legislatura stringclasses 4 values | id stringclasses 180 values | fecha stringdate 2012-11-20 00:00:00 2023-12-12 00:00:00 | speaker stringclasses 314 values | party stringclasses 11 values | topic stringlengths 0 767 | text stringlengths 3 64.2k | language stringclasses 1 value | url stringclasses 461 values | unique_id stringlengths 9 13 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10 | 64 | 07.02.2014 | SÁNCHEZ MARTÍN | SV-ES | Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, eskatzaileei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzean Lanbideren ebazpenetan arrazoibiderik ez emateari buruz Arartekoak Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako gomendioei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, sailburu jauna. Pertsona batzuk Lanbidera joaten dira dirusarrerak bermatzeko errenta eskatzera, eta ezezkoa ematen diete. Ezetz esaten diete, eta ez diete askoz gehiago esaten, edo oso erantzun orokorrak jasotzen dituzte. Ez dago ezezkoa emateko arrazoibide argirik. Pertsona horiek, askotan, oso egoera larrian daude, eta arrazoirik gabeko ezezko horrek, gertatzen den unean, diru-sarrerarik gabe ez ezik, babesik gabe uzten ditu. Arartekoak arazo horren berri izan du, eta "suntsipen-mehatxu" deitzen dio –eskubide sozialei eragiten die krisiaren ondorioengatik–, eta, joan den hileko gomendio batean, Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatu zion esan dezala argi eta garbi zergatik ematen dion ezezkoa eskaera bakoitzari. Hori ekarri dugu hona; izan ere, legegileak ezarritako betebeharra argi eta garbi bete behar dela kontuan hartu gabe, esaten ari gara ebazpen horrekin diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubide subjektiboa galtzen ari dela, kaltetuek argi eta garbi jakin gabe zergatik ez zaien eman zehazki. Euskadiko Herriaren Defendatzaileak gomendio batzuk bidali dizkio Euskal Enplegu Zerbitzuari alor horretako ekintzak birbidera ditzan. Sortzen diren babesgabetasun-egoerak saihestu nahi dira, irizpenen arrazoibidean informazio zehatzik ez egoteak ez baitie uzten eskatzaileei beren burua defendatzen dirusarrerak bermatzeko errenta iraungitzeko, aldatzeko, bertan behera uzteko edo ukatzeko ebazpenen aurrean. Ekimen honen xedea ez da errenta ukatzeko arrazoiei buruz eztabaidatzea. Eusko Jaurlaritzak espedienteak aztertzen ditu kasu bakoitzean, eta horietako bakoitzean erabakitzen du ea badagoen arrazoirik errenta ukatzeko edo onartzeko. Interpelazio honetan, prozedura formalaz ari gara, ezezko ebazpenak behar bezala arrazoitzeaz, diru-sarrerak bermatzeko errentak ukatzeko ebazpenak errekurritzean herritarrek duten babesgabetasuna saihesteko. Arartekoaren teknikariek Lanbideren ebazpenak aztertzean ikusten dutenaren arabera, eskubidea bertan behera uzten dela, iraungi egin dela edo ukatu egin dela jakinarazten duten idazkiek, oro har, ez dute arrazoi zehatzik izaten, baizik eta erreferentzia oso orokorrak. Beraz, kaltetuek ez dakite argi eta garbi zergatik ukatu zaien laguntza edo, hala badagokio, zergatik utzi den bertan behera edo zergatik iraungi den. Arartekoak argudiatu du informaziorik ezak eragina duela ukatze-ebazpen bati alegazioak aurkezteko pertsona orok duen eskubidean; izan ere, batek ez badaki Administrazioaren erabakiaren arrazoia, nekez egin diezaioke aurre. Herriaren Defendatzaileak jaso dituen kexetan salatzen da ez direla aipatzen, oro har, ezezko ebazpenen jatorrian dauden oinarri juridikoak. Horregatik eskatzen dio Euskadiko Herriaren Defendatzaileak Lanbideri ebazpenek, araudia betetzeaz gain, behar beste informazio eduki behar dutela, eta azalpenak eman behar dituztela hartzaileek erraz ulertzeko moduan. Beharrezkotzat jotzen dugu egitateak zehatzmehatz deskribatzea, erraz ulertzeko moduko hizkeran, eta, horrez gain, hartutako neurriaren oinarrian dauden lege-arauak jasotzea. Eta horrek garrantzi berezia du diru-sarrerak bermatzeko errentari dagozkion ezezko ebazpenen kasuan. Horrela bakarrik berma daiteke segurtasun juridikoaren eta arbitrariotasuna debekatzearen printzipioak erabat errespetatzea. Eta prozedura administratiboan legeak behartzen du eskubideak murrizten dituzten ebazpenak arrazoitzera, zehazki Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzko Legearen 54. artikuluak, esaten baitu kaltetuei zuzendutako idazkietan labur aipatu behar direla erabaki hori arrazoitzen duten egitateak, baita kasu zehatzari edo zuzenbide-oinarriari aplika dakizkiokeen arauak ere. Arrazoitzearen helburua da, batetik, babesgabetasuna saihestea, eta kaltetuei aukera ematea kalte egiten dieten ebazpenei errekurtso egokiak aurkezteko, kasu bakoitzari dagokion prozedura-modua erabiliz, eta, bestetik, Administrazioaren inpartzialtasuna bermatzea, eta babesgabetasuna saihestea, Konstituzioaren 24. artikuluak debekatu egiten baitu. Horrek, herri- tarren babesgabetasuna saihesteaz gain, nahikoa arrazoitu gabeko ekintza administratiboa gero bide judizialean bertan behera utzi ahal izatea saihesten du. Errenta ukatzearen arrazoiak argiago ezagutzeak aukera emango die, ikerketa gehiagorik gabe, hari errekurtsoa ezartzeko bide administratiboan. Beraz, garrantzitsua da Jaurlaritzak lehenbailehen neurriak hartzea eta behar diren argibideak ematea Lanbiden diru-sarrerak bermatzeko errenten ebazpenak behar beste arrazoitu daitezen, Arartekoak aurtengo urtarrilean egindako gomendioak jasotzen duen bezala. Ebazpen horietan sar dadila egitateen kontakizun bat, eta justifika daitezela juridikoki eta modu egokian ebazpen guztietan hartutako neurriak, betiere ezezkoa jaso duten herritarrek ulertzeko moduko hizkeran. Espero dugu Jaurlaritzak egoera hau konpontzeko urrats egokiak egingo dituela, eta Arartekoak egindako gomendioa beteko duela. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3401 |
10 | 64 | 07.02.2014 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, eskatzaileei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzean Lanbideren ebazpenetan arrazoibiderik ez emateari buruz Arartekoak Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako gomendioei buruz | Señora presidenta, consejeros, señorías. Sánchez andrea, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi nizkizuke zure hitzaldian erabili duzun tonuagatik, eta benetan uste dudalako zure hitzaldiaren asmoa zela enplegu-zerbitzu publikoa, Lanbide, hobetzea. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzen dutenen babesgabetasuna saihesteko ditugun asmoei buruzko interpelazioari erantzun bat eman aurretik, utz iezadazu interpelazioari berari buruzko aipamenen bat egiten. Hasieran esan duzu interpelazioaren arrazoia dela diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzen duten Lanbideren ebazpenetan ez dagoela arrazoibiderik. Justifikazioaren lehenengo fasean berriro esaten da; kakotxen artean esaten da: "gutxieneko errenta ukatzeagatik, arrazoiak azaldu gabe". Bi baieztapen horiek ez dira zehatzak, errenta-ukazioak arrazoituta baitaude. Zorionez, justifikazioaren gainerakoan, zehaztu egiten da baieztapen hori, eta adierazten da ezen, Arartekoaren ustetan, ez direla argi eta garbi azaltzen, baizik eta argudio orokorrak erabiltzen direla. Hau da, arrazoibide orokor bat ematen da, eta ni ere ados nago zurekin ez dela nahikoa. Zorionez esan dut, zeren ez balitz azalpenik emango larriki urratuko genituzke gure betebeharrak. Ulertzeko moduan ez adierazteak edo azalpen nahikorik ez emateak hainbat interpretazio izan ditzake. Horrekin ez naiz ari zalantzan jartzen Arartekoaren irizpidea –aurreratzen dut ados nagoela harekin–; izan ere, alor horretako kudeaketa hobetzeko eskatzen digu, baina, aldi berean, aitortu du Lanbideren kudeaketan asko aurreratu dela azken urte honetan, eta erakundean bertan ere halaxe aitortu dute. Gogoraraziko dizut, adibidez, egunkari batean oraintsu atera den erreportaje bat. Han, erakunde hartako iturriak aipatuz, esaten zen erreklamazioak jaitsi egin direla, entzunaldiaren izapideak bete egiten direla, espediente gehienak legeak ezarritako epean izapidetzen direla, eta abar. Zure justifikazioan aipatu duzu Arartekoak ehunka kexa jasotzen dituela gai horri buruz. Aipatu ditudan iturrien arabera –ez dira gureak–, hilean 153 erreklamaziotik 41 erreklamaziora pasatu da joan den ekitaldian. Hori esanda, ados nago Arartekoak bere gomendioan egin dituen gogoetekin. Izan ere, egia da administraziook, gure funtzionamendu konplexuan, batzuetan ez dugula kontuan hartzen pertsona guztiak ez daudela ohituta prozedura horiekin, edo ez dituztela abilezia berak. Batzuetan, ez ditugu gauzak ulertzeko moduan esaten, eta gure asmoa da horretan ere hobetzen jarraitzea, betebehar bat baita guretzat. Gure ustez, diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatu behar da erabat errespetatuz diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzagatiko prestazio osagarriaren arloetan hartzen diren erabakiak behar bezala arrazoitzeari buruzko eskakizunak. Eskakizun horiek agindu gisa daude definituta lege hauetan: 30/92 Legean, 54.1.a) artikuluan; Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko 2008ko abenduaren 23ko 18/2008 Legean; eta garapen-arau osagarrietan. Hain zuzen, baliabide ekonomikorik ez duten herritarren eskubide subjektibo bat da diru-sarrerak bermatzeko errenta, eta Administrazioak egiten duen izapidetzeak izan ditzakeen akatsek ezin dute murriztu edo oztopatu eskubide hori erabiltzea. Helburu horrekin, iaz zenbait aurrerapen egin dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren espedienteak izapidetzeko prozesuetan. Prozesu horiek, nolanahi ere, beren osotasunean eta zailtasunean hartuta bakarrik uler daitezke, eta 2013. urtearen hasieran zuten gabezia-maila kontuan izanda. Aurrerapen horiek mugarri hauetan laburtu ditzakegu: Eteteko eta azkentzeko prozesuetan erabiltzen diren txantiloietako testuak erraztea, baita espedienteberrikuspena hastekoetan ere; hala, horiek hobeto eta errazago ulertzea lortu da. Beraz, errazte horren helburua da interesatuei zuzendutako jakinarazpenak ulergarriak izatea, hizkera tekniko-juridikoa arindu egin baita. Bigarrenik, enplegu-bulegoetan arreta eta informazioa berregituratzea eta hobetzea. Lortu da gaur egun, ia kasu guzti-guztietan, tramitatzaileek zuzenean jakinaraztea bertan behera uzteko arrazoiak zehaztasun-maila handienarekin, Lanbideren bulegoek berek izapidetzen baitituzte laguntzak bertan behera uzteko edo iraungitzeko espedienteak. Lanbideren diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloaren barruko beste instantzia administratibo batzuek egiten badute izapidetzea, batez ere zerbitzu zentralek, behar diren neurriak hartu dira espedientea kontsultatzen duen edozein tramitatzailek eskura izan dezan, ikerketa gehiagorik egin gabe, ebazpena emateko edo prozedura hasteko kontuan izan diren kontsiderazioak azaltzen dituen informazio guztia. Jardunaldi tekniko batzuk ere egin dira tramitatzaileei ikuspegi praktikoa emateko. Haietan, ebazpenen arrazoibidea eta beste prozedura-alderdi batzuk jorratu dira. Eta zerbitzu zentralek arrazoibideen kalitatea kontrolatzen dute. Hala ere, ados gaude oraindik ez dugula amaitu hobekuntza-prozesu hori, eta, arrazoi horrengatiko gorabeherak nabarmen murriztu diren arren –hori erakusten du arrazoi horrengatiko kexak murriztu izanak–, buru-belarri jarraitu behar dugula kudeaketa hobetzen, hori guztia bereziki sentikorra eta lehentasun osokoa baita gure sailarentzat. Gaur egun, lortu nahi dugun hobekuntzarekin jarraitzearren, ebazpenen arrazoibidea errazten duen sistema informatikoa berrikusten ari gara, egungo prozesua ezaugarri hauek dituen beste batekin ordezteko: arrazoien taula aukera itxikoa izatea, aldez aurretik definiturik testuak eta segitzeko prozedura; laguntzak ukatzeko, bertan behera uzteko, iraungitzeko edo aldatzeko arrazoi orokorrak garbitzea eta berriro idaztea; bete ez den baldintza edo betebeharra eta hura jasotzen duen artikulua zehazki aipatzea, zure hitzaldian esan duzunez, gure bulegoetara hurbiltzen direnak babesik gabe ez uzteko; eta, gainera, aukera ematea beste informazio zehatz bat gehitzeko, tramitazioa eragin duen egitate zehatzaren deskribapena osa dadin, arrazoi jakin batzuek nahitaez behar baitute. Horrek aukera emango du zehaztasun handiagoarekin jakiteko zer arrazoi zehatz dagoen laguntza jakin bat ukatzeko, bertan behera uzteko, iraungitzeko edo aldatzeko; hala, laguntzaren jabearen interesak behar bezala defendatu ahal izango dira. Halaber, arrazoien katalogo berriari lotuta, arrazoibidearen oinarrian dauden arauak aipatuko dira. Hori bat dator, aurreratu dugunez, Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 54.1.a) artikuluak eskatzen duenarekin. Garatzen ari garen eta ezartzen ari diren neurri horiekin, eta jada martxan jarri ditugunekin, konpromisoa hartu nahi genuke Ganbera honetan aurten (aurten) diru-sarrerak bermatzeko errentaren jabeek eta onuradunek zehaztasun handienarekin jakin dezaten zer arrazoik justifikatzen duten ekintza administratibo bakoitza, hala haien defentsarako eskubidea eta, ondorioz, haien duintasuna bermatzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3402 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | SÁNCHEZ MARTÍN | SV-ES | Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, eskatzaileei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzean Lanbideren ebazpenetan arrazoibiderik ez emateari buruz Arartekoak Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako gomendioei buruz | Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu jauna, nabarmendu nahi dut Arartekoaren gomendio hau aurtengo urtarrilekoa dela, eta gomendio horretan salaketa batzuk aipatzen ditu, nahiz eta ez duen zehazten zer salaketa izan daitezkeen denboraldi batzuetakoak edo besteetakoak. Uste dut hori ez dela kontua, eta gomendioan ez dela kontu horretan sartzen. Nire ustez, hobetu egin behar da, Administrazioak behar bezala eman behar ditugu gauzak ulertzera, ahalegin bat egin behar dugu herritarrek hobeto uler ditzaten guk ematen ditugun ebazpenak, eta hori da benetan garrantzitsuena, eta horixe jasotzen du urtarrilean Eusko Jaurlaritzari bidalitako gomendioak. Arauak argi eta garbi esaten du ezin dugula babesgabetasunik sortu, eta Administrazioaren ebazpenek arrazoituta egon behar dutela –egitateak eta ebazpen administratiboen zuzenbide-oinarriak jaso behar ditu–. Ados arrazoibideren bat jasotzen duela, jakina, baina Arartekoari ez zitzaion nahikoa iruditzen arrazoibide hori, eta ona da aldatzea, eta, hortaz, egoki da arrazoi gehiago ematea, askoz gehiago zehaztea zein diren arrazoi horiek, eta hori da benetan garrantzitsuena. Sailburu jaunak esan digu jada ari direla jartzen…, argibide egokiak ematen hasi direla ebazpenen arrazoibideak aldatzeko. Uste dut helburu hori lortu nahi duela interpelazio honek, herritar guztien mesedetan, eta aldaketa hori lehenbailehen zehaztea eta gertatzea. Garrantzitsua da administrazio guztiok ahalegina egitea, hobetzeko behar den ahalegina egitea. Eta baliteke ebazpenen arrazoibideak aldatu behar izatea, dela araudiak aldatu direlako, dela ulertzeko zailak izan daitezkeelako herritarrentzat, eta ona da haiek aldatzea eta herritarrek ulertzeko moduan jartzea. Besterik gabe, berriro diot, pozik geratzen naiz neurri egokiak lehenbailehen hartuko direlako, sailburuak esan duenez, hau konpon dadin herritar guztien mesedetan. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3403 |
10 | 64 | 07.02.2014 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, eskatzaileei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzean Lanbideren ebazpenetan arrazoibiderik ez emateari buruz Arartekoak Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako gomendioei buruz | Sí, señora presidenta. Ados nago, Sánchez andrea, zure hitzaldian adierazi duzunarekin. Uste dut egiazta daitekeela Lanbidek azken urtean izan duen hobetzeko borondatea. Ados nago, orobat, helburu horri administrazio publiko guztiek jarraitu behar diotela, baina uste dut Lanbideren kasuan ahalegin berezi batekin, askotan zaurgarritasun-maila oso nabarmena eta oso hautemangarria dutenei zuzentzen baikatzaizkie, eta haiek hurbiltasun berezia behar baitute Administrazioaren aldetik. Eta horixe izango da gure helburua: ez bakarrik babesgabetasunik ez eragitea, baizik eta azalpen egoki bat ematea, batzuetan zaila bada ere, hizkera ulergarria eta lege-testuak batzuetan ez baitira oso bateragarriak izaten. Nik askotan esan ohi dut gustatzen zaidala etxera eramatea ematen ditugun ebazpen batzuk, amari erakusteko eta ikusteko ea irakurtzean ulergarriak diren. Egia esan, gehienetan ez dira ulergarriak izaten, eta uste dut gainditu egin behar dugula akats hori, batez ere bereziki zaurgarriak diren pertsonen kasu honetan. Baina, esaten nizunez, uste dut egiazta daitekeela hobekuntza-prozesu hori, eta errealitate hori egiaztatzen duten paragrafo batzuk aipatuko ditut. Gizarte-laguntzen kudeaketa-egoera pixkanaka hobetzen ari da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bere lehenengo hilabeteetan izan zuen kaosaren ondoren. Irailetik aurrera, kexa-kopuruak behera egin du, nahiz eta diru-sarrerak bermatzeko errenta hartzaile gehiagok hartzen duten. Arartekoak 2012ko azaroan erregistratu zituen espedienteen zifrek ez dute zerikusirik joan den arazokoekin. Arartekoaren ustez, nabarmen hobetu dira itxarote-denborak epeen kasuan, erabaki baitzen bi hilabetean ebatzi behar zirela espedienteak. 2012an ez zen lortu. Herriaren Defendatzaileak azken datuetan ikusi duen hobekuntza bat dator epe barruan ebatzitako ebazpenen igoerarekin (% 70 baino gehiago). Laguntza bertan behera uzteagatiko kexa ugariak ere hasiak dira ebazten. Horren arrazoia da herritarren eskubide bat bermatzen hasi dela Lanbide; hots, laguntza behin betiko bertan behera utzi baino lehen entzuna izateko eskubidea. Legean aurreikusita dagoen urrats hori ez zen betetzen. Arartekoak nabarmentzen du harreman ona duela Enpleguko sailburuaren, Juan María Aburtoren, lantaldearekin eta Lanbideko arduradunekin, eta gogorarazten du bi aldeek batzorde bat eratu dutela laguntzei dagokiena bizkor konpontzeko. Bulegoetan irizpideak bateratzen aurrera egin dela baloratzen du. Hala eta guztiz ere, defendatzaileak aitortzen du bere erakundeak eta Lanbidek interpretazio juridiko desberdina ematen diotela Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legeari. Bada, aurrera egin dela egiaztatzen dugu –hori daramagu bizkarrean–, eta konpromisoa hartzen dugu falta denarekiko. Ziurrenik, bide luzea egin da, baina benetan uste dut hobetzeko bidean asko dugula egiteko oraindik. Muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3404 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxebizitzaren lege berria egiteko laguntzari buruz | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu jauna, ea lortzen dugun argitzea zer gertatu den Eusko Jaurlaritzak kanpoko enpresa bati eskatu dion etxebizitzari buruzko ikerketarekin. Ea azal- tzen ditudan egitateak. Hasteko, Eusko Jaurlaritzak ez du sartu etxebizitzaren legea bere legegintza-egutegian. Alderdi Sozialistaren etxebizitzaren lege-proposamena hartu zen aintzat. Jaurlaritzak kanpoko enpresa bati eskatu zion ikerketa bat egiteko, eta ikerketa, azkenean, 21.538 euro kostatu zen. UPyDk aurtengo urtarrilaren 29an jaso zuen ikerketa hori. Alderdi Sozialistaren legeproposamenari zuzenketak egiteko pentsatutako epea urtarrilaren 13an bukatu zen. Beraz, uste dugu Jaurlaritzak Euzko Alderdi Jeltzaleari edo Euzko Alderdi Jeltzalearen legebiltzartaldeari eman ziola ikerketa hori gainerako taldeei baino lehen, Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztutako zuzenketak ikerketak planteatzen zuenaren berdinberdinak baitira. Tira, hemen zerbait ez dator bat. Ikerketa kanpoko enpresa bati eskatu zaio, ikerketa hori zuzenketen epea bukatu ondoren jaso dugu gainerako taldeok, baina ikusi dugu Euzko Abertzaleak taldeak jada bere eskuetan zuela ikerketa hori. Espero dugu azalduko diguzula zer gertatu den kontu horrekin. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3405 |
10 | 64 | 07.02.2014 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxebizitzaren lege berria egiteko laguntzari buruz | Bai, mahaiburu andrea. Sailburuok, legebiltzarkideok. Maneiro jauna, iazko otsailean Ganbera honetan agerraldia egin nuenean azaltzeko zer helburu zituen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak legealdi honetan, esan nuen etxebizitzaren lege-proiektu bat aurkezteko asmoa genuela, eta iaz Alderdi Sozialistaren Jaurlaritzak Legebiltzarrean aurkeztu zuen testua abiapuntutzat hartuta egiteko asmoa genuela. Helburu horrekin, aurreko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritu zen aholkularitza-enpresa berarekin jarri ginen harremanetan, proiektua egokitu zezan guk hautematen genituen egungo beharretara eta gure Jaurlaritzaren lehentasunetara. Lanak hasiak zirela, Alderdi Sozialistak, legitimitate osoz, etxebizitzaren lege-proposamen bat erregistratu zuen Legebiltzarrean –eta hemen dator, agian, aintzat hartu behar litzatekeen gaia–, eta ia hitzez hitz islatzen zuen aurreko legealdian Alderdi Sozialistaren Jaurlaritzak aurkeztu zuen dokumentua. Hau da, Jaurlaritzaren dokumentu bat zen. Egoera horren aurrean, erabaki zen, batetik, Jaurlaritzaren legegintza-egutegian ez sartzea etxebizitzaren lege-proiektu bat, lege-proposamen bat egin baitzen Legebiltzarrean, eta, bestetik, ez geldiaraztea aholkularitza-enpresarekin egiten ari ginen lana –lan hori gure argibideetan oinarrituta ari zen egiten, eta haren emaitza eduki nahi genuen–. Dokumentu hura nahi genuen Jaurlaritza honek uste duelako, Maneiro jauna, legitimitatea duela Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege-proposamen bati aldaketak egiten saiatzeko, eta hori modu bakar batean egin daiteke: sostengua ematen dion alderdiaren bidez. Horregatik eskatu zion Jaurlaritzak EAJren taldeari proposa zitzala zuzenketak, taldeak berak egin nahi izan zituenez gain. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3406 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxebizitzaren lege berria egiteko laguntzari buruz | Bada, sailburu jauna, kontuak ez zaizkit ateratzen, eta hau eskandalu bat iruditzen zait. Iruditzen zait diru publikoa erabili dela legebiltzar-talde bati emateko, eta ikerketa bat eskatu dela Talde Sozialistaren lege-proposamena onartu ondoren. Abenduaren erdi aldera, ikerketa egin zuen enpresak emandako dokumentazio guztia eskatu genion Jaurlaritzari; zehazki, abenduaren 13an eskatu genuen ikerketa hori. Ikerketa urtarrilaren 29an jaso genuen, epez kanpo, berandu, hilabete eta erdi geroago, eta, hara non, Euzko Alderdi Jeltzaleak jada bere eskuetan zuen. Hori onartezina da, eta, gure ustez, eskandalu hutsa da. Txosten hori, ikerketa hori, abenduaren 13an eskatu genuen. Zuzenketak egiteko epea urtarrilaren 13an bukatzen zen. Ez genuen lehenago jaso; beranduago jaso genuen, sailburu jauna. Urtarrilaren 29an jaso genuen. Eta hara non Euzko Abertzaleak taldeak jada bazuen ikerketa hori. Hau da, Euzko Abertzaleak taldeak diru publikoa erabili du etxebizitzaren legeproposamen horri zuzenketak aurkezteko. Zuzenketa bakoitzeko ehun euro; hori kostatu zaigu euskal herritarroi Euzko Abertzaleak taldearen zuzenketa bakoitza. Hori eskandalu bat da, eta hori diru publikoa bidegabe erabiltzea da, sailburu jauna. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3407 |
10 | 64 | 07.02.2014 | ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAK (Aburto Rique) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxebizitzaren lege berria egiteko laguntzari buruz | Maneiro jauna, ez ditut onartzen eta baztertzeko eskatuko nizuke bukaeran esan dituzun hitzak, Jaurlaritzak ez baititu bidegabe erabili funts publikoak. Jaurlaritzak legitimitatea du Euzko Abertzaleak taldeari, sostengua ematen dion taldeari, helarazteko ez ikerketa, Maneiro jauna, ez ikerketa, baizik eta Jaurlaritza garen aldetik legeari legitimitate osoz egin nahi dizkiogun zuzenketak. Kezkatu egiten nau –nik arretaz entzun dizut, Maneiro jauna, arretaz entzun dizut–, asko kezkatzen nau zu jatorritik ez abiatzeak, hots, Ganbera honetan lege-proposamen bat aurkeztu zela, ez 21.000 eurokoa, baizik eta 70.000 eurokoa, eta Jaurlaritzarena zela, eta talde jakin batek Ganbera honetan aurkeztu zuela lege-proposamen gisa. Eta Jaurlaritzak ez du legitimitaterik bere legebiltzar-taldeari helarazteko zer zuzenketa egin nahi dizkion lege-proiektu garrantzitsu horri? Uste dut legitimitate osoz jokatu dugula, eta eskatuko nizuke, mesedez, egin dezazula gogoeta sakona tribuna honetan egin dituzun adierazpenei buruz. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3408 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren neurri eta irizpideei buruz | Egun on. Eskerrik asko, presidente andrea, legebiltzarkide jaun-andreok, Jaurlaritzako kideok, Uriarte andrea. Jarduera politikoagatik edo beste jarduera batzuengatik modu batera edo bestera herrialde honetako kultura-adierazpenekin harremanetan gaudenok edo haiek ezagutzen ditugunok esan dezakegu kezkatuta gaudela Donostiaren Europako kultur hiriburutzaren proiektuarekin. 2016an izango da haren une gorena, baina izendatu zutenetik bertatik ibilbide bat ari da izaten, edo izan behar luke. 2014ko lehenengo kontrol-bilkura da hau, eta 2014. urte hau, dokumentu edo txosten jakin batzuetan ikusi dugunez, baina baita jarreran edo Donostia 2016ren antolakuntzari lotuta daudenen elkarrizketa batzuetan ere, bada, tira, 2014. urteak funtsezkoa izan behar du ekitaldi hori antolatzeko. Sailburu andrea, 2016. urtea izango da kultur hiriburutzaren gailurra, baina kultur hiriburutza horrek garabidean egon behar luke jada une honetan bertan, proiektuei eta errealitateei dagokienez. Eta, egia esan, ez da gauza handirik ikusten. Tira, agian zerbait argituko diguzu, Eusko Jaurlaritza ere tartean sartuta baitago, bistan denez, eta espero dugu hark ere arrakasta ikusi nahi duela. 2014an, programek jada jaso behar lituzkete jarduerak, kultur hiriburutza horren adierazpen zehatzak, baina, gaur-gaurkoz, sailburu andrea, baloratzen saiatzen ari garen horretan zalantzak besterik ez dago. Zalantzak besterik ez dago, edo aukerak, edo "ikusiko dugu", edo "iritsiko da"…, baina orain une egokia da gai horiei buruz galdetzeko ere. Ez dakit zuk ere kezka bera duzun, baina, gure ustez, Euskadik zerbait du jokoan ekitaldi honetan eta antolatuko diren kultur ekitaldietan, baita haien arrakastan eta kalitatean ere. Donostia, lehen aipatu dudanez, Europako Kultur Hiriburua izango da 2016an, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Europako Kultur Hiriburua Europar Batasunaren ekimen garrantzitsu bat da, eta haren helburua da Europako kulturen aberastasuna, aniztasuna eta ezaugarriak nabarmentzea, baita batez ere Europako herritarrek elkar hobeto ezagutu eta uler dezaten sustatzea ere. Erabakiaren arabera, Polonia eta Espainia estatuak izendatu dira 2016an Europako kultur hiriburutza hartzeko. Joan den urrian, Europako kultur hiriburutzaren segimendua egiteko eta hari aholkua emateko batzordeak txosten bat egin zuen, 2013ko urriaren 15ean Bruselan bilera bat egin ondoren. Hurrengo bilera, azken ebaluazioarena, 2015eko udaberrian egingo da, hiriburutzaren atarian, ezta? Batzordearen ebaluaziotik, behin betiko programa diseinatzeko garrantzitsuak diren gai batzuk azpimarratu behar dira, baita kultur adierazpen baten egikaritza zehatzak ere. Kultur adierazpen horrek europar kutsu nabarmena izan behar du, eta erabat urrundu behar du erredukzionismo eta lokalismoetatik, denok dakigunez, batez ere kultur arloan eta Europako hiriburutzari dagokionez. Aholkularitza-batzordearen gomendioek adierazten dute, halaber, aurrekontuaren banaketan –aholkularitza-batzordeak dio hori–, Donostia 2016ren antolaketaren aurrekontuaren banaketan, baliabide gehiegi bideratu direla komunikaziora, soldatetara, gastu orokorretara eta administraziora, programa artistikoaren kaltetan. Baieztapen hori jada kontuan hartzekoa da; hor utziko dugu. Larria da. Baina, tira, jo dezagun orain dela adierazpen horiek egiteko momentua, ziurrenik haiek zuzentzeko. Baina hortxe dago aholkularitzabatzordearen baieztapena: baliabide gehiegi bideratu dira komunikaziora, soldatetara, gastu orokorretara eta administraziora, Europako kultur hiriburutzarako programa artistikoaren kaltetan. Eta baieztapen horrek ahalegina eskatzen dio Donostiako Europako kultur hiriburutzaren antolaketari; ahalegina egin behar du kultur programa indartzeko, Europar Batasunaren hasierako konfiantza irabazi zen gakoei jarraikiz. Hau da, hasierako konfiantza hori, proiektua idatzi zuen lantalde hori, hasieran egin ziren ahalegin horiek badirudi galbidean jarri direla alderdi hori ikusirik, baina, tira, zuk esango diguzunari eta garapen horretan ikusiko dugunari helduko diogu. Une egokia da legebiltzar-talde batek, oposizio politikoak, gai hau mahai gainean jar dezan, lehendabizi gauzak nola dauden jakiteko, eta, gero, hobetzeko zer egin daitekeen jakiteko. Tira, 2014ko martxoaren bukaeran –alegia, hemendik oso gutxira, datorren hilean– aurkeztu behar zaio kontrol- eta aholkularitza-batzordeari informazio gaurkotua, hiriburutzaren proiektua ahal den ondoen egiteko behar diren elementuei buruz: aurrekontu orekatuak, dimentsio estrategikoa duen kultur programa, dibulgazio- eta komunikazio-estrategia, eta abar. Gako eta alderdi horiekin, eta kezka arduratsuarekin, interpelazio hau egin dugu hemen, herrialdearen erakunde gorenean, Donostiako 2016ko Europako kultur hiriburutzaren programak eta kultur adierazpenak prestatzeko aukeragatik eta hori ondo atera dadin, eta galdetzen dugu zer irizpide eta zer asmo dituen Eusko Jaurlaritzak 2016an kultur hiriburutza arrakastaz antolatzeko Donostian, kontrol- eta aholkularitza-batzordeak 2013ko urrian egindako txosteneko kontsiderazioen ondoren. Tira, hor daude balorazioak; denok ezagutu ahal izan ditugu. Haietako batzuk aipatu ditut, eta esan dut zer esan duen batzordeak gai batzuez. Esan du administrazio-kontseiluak ez lukeela kide asko izan behar. Badirudi hori zela administrazio-kontseiluko kide batzuen, Donostiako Udalaren eta abarren hasierako asmoa. Hala ere, batzordeak gomendatzen du kontsulta-organo bat eratzea –hori gomendatzen du–, unibertsitateek, artistek, enpresaburuek eta abarrek osatua, jarduerak antolatzeari dagokionez. Tira, laburbilduz, jakin nahi dugu zertan den, Eusko Jaurlaritzaren eta zuk zuzentzen duzun sailaren erantzukizunaren esparruan, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren gaia. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3409 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren neurri eta irizpideei buruz | Presidente anderea, legebiltzarkideok, egun on. Barrio jauna, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatuko dela bermatzeko asmoz ari da lanean Eusko Jaurlaritza. Horretarako, Europako Kultur Hiriburuen Kontrol eta Aholku Batzordeak Donostiara 2013ko ekainaren 17an egindako bisitaren ondoren egin zituen gomendioei jarraikiz ari da lanean. Bere deklarazioan, proiektuko patronatuko kide diren lau mailetako erakundeetako gobernuei erregutu zien kudeaketa-taldeari ken ziezaiotela kontu instituzionalen ardura, horrela lantaldeak programa artistiko ezin hobea antolatzeari zeharo eman ahal izan zitezen. Izan ere, oinarri horretatik abiatuta irabazi zuen Donostiak lehiaketa eta horregatik proposatu zuen ministerioak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izateko Espainiako hautagai moduan. Batzordekideek Europako Kultura Hiriburua izeneko ekimena ekitaldi kulturala dela gogorarazi zieten herri-administrazioei, ez politikoa. Halaber, azpimarratu zuten ekimenaren arrakasta, neurri handi batean, arduradunen ekipoa politikaren eraginarekiko independente izatearen baitakoa dela. Hala, bada, Europako kultur hiriburuen kontroleta aholkularitza-batzordeak 2013ko ekainaren 17an Donostiara etorri zenean egin zituen gomendioei jarraikiz ari da lanean Eusko Jaurlaritza. Esaten ari nintzenez, batzordeak gaur egun patronatua osatzen duten lau mailatako erakundeetako gobernuei eskatu die ken diezaiotela kudeaketa-taldeari gai instituzionalen ardura, lantaldea programa artistiko ezin hobea antolatzeaz bakarrik arduratu dadin. Izan ere, oinarri horretatik abiatuta irabazi zuen Donostiak lehiaketa, eta horregatik proposatu zuen Ministerioak 2016ko Europako Kultur Hiriburua izateko hautagai moduan. Batzordekideek herri-administrazioei gogorarazi zien, gainera, Europako Kultur Hiriburuaren ekimena ez dela ekitaldi politiko bat, baizik eta kulturala. Alderdi hori azpimarratzea ezinbestekoa iruditzen zait, eta hori oso kontuan hartzekoa da denon artean gure proiektuaren arrakasta bermatu nahi badugu. Arrakasta, neurri handi batean, arduradunen lantaldea politikaren eraginarekiko artistikoki independente izatearen baitakoa da. Ez patronatuak, ez batzorde betearazleak ez dute eragin behar programaren alderdi artistikoetan. Gobernu-organoen zeregina da, batzordearen esanetan, Donostia 2016ko lantaldea zuzentzea, gainbegiratzea eta hari laguntzea. Eta, bukatzeko, erantzukizun-maila handia ematen zien erakundeei, baina, aldi berean, argi uzten zuen erakundeen erantzukizuna ez dela proiektua edo jarduera kontrolatzea edo kudeatzea. Barrio jauna, hiriburutzari dagokionez, Jaurlaritza hau zehatz-mehatz betetzen ari da Europako kultur hiriburuen kontrol- eta aholkularitza-batzordearen ohartarazpenak eta gomendioak. Eusko Jaurlaritzak, Donostia 2016 Fundazioaren patronatukide den aldetik, lantalde teknikoa jatorrizko proiektua garatzen egiten ari den lanarekiko errespetua eta dagokion finantzaketa eta garapen horren gainbegiraketa uztartzen ditu. Hala, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren jatorrizko proiektuak bere helburuak beteko direla bermatu nahi du patronatuak. Helburu nagusiak gogoratuko ditut: kalitatea, europeismoa eta proiektua antolatzen den ardatz guztietan protagonismoa herritarrek izatea bultzatzea, hain zuzen. Eta horretarako, proiektu kultural aparta hau garatzeko eta kudeatzeko bere laguntza osoa eskaintzen dio talde teknikoari. Gaur egun, programa kulturala gorpuztuko duten ekintza konkretuak eta proiektuak taxutzen ari da talde teknikoa, martxoaren amaieran, zuk esan duzun bezala, aurkeztu behar baitio programa patronatuari. Orduan jaulki ahal izango dugu patronatukideek iritzi argi eta konkretu bat lehen esandako helburu horien betetze-mailaren inguruan. Gogor egin da lan proiektuaren egoera modu egokian birbideratzeko gai den lantalde tekniko bat osatzeko. Dakizuenez, lan hori ez da erraza izan; luzea eta nekeza izan da. Jaurlaritzak animoak eta laguntza ematen dizkio lantalde horri bere ezinbesteko lanean proiektu kultural onena garatzeko eta kudeatzeko. Modu horretan bermatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, fundazioaren patronatutik, Donostia 2016ren Europako hiriburutzaren jatorrizko proiektuak bere helburuak bete ditzan, hots, kalitatearena, europeismoarena eta proiektua egituratzen den ardatz guztietan protagonismoa herritarrek izatea bultzatzearena. Ez ditugu begiz galdu hasierako proiektuan ezarritako helburuak; ondo gogoan ditugu, proiektua lokalistegia izatea leporatu diguten arren eta zalantzan jarri den arren. Lan eta ahalegin handia egin da egoera birbideratzeko, eta konfiantza dugu laster erakutsi ahal izango dizkiogula emaitzak gizarteari. Proiektu sendoa dugu horretarako. Hura zuzentzeko eta kudeatzeko eta behar duen bultzada emateko gai den lantalde bat dugu. Egoera ekonomiko zailean bagaude ere, behar dugun finantzaketa dugu. Gaur egun, kultur programa gorpuztuko duten jarduera zehatzak eta proiektuak zehazten ari da lantaldea. Patronatuaren azken bileran (2013ko abenduaren 11n) adostu zenez, programa hori martxoaren amaieran aurkeztu behar zaio patronatuari, eta, patronatuak ontzat ematen duenean, Bruselan aurkeztuko da ekainean. Orduan eman ahal izango dugu erakundeok lehen aipatutako helburuen betetze-mailari buruzko iritzi argia eta zehatza. Beraz, utz diezaiogun lan egiten lantalde teknikoari, eta utz diezaiogun bere arreta osoa jartzen eta bere ahalegina egiten Donostiako eta, zergatik ez, Euskadi osoko herritarren ilusioa berpiztea lortuko duen kultur programa bat eratzen. Utz diezaiogun zuzendaritza-taldeari bere lana askatasunez egiten, eragin politikorik gabe, erakundeen eraginik gabe. Utz diezaiegun arreta ilusiozko erronka gogor honetan jartzen, kultur programa onena aurkeztu ahal izan dezaten. Programa horrek gai izan behar du bizi-energia, sormenerako gaitasuna, ekintzailetza-ekimena eta espiritu kritikoa baloratzeko eta mobilizatzeko, Europaren aurrerapenaren bidaide izango den eraldaketa sozial eta kulturalaren prozesu bat aurrera eramateko. Programa horrek bat etorri behar du 2016ko Europako Kultur Hiriburua hautatzeko Europar Batasuneko batzordeak hautatutako proiektuarekin. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3410 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren neurri eta irizpideei buruz | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Brevemente. Tira, eskertzen diot sailburu andreari esatea kontrol- eta aholkularitza-batzordearen gomendioetara mugatuko dela bere jardunean. Hain zuzen, lehenengo bilera horretan eta lehenengo txosten horretan gauza garrantzitsuak esan ditu, estilo horrekin, idazteko era garbi horrekin, edo orekatu samarrarekin, edo aseptiko samarrarekin, baina uste dut gauza horiek kezka dutela oinarrian, eta guk eta, batez ere, hor daudenek gai izan behar dute hori ikusteko. Zerbait aipatu dut lehen, baina hortxe dago txostena. Izendapen jakin batzuek nolabaiteko mesfidantza sortu dute –alegia, hor zerbaitek huts egiten du–. Tira, horretaz ere hitz egin dugu hemen. Txosten horrek balorazio politikoren bat ere egin du… Baina, nolanahi ere, adi egon behar dugu hemen, Eusko Legebiltzarrean, kultura kontrolatzeko dugun erantzukizunarekin, ikusteko zer ari den gertatzen. Esan duzu utz diezaiogula lan egiten lantalde teknikoari. Egia, bai. Eta erakundeek ez dezatela eraginik izan. Ez, baina zorrotzak izan behar dugu, batez ere zuk, proiektu horren definizioan, eta badakigu nola definitu zen. Jarduera kultural bat da, ez politikoa. Egia, baina asko dugu jokoan, asko dugu jokoan ekitaldi horretan, eta lokalismo- eta erredukzionismo-arrisku batzuk ditu –zuk ere esan duzu, eta lehen ere esan dut–, eta hori ez dator bat hasieran onartu zen proiektuarekin. 2014ko otsailean gaude, zuzendariak batzorde hartan esan zuen programa artistikoaren lehenengo zirriborro bat egin behar zela hilabete honetan… Tira, ez dakit badakizun zertan den, egina dagoen, 2014ko martxoan eta ekainean berrikusi behar baita, eta, uztailetik aurrera, ekoizpen-fasea hasi. Horrela gaude. Ez dakit nola kontrolatuko duen Eusko Jaurlaritzak fase hori, zenbaterainoko lankidetzan ari den une honetan. Baina, tira, hori garrantzitsua da, guk ere, zure bidez, jakin dezagun nola dagoen gauza. Lehen aipatu dut kontsulta-organoak gomendatu zuela administrazio-kontseiluak kide jakin batzuk ez izatea. Gu erabat ados gaude –eta zuk ondo esan duzu– hiriburutza hori ez politizatzearekin. Hiriburutza horrek –kulturaz ari gara– irekia izan behar du gakoetan, halakoxea baitzen, gainera, hasierako proiektua. Gu oso kezkatuta gaude, sailburu andrea, Bilduk, dakigunez, Donostia 2016 hiriburutzarekin egin nahi duen politizazioarekin. Oso kezkatuta. Jada ari gara ikusten Garitanoren eta Izagirreren adierazpen batzuetan –utz iezadazue, mesedez–, eta nik esan nahi dizut horiek ez daitezela izan eraginak, mesedez; saihestu dadila gai hori politizatzea. Hori zure erantzukizuna izango da. Eta erantzukizun hori mugatu dadila –lehendabizi zurea, sailburua zaren aldetik, baina baita erakunde horiena ere (Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Donostiako Udalarena)– kultur hiriburutza hori esleitu izana interpretatzera. Batzordeak gauza bat azpimarratzen zuen bere txostenean: Europako kultur hiriburutzaren programa artistikoak eta komunikazio-planak bermatu behar dutela Europa mailako dimentsioaren eta herritarren hiriaren irizpideak behar bezala jorratzea, hasierako planteamendu horretan ez dadin aldaketarik egin. Batzordeak gomendatzen du ahalik eta gehien mugatzea eskaera-fasean aurkeztu zen programa artistikora, proiektu-zuzendariaren erantzukizunpeko proiektu nagusiak barne. Hortxe dago gakoa. Batzordeak sumatu du baliabide gehiegi bideratu direla beste gauza batzuetara, arlo kulturalera eta artistikora bideratu ordez. Hortxe dago gakoa. 2014ko txostenak alderdi garrantzitsuak aipatzen ditu: zenbateko ekonomikoa, eta aurrekontuaren ehuneko handiagoa bideratzea kultur programara. Gauza garrantzitsu horiek jorratu behar ditugu. Nik eskatzen dizut –orain ari zara jakinarazten– jorra ditzazula behar bezala; izan ere, euskal herritarrok –ez bakarrik donostiarrek edo gipuzkoarrek, baizik eta euskal herritar guztiok– asko dugu jokoan 2016ko ekitaldi garrantzitsu horrekin, eta badakigu Bilduk kudeatzen eta kontrolatzen badu oso etorkizun beltza duela. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3411 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren neurri eta irizpideei buruz | Barrio jauna. Eusko Jaurlaritzak une oro berretsi du DonostiaSan Sebastián 2016ko Europako Kultura Hiriburua proiektua lehenetsia eta estrategikoa dela. Horren ondorioz eta horren froga gisa, Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuko kide gisa bere gain hartutako konpromiso ekonomikoak, eta bestelakoak berdin, betetzeko behar diren neurriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Europako kultura-hiriburutza 2016 proiektua egoki garatzeko aukera emango dute konpromiso horiek. Nolanahi ere, berriz ere azpimarratu nahi nuke Euskal Jaurlaritzak eta gainerako erakunde patronatukideek egin beharreko eginkizuna. Europako hiriburu izan nahi duen hautagai orok bete beharreko oinarrizko baldintzetako bat da erakundeen erabateko babesa eta sostengua izatea. Sostenguak sendoa eta begi-bistakoa izan behar du, eta, proiektua luzatzen den bitartean, irauteko asmoz eta ikuspegiz hartua behar du. Hala ere, joera bat sumatzen dugu erakundeei gehiegizko protagonismoa eta lidergoa ematekoa. Utz iezadazu berriro gogorarazten Europako kultur hiriburuen kontrol- eta aholkularitza-batzordeak erakundeen zereginaren inguruan egin dituen gomendioak. Utz iezadazu gogorarazten batzordeak fundazioko patronatukideei gogorarazi ziela Europako Kultur Hiriburuaren ekimena ez dela ekitaldi politiko bat, baizik eta kulturala. Hauek dira erakundeek proiektu honetan egin behar dituzten zereginak: proiektuari giza baliabide nahiz baliabide ekonomiko egokiak eta nahikoak ematea; hari babesa ematea eta berrestea, horretarako behar diren zubiak eraikiz; proiektuaren komunikazioa maila guztietan erraztea, herritarrek proiektuarengan duten ilusioa berreskuratzeko eta berpizteko; eta zenbait sektore politikoren, eragile ekonomikoen eta, berezi-bereziki, eragile sozial eta kulturalen eskuhartzea sustatzea. Eta, jakina, erakundeen partehartzeak batzorde betearazlean zein patronatuan du isla, eta hortxe dugu gure zeregin nagusia. Lehenengo hitzaldian esan dizudanez, lantalde teknikoa kultur programa egiten ari da une honetan, eta martxoan aurkeztuko dio patronatuari. Eta berriro errepikatuko dizut: utz diezaiegun, utz diezaiogun lantalde teknikoari lan egiten. Izan dezagun konfiantza. Aurkezten digutenean, haiei babesa ematen eta laguntzen jarraituko dugu, orain arte bezala, eta ikusiko dugu benetan betetzen ari dela batzordeak eskatu digun guztia. Esa es nuestra labor, para que cada cual viva el proyecto de la capitalidad cultural europea como un proyecto propio. Horixe da gure eginkizuna, Europako kulturahiriburutzaren proiektua nork bere proiektu propio gisa bizi dezan. Horretarako, proiektua sustatzen eta sozializatzen dagokigun lana eta funtsezko elementuak zaintzearen ingurukoa uztartzeko aukera emango digun oreka bilatuko dugu, betiere proiektuaren zuzendaritzari bere papera gauzatzeko askatasun osoa emanez. Donostiak eta hautagaitza honek ordezkatzen duen lurraldeak gune bat osatu behar dute biziproiektuak askatasunez garatu daitezen kulturaren eta hezkuntzaren eskutik, eta ikuspegi europazale, jasangarri eta aurrera begirako batekin. Horretarako, proiektu sendo bat dugu, eta hura zuzentzeko eta kudeatzeko eta behar duen bultzada emateko gai den lantalde bat dugu. Utz diezaiogun bada orain bakoitzari bere zeregina egiten. Lantalde teknikoak askatasunez egin behar du bere lana, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren hautaketa-batzordeak hautatu zuen proiektuarekin bat datorren programa bat aurkeztu ahal izateko. Izan dezagun konfiantza lantaldean, eta ez zaitez kezkatu, jakinaren gainean edukiko baitzaituztegu. Eta erakunde guztiok hor egongo gara. Ministerioa ere hor dago, bai batzorde betearazlean, bai patronatuan. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3412 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | REYES MARTÍN | SV-ES | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | Gracias, señora presidenta. Buenos días. Sailburu andrea, dagoeneko urtebete egin dugu legegintzaldi honetan, eta hastapenetan gaudela dirudi. Horregatik aurkeztu dut interpelazio hau. Kulturapolitika argirik gabe jarraitzen dugu, kulturaren sektoreen arazo larriak bideratzeko ekintzarik gabe. Ahultzen ari da Euskadiko kulturaren giharra, eta kezkatuta daude kultura-eragileak; egoera horri, gainera, ez dio mesederik egiten, noski, Eusko Jaurlaritzaren axolagabekeriak; horrexegatik aurkeztu dugu interpelazioa. Garai latzak bizi ditu kulturaren munduak. Sortzaileak, kultura-industriak… Izugarri ahuldu da kultura-ehun guztia, eta Jaurlaritza ez da euskarri eta sostengu izaten ari. Hamalau hilabete hauetan egin duen bidean, ez du kultura-politikarik zehaztu, eta, kultura-politikarik gabe, ez dago irizpiderik dirua nora bideratu erabakitzeko. Noraezean ibili zara, eta, ondorioz, norabiderik gabekoak izan dira, halaber, kulturajardueretarako egin dituzun esleipenak. Kultura-politikarik ez izatea ez da aukera bat edo pribilegio bat, sailburu andrea. Kultura-politika zehazteko betebeharra duzu zuk, areago, kontuan hartuta zer daukagun jokoan. Horregatik, Euskadiko kulturaren sektoreak bultzatzeko eta kultura-kontsumoa indartzeko orain arte zer helburu izan dituzun galdetu dizugu nik eta nire taldeak interpelazio honen bitartez, interpelazioak sustatuta dagokizun eginkizuna betetzen has zaitezen eta lausotuta egoteari utz diezaion zure sailak. Kulturaren Euskal Plana izan genuen duela bi legegintzaldi. Joan den legegintzaldian, berriz, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua. Eta, orain, zer dugu, bada, orain? Zer esparruren barruan garatzen ari zara Jaurlaritza honen kultura-politika? Ez dago inolako esparrurik. Eta okerrena da hamar urte egin dugula atzera: Kulturaren Euskal Plana bera ere ez zara aplikatzen ari eta! Zuen aitzindaritza-eginkizunak bete behar dituzue, sailburu andrea. Hara, sail batek –ondotxo dakizu zuk, baina gogora ekarriko dizut, nolanahi ere–, nagusiki, bi bitarteko ditu gobernatzeko, bi: aldizkari ofiziala eta dirua, edo, bestela esanda, arauak eta funtsen banaketa, diru-zenbatekoak eta zenbateko horien jomugak. Tira, bada, ikusiko dugunez, ez duzue ezer berririk ekarri araudiaren arlora, eta, funtsei dagokienez, berriz, murriztu egin dituzue, kulturaren sektore ahulenetan, berezi-bereziki. Alferrik galdutako urtea izan da; Legebiltzarrean egindako agerraldietan behin eta berriz entzun dugu "honako hau egingo dut", "beste hori aztertu"… Alabaina, denbora aurrera doa, eta aztertu, aztertzen arituko zara agian, baina egiten, ezertxo ere ez! Suntsitu egin dituzu ondo ziharduten programak, ordezkorik abian jarri gabe, gainera. Esaterako, bertan behera utzi zenuen Kultur Bonua, beste ekimen bat abian jartzeko aitzakiapean –zuk zeuk esanda–, nahiz eta proiektu hori primeran ziharduen eta jendeak eta kulturaren sektoreak estimu handitan zuen; azkenean, ez duzue ordezkorik jarri, eta kalte nabarmena egin dio horrek sektoreari, bazterrean geratu baita kulturakontsumoa pizteko aukera. Larria da hori, bete-beteko krisialdian egonda ez baitiezu kontu-zipitzik ere egin kulturaren arloko enpleguari, liburu-dendei, gidoilariei, ikus-entzunezko arloari eta sektore horiei guztiei, eta oso larria da hori, kulturaren industria ETEek osatzen baitute nagusiki: enpresa horien % 95ek bederatzi langile baino gutxiago du, eta % 81ek bat edo bi baino ez. Bistan da, beraz, krisialdiari eusteko gaitasun handirik ez dutela enpresa horiek kasu askotan. Nago, sailburu andrea, ez zaretela ohartzen zeinen larria den euskal kulturaren egoera, zeinen dramatikoa den egoera. Instituzioekin jostatzea duzue gogoko, eta kulturaren munduko boteretsuekin harremanetan izatea, baina ez zarete jabetzen zeinen egoera latza bizi duen kulturaren munduak. Ikus-entzunezkoen sektorea, esaterako, lanpostuak galtzen ari da, eta oso baldintza eskasetan baino ezin die eutsi beste lanpostu askori. Kreditu-lerroa kendu diezu ekoiztetxeei, bestelako finantza-neurririk jarri gabe laguntza horren ordez eta kontuan hartu gabe ekoiztetxeek ezin dituztela beren kabuz funtsak aurreratu ekoizpen batzuk garatzeko eta bankuek ez dietela krediturik ematen. Kendu egin dituzu, halaber, TV movie-etarako laguntzak, nahiz eta funtsezkoak izan sektore horretako enpleguari eusteko, eta erdiraino jaitsi dituzu ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak: 2013an baino milioi bat euro gutxiago. Zinema-aretoei dagokienez, 2013an eta 2014an, bertan behera geratu dira digitalizaziorako eta sektorearen modernizaziorako ematen ziren laguntzak, nahiz eta sektoreak ezinbestekoa duen modernizazio hori. Beste aizkorakada bat, halako egoera latzean den sektore horretarako. Guztira, 2,2 milioi gutxiago emango dira 2013 eta 2014 bitartean, banakako ekoizpenerako pizgarrietan. Jardunbide horrek ez du inolako zerikusirik orain urtebete Legebiltzar honetan egindako lehen agerraldian aditzera eman zenuen horrekin. Izan ere, orduan argi adierazi zenuen kultura-industriek ezinbesteko eginkizuna betetzen dutela gure kulturaren testuinguruan, eta ikus-entzunezkoen sektorea nabarmendu zenuen, gainera. Tira, ikusitakoak ikusita, nago sektore horretan nahiago zuketela kontu egin ez bazenie. Zure esanetan, orobat, izugarri garrantzitsua omen zen joan den legegintzaldian eratutako sorkuntza-fabriken sarea sustatzea eta hedatzea; haatik, 262.000 euro gutxiago dute aurten; iaz, gainera, bertan behera utzi zenuten zentro horiei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko idazkaritza. Sorkuntzafabriketarako inbertsioen kontu-saila ere kendu duzu, eta, ondorioz, nire taldeak aurrekontuei egindako zuzenketan jasotako sustapena izango da ekimen horrek izango duen sustapen bakarra. Legebiltzar honek emandako bultzadaz ere ez zara baliatu, sailburu andrea; izan ere, joan den maiatzean, Euskadiko kultura-industriari finantza-laguntza emateko konpromisoa hartu zuen Legebiltzarrak, sozialiston ekimenez eta EAJren eta PPren babesaz (eta EAJk izan behar luke zeresanik, orain azalduko dudan honi buruz). Bada, ez duzu baliatu nahi izan bultzada hori, jaramonik egin gabe Legebiltzar honi, ez baituzu ezer egin arlo horretan. Era berean, sailburu andrea, zer ekarpen egin diozu, bada, kulturaren arlotik oraintsu aurkeztutako enplegu-plan horri, horren beharrezkoa izanik krisigarai honetan? Bada, bat ere ez. Bete-beteko krisialdian gaudela, zure helburuen artean ez dago kulturaren arloko enpleguari eustea. Ez dakit zer ekarpen egingo zenituen norabide horretan Gobernu Kontseiluan, baina enplegu-planean ez da kulturaren arloa ageri, nahiz eta hori ere industria-enplegua izan. Aldiz, esparru sinbolikori, bai, horri bete-betean heldu diozu, eta han ekin diozu ostera ere kulturan bereizketak egiteari eta gustuko ez dituzun elkarteentzako diru-laguntzak kentzeari edo murrizteari. Zuzendu dugu zer edo zer. Kasu bat baino ez dut aipatuko, kulturakontsumoa sustatzeko garrantzi bizikoa berau. Kultur Klubaz ari naiz, sozialisten Jaurlaritzak sustatutako ekimen mistoaz, zeinetan kulturaren sektorea bera baita ekimenaren alderdi pribatua. Hor dira Ezkena (antzerkia), Kultura Live (musika zuzenean), Liburu-saltzaileen Federazioa (bistan da zein den beren jardun-eremua) eta besteren bat. Eta zu tematuta zaude hori dena suntsitzen, Kultur Bonuarekin egin duzun bezala (tematuta, bai!, halaxe esaten die zure sailak zuzenean interesatuei); eta, ondorioz, bertan behera utziko dituzu kultura-kontsumoa sustatzeko eta kultura-ekoizpena banatzen laguntzeko genituen bi baliabide sendoenak. Krisialdia hartu izan duzu inoiz aitzakiatzat, baina krisialdiak ezin du dena justifikatu. Aurreko Jaur- laritza –sozialisten Jaurlaritza– sartu zenean, egoera izugarri latza zen aurrekontuen arloan, baina, hala ere, hainbat neurri hartu ziren lehenengo hamalau hilabeteotan. Laburbilduta, lehen sei hilabeteetan, 2 milioi euro inbertitu ziren Kultura Bultzatuz programan –haren barruan zen Kultura Bonua–; Antzerkia Bultzatuz ekimena ere sustatu zen, eta 240 antzerki-emanaldi baino gehiago bideratu zituen antzerki-programazioaren barruan–; hor izan genituen, halaber, Musika Merkaguneetan ekimena –Euskadiko merkatarien elkarteekin lankidetzan antolatua–, Zuzen-Zuzenean, Zinema Euskaraz Gabonetan… Hurrengo hamabi hilabeteetan, berriz, beste 6 milioi euro gehiago inbertitu ziren, programa gehiago sustatzeko: Kultur Klik, Eremuak, sorkuntza-fabriketarako lehen inbertsioak, TV movietarako laguntzen nondik norakoak zehazteko lehen urratsak (zuk, gero, bertan behera utzi duzu ekimen hori), Kultura 2.0, Euskadi zinema, kulturakontsumorako Kultur Kluba… eta gehiago. Labur esanda, sailburu andrea, diru askorik izan gabe ere, kulturaren sektoreak indartzeko lan egin daiteke eta lan egin behar da. Zuk, ordea, ez diezu jaramonik egiten, ez kulturaren arimari, ez kulturaren enpleguari. Zer egiten duzuen zuek? Ezertxo ere ez. Gauzei administratiboki beren kabuz bidea egiten uzten diezu, jauzi bereizgarririk proposatu gabe eta Kultur Sailak izan duenik eta profilik apalena sustatuz. Har ezazu, arren, bestelako kultura-politika bat, eta eraikitzeari ekin, orain artean egindakoa suntsitzera mugatu beharrean, kultura-ekoizpenaren sektorearen egoera larriari aurre egin diezaiogun, kulturaren kontsumoa bultzatzeko neurriak hartuta besteak beste. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3413 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | Señora presidenta. Ez zu bakarrik, Reyes jauna, ni neu ere bai. Areago, hemen gauden guztiok ondo baino hobeto jabetzen gara kulturaren arloko eragileek eta sektoreek dituzten zailtasunez. Gizartearen beste arloetan bezalaxe, gure arloan ere garai beltza bizi dugu. Kultura, baina, ezinbestekoa dute gure gizarteak eta gure gizartea osatzen duten pertsona guztiek. Horrelaxe ulertzen dugu guk kultura. Badakigu kultura ezinbestekoa dela gizakia erabat garatzeko eta gizarte-ehuna egokiro iruteko. Era berean, begi-bistakoa da ekonomikoki ere gero eta indar handiagoa duela; hala, ondo ohartzen gara nolako eragina duen aberastasuna sortzeko, enplegua sustatzeko eta hirien eta herrialde osoaren irudia egituratzeko. Por eso, este Gobierno trabaja con tesón en esas áreas fundamentales, sin importarnos su repercusión mediática, puesto que no es nuestra principal ocupación. Estamos trabajando lo más cerca posible de los agentes culturales e instituciones, desarrollando foros de colaboración e impulsando la coordinación interinstitucional. Y toda esa labor la estamos llevando a cabo ininterrumpidamente, de forma sosegada y casi siempre silenciosa, puesto que los verdaderos protagonistas de toda política cultural deben ser los propios creadores, la industria cultural, las instituciones culturales y toda esa gente que vive, crea y consume cultura. Ea, bada, datozen minutuetan azaltzen dizuedan –bai zuri, bai Legebiltzar guztiari ere– nondik nora ari garen lanean kulturaren arloan. Bi ardatz ditu gure kultura-politikak: antolatzea eta partekatzea, eta bi ardatz horien inguruan egituratzen dira gure sailaren jarduera-lerro nagusiak. Batetik, beraz, antolatzea; alegia, Jaurlaritzak abian dituen laguntza-lerroak argitzea eta objektibatzea, baliabideak batzea eta erakundeen eta kulturaeragileen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzea, ahalik eta eraginkortasun handiena lor dadin. Ardatz horren barruan, diru-laguntza izendunen mapa berregituratu dugu, jardunbide luzeko eragile eta proiektu egituratzaileetara bideratu daitezen. Horrekin batera, lanetan ari gara eragileek beren sektoreko barne-egituraketa berrantolatzeko, indarrak batze aldera. Hala, musikaren arloan, esaterako, elkarteek musika-bulego bakarrean batzeko aukera izango dute –Musika Bulegoa delakoan, hain zuzen–, barne-koordinazio hobea izan dezaten eta elkarrekin harreman sendoagoa. Kulturaren nondik norakoak antolatzeko bide horretan bertan, bi lege eratzen ari gara –eguneratzepremia handikoak biak ala biak–: Kultur Ondarearen Legea, batetik, eta Euskadiko Agiritegi eta Liburutegien Legea, bestetik. Era berean, irakurketa publikoko liburutegien sarea behin betiko bateratzeko lanetan ari gara, eta, horretarako, funts-funtsezko baliabideak txertatzen ari gara sarean, hala nola Bilboko, Donostiako eta Santurtziko liburutegi-zerbitzuak. Antolatze-lan hori ezinbestekoa da, Europar Batasunak Europa Sortzailearen plan estrategikoan finkatu dituen kultura-politikei erantzuteko. Izan ere, ezin diogu entzungor egin Europak egin duen aldarriari elkarrekin koordina daitezen kulturaren, garapen ekonomikoaren eta ogasunaren arloko politikak. Horrek guztiak, bada, bigarren kontzeptura garamatza; hots partekatzera, a compartir. Resulta imposible ordenar y reforzar los medios culturales y las diferentes áreas de representación del sector, sin compartir nuestra labor con agentes cultu- rales, asociaciones de profesionales e instituciones. La clave para el mantenimiento de las instituciones culturales consiste precisamente en compartir. Por ello, en el ámbito de la gestión, trabajamos junto a diputaciones, ayuntamientos e incluso en algunos casos junto al Ministerio de Cultura, contando con la colaboración de todas estas instituciones, para ofrecer una garantía de estabilidad a los diferentes museos de nuestro entorno y a los eventos de mayor calado, habiendo logrado un fortalecimiento de los consensos en torno al Guggenheim, al Museo Balenciaga, a la Capital Cultural Donostia 2016, al Valle Salado de Añana y al nombramiento de la Rioja como patrimonio universal. Compartir, además, constituye un concepto esencial en nuestro Gobierno; un concepto a través del cual hemos podido reforzar la dinámica colaborativa dentro del propio Departamento de Cultura, Educación y Política Lingüística, intensificando, asimismo, las líneas de cooperación con los departamentos de Desarrollo Económico, Hacienda y Medioambiente. Como decía, la Europa Creativa constituye un marco adecuado para ese fin. Las declaraciones de patrimonio universal o la instauración de la Fundación Zain como cátedra de la Unesco son una buena muestra de esa coordinación a la que aludía. Berariaz azpimarratu nahi dut arlo honetan Kultura Auzolanean plana; izan ere, erakundeen eta sektoreen arteko foroa berregituratu asmo dugu haren bidez, Kulturaren Euskal Planak eta Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuak egindako ekarpenetan oinarrituta. Antolatzeko eta partekatzeko bi ardatz horietan hezurmamitzen dira gure sailak kulturaren arloan dituen lau oinarri estrategikoak. Lehen oinarri estrategikoa kultura-erakundeak finkatzean datza. Balenciaga museoaren egoera egonkortzea lortu da, eta talde teknikoa eta zuzendaritza-taldea berritu dira. Horrez gain, gure jaialdi garrantzitsuenei egiten zaien ekarpena sendotu dugu; hor ditugu, esaterako, Gasteizko jazzaldia eta Donostiako zinemaldia; hala, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila ere administrazio-kontseilura batu da, agerian utzita, hartara, zer-nolako eginkizuna betetzen duten kulturaarloan eta nolako isla duen horrek ekonomian. Irmotasun osoz bultzatu ditugu Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzeko proiektu berritzailea, Artium museoa, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartea. Denbora daramagu buru-belarri lanean, isilean baina, lan egiteko orduan funtsezkoak baitira sotilta- suna eta zuhurtzia, eta horrelaxe lortu dugu Chillida familiarekin harremanak estutzea berriro, Chillida Leku atzera ere irekitzeko; era berean, erabateko babesa eman diegu, bai Tabakalerari, bai Donostia 2016 proiektuari. Alderdi horietako askok ez digute distirarik ematen komunikabideetan –badakigu hori–, baina, distira, kultura-erakundeek izan behar dute. Guk isilean lan egin behar dugu, irmo eta etengabe, eta horretan ari gara. Lan horren emaitza dugu, esaterako, Euskadiko Artxibo Historikoa, inauguratu berria, aukera bikaina agiri-bidezko baliabideak egokiro antolatzeko. Era berean, liburutegi publikoen sarea ere indartu nahi dugu, eta Euskadiko Filmotekaren betekizuna sustatu, baita Eresbilena ere, musikaren artxibategi horrek funtsezko eginkizuna baitu gure soinu-ondarea gordetzeko eta gizartean zabaltzeko. Nuestro segundo eje estratégico consiste en una apuesta por los agentes culturales; una apuesta por esos agentes que se dedican a crear y producir contenidos culturales en nuestro país. Se trata de una apuesta bimembre, que, en lo que respecta a los creadores, sin lugar a dudas,… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3414 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | … laguntza ematea eta Euskadiko kultur industriei eusteko eta sustatzeko ahalegina. Bi alderdietan, arazo serioei egin behar diegu aurre; baliabide ekonomiko publiko eta pribatuen gutxitzea, merkatu globalaren presioa… | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3415 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | … eta mundu digital baterako trantsizioa ditugu aurrez aurre. Ez gaude, beraz, krisi-egoera soil batean; krisi horri eraldatze sakon bat gehitu behar zaio. Horregatik, sortzaileen kultur jarduera, kultur industriak eta sektore bakoitzeko elkarte profesionalak finantzatzen jarraitzearen aldeko ahalegin serioa egin da, betiere antolamendu- eta erantzukizun-irizpideak aplikatuz. Etengabe ari gara haiekin harremanetan, haien eraginkortasuna areagotze aldera, garai digitalaren erronkei aurre egiteko. Halaber, sormen-fabriken aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Gure hirugarren ardatza transformazio digitalari dagokio. Lehen ere esan dudanez, gizarte digitalak astindu egin ditu kultura-jardueraren zutabeak. Sortzaileek eta kulturaren arloko industriek eta erakundeek berraztertu egin behar dituzte lan- eta negozio-lerroak, eta erakunde politikook lagun egin eta laguntza eman behar diegu eraldaketa horretan. Plan zehatzak jorratu ditugu kulturaren arlo bakoitzean digitalizaziorako jauzia egiteko, eta, hor, ezinbestekoa dugu kultura-eragileen oniritzia. Horretan dihardugu, eta aurten bertan hasiko gara emaitzak ikusten. Egitasmo zabal horren adibide dugu, esate baterako, liburutegi digitalak mailegatzeko proiektu konplexua, eta urte honetan bertan izango dugu abian. Era berean, plataforma teknologikoak eratzen ari gara, orain arte digitalizatu den material guztia sare berean lotzeko –artea, ikus-entzunezkoak, literatura, edizioa eta musika–. Azkenik, ezin ahaztu zer-nolako garrantzia duen kultura eskuragarriaren kontzeptuak; horixe da, hain zuzen, gure laugarren ardatza. Gero eta garrantzitsuagoa da sorkuntza eskuragarri izan eta sortutakoa erabiltzeko eta gozatzeko modua edukitzea. Kulturklik bezalako ekimenak funtsezkoak dira informazioa bateratzeko eta irisgarritasunerako. Dokuklik bezalako ekimenak dira gure oinarriak. Urte eta legealdi hauetan guztietan asko aurreratu dugu ondarea aldagai guztietan digitalizatzeko prozesuan. Eta kultura eskuragarri jartzeko, ezinbestekoa da, noski, babes ekonomikoa. Egun bizi dugun atzerabidean garrantzitsua da kultura-kontsumoa sutatzea; ezinbestekoa dugu kultura kontsumitzeko ohiturei eustea; eta, horretarako, zehatz jakin behar dugu nolako kultura-eskaera dagoen eta noraino den kultura eskuragarri, hartara ibilbide luzeko estrategia osoa egituratu ahal izateko eta kulturaeskaera hori eraginkortasunez suspertzeko. Ohartuko zinenez, lan-lerroetako asko aurreko politiketatik datoz. Izan ere, horixe esan nahi du antolatzeak: bazterrak ez nahastea, eta, beharrezkoa ez bada, hutsetik ez hastea. Partekatzea, berriz, orainaldiari dagokio, baina aurreko iraganaldiari ere bai. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3416 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | REYES MARTÍN | SV-ES | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | Uste dut, sailburu andrea, elkargune bat izan dutela zure azalpenek eta nireek: aditz-jokoen arazo bat da hau. Izan ere, barrabarra darabilzu etorkizuna; orainaldia, berriz, ia aipatu ere ez, eta iraganaldi burutua zer den antzik ere ez, zure sailean. "Egin dut", "amaitu dut", "abian jarri dut" zer diren, antzik ere ez. Azter ezazu zure berbaldia –grabatuta dago eta–: etengabe erabili duzu etorkizuna; iraganaldi burutua, berriz, inoiz ere ez, eta oraina, bakan-bakanetan baino ez, etorkizunari begira gauzak egiten ari zarela esateko baino ez. Alabaina, hamalau hilabete igaro dira jada; aurki iritsiko da legegintzaldia erdibidera, eta zuk egoera aztertzen jarraitzen duzu, pentsatzen eta emaitzak izan, izango direla agintzen. Alabaina, ez duzu plan egituraturik; ez duzu ezertarako balioko duen planik; ez duzu egokiro diharduen planik, eta ez duzu, jakina, ezer berri eskaintzekorik. Eta zuk azaldutakoari buruz ari naiz. Esan duzu guztiok jabetzen garela (eskerrak!) kulturak edo kultura-ehunak dituen arazo larriez. Ondo da, baina kontua da zu ezin zarela horretan geratu. Kultura-sailburua zara zu, eta konponbideak eman behar dituzu. Huts egingo duzu, agian, baina ekin egin behar diozu, nolanahi ere. Izan ere, kulturaren sektoreak arazoak dituela esateko, aski da haiekin hitz egitea; arrangura garratza dute, bai, noski, baina zuk ezin duzu bakarrik esan egoeraz jabetzen zarela. Areago jo behar duzu, eta zer egin behar duzun azaldu. Baina, gaur, hemen, ez duzu azaldu, ez zer egiten ari zaren, ez ezer baliagarri egin duzun ere. Ekintza zehatzak aipatu dituzu, jardun lausoak… Zein da, baina, zure kultura-politika? Zein? Nondik nora diharduzu? Zer ekintza –berehalako zer ekintza, batik bat– jarri dituzu abian, ehun ahul hori goitik behera zartatuta gera ez dadin? Izan ere, arestian esan dizudan bezala, gorriak eta bi ikusten ari da kulturaren arloa, eta lanpostu asko daude jokoan, eta, horrekin batera, kultura-aberastasuna bera ere galzorian. Non dago, bada, zure ekina, hori guztia eragozteko? Neurri bakartuen vademecum horrez gain, alegia. Non dago sektoreari laguntzeko plana? Nola esan dezakezu ikus-entzunezkoen sektorea garrantzitsua dela eta, aldi berean, arlo horretarako laguntza guztiak eta kreditu-lerro guztiak kendu? Nola izan daiteke, batetik, diru-laguntzak murriztea eta, bestetik, esatea garrantzitsua dela eta txarto dagoela? Eta Euskadiko Agiritegi eta Liburutegien Legea lantzen ari omen zarete. Oraintsu bilera bat izan duzue, bai, duela hamalau hilabete aurreko Jaurlaritzak dagoeneko prest utzitako zirriborroa aztertzeko. Bada, hamalau hilabete eman baduzue zirriborroa aztertzen eta oraindik aztertzen jarraitzen baduzue, ez dakit nola ulertzen duzun zuk orainaldi hori, Euskadiko Agiritegi eta Liburutegien Legea lantzen aritze hori! Bestalde, esan duzu egonkortu egin dela Balenciaga Museoa. Bai, zainketa intentsiboetako unitatean hilzorian daudenen moduan. Izan ere, abiada politean zihoan Balenciaga Museoa; kemenez ari zen bidea egiten joan den legegintzaldian, eta hirugarren museoa zen… Hirugarren museoa zen, bere funtsekin finantzatzeko gaitasunari dagokionez; alegia, bisitarien bidez eta bere kabuz lortutako baliabideen bidez hornitzeko gai zen, erakundeek emandako diru-lagun- tzekin osatuta (hirugarrena, Guggenheimen eta Arte Ederren museoaren atzetik), eta arazoak bazituen ere –ez ditut, baina, orain aipatuko, ez baitut astirik eta, gainera, ez baitzait iruditzen une egokia denik; edonola ere, arazoak aspalditik zetozen, eta bestelako arazoak ziren, judizialak ere barne–, hala ere, antolamendu egokia lortua zuen, zuzendaritza-talde indartsu eta eraginkorra eta bide bat… Baina bertan behera utzi zenuten, diru-kontu hutsengatik eta proiektuaren bideragarritasunean pentsatu gabe (izan ere, gauza bat da gastua murriztea, eta beste bat proiektu bat bazterrean uztea), eta, ohartu zinetenean hil-hurrean zegoela, zulotik behera zihoala, orduan, laster batean abiatu zineten denak diru pixka bat sartzera, bizirik euts ziezaion. Dagoeneko, baina –eta horrexegatik aipatu dizut zainketa berezien kontu hori–, tamalez ez da museo osasuntsua; orain daukagun museo-proiektua, jada, nekez aterako da aurrera; erakusketak izango ditu, bai, eta biran-biran ibiliko dira, museoaren funtsen bidez nola edo hala finantzatuta, baina hantxe geratuko da izan zitekeen baina izan ez den hura. Azpiegitura jakin batzuen alde egin omen duzue, eta azpiegitura garrantzitsu zenbait aipatu dituzu: hala da, bai, indartsuen alde egin duzue; ez ahulen alde –hots, laguntza hori gehien behar dutenen alde–. Izan ere, abenduan, 240.000 euro eman zenizkioten Guggenheimi, funtzionamendurako; eta zailtasunak ditu, bai; bisitari gutxiago jaso ditu aspaldian, gainerako museoek bezala, baina gainerakoek baino baliabide oparoagoak ere baditu Guggenheimek, eta erreakzio-gaitasun handiagoa ere bai, baina gainerako kultura-ehun barreiatu hori ere, txikia eta ahula izanik ere, izugarri garrantzitsua da gure gizartean, kultura-aberastasuna sortzen baitu (BPGaren % 4), eta ehun hori –zuek bazterrean uzten duzuen ehun hori– da Euskadiko benetako kultura-ehuna. Samurra da argazkia ateratzea erakunde garrantzitsuetan; eta haiei ere kontu egin behar zaie, noski… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3417 |
10 | 64 | 07.02.2014 | REYES MARTÍN | SV-ES | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | Barkatu. Uste nuen Osoko Bilkuran nengoela… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3418 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz | Reyes jauna, ez dakit hizkuntza desberdina hitz egiten dugun edo hizkera desberdina dugun: gu lanean ari gara; zuk ez duzu uste. Sektorearekin harremanetan dihardugu; zuk ez duzu uste. Nago, baina, zehatz azaldu dizudala zein den gure sailaren kultura-politika –ondo antolatua eta egokiro ordenatua–. Egia da isilean egiten ari garela lan ugari, baina zuk zure planteamenduan… Une batean, non nintzen ere ez nekien-eta! Ez nekien aurrekontuen batzordean ote nintzen, kontu-sail bakoitza justifikatu beharrean, edo kultura-politikaz aritu behar nuen. Ekonomiak baldintzatu egiten du kultura-politika –egia da–, baina gauza bat da kultura-politikaz aritzea –alegia, nik azaldu dizudan horrexetaz– eta beste gauza bat da kontu-sailak banan-banan azaltzea eta zehaztea non jarri dugun, non ez, non kendu eta non sustatu. Desadostasunak izan ditzakegu hor, baina adostasun-guneak ere bai, eta, ni, bederen, guztiz prest nago zurekin eta mundu guztiarekin lan egiteko, lankidetzan jarduteko eta hizkera bera topatzen saiatzeko. Horrela, gaur, hemen, eskua luzatzen dizut elkarrekin lan egiteko. Kultura Bonuari buruz aritu zara, eta kulturakontsumoari buruz. Sustatu egin behar da kulturakontsumoa; bat gatoz horretan. Funtsezko une batean gaude, eta sormenez jokatu behar dugu, konponbide jasangarri eta iraunkorrak bilatzeko, gure helburua bakarra ezin baita izan agian hain ondo ez diharduen hori finantzatzen jarraitzea. Era berean, kontua ez da bertan behera uztea aurreko legegintzaldian egin zen guztia, kontrakoa baizik; aprobetxatu egin behar da. Kasu batzuetan hobetu egin beharko da, agian, eta, beste inoiz, aldatu edo berraztertu. Gainera, egoera ez da lehengo bera: aldatu egin da egoera ekonomikoa; egungo egoerak ez du zerikusirik orain dela lau urteko egoera ekonomikoarekin. Askoz okerrago gaude orain. Hortaz, pentsatu egin behar da, eta, ondo pentsatzeko, patxadaz egin behar dira gauzak. Ezin da hona etorri, eta zulo piloa estaltzen saiatzeari ekin, ohartu gabe horrela askoz zarratada handiagoak sortzen ari garela agian. Kultura-kontsumoari dagokionez, kultura-kontsumoa sustatzeko politikei buruzko txostenean –Kulturaren Behatokiak argitaratua 2013ko azaroan– kulturaren zenbait ahulgune jaso ziren, eta azterketa bat ere egin zen horien gainean. Horrenbestez, azterlan horretan ari gara oinarritzen, nolabait, bestelako proposamen bat egiteko, hautemandako ahulguneak aintzakotzat harturik eta ideia berriak hausnartuz. Norabide horretan aritu ginen lanean joan den urtean; ez zen ondo atera pentsatua genuena, baina espero dugu prest izatea aurki laguntza komunikatiboa eta ekonomikoa emateko politika berriak, arlo bereizietan kontsumoa sustatzeko, eskaintza zabaltzeko eta sektoreetara hobeto lotzeko, ez bakarrik, noski, urtesasoi jakin batera mugatuta, are gutxiago kontuan hartuta urte-sasoi horretan, hain zuzen, kulturakontsumoak, izatez, ez duela behar urtearen gainerako sasoietan adinako bultzadarik. Kultura-industrien finantzabideari buruz ere aritu zara. Kultura-industriak, batetik, negozio-ereduen eraldaketa sakona izaten ari dira, eta, horrekin batera, arazo handiak edukitzen ari dira finantzabidea eta kreditua lortzeko. Eusko Jaurlaritzari, noski, kezka eragiten dio egoera horrek, eta, hala, hainbat hartu-eman izan ditu, baliagarriak diren ereduak ezagutzeko eta Europar Batasunaren esparru orokorrean ahalik eta ondoen koordinatzeko. Kultura, Garapen Ekonomikoa eta Ogasuna elkarrekin koordinatzeko neurriak jorratzea da gomendio garrantzitsuenetariko bat, eta, arestian ere esan dizudan legez, Eusko Jaurlaritza dagoeneko ari da norabide horretan lanean. Batetik, sektoreari emandako laguntza ekonomikoak indartu ditugu, lehia askeko deialdien bidez. Bestetik, pentsatu da dagoeneko finkatuta dauden finantzaketa-laguntzak erabiltzea kultura-industrien finantzaketa-lerroak bideratzeko, eta, horretarako, lankidetzan ari gara, bai Ekonomia eta Ogasun Sailarekin, bai elkarren bermerako Elkargi Sozietatearekin, ikus-entzunezko proiektuen finantzaeragiketak baloratzea horren konplexua izanik, betekizun horri egokiro erantzuteko. Diru-laguntza izendunei dagokienez, Reyes jauna –horrenbeste gai aipatu dituzunez gero, horietakoren bat azaltzearren–, ondo baino hobeto dakizu Legebiltzar honek, gogoan duzunez, onespena eman ziela bi moziori, 2013ko ekainean; UPyDk aurkeztutako mozioa izan zen horietako bat, eta, bestea, berriz, sozialistek aurkeztutako legez besteko proposamena, gure sailak proposatutako diru-laguntzen politika zela eta. Aste honetan bertan bidali diogu Legebiltzarri egindako urratsei buruzko idatzia. Eusko Jaurlaritza zorrotz betetzen ari da Legebiltzarrak adostutako irizpideak. Hala, prozedura arrunten bidez esleitzen dira kultura-eragileentzako dirulaguntzak, eta gure sailak finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarritzen gara horretarako. Amaitzeko, jakizu prest gaudela lankidetzan aritzeko, elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta hizkera bera topatzen saiatzeko, momentuz, itxura denez, ez baitugu hizkera hori topatu. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3419 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz | Mila esker, presidente andrea. Eskerrik asko, sailburu andrea. Ea, bada, ekimen honen asmoa ez da, inondik ere, aspaldi honetan Donostian piztutako polemikan sakontzea –areago, alderdi politikoen barnean ere piztu da polemika hori–. Objektibotasuna bilatu nahian landu dugu guk ekimen hau; hala, ebazpen bat hartu dugu oinarri, hain zuzen, Arartekoak joan den abenduaren 19an emandako ebazpena, Arte Ederren eraikina kultura-ondasun izendatzeko espedientea egiteari ekin zekion. "Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak hasi behar du Donostiako Arte Ederren eraikina interes kulturaleko ondasuntzat deklaratzeko espedientea, kontuan harturik Kultur Ondarearen Zuzendaritzak bere txostenean adierazitakoa, alegia, Arte Ederren eraikinak nahiko balio kultural badituela, berez, euskal kultur ondarearen parte bilakatzeko. Eta hori egitean 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, 11. artikuluan ezarritakoari jarraitu behar zaio". Guk ere ikusi dugu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak –zure sailekoa– egindako txostena, eta aztertu ere, aztertu dugu, eta ez du zalantza-izpirik uzten auzi honetan. Eta hau ere badio: "Behin-behineko babesmailaren berri emango dio Donostiako Udalari, aintzat har dezan legezko aurri-deklarazioari begira eta babes-maila hori egoki txertaturik gera dadin izapidetze-bidean dagoen EHOPBko aurreikuspenetan". Ikusi denez, Udalak zenbait urrats egin ditu jada norabide horretan, eta egoera, egun, bestelakoa da. Era berean, hau ere bazioen Arartekoaren txostenak edo Arartekoaren ebazpenak: "Espedientea izapidetu bitartean eta behin betiko erabakia hartu aurretik, parte-hartzerako prozesu bat abia dezan interes zuzena duten alderdiengana (elkartea –hots, Arartekoaren izapidetze-prozesu horretan izandako elkartea– eraikinaren jabea eta hirugarren interesdunak), hala adosturik gaian zerikusia duten beste administrazioekin (Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia). Prozeduraren harira, komenigarria izango litzateke ekintzaplan bat taxutzea", zioen, "kultura-ondarea babestuko dela bermatzeko, babestu beharreko balio bereziko elementuak zehazteko eta haien babes- eta erabileramaila finkatzeko, elementu horiek egokiro balioeste aldera; komenigarria izango litzateke, halaber, finantzaketa- eta lehentasun-programa bat eratzea, ondarea suntsitzea eragozteko". Arartekoaren iritzia, beraz, argia eta irmoa da, eta zuen sailaren beraren txostenetan funtsatuta dago, gainera. Horrenbestez, ikusita Arartekoak zuen jarduketa-gaitasunari hel egin diola eta Donostiako Udalak ere urrats batzuk egin dituela EHOPB idatzita, hauxe da gure galdera: Zure gidaritzapeko sailak zer iritzi du Arartekoak 2013ko abenduaren 19an emandako ebazpenaren gainean? Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3420 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz | Señora presidenta. Barrio jauna, Donostiako Arte Ederren eraikinari buruzko eztabaida bizirik dago Donostiako hirian. Hizpide da gaur egun kaleetan eta baita udaletxean ere. Edozein kasutan, Jaurlaritzaren iritzia gai honen inguruan argi eta garbi azaldu dugu behin eta berriz. Gobernuak beti onartu izan du eraikinaren balio kulturala. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3421 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz | … Cultural vasco, al igual que al Ararteko, mediante el informe que le trasladamos el pasado diciembre. Eusko Jaurlaritzak lehengo jarrera bera du, Donostiako Arte Ederren eraikinaren kultura-balioa dela eta. Eraikin horrek, zalantza barik, baditu Euskadiko kultura-ondarearen zerrenda nagusian egoteko adina kultura-balio. Gure ustez, begirunez jokatu behar da gai honek Donostian piztu duen eztabaidaren aurrean –garrantzitsua da hori–; izan ere, kezka bat dago, eraikinaren egoera dela-eta eta ondareerantzukizunak ekar ditzakeen ondorio ekonomikoak direla-eta, eta kezka horrexek eragin du, nagusiki, eztabaida. Horrenbestez, udalak hartzen duen azken erabakiaren arabera jokatuko dugu guk. Gogoan izan ezazu, gainera, horixe izan zela, hain zuzen, Legebiltzarrak egindako eskaera, Kultura Batzordeak 2013ko ekainaren 28an onartutako legez besteko proposamenaren bidez. Por tanto, el Gobierno Vasco está en contacto permanente con el Ayuntamiento de San Sebastián, mediante un intercambio de información y criterios. Y, en estos momentos, estamos a la espera de conocer la decisión del Ayuntamiento respecto al Plan Especial de Protección del Patrimonio Urbanístico Construido, el cual determinará el nivel de protección que se le otorgará al edificio de Bellas Artes. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3422 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz | Bai, mila esker, presidente andrea. Tira, mila esker, sailburu andrea, zure erantzunarengatik. Oso-oso labur. Horixe nahi dugu guk, eztabaida errespetatzea. Zuzen-zuzenean ikusi dugunez, eztabaida interesgarri bat piztu da auzi honen inguruan, eta alderdi politikoen barnera ere iritsi da eztabaida, barne-bozketak eta guzti. Izan ere, hauxe da eztabaidaren muina eta erabaki beharrekoa: edo Arte Ederren eraikina zaharberritu, kontuan hartuta nolako lotura duen kulturarekin, hirigintzarekin eta zinemarekin –kulturaren alderdi horiekin guztiekin–, edo Arte Ederren zinemaren eraikina eraitsi, eta, haren lekuan, hotel bat eraiki. Horixe da auzia, eta hari lotu behar zaizkio egin diren adierazpenak eta Eusko Jaurlaritzak berak esandakoa: eraikinak "nahikoa kultura-balio du euskal kulturaondarearen parte bilakatzeko, monumentu-kategoriarekin, bai bere ezaugarri formalengatik baita eraikuntza eta hirigintza aldetik dituen ezaugarriengatik zein esanguratsutasunagatik ere". Horratx, bada, zuek argitu beharreko gako bat. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3423 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz | Barrio jauna, lehen adierazi dudanez, Jaurlaritza honek Arte Ederren eraikinaren kultur balioak argi eta garbi onartzen ditu, bai balio formalak eta baita eraikuntzari eta hirigintzari begirakoak ere. Gure ustez, eraikinaren balioak euskal kultur ondarearen inbentarioaren parte izateko nahikoa dira. Hala ere, eraikinaren kontserbazio-egoerari buruzko arrazoizko zalantzak daude; izan ere, Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena dago, gero Auzitegi Gorenak berretsi zuena, non eraikina aurri-egoeran zegoela esaten zen. Egoera honen aurrean, funtsezkoa da hausnarketa lasaia egitea. Ondorioz, Jaurlaritza hau harremanetan dago Donostiako Udalarekin, plan bereziaren inguruan iritzi-trukaketan. Jakin dugunez, Udal Gobernu Batzordeak bere jarrera birbideratzea erabaki du gure txostenari eta herritarren eskaerei kasu eginez. Horiek horrela, Arte Ederren eraikina C babes-mailarekin katalogatzeko erabakia hartu du. La protección de nivel C supondría que se conservaría la fachada, los paños de sillería de la planta baja y el chaflán. Corresponde ahora al pleno la aprobación definitiva del nuevo PEPUC. Sin embargo, dicho debate ha sido aplazado a petición de los grupos de la oposición, dado el delicado estado de conservación del edificio y las posibles responsabilidades patrimoniales. El Gobierno Vasco considera que el nivel de protección propuesto por la Junta de Gobierno municipal resulta razonable y proporcionado al valor cultural del edificio, y en caso de aprobarse el PEPUC conforme a la propuesta actual este ejecutivo procederá a la apertura del expediente para la adscripción del edificio del Bellas Artes en el Inventario General del Patrimonio Cultural Vasco. Edonola ere, etorkizunari begira, eraikina behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko, jarduera-plan bati ekin behar zaio. Plan horren bidez, babestu beharreko balore bereziko elementuak definitu eta eraikinaren babesaren eta baimendutako erabilpen berrien arteko oreka ezarri beharko da, hau izango baita eraikina behar bezala kontserbatuko dela bermatzeko formula bakarra. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3424 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk emandako edukien norabide nazionalistari eta ezker abertzaleak sinatutako ekitaldiei emandako estaldurari buruz | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu andrea, euskal abertzaletasunaren zerbitzupeko tresna bilakatu da EITB. Izatez, beti izan da horrela; beti jokatu du horrela, baina, legegintzaldi honetako lehen urte honetan, indarberritu egin da, nolabait esateko, erabilera hori. Begi-bistakoa da. Egunero-egunero ikusten dugu nola jarduten eta jokatzen duen EITBk. Bistan da euskal abertzaletasunaren mendeko zerbitzua dela gaur egun. Horixe du xede nagusi, eta halaxe salatu behar dugu guk, gure betebeharra da eta; ez diogu sekula utziko halako jokaerak salatzeari. Nonahi ditugu adibideak. EITB entzun eta ikusi ohi dugunok ondo dakigu zer eduki duten teleberriek, zer informazio-tratabide ematen zaien gai jakin batzuei, zer informazio-tratabide ematen zaien, esaterako, Parot doktrina atzeraeraginez aplikatzeari utzita kartzelatik atera direnei, zer hizpide aukeratzen dituzten tertulia- eta eztabaida-saioetan –izatez, eztabaidak ere ez diren arren–… Izan ere, beti aukeratzen dute ETAko presoei buruz jardutea; beti aukeratzen dute espetxe-politikaz aritzea; beti aukeratzen dute ezker abertzalearen ekitaldiei buruz hitz egitea. Badakigu zer estaldura ematen zaien ezker abertzaleak egiten dituen ekitaldi guztiei. Badakigu zer estaldura ematen zaien Euzko Alderdi Jeltzaleak egiten dituen ekitaldi guztiei; ondo baino hobeto dakigu nolako lana betetzen duten erakunde horretan euskal abertzaletasunaren zerbitzupean diharduten profesionalek, nola hautatzen dituzten tertuliakideak eta halako saioetarako kolaboratzaileak, nola bideratzen dituzten, nola telegidatzen dituzten… Nolako elkarrizketak egiten dituzten; hor dugu, esaterako, kartzelatik ateratako terrorista bati –damurik adierazi ez duen terrorista bati– egindako elkarrizketa hura, zeinetan iraindu egin baitzituen biktimak eta gizarte demokratiko osoa. Badakigu, halaber, EITBk ez diela terrorismoaren biktimei hitza eman nahi… Ondo baino hobeto dakigu guk hori, eta zuk ere bai, nahiz eta hemen bestelako plantak egin –horixe egingo baituzu segurutik–. Oraintsuko kasu bat, esaterako; hona kazetari baten adierazpenak, EAJk eta EH Bilduk deitutako manifestazio baten berri ematen ari zela: "Oso gogorra izan da dena, baina poz betean gaude denok". Adibide bat baino ez da hori, halako beste hamaika jazotzen baitira egunero-egunero. Hortaz, herritar abertzaleak ekoizteko lan egiten du EITBk egunez egun; abertzaletasunaren proiektu politikoa elikatzen dihardu egunez egun, eta hori lotsagarria da, eta guztiz onartezina. Hauxe, beraz, nire galdera: ba al du EITBko zuzendaritzak inolako asmorik behar diren neurriak hartzeko, erakunde horrek bere betebeharra bete eta zerbitzu publikotzat joka dezan, benetako informazio objektiboa, egiazkoa eta plurala bermatuta? Badakigu ezetz, baina galdera hori luzatzen dizugu, hala ere. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3425 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk emandako edukien norabide nazionalistari eta ezker abertzaleak sinatutako ekitaldiei emandako estaldurari buruz | Señora presidenta. Utzidazu, lehenik eta behin, Maneiro jauna, zure adierazpen batzuk zehazten, zure argudiobideen irmotasun hori dagokion testuinguruan txertatzeko. Zuk aipatutako "agerraldi usu" horiek, izatez, hiru dira, eta oso une jakinei dagozkie. Hauexek dira, hain zuzen: batetik, Oskar Abad preso ohiari egindako elkarrizketa –eta sailburu honek berak emana du horren gaineko azalpena kontroleko osoko bilkura batean–; bestetik, giza katearen gaia, eitb.com-en jorratua –eta horren gaineko azalpen zehatzak ere emanak ditut kontroleko osoko bilkura horretan bertan–, eta, azkenik, urtarrilaren 11ko manifestazioaren harira EAJ, Sortu eta beste talde eta sindikatu batzuen prentsaurre- koari emandako trataera, "Sin ir más lejos" goizetako programan –eta gai hori ere sakon jorratuta dago eta itxita jada, bai administrazio-kontseiluan, bai astelehen arratsaldeko EITBren kontrol-batzordean–. Horrenbestez, gehiegizkoa iruditzen zait hiru gertakari jakin eta zehatz horien harira halako ondorio irmoak ateratzea eta halako logika deduktibo erabatekoa baliatzea. Kontu egizu egungo zuzendaritza abian denetik albistegiek –alegia, "Teleberri" eta "Gaur Egun" saioek– 14.000 albiste baino gehiago eman dituztela: gertakariei buruzko albisteak, ez euskal abertzaletasunaren zerbitzupeko albisteak. Edozein kasutan, Gobernu honen iritzia eta EITBren jarrera irmoak dira kazetaritza profesional eta kalitatezkoaren alde. Hori dela eta, komunikaziozerbitzu publikoan funtsezkoak diren alderdiak azpimarratu nahiko nituzke. EITBren lana kazetaritza profesionala, kalitatezkoa eta menpekotasunik gabekoa egiteko irizpideetan oinarritzen da. EITBren oinarrizko printzipioak gogoratuko ditut: EITBk argi eta garbi bereiziko ditu informazioa eta iritzia. Informazioa gertakarien kontakizun objektiboan oinarrituko da, kazetariaren iritziak sartu gabe. EITBko berriemaileek alde batera utzi beharko dituzte euren ideiak eta zaletasun pertsonalak. Eta, nola ez, akatsak gertatzen direnean, berehala zuzenduko dira ardura handienaz. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3426 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk emandako edukien norabide nazionalistari eta ezker abertzaleak sinatutako ekitaldiei emandako estaldurari buruz | Ez, sailburu andrea, ez dira une edo gertakari zehatzak. Ez dira hiru une edo hiru gertakari zehatz. EITB euskal abertzaletasunaren zerbitzupean ipintzeko eta ezartzeko berariaz diseinatutako estrategia bat da, eta aspalditik dator. Zehatz-mehatz diseinatutako estrategia da. Euzko Alderdi Jeltzaleak hartutako konpromisoa da: EITB bere zerbitzura erabiltzea, bere xedea bultzatzeko. Ez dira hiru gertakari, eta ez dira hiru hutsegite. Ez gara hutsegiteez ari. EITBk horrela jarraitzen badu, sobera dugu EITB; ez digu balio. Ez digu balio, komunikabide objektibo eta egiazkoak behar ditugulako, benetako zerbitzu publikoa egin eta ematen duten komunikabideak, eta ez dugu halakorik, inondik ere. Ez dugu halakorik, inondik ere. Kontua da abertzalea dela EITBko zuzendaritza eta abertzaleak direla EITBko profesionalak, eta abertzaletasunaren zerbitzura erabiltzen dutela EITB. Horixe da arazoa. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3427 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk emandako edukien norabide nazionalistari eta ezker abertzaleak sinatutako ekitaldiei emandako estaldurari buruz | Vuelvo a repetirle lo que ya explicamos este mismo lunes tanto la directora de EITB, Maite Iturbe, como esta consejera, durante la Comisión de Control de EITB: Este Gobierno está profundamente comprometido con los principios y criterios que sustentan EITB. Estamos comprometidos, al igual que lo está la plantilla de EITB. Nire ustez… Zure esanetan, estrategia bat dago horren guztiaren atzean, baina ni ezin naiz bat etorri zurekin. Ezin naiz bat etorri, inondik ere ez. Zure logika deduktiboak, nirearekin behintzat, ez du inolako zerikusirik, eta beste jende askorenarekin ere ez –nago ni–. Nire ustez, lekuz kanpo egon dira profesionalen lana kritikatzeko berriki egindako zenbait adierazpen; horrenbestez, erabateko babesa eman nahi diot berriz ere EITBko langileek, akatsak akats, beti erakutsi duten profesionaltasunari. Akatsak gertatzen direnean, akatsak onartu, eta neurriak hartu behar dira aurrerakoan halakorik ez jazotzeko, kasu honetan egin den moduan. Horixe da garrantzitsuena. Ez dago estrategiarik. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3428 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | ISASI BALANZATEGI | EH Bildu | Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza baldintzak jartzearen legezkotasunari buruz | Legebiltzarreko presidentea, sailburua, eskerrik asko. Galdera irakurriko dizut, sailburu anderea: Jaurlaritzak, administrazio-kontratazio publikoak burutzean, hizkuntza-baldintzak legezkoak direla babestuko eta defendatuko ote du? Zer egingo du Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri-administrazio entitateetan konfiantzaz eta lasaitasunez erabil ditzaten? Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3429 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza baldintzak jartzearen legezkotasunari buruz | Presidente anderea, Isasi jauna. Egiten didazun galderaren abiapuntuan daude gai honen nondik norakoak. Alde batetik, hainbat udalek administrazio-kontratuetarako onartu dituzten hizkuntza-baldintzak, eta, bestetik, Espainiako Gobernuaren ordezkariak erabaki horren aurrean dituen zalantzak. Hasieratik beretik argituko dizut gaur hemen ez noala erabaki horien edukiaz ezer azaltzera, ez didazu hori galdetu-eta, eta, gainera, ez dugu erabaki multzo horren eduki zehatza ezagutzen. Halere, hori bai, zure galderaren harira, azalduko dizut legediak zer dioen hizkuntza-irizpideak finkatzeaz eta zein den Eusko Jaurlaritzaren iritzia arlo horretan. Normala denez, legediaren barruan eta Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak hartutako erabakien esparruan kokatzen gara, beti bezala, hau da, betiere kontuan harturik gure antolamendu juridikoak euskara eta gaztelania, biak, jotzen dituela ofizialtzat. Eta hori administrazio guztiek bermatu dute eta bermatu behar dute. Arau garrantzitsuen artean bat aipatzen jarrita, herri-administrazioez ari garenez, kontuan hartu behar dugun lege-araua apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen da. Erakunde guztiek bete beharrekoa, beraz. Dekretu horren 18.d artikuluaren arabera, erakunde bakoitzak bost urtetik bost urtera nahitaez onartu behar du euskararen erabilera-plana. Horrez gain, hau dio artikuluak hitzez hitz: "kontratazio arloan erabiliko diren neurriak; batez ere, hirugarren batzuek herritarrekin harreman zuzena duten zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenean, dagokion administrazioak berak bete behar lituzkeen antzeko hizkuntza-baldintzak berma daitezen". Dekretuak argi erakusten du kasu honetan egin beharrekoa. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3430 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | ISASI BALANZATEGI | EH Bildu | Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza baldintzak jartzearen legezkotasunari buruz | Eskerrik asko. Sailburu anderea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV. Planean eta bosgarren planean zedarritu egiten da Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomiadunetako eta zuzenbide pribatupeko eta ente publikoetako kontratazio-organoek nahitaez sartuko dituztela administraziokontratuak hizkuntza-baldintzak burutzean, bete behar diren hizkuntza-baldintzak. Hori adierazten da. Orain artean egin duen bakarra, alor honetan, izan da Gipuzkoako Foru Aldundia. Beste esparruetan askotan kritikatua izaten dena honetan aitzindaria da, eta, nik dakidala, Gipuzkoako Foru Aldundiak auzi honetan eskatu izan du eskutitz bitartez Jaurlaritzaren babesa, orain arte lortu ez duena. Euskarak etsaiak baditu. Baditu etsai txikiak –areto honetan lehen ikusi izan dugu–, garrantzi, munta handikoak ez direnak eta berba-jario handikoak. Baina baditu etsai handiak ere, eta etsai handiekin, negoziatu baino gehiago, egin behar dena da argi eta garbi utzi zeintzuk irizpide jarri behar diren. Euskararen normalizaziorako, auzi hau ez da txikia. Legezkoa da hizkuntza-baldintzak kontratazio publikoetan erabiltzea; horrela egiten da Katalunian, eta horrela egiten da hemen eta egin daiteke. Une honetan, bakarrik Gipuzkoako udaletan eta Foru Aldundiaren Administrazioan erabili izan da ahalmen hori. Eta etorri da etsai handi horietako bat, euskarak duen etsai handi horietako bat, eta bera ari da bazterrak nahasten. Bere garaian galderen bitartez planteatu izan nuen auzi hau, erantzun berririk izan ez zuela. Orain, galderak eginak baitira, sailburuak badaki jakin zer gertatzen ari den administrazio-atal horietan. Euskararen normalizazioa guztion ardura da, baina bereziki Jaurlaritzaren ardura. Nik eskatuko nioke Jaurlaritzari eta eskatuko nieke hizkuntzanormalizazioaren alde dauden guztiei, bat, hizkuntzapolitika kontzertatua izatea; bi, euskararen aldeko araubidea betetzea eta betetzen laguntzea, eta hiru, behingoagatik euskararen etsai amorratu horiei aurre egitea eta esatea euskara guztion hizkuntza dela, errespetatu egin behar dela eta normalizazio-bidea guztion onurarako dela. Hori eskatuko nioke Jaurlaritzari eta hori eskatuko nieke ere euskararen normalizazioaren alde dauden indar guztiei. Besterik gabe, eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3431 |
10 | 64 | 07.02.2014 | HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo) | Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza baldintzak jartzearen legezkotasunari buruz | Lehen aipatutako adibideaz aparte, legearekin batera badira hainbat akordio ere gai honen inguruan. Adibidez, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Plan horren bigarren ataleko 4.1 eta 4.3 puntuek jasotzen dutenez, herriadministrazio bakoitzak bere esparruko hizkuntza ofizialen erabilerarako irizpideak finkatuko ditu (besteak beste, kontratazioetarako), eta, aldi berean, kontratazioko hizkuntza-betebehar horiek betetzen direla bermatuko du. Jakina denez, ESEP Euskararen Aholku Batzordeak egin eta onartu zuen, 2012ko ekainean; Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu zuen, eta, azkenik, Eusko Legebiltzarrak berretsi egin zuen 2013ko irailaren 11n, berrespen-erabakian espresuki esanez: "Legebiltzar honek bere egiten ditu ESEPen helburu, neurri eta ekintzak". Legebiltzarraren onarpena EAJren eta sozialisten talde parlamentarioen botoarekin, PPren abstentzioarekin eta UPyDren kontrakoarekin gertatu zen. Dakizunez, Isasi jauna, EH Bilduk ez zuen, ez zenuten, parte hartu bozketan. Beste alde batetik, akordio horretaz aparte, zuzentzen dudan sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen den dekretua ere badugu. Bertan dioena betez, 2013-2017 plangintzaldirako, administrazio ezberdinek jaso zituzten pasa den urtean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik euskararen erabilera-planetarako irizpideak, betiere 1997ko dekretua eta ESEP osorik errespetatuz. Beraz, elebitasun ofiziala babestea eta bermatzea administrazio guztien erantzukizuna da. Guztiena. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3432 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean | Eskerrik asko ostera ere, presidente andrea, legebiltzarkideok, sailburuok, Darpón jauna. Ea, bada; jarrera eraikitzailez ekarri nahi izan dugu guk interpelazio hau; izan ere, gure ustez, jarrera horrekin berarekin jorratu zen Gobernu Onaren Kodea bera ere, eta aurreko gobernu-aldian egindako gomendio-sorta hori –Legebiltzar honetan ere aurkeztua– guztiz mesedegarri zitzaion sistemari. Ekimen hau –gure ekimen hau–, izatez, joan den apirilean aurkeztu zen, baina argi dago zeharo aproposa izaten jarraitzen duela legegintzaldiaren lehenengo urtea igarota ere; gainera, bidea eman diezaguke ikusteko nondik nora ulertzen dituen zure gidaritzapeko Osasun Sailak 2011n aurkeztutako ekimen horri lotutako zenbait auzi. Orduko Osasun Sailaren barruan eratutako Gobernu Onaren Aholku Batzordeak idatzi zuen Gobernu Onaren Kodea, osasuneko eta osasunantolamenduko adituen eskutik, eta 2011ko martxobueltan egindako agerraldi batean aurkeztu ziren Kodea osatzen zuten gomendio horiek Legebiltzarrean, eta, agerraldi hartan ikusi genuenez, oso hausnarketagai interesgarriak zeuden, teoriatik praktikara eraman beharrekoak, horixe baita sarri askotan garrantzitsuena kudeaketan, osasun-kudeaketan –beste arloetan ere bai, ezta?, baina, kasu honetan, osasunaren arloan–. Eta arlo garrantzitsuetan sakontzea zen gakoa; izan ere, hor ditugu, esaterako, gardentasuna, demokrazia eta parte-hartzea –alegia, bestelako kontzeptu orokorrak, kalitateaz edo eraginkortasunaz gain–, bai, halaber, beste batzuk ere, hala nola kontu-ematea, gizarte-erantzukizuna, taldeen eraketa, etika… Garrantzitsuak guztiak ere, ezbairik gabe, edozein antolamendutan eta, kasu honetan, osasun-sistema publikoaren antolamenduan. Garrantzi ikaragarria dute. Eta beste arlo batzuk ere jorratu ziren, hala nola osasun-zuzendaritzaren estatusari dagokiona. Arestian esan dizudan legez, Osasun eta Kontsumoko Batzorde horretan, kode horren edo gomendio horien berri eman ziguten bai aurreko sailburuak, bai, batik bat, Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onari buruzko Aholku Batzordearen presidenteak –sailburuarekin batera etorria–; hala, agerraldi hartan esan zigutenez –eta ekimena ulertu genuenak ondo ohartu ginen–, helburu argi bat zuen ekimenak: eraginkortasunean eta kalitatean etengabe aurrera egiten jarraitzea eta, horrekin batera, osasun-laguntzari lotutako oinarri eta balioak berregituratzea eta sakonago garatzea. Hor ziren osasuna eta osasun-sistemak ondo gobernatzea, gobernu onerako planteamendu estrategikoak eratzea, kudeaketarako jardunbide onak finkatzea, gobernu-organoak Osakidetzako antolamenduetan aintzat hartzea, profesionalek euskal osasun publikoan aholku ematea eta hartan parte hartzea, herrita- rrek parte hartzea, osasun-politika publikoak ondo gobernatzea… Funtsezko elementuak ziren guztiak ere, eta funtsezkoak izaten jarraitzen dute oraindik, arlo horiek bideratzen baitute jarduera publiko egokia eta, kasu honetan, osasun-laguntzari lotutako jarduera; eta halaxe azaldu zitzaigun agerraldi hartan eta gomendio horietan –funtsezko elementu modura, alegia–. Agiri horretan, bada, asko ziren hausnarketa egokiak eta etorkizunerako gomendio onak –azterketa zorrotz eta sakon baten ondorio, zalantzarik gabe–, eta, horretarako, erkaketa bat ere egin zen –eta horixe da interesgarriena– osasun-kudeaketako beste eredu aurreratu batzuekin, alderdi praktikoak jorratuta, baina arlo teorikoak ere bai, horiek ere beti datoz-eta ondo. Txostenean aditzera ematen zen edo aintzat hartzen… Bi oinarri zituen: bata, erakunde- edo antolakuntza-mailako gomendioak egitea gobernu ona sustatzeko, eta, bestea –funtsa– kudeaketa ona finkatzea, zenbait adigai ardatz hartuta horretarako, hala nola eredugarritasuna, etika –arestian ere esan dudanez– gardentasuna, kontu-ematea, pertsonen duintasuna eta zerbitzu publikoen kalitatea eta eraginkortasuna; alegia, edozein jardunetan –eta kasu honetan ere bai– aintzat hartu beharreko adigaiak. Tira, beste legegintzaldi batean gaude orain –argi dago–; gure ustez, baina, gai honen gaineko hausnarketa bat egin behar zenukete oraingo Jaurlaritzak eta zuk zeuk, ezin baitzaio muzin egin osasunsistema ondo gobernatzeko egindako lan garrantzitsu horri (kontu egin aholku-batzordea punta-puntakoa zela, guztiz aditua beste sistema integratu batzuetan gobernu ona ezartzeko jardun onenak aztertzeko arloan), eta, era berean, premiazkotzat jotzen dugu edo aukera ona jakitera eman diezaguzun zer bide ari zaren egiten arlo honetan eta nola jaso den ekimen hori, kontuan hartuta orduko Osasun Batzordeak (lehen Osasun eta Kontsumo Batzordea zena, Osasun Batzordea orain) berariaz balioetsi zuela lan hori eta oro har eta nagusi-nagusiki pozez eta gogotsu hartu zuela ekimen hori; horrenbestez, zer asmo duen egungo Jaurlaritzak, aurreko legegintzaldian gobernu onerako egindako txosteneko gomendioak eta orientabideak euskal sistema publikoan aplikatzeko orduan. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3433 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean | Gracias, señora presidenta. Señorías, Barrio jauna, buenos días de nuevo. Badakit, bai, 2011ko martxoan osasunaren gobernu onerako kode bat aurkeztu zela Legebiltzar honetako orduko Osasun eta Kontsumo Batzordean. Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onari buruzko Aholku Batzordearen orduko presidenteak egin zuen aurkezpena, oker ez banago José Manuel Freire sailburu ohiak. Ez? Cabasések? Esango nuke Cabasések txostena egin zuela baina batzordeko presidentea José Manuel Freire jauna zela. Nolanahi ere, aurretiko nondik norakoen jakitun izan zaitezten, legebiltzarkideok, ia hiru urte igaro dira harrezkero; Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onari buruzko Aholku Batzordea 2010. urteko urtarrilean sortu zen Osasun eta Kontsumo sailburuaren aginduz, eta presidenteak, idazkariak eta zortzi bokalek osatzen zuten batzordea, sailburuak berak zuzenean izendatuak guztiak ere. "Aholku Batzordearen gomendioak, Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onaren Kodeari buruz" izeneko txostena batzorde horretan aurkeztu zen lehenengoz, eta, txostenaren egile nagusiaren arabera –Juan Cabasés irakaslearen arabera–, iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko prest zeuden; nolanahi ere, esan didatenez, edukia lantzen ari ziren oraindik, txostena aurkeztu zen unean. Hala, zirriborroa aztertzeke zuten oraindik bai Osasun Sailean, bai batzordean bertan, bai, halaber, profesionalen elkargo eta kontsumitzaileen elkarteetan, Ekonomia eta Gizarte Batzordean, Osakidetzako Zuzendaritzan eta kontuan hartzeko modukotzat jotako beste erakunde batzuetan. Une hartan Osasun eta Kontsumo Batzordean aurkeztutako lehen agiri horretako gomendioei dagokienez, bada, gure asmoa… Gu bat gaztoz, noski, gomendioekin; zuk azaldutako moduan, gomendio eta hausnarketa ugari dakar txostenak, apropos-aproposak zalantzarik gabe, baina, niri azaldu zidatenez, txostena ez zen erabat burutu. Ezagutzen dugun hasierako txosten horretan –2011n aurkeztua–, Europako Kontseiluak gobernu onaren gainean emandako gomendioak jaso ziren, hitzez hitz ia, eta erakunde horrek sinesgarritasuna du guretzat; haren txostenak ondo funtsatuta egoten dira, eta ezinbesteko eredutzat jotzen ditugu. Europan, bestalde, Gizarte Eskubideen gaineko Europako Batzordeak egindako txostena aurkeztu zen joan den astean, eta, txosten horretan, Espainiako Estatuaren egoera ere jaso da, 2013an gizarte- eta osasun-eskubideak nondik nora bete diren aztertuta. Hala, txosten horren arabera, denboraldi horretan egokia izan da Euskal Autonomia Erkidegoan izandako osasun-estaldura, eta eredu da Nafarroarekin batera, gainerako erkidegoentzat. Azaldu duzun moduan, Aholku Batzordeak Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onaren Kodeari buruz emandako gomendioen txostenak zenbait neurri jaso zituen, gomendio modura proposatuta, kudeaketa-jardun onak sustatzeko, kide anitzeko gobernu-organoak antolatzeko, kudeaketa profesionalizatzeko, jarrera zuzenak sustatzeko, profesionalei aholku eman eta haien parte-hartzea bultzatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzeko… Hori dena planteamendu estrategiko batzuei lotuta eta amaierako gomendio batzuei uztartuta. Cabasés irakasleak berak adierazi zuen aurkezpen hartan zein den neurri horien guztien funtsa: balioetan oinarritutako osasunkudeaketa, hain zuzen. Nik erabat argi daukat balioetan oinarrituta dagoela Euskadiko osasun-kudeaketa, baina hori ez da kontu berria; ez da atzoko kontua edo aurreko legegintzaldikoa; nire ustez, aspalditik da hori horrela. Eta ez da iritzi merke bat; gure kudeaketa-ereduaren ardatzei erreparatu baino ez dago: lana, zintzotasuna, guztion mesederako jarduna eta jardunbide onak dira gure ereduaren oinarriak, eta halaxe aintzatetsi dute erakunde publikoek eta pribatuek, bai Espainiako Estatuan, baita beste herrialde batzuetan ere. Eredu hori, gainera, ez zaio aitortu Osakidetzaren egitura orokorrari bakarrik; haren barruko osasun-egiturei ere bai. Halaxe aitortu zuen Gobernu Onaren Kodeari buruzko Aholku Batzordeak berak. Nolanahi ere, ez gaude bozkario horretan geldirik; ez dut aditzera eman nahi ezin denik aurrera jo eta ez denik aurrera jo behar, badugulako, noski, zer hobetua gobernamendu-kontuetan. Ez izan zalantzarik: egiten diren ekarpen eta egin diren ekarpen onuragarri guztiak baliatuko ditugu hobekuntza-bide horretan jarraitzeko, ekarpen horiek nonahitik datozela ere, aurreko legegintzaldikoak izan, Europako Kontseilukoak izan zein Osasuna Zainduz proiektuan aurkeztutako estrategiak izan –ezin baita ahaztu proiektu horrek ia aho bateko onespena lortu zutela Legebiltzar honetan eta hogei urte betetzear baditu ere indarrean jarraitzen duela oraindik–. Adibideren bat emango dizut. 