legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
12
120
01.12.2022
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, lehendakari jauna, sailburu jaun-andreok, legebiltzarkideok. Benetan, oso interesgarria da Martínez jaunaren proposamena, eta iruditzen zait, gainera, oso asmo onekoa dela; eta nire ustez alderdi batzuk beharbeharrezkoak dira, ez hainbeste maila txikian, autonomikoan, egiteko, baizik eta maila zabalago batean egikaritzeko. Hau da, beti gaude populaziofluxuz gainezka, pertsona-aldaketaz lepo, euskal herritarrok ere beste herri handi batzuez inguratuta gaude, beti elkarri eraginez. Beraz, iruditzen zait onuragarria litzatekeela azterketa hori. Baina, berriro diot, ez horrenbeste eremu autonomiko batean, baina bai politika publikoen eremuan, Espainiako Gobernuak berak landu ditzakeenetan; guztiok elkar eragiten ari baikara atsedenik gabe, ez bakarrik Espainian, baita Europar Batasunean ere; eta diskriminazio-egoera horiek aztertzea interesgarria baino interesgarriagoa dela iruditzen zait. Horregatik iruditu zitzaidan interesgarria proposamena, eta asmo onekoa, lortu nahi litzatekeenari dagokionez. Gainera, nik defenda dezakedana bezalako filosofia edo planteamendu humanista eta kristau batetik, are interesgarriagoa iruditzen baitzait hori gizaki-kondizioari dagokionez. Edonola ere, nik ez dut zuzenketarik egin. Nik nahi nuen, iruditzen zitzaidan akordio bat lortuko zela gai honen inguruan. Ez dakit, norbait ezezkoan gotortu da, ikusten dudanez. Bueno, niri ez dagokit hori esatea, ni ez nintzelako negoziatzailea. Alegia, ikusten nuen, egingarria iruditzen zitzaidan gai horri buruzko akordio bat; batez ere sinetsi behar baditugu Gobernuaren planak, sinetsi behar badugu Udaberri 2024 Planaren hamaikagarren ildoa, tratuberdintasuna areagotzea eta diskriminazioa borrokatzea Euskadin. Gauza horiek sinetsi behar baditugu… Iruditzen zait, agian Gobernua gotortu egin dela, baina agian Martínez jauna gotortuko zela. Ez dakit. Zuek, hein batean, elkarri leporatu diozue akordiorik lortu ez izana. Nolanahi ere, nik esan behar dudana da guk, mahai gainean dauden tresnak ikusita, kasu honetan eskatzen dena bezalako jarduketak aintzat har daitezela, Udaberri Planekoak bezalakoak; eta beste dokumentu edo plan instituzional batzuk ere aipatu dira. Nik uste dut teorian lan-esparru interesgarria legokeela, betetzen bada, hori bai, baiki betetzen bada diskriminazioaren aurka egiteko ildo horretan. Berriro esango dut, niri gehiago interesatuko litzaidake Elkarrekin Podemos-IU bezalako gobernualderdi batek Espainia mailan azpimarratu eta egikarituko balu hori, bestela lan txikia izango litzatekeelako, autonomia-erkidego batekoa, besterik ez. Gure autonomia-erkidegoan etenik gabe eragiten dute pertsonen fluxuek eta bere inguruko populazioek. Autonomia Erkidegoaz harago doan hiri baten parte gara. Eta zuk eskatzen diguzun analisiaren ildoan eta beharrizanetan, bada, diagnostiko hori egin beharko litzateke Espainia osoan, arrazismo instituzionalarekin edo Espainiako Gobernuak sustatzen dituen bereizkeriarekin zerikusia duten politika publikoei buruz; eta, era berean, autonomia-erkidegoen azterketa osoa egin dezala hark lankidetza eskatuz, ziurrenik, analisi hori integrala izan dadin. Iruditzen zait alde horretatik ikus dezakegula, abiapuntu modura, zuk eskatzen duzun horretarako badaudela Legebiltzar honetan mahai gainean elementuak; eta, Jaurlaritzak bere helburuetan aurkeztu duenaren bitartez, helburu horietan, badirudi Gobernuaren politiken parte direla; eta ez bakarrik Ikuspegi behatokiak azterketa gisa edo egoerak identifikatzeko lan eta analisi tresna gisa egin dezakeenaren bidez; baina nire ustez egon, badaude halakoak. Uste dut ikusi behar ditudala Udaberri Planean planteatzen zaizkigun ekintza-ildoak, ulertzeko, egiazkoak badira, edo borondatea badago eta zintzoak badira, Legebiltzarrari legez besteko proposamen honetan eskatzen diozunaren ildotik joan beharko dutela, nolabait. Alde batetik, ikerkuntza bultzatzea eskatzen da, aniztasunari, tratuberdintasunari eta bereizkeriari buruzko txostenak eta datuak, diskriminazioari buruzko txostenak eta datuak edukitzea. Nolabait, Gobernuaren betebeharra izan behar duenaren barruan dago hori. Ez dakit egin ote duen, nik uste dut agian zuk informazioa eskatu duzula diskriminaziorik ezari buruz eskatzen diren datuak ba ote dauden jakiteko; eta iruditzen zait −ez dut zalantzarik− datu horietan egongo dela arrazakeria instituzionalaren aukera; izan ere, bestela, ez lirateke datu osoak izango eta, bestela, ez litzateke txosten bat izango, kontuan hartu beharrekoa edo garrantzitsua. Eraberean sarea ekinbide modura bultzatzeaz ere hitz egiten duzu, arreta berezia jarriz diskriminazioaren biktimekiko lanari. Modu berean aipatu da, beraz, eta, gainera, bi puntu horiek eta gainerako guztiek lau urte, 2021, 2022, 2023 eta 2024, jorratzen dituztela. Hau da, nire ustez, lanean serio ari bagara, eta Jaurlaritzaren aurreikuspenak betetzen badira, datu horiek lantzen aritu behar du Jaurlaritzak. Halaber, gorroto-gertakari eta -delituei, eta euskal faktore sozial eta instituzionalei buruzko informazioa biltzen duten euskal eragile sozial eta instituzionalen koordinazioa sustatu behar dela esaten da. Hau da, aintzat hartzen dira, era berean, gizarte zibila eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka defendatzen duten eta diskriminaziorik eza sustatzen duten erakundeak ere, hein batean. Pentsatzen dut horiek ere aurreikusita zeudela, eta ez badaude aurreikusita, Gobernuaren ez-betetzea izango da; berriro esango baitut plan horren ekuatorea gainditzen ari garela jada. Euskadin gizartea sentsibilizatzeko eta diskriminazioa prebenitzeko ekintzak egitea, bada ildo bertsuan doa hori ere. Eta, azkenik, eta azkenik, nire ustez garrantzitsuena dena edozein azterlan, analisi edo irizpen lantzeari dagokionez: tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren euskal lege-proiektu integral bat landu eta onestea. Lege batez ari gara, hau da, lege batez. Izan ere, Gobernua ez bada dagoeneko ari arrazagatiko diskriminaziorik ezari buruzko txostenak, irizpenak eta azterlanak egiten, eta arrazakeria instituzionala, zuetako zenbaitek definitu duzuenaren ildoan, zer izan daitekeen lege horretan identifikatzeko ere, bada goazen hemendik, ez baitira lege-proiektu txukun bat egiten arituko eta. Horregatik, nik uste dut une honetan ikusi beharko dela zuk eskatzen duzuna egiteko bide bat egon badagoela, diskriminaziorik ezari buruzko legerik egongo bada, zuk aintzat hartzen duzun gai horrek irizpenen barruan egon beharko baitu, txostenen barruan egon beharko baitu, ezartzen diren memorien barruan egon beharko baitu; eta, batez ere, edozein lege-proiektu egiteko prozesuan kolektiboek aurkeztu behar dituzten alegazioen barruan egon beharko baitu. Berriro esango dut, uste dut Gobernua gai horretan inplikatuta egongo dela. Nolanahi ere, ni abstenitu egingo naiz. Bat nator zure irizpidearekin, baina abstenitu egingo naiz; izan ere, pentsatu nahi dut Jaurlaritzak hori bere planen bidez esaten badu, Gobernuak bere jarduera-ildoen bidez esaten badu, datorren urtearen amaieran edo, ahal duenean, Legebiltzar honetara gai horri buruz etorriko den legeproiekturik egongo bada −zuk planteatu diguzu gai hori−, dagokion sailaren jardunbidea izan behar duela horrek une honetan. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23701
12
120
01.12.2022
MARTÍNEZ ZATÓN
EP-IU
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Lehenik eta behin, eskerrak EH Bildu taldeari bere babesagatik, eta konpartitzen ditugu beraien partetik botatako hitz guztiak. Eta, baita ere, esan behar dut Alderdi Sozialistak egindako diskurtsoarekin bat gatozela, eta guretzat konklusio logikoa izango zen legez bestekoa babestea, baina, bueno, ez gara horretan sartuko, eta baita ere, Alderdi Nazionalistak egindako parte gehienarekin ere ados gaude, baina pentsatzen dugu −lehen esan dudan bezala− beti dela momentua zuzena dena egiteko, eta orain dela momentua pauso bat gehiago emateko. Esan nahi baita −ez dut esan lehen hitzaldian− arrazan edo etnian oinarritutako desberdintasunaren aurka borrokatzeko, arraza-inpaktuaren analisiak erraz ulertzeko modukoak izan beharko liratekeela, konparatzen baditugu −eta gainera, Legebiltzar honetan asko hitz egiten da azkenaldian halakoez−, adibidez, proiektuen ingurumen-ebaluazioaren inpaktuekin, energia eolikoarenekin, adibidez; edo ziurrenik oso ebaluatuak, baina oso tresna indartsuak diren genero-inpaktuari buruzkoekin; izan ere, gogoratzen badugu, aurtengo aurrekontu-proiektuak, abenduaren 23an onetsiko denak, esaten zuen politikaren % 99 genero-berdintasunera bideratuta zegoela, eta genero-inpaktuaren azterketa egiteko marra lodi samarra zen hori. Eta bat nator, halaber, Carmelo Barrioren hitzaldiaren zati asko eta askorekin. Gainera, egin ere egiten dugu… Hala zioen Oihana Etxebarrietak ere bere hitzaldian. Nire ustez, deseroso sentiarazi behar gaitu eztabaida horrek, existitu, existitzen delako. Ez naiz ni hona etorriko Berdintasun Ministerioak eta arraza-diskriminazioaren aurkako zuzendaritzak egiten dutenaren propaganda egitera, gauza asko egiten baitituzte; baina ez dira nahikoak, inondik ere. Eta, hain zuzen ere, neurri horiexek hartzea proposatzen ari gara barne mailan. Baina, arraza-eraginaren azterketak egin ere egin daitezke Espainiako Gobernutik, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta udal txikieneraino, esate baterako, harrera-politikak prestatzeko orduan. Eta ez harrerakoak bakarrik; esan nahi baita ari garela euskal herritarrez ere, herritartasuna dutenak nahiz ez dutenak, jatorri migratzailekoak izan ala ez, pertsona arrazializatuak betiere; eta adibidez, baita ijitoak ere, aizu, zu eta ni bezain euskal herritarrak direnak. Horretaz ari gara arraza-inpaktuaren analisiez hitz egiten dugunean. Izan ere, Ikuspegik berak esaten du, etxebizitza eskuratzeari buruz, euskal herritarren % 82k deritzola migratzaileak eta arrazializatuak eta ijitoak diskriminatuta daudela. Eta esan ere euskal herritarren % 82k esaten zuten hori; ez dira autopertzepziozko kontuak, baizik eta gizarteak berak ere autokritika egiten zuen inkesta horretan. Gero bestelako kontuak dira konponbideak, baina, gutxienez, arazoaren onarpena bazegoen. Horregatik, atzo ere agerraldian jorratu zen elementuetako bat bereziki garrantzitsua da, eta Eusko Jaurlaritzak ez du gai hori lantzen, erakunde gehienek ere ez dutelako halakorik egiten; nazioartean gomendatzen den zerbait da, alegia, datuak arrazaren arabera banakatuta jartzea. Eta, gainera, atzo batzordean esan nuen, nik, ziurrenik, duela urte batzuk ez nukeen hori defendatuko, baina horixe da kontua, ikasten joatea, aldatzen joatea. Eta honela zioen Chimamanda Ngozik: "Arraza ez da existitzen, hain zuzen ere, zuretzat −hau da, kasu honetan, ni ari naizenez hizketan, neuretzat− ez delako inoiz hesi bat izan; baina beltzontzat ez da inoiz hautu bat izan". Hori zioen egile horrek. Beraz, oso garrantzitsua da horrelako datu banakatuak aintzat hartzea politika publikoak lantzen ditugunean ere. Eta horregatik uste genuen aurrerapausoa zela hori aplikatzea, praktika pilotu modura balitz ere, gero transbertsalitatea lortzeko eta hartatik ikasteko Euskadiko politika publiko guztietarako. Hala baitzioen Angela Davisek: "Ezin dugu ontzat eman arrazakeria, batik bat, buruhaustea izatea hura pairatzen dutenentzat −halaxe baita−; arrazakeriak erakundeak eta adimenak desitxuratzen eta usteltzen ditu, eta sortzen du, −askotan oharkabean; nik gehitzen dut hori− nagusitasunaren sentipen bat, eta horretantxe datza pribilegio zuriaren definizioa". Eta esaten zuen, halaber: "Zergatik ikasten dugu, txiki-txikitatik gainera, terrorismoari beldurra izaten −normala dena− eta zergatik ez dugu ikasten arrazakeriari beldurra edukitzen?". Iruditzen zait Angela Davisek egiten zituen galdera horien erantzunetik ondorioak atera ditzakegula, esan ere esateko gaur bertan proposatzen genituenak bezalako tresnak, lantzen jarraitu behar dugula; eta udaletan eta beste erakunde batzuetan ere ezartzen saiatu behar garela, herri honetan pertsona zuriok gure herrikide arrazializatuekiko ditugun pribilegio horiek desagerrarazteko beharrezko tresnak direlako. Berdintasunean oinarritutako Euskadi baten alde borrokatzeko, une honetan eskueran dauden tresna guztiekin, baina gaur eman genezakeen aurrerapausoa emanez. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23702
12
120
01.12.2022
ETXEBARRIETA LEGRAND
EH Bildu
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko. Argi izan dugu egin ditugun esku-hartze guztietan, agerikoa da onartzen dugula −ezinezkoa delako kontrakoa egitea− indarkeria instituzional hau, arrazakeria instituzionala existitu existitzen dela, eta horri aurre egiteko mekanismoak jarri behar zaizkiola. Berdintasunerako legean, adibidez, onartu dugu definitzen ari garen indarkeria instituzionala erakundeek beraiek erreproduzitzen dutela; erreproduzitzen dutela eta sistema horren parte direla. Orduan, horren aurrean, gaur proposatzen zena oso proposamen zehatza zen, ez egoera nola dagoen diagnostikatzeko proposamena, oso garrantzitsua dena; garrantzitsua baino garrantzitsuagoa baita enplegua eskuratzeari, etxebizitza eskuratzeari eta abarri buruz ematen ari diren datuak jakitea. Baina gaur hitz egiten ari ginena zen guk proiektatzen dugun eta guk egiten ditugun politika horiek nolako eragina daukaten. Hori da generoinpaktuko txosten bat edo arraza-parekotasuneko txosten batek ekarriko lukeen analisia, hemendik nola ari garen egiten. Eta hori zen gaur ekartzen zen gauza berezi hori, berritzaile hori. Y, además, puntu batekin, metodologia batekin eta mugimendu sozialetatik datorren proposamen batekin, generoak aurrekontuetan duen eraginarekin gertatzen zaigun bezala gerta ez dakigun; izan ere, % 99,8k emakumeei eragiten diela esaten baitigute. Evidentemente. Baina nolako eragina du haien bizimoduan? Nola proiektatzen ari dira politika horiek? Eta, batez ere, zer eraldaketa sozial mota ari gara lantzen politika horiei esker? Horixe ari ginen galdetzen. Hau da, proiektatzen ari garen plan horiek zer-nolako eragina duten pertsonen bizimoduan. Bueno, ba, hori zen analizatu nahi genuena. Beraz, guk gaur abstentziora joko dugu zuen proposamenean, besteak beste, migrazio-itunarekin bat egin genuelako. Garrantzitsua delako, Ipiñazar andreak esaten zuen bezala, diskurtso faxista eta arrazakeria-diskurtsoaren aurrean planto egitea. Eta diskurtso amankomun bat esatea, eta hemen hori onartuko ez dugula esatea. Baina gaur, onartuko ez dugunaz gain, zer egiteko prest geunden esateko momentua zen. Y para nosotros hoy, "hau ez" esateaz gain, esan behar genuen: horrela egingo dugu, horrela aldatuko dugu, geure burua aztertuko dugu. Beraz, zuen proposamenean abstentzinora joko dugu, bereziki urrats espezifiko bat egiteko momentua zela uste genuelako.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23703
12
120
01.12.2022
SÁNCHEZ MARTÍN
SV-ES
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, tira. Nik, jarlekutik. Barrio jauna −gero eta ahots gutxiago dut−, zuk diozu egin behar dena Espainiako Gobernuaren txostena dela. Eta ikusten dut ez didazula aditu nik neure hitzaldian esan dudana; hain zuzen ere, berriki egin diren txosten batzuei buruz aritu naizelako, besteak beste, Berdintasun Ministerioak, Tratu berdintasunerako eta diskriminaziorik ezeko eta arrazakeriaren aurkako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, egindako txostena aipatu baitut, gaitzat zuena Biktima izan daitezkeenek arraza- edo etniajatorriagatik diskriminazioaz duten pertzepzioa izenburu duena, 2022koa. Eta hori lantzeko, hain zuzen ere, autonomia-erkidego guztietan egindako inkesta adierazgarriak hartu zituzten aintzat. Eta ez da txostentxo bat. Txosten hau da, txosten hauxe, hain zuzen. Eta ez dago orrialde bakarrera eginda, egina dago… ez, ez, ez, fotokopiak, alde bietako orrialdeak dira. Beraz, nahiko zabala da, datu dezenterekin. Horrek esan nahi du txosten hori eginda dagoela. Martínez Zatón jauna, nire ustez, funtsean guztiok gaude ados gure diskurtsoetan; uste dut funtsean guztiok gaudela ados arraza-berdintasunaren alde borrokatzen jarraitu behar dugula diogunean. Akordio batera iristen saiatu gara. Azkenean deliberatu dugu, tira, guk ere bagenituela tresnak. Bada plan bat, Herritartasunari, Immigrazioari eta Asiloari Buruzko Kulturarteko VI. Plana, eta bertan jasotzen da premia hori eta azterketa horiek egiteko derrigortasuna. Beraz, uste genuen eta uste dugu baditugula tresnak hori egin ahal izateko; eta tresna horien erabilpenean sakontzen jarraitu behar dela, hain zuzen ere. Eta horregatik azkenean ez dugu akordiorik lortu. Baina horrek ez du esan nahi, funtsean, guztiok −nik uste dut guztiok ari gaudela− gauza bera defendatzen gaur hemen. Besterik ez eta eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23704
12
120
01.12.2022
IPIÑAZAR MIRANDA
EA-NV
Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, arrazakeria instituzionalak Euskadin duen garrantziari eta eraginari buruzko diagnostiko bat egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, bertatik, zure baimenagaz. Bueno, azpimarratu egiten dodaz oraintxe bertan Sánchez andreak esan dauzan berbak. Nik ez dot esan mekanismo barri batzuk edo bide barri batzuk aztertuta aberasgarri ez danik, eta nik uste dot aberasgarria dala ezagutzea, eta holan esan genduen be bai atzo egin genduen agerraldian be bai. Baina nik uste dot martxan dekoguzan politikak eta mekanismoak balioan jarri behar dirala eta gustuko jatan ikustea beste autonomia-erkidego batzuetan zelan dagozen eta zer plan dagozen eta zer ekimen daukiezan aurrera eroanda. Ez dot gura esan nik oraintxe bertan martxan dagozan planak edo mekanismoak babestu edo baieztatu… edo euren alde egiten dodanean, ez dot gura esan arrazakeria ezeztatzen nabilenik. Ze askotan ikusten dot hori nahastu, nahastu egiten dala. Ez nago mekanismo barriak aztertzearen kontra, martxan dagozan mekanismoak babestu egiten dodaz. Eta horrek ez dau gura esan arrazakeria ezeztatu egiten dogunik. Eta ez dekogu beldurrik. Ez dot uste, ez gabiz beste alde batera begiratzen. Ez gabiz esaten existitzen ez danik. Planak badagoz. Plan horiek hobetzeko ebaluazinoak badagoz. Eta hori ez da beldurra edukitea, hori errealitatea da ezagutzea, aurreratzea eta horren inguruan, ba, fokua ipintea eta lan egitea. Nolanahi ere, araudia bera ere bada haren alderdietako bat −arrazakeria instituzionalaren definizioaren arabera−. Eta bat nator ni Barrio jaunak esaten zuenarekin; nire ustez, ekimen hori beste autonomia-erkidego batzuetara ere zabaldu behar litzateke, eta bai horixe, Madrilera ere bai. Ez dut uste erakunde honetan bakarrik izan behar duenik, lehen azaldu ditudan ekintza, plan eta gainerako horiekin guztiekin, hain zuzen ere. Eta, Barrio jauna, nik ez diot inori leporatu akordiorik lortu ez izana. Ez dakit itzulpenak okerreko bidera eraman ote zaituen, baina nik ez dut inoiz esan, eta ez diet Martínez jaunari ez Etxebarrieta andreari leporatu akordiorik lortu ez izana. Saiatu naizen gauza bakarra da neure jarrera defendatzen, Gobernuak egikaritu dituen planak defendatzen, haren politikak defendatzen; uste baitut Espainiako Gobernua bera baino askoz aurreratuago dagoela giza eskubideen eta inklusioaren alorrean. Eta ildo horretan, berriz ere azpimarratzen dut zurekin ados nagoela esaten duzunean Madrilen ere interpelatu egin behar dela. Eta amaitzeko, eskerrak emon ekimen honen parte izan garen guztiei, abstentzinora joko dozuelako zuek behintzat. Eta, bueno, ba, nik argi dekot hemendik aurrera behin baino gehiagotan berba egingo dogula honi buruz. Eta bueno, ba, gure ideiak partekatzeko aukera edukiko dogula eta aurrera egiteko aukera izango dogula. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23705
12
120
01.12.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Euskadin ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimen bat dakargu gaur Legebiltzar honetara. Eta egin ere hori egiten dugu uste dugulako beharrezkoa dela, premiazkoa dela euskal ekonomia biziberritzeko prozesu bati ekitea, gure BPG nazioko BPGrekiko urtero pisua galtzen ari den une honetan. Ikusten ari garenean industria tradizionala, betidanik gure ekonomiaren ardatz izana dena, urtez urte murrizten ari dela. Eta ikusten dugunean gure enpresa adierazgarrienak Euskaditik joaten ari direla. Horregatik, konponbideak asmatu behar direla uste dugu, arazo horri aurre egiteko hautabideak pentsatu behar direla, mundua aldaketa-prozesu azkar batean dagoela jakinda, ekonomia zorabiozko abiaduran eraldatzen ari den honetan, teknologiak sektore berrien agerpena bultzatzen duenean egunero; eta, aldi berean, sektore tradizionalen berezko gainbehera ikusten ari garenean. Egoera horretan, Euskadik ezin du atzean geratu, bere zilborrari begira, industria tradizionalean konfiantza edukitzen jarraitu nahian, hura izan dadin eragile ekonomikoa, eta mundu mailan arrakastaz lehiatzea ahalbidetuko diguten hautabideak bilatzeari uko eginez. Berriro ekintzailetza-kultura bat sortu behar dugu gizartean, ezinbesteko mintegia izan behar duena enpresaproiektuek fruitua eman dezaten. Gogora dezagun garai batean Euskadiko herri batzuetan ia tailer bat zegoela atondo bakoitzean, eraikin bakoitzean, eta haietako batzuek urte askoan aberastasuna eta enplegua sortu zuten eta sortzen duten enpresa handietako batzuk sorrarazi zituztela. Gogora dezagun, halaber, MCCk umotu zuen izugarrizko ekintzailetza-esperientzia, milaka pertsona bildu zituena, eta nazioartean lehiatzeko gai izan diren enpresa-proiektu ikusgarriak sortu zituena eta sortzen jarraitzen duena, nahiz eta une honetan bestelako etapa batean egon. Baina, argi dagoena da une hartan euskal ekonomiaren egoera orokorra oso bestelakoa zela, eta hark bizirik jarrai dezan ezinbestekoa litzatekeen bultzada hori galdu egin dugula. Gaur egun, euskal gazte gehienek ez dute enpresa bat sortzea amesten, baizik Administrazio publikoan enplegua lortzea. Ez dute hemen aberastasuna eta enplegua sortzea amesten, baizik atzerrira joatea, aukera oparoagoko inguruneak bilatuz. Eta, erantzukizunagatik, egoera horri buelta eman behar zaio. Ez du balio etsitzeak, ezta herrenka ibiltzeak ere, gizarte honen etorkizuna, batez ere gazteena, baitago jokoan. Baina lehen arrakasta eduki zuten errezetek gaur egun ez dute balio, bestelakoa baita egoera. Gaur, geure indarguneetan oinarritu behar dugu, eta beste leku batzuetan ondo funtzionatzen ari denari begiratu behar diogu, ikasteko eta abian jartzeko. Eta gure aletxo bat da gaurko ekarpen hau. Oraingo honetan, business angel figura indartzea proposatzen diogu Jaurlaritzari, edozein ekintzailetza-proiekturen atalik bihurriena enpresaproiektu baten lehen urratsak sendotzeko behar den finantzaketa eta laguntza aurkitzea izaten baita. Sinplifikatuz, esan genezake "business angel" bat dirua inbertitzea erabakitzen duen erakunde edo partikular bat dela −eta batzuetan bere esperientzia eta denbora ere ematen dituena− sortu berria den enpresaproiektu batean, haren balizko onuretan graduren batean parte hartzearen truke. Business angel-ak negozio-eskolekin lotura duten sareetan bildu ohi dira, maiz. Eta Euskadin, zenbait enpresa-proiektuk bitarteko horien bidez lortu dute finantzaketa; esate baterako, Hobeen arabarrak 261.000 euro lortu ditu duela gutxi, The Holding Group eta beste inbertitzaile batzuk partaide dituen erronda batean. Azpimarragarria da, halaber, zeinen garrantzitsua den funtsa aireratzea; munduko inbertitzaile pribatuen business angels sarerik handiena da, 53 egoitza dituena 27 herrialdetan, 2.000 kide baino gehiago ditu eta orain arte 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu dituzte haiek ehunka start up-etan. Egia esan, "business angel" figura oso zabalduta dago munduan, baita gure herrialdean ere, eta Asociación Española Business Angels Networks elkartearen txostenaren arabera, % 89 handitu da halakoek partaidetzapekoen zorroa 2018 eta 2019 artean; eta, batez beste, 2,6 eragiketa berri egin ditu haietako bakoitzak. Epe horretan, "business angels" ereduan diharduten inbertitzaileen % 24k lehen inbertsioa egin zuen Espainiako enpresetan. Eta % 49k finantzaketarekin jarraitu zuten jada partaidetza zutenetan, sektorean follow on izenaz ezagutzen denean. Bi gauza islatzen ditu horrek. Lehenengoa da frogatzen dela Espainia ekosistema erakargarria dela inbertsio-formula horretarako, eta finantzatutako inbertsio gehienek errentagarriak izaten jarraitzen dutela. Pozgarriak dira zenbaki horiek, are gehiago jakinda, zoritxarrez, % 2,2ko gorakada izan dela enpresa-uztean 2021ean. Baina, aldi berean, Espainiako enpresa gehiagok handitu dute beren azken ekintzaile-jarduera, biztanleriaren % 5,5eraino iritsiz. Ekiteko gogoa nabari duen egoera batera garamatzate datu horiek, inbertitzaileei, bai nazio mailakoei, bai nazioartekoei, interesatzen zaizkien ideia onek bermatuta. Baina enpresa modura egonkortzeko kondizioak ez dira egokiak. Ekintzaile izateko erraztasunei dagokienez beste kultura batzuekiko dugun desfasearen irudi mental azkar bat kausitu ahal izateko, La Vanguardia egunkariak 2019an aurreratu zuen datu hau hartuko dut: enpresa bat martxan jartzeko 12 egun eta zazpi prozedura behar dira lurralde nazionalean; Zeelanda Berrian, adibidez, 12 ordu baino ez dira behar. Adibide bat hartu dugu, kontrajartzen dituena ekintzailetzarako erraztasun handiak −erraztasun gehien ematen dituena, Munduko Bankuaren arabera, 2019an− dituen herrialde bat eta, zoritxarrez, erraztasun gutxien ematen dituenetako bat den gurea. Ez gara urte horretan zerrenda bereko lehen hamar herrialdeen artean ere agertzen. Euskadi, zoritxarrez, ez da oasi bat, ezta horretan ere. Herrialdeko gainerako lurraldeen logika berean sartuta gaude administrazio-trabei dagokienez. 2021ean txalotu egin genuen Keiretsu Forumarekin topaketa bat antolatu izana, 2021eko Bilbao Keiretsu Forum topaketara etorri ziren ekintzailetzako beste foro batzuen artean. Baina, iruditzen zaigu finantzatuak izateko aurkezten diren proiektuen zenbakiak oso apalak direla: zortzi proiektu besterik ez finantzatzeko hautagai izateko. Iraganean zer gertatu den aztertuz gero, kronologiak BAN Euskadi-Euskadi Bussines Angels fundaziora bideratzen gaitu; SPRIk, ADEGIk, CEBEKek eta SEAk hartu zuten parte fundazio horretan. Eta 2008ko ekainean jarri zen martxan, duela urte batzuk jada. Egia esan, ekimenak ez zituen lortu espero ziren emaitzak, eta 2014ko urriaren 29an "business angel" sare hori iraungi egin zen, jarduera faltagatik. Gauza bera gertatu zen Gipuzkoako Lidera Value sarearekin, eta Bizkaiko Bulka sarearekin ere, jarduera faltagatik. Ziur gaude porrot hori, hein handi batean, ez dela gertatu horrelako ekimenik ez dagoelako, baizik eta Euskadin indarrean dauden administrazioeragozpenengatik eta publizitaterik ezagatik eta business angels foroen maiztasun eskasagatik. Egoera horri buelta emateko eta gaur egun ditugun baliabideen −Euskadin diharduten start up eta business angels foroak finantzatzeko funtsak− eraginkortasuna bateratzeko plazaratzen dugu gure proposamena. Eta gaur pozik gaude Jaurlaritzari sostengua ematen dioten taldeekin lortu dugun akordioagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiet ekimenarekiko erakutsi duten jarrera positiboagatik; eta horren ondorioz, akordio bat sinatu dugu, eta laburbilduz −guztiok duzue eskuetan−, horren barruan sartzen da, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzari eskatzea indartu dezala ekintzailetzaren kultura, hori baita gaiaren muina. Gizarteak ekintzailetzarekiko gustua, interesa, galtzen badu, enpresen galera pairatu beharko dugu pixkanakapixkanaka. Eta ekintzailetza-kultura ez da egun batetik bestera sortzen; urte asko behar dira, eta oso politika zehatza behar da kultura hori errotzeko. Era berean, Jaurlaritzari eskatzen diogu "business angels" sarearekin eta horiek indartzeko foroekin elkarlanean jarraitu dezala. Halaber, euskal ekintzaileak izan daitezkeenen artean dauden business angel foroak eta sareak sustatu eta ezagutaraz ditzala, hazteko potentziala duten enpresa-garapeneko proiektuak errazteko. Sinetsita gaudelako start up asko eta asko daudela, ekintzaile asko eta asko daudela, "business angels" delako horiek ondo ezagutzen ez dituztenak, beldur pixka bat ematen dietenak, ez dakitenak zehazki zertan datzan hori. Eta aukera hori hurbilago balute, informazio gehiago izango balute, ziurrenik lagungarri izango litzaiekeen zerbait da. Hemen egiten saiatzen ari garena oso gauza erraza da. Eskueran diren baliabide posible guztiak jartzea ideia onak, arriskatu nahi duen jendea, enpresa-proiektuak hazi ahal daitezen; jaio ahal daitezen eta hazi ahal daitezen. Era berean, erdibidekoan proposatzen diogu Jaurlaritzari Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzeko gai diren enpresaproiektu berritzaileetarako ekosistema erakargarria garatzen jarrai dezala; zeren, berriro diot, azken batean horren katramila delako ez dela erraza neurri bakar batekin egitea, klima oso bat sortu behar dela, ekosistema konplexu oso bat, eratzeko denbora behar duena; eta hori ongi eta garaiz eraikitzen ez bada, gure ekonomia epe luzean gain behera joango dela. Laburbilduz, aldatzen ari den mundu batean gaude; aldaketa azkarrean doana. Izugarri aldatzen ari da ekonomia. Eta gu ezin gara errealitate horretatik kanpo bizi. Nazioarteko kontzertuan zeregin garrantzitsuren bat edukitzea ez ezik, agian asko eskatzea izango baita hori, ekonomikoki bizirik irautea nahi badugu, agian ez murriztea, ekintzailetza sustatu behar dugu eta gure enpresak berroneratzeko sistema indartu beharko dugu. Ez dezagun ahaztu enpresak bizitza naturala duten antolakundeak direla: jaio, hazi, batzuk garatu −esan nahi baita, ugaldu− eta hil egiten dira. Eta denak hil egiten dira azken batean; bizialdi-ziklo jakin bat dute. Noski, halakoak jaiotzen diren lekua zaintzen ez badugu, proiektu berriak sortuko dituen sistemarik lantzen ez badugu, argi dago gero eta enpresa-ekosistema pobreagoa eta eskasagoa izango dugula. Eta horixe da, azken batean, guztiontzako aberastasuna eta enplegua sortzen duena. Beraz, business angels sareak indartzea horretarako aukera ona dela iruditzen zaigu. Ez da aukera bakarra, baina, arrakasta izanez gero, euskal gizarte osoak jasoko ditu enpresa proiektu berriak, lehengoak ordezkatzeko eta guztiontzako aberastasuna eta enplegua sortzeko gai izango direnak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23706
12
120
01.12.2022
PÉREZ EZQUERRA
SV-ES
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on. Lehendabizi, eskerrak eman nahi dizkiot Gil jaunari ekimenagatik, oso egokia iruditzen baitzaigu eztabaida. Business angels sareetan bereziki ardaztu bada ere, hitz egiteko aukera ematen digu, eta gaurkoan ekintzailetzaren esparrua bere osotasunean hona ekartzeko aukera ematen digu, ez soilik hari laguntza kartsua ematen jarraitu ahal izateko, baizik Estatu mailako lege-ekimen ugarietatik lantzen ari diren neurriak ere ezagutarazteko; esate baterako, start up-en legearen bidez, hau da, ofizialki Enpresa Berrien Ekosistema Sustatzeko Legea deitzen denaren bitartez; baita Enpresak Sortzeko eta Hazteko Legea edo Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana 2024 delakoaren bidez ere; eta hemen, Euskadin, neurri fiskalen bitartez. Start up-en legea azken izapide parlamentarioan dago, Senatutik igaro ondoren eta sektoreko eragileekin eta gainerako alderdiekin adostutako aldaketak hartan txertatu ondoren. Lege horrek neurri fiskal garrantzitsuak dakartza, oztopo burokratikoak ezabatzen ditu, eta sustrai teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntza eta inbertsioa sustatzeko izapideak malgutzen ditu; eta nazioko eta nazioarteko talentua erakartzeko eta berreskuratzeko neurri garrantzitsuak dauzka. Gainera, lege-proiektu horrekin batera, neurri ugari daude gure herrialdean Gobernuak abian jarrita start up-ak finantzatzen laguntzeko; halakoen artean Fond-ICO Next Tech, 4.000 milioi euroko inbertsioak lortzea helburu duena, hazkunde-fasean dauden enpresei laguntza finantzarioa emateko diseinatua; eta Enisa lerroa, 51 milioi euroko zuzkidura duena, emakumeak buru dituzten start up-ak sortzera bideratua, ekintzailetza berritzailearen eremuan genero-arrakala murrizteko asmoarekin. Helburua da start up-entzako merkatu nagusietako bat bihurtzea gure herrialdea; eta azken finean, halakoak sortu ez ezik, hazi daitezela eta mundu mailan aitzindari eta lider bihur daitezela. Ekosistema hori aukera bat da gure herriarentzat. Era berean, enpresa-demografia hobetzera eta negozio-giroa hobetzera bideratutako Berreskuratze Planaren egiturazko erreformen testuinguruan, eta start up-en legearen osagarri modura, sortu eta hazteko legea eta konkurtsoa eraberritzeko legea daude; biak ala biak ere, enpresak sortzeko, hazteko eta berregituratzeko ziklo osoan efizientzia eta produktibitatea bultzatzera bideratuta. Sortu eta hazteko legeak neurriak ezartzen ditu enpresen sorrera bizkortzeko, jarduera ekonomikoetarako oztopoen arauketa eta ezabapena hobetzeko; berankortasun komertzialaren aurkako neurriak dakartza, partaidetzazko finantzaketarako plataformen araubide juridikoa egokitu egiten du, eta inbertsio kolektiboa eta arrisku-kapitala bultzatzen eta hobetzen ditu. Eta arreta hemen, Euskadin jarrita, 2024ko Ekintzailetza Plana daukagu, lankidetza publikopribatuko herri-plana, ekintzailetza sendotzeko erakundeen arteko apustua berresten duena, kalitatezko enplegua sortzen duen suspertze ekonomikoaren palanka izan dadin. Nabarmentzekoa da ekintzailetza-ekosistemen kalitateari eta inpaktuari buruzko Estatu mailako azterlan berri baten −Impact Hub-en 2000ko indizea− arabera, Araba dela lehena, Gipuzkoa hirugarrena eta Bizkaia seigarrena. Esparru modura, Nazio Batuen 17 garapen jasangarriko helburuak erabiltzen dituen dimentsio anitzeko azterketa bat da, eta azpimarratzen du sare horiek indartzeko politika publikoek duten garrantzia; baita kalitatezko ingurune ekintzailea edukitzearen beharra ere. Azterlan horrek, beraz, lankidetzan eta koordinatuta, haren bilakaera sustatzen jarraitzera bultzatzen gaitu. Ez dut hemen asko luzatu nahi, ondo ezagutzen baitugu Ekintzailetza Plana, baina gogora ekarri nahi ditut ekintzailetzaren esparruan jasotzen dituen laguntza zehatzak; demagun, Ekintzaile eta Barnekintzaile egitasmoak, proiektu berritzaile berriak edo oinarri teknologikokoak laguntzeko. Hor dago Bind 4.0 ere, berrikuntza irekiko plataforma, Eusko Jaurlaritzak sustatua enpresen eta start up teknologikoen arteko elkarrekintza dinamizatzeko eta, horrela, industria adimenduneko, energiako, osasuneko eta elikadurako proiektu berritzaileak sustatzeko. Eta hor daude Basque Fondo eta Aurrera ere, enpresa-ideia bat garatzen laguntzeko. Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxienekoa: ekintzailetzari laguntzeko neurri gehienak fiskalak direnez, merezi du atal hori ere gainbegiratzea. 2013an abian jarri zen zergasistemaren azken erreforma integral handiaz geroztik, ekintzailetzaren sustapena foru-erakundeen politika ekonomikoaren funtsezko elementutzat aintzat hartzen hasi zen. 11/2013 Foru Arauaren, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoaren zioen azalpenak berak adierazten zuen bere lehentasunetan lehendabizikoa zela enpresen kapitalizazioa indartzeko neurriak hartzea, haien funts propioen gehikuntzan oinarritutako egituren tratamendua hobetzearekin uztartuta, eta zorpetzera jotzeko beharra murriztuz, ekintzailetzari laguntzea barnean hartuta. 2014ko erreforma fiskalari hainbat doikuntza egin zaizkio hurrengo urte hauetan, ELGAren BEPS proiektuan eta Europar Batasunaren azken zuzentarauetan egindako lanketaren ondorioz. Eta bi kasuetan, ekintzailetza sustatzea izan da gure zergaordenamenduan gehitu diren aldaketen ardatz nagusietako bat. Hala, 2/2018 Foru Arauak aintzat hartzen ditu ekintzailetzako jardunbidea eta enpresaproiektu berriak abian jartzea sustatzeko neurriak. Ildo horretan, bi neurri berri gehitu dira norbanakoak enpresa-proiektu jakin batzuen sorkuntzan eta garapenean inplikatzea helburu dutenak, haien partaidetzak eskuratzeko unean kenkari bat eta halakoak eskualdatzean salbuespen partzial edo erabateko bat konbinatuz, betiere inbertsioaren eta horren denboraren ezaugarri jakin batzuk betetzen diren heinean. Hori guztia, geure ingurumariko herrialdeetako praktika onenei men eginez. Pizgarri-ereduari dagokionez, halaber, bi sustapen-eremu eta bi intentsitate bereizten dira: bata, enpresa ertain eta txikietan inbertsioak egitekoa, eta mikroenpresa sortu berrietan inbertsioak egitekoa; eta bestea, handiagoa, entitate mota horietan bertan baina berritzaileetan inbertsioak egitekoa. Ikus dezakezuenez, 2018ko zerga-aldaketa da 2014ko sozietateen gaineko zergaren erreforman abian jarritako ekintzailetza sustatzeko neurrien ildoa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergara hedatzen duena, Administrazioaren eta zergapetuen artean arriskuak partekatzeko eskema txertatuz enpresaproiektu berrien garapenaren aurrean, bai inbertsio arriskutsuei ekiteko uneari dagokionez, bai postura horiek erauzten diren uneari dagokionez, eta partaidetza horiek besterendu egiten direnean enbrioifasean edo aireratze-fasean dauden enpresa-proiektu horien finantzatzaile izan diren inbertitzaileen partetik. Baina, hori bai, proiektuak arrakasta izan duen kasuetara mugatuz ondorio horiek. Beraz, nire ustez, 2014ko erreformatik aurrera eta hura abiapuntu dela egindako arau-aldaketetan barrena gure zerga-ordenamenduan egindako aldaketen multzoari esker, eta bereziki 2018an, 2021ean eta 2022an egindakoei esker, esan ere esan dezakegu ekintzailetzaren zerga-estatutua ezartzeko lanari jada ekin dion erregulazioa badugula. Enpresaideia bat errealitate ukigarria eta jasangarria bihurtzeko prozesuan parte hartzen duten elementu guztien ikuspegi global batetik abiatuta, neurri sorta horrek eragile pribatuak mobilizatzea ahalbidetzen du, etorkizuneko enpresak sortzeko, datozen hamarkadetan gure ongizate-estatuari eusten lagun dezaketen enpresak, alegia. Beraz, hemen oso garapen zabala dugu zerga-antolamenduan, beste inongo autonomia-erkidegotan baino zabalagoa. Eta, hain zuzen ere, hemen egin dugunaren zati bat duela gutxi txertatu da start up-en legean, 2023ko urtarrilean indarrean jartzea aurreikusten den horretan. Ekintzailetza betidanik garatu duen lekua izan da Euskadi duela mende askotatik. Eta, hain zuzen ere, enpresa-tradizio eta jarduera ekonomikoak garatzeko joera ikusgarria izan da ondasunak eta zerbitzuak ekoiztera eta merkaturatzera bideratutako ekosistema batean. Horrexegatik, beti existitu da ekoizpen-jardueraren garapen horrekin buru-belarri lotutako zerga-erregulazio propio baten tradizioa ere. Baina egia da XXI. mendeko ekintzailetzaren fenomenoak ezaugarri bereziak dituela, azken hamarkadetako bilakaera politiko, sozial eta ekonomikoarekin bat etorriz, batez ere jarduera ekonomikoaren globalizazioaren eta haren digitalizazioa dela eta, kontuan hartzen badugu informazioaren eta komunikazioaren teknologiek zeregin garrantzitsua beretu dutela jarduera ekonomikoan. Horregatik, pozten naiz gaurko ekimena proposatu duenarekin akordio batera iritsi garelako; izan ere, zalantzarik gabe, gure jarduera produktiboaren onerako izango da eta gure Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzaileari bultzada irmoa ematen jarraitzeko. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23707
12
120
01.12.2022
ZABALA ZARATE
EA-NV
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Legebiltzarkideok, egun on denoi. PP-Ciudadanos taldeak ekarri digun ekimenaren zioa irakurrita, bazirudien lehen aldiz eztabaidatuko zela edo aipatuko zirela business angelak Legebiltzar honetan, baina ez da horrela, zeuk zerorrek aipatu duzun bezala edo orain Pérez Ezquerra andreak ere azaldu duen bezala. Eusko Jaurlaritzak eta gainontzeko erakundeek badaramatzate urte batzuk honetan lanean. Eta horri buruzko hito batzuk aipatu nahiko nituzke, atzera begirada bat eginez. Lehenengoa, 2010-2011 urteetan, SPRIren bitartez business angels programa bat sustatu zen, business angels sareak sortu eta garatzen laguntzen zuena. Egia da ez zuela arrakastarik izan eta bertan behera gelditu zela. Bigarren hito bezala, 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiei Laguntzeko Legea onartu zen Legebiltzar honetan. Lege horrek bere 5. kapituluan inbertsore edo inbertsore pribatu informalen figura arautzen du. Eta aipatzekoa da lehenak izan ginela Estatu espainiarrean figura hori arautzen. Beraz, Gil jauna, honetan pioneroak gu gara. Orain ez duzu aipatu, baino zure zioan jartzen du Madril adibide bezala. Madril ez, gu gara pioneroak gai honetan. Horregatik guztiagatik ez dugu bat egiten zuen ekimeneko lehenengo puntuarekin, badaramatzagulako hainbat urte honetan lanean. Eta ez dugu bat egiten ere zuen jatorrizko testuko bigarren puntuarekin. Eta zergatik? 2014-2021 urteen artean foru-aldundiek hainbat neurri fiskal hartu dituztelako ekintzaileei laguntzeko. Eta honetan ez naiz luzatuko, Pérez Ezquerra andreak luze eta zabal azaldu dituelako. Baina figura horrekiko gure ibilbidea are zabalagoa da. 2013-2016 aldiko EADSPk eta EDSP 2020k biltzen dute ekimen sorta bat finantzaketa eta inbertsioa lortzeko jaio, abiatu, hazi eta sendotzeko ahalmena duten proiektuetarako. Zehazki, business angels deituen sustapenari dagokionez, lankidetza publiko-pribatutik, Euskadiko ekosistema ekintzaile eta berritzailetik sortutakoak azpimarra ditzakegu. Askotariko ekimenak dira, esate baterako, elkarrekiko inbertsio publiko-pribatuko mekanismoak eta funts-funtsen sustapenak; Euskadiko inbertsioaren eta finantzaketaren sektorearen pausokako egituraketa eta profesionalizazioa babestekoak; edo arrisku-kapitaleko funtsak eta nazioarteko business angel-ak erakartzeko ahalegin intentsibo eta proaktiboak. Eta euskal erakundeen arteko lanketa hori ez zen 2021ean amaitu. Gil jauna, ederki dakizun bezala, Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plan 2024 bat badago, besteak beste, zuk eta nik 2021eko ekainean eztabaidatu genuena, eta geure ebazpenproposamenekin, zureekin, gureekin eta gainerako taldeenekin hobetu genuena. Plan berri horrek, zehazki laugarren ardatzaren barruan −finantzaketarako eta inbertsiorako sarbidea−, jarduketa-ildo espezifiko bat aurreikusten du, 24. ildoa, business angels sareei buruzkoa. Jarduketa-ildo horren helburua da business angels, inbertitzaileen, inbertitzaile pribatuen kultura sustatzea, eta business angels-en, bigarren belaunaldiko ekintzaileen eta pertsona berritzaileen sareen jardunbidea indartzea. Jarduera lerro honen xedea business angels inbertitzaile pribatuen kultura sustatzea eta horien eta edo bigarren belaunaldiko pertsona ekintzaileak edo inbertitzaileen sareak indartzea da. 2024 Ekintzailetza Plana, business angels eskolak, business angels izan nahi duten pertsonentzako prestakuntza-programa. Beraz, Gil jauna, zero unetik busines angels izan nahi dutenei laguntzen zaie, edo finkatutako inbertitzaileen, komunitateen edo sareen hainbat jarduera sustatzen ditu, adibidez, Orkestra Crecer Plus, Keiretsu Forum, Coben Club eta beste batzuk, guztiz lerrokatuta euskal legeak finkaturiko helburuekin. Horrek guztiak enpresa-proiektuetarako ekosistema erakargarria garatzen laguntzen du. Eta aipatu du Pérez Ezquerra andreak ere, Impact Hub azterlanaren arabera, gure hiru herrialde historikoak lehen sei postuetan daudela. Hau guztia da PP-Ciudadanos taldearekin sinatu dugun erdibidekoan jasotzen duguna. Beharbada −eta orain ausartegia izango naiz, baina botako dut− nire atzetik hitza hartuko duten taldeek esango dute gure zuzenketa eta lorturiko erdibidekoa kontinuista dela, azkenaldian modan dagoen hitza baita. Baina inork ezin izango du ukatu business angelen gaian euskal erakundeek badutela bide bat egina, eta egiten jarraitzeko konpromisoa ere badutela. Horrela da. Eta horrela jaso nahi izan dugu sinaturiko erdibidekoan, non esaten dugun: bat, ekintzailetzaren kultura bultzatu behar da; bi, business angels sareekin elkarlanean jarraitu eta euskal ekintzaile potentzialen artean dauden foroak eta sareak sustatu eta ezagutarazi behar direla; eta hiru, enpresa proiektuetarako ekosistema erakargarria garatzen jarraitu behar duela Jaurlaritzak. Enpresak sortzea, sortzen dituenari laguntzea, inbertitzaile berri horiek sustatzea, ekintzaileak babestea… Hori guztia enplegua sortzea da, ekonomia dinamizatzea, aberastasun eta ongizate handiagoa sortzea. Jaso ahal izateko erein egin behar da. Eta horixe da Jaurlaritzak aspaldidanik egiten duena. Euskadi ondo kokatuta dago. Herrialde lehiakorra gara, giza talentua dugu, eta ekiteko ekosistema egokia. Lankidetza publiko-pribatua dago, eta ekintzaileengandik gertu egon diren eta egongo diren erakundeak ditugu.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23708
12
120
01.12.2022
SOTO RODRÍGUEZ
EP-IU
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Bai horixe, arestian esan den bezala, lehen ere izan genuen eztabaidatzeko aukera gai honi buruz, baita ekintzailetzaren inguruko beste kontu askori buruz ere. Eta esan behar dut mahai gainean jarri den planean, eta gainera batzordean onetsi zenean, datu jakin batzuk eman zirela −dokumentu horretan bertan baitator−; eta nire ustez datu horiek jasotzea garrantzitsua da ekintzailetzari buruz hitz egiten dugunean eta Euskadiri buruz hitz egiten dugunean. Lehenik eta behin, Euskadiko ekintzailetza, funtsean, ezagutzan intentsiboak ez diren zerbitzuetara bideratuta dago. Lehen elementua da hori. Bigarren elementua da Euskadin ekiten duten gehienek laneskasiagatik ekiten dutela; hau da, lan-merkatuan sartzeko ezintasunagatik, ekitera jotzen dute. Eta, bestalde, Euskadin −baina ez Euskadin bakarrik; ia leku guztietan gertatzen den errealitatea da hori− martxan jartzen diren start up askok eta askok porrot egiteko joera dutela heriotzaren harana −esamolde nahiko krudelean halaxe deitzen baita− igaro behar izaten dutenean. Izan ere, hazi-aldia igaro ondoren, orduan jasotzen baita proiektua abian jartzeko finantzaketa, hortik aurrera, hurrengo faseetan, lehen fasearen ondorengo faseetan, proiektu jakin batzuek porrot egiteko joera izaten dute. Eta, ildo horretan, lehen gogoeta bat egin nahi nuke. Izan ere, hein batean ekintzailetzaren inguruan ereiten den idealizazio hori oso arriskutsua izan daiteke. Oso arriskutsua da, ez baitira gutxi lanik ezaren ondorioz langabezia kapitalizatu dutenak, aurrera ateratzen saiatzeko proiektuak martxan jartzera jo dutenak, eta saiakera horretan porrot egin dutenak. Eta mahai gainean ekintzailetzaren esparrua aurrera ateratzeko aukera bezala jartzen ari garenean, askotan bururatu ohi zaizkigu garaje batean hasi eta multinazional bihurtu ziren proiektu teknologiko handiak. Baina, mundu guztiak dakien bezala, hemen adibide horiek eskuetako hatzekin zenbat daitezke; hau da, gutxi eta bakanak dira. Eta Gil jaunak, ildo horretan, bueno, bada, garapen ekonomikorako funtsezko elementuetako bat bezala aipatzen du ekintzailetza, eta bultzada garrantzitsua dela deritzon tresna bat ekartzen digu; baina, tira, iruditzen zaigu ez datorrela bat zehazki Euskadiko ekintzailetzaren errealitatearekin. Ez dugu esaten erabilgarria izan ez daitekeenik, baina uste dugu ez dela nahitaez tresnarik beharrezkoena. Lehenik eta behin, tresna hori, funtsean, nolabaiteko heldutasun-maila duten proiektuetara bideratuta dagoelako. Bestalde, izugarri, funts horietako gehienek proiektuan parte hartzen dute, eta egia bada ere batzuetan nolabaiteko jagole-lana egiten dutela eta proiektuari nolabaiteko lidergoa eta ezagutza ematen saiatzen direla, baina errealitatea da hasierako borondatea izaten dela proiektu horretatik onura jakin batzuk ahalik eta azkarren ateratzea. Eta, gero, beste alde batetik, teknologikoen eta sektore jakin batzuen garapenarekin zerikusia duten funtsak izan ohi dira; eta Euskadin −lehen nioen bezala−, ekintzailetzari dagokionez, ez gara oso sendoak. Guretzat mitoa da inbertsio pribatua eta inbertsio-funtsen eta ekintzailetzaren aldeko apustua panazea edo mantra balitz bezala, arazo guztiei irtenbidea emango diena, produkzio-ehuna sortzeari dagokionez. Mitoa da, hain zuzen ere, normalean, inbertsio-funtsak −eta tresna hori ere analisi honekin parekatu daiteke− kontserbadoreak izaten direlako; kontserbadoreak, zer proiektutan inbertitzen duten erabakitzerakoan. Bai, hala izaten dira. Ez… Egozten zaien ausardia hori faltsua da. Normalean, proiektu baten parte direnean eta proiektu horretan inbertitzen dutenean, nolabaiteko heldutasuna duten etapetan izan ohi da, betiere etekina ateratzeko; eta oso gutxitan berritzen dute hasieratik. Izan ere, adibide askotxo jar litezke mahai gainean inbertsio pribatuak garatu dituela pentsatuko genukeen proiektuen esparru historikoan, alor publikotik zaila omen delako berrikuntza lantzea; eta ezustekoa hartuko genuke, ez baita horrela izan. Internet, hain zuzen horretan, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuaren funts publikoekin garatu zen; GPS ere AEBetako Defentsa Departamentuaren inbertsio publikoarekin garatu zen; ukimen-pantaila ere funts publikoekin garatu zen, gehienbat, Delawareko Unibertsitateko irakasle bati esleitu zitzaion beka publiko baten bitartez. Farmaziako patente gehien-gehienak diru publikoaren bitartez garatzen dira hasiera batean; eta ekologiaren inguruan egikaritzen ari den iraultza bera ere, hasiera batean, inbertsio publikoaren bidez gertatzen ari da. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetan, berrikuntza eta ekintzailetzaren paradigma omen den horretan −zuretzat hala izango dela esango nuke, Gil jauna−, tresna bat dago, Enpresa Txikientzako Ikerketa eta Berrikuntza Programa deritzona; eta funtsean hark sustatu ditu enpresa txiki eta ertainetako garapen- eta berrikuntza-proiektu gehien-gehienak beren hazi-aroan. Ez dira, esan dezagun, askazi atmosferikotik jaio. Eta, organismoei dagokienez, ia 50.000 organismo baino gehiago daude. Horietako zeini buruz hitz egiten den jakin beharko litzateke, organismo parasitarioa ere hor egongo litzatekeelako, eta batzuetan inbertsio-funtsek praktika mota horren tankera handiagoa dutelako. Gure ustez, berrikuntza eta ekintzailetza gertatzen dira, hain zuzen ere, berrikuntza-sistema bat, hori gertatzeko ekosistema egokia, dagoenean;eta ekosistema horrek ez du zertan atxikita egon behar finantzaketa pribatuari, inbertsio-funts pribatuei eta zergen jaitsierari soilik edo, bestela, Administrazioko prozesu burokratikoak arintzeari lotuta. Ez dut esango horrek laguntzen ez duenik, noski, laguntzera ere irits daitekeenik, baina ez da panazea; izan ere, iraganeko etapa historikoei ere erreparatzen badiegu, ikusiko duzu, adibidez, AEBetan ere garatu den berrikuntza-sistema eta zuk lortu nahi duzuna lortzeko ekosistema egokia nola eratu diren mugako berrikuntza sortzen zuen unibertsitate-sistemari esker; hastapenekoa hori baita, gero teknologikoki haren ondoriozkoa dena garatu ahal izateko, baita enpresa-garapena ere, aldi berean bere garaian eskala handian garatu zen ekoizpen-sistema masibo baten bidez. Eta, bestalde, bitxia bada ere, AEBek estatu ekintzailea izatearen aldeko apustua egin dute, funts publikoak abiapuntu direla sortzeko unetik zenbait teknologia garatzeko. Ez dugu uste tekla bakarra denik ukitu behar dena, eta tekla hori ukituz konponduko dela enpresaekintzailetzaren sorreraren arazoa. Izan ere, ikerketara eta garapenera bideratutako dirua edo ehunekoa handituta ere, ez da lortzen ekintzailetza jasoagoa edo garapen teknologiko handiagoa. Horren froga bat −eta adibide hori gustatuko zaizu− Sobiet Batasunarena litzateke. Sobiet Batasunak bere aurrekontuaren % 5,4 inguru bideratzen zuen berrikuntzara eta garapenera; eta egitatea da Japoniak garai berean % 2,4 inbertitzen zuela ikerketan eta garapenean, hau da, erdia; eta hobeto zihoakiola beroni, elementu bakar batetik, hau da, dirua berrikuntzara eta garapenera bideratzetik harago konbinatzen ziren kontu ugari medio. Horregatik, eta honekin amaituko dut, planteatu duzun tresna positiboa izan daitekeela kontuan hartuta ere, uste dugu garapen teknologikoak, bere jatorrian, lidergoa eduki behar duela; eta hain zuzen ere, normalean, publikoa izaten dela hura beti, adibideak kontaezinak direlako; eta hortik aurrera, aurrerapen horiek eta alor publikoaren bitartez finantzatutako garapen horiek landu egiten direla teknologikoki enpresa ugariren bitartez. Horri beste faktore asko gehitu behar zaizkio, ez bakarrik zuk planteatu duzuna; eta, beraz, askoz interesgarriagoa da eztabaidaren esparrua, duela urtebete gertatu zen moduan, plan estrategiko bat landuz, neurri zehatz eta adabakiekin askoz konplexuagoa den arazo bati erantzun magikoa ematera hona etortzea baino. Nolanahi ere, gure talde parlamentarioa abstenitu egingo da adostu den erdibidekoaren aurrean; eta, noski, jatorrizkoaren aurka bozkatu behar genuen. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23709
12
120
01.12.2022
CASANOVA ALONSO
EH Bildu
