legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
10
73
21.03.2014
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio)
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justi- ziako sailburuari egina, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz
Muchas gracias, señora presidenta. Barrio jauna, gorestekoak dira, baiki, bitartekaritza-sistemaren bertuteak eta dohainak, oso sistema baliagarria baita subjektuen arteko auziak ebazteko, bete-beteko sistema judizialaren ordezko modura. Horretan bat nator zurekin. Zuk ondo dakizunez, aspaldian zalantzan jartzen ari da bete-beteko bide judizialaren ordezkotzat jo ote daitekeen bitartekaritza-sistema, kontuan izanda bitartekaritza-prozedura batzuk prozesuen barruan garatzen direla. Horrenbestez, bitartekaritza interjudiziala ere badago. Nolanahi ere, ohiko jardunean, egokia iruditzen zait bitartekaritza-sistema baliatu ahal izatea auziak ebazteko bestelako sistema modura, betiere baliabide hori osorik prozesu judizialaren barruan garatzen ez den heinean, baizik eta hartatik bereiz, eta autoeraketa bidez egituratzen den heinean –garrantzitsua da hori–. Babes judizial eraginkorraren eskubidea bermatzeko –hala jasoa dago Konstituzioaren 24. artikuluan–, ezinbestekoa dugu, hein handi batean, bitartekaritza-sistema eta haren moduko bestelako baliabide batzuk garatzea –guztiz sinetsita nago horretan–, elkarren aurka gatazkan diren herritarrek beren kabuz bideratu ahal izan dezaten elkarren aurkako auzia, bitartekari profesional baten laguntzaz elkarrekin hitzartutako irtenbide bat topatuta eta hirugarren baten epairik edo ebazpenik behar izan gabe –ez epailerik, ez arbitrorik, beraz–. Zigor Zuzenbidearen arloari berari dagokionez, bitartekaritzaren formula baliagarria da, gainera, kon- tuan har dadin justizia leheneratzailean oinarritutako irtenbideak ere badaudela ordaineko justizia tradizionaletik at. Zigor Zuzenbideren eremuan, justizia leheneratzailearen bidez, biktimarengana urreratzen da delitugilea; kontuan hartzen da biktimak baduela zeresana dena delako delitu horren gainean, eta delitugilearen eta biktimaren artean harreman horizontala eratzeko bide ematen du, gatazkaren konponbidea onuragarria izan dadin bi aldeentzat, bazterrean utzita ordainsarian edo zigorrean hertsiki oinarritutako Zigor Zuzenbidearen goitik beherako ikuspegia, sistema horretan ezer gutxi esan baitezake biktimak delituaren gainean edo delitu horretatik sortutako gatazkaren konponbidearen gainean; izan ere, ohiko sistema horren arabera, delitua eginda, Estatuak zehaztutako eskubide objektibo bat urratu da, eta Estatuak, horrenbestez, eskumen publikoa du delitugilearentzako zigorra edota ordain-erantzuna eskatzeko. Nolanahi ere, ñabardura bat egin nahi nuke berbabide dugun gai honetan. Bitartekaritzaren onurei buruz berba egiten denean, sarri askotan, berariaz nabarmentzen da zein baliagarria den bitartekaritzasistema epaileen eta auzitegien lan-zama leuntzeko, hau da, epaile eta auzitegien lan eskerga hori arintzeko, eta egia da bitartekaritzak eragin onuragarri hori ere badakarrela zeharka; izan ere, bitartekaritza zabaldu ahala, arindu egingo da epaileek eta auzitegiek, hots, Botere Judizialak, jasaten duen gehiegizko lan-zama. Lagungarria da, beraz, epaile eta magistratuen gehiegizko lan-zama leuntzeko; izan ere, lan-zama gehiegizkoa bada, horrek ondorio kaltegarriak eragin ditzake sistema judizial osoaren jardunbidean. Eragin onuragarri hori, beraz, hortxe dago, zalantzarik gabe. Areago, beste ondorio bat ere ateratzen dute batzuek hortik: epaileen eta auzitegien lana arintzen bada, arindu egingo da, orobat, sistema judizialak sistema publikoari dakarkion kostua. Egia da eragin horiek izan badirela, baina ez dut uste, ezta hurrik ere, horiek direnik eraginik garrantzitsuenak. Ezer onik badu bitartekaritzak, auzitegien lana arintzeaz gain (eta berriro diot: eragin hori onuragarria da guztiz, txalogarria eta ukaezina, baina zeharkakoa, nolanahi ere, eta bigarren mailakoa