legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
10
61
19.12.2013
TELLERÍA ORRIOLS
EA-NV
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arabako Unibertsitate Ospitalearen plan funtzional berria bidaltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Denbora gehiegi ez galdu nahian jarraitzen dudanez, labur arituko naiz. Interes handia dugu Arabako osasungintzan; Biotz Biziri diru-laguntzak ematea baino dezente haratago doa gure interesa, dirudienez ia hori bakarrik interesatzen baitzaizu hemengo osasungintzari buruz. Hain zuzen ere, Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordeko kideek Lakuan egindako bilera ez da batzordearen bilera bat, baina bada beren borondatez Eusko Jaurlaritzako egoitza ofizialera AUOren plan funtzionalaren berri jakitera joan ziren legebiltzarkideen bilera bat. Bilera horretan, gauza batzuk entzun genituen, gauza batzuei buruz hitz egin genuen, eta sailburuak berak eta talde osoak esan zigun denbora zegoela iradokizunak egiteko. Beste gauza bat ere esan behar dizut. Urriaren 24an, agerraldia eskatu zenuen, eta lehen ere esan dut. Nire ustez, egokia zen metodoa, erabili beharreko tresna parlamentarioa erabili zen. Baina sailburuak jaso baino lehen eskatu zenuen. Sailburuak 29an jaso zuen, eta sailburuak 30ean eskatu zuen etortzea. Argi ditzagun gauzak: zuk lehenago eskatu zenuen, agerraldiaren berri izan zenuenean eskatu zenuen, Garrido andreak egin zuen moduan, hona etorri behar dela uste duzuelako. Sailburuak ulertu zuen –eta guk ere hala ulertzen dugu– Jaurlaritzaren egoitzan egiten den bilera bat, informala izanagatik, baliagarria dela gauzak ikasteko eta eztabaidatzeko. Ez dira Legebiltzarrean bakarrik eztabaidatzen. Mila forotan eztabaida daitezke. Zuen eta gure arteko hitzarmena ez zen Legebiltzarrean egin; beste leku batean sinatu zen, eta gero publiko egin zen. Legez besteko proposamena erabili duzue, eta ni legez besteko horri buruz hitz egitera etorri naiz, sailburua etortzeari buruz. Etorriko da, eta baiezko botoa emango dugu. Batzuek egoera baliatu duzue sailburuak iritzi publikoari eta hauteskunde-programari traizio egin diola esateko, beste batzuk presio egin dela esateko, beste batzuk... Plan funtzionalaren edukia eztabaidatzen ari zarete. Badakizue zergatik? Badakizuelako zertan datzan; horregatik ari zarete iritzia ematen. Iritzia ematen ari zarete planari buruz eta egiteko erabili den metodoari buruz. Eta sailburuak, Lakuako bilera hartan, azaldu zigun nola ari ziren egiten, nola ari ziren bilerak egiten medikuekin, ospitaleetako sektore guztiekin. Azaldu zuen, edo agian zu baino adiago entzuten aritu nintzen, Roncal andrea. Adiago egon nintzen, hori esan baitzuen. Edonola ere, berriz diot, denbora gutxi galtzea merezi duten gauzei denbora gutxi eman behar zaie, eta, beraz, Eguberri on guztioi, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3201
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on. Gaur defendatuko dudan legebiltzar-ekimena… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3202
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
... legebiltzarekimena azaroaren 11n erregistratu zen. Presazkotzat aurkeztu zen, baina ez zuen halakotzat hartu Mahaiak, eta erabaki ulertezina eta bidegabea izan zen hori guretzat. Eta, hain zuzen, gaur eztabaidatuko da, hilabete baino gehiago igarota, abenduaren 19an, ETAko preso ugari kartzelatik atera direnean, eta ETAko presoei zenbait omenaldi egin zaizkienean. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3203
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Zenbait omenaldi egin zaizkie presoei. Zenbait harrera egin zaizkie ETAko presoei, eta Legebiltzar honek irmo gaitzetsi behar dituela irizten diogu. Argiak dira ekimen honen helburuak, eta ongi azaldu dira ekimenean bertan: gure hurbiltasun eta elkartasuna adieraztea terrorismoaren biktimei, eta haien eskubideak errespetarazteko konpromisoa hartzea; Fiskaltzari eskatzea erne egoteko, eta Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari eskatzea, bestela ezin zitekeenez, kartzelatik ateratzen diren ETAko preso horien omenaldi guztiak galarazteko. Guztiok ezagutzen ditugu gertaerak: Parot doktrina atzeraeraginez aplikatzea indargabetzea Inés del Ríoren kasuan, gure ustez bidegabe, erabat bidegabe. Men egiten diogu epaiari, bestela ezin zitekeenez, baina guk ez dugu gustuko. Gure ustez, akats larria, hutsegite argia izan da. Gure ustez, bidegabea izan da epaia nabarmen. Eta ezin dugu gogora ekarri gabe utzi, eskuarki taldeek gogora ekartzen ez duten arren, kartzelatik atera diren ETAko preso batzuek eskuratu zituzten espetxe-onura asko, espetxe-onura asko, iruzurrezkoak izan direla nabarmen. Eta, beraz, azken hamarkadetan gertatu denaren sintesia eginez, ondorioztatzen dugu bidegabea dela nabarmen epaia, eta, beraz, guk kritikatu egiten dugu publikoki. Bistan denez, ezin da gauza bera izan pertsona bat hiltzea eta hogei hiltzea. Edozein demokratak ulertzen du hori. Eta, beraz, orain arte esan duguna errepikatzen dugu: epai hori bidegabea da nabarmen. Data horretatik aurrera, kartzelatik atera ziren ETAko zenbait preso, eta lehen omenaldi publikoa egin zitzaion ETAko kide bati. Taldeek diotena diotela, Eusko Jaurlaritzak esan duena esan duela, ez deritzogu, inolaz ere, harrera beroa izan zenik, baizik eta omenaldia. Eta berehala aurkeztu genuen ekimen hau, eta, esan dudan moduan, presazkotzat aurkeztu, eta gero etorri zen Mahaiaren erabaki ulertezin eta bidegabea. Kartzelatik preso gehiago atera ziren ondoren, eta gai horri buruzko galdera bat egin genion lehendakariari; lehendakariak ukatu egin zituen gertaerak, eta iritzi zion gaiak ez zuela garrantzi berezirik. Erantzukizunak saihestu zituen egin zitekeen edozein omenaldiren aurrean, eta guri lotsagarria iruditu zitzaigun jarrera hori, nabarmen. Eta guztiok gogoan dugun kasu zehatzen baten aurrean, eraso ere egin zien gai hau aurkeztu zioten legebiltzar-talde erabat demokratikoei. Argi esan beharrean Eusko Jaurlaritzak inola ere ez zuela onartuko omenaldirik, demokrazia eta terrorismoaren biktimen duintasuna defendatzeko mezu argi eta irmoa eman beharrean, akats larria egin zuen lehendakariak, Ganbera honetako zenbait talderi eraso egin baitzien gai horri buruz galdetu ziotenean. Preso gehiago atera ziren kartzelatik; harrera gehiago izan ziren; jarrera lotsagarria izan zuen Eusko Jaurlaritzak, esan dudan moduan, eraso egin baitzien azalpenak eta terrorismoaren biktimak defendatzeko konpromiso argia eskatu zizkien legebiltzar-taldeei. Auzitegi Nazionalaren aurrean salatu ditu gertaerak UPyDk, baina guk nahi dugu Legebiltzar honek, duintasun demokratikoagatik, jarrera bat hartzea, eta irmotasuna, legea betetzea eta legea betearaztea eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Gure ustez, kasu honetan ez du balio isiltasunak; gure ustez, kasu honetan konplizea da isiltasuna. Biziki larriak dira gertaerak. Legebiltzar honetan gai horiek publikoki eztabaidatzeko aukera izan behar da. Ez dugu inolako zentsurarik onartzen (Legebiltzar honetan taldeetako bakoitzak proposatzen duenari buruz hitz egiten da); askatasuna behar da. Gai honi buruz publikoki eztabaidatu nahi dugu, gardentasun osoz,funtsezko gaia baita. Gertaerak, esan dudan moduan, larriak dira; terrorismoa goratzen dute omenaldi horiek, erabat bidegabeak dira; irain onartezina da terrorismoaren biktimentzat, baina, egiaz, gizarte demokratiko osoarentzat. Eragotzi egin behar ditugu, eta Eusko Jaurlaritzak esan behar du etorkizunean izan daitekeen edozein omenaldi eragozteko prest dagoela. Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak hurbiltasuna erakutsi behar diete terrorismoaren biktimei. Eusko Jaurlaritzak esan behar du legea beteko duela, eta legea betearazi. Beraz, etorkizunean halakorik izatea eragozteko konpromisoa hartu behar du, izan baitira iraganean; omenaldirik izatea galarazi behar du, gaitzetsi, argi kritikatu eta egileak atxilotu. Beraz, ekimen honen alde bozkatzeko eskatzen diegu taldeei. Izan da esan duenik –eta litekeena da berriro errepikatzea tribuna honetan gaur goizean– ez direla omenaldiak izan, baizik eta harrera beroak. Imajinatzen duzue kartzelatik ateratako bortxatzaileren bat txaloka hartzen duen jende-talde bat izatea? Imajinatzen duzue Ganbera honetako talde guztiek batera emango luketen erantzun irmoa? Bai, noski: Ganbera honek aho batez erantzungo luke, baita Jaurlaritzak berak ere, gertaera hori erabat onartezina dela. Sailburu bakar batek ere ez luke esango txalo horiek, edo harrera hori, harrera beroa baino ez direnik. Gaitzespen-diskurtso irmoa egingo zukeen. Ez Eusko Jaurlaritza soilik, ez sailburu guztiak soilik, ez lehendakaria soilik, Ganberako talde guztiak elkartuko ginateke esateko onartezina dela kartzelatik atera den edozein bortxatzaileri harrerarik egitea, beroa nahiz hotza. Bada, zuzenketa bana aurkeztu dute Talde Sozialistak eta Talde Popularrak, eta guk, dena den, errespetatu egiten ditugu. Kasuren batean, hain zuzen, beharrezkoa izan daiteke funtsean gauza bera esan dezakegun taldeen artean indarrak batzea, eta erdibideko zuzenketa batera iristea; kasu honetan, zinez uste dut taldeetako bakoitzak bere zuzenketa defendatu behar duela. Nire ustez, guk diogun bera esaten du funtsean Alderdi Popularraren zuzenketak, eta konturen bat gehitzen du Talde Sozialistaren zuzenketak. Esan nahi diot Talde Sozialistari ados egon gaitezkeela funtsean haien zuzenketarekin, baina, dena den, kasu honetan ez gara ari, esan dezagun, Parot doktrinaz. Epaia onartzen dela esan behar bada, arazorik gabe esan dezakegu guk; baina, kasu honetan, eta kasuren batean erdibideko zuzenketaren bat sinatzea eskaini izan baligute, nik erantsiko nuke, gainera, ez gaudela ados epai horrekin. Eta gehituko nioke ezen, epaia onartu eta errespetatuez ezik, ez gaudela ados epaiarekin, biziki bidegabea iruditzen zaigula. Kasu honetan, esan dut ez dela erdibideko zuzenketarik izan, eta uste dut taldeetako bakoitzak bere zuzenketak defendatu ahal izango dituela. Positiboa da ikustea, halaber, taldeen artean aniztasuna dagoela gai honi dagokionez. Dena den, ez dut baztertzen erdibideko zuzenketa adostu genezakeenik, baina gure ustez esan behar den gauza garrantzitsu hori esateko funtsean: elkartasuna eta babesa terrorismoaren biktimei; Eusko Jaurlaritzari eskatzea legea bete dezala eta legea betearaz dezala, eta Fiskaltzari eskatzea erne egon dadila. Uste dut hori dela alderdi politiko demokratikook adostu genezakeenaren muina. Onartezina da Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzenketa, isiltasuna proposatzen baitigu berriro; legebiltzar bat isiltzea proposatzen du, eta gu ez gaude ados isiltzearekin, ez gaude ados geure buruak zentsuratzearekin. Uste dugu Legebiltzar honek ere landu behar dituela halako gaiak, alderdi politiko bakoitzak askatasunez eta publikoki esan dezan beharrezko irizten diona. Bada, ezin diegu gure hurbiltasuna adierazi terrorismoaren biktimei? Legebiltzar honek ezin die hurbiltasuna adierazi terrorismoaren biktimei batzorde txostengilerik sortzeko beharrik izan gabe? Uste dut horrela izan behar duela, eta hori proposatzen dugu. Ezin al du esan Legebiltzar honek, publikoki, herritar guztiek ere entzun dezaten, terrorismoaren biktimen eskubideak defendatzen ditugula, eta haien eskubideak defendatzen jarraitzeko prest gaudela? Legebiltzar honek ezin al ditu gaitzetsi izan diren omenaldiak, edo izan dena, edo etorkizunean izan daitezkeenak? Legebiltzar honek ez al du esan behar eta ezin al du esan ez dagoela ados guretzat zenbait kasutan omenaldi izan diren harrera bero horiekin? Uste dut esan egin behar duela Legebiltzar honek, eta, beraz, ez dugu onartzen Euzko Abertzaleak taldeak proposatu duen zuzenketa, helburua baita Ganbera honetako taldeak zentsuratzea, edo eztabaida publikoa zentsuratzen saiatzea, eta, gainera, ez ditu gaitzetsi nahi kartzelatik atera diren ETAko presoei egin zaizkien omenaldiak. Bada, hori da, beraz, gure proposamena,eta ekimenaren alde bozkatzeko eskatzen diet Ganbera honetako talde politiko demokratikoei. Lehenago eztabaidatu behar zen ekimen hau, baina orain iritsi da. Agian, lehenago eztabaidatu izan bagenu, eragotzi egingo genituzkeen egin diren zenbait omenaldi. Besterik ez; eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3204
10
61
19.12.2013
SÉMPER PASCUAL
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Buenos días a todos, lehendakari jauna, sailburu andreak, legebiltzarkideak. Pena ematen dit akordioetara iritsi ez izanak hain funtsezkoak eta oinarrizkoak diren gauzetan, eta, gainera, akordio falta ez da izangaiaren muinagatik, baizik eta –eta zuk zeuk esan duzu, Maneiro jauna– ñabardurengatik. Eta pena ematen dit horrek. Begira, mintzaldi hau baliatuko dut hausnarketa bat partekatzeko zuekin; legez besteko proposamenaren testuari jarraikiz, aukera hau baliatu nahi dut hausnarketa bat partekatzeko, lasaitasunez, tonu konstruktiboan, uste baitut hala egin behar dugula orain. Eta hausnarketa horren abiapuntua da gizarte demokratiko aurreratu eta modernoen ezaugarria dela legezkotasunaren errespetua, egia da; joko-arauekiko errespetua dute ezaugarri, bizikidetza antolatzeko eta herritarrak askatasunean garatzeko ezartzen dituzten arauekikoa, ezarri dituzten arau horiek baino baldintza eta muga gehiagorik gabe. Gizarte horiek gaitzetsi egiten dute indarkeria, gaitzetsi terrorismoa goratzea, eta gaitzetsi haren erabilerari prestigioa eman diotenak edo erabilera hori zuritu nahi dutenak. Azken batean, herritarren balioak goratzen dituzte gizarte horiek, legezkotasunaren errespetua, eta, hain zuzen ere, desberdinen artean zubiak eraikitzen dituzten haiei ematen diete prestigioa, oinarri finkoak eraikitzen dituztenei; azken batean, bizikidetza eraikitzen dutenei. Eta gure gizartea, euskal gizartea, bidegabeko terrorismo eta indarkeriak zapaldu du urte askoan, gutxiengo euskaldun batzuek gainerakoei dien gorrotoak jipoitu, gizarte- eta politika-harreman kutsatuak ditu, gizartean bertan joko-arauak ez onartzea, ez betetzea, ez partekatzea erabaki zuen gutxiengoaren saiakera sistematikoagatik, eta helburuak indarkeriaren eta larderia sistematikoaren bidez lortzen saiatzeagatik. Gaur, gizarte horrek, lehen zapalduak, baikortasunez, itxaropenez begiratzen dio etorkizunari. Euskal gizarteak hainbeste gorrototik berreskuratzeko erronka ikaragarria du aurrean, mina jasan duen hainbeste urte gainditzeko eta terrorismotik immunizatutako etorkizuna eraikitzeko erronka. Inoiz berriro antzeko ezer gertatuko ez dela bermatuko duten oinarri finkoak zehazteko erronka du (dugu). Euskal gizarteak, hamarkada askoan, terrorismoa jasan zuen hamarkada askoan, eta duintasunez egin zion aurre, pixkanaka-pixkanaka, beldurrari. Euskaldunen gehiengo handi bat, eta hori hamaika aldiz errepikatu behar da, euskaldunen gehiengo handi bat argi eta garbi agertu zen indarkeria terroristaren erabileraren aurka. Kalean egin zuen, terrorismoaren biktimekiko elkartasun-adierazpenen eta ETA talde terroristaren aurkako adierazpenen bidez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3205
10
61
19.12.2013
SÉMPER PASCUAL
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… berezitasunetatik eta demokrazian logikoak diren elkarren arteko aldeetatik, oinarrizko printzipio batean batuta zeudenei (geundenei): ETAk ez zuen existitu behar. ETA talde armatuaren erantzuna nahiz politikatik atentatu haiek zuritzen –edota txalokatzen– zituztenena bakarra eta sistematikoa izan zen beti: bizkarra ematea euskal gizartearen gehiengoaren nahiari. ETAk euskaldunak bazter utzi eta mespretxatu egiten zituen, orain bezala, gure izenean hilez, eta herritarrek hiltzeari uzteko eskatu arren, horri uko eginez. Eta hiltzen jarraitu zuten, urte gehiegiz, euskal herriaren izenean, eta hilketetako bakoitzak jipoi handia ematen zion gure askatasunari, gure bizikidetzari, eta hiltzen zutela ziotenen izena zeraman herriaren duintasunari. ETAren hilketetako bakoitzak, gainera, justifikazio bat zuen gure herriaren parte baten aldetik, atentatu haiek gaitzetsi edo baztertu beharrean, hiltzea justifikatuta zegoela uste eta defendatzen baitzuen publikoki. Hilketa, bahiketa edo mehatxuetako bakoitzak euskal esparru politikoaren gehiengo handi baten gaitzespena bazuen ere, justifikazio politikoa jasotzen zuen ezker abertzale bakartuaren aldetik. Gaur, ETA garaituta –ez kideen bat-bateko etikagatik edo demokrata bihurtu izanagatik, baizik eta Estatuko Segurtasun Indarren eta justiziaren ekintzaren eta herritarren erantzunari esker nahiz haien eraginkortasunari esker–, erronka berriak ditu gizarteak, dramatikotasun gutxiagokoak, ez baita hilketarik, eta biziki garrantzitsuak dira gure etorkizunerako. Euskadin inoiz berriro inork indarkeria erabiltzeko babesik, argudiorik edo justifikaziorik ez duela izango bermatuko duen bidea aurkitu behar dugu. Bat egin behar dugu ETAk inoiz ez zuela existitu behar dioen oinarrizko adostasunean; ETAk ez zuela justifikaziorik polizia, guardia zibil, ertzain, zinegotzi, sukaldari, kazetari, epaile, taxi-gidari, unibertsitateko irakasle edo haur bat hil zuenean. Bat egin behar dugu politikatik oinarrizko printzipio batean: hilketa horiek justifikatu zituztenek ez zutela arrazoirik, erratu egin zirela; gizarte honi kalte egin ziotela; oraindik ere, barkamen-eske zintzoa zor diotela,gizarte honi eta eragindako kaltea zalantzarik gabe onartzeko eskatu behar dutela. Bat egin behar dugu demokrazian, ideiei, sentimenduei eta nortasunei dagokienez sor litezkeen desadostasunek ez dutela gatazkarik eragingo dioen oinarrizko printzipioan; errealitate hori kudeatu egin behar dela, bizikidetzari bide emateko. Eta, gure ustez, horrela has gaitezke euskal gizartearen oinarri izango diren oinarrizko printzipioak finkatzen: lehen esan dudan moduan, gorrotoaren aurrean immunizatua dago gizartea, edo, gutxienez, gorrotoa baztertzen du. Gizarte honek ez du zalantzan jartzen indarkeria eta terrorismoa erabat baztergarriak direla. Hori dela eta, erronka ikaragarria dugu aurrean, oraindik ere ez baititu oinarrizko printzipio horiek partekatzen gizarte honen zati batek, uste baitu justifikazioren bat izan zuela hilketak, gudari zeritzenen borroka armatua zela. Gizarte honen zati batek uste du bahiketa zela euskal herritarrei ezarritako zerga iraultzaile zeritzona ez ordaintzearen ondorio logikoa. Gizarte honen zati batek uste du eta defendatzen du, baita gaur egun ere, borroka zela bestela pentsatzen zuena mehatxatzea eta iraintzea, autobusak edo edukiontziak erretzea, askatasunaren aldeko kale-borroka. Eta gizarte honen zati bat prest dago, oraindik ere, euskal gizarteari bizkarra eman eta hiltzeari uzteko eskaerei entzungor egin zien terrorista haietako bat, gure izenean hil zuena, atentatu bakoitzarekin euskaldunon izen ona zikindu zuena gaur kalera irteten denean, zigorra bete ondoren, euskal gizartearen zati hori prest dago, txaloka adoretzeko, eta herrian heroitzat egiteko harrera. Eta, berriro diot, oraindik ere hori gertatzen da gure gizartean. Eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Espainiako –estatu demokratiko finkatu eta modernoko– espetxe-politika kriminaltzat eta mendekaritzat salatzen eta jotzen duenean, eta esaten duenean izugarrikeriak egin izanagatik zigorra bete ondoren kalera ateratzen diren horiek txaloka adoretzen dituztenek "omenaldi bero" batekin hartzen dituztela, bada, horiek ere behar dugun noranzkoaren kontra doaz, gure lurra indarkeriaren aurrean immunizatzeko behar dugunaren aurkako mezua ematen baitute, ez baita irmo gaitzesten eta baztertzen. Gaur, Maneiro jaunaren mintzaldia zela eta itxura hori izan zezakeen arren, ez gara Estrasburgoko auzitegi batek eman zuen epaia eztabaidatzen ari. Ez gara hori eztabaidatzen ari, hala baliatzen duzun arren; gainera, bide horretatik, iruditzen zait bide kezkagarri batetik sartzen zarela, eta horrek parekatu egiten zaituela, epaia gutxi-asko gustatu, jarrera gutxi-asko beligerantea dutenekin, eta horiek dira nire ezkerretara ditudan legebiltzarkideak. Halaber, ez gara epaitegia, zigor-arloko gertaera batzuk kalifikatzeko. Guk politikaz, printzipio demokratikoez, antolatzeko moduaz, Euskadi hobea eraikitzeko moduaz hitz egiten dugu, eta, zalantzarik gabe, iraganekoa baino askoz hobea izango da. Hori dela eta, akordio bat eskatzen dugu guk gaur –ETAk gaur ez duenez hiltzen, ETAk hil egiten zuenean adosten genuenen artean–, zalantzarik gabeko akordio bat, printzipio argiak dituena. Horregatik eskatzen diogu lehendakariari, eta ez gara hori egiteaz nekatuko, funtsezko printzipio horietan oinarritutako lidergoa. Ez erdi-ezkutuko kudeaketa bat, lotsatua eta beldurtia, gardentasunik gabeko batzorde txostengile batean, ezker abertzalea haserretzeko beldur delako, edo publikoki Alderdi Popularrarekin edo Alderdi Sozialistarekin, edo, bestela, UPyDrekin adostea eragozten dioten kalkulu interesatuak egin dituztelako. Lidergoak, lehendakari jauna, eta Euzko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkideak, jakina, arriskuak ditu; baina betebeharra da lur bateko, herri bateko gobernua hartzen duen edozein agintari politikorentzat. Lidergoa saihestezina da, eta publikoa eta gardena izan behar du; oinarrizko printzipio demokratikoak finkatu behar ditu lidergoak, bereziki hori izan ez duen historiak markatutako gizartean, eta bizikidetzaren eta demokraziaren oinarrizko printzipio horiei eraso egin dietenen aldetik. Ez du balio ezkutatzeak. Ez du balio espazio ilunak bilatzeak batzorde txostengile batean.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3206
10
61
19.12.2013
SÉMPER PASCUAL
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Acabo ya, señora presidenta. Zuek, lehendakari jauna, eta Euzko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkideak, kalkulatuko zenituzten zuen estrategiaren ondorioak, ez dut zalantzarik, gaurko zuen zuzenketan nabarmentzen duzuen estrategia horrenak. Gauza bat esan nahi dizuet amaitzeko. Gaur egun oraindik ere gure gizartean beldurraren iraganaz egiten den apologiak, eta haren babesak, irmotasun publiko guztia behar du, halaber, bazterketan, politikoki eta publikoki, gardentasunez. Erabateko argitasuna ere behar du demokraziaren apologiak, erabateko gardentasuna gure gizartean, hala soilik has baikaitezke eraikitzen gure iragana baino askoz hobea izango den etorkizuna. Eskerrik asko, presidente andrea, eta barkatu.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3207
10
61
19.12.2013
ARES TABOADA
SV-ES
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Maneiro jauna, euskal sozialistok ondo baino hobeto dakigu zer gogo-aldarte, min, sufrimendu nahiz amorru duten une honetan terrorismoaren biktimetako askok ETAko presoak kartzelatik ateratzen ikustean, Parot dotrina indargabetzeko epaitegiek eman duten erabakia aplikatuta; hain zuzen ere, gogoaldarte hori ondo baino hobeto ezagutzen dugulako ez dugu arazorik, berriro ere, gure hurbiltasuna, maitasuna, babesa adierazteko terrorismoaren biktimei. Halaber, ez dugu arazorik –eta gure zuzenketan ere jasotzen da hori– Estatuko fiskal orokorrari, Eusko Jaurlaritzari eta Ertzaintzari ez ezik, baita botere publiko guztiei ere eskatzeko beharrezko diren neurriak har ditzatela biktimak iraindu ez daitezen, ETAko preso ohi batzuek, terrorismoagatik zigortu eta orain kartzelatik atera direnek etxera iristen direnean jasotzen dituzten harrera-ekitaldietan edo omenaldietan legea betetzea bermatzeko. Izan ere, delitua izan ala ez, hori epaitegiek erabakiko baitute, bistakoa da gizartearen zati bat –eta hori da garrantzitsuena– mezu bat igortzen ari zaiola gizarte osoari, ETAko presoei esanez egin zutena ongi zegoela. Eta gaizki zegoen egin zutena, ekintza terroristak egin baitzituzten, hilketak, eta, beraz, beti dago gaizki ekintza terroristak egitea eta bestelakoak, beste jende bat, hiltzea. Baina, horretaz guztiaz gain, eta, berriro diot, botere publiko guztiekin guztiok oso zorrotzak izatea eskatu behar dugu, legea betetzeko, bereziki, terrorismoaren biktimak babestu eta aintzat hartzeko legeak; halaber, iruditzen zaigu oso une egokia dela pedagogia demokratikoa egiteko, gizarteari adierazteko demokrazia batean bizi garela, ongizate-estatu finkatu batean, eta demokraziaren balioak eta printzipioak errepikatu eta defendatu egin behar direla; eta, beraz, botere-banaketa duen estatu batean ere bizi garela, eta epaitegien erabakiak errespetatu eta onartu behar ditugula guztiok, bereziki onartu ditugun nazioarteko hitzarmenak zirela eta, Espainiari buruzko erabakiak ematen dituztenenak, hain zuzen, demokrazia finkatua delako. Oso garrantzitsua da pedagogia demokratikoa egitea eta zorrotzak izatea. Hori jasotzen du gure zuzenketak, eta, beraz, ez dugu arazorik akordioetara iristeko, betiere printzipio horiek jasotzen badira. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3208
10
61
19.12.2013
ITURRATE IBARRA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakari jauna, legebiltzarkideok. Oso labur, gure taldearen jarrera gai honi buruz nahiko azaldua gelditu zelako azkenengo osoko bilkuran Joseba Egibarren diskurtsoan, gure zuzenketa aldeztu zuenean. Argi gelditu zen, eta behin eta berriro esan dugu, bakeak, bizikidetzak, oroimenak, biktimek, gai guzti horiek esparru babestua behar dutela; esparru babestua aurrera egiteko, esparru babestua akordioak lortzeko, esparru babestua gizarte honek zorioneko etorkizun bat eraiki ahal izateko eta eraikitzen joateko. Eta astero-astero horretarako aldarrikapen publikoak egitea Legebiltzar honetan… galdera da zertarako. Aurreratu egiten dugu horrekin? Ostegunero diskurtso berberak entzutearekin, aurreratu dugu ezer? Aurrerapausorik eman dugu? Hori izan da gure jarrera orain arte ere. Ez da sekretupean ezer erabakitzeko, ez da gizarteari eztabaida ukatzeko. Da aurrera egiteko. Eta horrela izan da beti. Beti egon da Legebiltzar honetan biktimen inguruko ponentzia bat, aurreko legealdian egon da bake eta bizikidetzarako ponentzia bat, eta horrek ez du ez sekretuperik, ez eztabaidaren ukaziorik ekarri. Horrek bilatu duena da alderdien arteko eztabaida eta aurrerapausoak ematea. Legez besteko proposamen honek ez dauka inongo ekarpen berririk. Hemen esaten direnak eta gaurkoan hemen entzun ditugunak ere hamaika aldiz errepikatu eta entzun ditugu Legebiltzar honetan. Beraz, ez dakigu zertara datorren. Nire antzinako eskolako menuekin bezala: ostegunero-ostegunero garbantzuak edo indaba zuriak jango genituela jakitea eta ostegunero-ostegunero indaba zuriak edo garbantzuak edukitzea. Beti gertatzen zen berdin. Bueltak eta bueltak eman plater berdinari eta garbantzuak edo indaba zuriak atzera bueltatzen ziren. Argi daude gure printzipioak legez besteko proposamenak aurkezten dituen planteamenduekiko; behin eta berriz errepikatu ditugu, publikoki, pribatuan, osoko bilkuran, batzordean, batzorde txostengilean, adierazpen publikoetan, idatziz, prentsaurrekoan. Beraz, ez dugu ikusten zer helburu duen legez besteko proposamen honek. Bueno, bai, ikusten dugu; baina ez dugu hori azpimarratu nahi, gai hauetan aurrerantz egin nahi baitugu. Beti esan dugu, eta beti erakutsi dugu: biktimekiko elkartasunaren, ETAren aurkako jarrera sendoaren, herri honetako bake eta bizikidetzaren oinarriak memoria izan behar du. Esan dugu, eta gizarte batek adierazpen horiek eraman ditzakeen mailarik gorenera eraman dugu: lege-mailara. Eta Legebiltzar honek, gure babesaz, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko Legea onartu zuen, eta hor dago Euzko Alderdi Jeltzaleak terrorismoaren biktimekiko duen konpromisoa, eta haiek merezi duten errespetua, baita arlo horretan administrazio publikoei eskatu behar zaien jarrera ere. Hori da gure zorua, eta ostegunero-ostegunero errepikatuta ere, ahots argiz esanda ere, gutxi-asko poetikoki esanda ere, hori da alderdi honek eta Eusko Jaurlaritza honek gai horrekiko duen konpromisoa eta gida. Hala egin genuen, halaber, aurreko txosteneko akordioak onartu genituenean, eta legegintzaldi honetako saio monografikoan onarpena ere eman genienean. Beraz, ez dugu errepikatuko. Hori da zoru etikoa, horiek dira Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoak herri honetako bake eta bizikidetzarekiko. Ez dugu ezer erakutsi behar ostegunero-ostegunero, ez dugu zertan pasatu ostegunero-ostegunero label demokratikoaren proba, hori baita konpromisoa, berriki berretsia, eta etorkizunerantz begiratzen diona, Eusko Jaurlaritzak onartutako Bake eta Bizikidetza Planaren bidez. Beraz, ez dakit legez besteko proposamen honen helburua aurrera egitea den, baina ez du lortzen; astero erabili den diskurtso bera da, adibide berak dituena (bortxatzailea, bestea…), horrek guztiak jada oihartzuna..., zaharkituta dago, eta ez da modernoa, Sémper jauna, etengabe diskurtso bera errepikatzea. Izan ere, uste dugu ez duela ekarpenik egiten, ez duela irabazten. Aitzitik, higatu egiten du etengabe argudio berak errepikatzeak, eta guk ez ditugu balio horiek higatu nahi. Ez ditugu higatu nahi bakearen balioa, bizikidetzaren balioa eta gizarte normalizatua eraikitzearen balioa. Ez ditugu higatu nahi, eta, beraz, ez gara sartuko eztabaida horretan. Batzorde txostengilea Legebiltzarra da. Ez dugu eztabaida Legebiltzarretik atera nahi: batzorde txostengilea Legebiltzarra ere bada. Eta batzorde horretan ez da isilpean hitz egiten. Batzordean, aurrera egiten da, aurrera egin ahal izateko lan egiten da, eta akordioek heldutasuna dutenean, batzordera eramaten dira gardentasunez, edo osoko bilkura honetara, orain artean egin den moduan. Beraz, Sémper jauna, gaur tribuna honetan modernitateaz egin duzun definizioaren arabera, modernoenak garenez –ez alderdi hau, baizik eta gizarte hau eta Legebiltzar hau (baita alderdi hau ere)–, munduan ez delako legebiltzarrik zuk modernotasuna definitzen duten baliotzat definitu dituzun balio horien alde hainbeste aldiz adierazi denik, ez zait beharrezkoa iruditzen hori adierazten jarraitzea. Jada erakutsi dugu horretan ere modernoenak garena. Aurrera egin nahi dugu, eta ez dugu zilborrera begira geratu nahi, zauriak miazkatzen, gizarte honek aurrera egin dezan eragozten. Izan ere, hor daude oinarriak, hor daude eskakizunak, eta ez dugu amiñi bat ere atzera egiten arlo horretan: bakea memoriarekin; esana eta berretsia dago. Eta gaur ere berresten dugu. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3209
10
61
19.12.2013
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Eguerdi on denoi. Parot Doktrinaren kontrako ebazpena kaleratu zenean, konturatu ginen ez zela une erraza izango Euskal Herrian, batez ere Estatuak frogatzen zuen zailtasunagatik Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpena bere gain hartzeko. Konplexuz beteriko jarrera bat, giza eskubideen araberako kondena bat onartzeko ezintasuna islatzen zuena. Kezka handiz ikusi genituen ebazpen horren ondorioz Espainian egon ziren deklarazio antidemokratikoak, portaerak, manifestazioak, inboluziorako jarrerak. Gaur hemen ere horrelako batzuk entzun ditugu. Euskal Herrian beste era batean hartu zen ebazpena. Egoera injustu bati erantzuna ematen zion, erantzuna eta konponbidea. Nik ordezkatzen dudan koalizioak ardura guztiz jokatu du, bai ebazpena irakurtzean, baita ere horren aplikazioan presoak kaleratuak izan direnean. Nahi izan genuen presoen itzulera era normalizatu batean eta inolako asaldurarik gabe gertatzea. Egia da ez dela horrela izan, baina ez zuek inbokatzen dituzuen arrazoiengatik. Murtzian eta Puerton, familiarrek eta libre geratzen ari ziren presoek sufritu zituzten batzuen oldartze eta erasoak. Haztegi bat sortzen ari zen, jarrera ultren eta demokraziaren aurkakoen, manifestazioen giro arnastezin bat, bandera eta agur faxistak barne; irain handiak eta mehatxuak eragiten zituzten sentimenduak ere piztu ziren. Zuek eragin zenuten hori, eta, bitxia bada ere, zuek jasan zenituzten horren ondorioak. Hori dela eta, egoera horretan erabateko arduraz jokatzea erabaki zuen gure koalizioak. Erabateko arduraz jokatu da Euskal Herrian. Parot doktrina aplikatu zaien presoen itzulerak presoentzat, familientzat eta gizartearentzat asaldura mediatiko handiagoa, bizi nahi ez ziren egoerak sortzea saihestu nahi izan da. Zorroztasun handiagoz zehaztu beharko dira hemen erabiltzen diren terminoetako batzuk (txaloka adoretu, goretsi, babestu, prestigioa eman, zuritu, omenaldia egin, harrera beroak…), balio bera baitute gauza baterako nahiz beste baterako. Argitu egin behar dira beti zuen presazko eta larrialdiko interpretazioen mende dauden termino etereoak, ukiezinak –adibidez, umiliazioa, duintasuna edo gutxiespena–. Zuek ziur dakizue, hala irakurri baituzue egunkariren batean, delituak izan direla. Baina Fiskaltzak berak ezeztatzen zaituztete: 65 preso atera dira kartzelatik, eta gorestearen balizko lau kasu aurkeztu dira; berehala itxi dira horietarik hiru. Ez da gertaerarik, ez da deliturik, ez da kasurik; beraz, ez da eztabaidarik. Hala ere, onar iezadazue, zuek gai hau ona ekarri duzuela baliatuta, biziki kezkatzen nauten adierazpen batzuei buruzko galdera bat egitea: "Biktima batzuek berek zigorra ezartzeko nahia adierazi dute, hori justizia ez dela eta guri iseka egin digutela ikusita". ETAko biktimen elkarte baten hitzak dira;ez dakit jende gehien biltzen duen elkartearenak (ez dakit nola dagoen rankinga), baina presidentearen sinadura dute. Zuek adierazten duzue biktimek beti dutela arrazoia, eta biktimengandik hurbil zaudetela; beraz, ahalegindu hitz horiek argitzen. Zuek ere justiziarik ez dela uste duzue? Hain zuzen, legez besteko proposamenean eskatzen duzue zerbitzu publikoen jarduera arduratsua, erne egotea, kontrolatzea... Biktima horiekiko zuen hurbiltasunetik, azaldu ea ez den mehatxua, esan nor izan daitezkeen jomugan. Berriro diot: "berek zigorra ezartzeko nahia adierazi dute, hori justizia ez dela ikusita". Azaldu ea zerbaitegatik kezkatu beharra daukagun. Esan ados zaudeten hitz horiekin, ala ez, eta, ados bazaudete, esan zer egingo duzuen mehatxu-sentimendu hori arintzeko eta ultimatum hori bete dezaten saihesteko. Esan iezaguzue, entzuten ari gatzaizkizue eta.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3210
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arzuaga jauna, demokraziaren aurkako adierazpenak zuenak dira, zuenak. Demokraziaren aurkako jarduerak zuenak dira, iraganekoak, historikoak, oraintsukoak eta oraingoak. Hor da zuen iragana. Beraz, demokraziaren aurkako adierazpenak, zuenak, iragan demokratikoa, zuena. Talde terrorista batekiko babes lotsagarria, hori da zuen ibilbidearen laburpena, Arzuaga jauna: bera- riazko babesa, isilpekoa, talde terrorista bati. Ez da hori baino lotsa handiagorik. Arzuaga jauna, zuek zarete ultrak, zuek zarete faxistak. Txaloka adoretzeaz, omen egiteaz, babesteaz hitz egin duzu. Hain zuzen ere, historikoki, iraganean eta orain, zuek txaloka adoretu, omendu eta babestu duzue ETA. Gertaerak dira, historiaren egia. Hemen gauden guztiok badakigu, zuek ere badakizue. Beraz, zuek zarete ultrak, zuek, faxistak. Zuek umiliatu nahi izan duzue historikoki, hain zuzen, gizarte demokratikoa. Zuek umiliatu nahi izan dituzue terrorismoaren biktimak, indarkeria bereizi gabea jasan beste ezer egin ez duten biktimak, eta, kasuren batean, hobeto esanda, ETAk ongi bereizitakoak. Terrorismoaren biktimek zuek jasan, ETA jasan eta zuek jasan besterik ez dute egin, eta ereduzko portaera izan dute, zuzenbide-estatuarekiko erabateko errespetua. Inoiz ez dute berek zigorra ezarri, inoiz ez dute halakorik proposatu, eta egin duten bakarra da ETA jasan, ezker abertzalearen irainak jasan. Hori egin dute terrorismoaren biktimek eta gizartearen eta demokraziaren gehiengo handiak: ETA jasan eta zuen irainak jasan, talde terrorista bati eman diozuen berariazko babesa, isilpekoa, jasan. Uste dut badela garaia zuek barkamena eskatzeko talde terrorista bati eman diozuen berariazko eta isilpeko babesaren ibilbide horrengatik. Gainerakoan esan beharra daukat pena ematen didala Alderdi Popularrak gutxi gorabehera esatea nire hasierako mintzaldiak ezker abertzalearekin parekatzen nauela. Zuzendu egingo duzula espero dut, hala ulertu baitut, eta, berriro diot, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia onartzen dugula esateagatik, bidegabea iruditzen zaigun arren. Zuk hori ez baduzu esan, erretiratu egiten dut, ez dago arazorik; baina idatzia dut zuk parekatzeaz hitz egin duzula. Errespetatu egiten ditugu epaitegien epaiak, bete egiten ditugu; baina esaten dut, halaber, demokrazian esan baitaiteke, ez dugula partekatzen Europako Epaitegiak Parot doktrinari buruz eman duen epaia, eta erabat bidegabea iruditzen zaigula. Gainerakoan, sozialisten jarrerari dagokionez, errespetua, noski, errespetua zuzenbide-estatuari; baina esan dut epaia ez dugula gustuko, eta zuek punturen batean zuzenbide-estatuarekiko errespetua, epaiarekiko errespetua txertatzeko prest bazaudete, eta, halaber, ados ez gaudela esateko, bidegabea iruditzen zaigulako, bada, halako erdibideko zuzenketaren bat sinatzeko prest egongo ginateke gu. Gainerakoan, biziki interesgarria iruditzen zait Ares jaunaren esana: deliturik izan ala ez, atentatuak egin eta horregatik harro izan zirenei babes-mezua eman zaie askotan. Zuzena iruditzen zait, eta ados nago horrekin. Eta Iturrate jaunak etengabe galdetu du zergatik eta zertarako den ekimen hau. ETAko presoen kaleratze masiboak azken asteetan izan direlako, eta omenaldiak ere azken asteetan; beraz, guk uste dugunez legebiltzar duina merezi dugula, funtsezkoa iruditzen zaigu Legebiltzar honek gaur berriro esatea, gehiengoaren babesaz, ez gaudela ados omenaldi horiekin. Arrazoizkoa iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzari eskatzea edozein motatako omenaldiak galarazteko konpromisoa har dezala. Beti da unea terrorismoaren biktimei gure hurbiltasuna adierazteko. Zergatik ez beste behin? Esaten dut, orain izan direlako kaleratzeak, eta, orain, omenaldiak. Eta, beraz, gure ustez, isildu ordez, gure ekimena, edo, nahiago baduzue, Talde Popularraren eta Talde Sozialistaren zuzenketak bozkatuz adierazi behar du argi eta garbi Legebiltzar honek bere jarrera. Bada, Santiago Gonzálezek duela bi aste eskas idatzi zuen artikulu baten paragrafoa irakurriz amaituko dut. Honela zioen: "Usansoloko Jabiren harrera, 'Aupa Jabi! '; suziriak eta txaloak errukitzeko modua izango dira. Sailburuak eta bozeramaileak Antonio Moreno guardiaren testigantza ikusi behar lukete, non adierazten baitzuen nola ihes egiten zioten eskuetatik Fabio semearen gorpu-zatiek, Usansolok guardiaren autoan jarri zuen bonbaren biktimarenek". Eta galdera hau egiten zuen Santiago Gonzálezek: "Erkorekaren iritziz, itzuli den hiltzaile bati zuziekin korridore bat egitea ez da umiliazioa Fabio Moreno Asla haurraren gurasoentzat?". Hain zuzen, umiliazio jasanezina da, eta, gobernu duina eta legebiltzar duina nahi ditugunez, Legebiltzar hau terrorismoaren biktimen alde eta erabat onartezinak diren omenaldi horien aurka agertzea nahi dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3211
10
61
19.12.2013
SÉMPER PASCUAL
PV-ETP
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Aipamen oso laburra Arzuaga jaunaren mintzaldiari: terrorismoaren biktimei iseka-tonuz egin diezun aipamena, rankingak eta halakoak aipatuz, onartezina iruditzen zait. Baina ez naiz horretan geratuko, zuk esan eta oso garrantzitsua iruditzen zaidan zerbaitetan geratuko naiz, berek zigorra ezartzeaz eta halakoez. Aita zara, baduzu anai-arrebarik, semea zara? Zuetako asko gurasoak izango zarete, seme-alabak, anai-arrebak... izango dituzue. Usansoloko Jabik bonba bat jarri zuen auto batean, eta hiru urteko mutiko bat hil. Oso egokia da Maneiro jaunak egin duen kontakizun gordina. Egin hori bider bederatziehun, ETAren historia krudela dela eta. Biktima bakar batek, seme-alaba garondoan tiro batez edo auto-bonba batez hilda ikusi zuen guraso bakar batek, aita terroristen zentzugabekeriak hilda ikusi eta jasan behar izan zuen seme-alaba bakar batek ere ez du inoiz berak zigorra ezarri. Atentatua krudela, izugarria eta dramatikoa izan arren, jasandako mina muturrekoa izan arren, inoiz inork, inork ez du ezarri zigorra. Eta terrorismoaren biktimek eta gizarte demokratikoaren gehiengo handi batek orain eskatzen dugun gauza bakarra da, ETA gaindituta, errespetua, errespetua, egin ziguten min izugarriaren onarpena. Errespetua eta barkamena ez soilik terrorismoaren biktimei, baina horiei ere bai, haiek ordaindu baitzuten beren odolez zentzugabekeria terrorista: errespetua eta barkamena euskal gizarteari, haren izenean egin baitzituen ETAk izugarrikeria horiek, haien izenean zuritu baitzenituzten zuek izugarrikeria horiek. Hori eskatzen ari gara, lidergoa lehendakariari, Euzko Alderdi Jeltzaleari, Iturrate jauna. Ageri ez den lidergo hori; zuek, zuk zenioen moduan, eremu babestu batera eraman nahi duzue eztabaida. Hori da aurrean dugun errealitatea; euskal herritarren zati batek uste du kontakizun honek, ETAren izate krudelaren kontakizun honek, zuribideren bat izan zuela, eta ateratzen da tribuna honetara eta historia honetan zehar inoiz egin ez dutenen aldetik izan daitezkeen ondorio edo mendekuen berri ematen du. Eta zuek prest zaudete horri estaldura politikoa emateko, Iturrate jauna. Demokraziaren apologia jarraitua behar du herri honek. Herri honek behar du erakundeek, lehendakariak, Euskadiko alderdi nagusiak lur honen leheneratze demokratikoaren lidergoa hartzea, Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin batera, eta, kasu honetan, baita UPyDrekin ere, herri eta gizarte honi mezu argia emango dion lidergoa hartzea, mezu horiek behar baititu, erabat ziur bainaiz hori eskatzen ari zaizkigula. Eta zuek eremu babestu batera eraman nahi duzue, hala esan duzu! Zuek nahi duzue aurrean dugun errealitateari bizkar emanda bizitzea; izan ere, gizartearen zati batek, Ganbera honetan legebiltzarkide horiek ordezkatzen duenak, diskurtso horiek ditu. Eta garrantzitsua da pedagogia demokratikoa egitea, noski garrantzitsua dela Ganbera honetan egitea. Batzorde txostengile ugari izan dira historian, noski, baina noiz lapurtu du batzorde txostengile batek eztabaida Ganbera honetan, Iturrate jauna? Noiz izan da eragozpena gai jakin batzuez hitz egiteko batzorde txostengile bat izatea Ganbera honetan eztabaidatzeko, gai horri buruz dagokiona bozkatzeko? Orain, zergatik ebatzi nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak eztabaida Ganbera honetan, zergatik eraman nahi du eremu babestu batera? Ziur naiz arrazoi bakarra hauteskunde-interes hutsa dela, ezker abertzalearekin duen lehia. Zuek ez duzue argazkia atera nahi Alderdi Popularrarekin eta Alderdi Sozialistarekin, euskal gizarteak hori behar badu ere, deseroso jartzen baitzaituztete legebiltzarkide horiekiko harremanak. Baina, halaber, ez zaizue komeni argazkirik legebiltzarkide horiekin, bitarteko egoera moduko horretara jokatu nahi baituzue: muturreko jarreren arteko orekara. Begira, Iturrate jauna, muturrekoa izan behar da printzipio demokratikoak defendatzen. Printzipio demokratikoetan, bai, jakina. Hilketek, terrorismoak inoiz zuribiderik izan ez zutela esatean, noski, irmoa izan behar da. Irmoak izan behar dugu izuaren iragana bermatu eta legitimatzen ahalegintzen diren diskurtsoen aurrean, bai, jakina. Hori ez da eremu babestuetara eraman behar; oihukatu egin behar da, esan, partekatu. Adostu egin behar dugu, elkarrekin lider izan ETAren ondorengo Euskadi honetan. Zailena gainditu dugu, ezinezkoa zela esaten zigutena: talde terroristaren garaiezintasuna. Lortu dugu. Orain, ETAren amaieraren ondoren, ez gara gai izango euskal gizartearen lidergo demokratikoa elkarrekin adosteko? Benetan legebiltzarreko batzar txostengileren batera eraman behar ote dugu hain gauza oinarrizkoa, "Usansoloko Jabi, zure borroka, gure eredu" gaizki dagoela esatea, hori baitzioten Usansoloko Jabiren harreran, hiru urteko haur baten hiltzailearenean? Benetan eremu babestu batera joan behar dugula horretarako? Ezin dugu hirurok, gehi UPyDk, hori hemen adostu, eta mezu hori igorri euskal gizarteari, gizon horiek jakin dezaten ez dela beste biderik etorkizuna eraikitzeko, oinarrizko printzipio batzuen irmotasun demokratikoa baino, hain logikoak izanik errepikatzeak ere lotsa ematen duenean? Benetan eremu babestu batera joan behar ote dugu horretarako, Iturrate jauna? Zeren beldur zarete? Zer ezkutatu nahi duzue? Zergatik ez zatzaizkiote batzen gizarte honek hain beharrezkoa duen eta hain zilegi den aldarrikapen bati, eta da betiko ezabatzea haren izenean hiltzen zuela zioenaren diskurtso legitimatzailea, etorkizunean indarkeriak zuribiderik zuela uste dutenek ez dezaten tentaziorik izan (haiek, bai, Arzuaga jauna) ezer armak erabiliz defendatzeko? Eskerrik asko, presidente andrea. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3212
10
61
19.12.2013
ARES TABOADA
SV-ES
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arzuaga jauna, eskaera bat egin diguzu eztabaida honetan gainerako ordezkariei, mendekuaz edo berek zigorra ezartzeaz hitz egiten zuten balizko adierazpen batzuei zegokienez. Bada, sozialiston jarrera argi gera dadin, ez ditugu partekatzen, baztertu egiten ditugu, gure aurkaritza agertzen diegu halako jarrerei eta adierazpenei. Eta aurkaritza agertzen dugu, baztertu egiten ditugu, arbuiatu eta gaitzetsi GAL, Batallón Vasco Español, giza eskubideen urraketa, eta, noski, baita ETAk egindako ekintza terrorista guztiak ere, gizarte honetan egin dituen hilketa ugariak barne. Eta zuk gauza bera esateko aukera duzun egunean, aukera duzun egunean gurekin batera esateko gertatzen ari diren gauza batzuekin –duten izena dutela– ekintza terroristak egin zituenari edo jendea hil zuenari zuribidezko mezuak bidaltzen zaizkiola, edo egindakoa ongi dagoela dioten mezuak, egindakoa erabat gaizki dagoenean, orduan, ziur asko, aurrera egin ahal izango dugu, Iturrate jauna. Legebiltzarkide horiek hori guztia egiten duten egunean, hori izango da aurrera egiteko bide onena. Eta nik onar dezaket zuk gauza berririk ez ikustea eztabaida honetan (eskatuko nizuke lasaiago irakurtzeko gure zuzenketa), baina, dena den, beti da garrantzitsuagoa, halako eztabaidetan, printzipioak errepikatzea, defendatzea, bozkatzea, baliogabeak direla frogatu duten edo gutxienez stand by posizioan dauden tresnak defendatzea baino, irmoago ez esatearren. Hori dela eta, uste dut une batzuetan batek erabaki egin behar duela zer egin nahi duen: tresnak defendatzen babestu, ala, errepikatzea den arren, printzipioak eta balioak defendatu, bozkatu eta babestu. Nire ustez, zurearen moduko alderdiak, gobernu-ardurak ere badituenak, balio horien defentsa lehenetsi behar luke, errepikatzea den arren, baliagarriak ez diren tresnak defendatzen jardun beharrean. Pentsa dezazun eskatzen dizut, horrela, ziur asko, elkar ulertu ahal izango baitugu etorkizunean. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3213
10
61
19.12.2013
ITURRATE IBARRA
EA-NV
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta. Kontua ez da, Ares jauna, tresnak defendatzea. Kontua da eraginkortasuna defendatzea, aurrera egitea, akordioak lortzen saiatzea. Kontua ez da etengabe argudio bera errepikatzea, gauzak errepikatze hutsarekin –esan dut nire lehen mintzaldian–, astez aste errepikatzearekin, ez baitugu aurrera ez egitea soilik lortzen; aitzitik, adierazpena, terminoak, esamoldeak usatu eta hutsaldu egiten ditugu. Eta horretan ez dugu parte hartu nahi. Orain artean, Ares jauna, zuek ere ez zenuten parte hartu nahi, eta, une batez, guk orain dugun jarrera bera izan zenuten. Eta jarrera hori bera izan zenuten zuek iazko martxoan, eta oraindik ez diguzue azaldu, ez zuk, ez Alderdi Sozialistak, zer gertatu den iazko ekainetik orain arte, zer aldatu den herri honetan okerrera, zertan egin dugun atzera zuentzat, guretzat bezala, bakean eta normalizazio politikoan aurrera egiteko funtsezkoa zen tresna, bai legegintzaldi honetan, bai aurrekoetan, orain hala ez izateko. Agian tresnek, Ares jauna, pilota zuek duzuenerako soilik balio dute, joko-arauak zuk zehazten dituzunerako, zu Gobernuan zaudenerako, eta ez oposizioan zaudenerako. Ez dut pentsatu nahi arrazoi horrek zaramatzanik erabaki hori hartzera. Dena den, ongi dakizu zuk –ez soilik zure taldeak, baita zuk ere pertsonalki– zer konpromiso duen alderdi honek, lehendakariak, eta kide guztiek herri honetako bake eta normalizazio politikoarekin, eta badakizu zer zintzotasunez aritu den alderdi hau, bai Gobernuan denean, bai Gobernuan zu izan zarenean ere. Beraz, ez ahalegindu gai honi buruz alderdi honek duen jarrera politikoa desitxuratzen. Adostu egin behar dugu, proposatu du Sémper jaunak. Eta nik galdetzen diot nola adosten den, non adosten den. Akordiorako bide, metodo, prozedura egokia da aldebakarrekotasuna? Larjokatzea, zentzugabekeria, etengabeko salaketa, akordiorako bideak dira? Nik dakidaneraino, gure akordioetako bakoitza lehenago hitz eginda lortu dugu. Akordio guztiak. Gatzagaetxebarria jaunak Damborenea jaunarekin sinatu zuen azkena ere elkarrizketen fruitu izan zen. Gure taldeak zurearekin lortu dituen akordio guztiak, harekin, beste edozeinekin lortu dituenak, elkarrizketen fruitu dira, aurretiazko lanarena, eta ez itxurakeriarena, larjokatzearena. Izan ere, zertara gatoz hona? Usansoloko Jabiren harreran jende jakin batek izan zuen jarrera onartezina zela esatera? Horri buruz hitz egitera gatoz, ala lehendakariari esatera, eta haren duintasunik ezaz jardutera, haren ekintzarik ezaz? Bai, bai, zu eta Maneiro jauna. Zertara etorri gara? Izan ere, guk askotan esan dugu, hamaika bider, publikoki eta pribatuan, Legebiltzar honetan eta Legebiltzar honetatik kanpo, jarduera horiek ez direla duinak, legez kanpokoak direla, eta esan dugu zer oinarri ditugun herri honetan bakea eraikitzeko, eta oinarri horien artean ez da sartzen halako jarrerarik onartzea; baina horretara ez ezik, honetara ere etorri zara zu: antzeztera, larjokatzera. Eta, horretan, ez duzue alderdi honen babesik izango, gure helburua aurrera egitea baita, jende guztiarentzat eta leku guztietan giza eskubideak errespetatzea, egoera guztietan, baita zigorra bete eta kartzelatik ateratzeko eskubidea dutenen kasuan ere. Guztiz ulergarria da ETAk historian zehar egin dituen atentatuen egileekiko gaitzespen morala, baita justifikagarria ere, baina ezin dira justifikatu gaitzespen moral hori adierazteko egiten diren jarduera guztiak. Guk ez dugu ez beldurrik ez lotsarik halako jarduerak kritikatzeko. Behin eta berriro egin dugu, eta hala jarraituko dugu. Baina ez dugu larjokatu nahi, ez dugu usatu nahi. Aurrera egin nahi dugu. Eta akordioak lortzeko ahalegina egin behar denez, lana egin, hitz egin, hori proposatzen dugu: guztiok egitea ahalegina, lana, gehiago hitz egitea, eta gutxiago antzeztea. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3214