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi. Gil Vegas jaunak aingeruei buruz zekarren ekimena ikusi nuenean, data bat, gertaera historiko bat eta anekdota bat etorri zitzaizkidan burura. Data 1453ko maiatzaren 29a da, eta korronte historiografiko gehienen arabera, Erdi Aroaren amaiera-eguna litzateke. Konstantinopla Otomandar Inperioaren eskuetan erori zenekoa da gertaera. Eta anekdota hauxe da. Esan ohi da, −beraiek ez zekiten arren− Erdi Aroa amaitzen ari omen zen une hartan eta hiria otomandarren eskuetan erortzear zegoela, hiriko elite politiko, intelektual eta teologikoen artean, baita herritarren artean ere, modako eztabaida zela aingeruek sexurik ba ote zuten ala ez zen. Eta, hara, une honetan suertatzen ari zaigunarekin, zuk eztabaidagaitzat dakarkiguzu ez aingeruen sexua, baizik aingeruen diru-zorroa. Egia da horrelako eztabaida, bizantziarrak deitzen direnetakoa, hain zuzen ere hiri hartan halakoak edukitzeko zegoen zaletasunagatik, inora ez daramaten eztabaida antzu eternal horietakoa −aingeruen sexuarena da bizantziar eztabaida ospetsuena− dela, hein batean, hona ekartzen zaiguna. Business angels horiei buruz hitz egin duzu zuk. Beste digresio bat egin behar dut nik digresio honen barnean: nork jarri zien izen hori, bere amonek edo beraiek? Noski, nik dakidala, ez dira dirua banatzen aritzen, inbertitzaileak dira. Badute publizitatedepartamentu bat. Frantziako Estatura joaten zarenean, ikusiko duzu likoreari digestive deitzen diotela. Hartara, batek zurrutada ederra edan dezake alka-seltzer bat hartzen ari delakoan. Batzuetan, txit garrantzizkoa da gauzak izendatzeko modua. Beraz, nik business angels delakoena, ez horixe, ontzat emango ez dudan terminologia da. Inbertitzaileak dira: batzuek zuzen jokatzen dute, beste batzuek ez horrenbeste; baina inbertitzaileak dira. Eta politika neoliberalaren kontzeptu ideologiko baten oda modura dakarkiguzu zuk proposamen hau: zenbait negoziotan inbertitzen aritzen den jendea gizadiaren aingeru ongile moduko zerbait dela. Begira, zuek, esparru liberal eta neoliberalean, gero eta joera handiagoa duzue naturaz gaindiko izaerarekin. Zuen sinesmenen sortzezko dogmak uste du merkatua arautzen duen esku ikusezin bat badagoela, eta pertsona bakoitzak, bere onura bilatuz, onura komun bat sorrarazten duela. Bada, esku ikusezinari aingeruak gehitzen dizkiguzu orain. Eta iruditzen zait mistiko samarra geratzen ari zaizula gaia. Uste dut gizon fededuna zarela −ez naiz sartzen zure sinesmen partikularretan, ez baitira nire ardurapekoak−; politikagintzaren atalean zara gizon fededuna. Ciudadanoseko militantea zara, gizon fededuna. Ciudadanoseko militantea zara Euskal Herrian, Ciudadanosek Euskal Herrian duen militantea. Beraz, fede politiko hautsezina suposatzen dizut. Baina fedea baino zerbait gehiago behar dugu, esloganak baino zerbait gehiago behar dugu, ideologia neoliberaleko banderak baino zerbait gehiago behar dugu. Une honetan, poloak urtzen ari dira, glaziarrak desegiten; haustura sozialak daude, batez ere zuk daukazun ideologia neoliberal horrek sortutako desberdintasunak eragiten dituen arrakalak gero eta sakonagoak dira; kontinenteak aldentzen ari dira, ez plaken jitoarengatik, baizik eta tektonika geopolitiko baten kariaz, eta konfrontazioetara garamatza horrek; baliabide naturalak finituak direla nabaritzen ari gara; krisi energetikoak, inflazioarenak eta abar daude. Bada, noski, gu ez gaude prest horri aingeruei edo aingeruak ez direnei buruzko eztabaida batetik aurre egiteko. Eta barkatuko didazue hasi banaiz ironiarekin, uste dudalako jatorrizko proposamenak ez zuela ezer aportatzen, neoliberalismoaren ikurretako baten aldarrikapena ez bazen. Ondo esan denez aldez aurretik, proposatzen zena edo desegokia zen edo dagoeneko egina zegoen. Eta uste dut proposamen hau hona ekartzearen helburua zela, azken finean, liberalismoaren ideologiaren promozio pixka bat egitea. Baina azala kenduta proposamenari, beste kideek egin duten moduan, logikoa da, merezi du begiruneagatik talde proposatzailearekin eta legebiltzarkide proposatzailearekin, begirunetik eztabaidatzea azal horren atzean dagoenaz, hau da, ekintzailetzaz eta finantzaketaz. Ekintzailetzaz orokorrean ere egia da momentu honetan ezer gutxi aportatu ahal dugula, duela urtebete eztabaida monografiko bat eduki genuelako Legebiltzar honetan. Eta aukerak egon ziren proposamenak sartzeko, estrategia bat dago, eta hemen planteatzen dena, azkenean, sinatu den erdibidekoan da estrategia horri jarraipen bat ematea. Baina finantzaketari buruz nik uste dut hori bai dela gai oso inportantea. Edozein ekonomia osasuntsuk behar ditu finantzaketa-sistemak. Eta guk pentsatzen dugu −eta arraro egiten zait orain arte inork aipatu ez izana− behar dela finantzaketa-sistema publiko eta pribatua, sistemak publikoak eta pribatuak. Ni ez nago, gure taldea ez dago finantzaketa pribatuaren kontra. Uste dugu ekonomia osasuntsu batek behar dituela inbertsore pribatuak, ez aingeruak, inbertsoreak. Batzuk aingeruak, beste batzuk putreak eta beste batzuk normalak, inbertsoreak, negozio egin nahi dutenak. Eta guk ere hemen beharko ditugu hainbat proiektu, enpresaproiektuek behar dutelako, batez ere, hastapenetan, batez ere hainbat sektoretan, non, aipatu den moduan, enpresen hilkortasun-tasa oso handia den, behar da jendea arriskatzeko prest dagoena. Horregatik, existitzen da arrisku kapitala deitzen dena, eta hor dago inbertsioa egiteko arriskua −horregatik deitzen da arrisku kapitala− eta baita ere etekin potentzial bat. Eta guk nola erakarriko dugu jendea negozio horretara? Aukerak ematen inbertitzeko. Ekosistema ekonomiko eta ekosistema produktibo sendo bat edukitzen. Eta bereziki inbertsio horiek zentratzen badira arlo teknologikoan, teknologiari dagokion garrantzia ematen, hezkuntza publiko, unibertsitate, ikerkuntza-sare eta baita ere ikerkuntza eta garapenari dedikatzen zaion dirua igotzen. Eta hor sortuko dira negozio-aukerak inbertsoreentzat, eta etorriko dira negozio-aukera horiek ikusten badute. Eta batzuetan dirua irabaziko dute, eta besteetan ez. Horregatik deitzen da inversión, eta horregatik arlo honetan deitzen da arrisku-inbertsioa. Baina egon behar da ere sistema publiko bat finantzaketa emateko. Egia da proiektu batzuk ideia onak dira, baina zailtasunak dituzte hasierako kapital hori lortzeko. Eta egon badago, ez pentsa orain Ipar Koreaz hitz egiten ari naizela, hemen badago sistema bat funts publikoena. Eta funts publikoak arriskukapitalean ere, eta SIP Capital eta Venture Capital existitzen dira, existitzen dira eta indartu egin behar ditugu. Eta nik uste dut gure erantzukizun nagusia Legebiltzar honetan badela sistema hori birdefinitzea, berrasmatzea eta indartzea. Aurten, egutegi legegilean Instituto Vasco de Finanzasen Legea aurreikusita dago, datorren asteetan etortzekoa omen da, bestela datorren urteko hasieran izango da. Hor uste dut aukera ederra izango dugula sistema publiko horren birplanteamenduaren inguruan eztabaida sakon bat edukitzeko, uste dugulako funts horiek, gainera, enpresak laguntzeaz gain, norabideratu egin behar dutela inbertsio publikoa, sistema- edo aro-aldaketarekin lerrokatzen diren norabide egokietan. Esaten ari ginen mundu-mailan arazoak ditugula; mundu-mailan birbideratu behar ditugu gure ekonomiak. Europan konturatu gara, besteak beste, ez daukagula lehengairik, ez daukagula mikrotxipik, ez dauzkagula estrategia partekatuak, ez daukagula arlo askotan behar dugun hornidura bermatuta, eta ez daukagula norabide ekonomikoa. Eta, inkluso, Europako agintari eskuindarrek edo zentrokoek esaten dute, ostra, igual beharko dizkiogu gure politika ekonomikoari norabide, helburu batzuk eman, eta Next Generation funtsak horren lehenengo urratsa izan daiteke. Hortik jo behar dugu hemen, Euskal Herrian, indar gehiagorekin. Eta erabili behar dugu inbertsio publikoaren politika bultzatzeko, norabidetzeko proiektu batzuei plus bat emateko finantzaketa horren eskuragarritasunean. Baina hori ez da izango aingeruen kontua. Negozio pribatua egin nahi duenak egingo du dauden parametroetan eta, ondo badoakio, saria izango da lortuko duen etekina. Gizarte moduan arduratu behar gara proiektu egokiak, proiektu eraldatzaileak, jasangarritasunaren ikuspuntutik, gizon eta emakumeen berdintasunaren ikuspuntutik, gazteei aukera gehiago ematearen ikuspuntutik, gizon eta emakumeen berdintasunaren ikuspuntutik, gazteei aukera gehiago ematearen ikuspuntutik, gure herrian lurralde orekak lortzeko edo orekak hobetzeko ikuspuntutik. Proiektu horiek bereziki, ez soilik horiek, baina bereziki plus bat edukiko dutela finantzaketa publikoaren sarbidea; bai hastapenetan, bai etorkizunean, enpresak horiek egonkortzen direnean eta benetan enpresa osasuntsu bihurtzen direnean. Gure ustez, hori da eztabaida. Eta gaur, azkenean, aprobatuko dena izango da pixka bat betikoa. Jatorrizko proposamenari aurkeztutako Gobernuaren zuzenketa bazen bi paragrafo ezer ez esateko; eta orain lortu duzue lau paragrafo ezer ez esateko. Beraz, uste dugu ateratzen garela edo aterako garela sartu garen moduan. Baina argi dagoena da gure ikuspuntu politikotik ez dela inolaz ere unea neoliberalismoaren ikurrak goraipatzeko, eta pentsatzeko ataka honetara, egoera larri honetara ekarri gaituzten ideologia eta proposamen neoliberalek hortik aterako gaituztela. Justu kontrakoa, justu gutxiago, mitifikatzea inbertsore pribatu horiek, gutxiago aingeru deitzea, eta gehiago pentsatzea gure baliabide publikoan nola antolatuko garen enpresek behar duten finantzaketa eskuratzeko eta lehenesteko estrategikoak eta egokiak diren sektore ekonomikoak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23710
12
120
01.12.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Zabala andrea, ni ez naiz eztabaidan hasiko nor izan zen lehena, nork egin zuen gehiago, ezta… Gaur nahiago dudalako alderdi positiboan zentratu, hau da, lortu den akordioan, iruditzen baitzait Euskadirentzat onuragarria dela. Eta, beraz, nahiago dut horretan zentratu. Besteak ez duela zentzurik esango nuke, uste dut ez garamatzala inora. Bai, zuk azpimarratzen duzu hori dagoeneko Euskadi abertzalean egiten ari garela dioen mezua, ia euririk ere egiten ez duen Euskadi horretan, hemen dena egiten dugulako, jakina, denetik dugu gehiago, eta beste inork baino lehenago egin dugu… Berdin zait, berdin zait egiten dugun edo ez. Dakidan gauza bakarra da Euskadiko ekintzailetza ez dela nahikoa. Eta horretan datza auziaren gakoa. Eta guk egiten duguna da gure aletxoa, gure ideia hemen azaldu, proposamen bat gehiago planteatu. Noski ez dela irtenbide magikoa, ez dago inolako irtenbide magikorik, lehen ere esan dut hori oso zaila dela. Baina proposamen positiboak behar dira. Ekintzailetza-plan instituzionala −bere garaian ere esan genizun− lardaskeria iruditu zitzaigun; eta sekulako ebaki eta itsatsiko ariketa iruditu zitzaigun, eta espero dezagun hurrengoa hobeto egingo dela. Sailburuari berari ere esan nion, zegokion batzordearen barruan. Planaz fio izan behar badugu eta guztia planaren fidagarritasunean baitatza, gureak egin du. Baina, hori alde batera utzita, erronka −goazen garrantzitsuenera−, erronka, helburua da ikustea nola sortzen dugun gaur egun duguna baino ekintzailetzagiro hobea, beharra dugulako. Gazteen artean ekintzailetza bultzatu behar dugu. Hori serio hartu beharreko lehentasunezko gaia dela iruditzen zait. Soto jauna, izugarri gustatzen zait −badakizu−, izugarri gustatzen zait zurekin eztabaidatzea, nahiz eta zure sinesmen-sistema eta nirea… bueno, agian horregatik izango da, ezta? Horren ezberdinak direlako, ezta? Agian horregatik da aberasgarriagoa. Ekintzailetza, Soto jauna, ezin da izan, jakina, beste aukerarik ez dagoelako, gazteek ez dutelako beste aukerarik. Hori ez da ikuspegi egokia. Ekintzailetzak bokazioz izan behar du, gustukoa delako izan behar du. Horregatik esaten ari gara ekintzailetzaren kultura sortu behar dela. Eta ekintzailetza, Soto jauna, ez da arriskutsua. Mezu hori, ekintzailetza arriskutsua dela, da, hain zuzen ere, arriskutsua. Ekintzailetzak arriskua du, eta hori ez da arriskutsua izatea. Baina horretan datza, hain zuzen, haren balioa, arriskua edukitzean. Eta arrazoi duzu, batzuetan ongi ateratzen da eta beste batzuetan gaizki. Horregatik da hain baliotsua jendeak bere ondarea jokoan jartzea, gero besteei enplegua ematen dieten proiektuak sortzeko. Hori baita kontua. Eta uste dut lortu behar dugula jendeak uler dezala hautabide bikaina dela ekitea; eta ekiten duenak saria izan behar duela, bai noski, arriskua ere ordaindu egin behar delako. Ez gara arrisku-kapitaleko funtsez hizketan ari, Soto jauna. Bi gauzak nahasten ari zara. Ez, ez, ez du inolako zerikusirik, finantzaketa-tresnak dira biak, eta badira beste batzuk ere, baina hau ez da arriskukapitaleko funtsei buruzkoa. Beste egun batean, nahi baduzu, gai horri buruz eztabaidatuko dugu, asko baitago esateko. Baina zu bi gauzak nahasten ari zinen hemen, eta ez dira hala. Gaurkoa beste tresna bati buruzkoa da, business angels horiei buruzkoa. Eta zure ikuspuntutik, irtenbidea da Administrazio publikoak inbertitu dezala. Bada, nik uste dut horrekin ia dena esanda dagoela. Nire ustez, baiki, onena da bien arteko lankidetza-dinamika bat egon dadila. Casanova jauna, bi zati oso desberdin eduki ditu zure hitzaldiak. Lehendabizikoan, argitu behar dizut ezetz, hau ez dela aingeru-kontua, agian zuk… Bizantziori buruz hasi zara hizketan eta, egia esan, zerikusirik ez duten gaietara joan zarela iruditzen zait. Eta angels izen hori ez diet nik jarri, zeuk igarriko zenuenez, ezta? Zerbaitegatik deituko zaie horrela, laguntzen duten pertsonak direlako, enpresa-proiektuei laguntzen dietenak, eta horrelakoak oso beharrezkoak direlako. Bigarren zatian, apur bat serioago aritu zara. Eta nahiz eta eztabaidagaia kontrajarri duzun poloak urtzen aritzearekin…, poloak urtzen ari direlako, ekintzailetza bultzatu behar ez balitz bezala. Ez dakit zer zerikusi duen gauza batek bestearekin, beste egun batean poloei buruz hitz egin dezakegu, eta arazo ekologikoari buruz, ez baita txikikeria, oso larria da. Baina gaur beste gai bati buruz ari gara, sortzen diren enpresa-proiektuen finantzaketari buruz, alegia. Eta nik, egia esan, ez dizut aditu irtenbide horiek zeintzuk diren, zer deritzozun zuk egin behar dela ekintzailetza sustatzeko. Edo zuzenean ez dugu sustatu behar, Soto jaunak dioen bezala? Gauden bezala geratzen gara zuzenean, eta dena Administrazio publikoak berrikuntzaren alde egin dezan zain jartzen gara. Gauzak egin ditzake hark ere, e, noski egin ditzakeela gauzak; gauza asko egin ditzake, adibidez, erosketa berritzailearekin. Baina ziur nago −eta Soto jaunak datu batzuk eman ditu; ez dakit konturatu den haiek kontrako norabidean zuten eraginaz− inbertsio publikoak soilik ez duela sustatzen ekintzailetza. Zuk zeuk eman dituzu horri buruzko datuak. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23711
12
120
01.12.2022
ZABALA ZARATE
EA-NV
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, eta labur-labur, baina hemendik hobeto ikusten dizuet aurpegia denoi. Gil jauna, bai, abertzalea naiz, bai, eta harro nago, baina hori ez da gaurko gaia. Pero lo dice en su justificación, eta hitzez hitz irakurriko dut: "Business angels figura Espainiako autonomia-erkidego batzuetan ezarrita dago jada, esate baterako, Madrilen, Udalaren ekimenari, Madrid Emprende eta hark barnean biltzen dituen sareei esker, (hala nola Red de Inversores Privados, eta Family Offices, edo Business Angels Network Madrid)". Ederto, baina guk hemen, esan dizut, 2011tik bagabiltza figura honetan lanean, ez dela Madrid lehenengoa, ez da izango azkena, baina guk lanean ari gara lehendik, eta jarraitzen dugu. Erakundearteko Ekintzailetza Plana 2024. Esan duzuen bezala, hori guztia eztabaidatu genuen jada, eta gaurko gaia ez zen ekintzailetza; business angels edo ekintzailetzan inbertitzeko modu jakin bat zen. Gainerako taldeek ere gehiago begiratu dute ekintzailetzaren aldera. Nik figura horretan jarri nahi izan dut arreta, hori baita zuek ekarri diguzuena, esango nuke aurkeztu duzuen aurrekontuen zuzenketa partzialetako baten aurrerapen modura. Iruditzen zait aitzakia ederra dela gero irudi horretarako funts bat proposatu duzuela esateko. Ekintzailetzari buruz 2021ean hitz egin genuen, ekainean, eta talde guztien artean hobetu genuen, talde guztien ebazpen-proposamenak onetsi baitziren orduan. Batzuetan erdibidekoak adostu genituen, beste batzuk erdibidekorik gabe joan ziren, baina talde guztiek egin genituen geure ekarpenak, eta gaurko eztabaida business angels horiei buruzkoa zen. Nik uste dut lortu dugun akordioak, batzuek kontinuista dela eta ezer berririk ez dakarrela dioten arren, gure taldeetatik egin dezakegula uste dugun errefortzu eta apustu bat ematen duela. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23712
12
120
01.12.2022
SOTO RODRÍGUEZ
EP-IU
Euskal Talde Popularra-Ciudadanos talde parlamentarioak egindako legez besteko proposamena, 'business angel'-ak Euskadira erakartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Gil jauna, azalpen bat, hasteko. Deitzen zaien bezala deitzen zaie, zerga-aldaketei buruz hitz egiten denean presio fiskala dei dakiekeen bezala, edo arintze fiskala dei dakiekeen bezala; edo lanaldarrikapen bat dagoenean, lan-gatazka deitzen diozun bezala, izaera politikoa duen sakoneko osagai bat dagoelako beti, politikak guztia blaitzen duelako; hau da, ez da kontu tekniko-zientifiko bat partaidetzafunts horri horrela deiarazi duena. Eta, beraz, ez da berez elementu onbera bat, deitzen zaion bezala deitzen zaiolako. Noski, zuk karikatura egiten duzu, oso erraza baita hori, eta behin baino gehiagotan egin duzu gure taldearekin, edo, esan dezagun, ezkerreko espazioarekin, orokorrean; izan ere, guk ez dugu sinesten, gainera gai sasi-erlijiosoa balitz bezala, ez dugu sinesten inbertitzeko, arriskatzeko eta enpresak sortzeko gaitasun pribatu horretan. Tira, oker zaude goitik behera. Bai, horrelaxe esaten dizut, ea ez duzun berriro berresaten. Ez baita egia. Kontua da hemen zer motatako ekosistema edo berrikuntza-sistema sortzen eta eraikitzen den. Eta eztabaida hori behin baino gehiagotan egin dugu jada. Gaur berriro egingo dugu, baina behin baino gehiagotan egin dugu lehen ere. Zuk, eztabaida askotan horrela egin duzulako, ondare handiei, multinazional handiei, eta sozietateen gaineko zergan, beherapenak egitearen alde egiten duzu; horrek erraztasunak erakartzen dituela uste duzulako, eta inbertsio pribaturako ekosistema egokia ezartzea omen delako. Era berean, herri honetan izan diren lan-gatazkak inbertsiorako eragozpenak zirela ebatzi duzu. Bidenabar, horretan bat zatoz sailburuetakoren batekin. Aldi berean, ez zaitut inoiz ikusi hona ekimenik ekartzen, baina ezta Berrikuntza eta Ekintzailetza Planean ere, ez beste inon ere ez zaitut ikusi proposatzen ikertzaileen lan-baldintzak hobetzea bezalako gaiak, ekosistema mesedegarriagoa ekarriko luketenak. Ez zaitut ikusi proposatzen unibertsitate publikorako inbertsio handiagoak, finantzaketa handiagoak eskatzen. Ez zaitut inoiz ikusi deliberatzen, adibidez, gizarte-babeseko sistema bat ezartzea ere egokia litzatekeela talentua bertara erakartzeko, eta ekintzailetza hori hemen sortzeko ekosistema mesedegarriago bat izan dezagun; hau da, zuk beti eredu oso zehatz baten alde egiten duzu berrikuntzasistema hori bultzatuko duen ekosistema hori eratzeko orduan. Noski, zu eta ni ez gatoz bat sakonsakonenean, baina horrek ez du zerikusirik zuk planteatzen duzun karikaturarekin: "Ez, zuek alor publikoaren alde zaudete, era guztietako jarduerak eta ekimen pribatuak desagerraraztearen alde, eta hortik aurrera gu beste aldean gaude, irabazi dutenen eta orain galtzen ari direnen aldean". Guk sinesten dugu, benetan esaten dizut, eta, gainera, egitateek egiaztatzen dute, ez da sineste edo ez sineste kontua, hain zuzen ere, azken hamarkadetako aurrerapen teknologikoen zati handi bat, hasiera batean, estatuek abian jarri duten abangoardiako inbertsio horrek bultzatu duela. Baina kontua da ez dela hemen asmatzen ari garen zerbait, baizik adibideak jarri dizkizudala; eta nahikoa litzateke zuk hori errepasatu eta aztertzea. Hortik aurrera, enpresa jakin batzuk izan dira aurrerapen teknologiko horiek beren gain hartuz aurrerapen horien lanketak garatu dituztenak, eta horrekin negozioa egin dute; baina horixe da, hain zuzen ere, jarduera bat edo jarduera publiko-pribatua edukitzea eta sustatzea. Baina, jatorrian, garapen teknologiko horiek, berezkoa zuten arriskuagatik eta hasieran hain abangoardistak zirenez, sektore pribatua ez zen ausartzen horietan ekonomikoki arriskatzera; eta behin baino gehiagotan sektore publikoak egin ditu horiek, eta osasun- eta farmazia-sektorean hautematen da; edo, aztertzen bada, errazago eta modu sinesgarriagoan egiazta daiteke, baita energia berriztagarrien gaian ere. Baina hemen, ez bazen izan estatuek beste norabide bat duen estrategia bat planteatzen dutelako eta, gainera, inbertsio publikoaren bidez, garapenteknologia berriak landu dituztelako energia berriztagarriaren ekoizpenari dagokionez, hemen, oraindik ere arituko ginateke hidrokarburoak infinituraino ustiatzen, enpresa jakin batzuek beren emaitza-kontuak elika ditzaten. Eta orain enpresa horiei, hain zuzen ere oligopolio horri, laguntzen aritu behar dugu energia berriztagarriaren ekoizpen horretara bidera daitezen; izan ere, garapen teknologiko horiek ordaintzen ez badizkiegu, ez dute beraiek halakorik egin nahi. Hau da, produkzio-garapeneko ildo eta estrategia berrien definizioan sektore publikoa zein garrantzitsua den ez jakitea eta ahaztea da hori, hain zuzen ere, oinarrizkoena ez ulertzea. Izan ere, zuk guri egozten diguzu merkatuaren logika ez ulertzea; bada, uler ezazue zuek behingoz, esku ikusezina aspaldi geratu baitzen agerian ez dela existitzen. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/f1565df9-e4e8-45a6-ab9f-4d65a7faae88
parl_eu_23713
12
121
02.12.2022
BERROJALBIZ ZABALA
EA-NV
Galdera, Itxaso Berrojalbiz Zabala Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egina, azken asteotan ekonomiaren eta finantzen arloan izandako mugarriei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, lehendakari jauna. Sailburuok, jaun-andreok, egun on guztioi. Azpiazu jauna, egun on. Gaur, Euzko Abertzaleak taldetik zuri zuzendutako galdera bat dakargu Legebiltzar honetara. Pandemiak eragindako arazoak bideratzen hasi ginenean, konfiantza eragileengana itzultzen ari zenean, denok dakigunez, Errusiak Ukraina inbaditu zuen eta panorama guztiz aldatu digu. Zelako egoeran utzi gaitu eta zelan gaude? Bueno, ba, datuek diotenez, inflazioa Europan ahaztuta geneukan datuetara igoz −energiaren eta elikagaien prezioen inguruan, beraz, zeresanik ez daukat−, lehengaien eta industria-ondasunen hornidura-murrizketak areagotuz, eta munduko hazkunde ekonomikoa ere motelduz. Eta egoera hau izanda, funtsezkoa da Eusko Jaurlaritzaren zeregitea. Funtsezkoa da euskal erakundeetan ziurtasun ekonomikoa ezartzea eta, beraz, gure ekoizpen- eta gizarte-sarean ere. Badakigu euskal erakundeek ziurgabetasunaren aurrean erantzunak eta ekintzak planteatzen dituzuela: hor daude denboran hurbilak diren aurrekontuak, 2023ko aurrekontuak, baita kupoaren inguruan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioa. Eta honen inguruan galdetu nahi dizugu. Euzko Abertzaleak taldean jakin nahiko genuke, sailburu jauna, azken asteetan ekonomia- eta finantzaarloan emandako eta izandako mugarri eta ekintzen inguruan zein izan den zure sailaren eta zure balorazioa. Eta, beste barik, eskerrak eman aurretiaz azalpenengatik.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23714
12
121
02.12.2022
EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAK (Azpiazu Uriarte)
Galdera, Itxaso Berrojalbiz Zabala Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egina, azken asteotan ekonomiaren eta finantzen arloan izandako mugarriei buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, lehendakari jauna, sailburuok, legebiltzarkideok. Señora Berrojalbiz. 70eko hamarkadaz geroztik, energia-krisirik handiena bizitzen ari gara. Ustekabeko krisia da, Errusiak Ukrainari egindako erasoak eragindakoa, COVID-19aren mundu-pandemiaren ustekabeko atzeralditik oraindik errekuperatzeko geundela. Munduko hornidura-kate garrantzitsuen murrizketak larriagotzen eta munduko hazkunde ekonomikoa moteltzen ari da gerra hori. ELGAren Economic Outlook argitalpenak, joan den astean, % 2,2raino murriztu zuen munduko BPGren hazkundea, eta % 0,5eraino eurogunekoa, 2023rako. Hala ere, nazioarteko aurreikuspen-erakunde gehienek bezala, hark ere badu konfiantza 2024an errebote ekonomiko azkarra izango dugula, mundu mailan % 3 inguruko hazkunde-tasetara itzuliko baikara. Ez dizuet ezkutatuko Euskadin egoera hori kezkaz bizi dugula, baina baita jarrera proaktiboaz ere, une horiek baitira, hain zuzen ere, sektore publiko konprometitu baten beharra agerian uzten dutenak, lurraldearen errealitatetik hurbil eta eragile sozioekonomikoen arazoekin lotuta. 2022an gure ekonomia goiari eusten ari zaio. Ia ziurtasun osoz, % 4tik gora haziko da zenbateko errealetan 2023an; eta gure aurreikuspenen arabera % 2,1 haziko da datorren urtean. Bestalde, lan-merkatuak sasoian jarraitzen du. Eustaten arabera, langabezia-tasa % 7,9ra jaitsi zen hirugarren hiruhilekoan. 2009ko bigarren hiruhilekoaz geroztik izandako zenbaki baxuena da. Ziurta diezazueket mehatxuek sasoian harrapatzen gaituztela, enpresa indartsuekin, enplegua sortuz, langabezia txikiarekin eta behar larrienak dituzten kolektiboen premiei erantzuteko prestatuta dauden erakunde publikoekin. Dakizuenez, hilabete honetan bertan, abenduaren 23an, onetsiko dugu aurrekontua. Ariketa zintzoa egin dugu beste talde politikoekin akordioak zabaltzeko; ez da posible izan. Laguntzak batu ahal izateko benetako borondatearekin aritu gara, baina eskumen- eta aurrekontu-esparruarekin bat etorrita. Oraingoan, hauteskundeetarako sei hilabete falta direla, alderdien hauteskunde aurreko ikuskerak benetako negoziaziorako edozein espazio eragotzi du. Lastima da. Euskadik, 2023an, aurrean ditugun erronkei aurre egiteko moduko aurrekontua izango du. Guztira, 14.250,7 milioi euroko aurrekontua da. Aurrekontu horren oinarriak oso sendoak dira, eta haren kaudimenak bermatzen du Euskadi gai izango dela bere zerbitzu publikoen mailari eusteko eta hobetzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko. Horrez gain, duela bi aste eskas Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan, datozen bost urteetarako kupoaren metodologiari buruz lortu genuen akordioa goraipatu nahi nuke, metodologia horrek ziurtasun finantzarioa bermatzen baitigu euskal erakundeoi eta, bide batez, euskal gizarteari ere. Ziurtasun hori, ezegonkortasun ekonomikoko garai hauetan, berme bat gehiago da gure herriarentzat. Gobernu bezala dugun betebeharra eta erantzukizuna da Euskadirentzat funtsezkoak diren horrelako akordioak lortzeko lan egitea. Sekulako garrantzia duen akordioa da. Akordio horrek euskal autogobernua eta Ekonomia Ituna −non aldebiko ituna izatea baita funtsezko ezaugarria− indartuta atera dadila lortzen du. Beraz, aurrekontu indartsuak onetsita eta ziurtasun finantzarioa dugula aurre egingo diogu 2023ari. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23715
12
121
02.12.2022
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontuprozesuari buruz
Mila esker. Egun on guztioi. Urkullu jauna, egun on. Aurtengo politika orokorreko plenora bost herriitun egiteko proposamena ekarri zenigun, tartean 2023. urteko aurrekontuak ere jaso zenituelarik. Orduan, bertan galdetu nizun ea zer proposatzen zenuen zehazki, zer esan nahi zenuen zehazki "herriitun" esaten zenuenean, ea sei urtez Euskal Herria Bilduk aldarrikatutakoarekin bat egitea erabaki zenuen. Eta horregatik galdetzen dizut gaur, entzundakoak entzunda, zure iritziz Jaurlaritzak aurrekontuen prozesuan izan duen jarrera bat datorren herri-itun bat lortzeko borondatearekin. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23716
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontuprozesuari buruz
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok, sailburuok, jaun-andreok, egun on guztioi. Iriarte andrea, egun on. Bai, oposizio guztia batera baino gehiago izan arren eta gehiengo osoa izan arren, Eusko Jaurlaritzaren, Gobernuaren jarrera herri-akordio baten aldekoa izan da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23717
12
121
02.12.2022
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontuprozesuari buruz
Mila esker berriz ere. Begira, Urkullu jauna, adhesioa edo amenamen esatea baino ez dio balio izan Gobernu honi berriz ere. Uko egin diozue aurrekontu-proiektua onartu aurretik oposizioarekin elkarrizketa minimo bat izateari, Euskal Herria Bilduren kasuan aurretik akordio batetik gentozenean. Bagenekien ez geneukala lehentasunezko harremanik −oso argi, oso klarito esan zenigun iaz−, baina elkarrizketak hotzikara sortzen dio oro har Gobernu honi, Urkullu jauna. Gobernu honek ez du serio hartu berak bere buruari jarritako ardura, eta beste behin, enuntziazio fasetik ez da pasa. Nola egin daiteke herri-itun bat elkarrizketarik gabe? Onartu aurretik aurrekontua zuzentzen joan da Gobernu hau, aurrekontu kontserbadore baten aurrean geundela gero eta argiago utziz. Hemen ez da herritarrei etorkizuna argituko dien neurri estruktural bakar bat hartu. Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batzordeak, Nazio Batuek, Euskal Herria Bildurekin zerikusirik ez duten erakunde horiek guztiek esan dute fiskalitatea birpentsatu beharra dagoela gehiago dutenek gehiago ordaintzeko. Espainiako Bankuak berretsi du enpresen irabaziak soldatak baino zazpi aldiz gehiago hazi direla, soldatak baino zazpi aldiz gehiago. Eta zuek jadanik onartutako ebaluazio batekin mozorrotu nahi izan duzue −behin eta berriz− orain ez dela tokatzen esan duzuen eztabaida. Gobernu honek prozesu honetan marra gorriak jarri ditu. Egun batean esan du gauza bat eta hurrengoan beste bat, eta ez ditu negoziazio-mahaian esan esan behar omen zituen horiek. Ez ditu negoziazio-mahaian esan. Elkarrekin hitz egiten ez duen Gobernu bat ikusi dugu, ez sozioen artean −haserre disimulaezinak agerian daudelarik− eta ez sailen artean. Hirutan errepikatu zuen Hezkuntzako sailburuak PPri egindako proposamena ez zuela ezagutzen. Gobernu horrek ez ditu bere erantzukizunak serio hartzen, eta ez du etxe barnean hitz egiten. Gobernu horrek herrialdeko itun bezala aurkezten badu hori, arazo larria du, eta horren ondorioa izan da oposizio osoak −ezkerrak nahiz eskuinak− ezetz esan diola. Eta zuk azkeneko hitza duzunez −eta nik ezingo dizudanez erantzun, Urkullu jauna− eta prest edukiko duzunez Euskal Herria Bilduren aurkako argudiategi errepikakor hori, esango dizut Madrilen eta Nafarroan hitz egitea posible dela. Nafarroan, akordioaren artikulatuan jasotzen da neurri aringarriez gain estrukturalak ere hartu behar direla. Zerga-politikaren inguruan eztabaida zabalik dago, ez gatoz ados, desadostasunak daude, baina zabalik dago. Eta akordio politikoak garatzeko konfiantza lantzen da. Utz iezadazu esaten, halaber, Espainiako Defentsako, Barne-arazoetako eta Errege Etxeko aurrekontuaren alde bozkatu izanaren −bidenabar, esan behar da Euskal Herria Bilduk ez duela halakorik egin− argudioak eskola-umeenak diruditela, batez ere, aurrekontu horiek, Aznar eta Rajoyrenak barne, bozkatzen urteak daramatzatenetatik badatoz. Ez zaizue gogorarazi beharko Barne-arazoetako, Defentsako eta Errege Etxeko aurrekontuei eman zenioten onespen sutsua 155. artikulua indarrean zegoen bitartean. Beste behin esango dizut: gu herriakordioetarako prest gaude. Egin ditugu, egiten ari gara eta egingo ditugu. Ezinbestekoak izango gara. Baldintzak ematen diren toki guztietan egingo ditugu, Urkullu jauna. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23718
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Maddalen Iriarte Okiñena EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontuprozesuari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iriarte andrea, Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egin du 2023ko aurrekontuetarako herri-itun bat lortzeko. Gure borondatea ez da aldatu, aurten eta aurreko urtean aurrekontuak adostea izan da gure helburua. Aurrekontu errealista eta bideragarria lantzeko oinarri sendoak jarri ditugu zuen eskura, Iriarte andrea. Aurrekontu ausarta eta hedakorra, 1.100 milioiko gehikuntza duena. Aurrekontu soziala, ia % 80 gizarte-politiketara bideratuta. 500 milioi gehiago Osasun eta Hezkuntza Sailetan. Iaz zuekin itundutako urte anitzeko partidak sartu ditugu, Iriarte andrea: 30 milioi Osakidetzan eta 336 plaza berri lehen arretan; 15 milioi gizarte-politiketan eta Lanbiden. Aurreko urteetako aurrekontuari buruz hitz egiteko, negoziazioen baitan, zuek bilera bat eskatu zenidaten, eta bilera horiek izan genituen. Aurten ez duzu bilerarik eskatu ere. Nirekin ez. Bai iazko akordioen betetze-maila ebaluatzeko bilkuretan, bai aurrekontu-proiektua negoziatzeko hiru bileretan, Ekonomia eta Ogasun Saila etengabeko harremanetan egon da zuekin, Iriarte andrea. Hiru bilera egin dira. Azaroaren 9an, 450 milioi eurotan zenbatetsitako zuen proposamenak jaso genituen, eta −komatxoen artean− egitura-aldaketak, inolako zehaztasunik gabe. Egun horietan Nafarroan 15 milioi euroko akordioa lortu zenuten −30 aldiz gutxiago−. Espainian, 160 milioi euroko zuzenketak aurkeztu zenizkioten 200.000 milioi euroko aurrekontuari; hemen, 450 milioi eurokoak 14.000 milioi euroko aurrekontuari. Azaroaren 16an, 54 milioiko hobekuntzak proposatu genizkizuen, zerga-alorreko hausnarketa zabaltzea, mediku egoiliarren prestakuntza erkidegoen esku izateko lege-proposamen bat onestea, edo herritarrek energia-proiektuetan parte hartzea erraztea. Azaroaren 22an Pedro Azpiazu sailburuak hirugarren bilerarako deia egin zuen. Hamar minutu baino gutxiagoan jakinarazi zenuten zuen aldebakarreko uko biribila, Iriarte andrea; eta ez zenituzten entzun ere egin, adibidez, gazteen emantzipazioaren, energia-bonuaren edo garraio publikoaren alorreko proposamenak, Iriarte andrea. Kexu zarete bai, eta baita ere gure Gobernuak berandu ekin diolako aurrekontu-negoziazioari, Espainiako Gobernuarekin alderatuta. Galdera hau egin nahi dizut. Zure ustez, gehiengo osoa izan balute, irekiko zuketen negoziazio-prozesua zuekin? Badakizu ezetz, Iriarte andrea. Aldaketa estrukturalak, non, Nafarroan, eta non, Espainiako Estatuan. Aurrekontuen prozesua ez da oraindik amaitu. Aurkeztu dituzuen zuzenketak aztertzen ari gara, eta adostasunak lortzeko ateak irekita jarraitzen du. Akordioaren aldeko konpromiso hori argi azalduko dugu energia, garraioa edo gazteen emantzipazioaren arloetan, adibidez. Dena den, ez da beharrezkoa besteei leporatzen saiatzea aurrekontu-itun bat lortzeari uko egin izana. Ausartak izan behar duzue, eta argi eta garbi adierazi behar duzue hitzarmenetik kanpo egotea erabaki duzuela. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23719
12
121
02.12.2022
RICO LEZAMA
SV-ES
Galdera, Ekain Rico Lezama Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, enplegu-datuen bilakaerari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu jaunandreok, gurekin zareten guztiok, egun on. Lehendakariorde andrea, enpleguaren bilakaerari buruzko datuek berretsi egiten dute gaur egiten dizugun galderaren justifikazioan geniona. Euskadik datu bikainekin itxi behar du urtea, eta hori guztia kontrakar samarrean dago covid-aldi honetan horrenbeste ugaritu diren eta Ukrainaren inbasioarekin areagotu egin diren apokalipsiaren teorikoekin. Zoritxarren igarleen aurrean, badakizue, sozialistok garai zailetan konponbideak bilatzearen aldeko apustua egin ohi dugu; eta horregatik, gobernuakordio bati ekin genion, Gobernu honen kudeaketa herrialde honetako klase ertain eta langileei benetan axola zaienean ardaztu zedin: gizartea suspertzea, ekonomia suspertzea eta enplegua berreskuratzea. Betetzen ari gara hiru konpromiso horiek. Baina, horrez gain, enplegu gehiago eta hobea sortzean jarri dugu lehendabiziko jarduteko ardatza. Izan ere, dagoeneko lortua dugun helburuaz, Euskadin langabezia % 10etik behera jartzeaz harago, euskal sozialistok errepikatu dugu ez dugula edonolako enplegu mota sortu nahi, baizik enplegu txukuna. Enplegu eskubideduna. Enplegu txukun hori ez da soilik lan-eskubideen eta, bide batez, justizia sozialaren kontua. Etengabe berresan ohi duzun bezala, lehiakortasun-faktore bat ere bada hori enpresentzat. Izan ere, giza kapitalean, soldatetan, laneskubideetan, lan-osasunean, berdintasunean eta prestakuntzan inbertitzea talentua erakartzeko edo atxikitzeko gai diren enpresak zein diren eta zein ez zehaztuko duen faktorea da. Lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea faktore erabakigarria izan da soldata-inbertsio horretan, batez ere dirubide gutxien dituztenentzat; hain zuzen ere, guztiok dakigunez, normalean emakumeak eta gazteak izaten dira halakoak. Beraz, berdintasun-faktore bat ere bada. Sánchez presidentearen Gobernuak konpromiso argia du lanbide arteko gutxieneko soldata Europako estandarretara egokitzeko, gure herrialdeak duen errentaren mailan. Eta badakigu agindutakoa bete egiten duela presidenteak. Gogoratzen al duzu, lehendakariorde andrea, zer esaten ziguten lanbide arteko gutxieneko soldata igo genuenean? Horrek langabezia ekarriko zuela. Bada, datuek esaten digute aurrekaririk gabeko enplegu-mailetaraino iritsi garela. Dagoeneko 20 milioi afiliatu baino gehiago ditugu Espainian, eta milioi bat afiliatura iristeko zorian gaude Euskadin. Lehendik bagenekien zerbait baieztatzen dute datuek. Alegia, eskuindarrak ez direla igarle zuzenak, eskuindarrek ez dutela klase ertain eta langileen interesak defendatzeko balio. Enpleguaren kalitateari gehitzen zaion beste faktore bat Espainiako Gobernuaren eta gizarteeragileen artean adostutako lan-erreforma izan da, euskal sozialistok eta Espainiako sozialistek babesteko ohorea eta harrotasuna eduki duguna. Kontratazio mugagabearen mailak, eskubideak dituen enpleguaren mailak, erakusten dute erabaki ona izan zela hura, herrialde honetako klase ertain eta langile horiek behar zuten mailan egon ez zirenen aurrean. Eta bi adibide besterik ez dira horiek; Espainiako esparrutik egiten dugunaren eta, Europako esparruarekin kidetuta, Euskadin maila instituzional guztietan egikaritzen dugunaren adibideak. Eta zure sailetik udalei atea ere ireki diegu, sozialistontzat oso garrantzitsua baita hori; eta gainera Enplegu Legean indartuko den zerbait. Lehendakariorde andrea, aspaldi esaten genuen: euforiarik gabe, baina alarmismorik gabe, errealitateari atxikita. Eta horrelaxe hartu genuen konpromisoa eta bete egin dugu: enplegua sortuz eta enplegu hori kalitatezkoa izan dadin oinarriak ezarriz. Gaur ezagutzen ditugun datuek apustu horretan arrazoia ematen digutela iruditzen zaigu. Eta hori da euskal sozialistok pentsatzen duguna, baina lehendakariordeak zer pentsatzen duen jakin nahi dugu gaur. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23720
12
121
02.12.2022
BIGARREN LEHENDAKARIORDE ETA LAN ETA ENPLEGUKO SAILBURUAK (MENDIA CUEVA)
SV-ES
Galdera, Ekain Rico Lezama Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, enplegu-datuen bilakaerari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Ba, bai, datuak objektiboki oso-oso onak dira. Egia da hain datu onekin ezin ditugula oraindik lan bila dabiltzan eta aurkitzen ez duten pertsona guztiak ahaztu. Baina errealitate horrekin ere ezin ditugu ahaztu bi urte hauetan lana eskubideekin aurkitu duten 50.000 pertsona baino gehiago. Eta errepikatzen dugun esaldi hori funtsezkoa da. Nahiz eta gauza asko ditugun hobetzeko oraindik, noski, baina enplegu arautua lortzea lehen urratsa zen. Gero hobetu ahal izango da haren kalitatea. Langabezian egoteari utzi dioten gazte guztiez ari gara, emakume guztiez, gizonen kopuru berean ari baitira lanean. Ikuskaritzaren eraginez eta, batez ere, lanerreformaren ondorioz kontratu mugagabea izatea lortu duten pertsona guztiez. Eta hori guztia mehatxugiroan egon arren. Inoiz baino jende gehiago ari da lanean Euskadin eskubideekin gaur egun, produkzioehunarekiko konfiantzari, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lortzen diren akordioei, azken hauteskundeerreformaren egokitasunari eta aurrekontuetan islatzen diren eta enpleguaren aldeko politikak indartzen dituzten gobernuen bide-orri argi baino argiagoei esker. Oso berri ona da euskal herritarrentzat gure 18 ordezkarietatik 17k Espainia osorako aurrekontuak ontzat eman dituztela. Eta berri bikaina da jakitea Euskadin Espainiakoekin koherenteak diren aurrekontuak izango ditugula; horiek sendotuko baitituzte, gaur ikusten ari garen bezala, arrakasta erakutsi duten politikak. Begirada luze hori erabili behar dugu, azaroa hilabete irregularra izaten baita enpleguan. Hala ere, oraingoan jaitsi egin da berriro langabezia lurralde guztietan, sektore guztietan, adin-tarte guztietan; baita gizonen artean ere, baina bereziki emakumeen artean. 2009ko urtarriletik erregistratutako langabeziaren gaineko zenbakirik baxuena dugu oraingoa. Baina, gainera, afiliazioak gora egin du eta Euskadin lehen aldiz 993.000 pertsona baino gehiago ditugu lanean eta eskubideekin. Eta hori ez da garaikur bat haizatzea, baizik hausnarketa politiko bat irekitzea ahalbidetzen duen zerbait. Euskal biztanleria apenas handitu da duela 14 urtetik hona, eta aldi horretan 83.000 pertsonak hartu dute erretiroa. Hala ere, duela 14 urte baino 10.000 pertsona gehiago ari dira lanean eskubideekin, eta duela bi urte baino 55.000 gehiago dira landunak. Eragile sozialekin adostutako aldi baterako enpleguerregulazioko espedienteetan egon liteke horren zergatietako bat. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak aipatzen ditut, lehenik eta behin urte osoa eman dugulako datu horri begira, berriro mehatxu handiak agertu baitzaizkigu zerumugan. Eta gaur egun, gerra aurretik halako eskabidea egiten zuten enpresekin alderatuta, hamarren batek bakarrik eskatzen du halakorik, eta une honetan egoera horretan dauden langileen zenbatekoa aurtengo urtearen hasieran zeudenen laurdena da. Beraz, malgutasun-tresna bat da beste ezer baino gehiago. Deigarria da kontratazio mugagabearen hazkundea. Gabonak aldi baterako kontratu asko egiten diren urtaro tipikoa dira, eta gaur egun lanerreformari esker araututa daude halakoak. Horregatik, iazko aldi berarekiko diferentzialari erreparatzen diogu, kontratu mugagabe berrien urte arteko hazkundea % 52koa dugu. Ez gara enpresen gainean dabiltzan mehatxuetatik salbu geratzen, ezta langileen eskakizunetatik ere, aldaketen eta zalantzen nozitzaileak ez daitezen izan soldaten balio-galerak; baina hil honetako datuekin, urte osokoekin eta legegintzaldi osokoekin, iruditzen zaigu enpresen bideragarritasuna eta lanbide duinen kondizioak, biak ere Gobernu honen helburu direnak, bermatuko dituzten akordioak aztertzen jarraitzeko arrazoi erantsiak badaudela. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23721
12
121
02.12.2022
GORROTXATEGI AZURMENDI
EP-IU
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ikastetxe pribatu-itunduetan kuotak kobratzeari buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on denoi. Egun on, lehendakari. Astelehenean jakin genuen, medioetan irakurrita, badagoela familia bat Bilbon salaketa jarri duena bi ikastetxeren kontra, ikastetxeetako kuoten kobrantza ez-legezkoa dela eta. Kontu hau esan daiteke ez dela gainera aparteko gauza bat, inoiz edo behin gertatzen den gauza bat, baizik eta sarri gertatzen ari den zerbait. Eta, horregatik, nik galdera egiten dizut: zein neurri ari da Gobernua hartzen hezkuntza doakoa izan dadin?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23722
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ikastetxe pribatu-itunduetan kuotak kobratzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Gorrotxategi andrea, egun on. Zure galderan aipatu duzun kasua aztertzen ari da Hezkuntzako ikuskaritza-zerbitzua, aurretiazko eginbideak betetzen ari delarik. Eta ez izan inolako zalantzarik: Hezkuntza Sailak hartu beharreko neurriak hartuko ditu indarrean dagoen arau-esparrua betetzen dela bermatzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23723
12
121
02.12.2022
GORROTXATEGI AZURMENDI
EP-IU
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ikastetxe pribatu-itunduetan kuotak kobratzeari buruz
Ondo da. Baina badakizu urriaren 14an nire taldekide Isabel Gonzálezek galdetu ziola Hezkuntzako sailburuari datu bati buruz. Datu hau agertu zen ikerketa batean, CEAPAk eta CICAEk egindako ikerketa batean, eta bertan esaten zen hemen, Euskadin, itunpeko eskoletako hileko batez besteko kuota 160 eurokoa zela. Orduan, sailburuak esan zuen datu hori ez zela egiazkoa. Eta guk egia zein den jakin nahi horretan idatzizko galdera egin genion. Galderaren erantzuna azaroaren 23an heldu zen, eta bertan sailburuak esaten zigun departamentuak ez daukala informaziorik. Ez dakit ja. Egia esan, gu harritu egin ginen: informaziorik ezean, nola esan zitekeen datu hori txarra zela, ez zela zuzena. Baina gure harridura areagotu egin zen handik bost egunetara Eustatek bere txosten bat publikatu zuenean, zeinaren arabera eskola kontzertatuan, hau da, itunpeko eskoletan, finantzazioaren % 24 familiei kobratzen zaien kuotatik datorren. Orduan, Hezkuntza Sailak ez daki zenbat kobratzen den kuotetan, baina Eustatek −eta hau da institutu bat, Hazienda Sailetik datorrena−, Eustatek badaki. Nik ez dut gaizki pentsatua izan nahi, baina, egia esan, badirudi ez dagoela interes handirik jakiteko, hau da, herri honetako itunpeko eskoletan kuotak kobratzearen errealitatea zein den jakin dezagun. Debekatuta dauden kuotak, debekatuak daudenak, eta horixe azpimarratu nahi dut nik: kuotak debekatuta daude. 1985eko Hezkuntza Eskubideari buruzko Lege Organikoak debekatu egiten ditu; 1987ko Hezkuntza Itunen Dekretuak −gureak, Euskadikoak− ere debekatu egiten ditu 32. artikuluan; eta Hezkuntza Lege Organikoak debekatu egiten ditu 88.1 artikuluan. Eta horrexegatik, debekatuta daudelako, baina kuotak kobratzen jarraitzen delako, apirilaren 7an sinatu genuen hezkuntza-akordioan 11. artikulua txertatu zen; eta bertan ezartzen da beharrezkoak diren kontrol-mekanismoak aktibatu behar direla irakaskuntza doakoa izan dadin, eta irakaskuntzagatik kuotak kobratzeko ageriko nahiz isilpeko praktika oro desagerrarazi behar dela. Gobernuari dagokio agindu hori egikaritzea, eta horregatik errepikatzen dut berriro: Gobernu honek noiz uste du izango duela legea 1985etik aurrera betearazteko eta ezkutuko kuoten kobrantza desagerrarazteko ahalmena, vox populi izateaz gainera, Gobernu honen erakunde propio batek ere kuantifikatu baititu halakoak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23724
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Miren Gorrotxategi Azurmendi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ikastetxe pribatu-itunduetan kuotak kobratzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Bai horixe, Gorrotxategi andrea, garatu behar diren neurri zehatzak apirilaren 7an zuekin sinatutako hezkuntza-akordioan jasota daude. 11. puntua aipatu du zuk, eta 12. puntua ere gehituko nuke nik, ekitateari eta bereizkeriaren aurkako borrokari buruzkoa. Beraz, Gorrotxategi andrea, lege-asmoari ekarpenak egiteko momentuan gaude, betiere Legebiltzar honetan sinatu zen hitzarmena leialtasun osoz betetzeko −baita Elkarrekin Podemosekin ere−. Lege-proiektua datozen hilabete hauetan onartuko dugu, Legebiltzar honetara bidaliko da, eta hemen onartuko da hezkuntza-lege berria. Legez ezarriko da itundutako ikastetxeek ezingo dutela familien dirurik jaso, hezkuntza-zerbitzuarengatik. Zerbitzu osagarriak bakarrik kobratu ahal izango dira, hau da, garraioa edo jantokia, adibidez, hezkuntza-zerbitzuarekin zerikusirik ez dutenak. Lege berriarekin hezkuntzaren zerbitzua doan izango da familientzat. Hori bai, jarraipenerako eta kontrolerako neurriak zabaldu eta areagotu egingo dira. Ganbera honetan sinatu zen akordioaren puntu guzti-guztiekin gaude konprometituta, Gorrotxategi andrea. Ekainaren 20an, martxan jarri beharreko jarduketa guztiak lantzeko egutegia aurkeztu zen hemen. Doakotasun-bermeak argi eta garbi jaso dira hezkuntzaren lege-aurreproiektuaren 34. artikuluan, inolako zalantzarik egon ez dadin. Derrigorrezko irakaskuntzen doakotasuna egikaritzeko baliabide publikoak ipintzea dagokigu guri, Diputatuen Kongresuan zuen taldearen oniritziarekin, Gorrotxategi andrea, onetsitako oinarrizko araudiaren 88. artikuluko bigarren atalean jasotzen den bezalaxe. Prozesuaren konplexutasunaz jabetzen gara, eta ikastetxeekiko konfiantza-, konpromiso- eta erantzunkidetasun-esparru bat ezarri nahi dugu. Legeak, Gorrotxategi andrea, onesten denean aginduko duenera pausoka egokitzen joateko jarduketak landu ditugu. Jarraipen-, kontrol- eta ebaluazio-sistemak indartzen ari gara. Prozesu berri bat martxan jartzen ari gara. Kuoten kontrola indartzeko neurriak hartu behar ditugu. Lehenengoa. Inbentario bat egiten ari gara une honetan zer kuota mota kobratzen ari diren xehetasunez identifikatzeko, eta hezkuntzakoak ez diren kuotak soilik baimentzeko. Y segundo. Webgunean argitaratu behar ditugu, bere haurra ikastetxe batean matrikulatzen duenak jakin dezan zer kuota mota kobratzen dituen hark eta zein helburu duten. Borondatezko kuotak izango dira hezkuntzaz kanpoko zerbitzuengatik. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza publikoaren aldeko lehentasuna ukaezina da. Gure programan horrela dago jasota, hezkuntza-hitzarmenean horrela jaso dugu, eta lege-asmoan ere lehentasun hori argi eta garbi ageriko da. Horrekin batera, Gorrotxategi andrea, lehentasun horrek gure aurrekontuetan ere badu bere isla. Estatu guztian hezkuntza publikora aurrekontu gehien bideratzen duen erkidegoa da gurea: ia 10.000 euro ikasle bakoitzeko. Esan bezala, hezkuntza publikoaren aldeko apustu ukaezina da hori. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23725
12
121
02.12.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zergen jaitsiera arduratsuari buruz
Eskerrik asko, legebiltzaburu andrea. Jaun-andreok, egun on denoi. Egun on, lehendakari. Badakizu ez dizudala ezer berririk galdetu behar, baina bai euskal herritar guztientzako kezka-gai garrantzitsua den zerbaitegatik. Zergak murrizteaz hitz egiten jarraitzen dugu, horren falta sumatzen dutelako familiek, autonomoek eta euskal enpresek. Ez dizut gogorarazi beharko, lehendakari, azken hilabeteetan Espainiako ia autonomia-erkidego guztiek aplikatu dituztela zerga-murrizketak, gehienak PFEZren tarte autonomikoan; baina beste zerga batzuetan ere, esate baterako, ondarean edo oinordetzan, ezabatu edo murriztu egin dituzte tasak. Hau da −eta hori azpimarratu nahi dut−, zerga-beherapenak egin dira, inflazioa partzialki konpentsatzeko deflatatze hutsetik harago doazenak. Kasu askotan −gehienetan−, presio fiskala benetan murriztu egin da 2021ekoarekin alderatuta. Era berean, PFEZren edo beste zerga batzuen tasak murriztu egiten dira; edo erreformak iragartzen ari dira 2023rako, eragin hori bera izango dutenak. Baina hemen Euskadin ezetz, ezetz. Hemen, Ekonomia Itunarekin dugun ahalmen guztiarekin, PFEZren tarifa partzialki deflatatzera mugatzen ari zarete zuek. Apurka-apurka ari zarete, tantakatantaka, eta gainera, batzuetan zuen bazkide dituzuen Alderdi Sozialistako jaunen desatsegin-imintzioekin. Aurrekontuen negoziazioan ere zergaerreformaren beharra planteatu dugu, PFEZ erdialdeko tarteetan eta beheko tarteetan jaitsiz lehendabizi. Lehen, herrialde-akordio bat eskaini genizun politika orokorreko eztabaidan, ekonomia suspertzeko eta euskal familiei laguntzeko, lehendakari, gorriak ikusten ari baitira haiek, eta zure bazkideari, Sánchez jaunari, ematen diozun laguntzagatik, haren politikengatik eta aurrekontuengatik, are okerrago aurkitu baitaitezke oraindik. Badakigu planteatzen dugunak foru-aldundiekin adostea eskatzen duela, haiek baitira eskudunak, kontuz. Badakigu zuen Gobernua aurka egonda ezinezkoa dela hori egitea, zuek zaretelako hiru laurdenen onuradunak 2022an markak ondu dituen diru-bilketa horretan. Horregatik, behin eta berriz eskatu dizugu akordioa bultza dezazula, ekin diezaiozula, beste batzuetan egin duzun bezala, baita gure taldeak eskatuta ere −gogoratuko duzunez, 2017an izan zen azken aldia−. Eta orain, joera guztietako erakunde politikoak egiten ari direnean, zuek, zoritxarrez, uko egiten diozue. Are gehiago, sailburu jaunak arduragabetzat jotzen du zergak jaistea. Euskal familiekiko edo autonomoekiko enpatia kaskarra erakusten du horrelakoak esanez. Horregatik galdetzen dizut, lehendakari: noiz arte deritzozu zergak jaisteari uko egiteari eutsi behar diozuela, edo noiz pentsatzen duzu zerga-murrizketa hori adosteko esertzea?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23726
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zergen jaitsiera arduratsuari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iturgaiz jauna, egun on. Euskadin, pandemia sortu zenetik, eskura ditugun ahalmen guztiak erabili ditugu zergen bidez familiei, autonomoei eta enpresei laguntzeko. Neurriak adostu, onartu eta abiarazi ditugu. Ez dugu ezezkorik eman, Iturgaiz jauna. Neurri berriak hartzen jarraituko dugu. Eta ez hori bakarrik: ondo dakizunez, datorren urtean zerga-sistemaren ebaluazioa egiteko konpromisoa hartu dugu, Jaurlaritzak bultzatuta. Ebaluazio hori egin ondoren eta etorkizunera begira behar ditugun baliabideak aztertu ondoren, neurri berriak adosteko eta onartzeko konpromisoa dugu. Beraz, ez dugu ezezkorik eman. Hori bai, erabaki bakoitza bere momentuan eta bere lekuan. Momentua datorren urtea izango da, eta lekua, zuk aipatu bezala, lurraldeetako hiru Batzar Nagusiak, Eusko Legebiltzar honekin batera. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23727
12
121
02.12.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zergen jaitsiera arduratsuari buruz
Dirudienez, abagunean legoke desadostasuna, lehendakari jauna. Nik gogorarazi nahi dizut, ordea, krisiak ez duela itxaronaldirik; familiak, enpresak eta autonomoak astintzen ari dela duela hilabete batzuetatik, nahiz eta zuen Gobernuak ez ikusiarena egin. Ez iezaiozu eman buelta gehiago. Begira, gaur goizean Azpiazu jaunak tribuna honetan esan dituenak entzun ditut nik. Bere diagnostikoa egin du. Eta, gainera, hauteskundeak direla eta ez dela akordiorik lortzen dioen kontakizuna darabilzue zuek zeuen buruan. Zeuen buruaz hitz egiteko esango nizuke. Gu ez gabiltza horretan, ezta herritarrak ere, lehendakari jauna, Azpiazu jauna. Hipoteken, Euriborraren, erregaien, erosketasaskiaren, argiaren, gasaren eta inflazioaren igoerek ez baitute ulertzen hauteskundeez eta hauteskundegorabeherez. Euskal familiek bizi duten atzeraldiak premiazko neurriak eskatzen ditu, lehendakari jauna. Eta neurri horiek, hain zuzen ere, eskatzen dute −eskatzen ari gatzaizkizun bezala, eta sailburuari bileretan esan diogun bezalaxe, eta zuei esan dizuegun moduan, eta irailean politika orokorreko eztabaidan ere aurkeztu nizun eran−, horrek guztiak zergak jaistea eta presio fiskala ere jaistea eskatzen dute. Hori da gure konpromisoa. Eta hori dela eta jarraitzen dut… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23728
12
121
02.12.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zergen jaitsiera arduratsuari buruz
… zuengana eskua luzatuta, hori lortu ahal izateko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23729
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Carlos Iturgaiz Angulo Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zergen jaitsiera arduratsuari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Iturgaiz jauna, krisiak ez du itxaronaldirik. Neurriez galdetzen duzu. Begira, zerga-alorrean dugun ahalmen arauemaile guztia erabili dugu. Zerga Koordinaziorako Organoan neurriak hartu ditugu aldundiekin adostuta. 2020ko martxoan, eta oraingo legegintzaldi honen hasieran eragina zutela, autolikidazioak entregatzeko epeak malgutzeko neurriak hartu ziren; baita aparteko geroratzeak ere. 2020ko abenduan, diru-sarrera apalenak dituzten pertsonak babesteko neurriak hartu ziren. Aitorpena egin behar izateko ezarrita zegoen muga 14.000 euroraino igo zen. Erabaki zen euskal erakundeek emandako dirulaguntza edo aparteko laguntza ia guztiak errentaren gaineko zergatik salbuetsita zeudela. Galerak mozkinekin konpentsatzeko neurriak onetsi ziren; eta errentaren gaineko zergaren ordainketa zatikatutik salbuestea ere onartu zen. Pandemiak bereziki kaltetutako jarduera ekonomikoak berrabiarazteko aparteko kenkariak onetsi ziren; langileek enpresan parte hartzeko baldintzak malgutu egin ziren; enplegua sortzeagatiko kenkariak areagotu egin ziren; alokairuak murrizteko neurriak ere hartu dira. Pandemiaren eragina arintzeko hartu ditugun neurri fiskalak dira horiek. Eta aurten, premiazko zerga neurri berriak hartu behar izan ditugu Ukrainako gerraren ondorioei eta prezioen gorakadari aurre egin ahal izateko. Zergazorren ezohiko zatikatzeak onartu dira berriro; lehen sektorerako edo salgaien garraiorako ezohiko neurriak hartu dira. Aurten, % 5,5eko batura egiten duten bi deflatatze onetsi ditugu; 30.000 eurotik beherako errenten kuotan 200 euroko murrizketa gehigarria ezarri dugu; eta zenbateko hori murriztu egiten da linealki, 35.000 euroko edo gehiagoko errentetan desagertu arte. Beste deflatatze bat adostu dugu, % 2koa; eta 200 euroko kenkariaren luzapenari eustea datorren urterako. Gure zerga-sistemak, Iturgaiz jauna, eraginkortasunez eta malgutasunez erantzun du. Zerga-sistema sendoa dugu, ziurtasuna eskaintzen duena, eta, aldi berean, gerria duena, aurreikus ezin daitezkeen egoeretara egokitzeko. Hausnarketa fiskala, iragarri dudan bezala, datorren urteko urtarrilean hasiko da, 2023an; eta aurreikus dezakegu bizitzea tokatzen ari zaizkigun inguruabarren ondorio negatibo guztiek beren joera hobetuko dutela. Hala izatea nahi nuke. Beraz, azken hiru urteetako emaitzak ebaluatzeko eta aztertzeko ariketa bat egiteko aukera izango dugu. Gainera, azken erreforma fiskala onetsi genuenean hartutako konpromisoa da, Iturgaiz jauna. Zerga-aldaketak seriotasunez eta lasaitasunez egin behar dira, epe luzeko eta adostasunezko ikuspegiarekin. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23730
12
121
02.12.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Gobernuko kideen, goi-kargudunen, behin-behineko langileen eta Euskadiko sektore publikoko gainontzeko zuzendaritzakarguen Etika eta Gobernu Onaren Kodea betetzeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, lehendakari eta sailburuok. Legebiltzarkideok, egun on guztioi. Lehendakari jauna, Etika eta Jokabide Kodea zintzotasunean eta eredugarritasunean oinarritzen da. Printzipio horiek betetzea funtsezkoa da, batez ere krisi garaietan, herritarrekin galdu den konfiantza berreskuratu nahi badugu. Azken hilabete hauetan jakin ere jakin dugu zure administrazioan oso portaera desegokiak egon direla auto ofizialen erabilerari eta gozamenari buruz, edo ostalaritzan egindako gastuei dagokienez. Hori dela eta, lehendakari jauna, zure iritzia jakiteko, galdera hau egiten dizugu: zure ustez, Jaurlaritzako kideak, goi-kargudunak, behin-behineko langileak eta sektore publikoko zuzendaritzakargudunak behar bezala betetzen ari al dira Etika eta Jokabide Kodearen printzipioak? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23731
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Gobernuko kideen, goi-kargudunen, behin-behineko langileen eta Euskadiko sektore publikoko gainontzeko zuzendaritzakarguen Etika eta Gobernu Onaren Kodea betetzeari buruz
Egun on, Martínez andrea. Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Martínez andrea, argi baino argiago dago goikargudunek, behin-behineko langileek eta zuzendaritza-karguek kode etikoa betetzeko konpromisoa dutela. Eta bermatu ahal dizut Jaurlaritzak, Jaurlaritza den heinean, Batzorde Etikoak kasu bakoitzean hartutako gomendio eta ebazpen guzti-guztiak bete dituela eta beteko dituela. Eta hori da gure konpromisoa eta erantzukizuna. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23732
12
121
02.12.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Gobernuko kideen, goi-kargudunen, behin-behineko langileen eta Euskadiko sektore publikoko gainontzeko zuzendaritzakarguen Etika eta Gobernu Onaren Kodea betetzeari buruz
