizketa gehiagorik ez egoteko konpromisoa hartzea. Euskadin dagoen benetako iruzurra zergairuzurra da. Horrexek du lehentasuna, horixe zuzendu behar genuke ezinbestean; baina ez da lehentasunezkoa, ez da bereziki larria, zuek orokortutzat jotzen duzuen ustezko iruzur hori, ez baitago batere orokortuta. Horrenbestez, ez gara diskurtso horrekin ados egongo, eta ez dugu gai horretan planteatuko dituzuen zuzenketen edo ekimenen alde egingo. Beraz, esandakoaren haritik, Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskal Sozialistak taldeak sinatutako erdibideko zuzenketaren alde bozkatuko dugu. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_121
10
8
31.01.2013
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ea lortzen dudan ordena pixka batekin joatea interbentzio hau egiten. Alde batetik, EAJtik komentatu duzue 2008an hemen onartutako legeak helburu oso zehatza zuela: gizarteratzeko enplegua ezinbestekoa zela eta horren inguruan sortutakoa. Arazoa da errealitatea gaur egun beste bat dela: enplegua orduan baino gutxiago dago, langabezia handiagoa da. Hori da benetako errealitatea, tresna horrek, gaur egun bizi dugun egoeran, oso gutxi lagundu duela enplegua sustatzen edo enplegu bila dabilen jendeak bere bidea egin zezan ahalbideratzen. Hala eta guztiz, guk ez dugu egin 2011ko legearen inguruan inolako baloraziorik gaurko egunean eta talde bezala. Bakarrik sartu gara 2008ko legean egin ziren murrizketen inguruan hitz egiten, eta murrizketa horiek bertan behera uztea eskatu dugu eta eskatzen dugu. Gainera, kuriosoa da. Ez dakit guk kontradizioak ditugun –ziurrenik, kontradiziorik gabe gaizki joango ginateke bizitza honetan–, baina nazionalisten taldeari gogoratu behar diot 2008an aldeko botoa eman zutela, noski, lege horren aurrean, baina gaur hemen defendatzen ari zaretenaz 2011ko legean kritikoak izan zinetela eta ez zuela zuen babes osoa jaso. Garrantzitsuena, hala ere, ez da hori guztia. Garrantzitsuena da hemen arazoa ez dela formala. Hemen arazoa ez da lege bat nola aldatzen den edo lege bat aldatzeko zer forma eman behar zaion eta nola egin behar den. Ez dut ikusi adostu duzuen testuan inolako asmorik ezer aldatzeko, zeren zerbait aldatzeko –eta guk planteatzen dugun bidetik, murrizketak bertan behera uztearen ikuspuntutik, aldatzeko– asmoa egongo balitz, forma-arazoak konponduko genituen trist-trast baten. Hori ez da benetako arazoa. Askotan formalismoan galtzen gara. Ez dakit nahita den, baina benetako arazoa hemen da pertsona asko daudela egoera txarrean. Lehen aipatu da Arartekoak esandakoa. Europaz hitz egiten da, guztiaren panazea izango balitz bezala, eta, gauza batzuetan, jakina, hobeto daude leku hauetan egon gaitezkeena baino. Hala ere, Europaz hitz egiten da diru-sarrerak bermatzeko errentaz hitz egiteko, baina ez da Europaz hitz egiten Europan dagoen eta gaur egun Euskal Herrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan dugun langabe-kopuruaz hitz egiteko. Bakoitzak datuak eta zenbakiak erabiltzen ditu une bakoitzean defendatu nahi duenaren komenientziara. Ez da nahikoa, eta une honetan ez du batere zentzurik. Guk argi dugu ez dagoela borondaterik, lehen esan dudan bezala, benetan gaizki pasatzen ari direnen egoera hobetzeko bidean aurrera egiteko. Eta horrek kezkatu egiten gaitu, gero eta pertsona zaurgarri gehiago baitaude, gero eta pertsona gehiago baitaude etxebizitza bat lortu ezinik, beren mantenua bermatuta eduki ezinik, eta ez dago horretarako konponbiderik. Bukatu baino lehen, esan nahi dut Legebiltzar honek eta Eusko Jaurlaritzak urratsak eman behar lituzketela gai honetan, eta pertsona horien guztien egoera hobetu behar luketela. Gehitu nahi dut, halaber, hemen esan dela delitu egiten dutenak espetxera joaten direla. Batzuk joaten dira espetxera. Esku-leun oso gutxi ezagutzen ditugu espetxean amaitzen dutenak. Zerga-amnistia ezarri zuen alderdiak, zeinak oso ondo baitaki nola aldatzen diren legeak egun batetik bestera eta nolanahi, ezin digu leziorik eman gauzak nola egin behar diren eta proposamenak nola planteatu behar diren. Kontrola beharrezkoa da, bai –eta honekin bukatuko dut–, baina ez edonola. Guk ere, gaur hemen gauden legebiltzarkideok, diru publikoa jasotzen dugu egiten dugunagatik. Ez dut uste prest egongo ginatekeenik gure bizitza fiskalizarazteko, gaur egun pertsona batzuei fiskalizatzen zaien bezala: kontu korronteak, mugikorreko gastua edo elektrizitatearen gastua kontrolatzea; Lanbideri jakinarazi gabe errege magoaren plantak egiteagatiko galarazpenak… Laburbilduz, asko genuke hitz egiteko horri guztiari buruz. Agian pixka bat lotsatu behar genuke Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona asko egoera triste eta larrian daudelako.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_122
10
8
31.01.2013
SÁNCHEZ MARTÍN
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. 4/2011 Legea berritzearen helburua zen dirusarrerak bermatzeko sistemaren gobernantza hobetzea, hura jasangarriago egiten saiatzea, eta, aldi berean, arauak bultzatzen duen bezala laguntzen hartzaileek eta, oro har, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan daudenek eskubide bikoitza erabiltzeari zentzua ematea. Erreforma honek lana eta aktibazioa eman nahi dizkio lana izan eta lor dezakeenari, eta gizartebabesa eta segurtasuna lanik lortu ezin duenari. Legedia aldatzeak erlazioa zuen une hartan gertatu zen gertaera garrantzitsu batekin, hots, Estatuko Administrazio orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea enplegu-politika aktiboetako eskumenak. Hala, ordura arte ez genituen aukera batzuk izan genituen. Laguntza jasotzeko ez dute denek urtebetez erroldatuta egon beharrik baldin eta zenbateko ekonomikoen edo ondasun ekonomikoen baldintzak betetzen badituzte. 16. artikuluko b) ataleko baldintza (erroldatuta egotearena eta han bizitzearena) aldatu zen, baina ez zitzaion nahitaez lotu dagokion prestazioeskaera egiten den udalerriari. Une hauetan, Euskadiko herritarrek bakarrik dakite estaldura bermatuta dutela denek betiko. Gainera, sistema batean sartzen dira, Lanbiden; beraz, prestazioak bermatzeaz gain, lan bat bilatzeko prestakuntza jasotzeko aukera bermatzen zaie. Laburbilduz, eztabaida horri ekin genion, Ganberari azaldu genion, eta gizartean azaldu genuen. Babesa bermatzeko euskal sistemak du, erreformak barne, estaldurarik zabalena, eta ez bakarrik estatuarekin alderatuz, baita Europako herrialde askorekin alderatuz ere. Hemen ez gara ari beste datu batzuez hitz egiten, baizik eta gizarte-laguntzez. Esaterako, Danimarkan eta Finlandian, bost edo zazpi urtez erroldatuta egotea eskatzen da; Alemanian, alemaniarrek eta Europako Erkidegoko kideek bakarrik jasotzen dituzte prestazioak; eta, Austrian, aurretik lanpostu bat edukiz gero bakarrik jasotzen dira prestazioak. Eta zer esanik ez Estatuko gainerakoan, non edozein herritarrek, legezko egoitzaren baldintza ez badu betetzen, ezin baitu prestaziorik jaso, eta, gainera, aldi baterako bakarrik da. Ez genuen nahi Euskadin garai hartan, adibidez, Aragoin, gertatzen zena gertatzerik, non ezin baitziren gutxieneko errentak ordaindu, edo Katalunian gertatzen zena, non 6.000 hartzaile gutxiago baitzeu- den eta, gainera, ezin baitzitzaien ordaindu 11.000 hartzaile aitorturi horretarako baliabide ekonomikorik ez zutelako. Guk, Euskadin, eredu bat dugu. Zorionez, denboran zehar eraiki dugu denon artean akordio handiak lortuz, baina ildo horretan lanean jarraitu behar dugu. Guk beti eutsi izan diegu gizarte-politikei, baita une zailetan ere, eta dena murriztu gabe eutsi diogu. Argi dago herrialde batek osasun-arloan, hezkuntzan, mendekotasunean, prestazioetan eta berrikuntzan egiten baditu murrizketak, pobreagoa bihurtzen dela herrialdea. Oso argi utzi nahi dut gure taldeak uste osoosoa duela eutsi egin behar zaiola gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemari, eta Lanbideren funtzionamendua hobetzen eta arintzen ere lanean jarraitu behar dela. Garrido andrea, zuzenketan ikuskapen- eta kontrol-mekanismoei buruzko hori ez sartzeak ez du esan nahi ikuskapenik eta kontrolik egin ez zenik; izan ere, Lanbidek martxan jarri zituen, Lan Ikuskaritzarekin koordinatuz. Hori dela eta, garrantzitsua da Lanbidek aurkeztutako eta izapidetutako espedienteez informatuta egotea bilkura-denboraldi bakoitzaren amaieran, uneoro zein egoeratan gauden jakiteko. Beraz, garrantzi handikoa da, halaber, Legebiltzar Talde Sozialistaren ustez, 2013ko aurrekontuetan gizarte-laguntzak bermatzea, oso egoera zaila ari baikara pasatzen eta laguntza horiek jasotzen dituztenak oso zaurgarriak baitira. Horretarako, lehen adierazi dudan bezala, egin beharreko berrikuspenak egin behar dira, eta kontuan izan behar dira eduki ditzakegun diru-sarreren itxaropen berriak. Berriro esan nahi dut ezen, une hauetan eskuartean ditugun datuetan oinarrituta, diru-sarrera berriak ari garenez eztabaidatzen eta zerga-erreforma bat egin daitekeenez, gure taldeak eztabaida sakon batean hartuko duela parte, eta proposatuko du nola jarraitu behar den gizarte-politikak aplikatzen gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sisteman. Horregatik, eta horretarako, Euzko Abertzaleak taldearekin adostutako erdibideko zuzenketaren alde bozkatuko du Legebiltzar Talde Sozialistak, eta UPyDko ordezkariari bere babesa eskertzen diot. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_123
10
8
31.01.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ea, Maneiro jauna, nahiz eta zuek administrazio batean ere ez gobernatu, oso ondo dago esatea gobernu guztiek egiten dituztela eta egin behar dituztela murrizketak diru-sarrerak gutxitzen ari diren testuinguru ekonomiko honetan. Begira, azkenaldian, behin eta berriz ari dira esaten exekutiboko kideak (Urkullu jauna, Erkoreka jauna) aurrekontua murriztu egin beharko dugula Eusko Jaurlaritzan. Hobeto esanda, haiek aurkeztu beharko dute 1.200 milioi euro gutxiagoko aurrekontua. Zalantzarik gabe, Talde Popularra oso adi egongo da non egongo diren Euzko Abertzaleak taldearen lehentasunak murrizketa horiek dituzten aurrekontu horiek aurkezterakoan. Maneiro jauna, legealdiaren hasieran gaude, eta zuk badakizu legebiltzarkide honek, Ganbera honetan gai bat aurkeztu behar dela iruditzen zaionean, arazorik gabe aurkezten duela. Gure ustez, laguntzek benetan behar dituztenengana iritsi behar dutela ahaztu gabe, eta horregatik hain justu, laguntzak benetan behar dituztenengana iristeko, gehiegikeriarik ez egotea kontrolatu behar da, eta saihestu egin behar dira gehiegikeriak. Gainera, aurreko legealdian ez ginen bakarrik geratu. Izan ere, bi akordio daude. Bi aldiz sinatu genuen akordio bat Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren artean, edo Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren artean, eta honela zioen: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hiru hilabeteko epean defini ditzala eta aurrekontu-ekitaldi honetan abian jar ditzala ikuskapenerako, kontrolerako eta jarraipenerako mekanismoak, legean aurreikusitako prestazio ekonomikoetan iruzurra saihesteko". Akordio hori errepikatu egin zen 2012ko martxoaren 15ean. Beraz, ez ginen bakarrik geratu aurreko legealdian. Gai horretan Alderdi Sozialista sartu zen, eta, horretaz ari garela, Sánchez andrea, ez dakit non dagoen arazoa. Zuek artikulu horiek sinatu bazenituzten, ez dakit zer arazo zenuen erreferentzia hori egiteko Euzko Alderdi Jeltzalearekin sinatu duzuen zuzenketan. Dena den, adituak zarete zuen jarreren joanetorrietan. Ez dakit horren arrazoia den, edo horren beste erakusgarri bat, aurreko legealdian horri buruz sinatu zenuten akordioa ez sartu izana. Zabaleta andreak esaten zigun jada, oposizioan zegoenean, batzuek kriminalizatu egiten genuela pobrezia. Gero aldatu egin zuen –ez dakit ez ote den bati Gobernuan dagoenean kutsatzen zaizkion gauza horiengatik–, eta esaten zuen gizarte-babesak ezin zuela diru-laguntzetan oinarrituta egon. Orain, berriz, badirudi Zabaleta andrea ados agertu zen akordio horiek ez dituzuela beharrezkotzat jotzen, edo atzera egiten duzuela. Euzko Alderdi Jeltzaleari dagokionez, bada, baditu… Inkoherentzia batzuk ikusi ditut, Arregi andrea, eta ez dakit hori ere ez ote den agintekontuagatik. Izan ere, zuek nahiko irmoki kritikatu zenuten aurreko legealdian diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa % 7 jaistea. Uste dut murriztu behar dituzuen 1.200 milioi euro horiengatik izango dela, eta Urkulluk esaten zuenagatik ere izango da; izan ere, badirudi ohitura orokor bihurtzen ari dela ezen, Alderdi Sozialistak gobernua uzten duenean, agertokia ez zela esperotakoa esatea, ez baituzue dirusarrerak bermatzeko errentaren zenbateko hori igoko. Aurreko legealdian murriztu zen eta zuek kritikatu zenuten zenbateko hura. Halaber, tira, ongi iruditzen zait, eta ongi etorria izan dadila, azkenean, nolabait, zuek babesa ematea erreforma bati, Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren artean sinatutako itunari, zeinak, besteak beste, gure autonomia-erkidegoko babes-sistema hobetzen baitzuen, aldaketa horiekin Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen babes-sistema hobetzen baitzuen, oso aldaketa zehatz gisa, eta baldintza gehiago eskatzen baitzituen prestazioak jaso ahal izateko, baina ez hori bakarrik, baizik eta gero baldintza horiek bete egiten zirela egiaztatzen baitzuen. Izan ere, Zabaleta andreak utzi zituen bertan behera, ondo gogoratzen badut, 7.000 espediente, gizartelaguntzen 50.000 espedienteak berrikusi zituenean. Beraz, ongi etorria. Ez dakit ez ote den izango Gobernuan daudelako, baina ongi etorria. Lortu duzuen akordioari dagokionez, gu abstenitu egingo gara. Badakit sartu duzuela zuzenketan guk planteatzen genuen alderdiren bat, baina ez dugu ulertzen zer arazo egon daitezkeen azkenean; izan ere, behin eta berriz eta hauteskunde-kanpainan entzundako "gizarte-laguntzetako iruzurra kontrolatzea" hitzari dagokionez, ez dakit beste talderen batek hauteskunde-kanpainan argi eta garbi esaten genuelako, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez zuen kanpoan geratu nahi eta babestu egin zuen. Hortxe daude Azkuna beraren hitzak ere; Bilboko udalean iruzurra kontrolatzeko mekanismo zehatzak hartu behar zituenean, gizarte-laguntzak kontrolatzeko, segimendua egiteko eta ikuskatzeko beharra aipatzen zuen. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_124
10
8
31.01.2013
ARREGI ROMARATE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriz ere, legebiltzarburu andrea. Arrondo andrea, kontraesanetan jarraitzen duzue. Zuk esan duzu 2008ko legearen helburua, nik esandakoari erantzunez, enplegua sustatzeko zela eta horrekin gizarteratzea lortzea nahi zela, baina frakasoa dagoela, ez direla lortu lege horren helburuak. Beraz, zergatik nahi duzue lege horretan araututa dagoenera bueltatzea? Ez bada bermatzen bermatu behar zena, zergatik bueltatu nahi duzue lege horretara? Eta hemen esan da kritikoak izan ginela 4/2011 Legearekin. Eta bai, kritikoak izan ginen, baina, betiko moduan eta gure estiloan, erantzukizunaz. Zuzenketak aurkeztu genituen, jakinda PPk eta PSOEk bazeukatela euren akordioa eta legea aurrera ateratzeko gehiengoa zutela. Hori jakinda, erantzukizunez jokatu genuen: zuzenketak aurkeztu genituen, saiatuz testua hobetzen eta murrizpenak txikitzen, ez izateko hain txarrak murrizpenak. Esan dugu, eta hori Garrido andrearentzat… Nahiz eta esan eta berriz esan iruzurra dagoela eta hainbat kasu daudela, zuek badakizue, ba salatu. Hori askotan esan da hemen: zuek hain argi badaukazue, salatu. Gu ados gaude, eta horregatik zuzenketan horrela jasotzen da, Lanbideren funtzionamendua hobetu egin behar dela. Espedienteei erantzuna arinago eman behar zaie eta funtzionamendua hobetu, helburuak hobetzeko, azken batean laneratze hori ere lortzeko. Baina ezin da gizartean gelditu iruzurra dagoela eta gizarte-laguntzak jasotzen dituzten guztiek, edo gehientsuenek, iruzur egiten dutela gizarte-laguntzak lortzeko. Ez da egia, hori ez da egia, eta gizarteari ez diogu batere mesederik egiten mezu hori helarazten badiogu. Eta, gero, Arrondo andreari ere beste gauzatxo bat. Esan duzu ez dagoela borondaterik eta formaasuntoak direla. Forma baino gehiago, lege bat dago indarrean, eta lege hori aldatzeko beste lege bat ekarri behar da. Beraz, badakigu legeak zelako tramitazioa daukan. Eta ez da forma, gainetik pasatzeko gauza bat, baizik eta lege bat, eta hemen, Legebiltzar honetan, onartutakoa. Gure abstentzioarekin: guk ez genuen legea babestu. Las leyes deben tener una duración, y si luego se ve que no funcionan bien, será el momento de modificarlas. Legeek iraupen bat eduki behar dute, eta gero ikusten bada ez dutela ondo funtzionatzen, izango da aldatzeko momentua. Legeek ere denbora bat behar dute indarrean, ikusteko zelan funtzionatzen duten edo zer, gero, dena ez badago ondo, aldatzeko, baina ez, hala!, orain hau, bihar beste bat, eta artikulu hau eta bihar beste artikulu bat. Gu horrekin ez gatoz bat. Eta, azkenik, eskerrak UPyDko ordezkariari bere babesagatik, gure ekimena babestu egingo duelako. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_125
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko. Bakarrik Garrido andreari erantzun nahi diot, laburlabur; izan ere, erabat itsututa ikusten zaitut UPyDk ez duelako oraindik Espainiako inongo lekutan gobernatzen. Nire ustez, zoazten bidetik jarraitzen baduzue, zuek izango zarete laster Espainiako inongo lekutan gobernatuko ez duzuenak; beraz, oso litekeena da bereziki Espainiako Gobernuak bultzatu dituen baino askoz murrizketa sozial gutxiago egotea. Nik, Garrido andrea, ez dut esan gobernu guztiek murrizketak egin behar dituztenik. Esan dut azkenaldian murrizketak egin dituela Espainiako Gobernuak, baina ez Espainiako Gobernuak bakarrik, baita Eusko Jaurlaritzak ere, zuen laguntzarekin. Horixe esan dut nik. Euskadin egindako edo Gobernu zentralak bultzatutako murrizketa sozial horien kontra gaude gu, eta hala egongo gara etorkizunean ere; izan ere, hain zuzen, murrizketa sozialak bultzatu baino lehen bestelako politikak bultzatu daitezke: euskal erakunde-sarea berritu daiteke, zerga-erreformak bultzatu daitezke, gehiago eta hobeto borrokatu daiteke zerga-iruzurraren aurka, edo nabarmen murriztu daitezke Euskadin dauden enpresa publikoak edo erdi-publikoak, erakundeak, fundazioak edo txosnak. Beraz, horrelako politikak bultzatzeak du lehentasuna, eta ahaztu gaitezen (ahaztu zaitezte, bereziki, zuek) murrizketa sozial gehiago bultzatzeaz, ez baitute inola ere gure babesik izango. Nolanahi ere, esan nahi nizun behin eta berriz ari zaretela bakarrik geratzen gizarte-laguntzen onuradunak estigmatizatu edo kriminalizatu nahian. Horixe da errealitatea. Hainbeste aldiz ekartzen duzue gai hori Ganbera honetara, ezen argi baitago zuek ari zaretela gizarte-laguntzen onuradunak kriminalizatzen eta estigmatizatzen. Jakina, baliteke iruzurra egotea gizartelaguntzetan, eta Ganbera honetako ordezkari guztiok iruzur horrekin bukatzea nahi dugu, baina ez dugu onartuko gai hori Euskadirentzat lehentasunezkoa delako edo Euskadiko arazo nagusia delako ideia hori helarazten saiatzea. Euskadin dagoen iruzurra zerga-iruzurra da. Iruzur horrekin bukatu behar genuke guk guztiok. Hori bai. Hain zuzen, gizarte-laguntzetan iruzurrik baldin badago, hura desagertzeko behar diren kontrol-neu- rriak bultzatu behar dira, logikoa denez, baina ez gaude prest onartzeko iruzur hori orokorra dela, eta are gutxiago Euskadiko arazo nagusia dela, zuk sinestarazi nahi diguzun bezala. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_126
10
8
31.01.2013
RONCAL AZANZA
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenos días a todos. Señorías, los socialistas queremos en este Pleno ofrecer una solución a quienes se puedan ver afectados por el copago farmacéutico. Queremos que se ejerzan nuestras competencias para evitar un gasto añadido injusto, que afecta al derecho de protección pública de la salud, porque aquí, en Euskadi, lo podemos hacer. Y queremos el compromiso de todos, también el de nuestro Gobierno, para impedirlo. Legebiltzarkideok, sozialistok osoko bilkura honetan irtenbide bat eskaini nahi diegu botiken koordainketaren eraginpean daudenei. Gure eskumenak erabil daitezen nahi dugu, gastu erantsi bidegabe bat saihesteko, osasunaren babes publikoari eragiten diona, zeren eta hemen, Euskadin, egin dezakegu hori. Hemen, Euskadin, saihestu dezakegu, baditugu bidegabekeria hori saihesteko tresnak, eta guztien konpromisoa nahi dugu, baita gure Gobernuarena ere, hori ekiditeko. Gure iritziz, autogobernua ez da protesta hutseko tresna bat. Bene-benetan sinesten dugu Euskadin behar adina baliabidez hornitutako ongizate eta gizarte-kohesioko sistema publiko bat sortzeko daukagun ahalmenean. Uste dugu eskura ditugula behar diren tresna juridiko eta ekonomikoak gure adineko jendeari –kotizatutako pentsioak izozten zaizkion jende horri– botikak eskuratzeko berriro ordainaraztea saihesteko. Uste dugu baditugula behar diren tresnak gaixoek, bereziki gaixo kronikoek eta adinekoek, behar dituzten botikak eskuratzeko arazorik izan ez dezaten. Horregatik, gure ekimena ez da Espainiako Gobernuak hartutako neurrien aurkako adierazpen soila; euskal herritarren osasuna babesteko zerbitzu publikoaren aldeko neurria da. Horregatik, proposamen hau ez da geratuko Eusko Jaurlaritzari egindako eskaera orokor batean. Ganberaren konpromisoa da. Eta murriztuta dagoela iragartzen diguten aurrekontu-proiektua aurkeztear dagoenean, sistema publiko hori blindatu egin nahi dugu. Ildo horretan, Urkullu jaunaren gobernuari eskatzen diogu jarrai dezala osasun-sistema hau ahalbidetzen, unibertsaltasuna bermatzen duena, publikoa, doakoa eta kalitatekoa, eta erabil ditzala tresna juridiko guztiak horretarako. Lehen erronka juridikoa aurreko Jaurlaritzak bere eskumenak baliatuz onartutako dekretuaren defentsa da, eskubide hori bermatzeko, hain zuzen ere. Egungo Jaurlaritza ez uzkurtzea nahi dugu. Gogoan har dezala. Konstituzio Auzitegiak esan zigun arrazoi genuela immigrante irregularren laguntza-eskubidea defendatu genuenean, eta orain koordainketa galarazten ahalegindu behar du Jaurlaritzak. Gure taldea ziur dago arrazoi duela, baina aurkako ebazpen judiziala etorriz gero, ezin gara intsumiso izan. Ontzat eman behar dugu epaia. Hori bai, gure esku dauden beste tresna batzuk erabiltzeko ahalmenaren kalterik gabe. Aurki aurrekontuak eztabaidatu beharko ditugu. Eta guk Urkullu jaunari eskatzen diogu neurri horrek eragingo dien kolektiboentzako konpentsazio-funts bat sartzeko edo nabarmentzeko proiektuan. Funtsaren kostua neurri fiskalekin partekatu daiteke, batez ere gastu erantsiagatiko zerga-arintzeekin. Instituzio guztiok helburu horretan inplikatuta egon behar dugula uste dugulako eta denok horretarako eskumena daukagula uste dugulako. Eta azken hausnarketa bat gehituko dugu: Euskadiko diru-kutxarentzako kostu totala kupoari ordaindu behar zaionetik deskontatzea. Deskontuaren formula hori aplikatu dugu Euskadirentzako estrategikotzat jo ditugun beste arlo batzuetan; esaterako, abiadura handiko trenaren lanak aurreratzeko egin dugu. Eta zergatik ez osasunerako? Ba al dago osasuna babesteko eskubidea baino gauza estrategikoagorik? Bestalde, zenbatekoa ez da handia, eta hori da Espainiako Gobernuaren erabakiaren okerrik handiena: osasunerako eskubidea urratzea trukean irabazi ekonomiko handirik lortu gabe. Rafael Bengoa aurreko osasun sailburuak aurreratu zuen Espainiako Gobernuak dekretuz agindutako koordainketa-formulei esker 33 milioi euroko aurrezpena eragingo zutela (ez diru-kutxa publikoentzako gastua, aurrezpena baizik): 33 milioi euro 3.000 milioi eurotik gorako aurrekontuan. Baina aplikazio informatikoen eta administraziokudeaketako aplikazioen kostua lortutako aurrezpena baino handiagoa izan zitekeela ohartarazi zuen. Kostu errealaz ez hitz egitearren, hau da, epe luzeko kostuaz, euskaldunaren osasunaren kostuaz. Bi aldiz pentsatu behar dutenena edo sendagai bat ordaintzearen edo jatearen artean aukeratu behar dutenena, horrelakoak ere existitzen baitira. Hilean hemezortzi euro ezer ez dela esatea, gutxienekoa dela esatea, kafetan aurreztu daitekeela esatea, bere herrialdea ezagutzen ez duen norbaitek esateko modukoa da, hainbat eta hainbat familia jasaten ari diren egoera dramatikoa ezagutzen ez duen norbaitek esateko modukoa, gaur egun seme-alabak eta bilobak berriro etxean hartu behar dituzten eta beren pentsioekin jaten ematen dieten hainbat eta hainbat pentsiodun aintzakotzat hartzen ez dituen norbaitek esateko modukoa. Ez dakit zer den okerrago, erabaki hain larriak errealitate soziala ez ezagutzeagatik hartzea edo beste asmo ilunago batzuk izateagatik hartzea. Eta horrela jarraituz gero, ez dakit erabaki-mota horiek egunen batean japoniar eredu horretan amaituko duten, ministro batek adinekoei lehenbailehen hiltzea gomendatzen dien ereduan, biztanle zaharregiak izatea gizarterako karga handia dela argudiatuta. Ez dakit, baina bide horretan goaz. Bengoa sailburuak honako honetaz ere ohartarazi zuen: hainbat kolektibori eragiten dien kalteaz aparte, koordainketak oso mezu negatiboa bidaltzen du gizarte osorako, baita gaur egun osasun ona duten eta aintzakotzat hartzen ez dutenentzako ere. Pazienteak traba egiten duela ari zaie esaten, mezu hori ari zaie bidaltzen. Bada ez, sozialistok ezetz esango dugu. Kudeaketa eraginkorraren aldeko neurrien alde apustu egingo dugu, jakina, aurreko legegintzaldian urtetik urtera 33.000 lagun gehiago artatzeko aukera eman baitzuten neurri horiek, itxarote-zerrendak murrizten genituen bitartean eta aurrekontu izoztuekin edo gero eta txikiagoekin. Neurri horiek sendagai generikoak errezetatzearen aldekoak, preziorik onena lortzeko sendagaien enkanteak egitearen aldekoak edo kronikoak artatzeko estrategiak ezartzearen edo estrategia horiekin jarraitzearen aldekoak dira. Neurri horiek ematen dute aurrezteko eta aurrezki horiekin jende gehiago artatzeko, zerbitzu hobea eskaintzeko eta, azken batean, osasun jasangarria egiteko aukera. Horregatik gaude botiken, garraioaren eta ortopediaren koordainketaren aurka. Argudio horrekin berarekin defendatu ginen Konstituzio Auzitegiaren aurrean etorkin ilegalen osasun-laguntzarako eskubidea onar zezan, babeserako eskubidea dutela uste dugulako, eta uste genuelako, halaber, Espainiako Gobernuaren erabakiak ez zuela aurrezten, gastua larrialdietara desbideratzen zuela eta gaixotasun jakin batzuen jarraipena galarazten zuela. Auzitegi Konstituzionalak abenduan esan zuena berreskuratuko dut: paperik gabeko etorkinen osasunerako eskubidea eta osotasun fisikorako eskubidea defendatzen zuen bitartean, gizarte osoaren osasunerako arriskuak ekiditea komeni zela adierazten zuen. Garrantzi berezia duelako konstituzio-esparruan, zehaztu ezin izan den balizko aurrezte ekonomiko bat aintzat hartze hutsak indargabetu ezin duena. Eta hemen hori ari gara defendatzen. Eta Konstituzio Auzitegiak uste badu eskumenkontuengatik Eusko Jaurlaritzak Rajoyren dekretuari jarraitu beharko liokeela, beste eskumen batzuk erabiliko ditugu: konpentsazio-eskumenak, laguntza sozialekoak eta zerga-eskumenak. Azken batean, Eusko Jaurlaritzak, gure konpainiarekin, jarrai diezaiola aurrekoaren lorratzari, jarrai dezala autogobernua defendatzen, baina ongizate-estatuaren defentsan aplikatuta, Ganbera honetan horrenbeste aldiz defendatutako goiburua egia eta errealitate izan dadin, autogobernu gehiago ongizate gehiago izatea. Ez dadila egon aurrekontu-arazoen aitzakiarik. Gainera, halako arazorik ez litzateke izango baldin eta duela hiru urte dirusarrerez eta zerga-bilketaz hitz egitea onartu balute. Beraz, osasun-sistema unibertsal, doako eta kalitateko baten babes publikorako eskubidea neurri jakin batzuekin blindatu nahi dugu. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_127
10
8
31.01.2013
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarburu andrea, sailburuak, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Zenbat aldiz esan ote dugu hemen gaudenok –agian, batzuek beste batzuek baino gehiago, baina ziur noizbait guztion ahoetatik irten dela– "osasuna daukagun bitartean", "mientras tengamos salud", gisa horretako esaerak. Eta kalean ere nonahi (garraio publikoan, hainbat txokotan) batez ere entzuten ditugu osasun-kontuak mintzagai herritarren ahoetan. Eta, beraz, oso agerikoa da herritarrontzat osasuna, eta beraz osasuna bermatzeko sistema, lehentasuna dela. Gure taldearentzat, herri aurreratu baten, gizarte kohesionatu baten zutabe nagusienetakoa osasuna da, osasun-sistema da, eta, horrekin batera, hezkuntza eta zerga-sistema, zerga-politika. Zergatik? Bigarren mailako herritarrik ez sortzeko, aukera-berdintasuna pertsona guztiei bermatzeko, inolako salbuespenik gabe. Eta horretarako bide bakarra Administrazio publikoak sistema publiko indartsua sustatu eta garatzea da. Noski, baldin eta ongizate-estatua baldin badaukagu helburu, zeren, egia esan, askotan ez da ulertzen batzuontzat zeintzuk diren lehentasunak. Eta gaur hizpide dugun berrordainketa sanitarioaren gaian, egia esan, agerian geratzen da zein den Espainiako eskuin zaharkituaren eta bere apostoluen jarrera: herritarrei beraien osasun-babeserako eskubidea bermatu beharrean, ekonomia-espekulatzaileek sortutako zorrak ordaintzea. Hori da horientzat lehentasuna: herritarrak alboratu, botere ekonomikoen menpe jarriaz Administrazio publikoa, industria farmazeutikoen, multinazionalen menpe. Hori da batzuentzat beraien lehentasuna eta nahi dutena: herritarrei osasun-babeserako eta prebentziorako eskubidea ukatzea, helburu neoliberal nagusiarekin sistema publikoa pribatizatzea. Eta horren aurrean, EAJren Eusko Jaurlaritzak zer egin behar du? Darpón jauna, zer egin behar du zuen Gobernuak? Epelkerian jarraitu behar du? Krisia aitzakia hartu eta Rajoy ezartzen ari den murrizketak aitzakia hartuta, dagoeneko hasia dagoen pribatizazioan sakondu behar duzue? Hori izango da legegintzaldirako Gobernu honek daukan helburua? Koartada perfektua izan liteke. Pilota jarri Madrileko teilatuan eta aprobetxatu beste helburu batzuk betetzeko. Pentsatu nahi dugu ezetz. Horrela bada, abisatzen dizuegu aurrez aurre izango gaituzuela. Orain arte, Eusko Jaurlaritzaren aldetik entzun izan dugun gauza bakarra da legediak ez diela beste aukerarik uzten, juridikoki bide guztiak agortuko dituzuela, baina guk ez dugu ikusi jarrera aktiborik. Eta guk Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diogu eta eskatzen diogu ez geratzeko soilik desadostasuna agertzeko jarrera horretan. Eskatzen dioguna da benetan egon daitezkeen aukera desberdinak erabiltzeko. Hemen ez dago erdibiderik, ezin daiteke erdibiderik egon, ezin delako pertsonekin eta pertsonen osasunarekin jolastu. Eta ez gabiltza eskatzen guk egiten ez duguna, ez. Mahai gainean aukera desberdinak jarri ditugu. Adibidez, aukera bat izan daiteke, abiadura handiko trenarekin egiten den bezala, kupotik deskontatzea. Lehentasunak pertsonak baldin badira eta ez zementua, zergatik ez erabili kupoa berrordainketa ez aplikatzeko? Esaterako, Kontzertu Ekonomikoaren Legeak, bere 4. xedapen gehigarrian horretarako aukera ematen du. Eta badirudi orain Urkullu jauna Rajoyrekin horretaz hasi behar dela hitz egiten. Aukera bat izan daiteke, ez? Beste aukera bat, ze egon badaude aukera desberdinak, adibidez funts bat sortzea izan daiteke, konpentsazio-fondo bat, Gipuzkoan Garitanok egin duen bezala. Garitanok fondo bat sortu du Dependentziaren Legean Rajoy egiten ari den murrizketak konpentsatzeko, horiei aurre egiteko. Orduan, Eusko Jaurlaritzak zergatik ezin du hori egin? Beste aukera bat izan daiteke. Eta beste bat ere okurritzen zait. Adibidez, orain, lehen esan dudan bezala, prentsaren bidez dakigu Urkulluk ere Rajoyrekin elkarrizketak abian jarri behar dituela eta hainbat eskuduntza eskatu behar dituela. Orduan, beste aukera bat izan daiteke osasun arloko eskuduntza guztiak gure egitea eskatzea. Arazo guztiak bukatuko lirateke. Madrilek onartutako 16/2012 Errege Lege Dekretua osasun-sistema publikoa ahultzeko eta pribatizatzeko beste urrats bat da. Fondo ideologiko sakoneko erreforma bat da, zeinaren bidez dirua daukanak ez duen arazorik edukiko txekea hartu eta osasun-arreta jasotzeko edo botikak erosteko. Baina zer gertatzen da dirurik ez daukanarekin? Zer gertatuko zaio? Nork bermatuko dizkio osasun-arreta, osasunerako babesa, botikak? Guk garbi daukagu: Administrazio publikoa da bermea. Administrazio publikoaren lehentasuna izan behar da osasunaren babesa izateko eskubidea herritar orori bermatzea. Hemen ez gabiltza hitz egiten kolektibo batzuez eta beste batzuez: herritar guztiez. Eta horretarako, osasun-sistema publiko integrala, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa bermatzea da bidea. Beraz, guk, Euskal Herria Bilduk, aitzakia gisara ulertuko genuke Gobernu honek pilota Madrileko teilatuan edo Tribunal Konstituzionalaren teilatuan jarriko balu, ze pilota Gobernu honek bere teilatuan dauka. Eta ezin gara hemen engainatzen ari herritarrak, eta eztabaida faltsuetan eta antzuetan murgilduta. Ezin dugu onartu beti jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren izenean osasun-sistema publikoa ezbaian jartzea. Zergatik ez dira jasangarritasunaren izenean ezbaian jartzen azpiegiturak? Edo diru publikoarekin bankuei ordaintzea, beraiek sortu dutenean zor hori? Orain ere herritarrak nahasten, botikak, arreta jasotzeko aukera edo hainbat produktu eta zerbitzu eskuratzeko ekarpena egin behar izatearen inguruan. Ekarpena eta berrordainketa, erdaraz copago y repago, errealitate gordina denean oraindik ere aktibo geunden herritarrek gure ekarpena egiten genuela, ordaintzen genuela botikak jasotzeko. Beraz, bazegoen kopagoa. Hemen egin dena da, bakarrik, igo, igoera bat egon da. Egia da pentsiodunek ez zutela ordaintzen eta hor badaudela salbuespenak. Baina, laburbilduta, hemen osasun-eskubidearekin jokatzen ari da, jasangarritasunaren izenean, eta guk garbi daukagu herritarren eta herriaren osasunarekin ez dela jokatzen. Eta benetan guztion lehentasuna pertsonak baldin badira eta guztion lehentasuna sistema publikoa baldin bada, egin ditzagun urrats eraginkorrak osasun-sistema publiko kalitatezkoa, unibertsala eta integrala eraikitzeko. Ezin dugu onartu krisia erabiltzea ongizateestatua amaitzeko eta arreta sanitarioa merkatura ateratzeko. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_128
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Uste dut guk planteatutako zuzenketak, gure osoko zuzenketak, oso ondo adierazten duela gai honetan guk defendatzen duguna. Eta egon diren erdibideko zuzenketak eta talderen batek planteatu dituen zuzenketak ikusita –esaterako, Talde Popularrak eta Euzko Abertzaleak taldeak planteatutakoak–, eutsi egingo diogu, bukaeraraino eutsiko diogu, haren alde bozkatuko dugu eta botiken koordainketaren aurka dauden taldeei zuzenketa honen alde bozkatzeko eskatuko diegu, baldin eta gainerako ekimenek edo zuzenketek aurrera egiten ez badute. Esan dut gure zuzenketak oso ondo adierazten duela gai honetaz zer pentsatzen dugun. Gure konpromiso sendoa adierazi nahi dugu osasun-sistema publiko unibertsal eta kalitatekoari eusteko. Gure errefus sendo eta argia adierazi nahi diegu azken hilabete hauetan gobernu zentralak osasun-arloan aplikatutako murrizketei, eta bereziki aseguratuek sendagaien prezioan egindako ekarpenaren igoerarekin zerikusia dutenei eta pentsiodunek sendagaien zati bat ordaindu behar izatea eragiten dutenei. Eta Espainiako Gobernua premiatzen dugu botiken koordainketa igotzeari dagokionez osasunsistema nazionalaren jasangarritasuna (horrela du izena) bermatzeko Premiazko Neurrien Errege Dekretua atzera botatzeko eta baliogabetzeko. Eta azkenik, guretzat oso garrantzitsua dena, Espainiako Gobernua premiatzen dugu etorkin guztiei osasun-prestazio normalizatua nazio-lurralde osoan bermatzeko, haien legezko egoera kontuan izan gabe. Etorkinek osasun-arreta izan dezaten nahi dugu, baina ez Euskadin soilik, baita Euskaditik kanpo ere, Espainia osoan. Hori da guk defendatzen duguna, eta osoko zuzenketa horretan planteatuta dagoena. Haiek diskriminatzeko arrazoi bakar bat ez dagoela uste dugu, eta arrazoi guztiak daudela gainerako herritar guztiak bezala artatzeko. Uste dut gure iritzia argia dela: gobernu zentralak sustatutako murrizketa sozialen kontra gaude; hainbat erakundetan adierazi dugun bezala, osasuna pribatizatzeko planen kontra gaude, batik bat Madrilen abian jarritakoaren kontra; baina zuzen jokatzeko, esan beharra dago, eta hala adierazi genuen bere garaian, herrialdea ia hondamendira eraman zuten Zapatero jaunaren politiken kontra ere bagaudela. Egiari zor, esan beharra daukat hori. Gogoratu beharra dago hainbat urtez aplikatu diren politika sozialista horiek eraman dutela herrialdea dagoen egoerara. Eta Jaurlaritza honek sustatutako murrizketa sozial berriek ez dute laguntzen eta ez dute lagunduko egoera honetatik irteten; alderantziz egingo dutela esango nuke nik. Beraz, erabateko errefusa ematen diegu murrizketa sozial hauei eta botiken koordainketari, puntu honetan eztabaidatzen ari garenari. Egingo ez duguna da jarrera intsumisoak, ilegalak, alegalak edo desobeditzaileak abalatu, ez funts, konpentsazio edo adabakiak abalatu edo proposatu, eta ez gaude ados autonomia-erkidego bakoitza bere burua salbatzen ahalegintzearekin, ez eta legea, bidegabea bada ere, ez betetzeko aitzakiak erabiltzearekin. Horixe da gertakarien errealitatea. Eta ez gaude batere ados EH Bildu eta Talde Sozialistaren artean adostutako zuzenketa horrekin, batik bat 3. eta 4. puntuekin. Ez dugu Eusko Jaurlaritza premiatuko konpentsazioko funts ekonomiko bat sortzera Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketei aurre egiteko, ez eta egindako konpentsazioei dagozkien zenbatekoak kupotik deskontatzera ere. Izugarrizko zentzugabekeria iruditzen zaigu. Ez dugu babestuko, ez gaude ados jokabide horrekin eta, esan dudan bezala, gure osoko zuzenketa defendatuko dugu, horren aldeko botoa emango dugu, eta gainerako taldeei eskatzen diet gainerako zuzenketak aurre- ra ateratzen ez badira, koordainketaren aurka dauden guztiek, murrizketa sozial horien aurka dauden guztiek, gure osoko zuzenketaren aldeko botoa eman dezatela. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_129
10
8
31.01.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenos días, señorías. PSOEk eta EH Bilduk aurkeztutako bi ekimenek apirilaren 20ko 16/2012ko Errege Lege Dekretuan, osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzekoan jasotako neurriekiko errefusa adierazten dute, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote Euskal Autonomia Erkidegoan ez aplikatzeko. Akordio bat lortu da, gero aipatuko dudana, ezin delako oharkabean geratu. Krisi ekonomikoko egungo egoerak agerian utzi ditu gure osasun-sistemaren ahuleziak eta gabeziak. Horren adierazgarri sistemak duen 16.000 milioi euroko zorra, gaur egun daukagun osasun-sistema publikoa arriskuan jarri duena. Si el estado de bienestar quiere seguir avanzando, será imprescindible tomar medidas que garanticen la estabilidad, manteniendo siempre la protección de la salud de los ciudadanos. Alderdi Popularrak osasun publikoa blindatu nahi du krisi ekonomikoaren ondorioen aurrean, ongizate-estatuaren zutabea izaten jarrai dezan, badakigulako herritarrek gehien baloratzen duten zerbitzu publikoa dela eta badakigulako Espainian osasun-sistema onenetako bat daukagula. Eta ulertuko duzuen bezala, legebiltzarkideok, eutsi egin nahi diogu eta bere etorkizuna bermatu nahi dugu. Autonomia-erkidegoek, edozein koloretakoak direla ere, behin eta berriz eskatu dute gure osasunari egonkortasuna emango dion finantzaketa-sistema bat eratzeko. Por lo tanto, el objetivo es conseguir un sistema estable para la financiación sanitaria, sin que se resienta la calidad de los servicios. Orain jasaten ari garena bezalako zailtasun bereziko uneetan espero izaten dute herritarrek gobernuek erabakiak hartzea. Izan ere, ezin da beste alde batera begiratu, Zapatero jauna buru zuen Espainiako Gobernuak hainbat eta hainbat urtetan zoritxarrez egin zuen bezala. Gauzak egin izan balira, beste aldera begiratu izan ez balitz eta neurri jakin batzuk hartu izan balira, ez ginatekeen egongo orain gauden egoeran eta Alderdi Popularrak Espainiako Gobernura iristean aurkitu zuen egoeran. Hartutako neurriak erreforma-plan handizale batean bilduta daude, eta plan horrek gure sistemaren epe luzeko jasangarritasuna bermatzen du eta gure pazienteen konfiantza sortzen du. Aurreikusitako neurriek Osasun Lege Orokorrean jasotako egungo osasun-eredua bermatzen dute. Ez dago eredu-aldaketarik, legebiltzarkideok, eta osasun-laguntza jaso ahal izateko prozedurak hobetzen ditu, garai bateko ziurgabetasunak, segurtasun ezak eta abusuak saihestuz. Alde batetik, zerbitzua jasotzeko prozedurak argitu eta bateratu egin dira, edozein pertsonak, legeeskakizunak bete gabe eta gure herrialdean erroldatuta egote hutsagatik, osasun-txartelerako eskubidea izatearen kontrolik eza saihesteko. Osasun-txartelak, orainerako ez ezik, etorkizunerako eskubideak ematen zituenez, aukera eman zuen, beste hainbat gauzaren artean, hainbat pertsona gure herrialdera etortzeko osasun-txartela ateratzera bertan erroldatuta egoteagatik, gero beren herrialdera itzuli, ebakuntza egin, eta Espainiako osasun-sistema egiteko ebakuntzaren kargu eta geroko arretaren kargu, esan dudan bezala, osasun-txartelak, orainerako ez ezik, etorkizunerako ere ematen dituelako osasunarreta jasotzeko eskubideak. Unibertsaltasuna bermatzen duen eta turismo sanitarioa saihesten duen erreforma da. Premia duen inor ez da geratuko artatu gabe, espainiarra izan edo beste herrialde batekoa izan, baina saihestu egiten da gabezia administratiboen ondorioz zenbait pertsonak Espainiako osasun-zerbitzuen onura doan lortzea. Legebiltzarkideok, gehiegikeriak egiten ziren Zapateroren gobernuaren axolagabekeriagatik (bat gehiago), Espainiako legeria ez zuelako behar bezala egokitu Erkidegoko araudira. Aurreko gobernu sozialisten utzikeria horrek atea ireki zien turismo sanitarioa deiturikoaren gehiegikeriei. Turismo sanitarioak 1.000 milioi eurotik gorako gastu bidegabeak eragin zizkion gure sistemari ekitaldi bakarrean, 2009koan, Kontu Epaitegiak adierazi duen bezala. Espainiako osasun-sistema bidegabe ari zen bere gain hartzen, gure aurrekontuen kargura, beren jatorriko herrialdeetan estalita zuten hainbat pertsonaren osasun-laguntza. Berriro diot, gobernu sozialistaren axolagabekeriari esker –ez dakit axolagabekeriengatik eskerrak eman beharko liratekeen, egia esan–, 2009an soilik, gure herrialdeak 1.000 milioi eurotik gora utzi zituen fakturatu gabe, beste herrialde batzuei 700.000 herritarri baino gehiagori emandako osasunlaguntzari zegozkionak. Azkar esaten da. Erreforma horrekin, osasun-zerbitzuen prestazioan iruzurrezko erabilera izatea saihesten da, eta beste herrialde bateko pertsonak gure osasun-sisteman artatzen dituztenean azkar eta zuzenean fakturatuko zaie jatorriko herrialdeei, egin behar den bezala, gu inguruneko herrialdeetara eta Europar Batasuneko herrialdeetara joaten garenean egiten diguten bezala. Lege-dekretu honen bitartez, espainiar guztiek bermatua dute osasun-laguntzarako eskubidea aitortzea, prozedura bakarra ezarrita; aseguratuaren kontzeptua arautu eta bateratzen da, eta espainiar batek izan ditzakeen egoera posible guztiak definitzen dira. Aurrerakuntza osasun-laguntza publikoaren unibertsalizazioa izan da. Bizilekua Espainian ez duten beste herrialde batzuetako herritarrak, turistak direlako edo Espainian modu irregularrean bizi direlako, ez dira artatu gabe geratuko. Araudi berriak bermatzen du beti izango dutela osasun-laguntza gaixotasunagatiko edo istripuagatiko larrialdi-kasuetan, medikuaren alta jaso arte. Haurdunaldi, erditze eta erdiondoko kasuetan ere zaintza izango dute, eta Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan baino osasun-laguntza zabalagoa bermatzen zaie adingabeei ere, kasu guztietan eta Espainiako adingabeekin berdintasunean. Egoera irregularrean dauden atzerritarrei laguntza-estaldura zabalena eskaintzen dien herrialdea da Espainia. Zabalena, legebiltzarkideok. Erkidegoko turistei dagokienez, osasun-laguntza Europako osasun-txartelaren bitartez fakturatuko zaio dagokion herrialdeari –Alderdi Sozialistaren Gobernuarekin, Zapaterorekin gertatzen ez zena–, espainiarrok Europako beste edozein herrialdetara joaten garenean bezala. Txartelik ez baldin badute edo erkidegoz kanpokoak badira, bidaia-aseguruen bitartez egingo da, edo herrialdeen arteko alde biko hitzarmenek xedatzen dutena aplikatuta. Gainera, laguntza humanitarioko kasuak garapen bidean diren herrialdeetatik gaixotasunen bat duten umeak ekartzeko erabiltzen direnen antzeko hitzarmenen bidez artatuko dira. Eta zuek ere badakizue lehentasunezko infekzioeritasunak prebenitu eta kontrolatzeko programak daudela, esaterako, hiesa, tuberkulosia… Beraz, ez ezazue sortu alferrikako alarmarik. Argi dago gure osasun-sistemak aspalditik ez duela estrategia zehazturik farmazia arloan, botiken gastua osasun-gastu osoaren % 22 baino gehiago izan arren. Espainia herrialde jendetsuena eta gaixo gehien dituena ez izan arren, sendagai-kontsumitzaile handienetakoa da. Horrela, gutxi gorabehera 3.770 tona ontzi pilatzen dira, 1.000 milioi euro inguru kostatzen direnak. Bestalde, aurreko sistemak bidegabekeriak eragiten zituen; esaterako, prestaziorik gabeko langabeek sendagaien % 40 ordaindu behar zutela. Botiken koordainketa berriarekin (berriro diot, botiken koordainketa berria, lehendik ere bazegoen eta, hemen sendagaiak ordaindu egiten zirelako, eta ez koordainketa sanitarioa, Europar Batasuneko herrialde gehienetan dagoena) modu justuago eta bidezkoago bat bilatu nahi izan da irizpide berriak ezarrita, hala nola errenta, adina edo gaixotasunmaila. Modu horretan, ekarpen handiagoa egiten dute gehien dutenek, eta gutxien dutenek ez dute ekarpenik egiten edo txikiagoa egiten dute. Halaber, lehen esan dudan bezala, ekarpenik egiten ez duten beste kolektibo batzuk gehitu dira, batez ere iraupen luzeko langabeak, Zapatero jaunaren Gobernuarekin sendagaien % 40 ordaintzen zutenak eta orain ordaintzeari utziko diotenak. Jardunean daudenen eta pentsiodunen arteko aldeak jarraitu egiten du, eta errentaren araberako tarteak ezarri dira. Tratamendu bakoitzerako dosi egokien preskripzioa ezarri da. Hori lehen ez zen gertatzen, eta hau da Europar Batasuneko herrialde gehienetan gertatzen zena. Hemen, Zapaterorekin, besteengandik bereizteagatik, normala dirudienaren eta gure inguruneko herrialde guztietan egiten zenaren alderantzizkoa egiten genuen. Lege-dekretuak osasun-laguntzako oinarrizko zorro sanitarioari ere heltzen dio, zerbitzuen oinarrizko zorro komuna zehazteko xedez, prestazioak lortzeko orduan berdintasuna bermatzeko. Horrela bermatuko da, herritar guztiei bermatuko zaie eskubide berak izatea eta prestazio berak jasotzea, bizi diren lekuan bizi direla. Ez dugu ulertzen UPyD nolatan dagoen kontu horien guztien aurka. Hemen gogoratzeko aprobetxatu nahi dut, krisiak krisi, Europar Batasuneko herrialde bakarra garela zorro asistentzial hain zabala daukana oraindik doan. Alderdi Popularraren Gobernuak osasun-sistema nazionalaren erreforma sakona egin du –bukatzen ari naiz, lehendakari andrea–, Espainiako osasuneredua bermatuz eta osasun-laguntzan inolako koordainketarik ezarri gabe. Berriro diot, legebiltzarkideok: ez da kobratuko osasun-laguntzaren truke, Europako herrialde gehienetan hala gertatzen bada ere. Osasunzentroetan ematen diren prebentzio-, diagnostiko-, tratamendu- eta errehabilitazio-zerbitzuek doakoak izaten jarraituko dute. Neurri horiek guztiek, dudarik gabe, solidarioagoa, bidezkoagoa eta zuzenagoa egiten dute sistema. Ez dudarik izan Alderdi Popularraren gobernua erantzukizun osoz jokatzen ari dela, herritar guztien interesa zaintzen eta, bereziki, krisia gehien jasaten ari direnena; esaterako, luzaroko langabeena, pentsiodunena –bai, Roncal andrea, pentsiodunena, Alderdi Sozialistak pentsioak izoztu zizkienena–, gaixo kronikoena eta, oro har, baliabiderik ez duten pertsonena. Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta bide egokiari heldu zaiola ulertzen dugunez, Alderdi Popularraren gobernuari adorea ematen diogu gure osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko behar diren erreformak egiten jarraitzeko. Eta amaitzeko, labur-labur, ez gatoz bat eta ez gara bat etorriko EH Bilduk eta Alderdi Sozialistak adostutako zuzenketarekin. Badirudi azken boladan gauza asko adosten dituztela, baina hau amildegira jauzi egitea iruditzen zait. Hau ez da kontraesana, hau amildegira jauzi egitea da. Ez dugula ordainduko diote, eta, gainera, gainerakoek ordain dezatela. Kupotik deskontatzeko esaten dute, baina zuk, Roncal andrea, jakingo duzu –edo jakin beharko zenuke, Ganbera honetan daramatzazun urteekin– legez kanpoko gauza bat planteatzen duela. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_130
10
8