10
61
19.12.2013
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko. Ares jauna, zuk diozuna esateko eskatzen didazu. Madrilgo Alderdi Sozialistak dioen gauza bera esaten badut, PSE bihurtzen dut berriro, eta barkatu atril batetik ez egitea. Dena den, beste formulazio bat dut nik: Ez indarkeriarik, ez inposiziorik. Hitz egin (horretarako dago batzar txostengilea), eztabaidatu, eta, agian, agian baterako formulazio batera iritsiko gara. UPyD eta PPko legebiltzarkideak, arazoa ez dago kalean; ez dago Usansolon, ez dago Legazpin, ez dago Bilbon, ez dago Laudion. Zuek duzue arazoa. Egiaz ez dagoen gizarte-alarma bat piztu zenuen, lehen egiten zenuten bezala, eta, gainera, espero ez ziren ondorioak izateko. Itxaropen irrealak sortzen dituzten sentimenduak piztu zenituzten, eta, gainera, mehatxu bihurtu dira zenbaiten buruetan. Sémper jaunak hau esan dit: "Berek ez dute inoiz zigorra ezarri". Ez da inoiz jokatu Estatuaz kanpo? Inoiz ere ez? Hori da arazoa. Inoiz ez da Estatuaz kanpo jokatu, zuek zuzenbide-estatu deritzozuen horren mugetatik kanpo? Inoiz ere ez? Hori da arazoa: zuek ez duzuela onartzen. Zuek eragin zenuten arazo hori, zuek piztu, zuek eman diozue su zuen interes eta lehentasunengatik, eta zuena da ardura handiena. Aurre egitea da kontuan, baina ez orain egiten ari zareten moduan, gasolinaz. Esan nezake presoak ez direla euren herrietara bueltatzen ETAko kide bezala, euren zigorrak bete dituztelako. Ez zaie harrera egiten egin zutenagatik, baizik eta herritik kanpo izan zirelako urte luzez, legeak agintzen zuen baino dezente luzeago. Esan nezake Estrasburgoko tribunal batek esan duela zigor bidegabe bat aplikatu zaiela, euren giza eskubideak urratuz. Esan nezake apologia- edo gorazarre-deliturik ez dela gertatu, egitate horiek benetan ez direla gertatu. Esan nezake gaurko gai hau ekarri duzuela, UPyD eta PP, borroka batean zaudetelako zeuen artean nork goratzen duen gehiago diskurtsoa. Esan nezake batzuk saiatzen ari garela proaktibo, positibo eta era eraikitzailean lan egiten; bitartean, beste batzuek dabilen gurpilari oztopoak jarri eta makilak sartzen dizkiozuela, dauden zubiak dinamitatzen dituzuela, zabaltzen diren bideak trintxerekin zulatu egiten dituzuela. Esan nezake batzuek era arduratsu batean jokatzen dugun bitartean, beste batzuek ez duzuela hala egiten. Batzuek bake osoaren eta elkarbizitza demokratikoaren alde lan egiten dugun bitartean, zuek gatazkan instalatuak eroso sentitzen zaretela. Guzti hori eta gehiago esan nezake, baina horretarako ponentzia bat dago. Harako enplazamendua egiten dizuet gai guzti hauetaz hitz egiteko. Han botako ditut nik ditudan ideiak, nik ditudan arrazoiak, nik ditudan egiak. Hara ez bazoazte, pentsatuko dut zuek ez daukazuela ez ideiarik, ez arrazoirik, ez egiarik han konfrontatzeko. Sémper jauna, amaitzeko esan nahi dut... biktima batzuen min eta sufrimendua aipatu dituzu, eta esango dizut nire egiten ditudala. Alde bat dago, eta da zuk ez duzula hala egingo beste biktima batzuekin. Urteurrenen zalea zara zu. Gaur duela hamar urte, José Atanes, Beasainen bizi zen ourensetarra hil zuen ertzain batek, ustezko ETAko kide batekin nahasi zuelako. Onartuta dago pertsona hori? Pertsona horri ordaindu... egia, justizia, memoria guztia ditu? Begira, Sémper jauna, hitz egin dezagun guztiaz, hitz egin dezagun guztiez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3215
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
MistoaUPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Nik nahiago nuke gelditu eta gero jarraitzea, edo, jarraituz gero, amaitzeko jarraitzea, bestela, gauza bera baita. Dena den, nik etena egingo nuke.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3216
10
61
19.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on. Legebiltzarburu andre, lehendakari, legebiltzarkideak, egun on. Euskal Herria Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Gobernuaren ordezkarikargua desagertzeko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3217
10
61
19.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… Espainiako Gobernuak komisario bat eduki behar duenik Erkidegoaren erabaki politikoak fiskalizatzeko. Estatu demokratiko batean erakundeak modu demokratiko batean hautatu behar dira eta Gobernuaren ordezkaritzak bere gain hartu nahi izan ditu ez dagozkion eskuduntzak, hain zuzen ere eskuduntza horiek erakunde demokratikoei dagozkielako. Erkidego guztietan dauden ordezkaritzak antigoaleko egitura estatalaren hondakinak dira, garai bateko gobernu militarraren edo gobernu zibilaren hondarrak dira. Autonomia-estatu batean ez du zentzurik Gobernuaren delegatuak egoteak. Eta, gainera, izendapena Espainiako Gobernuak egiten du zuzen-zuzenean. Ez dago prozesu demokratikorik; ez da iragazten prozesu demokratiko batetik ez erakundea, ezta ere erakunde horretan dagoen pertsona, hau da, ordezkaria. Ordezkari hori askoz ere hurbilago dago erregeorde batetik ordezkari demokratiko batetik baino. Eta bere jardunari begiratzen badiogu, askoz ere hurbilago dago modu inkisitorial batetik modu demokratiko batetik baino. Askotan bere funtzioak frankotiradore batenak izaten dira; ez du eraikitzen eta, gainera, eraikitzen dutenei oztopoak ipintzen dizkie. Gobernuaren ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko konpetentziak inbaditzen ditu eta, gainera, ez ditu errespetatzen Erkidegoko erakundeen eskubideak. Horrexegatik, deitoratu nahi dugu Espainiar Gobernuaren ordezkariaren figura. Eta deitoratu egiten dugu, halaber, ordezkariaren jarduna. Eztabaida eta jardun politiko normalizatuan esku-hartze bidegabea egiten du eta egin izan du izendatua izan den egunetik beretik. Fiskalizazio-lana bereganatu du, eta ez bakarrik fiskalizazio-lana; askotan egin duena izan da akusatzaile pribatuaren lana. Erakunde horrek, bi nazioren arteko harremanetarako gunea izan ordez, arazoak sortu ditu arazoak ez zeuden lekuan. Jardun gaiztotu honek berretsi egiten digu erakundea desagerrarazi behar dugula. Eta badaude, gainera, bere jardunaren adibide zehatzak. Batzuk baino ez ditut aipatuko. Esate baterako, Bilduk gobernatzen dituen udaletan, dozenaka udali galdetu die udal horiek hamalaugarren ordainsaria ordaindu dieten langileei ala ez. Edo pentsatu izan zuen, esate baterako, berak erabaki zezakeela nork bota behar zuen txupina Bilboko jaietan edo nork irakurri behar zuen pregoia Laudioko jaietan. Udaletxez udaletxe joan da ikusten non, nola, zenbat, zein lekutan eta zein tamainatako banderak ipini behar ziren, eta, areago, Euskal Herriko Unibertsitateari ere esan zion fakultate guztietan ipini behar zuela Espainiako bandera, hain zuzen ere bandera bakarra ez zegoelako eta horrek urratu egiten zuelako legea. Bere gain hartu du, esate baterako, fiskalizatzea kontratazioetan ipintzen diren irizpide linguistikoak eta helegiteak ipini izan ditu. Eta aurka agertu zen Donostiako Udalak erabaki zuenean merituaren domina eman behar ziola Txillardegi idazle eta linguistari. Behin eta berriz obsesiboki pertsegitu izan du disidentzia politikoa, eta deliturik ez zegoen lekuan ere delituak asmatu egin ditu. Esate baterako, saiatu da galarazten haur eta gurasoen artean arrakasta gehien daukaten pailazoek lekurik eduki zezatela ETBko programazioan edo kontratatuak izan zitezela herriko hainbat jaitan. Epaiketa propioa egin zion, esate baterako, Euskal Herria Bilduk aukeratu zuen senatariari eta horren kontra ere agertu zen. Eta saiatu da udalek diru-laguntzarik eman ez ziezaieten presoen familiei beraien bidaia-kostuetan laguntzeko diru-laguntzak jasotzen zituztenean. Hau da, behin eta berriz saiatu da delitua bilatzen. Gaur goizean hemen bertan entzun dugu nola 60 ongietorritan lau helegite ipini diren eta bakar batean hartu den aintzat. En total ha incoado más de 74 contenciosos en los tribunales por exhibir pancartas, por supuestas exaltaciones del terrorismo. Se ha puesto las gafas de ver actos de terror en cualquier actuación o expresión que pudiera protagonizar la disidencia política. Es la antítesis del respeto democrático. En numerosas ocasiones ha traspasado ampliamente la línea del ridículo, pero lo más grave es que su actuación es un menosprecio a las decisiones de los representantes ciudadanos, cuando ni su institución ni siquiera su persona han sido elegidas por mecanismos democráticos. Nadie le ha votado, la institución que representa no se somete a ningún proceso electoral, y pretende ordenar qué es lo que deben hacer aquellas instituciones y aquellas personas que ostentan su cargo como consecuencia de un proceso electoral democrático. Da la impresión de que lo que no se consigue con los votos se quiere conseguir con imposiciones. Eta honengatik guztiagatik legez besteko proposamen hau egin dugu, hiru puntu planteatzen dituena. Lehenengo puntuan arbuiatu egiten dugu ordezkariaren jarduna. Adibide nahikoak eman ditugu azaltzeko zergatik arbuiatzen dugun bere jarduna. Bigarren puntuan kolokan jartzen dugu erakundea bera, eta planteatzen dugu bai ordezkariaren figura… eta bai bere gain hartu behar dituen eskuduntzak berari ez dagozkiola. Eta hirugarren puntuan planteatzen duguna da bertako erakundeek erabaki behar dutela, hain zuzen ere, gaur egun Gobernuaren ordezkariak erabaki nahi dituen gaien gainean. Euskal herritarrei eta beraiek hautatutako erakundeei dagokie erabakitzea nolako irizpide linguistikoak erabili behar ditugun kontratazioetan, edo zer-nolako programazioa ipini nahi dugun telebistan, edo nork bota behar duen txupina herriko jaietan, edo nork irakurri behar duen pregoi bat, edo indar politiko batek zer pertsona aukeratu nahi duen senataria izateko. Horietatik inor ez zegoen ezgaitua, guztiek zeuzkaten legez eta auzibidez eskubide guztiak, eta, hala ere, Espainiako Gobernuaren ordezkariak pentsatu zuen berari zegokiola horiek betatzea edo oztopoak ipintzea. Beraz, pentsatzen dugu edozein pertsonak, demokrata baldin bada eta ideologiak ideologia, aintzat hartu behar duela erakunde demokratikoek gainetik egon behar dutela eta inolako kutsu demokratikorik ez daukan erakunde baten menpean ez egotea. Eta pentsatzen dugu, gainera, erakunde hori dela guztiz pertsonalista, ez daukala herritarren kontrola eta, gainera, oso soslai autoritarioa daukala. Eta horrexegatik aurkeztu dugu legez besteko proposamena. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3218
10
61
19.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Ikus dezagun zertan datzan EH Bilduren argudiobidea. EH Bilduren esanetan, Espainiako Gobernuaren ordezkariak bidegabeki esku hartu izan du betidanik eztabaida eta jardun politiko normalizatuan. Herri honetatik kanpo dauden lehentasunei eta beharrizanei erantzuten omen die, eta Euskadin demokratikoki erabakitakoari muzin eginda izendatuta omen dago. Izan ere, Mintegi andrea, EH Bilduren aburuz, funtsean, beretarrak ez diren guztiak –hots, zuendarrak ez garen guztiak– edo gutxienez abertzaleak ez garen guztiak arrotzak gara herri honetan. Horixe da errealitatea, bortitz esan zein eztiki. EH Bilduren ustez, Euskaditik alde egin behar dugu beretarrak ez garen guztiok edo abertzaleak ez garen guztiok. Horixe da beren benetako pentsabidea, eta printzipio hori berori ageri da luze-zabal haren ekimenaren azalpenean. Politikagintzan bidegabeki esku-hartzea leporatzen dio EHBk Gobernuaren egungo ordezkariari, Carlos Urquijori; hainbat jardunbide larri egozten dizkio, hala nola iritzia emateko, adierazpenak egiteko eta elkartzeko oinarrizko eskubideak bidegabeki urratzea eta zer eta pertsonen oinarrizko eskubide zibil eta politikoak haustea. Uda honetan, ekintza baketsuak eta legezkoak debekatzen aritu omen da, ez zituelako gustuko, eta, beraz, pertsonen oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratu omen ditu. Hau da, ETAzaleen eta ezker abertzalearen barne-muinean egon den jardunbide hori bera egozten dio EH Bilduk Konstituzioaren eta legeen araberako irudi horri, hots, Gobernuaren ordezkariari; hain zuzen ere ezker abertzalearen funtsa izan den jokabidea leporatzen dio Carlos Urquijori. Atera kontuak: iritzia emateko, adierazpenak egiteko eta elkartzeko oinarrizko eskubideak bidegabeki urratzea eta pertsonen oinarrizko eskubide zibil eta politikoak haustea. Ekimena irakurri nuenean zeuen buruaz ari zinetela uste nuen eta! Tira, salaketa burugabe eta aldrebesen meta hutsa da hau, ezker abertzalearen munduak ohi duenez. Ekintza jakin batzuk aipatu ditu EH Bilduk: Jone Artola, Etxerati lotuko andre hori, Bilboko jaietako txupinera hautatu izana, eta Pablo Gorostiaga, ETAri laguntzeagatik preso izandakoa –hori baino ez–, Laudioko jaietako pregoilari hautatu izana. Hala da, bai, Gobernuaren Ordezkaritzak, beste zenbait ekintzaren artean, errekurtsoak jarri zituen bi izendapen horien kontra, egokiro eta zuzen jokatuta betiere, eta guk erabateko babesa eman diogu haren jardunbideari, ezker abertzaleak egindako eta sustatutako ekin- tza eta jardun jakin batzuk eragotzi nahi izan baititu, ekintza horiek denek etarrak goraipatzea eta terrorismoari gorazarre egitea helburu zuten heinean. Ekintza horiek eragozten saiatu da Urquijo jauna, funtsezko eskubideak urratzen zituztelako eta irain egiten zietelako nabarmen-nabarmenki terrorismoaren biktimei eta gizarte osoari. Eta azkenaldian errotzen saiatzen ari diren beste gezur batekin amaitzen du argudiobidea, honelaxe baitio: "normalizazioa, bakea eta bizikidetza sustatzeko urratsak egin nahi ditugu", eta beren buruaz ari da, bai, nahiz eta ezker abertzaleak sekula ez duen horrelakorik egin; sekula ez du urratsik egin normalizazioa, bakea eta bizikidetza sustatzeko; aitzitik, ETAk egindako krimenak zuritzen aritu da iraganean, eta gaurgaurkoz ere ETA gaitzetsi gabe eta talde terrorista hori behin betiko eta baldintzarik gabe desager dadin eskatu gabe jarraitzen du. ETAren ekintza kriminalak babesten edo zuritzen jarduteak ez dirudi, noski, normalizazioaren, bakearen eta bizikidetzaren alde egitea denik, guztiz kontrakoa baizik. Izan ere, jarrera horren bidez, EH Bilduk, azken hilabeteotako jokabide horri helduta, zuritu egin nahi du… ETAri babesa emanez egindako ibilbidea zuritu nahi du, baina ez digu, noski, ziria sartuko. Azaldu berri ditudan arrazoiez gain, bestelako arrazoi batzuk ere eman nitzake, Konstituzioan, zuzenbidean eta eskumenetan ere oinarrituta; nolanahi ere, gure ustez, Gobernuaren ordezkariaren irudiak indarrean jarraitu behar du, jakina, egokia iruditzen baitzaigu Espainiaren egungo egitura konstituzionalaren barruan. Izan ere, irudi hori Espainiako Konstituzioaren 154. artikuluan jasota dago, eta, esan bezala, askotariko arrazoibide juridikoak eta eskumenen arloko arrazoibideak ere eman genitzake, irudi hori beharrezkoa dela argudiatzeko. Hala, agian, argudio horiek ere azalduko genituzkeen, baldin eta proposamena beste alderdi politikoren batek aurkeztu izan balu bide horri helduta eta zehatz adierazita eskumenen arloko zer arrazoirengatik dagoen irudi hori sobera. Baina bistan da ezin dela halakorik egin EH Bildurekin, ez baita alderdi politiko demokratikoa. Ezinezkoa da. Izan ere, bere ekimen guztiak kutsatuta egoteaz gain, faltsukeriaz, gezurrez eta zinismo politikoz josirik daude. Gobernuaren ordezkaria, beraz, guztiz legezkoa, konstituzionala eta beharrezkoa da, gure iritziz. EH Bilduk –bistan da– desegituratu egin nahi du Estatua, eta Espainiako gainerako lurraldearekin ditugun loturak eten; guk, ordea, kontrakoa nahi dugu, hain zuzen, eta, horrenbestez, haren ekimenaren aurka bozkatuko dugu. EH Bilduk bertan behera utzi nahi du dena, eta, horrekin batera, haien pentsabidea ez dugun guztiok hemendik alde egitea. Izan ere, hauxe da, labur esanda, talde horren pentsaera eta ezker aber- tzaleak denboran barrena egin duen ibilbidea: guztiak gaude sobera; guztiak gara arrotzak; gutariko inork ez du Euskadirekin zerikusirik, eta, beraz, alde egin behar dugu denok. Lehen ETAren terrorismoa babestuz sustatzen zuten xede hori; orain, berriz, gezurrez eta zinismo politikoz jositako ekimenak proposatzen dituzte helburu berberaz. Eta ekimen hau ere ildo horretatik doa. Legegintzaldi honetan proposatutako eta eztabaidatutako halako ekimenen sorta luzetik beste bat. EH Bilduk, beraz, Gobernuaren ordezkaria desagertzea eskatzen du –fisikoki desagertzea ere bai akaso–; baina, izatez, hauxe ari da eskatzen: Guardia Zibilak alde egitea, Polizia Nazionalak alde egitea eta Espainiatik datorren guztiak hemendik alde egitea, zuek sobera duzuelako hori dena. Baina, berriki samar beste eztabaida batean azaldu genuenez, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala bertakoak ditugu, gure ustez, eta bertan gelditu behar dute, hauxe delako beren lurra, hauxe beren etxea, eta ezinbestekoak baititugu. Euskaditik desagerrarazi nahi dituzue Espainiako zantzu eta aztarna guztiak, eta, kasu honetan, Gobernuaren ordezkariaren irudira bideratu duzue nahikari hori. Eraso egin nahi diozue Espainiari, eta Euskaditik kanporatu Espainiarekin loturaren bat dugun guztiok, eta ildo horretatik doa ekimen hau ere, abertzalekeriaren goren-goreneko oinarri horren barruan: Espainiatik datorren guztia gaiztoa da, eta gaitz guztia espainiarra da. Horixe da euskal abertzalekeriaren oinarrizko funtsa. Guk ezezkoa emango diogu, noski. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3219
10
61
19.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, arratsalde on ia jada, guztioi. Gobernuaren ordezkariaren irudia desagertzea eskatzen du gaur eztabaidagai dugun proposamen honek. Zenbait aldarri entzun ditugu hemen: jarrera proaktiboa hartu behar dugula, eraikitzaileak izan, lubakiak utzi eta garai berrietara jauzi egin; aldarri horiek, baina, kronologia berrian, ekimenaren sustatzaileak darabiltzan irizpideen simetrikoak dira guztiz. Izan ere, proposamen honetan, bai edukian, bai terminologian, estu-estu jarraitzen zaie, erabateko mimetismoz, Batasunaren inguruneak eta Batasunak gerora mozorrotzat baliatu dituen marka guztiek betidanik erabili izan dituzten jarrerei eta hizkera politikoari. Ekimen hau, zalantza-izpirik gabe, Batasuneko edozein ordezkarik sina zezakeen; are gehiago, Otegi jaunak ere antz-antzeko bat sinatu zuen; eta ekimen hura babesteko berbaldiak, Mintegi andrea, beste doinu bat izan bazuen ere, izatez, Goirizelaia andreak esandakoa eta zuk esandakoa parez parekoak izan dira doi-doi. Jakizue, baina, zuek eta zuen talde politikoa bakar-bakarrik zaudetela etorkizunera begira egiten duzuen aldarri horretan, zuek bakarrik jarraitzen duzuelako iraganari uztartuta, katigatuta eta hartan trabatuta. Ez zarete gai izan zuen jarrera politikoetan aurrera egiteko eta, batik bat, zuen irizpide etikoak garatzeko, eta bakarrak zarete horretan. Argi erakusten duzue ez zaretela gai ETAren uztarritik askatzeko eta etorkizuna duintasunean, memorian eta justizian eraikitzeko, eta bakarrak zarete horretan. Ez zarete gai izan zuen proiektu totalitarioa bazter uzteko eta Euskadiko herritarrei –ahotan horren sarri hartzen dituzuen herritar horiei– gure gizartearen pluraltasuna eta aniztasuna aitortzen duen proiektu politikoa eratzeko, eta bakarrak zarete horretan. Argi erakutsi duzue gaurgaurkoz ez duzuela inolako asmorik argiro aitortzeko ETAk ez zuela sekula existitu behar eta izugarrizko oinazea eragin duela, ez baituzue inolako asmorik haren jardunbide hiltzailea gaitzesteko, eta bakarrak zarete horretan. Hortaz, herri honen iragan ilun, goibel eta lotsagarrienaren bete-beteko irudia zarete egun. Erabateko koldarkeria politikoa erakutsi duzue, gizarte honi inondik ere ez dagokiona, nahiz eta zuen aldarrietan, esan bezala, gizarte hori behin eta berriz hartzen duzuen ahotan eta gizarte horren ordezkari zareten. Bestalde, zuen proposamenean inolako zehaztasunik gabe egiten dira zenbait irudi historikoren gaineko adierazpenak; horregatik, zenbait ñabardura egin nahi genituzke, labur-zurrean bada ere. Bai Arzuaga jaunak sinatutako proposamenean, bai zuk gaur hemen egin duzun berbaldian, erregeordearen irudia aipatu izan duzue. Bada, jakizu, irudi hori penintsulatik kanpoko lurraldeetan erabili izan zela eta gainera ez beti luze-zabal; hala, ez zen sekula horrelakorik izan Euskadi eratzen duten lurraldeetan. Zuek kontrakoa aditzera eman nahi baduzue ere, lurralde hauetan betidanik egon da gaur egun Estatua den egituraketa horren ordezkaritzaren bat. Luze egin dezakegu atzera, errege-korrejidorearen irudiraino, esaterako, erregearen ordezkaria baitzen gure probintzian eta goren-goreneko betekizunak baitzituen, hala nola Diputazio Nagusiko buru izatea. Bizkaitarra izanik eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna zenbait legegintzaldiz, nire lurraldeko adibide bat jarriko dizuet, argi eta garbi erakusten baititu zuek itxuraldatu nahi dituzuen lotura historiko horiek: Bizkaiko Batzar Nagusietako egungo eraikina Bizkaiko errege-korrejidore izandako Gonzalo Moro jaunaren familiaren jabetzapeko lur-sailetan eraiki zen, aurretik foruei zin egiteko eliza zegoen lekuan, eta eraikin horretako osoko bilkuren aretoan oroitarri bat dago jaun horren eta hark egindako ekarpenaren omenez. Eta horren antzeko beste hamaika adibide jar genitzake, agerian uzteko zer-nolako lotura estua izan den betidanik Espainia osatzen duten lurraldeen eta Euskadi osatzen dutenen artean. Hortaz, historia aipatu behar baduzue, zorroztasun handiagoz eta manipulazio gutxiagoz aritu zaitezte, arren. Gaur egungo garaira itzulita, esan den moduan, Gobernuaren ordezkariaren irudia legez onetsita dago, bai Konstituzioaren 154. artikuluan, bai Gernikako Estatutuaren 23. artikuluan, eta Euskadiko herritarrek zuzenean bozkatu dute irudi hori; izan ere, gehiengoz eta, batez ere, demokratikoki onartuta dago, Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren bidez. Haren betekizunak 6/97 Legean daude zehaztuta. Horiexek dira haren betekizunak, Mintegi andrea. Zuen aurpegi muturrekoena eta manipulatzaileena utzi duzue agerian berriro ere zuen proposamenean, ez baituzue aitortu nahi –eta gaur ere ez duzu aitortu nahi izan– Euskadiko egungo estatus juridikopolitikoaren legezkotasuna eta izaera demokratikoa, Euskadiko gizarteak gehiengoz hautatua. Euskadiko herritarron erabaki-eskubidea lau haizeetara aldarrikatzen omen duzue zuek; aldi berean, baina, dirudienez, ahaztu egiten duzue Euskadiko herritarrok 1979an autogobernu-esparru bat eratzea erabaki genuela eta hari esker lortu dugula, ETAren jarduna gorabehera, gizarte modura haztea eta garatzea eta gizarteongizatean maila polita izatea. Dena dela, zuentzat arazoa ez da Gobernuaren Ordezkaritza zer den, ezta uneotan kargu horretan nork diharduen edo pertsona horrek zer ordezkatzen duen ere, baizik eta, gehienbat, nor ordezkatzen duen, Espainiako estatua esan nahi izaten diozuen hori ordezkatzen duelako, zuen arazo nagusia, zuen funtsfuntsezko arazoa lurraldetasunaren kontzeptu horretan baitatza. Zuek gustuko izan ez arren, Euskadi eta Espainia uztartuta daude; historia, kultura, ekonomia eta herritarrak dituzte uztarri, eta proiektu beraren barnean daude, hots, mendez mende elkarrekin jorratutako historian oinarritutako eta bermatutako proiektu horren barnean. Euskadi, gure berezitasunak balioetsita, gure bereizgarriak aintzatetsita eta gure berezko izaera aitortuta, ezin da bereizi Espainiak osatzen duen proiektu partekatutik. Euskadik, gure autogobernua ardatz, zuzenzuzenean parte hartu du eta parte hartzen du gure herrialdea bateratzeko eta hezurmamitzeko prozesuan. Zinez diotsuet Espainiak osatzen duen proiektu bateratua ez litzatekeela zutunik egongo Euskadik izan eta izango duen parte-hartze hori gabe. Elkar behar dugu, elkarrekin gehiago garelako eta elkarrekin sinergiak batzen ditugulako, eta, norabide eta erritmo berean abant egiteko gai bagara, zalantzarik gabe, bizikidetza aterako da garaile. Alderdi Popularretik etorkizunera begiratu nahi dugu, bai, baina batasunean oinarrituta eraiki nahi dugu etorkizuna, Euskadiko herritarrei batasunetik abiatutako etorkizuna emateko eta sentsibilitate desberdinetan funtsatutako etorkizun-aukera eskaintzeko. Mintegi andrea, zuek, onartu nahi ez duzuen lurraldetasun-arazoaz gain, beste arazo bat ere baduzue, ez baituzue sinesten demokrazia aurreratuek ardatz dituzten oinarrizko euskarrietan. Oinarrizko euskarriak, hala nola indarrean dagoen legezkotasuna betetzea edo ordenamendu juridikoa aintzatestea; alegia, gizalegezko demokrata guztiei agerikoak zaizkien oinarriak baina zuek, ordea, hautemateko gai ere ez zareten oinarriak. Zuek traban duzue legea; zuek traban duzue dena. Traban dituzue legezkotasuna betearazteko lege-baliabideak, eta horixe ez duzue gustuko Gobernuaren ordezkariaren jardunetik. Horregatik duzue traban irudi hori, eta horregatik dituzue traban justiziaauzitegiak, Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoak eta Ertzaintza bera. Osasun-kordoi abertzalea ezarri nahi duzue zuek, zuen ohiko lege-urraketen aurrean juridikoki babestuta egon zaitezten eta biziarteko immunitate juridikoa izan dezazuen. Eta inork hori eragotzi nahi badu, gaitzetsi egiten duzue. Era berean, ez dugu onartuko zigor-kode abertzalea eratzeko duzuen apeta hori; izan ere, zuen ekintzak nahierara tipifikatu nahi dituzue hartan –terrorismoari gorazarre egitea, esaterako, ongi-etorri goxotzat hartuta; terrorismo-ekintzak, berriz, gatazka politikoaren agerbidetzat; bahiketak, aldi baterako askatasungabetzetzat edo egoerak eragindako atxikitze-alditzat, eta estortsioa, azkenik, ondare-zergaren bertsio abertzale berritzat– eta horrekin batera espetxe-zigorrak barkamen-eskaera soil batekin saihesteko modua eman nahi duzue. Bestela esanda, zigorgabetasuna ezarri nahi duzue legezkotasunaren ordez, abertzale izate hutsa salbuesgarri dela, noski. Berbaldi hau amaitzeko, Legebiltzar honetan nire taldekide izandakoa defendatzeko baliatuko ditut azken berbak, apal. Izan ere, oso modu deitoragarrian aritu zara zu hari buruz, Mintegi andrea, eta nik, beraz, Carlos Urquijoren irudia defendatuko dut, bere ibilbidea osoan erabateko konpromisoa erakutsi baitu demokraziaren printzipioekin eta balioekin terrorismoaren aurkako borrokan, bai legebiltzarkide jardun zuen urteetan, bai Gobernuaren Ordezkaritzan egiten ari den ibilbidean, sekula ez baitie zirrikiturik utzi gure lege-sistema urratu asmo duten horiei. Hara, Mintegi andrea, guri, izatez, lasaigarri zaigu zuek Carlos Urquijoren jarrera gaitzesteko ekimen bat aurkeztu izana, argi eta garbi erakusten baitu horrek erabaki egokiak hartzen ari dela. Ibilbide luzea duzue egiteke zuek, luze-luzea. Asko duzue jorratzeke eta garatzeke zuen oinarri etikoetan; asko duzue lantzeke, demokraziara hurbiltzeko, eta, lehenik eta behin, zuen hutsune eta eskasia demokratikoak bideratu behar dituzue, eta alde batera utzi behingoz zuen kutsu totalitarioa. Eta argi izan ezazue bakar-bakarrik egin behar duzuela bide hori, bakar-bakarrik zaudete eta. Ez bilatu kanpoan errudunik edo erantzulerik; barrura begiratu ezazue; aitor itzazue egindako akatsak eta eragindako oinazea, Euskadiko gizartea abiatua delako iraganeko garaietara atzera bueltarik ez duen ibilbidean, nahiz eta zuek, tamalez, garai horietara kateatuta egon eta behin eta berriz hara itzuli nahi izan. Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3220
10
61
19.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ea, bada, nik garrantzia kendu nahi diot nolabait eztabaida honi, izatez ez dugulako uste halako garrantzia duenik ere. Ekarri duzuen horrek ez du aparteko funtsik. Bilduk lantzean behin ekarri ohi digun eztabaida horietako bat dugu hau, funtsean, betiko moduan helburu nagusi batekin aurkeztua: EAJ ustekabean harrapatzea, hari zuzenean heltzeko, ondorioz denbora alferrik galaraziz guztioi nahiz eta gure herria ez dagoen, ezta hurrik ere, halako jokoetan denbora galtzeko moduan. Gainera, badakigu nondik nora doazen horrelako estrategiak, ezta? Dagoeneko ikusi genuen zer jazo zen, fronte abertzalea ados jarri zenean Euskadiko Eguna bertan behera uzteko. Izan ere, zertarako balio izan zuen? Bada, alde bateko eta besteko abertzaleak elkarrekin sesioan ibiltzeko. Izan ere, hara non agertu zitzaigun EAJ Espainiako patroiaren eguna Euskadiko herritarren jaitzat sutsuki aldarrikatzen, eta zuek, berriz, San Frantzisko Xabierkoaren alde eginez, itxura denez, jaiera handia eragiten omen baitu santu horrek ezker abertzalean, José María Pemánengan eragin zuen moduan, nahiz eta ezin esan hura oso gorria zenik. Orain, berriz, beste burutazio batekin datozkigu Bilduko jaun-andreak, Gobernuaren Ordezkaritzaren bidez garatzen diren eskumen guztiak Eusko Jaurlaritzak beretzat har ditzan proposatuz eta, horrekin batera, sormen juridikoko erakustaldi moduko batean, Gobernuaren ordezkariaren irudia eta haren eskumenak bertan behera gera daitezela eskatuz –egiari zor, ez dakigu ondo zer eskatzen duten ere–. Antza denez, Bildu etorri behar izan zaigu Legebiltzar honetara, denoi erakusteko legez besteko proposamen baten bidez bertan behera utz daitekeela Gobernuaren ordezkariaren irudia; gauza bitxia benetan, kontuan hartuta, gainera, Konstituzioak zehatz-mehatz zehaztua duela. Egia da, nolanahi ere, zuen proposamenaren bidez hainbat gauza lortzen direla takada bakarrean: batetik, Gobernuaren ordezkariaren irudia bertan behera uztea; bestetik, Konstituzioa erreformatzea eta Euskadik Estatuaren eskumen guztiak bereganatzea, eta, bide batez, Euskadiko erabaki-eremua zabaltzea. Horrek, dena dela, arazoren bat ere ekar dezake, lanez lepo utziko baitugu Urkullu lehendakariaren Jaurlaritza, eta nahikoa dute jada bestelakoetan sartu gabe ere. Gainera, jukutria txiki bat ere egingo diegu; izan ere, Madrilen duten aitzakia hori kenduta, nondik aterako dute, bada, bizibidea jaun-andre horiek datozen urteotan? Tira, txantxa-giroan aritu naiz, ekimen hau berau ere txantxa txiki baten modukoa baita eta, Gobernuaren egungo ordezkariaren gainean zer iritzi dugun gorabehera, zuen proposamenaren kontra bozkatuko baitugu noski.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3221
10
61
19.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi. Ez da lehenengo aldia gai honen inguruan Legebiltzar honetan eztabaida sortzen dela. Izan dira, aipatu bezala, beste saio batzuk non eztabaidatu izan dugun. Eta, proposamenaren zilegitasuna aitortuz, garbi ikusten dugu, azkeneko puntua aipatzen zuenez Pastorrek berak… Hirugarren puntu horretan azaltzen da eskumen edo eskuduntza guzti horiek Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasatzea dela biderik egokiena. Ez dugu ulertzen zer esan nahi den horrekin, zergatik, jakina, eskumenen artean, besteak beste, Guardia Zibila eta Espainiako Ejerzitoa ere baditu delegatuak, behintzat bere harremanetan, eta guk eskumen horiek behintzat ez ditugu nahi. Ez dira gureak, beste estatu batenak dira. Beste bi puntuetan aipatzen dira ordezkaria eta ordezkaritza, ordezkaria zein den eta ordezkaritzak zein funtzio duen. Eta nik uste jakina dela gure posizioa ere, behintzat ordezkaritzaren inguruan. 1980. urtean egiten dira izendapenak, lehenengoak. Lehenengo, Orejatarrak, osaba eta iloba, garai batean. Gero oso garai berezia dago herri honetan, 1983tik 1987ra; orduan sozialista bat da delegatu, hain zuzen ere Ramón Jauregui. Ondoren datoz aldaketak: Julen Elgorriaga eta gainontzekoak. Eta gero izan ditugu Enrique Villar, Cabieces eta azkeneko delegatua, Urquijo. Eta memoriak horretan badu zer erakutsia eta herri honen historian ordezkaritza horiek izan dute aparteko nolabaiteko nortasun bat. Utzi dezagun horrela, "nortasun bat", zergatik, berez, ordezkaritza horien funtzioa izan beharko luke Estatuak bereak dituen eskumenen garapena herri honetan koordinatzea. Horretarako izan beharko luke, baina garbi ikusi zen eta ikusi da, historia labur honetan zehar, ordezkaritza horiek beste betekizun batzuk izan dituztela. Eta ez denak garbiak, legeak eta justiziak erakutsi duten bezala. Orduan, bereizi ditzagun ordezkariak eta ordezkaritza. Garbi dagoena da, Estatutuaren garapena egin behar zen bezala egin izan balitz, gaur egun ordezkaritza horrek bere funtzioak ere askozaz mugatuagoak izango zituela, askozaz mugatuagoak. Zerbaitegatik ez da nolabaiteko garapen hori gertatu. Besteak beste, delegazioa bihurtu da halako Espainiako interesen defentsarako gotorleku bat eta funtzio hori jokatu izan dute delegatu guztiek. Badakit, proposamen hau, hala gertatu zelako, denboran hala tokatu zelako gainera, irailean aurkezten da eta gaur eztabaidatzen da. Bilboko festen inguruan sortu zen liskarra tarteko, EH Bilduk presentatzen du bere proposamena. Guk errespetu guztiarekin begiratzen dugu, eta badakigu zer pentsatzen dugun politikoki eta publikoki, instituzio ezberdinetatik aipatu genuelako zein zen gure iritzia kasu hartan Carlos Urquijok esandakoen inguruan. Eta ezaguna da, baita ere, guk ordezkaritza honen inguruan dugun iritzia. Beraz, nik uste dut Estatuak badaukala zer berregokitu. Badauka aurrezkiak nondik pilatu ere, badauka non ahorratu; badauka, nahiko balu. Eta, bere kasuan, ordezkaritza horrek eduki beharko luke dagokion funtzioa, ez gehiago ez gutxiago: Estatuak bere esku dituen konpetentzia horiek koordinatzea. Baina beti, beti, eta sistematikoki haratago joan izan da ordezkaritza hori. Horren lekuko garbia da, adibidez, azkenekoa edo azken-aurrekoa aipatzeagatik, egin dioten elkarrizketa bat, luze-luzea, gaur egungo delegatuari… Eta ni ez noa orain esaten dituen horietan eztabaida piztera, baina bai Jaurlaritzari, bai lehendakariari, bai edonori kontsejuak ematen jarduten duen delegatu bati nik ez dakit nondik datorkion nolabaiteko zilegitasun hori euskal politikagintzan batzuk eta besteak kritikatzeko eta aholkuak emateko. Iritzia emateko eskubidea izango du, baina garbi dagoena da inork ez duela behintzat herri-bozken eskutik hautatu. Eta ematen dizkio lezioak edozeini. Orduan, figura alde batetik, ordezkaria, eta ordezkaritza. Gure posizioa garbia da bai ordezkariaren eta bai ordezkaritzaren inguruan. Hirugarren puntuaren inguruan, nola ez dugun ulertzen zer esan nahi den (pentsatzen dugu ez dagoela bere tokian kokatua puntu hori, edo behintzat edukietan ez duzue asmatu idazten, gure iritzirako), puntu horren aurrean gure posizioa izango da abstentzioarena. Ez dugu ulertzen zer esan nahi duzuen horrekin.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3222
10
61
19.12.2013
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta, muchas gracias. UPyDko ordezkariari erantzun nahi nioke lehenik: Espainiatik datorren guztia ez da txarra. Gauza on askotxo bururatzen zaizkit. Baina ezin da onartu hura bi maila gorago kokatzea beti, eta, elkarrekin hitz egiteko orduan, arloa edozein dela ere –politika izan, zein ekonomia izan– pareko baldintzetan ez hitz egitea. Eta kasu honetan ere horixe bera gertatzen da, erakunde batek kutsu autoritarioz jokatzen diharduelako, hauteskunde-prozesuen bidez demokratikoki hautatutako beste erakunde batzuen gainetik dagoelakoan. Eta barka iezadazue, horrelakoetan nafar-sena eta Historiako lizentziadun-izaera azaleratzen baitzaizkit, baina erregeordeak izan, izan ditugu bai. Zehatzago esateko, 1512tik 1836ra dozenaka erregeorde izan dira Nafarroan baita Aragoin ere, eta Valentzian ere izan dira, eta Katalunian ere bai… Dena dela, oso interesgarria gertatu zait zure historia-eskola, eta, beraz, ikasketetako apunteak berrikusiko ditut, eta, ezer zuzendu behar badut, zuzendu egingo dut, baina ez da egia zuk esandako hori, eta ongi legoke, gainera, datu historikoez gain alderdi metaforikoak ere aintzatesten jakitea. Biak ala biak; uste baitut interesgarria dela biak ere barneratzea. Ez omen du soka luzerik; gai honek ez omen du soka luzerik, zure esanetan. Bada, jakizu… eta, Pastor jaunari erantzuteaz batera, bide batez, Konstituzioa aipatu duten talde horiei guztiei erantzungo diet. Halaxe da, bai, Konstituzioaren 154. artikuluan dago jasota irudi hori, eta bi lerro eta erdiz dihardu hari buruz, hauxe esateko zehazki: "Gobernuak ordezkaria izendatuko du, eta ordezkari horrek estatuaren administrazioa gidatuko du autonomia-erkidegoaren lurraldean, eta, hala denean, hori koordinatuko du erkidegoaren berezko administrazioarekin". Eta kito. Horixe da dena. Zer da benetan larria Konstituzioak Gobernuaren ordezkariari buruz dioen horretan? Ez da horrenbeste zer esaten duen, baizik eta non dagoen jasota, 154. artikuluan, hots, 155. artikuluaren atarian, eta 155. artikulu horrexetara jotzen da, zuek denok dakizuenez, burujabetza-prozesuren bat ernatzen den bakoitzean Autonomien Estatua eten edo bertan behera utziko dela mehatxu egiteko. Behin eta berriz entzuten ari gara aspaldian 155. artikulu hori, haren arabera argudiatzen dutelako Kataluniako autonomia etenda utz daitekeela herrialde horretako burujabetza-prozesuak aurrera jarraituz gero. Eta artikulu hori bera, 155.a, hartu zen ahotan duela zortzi urte ere, Ibarretxe planak burujabetza-prozesu bat irekitzeko aukera aipatzen zuela eta. Artikulu hori aipatu zen, Gobernuaren ordezkariari buruzko artikuluaren osteko artikulu horixe. Eta zer pentsatua dakar; zer pentsatua dakar Gobernuaren ordezkariari buruzko artikulua, hain justu, artikulu horren aurrekoa izateak, bigarren artikulu horretan aditzera ematen baita Estatu jakobinoak berreskuratu egin ditzakeela banan-banan eta tantaz tanta ezartzen ari den eskumen horiek. Ez duzu ulertzen hirugarren puntua. Azalduko dizut, oso erraza da. Hirugarren puntuak esaten duena da momentu honetan Gobernuaren ordezkariak bere gain hartzen dituen eskuduntza horiek dagoeneko badituela Eusko Jaurlaritzak. Lo que dice el tercer punto es que en estos momentos esas competencias que asume el representante del Gobierno ya las tiene el Gobierno Vasco. Ondo gogoratzen dut lehendakariak inbestidura egunean, Gernikan bere karguaren zina egin zuenean, berak esan zuela bera zela Estatuaren ordezkaria Erkidegoan. Formula hori erabili zuen. Deigarri egin zitzaidan, aurreko lehendakariak ez zuelako erabili. Nahiko deigarria egin zitzaidan, baina berak esan zuen. Eta, beraz, eskuduntza batzuk –eta zuk oso ondo azaldu duzu gero– Erkidegoari dagozkio, eta Erkidego honetan seguritatearen arloan… Eta ez nabil leporatu nahian; alderantziz, planteatzen ari naizena da eskuduntza horiek, Gobernuaren ordezkariak bere gain hartzen dituenak, dagoeneko badituela Jaurlaritzak. Orduan, Erkidego honetan seguritatearen arloan autoritate handiena Estefanía Beltrán de Heredia andrea denean, berak hartu behar du horren gaineko eskuduntza eta ez delegatuak; eta eskuduntza daukazunean ogasunean, Jaurlaritzak hartu behar du eta ez delegatuak; eta kulturaren arloan, Jaurlaritzak hartu behar du eta ez delegatuak. Eta hirugarren puntua horri dagokio, hain zuzen ere konpetentzien inbasio bat dagoela. Guk planteatzen duguna da, hain zuzen ere, bertan behera gelditu behar dela figura hori, eta ez horrenbeste pertsona. Ez da pertsonari zuzendutako proposamen bat, baizik eta erakundeari, erakunde hori soberan dagoelako eta ez dugulako behar halako erakunderik. Eta, gainera, erakunde horren izpiritua oso ondo markatuta gelditzen da ikusita zeren preludioa den, zeren sarrera den, hain zuzen ere momentu batean Estatuak erabaki dezakeela autonomia-estatua bertan behera uztea. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3223
10
61
19.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, berriro, presidente andrea. Mintegi andrea, oraingoan ere harrituta utzi nauzu zure adierazpenekin; zinez diotsut. Ez dizut historiarik erakutsi nahi, besteak beste ez nuelako Historia ikasi, baina jakizu, nolanahi ere, Euskadik hiru lurralde historiko dituela: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Eta haietako bakar batean ere ez da sekula egon erregeorderik. Bakar batean ere ez. Nafarroan. Baina Nafarroa ez da Euskadi. Bigarrenik, zuk zalantzarik gabe… Unibertsitateko ikasketak egin nituenean, Konstituzio Zuzenbidean… Aitortu behar dizut gauza bat ikasi dudala gaur hemen, Konstituzioaren gainean orain arte ez neukan ikuspegi bat zabaldu didazulako. Benetan. Izan ere, esatea ere 154. artikulua, Gobernuaren ordezkariaren irudia arautzen duena, 155. artikuluaren barruan dagoela, konspirazioaren teoria moduko horrek bultzatuta; tira, Mintegi andrea, Watergate ematen du-eta! Esatea ere Gobernuaren ordezkaria jarri genuela lehenik, 154. artikulu horretan, gerora 155. artikulua ezarri behar bada ere; hori bada Konstituzioa interpretatzea gero! Kontzeptu metaforiko bat izango da hori ere, ezta? Erregeordearena kontzeptu metaforikoa omen zenez, bada Espainia estatu jakobinotzat jotzea ere kontzeptu metaforiko hori bera izango da, nonbait. Benetan, Mintegi andrea… Eta gai historikoetara bideratu duzu gero berbaldia, nik ekimenean azaldu dizkizudan auzietako bakar bati ere erantzun beharrik ez izateko. Izan ere, arestian ere esan dizudanez, iraganean katigatuta jarraitzen duzue zuek, Legebiltzar honetan etorkizunera begiratzen ez duzuen bakarrak zaretelako zuek. Bakarrak zuek. Badakizu zergatik gogaitzen zaituzten Gobernuaren ordezkariak? Ertzaintzak gogaitzen zaituzten arrazoi berberarengatik, eta, Gobernuaren ordezkariak betetzen dituen eskumenak –eta gero zuzenduko natzaio Egibar jaunari– hemen hartuko balira eta legea betearaztera behartuko bazintuzkete, orduan esango zenukete probokatzen ari zaizkizuela, Ertzaintzari buruz esaten duzuen moduan. Izan ere, legezkotasuna ezartzen saiatzen diren guztiak traban dituzue zuek, luzeegi eman duzuelako eta daramazuelako legezkontrakotasuna bizimodu hartu dutenak babesten. Eta Gobernuaren delegatuaren jardunbide horrek ernegatzen zaituzte, edozein gobernuk eta beste edozerk ernegatzen zaituzten bezalaxe. Eta Egibar jaunari dagokionez, argi eta garbi dago eskumenak non dauden. Estatutuan eta Konstituzioan daude eta Legean ere bai, eta, 23. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, honako hauek dira: eskubi- deak eta askatasunak libreki erabiltzea, Gobernuaren ordezkariordeen eta Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoen bidez herritarren segurtasuna bermatzea eta Konstituzioak Estatuari emandako eskumenak eta hark ezarritako araudiak egokiro betetzen direla zaintzea eta, beharrezkoa bada, egoki diren errekurtsoak jartzea. Diputatuen Kongresuan zaudete? Bada, eskumen horiekin ados ez bazaudete, egizue lege hori aldatzeko proposamena. Baina kontu egiozu honi: aise erabiltzen duzue Estatua ahotan, baina lehendakari jauna da Estatuak Euskadin duen ordezkari gorena! Eta delegatua, Gobernuaren delegatua da. Badakit ez duzuela gustuko irudiak nabarmentzea eta hemen, Estatuaren ordezkari modura, nork agintzen duen esatea; alabaina, lehendakaria, Legebiltzar honetako presidentea, sailburu guztiak… Estatuaren kideak gara denak, eta Estatuaren ordezkari gorena Euskadin lehendakari jauna da. Agian, hor ere aldaketaren bat egin nahiko duzue, hori ere bertan behera uzteko. Eta gero diozu ez dela demokratikoki hautatzen. Ea, bada, lehendakari jaunak bere sailburuak hautatu izan dituenean edo Eusko Jaurlaritzak Bizkaian, Araban izango dituen ordezkariak hautatzen dituenean, herri-plebisziturik egiten al du, bada? Horrelakoren bat esaten al du, bada: "Gatzagaetxebarria jauna sailburu izendatu nahi dut, eta herritarrei galdetuko diegu". Eta gauza bera Bilduri! Garitano jaunak foru-diputatuak hautatu zituenean, Gipuzkoako herritar guztiei galdetu al zien, bada, ea ondo iruditzen ote zitzaien? Prozedura jakin batzuk daude hori dena bideratzeko; hala, kargu batzuk herritarrek hautatzen dituzte zuzenean, eta horren arabera gero beste hautaketa batzuk egiten dira. Hori Zuzenbideko lehenengo mailan ikasten da eta! Hori bada, bai, Zuzenbideko lehenengo mailakoa. Kontua da horiek denak amarru hutsak direla. Batzuei zein bestei… Izan ere, zuei ez zaizue interesatzen askorik aldentzea, eta horregatik emango diezue baiezkoa lehenengo biei eta ezezkoa azkenekoari, baina, nolanahi ere, barne-muinean gauza berberak ernegatzen zaituzte zuek biak –eta gogora ekarriko dizuet, zuek gogaitu behar izan arren–, ezin duzuelako eraman Euskadi Espainia izatea eta, beraz, Espainiako Gobernuaren ordezkari batek hemen jarduteko erabateko legezkotasuna izatea, bai Estatutuak, bai Konstituzioak hala aginduta. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3224
10
61
19.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai. Lehenengo, Llanos andereari. Nik ez dut esaten Estatuak hemen eskumenik ez duenik. Esan dudana da duen eskumen kopurua askozaz handiagoa dela Estatutua garatu ez delako. Estatutua bere osotasunean garatu izan balitz, adibidez Gizarte Segurantzaren arloan, behintzat gestiogintzaren eskumena Eusko Jaurlaritzan legoke, hasteko. Baina nik aipatu dudana da ordezkaritza horri eman zaion izaera politikoa hasiera-hasieratik. Izaera politikoa eduki zuen sortu zenean. Eta aipatu dut figura bat, Marcelino Oreja, eta gero iloba, Jaime Mayor Oreja, izan zen delegatu. Eta gero aipatu dut garai bat, 83-87, eta Ramón Jauregui egon zen garai hartan. Garai hartako gobernadore zibilek, orain subdelegatu bezala ezagutzen ditugun horiek, berebiziko inportantzia eduki zuten momentu hartan. Eta aipatuko ditut, nahi baldin baduzu, izenak, zeintzuk zeuden, zeintzuk ziren orduan gobernadore, eta non bukatu zuten gero. Eta GAL garai horretakoa da. Eta Julen Elgorriaga, delegatu izan zena, beste batzuekin gero Aljerren egon zen ETAkoekin negoziatzen. Orduan, delegazioak aipatzen ditugunean, eta batik bat Espainiako delegazioa herri honetan, behintzat hiru lurralde hauetan Estatuko ordezkari bezala egon den tamainan, gauza horiek erne begiratu behar ditugu. Eta hor osagai politikoa egon da. Argi dago Autonomia Estatutua zentzuz eta behar beste garatu izan balitz Estatuak askoz eskumen gutxiago edukiko lituzkeela. Eta Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoak, zehazki, Estatutuan jasotakoaren arabera egokituta baleude, Urquijo jaunak (eta beste batzuek haren aurretik, baina une honetan Urquijo jaunak) ez luke izango Guardia Zibila gure autonomia-erkidegoko errepide guztietan barrena egiten ari den erakustaldi hori egiterik. (Murmullos) Erakustaldia, bai. Erakustaldia, egokitze hori onartu nahi izan gabe. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3225
10
61
19.12.2013
EGIBAR ARTOLA
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Beraz, ez diezaiogun eman Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritza horri bulego koordinatzaile hutsa delako itxura hori. Ez, hori baino gehiago da. Ordezkaritza politikoa da, eta uste dut Estatuak berak berregituratu egin behar duela… Estatuaren lurralde-egitura berraztertuko omen du. Onuragarria litzateke, hortaz, abagune hori baliatzea bide batez nazio horiek, estatu-egiturarik ez duten arren komunitate politiko modura egituratu nahi duten nazio horiek… Bada, abagune hori baliatzea bide batez elkarrizketa-bideak irekitzeko ibilbide hori egin nahi duten nazionalitate historiko horiekin. Ulertu, ulertu da. Beste kontu bat da zer egin nahi duzuen. Hori beste kontu bat da. Baina ulertu, ulertu da, bai. Orduan, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren irudiak, lehen izendapenetik azkeneraino, kutsu politiko ukaezina izan du, legezkoa, bai. Alabaina erabateko eskubidea dugu, halaber, gure kabuz balioesteko –ikuspegi historikotik ere bai– zernolako eginkizuna bete duten azken hamarkadetan Espainiako Gobernuaren ordezkariek Euskadin, eta, egoki den unean, lantaldean ere gai horri helduko diogu, baldin bazatozte.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3226
10
61
19.12.2013
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA)
EA-NV
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu anderea, eta egun on guztioi. Egun on, lehendakari. Legebiltzarkideok. Marko bat egin beharra daukat. Labur-labur, baina uste dut atzetik datozen gauza batzuk apurtxo bat aipatu egin behar ditugula. Gobernu Kontseiluak 2008ko abenduaren 2an onartu zuen kolaborazio-hitzarmen bat non Euskal Trenbide Sarea eta Bizkaiko Foru Aldundia konprometitzen ziren Etxabarri-Matiko lineako obrak egiteko eta finantzatzeko, beste modu batean línea 3 deritzon horretakoak.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3227
10
61
19.12.2013
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA)
EA-NV
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Hitzarmen hori 2008an bertan, abenduaren 26an sinatu zen eta hortik datorren lehenengo obra, replanteoa, sinatu zen 2009ko uztailaren 1ean. Hitzarmen honetan adierazitako zehaztapenen arabera, obraren zenbait tarte lizitatu ziren. Hala, hitzarmenean jasotako obrak dituen sei tarteetatik, denboraldi honetan –alegia, 2008an hitzarmena sinatu zenetik gaur egun arte–, sei horietatik bost obra lizitatu dira… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3228
10
61
19.12.2013
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA)
EA-NV
