legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
12
116
10.11.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Amaitzen ari naiz, presidente andrea. Segundo bat da. Eta neurri horiek guztiek, jaun-andreok, biziak salbatzen laguntzen dute. Gure zuzenketak gauza horiek aintzat hartzen ditu, eta horixe da bozkatuko duguna. Baina argi utzi behar da, lehenik eta behin, Talde Sozialistak erdibideko zuzenketa ezagutu duela banatu zaigun unean, zuk ondo dakizun bezala. Beraz, biziro deitoratzen dut gu erdibidekoan sartu ez izana deitoratzea zuk, baina arazo hori aise baino aiseago saihets zenezakeen zeuk. Berriro diot, gure zuzenketaren alde bozkatuko dugu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23601
12
116
10.11.2022
IPIÑAZAR MIRANDA
EA-NV
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Sailburu, legebiltzarkideok, egun on, eguerdi on, egun on oraindino denoi. Pasa den ekainaren 24an, Espainiako Estatuko hegoaldeko mugaren historiako hondamendi humanitario larrienetako bat bizi genuen. Lehenengo eta behin, gure doluminak hondamendi hartan bizia galdu zuten pertsona guztien familia eta lagunei. Kontraesanez bai eta ustezko irregulartasunez ere gainezka dagoen hondamendi humanitarioa izan zen. Azken aste honetan, ikusi ahal izan dugu Britainia Handiko telebista publikoak egindako fact checking batean oinarritutako ikerketa baten berri eman digutela hedabideek. Kontakizun honen arabera, 2022ko ekainaren 23an hasi zen guztia. Eta ez dut uste ezein spoiler egiten ari naizenik tragedian amaitzen dela diodanean. Nioen bezala, Marokoko agintariek Melillatik gertu zeuden kanpamentuei, migratzaile talde bat zegoen tokian, eraso egin zietenean hasi zen guztia, 24 orduren buruan alde egiten ez bazuten benetako balekin eraso egingo zietelako mehatxupean. Izan ere, telebista publiko britainiar horrek argitaratutako irudietan ikus daitekeenez, Marokoko agenteek jendetzari eraso egin zieten gas negar-eragileekin, kebonbekin eta harriekin, eta mugako posturantz joanarazi zuten jende-taldea. Grande-Marlaskak dioenez, giza eskubideak zorrotz errespetatzen dituen migrazio-politika da hori. Grande-Marlaskaren arabera, inorena ez den lurraldean jazo ziren gertakariak. Badakizue Kongresuko diputatu talde bat Melillara joan zela astelehenean, eta egiaztatu ahal izan zutela tragediaren zati bat Espainiaren kontrolpean zegoen eremuan gertatu zela. Eta Grande-Marlaskaren arabera, Marokoko Jendarmeria ez zen inoiz Espainiako lurraldean sartu. Dena bikain harik eta irudietan argi eta garbi ikusten den arte Marokoko agenteak Espainiako lurraldean sartzen direla Marokoko lurraldera berriz ere gazteen gorpuak, gorpuak, eramateko. Alegia, ez ziren inorena ez den lurraldean hil. Giza eskubideak zorrotz errespetatzeko migrazio-politika al da hori? No. Eta horixe adierazten dugu geure erdibidekoan ere: gure gaitzespenik irmoena migrazioaren eta asiloaren alorreko Europako eta Espainiako egungo politikei, mugak militarizatzea eta kanpoan ezartzea baitute ardatz. Ikerketa berehalakoa eta independentea eskatzen dugu. Gertakariak argitu, erantzukizunak garbitu, biktimen erreparaziorako neurriak ezarri behar dira. Edozein Estatu demokratikoren helburua izan behar luke horrek. Atzo, jakin genuen el Defensor del Pueblo delakoak eta Fiskaltzak bideo gehiago eskatu dutela gertatutakoa argitzeko. Eta guk hori txalotu egiten dugu. Beharrezkoak diren datu guztien errekopilazioa egin behar da gertatutakoa argitzeko. Hori da honen guztiaren oinarria. Marokoko Gobernuaren arabera −komentatu du Gorrotxategi andreak ere bai−, Melillako mugan izandako gertakarian 23 pertsona hil ziren, Gobernuaren arabera. Bestalde, gobernuz kanpoko erakundeen arabera, kopuru hori 37 biktimaraino igotzen da, eta horri 70 desagertu gehitu behar zaizkio. Legezko bide seguruak ezarri behar dira migrante guztien duintasuna eta giza eskubideekiko errespetua bermatzeko. Ondo dakigu guk zeintzuk diren egungo migrazio-politiken ondorioak: urtean pare bat aldiz, gutxienez, Bidasoan ikusten ditugu. Kasu honetan Melillan gertatu da, baina guri berdin digu. Giza eskubideen urraketak dauden guztietan gu aurrean egongo gara. Eta kontua hemen ez da ea nori suertatzen zaion. Erantzukizun-kontua da, elkartasun-kontua da. Migrazio-politika koherentea eta erkidea behar dugu; eta asilo- eta babes-politika bat, giza eskubideen errespetuan oinarritua. Gure ustez, mugetara iristen diren migratzaileen erantzukizun eta kudeaketak erkidea, arduratsua eta solidarioa izan behar du Europar Batasuneko kideon artean. Eta ez gara aspertuko hori esaten. Hala ere, zoritxarrez, eta ohikoa denez, berresan behar dugun bakoitzean ezbeharren bat gertatuko delako izaten da, gaur hizpide dugun hori bezalakoa. Azkenik, berretsi egin nahi nuke giza eskubideetan oinarritutako migrazio-politikak bultzatu behar dela, eskuin muturreko ideologiek xaxatutako diskurtso xenofoboen eta praktika autoritarioen aurrean. Giza eskubideak gizabanako orok berez dauzkagun eskubideak direlako, babestu egin behar ditugu. Amaitzeko, eskerrak eman gura dizkiot Gorrotxategi andreari akordio batera heltzeko eduki duen prestutasunagatik. Oso erraza izan da, azkenean oinarri berdinetik irten garelako. Eta baita ere erdibideko honen alde bozkatuko duten taldeei. Baina, hala ere, Gorrotxategi andrea eta Elkarrekin Podemoseko kideak, nik uste dut ez zaizuela gogorarazi behar zuok Espainiako Gobernuko parte zaretela, eta gaur sinatu dugunaren inguruan indarra egiteko kapazitatea badaukazue, Alderdi Sozialistaz aparte, zuek zaretela. Beraz, ondo dago hona ekimenak ekartzea, baina, bueno, behar den lekuan ere zuon indarra ipintzea ez zen txarto egongo. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23602
12
116
10.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi, legebiltzarkideok. Hara, hemen ari gara, Espainiako iparraldeko mugatik 100 kilometro pasatxora, gure herrialdeko eta Europako hegoaldeko mugari buruz hitz egiten. Erraza da esaten ari zareten guztia hemen esatea; erraza da han, Ceutan eta Melillan, erabat defendaezina dena defendatzea. Ederki dakizuen bezala, gu han egon gara egoera bertatik bertara ikusten, immigrazioaren arazoa beren haragitan bizi dutenek diotena entzuten. Ikusi ere ikusi dugu Sánchezen Gobernuaren politika erratikoen eragina; eta egiaztatu dugu gure Guardia Zibilak zein kondizio txarretan lan egiten duen, gure mugak defendatzeko ardura duenean, gainera, bere lana egiteko beharrezkoak dituen giza baliabiderik eta baliabide materialik gabe. Ez horixe, ez du inolako zerikusirik gaur hemen entzuten ari garenarekin, errealitatearen manipulazio interesatu horrekin. Merezi du gure arreta hasierako proposamenak, Podemosenak. Uste dut batzuetan ez direla ohartzen taulada politikoan duten lekuaz. Alderdi Sozialista bezain erantzulea da Podemos Espainiako migrazio-politikagintzan. Gustatu ala ez, gobernukideak dira. Eta ez digute sartuko aldi berean Gobernu izateko eta Gobernuaren oposizio izateko darabilten ahalegin hori. Ez diguzue sartuko, Podemoseko legebiltzarkideok. PSOE bezain erantzulea da Podemos Estatuko segurtasun-indarrek eta -kidegoek hegoaldeko mugan beren lana egiteko dituzten kondizio eskasei dagokienez, haien osotasun fisikoa eta bizitzak arriskuan jartzeraino; izan ere, zuek ez diezue behar besteko agenterik ematen, eta are gutxiago legez kanpoko immigrazioa Espainian sartzea eragozteko ezinbestekoak diren bitartekoak. Eta zuek zarete, halaber, gure muga legez kanpo zeharkatzeko ahalegin masibo eta bortitzen erantzuleak, bultzatzen baitituzue bizimodu normalizatuak lortzeko aukerarik izango ez duten pertsonak gure herrialdera irits daitezen, zerbait ahora eramateko, bero lo egiteko delituren bat egin beharko dutenean. Paperik gabe, baimenik gabe, inolako ordenarik gabe datozenak. Hala ere, gaur hona etorri zarete Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak hegoaldeko mugan egindako esku-hartzea salatzera. Estatuko segurtasunindar eta -kidegoen lana kriminalizatzea beste asmorik gabe zatozte hona, gutxienez 23 erasotzaileren heriotza baina, hori ere bai −eta ez duzue aipatu− 49 guardia zibil zauritu eta 140 agente marokoar ere zauritu izana erakarri duen tragedia tamalgarri baten aurrean. Galdera bat egiten diogu geure buruari: 23 erasotzaile hil beharrean 23 guardia zibil izan balira, Podemosen erantzuna berdina izango ote zen gaur hemen? Melillako hesiari egindako erasoak ez dira unean unekoak, errepikatuak eta jarraituak baizik, eta bide batez, gero eta ugariagoak eta bortitzagoak. Gaur hizpide dugun kasuan, 2.000 pertsonak, gutxi gorabehera, indarkeriaz eta modu antolatuan egin zioten eraso gure mugari. Etorkinak makilekin, harriz betetako motxilekin, kakotxekin eta iltzeekin zetozen, gure agenteei eraso egiteko asmo argiarekin, beraien helburua lortzeko. Eta gure agenteak, neurritsu, gehiegikeria hori geldiarazten saiatu ziren, une oro beren nagusien aginduei men eginez. Gure mugak geure etxeko ateak bezalakoak dira: inork ezin du gure etxean sartu nahieran, deitu eta identifikatu gabe. Eta hori, besterik gabe, sen ona da, nahiz eta batzuetan ikusten dudan hemiziklo honetan huraxe dela gutxien baliatzen dena. Bide batez, horrenbeste kezkatzen badu Podemos Espainiak Marokorekin duen harremanak, hitz egin ezazue zuen presidentearekin, Marokoko erresumarekiko maitasun-adierazpena sinatu duenarekin, Mohamed VI.ari gorputz eta arima eskaini dionarekin, eta Saharako herriaren independentziaren aldeko zuen apustu politiko bereziari osoko zuzenketa egin dionarekin. Ez etorri Parlamentu honetara Ministroen Kontseiluan abestu beharko zenuketen abesti honekin. Han egin behar zenukete hori. Esan behar dizuet, halaber, gogo bizia dudala EAJko ordezkariek Euskal Sozialistak taldearen zuzenketaren hirugarren puntuari buruz zer iritzi duten ikusteko: migrazio-eredu komun baten aldeko apustua egiten baitu Europar Batasunean, migratzaileen legezko fluxu ordenatuak eta seguruak bermatzeko, eta mafiak ez daitezen haietaz baliatu. PSEko legebiltzarkideok, Voxeko kideok defendatzen urteak daramagun gauza bera dakarzue Legebiltzar honetara: guk ez dugu inolako eragozpenik immigrazio legal, seguru eta ordenatuarekin. Are gehiago, horixe da izan beharko lukeena. Beraz, asko pozten gaitu, eta zoriontzen zaituztet gure ondorio berberetara iristeagatik; hori bai, urte batzuetako atzerapenarekin. Hori esan eta esan ari gara gu 2014tik hona. Zuek orain, 2022an, egiten duzue; beraz, pozten gara zuen bilakaeraz. Immigrazio ilegala, desordenatua eta ezsegurua segurtasunik ezaren sinonimoa da; mafia eta oligarkia politiko, sindikal, enpresarial eta mediatikoentzako ate irekien sinonimoa. Pertsonen eskubideak bortxatzearen sinonimoa, bai eta etorkinenak ere, baina baita harrera-gizartea osatzen dugun pertsonenak ere. Gure eta haien artean baliabide material gutxi dituzten agenteak daude, Marokok bultzatzen dituen etorkinen inbasiosaiakeretatik gure muga defendatzeko; herrialde horrek ez baitu ezkutatzen Ceuta eta Melilla hiri autonomoak, beti espainiarrak izan direnak, beti Marokoren amets inperialisten mehatxupean daudenak, bere lurraldera anexionatzeko grina. Hemen inork ez du defendatzen Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko gizon-emakumeen osotasuna, gure hegoaldeko muga, Europakoa, atzerriko inbasiotik babesten dutenena eta, gainera, bere bizia arriskuan jartzen dutenena. Inork ez du ardurarik azaltzen guretzat funtsezkoa den zeregin bat garatzeko haiek dituzten kondizioengatik. Legebiltzarkideok, ezkutatu nahi baduzue ere, legez kanpoko immigrazioak arazo asko sortzen ditu harrera-gizartean. Eta le-gez-kan-po-ko immigrazioa diot. Bereziki, gure kulturarekiko, gure ohiturekiko, gure jendearekiko inolako errespeturik sentitzen ez duten horiek; eta arazo dira baita ere gurean integratu nahi duten baina, hartarako aukerarik ez dutelako, horretarako posibilitaterik ez dutelako, ezin dutenentzat ere. Kontrolik gabeko legez kanpoko immigrazioak segurtasun-gabezia handiagoa eragiten du gure kaleetan, gure auzoetan. Eta zer esango dugu gure hegoaldeko mugak dauden lekuetan, Ceutan eta Melillan, gertatzen denaz. Dagoeneko problematikoa bada gure hirietako auzo eta herri askotan gertatzen dena, imajinatu zer bizitzen ari diren han. Eztabaida honek argi erakusten du alderdi politiko jakin batzuek, Podemos buru dela, egoera tragiko eta dramatikoei buruz egiten duten erabilera interesatua, ekainean Espainiako eta Europako Melillako mugan bizi izandakoa kasu. Zuek gertaera horiek erabili egiten dituzue Estatuko gure segurtasunindar eta -kidegoen irudi ona zikintzeko soilik, etengabe elikatzen duzuen dei efektu baten ondorio tragikoak alde batera utzita. Beraz, gogoratu, gaur, puntu honetan, Vox PSErekin dagoela. Bai immigrazio legalari, ordenatuari eta seguruari, eta ez kontrolgabeziari eta guztientzako kafeari. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23603
12
116
10.11.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Egun on guztioi. Bueno, hasteko eta behin, guk Kongresuan elkarrekin landu dugun testuak dioen bezala, elkarrekin lantzen ari garen dinamika horri heldu nahi diogu. Azken egunetan, gainera, behaketa-lanetan egon dira hemen gauden ordezkari gehienon lankideak, eta uste dugu hori balioan jartzea eta bertan egiten ari diren lanketa hori balioan jartzea ezinbestekoa dela. Eta ezinbestekoa dela ere hor eskatzen ari garen −eta hemen gauden talde batzuk−, proposamenaren egileak eta guk geuk egin dugun ikerketa… ikerketa-talde espezifiko hori sortzea ezinbestekoa dela, egoeraren aurrean depuratu behar direlako hemen ardura asko. Eta baita ere aipatu nahi genuen, aipatu izan den bezala, taldearteko bat badagoela Legebiltzar honetan, bertatik ateratako oinarrizko akordio horiek dagoeneko barnebilduak daudela gaur lortu duzuen erdibideko akordio horretan, evidentemente babesten ditugunak. Eta uste dugu eztabaida hau ere taldearteko horretan egotea eta taldearteko horretatik konpromisoak ateratzea, ba, aukera bat izango dela edo beharko litzatekeela hortik egin. 2022ko ekainaren 24an, esan den bezala, eta informazio publikoek hala adierazita, gutxienez 37 pertsona hil eta ehunka zauritu ziren Nador eta Melillaren arteko mugan, poliziak Espainia eta Maroko arteko mugako hesia gainditu ez zezaten egindako jarduera kriminalaren ondorioz. Lau hilabete baino gehiago igaro dira, eta Espainiako Gobernuak Melillako hesian, eta bereziki Espainiako lurraldean gertatutakoarekin zerikusirik ez duela simulatzen jarraitu du. Hainbat ordezkari politikok egindako bisitak, irudiak mahaigaineratu, eta Espainiako Gobernuak gertakariekin zerikusirik ez duela simulatzen jarraitzen du. Duela gutxi BBC kate britainiarren ikerketaerreportaje batek agerian utzi du Espainiako Barne Ministerioak emandako azalpenak zalantzan jar daitezkeela, bideo eta irudi berriak aztertu ondoren. Irudi horiek ikusita, heriotza batzuk Espainiako lurraldean gertatu zirela esan daiteke. Eta Espainiako Gobernuak gertaerekin zerikusirik ez duela simulatzen jarraitzen du. BBCren erreportajeak lortutako oihartzunera arte, ekintzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak eta komunikabideren bat baino ez ziren izan gertakariaren larritasunaren eta Espainiako agintarien ekintzagatiko edo ez egiteagatiko erantzukizunean fokua jartzen. Melillako hesian gertatutakoari buruzko bertsio espainiarra BBCk zalantzan jarri ondoren, eta diputatu talde batek Espainiako agintarien kontrol eremuan hildakoak izan zirela egiaztatu ondoren, atzo bertan eskatu zizkion Fiskaltzak Barne Ministerioari tragedia horren irudi guzti-guztiak. Atzo. Itxura guztien arabera, hildakoak izan ziren Espainiako agintarien kontroleremuan. Gure taldekidea den Jon Iñarrituk Fernando Grande-Marlaska kritikatu egin du, inorena ez omen den zonaren asmakeria erabili zuelako Kongresuan Nador eta Melillaren arteko istilua kokatu zuenean. Ez da existitzen no man's land delakorik. Inorenak ez diren lurraldeak ez dira existitzen. Erantzukizunak daude, erantzukizunei aurre egin behar zaie. Izan ere, ez gara ari pasabide-eremuaz, ezta Barne Ministerioak inorena ez den eremua deitzen zuenaz ere, baizik eta Espainiaren kontrolpean dagoen lurraldeaz. Bestalde, Herriaren Defendatzaileak argudiatutako edo egindako prentsa-oharraren arabera, ekainaren 24an 470 erretxazo edo deboluzio jaso ziren mugan, eta praktika hori kritikatu egin da Estatuko zein nazioarteko gobernuz kanpoko erakundeen eta bestelako instituzioen partetik ere. Eta kanpotik iritsi behar izan dira presioak, ikerketak eta albisteak. Adibidez, Kongresuko kide batzuek, istiluen aurkako materiala, gomazko pilotak, ke-potoak eta gas-potoak propulsatzeko ehunka zorro bildu zituzten Espainiako lurraldean. Bertara joan behar izan ziren beste batzuek egiten ez zuten lana egitera. Eta horren aurrean ere Espainiako Gobernuak gertakariarekin zerikusirik ez duela simulatzen jarraitzen du. Era berean, hegoaldeko mugan eta giza eskubideak sustatzeko eta defendatzeko lanean ospe aintzatetsia duten hainbat GKE, esate baterako, Amnistia Internazionala, Irídia, CEAR, No Somos Delito, Red Acoge, Novac edo Giza Eskubideen aldeko Marokoko Elkartea, izan dira joan zen ekainaren 24ko polizia-agenteen jardueragatik giza eskubideen urraketengatik salaketak jarri dituztenak mugakide diren bi estatuetako erakundeen aurrean, eta ikerketa independentea berehala abian jar dadila eskatu dutenak. Eskari horiei kontrajarrita, Espainiako Barne Ministerioak zalantzan jarri ditu behin eta berriro talde parlamentario batzuek orain arte egindako eztabaidetan egindako baieztapenak. Bereziki hainbat hedabidetan ikus-entzunezko irudiekin argudiatutakoek frogatuko zuten beroan itzuli zirela pertsonak. Eta Marokoko Jendarmeriako agenteak Espainiako lurraldera transferitu zirela hesia gainditu zuten pertsonak atxilotzeko. Bai eta Marokoko lurraldera itzuli ere, Espainiako Poliziako agenteen pasibotasunaren aurrean. Tokian bertan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeen arabera, hesia zeharkatu zuten gazte gehienak, horietako batzuk ziurrenik adingabeak, Sudanetik datoz. Herrialde hori gizartelarrialdian dago, eta Espainiak nazioarteko babesa aitortzeko tasak handitu ditu. Beraz, beroan egindako itzulketek, asilo-eskubidea eta ez itzultzeko printzipioa urratzeaz gain, barne-mailako kooperazio-politiken kontra ere jo zuten. Ez duelako balio alde batekin dirua ematea, eta bestearekin borra ateratzea. Tarajaleko tragediaren ondoren uste izan genuen ez genuela berriro hain irudi izugarririk ikusiko. Istiluen aurkako materialik ez genuela ikusiko asiloeskatzaile potentzialen aurka, ezta mugako heriotzarik ere. Baina errealitatearekin topo egin dugu berriro. Sarraskiaren ondoren, mugako asilo-postuak jarri zituzten Ceutan eta Melillan, irudia salbatzeko besterik ez. Baina Saharaz hegoaldekoei ez diete inoiz bide horretatik sartzen uzten. Arretarik ezaren, jipoien eta hilzorian dauden pertsonen irudi izugarrien ondoren, albistea da Marokok 500 milioi gehiago jasoko dituela legez kanpoko immigrazioaren aurka borrokatzeko. Felipe González Morales, Migratzaileen giza eskubideetarako kontalari bereziak, DeustoForumen emandako hitzaldi batean, hirugarren herrialde horiekin −Marokorekin, Turkiarekin eta abarrekin− adostutako akordioak kritikatu egin zituen, besteak beste. Eta mugen militarizazioa eta sekuritizazioa ere kritikatu zituen. Gaur, bi horiek salatzen ditugu tribuna honetatik. Atzo Bilbon egin zen bezala, harresiak eraisteko garaia dela aldarrikatu nahi dugu hemen. Harresi fisikoak eta paperean sostengatzen den eta milaka pertsonen bizitzaren kontra jotzen duen estranjeria legearen derogazioa eskatzen dugu beste behin ere.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23604
12
116
10.11.2022
GORROTXATEGI AZURMENDI
EP-IU
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Nire ustez, aztarna eta datu objektiboak nahikoak dira ulertzeko han gertatu zena izugarria izan zela, segurtasun-indarren jarduna neurriz kanpokoa izan zela, legez kanpo jokatu zutela, ez zituztela giza eskubideak errespetatu. Eta jakin, badakigu, halaber, aztarnengatik eta datu objektiboengatik, informazioa ez zaigula behar bezala iritsi. Ez bakarrik herritarrei, oro har; ezta erakundeei ere. Ez zaizkigu iritsi irudi zuzenak, nahikoak eta mozketarik gabeak; ez Fiskaltzara, ez Herriaren Defendatzailearen erakundera. Eta, gainera, mundu guztia jabetu da horretaz, herritarrok oro har jabetu gara, talde parlamentarioak, Espainiako erakundeak, Europar Batasuna, Europako Kontseilua, NBE, BBC. Zertan ari gara? Gaur, hain zuzen ere, Memoriaren Eguna ospatzen ari gara. Eta badakigu, Euskadin bereziki, zein arriskutsua den, gertaera onartezinak gertatzen direnean, zein arriskutsua den benetan ez enpatizatzea eta beste aldera begiratzea. Eta nik uste dut gaur, gaur, beste aldera begiratzea dela ez sinatzea, ikerketa independente sakonik ez eskatzea eta gertatu zena ez gaitzestea eta gauza horiek gertatzea errazten duten hirugarren herrialdeekiko akordioak ez gaitzestea. Horregatik esaten nuen, horregatik deitoratzen nuen, Alderdi Sozialistaren sinadurarik ez izatea. Uste dut mundua guri begira dagoela. Jakin nahi dut, halaber, zer dioen Legebiltzar honek; eta Legebiltzar honek gaur egun ez du ahobatezko erantzunik eman, oraingo honetan desiragarria litzatekeena. En todo caso, eskerrak erdibidekoa sinatu duen alderdiari, EAJri, eta EH Bilduri ere bai, baiezko bozka emango digulako. Eskerrik asko, besterik ez.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23605
12
116
10.11.2022
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Zure baimenarekin, bertatik. Begira, Gorrotxategi andrea, nire hitzaldiaren lehen zatian esan dizut: une honetan, nik aintzat hartzen ditut jarduketaren inguruabarretan eta erantzukizunak zehazten eta gertatutakoaren azterketan ere lanean ari direnak; hau da, Diputatuen Kongresua, Europako Parlamentua eta Justizia, Fiskaltzaren lanaren bidez. Nik horiek hartzen ditut aintzat eta, bai horixe, espero dut egingo dutela egitekoa. Egin behar dena egingo dutela, hau da, legea eskuan eta modu irmoan arituko direla. Eta Gallástegui andrea, nik… Nik ez dut, noski, Europar Batasunaren eta Espainiako Gobernuaren migrazio-politika deskalifikatuko. Oso gai korapilatsua da, oso zaila, zailtasunez betea; eta une honetan, etengabe adostasuna bilatu behar izaten da, adostasuna, 27 estaturen artean; oso akordio zailak izaten dira. Eta, jakina, ez naiz ni izango, inoiz, hura deskalifikatuko duena, batez ere, guztiok dakigun bezala, Espainiako Gobernuak ahaleginean aritu behar duenean, oraingoak, aurrekoak, guztiak saiatu baitira horretan. Europar Batasunean egiten den lanketaren ildoan gaude, zailtasunak zailtasun. Nik deskalifikatzen dudana, Gallástegui andrea, Gobernuaren sendotasunik eza eta gezurra dira. Eta herritarren ordezkariei azalpen argi eta egiazkorik ez ematea; hain zuzen ere, ikusi ahal izan dugunagatik Gobernuaren jarduketak deskalifikatuta geratu baitira, ezta? Hori da gaurko gai nagusia. Eta nik, noski, horregatik egin nahi dut protesta. Kongresua ari da lanean, Europako Parlamentua ari da lanean, justiziak egingo du berea, inolako zalantzarik gabe. Gaur egun egoera jasanezina duena GrandeMarlaska jauna da, egin duenagatik edo egin ez duenagatik dimititu beharko lukeelako. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23606
12
116
10.11.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriz ere, presidente andrea. Bat gatozenetatik hasiko natzaizue. Bat gatoz, bai horixe, gertaera tamalgarriak, tragikoak direla diogunean. Eta bat gatoz, halaber, ikerketak nahikoa eta behar bestekoa izan behar duela diogunean. Horretan bat gatoz guztiok. Arazoa da oso baieztapen biribilak egiten direla, oso biribilak, oso kategorikoak gauzak gertatzen ziren perimetroen benetako titulartasunari buruz, zoritxarrez egoera horretan beren burua aurkitu zuten pertsonen egoerari buruzko baieztapenak. Eta egiten direla baieztapen kategorikoak erabateko balioa omen zaien irudietan oinarrituta, kasu honetan, BBCren dokumental batenak diren irudietan; editatuta egongo den dokumental batekoak haiek ere, esango nuke. Hala ere, nik zalantzan jarriko ere ez ditudan beste irudi batzuen baloraziorik ez da egiten. Hau da, esan nahi dudana da gauzen egitatea kontuan hartu behar dela, eta zein ikuspegirekin aztertu nahi diren gauzak. Ziurrenik, horretarako dago Fiskaltzaren ikerketa, batetik, eta Herriaren Defendatzailearena, bestetik. Eta mahai gainean dauden ikerketak dira. Eta ikerketa horien helburua egoera tamalgarri eta tragiko horretan zer gertatu zen zehazki argitzea da −guztiok partekatzen dugun zerbait, Gorrotxategi andrea− bakoitzari dagozkion erantzukizunak argitu eta kitatzeko. Baina zuek, besterik gabe, kondenatu egin duzue erruztatua, aizu. Kondenatu egin duzue, besterik gabe. Marlaska jauna gezurretan ari dela diozue. Aizu, Marlaska jauna azalpenak ematera joan zen eta azalpenak eman zituen. Eta ikerketa-prozedura baten pean dago hori. Eta zuek oso arazo larria duzue segurtasunarekin, Gorrotxategi andrea. Oso arazo larria duzue segurtasunarekin. Zuek uste duzue segurtasuna ez dela ezkerraren ondarea, eta beraz, edozein unetan ihes egin behar duzue hortik, harrapa ez zaitzaten edo. Eta beharrezko politika publikoa da segurtasunarena. Zuek beti pentsatzen duzue segurtasuna giza eskubideei kontrajartzen zaiela, segurtasuna askatasunari kontrajartzen zaiola. Eta zuek uste duzue segurtasuna handitzeak askatasuna murrizten duela. Y no. Horri buruzko irakurketa positiboa badagoelako. Eta zuk, prestakuntza juridikoa duzunez, jakin behar zenuke hori. Lehenik eta behin, jakin behar duzu Konstituzioan aintzat hartuta dagoelako eta baloratu beharreko zerbait delako proportzionaltasunaren teoria. Orduan, kontua da jakitea benetan gauzak gertatu ziren bezala gertatu ote ziren edo nola gertatu ziren. Eta horretan ari gara. Nik uste dut Marlaska jauna joan behar zuen lekura joan dela eman behar zituen azalpenak ematera. Baina zuek ez zineten hona etorri Espainiako migrazio-politikan dagoen giza eskubideen gabeziaarazo batengatik; migrazio-politika hori, hain zuzen, 2019ko Gobernuaren akordio batean sinatu zenuten, 2019ko abenduaren 30ean, Gorrotxategi andrea. Besteak beste, sinatu zenuten… Ba al dakizu zer jartzen duen akordio horretan? Ba al dakizu zer jartzen duen akordio horretan, zehazki, 11. puntuan, "Espainia europarra mundura zabalik" moduko zerbait izenburua daramanean? Immigrazio justu eta solidarioa sustatu behar dela, legezko bideak eta bide seguruak artikulatuz −hori sartu baitzenuten zuek geroago ekimenean, erdibidekoa egitean−. Ba al dakizue zertaz hitz egiten den atal horretan? Gai horri dagokionez, Espainiak Migrazioei buruzko Itun Globala, Marrakexeko Akordioak, lantzea sustatuko duela esaten da. Hain zuzen ere, Espainiak bat egin zuen, Sánchez presidenteak bat egin zuen 2017an, zuek oraindik ez zenekitenean oso garbi taula politikoaren zein aldetan kokatu nahi zenuten, oraindik ez zenutenean erabaki. Serioak izan behar dugu horretan. Zuek ekimen hori ekarri duzue hona, zuek ekarri zenutelako, zuei, tira, bateraezinak iruditzen zaizkizuen inguruabar batzuei iskin egin behar diezuelako. Zuek zarete… talde bat zarete… Tira, aspaldiko zerbait da hau. 60ko hamarkadan zaudete zuek gai horretan. Lehenik eta behin, akordioekiko errespetua eduki behar da, eta, lehenik, partaide zareten Gobernuarekiko errespetua. Eta bakoitzaren demokratikotasunaren neurria ematen du horrek, egiten duenaren neurria. Hara, tira… Gero, badira beste gauza batzuk ere definitu nahi nituzkeenak. Zein zati ez dugu ulertu esaten dugunean giza eskubideak direla gure esparru juridiko osoaren oinarria, gure esparru soziojuridiko osoaren oinarria? Zein zati ez dugu ulertu? Badugu arau-esparru bat giza eskubideak… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23607
12
116
10.11.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… defendatzen dituena, giza eskubideen ikuskera duena. Eta tragedia horiek gertatu izana zenbait osagairekin lotuta dago; eta horiei dagokienez, besteak beste, zer gertatu zen zehatz-mehatz aztertzea da egokiena. Eta oraingoz, gaur-gaurkoz ez dugu horiek azalduko dituen behin betiko ondoriorik… Zuek bai, badituzue zuen behin betiko ondorioak. Baina ez dago horri buruzko behin betiko ondoriorik. Eta, zorroztasunez eta zuhurtziaz jokatzeko, gauzak eskatu behar dira… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23608
12
116
10.11.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… eskatu behar diren bezala. Oso beharrezkoa da hori, ez bakarrik politikagintzan, baizik eta ohiko bizimoduan, pertsonon bizimoduan orokorrean. Sentitzen dut, tira, luzeegi aritu izana. Baina iradokitzen dizut, mesedez, izan dezazula zorroztasun pixka bat gehiago, zuhurtzia pixka bat gehiago eta, batez ere, itxaron dezazula benetan… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23609
12
116
10.11.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… nola edo halako erantzukizunak hartu behar ote diren ebatziko duten ikerketak. Eskerrik asko, presidente andrea. Oso eskuzabala zara.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23610
12
116
10.11.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Bueno, arin, hasteko eta behin, erdibidekoaz esango dugu, nola ez, konpartitzen dugula hor dagoen testua. Agian ez dut ondo azaldu lehen denboran, eta bigarrenerako utzi nahi nuen, ba, pixka bat azaltzea guk gure bozkaren zentzuak abstentziora joko zuela, eta agian ez naiz hasieratik ondo azaldu; beraz, barkamena zentzu horretan. Aipatzen saiatu naizen Comisión de Investigación horri eman nahi diogulako garrantzia. Espainiako mailan eta Kongresuko mailan martxan jarri dugun eta gure bi taldeek eskatu duten horri begira. Zergatik heldu nahi diogu horri? Eta, bide batez, Gallástegui andreari proposatzen diot, hain zuzen, orain egin duen azken hitz-hartzearekin, bueno, no vayamos a hablar de conclusiones. Egin dezagun bidea, halaber, ondorioei buruz hitz egiteko, eman iezaiozue oniritzia zuek ere Madrilgo Kongresuko Ikerketa Batzordeari. Izan ere, alde batetik, esan beharko genuke gardentasunaren ikuspegitik dokumentazioa, irudiak, txostenak eta gainerakoak eska ditzaketen pertsonek egin behar dutela ikerketa hori; eta baita herritarrekin ere, muga horren inguruan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakunde horien guztien elkarrizketarako, azterketarako eta partaidetzarako gune bat irekiz. Inplikatu guztien agerraldi publikoekin, poliziaagintarietatik hasi eta han jardun zutenen eta arduradun politikoenganaino helduz. Horregatik, gaur, zentzu horretan −eta berriro diot−, taldeartekoan egiten dugun lana, eta hor askotan gaur lortu den erdibideko horretan agertzen diren ideiak nabarmentzen ditugunez, hor jarraituko dugula babesa ematen, hor jarraituko dugula lan egiten. Eta Euskal Herria Bilduk kasu honetan Madrilen zabaldu den bide horretan, eta hainbat talderekin batera egiten ari garen horretan, indarra egin nahiko dugula. Beraz, berriro ere, eta hemendik, ikerketakomisio hori martxan jarri dadila eskatzen dugu. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23611
12
116
10.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Mistoa-Vox talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, autoeskolako irakaslearen titulua lortzeko hizkuntza-arrazoiengatik ez baztertzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on, berriro, guztioi, legebiltzarkideok. Joan den irailean jakin genuen Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, euskara hutsezko prestakuntza-modulu bat emango duela autoeskolako irakasle bihurtu nahi duten izangai guztientzat. Neurri horrek haserrea sutu du zerikusia duten eragile guztien artean: autoeskoletako arduradunen artean, beharrezko prestakuntza behar bezala emateko langile nahikorik ez baitute; edo prestakuntza jasotzeko eta, beraz, eskatutako titulazioa lortzeko aukerak murriztuta aurkitzen diren etorkizuneko ikasleen artean. Zentzugabekeria sozial, politiko eta juridiko baten aurrean gaude. Juridikoa, justizia-auzitegiek duela gutxi erabaki dutelako enplegu publikora iristeko hizkuntza-eskakizunak eskatzeak diskriminazioa dakarrela eta ez datorrela bat zuzenbidearekin. Horren adibide ona izan da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia, Irungo udaltzain izateko 12 lanpostutarako hautaketa-prozesuaren deialdiari eta oinarri arautzaileei buruzkoa, bertan, euskararen ezagutza egiaztatzeko ezinbesteko baldintza eskatzen baitzen. Auzitegiak argudiatu du gai hori arautzen duen legediak oreka bat aurkitu behar duela herritarrek Administrazioarekin euskaraz harremanak izateko duten eskubidearen eta gaztelaniaz hitz egiten dutenek enplegu publikoak lortzeko duten eskubidearen artean. Bidenabar, adierazi du beharrezkoa dela hausnartzea ea herritarren eskubide hori bermatzeko behar-beharrezkoa ote den udaltzain guztiek euskara jakitea, eta gaineratzen du kargu publiko baterako izangaiei hizkuntza jakitea exijitzeak zentzua baduela baldin eta eskubide hori bermatzeko beharrezkoa bada. Azkenik, uste du euskara eskatzea baldintza diskriminatzailea dela, herritarrek enplegu publikora berdintasun-kondizioetan iristeko duten eskubideari eragiten diolako, herritar talde bati besteen gainetik lehentasuna emango litzaiokeen heinean, euskararen ezagutza edukitze hutsagatik. Horri gehitu behar diogu, halaber, Auzitegi Gorenak ez duela izapidetzeko onartu Irungo Udalak aurkeztutako errekurtsoa; edo Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegiaren kasua, Udaltzaingoan sartzeko euskararen B2 eskakizuna diskriminatzailea dela adierazten duena. Epaiak gogorarazten du printzipio orokorra izaten jarraitzen duela gaztelania ez beste hizkuntza espainiarrak jakitea merezimendu ez-baztertzaile modura balioetsi ahal izatea. Aurrekoarekin bat etorriz, zentzugabekeria soziala da, autoeskolako irakaslearen titulua lortzeko euskararen ezagutza eskatzea, zeren ez baitator bat haren benetako eskaerarekin. Eskaera hori, hizpide dugun kasuan, eskatzaile guztien % 1,7ra iristen da, 370 pertsona, 20.000 izangai baino gehiagoren artean; beraz, datu horiek berresten dute Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriaren atzean planteamendu politiko hutsa dagoela. Lehendakariak oso argi hitz egin zuen horri buruz, kontroleko osoko bilkuran egin genion ahozko galderan. Mintzaldi horretan adierazi zuen bere Gobernuak ez zuela hizkuntza-bidegabekeria hori aldatzeko asmorik, eta, beraz, entzungor egingo ziela kaltetuei. Voxekook uste dugu euskara, gaztelaniarekin batera, gure kultura- eta hizkuntza-ondarearen osagaia dela. Bereizketa bat egiten dugu, eta bereizketa argi eta garbia ezartzen dugu euskararen eta Jaurlaritzak aplikatzen dituen hizkuntza-politiken artean. Euskara guztiona da, Sabino Arana eszenatokian agertu baino askoz lehenago zegoen eta bizi zen gaztelaniarekin batera. Euskara hizkuntza- eta kultura- ondarea dela esatera ere ausartzen naiz, ez bakarrik euskal herritar guztiena, baita espainiar guztiena ere. Zuen hizkuntza-politikak dira herritarren artean desatxikimendua eta aldentzea sortzen dutenak. Inposizio taxugabe eta neurrigabean oinarritutako politikak dira, herritarren eskariari erantzuten ez diotenak. Voxekook euskararen burbuilaren izenarekin definitu ohi dugunaren parte da neurri hori; burbuila artifizial bat, non hizkuntza-politikak derrigorrean inposatzen baitira. Hizkuntza-politika horiek bidesegurtasunaren alorreko prestakuntza txukun baten aurretik, edo profesional onen prestakuntzaren aurretik jartzen dira, eta azken batean, ikasleak kontzientziatzen eta hezten laguntzearen eta etorkizuneko gidarien trebakuntza hobetzearen gainetik. Bide-segurtasunaren aldeko ituna sinatu berri duzue. Ez dakiguna da nortzuk izango diren etorkizuneko gidariei prestakuntza emango dieten pertsonak, ikusten ari garen ohiko taxugabekeriak ikusita. Euskara ardatz nagusi duela inposatu nahi duzuen eredu berri horren parte da guztia. Beldur gara neurri hori gaztelania-hiztunentzat kalbarioa izango den eredu baten hastapena baino ez dela izango, bizimoduko alor guzti-guztietan zuen politikak inposatuz aurrekaririk ez duen modu batean. Baina, zuen estrategia zuzendu eta onbideratu beharrean, eta harrokeria politikoko ariketa batean, hizkuntza-inposizioko prozesu bati ekin diozue, eta horrek espainolarekiko etsaitasun-adierazpen oso bat dakar berekin. Oraingoan autoeskolei suertatu zaie txanda. Baina zuen hizkuntza-obsesioa hainbesteko da ezen udal askok 100 eurorainoko dirulaguntzak eskaini baitituzte gidabaimena euskaraz ateratzea erabakitzen duten gazteentzat. Katalunia da zuen hizkuntza-ispilua. Eredu inbaditzailea eta hedatzailea nahi duzue, baina, batez ere, baztertzailea, euskara bazterketaren zerbitzura. Euskara menderatzen ez duten guztiak baztertu eta atzendu egin nahi dituzue pixkanaka, hizkuntzaren bidez jarraitzaile ideologikoak sortzeko eta Euskal Herria hizkuntza aldetik uniformatzeko. Hori da azken helburua. Zuen hizkuntza-ereduak porrot egin du. Eta hala izan da inposaketak ezin duelako inoiz askatasuna garaitu; eta ezin dituzuelako herritar gehienen borondatearen aurkako errealitateak inposatu. Zuen hizkuntza-gurutzadak ez du inoiz makurtuko zuen inposaketen aurrean burugogor eta errebelde agertzen den errealitate herritarra. Gauza sinple bat baino ez du nahi gure ekimenak: herritarren eskaria kontuan hartzen duten prestakuntza-moduluak egon daitezela. Titulazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz lortu nahi duten guztiguztiei zuzendutako moduluak. Guk ez dugu hizkuntzarik ez herritarrik baztertzen. Zuek zarete irakasgai hori gaztelaniaz ikasteko hautua egiten duten guztiak baztertzen dituzuenak. Zuek zarete zokoratzen dituzuenak, diskriminatzen duzuenak, eskubideak urratzen dituzuenak eta hizkuntza-betoak ezartzen dituzuenak. Zuek zarete benetan elebitasuna pertsegitzen duzuenak. Zuek zarete gure kulturaondarea osatzen duten bi hizkuntzen arteko bizikidetza normalizatua urratzen dutenak. Zuek zarete gaztelania hizkuntza propiotzat hartzen ez duzuenak, eta arrotza dela deritzozuenak. Eta zuek zarete euskara nazionalisten hizkuntza esklusiboa dela uste duzuenak. Voxek, berriz diot, prestakuntza-eredu elebidun baten aldeko apustua egin du; eta eredu horretan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasi ahal izango litzateke, pertsona bakoitzaren lehentasunen arabera. Benetako eskaria kontuan hartzen duen prestakuntza-eskaintza baten alde egiten dugu, eta hizkuntza-arrazoiengatik diskriminaziorik ez egitea lehenesten duen eskaintza baten alde. Horrek guztiak gauza erraz bat eskatzen du: prestakuntza-eskaintza bi hizkuntzetan. Bide batez, gogoan izan behar da bi ikasle kanporatu zituztela Gasteizko dantza-eskolatik euskara ez menderatzeagatik. Euskaraz nola dantzatzen den azal diezaguzuela gustatuko litzaidake. Besterik ez eta eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23612
12
116
10.11.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Mistoa-Vox talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, autoeskolako irakaslearen titulua lortzeko hizkuntza-arrazoiengatik ez baztertzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Beste behin ere, ekimen hau guk bakarrik eztabaidatuko dugula iruditzen zait. Eta beste behin berresan behar dut ariketa antidemokratiko argia iruditzen zaidala hori gainerako taldeen partetik, batzuetan ahoz egin ohi duten demokraziaren defentsarekin kontraesanean dagoena. Begira, ni ez nago ados Voxek pentsatzen dituen gauza askorekin, baina Vox argudioekin eta aurpegia emanez garaitu behar da, horrela baita demokrazia. Kasu honetan, Voxek zentzuzko gai bat ekarri du Legebiltzarrera, eta mahai gainean jarri du aspalditik salatzen ari garen zerbaiten beste adibide bat: alderdi abertzaleek ukatzen duten baina, aldi berean, gupidagabeki egikaritzen duten hizkuntzainposizioa, oso helburu argi batekin: Euskadin mundu guztiak euskaraz hitz egin dezala eta euskaraz bakarrik, nahi ala ez. Eta inposaketa-ariketa hori tribuna honetan jada isuritako ideia bitxi batengatik egiten dute: euskarak egiten gaitu euskaldun, hau da, nazionalista; beraz, zenbat eta euskara gehiago, orduan eta nazionalismo gehiago. Komikoa litzateke, tragikoa ez balitz. Munta horretako ideia irrazionalen horrenbesteko katea nekez aurki liteke hainbeste jenderen artean partekatuta. Baina horrela daude gauzak gaurko Euskadi honetan. Ez dut zalantzarik bihar beste era batera egongo direla. Eta horri aurre egiten diogunean, euskararekin obsesionatuta gaudela esaten digute. Ez, jaunok, zuek zarete euskararekin obsesionatuta zaudetenak, eta norbaitek jarri behar dizue ispilua aurrean, eta horren adibide bikaina da gai hau. Eta aurrean ispilua jartzen zaizuenean, oposizioa biziro txarrera hartzen duen Euskadi nazionalista honetan, "euskarofoboak" garelakoan salatu egiten gaituzue −gaur goizean bertan esan duzue−, gaztelaniaz asmatu duzuen hitz bitxiarekin. Eta hori ere ez da egia, gaur goizean ere esan dugu. Euskarak duen mehatxurik handiena herritar guztiei zuek egiten diezuen inposaketa temoso hori da; eta, indarrez inposatzen ez bada, maitatua izan beharko lukeen hizkuntza baten arbuioa ereiten ari da. Gaur hizketagai dugu autoeskolako irakasletitulua lortzeko Eusko Jaurlaritzak euskarazko prestakuntza-modulu bakarra eskaini duela, eta horrek diskriminazio-egoera nabarmena eragiten diela gaztelaniaz prestatu nahi duten pertsonei. Kontua da, datuak ditugun azken urtean, izangaien % 1,7k bakarrik aukeratzen duela, bere askatasunean, euskara gidabaimenaren azterketa egiteko. Eta ondo iruditzen zaigu, beren askatasunean egiten dutelako, hau da, aukeratzeko gaitasunarekin. Baina hori gertatzen da askatasuna dagoenean, jendeak gehiengo handiz gaztelania euskara baino lehen aukeratzen duela. Errealitate hori indarrez aldatu nahi duzue, kosta ahala kosta, eta erortzen dena erortzen dela. Eta, horregatik, hautabiderik ez dadila egon erabaki duzue. Aukeratzeko askatasunik ez izanez gero, arazoa konponduta dago zuentzat… Pertsonen % 1,7k bakarrik aukeratzen dute euskara gidabaimen-azterketa egiteko, eta horixe da mina eman eta deseroso sentiarazten zaituzten errealitatea. Eta horregatik daramazue hamarkada bat baino gehiago jo eta su hori irauli nahian. Esan ere esan da hemen: alderdi abertzaleek gobernatzen dituzten udal askotan, euskara azterketa aukeratzen baduzu, 100 euroko dirulaguntzak dituzu, txekeak, gasolina doan, bidaien zozketak eta txakurtxo pilotua ere bai. Baina hamar urte geroago, errealitatea oso egoskorra da. % 1,7 horrek aldatu gabe jarraitzen du. Beraz, erdiko bidetik jo eta autoeskolako irakasle-ikastarotik hastea erabaki duzue. Eusko Jaurlaritzak prestakuntza hori eskain dezakeen lehen urtea da, eta oso ondo iruditzen zaigu euskaraz eskaintzea. Bai, bai, ondo iruditzen zaigu. Euskaraz bakarrik eskaintzea da aberrazioa. Herritar guztien onerako kudeatuko bazenute, bi hizkuntzetan eskainiko zenukete. Baina zuek beste zerbaitetan ari zarete. Herritarrak nahitaez euskalduntzen ari zarete. Aurtengo apirilean euskarazko LHri buruzko eztabaida izan genuen Ganbera honetan. Bilduk proposatuta, noski. Gobernuari, besteak beste, Lanbide Heziketan D eredua indartzeko eskatzen zion LBP bat eztabaidatu genuen. Ikasleak D ereduan matrikulatzeko komunikazio-kanpainak egin zitezela, eta euskarazko taldeak osatzeko ratioak jaitsi zitezela eskatzen zen. Eta, oro har, lan-mundua euskalduntzen jarraitzeko neurriak eta bitartekoak zabaldu egin behar zirela, zenioten. Hala esan zenuten, argi asko. Eta urte erdia igaro ez denean, autoeskolako irakasleen kasua heldu da. Zorionak, Bilduko jaunok: Hezkuntzako sailburu bat duzue zuen esanera. Eta ezin dut eragotzi neure buruari galdetzea Alderdi Sozialistak zer iritzi ote duen horretaz. Nik batzuetan sasi-nazionalista deitzen dudan alderdi horrek, honelako kontuetan argi eta garbi hori erakusten duenak. Zer dioten entzuteko irrikaz nago gaur. Batzuetan, Voxek proposatutako eztabaidetan parte hartu duzue eta jarrera azaldu duzue. Gaur zuen ahotsa entzuteko benetako jakin-mina dut. Askoz arrazionaltasun gehiagorekin eta askoz logikoago bideratu zitekeen gai hau. Bi hizkuntza ofizial dituen komunitatea gara eta, ondorioz, ikastaro hori eta gainerako guztiak bi hizkuntzetan eskaini behar dira. Hori da logikoena, demokratikoena eta zentzuak adierazten duena. Horren ordez, euskara biztanle guztiei inposatzen jarraitu nahi duzue zuek. Zeuek jakingo duzue zertan ari zareten. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23613
12
116
10.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Mistoa-Vox talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, autoeskolako irakaslearen titulua lortzeko hizkuntza-arrazoiengatik ez baztertzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bai horixe hitza hartuko dudala nire erantzuteko txandan, ezin bestela izan; horretarako da neure denbora. Nik uste dut oso asmo argiarekin etorri garela hona, Gil jaunak zioen bezala, ez sumintzeko asmoz. Bi prestakuntza mota elebidun aipatu ditut nik, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Hori bezain erraza eta sinplea da. Sumindu gabe. Eta iruditzen zait sen ona nagusitzen dela horretan, eta hori da, eskuarki, tribuna honetara etortzen naizenean darabilkidana. Bitxia egiten zait zuek Voxekin eztabaidarik ez egitea, han Gobernuan, Moncloan, egiten ari zaretenean. Jakina, han hirugarren indar politikoa gara eta zuek baino indar handiagoa dugu. Zeren, bitxia bada ere, Diputatuen Kongresuan eztabaidatu egiten baita Voxekin. Hain zuzen ere, hitzaren bitartez, Voxek beti egiten duen bezala, ez gehienetan indarkeriaz aritu ohi diren beste talde politiko batzuek bezala. Gobernuan bai eztabaidatzen duzuela Voxekin. Bai, Urkullu jauna, EAJk Voxekin eztabaidatu egiten du Diputatuen Gobernuan (sic). Ez nintzen zutaz ari. Bai, beti hitzarekin eztabaidatzen dugula diot, ez beste talde batzuek bezala, batzuetan, aurrean duen pertsonaren ideologia gustuko ez duzuenean, ez baitituzue hitzak erabiltzen, baizik horren konbentzionalak ez diren beste metodo batzuk. Horixe azaldu nahi nuen. Beraz, gaur ere zeremonia berbera ikusi beharko dugu, Voxen ekimen baten aurrean, Eusko Legebiltzar honetan. Aitzindariak izan zarete parlamentarismoa egikaritzeko modu berri bat sortzen. Zuek zarete jardun politikorako gorroto parlamentarioa erabiltzearen ordezkariak. Zuen hitzik ez hartze bakoitzarekin, desberdinarekiko gorrotoaren benetako sustatzaile bihurtzen zarete intolerantzia politikoko ariketa argi batean. Ordezkaritza instituzionaleko kargu bat dugun talde eta pertsonok portaera eredugarria eduki behar dugu, eta gure herrikideek elkarri begiratzeko eta islatuta senti daitezen haien gizarte-ispilu izan behar dugu. Baina herritarren ordezkariek gorroto instituzionala erabiltzen eta sustatzen dutenean, edozein eredugarritasunetik urrun dauden balioak transmititzen ari dira. Eta, horregatik, galdera hau botatzen dut airera: zuen etsenplua ikusita, zeren legitimitaterekin eska diezaiekezue herritarrei jokabide zibikoak eta toleranteak eduki ditzatela, zuek guztiok, Popularra-Ciudadanos taldea izan ezik, bullying eta apartheid politikoa egiten duzuenean Ganbera honetan? Baina harago joango naiz. Indarkeria hiru modutan erabil daiteke: indarkeria fisikoa, hitzezko indarkeria eta hitzik gabeko indarkeria. Isiltasuna aldez aurretiko deliberoz egiten denean, zuek egiten duzuen bezala, planifikatuta eta behin eta berriz, aurkari politikoa zokoratzeko eta baztertzeko helburuarekin, hitzik gabeko indarkeria mota bat da, indarkeria psikologikoaren aldaera bat. Bai, jaun legebiltzarkideok, egunero egiten duzue Ganbera honetan indarkeria psikologiko parlamentarioa, Voxen edozein ekimenen aurrean. Eta indarkeria psikologikoa dago, zuen isiltasunaren bidez aurkaria mespretxatu, baztertu eta, azken finean, zigortu eta umiliatu egin nahi duzuelako. Isiltasuna da zuen zigor modua, arduragabekeria eta intolerantzia ariketa batean. Baina alferrikakoa da zuen estrategia, Voxekook ez garelako kikilduko, ez zuen isiltasun bortitzagatik, ez zuen bullyingagatik, ezta zuen apartheid politikoagatik ere. Ekimenak aurkezten jarraituko dugu, euskal herritarrek guk ordezkatzea nahi izan dutelako. Zuek, euskal herritarren borondatea errespetatzea hainbeste eskatzen duzuenok, zuen jarrerarekin, mespretxatzen ari zarete, hain zuzen ere, Vox beren aukera politiko izan dadin aukeratu duten eta horretarako eskubidea duten euskal herritarren borondatea. Zuek euskal herritarron borondatearen errespetu zatikatua praktikatzen duzue. Euskal herritarron borondatea errespetatzea, bai, baina borondate hori bat baldin badator neure borondatearekin; bestela, intolerantzia eta intrantsigentzia. Ezbairik gabe, balio demokratikoen egundoko erakustaldia da. Lotsa galanta eman behar lizueke. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23614
12
116
10.11.2022
ETXEBARRIA ASTONDOA
EH Bildu