31.01.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu anderea. Egun on, legebiltzarkideok. Gure taldearen iritziz, 16/2012 Errege Lege Dekretuaren bitartez hainbat murrizketa ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak osasun-sisteman, eta guk ez dugu bat egiten murrizketa horiekin. Hasteko, errege lege-dekretu horrek indarrean dagoen osasun-ereduan aldaketa sakonak burutzen ditu. Aldaketa horiek egiterakoan, ez dira kontuan hartu, baina, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenak, eta eskumenak hustu ere egiten ditu. Errege lege-dekretua izapidetzerakoan, ez da bilatu inongo adostasunik, ez Kongresuko beste taldeekin, ezta beste autonomia-erkidegoetako ordezkariekin ere. Beldur gara aldaketaren helburua ez ote den osasun-sistema berriro zentralizatzea eta uniformizatzea. Gainera, ez da kontuan izan Kontzertu Ekonomikoa babesteko klausularik. Ez da errespetatu aldebikotasun-printzipioa. Euskadik ez du sortu Espainiar Estatuak daukan osasun arloko zor jasanezina. PPk eta PSOEk Gobernu zentralean eta hainbat autonomia-erkidegotan egindako kudeaketa txarraren errudunak ez gara euskaldunak. Euskadin osasun-eskumena ondo kudeatu da, osasun-asistentzian kalitate-maila altuak lortu ditugu. Horri esker, bizitza-kalitatea hobetu da eta ongizatea handitu. Gainera, hori guztia, eredu iraunkorra eraikitzeko gai izan garen bitartean. Eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu. Errege lege-dekretuan ezarritako neurriek kalte egiten diote euskal osasun-sistema ereduari. Gure eredua printzipio hauetan oinarritutakoa da: unibertsaltasuna, ekitatea, kalitatea eta herritarren partehartzea. Errege lege-dekretuarekin, berriz, osasuneredua unibertsala eta zergen bitartez finantzatutakoa izatetik pasatzen da Gizarte Segurantzari lotutako eredua izatera, hau da, herritarrek aseguratu-izaera eduki behar dute osasun-asistentzia edukitzeko. Hori, gure ustez, atzerapauso handia da, Konstituzioaren aurreko eredura itzuli nahi da. Euskadin aitzindariak izan ginen sistema unibertsal eta doakoa garatzen eta horrela izaten jarraitu nahi dugu. Dekretuan, gainera, gizarteko talde batzuei osasun-arretarako eskubidea ukatzen zaie; besteak beste, atzerritarrei edo 26 urte bete eta kotizatu ez dutenei. Erroldatzea dagoeneko ez da nahikoa, erresidentzia fiskala eskatzen zaie atzerritarrei, eta horrek arriskua sor dezake, talde horiek sistematik kanpo uzten baitira. Osasun publikoarentzat arriskutsua izan daiteke, urgentzia-zerbitzuak kolapsatu daitezke, osasun arloko profesionalengan zalantzak edo dilemak sor daitezke gaixoak artatu ala ez artatu. Bestalde, osasun-sistemako prestazioen zorroa edo cartera de prestaciones delakoa berregituratzen du errege lege-dekretuak. Bertan, bi zorro ezartzen ditu: bata da osasun-sistema nazionalaren zorro komuna eta bestea da autonomia-erkidegoen zerbitzu osagarrien zorroa. Halaber, sailkatu egiten du zer zerbitzu den oinarrizkoa eta zer ez den oinarrizkoa. Oinarrizkoa, adibidez, prestazio sanitariorako mediku-arreta da, eta oraingoz ez dago koordainketarik egin beharrik. Aldiz, oinarrizkoa ez den guztiak koordainketa behar du, eta, erabiltzaileen errentan oinarrituta, portzentajeak ezartzen ditu ordainketa hori egiteko. Zorro gehigarri horretan sartzen ditu, besteak beste, farmazia-prestazioa, ortoprotesi-prestazioa, produktu dietetikoen prestazioa eta premiazkoa ez den osasun-garraioa. Ondorioz, gure taldeak esan nahi du arbuiatzen ditugula errege lege-dekretuak ezarritako aldaketak botiken koordainketaren inguruan. Aurretik ere aipatu izan denez, botiken koordainketa aurretik ere egon da, denok ordaindu behar izan dugu medikuak agindutako edo errezetatutako botikak erostera joan izan garenean. Oraingoan, aldiz, errege lege-dekretu berriak prestazioa eskuratzeko baldintzak eta ordaindu beharreko portzentajeak aldatu egiten ditu. Gure ustez, koordainketa fiskalitate-ikuspuntutik ez da justua, ez da bidezkoa: ez dio eragiten gehien duenari, baizik eta gaixoen dagoenari, bereziki gaixo kronikoei. Koordainketa hedatzea, gainera, ez da osasunsistemak dituen iraunkortasun-arazoen irtenbidea. Proportzionaltasuna ere aipatu izan da errege lege-dekretuan, baina hori ez da benetakoa. Izan ere, klase ertainek jasan beharko dute eraginik handiena. Klase ertainek % 10 gehiago ordaindu beharko dute, eta igoera hori lineala da erabat. Horregatik guztiagatik, gure osoko zuzenketan Eusko Jaurlaritzari eskatu genion osasun arloan gure eskumen-esparrua defendatzen jarraitzeko, ekitatean eta unibertsaltasun-printzipioan oinarritutako euskal osasun-eredu publiko eta iraunkorra sendotzeko ekimenak bultzatzeko, euskal autogobernuaren defentsarako eskuragarri dauden lege-baliabide guztiak agortzeko, eta, hain zuzen ere, hori guztia errege legedekretuak ezarri nahi dituen aldaketa horiek aplikatu beharrik ez izateko. Baina, horrez gain, uste dugu gerta daitekeela Jaurlaritzak ezinbestean botiken koordainketa aplikatu beharra izatea. Horregatik, komenigarri deritzogu koordainketaren eraginpeko gizataldeengan zein ondorio ekonomiko dituen jakiteko azterlana egitea, horrela zehaztu ahal izateko zeintzuk diren egindako kalte horiek zuzentzeko aukera egokienak. Agerikoa da lehendakariak eta sailburuak behin eta berriro koordainketaren aurkako jarrera azaldu dutela. Madrilen, Euzko Alderdi Jeltzalearen Kongresuko taldeak ere kontrako jarrera azaldu zuen errege lege-dekretuaren eztabaidan. Baina Auzitegi Konstituzionalaren autoak derrigortu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoa koordainketa ezartzera, ez du beste aukerarik uzten. Baina Jaurlaritzak koordainketaren eraginak aztertzeko borondatea badauka. Sailburuak berak horrela adierazi du. Ezinbestekoa da datu errealak ezagutzea, jakiteko nori eragiten dion, nola, zenbateko diru kopurua suposatzen duen, eta abar. Kontuan izan behar dugu ere errege legedekretuak egoera ahulean dauden talde asko salbuesten dituela koordainketatik. Besteak beste, sindrome toxikodun pertsonak, desgaituak, gizarte-integraziorako errenta dutenak, kontribuzio gabeko errentak, subsidio gabeko langabetuak edo lan-istripuak eta lan-gaixotasunak pairatu dituztenak. Beraz, ez da baztertzen eraginpeko talderen bati neurri zuzentzaileak aplikatzeko aukera. Neurri horien artean, aukera bat izan daiteke konpentsazio-funtsa sortzea, baina horretarako jakin beharko da zenbatekoa, norentzat, zein kontzepturengatik, eta abar. Agian, osasun arloan ez ezik, gizarte-zerbitzuek ere esku hartu beharko lukete, baina arduragabekeria da funtsa sortzea eta diru kopurua bideratzea aurretik inongo azterlan edo estimaziorik egin gabe. Gainera, kontuan izan behar dugu beste prestazio batzuek ere koordainketa izango dutela, horrela ezartzen baitu errege lege-dekretuak: ortoprotesia, produktu dietetikoak, premiazkoa ez den garraioa, eta abar. Baliteke Konstituzio Auzitegiak berriro ere koordainketa horiek ezartzera behartzea epe laburrera. Orduan, funtsak prestazio horiek ere aintzat hartu beharko lituzke. Zenbat izango litzateke hori? Hori dena zehaztea ezinezkoa da gaur-gaurkoz. Beraz, guk ezin dugu onartu gure eskumenetan esku hartzea errege lege-dekretu bidez. Gure autogobernua eta aldebikotasun-printzipioa errespetatzea eskatzen dugu. Ez da zilegi Euskadin horrenbesteko ahaleginarekin garatutako ongizate-ereduari kalte egitea osasun-arloan ditugun eskumenak ezertarako aintzat hartzen ez dituen errege lege-dekretu batek, eta, gainera, gure instituzioetako ordezkariekin negoziatu gabe eta adostu gabe. Bide batez, esan nahi dut ez dugula bat egingo erdibideko zuzenketarekin. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_131
10
8
31.01.2013
RONCAL AZANZA
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Labur-labur, posible delako eta zenbait taldek hemen eman dituzten argudio batzuk partekatzen ditugulako, denak partekatzen ez baditugu ere. Inolaz ere partekatzen ez ditugunak PPren ordezkariak azaldu dituenak dira. Ia denbora guztian 16/2012 Dekretua defendatzen aritu da, zerbait izatekotan murrizketen dekretua dena, eskubideen murrizketena. Badakigu halabeharrez defendatu behar duzula, baina ez gure adimena iraindu dekretu horren ontasunaz hitz eginda, eta dena zuk aipatzen duzun iraunkortasunaren mesedetan. Baina oso bitxia da iraunkortasunaren defentsa hori, aldi berean Andaluziako osasun-sistemak martxan jarritako proiektu baten aurkako helegitea jartzen duzuenean. Proiektua sendagaien enkantearena da, botiken faktura izugarri merkatzen duena, eta zuek helegitea jarri diozue. Eta Konstituzio Auzitegiak esan behar dizue berriz ere pasatu egin zaretela. Bestalde, gogoratu behar dizut duela ez denbora asko eztabaidatu dugula koordainketaren inguruan, eta zu zeu, zure talde politikoaren izenean, kontra azaldu zinen. Ez da denbora asko igaro, baina badirudi ahaztu egin zaizula. Eta gauza barregarrietan barregarriena iruditzen zait Zapaterok egin zuena, izan ere, antza denez, Espainia osoko medikua da eta oso garestiak diren hainbat sendagai errezetatu ditu, Valentziako Erkidegoa, Murtziakoa eta beste hainbat porrotera eraman ditu eta orain erreskatea behar dute eta ez diete hornitzaileei ordaintzen. Dena Zapateroren errua da, badakigu Espainiako medikua izan dela! Mesedez, Garrido andrea, izan ezazu zorroztasun pixka bat gehiago inolaz ere onargarriak ez diren argudioekin hona etorri baino lehen. Eta EAJren ordezkariari esan behar diot gaur hemen aurkeztu dituen ia argudio guztiak partekatzen ditudala. Bakarrik esan nahi diot, Konstituzio Auzitegiaren autoari erreparatuta ere, herritarrek berriro ordaindutakoa konpentsatzeko funtsa sortuta koordainketari ezezkoa emateak ez duela esan nahi osasun-aurrekontua handitzea; izan ere, badakigu arazoak daudela. Herritarrek gehiago ordaintzen duten funtsa da, eta eskatzen den gauza bakarra beste eskuarekin itzultzea da. Herritarrak ordaintzen duen gehiagoko dirua itzul diezaiotela. Ez du esan nahi osasun-aurrekontua handitzea, sartzen den gehiagoko dirua birbanatzea esan nahi du. Beraz… Eta berriro esango dut ahalmena, eskumenak eta baliabide ekonomikoak ditugula, eta uste dut ez litzatekeela sobera egongo horren esanahiari buruz hausnarketa egitea eta funts hori kudeatzeko moduari buruzko proposamen bat egitea. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_132
10
8
31.01.2013
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gaurkoan ere garbi geratu zait azkenean beti lehentasuna gastuan jartzen dugula eta ez pertsonetan. Gaurkoan guk bilatzen genuen konpromiso bat, konpromiso eraginkor bat, eta tresnak jarri ditugu horretarako mahai gainean, aukera desberdinak. Noski, aztertu beharko da ordainketa horrek zenbat jenderi eragiten dion, zenbat diru suposatzen duen. Noski. Baina horretarako aukera badago. Gaurkoan zen konpromiso bat, Gobernuaren aldetik, jarraipena ez egiteko; aitzakiatzat ez hartuta Espainiako Gobernuak egiten dituen murrizketak, bere bidea jarraitzeko. Eta ez zait garbi geratu. Aukera eman dizuegu konpromiso tinko bat hartzeko, eta be- rriro berdin: "dekretu hori bete behar da", "legea bete behar da"… Legeak guk egiten ditugu eta legeak borondate politikoaren arabera egiten dira. Legeek ez baldin badituzte pertsonak lehentasun bezala, ez baldin badituzte pertsonen interesak babesten, lege horiek zertarako dira? Ez, ez, zertarako dira? Eta niri ez dit barregurarik ematen. Ze hemen gertatzen ari dena da: dirua daukanak ez du arazorik edukiko osasun-arreta jasotzeko, botikak jasotzeko, baina dirurik ez daukanari nork bermatuko dio? Nork bermatuko dio? Eta guk garbi daukagu Administrazio publikoaren, sistema publikoaren ardura, hainbeste aldarrikatzen duzuen erantzukizun hori, gurea dela, eta gure erantzukizuna dela pertsona guztiei, dena delako kolektibokoak direnei, guztiei, salbuespenik gabe bermatzea. Eta hori da ez dena gertatzen. Eta goaz, zuk aipatu duzun bezala, Orbegozo jauna, birzentralizaziora, uniformizaziora, eta gure sisteman geneukan ustezko kalitate hori, integraltasun hori galtzeko bidean, ze hemen gertatzen ari dena da –eta hori da ez dena garbi esaten–, badirudi, sistema publiko hori pribatizatu egin nahi dela. Hori da, ze hemen ez dago inolako arazorik, adibidez, abiadura handiko tren bat edo beste azpiegitura bat daukagunean hizpide, horrelako konpromiso bat berehala sinatzeko eta Kontzertu Ekonomikoan negoziatzeko, beste hainbat kontutan. Zergatik ez dugu negoziatzen gai hau kupoaren bidez eta orain Kontzertu Ekonomikoan zabaldu behar den bide horretan? Zergatik ez dugu hartzen konpromisoa benetan aurre egiteko? Badaude funtsak sor daitezkeenak, eta ez dira ilegalak. Ez dira ilegalak, ze Gipuzkoan egiten ari da eta ez da ezer gertatu. Gipuzkoa Madril ezartzen ari den Dependentzia Legeko murrizketei aurre egiten ari da. Eta denok dakigu aurrekontuetan ere kredituak zabaltzeko aukerak ematen dituztela. Hor aukera asko ditugu, eta denak legearen barruan eta araudiaren barruan. Orduan, zintzoak izan gaitezen. Eta hemen Eusko Jaurlaritza etengabe egiten ari dena da pilota Madrileko teilatuan jartzen, edo Tribunal Konstituzionalean. "Legea beteko dugu". Ba goazen gure legea egitera eta bermatzera. Eta legea bete behar baldin badugu, goazen osasun arloko eskuduntza guztiak eskatzera eta horretarako lan egitera. Baina ezin duguna egin da herritarrak indefentsioan utzi, eta hori da egiten ari garena. Begira, mediku talde batek esaten zuen –eta mediku horiek ez dira Euskal Herria Bildukoak, Garrido anderea–: "Madriletik ezartzen ari den osasunsistemarekin, gaixoak kronifikatzen, larriagotzen eta osasun-sistema garestitzen ari gara". Garestitzen ari gara. Hori bai, batzuentzako negozioa. Klientela bada- go, eta egiten duguna da negozioa jarri mahai gainean. Hori, erantzukizun publikotik. Guk Euskal Herrirako ez dugu osasun-sistema hori nahi. Guk nahi dugu osasun-sistema publiko bat doakoa, integrala eta kalitatezkoa. Eta badirudi orain arte doakotasuna eduki dugula eta orain kopagoarekin doakotasuna bukatzen dela. Baina doakotasuna lehen ere ez dugu eduki, lehen ere ez. Eta erreforma honekin atzera goaz. Aurrera joan beharrean, atzera. Orduan, bi aukera ditugu, ze hemen ez dago erdibiderik: aurre egitea eta tresnak bilatzea horretarako, eraginkortasunez, hainbeste gustatzen zaigun jasangarritasun horren izenean (hemen erabiltzen dugu jasangarritasuna gastua erdigune hartuta, eta ez pertsona). Goazen aurre egitera. Gaur aukerak eman ditugu eta gure asmoa… Eta zuzendu nintzen Euzko Abertzaleak taldearengana eta mahai gainean jarri: goazen hitz egitera, aukera horiek aztertzeko eta aurrera egiteko. Baina ez duena balio da azterketak aitzakia bezala erabiltzea aurre ez egiteko. Eta badirudi pilota beti besteen teilatuan dagoela. Ez, izan gaitezen zintzoak eta garbi jokatu dezagun, zer den estrategikoa eta zer ez den estrategikoa. Pertsonak dira estrategikoak edo azpiegiturak dira estrategikoak? Legeak pertsonen interesak babesteko dira edo ez? Ze hemen badirudi guk legeez ez dugula ezer ulertzen, ez dakigula legeak non egiten diren. Dakiguna da legeak pertsonen interesak babesteko izan behar direla, eta ez baldin badituzte pertsonen interesak babesten, alferrik gaudela hemen. Hori bai, bitartean sistema publikoa pribatizatzen…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_133
10
8
31.01.2013
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
… birzentralizatzen eta hainbat eta hainbat pertsona egoera kaxkarrean. Hori bai, dirua daukanak hartuko du txeke bat eta joango da osasun-arreta hartzera eta botikak erostera.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_134
10
8
31.01.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, Roncal andrea, edo oroimen txikia edo zorroztasun handirik ez gaiak eramateko orduan. Eta harrigarria egiten zait, zu lanbidekoa baitzara. Koordainketa sanitarioaren aurka azaldu gara, baina kontua da hemen ez dela ezarri koordainketa sanitariorik. Botiken koordainketan irizpide berriak ezarri dira, lehendik zegoelako botiken koordainketa. Sendagaiak lehendik ere ordaintzen genituen. Pentsatzen dut zuk ere ordainduko dituzula, baldin eta salbuetsitako kolektiboren batean sartzen ez bazara. Lehen luzaroko langabeek % 40 ordaintzen zuten. Orain, Alderdi Popularraren erreformarekin eta Alderdi Popularraren neurriekin, luzaroko langabeak % 40 hori ordaintzetik salbuetsita daude. Hori bidezkoagoa irudituko zaizu, noski! Pentsatzen dut Zapateroren Gobernuarekin pentsiodun guztiek, errenta kontuan izan gabe, berdin ordaintzea ere bidezkoagoa irudituko zaizula. Bada, orain ez. Orain errentaren araberako ekarpen-mailak daude, baita pentsiodunentzat ere. Hori guztia bidezkoagoa irudituko zaizu, noski. Beraz, lehen esan dizudan bezala, zorroztasun handirik ez edo... Tira, hori egitea dagokio Alderdi Sozialistaren diskurtsoari. Ulertzen dut aldendu ere ezin dela egin. Hara, koordainketa sanitarioa –eta zuk asko bidaiatzen duzunez, jakin beharko zenuke– badago Espainiako beste toki batzuetan ere, oinarrizko laguntzagatiko koordainketa sanitarioa, zaintza espezializatuagatikoa edo proba diagnostikoengatikoa. Austrian, oinarrizko laguntzagatik 3,63 euro ordaintzen da hiru hilean behin gaixotasun-gertakari bakoitzeko. Finlandian, 11 euro ordaintzen dira gehienez urteko hiru lehen bisitetan, edo 22 euroko gehienezko ekarpena egiten da hamabi hilabeterako. Horiek bai badira koordainketa sanitarioak, baina horrelakorik ez dago Espainian, Roncal andrea. Alemaniako arreta espezializatuan, 10 euro ordaindu behar da hiruhileko lehen bisitan. Hori bai dela koordainketa sanitarioa. Eta Austrian 15,75 euroko gehienezko ordainketa egiten da ospitaleratutako egunengatik. Horiek bai badira koordainketa sanitarioak, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan daudenak. Eta botiken koordainketari dagokionez, errregedekretu honetan aurreikusitako neurriak aplikatu ez zirelako eta Patxi Lopezek bere dekretua egin zuelako –une horretan oposizioa egin nahi zion Mariano Rajoyren Gobernuari, nola edo hala, eta horretarako lehendakari kargua erabili zuen, eta nik uste dut horregatik galdu zituztela galdu zituzten eserlekuak, herritarrek ez zutelako ulertzen jarrera hori–, Espainia osoan botiken aurrezpena gutxien jaitsi zen tokia izan zen Euskadi. Euskadik 43 milioi euro aurrezten ditu errezetatan, Espainia osoko jaitsierarik txikiena. Beraz, argi dago botiken koordainketak –botiken koordainketa berriak, lehendik ere bazegoelako botiken koordainketa– disuasio-eragin nabarmena duela. Eta ez dizkizut uztaileko datuak azalduko, batere aurreztu ez zuen erkidego bakarra izan baikinen, datuetan ikusteko aukera izango zenuen bezala. Eta osasun-txartelari dagokionez, erroldatze hutsarekin ematen denez, 45 milioi errezeta indibidualen datuak alderatzean egoera irregularrak egiaztatu dira. 800.000 titular beste pertsona baten onuradun gisa zeudela egiaztatu da, Gizarte Segurantzan alta emanda zeuden arren. Horietatik, ia 200.000 pentsiodun baten onuradun gisa ageri ziren, jardunean egon arren. Eta baliorik gabeko pertsonen 552.000 txarteletatik, 530.000k baliabideak zituzten, eta horietatik 5.300ek urtean 18.000 eurotik gorakoak. Ez dakit hori iruzurra iruditzen zaizun, zuei iruzurraz hitz egitea horrenbeste gustatzen zaizuenez, ez dakit hori iruzurra den ala ez. Konstituzio Auzitegiari dagokionez, zuk ere jakin beharko zenuke, baldin eta autoa irakurri baduzu, botiken prestazio-eredu bera duela osasun-sistema nazional osorako eta ez dela arazoaren mamira joaten, ezta gutxiagorik ere. Pentsatzen dut hori ere jakingo duzula. Hara, Alderdi Sozialistaren diskurtso bikoitza oso ondo ezagutzen dugu. Kudeaketa pribatuaren aurka hitz egiten duzue, titulartasunak publikoa izaten jarraitzen duelako, Madrilgo osasun-arloaz hitz egiten duzue, Andaluzian hiru ospitaletatik bakarra denean publikoa. Zertaz ari zarete hitz egiten? Beste hori esan behar al dut: "esaten dudanean… esan nuena esan nuen, eta orain beste gauza bat esaten dut"? Leire Pajínek bere garaian esan zuen koordainketa sanitario sinbolikoak, herritarrak medikuarengana joaten diren bakoitzean diru-kopuru txiki bat kobratuta zerbitzuen zentzuzko erabilera bermatzeko egiten denak, osasun-sistema nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko balioko zuela. Osasun-ministro izan zenak esan zuen hori 2010eko abenduan. Trinidad Jiménezek, Alderdi Sozialistarekin osasun-ministro izan zena hau ere, osasun-zerbitzuen koordainketa ezartzeko aukera aztertzen ari zela esan zuen. Herritarrek osasun-zerbitzuak zuzenean koordaintzeaz hitz egiten zuen! Carlos Ocaña, Alderdi Sozialistaren Ogasuneko Estatu-idazkariak, Alderdi Sozialistaren Gobernuan erantzukizun handiak zituenak, honako hau esan zuen: "Koordainketa posible da orain". Hark ere horixe esaten zigun. Eta oso aspaldikoa ez den beste batek, Ramón Jaureguik, osasuna unibertsala eta aurreratua izatea nahi badugu, agian koordainketak egin beharko direla esaten zigun. Lehen gauza bat esaten nuen tokian, orain beste bat esaten dut. Eta lehen ere esan dut zuek sinatu duzuena ez dela kontraesan hutsa, ez dela inkoherentzia bat, ez direla demagogiak. Kontua ez da batek gauza bat esan eta beste bat egiten duela eta egun bakoitzean gauza bat defendatzen duela, kontua da, lehen esan dizudan bezala, amildegira jauzi egitea dela. EH Bilduren eskutik desobedientzia defendatzen duzue, eta guk ordaindu behar ez dugun osasuna gainerako espainiarrek ordain dezatela esaten duzue. Guk balio dugulako esatea besterik ez zaizu falta izan. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_135
10
8
31.01.2013
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Amaitzen ari naiz, presidente andrea. Bestalde, pozten naiz Euzko Alderdi Jeltzaleak koordainketa aplikatzea erabaki izanaz eta beste aukerarik ez dagoela ulertzeaz, azken batean hartutako neurriak eta autonomia-erkidego guztietan aplikatu beharrekoak direlako, oinarrizko legeria delako, eta espero dugu bide horri jarraituko diozuela. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_136
10
8
31.01.2013
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Roncal anderea, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik, beste erkidego guztietan koordainketa aplikatzen da eta inon ez da hartu neurri zuzentzailerik. Andaluzian bertan PS dago Gobernuan eta ez da inongo funtsik sortu. PSE desmarkatu nahi da PSOEtik, orduan? Gobernatzen duen lekuetan koordainketa aplikatzen du. Krisi ekonomikoko egoera larrian gauden une honetan, arduragabekeria da bete ezin diren espektatibak sortzea gizataldeetan. Guk segurtasun juridikoaren printzipioa errespetatzea eskatzen dugu. Argi dago gure taldeak ez duela nahi bete ezingo den edo ondorio kaltegarriak izango dituen erabakirik hartzerik. Izan ere, zer gertatuko da Estatuak funts hori sortzea errekurritu edo konpentsatutako kopuruak itzultzeko eskatzen badu? Zer gertatuko da konpentsazioa jasotakoek dirua itzuli behar badute? Zer gertatuko da Konstituzio Auzitegiak esaten badu koordainketa saihesteko amarrua besterik ez dela eta funtsa baliogabetzen badu? Nola konpondu hori gero? Ubera anderea, barkatu, ez da gure estiloa "y tu más" elkarri mokoka ibiltzea egunak joan eta egunak etorri. Aipatu duzu legea betetzea aitzakia dela, Madrilen aitzakiatan legea betetzen dugula. Zuen taldeak ere bete behar izan ditu makina bat erabaki gogoz kontra. Zu gipuzkoarra zara; ez naiz hasiko bananbanan esaten zenbat udaletxetan jarri behar izan ditu- zuen espainiar banderak. Ez dut uste zuen gogoaren kontra ez denik izan. Kupotik konpentsatutako kopuruak deskontatzeko esaten diguzue. Guri eskatzen diguzue egiteko zuek ez duzuena egiten agintzen duzuen erakundeetan. Ez naiz ni inor esateko zer egin behar duzuen, baina zuen jarrera inkoherentea da. Akaso, Gipuzkoako Aldundiak dependentziaren funtsak konpentsatutako kopuruak deskontatuko al ditu kupoa ordaintzeko egiten duen aportaziotik, hiru hiletik hiru hilera? Egingo du? Zuek eskatzen diguzue ordenamendu juridikoa ez betetzeko, zuek behin eta berriz men egiten diozuen bitartean. Ez dugu bat egiten deklarazio erretoriko hutsalekin. Roncal andereak esan du kupoaren deskontua egiten dela Y-aren kasuan. Hori da adostuta dagoelako aldez aurretik. Nosotros no lo compartimos… Ez dugu partekatzen alde bakarrak erabakita gure betebeharrak ez betetzeko aukera. Guk ituna betetzen ez badugu, baliteke beste aldeak bereak ez betetzeko aprobetxatzea. Lehendakari anderea, eskatu nahiko nuke puntuz puntu bozkatzea zuzenketa.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_137
10
8
31.01.2013
RONCAL AZANZA
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, ez dugu ulertu zein zen zuzenketa. ¿Zer zuzenketa ari ginen bozkatzen? La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_138
10
8
31.01.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Gai hau aurreko legegintzaldian jorratutako gaietako azkenetariko bat izan zen, eta, tamalez, berdin-antzeko egoeran ekin behar diogu legegintzaldi honi ere. Doako justiziak ezinbestekoa du baliabideak jasotzea eta egokiro araututa egotea, diru-sarrera nahikorik ez dutenek babes judizial eraginkorrerako eskubidea izan dezaten gure konstituzio-ordenaren 24. artikuluan finkatutakoari jarraikiz. Bestela, kolokan gera daitezke bai herritarren eskubideak, bai zerbitzua ematen duten abokatuen eskubideak baita sistema judiziala bera ere. Joan den irailaren 1ean, Euskadin doako justizia arautzen duen 110/2012 Dekretua sartu zen indarrean, aurretiaz akordiorik lortu gabe, emaitza oneko elkarrizketarik lortu gabe, Justizia Saila eta abokatuen elkargoa hiru urtetik gora elkarrizketetan aritu ondoren, esan bezala, inolako emaitzarik lortu gabe. Ordura arte, ondo ziharduen zerbitzuak, eta zentzuzko baliabideak jasotzen zituen; Dekretuak, ordea, bertan behera utzi du hori dena. Luze eztabaidatu da Ganbera honetan dekretu honi buruz eta haren bidezkotasunari buruz. Eztabaida horietan esan genuen moduan, auzi korapilatsu ugari daude arren, zerbitzuak, izatez, egokiro ziharduen, eta bai profesionalak bai erabiltzaileak aski pozik zeuden harekin. Hala, kexak oso gutxi ziren, zenbat gai izapidetzen ziren kontuan hartuta. Hala eta guztiz ere, esan bezala, zerbitzuak egokiro baziharduen ere, aurreko legegintzaldiaren hasieratik argi geratu zen Justizia Saila tematuta zegoela Dekretua aldatzen, hein batean, ofiziozko txandaren kontrola guztiz bereganatzeko asmoz –nahiz eta arlo horren kontrola ez dagokion Justizia Sailari, ofiziozko txandan diharduten profesionalak independenteak baitira eta ez funtzionarioak–; eta, Dekretua aldatu behar zela justifikatzeko, aitzakiatzat hartu zuen funts publikoak gardentasunez erabili behar zirela, ordura arte gardentasunez erabiltzen ez zirelakoan edo. Alderdi Sozialistak, Espainiako Gobernuan zegoela, azaldu zuen Doako Justiziaren Legea aldatzeko asmoa zuela, hamabost urte zeramalako indarrean eta ordutik hona nabarmen aldatu zelako egoera sozioekonomikoa eta juridikoa; eta egia da lege horrek aldatzeko premia baduela. Alabaina, Legea aldatzeko asmo hori, beste hainbatetan bezala, iragarpen hutsean geratu zen. Alderdi Popularraren egungo Gobernuak, aldiz, eratua du dagoeneko doako justiziaren aurreproiektua. Legea aldatzeko asmoa zegoela kontuan izanda eta Euskadin doako justizia arautzeko aurreko dekre- tuak kexarik eta arazorik ematen ez zuenez, aditzera eman izan zen moduan, arrazoizkoa zen lege berria izapidetu arte itxarotea, gure dekretua gero lege berri horretara egokitzeko. Hala ere, aurreko Justizia Sailak tematuta jarraitu zuen araudian aldaketak egiteko asmo horretan. Nolanahi ere, aldaketa horiek egitea erabakita ere, helburua zerbitzua eta kalitatea hobetzea izan behar zukeen, eta ez kontrakoa, noski, iragarri genuen moduan eta azkenik gertatu den moduan. Aldaketa hori egiteko orduan, gainera, zerbitzua kudeatu eta eman behar zutenen oniritzia jasotzea zen arrazoizkoena –alegia, profesionalen eta abokatuen elkargoen oniritzia jasotzea–, baina hori ere ez zen egin. Abokatuen elkargoek sistemaren zutabe diren profesional horien ordezkari jardun zuten Dekretuaren negoziazioan, eta profesionalen eskubideak zaintzeaz eta doako justiziaren zerbitzuak Euskadiko biztanle guztientzat egokiro diharduela bermatzeaz arduratu ziren, aurre eginez beti Justizia Sailetik erabateko demagogiaz egin zitzaizkien erasoei; izan ere, Justizia Sailak bere interesei baino ez zien begiratzen. Negoziazioetarako aurkeztutako dekretuaren zirriborroa gabeziaz jositako glosario hutsa zen: muturra sartzen zuen profesionalen elkargoen jardunbidean, eta burokratizazioa areagotu; profesionalak eskatzaileen atzetik ibiltzera behartzen zituen, haiek doako justizia izapidetu zezaten, edo, bestela, profesionalek berek arduratu behar zuten izapide horiez –nahiz eta, egiaz, Administrazioak arduratu behar duen eskatzaileek baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzeaz–; bestalde, ez zuen egokiro antolatzen guardiako abokatuak ezartzeko prozedura; murriztu egiten zituen elkargoetako baliabideak, eta aldatu egiten zituen konpentsazio-moduluak, besteak beste. Horren aurrean, abokatuen elkargoek hasieratik adierazi zuten ez zeudela Dekretuarekin ados, haren planteamendutik bertatik hasita, eta argi eman zuten aditzera nolako gabeziak zituen araudi berriak, bai baliabideetan, bai funtsean, bai forman. Lehen elkarrizketak abiatu ziren, baina trabatuta geratu ziren puntu batera iritsita; horiek horrela, gure taldearen proposamenez, 2011ko urriaren 17an Gabera honek eskaria egin zion Justizia Sailari negoziatzen jarrai zezan, dekretu berriaren gainean funtseko akordio batera iriste aldera, Dekretua onetsi aurretik. Askotan esan dugun legez, Ganbera honek onetsitako proposamen horren bidez, bi aldeek elkar ulertzeko bide bat urratzea sustatu nahi zen, Dekretuaren zirriborroak zituen gabezia horiek zuzentzeko eta, hala bazegokion, atal horiek ezabatzeko eta abokatuen elkargoen iritzia kontuan hartzeko egin beharreko aldaketak egiteko orduan, hori guztia ofiziozko txandaren erabiltzaileen mesedetan izango zelako baita doako justiziaren zerbitzuaren beraren mesedetan ere. Aurreko sailak, baina, ez zuen auzi honetan bide horretatik jo; aitzitik, bere jardunbideak ez zuen inolako zerikusirik izan akordioren bat nahi izanez gero hartuko zukeen jarrerarekin. Ez zen egon, beraz, akordioa lortzeko inolako asmorik; ez zen negoziatzeko inolako asmorik egon. Legelarien Euskal Kontseiluak aurkeztutako alegazioen berrogeita bost orrialdeei ere ez zitzaien erantzun. Asmo bat, bai, asmo bat izan zuten, hain zuzen ere, Ganbera honen mandatuei muzin egitea. Are gehiago, ofiziozko txandaren bulegoa sortzeko asmoa zutela ere ohartarazi zuten, nahiz eta asmo hori azkenik bertan behera geratu, seguruenik konplexuegia eta garestiegia zelako; izan ere, hemen inoiz azpimarratu genuen bezala, bitarteko materialak eta bitarteko pertsonalak eskatuko zituzkeen bulego horrek, eta, beraz, funts publiko gehiago bideratu beharko ziratekeen, bulegoa sortzeko. Abokatuen elkargoek salatutako disfuntzio eta akats horiek, Ganbera honetan ere adierazitakoak, agerian geratu dira guztiz Dekretua indarrean sartzeaz batera. Dekretuak zerbitzua okertu egingo zuela ohartarazten zen; bada, dagoeneko egia bilakatu da ohartarazpen hori. Ez dio inori onurarik ekarri: ez zerbitzua ematen duten abokatuei, ez erabiltzaileei ezta zerbitzuari berari ere. Dekretua indarrean dagoenetik, agerian geratu da gerta daitekeela kasu batzuetan eskatzaileak defentsarik gabe geratzea; izan ere, abokatua esleitzeko prozesua asko luza daiteke, doako justiziarako eskubidea onartu artean. Lehen ez zen halakorik gertatzen. Badakigu, gainera, justizia berandu datorrenean ez dela bete-beteko justizia. Halako berandutzerik ez zitekeen gertatuko, aurreko legeriari eutsi izan balitzaio. Horregatik, lehenik eta behin, erraztu egin behar dira Dekretuak uneotan dituen izapideak. Dekretuaren zioen azalpenak ez du egia esaten, aditzera ematen baitu arauketa horrek eginkizunak argitzen dituela. Izatez, kontrakoa gertatzen da. Izapide askoren egituraketa ulergaitza da, eta, beraz, oso korapilatsuak gertatzen dira bai doako justiziaren onuradunentzat bai profesionalentzat berentzat. Gainera, Dekretuaren eraginez, abokatuek bezeroen defentsaz bainoago doako justizia eskatzeko izapideez arduratu behar dute. Abokatu-lanetan baino administraziolanetan jardun behar dute ezinbestean. Administrazioespediente bati begira egon behar dute, eta dagokien auzia defendatzeko astia eta indarra kentzen die hartara. Era berean, ezinbestekoa da oraingo dekretuan jasotako guardiako letratuen kopurua beste modu batera arautzea. Zerbitzua kudeatzea ez dagokio Eusko Jaurlaritzari, ez da haren eskumena, elkargoena berena baizik, eta erabateko gardentasunez eta eraginkortasunez bete dute betebehar hori orain arte. Egokiena da, beraz, elkargoek berek zehaztea, organo judizialekin eta polizialekin koordinatuta beti, zenbat abokatu behar diren guardian barruti judizial bakoitzean, barruti bakoitzaren beharrizanei eta lan-zamari erreparatuta. Dekretu berriaren bidez, elkargoek ordaintzen dute ofiziozko txandaren antolamendua, zerbitzu horri atxikita egon zein ez, Eusko Jaurlaritzak ez dituelako osorik ordaintzen doako arreta juridikoa kudeatzeko administrazio-kostu guztiak, hots, orientazio juridikoko zerbitzua, ofiziozko txanda eta atxilotuari arreta emateko zerbitzua. Era berean, abokatuek lansariak jasotzeko moduan ere disfuntzioak ditu Dekretuak. Ganbera honetan lehengo batean ere esan nuen moduan, badirudi aurreko Gobernuak abokatuei ordaintzeari utzita nahi zuela doako justiziaren eskubidea bermatu. Abokatuen elkargoek, zehazki, kasu kobraezinei konponbidea ematea eskatzen zuten –eta horixe eskatzen jarraitzen dute–, alegia, defendatutako pertsonak doako justiziaren onura jasotzeko izapideak bete zein, abokatuak, haren kasuan esku hartuz gero, lan horren truke dagokion ordainsaria jaso ahal izatea. Gainera, defendatutako pertsonari doako justiziaren onura jasotzeko eskubiderik onartzen ez bazaio –guk ere argi baitaukagu baldintzak betetzen dituztenei soilik bermatu behar zaiela eskubide hori–, Administrazioak eskatuko dio auzipetu beharreko pertsonari dagokion hori ordain dezan; baina ezin da onartu abokatuak bere lanarengatik ordainik ez jasotzea. Halaxe jasotzen da doako justiziaren gaineko lege-proiektuaren zirriborroan, profesionalek beti kobra dezaten bermatzeko, azkenik doako laguntza juridikoaren onuradun izatea ez dagokion horren kontra erreklamazioa egin behar bada ere. Horixe da dekretu honek ofiziozko txandan diharduten abokatuei eragiten dien arazo nagusietako bat, eta auzi horrek eragin zuen, hain zuzen, greba iragartzea eta joan den urtarrilaren 15etik aurrera txandak egiteari uzteko mehatxua egitea. Esan bezala, Gobernuak egina dauka Doako Justiziaren Legearen aurreproiektua. Proiektu hori azkenik lege bilakatzen bada, ondorioz, derogatuta gera daitezke dekretu honen artikuluen erdia baino gehiago. Horregatik, lehenik eta behin, disfuntzio horiek zuzendu behar dira orain; Dekretuak eragin dituen arazo horiek guztiak konpondu behar dira, eta, doako justiziaren lege berria onartutakoan, egin behar diren aldaketa guztiak egin, Dekretua lege berrira egokitzeko eta zerbitzua hobetzeko. Egungo dekretuaren aurkako errekurtsoak aurkeztu ziren Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, nahiz eta azkenik demanda ez den Administrazioarekiko Auzien Salan formalizatu; izan ere, elkargoek akordioak lortzeko borondatea dutela erakutsi nahi izan dute; elkar aditzeko prest daudela azaldu nahi izan dute, eta, horretarako, konfiantza-tarte bat eman diote oraingo Gobernuari. Asmo hori bera izan dugu guk ere azkenik Euzko Alderdi Jeltzalearekin sinatu dugun erdibideko zu- zenketaren bidez: konfiantzako botoa eman nahi izan diogu Gobernu berriari; izan ere, Gobernua prest agertu da abokatuen elkargoen aurrean, Dekretuak sortu dituen disfuntzio guztiak ezabatzeko eta, esan bezala, dekretu horrek eragin dituen arazo guztiei konponbidea emateko. Gure taldeak, beraz, Gobernuari eskatzen dio konfiantza-tarte hori aprobetxa dezala, erdibideko zuzenketa hau onartzen bada ez dadin gerta Legebiltzar honen aurreko agintaldietan gertatutakoa, alde batera utzi izan baitira onartutako eskariak eta, zalantzarik gabe, ez da bete haietan ezarritakoa. Guk, beraz, konfiantza-tarte hau baliatzeko eskatzen diogu Gobernuari, ez ditzan aurreikuspenak zapuztu, ez gure taldearenak ez konfiantza-tarte hori eman dioten profesionalena berena; orobat, eskatzen diogu disfuntzio horiek konpontzeko egoki diren neurri guztiak bete daitezen, eskubide ekonomikoak bermatzeko eta doako justizia eta haren barruko zerbitzu eta organoak egokiro dihardutela ziurtatzeko. Zerbitzuak egokiro jardun dezala espero dugu, zinez, eta, Doako Justiziaren Legea onartzen denean, zerbitzua lege horri egokitzea. Horrenbestez, zuzenketa hau babestu dezazuen eskatu nahi dizuet. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_139
10
8
31.01.2013
GALLASTEGUI OYARZÁBAL
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Egun on. Bueno, vamos a ver. Orduko hartan entzundako gauza bera entzungo duzue gutxi gorabehera, Talde Sozialistaren jarrera orduko berbera baita; alegia, gauza bera defendatuko dugu, Gobernu barruan egon, zein oposizioan egon. Irizpide berari eutsiko diogu, eta, beraz, onartutako dekretu horren alde egiten jarraituko dugu, beharrezkotzat jotzen baitugu dekretu hori; izan ere, Llanos andreak defendatzen zituen helburu horiek berak lortzen ditu. Kontrola, gardentasuna eta arintasuna eman dizkio zerbitzua kudeatzeko moduari. Doako justizia jasotzeko eskubidearen onuradun izateko aukerak zabaldu ditu, baita moduluak ere. Abokatua hautatzeko aukera ere gehitu du –Talde Sozialistaren, Alderdi Sozialistaren beraren apustua hori–, betiere deialdien kopurua mugatuta. Nabarmen hobetu du atxilotuei arreta emateko guardiako txanden antolamendua; abokatuei ordaintzeko prozesua arindu du, eta elkargoei urtero aurretiaz emateko zenbateko bat ezarri du, jarduera-gastuak, guardia-txandak eta abar ordaintzeko. Eta horren guztiaren fede ematen dut nik –eta zuk ere bai, nire moduan, jarduneko abokatua zarelako–. Aurreko hartan esan nizuen moduan eta oraintxe esan dizuedan moduan, jarduneko abokatua naiz Gipuzkoako elkargoan, eta hogeita sei urte daramat ofiziozko txandan eta laguntza juridikoaren txandan –ondo dakizuenez, ez baita gauza bera–. Hortaz, esateko moduan nago hogeita sei urte hauetan –azkenekoetan bereziki– baldintza ekonomikoak eta zerbitzuaren jardunbidea beltzetik zurira aldatu eta hobetu direla. Baina, jarduneko abokatua izateaz gain, sozialista ere banaiz ni, eta horregatik betebetean sinesten dut zenbait gauzatan. Sinesten dut justizian, balio etiko modura eta balio filosofiko modura; funtsezko baliotzat jotzen dut justizia, balio onuragarritzat, gizartearen baliotzat. Sinesten dut justizia izateko eskubidean, funtsezko eskubidetzat aitortzen baitu Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluak, berariaz adierazten baitu pertsona guztiek dutela epaile eta auzitegien eskutik babes judizial eraginkorra jasotzeko eskubidea –horrenbestetan aipatu ohi dena eta gero ere hizketa-gai izango duguna– norberari legez dagozkion eskubideak eta interesak defendatzeko. Sinesten dut bitarteko eta baliabide nahikorik ez duten pertsona horiek auzitara jotzeko eskubidea dutela doako justiziaren bidez, Konstituzioaren 119. artikuluan jasota dagoen moduan. Sinesten dut botere publikoen betekizuna dela pertsona guztiek baldintza berdinetan justiziara jotzeko eskubidea bermatzea, pertsonen gaitasun ekonomikoa edonolakoa dela ere. Sinesten dut justizia soziala dagoela, guztiontzat berdina, aberats zein txiro, printze zein eskale. Sinesten dut babesik gabeko herritarrek babes judizial eraginkorra jasotzeko eskubidea dutela, gainerakoen baldintza berberetan. Sinesten dut justizia esaten diogun horretan. Sinesten dut doako justiziaren onurak jasotzeko eskubide deitzen diogun horretan, esan bezala, justizian sinesten dudalako. Sinesten dut gizarte-justizian, horrek konpontzen baititu funtsean jendearen arazoak. Eta zuzenbide-estatua esaten diogun hori, izatez, gu guztiok dugun bermea da: gure auziak eta gure arazoak konpontzeko eta norberari dagokiona eskatzeko behar ditugun bitarteko eta baliabideak edukitzeko bermea, hain zuzen. Eta funtsean eta amaitzeko, sinesten dut, orobat, herri honetako abokatuek ordainsaria jasotzeko eskubidea dutela doako justiziaren zerbitzuan beren borondatez jardunez betetzen duten lanaren truke. Besterik ez genuen behar! Besterik ez genuen behar! Horretan guztian sinesten dugu sozialistok. Hori guztia defendatzen dugu guk, Llanos andrea. Zuk, berriz, eskubidetzat edo zerbitzu publikotzat jotzen duzu justizia? Ala, haatik, ordaintzeko ahalmena duten pertsonei zuzendutako zerbitzu pribatutzat duzu? (Bide batez esan, pertsona horiek gero eta gutxiago direla). Eta sinesten ez duzuen zerbitzu hori nola ordaintzen da? Funts publikoekin ordaintzen da, guztion diruarekin, batzuek beste batzuek baino ekarpen gehiago egiten badute ere –hori ere esan behar da eta–. Eta eskubide hori –dirudienez zuk sinesten ez duzun eskubide hori– nola aitortzen da, Llanos andrea? Legearen bidez. Doako justiziarako eskubidea legeak aintzatesten du, hain zuzen ere, zuk aipatu duzun legeak. Lege horrek zehatz-mehatz jasotzen du ofiziozko txandan herritarrak defendatzeko, haiei laguntza emateko eta haien ordezkari jarduteko izendatutako profesional horiek –ez abokatuek soilik, baita prokuradoreek ere– betetzen duten lana gure dirutxoarekin baino ezin dela ordaindu –guztion dirutxoarekin, alegia– inori berariaz aitortzen zaionean legeak aurreikusitako baldintzen pean doako laguntza jasotzeko eskubidea duela. Lege hori, bide batez esan, Llanos andrea, zorrozki betetzen duzue gobernatzen duzuen tokietan, eta, toki horietan, ez duzue txakur txiki bat ere ordaintzen –euro txiki bat ere ez– doako justiziaren onura berariaz aitortuta ez duten jarduerengatik, eta, gainera, ordainsari kaskarrak eta irrigarriak ordaintzen dituzue guardiako txandetako lanaren truke. Adibide bat jarriko dizut: Galiziako abokatu batek 19,34 euro jasotzen ditu, BEZa kenduta, atxilotutakoei laguntza emateko guardien truke, hiru hilabetean behin. Hemen… Ez dakit zuek, Bizkaian, zenbat kobratzen duzuen, baina nik, Gipuzkoan, 221 euro jasotzen ditut guardia-egun bakoitzeko. Zerbitzu horrengatik bakarrik ia 3.310.000 euro ordaintzen dira Euskadin. Ez dago Estatuan hemen bezainbeste ordaintzen den autonomia erkidegorik, ezta hurrik eman ere. Zer esango dugu, bada, ofiziozko txandari buruz? Izan ere, ez da soilik moduluen kopurua handitu; zenbatekoak ere handitu dira; moduluak handitu dira; egin daitezkeen jarduketen kopurua handitu da; ordura arte jasota ez zeuden bigarren instantzia horiek guztiak eta lan-arloko jarduketa horiek guztiak gehitu dira, baita falta-epaiketak ere, baldintza jakin batzuetan, abokatua bertan egoterik behar ez denean, hain zuzen. Auzi tirabiratsu bakarra kobraezinen gaia izan da. Arazoa, funtsean, izan da… Tira, argi eta garbi azalduko dut nire iritzia: nire ustez, profesionalen el- kargoen jarreran egon da kakoa, ez direlako benetan prest egon doako justiziaren araudiaren bidez ezin konpon daitezkeen egitatezko gertakari eta jarduketa prozesal horiei konponbidea topatzeko. Izan ere, egiazki eta legezkotasunaren ikuspegi zehatzetik, horiek ez dagozkio doako justiziari. Horixe dio legeak berariazko aintzatespenari buruz –zuk ahotan darabilzun lege horrek, hain zuzen, arestian esan bezala zuen gobernupeko erkidego guztietan horren irmo ezartzen duzuen lege horrek–. Abokatuen elkargoek lehen negoziazioetan zenbatutako kasu kobraezin horiek hirurehunen bat dira urtean. Aipatu dituzun negoziazio horietan, beste eztabaida-lerro bat ere egon zen, eta hartan aipatzen zen aukera egon zitekeela seguruenik diru-laguntzen bidez ofiziozko txandaren eta doako justiziaren guztizkoaren gutxi gorabehera % 2,5 ordaintzeko elkargoei, alegia, 7 milioi eurotik gora urtean. Gure hizkerara itzulita eta zenbakietan baldar hutsa banaiz ere, uste dut 175.000 euro direla. Urtean kasu kobraezinak hirurehunen bat direla kontuan hartuta, 538 euro jasoko lirateke kasu kobraezin bakoitzaren truke. Abokatuen elkargoek, baina, ez zuten hori onartu. Akordioak lortzeko jarrera aipatu dugu arestian. Nire ustez, akordioak lortzeko jarrera… Tira, bi pertsona edo bi talde zer edo zeri buruz eztabaidan ari badira, akordioa lortzen saiatzeko, bi aldeek egon behar dute akordioa lortzeko prest. Orduan, deabruzko proban edo inkisizioproban gaude. Alegia, nork frogatu behar du akordioa interes-faltagatik ez dela lortu? Gobernuak? Gobernuak frogatu behar al du, kontuan hartuta une horretan dekretu bat argitzen saiatu zela, ordura arte argi handirik ematen ez zuelako, pertsona batzuei arreta emateko zerbitzuari gardentasunik ematen ez ziolako, nahiz eta zerbitzu hori guztion artean ordaintzen dugun –arestian esan bezala, batzuk besteek baino gehiago–? Jokatu dezagun serio. Vamos a ser serios. Nahiz eta egia den eskubide hori ere bermatu behar duela, eta, zuk zeuk nik bezain ondo dakizu dekretu horren aurretik makina bat gauza ez zirela kobratzen, auzibidez kaudimengabeziaren deklarazioa dekretatzen zen arte. Orain bezalaxe. Lehen bezala orain ere kostuen tasazioak eta kontuen zina egitera joan behar dute abokatuek, lehen bezalaxe. Baina ofiziozko txandan, doako justiziak ez du soilik abokatuen prokuradoreen eta gainerako langile juridiko guztien ordainsaria bermatu behar, haien lana, tira… Batik bat, justiziara jotzeko, jurisdikziora askatasunez jotzeko eta nork bere interesak gainerakoen baldintza berberetan defendatzeko aukera bermatu eta ziurtatu behar diete horretarako dirurik ez duten herritarrei. Horixe da doako justiziaren onuraren helburua. Funtsezko eskubidea da. Amaitzeko, denbora agortzen ari zait-eta, erdibideko zuzenketa hartu nahi dut hizpide. Gu abstenitu egingo gara erdibideko zuzenketan; izan ere, edozein gobernuk gure babesa izango du beti, baldin eta zerbitzua gardentasunez, argitasunez eta zerbitzu publikoa izateko borondatez kudeatzen badu. Ez dakigu zehazki zer disfuntzionaltasun egon daitezkeen honako hau, tira, arazo ez bilakatzeko. Orduan, esan bezala, egoera nolanahikoa den ere eta Gobernua zeinahi dela ere, gauzak gardentasunez, legezkotasunez eta erabateko argitasunez izapidetzeko prest badago, Gobernu horrek alboan izango du Talde Sozialista. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_140
10
8
31.01.2013
OTADUI BITERI
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro, presidente andrea, eta egun on guztioi. Izenburu bat jarri beharko bagenio doako justiziaren dekretuarekin gertatukoari, "crónica de un desastre anunciado" jarriko nioke, suposatzen dudan arren dekretuaren derogazioa eskatu izan duzuenok agian nahiago izango zenutela "crónica de una muerte anunciada". Baina ez naiz ni izango muturrera joango dena, azken finean muturreko jarrera horrek on baino kalte gehiago ekarriko lukeelako. Agerikoa da, baita ere, historia honetako protagonista garrantzitsuenetariko bat aldatu egin dela, eta, ondorioz, horrek ekarriko du historia honek bukaera zoriontsua izatea. Izan ere, Herri Administrazio eta Justizia Departamentu berria daukagu, eta Erkoreka sailburuak aitortu du, eta berba eman du, dekretu berriarekin sortu diren arazoei aurre egin, eta konponbideak aztertu eta jarriko direla. Uste dut dekretu hau adibide ezin aproposagoa dela erakusteko ezer ez den inondik inora egin behar, arazorik ez zegoen tokian sortu baitu dekretu honek arazoak. Dagoeneko denok dugu arazo horien berri. Llanos andreak ere azaldu ditu; ez ditut nik, beraz, errepikatuko. Badakigu, halaber, Legebiltzar honek Gobernuari behin eta berriz agindu bazion ere abokatuen elkargorekin akordioa lor zezan, Gobernuak muzin egin ziela Legebiltzarraren mandatuei. Oraingo Gobernu honek, ordea, aurrekoak ez bezala, abokatuen elkargoekin lankidetzan jarduteko asmoa du, Dekretua ezartzean sortu diren benetako arazoak aztertzeko eta Dekretuan egoki diren aldaketak egiteko, aldaketak egin beharko baitira arian-arian hautematen diren zailtasunak gainditzeko. Hasi berria den gobernu batek ezin dio hamabost eguneko epean aurreko Gobernuari arrazoia errotik kendu eta Dekretua derogatu. Uste dut bat zatozela horretan nirekin. Uste dut ez litzatekeela hori ez zentzuzkoa ez zuhurra izango. Uste dut, gainera, une hauetan Dekretua derogatzeak are arazo eta traba handiagoak eragingo lituzkeela, lege-hutsunea, vacatio legis, sortuko bailitzateke, hurrengo dekretua onartu artean. Izan ere, guztiok dakigu arau bat derogatzen denean ez dela besterik gabe aurretik zegoen araudia, berez, ostera ere indarrean sartzen. Dekretu berriak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostena jaso beharko luke, eta gutxienez sei hilabetez itxaron beharko genuke. Bistan da badagoela zer zuzendua, eta bide horretatik joko du Gobernuak. Are gehiago, lehen esan dudan legez, Erkoreka jaunak konpromisoa hartu du jendaurrean, sortu diren disfuntzionaltasunak zuzentzeko, batera ekarrita herritarrek babes judizial eraginkorra jasotzeko duten funtsezko eskubidea, batetik, eta zerbitzua ematen duten profesionalen legezko interesak, bestetik. Dekretua berrikusteko eta zuzentzeko konpromisoa hartu du Gobernuak; aurrerapauso garrantzitsua da, eta halaxe balioetsi behar dugu. Bada, bestalde, Llanos andreak aurreratu duen moduan, kontuan hartu beharreko beste egoera bat ere; Espainiako Gobernuak doako justiziaren aurreproiektua kaleratu du, eta, eskuartean dudan informazioaren arabera, legearen izapidetze-prozesua oso aurreratuta dago; hala, itxura denez, uda honetarako onartuta egon daiteke jada. Horrek, beraz, baldintzatu egingo gaitu, eta Dekretuan aldaketak egin beharko ditugu agian. Llanos andreak iragarri duen moduan, akordioa lortu dugu haiekin. Pozgarria izan da akordio hori lortzea, eta harekin bat egiteko gonbita luzatu nahi diegu gainerako taldeei ere. Gaztaka hau konpontzeko bidean oso urrats garrantzitsua egin dugulakoan gaude. Llanos andreak Gobernuari eskatu dio egokiro balia dezan Legebiltzarrak eman dion konfiantza-tarte hori. Bada, ostera ere esango dut Gobernuak erabateko borondatea duela arian-arian hautematen diren arazoak konpontzeko; Gobernuak ez dizu kale egingo, ez zalantzarik izan. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_141
10
8
31.01.2013