ere bai, nire ustez), hauxe du, batik bat, onuragarri: bestelako irtenbide bat lortzeko aukera ematen diola justizia-eskatzaileari, hobeto egokituta bere beharrizanetara eta xedeetara. Baliabide horri esker, justizia-eskaera egin dutenek aukeran dituzte betebeteko auzi-prozesua, batetik, eta, bestetik, bestelako formula bat, autoeraketaz beren kabuz egituratzekoa eta alde guztiei onuragarri zaien irtenbidea lortzeko modua ematen duena. Izan ere, bitartekaritza-egitura beren kabuz osatuta, auzitan diren aldeak, hots, elkarren kontra gatazkan diren aldeak, ohartzen dira beren esku dagoela irtenbidea topatzea, eta irtenbide hori topatzen dute hala, eta horrek bitariko onurak ditu. Batetik, bermatzen du eraginkorra izango dela behin betiko konponbidea; zeren eta, irtenbidea lortzeko prozesuan zuzenean parte hartzen denean, konpromiso sendoagoa hartzen da irtenbide hori babesteko orduan, errazago bat egiten baita harekin, irtenbidea laudoz edo epai judizialez ematen denean baino. Hortaz, hitzartutakoa betetzeko berme handiagoa dago, berme handiagoa duelako gatazka ebazteko lortutako formulak berak. Baina, gainera, beste balio garrantzitsu bat ere badu, subjektuen arteko gatazka-eremu batzuetan; izan ere, barrenak husteko aukera ematen die auzitan diren aldeei, eta, hartara, leundu egiten ditu, nolabait, auzi judizialak emozioen eremuan izan ditzakeen eragin latzak. Auzi judizialak oso latzak gerta daitezke, esate baterako familia bereko kideak direnean auzitan edo etorkizunean ere merkataritza-harreman bat eduki behar duten eragile ekonomikoak direnean auzitan; bitartekaritza-sistemak, berriz, barrenak husteko bide ematen du, eta bitartekaritza-formula beren kasa eratzeko aukera izatea ere izugarri onuragarria geratzen da horrelakoetan. Bitartekaritzak, horrenbestez, bestelako formula bat ematen du, auzitan diren herritarrek, prozesu judizialean barneratu beharrean, auzia bideratzeko beste formula bat era dezaten beren kasa, kontuan hartuta formula horrek eraginkortasun handia duela eta gogobetegarriagoa izaten dela ikuspegi pertsonaletik. Horixe da, beraz, nire ustez, bitartekaritzaren alderik behinena. Iruditu zait zure berbaldian hitzerdika-edo aipatu duzula –eta, horrela ez bada, esadazu, prest naukazu-eta berbok zuzentzeko– garai berrien hastapenak finkatu dituela Estatuan gai zibiletan eta merkataritza-gaietan eman den legediak. Legedia hori 2012an eman zen, eta bestelako testuinguru bat egituratu zuen horrek. Zorionez, baina, Euskadin bitartekaritza aspalditik dugu adinez nagusi. Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-ekimen publiko ugari sustatzen ditu eremu askotan, eta bitartekaritza-zerbitzu horiek emaitza eraginkorrak eta izugarri onuragarriak lortzen ari dira, eta halaxe balioesten dute herritarrek ere. Esate baterako, familia-bitartekaritzako zerbitzuak –1996tik abian eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren barruan gaur egun– emaitza bikainak ematen ditu alderdi guztietatik. Doako zerbitzua da, unibertsala eta borondatezkoa; ikasketa-prestakuntza eta lanbide-trebakuntza askotariko profesionalek osatzen dute, eta estimu handia lortu du gizartean. Hor ditugu, halaber, zigor-bitartekaritzaren zerbitzua –2007tik abian–, bitartekaritza judizialeko zerbitzuak, hipoteka-bitartekaritzako zerbitzuak –aurreko Jaurlaritzak abian jarri eta Jaurlaritza honek mantendu egin dituenak–, Kontsumobidek ematen dituen bitartekaritza-zerbitzuak… Zorionez, asko dira Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bitartekaritza-zerbitzu publikoak; ondo dihardute, eta emaitza bikainak lortzen ari dira; gainera, erabateko babesa dute erakundeen aldetik, eta erabateko babes horrek ematen die zabalkundea eta bultzada. Horiek alde batera utzita, Jaurlaritza honek, berariaz kontuan hartuta Estatuak eta Gorte Nagusiek emandako legediaren esparrua (5/2012 Errege Lege Dekretua aipatu duzu, bai, halaber, 2012ko uztailaren 6ko 5/2012 Legea bera ere, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa), bada, Jaurlaritzak, legedi