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Muchas gracias. Bat, Ibarretxe lehendakariaren gobernuaren garaian, eta beste lau, López lehendakariaren gobernupean. Unean-unean indarrean izan den lege-esparruaren arabera obra egiteko bete beharreko preskripzio juridiko, ekonomiko eta teknikoak jaso izan dira baldintza-agirietan, indarrean zegoen ordenamendu juridikoak ezarritako eskakizunak beteta beti. Hala, lan-arloko klausula bat ere jaso zen, hauxe agintzeko: "Kontratistak, obran lanean dituen langileei dagokienez, ezinbestean bete behar ditu lan-arloko eta gizartearloko legedian indarrean dauden xedapenak baita obrak dirauen bitartean indarrean sartzen diren xedapenak ere". Baina hori nahikoa ez, eta baldintza-agirietako klausula batean kontratuak indarrean zirauen bitartean bete beharreko arauak ere zehaztu ziren, eta hondarklausula bat ere ezarri zen, argi uzteko adierazitako arauez gain, bai Estatuan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan kontratazioa arautzeko emandako beste xedapen guztiak ere aintzat hartuko zirela, kontratazio horren esparruan aplikatzekoak ziren heinean. Ondo dakizuenez, hitzarmen hori aurrekontuen aldetik agortuta geratu zenez, 2008an sinatutako lanhitzarmena baliogabe geratu ostean, beste lankidetzaesparru bat zehaztea eta beste hitzarmen bat sortzea adostu genuen aldeek, 3. lineako obrek aurrera egin zezaten. Legebiltzar honek, bestalde, behin eta berriz adierazi izan du beharrezkoa dela 3. lineako obrei lehenbailehen berrekitea; hala, bada, Legebiltzar honek eta nire ardurapeko sailak ere bai, noski, obrak 2016a amaitu baino lehen abian izateko konpromisoa dugu. Horrenbestez, finantzaketa-hitzarmen bat izapidetu dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Hitzarmena 2013ko azaroaren 26an onetsi zen, eta, Legebiltzarrean aurkeztu dugunean, hara non EH Bilduko legebiltzar-taldeak proposamen bat egin duen, hitzarmenean konpromisoa har dadin obra lehiaketara ateratzeko baldintza-agirietan berariaz jasota geratzeko lurralde bakoitzari dagozkion sektore-hitzarmen kolektiboak ezarri behar direla. Alderdi hori berori jaso da, halaber, uztailaren 17ko 4/2013 Foru Arauan, Foru Sektore Publikoko obra-kontratuetan klausula sozialak txertatzekoan. Foru-arau horri, baina, errekurtsoa jarri diote bai Lehiaren Euskal Agintaritzak, bai Estatuko Abokatutzak. Gure ustez, hortaz, proposamen hau ez da juridikoki segurua, eta, beraz, gutxieneko zuhurtzia-zentzuz jokatu nahi dugunez eta kontratazio publikoari nolabaiteko segurtasun juridikoa eman, ez dugu komenigarritzat jotzen Gipuzkoako araudi hori bera Euskadiko administrazio publikoetan ezartzea, kontuan izanda araudi hori kolokan dagoela administrazioarekiko auzibidez, bi bidetatik gainera. Areago, Jaurlaritzak uste du (uste dugu) gure kontratuetan behar beste baliabide ditugula kontratatutako obrak egiten edo zerbitzuak ematen diharduten langileen lan-baldintzak duinak direla bermatzeko –bai segurtasunari dagokionez, bai lan-osasunari dagokionez– eta laneko arriskuei ere aurrea hartzen zaiela zaintzeko. Zehatzago esateko, ekinaren 2ko 6/2008 Instrukzioa dugu, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; izan ere, hartan, Gobernu Kontseiluak, beste zenbait konturen artean, onespena eman zion gizarte-irizpideak aintzat hartzeari gure autonomia-erkidegoaren Administrazioak eta haren sektore publikoak egindako kontratazio-prozeduretan. Instrukzio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikora zuzenduta dago, eta hartan xedatutakoa betetzera behartzen ditu kontratazio-organoak, kontratuen legedian araututako kontratuetako administrazio-klausulen eta preskripzio tekniko partikularren baldintza-agiriak eratzeko orduan. Uztailaren 17ko 4/2013 Foru Arauak –Foru Sektore Publikoko obra-kontratuetan klausula sozialak txertatzekoak– ez bezala, instrukzio horrek gizarteirizpideak ez ditu mugatzen obretako kontratazioprozeduretara; aitzitik, beste kontratu-mota batzuetara ere zabaltzen ditu irizpide horiek. Hortaz, esleipendunak dagokion lan-ordenantza eta hitzarmen kolektiboa bete beharko ditu kontratamota guztietan –ez bakarrik obra-kontratuetan–; gainera, segurtasun juridikoa kolokan jarri gabe, hori guztia behar bezala egokitzen da ordenamendu juridikoan, EH Bilduk proposatutako klausula-mota hori txertatuta gertatuko litzakeen ez bezala. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3229
10
61
19.12.2013
BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE
EH Bildu
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker. Arratsalde on denei. Euskal Herria Bildu Legebiltzarreko taldeak, metroaren 3. lineako lanak egiten jarraitzeko eta finantzatzen jarraitzeko hitzarmenaren testua jaso zuenean, testua aztertu egin zuen eta horren ondorioz egin du egin duen azterketa hori eta egin duen proposamen hori. Egia esan, modu laburrean azalduko dut, ze uste dut honetaz askotan hitz egin dela hemen eta, beraz…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3230
10
61
19.12.2013
BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE
EH Bildu
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
… azkenaldian errepikatu dena errepikatu beharrik ez dagoela. Edonola ere, horren aurretik esan nahi nuke gure idatzia zer ez den, ze irakurketa interesatuak egin dira Ganbera honetatik kanpo, gaur behintzat oraindik gai honetaz ez baitugu hitz egin. Testuak esaten ez duen eta talde honek defendatzen ez duen hainbat gauzari buruzko irakurketa interesatuak; pentsatzen dugu interes edo asmo onez egindakoak ez direla izan. Eta, hasteko, garbi utzi nahi dut gure idatzia ez dela hitzarmena atzeratu edo oztopatzeko ahalegin bat; inolaz ere ez da hori. Ez dela ere metroaren 3. linearen aurkako jarrera baten erakusle; hain justu ere, horri dagokionez, ez daukagu aparteko eragozpenik hitzarmen horrek jasotzen duenarekin. Baina, gure ustez, hori horrela izanda ere, horrek ez du nolabait ere albora uztea ekarri behar zuzendu behar dela uste den hori zuzentzeko ahalegin bat egitea. Eta, zentzu horretan, gogoratu nahi nuke antzeko terminoetan, baina beste parametro batzuetan, aritu ginela Bilboko metroaren 3. linea horri buruz hemen aritu ginen azkeneko aldian. Sailburua gogoratuko da eta gai honetaz aritu ziren kideak ere seguruena bai. Guk orduan ere defendatu genuen obrak bukatu egin behar zirela, bai, baina obrak bukatzearekin batera zaindu zitezkeela ere beste hainbat gauza konpondu beharra zutenak edo behintzat hainbat neurri hartzea eskatzen zutenak. Gogoratzen dut orduan bereziki lanen atzerapenaz eta atzerapenak pairatzen dutenei normalean eragiten dizkien eragozpenez aritu ginela. Eta bestea ziren bai atzerapen horren ondorioz, baina baita ere beste arrazoi batzuk direla bitarteko, obra horretan gertatzen ari ziren garestitzeak edo gainkostuak. Eta guk orduan ulertzen genuen obrak aurrera eramateak ez zuela galarazten bestea eta biak egin behar zirela aldi berean, eta obrak bukatu nahi izateak ez zuela oztoporik ekarri behar hori egiteko. Eta gaur ere antzeko zerbait planteatzen ari gara. Orduan esan genuen hori oraingoan lanhitzarmenekin ari gara esaten. Hau da, guk ez dugu hitzarmena oztopatu nahi, ez ditugu lanak oztopatu nahi, baina uste dugu metroaren lanak, beste edozein obra bezala, ez direla edozein modutara egin behar. Eta, beraz, uste dugu, egiteaz gainera eta egitearekin batera, zaindu beharko litzatekeela ere horretan arituko diren langileen eskubideak zeintzuk diren. Eta uste dugu, borondatea baldin badago, aparteko zailtasunik ez lukeela izan behar, uste dugulako langileen eskubideak aintzat hartu behar direla, babestu ere egin behar direla, Administrazioak obligazio hori ere izan beharko lukeela. Aipatu du sailburuak hamaikagarren atalean aipatzen diren lizitazio-baldintza horietan zer jasotzen den eta zer ez den jasotzen. Gure ustez, beharrezkoa zen, hain justu ere, lan-hitzarmenen gai hori tartean sartzea. Askotan hitz egin da hemen, esan dut, gai honi buruz. Gure ustez, obra publiko guztietan, hauek egingo dituzten herrialdeetako lan-hitzarmenak jaso beharko lirateke, eta badirudi hori, behintzat atzera begiratzen badugu, bozkatu izan denetan denok defendatzen dugula, baina jakin badakigu ere, eta Legebiltzar honetan bertan aztergai izan dugu, zenbait kasutan gertatu izan dela lan-baldintza prekarioetan aritu izana langileak eta baita ere horrek hainbat kasutan eragozpenak, salaketak eta bestelakoak izan dituela. Beraz, gure ustez, behar besteko neurriak dira horiek bete behar izatea eta, zalantzarik gabe, gerora betetzen direla bermatzea. Biak aldi berean. Beraz, uste dugu inportantea dela baldintza bezala hori jasotzea, gero bigarren baldintza hori beteko bada. Beraz, lizitazio-baldintzetan, gure ustez, egon beharko luke. Proposamen honek hori ere ez du egiten. Hemen auzitegietako kontuak aipatu ditu sailburuak. Onartu beharko bagenu langileen eskubideak errespetatzeak Konpetentziarako aukera urratzen diola (ez sailburuak esan duelako, baizik eta Konpetentziak egin duelako salaketa), onartu beharko genuke langileek edozein baldintzatan lan egitea onargarria izatea. Eta ez dut azpimarratu gabe utzi nahi azpikontratatuak izango direla, lizitazio bitartez egingo diren obrak izango direla, baina, modu zeharkako batean bada ere, azkenean pertsona horiek Administrazioarentzat ari direla lanean. Eta, nire ustez, hori ez da gai txikia, ez da bazterrean uzteko modukoa. Gertatu izan da, edo gertatu liteke, baldintza bezala jarrita ere ez betetzea, baina guretzat inportantea da urratsez urrats bi gauzak egitea, bai jartzea eta bai betearaztea, ze lehenengoa ez badugu egiten, ja sakoneko eta oinarrizko akats bat egiten ari garela uste dugu. Zuk aipatu duzu Gipuzkoako Foru Aldundia. Nik uste dut bai Gipuzkoakoak eta bai Bizkaikoak egin dituztela urratsak azkenaldi honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak horrela egin du, egia da, obretan lurraldehitzarmenak betearaztea, bai zuzenean kontratatzen direnen kasuetan, baita zeharka edo azpikontratatuta egiten den lekuetan ere, eta nik uste dut hori inportantea dela, baita, betetzen ez baldin badira, isunak jartzea ere. Eta Bizkaian hori egin du, hau da, irizpide batzuk baditu jarraitu beharrekoak obrak kontratatzerakoan. Gainera, 2013an egokitu egin ditu, denok dakigun hitzarmen kolektiboen aurreraeraginaren egoera horretara nolabait ere egokitu nahian. Eta horretan espresuki jasotzen da kontratistak mantendu egin beharko dituela kontratuari lotutako langileei aplikatu beharreko lan-hitzarmenak; nahiz eta orain egoera aldatu, lehenagotik baldin badago kontratu hori egina, egin beharko duela. Eta guk egoki deritzogu, guk uste dugu bide horretatik joan behar dela. Eta egia da horrek ere atentzioa eman zigula, Bizkaiko Foru Aldundia baita sinatzen dutenetako bat, Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta berak hori aplikatzeko urrats sendoagoa ez egin izanak. Baina oraindik gehiago harritzen gara Legebiltzar honek 2011n ni esaten ari naizen horixe bera onartu zuelako aho batez, bai baldintza bezala jarri behar dela eta bai baldintza bezala jartzen den hori betearaziko dela bermatzeko jarraipen-talde, batzorde edo dena delako bat osatzea. Hori aitortu egiten da, hori bozkatu egiten da, baina gero ez badugu benetan urratsik egiten hori gauzatzeko, azkenean ezerezean geratzen da. Seguruenera gaur egun ere badaude irizpide batzuk ez direnak betetzen, eta hor ere arduratu beharko dugu betearazteko mekanismoak sortzeko, baina ni ez naiz gaur horretan sartuko. Langileen baldintzen kontua zen hitzarmen horretan defendatu nahi zena eta guk behintzat ez dugu ikusten aparteko arrazoirik hori ez egiteko. Iruditzen zaigu kontrakoa, hain justu, obligazioa behar izan lukeela eta Administrazioak eredua eman beharko lukeela. Horregatik eta ez beste ezergatik egin du, eta nik uste dut garbi agertzen dela idatzian, beste aipamenik ez zaiolako egiten obrari dagokion beste ezeri idatzi horretan. Horregatik egin dugu Bilboko metroaren obretan hitzarmen horren inguruko aurkako proposamena, zehazki puntu hori sartzea eskatuz. Hori da Legebiltzarrari eskatzen diogun babesa puntu horretan. Eta uste dugu, hala balitz, aldaketa txiki bat egin, eta hitzarmen horrek aurrera egiteko ez lukeela arazorik izan behar. Behintzat ez da gure aldetik beste inolako borondaterik izan. Mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3231
10
61
19.12.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakari jauna, sailburu andreak. Joan den maiatzaren 23an Legebiltzar honek erdibideko zuzenketa bat onetsi zuen Talde Popularrak, Talde Sozialistak, Talde Mistoak eta Euzko Abertzaleak taldeak sinatuta, eta, zuzenketa hartan, labur esanda, Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari lehenik eta behin eskatzen zitzaien behar zen finantzaketa berma zezaten metroaren 3. linea (Etxebarri-Matiko) 2016a amaitu baino lehen inauguratu ahal izateko; izan ere, proposamenaren egile guztiek argi ikusten genuen orduan apustu estrategikoa zela etorkizunari begira; hala, Alderdi Sozialistak ere babesa eman zion ekimenari, izatez, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren arteko aurrekontu-akordioak aintzat hartua baitzuen. Bigarrenik, eskatu zen defizit publikoa zuzentzeko epea luzatzeagatik eskuratutako aparteko baliabide publikoen zati bat Bilboko metroaren 3. linea egiteko aurreikusitako aurrekontu-sailera bideratzea, eta hori ere bete egin da erakundeen arteko planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekonomia suspertzeko hitzartutako funtsaren bidez, hain zuzen. Hirugarrenik, egin beharreko lanak amaitzeko beste hitzarmen bat sinatzea eskatzen zitzaien Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari, betiere aurreikusitako lanetan trabarik eragin gabe eta, sailburu andreak zioen moduan, 2008ko azaroan sinatutako hitzarmenari jarraipena eta finantziazio-bermea emanda, agortua baitzuen aurrekontua. Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari eskatzen zitzaien obrek auzotarrei eragiten zizkieten trabak eta eragozpenak leuntzeko neurriak har zitezen, eta, une horretan aditzera eman zenez, dagoeneko hartzen hasiak ziren neurriak. Arestian esan bezala, Legebiltzarreko talde guztiek egin zuten erdibideko zuzenketa horren alde, EH Bilduk izan ezik, zeinak kontrako botoa eman baitzuen. Eta, orain, zuzenketa horren 3. puntuari dagokion hitzarmena sinatzear dela eta kontuan hartuta horri esker 1. puntua ere betetzeko moduan izango garela eta, are garrantzitsuago dena, horrek Bilboko metroaren 3. linea –Etxebarri eta Matiko bitartekoa– 2016.a amaitu aurretik abian izateko bide emango duela, hara non ekin dion EH Bilduk Legebiltzarraren aginduaren kontra egiteari, maiatzaren 23ko osoko bilkuran erdibidera ekarritako zuzenketaren aurka bozkatu zuenean hartu zuen jarrera berbera hartuta eta orduan hitzartutakoa betetzeko oztopoak jarriz. Orduko hartan, zenbait argudiobide erabili zituzten zuzenketa ez sinatzeko aitzakiatzat: obrak ezin zirela egin "ez edozein preziotan, ez edonola", desfasea zegoela aurrekontuan, ez zeudela ados diru publikoa kudeatzeko eredu horrekin, porlanaren aldeko apustua omen zela eta obrek trabak eragiten zizkietela auzokoei. Eta, gai hau, itxura denez, kapituluka doanez, Legebiltzar honetan gerora –urri-azaroetako bilkuretan– jorratu izan diren lan-arloko auziak argudiatzen dituzte oraingoan hitzarmena ez sinatzeko aitzakiatzat, nahiz eta maiatzaren 23ko hartan gaiaren funtsa landu genuenean halakorik aipatu ere ez egin, ordurako jada –otsailetik, zehazki– Estatuko Gobernuak kaleratua zuen arren lan-erreformaren legearen nondik norakoak zehazten zituen dekretua. Zure hitzek besterik esan arren, gertaerei so, badirudi Jaurlaritzaren lana oztopatzea dela zuen jardunbide eta jarrera horien xede bakarra. Horrenbestez, Gobernu Kontseiluak azaroaren 26an onetsitako hitzarmenaren bidez, Legebiltzarrak joan den maiatzaren 23an emandako agindua bete nahi da. Ikusten dugu, bestalde, EH Bilduk orduko hartan ez zionez babesik eman, bada… Argi eta garbi esaten dute-eta aurkakotza-idazkian! Hauxe diote: "Eskatzen du aurkeztutzat jo dadin Bilboko metroaren obrak eraikitzen eta finantzatzen jarraitzeko hitzarmenaren aurka egiteko proposamena", funtsean horixe baita helburua: Bilboko metroaren obrak hitzartutako epeen barruan egiteko eta amaitzeko prozesuari aurka egitea. Izan ere, sailburuak esaten zuen moduan, 2008ko hitzarmena agortu ostean aurtengo martxoaren 21ean sinatutako behin-behineko hitzarmenenean adierazten zenez, segurtasun juridikoko arrazoiak tarteko, beste hitzarmen bat sinatu beharra zegoen 2013ko irailaren 15a baino lehen, zeren eta bestela, 2013ko irailaren 15a baino lehen hitzarmenik sinatu ezean, 2013ko abenduaren 31ra arte luzatuko bailirateke orain arte zehaztutako irizpideak. Aurki dugu abenduaren 31; ondorioz, hitzarmena onartzen eta sinatzen ez bada, nekez bete ahal izango da Legebiltzarraren agindua. Ikuspegi politikotik egindako balioespen hori gorabehera, hitzarmen hau, hitzarmenak berak dionez, 2008ko hitzarmenaren jarraipena da, betiere, noski, haren edukia denbora-tarte honetan arauetan izan diren aldaketetara egokituta; era berean, hitzarmen honek aukera eman du aldeek egoki irizten dieten alderdiak ere aintzakotzat hartzeko, betiere indarrean dagoen legedia urratzen ez duten heinean; hitzarmen honetan, gainera, erakunde batek baino gehiagok parte hartzen dute, eta, beraz, erabakiak ezin ditu hartu alde bakar batek bere kabuz, batik bat berriro ere iraganeko garaietara ez atzera egiteko, joan den maiatzaren 23an esan genuen bezala. Beste alde batetik, kontu egin behar da ETS-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa dela –eta gogoan izan, bide batez, 2008ko hitzarmenaren arabera haren betebeharra zela zegokion gobernusailak onartutako obrak egiteko eta proiektuak garatzeko kontratazio-, zuzendaritza- eta ikuskapen-lanak betetzea– eta, Eusko Jaurlaritzak sortutako izaera pribatuko erakunde publikoa izanik eta esleitze-ahalmena duenez, bete egingo duela, ezin bestela, arlo guztietan –dela lan-arloan, dela gizarte-arloan, dela ingurumenarenean– indarrean dagoen araudia. Areago, sailburuak zioenez –ez dut, beraz, errepikatuko– ETSren baldintza-agiri guztietan horren gaineko klausula bat dago –esan bezala, Jaurlaritza sozialistarekin egindako lau obra horietan erakunde horrekin izapidetutako baldintza-agirietan ardatz hartutako klausula bera eta hemendik aurrerako baldintzaagirietan ere jasoko dena–. Gainera, Eusko Jaurlaritza bera ere zuzenean arduratzen da lan-arloko legezkotasuna betetzen dela bermatzeaz, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren bidez. Horrenbestez, gure ustez, Jaurlaritzak behar beste baliabide ditu kontratuetan bere ardurapeko obrak egiten edo zerbitzuak ematen diharduten langileen lan-baldintzak duinak direla bermatzeko –bai segurtasunari dagokionez, bai lan-osasunari dagokionez– eta laneko arriskuei ere aurrea hartzen zaiela zaintzeko. Hor dago, halaber, ekainaren 2ko 6/2008 Ebazpena, gizarte- eta ingurumen-irizpideak eta bestelako politika publikoak aintzakotzat har daitezen Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioan eta haren sektore publikoan, indarrean jada, beraz, aurreko Eusko Jaurlaritzaren esleipenetan. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak ere zenbait neurri onartu berri ditu, kontratazio publikoari begira behinik behin lan-erreformaren eragin kaltegarriak leuntzeko. EH Bilduk gaur egindako proposamenean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundian abian jarritako bidea aldarrikatzen da, aditzera emanda bide hori dela egokiena eta, beraz, obra publiko guztietan eta administrazio guztietan ezarri beharrekoa; alabaina, sailburu andreak azaldu duen moduan, zenbait argudiobidek guztiz kontrakoa esaten dute: alegia, proposamen hori ez dela juridikoki segurua, foru arau horri errekurtsoak jarri baitzaizkio ohiko justizia-auzitegietan, bi aldetatik, gainera: Lehiaren Euskal Agintaritzak, batetik, eta, Estatuaren Abokatutzak, bestetik. Hortaz, segurtasun juridikoagatik, baldintzaagirietan administrazio-kontratazioa auzipetuta edukitzera eraman gaitzakeen klausularik gehitzeko asmorik ez dugu, horrek kalte nabarmena eragin baitiezaieke bai langileei bai obra horien eraginpean dauden herritarrei. Gu ez gara arituko izan ditzakegun kontratugileei ziurgabetasuna eragiten, are gutxiago kontuan izanda besteak beste nolako segurtasun-gabezia eragin dezakeen horrek berriro ere Txurdinaga, Otxarkoaga, Zurbaranbarri eta Uribarriko auzokideen artean; lasaitasuna helarazi nahi diegu guk, eta, beraz, ezetz esango diogu EH Bilduk bultzatu nahi duen aurkako jarrera horri, eta argi adierazi nahi dugu, halaber, sinatuko den hitzarmenaren bidez 2016a amaitu aurretik abian eduki ahal izango dugula metroaren linea berria. Llanos andreak maiatzaren 23ko bilkuran esandako hitzak gogora ekarriz "seriotasunez, erantzukizunez eta zorroztasunez". Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet bai Talde Popularrari, bai UPyDri, jarrera serio, arduratsu eta koherentea izateagatik. Nada más. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3232
10
61
19.12.2013
BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE
EH Bildu
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mila esker. Pentsatu nahi dut, Zorrilla jauna, maiatzeko plenoarekin prestatu duzula gaurkoa, nire idatziari kasurik ez diozula egin eta nik esandakoari ere ez. Eta defentsibara datorrenak, eraso egingo zaiola pentsatuz, erasorik ez daukanean trukean, nola edo hala atera egin behar du eta zuk eutsi diozu defentsibari. Ze ez da berriro ezertan saiatu EH Bildu, ez honetan eta ez beste ezertan. Gainera, gehiago iragarriko dizut: hona beste edozein hitzarmen etorriko balitz, hemen inoiz tratatu ez den gai bati buruzkoa eta, beraz, bozik eman ez duguna, guk herrialdeko lan-hitzarmena errespetatzea eskatuko genuke. Orduan, beste argumentu bat bilatu beharko duzu, ze orduan ez da izango berriro zerbaitetan saiatuko naizela, ze abiapuntukoa ez duzu izango. Beraz, jakin ezazu, guk postura bat daukagu eta postura hori defenditzen dugu. Saiatzen gara koherenteak izaten eta aldiro jarrera berberari eusten. Eta orduan esan nuena errepikatzen dut gaur: obrak egin behar badira, ni izango naiz lehenengoa –beste batzuk ere izango zarete, ez naiz bakarra izango, baina ni ere bai– epeak betetzen direla, obrak egiten direla eta garaiz bukatzen direla jarraituko duena, ze nik ere badaukat horretan interesa. Baina, berriro diot, ez edozein preziotan. Eta hori bezain inportantea da ez edozein preziotan egitea, diru publikoa kudeatzen ari garen neurrian diru publikoarekin hori baino zuhurtzia gehiagoz jokatu behar delako eta hori bera planteatzea ez litzatekeelako eraso bezala hartu behar. Ez dakit zergatik ulertzen duzun eraso bezala, nik hori ez baitut eraso bezala erabiltzen. Are gehiago: maiatzean hemen hitz egin zenetik eta hitzarmen horren zirriborroa ere maiatzean bidali zenetik –ez dut gogoratzen data zehatza, baina eztabaida bai, maiatzean izan zen– azarora arte hitzarmena ez bada etorri Legebiltzar honetara, errua ez da EH Bildu taldearena. EH Bildu taldeak esan du hitzarmenari buruz esan beharrekoa iritsi zaionean. Eta urtehasierarako indarrean egon behar badu, sentitzen dut, baina tramitatzen duenak kontenplatu beharko du norbaitek kontrako iritzia emateko posibilitatea. Edo zer, egintzat ematen da beti onartu egingo dela, edozer jartzen duela ere? Ba tramiteak egiten dituenak ere hori aintzat hartu beharko luke. Eta diozu oposizio edo kontrako proposamena egin dugula. Klaro, horrelako hitzarmenen tramitazioan hori da ematen zaigun aukera; ez zait ematen zuzenketa partzial edo ez dakit zer egiteko aukera. Baina, nik esan dut –eta sailburuak ere oso ondo interpretatu du–, guk eskatzen duguna da hori eranstea; ez hitzarmenaren kontra egitea, baina bai hitzarmenak hori jasotzea. Eta zuk eraman duzu hitzarmenaren osotasunarekiko konfrontazio edo kontrako jarrera aurrez aurreko batera, eta ez da hori. Zuk jarraituko duzu, akaso, hori interpretatzen, baina ez da hori. Eta zuk diozu Gobernuak bermatu behar duela. Noski! Eta, tamalez, beti ez da behar beste bermatzen. Eta, tamalez, gertatzen da –nik ere esan dut nire interbentzioan– askotan lan-baldintza prekarioetan aritzen direla. Baina Gobernuak bi egiteko ditu, bermatzea eta eredua ematea, berak aplikatzea besteei eskatu nahi diena, eta horregatik guk uste dugu hori hitzarmenetan sartu behar dela. Eta azkeneko gauza bat. Inseguritatea aipatzen duzu. Begira, hemen daude kontratistak, dago Administrazioa, daude bizilagunak eta daude langileak. Ezin al dira lauren interesak aldi berean babestu? Guk uste dugu baietz, eta horretan jarri beharko lukeela Administrazioak, izan hitzarmen honetan eta obra hauetan, izan beste batzuetan. Beraz, ulertu dezaket diskurtsoa prestatuta ekarri duzula eta nire ustezko eraso bati erantzutera joan zarela, baina, benetan diotsut, ez da inongo erasorako ahaleginik izan, eta denborak, horrelako beste hitzarmenen baldin badator, erakutsiko dizu, ze berriro ere horrelako klausula baldin badator, denbora-tarte horretan behintzat ez bada gai horren inguruko beste aldaketa bat izaten legalki edo beste situazio batean, EH Bilduk eskatuko du hori. Uste dut askotan eskatu duela hemen eta beti termino bertsuetan eskatu duela. Mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3233
10
61
19.12.2013
ZORRILLA IBAÑEZ
EA-NV
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, zure baimenarekin, eserlekutik, labur-labur, EH Bilduri erantzuteko. Ados gaude ezin dela edozein preziotan onartu, eta uste dut nahiko argudio eman dugula argi uzteko bai Jaurlaritza honek bai aurrekoek zehatz-mehatz bete dutela indarrean den legedia eta aurrerantzean ere bide beretik jarraituko dela. Bestalde, kontsekuentea ere izan behar da, eta arauek ez dute berez miraririk egiten; beraz, arauak ezartzeak ez du berez esan nahi lan-baldintzak zeharo bermatuta egongo direnik eta lan-segurtasuna zorrotzago zainduko denik, eta, zuk zeuk ere ondotxo jakingo duzu hori, Beitialarrangoitia andrea, gauza bat baita teoria eta oso bestelako bat praktika. Por tanto, lo que decía antes: Bidea pausorik pauso egiten da. Eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3234
10
61
19.12.2013
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, zure baimenarekin, eserlekutik jardungo dut, oso-oso labur. Bilduk adierazitako aurkako jarreraren kontra bozkatu dugu guk. Zorrilla jaunak ondo azaldu duenez, zain geunden aspalditik hitzarmen hau noiz sinatuko, hari esker Bilboko metroko 3. linearen obrak Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino lehen amaitzeko aukera izango baita. Alabaina, Bilduk eskatzen duen klausula hori gehituko balitz, hautsi egingo litzateke segurtasun juridikoa, Gipuzkoako arau horri, esan den moduan, errekurtsoa jarri baitiote bai Lehiaren Euskal Agintaritzak, bai Estatuko Abokatutzak. Gainera, haiek diotenez, lurralde-hitzarmena zaindu nahi omen da aurkakotasun horren bidez; gure ustez, baina, hori guztiz zainduta dago jada, horretarako beste bitarteko batzuk ere badaude-eta, eta hitzarmen hau onartzea da aukerarik onena, metroaren 3. lerroa lehenbailehen abian jartzeko bidea emango baitu. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3235
10
61
19.12.2013
ZABALLOS DE LLANOS
SV-ES
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea, eta labur-labur. (Risas) Gure esku dagoen horretan, Euskadiko sozialistok ez ditugu atzeratu nahi azpiegitura garrantzitsu hau eraikitzeko lanak, haren bidez Bilboko metropolialdeko herritar gehiagorengana iritsiko baita metroa eta, hartara, mugikortasuna jasangarriagoa izango baita inguru horretan. Ea, bada, hitzarmen hau gogo ernagarri zaion Jaurlaritza honi, ez ditzan atzeratu lozorroan geratu diren beste tren-azpiegitura garrantzitsu batzuk ere. Euskal sozialistok, abstentzioaren bidez, hitzarmen honi izapidetzen jarraitzeko bidea eman nahi izan diogu, argi erakutsita berriro ere zer den politika egitea eta zer den oposizio-lana arduraz eta herritarrei begira betetzea. Guk ez dugu izango EAJk joan den legegintzaldian izan zuen jokabidea tranbia Gasteiztik Abetxukora zabaltzeko egitasmoan. Izan ere, zuetako askok gogoan izango duzuenez, Arabako Foru Aldundiaren Garraio arduradunek Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu ostean, Eusko Legebiltzarrean EAJk ez zion aldeko botoa eman izapide horri, nahiz eta izapide hori Biltzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren arteko kortesiazko izapidea izan ia. Orduan ere López lehendakariaren lana oztopatzeko hartu zuen jarrera hori. Zorrilla jauna, UPyDren eta Alderdi Popularraren jarrera koherentea eskertu duzula-eta –bide batez esanda, UPyDk kale egin dizu, abstenitu egin baita–, bada, nik ere eskerrak eman nahi dizkiot Euzko Alderdi Jeltzaleari, López jaunarekin izandako jarrera adeitsu horrengatik. Guk, baina, ez dugu EAJk orduan izandako jarrera arduragabe hori izango, eta, horregatik izapide hau gainditzeko bidea eman diogu hitzarmenari; eta abstenitu egin gara horretarako; izan ere, Talde Sozialista, berez, bat dator EH Bildurekin obra publikoetan dagokion lurraldean indarrean den lan-hitzarmena bete behar izateko egindako alegazio horretan. Legebiltzar honetan joan den urriaren 17an egindako osoko bilkuran, EH Bilduk EAEko lan publiko guztietan lurraldeko lan-hitzarmena betearazteko egindako interpelazioaren ondorioz aurkeztutako mozioa izan genuen eztabaidagai, eta, orduko hartan, Bixen Itxaso taldekideak aurkeztutako osoko zuzenketa onartzea erabaki zuen Legebiltzar honetako gehiengoak, Legebiltzarrak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 114.3 artikuluarekin bat, Eusko Jaurlaritzari eska ziezaion bi hilabeteko epean administrazio-klausula orokorren agiria onar zezan eta agiri horren klausula batean Euskadiko sektore publikoak lehiaketara ateratako edozein obra edo zerbitzuren esleipendunei edo azpikontratistei berariaz agindu zekien dena delako obra edo zerbitzu horri dagokion lurraldeko sektore-hitzarmena bete dezatela, kontratua bertan behera uzteko zehapena ezarrita klausula hori betetzen ez den kasuetarako. Bi hilabete igaro dira ordutik hona –bide batez, igaro da jada Legebiltzar honek Jaurlaritzari emandako epea; espero dugu, beraz, Jaurlaritzak jada prest izatea administrazio-klausula orokorren agiria–, eta, gaur egun, orduko jarrera bera izaten jarraitzen dugu guk, uztailaren 18an Diputazio Iraunkorrean izandako jarrera bera, orduan ontzat jo baitzen… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3236
10
61
19.12.2013
ZABALLOS DE LLANOS
SV-ES
Bilboko Metroaren 3. lineako obrak egiten eta finantzatzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko lankidetza-hitzarmena. EH Bildu legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen proposamenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
… Eusko Jaurlaritzari eskatzea lehiaketa publikoetako baldintzen agirietan berariaz balioets dadin enpresa lehiatzaileek langileei ezartzen dizkieten lan-baldintzak hitzarmen kolektibo baten arabera araututa daudela. Gure abstentzioaren bidez, konfiantzazko botoa eman diogu Jaurlaritza honi, Bilboko metroaren 3. linearen hitzarmena onartu ahal izan dadin. Horregatik, espero dugu EH Bilduk egindako alegazioa onartu ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzar honen gehiengoak aurreko hartan onartutakoa aintzat harturik, beren-beregi eskatuko diola ETSri egiten dituen lehiaketetan klausula bat jaso dezan esleipendunek edo azpikontratistek dagokion lurraldeko sektorehitzarmenak bete behar izan ditzaten ezinbestean. Sozialistok –zalantzarik ez izan– erne jarraituko dugu, eta eskakizun hori eskatzen jarraituko dugu, ez baikara zain geratuko inork Lan Ikuskaritzan salaketak jarri arte –San Mamesen kasuan gertatu bezala– Jaurlaritzak gaiari hel diezaion eta, gainera, gero laneskubideen gorengo babesletzat azal dadin. Mila-mila esker. Eta kito! La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/108d4456-a9cf-4074-a2b3-d642aefd1e46
parl_eu_3237
10
62
20.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on denoi. Egun on, Jaurlaritzako kideok. Lehendakari jauna. Guk aurrekontu horien kontra bozkatuko dugu, jakina. Alderdi zaharrenak eta alderdi zaharrentzakoak diren aurrekontuen aurka bozkatuko dugu. Alderdi zaharrek egin eta hitzartutako aurrekontuak dira, batez ere beren interesak defendatzeko eta beren botereesparruak blindatzeko, herritarren egiazko premiak eta jendearen interesak alde batera uzten dituztenak. Beraz, herritarrei bizkarra emanda egin eta hitzartutako aurrekontuak dira. Murrizketak eta doikuntzak finkatzen dituzten aurrekontuak dira, instituzioen egitura zentzugabea finkatzen dutenak eta proiektu politiko nazionalistari eusten diotenak. Puntu honetan ezin dugu alde batera utzi lehendakariak Europan euskal nazioa eraikitzeko, estatus berri baterantz joateko edo datozen urteetan kontsulta bat egiteko premiari buruz legegintzaldiko lehen urtean egin duen defentsa. Hori, jakina, ezin dugu alde batera utzi eta arrazoi sendoa da aurrekontuen aurka bozkatzeko, esan dudan bezala, Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu politikoari eusten dioten aurrekontu hauen aurka bozkatzeko. Beren alderdi-interesak herritarren benetako interesen aurretik jartzen dituzten alderdi politiko batzuen aurrekontuak dira. Erreformak egitea baino murrizketak egitea nahiago duten alderdi politiko batzuen aurrekontuak dira. Beste behin ere, errazenaren aldeko hautua egin da: kontuak koadratu, Euskadik behar dituen erreformak sustatu beharrean. Aurrekontu horiek ongizate-estatua, hezkuntza, osasuna, babes soziala, I+G+B, zientzia, bekak, teknologia-zentroak, ikerketa estrategikoak, enplegua eta merkataritzaren babesa murrizten dituzte eta, oro har, krisitik ateratzeko eta denontzako etorkizun ekonomiko hobe baterako oinarria jartzeko ezinbestekoak diren kontu-sailak murrizten dituzte. Aurrekontu horiek, gainera, beti bezala dituzte beharrezko ez diren kontu-sailak eta alferrikako gastuak: enbaxadak, euskararen babesa Frantziako hegoaldean, EITBren ordezkaritzak Nafarroan eta Frantziako hegoaldean eta instituzioen egitura erraldoi batek eta administrazio handiegi batek eragiten dituzten gastu guztiak. Hori, ordea, ez da ukitzen, hori babestu egiten da. Horregatik, aurrekontu horien alde bozkatu edo abstenitu behar duten alderdi politikoek baiezkoa emango diote aipatu berri dudan guztiari. Aurrekontu horiek argi eta garbi ahultzen dituzte babes soziala eta ongizate-estatua, UPyDk aldatu nahian jarraitzen duen instituzioen egitura finkatzen dute eta guk gauzatzea galarazi nahi dugun proiektu politiko nazionalistari eusten diote. Zentzu horretan, Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere postulatu bakar bati ere uko egin gabe, ikusten du nola Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak euren aurrekontuei eta euren proiektu politikoari bide ematen dioten. Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektua leuntzea ere ez dute lortu: besterik gabe, belarriekin ere txalo egiten dute. Sail guztiek murriztu dute aurrekontua 2012koarekiko, batzordean hainbat zuzenketa onartu ziren arren. Kontua da dena murrizten dela asko. Garapenerako lankidetza 30 milioi euro baino gehiago murriztu da, hau da, % 30 murriztu da 2012arekin alderatuta. Horrek esan nahi du Legebiltzarraren eta Garapenerako Lankidetza Legearen konpromiso historikoak urratu direla. Kanpoko euskal ordezkaritzak mantendu egin dira, 2,6 milioi eurotik gorako aurrekontua dutenak, horien existentzia eta zeregina justifikatu gabe dauden arren. Euskadiren atzerriko ordezkaritza politikoa estalita dago Espainiaren enbaxadekin eta euskal enpresen hedapeneko eta nazioartekotzeko ordezkaritza SPRIren bulego eta aholkularien sarearekin. Bestalde, Etxepare Institutua arduratzen da gure mugetatik kanpo euskara sustatu eta hedatzeaz. Lehendakariak, gainera, atzerriko euskal ordezkaritzak enbaxada izateko eta etorkizun hurbilean beste herrialde batzuetara hedatzeko nahia azaldu zuen. Horrek erakusten du zein diren Eusko Jaurlaritzaren asmoak. Beraz, aurrekontu horien aldeko botoa ematen duten edo abstenitu egiten diren alderdi politikoek ere hori guztia abalatuko dute. Frantziako hegoaldean euskara sustatzeko aurrekontuko diru-izendapenak mantendu egin dira. Berrikuntza-funtsa, 2012an 65 milioi eurokoa, nabarmen murriztu da datorren ekitaldirako, portzentaje handian murriztu da. Murrizketa orokorra izan da, besteak beste, berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin, enpresagarapenarekin, teknologiarekin, ikerketa estrategikoarekin, turismoarekin, barne-merkataritzarekin eta nazioartekotzearekin zerikusia duten programa eta partida guztietan. Eusko Jaurlaritzak, aurrekontu horiekin, 2012an egikaritutakoa eta 2013rako itxiera-aurreikuspena kontuan hartuta, dudarik gabe nahikoa izango ez den zenbateko baten aurrekontua egin du diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzaren prestazio osagarrirako. Beraz, nahikoa izango ez den aurrekontu bat egin du diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzaren prestazio osagarrirako. Eta Gobernuarentzat eskaera guztiei erantzutea derrigorrezkoa dela edo izan beharko lukeela baino haratago, aurrekontua zuzen egitea eta zorrotza izatea ere haren betebeharra da eta gurea, ondorioz, hala izan dadin eskatzea. Eta kasu honetan ere ez da, ezta gutxiagorik ere. Eusko Jaurlaritzak argi eta garbi nahikoa izango ez den zenbateko bat jarri du gizarte-larrialdiko laguntzetarako: 20,5 milioi euro. Aurrekontu horietan ez da behar den ahaleginik egiten beka-programetan. Ez da behar den ahaleginik egiten ikerketarako funtsetan. Ez da behar den ahaleginik egiten ikastetxeetako azpiegitura eta obretan. Ez da behar den ahaleginik egiten hirueletasunean. Hizkuntza sustatu eta normalizatzearekin zerikusia duten kontu-sailek, aldiz, zenbateko handikoak izaten jarraitzen dute. Ez gaude ados aurrekontuetan euskalduntzeko eta hizkuntza-normalizatzeko hain partida handiak jartzearekin gizarte-murrizketak sustatu eta ekonomia-jarduera sustatzeko kontu-sailak murrizten diren bitartean. Gauza guztietarako dirurik ez dagoenez, lehentasun-kontua da. Eta badirudi Jaurlaritza honek nahiago duela herritarrak euskalduntzea krisitik ateratzea baino. 2014an 100 milioi eurotik gora erabiliko dira euskara sustatzeko. EITBren aurrekontua handitu egin da 2013koarekiko, hain zuzen ere, 110 milioi eurotik 2 milioi gehiagora. Horrek esan nahi du EITB ez arrazionalizatzeaz eta ez birmoldatzeaz gain, aurrekontua handitu egin duela. Eta hori guztia, lehen urte honetan ikusi dugun bezala, euskal nazionalismoaren zerbitzura lan egiteko tresna bihurtu den bitartean. Gainera, EITBk Baionako eta Iruñeko egoitzak mantendu egin ditu, gure iritziz beharrezko ez badira ere. Eta, bestalde, euskal zorra 9.000 milioi euro ingurukoa izango da datorren urtean. 2014an, eta datu interesgarria da hau, zorra ordaintzeko pobrezia ordaintzeko baino bi bider diru gehiago erabiliko da. Eta hori guztia eta askoz gehiago abalatuko dute aurrekontu horiei bide emango dieten alderdi politikoek, esan dudan bezala, euren babesarekin nahiz abstentzioarekin. Hori guztia eta askoz gehiago abalatuko duzue zuen jarrera politikoarekin eta zuen botoarekin. Beraz, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak aurrekontu horietan jasotako murrizketa eta doikuntza guztiak babestuko dituzte, edo babestu dituzte. Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak, gainera, hain urrun ez dagoen beste garai batean irmotasunez kritikatu zuten gastu alferrikakoa, identitarioa eta ez-beharrezkoa mantentzea ere abalatuko dute. Beraz, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu politikoa ere abalatuko dute aldeko botoarekin edo abstentzioarekin. Nazionalismoaren proiektu politikoari oposizioa egin beharrean, oposizio sendoa egin beharrean, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak, euren botoarekin, men egiten diete Euzko Alderdi Jeltzalearen interesei. Zuek ados jarri zarete aurrekontu horiek ituntzeko, baina bestalde, ez duzue hatzik mugitzen Euskadik modernizatzeko behar dituen erreforma guztiak sustatzeko. Beraz, gehiago egiten duzue kosmetikaren, publizitatearen eta propagandaren alde, baina erreformak, erreforma garrantzitsuak, bat bera ere ez. Funtsean, lehen bezala jarraitzen du guztiak: murrizketa gehiago, doikuntza gehiago, baina erreforma garrantzitsurik ez. Laburki azalduko dudan bezala, Legebiltzar honetan hainbat aldiz eman dugulako gai honen inguruko iritzia, kontua da ez dela egin ez zerga-sistemaren erreforma sakonik, ez zerga-iruzurraren aurkako borroka sendorik, ez zerga-eskumenak Eusko Legebiltzarrera eskualdatzerik, ez egitura instituzionalaren erreformarik, ez Lurralde Historikoen erreformarik, ez sektore publiko sozietarioaren murrizketarik, hau da, planteatzen aritu garen gauza horiek guztiak, eta batzuk beste alderdi politiko batzuekin batera. Gauza horietako ezer ez da egingo. Hori guztia atzeratu egiten da, utzi egiten da. Aurreragorako uzten dela esaten da, baina kontua da horrelakorik ez dela planteatu. Esan dudan bezala, makillajea, publizitatea eta propaganda, eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak hori guztia erosten diote Euzko Alderdi Jeltzaleari. Euskal nazionalismoarentzako benetako alternatiba bat sustatu beharrean, hori guztia erosten diote, murrizketa guztiak erosten dizkiote eta guztiak lehen bezala jarraitzea erosten diote. Hori hala da, eta kontu horretan alderdi zaharrek eskarmentu handia dute: konponketak, bai, babesa, bai. Eta are gehiago, diru publikoen bidegabeko jabetzea, alderdien interesen edo udal adiskideen mesederako. Horretan bai, horretan benetako espezialistak dira Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista nahiz Alderdi Popularra: babesak, konponketak eta diru publikoen bidegabeko jabetzea, euren interesen mesederako, gobernatzen dituzten herrien osperako edo gobernatu nahi dituzten herrien osperako. Hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen, Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren politika egiteko modua: babesak eta konponketak euren interesak defendatzeko, herritarren interesak defendatu beharrean. Beraz, erreforma eta aldaketa garrantzitsurik, ez. Kosmetika hutsa. Eta Euzko Alderdi Jeltzalea zoriontsu dago, Eusko Jaurlaritza zoriontsu dago eta lehendakari jauna zoriontsu dago. Ezeri uko egin gabe, bere aurrekontuak ditu, eta baita igarotzeko alfonbra gorria ere, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak jarri dioten alfonbra gorria. Oposizioa egin beharrean, benetako oposizioa egin beharrean, benetako oposizio politikoa egin beharrean, uko egiten diete euren printzipioei, uko egiten diete urte hauetan guztietan defendatu dituzten printzipio askori, eta belarriekin ere txalotzen dute Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu politikoa. Funtsean, eta ondo pentsatuta, ikusten zen gaur gertatuko dena gertatuko zela, ikusten zen Euskadiko Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra Euzko Alderdi Jeltzalearekin ados jarriko zirela. Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak uko egin zioten gobernatu zutenean euskal nazionalismoaren alternatiba bat sustatzeari eta, gaur egun, oposizioan daudenean, oposizioa egin beharrean, olatua egiten diote Euzko Alderdi Jeltzaleari. Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak Euzko Alderdi Jeltzaleari olatua egiten amaitzen dute. Konformatu egiten dira… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3238
10
62
20.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Konformatu egiten dira lau zuzenketarekin, lau zuzenketarekin konformatzen zarete… Bost direla dio Damborenea jaunak, baina lau dira, lau zuzenketa dira. Lau zuzenketa dira. Norentzat? Udal adiskideentzat, gobernatzen duten herrientzat edo gobernatzeko asmoa duten herrientzat. Iruzur politiko hutsa da zuek planteatu duzuena. Euzko Alderdi Jeltzaleari oposizioa egin beharrean, men egin diezue haren interesei. Badirudi Legebiltzar honetan ez duela inork oposiziorik egiten, Unión, Progreso y Democraciak izan ezik. Beraz, lau zuzenketa, lau milioitxo besterik ez zuen interesak defendatzeko alternatiba bat planteatu beharrean. Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak, eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin jarraitzen dut, Euzko Alderdi Jeltzalearen alternatiba izan nahi zutela esateari utzi diote eta berarekin altxorra partekatu nahi dute orain. Egia esan, ez dira horretaraino ere iritsi; esan dudana, lau zuzenketa, lau milioitxo. Egia esan, jokatu duten rola konpartsa edo txalo-jotzaile soilena izan da, Euzko Alderdi Jeltzaleak etorkizunean eskertu ere egingo ez duena. Denborak esango du. Nork daki, hurrengo urratsa, agian, hurrengo hauteskundeetan koalizioan aurkeztea izango da. Alderdi zaharren koalizioa, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak osatutakoa, gobernatzen duten instituzioen aurrekontuak onartzeko dena dagoen bezala gera dadin, gizarte-murrizketa gehiago sustatzeko, doikuntza gehiago sustatzeko, eta beraien alderdi-interesak defendatzeko. Agian ondo pentsatu beharko zenukete eta kontuan hartu nik planteatzen dizuedan aukera: Euzko Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak osatutako koalizioa. Lau edo bost zuzenketaren aldea baino ez dute izan. Ados jar zaitezkete instituzio guztietan; baina ondotxo dakizue Euzko Alderdi Jeltzaleak ez dizuela eskertuko. Baina hori da Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak hartzea erabaki duten jarrera politikoa: txalo-jotzaile eta konpartsa hutsak izatea. Gauza garrantzitsuetatik, esan dudana, ezer ez. Ez ongizateestatua sendotzea, ez zerga-sistemaren erreforma sakonik, ez zerga-iruzurraren aurkako borroka sendorik, ez legebiltzarrera zerga-eskumenak lekualdatzea, ez egitura instituzionalaren erreformarik, ez LHLren erreformarik eta ez sektore publiko sozietarioaren murrizketarik. Antza denez, hain garrantzitsuak diren gauza horiek, zenbait alderdi politikorentzat aurrekontuaren negoziaketan nahasi behar ez diren huskeriak dira. Luze eta zabal hitz egin genezake puntu bakoitzari buruz, baina labur mintzatuko naiz. Zuek itundu duzuen zerga-sistemaren erreformari dagokionez, bi ondorio atera ditugu zergaerreforma horretan aurrerapen batzuk egon zirela aitortuta. Bat, beranduegi iritsi dela eta aurrekontuetan ondorio garrantzitsurik ez duela. Eta bi, ez dela izan behar bezain handizalea, ez duela bermatzen herritar guztiok fiskalitate bateratua izatea, ez dela izan nahiko progresista, kapital-errentak eta lan-errentak ez direla berdindu, ez direla sustatu behar ziren zerga-erreforma guztiak eta egin diren zerga-erreformak ez direla izan behar bezain progresiboak, ez tarifei dagokienez eta ez kenkariei dagokienez. Zerga-iruzurraren aurkako borrokari dagokionez. Hainbat urtez ez zen martxan jarri nahi izan zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratu bat, UPyDk behin eta berriz aldarrikatu duen bezala. Zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratu bat martxan jartzeari eta beste neurri batzuk aplikatzeari behin eta berriz egin zien uko… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3239
10
62