Lehendakari jauna, adibide argigarri batzuk jarriko dizkizut azaltzeko zergatik zuek ez duzuen kode etikoa eredugarritasunez betetzen. Lehendabizi, auto ofizialen erabileraz hitz egingo dugu: 238 ibilgailu ofizial daude, baita aholkulari askoren zerbitzurako ere, eta 5 milioi kilometro egiten dituzte. Deigarriak egiten diren bi adibiderekin soilik ilustratuko zaituztet. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, bere aisialdietarako uzten du agidanez kirola, egiten dituen 40.500 kilometroak aintzat hartzen baditugu. Eta, batez ere, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendariak −berriro diot, Klima Aldaketarenak−, 38.200 kilometro egiten ditu. Etsenpluaren bidez predikatzea esaten zaio horri. Kilometroen zenbatekoaren arabera, ziur gaude batek baino gehiagok helburu pribatuetarako ere erabiltzen dituela ibilgailu ofizialak. Baina azkenaldian ezagutu ditugunak Eusko Jaurlaritzaren sukaldaritza-gustuak dira, eta zenbait ondorio atera ditugu horri buruz. Lehena da ez dagoela beganorik. Bigarrenik, nola haragia hala arraina jaten duzuela. Hirugarrenik, edariekin uztartze- kontuan adituak zaretela. Eta, azkena, dezenteko mokoa duzuela, eta bai fina, gainera. Gobernuko kide baten edonoizko txango gastronomiko birtual batekin olgatzera gonbidatzen zaituztet. Goizeko zazpi eta erdietan hasten da gure ibilaldia, kafez eta hiru txurroz osatzen den gosariarekin, 2,20 euroren truke guztira. Euskal herritar jatorrei ezingo zaigu falta hamaiketako bat eztarria leuntzeko; eta kuadrillan bada, askoz hobeto. Gobernuko kidearena hiru tortilla pintxo eta lau godello dira, 15,50 euroren truke. Zalantzarik gabe, bazkalorduan etortzen da plater nagusia, eta askotariko menua aurki dezakegu bertan. Egunaren arabera, aukerak izaten dira: kokotxak, 39 euroan anoa; 2,800 kiloko txuleta, 68 euroan kiloa, 193,12 euro guztira; edo 3,700 kiloko erreboiloa, 82 euroan kiloa, 305,04 euro. Menu arrunt samarra. Eusko Jaurlaritzaren alderik monarkikoena ere aurkitu dugu, arraia goxoa eskatzen baitu, otordu bakoitza 44 euroan. Hori guztia bikain bustita uztarketa eginez ardo zuriekin, demagun, Envidia Cochina, 32 euroan botila; edo Bodegas Rodaren ardo beltzarekin, 45 euroan botila. Amaitzeko, digestioari laguntzeko, ezin falta patxarana eta Baileys bat. Jakina, egun berezi batean hiru Michelin izar dituen jatetxe batera joan gintezke, 227,27 euro ordainduta menu bakoitzeko. Eta, gainera, itzulinguruka ibili gabe, hiru kopa Dom Perignon hartzen ditu, 51 euroan kopa bakoitza, norekin ez dakigula. Ikaskizuna da, euskal herritarrok gasolinadepositua edo erosketa-saskia betetzeko sufritzen ari garen bitartean −horrek ahalegin latza baino latzagoa eskatzen baitu−, ikusi ahal izan dute ñabardura guztiekin, aldi berean, Jaurlaritzako kideek nola paseatzen eta jaten duten; hori bai, gastuak ordainduta dituztela. Eta milaka euskal herritarrek negu gordina pasatu beharko duten bitartean, berogailua pizteko mugak dituztela, agintean dituztenak errege-erreginak balira bezala bizi dira. Eta ez naiz esajeratzen ari, zuk esan ohi duzun bezala, hemen ditudalako fakturak, lehendakari jauna, eta nahi baduzu, gero pasatu ahal dizkizut, begiratu bat eman diezaiezun. Beraz, lehendakari jauna, herritarren ordezkari naizen aldetik, neurrian ibil daitezela eskatzen diet zure Gobernuko kideei.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23733
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Amaia Martínez Grisaleña Mistoa-Vox taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Gobernuko kideen, goi-kargudunen, behin-behineko langileen eta Euskadiko sektore publikoko gainontzeko zuzendaritzakarguen Etika eta Gobernu Onaren Kodea betetzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Martínez andrea, zuk aipatu duzun Etika eta Jokabide Kodea, 2016ko azaroaren 22ko testu bateginean jasota dagoena, onetsi zen politikagintzaren zentzu etikoa eta herritarrek beren erakundeetan duten konfiantza indartzearen aldeko apustua sustatzeko asmoz, zeuk lehen hitzaldian eskatu duzun horren ildotik. Kode horrek zehazten ditu Eusko Jaurlaritzako kargu publikoak dituztenei eska dakizkiekeen jokabideak, jarrerak eta portaerak, haien ekintzak, publikoak zein pribatuak, aurrez ezarritako balio, printzipio eta jokabide-estandarrekin bat etor daitezen. Hori guztia osotasuna eta eredugarritasuna sustatzea izanik helburua, Jaurlaritzaren irudi instituzionala babestuz, haren efizientzia hobetuz, eta herritarrek erakundeetan duten konfiantzak inolako kalterik jasan ez dezan. Etika Publikorako Batzordeak, besteak beste, kargu publikoak dituztenek kodearen aplikazioari buruz egindako kontsultak ebaztea du eginkizun, eta ez-betetzeak izan daitezkeenei buruzko kexak edo salaketak jasotzea ere bai, Martínez andrea. Eskueran duzu. Argi baino argiago dago, berriro diot, goikargudunek, behin-behineko langileek eta zuzendaritza-kargudunek kode etikoa bete egiten dutela. Eta bermatu ere bermatuko dizut, berriro diot halaber, Jaurlaritzak bete egiten dituela eta bete egingo dituela Batzorde Etikoak kasu bakoitzean emandako gomendio eta ebazpen guztiak. Hori da gure konpromisoa eta erantzukizuna. Eusko Jaurlaritzaren sukaldaritza-gustuak ekarri dituzu hizpidera. Inkestaren bat egin beharko dut horiek jakiteko, ez baititut ezagutzen. Nolanahi ere, menu baten azalpena egin duzu, eta iruditzen zait −niri, bereziki− menu hori, zuk azaldu duzun moduan, digeritzen zaila izan behar duela, eta gainera, Almax falta zaiola menu hori behar bezala digeritzeko. Begira, nik ez ditut kasu partikularrak balioetsi behar. Nahi al duzu gobernukide bakoitzak jan dezakeena edo jan ezin duena nik esatea, lehendakaria naizela eta? Etika Batzordeari dagokio Gobernu honetako kargudunen jokabidearen egokitasunari buruzko iritzia ematea, Etika eta Jokabide Kodearen arabera; eta hori bai dagokidala niri, alegia, Jaurlaritzako goikargudunei, Gobernuko kideei, ezarri izana. Horrela egin da orain arte. Eta egia da kodeak eta haren jarraipen- eta ebaluazio-sistemak ez duela bermatzen, eta ezingo lukeela bermatu, etikoki gaitzesgarria den jokabide guzti-guztiak desagerraraztea. Baina ezarritako sistemak portaera-estandar etiko handia finkatzen du kargudun publikoentzat. Gainera, haien jokabideak gainbegiratzeko mekanismo objektibo bat ezartzen du. Gobernuak modu proaktiboan jarduten jarraituko du, ikuskapen- eta kontrol-sistema guztiak hobetuz. Gobernu honentzat lehentasunezkoa da bere kargudunen zuzentasunarekin eta herritarrei helarazten zaien konfiantzarekin zerikusia duen oro. Horregatik, gure kode etikoa aitzindaria eta erreferentea da gobernantza txukunaren alorrean. Jokabide etikoa gardentasunarekin lotuta dago. Oraintxe bertako adibide bat da Jaurlaritzaren ordezkaritza-gastuei buruz zuk eskatutako informazioari emandako erantzuna. Gomendiozko ordezkaritzaren araberako gastuak dira, eta justifikatu ondoren ordaindu behar izaten dira. Indarrean dagoen araudiak arautzen du gai hori. Informazio konplitua eta osoa jaso duzu bi aldiz idatziz; eta jaso ere, eskatutako informazio guztia jaso duzu. Eta gardentasunarekin guk dugun konpromisoa irmoa da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23734
12
121
02.12.2022
SAEZ DE EGILAZ RAMOS
EH Bildu
Interpelazioa, Eraitz Saez de Egilaz Ramos EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gazteen emantzipazioa gauzatzeko gazte arloko politikak eraldatzeko dauden asmoei buruz
Mila esker, legebiltzarburu andrea. Egun on, Urkullu lehendakaria. Gaurko kontrol-bilkura hau gazteria-politikez jarduteko erabili nahi izan dugu. Batetik, gazteemantzipazioaren datu eskandalagarriek alarma denak piztu dituztelako eta egoera sostengaezina bilakatu delako. Bestetik, Gobernu honen ekintza apurrek eta prebisio ezak ardura sortzen dutelako. Baina, batez ere, komunikabideetako lerroburuak ez ezik, gazteen egoerak politika instituzionalaren lehen lerroa hartu behar duelako ezinbestean, herri bezala ezinbestekoa zaigulako. Badakigu, badakizue, jakinaren gainean gaude denok. El punto de partida es evidente, y los medios de comunicación nos lo cuentan casi todas las semanas: "Las ansias de emancipación de la juventud vasca, el quiero y no puedo"; "No poder abandonar el nido parental: cuando el nido se convierte en jaula"; "Soldataren % 80 alokairuan gastatu beharrak gazteen edozein emantzipazio zapuzten du"; "18 eta 34 urte arteko gazteek % 86 gehiago irabazi beharko lukete zorpetu gabe alokairua ordaindu ahal izateko". Beraz, lehen kontzeptu bat azpimarratu nahiko genuke, gazteen emantzipazio nahi eta ezinari erreferentzia eginez: larritasuna. Eta gure galdera da: Eusko Jaurlaritzak zer egin du egoera honen aurrean eta zer egiteko prest dago hemendik aurrera ere? Hori da gaurkoan eztabaidagai daukaguna. Urkullu lehendakaria, urtemuga baten atarian zaude, hamar urte beteko dituzu mandatuan hemendik gutxira. Eta urtemugetan zorionak emateko ohitura izan ohi den arren, ez gara jarriko erromantiko gaurkoan, ez baita momentua. Balantzea egingo duzu hemendik gutxira hamar urte hauena, eta ondo egin direnak hauspotuko dira, seguruenik. Orain, ordea, gazte-politikez ari garen honetan, balantze berezitu bat egin nahiko genuke. Begira, lehendakaria, kasu honetan, balantzea egiterakoan, egindakoak ez ezik, egin gabekoak ere hartu beharko dira kontuan, hain zuzen ere hori delako diagnostiko nagusia: ez da apenas ezer egin gai honetan. Eta egin den apurra emantzipatzeko ezintasunaren aurrean, aurreikuspen gutxirekin eta inprobisazioz egin da: funtzionatzen ez duten eta erabiltzailerik apenas duten zerbitzuak −GazteBizHitza−; lan-prekarietatea sustatu eta praktika-kontratuak betikotzera bideratu den Lehen Aukera programa; alokairu-merkatu eskandalagarriaren aurrean arazo estrukturala betikotzeko besterik balio ez duen Gaztelagun programa. Artolazabal Gazteriako sailburu ohiak berak aitortu zuen: "Las políticas de juventud deben ser algo más que ocio y tiempo libre"; inplizituki aitortuz hori bera izan dela orain arte egin dena. Aisialdia eta denbora librea. Hori bera, baina oso era murritzean ulertuta, gainera: aisialdiko zenbait jardun finantzatzeko dirua kudeatu; beste bi programa, non "emantzipazio" hitza jartzen duen; eta marketinenpresak kontratatu zerbait egiten ari garenaren itxura emateko. Eta itxura ematea ez da nahikoa, eta datuak eta informazioa baditugu hau horrela dela ziurtatzeko. Balantzea zorrotza izango baldin bada, ebaluatu egin behar da, eta kasu honetan emaitza argia da, eta Eustaten datuetan oinarritu gara horretarako: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2012an, 18-24 urte artean, emantzipazio-tasa 9,4koa zen; 2021ean, badakizue zenbatekoa zen? 5,2koa. 25 eta 29 urte artean, 2012an, emantzipazio-tasa 44,3koa zen; eta 2021ean, 32,8koa. Hau da marka. Titular ponpoxoen bidez ezkutatzen saiatzen baldin bazarete ere, hauxe da marka, ez dago gehiago. Edo hobeto esanda, hau da utzikeriaren eta inprobisazioaren marka: emantzipaziotasak goitik behera, eta bizitzak aldapan gora. Eta grafikoa hau da: goitik behera joan dira azken hamar urteetan emantzipazio-tasak. Eta lehendakariordeak gaur esan du, datu objektiboez hitz egin du, eta esan du oso onak direla datu objektiboak. Honek zer esan nahiko du, datu objektiboak oso txarrak direla? Uste dut honen inguruan irakurketa zehatzagoak egin behar direla. Baina, zorionez, bazegoen eta badago bestelako alternatibarik ere. Eta zu zeu zara horren lekuko, Urkullu jauna. Hamar urteotan, hamarnaka eztabaida piztu ditugu honen inguruan eta hamaika proposamen ekarri ditugu. 2013an, jada Eusko Jaurlaritzaren pasibitatea kritikatu eta Gazteria Legea osatzeko ponentzia abian jartzea aldarrikatu zuten Diana Urrea, Arri Zulaika eta Igor López de Munain legebiltzarkideek Legebiltzar honetan; zortzi urte ondoren −eta zortzi urte pasa dira−, egin da legea, Gazteria Legea, baina emantzipaziorako bide zehatzik markatu gabe. Utzikeriak utzikeria, ez dugu etsi, eta proposamen gehiago egiten jarraitu dugu; eta azken legegintzaldi honetan ere, hainbat eta hainbat proposamen ekarri ditugu: prekarietatea diruz ez finantzatzeko mekanismo zehatzak jartzea; gazteen kontratazio masibo baterako plan berri bat zehaztea, 1.400 euroko gutxieneko soldata duten kontratu mugagabeak finantzatzeko; norbere eskualdean alokairuan bizitzeko eskubidea bermatzea, soldataren % 30 baino gehiago ordaindu gabe; ikasleentzat garraioa doan izatea; edota alokairuko merkatu pribatuko gehiegizko prezioei muga jarri eta benetan alokairuko parke publikoa handitzea. Eta zein izan da zuen erantzuna? Gure zenbait ekimen zeharka txertatu baldin badira ere, oro har honakoa izan da erantzuna: ezetz, ezetz eta ezetz, modu sistematikoan. Eta horrek itxikeria erakusten du. Egiturazko aldaketak errefuxatu dituzue era sistematikoan. Hori bateragarria al da hainbestetan aipatzen dituzuen herri-itunekin? Gazteriaren arloan, herri-ituna aipatu zenuen ikasturte politikoaren hasieran bertan, eta ulertzen dut herri-itun hori ere planteatzen duzuela emantzipazio-estrategiaren bueltan. Herri-itunak proposamen interesgarriak iruditzen zaizkigu, badakizue, eta kontua da itun horiek nola eta norekin eraikitzen diren, nola eztabaidatzen diren eta akordioak nola josten diren. Maddalen Iriartek ezin hobeto azaldu dizun bezala, adhesio hutsak ez du balio. Itunak egiteko eztabaidatu egin behar da. Eta aurrez, eta emantzipazio-estrategia lantzeko, ez duzue inolako informazio, zubi, berme eta baliabiderik eskaini. "Legebiltzarrera etorriko da", esan didazue galdera-erantzunetan, baina ez dakigu noiz. Belaunaldi arteko ituna aipatzen duzue, baina ez dakigu zertan oinarrituko den. Egongo da aukera proposamenak egiteko, baina ez dakigu nola eta nora arte. Non, nola, noiz, nondik, nor. Galdera nagusiak oraindik erantzuteko daude emantzipazio-estrategian ere. Eta emandako erantzun apurrak gainera okerrak dira, ze 2022ko uztailaren 6an emandako erantzun batean esan zenuten emantzipazioestrategiaren helburu nagusia emantzipazio-tasa 30 urtetik 28ra jaistea zela. Badakizue ez gaudela guztiz ados, anbizio gutxiko helburua iruditzen zaigulako. Baina ondoren, gainera, honakoa esan zenuten, hitzez hitz irakurriko dut: "Nahiz eta adierazle horrek", hau da, emantzipazio-tasarenak, "ia ez duen aldaketarik izan hamarkada batean". Eta erakutsi dugun bezala, emantzipazio-tasak izan du aldaketa hamarkada honetan. Beraz, irakurketa serioagoak egitea ere ez litzateke gaizki etorriko. Herri-itunak egiteko, itunak ez ezik, herria ere egin behar da. Eta zer herri eraikiko da baldin eta herri-kohesioa uzten baldin bada?, baldin eta zerumuga kolektibo eta indibidualak eraisten baldin badira? Belaunaldi arteko ituna da belaunaldiek elkar zaindu eta babesteko mekanismoak zehaztea, denok bizitza duinak eta oparoak izan ditzagun. Eta horrek gaur, hemen, inplikatzen du instituzioek belaunaldi gazteak ere bizitzen ari diren egoera ikustea, aztertzea eta konponbide zehatzak ematea. Eta egiari zor, gazteria-gaiak Lehendakaritzan kokatzea interesgarria iruditzen zaigu. Horren berri izan genuenean poztu ginen ere, Gazteria Legean ezarri zen mandatuetako bat izan baitzen −eta gure proposamenez gainera−. Baina hilabete batzuk pasa dira eta ez dugu aldaketarik ikusten. Horren lekuko dira azken aurrekontuak: aurreko urteetan egindako aurrekontu berdina da ekarri diguzuena, baina, gainera, gazteriari dagokionez, milioi erdian jaisten da aurrekontu hori. Aldaketa bakar bat egin duzue, emantzipazio-estrategiari dagokiona, adibidez, baina 2 milioi euroko aurrekontua planteatu duzue. Eta zer egin nahi da emantzipazio-estrategia batean 2 milioi eurorekin? Uste duzue nahikoa dela? Aurretik aipatutako larritasunez ikusten dugu ez dagoela ezer berririk gazteriari dagokionez aurrekontu hauetan. Proposamena egin genuen, eta ez nolanahikoa: emantzipazio-politika sendoak jartzeko, erdigunean; jarri genituen eta salto bat emateko aukera planteatu genuen egiturazko aldaketekin. Eta benetan diogu jasotako erantzuna iraingarria izan dela, eta ez iraingarria EH Bildu talde parlamentario honentzat, baizik eta iraingarria emantzipatu ezinean dabilen edozein gazterentzat. Guk proposatu genuen uzteko partxeak, uzteko prekarietatea finantzatzeko besterik balio ez duten programak, eta jartzeko martxan benetan gazteen kontratazio masibo bati bidea irekitzeko programa bat, 20 milioi eurorekin. Proposatu genuen, 18-23 urte bitartean emantzipazio-tasa hutsaren hurrengoa izanik, emantzipazio-errentarako proiektu pilotu bat jartzea, 3 milioi. Proposatu genuen Jaurlaritzak hartu dezala behingoz alokairuak mugatzeko konpromisoa. Zuen kontraproposamena zein izan zen? Milioi bat euro Lehen Aukera programara, hau da, prekarietatera zuzenean. Bat, milioi bat, 23 milioiren aldean. Hau da gazteria-politiketan negoziatzeko duzuen asmoa edo jarri duzuen prezioa. Beraz, berriz egingo dut galdera: gazteen emantzipazioa gauzatze aldera, benetan egiturazko aldaketak egiteko asmorik ba al du Jaurlaritzak? Mila esker.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23735
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Interpelazioa, Eraitz Saez de Egilaz Ramos EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gazteen emantzipazioa gauzatzeko gazte arloko politikak eraldatzeko dauden asmoei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Saez de Egilaz andrea, egun on. Gazteen emantzipazioan egiturazko aldaketak bultzatzen jarraitzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Urte honi dagozkion lau adibide jarriko dizkizut; denak ere egiturazko aldaketak dira. Lehenengoa. Zuk aipatu bezala, aurtengo martxoaren 10ean Gazteriaren Legea onartu genuen. Lege horrek hiru jarduera-eremu ditu: gazte-sistema eta -zerbitzuak, gazteen parte-hartzea eta emantzipazio-adina aurreratzea. Bigarrena. Ekainaren 21ean erronka demografikoaren estrategia onartu zen. Estrategia horrek barne hartu ditu Legebiltzarrak maiatzaren 18ko eztabaida monografikoan onartutako 72 ebazpenak. Estrategia horren lehen jarduera-ardatza, hain zuzen ere, gazteen emantzipazioa da. Tercero. Urrian, Gazteria Zuzendaritza Lehendakaritzara etorri da. Gazteriako, emantzipazioko eta erronka demografikoko politiken sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazioa sustatzea da erabaki horren helburua. Laugarrena. Datorren astean aurkeztuko dugu Gobernu Kontseiluan gazteen emantzipazioa bultzatzeko estrategia. Estrategia horrek, 2030. urteari begira, ekimen eta jarduera berriak biltzen ditu. Aipatu ditudanak aurten bertan hartutako lau erabaki dira, egiturazko aldaketa dakartenak. Hemendik aurrera ere egiturazko aldaketak bultzatzen jarraituko dugu, gazteei emantzipazio-prozesua gauzatzen lagundu nahi diegulako, Saez de Egilaz andrea. Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi honetako programaren konpromisoen artean ezartzen da gazteen emantzipaziorako estrategia espezifiko eta zeharkako bat bultzatzea. Horri heltzeko testuingurua eta lehen abiapuntua demografia-panorama orokorrean daude. Euskadin, Europako herrialde gehienetan bezala, demografiaren errealitatea gero eta kezkagarriagoa da. Gazteen emantzipazio-adina atzeratzeak, jaiotza-tasa jaisteak, amatasun-adina handitzeak eta bizitza-luzera handiagoak biztanleriaren zahartze nabarmena eragiten dute. Joera horiek ez dira, hala ere, gaur egungo fenomenoa, eta nik uste dut atzera begiratu behar dugula horren arrazoiak bilatuz. Eta arrazoi nagusiak XX. mendearen azken herenekoak dira, XX. mendearen azken herenekoak. Lehenik eta behin, 80. hamarkadako krisi ekonomikoa eta laneko prekarietatearen testuinguru nagusia izan zen. Eta bigarrenik, eskubideetan eta berdintasunean izandako aurrerapen soziopolitiko positiboak. Horrek guztiak aldaketa kulturalak eta sozioekonomikoak eragin zituen, eta eragina izan zuten gizartearen portaera demografikoetan, oro har, eta gazteen emantzipazioohituretan bereziki. Azken 15 urteetan, 15 urteetan, eta 2008az geroztik zenbait krisi izan ondoren, joera horiek indartu eta areagotu egin dira. Emantzipazioa atzeratzen denean, etxekoen unitateen eta familien eraikuntza ere atzeratu egiten da. Euskadiko gazte gehienak 30 urte bete ondoren emantzipatzen dira, baina galdetzen zaienean, gehienek adierazi dute emantzipatzeko adinik egokiena 24, 25 urtekoa dela. Emantzipazioa gertatzen den unean eragina duten faktoreak ez dira materialak bakarrik, kulturalak eta garaiko pentsamoldekoak ere badira. Materialen artean, denboran zehar elkarri lotutako eta metatutako hiru faktore daude: enplegua, etxebizitza eta errenta erabilgarria. Azken hamarkadetan, gazteen belaunaldiek enpleguari eta enpleguaren kalitateari buruzko ziurgabetasuna pairatu dute, bai. Etxebizitzaren eskasia eta garestitasuna ere bai. Eta errenta erabilgarri eskasak. Errealitateari buruzko datuak eta egindako azterlanak kontuan hartuta, gazteen emantzipazioa bultzatzeko ahaleginak, oro har, 25-34 urteko pertsonengan zentratu behar dira. Dena den, helburua batez besteko adina aurreratzea denez, 25 eta 29 urte bitarteko pertsonengan jarri behar da arreta. Emantzipazioa sustatzea lehen mailako lehentasuna da politika publikoetarako. Aurkeztuko dugun estrategiaren xedea da batez besteko adina murriztea eta emantzipazio-tasak handitzea, gazteen autonomia-prozesuari edo -prozesuei eusten bizkortuz eta lagunduz. Badakigu zer arazo dugun. Diagnostiko bat partekatzen dugu. Gazteen emantzipazioa Europar Batasuneko batez bestekoa baino lau urte beranduago gertatu da Euskadin. Atzerapen horrek nahasmenduak eragiten ditu gazteen bizi-proiektuetan, eta gizartea zahartzen laguntzen du. Horregatik, emantzipatzeko adina aurreratzea da gure gobernu-programaren funtsezko konpromisoetako bat. Egiturazko aldaketa jasangarriak bultzatzen jarraitu behar dugu. Usted, señora Saez de Egilaz, hace un llamamiento para que se efectúen cambios estructurales. Estamos impulsando reformas estructurales. Zuk, Saez de Egilaz andrea, egitura-aldaketak egiteko deia egin duzu. Egiturazko erreformak bultzatzen ari gara. Hasieran, lau adibide eman dizkizut. Beste bat ere gehituko dut: adostasuna, Dirusarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Legea izapidetzean, diru-sarrerak jasotzeko adina 18 urtera arte murrizteko, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira. Gizarte-kohesiora eta emantzipazio-prozesuak indartzera bideratutako neurria da hori. Egitura-aldaketak, bai, Saez de Egilaz andrea. Hala ere, egiturazkoak ez ezik, beste baldintza batzuk ere bete behar dituzte, hau da, jasangarriak izan behar dute. Paperek eta diskurtsoek dena jasaten dute, esaten da. Errenta unibertsala biztanle guztientzat, seme-alabengatiko laguntzak 18 urtera arte, lanmerkatuko edo etxebizitzako neurriak, kalitatezko enplegu-aukerak. Gure ereduan, bideragarritasuna eta jasangarritasuna bermatu behar ditugu. Enpleguaz ari garela, gogorarazten dizut Eusko Jaurlaritzak gazteenpleguaren talka-plana duela, eta Enplegu Plan Estrategikoan eta Berpiztu programan jasota dagoela. 2023-24 aldirako aurrekontu-estimazioa 82 milioi eurokoa da, Saez de Egilaz andrea. Aurreikuspenen arabera, 13.500 lanpostu sustatuko dira, eta horiei 14.000 gehiago gehituko zaizkie, enplegu-programa orokorrek gazteen enpleguan duten eraginaren ondorioz. Gazteen enpleguari buruzko txoke-plana emantzipazio-estrategiaren barruan dago. Gizarte-kohesiora eta gazteen emantzipazio-prozesuak indartzera bideratutako neurriak dira. Egiturazko aldaketak dira, bideragarriak eta jasangarriak. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23736
12
121
02.12.2022
SAEZ DE EGILAZ RAMOS
EH Bildu
Interpelazioa, Eraitz Saez de Egilaz Ramos EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gazteen emantzipazioa gauzatzeko gazte arloko politikak eraldatzeko dauden asmoei buruz
Mila esker, legebiltzarburua. Urkullu lehendakaria, benetan, zur eta lur geratu naiz emandako erantzunarekin. Espero nuen, behintzat, Jaurlaritzak egindakoa goraipatu eta minimoki egin dituzuen gauza apur horiei erreferentzia egitea, munduko gauzarik onenak izango balira bezala. Baina "egiturazko aldaketak" esaten dugunean, justuki esaten dugu orain arte egin diren gauzak beste modu batera egitea eta beste planteamendu batzuk, beste politika publiko batzuk mahai gainean jarrita birdiseinatzea, egoera errotik aldatu ahal izateko. Izan ere, gazteen emantzipazioari dagokionez, helburu hori askotan errepikatu da, eta urte luzeetan izan du gobernu honek helburu hori: gazteen emantzipaziotasa jaistea, bata eta bestea. Baina horrek ondoren ekarri dituen politiketan, edo ondoren egon diren politiketan eta egin diren politiketan, horiek emandako emaitzak ez dira nahikoa izan. Ikusi dugu, badakigu. Baina, aizu, oraingoan, aurten, Gazteria Legea onartu ondoren, esan ondoren Gazteria Legea izango dela benetako aldaketa bat emango duena, hori eta gero, aurrekontu-proposamen bat egin duzue termino berdinetan, programa berdin-berdina planteatzen, mahai gainean jartzen, egituraketa berdinarekin, baina, gainera, milioi erdi jaitsita 2022ko aurrekontua. Egoera honetan, oso gogorra eta kezkagarria den egoera bitala gazte askoren bizitzei dagokienez, emantzipazio-tasa ez ezik, bizitzak hankaz gora daudelako eta oso zaila delako −lehen esan bezala− batez ere etorkizunari begira jarri eta etorkizuneko zerumuga hori irudikatzea bera ere. Adibidez, Gazteria Legeari dagokionez, lurreratu dezagun eztabaida, aztertu ditzagun ekintzak. Ekarri zenuten Jaurlaritzatik proposamen bat Gazteria Legeari dagokionez, eta helburua bazen emantzipaziotasa jaistea, ados. Baina legearen artikulatuan bertan ez zenioten erreferentziarik egiten emantzipaziorako eskubideari berari. Zuzenketak egin genituen, zuzenketak egin genituen, eta minimoki onartu zen edo lortu zen emantzipaziorako eskubidea aipatzea. Baina ez gehiago, ez gehiago; ez ondoren emantzipaziorako eskubide hori nola bermatuko den: mekanismoak zehaztea exijigarria izan ahal izateko, eskubide hori nola bermatuko den jakiteko, ezta? Eta aipatu didazu ere lau proposamen edo egiturazko gauza egin dituela Eusko Jaurlaritzak ikasturte honetan. Zer aldaketa emango da hurrengo urteari begira? Ze, hemen, programa berri bakarra aurreikusten da, eta da, justuki, gazteen emantzipaziorako euskal estrategia, esaten duzuena herri-itun bezala nahi duzuela, hau da, akordio baten arabera. Baina akordioak aurretik ere sukalde-lan bat izan ohi du, eta auzolanaz ari garenean ere, askotan fallatu egiten dugu edo perbertitu egiten dugu hitz hori bera ere. Izan ere, hemen arazoei bi modutan heltzeko aukera dago: heldu diezaiokegu arazoari komunikabideetan titular ponpoxoak emanez, esanez x gauza egingo dela edota ez dakit zenbat milioi bideratuko direla nik ez dakit ze gauzatara, eta medaila bat jarriz Eusko Jaurlaritzak, eta momentuko interbentzioak eginez; edo izan daiteke beste modu batera, benetako auzolan hori martxan jartzea. Baina, auzolanean jardun ahal izateko, egoera aztertu beharko dugu, analisi sakon bat egin beharko dugu bertan dauden subjektu desberdinen artean, eta ikusi egoera horren aurrean nola egon nahi dugun hemendik denbora batera, eta egon nahiko genukeen panorama horretara iristeko bakoitzak zer egin dezakeen, zer eman dezakeen. Baina zer eman dezakegu emantzipazioestrategiari dagokionez? Ez da ireki aukerarik. Zer irekiko da, link bat ondoren guk egin ditzagun proposamenak? Batzordera ekarriko omen da estrategia hau, baina ez dakigu zertan oinarrituko den. Eta bi milioi euroko aurrekontua dauka, bi milioi. Hamar milioi euroko aurrekontu batekin ari gara jokatzen gazteriako gaietan. Hori oso gutxi da. Egoerak tamainako erantzun bat exijitzen duenean, eta esaten ari garenean gazteen egoera bitala oso zaila dela eta emantzipazio-tasak oso baxuak direla, baina lan-prekarietatea existitzen dela, etxebizitzaren prezioak gora eta gora doala, benetako egiturazko aldaketak nondik etorriko dira? Ze benetan uste dugu gazteria sail bat izango baldin bada, eta kasu honetan Lehendakaritzak gazteriako sail hori edo gazteriako gaiak eramango baldin baditu, koordinatu beharko dela ere beste departamentuekin, eta proposatu beharko dituela gauza berriak; baina, era berean ere, jakin beharko dugula Lehendakaritzan izanda gazteriako gaiak ere, inbertitu egin behar dela gazteriako gaietan, eta, kasu honetan, hortik atera beharko direla ere politika berritzaileak. Beraz, oso justu gelditu zaizkigu aurrekontu hauek. Eta oso justu gelditu zaigu, batez ere, orain arteko Jaurlaritzaren ekimena.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23737
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Interpelazioa, Eraitz Saez de Egilaz Ramos EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gazteen emantzipazioa gauzatzeko gazte arloko politikak eraldatzeko dauden asmoei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Saez de Egilaz andrea, nik uste dut hasierako parte-hartzean aipatu egin ditudala zeintzuk izan daitezkeen emantzipaziorako faktoreak. Eta, zentzu horretan, oraintxe bertan ere esango dizut. Emantzipaziorako faktoreen artean, enplegua aipatu dut. Eta gogorarazten dizut Eusko Jaurlaritzak, zuk planteatzen duzunaren aurrean, emantzipatzeko zuzkidura bi milioikoa baino ez dela aurrekontuan diozunean, gogorarazi behar dizut Eusko Jaurlaritzak baduela gazteen enpleguaren talka-plan bat, bai Enplegu Plan Estrategikoan, bai Berpiztu programan jasota datorrena, eta eraginkortasunen bat izango duena eta baliagarritasunen bat izango duena langabezia-datuen arabera eta gaur ezagutu ditugun langileen edo Gizarte Segurantzan kotizatzen duten pertsonen datuen arabera. Haien zenbatespena 82 milioi euroko da aurrekontuan, Saez de Egilaz andrea, 2023-2024 aldirako. Aurreikuspena da 13.500 lanpostu sustatuko direla zuzenean, eta horiei 14.000 gehiago gehitu behar zaizkiela, beste enplegu-programa batzuen eragina dela eta. Gazte-enpleguaren talka-plana, adibidez, emantzipazio-estrategiaren parte da, Saez de Egilaz andrea. Etxebizitzari dagokionez, Gaztelagun programak hilean 300 euro arte gehituko ditu gazteentzako alokairurako laguntzak. Hori ere emantzipazio-estrategiaren osagaietakoa da. Egiturazkoak izan behar dute aldaketek, baina bideragarriak eta jasangarriak. Benetan uste dut hori dela zure argudioaren ahulgunea. Zure proposamenak ez datoz bat bideragarritasun- eta jasangarritasunirizpidearekin, Saez de Egilaz andrea. Politika instituzionalean hiru galderari erantzun behar zaie beti: nola egiten den, zenbat kostatzen den eta nola eusten zaion. Eta zure proposamenek sarritan airean uzten dute horrelako galderen erantzuna; eta gaur ere hala gertatu dela uste dut. Aurreratu dizudan bezala, Saez de Egilaz andrea, datorren astean aurkeztuko dugu Gobernu Kontseiluan Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko Euskal Estrategia 2030, entzuteko prozesu ireki eta partehartzaile baten bidez landutako estrategia; egiturazko aldaketak bultzatzen jarraitzera bideratutako estrategia da, jasangarritasun-irizpideak gidatuta eta konpromiso zehatzekin. Haren jarduketa-plana, Saez de Egilaz andrea, bost ardatzen inguruan egituratzen da: enplegua −enplegurako prestakuntza barne−, etxebizitza, errenta, kohesioa eta erresilientzia. Eta estrategia horrek bost ardatz horietan esku hartzen duten hamar trakzio-proiektu eta 26 jarduketa osagarri izango ditu; eta horren helburua da jarduketa-sistema integral bat eratzea emantzipatzeko adinean joera-aldaketa bat bultzatzera bideratuko dena. Hastapeneko proposamen modura aurkeztu zaio estrategia Gobernu Kontseiluari. Une horretatik aurrera, berriro aktibatuko dugu partaidetza-prozesua, eta beste bi hilabeteko epea irekiko da Gazteriaren Kontseiluaren, gazteen elkarte-sarearen, talde parlamentarioen, erakundeen edo herritarren ekarpenak jasotzeko. Aurreikuspenen arabera, datorren urteko lehen hiruhilekoan onetsiko da behin betiko. Legebiltzar honetan irailaren 22an aurreratu nuen eskaintza berresten dut gaur, eta uste dut denbora daukagula herri honetako gazteei mesede egingo dien akordio on bat ehuntzeko. Gazteen emantzipazio-adina aurreratzea lotuta dago gazteen aukerekin, euskal gizartea gaztetzearekin eta belaunaldi arteko eta belaunaldi barruko kohesioarekin. Herrialde-helburu bat da, eta lehen mailako lehentasun bat. Merezi du ahalik eta adostasun zabalena bilatzen saiatzea. Lankidetza eraikitzaile eta propositiboan parte hartzera gonbidatzen zaitut, Saez de Egilaz andrea, Euskadiren orainaldirako eta etorkizunerako hain garrantzitsua den gai honetan adostasun hau eraikitzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23738
12
121
02.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 'soilik bai da baietz' legeari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakaria, sailburuak. 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzkoa "soilik bai da baietz" izenaz ezagutzen dena, aplikatzeak oso ondorio kaltegarriak eragiten dizkie generoindarkeriaren biktimei; aitzitik, ondorio zitalak eragiten dizkie. Orain arte, 43 erasotzailek jaso dute zentzugabeko lege hori aplikatzearen onura, zigorren 38 berrikuspenekin, aurretik ezarri zitzaizkien zigorren berrikuspenarekin, eta hizpide dugun legea indarrean sartu eta gero emandako hiru epaitan. Beraz, lehendakari jauna, hor ditugu "soilik bai" legearen lehen ondorioak, baita, arestian nioen bezala, Euskadin ere: Bizkaian egiteke daude berrogeita hamar bat ofiziozko berrikuspen; bortxatzaile bati ezarritako zigorraren lehen berrikuspena, zigorra lau urte eta erditik hiru urte eta erdira jaistea erakarri duena; eta baita Getarian 2018an adingabe bat erasan zuenari "bai da bai" legea aplikatzen zaion lehen aldia ere. Hauxe da daukagun agertokia, lehendakari jauna. Berriki adierazi duzu premiazkoa dela "soilik bai" legea erreformatzea, eta lege horren aplikazioak sortzen dituen nahi gabeko arazoak eragozteko konponbidea bilatzea. Gaineratu zenuen nahi gabekoak zirela sortu diren arazoak, begien bistakoa delako gizarte osoak partekatzen duen helburu baten kontrako norabidean doazela. Inork nahi ez dituen erabakiak eragoztea da premiazkoena. Horregatik galdetzen dizugu, lehendakari jauna, gaur −osoko bilkuran, euskal herritar guztiak ordezkatuta gauden Legebiltzar honetan− aukera izan dezazun, emakumeentzat −baita euskal emakumeentzat ere− hain ondorio larriak izan dituen eta edukitzen ari den legea baloratzeko, kontuan hartuta, gainera, zuen alderdiak Diputatuen Kongresuan onetsi egin zuela hura.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23739
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 'soilik bai da baietz' legeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, Garrido andrea. Lehenik eta behin, eta uste dut horixe dela garrantzitsuena, positiboki baloratzen dut lege horren oinarrian datzan espiritua. Parlamentuaren babes zabalarekin onetsitako legea da; eta, gainera, onespen horrek gizartean biziro zabalduta dagoen eskaerari erantzuten dio, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizimodu baten aldeko babes gero eta handiagoa islatzen du. Eta laguntza hori erakunde publikoetan, politikoetan, elkarteetan eta gizartekoetan egiaztatzen da. Y segundo. Bai, egia da lege horren aplikazioan nahi gabeko ondorio nabarmen batzuk gertatu direla, eta egoera horri lehenbailehen irtenbide bat bilatzearen alde egin dut jendaurrean. Irtenbide horren oinarria, batez ere, legearen helburua bermatzea da: emakumeei babes handiagoa eskaintzea. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23740
12
121
02.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 'soilik bai da baietz' legeari buruz
Bai, lehendakari jauna, baina lege bat ezin da zatika baloratu. Eta oso ondorio kaltegarriak edukitzen ari da lege hori, oso larriak eta kaltegarriak emakumeentzat, baita euskal emakumeentzat ere. Aitor Esteban zure alderdikideak esan zuen Diputatuen Kongresuan zerbait egin behar zela, lege horren helburua gertatzen ari denaren kontrakoa zelako. Zigorrak murriztu ahal izatea eragozteko xedapen iragankor bat txertatzeko adinako zuhurtasuna eduki beharko zatekeela. Paradoxa da, haatik, lehendakari jauna, zuen alderdiak, zu alderdikide zaituen Euzko Alderdi Jeltzaleak, babesa eman ziola lege horri, Diputatuen Kongresuan emandako botoekin. Zuen alderdiak −zure alderdiak, esaten dizudan bezala−, Diputatuen Kongresuan, lagundu egin du lege hori eta haren ondorio negargarriak, emakumeentzat −baita euskal emakumeentzat ere− deitoragarriak diren ondorio horiek egitate bihur daitezen. Izan ere, Diputatuen Kongresuan lege horretaz arduratu zen bozeramaileak adierazi zuen lege hori ez zela prostituzioari buruz eztabaidatzeko lege bat, baizik eta emakumeek behar duten justizia-eskaera sozial bati erantzun legegile eta politiko bat emateko zela. Bada eskerrak, izan ere, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei sortu dien egoera, hain zuzen ere, Alderdi Popularrak behintzat nahi ez zuen egoera izan da; eta horregatik ohartarazi zuen hark lege hau martxan jartzeak eta indarrean jartzeko aukerak zekartzan ondorioez, eta gertatu ere halaxe gertatu da. Begira, hau ez da serioa. Onartuko didazu konponbidea ez datorrela Patxi López lehendakari ohiaren hitzen ildotik ere, esan ere esan zuenean gauzak aldatzen ez badira… Ez jakinda ere, norbaitek irakaspen txiki bat eman beharko lioke zigor-legeria arautzen duen printzipioari buruz, hau da, zigor-legeen atzeraeraginik ezari buruz. Ulertuko duzu Alderdi Popularrak eskatu izana lehenbailehen alda dadila hori, barkamena eska dadila, eta ministro bat kargugabetu dezatela, jakina, guretzat Gobernu bateko kide izateko −bertan egiten, desegiten eta esaten duenagatik− ez baita duina. Baina okerrena zera da, zuen alderdiak Gobernu hori babesten jarraitzen duela, burugabekeria, gainbehera aske eta alderraian dagoen Gobernu hori, zuen botoekin era horretako legeak onesten dituena.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23741
12
121
02.12.2022
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (URKULLU RENTERIA)
EA-NV
Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 'soilik bai da baietz' legeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Garrido andrea, berriz diot positiboki baloratzen dudala lege horren oinarrian datzan espiritua. Lege hori, berriro esango dut, babes parlamentario handiarekin onetsi zen Diputatuen Kongresuan. Eta berriro diot jendaurrean egin dudala sortu den egoerari lehenbailehen konponbidea bilatzearen aldeko deia. Irtenbide horren oinarriak, berriz diot, izan behar du legearen helburua bermatzea, hau da, emakumeei babes handiagoa eskaintzea. Eta esan ere esaten dut irtenbide hori doktrinaren bateratzearen bidez −esan dizudan bezala −, legearen aldaketaren bitartez edo bien ala bien bidez bilatu behar dela. Hala esan dut. Epe motzean, adierazi dut beharrezkoa dela jurisdikzio-organoek interpretazio bakarraren hautua egin dezatela berehala. Epe ertainean, legea eta nahi ez diren ondorioak arretaz aztertu behar dira, behar izanez gero, halakoak aldatu ahal izateko. Epe luzean, guri dagokigu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin lanean jarraitzea, genero-ikuspegia duen prestakuntza etengabe hobetzeko. Epe motzean, ertainean, epe luzean, jarraitu behar dugu batzen gaituen −batzen gaituela uste dudan− helburuari laguntzen: berdintasunean aurrera egitea eta emakumeei babes hobea eta handiagoa bermatzea. Garrantzitsuena da legea gero eta eskaera sozial handiagoaren isla dela, eta bat datorrela Istanbulgo Hitzarmenarekin; eta emakumeen adostasuna jartzen duela erdigunean; hartara, baimenik gabeko sexu-jokabide oro erasotzat hartu behar da. Espainiako Auzitegi Gorenak legea urriaren 7an indarrean sartu zenetik lehen aldiz interpretatu duenean, honako hau adierazi du: "Sexu Askatasunaren Berme Osorako Lege Organikoa auzipetuaren mesedetan aplikatu ahal izango da, orain zigor txikiagoa ezartzea dagokion kasuetan". Espainiako Auzitegi Gorenak dio hori. Hala ere, ñabardura bat egiten du: "Arau berriaren aplikazioa kasu bakoitza aztertuz egin behar da, eta ez modu orokorrean, bai epaiketa zain dauden auzietan, bai apelazio- eta kasazio-errekurtsoetan, bai betearazpenprozeduretan". Garrido andrea, garrantzitsuena zera da, haren aplikazio praktikoak erasotzaileei mesede egin badie edo mesede egin badiezaieke, hori ahalbidetzen duten alderdiak berrikusi egin beharko direla. Segurtasun juridikorik eza sortzen badu eta distortsioak badaude, berrikusi egin beharko da. Bi ekimenak beharrezkoak eta bateragarriak dira. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak aktibatuta mantentzen ditu arretarako ekipoak eta zerbitzuak, biktima guztiei lasaitasuna eta laguntza eskaintzen saiatzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23742
12
121
02.12.2022
GORDILLO PÉREZ
PV-ETP
Interpelazioa, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadin diharduten segurtasunindarrak eta -kidegoak koordinatzeko neurriei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburuok. Erkoreka jauna. Gure garai hauetako segurtasunaren erronkak benetan handiak dira, modu tolesgabean kalifikatzearren. Nazioz gaindiko jarduleen agerpena, teknologia berriak, baita globalizazioa bera ere, hori guztia aukera da; baina, begien bistakoa denez, arriskuak ere erakar ditzakete horiek, herritarren askatasunen eta eskubideen erabilpen askea bermatuko duen segurtasun-sistemarik edo mekanismorik ez badugu. Nik uste dut diagnostiko hori partekatu dezakegula; eta hain zuzen, egin ere funtsean egiten dugula iruditzen zait, zure sailak prestatzen duen dokumentazioaren eta guk egiten dizkiogun galderen, interpelazioen eta abarren arabera. Kontua da guk, Euskadin zehazki, gero eta polizia espezializatuagoa behar dugula, langiletan nahiz materialetan gero eta baliabide gehiago izango dituena eta, hirugarrenik, gainerako segurtasun-indar eta -kidegoekin ondo koordinatua. Lehenengo puntuari dagokionez, espezializazioa. Egia esan, azkenaldian entzuten ari gara, akademian, Arkautin eta abarretan, antza denez gertatzen ari direla egoera batzuk ez direnak oso eraikitzaileak, eta hautaketa-prozesuak onbideratzen saiatu beharko dugula. Baina Azpiazu jaunak fiskalitateari buruz esango lukeen bezala, ez da hori gaur tokatzen. Bigarrenik, giza baliabide eta baliabide material hobez zuzkitutako polizia. Bada, iruditzen zait guk partekatu dezakegun zerbait dela hori ere, teorian behintzat. Kontua da giza baliabideak… Aurretiaz ezagutzen genuen datu bati erreferentzia egiten dion albiste batekin gosaldu dugu gaur goizean, alegia, bostehun bat ertzain −550 ertzain− galduko ditugula gure kidegoan datozen lau urte hauetan. Aspalditik ez gara iristen 8.000 ertzainen mugaraino, eta zuzendu beharreko zerbait da hori. Baina hori ere ez da gaur tokatzen. Baliabide materialei dagokienez, bada, aizu, ertzainen kexek eta geuk egiaztatu ahal izan dugunak adierazten dute gai horretan ere baliabideak inbertitu behar direla. Baina hori ere ez da tokatzen. Zer da gaur tokatzen dena? Poliziaren koordinazioa, Polizia erakunde bezala, benetan, gainerako segurtasun-indar eta -kidegoekin ondo koordinatuta aritzea. Gogoratuko duzu legegintzaldiaren hasieran galdetu nizula gai horri buruz, kasu hartan galderena zen formatu batean. Orduko hartan esan zenidan, tira, agian galdera bat ez zela formaturik egokiena, horrek garapen gehixeago eskatzen omen zuelako, denbora pixka bat gehiago. Horregatik egin dizugu gaur interpelazio hau, hain zuzen ere, nire ustez, zentzuzko denbora ematen duelako zuk gure Polizia gainerako segurtasun-indar eta -kidegoekin koordinatzeari buruzko elementuak xehe aletu ahal ditzazun. Iruditzen zait zeu ere bat etor zintezkeela nirekin irizten segurtasunaren alorrean oso garrantzitsua dela koordinazio instituzional, legal eta operatibo jasoa izatea. Iruditzen zait Erkoreka jauna, Legebiltzar honetan egin dituzun agerraldi guztietan, eta nik hartarako aukera izan dudan guztietan, gai horri buruz galdetu dizudala. Zuk beti legeriari buruzko aipamen orokorrak egiten dizkidazu. Egia esan, Poliziari buruzko gure legeak, Euskadiko Poliziari buruzko Legeak, seigarren artikuluan, bost aldiz aipatzen du koordinazio hitza. Barne-mailako koordinazioa da gehienbat. Zeuk dakizun bezala, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoak du segurtasunindar eta -kidegoen arteko koordinazioari buruzko berariazko titulu bat. Nolanahi ere, gaur egun, eta barnekoordinazioa alde batera utzita, argi baitago horrek −barne-koordinazioak, batez ere, Euskadiko udalerrietan jarduten duten udaltzaingoekin− kezkatzen duela zuen saila, egia esan, Polizia Nazionalarekiko eta Guardia Zibilarekiko koordinazioari dagokionez, egiazki, esango nuke soilik direla egiten informazio-eskaerak eta informaziotrukeak, eta beste ezer gutxi. Jakin nahiko nukeena da: zer neurri espezifiko? Zertan gauzatzen da? Ba al dago talde operatibo bateraturik, adibidez? Zertan datza kasu honetan Barne Ministerioaren mendekoak diren segurtasunindar eta -kidegoekiko lankidetza hori? Edonork, zeuk ere −IVAPeko zuzendaria izan baitzara, Gorteetan diputatua izan baitzara, eta gainera, Administrazio Publikoen baliokidea den Gobernantza Saileko sailburua ere izan baitzara− jakin, badakizu gehien errepikatzen eta identifikatzen den arazoetako batek zerikusia duela administrazioen arteko koordinazio- eta lankidetza-mekanismo eraginkorrik ez edukitzearekin. Segurtasunaren kasuan, ederki dakizun bezala, bereziki garrantzitsuak dira koordinazioa eta lankidetza. Ni bereziki kezkatzen nau, azkenean, herritarrek nozitu behar izatea gai horretan diseinu txar batekin, lankidetza-mekanismoak gaizki gauzatuta aritzea. Horregatik nahiago dut prebentziozko ikuspegia, batez ere alor horretan. Eta, horregatik, Erkoreka jauna, iruditzen zait koordinazio falta dagoela; eta uste dut puntu asko daudela, hobetzeko tarte handia dagoela gai horretan; eta zuen sailak ekimen asko burutu ditzakeela. Horregatik, gaur, benetan, entzutera etorri natzaizu, eta gustatuko litzaidake zuk gai horri buruzko argibideak ematea guri. Horregatik aurkeztu dizut interpelazio hau: zein helburu ditu zuen Gobernuak Euskadin diharduten segurtasun-indar eta -kidegoen arteko koordinazio-neurriak garatu eta ezartzeari dagokionez? Eta Ertzaintzak, batez ere Ertzaintzak, Polizia Nazionalarekin, Guardia Zibilarekin eta, galderaren batean erantzun didazun bezala, baita Aduanako zaintzarekin ere. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23743
12
121
02.12.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Interpelazioa, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadin diharduten segurtasunindarrak eta -kidegoak koordinatzeko neurriei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Gordillo jauna, zure hitzaldiaren hasieran adierazi duzun bezala, zure ekimenaren izena "iragarritako interpelazio baten kronika" izan daiteke. Data ere emango dizudalako: 2020ko azaroaren 13an aurkeztu zenuen gai horri buruzko galdera bat, hain zuzen ere, kontroleko osoko bilkura batean; eta gaurko saiorako ekarri duzun interpelazioari eman diozun formulazio ia berberarekin. Orduan, nik ohartarazi nizun, hain zuzen ere, osoko bilkurako ahozko galdera baten esparruan ezinezkoa dela edukiak gutxieneko funts batekin, gutxieneko zorroztasun batekin xehatzea. Eta orduan iragarri zenidan: "Bueno, orduan interpelazio bat aurkeztuko dut". Bi urte geroago, azkenean aurkeztu da interpelazioa. Ez dut bi urteren erreferentzia hori maiseatzeko arrazoi modura erabili nahi; izan ere, egia da gai hori planteatzen duzula Ganbera honetan hitza hartzeko aukera duzun guztietan edo ia guztietan, dela osoko bilkuran, dela batzordean; eta inolako zalantzarik gabe interesatzen zaizun gaia dela, Ganberan gertatzen diren eztabaidetan zenbateko intentsitatearekin planteatzen duzun kontuan hartuta. Arretaz irakurri dut interpelazioa egiteko erabili duzun idazkia eta, haren laburtasuna gorabehera −testu motza delako, egiazki, planteatzen duzun interpelazioaren tasunerako−, iruditu zait zenbait konnotazio hautematen ditudala, nire ustez zehaztea komeni direnak, edo, gutxienez, aldez aurretik zehaztu beharrekoak. Ea, lehendabizi, Eusko Jaurlaritzak koordinazioneurriak lantzeko eta ezartzeko dituen asmoei buruzko interpelazioa planteatzen duzu zuk. Badirudi ideia hau transmititzen duzula: eraiki beharreko orube huts bati buruz ari gara, guztia dago eraikitzeko, eta zuk Eusko Jaurlaritzari galdetzen diozu orube huts horren inguruan duen eraikuntza-proiektua zein den. Lehenik eta behin, egiaztatu behar da orubea ez dagoela hutsik: orubea eraikita dago, eta oparo eraikita, gainera, esango nuke; are gehiago, esango nuke nahiko eraikin sendoak dauzkala. Hau da, koordinazioa ez da etorkizuneko proiektu bat, polizien arteko koordinazioa ez da plan bat diseinatu eta abian jarri behar duen desideratum bat: eguneroko errealitatea izaten ari da, bai EAEko Polizia osatzen duten polizien artean −Ganbera honek onetsi duen legeriak EAEko Polizia izenpean definitzen duena−, baita Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoei dagokienez ere, horretarako aurreikusitako tresna eta baliabideen bitartez. Bigarrenik, neurriez egiten duzu galdera. Neurriak garatzeko eta ezartzeko Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz hitz egiten duzu. Nik hausnarketa pixka bat egin dut esamolde horren egokitasunari buruz, eta konturatu naiz koordinazioaren alorrean planifikatu ezin diren gauza bakarrak neurriak direla; beharren arabera, sortzen diren egoeren arabera hartzen direlako neurriak. Bai esan daitekeela aldez aurretik erakunde-arkitektura egokia eraiki behar dela koordinazioa eraginkorra izan dadin, nahitaez koordinatuta erantzun beharreko egoerak eta gorabeherak gertatzen direnerako. Hori planifika daiteke, aurreikus daiteke. Eta, gainera, egitura instituzional hori, arkitektura instituzional hori, edukiz hornitzeko borondaterik dagoen ala ez ere aurreratu daiteke. Izan ere, litekeena da…, eduki eraginkorra emateko inolako borondaterik gabe sortzea erakundearkitektura, eta, beraz, hor dagoen gauza apaingarri bat izatea; legerian aurreikusten dena, harrotasun handiagoz edo txikiagoz erakuts daitekeena, baina funtzionaltasunik ez duena, egiaz ez baitago edukiz hornitzeko eta benetako eraginkortasuna emateko borondaterik. Nire ustez, nola esparru batean hala bestean, bai erakunde-arkitekturari dagokionez, baita borondateari dagokionez ere, oso egoera onean gaude, oso egoera onean. Iruditzen zait behin baino gehiagotan adierazi dudala Ganbera honetan nire erabateko sintonia 2020-2025 aldiko Segurtasunerako Europako Estrategiak egiten dituen deiekin polizien arteko koordinazio-mekanismoak antolatzeko beharra aldarrikatuz, segurtasunaren alorrean eraginkortasuna bermatzeko ezinbesteko neurria delako. Ni erabat ados nago horrekin eta, bide batez, baliabide guztia edukiz hornitzen saiatzen naiz, koordinazio hori egikaritzeko dagoen tresneria instituzional guzti-guztia hornitzen. Beraz, borondatea, egon, badago, eta arkitektura instituzionala ere badago. Zein da erakunde-arkitektura hori? Zein dira eskueran ditugun tresnak eta foroak, legediak segurtasuna bermatu ahal izateko polizien arteko koordinaziorako egiten duen deia egikaritzeko xedatzen eta ezartzen dituenak? Horretan, argi eta garbi bereizi behar dira bi eremu. Ganbera honek onetsitako legediak EAEko Polizia dela deritzonari buruzko esparrua da bat, eta Ertzaintzak, alde batetik, eta udaltzaingoen kidego eta zerbitzuek, bestetik, osatzen dute hori. Batzuek eta besteek EAEko Polizia deritzona osatzen dute. Hori esparru bat da. Zalantzarik gabe, beste esparruan ez bezalako eran egikaritzen da koordinazioa hor. Beste esparrua da Estatuko segurtasun-kidego eta -indarrekin koordinatzeko egon daitezkeen edo artikulatu daitezkeen mekanismoena. Zer esan dezakegu lehenengo eremuari buruz? 2019ko Polizia Legeaz hitz egin duzu zuk −2019koa baita haren azken erreforma−, eta ondoren, 1986ko lege organikora igorri nauzu. Ez dakit aintzat hartu ote duzuen 86ko lege organiko horrek xedapen gehigarri bat duela, haren aplikagarritasuna Euskadin oso mugatua dela dioena: printzipioetara mugatzen da hertsiki, haren printzipioetara. Baina udaltzaingoekiko koordinazioari dagokionez, badago Ganbera honek 2012an onetsi zuen lege bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko Legea, hainbat mekanismo ezartzen dituena Ertzaintzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko udalerrietan eratutako udaltzaingoen kidego eta zerbitzuen arteko jarduera koordinatua bermatu ahal izateko. Orduz geroztik, batzuek eta besteek, udaltzaingoek eta Ertzaintzak, segurtasun publikoko sistema bera osatzen dute, sistema berbera. Sistema berbera, printzipio orokorrak erkide dituena; eta, hain zuzen ere, berriro diot, Ganbera honek onetsitako legean bertan dago jasota printzipio orokorren zerrenda luze-zabala, eta jarraibide orokor batzuk, batzuek eta besteek ere erkide dituztenak. Gainera, duela hiru urtetik hona, lege horretako aurreikuspenak aplikatuz halaber, begira, deialdi bateratuetan −deialdi bateratuetan− hautatzen dira batzuk eta besteak; eta gainera, akademia berberean prestatzen dira ikastaro berean, udaltzaingoen eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalan sartzeko. Begira norainoko oinarriak ari diren jartzen koordinazioa eraginkorra izan dadin! Hautaketa bateratua da, prestakuntza bateratua da, partekatua da −eta, beraz, printzipioz, ondorio guztietarako jarduketa koordinatua izan dadin oinarriak−, bakoitzak bere polizia-kidegoaren oinarrizko eskaletan berbera da, hizkera berbera da, irizpideak berberak dira, tresna berbera da, ekintza polizialari buruzko kontzepzioa berbera da. Esango nuke lan handia egiten ari garela alor horretan maila goreneko jardun koordinatua bermatzeko. Baina, gainera, hainbat foro eta tresna eratu dira koordinazio hori bermatzeko eta areagotzeko. Alde batetik, biek ala biek, batzuek zein besteek, une honetan polizia-jardunerako ezinbestekoak diren zenbait tresna partekatzen dituzte: azpiegitura teknologikoak; komunikazio-sistema −Enbor-Tetra sistema− berbera da, partekatu egiten dute; polizialanaren datu-baseak ere partekatu egiten dira. Hara, norainokoa… Eta, gainera, estrategia espezifikoak daude datu-baseekin; esate baterako, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko emakume askok duten egoeraren kalteberatasunari buruzko informazioa, Ertzaintzak eta udaltzaingoek partekatzen dutena. Beraz, oinarrizko prestakuntza horretaz gain, errekrutamendu erkide eta bateratu hori koordinatzeko tresna ugari daude. Gainera, mintzalekuak ere badaude; Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea badago, eta aldian-aldian biltzen da koordinazio hori ziurtatzeko; koordinazio-batzordeak badaude tokian tokiko ertzain-etxeko ordezkariak elkartzen dituztenak beren barrutiko udalerrietako udalekin; eta gutxienez urtean behin biltzen dira, baina normalean, maizago ere bai. Eta gero, gainera, lankidetza-dinamika hori egituratzen duten hitzarmen ugari daude. 69 udalekin sinatuta dagoen esparru-hitzarmen orokorra da: udal eta udaltzain horiekiko lankidetza-esparrua definitzen duen esparru orokorra. Eta, gero, hitzarmen espezifikoak daude Ertzaintzaren azpiegiturak tokikorporazioen edo udaltzaingoen zerbitzura erabiltzeari buruz. Estatuko segurtasun-kidego eta -indarren esparruan, logikoa denez, ezinbestean, Segurtasun Batzordeak izan behar du abiapuntua; zenbait urtez geldirik egon ondoren, duela gutxi bilera bat egin du materialak eguneratzeko eta koordinaziorako kondizioak finkatzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23744
12
121
02.12.2022
GORDILLO PÉREZ
PV-ETP