1993ko Osasuna Zainduz txostenak hauxe adierazten zuen zuzen-zuzenean: "Herritarrei osasun-babeseko sistema egokia ematea: unibertsala, solidarioa, ekitatiboa eta kalitatekoa. Sareko profesionalei antolamendu komunikatibo, malgu eta arduratsuagoa ematea. Erabiltzaileei trataera hobea bermatzea, bai medikuntzaren alderditik, bai giza alderditik, eta kalitate goreneko arreta ematea". Helburu horiek adostasun handia izan zuten, eta gaur egun ere adostasun handia dute; hala, bideerakusle ditugu gobernamendua hobetzeko xedean. Legegintzaldi honetan, zuk ere badakizunez, etika- eta jarrera-kode zorrotz bat onartu da Jaurlaritza osorako, eta, funts-funtsean, kode horretan oinarrituko gara, gure gobernamendua ahal dugunik eta onena izatea lortzeko. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3434 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean | Eskerrik asko, presidente andrea, eta eskerrik asko zuri ere, sailburu jauna, halako balioespen ona eta eraikitzailea egiteagatik joan den legegintzaldian egindako ahalegin horren gainean; hala, gu ere bat gatoz balioespen horrekin, eta gure babesa eta bultzada izaten jarraituko du. Hor ditugu bai, Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioak. Ona da horren gainean berba egiten jarraitzea. Horregatik, guk ere jardunbide onen eta gobernu onaren gaineko eztabaida hori sustatu nahi dugu. Osasunak ere arlo publikoaren kudeaketaren aurrealdean egon behar du, areago kontuan izanda zeinen lotura estua duen arlo horrek herritarrekin. Bestalde, arrazoi duzu: ez zen erabat burutu. Txosten horrek bazuen –eta halaxe ikusi dugu– haren berri emateko plan bat, eta haren barruan ziren elkargo profesionalak, sistemaren zerbitzuak eta beste erakunde asko ere bai. Baina, legegintzaldia etenda geratu zenez, pentsatzekoa da horrek ere eragina izango zuela horretan; nolanahi ere, agiria hor dago; lana hor dago, eta, gure ustez, ez da bazterrean uztekoa –horrexegatik esan dizugu hori, eta, dirudienez, ohartuta zaude zu ere–. Hori hor dago, beraz. Osasuna Zainduz programa aipatu duzu berariaz. Huraxe izan zen lehen bultzada. Gogoan dut programa hori ere gai bakarreko bilkuran eztabaidatu genuela Legebiltzar honetan, 1993an. Osasunari eta Euskadiko osasun-sistemaren lerro estrategikoei buruzko lehen agiri handietariko bat izan zen hura, eta gogoan dut, halaber, nik neuk –orain berbetan duzuen bozeramale honek– eratu eta aurkeztu nituela Osasuna Zainduz planean onartutako zenbait ebazpen. Gobernu onaren kodearen atzean, gobernu onaren gomendioen atzean, lantalde handi bat egon zen, eta lan bikaina egin zuen. Freire sailburu ohia aipatu duzu; hark koordinatu edo gidatu zuen lantalde hori, baina txostena Juan Manuel Cabasések aurkeztu zuen hemen, aditua izanik osasun-ekonomian. Dena dela, ekimen honetan beste pertsona asko ere izan ziren, hala nola ospitaleetako zuzendaritzetako jendea, Erizainen Elkargoko presidentea, osasun-arduradunak… alegia, benetan jende… Euskadiko Medikuen Kontseilua… Gero aurkeztu izan zein ez. Eta, abegi ona egin zioten txostenari, egiari zor. Abegi ona egin zioten. Horren lekuko izan ginen gu, jendearekin hitz egin genuelako guk ere; osasunprofesionalekin hitz egin genuelako guk ere. Beharbada, teorikoegitzat jo zitezkeen txostenean jorratzen ziren alderdi horiek edo proposatzen ziren gomendio horiek, planteamendu estrategikoetatik hasi eta konpromisoetaraino –kide anitzeko organoak kudeatzeko jardunbide onak zirela, profesionalizazioa zela edo jarrerak zirela–; baina, izatez, mami handiko alderdiak ziren, eta, nahiz eta une hartan jada ondo barneratu –halaxe da kasu gehienetan–, onuragarria da, ahal dela, horien gainean berba egiten eta alderdi horiek lantzen jarraitzea. Horrenbestez, sailburu jauna, gai hau presente izateko eta gobernu onaren gomendioei dagokien lekua emateko, mozio bat aurkeztuko dugu interpelazio honen harira, bultzada eman diezaion –hala espero dugu– aurrez egin den lan horri –lehendik egindako lanen fruitu, baiki– eta lotune eta eredu izan dadin osasun publikoaren profesionalentzat, kudeatzaileentzat eta erabiltzaileentzat, bai, halaber, Jaurlaritzarentzat ere, noski. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3435 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean | Ea, bat nator adierazitakoekin. Ontzat jo genuen agiria, eta Justizia eta Funtzio Publiko Sailari igorri genion agiri hori, beste agiri batzuekin batera, kontuan har zedin etika eta jokabide onaren kodea lantzeko orduan. Era berean, ondo iruditzen zait azaldu didazuna. Legegintzaldi honetan, etika eta jokabide onaren kode hori hartuko dugu oinarri, noski; izan ere, Jaurlaritza guztiari dagokio, eta Jaurlaritzako kargudun guztiek konpromiso sendoa hartu dute harekin. Europa iparraldeko herriek eta herri anglosaxoiek jorratutako bidetik doa kodea, eta herritarrei ematen zaien zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzea du xede. Kode horren balioa, beraz, osasun-sistematik harago doa, Jaurlaritza honen ekintza-esparru guztiak biltzen baititu, baita ekintza horien erantzukizun osoa ere. Hainbat balio ditu oinarri, hala nola zuzentasuna, bikaintasuna, politikaren eta kudeaketaren arteko uztardura, aitzindaritza eta berrikuntza, eta printzipio zehatzak aldarrikatzen eta besarkatzen ditu, hala nola inpartzialtasuna, objektibotasuna, gardentasuna, zintzotasuna, eredugarritasuna eta begirunea. Nire ustez, beraz, argi dago nondik nora jo asmo duen Jaurlaritza honek eta, ondorioz, Osasun Sailak –Jaurlaritzaren barnean egonik–, gobernu onaren txosteneko gomendioen eta orientabideen gainean; kontu egin besterik ez dago zer norabide hartu duen Jaurlaritzak kode hori abian jarrita eta haren bidez Etika Publikoko Batzordea sortuta eta zer-nolako konpromiso estua hartu duten Jaurlaritzako kide guztiek eta goi-kargudun guztiek. Bat nator zurekin. Erabat sinetsita gaude funtsezkoa dela gobernu ona, eta ez soilik osasun-arloan; aitzitik, gizarte-eskakizun bat da erantzukizun publi- koak ditugun pertsona guztiontzat. Horrenbestez, gure ustez, eratu dugun kode etikoa konplituaz batera egokiro erantzungo diogu gugan jarritako uste on horri. Nada más. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3436 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruzko ebazpena betetzearen gainean | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Berriro dakargu Legebiltzar honetara Fagorrek eta Eroskik jaulkitako eta zenbait finantza-erakundek merkaturatutako mendeko finantza-ekarpenen gaia. Berriro dakargu eztabaidagai hau, bai; izan ere, auzia ez da oraindik ebatzi; oraindaino, iruzur horren milika biktima daude gure herritarren artean. Horrenbestez, nire ustez, argi dago zein den gure betebeharra –legebiltzarkideen betebeharra eta alderdi politikoena– : arazo honi kontu egin behar diogu –izugarri larria baita, gure ustetan–, eta, horrez gain, Eusko Jaurlaritzari galdetu –edo, hobeto esanda, berriro galdetu– zer egin asmo duen auzi hori ebazteko; hau da, zer proposatuko duen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko milaka herritarren arazo hori ebazteko, iruzur egin baitzaie, iruzur baten biktima izan baitira, amarru zabal eta orokor baten biktima izan baitira. Urtebete da kasik UPyDk gai honi buruzko lehen ekimena erregistratu zuenetik Legebiltzar honetan. Eta ekinean jarraituko dugu; ekinean jarraituko dugu, herritar askok halaxe eskatzen digutelako. Aste honetan bertan, bilera egin dugu herritar horietako batzuekin, gure arreta osoa merezi baitute, nire ustez. Horrenbestez, ekinean jarraituko dugu, jende horri ataka horretatik ateratzen laguntzen saiatzeko, eta ez bakarrik ataka horri irtenbidea emateko, bai, halaber, halakorik sekula gehiago gerta dadin eragozteko eta argi geratzeko nor diren amarru horren arduradunak. Gaur egun, denok dakigu jada zer diren mendeko finantza-ekarpenak. Ez dira ekarpen sozialak, baizik eta enpresen mendeko zor-titulu epegabeak. Ez dute amaiera-eperik. Mendeko ekarpenak dira, kredituen hurrenkerari dagokionez hartzekodun arrunten edo kreditu arrunten atzean daudelako. Kontu egin 40.000 lagunek hartu zutela epegabeko zor hori: 30.000k, Eroskiren bidez, eta beste 10.000k, Fagorren bidez. Milaka pertsonari egin zaie iruzur, eta guk justizia defendatu behar dugu gehiegikerien eta zigorgabetasunaren aurrean; horixe da auzi honen funtsa, eta horixe nahi dugu guk. Eta, Bankiaren kontrako kereila aurkeztu genuen bezalaxe, hots, lehentasunezko ekarpenen gaineko kereila hura aurkeztu genuen bezalaxe, eztabaidagai hau dakargu berriro orain –horixe da gure ekarpena auzi honetan–; izan ere, esan bezala, ez da behar beste egin; horixe esaten jarraitzen dute iruzur egin zaien pertsona horiek; alegia, Eusko Jaurlaritzak ez duela egin, ezta hurrik eman ere, hilabete hauetan, azken hilabete hauetan egin behar zukeena, taldeok auzi hau eztabaidatzen jarraitu dugun bitartean. Hala, betetzear da urtea, eta Eusko Jaurlaritzak, oraindik, ez die eman iruzurraren biktima horiei irtenbide egokirik, ezta behar bezalako arretarik ere. Gaurgaurkoz, oraindik ere milaka dira iruzurraren biktimak; arazo ekonomiko izugarri larrietan itota jarraitzen dute pertsona horiek, eta egoera pertsonal eta familiar ikaragarrietan katigatuta. Pertsona horiek ez zuten jaso, ez erabat, behintzat, gaur egun produktu horri buruz dugun informazio hori guztia –produktu toxikoa gure ustez, ezbairik gabe–, eta horixe da auzi honen gakoa. Informazio mugatua jaso zuten, edo informaziorik ez; erdizkako informazioa jaso zuten, edo informazio desitxuratua. Produktua, izatez, legezkoa da; toxikoa, baina, gure ustez, eta iruzur bidez merkaturatua. Eta hortxe dago, noski, iruzurraren engainua: merkaturatze horretan eta merkaturatze horren testuinguruan, eta produktuan bertan ere bai, haren ezaugarriek engainuari bide ematen baitiote. Ez zitzaien egokiro jakinarazi arrisku handiko produktua zela, epegabea eta likidezia gutxikoa edo batere likideziarik gabekoa. Eta engainu hori –engainu zabal hori– eta iruzur hori salatzen aritu gara gu, ordutik hona. Hau da, gertakariak ezagutzera ematen aritu gara, eta Gobernuari eskatzen (Eusko Jaurlaritzari, baina ez Eusko Jaurlaritzari bakarrik) bere esku dagoen guztia egin dezan iruzur egin zaien herritar horiei guztiei arreta emateko. Zenbait albiste izan dira azkenaldian, baina iruzurraren biktimek egoera berean jarraitzen dute, aurrezkirik gabe edo aurrezkiak nabarmen murriztuta, inork jaramonik egiten ez diela eta konponbiderik ematen ez zaiela. Azkeneko berria gaur bertan jaso dugu: Kaltetuak elkartea lehen auzialdiko epaitegietan banan-banako erreklamazioak jartzearen aldekoa da biktimek beren dirua berreskuratzen saiatzeko. Iazko ekainaren 6an, sailburu jauna, Legebiltzar honek zenbait mozio eztabaidatu zituen mendeko finantza-ekarpenei buruz eta iruzur hori jasan zuten Euskadiko milaka herritarren ataka gaiztoa bideratzeko aukerei buruz. Azkenik, erdibideko zuzenketa bat onartu zen, eta hauxe zioen hitzez hitz laugarren pun- tuan: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezar dezala zerbitzu bat finantza-entitate eta enpresen lehentasunezko partaidetzek edo mendekoek edo antzeko finantza- edo burtsa-produktuek kaltetutakoen arretarako, informazioa eta bitartekoak eman dakizkien beren eskubideak erreklamatzeko beharko dituzten jarduketa judizial guztiak baliatu ahal izateko eta, beharrezkoa bada, ezar dadin laguntza-bide bat jarduketa judizial horiei aurre egiteko". Hauxe da, horrenbestez, gure interpelazioa, sailburu jauna: bete al da Legebiltzar honek joan den ekainaren 6an hartutako akordio hori? Gure ustez, ez da inondik inora bete; areago, uste dut zuk ere bat etorri behar zenukeela gurekin: Eusko Jaurlaritzak ez du akordioa bete. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3437 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruzko ebazpena betetzearen gainean | Gracias, señora presidenta. Señorías. Maneiro jauna, uste dut ados egongo zarela nirekin honako honetan: gauza bat da esatea –eta hori primeran egiten duzu zuk– eta beste bat esandakoa betetzea –hori nekezagoa da, kasu honetan–. Urtebete darama Kontsumobidek lanean, eta uste dut inork ez duela zalantzan jartzen nolako arduraz aritu diren Kontsumobideren egungo zuzendaria, lehengo zuzendaria eta Kontsumobiden diharduten pertsona guztiak; era berean, uste dut inork ez duela zalantzan jartzen zeinen korapilatsua den auzi honetan bitartekaritza-lana egitea konponbide bat bilatzeko Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenen eraginpean dauden pertsonei begira. Ez da auzi erraza, baina ez zalantzarik izan: Jaurlaritzan konponbiderik onena bilatzen saiatu gara. Kontsumobidek Eroskiren mendeko finantzaekarpenak trukatzeko akordioa argitara eman zuenetik, Kontsumobideko zerbitzuek egunero-egunero eman diete arreta informazioa eskatzera joandako pertsona guzti-guztiei. Institutuko langileek egoeraren berri eman dute, eta argi utzi dute beti, nola ez, Kontsumobidek bitartekari-lana bete duela prozesu horretan. Kontsumobideko zuzendariak, Unzueta andreak, agerraldia egin zuen irailaren 23an Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean (bide batez esateko, orduko hartan ez genuen izan zure presentziaz gozatzeko aukerarik, gai honek halako ardura eragiten badizu ere, eta badakit zer erantzungo didazun gero, legebiltzarkide bakarra zarela, baina nik ere ez ditut bi osasun-sailburu); bada, agerraldi hartan –zu izan ez zinen agerraldi hartan–, Unzueta andreak zehatz-mehatz azaldu zuen zer zen bitartekaritza, itxura denez ez baitzegoen garbi zein zen bitartekaritzaren eta arbitrajearen arteko aldea. Bada, orduko hartan ezin izan zenuenez zuzendariaren adierazpen hura entzun, zure baimenarekin, gogora ekarriko ditut haren azalpenak: "Auziak ebazteko teknika bat da bitartekaritza; hartan, hirugarren neutral batek (bitartekariak) laguntza ematen du, guztientzat onartzeko modukoa den irtenbide bat topa dezaten aldeek, elkarrekin lan eginez. Bitartekaria ez da ez arbitroa ez epailea, ez baitu ahalmenik auzitan diren aldeei inolako konponbiderik agintzeko; era berean, ez du ahalmenik erabakiak hartzeko; bietarik gerta daiteke, beraz: auzitan diren aldeek akordioa lortzea edo ez". Kontsumobidek, bitartekari modura, aldeak elkarrekin esertzea lortu du, eta zinez diotsut ez dela ahuntzaren gaueko eztula erakunde jaulkitzaileak eta merkaturatzaileak, guztiak, beren borondatez negoziatzera esertzea akordio bat lortzen saiatzeko. En eso ha consistido en estos últimos meses la misión de Kontsumobide, en llevar a cabo una labor de mediación, cumpliendo así con su cometido. Argi dugu denok hasierako erreparoak kontuan hartuta ez zirudiela inondik ere akordio bat edo proposamen bat lortzeko modua egongo zenik; izan ere, akordioa lortzeko, aldeek beren borondatez lortu behar zuten bat etortzea, guk hemen zenbanahi legez besteko proposamen bozkatuta ere. Ados jarri behar zuten aldeek, eta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, gainera, onetsi egin behar zuen azken akordioa. Kontsumobidek, izatez, bitartekari-lana baino ezin zuen egin, baina, hala ere, gidoitik atera izan da lantzean behin, kontsumitzaileen alde egiteko ahalik eta gehien, kontsumitzaileak baitira bere arretahelburu nagusia. Hala ere, zegokion bitartekaritzalana bete du Kontsumobidek, eta, lan horren fruitu, akordioa lortu du konponbidea bideratu zezaketen horien artean; hala, irtenbide bat proposatu dute. Eroskik bere mendeko finantza-ekarpenen titularrei proposatutako trukeaz ari gara. Proposamen horren arabera, Eroskik, egin beharreko finantzaberregituraketa egin ostean, epegabeko bonoaren ordez, beste bono bat emango die titular horiei, % 55eko balioarekin eta hamabi urteko epemugarekin. Denbora horretan, bono horrek euriborra gehi % 3ko interesak emango dizkie, eta, trukea egiteko orduan, hasierako balioaren % 15 emango zaie eskudirutan. En los medios de comunicación, no se ha informado correctamente de algunos de los contenidos del resultado de dicha negociación, por lo que quisiéramos ofrecer todos los detalles al respecto, a fin de poder solventar todas las dudas surgidas. Izan ere, orain arte kobratu diren interesak, dakizuenez, ez dira itzuli beharko; areago, eguneratu ere, ez dira eguneratu beharko, erosketa egin zenean errenta finkoak ekarriko zukeen etekinaren arabera. Zuk azaldutako ekintza judizialei dagokienez, zenbait pertsonak auzitegietara jo dute auzi honen hastapenetatik; beren kabuz jo dute batzuek, eta kontsumitzaileen elkarteen bidez beste batzuek. Epaileek, bistan da, konponbide zehatz bat agindu dezakete, bidezkoen jotzen duten konponbidea, alegia. Bitartekariek, ordea, ez. Kontsumobidek ez dio inoiz muzin egin auzibideari; haatik, informazio eske joandako pertsona guztiei beti azaldu izan die auzibidetik jotzeko aukera zutela. Une hauetan, borondatezko truke hori gorabehera, irekita jarraitzen du auzibideak. Esan gabe doa proposamen horrekin bat ez datozenek erabateko eskubidea dutela auzitegietara jotzeko eta demanda bat jartzeko, banan-banan zein taldean. Kontsumobidek auzibidearen gaineko informazioa eman die informazio hori eskatu duten pertsonei (bai, bai!); are gehiago, zehatz adierazi izan zaie zer kontsumitzaile-elkartetara jo zezaketen prozesu judizialetan aholkua eta laguntza jasotzeko. Alabaina, ezin diozu Kontsumobideri eskatu aitzindari jardun dezan demanda judizialak jartzeko, ez baita hori bere eginkizuna. Es sabido que no es esa su función. No podemos hacer creer a la sociedad que vayamos a asumir funciones que no nos corresponden. No sería justo, y, además, sería una rotunda falsedad. Uste dut aise uler daitekeela zergatik ez den Kontsumobide auzietan interesdun modura agertuko edo zergatik ez duen demandarik aurkeztuko. Era berean, Maneiro jauna, interpelazioan aipatu didazun 4. puntu hori gorabehera, onetsitako erdibideko zuzenketa horrek 3. puntua ere bazuen –ez ezazu ahaztu–, eta 3. puntu horretan adierazitakoa Jaurlaritza honen erantzukizun eta eskumenetatik kanpo dago. Hauxe zioen: "Eusko Legebiltzarrak entitate jaulkitzaileei eta banku-entitate saltzaileei eskatzen die har ditzatela beharrezkoak diren neurri guztiak, berehala itzul dakien inbertitutako kapitalaren % 100 arrisku-profil kontserbadorea duten (aurretiko inbertsio-esperientziarik ez, kultura finantzariorik ez eta nahikoa informaziorik gabe) eta hala nahi duten kaltetuei, bai eta informazio urria, alderdikoia, osatugabea edo engainagarria eman zitzaien kontsumitzaileei. Hala, bada, enpresa jaulkitzaileei eta banku-erakunde merkaturatzaileei berariaz eskatzen diegu harremanetan jar daitezen pertsona horiekin, irtenbide bat lortzeko". Jaurlaritza honen eskumena izan ez arren, puntu hau ere langai hartu da bitartekari-jardun horretan, jarrerak gerturatzeko asmoz; hala, berariaz eskatu zitzaien erakunde jaulkitzaile eta merkaturatzaileei kontu egin ziezaioten Legebiltzarraren eskaerari eta haren edukia bete. Bistan denez, ez Kontsumobidek, ez Jaurlaritzak ezin dute inor behartu eske hori betetzera –hasieratik adierazi dizut hori, bitartekaritzaren definizioa azaldu dudanean–, baina argi utzi nahi dut, nolanahi ere, eske hori bitartekaritza-prozesu osoan egon dela mahai gainean. Por tanto, lo que sí que usted no puede decir es que haya recibido esa información a través de los medios de comunicación. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3438 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruzko ebazpena betetzearen gainean | Bai, eskerrik asko, sailburu jauna. Gu, izatez, bat gatoz Legebiltzarraren saio horretan onetsitako mozioaren eduki guztiarekin; nik, baina, 4. puntuaren gainean galdetu dizut; izan ere, puntu horretan, zuzenean dei egiten zaie zure sailari eta Jaurlaritzari, eta gaur-gaurkoz argi dago puntu horren edukia ere ez dela bete. Kontua da, beraz, Jaurlaritzak ez duela bete Legebiltzarrak 4. puntu horretan emandako agindua. Eta badakit, noski, ez dela samurra, baina bada garrantzitsua. Ez da auzi samurra, baina bai garrantzitsua, eta, horrenbestez, behar bestetan ekarriko dugu guk hona, auzi honi konponbideren bat ematen saiatzeko, horixe baita gure betebeharra. Gainera, kontuan hartuta mozio bat onartu zela eta zenbait puntu onartu zirela, Jaurlaritzak Legebiltzarraren agindu hori bete ote duen egiaztatu behar dugu, gure eginbeharra baita. Eta ez da bete. Ez da bete, eta halaxe diote iruzur horren biktimek, ez dela bete. Guk ez dugu inondik inora uste Kontsumobidek ondo jardun duenik. Gure ustez, ez die behar bezalako arreta eman herritar horiei. Bestalde, azken akordio hori dela-eta, iruzurraren biktimek gogor kritikatu dute akordioa, eta guk ere bai. Bidegabekeria hutsa iruditzen zaigu. Iruzur bat gertatzen denean, logikoena da pertsona horiei kendu zaien diru guztia eskatzea. Hori da gure helburua; hori da gure helburua oraindik ere. Hortaz, aipatzen zenuen akordio hori bidegabea da guztiz, mugatua oso, eta egoera horretan direnek uko egin diote. Zer zioen, bada, mozio horretako 4. puntu horrek? "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezar dezala zerbitzu bat finantza-entitate eta enpresen lehentasunezko partaidetzek edo mendekoek edo antzeko finantza- edo burtsa-produktuek kaltetutakoen arretarako, behar den informazioa eta bitartekoak eman dakizkien". Alabaina, ez da eman nahikoa informazio, eta behar ziren bitartekoak ere ez dira jarri. Halaxe esaten digute etengabe herritar horiek: ez da egon, ez informazio nahikoa, ez arreta egokia, ezta behar ziren bitartekoak ere –alegia, pertsona horiek beren eskubideak eskatzeko jarduketa judizialetarako behar zituzten bitartekoak–. Horixe eskatu zitzaion Jaurlaritzari: pertsona horiei beren eskubideak eskatzeko jarduketa judizialetarako behar zuten informazioa eta bitartekoak ematea, eta, horrekin batera, laguntza-bide bat irekitzea jarduketa judizial horiei aurre egiteko. Alabaina, sailburu jauna, jarri al da abian laguntza-bide hori, pertsona horiek judizialki eskatu ahal izan dezaten dagokien hori? Bistan da ezetz. Evidentemente, no. Merezi bezala artatuko al dituzue? Behar dituzten baliabideak emango al dizkiezue? Laguntzabideren bat jarriko al duzue abian, jarduketa judizial horiei aurre egiteko? Bai edo ez? Horixe eskatzen zitzaizuen. Horixe onartu zen Legebiltzar honetan, eta bistan da Gobernuak ez duela bete. Beste batzuek ere ez dute bete beren betebeharra –bistan da hori–, baina gu Jaurlaritzari ari gatzaizkio galdetzen kasu zehatz horren gainean eta puntu horri dagokionez. Arduradunak asko dira, sailburu jauna. Arduradun dugu Eusko Jaurlaritza, 2000. urtean Kooperatiben Legea aldatzeagatik; Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala, halako produktuak ez kontrolatzeagatik, eta Eroski eta Fagor, produktu hori jaulkitzeagatik –haiek dute, gainera, pertsona horiek ordaindutako dirua–, eta erantzule dira, orobat, erakunde merkaturatzaileak, Eusko Jaurlaritza eta zenbait alderdi politiko, itzuri egin nahi izan baitiote auzi honi, merezi zuen garrantzia eman gabe. Horiek guztiak dira iruzur honen arduradunak, baina zuri luzatzen dizugu galdera, jakin nahi dugulako zertan den mozioaren 4. puntuan eskatutakoa eta asmorik ote duzuen datozen asteotan eskatutako hori betetzeko. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3439 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruzko ebazpena betetzearen gainean | Eskerrik asko. Tira, hain sarri erabili ohi duzu gai honetan iruzur hitza, ohituta gauzkazu jada. Botereen bereizketan sinesten dugu guk (argiro bereizten ditugu botere betearazlea, legegilea eta judiziala), eta gu ez gara botere judiziala; botere betearazlea gara. Jakizu Kontsumobideren lana txukun-txukuna izan dela. Institutu honetara jo duten kontsumitzaileei informazioa eman dieten pertsonek –Kontsumobiderako lanean diharduten funtzionarioek– ahaleginak eta bi egin dituzte pertsona horiei laguntzeko; are gehiago, uste dut denbora mordoa eman dutela, Jaurlaritzak ezarritako lanalditik eta soldatatik kanpo ere jardunez, konponbide bat lortzeko, eta baliteke mundu guztia ez egotea pozik konponbide horrekin, baina irtenbidea topatzea ez zen inondik ere kontu erraza. Eta, bide batez, zehaztapen batzuk egingo ditut aipatu dizkidazun zenbait konturen gainean. Ahotan erabili duzu aurkeztu den proposamena. Proposamena, esan bezala, Kontsumobidek azken hilabeteotan egindako lanaren fruitu da; horrek ez du esan nahi Jaurlaritzaren edota Osasun Sailaren bermea duenik, ezta Kontsumobideren bermea duenik ere; Kontsumobideren lana beste bat izan da: proposamen bat egin zedin lortzea eta proposamen horren berri ematea. Proposamen hori izan da Kontsumobidek lortu ahal izan duen gehieneko akordioa, horraino iristeko prest izan baitira auzitan diren aldeak, borondatezko bitartekaritza horren bidez. Aipatu duzu finantza-produktu horien eraginpeko pertsonen elkarteek uko egin diotela proposamenari. Zuzen zaude, bai. Talde batek baino gehiagok uko egin dio konponbide horri. Guk geuk ere ordain oparoagoa nahiko genukeen konponbide horren barruan. Erabat jabetzen gara 75, esaterako, 70 baino gehiago dela; 80 ere 75 baino gehiago… eta horrela hurrenez hurren. Baina ohartzen gara, halaber, konponbide-proposamena borondatezkoa eta banakoa dela; horrenbestez, ez litzateke harritzekoa izango talde horietako pertsona batzuek, azkenik, eskaini zaien proposamena onartzea. Dakizuenez, kontsumitzaileen elkarteekin ere izan da Kontsumobide harremanetan. Arduraz kontu egin zaie haien iritziei, iradokizunei eta aldarrikapenei; hala, haien planteamenduak ere doi-doian eraman izan dira aldeen arteko bitartekaritza-mahaira. Onartu dira batzuk; beste batzuk ez. Baina berriro diot: Kontsumobidek ez du gaitasunik aldeak ezertara behartzeko. Gauza zehatz bat azaltzera etorri naiz gaur hona; alegia, Legebiltzar honek egindako eske bat betetzen ari ote garen azaltzera. Aldeak konponbidearekin guztiz pozik egon ez arren –izan ere, diruaren % 100 itzultzea espero zuten, eta, egiari zor, gu ere pozarren geundekeen % 100 lortu izan bagenu, horixe baitzen gure helburua hasiera-hasieratik–, jakizu, nolanahi ere, Legebiltzarraren eske hori egokiro bete duela Jaurlaritzak Kontsumobideren bitartez; izan ere, proposamen bat mahairatzea lortu dugu, eta guztiei zuzendutako proposamena da, nahi duen orok onar dezan –Kontsumobiden erreklamazioa egina izan zein ez– eta, batez ere, borondatezko proposamena da. Gobernu honek, Kontsumobideren bitartez, Legebiltzarrak eskatutako lana egin du. Orain, bada, zer bidetatik jo nahi duten erabaki ahal izango dute egoera horretan direnek: alegia, auzibidetik jo nahi duten –aukera hori ez baita sekula itxita egon–; Eroskik proposatutako trukea onartu nahi duten –gauzatu daitekeen unean onartzekoa–, edo dauden-daudenean geratu nahi duten, hau da, eskuratu zuten titulu horrekin geratu nahi duten dagozkien interesak kobratuz –aukera hori ere badago eta–. Hiruretan ala hiruretan, garrantzitsuena da pertsona bakoitzak argi jakitea zer alde on eta txar dituen aukeretako bakoitzak, askatasunez eta bere kabuz erabaki dezan zer bidetatik jo. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3440 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | UBERA ARANZETA | EH Bildu | Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Inviza enpresarekin Tolosaldeko herritarrak helburu dituen arreta eredu integratua lortzeari buruz | Eguerdi on denoi. Osasun Sailak Inviza enpresarekin sinatutako Asunción klinikaren kudeaketarako hitzarmenaren ebaluazio-txostena irakurrita, esan behar dugu gure taldea oso kezkatua geratu dela eta gure kezka areagotu egin dela, txosten horretatik argi ondorioztatu daitekeelako hitzarmenak duen helburua ez dela Tolosaldean osasun-arretan zeuden gabeziak estaltzea, baizik eta baliabide pribatuak indartu eta lehenestea baliabide publikoen kaltetan. Guk hori argi eta garbi ikusi dugu. Txostenean argi ikusten da Asunción ospitalearen azpiegitura pribatua planifikazio pribatuaren ardatz bilakatzen duela. Eta, egia esan, hori ez da ulergarria ardura eta funtzio publikoaren ikuspegitik, estaldura soziala ahuldu eta hipotekatzen duelako etorkizunera begira. Eta hori argi eta garbi ikusten da datu esanguratsuenetako batean. Arreta espezializatuaren kasuan zerbitzua osasun publikoan eta pribatuan, bietan, bazegoen, bikoizketa argudiatuz osasun-zentro publikotik kendu egin da zerbitzua eta pribatukoa lehenetsi da. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3441 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Inviza enpresarekin Tolosaldeko herritarrak helburu dituen arreta eredu integratua lortzeari buruz | Eskerrik asko, presidente anderea. Legebiltzarkideok, Ubera anderea. Dakizunez, ez nuen nik sinatu Invizarekin egindako hitzarmen hori; nolanahi ere, bat nator hitzarmenarekin, eta, hura berritzeko unean, horixe egingo dut. Aipatu duzun agiri horretan –Osasun Sailak egindakoa– Asunción klinikarekin itundutako zerbitzuek Tolosaldeako herritarrei emandako osasun-arreta publikoa aztertzen da, eta berriro esango dut: osasun-arreta publikoa. Ez al dira publikoak, bada, Tolosaldeako itunpeko ikastolak? Zerbitzu horiek Osasun Sailak finantzatzen ditu, herritarren zergen bidez; Jaurlaritzak finantzatzen ditu. Osasun-arreta publikoa, beraz; ez nau lotsarazten. Ez txostenetik, ez hitzarmenetik, ezin da inolaz ere ondorioztatu lehentasuna ematen zaienik itundutako zerbitzu pribatuei osasun-zerbitzu publikoen gainetik, ez baita halakorik gertatzen, ez Tolosaldean, ez Euskadiko beste inongo eskualdetan. Osasun-zerbitzu publiko batean sinesten dugu eta kontrakoa esateak edo pentsatzeak, Ubera anderea, ez du fundamenturik. Gure osasun-plangintzaren funtsa ez da ospitale-arreta, ez Asunción klinikaren kasuan, ez Donostiako Unibertsitate Ospitalearenean. Une honetan herritarrak dira osasun-plangintzaren ardatza, helburu argi-argiarekin: lehen arretaren betekizuna indartzea, ospitale-arretarekin batera kudeatuta, eta gizarte-zerbitzuekin ahalik eta estuen koordinatzea. Hortaz, zure galderari helduta, Ubera andrea, nire ustez, Inviza enpresarekin egindako hitzarmena lagungarria da eskualde horretan erabilgarri ditugun baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko, eta, hala da, bai: enpresa pribatu batek ematen ditu zerbitzuetako batzuk. Baina esan dezagun egia: hori hor ez balego, kontuan hartuta Tolosa hogeita sei kilometrora dagoela Donostiako Unibertsitate Ospitaletik eta komunikazio onak dituela, gaur, seguruenik, egungo testuin- guru ekonomikoan, ez genuke izango eskualdeospitale hori. Euskadiko leku asko, Araban eta Bizkaian, urrutiago daude beren erreferentziako ospitaletik Tolosaldea Donostiako Unibertsitate Ospitaletik baino. Bestalde, arestian ere esan dizudan moduan, ez nuen nik abian jarri Asunción klinikarekin egindako hitzarmen hori; dagoeneko zenbait legegintzaldi darama abian, eta, nire iritziz –zilegi bekit esatea–, zerbitzu ona ematen du. Hori da gure gogoa eta nahia, eta lortu egingo dugu. Osasun-sistema publikoa izaten jarraituko dugu Tolosaldean, lehen-arreta indartuta, aitzindari eta gidari jardun dezan, klinikarekin batera ematen duen arreta-prozesu horretan. Arreta-prozesu bateratua. Norabide horretan ari gara lanean, eta norabide horretan jarraituko dugu aurrera, gure osasun-sistema publiko kalitatekoa eta unibertsala sustatzeko. Ez diogu ikusten inolako eragozpenik proiektuari, baliabideen titulartasuna diferentea izanagatik ere; era berean, ez dugu ikusten inolako eragozpenik osasun-arreta eta gizarte-zerbitzuak koordinatzeko, haiek ere titulartasunak guztiz diferenteak badituzte ere –izan ere, foru-aldundiek finantzatuta daude gehienak, eta zentro pribatuen bidez ere hornitzen dira–. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3442 | |
10 | 64 | 07.02.2014 | UBERA ARANZETA | EH Bildu | Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Inviza enpresarekin Tolosaldeko herritarrak helburu dituen arreta eredu integratua lortzeari buruz | Darpón jauna, ez dut kalitatea dudan jarri, baina, etorkizunera begira, ikusiko dugu kalitate hori norengana joaten den. Eta garbi ikusten da hitzarmen hori zein norabidetan doan (irakurtzea besterik ez dago ebaluazio-txostena), eta ikusiko dugu eskatuta daukaten agerraldi horretan. Saldu zitzaigun hitzarmen hau gabeziak estaltzera zetorrela, eta, gabeziak estali beharrean, ari dena da osasun publikoko zentroak, baliabideak desmantelatzen. Horretan ari zarete, eta txostenean ikusten da, ze txosten horrek ebaluatzen ditu osasun publikoko baliabideak eta Asunción klinikako baliabideak. Guztion diru publikoa erabiliz, guztiona, pribatizazioa egikaritzeko, argi eta garbi, ze horrekin egingo dena da, estaldura publikoa poliki-poliki ahulduz, pribatua indartzera joan eta horrela, epe luzera begira, Tolosaldeko herritarren osasun-estaldura kolokan jarri. Onartezina eta arriskutsua da Tolosaldeko osasun-arreta enpresa baten eskuetan jartzea, ze Administrazio publikoan lehentasuna pertsonak dira, eta enpresetan, negozioa, logikoa den bezala; eta hemen Administrazio publikoak egiten duena da osasuna, guztion osasuna, negozioa helburua dutenen eskuetan utzi. Onartezina eta arriskutsua diru publikoarekin kontrol, kudeaketa eta kalitate publikoa ahultzen duten estrategiak garatzea Administrazio publikotik. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3443 |
10 | 64 | 07.02.2014 | OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra) | Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Inviza enpresarekin Tolosaldeko herritarrak helburu dituen arreta eredu integratua lortzeari buruz | Begira, ez du merezi orokortasunetan aritzea. Asteroastero naukazu hemen: esadazu, bada, zer zerbitzu pribatizatu diren osasun-arloan sailburu hau betekizun honetan ezagutzen duzunetik. Esadazu, eta bananbanan erantzungo dizut. Esan dizudan bezala, errespontsabilitate osoz kudeatzen ditugu gure baliabideak, beti egin izan dugun bezala, eta etorkizunean ere horrela egiten jarraituko dugu. Ez zaitez arduratu, Ubera anderea. Egon lasai. Baten batzuek gurutzada bat abiatu dute zentroaren titulartasuna dela eta ez dela, inolako errespeturik gabe aspalditik zerbitzu ona ematen ari diren profesional horiei begira. Arrazoia ez da inolaz ere ematen den zerbitzuaren kalitatea, eta ondo baino hobeto dakizu zuk hori. Hau lotsagarria da. (Paper bat erakutsi du) | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/1d4551f8-1a5e-41aa-897b-7c84d4773c29 | parl_eu_3444 | |
10 | 65 | 13.02.2014 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakaria, sailburuak, legebiltzarkideok, egun on. Lehendakari jauna, EH Bilduk zure agerraldia eskatu zuen abiadura handiko trenaren proiektuaren inguruan, euskal herritar guztiok egia eta egungo egoera ezagutzea ezinbestekoa dela uste dugulako. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3445 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Gobernu honen ordezkari gorena zaren heinean, herri honek beharrezkoa du jakitea zein den Y bezala ezagutzen den makro-proiektu honetaz egiten duzun diagnostikoa. Badirudi, azkenean ez zarela zu izango, Urkullu jauna, erantzuna emango diona agerraldi honi. Gobernukide baten esku uztea erabaki duzu, aukera hori baduzulako, eta aukeratu duzu gaur hemen planteatzen denari zuk ez erantzutea. Zure eskubidea da, ez dago zalantzarik. Baina uste dugu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak eskertuko lukeela zu izango bazina azalpenak emango lituzkeena gaur hemen, batez ere gaur egungo egoera eta etorkizun hurbilean aurreikusten denaren inguruan hain interpretazio ezberdin eta kontrajarriak entzun ditugunean inplikatuta dauden instituzio ezberdinetatik. Hauxe esan zuen lehendakari jaunak kargua hartzeko hitzaldian: "Ezagutzen nauzue; nire konpromisoa da herritarrei egia esatea, nahiz eta deserosoa edo ezatsegina izan. Egia eta gardentasuna, denbora gehiegi eman baitugu opakutasuna, okultismoa eta egiaren kamuflajea jasaten". Eta uste genuen agerraldi honek zentzu osoa zuela, ez bakarrik EH Bilduk behin eta berriz agertu dituelako bere zalantzak eta Y deituriko abiadura handiko trenaren proiektuaren aurka gaudela esan dugulako, baizik eta, adibidez, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen azken txostenaren arabera, non AHTaren proiektua aztertzen baita eta herritarrei AHTaren proiektuaz galdetzen baitzaie, ikusi dugulako inkesta egin zaien herritarren % 67k adierazi duela gutxi edo ezer ez dakiela abiadura handiko trenaren proiektuaz. Datu garrantzitsua iruditzen zaigu, eta eragina izango luke, nolabait, lehendakariak garrantzitsutzat jotzen zuen horretan: herritarrei azaltzea zer den AHTa, zenbat ari zaigun kostatzen AHTa, noiz egongo den martxan AHTa, zeren bizkar eraikiko dugun AHTa eta nola ari den eraikitzen AHTa. Gaur, hemen, galdera horiei guztiei erantzutea nahi genuke, partzialki bada ere. Eta premisa hauetan oinarrituta, kontrajarria den informazio ezberdin, partzial eta askotan interesatuaren aurrean agerraldi hau erabat egokia dela uste dugu, gizarteak erantzun argiak, zehatzak eta egiazkoak behar eta nahi dituelako. Eta herritarrek abiadura handiko trenaren proiektu guztiak esan nahi duenari buruz gehiago jakin dezaten nahi izate horri jarraituz, hain justu, galdera batzuk egingo dizkizugu, kasu honetan, zuri, sailburu andrea. Galdera batzuk denborari buruzkoak dira: noizko dago aurreikusita, Autonomia Erkidego honetako Jaurlaritzaren ordezkari gisa duzun informazioaren arabera, abiadura handiko trena delakoak Euskal Autonomia Erkidegoan izango duen zatia amaitzea eta martxan jartzea –eta azpimarratu egiten dut "martxan jartzea"–? Uste dugu galdera egokia dela; izan ere, jakinik behar diren obrak moteltzen ari direla, bai Frantziako ardatzean (Akize-Baiona ardatza), bai Gasteiz-Madril ardatzean, batez ere Burgos-Gasteiz ardatzari dagokionez, iruditzen zaigu atzerapen horrek orain arte baino are gehiago urrundu dezakeela abiadura handiko trenaren proiektua bukatzea. Beraz, noizko dago aurreikusita euskal Y-a Espainiako eta Frantziako bide zabaleko trenbidearekin lotzea? Egia da Jaurlaritza honek borondatea duela Bizkaiko adarrean egiteke geratzen diren tarteak egiteko kudeaketa-esleipenaren bidez? Hala bada, hori irakurri baitugu zenbait alditan prentsan, gustatuko litzaiguke jakinaraztea zenbat gehitu beharko diegun Euskal Autonomia Erkidegoko etorkizuneko aurrekontuetan esleitutako zenbatekoei. Orain arte, abiadura handiko trenaren Gipuzkoako adarreko kudeaketa-esleipenei dagokiena eslei- tzen zen. Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko adarrekoak ere egin nahi baditu, bistakoa da aurrekontuan igo egingo dela obra horietara bideratutako zenbatekoa. Jakin nahi genuke zer eragin kalkulatzen duen Jaurlaritzak izango duela horrek aurrekontuen bolumenean. Nola pentsatzen du konpontzea zure Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetarako irispidea, hasierako planteamendutik egin diren aldaketak kontuan izanik? Pentsatzen dut ez dela gezurra izango hiriburuetako sarrera berregokitzeko aukerei buruz prentsan agertutakoa –leku haietan bakarrik izango du geltokia trenak–, kontuan izanik etekinak edo dirua –horrela deitu badakioke– jasotzeko kalkuluak burdinbide-multzoek eta han egin zitezkeen eraikinek eragiten zuten zoru-liberalizaziotik zetozela hein handi batean –leku horiek hiriburuen erdiguneetan zeuden, eta, hortaz, zoru horiek balio handia izan dezakete–. Horixe zen logika, eta logika horrek milioikopuru jakin bat esleitzen zuen, tokiko erakundeek edo Eusko Jaurlaritzak berak –eskumena norena zen– horrekin arindu ahal izan zezaten edo lagundu ahal izan zezaten operazio hori jasangarriago egiten ekonomiaaldetik. Zoruaren prezioa aldatu egin bada, burbuila ekonomikoa hustu egin bada, zenbateraino eragiten dio horrek errealitate honi? Kalkulatu du zure Jaurlaritzak zer gainkostu izango duen operazio horren guztizko zenbatekoak egoera horretan, zenbat jaitsiko den zoruaren balioa, eta, hortaz, zenbat etekin gutxiago lortuko duen hura saltzeagatik? Beste galdera batzuek diruarekin dute zerikusia; adibidez, honek: zein kalkulatzen du zure Jaurlaritzak izango dela azpiegitura honen benetako guztizko kostua hura bukatzean? 1998an, 3.000 milioi euro esaten zen; 2006an, 4.178 milioi euro; hilabete gutxi geroago, Ministerioak berak esan zuen 4.615 milioi izango zirela. 2013an, obra osoaren % 42 bakarrik zegoenean esleituta (ez eginda, baizik eta esleituta edo egite-prozesuan), esan zitzaigun 437 milioi euroko gainkostua izango zuela. Hori guztia azpiegiturari dagokionez bakarrik, gainegitura kontuan izan gabe; hau da, katenariarekin, geltokiekin, bazterbideekin, segurtasun-sistemekin, trenekin eta hiriburuetarako sarrerarekin zerikusia duena. Beraz, badirudi kopurua askoz handiagoa izan daitekeela. Jakin nahi genuke ea zure Jaurlaritzak baduen aurreikuspenik, edo aldaketak izango ditugun bata bestearen atzetik eta haien errua patuaren faktore zehazgaitzei, kasuistikari edo aurreikusteko zailtasunari botako diegun. Zer zenbateko tasatu da jada egindako tarteen gainkostuetan, jakiteko ea egiazkoa den nik adierazi dudan zenbatekoa, edo handiagoa ala txikiagoa den? Zein izan daitezke, zure iritziz, gainkostuen arrazoiak? Jarraitzen du sailburu andreak esaten aurreko kudeatzaileen borondate edo asmo onaren emaitza izan zirela? Nolanahi ere, aurreratzen dut nahiko arriskutsua irudituko litzaigukeela hori horrela balitz. Zer kostu edo gastu aurreikusten ditu zure Jaurlaritzak abiadura handiko bidea mantentzeko? Izan ere, sumatu dezakegu zenbat balio dezakeen eraikitzeak, baina inork ez digu esan zenbat kalkulatzen duen Jaurlaritza honek kostatuko dela hura mantentzea. Eta mantentze-lanak oso handiak izan daitezke, eta, mantentze-lanak oso handiak badira, nolabaiteko eragina izango du aurrekontuetan –horren errua ezingo zaio ezein kontzertu edo kupori egotzi–, eta zerikusia izango du, ziurrenik, garraiorako zein salgaietarako txartelen prezioetan. Zenbateko eragina izan dezake kupoaren likidazioari buruzko etengabeko tirabiretan kudeaketaesleipen gehiago egiteak? Gaur-gaurkoz –gero esango dugu nor ari den ordaintzen– desberdintasunak baldin badaude kupoaren kalkuluan –Eusko Jaurlaritzak 851 milioi esaten du; Espainiako estatuko Gobernuak 1.524 esaten du; hau da, beti dago akordioa ezinezko bihurtzen duen desberdintasun-tarte bat, zeina inoiz ez baita 700 baino txikiagoa, eta batzuetan 900 milioi euroraino iristen baita–, zenbatean handitu dezake desberdintasun- edo desadostasun-tarte hori Bizkaiko adarraren kudeaketa-esleipena egiteak? Eta ordainketari, prezioari dagokionez, EH Bilduk ez, baizik eta Euzko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarbozeramaileak, Aitor Esteban jaunak, 2013ko abenduan Diputatuen Kongresuan esandako gauza bat aipatuko dut. Sustapeneko ministroari egindako galdera batean, zera aipatu zuen: "Baina, berriro diot: ez ezazu behin eta berriz errepikatu Espainiako Gobernua ordaintzen ari dela" –Ganbera honetan askotan esan da mantra hori–; "galdetu iezaiozu zure lankide Ogasuneko ministroari, agian sorpresa hartuko baituzu, baina, oraingoz, Eusko Jaurlaritza oso zenbateko handiak ari da aurreratzen, eta ez zaizkio bueltan iristen". Beraz, gu dirua aurreratzen ari gara, kobratzea espero dugu, baina ez dugu kobratzen. Ondorioa: ordaintzen ari gara. Baina nola eraikitzen ari den ere galdetu nahi dizut. Jaurlaritza honek baiezta dezake gure zoruan egiten ari diren abiadura handiko trenaren obretan betetzen dela Lan Arriskuen Prebentziorako Legea? Uste du Jaurlaritza honek tarte batzuk bizkorrago egiteak, haiek egiteko eskatzen den bizkortasunak, laneko ezbehar-kopuru handiagoa eragin dezakeela eta emaitza tragikoak ekarri? Berma dezake Jaurlaritza honek diru publikoarekin finantzatutako –komeni da gogoraraztea– obra horretako langile guztiek eraikuntzako hitzarmen probintzialen edo sektorialen babespean egiten dutela lan soldatari eta lanaldiari dagokienez? Eta prezioaz ere hitz egingo dugu, denbora agortzen ari baitzait. Zergatik erabiltzen dira zabortegiak soberako materialarekin aldez aurretiko nahitaezko baimenik gabe? Gogoan hartzen dute abian dauden proiektuek eta hasteke daudenek indusketa-urak araztea? Gogoan hartzen badute baina, aurreko galderaren batean adierazi denez, oraindik ez badira martxan jarri behin-behinekoz baino, nora eramaten dira gaur egun? Jartzen zaizkie nolabaiteko zehapenak eraikuntzan erabiltzetik datozen eta behin betiko zabortegietara joaten ez diren urak isurtzen dituzten enpresa horiei, ala denon artean ari gara ordaintzen haien poluzioa? Besterik ez. Mila esker. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3446 |