20.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko plan bateratu bat martxan jartzeak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak beti aurka egin dien beste neurri batzuk aplikatzeak diru-baliabide gehiago lortzea bermatuko zigun, euskal gizartearen benetako premiei aurre egiteko erabil zitezkeenak. Egia da 2013an zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko batzorde bat sortzea adostu dela, Zerga Kideketarako Organoaren barruan iruzurraren aurkako plan bateratua egiteaz arduratuko dena. Neurri positiboa izan arren, uste dugu ez dela nahikoa eta, edozein kasutan, oraindik ez dela gauzatu. Eta ogasunen datu-base informatikoen denbora errealeko interkonexioarekin, zerga-iruzurraren jazarpena hobetzekoarekin zer gertatzen den ere galde genezake. Jarri al da martxan? Noiz jarriko da martxan? Badirudi inondik inora betetzen ez diren promesa mordoa dugula. Sektore publiko sozietarioari dagokionez, ez da oraindik behar adina neurri hartu sektore publiko sozietarioa arrazionalizatzeko, birmoldatzeko edo drastikoki murrizteko, hau da, administrazio paraleloa, oraindik existitzen diren eta urtea joan eta urtea etorri baliabide publiko asko xurgatzen dizkiguten ehunka erakunde, fundazio, enpresa publiko eta enpresa erdi publiko opakoak arrazionalizatzeko, birmoldatzeko edo drastikoki murrizteko. Sektore publiko sozietario handi, ez-eraginkor eta opakoa osatzen duten erakunde publikoen kopuruaren eta tamainaren murrizketa beharrezkoa eta drastikoa planteatu gabe dago oraindik. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako sektore publiko sozietarioa birmoldatzeko eta arrazionalizatzeko plana makillaje hutsa, publizitate hutsa eta propaganda hutsa da. Planteatu dena, funtsean, lehendik dauden sozietateen berrantolaketa da. Urrun geratzen da egin beharko litzatekeena eta ez du ia gasturik murrizten. Izan ere, nola esperoko dugu Jaurlaritza honek sektore publiko sozietarioa birmoldatzeko plana planteatzea Jaurlaritzako kideek behin eta berriz esan badute sektore publiko sozietarioa ez dagoela puztuta. Beraz, ezinezkoa da Jaurlaritzak helburu horiek dituen plan bat aurkeztea eta martxan jartzea. Egitura instituzionalari eta Lurralde Historikoen Legeari dagokienez, ez da hartu eta ez da planteatu jakineko neurririk, ez euskal egitura instituzionala aldatzeko, eta ez sortzen dituen bikoiztasunak, ez eraginkortasunak eta desberdintasunak murrizteko. Ez dago konpromisorik Lurralde Historikoen Legea aldatzeko. Ez dago ezer bikoiztasun horiek, ez-eraginkortasun horiek, desberdintasun horiek edo alferrikako gastu hori murrizteko. Batzorde txostengile bat besterik ez daukagu gaia aztertzeko, 2013 osoan bi aldiz bildu den batzordea. Publizitate eta propaganda hutsa, zerbait egiteko itxurak egitea ezer egiten ez denean. Egitura hori guztia mantentzeak, oso egitura historikoa bada ere, herritarrentzako onuragarriagoak diren beste gauza batzuetarako erabil litezkeen baliabide publikoak agortzen ditu. Beraz, aurreko aldaketak gauzatu izan balira, baliabide gehiago izango genituzke orain herritarrek behar dituzten aurrekontuak egiteko. Baliabide publikoak benetan garrantzitsua denerako erabiltzea delako kontua: ongizate-estatua sendotzeko, osasunbiderako, hezkuntzarako, babes sozialerako, ekonomia-jarduera sustatzeko, beketarako, I+G+Brako, gure enpresei eta autonomoei laguntzeko eta ez alferrikako instituzioak eta ezertarako balio ez duten erakundeak mantentzeko, orain egiten den bezala. Aipaturiko neurri eta erreforma horiekin batera alferrikako gastua, ez-eraginkorra eta identitarioa murrizteko beste batzuk ere beharko lirateke, produkzioehuna babesteko, autonomoentzako, enpresa txikientzako eta aberastasuna eta lanpostuak sortzeko ahalmena dutenentzako baliabide gehiago bideratu ahal izateko. Beraz, ez dira sustatu baliabide gehiago izateko behar diren neurriak, ez dira sustatu baliabide liberatu, hau da, hipotekatu gabeak, gehiago izateko behar diren neurriak, eta ez dira ondo aukeratu inbertsio- eta gastu-lehentasunak. Hori guztia da, gure iritziz, Euzko Alderdi Jeltzaleari eskatu behar zitzaiona eta eskatu ez zaiona. Ez zaio eskatu. Oposizio politiko sendorik ez egitea hautatu da eta, horrela, gauzak zeuden bezala geratu dira: aurrekoen antzeko aurrekontuarekin, baina kasu honetan, gainera, lehengo murrizketak eta beste doikuntza batzuk finkatzen ditu. Esan dut lehen ere gauza horietako ezer ez dutela sustatu nahi ez Alderdi Popularrak, ez Euzko Alderdi Jeltzaleak eta ez Euskadiko Alderdi Sozialistak: ez zerga-erreforma handizalerik, ez zerga-eskumenak Legebiltzarrera lekualdatzea, ez zerga-iruzurraren aurkako borrokarik, ez egitura instituzionalaren erreformarik, ez Lurralde Historikoen Legearen erreformarik, eta ez Euzko Alderdi Jeltzaleak hainbat urtez sortutako eta azken urte hauetan mantendutako administrazio paraleloa murriztea. Errealitatean, inork ez du gauza horietako ezer egin nahi. Honek guztiak dagoen bezala jarrai dezan nahi duzue, eskutik helduta zoazte, ez duzue ezer aldatu nahi. Funtsean, egia esan, oso antzekoak zarete denok. Funtsean, kontu horietako ezerk ez zaituzte kezkatzen, zuen kontuek bakarrik kezkatzen zaituzte. Horrela nabarmendu da legegintzaldiko lehen urte honetan eta horrela nabarmendu da zuzenketen eztabaidan eta taldeek planteatutako zuzenketetan ere. Zuen interesek bakarrik kezkatzen zaituzte. Kromoaldaketak, konponketek, han edo hemen aurrekontuak onartzeak edo zuen udal adiskideak diru publikoekin hornitzeak kezkatzen zaituzte. Babestea esaten zaio horri. Beraz, hori da zuentzat gauzarik garrantzitsuena: zuen alderdi-interesak blindatzea eta botereesparruak babestea. Aski da aurkeztu dituzuen zuzenketei erreparatzea. Zuentzat politikak hauxe izan behar du: zuen botere-esparruei eusteko azpijokoak. Guri ez zaigu iruditzen politikak hori izan behar duenik, eta ez zaigu iruditzen oposizioan dagoen alderdi politiko batek hori egin behar duenik. Oposizioan egon eta oposiziorik egin behar ez duena, nik uste dut sobera dagoela. Oposizioa egitea ez da lau zuzenketa negoziatzea, gauzak aldatzen ahalegintzea baizik, eta zuek nahiago izan duzue berriz ere jendeari murrizketak egitea behar ziren erreformak egitea baino. Herritarren interesen aurretik jartzen dituzue zuen alderdiinteresak. Euzko Alderdi Jeltzalea zoriontsu dago. Eta zoriontsu ez ezik, Euzko Alderdi Jeltzalea harrotuta ere badago. Guri lotsa emango liguke oposizio izateari utzi eta euskal nazionalismoaren txalo-jotzaile eta konpartsa bihurtzea. Uste dut horixe dela urteko gertakaririk aipagarriena eta penagarriena: Alderdi Popularra eta Euskadiko Alderdi Sozialista euskal nazionalismoaren konpartsa eta txalo-jotzaile bihurtu direla. Zuek txalotu egiten dituzuen bitartean, haiek independentziaren aldeko giza katea ari dira finantzatzen Gipuzkoan. Eta zuek horren guztiaren eta ondoren etorriko denaren konplize zarete, Euzko Alderdi Jeltzalearen proiektu politikoari oposizio sendoa egin ez diozuelako. Beraz, hori da, UPyDren iritziz, gertakariei buruzko egia. Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak alfonbra gorria jarri diote Euzko Alderdi Jeltzaleari. Esan dut lehen ere hori ez dela ez oposizioa egitea eta ez Euzko Alderdi Jeltzalearen alternatiba bat defendatzea, txalo-jotzailearen rola onartzea baizik. Alternatiba politiko bat defendatzeak udal adiskideentzako (Irun, Barakaldo, Ermua, Eibar eta Portugaleterentzako zuzenketak) hainbat zuzenketa ituntzea baino zerbait gehiago izan behar du: politikak benetan aldatzea eta behar diren erreformak sustatzea. Hori da duela hilabete batzuk Euzko Alderdi Jeltzaleari planteatu geniona eta duela gutxi berriz planteatu dioguna. Beti egongo gara prest aurrekontuak negoziatzeko, baina gauzak aldatu egin behar dira eta Euzko Alderdi Jeltzalearen ildo politikoak aldatu egin behar du. Ez badute aldatzen, ezin dute gurekin kontatu. Eta, horregatik, gure betebeharra oposizio politikoa egiten jarraitzea da, beste batzuek egiten ez dutena. Horregatik eta beste hainbat gauzagatik, aurrekontu horien aurka bozkatuko dugu. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3240
10
62
20.12.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Nik uste dut lehendakari jauna pozik egongo dela gaur; izan ere, oposizio sendoa egiten dutela esaten dutenek Jaurlaritzari egin beharrean oposizioari egiten diotenean, Jaurlaritzak pozik egon behar du. Begien bistakoa da Jaurlaritzari egiten zaion oposizio hori ezerezean geratzen dela, oposizioaren oposizioan geratzen dela. Eta guk, alderdi zaharrek ez bezala, hemen politikan ari garenok baino askoz urte gehiago daramatzaten alderdi zahar horiei behar diren irakasbideak ematen uzten diegu, baina ez gehiago. Eta beste alderdi berri batzuek belarriak hainbat gauza egiteko erabiltzen dituzten honetan, guk entzuteko erabiltzen ditugu. Maneiro jaunari gauza gehiago egiteko balio badie, zortea du erabilera anitzeko belarriak izateagatik. Guk esan behar dugu hori ez dela gure aurrekontua. Eta gure aurrekontua ez denez, beste oposizio sendo batzuek ez bezala, gure alternatiba aurkeztu diogu aurrekontu horri. Eta gure alternatiba aurkeztu ditugun zuzenketa partzialetan dago oinarrituta. Zuzenketa horiek 600 baino gehiago dira, oposizioaren oposizio sendoaren ia hirukoitza. Antza denez, ahaztu egin zaizu horietako batzuk gaur izapide honetan defendatzea. Eta berriro diot aurrekontu horrentzako gure alternatiba, ia maniobrarik gabeko aurrekontu batean zegoen alternatiba eskasaren barruan, gure zuzenketetan jasota dagoela. Zuzenketa horiek 400 milioi euro baino gehiago mugitzen zituzten, baina tranparik gabe, ez beste batzuek bezala, euskal Y-aren dirua beste gastu batzuetarako erabiliz. Argi dago ezin dela hori egin, denok dakigu ezin dela hori egin. Baina, tira, Legebiltzar honetan gauzak ikusiko ditugu eta gauzak ikusten jarraituko dugu. Ez da gure aurrekontua eta horregatik aurkeztu ditugu 600 zuzenketa. Argi dago duela zazpi hilabete aurkeztu ziguten aurrekontu-proiektuaren atzetik eta Alderdi Sozialistaren aurreko aurrekontuaren atzetik ari den aurrekontua dela. Eta atzetik aritze horrek esan nahi du 2012an 200 milioi euro baino zerbait gehiago ordaindu behar izan genituela zorraren kontutik, aurten 400 milioi euro baino gehiago ordaindu behar izan ditugula zorraren kontutik eta datorren urtean 800 milioi euro baino gehiago ordaindu beharko ditugula zorraren kontutik, hau da, aurrekontu osoko gastuaren ia % 10. Eta argi dago, edo guri behintzat hala iruditzen zaigu, ezin dugula jarraitu dinamika horretan. Gero, zenbaitek nahiagoko du, esaterako, oposizio sendoak, aurten gauden bezala aurrekontu luzatuarekin jarraitzea, non, diru-sarrerak aurrekontu luzatua baino handiagoak direnean, Legebiltzar honek diru horren gainean duen kontrolak nolabaiteko bideragarritasuna eta erabilgarritasuna duenean, kontu-sailen aurrekontuaren zuzkidura dutelako. Arazoa aurten da, ustez aurreikusitako kontu-sail horiek betetzeko 1.200 milioi euro falta zaizkion aurrekontu baten luzapenean gaudenean. Ez guk eta ez beste taldeek ez dakigu zehazki zertan ari diren murrizketak edo doikuntzak egiten kontu-sail horietarako, guk galdetu dugun arren. Guk behintzat bai. Beste batzuek ez, baina guk galdetu dugu eta sailburuaren erantzuna izan zen abenduaren 31n jakingo genuela. Guk uste dugu 2014an, aurreikusitako bilketak hazi egin diren arren 2012an baino aurrekontu txikiagoa izango dugun ekitaldi honetan, hobe dela dirusarrerei eta gastuei doitutako aurrekontua izatea aurrekontu hori nola egikaritzen ari den zehazki jakiteko eta egikaritzapen horrek bete beharko lituzkeen gidalerroak betetzen dituen jakiteko. Guk badakigu daukagun egoera ekonomikoa txarra dela, oso txarra ez esateagatik. Badakigu daukagun arazo nagusia enplegu-falta dela, eta gero eta larriagoa dela. Gizarte gisa are eta dinamika okerragoa daramagula, gero eta gutxiago garelako, gero eta zaharrago garelako, gero eta okupatu gutxiago daudelako, gero eta gazte gutxiago daudelako eta prestatutako gazteek kanpora joan behar dutelako lanera. Eta guri ez zaigu gustatzen egoera hori, eta zuzentzen ahalegintzen gara, eta azken bi hilabeteetan egin ditugun bi akordioak norabide horretan doaz. Lehenik eta behin, EAJren eta Alderdi Sozialistaren arteko itunaren ondoren euskal herritarrei ahalik eta kalterik txikiena egiteko norabidean zihoan zergaituna, eta gure akordioaren xedea izan zen dirusarrera gutxien dituztenek gehiago ordaindu beharrik ez izatea, itun hark jasotzen zuen bezala. Eta gero, bigarrenik, batzuei ahaztutako gauza bat zen zergapolitiken bitartez –horretarako daukagu Kontzertu Ekonomikoa– enplegua sortzen edo mantentzen laguntzea, edo autofinantzaketaren bitartez enpresak sendotzea. Horretarako daukagu Kontzertu Ekonomikoa, gure enpresek hobeto lehia dezaten ahalmenak ematen dizkiguna, baita autofinantzaketan ere, finantzamerkatua dagoen bezala dagoenean eta ez enpresek eta ez partikularrek kreditua baldintza normaletan lortu ezin dutenean, enpresen kasuan enplegua sortzeko edo inbertitzeko, edo herritarren kasuan, etxebizitza erosteko. Guk aurrekontu hori egiaztatu dugu, berriro diot, inondik inora gurea ez dena, eta horregatik aurkeztu ditugu 600 zuzenketa… Adibide bat jartzearren, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko Sailean 30 milioi euro baino gehiagotan handitu genuen aurrekontua enplegu-planetarako eta abarretarako. Eta gure ituna eta gure akordioa ez dira ez zuzenketa baten, ez lau zuzenketaren eta ez bost zuzenketaren truke. Lortu dugun akordioa zuzenketa guztietatik apartekoa da eta ituna, berriz, zero zuzenketaren truke lortu dugu. Eusko Jaurlaritzarekin egin duguna aurrekontua egikaritzeari buruzko ituna da. Aurrekontua egikaritzeari buruzkoa da, jakitun garelako aurrekontuen kontu honetan paperak gauza guztiei eusten diela; gaurko egunez onartu eta urtarrilaren 2a iristen denerako Eusko Jaurlaritzak ehunka aldaketa egin ditu abendu bukaeran onartutako aurrekontuan. Eta Eusko Jaurlaritza diodanean, Jaurlaritza honetaz ari naiz baina aurrekoaz ere gauza bera esan dezaket, gauza bera egiten baitzuen. Hemen onartutakoa ez da paper bustian geratzen, baina ia-ia. Beraz, guk itundu duguna aurrekontu horren egikaritzapena da. Eta aurrekontu horren egikaritzapenean guk uste dugu, eta Eusko Jaurlaritzak ere hala uste du, defizithelburuak bete behar direla, benetan bete behar direla. Egikaritzapenean, ez paperean. Egikaritzapenean. Eta gu prest gaude eta eskatu egiten diogu Jaurlaritzari aurrekontua gehiago doitzeko eta gastuak murrizteko. Eta, gainera, zer sailetan murriztu esaten diogu. Batik bat Lehendakaritza sailean, enbaxaden kontuarekin, edo Emakunderekin, edo Jonan Fernandezek zuzentzen duen programa horrekin diru asko aurreztu daiteke. Batzordeko izapidean zuzenketen bitartez aurreztu dena baino askoz gehiago, askoz gehiago. Onartu den guztia batzuei eskandalua dela iruditu zaien arren, kontu-sail horiek batzordean zuzenketen bidez onartu dena halako hiru baino gehiago dira. Daukagun arazo nagusia enplegu-falta dela ere badakigu, eta badirudi Jaurlaritza ados dagoela gurekin. Horregatik, aurrekontuaren egikaritzapen honetan, 2014an, Jaurlaritzaren lehentasunak enplegua sortu edo mantentzearen aldekoak izan behar dutela adostu dugu Jaurlaritzarekin. Horregatik hitz egin dugu legean aurreikusita dagoen eta duela bi urte baino gehiagotik inoiz gauzatu ez den jarduera ekintzaileari laguntzeko planaz. Edo industrializazio-plan berriaz, izan ere, argi dago horren premia daukagula Kontzertu Ekonomikoa izan arren, hemen denek gauzak oso ondo egiten dituzten arren, euskal enpresa askok Euskal Herrian inbertitu beharrean Euskal Herritik kanpo inbertitzea nahiago dutela ikusten eta egiaztatzen dugunean. Beraz, beharrezkoa dela ematen du, eta badirudi Jaurlaritzak berak ere aitortzen duela gu lehiakorrago izatea eta euskal enpresek ez ezik Euskal Herritik kanpokoek ere hemen inbertitzea eragingo lukeen industria-plan bat egitea joera-aldaketa izango litzatekeela, duela urte asko gauzatu zena. Hori ez da kontu berria, euskal enpresek urte asko daramatzate Euskal Herritik kanpo inbertitzen. Argi dago lehiakortasunik ezaren inguruan daukagun arazoetako bat lan-gatazkena dela. Sinatu dugun akordioan, Jaurlaritzari eskatzen zaio, eta Jaurlaritza betetzeko prest omen dago, daukagun lan-gatazka hori, Europako handiena, Espainia osokoaren ia herena... 45 milioi biztanletik gorako herrialde batean 2 milioi eskas izanda, marka da, ez ordea onerako marka, eta, nola ez, enpresen lehiakortasunari eragiten dio, eta asko eragiten dio gainera. Guri iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritza kontu horretan ezin dela egon alboka edo albotik begira, edo "konpon daitezela" esaten, guk uste dugu neurriak eta bitartekoak jarri behar dituztela. Eta badira hori konpontzen hasteko aukerak, bestela, arazo handiagoa izango baitugu datozen urteetan. Guri ere interesatzen zaigun, asko interesatzen zaigun landagarapeneko plana ez aipatzearren. Horregatik, Maneiro jauna, gure akordioa ez da zuzenketena, ez bat, ez bi, ez hiru, eta ez lau zuzenketarena. Gure akordioa aurrekontuaren egikaritzapenari buruzkoa da. Gure akordioak murrizketa gehiago egiteko eta gastu korrontea gehiago doitzeko eskatzen dio Jaurlaritzari. Agian, oso gaizki ikusia dago, baina guk uste dugu gauzak behar bezala egin behar direla, edo bestela, gaizki ibiliko garela. Eta ez dugu pentsatzen gaizki ibiltzeko gaudenik hemen, oposizio-mota hau egiten ari garenok behintzat, Jaurlaritzak gaizki egindakoa zuzentzeko gaude hemen, Alderdi Sozialistak lagunduta edo lagundu gabe. Eta gauzak hobeto egiten dakigula uste dugunez, hobeto egiten laguntzea eskaintzen diogu Jaurlaritzari. Horregatik, akordio hau sinatu dugu, Jaurlaritzak aurten aurrekontuaren egikaritzapenean hobetzen duen eta datorren urtean beste gauza batzuez hitz egin dezakegun ikusteko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3241
10
62
20.12.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakaria, sailburuak, legebiltzarkideok, egun on. (Coloca en la tribuna un reloj de arena) Ez beldurtu, hau ez da atzo enpresa handiek inposatu nahi zuten tarifatzeagatik edo tarifazo elektrikoagatik. Ez da aro teknologikotik berriz ere aro digitalera igaro garelako. Honek bere azalpena du, azalpen grafikoa, eta interbentzioan zehar ulertuko duzue. 2009an nazioarteko finantza-krisia deiturikoa hasi zenetik jada urte batzuk pasatu direnean, egoera ekonomikoak ez du hobera egin. Sistema ekonomiko osoa egiturazko krisi ekonomikoan sartuta dago. Finantza-sistemak Europako instituzioak eta estatuetako gobernuak erabat bahituta ditu. Horren ondorio lazgarriak Bruselatik lehenik eta Madriletik ondoren ezartzen ari diren politiketan erraz sumatu eta pairatzen hasiak gara. Erreforma hitzaz mozorrotutako politikak kontrarreformak eta inboluzioa erakusten duten neurriak besterik ez dira. Urteetan herritarrek eta langile-klaseak eskuratutako eskubideak birrindu, eta ezberdintasun sozial eta ekonomikoa areagotuko den gizarte dual baterantz garamatzate: aberatsak geroz eta aberatsagoak, gainontzekoak geroz eta pobreagoak. Bai, aberatsak gero eta aberatsago, eta gainerakoak gero eta pobreago. 2010eko otsailean publizitate-kanpaina anonimo batek aldizkariak, telebistak eta autobusmarkesinak inbaditu zituen gure herrialdean ere. Kanpainaren leloak zioen Hau denon artean konponduko dugu, eta krisi ekonomikoaren erdian optimismo kolektiboa ematea omen zuen xede. Aurki jakin zen kan- paina kostatu zen 4 milioiak Seopan Espainiako eraikitzaileen patronalak jarri zituela Espainiako estatuko 17 korporazio ahaltsuenekin batera, besteak beste, BBVA, Santander, Repsol, Endesa, Iberdrola edo Telefónicarekin batera. Krisiaren erantzule nagusiek, porrot ekonomikoaren erdian mozkin-marjina lotsagarriak pilatu dituztenek, enplegu-erregulazioko espedienteak eta kaleratzeak egikaritzen ziren bitartean lan-erreformak eta beste lege batzuk neurrira egindako trajeak balira bezala baliatu dituztenek, denok ontzi berean goazenaren fikzioa saldu nahi ziguten. Guillermo de la Dehesa ekimenaren sustatzaileetako batek kanpainaren aurkezpenean eskatu zuen adostasunak gailendu behar zuela ideologien aurrean eta, aldi berean, gizarte zibilari dei egin zion krisitik ateratzeko. Adostasunak ideologien aurrean gailendu behar duelako kontu horrek ez al dizue gogorarazten hemen esaten den beste gauza bat, hain zuzen ere, itunaren balioa, desberdintasunen arteko akordioa gailentzearena? Hori aipatzen du Jaurlaritza honek bere gobernu-ekintzaren dohain nagusitzat. Eta bi eskaera horiek, Guillermo de la Dehesa jaunak egindakoak, ideologiak baztertuta uztekoak, auskalo zeren gaineko ituna gailendu zedin, ideologiak tiradera batean gordetzekoak, horiek ikusiko ditugu gaur Ganbera honetan. Eta oso nabarmen ikusiko ditugu. Aski da Legebiltzar honi eta aurrekontuaren gaineko eztabaida honi erreparatzea nor den nor bereiztea gero eta zailago dela egiaztatzeko. Eta asko da Legebiltzar honetan egunero onartzen diren legeei erreparatzea herrialde honen buruan egon litezkeen gobernuen gainetik benetan agintzen dutenen arduragabekeria eta lukurreria zeintzuk ari garen ordaintzen ulertzeko. Euzko Alderdi Jeltzaleak, Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak aurrekontuaren proposamen bat bidali eta abalatu digute gaur, Europako ultraliberalismoaren politikak azpimarratzen dituena, herritarren gehiengo apalen milioika euroak bankueta enpresa- elitera lekualdatzen jarraitzea azpimarratzen duena; elite horiek, aurrekontu horren parametroekin eta jarraibideekin ondo ordezkatuta eta oso pozik sentitzen dira –hala adierazi dute berek–. Izan ere, ez dezagun geure burua engainatu, aurkako helburuak dituzten bi pertsona-mota edo -kolektibo daude, eta alderdi bakoitzak pertsona-mota edo -kolektibo horietako bakoitzaren inguruan emandako erantzunaren edo hartutako jarreraren arabera eredu-talka bat edo eredu-borroka bat gertatzen da. Badira pertsona batzuk, gehienak langileak edo enplegu bila dabiltzanak, alokairua edo hipoteka ordaindu behar dutenak, beren diru-sarrerekin alderatuta asko ordaintzen dituztenak, osasunbide eta hez- kuntza publikoaren mende daudenak eta gizartebazterketan ez erortzeko azken baliabide gisa gizartelaguntzen babes eskasa dutenak. Gutxiengo bat, bestalde, gehiengoaren errenten eta lanaren kontura bizi da, eta krisi bete-betean dirua pilatzen ari da, krisia beraiek sortu zuten arren, beraien diru-sarreren araberako zerga minimoak ordaintzen dituzte, hezkuntza eta osasunbide pribatuaz fidatzen dira publikoa baztertuz eta ez dituzte gizarte-laguntzak behar unean uneko agintariek laguntza askoz handiagoak eta oparoagoak oparitzen dizkietelako, zorrak barkatzen dizkietelako edo diru-laguntza zuzenak ematen dizkietelako. Eta interes-gatazka hori ez du Euskal Herria Bilduk asmatu, Euskal Herria Bildu ez da lehen aldiz ondorio horietara iritsi. Interes-gatazka hori historia bera bezain zaharra edo zaharragoa da: klaseborroka esaten zaio. Eta zuek gutxiengo ahaltsuaren alde egitea aukeratu duzue, gehiengo zapaldu, ebatsi eta umiliatuaren kaltetan. Zuek, Euzko Alderdi Jeltzaleko, Euskadiko Alderdi Sozialistako eta Alderdi Popularreko jaun-andreok, gutxi batzuen interes eta pribilegioen bermatzaileak izatea erabaki duzue herritar gehienen eskubideen kaltetan. Eta guk, Euskal Herria Bilduko jendeak, argi daukagu noren alde egin behar dugun tren-talka horretan, eredu-borroka horretan. Behekoen alde, inor ez direnen alde eta parien alde, abesti batek zioen bezala. Eta hori adierazi nahi diegu gaur herritarrei, abenduaren 9ko eztabaidan egin genuen bezala. Eta Ganbera honetan bozkatzeko gaur defendatuko ditugun zuzenketa partzialen bitartez egingo dugu, ondoren xehatuko ditudan zuzenketa horiek, aurrekontua jendearen premien zerbitzura, gutxien dutenen zerbitzura eta krisiaren ondorioak gehien jasaten dituztenen zerbitzura jartzeko zer norabidetan jarri beharko litzatekeen jakiteko eredua direla uste dugulako. Aldez aurretik nabarmendu nahiko nuke gure taldeak aurkeztutako osoko zuzenketa defendatu genuenean pasa den abenduaren 9an, oso sinplea eta logikoa den zer edo zer esaten genuela: "Gauza bera eginez gero, emaitza bera lortuko da". Eta agerikoa da, zuen gizarte- eta ekonomia-ereduak dituen emaitzak gaur egun pairatzen ari garelako. Eta gaur hemen eztabaidatzen ditugun aurrekontu eta zuzenketek ez dute norabidea aldatzen, ez dute ezer ezberdinik proposatzen. Bestelako emaitzak lortzeko, norabidea aldatu beharra dago, eta hau zuek badakizue, gai zarete ulertzeko, baina ez duzue ezer egin nahi, gauzak aldatu ez daitezen. Gauzak aldatu ahal izateko, subiranotasuna behar dugu politika ekonomiko eta sozial berriak martxan jartzeko. Erkidego honek ezin du bere politika soziala azkeneraino eraman erabakirik hartu ezin badu, bere bidetik abiatzerik ez badauka, bide liberalari eutsi behar badio. Aurrekontuak egiteko unean, euskal herritarrek erabaki ez dugun egonkortasun-legea inposatzen zaigu. Egungo markoan, Estatu espainolaren parte garen neurrian eta Konstituzio espainiarraren aldaketarekin zor publikoa ordaintzea lehenetsi den unetik, ez dago hurrengo hamarkada osoan krisi-egoera gainditzerik erabaki burujabeak hartzen ez baditugu. Kontrakoa egiteak, Aurrekontu Egonkortasunerako Legea betetzeak adibidez, hurrengo zortzi urteetarako gure politika publiko eta sozial guztiak hipotekatzea eskatzen du, eta, horrekin batera, Madrilen gauza bera egingo denez, urtetik urtera Madrili gehiago ordaintzea (kuporen bidez) eta gutxiago jasotzea (inbertsioetan) ekarriko du. Estatuko 2014ko aurrekontuek islatzen duten bezala, Madrileko Gobernuak luzapen-egoeran dagoen kupoaren negoziaketaren alde bakarreko irakurketa egin du; ondorioz, urte batetik bestera egin beharreko ekarpena ia bikoiztu egin du, hain zuzen iazko 800 milioietatik aurtengo 1.400 milioietara. Kupoaren inguruan ere, beraz, aldundien eta Jaurlaritzaren arteko akordio-erabaki propioa bultzatzeko garaia iritsi da, menpekotasunetik ihes egiteko, Estatu espainoleko zor publikoaren igoeraren ondorioz izan den kupoaren igoera eta Estatuko indar armatuen eta Koroaren aurrekontua ordaintzeko dagokigun zatia deskontatzeko aukera gaurdanik landuz. Eta aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean kupoaren inguruko akordio propioa erabaki eta adosten dugun bitartean, norabide-aldaketa hori egin daitekeela nabarmentzeko, inposatzen dizkiguten eta jasaten ditugun politika ekonomiko horiekin eteteko behar den norabide-aldaketa hori nabarmentzeko, hainbat zuzenketa egin ditugu gastua murrizteko kontu-sailekin eta gastua handitzeko kontu-sailekin. Eta pribilegioekin amaitu nahi dugun bezala, kasu batzuetan oso bidegabeak diren eta beste batzuetan beharrezkoak ez diren gastuei aurre egiteari utzi behar diogu. Horregatik, eta hori zen harea-erlojuaren esanahia, AHTrako kontu-sailak kentzea planteatzen dugu, dena eramaten ari direlako gizarte-laguntzen kaltetan, hau da, herritarren bizi-kalitatea galtzen ari dela nabarmentzen ari den esparruan. Horregatik planteatzen dugu abiadura handiko trenerako kontu-saila ezabatzea, aurrekontu hauetan 370 milioi eurokoa dena. Gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-errentagarritasunaren ikuspegitik guztiz eutsiezina dela iruditzen zaigun proiektua da, diru publikoa xahutzea da, pertsonengan eta pertsonen premietan inbertitzen uzten ez diguna, zementutan inbertitu beharrean. Aurreko aurrekontu-eztabaidan, Egibar jaunak haur-proposamentzat jo zuen Euskal Herria Bilduk egindako eskaera: Kutxabankek 600 milioi euro inbertitzea edo jartzea aurrekontuaren bitartez herrialdean industria-ehunaren aldaketa estrategiko bat sustatzeko. Baina egun hauetan ikus ahal izan dugu Jaurlaritza planteatzen ari dela, agian, 600 milioi euro eskatu beharko zaizkiola Kutxabanki euskal Y-aren trazatu ospetsuko Bergarako lotunean inbertitzeko. Zergatik gizarte-laguntzetarako erabiltzeko haur-proposamena dena guztiz logikoa eta koherentea da gure ingurumena suntsitzen duen eta herritarrok bizitza duina izateko baliabiderik gabe uzten gaituen proiektu bat mantentzen jarraitzeko? Zein da logika? Oso erraza da: interes batzuk beste interes batzuen aurrean defendatzearen logika. Kasta baten interesak herritar gehienen aurrean defendatzearen logika da. Euskal Herria Bilduk proposatzen du gizartelarrialdiko laguntzen kontu-sailei 2,5 milioi euro gehitzea 23 milioi eurotara iristeko. Eta ez da zenbateko apetatsua. Ondoren azalduko dut. Diru-sarrerak bermatzeko errentari 65 milioi gehitzea proposatzen da 400 milioira iristeko, eta hori ere ez da zenbateko apetazkoa eta ez ausaz aukeratua. Etxebizitzaren prestazio osagarria 4,5 milioi euro handitzeko proposatzen du 55 milioira iristeko, izan ere, benetan agintzen dutenek –eta ez zarete zuek–, benetan agintean daudenek, oso programa argia dute gehiengo langileari lapurtzen jarraitzeko eta, haien logikaren barruan, ezinbestekoa da ongizate-estatua deitu zaion hori suntsitzeari ekitea. Beraz, babes sozialeko sistema hori, jomuga argia da beraien pribilegioei eusteko eta gutxi axola zaie langabeziaren aurkako babesa Giza Eskubideen Deklarazioan jasota egotea (itxura batean paper bustia den giza eskubide bat). Esan dudan bezala, klase nagusien estrategia sinplea eta oso eraginkorra da. Zalantza sortzea da kontua eta, behar izanez gero, gizarte-laguntzen hartzaileak sozialki seinalatzea –seinalatu diot–, onargarria izan dadin prestazioak murriztea eta zenbateko horiek gutxi batzuen mozkinak, betikoen mozkinak, handituko dituzten negozioetara bideratzea, esaterako, AHTra. Aste honetan bertan, lehendakari jauna, zure Jaurlaritzako sailburu batek, Aburto jaunak, beharbada karguan aurretik izan zuen Euskadiko Alderdi Sozialistako Gemma Zabaleta andrea gogoratuz, bat egin zuen, nahita edo nahi gabe –nahi gabe izan zela sinetsi nahi dut– diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak sozialki seinalatzeko estrategiarekin. Zerbitzu komunitarioak ematera derrigortu behar zirela adierazi zuen. Lastima Egibar jauna hemen ez egotea, izan ere, neurri horrek Ipar Korea gogorarazten dit, EH Bilduren jarrerei ospea kentzen ahalegintzeko era- biltzen dituen baliabideetako bat. Eskubide bat den gizarte-laguntza bat jasotzeagatik herritarrak lan bat egitera derrigortzeko maniobra hori, edozein kasutan –eta horregatik esan dut nahi gabe dela sinetsi nahi dudala– bat dator Espainiako Gobernuko lehendakariorde Sáez de Santamaría andreak prestazio sozialen iruzurrari buruzko datu faltsuak ematerakoan adierazitakoarekin edo Báñez ministro andreak herritarrak gonbidatu zituenean gizarte-laguntzen onuradunen aurkako salatari izatera. Adierazten den mezua eta zuk, Aburto jauna, adierazten laguntzen duzuna da klase langileak, gizarte-laguntza horiek jasotzen dituzten gehienek gene bat dutela beren ekintza guztietan iruzur egitera bultzatzen dituena, errealitatea kontrakoa denean: buruzagien elitea aberasten da baliabide publikoen kontura. Horregatik aurkeztu ditugu zuzenketa horiek, zuen gizarte-politikak oso ahulak direlako, gizartelarrialdiko laguntzak eskasak direlako. Eta ez dizuegu guk esaten: estatistikak esaten dizue urtea joan eta urtea etorri, gastu-handitzearen bitartez kontu-sailak handitu behar dituztenean, gizarte-larrialdiko laguntzak estaltzeko udalek egindako eskariei aurre egin ahal izateko. Eta ez direlako pobrezia-egoeran dauden eta milaka eta milaka herritar egoteak eta langabeziaren eskandaluzko kopuruak izateak kezkatzen dituen gobernu baten aurrekontuak. Zuk, Aburto jauna, berriz ere, eta barkatu setati jartzen banaiz... Ikusten dut ez zaituela gogaitzen. Ni ere pozten naiz, ez delako ezer pertsonala. Baina zuk adierazi zenuen aurrekontu horiek ezingo zutela enplegurik sortu eta langabetuen kopurua handitu egingo zela datorren urtean. Eta zuk, Aburto jauna, badakizu langabetuen kopurua handitzen bada eta kobratzen duten langabeziako prestazioa agortzen bada, jende hori diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunen edo hartzaile posibleen zerrendan sartzen dela zuzenean. Eta zuk sarbide-baldintzak gogortzen badituzu, gero eta oztopo eta baldintza gehiago jartzen badituzu, esaterako, 30 hilabeteena edo ondarerik ez izatearena, huskeria bada ere, ez dakit zer tokitako herri galdu bateko lastategi baten zortziren bat bada ere, herritar pila bat sistematik kanpo uzten ari zara. Eta pertsonak helburu, edo las personas son lo primero dioen eslogan hori faltsua dela ikusten da, milaka eta milaka lagun sistematik kanpo, babes sozialetik kanpo uzten dituelako. Eta behin eta berriz errepikatuko dizugu, behar beste aldiz errepikatuko dizugu: gizarte-laguntzak ez dira guk inori eskertu behar diogun limosna, ez zuei eta ez inori, ezta aurreko gobernuei ere. Inork murriztu behar ez duen eskubidea dira, baldin eta Ganbera honetako gehiengoak –badirudi, EH Bilduk izan ezik, denek dutela– katedra duen kontu horretan, benetako demokrata izaten, harro azaldu nahi badugu. Edozein kasutan, diru publikoa gutxi batzuen poltsikoetan pilatzeko estrategia hori arlo guztietan aritzeko diseinatu eta pentsatutako estrategia da, baita soldaten arloan ere, baita soldata publikoen arloan ere. Eta modu horretan, babes sozialeko sistemari erasotzea eta zilegitasuna kentzea aurreikusten da, baina egitura publikora ere begiratzen da. Eta aurrekontu horrek ez du saihesten. Publikoa pribatizatzea eta esku pribatuetan jartzea funtsezko baldintza da maneiatzen gaituen gutxiengo horretaranzko milioien eskualdatzea osatzeko. Eta seguruenik horregatik jotzen dira arlo publikoko langileak pribilegiatutzat, edo pribilegiatutzat jotzea bideratzen da. Prekarietatean lan egiten duten edo enplegurik aurkitu ezin duten pertsonekin alderatuta asko irabazten dutela eta ondo bizi direla esaten da. Soldatak edo plantillak murrizteko orduan beste langile batzuen solidaritatea neutralizatzea da esparru publikoko enplegatuen aurreko karakterizazioaren helburua. EAJ, PSE eta PP, hiru alderdiak maila berean sumatu izan ditugu bilkura bakoitzaren ondoren lehiaketa egiten autogobernuaren babesle eta defendatzaile handiena nor den erabakitzeko. Hala ere, ikusi izan dugu nola honen gisako aurrekontu batean praktikara eramaten den autogobernu honen benetako kontzepzioa, izan ere, hemen ikusten duguna sektore publikoko langileen soldata bati buruz erabakitzeari uko egiten dion aurrekontua da. Zer autogobernu-mota da hori, bere soldatapekoen, bere langileen soldatari buruz erabaki ezin duena? Madriletik datorkigun inposizioagatik dela diote. Guk, batzuetan, zalantzak izaten ditugu, baina ez dakigu motu proprio den, Erkoreka jauna. Eta zure hitzetatik jasotzen dugu hori, Erkoreka jauna, aurrekontuen aurkezpenean honako hau esan baitzenuen hitzez hitz: "Una subida en el sueldo de todos los funcionarios en este momento supon… supondría que las cifras del presupuesto cambiarían notablemente", hor, seguruenik, ez zinen trabatu. "Horrek izugarrizko inpaktua izango luke aurrekontuetan". Baina soldata publikoen kontusaila handitzeko orduan bai, orduan trabatzen zara. Uler iezadazue ondo, Benito Juárezek esaten zuen esaldi baten transposizioa zen hori. Zuei egotzi nahi ez dizuedan adierazpen bat erabiltzen zuen hark eta, gainera, beste testuinguru batean erabiltzen zuen, Latinoamerikan, hitz horrek beste esanahi bat duen testuinguruan. Nik beste hitz bat jarriko dut, eta ez duzue iraintzat hartuko, ez baitut hori nahi. "Madarikatuak" zioen hark, nik ez dut esango. Benito Juárezek zioen: "Gaiztoak hitzez herria defendatu baina ekintzekin traizionatzen dutenak". Gaiztoak langile publikoen soldatak ez dituztela izoztu edo jaitsi nahi esan baina aurrekontuak koadratzeko egiten dutenak. Gaiztoak zerbitzu publikoetan sinesten dutela esan baina, eguna joan eta eguna etorri, krisiaren aitzakiarekin murrizten dutenak. Gaiztoak Euskadin enplegu-suntsiketa geldiaraziko dutela esan eta egunero lanpostuak suntsitzen dituzten enplegu-emaileak direnean, asteko 35 orduen sistema indargabetzearekin zuek bakarrik erabaki duzuelako enplegua suntsitzea. Horregatik, 148 milioi eurorekin hornitutako kontu-saila proposatu du Euskal Herria Bilduk enplegatu publikoen erosteko ahalmenaren galerari aurre egiteko. Eta enplegutarako kontu-sailetan ere 57 milioi eta erdi gehitzea proposatu dugu lehendik dagoen enpleguari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko programa eraginkorrak garatzeko. Benetan agintzen dutenek pentsioen sistema publikoan ere altxor erakargarria aurkitu dute euren poltsikoak betetzen jarraitzeko, izan ere, seguruenik, banku pribatuek babestutako pentsio pribatuen munduarekin amets egiten dute. Eta pentsioak murrizteko logika horren aurrean, pentsioen sistema propioa proposatzen dugu, eta hori errealitatea ez den heinean – borondate sendoa dugu bide horri ekiteko, baldin eta Euzko Alderdi Jeltzaleak hala nahi badu–, pentsioen sistema propio hori errealitatea ez den bitartean, gure adinekoen, pentsiodunen bizi-baldintzak eta erosteko ahalmena errespetatzea, gutxienez. Horregatik proposatu dugu, zuzenketaren bitartez, 8 milioi euroko funtsa sortzea pentsiodunen erosteko ahalmenaren galera arintzeko. Eta gauza bera osasun arloan, izan ere, osasun arloan –eta argi eta garbi esango dugu– aurre egin nahi diogu ospitaleko koordainketari. Eta horregatik eskatzen ditugu lan-baldintza duinak Osakidetzako langileentzat eta aurre egingo diegu pairatzen ari diren murrizketei, ordezkatzerik ez egitearen eta plazaamortizazioen bitartez estalitakoei. Osasun-sistema publikoaren egitura sendotu behar dugu. Horregatik proposatzen dugu 80 milioi euro handitzea lan-baldintza duinak bermatzeko eta Osakidetzako ordezkapenak estaltzeko esleitutako zenbatekoak. 16 milioi euro proposatzen ditugu pertsona guztiei osasun-babeserako eta -arretarako eskubidea bermatzeko. 38 milioi euro proposatzen ditugu Tolosako Asuntzio klinika eta Onkologikoa sistema publikoan txertatzeko prozesua abian jartzeko. Eta gu ados gaude Maneiro jaunak egindako hausnarketarekin, hain zuzen ere, zein izan den udal batzuk saritzeko orduan akordioan parte hartu duten alderdien hauteskunde-kalkuluaren arabera aurrekontuak onartzearen logika, kasu honetan, Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen arteko akordioan. Horrela bakarrik aurki diezaiokegu logika eta zentzua kontu honi: Tolosaldeak, osasuneskualde batek, erreferentziazko zentro publikorik gabe jarraitzen duen bitartean eta gizarte-prestazio sanitarioa ituntze bidez bilatu behar duenean –eta, ondorioz, pribatuaren aldeko apustua egin–, zergatik erabaki den aurrekontuetan sartzea lehendik ospitale bat duen eremuan beste bat sortzea: Mendarokoa egon arren, Eibarkoa. Logika hori bakarrik ezkuta daiteke horren atzean. Gaur egun bizi dugun krisi-egoeran, familia asko gaizki ari dira pasatzen, baliabide gutxirekin bizi dira asko eta asko. Hezkuntzak aukera-berdintasuna bermatu behar du, eta, hori dela eta, 30 milioi unibertsitatekoak ez diren beken partidara bideratzea planteatzen dugu. Hau guretzat lehentasunezkoa da, lehentasunezkoa den bezala hezkuntzan jasaten ari garen murrizketei aurre egitea. Urte batzuetatik hona ordezkapenak ez dira behar bezala bermatzen, eta, hori dela eta, EH Bilduk horri aurre egiteko ere zuzenketak sartu ditu. Euskal Herriko legea sortzen hasteko aurreneko pausoak emateko milioi bateko partida proposatzen dugu. Modu honetan, LOMCEri aurre egiteko eta euskal sistema propioa eta publikoa eraikitzen joateko pausoak emango ditugu hezkuntza-eragile guztiekin. Zuzenketa bat aurkeztu dugu, 13 milioikoa, Euskal Herrian sortutako curriculuma lantzen hasteko, hezkuntza-eragileekin batera. Irakasleen prestakuntza egiteko, eta esperimentazio faseak ikastetxeetan. Erregai fosilen aldeko apustuarekin jarraitzea herri hau amildegira eramatea da, baina zuek tematuak zaudete erregai fosilen aldeko apustuarekin. Petronor edo frackinga dira apustu irrazional horren adibide garbienak. Entzun, lehendakari jauna: edo berriztagarriak edo eredu energetiko berriztagarria, edo amildegia. Zuk aukeratu. Behingoz, jarri gizartearen interes orokorra gutxi batzuen interes ekonomikoen gainetik. Atzo Madrilen berriro ere agerian utzi zenuten zuena negozioa dela, energia berriztagarriak baztertzen dituen erreforma energetikoaren alde bozkatuz. Berriztagarriak dira eredu energetiko sozialagoa eta burujabea bermatzen duten energia-iturri bakarra, baina zuek, PPren erreforma energetikoaren alde; zuek, kutsu mafiosoa duen eredu energetiko espainola betikotzen. Gure zuzenketetan daukazue norabide hori aldatzeko aukera. Badakigu zer egingo duzuen: kontra bozkatu. Seguruenik. 2014. urtean, Euskadin, energia berriztagarriak garatzeko enpresa publikoa eduki beharrean, jarraituko du frackinga bultzatzen duen enpresa batek. Zuena bai marka! Horregatik, SHESA enpresara bideratutako partida energia berriztagarrien enpresa sortzera bideratzea planteatzen dugu. Ez dago etxebizitzaren inguruko politikarik. Gobernu honek ez du ezer egin arlo honetan; ez egin, ezta proposatu ere. Gure proposamena eta apustua oso argia da: alokairuaren aldeko apustu irmoa egiten dugu. Arlo honetan aurkeztu ditugun zuzenketak horren isla. Elikadura-subiranotasuna ikastetxeetako jangeletan ezartzeko bideak ematen hasi behar dugu. Horretarako, 5 milioi bideratu ditugu aurkeztutako zuzenketa partzialetan. Horrela, aurrekontu berri batekin –zuzenketak onartzen badira–, aurrekontu horrek dituen oinarriak kontuan hartuta, zuek, Euzko Alderdi Jeltzaleko jaunok (Euskadiko Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin lortutako babesarekin, itunarekin edo akordioarekin), gaur hona, zeina Ganbera honetara ekarri duzuenaren aldean guztiz desberdina iruditzen baitzait, herrialde honetako herritar gehienen premiei erantzuna emateko aukera izango genuke. Hemen gehiagotan ere esan dugu eta gaur berretsi egingo dugu: ezinbestekoa da, hil edo bizikoa da Madrildik eta Bruselatik inposatzen digutenaren aurkako norabidean ibiltzen hastea, subiranotasunean eta subiranotasunaren alde bidea egiten hastea, egunero-egunero, tresna propioak eta herritarren zerbitzurakoak sortuz. Eta gure herriarentzako eta gure herritarrentzako biziraupen-formula gisako subiranotasuneranzko bide hori jakineko ekintzetan eta jakineko ekintza-plan batean oinarrituta dago. Bilkura honetan eztabaidarako eta azken bozketarako aurkeztu ditugun zuzenketekin koherenteak diren hamar ekintzatan oinarrituta. Gure ustez, neurri hauek ezinbestekoak dira gauzak aldatzen hasteko. Gastu edo inbertsio soziala bermatzeko diru gehiago behar da, eta, horretarako, benetako zerga-erreformari heldu behar diogu. Gehiago duenak gehiago ordaindu behar du, neurri eraginkorrak hartu behar dira eta iruzurrari tinko egin aurre. Egin dezagun lehen sektorearen izaera estrategikoaren aldeko apustua, gure ekoizleak babesten dituen eta nazioaz haraindiko zirkuituekin eteteko aukera ematen duen elikadura-subiranotasunaren bidetik abiatuta. Berrikuntzarako plana proposatzen dugu kooperatiba eta enpresa txikientzat, Euskal Herria marka bultzatzeko. Estrategia indartsu eta iraunkorra abiatu behar da ehun industriala sendotzeko, lidergo publikotik. Eutsi diezaiegun zerbitzu publikoei eta benetako babes sozialari. Funtsezkoa da baliabide gehiago iza- tea, lehen azaldu dudan bezala, gizarte-larrialdiko laguntzak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta estaltzeko. Eta irakaskuntzari dagokionez, uste dugu, lehen adierazi dudan bezala, bost arlo estrategikotan handitu behar ditugula kontu-sailak: 8 milioi hezkuntzan ematen ari diren baliabideei aurre egiteko, milioi bat hezkuntza-sistema propioari buruzko lege bat egiten hasteko, 13 milioi euskal curriculumerako eta beste 80 milioi bekatarako. Osasun arloari dagokionez, neurri zehatzak aurkeztu ditugu. Tolosaldeko klinikaren publifikaziorako, eskualde bakarra baita ospitale publikorik ez daukana, eta Onkologikoaren publifikaziorako, 38 eta 16 milioiko funts bat sortu, botiken kopagoa saihesteko. Komertzio txikiaren aldeko berrikuntza eta garapena helburu duen egitasmoa egin. Bultza ditzagun gure eskualdeak ekonomiajarduerako, garapen eta bizitzako eremu natural gisa indartu eta dinamizatuko dituzten politikak. Horregatik, beharrezkoa dugu hurbilekoa edo naturala balioztatzen duen herrialde-antolaketaren alde apustu egitea, horrela gure herria, Euskal Herria, hiru hiri handien herritar-kopuruak soilik eusten dion eremu demografiko bihurtzen duen ideia hori apur dezagun. Euskal esparru laborala dugu helburu, ez permititzeko kanpoko politikek baldintzatzea lanbaldintzak, soldatak, lan-hitzarmenak eta langileen eskubideak. Gizarte-klausulak ezarri behar dira lizitazio publikoetan, eta erakundeek bermatu behar dute langileen eskubideak errespetatuko direla arlo guztietan. Egin dezagun, bada, enplegua banatzearen aldeko apustu argia. Sozialki orekatutako gizartea enplegua banatzeko politikak eta tresnak antolatzen dakiena da. Gizarte Segurantzaren eskuduntza eta kudeaketa aldarrikatzen ditugu. Berreskuratu behar ditugu emandako prestazioak eta sistema propioa sortu, kudeaketa gardena, zuzena eta ausarta egiteko. Modu horretan, legebiltzarkideok, oraina hipotekatu eta etorkizuna bahitzen digutenekin harremana eteten hasiko gara. Horrela soilik, beste aurrekontu batekin eta gaur egun jasaten ari garenarekin eta inposatzen digutenarekin zerikusirik ez duen herrialdeeta gizarte-eredurantz joateko balioko digun agenda politikoarekin, horrela soilik izango gara politikari baliotsuak gizartearentzat eta soluzioaren zati izango gara eta ez arazoaren zati. Seguruenik, gure eskuetan dago, guztion eskuetan: eraiki dezagun zerbait duinagoa, bidezkoagoa, libreagoa eta berdintzaileagoa. Edozein kasutan, ekonomia- eta gizarte-eredu berri baterantz, benetan bidezkoa eta orekatua den herrialde-eraikuntza baterantz joateko luzatutako eskua berriz ere alde batera uzten bada, ez dugu beste erremediorik izango –eta sinetsita egon egingo dugula– Barakaldoko gazte batek (gazte bitxia da, 82 urte baititu), gaur egun Entzutegi Nazionalean inputatuta dagoena bera, Periko Solabarria izenekoa, egiten duen gogoeta bizirik mantentzea baino: "Amets egiten uzten ez badigute, ez diegu lo egiten utziko". Besterik ez. Mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3242
10
62
20.12.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, lehendakari. Sailburuok. Egun on guztioi. Maneiro jauna, zaharrak eta gazteak aipatzen izan dituzu. Guztiontzako lekua dago Euskadin, Euskadiren alde pentsatzen eta lan egiten dugun guztiontzako, Euskadin bizi garen guztiontzako. Ez UPyDren moduko alderdi politikoentzat eta pentsaera bera duen jendearentzat, Euskadi erabili eta manipulatzen baitute helburuak beste leku batzuetan jarrita, Espainian botoak harrapatzea pentsatuz. Osoko zuzenketaren eztabaidan eman nizkizun zehaztasunak eta erantzunak zure alderdiak aurkeztutako proposamenei buruz; beraz, ez ditut berriro argudioak errepikatuko. Baina berriro esango dudana da, Maneiro jauna, ezin ditugula onartu UPyDk egiten dituen proposamenak. Ezin dugula onartu gure Kontzertu Ekonomikoa, gure Ekonomia Ituna, pribilegioa denik, inondik inora ere ez, inork emandakoa denik. Ez dugula onartuko zuk planteatzen duzuna, langile publikoen euskalduntzera bideratutako laguntzak kentzea, beharrezkoa den bitartean. Ez dugula onartuko Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzak kentzea, kanpo-ordezkaritza Erkidegoaren eskumena delako. Ez dugula uste EITB abertzaletasunaren interesetara makurtuta dagoen hedabide bat edo instrumentua denik. Ez garela akordioetara iritsiko inoiz zuk "partidas identitarias" deitzen dituzunak kentzeko; izan ere, eta aurrekoan esan genuen bezala, guk garapen iraunkorra defendatzen dugu, baita kulturaren ikuspuntutik ere. Aurrekontuei dagokienez, UPyDren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean adostasuneko esparrurik apenas dagoela zuk zeuk aitortu zenuen aurreko eztabaidan, eta hori bat egiten dugun ia gauza bakarra dela adostu genuen. Hala da eta horretan bat gatoz. Baina orduan esandakoa mantentzen dugu eta esaten dizugu gure legebiltzar-taldearen izenean: berba egiteko, elkarrizketarako, beti prest izango gaituzula, nahiz eta elkarrizketa horretatik sarri askotan ez den akordiorik aterako. Euskadin, eragindako eragile politiko guztien baterako erantzukizun-konpromisoa behar du. Erantzukizun-konpromiso honi aurten ekin diogu, Alderdi Sozialistaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen, ordezkatzen dudan legebiltzar-taldearen artean. Alderdi politikoen erantzukizun-konpromisoez arituko naiz. Denok ondo dakizuenez, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren artean gaur eztabaidatzen gauden aurrekontuak onartzea ahalbideratuko duen akordio bat sinatu genuen. Akordio hori sortu zen Urkullu lehendakariak egindako dei bati alderdiek emandako erantzunaren ondorioz. Adostu zen administrazio eskudun guztietan ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko apustu irmoa egiteko, bereziki gazteei eta luzaroan langabezi egoeran egon direnei begira. Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatu dituen akordio guztien xedea euskal herritarren ongizatea lortzea izan da, krisialditik irten ahal izateko, enplegua sortzeko eta gizarte kohesionatua lortzeko, pertsonak ardatz, inor baztertu barik eta, batez ere, egoera larrienetan daudenei lagunduz. Horretarako, lan-lerro edo esparru ezberdinak adostu ziren: Ekonomia produktiboa eta enpleguaren sorrera bultzatzekoa. Zerga-sistemaren aldaketa eta iruzur fiskalaren aurkako borroka indartzea. Euskal egitura instituzionalaren berrikusketa eta Administrazioaren erreforma, zerbitzu publiko eraginkorragoa izan dadin. XXI. mendeko ongizatea: gure gizarte-eredua eta oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzeko akordioa. Eta akordioan adostutakoa kontuan hartu zen gaur eztabaidatzen dugun 2014rako aurrekontuen proiektua egiterakoan. Gaur eztabaidatzen ari garen eta gaur bozkatuko ditugun aurrekontuak Jaurlaritzak prestatu zituen, EAJren eta Alderdi Sozialistaren artean sinatutako akordioa kontuan izanik eta aintzat hartuz. Sinatutako akordio guztiek dute erakundeen egonkortasuna helburu, herritarren ongizatea helburu, pertsona dute ardatz. Eszenatoki berria daukagu aurrean: Erreforma fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegorako, duela hilabete gutxi adostutakoa hiru alderdiren parte-hartzearekin: Euzko Alderdi Jeltzalea, Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularra. Erreformak bere fruituak emango ditu 2014. urtetik aurrera. Bai aurrekontu-egonkortasunak eta bai defizit publikoak gero eta marjina txikiagoak dauzkate euren perspektibetan. Barne-produktu gordina apurtxo bat hazteko aurreikuspenak. 2014rako onartutako aurrekontuak izateak aukera ematen du autonomia-erkidegoko politika publikoak egoera ekonomiko errealera moldatzeko, autonomia-erkidegoaren finantza publikoak zuzen kudeatzeko; segurtasun juridikoa eta ekonomikoa ematen du, egonkortasun politiko eta instituzionala ekonomiari eta aurrekontuei dagokienez, eta eragile ekonomiko eta sozialek eta euskal gizarteak, oro har, eragindako eragile politiko guztien erantzukizunkonpromisotzat jasotzen dute. Alderdi Sozialistarekin lortutako akordioaren ondoren, Jaurlaritzak eta Talde Popularrak akordioa erdietsi dute Euskadiko 2014ko Aurrekontu Orokorrak onartzeko, eta gure legebiltzar-taldeak babestu egiten du akordio hori. Akordioak islatzen du zein den izendatzaile komun txikiena Jaurlaritzaren eta Alderdi Popularraren artean. Gutxieneko minimo komun hori, Jaurlaritzaren eta Alderdi Popularraren artean, zera da, aurrekontua instrumentu bat dela politika ekonomikorako, enplegua sortzeko eta ekonomia berraktibatzeko. Halaber, akordioak jasotzen du beharrezkoa dela finantza publikoen saneamendua eta, horretarako, defizit publikoa gutxitu behar dela, horixe baita Europaren eskakizuna erakunde publikoak kudeatzen dituen edozein alderdirentzat. Bide horretatik, Jaurlaritzak datozen ekitaldietan bere aurrekontu-politika doitzeko konpromisoa hartu du finantza publikoen iraunkortasunari begira. Helburua izango da aurrekontuegonkortasuna eta ongizate-estatua mantentzea. Jaurlaritzak aurrekontu-erregimenari buruzko lege berria garatzeari ekingo dio, betiere legegintzaegutegiari jarraiki. Helburua izango da aurrekontuaraudian hiru printzipio gehitzea: aurrekontu-egonkortasuna, finantza-iraunkortasuna eta urte-aniztasuna, eta halaber aurrekontu-prozedimendua egokitzea Europar Batasuneko arauzko erregulazioaren arabera. Konpromiso hau ez da berria. Konpromiso hau Jaurlaritzak dagoeneko Legebiltzar honetan hartuta zeukan, Damborenea jaunak egindako interpelazio bati erantzunez Ogasun eta Finantza sailburuak hartuta. Konpromiso bikoitz bat hartu zuen eta euretariko bat hau zen: aurrekontuen inguruko araudia moldatzea aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren inguruko legedia aintzat hartuz. Eta Bildurekin jarraituko dut. Teatralizazio hutsa, postureo hutsa, hori da zuentzat, hori egiten duzue zuek hemen. Eta ondo dago antzoki batean espektakulu bat emateko, hori bada zuek gura duzuena, hori bada zuek politika egiteko daukazuen bidea. Itxura hutsa, antzezpen hutsa, ikuskizun hutsa da Bilduren politika. Etor zaitezte beldur barik lanaren bidetik, diskrezioaren bidetik, negoziazioaren bidetik herrigintza egitera Euskadiren mesedetan. Hau, zorionez, ez da kasta-gizarte bat, ha dicho, señor Matute. Por fortuna, no es. Ez klaseena, ez kastena. Eta hala izango balitz, zu eta biok, zure legebiltzar-taldea eta gurea, zuen kideak, pertsonak, zuek ordezkatzen dituzuenak eta guk ordezkatzen ditugunak, talde berekoak izango ginateke. Hori izango litzateke gure borondatea, eta hori da errealitatea. Zuek zuen nahiaren arabera makillatzen saiatzen zarete, baina ez da hori errealitatea. Zuek bereizi nahi dituzue batzuk eta besteak, ongia lortu nahi dutenak eta lortu nahi ez dutenak, herria ordezkatzen dutenak eta ez dakit nor ordezkatzen ditugunak. Halako gizartea eraiki nahi duzue. Behin eta berriro adierazten duzue Legebiltzar honetan. Zuk estrategiari buruz egin duzu berba, behin eta berriro Aburto sailburuari eginez berba. Hemen dagoen estrategia bakarra Bildurena da. Hemen dagoen estrategia politiko bakarra da Urkullu lehendakariari babesik ez ematea, Gobernu honek egiten duenari babesik ez ematea, erakundeei egonkortasunik ez ematea. Bildu agintean ez dagoenean, hori da zuen estrategia. Bildu agintean badago, bai; bestela, desprestigiatu eta babesik ez eman eta ez lagundu, egoera dena delakoa izanda. Zuek bazaudete, bai, eta prest edonoren laguntza hartzeko. Guk beti eskaintzen dugu eta beste alderdi politiko batzuek ere hori da erakutsi duten jarrera. Eta zuek, zer? Edo gu, edo inor ez? Soldatapeko langileen soldata. Galdera batekin erantzungo dizut: Bilduk, kudeatzen dituen erakundeetan, aplikatzen du zuek planteatzen dituzuen neurriak? Ez, jauna. Ni erakunde batean zinegotzia naiz eta % 5eko soldata-igoerarik ez dago. Ez da egia, ez da egia. Eta ikusi behar dena da zer egiten den kudeatzen den lekuetan, behin baino gehiagotan hemen Erkoreka sailburuak esan dizuen moduan, ez konparatu zuek oposizioan zaudetenean eta gu kudeatzen gaudenean. Konparatu kudeatzen zaudetenean egiten duzuena eta hemen Gobernuak egiten duena. Hori da zintzotasunez jokatzea. Eta bestea zuk ikusi zer den. Zer da, zinismoa? Zer da, hipokresia? Zer da, lotsabakoa izatea? Gauza bat esan eta beste bat egin, eta hona etorri gorritu barik hori aldarrikatzera? Pentsioak. Erkidegoak ezin du Estatuari dagokion eskumen-esparruan Estatua ordezkatu, baina Erkidegoa da bakarra aspaldidanik, bere eskumenen esparruan, pentsio gutxien duten pentsionistei eta alargunei laguntza osagarriak ematen dizkiena. Hau da bakarra, ez dago beste inon. Baina bere eskumenen esparruan, ez du ordezkatu behar inor, ez du Estatua ordezkatu behar zer edo zer egiten ez duenean Estatuak. Osasuna. Gure helburua herritarrei ahalik eta kalitate hobereneko zerbitzua ematea da. Atzo bertan Darpón sailburuak kontzertazioa sinatu zuen eta guk ez daukagu ezelango erreparorik kontzertazioa erabiltzeko herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzen bada. Elkarlanean eta elkarrekin bizi daitezke oso ongi publikoa eta pribatua, baina lotsatzekoa dena da, inon baino osasun-sistema hobeagoa izanda, Estatuan urtebetean pertsonako gehien gastatzen den lekua hau izanda, errenta-babes nagusiena hemen izanda, hezkuntzan ikasle bakoitzeko diru gehien hemen inbertituta, lotsatzekoa dena da eta negargarria dena da eta erantzukizun politiko barik jokatzea dena da eta seriotasun falta dena da hona etorri eta egoera larrian bageunde bezala jendearen aurrean aurkeztea. Hori ez da erantzukizun politikoz ekitea. LOMCE aipatu duzu, dirua eskatzen duzue. Eta euskal legea egiteko hemen bozkatu denean, badakizu zer den egin duzuena? Abstenitu. Ez duzue adostu, ez duzue babestu euskal hezkuntzaren legea egitea, eta orain dirua eskatzera? Zertarako, ez baduzue babesten? Energia. Energiaren Euskal Erakundeari zuzenketak aurkeztu dizkiozue dirua kentzeko, eta, besteak beste, diru horrekin diru-laguntzak emango ziren (baserrietan, esate baterako) energia berriztagarriko sistemak ipintzeko. Hori da planteatzen duzuena. Lehenengo sektorea. Ba erabiliko dut Egibar gure taldeko bozeramaileak erabilitako espresio bat, osoko zuzenketa eztabaidatu zenean esandakoa: "Gozo dituzue, ba, Bildukoek lehenengo sektorekoak!". Gozo dituzue, ba, esateko lehenengo sektorea dela zuen ardura! Itxura hutsa, Matute jauna, antzezpen hutsa, diskurtso hutsa. Baina hemen, Euskadin, batez ere aztertzen dena eta jendeak kontuan hartzen duena egitea da. Egitea da, ez esatea. Ez duzue planteamendu errealistarik egiten. Zuek gobernatzen ez dituzuen erakundeetan fikzio hutsak egiten dituzue, asmatzen duzue. Sarrerarik ez dagoela? "Aterako dugu: zuzenketa bat egingo dugu, Kutxabankek 600 milioi ipini ditzala". Eta zuek kudeatzen dituzuen erakundeetan ez duzue gauza bera egiten. Atera, atera beste zuzenketa bat, 1.000 milioi gehiago, eta kudeatu. Hori diruori ja ez da diru birtuala, nik ez dakit zer diru den. Hona etorri eta edozer gauza posible da. Amaitzeko, Gobernuaren aurrekontuak defendatuko ditut, ze 10.215 milioi eurorekin egin ahal izan den aurrekonturik sozialena egin da. Ehuneko 70etik gora gastu sozialerako inbertsioa, eta nik uste dut hori dela erreala eta seriotasunez ekitea. Eta hori, pertsona delako Euzko Alderdi Jeltzalearen, gure legebiltzartaldearen eta Gobernu honen ardatza. Lehen esan dizut: 1.224 euroko inbertsioa urteko eta ikasleko hezkuntzan; 1.547 euro urteko eta pertsonako osasun arloan; 796 euro urteko eta biztan- leko inbertitzen ditu Gobernuak gizarte-babesean (altuena!, hurrengoa bikoizten du!). Datu hauek izanda, nola liteke, Matute jauna, jendearen aurrean agertzea arazo bat bageneuka bezala? Hori erantzukizun falta da. Eusko Jaurlaritzak 2014rako Legebiltzarrean onartzeko aurkeztu dituen aurrekontuek hiru ardatz dituzte: ongizate-estatua mantentzea (hezkuntza, osasuna eta gastu soziala indartzea); jarduera ekonomikoa bultzatzea eta enplegua sortzea, eta aurrekontuen egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna. Lehentasun horiek aintzat hartuta banatzen da gastua aurrekontu orokorretako partida ezberdinetan. Herritarrentzat ahalik eta ongizate handiena lortzea izan da eta etorkizunean ere hori izango da gure helburua. Horrez gain, eta are gehiago egungoak bezalako garai nahasietan, erakundeentzat ahalik eta egonkortasun handiena lortzea. Herritar guztientzat bi helburuei eutsiko zaie: ongizatea euskal herritar guztientzat eta egonkortasuna erakundeentzat. Euzko Alderdi Jeltzalean badakigu, ondo ere, negoziatzea nork bere helburu batzuei uko egitea dela, nork bere lehentasunetako batzuei uko egitea dela, aurrera egiteko eta euskal erakundeei egonkortasuna emateko helburuz. Baina Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz akordiorik lortuko akordio horrek eskatzen baldin badu garena izateari uko egitea. Giza garapen iraunkorraren eredua defendatzen dugu, ingurugiroari dagokionez, gizarteari dagokionez, ekonomiari dagokionez edota kulturari dagokionez. Eta ez diogu uko egingo giza garapen iraunkorraren eredu propioa duen, nortasun propioa duen nazio bat Europan izateari. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldetik irmo defendatuko dugu eredu propioari babesa emango dion aurrekontu hau. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3243