berri horren esparruan, ekimen bat jarri du abian Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldearekin batera, bitartekaritza judiziala sustatzeko Gipuzkoako sei barruti judizialetan. Era berean, abokatuen elkargoekin eta Elkarlan Zuzenbidearen Euskadiko Elkartearekin batera, zuzenbideko profesionalentzako prestakuntza-ikastaro batzuk jarri ditu abian, elkarlan-zuzenbidean jantzi eta treba daitezen, bitartekaritzaren jardun-eremuetako bat baita hori. Hortaz, mugitzen ari da Jaurlaritza: aspalditik ditu abian bitartekaritza-zerbitzu publikoak, emaitza bikainekin gainera, baina, horrez gain, gogor ari da lanean auziak ebazteko bestelako formula horiek sustatzeko eta luze-zabal emateko haien berri herritarren artean; izan ere, eraginkorrak izateaz gain, ezbairik gabe, alderdi pertsonaletik ere oso gogobetegarriak gertatzen zaizkie auzitan diren aldeei, hots, auzilariei, eta onuragarritasun hori bere-beregi aintzat hartzekoa dugu, noski, baliabide hau balioesteko orduan. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4101
10
73
21.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justi- ziako sailburuari egina, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz
Ederto. Eskerrik asko, presidente andrea. Erkoreka jauna, eskertzekoak dira, zinez, gai honen gainean egin dituzun oharrak eta adierazpenak, bai, halaber, ezbairik gabe, zure balioespena eta Jaurlaritza honek duen ikuspegia ere. Ez dut aipatu inolako garai berriren hastapenik. Ez. Europako direktiba bat aipatu dut, eta direktiba hori Estatuko legedian nola hezurmamitu den azaldu. Horrenbestez, bere esparruan eta testuinguruan kokatu nahi izan dut arian-arian garatu den lan hori; izan ere, Europak giltzarritzat jo zuen bide berri hori 2008an, eta, harrezkero, guztiek –autonomia-erkidego zein estatu– norabide horri heldu diotelakoan nago. Oraintsu irakurri dut… Benetan da onuragarria bitartekaritza-sistema? Bada, baietz esan du irakasle, zigor-legeetako aditu eta kriminologo jantzi eta jakitun batek, baliagarria izango dela auziak azkarrago ebazteko. Areago, Miguel Alonso izeneko kriminalista eta zigor-legeetako aditu horren esanetan, zigor-arloan ere delitu gutxi batzuk bakarrik ezin izango dira ebatzi bitartekaritzaren bidez –genero-indarkeria da horietako bat–. Hark esana da hori. Gainera, haren arabera, bide hori garrantzitsua izateaz gain eta berariaz sustatu beharrekoa, prozedura horietan ohiko auziek dakarten kostua baino hamar aldiz kostu txikiagoa dute formula horiek herritarrentzat –halaxe zioen, testuinguru teorikoan ziharduela–. Horrenbestez, alderdi horretatik ere, alderdi materialetik, alegia, onuragarria da; onurak, beraz, ez datoz bakarrik ikuspegi pertsonaletik eta funtsetik; beste alderdi horietan ere baditu onurak. Horrexegatik egin dugu, bada, interpelazio hau, Jaurlaritzaren jarrera sustatzeko eta norabide horretan aurrera egiteko asmo eraikitzailez erabat; prest egon gaitezen alegia, zuk zeuk esandako moduan. Legebiltzar honetatik ekingo dugu guk, horrelako gaiak hizpidera ekarriz; izan ere, erakundeetan dagoeneko lanean jardunda ere, arlo horiek hizpidera ekartzeak ikusbidea, garrantzia eta giharra ematen die Legebiltzarretik ere. Akordioak lortzen eta baliabide horri ikusbidea ematen jarraitu gura dugu, ikuspegi eraikitzailez, noski, baliabide hori funtsezko baliabidea izango baita tolerantziaren kultura, elkarrizketaren kultura eta pertsonen arteko auziak ebazteko kultura sustatzeko. Gainera, Euskadiko epailetzak, fiskaltzak, doktrinak berak eta zuzenbidearen teorikoek berek onespen eman diote baliabide horri; bat egin dute harekin; ontzat jo dute eta sustatu; emana dute beren iritzia, eta, horregatik, ikusbidea eman gura diogu, tolerantziaren kultura horren alde eta elkarrizketaren kultura horren alde. Bestalde, ikusia dugu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orriko informazioa, eta hartan zehatz adierazten da zer falta den… zer dugun leku batzuetan, zer falta den