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta, señorías, buenos días. Este debate de hoy está asociado al tema de la Ley de Tasas Judiciales que debatiremos más adelante, ya que ambos dos se asientan sobre el derecho a la tutela judicial y se hallan ligados a la solicitud de recursos económicos para el acceso a la justicia; asimismo, ambos afectan al sector de la abogacía, y ambos tienen vinculaciones políticas. El PSE presenta su proposición no de ley en contra de la Ley de Tasas Judiciales de PP; el PP, por su parte y como contrapartida, presenta su propuesta en contra del Decreto de Justicia Gratuita del PSE, adueñándose del descontento que ha producido el Decreto en el sector de la abogacía. Y ambos dos utilizan este tema con fines partidistas, lo cual podría ser legítimo, si lo que estuviera en juego no fueran ciertos derechos. Tal y como explica un aforismo, la justicia actúa como una serpiente, mordiendo a quien está descalzo. Y es ese el tema que hoy nos ocupa; en eso consiste nuestro deber, en conseguir una justicia eficaz, rápida y accesible, también para aquellas personas con recursos económicos limitados. El Decreto 110/2012 actualmente en vigor fue implantado en sustitución de decreto vigente desde 1996, que, aun funcionando adecuadamente, se quiso modificar, para introducir ciertas reformas por pura apariencia. Se nos vendió mediáticamente que gracias a este decreto la elección del abogado de oficio se efectuaría por libre elección, lo cual finalmente ha resultado un mero ejercicio de marketing, ya que no ha llegado a cumplirse, puesto que esa libre elección ha quedado relegada únicamente a ciertos casos del ámbito civil. Asimismo, el Decreto se nos presentó como instrumento para crear una estructura estable que facilitase la gestión, lo cual tampoco ha logrado. Hala, bada 110/2012 Dekretua eratzeko eta onartzeko prozesua aldrebeskeria hutsa izan zen, bai formetan, bai funtsean. Ez ditugu orain aipatuko abokatuen elkargoek prozesu horren gainean aipatutako bidegabekerien zerrenda luzea eta salatutako nagusikeriazko jarrera larderiatsuak. Izan ere, elkargoen alegazioak kontuan ere ez zituzten hartu. Hazi txarretik uzta onik ez. Aurreko 1/1996 Dekretuaren arabera, lehen administrazio-izapidea abokatuen elkargoek egiten zieten doako justiziaren zerbitzua har zezaketen partikularrei, Orientazio Juridikoko Zerbitzuen bidez. Eta ondo ziharduen prozedura horrek. Doako Justiziaren Batzordeak (Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren mendeko organoa) berretsi baino ez zuen egiten elkargoen Orientazio Juridikoko Zerbitzuak onartutako edo eze- tsitako doako zerbitzua. Eta ondo ziharduen prozedura horrek. Bitarteko ekonomikoak ematen zizkieten abokatuen elkargoei, zerbitzu horretan parte hartzen zuten profesionalen lana eta antolamendu-lanak ordaintzeko. Eta ondo ziharduen prozedura horrek. Dekretu berri horretan, aldiz, ofiziozko abokatuak kudeatu behar du doako justizia jasotzeko eskubidearen eskaria. Abokatu batek bere zerbitzua eman behar dionean atxilotuari, pertsona horren egoera ekonomikoa zein den ikertu behar du, doako justizia jasotzeko eskubidea duen jakiteko, eta, hala bada, zerbitzu hori eskatzeko inprimakiak eman, eta izapidetu egin behar dizkio. Burokrazia hori guztia egin behar du, benetan garrantzitsua den horri heldu beharrean, hots berehala abokatu-laguntza emateri ekin beharrean. Zein da, orduan, ofiziozko abokaturen betekizuna? Bezeroa defendatzea edo haren ondasunen ikuskapen fiskala egitea? Dekretu horrek ez ditu kontuan hartzen parte-hartzaile bakoitzaren eginkizunak, eta horrek zuzen-zuzenean egiten dio kalte auzipetu behar duten pertsonari. Arazoa da abokatuak bezeroari zerbitzua eman ostean –hots, hark bere lana bete ostean– jasotzen dela Administrazioaren ebazpena, pertsona horri doako justizia dagokion edo ez jakiteko. Halaxe gertatzen dira arestian ere aipatutako kasu kobraezinak; halakoetan, bada, abokatuak egin duen lanaren ordainsaria jasotzeko eskaria egin behar du, eta, beharrezkoa bada, egoki diren ekintzak abian jarri. Legelarien Euskal Kontseiluak aldarrikatzen duenarekin bat, Gobernuak ebatzi behar du herritarrek doako justizia izateko eskubidea duten, eta egokiro egiaztatu behar du doako justiziaren hobaria jasotzen dutenek hartarako eskakizunak betetzen dituztela; izan ere, Administrazioak ditu erabaki hori hartzeko bitarteko egokiak. Horixe defendatzen du EH Bilduk. Ez dirudi zaila denik. Inori ezagunak egiten al zaio teknologia berriak eta administrazioen arteko koordinazioa? Zertarako halako katramila burokratikoa, ordenagailuaren botoi bati sakatzea aski bada foru-ogasunetara jo eta doako justizia eskatu duten pertsonei buruzko informazioa jasotzeko? Egungo dekretuaren ondorioz, elkargoetako orientazio juridikoaren zerbitzuek gainezka egin dute, eta blokeatuta geratu dira. Egoerak gaindi egin du, eta jasanezin bilakatu da; ilarak amaiezinak dira eta disfuntzioa begi-bistakoa. Bilboko elkargoan bakarrik azken hiru hilabeteotan 400.000 euro zor zaizkie jada lana egina duten abokatuei. Horiek horrela, elkargoek kexu-neurriak iragarri dituzte. Uko egingo diote txandak egiteari eta ofiziozko txandak kudeatzeari. Greba egiteko aukera ere aipatu dute txanda horietan diharduten abokatuek berek, baldin eta Dekretuak sortu dituen disfuntzioak zuzentzen ez badira. Honelaxe salatzen zuen Legelarien Euskal Kontseiluak: "Abokatu hutsak gara gu; legeak ezagutzen ditugu, eta gure lana zehatza da: bestelako aukerarik ez duten pertsonei bermeko eta konfiantzako profesional baten laguntza ematea, haien eskubideak eta interesak babeste aldera. Ez gara zerga-biltzaileak ezta unean uneko sailaren mendeko langile hutsak ere". Aurreko Justizia Sailak, beraz, liskarra utzi du oinordetzan. Gainera, ez zien bakarrik abokatuei aurre egin –hain zuzen manifestazioa egitekoak dira gaur Bilboko kaleetan, doako justiziaren aldeko pankarta baten atzetik–; herritarrei ere egin zien aurre, ordura arte zerabilten zerbitzuak egokiro ziharduelako, doako justiziaren eskubidea betetzeko aukera ematen baitzien. Kontuan hartzekoa da, gainera, krisi-egoera honetan gero eta herritar gehiagok jo behar dutela zerbitzu horretara, eta, beraz, bultzada eman beharko zaiola eraginkortasun handiagoz jardun dezan. Berehala konpondu behar da egoera hau. Horregatik, Zuzenbidearen arloko elkargoek eta profesionalek proposatutakoarekin bat, egokia iruditzen zitzaigun 110/2012 Dekretua derogatzea eta Herri Administrazio eta Justizia Sailak beste dekretu bat idaztea 1996ko dekretuaren ildotik, orduko hark oraingoak baino eraginkortasun handiagoa erakutsi baitzuen gutxienez, eta arazoak konpontzeko gaitasun handiagoa ere bai. Oraindik ez dugu erabat argi ikusten aurkeztu zaigun erdibidekoa, eta, era berean, ikusteke daukagu oraingo Justizia Sailak azkenik bere erreakzio gaitasun handiena erabiltzen duen arlo honetan sortu den gatazkari irtenbidea emateko. EH Bilduren ustez, justiziara jo ahal izateko eskubidea funtsezko eskubidea da, eta botere publikoek –kasu honetan Herri Administrazio eta Justizia Sailak– bermatu behar dute nahikoa baliabide ez duten pertsonek justiziara jotzeko aukera dutela beti. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_142
10
8
31.01.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, berriz ere, presidente andrea. Labur arituko naiz, esan beharreko ia guztia esana eta berresana baitago jada. Guk –egia da–, hasieran, Dekretua derogatzea proposatzen genuen, eta ez zukeen erabaki horrek ezinbestean lege-hutsunerik eragingo, aurreko dekre- tua jar baitzitekeen indarrean edo, bestela, hemen esan den moduan, beste bat eratu baitzitekeen, nahiz eta bigarren aukera horrek epeak luzatu. Egia da, halaber, onartzekoa den doako justiziaren legeak eragina izango duela modu batera zein bestera. Gerta zitekeen, beraz, dekretu berria indarrean sartu orduko, dekretua legearen ondorioetara egokitu behar izatea, ordurako doako justiziaren legea indarrean egongo zatekeelako edo indarrean sartzear, bestela. Gure taldea gai honekin alderdikoitasunez ez jokatzen saiatu da; ekimenen bati egindako erantzuna ere ez da honako hau; aitzitik, Ganbera honetan Talde Popularreko nire taldekideek eta nik neuk behin eta berriz azaldutako gaia da hau. Ez dugu gai hau gure alderdiaren alde erabili nahi; aitzitik, aspalditik egiten ari garen aldarrikapena da; izan ere, Gallastegui andrea, zure alderdiak gai honekin duen seta aztertzeko modukoa da, zinez. Aztertzekoa da, orobat, zein desitxuratuta ikusten duzuen zuek batzuetan errealitatea. Zuek esana da… Aurreko parte-hartze batean zuk zeuk esana da egia dela zerbitzuak lehen itxuroso ziharduela baina are hobeto jardutea nahi zenutela. Bada, zuen asmoa hori bazen, muturreko ederra hartu duzue gero! Izan ere, berariaz ohartarazi zitzaizuen zerbitzuak okerrago jardungo zuela, eta, nire lehen berbaldian esaten nizuenez, ohartarazpen hori betebeteko errealitate bilakatu da dagoeneko. Ez dut ulertzen… Izan daiteke, noski, kontu honetan Alderdi Sozialistak soilik asmatu izana, zuek izatea errealitateren jaun eta jabe; baina zuek bakarrik jotzen duzue dekretu hau biribil-biribiltzat, gainerakook –Ganbera honetako gainerako talde politikook eta profesionalek berek– ez baitute inondik inora Dekretua biribiltzat jotzen. Halaxe adierazi zuten bai zirriborroa aurkeztu zenietenean, bai negoziazio-aldian baita Dekretua onartu aurretik ere… Halaxe adierazi zuten… Eta halaxe azaldu dute orain ere, Dekretua indarrean sartu ostean, eta halaxe jakinarazi diote Eusko Jaurlaritza berriari, zenbait ohar bidali baitizkiote Dekretuak eragindako disfuntzio guztiak –hain zuzen, haiek iragarritako disfuntzio horien berak– azaltzeko. Gero zuek diozue Dekretua bikaina dela, doako justizia hobetzen duela… Bada, sinets iezadazue: Talde Sozialistak baino ez du hori ikusten. Dena den, zenbait gaitan egia santuaren jabe zaretela uste duzuenez, kontua da agian beste guztiak gaudela oker eta zuek soilik zuzen. Bide batez, negoziazioa dela-eta, zuek diozue ez dela negoziatzeko borondaterik izan. Begira, ez dizuet errepikatuko gai horren gainean aurrekoetan esan nizuen hori. Bistan da oso modu berezian uler- tzen duzuela zuek negoziazioa zer den, oso modu bitxian; izan ere, negoziatzeko borondatea deitzea ere abokatuen elkargora hots egin eta handik lau egunera bilera egiteko hitzordua emateari… Datak adosteko prest ere ez zineten azaldu-eta: "Bilera-egunak hau, hori, hura eta beste hura dira" esan zitzaien. "Ondo badatorkizue, ederto, eta bestela ere bai". Horretan datza zuen negoziazio-ikuskera. Baina, alde batera utziko ditugu axaleko kontu horiek, eta funtsari helduko diogu. Negoziazioetako batean, honela proposatu zenieten, eseri orduko: "Hauxe da Dekretuaren zirriborro berria. Oraintxe bertan eman behar duzue zuen iritzia". Bitxia benetan negoziatzeko zuen borondate hori. Hurrengo bileran, berriz, hauxe esan zenieten: "Ofiziozko txandaren bulegoa sortuko dugu". Ulertzekoa da horren aurrean abokatuek erantzutea: "Ofiziozko txandaren bulegoa sortu behar baduzue, ezer gutxi dugu guk egiteko hemen". Nire lehen berbaldian esan dizuedan moduan, gero, noski, gauzak hobeto pentsatzen hasi, eta ohartu zineten gehiegizko kostua eragingo liekeela horrek funts publikoei. Horrenbestez, bertan behera utzi zenuten asmo hori berehala. Zuk diozu funts publikoekin ordaintzen dela. Bada, jakin ezazu, besteak beste, une honetan, abokatuak, elkargotako kideak –txandan daudenak eta ez daudenak– beren poltsikotik ari direla ordaintzen doako justiziaren zerbitzuaren zati bat. Zergatik? Eusko Jaurlaritzak ematen dituen funtsekin ez dagolako zerbitzuaren kudeaketa antolatzeko lain. Ez dago behar beste diru, eta, beraz, falta den zati hori elkargokideen diruarekin ari da ordaintzen. Elkargokideek berek ordaintzen dute; birritan, gainera: batetik, dagozkien zergen bidez, eta, bestetik, abokatuen elkargoari ordaindu behar dizkieten eskubideen bidez. Eta, tira, baieztapen maximalista sorta bat bota duzu. Zuen zuzenketa hori, aurreko batean esan nizun moduan, hutsala da, alegia, txoritxoak eta loretxoak. Izan ere, laudorio horiek… Zure berbaldiaren lehen zatian bezala! Eta ez hori bakarrik; gainera, aurretik jotzen duzu besteok ez dugula sinesten ez doako laguntza juridikoan, ez guztiok babes judizial eraginkorra jasotzeko dugun eskubidean. Bada, aizue, guk uste osoa dugu zerbitzu horretan. Jakina! Eta ondo jardutea nahi dugu; zuzen jardutea nahi dugu, baina dekretu honekin argi dago ez diharduela ondo; izan ere, zerbitzura jotzeko aukera… Tira, nahikoa lan Dekretua ulertzen ere… Zuzenbidearen profesionalek berek ez dute ulertzen eta! Nekez ulertuko dute, bada, erdi-mailako herritarrek. Hartara… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_143
10
8
31.01.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Berehala amaituko dut, presidente andrea. Eskubide horretan sinesten dugu, noski. Erabat sinesten dugu eskubide hori bermatu behar zaiola mundu guztiari, eta zerbitzuak ondo jardun behar duela, eta, horretarako, esan bezala, ezinbestekoa da kontuan hartzea zerbitzu horren zutabeetako baten iritziak –hots, abokatu-elkargoen, profesionalen eta prokuradoreen iritziak–. Horregatik, itxaropen eta uste osoa dut Gobernua bermatzen duen alderdiak esandako horretan: Gobernuak jarrera aldatuko duela eta disfuntzio horiek guztiak zuzenduko dituela. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_144
10
8
31.01.2013
GALLASTEGUI OYARZÁBAL
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, berriro, presidente andrea. Egun on, ostera ere, legebiltzarkideok. Ea esan beharrekoa argi eta garbi esatea lortzen dudan. Doako Justiziaren Legea indarrean sartu zenetik eta 96ko dekretua aldarrikatu zenetik, denbora horretan inork ez zekien ofizioko txandak zehazki nola ordaintzen ziren. Funtsean, Administrazioak zenbateko batzuk ematen zituen, eta elkargoek kudeatzen zituzten zuzenean; izan ere, orientazio-zerbitzuek, elkargoen beren batzordeek, erabakitzen zuten txandak nola banatu. Dekretuaren xede nagusia izan da Administrazioak kudeaketa argia, garbia eta gardena egin dezan, Administrazio Publikoa baita eta, ondorioz, guztion diruarekin ordaintzen den zerbitzu publikoa ematen baitu; zerbitzua, beraz, diru publikoarekin ordaintzen da, elkargokideek elkargoko kide izateagatik hiru hilean behin zenbat ordaintzen dugun gorabehera. Doako justiziaren zerbitzurako ordaintzen ziren zenbatekoen zati handi bat elkargoen beren egituraeta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko erabiltzen ziren zuzenean, eta ez ofiziozko txandak esleitzeko sistema ordaintzeko. Horrenbestez, dekretu honen bidez bermatu nahi zen doako justiziarako zenbateko horiek zerbitzu hori jasotzeko onura aitortzen zitzaien kasuak ordaintzeko erabiltzen zirela zuzenean. Zer egin den orain arte? Ezin izango baitidazu ukatu Dekretua aldarrikatu zen arte abokatu askok eta askok sarri-sarri jo behar izan dugula jurisdikzioaren bidetik, erreklamazioak egiteko –kostuak zirela, tasazioak zirela, zinak zirela edo beste edozein kontu zela–; izan ere, ofiziozko txandaren izendapen batzuk ez zituen doako justiziaren onurak bere gain hartzen, ez orain, ez lehen. Bilduko ordezkariak esan duen moduan, abokatuek ikuskapen fiskala egin dezaten nahi izatea pellokeria hutsa da, Administrazioak baduelako ikuskapen fiskala egiteko bidea. Dena den, justiziak eta beren borondatez –beren borondatez diot– ofiziozko txandan izena eman dutenek onura horren aintzatespenaren pean egin behar dute lan –egia da hori–. Lehen, ez ziren zenbait zenbateko modu gardenean ordaintzen ari. Alegia, legeak dio doako justiziarako onura jasotzeko beharrezkoa dela onura hori berariaz aitortzea; baina askotan, lehen eta orain, inputatuek, zigor-arloan, esaterako, ez zituzten doako justiziaren onura jasotzeko izapideak betetzen. Lehen, zigor-arloari zegokion guztia aintzatespenik gabe egiten zen zuzenean. Aldaketak egin ziren egoera jakin batzuetan, hain zuzen argi aurreikus daitekeenean halako delituren bat egotzi zaien pertsonek ez dutela beti justizia jasotzeko arazoa edukiko. Horrenbestez… Trafiko-arloko kontuei buruz ari gara, esate baterako. Joan den egunean jarri nuen adibidea, arrazoizkoa da? Guztion diruarekin ordaindu behar al du Administrazioak alkoholemiagatiko trafiko-segurtasunaren aurkako delituetan prozedura laburtuaren defentsa, inputatuari ez diolako gogoak ematen doako justizia izapidetzeko? Administrazioak ordaindu behar du zuzenean hori? No. Izatez, askotan, orientazio juridikoaren zerbitzuen ebazpenek jarduketak artxibatzea onartzen dute azkenik, ez direlako izapideak aurkeztu, baina txanda horiek ordainduta daude. Zer gertatzen da kasu kobraezinekin? Kontrol Ekonomikorako Bulegoak berak esaten du ezin direla kasu kobraezinak ordaindu. Sistema horrengatik ezin dira ordaindu. Beste bide bat egongo da seguruenik, elkargoentzako diru-laguntza bat oroharreko prezioan, gerta litezkeen egoera horiek ordaintzeko, alegia eskatzaileari eskubide hori aitortu ez eta, beraz, azkenik zerbitzu horren onuradun ez deneko egoerak ordaintzeko. Bilduko ordezkari jaunak informatika-aplikazioak aipatu ditu, administrazio bat bestearekin berehala harremanetan jartzeko aukera ematen baitute eta, beraz, berehala jakin baitaiteke inork zer edo zer daukan ala ezertxo ere ez daukan. Egia da, ez dago inolako arazorik! Arazoa da elkargo bakoitzak bere informatika-aplikazioa duela. Hala, uste dut Arabakoak bakarrik duela Gobernuak ematen duen informatika-aplikazioa doako justiziaren zerbitzua kudeatzeko. Nolanahi ere –denbora agortzen ari zait eta– ontzat joko dugu guk beti herri honetan edozein gobernuk zerbitzuak araudien arabera kudeatzeko eta gardentasunez eta erabateko kontrolez jokatzeko sustatzen duen ekimen oro. Horregatik, abstenitu egingo gara, ez dakigulako nola kudeatu ahal izango den doako justiziaren onura ez den zerbait. Dena dela, berriz ere diot: edozein gobernuren jardunbideak no- rabide horretatik doazen heinean, gobernu horrek alboan izango gaitu gu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_145
10
8
31.01.2013
OTADUI BITERI
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, zure baimenarekin jesarlekutik egingo dut. Lehenengo eta behin, Llanos andreari eskerrak emateko adostasunetara heltzeko azaldu duen borondateagatik. Gallastegui andreari. Zure lehenengo interbentzioan eta orain azkenean esan duzunarekin gelditzen gara. Hau da, zuen asmoa edo borondatea dela, baita ere, sortu diren arazoak edo disfuntzioak konpontzea. Zentzu horretan, bat egiten dugu eta puntu horretan adostasuna daukagu. Eskerrak ematen dizkizuet zuei ere, zuen abstentzioagatik, ulertzen dudalako… como un voto de confianza Gobernuarentzat. Eta Bilduko ordezkariari, Arzuaga jaunari. Proposatzen duzuen bide hori, gaur egun indarrean dagoen dekretua indargabetzea eta antzinako dekretua berriro indarrean jartzea, hori, gure ustez, ez da konponbidea, ze prozesu hori ez da automatikoa. Izan ere, Cojuak bere iritzia eman behar du eta horrek gutxienez sei-zortzi hilabeteko epea beharko luke. Orduan, arazoa konpondu barik, gure ustez, zailtasunak sortuko lituzke zuek planteatzen duzuen beste konponbide horrek. Denborak demostratuko du Gobernuak, eta kasu honetan Erkoreka sailburuak, emandako berba bete egiten dutela, eta, gainera, Ganbera honek ezarri dien mandatua edo agindua betetzen dutela, sortu diren arazoei konponbidea bilatuz. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_146
10
8
31.01.2013
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskadiko udalena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Oso azkar, labur. PSEren zuzenketa ulertzekoa zen, azken finean egindako lan bat defenditu egin behar zutelako, nahiz eta emaitza okerra daukan. Harritzen gaitu, hala ere, EAJren jarrerak, azkenean konpromisorik hartu nahi ez izateak. Nahiz eta abokatu-bazkunek hala eskatzen dieten, Gobernuko alderdiak epeltasuna adierazten du: dekretu bat kritikatu, baina ez dira gai dekretu hori derogatzeko eta beste bat bere ordez jartzeko, abokatuek eskatzen duten antzera, hauek helduleku bat behar dutelako orain gatazka-momentu batean irtenbide bat bilatzeko, eta pentsatzen dugu erdibideko zuzenketa horretan ez dela helduleku hori eskaintzen. Según dice la señora Otadui, Dekretua aldatzeko borondatea dago. Erdibidekoan, ordea, ez da horri buruz hitz egiten. Disfuntzioak argitu, elkargoekin lankidetzan okerrak zuzendu… Elkargoetako abokatuek ez dute printzipioen adierazpen etereorik nahi; ez dute bizkarreko bat nahi eta etorkizunean fede onez eta borondate onez jokatuko delako promes soila. Elkargoek eta abokatuek beharrezkoa dute jakitea egoera jasanezin honen aurrean Legebiltzarra benetako erabaki irmoak hartzen ari dela eta lege-esparruan hezurmamituko den konpromisoa hartua duela, doako justizia berriz ere nondik norako praktikoen arabera arautzeko. Legebiltzarrak Herri Administrazio eta Justizia Sailari lanari ekiteko mandatu argi eta garbia egitea espero dute abokatuek; ez dugu, baina, halakorik ikusten erdibideko honetan. EH Bildun beharrezkotzat jotzen genuen konpromiso hori lege-bitarteko batean islatzea, dekretu batean, alegia, beste dekretu bat sortuta edo 1996ko hark zituen alderdi onak oraingo dekretu honetan txertatuta, ondo ziharduten postulazioak atzera ekarrita. Horixe izan behar luke Legebiltzar honen mandatuak, baina ez dago halakorik erdibideko honetan. Ez dugu nahikotzat jotzen, eta, horrexegatik, abstenitu egingo gara. Dena den, gure abstentzioa ez da PPrenaren moduko babes-abstentzioa, baizik eta abstentzio kritikoa. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_147
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on, guztioi. ETAk egindako eta ebatzi gabeko krimenen biktimentzako justizia eskatzeko ekimen bat aurkeztu nuen azkeneko aldian azaldu nuen moduan –oker ez banago iazko ekainaren 28an izan zen hori–, gure ustez, gaur egun, oraindik ere, eragile politiko eta sozial ugarik ETAko presoak eta haien aldarrikapenak bilakatu nahi dituzte eztabaida politikoaren ardatz; are gehiago, biktimatzat ere azaldu nahi dituzte, eta, aldi berean, terrorismoaren biktimak eta haien legezko aldarrikapenak baztertu –guk noski azken horiekin bat egiten dugu–. Ezker abertzalea delako horrek sinestarazi nahi digu preso terroristen egoera dela gaur egun Euskadiren arazoa, berariaz eta zinikoki aintzakotzat hartu gabe preso horiek guztiak Zigor Kodean zehatz-mehatz tipifikatutako delituengatik zigortuta daudela. Arazo nagusia, dena den, ez da hori, baizik eta aldrebeskeria horrek alderdi demokratikoak ere bereganatzen dituela eta azkenik ontzat jotzen dutela ETAko presoak arazoa direla demokratentzat; eta halaxe ematen dute egun osoa, eguneko hogeita lau orduak eta urteko 365 egunak, ETAko presoei buruz hitz egiten, espetxe-politikari buruz mintzatzen eta espetxe-politika hori aldatu behar dela azaltzen eta mahairatzen. Hortik dator, hain zuzen Ganbera honetan talde batzuek Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldea sortzeko duten seta hori, gure ustez, izatez, asmo bakarra baitute lantalde horretan, hain zuen, ETAko presoak berriz ere eztabaidaren ardatz bilakatzea. Zigorgabetasunaren aurkako Behatokiak egindako azken txostenean jasotzen denaren arabera, gaur egun oraindik ere talde terrorista horrek egindako hirurehunetik gora krimen daude ebatzi gabe. Egoera horretan, beraz, ezinbestekoa da bai Espainiako Gobernuak bai Eusko Jaurlaritzak gai horri konponbidea emateko neurriak hartzea; izan ere, gure ustez, ez dira beharrezko neurriak hartu azken urteotan. Horrenbestez, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ahal duten guztia egin beharko lukete –horratx gure eskaera–, herritar horiek etengabe gogoan izateko, biktimekiko ardura erakusteko eta krimen horiek denak albait arinen ebazteko urrats guztiak egiteko. Gure ustez, lehentasunezko auzia da demokratontzat. Ez da ahal den guztia egin, ezta hurrik eman ere. Horren harira, neure egingo ditut Jorge Martínez Reverte jaunak El País egunkarian duela hilabete batzuk argitaratutako artikulu batean jasotako hitzak: damu ez diren hiltzaileez kezkatu ordez hobe genuke dakiten hori kontatzeko eskatuko bagenie. Bitxia da inoiz entzun ez izana ez lehengo Lehendakariari, ez oraingoari horri buruzko gogoetarik –ez, bederen, behar den irmotasun guztiarekin– eta, aldiz, behin eta berriz entzun izana bai lehen bai orain ETAko presoak gerturatu behar direla edo espetxepolitika aldatu egin behar dela. Akats larria iruditzen zaigu, inondik ere. Gure ustez, ordezkari politikoen, administrazioen eta botere publikoen erantzukizuna da ez bakarrik ETAri gogoraraztea baldintzarik gabe eta behin betiko desegin behar duela baizik eta gogoan hartzea, orobat, ebatzi gabe jarraitzen dutela talde terrorista horren 326 krimen; 326 alajaina! Hirurehun krimen baino gehiago daude gaur egun ebazteke, eta, jakina, bai ordezkari politikoek bai botere publiko eta gobernu guztiek ahaleginak eta bi egin behar dituzte krimen horiek guztiak lehenbailehen argitzeko; gure ustez, gainera, erabateko lehentasuna eman behar zaio betekizun horri. Ezin da onartu alderdi politikoek kezka handiagoa adieraztea biktima-eragileengatik erakunde terrorista horrek kaltetutakoengatik baino. Ezin da onartu alderdi politikoek arreta handiagoa ematea preso terroristei terrorismoaren biktimen legezko aldarrikapenei baino. Guk interpelazio bat aurkeztu genuen, baita mozio bat ere aurreko legegintzaldian, eta beste mozio bat aurkeztu dugu orain; izan ere, gure ustez, gertakariei begiratu besterik ez dago ohartzeko ez dela ezer aurreratu gai honetan edo ezer gutxi aurreratu dela. Terrorismoaren Biktimen Fundazioak duela zenbait hilabete aditzera eman zuenez, ETAri debalde atera zaizkio hilketen % 40 baino gehiago. ETAk 1978az geroztik egindako 782 hilketetatik, gaur egun, oraindik, 326 hilketak ez dute egile materialaren gaineko epairik. ETAk egindako hamar hilketatik lau ebatzi gabe daude gaur egun. Jorge Martínez Revertek artikulu horretan zioen bezala, presoak birgizarteratzea halako hersturaz defendatzen duten horietako askok ahaztu egiten dute ETAren 326 hilketa ebazteke daudela oraindik. Alegia, Espainian milaka pertsonak ez dakite nork hil zituen beren familiartekoak. Egoera hori mahairatu nahi izan dugu berriro ere, gai hau Ganbera honetan aurkeztuta. Horrenbestez, gutxiago hitz egin dezagun presoei buruz eta urratzen omen zaizkien eskubideei buruz –ez baitzaie eskubiderik urratzen–, eta ardura gaitezen gehiago biktimez. Ezker abertzalearentzako lantalde gutxiago, eta justizia ezartzeko eta biktimen aldeko proposamen gehiago. Legez besteko proposamenean berariaz jaso ez bada ere, gure iritziz –halaxe azaldu genuen joan den ekainaren 28an ere– Espainiako Gobernuak, terrorismoagatik zigortutako presoei ezarritako espetxepolitikari helduz, baldintza jakin batzuk zehaztu beharko lituzke –eta ez da horrelakorik egiten ari–, presoak birgizarteratze-planetan sartzeko edo espetxe-onurak jasotzeko, eta presoek ezinbestean bete beharko lukete baldintza horietako bakoitza, alegia: talde armatua behin betiko eta publikoki uztea; egindako delituengatik publikoki barkamena eskatzea –bai biktimei bai gizarteari–; zigorraren arrazoi diren ekintzen erantzukizun zibila beren gain hartzea, eta agintariekin eta justiziarekin bat egitea, argitu gabeko delitu terroristak argitzeko. UPyDkoon eskaria da presoei berariaz exijitu dakien justiziari laguntzea, edozein espetxe-onura onartzeko: gerturatzea dela, espetxe-gradua aldatzea dela edo beste edozein onura jasotzea dela. Espetxelegea zorroztasunez –eta ez malgutasunez– betearaztearen alde gaude gu. Damututa dagoela dioenak froga dezala. Eta ez dago damu hori frogatzeko modu hoberik zigorra bete nahi duela esatea eta horrez gain justiziari lagundu nahi diola azaltzea baino. Gaur egun, ETAko presoak ez dira justiziari laguntzen ari, kontrakoa baizik. Biktimen eta haien aldekoen ahotsa isilarazi nahi da pixkan-pixkan, auzi honi amaiera emateko arian-arian. Biktimei isilik egoteko eskatzen ari zaizkie batzuk, modu batera zein bestera. Gu ez gaude halakorik onartzeko prest. Horregatik proposatzen genuen ekimen hori, eta horregatik sinatu dugu azkenik Talde Popularrarekin batera erdibideko zuzenketa hau. Zuzenketak lau atal ditu; lehenengo hirurak guk proposatutako horiek dira funtsean, eta azken puntua aldatu dugu, hobetze aldera, nire ustez. Azken puntu horretan proposatzen da Legebiltzarrak Estatuaren fiskal nagusiari eska diezaion zehatz-mehatz bete dezala terrorismoaren biktimekiko konpromisoa, terrorismoaren biktimei –Coviteri zehazki, Consuelo Ordóñezi zuzendurik– joan den abenduaren 4an bidalitako gutunean jasotako moduan. Izan ere, fiskalak Consuelo Ordóñezen gutun bati erantzuteko gutunean zionez, Fiskaltzak arreta bereziz hartu ditu eta hartuko ditu haren idatzian aipaturiko gertakari kriminalak, eta behar diren jarduketak jarriko ditu abian, gertakari horiek dagokien erantzun judiziala izan dezaten. Hala izan bedi. Ganbera honetan justizia maite duten demokrata guztiek ekimen honen alde egitea nahiko genuke guk, justiziazko ekimena baita eta guztiz arrazoizkoa, berriro ekarri nahi baitu gogora ETAk egindako hirurehundik gora krimen ebatzi gabe daudela oraindik. Zenbait zuzenketa aurkeztu dira. Gure irudiko, Alderdi Sozialistak aurkeztutako zuzenketa arinegia da, Legebiltzarrari eskatzen baitio babesa eman diezaien Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Botere Judizialari, oraindik ebatzi ezin izan diren ETAren atentatuak argitzeko ahaleginean. Gure ustez, ordea, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Espainiako Gobernuak baita Botere Judizialak ere, askoz gehiago egin dezakete, eta askoz gehiago egin behar dute; izan ere, hirurehun krimen baino gehiago daude oraindik ebazteke. Bigarren puntuan, berriz, zigortuak demokrazian barneratzeko aukera ematen duen espetxe-politika sustatzea defendatzen du. Guk, berriz, mahairatu nahi dugu ETAk egindako krimenak argitzeko ere balio duen espetxe-politika ezarri behar dela, eta Talde Sozialistaren zuzenketan ez da horri buruz ezer esaten, ez espresuki behitzat. Euzko Abertzaleen taldearen zuzenketari dagokionez, erabat ahazten du ETAk egindako hirurehun krimen baino gehiago daudela ebatzi gabe, eta presoak birgizarteratzeko beharra baino ez du berriro ere aipagai hartzen. Hortaz, ezinbestean, Talde Popularrarekin soilik sinatu ahal izan dugu erdibideko zuzenketa, eta eskerrak eman nahi dizkiot beren-beregi Barrio jaunari, hitzarmen hori lortzeko izan duen jarrerarengatik. Besterik ez, eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_148
10
8
31.01.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on, señora presidenta. Ez dut eztabaida honetan asko luzatu nahi. Maneiro jaunak esan duenez, eztabaida honexekin amaitu genuen joan den legegintzaldia eta eztabaida honexekin hasi nahi du Maneiro jaunak legegintzaldi hau. Eztabaidagai dugun proposamena, berria ez izateaz gain, gure ustez ez dio ekarpenik egiten itxuraz defendatu asmo duen auzi horri. Kontrara. Gure ustez, kalte nabarmena egiten dio; izan ere, norabide okerreko alderdikeria zurrunetik egiten den guztia, azkenik, kaltegarri baino ez zaio bakearen, askatasunaren eta ETAren amaieraren kausari –pentsatu nahi baitut helburu horiekin ere bat zatozela zu–. Nolanahi ere eta inork ez dezan gure jarrera auzitan jarri, Euskadiko sozialistok osoko zuzenketa aurkeztu dugu; bide batez, esan nahi dugu honako hau aurreko legegintzaldiko azken osoko bilkuran Alderdi Popularrarekin batera onartutako zuzenketa bera dela, testu biribila dela eta une honetan ere guztiz baliagarritzat jotzen dugula zuzenbide-estatuarekiko eta terrorismoaren biktimekiko konpromisoa azaltzeko. Horregatik, egoera edozelakoa izanda ere beti egin izan dugun moduan, oraingoan ere gure babesa ematen diegu Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Botere Judizialari, ETAren atentatuak argitzeko ahaleginean. Era berean, bat egiten dugu guztiz Konstituzioaren printzipioarekin (Konstituzioarena, Maneiro jauna), espetxe-politikak helburu bikoitza izan behar duela-eta: justizia ezartzea, batetik, eta zigortua birgizarteratzea, bestetik, biak ala biak baldintza berberetan. Zuri, ordea, ahaztu egiten zaizu bigarren hori. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu espetxe-politika behar den zorroztasun guztiaz ezar dezala baina baita behar den adimenez ere, zigortutakoak demokraziara ekartzeko bide eman dezan. Egia da demokraziarako bide hori egitea preso bakoitzak erabaki behar duela, indarkeria erabiltzea bidezkoa ez dela aldarrikatuta eta legearen esparruan dagokion erantzukizuna onartuta. Gure proposamenak, dena den, –eta honexetan aldentzen da zuen proposamenetik– uste osoa du zuzenbide-estatuan, Espainiako Gobernuan, Eusko Jaurlaritzan eta Botere Judizialean, ziur baitago egin beharreko guztia egiten ari direla. Zuenari, ordea, kontrakoaren usaina dario: mesfidantza iraingarria dario, mesfidantza Eusko Jaurlaritzarengan, Espainiako Gobernuarengan eta Botere Judizialarengan berarengan. Mesfidantza hori are iraingarriagoa da, gainera, kontuan hartuta Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Botere Judizialaren ekimenari esker lortu dela ETAk bere jarduera kriminala uztea. Horregatik, esan behar dizut nahiko iraingarria iruditzen zaigula eztabaida honen bidez lortu nahi duzuna, auzitan jarri nahi baituzu aginpideko eta legezko gobernuen jardunbidea terrorismoaren kontrako borrokan eta, aldi berean, sinestarazi erakundeek ez dituztela biktimen eskubideak errespetatuko eta politikari guztiak –Rosa Díez izan ezik, noski– men egingo dietela biktima-eragileen asmo ilunei, biktimak bazter utzita. Ondo dakizu zuk, Maneiro jauna, hori ez dela egia eta ezin dela, erantzukizunaren mantupean, zure moduan pentsatzen ez duten guztien izen ona auzitan jarri azpikeriaz dihardutela egotzita. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_149
10
8
31.01.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker, presidente andrea. Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok. ETAk eta haren kideek, Euskadiko gizartea birrintzeko xede makabro horretan, milaka atentatu egin dituzte azken urteotan. Horietako ankerrenetatik, hirurehun baino gehiagok ebatzi gabe jarraitzen dute. Guztira, 270 zigor-prozeduratan oraindik ez dira identifikatu krimen horien guztien zuzeneko arduradunak. Horrek ez gaitu sekula epel utziko, auzia Ganbera honetan makina bat aldiz aurkeztu arren eta gure jarrera hamaikatxotan azaldu behar izan arren. Auzi honek ez gaitu sekula epel utziko. Halaxe esan behar dugu, eta halaxe esan dugu, ekimen horien bidez. Gai honetan, nire taldeak, Talde Popularrak, oso garbi dauka babestu egin behar direla ETAk egindako krimen guztiak eta hilketa guztiak argitzeko urrats, jarduera eta ikerketa guztiak; gizarte demokratikoak egiten digun eskakizun morala da hori baita legeak egiten duen eskakizuna ere. Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaldutakoarekin bat eta, bereziki, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren eta biktimen talde guztien eskariei erantzunez, kontuan izanda ETAren hilketen % 40k ebatzi gabe jarraitzen dutela, Estatuaren botereen jarduna ezin da inolaz ere eten; hala, krimen horiek guztiak argitzeko eta nork egin zituen identifikatzeko lanetan jarraitu behar du. ETA talde terroristaren hilketa horien arduraduna edo arduradunak ez dira oraindik judizialki identifikatu, eta gizarte demokratikoak ezin du zigorgabetasun hori onartu; amaieraraino ikertzen jarrai dadin eskatu behar du, eta halaxe eskatuko dugu guk behar bestetan. Berri pozgarria izan zen biktimentzat Estatuaren fiskal nagusiak, Torres Dulce jaunak, Coviteri adieraztea Fiskaltza Nagusiak behar diren jarduketa guztiak sustatuko dituela ETA talde terroristaren ebatzi gabeko hilketek dagokien erantzun judiziala izan dezaten –halaxe esan zuen– eta arreta berezia jarriko zaiela horretarako –hori ere esan zuen–. Maneiro jaunak esan duen bezala, fiskal nagusiak gutuna bidali zion Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Taldeari, 2012ko abenduaren 4an –berriki, beraz–; eta gutun horretan egindako jakinarazpenak bat datoz bete-betean Auzitegi Nazionalaren fiskalburuak joan den azaroaren 23an Donostian egindako adierazpenekin eta azaldutako jarrerarekin. Zuzenbide-estaturako eskertzekoak dira, zinez, Auzitegi Nazionalaren fiskalburuaren, Javier Zaragozaren, hitzak, argi esan baitzuen ahalegin guztiak egingo dituela atentatu terroristak ez daitezen preskribatu. Auzitegi Nazionalaren fiskalburuak orobat esan zuen ebatzi gabeko eta preskribatutako ETAren hilketetan ezin bada justizia ezarri, orduan kasu horiek berriro irekitzen ahalegindu behar dela –garrantzitsua da hurrengo hau–, terrorismoaren biktimek gertatutakoaren egia jakin ahal izateko. Beraz, justizia bakarrik ez: justizia eta egia, elkarri uztarturik. Garrantzitsua da hori guretzat, horrexek bultzatzen baikaitu honelako ekimenak bestera. Zaragoza fiskala biktimen esanetara jarri da, eta gogora ekarri die lanean ari direla ETAk 1992tik egindako hilketa ebatzi gabeak berrikusteko eta preskribatuta ez geratzeko. Horretarako, bi fiskal izendatu ditu, 1992tik 2001era ebatzi gabe geratu diren hogeita zortzi hilketak urtez urte berrikusteko, kasu horiek berriz ere irekitzeko eta preskribatuta ez geratzeko; era berean, data horren aurretik gertatutako atentatuak berrirekitzea ere eskatuko du, horretarako arrazoirik badago. Planteamendu hori ez da planteamendu profesional hutsa; gizarte honetan eskatu beharreko planteamendu etiko eta morala ere bada. Zaragoza fiskalak gogora ekarri zuenez, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren eskariz egindako txostenaren arabera, ebatzi gabeko atentatuak 349 dira, alegia, ETAk egindako atentatu guztien % 40, Maneiro jaunak esan duen bezala. Azaldu zuen, halaber, horietako batzuetan aurrerapausoak egin direla, eta horietako asko hirurogeita hamarreko urteen amaierakoak eta laurogeiko urteen hasierakoak direla eta, beraz, kasu horiek irekita ere nekez ezarri ahal izango dela justiziarik, preskribatuta daudelako, baina –berriz ere diot, funtsekoa baita– egia argitzeko balioko dutela. Eta guk ere lagundu behar dugu horretan; gobernuek ere lagundu behar dute egia argitzen. Javier Zaragozak berariaz azpimarratu zuen, halaber, ezin zaiola terrorismoari zigorgabetasunean eta injustizian oinarritutako amaiera eman eta, beraz, ez dela hala gertatuko. Bat gatoz guztiz adierazpen horiekin, eta gure ekimenek eta eskariek ere norabide horretan egiten dute. Justizia egongo da –alegia, zigor-legearen ondorio guztiak ezarriko zaizkie delitu larriak egin dituztenei–, eta egia egongo da. Adierazpen horiek, garrantzitsuak dira gure aburuz, aditzera ematen baitigute sinatu dugun erdibi- deko zuzenketa hau bidezkoa dela; izan ere, aurreko hilekoak dira adierazpenok. Hau da, aurreko legegintzaldian izan genuen eztabaidarekin bat etortzeaz gain, erabateko gaurkotasuna dute, eta guztiz garrantzitsuak dira ostera ere. Hori guztia kontuan hartuta, Estatuaren fiskal nagusiak eta Auzitegi Nazionalaren fiskalburuak iragarri duten moduan, Fiskaltzak beteko duen lan eta eginkizun horren guztiaren ondorioz, areagotu egingo da betebeharra; epaileek, beraz, fiskaltzek egindako lan hori guztia ebazten jarraitu beharko dute, eta poliziek ere lanean jarraituko dute; hala, bai Ertzaintzak bai Estatuaren segurtasun-kidego eta -indarrek ETAren gaineko ikerketak egiten eta hark egindako krimenei buruzko datuak biltzen jarraitu beharko dute, ezin bestela –komenigarria da, hala ere, errepikatzea eta buruan ondo gordetzea–. Erdibideko zuzenketa hori aurkeztu dugu UPyD taldearekin batera, bai. Maineiro jaunak dagoeneko azaldu du eskuartean duzuen erdibideko zuzenketa horren funtsa. Lehenengo puntua printzipioen adierazpen bat da, gure ustez: Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du gaur egun oraindik argitu gabe dirauten ETAren krimen guzti-guztiak argitzea, biktimek merezi duten justizia jaso dezaten. Arrazoizko printzipioa da, eta, beraz, ez dut uste Legebiltzar honetan inork uko egingo dionik adierazpen horri. Beraz, baten bati beste puntuetakoren bat eragozgarri bazaio, eska beza bereiz bozkatzea. Uste dut, ez Maneiro jaunak, ez nik, ez genukeela inolako arazorik izango bozketa horrela egiteko. Aurkeztutako zuzenketak direla eta, gu, noski, bat gatoz Talde Sozialistak aurkeztutako zuzenketarekin. Zuzenketa ona dela jotzen dugu, arrazoizkoa, eta bat gaztoz harekin. Tamala izan da zuzenketa egin duen taldea –alegia, zuek– bat etorri ez izana proposamena egin duen taldearekin –hots, UPyDrekin–; nolanahi ere, zuen zuzenketarekin ere bat gatoz gu, zuzena iruditzen zaigu, eta haren alde egin genezake beti. Euzko Abertzaleen taldeak aurkeztutako zuzenketari dagokionez, espetxe-politikaren planteamendu horrekin tematuta jarraitzen du talde horrek. Gaurkoan ere espetxe-politikari buruzko betiko leloari ekin dio, nahiz eta ez datorren oraingo eztabaidagaiaren harira. Ez gara orain zuzenean espetxe-politikaz ari! Beste auzi batzuei buruz ari gara, eta beharrezkoa da nork bere iritzia ematea. Zuek, ordea, desbideratu egiten duzue legez besteko proposamen honen gaia: "Ikusi al duk erbia? Hamaikak inguru", bada, antzera jokatzen duzue zuek ekimen honen funtsari dagokionez. Uste dut Euzko Alderdi Jeltzalea itzurian ibili dela argitu gabeko krimenei buruzko adierazpen zehatzik ez egiteko, eta, tamalez, saihestu egin duela, halaber, Eusko Jaurlaritzari ere galde hori egitea. Guk, berriz, Gobernu zentralari, hots, Espainiako Gobernuari ere egiten diogu eskari hori. Saihestu egin duzue Eusko Jaurlaritzari berariaz eskatzea ETAren krimenak argitzen eta krimen horien arduradunak identifikatzen lagundu dezan. Ni behitzat seguru nago hala egingo duela Eusko Jaurlaritzak; hala egin beharko du. Izan ere, Ertzaintzak ekin egin beharko du, Fiskaltzaren eskariz. Dena dela, atseginez hartuko genukeen talde horrek kontu honetan planteamendu positiboagoa eduki izana, auzi hau argia baita, gardena eta bestelako interpretaziorik gabea. Gure taldeak, noski, erdibideko zuzenketaren alde bozkatuko du. Tamala da beste talde batzuen jarrera. Dena den, argitzeke daukate oraindik hemen beren iritzia. Justizia eta egia nahi ditugu guk, eta horiexek dira gure ekimenaren funtsa. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_150
10
8
31.01.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on. Nik pentsatzen dut benetan gure osoko zuzenketa argia dela. Eta ez da ihesean Euzko Alderdi Jeltzaleak asmatzen duen bidezidor bat; zuek aipatutako gaia sakon-sakonean aipatzen du. Zuek momentu honetan… Bai, UPyDren eskutik, baina zuk jorratu duzun diskurtsoaren arabera, zigorgabetasunaren, inpunitatearen gaia aipatu nahi baldin bada, hemen garbi dago inork ez diola inongo agindurik eman Justiziari bere lanetan eteteko. Inork ez dio eman. Nik dakidala, epaiketarik ez da suspenditu. Nik dakidala; zuek agian zerbait dakizue. Baina hemen zigorgabetasunaren edo inpunitatearen debatea ekarri nahi baldin bada, zuek baldin badauzkazue horren inguruan zantzuak edo probak, esan ezazue non eta zer gertatu den. Begira, bigarren plenoa da. Joan den astean eduki genuen ja saiakera bat, gero bidean gelditu da beste proposamen bat eta hau hirugarren gaia da, nik uste dut: guztiok bake, bizikidetza, espetxe-politika edo arazo politikoaren inguruan daukagun eztabaida. Nik inpresioa daukat, agian urte gehiegitan ikusi ditugulako antzeko debateak, niretzat klabea da gutako bakoitza gatozela geure iragan horretatik. Iragan horretatik, bakoitzak eduki dugu geure estrategia eta iritsi gara halako biribilgune batera, rotonda batera, eta, jakinda biribilgune hori aurkituz gero hortik aurrera egin behar dela, bakarren batzuek, nire uste apalean, erabaki dute atzera berriz biribilgune horretan bueltak ematen jarraitzea. Nik uste dut oso ondo ulertzen dela, zergatik momentu honetan zigorgabetasunaren debatea aipatzeak ez dauka, nire ustez, inongo sentidurik. Eta biribilgune horretan, erdian badago hor monumentu bat, eta batek esango du: "Ba biktimei zor zaien errespetuagatik, hemendik aurrera ezin gara joan". Eta beste batek esaten du: "Hortxe dago gatazka politikoa. Ni biribilgune honetatik ez naiz irtengo gatazka politikoaren klabeak eta ondo konponduko delakoaren froga edo seinalerik ematen ez den bitartean". Eta, bitartean, jira eta jira eta jira. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bai joan den astean bere debatean… Eta gaur goizean, nire ustez, EH Bilduk erabaki du biribilguneari bueltak ematen jarraitzea. Hau da, joan den asteko enpatea desenpatatzeko aukera izan, eta erabaki du: "Beste buelta bat eman dezagun. Denbora irabazi dezagun. Ez dakigu nola irten behar dugun, ba beste buelta bat eman dezagun". Bakarren batek pentsa dezake: "Ez, bidea egiten ari gara. Honaino etorri gara". Ez, ez, bueltak ematen ari zarete, zergatik ETAren desagertze-bidean prozesu bat egon behar dela, aurrez aurre eduki duzue proposamen hori bozkatzeko, eta esan duzue: "Badaezpada ere ez diagu botatuko, abstenitu egingo gaituk". Bueno, aukera bat da. Baina segi jiraka biribilgunean. Alderdi Popularrak ekartzen du beste zerbait. Alderdi Popularrak… UPyDk. UPyDk markatzen du nolabait gai honetan terrenoa. Eta biak zabiltzate, bai Alderdi Popularra eta bai Alderdi Sozialista, distantzia batera, UPyDk markatzen duen ibilbide horretan. Eta esaten da: "Ez, ez. Gehienez ere buelta pare bat, eta atzera berriz, igual, buelta eman beharra daukagu". Eta garaia beste bat da. Nik ez dut esango ETAren su-etenak izugarrizko aldaketa ekarri duenik, zergatik, egia da, nobedadea, benetan nobedadea izan da ETAk hiltzeari utzi egin diola, eta ez dut esango horrekin garai berri bat martxan jarri denik, baina egun genuen errealitatea aldatu duela bai. Hori guztiok aitortzen dugu. Eta pare-parean azaltzen zaigu, jakina, giza eskubide urraketa guztien artean dauden ardurak zuritzea, argitzea. Ez ahaztea; inpunitatea litzateke hori. Baina argitu egin beharko da, kontuak eman beharko dira. Eta inork ez dio esan Justiziari gelditzeko, zuek asmatutako zerbait da. Aldi berean, garbi dagoena da, ETAk bere suetenarekin behin betirako indarkeriaren amaierarekin errealitatea aldatu duenez, ordura arte Espainiako gobernu ezberdinek gure iritzian legearen kontra erabili izan duten espetxe-politika errotik aldatu egin behar dela. Besteak beste, bergizarteratzearen politika, banakoa, pertsonala, erabiltzen hasi behar delako. Eta agian bakarren batzuek hori ez dute ikusi nahi, baina bergizarteratzea da datozen urteetan edo denboretan izango dugun bidea. Eta hor ezin daiteke mendeku bila ibili, zergatik azkenean pertsona bat (gizonezkoa edo emakumezkoa) preso baldin badago –eta biktimei errespetu osoa gordez–, garbi dagoena da sistemak penaren eskutik jarraitu behar duen kontua dela bergizarteratzea, ez mendeku bila ibiltzea. Eta hori azpi-azpian dago, nik uste dut, debatearen azpiazpian. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleak joan den astean proposatu zuen: biribilgune horretatik irten gaitezen eta marka dezagun ETA desagertzeko bide bat. Instituzio ezberdinek ardura ezberdinak dituzte. Guk ez ditugu goreneko ardurak, baina euskal instituzioa gara: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza… Agian, zerbait egin dezakegu horretan ere. Horri esaten diote: "Hori gertatuko da. Hori ETAk bere aldetik egin behar du eta bere kabuz egin behar du". Guk proposamen bat egin genuen eta enpatea egon zen, eta ezker abertzaleak erabaki zuen biribilguneari beste buelta bat ematea. Eta gaur proposatzen dugu beste gauza bat, eta da, lehenengo, ETAren su-etenak behin betirako indarkeria amaitzea erabaki zuenetik, aldarrikatu zuen garai hartatik, errealitate hori aldatu dela. Eta, zigorgabetasunaren printzipioa aipatu gabe –alderantziz, esanez giza eskubideen urraketa dagoen tokian eta kasu guztietan ardura bat dagoela atzean–, aipatzen dugu ere espetxe-politika aldatu egin behar dela, errotik aldatu egin behar dela. Eta aldi berean proposatzen genuen, eta ikusiko dugu noiz eztabaidatu eta bozkatzen den Legebiltzar honetan, osoko bilkuran, bake eta bizikidetzako batzordea antolatu egin behar dela. Beraz, hiru aukera. Ez hiru bide: hiru aukera. Zergatik garbi dagoena da biribilgune, rotonda horretatik irten beharra daukagula. Iragana ahaztu gabe, zergatik bakoitza dator –eta gu ere gatoz– atzetik, iritsi gara puntu honetara eta aurrera egin behar dugu. Eta guk proposamen batzuk egiten ditugu direkzio horretan, norabide horretan. Eraginkorrak eta eraikitzaile izan gaitezen, bakea eta bizikidetza guztion artean antolatu dezagun. Ez dakit antzua izango den gure estrategia, baina konbentzituta gaude, esperientziaz eta jarduera politiko ezberdinak aztertuz, bidea hori dela, guztion artean egin beharreko bidea. Baina, mesedez, hausnarketak hausnarketa, eta errespetatu ditzagun geure posizioak, guk geurea mantenduko dugu. Ez dakit zenbat alditan enpatatuko dugun edo ez dugun, baina Euzko Alderdi Jeltzaleak behintzat garbi azaltzen du, bakoitza datorrela datorren tokitik, aurrerantzean zerbait txukuna eta sendoa eraiki nahi baldin badugu, antzuak diren estrategia horietatik irten beharrean gaudela. Hori da gure posizioa eta hori izango da gure bozaren zioa eta baita ere erabakia.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_151