10
62
20.12.2013
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bistakoa da nire mintzaldian ez diodala oposiziorik egin oposizioari, hala izanez gero, neure buruari egingo bainiokeen oposizioa, eta ez da hala izan, inolaz ere. Aurrekontu hauek zergatik ez ditugun babesten azaldu dut, eta gogora ekarri dut, batzuek disimulatu egin nahi duten arren, nor diren aurrekontu hauek azkenean onartzearen erantzuleak. Eta nor dira murrizketa eta doiketaz betetako eta erabat bidegabeak diren aurrekontu hauek onartzearen erantzuleak? Bistan denez, lehen lekuan, Euzko Alderdi Jeltzalea, baina baita Euskadiko Alderdi Sozialista ere, oraindik hitzik hartu ez duena, itxurak egiteko-edo; eta Alderdi Popularra, Euzko Alderdi Jeltzalearen politikei oposiziorik egin gabe. Hori egin dut nik nire lehen mintzaldian: gogora ekarri zein diren aurrekontu horien aurka bozkatzeko argudioak, eta erantzule politikoak nor diren adierazi, Euzko Alderdi Jeltzaleak ezingo baitzituen aurrekontu horiek onartu bere eserlekuekin. Zuek ere erantzuleak zarete, zuek aurrekontu horiek onartzearen eta Euzko Alderdi Jeltzalea bere eserlekuetan orain bertan ikusten ditugun bezain pozik egotearen erantzuleak zarete. Bistan denez, aurrera jarraitzen dute haiek beren proiektu politikoarekin, eta ikusi dute oposizioa, lehen Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak ordezkatzen zutena, jada ez dagoela. Damborenea jauna, gure ustez politikan oposizioa egitea ez da tribunara jaitsi eta aurrekontu hauek gureak ez direla esatea. Nire ustez, hori baino gehiago da oposizio politikoa egitea. Adibidez, aurrekontu horien aurka bozkatzea, eta egiazko ordezko bidea proposatzea Eusko Jaurlaritzari, Euzko Alderdi Jeltzaleak ordezkatzen duenari, eta Jaurlaritzari eskatzea politikak aldatzeko, eta beharrezkoak diren aldaketak egiteko. Eta zuek erreforma horiek proposatzeko aukerari joaten utzi diozue, eta, UPyDren iritziz behintzat, ezinbestekoak dira. Baina, noski, nola proposatuko du ordezko politika Alderdi Popularrak, tribunara jaisten bada esatera ez zegoela ia beste aukerarik aurrekontu horiei dagokienez? Zer ordezko bide itxaron daiteke gauzak aldatzeko aukera handirik ez zegoela dioen alderdi politiko baten aldetik? Bistan denez, batere ez, eta, horregatik, abstenitu egingo dira. Hori da, itxura batean, bi talde horien errealitatea. Zerga-erreforma progresiboagoa, bidezkoagoa, izan behar duen modukoa sustatzen saiatzea, hori ez da oposizioa egitea, hori ez da beharrezkoa. Guk baietz deritzogu. Edo zerga-iruzurraren aurka gehiago eta hobeto borrokatzea, edo erakunde-sistema eta Lurralde Historikoen Legea aldatzea proposatzea, edo erabat murriztea sektore publikoko sozietateak. Gure ustez, ordezko politika bat aurkeztea da hori. Lagunei onura egiteko edo botere-eremuak indartzen saiatzeko zuzenketa batzuk aurkeztetik harago; hori ez da ordezko bide bat aurkeztea, hori da, azken batean, Euzko Alderdi Jeltzaleari laguntzea. Esan dut Euskadiko Alderdi Sozialistak ez duela hitza ere hartu, itxurak egiteko-edo, denok dakigunean aurrekontu hauek Euzko Alderdi Jeltzalearenak bezainbeste direla Euskadiko Alderdi Sozialistarenak. Zer egin dugu guk ordezko bide bat aurkezten saiatzeko gure eserlekutik? Bada, Eusko Jaurlaritzarik 22 proposamen zehatz jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu, proposatu ditugun zatitako zuzenketez (ia 250) gainera. Sailburuari eman diogu zenbait orriko ordezko bidea, dokumentua, eta guk uste genuen horretan oinarritu behar zuela edozein negoziaziok. Euskadin azken urteetan aplikatu diren politikak aldatzeko eta egin behar diren erreformak sustatzeko 22 proposameneko dokumentua. Erakunde-sektorearen dimentsioa berriro osatzeko eta arrazionalizatzeko neurri zehatzak; zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko, sektore publikoko sozietateak erabat murrizteko, EITB erakunde publikoaren dimentsioa berriro osatzeko eta arrazionalizatzeko neurri zehatzak; enplegurako politika aktiboen aldeko apustu irmoa; I+G+Bra bideratutako zenbatekoen igoera; zentro teknologikoen, ikerketa estrategikoen, industriaren, merkataritzaren eta beste arlo batzuen kontu-sailen igoera; diru-sarrerak bermatzeko errentan, etxebizitzaren prestazio osagarrian, gizarte-larrialdietarako laguntzetan gastatzea aurreikusten diren kopuru errealen esleipena; atzerriko euskal ordezkaritzen itxiera; ongizate-estatua mantentzea, gizarte-gastua indartzea eta ekonomia-jarduera sustatzea lehenestea beharrezkoak ez diren gaien, nortasun-gaien aurrean; hezkuntzara bideratutako kontu-sail guztien igoera maila guztietan, beketarako kontu-sailen igoera, eredu hirueledunaren babesa; etxebizitzen alokairuaren babesa; garapenerako lankidetzarako kontu-sailen igoera. Dokumentu hori eman diogu guk Eusko Jaurlaritzari. Hori da, gure ustez, negoziatzea, Gorospe andrea. Jakina guk negoziatu egin nahi dugula. Politikaren oinarria hitz egitea eta negoziatzea da, baina politikak ezin du guztiari baietz esatean oinarritu, Euzko Alderdi Jeltzaleak esaten duen guztiari. Bistan denez, gu ez gara gainerakoak bezalakoak. Guk horren gainean negoziatu nahi genuen. Zer erantzun zion Eusko Jaurlaritzak UPyDk aurkeztu zion dokumentu horri? Orain esaten duzue beti zaudetela hitz egiteko prest. Ezer ez, ez zen erantzunik izan; ez guztiari. Beraz, guk, une horretatik aurrera, osoko zuzenketa aurkeztu genuen, eta zatikako zuzenketak. Gorospe andreak esan du, gutxi gorabehera, hemen guztiok dugula lekua, UPyDk izan ezik, eta Espainiaren interesak defendatzea aurpegiratzen digu. Alegia, Euzko Alderdi Jeltzalearen interesetara batzen ez garen guztiok, zuen arabera, sobera gaude. Lotsagarria iruditzen zait zuk euskal gizartetik kanpo kokatzea gu. Guk Euskadin eta euskal herritarrentzat egiteko erreformak eta proposamenak baino ez ditugu egin dokumentu horretan. Guztiak, salbuespenik gabe, Euskadin egin daitezkeen eta egin behar diren aldaketa-proposamenak dira, ez alderdi politiko zaharren onurarako, ez haien botere-eremuak defendatzeko, baizik eta herritarren interesak defendatzeko. Beraz, konpromiso partekatua bai, adostasuna bai, baina gauzak aldatzeko. Bestelako konpromiso partekatuari, bestelako adostasunari, gu ez gatzaizkio batuko. Beraz, horiek dira guk aurrekontu horien aurka bozkatzeko arrazoiak. Zuzenketak bere garaian defendatu genituen. Oso ongi ezagutzeko ditu Eusko Jaurlaritzak gure zuzenketak, eta oso ongi gainerako taldeek ere. Gure helburua da, ia 250 zuzenketa horiekin, ongizateestatua indartzea, beharrezkoa den gizarte-gastua bermatzea, behar beste finantzatzea gizartelarrialdietarako laguntzak, beken, I+G+Baren, hirueletasunaren, hezkuntzaren, osasunaren, berrikuntzaren, garapenerako lankidetzaren, turismo-babesaren, merkataritza-babesaren, gure enpresen nazioartekotzearen, ekintzailetzaren, hezkuntza-zentroetako azpiegitura eta lanen, enpleguaren... kontu-sailak igotzea. Eta lehentasunak zehaztu behar direnez, noski, garrantzi gutxieneko kontuetan, zuzenean beharrezkoak ez direnetan aurrekontuetan murrizketak egitea proposatzen dugu. Hori da, beraz, UPyDk aurkezten duen ordezko bidea. Koherenteak izaten jarraitzen dugu, printzipio berak izaten jarraitzen dugu. Horiek dira UPyDk euskal gizarteari aurkezten dizkion proposamenak: hemen egin behar diren erreformak, gizarte osoaren onurarako. Zuek guztiak berdin jarraitzeko, onurak jasotzeko soilik nahi duzue akordioa. Guk ez dugu halako akordio eta adostasunetan parte hartzen. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3244
10
62
20.12.2013
DAMBORENEA BASTERRECHEA
PV-ETP
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Maneiro jauna, badirudi mindu egiten zaituela oposizioari oposizioa egiten diozula esateak, baina hona atera eta Alderdi Popularraz baino ez duzu hitz egiten. Esan behar dizut ez zaitugula onartuko Alderdi Popularreko kidetzat, zer egin behar dugun, nola egin behar dugun eta noiz egin behar dugun esaten tematzen bazara ere. Besteak beste, Matute jaunak esan dizun moduan, bat zatozte nahiko gauza askotan. Eta, agian, zuk begiratu beharko zenuke hori pixka bat, eta agian koalizioan aurkeztuko zarete hurrengo hauteskundeetan, hainbeste gauzatan bat baitzatozte... Azken batean, zure arazoa da hori, ez gurea. Ordezko bideaz hitz egiten diguzu. Zuk ez duzu ordezko biderik aurkeztu. 200 zuzenketa aurkeztu dituzu, eta hori ez da ezeren ordezkoa. Eta zure ordezko diskurtsoa zerga- eta iruzur-politika zen, baina gaur ez gara hori eztabaidatzen ari, eta LHL, eta gaur ez gara hori ere eztabaidatzen ari. Hori izan da osoko zuzenketa aurkezteko izan duzun aitzakia, eta orain jakin dugu jeloskor zaudela, akordio-eskaintza aurkeztu diozulako Jaurlaritzari, eta ez dizulako erantzun. Zer egingo diogu ba! Agian, LHLko aldaketa horiengatik hain txarra eta hain halakoa den aurrekontua onartuko zenukeen. Nik esaten dizut txarra dela, zuk diozuna baino askoz txarragoa, baina ez zara jabetu. Izapidea gainerako taldeen zuzenketei buruzko jarrera zehaztea denez, Bilduren ordezkariari, zure burujabetzarako bidea... Onartu behar diot Matute jaunari bere ideologia duela, urte askoan hitz egin dugula horretaz, eta guk ez dugula inola ere partekatzen. Esan nizun 1960ko hamarkadako trotskoek bazutela berena, baina noski, trotskoak, trotskismoa badirudi garaiz kanpo geratu direla, pixka bat, 2014an. Baina historiagatik beragatik. Eta gauza bakarra esango dizut. Zuek proposatu diguzuen sistema, aztertu dena, landu dena, funtzionamenduan izan da herrialde askotan, eta hau dute guztiek batean: jendeak ihes egin nahi izan du herri horietatik, agintariek herri horietatik ihes egin nahi zuen jendea hil zuten, eta hala egiten dute oraindik. Zuk proposatzen dizkiguzun paradisu horietan, paradisu horiek eragindako herritarrak hil egiten ziren paradisu horietatik ihes egiten saiatzeagatik. Zuk proposatzen dizkiguzun herri horietan, heriotza-zigorra dute guztiek. Gutxi geratzen dira munduan, eta heriotza-zigorra dute guztiek. Bai, bai. Zuk proposatzen dizkiguzun herrialde horietan, jendeak ihes egin nahi duen horietan, gaur, batzuetan, goseak hiltzen da jendea, dirua gastu militarrerako behar delako, zuk besteei hainbeste kritikatzen diezun horretarako. Eta zuk hainbeste kritikatzen dituzun herrialde hauetan, Europako herrialde hauetan, jendeak, ihes egin beharrean, etorri egin nahi du beste leku batzuetatik. Beraz, zuek, proposatzen diguzuenaren azken 80 urteetako esperientziaren ondoren, ondoriorik ateratzeko gai zarete? Eta, bidez batez, zuek ere ez diozue ordezkorik aurkeztu aurrekontuari. Zuen diskurtsoa ideologikoa da, zuen ordezko biderik ez da. Abiadura handiko trenari buruzko zuzenketa ez da gastuaren zuzenketa, diru-sarreren zuzenketa da. Zuen proposamena da 370 milioi euro horiek ez izatea, hain zuzen, AHTrako ez badira, ez direlako ezertarako, eta ez direlako ezertarako etortzen eta inoiz. Beraz, zuk hau esaten duzuenean, "ez, guk ez ditugu 200 milioi gastatu nahi ez dakit zertan", gezurra da, zuk bai baitakizu ez dugula diru hori, autonomia-erkidegoak ez duela diru hori. Zuen ordezko bidea ez da erreala, fikzioa da, faltsua. Zuen diskurtsoa ideologikoa da. Nik onartzen dizut, ez dut inola ere partekatzen. Iruditzen zait euskaldunoi XXI. mendean gerta dakigukeen okerrena litzatekeela norbaitek XX. mendeko txarrenera eraman nahi izatea, eta hori da zuen proposamena. Gu, bistan denez, ez gaude ados. Eta, gainera, ez gaude ados koordainketaneurri batzuekin, adibidez, errepideetan, eta hori proposatzen duzue zuek gobernuan zaudeten lekuan, eta, beraz, kontraesanak dituzue koordainketaren kontu horrekin; izan ere, koordainketa ez gauza batzuetarako, baina bai Bilduk proposatzen duenean, beste gauza batzuetarako. Bada, ez gaude ados proposamen horiekin ere. Eta UPyDri esan nahi diogu guk ordezko erreala aurkeztu dugula, 600 zatikako zuzenketatan oinarritua, baina onartzen dugula, halaber, eta hasieratik esan genuen, 800 milioi euro baino gehiago, aurrekontuaren ia % 10, zorra ordaintzen gastatu behar dituen gobernuaren jarduera-esparrua... Edo muga jartzen zaio honi, edo azkenean ez da ezer ordaintzeko dirurik izango. Eta, guk euskaldunei hobeto joatea nahi dugunez, eta Euskadi Espainian izango den berpizte ekonomikora batzea nahi dugunez –batzuei gaizki iruditu arren ere, Alderdi Popularraren eta Mariano Rajoyren neurriei esker–, eta gainera Euskadi lehenbailehen eta lehen lekuan batzea nahi dugunez, Espainia osoan lanpostuak sortzen lehenak izan nahi dugulako, prest gaude Eusko Jaurlaritzari horretan laguntzeko. Oso gauza erraza egin genezakeen, aurrekontuaren aurka bozkatuko genuela esan, gizarte-gastu jakin batzuk murrizten direlako, edo inbertsioak txikiak direlako; hori da, adibidez, Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen egiten duena. Halako oposizioa egiten du, eta horretan oinarritzen da haren osoko zuzenketa: "Inbertsioak txikiak dira, eta gizarte-eskubide batzuk murrizten dira". Are gutxiago inbertitzen du Jaurlaritzak, ezer ez esatearren, aurrekontu honetan, eta gizarte-gastu gehiago murrizten ditu. Baina lehentasunak zehaztu behar direla ulertzen dugu guk. Eta gure ustez, edo herri honetan ditugun kontuak salbatu eta buelta eman edo herri honek ez du irtenbiderik izango, eta interbentziora jo beharko dute, eta ez dugu hori nahi, eta horregatik gaude gu laguntzeko prest. Eta badakigu oso zaila dela gobernatzea diru gutxi dagoenean, eta are zailagoa dirurik ez dagoenean. Eta badakigu, gainera, min handia egiten duela dirua batzuek eta bestek, biek sortutako zorra ordaintzen gastatzeak. Baina, berriro diot, gu egoerari buelta ematen laguntzeko prest gaude, eta bi urtean Euskadi arlo eta zentzu guztietan autonomia-erkidego lehiakorra izatera itzultzen laguntzeko prest. Eta hori modu bat da... Ez dakit alderdi politiko zahar bat den. Guk, alderdi moduan, 24 urte ditugu, ez dakit hori oso zaharra den edo oso gaztea. Noski, berrikuntza gutxi ditu politika honek, eta, beraz, errazagoa izango zen esatea "ez aurrekontu honi", "ez da gurea". Zuek Madrilen Mariano Rajoyren aurrekontuei egin dizkiezuen bi kritikak larriagotu ditzakegu, eta enegarrenera berretu, baina ez dugu egingo, eta ez dugu egin. Eta sinatu dugun akordioa, bistan denez, bete egingo dugu, betiere zuek bete egiten baduzue aurrekontua egikaritzean. Eta nik, besterik gabe, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa nahi dizkizuet guztiei, eta ez dut zalantzarik hala izango dugula guztiok Mariano Rajoyren neurriekin. Eskerrik asko. (Risas) La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3245
10
62
20.12.2013
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Gorospe andrea, ongi etorri neohizkuntzara. Ongi dago zuk itxuraz hitz egitea, oso ongi dago. Horrela ulertuko duzu, agian, lehengo egunean zergatik esan nizun Jaurlaritzaren jarrera prokrastinatzailea dela, horra hor neohizkuntzaren beste termino bat. Gonbidatzen eta ohartarazten zaitut prokrastinatu eta prokrastinatzaile izatea hitzek zer adierazten duten begiratzera, eta, hala, Jaurlaritza honen jarreraz zer pentsatzen dudan ikusiko duzu. Dena den, esango dizut, norbaiti itxurak egitea leporatzen badiozu, arrazoizkoena ezaxola agertzea litzatekeela, haserre edo sumindura baten eszenaratze huts faltsu eta gehiegizkoa denarekin ez haserretzea. Eta, hala ere, kontrakoa egin duzu zuk, hain zuzen, hemen; sumindu egin zara. Jainkoaren haserrea zirudien. Lope Agirre zenirudien, barkatzen badidazu. Baina arrazoia emango dizut kontu batean. Hemen, atril honetan egiten den guztiak, zuk egiten duzunak, nik egiten dudanak eta edonork egiten duenak, badu antzezpen-puntu bat. Eta onartu iezadazu esatea hobe dela horrela mantentzea, eta ez erortzea jendeak jada pentsatzen duenean, alegia, hau zirkua dela; izan ere, orduan zirkuan rolak banatzeko funtzioak agian gustuko ez dugun rola emango bailiguke gutako bakoitzari. Horretatik harago, esango dizut zergatik iruditu zaizun hain gogorra gure mintzaldia, edo itxura edo antzezpena. Hitz egin duzu "pertsonak helburu" horretaz. Guk ikusten dugu herri honetako 63.000 familiak ez duela diru-sarrerarik, ez duela baliabiderik. Ikusten dugu herri honetako ia 200.000 lagun langabezian daudela, eta aurrekontu horiek langabezian jarraitzea eskaintzen diete, edo kontratu prekarioagoak onar- tzea, soldata gutxiagoko kontratuak. Baina ikusten dugu ia 200.000 lagun horietatik 100.000 lagunek jada ez duela langabezia-prestaziorik jasotzen; alegia, bizirauteko, diru-sarrerak bermatzeko errentaren mende daude zuzenean. Eta ikusten dugu Jaurlaritzak oso maila eskasak mantentzen jarraitzen duela –Alderdi Popularraren ordezkariak ongi adierazi duen moduan, sakrifizioren bat egin behar baita, eta orain gizarte-gastuaren txanda da–, eta ezingo dutela duintasunez bizitzera iritsi. Baina, gainera, "pertsonak helburu" dioen Jaurlaritzak politiken lehentasunezko ekintza-ildoen artean Kutxabankekin harreman onak izatea jartzen duela ikusten dugu. Zuek, EAJk nahiz Alderdi Popularrak, ordezkariak dituzuen Kutxabank berak ere erantzukizun zuzena du norabidean eta pribatizatzen ari denean, eta, zergatik ez esan, etxegabetzeak gauzatzen herri honetako lehen erakundea izatean. Eta zuek ez zarete ari hori saihesten. Eta, ziur asko, zuek poztu egiten zarete Kutxabank argazkietan Cebekekin ateratzen delako, edo SEArekin, edo Adegirekin, esanez dirua emango dietela. Herri honetako herritarrei etxeetatik kaleratzen dituztenean ukatzen zaien dirua enpresen lobbyei ematen ari zaie. Eta ongi iruditzen zaizue hori zuei, eta guk hori salatzera atera behar dugu, antzerkia, itxura edo nahi duzuena irudituko zaizuen arren. Gure ustea da zuek erabateko prokrastinatzaileak zaretela. Alegia, nahiago duzuela ezer ez egin, nahiago duzuela boterea deseroso ez jarri, kasta horretaz hitz egiten baitzenuen. Eta nik ez dut esaten hau India denik, kasta-gizartea denik; esaten dut kasta gidari bat dagoela, eta kasta deritzot haiek aipatzeko gutxiespen-termino bat erabili nahi dudalako, nire mespretxu handiena merezi baitute, herri honetako jende gehiena porrotera eramaten ari baitira. Eta kezkagarria iruditzen zait –badakit gauza pertsonalak politikoetatik bereizten–, erabat kezkagarria iruditzen zait Jaurlaritza hau profilez jartzea, albora begira. Batzuetan Ekonomia Garapenaren Sailburuak esaten duen moduan, ez nahi izatea enpresarien eta langileen artean bitartekari-lanak egin, baizik eta epaile-lanak. Ahulenaren aldamenean jartzea dagokio, krisiaren ondorioak zuzenean jasaten ari diren haien aldamenean jartzea dagokio. Eta horregatik esaten dut herri honek klaseak dituela, eta horri eustera ausartzen naiz, eta zuek ere eutsi beharko zeniokete. Izan ere, urte luzez entzun dut nik tribuna honetan euskal klase ertainaren indarraz hitz egiten. Nola izan daiteke klase ertainekoa klaserik gabeko leku batean? Ala desagertu egin dira? Ezkutatu egin dira? Ezkutatu den bakarra, dena den, klase ertain deritzona da. Baina zu eztabaida honetan sartu zarenez, eta Damborenea jauna ohoratzeko, marxismoaren barruan nire arbaso ideologikoak izan daitezkeenei buruz irakurketa egin digunez –ez duzu erabat asmatu, baina, dena den, eskertzen dizut ahalegina–, esango dizkizut, zuk klaserik balitz guztiok klase berekoak ginatekeela esan duzunez, bi gauza. Lehenengoa: Euskal Herria Bilduren diskurtsoa ez da ezkerreko edo herri honetan burujabetzaren alde dagoen jendearentzako soilik. Gu herri honetan gehiengo zintzoari zuzentzen gatzaizkio, eta ez dut zalantzarik gehiengo zintzoaren artean Euzko Alderdi Jeltzalearen boto-emaileak direnik, baita PSOE eta PPrenak ere, eta hemen ordezkaritzarik ez duten beste aukera batzuenak. Ez dut zalantzarik. Baina herri honetan egiten ari den espoliazioaren aurrean, ekonomiaeredua demokraziari egiten ari zaion eraso zuzenaren aurrean, jende zintzoarengana zuzentzen gara, ituntzea eta publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza deritzon horretan dirua beren poltsikoetatik atera eta betiko enpresak aberasteko erabiltzea arrunt eta naturaltzat ulertzen ez duen jendearengana, izan energiatarifaren bidez edo beste edozein gairen bidez. Legebiltzarreko edo Gobernuko eserlekutik ia jauzi nagusi hirukoitza, kiribilik gabekoa egin eta politikari jakin batzuk eta alderdi politiko jakin batzuetako zuzendari jakin batzuk enpresa handi baten administraziokontseilura sartzea, ekonomian interesek nabarmenenak dituenarena sartzea logiko eta naturaltzat hartzen ez duenarengana. Adibidez, Petronor, adibide bat soilik aipatzearren. Baina, dena den, esango dizut, halaber, zuk klaserik ez dela eta, dena den, guztiok klase berekoak izango ginatekeela esan duzunean –eta nori zuzentzen gatzaizkion argitu ondoren, eta esan dudan moduan, Damborenea jauna aipatuz–, Ernest Mandel aipatuko dizut, pentsalari marxista, eta, hau bai, trotskista: ziur asko, klase berekoak izango gara guztiok, baina zuen eta gure arteko aldea da garenari eta izan nahi dugunari buruzko kontzientzia-maila, klasea bera eta klasea klasearentzat berarentzat. Ez beldurtu. Ez bazaudete ideologiaz hitz egiten entzutera ohitura, hau pilulatxo moduan hartuko dugu, pixkanaka-pixkanaka. Gaur hori bakarrik utziko dizuet; beste egunen batean hitz egingo dugu klase gehiagoz: klaseari berari buruz eta klasearentzat berarentzat buruzko klaseari buruz. Gu klasearentzako klase gara, gure klasearentzat lan egiten dugu. Agian zuek langile-klasea zarete, eta jazartzen zaituzten klasearentzat lanean ari zarete. Hori bai izango litzatekeela begiratzeko modukoa. Esan diguzu ez ditugula proposamen errealistak egiten. Bi elementu soilik aipatuko dizkizut nik. Gipuzkoaz hitz egin diguzu, bagenekien Gipuzkoaz hitz egingo zenigula –kasu honetan prestatuta etorri naiz–, agintea dugun erakundeez. Eta zinegotzia zarela ere esan didazu. Baina Gipuzkoan egin ditugun zenbait gauza aipatuko dizkizut, itxuraz hain gaizki iruditu ez zaizkizuenak, aurrekontuen bozketan abstenitzea erabaki baituzue, eta atzera ez botatzea. Aurrekontu horretan zer egin zitekeen aipatuko dizut; agian, EH Bilduk atril honetan duen jarrera hain deserosoa ez izateko baliagarria izango zen, haien ikuspegiaren arabera herri honen interesen defentsa bidezkoa dela ulertzen dutenentzat. Adibidez, Gipuzkoan langile publikoek erosteko ahalmena ez galtzearen alde egin da, eta kontu-sail bat jaso aurrekontuetan. Aurrekontu hauetan ez da halakorik. Adibidez, Gipuzkoan bermatu da, egoitzen kasuan, egoitzetako langileak ez egotea lan-erreformaren mende, eta haien soldatak ez jaistea modu eskandalagarrian. Kolektibo hori emakumeek osatzen dute, eta berdintasunezko gizartea nahi dugunez, edo hori esaten dugu, kontuan izan behar dugu lehen zaindu eta lan-merkatura berdintasun-terminoetan sartzera eta bizitzako ohore guztietara bultzatuko genituela esaten zitzaienak etxera kondenatzen direla berriro gaur, eta zainketaren ekonomiara, ikusezina den horretara. Hori egin da, adibidez, Gipuzkoan, eta ez da inolaz ere egiten Jaurlaritza honetan. Gipuzkoan lan-eskubideak eta -baldintzak defendatzeko, kontratazio publikoez ere hitz egin da, eta gizarte-klausulak eta merkatu-erreserbak jaso dira. Eta hori ez dator aurrekontuan, eta Gipuzkoakoan bai. Ikusi bazela zenbait gauza egiteko aukera. Baina, dena den, gai bat aipatu diguzu, nola jar gaitezkeen jendearen aurrean esaten duguna esaten. Bada, jendearen aurrean jartzen gara, eta, egia esan, ez gara bakarrik sentitzen; izan ere, gaur bertan kalean AHT Geldituko jendea dagoela uste dut, baina egunero dago ixten ari diren enpresa guztietako jendea, beren Jaurlaritzak egiten ari dena baino askoz gehiago egin dezan eskatzen. Izan ere, euskal gehiengo sindikala gurearen oso bestelakoa ez den irakurketa egiten ari da aurrekontu hauetaz, aurrekontu hauek orientazio liberal eta eskuindarra kritikatu eta salatzeari dagokionez. Ziur asko, orientazio liberal eta eskuindar hori da Alderdi Sozialistak boto-azalpena soilik baliatzearen arrazoia, eta eztabaidan parte ez hartzearena; ulertzen dut deserosoa izan daitekeela, Alderdi Popularraren ordezkariak berak aipatu duenean sakrifizioak egin behar izan direla, eta sakrifizioak, nola ez, gutxien dutenak zigortzearen bidetik etorri dira berriro, bazterketa-arrisku handienean daudenak zigortzen jarraitzearen bidetik. Baina bi konturekin amaitzen dut. Antzerkiaz, nire mintzaldiaren antzezpenaz hitz egin duzu. Ez dizuet ukatuko batzuetan oso balio txikia ematen diodala Ganbera honetan egiten denari, baina ez legebiltzarkideetako bakoitzaren ekintza iraintzea erabakitzen dudalako. Balioesten dut haiek egiten duten lana, askotan harekin bat ez natorren arren, eta hala adierazten dudan; ez sutsuki, baina adierazten dut. Gertatzen dena da ez naizela ni zehazten duena zer den antzerkia, zer ez den antzerkia eta zer den baliagarria eta zer ez. Atzo bertan, Madrilen, Diputatuen Kongresuan, energia-erreforma bozkatu zen, eta pentsioak, Kutxen Legea eta Tokiko Administrazioarena erreformatu ziren. Egun bakar batean, herri honen etorkizun ekonomikoa, soziala eta ingurumen-etorkizuna baldintzatu zen. Guretzat, zoritxarrez, eta ziur asko bat etor gaitezke horretan, han hartzen dira erabakiak, eta gu entretenitu egiten gara hemen. Eta guk esaten dugu prest gaudela bideari ekiteko, behar den bidelaguna izanik, ahalduntzeko, Madrilen erabakitzen dutenaren mende ez izateko tresnak emango dizkiguten politikak osatzeko. Eta hor ez du balio txikira jokatzeak, ez du balio murrizketei txapela ere jartzeak, ezta txikira jokatzeak ere Alderdi Popularrekin jokatzen ari zareten muspartida goseti horretan. Slavoj Zizek pentsalari marxistak "Ongi etorri garai interesgarrietara" izenburua jarri zion liburu bati. Hori da liburuaren izenburua. Egungo gizarteari buruzko hausnarketak dira: zer den eta nora garamatzan. Horretaz gain, zuek jakingo duzue, edo jakin dezakezue –bestela, hor da Google, eta bilaketa egin dezakezue– Txinan atsotitz moduan erabiltzen da Slavoj Zizeken esaldi hori, "ongi etorri garai interesgarrietara" esaldia. Hori esaten diguzue kimu berriez hitz egiten duzuen bakoitzean, garai interesgarriak datozkigula, ona etortzear dagoela. Bada, "garai interesgarri" hori, "ongi etorri garai interesgarrietara" hori, etsai makurrenari txarrenetan txarrena opatzeko soilik erabiltzen da Txinan. Nada más. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3246
10
62
20.12.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriro ere, legebiltzarburu andrea. Matute legebiltzarkidea. Zuri ari natzaizu, zuk legebiltzarkideez hitz egiten baituzu gainerakoak legebiltzarkideak bagina bezala, eta zu... Bai, horregatik, tratuagatik. Matute jauna, estimu handia diozu zuk zeure buruari, baina arazoa ez da hori. Arazoa da hona jaisten zarenean erakusten duzula estimu txikia diguzula gainerakooi. Arazoa da zu hona jaitsi eta esaten duzunean "begiratu hori hiztegian", "begiratu hori, ea Googlen azaltzen den", "begiratu jakin behar zenuketen hori", erakusten duzula behin eta berriz zer begirune gutxi duzun Ganbera honetako gainerako kideekiko. Zure kideak gara, legebiltzarkideak, zu bezala, legebiltzarkide zarena, eta errespetu bera merezi dugu. Eta badakizu zer esaten dizudan? Egiaz hori bada zure funtzionamendu-logika, egiaz hori bada funtzionatzeko duzun logika, oso ibilbide laburra duzula, arazo ugari izango dituzula kalera atera eta ziur asko errespetatzen ez duzun jendea ordezkatzeko, ezin baitigu ezer erakutsi, ezin baitigu ezer ikusarazi kideak errespetatzeko eta haiei begirunea izateko gai ez denak, diren alderdikoak direla, herria ulertzeko, harekin enpatizatzeko eta errespetatzeko gai direla. Ez dut jarraituko besteekin, baina nik uste dut errespetuaren bidea guztiontzat oso baliagarria izango litzatekeela.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3247
10
62
20.12.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Berriro diot lehen esandakoa. Bildurentzat, momentu honetan, estrategia politikoaren ikuspuntutik garrantzitsuena dena da Urkullu lehendakariaren Gobernuari babesik ez ematea, Bildu agintean ez dagoen lekuetan babesik ez ematea. Edo Bildu edo inor ez, puntu. Hori da zuen legebiltzartaldearen, zuen alderdiaren estrategia. Gure legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Egibar jaunak, esaten zizuen aurrekoan: "Euzko Alderdi Jeltzaleak negoziazio-prozesuak irekitzen dituenean, baita gainontzeko instituzioetan ere, badakigu guk ehuneko ehunean ez ditugula gure proposamenak aterako". Hori da negoziatzea, zerbaiti uko egiteko prest egotea. Hori da Euzko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan agertu duen jarrera ere: abstenitu, erakundeei egonkortasuna emateko, Euskadik, gure lurraldeak, aurrera egin dezan herritar guztien onerako, agintean egon zein egon ez. "Gogor lan egingo dugu akordioa lortzeko. Prest gaude gauza batzuei uko egiteko, eta iruditzen zaigu gainerakoek ere egin behar dutela, akordioak eskatzen baitu guztiok zerbait uztea bidean". Hitz horiekin amaitu zuen gure legebiltzar-taldeak zerga-sistemari buruzko eztabaida bat... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3248
10
62
20.12.2013
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
... duela 10 hilabete, hitz horiekin amaitu zuen gure legebiltzartaldeak zerga-sistemari buruzko eztabaida bat duela hiru hilabete, eta hitz horiek gogora ekarri nahi ditugu Eusko Jaurlaritzak 2014rako aurrekontuak aurkezten dituen eztabaidari amaiera emateko, hori baita bidea. Hori delako bidea. Beldur barik, sin miedo. Beldur barik, Matute jauna. Orduko horretan alderdi politiko bati zuzenean gonbita egiten genion, beste guztiei egiten zitzaizuen. Oraingoan, zuoi gonbita. Eguberriak datoz, urte berria dator, eta guztioi gure legebiltzar-taldearen izenean urte berririk onena opa dizuegu eta eskaintzen dizuegu. Eta, sutsu berba egin arren, jakin dezazuela ez gaudela haserre, eta herritar guztientzat urteberri ona gura dugu. Eta urteberri horretan, oso, sano mesedegarri izango da zuok ere, Bildu ere, beldur barik negoziazioaren bidetik etortzea. Etorri beldur barik. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3249
10
62
20.12.2013
URRUZUNO URRESTI
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Aipatu dituzunak ondo daude, baina dira bigarren sekziokoak. Lehenik eta behin lehen sekzioa bozkatu beharko da.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3250
10
62
20.12.2013
URRUZUNO URRESTI
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
1.090a eta 1.094a banatuta bozkatzea.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3251
10
62
20.12.2013
URRUZUNO URRESTI
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
La 1.090.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3252
10
62
20.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Legebiltzarkideok. Urtebeteko porroten ondoren, aurrekontuen izapidea gainditu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Eta ez bere merituengatik, baizik eta sozialistok zuzentzera behartu ditugulako. Horri esker, gizarte-murrizketen aurrekontu batzuetatik, zerbitzu publikoak, gizartebabesa eta ekonomia eta enpleguaren bultzada bermatzen duten aurrekontuetara igaro gara. Eta abstenitu egin gara hauek ez direlako gure aurrekontuak. Baina aintzat hartzen ditugu gure bultzadari esker aurrekontu honetan egin diren hobekuntza nabarmenak. Horregatik erabaki dugu aurrera egin dezaten uztea. Egia da gizarte-anbizio handiagoa izan zezaketela, eta hala izango zen sozialistok jarraituko bagenu gobernuan; izan ere, besteak beste, lankidetzarako laguntza gehiago izango genituzke (Jaurlaritza honek ez du euro bakar bat ere mugitu nahi izan arlo honetan) edo GLL gehiago, zenbait adibide ematearren. Baina hori da euskal ezkerrak ez baizik eta eskuin nazionalistak gobernatzearen ondorioa. Egungo Eusko Jaurlaritza Patxi Lópezen Jaurlaritza bezalakoa den itxura ematen saiatu arren, Urkullu lehendakariaren Jaurlaritza da, eta, esan ohi den moduan, hau da dagoena. Onartzen dugu oposizioan gaudela, eta ezin dugula arlo guztietara iritsi, baina oposizio serio eta kontsekuentea gara. Ez dugu gauza arrarorik egiten, eta ez dugu egingo. Ez gara erortzen hemen Che Guevarari laudorioak eskaini eta hurrengo egunean Gipuzkoan Markel Olanorekin, gerlari mitikoaren haragitzea ez dirudienarekin, ulertzen direnen hitzaldi sutsu iraultzaileetan. Eta ez ditugu, noski, langabetuak iraintzen –eta, ongi diot, iraindu–, EAJrekin kate independentistak diruz laguntzea adostuz, hori krisiaren aurkako neurri bat balitz bezala. Izan ere, Gorospe andrea, itxura eta antzerkia zuek ere egiten dituzue hemen. Entzuten dugu zenbait alderdik elkarri leporatzen diotela antzerkia egitea; bada, gauza bera egiten da hemen: antzeztu egiten da, eta, gero, atzetik, beste lekuren batean adostu, berehala; gipuzkoarren interesen aurka, gainera. Herritarrek eskatzen duten oposizioa egiten dugu guk, eta zera da, ordezko aukerak proposatzea –ez gaitzespenak soilik–, errealitatea aldatu eta euskaldunok hobeto bizi ahal izan gaitezen. Eta oposizio hori eginez utzi dugu gure aztarna aurrekontu hauetan. Eta aztarna ikusi egiten da: 900 milioi euro gehiago krisiaren aurka borrokatzeko, enplegua sortzeko, gizarteeskubideei eusteko, enpresariei laguntzeko eta produkzio-sarea modernizatzeko. Horren guztiaren erantzule egiten gara, eta zilegi dugu harro egotea. Hori da betiko euskal ezkerrak uzten duen arrastoa –alderdi zahar honek, Maneiro jauna–, herriaren arazoei erantzuteaz kezkatzen baita, eta hori Euskadiko Alderdi Sozialistak ordezkatzen du. Herri-proiektu sinesgarria du alderdi honek; hain zuzen, gaur egun euskal gizarteak ezagutzen duen bakarra. Gainera, proiektu horren auka lehertu arteko ahaleginak egin zituen Urkullu jaunak oposiziotik, eta, gero, Jaurlaritzaren buru zela, gizartearentzat atzerakoiak ziren aurrekontuekin higatzen saiatu zen, baina, azkenean, atzera bota behar izan zituen, eta egiaz gobernatzen hasteko bere egin behar izan du proiektu hau. Horregatik izango dira aurrekontuak datorren urtean, lehendakari jauna. Ez zure Jaurlaritza eta Jaurlaritza babesten duen alderdia sozialdemokrata bihurtzeagatik, baizik eta beharra bertute egin eta sozialistok lehen Jaurlaritzan eta orain oposizioan defendatu ditugun helburu politikoak onartu behar izanagatik. Hala, proiektu argi eta definitu batekin izaten da oposizioaren buru. Eta hala egiten jarraituko dugunez –ez izan zalantzarik– gaurtik aurrera, aurrekontuak onartu direnetik aurrera, aurrekontu hauek onartzeari bide eman dioten akordioak zorrotz bete daitezen zainduko dugu; iruzurraren aurka borrokatzeko batzordea –horri buruz hitz egin behar dugu berriro– egiaz lanean has dadin, eta erakundeok urtero zergairuzurraren eraginez galtzen ditugu 2.500 milioi euro horien zati handi bat berreskuratu dezagun; datuen arteko lotura erreala izan dadin, eta ahalik eta epe laburrenean; Eusko Jaurlaritzak ekonomia eta enplegua sustatzeko plana epe laburrean aurkeztu dezan; gizarte-gastuak eta ekonomiaren sustapenak garapen egokia izan dezaten, eta paper hutsean gera ez daitezen; datorren urtean, lehen seihilekoan, Legebiltzar honek udalerrien legea eztabaidatu eta onartu dezan, legebiltzar-aginduari jarraikiz, eta bi alderdiok sinatu genuen konpromisoaren arabera; LHLan ere aurrera egin dadin, Maneiro jauna; erakunde-sareko bikoizketak eta eraginkortasunik eza amaitu daitezen, baliabide publikoen xahutze ikaragarria baitira; azken batean, sozialistok legegintzaldiko erreferentziatzat abian jarri dugun programa ekonomiko, politiko, sozial eta fiskala mutur guztietaraino bete dadin. Zure aurrekontuak Eusko Legebiltzarrak kontu publiko batzuei emandako babes txikienarekin salbatzea lortu duzu, lehendakari jauna: 27 eserleku, zure legebiltzar-taldea. Hori da zure Jaurlaritzak gaur Parlamentu honetan eragiten duen konfiantza, eta zure eskuetan dago handitzea, euskal gizartearen eta, bereziki, oso gaizki pasatzen ari direnen zerbitzura gobernatzen duzula frogatuz. Gu adi egongo gara, zorrotz, gogor, eta euskal herritarrei interesatzen zaienagatik egiaz arduratzen zaretenaren arduraz, eta ez alde bateko eta besteko abertzaleei interesatzen zaienaz, eta aurrekontu hauek ongi kudeatzeaz. Ganbera honetan esan nizunez, aukera bat eman dizugu, baina ez txeke zuri bat. Eta lupaz aztertuko dugu, dagoeneko esaten dizut, egiten duzun guztia, herri honi bermatzeko zure konpromisoak betetzen dituzula.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3253
10
62
20.12.2013
PASTOR GARRIDO
SV-ES
Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Termino enseguida, señora presidenta. Ziur naiz ulertzen dituzula gure mesfidantzak, arrazoiren bat eman baitiguzu haiek izateko. Eta, egiaren izenean, esan behar dizut sozialistok ez garela erabat fio egiazko bihotza eskuinean izaten jarraitzen duen Jaurlaritzarekin, azkenean Alderdi Sozialistarekin ulermenera iritsi bada ere, nagusiki zenbakiek ez ziotelako ematen Alderdi Popularrarekin ulertzeko. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/36ce6920-27ec-42d2-8b10-016f3aec0ff1
parl_eu_3254
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Egun on. Eskerrik asko, presidente andrea. Behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu auzi honi buruz azken hilabeteotan, eta baliteke gaurkoan ezer berririk ez eranstea UPyDk dagoeneko gai honi buruz esandakoen gainean, baina, nolanahi ere, hilabete hauetan guztietan azaldu izan ditugun argudioak berretsi nahi nituzke. Gure iritziz, UPyDk ordezkaritza duen leku guztietan azaldu duen jarrera bera izango balute Eusko Legebiltzarrean dauden gainerako alderdi politiko guztiek ere, Trebiñuren auzia ebatzita legoke lau egunen buruan. Argi eta garbi esan nahi dut hori. Izan ere, hauxe da gakoa, eta hauxe da, laburbilduta, UPyDk azaldu nahi duen mezuaren funtsa: alderdi politiko guztiek UPyDren jarrera bera balute Trebiñuren auzian, Trebiñu Arabakoa litzateke honezkero, horixe baita bidezkoena, horixe arrazoizkoena eta zentzuak guztioi esaten diguna. Horixe defendatu izan dugu auzi honetan. Horixe defendatu izan dugu azken hilabeteotan. Hala, 2013ko ekainaren 24an, prentsaurrekoa egin genuen Gaztela eta Leongo UPyDren koordinatzaileak eta biok, eta orduan ere argi eta garbi azaldu genuen horixe dela bidezkoena, arrazoizkoena eta zentzuak guztioi esaten diguna; alegia, Trebiñuk Arabakoa izan behar duela efizientzia-arrazoiengatik eta efikaziaarrazoiengatik. Horixe da funtsa. Herritarren eskubideak dira funtsa; ez lurraldeen eskubideak. Izan ere, lurraldeek ez dute eskubiderik. Hortaz, herritarren eskubideak defendatu behar dira –horixe da funtsa–, eta, kasu honetan, Trebiñuko herritarren interesak defendatu behar dira, azkenaldian behin eta berriz esan baitute Arabakoak izan nahi dutela zerbitzu hobeak eduki ahal izateko. Efizientzia-arrazoiengatik eta efikaziaarrazoiengatik, beraz. Horixe defendatu dugu Legebiltzarrean, eta horixe defendatu dugu beste inolako alderdi politiko ausartu ez den lekuan, hots, Burgosko Diputazioan. Duela zenbait hilabete, UPyD bakar-bakarrik aritu zen defendatzen, non eta Burgosko Diputazioan, Trebiñuk Arabara batu behar zuela, eta gaitzespenak entzun behar izan genituen; areago, irainak ere bai, diputazio hartako kideren baten ahotik. Horrenbestez, arrazoizkoa iruditzen zaigu Trebiñu Arabakoa izatea. Zentzuzkoena da, eta logikoena ere bai, eta seguruenik horixe gertatuko da hemendik hilabete batzuetara edo hemendik urte batzuetara. Gure ustez, baina, proposatu den bidea ez da zuzenena: ezin dugu ahaztu zer dioen zehazki Gaztela eta Leongo Estatutuak. Horregatik, guk Gaztela eta Leonen ordezkaritza duten alderdi politikoei eskatzen diegu autonomia-erkidego horretako Estatutua alda dezatela, guztiok argi ikusten ei dugun hori lortzeko, hots, Trebiñu Arabakoa izateko. Herritarren interesak babesten dituzten jarrerak eta jokabideak defendatzen ditugu guk beti, efikazia areagotzeko, efizientzia handitzeko eta herritarrek zerbitzu hobeak izateko. Horregatik defendatzen dugu autonomien estatutua erreformatzea. Horregatik defendatzen dugu Lurralde Historikoei buruzko Legea erreformatzea. Horregatik defendatzen dugu diputazioak ezabatzea. Horregatik defendatzen dugu udalerri txikienak batzea. Helburu bera dute neurri horiek guztiek: herritarrek, nonahi bizi direla ere, zerbitzu onenak jaso ditzatela. Laburbilduz, beraz, Legebiltzar honetan, itxura denez, aho batez defendatzen dugu Trebiñu Araban sartzea –nork bere arrazoiak izango baditu ere–. Defendatu ezazue, baina, hori bera Burgosen edota Gaztela eta Leonen. Alda ezazue Gaztela eta Leongo Estatutua. Defendatu ezazue hori bera Diputatuen Kongre- suan. Eta berma ezazue indarrean dagoen legedia, aldaketa horiek egiten saiatzeko, baina ez hemen bakarrik, baita Gaztela eta Leonen eta Diputatuen Kongresuan ere. Hortaz, erabilitako bidea, hautatu duzuen bidea, gure ustez ez da zuzena, eta horrexegatik abstenitu gara. Nolanahi ere, Gaztela eta Leonen eta Espainian bestelako gehiengo politikoa eratzen denean, orduantxe sartu ahal izango da Trebiñu Araban. Eta berriro ere hauxe da gakoa: Legebiltzar honetako alderdi politiko guztiek ordezkaritza duten leku guztietan UPyDren jarrera bera izango balute, Trebiñu Araban legoke lau egunen buruan. Arazoa, esan bezala, aukeratu duzuen bidea da; ez da bide egokia, urratu egiten baitu Gaztela eta Leongo Estatutua. Aldatu ezazue estatutu hori. Guk, han ordezkaritza lortu bezain laster, babesa emango dizuegu horretan. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3255
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Besterik ez. Mila esker. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3256
10
63