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on guztioi. Pasa den urtarrilean, Jaurlaritzak eta ENBA eta EHNE sindikatuek Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen aldeko manifestu bat sinatu zuten, makroustiategien aurka agertuz. Alberto Garzón Kontsumoko ministroak horrelako ustiategi intentsiboak kritikatzen zituen adierazpenen harira sortu zen manifestu hori. Garzón ministroaren hitzetatik ondorioztatutako interpretazio ezberdinek polemika handia piztu zuten, baina EH Bilduk ez zuen horretan parte hartu nahi izan.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23615
12
116
10.11.2022
ETXEBARRIA ASTONDOA
EH Bildu
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Izan ere, gure ekimena urte politiko honetan aurkeztu dugu, Ganberako beste talde batzuek gaiari buruz erroldatutako ekimenetatik aldendu nahi izan dugulako. Gure ustez, ekimen horiek polemika areagotzen zuten eta, gainera, ez zituzten gure abeltzaintza-ustiategien interesak defendatzen. Beraz, hobe ekimen horiekiko distantzia markatzea. EH Bilduk gai honekiko erakutsitako kezka eta jarrera beti argia izan da, eta atzetik dator. Aurreko legealdian, 2017an, gure lankide ohi Eva López de Arroyabek, Tapia sailburuari Noviercasen instalatu nahi den makrogranjari buruz zeukan jarreraren inguruan galdetu zion kontrol bilkuran. Orduan ere, sailburuak eredu honen aurka agertu zen, eta gurea defendatu zuen: abeltzaintza eredu jasangarriagoa, estentsiboagoa, gehienetan familiarrak diren ustiategi txikiagoez osatua. Baina zer egin du geroztik Jaurlaritzak eredu hori nekazaritza- eta abeltzaintzaustiategi handien arriskutik blindatzeko? Bada, gure ustez, ez nahikoa. Eta hortik dator gaurko gure ekimena. Iazko uztailean, Ekonomiaren Garapen Sailak agindu bat argitaratu zuen aurretiazko kontsultaren mende jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategien eta instalazioen higiene- eta osasun-kondizioak, animalien ongizatearenak eta antolamendu zooteknikoarenak arautzeko xedapen orokor bat egiteko asmoa. Une hartan, gure taldeak informazioa eskatu zuen idatziz, kontsultarako aurkeztu zen dokumentazioari buruz galdetzeko, eta aldez aurretik zirriborroren bat ote zegoen jakiteko; baina, hala ere, Nafarroako Foru Komunitatearen 31/2019 Dekretura bideratu gintuzten, hango abeltzaintzako ustiategietarako kondizioak bertan baitatoz. Esan ziguten dekretuaren zirriborroa lantzen ari zirela, eta prest zutenean, onesteko agindu bat emango zela, eta pertsona eta erakunde interesdunei bidaliko zitzaiela. Baina une hori, guk dakigunez behintzat, oraindik ez da iritsi. Ondoren, behi-ustiategiak antolatzeko Madrilen izapidetzen ari den dekretuari buruz beste talde batek egindako galderei erantzunez, sailak adierazi zuen alor horretan ditugun eskumenen legezko arau inbaditzailetzat jotzen zutela hura, eta gainera, Estatuko beste eskualde batzuekin alderatuta kantauriar isurialdeko abeltzaintza-ekoizpeneko egituren espezifikotasuna ez zuela kontuan hartzen; eta Eusko Jaurlaritza balioesten ari zela errege-dekretua juridikoki aurkaratzeko aukera, eskumenak inbaditzeagatik. Esaten zen gure kasuan, batez ere abeltzaintzako ustiategien higieneari eta animalien ongizateari zegokienez egokitzapenak egin beharko liratekeela, eta 515/2009 Dekretua eguneratu egin beharko litzatekeela. Eta horixe da gaur gure ekimenean eskatzen duguna; izan ere, gure ustez, ekin egin behar zaio horri. Esan eta esan ari gara artez eta moldez: lehen sektorearen egoera kritikoa da, eta beharrezkoa da neurriak hartzea etorkizuna babesteko. Dirulaguntzez harago, egiturazko neurriak behar ditugu jarduera kondizio duinetan eta kanpoko mehatxurik gabe egin ahal izateko ekosistema bat eratuko dutenak. Eta neurri hori funtsezkoa da; izan ere, daukagunaren moduko egoera batean, non esnetarako behiak hiltzen ari baitira ekoizpen-kostuei, hau da, pentsuei eta gainerako sargaiei, aurre egin ezin dietelako, gure Erkidegoan edo ingurumarietan mota horretako abeltzaintza-industria hori ezartzeak gure sektorearen hondamena ekarriko luke; hondamena, zuzenzuzenean. Nafarroako EHNEko koordinatzaileak elkarrizketa batean esan zuenez, 2009an Caparrosoko ustiategia instalatu zenean, Nafarroan, 265 ekoizle omen zeuden; 2021ean, 141eraino bakandu dira. Foru Erkidegoak ahalegin guztiak egin ditu haren handitzearen aurka egiteko, baina oraingoz enpresak irabazi egin du auzitegietan; eta badirudi, ezerk eragozten ez badu, 7.200 abelburu hartzeko handituko dituela instalazioak. Izatez, dagoeneko horretan ari dira, antza denez. Enpresa horrek berak esnetarako behien munduko hirugarren ustiategi handiena jarri nahi du Noviercasen. Esnetarako behien munduko hirugarren ustiategirik handiena. Europako handiena, 20.000 behi ingururekin. Harrapa ezazue. Hemendik bi ordu eta erdira, AP-68tik. Eta etengabekoa eta nekaezina da hainbat eragileren borroka Noviercasen proiektua geldiarazteko, baina ikaragarria da enpresak bere helburua lortzeko duen boterea. Eta normala da enpresa horrek proiektuaren alde borrokatzea. Argi dago industria mota hori gure erkidegoko bereizgarriak diren ustiategiak baino askoz errentagarria dela, hori argi dago. Gure ustiategiek, kasu askotan, batez ere gaur egun, gure abeltzainen eguneroko sakrifizioari esker eta haien etorkizuna arriskuan jartzen duten mehatxu guztiak konpentsatzeko ezarritako dirulaguntzei esker bizirauten dute: kontrako klimatologia, pandemia, erregai, elektrizitate, pentsu, ongarri eta hazien prezioen igoera, basafaunaren kalteak eta abar; ziur oztopo piloa oraindik aipatu gabe utzi dudala. Jakina, arazo horiek guztiak ez diete proportzio berean eragiten abeltzaintzako makroindustria horiei eta gure baserrietako esplotazio txikiei. Beste baliabide batzuk dituzte arazo horiei aurre egiteko. Baina ez dezagun ahaztu gure lurraldean paisaia zaintzen dutenak, herriak bizirik mantentzen dituztenak, landagarapenerako laguntzen dutenak eta kalitate hobereneko produktuak ematen dizkigutenak besteak direla, txikiak, aipatutako oztopo-lasterketa hori behin eta berriz gainditu behar dutenak. Zailtasun horiek, ziurgabetasunak eta errentagarritasun ezak, ustiategiak uzteko eta erreleboa eza hartzeko prozesua azkartzen ari dira, eta lurra eta baliabideak funtsen eskuetan kontzentratzen ari dira. Funts horiek ez dute zerikusirik gure kulturarekin, ezta gure herriekin ere. Eta ez dute gure jendea lurraldean finkatzen, eta ez dute aberastasunik sortzen euren poltsikoetatik haratago. Onura ekonomikoak bakarrik baloratzen dituzten inbertsiofuntsek, gizartea elikatzeko behar ditugun baliabide naturalekin geratzen ari dira. Gehiegizkoa eta tragikoa dirudi, baina horrela da. Oraingoz badirudi fenomeno hau ez dagoela hain hedatuta gure erkidegoan, baina arrisku hori ekidin nahi dugu. Gure Erkidegoak ustiategiak baimentzeko eskumena du. Ez dugu inoren zain egon behar, eta ezin diegu beste administrazio batzuei erantzukizuna egotzi. Gure erantzukizuna da gure sektorea funts putreen eta elikagai-industria handien mehatxuaren aurrean babestea, eta lehenbailehen egitea beharrezkoa dela uste dugu. Ez dugu munstro horien ezarpena saihesteko malabarismoak egiten ibili nahi, beste erkidego batzuetan gertatzen ari zaien bezala. Horregatik, adostu dugun erdibidekoan Jaurlaritzari, foru-aldundiekin, Eudelekin eta sektoreko eragileekin batera, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuak abeltzaintzako ustiategietarako ezartzen dituen arau tekniko, higieniko-sanitario eta ingurumenekoak aztertu eta egokitu ditzala eskatzen diogu. Esparru horretan dauden legegintzaberrikuntzetara eta Europatik datozen politiketara egokitzea beharrezkoa da. Abeltzaintza-ustiategietan izan daitezkeen abelburu kopurua eta ekoizpengaitasuna ezarriz eta ustiategien arteko distantziak arautuz, ustiategi berriek, edo daudenen handitzeak, ingurumenean eta sektorearen etorkizunean eragin dezaketen kaltea murriztuko dugu. Bide batez, ustiategi txikien eta familia-nekazaritzaren jarduera babestuko dugu. Legebiltzarreko talde gehienen zuzenketak norabide bertsuan zihoazen, eta erraza izan da akordioa lortzea erdibidekoa sinatu duten taldeekin. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiet beren prestasunagatik Suso jaunari, Prieto jaunari eta Soto jaunari. Eskerrik asko. Halaber, gustatuko litzaidake Popularra-Ciudadanos taldeak erdibidekoaren alde bozkatzea. Egia da zuen taldearen zuzenketak ez duela zerikusirik ez gure hasierako proposamenarekin, ezta adostu dugun testuarekin ere; baina uste dut guztiok bat gatozela irizten araudia eguneratu egin behar dela gure eredua indartzeko, eta ingurumena eta azienden ongizatea errespetatzea lehenetsiko duten ustiategiak bermatzeko, eta beren tamainagatik eta ekoizteko gaitasunagatik gainerako sektorearentzat eta gure herriak behar duen gizarte-, ingurumen- eta lurraldeorekarentzat ez daitezela mehatxu izan. Ez gara hori beharrezkoa dela uste dugun bakarrak. Frantzia bezalako herrialdeetan ildo horretako neurriak hartu dira jada. Nafarroa, Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Katalunia abelburu kopurua murrizten duten araudiak bultzatzen ari dira, ekoizpenaren, errentagarritasunaren, jasangarritasun sozialaren eta ingurumenaren arteko oreka lortzeko helburuarekin. Beraz, arestian esan dudan bezala, espero dezagun Eusko Jaurlaritzak gehiago ez atzeratzea, eta erakunde eskudunekin eta sektoreko eragileekin lankidetzan arituko dela, gure errealitatearekin bat datorren araudia ezartzeko, gure ustiategiak titularretatik harago defendatuko dituena. Erakuts dezagun benetan geurea dela guk nahi dugun eredua, defendatzen duguna eta horren alde egiten duguna. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23616
12
116
10.11.2022
LARREA LASO
PV-ETP
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Badakizue makroetxaldeena ez dela kategoria ofiziala. Abeltzaintza intentsiboko ustiategi handiei dagokie deitura hori. Greenpeaceko Luis Ferreirimek dioen bezala, ustiategi tradizionalak desagertzen eta haien ordez gero eta ustiategi handiagoak, eremu mugatuetan azienda asko eta asko ekoizteko gai direnak, agertzen ari zirela ikusi zuten auzomugimenduetatik hartu dugu hitza. Eta gaiari ekingo diot. Har dezagun txerrien kasua, adibidez. Berak dio lehendabiziko taldeko haztegiek gizentzeko 350 buru onartzen dituztela; bigarren taldekoek, 2.000 azienda arte, gehi 200 zerrama; eta hirugarren taldekoek, 5.500 buru gizentzeko eta 750 zerrama. Araudiak ontzat ematen du zenbateko horiek % 20 handitu ahal izatea baimen autonomiko batekin. Aplika daitekeen irizpide ofizial bakarra da zenbateko jakin batetik aurrera ustiategiak behartuta daudela zenbat kutsatzen duten jakinaraztera. Metanoedo amoniako-emisioak erregistratzera behartuta daude 30 kilotik gorako 2.000 buru −adibidez, txerrihaztegiei buruz ari garenez− eta 750 zerrama dituzten ustiategi intentsibo guztiak. Duten dimentsioaren arabera, araudiak behartzen ditu duten kutsaduramailari buruzko informazioa ematera Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren Emisio eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroan. Adibidez, 2020an Euskadin −eta datuak Eustatetik hartu ditut− 4.694 abelgorri-ustiategi zeuden, batez beste etxalde bakoitzak 30 buru zituela. Horrek ez du esan nahi horrela dela, baizik eta hain zuzen ere 142.442 abelgorri genituela guztira Erkidego osoan. 4.264 ardi-ustiategi zeuden; 1.873 ahuntz-etxalde; 312 txerri-haztegi, batez beste abeletxe bakoitzeko 100 bat abelbururekin; eta 2.073 hegaztiustiategi. Gobernuak, orain arte, txerriak, 2020an, eta hegaztiak, 2021eko uztailean, ustiatzeko oinarrizko arauak xedatu ditu dekretu banatan. Gainera, Etxebarria andreak esan duen bezala, GaztelaMantxako, Aragoiko, Kataluniako eta Nafarroako gobernu autonomikoek sektorea arautu dute, edo hala egiteko asmoa iragarri dute, tamaina handiko abeltzaintza-ustiategi intentsiboak ezartzea mugatu edo debekatzeko. Hemen ere egin dezakegu, eta talde guztien artean sinatu duten erdibideko zuzenketan hala jasotzen da. Badakizue arazoa ez dela Euskadin makroetxaldeak ote dauden ala ez. Eustaten arabera −eman ditudan datuetatik ondorioztatzen da− Euskadin ez da horrenbestekoa makroetxaldeen arazoa. Eta esango dizut Estatu mailako arau bietan −arestian aipatu ditudan horietan: txerriei eta hegaztiei buruzkoetan− simaurra maneiatzeko eta atmosferara isurtzen diren gas kutsatzaileak murrizteko atal espezifikoak datozela, testuetan onartzen direnak. Mundu mailako arazo nagusietako bat bilakatu baita hori. Nitratoak, amoniakoa dira nagusi abeltzaintzasektorearen kezketan. Eta beste hirugarren hanka bat geratzen da: behitegiak. Dekretua prestatzen ari dira oraintxe bertan. Gaur egungo emisio kutsatzaileen erregistroak metano- edo amoniako-mailen berri baino ez du eman behar nekazaritzako abeletxeetan eta txerrihaztegietan, lehen esan dudan bezala; behitegietan, oraingoz, ezer ez. Etxaldeen biziraupenean datza korapiloa, ezin baitiete ekoizpen-kostuei aurre egin. Kostuen % 30eko inflazioak ito egiten du galeran lanean ari den euskal lehen sektorea. Bilakaera geldiezinak eta prezioen gorakadak itotzen dute lehen sektorea. Ustiategiak aurrera ateratzeko nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreak behar dituen produktu guzti-guztiei eragin die inflazioak. Azienden pentsuaren kostua % 13 igo da ziztu bizian. Herbizidak, ongarriak, argia, ura eta gasolioa ere garestitu egin dira. Batura bat da, eta produkzio-kostuak % 30 igo direla da emaitza. Ustiapen-kostuen gastuak garestitzearekin batera, prezioak ez dira horrenbeste igoko merkatuan, ezta banaketa-katean ere; horrek esan nahi du lehen sektorea galeran ari dela lanean. Ekonomikoki jasanezina da egoera hori, eta −Javier Torre, Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Batasuneko presidenteak azaldu duenez− horren ondorioz, urtero hamar azienda-ustiategi desagertzen dira Euskadin, batez ere esnearen sektorearekin zerikusia dutenen artean. Esan duzun bezala, akordio batera iritsi zarete ustiategi intentsibo handirik ezar ez dadin. Baina uste dut belaunaldien arteko erreleborako lan egin behar dugula, erosketa-kooperatiba edo -zentralak sortzeko bultzatzen, etxaldeek pentsu-prezio hobeak lortu ahal ditzaten eta abeltzaintza estentsiboari erraztasunak emateko, abeltzainak babestuz, adibidez, otsoek aziendak erasotzen dituztenean, abeltzaintza-sektoreari benetako bultzadak eman eta sektorea duinduz, klimaaldaketaren errudun egin gabe haiek, gogotik borrokatzen ari baitira eta, batzuetan, gu babesteko eta eremuetan eta ingurumenarekin lan egiteko landaeremuan dauden lehenak beraiek direlako. Eta hori esanda, adostu duzuen erdibidekoaren alde bozkatuko dugu. Baina gure abeltzainak babestea ere ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23617
12
116
10.11.2022
SOTO RODRÍGUEZ
EP-IU
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Erdibidekoa lortu dugu gaur Jaurlaritzari sostengua ematen dioten taldeekin eta proposamena egiten duen taldearekin, EH Bildurekin. Alde horretatik, lehendabizi, akordiorako prestasuna eskertu nahi dut, eta tira, egia da jatorrizko testua eta jatorrizko testuari berari aurkeztutako zuzenketak nahiko hurbil zeudela. Beraz, erraza izan da akordio hori lortzea. Nolanahi ere, merezi du hemen iritzia azaltzeko ariketa egiteak −eta orain badirudi Alderdi Popularrarekin ere batera− gai honetan, makroetxaldeen −esan dezagun− aurka; edo, gutxienez, horrelako makroetxaldeak ezarri ahal izateko baldintza eta betekizun handiagoak ezartzearen alde. Alde horretatik, bi alderdi aipatu nahi genituen gure taldekook gai horri buruz hitz egitean. Alde batetik, horrelako tasunak dituen azpiegitura batek sortzen dituen ingurumen-baldintzatzaileak edo ingurumen-ondorioak. Egia da Euskadin ez dagoela ardi, txerri eta abelgorrien makroetxalderik; baina egon, badaude hegaztien makroetxaldeak −horrela deitu badaitezke−. Izan ere, berriki ingurumen-baimen integratuak eman edo berrikusi zaizkie Bizkaiko enpresa batzuei Larrabetzun eta Mungian, 136.000 eta 103.000 oilo baino gehiagoko hegazti-ustiategiak dituztenei, hurrenez hurren. Bestalde, egia da Nafarroan −aipatu da lehen−Caparrosoko makroetxalde polemikoa dagoela, 5.000 behi baino gehiagorekin, egunero 160.000 litro esne ematen dituztenak. Nolanahi ere, eta kontuan izanda Estatuan dagoen joera eta agroindustria hori eta makroetxaldeak instalatzeak dakarren mehatxu gero eta handiagoa, egoki deritzogu hemen aurkeztu den ekimenari; eta, bai horixe, Estatuko beste lurraldeetan ere hedagarria izan behar lukeela iruditzen zaigu. Batzuetan dagoeneko eguneratu dira ildo horretako araudiak, eta espero dugu beste autonomia-erkidegotara ere hedatuko direla. Estatuan 3.765 makroetxalde inguru zenbatesten dira etxeko hegaztiak eta txerriak modu intentsiboan hazi eta gizentzeko, Emisio eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroaren datuen arabera. Halako gehienak Aragoin, Katalunian eta Murtzian daude. Izatez, azken hori albiste nabarmena izan da oraintsu Itsaso Txikiarekin zerikusia duenari dagokionez eta makroetxalde horiek uretara isuritako nitrato eta purinen gehiegikeriak direla eta. Hain zuzen ere, erkidego horretako Alderdi Popularraren politiken ondoriozkoak, hein handi batean. Bidenabar, duela gutxi, Europako Batzordeak, urriaren 31n, Espainiako Estatua zigortu egin zuen akuifero horiek ez babesteagatik. Izan ere, 20.000 abelgorri dituen makroetxalde batek 500.000 pertsona dituen hiri baten kutsadura eragiten du. Datuak kontuan hartu behar dira eta alderaketa egokia egin haiekin, dimentsio horietako makroetxaldeak instalatzeak duen larritasunaz ohartzeko. Berriro diot: 20.000 abelgorri dituen makroetxalde batek, kutsadurari dagokionez, 500.000 biztanleko hiri batek adina egiten du. Izatez, une honetan Europar Batasunean amoniako-emisioen % 80 baino gehiago nekazaritzan egiten dira; baita uretara isurtzen diren nitrogenoemisioen % 80 ere. Akuiferoak kutsatzeaz gain, lurpeko urak ere kutsatu egiten dira, eta purinek metanoa sortzen dute, CO baino 20 aldiz indartsuagoa dena; beraz, are 2 garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa da baldintza eta eskakizun horiek ezartzea azpiegitura horiek ezartzeko orduan, metanoa, oso kutsagarria dena, CO baino 2 askoz gehiago, ekoiztea suposatzen duelako. Baina, gainera, badago beste saihets ere, alegia, proposamena egin duenak lehen aipatu duena, eta enpleguan eta familiako abeltzaintzako ekoizpen txiki edo ertainetan duen eraginarekin zerikusia duena. Txerrien sektoreko adierazle ekonomikoei buruzko txostenaren arabera, egia da 2018ko datuak nabarmen igoko zirela ziurrenik. Nekazaritza Ministerioaren txosten horren arabera, sektoreak berregituraketa nabarmena jasan du azken urte hauetan, eta biziro gutxitu da etxaldeen guztizko kopurua azken 12 urteetan. Berriro diot, 2018ko datuak dira, eta ziurrenik haien larritasuna areagotu egingo zen. Guztira, 21.417 etxalde desagertu dira, Espainiako ustiategi txiki guztien % 37,5. Ez ditut orain aipatuko 2023ko aurrekontuen txostenean agertzen diren datuak, Eusko Jaurlaritzari dagozkionak, lehen sektorean BPGk behera egin duela baieztatzen dutenak. Hemen bertan aipatu da, proposamena egin duenaren interpelazioen ondorioz, eta Ekonomiaren Garapenerako Batzordean bertan, baina kezkagarria da aurreikuspena lehen sektoreari dagokionez, jakina, makroetxaldeak agertzeari hertsiki lotuta ez dagoena, baizik eta sektoreari eragiten dioten beste gai askori ere bai; hala ere, aurreikuspenen arabera, 2023an % 4,7ko beherakada izango dugu, eta, horrekin batera, lehen sektoreko BPG 4,6 jaitsiko da aurreko urtearen aldean. Horrek sektorearen kezka adierazten du, baita administrazioetatik sektoreari nola lagundu behar diogun ere. Beraz, Elkarrekin Podemosetik −eta honekin amaituko dut− uste dugu ingurumenaren aldetik ikaragarrizko larritasuna duela horrelako instalazioak erregulatzeko premiak; bai sektorearen, esan dezagun, abeltzaintza familiarraren eta ustiategi txiki eta familiakoen enpleguari eustearen ikuspegitik ere; eta, alde horretatik, pozik gaude akordio hau lortu dugulako, eta ia Legebiltzar osoak horri buruzko iritzia eman dugulako, gai honi dagokionez beste eremu batzuetan gertatzen ez den bezala. Espero dut, bai horixe, Alderdi Popularraren jarrera hedagarria izatea, ez baitut oraintxe bertan hemen konfrontaziorik sortu nahi norabide horretan, hain zuzen ere, ez dut uste hartarako eguna denik, ezta unea denik ere, ekimenari emango dioten babesa kontuan hartuta; baina, jakina, ekimen honi onespen hori emateko, zuen taldeak gauza bera egin dezala ahal duen tokian, eskumenak dituen lekuan, gobernatzen duen lekuan edo bere laguntza ere eskergarria izango litzatekeen lekuetan. Esan bezala, eta proposamena egin duenak eta neuk tribuna honetan aipatu dugun bezala, arazo hori ia mundu mailakoa −hala esan du Muriel andreak− dela baieztatu behar baita, eta lehen sektorearentzako arriskurik handiena hori baita; baina hori esan eta gero egin diren kanpainak egitea −eta guztiok gogoan izango dugu duela urtebete makroetxalderik ez dagoela zioena eta, gainera, industria horri laguntza emateko beharra dagoela, enplegua sortzen duelako, eta abar, eta abar, beste baldintzatzaile guztiak kontuan hartu gabe−, tira, nolabaiteko arduragabekeria da, zinismotik urruti gabekoa kasik. Baina, nolanahi ere, eskertzen da, nolabait esateko, erdibidera etortzeko gaitasuna, eztabaida Eusko Legebiltzarrera ekartzeko aukera eta, ildo horretan, espero dezagun azkar egitea erdibidekoan eskatzen diren arau-aldaketa horiek. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23618
12
116
10.11.2022
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, legebiltzarkideok. Gaur eztabaidatzen ari garen ekimenak ingurumenarekin, jarduera ekonomikoaren sektore baten ekoizpen-ereduarekin eta ekonomiarekin du zerikusia. Lehenengotik hasita, argi dago ingurumenari eragiten dion guztia etengabeko berrikuspenaren mendean dagoela eta egon behar duela. Bizi dugun aldian eta etorkizun hurbilari begira, alarmismorik gabe, errealismoz soilik, baiezta daiteke horretan doakigula bizia. Urgentziarik handieneko erronka da ingurumenarekiko, osasunarekiko eta ekonomiarekiko errespetua eta zaintza bateragarri egitea, uztartzea. Gaur, Ganbera honetako talde gehienak bat etorriko gara Jaurlaritzarekin ebazten egokitu egin behar direla nekazaritzako eta abeltzaintzako araudia eta elikagaiak ekoizteko baldintzak, ustiategien tamaina, ustiategiak gure errealitate orografikora egokitzea, haien kokapena, osasun-kondizioak, haien ingurumen-inpaktua murriztea, ustiategi txikiak eta familia-nekazaritza indartzea. Legegilea eta Betearazlea bat etorriko gara, horren inguruan lan egiten ari baita Jaurlaritzan, ekimenak proposatzen duenaren inguruan adostasuna dagoelako talde gehienon artean, lankidetza erakundeetatik harago ere hedatzen delako, besteak beste, foru-aldundietatik eta Euskadiko Udalen Elkartetik, Eudeletik ere harago; baita ikerketarekin, urarekin, ingurumenarekin, elikagaien segurtasunarekin, landa-garapenarekin edo sektoreko eragile ugarirekin zerikusia duten beste erakunde batzuetaraino ere. Euskadik aldarrika dezake jasangarritasunaren kontzeptuan errotutako nekazaritza eta abeltzaintza dauzkala. 15.000 ustiategi baino gehiago dituen sektorea da, horietatik 11.000 abeltzaintzara bideratuak, 5.000 profesional ingururen jarduera duena, negozio-eskala txiki eta ertainarekin, non familia-negozioa nagusitzen baita. Kalitatezko elikagaiak ekoizteaz, produktuaren trazabilitateaz, kultura gastronomikoaren prestigioaz, ingurumena zaintzeaz eta animalien ongizateaz arduratzen den sektorea da. Nekazaritza-ondarea kontserbatzen eta hobetzen, paisaia taxutzen eta natura-ingurunea zaintzen duen sektorea da. Sektore horrek ekonomia sortzen du, lurraldea egituratzen du, eta landaguneetan biztanleria finkatzen du. Errealitate horretatik abiatuta, eta hasieran adierazitako alderdi guztiak hobetzeko asmoz, zenbait parametro berrikusi egin behar dira, eta horixe bultzatzen da ekimen honetan. Ustiategien higienea, hondakinen kudeaketa, animalien osasunaren kudeaketa, azpiproduktuen kudeaketa, albaitaritzako sendagaien erabileraren kudeaketa, ustiategien arteko distantzia, inplikatutako animalia-espezieen kasuistika, errentagarritasunbaldintzak, belaunaldien arteko erreleborako erakargarritasunak, kontsumo-eredua, kontsumitzailearekiko harremana, merkatu mota, berotegi-efektuko gasen emisioak nola minimizatu, aireko edo uretako inpaktuak beti egon behar dutela etengabeko hobekuntzan. Hala eskatzen dute Europako Itun Berdeak eta Baserritik Mahaira edo Biodibertsitaterako estrategiak. Jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hobetzea bilatzen dugu, eta aldi berean, lehiakortasuna eta hazkunde orekatua. Interes horrekin lan egin dugu ekimen honetan. Eta akordio bikaina da emaitza, babes zabala duena eta datorren urtean zehar erabaki bihurtzeko aukerarekin. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23619
12
116
10.11.2022
SUSO PÉREZ DE ARENAZA
EA-NV
EH Bildu talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan makroustiategien ezarpena mugatzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburua, legebiltzarkideok, eguerdi on. Ikusle askorik ez dudan arren, argi utzi nahi dut Mikel Arruabarrena taldekidea ordezkatzera etorri naizela ni hona, ondoez txiki bat duelako berak; baina bihar hemiziklo honetan bertan izango dugula espero dut. Beraz, ni hona nator hein batean alderdi gisa dugun partea kontatzera, baina berak landu du hau. Orduan, bakoitzari berea. Egia esan, makroetxaldeei buruz hitz egiten denean, nik Euskadira begiratzen dut, sektore horretan zerbait badakidala iruditzen zaidalako, ez dut makroetxalde dei dakiokeen ustiategirik ikusten. Are gehiago, Soto jauna, ezta hegaztienik ere. Zuk diozu, eta egia da, bi ustiategik ingurumen-baimena jaso dutela oraintsu. 100.000-200.000 oilo inguru dituztenak dira. Baina, tira, zoaz Gaztela-Mantxara, Gaztela eta Leónera, eta ikusiko duzu nola dauden 2 edo 3 milioi oilo dituztenak. Guztia proportzioan dago, jakina, gure amak bere garaian, etxean genituenean, zituen haiekiko. Baina, tira, esaten ari gara makroetxaldeak ez direla existitzen gure Autonomia Erkidegoko lurraldean. Baiki, 4.700 esne-behi dituen Caparrosokoa bezalako abeletxeei buruz hitz egin da hemen; eta horietakoak dira benetan kontuan hartzen direnak ustiategi mota horietaz hitz egiten denean. Eta hemen behitegi handiak deitzen ditugun ustiategi horietako batek 80 bat buru izaten ditu. Alegia, handiak deitzen ditugun horietakoak. Gutxi gorabehera milioi bat litro esne inguru ekoizten ari daitezkeenak. Ikus dezagun zein den Euskadiko ustiategi handi baten eta Caparrosokoa izan daitekeenaren arteko aldea, hemendik nahiko gertu baitugu hura. Zeuk esan duzun bezala, hizlariren batek esan duenez, ustiapen mota horretakoak ikus daitezke AP-68tik. Beraz, guztiz desberdinak diren kontuez ari gara. Esango nuke, duela egun batzuk zuzen irakurri badut, makroustiapen ospetsu hori −Caparrosokoaren jabe berberak zituena−, Sorian ezartzekoa zena, baztertu egin dutela. Beraz, pozgarria da entzutea Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzain guztiek baino gehiago berak bakarrik ekoitziko zuen ustiategi horrek, hau da, 20.000 behi izango zituenak eta, nolabait esateko, Euskadin ditugun abeltzain guztiek baino askoz gehiago ekoizteko gai izango zenak… Beraz, ongi etorria izan bedi debeku hori edo baimenik ez emate hori. Bai, azken urte hauetan −badaramatzagu jada urte batzuk−, eredu produktibista intentsiboak ezartzen ari dira nekazaritzako elikagaien sektore ugaritan, ez abeltzaintzan bakarrik, batez ere prezio baxuetan lehiatzeko helburuarekin, aintzat hartu gabe horrek ingurumenean duen eragina, ingurumen-ondorioak; izan ere, Larrea andreak zioen bezala, ustiategi mota horiek nabarmen merkarazten dituzte sektorean kobratu behar diren prezioak, eta ustiategi txikiak, Euskadin ditugun horiek, ezin dira lehiatu eta, kasu askotan, eraiste-prezioetan eta ekoizpen-kostuen prezioen azpitik saldu behar izaten dute. Espero dezagun noizbait Elikadura Katearen Legea aplikatu ahal izatea eta benetan horrelako egoerak ez gertatzea. Euskadin, nire ustez, azken 40 urte hauetan, administrazioen artean erabat bestelako eredu bat landu dugu, familia-ustiategiak sustatuz; gainera, gure ondarearen, gure kultura-ondarearen zati bereizezina baitira halakoak; Arabako herri txikietan nekazaritzaustiategiak argi eta garbi definitutako eredua baitira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan ere gure baserriak kulturaondare horren osagaiak dira. Hurbileko eta kalitatezko produktuetan eta jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan oinarritutako familia-nekazaritza da hori. Gainera, marka sorta bat ere aurki dezakegu horretan, iruditzen zait ondo eratuta ari direla, demagun, Eusko Label edo jatorri-deitura desberdinak. Uste dut hartara gure produktuak erraz bereiz daitezkeela merkatuan. Eta, halaber, hau Euskadin gertatzea… Ezin da alde batera utzi gaur egun mundu globalizatu batean bizi garela, eta beste leku batzuetan, baita urrunekoetan ere, ez bakarrik hurbiltasunean, gertatzen den guztiak zuzen-zuzenean eragiten digula. Eta, ildo horretan, mekanismoak bultzatu behar ditugu hemen proposatzen ditugun ereduei horrelakoek egiten dizkieten kalteak saihesteko edo minimizatzeko. Kasu honetan, adibidez, gure euskal nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari zuzenean eragiten dioten makroetxalde horiek. Orain ikusten ari gara, gainera, gure produktuen lehengai jakin batzuei buruz dagoen eskariarekin, nola erabiltzen duten sargaien edo lehengaien falta prezioak igoarazteko. Argi dago, esan dudan bezala, milaka kilometrora gertatzen denak eragina duela gu ari garen lekuan bertan ere. Nire ustez, kontsumo-eredua bezain garrantzitsua da ekoizpen-eredua. Eta jasangarritasuna −lehen aipatu duguna− nahi badugu, erosketa egitera goazenean, gure produktuak kalitatezkoak izan daitezela ere kontuan hartu beharko dugu. Kalitatezkoak badira, prezio altuagoa izango dute, kalitatea ordaindu egin behar delako. Eta jasangarritasuna nahi badugu, ordaindu egin beharko dugu hura ere, jasangarritasunak ere prezioa baitu. Iruditzen zait une honetan guztiok ados gaudela hori bultzatu egin behar dugula eta garatu egin behar dugula irizten. Azken batean, kontsumitzaile modura goazenean, funtsezkoa da kontzientzia edukitzea eta, gainera, kontsumo arduratsuan pentsatzea; eta, gainera, kontsumo arduratsu hori guztion egitekoa dela. EH Bilduk aurkeztu digun legez besteko proposamenak proposatzen du 515/2009 Dekretua, abeltzaintzako ustiategietako arau tekniko, higienikosanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena, eguneratu egin behar dela, higiene-, osasun- eta ingurumen-araudi berrira egokitu egin behar baita hura. Halaber, Legebiltzar honetan onetsi zen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legea, Estatu mailako errege-dekretuak eta aldi horretan onetsi diren Europa mailako arauak. Horren guztiaren helburua da Euskadin abeltzaintza garatu ahal izatea eta ustiategi txikien eta familia-nekazaritzaren jardunbidea indartzea. Hori dela eta, eguneratu egin behar da ekoizpen-xedeko biztanle-guneen zerrenda, batez ere nekazaritza- eta abeltzaintza-alorrekoa; eta kokapen- eta banatzekondizioak berrikusi egin behar dira, ekoizpenahalmenean oinarrituta ustiategien tamaina kontuan hartuta. Uste dut guztiok ados gaudela gai horretan. Badakit Gobernua ere horretan hasi dela eta lanean ari dela. Iruditzen zait hori bultzada bat ere izango dela, esan dezagun, gaia bizkortzeko. Bozketarako ekarri dugun erdibideko proposamen hori sinatu dugu, eta gainera, adostasun zabala izango du Legebiltzar honetan. Eskertzen dut Itxaso Etxebarriak egin duen lana, horretan ere berak egin baitu lan, eta iristen zitzaigun proposamena onartu besterik ez dut egin behar izan nik. Izan ere, nire ustez, guztiok gaude ados familiaustiategiak defendatzen jarraitu behar dugula diogunean −hitzaldi honetan zenbaitetan esan dudan bezala−, jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren balioetan oinarrituta dagoelako. Eta ez da nire asmoa hurrengo txandan hitza hartzea. Beraz, gure taldearen botoa jakinarazten dut honekin. Eskerrik asko, berriz ere, une honetan Ganberan gauden talde guztiei, ekimenari eman behar diozuen babes horregatik. Benetan gauza positiboa da hori Legebiltzar honetan. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/cc83b0d7-4fa8-4c93-a5d5-fa071fccd1ac
parl_eu_23620
12
117
11.11.2022
ARRUABARRENA AZPITARTE
EA-NV
Galdera, Mikel Arruabarrena Azpitarte Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, etorkizuneko Espainiako Espazio Agentzia hartzeko euskal hautagaitzak dituen indarguneei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Legebiltzarkideok, sailburu jaun eta andreok, lehendakari jauna, egun on. Tapia andrea, begi-bistakoa da sektore aeroespaziala oso erakargarria dela edozein herrirentzat, edozein ekonomiarentzat; izan ere, kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen du, ikerketa eta garapen teknologikoaren bitartez. Eta hau kontuan edukita Euskadik hamarkada luze daramatza sektore hau abian jarri eta sektore hau indartzen, baita lortu ere. Gaur egun, hazkunde garbian dagoen sektore bat da, gure industrian bereziki pisu nabarmena duen sektorea. Gauzak horrela, orain epe motzean aukera bat zabaltzen zaigu. Azaroaren 2an, hilabete honen hasieran, zuk zeuk, Tapia andrea, Gobernu Kontseiluan aditzera eman zenuen Euskadi hautagai izango dela etorkizuneko Espainiako Espazio Agentzia hartzeko. Agentzia hurrengo urtean hasiko da lanean, 500 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin, eta sektore aeroespazialaren honako hiru adar hauekin lotutako guztia izango du oinarrizko zeregin: adar zibila, defentsa eta kanpo-espazioa. Estatuko eta Europako joko-zelaian kokatzeko aukera aparta da Euskadirentzat, sektore aeroespazialaren erreferentzia gisa kokatzeko, eta, bide batez, sektore horren inguruan mugitzen den sektore industrial guztia, industria hori guztia, indartzeko. Hautagaitza aurkezteko zure proposamena benetan ilusionagarria iruditzen zaigu Euskadirentzat, baina jakin badakigu lehia handia izango dela, hor baitago Estatuan zehar banatutako beste 20 hautagaitzaren konpetentzia. Horrenbestez, etorkizuneko Espainiako Espazio Agentziaren egoitza hartzeko gure hautagaitzaren, euskal hautagaitzaren, indarguneak zeintzuk diren jakin nahiko genuke, lehen eskuko berriak jaso nahiko genituzke zure ahotik. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23621
12
117
11.11.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Mikel Arruabarrena Azpitarte Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, etorkizuneko Espainiako Espazio Agentzia hartzeko euskal hautagaitzak dituen indarguneei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakaria, sailburuak eta legebiltzarkideak, egun on guztiei. Diozun bezala, Arruabarrena jauna, Euskadik aukera berri bat du. Eta momentu honetan Jaurlaritzak dagokion lana bultzatu du, eta etorkizuneko Espainiako Espazio Agentziaren egoitza izateko hautagai da dagoeneko. Esan beharra dago, ohi den moduan, hautagaitza-txostena elkarrekin egin dugula, eta lanketa hori publiko-pribatuen artean egin dela. Tartean, Hegan klusterra, non hainbat enpresa ditugun, eta baita ere beste enpresa batzuk, klusterrean ez daudenak eta Ineustar elkartean daudenak. Dakizunez, espazioko zientzia nolabait jasotzen dutena, baita ere. Aukera paregabe baten aurrean gaude eta, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak autonomiaerkidegoei egindako deialdiaren aurrean, uste dugu gure indarguneak jarri behar genituela martxan, eta horrela egin dugu. Zergatik egin dugu? Edo zein dira gure indarguneak? Lehenik, Euskadin lehen mailako gaitasuna dugu, azpiegitura zientifiko eta teknologikoak baditugu eta, gainera, Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarean baditugu indargune potoloak. Hasi unibertsitatetik eta bukatu BRTAn dauzkagun zentroetatik. Eta bigarrenik, kontuan hartzen baldin badugu gaur egun dauden 70 sateliteek eta espazio ibilgailu baino gehiagok euskal teknologia daramatela. Eta kopuru hori handituz doa urtez urte. Beraz, euskal espazioaren sektoreak garrantzi handia duela esan daiteke eta, gainera, demostratu egin duela. Zifretara pasatzen baldin bagara, hamar urtean hirukoiztu baino gehiago egin da sektoreak duen balioa eta, gainera, nolabait enpresen kopurua baita ere, hor lan egiten duena. Hegan-Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak 68 kide ordezkatzen ditu, baina −esaten nuen bezala− badira beste batzuk kanpoan ditugunak eta Ineustar elkartean daudenak. Momentu honetan esan daiteke baditugula 14.000 pertsona baino gehiago sektore horretan lanean. Eta azpimarratzekoa da, gainera, azken hilabeteetan Jaurlaritzatik egin dugun ahalegin berezia. Alde batetik, Airbusekin hitzarmena sinatu da, nolabait gure enpresak izan dezaten aukera hobe bat, eta ITPren kapitalean ere sartu gara, dakizuen bezala. Horrenbestez, ekosistema batez, herrialde mailako apustu batez hitz egiten ari gara. Sektore espazialaren ekonomiaz hitz egitean, hiru arlo zehatzi egin behar diegu erreferentzia. Lehenik eta behin, upstream izendatutako arloa dago, honakoak biltzen dituena: I+G+b, fabrikazioa, bai eta espaziora egindako jaurtiketak ere. Bada, zuek guztiok ondo dakizuen bezala, arlo horretan indargune garrantzitsuak ditugu. Bigarren arloa downstream deitutako blokea da, azpiegitura espazialean oinarritutako operazioetan jartzen duena arreta; gure kasuan, espaziotik datozen datuen kudeaketa dugu indargune berezi, martxan ditugun satelite eta bestelako ibilgailuetatik lortutako datuena. Hirugarren arloa jarduera espazialetatik eratorritako jarduerena da; jarduerok ez daude zuzenean jarduera espazialen mende, eta, gainera, beste eremu batzuetan ere aplikatzen dira gerora, adibidez automobilgintzan edo medikuntzan. Horiek horrela, esan daiteke hiru arloetan ditugula indarguneak, eta horrela nabarmendu dugu. Aurrez aurre dugun aukera ikusita, Ganbera honetako talde guztiei egin nahi diet laguntzeko deia. Interesgarria litzateke hemen gauden guztiok, bakoitzaren ordezkaritza eta erantzukizun instituzionalarekin, indarrak batzea Euskadi erakargarriago egiteko, sektorea osotasunean bultzatzeko. Azken batean, agentzia Euskadira ekartzeko helburua partekatu beharko genuke guztiok, sektorean osotasunean eragiteko gai izateko, arlo aeroespazialeko enpresa guzti-guztietan eragiteko, herri honetako I+G+b eremu guzti-guztietan eragiteko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23622
12
117
11.11.2022
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, burujabetza beharrari buruz
Mila esker, lehendakari andrea. Egun on guztioi. Urkullu jauna, egun on. Trantsizio handi eta konplexuen garai batean gaude, aro-aldaketa batean murgildurik gaudela esan dugu guk. Urriaren 24an eman zenuen hitzaldi batean esan zenuen "sabemos que lo peor está por llegar"; eta errepikatu duzu ideia hori azkeneko orduetan ere. Egoera konplexua da, erronkak handiak dira eta bistakoa da, askotan, euskal instituzioek eskuak loturik dituztela, hainbat tresna falta zaizkigula guri zuzenean eragiten diguten gaiei erantzuteko eta jendearen bizitza babesteko. Batzuetan ezin ditugu erabaki horiek hartu, zaildu egiten zaizkigulako bideak, eta beste batzuetan ezinezkoa da zuzen-zuzenean. Burujabetza behar dugu hobeto bizitzeko. Horixe da nik aldarrikatzen dudana eta guk aldarrikatzen duguna. Burujabetza behar dugu hobeto bizitzeko. Eta, horregatik, galdetzen dizut, lehendakari jauna: Baduzu asmorik herri hau burujabea izan dadin urrats zehatzak egiteko? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23623
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, burujabetza beharrari buruz
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok, sailburuok, jaun-andreok, Iriarte andrea, egun on. Zure galderaren zioan onartzen duzu aroaldaketa batean murgildurik gaudela eta erabaki asko ezin direla hemen hartu. Egia da. Eta hau da gaur gure testuingurua, baita Europa osoan bizi duguna ere. Zure galderari erantzunez, bai, lehendakariak badu asmorik urratsak egiteko. Lehendakariak izan du, eta badu, eginkizunik urrats zehatz gehiago egiten jarraitzeko gero eta buruaren jabeago izan gaitezen. Gernikako Estatutua urrats bat da, autogobernu-ahalmen bat eman digu. Eta urte hauetan 11 eskumen berrirekin indartu dugu. Jaurlaritzak eta lehendakariak Autogobernuaren higadura isila dokumentatu egin dugu. Lehendakaria aitortutako autogobernua betetzea aldarrikatzen ari da eta Espainiako Gobernuak horretan hitza eman zuen. Hemendik aurrera, Legebiltzar honek erabaki behar du nola eman urrats berriak etorkizuneko autogobernuan aurrera egiten jarraitzeko. Europan den testuingurua kontuan hartuz, gure apustua, urratsez urrats, autogobernua indartzen eta areagotzen jarraitzea da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23624
12
117
11.11.2022
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, burujabetza beharrari buruz
Mila esker, berriz ere. Europako testuinguruarena ulertzen dizut, baina Europako testuinguruan soberania konpartitzeko soberania eduki egin behar da; soberania ezin da konpartitu, ez baldin bada. Eta, Urkullu jauna, zuk urte hauetan guztietan egin dituzun hainbat proposamen enuntziazio maila horretan bakarrik geratu dira. Lehendakari jauna, ongi dakizu Garamendi andreak aste honetan bertan zer-nolako dezepzioa erakutsi duen hurbileko aldirietarako trenen transferentzia dela eta. Pentsatzen dut zuk ere konpartitzen duzula; nik ere konpartitzen dut. El Estado ha provocado otro choque por no aplicar el concierto de la transferencia de cercanías. Eta zer gertatzen da? Ba, neurri batean concierto y cupo tocados. Y la ministra dice que sean realistas, que les toca mover ficha o que será difícil el acuerdo. Realistas, Urkullu jauna, esaten dute. Begira, aurrekontuen eztabaida hasiberria dago eta guk egindako proposamenen artean soldata minimo propioaren kontua dago, iaztik datorrena, ezin dugu hemen erabaki. Etxebizitzen prezioena ezin dugu hemen erabaki. Osasun arloko espezialitate guztietan egoiliarren konpetentzia Madrilek kudeatzen du. Kalitatezko enplegua zaintzeko Lan Ikuskaritza Legebiltzar honetan 2022ko martxoan onartutako mozioa ez dago gure esku, eta abar, eta abar. Eta esango digute berriro ere errealistak izateko. Eta zer da burujabetza? Guk dena erabakitzea, hemengo errealitatearen arabera erabakitzea eta ditugun erronkei guk erantzun ahal izatea, Madril eta Paris galga bat izan ez daitezen. Eta, Urkullu jauna, nik uste dut gauzak ez direla kasualitatez gertatuko, ez direla zerutik etorriko. Besteek jartzen dizkiguten mugak gainditzeko akordioak beharko ditugu. Gure aldetik eskuak luzatuta daude leku eta bide guztietan akordio horiek egiteko, eta uste dut guztiak daudela interpelatuta ariketa demokratiko bat egitera, guztiok gaudela interpelatuta ariketa demokratiko hori egitera. Eta hemen eta hemendik kanpora landu beharko ditugu akordioak, baina hemen akordatu beharko dugu kanpora akordio horiek eramateko. Eta hemen baditugu akordioak, egungo eskema gainditzeko akordioak, gainera, hain zuzen ere, hori delako arazoa: egungo eskema gainditzea. Horregatik deitzen diogu estatus berri bat. Eta iruditzen zait hau egiteko ezinezkoa dela esango digutelako eskema horretatik atera egin beharko dugula, besteek definitzen duten errealismoan ezingo dugula oinarritu. Eta hau guztia egingo dugu eragile eta alderdi politikoen arteko akordioekin edo ez, baina herritarrik gabe ez dugu egingo. Are gehiago esango nuke: konbentzituta nago herritarrek kaletik bultzatuko gaituztela. Herritarrek kaletik bultzatuko gaituzte, eta bultzatu beharko gaituzte, herri honek behar duen eta nahi duen burujabetza lortzeko. Mila esker.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23625
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, burujabetza beharrari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iriarte andrea, eginkizunez eta soberaniaz galdetzen didazu. Eginkizunak dauzkagu, bai, eta urratsak ematen jarraitzen dugu. Frantzian izango dugun ordezkaritza berria aurkeztu dugu, edo Nazio Batuek Local 2030 Idazkaritzaren egoitza Euskadin irekitzea erabaki dute. Horiek dira azken hilabetean emandako urrats zehatzak, horiek. Hemendik eta bi ordura Txileko Santiago metropoliko gobernadorearekin hitzarmen bat sinatu, adibidez. Eta erabaki horiek lortzeko egun ditugun eskumen, tresna eta baliabideek eraginkorrak direla erakusten dute. Gaur egun, Iriarte andrea, nazio bakar bat bera ere ez da guztiz burujabea, estatua izan edo ez. Ondo baino hobeto dakizu zuk ere. Nazioarteko finantza-krisiak, pandemiak edo aldebakarreko Ukrainako inbasioak agerian jarri dute aipatu errealitatea Europan eta mundu osoan. Demokrazia populismoen arriskupean dago, protekzionismoa autoritarismoa ezkutatzeko amu gisa erabiltzen duten populismoak. Demokraziak estatuen burujabetza esklusiboaren mitoa alde batera utzi eta burujabetza partekatuengatik ordezkatzen badu bakarrik iraun ahal izango du Europan. Iriarte andrea, ehuneko ehunean burujabeak gara? Ez, ez gara, Iriarte andrea. Ez gara. Inor ez da. Nadie lo es. Begira, Nazio Batuek Local 2030 Idazkaritzaren egoitza hartzeko hautatu gaituzte. Burujabetzara bidean egindako ekintzen hitz egiten duzu. Bada, denbora daramat bai Estatuan bai nazioartean Europar Batasuneko eskualde elkartuaren proposamena bultzatzen RLEG ekimeneko gainontzeko gobernuekin batera, estatuaren azpiko erakundeen instituzionalizazioa helburu. Denbora daramat bai Estatuan bai nazioartean makroeskualde atlantikoa bultzatzen. Ahotsa izan badugu, gure autogobernuaren eskumenak eta gaitasunak era efizientean eta eraikitzailean erabiltzen ditugulako dugu. Gure autogobernuak, Iriarte andrea, ateak irekitzen dizkigu munduan. Gure autogobernua da gure burujabetza. Eta horregatik jarraituko dugu gure autogobernuaren aldeko pausoak ematen, gure autogobernua errespetatzeko, sakontzeko, zabaltzeko. Zuek autogobernua gainditzeaz hitz egiten duzue. Zuek gainezkatzeez hitz egiten duzue, olatu geldiezinez. Nik ez dakit zein den bidea, zein den estrategia, Iriarte andrea, baina nire buruari galdetzen diot gainezkatzeek ez ote dituzten uholdeak eragingo, uneotan dugun guztia suntsituko duten uholdeak. Gure modeloak autogobernuaren eraikuntza progresiboaren aldeko apustua egiten du. Modelo egokiena dela uste dut, eta hor daude izandako eraginkortasunaren adibideak, hor dago gure herriaren ongizateari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpena. Zalantzarik gabe, zuek Euskadin goraipatu eta ondoren Espainian praktikatzen ez duzuen dena ala ezer ez modeloa baino askoz egokiagoa. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23626
12
117
11.11.2022
RICO LEZAMA
SV-ES
Galdera, Ekain Rico Lezama Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, sektore feminizatuetako gizonei buruzko aurrekontu-baliabideen gainean
Eskerrik asko, presidente andrea. Buenos días a todas y todos. Lehendakariorde andrea, zure ohitura da zuzentzen duzun saileko aurrekontuak baliabideok jaso behar dituzten pertsonek ulertzeko moduan azaltzearena. Ohitura ona dela uste dut, pertsonak jartzen baititu legegintzaldiaren helburuen ardatzean, hau da, berdintasunera bideratutako apustu berritzaileak egitea xede, elkarrizketa lagun betiere. Aurrekontuokin legegintzaldiko lehen bi urte hauetan emaitza onak ematen ari diren politika publikoak finkatzen dituen proposamen bat egin diguzu; ez hori bakarrik, enpleguaren sorkuntza sustatu, enpleguaren kalitatea hobetu eta konfiantza sortzen duten politikak ere badira. Aste honetan ezagutu ditugun datuek, gainera, norabide hori indartzen dute. Gure historiako Gizarte Segurantzako afiliazio kopuru handiena dugu. Eta guk hori pertsonetan islatuko dugu. Inoiz ez dira eskubideekin lanean orain baino pertsona gehiago aritu hemen, Euskadin. Eta eskubideekin diot, seguru beste batzuetan pertsona gehiago izan direlako lanean, baina ezkutuko merkatuan lanean, batik bat herrialde honetako emakumeei hainbeste kalte egin dien ezkutuko lan-merkatuan. Eskubideekin, baina, inoiz ez dira hainbeste langile izan herrialde honetan. Eta datu hori nabarmendu nahi dut, urrian Gizarte Segurantzak afiliatu kopuruan izandako 13.800 pertsonako gorakada handia aintzat hartzen badugu, horietatik 11.000 emakumeak direlako eta 2.800 gizonak. Bi albiste positibo dira. Euskal Sozialistak taldeko kideok sindikatuen kezka berbera partekatzen dugu emakumeen lanbaldintzei dagokienez, emakumeak ez baitira normalean gizonen kondizio berdinetan sartzen lanmerkatuan. Normalean, gainera, lanaldi partzial gehienak emakumeek betetzen dituzte. Baina egin beharreko urrats askoren artean lehendabizikoa zein den agerikoa da: emakumeek lanmerkatu arautura sartzea, eskubideekin sartu ere. Pisuzko arrazoiak ditugu norabide onean gaudela pentsatzeko. Lehenik eta behin, Pedro Sánchez presidente denetik izandako lanbide arteko gutxieneko soldataren etengabeko igoerak dira emakumeen lan-baldintzak hobetu eta soldataarrakala mugatzeko bultzadarik onena. Euskadin, legegintzaldi honetan bakarrik, lau puntu jaitsi dugu soldata-arrakala. Eta, hain justu, lanbide arteko gutxieneko soldata da kondiziorik txarrenetan lan egiten dutenentzako bermerik onena, guztiok ondo dakigun bezala, normalean gazteak eta emakumeak izaten direnak. Lan-erreforma ere funtsezkoa izan da. Guk geuk defendatu genuen eta irmoki defendatzen jarraitzen dugun lan-erreforma, bien bitartean, beste batzuek, ikusi dugun bezala burujabetzarekin lotutako auziekin kezkatuago dauden beste batzuek, herri honetako langileei bizkarra eman zieten bitartean. Aldiz, eskubidedun enplegua sortzeko funtsezko bitartekoa dela egiaztatu da, baita emakumeentzat ere. Azter ditzagun datuak. Kontratu mugagabeen kasuan, % 171 hazi dira urtebete eskasean. Obrakontratuak, batik bat gazteek eta emakumeek sinatzen zituztenak, desagertu egin dira ia; bai, hilabete bakar batean lanpostu berean lan bera egiteko 10 edo 20 aldiz sinatzen ziren horiek. Zabor-kontratuez ari naiz, guzti-guztiok zabor-kontratu deitzen genituen horiez; bada, urrian sinatu ziren 73.000 kontratuetatik, soilik bederatzi izan ziren obra-kontratuak. Hala ere, lehendakariorde andrea, lan asko geratzen da oraindik egiteko, aurrerapauso ugari eman badira ere, oraindik ere, adibidez, lanaldi partzial gehienak emakumeek betetzen baitituzte. Horregatik, benetan interesgarria iruditzen zaigu zuen politikak Pedro Sánchez buru duen Gobernuaren politikekin lerrokatu izana, soldata-arrakala murrizteko moduaren inguruan askotariko hausnarketak egin izana, Euskadin aipatu arloa aztertzeko lehen kongresua eginez besteak beste. Ezagutzen dugu bereziki maskulinizatutako sektoreetan emakumeak kontratatzeko zure sailak aurrera eramandako esperientzia ere, baina, oraingoan, zerbait berria proposatzen diguzue: sektore feminizatuetan gizonekin abian jartzeko jarduketak. Horiek horrela, arlo horretan dituzuen asmoak zeintzuk diren jakin nahiko genuke. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23627