Araban, zer falta den Bizkaian eta zeinen ondo osatuta dauzkagun hiru probintzietan bitartekaritza-mota batzuk (merkataritza-bitartekaritza, gizarte-bitartekaritza, bitartekaritza zibila eta zigor-bitartekaritza). Hau da, norabide batzuetan bidea dugu oraindik egiteke, eta horixe espero dugu, Jaurlaritzak eginkizun horiei ekitea, alegia. Hala da, bai; Jaurlaritzak aditzera eman duenez, sasoi garrantzitsua izango omen da 2014ko bigarren hiruhilekoa; horrenbestez, xeheago jakin nahi genuke zer asmo duen Jaurlaritzak 2014ko bigarren hiruhileko horri begira. Erantzun batean, aditzera eman zen zer bidetatik joko den gizarte-bitartekaritzan eta merkatu-bitartekaritzan, zer gidalerro hartuko diren, eta, horrekin batera, ezbairik gabe, gura genuke Jaurlaritza honek akordio hori susta dezan, datozen asteetan aurkezten saiatuko garen mozioa baliatuta, Mahaiak noiz egoki iritziko mozio hori osoko bilkuraren bateko gaizerrendan sartzea. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4102
10
73
21.03.2014
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka Gervasio)
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justi- ziako sailburuari egina, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz
Gracias, señora presidenta. Hain zuzen, Barrio jauna, onartzen dizut erabat konstruktiboa dela ekimena. Ongi bideratua iruditzen zait, eta egokia, unea kontuan izanik, bitartekaritza publikoko esperientziak abian jartzen ibilbide luzea duen autonomia-erkidegoan gauden arren, eta hori harro erakutsi dezakeen arren; egokia iruditzen zaigu, hain zuzen, gai hau lantzea, eta merezi duen arreta ematea, lehen aldiz bitartekaritza zibilari eta merkataritza-bitartekaritzari atea irekitzen dion erregimen orokorra zehazten duen Estatuko araudia onartzeak dakarren irekiera dela eta. Hain zuzen, aurreko mintzaldian bereizi egin nahi izan ditut bitartekaritzaren bi alderdi: bitartekaritza, zerbitzu publikoa gisa, eta bitartekaritza, gatazkak ebazteko aukera pribatu gisa. Estatuko araudi berriak lantzen du, zuk aipatu duzun Europako direktibak bultzatuta, zabaltzea, beno, zerbitzuen erregulazioa... barkatu, izaera orokorreko bitartekaritza zibilaren eta merkataritza-bitartekaritzaren erregulazioa, baina arlo pribatuan. Nolabaiteko gatazka eragin du horrek, zehazki erabakitzean zer arau-esparru hartzen duen, zer eskumen erabiltzen dituen Estatuak araudi hori aurrera eramateko, eta zein uzten dituen autonomia-erkidegoen eskuetan, autonomia-erkidegoen eskumenekoak izan daitezkeen arloetan bitartekaritza zibilerako eta merkataritza-bitartekaritzarako erregulazio hori landu ahal izateko. Baina, tira, uste dut aukera bikaina duela Ganberak gai hori lantzeko: orain Euskadiko Zuzenbide Zibila lantzeko batzordea osatu denez, batzorde horretan azter daiteke, besteak beste, Euskadiko Zuzenbide Zibilaren eremurako bitartekaritza-mekanismo espezifikoak garatzeko aukera, Zuzenbide Zibil horren aplikazioak subjektuarteko gatazkak sortu ditzakeen heinean, eta horiek konpontzeko bide bat da, logikoa denez, mekanismo judizialak erabiltzea, edo, bestela, bitartekaritza-mekanismoak. Baina Legebiltzar honek bitartekaritza zibilaren eta merkataritza-bitartekaritzaren esparru arau-emailearen diseinu orokorrari ekarpenak egiteari dagokionez, bada, aukera dago, irekita dago aukera, eta, nire ustez, batzordeak landu behar luke, haren gain baitago, une honetan, Zuzenbide Zibilaren lege hori egitea. Bitartekaritzaren zerbitzu publikoei dagokienez, baiezta diezazuket serio lanean ari dela Eusko Jaurlaritza, bigarren hiruhilekotik hasita, gizarte- eta merkataritza-arloetan izan ziren edo iraganean esperientzia pilotuak izan zituzten bitartekaritza- zerbitzu osagarriak aztertzen eta ezartzen; biziki positiboak izan ziren esperientzia haiek, eta une honetan berriro aplikatzea gomendatzen da, aurrekontuak horretarako aukera ematen duen heinean. Baina Eusko Jaurlaritzaren borondatea da, bitartekaritza-mekanismoari eman nahi dion zabalpenaren eta sustapenaren testuinguru