10 | 65 | 13.02.2014 | INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA) | EA-NV | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, consejeros, señorías, buenos días. Señor Matute, dice usted que la gente no conoce esta infraestructura. Usted al menos sí la conoce, supongo. En el pasado ejercicio, he contestado en 18 ocasiones a las preguntas sobre este tema de diferentes parlamentarios (algunas suyas, otras de otros grupos), y les he remitido muchas informaciones concretas a esta Cámara. Pero empezaré por el principio. Estamos ante un proyecto europeo. La nueva red ferroviaria vasca, conocida como la Y vasca, es una parte fundamental. Constituye un eslabón en el proyecto de tres ejes de la red transeuropea de transporte: en el ramal atlántico Madrid-Vitoria-Dax. Se trata de uno de los 14 proyectos prioritarios de transporte definidos por primera vez por la Unión Europea en la cumbre de Essen en diciembre de 1994; no es un invento de nuestro Gobierno. Es decir, es una de las primeras decisiones que toma Europa en torno a la red transeuropea de transporte, tras su publicación en 1993 en el libro blanco titulado Crecimiento, Competitividad y Empleo, que generó la necesidad de impulsar la cohesión, el crecimiento y el empleo a nivel europeo a través de la red transeuropea de transporte. Este proyecto siempre ha estado entre los acuerdos de la Unión Europea sobre las prioridades de las redes transeuropeas. Tal y como se recoge en las memorias, los objetivos de dichos proyectos y, por tanto, de la Y vasca son la reducción de distancias, la mejora de las relaciones comerciales y los servicios de transporte de personas y mercancías, y la influencia positiva en el desarrollo económico de las regiones y en la cohesión social, tomando como eje la protección medioambiental. Estos son los objetivos de la red transeuropea de transporte, incluida la Y vasca: garantizar la movilidad de personas y bienes, ofrecer a los usuarios infraestructuras de calidad, tomar como base los nodos de transporte en su conjunto, optimizar el aprovechamiento de las posibilidades que tenemos entre manos, la interoperabilidad de diferentes elementos y satisfacer a la Comunidad Autónoma en su conjunto. La nueva red ferroviaria debe ser un sistema de transportes moderno, de gran rendimiento, socialmente integrador y sostenible desde el punto de vista medioambiental. Tanto para el actual Gobierno como para los anteriores, la nueva red ferroviaria constituye una infraestructura prioritaria y estratégica, al igual que para la Unión Europea. Barne-egituraketa eta kanpoko lotura bi modutara lortzen dira. Batetik, Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak, baita Iruña ere, prestazio handiko trenbidez lotzeko arazoa konpontzen da, eta garraio-zerbitzuen eskaintza lehiakorra eskaintzen du, batez ere autoarekiko bidaia-denboran, salgaiak ere garraiatzeko aukerarekin. Bestetik, nazioarteko zabalerako Europako sarearekin lotzen den sare gisa eratzen da, garraio mistoentzako sare gisa; alegia, hortik bidaiarien trenak eta salgaiak garraiatzekoak ibiliko lirateke. Europar Batasunak trenbide-sare berri honen izaera estrategikoa berretsi du Europa barruko trenbide-sarearen lehentasunezko sarea osatzen duten proiektuen bilera guztietan, behin eta berriz berretsiz proiektu hau Europako korridore atlantikoaren funtsezko elementu bat dela, eta proiektu hau garatzeko Europaren finantzaketa behar dela erabakiz. Europako mekanismo lotzailean jasotako hainbat urtetarako finantza-esparruak 2014-2020 denboraldirako 10.000 milioi euro erreserbatu ditu kohesiofuntsetik lehentasunezko garraio-azpiegituretarako; adibidez, Y-arentzat. Europa barruko sareen eskemaren planteamendua da –Essen-en sortu zen lehen aldiz 1994an, eta behin eta berriz berretsi du Europako Batzordeak– sare horiek hiru ekintza-esparru dituztela: estatuetako sareen arteko loturak, interoperabilitatea eta sareetarako irispidea, pertsonek, ondasunek eta enpresek erabat aprobetxa dezaten barne-mugarik gabeko komunitate bat. 1994tik, Europako orientazio guztiek Europako ikuspegi multimodala dute; hori dela eta, jo daiteke garraio-mota guztiek sare bateratu bat osatzen laguntzen dutela. Beraz, hara nolako zentzua duen Europarekin lotzen gaituen azpiegitura honek: XXI. mendeko azpie- gitura bat da, agerian uzten du europarrak garela, eta aukera emango digu daukagun sarea hobeto optimizatzeko eta, horrenbestez, mugigarritasun-eredu berri bat, mugigarritasun jasangarriago bat bultzatzeko. Egungo trenbide-sarea 1858tik 1913ra bitartean eraiki zen. Hura diseinatzeko, ekonomiairizpideak hartu ziren kontuan, garai hartako parametroekin, baina gaur egun ez dira nahikoak beste azpiegitura batzuekin, hala nola errepideetakoekin, lehiatzeko eta haien alternatiba izateko. Dauzkagun bideen ezaugarri mugatuei –adibidez, Bilbotik Donostiara trenez joateko ia hiru ordu behar dira– bide-zabalera desberdinen arazoa gehitzen zaie. Batetik, zuk ere ondo dakizunez, 1.668 milimetroko sarea dugu, Adifek eta Renfek kudeatua, eta, bestetik, zabalera metrikoa dugu eskualdatutako zatietan, eta bi bide-zabalera horiek, beren artean bateraezinak izateaz gain, Europako trenbide-sarearekin ere ez dira bateragarriak, hura 1.435 milimetrokoa baita. Alegia, trenbide-muga bat dugu. Beste muga guztiak gainditzen ari dira, eta, aldiz, trenbide-muga honek izugarri murrizten du Iparraldearekin eta Europarekin lotzen gaituzten trenbidezerbitzuen eskaintza. Euskal erakundeek, egoera horretaz jakitun, bidearen alternatiba kontzeptualak ikertzen hasi ziren 1987an (1987an!) orduko trenbide-sarea modernizatzeko. Aztertutako ordezko eskema horien guztien kasuan, bidaia-denborak, distantziak (kilometrotan) eta inbertsio-kostuen kalkulua aztertu ziren; alternatiba bakoitzaren ebaluazio sozioekonomikoa egin zen; ingurumeneko eraginen ebaluazioa egin zen, eta eragin horiek txikiagotzeko kostuak kalkulatu ziren. Euskadiko orduko eskualde-eredu deiturikoa erabiliz ebaluatu ziren alternatibak; eredu hori 1986an eraiki zen, eta Lurralde eta Garraio Ikerketako Zentroak oinarrizko ebaluazio-tresnatzat jo zuen. Eredu horren helburua zen herrialdearen ekonomia espaziala simulatzea eta ebaluatzea, eta lurralde- eta garraiopolitiken eraginei aurrea hartzeko analisi-tresna gisa balio zuen. Prozesu horren guztiaren ondoren, alternatiba bat hautatu zen, eta orduko Lurralde Politika eta Garraio Sailarentzat euskarri gisa balio izan zuen gogoeta-prozesu luze bat, ikerketa sistematikoa eta, segidako hurbilketaz, azpiegitura zail baten definizio-lanak egiteko –trenbide-ingeniaritza eskatzen zuelako eta gure lurraldearen ezaugarri orografiko eta ingurumenekoengatik zen zaila–. Laburbiltzen saiatu naizen prozesu honek balio izan zuen, gainera, 1990eko hamarkadaren hasieran euskal administrazioak Estatuari eta Europari trenbidesare berri baten proiektua aurkezteko. Trenbide-sare hori Europa barruko lehentasunezko sarearen korridore atlantikoaren funtsezko katebegi bilakatu zen 1994an. 1994tik aurrera, euskal administrazioak denbora luzez hartu zuen esku zuzenean, esan bezala, Estatuko Administrazioarentzat interes orokorreko Europa barruko lehentasunezko saretzat jotzen den proiektuan. Hainbat eta hainbat izapide egin ziren, askotan azaldu zen publikoaren aurrean, informazio publiko ugari eman zen, eta administrazioei entzunaldi ugari egin zitzaizkien –ez zaituztet aspertuko horien xehetasunak ematen, baina, nahi baduzu, emango dizkizut–. Laburbilduz, Euskadiko trenbide-sarearen LAPak ezarritako erreferentziazko esparrua antolamendueskema global batek konfiguratu zuen, eta haren helburua zen garraio-eskariaren beharrak hierarkia honen arabera egituratutako sistemaren bidez elkar sustatzen eta osatzen duten hiru mailatan konpontzea: Europa barruko sare berri bat, Autonomia Erkidegoa Europarekin lotzen duena –Autonomia Erkidegoko lurraldea kohesionatzen du, euskal sistema polinuklear deiturikoaren zati da, eta Bilbo eta Pasaiako portuetarako sarbideei konponbidea ematen die–; aldiriko sare bat, euskal sistema polinuklearraren arlo funtzionalak barrutik lotzen dituena; eta metropoli-trenbidearen eta tranbia-sistemaren sare bat, metropoli-areen barruko harremanetarako. Interes orokorreko azpiegitura bat denez –obrekin hasiko naiz, Matute jauna; badakit badakizula eta aspertzen ari zarela, baina, ez dakizula esaten duzunez, bada…; obrak, obrekin hasiko naiz–…, Estatuko Administrazioari dagokio obrak finantzatzea eta egitea. Uste dut garrantzitsua dela hori azpimarratzea: galdera asko egin dizkidazu, baina uste dut, agian, beste nonbait egin behar zenituzkeela. Berriro diot, interes orokorreko azpiegitura bat denez, Estatuko Administrazioari dagokio obrak finantzatzea eta egitea. Eusko Jaurlaritzak, trenbide-sare honen izaera estrategikoaz eta Y-ak garraiobide jasangarri, seguru, kalitateko eta gaitasunezko gisa pertsonak eta ondasunak garraiatzeko duen balioaz jakitun, esku hartu du trenbide-sare berri hau eraikitzen. Lehenengo aldia da Europan eskualdekotzat jotzen den gobernu batek esku hartzea, ez bakarrik planifikazio- eta proiektu-fasean, baita Europa barruko sarearen azpiegitura eraikitzen ere, Jaurlaritza hau eta aurrekoak egiten ari diren bezala. Interes orokorreko obra hori Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoa dela eta azken arduraduna hura dela aitortu arren, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du Europa barruko sare horren konpromisoa betetzen laguntzea –bide batez esanda, 2010erako egon behar zuen martxan, Europak erabaki zuenez–. Eta Eusko Jaurlaritzaren konpromiso hori islatzen da Y-a egiten zuzenean esku hartuz. Esku-hartze horren arabera, 2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (Adif) artean, Euskadin trenbide-sare berria eraikitzeko. Gogoan duzu nolakoa zen 2006ko apirilaren 24ko Jaurlaritza, ezta, Matute jauna? Nik ere bai. Hitzarmen hartan, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu zuen Gipuzkoako adarrean (Bergaratik Irunera, eta Donostian sartzeko bidean) Y-aren plataforma eraikitzeko proiektuak idazteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen obra horien zuzendaritza fakultatiboa, trenbide-sare berria ezartzeko behar diren lursailak lortzeko behar diren desjabetze-espedienteen kudeaketa administrazioan laguntzen du, eta desjabetze-proiektuaren kudeaketa-bulegoa ordaintzen du. Hitzarmenean ezartzen denez, hasieran aurreikusi zen obra horiek 1.642 milioi euroko kostua izango zutela. Alegia, hasierako kalkulu bat da, asmo onez egina, noski –besterik ez genuen behar–, baina hasierako kalkulu bat da. Zer esan nahi du horrek? Esan nahi du oraindik ez dela idatzi eraikuntzaproiekturik. Beraz, hasierako kalkulu bat da, ez ordea gauzatze-proiektu materiala. Hasierako kalkulu bat da. Lursaila zundatu ere egin gabe zegoen artean, eta, hortaz, azpiegitura eraikitzeko proiektuak ere egin gabe zeuden. Eraikuntza-proiektuak 2008tik 2011ra bitartean idatzi ziren, eta Bergara eta Astigarragaren arteko plataformaren hamazazpi tarteak esleitzeko aurrekontua 1.707,25 milioi eurora igo da. Hala ere, labur azalduko dizut zergatik eguneratu diren inbertsio horretara bideratutako kopuruak. Lehenik eta behin, batzordeko beste agerraldi batean azaldu nizunez –beste azpiegitura batez hitz eginez, baina kontzeptuak berberak dira–, 2006ko hitzarmenak hasierako kalkulua aipatzen zuen, baina oraindik ez zegoen eraikuntza-proiekturik, behin eta berriz esaten ari naizenez. Horri gehitu behar zaio prezioak eguneratzeko urteko legezko koefizientea –prezioak urtero eguneratu behar dira, ondo dakizunez–. Gainera, BEZa aldatu egin da –% 16tik % 21era pasatu da–. Aurrekontu-eguneraketak proiektu-fasean, tuneletako segurtasunaren legedia eta araudia eguneratzeko. Jaurlaritza honek paisaia- eta ingurumeneskakizun handiagoak egin izana 2000. urteko ingurumen-eraginaren adierazpeneko irizpideekin alderatuz. Baldintzatzaile geoteknikoak eta informaziozko ikerketaren aldaketak tarte batzuetako bidea aldatzeagatik, eta aldapak biaduktuekin ordeztea. Lehenengo hitzaldi hau bukatzeko, azpimarratu behar da, halaber, Y-a diseinatuta dagoela nazioarteko zabaleran eta zirkulazio mistoan erabiltzeko; horrek aukera emango luke Irun eta Hendaia artean oraindik ere dagoen trenbide-muga eta, ondorioz, karga-haustura kentzeko. Linea diseinatuta dagoen moduan, orduko 230-250 kilometroko abiadura har dezakete gehienez tren bizkorrenek, eta orduko 90-110 kilometroko abiadura salgaiak garraiatzeko trenek. Bidaiarien zerbitzuak hiru hiriburuetako hiru geltokietan ardazten dira, eta haien metropoli-areetako herritarrak hartzen dituzte nagusiki (guztira, 1,6 milioi biztanle), eta geltokiak metropolitik eta aldirietatik oso erraz iristeko moduan kokatuta daude. EzkioItsasoko geltokiarekin osatzen da eskema, zeina estrategikoki kokatuta baitago Goierri erdialdean, area funtzional horretako biztanleei erraz iristeko aukera ematen diela, eta, gainera, Iruñearekiko lotura ahalbidetzen duela. Salgaien gaiari berriro helduz –uste dut oso puntu garrantzitsua eta interesgarria dela–, ikusten ari gara Europa erdialdean eboluzionatzen ari direla trenbide-sareak. Oraintsu ikusi dugu Luxenburgotik Montpellierrerako trenbideak 58.000 kamioi garraiatu dituela 2012an, eta ikusi dugu Frantziako Administrazioak Lille eta Baionaren arteko trenbidearen ustiaketaren emakida eman duela. Gure asmoa da –eta horretan ari gara lanean– Lilletik datorren trenbide horrek Gasteizeraino jarraitzea, eta hori Y-a martxan egonik bakarrik izango da posible. Gai batzuei buruzko galderak egin dizkidazu, baina benetan uste dut Espainiako Gobernuari egin behar zenizkiokeela. Muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3447 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Tira, "galdera batzuk"…, hemeretzi galdera nahiko zehatz izan direla esateko modu bat da, beste edozein bezala, baina haietako baten erantzuna ere ez dut jaso. Eskertzen dut Espainiako estatuko Gobernuari galdetzeko eskatzea, baina, zu Jaurlaritza honen ordezkaria zarenez eta ni euskal legebiltzarkidea naizenez, ez espainiarra, bada, zuri galdetzen dizut. Uste dut logika nahiko nabarmena dela, eta zure erantzuna, behintzat, nahiko iheskorra. Ez dizkizut berriz galdetuko hemeretzi galderak, zeren, hau grabatu egiten denez, Bilkura Egunkarian dago jada. Bakarrik esango dizut –ez baita nire asmoa eztabaida zakar bat egitea– eztabaida global bat egitera etorri naizela hona, uste baitut kontu hau globala dela, eta ertz asko dituela. Benetan sentitzen dut zu deseroso sentitzea gai honekin berriro agerraldia egin behar izan duzulako. Baina aurreratzen dizut, jakintzak ez duenez lekurik hartzen eta nire buruan oraindik lekua dagoenez gai honi eta beste askori buruzko askoz ezagutza gehiagorako, behar bezainbeste aldiz itzuliko naizela historia honekin. Eta ez badit lehendakariak erantzuten, zuk erantzungo didazu, zure betebeharra baita. Ez ezazu hartu zure gobernu-jarduneko lan desatsegin gisa; har ezazu betebehar gisa. Eta ez ezazu hartu gurekiko, EH Bildurekiko, betebehar gisa. Har ezazu herritarrekiko betebehar gisa; izan ere, esan dizudanez –eta ez dira gure datuak; Eusko Jaurlaritzaren beraren datuak dira–, % 70ek ez daki zer eragin izango duen abiadura handiko trenak, ez daki nola ari den gauzatzen, ez daki zenbat kostatuko den, ez daki noiz jarriko den martxan, ez daki zer baldintzatan ari diren lanean abiadura handiko trenean, eta ez daki zer eragin izan dezakeen edo ari den izaten ingurumenean. Eta horretaz galdetu dizut, zerbait argitu zeniezadan. 2006. urtea aipatu didazu, eta esan didazu zein zen Jaurlaritza. Esan diezazuket, zuk ere jakin beharko baituzu, zu ere Jaurlaritza horretan baitzeunden, oker ez banago: EAJ, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua. Eta zertxobait harago joaten bazara –eta argitzearren bakarrik–, jakingo duzu –eta, bestela, argituko dizute zure taldekideek edo zure Jaurlaritza sostengatzen duen alderdiak, eta pentsatzen dut zure aldameneko eserlekuetakoek ere bai– zer jarrera zuen Ezker Batuak gai honetan. Eta Ganbera honetako Bilkura Egunkarira jotzen baduzu, ikusiko duzu legebil- tzarkide hau hainbat eta hainbatetan agertu dela abiadura handiko trenaren aurka, baita Jaurlaritzan egonda ere. Idatziz ere, sinatu zen gobernu-akordioan, berme bat agertzen zen, abiadura handiko trenarekiko desadostasuna erakusten zuena. Inkoherentziaren bat agerian uzteko modu bat bazen, espero dut azalpen honek balioko dizula beste borroka-lerro bat bilatzen saiatzeko, hala nahi baduzu, baina, egia esan, etekin gutxi emango dizu. Bideen denborez eta haien antzinatasunaz hitz egin didazu, baina ez didazu erantzunik eman, eta historiografia nahiko interesgarria egin didazu –eta eskertzen dizut, eta, gainera, oso pozik jasoko nuke idatziz–. Europaz ere hitz egin didazu, eta hazkundeaz eta enpleguaz hitz egin didazu. Ez dut uste zaila izango denik ados egotea –honetan behintzat, agian gainerako guztian bai– balitekeela pixka bat zaharkitua geratu izana 1989an pentsatutako eta 1993/1994 urtean indarrean jarritako proiektu batean hazkundeaz eta enpleguaz hitz egitea proiektuaren definizioan aurrera egiteari dagokionez, ikusten ari baikara biztanleak 1994an pentsatzen zuten baino askoz pobreagoak direla, eta industria-errealitateak, zoritxarrez, gehiago dirudiela basamortu industrial bat hainbeste industria xurgatzeko ezintasuna baino. Hori da gaur egungo errealitatea, eta horregatik egin dizkizugu hain galdera argiak. Eta galdera oso argi bat egin dizugu. Guk hauxe esaten genizun: proiektu honi buruz norberak izan dezakeen jarrera alde batera utzita, proiektu hau duela hogei urte pentsatu bazen eta Europako eta Euskal Herriko egoera aldatu egin bada, ez du uste Jaurlaritza honek egokia izan daitekeela eskema horiek birplanteatzea? Izan ere, salgaien eta pertsonen zirkulazio misto horrek, ondo adierazi duzunez, errentagarria izan behar luke alderdi sozialean eta ekonomikoan, gai izan behar bailuke pertsonak eta salgaiak garraiatzeko; pertsonak garraiatzeko nolabaiteko metro, aldirietako tren eta abiadura handiko tren batean, zeren nik adina jakingo duzu Burgos-Gasteiz lotura ez dela martxan jarriko –hori esan du, behintzat, galdetu behar diodan Gobernuak, Espainiako Gobernuak, baina zuk nik baino lotura zuzenagoa duzu harekin, bide batez esanda– euskal obra guztia eginda egon arte. Eta zuk ez didazu esan noizko bukatuko den –pentsatzen dut arriskurik ez hartzeko, hatzak ez harrapatzeko–. Guztizko kostua ere ez didazu esan. Hasierako kalkuluak aipatu dizkidazu (1.600 edo 1.700 milioi), baina ez didazu adierazi egungo gainkostua. Ez didazu esan obraren % 42rekin, adierazi dizudanez, gainkostu handiak sortu direla. Eta gainkostu hori BEZaren igoerari eta prezioen eguneraketari egozten diezu. Bitxia da; prezioen eguneraketak funtzionatzen du hemen; soldatetan, ordea, ez hainbeste. Hori... Izatekotan, murriztu egiten dira, baina ez du axola. Izan ere, iruditzen zait proiektu hau –eta galderekin jarraitzen saiatuko naiz, nolanahi ere bukaeran zentzu handiagoa izango lukeen eztabaida bat ez egitearren–, hura diseinatu duten pertsona askorentzat, Itakarako bidaia bat bihurtu dela, Itakarako bidaiaren irakurketa maltzur samar bat, merezi baitu berez. Arazoa da abiadura handiko trena eraikitzetik sekulako etekinak ateratzen ari direnei merezi diela, eta seguruenik oso gutxi merezi digula hura ordaintzen ari garenoi, ez baitakigu zer tarifa izango dituen, edo oso gutxi mereziko diela hemen kokatuta dauden eta hura erabili nahi duten enpresei ere, ikusiko baitute Espainiako estatuko abiadura handiko bide osoan salgaiek ez dutela lekurik. Eta hori da errealitatea; ez naiz ni asmatzen ari. Aztertzen baduzu zer progresio duen salgaiak abiadura handiko trenetan garraiatzeak, ikusiko duzu Espainiako estatuan, abiadura handikoaren kilometro gehien duten munduko herrialdeetan bigarrenean, ez dagoela, ez duela pisatzen, ez duela dimentsiorik. Eta dimentsioa duena, alegia, bidaiarien garraioarena, errentagarri egiten saiatzen ari dira diru-kutxa publikoetatik dirua zuzenean sartuz berriro ere txartelen prezioa merkatzeko eta, hala, abiadura handiko trena erabiltzea sustatzeko. Hori ari da gertatzen MadrilValentzia bidean, baita beste bide batzuetan ere. Eta horri erantzuteko eskatzen nizun, pentsatzen baitut politika aurreikustea ere badela. Kalkuluez hitz egin didazunean, esan didazu asmo onez egin zirela. Bada, hala pentsatzen dut, baina horrek zerikusi zuzena du beste errealitate batekin: bada, asmo onez egin denez, Jainkoak gordeko gaitu, nire lagun kristau batek esaten duenez. Izatekotan, Jainkoak gordeko gaitu. Ikusiko dugu zenbat kostatzen den, ikusiko dugu nork ordaintzen duen, ikusiko dugu nola egiten den, ikusiko dugu noiz bukatzen den, ikusiko dugu abiadura handiko trena egiten ari diren bideetan zer ari den gertatzen, ikusiko dugu kupoaren bidez kobratzen dugun ala ez oraingoz aurreratzen ari garena… Ikusiko dugu. Jainkoak esango du. Hori da Jaurlaritza honen erantzuna? Ni ez naiz sartuko sinesmenen matrakarekin, ezta antzeko ezerekin ere, baina, aizu, ulertuko duzu erantzun hori ez dela oso zorrotza eta zientifikoa; egongo direla agian eman diezazkidakezun beste erantzun batzuk, eta eskertuko dizkizut. Baina, gaurgaurkoz, zure zehaztugabetasunak, planteatu dizkizudan hemeretzi galderei erantzun zehatzak ematean zure Jaurlaritzak duen zehaztugabetasunak, honi heltzera eraman nau, fedeari heltzera. Eta nik izan dezaket fedea edonorekin, baina arazoa da dirua denona dela, eta, ziurrenik, beren zergekin zure politikak eta gure ekintza politikoa ordaintzen duten herritarrei zor gatzaizkie gu biok. Hiru gauza bakarrik errepikatuko dizkizut, ea oraingoan zorte hobea dudan. Era orokorrean planteatzen baditut, agian izango dut zortea. Proiektu hau bideragarri, beharrezko eta erabilgarri gisa definitzen denean, hiru aldagai aipatzen dira beti. Zuk aipatu dituzu Ganbera honetan, eta egia da, eta nik ere aipatu ditut, eta, ziurrenik, gai honetara hurbildu den edonork aipatu ditu: errentagarritasun ekonomikoa, errentagarritasun soziala eta ingurumenerrentagarritasuna. Ez duzu uste, alderdi ekonomikoari dagokionez, ez dakizunez esaten edo ez duzunez esan nahi izan zenbat kostatuko diren mantentze-lanak, ez dakizunez esaten noizko bukatuko den, ez dakizunez esaten zenbat gainkostu sortuko diren, ez dakizunez esaten zenbat den proiektuaren guztizko kostua, ez dakizunez esaten zer politika egin beharko diren garraio hori erabiltzea sustatzeko, ez duzu uste agian honetaz hausnartzeko garaia dela, eta ikusi behar dela dauzkagun baliabide urriagoekin, eta jakinik herritar gehienak oso gaizki pasatzen ari direla hilaren bukaerara iristeko –ez dut esaten Gasteiza ordu erdian iristeko, baizik eta hilaren bukaerara iristeko beren bizitzako hilabete guztietan–, garaia dela lasai hausnartzeko nola ari garen erabiltzen diru hori, Itakarako bidaia hau ez dadin errentagarria izan Sacyr, Azvy eta antzeko enpresa hain ohoretsuentzat, oso itxurosoa ez den azpijokoren batekin (gutun-azalena, adibidez) zerikusia duten enpresentzat, edo dirudienez beste eraikuntza batzuetan arazoak dituzten enpresentzat bakarrik? Errentagarritasun soziala aipatu didazu, edo errentagarritasun sozialaz hitz egiten dugu. Berriro diot, ez duzu uste azken hogei urteetan izugarri aldatu den –eta ez onerako– industria batekin, eta biztanleria nahikoa pobretu dela jakinik –ziurrenik, edozein jarrera politikotakook nahi genukeena baino gehiago–, ez duzu uste planteatu beharra dagoela nork erabili ahal izango duen tren hori? Ez duzu uste porrot egin duten estrategiak (adibidez, Gaztela-Mantxan egin dena sozialki jasangarriak ez diren proiektuak sustatzeko) kopiatzen ari garela beharbada? Ez zaizu zaila iruditzen mantentze-lanak zenbat kostatuko diren kalkulatzeko gai ez bagara…? Nik emango dizut kalkulu bat: Asturiasek gurearen antzeko bide-proiektu bat du, eta bidearen % 70 ez da lursail lauetatik igarotzen, ezta gainazaletik ere, baizik eta zubibideetatik eta tuneletatik, eta bide bertsuarentzat 100.000 euro kalkulatzen dira urteko eta kilometroko. Guk 162 eta 171 kilometro bitarte ditugu –zein iturri hartzen den–, eta kalkula genezake urtean 14 milioi euro kostatu daitezkeela munduarekin lotuko gaituen azpiegitura zoragarri honen mantentze-lanak, beste komunikabiderik egongo ez balitz bezala, Espainiarekin lurrez, itsasoz eta airez eta munduarekin beste sare batzuen bidez lotuta egongo ez bagina bezala. Ingurumen-jasangarritasuna ere aipatuko dizut. Ingurumeneko sailburuak –Ingurumeneko sailburua ere bai baita, Lurralde Politikakoaz gain– pentsatzen jarraitzen du azpiegitura hau ez dela kaltegarria, mesedegarria dela, edo, behintzat, bateragarria dela ingurumen-jasangarritasunaren alde egiten dugun apustuarekin? Benetan hori pentsatzen jarraitzen duzu, jakinik gero eta nabariagoak direla proiektu honek ingurumenari (ez bakarrik paisaiari) egiten dizkion kalteak –eta horregatik egin behar dituzue aldaketak horien inguruan–? Uste dut garaia dela abiadura handia bihurtu den hondorik gabeko putzu hau ez dadin gehiago oztopo bat izan herritarrentzat, eta, ziurrenik, egin dezakegun gauzarik onena da honek gehiago gainezka ez egitea, urak Pajaresko tunelean bezala, eta aurreikusteko hain zailak diren eta gizartearentzat hain garestiak diren gainkostu gehiago ez edukitzea, Panamako kanalak bezala. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3448 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Egun on, sailburu andreok, lehendakari jauna. Sarritan eztabaidatu dugu gai honi buruz, eta, hortaz, gai hau eztabaidatu den bakoitzean azaldu ditugun argudio berak errepikatuko ditu funtsean UPyDk. Lehenik eta behin, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dionez geldiaraz dezala proiektu hau eta erabil dezala diru hori euskal gizartearen benetako beharrak asebetetzeko, gogorarazi behar da obra hau Estatuak ordaintzen duela osoki. Bistan denez, horrek ez du esan nahi guk, behintzat, pentsatzen dugula ez dela etengabe aztertu behar zer gertatzen den obra honekin, zer egin den, zer ari diren egiten eta zer egin daitekeen edo zer egin behar den etorkizunean, euskal herritarrok ordaintzen ez dugulako bakarrik edo Estatu osoak ordaintzen duelako bakarrik. Guri axola digu eta kezkatu egiten gaitu kontu honek, baina, zorrotzak izatearren, uste dugu adierazi eta gogorarazi behar dela diru hori ezingo genukeela erabili beste gauza batzuetarako, EH Bilduk bere ekimenetan etengabe planteatzen duenez. Harira joatearren, eta UPyDk gai honen inguruan duen jarrera laburtzearren, gu ez gaude ez Euskadin AHTaren obrak behin betiko geldiaraztea eta uztea proposatzen dutenekin, hori burugabekeria bat baita, ez Espainia osoan urte luzez azpiegitura horretan diru publikoa xahutu dutenekin, kasu askotan hauteskundeei begirako edo klientelismozko arrazoiengatik bakarrik. Europarekin eta Espainiarekin hobeto lotzeko Euskadin AHTa bukatu nahi dutenekin baina lehentasunezkoa den hura uzteko prest ez daudenekin gaude gu. Eta, gaur egun, herrialdearen lehentasuna da baliabide publikoak bideratzea ongizate-estatua bermatzera, gizarte-politiketara eta krisi ekonomikotik ateratzera. Horrek du lehentasuna gaur egun Euskadin eta Espainia osoan. Euskadiko AHTaren azpiegitura, gaur egun beste modu batera planteatuko bagenu ere, obrak abian baitaude –baina ez horregatik bakarrik–, ergelkeria iruditzen zaigu haiek geldiaraztea, geldiaraztea proposatzea, ahaztea proposatzea edo errealitatea ukatzen saiatzea. Azpiegitura hori beharrezkotzat jotzen dugu Espainiarekin eta Europarekin ondo komunikatuta egoteko, baina iruditzen zaigu, orobat, ezin dugula ahaztu gaur egun ez dela hain presazkoa eraikuntzaren erritmoa; izan ere, aurrekontu-zailtasunez gain, ez dugu albisterik EAEko mugetatik kanpoko tarteez eta loturez, edo, behintzat, ez dago Gobernuari –ez Eusko Jaurlaritzari, ez Espainiako Gobernuari– obrak bizkortzeko proposatzea justifikatzen duen albisterik. Hala ere, egoki litzateke bi gobernuei proposatzea eman diezaietela lehentasuna Europar Batasunak adierazitako tarteei; izan ere, horren alde bozkatu genuen Ganbera honetan duela hilabete gutxi, bozkatu zenean –UPyDren botoa tarteko– Espainiako Gobernuari eskatzea bultza zitzala Europar Batasunak abiadura handiko trenbide-azpiegituren arloan ezarri zituen irizpideak eta lehentasunak betetzea ziurtatuko duten ekintzak, eta, horrez gain, zuzendu zitzala abiadura handiko sarearen nahierako plan ulergaitzak. Espainiako abiadura handiaren sarearen garapena ez da inola ere modu ordenatuan mailakatu, lehenetsi eta sistematikoki eta sistemikoki planifikatu irizpide objektiboetan oinarrituta. Baieztapen hori jasotzen zuen gai honi buruz Talde Sozialistak egin zuen azken ekimenak, eta gu erabat ados gaude. Esan daiteke ez dela inola ere modu ordenatuan mailakatu, lehenetsi eta sistematikoki eta sistemikoki planifikatu irizpide objektiboetan oinarrituta, edo esan daiteke, hitz ulergarriagoekin, kasu gehiegitan sekulako lardaskeria izan dela. Gure ustez, inola ere justifikatu gabeko AVEaren lineak bultzatu dira Espainian, kasu gehiegitan hautes- kundeei begirako edo klientelismozko arrazoiengatik. Espainian, AVEaren lineak bultzatu dira egin behar ez ziren tokian, arrazoi alderdikoiengatik edo bestelako arrazoiengatik politikari batzuei AVEa leku jakin batera eramatea interesatzen zitzaielako bakarrik, irizpide serio eta zorrotz samar guztien aurka. Espainian, benetako jauntxokeriak gertatu dira gai honekin. Espainian, gai honi buruzko erabaki batzuk hartu dira alderdi politiko jakin batzuei, eskualdeko botere jakin batzuei, autonomia-erkidego jakin bati, probintzia jakin bati, hiri jakin bati, eta herri jakin bati edo alkate jakin bati mesede egin beste asmorik gabe, interes alderdikoiengatik bakarrik. Ikertu edo, besterik gabe, ikusiz gero nora eta zergatik iritsi diren linea jakin batzuk, ustelkeria eta diru publikoaren arrazoirik gabeko xahupena bakarrik deitu dakioke. Ez-eraginkortasun handiak eragiteaz gain, edo sarea modu asimetriko eta desorekatuan garatzeaz gain, sarearen garapena gehiegizkoa izan da argi eta garbi, eta, kasu jakin batzuetan, zeharo burugabea. Izan ere, diru publikoaren kopuru handiak xahutu dira kontu honetan; alegia, hezkuntzarako, osasungintzarako, gizarte-politiketarako edo I+G+Brako izan behar zuen diru publikoa hartu da zeharo alferrikakoak ziren obrak finantzatzeko. Eta, bistan denez, horren guztiaren erantzule dira Alderdi Popularra eta Espainiako Langile Alderdi Sozialista. Puntu honetara iritsita, ez diegu eskatuko popularrei eta sozialistei beren gehiegikeriengatik barkamena eskatzeko, baina bai, puntu honetara iritsita, ez dezatela hemendik aurrera akats edo burugabekeria gehiago egin. Oro har, denok ikasi behar dugu gertatutakotik, eta, norberak bere oinarrizko printzipioei uko egin gabe, behintzat jakin behar dugu aitortzen gauza gehiegi zeharo gaizki egin direla. Gure iritziz, Espainiako Gobernuak sakonki aztertu behar lituzke Estatuak abiadura handikoaren arloan egin dituen inbertsioak, eta, hemendik aurrerako edozein inbertsio egin ahal izateko, modu loteslean aztertu behar litzateke ea errentagarria den, beharrezkoa den, gizarteak eskatzen duen eta ekonomikoki komeni ote den; baina, iraganeko kasu gehienetan, ez da horrelakorik egin, ez da inola ere egin. Ez dezagun ahaztu inbertsio horiek herritar guztiek finantzatzen dituztela beren zergekin, baina ez dute herritar guztiek eta familia guztiek AVEa hartzeko adina diru, eta hori ez da esaten, ez gogorarazten. Eta hori, bistan denez, kontuan izan behar da, eta kasu bakoitzean aztertu behar da ea planteatutako inbertsioa benetan beharrezkoa den. Kasu askotan, inbertsio horietako askok ez diete irtenbiderik eman jendearen benetako beharrei, zorra eragin dute, ez dituzte arazoak konpondu, eta, gainera, arazo gehiago sortu dituzte. Obra batzuk eta tarte batzuk interes partikular jakin batzuei mesede egiteko bakarrik bultzatu dira. Ezin dugu ahaztu, halaber, abiadura handian inbertsioak egiteagatik ez dela inbertitzen sare konbentzionalean eta distantzia ertaineko eskualde-ibilbideetan, eta, oro har, ez direla bultzatzen guretzat lehentasunezkoagoak eta premiazkoagoak diren beste politika publiko batzuk. Guk ez dugu nahi onartutako inbertsio guztiak bertan behera geratzerik, baina uste dugu sakonki aztertu behar dela garatutako politika, ez ditzagun berriro egin iraganeko akatsak. Ezin ditzakegunez zuzendu egindako astakeria jakin batzuk eta ekintza justifikaezin batzuk, helburua da iraganeko xahutze sistematikoa berriro ez gertatzea. Euskadiko obrei dagokienez, ez dugu uste euskal Y-a isolatuta geratuko denik, ez dugu uste Euskadi isolatuta geratuko denik, eta ez dugu nahi isolatuta geratzerik ere, baina ez gatoz bat gerta litezkeen edo gertatzen ari diren atzerapenak drama bat direla esatearekin. Dramatikoena da lehen adierazi dudana: okerreko lehentasunak ezartzea, gaizki planifikatzea, sarea modu asimetriko eta desorekatuan garatzea, egin diren alferrikako obrak, diru publikoa xahutzea, tarte jakin batzuk egiteko edo beste batzuk baino lehen egiteko konfesatu gabeko eta konfesatu ezineko arrazoiak. Hori da benetan dramatikoena. Atzerapen jakin batzuk, krisi-egoeran eta baliabide urriekin, onargarriak dira; ustelkeria eta diru publikoa xahutzea, ordea, inoiz ez. Baliabide publikoak urriak dira, eta, hortaz, baliabide publiko horiek benetan garrantzitsua den horretara bideratu behar dira. Bestalde, ezin dugu ahaztu zenbat balio duen abiadura handiko kilometro batek Euskadin: 20 eta 35 milioi euro bitarte, alajaina. Ondorioz, aurrekontu-mugak direla eta, hobe da atzerapenak planteatzea edo onartzea azpiegitura jakin batzuk eraikitzeko –eta ez da inolako drama–, ez ordea gizarte-politikak egiteko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko edo enplegua sustatzeko. Izan ere, daukagun egoera ekonomikoa dela eta, arraroa litzateke AVEa edo AHTa eraikitzeko atzerapenik ez egotea. Hori bai litzatekeela oso arraroa. Ondorioz –eta honekin bukatzen dut–, zer esaten diegu guk Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari? Hauxe esaten diegu: Eman iezaiezue lehentasuna benetan garrantzitsuak diren tarteei –euskal tarteak beste asko baino garrantzitsuagoak dira, zalantzarik gabe, baina politika publiko jakin batzuk ere azpiegitura hau baino garrantzitsuagoak dira–, joka ezazue gardentasunez eta zorroztasunez, ez iezaiezue jarraitu aitortu ezineko interes politikoei, eman itzazue gai honi buruzko azalpenak Diputatuen Kongresuan eta Eusko Legebiltzarrean, eduki itzazue herritarrak jakinaren gainean, izan zaitezte zorrotzak diru publikoa erabiltzen, joka ezazue estatu-ikuspegiarekin, eta har itzazue aintzat herritarren interes orokorrak… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3449 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Aurrera, beraz –oraintxe bukatuko dut, presidente andrea–, Euskadiko AHTaren obrekin, azpiegitura hori jada hasia baitago, eta garrantzitsua baita Euskadi Espainiarekin eta Europarekin lotzeko, astiaz baina ariaz, eta, nolanahi ere, garrantzitsuena zer den ahaztu gabe. Eta garrantzitsuena da ongizate-estatuari eustea, gizarte-politikei eustea, okerren pasatzen ari diren herritarrak artatzea, eta krisi ekonomikoaren aurka borrokatzea. Hori da benetan garrantzitsua, lehentasunezkoa… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3450 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | … bai Euskadin, bai Espainia osoan. Eskerrik asko, presidente andrea, zure eskuzabaltasunagatik. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3451 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ITURMENDI MAGUREGUI | PV-ETP | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu andrea, egun on, legebiltzarkide jaun-andreok. Agerraldi hau eskatzen duzuenok nekaezinak zarete euskal Y-aren gaiarekin, baina baita gu ere. Eta sinets iezadazue, ez da taktika ona lehendakariaren agerraldia eskatzea, nolabait esatearren, euskal Y-aren xahupenari buruz kontu-eske etortzeko, zuek azpiegitura hori ez duzuela nahi esateko. Hasteko, iritzi hori aspalditik genekielako, eta, bigarrenik, errealitatea ez onartzea delako. Hau tren-talka bat da modernitatearen eta aurrerapenaren artean, zuen eta gainerako gizartearen artean. Baina alde positibo bat ere badu: zuek berriro ere nabarmen geratzeko balio du, eta talderen bat distantziakidetasunean kokatzeko. Eta joan den abenduan esan nion Matute jaunari: euskal gizartearen gehiengoak abiadura handiko trena nahi du. Izan ere, zuek, jaun-andreok, badakigu nor ordezkatzen duzuen, eta seta hori duzue; ez duzue modernitaterik nahi, ez duzue Espainiarekin eta Europarekin lotuta egon nahi. Tira, zuek xahupentzat jotzen duzuena –itxura hori ematen diozue– gizarte honen gehiengoak Euskadik izango duen inbertsio garrantzitsuentzat jotzen du; sailburu andreak esaten zuenez, XXI. mendeko inbertsioa. Eta, esan nizuenez, zuek nahiko zenukete Euskadi uharte bat izatea, eta hori ez da horrela izango. Baina, Matute jauna, sinets iezadazu, zure seta oso maila kezkagarrietara iritsi da; izan ere, Legebiltzarreko hemeroteka pixka bat errepasatuz, ikusi nuen zuk galdera bat egin zenuela "Euskal Y-a: herrialdeproiektu bat, nazioarteko lotura bat" izeneko obra bat argitaratzeari buruz. Kezkatu egiten zintuen euskal Y-aren gaiari buruzko liburu bat argitaratu izanak! Eta gaur esaten diguzu… Horretaz ari garela, jardunaldiak finantzatu zituzten enpresek finantzatu zuten argitalpen hori, Eusko Jaurlaritzak banaketa-gastuak bakarrik ordaindu baitzituen –pentsatzen dut ezagutuko dituzula, eta ez dira asko–. Baina, gaur, argitalpen hori zalantzan jartzeaz gain, hona etorri zara esatera Euskadiko ehuneko hirurogeita pikuk ez duela ezagutzen euskal Y-a. Alegia, sinets iezadazu, nahiko harrigarria eta inkoherentea iruditzen zait proiektu estrategiko honen dibulgazioagatik zenuen kezkarekiko. Baina, tira, denok egin dezakegu nahi duguna. Baina, pixka bat gehiago zehaztuz, abiadura handiaren alde egon den alderdiren bat ere baduzue koalizio horren barruan; gertatzen dena da, nik esango nukeen bezala, bada, pixka bat fagozitatuta dagoela. Eta, agerraldi-eskaeran azaldutakoaz harago –galdetzen zuen zer egingo duen lehendakariak Euskadiko abiadura handiko trenaren xahupena ordaintzeko, eta jada erantzun du sailburu andreak–, ildoari helduko diot Diputatuen Kongresuan esan diren azken esaldiak errepikatuz: proiektu estrategikotzat jo dela ekonomiari, merkataritzari, Europaranzko proiekzioari eta politikari dagokienez, Esteban jaunak Kongresuan esan zuenez. Eta Gobernuko presidenteak adierazi zuen: "Euskal Y-aren garapenarekiko konpromisoari eusten diot, lehentasunezko proiektua baita". Eta Gobernuko presidenteak horrela hitz egin dezake, biribiltasunez eta zorroztasunez, Espainiako Gobernuak 1.106 milioi euro inbertitu baititu 2012. eta 2013. urteetan aurrekontua mugatuta egonik, eta hori obrak hasi zirenetik inbertitutako guztiaren % 50 inguru da. Izan ere, jaun-andreok, 2012ko eta 2013ko batez besteko inbertsioa 2006-2011 denboraldikoa halako hiru da; alegia, gure aurrekoen, Alderdi Sozialistaren, batez besteko inbertsioa halako hiru. Errepikatu egingo dut datua: Alderdi Sozialistak 1.000 milioi euro inbertitu zituen gobernuan egon zen zortzi urteetan; Alderdi Popularraren Gobernuak, berriz, 1.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu gobernuan daramatzan bi urteetan (zehazki, 1.160). Baina, nahi baduzue, uste dugunez ez dela xahupena, baizik eta inbertsio ezin hobea, datu gehiago emango ditut. 2012an, 307 milioi euro erabili ziren proiektu honetarako, gehi Eusko Jaurlaritzak kupoaren kargura gastatu zituen 347 milioiak; alegia, 655 milioi 2012an. 2013an, 190 milioi euskal Y-rako, eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako adarrean gastatu dituen 350 milioiak. 2014rako aurreikuspena 190 milioikoa da, 2013koaren antzekoa, eta, horrez gain, 377 milioi Valladolid-Venta de Baños-Burgos-Gasteiz tarteetarako. Eta egia da Eusko Jaurlaritzak 300 milioiko aurrekontua egin duela Gipuzkoako adarrerako, baina egia da, halaber, Estatuak ordainduko dituela kupoaren mekanismoen bidez. Izan ere, euskal Y-a –esan da dagoeneko, baina interesgarria da errepikatzea– Estatuko Aurrekontu Orokorrekin finantzatzen da, espainiarren zergetatik ateratzen baita, zeinek euskal Y-aren zati guztiak finantzatzen baitituzte. Hau da, horrela finantzatzen da euskal Y osoa, horrela ordaintzen da, baita Gipuzkoako tartea ere. Azkenean Estatuak ordainduko dituen ziurtagiriak kontratatu, lehiaketara atera, esleitu eta sinatu egiten dituzte euskal herritarrek. Bide batez esanda, esaten denean Europako baliabideak daudela zehaztu behar da ezen, euskal Y-ak balio dituen lau mila eta piku milioitik, Europak, orain arte, jaun-andreok, 5 milioi bakarrik eman dizkigula. Horiek dira zifrak, eta ahalegin izugarria dira aurrekontu-zailtasun handiak ditugun honetan. Esan nahi dizuet, berebat, aurrerapausoa izan dela euskal Y-a eraikitzeko hitzarmenaren segimendueta koordinazio-batzordea joan den abenduaren 12an bildu izana –2006tik zegoen bildu gabe (ondo entzun duzue, 2006tik), eta berriro bildu da urtarrilaren 16an–. Eta, bileraren amaieran, lan-bilera bat egin dute ministroak eta Oregi andreak hiriburuetarako irizpideei buruz hitz egiteko. Izan ere, martxan jarri dira hiriburuetara iristeari buruzko batzordeak; AHTa Donostiara eta Bilbora iristeaz hitz egin da, eta Gasteiza iristearen proiektua jendaurreko erakustaldian dago. Eta, bi gobernuen arteko koordinazioan aurrekontu-ahalegina eginik ere, entzun behar izan dugu denbora gehiegi behar izan duela ere. Cosas veredes –ez da "On Kixote"-rena, Tellería jauna –bueno, ez dago–; "Mío Cid"-ena da–. Agerraldi honek aukera ematen dit, kasu honetan gobernuek partekatzen duten edozein proiektutan logikoak diren desadostasunez gain –eta, sailburu andreak esan duenez, Europan lehenengo aldia da–, aukera ematen dit esateko proiektu honek Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza lotzen dituela, herrialde hau egituratzen duela, Espainia egituratzen duela eta Europa egituratzen duela. Jakina, zuei, Bilduko jaun-andreok, ez zaizue gustatzen. Ulertzen dut. Horregatik ez zaizue gustatzen, egituratu eta lotu egiten duelako. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3452 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZABALLOS DE LLANOS | SV-ES | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Jaun-andreok. Gaur, Ganbera honetan abiadura handiko trenaren proiektuaz hitz egiteko aukera dugu berriz ere. Sozialistok ez diogu ihes egiten euskal Y-ari buruzko eztabaidari. Niretzat, Legebiltzar Talde Sozialistako Azpiegituren bozeramailea naizen aldetik, atsegin handia da Euskadirentzat proiektu estrategikotzat jotzen dudan honetaz hitz egitea; izan ere, proiektu honek trenbideko garraioaren modernitatearen mapan kokatuko gaitu, gure hiriburuak elkarren artean lotuko ditu, Espainiarekin eta Europarekin lotuko gaitu, eta utzi ezineko azpiegitura bat da XXI. mendeko gizartea izan nahi badugu. Duela urtebete, hitz horiek esan nituen lehen aldiz tribuna honetan nire lehenengo legebiltzareztabaidan, eta, gaur, haiei eusten diet. Eztabaida hura EH Bilduren ekimena izan zen, abiadura handiko trena finantzatzeari buruzko legez besteko proposamen baten bidezkoa, eta, gaur, urtebete geroago, EH Bilduk agerraldi-eskaera egin dio lehendakariari bilkura honetan azaldu dezan zer neurri hartuko dituen Jaurlaritzak abiadura handiko trenaren proiektuan xahupen ekonomikoa geldiarazteko. Gure aitonak esango zuenez, txakur bera koilare desberdinarekin. Eta ez dut nire hitzaldia erabili nahi legebiltzartalde batek ekimenak behin eta berriz errepikatzen dituela kritikatzeko. Guztiz kontrakoa. Sinesten duzuen hori aspertu arte defendatzeko eta horri buruz etengabeko jarrerari eusteko duzuen gaitasuna, zuen seta, goraipatu nahi nuke. Baina, guk zuen jarrera ulertu eta errespetatzen dugun bezala, gustatuko litzaiguke zuek ere onartzea Ganbera honetan ordezkatuta gauden gainerako legebiltzar-taldeok ere argi eta garbi eta etengabe gaudela abiadura handiko trenaren alde. Eta, gustatzen ez bazaizue ere, euskal Y-aren alde gauden legebiltzar-talde horiek gehiengoa gara Ganbera honetan. Hainbat eta hainbat eztabaidatan saiatu gara Alderdi Sozialista euskal Y-aren alde dagoela argi uzten, eta hitzaldi horietara jo nahi nuke gauza berak behin eta berriz ez errepikatzeko. Baina aitortu behar dizuet sozialistoi interesgarria eta egokia iruditu zaigula agerraldi hau, betiere lehendakari jaunak zuzenean jakinaraziko balizkigu Rajoy jaunarekin Moncloa jauregian isilpeko bilera hartan –komunikabideek esan zutenez– euskal Y-ari buruz izan zituen negoziazioak. Baina ikusten dugu Urkullu jaunari Gobernuko presidente jaunaren ohitura txarrak itsasten ari zaizkiola. Oraindik gogoan dugu presidenteak eman zuen prentsaurreko hura, non telebista-pantaila baten atzean gorde baitzen herritarrei erantzunik ez emateko, eta zu gaur sailburu andrearen atzean gordetzen ari zara gurekin ez eztabaidatzeko. Neure buruari galdetzen diot non geratu den aurreko legealdiko oroitzapena, non Euzko Alderdi Jeltzaleak eskatzen baitzuen, eguna joan eguna etorri, López lehendakariak egin zezala agerraldia Ganbera honetan. Baina, jakina, garai haiek desberdinak ziren: lehendakaria ez zen EAJkoa, baizik eta Alderdi Sozialistakoa. Eta nik neuk ez dut arazorik gaur hemen agerraldia Oregi andreak egin dezan, Talde Sozialistak jada eskatu baitzuen joan den abenduaren 16an Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordean jakinaraz ziezagula zuzenean 2013ko abenduaren 12an Sustapen Ministerioan euskal Y-ari buruz izan zuen bilera, eta Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak han hartu zituzten konpromisoak. Beraz, ez digu axola, eta egoki iruditzen zaigu, orobat, zuk erantzutea lehendakariak izan duen bilerari buruz eta urtarrilaren 16an egindako bilerari eta gainerako batzorde guztiei buruz. Gainera, espero dugu gaurko agerraldiarekin pozik geratzea, eta, hala, datorren asteazkenean batzordean egin behar duzun agerraldia bertan behera uzteko eskatzea. Eta itzulinguru gehiagorik gabe, sailburu andrea, galdera batzuk egiten hasi nahi nuke. Eta espero dut erantzungo didazula, eta ez didazula esango Matute jaunari esan diozun gauza bera: galdetzeko Espainiako Gobernuari. Joan den abenduan, Ganbera honek aldeztu zuen zabaldu zedila Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Adifek 2006ko apirilaren 24an sinatu zuten eta gaur egun indarrean dagoen lankidetza-hitzarmena Euskadirentzat trenbidesare berria eraikitzeko, eta eslei ditzala oraindik lehiaketara atera ez diren euskal Y-aren tarte guztiak, Euskadiko sare osoaren plataforma-lan guztiak burututa egon daitezen 2016. urtea bukatu baino lehen. Hori dela eta, sailburu andrea, zera galdetu nahi dizut: Jorratu du Eusko Jaurlaritzak bilera horietan kudeaketa-esleipena zabaltzea? Zer akordio lortu du Gobernu zentralarekin? Zabalduko da kudeaketaesleipena? Hala bada, zer tarte gehiago hartuko ditu bere gain Eusko Jaurlaritzak? Lehiaketara atera gabeko tarte guztiak, ala tarte jakin batzuk bakarrik? Tarte jakin batzuk bakarrik hartuko baditu bere gain, gustatuko litzaiguke zehaztea zer tarte gehiago hartuko dituen bere gain Eusko Jaurlaritzak, eta zein aterako dituen lehiaketara Estatuak. Noizko pentsatzen du ministerioak egongo direla bukatuta bere eskumenekoak diren eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ez dituen euskal Y-aren obrak? Gobernu zentralak erabaki badu kudeaketaesleipena ez zabaltzea, zer arrazoi eman ditu Sustapen Ministerioak hori ez onartzeko? Halaber, zehazki galdetu nahi genizuke zertan den Bergarako lotunearen esleipena. Azkenean Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du esleipena kupoaren bidez, obrak bukatuta egon daitezen 2016an? Zer iritzi dauka ministerioak operazio horri buruz? Eta, zehazki, emango du oniritzia Ogasun Ministerioak operazio hori egiteko? Abenduko bilkura hartan bertan, adostu zen Sustapen Ministerioari eskatzea aurkeztu zezala bi hilabeteko epean inbertsio-plan xehe bat, Gasteiz eta Burgosen arteko eta Iruñearen eta euskal Y sarearen arteko AVEren linearen tarteei dagozkien eta egiteke dauden plataforma- eta gainegitura-obrentzako esleipen- eta bukatze-datekin, hori guztia euskal Y-a isolatuta geratzeko arriskua dagoelako, Madrilekiko loturarik gabe Gaztelako mesetatik zehar, Frantziako mugara arteko Europako ardatz atlantikoaren funtsezko zati gisa, eta loturarik gabe Mediterraneoko ardatzarekin. Horregatik galdetzen dizugu, Oregi andrea: eskatu du Eusko Jaurlaritzak bilera horietan plan hori egiteko? Hala bada, zer erantzun du Estatuko Gobernuak? Beteko du euskal Ganbera honen legebiltzaragindua? Noizko kalkulatzen du Gobernu zentralak edukiko duela eginda plan hori, plana egiteko borondatea agertu badu behintzat? Manuel Niño jaunak, Sustapen Ministerioko Azpiegituren idazkari nagusiak, Odón Elorza Kongresuko euskal diputatu sozialistaren galdera bati erantzun zion Gobernu zentralak Gasteiz eta Burgos lotzea aurreikusten duela euskal Y-aren obrak bukatzen direnean. Sozialistontzat onartezina da hori, sailburu andrea; horregatik galdetu nahi dizugu: negoziatu duzue ministerioarekin euskal Y-a mesetarekin lotzea? Zer eskaera egiten du Eusko Jaurlaritzak? Eta hasierako zer akordiotara ari zarete iristen, baten batera iritsi bazarete behintzat? Noizko aurreikusten du ministerioak egongo direla eginak lotura horiek? Legebiltzarreko beste eztabaida batzuetan esan dugunez, esleitutakoarekiko % 40 murriztu zuen 2012an Sustapen Ministerioak euskal Y-ra bideratutako aurrekontua, eta 190 milioian utzi zuen bere es- kumenekoak ziren lanetarako esleipena. Baina, Ministerioak urte hartan egindako murrizketa gutxi ez, eta 2013. urtearen bukaeran ikusi dugu 90 milioi euroko gastua egin dela lanetan, hau da, aurreikusitakoaren % 47. Hori dela eta, sailburu andrea, eskatu dizkiozu Sustapen Ministerioari murrizketa horiei buruzko azalpenak? Zer arrazoi eman ditu Ministerioak? Galdetu diozu zergatik ari den inbertitzen ehuneko handiagoa abiadura handiko beste linea batzuetan (adibidez, Galiziakoan) euskal Y-an baino, jakinik euskal Y-a dagoela kokatuta Europarentzat lehentasunezkoa den korridore batean? Hitz egin du Eusko Jaurlaritzak Gobernu zentralarekin edo Ministerioarekin Europar Batzordeak dituen kezkei buruz Adif motelegi ari delako eraikitzen Estatuak egin dituen tarteak? Zer iritzi dauka ministerioak kezka horien inguruan? Laburbilduz, sailburu andrea, jakin nahi genuke zertan diren Ministerioarekiko negoziazioak, eta noiz elkartuko diren hurrena euskal Y-a eraikitzeko erakundeen arteko segimendu-batzordeak. Eta jakin nahi genuke ea bilera horietan planteatu den Adifek eta ETSk hilero bilerak egiten jarraitzea, aurreko legealdian egiten zuten bezala. Ikusten duzunez, zalantza asko sortu dizkigute bi bilerek, eta espero dugu zuek haietako batzuei erantzun ahal izatea. Aurreko hitzaldietan esan dudanez, euskal sozialistok prest gaude Eusko Jaurlaritzari laguntzeko Gobernu zentralari eska diezaion zabaldu dezala 2006ko kudeaketa-esleipena, euskal Y-tik lehiaketara ateratzeko geratzen diren tarte guztiak Eusko Jaurlaritzak kudea ditzan kupoaren bidez, baina betiere Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen badu denbora eta forma egokian egiteko ez bakarrik Gipuzkoako tarteak –dagoeneko egiten ari behar luke ondo izatera–, baita bere gain hartzen hasiko den tarte berriak ere. Hori dela eta, Oregi andrea, defenda ezazu beldurrik gabe euskal Y-a Espainiako Gobernuaren eta Sustapen Ministerioaren aurrean, Euskadiko legebiltzar-gehiengoak zalantzarik gabe aldezten baitu gure herrialdearen historiako azpiegitura garrantzitsuena izango dena, nahiz eta EH Bilduri horrela ez iruditu. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3453 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ALDAITURRIAGA ZORROZUA | EA-NV | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Lehendakari jauna, sailburu andrea, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Lehenik eta behin, eskerrak Oregi sailburuari bertan egoteagatik eta, batez ere, emandako azalpen guztiengatik. Gure ustez, adierazpenak argiak izan dira, eta guk esan behar dugu bat egiten dugula sailburuak esandakoarekin. Lehenik eta behin esan nahi dut, beste talde batzuek Urkulluk Ganbera honetan agerraldia egiteko eskatu izanari dagokionez –nik parte hartu dut aurreko legealdietan–, gogoratu, hemerotekara jo eta datuak atera besterik ez dagoela egiaztatzeko egungo lehendakariak López lehendakariak baino askozaz ere hitzaldi gehiago egin dituela, bai kopuru absolututan, bai agerraldi-eskaeren aurrean eman dituen erantzunei dagokienez. Baina, gaur hona ekarri gaituenari helduz, proposamena egin dutenek Jaurlaritzaren agerraldia eskatu dute azalpenak eman ditzan abiadura handiko trenaren proiektuan "xahupen ekonomiko" deitzen diotena geldiarazteko hartzea pentsatzen duen neurriei buruz. Jaun-andreok, xahutzea da alferrikako gauzetan gastatzea edo zerbait kontrolik gabe gastatzea, eta gure taldeak uste du beharrezkoa dela azpiegitura hau eraikitzea. Eta, gure iritziz, ez da bakarrik beharrezkoa hura gaur egun egitea, baizik eta uste dugu aspaldi egina behar zuela. Gainera, sailburu andreak ondo azaldu duenez, azpiegitura hau ez da autonomia-erkidego honen gutizia bat; ez zitzaigun guri bururatu, baizik eta Europa barruko 3. garraio-sarearen zati da, ondo azaldu duenez. Eta, gastuaren kontrolari dagokionez, esan beharra dago gastu hori erabat kontrolatuta dagoela, eta, baten faltan, bi administraziok kontrolatzen dute: euskal Administrazioak berak eta kudeaketa-esleipenetik datorrenak. Beraz, xahupenik bat ere ez, sailburu andrea. Proposamena egin dutenek esaten digute funts publikoak modu egoki eta arrazionalean kudeatu behar direla, eta horrekin erabat ados gaude. Adierazi dute 4.600 milioi inguru xahutu direla, eta nahitaezkotzat eta presazkotzat jotzen dutela proiektua geldiaraztea eta funts horiek beste gauza batzuetara bideratzea. Sailburu andrea, gure taldeak ez du denbora asko emango gai honetaz eztabaidatzen; izan ere, egia esan, burua pixka bat nekatu egiten da Ganbera honetan urtebete eskasean sei aldiz eztabaidatzen gai berari buruz, azpiegitura honen beharra eta haren errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurume- nekoa jada jorratu baitziren Bildu taldeak aurkeztu zuen eta Ganbera honetan joan den martxoaren 21ean eztabaidatu zen legez besteko proposamen batean. Eta zerorren interpelazio baten, Matute jauna, ondoriozko mozio batean ere jorratu zen, maiatzaren 16ko eztabaidan. Eta oraintsuago ere, esan denez, joan den abenduaren 19an, honi buruz eztabaidatu genuen, kasu honetan Talde Sozialistak abiadura handiko trenaren tarteak hierarkizatzeko irizpideei buruz proposatu zuen legez besteko proposamen baten harira. Era berean, egungo legealdiko urteko aurrekontuei buruzko eztabaidetan ere eztabaidatu da gai honetaz. Eztabaida horietan guztietan, modu batera edo bestera, Bilduk azpiegitura honen eraikuntza-lanak geldiarazteko egindako proposamena aztertu zen, eta eztabaida horietako batean ere ez ziren gai izan proposamena egin zutenak gainerako taldeok konbentzitzeko moduko argudioak emateko. Hala ere, berriro ekin diozue gaiari, eta orain argudiatzen duzue Espainiako Gobernuak ez duela asmorik Gasteiz-Burgos lotura eraikitzeko, edo Frantziako Gobernuak atzeratu egin duela –ez dakigu noiz arte– Hendaia-Bordele tartea. Baina baieztapen horietako bat ere ez dator bat errealitatearekin, ez baita egia Espainiako Gobernuak erabaki duela Gasteiz eta Burgosen arteko tren hori ez eraikitzea, eta ez da egia, halaber, Frantziako Gobernuak atzeratu egin duela, datarik gabe, Hendaia eta Bordeleren arteko tartea. Beraz, erabaki horietako batek ere ez du eskatzen obra geldiaraztea, proposamena egin dutenek eskatzen duten bezala. Bilduk kritikatzen dizu, sailburu andrea, kupoaren bidez ordaintzen den AHTaren obrak egitea Gipuzkoan. Esaten dute AHTrako badagoela dirua baina beste gizarte-politika batzuetarako ez. Gure taldeak esaten dizu erantzunak bikoitza izan behar duela. Lehenik eta behin, sailburu andrea, egoki iruditzen zaigu gogoraraztea ekintza honek kudeaketa-esleipenaren babesa duela. Eta komeni da kudeaketa-esleipenaren teknikari arretaz begiratzea; izan ere, administrazio batek teknika horren bidez eskatzen dio beste bati bere eskumenekoak diren jarduerak egiteko. Teknika hori ohiko lankidetza-modalitate bat da ordenamendu federaletan. Hau da, batek bestearentzat egiten du lan; finantzei dagokienez operazioa neutroa izateko moduan. Kasu honetan, esan denez, obra Estatuari dagokio. Baina abantaila politiko bat ere badu; ikuspegi politikotik, bi alderdi oso interesgarri ditu: batetik, beharrezkotzat jotzen dugun obra honi bultzada ematea hemen, eta, bestetik, aukera ematen digu hura planifikatzen eta eraikitzen esku hartzeko. Eta ez da egia euskal Administrazioari baliabideak kentzen zaizkiola obra egiteko; izan ere, obra hasita, eta ziurtagiriak aurkezten diren heinean, Estatuak formalki itzultzen du kupoaren ordainketan. Hala ere, gure taldea, sailburu andrea, kezkatuta dago Estatuari dagokion obraren zatia betetzearekin, korridore horretarako behar diren proiektuak eta obrak pixka bat atzeratuta baitaude. Hura bukatzeko hitzeman ziren epeak ez dira betetzen ari. Hori dela eta, babesa ematen diogu lankidetza-formula hori bera hedatzeko egiten duzun planteamenduari Euskaditik pasatzen den korridore horretan beste ekintza batzuk egin daitezen, eta, bereziki, proposatzen dugu eslei dadila Arrasate-Bergara lotunearen kudeaketa, eta bi gobernuek egin dezatela lan sarbide horien edo Bilborako, Donostiarako eta Gasteizako sarbideen definizioak eragiten dien gainerako administrazioekin batera. Eta eslei dakiola, esan bezala, Estatuaren ekintza horien kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoari, kupoaren bidez finantzatuz. Proposatzaileak planteatzen duen bigarren gaiari dagokionez, hots, funts horiek gizarte honen "benetako beharretara" bideratzeari dagokionez, obra hau eraikitzetik datozen baliabideak autonomia-erkidegoak ezin dituela erabili esateaz gain, garrantzitsua da erakustea zer ahalegin egiten duen Jaurlaritza honek gizarte-arloan. Eta horren erakusgarri nabariena dira 2014 honetarako aurrekontuak, non 2.215 milioi euro, % 70 baino gehiago, gizarte-gastura bideratzen baita. Baina, horrez gain, 2012ko kontu sendotuei erreparatuz gero, euskaldunok 1.547 euroko osasungastua dugu biztanleko, eta pertsonako gastu hori Estatuko autonomia-erkidego guztietatik handiena da. Hezkuntza-arloan, 1.224 euroko gastua dugu ikasleko, eta hori ere Estatuko handiena da. Eta gizartebabeserako berme-estandarrak ere oso handiak dira: 796 euroko berme-errenta biztanleko, eta, arlo horretan, bigarren erkidegoa ia halako bi da. Beraz, ezin da zalantzan jarri Jaurlaritza honek gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko duen apustua, eta horri gizarte-babeserako euskal eredua deitu geniezaioke, Matute jauna. Baina, gizarte-babeseko estandar horiei eusteko, baliabide ekonomikoak behar dira, euskal ekonomiak hazi egin behar du, eta, alde horretatik, azpiegituren hobekuntzak eragin zuzena du gure enpresen produktuen eta zerbitzuen balio erantsian. Inork ez du zalantzan jartzen inbertsio logistikoek eragin positiboa dutela hazkundean eta enpleguan. Bestalde, garraio-azpiegiturak egitea pertsonak erabaki politikoen erdigunean kokatzea ere bada. Pertsonekiko konpromisoan eta garapen jasangarriaren ereduan sinesten dugu; jasangarria baita ikuspuntu ekonomiko eta finantzariotik ere. Jaurlaritza honen kezka nagusietako bat da Euskadik kokapen lehiakorra izaten jarraitzea nazioartean, eta, helburu hori betetzeko, funtsezkotzat jotzen dugu Europa barruko garraio- eta logistika-sareetan inbertsio eraginkorrak egitea; beraz, gure taldea jo eta ke saiatuko da azpiegitura horiek lortzen, eta horien artean dago, zalantzarik gabe, abiadura handiko trena. Horregatik guztiagatik, ados gaude zurekin, sailburu andrea, zorionak ematen dizkizugu egindako kudeaketengatik, eta ildo horretan lanean jarraitzeko eskatzen dizugu. Eta trenbide-azpiegitura hau eraikitzeko helburu hori betetzeko, gure legebiltzar-taldearen babesa eta lankidetza izango dituzu. Muchas gracias. Eskerrik asko. Besterik ez, momentuz. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3454 |