12
117
11.11.2022
BIGARREN LEHENDAKARIORDE ETA LAN ETA ENPLEGUKO SAILBURUAK (MENDIA CUEVA)
SV-ES
Galdera, Ekain Rico Lezama Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, sektore feminizatuetako gizonei buruzko aurrekontu-baliabideen gainean
Buenos días a todas y todos. Señor lehendakari, señoras y señores consejeros, señorías. Es verdad, estamos ante los mejores datos de empleo de Euskadi, y en el mejor momento para el avance de las mujeres en el mundo laboral. Sin embargo, siguiendo el compromiso tomado con este Parlamento, no caeremos ni en mensajes catastrofistas ni en triunfalismos. Hemos trabajado durante dos años para enderezar las cosas que no funcionan, y estamos reforzando las que van por el buen camino. Por eso, debemos decir claramente que los datos de empleo son muy buenos, y que no podemos dejar de trabajar ni un solo día para lograr que, además de tener más empleo, tengamos empleo de mayor calidad. Zure galderan, Espainia osoan sakonki eraldatzaileak izaten ari diren auziak aipatu dituzu, hemen Euskadin lan egiten dutenen artean ere isla izaten ari direnak, bereziki orain artean lan-merkatutik urrutien zeudenak, hau da, gazteak eta emakumeak, baina baita 45 urtetik gorakoak eta dibertsitate funtzionalak dituzten pertsonak ere. Hain justu, arlo horretan ari da gure saila enplegu-politika berritzaileekin saioak egiten legegintzaldi honen hasieratik, Europa adierazten ari zaigun bideari jarraituz. Emakumeek ondo ordaindutako eta eskubide osoko enplegu duinetara sarbidea izatea zen gure erronka nagusietako bat, ez soilik gobernu-ekintza zehatz gisa, baizik eta erronka demokratiko eta ekonomiko gisa. Izan ere, ez dago demokrazia osorik berdintasunik gabe. Baina ez hori bakarrik: ez dago lehiakortasunik soldatetan, prestakuntzan, lanosasunean eta berdintasunean inbertitzen ez dutenentzat. Enpresek betebehar argiak dituzte aipatutako arloetan, eta, sindikatuekin elkarlanean, aurrera egiteko aukera emango dieten akordioak bilatu behar dituzte. Lehenik eta behin, negoziazio kolektiboaren eta berdintasun-planen bitartez. Astearte honetan bertan, 150.000 euroko laguntza bat onartu dugu eragile sozialentzat, aipatu planen inguruko akordioa errazteko; Elkarrizketa Sozialerako Mahaian hitzartu zenez, gainera, hurrengo urtean 170.000 eurokoa izango da laguntza. Maskulinizatutako sektoreetan emakumeak prestatzeko eta kontratatzeko programa ere eskaintzen dugu, dagoeneko 100 emakumeri enplegua lortzeko aukera eskaini diona; ez hori bakarrik, hurrengo aurrekontuetan programa indartu egingo dugu, lorpen handiagoak eskuratzea helburu. Baina, zuk zeuk adierazi duzun bezala, egindako jardunaldi eta kongresuak zantzu ugari eman dizkigute bide egokian aurrerapausoak egiten jarraitzeko. Arazoa ez da soilik emakumeek maskulinizatutako sektoreetan sarbidea izatea, hori bakarrik aintzat hartuz gero, uneotan emakumeek ikaragarrizko gehiengoz betetzen dituzten sektoreak alboratzen egongo baikinateke. Gure sailak ez du ahazten hain justu sektore feminizatu horiek izan zirela konfinamenduan zehar gizarte osoari eutsi ziotenak: osasuna, hezkuntza, elikadura eta zaintza. Pertsona horiekiko zor soziala dugu, eta, jakin badakigu emakumeek sektore maskulinizatuetara sartzea lortzen dutenean aukera gehiago dituztela euren lan-baldintzak hobetzeko. Horrenbestez, galdera agerikoa da: berdina gertatuko litzateke gizonak sektore feminizatuetara sortzea sustatuko bagenu? Hau da, lan-baldintzek hobera egiten al dute gizonek aipatu sektoreetan presentzia handiagoa duten neurrian? Orain dela bi aste egin genuen enplegukongresuan, zaintzaren sektorea hurrengo urteetan aukera gehien eskainiko dituenetako sektoreetako bat bezala aurkeztu zen. Gure kasuan, ZainLab programa dugu. Gizonek zergatik ez dute zaintzaren sektorera jotzen? Seguruenik, guztiok izango ginateke gai aipatu galdera azkar asko erantzuteko. Bada, ZainLab programarekin egingo duguna honakoa da: egungo dinamika aldatuko duten politika publikoak artikulatzea ahalbidetuko digun estrategia berri bat diseinatuko dugu, zertarako eta etorkizun hurbilean sektore maskulinizatuez edo feminizatuez hitz egiteari uzteko, eta soilik aukera-berdintasunaz eta lanbaldintza duinez hitz egiteko. Horrenbestez, urte politiko honetan bide horretatik lanean jarraituko dugu aurkeztu dizkizuegun aurrekontu berrion eskutik. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23628
12
117
11.11.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2023ko aurrekontuei buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Lehendakari jauna, egun on. Zure Gobernuak aurkeztu dituen aurrekontuak, zuk zeuk ondo dakizun bezala, ez dira gure iritzian nahikoa gure herriko herritarren gehiengoa igarotzen ari den egoerari aurre egiteko. Aurrekontu benetan kontserbadoreak dira, noiz eta inflazio-krisi bete-betean gauden honetan aurkeztutakoak, eta, gure iritzian, ez dute inbertsio publikoan islatzen foru-aldundiek bildutako diru kopuruan izandako plusa prezioen igoeraren eta enpleguaren indartzearen ondorioz. Gobernu honek iragarritako aurrekontu-igoera, Europako funtsak ere barnean hartzen dituena, inflazioak jaten du, eta, horrenbestez, ez dago igoeraz hitz egiterik. Zuk zeuk ondo dakizun bezala, politika batzuei erantzuteko diseinatutako aurrekontuak dira eta Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidan ez gatoz bat haiekin. Eta aspalditik bidezkoagoa izan dadin aldatu nahi dugun fiskalitate batek eutsitako aurrekontuak ere badira, baina, urtez urte, zure Gobernuaren ezezkoa jasotzen dugu fiskalitatearen inguruan hitz egin nahi dugunean; hori bai, ezezkoa guk jasotzen dugu, beste batzuekin auzia jorratu, jorratzen duzuelako. Aurretik ere frogatu dugu guk negoziatzeko gure gogoa, eta, oraingoan ere, beste behin agertu dugu Gobernu honekin elkarrizketak izan eta aurrekontuak negoziatzeko gure borondate ona. Aurreko egunean bildu ginen sailburuarekin, Azpiazu jaunarekin, eta ezagutzen dituzue gure proposamenak. Proposamen ekonomikoak eta proposamen politikoak, lehendakari jauna. Sailburuak interes handia agertu du negoziazio honetan Elkarrekin Podemos-Izquierda Unida noraino iristeko prest dagoen jakiteko, sailburuak berak horrela adierazi zigun. Horregatik, gaurko honetan, guk geuk jakin nahi dugu Gobernua noraino iristeko prest dagoen Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidarekin aurrekontuakordio bat lortzeko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23629
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2023ko aurrekontuei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Hernández jauna, egun on. Onartu dugun aurrekontu-proiektua legebiltzartaldeekin negoziatzeko eta adostasunak lortzeko abiapuntua da. Azkeneko urteetan erakutsi dugun moduan, arduraz negoziatzeko prest gaude, eta ados jartzeko borondatea dugu. Irailaren 22an, bost herriakordiotarako proposamena luzatu nuen, eta horien artean aurrekontuak. Egia da ez dugula premiarik gehiengo osoa dugulako, baina bizi dugun egoera ezagututa, uste dugu onuragarria litzatekeela orain dugun baino indar gehiagorekin babestea datorren urteko aurrekontuak. Elkarrizketa, negoziaketa eta akordioa da bidea. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak asteazkenean ekin zion bide horri, eta datorren astean jarraipena emango dio aldez aurreko baldintzarik gabe. Noraino iristeko prest gaude galdetzen didazu. Legebiltzar-taldeek aurkeztutako proposamenak aztertzen ari dira Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak, eta zentzuzko eta arrazoizko akordio errealista bat lortu arte negoziatzen jarraitzeko prest gaude. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23630
12
117
11.11.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2023ko aurrekontuei buruz
Eskerrik asko, lehendakari jauna. Aurtengoan ere akordioak lortzeko prest zaudetela esaten diguzu, baina, ondoren, "errealista" eta "arrazoizko" bezalako hitzak erabiltzen dituzue, eta, horrek kezka eragiten digu, zuek eta guk errealista eta arrazoikoa denaren inguruko ikuspegi ezberdina dugula uste baitugu. Izan ere, zuek dagoeneko adierazi duzue guk aurten proposatuko 511 milioiak gehiegi direla uste duzuela; bide batez, iaz proposatu genuenaren antzeko kopurua da. Horregatik, guk galdera bat egin beharra dugu: gehiegi, zertarako? Guk ez dugu uste 14.250 milioi euroko aurrekontu batean 511 milioi gehiegi direnik. Ez dugu uste proposamen hori errealista ez denik. Zerbitzu eta politika publikoetarako planteatutako 511 milioi euroak ez dira aurrekontuotan osasun pribatuko itunetara bideratuko direnen erdiak ere, edo hezkuntza pribatura oro har hartuta bideratuko direnak. Gure aldaketan proposatzen ditugun milioi horiek, aurkeztutako aurrekontu osoaren % 3,6 besterik ez lirateke izango; politika eta zerbitzu publikoentzat % 3ko igoera bat ezin da gehiegi izan. Guztiz proposamen errealista dela uste dugu, batik bat uneotan bizi dugun errealitatea ikusita: bizitzaren kostua % 9 igo da herritarrentzat. Ezin da gehiegi izan aurtengo diru-bilketa inoiz baino handiagoa izan denean, eta hurrengo urtera begirako aurreikuspenak ere oso onak direnean. Hau da, ez dira baliabideak falta, baliabideak hor daude eta jendea babesteko erabili behar dira. Horregatik da errealista gure proposamena. Aurrekontuekin zuzenean lotuta ez dauden auziez hitz egiterik ez duzuela nahi ere entzun dizuegu; hori ere beste klasiko bat da dagoeneko. Bada, guk konpromiso politikoak eskatzen dizkizuegu. Zure alderdiak, Madrilen aurrekontuak negoziatzen dituenean, konpromiso politikoak eskatzen dizkiogu bertako Gobernuari. Aldiz, hemen, Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidari aurrekontu-partidei lotzeko esaten diguzue. Guk konpromiso politikoak eskatuko dizkizuegu, baita zerga-arloan ere, bai, baita zergaarloan ere. Izan ere, behar-beharrezkoa dugu fiskalitate bidezkoago bat. Eta zuek, beste urte batzuetan, aurrekontuen markoan bertan negoziatu duzue dagoeneko Alderdi Popularrarekin enpresen mozkinen gaineko zerga jaistea.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23631
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2023ko aurrekontuei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Hernández jauna, gure eskumenen eremuan sartzen diren konpromiso politikoak. Argi gera dadin: Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan. Begira, 2023ko aurrekontuak aukera ezin hobea dira euskal herritarrei gure erantzukizun eta erabilgarritasun politikoa helarazteko, zertarako eta dituzten behar sozialei eta ekonomikoei erantzuteko aurrez aurre dugun zailtasunez eta ziurgabetasunez betetako agertokia ikusita. Gure herrialdeko historiako aurrekontu handienen aurrean gaude. 14.250 milioi euro dira, 2020an zure taldearen abstentzioa bermatzeko akordioari esker onartutako aurrekontua baino 2.500 milioi gehiago, egia bada ere, orduko hartan zure taldearen abstentzioa hitzartu genuela, ez Izquierda Unidarena. Orduan posible izan zen. Eta ez dut orain zailtasun gaindiezinik ikusten berriro egiteko; hori bai, ez dakit norekin, Elkarrekin Podemosekin, Izquierda Unidarekin… Aurrekontuak osagai sozial nabarmena du. Aurrekontuaren % 76 bideratzen da gizartepolitiketara. Alderaketak eginez gero, Espainiako Gobernuaren aurrekontu-proiektuak, bai, zuek ere osatzen duzuen Espainiako Gobernuarenak, aurrekontuaren % 60 bideratzen du gastu sozialetara, hau da, 16 puntu gutxiago. Osasunaren eta hezkuntzaren arloetan bakarrik, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua 500 milioi eurotan areagotu da. Umiltasun osoz egiten dizut gonbidapena: aldera ezazu aurrekontu hau zuek zeuek gobernuan zaudeten edozein autonomia-erkidegotan onartutakoarekin. Kontuak kontu, gure konpromisoa argia da: proposamenak aztertzeko, baloratzeko, eta, posible balitz, aurrekontua hobetzeko ere prest gaude. Pentsa, konpromiso hori Espainiako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Gerenteen Elkarteak berak ere aitortzen du. Honako hau dio elkarteak iazko datuekin, 2021ekoekin, egindako txostenak: Euskadik 3.265 euro gastatu zituen pertsona bakoitzeko Osasunean eta Hezkuntzan, eta, bien bitartean, autonomia-erkidegoetan izandako batez besteko gastua 2.440 eurokoa izan zen. Berriro errepikatuko dut: aukera eman nahi diegu talde parlamentarioei Legebiltzarrean dituzten jarlekuak euskal herritarren bizi-kondizioak hobetzeko erabil ditzaten. Asteazken honetan, proposamen bat helarazi diguzue, eta guk negoziazioan aurrera egiten jarraitzeko abiapuntutzat hartzen dugu. Aintzat hartzen dugu ez duzuela marra gorririk planteatu. Uneotan, sailak zehatz-mehatz aztertzen ari dira 511 milioi eurotan kuantifikatutako zuen proposamena; eta, Hernández jauna, ez da inolaz ere kopuru txikia. Hurrengo astean beste bilera bat izango dugu. Gobernuak alternatiba bat planteatuko dizue gure aurrekontu-ahalmena eta eskumenak aintzat hartuta. Gure esku dago akordio posible, arrazoizko eta erabilgarri bat lortzea. Eta zu jakitun zara gure Gobernuak behar bezala eta garaiz erantzuten diela hartutako akordioei. Horixe da gure aurkezpen-txartela: gardentasuna eta emandako hitza beteko dugun bermea. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23632
12
117
11.11.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak emandako eta Auzitegi Nazionalak errebokatutako hirugarren espetxe-graduei buruz
Señora presidenta, señoras y señores. Buenos días, señor lehendakari. Dagoeneko urtebete igaro da Espetxe Erakundeen gaineko transferentziatik, eta, zuk ondo dakizun bezala, nire taldeak, Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeak, hasiera-hasieratik arreta handiz jarraitu du transferentzia hau eta auzi honen gaineko kudeaketa. Guztia presazkoa iruditu zitzaidan hasieratik, oso politikoa, ez baitzegoen argi kontua Estatutua betetzea zen edo beste interes batzuk zeuden atzean. Bada, esan beharra dut: denborak gure susmoak baieztatu ditu, eta eztabaida juridiko, politiko eta laboralak ez du etenik izan. Artolazabal sailburu andreak, gure ikuspuntutik nolabaiteko xalotasunez, aurreikusi gabeko zailtasunak izan direla aitortu zuen, hau da, erantzunik jaso ez duten zailtasunak. Hori horrela, funtzionarioek epaitegietara eraman dituzten dagoeneko euren erreklamazioak. Presoek, berriz, kexak agertu dituzte prestakuntza-gabezia, langile-gabezia edo janariaren kalitate eskasa tarteko. Eta presoak euskal espetxeetara lekualdatzeko aurkeztutako ehunka eskaeretatik bi herenak, bai, bi herenak, ukatuak izan dira. Bien bitartean, benetan deigarria da ETAko terroristen kasuan, lekualdatze-ukatzeak oso gutxi izan direla urtebete honetan. Orain, Auzitegi Nazionala izan da zure kudeaketaren funtsezko beste arlo bat zalantzan jarri duena, irmoki egin ere: ETA banda kriminaleko terroristak hirugarren gradura eta erregimen irekira igarotzeko aukera. ETAko bi dozenatik gora kide igaro dira hirugarren gradura, eta, hilabete gutxiko epean, bost dira dagoeneko Auzitegi Nazionalak aintzat hartu dituen errekurtsoak, hasiera batean hartutako erabakia atzera botaz; are, beste errekurtso ugari aztertzeko ditu oraindik, eta baliteke errekurtso horiek ere aintzat hartzea. Adostutako gradu-progresioen izaera teknikoa, profesionala defendatu du behin eta berriz zure Gobernuak, legea betetzera mugatu dela eta atzean ez dagoela inolako erabaki politikorik nabarmenduz. Zupiria jaunak askotan eusten dio argudio horri. Aldiz, beste konpromiso edo interes batzuk susmatzen genituenok, lehen esan bezala, gure susmoak baieztatzen ari direla ikusten ari gara. Zigortutako ETAko kidea izateak euskal espetxeetara lekualdaketa beste preso batzuen aurretik lortzea errazten duela ikusi dugu. Bada, orain badirudi hirugarren gradua lortzea ere errazten duela, balorazioa ez baita hain zorrotza banda terroristarekin zerikusirik ez duten gaizkileekin alderatuta, laxoagoa da. Ez ditugu ahazten, noski, Sánchez jaunaren Gobernuak lortutako sostenguak, ezta Otegiren hitzak ere 200 preso espetxeetatik ateratzearen truke aurrekontuak laguntzearen alde eginez. Horrenbestez, betetzeko geratzen diren konpromiso politikoak zeintzuk diren argi dagoela dirudi. Horregatik, lehendakari, zure Gobernuaren kudeaketan zorroztasuna exijitzen dizugu, profesionaltasuna eta legeria errespetatzea, izan ere, hilabete gutxiko epean bost baliogabetze jasotzea −eta oraindik gehiago hel daitezke−, oinarri juridiko eskasaren eta gehiegizko interes politikoaren erakusle dira. Behar-beharrezkoa da zure Gobernuaren zuzenketa bat, eta, noski, erantzukizun politikoak ere exijitu beharrekoak dira. Horregatik, hona hemen nire galdera, lehendakari: nola baloratzen duzu Auzitegi Nazionalak zure Gobernuak ETAko terroristei emandako hirugarren graduak baliogabetu izana? La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23633
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak emandako eta Auzitegi Nazionalak errebokatutako hirugarren espetxe-graduei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iturgaiz jauna, egun on. Ez dut ondo ulertu konpromiso eta interesen kontu hori. Dena den, euskal espetxe eredua Europako herrialdeetako joerekin bat dator. Gure helburua da barneratuen % 40k trebetasunak eskuratzea gizarteratzeko erdi-askatasuneko erregimenetan. Hori da formularik onena, berrerortzea saihesteko eta presoen birgizarteratzea lortzeko. Eusko Jaurlaritzak eskatutako gradu-progresio bakoitzak ezinbestekoak diren barne-txosten eta berme profesional guztiak dauzka. Espetxe eredua zorroztasun juridiko eta profesional osoarekin kudeatzen dugu. Presoen birgizarteratzean aurrera egiten jarraituko dugu, preso guztientzako irizpide berberak aplikatuz. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23634
12
117
11.11.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak emandako eta Auzitegi Nazionalak errebokatutako hirugarren espetxe-graduei buruz
Lehendakari, jasotako porrot judizialek diotenez, zure Gobernuak ez du legeak esandakoa betetzen hirugarren graduak emateko orduan. Ez du egiten. Horrenbestez, lehendakari, zerbait huts egiten ari da. Eta zuk hori aitortu beharra duzu. Eta norbaitek gertatutakoagatik politikoki erantzun beharra du. Kontua oso erraza da. Entzun ondo: emandako 25 hirugarren graduetatik 5 baliogabetu dira; erabaki gabe dauden errekurtsoen kopurua are handiagoa da oraindik; gutxienez hartutako erabakien % 20 geratu dira bertan behera legearen aurkakoak izateagatik. Hau da, zure Gobernuak legea urratzen du ETAko terroristen mesedetan. Agian horregatik eskatzen duzu zuk zeuk eremu judizial propio bat, beti arrazoia emango dizuetela ziurtatzeko, eta damutu ere egin ez diren terroristak azkar batean espetxetik irtetea sustatzeko; damutu ez direnak, eta, lehendakari jauna, damutzeko asmorik ere ez dutenak. Hori da funtsa. Horrenbestez, itzulinguruka aritu gabe, nik uste dut hirugarren graduek legezkotasunarekin bat egiteko zer aldatu behar duzuen erantzun beharra duzula, bai eta auzi honetan sortutako anabasaren erantzukizun politikoa hartuz nork dimititu behar duen ere.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23635
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak emandako eta Auzitegi Nazionalak errebokatutako hirugarren espetxe-graduei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iturgaiz jauna, Fiskaltzak aurkeztutako eskaeretako batzuen aurkako errekurtsoa jartzea funtzionamendu normal baten adierazgarri besterik ez da. Eskumena gure esku izan aurretik gertatu izan da, eta orain ere gertatzen da, Iturgaiz jauna. Bai Fiskaltza bai Auzitegi Nazionala gure profesionalen zehaztasunaren jakitun dira, eta aintzat hartzen dituzte guk aurkeztutako espedienteak eta horien atzeko motibazioak. Kasu bakar batean ere ez dituzte kritikatu edo gutxietsi; are, guztiz kontrakoa adierazi izan digute, Iturgaiz jauna. Begira, Eusko Jaurlaritzak eskatutako graduprogresio bakoitza bermatuta dago bai profesionalki bai espetxe-erregimena aintzat hartuta. Eskaera orok du Tratamendu Batzarraren bermea, aldez aurretik txosten indibidualizatu, zorrotz eta profesionalak egin dituen Tratamendu Batzarrarena. Gaur-gaurkoz, 500 preso igaro dira hirugarren gradura. 500. Bada, horietatik % 5 besterik ez dira ETAko presoak, 500 preso horietatik % 5 besterik ez; kontuan izan, gainera, ETAko presoak gure esku dauden presoen % 8 baino gehiago direla. Hirugarren gradua, Iturgaiz jauna, zigor bat betetzeko modu bat da; ez zaio zigorra betetzeari uzten. Espetxeen Erregelamenduaren 102.3 artikuluak aurreikusten duen zigorra betetzeko modua da, espetxearekin eta presoarekin lotutako zirkunstantziak aintzat hartuta, erregimen irekia betetzeko gai diren presoei aplikatzen zaiena. Bete beharrezko zenbait baldintza objektibo daude, gutxieneko segurtasun-aldia edo zigorraren erdia bete izana kasu. Gainera, Tratamendu Batzarrak zehatz-mehatz aztertu behar du preso bakoitzaren bilakaera, gutxienez sei hilabetetik behin. Gure erabakiak, Iturgaiz jauna, indibidualizatuak dira, beti irizpide teknikoak jarraituz eta juridikoki behar bezala oinarrituta hartutakoak; hori bai, ordenamendu juridikoak ezartzen duen bezala, azken hitza beti du Auzitegi Nazionalak. Horrenbestez, Auzitegi Nazionaleko dagokion aretoko edo bertako espetxe-zaintzako epailearen autoa komunikatzen zaigunean, instituzioen arteko errespetua oinarri, erabakitzen dutena beteko dugu, horiek baitira instantzia judizial eskudunak. Lehen urte honen gainean guk egiten dugun balorazioa da espetxe-eredua zorroztasun juridiko eta profesional berarekin kudeatzen jarraitu behar dugula, bai eta presoen birgizarteratzea sustatuko duen orientazio berarekin ere. Horrela egingo dugu aurrerantzean ere, preso guztiei irizpide berak aplikatuz beti. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23636
12
117
11.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propioa sortzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburuok, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Orain dela gutxi, lehendakari jauna, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propioa sortzeko beharra aldarrikatu zenuen. Espainia, gure Konstituzioak aitortzen duen bezala, zuzenbide-estatu demokratikoa eta soziala da, gure eskubideen eta askatasunen berme gisa jokatzen duen egitura legegile eta judizial oso bat eskaintzen duena. Horrela, herritarrak lurralde nazional osoan legearen aurrean berdinak izatea bermatzen da. Horregatik, hurrengo galdera egiten dizugu: zer irizpide oinarri hartuta justifikatzen duzu zuk, lehendakari jauna, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propio bat sortzea? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23637
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propioa sortzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Martínez andrea, egun on. Begira, lehen irizpidea Konstituzioa bera da. Lehen xedapen gehigarriak argi esaten du lurralde foralen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen dituela. Eta foru-araubidearen eguneratze orokorra, hala halakorik balego, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen markoan egingo da. Hori da lehendabiziko irizpidea. Eta lehen irizpide horretan oinarrituta, beste irizpide batzuk ere badaude. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23638
12
117
11.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propioa sortzeari buruz
Lehendakari jauna, eskubide historikoak Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propio bat sortzeko zure aldarrikapena justifikatzeko erabili duzu. Bada, eskubide historikoek gure Konstituzioa dute etxe eta aingura, Konstituzioa da babesa eta estaldura eskaintzen dien araua. Horrenbestez, eskubide horiek dira Konstituzioren aginpidera egokitu behar direnak, ez alderantziz, zuk eskubide historikoen gainean egiten dituzun etengabeko apelazioek iradokitzen duten bezala. Euskal Autonomia Erkidegoan gure epaileak behar ditugula esan duzu. Eta zure aldarrikapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen beraren ezinegona ere sortu du. Horregatik, hauxe da nire galdera: zer adierazi nahi zenuen "gure epaileak" esatean? Zer baldintza bete behar ditu epaile batek zuetakotzat hartzeko? Ibilbide profesionala Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten epaileak legea betearaztean bidegabe jarduten dutela eta beraz prebarikatzen ari direla iradokitzen ari al zara akaso? Lehendakari jauna, zuzenbide-estatu batean bizi gara, gure eskubideen eta askatasunen berme gisa jokatzen duen ordenamendu juridiko eta botere judizial oso batek osatutakoa. Zuei ulertzea asko kostatzen zaizuen arren, botere-banaketaren printzipioak gidatzen duen zuzenbide-estatu bat, euskal herritarroi gure demokraziak eskainitako berme juridiko guztiez gozatzeko aukera ematen diguna. Zuek nahierako justizia nahi duzue. Justizia unibertsalaren printzipioa ezabatu eta justizia lokalaren printzipioagatik ordeztu nahi duzue. Justizia nazionalista bat ezartzea besterik ez duzue nahi, Bilboko Ibañez kaleko 16. zenbakian markatutako ildoetara makurtuko den botere judizial otzan bat irrikatzen duzue. Aipatutakoaren adibide ona da ETAko terroristak kartzelatik ateratzeko jarritako alfonbra gorria, justizia-epaitegiek zalantzan jarri duten zuen politika. Terrorismoaren biktimekiko zuen laidoak eta etengabeko umiliazioak bermatuko dituzten epaileak nahi dituzue, ETAko presoei espetxetik ate handitik eta ohore guztiekin irteten uzteko. Zuen inposizio linguistikoak baliogabetuko ez dituzten epaileak nahi dituzue, bihotzeko unitateak ospitale batetik bestera lekualdatzeko zuen erabakiak geratuko ez dituztenak. Azken batean, komisario judizialez betetako euskal justizia-eredu bat. EAJren zerbitzura arituko diren komisario jeltzaleak, botere judizialera sartzeko meritu nagusitzat alderdiaren ideia politikoekin bat etortzea ez ezik, ideiok legeen interpretaziora eta aplikaziora eramatea izango dutenak. Aintzat hartzeko moduko demokrazia orotan nagusi diren oinarrizko bi printzipioekin amaitzea duzue helburu: herritar guztien berdintasuna legearen aurrean eta botere-banaketa, benetan garrantzitsua dena. Urkullu jauna, Mostesquieu beraren ondarea kolpe batez txikitu nahi duzu. Horregatik, hain justu, uste dugu herritarrek auzi honetan zure asmoak zeintzuk diren ezagutu beharra dutela. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23639
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan botere judizial propioa sortzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Gure epaileak. Euskadin jardungo duten epaileak, Martínez andrea. Aipatu dizudan lehen irizpidea Konstituzioa da, berriro esango dizut: bertako lehen xedapen gehigarriak zuk zeuk hizpide hartutako eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu. Begira, nire proposamena eskubide historikoetan oinarrituta botere judiziala lurraldeka banatzea da. Bizkaiko Foruak dagoeneko jasotzen zuen auziak lurraldean bertan hasi eta bukatu behar zirela, Martínez andrea. Bigarren irizpidea Gernikako Estatutua da, 13. eta 14. artikuluak zehazki. 13. artikuluak ezartzen duenez, Justizia Administrazioari dagokionez, bere lurraldean, Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatuko ditu Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoen bidez Gobernuari aitortzen, gordetzen edo esleitzen zaizkion ahalmenak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Lege orokorra onartu zenean zer gertatu zen jakin beharko litzateke, lege arrunta. Hirugarren irizpidea honakoa da: Konstituzio Auzitegiak berak ere aitortu du estatu federal baten eta estatu autonomiko baten arteko diferentzia nagusia, bigarrenean, estatu autonomikoan, botere legegilea eta exekutiboa bai, banatuta daudela dela, baina ez botere judiziala. Euskadin eskubide zibil propioa dugu, bai eta arbitraje-batzorde bat ere. Horrenbestez, niri ikuspuntutik, eremu federaltzat jo daiteke. Horiek dira foru-erregimena eguneratzeko nire proposamenaren oinarri diren irizpideak, betiere Konstituzioaren barruan eta gure estatutuaren, Gernikako Estatutuaren, espiritua errespetatuz. Euskadik baditu dagoeneko botere exekutibo eta botere legegile propioak. Froga gu guztiok hartzen gaituen erakunde hau bera da, zuek, Martínez andrea, bertan behera utzi nahi duzuena. Erakunde honek bere autogobernua gauzatzeko ahalmena aitortua duen subjektu politiko autonomiko baten errealitateari erantzuten dio. Aldiz, Euskadik ez du botere judizial propiorik. Gaur egungo europar ikuspegi juridikotik, botere judizial propio bat izateko nahia guztiz legitimoa da autonomia-printzipioari, subsidiariotasun-printzipioari eta hurbiltasunprintzipioari jarraikiz, betiere azaldu dudan oinarri juridikoarekin. Botere judizial propio bat izateko, beharrezkoa litzateke gure lurraldean aplikagarriak diren legeak interpretatzeko, integratzeko eta aplikatzeko organo judizialez hornitzea; eta organo judizial horiei legokieke sortu litezkeen balizko eskumen-arazoak ebaztea ere. Proposamen hori koherentea da Estatu espainola bezalako sistema konposatuen edo sistema federatuen edozein diseinu klasikoko posizio doktrinal eta baketsuekin. Adibideak hor daude: Suitza, Alemania, Kanada edo Ameriketako Estatu Batuak. Herrialde horiek, botere judizial federalarekin batera, legez aitortzen dute estatu federatuek botere judizial propioak izatea, hau da, lurraldeko legeen eta ekintzen interpretazio eta aplikazio esklusiboa aitortzen zaie, auzitegi federalen ikuskapenaren mende egoteko aukerari kalterik egin gabe. Beste behin ere erakundeak pertsonei hurbiltzeaz ari naiz. Gertuko kudeaketatik, errealitatearen ezagutza hurbilekoagotik, hobeto erantzuten zaie herritarren beharrei. Gertutasun hori, errealitate propioaren ezagutza hobearekin batera, da, hain justu, herritar guztiek berdintasunezko tratua jasoko duten bermea. Proposamen hau ez da eskumekin lotutako gutizia baten ondorio, herritarren eskubideak behar bezala gauzatzea bermatuko duen modelo hurbilagoko bat, eraginkorrago bat izateko beharrarena baizik, bai eta gatazkak azkar eta zuzen ebazteko beharrarena ere. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23640
12
117
11.11.2022
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiak 2023ko bigarren seihilekoan Europar Batasuneko presidentetza edukitzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, lehendakari jauna, sailburu jaun-andreok, legebiltzarkideok. Honakoa ere burujabetzaren gaineko galdera bat da, baina gaurko gai-zerrendako bigarren puntuan jasotakoaren ezberdina. Galdera hau Europaren burujabetzaren ingurukoa da, Espainiak Europaren barruan duen burujabetzaren ingurukoa, bai eta, ezin da bestela izan, Europaren aurrebidearen gainekoa ere autonomia-erkidegoen lanaren eskutik. Kasu honetan, gurea. Espainiak Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza hartuko du 2023ko bigarren seihilekoan, uztailaren 1etik abenduaren 31ra. Gobernuko presidentetzak, komunikazio instituzionalen bitartez, Batasuneko Kontseiluaren presidentetza Estatuaren Administrazio Orokorretik harago doan europar integrazioaren partaidetza-ariketa bat dela esan du, hau da, beste organo batzuetara ere heldu behar duela, tartean autonomia-erkidegoetara; dirudienez, gainera, lan hori egiten ari da dagoeneko, prestatzebilerak martxan dira dagoeneko. Guk, Euskal Autonomia Erkidegoa hitzordu instituzional honetan eta presidentetzaren lanetan nola inplikatuko den jakin nahi dugu; are, lehendakari jaunak presidentetza horretan zer rol jokatuko duen jakin nahi dugu. Hitz egin dezagun eraiki ahal denaren inguruan, Europa eraikitzen ari baikara. Zuk zeuk lehen Europarekin lerrokatzeaz hitz egin duzula aintzat hartuta, nik uste dut guk gure herritik bertatik aktiboki egin behar dugula, presentzia aktiboarekin eta lan aktiboarekin. Horregatik, jakin nahi genuke zein izango den Euskal Autonomia Erkidegoaren rola eta baita zurea ere, lehendakari jauna, Espainiako Gobernuaren estrategiaren barruan 2023ko bigarren seihilekoari begira. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23641
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiak 2023ko bigarren seihilekoan Europar Batasuneko presidentetza edukitzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Barrio jauna, egun on. Euskadik eta gainontzeko autonomia-erkidego guztiek Europar Batasunaren Kontseiluaren presidentetzan izan beharreko partaidetzaren ildo nagusiak Europar Batasunarekin Lotutako Auzien Konferentziaren bileran planteatu eta aztertu ziren. Aipatu bilera iragan uztailaren 29an egin zen Leioako Artatza jauregian. Lehen bilera horretatik gaur egunera bitarte, Euskadin goi-mailako bi topaketa antolatu direla egiaztatu dezakegu. Uno. Bigarrenik, 2023ko irailean, Ordezkari Iraunkorren Kontseiluaren bilera bat hartuko dugu, hau da, Europar Batasunaren aurrean bertako 27 estatu kideen ordezkari iraunkorrak diren enbaxadoreen topaketa. Jakina, nik neuk ere parte hartuko dut. Horrenbestez, hasi ditugu dagoeneko nazioarteko goi-mailako bi topaketok Euskadin hartzeko prestaketa-lanak. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23642
12
117
11.11.2022
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiak 2023ko bigarren seihilekoan Europar Batasuneko presidentetza edukitzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Eskerrik asko, lehendakari jauna. Begira, lehendakari jauna, denbora pixka bat gehiago hartzea nahiko nuke, auzi honetan pixka bat gehiago sakon dezazun. Seguru egingo duzula, beti gordetzen baituzu horretarako zure hitzaldiaren bigarren zatia. Zure rola garrantzitsua da. Mahai gainean jarri duzu beste aktore batzuekin bilera batean parte hartu behar duzula, ziurrenik, zuk zeuk, gonbidatu bezala. Baina hor gaude, hori uste dut nik… Europa gehiago behar dugula partekatzen duzu nirekin. Eta europar guztiok, zuk, nik eta beste guztiok, bai behintzat europazaleak garenok, Europa handitzeko, indartsuagoa egiteko, are gehiago batzeko, ahalegina egin behar dugula. Zuk zeuk, duzun erantzukizuna tarteko, are neurri handiagoan. Berdin Espainiako Gobernuak, Espainiako Gobernuko Presidentetzak, autonomia-erkidegoek, kasu honetan zuk zeuk gidatutakoak. Baina galdera zuri egiten dizut, zuk duzulako Lehendakaritzan kanpoharremanen eta Europar Batasunarekin lotutako auzien ardura. Presidentetzak Europaren eta Espainiaren onuran lan egin behar du, bai eta bertako lurraldeen onuran ere. Horregatik, zure aldetik lor genezakeen onena lan horietan zure inplikaziorik onena da, bai eta zure protagonismoa ere. Europa indartzeko zereginean protagonismoa izan dezazun opa dizut, guztiontzat positiboa izango baita. Beste burujabetza batez hitz egingo dugu, burujabetza desberdin batez, ez burujabetza erredukzionista batez, baizik eta handiago egiten gaituen batez, babesten gaituena, segurtasuna ematen diguna. Egia da uztailean Artatza jauregiko argazkia ikusi genuela, Europar Batasuneko arduradunen, autonomia-erkidegoen eta Kanpo Arazoetako ministroaren argazkia. Euskal hiriek ekimen ugaritan izango duten protagonismoa iragarri zen bertan, Donostiak eta Bilbok Europako bilerak hartuko dituztela. Lehiakortasun-arloko bilerak ere ikusi izan ditugu, Coreper delakoak. Oso ondo. Hori bai, deitoratzen dugu beste behin ere, Gasteiz, Euskadiko hiriburua, ez duzuela hautatu bilera horietako bat hartzeko. Beste behin ere, berriki gertatu izan den bezala, gasteiztarrok kanpoan geratuko gara. Beste behin ere, Gasteiz ekimen garrantzitsu batean kanpoan geratuko da. Deitoratu egiten dugu, Bilbogatik eta Donostiagatik pozten bagara ere. Edozein kasutan, garrantzitsua Europaren alde lan egitea da. Garamendi andreak jada esan zuen autonomia-erkidegoak garrantzitsuak direla, baina, lehendakari jauna, Europa handiago egiteko duten zeregina funtsezkoa da… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23643
12
117
11.11.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiak 2023ko bigarren seihilekoan Europar Batasuneko presidentetza edukitzeari buruz
Gracias, señora presidenta. Barrio jauna, Europar Batasuneko Presidentetza Espainiako Gobernuari eta Espainiako Gobernuko presidenteari dagokie seihileko honetan. Begira, orain arte dagoeneko egiaztatuta zegoen informazioa eman dut, baina, zuk zeuk eskatu bezala, informazio osagarri bat ere emango dut: astearte honetan Europar Batasunarekin lotutako Auzien Konferentziaren deialdi berri bat izan da, koordinazioko arduradunen parte-hartzearekin. Bilera horretan, Europar Batasuneko Kontseiluaren espainiar lehendakaritzaren lantaldea osatu da lehen aldiz. Egoitzei dagokienez, Barrio jauna, ez ditugu guk erabakitzen. Eusko Jaurlaritzak aipatu bileran parte hartu zuen, eta, guk, gure aldetik, ekimen berriak planteatuko ditugu, bistakoa den bezala nik lehendakari bezala bermatzen ditudanak; bada, horietako batzuk aurreratzeko moduan gaude uneotan, nik, lehendakari bezala, parte hartzen dudan foro guztietan planteatzen ditudanak baitira, gaurko gai-zerrendako bigarren galderan azaldu dudan bezala. Lehendabizikoa, makroeskualde atlantikoaren sustapena da, Espainiako Gobernuak bere lehentasunen agendan sartu duena Kontseiluaren Presidentetzan emango duen denborari begira. Bigarrena, eskualde konstituzionalak Europar Batasuneko arkitekturan sartzeko moduaren inguruko eztabaida sustatzea da, RLEG ekimeneko eskaerekin bat. Aipatu ekimenean legegintza-eskumenak ditugun 16 erkidegotako gobernuek parte hartzen dugu, eta, Barrio jauna, ni neu pertsonalki sustatzen ari naizen ekimena da, Europar Batasuneko erakundeen barruan subsidiariotasun-printzipioak eta maila anitzeko gobernantza bezalaxe. Hirugarren bat ere aipatuko dizut. Espainiako Gobernuari helarazi diogu Presidentetzak denborazko horizonte aparta eskaintzen duela Euskadik Europar Batasuneko ziklo politikoan duen parte-hartzea zabaltzeko, bereziki Kontseiluaren taldeetan eta komiteetan parte hartuz. Horiek dira garatzen ari garen lehendabiziko ekimenak, hurrengo asteetan biribildu eta osatuko ditugunak, Euskadi Europako etorkizunaren konferentziaren aurrean dokumentuan jasotako eskari eta proposamenekin bat, nik neuk lehendakari bezala Europako erakundeetara bidali dudana. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23644
12
117
11.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzan plaza berrien % 40 emakumeentzat gordetzeari buruz
Egun on, berriro. Segurtasun Sailaren aurrekontuaren aurkezpenean, Erkoreka jauna, Ertzaintzako plaza berrien % 40 emakumeei gordeko zaizkiela iragarri zenuen. Neurri horrekin, emakumeek Ertzaintzan duten ordezkaritza % 16tik % 21era igo nahi da. Vox, ezin da bestela izan, ados dago enplegu publikora sartzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearekin, baina, hori bai, berdintasun-, meritueta gaitasun-printzipioak errespetatuta betiere. Horregatik, hurrengo galdera egiten dizugu: Ertzaintzako plaza berrien % 40 emakumeei gordetzeak berdintasun-, meritu- eta gaitasunprintzipioekin bat egiten duela uste al duzu?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23645
12
117
11.11.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzan plaza berrien % 40 emakumeentzat gordetzeari buruz
Gracias, señora presidenta. Martínez andrea, lehenik eta behin, utz iezadazu nire hitzaldia hasteko nire harridura agertzen, ustezko nire hitzaldi bat aipatu baituzu, aurrekontuak aurkezteko nire agerraldian nik egin ez nituen ustezko hitz batzuk. Egia da gaia aipatu nuela, talde parlamentario batek egindako galderari erantzunez hain justu, eta, bai, emakumeek Ertzaintzaren oinarrizko eskalara sarbidea izatea sustatzeko planaz ere hitz egin nuen, baina, hori bai, benetan tentuz jokatu nuen planaren inguruko eduki zehatzik ez aipatzeko. Izan ere, nire asmoa Legebiltzarrean auziari buruz hitz egiteko agerraldi espezifiko bat eskatzea zen, zehazki, batzordean. Bide batez, eskaera hori egindako, erregistratuta eta onartuta dago. Are, agerraldia azaroaren 21erako hitzartuta dago, hau da, hilabete honetarako bertarako. Horrenbestez, eduki zehatzei erreferentzia egitea saihestu nuenez, tentu osoz jokatu nuenez, zure informazioa apokrifoa da. Ez dakit non dagoen zure informazioaren jatorria, baina ez behintzat nik batzorde horretan egindako hitzetan. Behin hori argituta, zure galdera zehatzari helduko diot. Zure gaurko galderari ezetz erantzungo banio, Legebiltzar honi nahita Konstituzioaren aurkako arauak onartzea egotziko nioke, zuk zeuk aipatu berri dituzun berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalen aurkakoak. Ondo ulertuko duzun bezala, niri asmoa ez da inondik inora Legebiltzar honen aurkako horrelako salaketarik egitea. Pertsonalki, uste dut legea, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 66.2 artikulua, irmoki oinarrituta dagoela jurisprudentzia europarrean eta konstituzionalean, zehatz-mehatz errespetatzen ditu berdintasun-, meritueta gaitasun-printzipioak. Gainera, uste dut izugarri positiboa ere badela justiziaren ikuspuntutik, Ertzaintzaren plantilletan emakumeen presentziari dagokionez izandako defizit historikoa orekatzea posible egingo baitu; are, justiziaren ikuspuntutik ez ezik, eraginkortasunaren ikuspuntutik ere izugarri positiboa da, Ertzaintzaren plantilletan emakumeen presentzia areagotzeak, inolako zalantzarik gabe, Ertzaintzak hobeto funtzionatzea eta bete beharreko zerbitzuak hobeto betetzea lagunduko baitu. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23646
12
117
11.11.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzan plaza berrien % 40 emakumeentzat gordetzeari buruz
Erkoreka jauna, zuk, beti bezala, guztia leunki ematen duzu aditzera: "Ez dut esan, baina esan dut". Prentsak horrela jaso du. Eta nik neuk ere horrela ulertu nuen. Eta, ondo dakizun bezala, horrela egiaztatu dute sarri Ertzaintzaren sindikatuek ere. Erkoreka jauna, genero-politikekin lotuta dagoen guztiaren inguruan sekulako itxurakeria eta moral bikoitza dago hemen. Izan ere, diskriminazio positiboa, jarri nahi dizkiogun apaingarri guztiak gorabehera, diskriminazioa da funtsean. Horregatik, benetan jakin nahiko nuke sindikatuek egindako hurrengo salaketak egiazkoak diren −agian hauek ere ez dira egiazkoak izango, zurekin hitz egitean guztia baita fake−: Egia da bi emakumezko ertzainek laneko jazarpena jaso dutela? Egia da bularreko minbizia duen emakumezko ertzain bati hurbilketa ukatu zaiola? Egia da ertzain batek erditu ondoren maila galdu duela eta bere etxetik hurbilago den destino baterako lehentasun-eskubidea galdu duela? Sinesgarritasuna izan nahi baldin baduzu, Erkoreka jauna, gertakariok argitu behar dituzu. Izan ere, ondo dakizun bezala, aipatu berri ditudan gertakariak salatuta daude. Ez da nik asmatutako zerbait. Eta salaketok egia baldin badira, benetan emakumeen eskubideekiko zein interes gutxi duzun frogatzen dute. Euskal sektore publikoko enpleguari buruzko Gobernuaren datu batzuk ere eman behar dizkizut, sexuaren arabera bereizita. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan lan egiten dutenen artean, % 64 dira emakumeak eta % 36 gizonak; Administrazio orokorrean, % 63 emakumeak eta % 37 gizonak; Justizia Administrazioan, % 78 emakumeak eta % 22 gizonak; Hezkuntzan, % 74 emakumeak eta % 26 gizonak; eta, azkenik, Osakidetzan, % 79 emakumeak eta % 21 gizonak. Osakidetzaren kasuan, gainera, aintzat hartu behar da emakumeen enplegatzaile nagusia dela Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta emakumeak direla Osakidetzako ikerkuntza-proiektuen % 66ren buruak. Sailburu jauna, datuok ikusita, emakumea lanmerkatuan inplikatuta dagoela ikus dezakegu, sakonki egon ere. Horrenbestez, honakoa da nire galdera: zure Gobernuak gizonentzat plazak gorde behar al ditu emakumeen presentzia oso nagusi den sektore horietan guztietan edo berdintasuna noranzko bakarrekoa da? Izan ere, hori azaldu beharko zenigukeen zerbait da. Erkoreka jauna, hasieratik esan dudan bezala, Voxek aukera-berdintasunaren alde egiten du apustu, uko egiten dio kuoten politikari, ikuspegi paternalista eta protekzionista bati erantzuten dion kuoten politikari, emakumeok gure gaitasun propioak erabilita gure helburuak lortzeko dugun gaitasuna murrizten duena. Ez dugu sinesten zuek genero-trasbertsalitate deitzen duzuen horretan ere. Pertsona bakoitzak profesionalki zer eremutan jardun nahi duen libreki hautatzeko duen askatasunean sinesten dugu. Emakume izate hutsagatik, Gobernuaren tutoretza gabe arrakasta lortzeko ezgai bagina bezala tratatzen gaituzue. Eta hori, Erkoreka jauna, mikromatxismoa da. Funtsezkoa ez da segurtasunik ezeko egoera batean nork artatzen gaituen, edo nork ematen duen matematiketako eskola bat, edo nork egiten duen ebakuntza kirurgiko bat. Ez digu axola gizona edo emakumea den. Benetan inporta zaiguna, funtsezkoa dena, ahalik eta profesional onenak egitea da, izan gizona ala emakumea. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23647
12
117
11.11.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzan plaza berrien % 40 emakumeentzat gordetzeari buruz
Gracias, señora presidenta. Martínez andrea, Ertzaintzari mugatutako galdera batekin hasi duzu zure hitzaldia, eta ni neu ere horretara mugatu naiz. Ondoren, emakumeak Administrazioaren beste eremu batzuetan duen presentziaren inguruko hausnarketa orokor bat egin duzu, niri uneotan ez dagozkidanak; noski, horien inguruko eztabaidak izan, izan daitezke, zuk nahi beste. Ertzaintzaren inguruan zuk aipatu dizkidazun gertakari zehatzak, berriz, batzuk ezagutzen ditut, besteak ez. Epaitegietan baldin badaude, ebatziko dira dagokionean. Auzi horien inguruan galdetzea nahi baduzu, ez dago inolako arazorik kasu bakoitzari buruzko informazioa eska dezazun, interesatzen zaizkizun auzi horiekin lotutako ahal bezainbeste informazio emango baitzaizu, eman daitekeena. Behin hori esanda, nik neuk eta Legebiltzar honek emakumeak Ertzaintzan izan beharreko presentziaren inguruan dugun jarrera, presentzia hori areagotzen joateko beharraren gaineko segurtasuna, eztabaidaezina da. Nik neuk defendatu izan dut jarrera hori, justizian zein eraginkortasunean oinarritutako arrazoiak tarteko. Hori da nire jarrera eta ez dut inola ere aldatuko. Edozein kasutan, gonbidapen garrantzitsu bat egingo dizut. Esan bezala, hilaren 21ean agerraldi bat dago. Bada, agerraldi horretan egotera gonbidatzen zaitut, bertan aztertzen ari garen auziaren inguruko askotariko azalpenak emango baititugu, Ertzaintzarekin lotuak guztiak ere, ez uneotan aztertzea ez dagozkigun funtzio publikoaren beste kolektibo batzuei buruzkoak. Eta diskriminazio positiboaren hain aurka baldin bazaude, galdera bat egingo dizute. Uneotan Gaztela eta Leóngo Gobernuan zaudete, eta, bertan, oso antzeko lanpostu-erreserba bat ezartzen duen lege bat dago indarrean, Udaltzaingoen Koordinazioko Legea. Zehazki, udaltzainen deialdietan, postuen % 20 arte bost urtetik gorako esperientzia duten tropa eta marinako militar profesionalei gordetzeko aukera ezartzen du. Bertan gobernatzen ari zaretela baliatuta, aukera hori kendu behar al duzue orain? Edo kasu honetan ez du axola? Izan ere, diskriminazio positiboko lanpostu-erreserba bat da aipatutakoa ere. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23648
12
117
11.11.2022
GORDILLO PÉREZ
PV-ETP