orokorrean, bi arlo horietako bitartekaritza-zerbitzu publikoen arloa ere lantzea; alegia, gizarte- eta merkataritza-arloak. Eta, berriro diot, aurrekontuak aukera ematen duen heinean, bitartekaritza-zerbitzu horiek indartzea, kontuan izanik, hain zuzen, orain arteko zerbitzu guztiek, ia zalantzarik gabe, emaitza positiboak izan dituztela. Lehengo astean, Erakunde Batzordean egin nuen agerraldian, gazte artean justiziaren arloko bitartekaritza ematen ari den emaitzez hitz egin nuen, besteak beste; bikainak dira emaitzak, arrakastaadierazlea % 90 ingurukoa baita, eta kasuen, gazte arau-urratzaileek egindako delituen % 10 soilik joaten dira zuzenean justiziaren bidera, eta bitartekaritzaren bidez ebazten dira kasuen % 90. Emaitza bikaina, positiboa, guztiek balioetsia eta kontuan hartua. Beraz, bada, esandakoa berriro nabarmentzeko, Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza-zerbitzuen sustapen publikoan lanean jarraituko du, eta, nire ustez, aukera du orain Ganberak, Euskadiko Zuzenbide Zibilaren legearen testuinguruan, Zuzenbide Zibil hori aplikatzeak eragin ditzakeen gatazkak ebazteko bitartekaritza-mekanismo propioak garatzeko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4103
10
73
21.03.2014
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, merkataritza librearen itunari buruz
Gracias, señora presidenta. Buenos días a todos. El pasado 4 de marzo, la consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, Arantxa Tapia, hizo unas declaraciones sobre el pacto de libre comercio entre Europa y los Estados Unidos de América. La señora Tapia hizo esas declaraciones en la presentación del representante de la Troika Karel de Gucht. La portavoz del Gobierno Vasco dijo lo siguiente: "Sería importante para las empresas vascas firmar ese pacto, porque las empresas extranjeras tendrían la posibilidad de hacer negocios en Europa sin pagar aranceles". Y, al mismo tiempo, subrayaba la importancia de la liberalización del mercado mundial: "Puesto que eso será beneficioso para todos", literalmente. También subrayó la señora Tapia que en este asunto la Unión Europea debería ser uno de los principales protagonistas. Bazterrera utziko dugu Karel Gucht-en beraren profil eztabaidagarria, Europako merkataritzari dagokionez betetzen duen erantzukizun-lanposturako izendatu zutenean bere burua multinazionalen txapelduntzat definitu zuenarena, eta bazterrera utziko dugu, halaber, Belgikako ogasunarekin zerga-iruzurrari buruzko kausa judiziala hor duela, eta horrek emango luke aditzera, edo aukera, gutxienez galdetzeko kasu honetan sailburuari zer zuribide natural zegoen Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek aurkezpen hori babesteko; hala ere, hori bazterrera utzita, eta helburuei erreparatuz, galdera batzuk egin nahi dizkiogu mintzaldi honetan, eta helburu batekin. Badakigu nahiko astuna dela gaia; gure ustez, batzuk tematzen dira –eta ez diot Jaurlaritza honengatik, baizik eta akordio hori prestatzen ari direnengatik–, batzuk tematzen dira gai hau astunegia izan dadin, Europar Batasuneko herritarrek gutxi edo ezer ez ulertzeko, eta, hala, errealitate bihurtzeko Europako herritar askoren erantzunik izan gabe. Hori dela eta, interpelazio honen nahia, helburua da lurreratzea, ulertzea, zehazki, zertan eragiten digun eta zertan ez Karel Gucht berak eta zuk nolabait, zure hitzekin, biok kasu horretan ematen diozuen garrantzia nahiz adierazten zenituzten abantailak kontuan hartuta, Atlantikoaz Gaindiko Merkataritza eta Inbertsiorako Elkartearen itun horrek. Eta, agian, eztabaida hori egiteko onena izango da galdetzea zer den, egiaz, Atlantikoaz Gaindiko Merkataritza eta Inbertsiorako Elkartea. Guretzat, noski, ez da euskal gizarteari on egingo dion errealitate bat, eta esango dugu zergatik. Lehenik, akordio hori, Atlantikoaz Gaindiko Merkataritza eta Inbertsiorako Elkartea, herritarren bizkar osatzen ari delako. Eta nahita ari da herritarren bizkar osatzen. Eta nahita esaten dut, 2012tik, batzordea abian jartzeko azterketa-prozesua martxan jarri zenetik, eta azkenean 2013ko ekainean martxan jarri zen arte, berrehun bilera baino gehiago izan baitira (206 bilera, zenbait iturrik diotenez). 