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ni ere ez naiz erantzuteko txanda honetan luzatuko, baina zenbait gauza argitu nahi ditut, nolanahi ere. Proposamena errepikakorra dela dio Pastor jaunak. Egia da auzi hau nahiko sakonki eztabaidatu zela, zuetako askok gogoan izango duzuenez, joan den ekainaren 28an, baina zenbait hilabete igaro dira harrez gero, eta ez da ia aurrerapausorik egin arlo honetan, edo urrats txiki batzuk baino ez; horregatik, ekarri dugu berriz ere gai hau hona, gure betebeharra baita gogora ekartzera xehetasun txiki bat geratzen zaigula, hots, ETAren hirurehun krimen baino gehiago geratzen zaizkigula ebazteko. Hori, Pastor jauna, ez da alderdikeria; ez da UPyDren proposamen alderdikoia. Aitzitik, milaka herritarren aldarrikapena da, terrorismoaren biktimen aldarrikapena eta norberari zor zaiona ematea eskatzen duen edozein herritar zintzoren aldarrikapena. Ez da, beraz, proposamen alderdikoia, ezin baitut ulertu justizia defendatzea alderdikeriaz jokatzea denik. Espetxe-politikak, zuk zeuk zenioen moduan, asmo edo helburu bikoitza du: batetik, presoak birgizarteratzea eta, bestetik, justizia ezartzea, eta gogora ekarri nahi dizut ETAko presoek ez diotela justiziari lagundu nahi. Izan ere, gauzak dakizkite, baina ez dituzte esan nahi; ez dute haien adierazpenen bidez laguntzarik eman nahi, aurrera egin ahal izateko ebazteke dauden krimen horiek argitzeko lanetan. Gainera, jarrera horren bidez gizarte demokratikoari eta terrorismoaren biktimei irain egiten jarraitzen duten bitartean, zerga-onurak edukitzea edo birgizarteratze-planetan sartu ahal izatea eskatzen dute. Horren aurrean, guk aditzera eman nahi dugu ETAko presoek justiziari lagundu gabe jarraitzen dutela, eta horixe ematen da aditzera erdibideko zuzenketan ere. Zuk diozu erabat ziur zaudela bai Eusko Jaurlaritza bai Espainiako Gobernua bai Botere Judiziala ahal duten guztia egiten ari direla. Guk ez dugu horrelakorik uste. Gure ustez, askoz gehiago egin dezakete bai Eusko Jaurlaritzak bai Espainiako Gobernuak bai Botere Judizialak. Gogoratu besterik ez dago hirurehun krimen baino gehiago daudela ebazteke. Zer edo zer gehixeago egin beharko da, hortaz. Bada, horixe proposatzen dugu guk erdibideko zuzenketan. Berriz ere diot: ETAk egindako hamar hilketatik lau ebatzi gabe daude gaur egun, hori da errealitatea; baina ezin dugu errealitate horren aurrean etsi, eta horrexegatik ekarri dugu berriz ere eztabaidagai hau. Gure iritziz, beraz, ez Eusko Jaurlaritzak, ez Espainiako Gobernuak ez Botere Judizialak ez dute auzi honetan egin zezaketen guztia egin. Onartezina da terrorismoaren biktimen talde batek edo banakoek jarri behar izatea gai hau mahai gainean. Gobernuek berek, ordezkari politikoek berek eta Botere Judizialak berak egin behar dituzten urratsak, krimen horiek argitze aldera, ez baita oraindik egin beharreko guztia egin. Horixe da gure iritzia; horretan gaude gu. Egibar jauna, ETAk egindako krimenak argitu nahi dituzue, bai ala ez? Galdera hori egin nahi dizuegu guk. Izan ere, horrekin bat bazatozte, bozka ezazue, mesedez, gure ekimenaren alde, horixe baino ez baitu eskatzen du, horixe eskatzen baitu funtsean: argitzeke dauden krimen horiek ebatzi behar direla esatea. Kontua ez da zuk aipatzen zenuen biribilgune horretatik atera nahi izatea edo ez; baizik eta justizia ezartzea. Guk ez dugu –argi diotsut– zehazki inora iritsi nahi. Beti defendatu ditugun ideia horiek defendatu nahi ditugu, eta gure jarrera demokratiko horiei eutsi. Ez dago bereziki inora joan beharrik, ez dago ezker abertzaleak sartu duen ibilbide-orri horri jarraitu beharrik, nahiz eta gainerako alderdiek ere edo zenbait alderdik ibilbide-orri horrekin bat egin duzuen. Ez dugu inora joan behar; aitzitik, gure jarrera demokratikoei eutsi eta gure eskakizunak ezarri behar dizkiegu terroristei. Horixe da gure zeregina. Besteek mugitu behar dute, demokrata bilakatzeko. Era berean, ez dugu uste justizia eskatzea atzera egitea denik, ezta hurrik ere. Guztiz ezinbestekoa iruditzen zait auzi hau berriz ere mahaira ekartzea. Hortaz, justizia nahi baduzue, bozka ezazue ekimen honen alde. Oraingoan ere irudipena dut askoz indar gehiago egiten duzula espetxe-politika jakin bat edo kontu zehatz batzuk babesteko, auzi hau defendatzeko baino. Bitxia da, zinez, berriro ere UPyDk mahairatu behar izatea halako funtsezko gaia, kontuan hartuta legebiltzarkide bakarra duela gure taldeak eta 22.000 botoren babesa. Bitxia da benetan. Ni, behitzat, harritu egiten nau; eta are gehiago harritzen nau, Legebiltza- rrak ekimen hau, erdibideko zuzenketa hau, ez onartzea, bertan esaten dena guztiz arrazoizkoa izanik ere. Gainerako alderdi politikoek duzuen jarrera horrek ez du, egiaz, gauza onik esaten zuen alde. Benetan diot. Tamalgarria da zenbait alderdi politikok, zenbait legebiltzarkidek ez adieraztea argi eta garbi ETAk egindako krimenak argitu behar direla eta horren ordez espetxe-politikaz, birgizarteratzeaz eta lan-batzordeez aritzea. Orain eskuartean dugun gaia gai zehatza da; gaurkotasun osoa du, eta joan den ekainaren 28an ere eztabaidatu genuen gaia da; orduko hartan, gainera, makina bat irain entzun behar izan nuen, zentzuzko gauza bat defendatzearren –ez zure ahotik, Egibar jauna, baina nahikotxo irain entzun behar izan genuen–. Gaurko eztabaida, behitzat, lasaiagoa izan da, eta pozgarria da hori, baina… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_152
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, barkatu. Baina are pozgarriagoa litzateke guztion artean, demokrata guztion artean, aurrera egin ahal izatea, justizia ezartzeko eta ebazteke dauden krimenak ebazteko. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_153
10
8
31.01.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Hara, Maneiro jauna, guk ere justizia ezartzea nahi dugu; guk ere ETAren krimenak ebaztea nahi dugu, baina ez dugu zure proposamenaren alde bozkatuko. Ez ezazu axioma moduko hori jarri, zuri edo beltz: edo zuk esandakoaren alde egiten dugu edo ETAren krimenak argitzearen kontra gaude. Mesfidantza adierazten duzu gobernuekiko eta zuzenbide-estatuarekiko, eta horixe da funtsezko arazoa. Izan ere, honelako zerbait ematen duzu zuk aditzera: "Ez zarete egin behar duzuena egiten ari; ez zarete behar bezala lanean ari; ETAren krimenak zigorrik gabe uzteko bide ematen ari zarete". Eta ez da egia, Maneiro jauna. Ezin duzu halakorik esan; ez behitzat zure asmoa ez bada bete-betean eta berenberegi auzitan jartzea erakundeak, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Polizia bera, Maneiro jauna. Ala zalantzan jartzen duzu terroristak bilatu, atzitu eta justiziaren aurrera eramaten direla, haiek epaitzeko froga fede-emailez? Ez dut uste hain urrutira iristen zarenik! Beraz, egin daitekeen guztia egiten da, eta gogo betez, gainera. Eta kontrakorik adieraztea –bakartu horrela esatea– lotsagabekeria politiko galanta da. Izan ere, zure arrazoibidearen arabera, ez badugu zuk esaten duzuna egiten –zuk esaten duzun moduan eta zuk azaltzen duzun bezalaxe–, orduan ezker abertzalearen adiskide inozoaren papera jokatzen ari gara, biktimaeragileak babestuz eta biktimak bazter utzita. Eta ez da hala, Maneiro jauna. Ez da hala. Zuzenbide-estatuari babesa eman behar zaio, eraginkorra izan dadin, auzitan jarri gabe ez haren jarrera ez haren jardunbidea. Izan ere, berriz ere esango dizut: zalantzan jartzen duzun zuzenbide-estatu horrexek lortu du, hain justu, ETAk armak uztea eta desagertzea; harexek lortu du ETAk esatea bertan behera utzi duela behin-betiko bere jarduera. Beste alde batetik, gero, egoera xelebreak sortzen zaizkigu, ezta? Izan ere, Egibar jauna, xelebrea iruditzen zait aurkeztu duzuen zuzenketa hori. Ederto iruditzen espetxe-politikari buruzko gogoeta xehexehea egitea, baina, tira, gizona, biktimen gaiari eta egin diren delituei buruzko gogoetaren bat egitea ere ez litzateke sobera egongo, espetxe-politikari buruz ere berba eginda ere. Guk ere aipatzen dugu hori gure erdibideko zuzenketan! Badirudi, ordea, zuek ihes egin nahi diozuela kosta ahala kosta auzi horri. Bildukoek bai, Bildukoek bete-betean saihestu duzue gaia, parte hartu ere ez baituzue egin. Zuen historia oso nabarmen ez geratzeko eta inork ezer ez leporatzeko… Albora jarri, eta ea disimuluan haizea gu ukitu gabe igarotzen den. Uste dut gardentasun eta lasaitasun handiagoz egin behar direla gauzak, zentzu handiagoz eta ezer antzezten aritu gabe, alegia, ETAren kontrako borrokan gizonkerietan zein baino zein itxurak egiten aritu gabe. Izan ere, inork ETAren kontrako borrokan izena eta eskarmentua izatekotan eta horregatik sufritu izatekotan, besteak beste, gu, ezta? Ez dizugu, beraz, onartuko arlo horretan zuk guri ezer irakatsi nahi izatea. Nolanahi ere, eiteak eite eta erretorikak erretorika, ezin zaio Gobernuari halakorik exijitu eta haren jarduna dudatan jarri. Aitzitik, babesa eman behar zaie Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, epaileei eta poliziari, egin behar duten hori egin dezaten, orain arte bezala, eta, gero, esan dizudan moduan, espetxepolitika aplikatu, legeak berak duen izpirituarekin. Ez gara gu ezer asmatzen ari! Zorrozki? Jakina. Birgizarteratzea lortzeko asmoz? Hori ere indar eta gogo ber- beraz. Presoak banan bana hartua? Jakina. Zuk proposatzen duzuna mendekuan soilik oinarritutako espetxe-politika da ia, legea alderdi zorrotzenetik ezarrita, baina ez ahaztu Espainiako Zigor Kodeak eta Espetxe Legeak funtsezko helburu bat dutela, hau da, zigortua birgizarteratzea. Ajuria Eneko mahaiak berak ere –eta denok hartzen dugu haren jardunbidea eredutzat– aipatzen zuen nolanahiko delituak egiteagatik zigortutakoak birgizarteratzea hartu behar zela helburutzat, haien delituak, kasu honetan terrorismo delituak izanik, oso larriak izan arren. Legezko zuhurtzia osoz jokatuta, noski; berme guztiekin, noski, baina argudio horrek ere guztion arrazoibidean egon behar du jasota.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_154
10
8
31.01.2013
BARRIO BAROJA
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ni ere labur. Aurreko berbaldian jada aipatu dut zein ziren erakundeak, eta Estatuko erakunde garrantzitsu bi aipatu ditut: Estatuaren Fiskaltza Nagusia eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza. Ez dut errepikatuko arestian azaldu dudana, baina uste dut argi erakusten duela zer egin den, zer egiten ari den eta zer egingo den auzi honetan. Gure legez besteko proposamena krimen horiek argitzeko prozesua eskatzean, sustatzean eta sendotzean datza. Eta berriz ere esango dut ez dudala uste lekuz kanpo dagoenik; aitzitik, oso aproposa iruditzen zait, joan den hilean erakunde horiek egindako adierazpenak eta hartutako erabakiak kontuan hartuta. Egibar jauna, abila zara zu gero auzi honetan eta halako gaietan erroak utzi eta adarrei heltzen! Oraingo honetan ere… Halaxe erakutsi duzu aurkeztu duzun zuzenketarekin eta Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldeari lotuta bizi-bizi dagoelako kontu horrekin, eta halaxe erakusten duzu –berriz ere diot– espetxepolitikaren gaineko zuen seta horrekin. Ez gara hemen, baina, horri buruz ari. Aurkez ezazu nahi duzunean gai horri buruzko legez besteko proposamen bat. Bide batez, eztabaida hau ekarriko dizut edo dizugu gogora, baina argi azaldu ahal izango dugu orduan espetxe-politika Espainiako Gobernuaren eskumena dela; dena den, gai horri buruz hitz egiteko aukera izango duzu, Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldean legez besteko proposamena aurkeztuta. Oraingo eztabaidan, ordea, beste gai bat genuen hizpide, baina eztabaidagai hori saihesten saiatu zarelakoan nago, azkenik Eusko Jaurlaritzari halakorik galde egin behar ez izateko. Justiziari dagokionez, ETAren krimenak argitzeari dagokionez, Egibar jauna, argi eta garbi esango dizut gure jarrera ez dela inondik inora biribilgune batean jira-biraka ibiltzea. Nire ustez, bai legez besteko proposamena, bai gure jarduketak, bai gure adierazpenak aski argiak dira: uste dut biribilgune batean biraka aritu baino azelerazio-errei batetik sartzeko bide ematen ari garela. Autobidean sartzeko azelerazioerreia da gurea. Azelerazio-erreitik egingo dugu guk beti aurrera, justiziaren bila eta egiaren bila, ETAren krimenak zigorrik gabe gera ez daitezen. Zuek, berriz, ez dakit biribilgune batean zaudeten; agian, zuek zeuek aritzen zarete lantzean behin biribilgunean biraka; izan ere, nahiz eta itxuraz aldian-aldian arrazoibideak aldatu, egiaz betiko adigaiei aritzen zarete jira eta bira. Uste dut, Egibar jauna, batzuetan tunel batean geratu zaretela itsututa, eta ez zaretela jada funtsezko hori ikusteko gai, edo ez duzuela ikusi nahi eta mamuak baino ez dituzuela ikusten, ezker abertzaleak murgilarazi zaituzten iluntasun horretan. Benetan diotsut; gai hauetan biribilgune batean baino tunel batean zaudetela uste dut. Eskertzen dizut gogora ekarri izana zuzenean eragiten digun hori. Su-etenak zer edo zer aldatu du; bai, noski. Zuzenean eragiten digu, eta ez dizut gogora ekarri beharrik zer den. Baina berriro ere esango dizut: hiltzeari uzteak ez du ordain politikorik; beti azpimarratuko dugu guk hori, uste baitut garrantzitsua dela erreferentzia hori beti gogoan hartzea, batik bat indarkeria terrorista, ETAren biolentzia, zer izan den gogoratzeko. Eta, Egibar jauna, guk ez dugu mendekurik eskatzen; justizia eskatzen dugu guk, ez baita oraindik lortu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_155
10
8
31.01.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Aipatu da nik debateari ez diodala eutsi eta ihes egin dudala. Gure osoko zuzenketan, 2. atalean diogu: "Giza eskubideen urraketa bakoitzaren atzean dagoen ardura argitzea eta merezi duen konponketa". Alegia, penintsulako esperantora itzulita "no impedir ni la clarificación de la responsabilidad que hay detrás de cada vulneración de derechos humanos, ni la reparación que merece". Argi eta garbi dago zer esan nahi den! Zuek jakingo duzue zer adiera ematen diozuen gero, baina argi eta garbi dago zer esaten duen. Ez dut uste inork inolako agindua eman duenik –ez nik dakidala, behintzat– ikerketaren bat eteteko, epaiketarik ez egiteko edo zigorren bat ez betearazteko. Edo horren frogarik duzu zuk? Benetan uste dut, haatik, biribilgune horretan jira-biran diharduzuela; izan ere, badira eztabaida politikoan aztertu beharreko auziak, eta horiek izan behar dute Ganbera honen interesgunea, aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Esate baterako, Sorturen estatutuen 3. artikulua ekar zenezaketen, baita bozkatzeko aurkeztu ere. Nire ustez, hori bai da garrantzitsua, eta irakurri egingo dut: "Sortuk indarkeria arbuiatuko du bere ekintza garatzeko; hori izango da haren tresna politika egiteko, eta haren bidea helburu politikoak lortzeko, zeinahi dela ere indarkeria horren jatorria eta izaera. Arbuio horren barnean dago argi eta garbi ETA erakundea, pertsonen eskubide eta askatasun oinarrizkoak urratzen dituen jokaeren subjektu aktiboa den heinean. "Izaera orokorreko adierazpen honen bidez, Sortuko ordezkariek, militanteek eta kargudun organiko eta instituzionalek honako irizpide hauen arabera jokatuko dute: "Irmo eta argi arbuiatuko dute ekintza indarkeriazko eta terrorista oro, baita horien egileak ere. "Arbuiatu egingo dituzte indarkeria eta terrorismoa adierazteko modu guztiak, Alderdi Politikoei buruzko 6/2002 Lege Organikoaren 9. artikuluko zenbait ataletan legez zehaztu diren bezala –haien hitzez hitzezko edukiak, berriz, adierazitzat eta osatutzat jotzen dira adierazpen honetan–. "Arbuiatu egingo dituzte ekintza terroristak sustatzen, babesten edo legezkotzat jotzen dituztenak, eta horien edozein justifikazio kontzeptual eta defentsa ideologikoren kontra egingo dute, modu argi eta garbian. "Arbuiatu egingo dute indarkeriarekin edota lotura horrengatik legez kanporatu dituzten alderdi eta tresna politikoekin elkar hartzea, maila politikoan zein antolakuntzakoan; era berean, arbuiatu egingo dute gertakari terroristen edozein adierazpenekin elkar hartzea. "Konpromiso erabateko horiek bermatzeko, Sorturen eraketa egiturazkoak eta funtzionalak eragotzi egingo du Auzitegi Gorenaren 61. artikuluaren Sala Bereziko epaiei jarraikiz legez kanporaturiko eta deseginiko alderdi politikoen jarraipen edo ordezko organiko edo funtzional izateko tresna bihurtuko lukeen ezer egitea". Eta honela amaitzen du: "Kontua ez da legez kanporaturiko erakundeak berreraikitzea eta eraberritzea, baizik eta bereizketa zehatza eta zalantzarik gabeko haustura mamitzea horiei dagokienez". Nire galdera da, horrenbestez… Betiere Justiziaren jardunari aitzakiarik jarri gabe, ez duzue uste, esate baterako –eta hemen dagoen ezker abertzaleari ere egiten diot galdera, adigai hauekin guztiekin bat datorrela jotzen baitut, irizpide orokorrekin eta zehatzekin–… Nire galdera da: Izan al daiteke preso bat Sortukoa, irudizko adieran edo kontzeptualki bada ere? Izan ere, inork, politika egiteko, pertsonalki edo talde modura, halako konpromisoak hartu behar baditu, pentsatzekoa da preso batek ere, legezkotasun horren beraren pean, ibilbide bera egin dezakeela. Bada, horrelaxe irteten da biribilgunetik. Horrelaxe irteten da biribilgunetik. ETAk ezin du erabakia geroratu eta, espetxe-politikari dagokionez, erantzukizun guztia preso bakoitzaren bizkar utzi. Erabakiren bat hartu beharko du erakunde-barruan, bere egituraren barruan, erakundea desegiteko prozesuan sartzeaz harago. Horri buruz ari gara; horri buruz ere bai. Baina, berriz ere diot: espetxe-politika hori egokitzean kontuan hartu behar da espetxe-politika horrek bide eman behar duela beti giza eskubideen urraketa bakoitzaren gaineko erantzukizuna argitzeko eta dagokion ordaina emateko. Era berean, espetxe-politika horretan, bertan behera utzi behar dira presoak urruntzeko neurriak eta beste espetxe-neurri batzuk, salbuespen-baldintzak baitira; eta, horrez gain, preso guztiei legez dagozkien espetxe-onura arruntak ezarri behar dira. Horixe da gure iritzia. Gutxienez, guk bideratu egiten dugu auzia; ez gara erratzen. Izan ere, inork, biribilgunean sartzean, lehenengoan noranzko zuzena hartu ez badu, bira egin dezake, kontrako noranzkoan ez amaitzeko, baina bide bat hautatu behar du, eta biribilgunetik irten. Alderdi Nazionalistak, beraz, biribilgune horretatik irteteko bideak proposatzen ditu. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_156
10
8
31.01.2013
GALLASTEGUI OYARZÁBAL
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Arratsalde on, legebiltzarkide jaunandreok. Buenas tardes, lehendakari. Labur jardungo naiz; izan ere, oinarrizko eskubide bat aldezteko Talde Sozialistak aurkeztu eta gaur hemen eztabaidatu behar dugun legez besteko proposamena guztiz argia da, bai azalpenei bai xedapenei dagokienez. Hori besterik ez da. Herritar guztien justiziarako eskubideaz (oinarrizkoa) ari gara, hain justu ere. Ez da inguru-minguru ibiltzeko garaia. Alderdi Popularraren Gobernuaren Tasa Judizialen Legea nik gogoratzen dudan eta gogoratzen den lege erregresiboenetako bat izateaz gain, Konstituzioaren aurkakoa ere bada, aurrez aurre urratzen duelako, baina ez zuzenbidez, herritar guztiek berdintasun-baldintzetan justizia izateko aukera, aberatsentzako justizia bat eta pobreentzako beste bat eratuta. Hori bezain sinplea eta hori bezain tristea da. Egia da ahoa betetzen zaigula baina, bideko zer zatitan utzi ditugu ahaztuta horrenbeste borrokatu ditugun gauza horiek guztiak eta printzipio horiek guztiak, askatasun-, berdintasun- eta justizia-printzipio horiek guztiak, gure antolamendu juridikoko goi mai- lako balio horiek? Zer da funtsezko zerbitzuetarako sarbidea, esaterako, justiziarako sarbidea arrazoi ekonomikoengatik mugatzeko kontu hori, legebiltzarkideok? Aipuen adierazi ezinezko hiztegietara pasatuko den egindako esaldi bat ere badaukagu: "Babes judizial eraginkorretik eskudiruzko babes judizialera igaro gara". Y no lo podemos permitir. Ez dut gogoratzen orain arte gizarteko sektore guztietan horrenbesteko aurkakotasun eta errefus eragin duen beste legerik, legebiltzarkideok: erabiltzaileelkarteetan, kontsumitzaile-elkarteetan, sindikatuetan… Herrialde honetako herritar guztietan, Alderdi Popularrari botoa ematen diotenak barne. Ez da erraza ulertzea Justizia ministro batek nola uzten dituen jaramonik egin gabe, erabateko lotsagabekeriaz eta mespretxuz, oposizioaren, abokatuen eta horien elkargoen, epaile-, fiskal- eta idazkari-elkarte guztien, eta operadore juridiko guztien iritziak. Mundu guztiaren iritziak, jaun-andreok. Argi gera bedi tasazoak –edo tajazoak, horrela ere deitu baitzaio– halabeharrez eragiten diola justizia aldarrikatzeko eta eskatzeko aukerari. Legeak gure herrialdeko justiziaren funtzionamendua hobetuko dueneko eta krisi-egoeran neurri horiek gehiegikeriak egitea galaraziko duteneko justifikazio hori gezurra da, legebiltzarkideok, eta batez ere errespetu-falta justiziari berari eta justizia horren erabiltzaileei. Krisi ekonomikoaren aitzakia zakarraren atzean benetan ezkutatzen dena zerbitzu publikoak hobetzeko ahalmenen erabateko krisia da. Justizia Administrazioak hobetzea behar du, hain zuzen ere. Herritarrengana iristeko modua hobetu behar du, ebazpen-denborak hobetzea behar du, epai lasterrak behar ditu, arazoak bizkor ebazten dituztenak, baliabide materialak hobetzea behar du, baliabide pertsonalak hobetzea behar du, egitura hobetzea behar du... Azken batean, eskaintza hobetzea behar du, eskaintza hobetzea. Baina egiten dena da eskaria murriztu, kontsumoko produktu soil bat balitz bezala. Hutsegite barkaezina da. Legebiltzarkideok, sozialistok legez besteko proposamen hau aurkeztu dugu ezin diogulako utzi Justizia Ministerioari (edo Injustiziakoari) elefante bat kristaldegi batean bezala sartzen eta, xaboi-burbuila bat lehertzen duenak bezala, horrenbeste urtetako ahaleginaz lortu duguna suntsitzen. No. No. Igoera ez da disuasiorioa soilik, batik bat neurriz kanpokoa da. Eta justiziari ezarritako lege horrekin, bere ezpata ari zaizkie kentzen muturren aurrean burua mozteko, ezpatakolpe batez burua mozteko. Hori bezain sinplea da. Ikusten duzuen bezala, hori saihestea da legez besteko proposamen horren funtsezko arrazoia, jakingo duzuen bezala, Euzko Abertzaleak eta UPyD taldeekin sinatu dugun zuzenketa transakzionala duena, honako eduki honekin: "Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernua premiatu du tasa judizialak ordaintzera behartutako subjektuetatik kanpo uztera pertsona fisikoak, eta tasa judizialak ordaindu ezin dituelako inork justiziarako sarbidea mugatuta ez izatea bermatzera, tasa judizialak herritar guztietara bereizketarik egin gabe zabaltzeak, azaroaren 20ko 10/2012 Legean gauzatutakoak, eta herritarren ahalmen ekonomikoarekiko proportzionaltasun-printzipioa kontuan izan gabe haren zenbatekoa igotzeak, oztopatu edota galarazi egiten duelako praktikan babes judizial eraginkorrerako oinarrizko eskubidea gauzatzea. "Segundo. Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzak erabaki horren berri emango dio Espainiako Gobernuari, eta baita Gorte Nagusiei ere". Talde Sozialistatik eskertu egin nahi dugu bai Euzko Abertzaleak taldea eta bai UPyD taldea akordiorako prest egotea, eta Ganberako gainerako taldeei ere transakzional hau babesteko eskatzen diegu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_157
10
8
31.01.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Zuzenketa transakzional bat sinatu dugu eta funtsean ados gaude… Jatorrizko ekimenarekin ere ados geunden arren, sinatu dugun transakzional horrekin eta Gallastegui andrearen diskurtsoarekin ere ados gaude, jakina. Diputatuen Kongresuan proiektu honen osoko zuzenketa aurkeztu genuen eta baita hainbat zuzenketa partzial ere, zentzugabekeria iruditzen zitzaigulako, herrialde honetan azken boladan egin diren zentzugabekeria handienetako bat. Oinarrizko zerbitzu publiko bat argi eta garbi murrizten duen eta herritarrak beraiek erantzule egin nahi dituen lege bati buruz ari gara. Auzitara gehiegi jotzea leporatzen die herritarrei, auzitara joatea bizio bat edo gaixotasun bat balitz bezala. Kontua da lege hori oso bidegabea dela, inondik inora ezin dela jo hobekuntzatzat, ez eta gaur egun indarrean dagoen, lehen indarrean zegoen, tasasistemaren aldakuntzatzat ere. Indarrean zegoen sistemaren erabateko aldaketa da, herritarrei eskubideak asko murriztuko dizkiena, kasu askotan justizia izatea galaraziko baitzaie, Espainiako Konstituzioko 24. artikuluak jasotzen duen babes judizial eraginkorrerako eskubidea urratuz. Erregimen berriarekin tasen esparru subjektiboa zabaltzen da; doaneko laguntza juridikorako eskubidea aitortu zaien pertsonak soilik salbuesten ditu, eta eskubide hori lortzea oso zaila da. Lehen, salmenten zenbateko garbia 8 milioi eurotik gorakoa zuten enpresek soilik ordaindu behar zuten tasa, orain enpresamota guztiek ez ezik, auzitara jo nahi duen partikular orok ere ordaindu beharko du, bere ahalmen ekonomikoa kontuan izan gabe, eta irabazi asmorik gabeko erakundeen aldeko salbuespena ere ezabatu egiten du, eta horiek ere aurre egin beharko diete tasa berriei. Ezin da baztertu pertsona fisikoei jurisdikziotasak ezartzeko modu berritzaileak doaneko justiziaeskaeren gehikuntza izateko aukera ere, neurri horrekin lortu nahi dela esaten denaren kontrako ondorioa eraginez, argi dagoen bezala, dirua biltzea dena. Esparru objektiboa ere zabaldu egin da, arlo zibilera, lan-arlora eta administrazioarekiko auzien arlora hedatu delako tasa, zigor-arloa soilik hortik kanpo geratuz. Inork nahiko ez lukeen jurisdikzioesparru horretarantz ihes egitea eragin lezake horrek, arlo zibilaren edo merkataritza-arloaren kaltetan, bi arloetan eskubideak eska daitezkeen kasuetan. Aurrekoa alde batera utzita, ezarritako zenbatekoena da larriena, izan ere, praktikan, zenbateko txikiko edozein erreklamazio-mota abian jartzea ezinezkoa egingo du ekonomiaren aurkakoa izango delako, hau da, herritar gehienei eragiten dien erreklamazio motak; horrela, bestalde, ez ordaintzearen eta ez betetzearen kultura sustatuko da, gure auzien arrazoi nagusia dena, eta ez herritarrek auzotara jotzeko ezkutuko bizioa edo gogoa. Gure ordenamenduaren aurreko erreformen xedea herritarrei justiziarako sarbidea erraztea izan bada, oztopoak edo kostuak kenduta, erreforma hau, lege hau, kontrako noranzkoan doa, eta horregatik iruditzen zaigu erabateko zentzugabekeria. Gainera, bitxia bada ere, erreformari nolabaiteko legitimotasun konstituzionala eman nahi zaio tasen aurreko sistemari buruzko Auzitegi Konstituzionalaren 20/2012 epaiaren aipuarekin, zioen azalpenean egiten denarekin. Baina erreferentzia hori guztiz engainagarria da, epai berak "tributu" horren legezkotasuna zalantzan jartzen duelako, baldin eta erakusten bada ezarritako tasen zenbatekoa hain handia dela, non, jurisdikziorako sarbidea galarazten duen edo jakineko kasu batean oztopatu egiten duen zentzurik gabeko baldintzekin, orain gertatzen den bezala. Are gehiago, epaiaren izaera aplikatzen badugu, ekitaldi horretako emaitzak legearen konstituzio-kontrakotasuna aditzera ematen du. Laburtuta, eta amaitzeko, oinarrizko zerbitzu publiko baten murrizketa da; oso lege erregresiboa da; herritarrak errudun eta erantzule egiten dituen, edo erantzule egin nahi dituen legea da. Nabarmen murrizten ditu herritarren eskubideak; dirua biltzeko soilik hartutako neurria da; ez ordaintzearen eta ez betetzearen kultura sustatzen duen legea da; eta herritarrei justiziarako sarbidea argi eta garbi oztopatzen dien legea da. Eta amaitzeko, gure iritziz, Konstituzioaren kontrako legea eta oso lege bidegabea da. Horregatik sinatu dugu sinatu dugu zuzenketa transakzionala Talde Sozialistarekin eta Euzko Abertzaleak taldearekin. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_158
10
8
31.01.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Lehendakari jauna, sailburu andrea, legebiltzarkideok, arratsalde on. Tasa Judizialen Legeak, orain eztabaidatzen ari garen ekimena eragin duenak, eztabaida eragin zuen izapidetzen zen garaian ere, eta berdin jarraitzen du onartu ondoren ere. Bigarrena lehenengoaren ondorioa izango da, seguruenik. Herritarrek, auzokideekiko eta partikularrekiko harremanen ondoriozko arazoak ebazteko eta okertzat jotzen diren erabaki administratiboei aurre egiteko, justizia eskatzeko duten eskubide garrantzitsuari eragiten dion legea da. Lege hori Kongresuan onartu zen oposizioko talde guztietako diputatuek eserlekuetatik alde egin zuten saio batean, parlamentuko erabileren mespretxutzat jo zutenagatiko haserrea adieraziz. Baina kontua ez da oposizioko talde guztiak kontra jarri direla; lehen esan den bezala, epaile- eta fiskal-elkarteak, abokatu-elkargoak, prokuradoreak, eta abar ere kontra jarri dira, eta baita Botere Judizialaren Kontseilua bera ere elaborazio-fasean. Lege honen zioen azalpenean adierazten den bezala, xedea ez bada zerga gehiago biltzea, eta auzi gehiegi izatearen arazoari aurre egiteko prozesua bada, uste dugu ez dela asmatu neurri honekin. Esan dudan bezala, herritarrek auzitara gehiegi jotzeak eragindako arazo bat badago, uste dugu sakon aztertu beharko litzatekeela arazo hori. Eta, seguruenik, bat etorriko gara arazoa arintzeko erreformatu egin behar dela esateko orduan. Nola da kontua. Auzi-kopurua murrizteko, beste gauza batzuen artean, gatazkak ebazteko judizioz kanpoko sistema bat ezarri behar da, adiskidetzea edo transakzioa bezalako prozedurak indartuta, baina horretaz ez da batere hitz egiten lege honetan. Baina tasa gehiago ezarrita eta beste batzuk neurriz kanpo igota egin zaio aurre arazoari. Modu horretan eginda, gure taldeak uste du lege horrekin oinarrizko eskubide bat kaltetzen dela, eta aberatsek eta ahaltsuek soilik eskura duten justizia baten itxura ematen dela. Lege horrekin justiziaren zerbitzu publikoa garestitu egiten da. Herritarra zergen bitartez ari da ordaintzen Justizia Administrazioaren kostua, beraz, Tasa Lege horrekin zerbitzua bi aldiz ordaintzen ariko litzateke. Eta hori atzerapauso nabarmena iruditzen zaigu. Lege horrekin, tribuna honetan lehen ere esan den bezala, prezioa jartzen ari zaio justiziari, zuzenbide-estatu batean zentzugabea dena. Gizartearen zati garrantzitsu bat justiziako arlo guztietatik kanpo geratuko da, babesik gabe, eta babes judizial eraginkorraren eskubide konstituzionala urratuko du. Adibidez, ezinezkoa egingo du zerbitzu-enpresa handien aurka (argindarra, telefonia…), merkataritza-kateen aurka, bankuen aurka edo aseguru-etxeen aurka auziak jartzea, enpresa horiek auzitarako ahalmen mugagabea dutelako. Auziak planteatzeko zailtasun horrek, gehiegikeriak egiteko bidea prestatuko du. Ez du konpentsatuko epaitegian 3.000 euro gainditzen ez dituen erreklamazioa aurkezteak, ordaindu beharreko tasen kostua aurkeztutako erreklamazioaren kostua gaindituko duelako. Modu horretan, Tasa Judizialen Legeak bide judizialetik kanpo bidaliko ditu kontsumitzaileak. Baina kontsumitzaileak bidaltzeaz gain, beste ondorio kaltegarri bat du ekonomiaren eta merkatari txikien gainean: kontsumoa murriztea eragingo du, merkatariek ez dietelako erosleei utziko ondasunen ordainketa geroago egiten, ondasunak ez ordaintzeko arriskua eta bide judizialeko erreklamazio baten kostua ikusita. Ez dago zalantzarik jendeari auzitara jotzea burutik kentzeko eginda dagoela. Trafikoko isunen kasua paradigmatikoa da: arau-hauste arinetan, isunen zenbatekoa ordaindu beharreko tasena baino txikiagoa da, beraz, inork ez du helegiterik jarriko. Baina bada arazo ugari planteatzen dituen beste kontu bat ere, nire ustez bereziki interesgarria dena, lan-arloko auzien kostuen arazoari buruzkoa, hain zuzen ere. Auzia galtzen duen alderdiak ordaindu behar ditu tasak, helegitea berak aurkeztu ez badu ere (gauza bitxia da hori). Gerta liteke erabaki judizial bati helegitea ez aurkeztea erabakitzen duen norbait, tasak ordaindu ezin dituelako, tasa horiek ordaintzetik ez libratzea, baldin eta beste alderdiak helegitea aurkeztea erabakitzen badu eta bigarren auzialdian arrazoia ematen badiote. Adibidez (aipatu dudan bezala, lan-arloan), enpresa bat auzitara eramaten duen eta aldeko epaia jasotzen duen langile baten kasuan, lehen auzialdian tasetatik salbuetsita dago. Hala ere, enpresariak helegitea aurkez dezake erabakiaren aurrean eta, kasu horretan, bigarren auzialdian aldeko epaia izaten badu, langileak tasak ordaindu behar ditu. Baina hori langileei ez ezik, enpresa txikiei ere gerta dakieke konpainia handiak auzitara eramaten dituztenean, lehen esan dudan bezala, konpainia handiek baliabide juridiko ikaragarriak dituztelako eskura. Eta, gure iritziz, are eta larriagoa dirudi beste kasu batzuetan duen aplikazioak, esaterako, oinarrizko eskubideen babesak. Adibidez, adingabe baten intimitaterako eskubidea arlo zibiletik defendatzea. Adingabe baten intimitatea arlo zibiletik defendatzea 2.300 euroraino ordain daiteke tasatan soilik, baldin eta Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkezten bada. Nor ausartuko da aurreikuspen horiekin demanda aurkeztera? Horrela ez al dira arau-hausleak saritzen? Herritarrek eskubidea dute euren legezko interesak eta euren eskubideak defendatzeko auzitegira jotzeko, eta ezin da galarazi edo burutik kendu Justizia Administraziora jotzea gehiegizko tasak ezarrita. Tasen zenbatekoak gehiegizkoak dira eta, esan dudan bezala, herritar askori galarazten die justiziaren arlo guztietara jotzea, hau da, babes judizial eraginkorrera jotzea. Arrazoi horiengatik guztiengatik, gure taldeak zuzenketa bat sinatu du Talde Sozialistarekin eta UPyD taldearekin, eta gainerako talde guztiak ere sinatzera animatzen ditut, bidezkoa dela uste dugulako. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_159
10
8
31.01.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta, lehendakari, señorías, buenas tardes. EH Bildu aborda este debate con criterios firmes y claros y dejamos claros dichos criterios en la enmienda adicional presentada a la proposición no de ley inicial. En EH Bildu creemos y estamos convencidos de que este debate es totalmente necesario para garantizar una sociedad integrada por mujeres y hombres que dispongan de iguales derechos. Eztabaida honen bitartez bi eredu alderatu nahi ditugu, bi apustu lehian daudela iruditzen zaigulako. Apustu bat, edo jarrera bat, Alderdi Popularrarena, bere neurrien bitartez herritarren askatasunak suntsitu nahi dituenarena, Erregimen demokratikoak deiturikoek oinarritzat zuten jarrera, hain zuzen ere. Herritarren askatasunen oinarrizko nukleo hori suntsituta beste prozesu eratzaile bat sortu nahi dute, herritarrak eskubiderik gabe utziko lituzkeena. Laneskubiderik gabe, eskubide sozialik gabe, inolako eskubiderik gabe, eta are okerrago dena, ia inolako itxaropenik gabe. Eta Euskal Herria Bildutik horrexegatik kontrajarri nahi dugu beste prozesu eratzaile bat. Aldaketa politiko eta sozialeko prozesu bat, egiara hurbilduko gaituena eta berdintasuna, solidaritatea eta askatasuna bermatuko dizkiguna. Herri aske bateko herritar gisa izango dugun askatasuna. Eztabaida honek, une honetan, babes judizial eraginkorraren bihotzari eta pertsona guztien justiziarako eskubideari erasotzen die, tribuna honetan nire aurretik aritu direnek adierazi duten bezala, baina gauza nabarmenago bat ere erakusten digu argi eta garbi: demokrazia, Ganbera honetan hainbat eta hainbat aldiz aipatzen dena, duela gutxi Ganbera honetan bertan aipatu dena, mehatxatuta dagoela eta jomugan dagoela, baina ez demokraziaz hitz egitean ahoa betetzen zaienen jomugan. Herritarren asmoak zuzentzen dituztenek mehatxatuta dago mekanismo eta sistema gaizto baten bitartez. Eta uler ezazue, PPko legebiltzarkideok, zuek buruzagi horien zerbitzari-rola betetzen ari zarete, demokrazia, une honetan, euren mozkin-marjinei eta gainerako herritarren gaineko nagusitasun-marjinei eusteko oztopo bat dela adierazten duten horien zerbitzari-rola. Eta testuinguru horretan gaude orain. Horregatik ari zarete egiten arlo judizialean eta gainerako arloetan egiten ari zaretena, jokoan dagoelako zuen kokapen menderatzailearen eta gauzak nola izan behar duten aspalditik esaten ari direnen kokapen menderatzailearen biziraupena, eta horregatik ari zarete suntsitzen, arestian adierazi dizuedan bezala, estatu baten existentzia duintzen duen edozein elementu demokratikoren oinarriak. Y no estamos aquí para debatir sobre ninguna medida en concreto. No. Sabemos que la aprobación de las tasas judiciales ha provocado el que muchas personas se hayan quedado sin protección, pero hay una larga relación de antecedentes que demuestra que el problema es más general. Badira lehen aipatu diren aurrekariak –ni ez naiz horien inguruan gehiegi luzatuko– sistema judizial elitista baten aldeko apustua jasotzen dutenak, gehien dutenentzako onurekin eta gutxien dutenentzako arazoekin, hau da, prozesu judizial bati aurre egiteko ahalmen gutxiagorekin. Helburua ez da soilik dirua biltzea, baita herritarrei atzera eginaraztea ere: behar adinako baliabide eta ahalmenik ez dutenak boterea auzitara eramateko aukeratik aldendu nahi dituzte. Azken batean, justizia lortzeko aukeratik eta borondatetik kanpo utzi nahi dituzte herritar gehienak. Zuek defendatzen duzuen sistema juridiko elitista horren aldeko jarrera edo apustua abalatzen duten aurrekari asko daude: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erreforma egiteko saiakera, boterebanaketa murriztu eta independentzia judiziala hautsi nahi zuena; lehen aipatu den Tasa Legea, babes judizial eraginkorraren aurkako neurriz kanpoko zenbatekoak dituena; justiziaren pribatizazioa; justizian inbertsiorik ez egitea; arau prozesaletan arintasunik ez izatea (begien bistakoa da hori zenbait prozesuren moteltasuna ikusita, esaterako, Bárcenasen prozesua edo Urdangarinen prozesua eta Noós kasua ikusita), eta batik bat, Zigor Kodea gogortzea, iritzi publikoan eragin duten eta, aldi berean, neurrira eskainitako indultuekin, esaterako, ausarkeriaz gidatzen dutenei eskainitakoekin, guztiz bateragarriak diren kontu puntualen ondoriozkoa, edo baita beste leku batzuetan ausardiaz gidatzen dutenen aldeko neurriekin ere, esaterako, Kuban gertatutako Carromero jaunaren kasuan. Nolanahi ere, kaleratzeen aurrean proposamen argirik ez izatearekin ere argi ikusten da. Eta nik grosso modo adierazi dudan hori guztia ez du EH Bilduk esaten, ez dira zuek gure aurkari politikoak zaretela uste dugulako ateratzen ditugun ondorioak. Hori guztia adierazten dute lehen aipaturiko erakunde judizial guztiek. Demokraziarako Epaileek, Francisco de Vitoria Magistratuen Elkarteak edo Magistraturako Elkarte Profesionalak adierazten dute… Denek. Denek bat egin dute hori adierazteko, aurrekari horiek guztiak praktikan jartzen ari zaretela eta arriskutsuak direla, eta modu uniformean egin dute, gainera. Eta ez da erraza gisa horretako elkarteak elkartzea. Todos esos antecedentes no los hemos inventado nosotros, sino que han salido en la reflexión conjunta de jueces, fiscales y abogados, personas de muy diversas ideologías. Con esos antecedentes es evidente que, si la justicia del estado español ha sido difícil de entender, debido a las reformas, actualmente se ha convertido en una entelequia. Eta zer aitzakia edo justifikazio dituzue zuek edo ditu Alderdi Popularrak erreforma judizialen sorta hori aurrera eramateko? Bat, justizia arindu nahi duzuela. Hori gezurra da, izan ere, baldin badakizue –eta jakingo duzue–, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak dio horrelako neurriak inplementatzeko argudio gisa erabiltzen dituzuen 9 milioi izapide judizialetatik 1.673.127 soilik gauzatu zirela epai gisa, eta gainerakoak izapide judizial beraren erreplika edo errepikapenak direla. Beraz, ez dago Europako azken muturrean jartzen gaituen asetasun hori, zuek argudiatzen duzuen bezala. Baina, bestalde, doaneko justizia finantzatzeko baliabideen optimizazioarekin argudiatu edo justifikatzen duzue, eta hori ere gezurra da, ahaztu egiten baituzue, eta gauza bera dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak ere, 2011n eta 2012an murriztu egin zirela doaneko laguntza judizialaren gastuak % 2,8tik % 3,6ra bitarteko portzentajeetan. Beraz, ez dago zuek planteatzen duzuen premia urgente hori. Si de verdad quieren reducir u optimizar gastos judiciales, infórmense de cuánto dinero se destina a la Audiencia Nacional y a los militares. Gastu judizial hori benetan murriztu eta optimizatu nahi baduzue, Audientzia Nazionala eta egitura juridiko militarra ken ditzakezue, hau da, jurisdikzio militarra finantzatzeari utz diezaiokezue, izan ere, horrek bai aspaldi alde batera utzi zuela babes judizial eraginkorra. Nik ez dakit espainiar estatua militartzen ari garen edo sistema demokratikoa izan behar zuenean hamarkadak atzeratzen ari garen. Hor bai izango zenuketela aukera Espainiako justizia bere pareko edozein herrialde demokratikoren antzekoa izatea lortzeko behar diren baliabideak eta tresnak. Baina argi dago hori ez dela helburua, izan ere, neurri horiekin lortuko duzuen gauza bakarra –jakineko kasuak azalduko dizkizuet– zailtasun eta errealitate oso larriak areagotzea baino ez duzue lortuko. Indarkeria matxistaren tratu txarrak jaso dituzten emakumeek 300 euro ordaindu behar izatea auzitegira joateko eta, gainera, arazoak izatea ondasunak likidatzeko. Horixe da lorpen handietako bat. Eta gauza gehiago. Lo que van a conseguir va a ser que las grandes empresas paguen la misma cantidad que las pequeñas y medianas empresas: Inditex y las pequeñas tiendas locales pagarán lo mismo. Lehen esan dizuet enpresa handi edo transnazionalei laguntzea soilik dela zuen xedea, izan ere, haien aurkako erreklamaziorik ez jartzeko konbentzituko baitituzue, gerta daitekeelako hiru auzialdiren truke 10.000 eurotik gora ordaindu behar izatea. Eta lehen adierazi den bezala, erabiltzaileek enpresa handien aurkako ekintza kolektiboak egitea saihestea ere bazen zuen xedea, esaterako, bankuen edo enpresa elektrikoen aurkakoak. Langabeei erasotzen diezue tasazo deiturikoarekin eta, hori gutxi balitz, Zigor Kodearen erreformarekin batera egiten duzue, langabeziagatiko edo erretiroagatiko prestazioen inguruan egindako iruzurra eskularru zuriko iruzurgileek, Bárcenas, Correak edo enparauek egindakoaren pare jartzen duenarekin. Utzi egin behar al duzue, Alderdi Popularreko legebiltzarkideok, langabeziako prestazio batean iruzurra egiteagatik sei hilabete eta hiru urte bitarteko kartzela zigorrarekin ordaindu behar izatea eta eskularru zuriko lapurren kasuan 120.000 eurotik aurrera soilik delitutzat jotzea? Guk ulertzen dugu gainerakoa Montoro jaunaren amnistia fiskalaren bidez edo aipatzen dudanaren antzeko okerreko edozein bidetatik itzuliko dela legezkotasunera. Horregatik guztiagatik, inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zaigu Gallardón jaunak, Espainiako Justizia ministroak martxan jarritako neurrien konstituziokontrakotasuna eta demokraziaren aurkako izaera salatzea, eta guk geuk kudeatutako sistema judizial propioa izatea exijitzea, sistema arina eta gure herrikideengandik hurbil dagoena –gure herritarrek zer nahi duten jakiteko funtsezko elementutzat jotzen denaren oinarria dena, hau da, hurbiltasuna–, bidezkoa eta berdintzailea. Eta hori gaur jasaten ari garenaren kontrakoa da. Zuek, PPko legebiltzarkideok –eta oraintxe amaituko dut– meritu handia duzue: Euskal Herriko nahiz Espainiako herritar gehienak zeuen kontra jartzea lortu duzue. Zuek hortik haratago joan zarete, eta horrek meritu handia du. Azorín idazleak, 1903an, Lebrijan jornalari batzuei esan ziena, iragarle ez ezik, egungoa eta erreala izatea ere lortu duzue zuek: legeak aberatsentzat egiten direla. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_160
10
8
31.01.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, lehendakari andrea. Zein ezaguna egin zaidan entzun berri dudan diskurtsoa, Matute jauna, izan ere, zenbat aldiz entzun dudan Ganbera honetan tribuna honetatik pasatutako edozein gairen inguruan! Eta demokraziari dagokionez… Zuk ondo dakizu Ezker Batuan zeundenean zure demokrazia-kontzeptua, zurea diot, ez Ezker Batuarena, ez zela Europako herrialde demokratikoetan ulertzen dena, zure demokrazia-kontzeptua beste bat zela! Badakit onartzen didazula, baina, jakina, ez itzazu nahastu txurra ardiak eta ardi merinoak giza eskubi- deez hitz egiten ari zarenean, badakigu eta zer demokraziaz ari zaren. Gallastegui andrea, babes eraginkorra izatea defendatzeko legez besteko proposamena aurkeztu diguzu, baina tasei buruz soilik hitz egin duzu, tasei buruz soilik. Beraz, hitz egin dezagun tasei buruz eta ez babes eraginkorraz. Hitz egin dezagun tasei buruz. Zure ekimenean esan diguzu Felipe González jaunak tasa judizialak ezabatu zituela, eta hori egia da. Baina ahaztu egin zaizu esatea Rodríguez Zapatero jaunaren Gobernuak auzitegietara joatea burutik kentzeko zela zioen hitzaurre batekin (beraz, disuasorioa), 2011ko martxoaren 24ko legean, epaiketa zibiletara eta prozedura monitorioetara hedatu zuela tasa, eta aurretik, 2009ko azaroaren 3ko legean, errekurritu ahal izateko gordailu judiziala ezarri zuela. Eta orain galdera bat egin beharko dugu hemen entzun ditugun diskurtso hauen ondoren: Justizian egon al daiteke tasarik? Kontua da tasak bazeudela. Egungo ministroaren aurretik tasak zeuden. Beraz, baietz dirudi. Gainera, norbaitek, bere garaian Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkezteko ideia bikaina izan zuen, eta Auzitegi Konstituzionalak tasak egon zitezkeela esan zuen. Maneiro jauna, ez Konstituzionalak soilik: Europako Auzitegiak ere tasak daudela esan zuen. Eta gero ikusiko dugu denbora ematen didan denei erantzuteko, izan ere, Europan aspalditik dituzte tasa handiagoak denentzat orain gauden sistema honetan. Doaneko justizia egoteak ez du esan nahi justizia doanekoa denik. Auzitegi Konstituzionalak bere epaian emandako esaldia da. Matute jaunak esan digu doaneko justiziak kostua murriztu duela urtetik urtera. Ez dakit nondik atera den datu hori, baina Gallastegui andreak Eusko Jaurlaritzarenak izango ditu, eta Mendia andreak, eta ez dizut azalduko gainerako autonomia-erkidegoena, izan ere, 2011n soilik 269 milioiraino igo zen, aurreko urtean baino 50 milioi gehiago, alegia. Ez dakit zer datu maneiatzen dituzun zuk, ez eta nola erabiltzen dituzun. Eta orain, ikus dezagun: zergatik egiten da lehendik dauden tasak aldatzeko lege bat? Guk esan behar dugu epaileek eskatu zutela (beste kontu bat da zertan gastatu nahi zuten bildutakoa); gobernu autonomikoek eskatu zutela, batik bat Alderdi Sozialistak gobernatutakoek (Asturiasi buruz ari naiz, Eusko Jaurlaritzari buruz ari naiz, Kataluniako hiruko Gobernuaz ari naiz), erreforma egitea eskatzen zutenak eta doaneko justizia izateko diru-sarreren ez-askitasuna lanarloan frogatu behar dela eskatzen zutenak. Alderdi Sozialistak gobernatutako autonomia-erkidegoetatik zetozen planteamendu horiek. Ofiziozko txandak egiten zituzten abokatuek ere eskatzen zuten erreformaren bat eta gobernu horiek beraiek ez zioten ez garaiz eta ez epe barruan ordaintzen, dirurik ez zutelako, Matute jaunak gero eta gutxiago gastatzen zela esan digun arren. Jendeak ez zuen kobratzen, Matute jauna. Eta, azkenik, begien bistakoa da doaneko justizia finantzatu egin behar dela! Ez dute finantzatzen haren eskubidea dutenek. Badirudi badagoela printzipio bat, gai bat ateratzen den bakoitzean zuei ondo iruditzen zaizuena, baina ikusitakoaren arabera hemen aplikatu behar ez dena. Eta planteatzen den erreformak printzipio bati erantzuten dio, justizia erabiltzen duenak eta gehien duenak ordaintzen duela. Baina zati txiki bat baino ez du ordaintzen. Planteatzen ari den erreformak, kasurik onenean eta aurreikusitakoa biltzen bada, ez du bilduko justiziako gastuaren % 10 ere. Beraz, erdi tasa bat da, nolabait esatearren. Diskurtso demagogikoa egitera etorri zarete denok, baina Ezker Batuaren iritziz tasak egon daitezke eta, egia esan, egon dira eta ez du ezer esan; CIUren iritziz, egon daitezke eta, gainera, beste tasa judizial bat ezarri du Katalunian, inork aipatu ere egin ez duena; Alderdi Sozialistaren iritziz, beraiek ezartzen badute, beraiek eskatzen badute edo beraiek eskatzen duten bezala bada; EAJren iritziz, bai, lehen zeudenei buruz ere ez baitzuen ezer esan; eta UPyDri ondo iruditzen zaio Kataluniakoa ere. Bai, bai, bai. Eztabaida irakurri dut, Maneiro jauna, eta Rosa Díezek Diputatuen Kongresuan esan zuen gauzetako bat zen ea tasa berri horiekin tasen kobrantzan bikoizketarik egongo zen, eta Kataluniakoa oso ondo zegoela jada. Irakurri egin dut, eta badakit zertaz ari naizen hitz egiten. Epaileez hitz egin denez, honako hau dio APM txostenak: Espainiak, 46 milioi biztanle, 9 milioi auzi, 9 milioi jarduera judizial; Frantziak, gordailu judiziala duenak, 66 milioi biztanle eta 6,5 jarduera, heren bat gutxiago. Baina Frantziako gordailu judizial horiek zenbatekoak dira? Alemanian, tasek kostuaren % 44 osatzen dute, Portugalen % 41 eta Espainian –iristen bada, ikusiko dugu– % 10era iritsiko da. Zergatik kolektibo batzuk ez daude ados erreformarekin? Mariano Rajoyren Gobernuak proposatutako erreforma doaneko justizia finantzatzeko da. Autonomia-erkidegoek ordaintzen duten doaneko justizia. Eta diru-sarrera horiek jaso nahi dituen autonomiaerkidegoak horretarako aukera izango du. Eta kito. Babes eraginkorrerako eta doaneko justiziarako eskubidea gutxien duten herritarrei bermatu behar zaie. Niri barregura ematen dit zuen zuzenketa transakzionalak. Gero azalduko dizut. Eta gero esaten diguzue… Mesedez! Nik ez dakit erreforma irakurri duzuen, zerbait irakurri duzuen, edo hona etorri zareten zuen ez dakit zer kontatzera… Matute jaunak betiko diskurtsoa egin du, jaki- na (multinazionalak eta kontu horiek), baina gainerakook gauzak pixka bat begira zenitzaketen, ezta? Nor daude tasetatik salbuetsita? Doaneko justiziako guztiak, Matute jauna eta gainerakoak. Zer ari zarete esaten pobreek edo langabeek ez dutela sarbiderik? Baina zer ari zara esaten? Doaneko justizia eta, gainera –eta zuek ere badakizue, denek baitakite– zenbatekoa handituko da doaneko justiziarako sarbidea izateko. Beraz, nor daude salbuetsita? Orain zegoena baino jende gehiago. Genero-indarkeria ere sartzen da –banantzea eta dibortzioa barne, Matute jauna–, eta haurrei tratu txarrak ematea eta desgaituak, orain arte doaneko justizian sartzen ez zirenak. Nor daude salbuetsita? Auzi penal guztiak. Duela minutu batzuk Gallastegui andreak galdetu digu ea ondo irudituko al litzaigukeen edanda zihoan gidari bati epaiketa doan ateratzea, eta berari oso gaizki iruditzen zaiola gaineratu du. Agian zigorarloan tasak ezarri behar direla planteatzen ari zaigu, auzi penal guztiak salbuetsita daudela eta. Edo, agian, bakoitzari ondo iruditzen zaion edo ondo iruditzen ez zaion delituaren arabera ezarri behar dira tasak! Edo zeren arabera ezarri behar dira tasak zigor-arloan? Delitu bakoitzarekin edo bakoitzari delitu bakoitza iruditzen zaigunarekin demagogia egiten hasten bagara… Esango dizut zigor-arloko guztiak Espainiako sistema judizial osoaren % 72 direla, lan-arloko lehen auzialdiko guztiak; gainera, baliabideetatik salbuetsita daude autonomoak, gaitasuneko eta seme-alabatasunezko guztiak, adingabeen guztiak, oinarrizko eskubideen babesekoak, prozedura monitorioetarakoak eta ahozkoak, baldin eta 2.000 euro gainditzen ez badituzte –EAJko jaun-andreok, ez dakit zer planteamendu ari zineten egiten–, eta administratibo guztiak, isiltasun administratiboagatik edo Administrazioaren jardueraezagatik joaten denean. Epaiketa-kostuekin irabazten bada ere zero ateratzen da. Beraz, arrazoi duenak… Norbaitek honela adierazten zuen kexa: "Jo! Ea kostuak kostuekin ordaindu behar izaten dituen…, tasa judizialak auzitan ibili ez denak ordaindu behar izaten dituen!". Jakina! Gainera, dirua ordaintzen ez duen lotsa gutxikoa da, eta horregatik erreklamatzen dizkiote kostuak eta ordaintzera kondenatzen dute. Bai, pertsona horrek tasak ordaintzea da logikoena. Bai, horretara behartu duelako. Ez delako derrigorrezkoa epaitegietara joatea. Horretarako dago arbitrajea, erabili nahi denean erabiltzeko. Eta zuk esan diguzu horretaz ez dela hitz egiten lege honetan. Bai, hitz egiten da horretaz, ebazpena judizioz kanpokoa izanez gero hobaria % 60koa delako. Beraz, % 20ko hobaria dago prozesuak pilatzen badira, % 10ekoa sistema telematikoa erabiltzen bada, baina arbitrajea erabili eta epaitegira ez bada joaten, tasa zero da. Denbora agortu zait, beraz, hurrengo interbentzioan hitz egingo dut zure zuzenketaz. Eta izaten ditugun eztabaida guztietan denek esaten dutenean aberatsek gehiago ordaindu behar dutela eta pobreek gutxiago, ez dakit zergatik zuek alderantzizkoa planteatzen duzuen. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_161