Interpelazioa, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadin diharduten segurtasunindarrak eta -kidegoak koordinatzeko neurriei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, iragarritako interpelazio baten kronika izan bada nik egin dizudan interpelazioa −argi baino argiago dago prestatzeko denbora izan duzula−, ez dakit… Begien bistako zerbait badago zuk ematen dituzun erantzunetan −ez dakit nobelan Santiago Nasarri emango litzaizkiokeenak ote diren−, baina batek zerikusia du zure erantzun guztiak beti hasten direla, jakinarazten dizut, labur-labur, baina datu labur batzuk jakinarazten dizkiguzu. Eta besteak zerikusia du kezkatzen zaituen eta arduratzen zaituen zerbait dela barne-koordinazioa ohartzearekin. Izan ere, zure lehen hitzaldian erabili duzun denbora guztia −azken zazpi segundoak izan ezik− barnekoordinazioaz hitz egiten aritu zatzaizkigu. Baina nik, batik bat, kanpo-koordinazioaz galdetu dizut; Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin zerikusia duen koordinazioaz ari nintzaizun ni. Eta iruditzen zait koordinazio falta endemikoa dagoela horretan, Erkoreka jauna. Eta, gainera, esango nuke hobetzeko tarte handia dagoela, hobetzeko tarte handi baino handiagoa. Esaten ari natzaizunaren adibide bat jarriko dizut: ospetsuak diren −tira, alor operatiboan ospetsuak dira− ikerketa-lantalde bateratuak. Segurtasun-kidego desberdinen partaidetza duten lantalde bateratuak dira. Galdetu diezaiokegun edozein arduradun operatibok ezin hobeto azalduko liguke. Hori asko gertatzen da, adibidez, Katalunian: Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin batera, akordio operatibo bat adosten dute eta dokumentu bat sinatzen dute, gainera; eta hortik aurrera, beraz, operazio bat egiten da; eta operazio horretan, atzerritartasunarekin zerikusia duten eskumenak egon daitezke −Polizia Nazionalarenak direnak−narkotrafikoarekin zerikusia duten gorabeherak ere izan daitezke; eta nire ustez, lankidetza oso baliagarria izaten da. Katalunian −nire datuen arabera− egin ere hamar ikerketa-lantalde bateratu inguru egin dira, edo hamar bat ikerketa-lantalde bateratu egitera heldu omen dira urtean. Euskadin, egia esan, ez dakit ziur. Zergatik ez dakidan ziur? Hain zuzen ere nik galdera bat egin nizulako duela hilabete batzuk, eta galdetu nizun zenbat ikerketa-lantalde bateratu osatzen zituzten Ertzaintzak eta gainerako polizia-indarrek; eta orduan zuk, Erkoreka jauna, modu generiko samarrean erantzun zenidan −jakinarazi zenidan, hobeto esanda− ikerketa bateratuak badaudela −iruditzen zait zuk, ikerketa bateratuak diozunean, informazioa partekatzeaz ari zarela, ezta?−; eta esan ere esan zenidan 33 bateratu ere bazeudela; 33 ere bazirela Ertzaintzak Polizia Nazionalarekin, Ertzaintzak Guardia Zibilarekin eta Ertzaintzak Aduanetako zaintzarekin egindakoak batuz. Jakina, orduan nik hemen galdetzen dudana da… Datuak harritu egin ninduenez, zer egin nuen orduan? Bada, Madrilgo diputatu baten bitartez, Fanjul andrearen bitartez, galdetu nion Barnearazoetako ministroari, Marlaska jaunari, bere ikuspuntutik esan zezan… Galdera bera egin nuen: galderaren testu bera erregistratu nuen zuretzat eta Marlaska jaunarentzat. Eta zer erantzun zidan Marlaskak? Bat ere ezetz, ezta bakarra ere. Iruditzen al zaizu benetako koordinazioaz hitz egin dezakegula Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hizkera bera erabiltzen ez dutenean? Hau da, nik galdera bera egin diet Segurtasuneko sailburuari eta Barne-arazoetako ministroari, eta erantzuna guztiz desberdina da, guztiz desberdina. Batek esan du bakarra ere ezetz −egia da lege-gai bati eta abarri buruz hitz egiten ari garela, agian nazioarteko politikekin eta halakoekin zerikusia duten gaiei buruz−, eta besteak esan dit 33 daudela. Koordinazioa ote da hori? Horregatik, iruditzen zait gai batzuk, neurri batzuk har daitezkeela. Eta nire ustez har daitekeen lehen neurria, segurtasunaren alorrean, hizkera berbera erabiltzea da. Uste dut oso eraikitzailea izango litzatekeela; eta iruditzen zait batez ere oso praktikoa izango litzatekeela, batez ere oso praktikoa. Izan ere, zein baliagarria izango litzatekeen eta zein emankorra izango litzatekeen krimen antolatuaren aurkako borrokan batez ere, naziotasun atzerritarra duten pertsonak ere tartean daudenean, DSBEren iruzurretan edo biktima izan daitezkeenak identifikatzeko sare sozialak erabiltzen diren kasuetan, agian azkarrago ibil gintezke eta kasuak ahalik eta azkarren ebatzi, ezta? Nik uste dut nahiko baliagarria izango litzatekeela, batez ere, Erkoreka jauna, segurtasuna ezin delako konpartimentuetan zatikatu. Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin lankidetzan aritzeko errezeloa ikusten dut nik zuen sailean; eta ez dut ulertzen zergatik, ez dut ulertzen zergatik. Eta horixe izan da, hain zuzen ere, lehendabiziko gaietako bat: ikuspegi operatibo batetik, Poliziak, Barne Ministerioak eta gure sailak −eta ohartuko zara "gure sailak" esaten dizudala− ez dutela hizkera berbera erabiltzen. Beraz, esango nuke hemen, Erkoreka jauna, nik ez dakit hori zuk epe luzeko neurri edo plangintza modura har dezakezun, baina, aizu, benetan hobetu dezakegula iruditzen zaidan zerbaiten edo leku baten adibide bat eman dizut. Hala izatea espero dut. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23745
12
121
02.12.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Interpelazioa, Luis Ignacio Gordillo Pérez Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadin diharduten segurtasunindarrak eta -kidegoak koordinatzeko neurriei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Gordillo jauna, ez didazu galdetu Guardia Zibilaz eta Polizia Nazionalaz. Azaroaren 13an, zure galderan, bai egin zenuela beren-beregi erreferentzia bat, berariazko aipamen bat egin zenuen, batik bat, kolektibo horiei buruz. Berrikus ezazu zeure galdera: Euskadiko lurralde-esparruan diharduten segurtasunkidego eta -indarrei buruz hitz egiten duzu. Horretaz ari zara. Jakina, nik −bai inozoa ni− uste nuen euskal legebiltzarkide bat, batez ere, Eusko Legebiltzarrak berak arautzen duen koordinazioaz interesatuko zela. Zeren badago Legebiltzar honetatik bertatik sustatu den erregulazio bat; 2012ko lege bat dago, funtsean Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko koordinazioaz arduratzen dena. Baina oraintxe jabetu naiz ezetz, ez, udaltzaingoak ez zaizkizula interesatzen zuri; Guardia Zibila eta Polizia Nazionala interesatzen zaizkizu. Bueno, banuen susmoa zure kontua hor nonbaitetik zihoala, udaltzaingoak ez zaizkizula interesatzen eta besterik zela nahi zenuena. Begira, Segurtasun Batzordea ez da organo bakuna. Segurtasun Batzordeak, gainera, arkitektura instituzional osagarria du, Zoido ministroarekin adostua eta Segurtasun Batzordearen 2017ko ekainaren 17ko akordio batean jasoa −iruditzen zait ez diozula muzin egingo horri; Zoido ministroarena da−; bertan, funtzionamendurako organo eta foro osagarriak jasotzen dira, polizien, Estatuko segurtasunkidego eta -indarren eta Ertzaintzaren koordinazioa bermatzeko, hiru mailatan: maila estrategikoan, operatiboan eta azpibatzordeetan. Maila estrategikoan Koordinazio Batzorde Iraunkorra dago. Azken bilkura 2021eko maiatzean egin zuen. Gero, maila operazionala dago −kasuan kasuko koordinazio-zuzendarien esanera dagoena−, Koordinazio Operatiboko Batzorde Teknikoa, 2017tik zazpi aldiz bildu dena, eta hurrengo bilera abenduaren 15ean duena, datorren abenduaren 15ean; eta berehala da hori. Ikus ezazu nolako funtzionamendua dagoen. Eta gero hiru azpibatzorde daude: bata judiziala, bestea informaziokoa eta bestea koordinazio operatibokoa. Judizialak hamar bilera egin ditu −bi aurten, aurten bertan bi−; informatiboa ere hamar aldiz bildu da −bi aldiz aurten−; eta koordinazio operatibokoa, zazpi aldiz −behin, aurten−. Irudipena dut zuk uste duzula lantalde bateraturik ez badago koordinaziorik ez dagoela. Hau da, lantalde bateraturik ez badago, nik esan diezazukedan edozer foroei buruz, bilera operatiboei buruz, kontaktuei buruz, tresnak partekatzeari buruz, informazioa partekatzeari buruz, hain garrantzitsuak diren tresna bateratuak −adibidez, Schengeni buruzko informazioa jasotzen dutenak; CITCOri buruzkoak; azpiegitura kritikoei buruzkoak− partekatzeari buruz, horrek guztiak ez duela axola, lantalde bateratuak behar direla. Lantalde bateratuak egin behar direnean eratzen dira, badago halakoak egiteko aukera, aurreikuspena badago. Baina ez iezadazu esan lantalde bateratuak planifikatu behar direnik eta nik hemen adierazi behar dizkizudala lantalde bateratuak sortzeko asmoak. Ez dakit zer galdetu zenion ministroari, galdera bera ote zen ala ez, edo ñabardurak dituen edo hemen egiten ez diren gogoetak bazituen. Ez naiz horretan sartuko, baina ez dakit zehazki zer galdetu diozun ministroari. Esan diezazukedana da koordinazioa etengabeko errealitatea izaten ari dela. Interesatzen ez zaizun esparruari dagokionez, Ganbera honek arautzen duen esparruari dagokionez, esan daiteke koordinazio-ekosistema ia perfektua dela, zabala baino zabalagoa. Legebiltzarkide zaren heinean, zuri interesatzen ez zaizun esparruari dagokionez. Eta benetan interesatzen zaizun esparruari dagokionez, Legebiltzar honen eskumenekoa partzialki baino ez denari dagokionez, esparru horri dagokionez, arkitektura instituzionala ezin hobeto diseinatuta dagoela, eta funtzionatu egiten duela. Biltzen dira, hainbat erabaki hartzen dira maila guztietan, berriz diot −politikoan, estrategikoan, operatiboan−, eta azpibatzordeetan −eremu judizialean, informazioarenean eta lankidetza operatiboarenean−. Eta, jakina, operazio bateratuak badaude, bai horixe. Aurten bertan izan dute islarik prentsan. Operazio bateratuak egin dira. Oraintxe bertan…, uste dut ulertuko duzula horri dagokionez diskretua izan behar dudala, baina une honetan badaude operazio bateratuak, ikerketa bateratuak: eskala handiko droga-trafikoan, Guardia Zibilarekin eta Polizia Nazionalarekin, baita Aduanetako zaintzarekin ere, Aduanetako Poliziarekin ere; banketxeak ordezkatuz iruzurrezko SMS murgiltzaileen bidezko iruzurrari buruzko ikerketak badaude, Guardia Zibilarekin; etxeetan egindako lapurretetan espezializatutako erakunde kriminalez, Guardia Zibilarekin; iruzurrak, faltsifikazioak, dokumentuetan, eta intrusismo profesionala, Guardia Zibilarekin. Jakina, badaude ikerketa bateratuak; baina ez iezadazu esan lantalde bateraturik ez badago, ez dagoela koordinaziorik. Jakina, badago, existitzen da. Eta lantalde bateratuak arauan aurreikusita daude, eta Ertzaintzako teknikari espezialistek uste dutenean egokia dela lantalde bat sortzea, sortu egingo da −hala badagokio eta gai horretan jakitunak diren espezialistek hala gomendatzen badute−. Baina arkitektura bikaina da eta funtzionamendua positiboa izaten ari da. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23746
12
121
02.12.2022
MARTÍNEZ ZATÓN
EP-IU
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Bizkaiko metalaren arloko grebaren piketeen aurrean Ertzaintzak egindako ekintzei buruz
Erkoreka jauna, Bizkaiko metalgintzako 50 langile inguru greban daude, mobilizazioetan, 2021etik hitzarmena ez delako sinatzen eta patronalak sinadura hori blokeatzen duelako. Greba-eskubidea eskubidea da eta bermatu behar da. Askotan, gehiegitan, Ertzaintzaren gehiegikeriagatik oztopatzen da eskubide hau. Zer balorazio egiten duzu honen inguruan?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23747
12
121
02.12.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Bizkaiko metalaren arloko grebaren piketeen aurrean Ertzaintzak egindako ekintzei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Martínez jauna, beti bezala, Ertzaintzak arlo honetan eginbide, zeregin mugatua eta zehatza dauka, agindu batean jasota dagoena; zuk ondo ezagutzen duzun agindu batean, eskatu zenuelako aztertzea eta aztertzeko aukera izan zenuelako. Beraz, Ertzaintzaren jarduna ez da inoiz, eztabaida laboraletan posiziorik hartzekotan, batzuen ala besteen alde, baizik eta agindu horretan agertzen diren aginduak betetzea dela, besterik ez. Norbaitek bere eskubideak egikaritzean gehiegikeriaren bat egiten badu eta gainontzekoen eskubideak urratu ala oztopatu edota, bere kasuan, urrapen juridikoren batean inkurritu, orduan sartzen da bakar-bakarrik, gauzak bere horretan jartzeko. Besterik ez.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23748
12
121
02.12.2022
MARTÍNEZ ZATÓN
EP-IU
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Bizkaiko metalaren arloko grebaren piketeen aurrean Ertzaintzak egindako ekintzei buruz
Erkoreka jauna, lan-baldintzak hobetzearen eta enpresa horietan langileak sortzen ari diren aberastasunaren gizalegezko banaketa baten alde egiten da metalgintzako greba. Gobernuaren erantzuna, bitartekari izatetik urrun, errepresioa, errepresioa eta errepresioa izan da. Comisiones Obreras, LAB, ESK eta UGT sindikatuekin egon gara, eta piketeetan bertan ere egon gara. Eta langile baketsuen aurrean erantzuna jazarpena, jazarpena eta errepresioa, izan dela salatzea tokatzen da. Zuk diozulako: "Ertzaintzak greba-protokolo batean oinarritzen du bere jarduera". Zuk eman zenidan protokoloan al dator hori? Poliziaren jarrera hori langileen aurrean? Protokolo horretan al dago jarrera hori? Edo ondorio horiek ere protokolo horretan al daude? Langile baketsuen aurrean! Esango nuke zerbait ez badago protokoloan… beste aginduren bat egongo dela, edo ezagutzen ez ditugun beste agindu batzuk egongo direla lan-gatazken aurrean. Piketea mugitzen ari zenean eginda zeudelako argazki hauek, alde batetik bestera zihoanean; eta inolako hartu-emanik gabe hasi zen polizia errepresioan, beren eskubideak baliatzen ari ziren sindikalistei aurpegian eta bizkarrean kolpeak eta ostikoak ematen. Horiek dira azkenak, baina gogoraraziko dizut gatazka honetan bertan beste sindikalista bati sudurra hautsi ziotela, eta beste eraso batzuk ere izan direla. Eta erasoak egon dira; identifikazioak egon dira beldurtzeko asmoz; kalteak eta lesioak izan dira, esan bezala; langileak beldurtzea helburu duten zigor ekonomiko errepikatuak egon dira; atxiloketak egon dira; hedabideetako kazetarien erretentzioak egon dira; derrigortzeak egon dira: "zer, gaur ez al duzue kobratu nahi?", funtzionario publikoek botatako epitetoak; edo "nor ostia zarela uste duzu zuk?", funtzionario publikoek botatako epitetoak; edo grebabatzordeari bere lana egitea galarazi zaio. Zuk, bai, dokumentu hori aipatu duzu. Dokumentu horren, greba-protokolo horren azken orrialdean honako hau irakur daiteke −beste tatxoi batzuk ere badaudela ikusiko baituzu−: "jurisprudentziak greba-batzordeari lantokira sartzeko eskubidea ematen dio greba-egunetan". Askotan galarazi egin zaie enpresetara sartzea, enpresen barrura. Edo barruan daudenean, enpresa osoa bisitatzeko eskubidea dutenean, esaten da: "Ez, ez, horra ezingo zarete joan, enpresatik esan digutelako ezin duzuela joan". Eta protokolo horretan bertan esaten da lan-agintaritzak −ez enpresak− erabakitzen duela nora ezin den sartu. Beraz, piketea legez babestuta dago; legez babestuta dago grebarako eskubidea, informazioa emateko eta langile gehiago eta langile gehiago atxikitzeko eskubidea. Piketea hor dago langileen aldetik indarra lortzeko, negoziatzeko eta lan-baldintza duinak, soldata duinak lortzeko indarra izateko. Aberastasuna hura sortzen ari diren langileena delako, eta mozkin horiek ez direlako banatzen ari. Erkoreka jauna, gaur aukera duzu Ertzaintzak lan-gatazken aurrean darabilen jarrera errepresiboari uko egiteko −gu gaur hemen egiten ari garen bezala−. Askatasun sindikala berma dezazula eskatzen dizut. Halaber, grebarako eskubidea baliatzen dutenak beldurtzeko grebalariei zigorrak, isunak eta salaketak jartzeko estrategia bertan behera uzteko eskatzen dizut; argazkietako hau baino sibilinoagoa da estrategia hori, baina berdin-berdin kaltetzen ditu langileen ekonomiak. Eta Jaurlaritza honek jarduera aktiboa izan dezala aberastasuna birbanatzeko orduan, baita lan-gatazken esparruan ere. Toda nuestra solidaridad hoy, aquí, y también a todas y todos los trabajadores que en este momento están en Bilbao manifestándose. Adelante, y viva la lucha obrera. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23749
12
121
02.12.2022
LEHENENGO LEHENDAKARIORDE ETA SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (ERKOREKA GERVASIO)
EA-NV
Galdera, Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari egina, Bizkaiko metalaren arloko grebaren piketeen aurrean Ertzaintzak egindako ekintzei buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Martínez jauna, begira, gutxi gorabehera 13.800 kontzentrazio eta manifestazio inguru, oso izaera desberdinetakoak, jakinarazi eta egin dira orain arte aurtengo urtean Euskadin. Gehienek, 6.000 batek, lan-gatazkekin dute zerikusia. Haietako gehiengehienetan, Ertzaintzaren presentzia lekukotzakoa izan da, eta eskubidea askatasunez eta modu baketsuan gauzatu ahal izan dela bermatzeko bakarrik egon da bertan. Aste honetan izan direnetara mugatzen da zure galdera, eta ez aste honetan bertan izan diren guztietara −berriro diot, urtean zehar izan diren 6.000 horietatik−, baizik eta metalgintzaren grebarekin zerikusia dutenetara soil-soilik. Hori bai, ez dituzu hemen aipatu −badirudi ez zaizkizula batere interesatzen− mobilizazio horietan bertan enpresetan, partikularren ondasunetan, ondasun publikoetan, erretako edukiontzietan, hautsitako kristaletan, zulatutako ibilgailuetan eragin diren kalteak. Hori ez zaizu interesatzen. Ez zaizkizu, halaber ere, interesatzen piketeak lantokian sartzeko zuk diozunez duen eskubide hori, betiere Ertzaintzaren konpainiarekin, baliatu den kasuak −izan baitira halakoak−. Y se han producido casos. Eta kasu batzuetan piketeak esan du: "Bakarrik sartu nahi dut. Ertzaintzarekin batera bada, ezingo dut sartu". Askatasun osoz aukeratu dute ez sartzea. Baina batzuek baliatu dute aukera, egin ere egin dute, eta gero inolako eragozpenik gabe atera dira, informatzeko duten eskubidea, berriz diot, askatasunez eta modu baketsuan, erabili dutelako. Hortik aurrera, aurtengo urtean egoera honetan eta testuinguru honetan −baita aste honetan bertan ere− orain arte gertatu diren 6.000 mobilizazioetatik, berriro diot, piketeak barrualdean bisitatzeko eta informazio-lana modu baketsuan egiteko eskubide hori erabat baliatu duten kasuak ere izan direnean, kontatu dituzuenak bakarrik interesatzen zaizkizue zuei, hain zuzen liskarrekin eta Ertzaintzak indarra erabiltzearekin jazo diren gertakari oso bakan horiek. Lehen esan dudana berresango dut: gatazka horretan eta beste batzuetan −baina, bereziki, gatazka horretan− Ertzaintzak esku hartzeko duen esparrua ezagutzen duzun agindu horretan datza. Eta, hain zuzen ere, agindu horretan esaten da proportzionaltasunaren, beharraren eta egokitasunaren printzipioak errespetatuz, grebaeskubideak ontzat ematen ez dituen zenbait jarduera badirela, eta mugatu egin behar direla, eta eten egin behar direla. Hori da jartzen duena. Eta esparru horretantxe mugitu da Ertzaintza, beti mugitu ohi den bezala eta mugitu behar duen bezala. Orain, Ertzaintzaren jarduketak aginduan aurreikusitako mugak gainditu dituela egiaztatzen duen kasu zehatz, posible eta egiaztagarrien berri baduzu, jarduteko mekanismoak badituzu. Beste kasu batzuk ere izan dira. Duela hilabete asko gertatu zen bat aipatu didazu zuk, epaitegian auzibidean dagoena. Tira, auzitegian dago eta epaileak esango du hain zuzen Ertzaintzaren jarduketa zuzena izan zen ala ez. Baina kasu honetan, argazki batzuk erakutsi dizkidazu, eta ez dakit zehatz-mehatz zeri dagozkion. Ez naiz kasu partikular horretan sartuko. Ertzaintzaren jarduketak legearen mugen barruan eta zeuk ezagutzen duzun zerbitzu-agindu horren aurreikuspenak zorrotz betez egikaritu behar du; eta hala egikaritzen ari da kasu honetan ere. Gainerako guztiak greba-eskubidearen babesik ez duten jarduketak dira. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23750
12
121
02.12.2022
CASANOVA ALONSO
EH Bildu
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, Bizkaiko metal arloko lan-hitzarmena berritzeko prozesuan dagoen gatazkaren aurrean Jaurlaritzak duen jarrerari buruz
Eskerrik asko. Egun on guztioi. Egun on, Mendia andrea. Bizkaiko metal arloko lan-hitzarmena bada, segur aski, Euskal Herrian sinatzen den lan-hitzarmenik inportanteena, behintzat kuantitatiboki: 56.000 pertsona daude lan-hitzarmen horren eraginpean. Aurten, lan-hitzarmen hori berritzeko prozesua gogorra eta korapilatsua izaten ari da. Dagoeneko burutu dira 19 bilera aldeen artean, eta ez da posible izan akordio bat erdiestea −gure ustez, patronalaren utzikeriagatik−. Testuinguru horretan, langileek mobilizazio- eta greba-dinamika sendo eta gogor bati ekin diote, eta greba-jardunaldi ezberdinak eta mobilizazio ezberdinak burutu dira. Besteak beste, azkenak aste honetan izan dira, eta gaur bertan ere burutzen ari da Bilbon bertan manifa eta greba-eguna. Gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Bilbon manifestatzen ari diren langile guztiei, metalean lanhitzarmen duin baten alde. Eta bereziki gure elkartasuna adierazi nahi diegu azken egunetan Ertzaintzaren jarrera bortitza eta neurriz kanpokoa pairatu duten langileei. Lan-hitzarmen honen garrantzia ikusita −dimentsio kuantitatiboa eta baita ere kualitatiboa−, eta horren inguruan sortzen ari den giroaren inguruan, galdetzen dizugu hurrengoa: zer egiten ari da Jaurlaritza Bizkaiko metal arloan lan-hitzarmen duin bat erdiesten laguntzeko? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23751
12
121
02.12.2022
BIGARREN LEHENDAKARIORDE ETA LAN ETA ENPLEGUKO SAILBURUAK (MENDIA CUEVA)
SV-ES
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, Bizkaiko metal arloko lan-hitzarmena berritzeko prozesuan dagoen gatazkaren aurrean Jaurlaritzak duen jarrerari buruz
Zure baimenarekin, hemendik. Guk Gobernu bezala lagunduko dugu lagundu dezakegun moduan, eta alderdien negoziatzeko borondatea erabat errespetatuz. Hori da garrantzitsuena. Eta hori da, zuk dakizun moduan, negoziazio kolektiboaren oinarria. Eta gainera inplikazio osoz, hala eskatzen bada eta bi alderdiek onartzen badute. Hori da baldintza beharrezkoa, eta gaur egun ez dute oraindik eskatu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23752
12
121
02.12.2022
BIGARREN LEHENDAKARIORDE ETA LAN ETA ENPLEGUKO SAILBURUAK (MENDIA CUEVA)
SV-ES
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari egina, Bizkaiko metal arloko lan-hitzarmena berritzeko prozesuan dagoen gatazkaren aurrean Jaurlaritzak duen jarrerari buruz
Casanova jauna, badakizu, behin baino gehiagotan entzun didazulako −eta bestela, zeure taldekide Pazisekin hitz egin ezazu, antzeko gaiei buruz beste batzuetan harekin eztabaidatzeko aukera izan baitut−: sailak, beste ezeren gainetik, negoziazio kolektiboa errespetatu behar duela. Iruditzen zait Legebiltzar honetan askotan eta askotan eztabaidatu dela gai hori, akordio asko lortzeko, baita azkenaldian ere, balio izan duen funtsezko tresna delako; eta funtsezko tresna delako langileek beren interesak babestuta ikus ditzaten. Beraz, guretzat hori oinarrizko eta funtsezko eskubide bat da, askatasun sindikalaren osagaietakoa dena. Zuk ulertuko duzunez −eta askotan errepikatu dut Ganbera honetan bertan−, guk ez ditugu gainezkatuko Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarri dituen irizpideak, ezta haren 98. eta 154. hitzarmenak ere. Nik ulertzen dut zure kezka, Gobernuan dugun kezka bera delako. Baina, era berean, esango dizut Bizkaiko metalgintzaren gatazka eta Arabako edo Gipuzkoako metalgintzaren gatazka ez direla horren desberdinak; baina horrek ez du esan nahi irtenbide berberak izan behar dituztenik; gatazka berbera dela diot, bi aldeek sektoreko hitzarmen berri bat lortzeko nahitaez egin behar duten negoziazioa delako, horixe eskatzen baita eta horixe baita behar dena. Beraz, ez dago berritasunik, ez jada grebaren zergatietan baizik eta gatazkaren arrazoietan, ez eta sail honen jarrera eta konpromisoan ere. Guk grebarako eskubidea errespetatu egiten dugu, erakunde sindikalek duten tresna baita; eta haiei dagokie grebarako eskubidea beren interesetarako egokien deritzoten moduan erabiltzea. Baina errespetuaz harago, haren konponbidean parte hartzeko konpromisoa dugu guk, betiere aldeek hala eskatzen badute. Orain arte ez dute eskatu. Gainera, aukera hau aprobetxatzen dut, Casanova jauna, esateko, sailak, lan-gatazketako eta negoziazioko bitartekaritzaren gai horretan, emandako zerbitzuen erakuskari bat badugula kontuak eman ahal izateko, legealdi honetan gure erabateko inplikazioaz eta aurkitu ahal izan dugun konponbideez −adostuta eta bi aldeen artean bitartekari-lanak eginda−, ezagunak izango zaizkizun gatazketan, esate baterako, Guggenheimeko garbiketakoan, Gorlizen, Betionen, Artiachen eta Tubacexen. Eta horretatik guztitik funtsezko ondorio bat ateratzen dut nik, eta uste dut gaur ere −eta ordezkari sindikalak ere hor daudela aprobetxatuz− kontuan hartu behar dugula hori: gatazka guztiak adostasunez amaitzen dira. Enpleguaren babesa akordioekin lortzen da, soldata-hobekuntzak akordioekin lortzen dira, lan-baldintzen hobekuntzak adostasunarekin lortzen dira. Konponezinak ziruditen gatazkak, aipatu berri ditudan horietakoren bat bezala, greba luzeluzeekin, ados jarri ziren; Arabako eta Gipuzkoako metalgintzakoak ados jarri ziren; eta Bizkaiko metalgintzakoak, Casanova jauna −eta ziur nago zuk nirekin bat zatozela horretan−, akordio batean amaitu behar du. Horregatik, alderdiei dei egiten diet akordio horretara lehenbailehen hel daitezen, eta ziur nago akordio hori lortuko dela. Eta gure parte-hartzearekin izatea nahi badute, gure sailaren inplikazioa izango dute, jakina, bi aldeek hala eskatzen badute. Baina guk, bitartean, alderdien erabateko autonomia eta negoziazio kolektiboarekiko errespetuari eusten diogu, sindikatuen konkista handia iruditzen baitzait hori. Beraz, hori da kontua.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23753
12
121
02.12.2022
CASANOVA ALONSO
EH Bildu
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Ibermática enpresaren inguruan daukan jarrerari buruz
Egun on berriro. Egun on, Tapia andrea. Ibermática bada euskal enpresarik handienetako bat eta inportanteenetariko bat, bai langile-kopuruari bai negozio-bolumenari dagokienez, eta baita ere sektore oso estrategikoan kokatuta dagoelako, telekomunikazioena. Enpresa honek Euskal Herriarekin kapitalean zeuzkan azken hariak moztu egin ziren abuztuan. Enpresa, dagoeneko, bada Andaluzian egoitza daukan multinazional baten jabego osoa −ez dago euskal akziodunik beraren kapitalean−, eta multinazional hori bere kabuz ere bada funts baten propietatea. Beraz, Ibermáticaren kapitaleko loturak herri honekin galdu dira, eta gure ustez, hori da enpresa horren deserrotze-prozesuan eta Euskal Herriarekiko lotura ahultzen duen prozesuan beste urrats bat. Horren aurrean, zer egin du zure Gobernuak eta zer egiteko asmoa dauka? Zerbait egiteko asmoa baldin badauka. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23754
12
121
02.12.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Ibermática enpresaren inguruan daukan jarrerari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Casanova jauna, diozun bezala, teknologia berrien eta digitalizazioaren esparruan Ibermática enpresak duen garrantzia, eginkizuna eta berezitasuna onartu beharrekoa da kasu honetan. Baina aspaldikoa zen Ibermática Euskadikoa ez den funts baten esku zegoela; aspaldidanik % 63 zeukan kanpoko funts batek, eta gainontzekoa bertako partikularrek edo bertako enpresek zuten, tartean zuzendaritza-taldeak. Eta aurtengo abuztuaren amaieran, esan duzun bezala, Ayesa enpresak hartu du % 100. Hau da, jabetzaren zatirik handiena saldu da, baina baita ere txikiena. Eta askotan iritzi publikoa arraigoaren alde jarri dutenek ere saldu egin dute. Egoera honetan, zein da abuztutik gertatu denaren nobedadea? Abuztuan, Casanova jauna, eta abenduan gaude. Abuztutik hona izandako aldaketa da, alde batetik, salerosketaoperazioa burutu egin dela −ez da operazio berria, lehenagotik zetorren operazio bat da−. Eta, bigarrenik, bertakoa ez den funts baten esku egotetik bertakoa ez den enpresa baten esku egotera igaro dela enpresa. Ayesa Ingeniería enpresa da, eta bide batez, Euskadirekin aspaldi samarreko lotura du aldez aurretik ere. Erabateko eragiketa pribatua eta abuztutik gertatutakoa, esaten genuena. Momentu honetan, esaten genuen bezala, kanpoko funts baten eskuan egotetik kanpoko enpresa baten eskura pasa da. Beraz, zentzu horretan, ez egoera hobea, ez txarragoa. Operazio hau gertatu zenean, gainera, Jaurlaritzak jakin zuen ez saltzen zutenengandik, baizik eta erosten zutenengandik. Eta enpresa garrantzitsuen eragiketetan, askotan, interes desberdinak daude, baina errotzea −eta askotan esan dugu− ez da zerbait inposatzen dena eta ez da bakarrik jabegoaren bitartez egiten dena. Beraz, errotzeaz ari bagara, errotzea ez da inposatzen −askotan esan dugu−, eta ez da soilik lortzen kapitalaren gehiengoaren norena den aintzat hartuta; bestela, Ibermática aspaldi egongo zatekeen Euskaditik kanpo, eta ez da horrela izan. Errotzea beste helburu batzuen bidez egikaritzen da, beste egiteko modu batzuen bidez, zuk ondo dakizun bezala.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23755
12
121
02.12.2022
CASANOVA ALONSO
EH Bildu
Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Ibermática enpresaren inguruan daukan jarrerari buruz
Egia esan, apur bat harritu samar uzten naute zure azalpenek, euri zaharraren gainean ari baitu erauntsia. Ganbera honetan luze eta zabal hitz egin dugu −eta uste dut euskal gizarte osoa, ez bakarrik zirkulu ekonomikoak, baita herritar guztiak ere, astindu duen eztabaida izan dela− Euskaltelen ibilbide negargarriaz. Eta Ibermáticaren kasua −nahiz eta enpresa diskretuagoa edo jendartearentzat horren ezaguna ez izan− antzeko muntako zerbait da. Euskaltelek 400 pertsona inguru ditu une honetan Euskal Herriko plantillan lanean; Ibermáticak, 1.600. Beraz, munta handiko enpresa da. Zer gertatu da? Bada, gertatu da, besteak beste, hemen ditugun pertsona horiek, konpainiaren ordezkariak, greban daudela akziodunen aldaketa horrek kezka sorrarazten dielako beren lan-etorkizunari eta lan-baldintzei buruz; eta errotzearekin zerikusi zuzen-zuzena duen zerbait da hori. Askotan esan dugu errotzea ez dela kontu sentimental bat edo ez dela banderen kontua, enpresa-ereduen kontua baizik. Eta une honetan beldur dira esku-aldaketa horrek areagotu egingo ote duen hain zuzen ere lehendik ere pairatzen ari ziren lan-baldintzen narriadura hori. Nik galdetu behar dizut, Tapia andrea, klasikoek esaten zuten bezala, "quousque tandem?". Noiz arte jarraitu beharko dugu herrialde honetako enpresa garrantzitsuenak bata bestearen atzetik, domino-fitxen modura, multinazionalen edo inbertsiofuntsen eskuetan erortzen direla pairatzen? Eta ez iezadazu esan, mesedez, aurretiaz ere enpresan gehiengoa inbertsio funts baten esku zegoela jada −eta bai horixe, horrela zen−; bi gauzagatik: lehenik eta behin, inbertsio-funts baten esku zegoelako aldez aurretik produkzio-zentroa deslokalizatzeko urrats bat egin zelako; eta, bigarrenik, kapitalaren barnean gutxiengoa edukita ere, eragina eduki zitekeelako, zuek ITPn egiten saiatzen ari zareten bezalaxe. Zuri ez al dizu Kutxabankek proposatu berak saldu behar zuen kapitalaren zati hori Eusko Jaurlaritzari sal ziezaiokeela? Zuk ez al diozu halakorik proposatu? Neurri proaktiboren bat hartu al duzu hori gerta ez zedin, ez ProA-ri saldu zitzaionean bakarrik, baizik eta azken hilabete hauetan ere? Izan ere, nik, atrilera irteten naizen bakoitzean, edo Euskalteli buruz hitz egitera edo Gamesari buruz hitz egitera irten naizen bakoitzean, Ibermática sartzen nuen deslokalizaziorantz arrapaladan zihoazen enpresen zerrendan; eta % 100ean gertatu da hori. Ibermática, Euskaltel bezala, diru publikoarekin sortu zen enpresa bat da, Donostiako Aurrezki Kutxak sortu zuena. Lider bihurtu zen enpresa bat da. Fakturazioan ehunka milioi mugitzen dituen enpresa bat da; 1.600 pertsona enplegatzen dituena herrialde honetan, eta 4.000 guztira. Enpresa errotua da. Sektore estrategiko bateko enpresa da. Zer gehiago gertatu behar du? Zer gehiago izan behar du enpresa batek zuek uste dezazuen garrantzitsua dela haren kapitalari jarraipena egitea eta errotzeari eusten saiatzea? Zuek berriro egin duzue − orain, futbol-garaian gaudenean, munduko txapelketa dela eta− estatuarena egitea esaten zaion hori; alegia, baloia eskuadratik nola sartzen den begira atezaina geldigeldi geratzen denean gertatzen den hori. Eta Ibermáticarekin egundoko gola sartu digute berriro eskuadratik, eta berriro galdu dugu ahalmena… Izan ere, errotzea etor daiteke kapitalean egoteaz bestelako faktore batzuen ondorioz, baina faktore ezberdin horiez gain kapitalean presentzia bat gehitzen duen errotzea askoz errotze sendoagoa da. Une honetan hari batetik zintzilik gaude −hari batetik zintzilik−, eta multinazionalak erabakitzen duenaren mende gaude orain, eta… La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23756
12
121
02.12.2022
LARREA LASO
PV-ETP
Galdera, Muriel Larrea Laso Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, zementu-zuntzezko industriahondakinen gainean
Egun on. Oraintsu, duela gutxi prentsan irakur genezakeen 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren inguruan, Tapia andreak adierazi zuela bost zabortegi handitzea aurreikusita zegoela; baina haien artean zegoen Gardelegikoa ere −gainerakoez hitz egingo dugu beste batean−. Eta Gardelegikoaz esan zenuen 2024an zementu-zuntza bezalako material arriskutsuak jasotzeko prest egon zitekeela −amiantoa baitarama zementu-zuntzak−. Jakin nahi nuke Gasteizko Udaletik eman dizkizuten erantzunekin izandako polemikaren ondoren, Gardelegi handitzeko eta industriahondakinak Euskadiko zabortegirik handienera eramateko asmo horiek bere horretan jarraitzen ote duten.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23757
12
121
02.12.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Muriel Larrea Laso Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, zementu-zuntzezko industriahondakinen gainean
Eskerrik asko, presidente andrea. Zalantzarik gabe zeuk, Larrea andrea, jakingo duzun moduan, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen "Europar Batasunean Amiantoa erauztea" izeneko irizpenak material hori 2032 amaitu baino lehen desagerrarazi beharraz hitz egiten zuen. Eta, ildo horretatik, gure sailak, irizpen horren aurretik ere, sustatu zuen Eraikuntza- eta eraispen-hondakin horien ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 112/2012 Dekretua onestea. Gainera, 209/2019 Dekretuak, abenduaren 26koak, 23. artikuluan azaltzen du nola landu behar diren lurzoruaren prebentzioa eta kutsadura, kutsaduraren prebentzioa eta kudeaketa. Eta batzordean eztabaidatu eta Legebiltzar honetan onetsi den 2030erako Hondakinen Planean, amiantoa erauzteko plan bat egitea proposatzen duen funtsezko jarduera bat aipatzen zen, bai eta zementuzuntz horren kudeaketa ere, Osalanekin eta forualdundiekin lankidetzan. Aurreko horren arabera, sail honek, bidenabar, araudiaren ikuspegi hori aintzat hartuz, amiantohondakinaren kudeaketa egokia errazteko jarduketak sustatu ditu, osasunerako eta ingurumenerako ahalik eta bermerik handienarekin hura erauzi ahal izateko. Baina, gainera, 7/2022 Legeak, apirilaren 8koak, Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotzen denez, xedatzen du udalek urtebeteko epea dutela amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen inbentarioa lantzeko, eta 2028a baino lehen halakoak erretiratzeko egutegi bat egin behar dutela, ondoren bidaltzeko eta gainerako guztia. Beraz, lanean ari gara sailak lehendik ere lantzen zuen araudi hori betetzeko, berriz diot, Osalanekin, foru-aldundiekin eta, jakina, udalekin lankidetzan, azterketa hori ere egin dezaten eta dagokien dokumentazioa osatu ahal dezaten. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23758
12
121
02.12.2022
LARREA LASO
PV-ETP
Galdera, Muriel Larrea Laso Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, zementu-zuntzezko industriahondakinen gainean
Nik ez dut araudia ezbaian jartzen, jakina. Harritzen nauena da, berriro ere, zuen alderdi politikoak −zu alderdikide zaituenak− gobernatzen dituen administrazioak ez direla ados jartzen. Zure sailetik Gardelegi handitzeaz hitz egiten da, eta zementu-zuntza bezalako material arriskutsuak bertan sartzeaz hitz egiten da. Eta une honetan Urtaran jauna buru dela Alderdi Jeltzaleak gobernatuta dagoen udalaren erantzuna da… Hark dio ez dela halakorik gertatuko. Zure alderdiak gobernatzen dituen administrazioen artean dauden desadostasunei buruz ari natzaizu. Hau da, alderdi berean egonda zuek ados jartzen ez bazarete, nola egingo duzue gaiaz arduratzen diren administrazioak halakoak ez direnean?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23759
12
121
02.12.2022
GARAPEN JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Muriel Larrea Laso Euskal Talde PopularraCiudadanos taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, zementu-zuntzezko industriahondakinen gainean
Larrea andrea, sailean lanean ari gara inbentario horiek udalerri guztietan eta leku guztietan landu ondoren, une horretan zabortegietako titularrek eduki dezaten material hori guztia gordetzeko adinako isurketa-ahalmena, ezinbestekoa den moduan. Errazena izango litzatekeelako Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste leku batzuetara eramatea; baina uste dut hori ez litzatekeela batere arduratsua izango. Eta, ildo horretan, Araban, gaur egun, zabortegi bakarra dago baimenduta, material hori Ganbera honetan onetsitako Ingurumen Administrazioaren Legeak ezartzen dituen printzipioen arabera hartu ahal izateko −dagozkion egokitzapenak egin ondoren, jakina−. Gardelegi da, gaur-gaurkoz, daukagun arau-esparruarekin, Arabak duen aukera bakarra, Gasteizen ez ezik lurralde osoan ere egon daitekeen zementu-zuntza, amiantoa, behar bezala biltegiratu ahal izateko. 2021ean Hondakinen Plana −2030era arte iristen den Hondakinen Plana− onetsi ondoren, eta gainera, Estatuko Hondakinen Lege berriarekin, plangintza horretan jasotakoa martxan jarri behar dugu, eta irtenbideak ezarri behar ditugu une honetan zabortegietan dauden eta balorizatu ezin diren hondakin guztiak erauzteko. Une honetan, zementuzuntza ezin da balorizatu; eta mekanismoak ezarri behar dira hura zabortegira eramateko, gordailu espezifiko batzuetara, eta indarrean dagoen araudiaren arabera. Beraz, irtenbide posibleetako bat da, Gardelegi araudi egokira egokitu ondoren, lurraldeko zementuzuntz guztia lurraldean bertan biltegiratu ahal dadin. Jardunbide arduratsuena eta jarduteko modurik onena dela iruditzen zaigu, hondakinak zabortegian onartzeko erantzukizuna instalazioaren titularrari baitagokio, jakina, baina arduratsuak eta solidarioak izateaz gain, une honetan gure lurraldean dugun arazo bati erantzuna eman behar baitiogu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23760
12
121
02.12.2022
ETXEBARRIA ASTONDOA
EH Bildu
Galdera, Itxaso Etxebarria Astondoa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak izapidetutako estatutuen aldaketaren aurrean hartuko dituen neurriei buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on guztioi. Señora Tapia. Joan den azaroaren 17an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Errioxa jatorri-deituraren kontseilu arautzaileak eskatutako baldintza-agiria aldatzeko izapidea. Horren asmoa izendapen horretarako mahatsen erabilera esklusiboa blindatzea da, upategiei eta mahastizainei Arabako Mahastietara edo beste izendapen batzuetara ateratzeko aukera zailduz. Prozedura aurrera doa, eta Nekazaritza Ministerioak hilabeteko epea ireki du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko. Horregatik, galdetu nahi dizugu, Tapia andrea: aurkeztuko du Jaurlaritzak gora jotzeko errekurtsoa, Arabako Errioxako upategi eta mahastizainen eskubideak bermatzeko?
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23761
12
121
02.12.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Itxaso Etxebarria Astondoa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak izapidetutako estatutuen aldaketaren aurrean hartuko dituen neurriei buruz
Mila esker, presidente andrea. Etxebarria andrea, dakizun bezala, Jaurlaritza gaiaren jarraipena egiten ari da hasieratik Arabako Mahastien izendapenarekin egin duen prozedura guztietan. Baina baita ere Errioxako ardoaren inguruan gertatzen ari diren zaratak −mutur asko dituelako− kontuz aztertu beharrekoak dira, besteak beste, Arabako Errioxako ekonomian zeresana dutelako, gizartean bertan, baina baita ere familia askotan. Beraz, hemen ez gaude gustukoa dugun hori egiteko, baizik eta erakunde ordezkari bezala egin beharrekoa egiteko. Eta behin eta berriz esan dugu gure ekintza lau zutabetan oinarrituta egongo dela: alde batetik, izapidetzeko eskumena dugun aldetik, legea bere horretan betetzea eta bermatzea betetzen dela; arduraz eta erantzukizunez jokatzea gure aldetik; erakunde publikoek eta enpresa pribatuek hartutako erabakiak errespetatzea eta onartzea; eta besteek hartzen dituzten erabakien zilegitasuna aitortzea. Hau izan da gure jarduera hasiera-hasieratik. Baina, aipatzen zenuen bezala, kronologikoki hiru gai aipatu nahi nituzke. 2022ko irailaren 9an, kontseilu arautzailearen osoko bilkurak Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren baldintza-agiriaren aldaketa onetsi zuen, bi eremutan, zuk aipatu bezala. Ondoren, Nekazaritza Ministerioak, Elikagaien Kalitatearen Kontrolerako zuzendariorde nagusiaren bitartez, autonomia-erkidegoei eskatu zigun jarrera har dezagula kontu horretan…, gai horri buruzko iritzia eman dezagula. Ordezkatzen dudan sailak aldaketa bien ala bien aurkako txostena egin zuen, zuzenbidearen aurkakoak, diskriminatzaileak eta justifikatu gabeak direla deritzolako. Hirugarren mugarri kronologikoa da 2022ko azaroaren 17an Aldizkari Ofizialean argitaratu dela ebazpen horri hein batean onargarritasuna ematen dion iragarpena. Eta haren aurka egin dezakegu, bi hilabete ditugu aurkakotza-adierazpen bat aurkezteko. Eta alde horretatik, aurreratu nahi dizut Gobernua bere iritzia hausnartzen ari dela, aurretiaz emana baitugu ministerioari helarazi dion irizpen hori. Aldaketa horrek gure sektorean Arabako Errioxan izan dezakeen eraginari buruzko azterlan bat egiten ari gara, mahastiak, upategiak eta horietan duen inpaktua azter ditzagun, eta txosten bat landu dezagun eta egin dezagun behar bezala arrazoitutako aurkakotasun hori, jakinarazten zaigunari men eginez. Baina une honetan, oraindik bi hilabete ditugunez, txosten hori lantzen ari gara, eta erregulazio berri horrek izan dezakeen benetako eragina aztertzen.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23762
12
121
02.12.2022
ETXEBARRIA ASTONDOA
EH Bildu
Galdera, Itxaso Etxebarria Astondoa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak izapidetutako estatutuen aldaketaren aurrean hartuko dituen neurriei buruz
Eskerrik asko berriro, mahaiburu andrea. Eskerrik asko, Tapia andrea. Tira, egia esan, erantzunak pixka bat lasaitzen nau; eta aurrera jarraituko duzuela espero dut, gure taldearentzat helegite hori ezinbestekoa baita mahastizainen eta Arabako Errioxako ardogileen eskubideak defendatu ahal izateko. Erakunde eta alderdi politikoak orokorrean harro agertzen dira gai hori ez omen dutelako politizatu nahi, baina, gure ustez, mundu guztia bere mugak hausten ari da Errioxa izendapena aukera bakar modura ezar dadin. Horrela, larriki urratzen dute upategiek eta Arabako Errioxako mahastizainek beren ardoak zein izendapenekin egin nahi dituzten, edo mahatsak nori saldu nahi dizkioten, erabakitzeko duten eskubidea. Duela urtebete baino gehixeago, Errioxako Gobernuak gai horretan darabilen esku-sartzeari buruz galdetu genizun kontroleko osoko bilkuran. Madrilgo Gobernuak, bestalde, espedientea Europan izapidetzearen aurkako txostenak egin zituen, bere betebehar bakarra hura helaraztea zenean. Eta berriro horixe egin dute: uztailaren 22an, Nekazaritza Ministerioak Europako Batzordeari eskatu zion bertan behera utz zezala Arabako Mahastiak jatorrizko deitura erregistratzeko eskaeraren azterketa −gure ustez, neurriz kanpo arituz, batzuen alde eginez eta Arabako Errioxako sektorearen eskubideak urratuz−. Eta zuen alderdia, Tapia andrea, ildo beretik dabil batzuetan: Errioxaren babespean bereizketa bat egitea defendatuz behin eta berriz, mahai gainean dagoen eskaera formal bakarra ABRArena denean; Arabako Errioxaren borondatea bestelakoa dela esanez, bereizketaren bideari ekiteko ausardia izan duen ekimen bakarra Arabako Mahastiak denean. Eta badirudi batzuetan Jaurlaritzak barkamena eskatzen duela Arabako Mahastien eskaera izapidetzeagatik, Europara helarazteagatik edo izendapen propioarekin funtzionatzen hasteko aldi bateko baimena onartzeagatik. Beti ari zarete esaten betebeharra bete baino ez duzuela egiten. Eta horrela da, bai, ez duzue besterik egin. Ez duzue prozesua batere erraztu. Urteetan izoztuta izan duzue, zuek beste eredu bat defendatzen duzuelako. Prozesua luzatzen jarraitzen duzue oraindik ere, Arabako Mahastiek proposatutako erregelamendua onartzeko prozeduran ere. Hasieratik esan dugu: kontua ez da Errioxa jatorri-deiturak nahi duena, ez Errioxako Gobernuak, ez Madrilgoak, ez Jaurlaritzak, ez EAJk, ezta EH Bilduk zer nahi duen ere. Gure upategiek eta mahastizainek nahi dutena errespetatzea errespetua eskatzea baino askoz gehiago da. Hori errespetatzea esku-sartzeak eragoztea eta gure sektoreak bere erabakiak hartzeko duen askatasuna babestea da. Errioxa jatorri-deiturak bultzatutako aldaketak zuzenean urratzen du aukeratzeko askatasun hori. Enpresa-askatasuna oinarrizko eskubidea da, eta, beraz, lege batek mugatu dezake bakarrik, inolaz ere jatorri-deitura batek, hori edozein dela ere. Mahastizainak bere mahatsak esklusiboki saltzera behartu nahi dituzte, nahiz eta izendapen baten baino gehiagoren baldintzak bete. Eta, gure ustez, hori lotsagarria da. Horregatik, jakin nahi genuen Jaurlaritzak botere-abusu hori eragozteko Errioxa jatorri-deituraren kontseilu arautzaileari aurre egingo dion eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuko duen. Zeren uste dugu Jaurlaritzaren eskumena dela bai eta betebeharra ere. Beraz, animatzen zaituztegu aurrera jarraitzera ikerketa edo estudio horrekin, eta errekurtsoa aurkeztera. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23763
12
121
02.12.2022
JASANGARRITASUN ETA INGURUMENEKO SAILBURUAK (TAPIA OTAEGI)
EA-NV
Galdera, Itxaso Etxebarria Astondoa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak izapidetutako estatutuen aldaketaren aurrean hartuko dituen neurriei buruz
Bai, Etxebarria andrea, berresten dizuet: mahatsaren erabileraren inguruan DOC Riojak mahaigaineratu dituen baldintzak eta mugak kontuan izanik, upategietan eragina izan dezake, eragin handia izan dezake, eta kaltea izan dezake gure hainbat eta hainbat nekazariengan ere. Eta enpresen erabakitzeko eskubideari erreparatuta, alegazioa jartzearen aldekoak gara. Baina, lehen nioen bezala, upategiek eta mahastizainek, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuan dauden mahastizainek, galtzeko izan dezaketen arriskua aztertzen ari gara, eta eragin hori zein izango den eta aztertzen ari gara, sakonki, alegazio hori aurkezteak zer eragin izan dezakeen haien enpresaaskatasun hori bermatze aldera, hau da, batean, bestean edo bietan egoteko haiek duten askatasuna. Eta horretan ari gara lanean une honetan. Gure deliberoa da gure ardogileek eta mahastizainek eskubidea dutela beren enpresarekin zer egin nahi duten erabakitzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23764
12
121
02.12.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-negoziazioan hezkuntza arloan egindako eskaintzari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Egun on, sailburu jauna. Legegintzaldia hasi zenetik, gure taldeari jarrera alda dezala eskatu eta eskatu aritu zara, geratzen den oposizio apurrari, gureari alegia, gaina hartzeko helburuarekin, esango nuke. Eta hori oposizio eraikitzailea egiten dugula guk, nik uste, batez ere euskal hezkuntza hobetzeko aurkeztu ditugun proposamen eta ekimen positiboen kopurua aintzat hartzen badugu. Ez dut zerrenda agortu nahi, baina 2020ko irailaz geroztik Ganbera honetara etorri gara proposamen ugarirekin, esate baterako, abian jar dadin zero eta hiru urte bitarteko zikloaren doakotasuna, testuliburuen doakotasuna, ikastetxeek beren eskola-jardunaldia erabakitzeko duten autonomia, hizkuntza-askatasuna, edo ezagunak izango dituzula uste dudan hezkuntzaren kalitatea hobetzeko hamaika neurrirekin. Uko egin zaie haiei guztiei. Beraz, Hezkuntza Saila eta bere sailburua ezkor egon dira gure taldearekin ezer negoziatzeko, eta lehentasunezko bazkidea izan du Bildu hezkuntzan. Hala ere, egun hauetan egiaztatu dugu jarrera hori ez dela Gobernu osoarena, antza denez, hain zuzen ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak, gure taldeekin aurrekontuak negoziatzeko orduan, eskaintza bat egin baitu; eta eskaintza horretan hezkuntzak zuen lehentasunezko betekizuna. Hemen duzu dokumentu hori, eta ikus dezakezu bi orri baino gutxiagoan, bat hezkuntza-proposamenei buruzkoa dela. Harrigarria da bi arrazoirengatik. Lehenengoa, zure sailak eta zuen talde politikoaren Hezkuntzako bozeramaileak gure taldearekin hezkuntzaz ezer negoziatu nahi ez izateko darabilten jarreraren aurka, badirudi Ekonomia eta Ogasun Saileko zuen kideek ez dutela ikuskera hori bera. Bigarren zergatia da, hezkuntzak eskaintza horretan duen protagonismoaz harago, eskainitako zenbait neurri onetsita zeudela jada eta aurrekontu-proiektuan bertan jasota zetozela. Horregatik, geure buruari galdetzen genion ea Hezkuntza Saila jakinaren gainean ote zegoen Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuko sailburuak gure talde parlamentarioari alor horretan egin zion eskaintzaz.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23765
12
121
02.12.2022
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-negoziazioan hezkuntza arloan egindako eskaintzari buruz
Bada, begira, kontroleko osoko bilkura hauetan ez da Gobernua legebiltzarkideei galderak egiten dizkiena, baizik alderantziz. Eta ulertzen dut zuk nire galderari ez erantzutea, ulertzen dut zuk gaitik ihes egin nahi izatea, gertatu denak gutxi esaten baitu onik zuen Gobernuaz. Ezagutzen bazenuen eta eskaintza horretan parte hartzen baduzu, zergatik sartu dituzu berez onetsita eta egitasmoan zeuden elementuak? Adarra jo nahi al diguzu? Zuk edo Ogasun Sailak. Bi urtez edozer gauza negoziatzeko itxitasuna besterik aurkitu ez dugunean, gustu txarreko txantxa horrekin zatoz orain. Ez ginela konturatuko uste al zenuten? Batzuetan nahastu egiten dituzu negoziazioa eta pikareskarik heldugabeena. Baina, jakina, ezagutzen ez bazenuen, agian okerragoa da egoera. Zuk ez bazenekien zure Gobernuko kideak −alboko eserlekuan daukazunak, une honetan ez badago ere− folio eta erdiko eskaintzekin joango zela gure taldearengana, eta haietako ia bat osorik hezkuntzaz zela, zuri jakinarazi gabe, argi samar uzten du zer-nola komunikatzen eta koordinatzen zareten Gobernu horretan. Eta eskaintza horietako batzuk, gainera, aurrekontuek jada aintzat hartzen dituzten neurriak izateak egin ditzakezuen lardaskerien maila adierazten du. Eta hori mundu osoan ospetsuak izanik kudeatzaile bikainak izateagatik. Nolanahi ere, legegintzaldia hasi zenetik jarrera itxiarekin topo egin dugu hezkuntzaren alorreko edozein gauza negoziatzeko. Eta orain egiaztatu dugu, dagoeneko onetsita dauden neurriak eskaintzearen lardaskeria hori dela medio, gure taldea mintzakidetzat hartu duzuela hezkuntzaz hitz egiteko, bozeramaileok geure ezberdintasunetik beste sail batzuekin egiten dugun bezala. Atzo bertan, garapen ekonomikorako nire ekimen bat onetsi zen, Jaurlaritzako taldeekin egindako negoziazioaren bidez −eta ez da lehendabizikoa hasi berri den urte politikoan−. Baina Hezkuntzan, Bilduren besoetara joan zara. Negoziazio horrek, gutxienez, Jaurlaritzak gure taldearekiko duen jarrera aldatzeko balio izan badu −zuen pikareskaz edo lardaskeriaz harago−, bada, pozten gara, badakizulako Euskadik etorkizuna duela jokoan hezkuntzaren kalitatea hobetze horretan. Eta bigarren txandan bada ere, nire galderari erantzun diezaiozula erregutuko nizuke. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23766
12
121
02.12.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, José Manuel Gil Vegas Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-negoziazioan hezkuntza arloan egindako eskaintzari buruz
Gil jauna, joan den azaroaren 4an aurkeztu genuen Ganbera honetan Hezkuntza Sailaren datorren urterako aurrekontu-proiektua. Eta batzordean egon zinen zu. Aurkezpen horretan jasota zegoen, argi eta garbi, alde batetik, Haurreskolak partzuergoaren unibertsaltasunaren hedapena, eta bestetik, hitzarmenen araubidean bi eta hiru urte bitarteko tartearen hedapena. Zergatia han bertan aurkeztu zen: kalteberatasunari aurre egitea haurra hezkuntzasisteman sartzen den unetik bertatik. Eta zuk zuzenean ezagutu zenituen neurrien proposamena eta hain zergatiak. Behin baino gehiagotan iragarri ditut neurri horiek jendaurrean. Neurri horiek, erabaki horiek, onuragarriak dira eta hezkuntza-sistema osoa sendotzen dute. Kalteberatasunari aurre egitea, eskolatze orekatua, ekitatea, gizarte-kohesioa, eta hezkuntza-zerbitzu doakoa eta unibertsala etapa goiztiarrenetaraino hedatzea desberdinen arteko akordiorako aukera modura hartu behar dira; eta ezbairik gabe, herritarrentzako hezkuntza-zerbitzuaren hobekuntzak dira. Neurri eta erabaki horiek, gainera, 2030erako Erronka Demografikorako Euskal Estrategia elikatzen dute; estrategia hori Gobernu Kontseiluak onetsi eta ekainaren 21ean aurkeztu zuen, eta maiatzaren 18an Legebiltzar honetan egindako erronka monografikoari buruzko osoko bilkura monografikoan onetsitako 74 ebazpenak bere aurreikuspenen barnean bildu zituen. Ekonomia eta Ogasun Sailak helarazi zizuen eskaintza hezkuntza-esparruan zehaztutako konpromiso eta lehentasunen eta gure Jaurlaritzaren zeharkako estrategien barnean kokatzen ziren. Zuen taldeak aldez aurretik aurkeztutako dokumentu bati emandako erantzuna zen. Eskaintza zintzoa eta arduratsua da bere osotasunean. Eta orain zuei dagokizue balioestea eta esatea, aurrekontuproiektuan aintzat hartuta egon ala ez, neurri horiek egokiak iruditzen al zaizkizuen ala ez. Egokiak irudituz gero, ontzat ematea izango litzateke koherenteena. Iruditzen zaigu zuen taldea ez dela negoziazioesparruak eskaintzen duen aukeraz baliatzen ari, guztiguztiontzat onuragarriak diren eta Legebiltzar honetan dauden guztien adostasuna duten hezkuntza-neurri positiboekin bat egiteko eta halakoei oniritzia emateko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23767
12
121
02.12.2022
GONZÁLEZ RODRÍGUEZ
EP-IU
Galdera, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntzan azterlanak eta datuak argitaratzeko behar den gardentasunari buruz
Eskerrik asko. Eguerdi on, sailburua. Bere burua demokratikotzat jotzen duen edozein estatuko botere publikoek printzipio batzuk jarraitu behar dituzte. Printzipio horiek dira, adibidez, bakoitzaren zein giza taldeen askatasuna eta berdintasuna babestu eta sustatzea, herritarron partehartzea bultzatzea, erantzukizunez jardun eta erantzutea, eta, beste askoren artean, jardun horiek zintzotasunez gauzatzea, garbi eta garden. Bada, guk uste dugu Eusko Jaurlaritza nekez ari dela lortzen gardentasun-printzipioaren arabera aritzea euskal hezkuntza-sistemaren legezko oinarriak birpentsatzen eta berrezartzen ari garen honetan. Eta horrexegatik beragatik, galdera hau egiten dizugu: uste al du Hezkuntza Sailak bere jarduna gardentasun-irizpideei jarraikiz gidatzen ari dela? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23768
12
121
02.12.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntzan azterlanak eta datuak argitaratzeko behar den gardentasunari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, González andrea. Gardentasuna oinarrizko eta funtsezko printzipioa da, eta Hezkuntza Sailaren jarduna gidatu du, gidatzen du eta gidatzen jarraituko du. Gure saila, gure Gobernua, kudeaketa publiko garden eta arduratsuarekin konprometituta dago, eta horrela jasotzen da legegintzaldi honetako gobernuprograman.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23769
12
121
02.12.2022
GONZÁLEZ RODRÍGUEZ
EP-IU
Galdera, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntzan azterlanak eta datuak argitaratzeko behar den gardentasunari buruz
Ba, poztekoa da hori entzutea. Eskerrik asko, sailburu jauna. Esan dugu, gure aburuz, Gobernua ez dela hezkuntzaren eremuan gardentasunaz jokatzen ari, eta baieztapen hori adibidez hornituko dugu. Lehenengo adibidea. Orain gutxi baimendu du Eusko Jaurlaritzak 2018ko PISA azterlana argitaratzea. Uste dugu ikasleen gaitasunak neurtzen dituen ikerlan hau hain berandu argitaratzea gardentasunprintzipioaren aurkakoa dela, inongo dudarik gabe. Pentsa ere 2019ko ebaluazio-diagnostikoa aurten argitaratu dela, ebaluazioa egin eta hiru urte luzera. Eta, azkenik, 2016ko PIRLS deritzona daukagu, gure ikasleen irakurmen-gaitasunak neurtzen dituen azterlana, ikasleek azterketak egin zituztenetik sei urte baino gehiago igaro badira ere, oraindik ere argitaratu gabe dagoena. Bigarren adibidea. Oraindik ere hezkuntzaakordioaren negoziazio lanetan ari ginela, Googlekin hitzarmena izenpetu zenuten, akordioak espresuki jasotzen duenean baliabide teknologiko libre eta auditagarriak erabiliko direla gure ikastetxeetan. Beraz, akordioa errespetatu ez, eta, gainera, negoziazio-lanetan ari ginenean, ez zeniguten Googlekin adostutako hitzarmen horren berri eman. Hirugarren adibidea. Ezin dugu aipatu gabe utzi Legebiltzarreko ohiko jardunean bizi dugun gardentasun falta hori −eta falta larria−. Informazioeskaerak egiten ditugu, sailak idatziz erantzuteko galderak erregistratu, eta askotan gertatzen zaigu −gertatu zaigu− ez diguzuela eskatutakoa helarazi edota ematen dituzuen erantzunak partzialak eta zehaztugabeak direla. Horrexegatik da dagoeneko hiru aldiz eskatu behar izan diogula babesa Legebiltzarreko Mahaiari, sailak edukita ere guri bidali nahi ez digun informazioa lortzeko: Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eskolako plangintza- eta berroreka-irizpideei buruzko txostenak eskatu genizkizuen, baina ez ditugu jaso −ondo dakigu zergatik−; Villabonako Zubimusu ikastolan egondako irregulartasunen inguruko ekimen batean hiru galdera egin genizkizuen, eta horietako bi baino ez dituzue erantzun; eta gai berdinaren inguruko beste ekimen batean, bi monosilaborekin, ez eta ez −gainera, horietako batean kuoten kobrantzaren existentzia bera ere ukatzen duzuelarik−. Eta kuotak aipatzen ditudala… Amaitzeko, hauek guztiak jokabide opakoegiak dira, are gehiago gauden momentuan, hezkuntzasistemaren legezko oinarri berriak ezartzen ari garenean. Jakin badakigu gaurko hezkuntzasistemaren inguruko datu, adierazle eta ikerlan pila bat dituzuela, eta horrela izan behar du. Poztekoa da, baina datu horiek zabaldu behar dituzue, konpartitu behar dituzue...