10 | 65 | 13.02.2014 | INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA) | EA-NV | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Bai, eskerrik asko, mahaiburu andrea. Eta eskerrik asko guztioi azalpenengatik, laguntzagatik. Uste dut argi geratu dela, Matute jauna…, eta eskerrak ematen dizkizut hemen eztabaida hau planteatzeagatik, argi geratu baita Ganbera honen gehiengoak baldintzarik gabeko babesa ematen diola euskal Y-ari eta Jaurlaritza lan egiten ari den moduari. Saiatuko naiz, ordenan, zuei guztioi erantzuten. Ez zaitez kezkatu ni haserretzearekin. Ez naiz haserretu. Bakarrik gogorarazi nahi dizut zenbat aldiz bidali dizugun, oso asmo onez kasu honetan ere, bai zure taldeak, bai besteek, eskatu diguzuen informazioa, mahai gainean dugun informazio guztiarekin, informazio horretara jo dezazun beste galdera batzuk egiten dizkiguzunean edo agerraldiak eskatzen dizkiguzunean, ez irratiko eta egunkarietako elkarrizketetatik ateratako gauzetara, askotan testuingurutik aterata baitaude. Informazio osoa duzu, guk ematen baitizugu; beraz, jo ezazu hartara, ez egunkarietan komatxoen artean agertzen den horretara. Esan duzu errealitatea aldatu egin dela azpiegitura horren lanak hasi zirenetik, eta egia da; aldatu egin da. Nik esango nuke, gainera, gauza askotan aldatu dela, baina, azpiegitura- eta mugigarritasunkontuetan, aldatu egin da, eta eboluzionatzen jarraitzen du hirien artean eta lurralde desberdinen artean mugitzeko, konektatuta egoteko eta haietara iristeko behar handiagoetarantz, baita salgaiak mugitzeko beharretarantz ere. Beraz, aldatzen ari den errealitate hori onartuz, uste dut lehen bezain beharrezko izaten jarraitzen duela, edo lehen baino beharrezkoago, obra hau bukatzeak eta martxan jartzeak. Y-a Burgosekin eta Europarekin lotzeari buruz zure bigarren hitzaldian galdetu dizkidazun gauza batzuk ere gogorarazi dizkizu Aldaiturriaga jaunak, esanez agerraldia eskatzea justifikatzeko egin dituzun adierazpen batzuk ez direla zuzenak. Uste dut, gainera, badakizula. Esan duzu Gasteiz eta Burgos ez direla abiadura handiaren bidez lotuta geratuko, hala esan baitu ofizialki ministerioak. Ez da horrela. Ministerioak epeak aipatu ditu, eta aldi baterako edo behin-behineko obrak aipatu ditu, baina ez du inola ere esan azpiegituraren zati hori egiteari uko egingo dionik. Eta gauza bera gertatzen zaigu Frantziako aldean gertatzen denari buruzko adierazpenekin edo informazioekin. Orain bai gaude isolatuta. Ez gara uharte bat; ez gara uharte bat izango. Orain bai gaude isolatuta. Isolatuta gaude iparralderantz, Frantziarantz, dugun trenbide-muga horrengatik, lehen esan dudanez, ez baititugu nazioarteko zabalerak. Hori konpondu egingo dugu; besteak beste, hori konponduko dugu obra honekin. Baina, jakina, ez nago Itakarako bidaia batean. Niretzat, kasu honetan, helburua ez da bidaia. Helburua ez da azpiegitura. Helburua da, askotan esan dudanez, azpiegitura honekin gure inguruko, gure lurraldeko eta gurekin harremana duten beste lurralde batzuetako (hurbilekoak nahiz urrunagokoak) herritar guztiei eman ahal izango diegun zerbitzua. Horixe da gure helburua, zerbitzua ematea, eta herrialde honen mugigarritasunean paradigma-aldaketa bat egitea. Hori da kontua. Eta ikustea nola lotzen dugun Y-a aldirietako sarearekin, eta behar diren inbertsioak egiten jarraitzea, joan den astean Ganbera honetan adierazi nuenez, aldirietako sarea gero eta interesgarriagoa izan dadin eta gure herritarrei zerbitzu hobea eman diezaien; eta, gainera, Y-a martxan jartzen denean, azpiegitura guztiek bata bestearen osagarri gisa lan egin dezaten, baita autobusek ere. Garraio-ereduetan ari gara lanean. Intermodalitateaz, multimodalitateaz ari gara hizketan etengabe. Horretan ari gara. Ez gaude Itakan; lanean ari gara. Eta ez gaude "Jainkoak esango du"n; "dei Jaungoikoari, eta eutsi gabikoari"n gaude. Errentagarritasun ekonomikoaz, sozialaz eta ingurumenekoaz galdetu didazu. Uste dut argi geratu dela, beste legebiltzarkideen hitzaldiak entzunik, askotan hitz egin dugula horretaz. Landu egin dugu, eztabaidatu egin dugu, eta hor daude dokumentuak. Beste legebiltzarkideren batek gogorarazi dizu kontuak eskatu zenizkidala liburu batengatik, eta, liburu hartan, ebaluazio ekonomikoen, sozialen eta abarren ikerketa batzuk jasotzen dira. Ez dizut errepikatuko; hortxe dago. Hori guztia justifikatuta dago: errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Azpiegitura hau ez da oztopo bat; aitzitik, oso aukera ona da. Oso aukera ona da, eta gai izan behar dugu hartaz baliatzeko eta jada zentzurik ez duten gauzez eztabaidatzeari uzteko. Zentzua daukana da eztabaidatzea nola jarriko dugun martxan lehiakorra den eta euskal gizarte osoarentzat erakargarria den zerbitzu bat. UPyDko Maneiro jaunari eskerrak eman besterik ez dut; izan ere, egia esan, gobernantza onaren puntu batzuk errepasatu dituzu, eta uste dut kide naizen Jaurlaritzaren erretratu nahiko fidela egin duzula. Alegia, eskerrak ematen dizkizut. Jo eta ke ari gara lanean obra hau eta beste batzuk lehenesten oso zorrotzak izateko, eta diru publikoa zorroztasunez erabiltzeko, bistan denez. Lanean ari gara diru publikoak lehendabizi estal ditzan Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jo dituen beharrak, eta behar horiek, ondo dakizuenez, gizarte-beharretatik hasten dira. Hori dela eta, gure saileko proiektuak eta gure aurrekontuak aurkeztu dizkizuedan batzordeetako agerraldietatik dakizuenez, ikusi duzue zenbat inbertitzen duen gure sailak, eta uste dut nahitaez jarri behar ditugula lehentasunak, horretan ari garela, eta modu arduratsuan ari garela horretaz arduratzen. Eta bide hori ez da erraza –esan beharra daukat–, baina bai, zalantzarik gabe, arduratsua. Esan duzu, halaber, obra batzuk distantzia ertaineko edo aldirietako bideen bizkar egiten direla, eta horiek ere garrantzitsuak direla… Erabat ados nago. Jarraitu egin behar da, jarraitu egin behar da inbertsioarekin, ahal dugun neurrian, sare horietan guztietan. Hor ere oso ondo jarri behar dira lehentasunak, eta lortu behar dugu, puntu batzuetan lortzen ari garen bezala, zerbitzua hobetzea, oso ondo hautematea zer puntutan hobetzen duen inbertsioak zerbitzua, eta puntu horiei ekitea. Horren adibide dira Eibar inguruan, AmañaArdantzan, egiten ari garen obrak, gune horretako zerbitzua nabarmen hobetuko baitute –gune horretako biztanleek Debako tranbia deitzen diote–. Durangon eta Gernikan ere gai izan gara Bilboranzko zuzeneko trenak jartzeko; hala, zerbitzu erosoa eta erraza jarri diegu bidaiariei, eta lehiakorra da errepideko garraioarekiko. Izan ere, uste dut Ganbera honetan denok gatozela bat, nahiz eta Matute jaunak zalantzak sortu dizkidan, trena dela ezagutzen dugun garraiobiderik jasangarriena. Iturmendi andreari ere eskerrak eman nahi dizkiot. Uste dut datu interesgarriak eman dituela, eta ni ados nago haiekin. Hain zuzen, segimendu-hitzarme- narekin ari gara lanean. Lanean ari gara segimendubatzordeetan, hirietara iristeko batzordeetan, lanen segimendua egiteko batzordeetan… Batzorde teknikoagoak, politikoagoak… ere badaude. Horiek guztiak martxan daude. Horietako batzuk, zuk ondo gogorarazi duzunez, bildu gabe zeuden 2006tik. Beraz, uste dut hori albiste ona dela, eta Espainiako Gobernuarekin hasiera-hasieratik egin ditugun kudeaketen eta lanen emaitza da. Diskretuki egin ditugu, baina ez isilpean. Lanean ari gara Espainiako Gobernuarekin, baina komunikabideetan ez dira agertzen bilera guztiak, topaketa guztiak, telefono-dei guztiak eta mezu elektroniko guztiak, Zaballos jauna. Lana egiten dugu, bildu egiten gara, negoziatu egiten dugu, eta, hain zuzen, esleipen-hitzarmenaren esparruan gaude. Eta zuk galdera mordoa egin didazu; nahiz eta Y-arekin ados zauden –eta eskertu egiten dizut–, babes horrek ez zuen zalantzarik, baina Espainiako Gobernuari lotutako gaiei buruzko galdera mordoa egin didazu. Galdetu didazu ea hitz egin dudan Espainiako Gobernuarekin kupoa zabaltzeaz. Bai. Hitz egin dugu, orobat, noizko egongo diren bukatuta obrak, zein diren edo ez diren arrazoiak, Bergarako lotunearen negoziazioa, zer iritzi duen ministerioak, zer gertatzen den Gasteiz-Burgosekin, isolatuta geratzeko arriskua, ea egingo dugun plan bat… Horretaz guztiaz hitz egin dugu Espainiako Gobernuarekin egindako bileretan. Eta, hain zuzen, Espainiako Gobernuari proposatu diogu, dakizuenez –askotan hitz egin baitugu honetaz–, esleipena zabaltzea eta guk ateratzea lehiaketara eta guk egitea esleipenak eta lotunearen obrak (obren eraikuntza, obren segimendua), hori geratzen baita esleitzeke, eta Atxondo-Abadiño tartea, hori baita esleitzeke dagoen beste zatia. Gainerako guztia esleituta dago. Lotuneak izugarri kezkatzen gaitu; askotan esan dut. Lotunea korapilo bihurtzen da… gordiar korapilo. Elorrio-Bergara lotunea askatu behar den gordiar korapilo hori bihurtzen da, hura eraikitzeko epeak luzeak baitira; beraz, ez bada lehiaketara berehala ateratzen, gustatuko litzaigukeen baino askoz beranduago bukatuko litzateke. Pues no nos dice. No nos dice. Ez digu esaten. Eta galdetzen diot –zaude ziur–, baina ez digu esaten. Espainiako Gobernuak Bergarako lotunea lehiaketara ateratzeko data jartzen duenean, egun horretan bertan esango dizut noizko bukatuko den. Hasierako data, aldizkarian agertuko den data ez dugun bitartean, ezin dugu jarri bukatzeko epea. Ezinezkoa da. Esan bezala, lehiaketara ateratzea falta da, eta hori azpimarratu nahi dut, uste baitut hori dela benetan esku artean dugun arazoa: Bergarako lotunea lehiaketara atera gabe dagoela. Eta lehentasunak jartzeaz ere hitz egin didazu, eta bat nator zurekin. Beste tarte edo gune batzuek aurrera jarraitzen dute Espainiako Gobernuaren aurrekontuekin. Egia da Espainiako Gobernua finantzabaliabide ugari jartzen ari dela euskal Y-arentzat, baina ez dira nahikoak. Eta horri buruz galdetzen diegunean, erantzuten digute ez dutela diru gehiagorik, eta galdetzeko Montoro jaunari. Baina Sustapen Ministerioak diru bat dauka obrak egiteko eta abiadura handiko azpiegituraren obrak egiteko, eta haren esku dago lehentasunak jartzea. Nik ez dut egin nahi konparaziozko bidegabekeriarik, baina edonork ditu eskura Estatuko Aurrekontu Orokorrak, eta edonork ikus dezake zer lehentasun jartzen dituen Sustapen Ministerioak eta zer gunetara bideratzen den dirua euskal Y-ra baino gehiago, baita guztiok eskasia ekonomikoa bizi dugun garai honetan ere. Isolatuta geratzeko arriskuari dagokionez, Matute jaunari esan diodan gauza bera esango dizut: isolatuta orain gaude. Zalantzarik gabe, obra edo obraren zati bat egitean aurrerantz ematen ditugun pauso guztiek isolamendutik ateratzen gaituzte, eta gero eta gehiago hurbiltzen gaituzte ezin hobeto egituratutako sare egituratzaile batera. Plan batez ere hitz egin didazu, obra-planaz… Hori ere etengabe eskatzen diogu Espainiako Gobernuari. Obren plangintza osoa egiteko eskatzen diogu. Bi administrazioren artean kudeatzen ari den eta erakunde-leialtasunaz lantzen ari den obra batean, bi aldeek plangintza bera izan behar dute, nahiz eta bakoitzak bere zatia egin. Guri dagokigunean, behintzat, Jaurlaritza hau egiten ari den obren garapen-txosten bat ematen diegu bilera bakoitzean, eta txosten hori ezin hobeto kuantifikatuta eta kualifikatuta dago, ezin hobeto: non gauden, zer gertatzen den, gorabeheraren bat gertatu den, ez den, zer data dauzkagun, zein den gure obraren plangintza… Den-dena dute. Eta gauza bera eskatzen dugu, baina ez dugu lortu. Eta jakina azalpenak eskatzen dizkiedala, Zaballos jauna! Jakina azalpenak eskatzen dizkiedala! Eta badakizu zer erantzuten didaten? Arrazoi dudala, arrazoi dugula, Jaurlaritza honek arrazoi duela. Leial ari garela lanean. Y-aren zati honetan, Gipuzkoako zatian, ondo ari garela lanean. Ados daudela lotunea lehiaketara lehenbailehen ateratzeko egiten ditugun eskaerekin. Zati nagusietako bat dela, lehentasunezkoetan lehentasunezkoena, hark lotzen baikaitu, Europa barruko sare bat baita, eta gu baikara Europarako pasabidea. Marka da gero! Arrazoia ere ematen digute. Baina Montorok ez digu dirurik ematen. Horrela gaude! Eta esan didazu has nadila berriz hileroko bilerak egiten, edo ez ditzadala galdu hilero-hilero egiten ziren bilerak… Tira, bilera horiek jarraipena dute, jarraipena izan dute, eta jarraipena izango dute. Adifen eta ETSren arteko bilerek ez dute inoiz etenik izan. Adifen eta ETSren arteko bilerak obraren segimendua egiteko dira, segimendu teknikoago bat egiteko, eta jarraipena dute eta izango dute. Oso ondo funtzionatzen dute, eta haietan azaltzen dugu nola gauden, zer arazo handi edo txiki ditugun, eta abar. Eta esan didazu defenda dezadala Y-a beldurrik gabe. Bukatzeko hori esan didazu. Ez zaitez kezkatu; ni ere nekaezina naiz, Iturmendi andreak esan duenez. Eguna joan eguna etorri, nire eskura dauden bitarteko guztiekin defendatzen dut, batzuetan modu publikoagoan eta beste batzuetan modu diskretuagoan, bide eta bitarteko guztiak erabiliz, batere beldurrik eta konplexurik gabe, uste baitut azpiegitura hau beharrezkoa dela herrialde honentzat, beharrezkoa dela gu guztiontzat, eta beharrezkoa dela gure herritar guztientzat. Aldaiturriaga jaunari, bada, eskerrak eman besterik ez dut, eta, hain zuzen, erabat ados nago ezin dugula ahaztu obra hau Estatuari dagokiola. Hain zuzen, esaten dudanean Estatuko Gobernuari egin behar zaizkiola galderak, Matute jauna, ez da arazoari ihes egiteagatik; horrela delako da. Horrela delako da, eta ni ez naizelako Espainiako Gobernuko ordezkari bat, badakit. Baina nik galdera batzuei bakarrik erantzun diezaieket, eta, gauza batzuen eskumena beste administrazio batek badu, hor galdetu behar dira gauzak. Gauza bat geratu zait, esleipenarena eta esleipena zabaltzearena, eta uste dut zuek guztiok, modu batera edo bestera, zerbait esan duzuela horri buruz. Lehen esan dudanez, uste dugu garrantzitsuena dela lotune hori lehiaketara ateratzea, eta formula guztiak proposatu dizkiogu Espainiako Gobernuari; gure aldetik, formula guztiak. Haiek lehiaketara ateratzen badute, bihar ohar bat iristen bada Sustapen Ministeriotik esanez lotunearen bost tarteak eta falta den beste tartea aldizkari ofizialean jarri dituztela, oso ondo, eta gu pozik egongo gara. Esleipen-hitzarmena zabaltzen badugu, berriz, formula hori praktikoagoa eta lantzeko pragmatikoagoa baita, horretarako ere prest gaude. Zenbait aukera planteatu dizkiegu, hortxe dituzte, eta erantzunaren zain gaude, baina oraindik ez dugu jaso. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3455 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MATUTE GARCÍA DE JALÓN | EH Bildu | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Hasteko, gauza bat aitortuko dizuet, zuri eta errealitate bera azpimarratu duten gainerako legebiltzarkideei: argi geratu da Ganbera honek, legebiltzartalde gehienek, EH Bilduk izan ezik, argi eta garbi babesten dutela euskal Y-a. Hori bagenekien eztabaida honetara etorri baino lehen. Gainera, hori ez zen helburua. Hori dela eta, ez dut berriro alde onei edo txarrei buruzko eztabaida bat egin nahi izan; nik hemeretzi galdera egin dizkizut, eta ez diozu haietako bati berari ere erantzun. Sentitzen dut astuna edo nekagarria iruditzen bazaizu hemeretzi galdera egitea; besteak beste, azkenean zenbat diru kostatuko zaigun; azpiegitura eta gainegitura, hau da, bide osoa mantentzea zenbat diru kostatuko den; zenbat diru eduki behar dugun gaur edo eduki behar izango dugun berriro Bizkaiko kudeaketa-esleipen horretarako; zenbat diru itzultzen diguten itxuraz inork ordaintzen ez duen diru horretatik; baina zuek esaten duzue ez dugula guk ordaintzen; zuek esaten duzuenaren arabera, Alderdi Popularrak ere ez du ordaintzen; beraz, ez dakigu nor ari den ordaintzen. Agian, proiektua finantzatzen ari zaigun mezenas bat dugu atzerrian, funtsezkoa baita, funtsezkoa baita bizi garen izugarrizko isolamendu honetatik ateratzeko. Bistan dagoen gauza bakarra da ez diezula galderei erantzun, eta haien asmo bakarra zen gauzak argitzea, esan dudanez, informaziorik ez duten eta benetako arrazoiak zein diren eta proiektuaren kostu osoa zenbat den ez dakiten herritarrei –ikerketa hori ez du Bilduk egin; Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin du, 2012rekiko ikerketa bati buruz, eta, itxura guztien arabera, badirudi hori ez dela konpondu–. Eta, horren aurrean, ez didazu erantzun. Ez didazu erantzun egin nahi diren bidaiarien kalkuluei buruz, ez didazu erantzun salgaien garraioaren kalkuluei buruz… Horrexek zehazten du errentagarritasun ekonomikoa; izan ere, bidaiari-kopuruaren arabera eta salgai-kopuruaren arabera jakingo da azpiegitura bideragarria den ala ez. Eta ez didazu erantzun. Ez didazu erantzun, adibidez, errealitate oso zehatz bati buruz. Alegia, Madril-Sevilla eta MadrilBartzelona tarteetarako, 6 milioi bidaiari baino gehiago behar ziren errentagarria izateko (batzuetan, 8 milioi). 4 eta 5 milioira ere ez dira iristen. Beraz, helburua ez da ari betetzen. Tarte honetarako, ordea, kostuaren arabera, 6 milioi bidaiari behar dira, gutxi gorabehera. Uste duzu urtean 6 milioi joan-etorri egin daitezkeela AHTan Donostiatik Madrilera edo Bilbotik Madrilera joateko, jakinik Bartzelona-Madril eta Madril-Sevilla tarteetan ez dutela lortzen? Uste dut ezetz. Baina ez diozu horri erantzun nahi izan, ziurrenik datu horrek ere atera behar zuelako. Ez didazu erantzun nahi izan mantentze-lanen kostuari buruz; izan ere, herritarrei esatea AHTak balioko dituen milaka milioiez gain hura mantendu egin beharko dela urtean 15 milioitik gorako inbertsioarekin, bada, mingarria gertatzen da. Eta, horrela, beharbada, herritarrek pentsatuko dute modernitatearekin lotuko gaituen mirari hau, bada, ez dela hainbesteraino. Eta esaten zaigu isolatuta gaudela. Baina, isolatuta, zertatik? Nola joaten zarete Madrila Ministerioarekin negoziatzera? Telegarraioz? Nola joaten da jendea? A, trenez! Jakina! Bada, jakin dezazun, ni tren sozialaren sare baten alde nago. Ni tren sozial baten alde nago, eta abiadura bizkorraren alde nago –ez ordea abiadura handiaren alde–, eta guk biok badakigu ez dela gauza bera, eta, ziurrenik, jende gehiagok ere bai. Eta jakingo duzu abiadura bizkorrarekin, abiadura handiaren ordez, ingurumena gutxiago higatu ahal izango zela, kostuak merkatu egin ahal izango zirela, eta tren errentagarriago bat egin ahal izango zela. Baina, ziurrenik, hori ez zen hain errentagarria hura eraikitzen duten enpresentzat. Baina, horren ondorioz, ziurrenik, jende askok iparra galtzen du –agian zuk ez, baina jende askok iparra galtzen du–, eta zentzu handiagoa ematen dio bidaiari helburuari baino, eta bidaian izugarri aberasten dira AVEa existitzea edo ez existitzea, edo AVEa errentagarria izatea edo ez izatea berdin zaienak, baina hura ordaintzen dugunok, gainera, ustiapendefizita ordaindu behar dugu. Eta horretaz asko dakigu lurralde honetan. Supersurri begiratu besterik ez dago, eta, nahi baduzu, beste egunen batean hitz egingo dugu Supersurren erabilerari buruz egiten ziren kalkuluei eta benetan ematen zaion erabilerari buruz; izan ere, erakundeek, agian, Jainkoaren zain egon edo gabikoarekin eman baino –orain esan duzunez–, kalkulu egokiagoa, errealagoa eta zehatzagoa egin behar lukete egiten dituzten azpiegituretako inbertsio bakoitzari buruz. Hala, ez lirateke gehiago zulo beltz bat izango; ez lirateke gehiago hondorik gabeko putzu bat izango, hori ari baita gertatzen orain. Eta izan ezazu gogoan azpiegitura honen izaera nuklearrari eta egituratzaileari buruz eman duzun azalpen berbera eman zuela bere garaian Carlos Fabrak Castellóko aireportua defendatzeko. Espero dut ondorio bera ez izatea: haiek hegazkinik gabeko aireportu bat duten bezala –paseatzeko edo bestelako jarduerak egiteko ezin hobea–, guk trenbide bat izatea han ibili daitezkeen trenik gabe, jendeak ez duelako dirurik joan-etorri horiek ordaintzeko, eta enpresek ez dutelako salgairik garraiatzeko. Eztabaida hori eduki nahi nuen nik hemen; alegia, datuak ematea, errentagarritasunak aipatzea, aukerak aipatzea; ez sinetsaraztea gure aukeren gainetik ari garela bizitzen, baizik eta gobernu-ekintza jakin batzuek gure beharren gainetik bizitzera garamatzatela. Eta zuk oso ondo adierazi duzu, esan duzunean mugigarritasunaren paradigma aldatu dela. Zuek paradigma-aldaketa eragin nahi duzue. Bada, izan ezazue gogoan herrialde honetan, erkidego honetan, egiten diren joan-etorrien % 98 erkidegoaren barruan egiten dela, ez Madrila joateko, ez Parisa joateko. Izan ere, ez gaude isolatuta, eta oso ondo adierazi du –eta honekin bukatzen dut– Alderdi Popularreko ordezkariak. Zuk oso ondo esan duzu: honek Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza lotzen gaitu, eta egituratu egiten gaitu; herrialde gisa, Espainia gisa, egituratzen gaitu. Eta horixe da errealitatea. Izan ere, diruaz eta prezioaz hitz egiten duzuenean, nik galdera bat bakarrik utziko dizuet –egia da hain gustukoa dugun gai honetaz datorren astean hitz egin ahal izango dugula berriro–: nola liteke prest egotea hainbeste diru emateko –nahiz eta argi ez egon nork ordaintzen duen– herri-asmo legitimo desberdina izan dezaketen bi gobernuren artean? Baliteke Eusko Jaurlaritzak herrialde subirano bihurtu nahi izatea herrialde hau. Los representantes del Partido Popular, evidentemente no. Eta denak ari dira milaka milioi jartzen. Ez ote da izango isolatuta ez egoteko modu bat ez baizik eta errealitate bati modu bereizezinean lotuta egoteko modu bat, agian gizarte honek aldatu egin nahi duen errealitate bati –eta, gainera, gutxiago kostatu ahal izango litzaioke, eta proiektuak ez lirateke hain kaltegarriak izango ingurumenarentzat–? Besterik ez. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3456 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. EH Bilduko ordezkariari hitz egin niezaioke, edo Eusko Jaurlaritzako sailburuari hitz egin niezaioke, baina, lehendabizi, behintzat, Alderdi Popularreko eta Alderdi Sozialistako ordezkariei hitz egin nahi diet, bereziki Iturmendi andreari, modernitatea eta aurrerapena aldarrikatu baititu. Nik esan nahi dut azkenaldian Espainia osoan gai honi buruz egin dena ez dela ez modernitatea, ez aurrerapena. Kasu askotan, jauntxokeriatzat jo daitekeenaren askoz antz handiagoa izan du, eta hori, jakina, esan egin behar da. Eta distantziakidetasunarenak barrea eragiten dit, ezta? Alderdi Popularreko ordezkariaren arabera, UPyD distantziakidetasunean dago, jarrera batzuk gardenak eta naturalak balira bezala, eta gainerako alderdi politikook bata edo bestea hautatu behar bagenu bezala. Guk gauza jakin bat defendatzen dugu, eta azaldu egin dugu, eta hori ez da distantziakidetasuna. Hori ez da distantziakidetasuna. Uste dut hori Espainiako gobernuek herrialde osoan zehar egin duten baino aurrerapen eta modernitate handiagoa dela, eta uste dut bistakoa dela. Bistan denez, EH Bildu ez da aurrerapena, bistan denez, eta aurrerapena ez da diru publikoa xahutzea ere. Eta aurrerapena ez dira jauntxokeriak ere, ez da informazio-eza, ez da interes bastartengatik tarte jakin batzuk lehenestea askoz beharrezkoagoak diren beste batzuen ordez, ez da probintzianismoa, ezta zorroztasun falta ere. Hori ez da ez aurrerapena, ez modernitatea. Aurrerapena, Alderdi Popularreko eta Alderdi Sozialistako jaun-andreok, zorroztasuna da, baliabide publikoak arrazoiz erabiltzea da, inbertsio jakin batzuk egitea da aurretik haien errentagarritasunari, benetako beharrari, gizartearen eskaerari eta komenientzia ekonomikoari buruz ikerketa lotesleak eginda. Alegia, kontu honekin eta beste hainbat obrarekin hamarkada luzez Espainian egin ez dena. Aurrerapena da akatsak aitortzea, gobernantza ona, interes orokorrari erreparatzea, ingurumena edo eraginkortasunaren kultura errespetatzea. Hori da, gure iritziz, aurrerapena, eta horixe aldarrikatzen dugu. Barrea eragiten dit gai hau eztabaidatzen denean Alderdi Popularreko eta Alderdi Sozialistako ordezkariak borrokan aritzen direla erakusten saiatzeko nork inbertitu eta egin duen gehiago kontu honen inguruan. Ondo egongo litzateke gai izango bazinate borrokan aritzeko eta alderatzeko zuetako nork egin dion iruzur handiena gizarteari gai honen inguruan; hau da, nork xahutu duen diru publiko gehiago kontu honetan, nork izan duen seriotasun gutxien, nork izan duen zorroztasun gutxien. Hori ere interesgarria izango litzateke, lehiaketa bat planteatu beharrean ea nork egin dion ekarpen handiena kontu honi. Bestea ere garrantzitsua da, eta herritarrek hori ere jakin nahi dute, bistan denez. Ondorioz, AHTa, abiadura handiko trena, egin beharra dago Euskadin, eta astiaz baina ariaz egin behar da, edo ariaz baina astiaz. Tarte horiek, hain zuzen, lehentasuna dute beste tarte batzuen aldean –adibidez, Galiziako tarteen aldean–, eta halaxe esan dugu. Ez dakit zer esan duten zehazki Galiziako Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak, baina, bistan denez, tarte batzuk beste batzuk baino lehentasunezkoagoak dira, eta hauek, hain zuzen, hala dira. Baina, nolanahi ere, lehentasunezkoena gizarte-politikak, ongizate-estatua eta krisitik ateratzea dira. Hori da lehentasunezkoena UPyDrentzat. Azken batean, hauxe eskatzen diot Eusko Jaurlaritzako sailburuari: izan dezala kontuan zer den benetan lehentasunezkoa, eta ez dadila jarri katastrofisten eta demagogoen zerbitzura. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3457 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ITURMENDI MAGUREGUI | PV-ETP | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Maneiro jaunarekin hastearren, nire aurretik hitz egin baitu, bada, bakarrik zehaztu nahi dizut interesgarria dela jakitea zer zorroztasunekin egin diren ordainketak. Baina, Alderdi Popularra Espainiako Gobernura iritsi zenean, Adifek 14.600 milioiko zorra zuen. Zor hori zuen. Eta gu hain gara zorrotzak, non ordainduko duguna bakarrik ateratzen baitugu lehiaketara. Eta duela zortzi urteko fakturak ordaindu behar izan dira. Zorroztasun horrekin egiten du lan Alderdi Popularrak. Eta gai honetan bidezkoak ez diren beste ekintza batzuei dagokienez, hemen gaude, eta, batzuetan, ahaztu egiten zaigu Espainia oso desberdina edo askotarikoa dela. Eta nik uste dut Alderdi Popularraren Gobernua zuzentasunez ari dela lanean kontu honetan. Izan ere, egia da nahiago genukeela euskal Y-an diru gehiago sartuko balitz, dena azkarrago egingo balitz –betiere ordainduz, lehiaketara ateratzen dena ordaintzeko ohitura baitugu–, baina egia da, halaber, azpiegiturek, ezer baino lehen, bidezkoak izan behar dutela. Jaun-andreok, hiri batzuek, hala nola Salamancak, inoiz eduki ez duten linea elektrifikatu bat edukiko dute. Eta gero boto-nitxoez hitz egiten duzue! Eta linea elektrifikatu bat edukiko dute salgaiak korridore atlantikotik atera ahal izan daitezen eta Euskadira iritsi ahal izan daitezen inoiz eduki ez duten linea elektrifikatu horren bidez. Eta, hiriburu horretaz gain, beste kasu batzuk ere badaude. Alegia, zuzentasunez jokatzen saiatzen ari dira. Matute jaunaren hitzaldiez eta mehatxuaz harago, esan baitu itzuli egingo dela –uste dut hori esan duela, itzuli egingo dela–… Hemen egongo gara, Matute jauna, ez zaitez kezkatu. Esan dizut gu ere nekaezinak garela. Lehenik eta behin, esan behar dizuet pozten garela Ganbera honen gehiengoa alde egoteaz. Pozten gara segimendu-batzordeak, segimendu-batzor- deek –bat baino gehiago baitira– funtzionatzen dutelako. Pozten gara, jaun-andreok, euskal Y-a irmotasunez doalako aurrera. Baina, esan dizuedanez, ordaindu dezakeena bakarrik ateratzen du lehiaketara. Eta, nire ustez, Abadiño-Atxondo tartea –egia da ezinbestekoa dela– lehiaketara ateratzear dago. Eta pozten gara, orobat, dena abiadura handikoa izango delako. Eta, jaun-andreok, Alderdi Popularraren Gobernuak hasi zuen proiektu hau, eta Alderdi Popularraren gobernu batek bukatuko du. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3458 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZABALLOS DE LLANOS | SV-ES | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Eskerrik asko, presidente andrea. Maneiro jauna, abenduan izan genuen eztabaidaren ondoren, leporatu zenidan ez nizula erantzun. Beraz, ez dut erantzuteko txanda hau galdu nahi zuri zertzeladaren bat eman gabe. Esan duzu aurrerapena ez dela izan Alderdi Sozialistak Madrilgo Gobernuan egin duen kudeaketa, ezta Alderdi Popularrarena ere, baina harrituta nago nola ez garen konturatu zu zarela aurrerapenaren haragitzea. Badakizu zer pentsatzen dudan askotan hitz egiten entzuten zaitudanean? Zuk aurrerapenetik duzun gauza bakarra dela zure alderdiaren sigletan agertzen dena, besterik ez. Beraz, ez iezaiozu inori ikasbiderik eman herrialde honetako aurrerapenari buruz. Eta, Iturmendi andrea, esan nahi dizut, bukaeran esan duzunagatik, espero dudala espainiar guztien hobe beharrez 2016an –urte horretan bukatuko baita obra– Rajoy jauna ez egotea Moncloan. Oregi andrea, nahiz eta nik asko galdetzen dizudan, gauzak behin eta berriz esaten dizkizudan, ekimenak aurkezten dizkizudan, eta zuretzat deserosoa izan, guztiz bat nator zurekin euskal Y-aren defentsan; bat nator zurekin zabaldu dadila kudeaketa-esleipena; bat nator zurekin Bergarako lotunea ezinbestekoa dela euskal Y-arekin dugun arazoa konpontzeko; bat nator zurekin Gobernu zentralak ez dituela modu berean lehenesten abiadura handiko trenaren tarteak. Zuk ez duzu adibiderik jarri. Nik jarri dut nire hitzaldian, eta berriro errepikatuko dut: Galizia da adibide bat. Ez dakit ministroa galegoa delako izango den, baina Galizia ez dago Europarentzat lehentasunezkoa den ezein korridoretan; euskal Y-a, ordea, bai. Beraz, hor erakusten du Gobernu zentralak benetan ez duela behar bezala defendatzen euskal Y-a. Esaten dizudanean defenda dezazula beldurrik gabe euskal Y-a Madrilen, ez dizut esaten uste dudalako ez duzula hala egiten, baizik eta nahi dudalako beldurrik gabe defendatzea, Ganbera honetako alderdi batzuek babesa emango baitizute. Gaur argi eta garbi geratu da Ganbera hau, EH Bildu izan ezik, azpiegitura horrek aurrera egitearen alde dagoela. Baina, ulertuko duzunez, Matute jaunari esan diozunez ez dadila fidatu komunikabideetan edo irratietan agertzen diren albisteez, horretaz ez fidatzeko, Ganbera honetara etortzen gara zuri galdetzera. Eta zuk era adeitsuan erantzun beharko duzu, erantzuten ari zaren bezala. Baina, zoritxarrez, deitoratu behar dut egin dizkizudan galdera gehienei ez diezula erantzun. Ez dakit ez duzun erantzun oharrak hartzeko denborarik eman ez dizulako, zure hitzaldian niri erantzutea ahaztu egin zaizulako, edo, agian, informazio guztia ez daukazulako. Legebiltzarkide gisa, hiru aukera ditut. Bata, galderak berriro egitea txanda honetan; bestea, datorren astean berriro egitea Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordean; eta, azkena, idatziz bidaltzea, lasaitasunez hausnartu ahal izan dezazun, eta arazorik gabe erantzun ahal izan diezadazun. Hirugarren aukera hartuko dut: idatziz bidaliko dizkizut. Denbora pixka bat daramadanez zuri galdera gehiegirik egin gabe, lasai samar utzi zaitudanez, bada, berriro hasiko gara galderen txandarekin. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizut zure hitzaldiagatik, eta jakinarazten dizut bertan behera utziko dugula datorren astean Ingurumen eta Lurralde Politikako Batzordean zuk agerraldia egiteko eskaera. Eta, ikus dezazun Alderdi Sozialistak beti duela borondatea Euzko Alderdi Jeltzalearen, lehendakari jaunaren eta sailburu zaren horren Jaurlaritzari laguntzeko eta trabarik ez jartzeko, gaur jakinarazten dizut eztabaida honen ondoren Alderdi Sozialistak legez besteko proposamen bat erregistratuko duela Gobernu zentralari eskatzeko atera dezala berehala lehiaketara Bergarako lotunea, eta, haiek ateratzen ez badute, utz diezaiotela Eusko Jaurlaritzari ateratzen kudeaketa-esleipenaren bidez. Ikusiko dugu zer jarrera hartzen duen Ganbera honek. Nik aurreratzen dizut, sailburu andrea, gure aldeko botoa izango duzula, eta espero dut Euzko Alderdi Jeltzaleak ere babestu egingo duela. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3459 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ALDAITURRIAGA ZORROZUA | EA-NV | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Gracias, señora presidenta. Itxuraz, batzuk okerreko forora etorri dira. Abiadura handiko Espainiako sarea eraikitzean hautemandako ez-eraginkortasunak ekartzen dituzte Ganbera honetara, eta euskal trenbide-sare berriari hemen gertatzen dena aplikatzen saiatzen dira, baina, mundu guztiak dakienez, errealitate desberdinak dira. Eta hori ondoen dakiena da, ziurrenik, gaur hizpide dugun ekimena proposatu duena. Izan ere, ez da egia Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutakoaren ezaugarri berak dituela gure proiektuak. Gure proiektuak aintzat hartzen du salgaien garraioa, ez bakarrik pertsonena, eta, gainera, ez da abiadura handikoa, baizik eta abiadura bizkorrekoa, proposamena egin duenak ondo dakienez, eta hitz-joko bat egin du gu gizarte honetan jada egin den ez-dakit-zer eztabaidatara eramaten saiatzeko. Horrez gain, Bildu osatzen duten taldeei dagokienez, ahaztu egiten zaizue –jada esan da hemen, baina gogorarazi egin nahi dut– gai honen inguruan izan berri duzuen historia. Adibidez, duela hamar urte eskas, Eusko Alkartasunak adierazi zuen premiaz eraiki behar zela azpiegitura hau. Ezker Batuak, euskal Y-a deiturikoaren aurrean, U izeneko irtenbidea, U ospetsua, planteatzen zuen. Aralarrek, berriz, ez Y eta ez U, baizik eta X planteatzen zuen; alegia, Nafarroarekiko lotura. Eta zer esanik ez HBk proiektu honi buruz oro har egiten zituen planteamenduak; izan ere, udalerri jakin batzuetan –une honetan Hondarribia dut gogoan–, premiazkotzat jotzen zuen tren hori herritik pasatzea. Beraz, ez dakit zertan ari garen jolasten hemen. Sailburu andrea, kasu egingo bagenio proposamena egin duen taldeak planteatu dizun geldiarazteari, berehalako bi ondorio izango genituzke. Obra publikoa enplegua sortzeko palanka gisa erabiltzeari uko egin beharko genioke, eta hori, garai hauetan, bada, ez da batere gutxiesgarria; oso garrantzitsua da. Ehunka edo milaka lagun gehiago egongo lirateke Euskadiko langabezia-zerrendan. Eta, gainera, orain obra horretara bideratzen diren baliabide ekonomikoak gure autonomia-erkidegoaz kanpo erabiliko lituzke Estatuak; beraz, erabaki txarra hartuko genuke euskal herritarren interesen defentsan. Esan duzu Estatuko Administrazio Orokorrak zalantzak dituela azpiegitura hau azkar eraikitzen esku hartzeko. Esan behar dizut Estatuko Administrazio Orokorrak azpiegitura honetarako aurrekontuetan egiten dituen murrizketak beste geltoki bat direla Europarekin trenbidez lotzeko egiten dugun apustuaren gurutzebide luze honetan, sailburu andrea. Nahiz eta krisi egoera desenkusa bat izango den atzerapena justifikatzeko, hura eraikitzea lortzeko borrokan jarraitu behar dugu. Hori dela eta, ondo iruditzen zaigu zuk kudeaketa batzuk egin izana obraren segimendu-batzordeak eta hiru hiriburuetan sartzeei buruzko berariazko batzordeak oro har biltzea lortzeko. Azkenik, Euskadiko trenbide-sare berria eraikiko ez balitz, badago azpimarratzea merezi duen beste alderdi bat: krisitik ateratzean desabantaila argia edukiko genukeela beste eskualdeekiko, eta gure betebeharra da lan egitea hori gerta ez dadin. Hori dela eta, Euskadirentzat trenbide-sare berri bat eraikitzeko helburua lortzeko lanean jarraitu dezazula eskatzen dizugu. Muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3460 |
10 | 65 | 13.02.2014 | INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA) | EA-NV | Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu legebiltzar-taldeak eskaturik, azalpenak eman ditzan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren inguruan | Sí, muchas gracias, señora presidenta, y gracias a todos. Uste dut txanda honetan eskertu besterik ez dudala azpiegitura honi gehienok eman diozuen babesa. Matute jaunari zehaztapen bat bakarrik egin nahi diot. Zuk datu guztiak dituzu, Matute jauna. Badauzkazu datu ekonomikoak, ustiapen-datuak, aurreikuspenak, kalkuluak…, eman egiten dizkizugulako eta argitalpenetan daudelako. Argitaratuta daude. Bai, liburu mardul horretan daude, besteak beste. Hor daude. Gertatzen dena da ez zaizkizula gustatzen, edo ez dituzula sinetsi nahi, edo horrelako zerbait, eta, orduan, berriro galdetzen dizkidazu. Baina hor daude, horiek dira, eta, galdetzen badizkidazu, datu berak emango dizkizut, horiek baitira. Ez ditut egunero aldatzen, eta ez dugu inprobisazioz lan egiten. Zorroztasunez egiten dugu lan, eta horrexegatik dira datuak beti berak. Y, entonces, solamente una cosa. Y yo creo, respecto a lo que ha dicho el señor Aldaiturriaga… Le agradezco una referencia que ha hecho. Y-aren obren inpaktu ekonomikoa –eta gogorarazi dizkizudan txosten horietan dago, Matute jauna– positiboa da, eta inpaktu horrek eragin asko ditu. Eragin zuzenak, zeharkakoak, eragindakoak… ditu. Eskaria igo egin da obraren eskakizun berri hauek asebetetzeko beren ekoizpena handitu behar duten sektoreetan; zeharkako eragina du –zuzenean eragiten dien guztiek gehiago erosten diete beren hornitzaileei; beraz, ekonomia-eskari handiagoa sortzen dute–. Gainera, eragindako eraginak daude, ekoizpen-igoera horrek enplegu gehiago sortzen baitu; beraz, lanerrentak igo egiten dira. Biztanle gehiagok egiten dute lana obrak egiten diren bitartean, eta gero ere bai, sarea ustiatzen denean. Baina, horretaz guztiaz gain, etorkizunean, ustiatzen hasten denean, denbora aurreztuko dugu, eta horrek aukera emango digu denbora (produktiboa nahiz aisialdikoa) hobeto erabiltzeko; ezbehar gutxiago gertatuko dira, trena garraiobiderik seguruena baita; eta ingurumen-jasangarritasun handiagoa izango du, berotegi-efektuko gas gutxiago isuriko baitira, eta energia-eraginkortasuna handiagoa izango baita. Baina hori guztia badakizu dagoeneko, bai baitaukazu eta askotan irakurri baituzu. Por tanto, en resumen, yo creo que lo más importante es destacar hoy aquí el apoyo con el que contamos. Contamos con el apoyo total, como Gobierno, para seguir con esto, y así lo haremos; así seguiremos, con responsabilidad y lealtad. Y es muy importante también que el Gobierno español licite cuanto antes ese nudo de Bergara del que tanto hemos hablado. Y nada más. Muchas gracias a ustedes por su atención. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3461 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Gure Konstituzioari eta Gernikako Estatutuaren 17. artikuluari jarraikiz, Euskadiko erakundeei dagokie, Estatutu horretan zehazten den moduan, gure lurraldean jendea eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa mantentzeko polizia autonomoaren erregimena. Eta Estatutuaren laugarren xedapen iragankorrean jasotzen den aginduari jarraikiz, Segurtasun Batzordeari dagokio Ertzaintzaren kide-kopuruak, egitura eta erreklutamendua zehaztea; azken batean, Ertzaintza martxan jartzea. Ez zen 1992ra arte onartu, lehenengoz, Euskal Herriko Poliziaren Legea, eta helburua zen ordura arte Ertzaintzak izan zuen arau-sakabanaketarekin amaitzea. Beraz, legeak lege-esparrua zehaztu nahi zuen, segurtasun juridiko handiagoa emango zuena eta polizia horren eskubide eta betebeharrak lege-testu berean bilduko zituena. Aukera hau baliatu nahi dut polizia hori finkatzen lagundu zuten profesional guztien aipamen bere- zia egiteko. Izan ere, arau-esparru egokirik ez zegoenez, ziurgabetasunezko testuinguru batean jarri behar izan zuten martxan, moduari eta baldintzei zegokienez. Eta oso esparru politiko eta sozial zailean, euskal herritar guztien segurtasuna bermatzeko eginkizuna bete zuten. Ertzaintza osatzen duten milaka gizon-emakumeek aise bete dute euskal erakundeek esleitu zieten zeregina, gure segurtasunaren mesedetan. Ertzaintza osatzen duten agente guztien profesionaltasuna agerian geratu da, halaber, ETAren terrorismoaren aurkako borrokak iraun duen urte luzeetan, eta, gaur, tribuna honetatik, haien lanak merezi duen aitorpena egin nahi dut, bai eta justiziazko oroimena ere talde horretako biktimei. Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen 315/1994 Dekretuak –36/2004 Dekretuak aldatuak– ezartzen ditu, besteak beste, eskaletan eta kategorietan sartzeko oinarrizko arauak eta nahitaez bete beharreko arauak, baita Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetarako –txanda librean– hautaketa-prozesuetan sartzeko betekizunak ere. Arau-testu horretako 4.b artikuluan, Ertzaintzara sartzeko baldintzatzat ezartzen da hogeita hamabost urteak bete gabe izatea. Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan, adina jasotzen da diskriminazioa debekatzeko suposizioen artean. Espainiako Konstituzioaren 23. artikuluak dio herritarrek eskubidea dutela berdintasun-baldintzatan sartzeko funtzio eta kargu publikoetara. 103. artikuluan adierazten du funtzionario publikoen estatutuak arautuko duela funtzio publikorako sarrera, meritu- eta gaitasun-printzipioei jarraikiz, eta hala jasotzen du Langile Publikoaren Estatutuaren lehen artikuluak. 62/2003 Legeak, Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloetako Neurriei buruzkoak, 28. artikuluan, zuzeneko edo zeharkako diskriminaziorik eza gisa definitzen du tratu-berdintasunaren printzipioa, eta adina aipatzen du suposizioen artean. Eta, azkenik, gure Konstituzioaren 14. artikuluak adierazten du espainiar guztiak berdinak direla legearen aurrean, eta ezin dela diskriminaziorik nagusitu jaiotza-, sexu-, erlijio- eta iritzi-arrazoiengatik nahiz beste edozein baldintzagatik. Adina ez da berariaz jasotzen aipatu dudan artikuluan, egia da; baina horrek ez du esan nahi zerrenda itxitzat eta lege-testu horretan zehazten den beste edozerekiko baztertzailetzat hartu behar dugunik, artikuluaren beraren idazketak beste edozein baldintza pertsonal edo sozial aipatzen baitu, eta, hori, beraz, adinari ere aplika dakioke. Beraz, adina, legediak funtzio publikora sartzeko eta bertan izateko zehazten dituen mugen barruan, Konstituzioaren 14. eta 23. artikuluetan jasotzen diren egoeretako bat da, diskriminazio-irizpideen ikuspegi baztertzaileari dagokionez. Hortik ezin da ondorioztatu funtzionario izan nahi duen edonork ateak zabalik dituenik funtzio publikorako duen adina duela, elementu bereizlea baita adina, eta, beraz, adinmugak zehaztu ditzake objektiboki legegileak, egia da hori; baina betiere objektiboak eta arrazoizkoak badira, lanpostuari dagozkion funtzioak ongi betetzeko. Konstituzioak legearen aurreko berdintasunprintzipioa jasotzen du, eta herritarren eskubide subjektibotzat hartu, haien arteko pribilegioak eta diskriminazio-arrazoiak saihestuz, betiere antzeko tratamendu juridikoa eskatzen duten egoeretan badaude. Egoera horietan, bera izan behar du legediak herritar guztientzat, eta eskubide-berdintasuna bermatu; bestela, jarrera arbitrarioak eragindako trataera berezitua izango baikenuke, edo, gutxienez, botere legegileak behar bezala arrazoitu gabea. Legegileak esparru bereizlea ezarri ahal izango du herritarrentzat, baldin eta egoera berezituak ebatzi behar baditu, betiere edukia dela-eta beste erabaki bat hartu beharra badauka. Baina helburu hori betetzeko, ezinbestekoa da eskumeneko erabakietatik edo erabaki arbitrarioetatik ihes egitea, eta, beraz, arrazoi objektibo eta bidezkoak eskatzea, proposatzen den neurriaren helburu eta ondorioetarako aplikatu behar diren irizpideei jarraikiz. Horretarako, proposatutako eskakizunen eta azken helburuaren arteko arrazoizko proportzionaltasuna behar da beti, eta eskakizun zentzugabeak saihesten ahalegindu. Beraz, Konstituzioaren lehen artikuluan jasotzen den berdintasun-eskubide horrek herritarren berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzen du, baita funtzio publikoan sartzeko edo funtzionario-ebaluazioan zehar ere. Horrek ez du eragozten, lehenago aipatu dudan moduan, legegileak ezin duenik ezarri legeerreserbarik, irizpide eta eskakizun bereiziak, beteko den postuan egingo diren zereginetarako eskatu behar diren gaitasunei jarraikiz. Beraz, bereizi behar da poliziaren berezko lanak betetzeko, kasu honetan Ertzaintzan sartzeko, adinmuga doitzen zaien irizpide objektibo, arrazoizko eta proportzionalei, helburuari dagokionez, justizia-epaitegietan zehaztu izan den moduan. Bistakoa da, eta hala zehaztu dute justiziaauzitegiek, ez dela inola ere frogatu hogeita hamabost urtetik gorako adinarekin sartzeak eragotzi egiten due- nik polizia-funtzioak egoki betetzea. Egia da poliziaren funtzioak operatiboak direla nagusiki, eta, kasu batzuetan, arriskutsuak, baita nekagarriak ere, eta horrek, zalantzarik gabe, trebetasun psikofisiko jakinak eskatzen ditu. Baina bistakoa da, halaber, ez dela ez mugarik ez eragozpenik hogeita hamabost urte baino gehiagoko pertsona batek funtzio horiek betetzeko baldintza fisiko eta psikiko egoki horiek egiaztatu ahal izateko. Baldintza psikofisiko egokiak egiaztatzeko izan daitekeen oztopo edo traba bakarrak borondate fisikoa, jarrera, eta prestakuntza fisiko eta mental egokia izateko ahalegina dira. Gure ustez, profesional onenek osatu behar dute Ertzaintza. Uste dugu, justizia-epaitegien ebazpen judizialei jarraikiz, ez dela ez arrazoizkoa ez proportzionala helburu horretarako Ertzaintzan sartzeko adinmuga bat jartzea. Adina ezin da betotzat jarri, Ertzaintzan sartzeko hautagai izateko beto bakartzat. Bereizi behar dutenak dira trebetasunak, gaitasunek, eta... La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3462 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … hautagaienak. Ezin dugu Ertzaintzara jende onena sartzea mugatuko duten oinarririk gabeko eta frogatu gabeko apriorismorik eta aurreiritzirik zehaztu. Ezin dugu herritarren bizkar utzi probaren zama, Administrazioari soilik baitagokio tratu-bereizketa arrazoitzen duten arrazoi objektiboak daudela frogatzea; esaterako, adin-muga bat jartzea autonomia-erkidegoko polizian sartzeko. Ez da arrazoi objektiborik susmarazten digunik hogeita hamasei, berrogei edo berrogeita bost urteko jendeak ezin dituenik gainditu Ertzaintzara sartzeko proba psikofisikoak. Are gehiago, ez da arrazoi objektiborik ondorio hau izango duen aurretiazko arrazoiketa egiteko: hogeita hamabost urte baino askoz gehiagoko pertsona batek polizia-funtzioari dagozkion lanak egoki bete ditzakeela, eta, aitzitik, arrazoi gutxiko usteen arabera, hogeita hamabost urte baino gutxiago izatea eskatzea polizia horretara sartzeko. Ez du zentzurik agenteak bigarren jarduerara iragateko unea berrogeita hamasei urteetan zehaztuta egoteak, eta sartzeko finkatzen den gehienezko adina hogeita hamabost urte izatea. Ertzaintza onenek osatzea nahi dugu. Guk uste dugu ez dela jaiotza-agiria eskatu behar, eta, beraz, ez diogu iraungitze-datarik jarri nahi ezein euskalduni gure polizian sartzeko. Milaka euskalduni egingo lioke onura egungo muga kentzeak, zeina, gure ustez, desberdintasunen egiazko iturria baita. Beraz, ez dezagun beto kronologikorik jarri, ezta denbora-oztoporik ere. Utz diezaiegun gaitasunei erabaki dezaten; trebetasunak agerian gera daitezela eta erabaki dezatela. Norberaren mugek zehaztu ditzatela mugak, eta merituek, bertuteek eta gaitasunek erabaki eta ezar dezatela beren legea. Horregatik eskatzen dizuet gure proposamenaren aldeko botoa. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3463 |