10
8
31.01.2013
GALLASTEGUI OYARZÁBAL
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ea, bada; herritarrei justiziara jotzea eragozten dieten tasa batzuei buruz ari gara hemen berbetan. Funtsezko eskubide bat oztopatzen duten tasa batzuei buruz ari gara. Onartu dituzuen tasa horiek ia guztiz murriztu diete herri honetako herritar askori justiziaauzitegietara jotzeko aukera, beren eskubideak babestu ahal izateko. Diru-kontua da huts-hutsean. Alegia, demanda bat jartzeko edo epaitegi jakin baten babesa eskatzeko aurrez jarri behar den diru-kopurua dela-eta, herritar askok ezin izango dute epaitegietara jo. Kontua ez da pertsona batzuek auzitara ez jotzea erabakitzen dutela beldur direlako ez dutela aldeko epaia jasoko edo epaiak ez dituela beren aurreikuspenak beteko. Kontua da ezin izango dutela ordaindu funtsezko eskubide hori betetzeko aurretiaz ordaindu beharreko zenbatekoa eta horregatik ez dutela epaitegira joko. Horixe da kontua, ez besterik, Damborenea jauna, eta zuk ere badakizu hori. Argi eta garbi azaldu zuen Konstituzio Auzitegiak; Konstituzioaren arabera tasak legezkoak zirela onartu zuen, betiere tasa horiek ez baziren oztopo pertsonek babes judizial eraginkorra jasotzeko, eta horixe da eztabaidaren muina: auzitegietara jotzeko aukera. Doako justiziari buruz jardun duzu, eta aipatu duzu doako justizia tasen bidez ordaintzen zela. Gezurra. Doako justizia zergen bidez ere ordaintzen da, doako justizia jasotzeko eskubidea duten pertsona batzuek dagozkien zergak ordaintzen baitituzte. Pertsona horiek doako justizia jasotzeko eskubidea dute, arauan zerbitzu horren onuradun izateko ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztelako, alegia: indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino gutxiago irabaztea –gutxieneko soldata hori nolanahi deitzen den ere orain–, luxuzko ondasunik ez izatea… Alegia, zuk ondo dakizkizun gauza horiek guztiak –ez dizkizut, hortaz, gogora ekarriko–. Gizon-emakume horiek, baina, beren zergen bidez ordaintzen dute doako justizia. Bestalde, ez dute zerbitzua gehiegikeriaz baliatzen justiziara maiz jo behar duten horiek beren eskubideak bermatzeko eta dagokien hori eskatzeko –hots, justiziaren berezko xedeetarako–. Gainera, zer da gehiegizko erabileraren kontu hori? Gehiegikeria oso argi dago! Nik bezain ondo dakizu zuk Espainiako araudiak, kostuen arloan, berariaz duela ezarrita ausarkeriaren kontzeptua, alegia, berariaz duela zehaztuta eskubidea gehiegikeriaz baliatzea zer den –hitz lauz esateko–. Guztiok izango dituzue buruan zenbait adibide… izugarri lazgarriak baitira. Kontua da lehen instantzian ezespen-epaia edo akats nabarmeneko epaia jasotzea nahikoa izango dela herritar askok beren auzia bertan behera uzteko, ez dutelako bigarren instantziara jotzeko modurik, akats judiziala bidezko den moduan ebazteko. Orobat, beste zenbait gauza ere onartezinak dira guztiz. Esate baterako, ba dakizue…? Seguru badakizuela, komunikabide guztietan azaldu delako. Zabarkeria mediko batengatik, sufrimendu fetaleko erditze batean gertatutako zabarkeria medikoagatik kalteordainak erreklamatzeko, gaur egun 11.300 euro ordaindu behar lirateke, 300 euroko erreklamazioa egiteko, haur baten jaiotzean… Bai, bai. Demagun, bestalde, pertsona bat, kotxean zihoala, tetraplegiko geratu dela trafiko-istripu baten ondorioz, eta demagun autoan gidari zihoana mozkor zihoala –hori, jada, beste kontu bat da– eta haren aurka jo behar duela bide zibiletik, tetraplegiaren kalte-ordainak erreklamatzeko. Bada, gutxi gorabehera 1.300.000 euroko kalte-ordaina erreklamatuko balu –arrazoizko zenbatekoa, esaterako, pertsona gaztea bada–, 19.500 euro baino gehiago ordaindu behar luke, Auzitegi Goreneraino iritsi behar balu. Eta horrela, hurrenez hurren. Kontua da, eta nik bezain ondo dakizu zuk –babestu beharreko hori babestu behar baita nire ustez, eta nik bezain ondo baitakizu zuk hori…–. Funtsean, kontua da ezin daitekeela halako egoerarik onartu; ezin da onartu nork bere eskubideak erreklamatzeko dirurik ez badu aukerarik ez izatea berezkoa duen eskubide hori betetzeko. Ez da mundu guztia oker egongo, kontuan hartuta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bera ere esaten ari dela ez dela hori bidea. Uste dut ezin zaiola muzin egin epaileek berek eta epaileen Gobernuak berak auzi honi buruz esaten dutenari. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_162
10
8
31.01.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Ez nuen parte hartzeko asmorik, Damborenea jauna, baina zure ahotik entzundakoak entzun ondoren, parte hartzeko premia sortu zait, hiru arrazoirengatik. Arbitrajeari buruzko Legeari dagokionez, gogora ekarri behar dizut prozedura horretan lortzen diren akordioek epaitegitik igaro behar dutela ondorea izan dezaten. Horrenbestez, azken batean, arbitroen negozioren pean gaude uneotan, arlo honetan. Beste bi kontu. Egotzi diguzu ez dugula legea irakurtzen. Badago kontu bat, Danborenea jauna,… 8.2 artikuluaren amaiera aldera –ez dakit ezagutzen duzun, baina berariaz gomendatzen dizut irakurtzea, tasak, fiskalitatea eta abarrak horren gustuko dituzunez eta horren arretatsu eta zorrotz jokatu ohi duzunez–, bada, kontu egizu artikulu horren zati horretan jasotakoaren arabera zer gertatzen den ordainagiririk aurkezten ez bada: "Autolikidazio-egiaztagiria ez aurkezteak ez du eragotziko (…), beraz, artikuluak aipu duen idazkari- errekerimenduaren ondoren ez-egitea ez zuzendu izanak egintza prozesalaren preklusioa ekarriko du, eta prozedurak jarraitu egingo du", eta hemen dator onena: "edo amaitu egingo da, zer dagokion". Alegia, ez du jarduten tasa arruntetan jarduten duen moduan, alegia, tasa Ogasunera igorrita, betearazte-bidera igaro dadin, nolabait esan, eta dagokiona egin dezan. No. Hemen esaten den horrek birrin-birrin egiten ditu auzilariaren eskubideak, eragotzi egiten baitzaio prozedurarekin jarraitzeko aukera. Eta Zuzenbidearen arloan badakigu prozedura galtzen denean, honengatik, horregatik edo hargatik… eskubidea ere galtzen dela sarri askotan. Hortaz, tribuna honetatik bertatik arestian esan dudan moduan, hori bai da benetan justiziari prezioa jartzea! Tasa bat dela eta, partikularrei beren eskubidea inausten ari zaie, Damborenea jauna. Aipatzen zenuen, orobat, Giza Eskubideen Europako Epaitegiak epaiak eman dituela tasa horren gainean, eta egia da hori; alabaina, Kreuz Poloniaren kontrako kasuaren epaiari buruz ari bazara (2001ekoa), irakur ezazu arretaz; izan ere, epai horretan hauxe esaten da zehazki –hemen nonbait daukat…–: nahiz eta tasa-sistema ezartzeak ez dion, berez, justiziara jotzeko eskubideari kontra egiten, aintzakotzat hartu behar dira kasuan kasuko inguruabar zehatzak eta, bereziki auzitegietara jo nahi duen subjektuaren gaitasun ekonomikoa. Egia da hizpide dugun tasen legean, tasak ordaintzeko beharretik sal- buetsita daudela doako justiziaren onuradunak; Europako Auzitegia, ordea, areago doa, eta gaitasun ekonomikoa kasuz kasu aztertu behar dela ezartzen du. Azkenik, Damborenea jauna, zer iruditzen zaizu hurrengo kasu hau? Demagun familia ugari baten ardura duen familiaburuak urtean gutxi gorabehera 15.000 euroko diru-sarrerak dituela eta, beraz, ez dagokiola doako justiziaren eskubidea; zer gertatzen da pertsona horrek 1.200.000 euroko kalte-galerengatiko erantzukizun-akzioa ezarri nahi badu? Badakizu zenbat ordaindu behar duen tasetan? Bada, 5.800 euro. Zure ustez justizia jasotzeko bidea ematen zaio, urteko bere diru-sarrera gordinen % 40 ordaindu behar badu tasa judizialetan? Damborenea jauna, horrekin ados zaude zu? Gure ustez, hori, izatez, justiziara jotzeko eskubidea galaraztea da. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_163
10
8
31.01.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, Damborenea jaunarekin hasiko naiz, eta barka diezadala, ez bainaiz harekin askorik luzatuko. Izan ere, garrantzitsuena ere ez da, eta, itxura denez, zenbanahi denbora izango dugu legegintzaldi honetan halako eztabaidetan jarduteko, joko garbi baina gogor samarrean. Eskertzekoa da nire berbaldia ezaguna gertatzea. Ez omen naiz horrenbeste aldatu, eta ez omen dut horrenbeste aldatzeko premiarik izan; zuek, berriz, nabarmendu besterik ez duzue egiten gure arrazoibidea, zuen politikek eragindako bereizkeriak agerian jartzen saiatzean baitatza. Izango dugu aurrerago ere horretarako astirik. Jakizu, halaber, –nahiz eta seguruenik une honetan jada badakigun eta lehendik ere jakin bagenekien– demokrazia ulertzeko nire modua eta zurea ez datozela bat. Izan ere, nire ustez, sistema demokratikoari dagokion jardunbidetik aski urruti dago zuen jardunbidea –egia biribila da hori– eta, ziurrenik, Europako herrialde askoren jardunbidea ere bai. Ez dut, beraz, horretan ere asti gehiagorik emango. Arestian galdetu duzue ea doako justiziaren gaineko zer datu generabilen guk; ulertzen dut Alderdi Popularraren ardura eta kezkabidea uneotan ez dela Diputatuen Kongresuarekin harremanetan jartzea halako informazio hutsal eta ezdeusak eskatzeko, are gutxiago gaurkoan, kontuan hartuta zer-nolako gaiak dituzten komunikabideek egunotan hizpide; nolanahi ere, Diputatuen Kongresuko zuen taldekideengana jo izan bazenu –baita Ganbera honetan bertan lankide izan dituzun alderdikideengana ere–, berretsi egingo zizuketen Botere Judizialaren presidenteak berak emandakoak direla doako justiziaren tasen beherakadari buruz azaldu ditudan datu horiek; hain zuzen, Botere Judizialaren presidenteak Diputatuen Kongresuan 2011ko txostena aurkeztu zuenekoak dira. Ez zen, beraz, horren zaila; ez zen sekretua; ez ditut datuok inolako leku arrarotatik atera. Gauza gehiago ere esan duzu zuk; tasen ezarpenean egon diren aurrekariak aipatu dituzu; baina bat ahaztu zaizu, eta azpimarratzekoa da, gaur egungo Justizia ministroarekin ahaidetasunen bat baduelako gainera: bada, Zamorako diputatu batek, José María Ruiz-Gallardón izenekoak –hain zuzen, egungo Justizia ministroaren aitak– aipatzen zuen ezabatu egin behar zirela tasak, bereizkeriak eragiten zituztelako. Ez zuen EH Bilduko inork esan, ezta interes korporatiboek bultzatuta erabateko gehiengoz zuen kontra batzeko erabakia hartu duten horietariko inork ere; izan ere, badirudi, ekialdeko esaera zahar horrek dioen moduan, zuek bakarrik begiratzen diozuela atzamarrari, gainerakoek ilargiari so egiten dioten bitartean. Leundu egin dut esaera, kontua ez baita inor iraintzea. Auziaren funtsari helduko diot, baina: gu abstenitu egingo gara aurkeztu den proposamenean edo erdibideko zuzenketan, eta zenbait arrazoi ditugu abstenitzeko. Lehenik eta behin, ez da konstituziokontrakotasun-errekurtsorik proposatu. Ganbera honen gaurko bilkura honetako aurreko puntuan aipatu eta berretsi den moduan, Eusko Legebiltzarra gara, eta zer edo zer egiterik badugu, beraz. Konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkez dezakegu, baina, dirudienez, ez dugu halakorik egin nahi, ez baita erdibideko zuzenketan halakorik jaso. Kontua, gainera, ez da soilik guk edo, hobeto esanda, erdibideko zuzenketa sinatu duten taldeek ez dutela errekurtso hori aurkeztu nahi, baizik eta aurreko Gobernuak esan zuela errekurtsoa aurkeztuko zuela baina azkenean ez zuela aurkeztu. Aurreko Gobernuak, joan den abenduaren 5ean, oraindik López Lehendakaria buru zuela, jarduneko gobernu-taldeko bozeramalearen adierazpenen bidez, aditzera eman zuen Gobernuak konstituziokontrakotasun-errekurtsoa jarriko zuela Espainiako Administrazioak onartutako Tasa Judizialen Legearen kontra. Ez da halakorik egin. Iragarri, bai, iragarri zen. Haizea saltzea esaten zaio horri politikagintzan. Ez du beste izenik merezi, ez baita hitza bete. Ez da bete. Ez da hitza bete. Horixe da kontua; horixe baino ez. Noranahi jo dezakezue; horregatik, guk geuk jaso dugu proposamen hori, errekurtsoa jar dadin nahi dugulako. Bestalde, ez dugu guztiz ulertzen zergatik ezin izan den gogoeta hori edo eskakizun hori erdibideko zuzenketan jaso. Ez dakigu zergatik ez den konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkezteko aukera jaso –kontuan hartuta Legebiltzarrak indarrean duen arau- diaren arabera horretarako ahala baduela–; agian, ez da aukera hori jaso, horrek kolokan jar zezakeelakoan Espainiako Gobernuaren presidentearekin lortu nahi den konfiantzazko harremana. Jakin ezazu, baina, Urkullu jauna –eta ez naiz bakarrik gai honi buruz ari, gai guztiei buruz baizik– parekotzat hartzen ez zaituen inorekin konfiantzazko harremana lortzen saiatzea ez dela lagungarri gertatuko herrialde honetarako konponbidea lortzeko bidean, ez gai honetan ez beste inongotan. Izan ere, konfiantzazko harremana ezartzeko, begirunea behar da; konfiantza behar da, eta harreman horiek parekoen artekoak direla onartu behar da; eta ez dut uste Rajoy jaunak parez pareko hartu-emana onartzeko asmorik duenik Espainiako Estatuko Gobernuaren eta zuk ordezkatzen duzun Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren artean. Amaitzeko, azkenik, Alderdi Popularreko ordezkariak, Damborenea jaunak, aipatu du zentzugabekeriak esaten ari garela. Ni ez naiz nor inongo alderdiren inongo kideri egin beharreko ohartarazpenetan sartzeko, baina Miguel Lorenzo izeneko pertsona batek esan du zenbateko horien kontra dagoela erabat injustiziak eragingo dituelako kasu askotan. Alderdi Popularreko A Coruñako zinegotzia da, hain zuzen. Beste batek ere, Juan Carlos Castrok, esan du lege hau astakeria hutsa dela: "edozein elefante sartuko litzateke trastetegi batean Gallardón Justizia Ministerioan baino zuhurtasun handiagoz". Orobat dio "ulertzekoa izan daiteke tasaren bat ezartzea, baina inondik ere ez 800 euroko tasa ezartzea apelazio bat egiteko; izan ere, halako tasak ezarrita, jendeari esaten ari zaio nolabait ez duela eskubiderik bere kasua goragoko auzitegi batek berrikus dezan", "bide horretatik eginda, ezin ordainduzkoa bilaka daiteke justiziara jotzeko prezioa". Alderdi Popularreko zinegotzia da Juan Carlos Castro. Eta halako beste hamaikatxo adierazpen daude. Adierazpen horiek ez daude inolako aldizkari subertsibo edo iraultzailetatik aterata. Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Abogados aldizkarian jasotakoak dira. Ulertuko duzunez, gutxitan erabiltzen ditut nik eskuartean halako datuak, baina, oraingo honetan, horrelako aldizkariak erabiltzeko inoiz baino erraztasun handiagoak eman dizkit Alderdi Popularrak, eta, seguruenik, gainera, aldizkari horiek nik baino hobeto ezagutzen dituzue zuek. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_164
10
8
31.01.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETAk egindako krimen ebatzi gabeak argitu eta berraztertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ea zuzenketari buruz apur bat hitz egiteko aukera dudan, horixe baita azkenean bozkatu beharrekoa. Gu bat gentozen UPyDk aurkeztutako zuzenketarekin, Eusko Jaurlaritzari eskatzen baitzion ez zezan tasa judizial gehiagorik jar, nahikoak baitira espainiar guztiei ezarri zaizkigunak. Era berean, bat gentozen Eusko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutakoarekin, Espainiako Gobernuari eskatzen baitzion babes judizial eraginkorraren eskubidea bermatu zezan, dagoeneko egiten ari den moduan. Baina, azkenik, beste erdibideko bat sinatu duzue guztion artean, eta, hartan, alde batetik, esaten duzue pertsona fisiko guztiak salbuetsi egin behar direla, tasarik ordaindu behar ez dezaten eta, aldi berean, bestetik, gero, aipatzen duzue tasek ez dutela proportzionaltasunaren printzipioa errespetatzen eta ez dutela bermatzen jendearen gaitasun ekonomikoaren arabera ezartzen direnik. Bitxia da, alajaina, alde batetik pertsona fisiko guztiak salbuetsita uztea, horien artean baita BBVren akzionistarik handiena ere –Ruiz-Gallardón jaunak Diputatuen Kongresuan esan zuen moduan–, eta, beste alde batetik, agian, okinak, negozioa aurrera ateratzeko okindegia baltzu modura osatuta duenez, hark bai, hark tasak ordaindu behar izatea. Non geratzen da hor proportzionaltasuna? Azken hilabete honetan egindako osoko bilkuretan, aipatu izan da nork berea ordaindu behar duela hemen –pertsona fisikoa zein juridikoa izan– bakoitzaren diru-sarreren arabera, eta hara non orain bestelako formula bat asmatu dugun. Orduan, justiziaren kasuan, beste formula bat erabili behar da? Zergatik? Zer gertatu da, bada? Akaso Alderdi Popularrak ezkerretik aurreratu zaituzte Madrilen? Akaso Alderdi Popularra da aurrerakoiena? Izan ere, hark babesten du aberatsek gehiago ordaintzea, pobrek ez ordaintzea, doako justizia egotea eta gainera doako justizia horrek are jende gehiago aintzat hartzea. Ez da izango, bada, hori eztabaidaren muina eta zuen arazoen iturria! Hemendik aurrera, bistan da gehiago duenak gehiago ordainduko duela; ez duenak, berriz, ez du ordainduko, eta gutxien duenak ez du ordainduko; gainera, aipatu dituzuen ia kasu guztiak salbuetsita daude. Gallastegui andreak zioen justizia zergekin ordaintzen dela. Bai, noski. Bestalde, leporatu zaigu dirua biltzeko asmo hutsa dugula. Ez, behintzat, Alderdi Popularraren Gobernu zentralak; izan ere, neurri hau… Matute jauna, zuk esan duzu korporatibo guztiak haserre daudela. Hala, da; haserre daude, noski. Denek nahi zituzten tasak; denek nahi zituzten, baina bakoitzak bereari begira, bakoitzak bereari; eta, horren aurrean, Alderdi Popularrak ezetz esan du, hori autonomia-erkidegoek ordaintzen duten doako justizia finantzatzeko dela. Beraz, autonomia-erkidegoek nahi badute –ezin baitzaie dirua hartzera behartu doako justizia finantzatzeko eta behingoz abokatuei ordaintzeko–, diru hori hartu ahal izango dute dagokien unean. Horratx Gobernu zentralak diru-biltzeko duen grina: zero euro. Gallastegi andreak diosku bakarrik geratu garela eta ez diogula inori kontu egiten. Azaldu dizut zenbatek eskatu zuten tasak ezartzea, Alderdi Sozialistaren gobernuak barne. Eztabaida honen aurretik, Doako Justiziaren Dekretuari buruzko eztabaida izan dugu, eta, eztabaida horretan uste dut inortxo ere ez zegoela ados aurreko Eusko Jaurlaritzak onartutako horrekin. Ez zenioten inori kasu egin, eta Dekretua onartu zenuten, nahiz eta, orduan bai, orduan nabarmen eduki sektore guzti-guztiak kontra. Aldaiturriaga jaunak, berriz, azaldu digu pertsona bakoitzaren gaitasun ekonomikoari erreparatu behar zaiola. Horixe egiten da, bada! Tira, ez dizut esango ezin denik Legea hobetu, tasa murriztuta eta abar, edo agian diru-sarreren araberako mailaketa jarri behar zela, esate baterako, PFEZan bezala. Bada, agian bai, agian horrelako neurriren bat hartu beharko litzateke. Beti dago zer hobetua. Nolanahi ere, tasen lege honen funtsa argia da: gehien duenak gehien ordain dezala, noski, eta gutxien duenak… Gainera, doako justiziaren eskubidea aitortua dutenek ez dituzte tasak ordaindu behar, eta, hartara, lehen baino askoz jende gehiago geratu da salbuetsita. Horrenbestez, hori da onartutako lege honen xedea, eta espero dugu are gehiago hobetzea falta zaion izapide-aldian, doako justiziaren legearen erreforma behin betiko onartzen denean. Matute jauna, aditzera eman didazu Alderdi Popularreko kide batzuek ez omen dutela Legea gustuko. Bada, Alderdi Popularreko pertsona asko ez datoz bat Alderdi Popularrak egiten dituen gauza askorekin; batzuetan, ni neu ere ez nator bat –ez kasu honetan, dena den–; horrek, baina, ez du esan nahi pertsona horiek Alderdi Popularrekoak ez direnik eta Gobernua babesten ez dutenik; izan ere, Gobernuak doako justiziara jotzeko premia handiena dutenen alde egiten du, hots, doako justizia jasotzeko eskubidea dutenen alde, interes korporatiboak bazter utzita, eta, gainera, doako justiziaren onuradun izateko aukerak zabaltzen ditu. Horixe da erreforma honen muina, itxura denez, zuei guztioi horren deseroso zaizuena. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_165
10
8
31.01.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on, jaun-andreok. Euskal Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena aldezteko hitz egingo dut, eta ez da nire asmoa hitzaldi luzea egitea, uste baitut garrantzitsua dela lan-bizitza eta familiakoa edo pertsonala bateragarri egitea; beraz, eztabaida hau jada izan dugunez Ganbera honetan eta ekimen honekin itxi zenez aurreko legealdiko azken bilkura, non Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzeko Legea onartu baitzen, jaun-andreok, ez naiz luzatuko. Baina nahiko nuke azaldu zein den Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamen honen helburua. Esaten nizuenez, lege hau aurreko legealdiko azken bilkuran onartu zen, eta talde honek ahalegin handia eskaini dion eta aurreko legealdiaren bukaeran zorionez aurrera atera zen proposamenetako bat izan zen. Lege honek Euskadin ekintzailetza-jarduera sustatzera eta bultzatzera bideratutako ekintza jakin batzuk arautzen eta proposatzen ditu; besteak beste, erakundeen arteko lau urteko plana egitea. Horixe da, hain zuzen, gure hasierako proposamenaren edukia, eta, gainera, beharrezkoa iruditu zaigu emate-data bat ezartzea. Gure talde politikoa konprometituta dago, eta beti egon da, sektore ekonomiko horrekin, hor baitaude aberastasunaren eta enpleguaren benetako sortzaileak. Hori guztia bi printzipiotan oinarritzen da: gizarteak enpresariaren figurarekiko duen aintzatespen handian eta haren jarduera garatzeko esparru egoki batean. Eztabaidagai dugun ekimen honen une berean, Espainiako Gobernuak proposamen batzuk iragarri zituen ekintzailetza sustatzeko, bereziki gazteen artean, haiek ari baitira jasaten gehien krisiaren ondorioak, estatistikek adierazten digutenez. Horren harira, gure konpromisoa, Alderdi Popularraren konpromisoa, ekimen batzuetan gorpuzten da. Esan dudan bezala, Espainiako Gobernuak ekimen batzuk iragarri ditu: lan autonomoari laguntzeko neurriak hartzea; hezkuntza-etapa guztietan ekintzailetzakultura bultzatzea; jada ekintzaile direnei laguntzea, beren proiektua sendotu dezaten eta enplegua sor dezaten; autonomoen sustapen soziala hobetzen aurrera egitea eta porrot egin dutenei bigarren aukera ematea. Horretarako, ekintzailetzarako eta gazteen enplegurako estrategia bat jarriko da abian. Nire ustez oihartzun handiena izan duten neurrietako bat da tarifa finkoarena, hots, gizarte-kotizazioaren lehenengo sei hilabeteetan 50 euro ordaintzea. Izan ere, ekintzailetzari laguntzea, jaun-andreok, hazkundeari laguntzea da; azken batean, gure babes-sistemaren jasangarritasunari laguntzea da. Hainbat taldek osoko zuzenketak aurkeztu dizkiote Alderdi Popularraren proposamenari, eta erdibideko zuzenketa batera iristea lortu dugu. Zailtasunik handiena izan da, nire ustez, Gobernuak ekintzaileen plan hori ekartzeko data zehatz bat finkatzea. Azkenean, adostasun batera iristea lortu dugu, eta bilkura-denboraldi honen amaieran ekarri beharko du Gobernuak ekintzailetza-jarduerari laguntzeko erakundeen arteko eta lau urteko plan hori, Legebiltzar honetan eztabaidatu dadin. Horrez gain, Alderdi Sozialistaren proposamena gehitu da, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bidez leihatila bakarra garatzea proposatu baitu ekimen honen osagarri gisa. Jaun-andreok, ez dut gehiago luzatu nahi, espero baitugu legealdi honetan ere errotuko dela nire ustez ona den ohitura bat: gehiengoa duen akordio bat dagoenean, gure hitzaldietan ez luzatzea. Espero dut gainerako taldeek ere bide honetatik jarraitzea, uste baitut… Eskerrak eman nahi dizkiet legebiltzartaldeei akordiora iristeko prest egon direlako, batez ere Euzko Abertzaleak taldeari, nire ustez hor baitzegoen eskakizuna eta, azkenean, bilkura-denboraldi honen amaiera-data jartzea onartu baitu. Beraz, prest egon izana eskertzen dizuet, eta espero dut Eusko Jaurlaritzak aintzat hartuko duela gaur legegintza-ganbera honek adieraziko duena, eta arindu egingo dituela lanak dokumentu hau lehenbailehen izateko, Legebiltzarrera bidaltzen denean legebiltzar-talde guztiek eztabaidatu dezaten. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_166
10
8
31.01.2013
ITXASO GONZÁLEZ
SV-ES
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari. Jaun-andreok. Poztekoa da legealdi hau akordioekin eta adostasun handiekin hastea lehenengo egunetik, kontuan izanik legebiltzarkide honek, duela ez asko, basamortuan bezala predikatzen baitzuen tribuna honetan, adostasun edo akordioren bat lortzeko zailtasun itzelarekin. Poza are handiagoa da kontuan izanik lortutako erdibidekoak gure osoko zuzenketako elementuak jasotzen dituela funtsean, eta horrek gehiago pozten nau. Hala ere, norberaren poza aldarrikatzeaz haraindi, uste dut komeni dela zerbait esatea. Quiroga andrea, ez nago ados gauza batean: egia da azken puntua dela eta denok izaten ditugula ezkonberritako presak, baina esan nahi dut ezen, Legebiltzar hau denbora luzez lozorroan egon ondoren, zuzenean mamian sartzen garenean, komeni dela gaiari denbora pixka bat ematea. Horregatik, utz iezadazu nire denbora agortzen. Saihestu badezaket, saihestuko dut, baina denbora hori hartuko dut, denbora-bitarte honetan ia ez baitugu aukerarik izan gai garrantzitsuei ekiteko; adibidez, gaur Talde Popularrak proposatu duenari. Esan nahi dizuet ni ere zuzenketaren asmo berarekin etorri naizela saio honetara: lehenengo egunean ezker-eskuin errietan ez hasteko asmoarekin. Beraz, eskatzen dizuet jarraian egingo ditudan oharrak ez hartzeko kexa politiko gisa, baizik eta gai hauen eztabaidari ekarpena egiteko saiakera gisa. Esan da, hain zuzen, Talde Popularraren ekimenak Ekintzaileen 16/2012 Legean duela bere izateko arrazoia –haren bultzatzaile izan ziren–. Gauza bera datorren astean ikusiko dugun beste ekimenen batekin; besteak beste, hazi-kapital publiko-pribatuarena, eta abar. Hain zuzen, lau urteko planari lotutako gai hau legearen 13. artikuluan dago jasoa, eta gu ez gatoz bat legea zatika disekzionatzearekin eta, nolabait esatearren, emanaldikako eztabaida bat egitearekin. Gure ustez, mamia eta taxua dituzten gai hauek globalki, monografikoki eta sakonki ere jorratu behar lirateke, ez zatika, esan dudan bezala. Gure zuzenketan plan hori gauzatzeko nolabaiteko premia eta berehalakotasuna azaltzen genituen 13. artikulu horrek esaten duelako, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak erakundeen arteko lau urteko plan bat egin behar duela. Jakina, asko luzatzen bada, Jaurlaritza asko luzatzen bada plan hori egiten, azkenean gertatuko litzateke plan horren iraunaldia ez litzatekeela lau urtekoa, eta, legearen testuak esaten ez duen arren, pentsatzekoa da gobernu batek bere hastapene- tan egiten duela plana, ez bailuke zentzurik gobernu batek lau urteko plan bat egitea legealdiaren amaieran, ikur desberdineko edo bereko beste gobernu batek garatu dezan. Ez luke zentzurik izango, eta horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua emate-epe hori berehalakoa izatea. Baina, beste gai batzuetan ere bai, gai garrantzitsuez ari baikara hitz egiten gaur. Hau da, ekintzailetza ere beste jarduera garrantzitsu bat da langabeziaren aurka borrokatzeko. Ez horregatik bakarrik, baita beste gauza askorengatik ere, eta jakinik zer egoera gertatzen diren gaur egun eta zer premia dauden, are garrantzitsuagoa da arintasuna eta horrelako lanak azkarrago egitea. Planteatzen genuen, halaber, Quiroga andreak esan duen bezala, leihatila bakarraren proposamena Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuari lotzea; izan ere, legez besteko proposamena arrazoitzeko edo enuntziatzeko zatian, organo bat sortzeaz hitz egiten dute, baina, gero, zati preposizionalean, ez dute aipatzen. Beraz, guk, gauzak elkartzeko grina horretan, proposatzen dugu legearen aurreikuspen legalak jasotzen duen leihatila bakar hori Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bidez gauzatzea, jada funtzionatzen ari baita, eta ondo gainera. Besteak beste, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua ekintzailetzaren alde egiten den jarduera guztia ordenatzeko pentsatuta dagoelako, eta, gure ustez, Ganbera honen legegintza-ekoizpenak zentzua izan dezan, zentzua izan behar du. Zentzua izan behar du, eta emanaldikako bultzada politikorik eman beharrik gabe aplikatu behar da. Esan nahi dudana azaltzeko, legeak dituen artikulu batzuk jarriko ditut adibide gisa. Esaterako, 7. artikuluak arauen eskuragarritasunari buruz hitz egiten du: "Arauak ahalik eta ondoen eskuratzea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak testu bateratuak argitaratuko ditu…" Bueno, hori beste ekimen bat litzateke, alegia, Eusko Jaurlaritzak testu bateratuak argitaratzea bi hilabeteko, bost hilabeteko edo sei hilabeteko epean. Beste bat: "Karga-indizea. Institutuaren bidez diseinatuko du…" Beste ekimen bat izan zitekeen… Beraz, nire ustez, horrek oso tratamendu atomizatua ekarriko luke, eta ez lituzke gauzak zehaztuko. Adibidez, 6. artikuluak, enpresan duen eraginaren txostenari buruzkoak, honela dio: "Euskal Autonomia Erkidegoak edozein arauketa edo arau sustatu aurretik, Eusko Jaurlaritzak, bere zerbitzu juridikoen bidez, enpresen eraketan, haiek abian jartzean eta haien funtzionamenduan duen eraginaren ebaluaziotxosten bat egingo du". Bigarren paragrafoan esaten du txosten hori nahitaezkoa izango dela eta nolanahi ere Legebiltzarrari bidali beharko zaiola lege-proiek- tuekin. Bada, hona iritsi da jada lege-proiektu bat, hots, ezohiko ordainsariei buruzko neurriena, eta harekin batera ez zetorren, adibidez, nahitaezko txosten hori. Horrenbestez, esan nahi dut legeak zentzua izan behar duela, aplikazio zehatz bat izan behar duela, eta ezin dela lehendabizikoan bazterrera utzi. Baina esan nahi dizuet kexatzeko asmorik gabe esaten dudala hau guztia; Ganbera honek egiten duen lanari zentzua emateko asmoz bakarrik esaten dut, eta kasu honetan oro har ekintzailetzari eragiten dioten gaiak luze-zabal eta modu orohartzailean jorratzeko asmoz. Jakina, eskertzen dut Alderdi Popularra eta Euzko Alderdi Jeltzalea taldea akordiora iristeko prest egotea, eta nire poza ere azaldu nahi dut, erdibideko horren bidez ikusten baita Euzko Abertzaleak taldeari ez zitzaiola gaizki iruditu sozialistok Jaurlaritzan egin genuen guztia, baizik eta ikusten hasiak gara erabilgarritasunen bat bazuela. Beraz, gaur esan daiteke gobernu hura ez zegoela ezer egin gabe, baizik eta egiten zituela gauzak, orain ikusten ari garen bezala. Etorkizunean ikusiko dugu hark egindako gauza batzuek ere zentzu osoa zutela. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_167
10
8
31.01.2013
ETXEBERRIA ARANBURU
EA-NV
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarburu anderea, lehendakaria, sailburuak, legebiltzarkideok, arratsalde on. Saia gaitezen hitz egiten errietarik egin gabe jendeari eta hainbat gutxiago nire aurretik hitz egin duten bi legebiltzarkideei, neurrizko hizkeran hitz egin baitute, baina uste dut gauzak beren lekuan jarri behar direla. PSEk norberaren pozaz hitz egin duenean, atentzioa eman dit legea onartu zenetik igaro diren sei hilabeteetan ez dutela ezer egin. PSEk esaten zuenean lau hilabetean egina eduki behar genuela ekintzailetza-plana, eta haiek ez badute ezer egin eta orain presa ematen badigute ekintzailetza-plana aurkezteko, bada, atentzioa ematen dit. Uste dut Itxaso jaunak ez duela arrazoirik bere buruaz pozik egoteko, are gehiago xehetasunen bat eman nahi izan duelako esanez legealdi baten amaieran ez duela zentzurik etor litekeen Jaurlaritzari planak ezartzeak; haiek, ordea, horixe egin dute, adibidez, "Euskadi Informazioaren Gizartean" planarekin, zeina sail beraren mende baitago. Hori esan ondoren, Europan berriro ere krisi handi bat jasaten hasi ginenean –uste dut 2008an zela–, hainbat erakunde ikusten hasi ziren ekintzaile- tzari bultzada eman behar zitzaiola. Quiroga andreak Espainiako neurriez hitz egin digu; joan den egunean biok aipatzen genuen urtarrilaren 9an plan bat aurkeztu zuela Europako Batzordeak Europa osoan ekintzailetza sustatzen saiatzeko, eta egokia iruditzen zait hemen aipatzea 2008an ekintzailetza-plan bat egin zuela jada Eusko Jaurlaritzak, eta prest utzi zuela hurrena etorriko zen Jaurlaritzarentzat. Lege horren izapidetzeaz hitz egin genuenean, Euzko Abertzaleak taldeak plan bat eskatzen zuen. Esaten genuen interesgarriagoa zela plan bat edukitzea lege bat edukitzea baino. Esaten genuen plan bat arinagoa zela, eta eraginkortasun handiagoz erantzun ziezaiekeela herrialdearen beharrei. Baina Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak lege bat behar zela esaten zuten behin eta berriz. Une honetan, presak direla eta, plan bat behar da. Eskerrak Ibarretxeren Gobernuak bazuela jada prest kasu hartan ekintzailetzari buruzko plan bat; plan hark, aztertzen bada, egungo legeak eskatzen dituen ezaugarri ia guztiak betetzen ditu. Sailen arteko plan bat da, eta une honetan ekintzailetzaren euskal sisteman ditugun gabezia ia guztiei aurre egiten saiatzen zen. Hori esan ondoren, iragarri nahi dut, halaber, Eusko Jaurlaritzak laster aurkeztuko duen enplegua sortzeko txoke-planaren barruan ekintzailetzaren euskal plana sartuko dela. Gure ustez, beharrezkoa eta oso garrantzitsua da ekintzailetzaren euskal plana, eta, laurogeigarren hamarkadan krisitik atera ahal izan ginen ekintzailetzaren aldeko apustua egin zelako, garai hartako Eusko Jaurlaritza gai izan zelako euskal herritarrek, gizarte osoak, enpresak eta kooperatibak sor zitzaten –dela industrian, dela zerbitzuetan; edonon– tresnak prestatzeko. Esan dut, eta ez dut uste beharrezkoa denik berriro ere errepikatzea: plan honetan sinesten dugu. Plan hori hor utzi genuen 2008an Eusko Jaurlaritza utzi genuenean. Orain, berriz landuko da plan hori, berriz egiaztatuko da ekintzailetzaren arloan diharduten eragile guztiekin, legeak ezartzen dituen helburuak beteko ditu, eta espero dut laster izango dugula plan hori Legebiltzar honetan, taldeok gure ekarpenak egin ahal izan ditzagun. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_168
10
8
31.01.2013
ZULAIKA PORTILLO
EH Bildu
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente anderea, eskerrik asko. Sailburuak, legebiltzarkideok, arratsalde on denoi. Lehenengo, zenbait datu egoera zein den kokatzeko. Euskal Herriko langabezia-tasak % 15 jo du, oso datu kezkagarria. Gainera, zenbait eskualdetan, bereziki, handitzen eta handitzen ari da: % 17 inguru Arabako Lautadan, % 21 Ezkerraldean, edota Enkarterri eskualdeko langabezia-tasa handia. Gazteriak latz sufritzen du langabezia: % 35. Eta aktibitate-tasa begiratzen badugu, emakumeen eta gizonen artean dagoen diferentzia kezkagarria da: gizonen artean % 63,27 eta emakumeen artean % 51,14. Datu hauekin eta errealitate krudel eta gordin horren aurrean, kalitatezko enplegua sortze aldera, ekonomia suspertzeko ekimen guztiak beharrezkoak dira. Ekintzaileak sustatzea ere bai. Ahaleginean ari gara. Adibidez, azken hilabeteotan negozioa abiatzen ahalegintzen ari diren pertsonen multzoa % 5,9 hazi da. Baina hazkuntza hori zergatik gertatzen den ondo aztertu behar dugu. Hazkuntza hori, kasu askotan, egoera larrian dauden pertsonekin gertatzen da. Langabezia-saria amaitzen zaienean, epe motzera besterik aurkitu ezean, autoenplegura jotzen dute prekarietateari ihes egin nahian. Familia askotan, gehiegitan gure ustez, batere diru-sarrerarik gabe daude, oso egoera larrian. Larritasun horrek, hain zuzen ere, negozio berriak antolatzera bultzatzen du jendea. Tamalez, horrela abiatutako enpresa-jarduera gehienek porrot egiten dute hasi eta denbora gutxira. Eta zergatik hau? Proiektu bideraezinak direlako. Baina hau ez da okerrena; okerragoa dena, familiak metatutako ondasun apurrak galtzen dituela eta zorpetzen dela. Hori guztia, enpresa bat antolatzeko zortea izan dutelako, diru-laguntza edo finantza-erakunderen batek diru apur bat mailegatu dielako. Mingarria da, okaztagarria gure aburuz, egoera larrian dauden familiak nola erortzen diren lukurreruen atzaparretan, nola baliatzen diren familia horien zaurgarritasunaz maileguen baldintza onartezinak inposatzeko; eta negozioaren porrotaren ondoren, desjabetzera eta bizitza osorako zorpetzera kondenatzen dute. Lotsagarria! Bestalde, ekintzailetza-kulturaz ere hitz egin behar dugu, eta kultura hori hezkuntzan sortzeaz. Ikasketak bukatzen dituzten euskal gazte gehienek (% 80k) ez dute ikusten auto-enplegua lanbide-aukera gisa. Pentsatzen badugu ekintzailetza beharrezkoa dela, batez ere sektore jakin batzuetan, ez bakarrik enplegua sortzeko bide gisa, baizik eta teknologia industrialean berritzeko eta gure sare industriala suspertzeko beharragatik –gure sektore industrialaren maila teknologikoa ertain-baxua baita–, ekintzailetzari lotutako gaitasun eta trebetasun batzuk sortu beharko dituzte pertsonengan hezkuntza-zentroek, edozein kasutan ere pertsonak libre eta prestatuta senti daitezen enplegagarritasun-bide guztien aukera segurtasunez egiteko. El emprendimiento efectivo, el emprendimiento de los creadores y sobre todo de los jóvenes, se debe buscar e impulsar desde los colegios. Debemos buscar personas emprendedoras en los centros educativos; debemos buscarlas, capacitarlas y ayudarles a llevar a cabo sus ideas y proyectos. Benetako ekintzailetza ikastetxeetatik bilatu eta bultzatu behar da, sortzaileen eta batez ere gazteen ekintzailetza. Hezkuntza-zentroetan bilatu behar ditugu pertsona ekintzaileak; bilatu, prestatu eta lagundu euren ideiak eta proiektuak gauzatzen. Tamalez, gure hezkuntza-zentroetan ez dago ekintzailetarako joera handirik. Euskal Herria Bilduk ekintzailetza defendatzen du sortzaileen, eta bereziki gazteen, ideia eta proiektu berriak garatzeko prozedura moduan. Ekintzailetza inondik ere ezin izan daiteke autoenplegua sustatzeko bide nagusia. Egoera larrian dauden pertsonentzat ekintzailetza ez da irtenbidea. Errepikatzea bada ere, ekintzailetza ekintzaileentzat izan behar da, hau da, ideia edo proiektu bideragarriak dauzkaten horientzat. Arlo honek berariazko plana behar du, noski; erakundeen arteko eta urte anitzeko plana, noski. Baina plan horrek ondo zedarritu behar du xedea eta helburuak zeintzuk diren. Berriro diogu, ekintzailetza ez da eta ezin daiteke jo langabeziaren soluziotzat. Berrikuntzaren bitartez, aukera berriak sortzeko lanabesa da, eta honen bitartez lanpostu berriak sortzekoa. Ganbera honetan defendatu den eredu neoliberalaren aurka gaude. Bazterketa sozialean edo esklusioaren mugan dauden pertsonentzat, oro har, ekintzailetza aukera baino gehiago arriskua da kasu gehienetan. Horrelako kasuetan Administrazioak ahalbidetu behar ditu bitarteak eta laguntzak pertsona horiek bazterkeriatik ateratzeko. Hori batez ere. Gure ustez, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko plana errealitate sozioekonomikoari egokituta egotea nahi badugu, hura garatzen parte hartu behar dute, Administrazio publikoak ez ezik, beste gizarte-eragile batzuek ere: sindikatuek, garapen-agentziek, hezkuntza-erakundeek –hasi unibertsitatetik eta lanbideheziketako zentroetara–, eta abar. Gizarte-eragileak ezinbestekoak dira plan honetan. Ekintzailetza-jarduerari laguntzeko plan bat behar da, bai. Ahalik eta denbora laburrenean, ere bai. Baina ezin dugu ahaztu horrek ildo bat gehiago izan behar duela enplegurako txoke-plan eraginkor baten barruan, non Jaurlaritza honek hartuko dituen neurri zehatzak identifikatuko baitira, enplegua sortuko baitu eta, jakina, enplegua suntsitzen jarraitzea saihestuko baitu. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_169
10
8
31.01.2013
QUIROGA CIA
PV-ETP
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Labur-labur, eserlekutik, baimena ematen badidazu. Pentsatzen nuen saihestezina izango zela Alderdi Sozialista eta Euzko Alderdi Jeltzalea liskarrean aritzea, jakiteko ea nork zuen erru handiagoa edo txikiagoa plana garatuta ez egoteagatik. Nire ustez, gaurko gauzarik garrantzitsuena da, eta horretan jarri gara ados, beharrezkoa dela ekintzaileen plan hori. Gainera, lortu dugu Eusko Jaurlaritza babesten eta sostengatzen duen Euzko Alderdi Jeltzaleak konpromisoa hartzea bilkura-denboraldi honetan aterako dela plana eta jasoko duela Ganberak ekintzaileen plana. Izango dugu denbora planteatuko zaizkigun neurri horiei buruz eztabaidatzeko. Etxeberria jauna, Ibarretxe plana entzun dizudanean eta Ibarretxeren plan bat ekarriko diguzuela esan duzunean, beldur pixka bat sentitu dut, baina espero dut moztu eta itsatsi besterik ez duzuela egingo. Honekin azkarrago ekarriko baduzue, ongi etorria izan dadila, eta eguneratuko dugu Ganbera honetan legebiltzar-talde guztien artean. Garrantzitsuena da tresna hori lehenbailehen izatea, eta, gero, gainera, aurrekontuetan islatuta egotea, egia bihur dadin. Badakit lan garrantzitsua dela, badakit erakundeen arteko plan bat dela, eta horretarako ados jarri behar dutela hainbat erakundek, bakoitza bere eskumenekin, baina uste dut une honetan ahalegin hori egin behar dela, edo, bestela, ez dut ulertzen zer beste lehentasun izan dezakeen Eusko Jaurlaritzak tresnak bilatzea besterik –eta hau lizan daiteke bat– une honetan enplegua sortzeko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_170
10
8
31.01.2013
ITXASO GONZÁLEZ
SV-ES
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Zure baimenarekin, presidente andrea, eserlekutik. Lehendabizi esan nahi dut nire asmoa izan dela, hain zuzen, inorekin liskarrean ez aritzea. Borondate hori agertu dut hain zuzen, eta egon litekeen edozein gaizki-ulertu argitzen saiatzeko, pozik nagoela esan dut aurreko legealdian benetan zaila zelako legebiltzarkide honentzat akordioak lortzea, eta, oraingoan, berriz, hain erraza izan da, ezen Talde Sozialistak aurkeztutako osoko zuzenketa errepikatzen baitu erdibidekoak. Hau oso erraza izan da, oso erosoa, oso atsegina, eta poz handia hartzen du batek. Etxeberria jaunari esan nahi diot denborak pixka bat erlatiboki kalkulatu dituela. Izan ere, esan du Gobernu sozialistak ez zuela ezer egin sei hilabetean legea onartu zenetik. Jakina, legea ekainaren 28an onartu zen, eta abuztuaren 28an Gobernu sozialistak hauteskunde aurreratuak deitu zituen, eta bitartekotasun-egoera batean sartu zen. Orduan, noski, denboratarte horretan, tartean uda zela, esatea sei hilabete pasatu zituela ezer egin gabe, denboraren azterketa alderdikoi samarra egitea iruditzen zait. Baina, dena den, kontuan hartuko dut neurketaunitate hori hurrengo hitzaldietarako. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_171
10
8
31.01.2013
ETXEBERRIA ARANBURU
EA-NV
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Neurketaunitateak hauexek dira: segundoak, minutuak, hilabeteak…, eta horiexek igaro dira. Zuk lau hilabete jotzen zenituen beharrezkotzat plan hau garatzeko. Legea onartu zenetik, Gobernu sozialistak ez zuen urratsik eman alde horretatik. Are gehiago, hainbat eztabaidatan esan genizuen bazenutela jada Lakuan plan bat idatzita, eta erabili eta bul- tzatu zenezaketela, baina ez zenuten ezer egin. Quiroga andrea, ez dakit, hotzikara sentitu duzu Ibarretxe lehendakaria, Ibarretxeren plana, aipatu dudanean. Bakarrik esan nahi dizut niri plan batek, lege batek edo Legebiltzar honek onartutako edozein gauzak ez didala inolako hotzikararik eragingo, ezta aipatzen denean ere, inoiz ez. Eta uste dut hotzikara eragin dizun plana Legebiltzar honek onartu zuela. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_172
10
8
31.01.2013
ZULAIKA PORTILLO
EH Bildu
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, ea, nik ere oso labur hitz egingo dut. Quiroga andreari esan nahi diot enpresaburuak ez direla bakarrik gizonezkoak, emakumezko enpresaburuak ere badaudela, nahiz eta ez izan guri gustatuko litzaizkigukeen adina. Gizonezko enpresaburuaren figura azpimarratu nahi baduzu, kontuan izan emakumezkoak ere badaudela. Bestalde, oso garrantzitsua iruditzen zaigu… Ekimenaren alde egingo dugu, baina garrantzitsua iruditzen zaigu plan hori egiten denean segimenduneurriak ere egotea. Laguntzak eta abarrak ematen direnean, ez gertatzea orain enpresa askorekin gertatzen ari dena; izan ere, zenbateko handiak eman zaizkie laguntzetan, makineria edo lursailak eskuratzeko edo bestelako inbertsioak egiteko, eta orain lekuz aldatzen ari dira, lanpostu ugari ari dira sortzen jada ahul samar dauden eskualde askotan, eta lasai-lasai geratzen dira. Finka daitezela segimendu-neurri horiek, eta ez bakarrik alde horretatik; edozein motatako laguntzak ematen direnean, ez bakarrik ekonomikoak, baita bestelako laguntzak ere, finka daitezela helburu batzuk eta egin dadila segimendu hori, neurri horiek benetan eraginkorrak diren ikusteko. Batzuetan, planak aldatu egin behar dira agian, jarri zitzaizkien helburuetarako ez baitute emaitzarik ematen… (Error de grabación) … Adi egongo gatzaizkie Espainiatik datozen ekintzailetza-neurriei edo -planari, Espainiako patronalarekin ere negoziatzen ari baita Espainia. Patronal horrek proposatzen du gazteen langabeziarekin bukatzea edo hura jaistea gazteentzako lanbide arteko gutxieneko soldatarekin. Besterik gabe. Nada más. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/80403f81-5b8b-4223-a4f2-9da2dfc12208
parl_eu_173
10
9
07.02.2013
ARABAKO BILTZAR NAGUSIETAKO PROKURADOREAK (Gálvez Lavín)
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, jaun-andreok, egun on guztioi. Eusko Legebiltzarrari zor diogun erabateko errespetua kontuan hartuz, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen 17. artikuluaren 4. idatz-zatia aldatzeko xedea duen ekimen bat aurkezten dizuet. Osoko bilkura honetan aurkezten dugun proposamenak fracking deritzonaren (hemen jasota dudanaren arabera, "haustura hidraulikoaren bitarteko erauzketa-teknika") erabileraren aurka Araban dagoen aldarriaren berri ematen du. Teknika hori deskriba nezake, baina Ganbera honetan frackinga zer den badakizuela suposatzen dut, gai horri buruzko beste hainbat ekimen ere eztabaidatu baitituzue. Hortaz, osoko bilkura honetan minutu gutxi batzuk baino ez ditut emango aldaketa hori kokatzeko. Hiru ahots desberdinek hitz egingo dugu gaur, hemen atzeko eraikinetik –Arabako Biltzar Nagusietatik– gatozen hiru ahots desberdinek, hain zuzen ere. Eta arabar gomendio baten bitartez mintzatuko gara, Araba baita EAEko lurraldeen artean arestian aipaturiko teknika erabiltzeko posibilitatearen aurrean arrisku handiena duena; izan ere, herritarren mugimenduak aurretik ere erreakzionatu zuen frackingaren kontra. Biltzar Nagusietan hainbat eztabaida izan eta gero, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren puntu honetan hitz egiten dugun hiru ahotsok lortu dugun izendatzaile komunetako txikiena da, oraingoz, jarraian azalduko dudana. Frackingaren teknika babesturiko gune naturaletan esploratzeko edo esplotatzeko erabiltzeko aukera baztertzea proposatzen dugu. Araban frackingaren erabilera ahalbidetzen zuten baimenen zerrenda ikusirik, erantzuna berehala iritsi zen. Herritarren ekimenarekin batera, honako hauek lortzea ahalbidetu duen eztabaida instituzionalari hasiera eman zitzaion: lehenik eta behin, osoko akordioak tokiko hainbat erakundetan, bigarrenik, frackingik gabeko guneen hainbat deklarazio Araban, hirugarrenik, eta jada badakizuen bezala, legegintzako herri-ekimen baten aurkezpena, eta azkenik, gaur aurkezten dugun gutxienekoen eskaera hau. Izan ere, Jaurlaritzak eman zituen baimenek Arabako lurraldearen % 90 hartzen zuten eraginpean, babesturiko ia gune natural guztiak barnean hartuta. Hasiera batean, ezkerreko alderdiek baino ez genuen jartzen zalantzan frackingaren erabilera, prebentzioaren eta erregresioaren printzipioetan oinarrituz, eta Alderdi Sozialistak, Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Popularrak, ostera, teknika horren esplorazioalderdia justifikatzen zuten, lurraldeko gas-baliabideak ezagutzea ahalbidetzen zuen tresna gisa. Baina gaur egun, frackingaren errealitatea eta horren aurkako iritziak (lurpetik gasa ateratzeko metodo gisa) hasierako jarrerak aldarazten ari dira. Mugimendu horren froga gisa, Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJren eta Alderdi Popularraren mozio bat eztabaidatuko da; mozio horretan, teknika horren aurkako jarrera planteatzen dute, ingurumenerako oso kaltegarritzat jotzen dutelako. Are gehiago, gure mugetatik haraindi, zehazki, Kantabrian, Alderdi Popularra frackinga debekatzea planteatzen ari da; izan ere, Kantabriako Ganberan martxoan gerta liteke debeku hori. Hortaz, bi alderdi horiek frackingaren teknika Bizkaian eta Kantabrian kaltegarria dela uste badute, Araban ere kaltegarria dela deritzote, noski. Are gehiago esango nuke nik, Alderdi Sozialistak ere frackingaren aurkako aldarria entzun du eta hau Texas ez dela eta frackingaren bitarteko gasesplorazioa gure lurraldean baimentzeak ondorio konponezineko ingurumen- eta ekonomia-inpaktua izan dezakeela ikusi du (esate baterako, lehen sektorean eta turismo-sektorean). Eta gaur egun ezkerreko alderdiok argi badugu ere frackingaren teknika edozein tokitan –gune babestuetan nahiz babestu gabeko guneetan– gauzatzea arbuiatzen dugula (aurretiaz jakinarazten dizuet frackingik gabeko Euskadiren alde sinatzeko prest geundekeela), badakigu gaur dakargun eskaera ez dela ezkerreko alderdien eskaera bat, gutxienekoen akordio baten bitartez lorturikoa baizik, soilik babesturiko gune naturalak gordetzen dituena. Eta aipaturiko legea aldatzeko goratzen dugu akordio hori, legeak eman behar direla baiteritzogu guk ere. Frogatu da ez dela nahikoa borondate onean edo jardunbide egokien kodeetan konfiantza izatea eskubideak babesteko eta bermatzeko, eta horregatik, legeak eman behar dira ezinbestean. Hori dela eta, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen legezko aldaketa hori proposatzen dugu, frackingean kontzentratuz, soil-soilik. Eta zirriborratu dizuedan ibilbide horrekin ez litzateke arraroa izango zuek Ganbera honetan pauso bat emateko gai izatea eta Ganbera honetan, hain zuzen ere, legegintzako herri-ekimena onartzea aintzat hartzea, frackingik gabeko Euskadi xede duen legegintzako herri-ekimena, hain zuzen ere, esan dizuedan bezala, gaur ekarri duguna gutxienekoen akordio bat delako. Beharrezkoa, baina gutxienekoen akordio bat. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_174