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23770
12
121
02.12.2022
HEZKUNTZAKO SAILBURUAK (Bildarratz Sorron)
Galdera, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntzan azterlanak eta datuak argitaratzeko behar den gardentasunari buruz
Señora González, gure Gobernua kudeaketa publiko garden eta arduratsuarekin konprometituta dago. Gure jarduketa guztiaren berri ematen ari gara gardentasun osoz hezkuntza-akordioaren esparruan. Hezkuntza Batzordean behin baino gehiagotan egin ditut agerraldiak azterlan eta txosten ugari aurkezteko, nire lantaldearekin eta ISEI-IVEIko zuzendariarekin batera. 2021eko ekainaren 28an aurkeztu genuen 2021eko Euskal Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa −eta 2018ko PISAri buruz ere hitz egin genuen bertan−, ebaluazio-esparruari buruzko informazio zehatzarekin; eta idatziz jaso duzu. 2022ko maiatzaren 16an aurkeztu genituen ebaluazio diagnostikoen emaitzak. 2022ko ekainaren 20an, hezkuntzaakordioarekin zerikusia duten jarduketen egutegi zehatza aurkeztu genuen. Azaroaren erdialdean, zuen talde parlamentarioarekin partekatu dugu kalteberatasunari eta hark onarpen- eta matrikulazio-prozesuekin duen zerikusiari buruzko informazio guztia. Zuk zeuk ISEI-IVEIren instalazioak ikuskatu dituzu eta eskatu dituzun dokumentazio eta azalpen guztiak jaso dituzu. Señora González, saila une oro ari da eskueran dagoen informazioa ematen Legebiltzarraren kontrola egikaritu dadin. Gertatzen dena da hemen bi gai hartu behar direla aintzat: bat, jarrera; bi, ideien argitasuna. Jarrera esaten dizudanean, Google…, behin baino gehiagotan azaldu dizuegu hori. Akordio hori abendurako itxita zegoen, 2021eko abendurako, inolako akordiorik adostu baino askoz lehenago. Eta, bestalde, ideien argitasunean ere gertatzen den zerbait da askotan; hain zuzen ere zure eskaeren aurrean, kosta egiten dela eskatzen dena interpretatzea. Eta, hala ere, eskueran dagoen informazioa eman egin da eta Administrazioan dagoen informazioa eskuragarri jarri zaizu. Sarritan, zure informazio-eskaerekin teilakatu, nahastu eta gainjarri egiten dira administrazio-prozedura desberdinak ituntzearen eta plangintzaren esparruan. Eta beste batzuetan informazio xehatua ematen da, eta zuen taldeak adierazten du informazio hori ez duela. Eta adibide bat jarriko dizut, 2 urtekoen gelen ituntzeari buruzko xehetasuna; irailean galdetu zenidan horri buruz, ekaineko ituntze-agindua aipatuz. Guk urriaren 20an erantzun genizun; baina, aldi berean, Ganbera honetan esan zenuten ez zenekitela guk 2-3 urtekoen hitzarmena egin behar genuela. Eta ez hori bakarrik, zuk, egiten diguzun galderan, azalpenak eskatzen dizkidazu zehazteko zergatik ez ditugun modulatzen 22-23 ikasturteko 2-3 urtekoen hitzarmenak. Azalpenak eskatzen al dizkiguzu zergatik ez den modulazio hori egiten 2022-2023 ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean egin beharrean? Gardentasuna eta erantzunkidetasuna, González andrea. Puntu honetan, ISEI-IVEI Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen zuzendaritza-lantaldea eta bertako lantaldea osatzen duten pertsona guztien lana goraipatu nahi dut; 2021ean sortu zenetik, hezkuntza-dokumentazioaren, ebaluazioaren eta -ikerketaren alorretan lan egiten duten profesional sorta baita. Zuzendaritzakontseiluaren eta haren batzorde zientifikoaren −hau da, institutuaren funtzioen esparruan ospe handia duten sei adituk osatzen duten batzordearen− jarraibideei men egiten die haien jarduketak. Eta hau ere hezkuntza-hitzarmenean adostuta dago, egutegian zehaztuta, eta ekainaren 20an zuei ezagutarazita. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23771
12
121
02.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtuko Bihotzeko Kirurgiako Zerbitzuaren bateratzea geldiarazten duen ebazpen judizialari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Osasuneko sailburua. Osasun Sailak eta Osakidetzak duela hilabete batzuk erabaki zuten Basurtuko ospitaleko bihotzeko kirurgiako zerbitzua ixtea eta Gurutzetako ospitalekoarekin bateratzea. Ondo dakizun bezala, sailburu andrea, eztabaida hori askotan egin da Ganbera honetan bertan. Ordezkatzen dudan talde honek ekimen bat, mozio bat, interpelazio bat eta haren ondoriozko mozio bat aurkeztu ditugu, erabat okerra den erabaki hori zuzendu dadila eskatuz. Eta orain, gainera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak baliozkotu edo ontzat eman du bihotzeko kirurgiako zerbitzua Gurutzetara eramatea geldiarazteko kautelazko neurriaren eskaera. Esan dizudan bezala, erabaki horrek ezinegon handia sorrarazi du Osakidetzako profesionalen eta erabiltzaileen artean, onurak baino kalte gehiago eragiten zituelakoan; eta oraindik are ondorio gehiago izango ditu eta izan ditzake laguntza-, prestakuntzaeta ikerketa-eremuan −ederki dakizun bezala, aipatu ditudan ekimen horietan eztabaidatzeko aukera izan baikenuen−. Baina, ohartarazpen horiek guztiak gorabehera, Osakidetzak eta zeu buru eta zuzendari zaituen Osasun Sailak −zure ardurakoa denak− erabaki dute aurrera jarraitzea Gurutzetako bihotzeko kirurgiako zerbitzuarekin bateratzeko eta Basurtutik desagerrarazteko prozesu horrekin. Horregatik egin dizugu interpelazio hau. Baina, batez ere, Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiko epaileak emandako autoaren harira −hura zehatz-mehatz azaltzeko beta hartu behar dut, uste baitut oso lagungarria dela aztertzen ari garen gaiari dagokionez−, bertan behera uzteko auto batean ontzat eman baitu…, hobeto esanda, auto bat ematen du Gurutzetako kirurgia-zerbitzuarekin bateratzea bertan behera utziz eta Bilbo-Basurtu ESIari atxikitako giza baliabideen berrantolaketa onesten duen ebazpena geldiaraziz. Zeuk ere irakurtzeko aukera izan duzunez, uste dut ezagutuko duzula. Jakina, ezeztatu egiten ditu prozesuaren atzeraezintasunari (sic) buruz erabili dituzun argudioak, bateratze-prozesua atzeraezina ez dela adierazten duzuenean, bateratzean jarraitutako mekanismo eta berme berberen bidez prozesua alderantzikatu ahal izango omen litzatekeelako. Oso deigarria da Administrazioak, bere alegazioetan, argudio horiek erabiltzea, batez ere kontuan hartuta duela urte batzuk inbertsio handia egin zela Basurtuko ospitalean. Orain badirudi erabaki horrekin erabaki hura lehengoratu egiten dela eta Basurtuko bihotzeko kirurgiako zerbitzua desegiteko deliberoa dagoela. Baina zuek diozue ez dela ezer gertatzen, ezer ez dela atzeraezina, eta funtzionatuko ez balu, berriro eraman dezakegula Gurutzetara. Uste dut kudeatzeko era bat adierazten duela horrek, ez behintzat zorroztasunez jantzia, horixe denean herritar guztion dirua −kasu honetan, euskal herritarron dirua− kudeatzen duen edozein administrazio publikotan behar dena. Eta, gainera, efizientzia bilatu beharraren argudioa ere erabiltzen duzu, bai alegazioetan, bai bateratzeari ekiteko hasierako erabakian. Hobekuntza eta efizientzia hori lortzea ere, paziente-bolumen handiagoarekin eta zenbait azterlanekin lotuz hura, gezurtatuta geratzen da auto horretan. Auto horretan txit kautelazko neurri hori hartu izana justifikatzen da presazko eta berehalakotasuneko arrazoiengatik, batez ere lanabesak eta baliabideak lekuz aldatzeko baliatu nahi zen datatik eratortzen baita, 2022ko azaroaren 17tik, hain zuzen ere. Baina autoarekin jarraituz −esan ere esan dut aprobetxagarria baino aprobetxagarriagoa eta oso argigarria dela, eta nik uste dut zuen erabakia zuzentzera eraman behar zaituztela−, argi eta garbi adierazten du kautelazko neurri hori eman ezean arriskua legokeela, ezingo bailitzateke lehengoratu, zerbitzu bera berriro martxan jarri osasun-langile eta espezialista berberekin. Beraz, erabaki hori hartu egin behar zen kautelazko neurri horrekin, etorkizunean, epai irmoa eman zain geratzeko; izan ere, nahiko atzeraezina izango litzateke −hala uste du behintzat epaileak, zuek ez bezala− guztia berriro Basurtura itzultzea. Gainera, adierazten du ondoren berehala muntatu ezingo litzatekeen zerbitzu bat desmuntatzen dela deritzola, eta baieztapen biribila egiten duenean giza materiala, osasungintzako langileak eta esperientzia partekatua ez direla Administrazioa balioesten ari den zerbait, zuek zuen erabakietan eta aurkeztutako alegazioetan egiten duzuen moduan. Irakaskuntza-jardueran duen eraginari dagokionez ere, autoak argi baino argiago esaten du Basurtuko unibertsitate-ospitalea dela, eta ospitale horrek jada ez lukeela bihotzeko kirurgiako unitaterik edukiko −eskaera berezia duen unitatea denean egoiliar-fasean dagoen unibertsitate-prestakuntzako− eta ikerketa-lanak galduko liratekeela; eta kalteak antzekoak izango liratekeela bihotzeko kirurgian parte hartzen duten diziplina anitzeko lantaldeetan ere, esate baterako, pneumologian eta hemodinamikan; eta oso garrantzitsua dela profesionalek ikaskuntza enpirikoa eta ikerketa hurbiletik jasotzen jarraitzea, haien gaitasuna eta pazientearekiko osasun-emaitza hobetzeko, Basurtun kirurgia-zerbitzua edukitzeak eta mantentzeak baitakar hori. Pazienteak lekuz aldatzeak dakarren kalteari dagokionez, autoa zorrotza baino zorrotzagoa dela esango nuke. Eta argudio nahikoa sendoa da hori −eta, zalantzarik gabe, iruditzen zait gai honekin ezin dela arinki jokatu−, Gurutzetako bihotzeko kirurgiako zerbitzua bateratzeko darabilzuen erabaki hori behin betikoz bertan behera utz dezazuen. Esan ere esaten baitu heriotzak gertatzeko aukera dagoela −gaur egun Basurtuko larrialdi kardiobaskularretara iristen direnak, eta hura itxi ondoren Gurutzetara eraman beharko liratekeenen kasuan− bateratzearen ondorioz. Paziente mota murritza izan daitekeela dio, baina benetan heriotzaarriskua areagotu egin daitekeela pazienteak bihotzeko kirurgiarik ez duen zerbitzu batean ospitaleratzen direnean. Eta beren-beregi aipatzen du miokardioko infartu akutua duen paziente bat, aortadisekzioa duen larrialdi kardiobaskular bat duena, urgentziaz Basurtuko ospitalera iritsi eta lehen diagnostikoa egiteko behar adinako miaketa egin ondoren, bateratzearen ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman beharko dena orain arte bezala Basurtun konpondu gabe. Adierazten du, halaber, proba diagnostikoak elkarren artean komunikagarriak izaten direla ospitaleen historia medikoaren sistema partekatuaren bidez; baina miaketen bikoiztasunean emandako denborak −norbanakoaren araberakoak direnak definizioz− eta etxetik Basurtuko ospitalera eta ospitaletik Gurutzetako ospitalera lekualdatzeko denborak eta arriskuek bizitza zehatz horiek galtzeko arriskua eragingo luketela, Basurtoko zerbitzua edukitzen jarraituz gero galduko ez liratekeenak. Iruditzen zait, sailburu andrea, argudio hori erabakigarria baino erabakigarriagoa dela zuk tematuta jarrai dezazun atzera ez egiteko eta aintzat ez hartzeko edo, hobeto esanda, erabakia bertan behera ez uzteko eta Basurtuko bihotzeko kirurgiako zerbitzuaren bateratzea zuzentzeko. Zerbitzuaren efizientziaren inguruan zuek alegatzen dituzuen lorpenei dagokienez ere, uste dut nahiko sendoa dela autoa, halaber. Eta interes orokorraz ere hitz egiten du −hemen interes orokor batzuk daude−: Osakidetzarekin Basurtuko bihotzeko kirurgiako zerbitzuaren bidez asetzen zena eta zuek justifikatzen saiatu zaretena, osasun-zerbitzu bakar batekin efizientzia handiagoa izango dela argudiatuz. Autoak argi eta garbi adierazten du hobe dela funtzionatzen duena eta efizientea dela erakusten duena gordetzea, oraindik ziur efizienteagoa izango den ez dakigun beste kudeaketa-sistema batera aldatzea baino. Hau da, zentzatu egiten zaituztete esanez zuek, gainera, ez duzuela behar bezala argudiatu Gurutzetako ospitaleko bihotzeko kirurgiako zerbitzu bakar batean bateratzeak izan dezakeen efizientzia handiagoa. Zehazki, adierazten du hobe dela funtzionatzen duten gauzen egoera defendatzea, nora eramango gaituzten ez dakigun erabakiak hartzea baino. Jarrai dezaket, baina denbora askorik ez dudanez, erantzunean jarraituko dut. Baina autoak adierazten duena, jakina, dauden bitartekoekin jarraitzea da, eta ez haiek lekuz aldatzea edo bateratzea. Horregatik guztiagatik, sailburu andrea, berenberegi galdetzen dizugu ea zuk ere, auto hori ezagututa, Basurtuko bihotzeko kirurgiako zerbitzua erauztearen akatsa onartuko al duzun eta, ondorioz, bere garaian hartutako erabakia zuzenduko al duzun.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23772
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtuko Bihotzeko Kirurgiako Zerbitzuaren bateratzea geldiarazten duen ebazpen judizialari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea. Legebiltzarkideok. Egun on guztioi. Garrido andrea, zuk esan duzu, lehenago ere galdetu didazu gai honi buruz. Eta, egia esan, batzuetan galdetzen diot neure buruari zer zentzu ote duen etortzeak Osasun Sailaren jarduketak edo arrazoiak ezagutaraztera edo azaltzera, baldin eta nik eman diezazukedan edozein azalpen aintzat ez hartzen saiatzen bazara. Eta esan ere hori esaten dizut arretaz irakurri ditudalako justifikazioa eta egiten didazun interpelazioa. Idatzita dago, eta beraz, hausnartuta egiteko aukera izan duzu, ez baita bat-bateko ahozko galdera bat. Hark dionari egingo diot kasu, hain zuzen ere. Hauxe diozu hitzez hitz: "Osasun Sailak eta Osakidetzak duela hilabete batzuk erabaki zuten Basurtuko ospitaleko bihotzeko kirurgiako zerbitzua ixtea eta hura Gurutzetako ospitalean bateratzea". Badakizu hori ez dela egia; izan ere −askotan azaldu dizugu− ez da duela hilabete batzuk hartutako erabakia: duela urte batzuk hartutako erabakia da, hausnarketa luze eta kontrastatua egin ondoren, bi zerbitzuen egoera sakon aztertu eta komunitate zientifikoak eta osasun-agintariek gai horri buruz emandako gomendioak aztertu ondoren. Zerbitzuaz hitz egiten saiatzen zara, eta nik uste dut ahalegin hori nahita egiten duzula Osakidetzaren irudia narriatzen saiatzeko. Bihotzeko kirurgiako zerbitzuak egiten duena da Gurutzetako ospitalean bateratu. Ez da ixten. Haren beharra duen inori ez zaio arreta ukatzen, inori ez. Horri dagokionez, bateratzearen aurka daudenen argudioetako bat da…; bide batez, eta gainera argudio zehatzak eman behar izan dizkizute haiexek, autoak aintzat hartzen ez dituen gorabeherak aipatu dituzulako zuk autoaren barruan; autoan agertzen ez den kasu bat, Garrido andrea. Zeuk jakingo duzu nondik atera duzun. Zer gertatuko litzateke Bilbon premiazko kasu bat sortuko balitz eta Barakaldoraino, lau kilometro harago, lekualdaketa bat egin beharko balitz? Oraintxe bertan gertatzen den gauza berbera gertatuko litzateke; izan ere, asteburuetan eta jaiegunetan, aspaldidanik −ez hilabeteak, urteak dira−, zerbitzuetako bat bakarrik egoten baita irekita, txandaka; batzuetan Gurutzetakoa da eta beste batzuetan Basurtukoa. Eta irekita dagoenera eramaten dira larrialdiak, eta han artatu egiten dira, ondo artatzen dira. Profesionalen artean ezinegon ikusgarria dagoela esan didazu. Kasualitatez, ez dago ezinegonik eraginpean dauden taldeen artean, hau da, bihotzeko kirurgiako taldeen artean; eta gainera, halaxe adierazi dute. Eraginpean ez dauden beste zerbitzu batzuek adierazten dute ezinegona, bihotzeko kirurgia konplexuaren hobekuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Epaitegiak kautelaz ebatzi zuen bateratzea geldiarazi behar zela. Zergatik jotzen duzu ziurtzat errekurtsoaren zain dagoen txit kautelazkoa den zerbait eta auziaren mamiari heltzea oraindik ez dagokion prozesu judizial bat, baina dagoeneko esaka ari zara emaitza negatiboa eta, beraz, zuzendu beharreko akatsa dela sailarentzat eta Osakidetzarentzat? Gauza asko ematen dituzu zuk egintzat. Edonola ere, men egiten diogu ebazpen judizialari −ezin baita bestela izan−; baina ez gatoz bat harekin, ezta gutxiagorik ere. Ez dugu harekin bat egiten, hain zuzen ere, osasun-kudeaketako bi unitate bateratu daitezkeen bezalaxe, asistentzia-zioengatik, hau da, jarduera handitzeagatik, teknologia berriengatik, berriak sortu behar badira, sortu egiten direlako. Egin ere, egiten baita. Normala da hori protokolizatuta dagoen Osakidetzaren antolamenduaren barruan; eta Osasun Sailaren eskumenaren ez ezik bere betebeharren barruan sartzen da, esate baterako, instalazioen barneberrantolamendua, zuk behin eta berriz aipatzen dituzun ebakuntza-gela horiena demagun. Haietan inbertitu baitugu, noski. Gure instalazioak onenak izan daitezen eta eguneratuta mantentzeko inbertitzen dugu. Baina ez diogu utziko ebakuntza-gela horiek erabiltzeari, Garrido andrea; zeren, baitirudi zuk diozula ebakuntza-gela horiek eguneratzeko inbertitu dugula, eta orain haiek itxi egin behar ditugula. Eta ez dira itxiko, bestelako esku-hartze batzuetan arituko dira; esan ezazu hori, beste esku-hartze batzuetan. Basurtu ez dela geratuko bi ebakuntza-gela itxita dituela eta gure herritarren dirua xahututa. Ez, andrea, ez da horrela. Ez gatoz bat epailearen ebazpenarekin, hain zuzen ere, Osakidetzaren betebeharra delako bere zerbitzu-zorroan, bere eguneroko jardueran, arreta eta osasun-emaitzak etengabe hobetzea bermatuko duten teknikak, terapiak eta antolaketa-hobekuntzak integratzea. Ez gatoz bat, hain zuzen ere, bi zerbitzuak bateratzea arriskutsua izan beharrean, lantaldeak osatzen dituzten profesionalen esperientzia hobetzea baitakar, eta beraz, emaitza hobeak lortzea. Ondorio horretara iritsi da ez bakarrik Osakidetza, baizik eta alor horretan adituak diren erakunde eta elkarte zientifikoak, nazioarteko osasunagentziak eta Osasun Ministerioa. Egon, nahikoa ebidentzia zientifiko badagoelako zerikusia kausitzen duena prozedura mediko −ez soilik horretarako− eta prozedura kirurgiko batzuen hilkortasunaren eta morbilitatearen eta ospitaleen eta profesionalen jarduera-bolumenaren artean, batez ere espezializazio eta esperientzia handia behar dutenetan, kasu honetan gertatzen den bezala. Kirurgia Toraziko Kardiobaskularreko Espainiako Elkartearen jarduera-erregistroak erakusten du jarduera kirurgikoa egonkor mantendu dela Estatu osoan 2001az geroztik, 450 prozedura baino zertxobait gehiagorekin milioi biztanleko. Gurutzeta datu horietan dago, Basurtu horren erdian dabil. Bihotzaren ataleko laguntza-unitateen estandarren eta gomendioen eskuliburua, aditutaldeek landu zutena, argitaratu zuen Osasun Ministerioak 2011n, eta eskuliburu horren arabera, ebazten zen bihotzeko kirurgiako jarduera oso txikia zela zentro bakoitzeko. Kirurgia-lantalde bakoitzaren prozeduren zenbateko optimoa zentro eta urte bakoitzeko 600 kasutik gorakoa zela zeritzon. Hau da, adibide ideal hori zen bi zerbitzuak bateratzea gomendatzen zuena. Are gehiago, badira irizpide horien arabera zerbitzuak bateratzen ari diren herrialdeak eta erkidegoak. Berriena, Errioxako Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen adibidea dugu, bakar batean bateratu baitituzte haiek beren zerbitzuak. Uste dut nirekin bat etorriko zarela Logroño eta Iruñea Basurtu eta Barakaldo baino askoz ere urrunago daudela. Eta, gainera, adibide gehiagorekin ilustratu nahi baduzu, begiratu Kanadari, Erresuma Batuari, Ameriketako Estatu Batuei; eta ikusiko duzu horrelako erabakiak hartu direla. Nire ustez, akatsa Osakidetzaren asistentziazerbitzuak hobetzeari uko egitea izango litzateke, bihotzeko kirurgia konplexuko zerbitzuen funtzionamendu egokiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23773
12
121
02.12.2022
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtuko Bihotzeko Kirurgiako Zerbitzuaren bateratzea geldiarazten duen ebazpen judizialari buruz
Bada, niri, sailburu andrea, gustatuko zitzaidakeen aurrez aurre −horrela esan behar dizut− ekin izan bazenio hain zuzen ere gure taldearen eta legebiltzarkide honen argudioak bakarrik ez diren arrazoibideei aurka egitera; aitzitik, bederatzi orrialdetan jasotzen diren, ebazpen judizial batean datozen argudioak dira; eta zu ez zara bat etorriko ebazpenarekin, baina zure errespetu guztia mereziko duela espero dut hark kautelazko neurri bat har dezala lekualdaketa geldiarazteari edo Gurutzetako bihotzeko kirurgiako zerbitzua bateratzeari dagokionez. Badakigu prozesu hori aspaldi-aspalditik datorrela, bai −autoan bertan adierazten da hori−, baina zuei zuzenketa bat ere egiten dizuete, eta argi eta garbi esaten nola egin dituzuen gauzak erabateko diskrezionalitatez eta, ez horixe, horrelako erabaki bati ez dagokion arbitrariotasunez. Izan ere, akordioa…, eta ebazpena −badakit etenda dagoela− 2022koa da, urriaren 24koa; eta Osakidetzaren erabakia, bihotzeko kirurgiako zerbitzuaren lekualdaketa modu arrazoituan erabakitzen duena, 2022ko irailaren 8koa. Badakigu, sailburu andrea, hasierako proiektua 2019koa dela. Baina, autoak dioen bezala, irudipena helarazi da Administrazioak prozedura jakin batetik kanpo erabaki duela guztia, eta azken erabakia egituratzen joan diren alde bakarreko erabakiak hartu dituela. Hau da, ematen du zuek erabaki bat −politikoa, batik bat−hartua zenutela, eta zuek gero erabaki foral (sic) horretarantz joan zaretela. Alegia, autoak, ebazpen judizialak esaten du: "Administrazioak erabakiko zuen arbitrariotasunez, nahierara, bere borondatearen arabera, legez ezarritako prozeduratik kanpo". Nik, sailburu andrea, ezer gutxi gehituko dut. Uste dut autoak argi eta garbi esaten dizuela halaber beste aukerarik ez ote zegoen; zalantza asko daudela Administrazioak, Osakidetzak eta Osasun Sailak aukeratzeko erabakiarekin asmatu ote duten; ematen du ez dela ekitatez aukeratu, eta diskreziotartea agerikoa izan dela. Era berean, galdetzen dizu zer azterlanek berresten duten goi-mailako espezializazioko prozedurekin, esperientziarekin eta espezializazio eta konplikazio altuko kirurgiekin zerikusia duen guztia. Hilkortasun txikiagoari dagokionez hobekuntza nola zehazten den informazio zehatzik ez dela ematen ere esan dizu. Eta autoak beren-beregi egiten dizu galdera: "Zenbat paziente hilko lirateke dimentsio handiagoko zentro bateratu batean, dimentsio txikiagoko zentro bakoitzean hiltzen direnekin alderatuta?". Nire ustez, hori ere funtsezkoa da, eta ez da inola ere arinki har daitekeen zerbait. Ni, sailburu andrea, behartuta nago −eta horretarako ordaintzen didate euskal herritarrek− gure ustez euskal herritarrak kezkatzen dituzten gai guztiak Legebiltzar honetara ekartzera. Eta gai hori, zeuk ondo dakizun bezala −gainera, Bizkaian bizi zara, eta profesional horietako asko ezagutzen dituzu−, harridura eta kezka handia sortu baitu osasungintzasektorean, bai bihotzeko kirurgiako zerbitzuko Basurtuko profesionalen beraien artean, haiek baitira lekuz aldatu behar dituztenak, bai Basurtuko ospitaleko gainerako kardiologia-zerbitzukoen artean. Beraz, zu ere behartuta zaude eskaini behar diren azalpen guztiak ematera. Nik sentitzen dut zuk gaur hemen, orain dela hilabete batzuk, albiste honen berri izan genuenean, egin nizun interpelazioari erantzuteko erabili zenituen argudioak besterik eman ez izana. Nire ustez, une egokia da zuk gogoan har dezazun ebazpen judizial hau, harekin ez zatozela bat esan duzun arren; azter dezatela zure zerbitzu juridikoek. Izan ere, oso argia dela iruditzen zait, eta zuei gauzak benetan bere lekuan jartzen dizkizuela eta gauzak gaizki, zorroztasunik gabe, justifikaziorik gabe eta nahierara egin dituzuela esaten dizuela. Horregatik, gaur jakinarazten dut interpelazioaren ondoriozko mozioa ere aurkeztuko dugula, herritarrentzat hain kaltegarria den erabakia zuzentzeko aukera izan dezazuen.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23774
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularra-Ciudadanos taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtuko Bihotzeko Kirurgiako Zerbitzuaren bateratzea geldiarazten duen ebazpen judizialari buruz
Esan ere esan dizut, Garrido andrea, erabateko errespetua diodala autoari, erabatekoa, baina ez natorrela bat. Eta azaldu ere azaldu dizut, eta Osasun Sailari erabakia harrarazten dioten argudioak eman dizkizut. Baina, uste baduzu zientzia-elkarte adituen argudioak, beste osasun-zerbitzu batzuen irizpideak, ministerioaren irizpideak, beste herrialde batzuek bihotzeko kirurgia konplexuko zerbitzu arrakastatsuen antolaketan dituzten irizpideak ez direla aginpidea eduki behar dutenak antolaketa-neurriak proposatzeko orduan, hizpide dugun kasuan geratzen den moduan, bada esango didazu. Zuk nahi duzuna bada hartzen diren irizpideak benetan ausaz edo beste zio batzuen araberakoak izan daitezela, zeuk jakingo duzu zerekin geratzen zaren. Nik esan diezazukedana da gauza berbera errepikatu besterik ezin dizudala egin, planteamendu honetara eraman gaituzten irizpide zientifikoak eta osasungintzakoak direlako horiek. Beste batzuetan ere esan dugu, baina nik ezin dut gauza bera berresan besterik egin. Eta, gainera, gero zuk ere esaten baitidazu: "Profesionalak". Jakina, ezagutzen ditut. Lurraldean bizi naiz, eta jakina ezagutzen ditudala. Baina ezagutzen ditut, gainera, Osakidetzako profesionalak direlako. Eta Osakidetzako profesionalak dira Basurtukoak eta Gurutzetakoak. Eta profesional bikainak dira. Noski, nik hori ez dut ezbaian jartzen −niri esango didazu zuk, Osasuneko sailburua izanda−. Baina ez ditzagun nahastu erabaki horrek ukitzen ez dituen profesionalen aldarrikapen horretan dabiltzan osagai batzuk, bestelakoak direnak eta, ospitalearen ospeari eta estatusari buruzkoak direnak, erabaki horretan inondik ere sartzen ez direnak. Zeren, gainera, begira…, are gehiago esango dizut: zer esan nahi didazu zuk, Txagorritxuko ospitaleak, Donostiakoak, Galdakaokoak, kardiologia-zerbitzua badutenak baina, ordea, bihotzeko kirurgia konplexurik ez dutenak, ez direla kardiologia-zerbitzu onak? Kardiologiako zerbitzu bikainak dira. Eta bihotzeko kirurgia behar dutenean, nora bideratzen dituzte? Gurutzetara, Basurtura edo Poliklinikara. Ez dezagun, beraz, gai hori nahas. Utz ditzagun gauzak argi eta garbi. Basurtun egiturazko hemodinamikako prozedurak, elektrofisiologia eta esku-hartze koronario perkutaneoak, urgenteak nahiz programatuak, mantendu egingo dira aurrerantzean ere. Eta, horretarako, bihotzeko kirurgialari baten presentzia prebentiboa behar badute, halaxe izango dute; hori pentsatuta, programatuta eta hitz eginda dagoelako. "Alde bakarrez" diozun hori, ez. Denbora asko daramagu agente guztiekin elkarrizketak egiten. Beraz, "alde bakarrez" horrek ez du balio, Garrido andrea, ez du balio. Eta demandatzaileek, zehazki demanda jarri dutenek, ez dute inolaz ere beren egoera kaltetuta ikusiko kardiologiaren praktikari dagokionez; eta horixe da haien ardura. Kardiologiaren jarduna, horixe baita beren ardurapean dutena. Eta haien ikerketak eta irakaskuntzaren alorrak ere ez dute eraginik jasango. Ez ditzagun gauzak nahas, gero ez dugu eta argudiorik horren atzetik. Basurtuko ospitaleari eta haren etorkizunari buruz ere hitz egingo dut, hori badelako eskatzaileek nahasten duten zerbait. Ospitale hori asistentzia-sare batekoa da, Osakidetzaren sarekoa. Zentro bakoitzak bere betekizuna du, ezaugarri batzuk dituena; eta ezaugarri horiek batuta, aukera eman behar digute Euskadiko herritar guztiek arreta onena izan dezaten behar duten horretan, dagoen lekuan dagoela, baina onena izan dadila beti. Ospitale guztiak ez dira berdinak, guztiek ez dituzte zerbitzu-zorro berberak, eta ez dituzte hala eduki behar ospitale onak izateko. Basurtuko ospitaleak, gainera, ezaugarri bereziak ditu, arkitektura-konfigurazio konplexua du eta. Gainera, ondarea da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez da arriskuan jarri, izan ditzakeen konplikazio horietan, Basurtuko Ospitalearen proiektua. Izan ere −eta Ganbera honetan 2023rako egin genuen aurrekontuaurkezpenean ikusi ahal izango zenuen zeuk−, badator Basurturako proiektua. Izatez, ospitalea handitzeko proiektua ere badugu −idazketa egin behar duen enpresa dagoeneko lantzen ari da proiektu horren lehen zirriborroak−; eta, proiektu horretan, hirira irekitzen da, ospitale hori berritu egiten da, eta bertan bi eraikin berri egin asmo dira, ospitaleari 30.000 metro karratuko osasungintzaespazioa erakarriko liokeena. Horixe behar du hobetzen jarraitu ahal izateko. Hori al da Basurtuko Ospitalerako proiekturik ez edukitzea? Berme bat da Basurtuko ospitalearentzat eta Euskadiko biztanle guzti-guztien osasuna zaintzeko. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23775
12
121
02.12.2022
GARDE RAMIREZ
EH Bildu
Interpelazioa, Maria Garde Ramirez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, EAEn emakumeek duten abortatzeko eskubidea Osakidetzako ospitale publikoetan egikaritzeari buruz
Eskerrik asko, legebiltzarburua, eta eguerdi on guztioi, bereziki, Sagardui Osasuneko sailburuari. 1985ean, duela 37 urte, lortu zen abortuaren despenalizazioa Estatu mailan, baina beste 25 urte itxaron behar izan genituen, 2010era arte, gurean haurdunaldiaren borondatezko etendurak modu askean egiteko eskubidea bereganatu genuen arte. Duela 12 urte onartu zen sexu- eta ugalketaosasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legea. Eta mugarri hori ondo ulertzeko, ezinbestekoa da begirada atzera botatzea eta gogora ekartzea milioika emakumeren bizipen eta aldarriak, 80. hamarkadako borrokak, atzo, gaur, han, hemen, mundu osoan zehar emandakoak eta jarraipena izan dutenak. Finean, mugimendu feministaren konpromisoak ekarri gaituelako honaino. Hala ere, eta tamalez, egun, atzera egin dugu. Abangoardia izateari utzi diogu, asko daukagulako egiteko eskubide sexual eta erreproduktiboetan aurrera egiteko. Gainera, beharrezkoa dugu salto kualitatibo bat ematea, eta hori, ezinbestean, Osakidetzaren sendotzearen eskutik etorriko zaigu edo ez da etorriko. Hori da guretzako gaurko gaia eta gaurko eztabaidaren helburua: ulertzea edota ulertaraztea eskubideak babesteko eta eskubideetan aurrera egiteko bide bakarra sistema publikoa indartzea dela eta Osakidetza indartzea dela. Ze atzean geratu gara. Abortua legalizatu zenetik hamarkada luze bat baino gehiago pasa den honetan, gurean haurdunaldia borondatez etetea erabakitzen duten emakumeak sistematik kanpo bidaliak izaten dira. Eta ezin dugu ulertu zergatik. Zergatik emakume batzuek Osakidetzako ospitaleetan abortatu dezakete eta beste batzuek ez? Zergatik, Sagardui sailburua? Ez dugu ulertzen zer logika moralista eta gaizto aplikatzen eta mantentzen den erabakitzeko emakume batzuek Osakidetzan abortatzeko eskubiderik ez dutela eta haurdunaldia borondatez etetea erabakitzen badute sare pribatura bideratzen dituztela. Zergatik? Zergatik ezin ditugu geure osasun-eskubideak baliatu, gainerako herritarrek bezala, Osakidetzako egituren barnean? Abortatzea −ez dezagun ahaztu− eskubide bat delako. Zeri men egiten dio eredu honek? Moral jakin batek baimentzen ez duenari edo gustatzen ez zaigunari? Edo hori, hobe kanpoan. Legean jasota dagoelako egin behar da, baina hartara jarrita, beste batzuek egin dezaten ordainduko dugu. Hori da zuen eredua. Hori da zuen eredua, azken hamarkadan indarrean egon dena. Erabaki politiko horrek zuzenean eragiten die herrialde honetako ehunka emakumeren eskubideei; eta gainera, abortuaren inguruko estigma eta tabua iraunarazten laguntzen du, eta emakumeak moral gaizto baten mende jartzen ditu. Bai, eta harritu egiten zinen, baina nik horri buruz argi eta garbi galdetzen dizut: zergatik deribatzen dira abortuak? Zergatik ez egin abortu guztiak, direnak direla haien zergatiak eta kasuistikak, Osakidetzako ospitale publikoetan? Oso galdera zehatzak dira, eta espero dut gaur sailburuak erantzun ahalko dituela. Eta datuetan sartuko naiz orain. EAEn, 2021eko txostena −portzierto, oso-oso berandu publikatu dena, baina, bueno−, honen arabera, aurreko urtean 3.712 etete egin ziren guztira Euskadin, baina horietatik bakarrik % 5 egin ziren Osakidetzan; gainerako guztia, % 95a, 3.500 inguru, itunpeko klinika pribatuetan egin ziren. Hau da, gehienak osasun-sistema publikotik osasun-sistema pribatura bidaliak izan ziren. Hala ere, praktika hau ez da berria, betidanik egin den kontua da, eta, gainera, deribazioen tendentziak gora egin du azkenengo urteetan. Beraz, txarrera goaz; onera egin beharrean, urtez urte txarrera. Okerrera goaz; joera irauliz joan eta erantzukizuna sistemaren barruan hark bere gain hartu beharrean −hori baita gertatu beharko litzatekeena−, gero eta gehiago eskuordetzen da, gero eta gehiago deribatzen da eta gero eta utzikeria handiagoa egiten da geure erantzukizunean, betebeharrean eta eskumenean. Eta beste datu bat, informean ageri dena eta niretzako nahiko deigarria dena. Iaz abortatu zuten 3.712 emakumeetatik 3.048 −gehien-gehienak, beraz− beren osasun-zentrora joan ziren informazio eske eta abortatzeko prozesua hastera. Hau da, lehendabiziko erreferentzia, emakumeak joaten diren konfiantzagunea, Osakidetza da, nahiz eta gero Osakidetzak ez dituen artatzen eta deribatu egiten dituen. Bai, halaxe da. Horregatik, argi dago emakumeek, orokorrean, ez dutela beraiek erabakitzen klinika pribatuetara jotzea, eredu baten ondorioa dela hori. Gehienek ez dute erabakitzen klinika pribatuetara joatea. Ez da erabaki libre bat, eredu baten ondorioa da hori. Eta amaitzeko datuekin, errepikatuko dut, ze niretzat oso deigarria da: % 5 Osakidetzan, % 95 klinika pribatuetan publikotik bideratuta. Datu horiek asaldagarriak dira eta argi erakusten dute inbertsio eta aldaketa erraldoiak egin beharko direla, beharrezkoa izango dela etete guztiak ospitale publikoetan modu integral eta duinean artatu ahal izateko. Eta hori, gainera, gertatzen ari da mundu mailan abortatzeko eskubidearentzat prekaritatetestuinguru batean. Oraindik ere herrialde batzuetan abortua zigortuta edo oso mugatuta dago; hau da, 90 milioi emakumek ez dute beren gorputzari buruz erabakitzeko eskubiderik −eta horrek arriskuan jartzen ditu haien osasuna eta bizitza, modu klandestinoan abortatzera behartuta daudelako−. Eta egoera horrekin bat egin dute arestian AEBek, non orain estatuek legeak egin ditzaketen abortatzea erabakitzen duten emakumeak eta haiei laguntzen dietenak kartzelara eramateko. Argi dago munduan, orokorrean, emakumeen eskubideen testuingurua oraindik oso beltza dela. Baita hemen ere, non oraindik ematen diren escracheak eta jazarpenak kliniken aurrean, bertako profesionalen kontra eta hara joaten diren emakume guztien kontra. Hori onartezina da. Eta askotan Ertzaintzaren baimenarekin ematen da, ez dutelako horretan deliturik ikusten. Emakumeak babestu beharrean, antiabortistak babesten ditugu? Ba, lotsagarria. Abortatzeko eskubidearen kontrako oldarraldi eta ziurgabetasun handiko momentu hauetan, hemendik mezu irmoak eta pauso irmoak bidali eta eman behar ditugu. Guri dagokigu eskubideetan aurrera egitea, eta aurrerapauso horiek beste batzuk ekarriko dituztelako beste herrialde askotan ere, gure ekintzekin argi esan behar dugu, gurean, emakumeak eta emakumeen eskubideak babesten ditugula osasun publikotik. Eta abortatzeko eskubidea baldintzarik onenetan egiten dela bermatzeko modu bakarra sistema publikoan egitea da. Deribatzen duzun unean, gertatzen denaren gaineko kontrola galtzen duzulako. Bai, askotan bai. Puntu honetan aitortza bat egin nahi diet ere klinika pribatu gehienei, ezin dugulako ahaztu azken hamarkada luzeetan posible egin dutela abortatzeko eskubidea, eta, gainera, osasun publikoak bere erantzukizuna bete ez duenean, hor egon direla. Baina badakigu gehienetan gauzak ondo egiten direla, baina badakigu ere beste batzuetan ez direla gauzak ondo egiten. Badakigu −Osakidetzako osasunprofesionalek hala esaten digutelako− emakume asko gure urgentzietan amaitzen dutela kliniketatik pasa ostean. Bai. Eta hori ezin da gertatu, eta hori ez da emakumeak babestea. Baina bueno, zorionez hau aldatu egingo da. Zorionez abian da sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legea moldatzeko aurreproiektua, Podemosen eta PSOEren Gobernuak Madrilen bultzatutakoa. Lege-moldaketa horrek hainbat hobekuntza ekarriko ditu, besteak beste, abortuarekiko irisgarritasuna zabalduko da, kontzientzia-objekzioa arautuko da, eta behingoz bermatuko da emakumeek abortatzeko eskubidea gauzatu ahal izango dutela osasun publikoko ospitaleetan −hau da, Osakidetzan−. Deribazioekin amaitzera dator legea. Beraz, legeak behartuko zaituzte eredua aldatzera. Eta eskerrak, ze jakin badakigu −beste ekimen batzuetan gaia gurutzatu zaigulako− ez zaudetela prest horretarako eta oraindik ere jarraitzen duzuela deribazio eta ordainketen alde egiten, sistema pribatuaren alde egiten. Lege berriak zuen eredua aldatzera behartuko zaituzte. Orain arauzkoa dena −deribazioa− salbuespen bihurtuko da, beti izan behar zuen bezala. Eta, behingoz, amaituko da emakumeak abortatzera alor pribatura bidaltze hori. Baina klaro, lehen esaten genuena: inbertsio eta aldaketa erraldoiak egin beharko dira abortu guztiak ospitale publikoetan modu integral eta duinean artatu ahal izateko. Inbertsio handiak, materialak zein humanoak. Eta puntu honetan ja aitzakiek ez dute ezertarako balioko. Ez du balioko esatea ez dagoela lekurik, egiturarik, langile falta dagoela, itxaronzerrendak handitu daitezkeela. Legez dator aldaketa, eta sistema prestatu behar dugu horretarako. Baina, noski, prestatu egin behar da sistema, zeren, kontuz, ezin zaie egun batetik bestera aurre egin ia 4.000 aborturi. Deribatzen den % 95 ezingo da Osakidetzan hartu egun batetik bestera. Prozesu bat behar da, plangintza handia. Eta puntu horretan ikusi beharko duzue egoerari aurrea hartu nahi diozuen plan baten bidez, edo nahiago duzuen itxaroten jarraitu legea gainera etortzen zaizuen arte. Nik esango nuke hobe dela aurrea hartzea; hobe da eta, bide batez, urtean 3.000 emakume baino gehiagori Osakidetzan arreta ez emateak dakarren bidegabekeria handia amaiaraziko dugu. Hortaz, Sagardui sailburua, nola egin nahi duzu prozesua? Parlamentu honen bultzadaz eta taldeen eskutik, edo bakarrik? Guk eskua luzatzen dizugu emakumeen eskubideak hobeto defendatzeko eta Osakidetza indartzeko. Hortaz, gure gaurko galdera: Prest zaude behingoz haurdunaldiaren borondatezko etete guztiak Osakidetzako ospitaleetan egiteko? Eta horretarako, zer neurri hartuko ditu Osasun Sailak behingoz hau egiteko? Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23776
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Interpelazioa, Maria Garde Ramirez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, EAEn emakumeek duten abortatzeko eskubidea Osakidetzako ospitale publikoetan egikaritzeari buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, gainontzekoak. Garde andrea, normalean gu ulertu egiten gara ekimenetan, baina honetan ez gatoz bat. Ez nator zurekin bat, bi arrazoirengatik: lehena, legeproiektuaren egungo edukiagatik; eta bigarrena, gaiaren funtsagatik. Zure justifikazioan idatzi duzu abian dela sexueta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa egokituko duen lege-aurreproiektua. Hor arte, zuzena. Eta esaten duzu zure idatzian legeegokitzapen horrek hainbat aldaketa ekarriko dituela berekin, hala nola bermatzea behingoz emakumeek abortatzeko eskubidea baliatu ahal izango dutela ospitale publikoetan −gure kasuan, Osakidetzan−. Ziurtzat jotzen duzu osasun publikoko egiturek haurdunaldiaren borondatezko etendura guztiak bere gain hartu beharko dituztela. Une honetan behintzat, hori ez da horrela. Eta ez nator bat zurekin zerbitzua emateko ereduarekin. Gai honekin gertatzen da beste erkidego batzuei eragiten dien arazo bat ekarri nahi izan dela Euskadira. Euskadin, haurdunaldia borondatez etetea erantzukizun publikotik bermatzen da; eta gertatu ere aspalditik gertatzen da hori. Gainera, beste erkidego batzuekin alderatzera gonbidatzen zaitut. Duela urte askotatik, funtzionatzen ari dira protokolo batzuk, eta protokolo horien helburu nagusia da haurdunaldi bat etetea erabaki duten emakumeei modu errazean arreta ematea, zailtasun burokratikoak eta atzerapenak eragotziz eta, gainera, haien intimitatea zainduz. Nahikoa da hitzordua egitea dagokion emaginarekin −bai, noski, Osakidetzako emaginarekin− tramitea hasteko; eta, haren burutzapena da dei bat egiten zaiela, haurdunaldi bakoitzaren egoeraren arabera, zentro propio edo hitzartu batera joan daitezen −eta horrek erakartzen du batzuk zentro pribatu batean egitea, beste batzuk Osakidetzan−, haurdunaldia eteteko. Osakidetzako ospitaleetan egiten dira hala irizten duten zio asistentzialengatik konplexutasunen bat dutenak, eta gainerakoak kontratatutako beste zentro batzuetara deribatzen dira; zentro horietan, emakumeek Osakidetzaren kondizio berberetan jasotzen dute zerbitzua. Sistema horrek ederki funtzionatu du, urteak daramatza funtzionatzen, ez du kexarik sortzen −eta horretaz hitz egin dezakezu hura erabili behar izan duten edo erabiltzea erabaki duten emakumeekin−; eta, noski, guk sistema horri eutsi egin nahi diogu. Arazoa beste leku batzuetan sortu da −eta hori ez dagokit niri epaitzea−, zeinetan eskubide hori zerbitzu publikoan ez dagoela erabat bermatuta esaten duten. Gure ustez, martxoaren 3ko 2/2010 Legearen erreforma sustatu zen, besteak beste, eskubidea bermatzeko baldintzak sortzeko, nonbaiten bermatzen ez zirelako, baina hori ez zen Euskadiren kasua. Kontua da hasierako formulazioan erabat eragiten ziola gure ereduari. Eredu horrek, esan dudan bezala, ondo funtzionatzen du, eta uste dugu une honetan ez dela aldatu behar. Ezin dut aurresan, zuk egiten duzun bezala, zein izango den azkenean Diputatuen Kongresuak 2/2010 Legea, martxoaren 3koa, erreformatzeko onetsiko duen testua; baina esan diezazuket nola dagoen testua une honetan. Lege-proiektuak, gaur egun Kongresuan izapidetzen ari den ildoan, ez du behartzen haurdunaldiaren borondatezko eteteak titulartasun publikoko osasun-zentroetan egitera. Eusko Jaurlaritzak bere garaian aurkeztu zituen alegazioei eta Kongresuko taldeek aurkeztutako zuzenketei men eginez, lege-proiektuaren ponentziak joan den astelehenean, hilak 28, eman zuen bere txostena, eta alegazioei eta zuzenketei eutsi egin zitzaien testuan. Eta horrela, 13. artikuluan, betekizun komunei buruzkoan, honela dio b apartatuan: "Haurdunaldia borondatez eteteko beharrezko baldintzak dira hura osasun-zentro publikoan edo ziurtagiria duen zentro pribatu batean gauzatzea". Beraz, etorkizuneko legeak ez luke behartuko haurdunaldiaren eteteak nahitaez titulartasun publikoko osasun-zentroetan egitea, baina bai erantzukizun publikoaren pean egitea, sistemarako sarbideari, unibertsaltasunari, ekitateari, doakotasunari eta jarduera hori egiten duten kliniken gaineko kontrolari eta gainbegiratzeari dagokienez. Hau da, Euskadin egiten ari garen moduan. Halaber, esan behar dizut, sexu- eta ugalketaosasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari dagokienez emakumeek dituzten eskubideak aitortu eta benetan bermatzeak dakarrenaz harago, legearen aldaketa-proiektuak eduki sanitario oso handia duela. Eta, oro har, ontzat ematen eta txalotu egiten ditugu legea aldatzeko proiektu honek, oraindik indarrean dagoen 2/2010 Lege Organikoaren gainetik, aurkezten edo irudikatzen dituen aurrerapenak eta hobekuntzak. Hala ere, proiektuan baieztatzen denez, 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, abian jarri zenetik, ez dira gutxi izan emakumeek eskubide hori gauzatzeko izan dituzten oztopoak. Baina ez dugu aintzat hartzen eta ez gatoz bat nahastu nahi denean osasungintzako prestazioaren baldintzetan berme eskasa egotea haurdunaldia eteteak zentro publikoetan edo ziurtaturiko pribatuetan egitearekin. Euskadin bizi diren emakumeei dagokienez, ezin dugu egokitzat jo eskubide hori baliatzeko oztopoak egotearen baieztapena. Izan ere, Euskadin prestazio hori eskatzen duten emakumeek ez dute inolako oztoporik izan prestazio hori garaiz eta behar bezala eskuratzeko, eta segurtasun-, doakotasun-, intimitateeta hurbiltasun-berme guztiekin, duintasunez. Eta hori horrela izan da 2/2010 Lege Organikoa indarrean sartu zen lehen egunetik, Euskal Autonomia Erkidegoko haurdunaldiaren borondatezko etenduren erregistro ofizialak urteko txostenetan egiaztatzen duen bezala, eta zuk zeuk ezagutzen duzun bezala. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23777
12
121
02.12.2022
GARDE RAMIREZ
EH Bildu
Interpelazioa, Maria Garde Ramirez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, EAEn emakumeek duten abortatzeko eskubidea Osakidetzako ospitale publikoetan egikaritzeari buruz
Lehenik eta behin, eskertzea Sagardui sailburuari emandako azalpenak, baina guretzako guztiz ez-nahikoak izan dira. Gaur galdera konkretu batzuk egin dizkizugu: zergatik ez diren abortu guztiak Osakidetzan egiten −ze egin litezke, ez?−, eta zer neurri hartuko dituzun egoera horri buelta emateko. Eta ez diezu erantzunik eman; eta, gainera, orain artekoa goratu duzu eta horrela jarraitzeko hautua egiten duzuela mahaigaineratu duzu hemen. Zelako dezepzioa eta zelako etsipena. Tartean eman dituzun argudioen artean, batetik, "demoras" hitza erabili duzu. Hau da, emakumeak klinika pribatuetara bidaltzen dira azkartasun kontu batengatik, ahalik eta lasterren artatzeko? Azkartasuna eta denborak bai, inportanteak dira abortuaren aferan, baina gure sisteman ere eta gure ospitaleetan ere neurriak jarrita arin atenditu ahal izango genituzke emakumeak, ez? Hori ez da ezinezkoa, hori posiblea da, baina neurriak eta errekurtsoak jartzea eskatzen du, noski. Ez da azkartasun edo demora kontu bat, baizik eta eredu kontu bat. Hortaz, bota duzun horrek ez digu asko balio. Baita ere esan duzu eredua ona dela eta gauzak ondo funtzionatzen ari direla, eta ez dagoela kexarik. Ba, horrekin ere nahiko eszeptikoa naiz. Ze abiadaz nola egon zaitezke hain ziur dena ondo egiten dela, sistematik kanpo egiten baldin bada? Deribatzen duzun momentutik, hein handi batean, gertatzen denaren inguruko kontrola galtzen duzu. Bai, bai. Eta badaude emakume asko kexak jarri dituztenak, eta Osakidetzan hori ezaguna da. Guk badakigu klinika askotan gauzak ondo egiten direla −ez dugu esango kontrakoa−, baina badakigu ere beste klinika batzuetan gauzak ez direla guztiz ondo egiten −esan dizut lehen urgentzietako kasua−. Eta askori gainera ez dizkietela metodo guztiak azaltzen eta horien artean erabakitzen uzten. Eta baita ere analgesia- eta anestesia-aukera desberdinak ez dizkietela eskaintzen. Hortaz, ondo egiten dela? Ba, zalantzagarria ere bai. Gurean ere, Osakidetzatik kudeatzen diren abortu horietan ere gabezia handiak izan ditugu. Eta horietako batzuk gainditzeko etorri zen dolu perinatalaren inguruko lanketa eta legez besteko proposamena. Honezkero, espero dut inplementazio fase batean egotea. Baina, ez dakit. Gero esan duzu legea ez dela nik esan dudan moduan onartuko. Ikusiko dugu azkenean zer onartzen den. Baina, gainera, esan duzu harrotasunez bezala, Gobernutik sartutako zuzenketengatik aldatuko dela eta ez dela zerbitzu publikoan egingo. Ba, zelako esatea, ez? Ez dakit. Asko daukagu egiteko eta hobetzeko. Mucho por hacer para lo que sí que se debería hacer, que es acoger todos los abortos dentro del sistema. Y hacerlo dando una atención rápida, integral y digna. Pero es que no le he visto ninguna intención de variar su modelo, aunque la ley −espero que sí− se lo vaya a exigir. ¿Qué pretenden?, ¿buscar una grieta, un resquicio en la nueva ley para poder perpetuar su modelo¿, ¿para que no les obliguen a ello, cuando tenían la oportunidad de cambiarlo y de dar una mejor atención? Y dentro del sistema público, en vez de seguir derivando al sistema privado. No sé, también me quedo un poco perpleja y me pregunto si sus socios de Gobierno estarán de acuerdo con esta decisión y esta apuesta que va directamente contra aquello que la ley, precisamente, venía a cambiar. Entonces, no sé, no me puedo creer que el PSE esté cómodo con esto; ya nos contarán. Y me pregunto también a quién favorece seguir como hasta ahora. Al sistema público, no, desde luego, porque en vez de poner recursos en el sistema, se sigue financiando y derivando a lo privado. ¿A las mujeres acaso? No, desde luego, porque ya le he dicho que, según mi forma de verlo, la única forma de garantizar que ejercen su derecho en las mejores condiciones es hacerlo dentro de nuestro sistema y dejar de derivar. ¿A quién beneficia su modelo? ¿A las clínicas privadas? ¿A los grupos antiabortistas, que tienen perfectamente localizadas las clínicas, a las mujeres que acuden a ellas y a los profesionales? No sé, estamos en completo desacuerdo con su modelo. Y, evidentemente, de esta interpelación derivará una moción para exigir cambios, para que, de una vez, si se puede y si les conseguimos mover, atendamos a todas las mujeres dentro del sistema público, como siempre debimos hacer. Lege berria etorriko da, hori ez dago zalantzan. Eta nik uste dut zuen eredua agortua dagoela. Aski da. Bada garaia gure ospitaleetan beharrezko guneak sortzeko abortu guztiak egiteko, bitarteko material zein humanoak jartzeko, prestutasuna eta prestakuntza izango duten langileekin. Hortaz, errepikatzen dizugu −eta nik ez dut honetan etsiko−: guk eskua luzatzen dizugu gauzak aldatzeko, eredua aldatzeko, Osakidetza indartzeko eta emakumeen eskubideak hobeto babesteko. Eta egin nahi dugu, noski, mugimendu feministaren eskutik, profesionalen eskutik…
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23778
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Interpelazioa, Maria Garde Ramirez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, EAEn emakumeek duten abortatzeko eskubidea Osakidetzako ospitale publikoetan egikaritzeari buruz
Garde andrea, inongo harrotasunik. Zuk artatu duzu zure interpelazioa legean, eta legeak gaur egun ez du esaten zuk esandakoa. Ba, hori da nik esan dudana, ze zuk baiezkotzat hartu duzu, eta nik bakarrik esan dizut 28an onartutako testuan zer agertzen den. Eta ez bakarrik gure taldeak eskatuta, beste batzuek ere eskatu dute. Eta horrela geldituko da, batera edo bestera. Baina zuk hartzen duzu ontzat gauza bat, eta nik bakarrik esan dizut ikusi beharko dela horrela gelditzen den edo ez. Eta ez hori bakarrik. Esan dizut, baita ere, aurretiaz non sortzen den arazoa, eta dela beste erkidego batzuetan gaur egun ere etenaldiak egiteko emakumeek beharbada ez dituztela artatuta beraien aukerak, baina hemen badago. Eta esaten didazu, eta kasu batzuetan badakigu hori gertatzen dela eta larrialdietara joan behar direla, gure larrialdietara. Noski gure larrialdietara datozela zoritxarrez, ze horrenbesteko prozeduren artean, batzuk ez dira behar bezain ondo ateratzen, guri gertatzen zaigun bezala gure prozeduretan. Den-denetan ez dugu asmatzen. Asko egiten direnean, batzuk ez dira ondo ateratzen. Baina bai emakume horiek daukatela denboraz aukera. Hori esan dut: denboraz. Ez dut esan denboragatik bidaltzen denik, ez. Denboraz daukatela aukera. Daukatela dohainik, duintasunez. Noski guk jarraitu egiten dugula zelan bermatzen diren etenketa horiek, noski egiten dugula. Eta jarraitu egiten dira eta bideratu egiten dira. Baina ez hori bakarrik. Gainera, baita ere emakumeekin lan egiten da zeinetara joan nahi duten. Ze zuk esaten duzu: "Batzuek ez dute ematen eskaintza bat anestesian" edo bestea. Hori emakumeekin hitz egiten da. Eta emakumeek daukate aukera joateko batera zein bestera, ez dira bideratzen horrela eta horrela. Ez. Badaukate aukera hori egiteko. Nik uste dut, emakumeak berak kontuan izanda, hemen Euskadin gaur egun ondo bermatzen dela aukera hori esan beharra dagoela. Eta muina hor dago. Zuk hor zuzenketa bat edo mozio bat ipiniko duzula? Ba, suposatzen nuen hau ezartzerakoan. Baina berriro esaten dizut: bi aukera dauzkagu. Edo esan zergatik egiten den hori, eta beste modu batera, beste eredu batera, zeinetan publikotasuna eta pribatutasuna elkarrekin lan egitea ez duzun gustuko. Hori badakigu, hor desberdintasun bat daukagula; baina ez honetan bakarrik, beste hainbat gauzatan ere badaukagu. Guk beti esan dugu elkarren arteko lana egon daitekeela publikoaren eta pribatuaren artean, baina gure erantzukizuna inoiz albo batera utzi barik, bai hori bermatzerakoan emakumeentzako kasu honetan, bai hori gero jarraitzeko. Eta legeak berak ere zelan ipintzen duen momentu hauetan, esaten dizut: izan behar duela "autorizado" esaten du, ezta? Eta guk hori egiten dugu eta jarraitu egiten dugu. Eta zelan ez, ba, gero, gainera, guk horra bideratzen ditugunean emakumezkoak. Nik uste dut, gainera, mugatu behar dugula segurtasun klinikoko irizpideetara, erantzuteko denboretara… Jakina, garrantzitsuak dira horiek, eta zuk badakizu, baina baita emakumeen intimitatearen eta konfidentzialtasunaren ingurukoak ere. Horregatik, esaten dizudan bezala, ziurtagiria duten kliniketan egiten dugu hori, eta gainera, haren jarraipena egiten dugu geuk, jakina. Emakumeekin lan egiten dugu guk hiru euskal hiriburuetan ditugunetara joan daitezen, hurbiltasuna eta aukeratzeko askatasuna bermatuta egon daitezen ahalegina eginez. Ezein kausa dela medio, inolako arrazoi dela eta, prestazioa jasotzeko diskriminaziorik ez dagoela bermatzen dugu. Euskadin bizi diren emakume guztiek dute prestazioa jasotzeko aukera, baita egonaldi irregularrean −edo erroldatu gabe− daudenek ere, edo nekez identifika daitezkeen egoeran daude emakume atzerritarrek ere. Ez dago inolako baldintzarik emakumeak haurdunaldia borondatez eteteko aukerarik gabe uzteko, legeak ezarritako zioen barruan, eta hori duintasun handienarekin egin ahal izateko. Prestazioaren doakotasuna bermatzen dugu. Osakidetzako emagin bati haurdunaldia borondatez etetea eskatzen dion ezein emakumek ez du ekarpen ekonomikorik egin behar, ez ordainketarik, ez ondorengo kudeaketarik, ez bada errazena. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23779
12
121
02.12.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako garbitzaileen lanbaldintzei buruz
Egun on, sailburu andrea. Bat etorriko zara nirekin printzipio honetan: lanketa berdinari lan-baldintza berdinak dagozkio. Tamalez, une honetan, euskal osasungintza publikoaren esparruko sektore jakin batzuetan ez da printzipio hori betetzen. Osakidetzako garbiketarako azpikontratatutako langileena da horietako bat. Printzipio hori bermatzeko, bere garaian, hartarako unean, langileek lortu zuten beren hitzarmen kolektiboan zenbait elementu aintzat har zitezela, Osakidetzako langileekin homologatzea bermatzeko. Hitzarmen hori berritu gabe dagoenez, langileak diskriminazio-egoeran aurkitzen dira berriro, alegia, lanketa berdinagatik lan-baldintza berdinak bermatzen ez zaizkien egoera batean; eta Gobernu honen inplikazioa eskatu eta eskatu aritu dira, baina badirudi ez dela halakorik inondik ere gertatzen ari. Horregatik, guk galdetzen dizugu ea sailak, Jaurlaritza honek, esku hartu behar ote duen egoera bidegabe horren konponbidean.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23780
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako garbitzaileen lanbaldintzei buruz
Bat nator zurekin esaten duzunean Osakidetzako osasun-zentroak eta ospitaleak garbitzea behar-beharrezkoa eta ezinbestekoa dela euskal osasungintza publikoak bikain funtziona dezan. Ez nator bat −eta iruditzen zait horixe zela egin didazun azken galdera− zuk lortu nahi duzuna bada Osasun Saila edo Osakidetza tartean sar daitezela enpresei eta enpresa horietako langileei dagokien negoziazio kolektiboaren esparruan. Euskadi −eta ez naiz soilik ari osasungintzaren alorraz− eredu bikaina da jarduera ekonomikoan, lanekoan, zerbitzuak ematekoan edo aberastasuna sortzekoan −baita herritarren ongizatean ere− lankidetza publikopribatuak funtzionatu egiten duela ikus dadin. Osasungintzako zerbitzuak emateko eremura mugatuta, erantzukizun publikoko zerbitzua da hori, eta horrek ez du esan nahi zerbitzu horretan parte hartzen duten pertsona guztiek funtzionario edo lankontratuko langile publikoak izan behar dutenik. Uste dut lankidetza publiko-pribatua ere oso garrantzitsua dela, espezializazioa eta ezagutza txertatzen laguntzen duelako. Lankidetza hori ezartzen da zerbitzuak emateari buruz hitz egiten dugunean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak adierazten digunaren arabera; hau da, kontratatutako enpresek eman beharreko zerbitzua eta beren langileei ziurtatu behar dizkieten lan-baldintzak bermatuko dituzten kondizioetan. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23781
12
121
02.12.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako garbitzaileen lanbaldintzei buruz
Sailburu andrea, berriz ere lankidetza publiko-pribatua deitzen diozu gure osasungintza publikoan garbiketa-lanak azpikontratatzeari. Ez horixe, guk ezin dugu horretan zurekin bat etorri. Espezializazioaz ari zara, zuk lankidetza publikopribatua deitzen duzun hori −enpresa pribatuak azpikontratatzea, alegia−, espezializazioagatik egiten omen da. Sektore horretan ez dago espezializaziorik. Denbora igaro ahala egiaztatu dugu gertatzen dena dela enpresek −horietako batzuk benetako piratak diren enpresak− eredu hori, Eusko Jaurlaritzari gustatzen zaion eredua, erabiltzen dutela lan-baldintza okerragoen bitartez, azken batean diru-kutxa publikoetatik datozen etekin ekonomikoak ateratzeko. Baina eredu horretatik harago −eta hor dago egoera horren sorburua−, hain zuzen ere Osakidetzako garbitzaileek bere garaian hitzarmen kolektibo horretan lortu ere homologazio bat lortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren inplikazioagatik izan ez balitz lortuko ez zuketena. Zuek, beste behin ere, iskin egiten diozue Gobernu honek duen erantzukizunari −zuen eskumeneko kontuak direlako, osasungintza publikoa zuen eskumena delako−; enpresen juzgu egiten duzue erantzukizuna. Enpresek, aldi berean, erantzukizuna Gobernuaren juzgu egiten dute, eta langileei esaten diete Gobernuak ok esaten ez dien arte, beraiek ez dutela negoziazio kolektiboan aintzat hartuko langileak eskatzen ari diren homologazioa, duela gutxi arte bazuten homologazioa, alegia. Eta bien tartean, langileak −emakumeak gehien-gehienak− dira kaltea pairatzen dutenak, eta lan-baldintza desberdinak dituztenak, Osakidetzako langile propioak baino okerragoak, kasu askotan lan berdin-berdinak egiten dituztenean lantoki desberdinetan. Guk uste dugu enpresek beren erantzukizuna badutela, bai horixe; baina egoera hori konpontzeko ardura nagusia Eusko Jaurlaritzarena da, hark bultzatzen baitu horrelako distortsioak eragiten dituen eredua eta, bigarrenik, bera baita osasungintzako eskumenak dituena eta printzipio hori, hau da, lanketa berdinean lan-baldintza berdinak edukitzea, bermatu behar duena −baldin eta ados bazaudete horrekin zuek−. Hain da Gobernu honen erantzukizunekoa, ezen, dakigunez, bere garaian eskatu ere enpresei eskatu baitzenieten zenbatetsi zezatela lan-baldintzen homologazio hori eguneratzea zenbat kostatuko litzatekeen. Eta zenbatekoak balioetsi dituzuenean, enpresei esan diezuela ezin duzuela hori zeuen gain hartu. Hori esaten ari zaizkie enpresak langileei. Aukera duzu hemen hori gezurtatzeko. Nolanahi ere, zuek zarete erantzule nagusiak, une honetan, langile horiek, haien egitekoaren, hau da, osasungintza publikoko garbiketa-lanen garrantzia goraipatzen entzun dugunak denbora luzez −azken urte hauetan, bereziki− eta etengabe txaloka aritu gatzaizkien horiek, baldintza diskriminatzaileak jasaten zituzten bitartean beste langile batzuekiko, duten egoera hori konpontzearen erantzule nagusiak zuek zarete. Eredua zuek sortu duzue, eredua zuek bultzatu duzue; baina zuek baduzue aukera, eredu horrekin berarekin ere, bermatzeko emakume langile horiek lan berdinak egiten dituzten beste langile batzuen pareko kondizio onak izango dituztela.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23782
12
121
02.12.2022
OSASUNEKO SAILBURUAK (Sagardui Goikoetxea)
Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako garbitzaileen lanbaldintzei buruz
Badakigu zu eta ni ez gatozela bat ereduan. Zuk, lankidetza publiko-pribatuari buruzko gairen bat ateratzen duzun guztietan, beti mantentzen duzu guztiz ezaguna den jarrera bat −errespetagarria dena nire ikuspuntutik−, baina gero, gainera, beste erantzukizun batzuk egotzi nahi izaten dizkiozu horri. Bada, begira, nik uste dut lan-baldintzak negoziazio kolektiboaren eremuan ezartzen direla. Hor ezartzen dira, ezta? Dela enpresa mailan, dela sektore mailan, dela lurralde mailan. Eta bi alderdiek negoziatu dituzte, hau da, alderdi kontratatzaileak eta kontratatuak diren pertsonek. Osasun Sailari eta Osakidetzari dagokiguna da zaintzea bete egiten direla garbiketa-zerbitzuaren prestaziorako −kasu honetan− kontratuetan ezarri diren baldintzak, bai zerbitzua bera gauzatzeari dagozkionak, bai bertako langileen eskubideei dagokienez. Administrazioak langile horiekin duen erantzukizuna da haien eskubideak arautu eta defendatuko dituzten lege-esparruak badaudela bermatzea; negoziazio- eta akordio-eremuak; hartutako erabakiak beteko direla bermatzea. Eta guk egiten ditugun kontratazioak horretara mugatzen dira eta bete egiten dituzte. Y cumplen. Ezinbestekoa den eran, Osakidetzak bere kontratazioetan −berriro diot− aintzat hartzen ditu lan-baldintzak betetzeko betebehar horiek, nola ekonomikoak hala bestelakoak −ez baitira beti esparru ekonomikoko aldarrikapenak− eta, gainera, langileen eta enpresaren artean libreki itunduak direnak. Eta zuk niri esaten didazu ni aldeetako batekoa naizela? Benetan, ezetz esango nuke. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23783
12
121
02.12.2022
GONZÁLEZ RODRÍGUEZ
EP-IU