Galdera, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, administrazioen arteko gainjartzeak eta bikoiztasunak ezabatzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu andrea. Gaurkoan ere burujabetzaz, federalismoaz hitz egin da hemen, egiari zor, eta eskuzabalak izanda, zehaztugabetasun bat edo besterekin egin bada ere. Bada, guk administrazio onaz, eraginkortasunaz, efizientziaz eta erakundeen arteko kooperazioaz hitz egingo dugu. Sailburu andrea, zure sailak ba al du asmorik Euskadin lan egiten duten gainontzeko administrazioekin koordinazioa hobetzeko neurriren bat prestatzeko eta gainjartzeak eta bikoiztasunak ezabatzen laguntzeko?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23649
12
117
11.11.2022
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNUKO SAILBURUAK (Garamendi Landa)
Galdera, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, administrazioen arteko gainjartzeak eta bikoiztasunak ezabatzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburuok, legebiltzarkideok, Gordillo jauna, egun on. Gordillo jauna, zure kezka adierazten didazu Euskal Administrazioko maila desberdinen arteko eta bere sektore publikoaren arteko beharrezko koordinazioaren inguruan, azken helburua herritarrei zerbitzurik onena ematea izanik. Zurekin partekatzen dut interes hori goitik behera. Urrunago joan gabe, gure gobernu-programak ere bere jarduketa-eremuen artean du kudeaketa publiko garden eta arduratsuari eskainitakoa, eta, bertan, apustu argia egiten dugu erakundeen arteko elkarlanaren eta koordinazioaren alde Euskadiko administrazio-mailen politika estrategikoen alorrean. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu bezala, oso gogoan dut Gobernu honek hartutako konpromisoa bikoiztasunak saihestuko dituen Administrazio gertukoago, eraginkorrago, efizienteago eta erabilerrazago baten alde. Legegintzaldi honetan bertan defendatu dugu Legebiltzarrean Sektore Publikoaren lege-proiektua, zuk zeuk gaur planteatutako auziari heltzeko erremintak dagoeneko jasota zituena. Aipatu proiektuak, ondo dakizun bezala, Legebiltzarrak maiatzaren 12ko 3/2002 Legea (sic) onartzea ekarri zuen azkenean, eta, bertan, legearen zazpigarren artikuluan zehazki, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakunde arteko Batzordea sortzen da, besteak beste, balizko efizientziarik ezak, gainjartzeak eta bikoiztasunak aztertzea izango duena funtzio. Bada, uneotan, zuzentzen dudan saila aipatu erregelamendu-garapenean lanean ari da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23650
12
117
11.11.2022
GORDILLO PÉREZ
PV-ETP
Galdera, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, administrazioen arteko gainjartzeak eta bikoiztasunak ezabatzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea; eskerrik asko, Garamendi andrea. Uste dut 3/2022 Legeari egin diozula erreferentzia, sektore publikoarena hain justu. Garamendi andrea, nahiko ohikoa da enpresaburu batek, herritar batek edozein izapide egin behar duenean, udaletxera, foru-aldundira, Eusko Jaurlaritzara, eta, seguruenik, baita Gobernu zentralaren ordezkaritza batera, ministerioaren batera, joan beharra izatea. Bikoiztasunen zenbait adibide jarriko dizkizut. Itelazpi albo batera utzita, jada 40 urte bete dituen informatikaren-alorreko sozietate publiko bat daukagu, EJIE; bada, lurralde historiko bakoitzean informatikaenpresa bana ere badugu, Lantik, Izfe, Arabako Kalkulu Gunea; hori gutxi ez eta udal garrantzitsuetan ere informatika-enpresak ditugu, adibidez BilbaoTIK Bilbon. Zuk zeuk ondo dakizun bezala, foru-aldundien hiru enpresek, EJIErekin batera, zure sailean dena, ziurtagiri digital bat sortu dute: Izenpe. Bada, aurretik bagenuen jada NANaren ziurtagiri-digitala, bagenuen Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiri-digitala, eta, orain badugu Izenpe ere; bidez batez, sailburu andrea, seguruenik jakingo duzun bezala, Izenpek nolabaiteko kostua du erabiltzailearentzat, tartean irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzat. Nik uste dut bistakoa dela gainjartze ugari ematen direla, eragotzi eta zuzendu beharreko bikoiztasun ugari. Auzia aztertzeko egindako txosten gutxietako baten arabera, zuk zeuk ondo dakizun bezala −besteak beste, Legebiltzar honetan aipatu dugu−, soilik Euskal Autonomia Erkidegoan urtean sortutako gainkostuak… Txosten ospetsu batek ematen ditu datuok, tamalez Eusko Jaurlaritzako webgunetik desagertu zen txosten batek, baina, lasai, ez arduratu, Aragoiko Gorteetan guretzat kontserbatzen baitute, bertan duzue eskura nahi baduzue. Bada, txostenak jasotzen duenez, 2011n urteko gainkostua 400 milioi eurotik gorakoa izan zen, eta hori soilik bederatzi eskumen eta soilik Euskadiko zenbait udalerri adierazgarri aztertu zirela. Horrenbestez, pentsa dezakegu gainjartzearen kostua askoz handiagoa izan daitekeela. Auzi horiek alde batera utzita, egia da Euskal Sektore Publikoaren Legeak 7. artikuluan jasotzen duela zuk zeuk aipatu duzun erakunde arteko batzorde ospetsua sortuko dela, are, egiaztatu ahal izan dudanez, dekretu-zirriborro bat ere badago dagoeneko Irekian eskuragarri. Bidez batez, ni neu Euskal Sektore Publikoaren Legearen inguruko zenbait ideia ematen saiatu nintzen, zenbait hobekuntzairadokizun, euskal sektore publikoa pixka bat modernizatzeko zenbait aholku, baina azkenean ez zenuten bakar bat ere aintzat hartu. Kontuak kontu, batzordea abian jartzeko izapideak hasi dituzuela ikusi dudanez, sailburu andrea, noiz uste duzu hasiko dela batzordea lanean? Badaezpada, zenbait eginkizun aipatzen dizkizut aldez aurretik, batzordea lehenbailehen eta materiala eskuan lanean has dadin zenbait ideia ematen dizkizut. Lehen esan dizudan bezala, Euskal Sektore Publikoaren Legearen gaineko zenbait ideia ere eman nizkizun, baina ez zenuen bakar bat ere onartu. Hala eta guztiz ere, tematia naiz, eta badaezpada beste zenbait ideia emango dizkizut. Lehenik eta behin, auzi kontzeptual bat aipatuko dut. Ez da Administrazioa bere horretan helburu gisa hartu behar, erakunde autoerreferentzial gisa, baizik eta herritarren zerbitzura den erakunde gisa; ondorioz, herritarrei eta enpresei Administrazioa eskura jarri behar zaie. Bigarrenik, bikoiztasunen gaineko txostena aipatuko dut, nik uste baitut oso komenigarria litzakeela filosofia hori berreskuratzea, filosofia analitiko hori, eta, batez ere, aintzat hartzea zein den administrazio publikoek eragindako gainkostuaren kostu ekonomikoa, baita zertara bideratu ahalko litzatekeen ere. Azkenik, sailburu andrea, jardunbide egokien bi adibide jarriko dizkizut. Bai Andaluziako Juntan bai Madrilgo Erkidegoan etengabeko ebaluazioko instrumentuak dituzte. Ez Gobernuaren beraren autoebaluazioko instrumentuak, izan ere, hemen joera beti da egindakoa ontzat jotzea, baizik eta kanpoko ebaluazioko instrumentuak. Eta, batez ere, Madrilgo Erkidegoak zuzeneko kanal bat du partikularrek eta enpresek arazoen berri emateko, gainjartzeak, bikoiztasunak eta izan diren beste egoerak jakinarazteko. Andaluziako Juntan, berriz, bertako organismoak derrigortuta daude urtero bikoiztasunak ezabatzeko eta antzeko beste arazoei ekiteko hobekuntza-proposamenak aurkezteko. Kontsulta ditzazuen proposatzen dizuet. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23651
12
117
11.11.2022
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNUKO SAILBURUAK (Garamendi Landa)
Galdera, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari egina, administrazioen arteko gainjartzeak eta bikoiztasunak ezabatzeari buruz
Bai, eskerrik asko, Gordillo jauna. Bereziki zuri, hainbat eta hainbat iradokizun eta hainbat eta hainbat proposamen eta ideia bideratu dizkidazue eta. Eskerrik asko. Esaten dizudan moduan, saiatuko naiz apurtxo bat gehiago sakontzen Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakunde arteko Batzorde honetan. Izan ere, horren baitan hartuko dira-eta honelako erabakiak eta eztabaidatuko dira honelako gaiak. Oker ez banago, informazio guztia, zuk esan duzun moduan, eskura daukazu. Eta aukera izango zenuen dena begiratzeko, ze, dekretu-proiektuaren lehenengo onarpena egina dago. Beraz, gure asmoa da ahalik eta lasterren onartzea dekretua. Guk ere horretarako presa daukagu, zeren eta uste dugu erabat beharrezkoa dela. Egiazta dezakezun bezala, proiektu honetan seriotasunez lanean ari gara, batzordea ahalik eta azkarrean lanean hasteko moduan izan dadin. Nik neuk dekretua urte honen amaierarako prest izatea espero dut. Batzordea, jakina, instituzio-maila bakoitza zer zerbitzu edo ekimen aurrera eramaten ari den identifikatzen saiatuko da, ondoren proposamenak formulatzeko administrazioen arteko elkarlanaren, kooperazioaren eta koordinazioaren gainean, bai eta administrazio publikoen eta berau osatzen duten sektore publikoen antolakuntzaren eta funtzionamenduaren gainean ere. Behin hori esanda, Euskadiko hiru erakundemailek auziari erabateko leialtasunez heltzen diogula esatera ausartuko nintzateke, jarrera proaktiboarekin, eta, gainera, elkarlana bultzatzeko eta gure herritarrak zerbitzatzeko espirituarekin. Ondo esan duzun bezala, auzia erakundeak herritarren zerbitzura izatea da. Hori da helburua, eta, hain justu, batzorde honekin hobetzea dugu xede. Euskadin, gainera, gure egitura instituzional berezia dugu; are, gobernuen eta forualdundien arteko eskumen-gatazkak ebazten dituen arbitraje-batzorde bat ere badugu. Nik uste dut, zuk zeuk aipatu duzun bezala, Euskal Sektore Publikoaren Legearen garapenak administrazioen arteko funtzionamendua are gehiago hobetzen lagunduko duela gure egitura instituzional berezian. Hala izatea espero dut, benetan. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23652
12
117
11.11.2022
MARTINEZ AXPE
EH Bildu
Interpelazioa, Lore Martinez Axpe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan eraldaketa digitala egiteko falta diren STEM profesionalak bermatzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Eta egun on, Tapia Otaegi sailburua. Eta egun on guztioi. Munduan, merkatuan balio gehien duten hamar enpresen artean zazpi, hau da, hamarretik zazpi, enpresa teknologiko-digitalak dira. Eta lehenengo hirurek, Apple, Microsoft, eta Alphabet −Google-en matrizea dena− merkatuan duten balioa 6,6 bilioi eurokoa da. Alemania eta Frantzia, biak batera, elkarrekin, batuta, biek daukaten barne-produktu gordina baino handiagoa. 2021ean, mundu mailako enpresa baliotsuen ranking-ean egoteko, bai ala bai, lehian zegoena ez zen izan zein motatako negozioak beteko zituen ranking-aren lehen postuak. Rankingean negozio mota ezberdinetako enpresak egon izan ohi dira, baina teknologika digitalek, berriro ere, lehen postuak bete dituzte. Mundu mailako enpresa baliotsuen ranking-aren txapela teknologikek janzten dute berriro ere. Industria teknologiko-digitalak munduko ekonomian duen garrantziak eta posizio nabarmenak eraldaketa digitalak munduan edozein herrialdetan duen garrantzia eta izugarrizko eragina islatzen du. Eta Euskal Herria ez da salbuespena. Zehazki, Gaia klusterraren arabera, teknologia elektronikoen eta informazioaren industrien elkartearen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, informazio- eta komunikazioteknologiak, hau da, IKT sektoreak, barne-produktu gordin industrialaren % 7,5 sortzen du: 5.400 milioi baino gehiago fakturatzen dute, ikerkuntza eta garapenean, 145 milioi euro inbertitzen dituzte; 2.260 milioi euro esportatzen dituzte, eta 22.000 profesional baino gehiago ditu. Baina ZTIM, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak, ZTIM profesional kopuru hau ez da nahikoa. Askoz gehiago behar dira EAEn eraldaketa digitala egiteko. Eta zenbait datu emango ditut, dagoen ZTIM profesionalen gabeziaren inguruan. Europa mailan, Digital skill research txostenaren arabera, Europako enpresetan enpresa handien % 64 eta ETE-en % 56 arazoak izaten ari da IKT sektoreari lotutako lanpostuetan talentua aurkitzeko. Estatuan, Digitalizaziorako Estatu Elkarteak eginiko sektore teknologikoan hutsik dauden lanpostuen erradiografiatxostenaren arabera, 120.400 lanpostu hutsik geratuko dira. Txostenaren arabera, softwarearen garapenean 40.000 lanpostu daude bete gabe; sistemetan, hardware, datuen prozesatzeko zentroak, horretan, 25.000 profesional espezializatu behar dira. Zibersegurtasunean, adibidez, 24.000 lanpostu huts, bete gabe, daude. Eta beste hainbat gabezia, cloud teknologiak −hodeia−, telekomunikazioak, Big Data, adimen artifiziala, robotika eta abar luze bat. Txostenak aipatzen du betetzeko faltako diren 100.000 lanpostuetatik, Madrilek, Kataluniak eta EAEk 72.000 lanpostu beteko dituztela. Beste datu esanguratsu bat, eraldaketa digitalaren abiadura eta dakarren beharra adierazteko, Tech Cities 2021 txostenaren arabera ageri da. Eta esaten du teknologia profesionalaren eskaria bikoiztu egiten dela bi urtean behin. Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azpimarra jarriz gero, datuak ere ez dira batere itxaropentsuak. Gaia euskal klusterrak langile kualifikatuen falta sektorearen hazkundea geldiarazten ari dela aipatzen du. EAEn, urtean, 1.500 ZTIM profesional inguru falta dira, urtero, urtero. 2021ean enpresek 1.300 langile hartu zituzten, eta aurten beste hainbeste kontratatuko dira. Baina haien beharrak erabat betetzeko enpresek urteko bikoitza beharko luketela adierazi dute Gaia klusterretik. Horrela sektoreko enpresek 22.000 pertsona pasatxori ematen diote lana EAEn, eta kopuru hori etengabe hazten ari da. Baina erritmo biziagoan egin lezake profesional gehiago baleude. Zibersegurtasunaren arlo espezifikotik ere aipatu izan da EAEk 5.000 zibersegurtasuneko aditu behar-beharrezko dituela enpresen zibersegurtasuna babesteko, kontuan izanik, gainera, EAEn delitu informatikoek, Erkoreka sailburuak aipatu zuen bezala, % 80ko igoera izan dutela azken lau urteetan. Eta ZTIM profesionalaren gabezia izugarri honen aurrean, ZTIM arloko ikasketak aztertzea geratzen zaigu. Eta hemen ere datu kezkagarriak aurkitzen ditugu. Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia 2025ean ere irakur genezakeen teknologia hornitzaileek behar dituzten titulazio horien karreretan matrikulak jaitsi egin direla. Hau da, ZTIM bokazioak jaitsi egin dira. Gabezia horiek bereziki adierazgarriak dira emakumeen generoan. Emakumezkoek nahiago baitituzte zaintzarekin lotutako ikasketak, karrera teknologikoak baino. 2022ko uztaileko Eustateko datuek 2020-2021eko matrikulari dagokionez esaten dutena larria da, bai unibertsitatean, baita Lanbide Hezkuntzan. Hasteko, unibertsitate-ikasketen aukeraketak genero-estereotipoei erantzuten die oraindik. Oraindik lanbideek generoa izaten jarraitzen dute. Neskak zaintza ikasketetara, eta mutilak teknikoetara. 20 gradutan emakumeen presentzia % 25etik beherakoa izan zen, guztiak Ingeniaritzaren adarrekoak. Oro har, graduko tituluetan, letrak dira nabarmen nagusi. Gradu teknikoen aukeraketa ez da proportzionala lan-merkatuan dagoen eskaera eta beharrarekin. Beraz, zulo izugarria dugu ZTIM profesionaletan. Eta unibertsitateetan ere ez dago tendentzia nabarmenik ZTIM arloko ikasketak aukeratzeko. Eta emakumeen kasuan, gainera, egoera latzagoa da oraindik. Eta zerbait egin behar da laster, egoera honi buelta emateko. Eta esango didazu, Tapia andrea, ZTIM talentua sustatzeko zenbait lerro eta dirulaguntza dituzuela. Eta Urkullu Renteria lehendakariak Global Innovation Dayn ere aipatu zuen talentua erakarri eta atxikitzeko konpromisoa duzuela. Eta ondo dago konpromisoa izatea. Baina, talentua erakarri eta mugitzeko, lehenengo talentua eduki egin behar da. Eta datuek erakusten dute ez dagoela talentu nahikoa herri honetan, eta tendentzia, gainera, ez dela batere itxaropentsua. ZTIM harrobia sortu beharko genuke Gobernuaren sail ezberdinetatik, guztiak inplikatuaz; hezkuntza, ekonomia, enplegua, enpresa-ehuna bera ere aplikatu beharko litzateke. Futbolean, Reala, Athletic, Alavés eta Osasunak ere jokalarien kantera duten bezala, etorkizuneko bikaintasuneko futbolariak sortzeko, berdin-berdin industria teknologikoek ere etorkizuneko ZTIM profesionalak izateko. Kantera behar dugu. Neskamutikoek STEM arloan murgildu behar ditugu etorkizunean ZTIM profesional gehiago izateko, eta eraldaketa digitala nork egin izan dezagun. ZTIM profesional nahikoa ez badaude eta berriak sortzen ez baditugu, arazo handi baten aurrean gaude. Panorama hau da, eta gogoeta sakona behar du. Zer ari gara gaizki egiten, eta zer gertatzen ari da behar izugarria dagoen sektore batean? Inpaktu handiko lanbideak dauden sektorean, lan falta izango ez duen sektorean. Galdetu behar dugu zer gertatzen ari den unibertsitateko ZTIM fakultateak eta lanbide heziketa ikaslez lepo ez egoteko. Eta horregatik galdetzen dizut, Tapia Otaegi andrea, zer asmo duzu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu gisa, EAEn eraldaketa digitala egiteko falta diren ZTIM profesionalak bermatzeko?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23653
12
117
11.11.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Interpelazioa, Lore Martinez Axpe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan eraldaketa digitala egiteko falta diren STEM profesionalak bermatzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Martinez andrea. Eremu ekonomikoan digitalizazioarekin lotutako eraldaketa teknologikoak ardatz desberdinak ditu lan arloan, prozesuaren automatizazioaren ondoren sortutakoak. Hortik datozen datuen manejotik sortutakoak, eta baita ere lan-baldintzek eta merkatu desberdinek sartutakoak. Eta digitalizazioaren potentziala ondo aprobetxatzeko, bi gauza egin behar dira. Nahiko azpiegitura, IKTn inbertsioak egin behar dira, baina baita ere behar ditugu pertsonak, ondo aprobetxatzeko. Eta zentzu horretan bat nator hor arazo bat daukagula. Ez bakarrik hemen, Europa osoan dago arazoa talentuarekin, eta ez bakarrik IKTn inguruan, talentuan orokorrean. Zentzu horretan, gure politikak ere horretara bideratuta daude. 2020. urtean Europako Batzordeak esaten zuen digitalizazioak, teknologia digitalak onurak ekarriko dituela, bai, baina arriskuak ere hor daudela, ziberaktibitatea maltzurra denean, adibidez, aipatu duzun bezala. Baina digitalizaziora egokitzeko, ondo aprobetxatzeko, gauzak era askotan egin daitezke. Eta lehendabiziko ildoa hezkuntzatik dator. Eta Hezkuntzako sailburua hemen egonik, askotan lan egiten dugu elkarrekin, eta kasu honetan ere bai, eta berak mila lerro ditu zentzu horretan, gaztegaztetxoetatik hasi eta unibertsitatera heldu bitartean. Eta gaitasun horiek lantzen jarraitu behar dugu. La Comisión Europea en el año 2020 argitaratu du proiektu bat, izena duena Digital skills and jobs coalition. Eta, tartean, aipatzen du orokorrean biztanleekin lan egin behar dela, biztanle aktiboekin egin behar dela, IKT profesionalekin eta, orokorrean, hezkuntzan lan egin behar dela. Zertarako? Y dice: "formar a un millón de jóvenes desempleados para cubrir ofertas de puestos de trabajo digitales, apoyar el perfeccionamiento y reciclaje de población que ya es activa y que está en otros ámbitos, modernizar la educación y formación −y en eso creo que se está haciendo una labor muy importante desde el Departamento de Educación− y reorientar y hacer uso de la financiación disponible para apoyar las habilidades digitales". Zentzu horretan, gure sailetik zertan ari gara? Bost lan-lerro nagusi ari gara lantzen. Lehendabizikoa, bokazio teknologikoak sortzea eta sustatzea. Bigarrenean izango da ahalmen teknologiko horiek sustatzea eta indartzea, benetan orain ja lanean ari diren pertsona horiekin. Hirugarrena, upskilling edo reskilling esaten dena, hau da, dagoeneko badituztenak baliabide batzuk eta ezagutza batzuk, baina salto bat eman behar dutenak. Laugarrenik izango litzateke nolabait kolektibo desberdinetara inguratzea eta gogo hau sustatzea horrelako profesionalengan. Eta oso bereziak, azkenik, oso bereziak diren gai batzuetan profesional batzuk, profesional desberdinak sustatzea eta martxan jartzea. Zertarako? Ba, badirelako teknologia bereziak momentu honetan behar-beharrezkoak direnak industrian orokorrean. Zer ditugu martxan momentu honetan? Eta ez du esan nahi nahikoa denik, baina zertan ari gara momentu honetan? En cuanto a vocaciones tecnológicas, tenemos el Forotech en la Semana de Ciencia y la Tecnología organizada por la Facultad de Ingeniería de la Universidad de Deusto, por ejemplo, donde se pretende fomentar la investigación y la innovación tecnológica como uno de los pilares fundamentales. El programa Bikaintek, donde ponemos en marcha becas para todas esas titulaciones relacionadas con el ámbito STEM que después puedan incorporarse al ámbito laboral, con la posibilidad de contratar 224 personas en cuatro años. Parkeetan, parke teknologikoetan ere ekimen berezi bat dago Lanbide Heziketarekin, eta urtero 1.700 ikasleri bideratuta dago, eta hiru kanpusetan egiten da. Enpresa desberdinak pertsona gazteekin elkartzen dira, tailer teknologikoak eta bisitak eginez. Gainera, parkeetatik Inspira programara % 50eko mentoreak sartzen dira. Horrek zer esan nahi du? Nolabait zentroetan eta ikasle kopuru handi batera iristen garela pertsona bereziekin, parkeetatik. Neskak, kasu honetan emakumeak, neskak direnak, ze Bigarren Hezkuntzako neskak dira, nolabait erakartzeko STEMera. Gero, bai, con la Federación Vizcaína de Empresas del Metal, con Adegi, con SEA ponemos en marcha y venimos colaborando en lo que se llama industria eguna, Industria Erronka, que trata de acercar la industria y las posibilidades, no solamente de tecnologías de información y comunicaciones, a las personas, a los alumnos y alumnas que estudian 4.º de ESO y Bachiller, para presentarles las oportunidades que existen. En cuanto al fortalecimiento de las capacidades para la transformación digital de las plantillas en las empresas, para todas aquellas que necesitan reestructurar sus capacidades, existe un programa especial de competencias digitales profesionales que se ha puesto en marcha en julio de 2022. Es un programa que tiene como finalidad conceder ayudas para implantar el modelo que en su momento impusimos como programa piloto, el modelo Ikanos, de competencias digitales profesionales en las empresas de Euskadi. Barnetegis tecnológicos dirigidos tanto a empresas en general como a colectivos de profesionales en particular. El aseguramiento del upskilling reskilling a través de lo que denominamos enpresa digitala, que lo que tratamos es de llegar a utilizar nuevas tecnologías de información y comunicaciones en los procesos de negocio, sobre todo, en pequeñas y medianas empresas, y más dirigido a las pequeñas y micropymes que al resto, donde se empieza con el uso simple de Internet para el ámbito de negocio y se trata de formar a esas personas. Si hablamos de barnetegis tecnológicos, en este caso, también para esos profesionales e industrias que decíamos, tenemos ese modelo o esa metodología de learning by doing, es decir, ayudarles a mejorar a través de diferentes actuaciones. La metodología supone una inmersión en estas tecnologías en personas o en grupos de personas muy reducidos, entre 12 y 15 personas. Por tanto, también tratamos de que algo que se ideó en el año 2007 se vaya actualizando todos los años. En el cuarto de los ejes, en el de fomentar redes de profesionales para generar conocimiento y oportunidades, desde luego, tenemos una iniciativa denominada Indusmedia para marketing digital industrial, que es uno de los ámbitos donde en el DESI elaborado desde Orkestra más carencias podemos llegar a tener. Luego, a la vez que fomentamos la utilización de ese marketing digital, además, proporcionamos la formación necesaria. Conocerá usted muy bien, además, lo que son las euskal encounter, Gipuzkoa Encounter y Araba Encounter para la introducción… Podemos considerar que es para juegos, pero realmente estamos tratando de fomentar también desde edades tempranas las tecnologías de información y comunicaciones, iniciativas que en las décadas de los 80 ya se pusieron en marcha en países que son referentes para nosotros y que continuamos actualizando de forma permanente. Y en quinto lugar, en la de disponer de profesionales muy especializados en palancas críticas para el futuro de nuestra industria, hacemos especial referencia a la ciberseguridad y a la inteligencia artificial. Desde el Centro Vasco de Ciberseguridad se realizan diferentes actuaciones y, en concreto, mapeamos y promocionamos a todas las organizaciones educativas, tanto las que ofrecen formación reglada como no reglada, todas esas capacidades en formación específica en ciberseguridad. Y sabe usted que diferentes universidades y centros de Formación Profesional hacen un esfuerzo para formar tanto a formadores como a estudiantes. En cuanto a la inteligencia artificial, también desde BAIC pretendemos generar esas necesidades y actuaciones que nos permitan dar respuesta a las necesidades de nuestras empresas. Beraz, nik uste dut, egia da, oraindik asko dago egiteko, baina ari gara poliki-poliki iristen, osorik. Lehen Hezkuntzatik hasita, azkenean profesionaletara ere bai. Ze baditugu, gainera, pertsonak langabezian egon daitezkeenak edo momentu honetan enpresa batean daudenak lanean, eta agian etorkizunean beste behar batzuk izango dituztenak; eta hor ere ari gara hasieratik esaten upskilling, reskilling horretan nolabait pertsona horiek formatzen. Asko dago egiteko? Bai. Baina nik uste dut hori guztia, egin duzun analisi hori gure enpresek, gure Hezkuntza Sailak eta gure inguruak egina daukala, eta orain tokatzen zaiguna da horrelako baliabideak martxan jartzea eta, bueno, IKTak eta beste talentuak gure enpresetara eta gure gizartera eramatea. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23654
12
117
11.11.2022
MARTINEZ AXPE
EH Bildu
Interpelazioa, Lore Martinez Axpe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan eraldaketa digitala egiteko falta diren STEM profesionalak bermatzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Ekimen-zerrenda luzea aipatu duzu, Tapia andrea. Eta ekimenak ondo daude, ekimenak beti datoz oso ondo, baina ekimen horiek guztiak eta IKTetako profesionalak, STEM profesionalak, bermatu nahi baditugu txikitatik, harrobi hori egin behar badugu, nerabezaroa baino lehen egin behar ditugu gauza horiek guztiak. Parke teknologikoetan egiten direnak eta aipatu dituzun zenbait ekimen ondo daude, baina agian berandu datoz, bokazioak sustatzeko behintzat. Eta berretsiko dut lehen esan dudana. Talentua ondo dago, talentua mugi daiteke, baina talentua sortu behar dugu. Hor badago −eta Hezkuntzako sailburua hemen dagoela aprobetxatuko dut− STEM estrategia, aipatu duzu zuk ere bai. STEM estrategia izateko, estrategia bat izateko ikastetxe guztietan egin beharko zen, eta uste dut hori gaur egun behintzat boluntarioa dela. Orduan, batzuek aprobetxatzen dute eta beste batzuek ez dute aprobetxatzen. Horri estrategia deitzea uste dut larregitxo dela. Ekimen sorta batek eta ematen diren zenbait sarik ez dute estrategia osatzen. Horrek ez du bermatuko ez neskengan, ez mutikoengan bokazio horiek piztea. Ze, gehienbat da ikastetxearen araberakoa. Orduan, uste dut hor lanketa handiago bat gelditzen zaigula oraindik. Hor badago zuk aipatu duzun ekimen bat, Inspira STEM dena, eta parte naiz bertan, mentore gisa, eta ezagutzen dut pixka bat, ekimen oso-oso aberatsa da. Baina zer gertatzen da? Ikastetxe batzuetan bakarrik ematen da. Eta atrebitzen naiz esatera, gainera, gutxien behar duten ikastetxeetan agian. Orduan, hor bai daukagula ba, ez dakit, hausnarketa sakon bat egiteko. Ze gaur egun, 2022an gaude, 2022an uste dut teknologia digitalak eskubide bat direla. Eta eskubide diren heinean, ezin da izan, Hezkuntzatik ezin da izan zerbait boluntarioa. O sea, hori dena uste dut aztertu, landu eta beste modu batera egin beharko genukeela. Eta uste dut Gobernuari tokatzen zaiola sail desberdinak, lehen aipatu ditudanak, estankoak izan beharrean, elkarlanaz egitea, hezkuntzak, ekonomiak, enpleguak, elkarrekin lan egitea eta, benetan, talentu digitalaren estrategia bat egitea. Elkarrekin. Eta ez zuek bakarrik, ez bakarrik sailak; enpresak, komunikabideak ere inplikatzea, uste dut hor plan integral potente bat egin beharko litzatekeela herri honetan IKT eta STEM talentua bermatzeko. Horrela jarraitzen badugu, hemendik hiru, bost urtera gaur aipatu ditudan zifra guztiak harmarretik biderkatuko dira. Eta orduan ea zer egiten dugun. Eraldaketa digitala izan dezakegu nahi dituzuen zentro guztietan, baina pertsonak ez badaude, profesionalak ez baditugu, zertarako nahi ditugu? Orduan, horixe. Hori gelditzen zait esatea. Luzatzea Gobernuak hausnarketa egin dezala horren inguruan. Elkarrekin lan egin eta politika eraginkorrak eta eginkorrak definitu, estrategia eraginkor bat definitzeko. Ze, bestela, geldituko zaiguna da azkenean zientzia, berrikuntza teknologiko-digitalerako azpiegiturak, zentroak eta eraikin asko izango ditugula, baina hutsik egongo dira.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23655
12
117
11.11.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Interpelazioa, Lore Martinez Axpe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan eraldaketa digitala egiteko falta diren STEM profesionalak bermatzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Aipatzen zenuen estrategia eta estrategia eraginkorra. Estrategia badago, gustuko edo ez. Estrategia badago, eta estrategia partekatua, gainera, ez bakarrik sailen artean, baizik eta beste eragile batzuekin. Eta gero sakonduko dut pixka bat. Estrategia bat non iristen garen gazteengana, emakumeengana eta dagoeneko lanean ari diren pertsona horiengana eta langabezian daudenengana. Uste dut guztiak kontuan izan behar ditugula. Baina, baita ere esan behar da, hain erraza balitz, agian, gure arazoa bakarrik izango litzateke gaizki egiten dugula eta beste guztiok ondo egongo lirateke. Baina asuntoa da talentu falta, ez bakarrik teknologikoa eta zientifikoa, talentu falta Europa osoko arazo bat dela. Beraz, nik uste dut guztiok asmatzen dugula eta saiatzen garela ahalik eta estrategiarik egokienak sartzen. Eta esaten duzu ekimen asko baina… Eske ez da nahikoa hausnarketa bat egitea, egin diguzun bezala, hausnarketa aspaldian egina dago eta urtero-urtero berreskuratzen dugu eta aztertzen dugu. Baina hortik aparte ekimenak martxan jartzen dira, eta batzuetan arrakastatsuak izaten dira eta beste batzuetan ez. Orduan, egunean-egunean aritu behar gara horrelako arazo bati aurre egiten. Adibidez, aste honetan bertan Zientzia eta Teknologia Kontseilua izan genuen asteartean, eta bertan talentuari buruzko txosten bat aurkeztu zen, non parte ginen, Zientzia eta Teknologia Kontseilu horretan, Administrazioa, enpresak, zientzia, teknologia, unibertsitateak; beraz, partekatua da. Eta hor egiten zen analisi bat: zein da gure arazoa talentua orokorrean hemendik eta urte batzuetara izateko ez, orain bertan dugun arazoari aurre egiteko. Beraz, hausnarketa eta neurriak hor daude eta partekatuak dira. Eta berriro diot, jarraituko dugu egiten. Eta ez bakarrik guk, aipatzen nuen ekimen bat enpresek beraien arazoei aurre egiteko industria-erronka bezala. Nik uste dut ikaragarrizko lana egiten ari dela, alde batetik, definitzeko zer behar dauden, zer behar dituzte gure enpresek; bigarrenik, Lanbide Heziketa eta unibertsitateekin, Langune klusterrarekin −eta barkatu, sailburu, zure arloan sartzen ari naiz−, definitzeko ondo ze formakuntza behar diren hemendik etorkizunera. Hori ere, ariketa hori egiten ari da. Eta, aldi berean, orain ditugun ikasleak baita ere erakartzeko ditugun beharretara, inor kondizionatu gabe, baina behar horiei erantzunez. Eta, nola ez den nahikoa izango ditugun gazteekin eta dugun pertsonekin, ari gara, baita ere, Basque Talent sustapena martxan jartzen. Lehendakariak aipatu zuen irailean hemen bertan. Zergatik? Aipatzen nuen Europa osoan dagoen arazoari gure aldetik ere aurre egiteko. Agian, euskal profesionalak, kanpoan daudenak, batzuk erakar ditzakegu, eta baita ere erakarri ditzakegu munduan zehar dauden profesional garrantzitsuak eta ondo prestatutakoak gure enpresetara eta gure gizarteari nolabait onurak ekartzeko. Beraz, ez da arlo bakarra, baizik eta gai asko ditugu mahai gainean eta guztietan lan egin behar dugu. Hausnarketa egina dago, estrategia badago, eta saiatzen ari gara behin eta berriro estrategia hori hobetzen. Ze neurri bakar batek ez du hau konpontzen. Arazo handia daukagu. Eta berriro diot, ez da gurea bakarrik, gurea bakarrik balitz, kalte erdi baino ez. Guztiona da, eta guztiok Europan ari gara momentu honetan lehiatzen talenturik hoberena izateko. Eta horretarako herri bezala ere erakargarriak izan behar dugu, ze gure profesionalek, kanpoan daudenek edo kanpotik erakarri nahi ditugunek, ikusten gaituzte, zer baliabide ditugun, zer motatakoak eskaintzen ditugun, baina horretarako ere lehiakorrak izan behar dugu eta eskaintza egokiak egin behar ditugu. Beraz, hortik ere badugu zer egin. Martxan ditugu estrategia partekatuak, berriro diot, eta jarraituko dugu zentzu horretan. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23656
12
117
11.11.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, etorkizuneko hezkuntza-legean irakasle ez diren langileentzat aurreikusitako euskararen exijentziari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, sailburu jauna. Gaurkoan irakasle ez diren Hezkuntzako langileen inguruan galdetu nahi dizut, sarri gutxietsita eta ahaztuta sentitzen den kolektiboa. Izan ere, egia da batzuetan behar baino arreta gutxiago eskaintzen diogula. Garbitzaileez, sukaldariez, mantentzelanetako langileez, administrariez, zaintzaileez ari naiz, azken batean, egunerokoan hezkuntzak behar bezala funtziona dezan ahalbidetzen duten profesional horiez guztiez, ikusezina dirudien lana egiten duten langileak, gauzak okertzen direnean bakarrik azaleratzen den lana. Pixka bat bidegabeak gara langile horiei soilik horrelako egoeretan arreta eskaintzean, egiten duten lana guztiz ezinbestekoa denean. Irakasle ez diren profesionalak ere zentroen parte dira, hori da errealitatea. Eta horrela defendatzen dugu guk. Horregatik, oso garrantzitsua da zentroetako zuzendaritzetatik bertatik ahal den guztia egitea langileok zentro bakoitzeko hezkuntzakomunitatean integratzeko, bertako hezkuntzaproiektuan parte hartzeko. Horregatik, albiste ona iruditu zaigu irailaren 14an ezagutu genuen hezkuntzaarloko lege-aurreproiektuan auzia aipatzea. Izan ere, kasu askotan aipatu kolektiboa ahaztua izan bada ere, oraingoan testuan jasota dago. Arazoa, baina, zer zentzutan aipatzen den da. Tamalez, aipamenak legearen, Hezkuntza Sailaren eta Gobernuaren beraren benetako obsesiori erantzuten dio: langileak derrigorrez euskalduntzeko nahiari. "Irakasle ez diren langileen prestakuntza" izenburua duen 74. artikuluak, honakoa dio: "Irakasle ez diren langileei prestakuntza emango zaie beren zereginak euskaraz egin ahal izan ditzaten, kontuan hartuta ikastetxeko langile guztiak direla bertako hizkuntza-ekosistemaren parte". Ados gaude irakasle ez diren langileek ere osatzen dutela zentroko ekosistema, baina, langileok integratzeko irtenbide bakarra, benetan al da langileok euskara ikastera behartzea? Horregatik, sailburu jauna, honako hau galdetzen dizut gaurkoan: zer neurri zehatz ditu aurreikusita zuk zuzendutako sailak Hezkuntza Legearen aipatu artikulua garatzeko? Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23657
12
117
11.11.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, etorkizuneko hezkuntza-legean irakasle ez diren langileentzat aurreikusitako euskararen exijentziari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, sailburuok, legebiltzarkideok, egun on. Gil jauna, norbaitek Administrazio publikoan lan egitea erabakitzen duenean, jakin badaki eskubideak eta betebeharrak dituela; zerbitzari publiko izateak emandako eskubideak ditu, betetzen duen lanpostua edozein dela ere dituenak, baina herritarrekiko betebeharrak ere izan baditu. 10/1982 Legeak, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoak, argi eta garbi ezartzen du herritarrek euskara eta gaztelania ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela. Beraz, herriadministrazioek eta zenbait erakunde publiko eta pribatuk bermatu behar dute eskubide hori. Hori da aipatu legearen funtsezko oinarria. Eskubide linguistikoak herritarren eskubideak dira, eta, horrenbestez, administrazioei dagokie eskubideok betetzen direla zaintzea. Azken batean, legez, euskara zerbitzu-hizkuntza izan behar da herritarrekiko harremanetan, baina baita lan-hizkuntza ere Administrazioaren barne-komunikazioetan eta berezko jardunbideetan ere. Izan ere, herritarrak eurek hartutako hizkuntzan artatuak izango direla bermatzeko modurik eraginkorrena da euskaraz ere normaltasunez lan egiten duen herri-administrazioa lortzea. Hori lortze aldera, eta euskara egoera ahulagoan dagoenez, herri-administrazioek akzio positiboak ezarri behar dituzte euskararen alde. Hain justu, horixe da hezkuntza-arloko legeaurreproiektuaren 74. artikuluaren xedea: dagoeneko 40 urte betetzera doan lege bat betetzen dela bermatzea. Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Sailak, Administrazio publiko arduratsua den heinean, etengabe jarraituko du hezkuntza-familia osatzen duten kolektibo guztien hezkuntza-trebakuntza mailaz maila bultzatzen. Horren erakusle, azken hiru urteotan irakasle ez diren 90 langilek izan dituzte euskara ikastaroak egiteko baimenak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23658
12
117
11.11.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, etorkizuneko hezkuntza-legean irakasle ez diren langileentzat aurreikusitako euskararen exijentziari buruz
Eskerrik asko zure erantzunagatik, sailburu jauna. Zuk ondo jakingo duzun bezala, kolektibo hau oso kezkatuta dago auzi honekin, oso urduri. Ulertzen dut zuk diozuna, herritarrekin eta ikasleekin harremana duten langileek bi hizkuntzak jakin behar dituztela, kontua da, kasu honetan, ikasleekin ia-ia inolako harremanik ez duten kolektiboak ere badaudela, adibidez sukaldeko edo garbiketako langileak. Gainera, zuk ondo dakizun bezala, guk ez dugu irakasle guztiek euskaraz jakin behar duten ideia ere partekatzen, eztabaida hori askotan izan baitugu dagoeneko. Kontua da kasu honetan zuen obsesio linguistikoa are deigarriagoa egiten zaigula. Berriro errepikatuko dut: oso kezkatuta daude, profesionalok ez baitira bihar sartuko lanean, ez ziren ezta atzo sartu; lanean denbora mordoa daraman jendea da, eta lanean hasi zenean aipatu eskakizuna ez zen existitzen. Normala den bezala, orain oso kezkatuta daude euren etorkizun laboralarekin. Gainera, profesionalok euren lana bikain egiten jarraitzen dute, lehen bezain ondo garbitzen dute, lehen bezain ondo kozinatzen dute; horregatik, zer etorkizun izango duten jakin nahi dute, euskararen inposizio geldiezinak zer ekarriko dien jakin nahi dute zehatz-mehatz. Oraindik ere, izan bada nolabaiteko itxaropena profesional hauentzat. Aurreproiektua nahita denez lausoa, zehaztugabea, ikusteko dago oraindik ere aztertzen ari garen artikulua nola zertzen den azkenean etorkizuneko legean. Zertzen den moduaren arabera, kolektiboak etorkizun hobea edo okerragoa izango du, eta horregatik eskatzen dizugu behingoz garbi hitz egiten hasteko. Mailaz mailako trebakuntzaz hitz egin duzu zuk gaur; bada, trebakuntzak prestakuntza jasotzea esan nahi du, eta, mailaz mailakoa izateak, denboran zehar gauzatzen dela. Horrenbestez, ulertu nahi dut epe laburrean ez duzula planteatzen inolako neurri inposatzaile erradikalik hartzea. Nik behingoz oreka-jokoak egiteari uzteko ere eskatu nahi dizut, mundu guztia pozik uzten saiatzeari uzteko eta argitzeko ea nik egindako interpretazioak zuzenak diren edo aipatzen ari garen kolektiboko kideek are kezkatuago izateko arrazoiak dituzten. Eta horrela diot, antza, euskararen gaineko exijentzia bakarra ikasleek euren ibilbidea B2 mailarekin amaitzea izango delako, eta, gainontzean, zentro bakoitzak nahi duena egiteko aukera izango duelako bere proiektu linguistikoarekin, baina, aldiz, gero, 74. eta 75. artikuluak bezalakoak aurkitzen ditugulako ezustean, euskara jolas-orduetan ere inposatzen dutenak. Horiek horrela, ez nau harritzen jendea kezkatua izateak. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23659
12
117
11.11.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, etorkizuneko hezkuntza-legean irakasle ez diren langileentzat aurreikusitako euskararen exijentziari buruz
Gil jauna, gure ikastetxeetan atezaintzako, garbiketako eta sukaldaritzako eginkizunak eta lanak egiten dituen kolektibo batez hitz egiten ari gara. Guztira 719 profesional dira, eta horietako 171 langilek egiaztatuta dute dagoeneko lehenengo hizkuntza-eskakizuna edo altuagoa. Eskolak nagusiki D ereduan eskaintzen dituzten ikastetxe batzuez hitz egiten ari gara, hau da, euskara hutsez. Familien % 80k baino gehiagok aukeratzen duten eredu batez hitz egiten ari gara, familiek euren seme-alaben hezkuntzarako egokiena dela uste dutelako aukeratzen dutena. Euskararen erabilera bultzatzeko hizkuntzanormalizazio irizpideekin bat, aipatu plazek lehenengo hizkuntza-eskakizuna dute, dauden maila guztien artean txikiena. Hiru plazez soilik hitz egiten ari gara, atezaintzako eta zaintzako zereginak eta derrigortasun-data esleituta dituzten hiru plaza; hiru besterik ez. Herri-administrazioan azken urteotan langileak euskalduntzen egin diren ahaleginaren ondorioz, langile ugarik dute euskaraz lan egiteko gaitasuna maila batean edo bestean. Dena dela, oraindik ere hainbat tokitan, urte luzeetako inertziaren indarrez, gaztelaniaz jarraitzen da lanean. Bistakoa da Administrazio publikoa benetan elebiduna izatea nahi baldin badugu, gure bi hizkuntza ofizialak berdintasunean erabili behar direla, modu orekatuan. Eta bai, erabiltzeaz hitz egiten dugu, erabileran baitago edozein hizkuntzaren etorkizunaren gakoa. Hor dago erronkarik garrantzitsuena. Helburua gure Administrazio publikoko edozein postutan euskararen eta gazteleraren erabilera maila berean kokatzea da, benetakoa den maila berean. Horregatik, Hezkuntza Sailak langile guztien eskura jartzen du lanorduetan hezkuntza-trebakuntzako ikastaroak egiteko aukera, langileek euren lana egiteko oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten, bai eta euren lan-ingurunera egokitzeko ere. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23660
12
117
11.11.2022
ARRESE OTEGI
EH Bildu
Galdera, Ikoitz Arrese Otegi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntza Akordioa betez euskal eskola publikoa indartzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Bildarratz sailburua, Valentziatik eta Balearretatik ibili zara, eta beti da aberasgarria, lege bat osatzen ari garen honetan, gainontzeko erkidegoek dituzten hezkuntza-sistemak ezagutzea. Eta iruditzen zaigu ikasi duzun horretatik irakaspenak ekarriko dituzula gurera. Galdetu nahi dizut hezkuntza-komunitatea, baita Euskal Eskola Publikoko komunitatea, nahastuta dago, kezkatuta dago eta, beraz, Hezkuntza Akordioari jarraikiz zer-nolako neurriak hartzen ari zareten Euskal Eskola Publikoa indartzeko, aukera eman nahi dizut bide horretan hartzen ari zareten neurriak azaltzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23661
12
117
11.11.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, Ikoitz Arrese Otegi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntza Akordioa betez euskal eskola publikoa indartzeari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea. Arrese jauna. Joan den apirilaren 7an, Hezkuntza Hitzarmena sinatu genuenetik, Jaurlaritzak Legebiltzar honen mandatuak jaso eta leialtasun eta gardentasun osoz aritu gara legearen testu berria lantzen. Zure justifikazioan akordioaren literaltasuna aipatu didazu. Bai arrazoien azalpenean, bai lege-aurreproiektuaren bigarren artikuluan aipatzen den bezala, "protagonismoa, sarbide unibertsalaren oinarrizko (…) erreferentea". Eta hori da gure eskola publikoa. Aurreko astean, Hezkuntzak inoiz izan duen aurrekonturik handiena aurkeztu genuen Legebiltzar honetan: 3.477 milioi euro. Garai berri batean gaude. Orain, ikaslea sistemaren erdian jartzeko garaia da, hezkuntza-gaietan arreta jartzeko garaia. Orain, hezkuntzaz hitz egiteko garaia da, pedagogiaz, kurrikulumaz; ez da gatazkarako garaia. Gure eskola publikoa sendotu dugu, eta datorren ikasturtean gehiago sendotzen jarraituko dugu. Sendotu dugu, ez soilik hitzekin, baita ekintzekin, erabakiekin eta aurrekontuekin ere. Sendotu dezagun adostasunarekin.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23662
12
117
11.11.2022
ARRESE OTEGI
EH Bildu
Galdera, Ikoitz Arrese Otegi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntza Akordioa betez euskal eskola publikoa indartzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Bildarratz sailburua, ados gaude egiten dituzun adierazpenekin. Eta gaurkoan, berriz ere, apirilaren 7ko Hezkuntza Akordioa jarri nahi dut balioan, eta bere apologia egin nahi dut. Iruditzen zaigu, gainera, Hezkuntza Akordio horretan gure hezkuntza-sistemak behar duen eraldaketa egiteko nahikoa elkartzen gaituzten konfluentzia, harako nahiko adostasun topatu genituela. Eta bertan Hezkuntza Akordioaren espiritu horrek norabide bat zehaztu zigun, zehaztu zigun norabide bat hezkuntza-sisteman lokalagoa baterantz, eta hor adostasunak, kontsentsuak ditugu. Zehaztu zigun norabidea hezkuntza-sistema euskaldunago baterantz, baita inklusiboago baterantz eta baita pedagogikoki aurrerakoiagoa den sistema baterantz ere. Kontsentsuak lortu genituen. Eta baita, aipatu den bezala, euskal hezkuntza-sisteman Euskal Eskola Publikoak behar duen protagonismoa aldarrikatu genuen. Eta bertan ere nuklearra den gai bat adostu genuen, iruditzen zaigulako, lau alderdioi iruditu zitzaigun, elkarlanetik egin behar dugun bide bat urratu behar dugula, eta bide hori konfluentziaren, ikastetxe ezberdinen arteko konfluentziaren bidea dela. Konfluentzia hori da, gure ustez, fase honetan euskal hezkuntza-zerbitzu bezala definitu genuen forma, hemen zehazten delako ikastetxeek zer-nolako baldintzak bete beharko dituzten finantzaketa publikoa jasotzeko eta hor zehazten delako benetan balio publikoa zer ikastetxek izango duen eta zeinek ez. Gainera, betekizunez ikastetxeak berdintzen ditu eskubide eta betebeharrez euskal hezkuntza-zerbitzu horrek. Eta gure ustez horrek definizio ahalik eta zehatzena izan behar du etorkizuneko aurkeztuko zaigun hezkuntza-lege horretan. Hori bai da Hezkuntza Akordioan lortu genuen kontsentsu historikoa konfluentziarako, eta, beraz, euskal hezkuntzazerbitzuaren sorrera. Honetaz gain, Euskal Eskola Publikoaren Kontseilua sortzea adostu genuen eta baita kontseilu horrek eskola publikoaren plan estrategikoa zehaztea ere. Eta zergatik adostu genuen hori? Ba, besteak beste, badakigulako eta ponentziatik pasatu ziren hainbat eta hainbat adituk hori esan zigutelako ere, euskal eskola publikoa dela gaur egun desabantaila egoera bizi duena. Eta gure ustez gure buruari egiten diogun galdera da: zer behar du Euskal Eskola Publikoak kalitatean jauzi bat emateko? Gure ustez hiru gako nagusi bete behar dira eskola publikoak salto bat eman dezan. Lehenik eta behin, segregazioarekin bukatzeko neurri estrukturalak hartu behar ditugu. Eta horretarako estrategia sendo bat markatu behar da. Hezkuntza Sailak beste eragile batzuekin batera ari da lan horretan, eta, beraz, guk ere hori babesten dugu. Bestetik, bigarrenik: eraldaketa pedagogikoan jauzi bat emateko urratsak eman behar dira. Eta horretarako beharrezko baliabideak eta tresneria nahikoa behar du prozesu honek. Prozesu gradual bat izango da. Eta guk horren aldekotasuna ere adierazi nahi dugu. Eta bestetik, hori guztia egikaritzeko inbertsioak behar dira azpiegituretan. Beraz, desabantailan, azpiegituretan ere desabantailan dagoen eskola publikoak beharrezkoak dituen inbertsioak behar ditu, ba, azpiegituretan ere urrats bat emateko. Milaka pertsona irten ziren iragan larunbatean Bilboko kaleetara. Euskal Eskola Publikoaren alde metatu zen indar hori guztia ere baliatu dezagun prozesu honetan, lege honen osaketa horretan. Eta horretan egingo dugu guk indarra. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23663
12
117
11.11.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, Ikoitz Arrese Otegi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntza Akordioa betez euskal eskola publikoa indartzeari buruz