206 bilerara horietatik 193 lobbyekin egin dira (bileren % 93). Guztiak ateak itxita. Filtrazioei esker dugu haien berri, eta, ulertzen dudanez, lana ongi eginagatik... edo parte-hartzaileek isilik egoten ez jakiteagatik, edo kazetarien lan onagatik. Hala ere, uste dugu opakotasun horrek ez diela inoiz onura egiten herritarrei, ezta euskal herritarrei ere. Baina kronologia bat du guztiak, esan dudan moduan. 2012ko ekainean jarri zen abian hausnarketaprozesu hori, eta hala egin zen Europako Alderdi Popularrak eta Europako Alderdi Sozialistak –alegia, Europar Batasunean ereduak berak eragin duen krisi ekonomikotik irteteko bidea ereduaren baitan bermatzen duten bi alderdi politikoek (alegia, irtenbide bat kapitalismoaren krisiari kapitalismoaren baitan)– ulertzen dutelako indartu egin behar direla Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batzuen arteko lankidetza-mekanismoak. Hori izan zen prozesuari bide eman zion hasierako irakurketa, 2012an abian jarria; 2013an indartu eta gorpuztu zen, edo ofizial bihurtu, eta helburua da 2014an onartzea (alegia, berehala), eta abian jartzea, operatibo, 2016an. Horretarako, edo azkartasun hori justifikatzeko (moteltasuna izango litzateke, ziur asko, beste gai batzuetan, baina Europako errealitatea mugitzea zenbat kostatzen den ikusita, nahiko azkartasun garrantzitsua dela dirudi), adierazten dute, justifikazio errealtzat, lidergoa ez galtzeko beharra Txinaren eta BRICS deritzonen aurrean, azaleratzen ari diren herrialdeen aurrean, India, Brasil eta beste. Eta justifikaziotzat ematen dute, halaber, dolarraren erorikoa munduko ekonomiaren pisuan, ez diezaion utzi dirua aldatzeko erreferentzia-txanpona izateari beste batzuen aurrean; adibidez, Asiako herrialde handi den Txinaren indarraren aurrean. Eta adierazten dute, halaber, agian Europar Batasunari bilgarri eder bat jartze aldera edo, 2050ean Europako ekonomiak munduko ekonomia indartsuen aurrean neurria ez galtzeko dela. Hori da irakurketa. Beraz, irakurketa geoestrategikoa, nabarmen. Neurri horretatik egiten da irakurketa, eta, gainera, ziurtatzen du planetako merkataritza libreko eremu handiena sortu nahi dutela. Ez da ezer esaten herritarren eskubide eta askatasunak babesteko munduko arlo handiena sortzeari buruz. Ez da hain garrantzitsua. Lehiakortasunak axola du, Txinarekiko lehiakortasunak, osoko kontraeraso geopolitikoak. Baina argudio horiek herritarrentzat astunak izango direnez ziur asko, herritar guztientzat, propaganda-irakurketa ematen diote gaiari, ustezko behar hori zehaztasunean, egunerokotasunean txertatzeko. Eta esaten digute itun horrek, Atlantikoaz Gaindiko Merkataritza eta Inbertsiorako Elkartearen akordioak, 400.000 lanpostu sortuko dituela urtean, eta Europar Batasuneko herrialdeen hazkunde-tasari % 1etik gora eutsiko diola. Eta kabinete batek esaten du hori, Barclays, JP Morgan, Santander Bankua, Deutsche Bankua, BNP Paribas eta Citigroupek finantzatu duten –eta ez zaigu hutsala iruditzen hori adieraztea– azterketa baten bidez; alegia, Atlantikoaren alde bateko eta besteko banku-erakunde handiak denak ere, itxuraz, interesen bat izan dezaketenak, gero adieraziko dudan moduan, itun hori sinatzeko. Eta, hala ere, adierazten dituzten gai horiek (400.000 lanpostu urtero, eta % 1etik gorako hazkundea urtero Europar Batasunaren eremuan) aurrez aurre talka egiten dute Europako Batzordearen beraren barne-eragineko azterketa batekin; 2013an adierazi zuen hazkundea gertuago egongo dela % 0,1etik % 1etik baino, eta, dena den, komeni da adieraztea eta abisatzea Europako biztanleriari enplegu ugari galduko direla nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, makina elektronikoen sektorean, garraio eta metalurgiako ekipoetan, egur- eta paper-produktuetan eta komunikazio- eta zerbitzu-enpresetan. Sailburu