Interpelazioa, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Euskadin genero-indarkeria ezabatzeko politikei buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Eguerdi on, sailburua. Gobernu-programak, 93. konpromisoan, bere kideen artean hitzartzen du indarkeria matxista erauztea eta bere adierazpen guztietan emakumeen aurkako indarkeriarik gabekoa izango den berdintasunezko gizarte bat eraikitzea. Duela gutxi jakin dugu aurtengo urtean −urtarriletik irailera bitartean− emakumeen aurka bikotekideek edo bikotekide ohiek, etxean, edo haien sexu-askatasunaren aurkako indarkeria mota guztietako 4.591 delitu erregistratu dituela Ertzaintzak. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, badirudi delitu horiek % 14 baino gehiago ugaritu direla. Kasu gehienak bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriazkoak izan dira −ohiko tratu txar fisikoak, irainak eta laidoak−; 3.000 salaketa baino gehiago izan dira horietakoak dagoeneko. Eta are dramatikoagoa dena: mota horretako delituek ia % 20ko hazkundea izan dute pandemiaz geroztik. Sexu-erasoak ere ia % 75era gehitu direla ikusi dugu; eta gainera, ugaritzen jarraitzen dute: 2021ean 33 izan ziren, eta aurten 62 izan dira. Une honetan jakin dugu, halaber, 5.144 emakumek Ertzaintzaren era bateko edo besteko babesa jasotzen dutela. Oraintxe bertan, gure kaleetan 50 emakume daude beren bizitzaren aurkako atentatuarrisku oso larrian, eskolta-zerbitzu iraunkor nahiz puntualarekin bizirik irauten dutenak; eta 71 gizon inguru daude, indarkeria matxistako delituren bat egiteko arriskua dutenez, eskumuturrekoa daramatenak, epailearen aginduz. Lurraldeka, Bizkaikoa da kopuru handiena. Hala ere, ehunekotan, Gipuzkoan ugaritu dira oro har gehien delitu horiek, % 20 igo baitira. Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko dagoen Satevi telefonoak, zure adierazpenek diotenez, emakumeen 2.455 dei jaso ditu aurten oraingoz, eraso sexualak direla eta, iaz baino bi aldiz gehiago. Eta 2022an, zorionez, ez dira zenbatu behar izan genero-indarkeriazko hilketak; hala eta guztiz ere, lau saiakera −iaz bezainbeste− izan dira, saiakuntza mailakoak. Bada, datu horien guztien ondoren, Eusko Jaurlaritzaren webgunera joaten bagara, honako hau dioen albistea aurkituko dugu: "Biktima guztientzat erkide den lehen segurtasun-neurria autobabeseko prestakuntza da, non saio pertsonal batean bideo bat azaltzen eta informazio-liburuxka bat ematen baitzaie". Bideo bat eta informazio-liburuxka bat. Iazko apirilean, Euskadiko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarra aurkezteko ekitaldian izan ginen zurekin. Saio hartan, osagai horiek zituen ibilbide bat osatzeko eskatzen zenien entitateei; eta honako hau esan zenien: "Benetako berdintasuna lortzeko inplikazioa, aktibazioa, lidergoa eta kontu-ematea behar dugu". Une hartan zenioen bezala, mugarria zen etorkizuneko erronkak identifikatzea eta helburu jakin batzuekin konprometitzea. Behin konpromiso horiek bete eta gero, jardule horiek prest egongo lirateke Berdintasunaren aldeko eta Indarkeriaren aurkako Itun Sozial eta Herritarraren partaide izateko. Eta nik galdetzen dizut, zein dira konpromiso zehatzak, eta zein hurbil dago zure ustez zuen saila indarkeriaren aurkako itun sozial horren partaide izateko, datu horiek guztiak ikusita? Baina ez dira horiek gure gain ditugun indarkeria matxista bakarrak. Badira ikusezinagoak eta identifikatzen zailagoak diren beste indarkeria asko ere, esate baterako, gure ustez seguruak izan beharko luketen espazio pribatuetako sexu-indarkeriak, eta hala eta guztiz ere, babesletzat hartzen ditugun pertsonen eskutik jasotzen ditugunak. Eta hor Emakunderen azken azterlanean esaten da ia % 9k, hau da, Euskadiko hamar emakumetik ia batek, sexuindarkeria jasan duela bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik bere bizialdiko uneren batean. Eta, gainera, bada Estatu mailan landutako azterlan bat azpimarratzen duena 13 emakumetik bat bikotekideak bortxatu duela, eta bikotekideaz kanpo bortxaketak jasan zituztenen hirukoitza baino gehiago dela ehuneko hori. Eta norbaitek, beste aldeko tostako norbaitek, oraindik ukatu egiten du genero-indarkeria eta bortxaketaren kultura existitzen denik. Ezin dugu ahaztu, halaber, indarkeria ginekobstetrikoa, duela gutxira arte lege batean indarkeriatzat hartu ere egiten ez zena. Orain gurean dago, Berdintasunerako Lege eraberrituan; baina oraindik asko dago egiteko, izendatuta bai, baina oraindik definitu gabe baitago. Guk aurkeztu genuenean, gure taldeak Euskadiko sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko lege-proiektua Ganbera honetan aurkeztu zuenean, aurkeztu genuen jada hura definitzeko proposamen bat, baita horri aurre egiteko neurriak ere. Eta une horretan jaso genuen erantzuna izan zen, bueno, lege-proposamen horrek ez ziela erantzuten euskal emakumeen beharrei. Egia da datu gutxi daudela, baina Estatu mailan dauden apurrek diote Espainiako lurraldean emakumeen % 38,3k gutxienez, herenek baino gehiagok, aitortu dutela indarkeria mota hori jasan dutela. Eta hori, halakorik sufritu duten arren, ikusezina eta ukatua delako, hura aintzat hartu ezin duten emakumeak gehitu gabe. Ez dira emakumeei eragiten dieten indarkeria bakarrak. Indarkeria instituzionalaren, sinbolikoaren, psikologikoaren, hitzezkoaren eta abarren eraginpean gaude etengabe…, eta horri aurre egin behar izaten diogu edozein espazio eta esparrutatik indarkeriak desagerrarazten saiatzen garenean; baita digitaletik ere, baita digitaletik ere. Eta hitz egin dezagun gaur indarkeria politiko matxistaz ere; gure erakundeen barnean ere sektore politiko jakin batzuen arma berri bihurtu baita hori, eta matxismo politikoa egikaritzen ari baitira sektore horiek, halakoen salaketan aurrean ezikusiarena egiten dutenen isiltasun deseroso eta ulertezinaren aurrean. Aurrekaririk gabeko indarkeria mota da, gainera diskurtso xenofoboak sustatu dituztenek berberek egikaritua, Espainiako esparru politikoan, baina baita Euskadikoan ere, dihardutenek, eta jarrera eta jokabide arrazistak eta matxistak legitimatzeko bozgorailuak direnek, beste diskurtso diskriminatzaile batzuen artean. Herrialde demokratiko, aske eta berdintasunezko proiektu baterako arriskutsua da zigorgabetasun-gune horiek zilegitzea gizarteak legitimatutako eragileengan, esate baterako, herritarrak ordezkatzeko ganberetatik indarkeria politikoko jarrerak eta portaerak zuritu, ahalbidetu eta mozorrotu ditzaten. Emakume izateagatik bortxatzen gaituzte. Estereotipoa ez betetzeagatik bortxatzen gaituzte, guretzat sortutako rol patriarkala ez betetzeagatik, eta rol horretara makurrarazi nahi gaituzte. Geure burua babesten saiatzeagatik eta beste batzuk bizi daitezen borrokatzeagatik zigortzen gaituzte. Eta bai, aipatu ere aipatu nahi dut Irene Monterori, Berdintasun Ministerioa zuzentzen duen emakumeari, egiten ari zaion erasoa zer erakartzen ari den. Ez berarentzat bakarrik, baita kargu publikoak eta kargu politikoak dituzten beste askorentzat zer suposatzen ari den. Borroka feminista guztien aurkako eraso instituzionala da, hura ukitzen badute −ez dugu inoiz ahaztuko−, gu guztiok ukitzen baikaituzte. Beharrezkoa da pedagogia feminista egitea, eta isilpean hiltzen eta bortxatzen gaituzten indarkeria matxista ikusezin guztiak izendatzeko balioko duten tresnak eta tresnak sortzea. Izendatu, arautu eta araupetu egin behar dira, gure esku ditugun baliabide guztiak askatzeko, gure defentsa-sistema publikoa benetan eraginkorra izan dadin indarkeria matxistaren aurka. Baina hori guztia egiteko, aurrekontu-apustuak ere egin behar dira. Ezin da anbizio handirik eduki horrelako indarkeria bat erauzteko ia izoztuta dagoen aurrekontu batekin. Aurrekontu-agerraldian egin zenuen azalpenean, berdintasunerako 7,8 milioi euroko aurrekontua iragarri zenigun. Ea azaroaren 4an Deia egunkarian argitaratutako albiste baten arabera, bederatzi ziren indarkeria matxistari aurre egitekoak. Jakin nahi dugu ea hori nahikoa iruditzen zaizun hitz egiten ari ginen horri guztiari, datu horiei guztiei eta Euskadin emakumeek bizi duten drama sozial honi heltzeko. Jaurlaritzak aurkeztu dituen Aurrekontu Orokorren % 0,006 dira bederatzi milioi. Nik uste dut kopuruak bere horretan zerbait adierazten duela; izan ere, oso urrun dago Ganbera honek Berdintasunerako Lege berriarekin onetsi zuen % 1eko aurrekontu-konpromiso hartatik. Zuen datuen arabera, bizkartzain batekin hiltzeko mehatxupean bizi diren 50 emakumeen babes pertsonalak, horrek berak bakarrik, 6,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta. Eta Euskadin berdintasunaren alorrean informazio-, sentsibilizazio-, prestakuntza-, ikerketa- eta kudeaketa-politikak diseinatu, ebaluatu eta ezartzeaz arduratzen den erakundeak zortzi milioiko aurrekontua du. Tira, egia esan, ez da ulergarria; are gutxiago elkarrekin landu eta onetsi genuen Berdintasunerako Legeak aurrekontu orokorren % 1 gutxienez esleitzeko konpromisoa ezarri zuenean. Hau da, 142 milioi inguruko aurrekontua izan beharko luke 2023rako. Ez dugu eskatzen, Artolazabal andrea, % 1 hori bete dezazuela −ez gara horren anbiziotsuak, ikusten duzu−; soilik, pentsa dezazuela zortzi eta 142 milioi artean ez ote dagoen bizitza asko salbatzeko moduko distantziarik. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23784
12
121
02.12.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Interpelazioa, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Euskadin genero-indarkeria ezabatzeko politikei buruz
Señora presidenta, señora consejera, señorías, buenos días a todos. Lehenik eta behin, ziurtatzen dizut, González andrea, gizarte honetatik indarkeria matxista desagerrarazteko lan egiten dugula, eta Gobernu honen lehentasun osoa dela hori. Baina jakin, badakigu buruhauste hori ez dela soilik euskal gizartera mugatzen, baizik mundu osoko arazo globala dela. La violencia machista exige una respuesta normativa. Eta egin didazun interpelazioaren justifikazioan… Tira, zuk helarazi dizkidazun datuetako batzuk argitu nahi nizkizuke. Dakizun bezala, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten zenbakien jarraipen zehatza baino zehatzagoa egiten dugu gure sailetik. Eta argitu nahi dizut sexu-eraso mota guzti-guztiak hartzen direla kontuan. Haien hazkundea % 24koa da, gutxi gorabehera, eta biziro kezkatzen gaituen zerbait da, baina ez da zuk ziurtzat eman duzun % 70 hori adinakoa. Eta ez natzaizu zenbakien ika-mika batean nahastuko; izan ere, genero-indarkeriaren biktima den emakume bakarra egotearekin, gaitzesgarria eta onartezina iruditzen zaigu. Usted y yo compartimos preocupación y compromiso. Baina uste dut garrantzitsua dela, halaber, datuei buruz hitz egiten dugunean ikuspegi batekin hitz egitea. Ez da horrenbeste denbora igaro generoindarkeriarena auzi pertsonala zenetik, eta arazo hori etxeetako ateen barruko arazoa izatera mugatzen zenetik. Era una cuestión privada, de puertas adentro. Gaur egun, zorionez, arazo soziala da; gizarte mailan aintzat hartua dugun gaia da, eta, zalantzarik gabe, ez gaude halakorik baimentzeko prest. 2003tik honakoak ditugu estatistikak, eta, bide batez, atzokoak baino indarkeria-kasu gehiago ezagutzen ditugu gaur egun. Uste dugu lehen ikusezina zen arazoa dela, ez zela gizarte-arazotzat hartzen, baina gaur egun, zorionez, hori esparru publikoan dagoela, gizarte-esparruan; eta, beraz, modu integralean heldu behar zaiola, eta nire ustez, heldu ere Ganbera honetan indarkeria matxistaren aurkako borroka horren eredu garen moduan heldu behar zaiola. Por eso, a la hora de interpretar los datos, debemos tener en cuenta todos los avances que se han registrado durante estas décadas en la lucha contra la violencia hacia las mujeres. Zalantzarik gabe, gaur egun arazo nabarmenagoa bilakatu da egungo zenbakiekin, eta oraindik ere icebergaren punta baino ez dugula ikusten esango nuke nik. Gracias a esos avances, van aflorando aquellos casos que permanecían a oscuras. Gaur egun, emakumeak babestuago sentitzen dira indarkeria-egoera bat salatzeko; zerbitzu gehiago dituzte eskueran, ahalduntzeko tresna gehiago dituzte. Hala ere, badakigu oraindik ere erregistro ofizialek arazoaren zati bat islatzen dutela soilik. Oraindik ere badira laguntza eske erakundeetara hurbiltzen ez diren eta, beraz, gure erregistroetan agertzen ez diren emakumeak. Horregatik, gure lana da emakume horiei laguntzen jarraitzea, salaketa jar dezaten eta arazo estruktural hori are nabarmenagoa egin dezaten. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak emakumeen aurkako indarkeriari buruz Europar Batasunean egindako azterlan baten arabera, indarkeriaren biktima diren emakume gehienek ez dute salaketarik jartzen, eta ez dute sistema judizialera edo beste zerbitzu batzuetara jotzen. Gure lana, beraz, kondizioak sortzea da, emakume horiek salaketa jarri ahal izateko, erakundeengan konfiantza izan dezaten, zauri horiek konpondu eta sendatuko dituzten irtenbide alternatiboak eman ahal diezazkiegun. En eso estamos. Por eso nos empeñamos en mejorar los servicios que ofrecemos a la mujeres víctimas. Eta etengabeko hobekuntza horretan, iragarri dezaket datorren abenduaren 20an sinatuko dugula Indarkeria Matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko erakunde arteko III. akordioa. Akordio horrek ahalbidetuko digu biktimen beharrak erdigunean jartzea −dagoeneko egiten ari garen bezala−; baina ikuspegi hori sendotu egingo dugu: osasungintzako alorrean, polizia-alorrean, gizartezerbitzuetan eta alor judizialean arreta integrala emateko aurrerapausoak eman behar ditugu; eta, horri esker, detekzio goiztiarrean aurrera egingo dugu eremu eta sistema guztietan. Además, nos permitirá avanzar en la formación de profesionales que atiendan a las víctimas de la violencia machista. Biktimen elkarteekin izan ditudan harremanetan, prestakuntza handiagoa eskatzen diete haiek zerbitzuei, arreta ematen dieten pertsonek prestakuntza handiagoa izan dezatela generoindarkerian eta, batez ere, enpatia handiagoa izan dezatela. Horixe eskatzen digute haiekin biltzen garenean. Eta esparru desberdinetako profesionalen enpatia handiagoa aurkitu nahi hori etengabe gertatzen ari da arreta integrala eta integratua koordinatzeko eta bultzatzeko egiten ari garen lanetan. Bitartean, ahalegin horiek guztiak sailean eskaintzen ditugun baliabideetan metatzen ditugu; eta, tira, iruditzen zait baliabide garrantzitsuak direla; eta baliabide horietan hobetzen ari garela eta espezializatzen ari garela: zuk aipatu duzun telefono bidezko arreta espezializatuko zerbitzu hori, 900 840 111, biktimek, haien ingurukoek, oso positibotzat jotzen dute, laguntza hori jaso ahal izateko; generoindarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoaren kudeaketa; emakume biktimei laguntza eman behar dieten profesionalentzako aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzua; biktimari laguntzeko zerbitzua, BLZ, hogeita hamar urte baino gehiago daramana sare judizialean; eta, azkenik, eta oso garrantzitsua gure ikuspuntutik, Zurekin laguntza-programa. Zurekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aintzatespenarekin saritua izan da; biktimak artatzeko egitura-modu bat bultzatu duelako eta biktimei arreta emateko zerbitzuaren barruan txertatuta dagoelako jada Zurekin programa, eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta eta laguntza emateko eredugarritzat eta jardunbide egokitzat hartu delako. Sailek, hala nola Etxebizitzak, Osasunak, Ertzaintzak, Lanbidek eta Hezkuntzak, alor horretan eskaintzen dituzten zerbitzuak gehitu behar zaizkie horiei. Baina, ahalegin guztiak egin arren, irauten duen arazo baten aurrean gaude, eta berdintasunean aurrera egiten den neurrian baino ezingo da hori gainditu. Por consiguiente, el instrumento básico que mantiene esa perspectiva es la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres. Horregatik, esan dizudan bezala, badugu Ganbera honetan gehiengo ikusgarria lortu zuen funtsezko tresna, hau da, 1/2022 Legea, aurtengo martxoan onetsi zena, eta bultzatu nahi ditugun politika berritzaile horiek guztiak ezarri ahal izateko gure ibilbide-orria izango dena. Zeuk ederki dakizun bezala, erregelamendu bidezko garapenaren mende dago hori; horretan ari gara, lege hori garatzen ari gara. Berdintasun-politiketara bideratzen den ehunekoari dagokionez, helmuga izan dadin zuek eta guk negoziatu genuen % 1 hori epe ertain eta luzean lortzeko helburua da. Batzuetan, zaila izaten da zehaztea zer bultzada ematen dieten sailek berdintasun-politikak bultzatzeari −balio bekit erredundantziak−; eta horretan ere ari gara lanean, Jaurlaritzak eta erakundeek alor horretan egiten dugun ahalegina zehazteko zein mekanismo izan daitekeen egokiena identifikatzen. Baina, zalantzarik gabe, aintzat har ezazu gure konpromiso sendoa politika horien alde egiten jarraituko dugula, nola ez. Horretarako, programa bat eman genuen aurrera azaroaren 25ean −nire ustez, mugarri garrantzitsua izan zena, kanpaina bateratu bat−, non erakunde guztiak gai izan ginen kanpaina bateratua, indartsuagoa, egikaritzeko, hain garrantzitsua den eta une honetan erakunde guztiak kezkatzen gaituen gai batean lan egiteko helburuarekin. Eta, batik bat, gizonen eskutik egin nahi izan dugu hori, aldaketaren eragileak izan daitezen funtsezkoak direlako gure herrian egoera horiek erauzi ahal izateko. Horrez gain, beste programa batzuekin zerikusia duten kontu ugari ere landu ditugu, hala nola Gizonduz programarekin, gazteei zuzenduta dagoen Beldur Barik programarekin, hezkidetzarekin zerikusia duen Nahiko programarekin eta hedabideekin zerikusia duen Begira programarekin. Eta, batez ere, ez dugu indarkeria horren sorburua ahaztu behar, egoera hori non gertatzen den jakin behar dugu. Zuk aipatu dituzun gaiei dagokienez, politikagintzaren alorrean gertatzen ari den indarkeriari buruz, nik adierazi nahi dut neure gaitzespena gertatzen ari diren adierazpen guztiei. Lotsagarriak direla iruditzen zait, onartezinak direla uste dut, eta gutxi laguntzen dutela politika garrantzitsuak aurrera eramaten, esate baterako, emakumeen bizi-kondizioak hobetuko dituzten politikak, kasu honetan, emakume kalteberenen kondizioak. Uste dut mesede kaskarra egiten diegula politikariok, emakume horien bizimodua batere hobetuko ez duten diskurtsoak egiteko ildo horretatik jarraitzen badugu. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23785
12
121
02.12.2022
GONZÁLEZ RODRÍGUEZ
EP-IU
Interpelazioa, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Euskadin genero-indarkeria ezabatzeko politikei buruz
Eskerrik asko, Artolazabal andrea, emandako azalpenengatik. Eta, bueno, el III Acuerdo Institucional poztekoa da. Lehenik eta behin, aurrekontuak aipatu nahi ditut. Aurrekontuak politika publikoek emakumeengan eta gizonengan dituzten ondorioak ebaluatzeko tresnak dira. Izan ere, gastu-partiden banaketak eragin zuzena du emakumeen bizitzan, haien eskubideetan eta aukeretan. Berdintasunaren arloan nahiko aurrekontu izatea behar-beharrezkoa da gizarte osoa zeharkatzen duen egiturazko matxismoari aurre egiteko. Aurrekontuetan generoaz hitz egitea emakumeen eta gizonen berdintasunaz hitz egitea da, gure gizartearen desberdintasuna agerian uztea da, dagoen matxismoa agerian jartzea da, eta horren arabera jardutea, baliabide publikoekin haren aurka borrokatzeko. Duela hamar urte, lehendakariak adierazi zuen genero-indarkeria zela "desberdintasunaren adierazpenik basatiena eta agerikoena". Eta partekatzen dugun lehen mailako helburu soziala da indarkeria matxistaren aurkako borroka. Gaur non gauden jakin nahi dugu, eta erakundeen apustu hori eta horrek berezkoa duen aurrekontu-konpromisoa sentitu eta ikusi nahiko genuke. Bigarren ideia. Emakumeen aurkako indarkeria matxistak fenomeno estrukturalak eta politikoak dira. Funtsezkoa da indarkerien oinarri materialak, sinbolikoak eta diskurtsiboak ezagutzea eta ikusaraztea. Funtsezkoa da politika publikoak sortzea fenomenoaren globaltasuna ulertzeko; indarkeria bakoitzari izena eta edukia jartzeko, matxismo-ekintza bakoitzari; eta matxismoa desagerrarazteko ekintzak eta estrategiak programatzeko. Eta hori guztia eskatu nahi dizuegu. Existitzen ez dena izendatzea, izendatzen ez bada ez delako existitzen. "Izenik ez duen ondoez" hori, Kate Milletek zioenez, haizeak eraman ez dezan hitzak jarri behar zaizkiona. Zuek, Berdintasunerako Lege berria eraikitzeko prozesuan, hurrengo Berdintasun Planean indarkeria matxista mota guztien definizioei buruzko gure zuzenketak aintzat hartzeko konpromisoa hartu zenuten. Ezin diogu indarkeriari aurre egin, ez badugu partekatzen indarkeria guztien definizio bat −erkidea eta mugimendu feministarekin partekatua−. Eta hirugarren ideia. Politikan aritzen garen edo kargu publikoak ditugun emakumeei babesa, irmotasuna eta sororitatea erakutsi behar diegula uste dut, jasaten ditugun jazarpen eta indarkerien aurrean. Uste dut badela egia bat ukaezina dena eta hemen guztiok ezagutzen duguna eta zuzen-zuzenean gainera: emakume izate hutsagatik, indarkeria sotila jasaten dugula, diskriminazioan, zalantzan jartzean, mespretxuan, lezioak emateko jarreran, infantilizazioan oinarritzen dena. Indarkeria mota hori matxismo estruktural baten ondorio da, eta matxismo horri aurre egin behar zaio. Indarkeria politikoa, indarkeria politiko matxista deitzen diogu −eta azkenaldian askotan deitu ohi diogu−. Indarkeria hori ez dago gaur egun Euskadiko legedian definituta, ezta aintzat hartuta ere. Arautu gabeko indarkeria da; beraz, ez da zigorgarria ez hemen, ez beste lurralde askotan. Eta, hala ere, gure inguruan dabilen indarkeria mota bat da, euskal emakumeoi eragiten diguna; eta iruditzen zait horren aurka irmo jartzeko unea ere badela. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23786
12
121
02.12.2022
JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Artolazabal Albeniz)
Interpelazioa, Isabel González Rodríguez Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Euskadin genero-indarkeria ezabatzeko politikei buruz
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Nik, González andrea, uste dut une erabakigarri batean gaudela berdintasun-politiketan lanketa areagotzeko eta benetan emakumeen aurkako indarkeria erauzten ahalegintzeko. Nire ustez, belaunaldi berriek berdintasunaren belaunaldiak izan behar dute; eta benetan espero dut gure seme-alabak gizarte batean bizi ahal izatea, non sexua edozein dela ere, aukera berdinak izan ditzaketen eta beren etorkizuna erabakitzeko aske izan daitezkeen. Oraindik ez dago halakorik, eta ez dugu lortu; eta horretarako, ekimen, programa eta proiektu ugari ditugu, Berdintasun Sailak aurrera eramateaz gain, Jaurlaritza osoaren eta euskal erakundeen erabateko konpromisoa dutenak. Osasun Sailaz hitz egin diezazuket, Sagardui andrearekin partekatzen nuen oraintxe. Iruditzen zait osoko bilkura honetan bertan hitz egin dugula emakumeei buruz, berdintasunari buruz hitz egin dugula, emakumeen eskubideei buruz hitz egin dugula; eta nik benetan uste dut gure sailean eta Jaurlaritza osoan irmo sinetsita gaudela berdintasun-politikak bultzatu behar direla. Arestian aipatu duzun legeria berri horrek −eta, gainera, onartu behar da gehiengo oso zabala izan zuela eta, zalantzarik gabe, harro baino harroago sentitu behar dugu horretaz− emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean berdintasun-, prebentzio- eta arreta-politika horiek lantzeko baliabide pertsonalak eta materialak indartzea ekarriko duela. Badakit talde guztiak esapideen definizio horiek lantzen ari direla, legearen garapenean dagoeneko jasota datorren glosario hori lantzen ari direla, eta garrantzitsua dela hori programak eta politikak ezarri ahal izateko gauza bakoitza zer den definitzerakoan. Uste dut beharrezkoa dela detekzio goiztiarra, koordinazioa, herritarrak sentsibilizatzea berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkerien aldarrikapenaren aldeko herrialde-itun horretan. Uste dut benetan hor landuko direla, eta dagoeneko proiektu eta gai asko lantzen ari direla. Baina genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin hitz egiten duzunean, haiek, batzuetan ulertu gabeak direla sentitzeaz gain eta prestakuntza eta enpatia gehiago eskatzeaz gain, eskatzen dute berriz ez ditzatela biktimizatu. Eta, horretarako, egiten ari garena da programa bat landu, guretzat garrantzitsua den proiektu bat, kudeaketa integral eta integratuarekin zerikusia duena; eta egin ere hori egiten ari gara EDE fundazioaren eskutik, espediente bakar eta integratu baten bila. 2022 aurtengo urte honetan geure saileko zerbitzuekin lan egin dugu. Datorren urtean beste sail batzuekin lanean jarraituko dugu, hala nola Osasunarekin, Lanbiderekin, Ertzaintzarekin eta Hezkuntzarekin, interakzio horiek ikusi ahal izateko; genero-indarkeriaren biktima batek arreta jasotzeko modu ugari dituelako: biktima denean ospitale batean egon behar duenean, epaitegi batera joaten denean, biktimagilea kartzelan dagoenean, biktimagilea espetxetik ateratzen denean… Eta hori guztia are modu efizienteagoan egin behar dugu, eta horretan ari gara. 2024rako, legegintzaldia amaitu aurretik, aldundiekin eta udalekin aurrerapauso bat eman nahi dugu, haiek ere baliabideak baitituzte emakume horiei arreta emateko. Eta prozesu progresibo eta lehentasunezko horretan sinesten dugu, baina haien eskutik egiten ari gara. Bitartean, nazioarteko kongresu hori egingo dugu −zu ere etorriko zarela espero dut− abenduan, non berdintasun-politikei buruzko etorkizuneko ikuspegi horrekin lan egingo baitugu. Eta, bitartean, gazteekin ere lan egin behar dugu; gogotik kezkarazten gaituen zerbait baita hori: sare sozialak, zer gertatzen ari den, batzuetan ezkutuan geratzen diren eraso horiek nola gertatzen ari diren. Horretarako, gazteei zuzendutako zibergida bat lantzen ari gara, indarkeria zer den eta sare sozialetara zer ari den zabaltzen ikusten jakin dezaten. Halaber, epe laburrerako lanean ere ari gara −indarkeria matxista prebenitzeko beharra ikusita−; udan abian jarri genituen gidak gogorarazteko lanean ari gara, orduan iristear ziren jaien karira. Une honetan jaien, kotilioien, Gabonetako jaien eta abarren atarian gaude…, eta iruditzen zaigu beharbeharrezkoa dela gogoraraztea euskal gizartearen osotasun horretan, eragileekin batera, indarkeriaren aurkako borrokan aktiboki parte hartu behar dugula; hara, zer egin behar dugun mahai gainean jartzea, guztiok ondo pasatu nahi dugunez, espazio publikoak emakumeentzat zein gizonentzat izan behar dutela. Eta espero dut, tira, politika horietan elkarrekin topatzen jarraitu ahalko dugula, González andrea. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/c6400080-11a0-4303-930f-f1b8604ebb9c
parl_eu_23787
12
122
09.12.2022
EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAK (Azpiazu Uriarte)
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Legebiltzarburu andrea, lehendakari jauna, sailburuok, legebiltzarkideok. Egun on denoi. Eusko Jaurlaritzaren izenean datorren ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorren legeproiektua aurkeztera nator gaurko honetan, Ganbera honi baitagokio berau onartzea, legezkoa den bezala. Arrunki, aurrekontuez hitz egitea alor publikotik politika ekonomikoaz hitz egitea bada, azken urte hauetan ezingo litzateke ulertu aurrekontu bat aurkeztea fokua jarri gabe planeta osoaren mailan aurre egin behar diogun egoera ekonomiko ahulean eta, aldi berean, 2023an euskal herritarrak babesteko Euskadik eman zuen erantzuna azaldu gabe. Hitz egin dezagun, beraz, lehenik Jaurlaritzak kontu horiek idazten dituenean darabilgun testuinguru ekonomikoaz. Euskadin, dakigun modura, oinarri industrialeko ekonomia dugu, batez ere, esportatzailea, eta nazioarteko testuinguruak izugarri eragiten digu. Esparru honetan, gainera, Errusiak Ukrainari egindako inbasio bidegabe eta irrazionalak munduko shock energetiko bat eragin du, aurreko mendeko 70eko hamarkadan bizi izan genuenaren parekoa. Energia-gastua munduko barne-produktu gordinaren % 9,9 izatetik (gerra aurretik) % 17,7 izatera pasa da gaur egun. Energia funtsezko input bat denez enpresentzat eta etxeetako ekonomientzat, produkzioaren murrizketarekin eta etxeetako erosahalmenaren higadurarekin uztartuta doa energia garestitzea, eta eskaintzaren shock-arekin elkartu eta ziklo ekonomikoari modu negatiboan eragiten dioten ondorioak ditu horrek eskari agregatuan. Ondorioak, jakina, munta handiagoak dira lehengai energetikoen hornikuntzarako kanpoko herrialdeekiko mendekotasun handiena dutenetan eta, oraingo honetan, Errusiako gasarekiko mendekotasun handiena dutenen kasuan, demagun, Alemanian eta Europa ekialdeko herrialde askotan, eskaera handieneko uneetan hornidura-arazoak izan baititzakete haietan. Horrez gain, energiaren prezioen garestitzeari Txinako "zero covid" politikaren ondorioak gehitu behar zaizkio, tentsio gehitua ezartzen ari baita hura produktu askoren mundu mailako ekoizpen- eta hornidura-kateetan, batez ere, balio erantsi handiko produktu teknologikoetan. Horren guztiaren ondorioz, 2021ean munduko ekonomiak izan zuen hazkunde nabarmena, % 6 inguruko tasekin, moteldu egin da 2022ko lehen bi hiruhilekoetan, eta nazioarteko erakunde nagusien urte-amaierako itxiera-proiekzioek ia erdira murrizten dute mundu mailako hazkundea: % 3ra Munduko Bankuaren kasuan, eta % 3,1era ELGAren kasuan. Inflazioak, bestalde, oso maila altuak eta duela hamarkada batzuetatik hona aurrekaririk gabekoak erdietsi ditu: % 6koak ELGAko herrialde guztietarako. Munduko ekonomiaren portaera errepikatu egiten da Europan, bertako ekonomia ere moteldu egin baita argi eta garbi. Europako Batzordeak % 3,3ko hazkundea aurreikusi du 2022rako Europar Batasun osorako, eta % 3,2koa eurogunerako. Herrialdeka, azpimarratzekoa da Europako motor industrialaren (Alemaniaren) portaera txarra, urrian % 11,6ko inflazioa izan baitzuen. 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Alemaniako ekonomia % 0,4 hazi da. Eta Europako Batzordeak urtea % 1,6ko tasekin itxiko duela iragarri du, Europako batez bestekoaren azpitik. Frantziak, aldiz, portaera hobexeagoa du, baina Europako batezbestekoaren azpitik hark ere, % 2,6ko hazkundearekin eta % 7,1eko inflazioarekin. Espainiak moteltze-patroi neurritsuagoa darabil, lan-merkatuaren joera onari, kanpo-eskariari eta, oso bereziki, turismo-sektorearen portaera bikain baino bikainagoari esker. Bere ekonomiak hazkunde-tasa nabarmena, % 4tik gorakoa, edukitzen jarraitzen du 2022an. Europa mailako joerari eutsiz, inflazioak uztailean jo zuen % 10,7ko gailurra, eta ordutik aurrera hobekuntza jarraitua hasi zen, udaren hondarrean eta udazkenaren hastapenean energiaprezioek eman diguten meniaren esanera jarrita. Azaroan, Espainiako inflazioa % 6,8raino beheratu da. Ezinbestekoa den eran, Euskadin ere, energiaprezioen garestitzeak, inflazio oldartuak, dirupolitikaren joaira-aldaketak, Txinaren ahultasunak eta eragile ekonomikoen artean zabaldu den ziurgabetasunak eragiten ari zaizkigu gure ekonomiaren hazkunde-erritmoa nabarmen moteltze aldera. 2021eko eta 2022ko urtearen hasierako hazkunde kartsua moteldu egin da aurtengo bigarren hiruhilekotik aurrera; baina, hala eta guztiz ere, hazkunde-erritmo oso positiboari eutsi egin zaio. Joan den ostiralean, Eustatek 2022ko hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoak argitaratu zituen, eta horien arabera BPGren urte arteko hazkundea % 3,8koa izan zen (urrian argitaratutako aurrerapena baino hamarren bat apalagoa). Tasa horrek nabarmen gainditzen ditu Europar Batasunarena (2,4), eta eurogunean oro har lortutako emaitza: % 2,1. Kontuan hartu beharreko beste erreferentzia batzuk dira Alemaniakoa (% 1,1), Frantziakoa (% 1), Italiakoa (% 2,6) eta Espainiakoa (% 3,8). En ese sentido, el resultado debe considerarse altamente positivo, aunque muestra una clara desaceleración con respecto a las tasas de períodos precedentes. Zentzu horretan, emaitza oso positibotzat jo behar da, aurreko aldietako tasekin alderatuta, dezelerazio argia erakusten duen arren. Egoera makroekonomikoan aurreikusita zegoen hori, eta hortik hamarren bat baino ez da desbideratu. Pandemia-aldian galdutako enplegu guztia berreskuratu da, eta atzeraldi handiaren aurretik izandako zenbakietara itzultzetik gertu gaude. Eustaten BJA inkestako datuen arabera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan 967.200 pertsona ari ziren lanean Euskadin; 2021eko hondarrean baino 19.600 pertsona gehiago, eta 9.500 langabe gutxiago zeuden; langabezia-tasa % 7,9koa da, eta 2009ko bigarren hiruhilekotik erregistratu den zenbatekorik baxuena dugu hori. Bestalde, Euskadiko inflazioa % 6,9koa izan da urrian. Ez dugu ezagutzen, oraindik, Euskadiko azaroko datua. Pragmatismoz eta errealismoz egiten diogu aurre Gobernuan egungo egoera ekonomikoari. Ya sabemos que se ciernen amenazas sobre la economía vasca, y lo estamos gestionando con responsabilidad y de anticipación. Jakin, badakigu euskal ekonomiaren gainean mehatxuak daudela, eta arduraz eta aldez aurretik kudeatzen ari gara. Horietako momentuak direlako, hain zuzen ere, euskal gizartearen eta haren eragile sozioekonomikoen arazoekin konprometitutako eta konektatutako sektore publikoa eskatzen dutenak. Bigarrenik, enpresa-ehunari laguntzeko, bereziki energian intentsiboenak diren enpresei. Hirugarrenik, agerikoa denez, egin ere etorkizunari begira egiten du hori, alor publikotik, aurrekontuaren bidez ilusioa sortuko duten eta gure herritarren ongizatea sendotuko duten ekimen eta proposamen ekonomiko berrietarantz gure gizarteak aurrera egin dezan. Beraz, ez da aurrekontu kontserbadore bat, baizik eta bizi ditugun eta aurre egiten diegun erronka ekonomikoei errealismoz eta finantza-nahikotasunez ekiteko prestatutako aurrekontua da. El presupuesto es básico para proporcionar estabilidad a la acción de gobierno, reforzar la resiliencia de nuestro sistema económico productivo y mantener una apuesta firme por la inversión pública. Aurrekontua da gobernu-ekintzari egonkortasuna emateko, gure sistema ekonomiko produktiboaren erresilientzia indartzeko eta inbertsio publikoaren aldeko apustu sendoari eusteko oinarria. Hala ere, uda aurreko joera orokorra aurreikuspenak beherantz zuzendu behar zirela bazen ere, oraintxe bertan ikusten ari gara erakunde batzuk gorantz aldarazten ari direla. Ziurgabetasuna eta desadostasunak gorabehera, bat gatoz irizten joera aldatzeko urtea izango dela 2024, batez ere merkatu emergenteetan eta garapen bidean dauden ekonomietan, % 4,4ko batez besteko hazkundearekin; eta orokorrean, hazkunde-tasak hobetu egingo direla aurreikusten dela herrialde gehienetan. Eusko Jaurlaritzak konfiantza osoa du bere aurreikuspenetan. Errealitate objektiboa da, apurka hobera egiten duen ingurune batean kokatzen gaituena, eta gure ekonomiaren benetako adierazleek sendotasun handia erakusten dute. Horrek ez du esan nahi euskal ekonomiaren errealitatea halakoei eragiteko gaitasunik ez dugun eta bilakaera oso zalantzazkoa duten faktore batzuei lotuta egongo ez denik 2023an. Inflazio-prozesuari dagokionez, adierazle nagusiek iradokitzen dute aurtengo mundu mailako inflazio neurrigabeak goia jo duela eta, ziurrenik, prezioen hazkunde-erritmoa gutxitzen has daitekeela datozen hilabeteetan. Batez beste, inflazio-gorakada hasi aurreko mailak berreskuratu dituzte dagoeneko metalek; elikagaiak eta energia, berriz, zuzentzeprozesuan daude oraingoz. Prezio horien bilakaera erosketa-saskiaren osagaietara zeharraldatzen denean, jaitsiera nabarmena izango dugu herrialde nagusietako inflazio-tasetan; baina oraindik denbora dezente beharko da % 2ko helburura etortzeko. Hala ere, zalantzarik gabe, inflazioaren bilakaera norabide egokian doa eta, joera horri eusten bazaio, litekeena baino litekeenagoa da 2023an zehar ikusi ahalko dugula Erreserba Federalak eta Europako Banku Zentralak darabilten moneta-politika hertsia lasaitu egiten dutela. Al igual que ocurre con muchos otros economistas como Joseph Stiglitz y Dean Baker, en nuestro departamento tenemos serias dudas de que la subida de los tipos de interés sea realmente efectiva para controlar la inflación, que tiene su origen en ese shock de demanda o de oferta. Beste askoren artean Joseph Stiglitz eta Dean Baker ekonomialariek egiten duten bezala, gure sailean zalantza handiak ditugu interes-tasen igoera benetan eraginkorra izango ote den demanda-shock edo eskaintza-shock honetan jatorria duen inflazioa kontrolatzeko. Laburbilduz, baikortasun errealistari eusten diogu, nazioarteko eta euskal ekonomiaren bilakaerari buruzko datu objektiboetan oinarrituta. Atzeraldiegoera gogorrago bat nozitzeak Europan eta munduko herrialde askotan, egoera larriago batera eramango gintuzke Euskadin ere; baina mehatxuek sasoi onean harrapatzen gaituzte, enpresa indartsuekin, enplegu-sorkuntzarekin, langabezia txikiarekin, eta sor daitezkeen gorabeherei erantzuteko prest dauden erakunde publikoekin. Ikusten duzuenez, Eusko Jaurlaritzak oso gertutik jarraitzen du ekonomiaren bilakaera, aurrean ditugun erronkei modu proaktiboan aurre egiteko. Dagoeneko ezagutzen duzuen aurrekontuaren deskribapenari ekin baino lehen, joan den azaroaren 17an Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan lortutako akordioa goraipatu nahi dut. Egun hartan, datozen bost urteetarako kupoa kalkulatzeko metodologia adostu zen; eta horrek euskal erakundeei −eta, bide batez, euskal gizarteari− bermatzen die, ezegonkortasun ekonomikoko garaietan, aurrekontugarapenerako finantza-ziurtasuna, finantzajasangarritasunaren dosia baitarama, erabakigarria eta funtsezkoa dena gure herrialdearentzat. Es función y responsabilidad del Gobierno trabajar para la consecución de ese tipo de acuerdos básicos de autogobierno económico-financiero de Euskadi. Jaurlaritzaren betebeharra eta erantzukizuna da Euskadiren autogobernu ekonomiko finantzarioko funtsezko akordio mota horiek lortzeko lan egitea. Garrantzi handiko akordioa izan da. Ez dut orain luzatu nahi, astelehenean aukera izango dugu Ekonomia Batzordean horren xehetasunak zuekin partekatzeko. Aurrekontu horren oinarriak oso sendoak dira, eta haren kaudimenak bermatzen du Euskadi gai izango dela bere zerbitzu publikoen mailari eusteko eta hobetzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko. Osoko bilkura honetan jorratuko diren gai batzuk aurreratuz, zenbaki-kontu bat argitu behar dut: 2022ko aurrekontuan hasiera batean 250 milioi euroko soberakinak erabiltzeko aurreikuspena zegoen −200 milioi zorraren zenbatekoa murrizteko, eta 50 milioi finantza-inbertsio batzuk finantzatzeko−. 2022ko lehen bederatzi hilabeteetan aurreko ekitaldietako diruzaintzako soberakin gehigarriak erabili dira 900 milioi euro inguruko zenbatekoan. Gerakin horiek gehitzeaz gain, 2022ko hastapeneko aurrekontua handitu egin da, besteak beste, BEM funtsetik jasotako funts-gaikuntzekin (233), bereganatutako eskumenaren, BGDSren finantzaketarekin (141), edo energia-efizientziako jarduketekin, besteak beste. Horregatik, ez du aurrekontu-zorroztasunik ekitaldiko hasierako aurrekontua −14.250 euro, 2023an− alderatzeak, data jakin batera eguneratutako aurrekontuarekin, 2022ko irailean 14.345 eurokoa zenarekin. Egin ditzagun alderaketak datu homogeneoekin, guztiok gauza berari buruz ari garela ziur egon ahal izateko. Jarrai dezadan: gure aurrekontu-proiektuak guztizkoaren % 76, hau da, 10.254,6 milioi, gizartepolitiketara bideratzen du; eta osasuna eta hezkuntza dira aurrekontu-hazkunderik handiena duten sailak −aurrekontu-gehikuntzaren erdia inguru bi sail horiei baitagokie−. Eusko Jaurlaritzak tinko eusten dio, halaber, inbertsio publikoaren aldeko apustuari, 1.800 milioi eurotik gorakoa izango baita hura; baita I+G+Bren aldeko apustuari ere, % 12ko hazkundea baitu, 658,4 milioiraino iritsi arte, eta bide batez, iaz EH Bildurekin adostutako akordioa bete egiten da. Beste berritasunetako bat da aurrekontu hauxe dela lehena BEM funts europarren diru-sarrerak, 260 milioi euro, hain zuzen ere, landu den unetik hartzen dituena barnean. Eta 2023a erabakigarria izango dela espero dut, Estatuak kudeatzen dituen Europako funtsak produkzio-ehunera, batik bat ETEetara, behin betiko hel daitezen. A ese respecto, insisto en reclamar que seamos los gobiernos de las comunidades autónomas los que podamos gestionar directamente esos fondos, para agilizar su tramitación. Arlo horretan, berriz ere eskatzen dut autonomia-erkidegoetako gobernuok izan gaitezela funts horiek zuzenean kudeatu ahal izango ditugunak, izapideak arintze aldera. Aldaketa hori egiteko aukera dugu, Espainiako Gobernuak Bruselari aurkeztu behar dion gehigarriaren bidez berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismoaren maileguak eskatzeko. Orain badago maniobrarako tartea, baina denbora amaitzen ari zaigu. Diru-sarrerei dagokienez, foru-aldundien ekarpenak 11.901 milioi eurokoak izango dira, 897 milioiko hazkundearekin iazko aurrekontuaren aldean. Hala ere, urriaren 14an Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan egin genuen itxiera-aurreikuspenarekin alderatzen badugu, 354 milioi hazi da zenbateko hori. Aurrekontu-egonkortasuneko helburuek agintzen dute 2023an Autonomia Erkidegoaren defizitak % 0,6 izan behar duela, eta zor publikoak ez duela BPGren % 13,5 baino handiagoa izan behar. Jarraian sailez saileko partidak deskribatuko ditut laburki, sailburuek beren agerraldietan azpimarratu dituzten gaietan arreta berezia jarriz. Osasuna, 4.639 milioi. Berriro ere, Jaurlaritzaren zuzkidurarik handiena duen saila da; per capita 2.114 eurokoa da osasun-gastua. Osakidetzak 3.733 milioiko aurrekontua izango du; horietatik % 65 langileentzako izango da, eta 117 milioi inbertsioetarako. Urrian Eusko Jaurlaritzak onetsitako 2.467 lanposturen gehikuntzaz gain, 2023ko kontuek beste 919 plaza aurreikusten dituzte, Euskal Osasun Zerbitzuaren egiturazko langile-plantilla 31.000 pertsonaz osatzeraino. Hezkuntza Sailak 3.477,7 milioi euroko aurrekontua du, 242,7 milioiko gehikuntzarekin. Horren mugarrietako batzuk dira: Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna 2023-2024 ikasturtean; aniztasunari arreta emateko eta ikaskuntza eta berrikuntza sustatzeko programak; 200 milioi euro baino gehiago hezkuntza-premia bereziei erantzuteko; 107 milioi euro unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko beka eta laguntzetarako; eta 140 milioi euro baino gehiago Lanbide Heziketarako. Unibertsitateei eta ikerketari dagokienez, 514 milioi euro bideratzen ditu hartara −horietatik 362,6 EHUra−. Lana eta Enplegua, 1.107,8 milioi. Sail horretako partida nagusiak honako hauek dira: gizarteratzea, 663,8 milioirekin, DSBE barne, 312 milioirekin, eta dakizuen bezala, aurten jasotzaile bakoitzaren eskubidea % 8,5 igotzen da; BGDS, 173 milioirekin; eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria, 80 milioi eurorekin, hilean 300 euroko zenbatekoa jasotzea aurreikusiz. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 850 milioi euro inguruko aurrekontua aurreikusten du, 73 milioi gehiagorekin. Sail horrek 66 programa biltzen dituen laguntza-plan bat, 544 milioi eurokoa, onetsiko du ETEentzat, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta inbertsio berriak sustatzeko. Gainera, EEEk, 147,2 milioirekin, energia garbien proiektuetako partaidetzak handitu egiten ditu, eta aintzat hartzen ditu turismoan efizientzia, ETEentzako auditoriak eta leiho-renove bat lantzeko hiru programa berri. Seguridad, 746,3 millones de euros, con un incremento del 3 %. Segurtasuna, 746,3 milioi euro, % 3ko igoerarekin. Sail honetan, langile-gastuen kapituluak ia % 75a jasotzen du. Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeen babesa bultzatuko da. Basauriko eta Donostiako ertzain-etxeak birmoldatuko dira, eta polizia-ibilgailuen ordez hibrido entxufagarriak jarriko dira. Garraioak 467,2 euroko zuzkidurarekin, trenbide-azpiegitura hobetzera, hirigarraioaren eskaintza handitzera eta Euskal Y-ra bideratuko du bere jarduketa. Etxebizitzak 322,3 milioi euroko aurrekontua izango du alokairuko etxebizitzen parkean sakontzeko, alokairua ordaintzeko laguntzak eta Bizigunekoak handitzeko, baita eraikinak eta etxeak birgaitzeko eta auzo narriatuen hiriberroneratze integrala egiteko ere; 14 eremu berri eta 34 milioi euro zuzkituko zaizkio. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, 637,8 milioi. Gizarte-politiketako hiru zuzendaritzek % 70eko aurrekontu-igoera gainditu egingo dute, 262,5 milioi euro baino gehiagorekin. Gehikuntza handiak egin dira gizarte-laguntzetan, gizarte-larrialdietan, energia- eta elikadura-pobreziako programetan eta Beti On zerbitzuan. Emakundek ia 8 milioi euro izango ditu; Aukerak programaren espetxekudeaketarekin, 296 milioi inguru jasoko ditu Justiziak; eta 63 milioi euro Giza Eskubideek, Memoriak eta Lankidetzak. Kultura, Hizkuntza Politikak, 353,2 milioi. 171 milioi euro inguru kudeatuko ditu sailak, eta musikan, arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan, arte plastiko eta bisualetan edo kultura- eta sormen-industrietan talentua garatzeko aukerak areagotzea izango du helburu. Herri Administrazioko Hizkuntza Normalizaziorako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 10,8 milioi kudeatuko ditu IVAPen; eta 64,2 milioi hezkuntza-sistema euskalduntzeko. Urte garrantzitsua izango da arau-gaietan, bai eremu estrategikoan, bai sustapenean. 2023an, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren aurrekontuak 14,2 milioi euro izango ditu; eta kirola eta nazioartekotzea uztartuko dituen jarduera nagusia izango da Frantziako Tourraren Grand Départ Pays Basque. EITBk, bestalde, 182,5 milioi euro izango ditu, langile- eta energia-gastuak handitzeaz gain, inbertsio nagusiei aurre egiteko. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saila, 172 milioi. 2023an digitalizazioaren aldeko apustu sendoa egingo du, informatika eta telekomunikazioetarako 55,6 milioi euro aurreikusiz; eta 38,9 milioi euroraino iritsiko da zerbitzu orokorren programaren aurrekontua, energia-gastuak barne. IVAPek 21 milioi euroko aurrekontuari eusten dio; eta dakizuen bezala, Administrazioko soldatak % 2,5 igoko dira aurten. Ekonomia eta Ogasun Sailak, 138 milioi. Alde batetik, banku-gordailuen komisioen 7 milioiko gastua desagertu egin da −interesak jada ez dira negatiboak−, eta Elkargirekin enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko programaren interesen dirulaguntza 16 milioiraino gehitzen da. FEIri 60 milioiko ekarpena egingo zaio; eta Eustatek 16,1eko aurrekontua kudeatuko du. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, 63,9 milioi euro. Sailak apustu garbia egin du sektorea eta haren barneko enpresak modernizatzen, dinamizatzen eta lehiakortasuna handitzen laguntzeko, establezimenduetan inbertsioak areagotuz. Lehendakaritzak, 49 milioi. Lehendakaritza, 49 millones. Kanpo Ekintzak 11,9 milioi euro ditu, eta Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako programak 4,9 milioi euro. Euskadiko Nazio Batuen Toki Idazkaritzarako 1,45 milioi barne direla. Gazteen emantzipazioa bezalako alorrak izango dira protagonista sail horretan 2023an. Ekonomiaren eta aurrekontuaren berrikuspen horren ondoren, negoziazio-prozesuari buruzko azterketa politikoago batekin amaitu behar dut nire hitzaldia; eta aitortzen dizuet horretan desengainua izan dudala. El propósito del Gobierno Vasco −el del lehendakari Iñigo Urkullu en primera persona− consistía en ampliar los consensos para que las cuentas salieran con más consenso que el de la mayoría parlamentaria que apoya al Gobierno. Eusko Jaurlaritzaren nahia zen −Iñigo Urkullu lehendakariarena lehen pertsonan− adostasunak zabaltzea, kontuak Jaurlaritza babesten duen gehiengo parlamentarioarena baino adostasun handiagoarekin atera zitezen. Ezagutzen duzue, halaber, nire jarrera pertsonala eta nire sailarena akordiorako. Zuek guztiok aurrekontuak negoziatzeko prozesuak bizi izan dituzue gurekin, eta badakizue zintzotasunarekin abiatzen garela. Harrigarriak gertatzen dira erabiltzen diren esamoldeak −"krisi sistemikoa", "globalizazio kapitalistatik datorren sistema ekonomikoaren krisia", "aro baten amaiera", "Osakidetzaren degradazioa", "lehen sektorearen egoera kritikoa", "industriaren gainbehera nabarmena"−; hemen bakarrik gertatzen ari den zerbait diruditen kontuak, hemendik 400 kilometrora −edo 200 baino gutxiagora− egoera zeharo desberdina dela baitirudi. Agian horregatik, egiturazko erantzunak eta proposamenak eskatzen ditu egoerak hemen; beste leku batzuetan, aldiz, akordioaren aldeko apustua egiten denez, guztiz onargarriak dira bertako proposamenak. Zuen proposamenak errealistak, arrazoituak, neurritsuak eta bideragarriak direla esaten diguzue. Eta ez hori bakarrik, baita orain dela urtebete 2022ko aurrekontuaren inguruan egin zenuten adosteekitaldiarekin koherenteak direla ere. Bada, iaz, zuek zeuen negoziaziorako lehen dokumentuan Jaurlaritzari proposatu zenizkioten memoria ekonomikoek eta neurri ekonomikoek 118 milioi euroko zenbatekoa hartzen zuten kontuan; edo beste era batera esanda, aurrekontuaren ehuneko 0,9. Aurten, ordea, aldarrikapen ekonomikoak 450 milioi eurokoak izan dira; alegia, aurrekontuaren ehuneko 3,16 dena. Beste era batera esanda, 2023ko aurrekontuproiektua % 8,7 hazi bada orain hurrengo proiektuarekin alderatuta, EH Bilduren erreklamazioak % 381 hazi dira. Eusko Jaurlaritzari exijitu diozue 450 milioi euroko aldaketak egin ditzala 14.250 milioiko aurrekontuaren gainean; eta deigarria da zenbateko hori Estatuko aurrekontu orokorrei eman diezuen laguntzari erreparatzen badiogu, zuek zeuek 446 milioitan zenbatetsi baitituzue haiek, 374.000 milioi eurotik gorako aurrekontuaren gainean. Zentzuzkoa, errealista al da hori? Gure negoziatzeko borondaterik ezari buruz diozuenaz, jakin, badakizue Gobernuak negoziazioprozesuari aurre egin diola bere ikuspuntuak zintzotasunez eta akordiorako borondate argiarekin azalduz; eta zoritxarrez, zintzo esanda, prozesu horrek ez duela fruiturik eman. Hamar minutu baino gutxiagoan itxi diguzue atea, eta ez dugu eztabaidarako tarterik izan. Leporatzen diguzue berandu abiarazi dugula prozesua, eta zuek babesten dituzuen beste gobernu batzuekin alderatzen gaituzue. Eta nik benetan galdetzen dizuet: zuek uste al duzue beste gobernu batzuek aurrekontu-negoziazioa abian jarriko luketela gehiengo osoa izango balute? Utz iezadazu nire eskarmentu parlamentarioa erabiltzen, eta 16 urte baino gehiago Kongresuan aurrekontuak negoziatzen egon izana, ezetz erantzuteko. Iaz, edukiei dagokienez, aurtengo aurrekontuaren antzeko akordioa lortu genuen, zuek aipatu, aipatzen dituzuen baina zehazten ez dituzuen egiturazko erreformak aintzat hartu gabe. Akordio hori bete egin dugu, eta argi eta garbi landu da 2022an zehar bi taldeon artean. Badakizue gaur osoko zuzenketa egiten diozuen aurrekontuak nabarmen egiten duela hobera iaz zuentzat erabakigarriak ziren alorretan: osasunean, hezkuntzan, gizarte-politiketan, jasangarritasunean eta gazterian. Bilduko jaun-andreok, zuek jakingo dituzue zergatiak, baina oraingo honetan, eta gure aldetik desengainu handiz, ez da borondaterik izan zuen aldetik. Besterik gabe, ez zela tokatzen ebatzi duzue. Beste batean izango da, agian. Elkarrekin Podemos-IUri dagokionez, zuen osoko zuzenketan Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuproiektua kritikatzen duzue berriro ere, kontserbadoreegia omen delako eta zerbitzu publikoak berreraikitzearen eta indartzearen aldeko apustu irmorik ez omen duelako egiten; eta gastua geldiaraztearen aldeko apustua areagotu izana leporatzen diozue; izan ere, zuen ustez, aurrekontugastuaren hazkunde erreala eskasa da inflazioa doitzen bazaio, eta negatiboa ere bai, diozuenez. Hala ere, aurrekontu hori eremu instituzional bakoitzaren magnitudeen arabera alderatzen badugu, nekez lepora diezagukete Estatuko aurrekontu orokorrak baino kontserbadoreagoa denik edo haiek bezain aurrerakoia ez denik. Eta koherentzia garrantzitsua da politikan. Bai negoziazio-aldian ari ginenean, bai zuen zuzenketaren testuan, datu ez-homogeneoen arteko konparazioak egiten dituzue −aipatu ere aipatu dut gai hori hitzaldiaren hastapenean−; eta behin eta berriz zuei azaltzen saiatu garen arren, tristuraz, badirudi ez duzuela ulertzen edo ez duzuela ulertu nahi. En lo que se refiere a la fiscalidad, el proyecto presupuestario se fundamenta en previsiones de ingresos derivadas de la gestión del Concierto Económico elaboradas por el Consejo Vasco de Finanzas Públicas, no existiendo margen alguno para incorporar ningún aspecto que pudiera afectar a dicha gestión. Fiskalitateari dagokionez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako ekonomiaitunaren kudeaketatik eratorritako diru-sarreren aurreikuspenetan oinarritzen da aurrekontu-proiektua, eta ez dago inolako tarterik kudeaketa horretan eragin dezakeen edozein alderdi sartzeko. Hori beste foro bati eta beste instantzia batzuei dagokie. Hala ere, berrikuspen horren emaitza ezin da aldez aurretik ebatzi; eta haren helburu nagusia izan beharko litzateke erakunde-maila guztien finantza-nahikotasuna bermatzea, bai eta zerbitzu publikoak indartzeko eta enplegua sortzen duen ekonomiari laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak ere. Berrikuspen horrek Europarekiko konbergentzia fiskala eduki behar luke helburu, ekonomiara eta sortzen ari diren erronketara, ingurumen-irizpideak barne, egokitzeko aukera emango duena. Ildo beretik, zorpetzeari diogun beldurra eta zorraren eta defizitaren helburuak zehaztean kausitzen duzuen zuhurtzia kritikatzen dituzue. Jakin ezazue maila horiek aldebikotasunez hitzartzen direla Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan; eta bide batez −deritzot−, Ministroen Kontseiluan dituen kide politikoek hartu dutena ez bezalakoa izango dela Elkarrekin Podemosen jarrera; izan ere, Ministroen Kontseiluko kideek erreferentziazko tasak onetsi egin zituzten, ikuspegi arduratsu eta zuhur batekin, kontu publikoen aurrekontu-orekarekin bat etorriz. Berriz ere, nolabaiteko koherentzia behar da. Hezkuntzari, osasunari, gizarte-babesari, enpleguari, industria-politikari, gardentasunari, trantsizio energetiko eta ekologikoari, etxebizitzari, garraioari, turismoari, hizkuntza-politikari eta gazteriari buruzko proposamenak aletzen dituzue zuek; proposamen horiei erantzun konplitua eman genien negoziazio-bileretan, baina egia da aurrekontuerrealitatearekin eta eskumen-esparruarekin ideologia bahetuz eman ere eman geniela, ikuspegi errealistatik eta aurrekontu-baliabideekin bat etorriz. Eskaintza eskuzabala egin dizuegu, egingarria eta bideragarria, zuen eskabideen funtsa aintzat hartz; hala ere, ez onartzea erabaki duzue, negoziatzen hasi aurretik ere, esango nuke nik. Ulertzen dut zuen barne-amalgamak baldintzatzen zaituztela, hauteskunde aurreko giroak bezalatsu. Beste batean izango da, agian. Eta hirugarrenik, Alderdi PopularraCiudadanosek gure aurrekontuei behin eta berriz egin ohi dizkien kritiken temari eusten dio. Hau da: ez dugula zerga-erreformarik aurreikusten, ez eta haren ondorioz letorkeen zerga-beherakadarik ere; errealismo eskaseko aurreikuspen makroekonomikoetan oinarritzen direla; eta ez dira egikaritzen eta, ondorioz, soberakinak metatu egiten direla. Fiskalitateari dagokionez, arestian Elkarrekin Podemosi esan diodana berresten dut. Bai ordea esan nahi dizuedala herritarren ongizatea eta gizartekohesioa fiskalitatean oinarritzea −utz iezadazue esaten− biziro miopea dela, bai horixe. Zergadirubide errealistak dituzten politika publikoen multzoa da Euskadiko gizarte-kohesioaren eta ongizatearen bermerik hoberena. Euro sozialagoa bat ez da nahitaez erabilgarriagoa izaten poltsikoetan zergadunei gastu publikoaren bidez bideratuta baino. Gure aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, Eustatek duela astebete argitaratutako kontu ekonomikoetara joko dut, gure datuak berresten baitituzte. Aurreikuspen makroekonomiko errealistak ditu oinarri aurrekontuak, beste erakunde batzuek aditzera ematen dituztenen antzekoak. Aurreikuspen horiek, beraz, etengabe berrikusi beharrekoak dira, haietan eragiten duten barneko eta kanpoko faktore ugari daudelako. Hirugarrenik, egia ez den zerbait ehun aldiz errepikatzen bada ere, ez da egitate bihurtzen. Ez dago aurrekontu-egikaritzapen gabezia handirik. Gure gastu-aurrekontuak darabiltzan exekuzio-zenbakiak gure inguruko administrazio publiko guztienak baino jasoagoak dira. Por otro lado, la acumulación de remanentes de tesorería no siempre es consecuencia de los presupuestos ni de su ejecución, sino que responde a otros ingresos como una mayor emisión de deuda, transferencias como el ingreso mínimo vital o fondos europeos. Diruzaintzako gerakin-metaketa, bestalde, ez da beti aurrekontuena eta betearaztearen ondorio, baizik eta beste diru-sarrera batzuen ondorio ere bada, hala nola zorraren jaulkipen handiagoa, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarena bezalako transferentziak edo Europako funtsak. Hezkuntzaren, produkzioehunaren, ETEen, heziketaren eta berrikuntzaren, eta unibertsitatearen mesedetan landutako eskaintza bat aurkeztu genizuen; zuek ez duzue eskaintza hori aintzat hartu nahi izan, zergak jaistearekin blokeatu egin zaretelako. 250 milioi euro inguru berresleitzea proposatu duzue, eta erakundeen artean zerga-erreformarako akordio bat egitea zerga-presioa murrizteko, soberakinetako 1.500 milioi mobilizatuz, erreforma hori egin ahal izateko baliabide publikoak murriztu gabe eta egungo zerbitzu publikoen mailari eutsiz. Egia esan, egokitzen zaila den zirkuluaren koadratura iruditzen zait. Horrelako planteamendu batek seriotasun gutxi adierazten dit, kudeaketa publikoari buruzko nolabaiteko ezjakintasuna eta aurrekontuzorroztasunik eza. Beste batean izango da, agian. Amaitzeko. Termino ya. Hori egiaztatzen du fiskalitatean tematzeak, egiturazko erreformetan ainguratzeak edo 500 milioi euro inguruko zenbatekoekin gehikuntzak planteatzeak. Aurrekoa gorabehera, Eusko Jaurlaritza, sostengua ematen dioten beste talde parlamentario batzuekin batera, zuzenketak aztertzen aritu gara; eta jakinarazten dizuet talde parlamentario guztiei baten batzuk onetsiko dizkiegula, 30 milioi euro inguruko zenbatekoarekin, politika publikoen aurrekontu-ildoak hobetzen eta Jaurlaritzaren proiektuarekin kidetzen diren heinean. Euskadik, 2023an, aurrean ditugun erronkei aurre egiteko gai izango den aurrekontua izango du, oraina landuz eta etorkizunerako bidea ereinez eta erraztuz. Gobernu honek ilusioz eta lan egiteko gogoz ikusten du etorkizun hori. Buscando aquello que nos une desde el acuerdo para poder construir. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23788
12
122