Arrese jauna, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoaren alde egiten duen apustua irmoa da eta horretan ez dago zalantzarik. Maiatzaren 26an euskal sare publikoaren ardatz estrategikoen modernizazioan eta indartzean aurrera egiten jarraitzeko akordio bat sinatu genuen eragile sindikalekin. Ikasturte honen hasieratik, berrikuntza-arduradunaren figura sortu dugu gure zentroetan. 900 profesional baino gehiagoko errefortzu batez ari gara. Aholkularien eta orientatzaileen kopurua ere areagotu dugu, 107 profesional berrirekin. Sortutako plazak, gainera, egiturazko plaza bilakatu ditugu. 2023ko plantilla 24.780 plazakoa da, 2022koa baino 1.354 plaza gehiago. Pedagogia terapeutikoko irakasleen kopurua % 6,3 areagotu dugu eta % 7,9 hezkuntza-laguntzako espezialistena, hau da, profesional gehiago ditugu hezkuntza-behar bereziei aurre egiteko. Guztira 3.570 profesional ditugu inor atzean geratzen ez dela bermatzeko. Eragile sindikalekin ratioak pixkanaka murriztea ere adostu dugu hurrengo ikasturterako. Gure irakasleen egonkortasunaren alde egin dugu apustu. 7.000 plaza baino gehiago deitzeko prozesu betean ere bagaude, eta, horri esker, behin aukeraketa-prozesuak amaitzean, bitarteko irakasleen tasa % 2 ingurura murriztu ahal izango dugu. Onarpen-dekretu berria onetsi berri dugu Gobernu Kontseiluan −en el sentido que usted mismo ha mencionado−; hala, dekretu berriak aukera emango digu ikasle zaurgarrienen eskolaratzea pixkanaka eta progresiboki orekatuagoa izan dadin hezkuntza-sareen artean. Eskola Publikoa indartzeko hitzak eta ekintzak dira. Honakoa ez da gatazkarako unea. Hezkuntza-itun bat sinatu berri dugu. Hartutako konpromisoak betetzen ari gara. Ematen ditugun pauso guztien gaineko informazioa ematen ari gara puntualki eta gardentasunez. Horregatik, gauza bakarra eskatzen dugu: hezkuntza-itunarekiko erantzunkidetasuna. Hezkuntza Sailak lan handia du aurretik, eta, egin, egingo du. Eskola publikoa baliabidez hornitzen jarraituko dugu, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak. Horrela dela frogatzen ari gara, eta zuk zeuk ere badakizu. Hori bai, itunpeko sarearekin lortutako akordioak ere mantenduko ditugu −auzi garrantzitsua da oso−, zertarako eta euskal hezkuntzak ekitatean eta kalitatean aurrerapausoak ematen jarraitzen duela bermatzeko, ikasle guztien eta familia guztien zerbitzura. Berriro errepikatuko dut: hartutako konpromiso guztiak betetzen ari gara. Gure konpromisoak gure ikasleentzat onena bilatzera bideratuta daude beti. Ikasleak dira beti muina. Erantzunkidetasuna bakarrik eskatzen dugu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23664
12
117
11.11.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, ospitaleetako larrialdien egoerari buruz
Egun on denoi. Sagardui andrea, normala da ospitaleetako lan-karga areagotzea, baldin eta lehen arretan zailtasunak baldin badaude kontsultak lortzeko edota etenik gabeko arreta-guneak itxita, erdi itxita baldin badaude. Uda-sasoian salatu genuen ospitaleetako larrialdien egoera. Esan genuen beraien lan karga % 35ean areagotu zela eta orain, udazkenean, azaleratzen ari da, komunikabideetan agertzen ari da. Eta egoerak, konpondu beharrean, okerrera egin du. Baina gainbehera hau ez dator pandemiaren ondorioz; pandemia aurretik ere, gogoratu, Gurutzetako larrialdietakoak mobilizatzen ari ziren, beraien lan-kargagatik, profesional gabeziagatik, pazienteek egiten zituzten itxaronaldiagatik, pazienteak pasilloetan artatzen zituztelako… 45 box-gune dituzte, eta pasilloetan artatzen dituzte, eta, zehazki orain, hori egunero-egunero gertatzen ari da. Eta artatze arinetan ere, pazienteek hiru orduko itxaronaldiak dituzte. Urte gehiegi arazoa usteltzen. Gogoratu, Txagorritxuko larrialdietako egoera salatu genuen, Santiagokoarekin bateratzerakoan, jada, bateratu aurretik, jada 10 eta 12 medikutako karentzia zuten, profesionalak 17 orduko lan-txandak egiten ari ziren eta, hurrengo egunean ere lanera sartu behar izaten ziren. Orain, Usansoloko ospitaleko larrialdietako medikuek salatu dituzte eskaintzen ari zaizkien kontratuak, kontratu mistoak. Donostiako larrialdietan, familia-medikuak kontratuak eteten ari dira eta lehen arretan birkokatzen ari dira. Eta badakizue, lehen arretako egoera ez da konponduko ospitaleetako medikuak lehen arretan birkokatuz. Por cierto, ospitaleetako gainerako eremuetako familia-medikuei ere kontratuak eteten ari dira eta lehen arretara bideratzen ari dira. Ospitaleetako larrialdien egoera ez da konpontzen partxeoekin, lehen arretako egoera ez da konpontzen partxeoekin, Osakidetzako egoera ez da konpontzen partxeoekin. Premiaz egiturazko neurriak behar ditugu, edo, beste era batetara esanda, muinera joan behar gara. Arazoaren muinera, bai ospitaleetan eta bai lehen arretan. Beraz, zein neurri hartuko duzu, Sagardui andrea, ospitaleetako larrialdien egoera konpontzeko?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23665
12
117
11.11.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, ospitaleetako larrialdien egoerari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, legebiltzarkideok, sailburuak, egun on guztioi. Urtean zehar, arrazoi ezberdinen ondorioz, une batzuetan arreta eskaera gehiagotu egiten da ospitaletako larrialdi-zerbitzuetan. Eta hori, urtean zehar, une desberdinetan errepikatu egiten da. Metaketa horrek larritasun gutxiko egoeretan erantzuteko denbora luza dezake, eta egoera horiek atzeratu egin daitezke. Baina larritasuna duten egoerak, benetan premiazkoak direnak, lehentasun osoz artatzen dira. Beste une batzuetan, aldiz, eskaerak nabarmen egin du behera. Zerbitzuen antolaketa ez da egiten alderdi horiek erreferentziatzat hartuta, ez goitik, plantillak gaindimentsionatuz, ez behetik, murriztuz, baizik eta epe luzeagoko eskariaren bilakaeratik, beti ustekabeko egoeretarako estaldurak aurreikusiz. Une honetan, 2021eko urritik 2022ko urrira eta 2018ko urritik 2019ko urrira bitarteko aldietako larrialdi kopurua alderatuz gero, igoera globala ikusten da, ohikoa. Ohikoa da urtez urte hori gertatzea. Egoera hori, batez ere, hirugarren mailan gertatzen da. Larrialdietako hirugarren mailan, ospitale-eremukoak baitira, eta hurrengo 60 minutuetan arreta behar dutenak. Larrialdiak ugaritu egin dira, baina horren arrazoia ez da lehen mailako arretaren egoera. Hala ere, Osakidetzak etengabe aztertzen ditu eskaria eta baliabideak, beharren eta arreta lehentasunen arabera antolatzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23666
12
117
11.11.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, ospitaleetako larrialdien egoerari buruz
Begira, Sagardui andrea, ospitaleetako larrialdietan gertatzen ari denak ez dauka zerikusirik sasoi zehatz batekin. Jada, hilabete guztiak, zoritxarrez, berdinak bilakatzen ari dira, eta egiturazko arazo bilakatzen ari dira. Eta horren aurrean zer egiten duzue? Bada, orain arte egin duzuena, salbuespeneko neurriak izan daitezkeenak planteatzen dituzue, momentu zehatz batean hartu daitezkeenak, baina salbuespen-neurria normaltasuna, egunerokoa bilakatzen ari zarete, eta horrek bakarrik ekarri duena eta ekartzen ari dena da egoera okertzea ospitaleetako larrialdietan. Portzierto, orain komunikabideetan neurri izar bezala iragartzen ari zarete 2021ean etxe honetan EH Bilduk proposatu zuena, ezezkoa eman zeniotena. Portzierto, guk bakarrik ez genuen planteatzen mediku eta erizainentzat, baizik eta kategoria guztientzat. Eta badakizue neurri hori ongi dagoen arren, ez dela nahikoa, beste neurri batzuk ere behar ditugulako Osakidetzako egiturazko arazo hau konpontzeko, ezinbestean profesional gehiago behar ditugulako eta horretarako planifikatzen hasi behar delako, kontratazio eredua aldatu behar delako, bai edo bai, lan-baldintza egokiak, egonkorrak eta iraunkorrak eskaini behar direlako eta ezin delako etengabe aritu zulo bat estaltzeko beste zulo bateko tapoiak erabiltzen. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23667
12
117
11.11.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Interpelazioa, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, jai-giroan gertatzen diren eraso eta bazterketa-egoerei aurre egiteari buruz
Eskerrik asko. Egun on guztioi. Berdintasun Legearen lanketa testuinguru politiko honetako erronkak aurretik genuen testuan aldatu edo berriak sartzeko prozesua luzea izan dela badakizu zuk zeuk, Artolazabal sailburua. Entzuketafase zabal batekin burutu genuen. Euskal Herrian guztiz inplikatutako eguneroko erronken gainean anbito ezberdinetatik hausnarketa eta proposamenak egiten ari diren feministen indarra ere batzen saiatu ginen. Batzuek uste duten arren beraien kongresuak Euskal Herrian egiten diren lehenak direla, ekonomialari feministek, adibidez, aspalditik zeramaten elkartzen eta espazio ezberdinak zabaltzen gaiaz ekarpenak egiteko. De hecho, baliatu nahiko nuke momentu hau balioan jartzeko eta eskertzeko askotan instituzioetatik honelako ekimenen edo lanketen beharrik ikusten ez genuenean, mugimendu feministak abiatutako prozesu edo eskainitako zerbitzuak. Jai-giroan izaten diren desparekotasun- zein indarkeria-egoerei dagokienez, ezin aipatu gabe utzi mugimendu feministak erasoei erantzuteko sustatutako protokoloak, pixkanakapixkanaka txosna-guneetan sartu zirenak. Eta gerora, gaur, adibidez, Emakundek landutako gida batean ongi jasotzen dena honetan bertan. "Elkarrekin askoz hobe" esaten du testuak, baina agian oraindik batzuek ez dute ulertu nahi. Legean bertan agertzen denaren inguruan, eta jai-giroari dagokionez, azpimarratu nahiko nituzke legeak jasotzen dituen hauek: 25. artikuluak, zehazki bere lehenengo puntuan, kultura-jarduerei buruz hitz egiten duenean, esaten du euskal administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, behar beste neurri hartu behar dituztela, bai sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-jarduera guztietan. Lege honen ondorioetarako kultura jardueratzat hartzen dira, besteak beste, artistikoak, jai-giroan egiten direnak, oroitzapenezko kirol-jarduerak eta euskararen hizkuntzanormalizazioaren arloan egindakoak. Debekatu egiten da gune publikoetan emakumeak gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egitea. Eta emakumeen kontrako indarkeria matxistari dagokionez, xedapen orokorretan aipatzen da indarkeria egitezkoa zein ez egitezkoa izan daitekeela. Eta bitartekoak izan daitezkeela fisikoak, psikologikoak edo ekonomikoak, mehatxuak, larderia eta hertsapena barne, baldin eta horren ondorioa min, sufrimendu edo kalte fisiko, sexual eta abar sortzea bada. Eta hori guztia kontuan izan gabe alor publikoan edo pribatuan gertatzen den, batak zein besteak balio duelako. Horren barnean sartzen dira, eta berriro ere hor agertzen da, jai-espazioak. Orain, besteak beste, lege hau martxan jartzea tokatuko zaigu. Argi dago indarkeriaren irakurketa orokor honetan bi aspektu ezberdin nabarmendu behar ditugula jai-giroari dagokionez. Alde batetik, eraso sexistak beraiek. Uda honetan, adibidez, nabarmentzeko modukoa iruditzen zaigu substantzia kimikorik ez zeukaten, baina kontrol sexuala sortzerako bidean egin ziren xiringen bidezko erasoak. Eta, bestetik, jai-giroan parte hartzerako ematen diren arazoak. Hondarribia, Irun edo Basauri, adibidez, aipatu genitzake. Bi ildo horiei dagokienez, aipatzen genuen moduan, badago mugimenduak berak sustatu duen norabide bat. Lehenari aurre egiteko argi eta garbi protokoloen bidez. Urteak daramatzate, esaten genuen bezala, sortzaile izan dira, eta orain gida oso interesgarri bat landu zuen Emakundek Eudelekin batera, besteak beste, honako hau dioena: "En las ideas clave para la atención de las agresiones machistas a la hora de recomendar, recomienda algunos recursos". Recomienda. Y ahí también habla de los puntos de información. En las ideas clave para la atención de las agresiones machistas dice que es muy importante asegurarse de que la o las personas involucradas en esta tarea tienen el manejo suficiente de las orientaciones para actuar en estos casos, de las orientaciones que devendrían de un protocolo mancomunado entre las personas que lo vayan a llevar a cabo. E importante: la decisión de lo que debe hacerse es siempre de quien ha sufrido la agresión, y que no tome una decisión de denunciar en ese momento no significa que no haya sufrido una agresión o que no sea grave. De hecho, gure Berdintasun Legean ere esaten dugu salaketa beharrik ez dagoela, salaketa judizial beharrik ez dagoela erasoaren biktima izan dela aitortu eta, beraz, baliabideetara heldu ahal izateko. Eta kasu honetan aipatu nahiko genuke oso larria iruditzen zaigula Algortan, azaroaren 3an, mugimendu feministako kideak deklaratzen ikusi behar izatea, zergatik eta emakume erasotu bat babesteagatik. Eta guk gaur, hemen, baliatu nahi genuen momentu hau gure besarkada eta babes guztia helarazteko, ezinbestekoa delako ulertzea gida horrek dioena: ardurak konpartituak dira eta bideak ezberdinak ere izan daitezke. Protokolo horren sozializazio eta, bereziki, eremu ezberdinetako pertsonekin lanketa egiteko asmorik dago orain, sailburu andrea? Uste dut aipatutako egoerak argi erakusten duela material ona daukagula, baina elkarlanerako politika ere erakutsi behar zaiela batzuei. Eta, bestalde, aipatu nahi ditugu ere, bueno, aipatu ditugu uda honetako hainbat gertakizun, baina horietan zentratu baino, guk heldu nahi diegu honelakoei aurre egiteko Emakundek berak egin zuen ikerketaren lanaren ondorioei. Euskal Autonomia Erkidegoko herrietako jaietan emakumeen parte hartzea sustatzeko estrategiak aipatzen genituen, gainera, interpelazio hau sartzerako garaian. Eta hemen, estrategiei dagokienez, besteak beste, aipatzen du lotura zuzena dutela beste eremu sozial batzuetan gertatzen diren aldaketa-prozesuekin, jai-giroan ematen direnak. Eraldaketa-prozesuen inguruan ematen diren kontakizunetan agerian geratu denez, emakumeen eta indarreko genero-sistemaren eredu hegemonikoa da indartzen dena. Beraz, hortik ateratzeko badaude moduak, badaude egiteko ideiak. Eta hemen barnebiltzen dira horietako batzuk. Besteak beste, esaten da udal mailako esku hartzeko eremu guztietan eta, batez ere, jaien arloan berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa hartzea dagokiela instituzioei, jarrera irmo batekin atera behar dugula. Jaien inguruan herritarrengandik sortzen diren aldaketa-eskariak entzutea eta guztiei arreta ematea proposatzen du. Eta aldaketa bideratzeko estrategia eta metodologiak babestea. Estrategia eta metodologia horiek eskuratzea edo eskura ematea dagokie instituzioei, eta hor elkarlana proposatzen da udalerri, eskualde, foru-aldundiko teknikarien artean, baina baita ere herriko hainbat eragileen artean ere. Hori da gida honek zekarrena. Eta amaitzen zuen esaten erronka horietan behar-beharrezkoa dela herritarren inplikazioa, auzolana eta aniztasunerako errespetua sustatzea. Eta behar-beharrezkoa dela, jaietan berdintasuna lortzera bidean, erronka ugari hauei aurre egiteko, guztien gainetik ezinbestekoa dela gizonei eta emakumeei loturiko genero-rolak eraldatzea eta berrasmatzea. Eta hortik asko egiteko duela instituzioak. Hau guztiz lotuta dago edo guztiz lotzen zaio Berdintasun Legeak aipatzen duenarekin. Martxan, proaktiboki, jartzeko momentua da. Guk salatu dugu −eta aurrekontuen agerraldian hala mahaigaineratu genizun− aurrekontu hauetan Emakunderen aurrekontua izoztu izanak egun dituen erronkei aurre egiteko baliabiderik gabe utziko lukeeen beldur ginela. Gaur legearen atal txiki bat ekarri dugu, jaiei dagokiena, baina lan itzelezkoa dena oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta jakin nahi genuen martxan jarri nahi izan duzun lidergotza berri horrekin horri heltzeko edo horri helduko dion eta zer egiteko asmoa duzuen. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23668
12
117
11.11.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Interpelazioa, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, jai-giroan gertatzen diren eraso eta bazterketa-egoerei aurre egiteari buruz
Señora presidenta, señorías, buenos días a todos. Etxebarrieta andreak interpelazio honen bidez ekarri digun auzia ez da berria. Aurretik ere landu dugu. Gainera, komunean puntu asko ditugula uste dut. Eta garrantzitsua deritzot bat egiten jarraitzea. Pentsa, 2005eko euskal legean ari ginen dagoeneko auziok lantzen, arlo honetan Estatuan onartutako lehena, jaiekin eta kulturarekin lotutako zenbait artikulu espezifiko promulgatu zituena. Behin aipatu legea onartu eta gero, Ganbera honek beste ekimen ugariren bidez ere jorratu zuen auzia. Legebiltzar honek, adibidez, 2018ko urrian egin zion deia Emakunderi txosten bat egin zezan emakumeen parte-hartzea ahalbidetzeko jaiak egokitu dituzten euskal udalerrien inguruan. Txostenaren helburua argia da: bederatzi euskal udalerritan jai tradizionaletan izandako aldaketaprozesuak aztertzea, aintzat hartuta Euskadi bertako zein kanpoko beste udalerri askorentzat aldaketa bultzatzeko eredu izan direla, ez soilik indarkeriarekin lotutako auzietan, baizik eta emakumeen benetako parte-hartzeari dagokionez ere. Indarkeriaren auziari heltzeko modu jakin bat izan dugu guk, baina guretzat ere garrantzitsua da oso guztiok jaiak espazio publikoan askatasunez bizitzeko gai izatea. Txostenak gakoak eta estrategiak identifikatu ditu, eta guk jai mota horien eraldaketa-prozesuari ekiteko orduan erabilgarriak izango direla espero dugu, bai partaidetzari dagokionez, bai elkarrizketari, bai eraldaketa sozialak eta kulturak bultzatzeko prozesuetan adostasuna bilatzeko orduan, ezinbestekoak baitira guztiz. Eusko Legebiltzarraren mozioa emakumeen parte-hartzea bermatzen ez duten jai edo ospakizunak dituzten euskal udalerriei dei bat luzatuz amaitzen zen, zehazki, herritarrekin batera aldaketa-prozesuak bideratzeko elkarrizketa- eta hausnarketa-dinamikak martxan jartzea proposatu zitzaien. Txostenak, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatutako zenbait prozesu esanguratsuren indarguneak eta ahulguneak identifikatu eta deskribatzen ditu. Azterketak beste udalerri batzuentzat eredu izan litezkeen jardunbide egokiak hautatzen ditu, eta hobetzeko moduko alderdiak nabarmentzen ditu, edo inplikatutako administrazioek indartzeko modukoak. Jaien testuinguruan, emakumeek osotasun eta askatasun osoz parte-hartzea bermatzeko eraldaketa sozialak, askotariko estrategiak eta ekintzak barnean biltzen ditu sarri, adibideak ugariak dira kasu askotan. Pentsa, badira lasai-lasai abiatzen diren eta denboran gehiago luzatzen diren prozesuak ere. Baita 40 urte ere, Gernikako Marijesiak abesbatzako taldearekin gertatu bezala. Bada, azkenean, urte asko eta gero, foru-hiribilduko taldeak 2018an lortu zuen lehen aldiz emakume bakarlari batek abesteko aukera izatea. Badira aktibatu eta, herritarren eskaera eta zenbait zirkunstantzia tarteko, azkar batean konpontzen diren prozesuak ere, Tolosako alardea kasu. Eta badira krisi edo gatazketatik sortutako prozesuak ere, aldizka pizten edo itzaltzen direnak eta inoiz behin betiko konpontzen ez direla dirudienak. Aldiz, bidean aurrerapenak ematen dira. Bilakaera horren adibide da, adibidez, azken urteotan Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordeak izandako bilakaera. Bada, jardunbide egokiok utzitako irakasgaiak aintzat hartuta, emakumeen parte-hartzea sustatzeko zenbait gomendio ondorioztatzen dira. En primer lugar, subrayaría la necesidad de adoptar un compromiso firme a favor de la igualdad en todos los ámbitos de actuación del ayuntamiento, y, específicamente, en el festivo. Se necesitan compromisos a favor de un modelo festivo más participativo e igualitario, para que todas las personas tengamos la oportunidad de gozar en libertad y sin miedo. Se necesitan compromisos para escuchar y responder a las peticiones de cambio realizadas por la ciudadanía en torno a las fiestas. Por ello, debemos crear espacios para el análisis, la reflexión y la actuación colectiva en torno al modelo festivo, basándose especialmente en la visión de género. Nik udal-jarduera guztietan berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa hartzeko beharra nabarmenduko nuke, eta, zehazki, jaien arloan. Jaieredu parte-hartzaileago eta berdinzaleago baten alde lan egiteko konpromisoak, pertsona guztiei askatasunez eta beldurrik gabe gozatzeko aukera emango dien jai-eredua. Herritarren artean jaien inguruan sortzen diren eskariak entzuteko eta aintzat hartzeko konpromisoak. Horrek guztiak jai-ereduaren analisirako, hausnarketarako eta jarduketa kolektiborako espazioak sortzera eraman behar gaitu, bereziki genero-ikuspegian oinarri hartuta. Behin pandemia igarota, beharrezkotzat jo genuen jaiei begirako gida prestatzea, jakin baikenekien herritarrek parte-hartzeko gogo bizia zutela; beharrezkotzat jo genuen ahal bezain azkar gida martxan jartzea, guztiok jaiez askatasunez gozatzeko aukera izateko. Ondoren, ziztaden kontua agertu zen. Eta gida eguneratzea erabaki genuen, alarma-egoera bat sortzen ari zela eta eman beharreko erantzuna koordinatzea beharrezkoa zela iritzita. Herrietako jai guztietan egin beharko lirateke diagnostiko propioak berdintasun-arloan nola hobetu jakiteko, beharrezko eraldaketak nola bultzatu jakiteko. Noski, konpromiso hori maila lokalera eraman behar da, bai arlo soziala bai instituzionala aintzat hartuta. Eta, jakina, Emakunderen babesa eta laguntza jasota ere, tokian tokiko udalak dira lan hori egin behar dutenak. Era berean, koordinazio-lana bultzatu behar da. Zuk zeuk esan duzu, eraldaketa honetan inplikatutako agente guztien elkarlana beharrezkoa da. Horrek ideiak, prozesuak, eztabaidak partekatzea ahalbidetu behar digu, jai-ereduaren inguruan eta bertan eskuhartzeko moduaren inguruan elkarrekin eta era transbertsalean hausnartzeko aukera eman behar digu. Gainera, beharrezkoa da udalen eta forualdundien eta erakunde autonomikoen arteko koordinazioa sustatzea. Eudel, Berdinsarea, Eusko Jaurlaritza, Emakunde, Arartekoa bezalako erakundeok koordinatu beharra dugu arlo honetan, emakumeek jaietan duten partaidetzaren jarraipena egiteko prozesuak, diagnostikoak finantzatzeko, finantzaketa lortzea errazteko. Beharrezkoa da ebaluazio bat egitea. Lehendabizi, diagnostiko bat; gero, gertatu denaren inguruko ebaluazio bat, hartu ditugun neurrien ingurukoa, eraginkorrak izan diren edo ez jakiteko. Larrialdi-egoerei aurre egiteko koordinatu beharra ere badugu, adibidez lehen aipatu ditugunak bezalakoak, behin gida egin eta gero agertutakoak, edo izan daitezkeen eraso sexistak, edo emakumeen aurkako bestelako edozein indarkeria mota. Azken batean, esan beharra dugu ere bereziki gatazkatsuak diren kasu jakin batzuk bakarrik bihurtu direla kroniko. Hau da, herri jakin batzuetan emakumeek jaietan parte-hartzeko prozesua oztopatzen jarraitzen bada ere, benetan uste dugu oro har aurrera egin dugula. Jaietan berdintasuna bermatzeko lana zabaldu eta sakondu egin da. Eta zuk aipatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldaketa oinarri, zenbait tresna garatu eta jarri behar ditugu martxan legea bete ahal izateko. Nik uste dut Emakunderi eta sailari berdintasunpolitikak aurrera eramateko esleitutako aurrekontua nahikoa dela guretzat hain garrantzitsuak, funtsezkoak, diren auzi hauek guztiak sustatzeko. Azken ondorio bezala, jaien arloan sormena aintzat hartzea esku-hartzea ahalbidetuko diguten zenbait hausnarketa helarazi nahi dizkizuet. Zuk zeuk aipatu duzu bat, gidan jasotakoa: herritarrei prestakuntza ematea historiaren, sinboloen, tradizioen, jaien gaineko ezagutza izan dezaten, horien guztien logikak uler ditzaten eta sortzeko eta eskuhartzeko modu berdinzaleagoak bilatzeko. Partaidetza metodologiak aplikatzeko espazioak eskaintzea, sinboloak, jai-arloko jarduerak sortzeko, gaur egungo balioak era ludikoan praktikan jartzeko, gizarteaniztasuna errespetatutako eta aintzat hartuko duten balioak. Herriak osatzen dituzten pertsona guztien aitortza sustatuko duten espazioak bilatzea, guztiei ospakizunetan esku-hartzea ahalbidetuz. Hirugarrenik, herri bakoitzean jaien behatokiak sortu behar ditugu, laborategiak, partaidetza-motak, hausnarketa kolektiboa, sustatzeko, jaietan generoikuspegiarekin esku-hartzea sustatuko duten ekintzak, helburu hartuta jaiak berdinzaleak izatea, emakumearen aurkako inolako indarkeriarik ez izatea. Azkenik, Euskadiko herrietan aurrera eramaten diren prozesuak eta ekimenak hedatu behar ditugu, beste udalerri batzuetan horrelako prozesuak sustatu eta ahalbidetzeko bultzatu diren estrategiak. Resumiendo. Estamos ante un desafío que corresponde a nuestra sociedad, a nuestro país. No daremos ningún paso atrás ni en derechos ni en libertades. A nuestras madres, a nuestras abuelas, a nuestras hermanas les ha costado mucho llegar hasta el lugar actual, y no daremos ningún paso atrás. Sabemos que algunos quieren quitarnos los logros ya conquistados, pero estar seguras de que no lo lograrán mientras permanezcamos unidas. Les tiendo la mano para seguir adelante, para seguir andando conjuntamente el camino iniciado. Todavía quedan muchas cosas por cambiar, claro que sí. Existen cuestiones por mejorar, situaciones que se deben dejar ya atrás. Pero avanzaremos más cuanto mayor apoyo obtengamos, cuanto más unidas estemos. Esan dizudan bezala, oraindik ere gauza asko geratzen dira aldatzeko. Baina hobe bidea batera egitea, elkarlanean. Noski egon badaudela hobetu beharreko auziak, atzean utzi beharreko egoerak, baina elkarrekin, guztion laguntzarekin, ziur naiz lortuko dugula. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23669
12
117
11.11.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Interpelazioa, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, jai-giroan gertatzen diren eraso eta bazterketa-egoerei aurre egiteari buruz
Bai. Uste dut argi dagoela edukietan eta martxan jarri diren baliabide horietan bat gatozela protokolo horrekin, ikerlan horrek proposatzen dituen norabideekin. Legean bertan agertzen den oinarriarekin bat egiten dugula esan genuen eta esaten dugu gaur ere. Gure ustez, ordea, paperetik egiteko moduetara eta ekimen konkretuetara salto egitean, hor daukagu hutsunea, hor daukagu gure ustez erronka. Bere garaian, proposamen hau prestatu genuenean, zuzendari berriaren inguruko hautaketarekin kointziditu zuen nolabait, eta hor galdetu ziguten pertsonaren inguruan. Eta guk momentu horretan argi izan genuen Euskal Herria Bildun, pertsona baino, dituen erronkak nabarmentzean egin behar genuela edo jarri behar genuela puntua, jopuntua. Guretzako argi zegoen eta enegarrenez errepikatzen jarraituko dugu, erronka hauei aurre egiteko lidergotza fuerte batek Lehendakaritzan egongo zen Emakunde bat behar zuela esaten genuen. Bai, nabarmentzen genuen, horretaz gain, perfil-berdintasuna aldeko politiketako perfil bat izan beharko lukeela. Baina bai nabarmentzen genuela kontu bat, kezka sortu zuena eta, gainera, hainbat tokitan agertu denez eta zuzendari berriari ere horrela galdetu zaionez, gaur ere hona ekarri nahi genuena. Bera, Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendaria zen bitartean, alardeak berdintasunetik atera eta bizikidetzaren alorrera eramatearen inguruko erabakia, gure ustez erabaki okerra hartu zuen. Honek kezka eragiten zigun. Kezka eragiten zigun horrelako politika bat lideratu zuen pertsona bat orain Emakunden egotea eta, beraz, horrelako erabakiekin aurrera egitea. Eta horregatik gaur jaien inguruko interpelazio hau egiten genuen. Jaiek non egon behar duten, gure ustez, eta diagnostikoan bat egin dugu: berdintasun-politiketatik norabidetu behar diren jaien inguruko proposamenak, lanketak egin behar ditugu. Beraz, zure departamentutik eta Emakundetik lideratu behar dira. Eta kezka sortzen digu, gainera, eta errepikatzen dugu, aurrekontuak izoztu izanak. Gure ustez, ez. Gure ustez horrekin ez dugulako izango udalek behar duten akonpainamendua, udalek behar duten asesoria. Zeren, bai, horretan bat gatoz zurekin, herri-mailan egin behar den zerbait da. Baina herrimailan askotan dagoen tentsio-egoerari aurre egiteko, ezinbestekoa da tentsio hori atera eta beste begi batzuekin begiratuko duen akonpainamendu bat egotea, berdintasunaren politikak erdigunean izango dituenak, eta herrian dinamizatu behar diren prozesuak lagunduko dituztenak. Eta hori Emakundek eskaini behar duen zerbait da. Profesional horiek, ikuspegi horiek, norabide amankomun horiek legearekin bat egiten dutenak, Emakundek eskaini behar dituela sinesten dugu. Uste dugu, gainera, horretan bat egiten dugula. Beraz, ez dugu uste erronka horri aurre egiteko aurrekontu hau nahikoa izango denik, erronka garrantzitsua delako. Orain paperean dagoen testu hori guztia, adostasun hori guztia, edo horretako parte bat, ez dugu esango guztia eginda ez dagoenik, inondik inora, baina, orain ekintzetara eta elkarlanera eramateko garaia da. Alde batetik, guretzako ezinbestekoa den kontu bat aipatuz, hasieran esan bezala: mugimendu feministaren aitortza eta errespetutik abiatuz prozesu hauek guztiak. Aitortza egindako lanari, aitortza direnei, eta aitortza egiten duten ekarpenari. Eta beste alde batetik, egindako lanak, legea, protokoloa, ikerlana, egindako lanak egitetik erabiltzera. Eta erabiltzera modu koordinatu batean. Eta bai, esaten zenuenez, bi egoera genituen: bata erasoen ingurukoa eta bestea parte-hartzearen ingurukoa. Baina batak bestea elikatuko du. Bateko aldaketek bestea elikatuko dute. Beraz, gure ustez, momentu honetan, hausnarketa eta konpromiso hori guztia ekintza konkretuetara eramateko garaia da. Bere garaian guk, adibidez, legeari egindako zuzenketa batean −aurrera atera ez zena− kultura-behatoki, Euskal Autonomia Erkidegoko mailako kultura-behatoki bat egitea proposatzen genuen, jai-esparruan ikuspegi berezitua izango zuena, herrietatik nazionalera eramateko. Bueno, uste dugu zentzu horretan Emakundek egiteko, esateaz gain, egiteko asko duela eta norabide horretan politika horiek guztiak egikaritzeko garaia dela orain.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23670
12
117
11.11.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Interpelazioa, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, jai-giroan gertatzen diren eraso eta bazterketa-egoerei aurre egiteari buruz
Gracias, señora presidenta. Jakina, Emakundek posizio zentrala du berdintasun-politikak defendatzeko orduan. Nik uste dut hori inork ez duela zalantzan jartzen. Eta, dudarik gabe, lehen aldiz Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sail bat sortzea garrantzitsua izan zen nire iritzian berdintasun-politikak garatzeko orduan. Nik uste dut sailak gogotik eta ausarki bultzatu dituela berdintasun-arloko politikak; are, niri iritzian, euskal gizartearen eta bereziki emakumearen onerako ondorio positiboak izaten ari dira politika horiek. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak, haren organoen eta berdintasun-arloko teknikariek inpaktu garrantzitsua izan dute kulturaren alorrean emakumeen parte-hartzea handitzeko aldaketak bultzatu eta sustatzeko orduan. Bada, Emakunde erreferentziazko eragile bat da berdintasunarloan, bai ikuspuntu juridikotik bai programatikotik. Herrietako jaietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko ahaleginean inpaktu handiena izan duen Emakunderen ekimenetako bat, udalei jaietako diagnostikoak eta partaidetza-prozesuak egiteko laguntza ekonomikoa ematea izan da, horretarako Emakunderen dirulaguntza-programak baliatuta. Bada niri ustez beste lerro garrantzitsu bat ere Emakundek jaietan izandako esku-hartzeari dagokionez: Begira batzordeak publizitate edo komunikazio ez sexista bultzatzeko egindako aholkularitza-lana, kexak izapidetzeko zerbitzuen bidez kasu. Zuk zeuk lehen aipatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen bitartez ere esku hartzen du Emakundek, erakunde pribatuen jardunarekin lotutako berdintasun-arloko kexak eta erreklamazioak jasoz eta kudeatuz. Bada, Begirak zein Defentsa Erakundeak kudeatutako kexa horiek, jaietan sor daitezkeen eta izateaz sortzen diren arazoen berri ematen dute. Horregatik, jaiekin lotuta aurkeztutako zenbait erreklamazio aipatu nahi ditut Legebiltzar honetan; adibidez, Urduñan edo Leioan programetan edo eskuorrietan irudi sexistak erabiltzeagatik aurkeztutakoak, komunikabideetan jaiei emandako tratamendu desegokiarekin lotutakoak ere badira, edo Gasteizko jaietan bigantxetan izandako sexismoarekin, edo Muskizen eta Bilbon gizonentzako eta emakumeentzako sarietan izandako bereizketarekin. Barraken kontratazioarekin lotutako kexak ere izan dira. Laburbilduz, asko dira adibideak eta Emakunderen esku-hartzea inplikatutako aldeei gomendioak ematean datza, aldeak interpelatzean. Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte-hartzearen harira sortutako gatazkari dagokionez, Emakundek bai Irungo alarde parekidea bai Jaizkibel konpainia babestu ditu. Hasiera-hasieratik, Emakundek babes osoa azaldu die, bi herrietan aktiboki presente izanez eta euren jarduerak finantzatuz. Era berean, maila autonomikoan, hiru aldundien eta Euskadi osoko udalen partaidetza duten erakunde arteko beste sare batzuek ere eragin nabarmena izan dute aztertzen ari garen herrietako jaien arlo zehatz honetan. Udal-teknikariei berdintasuneko politika munizipalen gaineko prestakuntza emateko saioak Eudelek koordinatu eta dinamizatu ditu elkartea osatzen duten udalerrietan, hau da, Euskadiko udalerrietan. Eta hori guztia sareko lanean oinarrituta egin du, elkarlanean. Ildo horretan, 2005ean Berdinsarea sortu zen, tokiko gobernuek berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra kudeatutako programa eta zerbitzuak sustatu, sendotu, koordinatu eta ebaluatzeko. Bada, koordinazio-marko horretan, aurten zuk zeuk aipatu duzun gidaren ezarpenaren alde egingo du lan nik zuzendutako sailak, are, lanean ari da dagoeneko. Gidak eraso matxistak identifikatu eta prebenitzeko jarraibideak ematen ditu, baita biktimak artatzeko, erasoen aurreko erantzun publikoa antolatzeko, txosnekin eta ostalariekin batera lan egiteko ere. Eta hori ez dugu soilik Gobernutik egin; udalekin batera egin dugu, jaietan lan egiten duten eta jaiekin lotuta dauden eragileekin batera egin dugu, herrietako mugimendu feministarekin egin dugu. Helburua argia izan da: gida egiteko zereginean asmatzea. Gida egiteaz gain, gainera, udaletan prestakuntza-prozesuak egin dira, tokian tokiko errealitatera egokitzeko eta herrietako jai-batzordeek, mugimendu feministak, auzotarren elkarteek tokian tokiko beharrak identifikatzeko eta arlo horretan zer egin daitekeen aztertzeko. Guztia helburu batekin egin da: indarkeriarik gabeko jaiak izatea. Nik uste dut lanean gabiltzala, lanean jarraituko dugula, askatasun hori arlo guztietara hel dadin: arlo publikora, jaietara, lan-arlora. Eta, bene-benetan diot, guztiok elkarrekin egin behar dugula uste dut, Etxebarrieta andrea. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23671
12
117
11.11.2022
KORTAJARENA IBAÑEZ
EH Bildu
Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, 'COVID-19ko heriotzatasa adinekoen egoitzetan 2020-2021' txostenean jasotzen den beren etxeetan bizi eta mendekotasuna duten pertsonen heriotza-tasari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, Artolazabal sailburua. Covidak adineko egoitzetan izandako eraginaren inguruko txostenean jasota dago, beste gauza batzuen artean, 2019. eta 2020. urteen artean hilkortasun-tasa % 30,2 igo zela egoitzetan bizi diren pertsonen artean, eta % 8,6 beren etxeetan mendekotasuna izanik bizi direnen artean. Igoera handi horren ondoren beherakada nabarmen bat etorri zen adinekoen egoitzetan 2021ean, zehazki, % 26,2ko beherakada bat, bere etxeetan zerbitzu edo prestazioak jasotzen dituzten pertsonen artean egon zen hilkortasunaren igoerarekin kontrastatzen duena, ze, bere etxeetan bizi direnen artean, % 5,3 igo zen hilkortasun-tasa. Etxeetan jasotzen den zerbitzuaren definizioaren arduradun nagusi zu zara, eta horregatik galdetu nahi genizun ze neurri zuzentzaile hartuko dituzun.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23672
12
117
11.11.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, 'COVID-19ko heriotzatasa adinekoen egoitzetan 2020-2021' txostenean jasotzen den beren etxeetan bizi eta mendekotasuna duten pertsonen heriotza-tasari buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Kortajarena andrea, iragan urriaren 19an azalpenak eman genituen COVID-19ak egoitzetan eragindako hilkortasunaren gaineko txostenaren inguruan. Langileen, familiakoen erakundeen, hirugarren sektoreko erakundeen eta abarren lana eta ahalegina aitortu genuen. Orain, berriz, beren etxeetan bizi diren eta mendekotasuna duten pertsonen hilkortasun-tasan jartzen duzu fokua. Txosten hau kuantitatiboa, estatistikoa zen, ez da kualitatiboa, ondorio operatiboak sartu gabe. Kutsatzeen lehen olatuak larriago eragin zien egoitzen bizi ziren pertsonei beren etxeetan bizi ziren eta mendekotasuna zutenei baino. Afekzio horrek egoitzetan azkarrago erreakzionatzea ekarri zuen, biziago. Egoiliar zaurgarrienak babesteko helburuz egoitzak blindatu ziren, eta, beraz, pandemiaren ondorio dramatikoak arintzeko saiakera egin zen. Ez zen horrela gertatu beren etxeetan bizi ziren eta mendekotasuna zuten pertsonekin: ingurune irekiago batean zeuden, murrizketak ez ziren hain gogorrak, distantzia fisikoa mantendu edo garbitasuna mantentzeko neurriak malguagoak ziren… Etxeetan bizi zirenek kalera irteteko aukera zuten, senitartekoekin elkartzeko, eta, horrek, bigarren eta hirugarren olatuetan eremu pribatuan kutsatze gehiago izatea eragin zuen. Halere, bada nik aipatu nahi dudan datu bat ere: Euskadin hilkortasun-tasak gora egin bazuen ere, Estatuko gainontzeko lekuetan baino askoz gutxiago igo zen, zehazki, Estatuan baino 32 puntu gutxiago. Buru-belarri ari gara lanean, mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen eta prestazioen arloan eskumena duten gainerako erakundeekin, zerbitzu eta prestazio horiek pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Aldiz, ez gara inolaz ere neurri zuzentzaileez hitz egiten ari. Hobetzeko neurriez, bai, noski; gainera, hori da helburua, hobetzen jarraitzea, ahal den guztian hobetzen jarraitzea. Mendekotasunen bat duten adineko pertsonek beren etxeetan bizi nahi dute, eta, horrenbestez, lanean jarraituko dugu hori posible izan dadin. Horretarako, foru-aldundiak eta Gobernua bultzatzen ari garen zenbait kontu aipatuko dizkizut, lotuta daudenak eguneko zentroak bultzatzearekin; zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoarekin; etxez etxeko laguntza-zerbitzua sustatzearekin; telelaguntza-zerbitzua hobetzearekin eta hedatzearekin, bai prestazio eta programa berriak ezarrita, bai lehen arretako eta bigarren arretako beste zerbitzu eta programekin loturak ezarrita; senitartekoei arnasa emateko zerbitzuak areagotzearekin; eta familiari bideratutako prestazio ekonomikoak areagotzearekin, adibidez zaintzaile profesionalak ez diren senitartekoek familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren eskutik. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23673
12
117
11.11.2022
KORTAJARENA IBAÑEZ
EH Bildu
Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, 'COVID-19ko heriotzatasa adinekoen egoitzetan 2020-2021' txostenean jasotzen den beren etxeetan bizi eta mendekotasuna duten pertsonen heriotza-tasari buruz
Bai, eskerrik asko, sailburu. Baina, begiratu, hau ez da pandemiagatik. En el informe se recogen también los datos ofrecidos por el Imserso, y se afirma lo siguiente: pandemiaren aurreko urteetan ere, zehazki 2017tik 2020ra, Euskal Autonomia Erkidegoan hildako 65 urte edo gehiagoko herritarren % 45,4 etxeko arretako zerbitzua jasotzen zuten eta mendekotasuna zuten herritarrak ziren. "Ehuneko hori aipatu populazioak adineko populazioa osoan duen pisuaren oso gainetik dago", esaten du hitzez hitz txostenak. Askoz datu gehiago ez daudela ere esan duzu. Bada, egon badaude datuak. Heriotzatik haratago, Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren datuek argi azaltzen dutenez, etxez etxeko zerbitzuaren helmena eta intentsitatea era nabarmenean jaitsi dira 2010etik: 17.862 erabiltzaile ziren 2010ean; 16.829, 2019an. Asteko eskaintzen diren ordu hartan, berriz: 4,13, 2010ean; 4,05, 2019an. Zertarako eta zuk orain etxez etxeko zerbitzua indartu nahi duzula esateko. Eta bitartean, bitartean, ez dago etxez etxeko zerbitzuaren erregulazio homogeneorik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat. Jende asko harritu egiten da horrela dela jakitean. Gaur zerbitzua sustatzeaz hitz egin duzu. Zerbitzua? Zer zerbitzu? Izan ere, zerbitzua arautzen duen marko homogeneorik ere ez dago egun. Datuek erakusten dute errealitate bat. Errealitate bat, gordina dena. Zuk esaten zenuen adineko pertsonek nahi dutela beren etxeetan egon. Nahi dute beren etxeetan egon, behar dituzten zaintzak edukita. Orduan, guk uste dugu horrelako datuek balio behar dutela pentsatzeko, adibidez, egoitzetan gertatu den bezala, etxez etxe eskaintzen diren zerbitzu horien ezaugarriak izan ote duten edo ez eraginik heriotzetan. Por ello, nosotros creemos que los datos mencionados deben servir para reflexionar si, por ejemplo, tal y como ha sucedido en las residencias, las características de los servicios que se ofrecen a domicilio han tenido alguna influencia o no en las muertes producidas. Era berean, jakin beharko litzateke nola den posible etxez etxeko zerbitzuaren helmena eta intentsitatea horrela murriztu izana. Zuk zeuk, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren arduradun gorena zaren aldetik, zergatia azaltzeko gai izan beharko zenuke. Eta kuestioa da 13 urte pasa direnetik Gizarte Zerbitzuen Legea aprobatu zenetik, ba, zure asmoen artean ez dagoela etxez etxeko zerbitzua arautzea. La cuestión es que han pasado ya 13 años desde que se aprobó la Ley de los Servicios Sociales, y que entre sus planes no está todavía el de regularizar el servicio a domicilio. Ez dago aurreikusita etxez etxeko zerbitzua arautzea, baina, jakina, atzo ikusitakoaren ondoren, nork daki. Aurreko astean zuk zeuk ez zenuen zerbitzua arautzeko asmorik, baina agian orain zerbitzua arautzera zoazela iragarriko diguzu, atzo prestazio berri horrekin egin zenuen bezala, hirugarren seme edo alaba izaten dutenei 100 euro gehiago ematearena, aurrekontuetan aurreikusita ez zegoena, ezta? Aurrekontuak aurkeztu eta astebete eskasera, hara non aurkezten diguzun aurrekontuotan jasota ez dagoen laguntza berri bat. Zuk badaukazu orain beste portada bat, baina inondik inora ez da serio hau, eta, desde luego, noraeza adierazten du. Usted ya tiene una nueva portada, pero todo esto carece de la más mínima seriedad, y, desde luego, es muestra de una dirección sin rumbo.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23674
12
117
11.11.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, 'COVID-19ko heriotzatasa adinekoen egoitzetan 2020-2021' txostenean jasotzen den beren etxeetan bizi eta mendekotasuna duten pertsonen heriotza-tasari buruz
Kortajarena andrea, nik ez dakit barregarri geratzen ari garen edo ez. Nik dakidan bakarra da euskal gizarte-zerbitzuak direla Estatu espainolaren barruan ondoen baloratuta daudenak, eta horrela aitortzen dute nazioarteko eragile ugarik ere. Egia da zerbitzuak arautzen dituzten dekretuak garatzen jarraitu behar dugula, eta horretan ari gara. Maila instituzional ezberdinekin era koordinatuan egingo dugu. Izan ere, zuk zeuk ere ondo dakizu mendekotasunaren arretaren eremuan zeintzuk diren instituzio bakoitzak dituen eskumenak, bai udalek bai foru-aldundiek. Horregatik, guztiz beharrezkoa da zerbitzuak eta prestazioak garatzeko eta hobetzeko neurriak martxan jartzeko estaldura egokiak ezartzeko lanean jarraitzea. Lehen hitzaldian dagoeneko adierazi dizudan bezala, nik bai uste dut ditugun zerbitzuak eta prestazioak baliagarriak izan direla pandemian egoera zailean ziren pertsonei laguntzeko, mendekotasunarekin lotutako prestazio ekonomikoen eskutik, eguneko zentroekin, zaintzaileei arnasa emateko programekin. Zaintzaile-lanak egiten dituzten familiei laguntzeko zerbitzuak dira. Zerbitzuok lantzen ari gara eta aurrerantzean ere zerbitzuok sustatzen jarraituko dugu, Kortajarena andrea.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23675
12
117
11.11.2022
MARTÍNEZ ZATÓN
EP-IU
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin PodemosIzquierda Unida taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, gizarte-politikei, elkartasun-politikei eta giza eskubideen politikei eta horiek aurrekontuan duten islari buruz
Sí. Gracias, señora presidenta. Buenos días. Buenos días, señora consejera. En Euskadi tenemos políticas sociales, solidarias y de apoyo muy progresistas, pero también es necesario recalcar que no son ni mucho menos suficientes. Dichas políticas se han puesto en marcha en este Parlamento Vasco, como consecuencia del esfuerzo de las calles, de la movilización, de las propuestas realizadas. En el mismo sentido, desde esta tribuna nos gustaría mostrar nuestro agradecimiento a todas las asociaciones que pelean en las calles de Euskadi, que elaboran propuestas en las instituciones, que pelean por ellas, a la coordinadora de cooperación y a todas las asociaciones que trabajan en el ámbito de la cooperación. Albiste on bat jaso berri dugu Euskadin, 2030 Agendarekin lotutako Local 2030 Idazkaritza gurean ireki izana zehazki, erakunde arteko lan garrantzitsuaren fruitu dena, jende ugariren lan isilaren fruitu. Bada, tribuna hau baliatuta, 2030 Agendaren Estatu Idazkaritzarekin lana eskertu nahi nuke, bereziki Enrique Santiago nire kidearena. Izendapenak Garapen Jasangarrirako Helburuekin erabateko adostasuna adierazten du, eta, horrenbestez, bertako itunekin; azken batean, garapen jasangarriaren garrantzia bera adierazten du. Como usted bien sabe, aquí, en Euskadi, las políticas de cooperación están muy desarrolladas, e incluso tenemos una ley vigente al respecto. Nire alderdiak sustatu zuen lege bat. Baina, sustatu bazuen, milaka pertsonaren eta ehunka erakunderen lanari esker egin zuen. Pues bien, ahora, su Gobierno, en el plan de gobierno, ha mostrado la intención de impulsar una nueva ley. Igualmente, en estos momentos estamos debatiendo la propuesta de presupuesto. Lankidetzarako Euskal Kontseiluan ere izan dira eztabaidak. Eta lortutako adostasunetako bat berriro ere aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratzearena izan da. Aurrekontuaren % 0,7, dagoeneko Lankidetzarako Euskal Legean jasota dagoen ehunekoa. Hori bai, gero benetan zer gertatzen den aztertzen badugu, egiaztatzen dugu % 0,7 hori 100 milioi euro inguru izan beharko balirateke ere, soilik 50 milioi euro bideratzen direla lankidetzara, hau da, legeak ezarritakoa baino askoz gutxiago. Horrenbestez, batetik, indarrean den lege bat urratzen da, eta, bestetik, 2023ko aurrekontuen eguneraketan onartutakoaren azpitik dagoen kopurua ere bada, 53 milioi euro izan beharko bailirateke eguneraketaren arabera. Hori guztia gutxi ez balitz, honako hau ere hartu behar da aintzat: Euskadiko aurrekontua % 8,7 igo da, zure sailarena % 21, eta, bitartean, Lankidetzarako Euskal Agentziarena, % 0,3. Gainera, igoera hori langileen soldata-igoerek jaten dute, ezin zen bestela izan, baina baita ere, eta ez dakigu zergatik, iaztik hona funtzionamendu-gastuetan izandako % 55eko igoerak eta kanpoko kontratazioetan izandako % 168ko igoerak. Kopuruak 2009ko berak dira, berdin-berdinak; 51 milioi euro. Egin kontuak kontsumo-prezioen indizea aintzat hartuta. Are, barne-produktu gordina aintzat hartuta, Europar Batasuneko azken postuetan gaude lankidetzako politiketan. Europar Batasuneko batezbestekoa 0,5 den bitartean, Euskadin uneotan 0,15ean gaude, ezarritako helburutik oso urrun; batetik, legeak berak ezarritako helburutik oso urrun, eta, bestetik, Europako batezbestekotik, eta, batez ere, Nazio Batuek ezarritako 0,7 horretatik oso urrun. Politika horien inguruko adostasuna egon badago, baina gero, urtetik urtera, aurrekontuak adostasun hori apurtzen dute. Hurrengo hilabeteetan, hurrengo asteetan, legearen eztabaida izango dugu. Zu zeu, Gasteizko Udalerako hautagaia ere bazara, alderdi politiko guztien adostasunarekin aurrekontuaren % 0,78 lankidetzara bideratzen ari den Udala. Ausartuko zara 2023ko aurrekontu honetan gauza bera egitera? La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23676
12
117
11.11.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin PodemosIzquierda Unida taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, gizarte-politikei, elkartasun-politikei eta giza eskubideen politikei eta horiek aurrekontuan duten islari buruz