andrea, oraindik uste duzu, Europako Batzordeak berak egiten duen irakurketa kontuan izanik, eta ez EH Bildurena, edo kapitalismoarekiko kritiko diren intelektualena, onurak ekarrizko dizkiela Euskadiko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txikiei, Euskadiko makina-erremintaren sektoreari, Euskadiko industria- eta paper-sektoreari, herri honetako ETE-ei? Zure ustez, itun ona da herri honetako herritarrentzat, martxoaren 4an adierazi zenuen moduan? Izan ere, egiaz, puntu honetara iritsita, kronologia eta zuribide eta argudioak ezagututa, komeni da mahai gainean jartzea nork sustatzen duen prozesu hori. Lehen adierazi dut, bilera-kopurua eta haietan lobbyek zer protagonismo duten aipatuta. Elkartetan biltzen dira lobby horiek; esaterako; Atlantikoaz Haraindiko Enpresa Kontseilua edo Business Europe. Horiek dute egiaz. Eta hori ere ez dugu guk esaten, edo garaien eta politikaren irakurketa zehatza dugunok. Europako Batzordeak berak esaten du, eta hitzez hitz diot: "Merkataritza-oztopo garrantzitsuenak ez dira aduanan ordaintzen diren arantzelak, baizik eta mugen osteko oztopoak; esaterako, lan-, ingurumen- eta segurtasun-arau berak ez izatea. Merkataritza-itun honen helburua da korporazioentzako kostuak eta beharrezkoak ez diren atzerapenak murriztea". Hori da egiazko irakurketa, eta itun hori sortzearen egiazko arrazoia, eta, nire ustez, ez dio onurarik egiten herritarrei. Onura egiten al die herritarrei –baita euskal herritarrei ere– jada eskuetan botere handiegia dutenek, alegia, finantza- eta ekonomiaeliteek, oraindik ere botere gehiago pilatzeko gaitasuna izateak, ikusten dugunean haien onurak handitzeko praktikak herritarren gizarte- eta lan-eskubideak zapaltzen dituztela? Hori da argazkia! Ez dugu guk asmatu. Hori dio itunak. Izan ere, praktikan zer eragin du itun hori nolabait bultzatu eta eskatzen duten lege-bategiteak eta sektore berriak liberalizatzeak? Lan-eskubideen galera. Ameriketako Estatu Batuak ez ditu onartzen NLEren, Nazioarteko Lan Erakundearen, hitzarmen asko. Soldatak jaistea eta lan-malgutasuna eskatzen du Troikak. Ingurumen-arauak arintzea ere eskatzen du, zuhurtzia-printzipioa kendu nahi baitute. Europar Batasunean adostutako zuhurtzia-printzipioak, Ganbera honen gehiengoak hemen onartuak, babesten gaitu, adibidez, Ameriketako Estatu Batuek elikagaietan duen murrizketarik eta kontrolik ezetik; izan ere, transgenikoki eraldatutako produktuek, edo genetikoki eraldatuek, inbaditu egin dezakete. Eta zer esanik ez ganaduari ematen dioten hazkunde-hormonaz –zerbait aipatzearren–, han onartu egiten baita, eta hemen debekatuta dago. Kanpoan geratuko litzateke orain arte hemen izan dugun babes-maila hori guztia. Frackingaz ere hitz egin dezakegu; izan ere, frackingaren defentsa eta zainketa ere sakrifikatuko litzateke jatorrizko lekuetan zailtasun hori ez duten nazioz gaindiko enpresa handien eraginez. Eta horrela jarraitu dezakegu adibide ugarirekin. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4104
10
73
21.03.2014
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNEKO SAILBURUAK (Tapia Otaegui)
Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, merkataritza librearen itunari buruz
Eskerrik asko, presidente anderea. Egia da, Matute jauna, azkenean beti leku berdinera iristen gara: zein da eredua, eredu kapitalista edo ez-eredu kapitalista? Uste dut horrek ez garamatzala inora, ze benetan ez gara ados jarriko. Kasu honetan hitz egiten ari gara merkataritza librearen tratatu baten inguruan, ez beste ezertaz, eta gero jarraituko dut. Baina inportantea de seinalatzea, azken finean hori baldin bada helburua eta helburua baldin bada garapen ekonomikoa, garapen ekonomikoak dakarrela berekin gure estatua mantentzea. Inoiz ez dugu ahaztu behar zerbitzu sozialak, hezkuntza, osasuna, beste hainbat gauza mantentzeko garapen ekonomikoa beharrezkoa dela. Ez bakarrik, baina biak aldi berean mantendu behar dira. Beraz, ez dezagun hori lekuz kanpo jarri eta bere neurrian jarri