10
9
07.02.2013
ARABAKO BILTZAR NAGUSIETAKO PROKURADOREAK (Casado Abella)
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker eta egun on guztioi. Gaur, Legebiltzar honetan eztabaidatu den ekimen legegilea ulertzeko atzera begiratu behar dugu, 2012ko udaberrira, ekimen hau aurkeztu zen momentura. Momentu horretan Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz azaltzen zuen nola 2012ko bukaeran edo 2013ko hasieran fracking-a egin nahi zuen Subijanan aurreikusitako bi putzuetan. Industria sailburuordeak hau etengabe errepikatu zuen, adibidez, apirilaren 19an egindako adierazpenetan: esploratzen hasi nahi ziren. Eta puntu honetan etenaldi bat egin nahi dut: esplorazioaren eta ustiaketaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren argi izan behar dugu. Eta zeintzuk dira ezberdintasun teknikoak? Ez daude, berdinak dira. Administratiboki ezberdintasunak badaude, izan ere, ustiaketarako baimenak zorrotzagoak dira. Subijanan hasi beharreko lanak Europako hegoalde osoan fracking-aren estrenaldia izan behar zuen, non eta babestutako eremu natural bezala izendatua izan behar zen eremu batetan, Gasteizko Mendien parke naturalean, Europan 2012an jasangarritasunaren eredu izan behar zuen udalerriaren baitan. Ezin sinestu! Momentu horretan PPk eta PSEk 16/1994 Natura Babesteko Legea aldatzeko proposamena mahaigaineratu zuten. Beraien…, zuen proposamen horretan lege horretako 17.4 artikulua aldatu nahi zenuten, bertan gaur egun babestutako eremuetan jasotzen dena (aire zabalean eta lur azpian meatze ustiapenek duten debekua) kentzeko eta modu askoz ere malguagoan arautzeko. Maiatzaren 10ean, Legebiltzar honetan proposamena kontuan hartzeko eztabaidan PPk, PSEk eta PNVk alde bozkatu zenuten. Testuinguru horretan, aldi berean gertatzen dira, batetik, parke natural gisa deklaratzeko bidean dagoen gune batean frackinga bezalako teknika arriskutsu bati hasiera emateko asmoa, bigarrenik, babesturiko gune naturaletan meatze-jardueretarako debekuak ezabatzeko asmoa, eta azkenik, akta ofizialetan Eusko Jaurlaritzaren kideak diren Amerikako enpresek proiektuaren garapenean erakutsitako kezka, gune hori gune natural gisa deklaratzeak ekar ditzakeen oztopoak direla eta; testuinguru horretan aurkeztu zen, hain zuzen ere, gaur defendatzen dugun ekimena. 2012ko maiatzaren 17an erregistratu zen ekimen hori, eta, harrezkero, izapidetzeko onartu eta batzordera eraman da; batzordean ezein taldek ez zuen zuzenketarik aurkeztu, eta irizpena onartu ondoren, Osoko Bilkurara eraman da eta gehiengo bidez onartu da bertan. Gaur, bederatzi hilabete igaro ondoren, Arabako Biltzar Nagusietako hiru ordezkarik foro honetan defendatzen dugu proposamen hori. Zer eskatzen du ekimen horrek? 16/1994 Legearen 17.4 artikuluaren aldaketaren bitartez, babesturiko gune naturaletan frackingaren debekua ezartzea. Baina begien bistakoa da Biltzar Nagusiak ez direla frackingaren aurkako Arabako mugimenduaren buru. Bertan, Arabako herritar gehienen iritzia jaso da, eta iritzi hori hainbat ekimenetan irudikatu da. Gizarte-aldarri hori igarri egiten da Araban: "Fracking ez Araba" deritzonaren presentzia nekaezina, gaur ere hemen duguna; beren burua frackingik gabeko gisa deklaratu duten hogeita zazpi udalerriak; frackinga goratzeko antolaturiko jardunaldi tekniko batzuen inaugurazioaren karikatura egitea; urriko manifestazioa, Gasteizko jendetsuenetakoa azken urteotan (13.000 pertsonak ozenki eta argi oihukatu zuten frackingik ez dutela nahi)… Udazkena beroa izan zen, eta akordio berriak erraztu zituen. Abenduaren 14an, Arabako Biltzar Nagusiek, Ezker Batuak, PSEk, Bilduk eta EAJk emandako aldeko botoekin, mozio bat onartu zuten; bertan, tartean sarturiko euskal erakundeak (zuek) presatzen zituzten, bakoitzaren eskumenen arabera, frackingaren bitartez gasa erauzteko edozein proiektu debekatzera eta esanbidezko debeku hori behar diren lege guztietan jasotzera. Hori da, hain zuzen ere, Arabako Biltzar Nagusiek eta Arabako gizarteak ematen dizueten agindua. Hori da, hain zuzen ere, eskatzen dizueguna. Eta Legebiltzarrean edozein lege-aldaketa aurrera eramateko behar adina ordezkari dituzten hiru taldek babesten dute, hain zuzen ere, proposamen hori. Eta iritzi horren erakusgarri gisa, joan den astean ildo horretan aurkezturiko legegintzako herri-ekimena har dezakezue. Laburbilduz, Araba, kalean eta erakundeetan, argi eta garbi adierazten ari da hori guztia: Ez dugu frackingik nahi. Bestalde, ez dirudi oso agerikoa alder- di politiko guztiek interes berberak defendatzen dituztenik toki guztietan. Arabako Biltzar Nagusiak hemendik berrehun metro baino gutxiagora daude. Gaur hemen aurkezturiko ekimenean zera baino ez da jasotzen, babesturiko gune naturaletan teknika hori debekatzeko aukera, benetako arrisku baten erantzun gisa, baina oso nabaria da ekimen hori aurkeztu zenez geroztik igarotako bederatzi hilabete horietan asko egin zitekeela. Bazegoen denbora ezezko biribila emateko teknika horri edota antzeko ezaugarriak dituen edozein teknikari, edozein tokitarako Horri dagokionez, zeintzuk dira zuek hartuko dituzuen erabakiak? Urkullu jauna, hauteskundekanpainan nola irudikatuko duzue zuek frackingaren esplorazioaren eta esplotazioaren aurka duzuen jarrera? Begien bistakoa da asmo-deklarazioak ez direla nahikoak. Joan den astean aurkezturiko legegintzako herri-ekimenari eta asteartean Alderdi Popularrak, PSEk eta EAJk ekimen hori izapidetzen ez uzteko hartu zuten erabakiari dagokienez, zenbait gauza esan nahi nituzke, Biltzar Nagusiek ekimen hori izapidetzea jarri baita aitzakia gisa. Oso nabaria da gaur hemen defendatzen dugun ekimena eta legegintzako herri-ekimen baten bitartez aurkeztu dena desberdinak direla. Batean, jada existitzen den lege baten aldaketa proposatzen da, babesturiko gune naturaletan frackinga debeka dadin; bestean, aldiz, hidrokarburo ez-konbentzionaletarako eta frackingaren teknikarako erregulazio berri bat proposatzen da Autonomia Erkidegoaren esparru osorako. Ekimen desberdinak dira. Atzo, zenbait komunikabidetan irakur zitekeen EAJk legegintzako herri-ekimenaren izapidetzeari emandako ezezkoa justifikatzen zuela legegintzako herri-ekimen horretako argudioak jada abian dagoen Biltzar Nagusietako ekimen horren zuzenketa gisa txerta zitezkeelako. Izan ere, horretaz gain, informazio horien arabera, azpian zera dago... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_175
10
9
07.02.2013
ARABAKO BILTZAR NAGUSIETAKO PROKURADOREAK (Casado Abella)
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muy bien. Hala ere, eztabaida hau erabili da aitzakiatzat, eta uste dut harikoa dela. Informazio horien arabera, prozedurak bikoizten ez saiatzeko asmoa dago azpian, eta hori erabat faltsua da. Zein da legegintzako herri-ekimen hori sustatu dutenei ("Fracking ez Araba") lege-aldaketa horretan edo besteren batean zuzenketak txertatzea ahalbidetzen dien prozedura? Ez dago halakorik! Legegintzako herri-ekimenaren sustatzaileek atzo aurretiko bileretan salatu zutenenez, alderdietako ezeinek ez zuen mahai gainean jarri ekimen hori izapi- detzeko ezein arazo. Alderdi Popularrak baino ez zuen jakinarazi txosten juridikoa eskatuko zuela, eta bere hitza bete gabe, ekimenaren aurkako botoa eman zuen. Asteartean harturiko erabakia, legegintzako herri-ekimenaren izapidetzea galaraztekoa, erabaki politikoa da… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_176
10
9
07.02.2013
ARABAKO BILTZAR NAGUSIETAKO PROKURADOREAK (Casado Abella)
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muy bien. Kontutan hartu behar dugu ekimen hau aitzakiatzat hartu dutela, eta ni ekimen hau defendatzen ari naiz eta uste dut oso lotuta daudela. Baina, hala ere, bukatzen ari naiz, eta harira noa. Zer da gaur egun eskatzen duguna, momentu honetan eskatzen duguna? Zuek Arabako gizartearen borondate argiari konponbidea emateko konpromisoak har ditzazuela zeuen gain; frackingaren aurkako legeak eman daitezela, eta Biltzar Nagusietan eskatzen den bezala, frackinga debekatzeko behar diren legealdaketa guztiak gauza daitezela, eta horretaz gain, gaiari buruzko legegintzako herri-ekimen bat aurkeztea ahalbide dezatela, arazoak lege berriak eskatzen dituela kontuan hartuz. Askoz ere asmo handiagoko helburuak lortzeko lehen urrats gisa, ekimen horren izapidetzea zeuen gain har dezazuela, eta horretaz gain, 16/1994 Lege horretan frackingaren aurkako debekuetako lehena ezar dezazuela. Ez da ohikoa Biltzar Nagusiak Legebiltzar honetara iristea, baina hori gauzatzeko prozedura erraza ere ez da, eta horregatik, ekimenean proposatzen den funtsa errespetatu behar dela deritzot: Natura Babesteko Legearen aldaketa, babesturiko gune naturaletan frackingaren debekua ezar dadin. Inork ere ez dezala aprobetxatu aukera bestelako lege-aldaketak izapidetzeko, esate baterako, harrobiei edota Legearen beste elementuren bati buruzkoak. Norbaitek horrelako aldaketak egin nahi baditu, argi eta garbi plantea dezala, bestelako prozeduren bitartez, bere jarrerak argi eta garbi azal ditzala. Ez gaitzatela erabili. Duela egun batzuk Ingurumen sailburuaren adierazpenak entzun genituen frackingaren inguruan. Ana Oregik, oso argiak izan ez ziren adierazpenetan, itzalak aipatu zituen eta aditzera eman zuen orain ditugun teknikekin ez direla babesten ingurumen arloko legeak, dekretuak eta arauak. Hori gezurra dela esan behar dugu inongo zalantzarik gabe. Subijanan aurreikusitako putzuek ingurumen arloko lege guztiak betetzen zituzten, eta erabili beharreko lursailaren kalifikazio urbanistikoarekin zegoen arazoa izan zen egitasmoa atzera bota zuena. Bertan, hiri antolamenduaren arabera esplorazioa egin zitekeelako, baina ez ustiaketa. Inongo ingurumen legerik ez zen urratu. Honek argi eta garbi uzten digu gai honen inguruan arautzeko behar larria, lurralde osoan eta ez bakarrik babestutako eremuan. Arabak lanean hasteko eskatzen dizue, ez galdu denborarik.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_177
10
9
07.02.2013
ARABAKO BILTZAR NAGUSIETAKO PROKURADOREAK (Erquiaga Aguirre)
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Mahaikideok, legebiltzarkideok, Urkullu lehendakaria, sailburuok eta hemen zaudeten guztioi, egun on. Hasi baino lehen esan nahi nuke ohore handia dela niretzat, Euskadiko hiritar bezala eta EAJko Arabako biltzar taldearen izenean hemen egotea. Eskerrik asko emandako aukeragatik. Aitortu behar dut tribuna honek Biltzar Nagusietakoak baino gehiago hunkitzen nauela. Hala eta guztiz, saiatuko naiz labur-laburrean aztertzen zein den proposamen honen alde EAJ biltzar taldea agertzeko arrazoia. Eta arrazoi hau koherentzia da. Koherentzia gure eginekin eta gure esanekin Biltzar Nagusietan. Eta hauek lau mugarritan oinarrituta daude. Lehenengoa, zuzenketa transakzionala, 2012ko urtarrilaren 23an EAJ, Bildu eta Izquierda Unidaren artean sinatuta, eta bertan eskatzen zitzaion, lehenengo, Arabako Foru Aldundiari ikerketa sakon bat egitea frackingaren kontsekuentziak giza osasunean eta ingurumenean aztertzeko; bigarrenez, premiatzen zitzaion, baita ere, Arabako Foru Aldundiari parte-hartze eraginkorra izatea frackingari buruz Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ihardunaldietan; azkenekoz, eskatzen zitzaion Eusko Jaurlaritzari eta udal afektatuei obra-lizentziarik ez emateko mozio honetako lehen puntua beteta ez egon arte eta, derrigorrean, bertatik irtendako erabakiak kentzeko asmoa ez izateko. Bigarren mugarria, EAJk aurkeztutako mozioa, 2012ko apirilaren 27an; bertan premiatzen genituen Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza frackingaren teknika erabiltzeari debekua ematera gune berezi batzuetan, beraien artean naturaeremu babestuetan. Hirugarren mugarria, gaur bertora ekarri zaigun akordioa da, EAJ, Bildu eta Ezker Batuaren artean sinatutakoa 2012ko irailaren 24an. Bertan proposatu- tako aldaketan natura-eremu babestuetan frackingaren bidez hidrokarburoen esplotaketari eta ustiaketari debekua ematea aipatzen zen. Laugarrenez, eta azkeneko mugarria, pasa den abenduaren 14an EAJ, Bildu, Alderdi Sozialista eta Izquierda Unidaren artean sinatutako zuzenketa transakzionala. Bertan esaten dugu: "Las Juntas Generales de Álava, en la actual situación y respondiendo al clamor social existente, instan a las instituciones vascas implicadas a que, en la medida de sus competencias, prohíban cualquier proyecto de extracción de gas a través de la técnica del fracking, y que incluyan su prohibición expresa en cuantas leyes sea necesario". Lehen esan dudanez, lau mugarri hauek islatzen dute EAJ Arabako biltzar taldearen iritzia gaurko gai honetan. Gure uste apalean, gaur egungo frackingaren teknikarekin egoera ez da egokia. Egoera ez da egokia inon erabiltzeko, bereziki natura-eremu babestuetan. Bestalde, ziur gaude gure alderdikideek ondo kudeatuko dutela gai hau Legebiltzar honetan. Besterik gabe, eskerrik asko zuen arretagatik, eta egun ona izan guztiok.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_178
10
9
07.02.2013
MAEZTU PEREZ
EH Bildu
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, eta egun on, legebiltzarburu andrea, eta egun on guztioi. Egun on, lehendakari jauna. EH Bilduk Arabako Batzar Nagusiek onartutako lege proposamena tramitatzearen aldeko jarrera dauka gaurko honetan. Natura Babesteko Legearen 17.4 artikulua aldatzearen…, hobeto esanda, guretzat, osatzearen alde bozkatuko dugu, artikulu horrek azken urteotan gure herrian jarraitutako eredu sozioekonomikoaren aurrean dikotomia interesgarri bat planteatzen duelako: interes ekonomikoak edo natura errespetatzea. Badakit erabakia ez litzatekeela bata edo bestea izan beharko, badakit garapen iraunkorra eta antzerako terminoak existitzen direla. Badakit, baita ere, errealitateak beste egoera bat demostratu digula, hain zuzen ere, garapen ekonomikoa eta naturaren errespetua ez direlako bateragarri izan, garapen jasangarria terminoa propaganda hutsa bihurtu delako, eta errealitateak demostratu digu, azken finean, propaganda berde bezala erabili dela termino hori. Gure eredu sozio-ekonomikoa ez da iraunkorra, ez da orekatua izan, ez sozialki eta ez ekologikoki. Gutxi batzuen etekin ekonomikoak ziurtatu duen haz- kunde ekonomikoaren ereduan bizi izan gara eta bizitzen gara oraindik. Eredu horretan ingurumena bilakatu da mota ezberdineko hainbat iharduera ekonomiko garatzeko beharrezkoa den eremu fisiko edo espaziala, hori bakarrik izan da ingurumena garapen-eredu horretan edo hazkunde-eredu horretan. Askotan, gainera, mugagabeko hazkunde ekonomikoa gauzatzeko oztopo bihurtu da hainbat interes ekonomikorentzako. Horrela gauzak, eragile batzuek erabaki zuten bere garaian guztiz kontrajarria zela gune bat bere ezaugarri naturalak kontutan izanik babestea eta era berdinean gune hori eta bere bioaniztasuna desagerraraztea helburu duen iharduera bat eremu berdinean baimentzea. Alegia, parke natural bat izendatzea eta era berean, harria ustiatzeko, ingurua desagerraraztera dedikatzen den harrobi bat bertan baimentzea. Hori guztiz kontrajarria zela. Horregatik, talde politikoekin batzartu ziren eta azkenik talde politiko batzuek erabaki genuen aldarrikapen hori lege bihurtzea. Eta horrela aldatu zen gaur egun dagoen Natura Babesteko Legearen 17. artikulua, zeinek debekatzen duen naturagune babestuetan harrobien ustiapena. Harrobiek naturarekiko duten bortizkeria dela eta, urtean zehar eraso larrienetarikoa izan dira eta gaur egun dira, baina azken urteotan erregai fosilen arloan, zehazki hidrokarburoen ustiapenean, beste iharduera baten –naturarekiko guztiz arriskutsua dena– mehatxua zabaltzen ari da: frackinga edo haustura hidraulikoa, ezohiko gasa ustiatzeko erabiltzen den praktika. Ez dut uste beharrezkoa denik aipatzea momentu honetan teknika honek dakartzan ondorio anbiental kaltegarri guztiak. Azken hilabeteetan, azken urtean zehar, hainbat artikulu, hainbat komentario irakurri ahal izan ditugu gai honen inguruan eta jakiteko zernolako ondorio anbientalak dakartzan teknika honek. Irudi bat niretzat oso esanguratsua eta adierazgarria izan daiteke: hau da fracking ustiapenetako planta bat Estatu Batuetan. Norbaitek pentsatzen du argazki honetan agertzen den gunea, zuloz beteta, gune natural babestu bat izan daitekeela? Ez, ezta? Uste dut nahiko argi dagoela horrelako gune bat eta parke natural bat ez direla bateragarriak. Eta argazki honetan agertzen zena, frackingak lur azalean eragiten duen inpaktua soilik da. Horretaz gain, lur azpian erabiltzen diren elementu kimikoak direla medio edota atmosferako isurkinak direla medio sortarazten diren ondorio kutsakorrak askoz gehiago dira. Beraz, Arabako Batzar Nagusiek egin dutena da logika babesleak edo zuhurtzia printzipioak agintzen duena aplikatu edo jarraitzea. Zuhurtzia printzipioa, eta honez gero milaka eta milaka euskal herritarrek ere aldarrikatzen dutena, hauxe da, gune natural babestuetan frackinga debekatzea. Eta ikusita gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak eta EH Bilduk alde bozkatuko dugula, lege proposamen honen tramitazioaren alde, ematen du ere tramitatu, tramitatu egingo dela lege proposamen hau. Hori bai, behin lantalde legegilea eratzen denean, zer-nolako testua aterako den, hori ez daukat hain argi. Edo tamalez, nahiko argi daukat jatorrizko artikuluak eta Arabako Batzar Nagusien proposamenak jasotzen duena guztiz desitxuratua atera daitekeela. Eta zergatik diot hau? Soilik irakurri behar dugu Gobernuak bidalitako irizpena, lege-proposamen honi bidalitako irizpena, prozedura osoaren amaieran zernolako lege-aldaketa eduki dezakegun asmatzeko. Y ese criterio señala lo siguiente: "Aipaturiko lege-proposamena aintzat hartzearen aldeko irizpidea adieraztea, Arabako Biltzar Nagusiek aurkezturiko lege-proposamena, adierazita dagoen moduan, ingurumen-babesean gordetako erabilera eta jardueretarako debekuak ezartzearen legezkotasunari buruz Konstituzio Auzitegiak emandako jurisprudentzia hausten duela kontsideratzen bada ere". Eta norbaitek esan ahal du: "Baina hori soilik Gobernuaren irizpena da, Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera". Baina ez, ez da soilik Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera. Pasa den legegintzaldiaren bukaeran Euzko Alderdi Jeltzaleak, Eusko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak nahi izan zuten artikulu hori aldatzea. Eta, hain zuzen ere, Gobernuak bere irizpenean erabili duen argudio berbera… –beno, ez dut argudio hitza erabiliko–, aitzakia berbera erabilita. Guretzat oso larria izango litzateke, alde batetik, Arabako Batzar Nagusiek herritarren ordezkaritza duen Arabako Parlamentuan onartutako proposamen bat erabili lege bat aldatzeko, baina justu proposamen horrek eskatzen duenaren guztiz kontrakoa onartzeko. Oso larria izango litzateke. Eta, beste alde batetik, larria izango litzateke ere berriro Euzko Alderdi Jeltzaleak, Eusko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak gutxi batzuen interes ekonomiko partikularrak interes orokorraren gainetik jartzea. Eta berriro ere diot, herenegun, aipatutako hiru alderdiek euren bozkak batu zituztelako herriekimen legegile bati Legebiltzar honetako ateak ixteko. Itxurakeria hutsa delako guretzat Arabako Batzar Nagusietan eta hainbat udaletan, edo aste honetan bertan Bizkaiko Batzar Nagusietan frackingaren kontra agertzea eta aldi berean, benetako erabakiak hartu behar direnean, hitzetatik ekintzetarako pasa behar denean, frackinga debekatzeko eskatzen duen herri-ekimen legegile baten aurrean, alegia, hor frackingaren alde egitea. Itxurakeria hutsa! Propaganda, berdea, baina erabakiak hartu behar direnean, hor zuen benetako aurpegia agertzen duzue; noski, kasu honetan ere Euskal Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularraren eskutik. Lobby energetikoen negozioa ziurtatzea eztabaidagai dagoenean oso ondo eta era bateratu batean defendatzen duzue lobby energetikoaren negozioa. Eta bai gasaren asuntoan eta bai frackingaren gaian, negozioa egon daitekeela aztertzen ari dira lobby energetikoaren enpresak. Badakite sozialki ez dagoela ondo ikusita eta aztertzen ari dira zelan egin dezaketen koste sozial handirik gabe, eta zuek, guretzat, jolas horretan konplize bihurtzen ari zarete. Baina heldu da momentua, Euzko Alderdi Jeltzalea: frackinga bai ala ez? Bai ala ez, ez dago beste erantzunik momentu honetan. Ez zaitezte ezkutatu berriro ere sasi argudio tekniko-juridikoetan zuen iritzia ez azaltzeko. Heldu da momentua argi eta garbi herritarrei azaltzeko interes orokorraren alde egiten duzuen edo gutxi batzuen negozioa defendatzearen alde, alegia, ingurumena defendatzearen alde edo enpresa batzuen interes ekonomikoen defentsaren alde.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_179
10
9
07.02.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari, sailburu jaun-andreok, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi genizkieke Arabako Biltzar Nagusietako kideei eta zuekin bertaratu direnei. Eta esatea gure taldeak, Euzko Abertzaleak, ekimen honi buruz aldeko bozka egingo duela. Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariek jada adierazi duten bezala, aurreko legegintzaldian Natura Babesteko Legea aldatzeko proposamen bana zabal eztabaidatzeko aukera izan genuen bi aldiz, eta bi aukera horietan arestian aipaturiko Legearen 17. artikulua eztabaidatu zen, besteak beste; izan ere, gaur egun Arabako Biltzar Nagusietan aurkeztu diguten proposamenaren eraginpean geratzen da 17. artikulu hori. Aldaketa horietako lehena 4. puntua (egungo idazketan) ex novo txertatzeko gauzatu zen, eta bigarrena, berriz, hura aldatzeko izan zen, hain justu. Halaber, Arabako Biltzar Nagusiek egindako proposamena erabat errespetatuz, gure taldearen aburuz, arau-produkzioak iraunkorra izateko borondatea eduki behar du. Legeek iraunkorrak behar dute, ezin dugu irizpidea bi urtean behin aldatu, legebiltzarkide jaun-andreok. Iraunkorra izateko borondatea duen lege bat egin nahi badugu, besteak beste, ahalik eta informazio gehien eduki behar dugu, arauak bere jasotzaileengan izango duen eragina kalkulatzeko. Ezinbestekoa da, lehenik eta behin, aztertzea zer heinetan den beharrezkoa eta egokia proiektatzen den araua aldatzea; gainera, egindako proposamenerako alternatibarik ote dagoen ere balioetsi behar da, dauden baliabideekin ezarritako helburuak lortu ote daitezkeen, edo bestela, bestelako baliabideekin, eta batez ere, eraginpekoentzat –partikularrentzat nahiz Administrazioarentzat– izan ditzakeen ondorio juridiko eta ekonomikoak aztertu behar dira. Eta hori guztia, herritar eta kolektibo interesdunen parte-hartze publiko egokia alde batera utzi gabe. Gaur Ganbera honetan onartzen duguna zera da, lege-aldaketarako proposamena kontuan hartzea. Geroago, batzordera igortzen denean, Maeztu jauna, zuk aipatu dituzun alderdi horiek guztiak ponentziaren barruan eztabaidatzeko aukera izango dugu, eta jakina, lege-erregulaziorik hoberena lortzeko lan egingo dugu, hots, esparru horietan existitzen diren ingurumen-interes publikoak eta meatze-interes publikoak hobekien bateratzen dituena. Horregatik, proposamen horren alde bozkatuko dugu, eta jada esan dudan bezala, gai horiek guztiak batzordean aztertzeko aukera izango dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_180
10
9
07.02.2013
LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN
PV-ETP
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on. Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkide jaun-andreok. Ongi etorri Ganbera honetara, Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariok. Mila esker, prokuradore jaun-andreok. Arabako Biltzar Nagusietako presidenteari eskerrak eman nahi dizkiot etortzeagatik; beti bezala, oso erne dago Autonomia Erkidegoko bizitza politiko eta sozialean gertatzen den guztiarekin, bereziki, Arabari eta Arabako Biltzar Nagusiei dagokienez. Eskerrik asko, presidente jauna. Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariek gaur aurkeztu diguten lege-proposamena ez da gai berria Ganbera honetarako. Autonomia Erkidego honetan hainbat urtez gauzatu da meatze-esplotazioa gero baliogabe gisa deklaratu diren administrazio-lizentziekin, eta, horretaz gain, babesturiko guneetan. Ganbera honetara eraginpeko gizartearen ekimen ugari iritsi dira, Ganbera honetako taldeen ekimen gisa, baina abusuzko jardunbide horiek ez dira geldiarazi. Eta deigarria da zuek, hain sentiberak izanik, Autonomia Erkidegoko paisaiaren zati bat Jaurlaritzaren onespenarekin suntsitzen ari den gertakari hori aipatu ez izana. 2010ean, Naturari buruzko Legearen aldaketa bat onartu zen ganbera honetan; hein batean, Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariek lege-proposamenean proposatu dutenarekin bat dator aldaketa hori, eta kontuan hartzeko eskatzen da bertan, honako hau jasotzeaz gain: "Babesturiko esparruetako mugen eta afektazioguneen barnean, ezin izango da ezein meatze-esplotaziorik gauzatu, ez atari zabalean ez lurpean". Baina, bitxia badirudi ere, gaur egunean ekimen horren aitzindari denak kontrako botoa eman zuen Ganbera honetan; Eusko Alderdi Jeltzaleaz ari naiz. Ganbera honek 2010ean aldaketa hori proposatu zuenean, Alderdi Jeltzaleak kontrako botoa eman zuen, eta legez kontrako proposamena zela esan zigun, aldaketa hori kontuan hartzeko bozketa horretan Eusko Alderdi Jeltzaleak esandako hitzei lotuz. Eta harrigarriena zera da, legez kontrako proposamena dela jakinik, Euzko Abertzaleak taldeak Arabako Biltzar Nagusietan ekimen hori onartzea. Hori da harrigarriena. Zuek duzue erantzukizuna. Ganbera batera ekimen bat ekartzen denean, lehenik eta behin ekimen hori legezkoa izatea bete behar da, eta legezkoa ez dela jakinda, txertatu egiten duzue, Ganbera honetara ekartzen duzue ekimen gisa. Dakizuen bezala, eraginpekoek aldaketa horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuten, eta, Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, babesturiko gune naturalen mugen barnean debekaturiko eta baimenduriko erabilerak modu erabakigarrian baldintzatzea (lege-mailarekin) ez du egokitzat jotzen, eta horrenbestez, antolamendu-tresna eta erabilera- eta kudeaketatresna zehatzei dagokie azkenik erabakitzea horrelako guneen barnean atari zabaleko edota lurpeko erauzketa-jarduerak egitea egokia ote den. Egia da aldaketa hori egin genuenean ez genuela asmatu aurreikusitako helburua lortzeko formularik egokienarekin, harrobietako erauzketetan abusu sistematikoak saihesteko formularik egokienarekin, hain zuzen ere. Eta Talde Popularraren aburuz, interesa, zalantzarik gabe, zera da, ondare naturalaren erabileran, ingurumen-babesak gailendu behar duela lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren eta interes ekonomikoen aurrean. Ezin dizuet onartu, Maeztu jauna, beti eranstea indar politiko jakin batzuek interes ekonomikoak ditu- gula, zuek ere badituzuelako interes ekonomikoak zuen taldearen atzean. Beharbada, guk ditugunak baino gehiago; izan ere, ekimen horretan, guk ez dugu inolako interes ekonomikorik, ezta hemen aurkezturiko beste ezein ekimenetan ere. Gizartearen interes ekonomikoa izango da. Baina argi dago badela garaia behingoz interes ekonomikoei buruzko horrelako adierazpenak egiteari uzteko, ez baitute inolako funtsik. Eta funtsik badute, aditzera eman, baina izenabizenekin, ezin baitira sistematikoki horrelako gauzak esan orokorrean. Esan bezala, Talde Popularrarentzat, ondare naturalaren erabileran, ingurumen-babesak gailendu behar du lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren eta interes ekonomikoen aurrean. Euzko Abertzaleak taldeak ez zuen ekimen hori babestu, hainbat alderdi argudiatuz. Nagusiki, meatzeesplotazioen eta ingurumen-babesaren artean planteatzen ziren interes-gatazkak konpontzeko formula egokiena ez zela adierazi zuten, eta horretarako, Konstituzio Auzitegiak horren inguruan emandako bi epai aipatu zituzten; epai horien arabera, autonomiaerkidegoek ezin dute Meategiei buruzko Legearen C eta D ataletan jasotako meatze-jardueren debeku orokorrik ezarri; horren ordez, kasuak banan-banan debeka ditzakete soil-soilik, gune jakin batzuetan eta A eta B atalei dagokienez baino ez. Baina, bitxia bada ere, Euzko Abertzaleak taldea da ekimen horren buru Biltzar Nagusietan, nahiz eta ekimen hori ez datorren inolaz ere bat talde horrek Ganbera honetan aditzera emandako irizpidearekin. Auzitegi Nagusiak emandako epaia Ganbera honetan onarturiko aldaketaren aurkakoa da, eta eraginpekoek errekurtsoak aurkeztea eragiten ari da, Jaurlaritzaren diru-kutxak lermatzeaz gain, errekurtsogileen poltsikoak betetzen dituzten milioi askoko epaiekin. Lege-proposamenak eransten duen bukaerako argibideak –gasa erauzteko teknika jakin bati buruzkoak– are gehiago sakontzen du Auzitegi Nagusiak proposamena zuzenbidearekin bat ez datorrela kontsideratzeko emandako argudioetan, eta errekurtsogile posibleen zerrendetan eraginpeko gehiago eranstea baino ez dezake lortu. Eta teknika izenez aldatzen bada, legebiltzarkide jaun-andreok, zer egingo dugu? Legea berriz ere aldatu beharko al dugu? Beti esan dugu, eta baita Ganbera osoak esan ere, lege guztiak ezin direla ad hoc egin. Behar adinako gaitasuna behar dute, eragina zabala izan dadin. Legebiltzarkide jaun-andreok, Talde Popularrak lege-proposamen hori aintzat hartzearen kontrako botoa ematen du, proposatzen dena legez kontrakoa delako, eta Zuzenbidearekin bat ez datozen legeproposamenak aintzat hartzea Ganbera honetarako aurrekari txarra dela deritzogulako, kontuan hartuz justiziak jada proposamen horiei buruzko epaiak eman dituela. Halaber, Jaurlaritzak ekimen hori aintzat hartzeko harturiko erabakia ere ez dugu ulertzen; horrela, honako hau eransten dio erabaki horri: "Arabako Biltzar Nagusiek aurkezturiko lege-proposamena, adierazita dagoen moduan, ingurumen-babesean gordetako erabilera eta jardueretarako debekuak ezartzea legez kontrakoa izateari buruz Konstituzio Auzitegiak emandako jurisprudentzia hausten duela kontsideratzen bada ere". Gure aburuz, legez kontrako proposamen bat aintzat hartzeko erabakia ez da Jaurlaritza honen hasierarik hoberena. Puntu horri dagokionez, Arabako Biltzar Nagusiek aurkezturiko ekimenak aintzat ez hartzeko erabakia hartu duela jakinarazi du Jaurlaritzak, nahiz eta horretarako irizpideak subjektibo samarrak diren, esate baterako, "desegoki", "ezgaraiko", "aldaketa ez da beharrezkoa", eta abar. Baina justiziak aldaketa hori legezkotzat jotzen ez duela ziur baldin badakigu, ez dugu ulertzen zer dela-eta aurkezten edo aintzat hartzen den horrelako zerbait. EAJko bozeramaileak, hizketan hasi denean, ekimenaren alde bozkatuko duela esan du. Ganbera honetan zera gogorarazi digu, legez kontrako artikulu horren aldaketa kontuan hartzen saiatzen ari ginela, esan du: "Legebiltzarkide jaun-andreok, gaur guri entzuten ari den, eztabaida hau jarraitzen ari den edo Natura Babesteko Legearen aldaketa dela-eta Legebiltzar honetan duela bi urte sorturiko eztabaida jarraitu edo irakurri duen edozein behatzailek, agian, izugarrizko buruko minarekin amaituko du, arazo honetan jarraituriko legebiltzar-politikan arrazionaltasuna aurkitzen saiatzen bada". Aldaiturriaga jauna, azal iezadazu, arren, zuek Biltzar Nagusietan eta Ganbera honetan izandako jarreraren arrazionaltasuna, horrela zuk ez baituzu buruko minik izango eta, gainera, konponbideak aurkituko baititugu gainerakook. Aldaiturriaga jauna, hona hemen nire galdera: ponentzia hori irekitzen denean, zer proposatuko duzue zuek ponentzian? Izan ere, ponentzia artikulu hori onartzeko bada, minutu-erdi baino ez du iraungo. Beste modu batean esanda, legez kontrakoa da, ezin da onartu. Orduan, zuzenketak egingo dituzuela esan duzu zuk. Azal ezazu, mesedez, zure alderdiaren norabidea –hots, Jaurlaritzarena– zein izango den, hori eztabaida honetan ezagutzea garrantzitsua dela baiteritzot. Zure asmoa lege hori edo beste legeren edo planen bat aldatzea bada, jakin nahi genuke aldaketa hori kontuan hartzearen alde eman duzuen baiezkoaren atzean zer ezkutatzen duzuen. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_181
10
9
07.02.2013
ROJO SOLANA
SV-ES
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker, presidente jauna, eta eskerrik asko guztioi. Lehenik eta behin, Arabako Biltzar Nagusietako ordezkariei eta eztabaida honetara etorri nahi izan duten pertsona guztiei ongietorria eman nahi diegu. Lehenik eta behin, nabarmendu nahi nuke Osoko Bilkura honetan aurkeztu naizela, nire legebiltzartaldearen izenean, euskal sozialistok lege-aldaketa horren inguruan dugun jarrera erakusteko. Pentsatzen dut inor ez dela harrituta geratuko, sozialistok gaur berriz ere planteatuko baititugu azken legegintzaldian egin ditugun arrazoi berberak. Logikoa denez, Arabako Biltzar Nagusiek hona dakartzaten gauza guztiak erabat errespetatzen ditugula nabarmendu behar dugu, baina errespetua ez dago soilik lotuta erakunde bat izate hutsagatik arrazoia ematearekin. Araban lorturiko akordioak bi zati dituela esan genezake. Lehena, legebiltzar-talde guztiek saihestu nahi izan dutena, Legebiltzar Talde Popularrak izan ezik, hots, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 17. artikuluari buruzkoa, eta bigarrena, haustura hidraulikoaren teknikari edo frackingari buruzkoa. Hemen argi geratu dena zera da, berriz ere, ingurumen-alorreko edozein ekimen erabiltzen dela frackingaren gaia modu bortxatuan sartzeko. Lehen zatiari dagokionez, zera nabarmendu behar da, 2010ean, eta Ganbera honen adostasun zabal batekin, legea aldatzea adostu zela, gaur planteatzen zaizkigun baldintza berberekin. Babesturiko guneetan agregakinen debeku orokorra onartu genuen, aire zabalean nahiz lurpean. Eztabaida horren eta geroagoko adostasunaren zergatia zera zen, zenbait harrobi-esplotazio kasu askotan noraezean gauzatzen ari zirelako kezka handia sortu zela, hain zuzen ere, eta sozialistok, zalantzarik gabe, gorritu egiten gara hemen problematikari harrobi-esplotazioaren gaiarekin heldu nahi geniola esatean, batez ere, zenbait harrobiri dagokienez. Eta gaur, lehen egunean bezala, paragrafoaren filosofiarekin eta edukiarekin bat gatoz, baina gaur, orduan bezala, euskal sozialistok legea betetzearen alde gaude. Eta guztiok dakigu ondo, Autonomia Estatutuak ingurumen-alorrean hainbat eskumen esleitzen badizkigu ere, lege autonomikoek sekula ezin dutela kontraesanean erori estatuak emandako lege organikoekin. Eta 2010ean onarturiko lege-aldaketa horrek Meategiei buruzko Legea urratzen du. Horregatik, legegintzaldiaren ia amaieran, López de Ocariz andreak adierazi duen bezala, Legebiltzar Talde Popularrak, sozialistokin batera, lehen ekimen horrek Administrazioari ekarritako arazoak kon- pontzen saiatzeko ekimen bat aurkeztu zuen, mea culpa aitortuz, lehen ekimenean hanka sartu baikenuen ingurumena modu orokorragoan babesten saiatu ginenean. Harrobiak errekurtsoak aurkezten ari dira auzitegietan, eta ondare-erantzukizunak erreklamatzen dituzte. Eta egoera horri aurre egiteko, ez genuke ahaztu behar Konstituzio Auzitegiak emandako epai bat; epai horren bitartez, Kataluniako lege bat baliogabetzat jo zen 1988an, Ganbera honetan 2010ean gauzaturiko onarpenaren arrazoi berberagatik. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldearen aburuz, ezin dizkiegu hegoak eman, beren interesak defendatzen dituzten bitartean (bai, Maeztu jauna, horiek lobbyak dira), eta Administrazio Publikoaren kargura beren diru-kutxak betetzeko xedea izanik, zenbait legealdaketari –esaterako, eztabaidatzen ari garenari– heltzen dietenei, batez ere, kontuan hartuz gaur egun gure Administrazioa ez dagoela kalte-ordainak emateko egoeran (horietako asko 9 milioi eurotik gorakoak dira). Horretaz gain, Jaurlaritzak ekimen horren inguruan sorturiko irizpidean bertan, hasiera batean ekimen horren aldeko irizpide bat azaltzen badu ere, ingurumen-babesean gordetako erabileren eta jardueren debeku orokorren ezarpena legez kontrakoa izateari dagokionez Konstituzio Auzitegiak emandako jurisprudentzia urratzen duela aitortzen du. Horrekin Euzko Alderdi Jeltzalearen Jaurlaritzak "batean kale, bestean bale" diola deritzogu; EAJk Arabako Biltzar Nagusietan emandako botoarengatik apur bat harrapatuta daudela deritzogu, Aldaiturriaga jaunak beti defendatu baitu kontrakoa Ganbera honetan. Eta horrexegatik, hain zuzen ere, ezin dugu ekimen horren aldeko botorik eman. Aurreko legegintzaldian, 2010eko hanka-sartze politiko bat konpontzeko lege horren aldaketa bat adosten amaitu bagenuen, horrek Administrazioari ekarri zizkion eta ekarriko zizkion ondorio ekonomikoak aitortzen genituelako, ez dugu ulertzen zer dela-eta orain hasiera-hasieratik legez kontrakoa dela aitortzen dugun zerbaiti bidea ematen saiatzen ari garen. Eta batez ere, ez dugu EAJren jarrera ulertzen, aitortu dudan hanka-sartzea konpondu behar zela zeritzolako orduko osoko bilkuran aldaketa hori kontuan hartzearen aldeko botoa eman baitzuen. Eta Biltzar Nagusietan harturiko erabaki horren bigarren zatia (dirudienez, zenbait talde politiko horrek baino ez ditu kezkatzen), hidrokarburoak haustura hidraulikoaren edo frackingaren bitartez esploratzeari eta esplotatzeari buruzkoa da. Natura Babesteari buruzko Legearen aldaketak ez du inolako zerikusirik gas-hobiekin, ezta gas-erauzketarekin ere. Agregakinen erauzketaz dihardu, eta ez gas-erauzketaz. Eta ez gaude beste hainbat esparru ere arautzen dituen lege espezifiko baten inguruko bi gai nahastearen alde. Hasieran esan dudan bezala, gure ustez, frackingarekin inolako zerikusirik ez duen lege batean modu bortxatuan sartu diren esaldi betegarriak baino ez dira. Sozialistok, hasiera-hasieratik, ingurumenaren babesa bermatzea ahalbidetuko duen segurtasun juridikoa izan dugu helburu, eta gure ustez, helburu horretarako ez da faboragarria hasiera batean lotu behar ez genituzkeen zenbait gai elkartzea. Haustura hidraulikoaren arazoa dugu, hain zuzen ere, Ganbera honetan dirudienez hainbat aldiz eztabaidatuko ditugun gai horien arteko bat, eta jakina, sozialistok ez dugu eztabaida hori saihestuko, ez baitugu sekula ere saihestu. Esklusiboki frackingaren gaiari heltzen dion edo gai horretara mugatuta dagoen ekimenen bat iristen denean, gure irizpideak defendatzen jarraituko dugu, jakina, eta zalantzarik gabe, bozeramaile honek ez du sekula ere arazorik izango horrekin, edozein forotan eta edozein bozeramailerekin eztabaidatzeko ere arazorik izan ez duen bezala. Era berean, Maeztu jauna, ez dugu energiaeredua eztabaidatzeko inolako eragozpenik (zuk atzo komunikabide batean esan zenuen bezala), Euskadiko energia-eredua ere zuk nahi duzunean eztabaidatuko dugu. Baina ezin da onartu ingurumenaren inguruko gai oro aprobetxatzea zerikusirik ez duten gaiak mahai gainean jartzeko, horrek gizarte-alarma baino ez baitu sortzen, Euskadin jada oso piztuta dagoen eta azkenean Espainiako gainerako tokietara ere zabaltzen den gizarte-alarma, hain zuzen ere. Hortaz, hona hemen ekimen horren aldeko botorik ez emateko bigarren arrazoia: Aldatu nahi zen legearekin zerikusirik ez duten gai bat eta kontsiderazio bat txertatzen dira. Baina, oraingo honetan sozialistok bozkatuko duguna alde batera utzita, dirudienez, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta EH Bilduren botoekin aurrera aterako da ekimen hori. Beraz, nahikoa denbora izango dugu eztabaidatzeko, nahiz eta, López de Ocariz andreak jada adierazi duen bezala, ponentzia honek bilkura bakar bat baino ez duen iraungo. Eta nik ere galdetu nahi nioke Aldaiturriaga jaunari Euzko Abertzaleak taldeak zein jarrera duen Biltzar Nagusiek aldatzeko dakarten paragrafo horren inguruan. Izan ere, paragrafoaren lehen zatiari dagokionez, uste dut badakidala zein jarrera duen, hemen jada bi aldiz eztabaidatu baita, eta EAJk beti eman baitu boto berbera, baina horretaz gain, jakin nahi nuke zer jarrera duen erantsitako bukaerako argibideari dagokionez, Ganbera honetan jakitea ongi bailegoke, eta eztabaida hau entzutera etorri diren guztiek jakitea ere ondo bailegoke. Eta horregatik guztiagatik, Maeztu jauna eta EH Bilduko jaun-andreok, proposamen bat egin nahi ni- zueke, zeren zuek kezkatzen zaituzten gauza bakarra, dirudienez, frackingaren teknikari buruzko eztabaida baita, eta legegintzako herri-ekimena izapidetu ez izanaren errudunen bila zabiltzatela baitirudi; bide batez, behar bezala informatu behar da, ekimen hori ez baitzen bozkatu, Ganberaren txosten juridiko batetik dator, eta berriz ere, sozialistok legea betetzearen alde gaude, baita Ganberaren barneko Erregelamendua betetzearen alde ere. Zuek ekimen hori aintzat hartzearen kontrako botoa emango bazenute, ez litzateke aurrera aterako, eta honenbestez, frackinga ez litzateke egongo eztabaidatuta Ganbera honetan, eta azkenik, legegintzako herri-dekretua indargabetzeko oinarrizko argudioa existituko ez litzatekeenez, zuek eztabaida hori gauzatzeko aukera emango baitzenukete. Beraz, koherentziaz erabil itzazue zuen botoak, mesedez, Talde Sozialistak aldeko jarrera bat eraman baitzuen Ganberara, txosten juridiko batekin, eta ez baitugu inolako eragozpenik gasa erauzteko teknikarekin (ez du zertan frackinga izan) zerikusirik duen edozein gai eztabaidatzeko eta horretan sakontzeko; ez diogu sekula ere baiezkorik eman frackingari, gure Autonomia Erkidegorako aurrerabide-moduren bat bilatzen saiatzeari eta aukerak alde batera ez uzteari eman diogu baiezkoa. Horrenbestez, Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak ekimen horren aurkako botoa emango du honako arrazoi hauengatik: Gobernuaren irizpideari jarraiki konstituzioaren aurkako gisa, eta honenbestez, legez kontrakotzat aitortzen den ekimen baten alde ezin dugu egin; interesatzen zaienean eta legeari helduz, beren enpresa pribatuen diru-kutxak betetzen dituzten eta ingurumena eta babesturiko guneak suntsitzen jarraitzen dutenei (askotan, zenbait berme politikorekin) gauzak errazteko asmorik ez dugu, eta gaur arte beste balioespen bat izan duen gai bat ezin dugu ontzat eman. Frackingak hiru arau saihestezin eta negoziaezin bete behar ditu, eta hiru arau horiek betetzen ez baditu, guk sekula ez dugu teknika horren edo beste ezeinen garapena babestuko. Eta gaur hori nabarmendu nahi dugu, 2010eko urriaz geroztik nabarmendu dugun bezalaxe (uste dut orduan hasi ginela gai horretaz hitz egiten). Eta ezin dugu ekimen hori babestu gure ekimenaren aurka jokatzearen parekoa izango bailitzateke; aurreko legegintzaldiaren amaieran aurkeztu genuen gure ekimena, eta gaur egun defendatzen jarraitzen dugu. Eta jakina, ezin dugu aldeko botorik eman Arabako Biltzar Nagusietako gure taldearen aurka jokatzearen parekoa izango bailitzateke hori. EH Bilduk axolagabekeriaz joka dezakeela ulertzen dugu, Ganbera honetan, behinik behin, baina ez gobernu-erantzukizunak dituztenek hala jokatzea, gauza bat eta horren kontrakoa ezin baitira bozkatu, eta are gutxiago, proiektu baten kudeaketaren arduradunak direnean eta arduradunak izango direnean. Ezin da legez kontrakotzat aitortuta dagoen zerbaiten aldeko irizpide bat eman. Beraz, hemendik aurrera zera baino ez dugu esan behar, kontrako botoa emango dugula, eta ekimen hori aurrera ateratzen bada, sozialistok lege-testu hori hurrengo izapidean alda dadin lortzeko lan egingo dugula, eta jakina, aldi berean ingurumena babesten saiatuz eta Administrazio publikoaren diru-kutxak ere babesten saiatuz. Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_182
10
9
07.02.2013
MAEZTU PEREZ
EH Bildu
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko. Señora López de Ocariz, señora Rojo, decir aquí que no se puede traer una propuesta que es ilegal, denominando ya ilegal a la propuesta que hacen las Juntas de Álava, cuando fue el Partido Popular quien trajo la propuesta de cambiar el artículo 17 de la Ley de Conservación de la Naturaleza; fue el Partido Popular, que se quiso apuntar aquel tanto, el que trajo el cambio el artículo 17, y fue el Gobierno del Partido Socialista, con todos los informes (digo yo que favorables) jurídicos de aquel Gobierno, quien tramitó aquel cambio, para dos años después hacer una ciaboga terrible y querer cambiar ese artículo… Que sean ustedes los que vengan aquí a dar clases de responsabilidad a esas tres personas que nos han venido hoy a visitar y a defender su propuesta, yo creo que está fuera de lugar. ¡Es que fueron ustedes los que cambiaron ese artículo que ahora dicen que es ilegal, que para mí no lo es! Pero es que fueron ustedes. Señora López de Ocariz, que diga usted que su partido no tiene intereses económicos, y que nos diga que Euskal Herria Bildu tiene los mismo o más intereses económicos… El día que Euskal Herria Bildu reciba los donativos que recibe su partido y los sobres que recibe su partido, igual podemos hablar de igual a igual en estos temas. Pero además me dice que diga con nombres y apellidos. Y le voy a decir: José María Aznar, asesor externo, 200.000 euros anuales de Endesa, de una empresa energética. Sé cuáles son los intereses que ustedes van a defender aquí y en otros lugares, sé cuáles van a defender. Aunque no tendría ningún problema en decir también que Felipe González es del Consejo de Administración de Gas Natural, o el señor Josu Jon Imaz director de Petronor. Ningún problema en decirlo. Eta, gainera, erabiltzen dituzuen argumentu juridikoak ez dira ezta argumentaziorik ere, dira aitzakiak. Lehenengo eta behin, 1982. urtean egindako sententzia batetan oinarritzen zarete, eta 1982tik hona jurisprudentzia hori eta ingurumen-kontzeptua bera eta ingurumen babesaren kontzeptu juridikoa bera zelan aldatu den oso argi geratzen da jurisprudentzian. Eta, gainera, esaten duzue behin eta berriz ezin dela legean ingurumena babesteko argumentazioarekin debeku orokorrik jarri. Artículo 103 del texto refundido de la Ley de Aguas, año 2001: "El Gobierno podrá prohibir en zonas concretas aquellas actividades y procesos industriales cuyos efluentes, a pesar del tratamiento a que sean sometidos, puedan constituir riesgo de contaminación grave para las aguas". Hau da debeku orokor bat ere, ingurumen gaia tratatzen duen lege batean. Baina ez dut nahi eztabaida juridikoetan sartzea, hori da zuek erabiltzen duzuen aitzakia. Zertarako? Eztabaida politikoan ez sartzeko. Edo ingurumenaren babesa edo herritarren interes orokorra, edo enpresa eta lobby energetikoen interesa defendatzea. Hori da eztabaida, eta horregatik erabiltzen dituzue zuek aitzakia juridikoak, ahulak, oso ahulak. Baina horren atzean nahi dituzue ezkutatu zuen lotsak. Azkenik esan oso larria –eta hau, Euzko Alderdi Jeltzaleari–, oso larria izango litzatekeela tramitera onartzea Batzar Nagusiek onartutako lege proposamen bat eta ponentzia legegilea eratzen denean eurek hartutako erabakia desitxuratzea eta guztiz kontrakoa onartzea. Eta, azkenik, Rojo andereari: bakoitzak bere ardurari eutsi behar dio. Eta zuek izan zineten Mahaian herri-ekimen legegile bat Euzko Alderdi Jeltzalearekin batera eta Alderdi Popularrarekin batera betatu egin zenutenak, argudio ahulak horretan ere erabilita. Ez, ez pasa guri orain erantzukizuna herri-ekimen legegile horren tramitazioan. Aukera izan zenuten herenegun horren alde egiteko, herriari hitza emateko, frackingaren kontrako eragile bati hitza emateko eta betoa jarri zenioten Parlamentuko Mahaian. Erantzukizuna ez da gurea, zeuena da. Hortaz, zuen ardurari eutsi.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_183
10
9
07.02.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta. Tira, bide onean gaudela dirudi: guztiek gu kritikatzea lortzen dugu, egiten duguna alde batera utzita. Ekimena aintzat hartzearen alde gaudela adierazten badugu, salduta gaudela esaten dute, eta bere garaian ekimena 2010ean aintzat hartzearen alde gaudela adierazten badugu, aldiz, orduan ere salduta gaude, ez dakit zer interes ekonomikoren mende. Begira, López de Ocariz eta Rojo andreak, guk, nire legebiltzar-taldekook, koherentziari eusten diogu Ganbera honetan gai horri dagokionez. Erabateko koherentziari. Esan genizuen 2010ean, lege horren izapidetzea zela eta, zuek hona ekarritakoa lardaskeria tekniko hutsa zela, benetako lardaskeria teknikoa, arazoak ekarriko zituena, eta hain zuzen ere, hainbat milioiko kalte-ordainak ekarri ditu. Baina horretaz gain, lehen mailako arazo politikoa ere sortu duzue. Gure aburuz, 17. artikulu hori ez da beharrezkoa nahi diren helburuak lortzeko, eta beraz, ez duzue zertan kezkatu, batzordean, beti bezala, koherentziari eutsiko diogu gai horri dagokionez. Eta López de Ocariz andreari zera esan nahi nioke, egia dela, segur aski buruko mina izaten jarraituko dugula, baina herritarrak kezkatzen dituzten arazoak konpontzeko buruko mina. Horretan ere ahaleginak egingo ditugu. Horrenbestez, lehen aldiz hitz egin dudanean esan dudan bezala, horrelako egoeretan jokoan dauden interes publiko guztiak bateratzeko formula bilatuko dugu. Nada más. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_184