09.12.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on. Lehendakari jauna, sailburuok, legebiltzarkideok; egun on guztioi. Datorren ekitaldirako aurrekontuari egin diogun osoko zuzenketa defendatuko dugu Voxekook. Lehenik, diru-sarreren aurreikuspenei buruzko gure ikuspegia azaldu behar dugu, eta ondoren, gastuen kapituluari dagozkion alderdi nagusiak aztertuko ditugu. Zuzenketaren testuan azaltzen dugun bezala, aurrekontua ez da zenbaki-partiden segida huts bat, baizik haiek proiektu politiko eta ideologiko batean duten isla. Eta, zorionez, gure eskema ideologikoa Eusko Jaurlaritzak aurkezten duenaren antipodetan dago. Diru-sarrerak dira aurrekontu-dokumentu bati eusten dion funtsezko zutabea. Aurreikuspen hedakorretan oinarrituta planifikatu diren diru-sarrerei dagozkie aurkezten diren horiek, Estatuko eta nazioarteko erakunde nagusiek egin dituztenen kontrakontrakoak. % 2,1eko hazkunde ekonomikoan oinarritzen den plangintza bat da, aurrez aurre dugun geldialdi ekonomiko guztiz gertagarriari entzungor egiten diona. Adibidez, BEZagatiko diru-sarreren % 10 inguruko hazkundean oinarritzen diren diru-sarrerak dira, Gobernuak berak, sailburuaren ahotik, adierazi zuenean inflazioaren murrizketa eta geldiarazpena direla epe laburreko aurreikuspenak, Europako Batzordeak berriki adierazi duen bezalaxe. Beraz, ekonomiaren geldialdiak eta inflazio-tentsioen geldiarazpenak ezaugarritzen dituen agertokiak guztiz antzutu egiten ditu aurreikuspen horiek guztiak. Horri guztiari gehitu behar zaio kontsumoaren uzkurdura jasaten ari garela dagoeneko. Herritarren ohiturak aldatu egin dira, eta ohikoa bihurtu da "austeritate-kontsumoa" deritzona. Ohitura berri horien ondorioa da produktuen erosketan % 16ko murrizketa izan dela, gastua bere osotasunean % 10 gutxitu dela, eta erosketaren maiztasuna % 13 mantsotu dela. Salbuespenezko egoera baten aurrean gaude, non behar-beharrezko produktuen inflazioa inflazio orokorraren oso gainetik baitago. Gobernu honek iragarri duenez, PFEZ deflatatzeak, argitaratu denaren arabera, 365 euro aurreztea ekar dezake batez beste, eta horrek ez du diruaren prezioaren gorakada konpentsatzen. Adibidez, 157.000 euroko batez besteko hipoteka batek 355 euroko garestitzea pairatu du hilean, hau da, 4.200 euro urtean. Ez du konpentsatzen erosketasaskiaren garestitzea ere, azken urtebetean % 15ekoa izan dela zenbatesten baita, eta 830 euroko aparteko gastua dakar horrek euskal familia bakoitzarentzat. Ez da iristen gabonetako saskiak erakarriko duen 632 euroko gastuari aurre egiteko ere. Beraz, zerga-neurri uzkur, eskas eta zikoitz samarrak dira. Aurrekontuak % 13,6ko zorpetzea aurreikusten du, gainerako autonomia-erkidegoena baino are apalagoa, eta Eusko Jaurlaritzak, gainera, ohoragarritzat dauka hori. Jaurlaritzak, amnesia politiko eta interesatuaz baliatuz, ahaztu egiten du Euskal Kupoaren negoziazioen segidak, adibidez, erakartzen duen finantzaketa gehigarria nabarmentzea. Euskal kupoa tratu insolidario eta arrakero batean oinarritzen da, unean uneko Gobernuaren larrialdi politikoak aprobetxatzen dituena, eta gainerako espainiarren elkartasunak eta ahalegin fiskalak konpentsatu behar izaten du haren xantaia ekonomikoa. Trukada politikoa da, Fedearen 2020ko txostenak berresten duen bezala, haren zuzendari exekutiboak honako hau adierazi baitzuen: "Euskal ogasunek Estatuaren gastu primarioaren % 63 kofinantzatu behar zuten 2017an…" −kupoa kalkulatzeko oinarritzat hartzen den urtean−, "Baina % 42 inguru baino ez dute ordaindu. Beraz, kupoaren oinarri efektiboa % 30 inguru gutxietsita egongo litzateke, hau da, 32.000 milioi euro inguruan". Euskal herritarrok lurraldeen arteko elkartasunari laguntzen ote diogun ala ez eztabaidatzen ari gara. Eztabaida hori, hain zuzen, isilarazita dago gaur egun. Ez gaude euskal kupoaren aurrean, euskal engainu eta iruzurraren aurrean baizik. Beraz, euskal herritarrok jasaten ari garen sufrikario eta itolarri ekonomikotik datozen diru-sarreren eta diru-bilketaren aurreikuspenen aurrean gaude. Aurrekontu horiek fikziozko hipertrofia artifiziala jasaten dute gehiegizko dopin baten ondorioz; eta aurreikuspen horiek ez dituzte aintzat hartu Azpiazu jaunak berak azken urtebete honetan zenbaitetan aipatu dituen planeta mailako zalapartak. Azken batean, perspektiban asmatutako aurrekontua da, datorren maiatzerako planifikatua, eta, beraz, elektoralismoaren usain argi eta garbia dariona. Gastuen atalari dagokionez, aurrekontu horrek akats ugari ditu. Eredu autonomikoaren isla ederrak dira kontu publikoak. Eredu hedakorra da langileriaren alorrean, eta nekez zenbatetsi daiteke haren guztizko kopurua, osatu gabeko datuak ematen baitituzte iturri desberdinek. Nolanahi ere, hazkunde esponentziala gertatu da enplegatu publikoen kopuruari dagokionez, eta hori zenbatetsi egin behar dut, partzialki bada ere. Administrazio Orokorraren zerbitzura dauden langileen kopurua % 20 hazi da 2000. urtetik hona; eta partzuergo eta erakunde autonomoen zerbitzura dauden langile publikoena, % 377. EITBk dakarren xahubide ekonomikoaz hitz egiten dugu gure zuzenketan, eta datu interesgarriren bat edo beste eman behar dugu. Adibidez, ETBko euskarazko kateko Gaur Egun albistegiak % 3,3ko audientzia du, eta % 8,9ko kuota baino ez euskaldunen artean ere. Kanal horren programazioa egunero ikusten dutenen batez besteko kopurua 7.000 pertsonakoa da, indize eskas baino eskasagoa, baita euskaldunen artean ere, eta agerian uzten du transmisio-uhal modura eta Gobernuaren propaganda-tresna nagusi modura diharduen hedabide horrek dakarren xahubidea. Hori guztia, ezinbestekoa izan ohi den moduan, 25 zuzendaritzarekin jantzita, guztiak ondo baino hobeto ordainduta. Halaber, zuzenketan beren-beregi aipatzen dugu sektore publiko paralelo osoa osatzen duten txiringito-sare oso hori; eta haietako lanpostuak zuzkitzeko sistema kanpoko aholkularitza-enpresen bidez egiten da gehienbat, funtzio publikoaren legerian ezarrita dauden betebeharrei men egin gabe. Adibide baliagarria izan daiteke Energiaren Euskal Erakundea, 60 langile dituena guztira, baina hori bai, bederatzi goi-kargudun. Beraz, benetako ate birakari modura jarduten duten eta entxufatuen jende andana bat biltzen duten sozietate, fundazio, erakunde autonomo, behatoki eta hainbat aholkularitzen mataza baten aurrean gaude, benetako bezeria-erregimena eratzeko balio izan duten milaka boto gatibu ematen dituena. Armiarma-sare hori 2.300 milioi euro baino gehiago kostatzen zaigu, eta euskal herritar bakoitzak 1.100 euro jarri behar ditu haren mantenurako. Baina Estatu autonomiko honen benetako dimentsioa islatzen du euskal familia bakoitzari 5.523 euro kostatzen zaiola Administrazioaren pertsiana irekitzea, eta 14.300 euro inguru kostatzen zaiola egitura autonomiko osoa mantentzea. Zalantzarik gabe, Euzko Alderdi Jeltzalearen politikagintzaren zutabe nagusietako bat da hori, endogamiaz gainezka dagoen erregimen politiko propioa eraikitzeko daraman prozesuan. Enpleguak, zalantzarik gabe, lehentasuna izan behar du. Oraintxe bertan, Euskadin 110.710 pertsona daude langabezian, Lanbideren datuen arabera. Lan eta Enplegu Sailak 1.107 milioi euroko aurrekontua kudeatzen du. Horietatik % 51, DSBE, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eta etxebizitzako prestazio osagarria ordaintzeko dira. Aitzitik, aurrekontuaren % 8,8 soilik bideratzen duzue enplegurako prestakuntzara, bere osotasunean, eta % 0,72 baino ez langabezian dauden pertsonentzako prestakuntzara. Antzeko zenbatekoa bideratzen du aurrekontuak −konparazio bat egin ahal izateko− gazteak laneratzea sustatzera −21 milioi euro bideratzen baitituzue horretarako− eta Administrazio Orokorreko goi-kargudunen eta behin-behineko langileen ordainketari dagokionera, horretara 20 milioi bideratuko baitituzue, gutxi gorabehera. Zenbaki horiek islatzen dute Jaurlaritzak baliabide ekonomiko gehiago inbertitzen dituela subsidioaren politikari eusteko, laneratzea lortzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak lan-merkatuan sartzea sustatzeko baino; edo gazteentzako enpleguak eta konfiantzazko langileentzako soldatek kezka berbera sorrarazten dizuela. Behin baino gehiagotan entzun diegu EAJko eta Jaurlaritzako kideei gizarte-ezkutuaz eta gizartebabeserako sistema bat edukitzeaz harro daudela, eta pertsona askok baliatzen dutela sistema hori. Argi dago oso ikuspuntu desberdinak ditugula, gizartebabeseko sistema indartsu batek enplegu-sistema ahula daramalako berekin. Zenbat eta pertsona gehiagok biziraun behar izaten duen gizarteprestazioei esker, orduan eta gehiago frogatuko da babes-sistemaren beraren hauskortasuna, haren hartzaileak laneratzea izan behar baitu helburu nagusia. Beraz, DSBEren hartzaile asko kolektibo kalteberenei enpleguaren bidez erabat integratzeko aukera eskaintzeko gai ez den sistema baten sintoma dira. Azkenik, atal horretan Jaurlaritzaren espiritua ondo baino hobeto irudikatzen duen datu bat eskainiko dut: 120.000 euro bideratzen dituzue sailerako Bidaia Agentzien Zerbitzura; 100.000 baino ez, adinagatiko lan-diskriminazioa eragozteko adinkeriaren aurkako programarako; eta 80.000 baino ez talentua erakartzeko eta atxikitzeko programarako. Egia esan, ezer gutxi erantsi behar da. Eusko Jaurlaritza adibide ona da esateko asko gastatzea edo, gutxienez, besteek baino gehiago gastatzea ez dela kalitatezko zerbitzuaren parekoa. Osakidetza da horren adibiderik bikainena. Espainiako osasungintza-gasturik handiena dugu, per capita 2.114 euroko aurreikuspenekin datorren ekitaldirako. Baina horrek ez ditu konpontzen gure osasun-sistemak jasaten dituen egiturazko arazoak, gainezka eginda dauden ospitaleetako larrialdietan langilerik ez dagoelako, lehen mailako arreta eskasarekin edo etengabe hazten ari diren itxarote-zerrenda amaiezinekin. Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, 2021ean laugarren postuan geunden 17 autonomia-erkidegoen artean, 100.000 biztanleko 692 medikurekin; hain zuzen ere, 2016ko posizio berberean, ez dugu eboluzionatu. Hau da, gastu sanitarioaren alorrean buruan gauden arren, horrek ez du esan nahi ospitale-zerbitzuan kalitatezko arreta ematen denik. Ikusi ere azken asteetan ikusten ari gara, kargugabetzeak eta dimisioak gertatu baitira oraintsu. Osakidetzako langileak matxinatzen ari dira, osasungintzaren kudeaketa kaotikoari esker, eta kritiken, protesten eta nahigabeen bolborategi bihurtu dute gure sistema sanitarioa. Gastu sanitarioa % 17 hazi da 2020tik hona, eta itxarote-zerrendak, berriz, % 25 gehitu dira, gutxi gorabehera. Eta hori guztia, Osakidetzak 94 zuzendari badituen arren, guztien artean 7 milioi euroko ordainsari-gastua metatzen dutenak. Asko gastatzea ez da ondo gastatzearen, inbertitzearen eta kudeatzearen parekoa, eta Osakidetza da horren oso adibide bikaina. Hezkuntza da aurrekontu honen beste elementu giltzarrietako bat, eta alor horretako gastu publikoaren optimizazio eskasaren beste adibide bikain bat. Ikasle bakoitzeko gastu handiena duen erkidegoa gara, baina osasungintzan gertatzen den bezala, ikasleek ez dituzte emaitza akademiko onenak lortzen. Hezkuntzagastuaren rankingaren buru gara, baina, ezagutzen den azken PISA txostenaren arabera, irakurmenari dagokionez, puntuaziorik txarrenetan gaude 2003az geroztik. Euskalduntzearen aldeko apustuak ere ez du etekinik eman; izan ere, 16 puntu gutxiago lortu dira probak euskaraz egiten direnean, gaztelaniaz egiten direnean baino. Euskadiko Eskola Kontseiluak berak D ereduaren porrota agerian jarri du bere txostenetan; baina, okerra zuzendu beharrean, aurreraka ihes egin nahi du aurrekontu horrek, eta 45 milioi eurotik 64 milioi eurora gehitzen du Hezkuntzan euskalduntzeko zuzkidura. Aurreko guztiaz gain, etorkizuneko hezkuntzalege bat hedatzeko balio du aurrekontu horrek. Legeak oraindik gehiago, ahal baledi, inposatu nahi du euskara ikasgeletan, itunpeko hezkuntza ezabatu egin nahi du, hezkuntza aukeratzeko askatasunaren aurka eraso egiten du, eta azken batean, nazionalismoaren zerbitzurako klon ideologikoak sortzeko ahalegina da. Lege horrek derrigortuko du garbitzaileek ere euskaraz jakin behar izatea. Hezkuntza eta hizkuntza tresna modura erabiliz doktrinamendua lortu nahi duen legea da, bikaintasuna eta ezagutza alde batera uzten dituena. Gure ikasleen gaitasunak hezkuntza-ranking nazionalean mailak galtzen joango dira lege horrekin. Zalantzarik gabe, badira beste arrazoi asko eta asko ere zuzenketa hau aurkez dezagun; zuen hizkuntza politiken inposaketa da horietako bat. Aurrekontu honek 154 milioi euro bideratzen ditu, alajaina, euskalduntzera; industria-garapenera bideratzen duen zenbatekoa baino handiagoa −137 milioi bideratzen baititu hartara− da hori; eta zenbateko hori askoz handiagoa da aurrekontu honek abiadura handiko trenera −126 milioi−, enplegurako prestakuntzara −98 milioi−, haurtzaindegietara −67 milioi− edo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarentzat aurreikusten dituen 63 milioi euroak baino. Hau da, benetako aurrekontu-zarrastelkeria eta -xahuketa da, aurrekontua goitik behera blaitzen duen planteamendu ideologiko batean sustraiak dituena. Euskal herritar guztion diruarekin, zuen ikuspegi eta ideologia linguistikoa inposatzen saiatzen zarete, arestian aipatu dugun bezala, zuen obsesioak jarriz euskal herritarron benetako beharren gainetik. Euskara inposatzera bideratzen duzuen dirutza gizarte-larrialdietarako laguntzetara bideratzen dena baino lau aldiz handiagoa da; edo aurrekontu horrek berak bonu sozial termikora bideratzen duen dirua baino 17 aldiz handiagoa da, hamarkadetan izandako negurik gordinenetako bati aurre egin behar diogun arren. Bere hizkuntza-eredua inposatzea da lehentasuna EAJrentzat, euskal herritarrok neguan gure etxeetan dardarka egon behar ez izatea baino gehiago. Ogasun Batzordean aurrekontua aurkeztu zenean, Azpiazu jaunak adierazi zuen guztizkoaren % 17 bideratzen zela berdintasun-politiketara. Nabarmendu zuen genero-ikuspegia esaten zaionari lehentasuna emanez landu zela dokumentua. Gai horri dagokionez adierazi behar dugu abagune politikoaren araberako propaganda-dosi handiz jantzita dagoela aipatutako ehunekoa; izan ere, ziurrenik, genero kontu batekin baino beste kontu batzuekin zerikusi handiagoa duten gastuak −adibidez, jaiotza-tasa sustatzekoak− zenbatzen dituzue ehuneko horren barruan. Emakunde da zuen propaganda-tresna nagusia, genero-ikuspegia transmititzeko uhal-eginkizunak betetzeaz arduratzen den erakundea; eta 7.886.000 euro bideratzen dituzue hartara. Ikuspegi horrek pentsamendu bakarra inposatu nahi du gai horretan, eta ez du inolako ñabardurarik onartzen. Eta kontra egiten ausartzen denari, desadostasun txiki bat adierazten duenari, emakumea gauza bihurtzen duela egotziko zaio zuzenean. Esaten ari nintzen propaganda eta transmisio ideologikorako tresna dela Emakunde. Horren adibide bikaina dira ETBrekin izenpetutako programakontratura bideratzen diren 205.000 euroak; eta Berdintasunaren eta Indarkeriarik Ezaren aldeko Itun Sozialerako 120.000 euroak, material didaktikora bideratzen den zenbateko berbera. Hori bai, ezin falta 2.600.000 euroak langile-gastuetarako; eta horietatik 277.000, bertako goi-kargudunen soldatak ordaintzeko. Kontrara, emakumeak familia eta lana bateragarri egiteko Gobernu honek duen benetako konpromisoa aurrekontuaren % 0,17 baino ez da; eta seme-alabak hazi ahal izatea errazteko duen neurri distiratsuena % 0,6 baino ez da. Aurrekontu hori beste tresna bat da gizarte- eta kultura-ordena berri bat inposatzeko, generointegrismoaren bidez ikuspegi sozial berri bat inposatzeko. Feminismo setati batetik letorkeen kultura-eraldaketa horren zerbitzura dagoen tresna bat da; feminismo ultra horren helburua ez da gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea, baizik eta ikuspegi matxistaren ordez gizartearen ikusmolde ultrafeminista batez hura ordezkatzea. Diodanaren erakusgarri da aurrekontu horrek 3,5 milioi euro bideratzen dituela sektore maskulinizatuetan emakumeen enplegua sustatzera. Berdintasunaren eta parekotasunaren aldeko benetako apustua izango balitz, zuen administrazioaren esparruan ekuazioak alderantzizkoa izan beharko luke. Eta, horretarako, zuen genero-hipokrisia oso argi uzten duten datu batzuk emango dizkizuet: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileak guztira: % 64 emakumeak eta % 36 gizonak; Administrazio Orokorreko langileak: % 63 emakumeak eta % 37 gizonak; Justizia Administraziokoak: % 78 emakumeak, % 22 gizonak; Hezkuntzakoak: % 74 emakumeak, % 26 gizonak; eta, azkenik, Osakidetzakoak: % 79 emakumeak; % 21 gizonak, eta gainera Euskal Autonomia Erkidegoko emakumezko enplegu-emaile nagusia da hura. Gainera, Osakidetzako ikerketa-proiektuen % 66 emakumeek zuzentzen dituzte. Benetan, datu horiek ez datoz bat zuen diskurtsoarekin, politika merkeaz eta genero-itxurakeriaz beteta baitago hura. Datuek, diodan bezala, gezurtatu eta itsustu egiten zaituzte. Gure zuzenketan progresia berdeaz ere hitz egiten dugu; eta, egia esan, agian egokiagoa litzateke hipokrisia berdeaz hitz egitea. Hipokrisia, aurrekontu honen bidez, adibide bat jartzearren, mugikortasun eredu jasangarri bat sustatu nahi duzuelako, ibilgailu partikularren erabilera zigortzean datzana. Baina exijitu ahal izateko, etsenpluarekin egin behar da predikua; eta horixe da, hain zuzen ere, Jaurlaritza honetako kideek, goi-kargudunek eta behin-behineko langileek egiten ez dutena, guztiek baitituzte auto ofizialak beren joan-etorrietarako. 238 ibilgailu ofizial direla esaten ari gara, alajaina 5 milioi kilometro egiten dituztenak; eta horrek esan nahi 700 milioi gramo CO inguru 2 isurtzen dituztela. Energia berriztagarrien iturrien aldeko apustua egiten duela dio aurrekontu horrek, lehendakariak berak oraintsu aitortu duenean iturri berriztagarriak % 8 baino ez direla gehitu 1982tik hona; eta gaur egun guztizkoaren % 9,7 baino ez dutela egiten, Eusko Jaurlaritzak 2030erako ezarri zituen helburuetatik oso urrun, % 20ra iristea baitzen halakoen asmoa. Beraz, ondo dago eredu jasangarriago baterako trantsizioprozesuan aurrerapausoak ematea, baina betiere ikuspegi errealista batetik abiatuz eta ia lortu ezinezkoak diren helburuak jarri gabe. Eta klima-hipokrisia, egun dauden gas-iturriak esploratzeko eta ustiatzeko aukera baztertzen dugulako, adibidez, Arabako lurretan, aldi berean frackingaren bidez ateratako eta AEBetatik inportatutako gasa kontsumitzen ari garenean. Hipokrisia horrek, bere alternatiba faltagatik eta bere ekologismo bukolikoaren ondorioz, orainaren gordintasuna jasatera kondenatzen gaitu euskal herritarrok, eta batek daki etorkizuneko neguen gordintasuna ere ez ote. Aurrekontu horren apustu ideologikoa Memoriaren Institutuaren bidez ere agerian geratzen da; eta agian desmemoriaren institutua deitu beharko litzaioke hari. Bost milioi euro baino gehiago jasotzen ditu institutu horrek, eta Eusko Jaurlaritzaren ikuspegi sektarioa transmititzeko balio du. ETAren eta haren biktimen arteko ekidistantziaren irudia ematen duen institutua da, terrorismoaren urteak Euskadin zuritzen saiatzen dena, "bakea", "adiskidetzea" edo "gatazka" bezalako adierazpenak behin eta berriz erabiliz. Horren guztiaren ondorioa da euskal gazte gehiengehienek ez dakitela nor izan zen Miguel Ángel Blanco edo nor José Antonio Ortega Lara, eta gainera ETA izan zenari buruz ere oso ideia lausoa dutela. Zuzenketan adierazten dugu: konpromiso ekonomikoa hutsaren hurrengoa da ETAren biktimekin. Gutxi gorabehera, 200.000 euro esleitzen dituzue. Adibideren bat jartzearren, aurrekontu horrek 1,7 milioi euro bideratuko ditu ETBko dekorazio, jantzi eta makillajerako; 479.000 euro emakumezko harreragile eta telefonistentzako −begira, badirudi partida horretan ez duzuela genero-ikuspegia baliatu−; 905.000 euro azpitituluetarako; edo 1.100.000 euro Hezkuntza Saileko liberatu sindikalei ordaintzeko. Esan dudan bezala, 200.000 euro baino ez ETAren biktimentzako. Egia esan, egintzak hartu behar dira aintzat, ez hitzak, eta aipatutako datuek argi eta garbi adierazten dituzte Gobernu honen lehentasunak. Zenbakiek berriro nabarmen uzten zaituztete. Baina Memoria Demokratikoaren Legea hedatzeko tresna ere izango da Gogora institutua. Historia berridatzi nahi duen legea da. Lege horrek adostasun konstituzionalak hautsi egin nahi ditu, eta Konstituzioa sortu zuten gurasoek jada gainditutako gorroto zaharrak berregitea du helburu. Gerra Zibilaren ondorioak beren larruan jasan zituztenak gai izan baziren adiskidetze-puntu bat lortzeko, zaila da ulertzea milioika espainiarrentzat hain traumatikoa izan zen esperientzia hura bizi izan ez zutenek jada gainditutako ezinikusiak berpiztu nahi izatea. Nire hitzaldiaren hasieran nioen bezala −eta gure zuzenketan ere adierazi dugu−, sinesgarritasunirizpideetan oinarritu behar da aurrekontua. Azpiazu jaunaren planeta mailako zalapartak alde batera utzita diseinatu da aurrekontu hau. Sailburuak zenbaitetan gaztigu egin digu haiei buruz, baina, dirudienez, kontuak diseinatzeko eta planifikatzeko garaian amnesia-gertaera iragankor bat nozitu du. XXL neurriko aurrekontu bat da, XS neurriko kontu batzuk kudeatzeko gaitasuna duen Gobernu batentzat. Modu artifizialean dopatutako dirusarrerekin egindako kontu publikoak dira, dopinaren aurkako testik pasatuko ez luketenak. Batik bat datorren maiatzaren 28a gogoan dela esteroide mordoa injektatuz hipertrofia jasaten duten aurrekontuak dira. Kontu publiko itxurati eta irreal batzuen aurrean gaude, izaera elektoralista nabarmena dutenak. Euskal herritarrok jasaten ari garen asfixia eta sufrimendu ekonomikoaz elikatzen diren diru-bilketaren aurreikuspenak aintzat hartuz diseinatutako kontuak dira. Azken batean, elektoralismoa egiten da diru publikoarekin alderdi gidariaren zerbitzura. Gure zuzenketan eta hitzaldi honen hasieran ere adierazi dugu jada: aurrekontua Jaurlaritzaren ideologiaren zenbaki-bertsioa da; eta gure proiektu ideologikoa EAJk ordezkatzen duen proiektu politikoaren antipodetan dago. EAJk gobernatzen dituen erakundeek islatzen duten aska handiaren kontura bizi diren "txiringitoak" eta "entxufatuak" gainezka dituen erregimenaren gainean eraikitako proiektu bat da. Milaka boto gatibu biltzen ditu aska horrek, eta Euskadin lau hamarkadatan ezarritako erregimen nazionalistaren funtsezko ardatzetako bat da. Gainera, alderdi horretako buruzagi batzuek diotenez, "Euskadi enpresa handi bat da, eta haren giza baliabideen burua da EAJ". Aurrekontu hau ez dator bat aurrean ditugun erronka nagusiekin. Ez die erantzuten ez krisi ekonomikoari, ez eta horren eragilea den energiakrisiari ere; eta akaberarik gabe gera daitezke horiek gurean. Aurrekontu horrek gehiago egiten du apustu subsidioak sortzearen alde, benetako enplegu-politika baten alde baino, pertsona kalteberenak benetan gizarteratzen laguntzeko. Eta aurrekontu horrek aukera-berdintasuna erabiltzen du genero-integrismoa inposatzeko mozorro modura; edo memoria kolektiboaren errebisionismo lerratua ezarri nahi du. Nire hitzaldian adierazi dudan guztiagatik, aurrekontuaren lege-proiektu hau itzul dadila eskatzen dugu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23789
12
122
09.12.2022
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Martínez andrea, joan den urriaren 26an Espinosa de los Monteros jaunak, zure taldekideak, Diputatuen Kongresuan 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren aurka aritu zenean, erabili zuen eskema berberari eutsi diozu tribuna honetan egin duzun hitzaldian. Datorren urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuei egin diezun osoko zuzenketa, deja vu bat da, zentzugabekeriatik zentzugabekeriara, Madrilen Estatuko Aurrekontu Orokor horien aurka azaldutako esaldi bertsuak, antzeko esamoldeak eta hitz berberak erabiliz. Baina, gure kasuan, hemen, Euskadin, jartzen zarete euskaltasuna, autonomia eta eskumen propioa dirudien guztiaren aurka, Voxen iruditegian bakarrik dagoen errealitate bat arbuiatuz, eta Euskadirekin eta autogobernuarekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoaren diskurtsoa haizatuz. Xenofobia eta matxismoa darie zure diskurtsoari, eta hain gustukoak dituzuen printzipio eta balio antidemokratikoak aldarrikatzen dituzu lau haizeetara populismotik eta demagogiarik zakarrenetik. Osoko zuzenketarekin Ganbera honetara ekarri duzun eztabaida errealitatetik urrun ez ezik, haren antipodetan dabil. Ez zara gai izan aitortzeko ere zer ekarpen egiten duten kontu publiko horiek herritar guztien ongizaterako, ziurtasunak emateko, eskubideak eta askatasunak zabaltzeko, edo zuk deitoratzen duzun memoria demokratikoa ere baliarazteko, zuen alderdi politikotik historia berridatzi egin nahi baituzue etengabe. Ukatu egiten duzu indarkeria matxista, eta diru askotxo iruditzen zaizu partida batzuk erabiltzea emakume izate hutsagatik hiltzen dituztenen hilketei aurre egiteko. Dirua eralgitzea iruditzen zaizu hori guztia, dirua xahutzea dela iruditzen zaizu. Martínez andrea, Espainiako Konstituzioa eta EAEko Autonomia Estatutua dira zure osoko zuzenketa hondoratzen duten legeak eta zurea defendatzeko arrazoi politiko guztia kentzen dizutenak. Orain hurrengo aurrekontu-eztabaidan esan nizun: Espainiako Konstituzioak, bi artikulutan, desmuntatu egiten dizu zure zuzenketa eta gaurko hitzaldia oinarritzeko darabilzun arrazoibide guztia. Eta honako hauek dira: bigarren artikulua, hura osatzen duten nazionalitate eta erregioen autonomiaeskubidea eta haien arteko elkartasuna −guztien artekoa− aitortzen eta bermatzen duena; eta hirugarren artikulua: lehenik, gaztelania da Estatuko espainiar hizkuntza ofiziala; bigarrenik, Espainiako gainerako hizkuntzak ere ofizialak izango dira zein bere autonomia-erkidegoan, haien estatutuen arabera; hirugarrena: Espainiako hizkuntza-modalitateen aberastasuna kultura-ondarea da, eta bereziki errespetatu eta babestuko da. Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak, bai atariko tituluan, bai bere lau tituluetan eta xedapen gehigarrian, baita xedapen iragankorretan ere, bertan behera uzten du aurrekontu horiek itzularazteko zuk darabilzun arrazoibidea. Erabateko negazionismoaren proposamena egiten diguzu gaur hemen. Lehenik, Nazio Batuen Erakundearen nazioarteko negazionismoa, 2030 Agendarena eta hark planteatzen dituen erronkena (eraldaketa ekologikoaren beharrarena). Eta argindarraren eta gasaren prezioaren errua ere haiei botatzen diezu, Errusiak Ukrainan sutu duen gerra ahaztuz. Bigarrena, negazionismo konstituzionala: kupoa gutxiesten duzu, Ekonomia Ituna Espainiako Konstituzioaren lehendabiziko xedapen gehigarrian oinarritzen denean. Hirugarrena, egiaren negazionismoa: langabezia-tasa aipatzen duzu Lanbideren adierazle batean, % 10,4, Europako zerbitzu publiko guztiek duten bezala, baina, jakin beharko zenukeen bezala, ez da hori langabezia-tasa. Erregistratutako langabezia-indizea deritzo horri. Eta zintzoak bazinateke eta datuak manipulatu nahi ez bazenituzkete, legegintzaldia hasi zenean baino 3,3 puntu baxuagoa da, orduan % 13,7an baitzegoen. Langabezia-tasa ofizialarena baino beherakada are handiagoa izan da, % 10,1etik % 7,9ra jaitsi baita hura, hau da, % 2,2, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur esan duen bezala. Datuak eman nahi badituzu, eman itzazu osorik; baina beste baterako, argituko dizut Euskadik, Espainiak bezala, Europak bezala, Lanaren Nazioarteko Erakundearen metodologiari men egiten diola, eta haren arabera, langabezia-tasak halakotzat aitortutako estatistika-erakundeek −gure kasuan, Eustatek− erregistratzen dituztenak direla. Eta ematen duzun tasa hori ez da egia, beste gauza asko bezala. Tasa % 7,9koa da. Eta gaineratzen dizut, zenbaki ofiziala ere badelako hori ere, 55.000 enplegu baino gehiago sortu direla. Inoiz ez, inoiz ez da hainbeste jende aritu lanean, hainbeste jende eskubideekin lanean, eta hainbeste jende babestutako lanean. Eta hori, nahiz eta ekinean jarraitzen den, hobetzeko tartea badagoelako, zalantzarik gabe, ezin duzu ezkutatu zure argudiatze guztia deskalifikatuko lukeen kasu bat hizpide denean. Baina, tira, Nazio Batuen Erakundea ukatzetik abiatzen bazara, zer ez duzu egingo LANErekin edo Eustatekin. Laugarrenik, elkartasun-printzipioaren negazionismoa; izan ere, zuek beti eztitu ohi duzue, gizarte-laguntzen epigrafe orokor eta karitatezko baten mozorropean, gizarte-babesaren ereduari diozuen erabateko herra. Eta gure eredua, euskal sozialistona, zuenaren kontra, ez da zuek sorospenaren edo pagatxoaren kultura deitzen duzuen hori, eskubideena baizik −eta Voxekook ulertzeko zailtasun berezia duzuen kontzeptua da hori−. Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren lege berriarekin, indartu egiten da inor gutxieneko batzuk gabe eta gizarteratzeko eskubiderik gabe ez geratzeko eskubidea. Dagoeneko hala egin ez baduzu, egoera horretan daudenekin lantzen ari diren programa zehatzak irakurtzea gomendatzen dizut. Aukerarik gabe geratu zirela aitortzen duten pertsonekin, lan egiteko deirik egiten ez zitzaienekin, eta gaur egun sistemara, lan-merkatura sartzen ari direnekin, horretarako prestatzen direlako. Begira, datuari erreparatzen badiogu eta kalteberatasunaren kronikotasunari buruz zuk esaten duzuna egia balitz, nola azaltzen duzu bi urte hauetan diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kopuruak behera egin duela lege berbera aplikatuta? Bada, nik azalduko dizut. Gainera, historikoki egiazta dezakezun arrazoi batengatik da hori: enplegu gehiago dagoenean, pertsona gutxiagok eskatzen dute diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea. Edo hori ere, bizitza bera bezain agerikoa eta erreala dena, eta datu ofizialekin egiaztatuta datorrena, ez ote duzue onartzen Voxen? Sisteman eta lan-merkatuan integratzeko aukera gehiago badaude, hori gertatzen da −eta gezurra dirudi nik zuri hori azaldu behar izatea− enplegupolitika aktiboak errotik aldatzen ari direlako. Eta aurrekontu operatiboa, egiturazko eta funtzionamenduko gastuak alde batera utzita, legegintzaldi honetan Enplegu Zuzendaritzan bakarrik milioi erdi eurotik 12 milioi euro baino gehiagoraino gehitu da. Lan eta Enplegu Sailaren, Lanbideren enplegu-programen guztizko batura, Europako funtsekin elkartuta, ia 300 milioi eurokoa da. Inoiz baino baliabide gehiago daude esaten jarraitu ahal izateko, Euskal Sozialistok harro egiten dugun bezala, Euskadin inoiz ez dela horrenbeste jende aritu lanean eta eskubideekin. Aurrekontu hauen helburua herritar kalteberenak babestea da, ez euskal herritarrak beren arazoen kronikotasunean mantentzea. Bosgarrena, errealitatearen printzipioaren negazionismoa da, aurrekontu horiek laguntza osagarriak kalteberenen eskubide subjektibotik harago barreiatzen eta klase ertainetaraino ere helarazten dituztelako, Hitzartuz, Finantzen Euskal Institutua edo Finkatuz Funtsa bezalako programen eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren funts europarren bitartez, 260 milioi eurorekin zuzkituta baitaude haiek; eta hurrengo urtean gehiagotu egingo dira, jasotzen diren heinean aurrekontura gehituz, aurrekontuaren lege-proiektu honen artikuluetan bertan aurreikusten den bezala. Zalantzan jartzen dituzu datu ekonomikoak, Martínez andrea, diru-bilketaren aurreikuspenak eta diru-sarreren aurreikuspenak, jakin, badakizunean, edo jakin beharko zenukeenean, jarraibide ekonomikoak hirugarren hiruhilekoko joeren parametroetan oinarrituta berrikusi zirela, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urrian zehaztu zuela foru-aldundien diru-bilketaren aurreikuspena, eta duela aste batzuk Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2022-2026 aldirako Kupoa berrikusteko mekanismoak adostu zituztela; eta horrek egonkortasun handiagoa ematen diela gure kontuei eta finantzei, eta gainera, ingurumen-zerga berriak hitzartu direla. Eta ez dugu Euskal Sozialistok ontzat ematen zuk darabilzun partiden arteko konfrontazioaren diskurtsoa. Gobernu honek akordio bat eta programa bat ditu, bi talde parlamentariok ontzat emanda: Euzko Abertzaleak taldeak eta Euskal Sozialistak taldeak. Horretan oinarrituta hiru aurrekontu daramatzagu legegintzaldi honetan, pandemia bati, pandemia-oste bati, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioei eta inflazio-egoera bati aurre eginez; eta egia bihurtzen ari dira hartutako helburuak eta konpromisoak. Aurrekontu horiek dituzten partidek, kredituek lehentasuna ematen diote premiazkoari, baina etorkizun hurbilenari eta horren eraldaketei ere egiten diete aurre, bai eta gizarte modura ditugun erronkei ere. Eta azkenik, aurrekontuek proiektu ideologiko bati erantzuten dietela leporatzen diguzu. Eta begira, sozialistok ozen eta argi esaten dizugu baietz, aurrekontu hauek ekonomikoki eta sozialki inor atzean utzi gabe aurrera egin nahi duen gizarte baten proiektuari erantzuten diotela. Horixe da aurrekontuetan jasotzen dena. Horixe da Euskal Sozialistok onesten duguna. Eta egin ere Nazio Batuen Erakundearekin, Europarekin eta Espainiarekin egin nahi dugu hori, berdintasuna eta gizarte-kohesioa sendotuz. Horregatik, zure osoko zuzenketaren aurka bozkatuko dugu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23790
12
122
09.12.2022
MARTÍNEZ GRISALEÑA
Mixto-Vox
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Begira, Corcuera andrea, harritu egin nau gure zuzenketaren aurka zu agertzeak, normalean, zuk, edo zuen taldeak bereziki, Voxekiko eztabaidetan parte hartzen ez duzunean. Harritu egin nau gaur goizean zu Voxekin aurrez aurre aritzeko gogoz jaiki izanak. Hemendik aurrera ere bide horretatik jarraituko duzula espero dut, oso ondo dagoelako, nonbaitetik hasi behar da eta. Zuk gogorarazi didazu gaur, nik Ivan Espinosa de los Monteros gure taldekidea gogorarazi dizudan bezala, zuk Sánchez jaunaren eta Berdintasuneko ministroaren kopia merke bat gogorarazi didazu, ihardetsiz nik esandakoarekin zerikusirik ez duen eta, gainera, Voxek hitz egiten duenean zuen tostan ohikoa den moduan, entzun ere ez didazula entzun iruditzen zaidan zerbait. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko negazionismoarekin etorri naizela hona esan didazu. Zuk ez duzu entzuten nik hitz egiten dudanean, ziurta diezazuket, bi urte baitaramatzat gauza berbera esaten; eta horregatik ondorioztatzen dut ez duzula entzuten edo ez zaudela zure jarlekuan nik hitz egiten dudanean. Izan ere, nik ez dut ukatu emakumeen aurkako indarkeria; esan dudana da, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten dudan bezala, gizonen, haurren aurkako indarkeria ere gaitzesten dudala, zuk normalean egiten ez duzuna. Beraz, esaten ari natzaizuna da esan dudan ezeri ez diozula erantzun, eta ez duzula hitza hartu nik tribuna honetan adierazi dudan horretan oinarrituta. Nik ez dut autonomiei buruz ezer esan, autonomiek dakarten xahuketari buruz hitz egin dut, oso desberdina baita hori. Eta, gainera, aurrekontuaren beraren datuetan oinarritu naiz. Ez naiz Espainiako Gobernuaren aurrekontuaz aritu −argi izan ezazu hori−. Kupoa gutxiesten dudala esan didazu. Horretan ere ez zabiltza zuzen. Nik ez dut Kupoa gutxiesten; Gernikako Estatutuan jasota dagoen zerbait dela uste dut. Baina bai gutxiesten dudala Eusko Jaurlaritzak Kupoarekin egiten duen trukada politikoa. Benetan, Kupoa ez dago jaso denaren mailan zenbatetsita. Hori da EAJk erabiltzen duen truke-txanpona, eta hori da hemen gaitzesten dudana. Beraz, elkar ulertzen eta argi hitz egiten hasi behar dugu biok ala biok. Gure osoko zuzenketa, Corcuera andrea, euskal aurrekontuan oinarrituta dago eta, gainera, euskal kontuei atxikita dago. Ez naiz une batez ere joan ez Espainiako Gobernura, ez horrekin guztiarekin zerikusia duen ezertara. Bai esan dudala, halaber, gizarte-laguntzak eman egin behar direla. Bai, noski, pertsona batzuek behar dituztenean eman egin behar dira. Horretarako gaude. Baina gizarte-laguntza baten azken oinarria enplegua aurkitzea da. Eta hori da esan dudana: gizarte-laguntza orok −horretarako dugu Lanbide− azken helburutzat eduki behar duela gizarte-laguntza horiek kobratzen ari diren pertsona kalteberen azken helburua enplegagarritasuna izan dadila. Horregatik diot kontzeptuak ondo antolatu behar direla. Enpleguari buruzko datuez hitz egin didazu. Datu horiek, nik baino hobeto dakizu −zu ere oso azkarra zarelako−, aldizkako finkoek mozorrotzen dituzte. Badakizu hori, Corcuera andrea, badakizu. Eta, gainera, zuen sailak argitaratu dituen datu errealetara mugatu bainaiz ni. Eta benetan ez duzue inor atzean utzi nahi? Ozen esan duzu hori. Benetan? Atzean uzten ari zareten pertsonen zerrenda luze-luzea pasa diezazuekegu: Osakidetzako funtzionarioak, orain gorriak ikusten ari direnak, autonomoak, ostalaritza… Talde ezberdinetako milaka kasu jar diezazkizuket, gorriak ikusten ari direnak. Beraz, ez duzuela inor atzean utzi nahi diozunean, hori askoz hobeto azaldu beharko da, Corcuera andrea. Muchas gracias. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23791
12
122
09.12.2022
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Ahula duzu memoria, Martinez andrea, iaz garaitsu honetan neuk erantzun bainizun, ezeztatu nizun Euskadiko 2022rako aurrekontuari jarri zenion osoko zuzenketa. Zu ez gogoratzea bestelako kontua da, baina, tira… Begira. Euskal sozialistok zure zuzenketaren aurka bozkatu behar dugu, zuen parte-hartze politikoaren helburua baita bizikidetza demokratikoa ahultzea, politika publikoak narriatzea, estatu soziala makaltzea eta zuzenbide-estatua zirpiltzea. Ez da oso azkarra izan behar horretaz jabetzeko. Kontu hauek itzultzeko eskatzen duzu eta ezezko botoa ematen diezu aurrekontu hauei. Eta kolektibo kalteberenak babestearen aurka bozkatzen duzu. Uko egiten diezu klase ertainarentzat eta langilearentzat arintzaileak diren neurriei. Uko egiten diezu euskal trakzio-enpresentzako eta ETEentzako laguntzei. Uko egiten diezu autonomoentzako laguntzei. Uko egiten diozu bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari. Uko egiten diezu euskal gazteen emantzipazioa ahalbidetzen duten neurriei. Uko egiten diezu, 2022ko aurrekontuan egon ziren bezala, 2023rako aurrekontuetan 150 milioi euro baino gehiagoko aparteko laguntzekin merkataritzari, turismoari eta ostalaritzari laguntzeko dauden neurriei. Uko egiten diezu garraio publikoaren deskontuei. Uko egiten diozu etxebizitza-eskubide subjektiboa garatzeari. Uko egiten diezu langile publikoentzako laguntzei, haien soldata gehitzeari. Uko egiten diozu Euskadin segurtasuna hobetzeari. Uko egiten diozu osasun publikoa eta hezkuntza hobetzeari. Uko egiten diozu ikerketari eta berrikuntzari. Uko egiten diezu ekonomia suspertzeko Europako funtsei. Martínez andrea, hain zuzen ere, aurrekontu hauetako 14.250,7 milioi euroetako bakoitzaren esleipenaren aurka zaude, aurrekontu horiek euskal gizarteari ziurtasunak emateko erabiltzen direnean eta, gainera, euskal herritarren benetako eta eguneroko arazoei irtenbideak emateko esleitzen direnean. Premia larrikoa denari erantzuteko eta etorkizun hurbilean gizarte bezala planteatzen zaizkigun erronkei eta paradigma-aldaketei aurre egiteko, eta Euskadin bizi eta lan egiten dugun herritarrak garen heinean aurrera egiteko behar-beharrezkoak ditugun kontu batzuen aurka zaude. Horregatik, Martínez andrea, inolako alternatibarik gabe aurrekontu horiei uko egiten diezunez, berriz ere sistema demokratikoa arbuiatzeko interesa lehenesten duzu; ez baitituzu ez haren arauak ez sistema autonomikoa bera partekatzen, nahiz eta gaur egun hari esker egon zaitezkeen hemen. Herri honetan eskubide eta askatasunetan aurrera egiteak dakarren guztiaren aurka zaude. Horregatik zaude aurka.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23792
12
122
09.12.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Gracias, señora presidenta. Señorías, señoras y señores consejeros, señora vicelehendakari. Buenos días a todos. Gure taldeak, Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek, 2023rako aurrekontu-proiektuari aurkeztu dion osoko zuzenketa defendatzeko hartzen dut hitza. Zuzenketa honen bidez, lege-proiektua itzultzeko eskatzen dugu, berriz landu dadin. Baina, itzulketa hori egiteko argudioak azaldu aurretik, iruditzen zait beharrezkoa dela gogoraraztea nola iritsi garen honaino. Azken aste hautan gure taldekook argi utzi dugu nahiago izango genukeela zuzenketa hau aurkeztu behar ez izatea, euskal herritarren mesedetan 2023ko kontuen inguruan akordio bat lortzea zelako gure lehentasuna. Irailean, politika orokorrari buruzko eztabaidan −gogoan izango duzue−, euskal herritarrentzako itun bat eskaini nion lehendakariari. Ekonomia suspertzeko eta euskal familiei, euskal autonomoei laguntzeko, eta pairatzen dugun krisi larri honi aurre egiteko zenbait gako dituen akordioa da. Zerikusia du, bai horixe, covidaren osteko egoerarekin, Putinek Ukrainari egindako erasoarekin, baina zuen bazkideak, Sánchez jauna buru duen Gobernuaren darabiltzan politika deitoragarriek larriagotzen dutenarekin −lehendakariari esango nioke−; baina guztiok dakigu zertan oinarritzen den hori guztia. Aurrekontuak aurkeztu ziren unetik bertatik, gure jarrera argia izan da, halaber. Uste dugu hau dela unerik egokiena erreforma fiskal bat adosteko, euskal herritarrei zergak jaitsiko dizkiena, presio fiskala arinduko duena zerbitzu publikoak murriztu gabe, eta susperraldi ekonomikoa eta enplegua ere lehenetsiz. Eta horrelaxe planteatu dugu. Jarrera koherentea da legegintzaldian zehar izan dugun jokabide garden eta fidagarriarekin. Proposamen argi eta trinkoen inguruan egituratutako jarrera da, osoko zuzenketa hau eragotzi eta gure herritarren eta gure gizartearen aldeko akordioak lortzea ahalbidetuko luketen proposamenen inguruan. Esan behar dizuet zuen abegia oso mugatua izan dela, ia nulua. Gobernu horretan EAJk zangotraba bat jartzen du hezkuntzan, eta PSOEk beste batekin erantzuten dio garraio-bonuan. PPri akordio modura Haur Hezkuntzarako aurrekontuan jada aurreikusita dagoena eskaintzen dion Gobernua da, adibidez; hau da, beste zangotraba bat, sartzen bada, sartuta. Beraz, abegi on gutxi, azpijoko asko eta zergak jaisteko ezkortasun nabarmena. Eta behin eta berriz entzun behar izan dugu "orain ez da tokatzen" esamoldea. Joan den astean preseski, kontroleko osoko bilkuran, lehendakariak konpromisoa hartu zuen, urtarriletik aurrera fiskalitatea berrikusteko konpromisoa; eta, bide batez, gogotik egin zion iskin beherapen fiskalaz hitz egiteari, agian badakielako bere Gobernuan badirela zergak jaitsi beharrean igo nahi dituztenak. Nolanahi ere, konpromiso horrek gezurtatu egiten du zergak ez jaisteko darabilzuen azken aitzakia. Izan ere, aurrekontuen negoziazioan esan zeniguten maiatzeko foru-hauteskundeek ezindu egiten dutela zerga-erreformari egun hauetan ekitea. Beraz, guk proposatzen badugu, ezinezkoa da, baina lehendakariak konpromisoa hartzen badu, bada, ez dago eragozpenik. Guk argi daukagu zergak jaitsi egin behar direla. Krisia ez baita zain egongo. Euskadiko familiek, autonomoek, enpresa txiki eta ertainek ez baitituzte hauteskunde-datak aintzat hartzen; baina azken hilabete hauetan familia horiek masterra egin dute inflazioan, energia-prezioetan, argiaren gorakadan, gasarenean, hipoteketan, erosketa-saskian… Horregatik, berretsi egin nahi dut gaur gure eskaintza. Eskaintza bat, begira, iraungitzen ez dena; ez da iraungitzen. Ez zen iraungi osoko zuzenketa aurkeztu genuenean, eta ez da iraungiko aurrekontuari erregistrora eraman dizkiogun ehunka zuzenketa partzialak batzordean edo osoko bilkuran negoziatzeko epea dagoen bitartean; hartara, aldi berean, Eusko Jaurlaritzarekin konpromiso argia lortu ahal dadin, zergen jaitsieraren inguruan, zenbakietan eta datetan zehaztuta. Beraz, ez gara negoziazio-mahaitik altxatu. Zuek zarete zerga-beherapena ezesten tematzen ari zaretenak eta osoko zuzenketa hau aurkeztera behartu gaituzuenak. Eta, gure eskaintzari eusten badiogu, egunero euskal familien poltsikoa kolpatzen duen krisi baten presaren aurrean erantzukizunez jokatzeagatik ere bada. Izan ere, ezezkoarekin sentsibilitate falta handia erakusten duzue zuek, enpatia oso kaskarra gorriak ikusten ari diren pertsonekin. Kale egin diezue lasaitu bat hartu eta hilaren akaberara apur bat hobeto iristea baino nahi ez duten euskal herritarren gurari eta nahiei. Zuen erantzuna da euskal herritarrei zergak jaitsiko dizkien benetako erreforma fiskala eragoztea. Eta horixe da aurrekontua itzultzea eskatzeko dugun lehen zergatia. Azken urtebete honetan PFEZren tarifa deflatatu besterik ez duzue egin, pixkanaka, tantaka, inflazioaren gorakada zertxobait konpentsatzeko. Baina ez zarete gai izan haren tasak jaisteko, ezta zergaren tarte ertain edo baxuenetan ere. Ez zenuten halakorik egin covidaren krisialdian, eta oraindik ere egin gabe jarraitzen duzue inflazio-krisiarekin, kontinente honetan, Europan, pairatzen ari garen gerrak larriagotu duenarekin, nahiz eta hartarako premia nabarmena izan, Talde Popularrak eta Ciudadanosek inbestidura-eztabaidatik agerian utzi dugun bezala. Orain, 2023rako markak hausten dituen aurrekontua aurkeztu diguzue: 14.250 milioi euro, duela urtebete baino 1.000 milioi gehiago, % 9ko gorakadari esker; 14.250 milioi. Halaber, dirubilketaren errekorra, sailburu jauna. Hau da, krisi betean, zerga-bilketa ere hazi egiten da inflazioaren parean ez ezik haren gainetik. Bada, begira, beste behin ere esan behar dizuet Ekonomia Itunak herritarren zerbitzura egon behar duela. Tresna malgua dela; gure autogobernuaren elementu bereizgarria dela. Familiek edo enpresek estutasunak dituztenean erreakzionatzeko balio behar duela, eta ez diru-bilketako errekorrak hausteko; horretan bihurtu baituzue zuek Ekonomia Ituna: dirua biltzeko makina, administrazio publikoentzat, batez ere Jaurlaritzarentzat, bilketa horren guztiaren % 70 baino gehiago berak administratzen baitu. Zergak jaisteko kontzeptua horren arrotza zaizuenez, Eusko Jaurlaritzaren mendeko tasen eta gainerako karga fiskalen igoera berriak aurreikusten ditu lege-proiektuak 2023rako. Herrialde honetako autonomia-erkidego gehienen kontrako norabidean zabiltzate, zergak jaisten ari baitira haiek, ez inflazioagatik deflatatzen soilik. Baina badirudi erabaki duzuela beste guztiak dabiltzala erratuta, eta zuek edo Sánchez jaunak bakarrik asmatzen duzuela. Agian horregatik ez zarete motz geratu zeuen burua goraipatzen aurrekontu hauek hedakorrak, antiziklikoak, ausartak… direlakoan aurkezten dituzuenean. Noski, esatea doan da, baina errealitatetik urrun baino urrunago dago hori. Izan ere, aurrekontuak ez dira oso errealistak, errealitate horren funtsezko elementuak alde batera uzteko ahalegina egin duzuelako. Hasteko, krisialdietan erabakigarria da gizarteari egonkortasuna eta ziurtasuna eskaintzea. Hau da, egun hauetan Osakidetzan egiten ari zaretenaren guztiz kontrakoa, adibidez. Baina euskal herritarrentzat, espainiarrentzat bezala, Sánchez jaunak darabiltzan politikak eta −berriro diot− zuen laguntzarekin hartzen dituen erabakiak hilgarriak dira edozein ziurtasun-egoerarekiko. Eta inola ere gutxietsi ezin daitekeen astungarria da hori; batez ere, edozein aurreikuspen zapuztu dezakeelako. Izan ere, nabarmena da, adibidez, Estatuko Gobernuak Europako funtsak kudeatzeko duen ezintasuna salatzeko darabilzuen modua. Baina salaketa horrek, edo kudeaketa erreklamatzeak, ez du haiek arinago etortzea erraztuko, eta ez du egungo kaosa konponduko. Alegia, Sánchezi eta hura Gobernuaren buru izaten jarraitzeari ematen diozuen babesak esan nahi du oso zalantzagarria dela 2023rako diru-sarreren artean aurreikusten diren 260 milioi euro horiek Euskadira iritsiko diren. Begien bistakoa da alternatiba bat behar dugula Europako funts horien mende dauden proiektuak bultzatzeko, ez baita posible horien exekuzioa atzeratzea edo haiek gure gizartean edo industrian izan behar dituzten ondorio eraldatzaileak bazter emanda uztea. Baina, noski, ezer gutxi esan dezakezue Pedro Sánchezen Gobernuari buruz, hemen aurrekontuak egikaritzeko gaitasun gabezia berbera duzuen bitartean. Eta markak hausteko bidean zoazte, baita soberakinen metaketan ere. 2021 amaitzean, Eusko Jaurlaritzak eta haren entitateek eta sozietate publikoek metatuta zeuzkaten soberakin horiek 2.000 milioi eurotik gorakoak ziren. Gaur egun dezente handiagoa izan behar du zenbatekoak, aurten ere aurrekontu-exekuzioa ez baita izango % 50, hau da, aurrekontuan datorrenaren erdia baino askoz gehiago. Jaurlaritza honek, beraz, erabili gabeko baliabide gehiegi ditu eskuetan. Eta erreforma fiskalak horretarako balio du, diru hori herritarren poltsikoetan gera dadin, askoz ere erabilera hobea emango baitiote. Ez du zentzurik aktibitaterik gabeko soberakinen zenbateko astronomiko horrek, gizartea, herritarrak, familiak gorriak ikusten ari diren bitartean. Ez du zentzurik diru-bilketan markak haustea soberakinak handitzeko, zerbitzuak hobetu edo estutasunean dabiltzanei lagundu beharrean. Ezertarako ez den diru publikoa zergadunari adarra jotzea da, logikoki. Esango didazue −eta egia da− aurten soberakinen mobilizazioa beste urte batzuetan baino handiagoa izango dela: 2022an baino bi aldiz handiagoa, 500 milioi euro ingurukoa. Baina egia da, halaber, zorraren jaulkipena murrizteko balioko duela batik bat, zorpetze gordina 1.400 milioi eurotik 1.200 milioi eurora murrizteko, 2021eko abenduan dakigunarekin bakarrik, soberakinen hirukoitza geratzen dela, 1.500 milioi euro baino gehiago; eta horri esker, behartu gabe, gutxienez 500 milioi euroko zerga-murrizketari ekin ahal izango litzaiokeela. Gerakinak behar bezala erabiltzea izango litzateke hori, horrela egingo bazenute. Hori da baliabide publikoak euskal herritarren, haien eskari eta beharren zerbitzura jartzea. Gainerakoa zangotrabaren Gobernua da, EAJk eta PSOEk elkar hartuta zangotrabak jartzen euskal familiei, haiek hilabete amaierara iritsi nahian dabiltzanean. Agian betiko gaitzen, kudeaketaren, ondorio izango da guztia. Aspaldi gezurtatu zuten gaitz horiek EAJren kudeaketa onari buruz zuek hain maitea duzuen mito hori. Eta aurten berriro diozue kontu bera, disimulurik gabe. Indarrean dagoen legeak aintzat hartzen ez dituen jarduera-marjinak bermatzen dizkiozue zeuen buruari −beste urtebetez, bai horixe− alor juridiko hutsean. Hau da, urtero bezala, eta 2023ko ekitaldirako bakarrik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legearen hainbat salbuespen txertatu dituzue aurrekontuen legean. Salbuespen horiei esker, legeak eragotzi nahi izan zuena egin liteke aurten: adibidez, aurrekontuan inbertsiogastuetarako esleitutako zenbatekoak gastu arrunteko partidetara transferitu. Horrela, ez da harritzekoa gastu arruntek neurririk gabe hazten jarraitzea, nazionalismoaren apeta politikoek bezala. Azken finean, badakigu sozialistak ez daudela Eusko Jaurlaritzan alternatiba izateko, EAJren makila izateko baizik. Hori dela eta, Autonomia Erkidegoak kanpoan dituen ordezkaritzen kontura milioi askoko zenbatekoak ordaintzen jarraitzen dugu; horregatik, Frantziari, Frantziako Estatuari, bere lurraldeko ikastolak finantzatzen jarraitzen dugu; horregatik, berrikuntza bezala, 2023an 1.000.000 euro, 50 zentimoko gastua herritar bakoitzeko, Gogora Institutuarentzako jauregitxo batean, esku-eskura dagoen Turtziozko jauregitxo batean, desmemoria historiko nazionalistaren eta erabilgarritasun ezezagunaren aitzakiekin. Eta horretan gogotik gastatzen baduzue, sektore publikoaren arrazionalizazioan askoz lasaiago ari zarete, patxada galantaz, zehatzago esateko. 2023an ere ez duzue horri ekiteko asmorik. Hor jarraituko dute zeuen txostenek hainbestetan salatu dituzten teilakatzeek eta bikoizketek. Hain da horrela ezen begi-bistakoa denari ere muga jartzeko asmorik ez baituzue: adibidez, EITBren xahuketari, haren Administrazio Kontseiluak ere ontzat ematen ez duen aurrekontuarekin. Begira, beti hedatzen ari den EITB horri, ikusleak galdu ahala erritmo berean kanalak gehitzen dituenari, 180 milioi euro 2023an, hau da, ia 500.000 euroko galerak egunero, euskal herritar guztiok ordaindu behar ditugunak. Zenbaki biribiletan: botoa emateko eskubidea duen euskal herritar bakoitzak 90 euro jartzen ditu urtean EITBren galerak ordaintzeko. Nik uste dut honi guztiari hausnartu bat eman behar zaiola. Eta, noski, Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunek ugaritzen jarraitzen dute, eta gero eta handiagoa da haien kostua. Ez naiz ezker populista batek ohikoa duen demagogian eroriko, baina datuek hausnarketa egitera behartzen gaituzte. Gaur egun, duela hamar urteko datuekin alderatuta, goi-kargudunen kopurua % 24 gehitu da Urkullu jauna lehendakari denetik; eta diru-kutxa publikoarentzat haien kostua, berriz, % 43. Entitate eta sozietate publikoetako beste 227 zuzendari gehitu behar zaizkio horri. Guk geure proposamena zehaztu dugu. Gaur egun 176 goi-kargudun eta 99 aholkulari daude. Gure ustez, guztira gehienez 200 pertsona nahikoa izango lirateke gure Administrazioak behar bezala funtziona dezan. Gainera, funtzionarioez arduratu egin behar da. Ez bakarrik izendapen askeko goi-kargudunez, baita transferitu berri diren funtzionarioez ere; eta horregatik proposatu dugu espetxeetako funtzionarioei B taldeko izaera aitortzea, haien karrera profesionalerako elementu garrantzitsua dela deritzogulako. Legebiltzarkideok, horiek guztiak kontuan hartu beharreko elementuak dira 2023ko aurrekontua berrikusterakoan, haren formulazio alternatiboan, aurrekontuen lege-proiektua Eusko Jaurlaritzari itzultzeko planteatzen dugun birformulazio horretan. Guk, Alderdi Popularra-Ciudadanos taldeak, gainera, 400 zuzenketa partzial aurkeztu ditugu, kontu publikoetan 250 milioi euro baino gehiago berresleitzen dituztenak. Enplegua eta jarduera ekonomikoa berreskuratzearen alde lan egitea da lehentasuna, nazioarteko egoera aldakor batean, inflazio-adierazle handiekin eta geldialdiaren mehatxua gainean dugunean. En consecuencia, ayudar a los más desfavorecidos es apostar en un futuro inmediato por un mejor punto de partida; y eso se consigue mejor reduciendo impuestos, reduciendo impuestos. Consideramos que, además del presupuesto, es imprescindible que el Gobierno Vasco promueva un convenio interinstitucional de reducción de impuestos, junto con las diputaciones forales y con participación abierta a los ayuntamientos. No tiene sentido que los recursos vayan del bolsillo de las familias al erario público y hagan inútilmente el camino de vuelta, sobre todo sabiendo que buena parte de ellos no vuelven y queda como remanentes. Rebajar los impuestos es la mejor manera de que la ciudadanía pueda disponer de recursos para afrontar los encarecimientos de los próximos meses. Insisto: es una reducción de impuestos. Eta, jakina, zerbitzu publikoen murrizketarik gabe eta hobekuntzari uko egin gabe egin behar da zerga-erreforma, hainbat partidatan proposatu dugun moduan. Zorionez, egin dezakegu hori. Horregatik, 1.500 milioi euroko soberakinak mobilizatzea proposatu dugu, aurrekontuan jasota datozen 500 milioi euroen ordez, ogasunen dirubideak murritz lezakeen edozein zerga-murrizketa konpentsatzeko. Hain zuzen ere, aurrekontua halakoa izan dadin −aurreikuspen bat, eta ez eguzkiari topa egitea−, bermeak ezarri behar dira gastua gehiago egikaritzeko. Alferrikako ariketa da, esate baterako, 450 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua egitea inbertsioetan, onetsi aurretik guztiok baldin badakigu horietako asko ez direla beteko. Eta horren adibiderik onenak dira trenbideetako Y grekoa eta AHT Euskadira iristea. Horretan, okerrera goaz. Lehen, urtebeteko atzerapena metatzen genuen Sánchez jaunaren gobernu-urte bakoitzeko. Orain beste urtebete igaro da, eta AHT, gutxienez, beste bi urtez atzeratu da. Erakunde guztien konpromisoak zehaztu behar dira, eta egutegi sinesgarri bat finkatu behar da, hiru hiriburuetan AHT izateko, eta egin ere egiteko amaigabeak izateko mehatxua duten behinbehinekotasun mugagabe horiek gabe. Aurrekontua egin eta ez egikaritzeak ez du azkartzen trena iristea. Exekuzioa bermatu egin behar da; horretan, luzamendu gehiagorik ametitzen ez duten beste hainbat proiektutan bezala. Administrazioa eta sektore publiko osoa arrazionalizatzeko, hobetzeko eta modernizatzeko egutegia ere zehaztu egin behar da. EITBri buruz hitz egin dut lehen, baina Lanbidek edo IVAPek, adibidez, erreformak behar dituzte, eta deiadar sozialak dira horiek jada. Arkitektura instituzional konplexua dugu, eta inausi behar dizkiogu alferrikako gastu arruntak, bikoiztasunak, burokrazia, zentzurik gabeko entitate, antolakunde edo sozietate publikoak, bizkarroiak direnak eta kostu jasangaitza dutenak. Halaber, funtsezkoa da gizarte-politikak modernizatzea eta familiei laguntzea. Zerbait ikasiko al genuen pandemia-aldian, eta arazoaren alderdi asko identifikatzea ahalbidetuko al zuen horrek. Horregatik, seme-alabak dituzten familientzako edo gazteen enplegu eta emantzipaziorako funtsak 22 milioi eurorekin sendotzea proposatu dugu. Eta osasunean, osasungintzan, oso bestelako zerbait behar da sailburu andreak hain berezkoa duen eta herritarren arretarako funtsezko erakundeak itolarrian jartzen ari den agintekeria horren aldean. Izango dugu horri guztiari buruz hitz egiteko aukera, baina argi utzi nahi dut, akabera txarra besterik izan ez dezaketen kinkila-dendako elefantearen portaerak ez bezala, guri iruditzen zaigula arreta handiagoa jarri behar dela eta erabaki handiagoz lagundu behar zaiela profesionalei. Eta hori diodanean, esan nahi dut purga gutxiago eta jazarpen gutxiago behar direla, lehendakariak Osakidetza sutan daukanean −eta guztiok dakigu hori− bere kudeaketa negargarriagatik. Lotsagarria da Donostialdeko ESIarekin egiten ari zaretena, edo Basurtun, Santiagon, lehen mailako arretan eta abarretan gertatzen ari dena. Beraz, ez da antolaketa-kontua, lehendakariak dioen bezala, baizik eta sakoneko auziak dira. Sakoneko auziak dira, legebiltzarkideok, eta ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Horregatik proposatu dugu, halaber, 70 milioi eurorekin indartzea Osasun Sailak langileak kontratatzeko dituen zuzkidurak, bereziki lehen mailako arretarako, hirugarren sektoreko elkarteen lan ordezkaezinari laguntzeko eta osasun-ikerkuntzarako. Eta zerbait premiazkoa bada inflazio-krisiaren aurrean, ekintzaileei eta autonomoei emandako laguntza da. Jarduera eta enplegua mantentzeko funtsezkoak diren sektoreak azkar baino azkarrago argaltzen ikusteko arrisku larria dugu. Gure zuzenketek, gure taldearen zuzenketek, 30 milioi euro bideratzen dituzte helburu horretara; eta beste 15 milioi euro, zehazki, elikatze-katea osatzen duten enpresen eta profesionalen gainkostuak konpentsatzera, azken urtebeteko lehorteak, erregaien eta garraioaren prezioen gorakadak eta inflazio orokorrak, zoritxarrez, ekaitz perfektua ekarri baitute sektore horretara. Eta, azkenik, gure lehentasunen artean ezin dira falta heziketa eta hezkuntza. Gure hezkuntzasistemaren kalitatea neurtzen duten txostenei ezin zaie begiratu gero eta kezka handiagoarekin baino, zuek aintzat hartzeari uko egiten diozuen hainbat akats zuzentzearekin eta baliabide gehiagorekin, azken hamarkadetan galdutako denboraren zati bat bederen berreskuratzeko. Errefortzua beharrezkoa da sare guztietan. Beharrezkoa da bai sare publikoa bai itunpekoa modernizatzea eta digitalizatzea; eta ez da oinarririk gabeko jazarpenik onartu behar itunpeko sarearen aurka, sare hori euskal familien ia erdien aukera baita, guztiok dakigunez, eta ikastetxe publikoek baino kostu txikiagoko baliabide ugari jartzen baititu hezkuntzaren esku. Aurten inflazioa konpentsatu egin duzue hezkuntza-itunen zenbatekoan. Oraindik ez dituzue haiek eguneratu, benetako kostuak estali ahal izateko. Horregatik, beste 37 milioi euro bideratu ditugu hartara, hau da, % 5 gehiago, azken hamarkadan izandako desfasea konpentsatzen hasteko. Eta ez dugu ahazten, noski, euskal unibertsitate-sistema, programakontratuetarako 5 milioi euroko errefortzuarekin, indartu beharreko tresna eraginkorra baita. Horiek dira, legebiltzarkideok, 2023rako aurrekontuak aintzat hartu beharko lituzkeela deritzogun lehentasunak. Horien guztien inguruan negoziatzea planteatu diogu Eusko Jaurlaritzari, eta, azaldu dudan bezala, horma bat aurkitu dugu, gu guztiz prest geunden arren. Esan zenigutenez, oso tarte txikia zegoen, akordioa bilatzeko milioi euro gutxi batzuk baino ezin ziren berregokitu. Eta zergak jaistea ezta aipatu ere. Azkenik, handik egun batzuetara, Legebiltzarrak eta batzar nagusiek garraioen ordainketari buruz hartutako erabakiaren ondoren, sailburu jaunak hartarako behar ziren 72 milioi euroak aurkitu zituen, estutasunik gabe. Jakina, egoki deritzogu Ganberaren gehiengoaren agindua betetzeari, sailburu jauna, baina argi geratu da daukazuen tartea zuek batzuetan aitortzen duzuena edo batzuei aitortzen diezuena baino askoz handiagoa dela. Beraz, egiaztatuta geratu dena hauxe da: negoziatzeko esertzen zaretenean zintzotasunik ez duzuela, euskal herritarren alde benetako akordioak lortzeko borondate politikorik ez duzuela, eta egunero etxeetan, saltokietan eta enpresetan bizitzen denarekiko enpatiarik ez duzuela, zergatirik ez duen autosatisfakzioz puzten zareten bitartean zuek. Horregatik, legebiltzarkideok, eskatzen dugu Ganberaren oniritzia gure osoko zuzenketarentzat. Zuen kontuak sakon berregin behar dira, gure gizartearen onerako. Gracias, señora presidenta. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23793
12
122
09.12.2022
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Aurkeztu duzuen osoko zuzenketaren jarraibideei lotuko natzaie ni, Iturgaitz jauna. Eta, ezbairik gabe, azterketa eginda, esan behar da "eguzkipean ezer berririk ez". Urteroko eduki berbera, baina aurtengoan, oraingo honetan, berrikuntza batekin 2023rako: Pedro Sánchez sartzen duzue eztabaida honetan. Eta aitortu behar dut urtetik urtera gogo eta arreta gutxiago jartzen diozuela aurrekontuak itzultzeko darabilzuen interesa benetan azaltzeko. 14.250 milioi euro baino gehiagori uko egitea proposatzen duzue lau orri pasatxotan, eta 256 milioi euroko zenbatekoarekin zuzenketa partzialetan, zuen planteamendu batzuen aurka ere egiten duzuenetan. Begira, gaiari helduz: legegintzaldiaren hasieratik Euskadin zergak jaitsi behar direla diozue, Diputatuen Kongresuan egun batzuetan gauza batzuk esaten dituztenean eta beste batzuetan kontrakoak; Erresuma Batuan arestian gertatu dena ikusita, jakina, hura baita zuen zerga-alorreko erreferentzia, eta berariazko krisi berezia bizitzen ari baita hura, Liz Trussen zerga-politika okerraren ondorioz, eta haren ondorioz dimisioa eman behar izan baitu eta zergak jaisteko eta gastu publikoa modu indiskriminatuan handitzeko politikak atzera bota baitituzte. Euskal Sozialistok uko egiten diegu zergen bai beherakada burugabeei bai eta gorakada konfiskatzaileei ere. Politika fiskala, Euskal Sozialistontzat, zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak bermatzeko tresna nagusia da, eta bizilekutzat nahi dugun herrialdea nolakoa izan behar duen definitzen duena. Euskal Sozialistok nahi dugu gizarte bat non botere publikoek bermatuko baitute osasun publiko eta unibertsala, hezkuntza publikoa, babes soziala, eta non euskal enpresen aurrerapena bultzatu eta bultzatuko baitute, enpresa horietan lan egiten dutenen aurrerapena sustatzen duten bitartean. Izan ere, gizarteak kohesio sozialean oinarrituta egin behar du aurrera. Horixe da Euskal Sozialistok langai dugun Euskadi, Jaurlaritza eta aurrekontu hauek babestuz. Euskadi bat non mundu guztiak bere ekarpena egingo baitu, eta gehien dutenek ekarpen handiago egingo baitute, PPk Euskadin eta Espainian sustatzen duen zerga-politikaren aurrean, "ahal duenak ahal duena egin dezala beretzat" aburu dela, esan eta berresanez "dirua, herritarren poltsikoetan dago hobekien". Euskal Sozialistontzat, diru publikoa, euskal zergapetuen dirua, Osakidetzan, eskola publikoan, gizarte-babesean dago hobekien, irakasleen soldatetan dago hobekien, osasun-langileen soldatetan dago hobekien, gizarte-langileen soldatetan dago hobekien… Hortxe daude eta hortxe egon behar dute Euskadiko zergek. Euskal Sozialistoi ez zaigu oso zentzuzkoa iruditzen, igaro dugun pandemia-aldiaren ondoren eta Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorioak ikusita, Alderdi Popularra-Ciudadanosek esan diezagula ordaindu ahal dugun osasungintza, hezkuntza eta gizarte-babesa eduki behar ditugula. Eta ordaindu ezin dituenarentzat, zer? Gobernutik karitatea aplika dezagula, esango diguzue, apika. Joan den ostiralean, abenduaren 2an, lehendakariak jada eman zizuen pandemiaren eta Errusiak Ukrainan abian jarritako gerratestuinguruaren aurrean gure zerga-araudiaren aplikazioaren berri. Fiskalitateari buruzko lanketa 2023ko urtarrilean hasiko da. Eta, begira, zuek aurrekontuen astungarriez hitz egiten duzue, eta Pedro Sánchezengan eta Europako funtsetan jartzen duzue arreta orain, eta maiseatu egiten duzue, aurrekontuetan esleituta dauden 260 milioi ez aplikatzeari buruz espekulatuz. Bada, Iturgaiz jauna, lasaituko zaitu jakiteak Espainiako Gobernuak, Pedro Sánchez buru duela, azaroaren 12an Europari eskatu diola guri dagozkigun funts europarren hirugarren ordainketa. Eta badakizu zenbat herrialdek egin duten hirugarren ordainketaren eskabide hori, Espainiaz gain? Bada, batek ere ez; bakarrak gara. Espainia da Europar Batasuneko herrialderik aurreratuena Europako funtsak egikaritzen, diona diola Alderdi Popularrak. Eta lehena da, halaber, funts horiek baldintzatzen dituzten mugarriak eta helburuak betetzen. Aurrefinantzaketa 2021eko udan eman zitzaigun, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onetsi zenean. Lehen ordainketa 52 mugarriren betetze-maila ebaluatu zenean jaso zen. Aurtengo apirilean, bigarren ordainketa eskatu zen, handiena, 40 helburu eta mugarri betetzearekin batera, lanerreformarekin eta pentsioen erreformarekin −zuen laguntzarik gabe, bide batez esanda− uztartuta. Von der Leyen andreak publikoki aitortu zuen betetze-maila hori, eta ez dut uste sozialistatzat aitortua denik hura. Gerakinak −aurrekontu-eztabaida bakoitzean Alderdi Popularrak planteatzen duen klasiko hori, eta urtean zehar behin eta berriz hizpidera ekartzeaz gain, tribuna honetara itzultzen dena ogiaren eta arrainen miraria balitz bezala, gainera, munduko arazo guztiak konpontzen dituena−, bada, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur goizean bertan azaldu ditu, Ogasun Batzordean egindakoaz gain: nondik zetozen, zer ordaindu den haiekin 2022an, zer egin nahi den 2023an. Eta, bila asko ibili beharrik izan ez dezazuen, begira itzazue joan den urriaren 21eko Ogasun Batzordeko saioaren transkripzioaren 8. eta 9. orrialdeak, aurrekontu hauen edukiak azaldu zirenekoak. Aurreko ekitaldietako astungarriei dagokienez. Gastu arruntaren hazkundea: diru-sarrerak % 8,7 gehitzen dira, % 8,2 foru-aldundietatik dator; eta 2023rako gastu arruntean % 8,1eko gehikuntza aurreikusten da 2022ko aurrekontuarekin alderatuta. Eta begira, Iturgaiz jauna, nolakoa den zure iruzkinaren zorroztasuna, 2022ko aurrekontuan gauza bera esaten baitzenuten eta diru-sarrerak % 5,3 handitzen baitziren orduan; aldiz, gastu arruntak % 1,4 bakarrik gehitu ziren. Eta zuk mintzaldi berbera egin zenuen. Berdin-berdin baitzaizue guztia. Berdin zaizue dena. Hau da: "Zenbat eta gehiago errepikatzen dudan…, agian, blaitu egingo du". Bada, ez. Hau ez da zirimiria, oso gauza serioa da hau. Kontua da, Iturgaiz jauna, zuek ez duzuela gidoitik atera nahi: gastu arrunt gutxi edo askorekin, beti xahutzen da dirua. Goi-kargudunen gehikuntza. Bada, begira, zuek sinesgarriak izango zarete predikua etsenpluarekin egiten duzuenean eta hemen, Euskadin, esaten duzuena Gaztela eta Leónen eta Andaluzian esaten duzuenean; ez baitut uste eredugarriak zaretenik han goi-kargudunen kontu horretan. Sektore publikoaren hazkundea. Onetsita dagoen euskal araudiak, Euskal Sektore Publikoaren Legeak −zuen kontrako botoarekin onetsia, hura ere−, zeinaren erregelamendu lantzen ari baitira, aurreikusten du euskal sektore publikoa arrazionalizatzeko eta neurrian jartzeko sistemaren efizientziarik ezak, teilakatzeak eta bikoiztasunak aztertuko dituen erakunde arteko batzordea sortzea. Gogorarazten dizuet, halaber, orain hurrengo legegintzaldian Legebiltzarreko oposizioaren gehiengoak, zuek ere tartekoak zinetela, oztopatu egin zuela Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistok aurkeztu genuen sektore publikoko lege-proposamen bat izapidetzea, harik eta azkenean iraungi zen arte. Zuen alternatiba, Alderdi PopularraCiudadanosek dioenez, enplegua eta jarduera mantentzera bideratuta dago. Bada, alternatiba bezala ez da oso asmo handikoa. Gure aurrekontuaren helburua ez da enplegua eta jarduera mantentzea, baizik eta enplegu gehiago egon dadila eta kalitate handiagokoa izan dadila laguntzea, enpresen lehiakortasuna errazten baitu horrek. Eta oso gaizki uztartzen da zuen osoko zuzenketa, Iturgaiz jauna, aurkeztu dituzuen zuzenketa partzialekin; lehenik, aurrekontuaren % 1,75i baino ez diotelako eragiten, eta, 400 zuzenketetatik, hamarrena baino gutxiago zuzentzen zaizkiolako lanaren eta enpleguaren alorrari; eta horietatik gehienak, gastua murriztekoak dira. Horrela justifikatzen duzu −komatxo artean−: "Gastua murriztu beharra". Berriro diot, zuzenketa bakarra ere ez enpleguplanak edo -programak proposatzeko. Are gehiago, batek espresuki planteatzen du iraupen luzeko langabeentzako programak ia bertan behera uztea. Hori ote da Alderdi Popularraren alternatiba ekonomikoa enplegagarritasuna eta hazkunde ekonomikoa lortzeko? Gastu publikoa murrizteko darabilzuen obsesioa dela-eta, adibidez, zentzugabekeria proposatzen duzu: laneko segurtasuna eta osasuna kontrolatzeko eta zaintzeko eraginkortasuna hobetu ahal izateko Laneko Ikuskatzailetzak erabiltzen dituen sistema informatikoak ere erauztea. Hori ote da zuen kalitate-eredua Administrazioan? Eta Alderdi Popularraren eredu alternatibo horren anekdota hutsa denera joanez, Oñatiko Adierazpena, enpresetan langileen eredu inklusibo parte-hartzaileari buruzkoa, zabaltzeko partida ahalik eta gutxieneraino murriztea planteatu duzue. Legebiltzar honetan aho batez onetsitako adierazpena da −eta aho batez esaten dudanean, behingoagatik zuek ere han zeundeten, Alderdi PopularraCiudadanos taldeko kideak−. Beraz, hori ote da Alderdi Popularraren koherentzia: gauza bat esan eta hura Aurrekontutik erauztea? Eta Lanbideren erreforma ere proposatzen duzue. Nola aditzen dituzue Lanbideko Administrazio Kontseiluaren akordioak edo Eusko Jaurlaritzaren eta enpresaburuen erakundeen eta sindikatuen arteko akordioak? Ez al dakizue programa bat onetsita dagoela, egiturak aldatu egin direla eta Lanbideko arreta-eredua aldatzen ari dela, eta Europak aintzat hartzen dituen programa berriak badaudela? Nik ez dakit badakizuen, baina Finkatzen sozietatearentzako 40 milioiak kendu egin dituzue, hasieran aurreikusitakoa baino urtebete lehenago 300 milioi euro edukitzea ekarriko dizkigutenak, Euskadiko trakzio-enpresa estrategikoak direnen kapitalean parte hartzeko, enpresak hemen sustraitzea lortzeko. Eta zuek hori kendu egin duzue, erauzi. Erreforma fiskalari buruz, lehen ere esan dut: Génova kalean kontua argitzen duzuenean, bada, kontatuko diguzue hemen ere, Euskadin. 2013ko eta 2018ko erreformek nola eragin duten aztertzearekin eta ebaluatzearekin hasiko dira erreformari buruzko lanketak. Eta, tira, inbertsioen atzerapenen kontua aipatzen didazu, eta AVEren atzerapena jartzen duzu adibide modura. Begira, dagoeneko eztabaidatu dugu hori hemen, tribunan, baina nik berriro esango dizut gustura baino gusturago: azpiegitura horren eta euskal trenbide-sare berriaren atzerapen eta luzapen askoren jatorria Alderdi Popularra Espainiako Gobernuaren buru izan zen legegintzaldietan dago. Larrea andreak tribuna honetan duela bi hilabete esan zigun Rajoyren Gobernuak oso pauso garrantzitsua emango zuela 2018an. 2006az geroztik −urrats garrantzitsua 2018an etorriko zen−, Euskadi bazter emanda zegoela; beraz, 2018an iritsiko zen. Eta zer zorte txarra, zer zorte txarra Euskadirentzat, 2018an Diputatuen Kongresuan Rajoy jaunaren aurkako zentsura-mozioa onetsi zela. Tribuna honetan euskal trenbide-sare berriari buruz egindako eztabaidan argi geratu zen Eusko Jaurlaritza abiadura handiko trenarekiko kudeaketagomendioak betetzen ari zela. Horixe izan zen konklusioa. Hori da tribuna honetan berretsi zena. Osasunari dagokionez, bestalde, Lehen Mailako Arretako zerbitzu-zorroa handitu egin da, eta plantilla handitu egiten da zerbitzu-zorro berri horri erantzuteko. Lehen Mailako Arretako hamalau zentro baino gehiago eraiki eta erabat berritu edo handitu behar dira. Ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean, 2 milioi eurotik gorako diru-partida berri bat esleitu da terapia aurreratuetarako. Eta, gainera, egonkortzeko eta birjartzeko 2020-2021 eta 2022ko lan-eskaintza publikoak deituko dira 7.642 plazak betetzeko; eta horietatik 919, sailburuak gaur esan duenez, aurrekontu honekin sortuko diren egiturazko plaza berriak izango dira. Krisia, jakina, gardentasunez, elkarrizketaz eta berehala erabakiak hartuz konpontzen da; baina baita zenbatekoekin ere, 2023rako aurrekontuetan ordaintzeko kredituekin. Eta zuek itzuli egin nahi dituzue zuen osoko zuzenketarekin. Gazteen emantzipazioa; joan den ostiralean azaldu zen, halaber, aste honetako Gobernu Kontseiluan hartutako akordioa Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko 2030 Estrategiari buruz. Eta amaitzeko, Azpiazu sailburuak Eusko Jaurlaritzaren izenean egin zizun negoziazio-eskaintza goraipatu behar dut. Eskaintza hori 27,5 milioi eurokoa zen ekonomikoki, eta hiru ardatz estrategiko aintzat hartzen zituen: fiskalitatea, hezkuntza eta sektore estrategikoei laguntzea; gehi zortzi konpromiso, esate baterako, euskal unibertsitatesistemarekin programa-kontratuak % 10 handitzea kalitatezko prestakuntza, nazioarteko bikaintasuneko ikerketa eta gizarteari egindako transferentzia sustatzeko, kontuan hartuz, gainera, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea. Proposatzen zitzaizuen Lanbide Heziketako ikastetxeetan ingurune estrategikoak eta espezializazioalorrak erraztuko dituzten berrikuntza aplikatuko eta ekintzailetzako proiektuen garapena sustatzea, ETEekin, mikroETEekin eta autonomoekin lankidetzan aritzea lehenetsiz. Eskaintzen zitzaizuen ekintzaileak eta enpresa txiki eta ertain sortu berriak finantzatzen laguntzeko programa −Aurrera programa− handitzea; eta aurrekontu-zuzkidura handiagoa energia-efizientziako laguntzetarako. Eskaintza horri, Iturgaiz jauna, uko egin diozue zuek. Eta, jakina, zuen eskubidea da. Baina oso adierazgarria da orain ere ez duzuela seriotasunez hartu negoziazio-prozesu bat, osoko zuzenketa erregistratu duzuela prentsaren bidez jakin baitu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak azkenean; eta Euskal Sozialistoi hori ez zaigu ez serioa ez onargarria iruditzen. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23794