06.02.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Buenos días. Egun on, presidente andrea. Legebiltzarkideok, lehendakari, Jaurlaritzako sailburuok. Gu abstenitu egin gara Legebiltzarrak onartu berri duen ekimen honetan; izan ere, onetsi den legeproposamen hau aintzat hartzeko aldian, guk, gure betiko iritzian bermatuta, argi azaldu genuen gure ustez zergatik ez zen honako bide hau Trebiñuko egoera ebazteko bide egokia; horregatik abstenitu ginen orduko hartan, eta horregatik abstenitu gara gaurkoan ere. Eta halaxe azaldu genuen, halaber, irizpen hau –gaur behin betiko ebatzita geratu dena– onartu zuen Legebiltzarreko batzordean. Funtsezko hiru arlo jorratu nahi ditut, labur bada ere, argi eta garbi azaltzeko zertan datzan gure taldearen jarrera –Legebiltzarreko Talde Popularraren jarrera– Trebiñuri buruzko auzi honetan. Aurretiaz ere azaldu izan dugu jada, baina berriro ere adieraziko dut botoa azaltzeko txanda honetan. Batetik, ezinbestekoa da lurralde hori Arabara batzeko zer jarrera politiko eta zer-nolako onarpenmaila dagoen zehaztea. Era berean, berariaz zehaztu behar dugu zer urrats juridiko eta instituzional egin beharko liratekeen lurralde hori Arabara batzeko prozesuan. Eta, hirugarrenik, komenigarria da, halaber, proposatzaileek sustatutako ekimena aztertzea eta gu zergatik abstenitu garen azaltzea. Trebiñu Araba da funtsean; halaxe jotzen dugu, eta horrexegatik diogu guk administrazio-mailan ere lehenbailehen izan behar duela Araba; ziur gaude, gainera, Trebiñu Araba izango dela orain edo gero. Hori denok dakigu. Anakronismo historiko bat da; inkoherentzia hutsa, Administrazioa hobetzeko eta zentzuz antolatzeko premiari begira; hala, Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan sortzen diren lehentasunen barruan, ez du inolako oinarririk, aurreiritzi politikoez eta jarrera itxiez harago. Ez gatoz bat, inondik ere, Gaztelako zenbait politikarik Trebiñu Arabara batzeko auzian duten jarrerarekin; guk, nolanahi ere, zentzuak esaten diguna aldarrikatzen jarraituko dugu eta ez beste batzuek gure ahotik entzun nahi dutena. Enklabearen auzia ez da abertzaletasungatazken edo jabetza-seten ondorio. Errealitate objektiboa da, eta herritartasunaren oinarrizko alderdiekin du zerikusia, hala nola gertutasunarekin, kultura- eta familia-loturekin eta administrazio-beharrizanekin. Arabarron % 90ek nolabaiteko loturaren bat dugu Trebiñurekin edo Trebiñuko konderriko herritarrekin, ahaidetasuna dela, auzo-harremanak direla, jatorria dela edo adiskidetasun-loturak direla. Gainera, nekatuta gaude aurkako jarrera itxi horrekin, normaltasunaren eta zentzuaren etsaiei doako argudioak emateko baino ez baitu balio. Erradikalei, muturreko abertzaleei, ez zaie interesatzen Trebiñu Araba izatea, nahiago dute irainen amaigabeko ikurrinak astintzen jarraitu. Gure arrazoibideen bigarren oinarriari dagokionez, akordio handi bat beharko litzateke. Horixe aldarrikatu izan dugu, eta argi eta garbi azaldu izan dugu hori Arabako enklabeen egoera aztertzeko lantaldearen lanetan; izan ere, enklabe horietako batzuek ez dute inolako zentzurik ez arrazionaltasun administratiboaren ikuspegitik, ez XXI. mendeko lurraldetasunobjetibotasunaren ikuspegitik. Irabazlerik eta galtzailerik utziko ez duen akordio handi bat behar dugu, zenbait agintarik ez dezaten sentitu amore ematen ari direnik lurralde hori lagata, ez liratekeelako gai izango erabaki hori azaltzeko. Horregatik, gure ustez, akordio orokor hori Gorteetan egin behar da, eta, kasu honetan, Senatuak bultzatu behar luke –hala esan genuen lehen, eta halaxe diogu orain ere–. Gainera, kontuan hartuta lurralde-ordezkaritzako Ganbera horrek batzuetan ez duela funts handirik izaten, ekimen horren bidez, balioberritzeko aukera bikaina izango luke, herritarren onerako erabakiak hartuta eta auzi historikoak ebazteko bidea emanda, hartara administrazio orekatuagoa eta eraginkorragoa lortzeko. Senatuko lantaldeak 95ean behar bezala itxi gabeko lanei berrekitea eta erregularizazio-bidea ireki- tzea, nire ustez, aukera ona izango litzateke. Era berean, Gorte Nagusietako lan-esparruaren barruan, zentzuzkoa irudituko litzaiguke aurrera jarraitzea administrazioa hobetzeko eta arrazionalizatzeko onartu berri den legea garatzeko lanetan. Baina, batik bat, blokeo hori hausteko lan egin behar da, auzi honetan ez dadin egon ez galtzailerik, ez irabazlerik. Azkenik, gogoeta bat egin behar genuke proposamen hau Legebiltzarrera ekarri dutenek ezarri duten bidea dela-eta, ondo jabetu behar baitugu zer onartu den haren bidez. Ekimen honek, gure iritziz, aurrekari txar bat irekiko luke. Izan ere, autonomia-erkidego batek (Euskadik) beste autonomia-erkidego bateko (Gaztela eta Leongo) estatutua aldatzeko ekimen bat sustatzea eta garatzea onartzen bada, hortik aurrera edozein aldetatik sustatu ahal izango dira estatutuen erreformak, eta ez genuke horrelakorik nahi. Kontu egin Euskadiko herritarrontzat ez litzatekeela inolaz ere atsegina izango errioxarrek edo kantabriarrek, esate baterako, Gorteetara jotzea gure forusistema edo gure kontzertua bertan behera utz dadin eskatzeko. Bidegabea izango litzateke, eta politikoki ez luke zentzu-izpirik izango, eta, batez ere, ez litzateke batere neurrizkoa izango erakunde-eskumenen ikuspegitik. Horregatik abstenitu gara. Horregatik, gure ustez, okerra da hautatutako bidea –zer ibilbide egiten duen ere–, eta gure kontra jo dezake. Gure lehendakariak aldebikotasuna aipatu ohi du beti Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanetan; ekimen hau, ordea, ez dator bat aldebikotasun horrekin, ez dielako besteei aitortzen jokaera-aukera hori bera. Eusko Jaurlaritzak Gorte Nagusiei Gaztela eta Leongo legeak aldatzea eskatzen badio, orduan hirualdekotasuna izango dugu jada. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3257
10
63
06.02.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Berehala amaituko dut. Alegia, ez lieke besteei errespetatuko bere herrirako zuzentasun osoz eskatzen duen hori. Batzuei, baina, bost axola zaie hori, euskal neozentralismoa baitute helburu. Guk, berriz, foraltasuna defendatzen dugun heinean, ezin diogu men egin lege-bide horri. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3258
10
63
06.02.2014
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Presidente andrea, legebiltzarkideok. Trebiñuko Konderriko alkateek, beren udalerrietako ordezkari modura, Legebiltzarreko Talde Sozialistari eskatu ziguten lege-proposamen bat izapidetu genezan Gorte Nagusietan, aspaldi-aspalditik lortu nahian dabiltzan horri konponbidea emateko eta Trebiñu Arabara batu ahal izateko. Indar politiko guztiak eta erakunde guztiak bat gatoz Trebiñu Arabara batzeko ekimenarekin, eta, beraz, adostasun izugarri handia du proposamen honek, nahiz eta Legebiltzar honetan, gero, talde politiko batzuk arte martzialak egiten aritu ez argitzeko zein aldetan diren benetan. Nolanahi ere, Araban, urte askoan, aho batez adierazi izan da behin eta berriz horrek horrela behar zuela, eta Legebiltzar honetan ere aspaldian, gai hau landu izan denean, oso-oso handia izan da bategite horren aldeko jarrera eta adostasuna. Une honetan, gainera, borondate positibo ikaragarria du proposamen honek; gure legediaren esparruan txertatu da, bide hori irekitzeko baliabideak eta irudi juridikoak erabilita, suminik gabe eta proposatzaileen eskutik argudio sendoak azalduta eta arrazoian eta zentzuan sendo oinarrituta –eta horrek pozgarria izan behar luke betiere guztiontzat–; hala, auzia konpontzeko ekimena erakundeen bitartez bideratzea proposatzen da, jardun politikoaren mugen barruan arituta betiere. Areago, nire ustez, zoriondu egin behar genituzke ekimen honen alde egin dutenak, legea interpretatu baino ez baitute egin hainbat hamarkadaz trabatuta egon den auzi baterako irtenbide politikoa proposatzeko. Zilegi da, noski, Arabak nahi izatea… edo, hobeto esanda, zilegi da Trebiñuko konderriak Araban egon nahi izatea; zilegi da Arabak Trebiñuko konderria Araban egon dadin nahi izatea, eta zilegi da, halaber, Euskadik Trebiñuko konderria Araban egon dadin nahi izatea, baina hori guztia bezain zilegi da, nire ustez, Burgosek edo Gaztela eta Leonek Trebiñuko konderria Burgosen edo Gaztela eta Leonen egon dadin nahi izatea. Eta hori guztia zilegi delako eta politika demokratikoaren barruan dagoelako, hain zuzen, geratu izan da auzi hau trabatuta horrenbeste eta horrenbestetan. Traba-egoera hori bide guztiz demokratikoetatik konpondu nahi da, erakundeetan oinarrituta zeharo eta berme juridikoen erabateko babesean. Hala, nolabait esateko, auzi honetan bitartekari izan daitekeen erakunde bati –hots, Gorte Nagusiei– eskatzen zaio legea bera baliatuta behin betiko konponbidea eman diezaion auzi honi, erakunde horrek lege-proposame- na hezurmamitzeko ahalmena baitu, haren gehiengoak hala onetsiz gero, eta hor baino ezin baita auzi hau behin betiko konpondu. Izan ere, gainerako bide guztiak, mundu guztiak ondo dakienez, trabatuta geratu izan dira beti. Hortaz, auzi honetan aurretiaz ere proposatu izan diren ebazpen-irudiak proposatzea, jakinda trabatuta geratu direla eta ez direla inora iritsi, edo proposamenak lege txar batean funtsatzea –hemen aipatutako horretan, esaterako– Trebiñuko enklabearen arazoa hor ebatzi behar delakoan, akuilua ostikoz jotzea da; burua hegalpean ezkutatzea baino ez; alegia, batetik, hots handiz esatea Trebiñu Araba dela, eta ahopeka, gero, horretarako trabak jartzea. Eta, tira, espero dut Gorte Nagusietan aintzakotzat hartuko dutela Legebiltzarrean onetsi eta Gorte Nagusietan defendatuko dugun ekimen hau, Legebiltzarrak hartutako erabaki hau Gorte Nagusietara bideratu dadin eta legea era dadin han. Helburu demokratikoak eta guztiz legezkoak planteatzen direnean, helburu horiek kontu eta arreta handiz aztertzea da politikarako jardunbiderik onena eta demokraziarako jardunbiderik onena. Txarra izango litzateke ateak danbatekoz ixtea, proiektua merezi duen garrantziarekin eta errespetuarekin jorratu aurretik. Berariaz aipatu nahi izan dut hori, itxura batean baten batek jada halako asmoren bat aditzera eman baitu nolabait. Nire ustez, Gorte Nagusiek oso kontuan hartu behar dute Legebiltzar hau bai, halaber, Legebiltzar honek Trebiñuko egoera konpontzeko dakarren proposamena ere; sozialistok, hortaz, pozarren gaude demokraziaren egintza horrekin, eta azken-azkeneko ondorioetaraino eramango dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3259
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Eskerrik asko. Arkaitz Bellón gogoan, haserrea, tristura azken orduetan sentitu duguna.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3260
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Momentu bat bakarrik…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3261
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Maitasuna eta elkartasuna senitartekoei…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3262
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
… eta bere lagun guztiei. Egun on. Ongi etorri gaur gurekin zaudeten trebiñarrak ere. Trebiñuko udalek abiatu zuten azken ekimen legegileari lotuta, gaur bigarren aldiz dugu gaia Legebiltzar honetan. Esan den bezala, Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena dugu gaur hemen onartu duguna, azken batean Trebiñu Arabako lurralde historikoan batzea ahalbideratzeko bidea ireki nahi duena. Hau da, azken batean, onartu duguna. Saiakera ugari egon dira aurretik, denak blokeoan eta inposizioan amaitu dira Madrilen edo Gaztelan. Bada ordua trebiñarrek behin eta berriz adierazi eta adierazten dutena errespetatzeko eta gauzatzeko. Hori da argudio nagusia, denok izan beharko genukeen argudio nagusia: trebiñarren borondatea errespetatzea. Urriaren 3an, proposamena tramitera onartu zenean, esan genuen poztuko ginela Trebiñuko alkateen eta udalen nahia betetzen bazen, hau da, talde guztien babesarekin onartua izatea proposamena Legebiltzar honetan. Ez da posible izan. Eta tramitea onartu zenetik hona, Legebiltzarreko prozeduraren ibilbidea egiten zen bitartean, kuriosoa bada ere, Legegile honen aurka gehien egin duena Alderdi Popularra izan da, Arabako ahaldun nagusia izan da, Alderdi Popularreko Javier de Andrés izan da. Trebiñutik abiatu den ekimena indargabetzeko, demagogia merkea erabili du; argudiorik ez duenez, demagogiara pasa da. Eta ez hori bakarrik: bidea zein ez den esan eta gero, bide posiblea zein den erakustera ere etorri da, inolako lotsarik gabe. Baina esan behar da Javier de Andrések, Alderdi Popularrak, aipatu zuen bide, alternatiba posiblea ere, ez bakarrik aztertu dugula, baizik aztertu, eta ahalbideratzen saiatu ere egin garela. Baina alferrik: berriro ere Alderdi Popularrak blokeatu du bidea. Bidea, zuek proposatutako azken bidea, Toki Erakundeen Arrazionalizazio Legea erabiltzea zen Trebiñuko auziari irtenbidea emateko. Madrileko eztabaidan, bai EAJk, bai Amaiurrek zuzenketak sartu zituzten horretarako; Alderdi Popularrak berriro ezetz borobila eman zuen. Aste eta hilabete hauetan zerbait argitu badugu eta zerbait agerian geratu bada herri honetan, Alderdi Popularraren jarrera izan da. Zuek esaten duzue gauza bat, baina ez duzue Trebiñuren auzia konpondu nahi. Zuek Gaztela eta Leon eta Madrilen interesen defentsan ari zarete. Are larriago oraindik: arabar guztien ordezkaria izan behar duen ahaldun nagusiak, arabarron eta trebiñarren borondatea defendatu beharrean, bere alderdiaren interesak babestu eta babesten ditu. Ez da formula-arazoa, Carmelo jauna. Akordioaren…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3263
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Akordioaren eguna…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3264
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Ulertzen dut.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3265
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Nik hori nola interpretatzen dudan ere…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3266
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Da interpretazio bat, esplikazioa nola egin behar den…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3267
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Hala ere, amaituko dut.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3268
10
63
06.02.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Gaur Legebiltzarrean Trebiñuren auzia konpontzeko adostasun zabala erdietsi dugu. Adostasun zabal honek gu guztion konpromisoak biderkatzeko balio behar du. EH Bildun aspaldian hartuta dugu Trebiñurekiko konpromiso zehatza. Guk Trebiñu Euskal Herriko beste eskualde bat bezala aintzat hartzen dugu eta gaurko konpromisoak bide horretan indartzea eta berrestea eta gure konpromisoa indartzea dakar. Gaur beste pauso bat eman dugu. Ziur gaude berandu baino lehen Trebiñu Araba izango dela. Eta bat egiten dugu gaur trebiñarrek hemen, Legebiltzarrean, egingo duten beste kontzentrazio baten leloarekin: "No hay vuelta atrás. Trebiñu Araba da". Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3269
10
63
06.02.2014
AGIRRE LÓPEZ
EA-NV
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, lurraldemugak aldatzeari buruz (Trebiñu eta Argantzun Burgoseko probintziatik banatu eta Arabako Lurralde Historikoan batzeari buruz) Gorte Nagusietarako legeekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea
Presidente anderea, legebiltzarkideok, egun on denoi. Nik labur-labur egingo dut, bi hitz, bakarrik nire taldearen posizioa azaltzeko. Gure botoa bat etorri da, noski, nire taldeak ekimen hau izapidetzea onartzeko bilkuran eta irizpena jorratzeko lantaldean izan duen irizpidearekin. Gure botoaren bidez argi azaldu nahi izan dugu berriro ere gure talde politikoak enklabe honen auzian betidanik izan duen jarrera –erakundeetan ez ezik, gizartean ere babestu izan duena–. Jaun-andreok, gure taldearen ikuspegitik, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena onartuta, lehenik eta behin, auzia konpontzeko beste bide bat ireki da, beste inoiz ere azaldu izan dugun moduan; izan ere, orain arte saiatu izan diren bideek –gaur abstenitu direnek auzi hau Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko Legearen bidez ebazteko egin zuten proposamen faltsua ere barne– ez diete eman trebiñarrei Araban sartzeko inolako aukerarik. Gure ustez, beraz, konponbide juridikoa eman dezake bide honek, eta, borondaterik izanez gero, konponbide politikoa ere izan daiteke, Trebiñu Arabara batu dadin eta, hartara, trebiñarren gehiengoak horrenbestetan eta horrenbestetan azaldu izan duen guraria betetzeko modua izan dezan. Bigarrenik, Legebiltzarra garen aldetik eta, beraz, herri honetako erakunde gorena garen aldetik, bat egin nahi izan dugu trebiñarren gehiengoaren sentipenarekin, udal biek maratz-maratz eta kontrako botorik gabe azaldu baitute beren guraria. Hirugarrenik, Trebiñuko herritarrei zerbitzua emateko moduan logika gailentzea nahi izan dugu –halaxe izango da ekimenak aurrera egiten badu–, denok dakigunez Burgostik ehun kilometrora bizi baitira eta Gasteiztik hamarrera baino ez. Jaun-andreok, auzi hau ebazteko funtsezko urratsa egin du gaur Legebiltzarrak. Ea, bada, Legebiltzar honetako talde politiko batzuek zer jarrera hartzen duten orain Gorte Nagusietan. Nik eta nire taldeak aurretiaz berma dezakegu Kongresuko gure taldeak aldeko botoa emango diola ekimenari, eta, beti esaten dudan moduan, gure ustez eta demokraziaren ikuspegitik ezinezkoa da hemen gauza bat defendatzea eta horren kontrakoa Madrilen; alabaina, jaun-andreok, ez dakit Legebiltzar honetako talde guztiek aurretiaz agindu ote dezaketen, gure moduan, ekimen hau babestuko dutela Madrilen. Ikusitakoak ikusita, tamalez ezetz dirudi. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3270
10
63
06.02.2014
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, legebiltzarkideok. Berriro datorkigu Legebiltzar honetara Santa María de Garoña zentral nuklearra ixteko edo berrirekitzeko gaia. Aspaldi-aspalditik azaldu izan dira Santa María de Garoña zentral nuklearra ixteko arrazoiak –egia da–; izan ere, zentral hau ixtea aspaldiko gura- ria izan da Arabako eta Euskadiko gizartearen gehiengoan. Aurreko Gobernuak, sozialisten Gobernuak, zentralaren balio-bizitza agortutakoan hura ixteko konpromisoa hartu zuen. Hala, Sozialisten Gobernuaren Ministro Kontseiluak Santa María de Garoña zentral nuklearra ixteko erabakia hartu zuen 2013ko ekainean, eta jarrera politiko hori bere bidea egiten ari zen, harik eta Gobernu berriak, Rajoy jaunaren Gobernuak, hots, Alderdi Popularraren Gobernuak, Santa María de Garoña zentral nuklearra atzera ere irekitzeko ahaleginak eta bi egiteko erabakia hartu zuen arte. Hortaz, ez gaituzte ekarri argudio berriek gaur mintzatoki honetara; ez gaituzte bultzatu argudio berriek legez besteko proposamen hau egitera eta hemen eztabaidatzera; beharrizan batek bultzatu gaitu, argi eta garbi aditzera eman nahi baitugu Legebiltzar honetatik –Euskadiko gizartearen ordezkaritza gorena den heinean– ez dugula nahi zentral nuklear hori berriro irekitzerik, itxirik jarraitzea nahi dugula eta zentrala eraistea eskatzen dugula. Hortaz, Legebiltzarrari proposatzen zaio aditzera eman dezala irmotasunez eta gehiengoaren babesean ez duela zentrala berrirekitzerik nahi. Alderdi Popularraren Gobernua zentrala ostera ere irekitzen tematuta dago, eta seta horrek bi ezaugarri ditu: harrokeria, batetik, eta irrigarrikeria, bestetik. Izan ere, nahiko irrigarria da gobernu bat Nuclenorri bide guztietatik erregutzen aritzea zentral nuklear hori berriro ireki dezan. Jakina da Nuclnorrek Santa María de Garoña zentral nuklearra ustiatzeari uzteko erabakia ez zuela hartu irizpide ekologistek bultzaturik edo energia nuklearraren ordez energia berriztagarriak sustatu nahirik, baizik eta gero eta zailagoa gertatzen zitzaiolako mozkin oparoak lortzea ustiatze horretatik, mozkinak urritzen ari zitzaizkion eta. Bi arrazoirengatik gertatu zen hori; izan ere, batetik, Espainiako Gobernuak edo Rajoy jaunaren Gobernuak bestelako zerga-sistema bat onartu zuen energia nuklearrerako, eta, sistema horren ondorioz, gutxi gorabehera 150 milioi euroko zerga-zamari aurre egin behar zion, zentral hori ustiatzeko. Gainera, Fukushimako gertaeren ondoren, Europako erakundeek zorroztu egin nahi izan zuten segurtasuna, eta, beraz, handitu egin zituzten energia nuklearra ustiatzeko segurtasun-eskakizunak, eta horrek ere beste 150 milioi euroko gastua eskatzen zuen, segurtasuneskakizun berriak betetzeko. Nuclenorrek, beraz, erabaki hori hartzeko orduan, ez zuen aintzakotzat hartu zer-nolako arriskua zegoen, zer arazo, nolako eskariak eta zer energiapremia, ez, halaber zer lehenespen zituzten herritarrek energia-motei zegokienez; beste egoera nabarmennabarmena zuen aurrean: zentral nuklearraren ustiaketa dagoeneko ez zen errentagarria. Eta alde batetik zein bestetik halako kostuak aurreikusita, ustiaketa bertan behera uztea erabaki zuen. Ez dakigu zenbat marro egingo ote zituen Gobernuak ordutik hona –mordoxka bat bai, segurutik–; izan ere, bi auzi horiek birmoldatzeko ekintza politikorik egin ez badu ere, itxura batean, behin eta berriz ari zaio eskatzen Nuclenorri zentrala ireki dezan. Horrenbestez, Nuclenorrek, arazo bat du segurtasun-eskakizunak direla-eta eta gastu bat egin behar du eskakizun horiek bideratzeko, eta zerga-politikan ere beste eskakizun-arazo bat du, baina, hala eta guztiz ere, Gobernua, arazo horiez jabetuta ere, zentrala irekitzeko dei egiten ari zaio; bada, hori guztia kontuan hartuta, pentsatzekoa da Gobernua azpijokoren bat egiteko prest dagoela enpresak halako zergaordainketarik edo segurtasun-gasturik egin beharrik ez izateko. Izan ere, bestela, arestian esan dudanez, irrigarrikeria politiko handienean erortzear… ez, ez erortzear, bete-betean murgilduta egongo litzateke. Baina, tira, Alderdi Popularrari, seguruenik, Alderdi Popularraren Gobernuari, bere hantuste politikotik datorkio irrigarritasuna. Hantustez jokatzen du, badakien arren, batetik, Arabako herritar guztiak eta Euskadiko herritar guztiak kontra daudela, eta, bigarrenik, zentral honen balio-bizitza agortuta dagoela, zentralak ez diela erantzuten premia energetikoei eta, gainera, gezurra dela haren gainean esaten den ia guztia; izan ere, zentralak ez du ekarpenik egiten, eta herritarrek ez dute maite energia-mota hori (eta, hala ere, hori duzue hori seta, herritarroi nahi ez dugun hori nahitaez ezartzeko! ), eta, gainera, energia hori kostuen aldetik beste batzuk baino errentagarriagoa izan badaiteke ere, herritarrek ez dute inoiz sumatzen errentagarritasun hori, herritarrek kontsumitzen duten energia, energia hori edonondik datorrela ere, garestia baita, gero eta garestiagoa, izugarrizko igoerak ezartzen baitzaizkio, orain gutxi ere ikusi dugunez. Beraz, esan bezala, harrokeriazko jokabide bat dugu hau, egintza irrigarri bat, Espainiako Gobernua energiaren arloan garatzen ari den politikaren barruan, eta Legebiltzar honek berriro erantzuteko betebeharra dauka; aurrez aurre jartzeko betebeharra dauka, Gobernuak duela aste gutxi batzuk –urte honetan bertan– aditzera eman baitu dagoeneko prestatzen diharduela… Areago, Legebiltzarraren osoko bilkura hau egiten zenerako bazitekeen Ministro Kontseiluak honezkero sinatua izatea zentral nuklearra berrirekitzeko baimena. Azkenik, dirudienez, ez da oraindik sinatu, baina, berehala sinatzear da, nolanahi ere. Horrexegatik azaldu behar du Legebiltzar honek berriro ere bere jarrera, onartezina delako Espainiako Gobernuak asmo honen bidez politika energetikoa eta politika nuklearra beste koska bat estutzea. Tamala da, benetan, Espainiako Gobernuak horren sorgor jardutea eta dagoeneko inor ere ez aintzakotzat hartzea; ez bakarrik nazionalistak, sozialistak, ekologistak eta herritarrak, dagoeneko bere alderdia bera ere ez du aintzakotzat hartzen. Izan ere, Maroto jaunak, Gasteizko alkateak –gure artean gaur– dirudienez duela egun gutxi berariaz eskatu zion Soria ministroari ez zezela bide horretatik jarraitu. Zuen artean hitz egingo duzue, bai, baina bistan da ez dizula kasu-zipitzik ere egiten. Horren aurrean, ez dakit, bada, zer esan; aholku modura-edo, Numancia taldeko bazkide egiten bazara, agian, muin-muinean jo dezakezu Soria jauna, Espainiako Gobernuarena baino jarrera numantziarragorik ez dago-eta, erabat tematuta baitago zentral nuklear hori kosta ala kosta irekitzeko (hor konpon segurtasuna, ekonomia, herritarrak, etorkizuna, aurrerabidea eta gainerako guztia). Horrexegatik dakargu berriro ere osoko bilkura honetara aurretik ere beste inoiz aurkeztu dugun gai hau, eta Euzko Abertzaleak taldearen eta Bilduren babesa ere jaso du; hala, hiru taldeen artean sinatu dugu erdibideko zuzenketa, Bilduren ekarpenak ere barnean direla. Erdibideko honetan, beraz, berriro ere eskatzen dugu zentral nuklearra ixtea, eta, horrekin batera, zenbait ekintza ere jasotzen dira –zenbait mandatu, bestela esanda– Eusko Jaurlaritzari berari ere zuzenduta, Endesarekin eta Iberdrolarekin hitz egin eta egoeraren berri eman diezaioten, argi jakin dezagun zergatik dauden haiek ere ezbai horretan, nire ustez Santa María de Garoña zentral nuklearra dagoeneko guztiz kondenatuta baitago. Uste dut bat gatozela guztiok: zentrala ez da errentagarria ekonomikoki; agortua du balio-bizitza; ez ditu betetzen segurtasun-eskakizunak; kontra egiten die herritarren interesei; ez du etorkizunaren alde egiten… Izan ere, gaur egun, gure gizartean nahiko zabalduta dago energia berriztagarrien aldeko iritzia, energia fosilen eta energia nuklearren ordezko modura. Japonek, esaterako, abian du zentral nuklearrak 2030erako ixteko programa; Alemaniak ere zentral nuklearrak murrizteko eta ixteko programa du, eta Espainiak ere izan zuen zentral nuklearrak ixteko eta energia berriztagarriekin ordezteko programa. Gure herrialdeak, Euskadik bereziki, puntapuntako teknologia du energia berriztagarrietan. Gainera, energia berriztagarriak ustiatzeko baldintza egokiak ditugu. Arrazoizkoa dirudi, beraz, aintzakotzat harturik nolako segurtasun-gabezia ikaragarria eragiten duten hondakin nuklearrek denboran barrena, nolako segurtasun-gabezia izugarria eragiten duten, bada, arrazoizkoa dirudi energia nuklearra arian-arian alde batera uztea eta aurrerabidean oinarritutako energia-politiken alde egitea. Badirudi, baina, horrek guztiak ez duela eraginik Alderdi Popularrarengan; badirudi ez diola ardura, ez duela halakorik nahi; badirudi Espainiako Gobernuak ez duela halakorik nahi; horregatik, nahiz eta Nuclenorrek ez duen esan aho betean berriz ere zentral hori ustiatzeari ekin nahi dionik, Espainiako Gobernua, hala ere, jo eta ke ari da, zentral hori berriro irekitzera behartzen ia, derrigortzen ia. Gure iritziz, arestian esandako moduan, auzi hau ebatzita dago jada: zentral nuklear hori ez da berriro ireki behar; ez da berriro irekiko. Zentrala ez irekitzearen aldekoak gara gu, ez baitu inolako zentzurik, eta horrexegatik ekarri dugu ekimen hau Legebiltzarrera. Horregatik nahi dugu Legebiltzarrak argiro esatea ostera ere ez duela nahi zentral nuklear hau berriro irekitzerik. Legebiltzarraren zati handi-handi bat ados dago horretan; ea, bada, baten batek, sentiberatasun apur bat izanik, kontuan hartzen duen bakardadea ez dela izaten beti aholku-emailerik onena eta gizartearen barruan taldean lan egin behar dela eta gehiengoak arrazoia izan dezakeenean onena gehiengo horretan egotea dela, kontua ez baita beti erakunderen bateko ekintza politiko guztietako kilker hiztuna izatea. Ea, bada, arrazoi etiko horiek bultzatuta –herritarrengana hurbiltzeko eta herritarren aldamenean egoteko arrazoi horiek bultzatuta–, talde politikoren batek bere jarrera aldatzen duen eta, azkenik, sozialistok aurkeztu dugun legez besteko proposamena babestea erabakitzen duen, Legebiltzar honetako beste talde batzuen bermea eta ekarpena ere badu eta. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3271
10
63
06.02.2014
MAEZTU PEREZ
EH Bildu
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on guztioi. Eta eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Lehenengo eta behin esan behar dut, EH Bilduren izenean, EH Bildu Garoña berriro zabaltzearen kontra agertzen dela energia nuklearraren kontra agertzen garelako. Guretzat, energia nuklearrak ez du lekurik guk aldarrikatzen dugun eredu energetikoan, tokiko eredu energetikoa eta ekoizpen bananduan oinarritzen den eredu energetikoa aldarrikatzen dugulako eta eredu energetiko horretan soilik energia berriztagarriek dutelako lekua. Beraz, guretzat, aspaldidanik deuseztatu beharreko energi iturria da nuklearra. Baina, hori hasieratik esateaz gain, Garoñaren kasuan uste dugu beste osagai batzuk daudela auzi hau aztertzeko orduan. Lehenengo eta behin, eztabaida honek agerian uzten du Espainiako eredu elektrikoa ustelduta dagoela. Ustelduta dagoela, azken finean, politika interes ekonomiko pribatuen menpe geratzen delako, eta hori agerian geratzen da Garoñaren kasuan. Garoña, denok dakizuenez, zentral nuklear bat da. Ez dakit segurtasun aldetik zelan dagoen; ez naiz bertan egon, eta, ziurrenik, bertan egongo banintz, bertako kudeatzaileek esango lidakete munduko leku seguruena dela. Baina badakit 25 urte funtzionatzen egoteko eraiki zela eta 41 egon zela funtzionatzen; bitartean, komunikatutako hainbat ezbehar egon direla eta komunikatu ez diren beste hainbeste. Badakit ere Fukushiman lehertu zen erreaktore mota berdina dela, eta nahikoa izango litzateke istripu bakar bat milioika pertsonaren bizitza arriskuan jartzeko eta ingurumenean hondamendi bat sorrarazteko. Beraz, hori jakinik, eta horretaz gain jakinik ere itxi zenean bere ekoizpena soilik zela Estatu espainolaren sistema elektrikoan ekoizten zen energiaren % 1 gutxi gorabehera, jakinik zer arriskutsua den, jakinik ez daukala inongo interes energetikorik momentu honetan, eta jakinik ere nuklearra dela energia berriztagarrien hedapenean oztopo nagusiena, hori jakinik, zernolako interes orokorreko arrazoiak daude berriro ere Garoña zabaltzeko? Ba diru-kontu batengatik da, soilik horrengatik. Horregatik itxi zen, eta berriro ere zabaltzen baldin bada, horregatik izango da, ez milaka pertsonaren segurtasunagatik, ez ingurumena babesteagatik, ez behar energetikoengatik. Garoña berriro zabaltzen baldin bada, izango da bi enpresa pribaturen interesa lehenestearren, Endesaren eta Iberdrolaren interes partikularrak lehenestearren. 2013. urtean itxi zutenean, lehen Prieto jaunak esan duen bezalaxe, izan zen zerga berezi bat ezarri zelako erregai nuklearren hondakinentzat; ez zen eurentzako errentagarri momentu horretan. Bere bizitza 60 urtera arte luzatzen baldin bada, kontuak irteten hasten dira. Hori da momentu honetan mahai gainean dagoen negoziazio bakarra, ez herritarren segurtasuna, ez arrazoi energetikoak; soilik interes ekonomiko partikularrak. Negoziazio ekonomiko baten aurrean gaude, baina ez herritar xumeen ekonomiarekin zerikusia daukan negoziazio ekonomiko baten aurrean: B kontabilitatea eduki duen alderdi baten eta bi enpresa multinazionalen arteko negoziazio ekonomiko baten aurrean gaude. Oligopolio elektrikoaren bi enpresa multinazional; biak ala biak irratiko eta prentsako iragarkietan ageri izan zaizkigu azken hilabeteotan, aditzera emateko ezin gardenagoa dela argiaren faktura. Iberdrolaren iragarkiaren arabera, etxeetako hilabeteko batez besteko 51 euroko fakturatik, 19 euro bakarrik dagozkio kontsumitutako energiari. Gainerakoan, 32 euro horietan, erdia baino gehiago elektrizitate-hornikuntzatik kanpoko kostuak dira. Eta halaxe diosku, inolako arazorik gabe. Azal lodia behar da gero; aurpegia behar da gero, gaur egun herritarrei esateko argiaren faktura ezin gardenagoa dela. Erronka joko diot hor eserita dagoen edozein legebiltzarkideri ezetz gai izan faktura osatzen duten kontzeptu guzti-guztiak azaltzeko. Gainera, gezurra esaten digute, ez baitigute azaltzen zer den "bestelako kostuak" izeneko atal hori, energia berriztagarrien kostua dela iradoki nahian, Iberdrolako presidenteak –Galán jaunak– egiten duen moduan, nahiz eta jakin gezurra dela eta energia berriztagarriek ez dutela garestitzen argiaren faktura. Ingurumen-arloko diru-laguntzak aipatzen dituzte, baina ez dute esaten energia eolikoaz eta fotovoltaikoaz gain kogenerazioko energiak ere barnean sartzen direla ingurumen-arloko diru-laguntza direlako horietan –hots, araubide berezirako hobarietan–, eta horri buruz askotxo dakite Iberdrolak eta Endesak. Ez digute esaten argiaren faktura loditzen duten "bestelako kostu" horietan banaketa- eta merkaturatze-kostuak daudela eta azken bost urteotan % 43 garestitu direla, elektrizitate-eskaeran % 5eko beherakada izanda. Nor dira, bada, energia elektriko horren banatzaileak eta merkaturatzaileak? Unesako enpresak batik bat –Endesa eta Iberdrola nagusiki–; hala, 36.000 milioi euro poltsikoratu dituzte 2005etik 2012ra. Ez digute esaten argiaren fakturan ageri diren bestelako kostu horietan, araututako zatian, argiaren fakturaren zati finkoan, penintsulaz kanpoko kostua ere badagoela, esaterako; izan ere, Espainiako estatuak uharteak ditu Mauritania parean, eta, ondorioz, elektrizitatea sortzen duten enpresei ordaindu egiten zaie, uharte horietan argiaren prezioa Penintsulakoaren antzekoa izan dadin; 10.000 milioi euro 2008tik, eta, batez ere, Endesak jasotzen du diru hori. Ez aipatzearren ikatzetarako diru-laguntzak; ez aipatzearren nuklearrei emandako luzapena; ez aipatzearren hondakin nuklearrak kudeatzeko kostuak, eta abar eta abar. Horri guztiari deitzen diote "bestelako kostuak" enpresa horiek –komunikabideetan gezurra esaten diguten enpresa horiek–. Hortaz, Gobernuari esateaz gain ezin duela jarraitu enpresa horien interes ekonomikoak interes orokorren gainetik jartzen, horrekin batera esan egin behar zaio, halaber, ezin dela jarraitu berrogei urte baino gehiagoko zentral nuklear bat kudeatzen, zer eta enpresa horien onura ekonomiko hutserako, gainera. Por tanto, nuestras aportaciones han sido incluidas en la transaccional firmada junto con el Partido Socialista. Así, además de instar al Gobierno español a que no autorice la reapertura de Garoña, también se insta directamente a Endesa e Iberdrola, como empresas gestoras de Nuclenor. Beraz, gure ekarpenak jasota daude Alderdi Sozialistarekin batera sinatu dugun erdibidekoan. Gobernuari eskatzeaz aparte ez zabaltzeko berriro Garoñako zentral nuklearra, eskaera zuzen bat egiten diegu Nuclenor kudeatzen duten enpresei, Endesari eta Iberdrolari; herritarrek jakin egin behar dute nortzuk dauden enpresa horren atzetik. Eta eskaera zuzen bat Gobernuari ere: legez besteko proposamen hau onartzen baldin bada, Endesarekin eta Iberdrolarekin batzartzeko eta euskal herritarren nahia zein den azaltzeko enpresa horiei. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3272
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egiari zor, Espainian gero eta zailagoa da zentzuz eztabaidatzea eta politikari buruz hitz egitea, ikusirik aspaldian zer-nolako gauzak gertatzen ari diren oro har eta, kasu honetan, zehazki, Garoñako zentral nuklearraren auzi honetan. Izan ere, dena dugu –aspaldi honetan, bereziki– dekretu-kolpe, trikimailu, helburu jakin baterako berariaz egindako araudiak, propio eratutako dekretuak… Komeria moduko bat, txantxa bat, lardaskeria hutsa; edo, bestela esanda, azpijokoa, pribilegioa, xantaia eta mehatxua. Eta horrelako hitzak behar direnean Gobernuak auzi berezi eta garrantzitsu honetan nolako jarrera hartu duen azaltzeko, oso zaila da mintzatoki honetara jaistea argudio jakin batzuk azaltzera, eta baliteke gainerako taldeek argudio horiekin bat egitea edo ez, baina gure ustez argudio arrazoituak dira, nolanahi ere; argudio sendoak dira, eta, oinarri politikoez gain, oinarri zientifikoak ere badituzte. Zaila da; izan ere, hemen beste kontu batzuek hartu dute garrantzia, hala nola lardaskeria, dekretu- kolpea, helburu jakin baterako berariaz egindako araudia, gardentasun-eza, lausotasuna… Alegia, Espainiako Gobernuak auzi honetan izan duen jokabidea –Espainiako Gobernuaren aspaldi honetako jardunbidearen bete-beteko isla, bestalde, eta ez arlo honetan bakarrik, baizik eta arlo gehien-gehienetan–. Nolanahi ere, mintzaldi honetan, nire argudioak azalduko ditut aditzera ematen saiatzeko zergatik aurkeztu dugun gure zuzenketa –duela zenbait hilabete gai honen beraren eztabaidan aurkeztu genuenaren antz-atzekoa, argudio berberak eta jarrera politiko berbera izaten jarraitzen baitugu–. Beti esan dugu gai honi buruzko iritzia emateko orduan nahiago dugula gomendio teknikoei kontu egin eta unean uneko egoera politiko eta ekonomikoari erreparatu; hala, eztabaida gardena aldarrikatu dugu beti, hots, gizarte helduei dagokien eztabaida gardena, gaiaren gaineko iritzi sendoa osatzeko informazioa jasota, dogmatismoetatik eta demagogiatik at. Energiari buruzko eztabaida serioa, objektiboa eta zorrotza babestu izan dugu beti, gizarteak argi jakin dezan aukeretako bakoitzak zer kostu duen eta zer abantaila. Hortik aurrerakoan, guk, noski, gure iritzia dugu. Gure ustez, Garoñako zentral nuklearra itzultzea, Garoñako zentral nuklearra berriro abian jartzea edo Garoñako zentral nuklearra erabiltzea –betiere Europako eskakizun berrien arabera bete beharreko baldintza tekniko guztiak beteta eta eskatutako inbertsioak eginda– erabaki arrazoizkoa eta ulergarria izango litzateke ekonomikoki. Gu ere Tapia sailburuaren iritzi berekoak gara; hala, gure ustez, egungo mix energetikoan, betekizun garrantzitsua du energia nuklearrak, eta beharrezkoa izaten jarraitzen du, beraz. Talderen batek defendatu duenaren kontra eta jaso dugun erdibideko zuzenketan adierazitakoren kontra, gaur egun energia nuklearrak beharrezkoa izaten jarraitzen du Espainian, argi dago-eta energia berriztagarriak ez direla nahikoa. Jakina da hori, eta esan ere, esan egin behar da: etorkizunean ikusiko da, baina gaur-gaurkoz energia nuklearra beharrezkoa dugu. Energia berriztagarri ugariko sistema ezartzeko ere, potentzia-berme handi samar bat behar da oinarrian, energia berriztagarriek prezioetan eta potentzian izaten dituzten gorabeherak gainditzeko, eskaeraren puntak eta sakonuneak orekatzeko eta iturri batzuen hutsegiteei erantzuteko. Eta, arlo horietan, zentral nuklearrek eginkizun garrantzitsua betetzen dute gaur egun. Nuklearrak ez badira, orduan gas, fuel edo ikatzezko zentral termikoak behar ditugu, baina horiek atmosfera kutsatzen dute, eta hidrokarburoen edo inportatutako ikatzaren mende daude, gainera. Horregatik, ondo iruditzen zaigu guri energia nuklearrei eustea, funtsezko betekizun hori bete deza- ten, berariaz bermatuta, noski, eskatutako segurtasunbaldintza guztiak, guzti-guztiak, betetzen direla eta Europak azkenaldian ezarritako araudiari eta gomendioei men egiten zaiela; era berean, abian direnetan ere hobekuntzak egin behar lirateke, noski. Etorkizunean handitu egin ahal izango da energia berriztagarrien parte-hartzea, baina energia-iturri horiek gaurgaurkoz oso garestiak dira, horrexegatik diot energia nuklearrak beharrezkoa izaten jarraitzen duela. Horrexegatik argudiatu izan dugu eta argudiatzen jarraitzen dugu Garoñako zentral nuklearrak abian jarraitu dezakeela, betiere eskatzen zaizkion baldintza guztiak eta behar diren segurtasun-baldintza guztiak zorrotz beteta. Berriro diot: segurtasun-baldintza guztiak beteta. Horixe da, gure ustez, konponbide ekonomiko arrazoizkoena. Alabaina, Espainian azken hilabeteotan auzi honen inguruan gertatukoei so, oso zaila da horrenbeste zentzugabekeriaren artean gauzak egoki argudiatu ahal izatea. Ez naiz hasiko orain 2011tik hona jazotakoen laburpena egiten; ondo dakizue denok nolako gorabeherak izan diren. Berri-berriena Gobernuaren lardaskeria handi hori edo dekretu-kolpe hori. Duela hilabete gutxi batzuk auzi hau eztabaidatu zenean aditzera eman genuenez, badirudi Nuclenor Gobernua presionatzen saiatu dela zenbait hobari jaso ahal izateko eta zenbait pribilegio eduki ahal izateko. Horregatik, joan den ekainean aurkeztu eta aldeztu genuen gure osoko zuzenketa horretan eskatzen genuen –eta gaur berretsi egingo dugu–… Bada, orduko hura zuzenketa prebentiboa izan zen, nolabait esateko; alegia, "Kontuz, hau gerta daitekeeta"; orain aurkeztu dugun eta gaur aldezten ari garen zuzenketa, berriz, gertatutakoa gogora ekartzeko zuzenketa da, hauxe baitio funtsean: "Azkenean, guk iragarritako hori gertatu da". Izan ere, zehazki hauxe jaso dugu zuzenketan: "Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio eutsi diezaiela segurtasuneko betebeharrei eta, beraz, beharrezkoak diren inbertsioei ere bai, Santa María de Garoñako zentral nuklearrak, hala balegokio, egun geldiarazita duen jarduna berrabiarazteko aukera izan dezan, Europako segurtasun-arloko arauak eta nazioarteko eskakizunak errespetaraziz betiere eta inolako tranparik gabe". Bestalde –eta bigarren puntu hau duela zenbait hilabete babestu genuen hori bera edo haren antzantzekoa da–, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu –eta hala proposatzen genuen– ez dezala sortu inongo zentral nuklearretarako berariazko araudirik, ez dezala azpijokoz aplikatu orain dagoen araudia, ez dezala egin interpretazio iruzurtirik indarrean dagoen araudiaren gainean interes partikular batzuen alde, ez dezala eman inolako zerga-onura pertsonalizaturik, ez dezala amore eman inolako presio, xantaia edo mehatxuren aurrean eta erabateko argitasunez eta gardentasunez joka dezala beti –eta kasu honetan, bereziki– behar den informazio guztia helaraziz bai herritarrei baita Diputatuen Kongresuko taldeei ere. Horixe egin du, hain zuzen, Espainiako Gobernuak azkenaldi honetan: berariazko araua sortu, xantaia onartu, lausotasunez jokatu eta gardentasunik gabe aritu. Hain da hala, ministroak, Diputatuen Kongresuko Alderdi Popularraren talde parlamentarioaren babesaz, uko egin baitio Diputatuen Kongresuan auzi honi buruzko azalpenak emateko agerraldia egiteari. Lotsagarria da. Hortaz, ez dakit sentiberatasunik gabeko gobernua ote den, Txarli Prietok zioen moduan. Egia esateko, baietz uste dut nik, sentiberatasunik gabeko gobernua dela argi eta garbi. Baina, horrez gain, gobernu lardatsa da, ia inolako arlotan ere ez baita gai gauzak ongi samar egiteko, auzi honetan ere ikusi dugunez. Tira, esan bezala, orduko gure proposamen hartan Gobernuari eskatzen genion ez zezala berariazko araudirik sortu, ez zezela iruzurrik egin, ez zezala xantaiarik egin, ez zezala xantaiarik onartu eta abar eta abar, eta horrexetan ari da, hain zuzen, aspaldi honetan. Horrenbestez eta horregatik guztiagatik, gure osoko zuzenketari eutsiko diogu. Esan dizuedan moduan, orduko hartan zuzenketa hau zer gerta zitekeen ohartarazteko zuzenketa bat zen, eta gaur, berriz, zer gertatu den ohartaraztekoa. Alegia, zuzenketa hartan argi adierazi genuen zer ezin zuen egin Gobernuak, eta, itxura denez, horixe egingo du azkenik. Elkarrekin sinatu duzuen erdibidekoa gorabehera, guk gure osoko zuzenketaren alde egingo dugu, Gobernuari gardentasuna exijitzeko, zorroztasuna exijitzeko eta hertsiki eskatzeko erabakiak hartzeko orduan irizpide ekonomiko, tekniko eta zientifikoetan oinarritu daitezela eta abar eta abar. Horixe defendatzen dugu guk gure osoko zuzenketan, eta haren alde egingo dugu. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3273
10
63
06.02.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
(Ea txanda honetan ez gaituen inork iraintzen.) Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkideok, lehendakari jauna, Jaurlaritzako jaun-andreok. Prieto jauna, ez da berririk zuen jatorrizko ekimenean. Oraintsu bezala jarraitzen dute gauzek. Izan ere, orain hilabete gutxi eztabaidatu genuen hau berau, zuk hasieran aurkeztu duzun hau berau, eta nire taldeak ez du nahi eztabaida zaharkitu bat behin eta berriz errepikatzen aritu. Prieto jauna, Fisikako Nobel Saririk ez dizute emango, zentral nuklearrei buruzko zenbanahi ekimen aurkeztuta ere, eta are gutxiago kontuan izanik Espainiako Alderdi Sozialista, bere agintaldietan, zentral nuklearrak barra-barra irekitzen eta inauguratzen aritu dela eta aurretiaz zeudenak mantentzen eta haien balio-bizitza luzatzen. Sozialistek, Prieto Jauna, Garoña ixteko aukera izan zenuten; zentrala eraisteko agindua emateko modua zenuten, baina ez zuten halakorik egin. Aitzitik, beste lau urteko luzapena ezarri zenioten. Eta, Prieto jauna, sozialistek ireki eta inauguratu zenituzten Almaraz I, Almaraz II, Ascó I, Ascó II, Cofrentes, Vandellós eta Trillo. Horixe da zuen historia; horixe da sozialisten historia, eta Euskadiko sozialistek parte-hartze nabarmena izan dute historia horretan. Areago, zentral nuklearren balio-bizitza berrogei urtera arte luzatzeko legea bideratu zenuten. Horixe egin zenuten: 2011ko otsailean, zuen legeari, Ekonomia Jasangarriaren Legeari, egindako zuzenketa bat onartu zen Senatuan, zentral nuklearren balio-bizitza berrogei urtetik gora luzatzeko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak horretarako baimena emanez gero. Zalantzatik gabe, horixe izan da zuen ibilbidea gai honetan eta lege-arloan. Gure jardunbideesparrua, berriz, honako hau da: legea betetzea eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzea. Ez dakigu zer egingo duten Endesak eta Iberdrolak, biak ala biak Nuclenorren –hots, María de Garoñaren jabe den enpresaren– akzionistak % 50ean. Baina badakigu zentrala berriro irekitzeko edozein erabaki hartzen dutela ere, arestian ere esan dizuedanez, arauetan jasotako eskakizunak bete beharko dituztela –eta zuen eta EAJren onespena ere badute arau horiek–; era berean, zorrotz bete beharko dituzte, halaber, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak goren-goreneko segurtasuna bermatzeko xedez agindutako eskakizunak energia-horniduraren segurtasuna ziurtatzeko, energia-kostuak optimizatzeko eta berotegi-efektuko gasak murrizteko. Espainiako Gobernuaren energia-politikak mix dibertsifikatu, orekatu eta jasangarria du oinarri, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ekonomiaren ikuspegitik, eta eskura dauden energia-iturri guztiak eta eskura dauden ahalmen guztiak aintzat hartzen dira sistema horren barruan. Eta gaur, hori horrela izan dadin, egungo egoera ekonomikoan, Espainiako Gobernuaren iritziz, erabilgarri dugun energia-iturri bakar bat ere ezin dugu ahal baino gutxiago erabili, kontuan hartuta Espainia dela Europar Batasuneko estatu guztien artetik kanpoko energiaren mendekotasun handiena duen estatua. Santa María de Garoña zentral nuklearrak azken ustiaketa-urtean 3.879 gigawatt/orduko energiaekoizpena izan du; alegia, Gaztela eta Leonen urtebetean kontsumitzen den elektrizitatearen heren bat. Eta hori, legebiltzarkideok, asko da. Horrek, legebiltzarkideok, ahalegin handia eskatzen du, batez ere iturri hori edukitzeari utzi behar bazaio. Auzi hau bi alderi dagokie; bi hanka ditu, funtsean: batetik, jabeak daude, eta, bestetik, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua, eta azken horrek zorrotz zaindu behar du energia modu seguruan ekoizten dela eta gure herrialdean dauden instalazioak egokiak direla. Ekarpena, egiten du, Prieto jauna. Ekarpena egiten du, bai! Zentralak –tira, datuak hor daude– gutxi gorabehera mila pertsonari ematen die lana zuzenean edo zeharka eta hirurogeita hirutik gora enpresari. Zentralaren inguruko udalerriek 25 milioi euro jaso dituzte azken urteotan –2013an, zehazki, lau milioi euro izan ziren–. Fakturazioa 190 milioi pezetakoa da. Tira, energia berriztagarriei dagokienez, batzuk aditzera ematen saiatzen ari dira energia berriztagarriak kontrajarrita daudela esaten ari garen honekin, bateraezinak direla; kontu egizue, baina: une honetan, horren premiazkoa dugun mix energetiko horretan, gure herrialde osoko energia fotovoltaikoak 7.360 gigawatt/orduko ekoitzi zuen 2011n. Garoñako zentral nuklearrak, berriz, 3.800 gigawatt/orduko. Baina kontua da espainiarrok, gaur egun, 2.755 milioi euro ordaindu behar dugula energia fotovoltaikoaren 7.300 horiek lortzeko (egunen batean merkeago izango ahal da, baina gaur-gaurkoz horrela da), eta Garoñako ekoizpenagatik, berriz, 190 milioi euro. Horrela gaude. Eta energia merkeak enplegua sortzeko balio du, noski. Bai horixe! CESUReko enkantean –Sebastián jaunak, zure alderdikideak, horren bikain diseinatutako eredu horretan– argi ikusi dugu nolako abiadan igo den arautu gabearen prezioa –90 euroraino ere bai– jardun negargarri horien ondorioz, nahiz eta babeseko energia-mota hori ekoizteak, esate baterako, 50 euro balio duen, ziklo konbinatuan ekoitziz gero, eta 18 euro, berriz, Garoñak ekoitziz gero. Bada, kontuan hartzeko datuak dira gaur-gaurkoz. Arazoa, baina, Prieto jauna, arazoa da dendetako argiak egunero piztu behar direla eta industriak egunero jarri behar direla martxan. Automobilgintzaren sektorea, gure industriaren ekoizpen-sistema, zure mugikorra edo iPad-a… hori guztia egunero-egunero jarri behar da martxan. Agian, beste batzuek aukera hori izango dute, baina, gure kasuan, gure tarifa, 2004an Europako merkeenetariko bat izan ostean, zuek zeuek –sozialistek– diseinatu zenuten ereduaren ondorioz, gaur egun, hirugarren garestiena da, Txiprekoaren eta Irlandakoen ostean –uharteak, biak ala biak–. Eta horrek ez du zerikusirik energia berriztagarrien garapenarekin; arazoa beste bat da; izan ere, hobarietan oinarritutako sistema diseinatu duzue edo diseinatu zenuten, energia berriztagarriak garatzeko, eta, ondorioz, energia fotovoltaikoaren megawatt bakoitzak 374 euroko kostua du guretzat; 2010ean –eremua erabat gainezka egon arren– zuek abian jarritako eguzki-energia termoelektrikoaren megawattak, berriz, 289 euroko kostua du, eolikoak 91 eurokoa, kogenerazioak 111, biomasak 117… Eta arestian jada esan dizut nolako kostua duen, gainera, ekoizpenak. Eta, noski, horren arabera sortzen da –edo ez– enplegua. Eta horri buruz ere ari gara hizketan, gardentasun handiz, gainera, eta argi utzita segurtasun nuklearrak –eta, kasu honetan, energia nuklearra ekoizteko segurtasunak– eskatzen dituen berme guztiak betetzen direla. Urtero-urtero, urtea hasiaz batera, espainiarrek 2.700 milioi euro ordaindu behar ditugu, bakar-bakarrik zuek utzitako zuloaren interes-tipoa ordaintzeko. Aberatsentzako energia ekoizteko saiakerak egin zenituzten. Tamalez, herri honek ezin du horrelako sistemarik eduki; eta gauza askori buruz hitz egin behar da gaur, besteak beste orain eztabaidagai dugun honi buruz. Gobernuak arduratsua izan behar du, eta hala ari da izaten. Eztabaida honetako berrikuntza –ekimen honetako berrikuntza, alegia– ez dago Prieto jaunaren jatorrizkoan, erdibidekoan baizik; hau da, Maeztu jaunarekin sinatu duten erdibidekoan, eta Maeztu jaunak erantsitako zuzenketek ekarri dute berrikuntza hori. Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleak ere sinatu egin du, ez zegokion arren. Tira, izatez, ezin zuen sinatu, ez baitzuen zuzenketarik aurkeztu, baina, nolanahi ere, babestu egingo du, itxura denez. Eta horixe da berrikuntza: Iberdrolari edo Endesari eskatzea alde batera utz ditzaten bai Garoña, bai energia-mota hori, eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari agintzea edo Eusko Jaurlaritzari eskatzea zentrala ixteko eta eraisteko eskea egin diezaien enpresa horiei. Alegia, Eusko Legebiltzarrak edo Eusko Jaurlaritzak Sánchez Galán jaunaren edo Brentan jaunaren bitartez Nuclenorri eskatzea beren enpresen interesen kontrako neurriak har ditzaten, nahiz eta enpresainteres horiek legeek bermatuta egon eta bat etorri, gainera, Espainiako Gobernuak babesten dituen energia-ekoizpeneko interesekin. Horretan saiatuko zarete zuek. Badakigu zer egingo duen EAJk; argi geratu da, sinaduran nola jokatu duen ikusita. Orain arte Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du ezer egin; orain arte ez du ezer egin, ordezkaritza badu ere enpresaren baten administrazio-kontseiluan. Gogora ekarriko dut: Kutxabankek 1.200 milioi euroko parte-hartze estrategikoa du Iberdrolan. EAJk gehiengo osoa du Kutxabanken, eta Irala jauna Kutxabankeko ordezkaria da Iberdrolako administraziokontseiluan. Tira, bada, orain arte EAJ ekonomikoak ez dio heldu arlo horri; ez du ezer egin zentrala eraisteko eta ixteko norabide horretan. Ez du ezer egin dagokion tokian –alegia, Iberdrolaren barruan, Kutxabanken bitartez–. Ez du ezer egin. Dena dela, agian Urkullu jaunari, Tapia sailburu andreari edo beste sailbururen bati dagokio orain lehen urratsa egitea. Hori adierazten bide du gaur bultzatu behar duzuen ekimen horrek, nahiz eta, agian, agian… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3274