10 | 65 | 13.02.2014 | UNZALU HERMOSA | SV-ES | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, señora consejera, señorías, buenos días a todos. Ongi. Egia esan, harrigarria da gaur Alderdi Popularrak aurkeztu duen ekimena; edukiagatik baino gehiago proposamena egin duenagatik. Hau dio hitzez hitz ekimenak: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ken dezala gehienezko adin-muga Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako edozeinetan sartzeko oposizioetan parte hartu ahal izateko betekizunetatik". Eta esan dut harrigarria dela proposamena egin duenagatik, Alderdi Popularrak muga hori proposatzen baitu Estatuko beste estamentu batzuetan, beste polizia batzuetarako beste oposizio batzuetan, hogeita hamar urteko adin-mugari eusten zaionean; esaterako, Guardia Zibilaren kasuan. Atzo oraindik ere jasotzen zen web-orri batean, Guardia Zibil izateko ikastaroak ematen dituztenetako batean, eta Guardia Zibilaren orrian bertan, eta esaten da baldintza dela eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik hemezortzi urteak beteak izatea, eta dagokion deialdia argitaratu eta urtebeteko epean hogeita hamar urteak bete gabe izatea. Ongi; horregatik nioen harridurarena. Baina edukira joko dut. Egia esan, lan-eskaintza publiko batean mugaren bat dagoenean –kasu honetan, adin-muga–, lehen bulka da, lehen erantzuna da hau esatea: Zergatik adin-muga hori? Ez da mugatze bat, ez litzateke berdintasuna haustea? Ez da aukeraberdintasunaren aurkakoa izango? Bada, galdera hori egiten dugu, eta, hausnarketa hori muturreraino eramanda, gerta daiteke Ertzaintzan sartu eta zuzenean bigarren jarduerara joan litekeen norbait izatea, le- gezko erretiro-adina iritsi zain. Orduan, iruditzen zait kontraesana izango litzatekeela hori. Edukiari dagokionez, egia da 2011ko martxoaren 21ean Auzitegi Gorenak emandako epaian, polizian sartzeko adin-muga ezartzeari buruzkoan, hau irakurtzen dela hitzez hitz: "Gehienezko adinari dagokionez, lege-araua da ezinbestean erretiroa hartzeko zehazten den adina besterik ez izatea. Hala ere, ezar daiteke beste adin-mugarik legez, salbuespen moduan, baina arrazoitu egin behar dira berdintasunaren ikuspegitik; hala ere, konstituzionaltasun-kontua da hori, eta Konstituzio Auzitegiari dagokio hori ebaztea, aurreikusitako bideetatik aurkezten denean". Konstituzio Auzitegiak gai horri buruz eman duen epairen bat ere aipatuko dut gero. Jartzen den adin-mugak, Ertzaintzarako EPE guztietan jarri denak, arau-oinarri bat, legezkoa du, eta bi euskarri. Bata da 1994ko ekainaren 19ko 315/1994 Dekretua, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duena. Ertzaintzan sartzeko adina dela eta, hogeita hamar urteko muga zehazten du agenteen kategoriarako, eta berrogei urteko muga komisariordearen kategoriarako. Egia da gerora dekretu horri egin zaizkion aldaketek, Llanos andreak esan duen moduan, hogeita hamabost eta berrogeita bost urteko adin-mugak ezartzen dituztela, hurrenez hurren. Arau-xedapen horretaz gain, dekretu horretaz gain, badu beste oinarri bat ere, lege-oinarria: 1992ko uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. Hau dio, hitzez hitz, zortzigarren xedapen gehigarrian: "Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du araudiz Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetan sartzeko medikuntza-arrazoiengatiko bazterketen taula, hala nola eska daitezkeen baldintzak, bai adinarena bai garaierarena". Hori da, gure ustez, Ertzaintzarako EPEak egiten direnean adin-muga jarri ahal izateko oinarria. Izan ere, gainera, hau esaten da, zehazki, Konstituzio Auzitegiaren 37/2004 epaian: "Adinagatiko tratu-bereizketa funtzio publikoetara sartzeko baldintza objektibotzat ezartzen duen arauak Konstituzioa errespetatzen duen ala ez, kasu bakoitzaren araberakoa izango da, eta, beraz, Konstituzioaren kontrakoa izango da araua tratu-bereizketa horretarako zentzuzko arrazoirik ez denean". Alegia, testuinguru hori izanik, komeniko litzateke etorkizunean, Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzean, baldintza hori txertatzea xedapen gehigarri batean, Konstituzio Auzitegiaren epaiak zehazten duen moduan; hau da, modu espezifikoagoan jartzea, muga hori jartzeko gaitasun espezifikoa lortzea. Beraz, legearen ikuspegitik, guk ez dugu arazo berezirik ikusten Ertzaintzaren EPEan hogeita hamabost eta berrogeita bost urteko mugak jartzea. Uste dugu badela nahiko lege- eta arau-oinarri xedapen horri eusteko. Dena den, berdintasun-printzipioa saihestu gabe, eta uste dugu, berriro diot, babestuta dagoela oinarri dituen araudiei jarraikiz (Euskal Herriko Poliziaren Legea eta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua), badira guretzat garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk ere. Bat da Ertzaintza gaztetu egin behar dela ezinbestean, eta, noski, Llanos andrea, hori oso zaila da lortzen adin-mugarik jarri ezean. Eta, dena den, guretzat funtsezkoa da, garrantzitsuena da Ertzaintzak ahalik eta polizia gehien izatea; hau da, Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentralaren artean adostutako 8.000 kideak. Eta, gure ikuspegitik, EPE deialdiei oztopoak jartzeak, zuen ekimenak, legez besteko proposamenak onartuz gero egingo lukeen moduan, EPEa atzeratuko bailuke, guretzat oso garrantzitsua den printzipio baten aurka egingo luke: Ertzaintzan izaten ari diren bajak kide berriez, sartuko diren kide berriez betetzea, eta hori lan-eskaintza publikoaren bidez soilik egin daiteke. Beraz, jakina, gure zuzenketaren alde bozkatuko dugu guk. Arrazoi teknikoak tarteko, ezin izan da erdibideko zuzenketarik adostu Jaurlaritza babesten duen taldearekin, baina, dena den, uste dugu Jaurlaritza eta haren legebiltzar-taldea gure jarreraren alde agertuko direla. Izan ere, azken batean, uste dut ados gaudela bai Jaurlaritza bai gu Ertzaintzan erreferentetzat 8.000 polizia izatearekin. Eta, beraz, –esan dut ezin izan dela, Euzko Abertzaleak taldeak ez diolako zuzenketarik aurkeztu Talde Popularraren legez besteko proposamenari–, ulertzen dugu ados gaudela Jaurlaritzarekin, kasu honetan ados dago Talde Sozialista kasu honetan guretzat garrantzitsuena dela EPE hau lehenbailehen ateratzea, Ertzaintzak polizia gehiago izatea, eta legegintzaldi honetan zehar eta etorkizunean 8.000 poliziako erreferentea lortzea, eta modu eraginkorrean islatzea. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3464 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on denoi. Lehenik eta behin, ez dakit zer ziurtasunekin esaten den 35 urteko adin-muga bat jarri nahi dela OPE bat egiteko. Ez dakit OPErik egin nahi den, ez dakit baldintza hori existitzen den. Izan ere, topatu dudan informazio bakarra izan dira kazetarien informazioak. Beraz, itxarongo dut EAJren taldearen ordezkariak zer informazio eman behar digun OPE honen inguruan, nahiz eta pentsatzen dudan horrelako ekimen batek ez duela oinarritzat edo helburutzat hartu behar informazioa eskuratzea. Edonola ere, saiatuko naiz gure jarrera argitzen, aurkeztutako zuzenketan agertzen den moduan. Era aseptiko batean, egia da gehienezko adinmuga bat jartzea diskriminatzailea kontsideratu daitekeela, baina esan behar da ere bilatzen den helburua arrazoizkoa dela. Hemen behin eta berriro entzun dugu Ertzaintza zahartzen ari dela eta pentsatzen dut talde proposatzaileak ere noiz edo noiz halaxe esan duela. Ertzaintzaren adin-piramidea alderantzizkoa da eta hau orekatzea, buelta ematea ezinezkoa bada behintzat, helburu arrazoizkoa, objektiboa eta proportzionala iruditzen zait. Horiek izan dira hemen jarri diren irizpideak horrelako baldintza bat jartzeko. Hau esanda, aldez aurretiko puntu bat argitu behar dugula iruditzen zait: Zertarako nahi da efektibo gehiago jarri Ertzaintzan?, zertarako efektibo gehiago inkorporatu? Zer seguritate-behar daude? Bakarrik gorputza gaztetzeko inkorporatzen da OPE berri honen bitartez? Totem bat bezala ikusten dut 8.000 efektiboen muga hori jartzea. Galdetzen dut: Beti izan da kopuru berdina? Hasieratik? Segurtasun Junta lehenengo aldiz bildu zenetik 8.000ko limite hori jarri zen?, eta behin betiko? Edo badaude beste elementu batzuk ere kontuan hartu beharko liratekeenak, muga hau gorago edo beherago, kopuru hau gorago edo beherago jartzeko? Behin edo behin agertu dut atril honetatik Euskal Herri osoan 23.000 polizia daudela, gorputz ezberdinetan Euskal Herri osoan. Polizia-ratioa, 1.000 biztanleko, 7,6 agenterena da, hau da, Europar Batasuneko portzentajerik handiena, estatu gehienen datuak bikoizten edo inkluso hirukoizten dituena: Finlandian, 1,4 polizia 1.000 biztanleko; Irlandan, 2,6 polizia; Alemanian, 2,9; Belgikan, 3,7; Frantziar Estatuan, erreferentzia hartzeagatik, 3,5 polizia daude 1.000 biztanleko, eta Espainiar Estatuan –gure inguruan agian altuenetarikoa izango dena– 4,8. Honek esan nahi du, frantziar ratiora hurbildu nahiko bagenu, efektiboen erdira jaitsi beharko genukeela. Kopuru orokorrez hitz egiten ari naiz. Eta nola jaitsi, orduan, horren puztuta dagoen ratio hau? Nola arrazionalizatu kopuru hori behar berriak, delitu-tasa, eraginkortasuna, funtzioen bana- keta, koordinazioa eta abar kontuan hartu gabe? Nola argitu hemendik bost, hamar, hamabost urtera gure herrian egon behar den polizia-mapa? Zer urrats egin behar ditugu pausoz pauso mapa horretara heltzeko? Horra hor argitu behar diren elementu batzuk, argazki argia, enfokatua nahi badugu. Izan ere, permititzen badidazue, pentsatzen dut Euskal Herrian daukagun mapa poliziala benetan anarkikoa dela. Orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen duplizitateen txosten baten arabera, espainiar agintepean dauden poliziek duplizitate onartezin bat suposatzen dute, ez dagozkien funtzioak betetzen dituztelako, gastu ez onargarriak direlako kupoaren bidez gure gain daudenak, eta, gainera, arriskutsuak izan daitezke. Legebiltzar honek espainiar indar eta gorputz polizialen errepliegea eskatu du. Hori lehenengo puntua. Bigarrengo bat: zenbat udaltzain daude? Hori hartzen dugu guk gertutasuneko polizia bezala, herritarra dena eta gainera herritik gertuen dagoena, herritarrek ezagutzen eta aintzat hartzen dutelako. Zenbatuta daude? Zentsurik, erroldarik, badago udaltzainenik? Nola egiten da banaketa funtzionala eta nola koordinatzen dira gorputz horiek Ertzaintzarekin? Zer ezberdintasun dago hiri handi batean edo hiri txiki batean? Txostenik ba al dago horren inguruan? Aztertu al da datu hau? Esploratu al da inoiz Nafar Foru Poliziarekin harremanak normalizatzeko edo estutzeko aukera? Saiatu da koordinazioa egiten? Baliabideak (giza baliabideak, baliabide tekniko-operatiboak) optimizatzeko inolako saiakerarik egin al da? Seguritate publikorako instituzio batek, hau da, Segurtasun Sailak, urtero gastatzen du 3,5 milioi euro seguritate pribatuan. Onargarria al da hau? Ez dakit zer destinotara eramaten diren bigarren aktibitatean jartzen diren ertzain horiek, baina zergatik ez funtzio hauek betetzera, horrela hiru milioi eta erdiko gastu hori murrizteko? Esandako guzti honen arabera, guzti honen azterketa baten ostean Ertzaintzaren funtzioak pentsatzen dut aldatuko liratekeela, bai egoera berri batean gaudelako, onartzen den moduan, baita ere perspektibaz aztertu behar direlako aletu ditudan alor guzti horiek. Ez dut kentzen Ertzaintzaren polizia integralaren perspektiba, baina bai deszentralizazio funtzionalaren arabera zehaztu behar dela hau. Horrela, ratioak ajustatuko lirateke bai Europa mailan dauden ratioetara, baita ere hemen dauzkagun beharren arabera. Horrelako ikerketa prospektiboa egiten ez den bitartean, proposatzen dudan horrelako ikerketa egiten ez den bitartean, antelazioz edo aldez aurretik erantzunak ematen ez diren bitartean, pentsatzen dugu ez OPEaz, ez OPEaren baldintzez, ez zenbaki itxiez ez dugula hitz egin behar. Eta hori da, hain zuzen ere, guk gure zuzenketarekin bilatzen duguna. Aztertu dezagun herri honen poliziaren mapa. Pentsatu dezagun hemendik urte batzuetara zer-nolako mapa poliziala behar dugun, eta horren arabera hasiko gara hitz egiten efektibo gehiago behar ditugun edo, nik pentsatzen dudan moduan, askoz gutxiago. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3465 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Uste dut arrazoi duela Alderdi Popularrak, uste dut arrazoi duela Llanos andreak bai ekimena arrazoitzeko eman dituen argudioetan bai tribuna honetan aurkeztu dituenetan. Horregatik ez genuen zuzenketarik aurkeztu bere garaian, eta horregatik bozkatuko dugu ekimen honen alde. Ados gaude Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzearekin ken dezala gehienezko adin-muga Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako edozeinetan sartzeko oposizioetan parte hartu ahal izateko betekizunetatik. Bikain azaldu ditu arrazoiak Llanos andreak, eta, hain zuzen, oraingoz behintzat, ezein taldek ez ditu ezeztatu argudio eta planteamendu horiek, eta, gure ustez, nahiko argi eta zorrotzak izan dira. Badakigu zer dioen Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluak: "Espainiarrak berdinak dira legearen arabera, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta". Badakigu zer dioen Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21.1 artikuluak, diskriminazio ezari buruzkoak: "Debeku da bereizkeria oro, eta bereziki hauek: sexua, arraza, kolorea, herriko zein gizarteko jatorria, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa zein sinesteak, iritzi politikoak zein beste edozein iritzi, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, ezgaitasuna, adina nahiz sexu-joera direla-eta egindako bereizkeriak". Gainera, ekimenaren arrazoietan adierazten den moduan, epaitegiek zenbait aldiz adierazi dute adina ezin dela erabili funtzio publikoko probetara sartu ahal izateko mugatzat. Auzitegi Gorenaren 2011ko martxoaren 21eko epaiak indargabetu egin zuen Ministro Kontseiluaren 2008ko ekainaren 13ko akordioa. Ez zuen onartu Polizia eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Orokorra- ren 2007ko urriaren 5eko ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa, eta hori ere nahiko argia da: onartzen du errekurtsogileak eskubidea duela arrazoi horregatik (adina) errekurritu diren ebazpenek aipatzen dituzten hautaketa-prozesutik baztertua ez izateko, eta baliogabetzat jotzen du Poliziako Talde Nazionaleko hautaketa- eta prestakuntza-prozesuen erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuan zehazten den adin-muga. Epai horren eta beste batzuen eraginez, pixkanaka kendu dira adin-mugak Espainiako hainbat autonomia-erkidegotan eta hiritan (Sevilla, Bartzelona, Huesca, Cadiz edo Valentziako Erkidegoan bertan), eta logikoena da hemen ere urrats bera egitea lehenago edo geroago, eta hori eskatzen dugu guk. Hau erantzun zion Arartekoak eragindako herritar bati: "Adierazi behar dizut bat gatozela zurekin polizia-kidegoetan sartzeko zehaztutako adin-mugari buruz ematen ari diren epaiek EAEko araudia berraztertzea eragin beharko lukeela". Ertzaintzan sartu nahi duten hautagaiei eskatzen zaie, besteak beste, hogeita hamabost urte baino gehiago ez izatea, eta, gure ustez, diskriminazio onartezina da hori, eta lehenbailehen zuzentzea nahi dugu. Ez da adin-mugarik ez Ameriketako Estatu Batuetan, ez Erresuma Batuan, ez Israelen, ez Suedian, ez Danimarkan, ez beste herrialde batzuetan. Kataluniako Parlamentuak suhiltzaileen eta poliziaren taldeetara sartzeko adin-muga kendu zuen 2009ko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, arrazoi beragatik: diskriminazioa. Eta, nioen moduan, antzeko zerbait gertatu da Espainiako beste leku batzuetan, eta, ziur asko, gertatzen jarraituko du. Indarrean den legediaren arabera, herritar guztiok berdinak gara legearen aurrean, eta, beraz, ezin zaigu diskriminatu sexuagatik, arrazagatik, gizartebaldintzagatik edo adinagatik. Gure ustez, auzitegien epaiak behar bezain argiak dira, eta ez genuke zalantza handirik izan behar gai honi buruz. Ertzaintzara sartzeari dagokionez, gure ustez, modu objektiboan baloratu beharko lirateke, esan den moduan, norbanako bakoitzaren ezaugarriak eta gaitasun fisiko eta mentalak, meritu- eta gaitasunirizpideei jarraikiz, eta ez adina. Bada, hori eskatzen dugu Alderdi Popularraren mozioa babestuz. Sozialisten ordezkariak Ertzaintza gaztetzeko beharra aipatu du diskriminazio hori zuritzeko, baina, gure ustez, ez du zentzurik, eta, gainera, iruditzen zaigu diskriminazio horretan erortzea dela. Beraz, Segurtasun Sailak Ertzaintzako 120 agente-plazarako laster egingo duen deialdiari eta udalak udaltzainen lanpostuak hornitzeko prestatzen ari diren deialdiei dagokienez, Alderdi Popularrak ekarri diguna babesten dugu: ados gaude Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzearekin ken dezala gehienezko adin-muga EAEko polizia-kidegoetako edozeinetan sartzeko oposizioetan parte hartu ahal izateko betekizunetatik. Besterik ez; eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3466 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZORRILLA IBAÑEZ | EA-NV | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Sí, gracias, señora presidenta. Señora consejera, señorías, buenos días a todos. Guk uste genuen oso gai zehatza landu behar genuela gaur Ganbera honetan; alegia, Talde Popularrak aurkeztu zuen legez besteko proposamena, Ertzaintzara sartzeko probetara aurkezteko adin-muga kentzeari buruzkoa. Eta argia zen gure proposamena; gero azalduko dugun moduan, proposamenaren aurkakoa zen, eta horregatik uste genuen ez geniola osoko zuzenketarik aurkeztu behar gai zehatz eta presazko honi. Sorpresaz jaso ditugu Talde Sozialistak eta EH Bilduk aurkeztu dituzten osoko zuzenketak, zerikusi gutxi baitu haien edukiak Talde Popularrak aurkeztu duen hasierako eta presazko proposamenarekin. Talde Sozialistak berriro eskatzen du adostu ziren 8.000 poliziak mantentzeko, eta EH Bilduk polizia-ereduaren gaira bideratu du berriro, iazko apirilaren 25ean Ganbera honetan izan genuen eztabaida errepikatu nahian. Hori ikusita, falta zen bakarra da gure taldeak osoko zuzenketa bat aurkeztea, presazko legez besteko proposamen hau baliatuz, Estatuko segurtasunindarrek Euskadin atzera-egitea eskatuz, eta estatutufuntzioetara egokitzea, sortzen diren bikoizketak eta eraginkortasun ezak tarteko, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-funtzionamenduaren azterketari buruzko txosten berri batek adierazten duen moduan. Hala, totum revolutum bat izango genuke gaurko, eta, gainera, presaz lantzekoa. Baina ez. Guk Talde Popularrak proposatu duen presazko eztabaidari helduko diogu; ez diegu uko egiten proposatu diren gainerako eztabaidei, baina gai bakoitza bere garaian eztabaidatu behar da, eta uste dugu une hau ez dela horretarako. Eta, beraz, gure botoa azalduko dugu, baita, halaber, horren aurka egiteko zer arrazoi ditugun ere. Hasteko, esango dugu harritu egin gaituela Talde Popularraren proposamenak; orain sartu du gai hau, eta presazkotzat, Ertzaintzaren 24. promozioaren deialdiaren gertutasuna dela eta, baina azkenaldian gai horri buruzko berririk izan gabe. Arrazoietan diote adin-arrazoiengatiko diskriminazioa dagoela, eta auzitegien zenbait epai aipatzen dituzte, eta horretan oinarrituz eskatzen dute gehienezko adin-muga kentzeko. Horri dagokionez, esan behar dugu, lehenago ere adierazi den moduan, Ertzaintzara sartzeko adin-muga, adinean aldaketaren bat eginda (hasieran hogeita hamar urte ziren; gero, hogeita hamabira igo zen, eta 2010ean, Jaurlaritzan sozialistak zirela, hogeita hamabostera), promozio guztietan ezarri dela, orain arte egin diren hogeita hiru promozioetan. Arrazoiei dagokienez, Unzalu jaunak ere adierazi duenez, lege-arrazoiak dira adin-muga horri eusteko. Baldintza hori ez dute deialdien oinarriek ezartzen, beste kasu batzuetan gertatzen den moduan, eta kasu horietan horri buruzko erabaki judizialak izan dira. Baldintza hori Administrazioak indarrean duen ordenamenduan jasotzen da, eta errespetatu egin behar da aldatzen ez den bitartean. Eta hala dagokio 1992ko Euskal Herriko Poliziaren Legearen aginduaren eraginez. Ganbera honetan onartu zen, eta, lehen esan den moduan, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen dekretuaren 4. artikuluko b) hizkian zehazten da. Eta adierazi dira jada baldintzak; beraz, ez ditut errepikatuko. Eta Ertzaintzari nahiz udaltzainei eragiten die araudi horrek, eta, beraz, aldatu nahi izanez gero, Ertzaintzaren Kontseiluak nahiz Udaltzainak Koordinatzeko Batzordeak onartu behar lukete, eta horrek, beste punturen batean sartu gabe, deialdi berri eta berehalakoa nabarmen atzeratuko luke arrazoirik gabe, eta uste dut ez dela hori hemen dagoen ia inoren helburua. Lege-mailan ere, Euskal Herriko Poliziaren Legearen laugarren aldaketaren lege-proiektuak, sozialistak Jaurlaritzan zirela abian jarriak, lege-baldintzatzat jartzen du gehienezko adina gaur egungo erregelamenduan jasotako terminoetan. Eta proposamen horri aurkeztu zitzaizkion helegiteei dagokienez, Eudelen helegiteak soilik izan ziren. Helegiteetan proposatzen zen adin-muga hogeita hamar urtera jaistea udaltzainen kasuan, eta arrazoitzen zuten horrek hobetu egingo zuela udaltzaingoaren kalitatea. Ertzaintzaren sindikatu profesionalak proposatu zuen gehienezko adina erregelamendu bidez zehaztea, eta ez lege bidez, gerorako aldaketa baten eraginkortasunari begira, eta Euskadiko Udaltzain Buruen Elkarteak esan zuen ez zegoela ados eskatzen zen gehienezko adina hogeita hamabost urtera igotzearekin. Argudio judizialak ere badira legez besteko proposamenaren arrazoietan. Auzitegien zenbait epai aipatzen dira, zeinek esaten baitute adina ezin dela erabili funtzio publikora sartzeko probetara aurkezteko mugatzat, zeinetan adierazten baita, gainera, nahitaez erretiratzeko adinak ezartzen duen mugatik harago ezin dela gehienezko adin-mugarik ezarri. Eta egia da –beste kasu zehatz batzuei dagokienez– badirela epai horiek, baina egia da, halaber, baldintza horren zilegitasuna eta proportzionaltasuna baliozkotu dutela EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiek, Administrazioarekiko Auzietako Salako 2. sekziokoek, 2008ko urriaren 6an eta 2009ko irailaren 16an. Eta epai horietan Erkidegoko 2000/78 Direktibaren 6. artikulua ere aipatzen da, 2003ko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen bidez jasoa, Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloetako Neurriei buruzkoa, eta hau aipatu eta jasotzen du: "adinagatiko tratubereizketak ez dira diskriminatzaileak izango baldin eta modu objektibo eta zentzuzkoan arrazoitzen badira, bidezko helburu bat dela eta, enplegu-politiken, lanmerkatuaren eta lanbide-heziketaren politiken bidezko helburuak barne, eta helburu hori lortzeko bitartekoak egokiak eta beharrezkoak badira". Eta onartzen diren tratu-bereizketei dagokienez, hauek jasotzen ditu: "kontrataziorako gehienezko adina zehaztea, lanpostuaren prestakuntza-baldintzetan oinarritutako kontrataziorako, edo erretiroa hartu aurretik jarduera-epe arrazoizkoa betetzeko beharragatik". Konstituzio Auzitegiaren epairen bat ere aipatu da hemen. Zehazki –ez naiz luzatuko, denborak ez baitu gehiagorako ematen–, bi epai daude, bata 2004ko martxoaren 11koa eta bestea 1983ko abuztuaren 3koa, eta esaten dute adina bidezkoa dela elementu bereizletzat. Beraz, ikusten duzun moduan, bada epai judizialik, eta oso argiak gainera, adin-muga hori bermatzeko. Badira, halaber, argudio edo arrazoi psikofisikoak, operatiboak eta polizia-eraginkortasunekoak arrazoitzeko –eta hala onartzen da aipatu ditudan epai horietakoren batean–, oinarrizko eskalari esleitutako funtzioen izaerarako baldintza fisiko batzuk bermatzeko beharra, eta, halaber, denbora-epe jakin batean mantentzekoa, langileen egonkortasunari eusteko eta polizia-eraginkortasun handiena lortzeko, polizien urte onenak baliatuz. Kontuan izan behar da giza baldintzari datxekion zerbait dela adinarekin baldintza horiek galtzea. Jabetu behar gara polizia-lanbidearen funtsezko zereginek baldintza psikofisiko egokiak eskatzen dituztela, eta murriztu egiten direla adinarekin. Gainera, badira polizien gainbehera fisikoan indar handiagoa duten zenbait faktore; esaterako, arriskugarritasuna eta nekagarritasuna. Eta azterketek erakusten dute polizia batengan berrogei urteren bueltan has daitekeela funtzio-murrizketa handia, eta berrogeita hamabost urtetik gora polizia batek dagozkion funtzio gehienak betetzen duen funtzio-gaitasuna nabarmen murrizten dela, edo nabarmen murriztu daitekeela. Beraz, kontua ez da sartzeko unean baldintza egokietan egon ala ez. Hori eskatu egin behar da, noski; eta horri erantzuten diote deialdian eskatzen diren proba fisikoek eta bestelakoek. Kontua da sartzen diren langileen egonkortasuna bermatzea, baldintzarik onenetan eta behar adina denboran, egonkortasuna eman diezaion Administrazioari. Izan ere, horrek nabarmen laguntzen du polizia-taldean beharrezkoa den eraginkortasuna lortzen. Ertzaintzan bada, gainera –hemen aipatu denez–, zailtasun erantsi bat: adin-piramidea. Abian jartzeko prozesutik eratortzen da; hamarkada batean gauzatu zen, eta horrek egun jende gazteagoaren bidez berritzea eskatzen du, pixkanaka egonkortzeko plantilla datozen urteetan. Ertzaintzako kideen batez besteko adina, 2013ko urriaren 1ean, 45,81 urtekoa da; beraz, pixkanaka ordeztu beharko da plangintza baten bidez. Eta, horri dagokionez –uste dut bat datorrela Llanos andrea–, 2013ko apirilaren 25eko eztabaidan, akta aipatuz, hau zioen: "plantilla gaztetu behar da, eta plantilla gaztea izan; izan ere, hemen esan den moduan, hogeita hamar lan-urte baino gehiago ditu, eta batez besteko adina handia izaten hasi da". Uste dut arrazoi objektiboak direla horiek, eta, gainera, zuk ere partekatuak, eta iruditzen zait ez duela laguntzen hori lortzen gehienezko adin-muga kentzeak. Beraz, funtsezko elementuak dira adina eta baldintza fisikoak polizia-funtziorako, eraginkortasunagatik, dagozkion funtzioak egiteko gaitasunagatik, arriskuagatik eta nekagarritasunagatik. Aipatu den adin-mugak, hogeita hamabost urteak, beharrezko proportzionaltasuna du, kontuan izaten badugu hamazortzi urtetik aurrera sar daitekeela, eta funtzionarioen lan-bizitza bigarren jarduerara igaro arte luzatzen dela, lehen aipatu ditudan beharrezko baldintzak galtzean, edo adin jakin bat betetzean. Gainera, Ertzaintzaren beraren lege-osaerari dagozkion arrazoiengatik, zehazten den adina muga proportzionala da kontuan hartzen baditugu Europako polizia-plazen deialdietarako ohikoak diren adinmugak. Urrunagoko poliziak aipatu dira lehen hemen; Guardia Zibila aipatzen badugu, gehienezko adinmuga hogeita hamar urtekoa da. Indar Armatuetan, sartzeko gehienezko muga hogeita bederatzi urte dira, eta badago Auzitegi Gorenaren epai bat, Administrazioarekiko Auzietarako Salakoa, Indar Armatuei buruzkoa, zeina berrikustea gomendatzen baitizut; oso argudio esanguratsuak ematen ditu. Beraz, uste dut koherentzia pixka bat eskatu behar dela, eta, kasu honetan, koherente jokatzeko- tan, Barne Ministerioari eta Defentsa Ministerioari ere eskatu beharko litzaieke kasu honetan Guardia Zibilera eta Indar Armatuetara sartzeko gehienezko adinak kentzea. Mossos d´Esquadra poliziaren kasuan, hogeita hamabost urte; Nafarroako Foru Poliziaren kasuan; hogeita hamasei; Frantziako Polizia Nazionalaren kasuan, hogeita hamabost; Irlandako poliziaren kasuan, hogeita hamabost, eta Italiako Carabinieri poliziaren kasuan, hogeita hamabi. Argudio ekonomikoak ere badira, eta, beste une baterako utziko ditudan arren, horiek ere ez dira hutsalenak. Alde batera utzita ertzainen prestakuntzaren kostu ekonomikoak eta denborak komenigarri egiten dutela gizartearentzat ertzain baten karrera profesionala ahalik eta luzeena izatea, kontuan izan behar dira, halaber, Ertzaintzako kideen gizarte-aurreikuspeneko erregimenaren berezitasunak. Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 47. xedapen osagarrian jasotzen da hori, eta kotizazio indartua aipatzen du, erretiro-adina aurreratzea bermatzeko agente guztiei, eta, hain zuzen, polizian sartzeko gehienezko adina izateari erantzuten dio. Uste dut hori ere arrazoi objektiboa dela. Gehienezko adin hori desagertzeak kotizazio indartuaren kalkuluaren desoreka eragin dezake. Amaitzen ari naiz. Beste zuzenketak aipatzearren. Unzalu jaunak Talde Sozialistaren izenean aurkeztu duen zuzenketa, esan dudan moduan, apirilaren 25eko eztabaidan aurkeztu zenaren antzekoa da. Eztabaida hartan ere, gure taldeak adierazi zuen, Jaurlaritzarekin batera, geure egiten dugula Ertzaintza funtsezko zerbitzu publikotzat eta osoko poliziatzat hobetzea lortzeko beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa. Eta horren barruan zegoen, halaber, 8.000 agente horiek bermatzeko saiakera, edo, Segurtasun Batzordearekin adostuta, zerbitzu publiko hori mantentzeko eta bermatzeko beharrezkoa den kopurua. Nioen moduan, ez dugu aurkeztu... La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3467 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZORRILLA IBAÑEZ | EA-NV | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Amaitzen ari naiz. Ez dugu osoko zuzenketarik aurkeztu gaia oso zehatza eta gehienezko adin-mugari oso lotua iruditu zaigulako, eta aurkeztu den moduagatik, dena den, bigarren txandan hitz egingo dut horri buruz. Eta EH Bilduk bere zuzenketan jaso duenari dagokionez, polizia-ereduari, polizia-mapari dagokionez, apirilaren 25ean izan genuen eztabaidara eta Iturrate jaunaren adierazpenetara igortzen dut. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3468 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko berriro, presidente andrea. Zorrilla jauna, hain eskaera zehatza izateko, itzulinguruka ibili zara ezetz esateko, e! Ongi, UPyDri eskerrak eman nahi dizkiot bere babesagatik, eta nire adostasuna adierazi hark eman dituen arrazoi batzuei buruz, nik nire lehen mintzaldian eman ditudanak osatzen baitituzte. Arzuaga jauna, askotan eztabaidatu dugu. Uste dut zuk…, eta barka iezadazu Espainiari buruz hitz egitea, baina, aukera baliatuz, bada, bistan denez, dagoen polizia-kopuruaz hitz egin behar duzu beti. Baina oso arrazoi sinple bategatik hitz egiten duzu: zuk soberan duzulako polizia guztia. Soberan duzu polizia guztia. Are gehiago, poliziarik izatekotan, erakusleihoko polizia izan behar luke, bistan denez, jarrera jakin batzuen aurrean beste alde batera begiratzen duena, zuk garrantzirik gabekotzat hartzen dituzun jarreren aurrean, eta nahi duzu jarrera horien aurrean beste alde batera begiratuko duen polizia. Hori da zuk nahi duzun polizia-mota, -eredua eta -mapa, eta guk, noski, ez dugu inola ere partekatzen. Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak eman dituzten arrazoiei dagokienez, epai bat irakurtzeko esan dit Zorrilla jaunak. Ez dakit, bada; epaiak argitzen badu zergatik eragiten duen bereizketa, zuk irakurri beharko duzu, oso argi baitut nik. Nik oso argi dut adina diskriminatzailea dela. Guardia Zibilaren eta Armadaren kasuan, karrera militarraren kontuak daude. Horiek dira mugatzeko ematen diren arrazoiak. Baina Polizia Nazionalaren kasuan, ez. Jada kendu du adin-muga Polizia Nazionalak. Hain zuzen, Talde Popularra hasi zen eskatzen 2009an adin-muga igotzeko, eta Segurtasuneko Estatuko idazkariak, Camacho jaunak, ezetz esan zuen bere garaian. Eta nik uste dut gaztetzeaz hitz egiten dudala. Bai! Baina datu objektiboek ekarri behar lukete gaztetzea. Jar ditzagun bete behar diren trebetasun fisiko batzuk, zorrotzagoak! Gaztetzea ezin du adinak eman. Arrazoia ez da hori, eta zuek badakizue, eta hemen eman da. Ekonomikoa baizik ez da arrazoia. Ekonomikoa baizik ez! Eta zuk esan duzu, Unzalu jauna: Nola sartuko da erretirotik hurbil dagoen inor polizian? Bada, funtzio publikoko beste edozein lanpostutan bezala! Ala zer esan nahi didazu: ezin dela onartu funtzio publikoko beste edozein lanpostutara aurkezten den berrogeita hamabost urteko pertsona bat…? Izan ere, noski, erretiro-adinetik hurbil dagoenez, eta haren plaza amortizatuko ez denez, bada ez. Hain argi badugu jada hori amortizatu egin behar dugula, jar dezagun beto hori funtzio publikoko gainerako sarreretan! Jar dezagun amortizatzeko aukera ematen duen adina. Eta gaztetzeaz hitz egin duzu zuk, plantilla konpentsatu behar delako –Zorrilla jaunak esan du–. Aizue, begira, bada orduan, hurrengoetan, jarri hogeita bost urte! Eta ikusiko duzu nola gaztetzen den batbatean, eta plantillaren batez besteko adina jaitsi; baina iruditzen zait ez dela logikoa. Eta zuk esan duzu… Proposamena ez genuen bere garaian Kongresuan bakarrik egin; hemen, Polizia Legearen laugarren aldaketan ere aurkeztu genuen zuzenketa bat. Eta zuzenketa bat da adin-muga hori kentzea legetik. Eta, Zorrilla jauna, zuzenketa horri buruz hitz egin nuen orduan Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariarekin, erdibideko zuzenketa adosteko, eta erdibideko zuzenketa horretara iritsi eta alde bozkatzeko nahiko alde agertu zen. Zer gertatzen da? Bada, orduan oposizioan zeundetela, eta orain Jaurlaritzan. Eta asko aldatzen dira gauzak, ezta? Asko aldatzen dira gauzak. Baina, esan dizut, guk zuzenketa hori proposatu genuen. Gertatzen dena da egia dela ez zela aurrera eraman Poliziaren Legearen laugarren aldaketa. Ez zen aurrera eraman, besteak beste, ez zelako interesik, adinaz gain, bazirelako beste gai batzuk; esaterako, eragin ekonomiko handiak zituen bigarren jardueraren kontua. Eta, bada, azkenean denbora pasatzen uzten bazen... Bada, gertatu zena gertatu zen: guk eskatu genuen uztaila gaitzeko Poliziaren Legearen aldaketa hura aurreratzeko, baina, azkenean, ezin izan zen gauzatu; Ganbera hau desegin zen, hauteskundedeialdia aurkeztu, eta legea ez zen argitaratu. Hori bai, garai bertsuan abian jarri ziren beste izapide batzuk argitaratu ziren, baina Poliziaren legea ez, eta izan zen –esan dizudan moduan– haren eragin ekonomikoengatik. Esaten duzue, ezetz, epai judizialak ez direla... ez diozuela lege-eragozpenik ikusten. Bada, badira bi epai judizial: batek egurra ematen dio Andaluziako Juntari, Poliziara sartzeko hogeita hamabost urtetik gorakoei betoa jartzeagatik; besteak, Auzitegi Gorenarenak, adin-muga ezeztatu zuen. Iruditzen bazaizu ez direla lege-eragozpenak, bada... Eta hemen esan duzu epaiek ez dutela eraginik izan hemen. Orduan, Zorrilla jaunaren adierazpena nahi dut nik. Ertzaintzaren promozio berriarekin, itxuraz ikusten den moduan, hogeita hamabost urtetik gora- koei betoa jartzen bazaie, eta azkenean aurkaratzeak gertatzen badira, eta aurkaratze horiek irabazten badira epaitegietan, zer adierazten du horrek? Une horretatik aurrera, eta hurrengo deialdietarako, behin betiko kenduko dela beto hori? Uste dut oso tristea izango litzatekeela… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3469 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LEHENEDAKARIAK | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Llanos anderea, amaitzen joan. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3470 | |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | (Amaitzen ari naiz, presidente andrea). … herritarrak behartzea izapide judizial horri hasiera ematera. Uste dut bidezkoago eta azkarragoa litzatekeela alde hori zuzenean kentzea. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3471 |
10 | 65 | 13.02.2014 | UNZALU HERMOSA | SV-ES | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, Llanos andrea, Jaurlaritzan zenean eta oposizioan denean gauza bera esan duen talde baten uneko ordezkari izateak ematen didan zilegitasunetik. Eta argibide bat. Zuk proposatzen duzunak absurdora eraman gaitzakeenaren adibidea eman dudanean, ez dut esan norbait egon daitekeela... ez dela haren plaza amortizatzen erretiroa hartzeko urte gutxi geratzen zaizkiolako. Nik aurkezten nizun egoera absurdoa da zuk diozuna zorrotz betez gero, egon daitekeela jendea Ertzaintzara sartzean bigarren jarduerara igarotzeko adinean; alegia, ez duela lanpostuari dagokion funtzio profesionala beteko. Hori esan nahi nuen. Eta zuk hau esaten duzu: "Gaztetzea ez da adinkontua". Bada, esan zer den! Esan ezazu zertan oinarritzen den gaztetzea, ez bada batez besteko adina jaitsiko duten gazteagoen promozioak sartzea. Bada, ez dakit. Zuk esaten duzu Guardia Zibilean ez dela hori egiten karrera militarraren ez dakit zer dela eta. Nik ez dut ulertzen ez militarrez, ez guardia zibilez. Baina inor sartzen da Guardia Zibilean teniente izanik? Nik ulertzen dudanez, sarrera mugatzen da soldadu soil edo dena delako moduan sartzen direlako. Eta zuk hau esaten duzu: "Ez, hori karrera militarraren kontua da". Noski, hasieratik hasi behar dute, soldadu moduan, gero kabo izateko, pentsatzen dut, eta sarjentu, eta abar. Izan ere, nik ez dut inor ikusi sartu eta berehala teniente izaten. Bueno, dena den, ulertzen dut… Eta, Maneiro jauna, zuri esango nizuke, bada, horri buruz badela nahiko eztabaida. Adin-mugak espezifikoak direnean muga horiek jartzea babestu dezaketen Konstituzio Auzitegiaren epaiak aurkeztu eta irakurri dizkizut lehen, eta esan dizut une honetan Poliziaren Legetik eta hautaketa- eta prestakuntza-dekretutik eratortzen direla adin-mugak. Eta gehiago ere esan dizut: Poliziaren Legearen xedapen gehigarri bat da, eta komeni da, aldatzen den unean, finkatzea, Konstituzio Auzitegiaren epaiak esaten duen moduan, muga horri berariazko erreferentzia egin eta arrazoiak argituz, hori baita Konstituzio Auzitegiaren epaiak dioena. Ez Auzitegi Gorenarenak: Konstituzio Auzitegiarenak. Bada, dena den, esango dizuet, zuri eta Maneiro jaunari, adin-kontu hori zorizkoa dela gauza askotarako. Adibidez, erretirorako. Zergatik hirurogeita bostekin? Zuek jada luzatu duzue, hirurogeita seira, hirurogeita zazpira... Zergatik ez hirurogeira batzuentzat, edo hirurogeita hamarrera…? Zergatik bozkatzen da hemezortzi urterekin, eta ez hamaseirekin? Kasu batean baino gehiagotan, jarduera batean baino gehiagotan jartzen da zorizko adin-muga, uste baita hirurogeita bost urterekin pertsona batek erretiroa hartu behar duela, baina, esan dudan moduan, zergatik ez…? Edo zergatik har dezakete erretiroa meatzariek berrogeita urte gutxirekin? Beraz, egiaz arrazoitu behar da, lege-babesa behar du; baina nik ulertzen dut, berez, berez, ez direla diskriminatzaileak adin-mugak. Zorizkoak dira, egingo den jardueraren araberakoak. Hori ulertzen dut, oraingoz, dagoenarekin. Eta, Zorrilla jauna, ikus dezagun, ni ez naiz gaitik aldendu 8.000 horiek aipatzean. Izan ere, ohartu zaitez ekimen hori Herrizaingo Saila aurkeztear den EPEaren aurka doala zuzenean. Eta niri, bada, ez dakit, Jaurlaritza babesten duen taldeak esaten duena esan behar izateko sentsazioa sortzen ari zait. Izan ere, jauna, 8.000ko kopuru hori aipatzen dudanean esaten ari naiz EPE hori lehenbailehen egiteko, eta hautaketaprozesuaren ondoren sartuko diren ertzain horiek lehenbailehen sartzeko. Eta ekimen hau, beste batzuk bezala, luzamenduzkoa da, zuzenean joko baitu EPE horren aurka. Eta nire helburua da, aurkeztu dugun zuzenketa horrekin, 8.000ko kopurua mantentzea, eta ezin da mantendu ez bada EPErik eginda, oztoporik gabeko EPEaren deialdia eginda. Izan ere, ados egongo zara nirekin orain, aldatzeko; hau aurrera aterako balitz –Alderdi Popularraren ekimena–, eragin bakarra izango litzateke arau-aldaketa batzuk egitea, eta horrek atzeratu egingo luke EPE honen deialdia eta ebazpena. Hori da garrantzitsua, eta horregatik eskatzen dizut nire ustez interesgarria denari batzeko, edo Jaurlaritza babesten duen taldearentzat interesgarria de- nari, bat baikatoz harekin erreferentziatzat 8.000ko kopurua mantentzearekin. Eta, berriro diot, ez da hori jasotzen gaur mahai gainean dagoen nire osoko zuzenketan; baina hori ezin da egin ez bada EPEaren deialdia eginez, Segurtasun Sailak egitea aurreikusten duen moduko bat egin gabe. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3472 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko. Oso ondo, Zorrilla jauna. Zuk ordezten duzu Legebiltzarraren Mahaia eta baita ere mahaiburuaren funtzioak, esanez zein zuzenketa onartzen diren edo zer zuzenketa ez diren onartzen. Nik pentsatzen nuen hau eztabaida politikoa zela, eta entzun ditut argudio asko juridikoak direnak. Hori estimatzekoa bada ere, pentsatzen dut salaketa juridikoa jartzen bada baldintza honen kontra, alegatuak, aldekoak eta kontrakoak, prest badaudela. Baina nik pentsatzen dut –eta Unzalu jaunak orain mahai gainean jarri du– honetan garrantzitsuena dela OPEa bera. OPE bat martxan dago, ez dakigu zer baldintzarekin, ez dakigu zertarako, ez dakigu noiz, eta hori zen, hain zuzen ere, nik argitu nahi nuena. Zeren OPE horren helburu guztia 8.000 ertzainen kopurua mantentzean datza. Eta nik galdetzen dut: Zergatik 8.000? Eta zergatik ez 6.000 ertzain eta 2.000 udaltzain? Eta zergatik ez 5.000 ertzain, 2.000 udaltzain eta 1.000 mediku, edo erizain, edo irakasle edo gizarte-langile? Hori da nik mahai gainean jartzen dudana. Eta horregatik pentsatzen dut honetan azterketa prospektibo bat egin behar dela; bestela, inertzia batean aurkitzen gara, beti aurrera ihesean egongo bagina bezala. Pentsatzen nuen aukera bat egongo zela Horizonte 2016 plana egin zenean, baina galdu zen aukera hori. Prozesu horretan egin zen barne-moldaketa bat, kosmetikoa, baina galdu zen aukera bat benetan hau behar den moduan aztertzeko. Eta horregatik esaten dut egungo polizia-mapa lege-sakabanaketaren, eskumenen koherentziarik ezaren eta kopurua arrazoirik gabe puztearen ondorio dela. Eta horregatik uste dut, gainera, argiketa-prozesu bati aurre egin behar diola, egungo behar eta baliabideetara egokitzen den polizia berriaren ideiari jarraikiz, koherentea, eta, gainera, herria integratzen duena izan dadin. Gure zuzenketaren bidez eskatzen genuen kaos hori argitzeko, EPE horretan aurrera egin aurretik. Eta horregatik uste genuen, gainera, beste edozein gogoeta baino lehenagoko urratsa delako. Gainerako guztia, bestela, adabakiak baino ez baitzaizkigu iruditzen. Arazoari aurre ez egitea, gure ustez, enkistatzen uztea da. Azken aipamena, Llanos andrea. Barkatuko didazu nik ere Espainia aipatzea, baina badirudi zure polizia-eredua, Ceutan erabiltzen dena, adibidez, biziki proaktiboa dela. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3473 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZORRILLA IBAÑEZ | EA-NV | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko. Llanos andreak zioen zehatza izateko... Bueno, batetik, hori esaten didazu; bestetik, Maneiro jaunak zioen hemen ez dela argudiorik eman Llanos andreak aurkeztu duena gezurtatzeko. Uste dut gure taldeak eman dituela legezko arrazoi eta argudioak, arrazoi eta argudio judizialak, arrazoi eta argudio psikofisikoak, operatiboak eta polizia-eraginkortasunekoak, Europako beste polizia batzuekin erkatutako arrazoi eta argudioak, eta arrazoi eta argudio ekonomikoak. Esan didazu, halaber, nik aipatu dudan epaia irakurtzeko, Auzitegi Gorenarena, Indar Armatuei buruzkoa, eta, kasu honetan, irakurri dut nik, eta nahiko argia da, esaten baitu ez dela diskriminazio konstituzionala adin-muga… La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3474 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZORRILLA IBAÑEZ | EA-NV | Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzan sartzeko probetara aurkezteko gehienezko adin-muga kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Andaluziako Justizia Auzitegi Gorenaren epaiaz ere hitz egin duzu, Andaluziako Juntak egindako udaltzainentzako deialdia baliogabetzen zuenaz; baina, lehen esan dizudan moduan, hasieran, bestelako kasuak dira. Bestelakoak dira kasuak, eta, kasu hartan, Andaluziako Juntaren dekretuan ez zen inola ere frogatzen Udaltzaingoko plazetara sartzeko hogeita hamabost urtetik beherako muga hori arrazoizkoa zenik. Esaten dizut, eta lehenago ere esan dizut... Ez dugu Andaluziara joan beharrik; EAEko Auzitegi Nagusiaren bi epai ditugu Euskadin Ertzaintzara sartzeko deialdiaren aurka aurkeztutako bi helegiteri buruz, 2008ko urriaren 6koa eta 2009ko irailaren 16koa, eta nahiko argi jasotzen dute zer legezkotasun duen Ertzaintzaren prestakuntza- eta sarrera-dekretuan ezartzen den mugak. Esan duzu Polizia Nazionalak adin-muga kendu duela zuei esker. Bueno, gogorarazten dizut ez dakidala zuengatik izan zen edo zehazki eskala exekutiboan muga ezeztatu zuen Auzitegi Gorenaren epaiagatik, eta eskala exekutiboa ezeztatzearen eraginez… Legez kontrakoa izatea, muga hori ezartzea arrazoitzeko, Mossos d'Esquadra poliziaren kasuan mugarik ez dela jartzen diozu, eta berrogeita bost urteko muga Ertzaintzako komisariordearen kategoriarako. Eta eskala exekutiboan Polizia Nazionalari jartzen zitzaion muga hori kentzen zen, baina kontua da gero bazter utzi zela, eta eskala exekutiborako eta oinarrizko eskalarako 7. artikula ezabatu edo kendu zela. Esaten duzu ezen, kontua gaztetzea bada, jar dadila hogeita bost urteko muga. Bueno, uste dut lehen aipatu dudala kontua dela proportzionaltasuna zehaztea, eta hogeita hamabost urteko muga horrek (hasieran hogeita hamar, gero, hogeita hamabi, eta gero, hogeita hamabost), gure ustez, badu eskatzen den proportzionaltasun hori. Berriro diot, lehen esan dudan moduan, hemezortzi urtetik aurrera dagoela Ertzaintzako kide izateko probetara aurkezteko aukera. Bilduri dagokionez, Arzuaga jauna, esan didazu ea nor naizen ni erabakitzeko edo adierazteko gai honen puntu hau landu behar zen ala ez. Nik nire iritzia eman dut: oso gai zehatz bati buruzko legez besteko proposamen oso zehatz baten aurrean, gure ustea da badirela beste une batzuk, izan direla, eta izango direla polizia-eredua eta -mapa lantzeko. Kasu honetan, hasieran presazkotzat aurkeztu den gaiari lotuko gintzaizkiola, Ertzaintzaren 24. promozioaren deialdia berehalakoa izango baita. Unzalu jaunari dagokionez, jada adierazi duguna eta nik pertsonalki esan dizudana errepikatzen dizut: guk ez dugu osoko zuzenketarik aurkeztu adierazi dizkizudan arrazoiengatik; oso zehatza zelako gaia, eta bai edo ez eskatzen duelako. Eta, kasu honetan, ez dugu aukerarik izan zuekin erdibideko zuzenketa bat aurkezteko. Eta, lehen esan dudana errepikatzea bada ere, gure taldearena eta Sailarena ere bada zure kezka eta interesa agenteak… (bueno, zure taldearena, eta hemen dauden ia guztiena), 8.000 agenteko kopurura ahalik eta gehiena hurbiltzea, idatzita dagoen moduan. Dena den, legegintzaldi hau amaitu aurretik, pixka bat jakitun izanik (eta zu ere jakitun zara, aurreko legegintzaldian ere, uste dudanez, arazo ugari izan ziren deialdiak ateratzeko, zehazki, bi), eta zailtasunak zailtasun, aipatzen genuen planaren barnean, Ertzaintza Horizonte 2016 plan estrategikoaren barnean, eta egoera ekonomikoak uzten duen neurria, Sailaren nahia da, eta gure babesa izango du, bat ez baizik eta zenbait deialdi egitea, funtsezkoa den zerbitzu publiko batek, herritarren segurtasunak, beharrez- koak diren agenteak izan ditzan lortzeko. Muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3475 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Egun on, legebiltzarkideok. Legebiltzarreko Talde Sozialistak gaur dakarren mozioak zerikusia du abenduaren 13an Enplegu, Etxebizitza eta Gizarte Politiken Saileko buruari azaldu genion interpelazio batekin. Bide batez, aukera hau aprobetxatuz, agur bero bat bidaltzen diogu eta azkar sendatzea espero dugu. Esan genuen orduan, galdetu genion sailburuari, ea beharrezkoa eta komenigarria zen, hainbeste denbora igarota, enplegu-zentro bereziak inskribatzeko eta kalifikatzeko erregistroa prestatzea. Utzidazue enplegu-zentro bereziak zer diren labur azaltzen. Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko 13/1982 Legeak (LISMI), 42. artikuluan, honela definitzen ditu enplegu-zentro bereziak: "helburu nagusia lan emankorra egitea dutenak, merkatuko eragiketetan aldizka parte hartuz, eta xede moduan hau edukiz: lan ordaindua ziurtatzea eta langile minusbaliatuek behar dituzten doitze pertsonal eta sozialen zerbitzua ematea; era berean, ahalik eta minusbaliatu gehien ohiko lanerregimenean sartzeko bidea izatea". Enplegu-zentro berezien araudiak dioenez, horretarako eskumena duten autonomia-erkidegoetan, erkidegoei berei dagokie lan hori, zerbitzu hori gauzatzea. Orduan, sailburu jaunak erantzun zigun 2014. urtean zehar gauzatzeko asmoa zutela. Kontuan hartuz badirela enplegu-zentro berezi moduan izena emateko eskabideak, ez genuen ulertzen atzerapen hori. Bestalde, azaroaren 5eko 1441/2010 erregedekretuak, enplegu-politika aktiboei buruzko transferentziak egiten dituen dekretuak dio, enpleguaren sustapenari eta laguntzari dagokionez, funtzio guztiak eskualdatzen direla..., "lan-legediak ezarritako enplegupolitika aktiboen programei dagokienez", (...) "desgaitasunen bat duten pertsonak lan-munduan txertatzeko eta enplegu-zentro bereziak kalifikatzeko funtzio exekutiboak". Hau da, berriz ere dio gure Administrazioari dagokiola hori egitea. Eta, hala ere, oraindik egin gabe jarraitzen du. Zer ari da gertatzen kontu horrekin? Denbora asko igaro dela, hain zuzen ere, jada hiru urte transferentzia egin zenetik, eta ez dugu erregistro hori eratu; eta atentzioa ematen digu horrek. Izan ere, hemen maiz eztabaidatzen dugu enplegu-politikari, planei buruz, behin eta berriz eztabaidatzen dugu xehetasunei buruz, baina kasu honetan ez gabiltza gai teorikoei buruz, gai praktikoa da, hau da, erabakia da, erabakiak hartzea da eta horiek martxan jartzea. Sailburuak bere garaian eman zizkigun arrazoiek funtsean zioten hori ez zela gauzatu askoz ere hedapen handiagoko gauza bat egiteko asmoa zutelako. Kontua da, ordea, gaur egun badaudela enplegu-zentro berezi bilakatu nahi duten ekimenak, elkarte gisa jarduerak egiten ari direnak, erakunde mota horientzako dauden diru-laguntzak lortzeko, hain zuzen ere, eta horrela haien jarduerek iraungo dutela ziurtatzeko, ezin baitute egin, mota horretako erakundeek ezin dutelako, adibidez, SEPEra joan; SEPEk badu hori gauzatzeko ahalmena, baina haien erantzuna da hemen eskumen hori edukita hemen gauzatu behar dela. Beraz, eskabide horiek egun ezerezean geratu dira. Eta enplegu-politikei buruz jarduten dugunean, proaktiboagoak izan behar dugu, biziagoak, ausartagoak, eta ez ibili itzulinguruka, ezta teorizazioekin ere, esan bezala, ezerezean gelditzen baitira. Legebiltzarreko taldeekin akordioak burutzeko orduan, ikusi dugu Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatutako zuzenketak, oraindik gehiago itxuragabetu duela sailburuaren erantzuna, hau baitio: " Tira, ez 2014an. Posible bada...". Horregatik ez gara ados jarri, gaur mahaigaineratu dugun proposamenari ez baitio garrantzirik eman. Ez; ekitaldi honetan egitea nahi dugu, eta, gainera, erregistro hartan sartzen diren eskabideek aukera izatea diru-laguntzak jasotzeko, Eusko Jaurlaritzak halako erakundeei ematen dizkien diru-laguntzak. Gaur, adibidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertzen da enplegu-zentro berezientzako 30 milioi emango direla. Jakina, jada direnentzako. Baina, parte hartu nahi duten horiek, baldintzak betetzen dituztenek, ezin dute egin? Horregatik, uste dugu bidezkoa dela, enplegu-zentro berezien inguruko jardunetan irudikatu daitezkeen ekimen horiek, han eta hemen sortzen diren gizarte-ekimen horiek, asko edo gutxi izan, aukera izatea diru-laguntza horietaz gozatzeko eta berezko xedeetarako erabiltzeko. Alderdi Popularreko Llanos andrearekin, transakzio bat egin dugu... Barkatu, Euskal Herria Bildurekin. Zulaika andreari eskertu nahi diot akordio batera iristeko prestasuna. Baina transakzio horretan ez ditugu batu talde baten eta bestearen nahiak, baizik eta Alderdi Popularraren eta Llanos andrearenak sartu, bere zuzenketan zituenak. Baina ezinezkoa izan da talde horrekin transakzio bat lortzea. Hala ere, nahiago dut legebiltzarkideak berak esatea horren arrazoiak. Eta, zentzu horretan, transakzioak proposatzen duena, Alderdi Popularrak eskatzen zuen moduan, lan hori bilkura-aldi honetan burutzea da. Gainerakoan, ahalegin handirik behar ez duen lana da. Autonomiaerkidego batzuetako zenbait dekretu ekarri ditut, enplegu-zentro bereziak gaitzen dituztenak, eta, gehienez, zortzi, hamaika edo bost artikulu dituzte eta pare bat xedapen. Hau da, Gobernu Kontseiluaren erabaki hori ezin da arrazoi gaiztoetan babestu, Eusko Jaurlaritza- ren ekitaldi hori egitea hain erraza denean, eta, gainera, babestu beharreko kolektibo gisa beti begirune handiz aipatzen dugun kolektibo bat babesteko denean. Tira, horrela izan dadila. Egin dezagun. Eta transakzioan, azkenik, gehitu dugu enpresa horiek, Eusko Jaurlaritzak behin erregistro hori prestatzen duenean izena emango duten eskaera horiek, ekitaldi honetan zehar diru-laguntza horiek eskatu eta jaso ahal izatea, atzeraeraginarekin. Batzuetan egoera oso txarrak gertatzen baitira; hau da, Eusko Jaurlaritzak hori egitea erabakitzen duenerako, eskaerak inskribatzen dira, eta kontua da diru-laguntzak eskatzeko epea pasatu dela eta ezingo dituztela eskatu hurrengo ekitaldira arte. Uste dugu ez dela bidezkoa utzikeria horrek, berehala egin litezkeen lanak atzeratze horrek, mota horretako erakundeei kalte egitea, eta enpleguzentro berezi horietara jotzen duten pertsonei kalte egitea. Beraz, kontu horri buruz ez dago askoz gehiago esan beharrik. Erabaki-kontua da, ez da besterik. Esan dudan bezala, akordio batera iritsi gara Euskal Herria Bildurekin, eta espero dut gainerako alderdiek transakzio horren alde egitea, eztabaida honetan legebiltzarreko taldeek azaldu dituzten ikuspegi ezberdinak biltzen baititu, nahiz eta transakzioa egitea ezinezkoa izan den. Baina iruditzen zaigu transakzio hori bultzatzen duen espiritu horrek betetzen duela gaurko helburua, eta bestalde, uste dugu gainerako taldeek aintzat har dezaketela. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3476 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, berriz ere. Itxaso jaunak esan duen moduan, sailburu jaunari egin zion interpelazioa dela eta, hemen gaude gaur enplegu-zentro berezien administrazio-esparruaren sorrerari buruzko mozio bat eztabaidatzen. Gure taldekook beti esan dugu enplegua funtsezko gizarteratze-tresna dela, eta, are gehiago, desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan. Kolektibo horren lan-merkatura sartzea faktore nabarmena da guztizko gizarteratzea lortzeko; gainera, eskubide konstituzionala da, eta botere publikoei dagokie hori eragozten edo zailtzen duten mugak ezabatzeko politikak burutzea. Une honetan, egia da sektorea arduratuta dagoela, Euskadin ez baita inoiz izan hainbesteko langabezia- eta inaktibitate-tasarik desgaitasuna duten pertsonetan. Eta horri gehitu behar zaizkio, sektoretik esaten ziguten moduan, datu horietan sartzen ez diren pertsonak, Lanbiden izena eman ere egiten ez dutenak. Eta garrantzitsua da azpimarratzea tasa horiek igotzea garrantzitsua izango litzatekeela –barkatu errepikapena–, ez bakarrik pertsona horiek gizarteratzeko, baizik eta orokorrean ekonomiarako, gure BPGa handituko luke eta, haren errentagarritasuna nabaria baita. Haiek azaldu zuten moduan, sektore horretan inbertitzen den euro bakoitza sei aldiz berrinbertitzen da sektore publikoan. Dena den, orduan adierazi zen eta gaur hemen errepikatu den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoak desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa txikiena du Espainia osoan, eta desgaitasuna duten pertsonen jarduera-tasa, Nafarroakoarekin batera, oso urrun dago Espainiako gainerakoetatik. Datu on horiek ikus ditzakegu lan-munduan txertatzeko zailtasun handiago duten desgaitasundun-kolektiboetan ere, hala nola adimen-desgaitasuna dutenak edo garun-paralisia, gaixotasun mentala dutenak edo % 65 baino gehiagoko desgaitasun fisiko edo sentsoriala dutenak. Gizarteratzeko zailtasun handiagoa duten desgaitasundunen lan-munduratze horren arrazoi garrantzitsuena, Itxaso jaunak zioen moduan, gizarte-ekimenak eta enpleguko bide okupazional mistoak Euskadin egin duten lan handia da. Horregatik, enplegu-aukera horiek handitzen lagunduko duen edozein ekimen ongi etorria izango da gure taldearentzat. Argi esan den moduan, desgaitasuna duten pertsonei eta enplegu-zentroei buruz hitz egiteko orduan, LISMIri buruz hitz egin behar da lehenik, zeinaren artikuluan definituta agertzen baitira, esan duzun bezala, Itxaso jauna, enplegu-zentro bereziak. Izan daitezke publikoak edo pribatuak, irabazi-asmoa dutenak edo ez, eta gaur egun 87 enplegu-zentro berezi daude eta horietatik % 5en jabe bakarrik dira irabaziasmoa duten enpresak. Gainerakoak gizarte-ekimenekoak dira. Araudia, zuk esan duzun bezala, abenduaren 4ko 85 errege-dekretuan agertzen da, eta 7. artikuluak ezartzen du hura sortzeko beharrezkoa dela Administrazioaren aldetik kalifikazioa lortzea eta ondoren, zerbitzu publikoko enplegu-zentroen erregistroan izen-ematea; estatukoan edo, hala badagokio, autonomia-erkidegokoan. Zuk esan duzun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoari transferentziak, egiteko- eta zerbitzu-eskualdatzeak egiteko errege-dekretuaren ondoren, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera –transferentzia indarrean jarri zen data– zentro horiek kalifikatzeko eskumena gure autonomia-erkidegoarena da, Lanbiderena, hain zuzen ere. Lanbidek egin behar du edo sustatu behar du erregistro hori. Sailburuak eman zuen erantzunean jada azaldu zen aztertu behar zela ea prozesua Autonomia Erkidego osorako bakarra izango zen edo emandako baimena lurralde historikoren baterako bakarrik izango zen, eta hori guztia aztertzen ari zirela. Eta egungo enplegu-zentro bereziekin elkarlanean ari zirela aztertzen. Ehlaberekin elkarlanean dabiltza lege-esparru hori egiteko. Zure baimenarekin, Itxaso jauna, askotan esan dizudan arren, esango dizut harritu egiten gaituela zentro hori abian jartzeko ia bi urte igaro izanak, eta zuk hemen esan baduzu hiru-lau bat artikulu eta gutxi gehiago direla, utz iezadazu esaten oso deigarria dela, hain erraza bazen, zeuek gobernatzen zenuten aldian ez egin izana. Ez dakit arrazoia, nahiz eta esan ez direla bi edo hiru artikulu baino gehiago, konplexutasun berezi bat izatea ote den; hori dela eta, zalantzan jartzen dugu –eta horregatik aurkeztu dugu gure zuzenketa– konplexutasun hori baldin badago, bi hilabeteko epea agian ez izatea nahikoa eta behar adinakoa. Dena den, esan dizudan bezala, desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko eta, batez ere, lanmunduratzeko aukera ematen duen edozein ekimen, ongi etorria izango da talde honentzat. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3477 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZULAIKA PORTILLO | EH Bildu | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, mahaiburu anderea. Egun on guztioi. Aurretik hitza hartu duten ordezkariek jada eman dituzte hainbat datu; nik ez ditut berriz ere datu horiek errepikatuko. Soilik bi nabarmenduko ditut. Lehenengoa: EAEn dibertsitate funtzionala duten pertsonen langabezi tasa % 22koa da. Eta bigarrena: dibertsitate funtzionala duten pertsonen inaktibitatetasa % 50ekoa da. Beraz, pertsona horiei zuzendutako enplegu-politiken alorrean asko dago egiteko. Ondo legoke ere orain arte ezarritako politikak betearaztea. Adibidez, 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan, publiko zein pribatuetan, euren langileen % 2 dibertsitate funtzionala duten pertsonak izan beharko lirateke. Hori legez jasota dago, baina ez da betetzen. Gai horrekin Lan Ikuskaritza zorrotzagoa izan beharko litzateke, eta harritzekoa da Administrazioak berak ere ez duela hori betetzen. Aitortzekoa da enplegu-zentro bereziek dibertsitate funtzionala duten pertsonekiko betetzen duten paper garrantzitsua. Ez bakarrik eurekiko: gizarte osoarekiko. Normalean gizarte-ekimenetik sortzen dira eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen gizarteratzea dute helburu, hau da, pertsonetan oinarritzen diren zentroak dira. Eta hori izan behar da oinarria: arlo guztietan sustatu behar den politikan, benetan pertsonak helburu izatea, eta ez politikaren oinarrian gutxi batzuen interes ekonomikoak kokatzea. Lanbidek garatuta izan beharko luke, jada duela hiru urte, enplegu-zentro bereziak kalifikatzeko edo homologatzeko marko eta erregistroa, baina oraindik ez du garatu. Guretzat garrantzitsua da marko hori lehenbailehen garatzea, eta are gehiago, jakinda Erkidego honetan badaudela hainbat eskaera eginak enplegu-zentro berezien homologazioak lortzeko. Eta oraindik zain daude. Aburto sailburuaren azalpenen arabera, zortzi eskaera omen daude. Eskaerak egon badaude, baina erregistrorik ez dago. Zer itxaroten dago Gobernua zerbait egiteko? Ez da makala ekintzaileak izatea gizarte-ekimenetan oinarrituta enpresak sortzeko eta erraztasunik ez ematea. Ulertezina! Zentro horientzat enplegu-zentro berezien kalifikazioa lortzea oso garrantzitsua da. Eta ez bakarrik diru-laguntzak lortzeko, baita ere hainbat elkarte eta foro ezberdinen parte-hartzea bultzatzeko, azken finean bestelako enplegu-zentro berezien aukera berak izan ditzaten. Lehendabiziko proposamenaren gainerako xedearekin ados geunden, baina alde batetik ikusten genuen, horrelako marko bat egiteko, arlo horretako eragileekin eta sindikatuekin batera elkarlanean aritzea beharrezkoa zela. Horien parte-hartzea ezinbestekoa da. Marko horren garapenean eragileen parte-hartzea ezinbestekoa da; izan ere, euren helburua eta oinarria pertsonen arreta da, eta ez mozkin ekonomikoak ateratzea. Eta berriz ere esaten dut: ezinbestekoa da guretzat, esan dudan bezala, sindikatuen eta, adibidez, Reas, Gezki, Ehlabe, Elkartean eta arlo horretan aritzen diren beste hainbat eragileren iritzia jasotzea. Epearen harira, guk planteatzen genuen hiru hilabeteko epea izatea oraintxe bertan azaldu dudan arrazoiengatik; izan ere, ez dugu nahi gure marko arautzailea beste erkidego batekoaren copy-paste izatea. Bi hilabetetik hiru hilabetera zabaltzea nahi genuen. Orain lortu dugun erdibidekoarekin, uste dugu Talde Popularraren iritzia jasotzen dela. Eta gure zuzenketan ere diru-laguntzen aipamena kendu genuen, ezin delako izan helburu bakarra edo nagusia. Badakigu gaur egun enpresa txikientzat zein zaila den urte-bukaerako emaitza orokorra zenbaki positiboetan egotea; are zailagoa da gizarteekimeneko zentroentzat, eta, egia esanda, diru-laguntza horiek oso ondo datozkie, baina kalifikazio horren ondoren, beste enplegu-zentro berezien artean, eskaintzen zaizkien aukera berdinak izango dituzte. EAJk egindako zuzenketaren harira, esan behar dut ez gaudela dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako politika aktiboen markoaren garapenaren aurka. Jakina gehiago garatu behar direla, ez soilik dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutakoak. Baina ez dugu uste bateraezina denik: erregistroa garatzeko zain dauden eskaerei irtenbidea ematea eta politika horien garapena batera egin daitezke. Amaitzeko, gizarte-ekonomian zentratzen diren politikak bultzatu eta sustatu behar dira, eta enpleguzentro bereziak gizarte-ekonomiaren ardatzetako bat dira. Eta Jaurlaritzari inplikazioa eskatzen diogu. Benetako apustua egin behar du gizarte osoarentzako onura dakarten politikak garatzeko. Hori da politika pertsonentzat egitea, eta, tamalez, ikusten dugu askotan Jaurlaritzak politika pertsonei begira egiten duela, bai, baina pertsona gutxi batzuentzat, diru publikoarekin euren mozkin pribatua soilik bilatzen dutenentzat. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3478 |