12
122
09.12.2022
BERROJALBIZ ZABALA
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, sailburuok, jaun-andreok. Egun on guztioi. Lehenik eta behin eskerrik asko, Azpiazu sailburu jauna, zure azalpen guztiengatik eta, bereziki, aurrekontu hauek aurkeztu ahal izateko talde guztiok, Jaurlaritzako talde guztiok eta zure sailak egin duzuen lan eta esfortzuagatik. Legegintzaldi honetako hirugarren aurrekontuak dira, 2020ko urteko testuinguru zailetik abiatutakoak; 14.250 milioi eurokoak, eta aurreko urtearekin alderatzen badugu, 1.142 milioi euro gehiago, % 8,7ko igoera. Y estos son los datos, esa es la cifra: 14.250 milioi euro, inoizko handiena. Baina ez zait gustatzen zenbakiei buruz bakarrik hitz egitea, kontua ez baita zenbat soilik, baita zertarako ere. Zenbakiez haratago, aurrekontuen izaera aztertu behar dugu. Gure ongizate-sistema babesten duten aurrekontu batzuk dira, hezkuntza indartuko dutenak, osasuna bermatu, gauden egoerari aurre egin ahal izateko politika sozialak bermatuz, inor atzean utzi gabe, eta ekonomia berriz abiarazteko inbertsioan apustu sendoa eginez. Beraz, aurrekontu hauek ere mezu garrantzitsu bat daukate: Euskadirentzako apustu bat dira, aurrera egiteko aurrekontuak, baliabideak jarriz guztion artean egoera zail honetatik eraldatuta irteteko. Gure nortasun-ezaugarrien isla dira: giza garapen jasangarria, pertsona beti erdigunean, gizartearen ongizatea hobetzeko eta inor atzean gera ez dadin aurrera egiteko politika publikoak; eta gure ingurunearen iraunkortasunari begira dauden politikak. Eta egoera honen aurrean, eta egoera hau izanda eta aurrekontuak izaera honekin eginda ikusita, oposizioko legebiltzar-talde guztien jarrera daukagu, lege-proiektu honi ezetza emanez eta osoko zuzenketak aurkeztuz. Horren aurrean, galdera bat egingo dizuet nik: Euskadiren, egonkortasunaren eta aurrerabidearen alde lan egiten al duzue zuek? Gero eta kohesionatuagoa, justuagoa eta modernoagoa den herrialde bat eraikitzeko ari al zarete lanean? Jakin nahi nuke zer gertatu behar ote duen irakurketa alderdikoiak alde batera utzi eta batu eta lagundu dezazuen. Zer behar ote da lanari ekin diezaiozuen eta zuen botoak eraginkorrak izan daitezen aurrekontu hori aldatzeko, hobetzeko? Politikagintza ez datza eraso-diskurtsoekin ahotsa altxatzean. Ez datza gezurra esatean, ezta errealitatearekin zerikusi gutxi duten ikuspegi katastrofistak marraztean ere. Politikagintza, desadostasunetik abiatuta, hobekuntzak proposatzean datza, gizarte honen arazoak konpontzeko proposamenak egitean; hau da, hitz egitea, desberdina errespetatuz hitz egitea, adostea eta amore ematea; amore ematen jakitea eta maximalismoetan ez geratzea. Benetan, uste dut bizi dugun egoera zailean inork ezin duela besterik gabeko konfrontazioa ulertu. Egungo egoera arriskatzeko unea zen, kalkulu politikoak alde batera utzi eta laguntza ematekoa. Pero no. Ez dago heldutasun politikorik, ez erantzukizunik, ez zintzotasunik herri honekiko eta Gobernu honekiko. Jeltzaleok eta sozialistek gehiengo osoa egiten dugun arren, Jaurlaritza azken ordura arte saiatu da akordioa lortzen. Arrabola erabiltzen duela leporatzen zaion Gobernua da. Lehen unetik adostasuna bilatzea ote da arrabola aplikatzea? Arrabola aplikatzea ote da aurrekontu honek aurreko ekitaldietan zuekin adostutako neurriak finkatzea? Arrabola aplikatzea ote da, atea itxi duzuen arren, 30 milioi euroko zuzenketak onartuko dizkizuegula? Badakizue ez dugula horren inolako beharrik, baina ez dakigu politika beste modu batera egiten. Elkarrizketa, akordioa eta lankidetza, bai. Ukazioaren, zangotrabaren eta kritika suntsitzailearen aurka. Bakoitzak bere bidea aukeratzen du, eta Gobernu honek, alderdi honek, duela 40 urte aukeratu zuen berea. Eta batzuetan −eta Alderdi Popularrari ari natzaio orain− errespetu falta ere esan nezake. Iturgaiz jauna, negoziazioa zabalik zegoela, sailburuari berari baino lehenago jakinarazi zenioten prentsari kontuak zuzentzeko erabakia. Horrek konfiantza areagotu ala zapuztu egiten du? Formak ere garrantzitsuak dira, jarrerak ere adierazten baitizkigute. Y la suya estaba clara. Baina goazen mamira, edukira, ez azalera bakarrik. Beti-betikoa, ezustekorik ez. Brotxa lodiko lanketa da, zehaztapenik gabea, kuantifikazio ekonomikorik gabea, soberakinei eta aurreikuspen ekonomikoei kritika eginez, baina zuen neurri distiratsuenarekin, guztia posible egiten duen makilatxo magikoarekin: betiereko erreforma fiskala. Marra gorri batekin formulatua gainera: zergak jaistea, zerga gutxiago. Eta badakizue zer esan nahi duen zerga gutxiagok? Badakizue, baina ez duzue esaten. Zerga gutxiagok ongizate gutxiago esan nahi du, baliabide gutxiago zerbitzu publikoetarako. Eta hori da zuen aukera: zergak jaistea eta, gainera, proposamen berean, gastua handitzea. Eta, gainera, zer gastu handitzea eskatzen duzue zuen zuzenketan? Bitxia da, baina aurretiaz ziurtatuta daudenak dira. Eta adibide batzuk emango dizkizut: Hezkuntza-itunen finantzaketa eskatzen duzue. Dagoeneko bermatuta dago aurrekontuetan jasotako zuzkidurekin, eta Jaurlaritzak uztailean onetsi zituen eredu ekonomikoak sendotzen dituzte. Familientzako laguntzak eskatzen dituzue. Egiaztapen gehiago: 153 milioi Familia eta Komunitate Politikako programarako −eta 74 milioi izan ziren iaz−. Erronka Demografikorako 2030erako Euskal Estrategiaren barruan, 126 milioi familiei laguntza berria emateko. Diru-sarrerak bermatzeko sistemak ere laguntza ematen die familiei, 485 milioi. Familientzako bekak, etxebizitza, Gaztelagun: 180tik gora. Eta berriki onetsitako Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia. Segi dezadan. Sektore publikoa modernizatzeko eskatzen duzu. Hor daude Sektore Publikoaren Legea eta haren Erakunde arteko Batzordea. Onetsi berri den Euskal Enpleguaren Legea, zuen abstentzioarekin gainera. Ekintzaileentzako, ETEentzako eta I+Grako laguntza gehiago eskatzen duzue. Galdera egingo dizut, ea nola baloratzen duzun: 1.800 milioiko inbertsio publikoa; 14 milioi ETEak nazioartekotzeko; 43 milioi dibertsifikazio-prozesuekin lotura duten inbertsio produktiboak laguntzeko; % 12ko gehikuntza I+G+Brako, 658 milioi euroraino iritsiz. Nola baloratzen duzu? Ez duzula ezer gehitu beharko iruditzen zait, gainera, Gil zure taldekideak, Tapia sailburuak joan den azaroan aurrekontuen aurkezpenean egindako agerraldian, honako hau esan zuenean: "Sailburu andreari esan behar diot aurrekontua, oro har, garapen ekonomikorako aurrekontua, nahiko ondo egina iruditu zaidala, nahiko zuzena eta arrazoizkoa". Horraino aipua. Bitxia iruditzen zaidana da −esan ere esan dizu hori jada Corcuera andreak− gure produkzio-ehunari laguntzeko aitzindari-plantan aritzea zuek eta, aldi berean, zuen zuzenketekin, Finkatuz sozietateari 40 milioi euroko ekarpena kendu nahi izatea, lehentasunezko jardueratzat hartzen ez duzuelako. Hori dio justifikazioak. Bada, begira, guretzat halaxe da, bermatu nahi dugulako enpresek hemen errotuta jarraituko dutela eta trakzio-lana egingo dutela euskal produkzio-ehun osoan. Horretarako, Finkatuz funtsak 300 milioi euroko zuzkidura izango du 2023rako. Erakargarriak izaten jarraitu nahi dugulako, ekosistema erakargarri bat sortu nahi dugulako. Begira, duela aste batzuk irakurri nuen Euskadiko I+Gko barne-gastuak zenbateko errekorra lortu zuela: 1.647 milioi euro; nola Euskadi herrialde berritzaile sendoen taldean jarri zen 2022an, eta nola Euskadik berrikuntza-mailaren Europako batezbestekoa gainditzen duen −zehazki, % 10−. Hori da bidea, Iturgaiz jauna. Eskatzen ari zaretenaren adibide gehiago. Osasuna. Bitxia bada ere, gai hori ez duzue mahai negoziatzailearen gainean jarri, ezta aipatu ere, baina, hala eta guztiz ere, 58 milioi euroko gastu-gehikuntza dakarzue zuzenketetan. Ez zaitezte kezkatu, 4.600 milioi euro bideratuko dira. Eta, azkenik, aipamen berezia Gasteizi. Zuen 250 milioi euroko proposamen horietatik 50 milioi euro baino gehiago Gasteizerako dira. Bitxia da, ez dakit hauteskunde-etekinen kontua ote den, botoen arrantza, politika jeltzaleen ondorioz arabarrak bigarren mailakotzat jotzeari buruz darabilzuen betiko eztabaida, baina nahikoa dugu! Zuen 250 milioi horietatik, 50 Gasteizerako. Eta zuen proposamenetan argi ikusten denez, demagogia asko ikusten dugu, diskurtso erraz asko, proposamen bideraezin asko, eta seriotasun gutxi. Badakizue zuzenketetan eskatzen ari zaretena badagoela neurri handi batean aurrekontu hauetan aurreikusita. Beraz, hau guztia, zertarako? Ez zenuten akordioa nahi, ez zaizue interesatu, eta hortik dator hasieratik ezarri zenuten lerro gorri gaindiezina. Bazenekiten erreforma fiskala ez zela negoziatuko. Hala eta guztiz ere, sailburuak, zuei eta gainontzeko taldeei urtarrilean erakunde eskudunekin −errespetu osoz gure erakunde eskudunekin− partekatutako hausnarketa hasteko konpromisoa eskaini zizuen, politika publikoak gauzatu ahal izateko, fiskalitate justuago, progresiboago eta nahikoagoa lortzeko bideratuta egongo dena. Beraz, Iturgaiz jauna, ez dut ikusten non dagoen berrikuspenerako gure oztopoa. Zuk esan zenion ezetz sailburuaren eskaintzari. Zuk esan diozu ezetz sailburuari urtarrilean hasiko den erreforma fiskalaren inguruko hausnarketa horri. Beraz, gidoi bat da, errealitatearekin bat ez datorren kontakizun bat; eta egiari muzin eginez jantzi duzue zuen diskurtsoa. Errealismo gutxiko aurreikuspenak daudela esan duzue. Gezurra da. Aurreikuspenak zentzuzkoak dira, bideragarritasunetik eginda daude, eta zenbakiak ondo txertatuta daude Eusko Jaurlaritzaren eskumen-esparruan. Beraz, dirusarrerek gastuak estaliko dituzte, eta aparteko zailtasunik gabe gastatu ahalko da. Eta hori egiaztatu nahi baduzue, hor dituzue BPG nominalaren zenbatekoak, diru-bilketarenak eta hazkundeaurreikuspenarenak. Aurrekontu hau neurrian dator. Koadratu egiten du aurrekontu honek. Eta, gainera, AIReF-ek ere bermatu egiten du. Zure zuzenketarekin jarraituko dut. Ez egikaritzeak eta, ondorioz, soberakin gehiegi edukitzearen ideia darabilzu. Beste falazia bat da. Ez da egia Euskal Talde Popularra-Ciudadanosek dioen bezainbesteko aurrekontu-exekuzio eza dagoenik, gastu-aurrekontuaren egikaritzapena % 95etik gorakoa denean −gure inguruko administrazio publikoen gainetik−, eta inbertsioen egikaritzeak % 90 gainditzen duenean hasierako aurrekontuaren aldean. Horiexek dira benetako kalkuluak, ez zuk darabiltzazun kalkuluak, urte amaierarako kalkulua % 50 izan daitekeela dioten horiek. No. Datuak, egintzak, kalkuluak, egiaztapenak. Hori, diruzaintzako soberakinen metaketa, gertatzen da, Iturgaiz jauna, ez delako beti izaten aurrekontuak ez-egikaritzearen ondoriozkoa; ezta AHTren ez-egikaritzeen ondoriozkoa ere, Corcuera andreak ere erantzun dizun bezala, eta kontroleko osoko bilkura batean lehendakariak ere egin zuen bezala, haren atzerapen gehienak zuek Espainiako Gobernua kudeatzen aritu zinetenean gertatu baitziren. Eta amaitzeko, eta inolako harridurarik sortu gabe, argudio demagogiko eta populistei ere heldu die Alderdi Popularrak, nazionalismoaren apeta politikotzat definitzen dituztenak berriro planteatuz. Eta abertzaletasunaren apeta politikoak direla deritzozue kanpoko ordezkaritzak, euskara edo EITB. Eta hemen, bada, erretratatzen nauzu, harrapatu nauzu, Iturgaiz jauna: abertzalea naiz, euzko abertzalea. Y con orgullo. Aurrekontu hauek gure zigilua daramatela? Bai. Herritarrek berretsi dutela horixe dela? Bai. Ez dugu, era berean, eragozpenik aurrekontu hori abertzaletasunaren apetatzat jo dezazun, EITBri, Euskadi nazioartekotzeko kanpo-ekintzari eta euskal kulturari, euskarari, baliabideak ematen dizkiola eta. Nahi duzun bezala defini ezazu, lanean jarraituko baitugu bide horretatik. Gure nortasun-ezaugarriak dira. Euskadin ohituta gaude euskarari eta normalizazio-politikei zuek egiten dizkiezuen kritikekin; baina bitxia da edo, are gehiago, lotsagarria da, Alderdi Popularra gainera euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak izatearen aurka agertzea, Feijoó haren presidentea hizkuntza propioa duen nazionalitate eta eskualde batetik datorrenean. Begira itzazue Alderdi Popularraren bozketak horren inguruan. Baina, tira, hizkuntza desberdinak partekatzea eta elkarrekin bizitzea ulertzen ez baduzue ere, eskertuko nizuke hori liskarrerako erabiltzeari utziko bazeniote. Badakizu euskarak asko zor diola adostasunari, eta ezer ez desadostasunari. Eta adostasunak borondatea du oinarri ezinbestekoa, borondatea eta eskuzabaltasuna. Euskararen Legeak berak eta 40 urteko garapenak erakutsi digu hau guztia. Aurreko astean ospatu genuen urteetan zapaldua eta isildua izan den euskarak bizirik eta gure ahotan jarraitzen duela. Eta, aurten, Irulegiko aurkikuntzak erakutsi digu gure hizkuntzak duen historia. Beraz, Iturgaiz jauna, guztiok batera zaindu dezagun gure hizkuntza, zaindu dezagun euskaldun egiten gaituena, euskal hiztunon eta euskal herritar guztion onurarako, euskal gizartearen kohesioaren alde. Guk bide horri eutsiko diogu eta aurrekontuen baliabideak horretara bideratuko ditugu. Zorionekoak gara.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23795
12
122
09.12.2022
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Gracias nuevamente, señora presidenta. Begira, nik esan nahi dizuet Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek, gure taldearen lehen aurrekontuproposamenak egin genituenetik, diskrezio osoz eta gardentasun osoz egin genituela. Proposamen horiek eraman genituen, sailburu jaunari eman genizkion, zazpi puntutara mugatutako proposamenak. Gaur irakurriko ditut, gaur irakurriko ditut; ez genuen ezer esan negoziazioan zeudelako. Bai, bai, negoziazioan zeuden, Berrojalbiz andrea, eta hauek ziren: inbertsio handientzat epe errealistak eta amaieradatak finkatzea; covidaren konpentsazio-txekea ekintzaileentzako; espetxeetako funtzionarioei B taldea aitortzea; hezkuntza-itunak handitzea inflaziora eta benetako gastura egokitzeko; produkzio-sektorerako eta I+G sektorerako berariazko zuzenketak, 100 milioi euroko zenbatekoarekin; eta garrantzitsuenak: PFEZren puntu bateko jaitsiera errenta ertainetan eta PFEZren beste bi puntu deflatatzea. Hori da guk eman genizuen eta guk Popularra-Ciudadanos taldetik planteatu genuen dokumentua. (Muestra un papel) Euskal familientzako, autonomoentzako eta euskal enpresentzako zerga-arintzean laburbiltzen da hori guztia. Guk, jakina, euskal familiei zergak jaisteaz hitz egiten dugu, hori baita haiek behar dutena. Eta nik hemen hitz egingo dizuet sailburuak oposizioko talde guztiekin egindako negoziazioprozesuaz esaten zuen desengainuaz. Aurrekontuen kontakizun horretan, Corcuera andrea eta Berrojalbiz andrea, deseroso egon zarete zuek, deseroso egon zarete kontakizunarekin, aurrekontu hauen negoziazioa hasi zenetik. Hasieran, begira, esaten zenuten zerga-gaia ez zela Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa. Noski, baina lehendakaria diputatu nagusiekin agertzen zen deflatatzeaz, fiskalitateaz… hitz egiteko. Ederki iruditzen zait. Nik hori ontzat ematen dut eta, eta nahiago nuke gehiago aterako balitz eta deflatatze gehiago egongo balira! Beste batzuek ez dituzte −guk bai− halakoak nahi, ez dituztelako behar, jakina. Ondoren "ez da tokatzen" matraka izan zen. Leixuri Arrizabalaga andreak, nire adiskide onak, gogoan izango du; gogorarazi zion Radio Euskadin Carmelo Barriori, ezta? Bilera bakarra generamanean: "Ez da tokatzen". "Aizu, baina hitz egin beharko dugu". "Ez, ez da tokatzen, ez da tokatzen". Eta orain, hirugarrena da hauteskundeak zetozela; eta une egokia ez zenez, hauteskundeak igaro arte itxaron beharra zegoen. "Ez da tokatzen" horretatik "hauteskundeak datoz" horretara igaro gara. Tira, jakina, Berrojalbiz andrea eta Corcuera andrea, horrekin guztiarekin, noski, gero esaten baduzue guk ez dugula babesten, babestu egiten dugu. Ez dugu babesten arrabola, zuk diozun bezala, Berrojalbiz andrea, zuk atera baituzu hitza. Arrabola ez babestea, hori ez al da Euskadi babestea? Begira, nik… le digo una cosa: ustedes, los nacionalistas, están siempre con la misma cantinela: "O conmigo o contra mí". ¿No hay nada en medio para ustedes? ¿O blanco o negro? ¿No existe otro color? Y están siempre con esa historia. Nik esan nahi dizuet kontakizun hori komentatzen ari natzaizuenean, jakina, kontakizun horretan guztiok gogoan ditugun gauza asko gertatu zirela ondoren. Izan ere, jakina, zuek esaten eta kontatzen diguzuenean horren berri hedabideei lehenago eman zitzaiela −ordu batzuk lehenago, ordu bakan batzuk lehenago; kontuz, ordu batzuk lehenago−… Aizue, andreok, baina "esan zion zozoak beleari", "esan zion zozoak beleari". Ez ote duzue gogoratzen zuek guri hezkuntzako gai bat proposatu zenigutenean, hedabideetan agertu zela guk ezer esan ez genuen arren? Eta, Corcuera andrea, egia ote da ala ez, zuek, Alderdi Sozialistako bozeramailearen arabera, prentsaren bidez jakin zenutela Eusko Jaurlaritzako zuen gobernukideek aurkeztu zutena? Zuek. Bai ala ez? Ez, ez. Egin ezazu barre, egin ezazu barre, Berrojalbiz andrea, baina zuek. Orduan, zer esan behar diguzue besteoi? Zuek izan zineten eta! Guk ez genuen fitsik ere esan. Eta gero jakin genuen egiten zeniguten proposamen hori, jakina, gero ez zegoela halakorik, haserretu ere bazkideekin haserretu zinetela, gobernukideekin…, ez dakit orduko hauts haietatik datozen oraingo lohiak, hezkuntzakoak garraiokoa ekarri ote duen… Hortik dabiltza kontuak, ezta, Berrojalbiz andrea? Eta hedabideetan ere, zuek gero joan zineten esatera, tira, hori oroimenean geratzen zela, ezer ez zela gertatzen, ahaztu egin behar zela, ez baita ezer gertatzen. Baina azken aitzakia hori, hauteskundeen hurbiltasunaren azken aitzakia, hauteskundeak datozelako ez dela tokatzen… Aizu, esan iezaiozue hori −lehengoan ere esan nion hori lehendakariari, eta berriro esango dut−, esan iezaiozue herri honetan euriborra, hipoteka, argiaren gorakada, gasarena, erregaiarena, egin behar duten erosketarena (erosketa-orgarena) gogamenean dutela jaikitzen diren familia eta herritar horiei guztiei… Aizue, ez baitakite bihar goizean beren dendetako pertsianak ireki ahal izango dituzten! Esan iezaiozue horiei ez dela zergarik jaitsi behar edo ez dela fiskalitatea arindu behar hauteskundeak datozelako. Noski, eta ondoren, beste hauteskunde batzuk, eta beste hauteskunde batzuk, eta beste hauteskunde batzuk; eta horrela etengabe, jaunak, Gobernuko jaun-andreok. Tira, begira, nik uste dut koherentzia eduki behar dela gauzak esan eta hona etortzeko. Begira, Corcuera andrea, garraztasunik gabe, eta nik dizudan begirune guztiarekin, gainera alboan zaitudalako nire jarlekuan… Popularra-Ciudadanos Taldearen lana deskalifikatzea, hori bai ez dizudala onartuko nik. Esan duzunean ezin dela onartu dakarguna lau foliotan ekartzea; horrela esan duzu. Irakur ezazu zer esan duzun, lau orri. Begira, 2020an guk 800 zuzenketa aurkeztu genituen; oposizio guztiak bat eginda baino gehiago. 2021ean 1.500 zuzenketa aurkeztu genituen; oposizio guztiak bat eginda baino gehiago, jakina. Aurten, 400 zuzenketa. Nik ez dakit besteek zer aurkeztuko duten, baina lan hori −eta zeuk ere badakizu−, hori koadratzea, sekulakoa da. Hau da, lana deskalifikatzera bazatozte… Gu ondo, gaizki, erdipurdi arituko gara, baina lana gogotik egiten dugu, Corcuera andrea. Eta eskatuko dizut, halaber, zuk mugarriaz hitz egiten duzunean, Europako funtsen gaineko Sánchezen mugarriaz, aizu, begira, duela bost egun, bost. Ganberak badaki, eta, bestela, irakur ezazu… Europar Batasunak Europako funtsak etengo ditu pentsio jasangarriak bermatzen ez badira. Eta Gentiloni jaunak, oraintxe bertan Ekonomiako komisarioa denak, honela zioen: "Espainiak behar bezala betetzen ez badu, partzialki eten egingo da ordainketa". Zuen Gobernuaren, Sánchez jaunaren Gobernuaren arrakasta ikusgarria. Nola ez dugu bada hitz egingo arrakastei buruz? Izan ere azala behar da zuek Europako funtsez hitz egin dezazuen; lehenik, Espainia Europako funtsen exekuzioan azkeneko bagoian dagoenean; bigarrenik, gai izaten ari ez zaretenean Jaurlaritzak aktibo edukitzeko konpromisoa hartu zuen funtsak kudeatzeko programak funtziona dezan; eta, hirugarrenik, zuen gobernukideak lotsagarri uzten zaituztenean! Euzko Alderdi Jeltzalea, eskatzen ari zaizuenean, arrazoi osoz eskatu ere, autonomia-erkidegoek betekizun handiagoa izan dezatela funts horien kudeaketan; eta zuek entzungor ari zaretenean! Non daude arrakastak, Corcuera andrea? Utz iezadazue esaten −noski, Corcuera andreari eta Berrojalbiz andreari− guk, geure planteamenduan, esan ere esan dizuegula. Zuek nahi duzuen edozertaz hitz egin dezakezue, baina euskal herritar guzti-guztiek ulertzen duten gai batekin joan ginen gu, hau da, Autonomia Erkidego honetako zergak jaistea zen gure asmoa, gure desioa, gure nahia. Gero, inkoherentzia gehiago datoz, zeren eta, kontu horiei guztiei buruz ari garela, Corcuera andrea, non ote dago Alderdi Sozialistaren koherentzia, hitz egiten denean −balio bezala adibidetzat− hemen Euskadin dugun "aberatsei ezarritako zerga" edo "aberatsei inposatu gabeko zerga" horri buruz? Alderdi Popularrak gobernatzen duen erkidego batek esaten badu, zuek, sozialistok, ezetz esaten diozuenean zerga hori aplikatzeari. Ez. Ez. Ayusok esaten badu, tira, ezezkoa biribila da; biribila ezezkoa, eta gainera Isabel Diaz Ayusoren aurka jo eta su ekiten duzue. Baina −ai!− hori bera −gauza berbera, e?− esan eta eskatzen badu Euzko Alderdi Jeltzaleak, zuen hemengo, Euskadiko bazkideak, orduan baiezkoa da. A! Chapeau! Chapeau! Zuen koherentziagatik, Corcuera andrea, eta euskal sozialistena eta Espainiako gainerako lekuetakoena. Beraz, begira, −bukatzeko, legebiltzarkideok− gauza bat esan nahi dizut nik, eta benetan esango dizut… Gu negoziazio horretara joan gara… Badakit eskemak hautsi zitzaizkizuela, beste gauza batzuk ere prest zenituztelako; baina akordio batera iristeko asmo horrekin joan ginen. Esan ere esan dizut: gure asmoa ez da iraungitzen. Gure asmoa eta planteamenduak ez dira iraungitzen eta ez dira iraungiko. Zuenaz hitz egin behar duzue zuek, ez baitzenuten akordiorik lortu nahi; eta hori esan izan bazenute, ez ginatekeen hainbeste antzezpen edo itxurakeriara iritsiko. Izan ere, ez dakit, esan izan bazenigute, hauteskundeak datozela eta, lehen unetik esan izan bazenigute: "Begira, laster hauteskundeak izango ditugunez, ezin dugu akordio bat adostu, Iturgaiz −edo Alderdi Popularra eta Ciudadanos−". Orduan, tira, bada, kito, geratuko ginen, baso erdi batzuk, gilda batzuk hartuko genituen, eta hor konpon, Marianton. Ez da ezer gertatzen! Baina, noski, gero ez zaitezte etorri aitzakiak jartzera eta zerikusirik ez duten planteamenduak egitera… Amaitzen ari naiz, legebiltzarkideok, eta presidente andrea. Begira, zergak jaisteko unea da, krisiak ez baitu itxaroten. Euskal herritarrak gorriak ikusten ari dira. Ez dituzte ulertzen abertzaleen hauteskunde-aitzakiak, jeltzaleen eta sozialisten inkoherentziak. Eta, beraz, guk esan duguna eta berriro berresaten duguna da euskal familiei eta euskal herritarrei presioa arindu egin behar zaiela, zergak jaitsiz. Eta planteamendu hori −esan dizut eta berriro esango dizut− ez da iraungitzen, Alderdi Popularraren eta Ciudadanosen jarreratik. Muchas gracias. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23796
12
122
09.12.2022
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, presidente andrea. Ea, Iturgaiz jauna, ea argitzen dugun gaia, baita jarlekuko kide izateagatik dizudan begirunetik nik ere. Mire usted. Nik ez dut Alderdi PopularraCiudadanosen lana gutxietsi. Esan dut oso arreta gutxi jarri diozuela osoko zuzenketari, aurrekontu hauek itzuli nahi dituzuelako edo itzul daitezela nahi duzuelako lau orri eta erdiko osoko zuzenketa aurkeztu duzuenean zuek. Nik ez dut fitsik ere esan zuzenketa partzialei buruz, lan bikaina iruditzen baitzait, hain zuzen ere, 256 milioi euroko zenbateko ekonomiko horiek koadratu ahal izatera iritsi izana. Baina osoko zuzenketari, aitor iezadazu, begirune eta arreta handirik ez diozue ipini lau folio eta erdi horietan. Baina nire iritzia da hori, librea baino libreagoa dena, eta inor gutxietsi nahi ez duena. Eta esan ere esaten dizuet, jar zaitezte ados fiskalitatearen kontu horretan. Erresuma Batuko proposamena errepikatu duzue zuen hauteskundeprograman: PFEZren beherakadak guztientzat, eta gehienezko tasa % 40tik beherakoa, Liz Trussek bezala; eta, gainera, sozietateen gaineko zerga murriztea, gehieneko tasa % 20tik behera jarriz, Liz Trussek bezala. Eta zuen Madrileko kideak hortik urruntzen ari dira. Entzun al didazu? Madrilgo zure taldekideak kontu horretatik urruntzen ari direla. Beraz, jarrai ezazue zuen itsutasun ideologikoarekin, baina, ez horixe, ez zaitezte saiatu zerga-beherakadaren istorio horrekin gu zorarazi nahian. Jar zaitezte zuek ados aurretiaz, eta gero etorri eta kontatuko diguzue. Zergak oro har jaisteak hazkunde ekonomiko handiagoa ez dakarrela erakusten ari dira, eta bai, ordea, askoz desberdintasun handiagoa sortzen duela. Jakin behar duzue fiskalitate progresiborik gabe ez litzatekeela klase ertainik izango, hain zuzen ere, klase ertaina egon dadin zerbitzu publiko onak izan behar direlako, zeharkako errentak, langileei zerbitzu unibertsalak eskaini ahal izateak beren soldata beste gastu batzuetara bideratzeko aukera eman diezaieten. Eta Europako funtsen gaiaz hitz egin didazu. Vamos a ver. Esan dizut lehen: aurrefinantzaketarako, 2021eko udan eman zitzaigun, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren onetsi zenean. 52 mugarriren betetze-maila ebaluatu zenean jaso zen Espainian egindako lehen ordainketa. 52. 52. Aurtengo apirilean eskatu zen bigarren ordainketa, handiena, 40 helburu betetzearekin uztartuta dagoena. 40, ez dira txantxetakoak (lan-erreforma, pentsioen erreforma…). Eta esan dizut, azaroaren 12an eskatu zela hirugarren ordainketa; Europa osoan halakorik, hirugarren ordainketa, eskatu duen herrialde bakarra da. Badakit pipertu egiten zaituztela, baina begira, Iturgaiz jauna, ez ezazu irakurri La Razón eta sinets iezaiozu gehiago Ursula von der Leyeni. Ez irakurri horrenbeste La Razón eta sinets iezaiozu gehiago Europako komisarioari, Espainiari arrazoia ematen ari baita hura. Badakit mingarria egiten zaizuela, baina arrazoia ematen ari zaio. Eta, jakina, astungarriei buruz hitz egiten duzue zuek: Pedro Sánchezen astungarriez, Gobernu honen astungarriez… Bada, Alderdi Popularraren astungarriak izango dira, zentsura-mozio hura galdu izana eta hauteskunde orokorrak galdu izana irensten ez dituenarenak. Alderdi Popularra-Ciudadanos horrek ezetz esaten dio argindarraren eta gasaren BEZa murrizteari, lan-erreformari, lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeari; bere erreferentziak, beherapen fiskalean, Erresuma Batuan, galdu egin ditu; aurrekontuak dekretuz, eta ez Frantziako Biltzarrean, onesten dituen Macronen erreferentzia ere galdu egin du… Astungarriak, Alderdi Popularrarenak, Espainiak Europan duen lidergoarekin, Pedro Sánchezekin haserre baitago, eta Europako erakundeetatik joanetorrian dabil Europako funtsak Espainiara −eta, beraz, baita Euskadira ere− iristea ezintzeko. Miren, no les creen ya ni los suyos. Astungarria, Rajoyrena bezalako Gobernu batena da, eguzkiari ezarritako zergarekin, milioi erdi gaztek atzerrira alde egitearekin, ia zerga guztien igoerarekin aurka egindako kanpaina publikoen ondoren −demagun, BEZarena−. Astungarria, 2013an langabetu-tasaren txapelduna izanik (% 26 baino gehiago langabetuak), eta gainera amnistia fiskalak emanez. Astungarria, kalteberenak babestea xahubidea balitz bezala hartuz. Euskadirentzat ere astungarriak ote dira Espainiako Gobernuak EAJrekin egindako aurrekontu-akordioak, Euskadirentzat inbertsioak diren heinean, Pedro Sánchezek egiten dituenean eta ez Rajoyk egiten zituenean? Alderdi Popularra-Ciudadanosen errezetek ez dute balio legegintzaldi honetako egoeretarako. Gauza garrantzitsu batek aldentzen gaitu, justizia sozialak edo berdintasunaren inguruan duzuen ikuspegi murriztaileak edo gure ekonomiaren ahalmen produktiboa handitzeko modua bezain garrantzitsua den zerbaitek. Aurrekontu hauek egonkortasun ekonomiko eta politikoa ematen diote Euskadiri. Euskal sozialistok ez gara makuluak, ez EAJrenak, ezta Jaurlaritza honetan ere. Erantzunak eta irtenbideak emateko gaude hemen, gobernu baterako akordioekin, gobernuprograma batekin. Eta horretarako daude euskal sozialistak, pandemia baten, pandemia-oste baten, Errusiak Ukrainan darabilen gerraren ondorio horietatik ateratzeko, eta inflaziotik ere ateratzeko. Zuek gurpiletan galgak jartzen aritzen zarete, asko bidaiatzen duzue denon ahotan jartzeko Espainia ez dela betetzen ari, hori gezurra denean. Zuek ari zarete "esan, zerbait geratzen da eta; gaizki esana, geratu egiten da" horretan. Hori ez da gizalegezkoa, politikoki. Eta zeuk jakin behar duzu hori, Iturgaiz jauna. Munduko begirune guztiarekin, baina jakin behar duzu hori ez datorrela bat alderdi politiko batek edo koalizio batek, kasu honetan, izan behar duenarekin. Horiek dira bizitzea suertatu zaizkigun inguruabarrak. Zuek, ez zaudete eta ez zaituztegu espero herri-akordioetan lagun dezazuen, euskal herritar askori eta askori −euskal herritar guztiei ez esatearren− lagunduko dieten aurrekontuak aurrera atera daitezen. Baina zuek ez zaudete tartean. Ez zintuztegun izan iaz, ezta aurrekoan ere, eta ezta aurtengoan ere. Zuen erantzukizuna izango da hori. Baina utzi maiseatzeari eta gezurrak esateari; ez baitira egiazkoak, ez dira egiazkoak zuk aurrekontu horiei buruz egin dituzun gogoetak. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23797
12
122
09.12.2022
BERROJALBIZ ZABALA
EA-NV
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Bada, berretsi egiten dut neurea, zuk esanak entzun ondoren, Iturgaiz jauna. Errealitatearekin bat ez datorren kontakizun bat eraiki duzue, egiari muzin eginez jantzi duzue zuen diskurtsoa, eta gidoia, ezetza, aldez aurretik idatzita zegoen eta ez zegoen akordiorako tarterik. Zure argudioak bere kasa erortzen dira, ez dute zutik irauten, demagogia hutsa dira eta osoko zuzenketa zorroztasunik gabe uzten dute. Osoko zuzenketa hori zeuk agerian utzi duzun proposamen batetik abiatzen zen. Gure talde parlamentarioak eta Jaurlaritzak ez dituzte inoiz argitaratu zuekin edo beste edozein talderekin izandako negoziazioen agiriak. Dokumentua, bai, zazpi puntukoa da, eta bai horixe, brotxa lodiko zazpi puntu dira. Eta dokumentu horretatik abiatuta, eraiki, ezezkoaren kontakizuna eraiki duzue. Ez zenuten akordioa nahi, baina bai antzerkia. Azkenak izan zineten Jaurlaritzari, hobeto esanda, prentsari, zuen erabakiaren berri ematen. Eta prentsari diot, bai, berdin zaidalako ordu batzuk lehenago izan edo egun batzuk lehenago: lehenik prentsari jakinarazi zenioten, Gobernu honi baino lehenago. Eta egunerokotasunean ez duzuen protagonismoa izateagatik, besterik ez. Titular bat gehiago nahi zenuten. Eta titularraren politika okerra zuena da. Ez zenuten akordioa nahi, ez zaizuelako interesatu, Iturgaiz jauna; eta horregatik marraztu zenuten hasieratik lerro gaindiezina. Sobera zenekiten erreforma fiskala ez zela negoziatuko, eta hala eta guztiz ere, sailburuak, zuei eta gainerako taldeei, urtarrilean erakunde eskudunekin hausnarketa partekatua hasteko konpromisoa eskaini zizuen. Eta erakunde eskudunekin diot, bai, betiere foruerakundeekiko errespetua gordez; izan ere, lehendakariak, sailburuak, Jaurlaritzak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak fede sendoa dute EZKOri esleitzen zaion harmonizatzeko zereginean, eta betiere batzar nagusien eskumenak errespetatuz. Horregatik, erakunde eskudunekin partekatutako hausnarketa eskaini zaizu. Baina zuek, jo eta ke: zergak jaitsi. Eta gero niri esaten didazu zuria edo beltza, nirekin ala ni gabe. Baina zuek zarete eta! Zergak jaitsi edo ez zegoen akordiorik. Zergak jaitsi edo ez zegoen akordiorik. Egin genizuen −eta berrikus ezazu dokumentazioa, Eusko Jaurlaritzak egin zizun eskaintza− zuek zeuen hasierako proposamenean eskaintzen zenituzten alderdiei buruzko eskaintzak; eta gainera, urtarrileko berrikuspena, fiskalitateari buruzko hausnarketa egitea. Baina zergak jaisteari buruz ezer esaten ez genuenez, ezetza zen. Orduan, ez esan niri "nirekin edo ni gabe", zergak jaisten ez bagenituen, zuekin akordiorik ez zegoenean. Zergak jaisteko eredu horren aurrean −eta Corcuera andreak ere jada hala esan badizu ere−, ikus ezazu zer gertatzen ari den beste herrialde batzuetan, esate baterako, Erresuma Batuan, zuen zerga-politika ezarri nahian baitabiltza han−; eredu horren aurrean gurea dago, alor publikoa indartu, aukera-berdintasuna bermatu eta gizarte justu eta solidarioa eraiki nahi duena, betiere osasuna, hezkuntza, gizarte-babesa eta inbertsioko sistema publikoa indartuz. Hori da gure eredua, eta, horretarako, zerga-sistema ekitatiboa, progresiboa eta nahikoa behar dugu. Hori da gure eredua, eta hortik ez gara mugituko. Bide batez, finantzaketa hori gure autogobernuari eta Ekonomia Itunari esker lortzen da, zeuk ere aipatu duzun moduan. Sistema horrek, gainera, ziurtasuna edukitzen jarraituko du, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak kupoari buruz lortutako akordioari esker. Akordio hori Euzko Alderdi Jeltzaleak Kongresuan egindako negoziazioetatik abiatzen da; eta Euskadiren alde eta Euskadirentzat lan egitea da hori. Sistema solidarioa da, aldebakarreko arriskua duena, eta kudeaketa-erantzukizun handia eskatzen duena baliabide publikoetan. Guk, Euskadin, zergak utziko bagenitu, adibidez, Madrilgo Erkidegoan bezala, eta horren ondorioz zerga-bilketa murriztuko bagenu, ez genuke araubide erkidekoek duten finantzaketa autonomikoaren konpentsaziorik izango, Madrilgo Erkidegoak izango lukeen bezalakorik. Guk ez dugu oparirik jasotzen, ez dugu konpentsaziorik jasotzen; guk geure gain hartzen dugu gure arriskua, alde bakarretik. Halaber, esaten dizut horixe nahi dugula: autogobernu gehiago eta hobea. Hain zuzen ere, neurri fiskalez, zergak jaisteaz eta halakoez hitz egiten duzunean, ez dut ikusten inolako neurririk zure osoko zuzenketan enpresei zergak jaisteko, zuek hainbeste eskatu ohi duzuena zuen mintzamoldean. PFEZn zentratzen zarete. Bada, hitzaldien aurrean, egintzak. Euskal erakundeek hainbat neurri fiskal onetsi dituzte 2020tik aurrera. Ez ditut errepikatuko, aurreko kontroleko osoko bilkuran lehendakariak jada kontatu zizkizulako. Eta, ikusi ahal izan zenuen bezala, konponbideak eskaini dizkiegu herritarrei, euskal produkzio-ehunari, autonomoei, enpresaburuei; izan ere, ziurtasun eta segurtasun fiskala eskaintzen dugu beti, zabuka ibili gabe zergak jaisteko eskatzen duten batzuen eta zergak igotzeko eskatzen duten besteen arteko zurrunbilo politikoan. Eta azken iruzkin modura, soberakinak, Alderdi Popularraren beste mantra bat, hizpidera dakartzazula ikusten dudalako. Askotan azaldu dizuegu nondik datozen halakoak, baina pedagogia gehiago behar dela ikusten dut. Baimendutako gehieneko zorpetzera jo du Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak zorpetze handiagoa egin zuen, jakinaren gainean, aurrez pentsatuta eta planifikatuta, egoerak hala eskatuz gero baliabide gehiago edukitzeko. 2.000 milioi euro baino gehiagoko zorra beretu zuen. Finantzaketa horretatik 526 milioi euro bideratu dira 2022an, gerora sortutako behar berriei erantzuteko; Ukrainaren inbasioak kaltetu duen lehen sektorerako laguntzak, 36 milioi; covidak kaltetu dituen sektoreentzako laguntzak, 29 milioi gehiago; gizarte-bonu termikoa zabaltzeko, 5 milioi gehiago; 96 milioi gehiago nekazaritzan eta industrian diruz lagun daitezkeen programetarako; 530 milioi Inbertsio Planerako; eta, atzera begiratuz, esan behar dizut 1.500 milioi euro bideratu direla familiei, enpresei eta autonomoei laguntzeko. Beraz, zorpetzea, bai; gastuerabilgarritasuna eta soberakinak ere bai, hau da, ez dut ezer txarrik ikusten soberakinak edukitzean, gehien behar dutenentzat exekutatu, erabili eta bideratzen direlako, eskaini dizkizugun zenbatekoekin zeuk ikusi ahal izan duzun bezala. Ea oraingoan argi geratu zaizuen eta datorren urtean gidoia aldatzen dugun, gidoia eta politika egiteko modua aldatzen duzuen. Aurten eta aurreko urteetan izan dugun elkarrizketarako eta akordiorako borondate berberarekin izango duzu zure zain talde hau, aurrekontu-akordioak lortu ahal izatea ere zilegi duen borondatearekin. Ausartu behar duzuenak zuek zarete, Iturgaiz jauna. Beste barik, eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23798
12
122
09.12.2022
GORROTXATEGI AZURMENDI
EP-IU
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on denoi. Ziurgabetasun handiko unea bizi dugu Euskadin gaur. Inflazioak gora egin zuen, eta horrekin batera elikagaien prezioak, erregaien prezioak, gasaren eta argiaren fakturak; azken batean, bizitzaren prezioa orokorrean garestitu egin da asko. Eta hauxe da abiapuntua, hauxe da testuingurua, begiratu egin behar zaiona gaur aurkezten den aurrekontuen legeproiektu hau aztertzeko. Ekonomiari begiratzen baldin badiogu, lege hau, gainera, susperraldi txiki baten ondoko momentu batean ekartzen da. Barne-produktu gordinaren hazkundea, ehuneko sei koma pikoa izatea espero zena, gero Eusko Jaurlaritzak berak % 4,3ra jaitsi du. Eta posible da oraindik ere gehiago jaistea, gastu publiko eskasa dela eta. Izan ere, gastuaren igoera, termino errealetan, % 3tik beherakoa proposatu du Gobernuak. Igoera guztiz, guztiz eskasa, behar ditugun kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu ahal izateko. Honen aurrean −sarri egiten du Gobernuak, eta gaur ere halako zerbait adierazi du Azpiazu jaunak−, gastu publikoaren lau eurotik hiru politika sozialetara bideratzen dira. Gaur beste modu batera esan duzu, baina horrelako leloa bota duzu, gutxi gorabehera. Noski, osasuna eta hezkuntza bezalako zerbitzuak izanda Gobernu honen eskuduntzapean dauden materia inportanteenak, normala horrela gertatzea, baina horrek ez du esan nahi, berez, soilik hori berez nahikoa denik. Gainera −eta hau beste datu bat da, kontuan hartu behar dena, inoiz esaten ez dena−, horrekin batera, diru horren zati handi bat zerbitzu publikoen pribatizazioari, esternalizazioari eta kontzertazioari eskaintzen zaio, eta horrela, gastu horien gaineko kontrol publiko eta demokratikoa kaltetu egiten da. Beste datu bat: aurtengo diru-sarrera aurrekoa baino % 9,5 gehiagokoa izatea espero da. Gobernuak diru hau, diru-kopuru handiago hau, zerbitzu publikoak eta produkzio-bideak indartzeko erabil zezakeen; baina ez, Gobernuak erabaki du gastuari eustea. Eta jakina da, baita ere, hau horrela gertatzen baldin bada, hau da, Gobernuak gastatzen ez badu, gastatzen ez duena, Gobernuak gastatzen ez duena familien eta enpresen poltsikoetatik atera behar dela. Eta honek esan nahi du askoren gastatzeko ahalmena murriztu egiten dela eta errekuperazio ekonomikoa kaltetu egiten dela, baita ere. Beste datu makroekonomiko bat eman nahiko nuke lehenengo azterketa global honetan, garrantzitsua dena, baita ere. Hurrengo urterako dirusarrerak nondik etorriko diren begiratzen baldin badugu, hauxe ikusiko dugu: % 34 lan eta jarduera ekonomikoarengatiko errenten gaineko zergetatik etorriko da; % 42 BEZetik etorriko da. Beste muturrean: ondarearen gaineko zergatik % 1 baino ez da etorriko. Diru-bilketa osoaren % 1 baino ez da izango ondarearen gaineko zerga; hemen, familien % 10 aberatsenak aberastasun osoaren % 80 bere eskuetan duen herrialde batean. Iruditzen zait ez horrek bakarrik, baina horrek ere bai, ezbairik gabe, argi eta garbi erakusten duela gure zerga-sistema atzerakoia dela. Horregatik, hain zuzen ere, daukagun uste horregatik, gure zerga-sistema atzerakoia dela dioen gogapen objektibo horregatik, egin behar den zergaerreformarena izan zen Jaurlaritzarekin negoziatzera eraman genuen puntuetako bat. Izan ere, gure gizartearen desberdintasun gero eta handiagoak premiazko zerga-erreforma eskatzen du garrasika. Eta, gainera, ez bakarrik justizia sozialaren eskakizuna delako, hori ere baden arren, jakina, baizik Euskadin desberdintasuna susperraldi ekonomikorako astungarria delako ere bai. Eusko Jaurlaritza eta aldundiak lantzen ari diren neurri fiskal bakarra deflatatzea da, baina irtenbide hori ez da ekitatezkoa, eta errenta altuenei egiten die mesede, berriro ere. Adibide bat jartzearren, sinpleena −askoz gehiago ere badaude eta−: autolikidaziorik aurkeztu behar ez duten tarterik baxuenak ez dira deflatatze horien onuradun izango. Baina askoz ere zehatzagoak diren beste eredu batzuei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu deflatatze orokorrak mesede gehien egiten dien errentak altuenak direla, beste behin ere. Zerga-erreforma nahi dugu guk, baina familien diru-sarrera errealak kontuan hartuko dituena eta horren arabera deflatatuko duena. Deflatatzea bai, ona da, baina familien diru-sarrera errealen arabera; ez beti, beti, azkenean, erreforma egiten zaion bakoitzean, aberatsenei mesede egiten dien sistema fiskal bat. Eskalaren beste muturretik, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga handitzeaz ere hitz egiten dugu, bai, baita jaraunspenen gehieneko muga ezartzeaz ere: 12 milioi, hori ere ez da huskeria eta. Ez gehiago. Era berean, lurraldean indarrean dagoen sozietateen gaineko zergaren gutxieneko tasa araubide erkidekoarekin % 25ean berdintzea proposatzen dugu; eta, bide batez, amaitutzat ematea Alderdi Popularrarekin adostutako zerga-sistema −orduan bai− 2017an. Hain zuzen ere, aurrekontu-negoziazio baten esparruan hitzartu zen erreforma fiskal hura. Ez esan, beraz, aurrekontuak ez direla fiskalitateaz hitz egiteko unea; izan ere, aurrekontuen negoziazioan fiskalitateaz hitz egiteari uko egiten dioten faktorea ez da esparrua, eta ez da denbora −nik uste− baizik eta solaskidearen ideologia: eskuinarekin itundu egiten da, ezkerrarekin ez. Desberdintasunak Euskadiren susperraldi ekonomikoa oztopatu egiten duela esan dut lehenago, baina ez da hori arrazoi bakarra. Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa ere nik azpimarratu egin nahiko nuke arlo honetan. Euskadiko industria-politika kapital pribatuaren esku dago. Horixe bera egiaztatzen ari gara, atzerriko kapitaleko funtsek eta multinazionalek erosi egin dutelako euskal industria-ehuna: Euskaltel, Gamesa, Ibermática, MásMóvil… Atzerriko enpresak dira dagoeneko. Iberdrolak eta Petronorrek ere Euskaditik kanpo dituzte akziodun handienak, eta edozein unetan gerta daiteke etsaitasunezko opa bat aurkeztea eta lurraldeko egoitza sozialak desagertzea. Eusko Jaurlaritzaren industria-politika, gure ustetan, gure ikuspegitik, honako hau izan da: Laissez faire, laissez passer, alde batetik, eta enpresei itzuli beharrik gabeko laguntzak ematea. Aurten, Ekonomiaren Garapen Sailaren Hazitek, Azpitek, Emaitek+, Etortek, Indartu, Bilakatu, Bateratu edo Lortu programetan, 300 milioi euro inguruko dirulaguntzak daude, itzuli behar ez direnak. Baina milioi horien guztien atzean guk ez dugu ikusten ekonomiaren trakzio-rol proaktiborik arlo publikotik, hain zuzen ere, ez dagoelako inolako eragozpenik geroago enpresa horiek ez izateko atzerriko kapitalak xurgatuta. Horregatik, iruditzen zaigu behar-beharrezkoa dela erauztea merkatu global eta liberal batean itzuli beharrik gabeko diru publikoa oparitzeko politika industriala. ITP Aero, CAF edo Kaiku bezalako euskal enpresetan partaidetzak eskuratu ahal izateko Finkatuz funtsean dirua sartzeko ahalegin herabea ondo dago, baina ez da nahikoa. Horregatik, 300 milioiak Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen sailaren programetako laguntzetan fusionatzea proposatu dugu; baita Azpiazu sailburuak zuzentzen duen sailaren inbertsio-funtsak ere, Finkatuz esate baterako, euskal inbertsio-funts publiko bakarra sortzeko. 500 milioi euroko zuzkidura lukeen euskal funts publikoa inbertsioa egiteko, euskal enpresetan partaidetzak eskuratzeko. Funts hori Finantzen Euskal Institutuko enplegatu publikoek kudeatu beharko lukete. Gure ustez, horixe da errotzea errazteko, enplegua babesteko eta multinazionalek edo inbertsio-talde handiek euskal enpresa erostea zailtzeko modua. Baina ez da bakarrik industria: Euskadiko lehen sektorea bidegurutzean dago, pentsuen eta energien kostu altuengatik eta produktuen prezio baxuengatik. Eszenatokia oso beltza da sektorearentzat. Eusko Jaurlaritzak, euskal Gobernuak berak 2023ko lehen hiruhilekorako aurreikusi duenez, lehen sektoreko barne-produktu gordina % 11,3 jaitsi egingo da. Guk Gobernuari behin eta berriz eskatu diogu, Legebiltzarreko hainbat ekimenen bitartez, Euskadiko elikadura-katearen legea premiaz abian jartzeko eta behingoz aplikatzeko, hain zuzen, lehen sektoreari ordaintzen zaizkion prezioak bidezkoak izateko eta galerarik ez izateko. Hala ere, badakigu oraindik ikuskatzailerik gabe jarraitzen dutela, legea betetzen den edo ez den betetzen kontrolatzeko. Langile publiko gehiago behar ditugu, eta ikuskatzailearen plantilla handitu egin behar da, legearen betetzea bermatzeko, eta horrela gure abeltzainek, nekazariek eta arrantzaleek bidezko prezio truke lan egin dezaten. Sektore horren biziraupenaz hitz egiten ari gara, gainera. Egiten ari naizen lehen hurbilketa honen ondorio modura, iruditzen zaigu inflazio handiko testuinguru batean, non langileak, enpresak, eskolak, ospitaleak greban baitaude, eta euskal gizartea erosteko ahalmena galtzen ari baita, Gobernuak aurkeztu ere aurkeztu dizkigula egungo krisiari entzungor egiten dioten aurrekontuak eta diseinatu duela krisiaren aurkako plan bat −Hitzartuz plana− non funts gehienak, gainera, Espainiatik, Europatik eta elektrizitate- eta energia-zergetatik baitatoz. Bidenabar, egia da zerga horiek erdira jaistea lortu duela EAJk Estatuko aurrekontu orokorren zuzenketen negoziazioan. Krisiaren aurkako neurri bati buruzko adostasun orokorra dagoenean, Euskadiko garraio publikoa % 50 merkatzea kasu −gure eskumenekoa dena % 100ean−, zuek nahi duzue hori ere Espainiak ordain dezala. Orduan, krisiaren aurkako neurriak Estatuak hartu behar baditu eta ordaindu ere Estatuak ordaintzen baditu, zertarako da gure autogobernua? Estatuko koalizio-gobernuak gizarte-ezkutua, garraio publikoaren beherapena edo banka- eta energia- zergak bezalako neurriak abian jartzen dituenean, zuek, lehenik, aurka jartzen zarete; gero, eskumeninbasio bat salatzen duzue; ondoren, beraiek ordain dezatela eskatzen duzue; eta azkenik, neurriak gizarteoniritzi ukaezina duenean, aintzat hartu eta domina zuen paparrean zintzilikatzen duzue. Aurrekontuaren eduki zehatza baloratzeari ekinda, aipatu dugu jada −sailburuak ere esan du− aurrekontu horren zatirik handiena zerbitzu publikoetara zuzenduta dagoela. Zerbitzu publikoak bi arlotan biltzen dira nagusiki: hezkuntzan eta osasungintzan. Hezkuntzari dagokionez, orain tarte batean gaude, une honetan: Legebiltzar honen % 90ak babesa eman zion hezkuntzaren akordio bati, eta legearen onarpenaren arteko tarte horretan gaude. Zer gertatu da tarte horretan? Zer gertatzen ari da? Gure ikuspegitik, itunean eskola publikoaren protagonismoari eta segregazioaren aurkako borrokari buruz sartu genituen ekintza konkretuak atzean uzten ari dira, Gobernu honengatik. Euskadi, gaur, −eta ez nik esaten dudalako bakarrik, PISAk ere horrela esaten du, PISAren txostenak− liderra da Estatuan jatorriarrazoien bereizketan; liderrak gara. Eta bigarren postuan gaude arrazoi sozioekonomikoengatik gertatzen den segregazioan, bereizketan; Madrilen atzetik, besterik ez. Kontuan hartuta, gainera, Estatuko ikastetxe elitista guztiak Madrilen daudela, bada, marka oso potentea da. Eta bereizketa horren arrazoi nagusietako bat −ez bakarra, baina nagusietako bat− da eskola pribatuak eta itunpekoak duten pisu gehiegizkoa, beraiekin gertatzen den gain eskaintza, hezkuntzaren ia erdia hartzen baitute. Horrexegatik, testuinguru horretan, hezkuntzaitunean islatzen diren zenbait elementu txertatu genituen guk aurrekontuen negoziazioan, ez bakarrik ituna betetzea nahi dugulako −logikoki, betetzen ez bada, nahiz eta oso ona izan, paper errea izango baita−, baizik eta nolabait egiaztatu nahi genuelako zein den Jaurlaritzak itun horrekin duen konpromisomaila. Eta, zoritxarrez, ez genuen lortu Eusko Jaurlaritzatik espero genezakeen erantzun positiborik, akordioan jasota dauden gai batzuei aurrekontu hauetan heltzeko. Zehazki, adibidez, eskola publikorako plan estrategikoaz ari naiz, haren perimetroa zabalduko lukeena; eskualde guztietan eskaintza publiko bat badagoela bermatuko digun zerbait; araudi bat, ikastetxeak publiko egiteko araudi bat egoteko konpromisoa. Eta gai horietan elkarrizketarako onarpenik edo prestasunik ez aurkitzeaz gain, gainera, ikusi genuen, paraleloan, Jaurlaritza itunpeko eskola pribatuaren perimetroa handitzea baliozkotzen saiatzen ari zela Alderdi Popularrarekin elkartuta, adostutakoaren aurka. Ekainean onetsi zen agindu baten betearazpena bizkortzea eskaini zitzaizuen. Hortik kanpoko agindu bat zen, bi urteko gelak ituntzea barne hartzen zuen hezkuntza-itunetik kanpokoa. Hau da, Alderdi Popularra-Ciudadanosi pisu handiagoa eta milioi gehiago eskaintzen ari zitzaion hezkuntza pribaturako. Eta hori, aurten, aurrekontuetan, itunpeko ikastetxe pribatuetara bideratutako dirutzak, bai horixe, inoizko mailarik handiena gainditu duenean: 807,1 milioi euro. Mundu guztiak daki hezkuntzaren gaia asaldatuta dabilela; eta asaldatuta dabilela, Jaurlaritza honek eskola publikoa eta pribatua parekatu nahi dituelako, pribatu itunduaren pisua indartu nahi duelako, eta ikastetxeentzako finantzaketa handitu nahi duelako, aldez aurretik begiratu gabe segregatzen ote duten, bereizketa eragozten duten mekanismoak aurretik ezarri gabe hitzartu nahi duelako. Osasunaren alorrari begiratzen badiogu, osasungintza-politikari dagokionez, gauza ez dabil askoz hobeto. Guztiok dakigu hori, zuek ere badakizue. Aurrekaririk gabeko krisi-une batzuk bizitzen ari gara Donostialdeko ESIan; izan ere, 47 zerbitzuburuetatik 42k sektarismoa, bertikaltasuna eta gaitasunik eza leporatzen diote Jaurlaritzari. Ez dakit, ni ez naiz oraingoz horretan sartuko, baina benetako arazoa da Donostian gertatzen ari dena ez dela gauza puntual bat, inoiz gertatu ez den zerbait. Gobernu honek, egia esan, etengabeko gatazka bihurtu du osasun-kudeaketa, eta Gobernu hau etengabeko gatazkan bizi da osasungintzaren alorrean. Eta ez bakarrik langileekin, baita epaileekin ere. Adibidez, Basurtuko Kardiologia lekuz aldatzeko erabakiari erreparatzen badiogu, auzitegiek geldiarazi egin baitute… Kardiakoa, sí, kirurgia kardiakoa, disculpen. Eskerrik asko. Gainera, itxaron-zerrendek gora egiten jarraitzen dutela ikusten ari gara. Urgentziazkoak ez diren eta programatuta dauden prozeduretarako itxaronaldi kirurgikoa % 27 gehitu da Osakidetzan, 2022ko uztaileko datuak 2019ko uztailekoekin alderatuz gero. Ia 1.100 pertsonak daramate, bai horixe, ebakuntza egin zain Programatutako ebakuntza kirurgikoetarako gehienezko itxaronaldien bermeei buruzko Dekretuak xedatzen duena baino denbora gehiago. Dekretu hori ez da betetzen ari. Osasun Sailarekin izan dituzten desadostasunak asistentzia-gainkargan, profesionalen gabezian eta arreta-ordutegien murrizketan oinarritzen dira Donostialdea ESIko kargugabetzeak, dimisioak eta plantoak. Eta badirudi sakonean ere ondoez handia dagoela Onkologikoaren etorkizunari buruzko ziurgabetasunarekin, hura Osakidetzan integratu ondoren. Onkologikoa punta-puntako zentroa zen, baina orain badirudi gutxiegi erabiltzen dela eta paziente onkologikoak Gipuzkoako Unibertsitate Ospitaletik Gipuzkoako Poliklinikara −Osakidetzarekin hitzartuta dagoen zentro pribatu batera− bideratzen direla. Gakoa da ez dugula ezagutzen Jaurlaritzak alor horretan duen plana. Profesionalei dagokienez, osasun-krisiak agerian utzi du lehen mailako arreta indartzeko eta hobetzeko beharra. Izan ere, langile horiek urteak daramatzate −ez da gauza berria, ezta ere− salatzen beren egoera gero eta prekarioagoa dela. Osasunarreta egokia eta profesionalen baldintzak bermatzeko, beharrezkoa da etorkizun hori diseinatu eta planifikatzea, eta kontratatu behar den langileen kopurua eta behar ekonomikoak kalkulatzea −plan hori, kalkulu hori egin beharra dago−. Kalkulu horren barruan sartzen da sare publikoak lurralde autonomiko osoan duen osasun-estaldura bermatzea eta osasun-itunak pixkanaka ezabatzea, erabat desagertu arte, itunpeko zentro pribatuak zentro publikoen sare bakar batean, borondatez era negoziatu batean integratuz. Hori da gure plana. Hori da gure azkenengo argazki ideala. Gizarte-politikari dagokionez. Hitz egin dezagun gizarte-politikaz, justizia soziala zuzenean bermatzen duen politika horretaz. 2020ko krisiak, pandemiaren ondoriozkoak, pobreziari eta gizarte-bazterketari dagokienez, Euskadin, urte bakarrean egin duen kaltea, orain hurrengo krisi ekonomikoak sei urteren buruan agin zuena adinakoa izan da; eta bost urte behar izan ziren hura onbideratzeko. Pobrezia areagotzen ari da gaur egun. Gaur egun, Euskadiko pobrezia-tasak 270.138 pertsonari eragiten die. AROPE txostenaren azken datuen arabera, euskal pobrezian 53.322 pertsona gehitu dira, ehuneko bi puntu eta erdi (% 10,9tik % 12,2ra). Gorakada hori Estatuan agertzen dena baino askoz handiagoa da, Estatuko autonomia-erkidego aberatsenetakoa denean Euskadi. Kezkagarriak diren datuak erakusten ditu gabezia materialak. Gero eta jende gehiago ari da kalteberatasun-egoeran murgiltzen. Haur eta nerabeen % 21,3, 18 eta 64 urte bitarteko helduen % 17,9 eta 65 urtetik gorakoen % 7,2 pobrezia-arriskuan daude −hemen, Euskadin−. Pobrezia-arriskuan dagoen biztanleriaren ehunekoaren hazkunde nabarmenak bertan behera utzi du 2015az geroztik zegoen hobekuntza-joera guztia, eta 2011ko krisi ekonomikoaren urteetako erregistro txarreneko ehunekoetara hurbiltzen gaitu. Horrela, bada, egoera horren aurrean, historiako aurrekontu sozial handienak direla deritzon aurrekontuak planteatzen ditu Jaurlaritzak; baina benetan, eta eskaintzen dizkizuedan datuekin, gizartepolitiketara bideratutako partidak eta funtsak ez dira nahikoak, asistentzialistak dira, eta inor atzean ez uzteko konpromiso horri muzin egiten diote. Berdintasunaz ari bagara, begira, nik esan behar dut ez dela emakumeentzat pentsatutako aurrekontua. Izan ere, gainera, ezin ditugu neurtu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustuak dagoeneko lortu denaren arabera, baizik eta egiteko geratzen denaren arabera; eta gure egiturazko desberdintasun-fokuak kausitu eta salatu behar ditugu, eta politika instituzional feministak abian jarri. Beraz, ezin da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortu aurrekontu izoztu batekin. Aurten, berdintasunerako aurrekontua 7,8 milioi eurokoa izango da. Jaurlaritzak aurkezten duen aurrekontuaren % 0,06 da zenbateko hori; aurtengo martxoan Berdintasunerako Lege berriarekin Ganbera honetan bertan onetsi zen % 1eko aurrekontu-konpromisotik oso urrun dago, hain zuzen ere. Ganbera honetan legez hartu zen konpromisoa % 1 da. Tarte handiegia dago % 1etik % 0,06ra bitartean. Gauza gehiago neuzkan esateko, baina bukatu nahiko nuke, eta nahiko nuke zer edo zer esan, behintzat, ingurugiroari buruz. Klima-krisiari aurre egitea da daukagun erronka nagusietako bat, eta horretarako, trantsizio energetikoa behar dugu. Horretan bat gatoz guztiok. Kontua da nola egin behar dugun, eta badirudi horretan aldentzen direla gure ereduak; energiakrisiaren erdian errekor-etekinak lortzen dituen oligopolio energetiko bera funts publikoz hornitzean oinarritzen baita Eusko Jaurlaritzaren trantsizio energetikoa. Energia-enpresekin eta haien interesekin bat datozen enpresekin hitzartutako energia-politika batekin, lankidetza publiko-pribatua esaten diozuen hori, egia esan, diru publikoa oligopoliora zeharraldatzea da. Eta hori ez da euskal herritarren alde negoziatzea, baizik eta politika energetikoak eta klima-aldaketari buruzkoak energia-enpresen eta elektrikoen interesen mende jartzea da. Laburbilduz, gure osoko zuzenketa ez da aurrekontu bati egindako zuzenketa hutsa. Ez dio erantzuten, bide batez, esaten zenutenari, hauteskunde aurreko abaguneari. Ez da horrela, eta badakizue ez dela horrela. Hau eredu politiko eta sozial baten aurkako zuzenketa da, ontzat ematen ez dugun herrialde-proiektu baten aurkakoa; babesten ez duen herrialde-proiektu bat delako, haren zerbitzu publikoak indartzen ez dituena. Eskubideak bermatzeko balio duten tresnak pixkanaka kanpora bidaltzen dituen Administrazio bat da, eta publikoa dena pribatizatzen ari den Gobernu bat, guztioi berdintasunean dagokiguna pribatizatzen ari dena. Beraz, Jaurlaritzak dakarkigun aurrekontuproiektu hau arautu gabeko ekonomia pribatizatzailean oinarritutako herrialde-eredu bat da, eta ez du bermatzen gure zerbitzu publikoak kalitatez existitzen jarraituko dutenik. Ez du herrialdeaberastasuna aprobetxatzen herritarren mesedetan, eta ez dio erantzuten interes orokorrari, ez baita gai jendearen oinarrizko beharrak eskubide bihurtzeko: ez etxebizitzan, ez energian, ez ingurumenean, ez industria-ehunean, ez lehen sektorean. Horregatik guztiagatik lege-proiektu hau itzul dadila eskatzen dugu. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23799
12
122
09.12.2022
HERNÁNDEZ HIDALGO
EP-IU
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. Eztabaida eta botazioa
Egun on, legebiltzarkideok, sailburu jauna… Ez dago. Tira, edonola ere, nire gaurko mezua, batik bat, sailburuarentzat da, Azpiazu jaunarentzat, baina, jakina, baita Jaurlaritza osoarentzat ere. Aurreko krisi kapitalistan esan ziguten gure ahalbideen gainetik bizi izan ginela. Gustatzen zait niri hori gogoratzea, beti defendatu izan dugulako falazia bat izan zela, murrizketa sozialak praktikan jartzeko erabili izan zena, kapitalaren zikoizkeriak eragindako gehiegikerien kontua langileen klaseak ordain zezan. Ondorioak, dagoeneko bizi genituenak, gastu publikoa geldiarazi eta murrizteko politikaren ondorioak: pobrezia eta desberdintasun gehiago. Une honetan, langileen ortzian beste krisi bat dabilenean, eta inbertsiorako eta gastu publikorako behar larriagoa dagoenean, guk uste dugu Eusko Jaurlaritzak bere ahalbideen azpitik, ahal lukeenaren azpitik gastatzea erabaki duela. Eta politika hori gastua geldiarazteko politika da, azkenean gizartepremiak behar bezala betetzeko ahalbiderik ematen ez duena eta zerbitzu publikoen beharrezko indartzeari uko egiten diona. Enpresa handiak mozkinak bikoizten ari direnean jendearen aurrezkiak xahutuz, gastu publikoa geldiaraztearen aldeko apustua egiten du Eusko Jaurlaritzak; guk ez dugu babestuko halakorik, eta osoko zuzenketa aurkezten dugu horren aurka. Aurrekontu hedakorrak direla dio Jaurlaritzak eta gastu soziala aipatzen du. Ez da egia; ez gaude ados. Zerga-bilketak marka historikoak hausten jarraitzen duen une honetan, eta zerbitzu publikoak indartzeko inoiz erabili nahi ez den soberakin ekonomiko handia dagoen une honetan, bizitzaren kostua jendeari % 8 igotzen zaion eta patronala soldata-moderazioaren diskurtsoan gotortzen ari den une honetan, Jaurlaritza honek gastu publikoa geldiaraztearen aldeko apustua egiten du beste behin ere. Aurrekontu horiek, adibidez, 2022an hartan benetan inbertitu direnak baino 220 milioi euro gutxiago bideratzen dituzte osasungintzara. Osasungintzan, Jaurlaritza honi egozten ari zaiona ikusita, geure osasungintza publikoaren degradazio gero eta nabarmenagoa dela eta. Jada ez dira bakarrik sindikatuak eta ezkerreko alderdiak hori esaten ari garenak. Bien bitartean, ikusten ari gara nola ari diren hazten Euskadin osasun-aseguru pribatuak eta osasungintza pribatuaren etekinen kontuak. Sailburuak uste du aurrekontu hau nahikoa dela ekaitzari iskin egin ahal izateko; halaxe esan zuen hasiera-hasieratik. Egia esan, kaleko jendeak ez dio ekaitzari iskin egin nahi, kalitatezko zerbitzu publikoak eduki nahi ditu, duintasunez eta lasaitasunez bizi ahal izateko. Jendeak medikuarekin zita eroso egin ahal izatea nahi du, telefonoguneen ginkana batean ibili behar gabe. Jendeak ikasliburuetan 300 euro xahutu gabe ikasturtea hastea nahi du. Edo garraio publiko moderno eta eraginkorra nahi du. Eta hori ez da bermatzen ekaitzari iskin egiteko landutako aurrekontuekin. Euskadiko aurrekontu publikoek herrialdeko barne-produktu gordinarekin alderatuta duten garrantzia gutxitu egingo da. Eta hori da Eusko Jaurlaritzaren benetako politika, alegia, azken finean, bai, publikoa dena argaltzea. Horren aurrean, Miren Gorrotxategi gure bozeramaileak aipatu duen osoko zuzenketa aurkeztu genuen, negoziazioaren porrotaren ondoren. Niri ez zait axola eztabaidatzea akordiorik ez izatearen erantzukizuna nork duen, ez behintzat gure talde parlamentarioarekin ez izatearena; baina argi ditugu gauza batzuk: 500 milioi gehiagoko gastua proposatu genuen guk. Jaurlaritzari neurriz kanpoko kopurua iruditu zitzaion aurrekontuaren % 3 besterik ez dela diogun hori. Ez zaizue axola entzutea aurrekontu hauetan hezkuntzan eta osasunean pribatuarekin hitzarmenak egiteko erabiliko duzuenaren erdia ere ez dela. Gaur, zenbateko hori neurriz kanpokoa dela esango duzue zuek, baina egia esan, Jaurlaritzak berak aurrekontuan aurreikusitakoa baino 500 milioi gehiago gastatu ditu 2022an. Zenbateko neurrigabea da Elkarrekin Podemos-IUk planteatzen badu, baina ez Euzko Alderdi Jeltzalea-Euskadiko Alderdi Sozialistaren Jaurlaritzak aplikatzen badu. Eta, batez ere, gauza bat azpimarratu nahi dugu guk, gaur sailburuak berak azpimarratu baitu: erreforma fiskala. Urte asko daramatzagu guk Jaurlaritzari planteatzen zerga-erreforma bat negoziatu nahi dugula berarekin. Beti gauza bera esaten diguzue: ezetz esaten diguzue, ezin omen direlako aurrekontuak eta erreforma fiskala nahastu. Gezurra da. Alderdi Popularrarekin egin zenuten zuek hori komeni izan zitzaizuenean, eta ederki iruditzen zait. Ez zait onuragarria iruditzen akordio horren edukia, baina bai negoziatzea, egin litekeelako. Eskumenen inbasioa dela esan diguzue; gaur bertan ere hala azpimarratu du Berrojalbiz andreak. Gezurra da hori. Inork ez du proposatzen eskumeninbasiorik. Gobernu honek Alderdi Popularrarekin egin zuen azken zerga-akordioaren argazkia Alderdi Popularreko Damborenea jaunaren argazkia izan zen, Ekonomiako sailburuarekin Legebiltzar honetan bertan; eta inork ez zuen eskumenen inbasioaz hitz egin. Eta esan diguzue ez dela tokatzen, aztertu egin behar dela. 2016ko hauteskunde-kanpainatik ari naiz hori entzuten, haren ondoren iritsi bainintzen lehen aldiz Legebiltzar honetara. Labur esanda, ez duzue gastua gehitzeaz hitz egin nahi, ez duzue eredua aldatzeaz hitz egin nahi, eta ez duzue erreforma fiskalaz hitz egin nahi. Bada, bakoitzak ikus dezala gure talde parlamentarioarekin akordio bat nahi ote zenuten ala ez.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e63af7b2-72fb-4d4a-aaf2-13d918d01191
parl_eu_23800