10
63
06.02.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, berehala amaituko dut. Agian, dardara batean hasiko zaizue Bilbao jauna, kolokan ikusten badu Iberdrola enpresa bikain hori Bizkaian kokatuta jarraitu ahal izatea –eta kontu egizue, gainera, energia berriztagarrien ekoizpenaren eredu aparta ere badela enpresa hori–. Legebiltzarkide jaun-andreok, gure taldeak erdibidekoaren kontra bozkatuko du –Maroto jaunak, berriz, boto partikularra emango du–. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3275
10
63
06.02.2014
RAMÍREZ ESCUDERO ISUSI
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente anderea, lehendakari, sailburuak. Gaur adostuko dugun bezala, Legebiltzar honek Garoñako zentral nuklearraren itxieraren alde bozkatu zuen 2009, 2012 eta 2013an. Ikusi ahal izan dugunez, badirudi Espainiar Gobernuak ez diola jaramonik egin Legebiltzar honetan, Arabako Biltzar Nagusietan eta Euskadiko udal gehienetan adostutakoari. Gaiari bete-betean heldu aurretik, eztabaidaren testuingurua mugatu nahi nuke apurtxo bat; izan ere, Garoñari buruz hitz egiten dugunean, barreiatu egiten zaigu eztabaida nolabait, energia berriztagarriak direla, edo energia nuklearraren nondik norakoak direla… Hala, bada, gogora ekarri nahi nuke legez besteko jatorrizko proposamenean, izatez, Santa María de Garoña ixtea besterik ez zela eskatzen. Ez gara ari Almarazi buruz; ez gara ari elektrizitate-sareari buruz; ez gara ari tarifei buruz… Guztiz zaharkituta dagoen zentral bat ixteari buruz ari gara. Eta segurtasunarrazoiengatik itxi behar da. Zentral hori urte zehatz batzuetan abian izateko egituratu zen, eta, orain, itxura denez, hirukoiztu egin daiteke haren bizialdia. Horrenbestez, gaurko legez besteko proposamena, gure iritziz bederen, ez da zentral nuklearrei buruzkoa oro har. Izan ere, gauza bera esan dut nik beti: jende asko nuklearren aldekoa izanik ere, aldi berean, Santa María de Garoñaren kontra dago. Zergatik dagoen Garoñaren kontra? Segurtasunagatik. Zentrala ustiatzen duen enpresak Garoñako jarduera nuklearra eteteko erabakia hartu zuen 2012ko abenduaren 28an. Ezin zuen egun hoberik hautatu; ondo baino hobeto ohartu ginen denok Nuclenorren 2012ko inuzentekeria zela hura, ondotxo baikenekien ordurako ezkutuko negoziazioetan zihardutela eta pentsatzen hasiak zirela, jada, Madrilgo Gobernuak beste abantaila batzuk eman beharko zituela, noski, Nuclenorrek zentrala abian jar zezan berriro ere. Egoera normalean hogeita bost urtez irauteko pentsatuta eta egituratuta zegoen, berrogei urtez gehien-gehienez; zentralak, baina, berrogeita lau urte eman du abian. Bere ekintza-eremu hurbilenekoan, berrogeita hamar kilometroko itzulinguruan, milioi erdi pertsona bizi dira gutxi gorabehera, eta bi milioi pertsona, eragin-eremu hori laurogei kilometroko itzulingurura zabalduz gero. Duela sei hilabete, beti azaldu ohi dudan argudio bera azaldu nuen mintzatoki honetan bertan: orain, eroso-eroso gaude hemen jesarrita, Gasteizko bihotz-bihotzean, ohartu gabe, Garoñatik zuzenean 44,385 kilometrora egonda, bi ordu eskasean iritsiko litzaigukeela hangoa bertara, eremu honetan ohikoa den haizeak bultzatuta. Enpresa pribatuek arriskuan jar dezakete kapitala, baina sekula ezin dute arriskuan jarri ehun milaka lagunen segurtasuna. Garoñak ekoizten duen elektrizitatea ez da beharrezkoa. Bi arrazoirengatik ez da beharrezkoa: batetik, Espainiako estatuko elektrizitate-ekoizpenaren % 1 baino ez delako, arestian ere esan den moduan; eta, bestetik, elektrizitate-eskaera jaitsi egin denez, inoiz baino gainekoizpen-premia gutxiago dagolako orain. Gainera, Garoña abian jarriko balitz ere, horrek ez luke merkatuko elektrizitatearen prezioa. Horrenbestez, segurtasun-kontuak gorabehera, beste bi faktore horiek ere argi uzten dute Garoña ez dela ezinbestekoa inolako elektrizitate-sistematan: batetik, zentral horren elektrizitate-ekarpena ez da beharrezkoa, jaitsi egin delako eskaera; gainera, zentrala abian jarriko balitz ere, horrek ez lieke murriztuko energiaren kostua ez bezeroei, ez industriari. Hauxe da, beraz, honen guztiaren ondorioa: enpresa ustiatzaileen akzionistek soilik dute Garoñaren aldeko interesa, eta hori ez da zilegi, kontuan hartuta jarduera horrek kolokan jartzen dituela milaka eta milaka pertsonaren segurtasuna, milaka-milaka labore-hektarea eta hurbileko hiriak –horien artean, Gasteiz–. Ulertzen dugu enpresa pribatuak edozein osagai jokoan jartzeko prest izatea jardunean jarraitzeko, baina etikoki eta moralki erabat deitoragarria da negozioaren osagai batek pertsonen –berriro diot: ehun milaka pertsonen– segurtasunean eragina izatea edo segurtasun horretan oinarrituta egotea. EAJk, Garoñako auzian Madrilgo Gobernuaren bitartekaritzarekin fio ez denez, noski, Europara jo du. Duela hamabost egun, gure europarlamentariak, Izaskun Bilbaok, hiru galdera aurkeztu zituen Europako Batzordean, arrazoibide hauetan funtsatuta: Fukushimako hondamendiaren ostean, egiaztatu da Garoña ez dela lurrikarak jasateko gai, uholdeak izateko arriskua handi-handia duela hurbileko uharkaren bat apurtuz gero, eta hutsuneak dituela erabilitako erregaia zaintzeko eta babesteko prozesuan, hozte-sistemak etenda gertatuko balira ere. Hidrogeno-kontzentrazioak murrizteko neurriak ere falta dira, eta erreaktorearen euste-sistema lehertzeko arriskua dago. Azkenik, hutsuneak hauteman ziren –nola ez– hondamendi nuklearren aurrean eremu horretan abian jarri beharreko larrialdi-planetan. Ondorioz, kontuan hartuta nolako inbertsioak eskatzen dituen hobekuntza teknikoko programa horrek eta zenbateko ekarpena egin dezakeen instalazio horrek elektrizitatea sortzeko Espainiako azpiegituran, ez dirudi koherentea denik ustiapena luzatzea, are gutxiago kontuan izanda hogeita bost urtez abian izatekoa zen instalazio horrek berrogei urtetik gora daramala abian. Hauexek, berriz, Izaskun Bilbaok Europako Batzordean egindako galderak: Lehenik eta behin galdetzen zuen ea Europako Batzordeari jakitera eman ote zaion Garoña berriro irekitzeko baimena emateko prozesua abiatua dela. Bigarrenik, ea Europako Batzordeak ba ote zituen eskuartean instalazio hori Fukushimako hondamendiaren ondorioz indarrean jarritako eskakizun teknikoetara egokitzeko inbertsio planak. Eta, azkenik, ea Europako Batzordeak, eskura diren datuei so, zuhurtzat jotzen ote zuen zentral berriro irekitzea. Guk sozialisten eta Bilduren erdibideko zuzenketa babestuko dugu, eta berbaldiaren hasieran esandakoa azpimarratu nahi dugu: zentral zaharra da, zaharkitua, antigoalekoa, arriskutsua, premiagabea, mehatxagarria, iraungia, irola, higatua, maskala, zaharkitua, arkaikoa… eta nahi beste sinonimo jar ditzakezue, aditzera ematen duten heinen zentrala zaharkitua dagoela eta segurtasun-mehatxu izugarri larria eragiten duela inguruan –Arabaren zati handi-handi bat ere barnean dela–. Nada más. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3276
10
63
06.02.2014
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, legebiltzarkideok. Maneiro jauna, duela zenbait hilabete jada, Legebiltzar honetan auzi hau berau lantzen ari ginela, argi azaldu nizun –eta gaur ere berriro azalduko dizut– energia nuklearra ez datorkigula naturik eta ez dugula zertan zaindu. Aukera bat da, energia-aukera bat da. Hortaz, nuklearzalea izan nahi baduzu, zure ustez energia nuklearra etorkizuneko energia bada, zure ustez aurrerakuntzaren energia bada eta abar, orduan aukera hori argudia ezazu, ontasun horiek azaldu itzazu, baina ez itzazu gauzak nahasi. Alegia, Legebiltzarrak Euskadiko gizartearen ordezkari modura –eta kasu honetan berezi-bereziki Arabako gizartearen ordezkari modura– egingo duen adierazpen bat da honako hau, eta urte askoan azaldu izan diren gogoetabideetan oinarrituta dago, zentral nuklear hori ixtea nahi baitu gure gizarteak. Eta bere premietarako energia izaten jarraitu nahi du, noski; beste energia-iturri batzuk erabilita, baina. Begira, Barrio jaunak, bere azalpenean, ez du kontuan hartu gauza bat, bere berbaldia aurretiaz lotuegia ekarri baitu… Eta han hasi zaigu azaltzen saiatzen energia nuklearra ezinbestekoa dugula dendak ez ixteko, industriak ez ixteko… Aizu, ez al dakizu, bada, urtebetetik gora daramagula Santa María de Garoña zentral nuklearraren jardunik gabe? Esango al didazu, bada, zenbat denda eta zenbat industria itxi diren argia pizteko edo industria-jardunak abian izateko energiarik ez zutelako? Aizu! Etor zaitez eguneratuago! Paperak Nuclenorrek idazten dizkizu –eta hori beti izan da hala, bai hemen, bai beste erakunde batzuetan–, baina, kontua da, gainera, batzuetan ez dituzula berrikusten. Orduan, gero, hona zatoz eta zuzen-zuzenean botatzen duzu dena, zorroztasun-izpirik gabe, eta, ondorioz, horrelako planteamendu zentzugabeak egiten dituzu, aditzera emanez, esaterako, nolako egoera apokaliptikoa izango genukeen Garoña itxiz gero; alabaina, Garoña ez dago abian, eta ez da ezertxo ere gertatu; izan ere, zentral horretako energia ez da behar; zentral horretako energiarik ez da nahi, ez duelako ekarpenik egiten, ez ikuspegi energetikotik ezta ikuspegi ekonomikotik ere. Begira, zure berbaldian behin eta berriz hartu gaituzu aipagai, bai ni neu, bai Alderdi Sozialistaren politikak –edo aurreko gobernu sozialisten politikak–. Tira, bada, horrenbeste denbora ematea ere niri buruz hizketan, gero zure berbaldia horrela amaitzeko: "Maroto jaunak boto partikularra emango du". Bada, aizu, izatekotan, Gasteizko alkatea konbentzitu ezazu; eta kontu egin ez dela legebiltzarkide-ahots soil bat; herriaren agindupeko pertsona baten ahotsa da, erakunde baten ordezkariaren ahotsa, eta haren adierazpenak muga zabalagoetan du oihartzuna. Zer gertatzen da, bada? Maroto jauna burugabe hutsa da, ala? Zentral nuklearra ixtea nahi dutenen aldera igaro da? Jardun ekonomikoa eta komertziala hondoratzea nahi al du, bada, Maroto jaunak? Azaldu iezaiozu Maroto jaunari, ez niri; izan ere, nik dagoeneko hartua dut jarrera politiko jakin bat; jarrera politiko zehatza dut nik –zurearen kontrakoa, bai–, eta halaxe ematen dut aditzera; baina kontu egizu zure taldean ere kontra-kontrako jarrerak daudela, errealitateak arian-arian azaltzen duen modukoa baita bizitza. Begira… (Ez iezaiozu Barrio jaunari arreta galarazi, bestela, gero, ez didanez kontu egiten, aurreko hilabeteetako idatziekin erantzuten dit eta. Ea, bada, horrela, freskotasun handiagoz erantzun diezadakeen, esan beharrekoa aurretiaz idatzita eduki beharrik gabe.) Guk, Alderdi Sozialistak, sozialistok, oro har, bai hemen, bai beste leku batzuetan ere, pentsatu genuen eta pentsatzen genuen… Eta, egiari zor, energia nuklearrak egin du ekarpenik aurrerabidean; izan du eraginik modernizazioan. Kontua da, baina, aurrerabidea eta modernizazioa –zu, agian, jabetu ez arren– horiek ere berriztagarriak direla, moldagarriak direla eta aldagarriak direla. Aldagarriak dira, ez bakarrik premia ekonomikoengatik eta bestelako premiengatik, bai, halaber, premia kultural eta sozialengatik, gizarteak duen garapenagatik. Arabaren kasuan, baina, ezin bestela, inoiz egindako ekintzek edo inoiz garatutako politikek –gizartean loturaren bat edo eraginen bat izan duten heinean edo bestelako arriskuren bat eragin duten heinean– dagozkion zorrak eragin dituzte, eta ondo kitatuta daude honezkero. Aizu, nahikoa ekarpen egin diote Arabako gizarteak eta Euskadiko gizarteak energia nuklearrari, Santa María de Garoña zentral nuklearra bertan izanda. Nahikoa ekarpen egin dute, zentralak baliobizitza izan duen bitartean, eta, beraz, balio-bizitza hori ahitu denean, hauxe esan dute: "Aizue, guk dagoeneko ordaindu dugu gure zerga, eta egin dugu gure ekarpena. Orain ken iezaguzue hau hemendik, bestelako energiak ere badirelako, honako honek denbora-mugarik gabeko segurtasun-arriskuak dituelako eta inork ez dakielako horiekin zehazki zer egin". Eta amaitzeko. Begira, nire ustez, zalantza hau argitzea da garrantzitsuena eta gaur-gaurkoz zuk egin dezakezun gauzarik onena, erantzuna baldin badakizu, behinik behin: izan ere, nola liteke Nuclenorrek, hots, Endesak eta Iberdrolak –eta galdera hau Endesa eta Iberdrolarentzat ere bada, baita Espainiako Gobernuarentzat ere, eta horiei ere helaraziko diegu galdera–; nola liteke, Santa María de Garoña zentral nuklearra ustiatzen ez jarraitzeko erabakia hartu ostean 150 milioi euroko gastua egin beharko litzatekeelako segurtasun-arloan eta beste 150 milioi euroko gastua zerga-politikan, zuek hemen azaldu duzuen ustiapenirabazi horiekin ere… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3277
10
63
06.02.2014
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
(Oraintxe amaituko dut, presidente andrea. Izan ere, bestela ezin dut galdera egiten amaitu.) … Nola liteke, beraz, gaur zentrala irekitzeaz hitz egiten aritzea, inork berariaz aditzera eman ez badu ere segurtasun hori ez dela beharrezkoa izango edo zerga-politika hori ez dela barkatuko. Azaldu iezaguzu non dagoen marroa; egiguzu argia, eta eman ezazu gardentasuna auzi honetan. Hirurehun milioi euro airean dira, segurtasunean eta zerga-politikan… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3278
10
63
06.02.2014
PRIETO SAN VICENTE
SV-ES
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… eta zuek, berriz, horrekin jolasean diharduzue, argitu gabe zertan ari zareten, eta horixe azaldu beharko zenukete gaur mintzatoki honetan. Eskerrik asko, presidente andrea. Oso adeitsua izan zara.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3279
10
63
06.02.2014
MAEZTU PEREZ
EH Bildu
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Oso labur, uste dugulako hemen bota diren argumentuak behin eta berriz errepikatu direla, bai Garoñaren eztabaida honetan, behin baino gehiagotan egin delako, bai eredu energetikoaren inguruan eztabaidatu dugunean. Lehenengo eta behin, soilik erantzutearren Barrio jaunari, ze, niretzat behintzat, ezin da hona gezurrak esatera etorri. Esatea gaur egun energia berriztagarriak baino merkeagoa dela energia nuklearra edo erregai fosiletan oinarritzen den energia gezur handi bat da. Erregai nuklearretarako zerga zergatik ezarri zen 2013an, hain zuzen aditzera eman zutenean Garoña jada ez zela errentagarria? Ordura arte –eta urte askoan– herritar guztien artean ordaindu izan ditugulako hondakin nuklearrak kudeatzeko gastuak. Baina, gainera, gaur egun, zentrala itxita dagoela, oraindik esaten jarraitzea ere zentrala energiaekoizpenerako beharrezkoa dela, itxita dagoenetik sistema elektrikoan ondoriorik izan ez badu ere! Izan ere, sistema elektriko horrek gehiegizko ekoizpena du, eta, beraz, Garoña itxi zenetik ez da ezertxo ere gertatu; zentrala beharrezkoa dela esatea, hortaz, datuei kontra egitea da; errealitateari kontra egitea da. Enplegua sortzeaz hitz egiten zenuen. Bada, kontu egizu energia-ekoizpen zentralizatua duen eredutik –hots, energia nuklearrean eta erregai fosilen energian oinarrituta energia-ekoizle handiek eratutako eredutik– energia berriztagarrien sorkuntza banatuaren eredura igarota –eta egin, egin daiteke bai– horrek enpleguan izango lukeen eragina, berrikuntzan eta garapenean izango lukeen eragina eta industriagarapenean izango lukeen eragina, hori guztia ez dagoela lortzerik ezta berrogeita hamar mila garoñarekin ere. Horixe da arazoa; arazoa da oligopolio elektrikoaren bost enpresa handik –Endesa eta Iberdrola ere barne– erabateko apustua egin dutela energia nuklearraren alde, lehenik, ikatzaren alde, gero, eta gas naturalaren alde, ondoren, eta, ondorioz, inbertsio horiek errentagarri bilakatu behar dituztela orain. Eta, une honetan, elektrizitate-eskaera jaitsi egin dela, sobera dute ekoizpen berriztagarria, txikiena batez ere berriztagarriaren barruan. Eta ezin dut ulertu zergatik harritzen zaituen horrenbeste eskaria enpresei zuzenean egiteak. Azkenean, haiek erabaki behar dute Garoñako zentral nuklearraren jarduna hirurogei urtera arte luzatzea eskatuko ote duten –alegia, zentrala hogeita bost urtez abian izateko sortu arren eta berrogeita bat urtez abian izan arren, hirurogei urtean abian izango ote den–. Baina are harriagoa da eskari horrek zu ustekabean hartzea, kontuan izanda Gasteizko Udalean aho batez onetsi zutela adierazpen hau berau. Zehatz esateko, "Eusko Jaurlaritzari" esan ordez, "Gasteizko Udalari" zioen, eta "Euskadiko herritarren iritzia azaldu" esan beharrean, "Gasteizko herritarren iritzia azaldu", baina Alderdi Popularrak eta Alderdi Popularraren alkateak –zure ondoan duzun horrek– babesa eman zioten adierazpen honi. Mozio hau berau aurrera atera zen, testu berberarekin. Eta bukatzeko, bakarrik, Ramírez-Escudero jaunari esan nahi diot jakina hau dela eredu energetikoen inguruko eztabaida ere. Garoñaren inguruan ari garenean, guretzat ezin daiteke hona etorri bakarrik esatera Garoña ezin dela berriro ere zabaldu zaharkituta dagoelako. Soilik horregatik ez, energia nuklearrak ez daukalako inongo zentzurik 2014. urtean, posible delako energia nuklearrik bako eredu energetiko bat, zalantza barik. Orduan, normala da Garoñaren inguruan berba egiten dugunean, zaharkituta dagoela esateaz gain, esatea ez dugula nahi bihar bertan energia nuklear berri bat Euskal Herrian inon. Beste lekue- tan ere ez, baina Euskal Herrian ez dugu nahi energia nuklearrik.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3280
10
63
06.02.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea, eta oso-oso labur, Prieto jaunaren berbei erantzuteko, batik bat. Egiari zor, aise erantzun dakizuke zuri, Prieto jauna. Bestelako jarrera bat hartu duzu orain, jarrera erraz bat, aurrerakoi-itxurakoa, hauteskundeei begirakoa, baina jarrera hori ez dator bat zuen ibilbidearekin. Ez da koherentea. Energia nuklearraren errege-erreginak izan zarete Espainian; zuek ireki dituzue arestian esandako zentral nuklear guztiak, eta, hortxe jarraitzen dute; zuek luzatu zenuten Santa María de Garoñaren baliobizitza, eta zuen eraginez ari gara gaur eztabaida honetan, zuek jarri baitzenuten erabakia Endesaren eta Iberdrolaren esku edo, bestela esanda, Nuclenorren esku. Enpresa horiek legera jo beharko dute, eta legea bete beharko dute. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren errekerimenduak eta irizpenak bete beharko dituzte, eta erakunde horrek behin baino gehiagotan esan du dagoeneko Santa María de Garoñari buruz esan beharrekoa. Ez dago segurtasun-arazorik; bestelako arazoak egon dira, eta gorabehera horiek guztiak kontuan izanda hartu beharko dute enpresek erabakia. Baina, berriz ere diot: berbaldi aurrerakoi hori egiten duzue, hauteskundeei begira, horixe komeni zaizuelako zuei, baina jokabide hori ez da arduratsua eta, batez ere, ez da koherentea. Begira, Prieto jauna, nik Espainiako Gobernuaren jarrera babesten dut –nire betebeharra da–; jarrera hori babesten dut, eta azaldu dizut jada. Arestian adierazi dizudanez, Espainiako Gobernuaren energia-politikak mix dibertsifikatu, orekatu eta jasangarria du oinarri, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ekonomiaren ikuspegitik, eta eskura dauden energia-iturri guztiak eta eskura dauden ahalmen guztiak baliatzen dira sistema horren barruan. Espainiako Gobernuaren iritziz, egungo egoera ekonomikoan eta kontuan hartuta Espainia dela Europar Batasuneko estatu guztien artetik kanpoko energiaren mendekotasun handiena duen estatua, erabilgarri dugun energia-iturri bakar bati ere ezin diogu uko egin edo energia-iturri hori ahal baino gutxiago erabili. Horixe esan dut nik, eta horixe defendatu dut nik. Hori da nire jarrera, lehen azaldu dizudan horren aurrean. Nik ez dut ezer asmatzen; ez didate inolako paperik eman. Betidanik izan dugun jarrera hori bera babesten ari naiz orain, erabateko koherentziaz energiaren ekoizpen-mota horren gaineko segurtasun teknologikoak eta energetikoak izan duen garapenarekin eta haren gainean izan den eztabaidarekin. Azalpen bat eskatu didazu zuk, azaldu behar omen dizudala… Hauxe esan didazu: "Azaldu behar didazu…". Baina zer egiten ari dira, bada, zure kideak Madrilen? Zer egiten ari dira zure kideak Madrilen, Gobernuari galdetzeko eta Gobernua kontrolatzeko gaitasunarekin? Zer azaldu behar dizudalakoan nik! Zertan dihardu, bada, Madina jaunak Madrilen? Beste eztabaida batzuetan arituko da. Bada, agian, eztabaida honi kontu egin behar lioke, eztabaida garrantzitsu honi, energiaren ekoizpenari lotutako eztabaida honi! Beste eztabaida batzuetan murgilduta baitago, eta nik errespetatu egiten dut hori, eta zentzu horretan… Nolanahi ere, esaiozu hari; hark galdetu diezaiola Espainiako Gobernuari auzi hauen guztien gainean, baina ez nigana etorri erantzukizunik eskatzera. Nik esana dizut, eta duela hilabete batzuk auzi honi buruz esandako gauza bera esaten ari natzaizu: segurtasun teknologikoa, segurtasun energetikoa eta indarrean dagoen legedia bete beharko da beti, bai, halaber, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak ezarritako irizpenak, gomendioak eta eskakizunak ere, noski. Eta, horrez gain, jabeen borondatea ere hor dago, eta gaur-gaurkoz legearen barruan dihardute, eta beren enpresak ekoizten jarrai dezan nahi dute. Eta enpresa horien interesak, bestalde, bat datoz Estatuaren interes orokorrekin. Begira, ez dakit nik; bozeramale batzuek aurpegiratu egiten didate nolabait Maroto jaunaren jarrera. Badirudi-eta amorratuta zaudetela Maroto jaunak, iragarri dudan moduan, boto partikularra eman behar duelako! Pues no, no les fastidie. Baina kontu egiozu berbaldi honi, Talde Popularraren berbaldia baita, eta berbaldi honek, egun, bete-betean ulertzen du nondik nora jo behar den, eta begirunez hartzen du eta babesa ematen dio Espainiako Gobernuari eta Soria ministroaren jarrerari. Maeztu jauna, leziorik ez. Leziorik ez. Ondotxo ezagutzen dugu zure lekuan aurretiaz egon zirenen ingurumen-politika eta politika antinuklearra. Zure legebiltzar-taldeak sekula ez du gaitzetsi energia nuklearrari lotuta pertsonen eta interesen kontra egindako atentatu bakar bat ere. Hori aldatzen ez den bitartean, alferrik ari zara niri zergura esaten, Maeztu jauna. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3281
10
63
06.02.2014
RAMÍREZ ESCUDERO ISUSI
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzartaldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Tira, luze aritu garenez gai nuklearrei buruz, hizpidea aldatu nahi nuke eta boto-erantzukizunari buruz aritu. Garoña babesten ez dugunok ez dugu izango, noski, inolako erantzukizunik, inoiz istripu nuklearrik gertatzen bada. Hala, Garoña irekitzea babestu behar duzuenok jakizue inoiz istripu nuklear bat jazotzen bada erantzukizuna, noski, teknikariena eta enpresa ustiatzailearena izango dela, baina Madrilgo Gobernuak ere izango duela erantzukizunik, zentrala irekitzeko asmoa babestu izanagatik eta babesten jarraitzeagatik, eta, era berean, segurtasunik gabeko zentral zaharkitu hori berriro irekitzeko bide eman zezaketen politikari eta legebiltzarkide guztiek ere izango dutela erantzukizunik. Maeztu jauna, ni ez naiz aritu nuklearren gaiaz, uste baitut esan gabe doala Euskadin ez dela zentral nuklearrik izango herri honen biztanleria-dentsitateagatik eta beste hamaikatxo arrazoirengatik. Alegia, nik Garoña bereizi egin nahi izan dut, nire ustez, auzi nagusia Garoñako segurtasuna delako, baina uste dut esan beharrik ere ez zegoela ez zaiola inori bururatzen –bere senean dagoen heinean, behintzat– XXI. mendean zentral nuklear bat irekiko denik Euskadiko inongo txokotan. Horregatik bereizi nahi izan dut, ez beste inolako arrazoirengatik. Azkenik, bi irudi, Garoñaren alde bozkatu behar dutenei zuzenduta. McLuhan-ek zioenez, mila hitzek baino balio handiagoa omen du irudi batek, eta, nire lehen mintzaldian, ez dut barren-barrenetik hitz egin nahi izan; ez dut bihotzetik hitz egin nahi izan eta alde katastrofista azpimarratu, baina asmoa zein den ikusita –alegia, Garoña hirurogei urteko jardunera luzatzea–, bada, kristalezko bola ere atera dezakegu, eta ikusi agian ondo aterako dela dena, edo, agian, nolabaiteko –eta komatxoen artean diot– "hondamendi" nuklearra gertatu. Uste dut denek ditugula buruan finkatuta bi irudi horiek, eta uste dut inork ez lituzkeela ikusi nahi Arabako inongo txokotan beste inon ikusi ditugun irudi lazgarri horiek: jendea beren bizilekuetatik ateratzera behartuta, milaka eta milaka hektarea denbora luzez laboratzeko aukarik gabe eta bere etxeetara sekula itzuli ezin izango den jende hori guztia. Bi irudi horiek, Garoñaren alde bozkatuko dutenek dagoeneko asmatuko zutenez, Chernobyl eta Fukushima ditugu. Nada más. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3282
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Duela hilabete eta erdi, Biocruces Institutuari buruzko interpelazio bat egin genion Darpón sailburuari, jakiteko zer urrats egingo zituen sailak guztiok azken batean nahi duguna lortzeko; alegia, Biocruces Institutuak Carlos III.a Institutuaren egiaztagiria lortzeko. Eta, nolabait esateko, presio egiteko modua izan zen, baina baita sailburuari laguntzekoa ere, hark hala denik uste ez duen arren; sailburuari, Eusko Jaurlaritzari laguntzeko modua izan zen, guztion artean posible egin dezagun institutu horrek egiaztagiria lortzea. Horri dagokionez, sailburu jaunak sinesten ez duen arren, konstruktiboa zen interpelazioa, modu positibo batean egindakoa. Eta halakoa zen mozio hau ere, eta halakoa izaten jarraitzen du; mozio konstruktiboa da, bistakoa baita institutu horrek oraindik ere ez duela lortu egiaztagiria, nahiz eta sailburuak duela hilabete batzuk esan zuen 2013an lortuko zela. Epe hori ez da bete, eta, beraz, helburua da egiaztagiri hori lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Esan dut gehiengoaren nahia dela, legebiltzar-talde guztien nahia, eta ziur gaude sailburuak ere hala izatea nahi duela, noski, eta baita Eusko Jaurlaritzak berak ere. Eusko Jaurlaritzak eta sailburu jaunak ulertu behar dute, bereziki sailburu jaun honek ulertu behar du, oposizioko legebiltzar-taldeak Eusko Jaurlaritzari interpelazioak eta galderak egiteko gaudela, eta, orobat, guztiok partekatzen ditugun helburuetan laguntzeko. Beraz, nik gomendatzen dizut, sailburu jauna, bihartik bertatik, jarrera positiboa izaten hasteko egiten zaizkizun galdera eta interpelazioen aurrean, bai baitirudi defentsiban jartzen zarela, eta uste duzula legebiltzar-taldeek Eusko Jaurlaritzaren ekintza oztopatu nahi dutela. Eta ez da hala, inolaz ere ez. Ez zen hala izan interpelazio hau aurkeztu genuenean, ez mozio hau aurkeztu genuenean, ez eta Alderdi Popularrarekin eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin erdibideko zuzenketa adostu genuenean ere; eta, begira, sailburu jauna, atzo arratsaldean Orbegozo jaunak txertatzeko eskatu zidana txertatu dugu erdibideko zuzenketan, baina horrek, hala ere, ez du ekarri Euzko Abertzaleak taldearen behin betiko azken sinadura. Beraz, interpelazio bat aurkeztu genuen; mozio bat aurkeztu genuen, eta, orain, Talde Popularrarekin eta Talde Sozialistarekin sinatutako erdibideko zuzenketa aurkezten dugu. Zer dio erdibideko zuzenketa horrek? Proposatzen dugu Osasun Sailari eskatzea beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzala Carlos III.a Institutuak Biocruces ikerketa-institutura egindako aurretiazko bisitaren ondoren egindako txostenean jasotzen diren ez-betetze guztiak ahalik eta azkarrena konpontzeko eta gomendio guztiak ezartzeko, berme guztiak izan ditzan egiaztagiri hori 2014ko lehen hiruhilekoan eskatzeko. Eta sailburuaren, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariaren nahiz Biocruceseko zuzendariaren agerraldia eskatzen du, egun horretan (otsailaren 28an) hartuak izango diren nahiz hartzeke izango diren neurriak azaldu ditzaten, institutuak egiaztagiria lortzeko beharrezkoak izango dituen baldintza horiek guztiak bete ahal izan ditzan. Hasiera batean, erdibideko zuzenketak ez zituen aipatzen ez-betetzeak eta gomendioak, baizik eta hutsuneak. Zuzendu egin genuen hori, hala eskatu zigulako Euzko Abertzaleak taldearen ordezkariak. Ez zen aipatzen, halaber, aurretiazko bisitaren txostena, baizik eta aurreauditoria; termino hori erabiltzen lehena, sailburu jauna, zu izan zinen, hain zuzen, eta legebiltzar-talde honi idatziz eman zenion erantzunen batean ere jasota dago. Beraz, aldaketa horiek ere egin ditugu, Euzko Abertzaleak taldearen proposamenari jarraikiz: ezbetetzeak, gomendioak, hutsuneren ordez; aurretiazko bisitaren txostena, aurreauditoriaren ordez. Eta lehen puntuaren amaiera ere aldatu dugu, eta "egiaztagiria 2014ko lehen hiruhilekoan lortzeko" jaso ordez, eta hori ere Euzko Abertzaleak taldearen proposamenari jarraikiz, "berme guztiak izan ditzan egiaztagiri hori 2014ko lehen hiruhilekoan eskatzeko" jaso dugu. Beraz, Alderdi Popularraren, Talde Sozialistaren, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta UPyDren artean adostu da erdibideko zuzenketa hau. Orbegozo jaunak presazko deiren bat egin behar izan du goiz-erdian erdibideko zuzenketa hori sina zezakeen egiaztatzeko, baina, Orbegozo jauna, zuena ere bada erdibideko zuzenketa hori. Sinatu nahi ez baduzue ere, gutxienez aldeko botoa eman diezaiokezue. Ez dakigu aterako den. Aterako ez balitz, iruditzen zait argi ikusten dela taldeen gehiengoaren akordioa, sailak beharrezkoak diren neurriak har ditzan institutu horrek baldintzak bete eta egiaztagiria jaso ahal izan dezan. Onartuko ez balitz, UPyDk –eta gainerako taldeek, espero dut– sailburuaren, eta Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariaren nahiz Biocruceseko zuzendariaren agerraldia eskatuko du dagokion batzordean, lehenbailehen azaldu dezaten erdibideko zuzenketa honek eskatzen duena. Esan dut interpelazio hura konstruktiboa izan zela, eta aurkeztu genuela komunikabideen bidez jakin genuenean Carlos III.a Institutuak eginiko txosten bat zela, eta ikerketa-institutu izateko egiaztagiria jasotzea eragozten zuten hutsune batzuk jasotzen zituela. Harrigarria izan zen sailburu jaunaren, Darpón jaunaren, erantzuna; jada ulertu behar luke, kargua hartu zuela urtebete igarota, Eusko Jaurlaritzaren ekintza kontrolatzeko gaudela funtsean legebiltzar-taldeak. Aurreauditoria hura (sailburuak berak erabili zuen terminoa) 2013ko urriaren 11n egin zen, eta, esan dudan bezala, hutsune batzuk zituen, baina ez gaindiezinak, bistan denez; hala ere, azken batean, hutsuneak ziren, eta eragotzi egiten zuten institutuak egiaztagiria jasotzea. Aurreauditoria hark, bisita hark, zioen proposamenak ez diola nortasun juridiko propioa ematen zentroari, eta ez dela jasotzen oinarrizko finantzaketa izango duenik. Esaten du Biocruceserako prestatutako eredua ez dela autonomiaduna bere saiakuntza klinikoak eta ikerketa-proiektuak kudeatzeko. Diseinatu zen institutu-mota ez ezik, haren kudeaketa-eredu zientifiko, ekonomiko eta antolatzailea ere zalantzan jartzen zituen. Zalantza handiena eragiten zuten puntuetako zenbait kudeaketa ekonomikoa eta egoera juridikoa ziren. Autonomiarik ezaz eta Bioefekiko gehiegizko mendekotasunaz hitz egiten zuen. Esaten zuen emandako informazioaren gabeziek 2014ko aurrekontuari buruzko datu batzuk edo 2013rako aurreikusitako ekonomia-ekitaldiaren itxierako datu batzuk ere hartzen zituztela. Esaten zuen Biocrucesek ez duela behar beste autonomia emango dion nortasun juridiko propiorik. Biocruces sortu zuen hitzarmena ere ez zaio doitzen bikaintasun-egiaztagiri bat jasotzeko behar dituen baldintzei. Biocruces osatzen duten instituzioen funtzioa eta ekarpena ere ez dira ongi definitzen. Biocrucesek ez du zuzendari zientifikorik. Biocrucesek ez dio bidali –esaten du– plan estrategikoa kanpobatzorde zientifikoari, ebalua dezan. Ez dizkio bidali memoria zientifikoak, ekonomikoak eta kudeaketamemoria. Alegia, ez-betetze batzuk daude, zuzendu beharrekoak, eta, beraz, hori da gure nahia, zuek lehenbailehen zuzentzea ez-betetze horiek. Gogora ekar dezakegu sailburuak adierazi zuela Biocruces Institutuak 2013an lortuko zuela egiaztagiria. Ez da hala izan. Ez zuen esan eskaera aurkeztuko zutela: berariaz esan zuen egiaztagiria lortuko zuela. Gogora ekar dezakegu, halaber, Euzko Abertzaleak taldearen ordezkariak berak hau esan zuela berariaz 2013ko apirilaren 18an: "sailburuari eskatzen diogu ahalegin guztiak egin ditzala institutua osasunikerkuntzako zentro gisa aurten egiaztatu ahal izateko". 2014an gaude jada. Gogora ekar dezakegu, halaber, erdibideko zuzenketa bat sinatu zutela 2013ko apirilaren 26an Euzko Alderdi Jeltzaleak eta EH Bilduk, eta hau eskatzen zitzaiola Eusko Jaurlaritzari, hitzez hitz, hirugarren puntuan: "Osasun ikerkuntza Institutu bezala aurten egiaztatzeko Carlos III.a Osasun Institutuak eskatzen dituen betekizun guztiak betetzeko hartu beharreko neurriak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzeko". Hala zioen EH Bilduren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen erdibideko zuzenketak; bozkatu eta onartu egin zen. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren beraren ez-betetze nabarmen bat da. Gainera, gogora ekarri eta kritikatu egin dezakegu sailburuak txostenari garrantzia kendu ez ezik (eta ez dugu ulertzen zergatia) ezkutatu ere egin ziela ikertzaileei, eta ahalik eta gehiena atzeratu zuela legebiltzar-taldeei ematea. Ahalik eta gehiena atzeratu zenuen zuk txosten hori legebiltzar-taldeei ematea, eta uste dut, egiaz, hori ez dela jokatzeko modua. Beraz, ez-betetzeak eta atzerapenak izan dira, eta ez-betetzeak, gutxienez, zuzendu egin behar dira. Eta helburu hori du azkenean sinatu dugun erdibideko zuzenketak: ez-betetze horiek zuzentzea. Ez dezagun ahaztu egiaztagiria ezinbesteko baldintza dela finantzaketa lortzeko eta gure autonomia-erkidegoa ikerketa biosanitarioaren abangoardian jarriko luketen ikerketa-proiektuak garatzeko. Horregatik izan zen hain garrantzitsua interpelazio hura, eta horregatik da hain garrantzitsua legebiltzarkideen gehiengoak sinatu dugun erdibideko zuzenketa honen alde bozkatzea. Besterik ez, eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3283
10
63
06.02.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on guztioi. 2013ko apirilaren 18an, Biocrucesen inguruan eztabaidatu genuen osoko bilkuran. Garai horretan adostu genuen erdibideko bat EAJrekin eta argi geneukan Gobernuaren konpromisoa lortu genezakeela. Konpromiso hori lau puntutan zehazten zen, 2013an lortzea institutu gisa egiaztatzea eta hausnarketa sakona egitea eraikin berria gauzatzeari buruz, besteak beste. Baina gauza bat da Gobernuaren konpromisoa lortzea eta beste bat Gobernuak konpromiso hori betetzea. Azken aukera hori ez dago gure esku. Bestaldetik, komeni zaigu gogoraraztea sailburuak behin eta berriz esan diguna, hau da, euren apustua dela Biocrucesen garapenaren alde egotea eta garapen hori eraikin berri baten menpe ez egotea. Eta, egia esan, gure taldea bat dator baieztapen horrekin; beti egon da, gure lanaren ardatzetako bat koherentzia baita. Gure helburua beti izan da Biocruces ikerkuntza-institutuaren jarraipena eta ikerkuntza biomedikoaren eredua bultzatzea, eta helburu horiek lortzeko baliabide guztiak mahai gainean jartzea eskatu dugu behin eta berriz. Baina adierazi beharra dugu gaur kezkatuta gaudela, eta esango dizuegu zergatik. 2013ko irailaren 30ean, legebiltzar-batzordean agertu ziren sailburu jauna, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria, Agirre andrea, eta Gurutzeta ospitalearen kudeatzailea, Rabanal jauna. 2013ko apirilaren 25etik egin ziren aurrerapenei buruzko datuak eman zizkiguten batzorde hartan, helburu nagusi bat lortzeko aurrerapenei buruzkoak: Carlos III.a Institutuaren egiaztagiria. Jarduera batzuk azaldu zizkiguten, ordena kronologikoari jarraikiz, besteak beste, EHUrekin hitzarmena sinatzea, zeinak proiektuak egiteko ikertzaileak jartzeaz gain azpiegitura osagarrietarako sarbidea ere ematen baitzuen. Eta, Agirre andrearen hitzetan, mugarri batekin amaitzen zen aipatu dugun kronologia hori: Biocrucesen aurreauditoria urriaren 11n. Esan ziguten noranzko zuzenean lanean ari zirela, eta prozesu osoan zehaztu ziren epeetara doitzen ari zirela. Irailaren 30ean esan ziguten egiaztagiria prest egongo zela 2014aren hasierarako. Ziur asko, bat etorriko gara talde guztiok aurreauditoriaren garrantziaz, oso urrats garrantzitsua baita egiaztagiria lortzeko eta, hala, Biocrucesi garrantzia eta espero dugun onarpena emateko; horrek, berriz, aukera emango du finantzaketa jakin bat lortzeko, etorkizuneko planak gauzatzeko. Aipatu dugun batzorde horren ondoren, idatziz aipatzen du berriro Darpón jaunak urriaren 11ko aurreauditoria. Saiatu gara testuingurua kokatzen, eta argi dago ibilbide horretan gu beti egon garela leku berberean eta iritzi berberarekin jarraitzen dugula. Eta ibilbide horretan, Osasun Sailaren eta institutuaren hitzak sinistu ditugu, baina momentu honetan, esan dugun bezala, kezkatuta gaude oso. Badirudi aurreauditoritzaren txosten hori ez dela gauzatu, eta, gure ezusterako, urriaren 11koa aurretiko bisita izan zen eta ez uste genuena. Sailburuak idatzizko erantzun batean izena aldatu du. Kontzeptuezberdintasunaren arazoa da? Osasun Sailak ez zekien zertarako izango zen bisita hori? Gezurra esan digute? Kontzeptuak bazter utzita, eta edukietara itzultzen bagara, aurretiko bisitaren txostena garrantzitsua da oso. Urriaren 11ko txostenaren edukia baldintza hauetara soilik bideratzen da: ikerketako bikaintasunestandarrak betetzen diren, eta ebaluazio-gidan jasotakoa betetzen ez duen alderdirik dagoen. Azken batean, aurretiazko bisitaren, aurreauditoriaren edo azkenean izan denaren helburua da Biocrucesi laguntzea egiaztagiria eskatzeko hasitako prozesuan. Dokumentu horretan, hamar gertakari ere jasotzen dira egiaztatze-prozedurari hasiera emateko eskaerako dokumentu eta txosten faltari dagokionez; baldintza orokorrak, egitura juridikoari eta antolaketari buruz hautemandakoak. Adierazten da, halaber, ezin izan dela egiaztatu Biocrucesen zuzendari zientifikoaren izendapena, ezta hark kargua uzteko edo hura ordezteko mekanismorik baden ere. Langileei, ekipamendu zientifikoari, mota guztietako baliabideei, hobetzeko azterketa-neurriei buruz hautemandakoak ere jaso dira; esaterako, ikerketa-jardueran… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3284
10
63
06.02.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eta azken ondorioa da, hutsuneak ikusita, gomendatzen dela ez jarraitzeko egiaztagiria lortzeko prozesuarekin hutsune horiek konpontzen ez diren bitartean. Eta hau da gaur egungo egoera, Biocruces Institutuaren egoera, eta horregatik guztiagatik adierazi nahi dugu gure kezka. Ez dakigu noiz lortuko den akreditazioa, zer gertatuko den 10 milioi euroko kredituarekin, ez dakigu zeintzuk izan diren atzerapenaren arrazoiak, akreditazioa lortzeko falta diren betekizunak, eta zeintzuk izango diren emango diren pausoak egoera larri hau konpontzeko. Horregatik, gure zuzenketan eskatzen dugu Osasun sailburuaren, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren eta Biocruceseko zuzendariaren agerraldia. Haiek dira Biocruces Institutuaren gaurko egoeraren arduradunak eta haiek eman behar dizkigute azalpen guztiak. Maneiro jauna, hiru horien agerraldia guk eskatu genuen gure zuzenketan, baina aipatzea ahaztu duzu. Euzko Alderdi Jeltzalea aipatu duzu, baina bigarren puntua, hiru agerraldiena…, guk bakarrik eskatu genuen, eta hor txertatu duzu. Zuk jakingo duzu zergatik. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3285
10
63
06.02.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Consejeros –sobre todo el consejero de Sanidad, puesto que este tema concierne al departamento de Sanidad–, señorías. He de decir que en el Partido Popular también estamos preocupados por lo que al final ha sucedido, puesto que, como se ha dicho aquí, en el informe realizado sobre la visita o preauditoría se dice que no se cumplen unos requisitos. Y, en cuanto a eso, han de cumplirse los requisitos que se han marcado si en un futuro queremos conseguir la acreditación para Biocruces. Esaten ari nintzen Alderdi Popularra ere kezkatuta dagoela Biocruces Institutuaren azken gertakariak direla-eta, eta, bereziki, egiaztagiria lortzeko aurretiazko beharrezko bisitak, edo aurreaditoriak (bisita hori hala aipatu du sailburuak berak eta Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendariak berak Eusko Legebiltzarrean) eragindako txostenen ondorioengatik. 2004ko otsailaren 27ko 339/2004 Errege Dekretuak argi zehazten du zer baldintza bete behar dituen Biocruces Ikerketa Institutuak egiaztagiria lortzeko. Lehenago aipatu den irailaren 30eko batzordean Berrikuntza eta Ikerketako zuzendariak berak adierazi zuenez, Biocrucesen moduko institutu baten, osasun-ikerketako institutu baten azken helburua da egiaz egiten diren ikerketen emaitzen bidez ospitaleetako lana hobetzen laguntzea, berrikuntza sortu eta eskura jartzeaz gain. Biocrucesek, gainera, Carlos III.a Institutuak ematen duen osasun-ikerketako institutuaren egiaztagiria lortzeko helburua zehaztu zuen. Beraz, egiaztagiria da helburua, eta iruditzen zait Ganbera honetan ordezkaritza duten talde guztiok partekatzen dugula helburu hori; eta helburu horretara bideratu behar dira nagusiki Eusko Jaurlaritza honen eta zehazki Darpón jauna buru duen sailaren ahalegin guztiak. Zuzendari andreak esan zuen, halaber, egiaztagiri hori, hain zuzen, kalitate-zigilu bat dela, zentroen elite batekoa izatea adierazten duela; esan zuen gogora ekarri behar dela, halaber, tresna bat ere badela, finantzaketa jakin bat lortzeko aukera ematen baitu. Beraz, ez gara gai hutsal batez ari; biziki garrantzitsua da gaia, eta Eusko Jaurlaritza honen, eta, kasu honetan, sail honen lehentasun nagusietako bat izan behar zuen. Zuzendariak berak aipatu zituen egiaztagiria lortzeko egin behar diren urratsak: Carlos III.a Institutuari aurreauditoria egiteko eskaera formala, irailaren 2an egin zena; Biocrucesen autoebaluazioa; Biocrucesen aurreaditoria –zuzendariak berak halako- tzat hartua–, urriaren 11an egin zena, eta aipatzen ari garen bisita eragin zuena. Eta abendurako zegoen aurreikusita auditoria; baina bisitaren edo aurreauditoriaren txostenaren ondorioak ikusita, ezin izan da abenduan egin auditoria. Eta esan zitzaigun, halaber, auditoria abenduan egingo zenez, 2014aren hasieran lortuko zela egiaztagiria, azken txostena egin ondoren. Aipatu dira hemen txostenaren ondorioak, eta, beraz, bisitarenak, aurreauditoriarenak. Ez naiz horretan geratuko, baina txosten horrek argi adierazten zuen ez-betetze batzuk daudela, eta ekintzak indartu egin behar direla egiaztagiria lortu aurretik, zenbait gai bideratu egin behar direla... Esaten da ez dela jaso puntu guztiei buruzko informazio guztia… Deigarria iruditzen zaigu lotura juridikoari buruzko alderdia, esaten baita adierazten den lotura juridikoak ez dituela betetzen errege-dekretuan zehazten diren baldintzak. Esaten da, halaber, antolaketari eta kudeaketaren egitura bakarrari buruzko informazio gehiago eman behar dela. Esaten da Biocruces sortu zuen hitzarmena ere ez zaiela doitzen egiaztagiria jasotzeko behar dituen baldintzei. Esaten da, halaber, ezin izan dela egiaztatu langileen, instalazioen eta ekipamendu zientifikoen adskripzioa, ezin izan direla egiaztatu erakundeen arteko akordioak; ezin izan dela egiaztatu nola egingo den ekonomia- eta ikerketa-emaitzen ebaluazioa; ezin izan dela egiaztatu zuzendari zientifikoaren izendapena. Azken gai hori Legebiltzar honetan ere landu da, eta eztabaida eta agerraldi jakinak eragin zituen Ganbera honetan. Esaten da, halaber, ezin dela egiaztatu irakasle elkartuen ehunekoa. Esaten da, halaber, baliabide ekonomikoei dagokienez, 2014ko aurrekontua aurkeztu behar dela, edo, gutxienez, haren zirriborroa, 2013ko ekitaldiaren itxiera egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera... Deigarria iruditu zaigu puntu hori, sailak kontu-sail jakin bat aurreikusi baitzuen Biocruceserako, eta handiagoa izan zitekeen Alderdi Popularraren zuzenketa onartu izan bazenute (uste dut 2.200.000 euro zirela, eta Alderdi Popularraren zuzenketa 1 milioi eurokoa zen), kontu-saila nabarmen handituko bailitzateke. Kopuru hori, gainera, garrantzitsua izango zen, adibidez, egin behar den eraikina eraikitzeko, zuk zeuk eta Berrikuntza eta Ikerketa Zientifikoko zuzendariak zegokion batzordean hala adierazi ondoren. Beraz, kezka eragiten digu oraingoz Ikerketako zuzendariak berak deskribatu zituen urratsak bete ez izanak; auditoria abenduan egingo zela uste zuen, eta egiaztagiria, jakina, azken txostenaren zain izango zela. Ez da bete, halaber, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritza babesten duen Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatu zu- ten erdibideko zuzenketa baten 3. puntua. Puntu hartan Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion beharrezkoak ziren neurri guztiak hartzen jarraitzeko, urte hartan ikerketa-institutuaren egiaztagiria lortzeko Carlos III.a Osasun Institutuak eskatzen zituen baldintza guztiak betetzeko. Alegia, ez dira bete Ganbera honetan Eusko Jaurlaritza babesten duen alderdiak sinatutako akordioak, eta ez dira bete, halaber, zuk zeuk eta zuzendariak berak hartutako konpromisoak, esan dudan moduan, Legebiltzar honetan egindako batzorde batean azaldu zirenak. Hori bai, hausnarketa-proiektu bat egin zuen sailak, eta haren ondorioak ere azaldu ziren. Ondorio haietan esaten zen, adierazten zen, eraikin berria egin behar zela epe ertain edo luzera, zeuden espazioek eragiten zituzten sakabanaketa-arazoak zirela-eta, eta haiek handitzeko aukerarik ez zela-eta. Beraz, eraikina eraikitzeaz hitz egin genuen, egiaztagiria lortzeko beharrezkoa ez den arren, ezinbestekoa izango baita Biocruces Institutuaren etorkizunerako. Sailburuak esan zigun, gainera, aurreko urtearen hasierako interpelazio batean, egungo egoera ekonomikoa zela eta, ez zela bideragarria eraikin berria egitea, Osasun Sailaren 2013ko inbertsio-planetan egin behar ziren doiketek eraikuntza atzeratzea gomendatzen zutela... Baina eraikina eraikitzeko beharra ikusi zen hausnarketa-proiektuaren ondorioetan, eta ahalegin ekonomikoak egin beharko dituzu, eta damu dut Alderdi Popularraren zuzenketa hura baztertu izana, hasierako 2.200.000 euroko kontu-sailari 1 milioi gehitzen zizkiona. Eusko Jaurlaritza berriak erabaki zuen proiektua berrikustea eta aurreikusita zegoen eraikina ez eraikitzea, baina, azkenean, eraiki egin beharko du. Esan da, halaber, egiaztagiria lortu ondoren egingo zela eraikina, baina kontua da ez dugula egiaztagiririk. Alegia, gainera egiaztagiria lortzeko egin behar diren urratsak ez dira oso ongi atera, edo ez dira ateratzen ari, dirudienez, aurreikusi ziren moduan edo Eusko Jaurlaritzak zuen aurreikuspenaren arabera. Eta, gero, finantza-bermeez hitz egin behar da; hor daude Gobernu zentralak emandako kreditua (10,5 milioi euroz ari gara), Europako funtsak… Gogora ekartzea komeni da, halaber, zuzendaritza zientifikoak dimisioa aurkeztu zuela apirilaren 12an, esaten baitzuten iruditzen zitzaiela Biocrucesek ez zuela Osasun Sailaren gutxieneko babesik, haren edukia eta proiektu zientifikoa hustu nahi baitzituzten, eta egiaztagiria zalantzan jartzen baitzen. Beraz –eta amaitzen ari naiz, sailburu jauna–, kezkatuta ikusten dugu, batetik, aipatu berri dudan gertaera, zuzendaritza zientifikoaren dimisioa. Kezkatuta ikusten ditugu bisitaren edo aurreaditoriaren –zuek esan zenuten moduan– txostenaren ondorioak; ondorioetan nabarmentzen da ez-betetze argiak daudela, eta konpondu egin behar direla zuek abendurako aurreikusita zenuten auditoria hori egin ahal izateko, eta ezin izan da hala egin. Eta kezkatuta ikusten dugu, azken batean, egiaztagiria ahalik eta epe laburrenean eta aurten lortzeko aukera atzeratzea. Azken batean, garrantzitsua da proiektu honek aurrera egitea, guretzat, behintzat, proiektu estrategikoa baita, eta horregatik iruditzen zaigu proposamen zehatzak egin behar zaizkiola Eusko Jaurlaritza honi. Eta horregatik aurkeztu genuen erdibideko zuzenketa zehatz bat, zeinak aipamena egiten baitzion hautemandako ez-betetzeak edo hutsuneak konpontzeari, egiaztagiria eskuratzeko aipatu dugun errege-dekretuan zehaztutako baldintzak bete ahal izateko. Gure ustez ere, zuretzat bezala, sailburu jauna, adierazi zenuen moduan, Carlos III.a Institutuak onartu zuen osasun-ikerketako institutu-eredua da egokiena. Esan dudan moduan, proposamen estrategiko bati buruz hitz egiten ari gara… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3286
10
63
06.02.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Amaitzen ari naiz. Gaur ezingo da akordiorik lortu Ganbera honetan, taldeen jarrerak ikusita. Sentitzen dut hori hala izatea. Deitoratzen dut, halaber, Euzko Alderdi Jeltzaleak zehazki EH Bildurekin duela hilabete batzuk, aurreko urtearen hasieran, uste dut martxoan, gero bete ez duen akordio bat sinatu izana. Eta sentitzen dut egiaztagiri hori lortzeko beharrezkoak diren urratsak egiteko edo betetzeko guztiok laguntzeko aukera galdu izana. Hala ere, guk ere… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3287
10
63
06.02.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… sailburuaren agerraldia eskatuko dugu, esan diezagun zer urrats ari diren egiten txosten hartan hauteman ziren hutsuneak konpontzeko. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3288
10
63