10 | 65 | 13.02.2014 | URKOLA IRIARTE | EA-NV | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Legebiltzarreko mahaiburu andrea, lehendakari jauna, legebiltzarkideok, egun on. Esku artean dugun mozioak enplegu-zentro berezien erregistroa eta kalifikaziorako marko administratiboa bi hilabeteko epean eratu eta abian jar dadila eskatzen du. Hau urtarrilaren 1eko atzeraeragineko efektuarekin. Mozio hau arrazoitzeko eginiko interpelazioan, Aburto sailburuak adierazi zuen zeintzuk diren Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamentua gai honetan jorratzen ari den bidea eta ematen ari diren pausoak. Gure aldetik, bide horretan eta pauso horiekin bat egiten dugu. Ondorioz, aurreratzen dut bi hilabeteko epean, orain lau hilabetera pasa den horretan, guk ezezkoa emango dugula. Lehenik eta behin, epeei dagokienez, bi hilabete esatea agian forma aldetik ere posible ez izatea edo ez jakitea izango litzatekeelako, baina horri bezainbesteko garrantzia ematen diogulako sailburuak interpelazioari erantzuterakoan markatzen zuen bidea garatzeari, horrek berarekin dakarren denbora eskainiz. Egokia eta ezinbestekoa iruditzen zaigu esparruaren azterketa eta arauketa orokorragoa egitea. Behin eta berriz aipatzen da euskal eredua gai honetan eredugarria dela. Datuak ere hor daude, hemen batzuk aipatu dira. Ehlabeko ordezkariak ematen zituen datuak, eta aipatzen zuen nola Estatu mailan urritasun bat dutenen enpleguaren % 12 Erkidegoan dagoen, biztanlegoa % 6 denean. Langabezia-tasa 22koa da; egia da orokorraren goitik dagoela, baina Estatuan orokorra denaren azpitik legoke, hala ere. Eta lan-munduan txertatzeko zailtasun handienak dituzten urritasundun pertsonen enplegagarritasunean ere, Nafarroarekin batera, Erkidegoa buru da. Hau horrela izanik, eta orain arte egindakoa zerutik erori den zerbait dela pentsatzen ez badugu bederen, azterketa horretan eredugarri izatera eraman duen bidearen ezaugarri nagusiak kontuan hartzea ere komenigarria izango litzateke. Enplegu-zentro bereziekin batera, zentro okupazionalek eta sostenguekin lagundutako ohiko enpleguak osatzen duten eredua funtzionatzen duen eredua da eta araudi egokia merezi duena. Hau da, urritasunen bat duten pertsonen enplegua arautuko lukeen markoa bere orokortasunean aztertzeari egoki deritzogu. Kontuan izan beharko da ere enplegu-zentro berezien inguruan zehazten den modeloa, irabazixedea dutenena edo irabazi-xederik gabekoena, zer eragin duen etorkizunerako gaur egun dauden zentroetan, izan daitezkeenetan; aipatu den Euskadi osorako prozedimentu bakarra ezartzen den edo orain arte izan den lurraldeetakoa beharko lukeen, horrek zer ondorio sortzen dituen, laguntzak araudi horretan jaso behar diren. Argi dagoena da eremu juridiko eta ekonomikoaren aldetik azterketa sakona eskatzen duten kontuak direla. Erregistro bat bihar! lematik edo nahietatik haratago doan azterketa egokia da, zentro berezien izaera eta egiten duten lana erregistro batetik haratago doan moduan eta arlo honetan politika aktiboak egikaritzea ere erregistro bat izatetik haratago doan moduan. Zentro berriak izateaz gain, daudenak mantentzea eta horretarako –eta batez ere bizi dugun larritasun ekonomikoko egoeran– eguneroko arazoak leuntzeko tresna guztiak artikulatzea, egoerak zailagoak ez egiteko, ez da ahalegin makala eta politika aktibo makala. Esaterako, zentro bereziei dagozkien dirulaguntzen ordainketak epe barruan egitea ahalbideratu eta zentroei gastu finantzieroak ez gehitzeko. Bide horretan Gobernuak eginiko ahaleginak balorean jarri nahiko nituzke. Bestalde, eta epeak gora, epeak behera, sailburuak berak lan horrek izan dezakeen epe-horizontea ere nahiko zehatz aipatu zuen, nahiz eta entzun nahi ez duenak eperik ez dela ipintzen esan. Bere borondatea agertu zuen 2014. urtean arautze hori burutzeko. Hau guztia kontuan izanda, guk azterketa hori ahalik eta eperik laburrenean egitea eskatzen dugu, baina eskatzen duen denbora eskainiz, egin beharreko azterketak eginez eta izan ditzakeen eraginak ikusiz. Uste dut Aburto sailburuak bere interpelazioan adierazi eta emaniko argudioek eta epearen inguruan zehaztutakoek elementu nahikoa beharko zuketela aurkeztutako mozio hau ez aurkezteko. Baina, behin honaino iritsita, adierazitako eta emaniko argudioek nahikoa beharko lukete gai honi buruz Legebiltzar honetako taldeek gure konfiantza eskaintzeko. Argi dago, ordea, agian epe-lasterketa batean sartzeak joko gehiago ematen duela; lana ondo egiteak baino gehiago, dirudienez. Azken saiakera bat egin nahiko nuke ondo eginiko lana azkar egiteari gailendu dagokion, eta, beraz, Enplegu eta Gizarte Politika Departamentuari 2014. urteko epe hau eman diezaiogun. Zuek bi hilabeteko epea planteatu zenuten, hiru hilabetekoa..., eta azkenean, bien artean lau hilabeteko epean sinatu duzue, gutxi gorabehera. Harritu egiten nau, ez dakit. Egia da Alderdi Popularrak zuen epea dela, baina ez dakit oraindik epe horri eusten dion, ez baitu sinatu, eta pentsatzen dut erdibideko zuzenketarekin desadostasunen bat egongo delako ez duela sinatu. Bigarren datu batek ere harritu nau: eragileak aipatzeak. Egia da, guk hala uste dugu eta sailburuak berak esan zuen, gai hau eztabaidatzen ari zen gai bat dela eta eragileekin hitz egin behar zela, eragileak zentzu zabal batean hartuz. Sindikatu eta eragileekin zehazten da. Deigarria da sindikatuak aipatu izana, baina ez Elhabe moduko erakunde bakarra ere, zeinak jasotzen baitu gaur egun Euskadi osoko enpleguaren % 90, haiek eredugarria dela eta izan dela onartzen duten eredu batekin. Nada más. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3479 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ITXASO GONZÁLEZ | SV-ES | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Ia beti zaila izaten da txanda honetan nondik jakitea, eztabaida handia sortzen baita. Uste dut Llanos andrearekin hasiko naizela, argudio bera erabili baitu behin eta berriz. "Zergatik ez zenuten zuek egin, gobernatzen ari zineten garaian?". Ongi, esango dut, eta ea erantzun honek balio dezakeen antzeko aipamen guztientzako. Ez genuen egin, zeren eta oposizio bat bazegoen bertatik gobernatuko zuela esaten zuena eta ez zuen gai hori mahaigaineratu; eta, orduko Eusko Jaurlaritzak hainbeste gauza zituenez egiteko, hori exijitu eta eskatuko zuen oposiziorik ez egotean, ez zuen egin. Baina esango dizut, horrela izan balitz, aurreko Gobernuak Legebiltzarraren agindua beteko zuela. Ikusiko dugu ea hemendik aginduren bat agertzen den eta betetzen den. (Murmullos) Epeei dagokienez, Urkola jauna, gu adierazten ari garena da, hain zuzen ere, ez dugula interesik Gobernua estutzeko edo hari erasotzeko, hango eta hemengo epeak direla eta. Agerian jarri nahi duguna da badaudela eskaerak, badirela erakunde batzuk lankidetza-formula batekin ari direnak, enplegu-zentro berezi bihurtu nahi dutenak eta ezin dutenak. Ezin dute. Ezin dira xede horietarako dauden diru-laguntzen onuradun izan. Eta halako planteamendu bat aztertzen ari direla diote, zeinekin ordea? Jadanik daudenekin. Jadanik onuradunen zerrendan direnekin. Guk gaian diruinteresik ez duten beste eragile batzuk sartzea proposatzen dugu eta haiek beren iritzia eman ahal izatea, jakina. Baina hori orain onuradun direnen esku gelditzen bada, zer gertatzen da? Nola gai hori luzatzeko ematen ari diren argudioak zera iruditzen zaizkidan... ez da ez dudala entzun nahi, hori umekeria da; baina beste gauza bat da entzutea argudioak ontzat hartzearen pare jarri nahi izatea, eta ez, argudio horiek nahiko lausoak iruditzen zaizkit, esan dezagun, eskatzen ari garen gauza bat eragozteko: eskatzen ari gara, alegia, enplegu-zentro berezi modura eratzeko zain dauden eskaera horiek ez atzeratzeko. Ez da Eusko Jaurlaritza epeekin edo ezerekin estutzea. Kontua da jarduera horretako diru-laguntzak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratutakoaren arabera 30 milioiko diru-laguntzak –ez dakite azkenak izango diren edo gehiago emango dituzten– ez daitezela izan jadanik dauden zentroentzat bakarrik, baizik eta leialki eta baldintza horiek betez parte hartu nahi dutenentzat. Hori da arrazoia. Eta nik ez dut proposatzen, ezta gutxiagorik ere, besteen dekretuak kopiatu eta itsatsiz egitea dekretua. Badugu entitatea, badugu nortasuna, eta baita, nabarmendu den moduan –nik ez dut nabarmendu, berez ageri baita–, adierazlerik onenak ditugu, gizarteratzea eta pertsona horien enplegagarritasuna zer den erakusteko adierazlerik onenak. Baina hain zuzen horregatik, pedigri horregatik, tradizio horregatik, ezin gara bidezidorretan galdu. Eta, berriz diot, ez dugu moztu-itsatsi bat egin nahi, baina agerian jarri nahi duguna da Eusko Jaurlaritzaren ekintza hori ez dagoela ikerketa burutsu batzuen mende, ezta horrelako eta halako ikerketen mende ere. Ez, hau errazagoa da hori guztia baino, hori guztia baino errazagoa da, eta beste edozein planteamendu bidezidorretan galtzea da. Uste duguna eta nahi duguna da ekitaldi honetan bertan, bilkura-aldi honetan bertan (ez baikaude, esan dizudan bezala, epearekin itsututa), erakunde horiek araubide horretara bildu ahal izatea da, eta lortu nahi duten izaera juridikoa eskuratzea. Horregatik gatoz hona, eta ez Eusko Jaurlaritzari erasotzera. Kontua da Jaurlaritza ez bada arduratzen –horretarako da gure oposizio-lana–, esan beharko diogula ekin, ekin, ekin. Eta hau da eskatzen duguna: ahalegin oso txikia eskatzen duen gauza bat egitea. Eta beste edozein azalpen zentzugabekoa iruditzen zaigu. Besterik ez. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3480 |
10 | 65 | 13.02.2014 | LLANOS GÓMEZ | PV-ETP | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Zure baimenarekin, presidente andrea, eserlekutik jardungo naiz, labur arituko bainaiz. Itxaso jauna, hori ez da argudioa behin eta berriz errepikatzea. Horrela baita. Horrela baita. Zuek diozue lanpetuta zeundetela beste gai batzuk eztabaidatzen. Alderdi Popularrak justifikazio berdina ematen ahal dizu, orain arte egin ez baduzue beste kontu batzuetan zabiltzatelako izan dela! Eta zer da orduan zenioten hau: "Eusko Jaurlaritzak ez zuen egiten, baina oposizioak eskatu izan balio...". Jakina oposizioa gobernu baten lana kontrolatzeko dagoela, baina, izatez, Eusko Jaurlaritzak egin beharko luke. Eta oposizioak egindako edozein eskaera, edo egindako eskaera guztiak Eusko Jaurlaritzak bete zituen..., ba, tira, hemerotekara joko dugu ikusteko ea Legebiltzar honek zenbat bete zituen eta zenbat ez. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleari dagokionez, egia da ez dela besterik gabeko erregistro bat sortzea, egia da lanak harago izan behar duela, baina sailburu jaunak berak esan zuen jada harremanak ezartzen ari zirela, bertan lanean ari zirela. Uste dut urtebete igaro dela Jaurlaritza hau dagoenetik, eta iruditzen zait guk ezarri genuen epea nahikoa dela halako gai batentzat, nahiz egia den erregistro bat egitetik harago doala, kontua ez dela moztu-itsatsi bat egitea, baizik eta lan zabala egitea. Zeren eta hemen esan baita ez direla garrantzitsuak, baina nik benetan uste dut diru-laguntzak eta laguntzak garrantzitsuak direla, edozein unetan izaten baitira onak, baina bereziki larritasun ekonomikoa dagoen uneetan, gaur egun bezala, eta are gehiago ekimen berri bat hasten denean, hala nola bailitzateke enplegu-zentro bereziak sortzea, adibidez. Eta horrekin, garrantzitsua iruditzen zait zentro sortu berriek jarduera horretako diru-laguntzak jasotzeko aukera ematen dien epe batean egitea. Besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3481 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ZULAIKA PORTILLO | EH Bildu | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Zure baimenarekin, eserlekutik egingo dut. Eragileei buruz aritu garenean, jakina badakigula Ehlaberen iritzia eta balorazioa ezinbestekoa dela. Beste elkarte batzuk daude, beste eragile batzuk tartean sartuta, eta horregatik erabili dugu eragile bakarrik. Hor ditugu, halaber, Elkartean, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia, Reas... Beraz, guztiak ez aipatzearren, segur aski baten batek alde egingo baitit, eragile moduan utzi dugu. Hori bakarrik esatea. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3482 |
10 | 65 | 13.02.2014 | URKOLA IRIARTE | EA-NV | Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, enplegu-zentro berezien kalifikazio eta erregistrorako marko administratiboa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bide-, okupazio- eta enplegu-kudeaketaren eredu mistoa, zentzu zabalean desgaitasuna duten pertsonentzat lan-aukerak sortzeko asmoa izanik, erreferentzia bat izan da beti, lortzen zituen enplegagarritasun-emaitzei dagokienez, bestelako garapen-eredu bat hartu zuten Estatuko beste leku batzuentzat. Eta enplegu berezien kontu horrek oinarri sendoa beti izan duelako eduki du hainbesteko arrakasta Euskadin, edo iritsi da puntu honetaraino; oinarri sendoa, elkarte-oinarria izan du, lehenengo enpresa-ekimenak bultzatu zituzten ekimenetakoa eta gaur egun egokiak izaten jarraitzen dutenak. Itxaso jauna, elkarte-oinarri hori zuretzat diru-interesak dituen hori da. Ez nago ados. Nik bai uste dudala gai hau epelasterketa bat dela. Ziur nago, hilabete bat eskatzen zuen osoko zuzenketa aurkezteko tentaldiaren aurrean, zuk zeurea baztertu egingo zenuela. Ez baita lehenengo aldia, non zuk, Eusko Jaurlaritzak egiteko ezarri dituen alderdi batzuekin –eta, gainera, frogak erakutsiz eta epeak betetzen dituela egiaztatuz–, kaxatik dokumentuak atera dituzun, ondoren mahai gainean jartzeko. Eta hau horietako bat dela iruditzen zait. Nik dakidala, 2010eko abenduaren 31n, transferentzia egin zen eguna, eta hemen, Eusko Jaurlaritzan, horretaz hitz egin da, ez dakit zuk gobernatzen zenuen, baina behintzat Alderdi Sozialistan zinen, Patxi López lehendakari jauna buru zela. Justu, hogeita lau hilabete igaro ondoren, Estatuko erkidegoen araudiak alderatuz erregistro soil bat artikulatzeko gai izan ez ziren horiek, orain egin daitekeela uste dute, bi hilabetetan egin behar dela. Nik eskertzen dizut Alderdi Jeltzalearen gaitasunean duzun konfiantza. Gainera, ez dakit dekretu edo agindu bat izan behar duen, baina, egia da Lanbiden alderdi batzuk konpondu egin behar izan direla, eta ez bakarrik DBEri eta besteri dagozkionak. Eta ekimen berriek diru-laguntzak eduki behar ote lituzketen edo ez esaten denean, kontuan hartu beharko lirateke egungoak ere, jadanik daudenak, eta laguntza horiek eguneratuak eduki beharko lituzkete, ez aldi batzuetan gertatu den bezala bederatzi hilabeteko sortzeepeekin. Beraz, ezer gutxi gehiago dago esateko alde horretatik. Yo estoy de acuerdo con los sindicatos y todos los agentes. Solo he dicho que primero va Dios y luego los demás. Ya sé que los sindicatos también son agentes. Entonces, solo quería mencionar eso o hacer hincapié en ello. Para los partidos que todavía no saben qué van a votar..., Aburto sailburuak eskatutako 2014. urteko epe hori mantentzea eskatzen dizuet. Beste ekimen batzuekin, eta baita hauekin ere, hau da, ordainketak egunera eguneratzearekin eta ez bederatzi hilabetera; bere egitekoa betetzen ari da, emaiozue konfiantzazko botoa. Nada más, muchas gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3483 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko presidente andrea. Arratsalde on guztioi. Europako kultura-hiriburutzarako jarraipen- eta aholku-batzordeak 2013ko urrian argitaratutako txostenean gogora ekartzen duenez, Europako kulturahiriburutzaren ekimena garrantzi handiko ekimena da Europar Batasunaren barruan, eta bi helburu argi ditu: batetik, Europako kulturen aberastasuna eta oparotasuna erakustea eta kulturek elkarrekin dituzten ezaugarriak nabarmentzea, eta, bestetik, Europako herritarrei elkar hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzea. Ekimen hau bideratzen duen erabakiaren 10. artikuluaren arabera, ekimenaren helburuak eta irizpideak nola betetzen diren zaindu behar du batzordeak, eta, aldi berean, laguntza eta aholkuak eskaini Europako kultura-hiriburuei. Hala, 2013ko urrian kaleratutako txosten horretan, denok dakizuenez, kritika zorrotzak egin zizkion hiriburutzaren jarraipen-batzordeak proiektuari, eta, ekimen honen bidez, egoera hori gainditzen lagundu nahi du UPyDk, erantzuleei hertsiki eskatuta egokiro bideratu dezaten egoera hori. Batzordeak adierazten duenez, Europako kultura-hiriburutzaren programa artistikoak eta komunikazio-planak bete-betean bermatu behar dute egokiro jorratuko direla ezarritako irizpideak, behar bezala erantzuteko Europako ikuspegiari, hiriari eta herritarrei, tropismoetan erori gabe bertako publikoari soilik zuzendutako euskal kulturaren jaia antolatuta. Europako ikuspegia ematea –dio txostenak– ez da programara izen handiak ekartzea. Europako ikuspegia indartzeko eta zabaltzeko, hautagaitzaren dosierrean jasota zegoen moduan, eskabide-fasean aurkez- tutako programa artistikora ahal beste lotzea da batzordearen gomendioa. Kultura-programari dagokionez, lagungarri izan behar du Europan luze-zabal ohartarazteko zeinen aberatsak eta oparoak diren Europako herrialdeetako gutxiengoen kulturak eta hizkuntzak. Horrexek izan behar du ardatza. Programa artistikoa garatzeko, berriz, hauxe gomendatzen dio batzordeak Donostia 2016 Fundazioko kudeaketa-taldeari: uste on osoa jar dezan hautagaitzaren fasetik bertatik prozesuan parte hartu duten taldekideengan. Hala, premia handiz eskatzen dio Donostia 2016ri otsailerako –2015eko otsailerako– itxita izan dezan programa artistikoa eta prest izan daitezen zenbait pakete, aurrez prestatuak, turista espainiarrei eta europarrei begira. Batzordeak hauteman eta ohartarazi du baliabide gehiegi erabili direla komunikaziorako, soldatetarako, gastu orokorretarako eta administraziorako, programa artistikoaren kaltetan, eta eskaera bat luzatu dio Donostia 2016ri: berriz azter dezala banaketa hori. Txosten luze horretan, Europako ikuspegia eskatzen zion Espainiako hiriari, berariaz ohartarazita txokokerian erortzeko arriskua zegoela. Horrenbestez, irizpena irakurri ondoren, txostena irakurri ondoren, proposamen hau ekarri dugu, Donostia 2016ko arduradunei eskatzeko zehatz-mehatz bete ditzaten jarraipen- eta aholku-batzordeak egindako gomendio guztiak, beren-beregi kontuan hartuta Europako ikuspegiari eta txokokeria-arriskuari dagozkienak. Eta proposamen horrez gain, edo, hobeto esanda, lehen puntu horrez gain, beste eskaera bat ere egin nahi genuen legez besteko proposamen honen bidez, ekimen honetan parte hartzen duten erakundeek beren finantza-konpromisoak bete ditzaten. Hortaz, funtsezko bi helburu: jarraipen-batzordeak egindako gomendioak betetzea (gaur-gaurkoz ez baitira betetzen ari), eta, horrez gain, finantza-konpromisoak ere betetzea. Hortik abiatuta, zenbait zuzenketa aurkeztu dituzte gainerako taldeek. Talde Popularraren zuzenketa gurearen berdin antzekoa da, eta, beraz, ez dugu inolako arazorik izan erdibideko bat hitzartzeko. EH Bilduren zuzenketa, berriz, dirua eskatzera mugatzen da, nolabait esateko; dirua eskatzeko baino ez du aintzakotzat hartzen batzordeak argitaratutako txostena, muzin eginda gainerako oharrei. Alderdi Sozialistaren gehitze-zuzenketan, bestalde, Donostia 2016ko arduradunei eskatzen zaie aholku-batzorde bat edo kontsulta-organo bat eratu dezaten fundazioaren barruan, sektore guztietako or- dezkaritza zabal batek parte har dezan organo horretan –gizartea, kultura, hezkuntza, ekonomia, unibertsitatea, artea eta enpresen mundua aintzat hartuta–, zuzenean parte hartzeko eta beren ekarpena egiteko aukera izan dezaten Donostia 2016ko proiektu estrategikoan, beren jakinduriaren, eskarmentuaren eta lan-sareen bidez. Guri, noski, mesedegarria iruditu zaigu proposamen hori, eta erdibidekoan jaso dugu, bat baitator batzordeak egindako gomendioekin. Euzko Abertzaleek, azkenik, beren zuzenketan, jarraipen-batzordearen gomendioak betetzea eskatzen zieten proiektuaren arduradunei; alabaina, zer jarriko gure erdibidekoa sinatzeko baldintzatzat, eta berek proposatzen zuten huraxe ez jasotzea. Izan ere, orain esapide hau jasotzea eskatzen dute: "batzordeak egindako gomendioak betetzen jarraitzea". Gure ustez, baina, horrek ez du inolako zentzurik, gomendioak, izatez, ez direlako betetzen ari; eta guk gomendio horiek lehenbailehen betetzea nahi dugu, hain zuzen. Horixe da ekimenaren eginkizun nagusia. Bitxi-bitxia, beraz, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa eta, batik bat, jarrera aldaketa, ez baitute sinatu nahi izan beren hasierako proposamena –ekimen hau aurkeztu zenekoa–. Horrenbestez, auziaren muinari helduta, erdibidekoa sinatu dugu Talde Popularrarekin eta Talde Sozialistarekin, esan bezala, auziaren muinari helduta, eta, nire ustez, alderdi guztiek sinatu behar lukete erdibidekoa, proiektuak etorkizuna izatea eta arrakasta lortzea nahi izanez gero behinik behin. Euzko Alderdi Jeltzalea, baina, beste kontu batzuei begira dago –bistan da–, eta bere estrategia du Donostiari dagokion guztian, Gipuzkoari dagokion guztian eta, batik bat, proiektu zehatz honi dagokion guztian. Gertakariei begiratu besterik ez dago; ez bakarrik arlo honetan; gogoratu besterik ez da nolako iruzurra egin zen ekimen honetan bertan, proiektuaren zuzendaria hautatzeko orduan. Horrenbestez, gure irudipena da Euzko Alderdi Jeltzaleak gai honetan ez duela ezertxo ere sinatu nahi izan gainerako taldeekin, ezertxo ere ez UPyDrekin, hasiera-hasieratik izan baitu EH Bilduren tesiak berresteko asmoa. Nolanahi ere, aski ongi ezagutzen duzue denok agiria edo txostena. Kritika zorrotzak egin ditu. Ez diot orain ekingo txostena goitik behera irakurtzeari, baina asko dira hartan jasotako kritikak, eta, gure ustez, gomendio horiek guztiak, guzti-guztiak, bete behar ditu proiektuak. Horixe nahi dugu guk, eta nago horixe espero dutela herritarrek: Donostiako herritarrek, Gipuzkoako herritarrek eta Euskadiko herritarrek. Proiektua ondo ateratzea nahi dugu, arrakasta handia izatea, aukera hori alferrik ez galtzea eta Euro- pan irrigarri ez geratzea; ez dugu nahi proiektu hau ezker abertzalearen parke tematiko bilakatzea, baizik eta Europari begira egindako proiektua izatea, proiektu irekia eta proiektu kulturala. Horretan datza, beraz, gure proposamena. Euzko Alderdi Jeltzaleak, esan bezala, erdibidekoa sinatu du EH Bildurekin. Izan ere, nire ustez, ezkutuko itun moduko bat dago… Tira, ez dakit, izatez, ezkutukoa den, baina bai burdinazko itun moduko bat Donostia 2016 proiektuaren gaineko guztian, dela iruzurrak ezkutatzeko, dela batzordearen gomendioak bete ez daitezen eskatzeko, dela Donostiako Udaleko aurrekontuak eta antzeko beste gauza batzuk onartzen laguntzeko. Horrenbestez, Europako ikuspegitik landu behar da proiektu hau. Ezin diogu utzi Bilduri bere istorioa saltzeko erabil dezan Donostia 2016 proiektua; ezin dugu alferrik galdu aukera hori, eta ezin diogu utzi Bilduri herriko taberna moduko zer edo zertan bilakarazten hiriburutza; ezin diogu utzi ezker abertzalearen parke tematiko bilakarazten hiriburutza, eta, jakina, ezin diegu utzi –ez EH Bilduri, ez EAJri– batzoki moduko zer edo zertan bilakarazten proiektua. Hori eragotzi nahi dugu gure ekimen honen bidez. Bestela, alferrik galdutako aukera izango litzateke. Horrenbestez: egiteke dauden lanak egitea, zorroztasunez eta profesionaltasunez lan egitea, aukera historiko hau baliatzea, jatorrizko proiektua errespetatzea, Europaren gaineko ikuspegi falta hori zuzentzea, orain arteko txokokeria eta chauvinismoa arteztea eta orain arteko aitzindaritza falta eta atzerapenak zuzentzea. Labur esanda, batzordeak egindako gomendio guzti-guztiak betetzea. Honako hauek ez dira UPyDk jatorriz proposatutako gomendioak. Batzordeak berak proposatutako gomendioak dira, batzordeak berak proposatutakoak, eta, horrenbestez eta horregatik, Legebiltzarrera ekarri nahi izan dugu gai hau. Besterik ez. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3484 |
10 | 65 | 13.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Mila esker, presidente andrea. Legebiltzarkideok, lehendakari jauna, sailburu andrea, arratsalde on. Labur-labur, Maneiro jaunak egin baitu dagoeneko gai honen errepasoa, eta gogoeta interesgarri bat ere ekarri digu Europako kultura-hiriburutzaren aholku- eta jarraipen-batzordeak urrian kaleratutako txostenari buruz –ezaguna dugu denok txostena–. Europako kultura-hiriburutza, guztiok dakizuenez, garrantzi handiko ekimena da Europar Batasunaren barruan, eta bi helburu argi ditu: batetik, Europako kulturen aberastasuna eta oparotasuna erakustea eta kultura horiek elkarrekin dituzten ezaugarriak nabarmentzea, eta, bestetik, Europako herritarrei elkar hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzea. Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak 2006an hartutako erabaki bati erantzuten dio ekimen horrek; eta erabaki horren arabera izendatu zituzten Polonia eta Espainia Europako kultura-hiriburuaren ekimena antolatzeko. Nire taldeak gogo biziz nahi du Espainiak emaitza arrakastatsuak lortzea Donostia 2016ko Europako kultura-hiriburutzan. Aurrekariak ere baditugu, gainera; hor dugu, esate baterako, Gasteizek Europako hiriburutza berdean egindako ibilbide arrakastatsua. Hala, bada, aipatutako giltzarri horietan oinarrituta, eta Europako erabaki horiei erantzuteko, gure taldeak erabaki du hertsiki eskatzen jarraitzea Donostiako kultura-hiriburutzaren antolamendu-organoei eta -batzordeei oinarri sendoetan funtsatuta egin dezatela bidea –alegia, benetako oinarri artistikoetan funtsatu daitezela, benetako oinarri kulturaletan eta benetako oinarri europarretan–, eta, horretarako, Europako kulturahiriburutzako jarraipen- eta aholku-batzordeak egindako gomendioak bete ditzatela; ezin bestela. Denok ezagutzen ditugu gomendio horiek, eta, egiari zor, guztiz zentzuzkoak dira; ez ditut, baina, hizpide hartuko orain; ez ditut errepikatuko, dagoneko azaldu baitizkigu aurreko bozeramaleak. Europako kultura-hiriburutzaren proiektuak bidea urratzen aritu behar luke honezkero, askoz urrats agerikoagoak eta askoz urrats nabarmenagoak eginda. Hiriburutza bizia da, edo, hobeto esanda, hala behar luke. Esan den moduan, Europar Batasuneko Ministro Kontseiluak 1622/2006 Erabakia onartuaz batera hasi zuen egitasmo honek ibilbidea, eta 2016an joko du goia. Dagoeneko, baina, agerikoa izan behar luke; nabaria izan behar luke hiriburutza horrek. Eta oraindik ez dago halakorik –egia da–. Horregatik ari gara lanean Legebiltzar honetan, helburu hori lor dadin. Bi faktore izan behar ditugu gogoan, eta hausnarketa-gai hartu: zergatik hautatu zuten Donostia 2001ean, eta non garen orain. Garrantzitsuak dira biak ala biak, 2016ko jomuga horretara arrakastaz iristeko, guztiok nahi baitugu hori; eta sinetsita gaude hala izango dela, guztion lanari esker. Baina helburu hori bete egin behar da. Eta, horretarako, suspertu egin behar da ekimena nola edo hala. Alabaina, gaur egun ez dakigu zertan den egitasmoa, eta, horrenbestez, ez dakigu zer gertatzen ari den hor barruan. Otsaila hilabete garrantzitsua da, eta Legebiltzarrak adierazpen bat egitea, gure ustez, lagungarria izango da, edo lagungarria izan daiteke bide zuzenetik jotzeko; alegia, hautespen-fasean irabazle izandako proiektua ulertzeko, hots, Espainiari –kasu honetan, Donostiari– Europako kultura-hiriburutza eman zion proiektu hori ulertzeko eta, batik bat, batzordearen gomendioei kontu egiteko, horixe baita, argi esan denez, ekimen honen helburua. Europako proiektu honek letra larriz idatzia behar du, murrizkerietatik ihes egiteko, sinplekerietatik ihes egiteko, eta Donostiatik abiatuta Europa osora eta mundu osora zabaltzeko. Berriro diot, arestian ere esan dudan bezala: otsaila hilabete garrantzitsua dugu; erabat aproposa da, beraz, hilabete honetan ekartzea ekimen hau. Joan den astean, interpelazio bat aurkeztu nion nik neuk Jaurlaritzari; gure ustez, Jaurlaritzak, izatez, hartua du konpromisoa, baina, hala ere, bistakoak dira… Bistakoak dira hutsuneak; ez dira Jaurlaritzak eragindakoak, baina, bai, nolanahi ere, mozio batean eztabaidatzeko modukoak; hala, hutsune horiei helduko diegu mozio batean, Osoko Bilkura honek eztabaidagai har ditzan ekimen honen inguruko beste zenbait auzi. Garrantzitsua iruditzen zait, eta horregatik ona da Legebiltzar hau hiriburutzaz kezkatzea, Europako kultura-hiriburutzak, azkenik, erabateko arrakasta lor dezan 2016a iristen denean, legegintzaldi honetan bertan. Norabide horretan, erdibideko zuzenketa garrantzitsua sinatu dugu, ereduzkoa nire ustez, eta, Maneiro jaunak gogora ekarri duenez, erdibideko honetan berariaz eskatzen zaie arduradunei Europako kultura-hiriburutzaren jarraipen- eta aholku-batzordeak egindako gomendioak bete daitezen. Nor hobea, proposamenak egiteko eta jasotzeko. Horregatik, bada, arrazoizkoa da, zentzuzkoa. Lehenik, Donostia 2016ko arduradunei eskatzen zaie aholku-batzorde bat edo kontsulta-organo bat eratu dadin fundazioaren barruan. Europako kultura-hiriburutzaren jarraipen- eta aholku-batzordearen txostenean bertan ere jasota dago hori. Era berean, finantzaketa-konpromisoak betetzea eskatzen zaie ekimen honetan parte hartzen duten erakunde guztiei. Eta hori ere ezinbestekoa da, ekimena normaltasunez gara dadin eta arrakasta izan dezan. Alegia, harmonia ona behar da; elkarrizketa behar da; inposiziorik ez, sinplekeriarik ez eta murrizkeriarik ere ez… Europara zuzendu behar da begirada; artera zuzendu behar da begirada; kulturara zuzendu behar da begirada. Eta nondik hobeto Donostiatik baino! Inork ez ahal du, baina, beste kontu batzuetarako erabiliko ekimena –hori baita gure susmoa–. Bi urte baino gutxiago geratzen dira gertakizun itzel horretarako. Gure ustez, gure betebeharra da Legebiltzar honetatik buru-belarri saiatzea arrakasta hori lortzen, eta, horretarako, zer bide egiten duen zaindu behar da, ezer inposatu gabe, tartean sartu gabe, muturra sartu gabe, baina lan eginez etengabe, ekimena arrakastatsua izan dadin. Arrakastatsua Donostiarako, arrakastatsua Gipuzkoarako eta arrakastatsua, halaber, Euskadirako, Espainiarako eta Europarako. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3485 |
10 | 65 | 13.02.2014 | BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE | EH Bildu | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko. Arratsalde on denoi. Tira, EH Bildun nahi genuke gaur hemen Donostia 2016 proiektuaren inguruan denok heldutasun eta koherentzia politikoa erakustea eta ahal den adostasunik zabalena lortzea. Eta, bestetik, ez genuke proiektua zurrunbilo amaigabean kokatu nahi, hori baita egitasmoak behar duena, eta ez bidean tranpak jartzea edota arazoak asmatzea. Hasierako proposamenak aztertzen hasita, garbi ikusten da UPyDk eta PPk ez dutela bilatzen proiektuari laguntzea, baizik eta bigarren intentzio bati eustea; hain justu, gauzak nahastea eta egitasmo kultural baten erabilpen politikoa egitea. Eta azalduko dut. Batetik, "riesgo de localismo" delakoaz hitz egiten dute nahita, baina txostenak ez du hori aipatzen. Eta, gainera, localismo hitzak Europan ez du hemen duen eta eurek eman dioten konnotazio negatiboa. Are gutxiago, baldin bagoaz ingelesezko terminora (eta jatorrizko terminoa ingelesez da, bilera eta txostena ingelesez izan zirelako); tokitasunaren baloreaz ari da, eta inola ere ez tokikeriaz. Bigarrenik, gomendio zehatz hori testuingurutik ateratzen dute, nahita berriro ere. Txostenak arlo artistikoari bai, baina batez ere komunikazio-estrategiari eta webguneari egiten die erreferentzia. Eta webgunearen hutsunea, adibidez, berehala zuzendu zuten arduradunek, webgunea bost hizkuntzatan jarriaz (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta poloniera). Eta hirugarrenik, PPren bigarren paragrafoan programak eta kontzeptuak nahasten dira eta horrek hiriburutza-proiektuekiko ezagutza falta izugarria erakusten du. Eta, hau ikusita, niri zalantza potolo batzuk sortzen zaizkit, eta gustatuko litzaidake bigarren txandan erantzutea, posible baldin bada: Programa benetan aztertu duzue? Benetan uste duzue programatzen ari dena tokikeria dela? Arduradunekin hitz egin duzue egitasmoaren nondik norakoak zehazki ezagutzeko edota zuen zalantzak argitzeko? "Sé local y piensa en global", dio Poloniako kultur programak; horren aurka ere bazaudete? Txostenaren amaieran, Bruselak ondorengo betebehar hauek zehazten dizkio proiektuari: Diru kopurua finkatzea, bat. Bigarrena, kultur programak aurrekontu handiagoa hartzea. Dimentsio europarraren deskripzioa, "euskal kultura Europako beste kultura gutxituen testuinguruan jarriz", hirugarrena. Laugarrena, ebaluazio-prozesuaren helburuak. Eta azkenik, esan bezala, hedapen- eta komunikazio-estrategia bat aurkeztea, estrategia zehatza, Estatuko eta nazioarteko publikoari zuzendua. Eta bide horretan aritu da lantaldea urritik hona, eta martxoaren amaieran dagokion txostena aurkeztuko dio Europako Batzordeari. Izan ere, lantaldea erabat ados dago gomendio horiekin, hala behar duelako izan proiektuak martxa egokian jarraitzeko. Ildo horretatik, esan beharra dago Bruselako jarraipen- eta aholkularitza-taldeak gauza asko esan zituela, eta horietako asko, oso aldekoak. Baina, esan bezala, batzuek ez dute horretaz hitz egin nahi. Esaterako: Batzordea harrituta zegoen egindako aurrerapenekin eta babes osoa adierazi lantalde tekniko berriari. Baina hori ez da ikusi nahi. Proiektuaren gobernantza partekatua indartu izana nabarmendu zuen. Hori ere ez da ikusi nahi. Kultur programak gure kontinenteko kultura eta hizkuntza gutxituen aberastasunari eta aniztasunari buruzko kontzientzia Europan barrena zabaltzeko duen balioa ere azpimarratu zuen. Era berean, esan zuen oso garrantzitsua dela talde teknikoa bakean lan egiten uztea, "tartekatze politikorik" gabe. Eta errepikatuko dut oso garrantzitsua dela talde teknikoa bakean lan egiten uztea, tartekatze politikorik gabe. Beraz, proiektua aurrera doa, baina, hala ere, UPyDk, PPk eta azkenik PSEk ere Europako Batzordearen txostena eta gomendioak desitxuratzeko bideari eutsi diozue, guztiona den proiektuaren eta kulturaren kaltetan. Azkenean, erdibidekoa sinatu dute hiru indarrek, baina, jakina, UPyD eta PPren estiloari jarraituz, EH Bilduren bizkar; eta PSE ere joko horretara bildu da. Eta hau dena zertarako? Ba proiektuaren inguruan zalantza interesatuak sortzeko, eta, kasu honetan, patronatuko kide diren Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia higatzeko. Hau da, beraiei Donostia 2016 bost, hori da gaur hemen egin daitekeen irakurketa bakarra. Hau esanda, ekimenari guk ez genion zentzurik ikusten kultur egitasmoa bultzatzeko ez bazen, eta helburu horrekin aurkeztu genuen gure zuzenketa, gaia dagokion testuinguruan kokatze aldera. Eta finantzaketa-konpromisoen zalantza behin argituta, erdibidekoa adostu dugu EAJrekin (hemendik eskerrak eman nahi dizkiot Garbiñe Mendizabal ordezkariari adostasunak topatzeko egin duen ahaleginagatik). Eta bertan, adibidez, txertatu dugu PSEren proposamena, baina eguneratuta, aldatu delako ordutik hona, eskatzen dena lantalde teknikoak jadanik abiatu egin duelako; baina, hala ere, PSEk uko egin dio gurekin adosteari. Eta UPyD eta PPri ere luzatu zaie aukera, baina hiru indarrek nahiago izan dute kulturaren aitzakian bi bloke sortu, lubakien eta gatazkaren politikan erosoago sentitzen direlako, gatazken eta gatazkaren konponbideari beldur diotelako, finean. Eta horregatik une oro arazoak asmatzeko jokabide hori. Penagarria eta axolagabea benetan, behe-mailako politikagintza, edonor lotsatzekoa. Ze, egia esan, Europaren aurrean ematen ari garen espektakulua tamalgarria da, guztiz itxia, eskolagabea eta antidemokratikoa, egunero demokrazia hitzarekin ahoa betetzen zaizuenei esker. Hortaz, hemen Europako aholku- eta jarraipenbatzordearen gomendioak betetzen ez dituzuen bakarrak UPyD, PP eta PSE taldeak zarete, agerian utzirik zuentzat kultura irabazi politikorako tresna bat baino ez dela. Eta, justu, txostenean gomendatzen denaren kontrakoa egiten duzue: kultura, indarkeria gainditu eta elkarbizitzarako tresna gisa erabili beharrean, gatazka sortzeko eta elkarbizitzarako urratsak zapuzteko erabiltzen duzue. Eta alderdiei dagokiguna ez da hori. Alderdiei dagokiguna da lantaldearen eta proiektuaren beharrak artatu eta egiten diren proposamenak bideratzen laguntzea, eta ez behin eta berriro gurpilak zulatzea. Hori da, Maneiro jauna, hiritarrek espero dutena. Baina garrantzitsuena ez da hondatu nahi dena, baizik eta oztopoen gainetik eraikitzen ari dena. Eta hori da, hain zuzen, EH Bilduri interesatzen zaiona. Orain artean barruko lanean aritu da talde teknikoa eta aurten hasiko dira emaitzak aurkezten, egitasmoaren zuzendariak berriki azaldu bezala. Horrez gain, arduradunek nahi dutena da Donostia 2016 ez dadila izan 2016an amaituko den proiektu puntuala, baizik eta gure artean geratuko den egitasmo iraunkor baten abiapuntua, gure panorama kulturala aberastu eta zabalduko duena, Zinemaldiak, Jazzaldiak edota Musika Hamabostaldiak egin bezala, adibide batzuk jartzearren. Dimentsio handiko proiektu kultural bat, beraz, Euskal Herrira, Estatura, Europara eta, finean, mundura begira. Aholku- eta jarraipen-batzordeak gomendatu bezala, lantalde teknikoaren esku dagoena, eta ez politikarion esku. Lantaldeak egingo duelako proiektu hau errealitate, eta ez politikariok, Gogoa munduan eta oinak bertakoan lelopean. Y así es. Una oportunidad histórica, Maneiro jauna. Eta amaitzeko, nahiko garbi geratu da zein izango den gure bozaren zentzua, baina bakarrik azaltzea… UPyDk, PPk eta PSEk sinatu duten erdibidekoan hiru puntu daude. Ja azaldu dira, baina bat, "cumplir las recomendaciones realizadas…", se están cumpliendo; "El Parlamento Vasco… constituirá una comisión asesora, un órgano…", se está constituyendo; hirugarrena, "cumplir con sus compromisos de financiación…", también se están cumpliendo. Orduan, ez dauka zentzurik erdibideko honek. Atzean geratu da, ez dago eguneratuta, eta, beraz, logikoena da aurka bozkatzea. Eta besterik ez. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3486 |
10 | 65 | 13.02.2014 | CORCUERA LEUNDA | SV-ES | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on, lehendakari, sailburu andrea, legebiltzarkideok. Ea, bada, Breñas andrea, ez da egia esan berri duzun hori. Ez da egia aholku-batzordea eratuta dagoenik edo eratze-bidean denik. Ez da egia. Izan ere, 2016ri buruzko udal-batzordea izan zen atzo bertan Donostiako Udalean, eta alkateak ez zuen halakorik esan. Baten bat oker dabil, beraz. Eta eguneratuta, inondik ere ez. Mintzaldi honetan, beste bozeramale batzuek jada esandakoa ez errepikatzen saiatuko naiz, ahal dudan neurrian. Sozialistok gehitze-zuzenketa bat aurkeztu diogu UPyDren ekimenari; izan ere, bat gatoz ekimen horrekin, eta, gainera, guztiz ezinbestekoa iruditzen zaigu Donostia 2016ko Europako kultura-hiriburuaren ardu- radunei eskatzea aholku-batzorde bat edo kontsultaorgano bat eratu dezaten fundazioaren barruan, sektore guztietako ordezkaritza zabal bat izan dezagun, berariaz aintzat hartuta gizartea, kultura, hezkuntza, ekonomia, unibertsitatea, artea, enpresen mundua eta beste arlo batzuk. Zertarako? Sektore horiek guztiek zuzen-zuzenean parte hartzeko aukera izan eta beren ekarpena egin dezaten Donostia 2016ko proiektu estrategikoan, beren jakinduriaren, eskarmentuaren eta lan-sareen bidez. Batzordeak berak egindako gomendioa da gure zuzenketa hau. Izan ere, Donostiako alkatea luzamendutan dabil aspaldi samarretik, eskaera honi kontu egin gabe; gure ustez, baina, funts-funtsezkoa da kontsulta-organo hau edo aholku-organo hau eratzea, hiru arrazoirengatik: lehenik eta behin, kulturaren ikuspegi zabala eta askotarikoa bermatuko duelako; bigarrenik, ikuspegi kosmopolita eta europarra emango diolako ekimenari, atzean utzita batzordeak berak leporatutako txokokeriak, eta, hirugarrenik, Euskadiko sozialistak zeharo sinetsita gaudelako Euskadiko gizarte-sektoreen ordezkaritza zabal-zabal batek izandako parte-hartzeari esker eta ordezkaritza horrek hiru urtez, 2008ko irailetik, egindako lanari esker lortu genuela hautagaitza. Izan ere, urte hartako irailean, 2008ko irailean, zenbait topagune antolatu ziren Victoria Eugenia antzokian, herritar guztiei zabalik, eta han izan genituen politikariak, askotariko gizarte-eragileak eta puntapuntako adituak kulturan, kiroletan, filosofian, arte eszenikoetan, kultura-kudeaketan, unibertsitatean eta enpresen munduan. Bi helburu izan zituzten topagune haiek: hautagaitza-prozesu bat abiatzeko aukerak eta erronkak hausnartzeari eta eztabaidatzeri ekitea, eta proiektuari zer ikuspegitatik hel zekiokeen aztertzea. Gerora, kanpora begira, ikuspegiak erkatu ziren Europarekin, jardunaldi ireki batean; jardunaldi hartan, bada, beste hautagaitza batzuetako arduradunek zuzen-zuzenean azaldu ziguten Europako kulturahiriburu izateko eratu zuten proiektua. Ondoren, 2009an, makina bat bilera egin ziren, proiektuaren premiak, arazoak eta bestelako kontuak nola jorratu jakiteko eta proposamenak jasotzeko Europako kultura-hiriburutzaren programaren indaririzpideak eta ardatzak zehaztearren. Prozesu hartan, 1.500 lagun eta erakunde baino gehiagok parte hartu zuten, gizartearen hainbat sektoreren ordezkari modura: ikastetxeak, unibertsitatea, merkataritza, ostalaritza, antzerkia, musika, dantza, artea, galeriak, kulturakudeaketako enpresak eta ikasleak; han aritu ziren, halaber, Donostian bizi diren poloniarrak, dibertsitate funtzionaleko pertsonak, immigranteak, pertsona nagusiak eta bestelako pertsona anonimoak, pertsona askok jotzen baitzuten Donostia 2016ko bulegora proiektuari buruzko informazioa jasotzera eta beren proposamenen bidez ekarpenak egitera. Hiriko auzo guztiek parte hartu zuten, iritziak alderatzeko eta lurralde-ikuspegi ñimiñoena ere jaso- tzeko hastapen-hastapenetatik; gainera, jardunaldi zehatz bat ere antolatu zen, euskararen eta gutxiengoen hizkuntzen arloa egitasmoaren barruan nola jorratu aztertzeko. Jasotako ekarpen eta ideia haiek aztergai eta hausnarketa-gai hartu ondoren, ideien mapa bat osatu zen, informazio guztia egokiro antolatuta eta egituratuta. Gainera, hogeita hamar laguneko talde eragilea osatu zen, ikuspegi askotako profesionalek eta herritarrek eratua, mapa hartatik abiatuta, proposamen bat landu zezaten, egitasmoaren indar-irizpideak eta gaiardatzak zehazteko eta ondoren proposamen hori erakundeen arteko batzordean aurkezteko, azken onespena eman ziezaion. Proposamena bertan eta nazioartean aztertzeko aldia abiatu zen orduan, eta azterketa-aldi hartan ere era askotako partaideak izan genituen –entitateak, gizarte-taldeak, erakundeak, enpresak, profesionalak eta sortzaileak–, nork bere iritziak eta programazio-proposamenak azaldu zitzan. Zertarako ari naizen hau guztia azaltzen? Bada, zuek denak hobeto ohartu zaitezten zeinen larria den jazotzen ari den hau guzti hau, eta argi ikus dezazuen zer-nolako kezka sortu den galzorian ikusita herritarren parte-hartze sendoari esker hiru urtean barrena egindako lan sendo eta sakon hura. Izan ere, hautagaitzaren epaimahaiak beren-beregi kontuan hartu zuen egindako lan handi hura; hain zuzen, horren arabera hartu zuen erabakia, eta, balorazio-txostenean, berariaz laudatu zuen Donostiako hautagaitza, bereziki azpimarratuta aurkeztutako programaren kalitate handia, aurkezpenaren originaltasuna eta herritarren gogo bizia… Gaur egun, ordea, herritarrek galdua dute proiektuan parte hartzeko gogo eta grina hori. Ez dakigu ezer proiektuari buruz; ez dago komunikazioplanik, eta ez dakigu non den jada herritarren energia hura, hautagaitzari bultzada eman zion energia hura. Azken proiektuaren barnean, ekintza-plan bat jaso zen, 2012tik 2020ra bitarteko aldirako, eta bertako eragileekin eta eremu horretan lanean ziharduten Europako eta nazioarteko sareekin lankidetzan prestatu ziren ekintza horiek. Donostia 2016 Fundazioa egitura juridiko berria da, eta, proiektua kudeatzeko orduan, bere egin ditu hautatutako proiektu horretan zehaztutako nondik norakoak, helburuak eta ibilbideak, hots: bizikidetza, partaidetza eta gizarteeraldaketa. Eta jarraipen- eta aholku-batzordearen gomendioak betetzen ez badira, batetik, kolokan geratuko da Melina Mercouri sariaren milioi eta erdi euroko finantzaketa; baina, ez hori bakarrik. Izan ere, horrekin batera, zapuztuta geratuko da proiektu estrategiko handi hau, Donostiak duen proiektu estrategikorik handiena, krisialditik irteteko bidean abiatzear garen honetan. Eta halako aukerarik nekez izango dugu berriro, ez donostiarrek, ez gipuzkoarrek, ezta Euskadiko, Espainiako eta Europako herritarrek ere. Bi urte eta bederatzi hilabete galdu ditugu alferrik, eta, talde tekniko berria dugun arren, ez da aurrerapenik sumatzen; ez dakigu zer aurrerapen egin den. Ez dakigu zer egitasmo jorratuko diren, komunikazioplan bat falta baita. Donostian, esan bezala, inork ez daki ezer. Alkateak ez du ezer azaltzen Udalean gai hori jorratzeko eratutako batzordean; ez du azaltzen ez zer egiten ari den, ez nondik nora diharduen. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, berriz, hauxe ohartarazi zigun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak joan den ostiralean: esku-sartzerik ez; lan egiten utzi behar zaio lantalde teknikoari. Alabaina, ez dakigu planik ote dagoen babesleak eta laguntzaileak topatzeko; ez dakigu ezer finantzabide pribatuari buruz; ez dakigu zer estrategia erabiliko den sormen- eta kultura-industriak sustatzeko eta enplegua sortzeko Euskadiko ekintzaile eta artista gazteei begira. Ez dago inolako turismo-planik paketeen bidez bisitariak erakartzeko; ez dago inolako planik ostatu-aukerak zabaltzeko. Eta bi urte eskas geratzen dira. Hiru urte eman genituen, Donostia Europako kultura-hiriburu izenda zezaten; hiru urte galdu ditugu "jar zaitez ondo, eta egon zaitez geldik" horretan, tartean zuzendaritza-taldea eta talde teknikoa ere aldatuta, eta bi urte eskas geratzen zaizkigu orain 2016ko urtarrilaren 1erako. Baina hemen inork ez dio gurdiari tira egiten; ez da aurrera egiten; geroko uzten da dena; ez dakit zeren zain gauden, akaso, ministro batek oraintsu zioenez, noiz esku hartuko santuren batek, noiz gertatuko mirariren bat edo noiz jasoko goiargiren bat. Baten batek ohartu behar luke halako proiektu bat –horren estrategikoa Euskadirako– ez dela batbatean sortzen goizetik gauera; landu egin behar da egunez egun; aldian-aldian aztertu, gogotsu jorratu, hartan sinetsi, eta, horrez guztiaz gain, egoerak agintzen duen mailan egon. Alabaina, jaun-andreok, ez nik, ez Euskadiko sozialistok, ez dugu sumatzen halako lanik; ez dugu igartzen proiektua aurrera ateratzeko grinarik. Horregatik, ezin gara bat etorri "egiten jarraitu" edo "lanean jarraitu" moduko adierazpenekin, Bilduk eta Euzko Alderdi Jeltzaleak beren zuzenketan jasotako moduan. Lan egin behar da, batzordea eratu, laguntzak batu eta finantzabidea bilatu. Izan ere, ez baduzue ekimenean sinesten, ez da aurrera aterako. Eta guztiak izango gara erantzule. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3487 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MENDIZABAL MENDIZABAL | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Herbehereetako Erresuma osatzen duten hamabi probintzietako bat da Frisia… Buenas tardes, y muchas gracias, señora presidenta. Legebiltzarkideok, lehendakari, sailburua. Esan bezala, Herbehereetako Erresuma osatzen duten hamabi probintzietako bat da Frisia. Gainerako probintzietan bezala, bi erakundek gobernatzen dute: komisiodun edo komisario batek –erregeak izendatua– eta ganbera legegile batek –sufragio unibertsalez hautatua–. Baina Frisiak badu ezaugarri bat, gainerako hamaika probintzietatik bereizgarri: bere hizkuntza, frisiera. Frisieraren barruan, bereizkuntzak daude edo azpidialektoak, hizkuntza germanikoen familiako dialektoen taldekoak; dialekto batzuk Alemaniako iparraldean hitz egiten dira, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barruan izan baitzen Frisia, harik eta XVII. mendean, 1680an, Inperiotik bereizi eta normaltasun osoz Herbehereen barruan sartu zen arte. Ekonomikoki, nekazaritza da Frisiako jardun nagusia. Hangoa da ganadu frisiar ospetsua, zuribeltza, baita zaldi frisiarra ere. Mauka ona dute turismoan, batik bat aintziren eskualdean eta Frisiako itsasoko uharteetan, iparraldean. Kirolari dagokionez, izotz gaineko patinajea da probintzia horretako kirol adierazgarrienetako bat, eta herrialde osoko kirolariak eta zaleak erakarri ohi ditu, eguraldiak kirol horretan jarduteko abagunea ematen duenean. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3488 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MENDIZABAL MENDIZABAL | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, hau harira dator. Segituan bukatuko dut. Beste esaldi bat. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3489 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MENDIZABAL MENDIZABAL | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | … La provincia se convierte en el centro de la tradicional Vuelta de las Once Ciudades, un circuito de patinaje sobre hielo de doscientos kilómetros. La capital de Frisia –y esto es lo importante– es Leeuwarden. Zergatik ari naiz Frisiaz eta frisieraz, eta Frisiako hiriburuaz? Hain justu, bertako hiriburua, Leeuwarden hiria, 2018rako kultura-hiriburu izendatuen artean dagoelako. Hori baita Europako hiriburutza, Europako herrien arteko hurbiltasuna eta elkartrukea laguntzeko ekimena: Europako kulturen aberastasuna, askotarikotasuna eta ezaugarri komunak nabarmentzea, batetik; europarrek elkar hobeto ezagutzea sustatzea, bigarrenik, eta Europako erkidego bereko kide izateaz jabetzen laguntzea, hirugarrenik. Laburtzeko, gu Europa garela eta Europa gu ere badela. Eta horretan ari gara. Hiriburutzarako lanean ari diren gure ordezkariak horretan ari dira, garrantzi berezia duen ekimen horrek arrakasta izan dezan lanean. UPyDk ekarri duen legez besteko proposamenean eskatzen zen Europako komiteak emandako aholkuak betetzeko eta gero finantzaketa-konpromisoak ere gauzatzeko. Gure taldeak aurkeztutako zuzenketa prestatzeko, hainbat araketa egin behar izan dugu, eta ikusi dugu txostenean hainbat aholku eta bide-seinale jarri zituela –hori hala da–, bere lanetako bat, bere zereginetako bat, horixe delako, hain zuzen. Uriarte Kultura sailburuak, eta hemen aipatu da, Legebiltzarrean… "Eusko Jaurlaritza, alegia, hiriburua modu arrakastatsuan antolatuko dela bermatzeko asmoz ari da lanean", eta horiek bere hitzak izan ziren. Europako aholku-batzordeak egindako bisitaren ondoren, egin zituen gomendioei jarraituz ari direla lanean esan zuen. En palabras de Uriarte, el comité europeo instó a las instituciones que componen el patronato a que no olvidaran que la iniciativa de Capital Europea de la Cultura no es un acontecimiento político, sino cultural. Un aspecto crucial, a tenor de la consejera de Cultura, si queremos garantizar el éxito del proyecto. La consejera recalcó además que este Gobierno acata escrupulosamente las advertencias y recomendaciones de la comisión de control y asesoramiento europeo. Como hizo saber entonces, el programa cultural deberá ser presentado al patronato para finales de este mes o en marzo, y, una vez aprobado por el mismo, será presentado en junio ante Bruselas. Será entonces cuando las instituciones puedan emitir un juicio claro y concreto sobre el nivel de cumplimiento de los objetivos marcados, como dijo la señora Uriarte. Por tanto, dejemos trabajar al equipo técnico. Bildurekin egin dugun erdibidekoak, nahiz eta antzekoak izan proposatu diren bi erdibidekoak, berretsi egin du ildo horretan segitzeko eskatzea. Ez da posible izan gainerakoekin adostea. Ez gaitezen, beraz, presaka ibili. Utz ditzagun aurreiritziak alde batera eta jar dezagun konfiantza patronatuan, hor baitaude gu guztiok ordezkatzen gaituzten kideak. Eta eginkizun nagusia dute, gainera: Donostia aukeratzeko balio izan zuen proiektuak arrakasta izatea, Donostiarako ona izango delako, baina baita Gipuzkoarentzako, Euskadirentzako eta, nola ez, Europarentzako. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3490 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Bai, Mendizabal andrea, oso dibertigarria zure hitzaldia, eta oso agerikoa esan duzun gauza bat: Hezkuntza sailburuak batzordearen gomendioei men egiten diela. Oso interesgarria gomendioei men egiten dielako hori. Ez du sinesten gomendio horietan, baina, tira, ezin du besterik esan: men egiten diela eta horiek betetzeko ahal duen guztia egingo duela baino ez, nahiz eta, zure esanean, dagoeneko betetzen ari diren; hori, baina, ez du inork sinesten. Ez; gomendioak ez dira betetzen ari. Zuek eta zuek ukatu egiten duzue arazoa dagoenik, baina arazoa hor dago. Konpondu beharreko arazoak daude, zuzendu beharreko okerbideak, baina oraingoz ez da ezertxo ere egin. Ez da ezertxo ere egin funtsezko alderdietan. Atzerapenak gertatzen ari dira oraindik, eta aitzindaritza falta da. Horixe da errealitatea, eta horixe da herritarrok –donostiarrok, nagusiki, baina baita gipuzkoarrok eta Euskadiko herritar guztiok ere– hautematen duguna: proiektua okerreko bidetik doala (eta hori da auzi honen funtsa, proiektua okerreko bidean dela); izan ere, ez da errespetatzen hasieran egindako lan eskerga hura; ez da errespetatzen jatorrizko proiektua, bestelako proiektu bat eratu nahi baita. Seriotasunez hartu behar duzue gaia, eta zehatz ulertu zer adierazi nahi dugun kultura defendatzeaz edo kultura globala defendatzeaz ari garenean; bertakotik orokorrera, horixe gure bidea: kultura irekia, txokokerietatik at eta zilborkerietatik at. Eta jorratu, sakon jorratu proiektua. Esku-hartze politikorik ez, baina bai konpromisoa, eta kezka ere bai; kezka handia, zer egiten ari den ikusita edo, hobeto esanda, zer ez den egiten ari ikusita. Bare-karakolaren urratsean doaz zenbait ordezkari politiko, mantso; ez baitakite horrelako kontuei buruz, eta ez baitute sinesten horrelako gauzetan. Horrexegatik da funtsezkoa proposamen hau, eta horrexegatik da funtsezkoa Legebiltzarrak eska dezan batzordearen gomendioak bete daitezela eta erakundeek, noski, finantzaketa-konpromisoak bete ditzatela. Jatorrizko proiektua errespeta dadila, ez dadila maskaldu, ez dadila saiatu beste zer edo zertan bilakarazten, kultura ireki eta zabala susta dadila, ez dadila alferrik galtzen utzi urte luzeetako lana; hori guztia eskatzen ari gara. Lan ona egin zen garai batean; ez dadila, bada, alferrik galtzen utzi. Horixe egin behar dute arduradunek, gai hau benaz hartu, herritarrei axola dielako, asko gainera. Benetan izan dadila Europako proiektua, txokokeriak eta zilborkeriak bazter utzita. Badakit abertzaleek ez dutela askorik ulertzen halakoei buruz, baina gure betebeharra da etengabe gogoraraztea. Ez dugu beste alde batera begiratuko; adi egongo gara, proiektuak arrakasta izan dezan eta ez gaitezen irrigarri gera Europan. Horixe lortu nahi dugu ekimen honen bidez. Guk ez dugu arazorik asmatu; ez dugu arazorik asmatu. Arazoak hor daude, argi eta garbi idatzita irizpen horretan. Hortxe daude, eta zuek ere irakurri ahal izan dituzue. Hementxe daude, orrialde hauetan, zehatz-mehatz azalduta programak zein diren. Nola sinatuko dugu, bada, guk erdibideko bat Donostia 2016ko arduradunei eskatzeko betetzen jarraitu dezatela egin zaizkien gomendioak, kontuan hartuta gomendio horiek ez direla inondik inora betetzen ari! Irizpenak esaten du eta! Tira, aurrerapauso xumeren bat emango zen, noski, kontu txikiren batean; baina funtsezko kontuetan, ez da ezer zuzendu: Europako ikuspegia, txokokeria, aitzindaritza eta abar. Hori dena hor dago. Zuek, jakina, ukatu egiten dituzue arazoak. Zuetako batzuek ukatu egiten dituzue; hona, ordea, Donostiako Udaleko Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariaren hitzak: "Hobe dugu gomendioei orain kontu egin, gomendioak betetzeko garaiz gaude-eta orain". Bada, horixe eskatzen dugu guk, hain zuzen. Hortaz, esku-hartze politikorik ez, baina bai kezka, kezka handia; are handiagoa, zuek sinatutako erdibidekoa ikusita eta zuetako zenbaitek mintzatoki honetan egin dituzuen mintzaldiak entzunda. Gainerakoan, eskerrak eman Alderdi Popularrari eta Alderdi Sozialistari, ez bakarrik erdibidekoa sinatzeagatik, baizik eta batez ere mintzatoki honetan halako argudiobideak azaltzeagatik. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3491 |