10
9
07.02.2013
LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN
PV-ETP
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Maeztu jauna, Alderdi Popularreko kargu publikook jaso ditugun gutun-azal bakarrak zuen hiltzaileen gutun-azalak izan dira. Gutun-azal horiek, bai, jaso ditugu. Beraz, errespetu apur bat. Niri esango al zenidake, mesedez, eta baita Ganbera osoari eta herritar guztiei –zuek ordezkatzen dituzuenoi– ere, zenbat diru publiko eta pribatu dagoen zuek daramazuen pankartaren atzean ("Fracking ez")? Ongi legoke zuen ekimenarekin batera beste datu horiek ere aurkeztea. Maeztu jauna, legez kontrakoa izatea auzitegiek erabakitzen dute. Ez zuk, ezta nik ere, auzitegiek baizik. Auzitegiek. Zuk ez duzu hori erabakitzen, ezta nik ere. Eta hemen onartzen duguna legez kontrakoa bada, edozein jarduera gauzatzeko aukera ari gara errazten, dagokigun kasuan, frackinga. Hortaz, Maeztu jauna, lur zingiratsuetan mugitzen ari zaretela iruditzen zait, lur ilun eta oso lohitsuetan, pankarta eramate hutsarekin. Izan ere, zuek agitazioaren politika egiten duzue, masa, zuen masa mugitzekoa, eta politika horrek koherentzia txikia du, funts gutxi. Maeztu jauna, guk Ganbera honetan askotan adierazi dugu gure iritzia, Ganbera honetan jarduera horri buruz eztabaidatzeko aukera izan baitugu, eta beti esan dugu guk ikerketak babestuko ditugula, baita esplorazioak ere, baina lehenik eta behin, ingurumenaren babesa erabat bermatu behar dutela ikerketa eta esplorazio horiek. Eta lehen esan dizudan bezala, ingurumenaren babesa da gure lehentasuna, eta ez hirigintzako edo lurralde-antolamenduko interesak, ezta interes ekonomikoak ere. Beraz, horixe da Alderdi Popularraren jarrera, eta askotan eman dugu aditzera jada. Eta nire ustez, hori oso ondo dago agitatzeko, baina ez gure Autonomia Erkidegorako beharrezkoak diren zenbait egoera konpontzeko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_185
10
9
07.02.2013
ROJO SOLANA
SV-ES
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro ere, presidente andrea. Labur-labur. Maeztu jaunari gauza bat baino ez diot esan nahi, Mahaian…, orain ez da horretaz hitz egiteko unea, baina ez zen betorik izan. Auzitegietan epaia ematen dutenean bezalaxe, kasu honetan ere Ganberak badu zerbitzu juridikoa eta txosten bat aurkezten du; txosten horretan, legegintzako herri-ekimenari buruzko eztabaida zergatik ezin den gauzatu azaltzen da eta zure taldeko ordezkaria bertan zenez, kontatu ahal izango dizu. Ez zen botorik izan. Izan ere, ez da gainerako legebiltzar-taldeak defendatzeagatik, baina ez Talde Popularrak, ez Euzko Abertzaleak taldeak, ez Talde Sozialistak ez zuten bozkatu. Eta Agirrezabala jaunak ere ez zuen bozkatu, eh! Ezta ere. Txosten juridiko bat aurkeztu zen eta, egin behar denari jarraiki, Ganberako zerbitzu juridikoek esandakoa entzun genuen, zeren, besteak beste, legeen gainean haiek baitakite gehien, eta kito. Eta legeak betetzeko dira, bai Eusko Legebiltzarraren Ganberan, bai Konstituzio Auzitegian. Eta, López de Ocariz andreak esan duenez, epaiaren emaitzarekin ados egon zaitezke edo ez, ni bezalaxe, baina epaiak bete egin behar dira. Eta Konstituzio Auzitegiak lehendik ere jurisprudentzia baldin badu… Zu ez zaudela ados? Bada, ez zara ados egongo, baina bete egin behar da. Eta gaur hemen aurkeztu duzuna legez kontrakoa da. Entzutea gogoko ez duzun arren, jakin badakizu eta, horren gaineko prestakuntza baduzunez, ongi jakin ere Estatuak egindako lege bati ezin zaiola aurka egin autonomia-erkidego batetik. Beraz, zuk nahi duzuna esan dezakezu, ingurumena askoz ere gehiago babesten dela eman dezake, euskaldunok utzikeriaz jarduten dugula irudituko zaizu ingurunea hondatzen ari garelako…, nahi duzun guztia, baina kontua da ezin dela. Eta, bestela, erabil ditzagun erakundeak legeak aldatzeko, horretarako gaude eta alderdi politikoak, eta ez herritarrak hitzez adoretzeko ez dakit zeren izenean, gezurren bitartez eta udalerri askotara joz gaiari buruzko eztabaida eragitera, atzetik zer datorren ongi dakizunean, gezurretan ari zaretela. Izan ere, ez gara ezer egiten ari; Patxi López jaunaren Jaurlaritzak ere ez zuen ezer egin, baina orain zuek herri guztietan sustatzen ari zarete gauza horiek, bereziki, Araban, baina baita Euskadi osoan ere, eta Euskal Herria hitzetik hortzera darabilzuen arren, mugaz gaindiko autonomia-erkidegoetara ere joaten hasi zarete, zuek ere bai. Eta beste gauza bat ere esango dizut: argudioak juridikoak dira, ez aitzakiak. Zeren, zalantzarik gabe, legebiltzar-talde hau arduratsua baita eta eskuhartzeak ongi prestatzen ditugu eta esan gabe doa ni ez naizela abokatua, baina gauzak nola egiten diren interesatzen zait, baita epai juridiko batek zer dakarren ere, ganbera batean lege bat aldatzeko proposamena egiten denean eta, zer esanik ez, autonomia-erkidegoko ganberan baldin bada. Eta, arren, betiko moduan, ez zaitezte herritarren gehiengo sozialaren jabe egin, "euskal herritarrei ez diezuelako hitz egiteko aukerarik eman". Izan ere, euskal herritarrek Bilduri, PSEri, PPri, PNVri eta Maneiro jaunari ematen diete botoa. Horrela, bada, atzean pankarta bat duten eztabaida guztiak –ohiko moduan pankartak izaten dituzte eta– baliatzen dituzue pankarta horren atzean euskal gizartea dagoela esateko, baina nahikoa da. Hori ez da horrela! Neu ere euskal herritarra naiz, gizarte honetako partaide naiz eta ez nago ados zuek proposatu duzuenarekin; eta, antza, beste euskal herritar asko ere ez daude ados! Hortaz, gehiengo sozialak herritarren ordezkari direla esatea gehiegitxo esatea da zeren, aizu, ni ere euskal herritarra bainaiz eta zuek ez nauzue ordezkatzen, ez gai honi dagokionez, ezta beste gai gehienetan ere. Bat etor gaitezke eta, ziurrenik, zuen botoari esker aurrera aterako den ponentzia horri dagokionez, gai askotan bat etorriko gara, zeren zuk eta nik beti lortu izan baititugu akordioak ingurumenari dagozkion gaietan. Baina aski da; ez ezazue herritarren borondatea baliatu ez dakit zeren mesedetan, gainerakook EAEko gizartearen eta ingurumenaren zorigaitzen errudun izan gaitezen. Arren, norberak bere etxea azter dezala besteoi irakaspenak ematen hasi aurretik, baita ingurumenarekin loturiko gaiei buruz ere. Eta, bestalde, Aldaiturriaga jaunari zera esan nahi diot, Aldaiturriaga jauna, koherentzia… Energiaestrategiari buruzko eztabaidan zu eta ni elkarrekin izan ginen eta nik neuk proposatu nuen ebazpen bat onartu zen, gas-esplorazioak ere aztertzen eta ikertzen jarraitzeari dagokionez. Hortaz, Arabako Biltzar Nagusietatik datorren proposamen honetan agertzen den leloa ez dator bat, inondik inora ere, zuk egun hartan bozkatu zenuenarekin. Beraz, koherentzia… Ez, bada; irakaspenik ez, ez alde batetik ez bestetik. Eta, segur aski, zuk nik bezain ongi dakizu lelo hori ez dela agertuko ponentzian, zeren guztiok bai baitakigu Euzko Alderdi Jeltzaleak zer iritzi duen gai horren gainean. Beraz, nire ustez, une jakin batean gaia alderdiaren mesedetan erabili duzue, hauteskundeen harira; izan ere, Arabako Biltzar Nagusietan irailean eztabaidatu beharrean gaur eztabaidatu izan balitz, jarrera guztiz bestelakoa izango litzatekeelakoan nago. Horrela, bada, esan ditzagun gauzak argi eta izan ditzagun gogoan egiten ditugun adierazpenak eta ebazpen politikoak sinatzen ditugunean sinatzen ditugun gauzak. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_186
10
9
07.02.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Arabako Biltzar Nagusiek egindako lege proposamena, aldatzeko 16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Natura Babestekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
eskerrik asko, presidente andrea. Egun on denoi. Egun on denoi. UPyD bat dator zuen artean eztabaidagai izan diren helburu eta xede horiekin; hain zuzen ere, Arabako Biltzar Nagusietan Natura Babesteko Legea aldatzeko egin duten lege-proposamen honetan aurkeztutako helburu eta xedeekin. Guk bat egiten dugu helburu eta xedeekin, baita hor proposatzen den filosofiarekin ere; bat gatoz, funtsean, zioen azalpenean egindako azalpenarekin eta bat gatoz, halaber, 17. artikuluaren 4. idatz-zatia aldatzeko proposamenarekin; ez naiz hasiko idatz-zati hori irakurtzen, guztiok dugu eta horren berri. Meatzeetako jarduerei dagokienez, gure ustez esan gabe doa jarduera horiek ez direla bateragarriak eremu naturalak babestearekin, meatze-jarduerak gogor desnaturalizatzen baitu eraginpean hartutako lurraldea. Ehunka urte behar dira eraginpeko lurraldeak birnaturalizatzeko. Eta frackingari dagokionez, Ganbera honetan eztabaidatu izan dugu horri buruz eta etorkizunean ere eztabaidatuko dugu berriro ere; gai horrekin loturik, babestutako eremu natural batean horrelako jarduera bat ezartzearen aurka egiteko hainbat arrazoi eman ditzaket: pistak egin behar dira, kamioiak modu inten- tsiboan ibiliko dira eta itzulerako ur kutsatuentzat poltsak edo deposituak egin beharko dira. Eta hori guztia fracking teknikak dakarrena sakon aztertu gabe; izan ere, jakin badakizue teknika hori zuzenean debekatu egin dutela hainbat herrialdetan, edo luzamenduak aplikatu dituztela. Ongi dakizue zer ondorio dituen: lurzorua eta lurpeko nahiz gainazaleko urak kutsatzea; akuiferoak kutsatzea; gehigarri kimikoak erabiltzeagatiko kutsadura; mugimendu sismiko txikiak ere izan daitezke; atmosfera kutsatzea; uraren gehiegizko erabilera; berotegi-efektuko gasen emisioak eta abar. Teknika horren ondorioak ongi frogatuta eta egiaztatuta daude. Beraz, berriz diot aldaketa honetan proposatzen denaren helburu eta xedeekin bat gatozela. Azken batean, aintzat hartzea onartu da eta, beraz, aldaketa hori ahal den heinean hobetzen saiatuko gara. Espero dugu beste talde batzuek ez dutela aukera hau baliatuko lege-proposamen honen harira lege hori bera aldatzeko baina kontrako zentzuan, hau da, hemen esan izan denari jarraiki, lurpeko eta gainazaleko harrobien ustiapena ahalbidetzeko. Nolanahi ere, helburu horiekin, xede horiekin bat egiten dugula esan behar dut, baina ezin izan dugu aintzat hartzearen alde bozkatu zeren, hemen esan denari ere jarraikiz, proposamena legezkoa edo konstituzioaren araberakoa ote den zalantzan jar daiteke, eta, hori dela eta, ezin izan dugu bozkatu lege hori aintzat hartzearen alde. Horregatik, Unión, Progreso y Democracia alderdiaren bozka abstentzioa izan da, koherentziari eutsita. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_187
10
9
07.02.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta. Lehendakari, consejeros, señorías, buenos días. Euskal Herria Bildu presenta hoy en este pleno la proposición no de ley presentada por Aralar en la anterior legislatura. El Gobierno Vasco inició en la anterior legislatura, concretamente en noviembre de 2010, la revi- sión de las Directrices de Ordenación del Territorio. Pedimos que esa revisión se suspenda. Queremos que la revisión se haga, pero creemos que para ello es necesario poner en marcha un verdadero proceso participativo. Eta argi utzi nahi dugu eztabaida hau ez dela eztabaida teknikoa, ez da irizpide teknikoei soilik jarraitzen dioten arauei buruzko eztabaida. Eztabaida politikoa da sakon-sakonean, argi eta garbi ikus baitaiteke lurralde baten plangintza nola egiten dugun eta zer ideia eta interesen zerbitzutara, interes batzuen edo besteren zerbitzura: alde batetik, merkatuaren interes monetaristen zerbitzura edo, bestetik, gure herritarren interesen zerbitzura, herritarren artean inolako bereizketarik egin gabe bizilekuaren arabera; hartara, eskualdeen kalterako zerbitzu guztiak hiriburuan berriz zentralizatzeko eta kapitalizatzeko dinamika zitala eten egingo dugu. A nuestro entender, las directrices que están en vigor son un obstáculo para mejorar la cohesión social del territorio, para lograr un territorio económicamente más viable, energéticamente con menor dependencia y más equilibrado desde el punto de vista territorial. Eta oztopo dira gidalerro horiek diseinatu zirenean jada agortuta zegoen lurralde-eredu batean oinarrituta diseinatu zirelako. Las directrices de ordenación territorial se diseñaron según un modelo territorial caduco. Ez dugu ahaztu behar Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak diseinatu eta proposatu ziren garaian higiezinen booma edo, hobeto esateko, higiezinen burbuila gailentzen zitzaiola beste edozeri eta higiezinen burbuila horri loturiko espekulazioak eragindako berehalako etekin ekonomikoak zirela garrantzitsuena eta nagusi EAErako etorkizuneko lurraldeereduaren interpretazio orotan. En aquel tiempo, se consideraba lógica, razonable y necesaria la obsesión por la construcción de nuevas infraestructuras, y como consecuencia de ello la artificialización del territorio ha sido tremenda. ¡Verdaderamente grave! El daño que le hemos causado a la biodiversidad ha sido grande. Como muestra, un dato: cada año hemos estado urbanizando 700 hectáreas de tierra o suelo natural, 700 campos de fútbol, para explicarlo mejor. Eta horrela izan zen eta izan da zeren, esan dugunez, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak eta horien ondoriozko lurraldeko zati-planak eredu ekonomiko neoliberal desarrollistak gure artean bizirauteko eta irauteko planteatuta baitzeuden eta baitaude –eta horregatik aldatu nahi ditugu–; horretarako, garapenaren egiazko premiak betetzeko beharrezkoa dena baino askoz ere lurzoru gehiago sailkatu zuten hirigintza-eraldaketarako. Eta hain justu joera hori alderantzikatzeko aldatu nahi ditugu. Lehendik sailkatuta dagoena hartu behar dugu abiapuntu, bete gabe dauden lurzoru sailkatuak baliatu eta, nolanahi ere, jada eraldatutako lurzoruen erabilera lehenetsi. Ez baitugu ahaztu behar errealitatea kezkatzeko modukoa dela: gure autonomia-erkidegoan, lurzoruaren okupazio-maila kolapsora iristear dago; besteak beste, Bilbo Handian eta Donostialdean okupazioa % 80tik gorakoa da. Gaur egun, eraikitako etxebizitzen Europako mailarik handiena dugu eta, paradoxa dirudien arren, gero eta jende gehiago ari dira etxetik kaleratzen. Azalera handietarako eta plataforma logistikoetarako jarduera ekonomikoen kanpoaldeko industrialdeak % 37 handitu dira eta, horren ondorioz, besteak beste, ingurumena gehiago hondatu da, lan-baldintzak gero eta txarragoak dira (bereziki azalera handi horietan) eta azalera handi horiek kokatzen diren herrietako denda txikiak ixten ari dira. Baina, horretaz guztiaz gain, eraginkortasunik eza ere areagotu egin da; izan ere, aspaldian ez bezalako eraginkortasunik eza dago, mugikortasun-sistema % 100 handitu baita berrogeita hamar kilometrotik gorako eguneroko joan-etorrietan. Por todo ello, Euskal Herria Bildu presenta aquí esta proposición, porque queremos empezar una transición hacia una nueva ordenación territorial. Esa nueva ordenación debería reducir la huella ecológica que estamos dejando. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan politikaren norabidea aldatu behar dugu berehala; lurzorua eskaini behar dugu, lurzoru eraikigarria, herritarren benetako premiaren arabera, ez merkatuen premiaren arabera, eta hiri-hazkunde orekatuari jarraiki, betiere zalantzan jartzeko moduko erabilgarritasun soziala eta ingurumen-kostu oso handia duten hirigintza-azpiegituren makroproiektuak saihestuta. Gure ikuspegitik begiratuta, lurraldea orekatzea da kontua, lurraldea osotasun moduan hartu behar dugu Euskal Herriari begira eta Euskal Herriarentzat; osotasun horretan, herritarren jarduerak lurraldean orekatuta egongo dira, alde batetik, ingurune naturalaren kontserbazioa eta, bestetik, ingurune natural horren erabilera eraginkorragoa eta orekatuagoa hobeto orekatuta. Biomimesiaren bidean aurrera egiteko, ez kontrako bidean (hau da, ingurune naturala belaunaldi bakar baten berehalako premiak betetzeko erabiltzea); hartara, iraunkortasunaren dimentsio hirukoitza bilduko du barnean: gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari dagokiona. Y no se ha hecho nada de eso. Diré más: La modificación de directrices que comenzó el Gobierno anterior en 2010 profundiza en los problemas que he señalado anteriormente. Profundiza el carácter de las ciudades capital (Euskal Hiria la llaman algunos). Euskal Hiri hori (izen hori asmatu zuenari, Joxe Irazu edo Bernardo Atxagari ez dut uste asko gustatuko zaionik), hain justu, lurralde osoa deskapitalizatzeko modurik hoberena da, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak sortzeko biderik onena, gure gizarte-eredua eta gure gizarte-ereduaren barruko gizarte-harremanak ezin iraunezkoago bihurtzeko modurik hoberena, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak sortzen dituelako bizilekuaren arabera. Zenbait gizarte-agentek zuen Euskal Hiriaren eredu horri Euskal Urbea deitzen dio helburu bakarra honako hau duelako –hitzez hitz, zuek, hau da, Alderdi Sozialistako jaun-andreek esandakoari jarraiki, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa sustatu baitzenuten–: "produkziorako lurralde lehiakorra lortzea, inbertsio berritzaileak erakartzeko lehian dauden gune ekonomikoen nazioarteko testuinguruan". Bestela esateko, merkatuei men egitea. Azken batean, doktrina neoliberal peto-petoa. Horixe, ez besterik, adierazten duzue zuek esaldi horrekin: merkatuaren interesak lehenestea, produkzioa habitatari gailentzea eta ekonomia globalak eragindako premiak betetzeari lehentasuna ematea gure herritarren benetako premien kaltetan. Izan ere, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa hori berehala indargabetzen ez badugu, lurralde-kolapsorantz bideratuko gara zuzenzuzenean, lurzorua gero eta artifizialagoa izanik eta gero eta etxebizitza gehiago eraikita, nahiz eta ez diren beharrezkoak. Alabaina, ba al da Ganbera honetan adreiluaren mirarian sinesten duen inor? Ez dut uste. Hala ere, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketan edo berrazterketan biltzen diren neurriek etxebizitza gehiago sortzearen alde egiten dute. Hiru motatako etxebizitzak: premia biziko etxebizitzak, bizitzeko direnak; bizitegitarakoak, gure kostaldea eta gure lurraldea, oro har, arriskuan jarrita; eta baita espekulaziozko etxebizitzak ere, inbertsiorako erabiltzeko aukera eskainita; beraz, lehengo mendearen amaieran inbertsio suspergarritzat jotzen zen horretara egin dugu berriz atzera, nahiz eta, funtsean, espekulazio peto-petoa izan. Baina, horretaz gain, krisialdi ekologikoan sakontzera eta elikagai-mendetasunera ere zuzenzuzenean bideratuko gara. Datu pare bat baino ez dut aipatuko. Euskal Autonomia Erkidegoan, Lurralde Antolamenduaren Gidalerro horiek aplikatzen diren tokian eta aldaketa hau aplikatu nahi den tokian, biztanleria aktiboaren % 0,9k baino ez du jarduten nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean; beraz, Europar Batasunak berak, Hogeita zazpien Europar Batasunak logikotzat eta zentzuzkotzat ezartzen duen mailatik (biztanleria aktiboaren % 5,2) oso urrun gaude. Eta horrela, baserritarrei pizgarri oro kentzearekin loturiko lurralde-neurriek eragindako % 0,9 ziztrin horrekin zera lortu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren premien % 5 baino ez betetzea autohornikuntzaren bitartez eta gure Autonomia Erkidegora ere iristen di- ren eragindako kontsumoekiko mendetasun-maila handiagoa izatea. Europar Batasunak dioenez, eredu batek iraun dezan % 5eko maila izan behar du eta, maila horretara iritsiz gero, 38.500 lanpostu berri sortuko genituzke; hartara, ziurrenik, gure baserritarren % 40 galtzearen dinamika etengo genuke, horixe gertatu baita azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko errealitatearekin alderatuta. Halaber, ameskeria energetikorantz eta mugikortasun-fluxuetarantz ere zuzen-zuzenean bideratuko gara. Energia-ereduari dagokionez, gure autohornikuntza-gaitasuna % 6 baino ez da eta, aurreko puntuan eztabaidatu dugunari jarraiki, gas-errekuntzako (bide konbentzionalez edo ez-konbentzionalen bitartez) produkzio-zentraletan soilik oinarritzen gara. EAEn, 1990-2004 aldian, BPGa % 50 handitu da eta mugikortasuna, aldiz, % 314. Ez dirudi orekatua denik, ezta zentzuzkoa ere, deskonpentsazio horren aurrean axolagabekeriaz jardutea. Eta, hala ere, errepide gehiago, portu gehiago, aireportu gehiago eta AHT gehiago behar ditugula esaten ari gara. Europar Batasunaren 20x20x20 konpromisoa berriz ere alde batera geratu da, hau da, % 20 murriztea energia-kontsumoa, % 20 handitzea energia berriztagarrien erabilera eta hori guztia 2020. urterako. Aurreko Jaurlaritzak abiarazitako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketaren filosofian ez da horrelakorik biltzen. Eta hiru hiriburutan proalizazio handiagora ere joko dugu jarduera ekonomikoari eta zerbitzuei dagokienez, berriro ere eskualdeen kaltetan. Eskualdeak oinarrizko zerbitzuetatik gero eta urrunago daude, osasun-zerbitzuetatik, hezkuntza-zerbitzuetatik, garapen ekonomikoko zerbitzuetatik, baita gizarte-babeseko zerbitzuetatik urrunago ere. Neurri horiei esker, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak sortzen ari dira. Eta gizarte-kohesioa urratzen ari da, eskualdeak gordailu edo depositutzat baino ez baitira erabiltzen, erabiltzen badira: harrobien depositu, zabortegien depositu, balizko erraustegien depositu… Edonola ere, horiek dira gure interesak: herritarrak defendatzea bizi diren tokian bizi direla. Begira zein zitalak diren gure interesak, beste batzuen aldean. Eta, tamalez, aurreko Jaurlaritzak ezarri nahi zituen neurriei esker, gobernantza korporatiborantz eta gizartearen parte-hartzea baztertzerantz jotzen ari gara zuzen-zuzenean. Eta horrek, guztiok ulertzeko moduan, zera esan nahi du, lortu nahi den lankidetza publikopribatu zoragarri horren bitartez erakundeen eta sektore ekonomiko jakin batzuen artean lehentasun oso argiak ezartzen direla eta, bide batez, esan dezagun sektore ekonomiko horiek oso arriskutsuak direla orain egiaztatzen ari den moduan eta Dani Maeztu kideak hementxe bertan azaldu duen moduan. Eta adostasun horiek hasieran aholkularitza emateko aukerarekin loturik daude, gero orientazioa ematearekin eta, azkenik, botere publikoak hartu behar dituen erabakietan eragitearekin. Eta, nola ez, horrek prezio bat izaten du edo, bestela, sari bat, ez dakit gutun-azal moduan edo bestela, baina zalantzarik gabe, bai dohain moduan. Eta horrek guztiak badu zerikusirik eraikuntza-enpresa handien eta obra handiak esleitzen dituzten alderdi handien artean dagoen harreman arraroarekin, paradoxikoarekin. Hori bai ikertu beharko litzatekeela eta politika eraberritzeaz mintzo diren guztiek horretaz hausnartu ere egin beharko lukete. Eta esan gabe doa ez naizela ari atzo Esperanza Aguirre andreak defendatzen zuen eraberritze politikoko ereduaz. Zeren ate birakarien sistema ere oso arriskutsua baita, pertsona bat oso baleko bihurtzen baitu botere publikoko gobernantzarako eta, hurrengo egunean, talentua atzemateko oso iaio bihurtzen baitu pertsona hori bera, edo Endesa edo beste edozein enpresa garrantzitsuren zuzendari eta administrazio-kontseiluko buru izateko, nire kideak aurreko puntuan esan duenez. Horren ondorioz, zuek garamatzazuen eredu horretan alderdi monetarista da nagusi eta gizartearen parte-hartzea eragozpen, oztopotzat hartzen da, zalantzarik gabe ebaluatu ezin den iritzitzat, edo ezinbestean aintzat hartu behar ez den iritzitzat. Por todo ello, pedimos la retirada de la revisión ya comenzada de las Directrices de Ordenación del Territorio y que esa revisión se haga mediante un debate verdaderamente participativo, que se haga de manera abierta hacia la ciudadanía. Eta horrexegatik sinatu dugu erdibideko zuzenketa Euzko Abertzaleak taldearekin, oraintxe aipatu berri ditudan hiru asmoak biltzen dituelako: partaidetza-prozesu bat sortzea, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa berehala atzera botatzea eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrazter daitezela gaur egungo errealitatearekin bat datozen irizpideen arabera, ingurumenarekin, ekonomiarekin, gizartearekin, baita genero-ikuspegiarekin ere loturiko irizpideen arabera. Izan ere, Ganbera honetan ahaztu egiten dugu 2005. urtean lege bat onartu zela, Berdintasunerako Legea, eta guztiok poztu ginen, guztiok txalokatu genuen, baina gero, legearen aplikazio praktikoan, oso gutxik izaten dugu kontuan genero-ikuspegia, ez dugulako berdintasun-ikuspegia txertatzeko ahaleginik egiten ez azterketetan, ez balantzeetan. Eta horrela, legebiltzarkide jaun-andreak, ezinezkoa da berdintasunaren benetako dimentsioa eta gai honetan benetako zeharkakotasun-politika sortzea. Baina, nolanahi ere, berriz diogu berrikuspen horretan guk bost elementu edo bost parametroren alde egingo dugula eta ez dutela inolako zerikusirik lehen aipatu ditudan arriskuekin. Bata, birbanaketarena, deszentralizazioan eta eskualdeen subsidiariotasunean sinesten dugulako, betiere hiriburuekiko mendetasunik gabe baina erreferentziatzat hartuta; bestea, multifuntzionalitatea, aniztasuna baliotzat hartzen baitugu monolaborearen aurrean eta hurbiltasuna ardatz izanik, habitat moduko lurraldearen alde egiten dugulako, ez soilik produzitzeko eta epe laburrean dirua irabazteko; elkartasuna, errentagarritasuna beste xederik ez izateak lurralde bateko pertsonak bereizten dituela uste dugulako, hiriburuan kokatuta dauden edo ez dauden arabera; iraunkortasuna, elikadura-burujabetzaren alde egiten dugulako, bai, hauteskundekanpainan zenbaiti halako barregura ematen zion izen hori, bai. Aniztasun ekologikoan sinesten dugulako, zerbitzuak hurbil birkokatzean sinesten dugulako, baita energia-produkzioaren deszentralizazioan ere. Horri guztiari esker, eta elikadura-burujabetzarekin, lurralde iraunkor izan gaitezke, etorkizuna duen lurralde, merkatuen mende eta merkatuak zuzentzen dituzten lau eskuen sasiko interesen mende ez dagoen lurralde. Eta, batez ere, baita berdintasunarekin ere, lana eta familia benetan bateragarri egitearekin, zeren, ikusten ez duenarentzat esango dut, deskribatzen ari diren lurralde-eredu horietan mugikortasuna gero eta handiagoa baita eta emakumeek oraindik, tamalez, bizitzaren iraunkortasunaren ardura euren gain hartzen dute, haurrak eta besteren laguntza behar dutenak zaintzen dituztelako; emakume horientzat are zailago bihurtzen ari gara lan-munduan txertatzea eta, batez ere, familia eta lana duintasunez bateragarri egiteko aukera eragozten ari gatzaizkie. Nada más, muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_188
10
9
07.02.2013
ARRIOLA LÓPEZ
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
eskerrik asko, presidente andrea. EH Bilduren legez besteko proposamenaren justifikazio-atalean azaldu dutenari jarraikiz, 2010eko azaroan Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozedura abiarazi zuen, ez zuelako uste aldaketa funtsezkoa zenik, asmoa ez baitzen indarrean zeuden Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan ezarritako lurralde-eredua erabat aldatzea, baizik eta eredu hori osatzea eta hobetzea. Eta horixe erabaki zuen Gobernu Kontseiluak. Baina ez dugu ahaztu behar aurreko Jaurlaritza ez zela hutsetik hasi, 2006. urtean Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburu zen Esther Larrañagak hasitako lanei jarraipena eman baitzien eta egun sailburu den Ana Oregi andrea Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuorde zen garai hartan, hau da, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrazterketa esaten zitzaion horren bultzatzaile. Horrela, bada, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko lanek aurrera egin zuten eta, sailburuaren 2012ko otsailaren 24ko Aginduaren bitartez, aldaketari hasierako onarpena eman zitzaion eta jendaurrean jartzeko eta administrazio guztien entzunaldiko prozesua abiarazi zen. Esparru horretan, partaidetza-tailer bana egin zen lurralde historikoetan, eta jendaurrean jartzeko aldi horretan, alegazio ugari aurkeztu ziren; nabarmentzekoak dira Bildu alkatetzan dagoen herrietako zenbait udalek aurkeztutako alegazio orokorrak, baita Desazkundea izena duen talde batek, LAB, ELA, eta EHNE sindikatuek eta beste hainbat gizarte-erakundek aurkeztutakoak ere. Alegazio horien arabera, indarreko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei eta, beraz, baita aldaketari ere, zera leporatzen zioten, eredu desarrollista eta neoliberala defendatzen zuela eta prozesuari hasiera emateko partaidetza-prozesu bat egin behar zela proposatzen zen eta abar. Alegia, gaur hemen aztertzen ari garen EH Bilduren legez besteko proposamenean aurkezten dena proposatzen zen eta, aldi berean, hori guztia Aralarrek 2012ko ekainean Ganbera honetan aurkeztu zuenaren kopia baino ez da. 2012. urteko azaroaren 26an eta 27an Euskal Hiria lurralde-antolamenduaren kongresua izan zen Bilbon eta, bertan, Euskal Hiria kontzeptua bera eztabaidagai izan zen; guk defendatzen dugun lurraldeereduari esaten diogu Euskal Hiria. Kontzeptu horren arabera, gu geu hiri-eskualde bat gara eta gure lurralde-estrategiak lankidetzan eta osagarritasunean oinarritu behar du, hau da, hiru hiriburuek, tarteko hiriek eta horien inguruan egituratutako gainerako herri eta nukleo handi zein txikiek osatzen duten hiri-sistemaren barruko lankidetzan eta osagarritasunean; lurraldearen, azpiegituren eta ekipamenduen ikuspegi integralean oinarritu behar du; energia berriztagarriak indartuko dituen estrategia energetikoan eta gasa trantsizioenergiatzat hartuta; hiriaren eta landa-eremuaren arteko erlazioan oinarritu behar du; naturako, nekazaritzako eta basoetako eremuak eta paisaiak babestean eta balioestean; mugikortasun iraunkorrean; lurraldea birziklatzeari lehentasuna ematean (jada artifizializatuta dauden lursailak erabiltzea, lurzoru berriak okupatzeko premia ahalik eta gehien murriztuta); berrikuntza eremu guztietan sustatzean, bai teknologian eta, bereziki, gizartean. Proposatzaileekin bat nator lurralde-antolamendua eta -plangintza ezinbestekoak direla esaten dutenean, betiere ekonomiaren, ekologiaren, energiaren eta politikaren arloak eraginpean hartzen dituen krisialdiari aurre egiteko, baina beste gauza askotan ez nago ados haiekin. Nire ustez, funtsean, lurraldearen antolamendu eta plangintza egokia dugu; izan ere, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak ez dira gauza isolatu bat, lurralde-plangintzako sistema oso baten barruan sartzen diren aldetik eta sistema hori euskal sozialistek bere garaian bultzatu genuen Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen ondorio da. Lurralde-plangintzako sisteman, gainera, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri ziren hamabost eremu funtzionaletako lurraldeko zati-planak ere sartzen dira. Lurraldeko zati-plan horietatik hamaika behin betiko onartuta daude eta gainerako laurak eginak eta onartzeko zain daude; Gernika-Markinako eta Mungiako lurraldeko zati-planak onartzea falta da (Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoak dira), Tolosaldekoa (Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutakoa) eta Donostialdea-Bidasokoa (Eusko Jaurlaritzaren erantzukizunpekoa). Badira, gainera, hezeguneen, ibaien, erreken eta abarren lurraldearen arloko planak; ekonomiajardueretarako lurzoru publikoa eta merkataritzaekipamenduak sortzeko lurraldearen arloko plana; nekazaritza eta basogintza antolatzeko lurraldearen arloko plana (aurreko Jaurlaritzak egindako lanari esker behin betiko onartu ahal izango da, behingoz); hiri-hondakinak, azpiegiturak, trenbideak, errepideak… garatzeko lurraldearen arloko planak. Gure ustez, lurralde-plangintzak egiteko sistema hori hobetu eta osatu egin daiteke eta hobetu eta osatu egin behar da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketaren bitartez eta, aldaketa horrekin, indarreko gidalerroen lurralde-ereduari gidalerro berriak erantsi behar zaizkio, indarreko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan aurreikusitakoa aberasteko. Bereziki, lurraldea birziklatzeari lehentasuna ematen dioten gidalerroak, garapen berrien aldean; bizitegitarako eta jarduera ekonomikoetarako lurzoru berriak garatzeko muga zorrotzagoak ezarriko dituzten gidalerroak; mugikortasun iraunkorra behingoz txertatuko duten gidalerroak; paisaiaren aldagaia lurraldean eragina duten politika publiko guztietan txertatzea ahalbidetuko duten gidalerroak; berrikuntzaren garapena eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatuko dituzten gidalerroak, baina aldi berean industria-sektorearen eta gure ekonomiaren garrantzia kontuan hartzen dutela; azken batean, iraunkortasuna osotasunean aintzat hartuko duten gidalerroak, hau da, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren alderdietan. Jakin badakigu oso garrantzitsua dela Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa horrek ahalik eta adostasun-maila handiena izatea bai politikan, bai erakundeetan, bai gizartean, baina ez dugu ahaztu behar 2006. urteaz geroztik asko aurreratu dugula Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko bidean. Eta egindako lan horrek guztiak ez du edo ez luke alferlana izan behar, gure ustez. Horregatik, sozialistek honako hau proposatzen dugu Ganbera honetan: Eusko Jaurlaritzak aurrera egin dezala Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozesuarekin, gidalerro horiek osatu eta hobetzearren, eta esparru honetan erakundeen arteko adostasun-prozesu bat eta partaidetza-prozesu politiko eta sozial bat abiaraz dezala, politikaren, erakundeen eta gizartearen arloetan ahalik eta adostasun-mailarik handiena lortzeko, Euskadiren lurralde-ereduaren gaineko adostasuna eta eredu hori lortzeko lurraldeestrategia zehatzen gainekoa. Gure ustez aurreko Jaurlaritzak lan oso garrantzitsua egin du, baita haren aurrekoak ere. Lan horren ondorioz, helburuak betetzeko tresna garrantzitsu izan daitezkeen gidalerroak lortzeko moduan gaudela uste dugu, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartzeko prozesu hau aberastuta eta aurrera begira tresna baliagarri izateko ezinbestekoak diren modernotasun-parametro guztiak kontuan izanik, eta hau guztia mahai gainean uzteak, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteak ez gaitu inora eramango, ziurrenik. Oker ez egotea espero dut, ez baitut zoritxariragarle izan nahi, baina nire ustez Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen azaleko aldaketa-prozedura guztia eten egingo bagenu une honetan duguna finkatuko litzateke, orain indarrean dagoen hori, hain zuzen, eta egia esan aldaketa behar-beharrezkoa da eta hori lortzeko aritu gara lanean orain arte; egindako lan guztia mahai gainean utziz gero, ziurrenik irtenbiderik gabe geratuko ginateke. Baldin eta, ez dakit ba..., Euzko Alderdi Jeltzaleak ezusteko bat eman eta Desazkundearekin akordio edo adostasun handiak lortzen ez baditu.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_189
10
9
07.02.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta. Buenos días de nuevo a todos. Tira, hasi aurretik, egungo Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak goraipatu nahi nituzke, zeren Estatuan eredutzat baliagarri izan baitira, baita Estatuaren eremutik kanpo ere. Baina landu eta onartu ziren garairako tresna egokiak izan ziren, ez orain. Dena den, gure taldean uste dugu orain eztabaidatzen ari garen ekimenari babesa eman behar zaiola, bai egokia delako, bai legezkoa delako, bi faktore horiek bereiz daitezkeen heinean, askotan oso zaila izaten baita hori egitea. Legezkotasunari dagokionez, alderdi teknikoekin nekagarri izango naizen beldur naiz, baina guk zer esan nahi dugun oso ongi ulertuko dela uste dut lurralde-antolamenduaren legeetan erabiltzen diren bi kontzeptu aipatzen baditugu, hau da, tresnen berrazterketa eta aldaketa. Esan dudanez, bi kontzeptu horiek zentzu zabalean hartuta parekatu egin daitezke, bi kasuetan lurralde-plangintza aldatu egiten den aldetik. Eta bi horiek ulertzeko, zalantzarik gabe, 1990eko legean erabiltzen den lege-terminologia ez da batere lagungarri, batzuetan anbiguoa baita eta beste batzuetan kontraesankorra. Zuen baimenarekin, lege honetan agertzen diren lau aldaketa-mota aipatuko dizkizuet; eskuhartze maila handienetik txikienera ordenatuta daude, aldakuntzen edukiaren arabera. Hona hemen lau mota horiek: Lehenik, berrazterketa arrunta aipatuko dugu, hau da, onartu zenetik epe jakin bat igarotakoan egiten dena. Kasu honetan, onarpen-dekretuan aipatzen zen zortzi urteren buruan egin behar zela eta, legebiltzarkide jaun-andreok ikusiko duzuenez, hamasei urte igaro dira onartu zirenetik. Bigarrenik, ezohiko berrazterketa aipatuko dugu, hau da, berraztertzea komenigarri egiten duten gertaera jakin batzuk gertatzen direnean, hala nola biztanleriaren aldakuntzako hipotesiekin loturikoak eta nire ustez orain une hori bizitzen ari gara, enpleguko edo hazkundeko dinamiketan (esan gabe doa oso garrantzitsuak direla) edo, bestela, etxebizitza-merkatuan. Hiru elementu horiek ez datoz bat, inolaz ere, laurogeiko edo laurogeita hamarreko hamarkadetan gertatzen zenarekin. Hirugarrenik, funtsezko aldaketa edo aldaketa kalifikatua aipatuko dugu, hau da, bere garaian hautatu eta onartu zen plangintza-eredua eraldatzen denean. Eta, azkenik, azaleko aldaketa edo aldaketa sinplea, hau da, funtsezko elementuak eraginpean hartzen ez dituena; hondar-izaera du. Horrela, bada, Arriola jauna, izapidetzeko prozedurari dagokionez, lehen hiru moten kasuan prozesu zehatz eta berezi bat aplikatu behar zaie, izapide ugari dituena (agian zuk horregatik esan duzu aurrera egiteko zailtasunak izango zituela, baina legea bete egin behar da, Arriola jauna); izapide ugari dituela esan dut, parte-hartze zabala izateko asmoz eta, bereziki, beste administrazio batzuen parte-hartzea izateko asmoz. Eta laugarrenaren kasuan, aldaketa sinplearen kasuan, prozedura berezi labur eta oso sinplea aplikatu behar da. Nire aurretik hitz egin dutenek ongi adierazi dutenez, gogoan izan behar dugu 2006. urtean, onartu zirenetik bederatzi urte igaro zirelarik, Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berraztertzeko aldez aurreko lanei ekin ziela. Lurralde-eredua berrikusteko mekanismoak abiarazi zituen. Orain izapidetzen ari garen ekimena eragin zuen Jaurlaritzaren 2010. urteko espedientean, gure ustez, bada oker garrantzitsu bat. Hain zuzen ere, aldaketa puntual edo zehatz sinple bezala izapidetu zen funtsezko aldaketa zen hori, Arriola jauna. Izan ere, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrazterketa peto-peto bat edo, gutxienez, funtsezko aldaketa bat egin nahi da edo egin nahi zen, baina prozedurazko eta partaidetzako bermerik gabe. Uzten badidazue, Eusko Jaurlaritzak lasterbidea hartu nahi zuela esango dut, prozedura izapidetzeko prozesuari jarraitu beharrean. Baina, batez ere, beste zalantza bat eragiten dit niri, koherentziarena, dokumentu jakin batean izan behar den koherentziarena, alegia; izan ere, laurogeiko hamarkadako gidalerroetan bildutako egitura orokor bati (eta lehen esan dudanez, ziurrenik zaharkituta dagoen egitura orokorra da) buruzko espediente horrekin beste sistema bateko elementuak txertatzen dira, gaur egungo euskal gizarteari eragiten dioten arazoei dagokien sistema batekoak, ziurrenik. Eta aipatu nahi nuke, halaber, gure ustez, espediente horretan biltzen diren beste zenbait alderdi kontuan hartuta, aldaketa funtsezkotzat jo daitekeela –gaiaren mamiari dagokionez, esan nahi dut–. Bereziki bi alderdi: bata, ingurune fisikoari dagokiona, eta, bestea, bizitegi-kuantifikazioari dagokiona. Bizitegikuantifikazioa zera da, Antolamenduaren Gidalerroetan Euskadiko udalerri bakoitzean etxebizitzak eraikitzeko finkatzen edo ahalbidetzen den lurzoru kopurua. Eredu fisikoari dagokionez, ingurumen-balioak ereduaren funtsezko elementu dira –eta denok ados egongo gara horretan, ezta?–, eta 97. urtean onartutako ereduan, lurzoru babestua Autonomia Erkidegoko azaleraren % 5era ere ez zen iristen; orain, aldaketa honekin, % 25era iristen da. Bestela esateko, lurzoruaren % 20, hau da, gure autonomia-erkidegoaren azaleraren bosten bat azpiegiturak, jarduera ekonomikoak, ekipamendu handiak eta abar garatu ezin diren lurzoru-kategorian txertatuta geratu da. Gainera, interesgarria izan daitekeen beste elementu bat ere txertatzen du, hau da, itsasoaren bidea, itsasertzaren balioa lurralde erakargarriagoa lortzeko elementutzat hartuta. Eta proposamen hori, itsasertza babesteko proposamena, ez zaigu desegokia iruditzen; are gehiago, proposamenarekin ados gaude. Baina gure ustez hori balioetsi, kontrastatu egin behar da beste administrazio batzuekin eta, nola ez, herritarrek ere parte hartu behar dute prozedura zehatz eta jakin baten bitartez. Eta ez da horrelakorik gertatu kasu honetan. Bestalde, bizitegi-kuantifikaziorako prozedura eguneratzeari dagokionez, gidalerroak lotesleak dira eta oso gai gutxitan dira eta ziren lotesleak gidalerroak. Orain, kalkulatzeko eredua aldatu digute, lehen egiten ez ziren zehaztapenak egiten dira eta, horiei esker, aurreko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko arduradunek esanbidez onartu zutenez, udalerri bakoitzean baimentzen diren etxebizitzen kopurua % 33 murriztu da. Arrazoi horiek guztiak funtsezkoak direla uste dugulako, gure taldeak erdibideko zuzenketa bat landu eta sinatu du Bildu taldearekin; prozedura honen izapidetze-prozesua bertan behera uztea proposatzen dugu eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berraztertzeari berriz ekitea, lehendik ere esan direlako berriz aipatuko ez ditudan alderdi horiek txertatuta, baina bat aipatu nahi nuke, gure ustez interesgarria den bat, paisaiari dagokiona. Izan ere, egia da laurogeiko edo laurogeita hamarreko hamarkadetan, gidalerroak idatzi zirenean, ez zegoela horri buruzko araudirik eta gizartean ere ez zegoela gaur egun dagoen kezka, baina orain paisaia txertatu egin behar da. Beraz, ingurumenaren irizpidea, paisaiaren irizpidea gidalerroetan txertatu behar dela uste dugu. Eta garai hartan, gure herriko gizartearen gehiengo handi bat adostasun batera iritsi ginen Lurralde Antolamenduaren Gidalerro horiei dagokienez; beraz, gainerako taldeak eta baita Arriola jauna ere adostasun hori berriz ere lortzera bultzatu nahi ditut, eta ziur naiz orain zabalduko den berraztertze-prozesuan lortuko dugula, segur aski. Neu baikor nago eta legealdi honetan akordioren batera iristeko gai izango garela pentsatu nahi dut, egun bizi dugun egoeraren araberako gidalerro berriak izan ditzagun. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_190
10
9
07.02.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, eztabaida harrigarria izaten ari da; ez nekien Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak zirenik bizitzaren alderdi guztietako kalte ugariren eragile eta herrialde honetan gertatzen diren gauza txar guztien erantzule. Baina proposamena egin duenak hori uste badu, horrela izango da, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak izango ziren herri honetako arazo nagusia. Eta beraz, esan dezakegu ez dagoela generoberdintasunik, familia eta lana ez direla bateragarri Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen erruz, ez dakit zer sistema neoliberal dagoela eta hau eta bestea… Tira, hainbestetan aipatzen diren gauza horiek guztiak. Eta, batez ere, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean biztanleriaren % 0,9k baino ez jardutearen erantzule ere badira gidalerroak; izan ere, herri honetako langabeziaren arazoa konponduko duen panazea da, antza. Zoaz, bai, zoaz herritarrengana eta esaiezu baratzak landatzen hasteko eta hortik lana lortuko dutela eta bizimodua hobetuko zaiela. Eta, zalantzarik gabe, elikadura-autosufizientzia eta hain politak diren gauza horiek guztiak ere aipatu behar dira, bai, noski. Baina neu benetan harrituta utzi nauena Eusko Jaurlaritza da. Harri eta zur utzi nau… Aldaiturriaga jauna egokitu zaion papera betetzen ari da gaur, hori argi dago, baina Eusko Jaurlaritzak aho-zabalik utzi nau. Eta aho-zabalik utzi nauela diot zeren EH Bilduk proposatzen zuena argi dago, beti proposatzen dutena baita: orain dauden Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak kendu behar direla, beti kontra egon izan direlako. Tira, eta harrigarria da lehen Eusko Alkartasuna alde egon izana eta orain kontra egotea, gauzarik txarrenetan txarrena izatea gidalerro horiek, eta goitik behera aldatu behar izatea. EH Bilduk proposamen hori egin zuen. Aurreko legealdian Jaurlaritzan egondako Alderdi Sozialistaren proposamena ere hortxe zegoen: denbora asko igaro da, berritu egin beharko dira. Eta horretan gutxienez denok ados egongo gara, ezta? Eta gero, Jaurlaritzaren proposamena zegoen. Eta Jaurlaritzak Ganbera honetara ekarri duen proposamenean Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak ez dira ukitu ere egin behar; aitzitik, garatu egin behar dira eta garatu gabe dauden zati-planak bultzatu –horixe da euren zuzenketa–. Eta hara non egun batetik bestera Jaurlaritzan dagoen alderdiak hasierako ekimenarekin bat egiten duen, Aldaiturriaga jaunak esan duenez. Hau da, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak suntsitu egin behar dira, horixe da jaun-andre horien proposamena eta horixe sinatu duzue zuek (bai, bai, jaun-andre horiekin sinatu duzue), eta gidalerroak egokitzeko abiarazitako prozedura bertan behera utzi behar da –hasieran biek bat zetozen horretan–, onartu zirenetik urte asko igaro direlako; eta denok ados egongo gara horrekin. Hori horrela, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Jaurlaritza hau ikusita, harrigarri egiten zait duela zenbait egun zuzenketa bat aurkeztu izana Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak ukitu ere egin behar ez zirela esanez eta aldatzeko izapide oro bertan behera utzi behar zela esanez, eta orain, justu kontrakoa esatea. Bai, bai. Irakurri egingo dizut, zuen zuzenketa irakurriko dizut. Zuen zuzenketan honako hau agertzen da, hitzez hitz: "Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozedura bertan behera uztea", 1. puntua eta 2. puntua: "Behin betiko onespenaren zain dauden lurraldeko zati-planen izapidetzea arintzea". Hau da, egungo Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetatik garatu gabe dagoena garatzea nahiz eta zaharkitu samarrak egongo diren, ezta? Gutxienez zatiren bat. Eta zuek esan duzuenez, zuen Jaurlaritza 2006. urtean hasi zen jada Lurralde Antolamenduaren Gidalerro horiek aldatzen, benetan denbora asko igaro zelako harrezkero. Beraz, ez dakigu Jaurlaritzak iparra galdu duen gai honi dagokionez, ez den serioa edo honako hau egin nahi duen: "izapidetzeko prozedura bertan behera utziko dut, berraztertu egingo dugu, hau da, ez dugu ezer egingo" eta, azkenean, hori Jaurlaritzaren eskumena denez eta Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzen denez… Izan ere, Aldaiturriaga jauna, aldaketaren une honetan izapidetzen ari den espedientearen zatiren bat gogoko ez baduzu, Jaurlaritzan zuek zaudete: hartu, aldatu, egokitu, beharrezkoa iruditzen zaizuena egin, behar dena txertatu, gustuko ez duzuena kendu… Zeren zuek Jaurlaritzan baitzaudete eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzen dira. Jaurlaritzaren Dekretu bidez onartzen dira. Beraz, abiarazita dagoen aldaketa-prozedurari dagokionez, ez du balio esatea ez zaizula gustatzen nola gauzatzen ari den. Aizu, ba alda ezazu zerorrek! Jaurlaritzan zaudete eta! Baina zer ari zarete proposatzen orain hemen? Honako hau: "Ez, ez; hasierako aldaketa itxi egingo dugu eta, tira, ikusiko dugu nola egingo dugun edo nola ez dugun egingo". Nik ez dakit jaun-andre hauei ziria sartu diezuen edo ez honako hau esan diezuenean: "Hasierako aldaketa bertan behera utziko dugu, haiekin ados jarriko gara, Legebiltzarraren agindu baten arabera orain izapidetzen ari den aldaketa bertan behera geratzen da eta, gero, hori Jaurlaritzaren kontua izaki, egingo dugu pentsatuta genuen hori, hau da, ezertxo ere ez, ezer ere ez aldatzea". Horrela, bada, esan dizut zuen zuzenketarekin pixka bat harrituta geratu naizela, baina are harrituago utzi nau sinatu duzuen erdibidekoak, zeren, funtsean, zuen zuzenketan zioenaren kontrakoa esaten baitu, baina hori Jaurlaritzaren eskumena denez, agian gauzatuko dena zuen zuzenketa izango da; alegia, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan ez dugu ezer berraztertuko eta zati-planak egikaritzen jarraituko dugu, zeren eta, hori Jaurlaritzaren eskumena izanik, azkenean Jaurlaritzak nahi duena egiten baitu. Proposatu diren gauzak ikusita, esan gabe doa gure ustez Alderdi Sozialistaren zuzenketa zentzuzkoagoa dela, hau da, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketarekin aurrera egitea eta egun bizi dugun egoerara egokitzea. Eta noski, helburu jakin bat izan behar dute (nahiz eta badirudien hemen guztioi ahaztu zaigula zein den helburu hori); hain zuzen ere, Autonomia Erkidegoan gaur egun dugun langabezia-maila, gutxienez, kontuan izatea eta arazo hori konpontzen saiatzeko oinarriak, bederen, finkatzea. Eta, gure ustez, esan gabe doa langabeziaren arazoa ez dela konponduko baratzak landatzen. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_191
10
9