06.02.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Presidente andrea, buenos días a todos. Legebiltzarkideok, Eusko Jaurlaritza eta Osasun eta Kontsumo Saila direla-eta Biocruces ikerketainstitutuak egiaztagiria lortzeko prozesuan izan duen bilakaera negatiboaren kariaz gaude gaur hemen. Jada esan den moduan, hona espiritu konstruktiboaz etortzeak ez du eragozten errealitatea ikustea. Eta talde sozialista oso kritikoa da Osasun eta Kontsumo Sailaren jarduerarekin, sailburuarekin, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariarekin, Gurutzetako zuzendari kudeatzailearekin eta koordinatzaile zientifiko deritzonarekin, Biocruces ikerketa-sanitarioko institutuarentzat egiaztagiria lortzeko egindako jarduerengatik. Esan dezakegun gauzarik onena da urtebete galdu dugula, arduragabekeriagatik. Legebiltzarkideok, hasteko, legegintzaldiaren hasieratik, eraikina kritikatzen hasi ziren, gero, proiektu zientifikoa, gero jende guztia kargutik kendu zuten, gero lehiaketa baliogabetu... eta hausnartzen hasi ziren. Ederki! Erabaki bikaina! Zegoen guztia likidatu, eta hausnartzen hasi ziren. 2013ko apirilean, kargutik kendu zuten ordura arteko zuzendaritza zientifikoa. Esan behar dizuet talde zientifiko hark Carlos III.a Institutuak egoki zeritzon proiektua zuela. Hain zuzen, proiektu zientifikoa ezagutu zutenean, hamar milioi euro eta erdi eman zizkioten eraikina egiteko. Horrek adierazten du proiektu zientifiko bat zegoela, bai eta eraikinaren proiektu bat ere, ospitaleak egiaztagiria jasotzeko; baina zuek kolpe batez ezereztu zenituzten, hausnartu egin behar baitzenuten. Ez zenuten gogoko eraikina; hasieran, ez zenuten gogoko eraikina. "Corte Inglés" bat zen, zuk, sailburu jauna, hemen erdeinuz esan zenuen moduan. Baina, noski, Legebiltzarra kezkatuta zegoenez legegintzaldiaren hasieratik beretik, zuk ezin izan zenuen bertan gozo gelditu, eta jarraitu egin behar izan zenuen, edo itxurak egin. Itxurak egin, emaitzak ikusita. Izan ere, noski, irailaren 30ean zure borondatez agertu zinen Osasun Batzordean, Biocrucesen egiaztagiriaz arduratzen zen talde osoarekin: Agirre andrea, Gurutzetako zuzendari kudeatzailea, etab. Eta, gainera, adierazpen erabat triunfalistak egin zenituen (ongi egin zenuten guztia, dena lortu zenuten). Baina galdera da: irakurri zenuten 339/2004 Errege Dekretua, egiaztagiria lortzeko bete behar diren baldintzak zehazten dituena? Ulertzen dizudana da akordio bat sinatu zenutela EHUrekin. Baina ez duzu esaten akordio hura aurreko taldeak prestatu zuela. EHUrekin prest zuen akordioa aurreko taldeak, eta azken sinadura jarri baizik ez zenuten egin zuek. Esan dudan moduan, agerraldi hartan oso kolaboratzaile adituak lortu zituzten, bai Osakidetzakoak, bai sailekoak, bai kanpokoak. Harreman on eta ugaria zuten Carlos III.a Institutuarekin, lankidetza-hitzar- mena EHUrekin... Bada, dena jada hain egina zegoen ezen egiaztagiria lortzeko data ere aurreratu egin baitzuten, eta bisitarena... Esan zergatik ezin zaion aurreauditoria esan auditoriaren aurreko bisita bati. Eta, bide batez, nahikoa da; oposizioari oposizioa egiteko ohitura duzu, eta zuzentzekoa ez izan arren aurreauditoria terminoa zuzendu didazu, idatziz erantzun didazunean. Gogorarazten dizut zu eta zure sail osoa hasi zinetela aurreauditoria terminoa erabiltzen; bestela, egiaztagiria lortzeko auditoriaren aurretiazko bisita terminoa erabiliko genukeen legebiltzarkideok. Termino hori argituta, eskatzen dizut ez saiatzeko berriro legebiltzarkideok erabiltzen ditugun terminoak zuzentzen, batez ere zuen terminologien jarraipena badira. Bide batez, orduan esan ziguten proiektu zientifikoa oso garrantzitsua zela, antolaketa-egitura oso garrantzitsua zela, eta onartu zenuten eraikin berria ere beharrezkoa zela; hori guztia egiaztagiria lortzeko. Baina, noski, hamabost egunera, hobeto esanda, hamaika egunera, errealitatea iritsi zen, eta Carlos III.a Institutuko auditoreen txostena ikaragarri txarra da. Ez dakigu edo ez zenuten irakurri dekretua edo ez zenekiten zer baldintza bete behar ziren, ezbetetzeen zerrenda nahiko luze eta garrantzitsua baita, ezta? Eskerrak bikaintzat jo zenuen zuen batzordean taldeak egin zuen lana, eta eskerrak eman, lan bikaina egin izanagatik. Baina, noski, jada aipatu dizkizute ezbetetzeak, eta nik, bistan denez, ez ditut errepikatuko. Hori bai, esan nahi dizut interpelazioan berriro diozula zer ongi egin duten, dena oso ongi joango dela; txostena, eta hori eufemismo bat da, egiaztagiria lortzeko urrats bat baino ez dela (jakina urrats bat baino ez dela!), eta prozesuaren ezaugarri nagusia dinamismoa dela. Noski! Dinamismoa, mugimendu jarraitu hori, ez da zirkularra, ezta? (hemen beste kasuren batean esan den moduan, biribilgunea). Izan ere, helburu bat du. Orduan, garrantzitsua da dinamismoa, baina helburu hori izan behar du, eta ez biribilgunearen forma hartu behar. Eta nola gaude gaur? Bada, ez dakigu. Ez dakigu nola gauden gaur. Oraingoz badakigu Carlos III.a Institutuak esaten duela ez duela auditoria egingo harik eta aipatu dituzten ez-betetzeak gainditu arte. Bada, ez dizut aurretiazko beste akordio batzuk ez betetzearen inguruan hitz egingo, baina hori eskatzen dizut, zure eskuetan baitago, eta zuk lehendakariaren hitza zalantzan jarriko baituzu. Zuk badakizu lehendakariak akordio bat sinatu duela Alderdi Sozia- listarekin, eta konpromiso pertsonala hartu du akordioaren termino guztiak betetzeko. Eta akordioan, zuk dakizun moduan, Carlos III.a Institutuaren egiaztagiria dago, eta eraikin berriaren eraikuntza. Beraz, eska diezazukegu ez jartzeko zalantzan lehendakariaren hitza, ez jartzeko zalantzan euskaldunaren hitza. Eta, beraz, erdibideko zuzenketa sinatu du gure taldeak, une honetan, aurretiazko ez-betetzeak tarteko, ez dakigulako nola dagoen egoera. Arriskuan dago Carlos III.a Institutuak emandako finantzaketa, eraikina egiteko eman ziren 10,5 milioi haiek, hiru urteko gabealdia zutenak? Zalantzan daude Feder funtsak, eraikina eraikitzeko emandakoak? Nola dago egoera? Aurrera egin duzue urriaren 11n Carlos III.a Institutuko auditoreek egindako txostenean jaso ziren ez-betetzeak betetzeko edo konpontzeko? Horregatik iruditzen zait garrantzitsua gaur ekimen hau onartzea, zuk ikus dezazun legebiltzarkideok konprometituta gaudela ikerketarekin Euskadin lehen unetik, uste baitugu (eta ez da Biocruces Institutuaren defentsa soilik), uste baitugu ikerketa eta berrikuntza, kasu honetan osasun-arlokoa, funtsezko tresnak direla Euskadiren etorkizuna eraikitzeko. Horregatik gaude ikerketarekin tematuta, horregatik Biocruces ikerketa-institutuarekin tematuta, eta horregatik sinatu dugu erdibideko zuzenketa hau. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3289
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Uste dut taldeetako bakoitzak bere iritziak eta gaiari buruzko jarrera azaldu ahal izan dituela, eta Orbegozo jaunak ez du aukera galdu Eusko Jaurlaritza lausengatzeko eta Darpón jaunari konfiantza agertzeko; espero genuen hori. Dena den, bistakoa da Euzko Abertzaleak taldeak babesten ez duen beste gobernuren batek jardungo balu Eusko Jaurlaritza honek jardun duen moduan, Orbegozo jauna, zuk, ez zenuen duela minutu gutxi lausengatu duzun moduan lausengatuko, eta azken hilabeteetan eragindako ez- betetze guztiak onartu eta kargu hartuko zenioke Jaurlaritzari, eta Darpón jaunari eta Eusko Jaurlaritzari esango zenieke ez dituztela bete epeak, gogoraraziko zenieke institutu horrek, gaur gaurkoz, ez duela lortu egiaztagiria. Hori guztia esango zenioke Eusko Jaurlaritzari. Baina Eusko Jaurlaritza lausengatu baino ez duzu egin, sailburuari konfiantza agertu, eta behin eta berriz hitz egin eraikinaz. Baina, halako diskurtsoez harago, badakigu zer gertatu den orain artean. Talde guztiok dakigu. Eusko Jaurlaritzak ez du bete agindu zuena; sailburuak ez du bete agindu zuena; Eusko Jaurlaritzak ez du bete Legebiltzarraren agindua. Atzerapena gertatzen ari da egiaztagirian, hitzemandakoari dagokionez, eta aurretiazko bisitaren txostenak –guztion helburua lortzeko ezinbestekoa denak– ez-betetzeez dihardu, eta gomendioak eman ditu, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak errepikatu duen arren gomendioak ematen dituela. Baina gomendioak eman eta ez-betetze batzuk gogorarazten ditu, ez-betetze asko, hamaika ez-betetze; konpon daitezke, noski, baina ez-betetzeak dira. Eta, beraz, sailburuari eskatzen diogu ez-betetze eta hutsune horiek zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala, helburua betetzeko. Beraz, ez ditu gomendioak soilik ematen txostenak, horiek ere ematen dituen arren, eta oso garrantzitsuak dira, bistan denez. Zuzendu egin behar diren ezbetetze eta hutsuneez hitz egiten du. "Laburbilduz" –amaitzen du txostenak–, "dokumentu-mugak daude, eta ezinbestekoak diren irizpide batzuk ez direla betetzen identifikatu da; beraz, 339/2004 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluari jarraikiz, ez da gomendatzen egiaztagiria lortzeko prozedurarekin jarraitzea arlo horiek guztiak konpondu arte". Bide batez, zer aurrerapen egin dira bisitatik? Zer zuzenketa bultzatu dira azken hilabete eta erdian? Zer ez-betetze zuzendu dira azken aste hauetan? Gaur ezin baduzu hori azaldu, bistan da sailburuaren agerraldia eskatuko dugula, eta ahalik eta azkarrena, azaldu diezagun zer egin duen aste hauetan guztietan, eta zer egingo duen egiaztagiria lehenbailehen lortzeko. Egia esan, geldirik dago Eusko Jaurlaritza gai honetan, gainerako ia gai guztietan bezala, eta esnatu egin behar du, guztion artean esnatu behar dugu, lortu egin behar dugu sailburua eta Eusko Jaurlaritza hau esnatzea, eta arduraz jokaraztea. Orain jada kontua ez da arduraz jokatuko duela hitzematea, ezta konpromiso etereo edo iheskorrak berritzea ere; kontua ez dira hitzak, ekintzak nahi ditugu. Jada izan dira ez-betetzeak eta atzerapenak, eta, beraz, mozio hau sailburu jauna lanean jartzeko da, hainbeste iruzur egin ez diezagun, eta lan gehiago eta hobeto egin dezan, eta, zehazki, gai honi dagokionez. Nire ustez, lor dezake hori sailburu jaunak, guztion laguntzaz. Badirudi, azkenik, EH Bilduren laguntza izango duela Eusko Jaurlaritzak, eta baztertu egingo duela ekimena. Bada, uste dut oposizioa egiten dugun gainerako taldeok oso argi ditugula ideiak; uste dut mozio honek funtsezkoa jasotzen duela, baita Euzko Abertzaleak taldeak bere zuzenketan jasotako ideia asko ere; eta onartu edo ez, guk lanean jarraituko dugu, eta behin eta berriz eskatuko dugu sailburuak bere konpromisoak bete ditzala. Esaten dut hori dela helburua. Ez dut uste kontua denik aurreko Eusko Jaurlaritzak zer egin zuen ikustea, hori ez da, behintzat, helburu nagusia, ez da gu gehien kezkatzen gaituena. Kontua da aurrera begiratzea, hutsuneak lehenbailehen zuzentzea, eta egiaztagiria lortzea; uste dut hori dela gu guztion helburua. Nire lehen mintzaldian esan dudan moduan, ez dugu ahaztu behar egiaztagiria ezinbesteko baldintza dela finantzaketa lortzeko eta gure autonomiaerkidegoa ikerketa biosanitarioaren abangoardian jarriko luketen ikerketa-proiektuak garatzeko. Hori da, beraz, hiru taldeek sinatu dugun erdibideko zuzenketaren helburua. Eta Alderdi Popularrari eta Alderdi Sozialistari eskertu egin nahi diet erdibideko zuzenketa sinatu izana. Besterik ez; eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3290
10
63
06.02.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Sí, muchas gracias de nuevo, señora presidenta. Bitxia da ia talde guztiek aipatu izana egiaztagiria lortzeko atzerapenagatiko kezka baina inork ez jaso izana zuzenketan. EH Bildu da hori jaso duen talde bakarra, eta honela dio: "Legebiltzarrak, BioCruces Ikerketa Institutuaren egiaztagirian eta behin betiko martxan ipintzean gertatzen ari den atzerapena dela eta, bere kezka adierazi nahi die Osasun Sailari, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari eta BioCruces-eko Zuzendaritzari. "2. Legebiltzarrak, hilabete bateko epean, Osasuneko sailburua, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria eta BioCruceseko zuzendariaren agerraldia eskatzen du" (zuzenketa hori jaso duten bakarrak izan gara; orain, erdibideko zuzenketan jasotzen da), "atzerapen horren arrazoiak azaltzeko" (zuek ez duzue hori esaten, guk, bai) "eta aldi berean, Carlos III.a Institutuaren aurreko egiaztagiria berme guztiekin aurkezteko falta diren betekizunak zein diren zerrendatzeko. Horrez gain, betebehar horiek asetzeko zer urrats emango diren eta nola eta noiz burutuko diren argituko dituzte". Zuk ez dakizu, Maneiro jauna, zer iritzi dugun erdibideko zuzenketaz? Hitz egin duzu gurekin? Ez, ezta? Orduan? Ez dakizu? Begira, gauza bat esango dizut: erdibideko zuzenketa hori ez bada onartzen, zurea bakarrik da errua. Erruduna mozioa proposatu duena da, berak ez baitu nahi izan gure taldearekin sinatu. Zu zara errudun bakarra. Orduan, badirudi gutxi axola zaizuela zuen proposamenen ibilbidea, zuen mozioaren ibilbidea, ez baituzu negoziatu nahi izan, eta gutxi axola zaizu aurrera atera edo ez. Horrela da hori, eta astero erakusten duzu. Nahi baduzu, gero hitz egingo dugu horri buruz, kafe bat hartuz. Hori astero egiten duzu zuk. Zure helburu bakarra da hemen argazki bat ateratzea, gurekin ez duzula sinatu adierazteko eta Madrilgoen aurrean ez dakit zer jarrera nabarmentzeko. Oso gutxi axola zaizkizu euskaldunen arazoak, axola balitzaizkizu, zure mozioarekin, negoziaketarekin jarraituko baitzenuen, erdibideko zuzenketa aurrera atera zedin saiatuz. Guk argudioak ditugu, azaldu berri dizudan moduan, erdibideko zuzenketa horren aurka bozkatzeko. Ez dakit zer argudio izango dituzuen zuek bozkatzeko..., gurea bozkatzen bada, gurearen aurka bozkatzeko. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3291
10
63
06.02.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bueno, sailburu jauna, bada, proiektu honekin, egiaztagiriarekin, konpromiso irmoa izateko, ez zaizkio gauzak oso ongi ateratzen ari Eusko Jaurlaritza honi! Batetik, ez dira betetzen ari zeuek zehaztu eta batzorde honetan azaldu zenizkiguten aurreikuspenak, eta egin behar ziren urratsak, ongi atera behar zutenak egiaztagiria lortzeko. Ez dira betetzen ari, halaber, Ganbera honetan sinatutako akordioak, eta, gainera, sinatu ziren akordio horiek... kasu honetan, akordio jakin batean esaten zitzaigun egiaztagiria izango zela, eta sailari eskatzen zitzaion hala izateko, eta 2013. urtea amaitu aurretik. Ez da hala izan. Eta akordioa EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritza babesten duen EAJ-PNVk sinatu zuten. Beraz, esan nahi dut gaizki ateratzen ari zaizkizuela gauzak. Edo aurreikuspena falta da, edo kon- fiantza handiegia zenuten zeuen ahalmenean, baina, bistan denez, gauzak ez dira ari ateratzen ez ongi ez zuek aurreikusi zenuten moduan. Nik, egia esan, ez dut ulertzen zer arazo duen Euzko Alderdi Jeltzaleak erdibideko zuzenketa hau sinatzeko. Uste dut guztiok egin dugula ahalegina, uste dut jatorrizko testuan aldaketak egin zirela atzo arratsaldean, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritza babesten duen taldeak testu hau babestu zezan. Ez dakit zer eragozpen dagoen Euzko Alderdi Jeltzaleak hau dioen erdibideko zuzenketa bat babesteko. Lehen puntuan ez-betetzeak ahalik eta azkarrena konpontzeaz eta bisitaren txostenean jasotako gomendioak ezartzeaz hitz egiten da. Izan ere, bisitaren txostenean ez-betetzeez eta horiek konpontzeko beharraz hitz egiten da, osasun-ikerketako institutuen egiaztagiriaren errege-dekretua bete eta egiaztagiria eskatu ahal izateko! Beraz, ez dut ikusten. Egia esan, kezka eragiten dit Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrerak, lehen paragrafo hau ez sinatzean, eta, gero bigarrena... Esan nahi dut kezkatu egiten nauela; izan ere, orduan, zertan ari zarete? Txosten horren ondorioak abenduaren 31koak izan ziren; jakin nahi dugu zer urrats ari diren egiten, eta, horri dagokionez, jada esan dugu berriro eskatuko dugula sailburuaren, Berrikuntza eta Ikerketako zuzendariaren eta Biocruceseko zuzendariaren agerraldia. Zuek urratsak egiten ariko zarete, baina ia urtebete daramagu galduta gai honekin! Kezka handia eragiten digute Biocrucesi buruzko gertaerek: zuzendaritza zientifikoaren dimisioa; kezkatzen gaitu zuk egingo ziren urratsen berri eman, baina ez betetzeak; kezkatzen gaitu Ganbera honetako akordio batean zuk esateak egiaztagiria urtea amaitu aurretik izango zela, eta hala ez izatea… Beraz, nik esango nizuke, sailburu jauna, autokonplazentzia gutxiago –aholku bat da, onartzen badidazu–, gutxiago egoteko defentsiban, iruditzen baitzait zu, gainera, eta zuk gaiari buruz egin dituzun mintzaldiak berriro irakurriz –ez entzunez, baizik eta irakurriz–, bai batzordekoak bai osoko bilkurakoak, defentsiban zaudela. Baina denok dugu-eta interesa proiektu honek aurrera jarraitu dezan! Guztiok dugu interesa! Beraz, ez dut ulertzen gaur hemen Euzko Abertzaleak taldeak hartu duen jarrera. Ez dakit motu proprio den, edo gobernuaren eragina duen erdibideko zuzenketa ez sinatzeko jarrerak. Nik esango nizueke lanean hasteko, eta, noski, ez-betetzeak konpontzeko, eta espero dezagun laster egingo den batzordean ematea horren berri, aurre egin ahal izan dezagun. Baina ez dakit zuek ahal duzuen guztia egiten ari zareten aurrera egiteko, eta hori, noski, kezka-iturri da Talde Popularrarentzat. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3292
10
63
06.02.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Oso labur. Adierazi nahi dut une honetan ez dagoela, bistan denez, baikor izateko arrazoirik. Ezbetetze ugari daude, eta espero dugu Eusko Jaurlaritza lanean ariko dela ahalik eta azkarrena konpontzeko. Baina hutsuneei eta haiek lantzeko eta haietan aurrera egiteko moduari buruzko informazioa ere nahi dugu. Kezka eragiten digu, halaber, Carlos III.a erakundeak ez badu argi ikusten egiaz gure erakundearen egiaztagiria, ez duela adostuko jada aurreratu zituen funtsak Euskadin geratzea, eta horrek, berriro ere, zalantzan jarriko du Biocruces Institutuaren bilakaera. Izan ere, hemen zentro berri baten beharrari garrantzia kentzen bazaio ere (ez gara zentroaren neurriaz ari, Corte Inglés bat edo lurrazpikoa izan behar duen), eraikin berriaren beharra aurreratu zuen sailburuak irailaren 30eko agerraldian. Gurutzetak une hartan zituen espazio guztiak erabili arren ere, eraikin berri bat behar zen. Beraz, ez dakit zergatik esaten den jada betetzen dela eraikinaren baldintza. Teorikoki betetzen da, Gurutzetak ere bere beharrak baititu, eta, besteak beste, zuk ongi dakizunez, espazio bat behar du amaesnearen bankua eraikitzeko, adibidez. Eta ziur Gurutzetako ospitaleak berak badituela hedatzeko beste behar batzuk, eta ezin dizkio Biocruces Institutuari utzi erabilgarri dituen espazio guztiak. Hori dela eta, eta zuk irailean egin zenuen agerraldian eman zenituen arrazoi guztiengatik, beharrezkoa da eraikin berria. Zuk esaten zenuen hasieran diseinatu zena baino txikiagoa baina eraikin berri bat behar zela. Beraz, puntu horretan agian ez da ezbetetzerik, eraikitzeko borondatea baitago. Baina, gainera, beste hutsune batzuk konpondu behar dira, garrantzitsuena egiaztagiria baita. Bikaintasun-irizpideak izango dituen ikerketainstitutua eraikitzea da garrantzitsua. Ez dugu esaten Gurutzetan ez denik ikerketarik egiten, eta ikerketa jakin batzuk ez direnik bikainak, eta ez dituztenik patenteak sortzen. Gure ustez, ikerketa eta patenteak lortzea errazteko modu onena da –alegia, ikerketak praktika klinikora eraman eta irabazi ekonomikoak lortzekoa– ikerketa-institutua izatea. Beraz, gure kezka da, eta iruditzen zait talde guztiena, Biocruces Institutuaren egiaztagiria lortzeko dauden hutsuneak konpontzea. Beraz, sailburu jauna, hartu gogoan gaur hemen esan direnak; nik laburbilduko nuke taldeen kezkatzat, baina baita babestzat ere, zuk helburuak lortzeko lan egin dezazun, eta Carlos III.a erakundeak egiaztagiri hori lortzeko hauteman dituen eragozpen eta urritasun guztiak gainditu ditzazun. Aurrekontua aldatzeko beharra baduzu, edo Biocruces Institutuak egiaztagiria lortzeko behar den beste edozein egoera, ekarri, gure babesa izango baituzu. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3293
10
63
06.02.2014
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Biocrucesi buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Ikusten dugu ere, denok gatoz bat horretan, ez dagoela arazorik Osasun sailburua edo zuzendaria Legebiltzarrera etortzeko, beharrezkoak diren azalpenak emateko. Izan ere, argi daukagu neurriak hartu direla txostenak egindako gomendioak betetzeko, eta argi daukagu prozedurak aurrera jarraitzen duela eta urratsez urrats legediak edo araudiak eskatzen dituen betekizunak betetzen joan direla, eta ez norberak asmatzen dituen betekizunak. Eta hori esaten dut UPyDk –edo Maneiro jaunak– leporatzen digulako egin dugun gauza bakarra dela... lausenguez gain, behin eta berriz atera dugula eraikinaren gaia. Baina haren diskurtsoaren ardatza izan da-eta eraikina bai-eraikina ez, edo eraikinik gabe ez dela egiaztagiririk! Behin eta berriz erabili du argudio hori; alegia, horretan oinarritu da orain arte! Orain, txostena atera da, hemen irakurri duzue, eta nahi izan duzuen moduan interpretatu; baina ez duzue aipatzen txostenak berak onartzen duela Biocrucesek jada badituela egiaztagiria lortzeko beharrezkoak diren baliabideak eta espazio fisikoak. Orduan, baldin lehenagotik bagenekien bagenituela baliabideak, zergatik ez zitzaion hasiera eman egiaztagiria lortzeko prozedurari? Hori da ulertzen ez duguna, eta hiru taldeek behin eta berriz esan dutena Ganbera honetan. Amaieran baieztatu duzue Biocruces proiektua azkenera iritsi dela, ezeztatu egingo dela osasun- ikerketa Euskadin eraikin berria eraikitzen ez bada, etab. Eta frogatu da hori, lehen esan dudan moduan, ez dela egia, txostenak berak jasotzen duenez. Txosten hartan, berriro diot, ez zen aukerarik izan hemen aipatu diren "hutsuneak" –kakotx artean– hautemateko, ez baitzen ezer egin, ez baitzen aukerarik ere izan aurretiazko bisita ere egiteko. Bilduko Blanco andereari. Normala iruditzen zaigu kezka, baina gure partetik lasaitasuna transmititu nahiko genizueke akreditazio-prozedurak aurrera jarraitzen duelako, eta seguru gaude epe motzera hori errealitate bat izango dela. PPren ordezkariari dagokionez, Laura Garrido, guk legez besteko proposamena sinatu genuen EH Bildurekin, egia da, baina zuek legegintzaldiakordioa sinatu zenuen; eta hiru urte eta erdian ez zen lortu edo ez zen aurrerapenik egin egiaztagiria lortzeko prozeduran, eta orain sartu zaizue presa. Beraz, hau da hemen geratzen den galdera: dena egina bazegoen, zuk lehen esan duzun bezala, nolatan ez zen egin ezta aurretiazko bisita ere? Zerbait ez dago ondo hemen. Nola zenekiten ezinbestekoa zela eraikin berria? Nola zenekiten? Txostenak dio ez zela beharrezkoa! Zergatik sinatu da orain akordioa Euskal Herriko Unibertsitatearekin? Zergatik du ordezkaritza orain Euskal Herriko Unibertsitateak gobernuorganoetan, eta ez lehen, txostenak badio ezinbesteko baldintza dela egiaztagiria lortzeko? Bukatzeko, gu behintzat lasai gaude. Errespetatzen dugu beste taldeon lana. Errespetatu dugu aurretik eraikinaren kontuarekin, ikerkuntza arloko apokalipsia aurreikusi zenutenean, nahiz eta orduan gu horretan bat ez etorri. Horregatik, lasai gaude, zorionez Biocrucesentzako aurreikuspen horiek ez direlako bete eta badakigulako Jaurlaritzak lanean jarraitzen duela akreditazioa lehenbailehen lortzeko. Besterik gabe, mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3294
10
63
06.02.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Buenos días a todos. Eskerrik asko, presidente andrea. Gaur mozio hau eztabaidatuko dugu, joan zen ekitaldiko abenduan gauzatutako interpelazioaren ondorioa dena. Interpelazioa testuinguru politiko zehatz eta jakin batean aurkeztu eta eztabaidatu zen. Testuinguru horretan, behin eta berriz ikusten ditugu ETAko kideen kartzelatik ateratzeak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako epaia aplikatuta. Halaber, kale-borrokako ekintzen berragertze nabarmena izan zen, estilorik abertzaleeneko protesta-modu gisa, ustez Sevilla II kartzelan zeuden ETAko kideen egoeragatik. Egun mingarriak eta atsekabekoak izan ziren, iraganari uko egiten ez zioten ETAko kideak kartzelatik ateratzen erakusten zituzten irudiei gehitu behar izan zitzaielako Eusko Jaurlaritzako kideen ahotik entzun behar izatea ongietorriak "harrera abegitsuko ekintza" edo ongietorriko ekintza soiltzat jotzen zituztela. Eta joera politiko nabarmeneko filosofia horrekin bat etorriz, polizia autonomoaren geldotasuna ikusi behar izan genuen. Gure iritziz, haien geldotasuna aurrez pentsatutakoa eta berariazkoa izan zen, Eusko Jaurlaritzatik sortutako agindu politikoei erantzuten ziena. Gure kritika, eta argi utzi nahi dut hasieratik, ez dago Ertzaintzako profesionalei zuzenduta, dudarik gabe balioesten eta balioetsi behar baititugu, baizik eta erabaki horiek hartzen dituzten zuzendari espiritualei zuzenduta. Argi gera dadin nahi dugu Ertzaintza polizia guztiz profesionala dela, azterketarako, ikerketarako, prebentziorako eta delitua jazartzeko gaitasuna duena. Ez dakit beste batzuek asmo hori duten. Ez dakit terrorismoa goretsi edo txalotzeagatik zigortzeko moduko ekintzak izan ziren, lehen esan dudan bezala, justizia-auzitegiek erabaki behar duten kontua, baina zalantzarik sorten ez diguna da terrorismoaren biktimak umiliatzeko eta haiei izen ona kentzeko ekintzak izan zirela, saihestu beharrekoak. Eta aurrekariak eta protagonistak kontuan hartuta, ez zen beharrezkoa futurologiako profesionala edo taroteko maisua izatea gisa horretako ekintzak gertatuko zirela sumatzeko. Beraz, legebiltzarkideok, gutxieneko borondate politikoa izan balitz –izan ez zena–, oso erraza izango zen behar diren prebentziozko neurriak hartzea Euskadiren irudi etikoa lausotzen duten, terrorismoaren biktimak emozionalki mintzen dituzten eta gizarte demokratiko gisa haserrarazi egin beharko gintuzketen egoerak saihesteko. Onartezina iruditzen zaigu Euskadiren irudiarentzako harrera abegitsutzat jotzea Javi de Usansolori egindako ongietorria; Fabio Moreno bi urteko umearen hilketagatik zigortua bera–, eta bibaka eta ohorezko pasilloekin, argi-zuziekin eta pirotekniako suekin hartu zuten, hiru ordu baino gehiago iraun zuen ekitaldian. Ezin dugu normaltasun-irudia eman eta eskaini larritasun handiko delituak egiteagatik zigortutako pertsonei egin dizkieten poztasun-erakustaldien aurrean, horrek gure etika guztia pobretu eta minimizatzen duelako eta gizarte gisa gizatasuna kentzen digulako. Eta ezin ditugu onartu gure polizia autonomoaren berariazko pasibotasuna eta geldotasuna, horrek balioa kentzen diolako printzipio eta balio demokratikoen bermatzaile gisa. Ertzaintzak demokraziaren eta demokraten zerbitzura egon behar du. Ertzaintzak ezin die erantzun unean uneko Jaurlaritzaren estrategiari eta kalkulu politikoei. Ezin da izan erakusleihoko polizia, ongietorri-ekitaldi horien aurrean zirkinik egin gabe geratzen dena. Ertzaintza ezin da izan eta ez du izan behar terrorismoaren biktimak umiliatu eta gutxiesteko ekintza horiek "harrera abegitsuko ekintzatzat" hartzen dituen filosofia politiko bati erantzuten dion mendeko zati bat. Denok dakigu ETAko kide bakoitza kartzelatik ateratzea xehetasunez planifikatzen duela erakundeak, badakitelako presoak funtsezko elementua direla euren estrategian. Ongietorriak propaganda hutseko ekintzak dira, doilor hutsak direnak heroi bihurtzea xede dutenak. Eta ezin dugu onartu Euskal Herriko martiri gisa aurkeztea hainbat hamarkadatan euskaldun eta espainiar guztien bizitza sufrikario kolektibo bihurtu dutenak. Eta Ertzaintzak hori galarazi behar du. Horregatik gure mozioan proposatzen dugu, eta gure herrialdean iaz gertatu ziren eta urte bukaeran ingurune erradikalak protagonizatutako ekintzetan gorakada nabarmena izan zuten kale-borrokako ekintzen aipamena ere egingo dugu. Sailburu andreak bere interpelazioan adierazi du 2013an kaleko 206 indarkeria-ekintza izan zirela, eta horietako hamalau kale-borrokako ekintzekin lotu zitezkeela. Egia esan, ez dakit zer irizpide erabiltzen dituen Jaurlaritza honek kaleko indarkeria-ekintza bat kale-borrokarekin lotuta dagoen edo ez erabakitzeko. Eta hori esaten dut, Ertzaintzaren webgunean begiratuta, 2013an hamahiru ekintza daudelako kaleborroka gisa sailkatuta, baina oso deigarria da halakotzat ez jotzea Barakaldo, Amurrio, Getxo edo Donostiako gure egoitzei egindako sabotaje-ekintzak; Basauriko udaletxeari egindako erasoak ez egotea; Barakaldoko batzokiari egindakoak ez egotea edo garai hartan izan ziren hiriko altzarien eta edukiontzien erreketak ez egotea. Beste adibide bat ere jar genezake, hain zuzen ere joan zen astean Leioan gertatutakoa: hainbat edukiontzi erre zituzten eta ibilgailu bat kiskali egin zen. Zenbaiten iritziz, ekintza bandaliko hauek ez dute loturarik kale-borrokarekin, baina modus operandiak hori pentsarazten du beste edozer baino gehiago. Susmoa daukagu batzuk kezkatuago daudela kaleborrokaren estatistikak murrizteaz, erabateko normaltasun-irudia emateaz, gisa horretako ekintzak aurreikusteaz eta jazartzeaz baino. Eta ez gara polizia adituak zenbait ekintzaren egiletasunak ezartzeko edo leporatzeko, baina denok dakigu zein izan diren hainbat hamarkadatan kaleko indarkeria-ekintza horien egile material edo intelektualak. Eta oso deigarria egiten zaigu gazte abertzaleek batere lotura politikorik gabeko ordezkoak aurkitu izanak. Ordezko horiek hiriko altzariak erretzea aukeratu dute larunbat gauetarako dibertsiotzat, ekintza horiek egitea ETAko akolitoen monopolioa izan denean hainbat hamarkadatan. Esan dudan bezala, batzuek sinetsarazi nahi digute politika-kidetzapenik gabeko gazteen artean gaueko dibertsio-mota bat zabaldu dela Euskadin, sabotajeetan eta kaleko iskanbiletan oinarritua. Badirudi nahi dutela denok onar dezagun orain arte erradikal abertzaleena zen jaiegun-gauetako eredua euskal gazte askok inportatu eta propiotzat hartu dutela. Zenbaitek disimulatzeko ahaleginak egiten dituen arren, oso ondo dakigu denok ETAk bere interesen arabera eta denborak oso ondo administratuz erabiltzen duela kale-borroka. Guztiz agerikoa da, Gobernuaren gainean eta gizartearen gainean egin nahi duen presioaren arabera, ETAk berari komeni zaion bezala erabiliko duela kale-borroka, eta hori kontuan izan behar dugu eta saihestu egin behar dugu. Eta kale-borrokako ekintzen estatistikak benetan murriztu nahi baditugu, ezin dira makillajea eta kosmetika erabili, horiek urtu egingo direlako eta, ondorioz, ez dutelako balioko metodologia gisa. Kontu horretan, beste askotan bezala, botere publikook ezin dugu tranparik egin bakar-jokoan, eta kale-borrokaren estatistikak murrizteko modu bakarra eta eraginkorrena prebentzioa eta jazarpena dira; azken batean, polizia-borroka. Tribuna honetatik berriro nabarmendu nahi dut Ertzaintzaren lana, ez baita hori egiten dudan lehen aldia –lehen ere egin dut eta berriro egin nahi dut, badakidalako tranpak egingo dizkidatela, sailburu andreak egin nahi izan zizkidan bezala–. Ez da talde honen asmoa polizia profesionalen lana zalantzan jartzea edo barregarri uztea. Ezta gutxiagorik ere. Guztiz alderantziz. Baina argi dago gure poliziak, batzuetan, Eusko Jaurlaritzak markatutako aukera politikoko irizpideekin jokatzen duela. Ondarroan zabaldutako irudietan, Mintegi andreak Ertzaintzako kide bati mehatxu egin zion sailburu andreari deituko ziola. Horrelako irudiek ez dute batere laguntzen inpartzialtasun politikoaren irudia ematen, gure iritziz, gure poliziaren lanaren arduradunen artean lehentasuna izan behar duen irudia. Argi dago, orain esatea gustatzen zaizuen bezala, aro berri batean gaudela, baina, nik askotan esan dudan bezala, ez gaude garaian. Argi dago etorkizuna planteatu behar dugula, baina horrek ez du esan nahi iragana ahaztu behar dugunik. Eta argi dago instituziook terrorismoaren azken astinduak, batzuek ezabatu nahi ez dituzten astinduak, prebenitu eta jazarri behar ditugula eta horien kontra borrokatu behar dugula. Zuzenbidezko estatuak ezin du zaintza alde batera utzi, ezin da erlaxatu eta ezin du intolerantziahondar txikiena onartu. ETA suntsituta dago, jakina suntsituta dagoela, baina ETAren porrota ez da izan bere konbertsio etikoaren ondorio. Gure zuzenbideestatuaren sendotasunari, usteari eta bultzadari esker lortu da hura suntsitzea. Haren porrotak erabatekoa izan behar du, eta, horretarako, botere publikook ezin dugu ahultasunik erakutsi azken esprint honetan. Horregatik, UPyDrekin sinatu dugun erdibideko zuzenketan, hori ere eskatzen dugu: kale-borroka jazartzea. Orain arte tarteko helmuga guztietan irabazi diogu ETAri. Azken helmuga igarotzea besterik ez zaigu geratzen azken etapa eta sailkapen orokorra irabazteko eta maillot horia behin betiko janzteko. Baina, horretarako, instituzio guztien eta demokrata guztien konpromisoa behar dugu. Beraz, ezin ditugu aplikatu identitatea ulertzeko irizpideak, ez malgutasun politikoko parametroak eta ez tolerantzia ideologikoko tresnak, ez baitira eraginkorrak izan ETArekin historian zehar. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3295
10
63
06.02.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Argi dago ados geundela Talde Popularrak planteatutako mozioarekin. Azken batean, kontua begirune demokratikoa izatea da; euskal herritar guztien askatasun publikoak defendatzea; denon askatasuna defendatzea; Legebiltzar honek duintasunez jokatzea eta kale-borrokari ez esateko, kale-borroka gaitzestea eta kartzelatik ateratako ETAko presoak goresteko ekintzei ez esatea eta gorespen-ekintza horiek gaitzestea. Hori egin beharko luke bere burua zintzotzat daukan legebiltzarkide batek. Hala ere, badirudi azken boladan, gehiengo nazionalista dagoen guztietan baina –esan dudan bezala– bereziki azken boladan, badirudi ezinezkoa dela Legebiltzar honek ETA gaitzestea, kale-borrokako ekintzak gaitzestea eta sailburuari, sailari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzea galaraz ditzala kartzelatik ateratako ETAko kideak edo talde terroristaren ibilbidea bera omentzeko edo goresteko ekintzak. Gehiengo nazionalista dago, ezinbesteko gaitzespen hori eragozten duena. Badirudi berriz ere hauxe izango dela gaurko errealitatea. Beraz, erabat ados planteatutako mozioarekin. Gehikuntzazko zuzenketa baten bitartez, azken boladan Euskadiko hainbat herritan izandako kaleko indarkeria-ekintzen gaitzespen irmoa sartu eta gehitu nahi izan dugu mozio horretan, funtsezko printzipio demokratikoei eta askatasun ideologikoari eta herritarren askatasunari egindako eraso onartezina zelako. Bozkatuko den erdibideko zuzenketan txertatu da gehikuntzazko zuzenketa. Beste talde batzuen zuzenketak ikusita, hain zuzen ere Euzko Abertzaleak taldearen zuzenketa ikusita, Euzko Alderdi Jeltzaleak, bere ibilbide historikoa- rekin bat etorriz, isiltasuna nahi du berriz ere, kasu honetan gai horiek Bake eta Bizikidetza Lantaldearen gela ilunera eramatea. Bake eta Bizikidetza Lantaldearen helburu bakarrak espetxe-politikaz hitz egitea, ETAko presoez hitz egitea, espetxe-politika malgutzeko moduari buruz hitz egitea eta ETAko kideek kalera irteteko epeak murrizteko moduari buruz hitz egitea dira. Bake- eta bizikidetza-txostenak hori proposatzen du funtsean, eta hori defendatzen duten taldeek hori nahi dute. Gu ez gara egongo Bake eta Bizikidetza Txostenak irudikatzen duen gela ilun horretan. Hasieratik esan genuen. Ez gara egongo eta, gainera, uste dut, denbora horretan guztian, hilabete horietan guztietan izan dugun jarrera koherenteak argi eta garbi baldintzatu dituela Alderdi Popularra eta Euskadiko Alderdi Sozialista. Uste dut txosten horretan ez egoteko UPyDren jarrera koherenteak eragin duela Alderdi Popularrak birplanteatzea hor izango den ala ez, eta baita Alderdi Sozialistak ere, Sémper jaunak irribarre egiten badu ere. Badakite hala dela. Badakite hala dela. Lantalde horrek ez du balio ETAren porrota ekartzeko. Oraindik ez baita gertatu porrota, Llanos andrea. Oraindik ez da gauzatu ETAren erabateko porrota. Zer lortu behar da? Zer egin behar da helburu hori lortzeko? Legea bete eta betearazi, Zigor Kodea aplikatu, demokrazia defendatu, instituzio demokratikoak defendatu, jazotako gertakariak kontatu eta gogoratu, gaizkileak atxilotu, inolako zigorgabetasunik ez dagoela bermatu, justizia egin. Hori egin behar da talde terrorista eta taldearen adiskide politikoak garaitzeko, eta hori eskatu behar zaie Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Galdera da: Legebiltzar honek ez al ditu gaitzetsi behar kale-borrokako erasoak?, Legebiltzar honek ez al dio eskatu behar Eusko Jaurlaritzari gizartea umiliatzea galarazteko? Badirudi gehiengo nazionalista batek galarazi egingo duela berriz ere kale-borroka gaitzesteko eta askatasun ideologikoa defendatzeko adierazpen tinko bat egitea. Gehiengo nazionalista batek berriro galaraziko du Eusko Jaurlaritzari terrorismoa goraipatzeko ekintzak galarazteko eskatzea. Ez da huskeria bat, ezta gutxiagorik ere. Euzko Alderdi Jeltzaleak garrantzia kendu nahi dio gai larri bati. Badakigu zer eragin duten ETAk eta haren munduak Euskadin, badakigu zenbaterainoko kaltea eragin duten: zortziehun eraildako baino gehiago, milaka zauritu, milaka kaltetu, milaka lagun bizi ziren lekutik egotzita. Beraz, ezin kalkulatuzko giza kalkulua. Hainbat tona gorroto gizarte demokratikoaren aurka, desegindako familiak eta, gainera, egunen batean kalkulatu beharko litzatekeen kostu ekonomiko eta materiala. ETAk eragindako kostu ekonomikoa, alde egitea erabakitako enpresariak, suntsitu diren edo sortu ez diren lanpostuak, ETAren eta kale-borrokako ekin- tza onartezinetan parte hartu duten kumeen jarduketen ondorioz hainbat hamarkadatan atzerrira joan den talentua, eta sortutako langabezia. Honako hau da galdera: zenbat lapurtu diote ETAk eta haren adiskideek euskal gizarteari?; zenbaterainoko garapen ekonomikoa galarazi dute, eta zenbat ongizate oztopatu dute? Beraz, ez da garrantzirik gabeko kontua. Suntsitutako bizitzez eta familiez ari gara hitz egiten, drama pertsonal eta familiarrez eta, esan dudan bezala, ezin kalkulatuzko kostu ekonomikoaz. Beraz, edozein taldek proposatzen duen beste aldiz esan behar diogu ez horri guztiari. Kasu honetan Alderdi Popularra izan da. Ezetz esan behar diogu honi guztiari, gaitzetsi egin behar dugu hau guztia. Ezin gara geratu ezer egin gabe, Euzko Alderdi Nazionalista edo Eusko Jaurlaritza bezala. Gauza bat dira Ertzaintzako agenteak eta haien profesionaltasuna, eta beste gauza bat Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritza politikoa eta diskurtsoa, kasu honetan behar bezain irmoa ez dena, ezta gutxiagorik ere. Ezin gara ezer egin gabe geratu; jarrera aktiboa behar da. Ezin ditugu apaldu gure eskakizun demokratikoak. Prebenitzea eta gaizkileei aurre egitea eta jazartzea da kontua. Ez da kontua horretaz soilik hitz egitea, noski, baina edozein taldek proposatzen duenean hitz egin behar da gai horretaz ere, garrantzitsua delako. Agian ez dira behar diskurtso oso luzeak, jakina; azken batean, dena esanda dago kontu horren inguruan. Kontu hori bera duela aste gutxi batzuk eztabaidatu zen, hainbat aldiz hitz egin dugu kontu horretaz, oraindik lortu ez badugu ere Legebiltzar honetan ETAren eta ETAk irudikatzen duen guztiaren aurkako aho batezko gaitzespenik. Beraz, ekintza horiek gaitzestea da kontua –eta guk ez dugu etsiko ahalegin horretan–; ekintza horiek galarazteko eskatu behar zaie Ertzaintzari, Eusko Jaurlaritzari eta Euzko Alderdi Jeltzaleari; gorespen-ekintzak galarazi behar dira eta behar beste aldiz erakutsi behar zaie biktimei haiengandik hurbil gaudela. Ezin gara besoak uztarturik geratu, eta nik uste dut erdibideko horren alde bozkatzea dela modurik onena. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3296
10
63
06.02.2014
ITURRATE IBARRA
EA-NV
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Oso labur. Orain arte, azkenengo hilabeteetan, jarraitutako jarrera berresteko gatoz; beraz, horretarako ez dugu minutu larregi erabili behar. Bakea eta bizikidetza landu egin behar dira. Behin eta berriro esan dugu: zaindu, jagon, begirunea eman. Eta, eztabaida zaratatsua baino gehiago, gure apustua elkarrizketa eta elkarlana dira. Hori pentsatzen genuen bake- eta bizikidetzaponentziaren sorrera planteatu genuenean, hori pentsatu izan dugu aurreko legealdietan ere, biktimen ponentziak bultzatu zirenean, uste dugulako asunto honek, bakeak eta bizikidetzak, ondo merezi duela guztion lana eta elkarlana. Horrela izan da orain arte eta horrela izaten jarraituko du. Eta hori, beti ETAren kontra, edozein biolentzia edo bortizkeriaren kontra gure jarrera argia eta tinkoa mantenduz. Egia da, nahiz eta batzuek kontrakoa esan edo antzeztu, egoera zeharo aldatu dela Euskadin. Bi urtetik hona egoera zeharo aldatu da. Beraz, guk denbora berri honi erantzun nahi diogu, eta erantzun positiboa eman nahi diogu. Beraz, ez gara probokazioetan eroriko, ez gara gehiegizko antzezpen-ahaleginetan eroriko. Esan genuen lehen ere, ez gara hasiko Ertzaintzaren geldotasuna eztabaidatzen terrorismoa goraipatzeko ekintzak deituriko kontuetan, Entzutegi Nazionalak berak ukatu egin dituenean Alderdi Popularrak eta UPyDk Ganbera honetan egindako akusazioak. Ez gara geldirik egongo, Jaurlaritza ez da egon eta hemendik aurrera ere ez da egongo, eta Euzko Alderdi Jeltzalea ere ez da geldirik egongo herrialde honetako edozein giza eskubideren kontra egiten den indarkeriazko ekintza baten aurrean, terrorismokoa izan edo beste edozein motatakoa izan. Konprometituta gaude giza eskubideen defentsan. Beraz, ez gara probokazio horretan eroriko. Erabat defendatzen ditut Eusko Jaurlaritzak ETAren, kale-borrokaren eta indarkeriaren aurkako borrokan, herrialde honetako era guztietako indarkerien aurkako borrokan duen borondate politikoa, zuzendaritza ez-espirituala eta zuzendaritza politikoa; beraz, ez dut uste denbora alferrik galdu behar dudanik gehiegikeriak edo gehiegizko antzezpenak ukatzen. Bide horretatik joan ninteke, Llanos andrea, eta zuri buruzko aipu txarrak egin nitzake, zuk Euzko Abertzaleak taldeari edo Euzko Alderdi Jeltzaleari buruz egin dituzunak bezalakoak. Aski izango nuke hemerotekara jo eta biktimen elkarte askok, komunikabide askok, herrialde honetako biktima ezagun eta garrantzitsu askok zure alderdiari eta Estatuko Gobernuari egindako aipu txarrak biltzea. Zentzu berean balio lezakete. Zuk Euzko Alderdi Jeltzaleari egindako kritika berak egin dizkizuete duela gutxi zuei biktimen elkarteek. Eta ez naiz bide horretan sartuko, ez delako hori defendatzen dugun planteamendua. Beraz, esan nahi dizudan bakarra da munstro bat sortu eta elikatzen denean aurkari izaten bukatzen dela, eta zuk oso ondo dakizu hori. Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi zuen ETA, hainbat aldiz gaitzetsi du; kale-borroka ere gaitzetsi du, baita legegintzaldi honetan ere. Martxoaren 20an, bilkura monografikoaren erdi-erdian gaitzetsi zuen; beraz, horrek konprometitzen ditu Legebiltzar hau eta legebiltzar-talde hau. Ez diot minutu bat ere eskainiko Maneiro jaunak Euzko Alderdi Jeltzaleari bota dizkion aipu txarrak, irainak, zabarkeriak eta difamazioak eztabaidatzeari, begi-bistako kontuak direlako. Amaitzeko, Llanos andrea, zuen alderdiaren Euskal Herriko presidente andrearen hitzak esango ditut: "ETAren indarkeria aktiborik gabeko aro berrian badira eboluzionatu nahi ez duten pertsonak. Gure betebeharra eboluzionatzea da". Horixe.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3297
10
63
06.02.2014
UNZALU HERMOSA
SV-ES
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Sailburu anderea, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Oso labur arituko naiz. Eserlekutik hitz egitekotan egon naiz, baina egokia iruditu zait hemendik hitz egitea, guretzat garrantzi gutxiko gaia dela pentsa ez dezazuen. Edozein kasutan, ez dut aukera hau baliatuko Ganbera honetan askotan esan diren gauzak esateko, guk sozialistok askotan esan ditugun gauzak esateko. Gure taldea PPk aurkeztu digun mozioko epigrafera eta ebazpen-testura eta UPyDk egindako zuzenketako testura mugatuko gara. Testu horiei buruz ez daukagu ezer esateko; Ganbera honetan hainbat aldiz onartuak dira testuak, eta, ondorioz, gure taldeak baiezko botoa emango die testu horiei, hainbat aldiz adierazi baitugu alde gaudela eta, egia esan, beste batzuetan egindakoaren bilduma bat edo oroigarri bat bezala dira. Niri lau gauza esatea gustatuko litzaidake kaleborrokari buruz. Hasteko, kale-borrokari arraina uretan bezala mugitzeko aukera ematen zioten zigorgabetasun-guneak desagerrarazi zituela aurreko Eusko Jaurlaritzaren ekintza irmo eta ausartak. Bigarrena, ekintza horien eta garatu diren beste batzuen ondorioz, gaur egun esan genezake kale-borroka hondarrekoa dela gure herrialdean. Hirugarrena, beste garai batean delituzko jarduera hori adoretu zutenek, gaur egun ez dutela onartzen, adierazpen publikoetan behintzat. Eta laugarrena, behin piztia elikatutakoan, asko kostatzen dela menderatzea eta desagerraraztea. Eta hori da, beste batzuen artean, ezker abertzaleak herrialdea demokratizatzen laguntzeko gauzatu gabe duen beste kontu bat. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3298
10
63
06.02.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, berriz ere, presidente andrea. Eskerrik asko Alderdi Sozialistari babesa emateagatik, eta UPyDri erdibideko zuzenketa sinatzeagatik. Hara, Arzuaga jauna, zurekin ez dut denbora asko galduko; izan ere, zinismo-ariketa bat egin duzu berriz ere. Bat ohituta dago jada baina, hala ere, ez da erraza hori onartzea. Kaleko indarkeria aipatu duzu zuk. Denok dakigu zer den kaleko indarkeria: gainerakoen eskubide eta askatasunak errespetatzearen aurkako bitartekoak erabiltzea. Denok dakigu zer den kale-borroka; herrialde honetan denok dakigu. Baina orain badirudi berragertze bat izan dela. Zuk esan duzu ez dela berragertzerik izan, baina berriz ere esan duzu une eta testuinguru jakin batean guztiz justifikatuta zegoela. Hementxe esan duzu eta! Hori da zure aurrera begiratzea: iragana behin eta berriz aldarrikatu eta kaleko indarkeria justifikatuta zegoela esatea. Eta, jakina, atentatua, armak biltegira- tzea, pertsonak behartzea, kalteak eragitea eta beste batzuen bizia arriskuan jarriz autobusak erretzea garrantzirik gabeko gertakari gisa aurkeztea. Horiek, zure esanetan, garrantzirik gabeko gertakariak dira, geneukan testuinguruak guztiz justifikatuak. Heroi gisa aurkeztu, eta Gobernuari errua leporatu. Esan dizudan bezala, zinismo-ekintza bat da, erabat manipulatutako hizkuntza da, demokratok hitz egiten dugun hizkuntzarekin, gainerakook hitz egiten dugunarekin zerikusirik ez duena, eta ez dut denbora gehiago galduko zurekin. Egia esan, Iturrate jauna –eta nik antzerkia egiten dudala leporatzeko beldurrik gabe, izan ere, zure esanetan, gure iritzia ematen dugun bakoitzean antzerkia egiten ari gara–, beste behin ere aitzakia gisa ari zarete erabiltzen lantaldea, eta hori zuen baliabide bat da. Aterpe gisa edo babes gisa erabiltzen duzue, lehen inolako arazorik gabe esaten zenutena hemen esatea saihesteko babes gisa erabiltzen duzue: ETAk ez zuela inoiz existitu behar, indarkeria ez dela erabili behar. Zergatik esan behar da hori orain lantaldean? Zergatik ezin da hemen esan? Hau da euskal herritarren ordezkaritza gorena. Zergatik ezin duzue modu irekian esan hemen beti esan izan duzuena? Zergatik esan behar da orain lantaldean? Zergatik? Zergatik eutsi nahi diozue anbiguotasun horri, beti gaitzetsi izan duzuenaren artean kalkulatutako distantziakidetasun horri, baina Bildukoen artean atsekabe gehiegi eragin gabe? Distantziakidetasun horregatik eraman behar al da dena lantaldera? Lehen esan dizudan bezala, Iturrate jauna, ez dut ulertzen –eta badakit berriz ere antzerkia egitea egotziko didazula, baina berdin zait–, ez dut ulertzen gure mozioaren zer zati ezin duen onartu Euzko Alderdi Jeltzaleak. Zer zati? Kale-borrokako ekintzak eta omenaldiak prebenitzeko giza baliabide eta baliabide material guztiak jartzea…? Zer uste duzu, omenaldiekitaldiak…? Zertan gelditzen gara? Ezin izan ziren galarazi abisatuta ez zeudelako, ala ez ziren galarazi ez zirela galarazi behar uste zelako? Zergatik ezin dute egon Legebiltzarrak Ertzaintzari terrorismoaren eta kale-borrokaren aurkako borrokan bere babesa eta solidaritatea eskaintzearen alde? Zergatik ezin dute hori hemen bozkatu eta ponentzian bozkatu behar dute? Zergatik ezin dute hemen bozkatu Maneiro jaunaren zuzenketaren azken zatia: "Eusko Legebiltzarrak irmoki gaitzesten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan izandako kaleko indarkeria-ekintzak, oinarrizko printzipio demokratikoen eta askatasun ideologiko eta hiritarraren aurkako eraso onartezinak direlako"? Zergatik? Zergatik egin behar da hori orain lantaldean? Zergatik ezin da egin hemen modu irekian, denon aurrean? Zer arazo duzue, Iturrate jauna? Benetan, izugarrizko pena ematen du atzerapen hori ikusteak. Zuk esan duzu gu kritikatu egiten gaituztela. Guk onartu eta errespetatu egiten ditugu kritikak, baina beste gauza bat ere esan behar dizut: oso lasai gaude, euskal PPan oso lasai gaude, kale-borrokari kale-borroka, terrorismoa goraipatzeari terrorismoa goraipatzea, biktimen umiliazioari biktimen umiliazio eta zuzenbide-estatuari eta delituen jazarpenari zuzenbide-estatu eta delituen jazarpen deitzen jarraitzen dugulako. Orain, lehen bezala. Orain, lehen bezala. Eta jakina eboluzionatu egin behar dela, esan dizut lehen ere, jakina etorkizunera begiratu behar dela. Egoera hau aurreko urteetan bizi izan duguna baino hobea da, noski, baina zergatik, Iturrate jauna? Zergatik eta nori esker? Ez pertsona horiei esker eta ez ETAri esker. Ez. Zuzenbide-estatuari esker, Ertzaintzari esker eta ekintza horiek guztiak jazartzeari esker da hobea. Horregatik gaude aro berri batean, eta horregatik da egungo egoera aurrekoa baino hobea. Horregatik. Eta orain arrazoia eman nahi izatea, lantalde batean ezkutatu eta hau ez eztabaidatu nahi izatea ez da etorkizunaren alde apustu egitea, Iturrate jauna. Oraina eta iragana estali nahi izatea da hori. Eta gu ez gara horren alde egongo. Hara, gauza bat esango dizut…, hitz batzuekin bukatu behar dut. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3299
10
63
06.02.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kale borrokako azken erasoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Segundo bat, presidente andrea. Nireak ez diren hitz batzuk. Erkoreka jaunak 2010eko abuztuaren 29an Lopez jaunari egin zion gomendio bera egingo diot Eusko Jaurlaritzari: kaleko indarkeria-ekintzak ez minimizatzeko. Gauza bera. Ontzat ematen dut Erkorekak esandakoa.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/401120c0-aea2-45c6-81fd-8550eef6be37
parl_eu_3300