Gracias, señora presidenta. Martínez Zatón jauna, nik uste dut garapenerako lankidetzaren arloan zure taldeak eta Gobernuak bat egiten dugula azken helburuan. Are, nik uste dut eredu garela lankidetza-politikak inplementatzeko elkarlanari dagokionez. Urte asko daramatzagu dagoeneko elkarrekin lanean. Eta beharrezkoa da elkarlan hori indartzen jarraitzea. Are, lantzen ari garen lege-aurreproiektuaren eskutik hobetzeko aukera ere badugu; aurreproiektua, gainera, eragile sozial guztiekin, garapenerako gobernuz kanpoko erakunde guztiekin batera egindako lanaren fruitu da. Lankidetzarako Euskal Kontseiluan aho batez hartu ditugu akordioak. Eta nik legea izapidetzeko orduan akordio horiek berresteko gai izango garela espero dut, lankidetza-politikak aurrera eramateko eta, ahal izanez gero, are gehiago sustatzeko. Gobernuaren aurrekontuak, aurrekontu sozialenak dira. Gobernuak arlo sozialeko auzietara bideratu du aurrekontuaren % 76. Hori bai, euskal herritarren beharrak aintzat hartzean, beharrezkoa da lehentasunak ezartzea, horrela eragiten diguten auzi guztiak martxan jarri ahal izateko. Pandemia bat jasan dugu, gerra bat jasaten ari gara, kontsumo-prezioen indizeari aurre egiten ari gara, hor daude energiaren arloan izandako prezioigoerak. Azken batean, pertsona zaurgarrienekin egiten dugu lan, eta, batzuetan, gure programek askotariko diskriminazioei egin behar diete aurre. Aldatu eta Ganbera honetan aurkeztu dugun aurrekontu berrian, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzun diegu. Pandemia bezalako une guztiz ezohiko batean martxan jarritako programak egonkortu ditugu, uneotan egiturazkoak eta beharrezkoak direla iritzita. Hori bai, Elankidetza agentzian eta giza eskubideetan zentratuz gero –izan ere, egindako galdera oso generikoa bada ere, zu zeu kezkatzen zaituena hori dela interpretatzen dut–, nabarmendu nahi dut garapenerako lankidetzaren alorrean 2021ean banatutako funtsak hartu ditugula erreferentziatzat, eta, orduko hartan, guztira 48.599.000 euro bideratu zirela 155 ekimen finantzatzera. Elankidetzak finantzatutako ekimen guztiek giza eskubideen defentsa eta sustapena bultzatzen badute ere, ekimen horietako 28ri esleitu zitzaien giza eskubideen CRS kodea, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak definitutakoa. Giza eskubideen arloko ekimenotara 7.364.000 euro bideratu ziren guztira, hau da, 2021ean emandako funts guztien % 15,15. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokionez ere, partida guzti-guztiak daude ia erakunde eta mugimendu sozialekin lotuta. Eta aipa diezazkizuket giza eskubideen defendatzaileei harrera egiteko programa, diskriminaziorik gabeko tratu berdintasunaren aldeko ekimenak, ijito-herriaren promozio integrala eta partaidetza soziala bultzatzeko ekimenak, aniztasun eta identitate afektibo-sexualaren gaineko sentsibilizazio-programak, erlijioaniztasunarekin eta kulturartekotasunarekin lotutako ekimenak, Kolonbiako bake-prozesua bultzatzeko politikak indartzea. Aurrekontuak giza eskubideak eta elkartasuna bultzatzeko ekimen mordoa aurreikusten ditu. Martínez jauna, nik ere uste dut % 0,7 hori bete beharreko helburua dela, baina pixkanaka-pixkanaka gerturatu beharko dugu bertara, Gobernu honen borondatea hori baita. Hori bai, aitortuko dizut nik ere nahi izango nukeela aurrekontu honek baliabide gehiago bideratu izan balitu lankidetzaren arlora. Baina, esan dizudan bezala, beharrezkoa da lehentasunak ezartzea herri honen politikei erantzuteko orduan, bizitzen ari garen egoeraren ondoriozko politika sozialei erantzuteko orduan. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9bb1666d-31cd-4fb7-b488-1d0355645e8e
parl_eu_23677
12
120
01.12.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Etorkizunean euskal funtzio publikoa arautuko duen lege-testu berria bozkatu behar dugu. Zalantzarik gabe, oso lege garrantzitsua da, kalitatezko zerbitzu publikoa eman ahal izateko funtsezko ardatzetako bat baita. Autonomien Estatuak dakarrenaren isla ederra da lege hau. Bi abiadurako funtzio publikoa bultzatzen duen Estatu autonomikoarena. Funtzio publiko asimetrikoa, enplegatu publikoen arteko desberdintasunetarako mintegia dena. Euskal enplegatu publikoen artean desberdintasunak ereiteko, bakoitza zein erakundetakoa den kontuan hartuta. Administrazio bateko edo besteko kide izateak eragindako desberdintasunak izango dira, lanbaldintzak oso desberdinak izango baitituzte. Ezin gara ados egon enplegatu publikoen artean alde nabarmenak izatearekin, Estatuko Administrazio Orokorreko edo euskal erakunde bateko kide izatearen arabera. Enplegatu publiko batek ezin du nomina bat edo bestelako lan-onurarik eduki, administrazio autonomiko desberdinetako kide izateagatik edo Estatuko Administrazioko kide izateagatik. Horren adibide bikaina dira polizia autonomikoen eta Estatuko segurtasun-kidego eta -indarren arteko soldata-aldeak, hain zuzen ere, gaur egun, oraindik osatu gabe baitago haien arteko soldata-parekotasuna. Lege-testua aztertuta, adierazi behar dut araudian aintzat hartzen diren xehetasun askok eta askok ere ez gaituztela konbentzitzen. Enplegu publikorako sarbidean lehentasuna eman behar zaio inpartzialtasuna eta objektibotasuna bermatuko dituen hornidura-sistema bati, eta erabaki diskrezionalei eta arbitrarioei ateak zabalik utz liezaiekeen edozein prozesu eragotzi. Proiektu horren 78. artikuluan, karrerako funtzionarioak eta lan-kontratuko langile finkoak hautatzeko sistemei dagokienez, adierazten da enplegu publikora sartzeko hautaketa-sistemak oposizioa, lehiaketa eta lehiaketa-oposizioa izango direla. 77. artikuluan ordea, bitarteko funtzionarioak eta aldi baterako lan-kontratuko langileak hautatzeko irizpideei dagokienez, adierazten du bitarteko funtzionarioak eta aldi baterako lan-kontratuko langileak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasunprintzipioak, publizitatea eta lehia askea bermatzen dituzten prozedura arinen bidez hautatuko direla. Beraz, lehendabiziko kasuan inpartzialtasun-berme handiagoak eskaintzen dituen hautaketa-sistema ezartzen den bitartean, bigarrenean, printzipio orokor batzuk ezartzen dira soilik, hautaketa-prozedura zehatza argitu gabe. Lurralde honetako esperientziak adierazten digu, lehen kasuan ere, hautaketa-prozesu akastunen aurrekaririk badugula Euskadin, esate baterako, Osakidetzakoa. Beraz, aldi baterako langileentzat ez dira behar diren berme guztiak eskaintzen hautaketaprozesu objektiboak eta inpartzialak garatzeko. Are gehiago, lan-kontratuko langileak hautatzeko prozesu asko eta asko aholkularitza-enpresa pribatuen bitartez egin ohi dira, eta horrek nepotismoaren eta bezeriasareen mintegia ongarritzen du. Horretarako, esaterako, bi adibide jarriko ditugu. EITBren Bilboko egoitza nagusiko teknologiaburua, eta hitzez hitz aipatuko ditut iragarkiaren hitzak: "EITBk hautaketa-prozesu bat landuko du teknologiaburu bat hartzeko, Sistemen zuzendariaren mende egongo dena eta Bilboko egoitzan lan egingo duena". Informazio gehiago nahi izanez gero, bideratzen gaituzte Campo Ochandiano aholkularitza-enpresa ezagunaren webgunera. Bigarren adibide bat nahi izanez gero, hara, Energiaren Euskal Erakundeko Koordinazioko eta Prozesuetako zuzendaria. Kasu horretan ere aholkularitza-enpresa pribatu berberera bidaltzen gaituzte. Aipa genitzakeen adibide ugarietako bi baino ez dira horiek; eta ez dira bakarrik Eusko Jaurlaritzari dagozkionak, baita euskal administrazio guztietakoak ere. Hautaketa-formula hori oso hedatuta dago, batez ere Eusko Jaurlaritzak duen sozietate-sare paralelo osoan, eta alderdiaren arbitrariotasunerako, nepotismorako eta endogamiarako mintegia da. Idatzizkoak ez diren merituak hautaketa-prozesuan aintzat hartzea errazten du formula horrek, bete beharreko lanpostuarekin zerikusirik ez dutenak, eta bai, ordea, boterean dagoen Gobernuaren filiazio politikoarekin. Baina, aurrekoaz gain, lege-testuak badakartza zenbait xehetasun euskal sektore publikoan lehendik dagoen politizazio handia bultza dezaketenak. Zuzendaritza publiko profesionalari buruz, demagun, 31. artikuluan arautzen denari buruz. Lehenik eta behin, testuak adierazten du Gobernuko maila bakoitzaren zuzendaritza politikoa bere gain hartzen duten organoen mende egongo dela, eta horrek agerian uzten du inolako zalantzarik gabe Jaurlaritzaren jarraibide politikoen mende geratzen dela. Figura interesgarria izan liteke, haren bitartez oso profil kualifikatuak egiaztatu dituzten pertsonak sar baitaitezke sektore publikoan. Baina lege-testuaren idazketak ez du zalantzarako tarterik uzten figura horren azken xedeari buruz edo, gutxienez, EAJk hartaz egingo duen erabilpenari buruz. Era berean, arauak ez du lanpostua betetzeko denbora mugatzen. Eta, gure ikuspegitik, figura berri horrek egin behar lituzkeen lanek koiunturazkoak izan behar lukete soil-soilik, eta ez egiturazkoak, testuaren idazketatik bertatik ondoriozta daitekeenez. Halaber, ez dira behar beste zehazten lanpostu horiei esleitutako eginkizunak txukun egikaritzeko behar diren gutxieneko gaitasun profesionalak, eta dekretu bidez garatuko dira. Azkenik, ez gaitu batere konbentzitzen, halaber, lanpostuak hornitzeko sistematzat izendapen askearen figura ontzat emateak; izan ere, lanpostua betetzeko eskatuko diren betekizunei dagokienez, lege-testuak berak dio organo eskudunak hautespen diskrezionalaren bidez balioetsiko dituela izangaien egokitasuna eta gaitasunak. "Hautespen diskrezionala" etiketa dakarren hornidura-sistema oro inpartzialtasuneta objektibotasun-printzipioen aurkakoa da; eta printzipio horiek lehentasunezkoak izan behar lukete hautaketa-prozesu publiko guztietan. Behin-behinekotasuna ere euskal administrazioaren bereizgarri jatorretako bat da. Zalantzarik gabe, Espainia osoan behin-behinekotasun tasa handiena duen Administrazioa da. 60.000 enplegatu publiko inguruko zenbakiak direla esaten ari gara, zentro batzuetan bertako plantillaren % 61eraino iristen diren ehunekoekin. Kasu askotan, 10 eta 25 urte bitartean prekaritatea jasaten ari diren pertsonak dira. Arau berriak 48 hilabetera mugatzen du bitartekotasun-denbora. Baina, guztiok dakigunez, paperak zernahi ematen du balekotzat. Bitartekotasuna desagerrarazteko, borondate politikoa behar da, eta hori da, hain zuzen ere, Jaurlaritza honek ez duena. Beraz, paperak adierazten duena alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzaren espiritua ezagututa, bitartekotasunek sine die luzatzen jarraituko dute, haiek desagerrarazteko borondate politikorik ez dagoelako. Bada beste elementu bat ere nagusitzat hartzen duguna eta itzulingururik gabe baztertzen duguna: gaur egun indarrean dagoen legediak abian jarritako hizkuntza-eskakizunen politikaren jarraipena dakarrela lege honek. Testu berriak adierazten duenez, euskal administrazio publikoetan, haien instituzio eta organismoetan dauden lanpostu guzti-guztiek, aldi baterakoak edo koiunturaren araberakoak barne, dagokien hizkuntza-eskakizuna izango dute. Neurri hori zentzugabekeria da, eta milaka euskal herritar enplegu publikora iristea mugatzen du, hizkuntzaarrazoiengatik diskriminatzen baititu halakoak. Voxen ustez, eragile sindikal batzuek ere argudiatzen duten bezala, Administrazioan sartzeko euskararen eskakizuna udalerri bakoitzeko errealitateak eta eskaerak kontuan hartuta egin behar da. Azterketa bat egin beharko litzateke administrazioz administrazio eta herriz herri, herritarren eskaeren proportzioko eta haiei egokitutako hizkuntza-irizpideak ezartzeko. "Guztiontzako kafea" politikak interes politiko hutseko arrazoiei erantzuten die soil-soilik, euskara dela eta ideologia transmititzeko bide subliminala, eta bide batez, kausa nazionalistaren jarraitzaileak erakartzeko pertzepzioan sustraitzen baita. Beraz, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen ez duen lege baten aurrean gaude, enplegatu publikoen arteko arrakala eta desberdintasuna sakontzen duen lege baten aurrean, langile horiek zein administraziotakoak diren edo zein lurraldetan bizi diren kontuan hartuta; halaber, Administrazioaren kontrol politikoa areagotzen duena, haren ardatz nagusietako bat den heinean; eta ez diona uko egiten erakundeak Gobernuko alderdiaren lankonpromisoetarako enplegu-agentzia gisa erabiltzeari; euskararen erabilera politikoa egiten duen legea da, haren eskakizuna modu unibertsalean hedatuz, errealitateei eta herritarren eskaerei jaramonik egin gabe. Karga politiko eta ideologiko eskerga duen lege-testu baten adibide berri baten aurrean gaude, EAJk Euskadin lau hamarkadatan ezarri duen erregimena are gehiago sendotzeko balio duena. Laburbilduz, Administrazioa interes alderdikoien zerbitzura jartzen duen adibide berri bat da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23678
12
120
01.12.2022
GORDILLO PÉREZ
PV-ETP
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bien. Enplegu publikoaren legea, Legebiltzar honetan denbora luzez, ahalegin askorekin eta batzordeetan aditu askorekin ordu askoan aritu ondoren izapidetu dugun legea izan da; eta kalifikatu beharko balitz, zoritxarrez galdutako beste aukera bat dela esango nuke. Administrazio publikoak bene- benetan eraldatzeko eta hobetzeko, benetan modernizatzeko galdu dugun aukera bat da. Legearen balorazio orokorra egingo dut lehenik, jarraian gure jarreraren, gai horren aurrean guk dugun jarreraren balorazioa egingo dut, eta azkenik gure botoaren nondik norakoa azalduko dut. Lehenik, legeari buruzko balorazio orokorra. Begira, zergatik esaten dudan beste aukera galdu bat dela hau? Testu zaharra delako, behin eta berriz aurkeztu den testua delako, testu bera, ia testu berbera aurkeztu delako legegintzaldi desberdinetan. Agian duela hamar urte, interesgarria izan zitekeen gairen bat zekarren testua izan zitekeen duela hamar urte. Gertatzen dena da testu horrek berak, legegintzaldi honetan, 2020-2021 urtean, Legebiltzar honen aurrean orduan aurkeztu baitzen, egia esan, hobetzeko oso tarte zabala zekarrela. Testu zaharra da, eta berriz diot, Legebiltzar honek, Legebiltzarraren aritmetika dela eta, beranduegi onetsiko du azkenean. Testu horretan, gainera, azkenean gehitzen diren zuzenketak, batzuk izan ezik, salbuespen pare bat izan ezik −gero zehaztuko dut zein−, hain zuzen ere, egia esan, testua txukuntzeko erabiltzen diren oposizioaren zuzenketak daramatza. Bueno, ondo dago testua txukuntzeko oposizioaren zuzenketak erabiltzea, baina iruditzen zait testuak etxetik etorri beharko lukeela txukunduta. Dagoeneko, adibidez, beste lege batzuetan, eta abar, erabiliak diren alderdiak ezabatzen dituzten zuzenketez ari naiz. Nik uste dut hemen bazegoela hobexeago egin zitekeen lanketa bat, esan dezagun ikuspuntu tekniko batetik. Gobernuari sostengua ematen dioten taldeekin eta Jaurlaritzarekin berarekin egin ditugun eta ikuspuntu asko eta asko trukatu ditugun bilera txit interesgarrietan, hitz egin dugunean ikusi edo aurkitu dut, nolabaiteko mesfidantza bat kausitu dut benetako aldaketak egiteko, benetako aldaketak Administrazioan, errekrutatze-sistemetan eta barneko kontrol-sistemetan. Agian, duela hamar urtetik hona aurkeztu den testu bati horrenbesteko estimazioa zeniotelako, agian honaino etorrita ez zenutelako hura aldatu nahi. Baina nik uste dut ahalegin bat egin ahal genuela. Aurkeztu ditugun, gure taldeak aurkeztu dituen zuzenketak hor daude, hor geratuko dira. Eta, batez ere, erregistratuta geratzen dira, eta lege hau berriro eraberritu beharra sortzen denean, nire ustez abiapuntu ona da hori. Herri-administrazioen euskalduntzearen alorrean. Egia esan, dagoeneko egiten ari dena kodetu egiten du legeak, ez besterik, eta ez da ez aurrerapausoa ez atzerapausoa. Besterik gabe, egiten duena da finkatu, dagoeneko izan dena, deialdien jardunbidea izaten ari dena eta abar, benetan kodetu. Zein izan da, bigarrenik, lege honen izapidetzea eta gure taldeak hartu duen jarrera? Begira, gure taldeak hartu duen jarrera izan da bileretan egon eta proposamenak egitea, Administrazio publikoaren alorrean adituak direnak dagokien batzordean ager zitezen eta guri iritzia eman ziezaguten. Ez bakarrik legearen testuari buruz, baita Administrazio bat, administrazio publiko batzuk eta langile publikoak hautatzeko eta kudeatzeko sistema modernoagoak edukitzeko egin genitzakeen erreforma edo balizko elementuei buruz ere. Ildo horretatik, proposamen batzuk egin genituen, eta azkenean, begira, zenbait zuzenketa aurkeztu ditugu: 47 zuzenketa; 47 zuzenketa, haietako batzuk, gutxienak, teknikoak. Gehientsuenak, gehienak mamia duten zuzenketak dira, testua hobetu eta, batik bat −berriro diot−, modernizatu besterik egin nahi ez zutenak; eta batez ere legea enplegu publikoaren kudeaketaren alorreko irizpideetara egokitzea, preseski horiek baitira, besteak beste, ELGAk eta abarrek erabiltzen dituztenak. Eta hemen parentesi txiki bat egin behar dut. Gobernuak eta hari sostengua ematen dioten taldeek egoerari bere horretan eustea lehenetsi nahi izan dute −izan ere, niri iruditzen zait kudeatzen ari denarentzat egoera erosoa dela hori, ez dagoelako ganorazko aldaketarik−, baina, aizu, hemen ahalegin bat egin behar zela esango nuke nik. Esan nahi baita, bide batez, Jaurlaritzak berak ere, Gobernu Kontseiluaren akordio baten bitartez, akordio bat onetsi zuela, araudi bat, langileen kontratazioa salbuesteko, Europako funtsak kudeatzeko, araubide orokorretik salbuetsi zuen, eta horixe baita lege honetan aintzat hartzen dena. Horregatik iruditzen zait horretan nahikoa aurreratu ahalko genuela. Zer zuzenketa planteatzen genituen guk eta osoko bilkura honi aurkezten dizkiogun gaur? Eta, nire ustez, taldeek berrikus lezakete beren jarrera −oraindik garaiz daude eta−. Bada, hearing −deitzen dena− ezartzea, Administrazioko goi-kargudunen aldez aurretiko entzunaldi bat egiteko. Gobernuak izenda dezala egoki deritzona goi-kargudun, baina haren izendapena egikaritu baino lehen, dagokion batzordean ager dadila, eta azal dezala bere curriculuma, bere merezimenduak, eta zergatik Jaurlaritzak, kasu honetan, sailburuak, lehendakariak, uste duen goi-kargudun izendatu behar duela. Zuzendaritzako langile publiko profesionalen estatutua ezartzeko ere ezarri genituen zuzenketa batzuk, eta euskal sektore publikoko zuzendaritzako langileak errekrutatzeko eta hautatzeko agentzia bat eratu zedin. Hori guztia, berriro diot, 35 orrialde inguruko txosten xehatu batean, hor geratuko direnak gai horrekin aurrera jarraitu nahi duten taldeentzat eskueran. Euskarari eta Administrazioari dagokienez. Egia esan, guk aurkeztu ditugun zuzenketek, batez ere, Gobernuari mugak ezartzeko joera dute, ia kosta ahala kosta Administrazioa euskalduntzearen aldeko aukera politiko horrek ez dezan eragotzi onenak ere errekrutatu ahal izatea, langile publiko onenak hartzea herritarrei zerbitzurik onena eman ahal izateko. Zuzenketa batzuk egin genituen horretan. Adibidez, kidego eta eskala bakoitzean gutxienez % 50 izatea zehaztu gabeko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuez osatua; edo, adibidez, eta hau zuzenketa bat da, eta egia esan, gustatuko litzaidake legebiltzarkideok irakur dezazuela, euskara meritu bat denean, eta ez betekizun bat, euskara meritu bat denean, gutxienez doktore tituluaren baliokidea izatea. Alegia, euskarak baino gutxiago ez edukitzea doktore tituluak, hautaketa-prozesuan euskara meritua denean. Gobernuari sostengua ematen dioten taldeek ez dute zuzenketa hori ere ontzat eman, eta ez dut uste Gobernuari ere grazia handirik egiten zionik. Zein da orduan azken batean gure Administrazioan dugun egoera hizkuntzaren, euskararen, hizkuntza-politikaren eta, batez ere, euskalduntzearen ikuspuntutik? Izan ere, badirudi euskara gehienbat Administrazioaren eskubidea balitz bezala eratzen ari dela −entitate inertea denean hura−, eta ez herritarraren eskubide modura. Arreta euskaraz edo gaztelaniaz jasotzea herritarraren eskubidea izan behar du, ez Administrazioak berak duen eskubidea Administrazioarentzat berarentzat guztia euskaraz egon dadin. Zaila egiten da hori, zaila da egiten hori ulertzea. Baina, tira, pixkanaka egiten joango den zerbait da hori, eta, pixkanaka, gure Administrazio publikoan zailagoa izango da onenak errekrutatzea, batez ere oso espezifikoak diren postu jakin batzuetan jardun ahal izateko. Nik animatzen ditut −berriro diot− talde parlamentarioak beren jarrera berrazter dezaten zuzenketa horiei dagokienez. Hizketan aritu gara, Jaurlaritzarekin eta oposizioa osatzen duten taldeekin hurbilketak egiten saiatu gara, uste baikenuen oso garrantzitsua zela euskal enplegu publikoari buruzko lege bat onestea. Batez ere, bi arrazoirengatik, edo funtsezko arrazoi batengatik, alegia, enplegu publikoa sendotzeko eta bitartekotasuna desagerrarazteko prozedurak ezarri beharra dagoelako. Lehen, "behin-behinekotasuna" aipatu da, gure administrazio publikoetan hain handia den bitartekotasuna desagerraraztea. Eusko Jaurlaritzak berak, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso batean onartu du, kasu jakin batean onartu zuen, ia % 50eraino heltzen dela hori. Administrazio publiko batek ontzat eman ezin duen egoera da hori, eta Europar Batasunak zenbait gaztigu helarazi dizkigu dagoeneko. Horregatik saiatu gara hurbilketa bat egiten. Gobernuari sostengua ematen dioten taldeek onartu dituzte guk aurkeztu ditugun zuzenketa batzuk, teknikoak gehienbat; eta zehazkiago bat, espetxeetako funtzionarioen kidego bat sortzeari buruzkoa, guretzat aurrerapen positiboa izan dena, kidego bat sortzea. Hala ere, guk ez diogu uko egiten espetxeadministrazioaren barruan B taldea ere egoteari, eta hori bereziki garrantzitsua dela deritzogu. Ez diogu horri uko egiten, eta borroka parlamentarioa egiten jarraituko dugu horretarako. Beraz, zein da gure jarrera? Irizpenari buruzko bozketan −azken batean, lege honi buruzkoan− gure taldeak hartuko duen jarrera, azkenean, abstentzioarena izango da. Zergatik abstentzioa? Legeak aintzat hartzen dituelako euskal enplegu publikoan behin-behinekotasun hori, bitartekotasun hori desagerrarazteko beharrezkoak diren neurriak. Eta guk uste dugu funtzionarioek, enplegatu publikoek benetan independenteak izan behar dutela, benetan independenteak izateko moduan eta posizioan egon behar dutela, ahalik eta ondoen bete ahal izateko, independentziarik handienetik herritarrei zerbitzua emateko eginkizuna. Sektore publikoko langileak aintzat hartu behar dira, eta gure legeria propioa eta Europako legeria aintzat hartu behar dira. Berriro diot, Europar Batasunak zenbait gaztigu eman dizkigu ildo horretan. Eta zehapen-prozesu bat abian jar dezan nahi ez badugu −kasu horretan Espainiaren aurkakoa izango litzateke, baina azkenean autonomia-erkidegoei ere eragingo lieke, eta guri bereziki−, beharrezko neurriak hartu behar dira. Horregatik, gure taldeak abstentzioa bozkatuko du kasu honetan; baina bai animatzen ditugula Jaurlaritza eta hari sostengua ematen dioten taldeak beren jarrera berriz azter dezaten, ez bakarrik aurkeztu ditugun zuzenketei buruz, baizik eta gure Administrazioa eraldatzeko eta modernizatzeko beharrari buruz. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23679
12
120
01.12.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on, legebiltzarkideok. Funtzio publikoa ordezkatzen duten eta gure autonomia-erkidegoan enplegatu publikoak ordezkatzen dituzten erakunde sindikal guztiek aho batez gaitzetsi dute lege hau. Horregatik, bere garaian jada, osoko zuzenketa bat aurkeztu genuen; hain zuzen ere, horrexegatik. Eta oro har ontzat ematen ez dugun lege horren edukiari buruz egiten dugun balorazio zehatzaz harago, pentsatzen dugu, jarraitzen dugu pentsatzen, Ganbera honetan osoko zuzenketa bat aurkeztu genuen egunean bezala, enplegu publikoaren alorreko legeria bat langile publikoen ezespenarekin onestea ez dela formula gomendagarria, gutxienez legedi egonkor eta eraginkorra bermatzeko; eta guztiz kontrara, araua ezegonkortasun-testuinguru batean sortuko dela, eta, ziurrenik, gatazka-iturri izango dela. Hilabete hauetan landu dugun Legebiltzarreko izapidean, Jaurlaritzak ez du inolako ahaleginik egin eragile sindikalekin jarrerak hurbiltzeko; Legebiltzarreko izapide-aldi osoan Ganbera honetan agerraldiak egin dituzten arduradun sindikal horiek testuaren aurka hitz egin dute, baina hartaz ere hitz egiteko prest agertu dira, azkenean gaur bozkatu behar dugun testuan gehienbat agertzen ez diren aldaketak egin zitezen. Guk jarraitzen dugu pentsatzen langile publikoak ordezkatzen dituzten sindikatuekin akordioa lortzea −esan dezagun− ezinbesteko baldintza zela Euskadiko enplegu publikoari buruzko berariazko legetestu bat ontzat eman ahal izateko. Eta baldintza hori ez da betetzen. Azken batean, guztiz desegokia iruditzen zaigu onestea lege bat, gaiari heltzeko behar-beharrezkoa zena alafede, baina langile publikoen ordezkariekin elkar ulertzeko lanketa bati eta ahaleginari erantzuten ez dion enplegu publikoaren lege bat onestea… Bigarrenik, iruditzen zaigu legeak ez duela zerbitzu publikoen iraunkortasuna eta sendotasuna ziurtatzea helburu lukeen arauketarik egiten, edozein modutan eta hainbat mekanismoren bidez zerbitzu horiek kanpora eramateko joera hedatu baino hedatu horretatik aldenduz, horrek ondorio nabarmenak izaten baititu askotan enplegu publikoan bertan ere. Gure ustez, lege hori baliatu behar zen zerbitzu publikoak blindatzeko eta eragozteko harekin zerikusia duten enpleguak etengabe pribatizatzeko eta kanpora eramateko arriskuaren eraginpean, etengabe gertatzen den bezala, egon behar izatea. Era berean, ezin dugu inolaz ere bat egin legeproiektuan aintzat hartzen den printzipioarekin, zeinaren arabera enplegu publikoaren ordainsarisistema ordainsarien jasangarritasunaren mende geratzen baita, eskura leudekeen baliabide publikoen barnean. Iruditzen zaigu burutapen hori, baliabide publikoena, printzipio moldagarria dela, subjektiboa, erabiltzen dena eta botere publikoei une jakin batean aukera eman diezaiekeena soldatak izozteko; baita haien murrizketa ahalbidetzeko ere, baita aurrekontulegeen parte diren edo sindikatuekin akordioak eta hitzarmenak egitearen ondorio diren eta baliabideen erabilgarritasunaren argudio hori ez betetzea dakarten legeen kasuan ere, zeren, baliabideen eskuragarritasuna desberdina izan baitaiteke Gobernu jakin batek egoera bakoitzean planteatzen dituen lehentasunen arabera. Beraz, guretzat segurtasun falta bat da, hain zuzen ere, enplegatu publikoen eskubideentzat. Laugarrenik, iruditzen zaigu arau hori ez dela gai −gure ustez− desiragarriak baino desiragarriagoak diren kondizioak sortzeko Autonomia Erkidegoko enplegatu publiko guztien lan-baldintzak homogeneizatu daitezen eta, bide batez, gainditu daitezen laido konparatibo historiko eta endemikoak, baita administrazioen artean gertatzen diren eten funtzionalak eta soldatakoak ere. Legeak uko egiten dio −gure ustez− Euskadiko enplegatu publikoen lansarien kondizioen eta kondizio funtzionalen beharrezko homogeneizazio-maila lortzeari; hori −berriro esango dugu− guztiz bateragarria da −gure ustez− foru-autonomiarekiko eta toki-autonomiarekiko errespetu zorrotzarekin; eta uste dugu funtsezko osagaia dela zerbitzu publiko unibertsala, integrala, berdintasunezkoa eta efizientea izan dadin hura. Horrek −gure ustez− integrala ez den arau bihurtzen du araua, testuak artikulu ugari dituen arren. Era berean, gure herrialdean bizi diren atzerritarrei, Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrei, enplegu publikorako sarbidea zabaltzeko aukera galdu dela uste dugu. Legeak, azkenik, hiru salbuespen aurreikusten ditu polizia- eta informatikarilanpostu jakin batzuetarako, eta Osakidetzako lanpostu jakin batzuetarako, mediku espezialista eta erizainentzat bakarrik. Guk uste dugu aukera bat galtzen dela gai hori zabaltzeko. Lehenik, justiziagatik, enplegu publikora sartzeko berdintasunagatik; eta, bigarrenik, kolektibo horiek, aurreikusten diren hiru salbuespen horiek gaur egun behar ditzakegun profilak direlako, eta beraz, egokia da legean haiek aintzat hartzea, baina biharko egunean beste profil batzuk beharrezkoak izan daitezke Euskadiko zerbitzu publikoetan. Beraz, uste dugu hor ere aukera bat galtzen dela Legebiltzar honetan zenbait aldiz eztabaidatu dugun gai bati buruz. Azkenik, legeak arau batzuk gehitzen ditu, eta horiek, oro har, negoziazio kolektiborako eskubidearen eta langileen ordezkaritza sindikalaren eginkizunaren balioa galtzea dakartela iruditzen zaigu. Sindikatuen rola ezin da mugatu egotera eta jarduera instituzionalen bidaide huts izatera, kontrol jakin bat egiteko aukerarik gabe, etengabeko ezagutzako eta parte-hartze jarraiturako benetako gaitasunean oinarrituta egonik. Enplegu Publikoaren Lege honek ez du bermatzen gai erkideak negoziatzeko betebeharra, eta ez du berme egokirik aintzat hartzen benetako negoziazio kolektiborako. Iruditzen zaigu oso zaila bihurtzen duela eredu integral batean aurrera egitea ere. Lege-proiektuak negoziazio kolektibo bat bermatu beharko luke, sindikatuekin lor daitezkeen akordioei segurtasun juridikoa eta irmotasun osoa eskainiko diena. Azken batean, gure ustez, legeak gabezia nabarmenak ditu gure Autonomia Erkidegoan enplegu publikoak dituen egitura-arazoei konponbideak planteatzeko orduan eta, gainera, Administrazio eta zerbitzu publiko moderno eta gizartearen beharretara egokituaren erdigunean enplegu publikoa ezartzeko batere desiragarriak ez diren diskrezionalitateelementuak daramatza bere barnean. Gure ustez, beraz, legeak ez dio behar bezala erantzungo Jaurlaritzak berak zioen azalpenean finkatutako lehentasunezko helburuari ere, hau da, euskal funtzio publikoaren eredu integrala eraikitzeari eta hari arrazionaltasuna eta efizientzia emateari. Horregatik, guk lege-testu honen aurka bozkatu behar dugu, eta batez ere, deitoratuko dugu sindikatuekin eta langile publikoen ordezkariekin hitz egiteko aukera galdu izana, gutxienez haien babesa eduki dezakeen lege-testu bat izan dadin.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23680
12
120
01.12.2022
GALLÁSTEGUI OYARZÁBAL
SV-ES
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu jaun-andreok, legebiltzarkideok, buenos días a todas y todos. Hara, urtebete pasatxo igaro da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Garamendi andreak Legebiltzar honetako Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean agerraldia egin zuenetik, gaur onetsi behar dugun enplegu publikoaren lege-proiektua aurkezteko. Eta lege horri buruz esan beharreko lehen gauza da guretzat, Euskal Sozialistontzat, beharrezkoa ez ezik lege egokia ere iruditzen zaigula, aspaldiaspalditik espero genuena. Izan ere, lege luze eta zabal baten lege-proiektua denaren aurrean gaude; eta, funts-funtsean, Euskadiko enplegu publikoaren araubide juridikoa antolatu eta definitu nahi du lege horrek. Zioen azalpenean beren-beregi adierazten den bezala, funtzio publikoa arrazionalizatzeko eta modernizatzeko beharrezko prozesuarekin lotzen da lege hori, bada hartarako garaia eta. Anbizio handiko prozesua da, lehen nioen bezala, zabala, orain arte dugun ereduaren zenbait elementu mantentzen dituena, eta aldaketa garrantzitsuak ere proposatzen dituena, esate baterako, zuzendaritza publiko profesionalari, enplegu publikoaren antolamenduari eta egiturari, karrera profesionalari, jardunaren ebaluazioari edo ordainsari-sistemari buruzkoak. Elementu berritzaile horiek aktibatzea ahalbidetuko duen proiektu bat, lege bat da, oso helburu argia duena eta guk partekatzen duguna, hau da, gure enplegu publikoaren kalitatea hobetzea. Enplegu publikoa nahi dugu, esan ere esan dugu, osoko zuzenketaren abagunean ere adierazi genuelako jada. Baiki, profesionalizazio-maila jasoko enplegu publikoa nahi dugu, inpartziala, emaitzen kudeaketarekin arduratsua; eta hori guztia da lege honekin lortu nahi dena. Gainera, oinarrizko araudian aurreikusitako mugapenen barruan eta geure eskumenen esparruan sortu da lege hau; eta, horrela, EPOEk ezartzen duen oinarrizko arau-esparru horretara egokitzen gara, hark eskatzen baitzigun guri eta gainerako legegile autonomikoei, baina kasu honetan Euskadiko legegile autonomikoari, alegia, guri, Euskadirako funtzio publikoaren lege berri bat onets genezala, eta haren barnean finkatu dezagula herritarren eskaera berriei behar bezala erantzuteko eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko erabili behar dugun legeesparrua. Beraz, legebiltzarkideok, uste dut hiru direla osagai garrantzitsuak: modernizazioa, egokitzapena eta hobekuntza; eta elementu horiek beharrezkoak dira Administrazio eraginkor eta espezializatu bat edukitzeko, −berriro diogu− herritarren interesak asebeteko dituena. Proiektuak zenbait ideia biltzen ditu, zenbait gai, eta txit laburki azalduko dizkizuet. Esan bezala, legeproiektu honek enplegu publikoaren eredu berri baten aldeko apustua egiten du; eta eredu horrek elementu berritzaile horiek biltzen ditu; baina, era berean, tarte zabalak uzten ditu administrazio publiko bakoitzak bere erabakiak har ditzan. Eredu berri batez ari bagara, figura berriez ere ariko gara, beraz; eta hemen, adibidez, zuzendari publiko profesionalaren figura antolatu eta egituratzen da. Azpimarratu behar da, halaber, erakundeen arteko koordinazioari eman nahi zaion bultzada, batez ere ildo horretan, langileen egitura guztiak integratzeko eta langileak kudeatzeko. Legearen oinarrian dagoen beste ideia garrantzitsua da enplegu publikoa profesionalizatzeak helburu nagusia izan behar duela. Baina enplegu publiko −esan dezagun− etikoa, printzipio, balio eta jokabide batzuetan oinarritua, zerbitzu publikoa herritarren aurrean balioesten duena, edo behintzat hori da asmoa. Genero-ikuspegiari dagokionez, legeak era transbertsalean txertatzen du hura atal guztietan eta bakoitzean… Hara, legebiltzarkideok! Oso garrantzitsua da hori, nahiz eta ezetz dirudien eta ahapeka esaten den, ezta? Hemen, lege osoa zeharkatzen duen zerbait da, eta enplegu publikoaren prozesu guztietan datorrena, bai plangintzan, bai prestakuntzan, bai sustapenean, bai karrera profesionalean. Era berean, enplegu publikoa hobeto kudeatzeko, aintzat hartzen dira plangintza-tresna batzuk, hala nola plangintza-planak, lan-eskaintza publikoak, aurrekontu-plantillak, langileen erregistroa edo jardunaren ebaluazioa. Garrantzitsua da jardunaren ebaluazioaren erregulazioa azpimarratzea eta arreta berezia jartzea horretan, hain zuzen ere, administrazio desberdinek kudeaketa hobetzeko elementu modura erabil dezaten eratzeko ez ezik, langileen garapen profesionalerako tresna modura ere baliarazi daitekeelako. Langileak hautatu eta zuzkitzeari dagokionez, prozedurak eta abar lantzen dira; eta era berean, hautaketa-organo iraunkor berriak eratzeko aukera aurreikusten da. Eta, gero, azkenik, legeak dituen ideia edo kontu interesgarri horietan murgilduz, negoziazio kolektiboarekin zerikusia duen horretan sartuz, esan behar da legeak beren-beregi ezartzen dituela printzipio orokor batzuk, hau da, legezkotasunaren, derrigortasunaren, negoziazio-fede onaren, publizitatearen eta abarren printzipioak oinarri dituela. Eta, gainera, oinarrizko legegileak eremu horretan aintzat hartutako aurreikuspen batzuk garatu eta zehaztu egiten ditu proiektuak; esate baterako, negoziazio kolektiboa, enplegu publikoaren plangintza, lanbide-karreraren alorreko irizpide orokorrak, ordainsari-sistema, eta abarrekin zerikusia duen guztia. Eta esan beharra dago, legebiltzarkideok, legeak titulu oso bat, 14. titulua, dakarrela berenberegi negoziazio kolektiboaren gaiari buruzkoa. Amaitzeko. Lege honek −diodan bezala− enplegu publikoa kudeatzeko tresnak garatuko ditu, eta Gobernuaren maila guztietan aplika daitekeen arau-esparru erkide bat ezarriko du guretzat; baina foru- eta udal-autonomia ere errespetatzen ditu, eta erakunde bakoitzaren arau- eta antolaketa-ahalak ere errespetatzen ditu. 30 urte igaro dira orain dugun legea onetsi genuenetik, eta orduz geroztik gure gizartea asko aldatu da alderdi askotatik: genero-berdintasunarekin zerikusia duten alderdietan, desgaitasunarekin edo funtzionaltasunekin zerikusia duten alderdietan, teknologiarekin zerikusia duten alderdietan eta gobernantzarekin zerikusia duten alderdietan. Eta alderdi horiek guztiak arau honetan dute egokiera. Azken batean, Euskal Sozialistak taldeko kideok lege horren beharra berresaten dugu; enplegu publikoaren eredu eraginkorragoa eta berritzaileagoa definitzen duen legea baita, langile publikoen ordezkarien parte-hartze aktiboa hauspotzen duena, herritarren hizkuntza-eskubideak behar adina bermatzen dituen hizkuntza-normalizazioko eredua aintzat hartzen duena, gure herrian diren bezalakoak diren errealitate soziolinguistiko desberdinetara egokitzea ahalbidetuz eta, aldi berean, Administrazio publikoko langile guztien eskubideak bermatuz. Azken batean, publikoa denaren balioa indartuz zerbitzu publikoak blindatzen dituen legea da, nahiz eta talde batzuek hori zalantzan jarri. Lege honek alor publikoaren aldeko apustua egiten du. Beraz, guk badaukagu jada beharrezkotzat jotzen genuen lege bat, eta bidenabar, haren aldeko botoa emango dugu, ezinezkoa baita bestelakorik. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23681
12
120
01.12.2022
GARCIA ORTEGA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker, mahaiburu andrea. Eta egun on guztioi. Lehenik eta behin, Euskal Herria Bilduk gure elkartasuna bidali nahi diegu Bizkaiko metalgintzako langile guztiei beraien lan hitzarmena duin baten aldeko borrokan. Onartezina da langileak Ertzaintzaren partetik jasotzen ari diren jazarpena eta bortizkeria. Beraz, Euskal Herria Bildutik gure elkartasuna: animo eta eutsi borrokari. Gaurko gaian sartuta, enplegu publikoaren legea osoko bilkura honetara dator gaur, aurreko legegintzaldietan huts egin duten beste saiakera batzuen ondoren. Geroztik, gaur arte, igarotako denborak −urteak− ez du balio izan lege garrantzitsu honetarako beharrezkoak diren adostasunak lortzeko. Beraz, gaur, euskal enplegu publikoaren legea onartuko da Gobernuak duen gehiengo absolutuari esker, eta, zilegia bada ere, lege honek ez du beharrezkoak diren beste adostasunik. Lege hau, zalantza barik, beharrezkoa eta garrantzitsua da arrazoi ezberdinengatik. Garrantzitsua da, orain dela 30 urte baino gehiagotik indarrean dagoen legea eguneratu behar delako. Marko zahar hori berriztu behar da egungo eta etorkizuneko euskal gizarteari egokitzeko. Garrantzitsua da 100.000 langile baino gehiagoren enplegua arautzen duelako eta zerbitzu publikoen baldintzak ere zehazten dituelako. Eta garrantzitsua da iraupen luzeko bokazioarekin onartzen den lege bat delako. Beraz, etorkizunari begira enplegu publikoa eta zerbitzu publikoak arautu behar dituelako datozen hamarkadetarako. Baina, berriro diot, lege honen garrantzia ez dator bat beharrezkoak diren adostasunekin XXI. mendeko Administrazio publikoaren eraldaketei aurre egiteko. Lege hau langile publikoak ordezkatzen dituzten sindikatu guztien ezezkoarekin dator; hau da, lege honen hartzaile nagusiak diren langileen ordezkaritza sindikal guztien ezezkoarekin dator. Eta errepikatzen dut: sindikatu guzti-guztiena. Lege honek ere oposizioko indar politikoaren ezezkoa, EH Bildurena, ere badu. Gobernuaren aldetik negoziatzeko borondatea egon dela esango zaigu, baina, gaur, Gobernuak aurkezten digun emaitza eskas eta irmoak agerian uzten du badagoela gehiengo absolutua, baina ez akordiorako borondaterik, ez Legebiltzarrean, ez sindikatuekin. Legegintzaldia hasi denetik, Euskal Herria Bildutik behin eta berriro esan dugu ezinbestean gizarte batek, herri batek, zerbitzu publiko indartsuak behar dituela. Ziurgabetasunez beteriko testuinguru honetan, euskal herritarron ongizatea bermatzeak egiturazko erabakiak exijitzen ditu zerbitzu publikoak sendotzeko eta kalitatezko enplegu publikoan oinarritzeko. Baina errepikatu behar dugu berriro ere hori ez dela egun dugun enplegu publikoaren egoera. Eta Gobernuak gaur aurkezten duen legeak ez dio horri behar den bezala eusten. Datu askorik ez, baina argazki bat egungo enplegu publikoarena, beste noizbait eman dudana: Europar Batasunean, langileen % 20 langile publikoak diren bitartean, erkidego autonomoan % 12 da. Administrazio publikoan, hamar langiletik lau behinbehineko langileak dira, orain egonkortzeko prozesuan daudenak. Baina ez dakigu, Europatik agintzen den bezala, prozesu horiek nahikoak izango diren behinbehinekotasunaren tasa % 8 azpitik jaisteko. Eta beste datu esanguratsua: Erkidego Autonomoan 100.000 langile daude azpikontratatuta sistema publikoarentzat lanean, enpresa pribatuetan. Argazki honetatik abiatuta, Euskal Herria Bilduk 133 zuzenketa aurkeztu dizkio legeari, gehienak Gobernuak atzera bota dituenak. Gure zuzenketak koherenteak dira legegintzaldi honetan zehar aurkeztu ditugun beste hainbat ekimenekin zerbitzu publikoak eta enplegu publikoaren defentsan. Legeari egindako zuzenketak lau ardatz hauen arabera aurkeztu ditugu. Lehenengo ardatza, administrazio publikoak euskal gizartearen beharren arabera dimentsionatzea eta zerbitzu publikoak, nagusiki, enplegu publikoaren bidez garatzea, pribatizazioak edota azpikontratazioak mugatuta. Ildo honetatik, planteatu dugu egonkortasuna enplegu publikoaren printzipio nagusietako bat izatea. Horretarako, behin-behinekotasunaren tasa % 8 azpiko mugak jartzea. Giza baliabideen nahikotasuna enplegu publikoaren beste printzipio nagusietako bat izatea, lan-kargak baloraturik behar denean plantillak dimentsionatzeko. Zerbitzu publikoetan azpikontratazioa mugatzea pribatizazioak ekiditeko, eta irizpideak finkatzea, egun pribatizatuta dauden zerbitzu publikoak emaitzen arabera berreskuratzeko aukera. Azpikontratatzen diren zerbitzu publikoak ikuskatzea. Pribatizazioak ezin du suposatu Administrazio publikoa zerbitzu horren ardura gainetik kentzea. Eta irizpideak aztertzea eta adostea pribatizatuko ez diren zerbitzuak finkatzeko. Honi guztiari Gobernuak ezetz biribila eman dio. Eta ezetz esan zaie Euskal Herria Bilduren zuzenketei, Europatik eskatzen den bezala, enplegu publikoan behin-behinekotasuna % 8tik behera mugatzeko konpromisoa legean ezartzea eskatzen dutenean. Gure helburua da euskal administrazio publikoetan erdietsi diren behin-behinekotasuneko maila eskandalagarriak berriro gerta ez daitezen saihestea. Baina ezetz esan zaio. Integrala esaten zaion lege bat aurkezten da, baina ia Administrazio publiko paralelo bat osatzen duena aipatzea saihesten du, esate baterako, azpikontratazio-araubidean zerbitzu publikoak ematen dituzten langile guztiak, kasu gehiegitan enplegu prekarioa dutenak. Langile horiek ez dira aipatzen, eta ez da bermerik ezartzen administrazio paralelo hori ez dadin joritu enplegu publikoa sortzearen kaltetan. La ley perpetúa la inadecuada situación actual. Legeak gaurko egoera desegokia betikotzen du. Bigarren ardatza: euskara. Lege honek suposatu behar zituen funtsezko aurrerapausoak euskararekin: euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izatea; euskara ere ohiko lan-hizkuntza izatea derrigorrezko-data igarota duten lanpostuetan; herritarrek zerbitzua aukeratutako hizkuntza ofizialean jasoko dutela bermatzea eta horretarako baliabideak jartzea; hizkuntza normalizatzeko eta euskara sustatzeko neurrien jarraipena eta kontrola indartzea. 30 urte baino gehiago betetzen dituen legearekin alderatuta, gaurko legeak ez du funtsezko urratsik ematen administrazio publikoen euskalduntzean. Hirugarren ardatza: diskriminazioaren aurkako neurriak hiru ataletan: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna; genero-ikuspegia txertatzea hainbat arlotan; biolentzia matxistak jaso duten emakumezko enplegatu publikoei babesa handitzea; LGTBI gaineko prestakuntza; soldata ez diskriminatzaileak, soldata berdina balio bereko lanetan. Bigarren atala, diskriminazioaren aurkako neurrietan desgaitasuna duten pertsonen eskubideak bermatzea. Eta hirugarrena: nazionalitate estrakomunitarioa ez izatea baldintza baztertzailea administrazio publikoan sarbidea izateko. Horretarako, Euskal Herria Bilduk proposatu dugu gure komunitatean erroldaturik egotearen nahikotasuna. Bada, zuzenketa horiek ere atzera bota dira. Eta, anomalia eta diskriminazio hori zuzendu beharrean, legea mugatu da lanpostu jakin batzuetara eta zehatzetara modu mugatuan sarbidea irekitzera. Y el cuarto eje: participación sindical y fortalecimiento de la negociación colectiva. Eta laugarren ardatza: sindikatuen parte-hartzea eta negoziazio kolektiboa indartzea. Esango diguzue atal oso bat sartu dela legean gai honi buruz, baina, era berean, gure zuzenketa guztiak atzera bota ditu Gobernuak. Ez dakigu legetik haratago Administrazio publikoan oso sustraituta dagoen jarrera eskasa aldatzeko balio izango duen. Kontsultatzea eta informazioa ematea ez da negoziazio kolektiboa garatzea. Eta, bukatzeko, esan dudan bezala, lau ardatz hauen inguruan Euskal Herria Bilduk aurkeztutako zuzenketa gehienak atzera bota ditu Gobernuak. Eta, horregatik, Euskal Herria Bilduk lege honi ezezko boza emango diogu. Mila esker.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23682
12
120
01.12.2022
LARRAURI ARANGUREN
EA-NV
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Lehendakari, sailburuak, legebiltzarkideok, jaun-andreok, egun on guztioi. Gaur onartuko dugu batzordearen irizpena, azaroaren 14koa, eta horrekin Euskadiko Enplegu Publikoaren Legea, Euskadirentzat beharrezkoa den legea dena eta euskal enplegu publikoarentzako marko berria eta propioa izango dena, Euskadik gai honetan duen eskumen esklusiboaz baliatuz. Zergatik onesten dugun lege hau? Zertarako? Zer ematen digu? Bada, ekarpen handia egiten digu. Euskal enplegu publikoaren bizkarrezurra izango da, eta hiru ideia nagusitan defini daiteke: lehendabizikoa, enplegu publikoaren berezko eredua dela, esparru propioa duena, lege honek erakarriko duena; bigarrena, integrala, sektore publiko osorako lege integrala dela, jakina, erakundeen eskumenak errespetatuz, gure erakunde-sistema berezia errespetatuz, baina homogeneizatzeko edo irizpide erkideak izateko bokazioarekin, eta jakina, intentsitatemaila desberdinekin aplikazioan; eta hirugarren ideia, segurtasun juridikoa duela. Lege horretatik zenbait eduki hedatzen dira segidan, eta eduki horiek, gainera, gerora garatu ahalko dira, arreta gehiago edo gutxiago sortuko dute baina, jakina, beharrezkoak izango dira alor publikoaren eta sektore publikoaren eguneroko jardunerako. Baina bidea… Eta bidea ez da gaur hasi. Lege hau euskal enplegu publikoaren iraganaren ondorioa da, eta oraina, gure oraina, eta etorkizuna izango da. Bere aurrekari historikoa, dakigunez, 6/1989 Legea, Funtzio Publikoari buruzkoa da, uztailean 33 urte bete zituena. Lege ona zen, baina, jakina, funtsezko eguneratzea behar zuen erronka berrietara eta premia berrietara egokitzeko. Eta, hain zuzen ere, gaur ospatzen ditugu 33 urte horiek, haren ondorengoa izango dena onetsiz, guztiok lekuko gaituen une historiko honetan. 2022ko abenduaren 1a markatuta geratuko da euskal legegintzaren historian. Hala, legeak bere ibilbidea egin du, Eusko Jaurlaritzan izapidetu da, bai orain hurrengo legegintzaldian, bai oraingo honetan ere, negoziazio kolektiboari dagokiona ere barnean dela. Gero, Legebiltzarreko tramitazioa egin da, guztiok dakigun bezala. Eta ibilbide horretan, edukia egokitu egin behar izan da, baina ez kapritxo batengatik, baizik eta lege- eta jurisprudentzia-testuinguru berrira egokitu ahal izateko, beharrizan berrietara; eta, bai horixe, betiere berme juridiko handienarekin. Beraz, une historikoa da bai, nahiz eta taldeen… oposizioko talde batzuen ezezkoa jasoko duen. Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ezetz bozkatuko dute. Ezgaitasunari, euskarari buruzko zuzenketa batzuk onartu ditugu, hau da, ezgaitasunari, euskarari edo berdintasunari buruzko gaietakoak. Talde horiek ez dira mugitu… EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ez dira euren jarrera maximalistetatik mugitu. Haien aldetik ez da akordiorako borondaterik egon. Beraz, ezinezkoa izan da akordioa lortzea. Eta ahalbidetu dugu, lortu dugu, Alderdi Popularra-Ciudadanosekin akordio bat. Eta, alde horretatik, Gordillo jaunak erakutsitako prestasuna eskertu nahi dut. Legearen edukiari dagokionez, lehen ideia, esan dudan bezala, gizarte-eredu berrira egokitutako enplegu publikoaren eredu berri baten aldeko apustua da; eredu horretan, baditugu tresna berritzaileak, demagun, Zuzendaritza Publiko Profesionala. Funtsean, iruditzen zait taldeek eskatzen dutena legean jasota dagoela. Lehendik ere bazegoen figura hori, baina lege honek arauketa sakonagoa ematen dio, eta hala, gardentasun handiagoa ematen zaio; baita jardunaren ebaluazioa edo karrera profesionala bezalako tresnak ere, funtsezkoak izango baitira. Esan bezala, bokazio integrala du, eta sektore publiko osoari aplikatuko zaio, aurreko legean ez bezala, intentsitate-maila desberdinarekin, autonomiaeremuak errespetatuz. Eta, ildo horretan, funtsezkoa da koordinazioa, lege honek egiten duen koordinazioaren aldeko apustua, Euskal Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordea sortuz, guztiok dakigun bezala lehendik existitzen den IVAPekin batera, irizpideak zehazteko edo irizpide erkideak diseinatzeko lan egingo baitute elkarrekin. Apustua egin da, halaber, langile publikoen profesionalizazioaren alde. Eta alor publikoaren, enplegu publikoaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua. Oposizioko taldeen diskurtsoetan beti agertzen diren kanporatze- edo pribatizazio-mamuak gorabehera, alor publikoaren aldeko apustu argi eta garbia dago legean. Horren adierazgarri dira aurrekontuetan urtero egiten diren inbertsioak, etengabeko lan-eskaintza publikoak, dagoeneko onetsita dauden lan-eskaintza publikoak, laster onartuko diren lan-eskaintza publikoak, enplegu publikoaren legea baita. Baita negoziazio kolektiboari dagokionez ere. Jakina, esan bezala, bada atal zehatz bat, erregulazio orokor eta egokia dakarrena. Lege honek genero-berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko apustua egiten du, indartu egiten ditu, aukera-berdintasuna emanez pertsona guztiei. Hizkuntza-normalizazioaren aldeko apustua egiten du. Eta, ildo horretan egiten duena, ibilbide horretan aurrera egiten jarraitzea da, euskal erakundeek bere garaian euskal herritarrei herri honetako bi hizkuntzetan berdin zerbitzatzeko egin zuten ahaleginean. Europar Batasunetik kanpokoak diren, Batasuneko kide ez diren beste estatu batzuetako herritarrak enplegu publikoan aritu ahal izateari buruzko arauketa berritzailea dakar. Kontzeptu asko nahasten ari dira hemen, agian modu interesatuan. Bada eskakizun bat, nazionalitatearena, Estatuko oinarrizko araudiak eskatzen duena. Eta, aldi berean, Estatuaren oinarrizko araudiak baimentzen duena da zenbait kasutan eta kondizio jakin batzuetan legezko salbuespenak egitea. Eta horixe da lege honek egiten duena. Horrek gaitzen du kasu horietan kondizio hori legez salbuetsi edo malgutu ahal izatea; sektoreko administrazio eskudunek egin beharko dute balioespen hori, eta etorkizuneko arau-proiektuak onetsi beharko dituzte kasu hori zehazteko. Baina lege honek horretarako atea irekitzen du, eta dagoeneko zehazten ditu aurrera egin ahal dezaten hiru kasu. Eta, azkenik, azpimarratu nahi dut izapidetze horretan bi azken xedapen adostu ditugula Alderdi Popularra-Ciudadanosekin, espetxe-administrazioari buruzkoak. Kidego eta Eskalen Legea aldatuta, kidego eta eskala horiek sortuko dira, hain zuzen ere, Administrazio horretarako; horri buruzko erregulazioa arautzen eta sartzen da. Eta horrek balioko du espetxealorreko eskualdaketa horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko, lan-eskaintza publikoa onetsi ahal izateko, lanpostuen zerrenda onetsi ahal izateko, lan-eskaintza publikoa onesteko eta, ondoren, eskumen hori behar bezala betetzeko behar diren langile finkoak kontratatzeko. Eta, horregatik guztiagatik, lege berri bat dugu, berrikuntzarako, emaitzak hobetzeko eta enplegu publikoa modernizatzeko tresna perfektuak dituena. Funtsezko zutoina dugu horretarako, langileak, hau da, Euskadin sektore publikoan lan egiten duten 100.000 pertsonak. Haiek lanerako duten gaitasunari eta profesionalizazioari esker, bikaintasunerako bidean aurrera egiten jarraituko dugu. Izan ere, herritarrei zerbitzua emateko daude herri-administrazioak, haien beharrak ahalik eta ondoen betetzeko, ahalik eta modu eraginkor, arin eta modernoenean. Administrazio hurbila, digitala, gardena nahi dugulako, alor publikoaren aldeko bokazioa duena. Garai berrietara egokitutako Administrazio bat nahi dugulako, enplegu publikoaren eredu berri bat izango duena gure esparru propioaren pean, eta horixe da lege honek ematen duena. Gizarteak administrazio eraginkorrak eta arinak eskatzen ditu, eta, beraz, ahalegin guztiak bideratu behar ditugu herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko. Egungo beharrei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuna eman behar diegu. Gaur onartutako legeak bikaintasuna lortzeko eta emaitzak hobetzeko tresnak ematen dizkigu, tresna modernoak, garai berrietara egokitutakoak. Eta funtsezko balio bat dugu: pertsonak, euskal sektore publikoan lan egiten duten 100.000 inguru pertsona. Beraz, giza talentua dugu; orain legea dugu. Eta biok batera, biekin, lan publikoa hobetuko dugu eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko da. Enplegu publikoaren eredu berria marko propio berriarekin. Amaitzeko, eskertu nahi dut Eusko Jaurlaritza, egin duen lanagatik, Legebiltzarreko izapideetan parte hartu dugun guztion lana; eta nola ez, Legebiltzarreko zerbitzu tekniko eta juridikoena. Guztion artean, guztiok batera, auzolanean lortu dugu gaur hona iristea, lege hau onartzea. Besterik gabe, eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23683