10 | 65 | 13.02.2014 | BARRIO BAROJA | PV-ETP | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Mila esker, presidente andrea. Hara zer dioen, Breñas andrea, Europako kultura-hiriburutzaren jarraipen- eta aholku-batzordeak: "Aurrekontuaren banaketari dagokionez, batzordeak hauteman du baliabide gehiegi erabili direla komunikaziorako, soldatetarako, gastu orokorretarako eta administraziorako, programa artistikoaren kaltetan, eta eskaera bat luzatzen dio Donostia 2016ri, berriz azter dezan banaketa hori". Kezkatzeko modukoa da, ezta? Bada, horri buruz hitz egin dezakegu. Akats bat hauteman da, eta horren gainean ohartarazi nahi dugu, orain arte gogora ekarri diren beste alderdi batzuekin batera. Ez duzu haserretu behar, Breñas andrea, haserreak desitxuratu egiten dituelako eztabaidak, subjektibotu egiten ditu. Gainera, guztiz arrazoizkoa da une honetan bidea artezten saiatzea; proiektuaren hasierako norabidea berreskuratu behar da, eta norabide horretan aurrera egin. Huts egiten duten alderdiak nabarmentzen ditugu guk; ez normaltasuna, hots, izan behar duena –edo izan behar lukeena eta batzuetan ez dena–. Horrenbestez, uste dut ez zenuketela haserretu behar gurekin. Zenbait galdera egin dituzu, eta hauxe erantzun behar dizut nik: argi ulertu behar duzue –bai zuk, bai Donostiako zuen ordezkariek– zer den Europako kultura-hiriburutza –batzuek ekimena nahierara erabiltzeko arriskua baitago–, eta horren gainean gogoeta egin. Ez. Benetan ulertu behar duzue, eta gogoeta hori benetan egin. Zure mintzaldiaren une batean esan duzu bost axola digula guri Donostia 2016 ekimenak. Hori esan duzu, Breñas andrea, bost axola digula Donostia 2016 ekimenak! Bada, ez da egia; axola digu, bai, bederen, nire taldeari, Espainiako irudia delako, 2016an Espainiak Europaren aurrean azalduko duen irudia delako. Horrexegatik kezkatzen gaitu, Breñas andrea, sakonsakonetik gainera, eta horrexegatik ari gara honi buruz berbetan, ea nola kudeatzen duzuen zuek ekimen garrantzitsu hori, hots, herri honek Europan izango duen irudia. Kezka handia eragiten digu, beraz. Ez digu berdin, Breñas andrea. Aurrerantzean, bada, ez ezazu erabili argudio hori, mesedez, ez baita egia. Mendizabal andrea, sailburuak men egiten die gomendioei; bai, baina, horrez gain, nire ustez, Kultura Saila eta, seguruenik, Eusko Jaurlaritza bera, arduratuta daude kontu honekin guztiarekin. Halaxe hauteman nuen nik nolabait, joan den eguneko interpelazioan; nolanahi ere, aurrerantzean ere gai honi buruz berbetan jarraituko dugunez, izango dugu aukera hori lantzen jarraitzeko. Nire ustez, bai, nire ustez kezka badago. Eta, horregatik, normalena da guk ere ardura adieraztea Legebiltzar honetan, kontuan hartuta Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren jarduna kontrolatzeko eskumena duela, eta, beraz, bete-betean dagokigula herrialdearen proiektu estrategiko garrantzitsu hau –2016ko Europako kultura-hiriburutzaren proiektu hau–. Lehen ere beste inork esan dizunez, atzera egin duzu zure hasierako zuzenketatik: gomendioak betetzea eskatzetik, gomendioak "betetzen jarraitzea" eskatzera. Hasieratik ohartuta zeunden gomendioak ez zirela betetzen ari; alabaina, ahulaldi hori izan duzue, EH Bildura urreratzeko irrika horrek bultzatuta eta gai hauetan haiekin bat etortzeko gurari horrek bultzatuta –batik bat Donostiari eta Gipuzkoari dagozkien gaietan–. Guk, noski, zuen hasierako ekimen hori babesten dugu, bat egiten baitu Maneiro jaunak, Corcuera andreak eta nik neuk eztabaida honetara ekarri dugun gogo eraikitzailearekin. Oso kitzikagarriak izan dira Frisiari eta Leeuwardeni buruzko azalpenak. Poztuko ginateke Europako hiriburu izendatuko balute! Izan ere, behi frisiarrei buruz eta beste hainbat konturi buruz egin dituzun azalpen idiliko horiek entzun ostean, lortuko ahal du kultura-hiriburu izatea! Hori ere Europa daeta, ezta? Hori Europa da, eta onuragarria izango da Europa aberasten jarraitzea, kasu honetan Belgikatik, Belgikako alde horretatik… Holandatik, barkatu (Risas), Herbehereetatik, Holandako alde horretatik, Europako alde horretatik. Zentzu horretan, beraz, primeran. Mendizabal andrea, gertakari politikoa, ez. Joan den egunean ere esan genuen: gertakari kulturala. Horixe da gakoa, zenbaitek politizatu egin nahi baitute gai hau. Zenbaitek politizatu egin nahi dute ekimena; guk, ordea, Euskadiren alde artistiko hori azaleratzea nahi dugu, gure benetako alderdi kultural hori azaleratzea. Horrexegatik gertatzen zaizkigu batzuetan horren etsigarriak kultura-hiriburutzaren proiektu horren gainean irakurtzen ditugun zenbait albiste. Berriki, esaterako, Donostia 2016ko kulturazuzendariari egindako elkarrizketa batean, adierazpen hau, azalpen hau irakurri genuen… Tira, elkarrizketak horrelakoak dira, baina hauxe zioen: "Egongo al dira Euskadiko artearen erreferentziako izenak?", eta zuzendariak erantzun: "Chillida eta Oteiza ez dira egongo". Chillida, XX. mendeko Euskadiko artistarik behinena, eta seguruenik Europako artistarik bikainena. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3492 |
10 | 65 | 13.02.2014 | BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE | EH Bildu | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Tokitik egingo dut, zure baimenarekin. Batetik, Maneiro jaunari. Jarraitzen dut pentsatzen zuek ari zaretela arazoa asmatzen eta sortzen. Barrio jaunari. Uste dut egiten duzuela txostenaren irakurketa interesatua. Nik ere txostena irakurri dut; orduan, ez da beharrezkoa zu atrilera ateratzea niri txostena eta gomendioak irakurtzera. Irakurri ditut. O, quizá, una puntualización o una aclaración. Igual, ñabardura bat, edo zehaztapen bat. Aholku-erakundearen harira, aipatu dut eratzen ari dela. Igual, egokiagoa da, nire informazioaren arabera, esakune hori erabili beharrean, urratsak ematen ari direla norabide horretan esatea. Eta hori da guk daukagun informazioa. Orduan, pazientzia izan eta izango dugu horren berri. Programazioari begira, gauza bera: pazientzia apur bat izan. Ekainean egitarauaren % 90 inguru aurkeztuko dute arduradunek, orotara 60 eta 80 egitasmoren artean, eta martxoan horietako hogei, hogeita lau bat proiektu ezagutaraziko dira, egoitza berria inauguratzearekin batera. Orduan, etorriko dira emaitzak. Horretan ari dira eta izango dugu horren berri. Beraz, ez zapuztu barrutik egiten ari den lan guztia. Besterik ez. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3493 |
10 | 65 | 13.02.2014 | CORCUERA LEUNDA | SV-ES | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Breñas andrea, pazientzia, zientzia guztien ama. Pazientziaren pazientziaz, baina, halako batean 2016. urtea iritsiko zaigu, inork mugimendurik egin izan gabe eta inork ekintzarik egin izan gabe. Joan den maiatzaren 2an, mintzatoki honetan bertan –orduan ere Europako hiriburutzari lotuta– euskal sozialistok aditzera eman genuen proiektu estrategiko honek hiru ardatz behar zituela arrakastatsua izateko: aitzindaritza, babesa eta proiektuaren sozializazioa. Aitzindaritza politikoa egon zelako lortu zen hautagaitza; indar politikoen arteko lotura bilatu zen, bai hirian, bai lurraldean, baita herrialde osoan ere. Gogor lan egin zen, eta erakundeen babesa lortu. Eta hori guztia mugimendu baten bultzadaz lortu zen: hiritarren partaidetzako gizarte-mugimendu baten bultzadaz; eta halaxe hezurmamitu zen proiektua, kultura pertsonen arteko bizikidetzarako tresna bilakaraztea xede harturik, kultura baliagarria izan dadin era guztietako desberdintasunak gainditzeko, desberdintasuniturria zeinahi dela ere: gizartea, erlijioa, ideologia, ekonomia, identitatea edo hizkuntza. Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko gizarteak proiektu horretan sinetsi zuen, eta buru-belarri heldu zion, egitasmoa aurrera ateratzeko. Egun, baina, krisian daude proiektua arrakastaz garatzeko hiru ardatz horiek. Aitzindaritza-krisia dago, inork ez baitu aitzindaritza hartzen, inork ez baitio gurdiari bultza egiten. Alkateak esan ohi duen "egingo dut, bai" hori baino ez dugu, baina luzamendutan ibiltzen da gero, interpelaziotik interpelaziora erabakirik hartu gabe, agintea hartu gabe eta ekimenik aurkeztu gabe, eta hori –benetan diotsut– etsipena sorrarazten ari da herritarrengan, eta, batik bat, interes falta eragiten, eta horixe da larriena. Hala, gaur egun, inork ere ez dakigu nola gauzatuko den proiektu hori –halako lan eskerga eginez lortutako proiektu hori–; inork ez daki nondik eta nora garatuko den hiriburutza hori, eta inork ez daki nola sentitu daitezkeen gaur egun halako lan handia egin zuten herritar horiek egitasmo horren parte. Krisian da, halaber, erakundeen babes ekonomikoa. Izan ere, zalantzak dantzan dabiltza planifikazio artistikoari eta planifikazio kulturalari dagokienez; eta egoera horrek erakundeei ere eragiten die zalantza, zenbat diru jarri eta diru hori noiz jarri erabakitzeko orduan. Era berean, krisian da, tamalez, proiektua sozializatzeko bidea. Badakigu proiektua izan, izan zela, milaka lagunek parte hartu baitzuten proiektu hura eratzeko lanetan eta milaka lagunek hartu baitzuten harekin konpromisoa; baina gaur-gaurkoz ez dakigu nola hezurmamituko den hastapeneko proiektu hura, luzamenduetan baitabil mundu guztia: "Ikusiko da, ikusiko da, ikusiko da", baina hemen inork ez du ezer ikusten, ezertxo ere ez. Sailburuak fundazioaren bileran esan zigun fidatzen zela proiektuari buruz martxoa bitartean zekienari zegokionez; alkateak, berriz, 2016ko udalbatzordearen atzoko saioan ere ez zigun azaldu zertan zen proiektua… Argitu gabeko zalantza gehiegi eta denbora gutxiegi, denbora gutxiegi proiektu hau abiarazteko; ez baita, gainera, 2016an amaituko, aitzitik, 2020ra arte luzatuko baita. Alabaina, hiru urte galdu ditugu jada. Eta zuk, berriz, Breñas andrea, pazientzia eskatzen duzu. Hiru urte galdu dira, hiru urte ia, bi urte eta bederatzi hilabete! Aldatu egin da talde teknikoa; bi urte baino gutxiago geratzen dira kultura-hiriburutza abiatzeko, eta ezinbestekoa da baten batek gidaritza hartzea, konpromisoa hartzea eta proiektuan bete-betean barneratzea. Benetan dugu beharrezkoa jarraipen- eta aholku-batzordeak aipatutako komunikazio-plan hori! Izan ere, normala iruditzen al zaio inori, txosten horretan esandakoak esanda…? Nola liteke 2016ko Europako hiriburutzaren harreman publikoetako web-orria ez egotea ingelesez eta frantsesez; euskaraz eta gaztelaniaz baino ez? Normala iruditzen zaizue hori horrela izatea 2016ko Europako hiriburutzan? Eta zuk, berriz, lehen mintzaldian, hara non aurkeztu didazun fundazioaren –edo, hobeto esanda, talde teknikoaren– lorpen handi modura web-orria jada ingelesez eta frantsesez ere egotea, Breñas andrea. Egundoko lorpena! Erritmo horretan jarraituz gero, halako pazientziaz eta patxadaz, 2020a bera ere gertuegi izango dugu. Izugarrizko kezka eragiten dit –benetan diotsut–; izan ere, bete-betean murgildu nintzen istorio honetan, eta sumingarria egiten zait orain inork ez jakitea nola garatuko den proiektua. Proiektu handia da hau, aukera bikaina, erronka aparta; lortuko ahal du, bada, norabide egokia hartzea ataka hau gainditzeko! Bestela, ez digute barkatuko, ez Donostiako gizarteak, ez Gipuzkoakoak ezta Euskadikoak ere. Izan ere, barkaezina da horrelako aukera alferrik galtzea, areago kontuan hartuta krisialdi honetatik –hiri askotan halako kaltea eragin duen krisi honetatik– ateratzen hasteko moduan izan gaitezkeela 2016an. Krisialdiak Espainiako hiri askotan kalte egin du, baina bereziki Euskadiko hirietan, eta horien artean Donostian. Mila-mila esker. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3494 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MENDIZABAL MENDIZABAL | EA-NV | MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, de nuevo. Ea, Europako batzordearen txostena joan den urrikoa da, eta otsail-erdialdean gaude orain. Hortaz, gauza batzuei heldu zaie jada; ez didazue hori ukatuko. Batzordearen txostenaren pasarte batzuk irakurriko ditut. Hauxe dio 12. orrialdean: "Batzordeak berriro azpimarratzen du Europako kultura-hiriburutzaren arteprogramak edo komunikazio-planak bete-betean bermatu behar dutela egokiro jorratuko direla ezarritako irizpideak, behar bezala erantzuteko Europako ikuspegiari, hiriari eta herritarrei, eta ez erortzeko tropismoetan, bertako publikoari soilik zuzendutako euskal kulturaren jaia antolatuta". Tropismoa, RAEren arabera: "Organismo sesil batek estimulu bati erantzunez egiten duen orientaziomugimendua". Eta zer den organismo sesila? "Substratuari atxikita bizi dena". Ez du txokokeria-konturik aipatzen. Txostenean, beraz, ez da txokokeria-konturik aipatzen; zuek erabili duzue termino hori, eta ez dakit zertarako. Tira, badakigu zertarako. (Risas) Eta horrela jarraitzen du txostenak: "Espero izatekoa da, esate baterako, web-orrian eta gizartehedabideetan argitaratutako harreman publikoetako mezuak, euskaraz eta gaztelaniaz gain, frantsesez eta ingelesez ere argitaratzea, nazioarteko publikoari begira". Eta web-orrialdera jo baino ez dago, Corcuera andrea, ikusteko hori jada aldatuta dagoela. (Murmullos) Lau hilabete? Ondo da, baina, aldatu da; aldatu egin da jada. Zer nahi duzu, bada? Otsail-bukaeran izango duzu programa kultural artistikoa. Bestalde, ez dakit sakon irakurri ote duzuen txostena; izan ere, txostenean Leeuwardeni buruz hitz egiten da; haatik, ahozabalik geratu zarete denok, Frisiari buruz hitz egiten hasi naizenean. Hauxe dio: "Kultura-programari dagokionez, lagungarri izan behar du Europan luze-zabal ohartarazteko zeinen aberatsak eta oparoak diren Europako herrialdeetako gutxiengoen kulturak eta hizkuntzak. Horrexek izan behar du ardatza. Batzordeak, hala, Donostiari gonbit egiten dio zehatzago azter dezan zer-nolako lankidetza-aukerak dituen Leeuwardenekin –2008an Europako kultura-hiriburu izateko gomendatu berri–, gutxiengoen kulturen eta hizkuntzen gaiak lantzeko; eta, orobat, Irlandako kideekin lankidetza-harremanak sustatzera ere gonbidatzen du, batik bat Derry edo Londonderryrekin –2013an kultura-hiri izana–, elkarrekin jorratzeko nola erabili kultura indarkeria gainditzeko eta elkarbizitza sustatzeko". Hortaz, batzordeak berak eskatzen digu harremanetan jar gaitzen hizkuntza gutxitua duen Europako beste hiriburu batekin, elkarrekin lantzeko Europako hizkuntzek eta kulturek ematen duten oparotasun hori. Hori ere txokokeria bada, orduan, Europako batzordea bera ere oker dabil, akaso? Nuestro grupo hubiera deseado una transaccional consensuada con todos los grupos, pero ha quedado claro que lo único que pretenden algunos es crear bandos, relegando la importancia que este proyecto tiene para nuestro país. Sin embargo, deberán abandonar sus posiciones inmovilistas, si realmente desean asegurar el éxito de proyectos de futuro. Responderé ahora a las acusaciones que ustedes han ido vertiendo en la primera parte. Gorka Maneiro, ahaztu egin zaizu esatea nirekin hitz egin ondoren txertatu zenuela Talde Sozialistaren gehitze-zuzenketa, aurretiaz ez baitzinen zuzenketa horretaz ohartu; eta, bigarren erdibidekoan, horretan bai gehitu zen Corcuera andrearen aldarazpen-zuzenketa. Nik ere bidali nion testua. Baina ez ei du interesik piztu. Carmelo Barrio jauna, ez al duzu erabateko ustea Gobernu zentralak izendatutako ordezkariarengan, Lizeranzu andrearengan? Izan ere, ordezkari horrek ere izango du esatekorik patronatuan, ezta? Ez al du hark ere onartu 2014ko aurrekontua? Eta, Corcuera andrea, Donostiako Udaleko Euzko Alderdi Jeltzaleko bozeramalearen hitzak, orain hamabost minutu eskas: atzoko informazio-batzordean, alkateak aditzera eman zien kontsulta-organo hori sortuko zela, eta nazioartean isla zuten pertsonen izenak eskatu zizkien. Zuk jakingo duzu nolako iturriak dituzun. Nolanahi ere, lan egiteari buruzko lezioak EAJri, neurrian. Dibertigarria iruditu omen zaizu nire mintzaldia, Maneiro jauna. Ez zen hori nire asmoa. Hiriburutzak Europako biztanleen artean elkar hobeto ezagutzeko baliagarriak direla erakutsi nahi nuen nik. Erro sakoneko kultura, alderdi unibertsala beretzat hartuz eta berea eskainiz; erroak dituzten kulturek soilik egin baitezakete ekarpena. Nolanahi ere, ez didazu ukatuko orain gehixeago dakizula Frisiari buruz, eta, gainera, dibertitu egin bazara, bada, bejondeizula. (Risas) Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3495 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tortura behin betiko desagertarazi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea, berriro ere. "Oso latza izan da". Hauek izan ziren Joxe Arregi zizurkildarraren azken hitzak, 1981.ean gaur bezalako egun batean torturarengatik hildakoarenak. Horregatik, gaur Euskal Herriko torturaren aurkako talde eta elkarte memorialistek gogoratzen dute otsailaren 13a torturaren aurkako egun bezala. Oso latza izan da torturaren ibilbidea, torturaren errelatoa herri honetan oso latza izan da. Harrizko pareta batean klarionez egindako marra bat bezalakoa, marra hautsia; batzuetan markatuagoa, batzuetan lausoagoa, baina perspektibaz, distantziatik, marra argia; marra ukatua, errekonozimendugabea, baina existitzen dena. Marra bat bere hasiera historia urrunean galtzen dena. Erdi Arotik, Inkisizioaren pasarte ilunetatik igarota, frankismoa atzean utzi zuena. Eta sasidemokraziara arte sartu den fenomenoa; izan ere, tortura existitzen den bitartean, ezin da guztiz demokraziaz hitz egin. Lehenik eta behin, eta ebitatzeko beste interpretazio batzuk estentsiboagoak, zabalagoak eta, horregatik, gaitik aterako gintuzketenak, kokatu nahi dut tortura Nazio Batuek onesten duten definizioarekin. "Torturatzat jotzen da pertsona bati, nahita, min edo sufrimendu fisiko zein mental larriak eragitea, hainbat arrazoirengatik; esaterako, hauengatik: berak edo hirugarren pertsona batek dakien zerbait edo aitorpen bat lortzeko, egindako edo ustez egin duen zerbaitengatik zigortzeko, pertsona hori edo beste batzuk ikaratu edo hertsatzeko edozein motako diskriminazio arrazoitzat hartuta; betiere kalte edo sufrimendu horiek funtzionario publiko batek edo funtzio publikoak dituen armadako kide batek eragiten dituenean, bere erabakiz edo bere baimen edo onarpenarekin". Hiru konponente, beraz: sufrimenduak, motibazio bat eta funtzionario publikoa. Horrek akotatzen du gaurko eztabaida. Definitu daitekeen moduan, herri honetan torturaren emaitza ere zenbatu daiteke, kuantifikatu daiteke. Frankismoaren garai ilunetan kasu asko egon baziren ere, milaka zenbatu daitezkeenak, gutxi daude konstatatuak. Garaile eta garaituen garai haietan, torturaren normalitatea izan zen nagusi, fenomeno naturala, normala, baina tortura indiskriminatua eta zoroa. Trantsizio-garaietan indar polizialen depuraziorik ez zen izan eta, beraz, torturaren fenomenoak jarraitu zuen, iraun zuen. Egia da, 1980ko hamarkadan forentse batzuk, abokatu batzuk, epaile batzuk, gutxi batzuk, saiatu ziren tortura argitara ekartzen. Garai hartan 19 kasu argitu ziren; 29 biktima, 62 torturatzaile konbiktu, torturaren delituaren errudunak egiaztatu ziren tribunaletan. Asko ez, baina ezta gutxi ere. Lagin bat, neurtzeko existitzen den baina argitu nahi ez den fenomeno bat. Batez ere datu batengatik: torturatzaile horietatik bakar batek ere ez zuen bete bere zigorra, inoiz ez. Gehienak… gobernu ezberdinek (kolore batekoek, bestekoek, PSOErenek, PPrenek) indultatu zituzten guztiak. Beste bat izan da torturaren orbana neurtzeko modua, torturaren existentziaren froga doilorrena, tragikoena, atxilotutako pertsona torturapean hil denean: Esteban Muruetagoiena, Mikel Zabaltza, Gurutze Iantzi, Juan Calvo, Xabier Kalparsoro. Eurekiko gure oroitzapen eta gomuta. Hortik aurrera, presuntzioekin lan egin behar izan dugu torturaren fenomenoa atzemateko. Noizbehinkako elektrodoen markek, ubeldurek, zauriek, aurpegi desitxuratuek, testigantza dramatikoek apurtu dute opazitatearen horma. Iratxe Sorzabal, Unai Romano, Martxelo Otamendi… ezagunenak ezezagunen artean. Torturaren aurkako taldeak salaketak jaso, tarteratu, eta tribunaletan bidea egiten saiatu dira, paretaren kontra jotzeko. Markarik uzten ez duen torturak, ziegen iluntasunak eta justiziaren axolagabekeriak marraztu dute torturaren inpunitatea. Torturaren aurkako taldeek gauza bat lortu dute behintzat: azken 20 urteetako tortura-kasuak agertu agertzen dira. Zenbatuak, jasoak, ondo, txukun erroldatuak daude. Nazioarteko hainbat organok ere lagundu dute tortura desbelatzen, argitara ekartzen. Bisitak egin dituzte, aurkikuntzekin txostenak egin dituzte eta arazo horiek gainditzeko gomendio zorrotzak luzatu dituzte. Adibide batzuk emateagatik, Nazio Batuetako Torturaren aurkako Komiteak ebazpenak kaleratu ditu Encarni Blanco, Kepa Urra, Orkatz Gallastegiren kasuetan. Giza Eskubideen Komiteak, orain dela gutxi, Maria Atxabal kasuan ebatzi zuen. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kondenatu du Espainia Iker Beristain, Mikel San Argimiro edota Martxelo Otamendiren beraren kasuak ikertu ez zituelako. Emaitza oparoa da, baina desbelatzetik egia eta justizia bihurtzera pausoa eman behar dugu. Gaur, otsailaren 13a, Torturaren aurkako Eguna da Euskal Herrian; Jose Arregiren heriotza (1981) gogoratzen dugu. Ekimen honen bidez, aitortza eta erreparazioa aldarrikatu nahi ditugu, eta tortura ez errepikatzeko beharrezkoak diren bermeen ezarri. Jose Arregi hil eta 30 urtera, 2011ko maiatzean, Europako Kontseiluko Tortura Prebenitzeko Batzordeak Espainiako estatura egindako bisitan ateratako ondorioetan ageri dira aldarrikapen horiek. Bisita hura egin ondoren, erakunde humanitarioak txosten gogor bat idatzi zuen. Gobernuak isilpean gorde zuen txosten hura, harik eta 2013. urtean onartu zuen arte edukiak iritzi publikoaren esku uztea. Aholku garrantzitsu batzuk ematen ditu –inkomunikazio-erregimeneko atxiloketa bukatzeko eta tortura-salaketak ikertzea eskatzeko, besteak beste–, eta, gainera, zuekin partekatu nahi ditudan aurkikuntza batzuk ere jasotzen ditu. Inkomunikazio-erregimeneko atxiloketari dagokion epigrafean: "Ordezkaritzak" –txosteneko hitzak dira–..., "alegazio sinesgarri eta funtsezkoak jaso zituen elkarrizketatutako hamaika pertsonatatik hamarren kasuan; pertsona horiek 2011ko lehen hilabeteetako operazioetan hartu zituen atxilo Guardia Zibilak, eta inkomunikazio-erregimenean eduki zituen. "Dirudienez, atxilotu zituzten tokitik Madrileko atxiloketa-zentrora eraman zituzten autoan hasi ziren alegatutako tratu txarrak. Batez ere, ostikoak eta borrez emandako kolpeak jaso zituzten buruan eta gorputzean. Gainera, salatu zuten galdeketan zehar plastikozko poltsak jarri zizkietela buruan, asfixia-sentsazioa eragiteko –poltsa izenez da ezaguna praktika hori–, eta, aldi berean, ariketa fisiko luzeak egitera behartu zituztela. Pertsona batek salatu zuen prakak eta barruko arropa kendu zizkiotela eta sexu-abusuz mehatxatu zutela. "Jasotako informazioa kontuan hartuta, ematen du salatutako tratu txarren helburua honako hau zela: atxilotuak deklarazio bat sinatzea" (hau da, aitorpen bat) "inkomunikazio-erregimeneko atxiloketa bukatu baino lehen, eta deklarazio hori berrestea ahozko bistaren aurretik. Hau da, errua hirugarren pertsona bati egoztea edo leporatzea". Metodoei buruz hitz egiten jarraitzen du: "Ofizialek masailekoak, ukabilkadak ostikoak eman zizkioten buruan eta gorputzean"; "denbora guztian burua estalita izan zuen"; "ariketa fisikoak"; "zenbaitetan plastikozko poltsa bat jarri zieten buruan"; "ura bota zuten poltsaren gainetik". Hirugarren pertsona batekin bildu zirela ere aipatzen du; honela dio: "Hirugarren pertsona batek adierazi zuen Guardia Zibilak masailekoak eta ukabilkadak eman zizkiola Madrilerako bidean; eta lehenengo galdeketan, Guzmán el Bueno kalean, biluzik eduki zutela, tapaki batekin bildu zutela lurrean, eta behin eta berriro jipoitu zutela. Era berean, adierazi zuen beste galdeketa batean, poltsa buruan zuela, baselina jarri ziotela baginan eta uzkian, eta makila bat sartu ziotela ipurtestean; aldi berean, sexu-abusuz mehatxatu zuten baldin eta hitz egiten ez bazuen. Esan zuen ezen, urez busti ondoren, elektrodoak jarri zizkiotela gorputzean eta elektrizitatea aplikatzearekin mehatxatu zutela. Inkomunikazio-erregimeneko atxiloketaren azken egunean, deklarazioa egitea erabaki zuenean, amaitu ziren tratu txarrak". Pertsona hori Bea Etxebarria da, Beatriz Etxebarria. Gero, tortura-salaketa berehala artxibatu zuten, inolako froga-eginbiderik egin gabe. Tortura Prebenitzeko Batzordeak tinko gomendatzen du honako hau: Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzetako ofizialen eskutik tratu txarrak jaso dituela salatzen badu pertsona batek, akusatzaile publikoak edo epaileak hartu behar diren neurriak hartzea salaketak modu egokian ikertuko direla bermatzeko. Arren gomendatzen dizuet Tortura Prebenitzeko Batzordeak egindako txosten hau irakurtzea, eta nazioarteko organo humanitario batek azaltzen duen izuen museoari erreparatzea. Horretan datza gaur aurkezten dugun legez besteko proposamena. Eskerrik asko. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3496 |
10 | 65 | 13.02.2014 | UNZALU HERMOSA | SV-ES | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tortura behin betiko desagertarazi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Gracias, señora presidenta. Señorías, buenas tardes a todos. Euskal sozialistok interes berezia dugu eztabaidatzen ari garen gai honen gainean dugun jarrera argi gera dadin. Eta, eztabaidan jardun beharrean, printzipio etikoen aldarrikapen bat egingo dut. Izan ere, zoru etiko hori da, geure ikuspegitik, gai horri buruz hitz egiteko lehen urratsa. Gure ikuspegitik, denok onartu behar dugu zoru etiko hori. Euskal sozialistok giza eskubideen urraketa oro salatu dugu beti, eta salatzen jarraitzen dugu. Horregatik, gaurkoa bezalako eztabaidetan, gure adierazpenak oso argiak izan dira. ETAk egindako hilketak salatzen ditugu; bahiketaren tortura salatzen dugu; edozein testuinguru eta herrialdetan gertatutako giza eskubideen mugaketa salatzen dugu; ETAren estortsioa jasan dutenen tortura salatzen dugu. Salatu egiten dugu, eta ez diogu men egiten gure herrialdean azken hogeita hamazazpi urteetan gertatutakoaren kontakizun itxuragabetuari. Salatu egiten dugu ETAren jarduera terrorista duin bihurtzera zuzenduta dagoen edozein estrategia. Tortura salatzen dugu, inolako zalantzarik gabe, eta, horregatik, tortura-salaketa faltsuak egiten dituztenak ere salatzen ditugu. Giza eskubideen urratze guztiak salatzeko gai ez direnak salatzen ditugu. Salatu egiten ditugu –eta dagokien bezala epaituak izan daitezela nahi dugu– gehiegikeriak egiten dituztenak beren eginkizunean, pertsonen eskubideak urratzen dituztenak, eta, are gehiago pertsona horiek funtzionario publikoak badira. Salatu egiten ditugu terrorismoaren biktimak umiliatu nahi dituztenak. Salatu egiten ditugu gure herrialdeko gaizki deituriko gatazka politikoaren benetako erantzukizunaren garrantzia gutxitu nahi dutenak. Salatu egiten ditugu beste alde batera begiratzen dutenak oinarrizko giza eskubideei eraso egiten zaienean, erasoa edonon eta edonork egiten duela ere. Hori guztia dela eta, beti salatzen dutenekin salatu nahi dugu, eta ez salatzeko unea eta testuingurua aukeratzen dutenekin. Beraz, torturaren aurkako nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoa errespetatzea bultzatzen dugu, hori baita gure zuzenketak proposatzen duena. Gracias. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3497 |
10 | 65 | 13.02.2014 | MANEIRO LABAYEN | Mixto-UPyD | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tortura behin betiko desagertarazi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Eskerrik asko, presidente andrea. Guk ere salatzen dugu. Ezker abertzalearen zinismo politikoa salatzen dugu, mundu horretakoek gauzatu baitute herritar batek jasan dezakeen torturarik handiena: tiroa garondoan. Salatu egiten dugu, beraz, ezker abertzalearen zinismo politikoa ekimen hau proposatzean. Ezker abertzalearen zinismo politikoa salatzen dugu, torturaren aurka dagoen alderdi politiko bakar gisa aurkezten baitu bere burua, guztiz kontrakoa denean. Torturarik handiena, hau da, tiroa garondoan, kondenatu gabe jarraitzen duen alderdi politiko bakarra da. Ezker abertzalearen zinismoa salatzen dugu, zeinak torturaren aurkako ekimen bat aurkezten baitu nahiz eta oraindik ez dituen salatu hilketaren tortura, estortsioaren tortura, norbaiti aita, ama, neba-arrebak edo semea izatea ukatzea den tortura. Hori da guk salatzen duguna. Eta, noski, gure osoko zuzenketaren alde egingo dugu, Legebiltzar honek berriro ere berrets dezan torturaren aurka eta torturaren aurkako hitzarmenaren alde dagoela. Demokratak, jakina, tortura praktikatzearen aurka gaude, eta proposatzen dugu Legebiltzar honek berriro ere konfiantza eta laguntza osoa adieraz diezaiela Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzei; batez ere, herritar guztien askatasuna bermatzeko ETAren terrorismoaren aurka egindako lanagatik. EH Bilduk iraindu egin nahi ditu; guk urte hauetan guztietan egin duten lan bikaina goraipatu nahi dugu. Eta, bukatzeko, proposatzen dugu Legebiltzar honek onar dezala eta onartzen duela esan dezala ezen terrorismoaren orbanari aurka egiteko garatutako legedia Espainia den bezalako herrialde demokratikoki aurreratu baten ordenamendu juridikora egokitzen dela; eta legedi horrek modu erabakigarrian lan egiten duela errotik kentzeko erakunde terroristak, zeinen helburu bakarra baita herritarren askatasuna deuseztatzea. Beraz, gure osoko zuzenketan proposatutakoa defendatzen dugu, baina, batez ere, ezker abertzalearen zinismoa eta miseria morala salatzen ditugu berriro. | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3498 |
10 | 65 | 13.02.2014 | SÉMPER PASCUAL | PV-ETP | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tortura behin betiko desagertarazi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Buenas tardes a todos. Eskerrik asko, presidente andrea. Kontu formal batekin hasiko naiz. Gauza batek atentzioa ematen du, Iturrate jauna, Egibar jauna; Euskadin gai honen inguruan izan ditugun azken eztabaidetan, baina Legebiltzar honetan, zeuen hitzaldiak bereziki laburrak izan dira, oso laburrak, eta argudio gisa esaten zenuten gai horiek Bake eta Bizikidetza Batzordean eztabaidatzen direla. Atentzioa ematen du, bereziki, hitzaldi labur eta txiki haiek –ez zenuten konpromisorik hartu nahi izan– ETAri egiten zitzaion kondena esplizitu batekin lotuta egotea, haren historiarekin, autonomia-erkidego honetan azken hil eta asteetan jasan dugun kale-borrokarekin. Eta atentzioa ematen du Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak zehazki gaurko eztabaida honetan parte hartzea guztioi (Frantziari eta Espainiari) irakatsiak emateko, torturaren jardueraz mintzatzeko eta hura salatzeko. Atentzioa ematen du, eta, Egibar jauna, nahigabea eragiten du. Izan ere, egia esan, beste mota bateko mezu demagogikoak alde batera uzten baditugu, edozein pertsona zintzo, askatasun, eskubide eta betebeharrak bermatzen dituen estatu demokratiko eta zuzenbidezkoa defendatzen duen edozein pertsona zintzo, hain zuzen ere, torturaren eta tratu txarren aurka dago. Sinesgarritasun apur batekin terrorismoaren edo indarkeriaren aurka egin nahi duen edozein pertsonak eskatu behar du –moralaren, politikaren eta zuzenbidearen ikuspunturik– tortura edo tratu txarren salaketa oro ikertzea. Eta, argi eta ezaguna den bezala, proposamena egin duen taldeak ez bezala, guk –eta Ganbara honetako gainerako kideak, esango nuke– tortura edo tratu txarren jarduera oro kondenatzen eta errefusatzen dugu. Eta, gainera, eskatu eta exijitzen dugu torturak eta tratu txarrak eragiten dituztenei legeak ezarritakoa aplika dakiela, zalantzarik egin gabe. Izan ere, hori da estatu demokratiko eta zuzenbidezkoari prestigioa emateko eta defendatzeko modua; horrek babesten gaituelako eta guk defendatu dugulako, nahiz eta batzuek hamarkada hauetan zehar demokrazia irauli nahi izan duten, hau da, suntsitu, denok uler gaitezen. Gauzak labur adierazi nahi izan arren, onartu ezin dena, jasan ezin dena, hau da: bestelako ikerketak eskatzen dituzten beste kontzeptu eta gogoeta batzuk sartzea koktel-ontzi berean; dena nahastea, horre- lako ekintza larriak behin eta berriz erabiltzea, baieztatzen saiatzeko edo ondorioztatzeko Espainian, hau da, Euskadin, sistematikoki torturatzen dela. Hori guztiz faltsua da, eta gu erabat aurka jartzea merezi du. Eta horrelako gai larri batek zehaztasunez defendatzea merezi du, gutxienez; izan ere, pertsonei eragiten die (pertsonei eragiten die), eta guk oso serio hartzen dugu. Gai horrek, gainera, eragiten dio hemen defendatu eta ordezkatzen dugun estatu demokratiko eta zuzenbidezkoari ere. Gutxienez zehaztasun juridiko pixka bat; ez dut zehaztasun politikorik eskatzen, agian gehiegi eskatzea izango litzateke eta. Eztabaida honetara ekarri gaituen jatorrizko ekimena terrorismoaren aurkako legeaz mintzo da, eta hori ez da existitzen. Espainian ez dago terrorismoaren aurkako legerik. Agian txikikeria bat da, baina kontu hau askotan errepikatzen denez...egon zitekeen, izan ere, gure inguruko beste herrialde batzuetan badaude terrorismoaren aurkako legeak. Gurea baino demokrazia-tradizio zaharragoa duten herrialdeetan, badaude terrorismoaren aurkako legeak; baina, hara, Espainian ez. Eta ez da egia ere Tortura Prebenitzeko Batzordeak esan duenik estatu espainiarrak –zure ekimenean adierazten den bezala, Arzuaga jauna– tortura desagerrarazteko asmorik ez duenik. Ez da egia, guztiz faltsua da. Gezurra da, beste gezur bat. Zeren eta Tortura Prebenitzeko Batzordearen dokumentura joaten bagara...Eta orain mintzatuko gara Batzorde horrek txostenak egitean informazioa lortzeko erabiltzen dituen moduei buruz. Badakizue Tortura Prebenitzeko Batzordeak –erabat errespetagarria iruditzen zaigu, norbaitek zalantzan jarriko balu ere–, Batzorde horrek hainbat kontsulta egiten ditu informazioa lortzeko. Gobernuei egiten die kontsultak, hainbat erakunderi, GKEei eta interes handia duten edo jarduera horiek salatu nahi dituzten kolektiboei. Eta horietako bat...Izan ere, esan behar da ezen nork ematen duen informazioa batek uler dezakeela norantz lerratzen diren txosten jakin batzuk. Behatokia, zuretzat ezaguna izango da, da Tortura Prebenitzeko Batzordeari informazioa eman dion GKE-etako bat. Behatokia erakunde bat da, behatoki bat da, ustez (haiek "Euskal Herriko giza eskubideen behatoki" gisa definitzen dute beren burua). Torturaren aurkako taldea, Etxerat, Eskubideak eta Gurasoak elkarteek osatzen dute behatoki hori. Eta dio..., zer eta noren ahotik entzuten duten jakin dezagun, Tortura Prebenitzeko Batzordeko jaun-andre horiek, nor diren jakin dezagun, munduaren eta errealitatearen zer ikuskera duten. Euskal Herria –Tortura Prebenitzeko Batzordeko jaun-andreei kontatu zieten hori– Europako herririk militartuena da; preso politikoen kopururik handiena dauka, eta, halaber, Europako iheslari politi- koen kopururik handiena. 300 lagun baino gehiago hil dituztela dio, eta 4.000 zauritu, basakeria polizial edo parapolizialaren ondorioz, azken hogeita zazpi urteetan. Eta, jakina, zu Tortura Prebenitzeko Batzordeko kide bat baldin bazara eta halakoak kontatzen badizkizute, une horretako gobernuarengana joango zara, eta haiek esango dizute, bueno, ez dela guztiz egia baina Bake eta Bizikidetza Batzordearen zain daudela ikusteko arrazoia duten ala ez; eta, noski, gauza batzuk lerratu egiten dira, ezta? Diotenez, "duela mende batzuetatik aurrez aurre jarrita dituen gatazkak" (sic) –barkatu; izan ere, zehaztasun horrekin hitz egiten dute..., "duela mende batzuetatik –eta intentsitate desberdinarekin– gure herria eta espainiar eta frantziar herriak aurrez aurre jarrita dituen gatazkak"... Bada, horrelako arrazoibideak defendatzen dituzten jaun-andreekin batera zoazte gaur, Bake eta Bizikidetza Batzordera jo beharrik izan gabe. Tortura Prebenitzeko Batzordearen txosten horrek, zeinak Arzuaga jaunaren arabera ematen baitu aditzera ematen duela, hain zuzen ere, Espainian tortura sistematikoa dela, eta estatu espainiarrak ez duela asmorik... (berriro ere diot gezurra dela, baieztapen hori faltsua da), honako hauei egiten die erreferentzia... Ertzaina aipatzen du, Iturrate jauna! Ertzaina aipatzen du! Euskal Poliziaren kuartel nagusia aipatzen du, Arkauteko Ertzainaren kuartela. Zenbaitetan aipatzen du. Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren polizia-etxeak aipatzen ditu. Hobetu egin behar direla dio, egun-argia izan behar dutela, gelek izan behar dutela, adibidez... Irakurri egingo dut, agian jaunandreok ez duzue irakurtzeko denborarik izan eta: txostenak dio Madrilgo Tres Cantos eta Las Rozasko Guardia Zibilaren polizia-etxeetako geletan ez dela egun-argirik sartzen; edo Arkauteko Ertzainaren kuartel nagusian atxiloketa arruntak egiteko geletan ez dela egun-argia sartzen. Ez naiz ari gauzak arintzen, berriz diot, ez naiz ari torturaren fenomenoari garrantzia kentzen; ez engainatu zeuen buruak. Oso fenomeno larria da guretzat. Onartuko ez duguna da gai oso larri bati buruzko dokumentuak eta informazioa alde baten onurarako manipulatzea. Izan ere, Arzuaga jaunak ahaztu du erakunde horretaz gain –oso garrantzitsua eta, berriro diot, erabat errespetagarria iruditzen zaigu– badaudela ere beste iturri batzuk, adibidez NBEko Torturarako kontalaria –erabat errespetagarria irudituko zaizu zuri ere–, eta horrek bere azken txostenean baieztatu zuen tortura edo tratu txarrak ez zirela sistematikoak Espainian. Txosten horretan kontalariak nabarmentzen du, eta hitzez hitz diot: "Espainiako Gobernuak esparru nazionalean zein nazioartekoan egindako ahaleginak, giza eskubideak sustatzeko terrorismoaren aurkako borrokan eta tolerantzia, elkartasuna eta atxilotuei ematen zaien tratua bultzatzeko". Hitzez hitz. Eta, azken finean, zeri buruz ari gara hemen? Ezker abertzaleak normalean eskaintzen digun hitzjarioari eta mezuari zaborra kentzen badiogu, ikusiko dugu haien helburu bakarra dela errealitatea nahastea, torturaren fenomenoa bezalako errealitate latz bat nahastea, inoiz existitu ez den eta existituko ez den Euskadi bat saltzeko. Hala, gertatutakoan izan duten erantzukizun larria ezabatu nahi dute. ETA talde terroristak izan duen taktika sistematikoki torturak salatzea izan da, gerta ala gerta, egia izan ala ez. 2008. urteko urtarrilean, Igor Portu eta Martín Sarasolari –T4an bonba jarri zuten bi tipo azkar horiei– "Haciendo frente a la detención. II volumen" izeneko eskuliburu bat aurkitu zitzaien (ez dakigu lehenengo bolumenik bazuten). Honela esaten zuen: "Azkarra izan zaitez, ez zaituzte berriro polizia-etxera eramango, txarrena bukatu da; beraz, esaiozu (sic) forentseari idazteko torturatu egin zaituztela, fisikoki zein psikologikoki. Auzitegi Nazionalean zaudetenean, esan polizia-bulegoetan esandako guztia gezurra dela, torturapean egindako adierazpenak zirela". Igor Portu, Martín Sarasola, dokumentu bat, eskuliburu bat. Terrorista onaren eskuliburua, gizon horiei konfiskatua. Eta Garikoitz Aspiazu delako bat –"Txeroki" ezizenez ezagunagoa, antza denez ETA talde terroristaren buru militarra zena–, Poliziak konfiskatutako eskutitz batean, gizon horien atxiloketaz honela mintzo da: "bide onetik doa Igorrek etsaiaren esku jasandako tortura faltsuekin erlazionatutako guztia". Hori gertatu zen benetan. Beste errealitate bat ere badago, noski; izan ere, babesten gaituen zuzenbidezko estatu batean, eta zuek politikoki defendatu duzuen izaera iraultzaile eta militarra duen estatu totalitario horren guztiz kontrakoa den zuzenbidezko estatu batean, oker jokatzen duenak (bai eta estatuko funtzionarioa bada ere) ondorioak ditu. Konstituzio Auzitegiaren hamar babes-epai baino ez ditut argira atera, hamar bakarrik 2008. urtetik: Juan Manuel Falcón Ros-ek, Alberto Viedma Morillas-ek, Mikel Soto Nolascok, Patxi Ruiz Romerok babesa eskatu zuten 2008. urtean (eta bukatzear nago Lehendakari andrea; datu hau oso garrantzitsua iruditzen zait, neurri handi batean batzuek zabaldu nahi dituzten gezurrak bermatzen baititu); Mikel Beunza Orozek, Zigor Bravok, Rubén Villa Esnaolak, 2012an; eta Jessica Álvarez Parragak, 2011n. Hau da, zuzenbidezko estatuak huts egiten duenean, funtzionarioren batek huts egin duelako, guztiz errefusatzeaz eta kondenatzeaz gain, zuzenbidezko estatuaren legeak ezarritakoa aplikatu behar da. Horrek legitimotasuna ematen digu zuen aurrean; izugarrizko aldea. Begira, kondenatzeko, errefusatzeko, torturaren kontra egoteko modu sinesgarri batean, Arzuaga jauna, lehenengo gauza da ez izatea inoiz tortura defendatu, justifikatu eta babestu duen inor. Eta hori zuk, Ganbarako gainerako kideek ez bezala, ezin duzu esan. Eskerrik asko. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3499 |
10 | 65 | 13.02.2014 | ARZUAGA GUMUZIO | EH Bildu | EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tortura behin betiko desagertarazi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena | Sí, gracias. Se ha hablado aquí en muchas ocasiones de que los actos violentos o las víctimas no pueden equilibrarse, equipararse, que no se puede andar en distancias falsas. Pero es estos casos, se recurre con cierta facilidad al "tú más" para ir contra nosotros, en este tipo de iniciativas. Nazioarteko erakunde bat irrigarri uzteko diskurtso batekin zatozte, Europako Kontseiluaren bermea duen erakunde bat, hain zuzen ere. Eta esango nuke tortura ukatu eta haren apologia ere egin duzuela. Aurka zaudete, baina toleratu egiten da; aurka zaudete, baina erabilgarria izan daiteke; aurka zaudete, baina... "Espainia marka" deritzon horren benetako aurpegiaren beste egiaztapen bat da. Legea aplikatuko da Tortura Prebenitzeko Batzordearen txostenean agertu eta irakurri ditudan testigantzetan? Legea aplikatuko da horietan ere? Berdintasuna egongo da legearen aurrean ikerketan, torturatzaileen jazarpenean, irakurri berri ditudan testigantzetan? Joxe Arregi torturatzeagatik lau hilabeteko kondena izan zuen polizietako batek (berriro ere diot, lau hilabete) oso antzeko alegatu bat egin zuen, Sémper jauna: "Publikoa eta nabarmena da terroristek gezurra esaten dutela; beren burua zauritzen dute, eta gero tratu txarrak salatzen dituzte". Hauek dira beren burua zauritu zutela frogatzen duten irudiak, hauek dira gezurraren irudiak. (Muestra unas fotografías) Gezurrezkoak al dira zauri hauek; tortura-eskuliburuak? Mugara eramanda, heriotzara. Gaur, Unzalu jaunak eta beste ordezkari politiko batzuek hau esaten digute Fierabrasen baltsamoa balitz bezala: "Guztia kondenatzen dugu, guztia salatzen dugu", norberaren edozein erantzukizun onartzearekin kontrajarririk dagoen bide oro; eragindako mina inola ere ez onartzeko biderik onena. Bestetik, leporatzen zaigu txalotzea, gizabanakoak makurraraztea, garrantzia kentzea, beste alde batera begiratzea... Suposatzen dut Tortura Prebenitzeko Batzordeak egin duen antzeko zerbait. Sinesgarritasunaz hitz egiten didate, eskuliburukoak diren kontuez mintzatzeko, gezur bat bestearen atzetik... Eskuliburuez hitz egiteko sinesgarritasuna izango zenukete, dokumentu sinesgarriren bat ekarriko bazenute. Inongo auzitegik ez du egiaztatu ekarri duzun dokumentua; nik badakit hori. Poliziak egina da; hura da egilea. Txosten horietako batean, "odol ugari" aipatzen da. Nola lortzen da? Odol ugari, nola egiten da hori? Nola egiten da? Odol ugari galtzearen itxurak ere egin daitezke? Horiek dira, ustez, zuek aipatutako eskuliburu horietan jasotzen diren gidalerroak. Agian, gezurrez eta torturaz hitz egiteko sinesgarritasuna izango zenukete, baldin eta ziega ilun horietara argia eramateko neurriak finkatuko bazenituzkete; bideo-grabazioak ekarriko bazenituzkete; edo abokatuen kanpo-bisitak, medikuen, familien, nazioarteko erakundeen, kanpoko behatzaileen bisitak baimenduko bazenituzkete; edo gutxienez, atxilotuari aukera emango bazeniote kanpoko munduarekin kontaktua izateko, nahiz eta epaile batekin izan. Gezurrez eta torturaz hitz egiteko sinesgarritasuna izango zenukete, baldin eta gutxienez kasuak judizialki sakon aztertuko bazenituzkete, eta gutxienez aukera egongo balitz zer den eta zer ez bereizteko. Gezurrez hitz egiteko sinesgarritasuna izango zenukete, nazioarteko talde horien gomendioak praktikan jarriko bazenituzkete. Baina, ikerketarik gabe, milaka gomendio aplikatzearen kontra egonda, talde horiei bizkarra emanez, uste dut ez duzuela inolako sinesgarritasunik. Torturaren ehunka eta milaka biktimek eskubidea dute aintzatetsiak izateko, erreparazioa jasotzeko, birgaitzeko, eta, gainera, bermatu behar zaie jasandakoa ez dela inoiz ere berriro gertatuko. Txosten horretan jasotzen diren gomendioak gizatasun kontuak dira soilik; horiek aplikatzeak berekin dakar herrialde honetan tortura sistematikoa izatea lortu duen sistema bat indargabetzea. Izan ere, badago tortura gaitzen duen sistema bat: atxiloketa inkomunikatua, hain zuzen ere. Theo van Boven kontalaria aipatzen zenuen, eta haren aipu bat dakart: "Tortura Espainian noizbehinkako edo behin-behineko zerbait baino gehiago da". Espainian, Euskal Herriaz ari naiz. La | eu | https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/e02687d0-2278-4a11-a897-cca25663e510 | parl_eu_3500 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.