07.02.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Laburra izango naiz. Damborenea jaunari bi gauza bakarrik esan nahi dizkiot. Lehendabizi eskertu nahi dizut gai honekin Euskal Herria Bilduk eztabaidara dakarren jarreran ezer berririk ez dagoela berriro adieraztea. Beraz, koherentzia ildo bati eusten dio herri honetako esparru askotatik eta ezkerretik gai honi buruz adierazi izan dugunarekin. Baina bi elementu bakarrik aipatu nahi dizkizut. Nik ez zaitut gutxiesten eta adeitasuna ere badizut, eta horregatik ez dut uste zu konturatu ez zarenik Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak oso garrantzitsuak direla, eta zure berbaldian egin duzun bezala, erabat erlatibizatzea gure erkidegoaren gizarte-garapenerako eta gure herritarren bizitza antolatzeko egiten dugun lurraldearen banaketak duen garrantzia, eta lurraldea zertarako esleitzen dugun, zer gauza-motatarako, azpiegituretarako, adibidez errepide handitarako, edo beste gauza batzuetarako. Ez dut zureganako hain begirune txikia, gai honi buruz deus ere ez dakizula eta hemen eztabaida politiko garrantzitsua dagoela ez dakizula pentsatzeko adina. Beharbada eztabaida politiko sakona dagoelako gaude berriro aurrez aurre edo aurkako posizioetan. Eta guk ez dugu esan horrek genero-berdintasuna konpontzen duenik. Esan duguna da Legebiltzar honek 2005ean onartu zuenarekiko, hau da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Legearekiko erakunde-errespetuarengatik… Lege horrek 19. artikuluan, eta uste dut 43. artikuluan ere, ezartzen zuen lege-proiektu orok edo araudi-proiektu juridiko orok genero-irizpidea kontuan izan behar duela berdintasun efektibo eta benetakorantz aurrera egiteko. Eta hori ere ez zen betetzen gidalerroen aldaketan. Baina, edonola ere, garrantzitsua iruditzen zait zera adieraztea, gure lurraldean egiten diren hirigintzaplangintzen bitartez lan- eta familia-bizitza bateragarri egitea erraztea edo oztopatzea lortzen dela. Zuk eta nik jakin badakigulako, eta beharbada eztabaida hau edozein unetan entzuten egon daitezkeen guztiok ere, gaur egun oraindik ere mendeko pertsonen eta haurren arretaren eta zaintzen pisurik handiena emakumeengan erortzen dela, eta emakume horiei sortzen diegun lurralde-ereduarekin joan-etorriak handitzen badira, eta beharrizan guztiak estaltzeko kilometro gehiago ibili edo egin behar badira, emakumeen garapen-baldintzak oztopatzen ari gara, hori da egiten ari garena kasu horretan. Hori da adierazi dudana, eta uste dut ez dela hain zaila hori ulertzea. Eta gauza bat esango dizut, ez baitut denbora asko galduko. Nik ez dut esan EH Bildurentzat enplegua sortzeko iturri nagusia nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea denik. Esaten dudana da, eta horri eusten diot, Euskal Herria Bilduk ez duela inolako asmorik hori gainbeheratzen eta hiltzen uzteko. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen neurriek eta beste politika batzuek egiten dutena Euskadiko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea murriztea da. Bai, hala da, izan ere, Europar Batasunak erreklamatzen duen % 5etik guk daukagun % 0,9ra…, lortzen dugun gauza bakarra da beste errealitate batzuen mendekoak izatea, elikagaien alorrean ere bai, guk egin genezakeenaren alde egiten ez dugunean eta hori sustatzen ez dugunean. Adierazi nahi dut, nolanahi ere, hobeto dela…, eta beharbada zuzentzen natzaion edozein herritarrek, zuk zenion bezala, hobeto onartuko du baratz bat landatzeko aukera izatea Lanbideko zerrenden zain inolako zalantzarik gabe luzaroan egon beharra baino, gainera soldata miserable bat lortzeko, halakorik aurkitzen badu. Seguru aski, egoera horren aurrean eta koiuntura horren aurrean, kasu horretan ere positiboagoa izango litzateke guk planteatzen duguna. Baina lehenago esan dizut honek elikaduraburujabetzarekin zerikusi handiagoa duela, eta ziur nago Euskal Herria Bilduk ahal duena egingo duela Ganbera honetan gai horri buruz gehiagotan hitz egiteko. Alderdi Sozialistaren ordezkariak, Arriola jaunak, esan duenari buruz, hiru gauza aipatu nahi ditut. Lehena, guk herritarren parte-hartzeari buruz hitz egiten dugunean alegazio-aurkezpen soilaz haraindi joan nahi dugu, horixe egin baitzen 2010ean hasitako aldaketan baina ez da guztiz nahikoa, erabakiak hartzeko unean herritarren parte-hartze aktiboa eta batez ere loteslea ez baitu ahalbidetzen eta gaitzen. Zure Euskal Hiriaren ereduaren aurrean, adierazi duzun eta berriro defendatu duzun bezala, guk nahigo dugu Euskal Herriaz hitz egin, eta nahiago dugu Euskal Herria osatzen duten lurraldeen eta hirien eta udalerrien globaltasunaz edo osotasunaz hitz egin, uste dugulako hor, lehen esan dizudan bezala, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak sortzen dituen bereizketa bat egiten ari dela. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa nabarmena egiteko borondateez hitz egin diguzu, eta energia berriztagarrien bultzadari buruz hitz egin diguzu, gaserako trantsizioaren ereduarekin. Errealitatea da aurkezten ziren aurrekontuetan 50 milioi euro gasa ateratzeko proiektuen (adibidez fracking delakoa) analisi eta azterketarako zirela, eta energia berriztagarrien apustua egiteko 5,5 milioi euro bideratzen zirela. Horiek zenbaki objektiboak dira, ez dira nire berbaldian egiten ditudan interpretazioak edo subjektibotasunak. Zuena zen aurrekontu baten zenbaki objektiboak dira, ez gure aurrekontu batenak. Lurralde-antolaketa egokiaz ere hitz egiten da. Lurralde-antolaketa bat ona al da aztarna ekologikoa handitzen joan dadin ahalbidetzen duenean, CO 2 emisio kutsatzailearen maila murrizteko gai ez garenean, lurzoru-okupazioko kolapsora daramatzagunean % 80tik gorako errealitateetan, adibidez Bilbo Handia eta Donostialdea? Ona da gizarte-segregazioa handitzen ari den arren? Ona da, lehen esan dizudan bezala, berrogeita hamar kilometrotik gorako eguneroko joan-etorriak % 100 handitzen diren arren? Ez al ginen ados geratu hemen askotan, tribuna honetan, garrantzitsuena zerbitzuak herritarrengana hurbiltzea zela, oso hurbil izan ditzatela, hurbiltasunarengatik ia zehaztu ahal izan ditzatela? Eta guk, kasu honetan, zabaldu egiten ditugu. Zorionez, hemen –eta hori egia da– ez daude Castellokoa bezain aireportu ezerezak eta alferrikakoak, baina, nolanahi ere, egon badaude eraiki dituzten eraikuntza-enpresentzat berehalako mozkinak sortzeko egin eta pentsatu ziren hainbat azpiegitura, inolako gizarte-interesik ez dutenak eta, are okerrago, gizarte-kohesio orekatuagoa eta harmoniatsuagoa lortzeko behar dugun lurzoruaren zati handi bat hipotekatu dutenak.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_192
10
9
07.02.2013
ARRIOLA LÓPEZ
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ba, argi dagoenez, badirudi hainbat interesen arabera boto bakarrean bat egiten dela, bozeramaileek tribuna honetan emandako azalpenak ikusirik. Izan ere, argi dago EH Bilduko bozeramaileak tribuna honetan erabili dituen argudioak, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa eteteko proposamena justifikatuz, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramaileak ere argitu digu zeintzuk diren bere arrazoiak aldaketaren etenduraren alde agertzeko, ez dutelarik inolako zerikusirik EH Bilduk planteatzen zituen arrazoiekin. Baina horren guztiaren ondorioa, zein da? Ba Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak ez direla aldatzen, une honetan indarrean dugun statu quoarekin jarraitzen dugula, eta gainera itxurakeriaz egiten da, adieraziz, tira, bai, parte hartzeko prozesu bat abian jarriko da… egungo Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen funtsezko aldaketa batekin amaitu ahal izateko. Nik lehen esan dut, ez dut zoritxar-igarlea izan nahi, baina uste dut legegintzaldia igaroko dela eta ez dugula izango Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen funtsezko aldaketa bat izango Euskadirako, izango ditugu Lurralde Antolamenduaren Gidalerro batzuk garai berrietara batere egokitu gabeak, behar ditugun errealitate berrietara egokitu gabeak, administrazio publikoen multzorako baita herriaren ekonomiarako ere tresna erabilgarria izan daitezen. Egia da gutariko bakoitzak bere helburuak dituela bizitza honetan. EH Bilduk garrantzi handia ematen dio elikadura-burujabetzari eta lehen sektorera portzentualki dedikatzen diren euskal langileen kopuruari, 0,9a garela, eta 5a izan behar genuela… Beharbada gauza horiek, baita energia-autosufizientzia ere, neurri handi batean konponduko lirateke 2 milioi biztanle izan beharrean milioi erdia izango bagina. Beharbada zuek aldarrikatzen dituzuen neurrietako asko ildo horretan doaz, ikuspuntu ekonomikotik otalur bat izan gaitezela, ez gaitezela iraunkorrak izan inola ere, eta beharbada lortzen ditugun ratioak, aizu!, Europa mailakoak izan daitezke gure jendearen lehen sektorerako dedikazioaren ikuspuntutik, eta energetikoki askoz autosufizienteagoak izango gara, baina herri pobrea izango gara, etorkizuneko aukera guztiak galdu dituen herria izango gara. Eta esaten nizun, Ganbera honetan onartuko den erdibideko zuzenketa honekin bakoitzak lortu nahi dituen helburuen ikuspuntutik, ba, argi dagoela helburu desberdinak direla. Izan ere, Aldaiturriaga jaunak honako hau dio: "Tira, Jaurlaritza azaleko aldaketa bat egiten ari zen, eta hau, benetan, funtsezko aldaketa bat da, Jaurlaritza hau egiten ari zenaren nolabaiteko lasterbidea da…". Tira, joan den Jaurlaritzak suposatzen dut prozedura-txosten juridiko guztiak eskatu zituela, oso zorrotzak direnak, zuk dakizun bezala, eta, logikoki, iritsi den punturaino iritsi bada ez da izan txosten juridikoek esaten zutelako azaleko aldaketarako prozedura legezkotasunaren ikuspuntutik akastuna zela. Baina azkenean arrazoiak zuk tribuna honetan azaldu dituzunak dira: lurzoru babestua % 5etik % 25era igarotzen dela. Ziur nago EH Bilduri gutxi iruditzen zaiola; ez dakit, 75ekoa izatea nahiko du. 5etik 25era igarotzen da, eta gainera bizitegikuantifikazioaren prozedura aldatzen da, eta horrek esan nahi du kalkulu-ereduak ondorio bezala ekartzen duela eraiki daitekeen etxebizitza kopurua % 33 txikiagoa dela. A! Tira, hori da zuk esan duzuna! Uste dut hor argi eta garbi ikusten dela batzuen eta besteen arrazoiak oso desberdinak direla, baina azken batean gertatzen dena da, erdibideko zuzenketaren boto horrekin bat eginez, errealitatea dela Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak ez direla aldatzen, dauden bezala geratzen direla, oso-osorik aplikatzen jarraituko direla, eta zuek egiten duzuena itxurakeria hutsa da da, eta seguruenik –oker egotea espero dut, baina ziur aski ez naiz oker egongo– ekarriko duena da nolabait ere Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen egungo idazkuntzaren indarraldia blindatzea, baita etorkizunari begira ere ez dakit zenbat denboraz, uste dut luzerako izango dela. Eta, tira, tribuna honetan eta Ganbera honetan beharbada aukera izango dugu, denboraren poderioz, konprometitu zareten berrikuspen harekin zer gertatzen den ikusteko. Ikusiko dugu.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_193
10
9
07.02.2013
ALDAITURRIAGA ZORROZUA
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Damborenea jauna, uste dut ez didazula entzun nik esan dizudana, deus ere gainera. Prozeduraren etendurak planeamenduaren zero unera eramaten gaitu, hau da, 2010. urtera. Horrek ez du esan nahi gidalerrorik ez dagoenik eta egindako berrikuspenlanak pikutara joango direnik. Hori besterik ez du esan nahi: 2010. urtera itzultzen gaituela, Alderdi Sozialistako jaunek azaleko aldaketa-prozedura hasi zuten unera. Arriola jaunari oinarrizko gaiei buruz erantzunez, erkidego honetako azaleraren % 20aren birkalifikazioa, nolabait esateko, zergatik uste dugun funtsezkoa dela, edota egungo bizitegi-kuantifikazioaren aldaketa, gu seguru aski ados gaude sakoneko gaiarekin. Baina ez gaude ados prozedurarekin, hain zuzen ere gidalerro on batzuk izan daitezen nahi dugulako. Erabat arduratsu izan behar dugu prozedurarekin. Ezin dugu lau edo bost urtez lan egin eta prozeduraren gaiarekin ipurdia agerian izatea –barkatu esandakoarengatik–, inork, errekurritzen dituen edozeinek, edozein jokalditan irabaztea. Horri dagokionez, gu, noski, ez gaude horretarako prest. Esan dudan bezala, 2010. urtean berriro hasten dira lanak, eta ezin duguna egin da, berriro diot, aipatzen ari naizen gai hau bezalako gai garrantzitsuak atzeko atetik sartzea. Ondoren antzeko jardun batzuk egin dira, eta arazo ugari ekarri dizkigute, adibidez Natura 2000 Sarearen babes-sistemei buruzko guztia. Arazo politiko eta lege-arazo ugari sortu dizkigu, eta nahi ez duguna da hori berriro gerta dadila. Damborenea jaunaren kezkari dagokionez, –eta horregatik diot uste dudala ez didazula entzun–, lurraldeko zati-planak garatzen jarraitzen dira 97ko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aplikazioan, Damborenea jauna, berdin-berdin, hemen erabakitzen duguna edozer izanik ere. Hau da, gidalerroek indarraldi mu- gagabea dute. Zortzi urterako sortuta dauden arren, hala eta guztiz ere, denbora hori igarotakoan ez dira derogatuta geratzen, indarrean jarraitzen dute beste gidalerro berri batzuekin aldatu arte. 2006. urteaz geroztik, berrikuspen-lanak orduan hasi baitziren, Damborenea jauna, lurraldeko zati-plan ugari eta horien aldaketa ugari onartu dira, eta ez da deus ere gertatu. Beraz, ez etorri hona esanez horrek esan nahi duela lurraldeko zati-planak geldiarazi egiten direla. Ez, inolaz ere. Egin behar dena da lan egiten jarraitzea falta zaizkigun laurak osatzeko, horietakoren bat gainera oso garrantzitsua izanik, hau da, Donostialdekoa. Eta, nolanahi ere –eta Arriola jaunarentzako nahiz Damborenea jaunarentzako gomendio bat da–, datorren astean sailburuak egingo duen agerraldian adi egon zaiteztela eskatzen dizuet, Jaurlaritza honek Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei dagokienez zer egin nahi duen azalduko baitu. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_194
10
9
07.02.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Matute jauna, tira, jarleku horietan duela urte askotatik autonomia-erkidego honetako hirigintzaren zuzeneko erantzuleak daude eserita, gobernuerantzukizunak izan dituztenak eta herri honetan indarrean dauden lurzoru-legeak bultzatu dituztenak! Orain zuk esango didazu edo zuk azalduko didazu biak oso garrantzitsuak direla, baina zure Lurzoruaren Legea ez. Aizu! Eta Eusko Alkartasuna ez da etorriko Autonomia Erkidego honetako hirigintzari buruz hitz egitera, ezta?, ezta bere garaian Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei buruz ere. Izan ere, gaur egun autonomia-erkidego honetan gai horri dagokionez indarrean dugunaren erantzuleak zarete, aulki horietan eserita zaudetenak; orduan, ez etorri hona orain esanez hau eta bestea…, orduan zuek izango baitzarete genero-desberdintasunaren erantzule, familiako eta laneko bizitza bateragarri egiteko arazoen erantzule… Nik ez dakit zu orain oso kezkatuta ote zauden emakumeek denbora gehiago behar dutelako lekuetara iristeko. Orain beharbada ondo iruditzen zaizu AHTa, leku batera edo bestera iristeko denbora gutxiago beharko luketelako. Noski, beharbada! Eta, begira, elikadura-autosufizientziari buruz, energia-autosufizientziari buruz, gauza horiei buruz demagogoek bakarrik hitz egiten dute. Autonomia Erkidego honetan autosufizienteak izan gaitezke, ez dakit, elikagairen batean, produkzioren batean, baina noski, eta hori argi dago, zuk gure lurzorua pixka bat ezagutuko bazenu, jakingo zenuke ezinezkoa dela elikadura-autosufizientea izatea. Eta Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak, tira, esaten dit sailburuari zer asmo duen galdetzea. Nik Jaurlaritza honen asmoa ikusi dut dagoeneko! Hasten ari den aldaketa geldiarazten da, zuk esaten duzun bezala, 2006. urtera itzultzen gara, hasierako une hartara, eta ikusiko dugu zer egiten dugun. Gu esaten ari garena da ez dugula ulertzen zergatik Jaurlaritza honek, eskumenak izanik… Hasitako prozeduratik atsegin ez duen zerbait baldin badago, zergatik aldatzen duen, hori egin dezakeelako. Honantzago joan nahi duzula? Honantzago joan zaitezke. Honantzago etorri nahi duzula? Honantzago etor zaitezke. Harrigarria iruditzen zaiguna zera da, zuek jaun hauek planteatzen dutenaren guztiz aurkakoa planteatzen duzuela jakinik, eta jaun hauek zuek planteatzen duzunaren aurkakoa, ados jartzen zaretela egoera geldiarazteko. Hau da, dagoeneko martxan dagoen prozedura aprobetxatu ordez, hori bertan behera uztea erabakitzen duzue eta 2006ra itzultzen gara. 2013. urtean gaude dagoeneko, hau da, hamabi urte edo gehiago dituen araudi bat aldatzearen premia komentatzeagatik, eta gainera –zuk arrazoia duzu– lurraldeko zati-planak garatzea falta da. Baina garatu gabe daude azken hemezortzi urteetan Jaurlaritzako arduradunak izan direnek ez dituztelako garatu, eta Jaurlaritzaren arduradun horiek hor, hemen eta han daude eserita. Baina zuek gaur proposatzen ari zaretena da ezer ez egitea. Hori da proposatzen ari zaretena. Eta esaten didazu sailburuari galdetzea zer asmo duen. Argi geratu zait asmo hori: oraingoz, dena geldiaraztea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_195
10
9
07.02.2013
SARASUA DÍAZ
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunik duten pertsonen erreibindikazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias, señora presidenta. Lehendakari, señorías, buenos días a todos. Talde Sozialistak osoko bilkura honetan eztabaidatzeko aurkeztu du desgaitasunik duten pertsonen errebindikazioak babesteko ekimen bat. Joan zen abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizuna zela eta, autonomia-erkidego guztietatik milaka pertsona joan ziren Madrilgo manifestaziora lema berdinarekin, "SOS-Ahalmen Urrituak. Bermatu Eskubideak, Inklusioa eta Ongizatea", desgaitasunaren kolektiboak lortutako eskubideak amaitzeko arrisku nabarmenaren aurrean sorospen-mezu bat kaleratzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan, eta desgaitasunari, autonomia pertsonalari eta mendekotasunegoerei buruzko azken inkestaren arabera, 172.857 pertsona daude desgaitasunarekin, edo mugapenekin, 6 urtetik beherakoak badira, eta horrek termino erlatibotan esan nahi du biztanleriaren guztizkoaren % 8,1 dela. Horietatik, 90.647 mendekotasun-egoeran daude, erkidegoko guztizkoaren 4,3. Bereziki dramatikoak dira Espainiako Gobernua Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasunegoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko Legean egiten ari den murrizketak. Azken hamabi hilabeteetan sistema desmantelatzeko prozesu bat jarri du martxan, legea atzeko atetik aldatuz eta inorekin hitz egin gabe. Onuradunak berrezartzeko tasari ez zaio eusten, aurrekontuko murrizketak heriotzen arabera egiten dira, arreta jasotzeko epeak bi urte eta erdi zabaltzen dira, prestazioak % 15 murrizten dira, eta aurrekontuan 850 milioi euro urteko. Espainiako Gobernuak egin duena da prestazioen zain dauden onuradunak arreta-zerbitzutik ateratzea, horien sarrera 2014ra arte atzeratuz, eta horietatik atereaz ertain handiak, batez ere emandako mailaren berrikuspena dutenak. Egungo finantzaketa-eredua da esaten ari naizenaren adierazgarri. Ogasun Ministerioaren aurrekontu likidatuen datuen arabera, 2009an Estatuak mendekotasunaren arreta-sistemaren kostuaren % 39 hartzen zuen bere gain, eta 2012. urtean ia erdira murriztu da, % 21,4ra. Gainera, estatuko Mendekotasunaren Behatokiak 2012ri buruz duela gutxi argitaratutako datuek atzerapen bat ez ezik, Mendekotasunari buruzko Le- gearen ezkutuko indargabetzea eta datuen faltsutzea daudela adierazten dute. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen erreformak, eskuratutako eskubide horren oinarria bertan behera utz dezake. Sozialistak oso adi egongo gara Espainiako Gobernuak egiten duen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen erreformarekin, mendekotasunaren gutxieneko zerbitzuengan eragina izango duelako. Krisialdiaren aitzakiarekin, gizarte-ereduaren aldaketa bat bilatzen ari dira. Espainiako Konstituzioak gizarte-eskubideak definitzen ditu udalen gutxieneko betebeharretan oinarritzen den herritarren eskubide gisa. Orain gutxieneko horiek aldatzea planteatzen du, eta horrek prestazioaren oinarriari azpiak jatea ekarriko luke. Sozialistek uste dugu mendekotasunarekiko arreta ezin dela galdu, eskubide subjektibo bat delako, estatuko lege baten babesa duenez gero errekurritu egin daitekeena. Baina oinarria, oinarrizko legeari eusten dion sarea murrizten bada, oinarrizko prestazioak hondoratu egingo dira. Gizarte osoa ukitzen duen krisi ekonomikoa ezin da aitzakia bezala erabili gizarte-eskubideak eta kolektibo kalteberenek orain inoiz baino gehiago behar dituzten babes-baliabideak murrizteko. Une honetan egin behar dira ahalegin handiagoak, emakume eta gizon desgaituek jaso behar dituzten babesak eta baliabideak ematen dituzten zerbitzu publikoak bermatzeko, gizarteratzeko prozesua eta bizi-maila duina ziurtatzeko apustua eginez. Mendekotasun-egoeran daudenen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeari buruz Arartekoak egin duen azken txostenak adierazten du krisiaren ondoriozko murrizketek gizartepolitiketan eragina dutela. Gainera mendekotasunegoeran dagoen desgaitua oso kolektibo kaltebera gisa kokatzen du. Kalteberatasun horrek beren eskubideak benetan baliatzea oztopatzen du; horregatik adierazten du ezinbestekoa dela euskal administrazio publikoek bultzatutako babes-neurri espezifikoek onerako eragina izan behar dutela eskubide horien egikaritzan, pertsona horien duintasunaren errespetuan eta horien bizi-kalitatean. Azken batean, autonomia pertsonalaren sustapenak eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen babesak euskal administrazio publikoen lehentasuna izan behar dute. Azpimarratu behar da desgaitasunak dituzten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzen dien elkarte-sareak zeregin erabakigarria betetzen duela pertsona horiei eskainitako arreta eta zerbitzuetan, baita horien bizi-kalitatean ere. Horregatik oso garrantzitsua da erakundeek entitate horiei ematen dieten babesa. Azaldutako guztia dela medio, ekimen horren aurkezpenean aukera ona dugula ikusi dugu, eta az- kenik EAJrekin eta EH Bildurekin batera erdibideko zuzenketa adostu dugu. Erdibideko zuzenketak lehenik eta behin honako hau dio: "Eusko Legebiltzarrak bere egiten du ahalmen urrituen kolektiboak egindako errebindikazioak, eta gaitzetsi egiten ditu azken denboretan lortutako eskubideak arriskuan jartzen dituzten murrizketak". Bigarren puntuan Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei eskatzen diegu "hartu beharreko neurri guztiak har ditzatela desgaitasuna duten pertsona guztiei bizitza independentearen eta autonomia pertsonalaren garapenerako eskubidea bermatzeko, eta gizarteratzeko prozesua eta bizi-maila duina ziurtatzeko". Hirugarren puntuan, "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gizarte-zerbitzuen kudeaketa osoa barneratuko duen euskal babes-sistema publiko integrala osatzeko egin beharreko urratsak egin ditzala. Era berean, erakunde horiei eskatzen die desgaitasunen bat duten kolektibo nagusiei laguntzeko hirugarren sektoreko gizarte-erakundeak egiten ari diren eta luzaroan kontsolidatuta dauden programek eta zerbitzuek jarrai dezaten ziurta dezala, eta desgaitasunari laguntzeko politiketan lan egiten jarrai dezala, horretarako" (nola ez!) "desgaitasunak dituzten pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituzten gizarteelkarte eta -erakundeen parte-hartzea lortuz". Laugarren puntuan, "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Gizarte Zerbitzuen Organo Interinstituzionalean euskal administrazioen arteko lankidetza eta koordinazio interinstituzionala sakontzea gizarte-zerbitzuen alorrean, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren funtzionamenduan koherentzia, batasun, efikazia eta efizientzia gorena lortzen dela eta erkidegoko lurralde osoan prestazio eta zerbitzuen garapen koherentea eta harmoniatsua garatzen dela bermatzeko. Era berean, bere jardunak asmo hori lortzera bideratu beharko ditu, eraginpeko administrazioen partehartze eta inplikazioarekin eta horretarako behar den finantzaketa bermatuz". Amaitzeko, legebiltzarkide jaun-andreak, garrantzitsuak iruditzen zaizkidan hiru gai azpimarratu nahi ditut. Lehenik, mendekotasunaren fenomenoak emakumeengan duen inpaktu handia azpimarratu nahi dut. Horregatik, beharrezkoa da hori kontuan izatea autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoerari arreta eskaintzeko politika publikoak gauzatzerakoan. Bigarren, desgaitasunak dituztenen eta beren familien eskubideen egikaritza normalizatuan lurraldeekitatea bermatzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dut, bizi diren lurraldea edozein izanik ere. Eta hirugarren, adierazi nahi dut Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen hedapenak eta garapenak koherentea izan behar duela Autonomia Pertsonalari eta Mendekotasunak dituzten Pertsonen Arretari buruzko Legearen garapen eta aplikazioarekin. Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_196
10
9
07.02.2013
LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN
PV-ETP
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunik duten pertsonen erreibindikazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkide jaun-andreak, Talde Popularraren izenean hartzen dut hitza, Talde Sozialistak desgaituen errebindikazioak babesteko aurkeztu zuen legez besteko proposamenari dagokionez gure jarrera finkatzeko. Talde Sozialistak bere ekimenari buruz egiten duen justifikazioan, abenduan Madrilen egin zen desgaituen eta beren familien eskubideak defendatzeko martxa aipatzen da. Talde Popularraren izenean beren errebindikazioei buruzko errespeturik handiena adierazi nahi dut, eta lema horietako asko eta oso egoera zaila bizitzen ari den sektore horrekiko kezka konpartitzen ditugu, egoera krisi ekonomikoaren eta Alderdi Sozialistaren eta Zapateroren Gobernuaren politiken ondorio izanik, Espainia otalur bat bezala utzi baitute, eta Espainiako Gobernua, espainiar guztien ahaleginarekin, saiatzen ari da hori konpontzen. Talde Sozialistak honako hau dio bere justifikazioan: "Espainiako Gobernua ikaragarrizko aurrekontu-murrizketak egiten ari da, de facto Mendekotasunaren Legea eraistea suposatzen dutenak". Sarasua andrea, esan nahi dizut baiespen hori ez dela errealitatera egokitzen, eta oker horretaz jabe zaitezen hainbat datu objektibo emango dizkizut. Alderdi Sozialistak Mendekotasunaren legea jarri zuen martxan, eta ikuspuntu teorikotik diseinu erakargarria zuen baina errealitatean ez ditu itxaropenak bete eta arazo handiak sortu ditu, finantzaketa ausazkoa eta aukerakoa izanik, autonomia-erkidego bakoitzarekin zeukan sinpatia-mailaren araberakoa. Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Ministerioa une honetan bere aurrekontuaren % 75 bideratzen ari da mendekotasunera. Gobernu sozialistak % 56 bideratzen zuen. Eta murrizketei buruz hitz egin nahi baduzu murrizketei buruz hitz egingo dugu. Gogorarazi nahi dizuet Alderdi Sozialistak bi erabaki sendo hartu zituela, eta arazo handiak sortu dituztela. Lehenik, 2010. urtean mendekotasuna duten guztiei eskubide-errekonozimenduaren atzeraeragina ezabatu zien, eta horren ondorioz eskatzen den data ez da kontuan hartzen eta soilik eskaria ebazten den data onartzen da. Eta, eskariak ebazteko garaian izan den berandutza kontuan izanik, horrek arazo ugari sortu dizkie desgaituei. Zuk zenionez, gradu-berrikuspenak zeuden. Gradu-berrikuspenak 2012ko otsailean indarrean jarri zen dekretuaren ondorioz dira nahitaezkoak, baina Zapateroren Gobernuak 2011n egin zuen mendekotasun-baremo berriaren gainean, eta gradu eta mailatan jaitsiera handiak ekartzen ari da. Beraz, desgaitu gisa laguntzak jasotzen dituztenen prestazioetan jaitsiera handiak daude. Sarasua andrea, 2011ko aurrekontuetan, Mendekotasunaren Legearen arabera 1. graduarekin balioetsitako pertsonak prestazioak jasotzen hasten diren urtean, Zapateroren Gobernuak 2010ean baino kopuru txikiagoa sartu zuen aurrekontuan mendekotasunerako. Eta horrek zer ekarri du? Ordaingabeen metaketa handia ekarri du, 2010., 2009. eta 2008. urteetako ordaingabeei metatu zaizkienak. Sarasua andrea, datu horiek benetakoak dira eta murrizketak dira, murrizketa gogorrak eta latzak, baina datu gehiago emango dizkizut. Zure justifikazioan diozu desgaituen senitarteko zaintzaileen prestazio ekonomikoak murrizten ari direla. Tira, Zapateroren Gobernuak 1.000 milioi euro inguruko ordaingabeak utzi zituen mendekotasunak zituztenei laguntzen zieten pertsonengatik Gizarte Segurantzari eman behar zizkion kopuruengatik. Eta Rajoy jaunaren Gobernuak aurrekontuen bitartez jarri behar izan ditu 2013ko ekitaldian. Mila milioi euro, Sarasua andrea. Sarasua andrea, ekimenaren justifikazioan diozu desgaituentzako enplegua sortzeko politikak geldiarazi egin direla. Esadazu, Sarasua andrea, zenbat enplegu sortu dituen Lanbidek desgaituentzat. Legebiltzarkide jaun-andreak, Kontuen Auzitegiak, 2007. urtetik 2011. urtera arteko mendekotasunsistemari buruz egiten duen txostenean, hainbat alderdi jartzen ditu agerian. Lehenik, mendekoa izateko eskubidea errekonozitzeko prozeduran akats garrantzitsuak daudela; hainbat irizpide, erkidegoen arabera, epeei dagokienez, edo errekonozimendua, edo prestazioaren esleipenean, edo emateko behar izaten den denboran eta ematen den kopuruan. Herritarrek autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunagatiko arretarako duten eskubide subjektiboa urratzen da. 2010eko abenduaren 31n itxarote-zerrendan 231.055 pertsona zeuden, mendekotasuna aitortua zutenak baina prestaziorik kobratzen ez zutenak. Eskubide hori zuten pertsonen % 25,68 da hori. 2011ko abenduaren 31n itxarote-zerrendan 305.941 pertsona zeuden, ia % 29. Hau da, itxarote-zerrenda 2011. urtean handitu egin zen 74.886 pertsonarekin, eta Zapateroren Gobernuak 230 milioi euro sartu zituen aurrekontuan. 2012ko abenduaren 31n itxarote-zerrenda hori 75.000 pertsona jaitsi da, ehunekoa sei puntu jaitsi da, eta Rajoy jaunaren Gobernuak finantzaketa 122 milioi euro handitu du, Zapatero jaunak 2011n egin zuen aurrekontua baino 122 milioi euro gehiago. Mendekotasun-sistemaren informazioari dagokionez, Kontuen Auzitegiak homogeneotasunik eza kritikatzen du, eta zehazten du, lehenik, eguneratu gabeko informazioa dagoela; bigarren, hildako pertsonak kontabilizatzen dira; hirugarren, espediente bikoitzak; laugarren, atzerapenak datuen arazketan. Horrek ekarri du erabiltzaile gisa konputatzea erabiltzaile ez ziren hainbat pertsona: 2007-2011 aldian, hilda zeuden 29.169 pertsona mendekotasunagatiko prestazioaren onuradun gisa agertzen ziren. Horrek 140 milioi euroko gastua ekarri du, diru hori autonomia-erkidegoetara bidaltzen baitzen, onuradun gisa konputatzen zirelako hilda egon arren. Andaluzia da hildako gehien konputatu zituena onuradun gisa, 4.194 pertsona, eta 24 milioi euro dira, inork ez dakien arren nora joan ziren, edo agian norbaitek badaki. Sarasua andrea, Andaluziak gizarte-erakundeekin 300 milioi eurotik gorako zor metatua du, esate baterako. Eta zer egin behar izan du Espainiako Gobernuak zor horietarako? Ba 340 milioi euro bideratu ditu, Likidezia Autonomikoko Funtsaren bitartez, gizarte-itunen hornitzaileen ordaindu gabeko fakturak ordaintzeko. Horrez gain, 2012. urtean 1.405 milioi euro bideratu ditu mendekotasunaren arreta-sistemarako, mendekotasuna duten pertsonentzako. Horregatik, Sarasua andrea, diotsut Talde Popularrean ere guztiz kezkatuta gaudela Espainian mendekotasuna jasaten ari den egoerarengatik, eta Espainiako Gobernua eta espainiar guztiak oso ahalegin garrantzitsua egiten ari gara neurrigabekeria horiek zuzendu ahal izateko. Sarasua andrea, Espainiako Gobernua kritikatzeaz gain, zure ekimenean proposatzen duzu Eusko Jaurlaritzak funts bat sor dezala gizarte-baliabideak ziurtatzeko, eta gizarte-zerbitzuen alorrean dauden lurralde-desorekak gainditzeko. Egia esan ez zarete batere orijinalak izan zuen ekimenarekin, izan ere Talde Sozialistak ekimen hori 2001eko irailaren 12an aurkeztu zuen Ganbera honetan, eta, gainera, ez zen onartu. Sarasua andrea, zuek Gizarte Zerbitzuen Legea bultzatu zenuten, gizarte-zerbitzuen kudeaketak gure erkidegoan planteatzen zituen arazo guztiak konponduko zituen legea, alegia. Hiru urte eta zazpi hilabete egon zarete Jaurlaritzan, eta duela hamabi urteko lelo berarekin zatozte orain? Abenduaren 4an, oraindik Jaurlaritzatik atera gabe, ekimen hori aurkezten duzue. Aizu, barkatu, zuek trakets porrokatuak zarete. Sarasua andrea, autonomia-erkidego honetan Espainia osoko gizarte-zerbitzurik onenak ditugu. Hobe daitezke, ziur, noski baietz, arlo sentsiblea da, amaigabea. Hemen ez da murrizketarik aplikatu, eta ardura duten erakundeak oso ahalegin garrantzitsua egiten ari dira aurreko urteetan bezalako prestazio-mailari eusteko. Eta, adibide bat jartzeko, 3. graduko mendekoetan zerbitzuko babes ekonomikoa 1.000 euro da adibidez Araban, eta Espainiako gainerakoan 715 euro da. Familia inguruko zaintzaileentzako Araban 478 euro pertsonako ematen dira; Espainiako gainerakoan, 387. Ekarpena Espainiako gainerakoa baino handiagoa da beti. Eta lurralde-desorekak aipatzen dituzu. Lurralde-desoreka garrantzitsuak izan dira, eta pixkanaka murriztu egin dira. Badaude diferentzia batzuk alderdi jakin batzuetan, baina, nolanahi ere, ez zaigu bidezko iruditzen hori funts baten sorkuntzarekin zuzentzea, izan ere, horrela, baliabide gutxiago bideratu dituenari edo zerbitzu jakin batzuk jartzea beharrezkotzat jo ez duenari orain eskura jarriko genioke zuk aipatzen duzun oreka horri eusteko kopuru bat. Politika bat, nolanahi ere, nahiko arraroa. Sarasua andrea, gobernatzeko aukera eman genizuen, Jaurlaritzan izan zarete, Gizarte Zerbitzuen Legea zenuten garatzeko, eta ez duzue egin. Ba orain beste batzuk egingo dute, zuek ez. Aukera galdu zenuten. Guk landu den erdibideko zuzenketa bozkatuko dugu, eta aldeko botoa emango dugu erabat ados gauden asmo-deklarazio bat delako. Baina esan behar dizut zuek sinatu duzuen zuzenketak ez duela batere zerikusirik jatorrizkoarekin. Zuk ekimen horrekin egin zenuena izan zen mendekotasunaren aitzakia erabiltzea tribuna honetan Espainiako Gobernuari egurra emateko, eta hori erdeinagarria iruditzen zait. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_197
10
9
07.02.2013
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunik duten pertsonen erreibindikazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Egun on guztioi. Desgaitasunak, dibertsitate funtzionala duten pertsonen egoera batere samurra ez da gaur egun. Adibidez, 2012. urtean Euskal Herrian kontratatu diren desgaituen kopurua % 23 jaitsi da, eta % 1,1ari egin diote kontratu mugagabea. Are gehiago, lanmerkatuan trabatzat edo gutxiago ordaintzeko eta diru-laguntza jasotzeko aukera gisa hartzen diren langileak dira askotan. No es fácil la situación que viven las personas con discapacidad o diversidad funcional. En 2012 se han reducido en un 23 % las contrataciones de estas personas, y solo el 1,1 % ha conseguido tener un contrato indefinido. Norberaren autonomia sustatzeari dagokionez, murrizketen jasotzaileak dira ere. Menpekotasuna zaintzera bideratzen diren diru-laguntzak eta zerbitzuak murrizten ari dira, oro har. Gipuzkoa salbu, gainerako herrialdeetan norberaren laguntzailearen irudia ez dute garatu, eta gero eta pertsona gutxiagok eskura ditzakete prestazioak. Osasun alorrean, lehen % 100ean Osakidetzak finantzatzen zituen botikak ordaindu behar dituzte orain, eta material ortopedikoa ere garestitu egin zaie. Hezkuntzan ere, ezarritako murrizketek eragina zuzena dute behar bereziak dituzten pertsonengan, ikasleengan. Duela urte batzuk, "oparoaldian", bazterketa eta aniztasunaren integratze eza ezagutu dute, eta egungo egoerak ikusezinak eta baztertuak izatera eramaten ditu. Horregatik, gastu soziala eta berdintasun politikak egin behar direla diogu. Are gehiago berdintasunen ikuspuntutik, desgaitasunak dituzten emakumeek oraindik intentsitate handiagoz jasaten baitituzte egoera diskriminatzaileak. En este ámbito, también son las mujeres discapacitadas las que sufren con mayor intensidad la situación de discriminación. Ikuspuntu horretatik heldu diogu proposamen hau lantzeari eta adosteari, zenbait eduki agertzeko asmoarekin. Horren ondorioz, erdibidekoaren lehenengo puntuan salatu beharrekoa salatzen dugu, kasu honetan, Estatutik arlo honetan ere gauzatzen ari diren erasoak. Baina horretaz gain, guretzat garrantzitsuak diren beste puntu batzuk ere jorratzen dira adostutako erdibidekoan. Izan ere, Euskal Herria Bilduren lehentasun nagusietako bat, pertsona ororen bizimodu duina bermatzea, jasotzen da proposamen honetan. Duintasun hori lortzeko bidean neurri guztiguztiak dira beharrezkoak, eragile ezberdinen ekarpenak eta ekimenak barne, murrizketak ezartzea izan ezik. Horregatik, euskal erakunde ezberdinei duintasuna babesteko neurriak hartzeko eskaera zuzena egiten diegu. Eskaera hori egokia da gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzan ere murrizketen hodei beltzak ailegatzen ari direnean, trumoiak eta txinpartak entzuten eta agertzen diren honetan. Horregatik, gure sistema propioa babesteko, eraikitzeko eta elikatzeko ahalegin eta konpromisoak hartzea eskatzen dugu, horretarako eskumen eta bitarte guztiak bereganatuz. Han dugu Gizarte Zerbitzuen Legea, ataka zailean dagoena, bere potentzialitateak garatzeko beharra eta denon ahalegina eta konpromisoa eskatzen duena. Eta bukatzeko, nola ez, bide hori egiteko oinarrizkoa iruditzen zaigun eragileen parte hartzea bermatzea. Kasu honetan dibertsitate funtzionala duten eragileen parte hartze jarraitua izatea, eta ez bakarrik euren ahotsa puntualki entzuteko, baizik eta arloko politikak diseinatzeko eta kudeatzeko, horren guztia aukera izateko, hau da, azken batean, bidelagun izateko. Gure ustez, beste hitzekin izanda ere, pentsatzen dugu onarturiko erdibidean gure ekarpen hauek jasotzen direla, eta horregatik babesten dugu. Orain, hurrengo faseari ekin beharko diogu, hitzetatik ekintzetara pasatzeari, zenbaitetan beharrezkoak diren adierazpenetatik babes-eremu hori garatzeko ekintzak bideratzeari. Bukatzeko, erdibidekoan aipatzen den gai baten inguruko gogoetatxoa egin nahi dugu: bizitza independentea sustatzea. Azken finean, mota hauetako proposamen guztien atzean dibertsitate funtzionala, desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta herritartasun osoa lortzearen apustua dago. Bakoitzak bere bizitzaproiektua era aske batean garatzeko aukera garatzeko aukera izatea, eta hori eskuratzeko urratsak egin behar dira arlo desberdinetan, eta gure kasuan badaude bereziki jorratu beharreko ekimenak. Arreta pertsonala da horietako bat. Horregatik, hemendik aurrerantzean horren alde lan egiteko eta ekimenak aurkezteko konpromisoa hartzen dugu. Pertsona ororen duintasuna lortzeko eta hobetzeko bidea luzea da, baina ekin, ekingo diogu. Eta ezin dugu pasatzen utzi tarte hau Arabako Eginaren Eginez taldeari egin zaiona salatu gabe: urte askotan hainbeste lan egin ondoren, diru-laguntza kentzea erabaki zuen foru-aldundiak. Mobilizazio ugari egin dituzte eta egiten ari dira, eta horren ondorioz diru-laguntza erdia edo jasoko dutela dirudi. Ez da nahikoa, gure ustez, eta hemendik gure elkartasuna adierazten diegu, beraiei eta beraiek bezala dauden guztiei. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_198
10
9
07.02.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunik duten pertsonen erreibindikazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
eskerrik asko, presidente andrea. Berriz ere gobernu batek edo besteak bultzatutako gizarte-murrizketak ditugu eztabaidagai Ganbera honetan, eta, oraingoan, gobernu zentralak azken aldi honetan bultzatu dituen gizarte-murrizketetan oinarrituko gara, erabat edo ia erabat. Bozeramaileek esandakoa kontuan hartuta, badirudi denok gaudela gizarte-murrizketen aurka, baita agintzen duten lekuan gizarte-murrizketak bultzatu eta bultzatzen dituzten taldeak ere. Hona hemen errealitatea. Gogora ditzakegu, Zapatero jaunaren politika ekonomiko guztiz zentzugabea ez ezik, haren gizarte-murrizketak ere bai, gogora ditzakegu, jakina, oraingoak direlako, Gobernu zentralaren egungo murrizketak, baina gogora ditzakegu, halaber, aurreko Eusko Jaurlaritzak eta zuen agintepean egon diren eta dauden foru-aldundiek bultzatutako gizarte-murrizketak. Beraz, gizarte-murrizketak izan dira, gizartemurrizketak bultzatu dira, eta zuek guztiok politika horiek aplikatu dituzue azken aldi honetan. Zehazki, esanguratsua da gai honetan Alderdi Popularrak ere Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko murrizketen edo etorkizunean ezar litzakeen murrizketen aurkako zuzenketa bat planteatu izana. Gogorarazi beharko dizkiot, berriz ere, Rajoiren Gobernuak bultzatutako murrizketa gogorrak, basatiak. Nolanahi ere, ongi etorri gizatasunera, krisiak gehien astindu dituen pertsonenekin eta, horien artean, eztabaida honetan gogoan ditugun pertsona desgaituekin bat egin duzue eta. Egia esan, dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioari eta horientzako zerbitzuen prestazioari dagokionez, aurrerapen handiak egin dira azken urteotan, pertsona horiek biltzen dituzten elkarteek egindako presioari eta horien eskubideak aitortzeko gero eta handiagoa den gizarte-kontzientziazioari esker. Hori dela eta, ezin dugu onartu orain, krisiaren aitzakiarekin, aurrerapen horiek murriztea eta iraganeko egoeretara itzultzea. Hau da, berriz ere pertsona horien bazterkeria-arriskua eta desberdintasuna areagotzea. Adierazi dudanez, Gobernu zentralak murrizketak bultzatu ditu, baina ezin dugu ahaztu forualdundiek ere murrizketak bultzatu dituztela. Era berean, ezin dugu ahaztu Eusko Jaurlaritzak % 7ko murrizketa ezarri zuela euskal desgaitu askok kobratzen duten diru-sarrerak murrizteko errentarako ekarpenetan, eta aurreko Jaurlaritzak ere nabarmen murriztu zituela dibertsitate funtzionala duten milaka pertsonari lana ematen dieten enplegu-zentro berezientzako laguntza ekonomikoak. Hauxe da, beraz, bizi dugun egoera orokorra: Zapatero jaun ahaztezinaren politika zentzugabeak, gobernu ahaztezin haren murrizketak, egungo Gobernu zentralaren murrizketak, aurreko Eusko Jaurlaritzaren murrizketak, egungo foru-aldundien murrizketak, asmo oneko baina nabarmen hobetu beharreko eta aplikazio praktiko zaileko Mendekotasun Lege bat –hori ere mahai gainean jarri beharra dago–, eta garatu beharreko Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Legea. Horiek dira euskal herritar guztien funtsezko arazoak. Edonola ere, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboen eskariak berretsi nahi ditugu, eskari horiekin bat egin nahi dugu, pertsona horien eskubideetan atzerapausorik eman ez dadin eta murrizketa mota oro geldiaraz dadin (gobernu zentralarenak ez ezik, forualdundienak ere bai). Ez dugu murrizketarik onartzen prestazio ekonomikoetan, hau da, bistakoenetan, baina, era berean, ez dugu onartuko gizarte-zerbitzuak ixtea edo murriztea, ezta enplegu babestua erasotzea ere. Lanpostua galtzea tamalgarria da, oro har, baina babestutako lanaren kasuan dramatikoa da benetan. Hori dela eta, desgaitasuna duten pertsonek jasotzen dituzten prestazio ekonomiko, zerbitzu eta programei eustera bideratutako ekintza guztiak babesten ditugu eta babestuko ditugu. Gure ustez, gaur egungo krisi ekonomikoan ere babes daiteke, zalantzarik gabe, ongizate-estatua, eta azken urteotan Espainia osoan eta Euskadin aplikatu ez diren eta ongizate-estatua babesteko aukera emango luketen beste politika batzuk bultza daitezke. Besterik ez, eta eskerrik asko, presidente andrea. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_199
10
9
07.02.2013
ARREGI ROMARATE
EA-NV
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunik duten pertsonen erreibindikazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Denboran kokatu nahi dugu ekimena. 2012ko abenduaren 4an erroldatu zen. Hona hemen lehenengo bitxikeria: nor zen lehendakaria? Zein alderditakoa zen? Bai, legebiltzarkideok, Alderdi Sozialistak Gobernu sozialistari egin zion eskaria. Jokaera ulergaitz horren zergatiak Madrilen egondako manifestazioetan dauka oinarria. Desgaituak kalera irten ziren Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra. Los medios estatales del día 3 de diciembre, un solo día antes de registrarse la iniciativa, recogían en titulares: "La mayor manifestación de personas con discapacidad celebrada hasta ahora reclama que la crisis no degrade su precaria situación. Miles de personas protestan por el recorte de las ayudas a discapacitados y dependientes". Beraz, gure ustez, ekimena Espainiako Gobernuak egindako murrizketen kontra doa, eta logikoagoa izango litzateke Madrileko Gorteetan eztabaidatzea. Bestetik, entzun duzue horrelako manifestaziorik Euskadin egin denik? Ziur nago ezetz, ez duzuela horrelakorik entzun. Arrazoi sinple eta bakarragatik: ez delako egon. Eta ez dira ospatu Euskadin desgaituen arloan eskumenak dituzten erakundeek ez dutelako murrizpenik egin. Horregatik diogu ekimen hau Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeak zentzurik ez duela, eta Sarasua andrearen diskurtsoak ere Madrilera begiratu du, hango lege-aldaketei. Eta López de Ocariz andrearen erantzuna ere Madrileko datuetan oinarritu da, ZPren –Rodríguez Zapateroren– eta Rajoyren gobernuei aipamenak eginez behin eta berriz. Aurkeztutako PNLa garai tenporalean kokatu ondoren, bertan eskatutakoari buruz esan behar dugu Euzko Abertzaleak taldean bat egiten dugula desgaituekin. Gure taldeak eta Urkullu jaunaren Jaurlaritzak beti babestuko ditu bai desgaituak, bai txarto pasatzen ari diren beste taldeak (nagusiak, umeak, gazteak, etorkinak, laneratzeko arazoak dituztenak…). Beti horrela izan da eta izaten jarraituko du: euren alboan egongo gara, euren alboan edukiko gaituzte. Alderdi Sozialistaren oinarrizko ekimenaren bigarren puntuari dagokionez, ezin dugu inondik inora onartu hurrengo arrazoiengatik: Batetik, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoak ez duelako ahalmen ekonomikorik, koordinazio organo hutsa da; beraz, zentzugabekeria da bere baitan fondoa sortu nahia. Bi. Esan dudanez, hemen, Euskadin, ez delako murrizpenik egin desgaituen eskubideetan; beraz, fondoa zertarako? Euzko Alderdi Jeltzalea aginduan dagoen forualdundiari erreferentzia egingo diot, hoberen ezagutzen dugulako eta beste alderdiek eurek gobernatzen dituzten erakundeei buruz hitz egin dutelako. Bizkaiko Foru Aldundiak orain arte arlo honetan ematen zituen prestazio guztiak ematen jarraitzen du; menpekotasun gradu eta maila ezberdin guztiek babesa izango dute aurten, iaz bezala. Menpekotasunarekin zerikusia duten subentzioek eta konbenioek ez dute murrizketarik izan, ezta, eta honela onartuko da gaurko plenoan, Batzar Nagusietako plenoan. Hiru. Ez dagoelako dirurik honelako fondo bat sortzeko, beste eztabaida batzuetan esan dugunez. Hain zuzen ere, pasa den asteko osoko bilkuran horrela agerrarazi genuen eta gogoratuko dizut han esandakoa, Sarasua andrea: "Hay que ser rigurosos con el gasto y con las propuestas que se plantean, máxime si suponen contraprestación económica". Bestalde, hain premiazkoa bazen fondoaren sorrera, zergatik ez zuen aurreko Gobernuak egin? Reitero que cuando se presentó la iniciativa el señor López estaba al frente del Gobierno Vasco. En otras cosas, bien que ha agilizado los trámites pertinentes del Gobierno anterior para dejar cerrados asuntos. Beraz, oinarrizko ekimena onartezina zenez, akordio batera heltzeko ahaleginak egin ditugu. Erdibideko zuzenketa bat sinatu dugu PSE eta Bildurekin, eta esan beharra dago talde guztiek –sinatu ez dutenek, baita– borondatea eduki dugula gaia adostasun zabalarekin onartzeko. Eztabaidatzen ditugun gai gehienak adostasun handiarekin onartuak izatea garrantzitsua bada, are gehiago sensibleak diren gaietan, eta desgaituena sensiblea da oso. Como ya se ha explicado por otras portavoces que me han precedido en el uso de la palabra, los dos primeros puntos de la transaccional manifiestan el apoyo de la Cámara al colectivo de las personas con discapacidad, rechazando los recortes que pongan el peligro los derechos adquiridos a lo largo de los años. Y piden a las administraciones públicas vascas adoptar las medidas que les garanticen una vida digna, plena e independiente. Respecto a la petición de la primera parte del punto tercero, es reflejo de la propia Ley de Servicios Sociales, que en su artículo primero dice: "El objeto de la presente ley es promover y garantizar en el ámbito de la CAPV el derecho a las prestaciones y servicios sociales mediante la regulación y ordenación de un sistema vasco de servicios sociales de carácter universal". Asimismo, el artículo 7 de la ley dice: "Los poderes públicos garantizarán la disponibilidad y el acceso a las prestaciones y servicios regulados en el catálogo de prestaciones y servicios del sistema vasco de servicios sociales". Por lo tanto, este es el encaje legal del apartado 3.1 de la transaccional, con el compromiso de que haremos todo lo posible para obtener también la transferencia de las políticas pasivas de empleo recogidas en el Estatuto, para regular directamente todo lo relativo a las pensiones. La segunda parte de este punto pone en valor el trabajo que han venido realizando las organizaciones del tercer sector a favor del colectivo de personas con discapacidad, pidiendo a las distintas administraciones que continúen colaborando con las mismas y con las asociaciones y entidades representativas de este colectivo. Laugarren puntuari dagokionez, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa indartzea eskatzen diogu Gobernuari, para conseguir un desarrollo coherente y armónico de los servicios sociales en todo el territorio autonómico y con la máxima colaboración y participación de todos los ámbitos institucionales con competencias en materias y servicios sociales. Euzko Abertzaleak tiene claro que en los temas sociales la coordinación y consenso de todas las sensibilidades políticas y sociales y de todas las instituciones con competencias en la misma es imprescindible, y no cejaremos en el empeño de conseguir los acuerdos más amplios posibles en este ámbito. Besterik ez, erdibideko zuzenketa sinatu ez duten taldeei baiezko botoa eskatzea, eta, beno, PPk esan du baiezko botoa emango diola; polita izango zen aho batez onartzea, UPyDren botoa lortuz gero. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/13b83c1f-082f-454b-a540-0f9bbbe9e62f
parl_eu_200