12
120
01.12.2022
GARCIA ORTEGA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Resumiendo, y seré breve, berriro esango dut gaur lege hau Euskal Herria Bilduren ekarpenik gabe aterako dela aurrera. Baina Euskal Herria Bildun ziur gaude gure zuzenketa asko, gaur Jaurlaritzak ezetz esaten dienak, denborarekin, geroago hartu beharko diren erabaki bihurtuko direla. Baina beranduegi egingo da hori, eta agerian geratuko da Jaurlaritza ez dela gai aurreikuspenez jarduteko eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko. Erabaki horiek hartu egin beharko dira, euskal gizarteak etengabe eskatuko dituelako kalitatezko zerbitzu publikoak, giza baliabide nahikoarekin eta enplegu publiko nahikoarekin. Izan ere, aste honetan bertan erkidego honen aurrekontuei egindako osoko zuzenketaren aurkezpenean Maddalen Iriartek adierazi zuen bezala, zer gehiago gertatu behar du Osakidetzan langile-plantilla sistemaren benetako beharretara egokitu dadin? Zer gehiago? Eta, gainera, hurrengo puntuan hitz egiteko aukera izango dugu, eta Jaurlaritzak Osakidetzan gutxieneko ratioak ezartzeko Euskal Herria Bilduk egindako eskaeraren aurrean duen jarrera berriro ikusiko dugu. Erabaki horiek hartu beharko dira euskal gizarteak kalitatezko zerbitzu publikoak eskatuko dituelako; eta hori ez da bermatzen zerbitzu horiek, kalitatezko enplegu publikoaren bidez eman beharrean, azpikontratazioaren eta enplegu prekarioaren bidezko pribatizazioaren bitartez ematen direnean. Gainera, sindikatuekiko elkarrizketaren bidez bakarrik berma daitekeelako enplegatu publikoen parte-hartzea, eta enpleguaren eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea etorkizun ez oso urrun baterako planteatzen diren erronken aurrean. Izan ere, ez da onargarria, halaber, lege honek euskal administrazio publikoa euskalduntzeko konpromisoan aurrerapausorik ez ematea, aurreko legea onetsi zenetik 30 urte igaro direnean. Eta XIX. mendeko zerbait dirudi gure erkidegoko herritarrek gaur egun ez dutela enplegu publikoan aritzerik, Europar Batasunetik kanpoko nazionalitatea dutelako. Lege honek lehengo tokian uzten du enplegu publikoa, arazo eta gabezia berberekin. Por todo lo dicho, esta ley de empleo público no es la ley que necesitan los empleados públicos y la sociedad vasca. En conclusión, quiero decir que necesitamos una nueva ley de empleo público, con todas las competencias necesarias, con todas las potestades legislativas, para construir un verdadero modelo de empleo público vasco, partiendo del acuerdo con los sindicatos. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23684
12
120
01.12.2022
LARRAURI ARANGUREN
EA-NV
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Eskerrik asko, berriro ere, legebiltzarburu andrea. Oposizioa esan eta berresan ari denez, nik ere berriro esango dut lege ona dela, garai berrietarako lege egokia dela eta, azken batean, lege zuzena, ona eta beharrezkoa dela euskal enplegu publikoarentzako eta Euskadirentzako. Zuzenketaren bati, errepikatu diren gauzetakoren bati eta aurreko txandan erantzun ezin izan ditudan galderetakoren bati buruz. Zerbitzu publikoen lehentasunari dagokionez. Bistan denez, hemen ez dago zalantzarik Jaurlaritzak eta lege honek, zehazki, zerbitzu publikoen alde egiten duten apustu irmoaren inguruan. Lehen esan dudan bezala, urtetik urtera hazten ari dira inbertsioak, urtetik urtera hazten ari dira, Euskadiko Aurrekontuetan inbertsio publikoak, plantillak handitzen ari dira, egiturazko plazak ugaltzen ari dira, eta beraz, alor publikoa hedatzen ari da. Eta enplegu publikoaren legea da, bere printzipioetan alde guztietatik alor publikoaren aldeko apustua egiten duena. Behin-behinekotasuna. Egitateekin esana dago hemen. Eusko Jaurlaritza artez eta moldez saiatu da araudi horretan aurrera egiten, sendotze-araudian aurrera egiten. Jurisprudentziak, legezkotasunak, ahalbidetu dituen urratsak egin dira. Eta, gainera, begi-bistakoak dira dagoeneko lantzen ari diren laneskaintza publikoak eta onetsi behar diren laneskaintza publikoak, gero eta ugariagoak baitira. Eta horrek, jakina, behin-behinekotasuna murriztu egiten du. Sindikatuen parte-hartzea egokia da. Legeak aintzat hartzen du parte-hartze egokia, lan-eskaintza publikoetan parte hartzen dute, dagokien tokian parte hartzen dute lan-eskaintza publikoak prestatzen, eta dagokion lekuan parte hartzen dute; baina, era berean, oreka bat mantendu behar da, bai horixe, negoziazio kolektiboari dagozkion eskubideak errespetatuz, baina administrazio eskudun bakoitzak kudeatzeko duen gaitasuna murriztu gabe. Zuzendaritzako langileei dagokienez, esan dugu funtsean aintzat hartzen dela, legeak haien eskakizunak aintzat hartzen dituela. Zalantzarik gabe, pertsonarik onenak Administrazioan egon daitezen interesdun handiena Administrazioa bera da. Ordainsari-sistema −zioen Elkarrekin Podemosek− jasangarritasunarekin uztartuta, bada oinarrizko araudian dator hori. Proposa ezazue haren aldaketa dagokion lekuan. Y el euskera. Argi dago lege honek zentraltasuna duela, batzuek gutxiago eskatzen dutelako: Alderdi Popularrak eta Elkarrekin Podemosek gutxiagora joatea eskatzen dute; eta EH Bilduk gehiagora joatea. Jakina, lege honek ez du bide horretan aurrera egiteko gure apustu irmoa kamusten. Ez du aterik ixten aurrera egiten jarraitzeko. Beste araudi sektorial bat ere abian da −zuek dakizuenez−, bide horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Eta herritartasunari dagokionez, funtzio publikoan aritzeko herritartasunaren baldintza, berriro diot ez dela nahastu behar; zuek eskatzen zenutena dela herritartasunaren ordez bizilekua jartzea, eta hori ez du ahalbidetzen inolako araudik. Eta Legebiltzar honek, jakina, ez du herritartasunaren gaian hitz egiteko eskumenik. Oinarrizko araudiak ez du inolaz ere ahalbidetzen herritartasunaren ordez bizilekua jartzea. Kasu jakin batzuetan herritartasun-betekizuna salbuesteko aukera ematen du, baina ez du bizilekua ordezten; eta hori da zuek eskatzen zenutena. Eta lege honek ate hori irekitzen du salbuespen horietarako. Jakina, ez dut uste hona ekarri behar dugunik aurreko eztabaida batzuetakoa, aurreko eztabaidetan jorratu duguna, auzi morala dela, xenofobia kontua dela; ez, auzi juridiko hutsa da. Orduko hartan ekarri genituen jada oposizioetako buletinak, beste administrazio batzuetako azken oposizioetakoak, jarlekuan dauzkadanak, eta ez ditut jaitsi, dagoeneko ez baita beharrezkoa. Adibidez, Azpeitiko Udalekoak, Azkoitiko Udalekoak, Irungo Udalekoak, Bakiokoak, Asparrengoak, zuek gobernatzen edo gobernuetan parte hartzen duzuen tokietakoak; eta ez dut uste herritartasun-betekizuna moraltasun-arazo batengatik eskatzen dutenik, baizik legezko eskakizun batengatik. Bada horretan ari gara. Eta, hala eta guztiz ere, zuek, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu, ezezkoan geratu zarete, ez duzue akordiorako borondate izpirik eduki. Ez duzue busti nahi izan, ez duzue konpromisorik hartu nahi izan, ez duzue busti nahi izan, paradoxikoa da, hain zuzen ere, gaurko egunean. Gu busti egin gara, akordio batera iritsi gara. Sindikatuak aurka daudela esan duzue, eta zein da zuen jarrera, zein da zuen jarrera? Noizbait jarrera horietatik aldentzeko gaitasunik ba al duzue? Ba al duzue aldentzeko gaitasunik? Nire ustez, ona litzateke betiko konplexu horietatik aldentzea eta irizpidea, irizpidea eta negoziazio-gaitasun propioa edukitzea. Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztu zuen; beraz, gutxi egin zitekeen hor. Askoz erosoagoa da beste batzuek legeak onestea, gehiengoa bermatuta dagoenean. EH Bilduk osoko zuzenketarik ez, baina malgutasuna zero. Malgutasun handia du beste leku batzuetan, oso gutxi edo ez beti Euskadin, baina tira, ez zaitezte kezkatu, zuekin partekatzen dugu lege honen onespenaren une historiko hau, nahiz eta, esan dudan bezala, zuena beti ezezkoa izan, inoiz ez baiezkoa. Eta zuen gozoz bestera, Euskadik lege bat izango du aurrera egiten jarraitzeko. Eskerrik asko guztioi.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23685
12
120
01.12.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on denoi. Sailburu andrea. Guztiok bat etorriko gara, eta pentsatzen dut honetan, ondorengo baieztapenetan, adostasuna egongo dela osasun-sistema publikoan, Osakidetzan, inportanteena pertsonak direla, Osakidetzaren bizkarrezurra pertsonak direla, bai langileak, bai herritarrak. Osakidetza pertsona gabe ez da ezer, ez da deus. Osakidetzak izan dezake zerbitzu-zorro −cartera de servicios− ponpoxo bat, izan dezake munduko teknologiarik aurreratuena, izan ditzake eraikin espaziotsu eta marabillosoak, baina Osakidetzak langilerik ez baldin badauka eta ez baldin badauka nahiko langilerik, Osakidetzak erakunde bezala ezin du dagokion funtzioa, misioa bete. Eta, ojo, langileez ari garenean, ari gara sanitarioez, ez-sanitarioez, profil guztietako eta kategoria guztietako langileez; hasi garbitzaile, mantenimenduko eta, bueno, dena delakoetatik hasita, lehen arretan lanean ari diren profesionaletatik pasatuaz, ospitaletan, larrialdietan, emergentzietan ari diren langile guztiez ari gara. Guztiak dira pieza garrantzitsu, pieza klabe, Osakidetzak funtzionatu dezan eta herritar guztiok kalitatezko arreta jaso dezagun. Horregatik diogu Osakidetzan pertsonak direla garrantzitsuena. Laburbilduz, Osakidetza definitu daiteke eta esan daiteke pertsonen formakuntza, planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa dela. Laburbilduz, hori da Osakidetza. Baina, hori horrela izan arren, urteetan alboratuta eta zokoratuta egon da. Eta zergatik esaten dugu hori? Ikusten dugu, pertsonen formakuntzaeskuduntza guztiak ez izan arren Osasun Sailak, formakuntza industria farmazeutikoaren eskuetan utzi dela. Osasun Saila, ibilbide formatiboa diseinatua izan arren, ez da gai izan edo ez du nahi izan, ez dakigu arrazoiak zeintzuk izan diren, formazio hori inplementatzeko eta kontratazioari lotzeko. Ikusi dugu ez dela kontratazio-politikarik garatu pertsonak gure sisteman mantentzeko, erakartzeko. Eta, are gehiago, Osasun Sailak esan arren profesionalak ez doazela, profesionalak joan badoaz. Eta ikusi dugu indarrean egon den kontrataziopolitikak behin-behinekotasuna eta prekaritatea sustatu duela, nahiz eta urteetan Europatik abisuak jaso ditugun. Ikusi dugu ere urteetan, hamarkadan, Osakidetzak plantilla bertsua izan duela, berbera ez esatearren. Osakidetzako plantilla ofiziala 27.700ekoa da, baina, gero, egunerokoan, erreala, lanean ari direna beste bat da, ez dauka zerikusirik. Eta askotan errepikatu dut, baina ideia bat egiteko. Beitu, 2022ko urtarrilean, Osakidetzan egunerokoan 38.684 pertsona ari ziren lanean jardunaldi osoz; martxoan, 35.603; eta ekainean, 37.992. Eta hau urteetan estrukturatua eta egonkortua dago. Ikusi dugu ere ez dagoela zehaztuta zerbitzu bakoitzean zenbat langile eta zein kategoriatakoak egon behar diren. Badaude horrelako erreferentzia batzuk, adibidez, mediku batek edo pediatra batek zenbat pertsona atenditu behar dituen bere agendan, badago horrelako erreferentzia bat 1.400 eta 1.500ekoa. Baina erreferentzia horiek ESI batean, osasun-etxe berean aldatu egiten dira, eta ESI desberdinetan, ba, zer esanik ez. Eta azken urteotan, indarrean egon den politikaren ondorioz, mediku bakoitzak edo pediatra bakoitzak 1.700, 1.800, 1.900eko agendekin aurkitzen da. Eta horrek ekarri du herritarrak zailtasunak izatea kontsultak lortzeko, medikuek gainesfortzu bat egin behar izatea, atzerapenak eta abar. Ikusi dugu ere ez dela belaunaldi-aldaketarako planifikaziorik egin. Gogoratu nahi dut 2014an etxe honetan Darpon jaunak esan zigula urte hauetan Osakidetzaren plantillaren % 50 jubilatuko zela. Izugarri kopuru altuak izango zirela jubilazioak, baina ez dugu ikusi horri aurre egiteko planifikaziorik. Eta datu batzuk emango dizkizuet lehen arretakoak, ez Osakidetza guztikoak. EH Bilduren eskariz, Osasun Sailak eman zizkigunak 2021ean. Aurreikuspena zen 2022an, lehen arretan soilik, 142 jubilatuko zirela; 2023an, 176; 2024an, 253; 2025ean, 244; 2026an, 264; 2027an, 321. Horrez guztiaz gain, eta horrengatik guztiagatik, horrek eraginda, jada gabezia handia geneukan profesionaletan, eta 2016an oso nabarmena zen. Baina, 2020an, pandemiak hori guztia azeleratu eta azaleratu egin du. Eta 2022an, politikak ez direlako aldatu, planifikazioa ez delako egin, krisian sakondu egin da. Eta ikusi duguna da, batez ere orain arte, pertsonal-politikari dagokionez, mugatu dela laneskaintza publikoetara. Ondo dago, baina ez da nahikoa, ez da nahikoa. Egia da orain, Madrilen onartu diren legeen ondorioz, Jaurlaritzak behartua ikusi duela bere burua egonkortze-prozesuak martxan jartzera, eta ilegalki, alegalki dauden lanpostuak legalizatzera. Baina ikusiko dugu ere noraino ausartzen den Jaurlaritza. Baina Osasun Sailaren helburua bada kalitatezko arreta bermatzea herritarrei −eta hori ez dugu kolokan jartzen−, pertsonalaren, pertsonen planifikazioari heldu behar zaio bai edo bai, eta sustraietara joan behar da. Eta ezin gara zeharka, zeharbideekin eta ihesbideekin ibili. Eta, gure ustez, planifikazio horri heltzeko, oinarri-oinarrizkoa da ratioak ezartzea, ratioak ezartzea legez. Eta formalki legez ez bada, dekretuz edo arauz, baina ratioak ezarri behar dira arau-marko baten bidez. Osasun Sailak zehazteko lan-eremu bakoitzean zenbat profesional izango ditugun lanean, zer kategoriatakoak eta zein irizpide izango diren ratio horiek ezartzeko. Horretarako, arau-marko bat behar dugu. Eta herritarrek gardentasun osoz jakin behar dute euren osasun-etxeetan zein ekiporekin aurkituko diren, ekipo bakoitzean zenbat profesional egongo diren eta profesional horiek zein profiletakoak izango diren. Herritarrek bermatua izateko, beharra daukatenean, artatuak izango direla behar den bezala. Eta ekipo horiek ere behar besteko profesionalak izateko, euren lana baldintza egokietan izateko, eta ez gainesfortzuekin aritu behar izatea edo-eta beste batzuen agendak kubritzen eta abar. Ratioak ezartzeak departamentua bera behartuko du etengabeko aurreikuspen-, planifikazioeta antolaketa lan-batetara. Ratioak ezartzeak departamentua eta Osakidetza behartuko ditu osasun-sistema publikoaren bizkarrezurra den pertsonalaren formakuntzan, sarbidean, planifikazioan, antolakuntzan arreta jartzera, arreta jartzera eta politikak aldatzera. Ratioak ezartzen badira, ezinbestekoa izango da orain indarrean dagoen behin-behinekotasunari amaiera ematea eta horri buelta ematea. Ratioek eskatuko dutelako lanpostuen % 90 ofiziala izatea eta ofizialki sortua izatea. Ratioak ezartzen badira, pertsonen arreta, kalitatezko arreta ez da profesionalaren gainesfortzuari esker izango, baizik eta profesionalek behar besteko denbora izango dute herritarrak artatzeko, kronikoei jarraipena egiteko, sustapena egiteko, prebentzioa egiteko. Larrialdietako profesionalak ere ez dira erreta egongo etengabe, beste tokiek ez dutelako funtzionatzen, herritarrak etortzen zaizkielako. Anbulantzietan ere, behin kontsulta amaitutakoan, adibidez, programatutakoan orduak eta orduak ez dituzte egingo itinerarioa beraien etxeetara ixteko. Eta portzierto aztertu beharko da ere ratio horiek ezartzerakoan beste profil batzuk behar ditugun edo ez; dagoeneko jada Osakidetza hasi da beste profil batzuk sartzen. Aztertu beharko da osasun publikoaren ikuspegitik −probestuz, gainera, orain osasun publikoaren legea tramitatzen ari dela− ea beste profil batzuk behar ditugun osasun publikoaren bisioa asistentzialean sartu ahal izateko. Ahalegin bat egin beharko genuke. Ahalegin bat egin beharko genuke osasun-sistema publikoak behar besteko langileak izateko, eta kopuru hori gardena izateko, gardentasun osoz jokatzeko. Ezin gara betikoan erori, betikoak atzean; hau da, pertsonen arazoari erronkari heldu beharrean, zerbitzuen errebisioari ekitea. Osakidetzako zerbitzuen errebisioa ekitea ez da konponbidea. Errebisatu daitezke, bai, noski. Baina, begira, zerbitzu horietan ez baldin badugu behar besteko langilerik, alferrikakoa izango da; ez dugu kalitatezko zerbitzua bermatuko. Eta, gainera, ez baldin baditugu behar besteko profesionalak, beraiek gainesfortzu bat egin beharko dute, eta horrek, azkenean, ekarriko du orain dagoen haserrea, orain dagoen erresumindura betikotzea. Eta hori da aldatu beharko dena, ez? Eta ez da bermatuko belaunaldi aldaketa bat egitea, eta ez da bermatuko ezagutzaren transferentzia egitea. Baina okerrena da ez dela bermatuko kalitatezko arreta bat eskaintzea. Garaiak aldatu dira, noski garaiak aldatu direla, teknologia aldatu da… eta, gainera, hemendik aurrera ere teknologiaren aldaketa oraindik ere abiadura biziagoan izango da. Baina teknologia maneiatzeko ere pertsonak behar ditugu. Eta gauza bat gogoratu nahi dizuet eta errepikatzen dut: gainera, orain, osasun publikoaren legearen tramitazioan ari gara eta osasun publikoaren bisioa oso argia da, eta garbi esaten dute herritarrekin izan beharreko interakzioaren garrantzia, kontestuak ezagutzea, determinanteen ezagutza dela, zeren determinanteek osasunean izugarrizko eragina daukate. Beraz, interakzio hori, pertsonen arteko interakzio hori, ezinbestekoa da. Hau ez da teknologiarekin konpontzen edo cartera de servicios izugarri batekin. Pertsonak behar ditugu, pertsonak pertsonak artatzen dituelako. Ez dago besterik. Eta horregatik ekarri dugu ratioak ezartzearen proposamena gaurkoan eztabaida honetara. Eta pentsatzen dugu lagungarria izango litzatekeela, ezinbestekoa litzatekeela, dugun egoerari buelta emateko. Horregatik, laburbilduz, gure proposamenean planteatzen duguna da ratioak legez ezartzearen beharra behin langileen ordezkaritzarekin adostu ostean, eta, noski, lege bat egiten baldin bada, badakizue legeak azkenean sistema publikoa eta pribatua, biak, arautu behar dituela. Esaten dugu ere ratioak ezartzerakoan irizpide korporatibistak alboratu behar direla eta diziplina anitzeko ekipoak hartu behar direla kontuan, zeren lan egiteko moduak aldatu behar ditugu, bai? Eta taldean lan egitearen garrantzia, ekipoak indartzeko, zerbitzu-burutza klasikoak aldatzeko, hierarkiak alboratzeko. Eta horregatik jasotzen dugu, ratioak ezartzerako orduan, kolektiboen arteko proportzionaltasuna zaintzea. Bukatzeko, gainerako taldeen zuzenketak aztertu ditugu; azkenik saiatu gara adostasun batera iristeko ahaleginak egiten. Esaten genuen, prest egon gara, ba, legea ez baldin bada, dekretu bidez, arau bidez, zehaztea, uler genezakeelako, azkenean, lege batek hamarkada bat edo bi hamarkada aurreikusi behar ditu, eta agian hor gauzak aldatu daitezke. Baina dekretu baten bidez egiteko prest egon gara, dekretuak beste malgutasun bat eskatzen duelako, baina ez da posible izan. Gainerako taldeen emendakinak aztertu ditugu eta ikusi duguna da, esaterako, Podemosek arretaren prozedimenduan zentratzen zen gehiago. Prozedimendu horiek ere garrantzitsuak dira eta hainbat gai ukitzen zituen lehen arretaren gaia aztertu dugunean, tratatu duguna eta adostasunak lortu dituguna. Eta gero, EAJ eta Alderdi Sozialista gehiago zentratzen ziren zerbitzuen errebisioan. Beraz, ikusten zen taldeek hiru elementu mahaigaineratu dituztela. Guk pertsonak jarri ditugu erdian: pertsonalaren politikak errebisatzea mahaigaineratu dugu; Podemosek, prozedimenduak; eta EAJk, zerbitzuak. Ez da izan posible adostasuna. Erdibideko bat egin dugu Podemosekin, eskertu nahi dizuet berriro ere zuen jarrera; pena bat, Gobernuarekin adostasunak ez lortu izana, baina, bueno, hala ere, eskertu nahi dut egon den ahalegin hori jarrerak hurbiltzeko. Eta berandu baino lehen, garbi daukagu gai hau berriro ere mahai gainean egongo dela eta gai honi heldu beharko zaiola, ezinbestekoa delako Osakidetzak duen arazoari eta erronkari heltzea. Eta hori pertsona da: pertsonen formakuntza, pertsonen planifikazioa, antolakuntza eta kudeaketa. Eta horri heltzen ez baldin badiogu, honek ez dauka konponbiderik. Beraz, ba, bueno, ea behintzat gaurko eztabaida baliagarria den norabide horretan urrats bat emateko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23686
12
120
01.12.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Berriro, egun on denoi. Zalantzarik gabe, gai garrantzitsua iruditzen zait Ubera andreak proposatzen digun ratioen gaia. Egia da, horrela esanda −ratioak− hotza ere badirudiela, zeren eta azken batean hitz egiten ari baikara gure osasungintza publikoko medikuek eta profesionalek pertsona bakoitzari, paziente bakoitzari eskaini diezaioketen denboraz. Eta, bai horixe, funtsezko auzia iruditzen zaigu hori. Eta bat gatoz irizten teknologiak, oso garrantzitsua denak osasungintzaren alorrean, ez duela inoiz ordezkatuko emakumeok eta gizonok, baita haurrek ere, behar dugun arreta-denbora hori, medikuarengana jotzen dugunean, bereziki lehen mailako arretan, baina, orokorrean, osasungintzan. Gaur egun, baditugu mugikorrean aplikazioak pultsioximetroa, gauza askotarako oso beharrezkoa dena, ere ordezka dezaketenak; baina aplikazio batek ez du inoiz ordeztuko mediku-kontsultetan behar izaten dugun denbora. Beraz, bai uste dudala ratioen gaia biziro garrantzitsua dela. Guk ez genuen uste horren beharrezkoa denik ratioak lege batean zehaztea; besteak beste, egia delako lege batek bermea, egonkortasuna ematen diela, baina nolabaiteko malgutasunik eza ere erator daitekeela, une jakin batean beharrezkoa izatea halako zerbait. Baina uneren batean ratioen lege bat eztabaidatuko balitz, gu ados egongo ginateke. Eta horregatik sinatu dugu ratioen lege bat landu dadila eskatzen duen erdibidekoa ere. Oso garrantzitsua irudituko zaigu hura aldez aurretik adostuta etortzea, uste baitugu lege horrek −lege guztiek bezala− Legebiltzar honetan adostasun politikoa edukitzea onuragarria izango litzatekeela; baina uste dugu oso garrantzitsua izango litzatekeela −badakit oso astuna naizela gai horrekin− osasungintza publikoko profesionalen ordezkariekin ere adostuta egotea, hain zuzen ere, horrek egonkortasun handiagoa emango liokeelako. Horregatik, gure zuzenketan proposatzen dugu ratioak berriz diseinatzea, birdiseinatzea, hori egin daitekeelako lege baten zain egon gabe, profesionalen eskutik. Nolanahi ere, uste dugu horiek, ratio horiek, sindikatuekin hitz eginda landu behar direla, askotan adierazi baitute profesionalek zer arazo dituzten pazienteei arreta emateko denbora dela eta. Eta egia da −nik ez dut hori ezkutatuko− osasungintza-alorrean izan, badirela sindikatu jakin batzuk sindikatu profesionalak direnak, ordezkatzen dituzten eremu funtzionalen interesak, ordezkatzen dituzten kategorienak, zaintzeko joera izan dezaketenak batzuetan, esan dezagun. Baina herri honetan badakigu, halaber, osasungintza publikoan klase-sindikatu garrantzitsu eta indartsuak ditugula, gure osasungintza publikoko kategoria guztiak ordezkatzen dituztenak eta, gainera, behin eta berriz agertu dutenak interesa ez soilik osasungintza publikoko langileen eskubideak defendatzeko, baita osasun publiko hobea defendatzeko ere. Eta guri horrek segurtasuna ematen digu. Bien bitartean, ratioen balizko lege bati ekin ahal zaion bitartean −ezetz iruditzen zait, gaur proposamena atzera botako baita−, gure zuzenketan planteatzen genituenak neurri zehatzak dira, ratioak lege batean aintzat hartuta egon arte itxaron gabe har daitezkeenak. Eta, gainera, oraingo honetan, profesional gehiago kontratatzeaz harago doazen neurriak planteatu genituen. Profesional gehiago kontratatzea egin beharreko zerbait litzateke, baina askotan entzuten dugu ez dagoela halakorik, gainera, lanpostu jakin batzuetan. Bada, guk kontratazio berriekin zerikusirik ez duten eta har daitezkeen neurri batzuk planteatu genituen. Hori planteatu genuen gure zuzenketan, entzun ere sailburuari askotan entzun diogulako gure kasuan esan ohi diguna: askotan eta askotan, guztia ez da diruarekin konpontzen. Bien. Hemen aurkezten ditugu ahalegin ekonomiko handirik eskatzen ez duten neurri batzuk. Prozedurak egokitzeaz ari gara, pazienteak artatzeko prozedurak egokitzeaz, medikuntzako eta erizaintzako profesionalek une honetan egiten dituzten administrazio-lanak gutxitu ahal ditzaten eta, hartara, pazienteekiko zuzeneko arretari denbora gehiago eskaini ahal izango baitiote. Administrazioko langileplantillak birdiseinatzea, logikoa denez gaikuntza jakin bat jaso ondoren, orain egiten ez dituzten administrazio-lan batzuk egin ahal izan ditzaten, eta lan horren zama ken diezaioten medikuntzako eta erizaintzako beste profesional horiei. Eta, gero, gure ustez azken urteetan gertatzen ari den prozesua, zentro jakin batzuetan oinarrizko espezialitateak kontzentratzekoa, lehengoratzea ere proposatzen genuen, espezialisten zerbitzuak pazienteengandik gertuagotik eman ahal izateko. Izan ere, gure ustez, askotan zailtasunak izaten dira espezialistengana iristeko. Hori da guk gure zuzenketan egin genuen ekarpena. Egia esan, Gobernuari sostengua ematen dioten taldeek aurkeztutako zuzenketak beste zerbait aipatzen du, ez baitu ratioez hitz egiten. Nik ulertzen dut ez daudela ados haiek lege batean aintzat hartzearekin, baina ez dituzte ratioak jorratzen. Eta beren zuzenketan jasotzen diren zenbait gairen arabera, gu ados egon gintezke, generikoak iruditzen zaizkigulako, esate baterako, zerbitzuen zorroa eguneratzeaz hitz egiten duzuelako, osasunegiturak egungo beharretara egokituz. Ados, ongi dago hori, baina balio edozertarako balio dezake horrek. Oso generikoa da hori. Guk ez dugu ezer horren aurka, baina oso generikoa da gauza zehatzak planteatzen dituen ekimen baten aurrean. Eta gero, ekitate-, efizientzia-, berdintasun-, kalitate- eta jasangarritasun-printzipioetan oinarrituta. Ongi dago, ados. Eta ESI bakoitzak eduki behar dituen zerbitzuen definizioaren mapa egitea. Ados, baina nik uste dut horrek ez duela zerikusirik hona ekarri zaigun edo hemen planteatzen zitzaigun eztabaidarekin. Eta, gero, zerbitzu-zorroa definitzea eta homogeneizatzea. Ongi dago, gu, homogeneizatzearekin erabat ados gaude. Eta beste bi puntuek, planteatzen dituzuen lehenengo biek bezala, erreferentziaunitateak eta erreferentzia-zentroak definitzeak balio du, baina horrek ez du ezer esaten, ez du ezeren ekarpenik egiten. Eta azkenak, gauza bera, azkenik, txantiloiak definitzea aurreko irizpideen arabera; irizpide horiek, diodan bezala, irekiegiak eta generikoegiak direla uste baitut; eta beraz, testu horrekin, gero sailak, eta jada ez naiz ari sail konkretu horri buruz, edozein sailek, edozein Gobernuk bere artean erabat kontrajarriak diren gauzak egin ditzake. Beraz, guk ez dugu ontzat ematen zuen zuzenketaren alde egitea.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23687
12
120
01.12.2022
RICO LEZAMA
SV-ES
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Hasi aurretik, utz iezadazue talde sozialistaren izenean HIESaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten, eta HIESaren desagerpena eragozten duten ezberdintasunak erauzteko benetako berdintasunaren aldarrikapenarekin bat egiten. Aztergai dugunari dagokionez, covidaren pandemiak ikasgai asko utzi dizkigu, eta horietako bat da baliabide publikoek alor guztietan, eta jakina, baita osasungintzaren esparruan ere, duten garrantzia. Sozialistok argi daukagu osasungintza-sistema publikoak bizitzaren bermatzaileak direla eta ongizateestatuaren zutabeetako bat direla; eta haiek direla ahalbidetzen dutenak jendearen bizimodua hobetzen jarraitzea eta, bereziki, ahulenak babesteko gure helburua betetzea. Osasungintza publikoa, beraz, gure ongizateestatuaren zutabeetako bat da, eta inolako zalantzarik gabe, ezinbesteko aktiboa da demokrazian bertan; eta hori zaintzeko lan egiten dugu sozialistok. Eta, nola ez, Euskal Sozialistak taldean bat gatoz gure osasungintza-sistema publikoan kalitateestandar jasoenak berreskuratzeko eta bermatzeko premiarekin; erakunde guztietatik, Espainiako Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik, sustatzen ari garen zerbait da hori, COVID-19ak gure sisteman eragin dituen kalte suntsitzaileen ondoren. Eta jakin, badakizue ez garela epelkerietan ibiliko, ezta iheska ere. Jakitun gara buruhauste bat dagoela gure herritarrek, guk geuk, gure osasungintza-sisteman asistentzia-normaltasunik ez duen egoera batekin topo egiten dugunean; eta argi dugu ahaleginak biderkatu egin behar direla normaltasun asistentzial hori lortzeko Osakidetzako atal guztietan, eta bereziki lehen mailako arretan. Eta horretan elkar hartuta aritu behar dugu, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza egiten ari direnak bezalako jarduketekin, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide guztiak bideratuz. Ikusten duzuenez, buruhauste hitza kontzienteki erabiltzen dut berriro. Duela bi aste egin nuen, itxarote-zerrendei buruz hitz egin genuenean. Buruhausteen aurrean, konponbideak dira herritarrek gugandik espero dituztenak. Proposamena egin duen taldeak planteatu digu irtenbidea dela profesionalen ratio batzuk legez ezartzea gure osasungintzasistemako kategoria guztietan. Horrek zenbait zalantza sorrarazten dizkigu. Adi, gu ados gaude eta proposamena egin duen taldearekin partekatzen dugu daukagun profesional kopuruaren mende dagoela sistemaren kalitatea hein handi batean, horrek pazienteari dedikazio handiagoa, atzerapen gutxiago eta abar eskaintzeko aukera ematen duelako. Eta, horregatik, neurriak hartzen ari gara hemen, eta batez ere Espainiako Gobernuan, horretarako gaituta dauden osasungintza-profesional gehiago eduki ditzagun. Hain zuzen ere, EH Bildu taldearekin berarekin adostu dugu Estatuko Aurrekontu Orokor hauetan 200 BAME plaza berri gehitzea; hartara, datorren urterako 1.200 plaza gehiago erdietsiko dira. Baina, hain zuzen ere, hortxe ulertuko duzue gaurko zuen ekimenaren aurrean sortzen zaigun zalantza nagusia, haren azken eraginkortasunaren ingurukoa. Me explico. EH Bilduk hedabideetan adierazi duen bezala, 200 plaza berri gehitzeak osasungintza-sistemak indartuko ditu, egungo mediku-defizitaren aurrean; eta belaunaldien arteko erreleboan aurrera egingo dela bermatuko du. Hau da, argi dago bat gatozela mediku-defizita dagoela, erizainen defizita ere badagoen bezalaxe; eta horregatik ari gara neurriak hartzen osasungintzako langile gehiago eduki ahal izateko. Baina osasungintzako langileak garesti dauden abagune honetan, egia esan, nahiz eta mediku- edo erizain kopuru jakin bat gehitu lege edo dekretu batean, profesional kopuru hori ez da egitate bihurtuko magiaren mirariz. Beste era batera esanda: guztiok dakigu eta bat gatoz profesional gehiago eduki behar ditugula; baina nola bete daiteke osasungintzaren alorreko profesional gehiago kontratatzeko beharra aurreikusten duen lege bat, kontratatuak izateko prest dauden profesional trebatu eta ziurtatuen benetako kopurua baino handiagoa bada? Nik ez dut zalantzarik −eta benetan diot− horren asmo onaz; baina iruditzen zait proposatzen zaigun mekanismoak lor dezakeen ondorioa ez litzatekeela benetako irtenbidea izango aurkitzen dugun buruhaustearen tamainarako. Kontu horretaz gain, beste zalantza batzuk ere sortzen zaizkigu. Dakizuen bezala, lege batean zerbait jartzen denean harri bihurtzen da; eta definizioz nahiko operatiboa izan behar lukeen zerbait harri bihurtzeko objekzio garrantzitsuak daude. Aldakorra izaten da arreta gaur egun mediku bat denari dagokionez, ezarrita dauden protokoloen arabera, bihar Erizaintzak hartuko baititu bere gain, adibidez, lehen mailako arretako prozesu arin automugatuetan, endoskopietako sedazioetan, diziplina anitzeko diziplina desberdin eta konplexuen inguruko zerbait dagoen bakoitzean, akutuen ospitaleratzean, egonaldi ertainetan, etxeko ospitaleratzeetan. Auskalo zer gertatuko den bihar. Arreta-ereduak ere aldatzen ari dira. Paziente aktiboak, hezitzaileak, autonomia. Dialisi peritoneala da adibidea, lehen ospitale batean egiten zen, gaur egun etxean ere egiten da, eta dialisia egiten duten erizainen ordez, hezitzaileen eredu tekniko batera aldatzen ari da. Beste adibide bat dira lehen mailako arretako pluripatologiako erreferentzia dutenak. Paziente horiek asistentzia-kupotik kanporatu egiten dira, eta zentro askotan erizain bat arduratzen da haietaz, asistentzialan horretan bakarrik aritzen dena; eta beste batzuetan ez da horrela gertatzen, eta erizain bakoitzak bereak eramaten ditu. Asistentzia-lana antolatzeko modu desberdinak daude, eta faktore askoren mende daude; eta horrek eragotzi egiten du homogeneoak izatea ESI guztietan, faktore oso desberdinak daudelako batzuen eta besteen artean. Eta, bestalde, jarduketen arazoa ere planteatzen da, ustekabeko egoerak direnean: zer gertatzen da hondamendi baten aurrean, pandemia baten aurrean, duela urte batzuk inoiz gertatuko ez zela iruditzen zitzaigun horietan, baina gertatu ere gerta daitezkeela ikusi ditugunetan. Azken batean, ikusten duzuen bezala, alor horretarako lege batek salbuespen ugari behartuko lituzke. Are gehiago, salbuespena arau orokorra izatera behartuko luke; eta beraz, ez litzateke eraginkorra izango, eta asistentzia-aldagai horien arabera etengabeko agindu eta ebazpenen bidez arautu beharko litzateke. Hortik eratortzen da aurkeztu dugun zuzenketa; bertan, Osakidetzari eskatzen diogu asistentzia-maila bakoitzean bere zerbitzu-zorroa eguneratzeko, definitzeko eta homogeneizatzeko, mapa bat lantzeko ESI bakoitzak eduki behar dituen zerbitzuen definizioarekin, eta haien erreferentzia-unitateak definitzeko; parametro horietan guztietan oinarrituta, langile-plantillak defini ditzala, hau da, asistentzia-sare osoaren plantilla estrukturala defini dezala, beharrezko diren osasungintzako langileekin. Hain zuzen ere, nire ustez, ados baikaude horretan: langile gehiago behar ditugu, mediku gehiago, erizain gehiago eta asistentziakoak ez diren langile gehiago. Asistentziaren normaltasuna lehenbailehen berreskuratzea izan behar du helburuak −eta azpimarratu egiten dut lehenbailehen hori−, eta osasungintza publikoko pazienteei kalitate-estandar jasoenak bermatzea. Horixe da gure kezka, baina gure ardura ere bada. Eta egin ere hemendik egiten dugu, baita Espainiako Gobernutik ere; eta beti jarriko ditugu beharrezko baliabide guztiak helburu hori lortzeko. Besterik ez eta eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23688
12
120
01.12.2022
AIARTZA ZALLO
EA-NV
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Sailburu, legebiltzarkideok, egun on denoi. Ubera andreak oso ekimen interesgarria ekarri digu gaur. Ekimen horrek asko pentsarazi digu eta sormenezko erronka ekarri digu. Ekimenaren izenburua da "Osasun-sistema publikoan osasun-kalitatea bermatzeko ratioen legea onartzeari buruzkoa". Azalpenean esaten digu: "Gero eta zailtasun handiagoak daude kalitatezko osasunarreta eskaini ahal izateko, eta hori guztia langileak kontratatzeko erabili den politikaren ondoriozkoa da". Ikuspuntu horretatik, honako hau diozu: "Bide luzea dugu egiteko eta asko hobetzeko". Bide batez, funtsezkoa eta beharrezkoa iruditzen zaizu zuri ratioak ezartzea lan-atal guztietan. Funtsezkoa da zuretzat zehaztea zenbat profesional dauden, osasungintzakoak eta bestelakoak, osasungintza-sistema publikoko eremu guztietan. Eta zehaztapen hori legez egin beharko litzatekeela esaten diguzu, nola esparru publikoan, hala pribatuan. Eremu pribatuan ere baietz, esan duzu. Horretarako, Jaurlaritza bultzatzeko tresna bat erabiltzen duzu, eta ratio horiek ezarriko dituen legeproiektu bat lantzeko eta legegintzaldi honetan legeproiektua Legebiltzarrera bidaltzeko eskatzen diozu; lege-proiektu horrek eremu pribatuan ere ratioak ezar ditzala; lege-proiektuak printzipioak bete ditzala; eta, lege-proiektua egiteko, elkarrizketa-prozesu bat egitea. Lege-proiektua, lege-proiektua, lege-proiektua. Zure ekimena irakurtzean, ikusten dugu funtsezko elementu bat dagoela haren barnean, bai izenburuan, bai proposizioaren lehen, bigarren eta hirugarren puntuetan: ratioen lege bat landu eta onestea. Badira beste elementu batzuk jatorrizko ekimenak ez dituenak eta erdibidekoan agertzen direnak, batik bat Elkarrekin Podemosen zuzenketatik datozenak. Elementu horiek bi motatakoak dira, eta orain erdibideko zuzenketan zentratuko naiz: neurri zehatzak dira −azaldu dizkigu jada Hernández jaunak−, osasungintzako profesionalen administraziolanak murriztea, oinarrizko espezialitateen kontzentrazioa lehengoratzea, eta berak ere garatzen dituen printzipioei buruzko beste batzuk. Funtsezko elementuan zentratuko naiz ni: ratioen lege bat onestea. Gure ustez, osasungintzasistema publiko eta pribatuko kategoria guztietan −lehen mailako arretan, ospitaleetan, ospitaleetako larrialdietan, etengabeko arretako guneetan eta Emergentziak ESIan− profesionalen ratioak ezarriko dituen lege bat onestea, gure ustez, oso baliagarritasun gutxiko edo batere gabeko ariketa da kalitatezko osasun-arreta bermatzeko. Eta bi gakotan oinarrituta arrazoituko dizut hori. Lehendabiziko gakoa: aldagai teknikoak. Ezagunak dira osasungintza-jardueretarako eta artatu beharreko pertsona kopururako beharrezkoak diren langileratioak; jakina da zenbat profesional behar diren zerbitzu berri bat edo ebakuntza-gela berri bat, osasun-zentro berri bat edo ospitale berri bat abian jartzeko. Baina, Ubera andrea, ez da hori aintzat hartu behar den aldagai bakarra, desberdina izan daitekeelako bestelako aldagai batzuen arabera: egitura fisikoa, zerbitzu mota, arretaren intentsitatea, sakabanatze geografikoa, maiztasuna, adina, artatu beharreko biztanleriaren hilkortasuna eta beste asko. Ondorioz, ratioak ezin dira berdinak izan ESI guztietan. Adibidez, Ubera andrea, nola sartu nahi dituzu zure legean aldagai tekniko horiek guztiak? Bigarren gakoa: ikerketaren eta berrikuntzaren eragina. Gure talde parlamentarioak bere gain hartzen du osasun-ikerketako ekosistema propioa garatzeko gobernu-akordioaren konpromisoa; osasun-ikerketako plan estrategikoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren testuinguruan; osagarri modura, Osasungintzako Ikertzaileen Estatutua, sistema zientifiko-teknologikoarekin duten harremana eta lankidetza erraztuko duena; osasungintza-alorreko I+G erakundeen funtzionamendu koordinatua eta sarekoa, Estatuko eta nazioarteko aliantza estrategikoak indartuz; ekoizpen zientifikoa eta emakumeek osasun-ikerketan parte hartzea sustatzeko berariazko laguntza-programa; osasun-klusterra sustatzea. Alegia, oso tresna indartsua da hori, indartsua baino indartsuagoa. Eta ikusten ari gara begien bistakoa dela teknika eta teknologia berri horien guztien erabilpena gero eta sakonagoa izaten ari dela ikerketaren eta berrikuntzaren ondorioz. Hau da, zabaltzen ari zaizkigun agertoki berriak dira, gero eta aldaketa handiagoak dakartzatenak. Ubera andrea, nola aurreikusi nahi dituzu zure legean agertoki berri horiek guztiak? Eta nola bildu nahi dituzu zure legean kontaezinezko aldaketa horiek guztiak? Planteamendu bat egiten dizut. Aldagai teknikoak ikerketa- eta berrikuntza-inpaktuekin gurutzatu itzazu. Jarraian, idatzi ezazu legeproiektuaren zirriborroa, eta, nahi baduzu, eztabaidatuko dugu gero. Ziur bainago ikusiko dugula, ziur ikusiko dugula nik aipatu dizudan zailtasun hori guztia. Datu bat gehiago, datu bat gehiago, eta xehetasun interesgarri eta esanguratsu modura, gure ustez, eta zuzenbide konparatuaz ari garela. Ez dakit ezagutzen duzun geure inguruko herrialde bakar batean ere ez direla ratio horiek legez ezartzen. Ez al zaizu otu zerbaitegatik izango dela? Beraz, eta zure ekimenean proposatzen duzun elementu egituratzailearekin amaitzeko, guk esaten dizugu osasungintzako prestazioak bermatzeko behar diren profesionalen kopurua ez dela inoiz legez ezarri, eta gure ustez, ez dela ezarri behar. Ubera andrea, zure ekimenaren funtsezko elementua desmuntatzean, puntu guztiek zerikusia baitzuten tresna hori, lege-proiektua, abian jartzearekin, azken batean, zure bizkarrezurra, zure proposamenak erori egiten da. Baina guk sortzaileak izan nahi genuen, ez soilik aurka bozkatu. Eta horregatik egin genuen gure zuzenketa, oso planteamendu proaktiboarekin. Hein handi batean, bat etorri ginen une hartan, zuzenketak ikusi genituenean, bat gentozen Elkarrekin Podemosek ere bere zuzenketan egiten zuen planteamenduarekin, planteatzen zituen planteamendu batzuekin. Eta gaur onartzen dugu erdibidekoaren bigarren eta hirugarren puntuetan aintzat hartzen diren elementuak interesgarriak direla. Hala ere, ez dira gure testua bezain interesgarriak eta indartsuak. Hernández jauna, testu hau ez da horren generikoa. Orain azalduko dizut, ez da horren generikoa. Ubera andrea, gure zuzenketarekin birdiseinatu egin dugu Gobernuari eman nahi zenion bultzada hori. Gure testuan, eskatzen diogu sailari, ekitate-, efizientzia-, segurtasun-, kalitate- eta jasangarritasunprintzipioen arabera aritzeaz gain −egin ere dagoeneko egiten baitu hori−, eduki batzuei aurre egin diezaiela. Lehenik eta behin −eta Rico jaunak aipatu ditu lehen, baina pixka bat gehiago aztertu nahiko nituzke−, mapa bat egitea ESI bakoitzak eduki behar dituen zerbitzuen definizioarekin; eta asistentzia-maila bakoitzaren barruan zerbitzu-zorroa definitu eta homogeneiza dezala. Eta hori ez da hain generikoa, Hernández jauna. Eta bi azalpen horiek lotu egiten ditut, bi ekintza horiek benetan elkarrekin baitoaz. Osakidetzak gaur egun dituen baliabide eta zerbitzuen mapari dagokionez, ESIek eduki behar dituzten zerbitzuak identifikatu egin behar dira, asistentzia-premietan eta ESI bakoitzeko erreferentziazko biztanleria bakoitzean, eta gaur egun eskueran dauden baliabide eta zerbitzuetan, oinarritutako plangintza-ariketa bat landu ondoren, baliabideak eta zerbitzuak beharrizan zehatzetara egokitu daitezen. Hirugarrenik, defini daitezela Osasun Sistema Nazionalaren erreferentzia-unitateak eta erreferentziazentroak, prestazioak, unitateak eta bideratze-ildoak; izan ere, Osakidetzaren barruko erreferentzia-zentroak definitzen diren bezala, zehaztu behar baitira… Une honetan, Osakidetza erreferentziazkoa da hamar prozesutan Estatu osorako. Eta, laugarrenik, definitu daitezela txantiloiak aurreko irizpideen arabera eta horiekiko koherentzian. Asistentzia-maila desberdinetako eta ESI desberdinetako baliabideen eta zerbitzuen mapa berria finkatu ondoren, beharrezkoak diren txantiloiak ere definitu eta egokitu egin behar dira. Ez da horren generikoa, Hernández jauna. Horregatik, puntu honetaraino helduta, nik esan ohi dut gure testua bozkatzea aldeztuko dugula. Baina gaur ez naiz horrekin konformatuko, edo ez naiz horrekin bakarrik konformatuko. Gure testuak duen interes nabarmenagatik, gonbidatuko zaituztet zuek ere harekin bat egin dezazuen. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23689
12
120
01.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburua, legebiltzarkideok, egun on guztioi. EH Bilduk aurkeztutako proposamenak irtenbide bat bilatzen du daukagun arazoaren aurrean, profesionalen faltaren arazoen aurrean. Baina guk ere gure zalantzak ditugu EH Bilduk eta azkenean Podemosekin adostutako proposamenak proposatzen dutenekin. Adostutako testuan, hain zuzen ere, eskatzen dute lege-proiektu bat bideratzea ratioen kontua ezartzeko. Begira, hasierako ekimenaren helburua partekatu dezakegu, euskal osasungintza publikoko sisteman profesional sanitarioen gabeziari eta Osakidetzan kalitatea hobetzeko beharrari dagokienez. Baina baditugu zentzuzko zalantzak EH Bilduk proposatzen duen konponbidearen inguruan, azkenean Elkarrekin Podemos taldeak ere beretu duen erdibideko zuzenketan jasotzen denean. Nahiz eta ratioei buruzko lege-proiektu bat egiteari bereziki eragiten dion eta Osakidetzaren eremu publikoa ez ezik esparru pribatua ere barnean hartzen duen, azkenean, Elkarrekin Podemos taldeak bere jatorrizko ekimenean ez zekarren arren, erdibideko zuzenketan islatu egiten da. Baiki, guk ulertzen dugu eta parteka dezakegu hori; uste dut, gainera, urte askoan eztabaidak ere ekarri ditugula Ganbera honetara. Oso jarrera zehatza izan genuen estrategiari dagokionez, baita lehen mailako arretari dagokionez ere, eta mediku-gabeziari buruz osasun-espezialitate askotan; arreta, halaber, zehazki, lehen mailako arretan dago jarrita, herritarrei arreta ematen dien lehen asistentzia-maila hura delako. Eta, bestetik, gero eta premia handiagoei aurre egin behar dielako lehen mailako arretak. Eta −ezin dugulako alde batera utzi− lehen mailako arretak jasan behar izan duen tentsioagatik ere bai, pandemia-aldian egin behar izan duen guztiarengatik, covidaren inpaktua dela eta. Horregatik, uste dugu, bai horixe, profesionalen gabezia landu beharreko auzia dela. Bai, egia da ez dela horren arazo erraza eskumenen alorrean; eskumen batzuk Eusko Jaurlaritzaren esku baitaude, baina badira Estatu mailan kokatzen diren eskumenak ere, esate baterako, BAME prestakuntzarekin zerikusia duen guztia. Eta ildo horretan oso kritikoak izaten ari gara; neuk ere behin eta berriz adierazi dut tribuna honetan, benetako jarduera-plan baten falta sumatzen dugulako, autonomia-erkidego guztietan osasunalorreko profesionalak falta direlako, eta halaber −eta sailburuak oso ondo ezagutzen du hori−, Osasuneko sailburuek beraiek agerian jarri eta aldarrikatu dutelako. Eta, gainera, Lurralde arteko Kontseiluan bertan ere eztabaidatu delako gai hori; eta gainera, heldu behar zaion moduan heltzeko zain dago hori Lurralde Kontseiluan, Espainiako Gobernuaren eta, zehazki, ministerioaren bultzadarekin. Bestalde, prestakuntzaren gaia dago, gure ustez, mediku prestatuak edukitzea ere garrantzitsua baita. Horrek berekin dakar gero eta handiagoak diren premietara egokitutako osasun-arretaren kalitatea eskaintzearekin, eta kasu honetan, baita gure lehen mailako arretaren sistemarekin ere zerikusia duen guztia hobetzea. Eta gure Autonomia Erkidegoan bertan ditugun eskumenei dagokienez ere, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari ere belarriak berotu behar zaizkie. Ez bakarrik une honetan erantzukizun hori duen sailburuaren jardueragatik, baizik eta guk aspalditik agerian jarri dugulako plangintza zorrotzik ez dagoela gai horri heldu behar zaion bezala heltzeko. Eta adibide bat jarriko dut, Ganbera honetan bertan onetsi zen eta Batzordean aurkeztu zen lehen mailako arretako estrategiari dagokionez; izan ere, gure taldea ez ezik, sindikatu profesionalak ere oso kritikoak izan ziren, oso kritikoak estrategia hori motz geratzen zela baitzioten, ez zituelako kontuan hartzen epe labur, ertain eta luzera behar ziren neurriak, une horretan zegoen profesional gabeziako egoerari eta gerora etorriko ziren eta dagoeneko oso modu nabarian gertatzen ari diren erretiro guztiekin gainera zetorrenari aurre egiteko; horrek erakartzen duelako profesionalen murrizketa nabarmena pairatu behar izatea, batez ere lehen mailako arretan eta espezialitate batzuetan, oso handia. Beraz, iruditzen zait argi eta garbi esan behar dela egin duena eta egiten ari dena baino askoz gehiago egin zezakeela Eusko Jaurlaritzak, aspalditik darabilgun osasun-profesionalen gabezia hori arintzeko giza baliabideen politika planifikatzeari dagokionez. Baina, proposatutako irtenbideari dagokionez, guk ere zalantzak baditugu araupetu egin behar ote den edo arau batean ezarri behar ote den, hasiera batean…; bueno, azken batean erdibideko zuzenketan islatzen da, lege baten bidez izan behar duela, hau da, lege-proiektu batera igortzen du gaia. Gai hori ez da horren erraza, erdibidekoa adostu duten EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeek aipatzen dituzten ratio horiek ezartzearen ikuspuntutik. Gure ustez, gainera, Osakidetzaren eremuari buruz hitz egin behar duenaz harago, eremu publikoa baita harena, eremu pribatuari ere erreferentzia egiten zaio, eta eremu pribatura ere hedatu behar dela dio, eta, gure ustez… Eusko Legebiltzarrean definitzea inola ere ez dagokigun eta antolaketa-gaitasunari eragin diezaiokeen eremu batean sartzen da. Osakidetzaren antolaketa-eremuan ere, eremu publikoa izan arren, zalantzak ditugu une jakin batzuetan, testuinguru jakin batzuetan, beharbeharrezkoa izan daitekeen malgutasunagatik. Eta gai hori lege-testu batean edo lege batean ezartzea, hala proposatzen baita, bada, zurruntasun horrek, askotan, une jakin batzuetan ager daitezkeen egoerei aurre egiteko behar dugun malgutasunaz aritu ezin izatera eraman gaitzake. Euzko Abertzaleak taldeak proposatu duen zuzenketari dagokionez, adierazi behar dugu, halaber, zenbait gai plantea daitezkeela, eta interesgarriak izan daitezkeela halakoak; baina egia da, era berean, ez zaiola gaiari heltzen, Gobernuari sostengua ematen dioten taldeek jorratu behar zuten bezala, askoz ere anbizio handiagoarekin, askoz kemen handiagoarekin, eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren gaiak hizpide direnean. Azken batean, ez gara ratioen lege bat ezartzeko eskaera zehatzaren alde agertuko, nahiz eta bigarren eta hirugarren puntuan erdibideko zuzenketan proposatzen diren gai batzuekin ados egon gaitezkeen. Eta Jaurlaritzari sostengua ematen dioten taldeen zuzenketa, berriz, eskas samarra dela deritzogu, kontuan hartuta, eta batez ere Euzko Alderdi Jeltzalea, gobernu-alderdia denez, eskumenak eta eskumen propioak egikaritzea sistematikoki aldarrikatzen ari dena. Bueno, bada, hemen, daukagun edo Jaurlaritzak duen aukera bat da, behingoz, plangintzako eta giza baliabideetako eskumenen barruan eta Osakidetzako giza baliabideak antolatzeko eskumenen barruan, orain arte jarritakoak baino neurri eraginkorragoak eta sakonagoak mahai gainean jar ditzala. Besterik gabe, eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23690
12
120
01.12.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bueno, bigarren txanda honetan, saiatuko naiz ideia batzuk azpimarratzen eta esan diren baieztapen batzuk erantzuten. Baina, bueno, agerian geratu da, aurrekontuen negoziazioan bezala, ez dugula arrakastarik eduki neurri honekin, neurri hau aurrekontuen negoziazioan planteatu genuelako. Ratioak ezartzeak esan nahi du herritar guztiei berdintasunean bermatzea osasun-sistema publikorako sarbidea, alegia, herritarraren erreferentziazko ESI, bere bizilekuaren arabera, dena delarik izanda, arreta bera jasotzea. Eta, momentu honetan, hori ez da gertatzen. Bizilekuaren arabera… Eta oinarrizkoaz ari naiz, e? Ez naiz ari espezializazioaz-eta. Ez, oinarrizko arretaz ari naiz. Bada, itxaronaldiak desberdinak dira, kontsultak lortzerakoan ere baldintzak desberdinak dira, eta abar, eta abar. Eta Osasun Sailaren helburuetariko bat berdintasuna da. Bai? Beraz, ratioekin planteatzen duguna da gaur egun ez dagoen berdintasun hori bermatzea herritarrei, besterik ez. Bai? Beraz, ez gaude ados Aiartza jaunak esan duenarekin, alegia, ratioak ezartzea "que es nada útil", esan du. Eta guk esango genuke ezetz: ez dena eraginkorra eta ez dena efizientea dela gaur egungo egoera mantentzea. Berdintasuna osasun-sistema publikoaren helburu eta printzipio nagusietakoa da, eta ratioekin helburu hori eta printzipio hori betetzen lagunduko genuke. Beraz, gaurkoan, Osasun Sailak bi galderari erantzun beharko lieke: zer egingo duen Osasun Sailak herritar guztiek berdintasunean Osakidetzara sarbidea izateko, dena delarik bere ESI; zer egingo du Osasun Sailak herritar guztiek, herritar guztiek, salbuespenik gabe, kalitatezko osasun-arreta jasotzeko. Eta galdera horiei erantzun behar zaie. Guk pentsatzen dugu ratioak ezartzeak lagunduko lukeela, tresna inportantea izango litzatekeela galdera horiei erantzuteko, eta asko lagunduko lukeela pertsonen formakuntzan, planifikazioan, kudeaketan eta antolakuntzan, arreta jartzen eta norabide horretan sakontzen, azkenean Osakidetza hori delako: Osakidetza delako pertsonen antolaketa. Azkenean, pertsonek pertsonen osasuna zaintzen dutelako, babesten dutelako, horretaz ari gara. Teknologiak lagundu dezake, baina teknologia ezin da izan aitzakia pertsonal-politika egiteko. Bai? Azkenean teknologia maneiatzeko ere pertsonak behar ditugulako, zalantzarik gabe. Begira, Osasunaren xedeetariko bat da desberdintasunei aurre egitea. Beraz, osasun-sistema bera, Osakidetzak egiten duen asistentzia hori ezin da izan desberdintasun-sortzaile: horregatik ratioak ezartzearen garrantzia. Baina, zoritxarrez, ba, momentu honetan, osasun-arretak ESIren araberako desberdintasunak sortzen ditu herritarrengan. Eta hori da gertatzen ari dena. Eta, beraz, gure helburua izan beharko litzateke horri aurre egitea. Azken finean, Osakidetzaren misioa da horri erantzutea, eta agintari eta ordezkaritza publikoaren bisioa izan beharko litzateke horretarako neurriak ezartzea. Hori, alde batetik. Beraz, oinarrizko egitura bat behar dugu. Noski, salbuespenak egongo dira, baina ezin dena izan da salbuespena ohiko egoera bilakatzea. Behar dugu oinarrizko egitura bat. Eta hau ez da konpontzen teknologiaren arabera, zerbitzuak errebisatzearekin edo mapa bat egitearekin, zeren, zerbitzu horretan ez baldin baditugu behar besteko profesionalak, ez badugu hori guztia behar den bezala ezarrita… Ze, orain ere, erreferentziak egongo dira: TISak egongo dira, agendak egongo dira zehaztuta, baina ikusten da arauz ez daudelako edo norma bat ez daukagulako zer gertatzen den egunerokoan. Eta salbuespena ezin da izan egunerokotasuna. Eta malgutasuna ezin da aitzakia izan, eta ezin da argudio bat izan, ekimen honi aurre egiteko eta ezezkoa emateko. Noski, malgutasuna beharko dugu, zalantzarik gabe, baina badakizue legeetan bariable guztiak jasotzen direla. Eta bariableetan, ez hemen, gainerako horietan, legeetan, egunerokoan lantzen ditugula bariableak, eta kontuan hartzen direla eta legeetan jasotzen direla. Aiartza jauna, eta bukatzeko, nik asko baloratzen dut sormena, benetan. Garrantzi handiena ematen diodan balioetako bat da. Baina ez nuke esango planteatzen duzuena… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23691
12
120
01.12.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… oso sortzailea denik. Ez nuke esango. Badakit hori ere oso balorazio subjektiboa dela, sormenarekin iraul daitekeena, ezta? Azkenean, planteatzera zatoztela, eta, bueno, kitkat bat egin dut, nola berak gazteleraz egin duen, egia da hau (ezin naizela? ), baina bueno, kitkat bat egin dut. Baina…
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23692
12
120
01.12.2022
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… zatoztela, planteatzen duzuena betikoa da. Betikoa da. Eta pentsatzen dugu badela garaia pertsonalaren, pertsonen kontuari heltzeko. Eta, gure ustez, ratioen gaia inportantea litzateke eta asko lagunduko luke herritar guztiek berdintasunean artatzeko, eta, beraz, Osakidetzaren misioa bete ahal izateko kalitatez.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23693
12
120
01.12.2022
RICO LEZAMA
SV-ES
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Tira, besterik gabe, ez naiz galduko eztabaida egiteko moduaren auzi horretan. Izan ere, horrek, tira, Legebiltzar honetan entzun ditugun hitzaldi guztiek dakarten eta niri positiboa egiten zaidan mezu erkide batetik urrun gaitzake; zeren eta alde guztietan agertzen den borondatea da, ahal den neurrian, langile gehiago edukitzea, bai medikuak, bai erizainak, baita asistentziakoak ez diren langileak ere, ratiorik onenak eta kalitate-indizerik onena bermatu ahal izateko Osakidetzako paziente eta erabiltzaile guzti-guztientzat. Eta iruditzen zait, halaber, ez dugula gehiegi ernegatu behar legez izan behar duen ala ez; nik jada adierazi dut zeintzuk diren guri horrek sorrarazten dizkigun zalantzak. Baina, tira, bada elementu erkide bat, nire ustez garrantzitsua dena, eta Gobernu konprometitu bat kasu honetan. Eta hemen daude Jaurlaritza horri sostengua ematen dioten bi alderdiak, Alderdi Sozialista eta Euzko Alderdi Jeltzalea, atril honetatik esanez funtsezko lehentasuna dela kalitateestandar horiek berreskuratzea. Eztabaida honetan izandako tonua eskertu nahi dut. Baina ezin dut neure buruan atzendu Talde Popularrak egin duen iruzkinen bat, ez bainago ados harekin. Eta, gainera, neure buruari proposatu diot, Garrido andrea, Espainiako Gobernuaren gelditasunari buruz zure iruzkin bat entzuten dudan bakoitzean, datuekin eta ekintzekin etortzea hona, eta gauza bera egingo dut Eusko Jaurlaritzarekin denean ere. Izan ere, jakina, hemen grazia egiten dit zuk aipamenak egiten dizkiozunean gure sailburuak, adibidez, Galiziako sailburuarekin, Alderdi Popularrekoarekin, esan zuenari. Bai, egia da. Eta, gainera, atril honetan bertan esan dizut ez natorrela bat horrekin. Bien. Baina gure sailburuak esandako beste gauza batzuk ere ahaztu egiten zaizkizu. Adibidez, ahaztu egiten zaizu espezialistei buruz dugun arazoaz hitz egin dugunean, sailburuak esan duela erantzukizuna ez dela ez Eusko Jaurlaritzarena ez eta Espainiako Gobernu honena ere. Zeren eta, penagarri samarra baita espezialisten gabeziaz hitz egitera etortzea Alderdi Popularrak egoera horrekin zerikusirik ez balu bezala. Nire ustez, espezialisten gabeziarena arazoak hainbat kausa ditu. Haietan handiena ere ezingo dugu ukatu, baina guztiak aztertzen dira Osasun Ministerioaren aginduz landu zen eta, Garrido andrea, irakur dezazula gomendatzen dizudan Osasun Sistema Nazionaleko mediku espezialisten 2021-2035 aldirako eskaintzapremiei buruzko txostenean. Eta horietako bat da aurreko urteetan haien plaza kopuruak pixkanaka behera egin duela; saldoa negatiboa izan baita, eta espezialista kopurua galdu egin baita 2010-2017 aldian −ikus dezagun nork gobernatzen zuen orduan−. Eta 2010 hartzen badugu erreferentziatzat, gaur egun izan genitzakeen 3.500 espezialista inguru, 1.200 inguru lehen mailako arretakoak, betiere 2010eko plazak mantendu izan balira. Baina zer gertatu zen? Hori ez zela horrela izan. Begira, hemen dakarzkizut Alderdi Popularrak egiten zuenaren datuak −datuak, diskurtsoen ordez−, eta unibertsitate-ikasketak burutu dituztenen eta BAME plazen deialdien arteko aldeak. Unibertsitateko gradua lortu dutenak urdin ilunenean daudenak dira, hau da, BAME deialdi batera joateko prest leudekeenak. Urdin argian daudenak Alderdi Popularreko Ministerioaren erabaki politikoa da, aldian aldiko ministroarena −zenbait aldaketa izan zenituzten− zenbat BAME plaza eskaintzen ziren: 2015-2016 aldian, 129 plaza gutxiago, gradua burututa hartu ahalko zirenekin alderatuta; 2016-2017 aldian, 424 plaza gutxiago; 2017-2018 aldian, 173 plaza gutxiago. Zer gertatu da zuk Espainiako Gobernu geldotzat jotzen duzun hori iritsi denean? Bada, egoera hori alderantzikatu egin dela. 2018az geroztik, plazak ugarituz joan direla, eta iaz, adibidez, egin zela BAME plazen deialdirik handiena. Eta datuak dira horiek, ez dira Madrildik bidaltzen dizkiguten alderdi politikoen diskurtsoak. Datuak dira. Nik uste dut zergatiak askotarikoak direla, berriz esango dut. Baina ontzat eman ezinezkoa da zu hona etortzea esanez zergatiak sorrarazten dituela hain zuzen ere zuek utzitako hondamendiari konponbideak jartzen ari den Espainiako Gobernuak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23694
12
120
01.12.2022
AIARTZA ZALLO
EA-NV
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, berriro. Ubera andrea, argi geratu da eztabaida honetan zenbait eztabaida daudela. Lehenik eta behin, tresnari buruzko eztabaida dago. Badakit pedante samarra dela nork bere burua aipatzea, baina, aipatu nauzunez, neure burua aipatuko dut. Nik esan dudana da, gure ustez, ratioak ezartzen dituen lege bat onartzea erabilgarritasun gutxi edo batere gabeko ariketa dela, ratioak ezartzen dituen lege bat lantzea. Eta, alde horretatik, hemen adostasunik badago, zera da… zuk planteatzen diguzun tresna zehatz horri buruzko zentzuzko zalantzez hitz egiten du Garrido andreak. Hernández jaunak −eta barkatu, ez ditut zure hitzak hitzez hitz esango− esan du legeproiektuaren gakoa ez dela hori, tresna. Guk ere ideia hori planteatu dugu. Beraz, hori da adostasuna. Ez duzu asmatu zure jatorrizko ekimenarekin, gogorarazten baitizut zure jatorrizko ekimena honako hau dela: lege-proiektua, lege-proiektua, ratioentzako lege-proiektua. Joko-esparrua, beraz, zuk jartzen duzu zeure ekimenean. Eta guk zuzenketa egiten dugunean, zure ekimenari egin diogu zuzenketa, ez dugu Elkarrekin Podemosen zuzenketa ezagutzen. Eta, joko-esparrua hori izanik, horretan gera gintezkeen, eta aurka bozkatu, tresnari dagokionez, hori baita zuk planteatzen duzuna. Eta ez ginen horretan geratu, eta horregatik esan dut une hartan sortzaileak eta proaktiboak izan ginela, eztabaidaren erdigunean jarri dugun ildoan; ez dugu hor amaitu, zuk planteatu zenigun horretan, baizik eta eztabaidaren erdigunean lau puntuko proposamen bat jarri dugu, gure ustez, sortzailea izateaz gain, oso proposamen kementsua dena, eta ez generikoa. Eta amaitzeko, gaurko eztabaidaren tonua eskertu eta aintzatetsi nahi dut. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23695
12
120
01.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordearen irizpena, euskal enplegu publikoaren legeproiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Hara, azkenean, ondorioa da geldikeria bat dela, hein batean, Eusko Jaurlaritzan Gobernu ardurak dituzten alderdiek, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak partekatzen dutena; eta Espainiako Gobernuan ez dagoen arren Euzko Alderdi Jeltzaleak han ere erantzukizunak partekatzen dituelako, Pedro Sánchezen eta Podemosen gobernuari eusten baitio hark. Nik hitz egin dut Eusko Jaurlaritzaren geldikeriaz Eusko Jaurlaritzak, gure Autonomia Erkidegoak, berenberegi esleituta dauzkan eskumenei dagokienez, ezarrita daukagun arau-esparruaren arabera. Eta giza baliabideen plangintzan argia baino argiagoa da hori…, ez dut erabateko geldikeria dela esango, ez gara esajeratzen hasiko, baina bai aurreikuspen falta; eta horren frogarik nabarmenena da duela lau urte lehen mailako arretako estrategia bat onetsi zela, eta handik urte gutxira hura berrikustea proposatu zela, estrategia horrek ez ziolako modu eraginkorrean heltzen profesionalen gabeziari, batez ere eremu horretan, lehen mailako arretan, gure Autonomia Erkidegoan. Baina, begira, Rico jauna, ni ere datuekin natorkizu. Eta Espainiako Gobernuaren geldikeriaz hitz egiten nuenean, zuek lau urte daramatzazue Espainiako Gobernuan, iritsi bezala iritsi zineten hara, gogoratzen uzten badidazu. Eta, begira, 5.000 espezialista falta dira guztira, langile-plantillen herenak erretiroa hartu behar du. 3.000 BAME plaza eskaini dira; baina ba al dakizu zenbat aurkeztu diren? 12.000 aspirantes. Beraz, zuen Gobernuak ere, argi eta garbi esan behar da, ez du ezertxo egin alor honetan. Beste batzuetan ere ez da egiten ari, eta egiten duenean, gainera, nahiko gaizki egiten du. Ez dizkizut berresan behar Sánchez jaunaren Gobernuaren kudeaketari buruzko kontuak. Baina ez dira 4.000 espezialista gehitu. Eta, begira, gogoraraziko dizkizut Alderdi Popularraren eskaerak, bai, hasiera batean manifestu bat sinatu zen gure sailburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren −zu ez zara bat etorri manifestu horrekin, antza−, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Galiziako Autonomia Erkidegoko sailburuaren artean; eta sintonia bizia egon da askotan bi autonomia-erkidego horien artean, eta gainera lehendakariak ere ondo daki hori, eta gai zehatz horretan. Ados egongo zara, Gobernu honen kidea zara, baina Osasuneko eta Osasungintzako sailburuek, bakoitza bere autonomia-erkidegoetakoek, egoeraren diagnostiko oso zorrotza eta oso zehatza egiten dute. Aldarrikapen horretan, Alderdi Popularra egiten ari den eta etengabe mahai gainean jartzen ari den planteamenduak zeuden. Ez dakit, ez dago BAME sistemaren aldaketarik, eta hori premia bat da. Noski, 2021-2022 aldirako espezialisten beharren txostena aipatzen duzu zuk, baina zuek lau urte daramatzazue jada Jaurlaritzan; eta badira Ganberaren aginduak, 2018ko maiatzekoak, orain zerrendatuko dizkizudan gai horiei guztiei buruz hitz egiten dutenak, bai eta nazioaren egoerari buruzko eztabaidaren ebazpenak ere. Beraz, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan gai horren inguruan izan diren eztabaida zehatzak, Euzko Alderdi Jeltzaleak sostengua ematen dion Pedro Sánchez-Podemosen Gobernuari etxeko lanak jarriz, baina Osasuneko sailburu guztiek egin dituzten aldarrikapenak direnak. Eta begira, gai horri heldu behar dion Lurralde arteko Kontseilua ere ez da ezer egiten ari; eta dagokion ministeriotik gidatu behar duzue zuek hori. Baiki, Lehen Mailako Arretako 1.000 plaza gehiago eskatu ditugu, baina ez da halakorik ikusi, eta hori ere eskaera partekatua da. Irakaskuntza-unitateak egiaztatzeko irizpideak aldatzea ere eskatu da, eta tutik ere ez. Larrialdietako medikuntzako espezialistak sortzeari ekitea; zeren zain zaudete zuek? Aldarrikapen hori, profesionalek ez ezik, sailburuek beraiek ere egin dute, Alderdi Popularreko sailburuak buru direla. Beraz, ez zaitez etorri beti Alderdi Popularrak egin ez zuenaren matraka berarekin; izan ere, zuek lau urte daramatzazue agintean, eta ez duzue ezertxo ere egin alor horretan. Zuek egin ahal izan duzue, eta froga eta datuetara jotzen dut, Rico jauna, ez dut uste arinkeriatan jarduteko eta barre egiteko gaia denik, azken batean, ematen den zerbitzuan, euskal herritarrentzako zerbitzu publiko batean eragina duelako. Beraz, begira, hemen dago balantzea. Gutxi geratzen zaizue zuei, baina, jakina, alor horretan ez duzue ezertxo ere egin; eta diagnostiko horretan bat datoz autonomia-erkidegoetako osasuneko sailburu gehienak, zeuen alderdiko kontseilariak barne.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23696
12
120
01.12.2022
MARTÍNEZ ZATÓN
EP-IU
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on. Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Ongi etorri, baita ere, gonbidatuei. Gaur, gaurko egun honetan, Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidatik arrazakeria instituzionalak Euskadin duen eraginari buruzko ekimen bat aurkezten dugu; diagnostiko bat egiteko ekimen bat ekarri dugu, eta baita ere neurri eta proposamen berriak egiteko, ekarri dugun ekimen bati buruz ari gara. Ekimenean txertatu genuen bezala, arrazakeria instituzionala erakunde publikoetatik egiten den praktika da, zeinena finkatzen, sustatzen eta laguntzen baititu modu sistematikoan pertsonak bere jatorriagatik, etniagatik, azalaren koloreagatik edo ez nazional gisa identifikatzeagatik diskriminatzen dituzten arau, balio eta jarrerak. Horretaz ari gara arrazakeria instituzionalaz hitz egiten ari garenean. Arrazakeriaren azterketari buruzko testu zientifikoetan nazioartean egiaztatuta dagoen forma bat da, gizarte edo erakunde bateko praktika normal bezala errotuta dagoen arrazakeria modua den heinean. Eta horren ondorioak diskriminazio-praktikak dira enplegua lortzean, etxebizitza eskuratzean, hezkuntza-sistemarako sarbidean, arreta medikoan edo politika publikoen diseinuan eta ezarpenean. Bi egileren arabera, −Aguilar Ibáñez eta Buraschi−, aktoreekin nahiz aktorerik gabe gerta daiteke. Zer esan nahi du horrek? Aktoreekin direnean, arduradun instituzionalek edo diskurtso politikoek egiten dituzten praktikak direla esan nahi du; eta aktorerik gabe ere gerta daiteke, eta horrek esan nahi du arauak, legeak edo politika publikoak direla. Duela hamarkada asko hasi zen arrazakeria instituzionalari buruz hitz egiten. 1967an Stokely Carmichael eta Charles Hamilton liburu batean, ikerketa batean, Black Power: The Politics of Liberation liburu eta ikerketa horretan, arrazakeria instituzionalari buruz hasi ziren hitz egiten. Arrazakeriaren aldaera bat zela esaten zuten, agian ez hain agerikoa, baina isilbidez arrazakeria zela. Eta, bereziki, kemen ikusgarria hartu zuen 1993an Erresuma Batuan Lawrence txostenarekin, gazte beltz baten hilketaren eta polizia-ikerketako praktika txar baten ondoren. Gauza asko eta asko hasi ziren aldatzen orduan. Arrazakeria. Arrazakeria ez da deseroso sentiarazi behar gaituen gaia, baizik gogoeta eginarazi behar diguna eta aldarazi egin behar gaituena. Ezin delako ebidentzia ukatu. Gizarte batean bizi gara, Europako gizartean, Espainiako gizartean eta euskal gizartean, arrazismo handiko gizarte batean eta, gainera, horretaz baliatzen den sistema ekonomiko batean. Nelson Mandelak zioen "inor ez zela jaiotzen beste pertsona bat bere azalaren koloreagatik gorrotatuz". Eta hori horrela da. Baina horregatik aztertu behar dugu zer sistema politiko, instituzional eta ekonomiko dugun, eta zer praktika sorrarazten dituen hark arrazakeria existi dadin. Horrez gain, badira hiru gaztigu, atentzioa eman beharko liguketenak. 2018an, Nazio Batuen afrikar jatorriko adituen lantaldeak Espainiako Estatua bisitatu zuen, eta txosten bat egin zuen, arrazakeria orokorraren eta arrazakeria instituzionalaren jardunbideez ohartarazteko. Arraza-bereizkeria edo Diskriminazio Etnikoa Ezabatzeko Kontseiluak ere, duela gutxi egindako txostenean, adierazi du Espainiako Estatuan arrazismoa hazi egin dela, eta bereziki nabaritzen dela etxebizitza lortzeari dagokionez, arrazismoaren pertzepzioa % 31 igo baita; hezkuntzan sartzean, % 20rekin; eta poliziajardunbideetan % 20ko gehikuntzarekin. Eta hori, argi baino argiago dakusagu beste adibide praktiko batzuk hartuz gero, esate baterako, Provivienda gobernuz kanpoko erakundearen txostenak, edo SOS Arrazakeriaren txostenak, etxebizitza eskuratzeari dagokionez hemen, gure hiru lurralde historikoetan. Hezkuntza-sisteman ere bistan dugu, Espainiako hezkuntza-sistemarik segregatzaileena dugulako. Eta San Frantzisko auzoan bizi izan ditugunak bezalako polizia-jardunbideekin ere ikus dezakegu, Arartekoaren txostenarekin, Poliziaren Balorazio Batzordearen txostenarekin polizia-praktika zehatzei buruz; baina baita sistematikoak ere, arraza-profilekin egiten diren identifikazioetan ere. Ikuspegik ere, azken txostenean Euskadiko etorkin-jatorriko biztanleriaren pertzepzioari buruzko elementu itxaropentsuak ere ematen zituen arren, era berean, ohartarazten zuen arrazismoaren pertzepzioa eta Euskadiko kolektibo etniko, arrazial edo arrazializatu jakin batzuen estigmatizazioa areagotu egin direla. Eta nabariena, eta ziurrenik arriskutsuena, gizarte-mailan eta maila politikoan gorroto-diskurtsoen gorakada da; eta bide batez, baita eskuin muturraren gorakada ere Europar Batasun osoan eta baita gure lurraldeetan ere. Gorroto-diskurtsoa, diskurtso arrazista, gure sistema demokratikoaren aurkako eraso zuzena da. Ondorioa da, beraz, arrazakeria sistemikoa dagoela gure gizarteetan. Baita praktika instituzionalean ere, politika publikoak egitean eta gauzatzean. Eta horregatik proposatzen dugu hori aztertzea. Euskadin, egia da, eta hori ez dugu ukatzen, ez gure ekimenean eta ez, adibidez, atzo egin genuen −Giza Eskubideetako Batzordean egin zen− RIS Spain fundazioaren agerraldian. Hori ez da ukatzen. Gauza asko egin dira hamarkadetan, bai gizartearen partetik, baita instituzio guztien partetik ere. Orain, kulturaaniztasuna kudeatzeko politika publikoak daude. Hori argi eta garbi esaten dugu. Inportanteena, segur aski, 2022-2025 Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. También el pacto migratorio, en el que todos, casi todos los grupos, estamos comprometidos; y también los puntos que se tratan sobre esa cuestión en el Plan Udaberri. Migrazio ituna baita ere, guztiok, ia talde guztiok, itun horretan sartuta gaude, eta baita ere Udaberri Planean honi buruz jorratzen diren puntuak. Eta gauza horiek guztiak atzo, bai Talde Nazionalistari, eta bai Talde Sozialistari, eta bai EH Bildu taldeari proposatutako erdibideko proposamen horretan txertatzen genituen eta aitortzen genituen lehenengo puntu horretan. Eta gauza asko egiten dira, baina, gure ustez, pauso kualitatibo eta kuantitatibo handi bat izan zitekeen proposatu eta orain azalduko dudan analisi berri hauek. Pentsatzen dugu, gainera, oso eraldatzaileak eta oso eraginkorrak izan zitekeela politika publiko berriak eta martxan dauden politika publikoak aztertzeko. Tresna hori, gaur aurkezten dugun tresna hori, arraza-berdintasun inpaktuaren analisiaren tresna da. Lehendabiziko helburua da identifikatzea erabakiak hartzeko prozesuetan, politika publikoen ezarpenean eta politika publiko berrien diseinuan desberdintasuna eragiten duten eta diskriminatzen duten elementuak. Bigarrena izango litzateke elementu diskriminatzaile horiei irtenbideak ematea. Eta hirugarrena da begirada ez-diskriminatzaile horren transbertsalitatea politika publiko guztietan. Eta funtsezkoa iruditzen zaigu hori. Esperientzia pilotu bat dago, atzo Giza Eskubideen Batzordean ezagutu ahal izan genuena; atzo batzordean agertu zen Rights Spain fundazioa du burutzan egitasmo horrek, baina Estatu espainiarrean zehar erakunde askoren parte-hartzearekin ari dira lanean, proiektu pilotu horretan, galdetegi horrekin eta tresna horiekin, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren lege-proiektuaren izapidetzea identifikatuz. Eta, gainera, atzo bertan onartu zen, halaber, azterlan hori, galdetegi hori praktikan jartzean, baita bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren izapidetze parlamentarioan ere, horrek balio izan zuela talde parlamentarioek zuzenketak egin zitzaten, eta tresna horren diseinuak zituen akats batzuk zuzendu ahal izateko. Ez denak, ez baitzen lortu talde parlamentario batzuek nahiko genukeen guztia. Hauxe da zuzenketa, eta oso berria izan daiteke. Adibide praktiko horiek dakartza, Espainiako Estatuan Rights fundazioak garatu duen lehena da. Baina, era berean, nazioarteko esperientziarekin alderatzen badugu, iruditzen zait oso baliagarria dela beste herrialde batzuetako, bereziki −atzo agerraldian aipatu bezala−, herrialde anglo-saxoietako tresna mota horien esperientziak ezagutzea. Baditugu REIARacial Equality Impact Assessment izeneko politikak, herrialde anglo-saxoi desberdinetako politika publikoen berrikuspenak direnak. Erresuma Batuan badugu oso tresna erabilgarria, Rights Calexion Act izenekoa, politika publiko guztiak prebenitu eta berrikustea esan nahi duena. Eta, berriro esango dut, Erresuma Batuan 1993ko Lawrence txosten horretatik dator asko, arraza-alborapena duten poliziajardunbideak identifikatzen baitituzte bertan. Eta antzeko tresnak badaude Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ere, hala nola Iowan edo Ontarion, bai eta Seattlen ere. Beraz, gizarte zibilak landu dituen esperientzia pilotu horiek baditugu. Erabil genitzakeen tresna ugari ditugu politika konparatuan. Eta iruditzen zaigu tresna erabilgarria dela identifikatzeko, kuantifikatzeko, prebenitzeko eta proposatzeko, ziurrenik, logikoki, gehien-gehienetan kontzienteak ez diren praktiken alternatibak, baina beharrezkoak direnak gure lurraldean ere politika publikoetan dagoen desberdintasuna desegiteko begirada hori zeharkakoa izan dadin. Elkarri begiratzea tokatzen da, nork bere barrualdera begiratzea tokatzen da, Administrazio Publikoaren barrualdera begiratzea tokatzen da, eta guri zegokigun, guri dagokigu hori egitea. Gure ustez, edonoiz da une egokia zuzen jokatzeko. Eta oraingoan, gizarte zibilak eta euskal administrazioek abian jarri dituzten politika guztiei, ezta migrazioen aldeko itun sozialari ere, osoko zuzenketarik egin gabe. Gainera, hori egin genuenean uste genuen akordio batera iritsiko ginela eta akordio bat lortu ahal izango genuela, gutxienez tresna horri buruzko praktikaren bat edo proiektu piloturen bat egin ahal izango genuela. Gainera, Euskadi lehendabizikoa izanik, Espainiako Estatu osoan halakorik egingo duen lehen administrazio publikoa izango litzateke. Lortuko genuela uste genuen; ez dugu lortu, baina beste gauza askorekin bezala −eta honelakoetan oso errepikakorra nauzue− ziur nago egingo dela. Ez dakit noiz, baina Euskadin egingo da, ez dakit Eusko Jaurlaritzak, aldundiren batek, udaletxeren batek, baina egingo da. Pena da hilabeteak edo urteak galtzea hori martxan jartzeko, horrek eragina baitu Euskadiko desberdintasunaren aurkako borrokan, berdintasunaren aldeko borrokan, baita arrazaberdintasunaren aldekoan ere, baita Euskadin ere, une honetan gure gizartean daukaguna ez baita hori. Baina, tira, instituzioetatik eta, batez ere, kaletik eta gizarte zibileko mugimenduekin batera, arrazakeriaren aurkako mugimenduekin borrokatzen jarraituko dugu, politika guztiak martxan jartzeko, zoritxarrez oraindik gure artean bizi diren praktika arrazista guztiak desmuntatzen joan gaitezen. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23697
12
120
01.12.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eguerdi on guztioi. Eguerdi on etorritako lagunei. Berandu gatoz, oso berandu, eztabaida hau Legebiltzar honetan egitera. Eta berandu gatoz, oso berandu, instituzio ezberdin bezala ardura-hartze sakon bat egitera. Errealitatetik eta beharretatik oso urrun gaudela uste dugu guk. Eta adibide garbia hemen daukagu. Hona, ingurura, begiratuta, adibide garbia etxe honetan daukagu, gu gara. Uste dut ingurura begiratzearekin nahikoa dela gaurko eztabaidaren oinarria ulertzeko. Argi dago eznahikoa dela orain arte egindakoa. Eta berdintasun-politiken ibilbideari begiratu besterik ez dugu jakiteko nolako urratsak eman diren eta zer ez dugun errepikatu behar beste egoera batean, beste espazio batean, beste errealitate batean aurkitu gaitezen. Berdintasun-politika espezifikoetatik zeharlerrotasunera joatea erabaki zen momentuan, argi jarri zen, mahai gainean jarri zen hau ez dagokiola sektore konkretu bati, Administrazioaren eremu guztiari dagokion lana dela, eta honek, gainera, eskatzen dituela zuzendaritza potenteak eta baliabideak, tresnak, alegia. Eta hortik oso urruti gaudela uste dugu guk. Eta gaurkoan tresna oso konkretu bat, adibide oso konkretu bat da mahai gainean jartzen dena, gure ustez. Eta, horregatik, horrela planteatu genuen. Bazen garaia horrelako proposamen bat, horrelako aukera bat esku artean izan genezan. Eta esaten genuen berdintasun-politika horietatik ikasiz, genero-inpaktuko txosten horietatik ikasiz, jarri genezan martxan, arrazakeria instituzionala bisibilizatzeko, arrazainpaktuko txostena. Eta, gainera, eta atzo RIS Internationaleko kideekin egindako eztabaidan planteatu genuen bezala, badauka proposamen honek indartsua eta berezia bilakatzen duen zerbait. Politika modura proposatzen ari diren arrazaberdintasunaren gaineko inpaktuaren azterketak −proiektu pilotua ere dei geniezaioke− gizartemugimenduetatik datoz, eta gizarte-mugimenduak berak ari dira halakoak aplikatzen. Oraindik ez dago erakunde bakar bat ere gai izan denik praktikan jartzeko eredutzat hartu eta kuantifikatuko ligukeen, non gauden kualifikatuko ligukeen tresna bat, gure lege-eremuan nola proiektatzen dugun eta proiekzio horiek zer nolako ondorioak dakartzaten. Eta nik, bai, uste dut autokonplazentziatik izan dezaketen proposamenetatik at, potentzial eraldatzailea izan dezaketen erreminta hauek martxan jartzeko momentua zela, eta gaur egun dela. Eta, bai, uste dut apurtxo bat ez, asko inkomodatzeko badugula; parte garelako, ezin diogu uko egin gauden tokiari, egiten dugun lanari eta horrek duen eraginari. Eta, umiltasun osotik, uste dut, bai, inkomodatzeko momentua dela. Eta inkomodatzeko perspektiba horren faltan egon garelako askotan, eta ekintzagatik edo −gazteleraz esaten den bezala− por acción u omisión ari garelako norabide bat markatzen, eta norabide horri buelta ematen hasteko garaia delako. Zeren, askotan, planteatzen diren ikuspuntuak estigmatizatzaileek izaten jarraitzen dute, oso momentu konkretuetan, oso egoera konkretuetan hitz egiten dugulako bakarrik, kriminalizazioarekin edo egoera oso konkretuetan, ikuspegi hau txertatzen dugulako. Eta, gainera, subjektu-izaeratik at, objektu bezala, haietaz, besteetaz, hitz egiten egongo bagina bezala ari garelako. Eta politika espezifikoak falta zaizkigulako, baina zeharlerrotasun asko ere. Eta uste dut beldur diogula errealitatean zer gertatzen ari den jakiteari. Nik, benetan, uste nuen gaur akordio bat lortu genezakeela, ausartuko ginela, proposamen honi heldu ahalko geniokeela, baina badirudi ez dela horrela izango. Eta, gainera, bagatozelako beste eztabaida batzuetatik, eta etengabe konparatzen ari naiz, baina uste dut konparatzeko modukoa dela, berdintasun-politika edo politika feministekin egin duguna politika antiarrazistekin ere egin beharko genukeela, eta hor falta zaigula. Zeren bada garaia subjektu homogeneoa apartatzeko, subjektu homogeneoa, politikak kudeatzen eta politiken protagonista den subjektu homogeneo hori apartatzeko. En más de una ocasión hemos mencionado aquí el sujeto BBVAH: blanco, varón, burgués, adulto y heterosexual. Eta, gainera, esan genezake badela garaia subjektu hori gure politiken erdigunetik ateratzeko, bada garaia jada. Aniztasuna ahotan dugulako, baina Chimamanda Adichieren istorio bakarrean murgilduta gaude etengabe. Beti istorio berberarekin. Protagonista bakarra subjektu homogeneo bat duen istorio berberean, non izateko modu bakarra bizitza homogeneo bat den, amets egiteko modu bakarra forma homogeneo bat den. Eta hori apurtzeko garaia da. Eta guk, horregatik, hemen egiten genuen zuzenketa bakarra −gehitzeko zuzenketa bat zena− zen komunikabideek ere duten papera txertatzearena. Uste dugulako, hemen egiten eta eztabaidatzen dugunetik at, hau nola eraldatzen den, hau nola zabaltzen den aztertzen hasteko eta horren gainean lan egiten hasteko garaia dela. Milaka aldiz hitz egin dugulako −eta aztertua dago− komunikabideetan arraza-kontzeptua agertzen den bakoitzean kriminalizaziora begira egiten diren notizietan agertzen delako. Eta bada garaia horrekin amaitzeko. Guk, beraz, gaurkoan, argi eta garbi babesten dugu egindako proposamena. Argi eta garbi babesten dugu mugimendu sozialetatik egiten diren proposamen horiek, eraldaketarako proposamenak direnak, eta argi eta garbi diogu badela garaia errelato bakar horrekin amaitzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23698
12
120
01.12.2022
SÁNCHEZ MARTÍN
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizuet gaur ere dakarkidan ahotsagatik; saiatuko natzaizue amaierara iristen. Arrazakeria instituzionalari buruz eztabaidatu behar dugu gaur. Arraza-bereizkeriaren debeku orokorrena Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeari buruzko nazioarteko konbentzioan dago jasota, eta konbentzio horren 1. artikuluan definitzen da zertan datzan. Tratu desberdina edo negatiboa jasotzea delakoan hautematen dute bereizkeria pertsonek eta, bide batez, era askotariko jokabideak izan daitezke halakoak, hasi ahozko eta keinuzko hizkuntzatik eta diskriminazioa jasaten ari den pertsonaren aurka muturreko indarkeria erabiltzeraino. Arrazagatik, azalaren koloreagatik edo beste kultura edo erlijio batzuekiko errespeturik gabeko jarrerengatik egindako irainekin lotzen dira egoera horiek. Erakundeek eta gizarteak arraza-bereizkeria horren aurka borroka egin behar dute, berdintasunezko eta kulturarteko gizarte bat lortzeko. Eta horretarako, garrantzitsua da arraza-berdintasunari buruzko datuak emango dizkiguten analisiak edukitzea. Baditugu hainbat analisi eta txosten. Badago haren biktima izan daitezkeenek arraza- edo etnia-jatorriagatik bereizkeria hautemateko sentipenaz 2020an egindako azterlan bat, Estatuko Administraziokoa den eta Berdintasun Ministerioari atxikita dagoen Arraza edo Etnia Diskriminazioa Ezabatzeko Kontseiluaren ekimenez landu zena. Helburu bat du hura landu izanak: jatorri etnikoagatiko diskriminazioaren prebalentzia ezagutaraztea. Pertsonek diskriminazio hori zein neurri eta intentsitaterekin jasan dezaketen aztertzen du, autonomia-erkidego guztietan egindako inkesta adierazgarri batetik abiatuta. Beste txosten batzuk ere baditugu, hala nola SOS Arrazakeriak aldian-aldian egindakoak, edo arraza-berdintasunaren gaineko eraginaren azterketari eta horren garapenari buruzko txostena, Estatu mailakoa; eta hortik sortu zen arau batek arrazaikuspegirik izan dezakeen ala ez neurtzeko tresna modura erabiltzeko eredu bat lantzea. Atzo, Rights International Spain gobernuz kanpoko elkarteak agerraldia egin zuen Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean, arrazaberdintasunaren gaineko eraginaren azterketa horri buruz hitz egiteko. Sakonago ezagutzeko aukera izan genuen, eta agerian geratu zen arrazakeriak nola eboluzionatzen duen aldian behin ebaluatzeko tresnak edukitzearen garrantzia. Gainera, arrazakeriaren espazioa maila globalera zabaltzen ari da eskuin muturreko ideologiak dituzten alderdi populisten gorakadarekin eta halakoak erakundeetan sartzearekin, gure demokrazietako herritarren sektore jakin batzuen oinarrizko giza eskubideen sistema ezbaian jarriz, etorkinen aurkako beldurra eta gorrotoa erabiliz, eta hauteskunde-etekinak lortzeagatik bakarrik arrazakeria normalizatuz beren diskurtsoetan. Horregatik, erakundeek eta gizarteak arrazabereizkeria horren aurka borroka egin behar dute, berdintasunezko eta kulturarteko gizarte bat lortzeko. Ezin dugu guardia jaitsi. Arrazakeria instituzionala lehen aldiz aintzat hartu da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2019an emandako epai batean. Ezin dugu ahaztu arrazakeriari arrakastaz aurre egiteko beharrezkoa dela arrazakeriaren balizko dimentsio instituzionala aintzat hartzea. Eta, gainera, atzerritarrei dagokienez ez ezik, Espainian bertan jaio diren baina gizatalde jakin batzuetako kide diren pertsonek ere pairatzen dute hori; alegia, funtsean, gizatalde jakin batzuek jasaten dute diskriminazio hori. Konplexua da, eta askotan gertatzen dira diskriminazio askotarikoak, diskriminazio intersekzionalak, non estereotipo espezifikoak nahasten baitira jatorri jakin bat duten gizatalde batzuei buruz eta, bereziki eta are gehiago, emakumeei buruz. Eta oso apalak dira oraindik diskriminazioegoera horien salaketa-mailak, horrelako diskriminazio-egoeraren bat jasan duten pertsonen % 18,2k bakarrik aurkeztu baitute kexa, erreklamazio edo salaketaren bat; eta horrek berak laguntzen du arraza- edo etnia-diskriminazioa ikusezin bihurtzen. Europar Batasunak ohartarazi du gorroto-delituen % 80 ez direla salatzen. Eta SOS Arrazakeriak baieztatu du salaketa horietatik, salatu dituzten arrazakeriaren hamar biktimatik lauk salaketa kendu egiten dutela. Bide batez, estatistikak lantzeko orduan darabiltzagun datuak urriak dira. Salaketarik ez jartzearen zergatia izaten da lortu nahi den efektua lortu ahal izateko mesfidantza dagoela, gure herrialdean egoera irregularraren aurkitzearen ondoriozko beldurra, edo justiziaren moteltasuna. Errealitatea da norbere eskubideak aldarrikatzeko prest agertzen diren pertsonek egoera egonkorra izaten dutela. Lan garrantzitsua egiten ari dira diskriminazioaren borrokaren esparruan lan egiten duten erakundeetatik, baita erakunde publikoetatik ere, bai Estatu mailakoetatik, bai Erkidego mailakoetatik, baita GKE eta elkarteen aldetik ere. Onartu berria da 15/2022 Legea, uztailaren 12koa, Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko berariazko legea; diskriminazio mota desberdinak hartzen ditu bere barnean, eta aurrerapausoa da jokabide jakin batzuk kontuan hartzeko eta haien zehapena aintzat har dadin. Euskal Autonomia Erkidegoan Herritartasunaren, immigrazioaren eta asiloaren kulturarteko VI. plana 2022-2025 daukagu, eta haren barnean, arrazaberdintasunari buruzko urteko analisiak eta txostenak egiteko beharra jasotzen da. Badugu Udaberri 2024. Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokia bagenuen. Hau da, baditugu analisi horiek egiteko tresnak. Elkarrekin Podemosekin erdibideko zuzenketa adosten saiatu gara, baina ezinezkoa izan da, analisi horiek egin ahal izateko erabil ditzakegun tresnak baditugula uste dugulako guk. Horregatik hobetsiko dugu geure osoko zuzenketa, Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako zuzenketa. Horregatik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala sakontzen kultura-aniztasuna kudeatzeko euskal ereduaren eraikuntzan, eta ezar ditzala herritar guztien eskubideeta betebehar-berdintasunaren inguruan kohesionatuta egongo den etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko oinarriak, kultura-aniztasuna errespetatuz eta 2022-2025 aldiko Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planean jasotako estrategiaren barruan, bai eta Udaberri 2024 estrategian jasotakoan ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu jarrai dezala garatzen, Ikuspegirekin lankidetzan, aniztasunen eta diskriminaziorik ezaren alorreko lan-ildo bat, Euskadiko diskriminazioari eta aniztasunari buruzko txostenak eta analisiak sustatuz. Eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu jarrai dezala erakundeekin eta gizarte-eragileekin koordinatzen eta lankidetzan, euskal politika publikoetan giza eskubideetan, generoan eta intersekzionalitatean oinarritutako ikuspegia txertatzen aurrera jarraitzeko, alor horretan prestakuntza eta parte-hartzea bermatuko duten instantzia eta mekanismo eraginkorrak bultzatuz. Besterik ez eta eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23699
12
120
01.12.2022
IPIÑAZAR MIRANDA
EA-NV
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Lehendakari, sailburu, legebiltzarkideok, egun on danori. Bueno, gaurkoan, Elkarrekin PodemosIzquierda Unida taldeak arrazakeria instituzionalaren inguruko ekimen bat dakar, aipatu dan moduan, arrazakeria-mota honen garrantziaren eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitea. Talde Sozialistak aurreratu dauen moduan, guk gure zuzenketa babestuko dogu eta gure posizinoa azaltzen saiatuko naz. Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, atzerriko pertsonenganako dagoen jarreraren inguruko azken barometroaren ondorio nagusienak hirutan laburtu geinkez. Lehenengoa, euskal gizarteak ez dauela inoiz immigrazinoa arazo baten moduan ulertu. Bigarrena, atzerriko pertsonekiko agertzen dan tolerantzia-maila handitu egin dala; eta handitu dinodanean era positibo batean dinot. Eta hirugarrena, euskal gizarteak migrazinoa prozesu sozial, estruktural baten barnean ulertzen dauela. Honegaz, ez nabil ukatzen arrazakeria dagoenik, ze gero honeri buelta eman nahi ahal jako, baizik eta barometroaren arabera hobetu egin garela zentzu honetan. Eta nik uste dot hori pozik egotekoa dala. Eta hau esan geinke euskal gizartearen isla dala, eta esan geinke euskal instituzinoen politiken isla dala be bai. Eta nik uste dot −esan dodan moduan− barri onak direla, nahiz eta egia dan oraindino bide luzea dekogula aurretik. Gainera, kontuan edukita, be bai, azkenaldian gure inguruan dekoguzan diskurtso faxista, arrazista eta totalitarioen aurrean euskal gizarteak planto egiten dauela. Ondorio horiek oinarri moduan hartu gurako neukez. En la justificación de la iniciativa, además de exponer en qué consiste el racismo institucional −no lo voy a reiterar, porque el señor Martínez ha explicado ya qué es−, se afirma lo siguiente: "Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioan aintzat hartutako printzipioen arabera, haien ondorengo gomendio orokorretan eta giza eskubideei buruzko nazioarteko itunetan jasota dagoen eran, Administrazio publiko orok nahitaez bete beharreko agindua da tratuberdintasunaren printzipioa, eta horiek urratzeak giza eskubideen urraketa dagoela esan nahi du". Y un poco más adelante se dice: "Neurri espezifikoak aplikatu behar dira". Ados gagoz, eta holan da. Eta, baieztapen horren arabera, Eusko Jaurlaritza aspaldi hasi zan honen ganean fokua ipintzen. Se ha mencionado ya, pero bueno, 2022-2025 aldiko Herritartasunari, Immigrazioari eta Asiloari buruzko Kulturarteko VI. Planaren aurrean gaude, eta guretzat hori da aurrera egiteko oinarria, oinarrietako eta gakoetako bat. Eta nik uste dot gaur esku artean dogun gaiari erantzuna emoteko daukagun erreminta garrantzitsuenetako bat dala, aipatu dodan helburu orokorraz aparte, helburu estrategikoak, helburu programatikoak eta antolaketako helburuak barneratzen dauzelako be bai. Hau da, ekintza zuzenak. Edozein agenteren aldetik arrazakeria-izpiren bat susmatuz gero, herri honek plan bat dauka. Portzierto, urtero ebaluatzen dan plan bat, eta ez planaren indarraldia amaitzen danean, hiru, lau urte pasatuta. Eta hau barria da, urtero ebaluatzearena barria da. Eta uste dut garrantzitsua dela be bai, batez be, gaur egun azken denboraldian bizi doguzan aldaketa azkarren ondorioz,ezin garelako itxoiten egon edo begira egon plan horren indarraldia amaitu arte. Beraz, ebaluazinoak urterokoak izatea garrantzitsua dala uste dogu. Por consiguiente, consideramos importante que las evaluaciones sean anuales. Are gehiago. Biltzen, Integraziorako eta Kultura Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua. Hain zuzen ere, hark esku-hartzeko darabilen ildoetako bat honako hau da: araudiak, arreta-ibilbideak eta praktika profesionalak euskal gizartean dagoen aniztasunera egokitzea, baita erakundeen, agente profesionalen eta abarren garapena ere, baita haien eskumenena ere, aniztasuntestuinguruetan esku har dezaten, inklusioa, diskriminaziorik eza eta abar kontuan hartuta. Hau da, arrazismo instituzional horren oinarrietako baten aurrean jardutea, haren definizioaren arabera. Gainera, Biltzenen proiektu nabarmenetako bat Eraberean da, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko sarea. Politika publikoetan tratu-berdintasunaren printzipioa eta diskriminazioaren aurkako borroka sustatzeko, areagotzeko eta zehazteko ere bultzatzen den ekimena dugu hori. Beraz, honegaz guztiagaz esan gura dodana da, alde batetik, bai herrialde-mailan eta bai maila lokalago batean bizi ditzakegun arrazakeria-egoerei aurre egiteko mekanismoak badekoguzala, mekanismo hauek ebaluatzeko eta hobetzeko bideak badekoguzala be bai, eta pertsonak zentroan jartzeko politikak abian dagozela; berdin da jatorria zein dan, aukera-berdintasuna bermatze aldera lanean jarraitzen dau Jaurlaritza honek. Gure herrira datorren orori harrera duin bat eta egoki bat egiteko konpromisoa ukaezina da. Aukeraberdintasuna da oinarria, berdin dio non jaio zaren, berdin dio nondik zatozen. Pertsonak gara, eta denok merezi dogu, munduko edozein puntutan gagozela, harrera eta arreta egoki bat. Eta horretara doaz Eusko Jaurlaritzako politikak. Horregatik, gure zuzenketaren hasieran aipatu dodan Herritartasun, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planean zentratzen gara, emon dodazan azalpenengatik. Ikuspegik aniztasunaren eta diskriminazino ezaren arloko lan-ildo bat garatzen jarraitu dagiela eskatzen deutsogu Jaurlaritzari be bai. Eta hirugarren puntuan, hain garrantzitsua dan instituzino arteko koordinazino eta kolaborazino lanetan jarraitu dagiela eskatzen deutsogu. Ez dot uste aipatutako praktika guztiak arrazakeriaz hitz egiteko ez direnik edo beste alde batera begiratzeko bide direnik, guztiz kontrakoa. Eta hau da gure taldetik babestuko doguna.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23700