dezagun. Beste alde batetik, geoestrategikoa dela esan duzu, eta egia da. Hori da asuntoa, ze Europar Batasunak gero eta pisu txikiagoa dauka ekonomia globalean eta hori berez txarra da. Guretzat txarra da, ze Europar Batasuna 15etik 27ra pasa zenean, guztiz ekialdera mugitu zen eta gu, Euskadi bezala, mutur batean gelditu ginen; eta ez, hain zuzen ere, eskuinaldean, ekialdean, baizik eta justu beste muturrean. Eta tratatu honek jarriko gaitu erdi-erdian, ze Atlantikoa erdian edukiko dugu. Eta ez bakarrik Estatu Batuekin, beste hainbat lekurekin ere jarriko gaitu egoera hobean. Horretarako, Hego Amerika, baita ere Afrika, sartuko da. Hori ez da berez txarra; justu kontrakoa. Zergatik mugitu behar dugu beti Pazifiko aldera? AsiaPazifikoa esaten dugu eta hori da une honetan ardatza. Zergatik ez Atlantikoa? Hori txarra al da berez? Ba, gure ustez, ez. Justu kontrakoa, hori ona da, garrantzia berriz ere jasotzea eta garrantzia mantentzea. Aipatzen zenituen datu batzuk ere, eta datu horiekin ez naiz sartuko, baina bi adibide jarriko dizkizut. Europar Batasunak 2011ko uztailean sinatu zuen horrelako akordio bat, seguruen dakizun bezala, Hego Korearekin. Eta, horren ondorioz, zer gertatu da? Merkataritza-superabita lortu da, Europar Batasunak Asiako herrialde horrekin lehen zuen baino 15 aldiz handiagoa du merkatua. Hori, berez, txarra al da? Ez, gure produktuak hor kokatzeko baimena eta aukera ematen digulako. Mexikorekin ere akordioa egin zen. Eta, horren ondorioz, 2000tik 2012ra gertatzen den komertzioa, merkataritza, bikoiztu egin da. Hori ere txarra da? Ez. Hori ona da, gure ustez. Beste gauza bat da zuri ez bazaizu gustatzen eredu hori. Baina hori gure enpresentzat ona da: enplegua sortzen du eta mantentzen dugu gure estatua. Beraz, kontuan izan dezagun zertaz ari garen. Hori guretzat ona da eta mantentzen dut esan nuena. Eta hemendik aurrera, 2015ean hori martxan baldin badago, dudarik gabe ona izango da gure enpresentzat eta gure merkatuarentzat. Izan ere, Matute jauna, ez gara ados egongo, eta uste dut ez garela inoiz ados egongo, baina ona izango da akordio hori lehenbailehen abian jar daitekeen neurrian. Zuri deserosoa egiten zaizun atal horri buruz hitz egin didazu, hain justu. Esan didazu desagertu egiten direla lan-eskubideak, ingurumenari buruzko araudi ekologikoa bestelakoa izan daitekeela… Eta zergatik ez dugu pentsatuko Europakoa eramango dugula Ameriketako Estatu Batuetara ere? Zergatik kokatzen gara beti baldintza txarrenetan? Zergatik uste dugu beti Ameriketako Estatu Batuak ekarriko ditugula hona? Ez dut ulertzen! Zuk han jartzen nauzu... Beste gauza bat esango dizut: niri, une honetan, sinaraziko balidate Suediak edo Alemaniak duten ingurumen-arautegi, lan-eskubide eta lan egiteko modu bera izateagatik, adibidez, bada, oraintxe bertan sinatuko nuke agian. Eta zergatik da hori txarra Euskadirentzat? Gure ikuspegitik, hain zuzen, hori ezin da, inolaz ere, arazo batekin lotu. Bestalde, errepara diezaiegun inbertsioei. Esaten ari gara herri txikia garela, eta gure inbertsioak indartu egin behar direla beste herrialde batzuetatik egin daitezkeen inbertsioen bidez. Txarra izango da ezinbestean Ameriketako Estatu Batuek edo Ameriketako Estatu Batuen bidez datorren edozein herrialdek (hor dira Mexiko eta Hego Korearen kasuak) inbertsioren bat egitea Euskadin, eta gure enpresei hazten laguntzea? Txarra da berez? Bada, ez da txarra. Ez da txarra. Aurkakoa baizik. Datu batzuk aztertuz gero, ikusiko dugu munduko BPGaren % 46 eta kontsumitzaileen 800 milioi inguruko merkatua Atlantikoko ardatzaren inguruan dagoela. Eta hori geopolitika eta geoestrategia da, bai, eta garrantzitsua da, merkatua ireki egiten baita, eta gure enpresek gaur egun ez dituzten beste aukera batzuk baitituzte. Eta arantzelen oztopoez gain, egia da, beste oztopo batzuk kenduko dira, eta gai izango gara, saltzeaz gain, inbertsioak erakartzeko, eta Euskadi moduan inbertsioak egin ahal izateko beste herrialde batzuetan. Eta, noski, interesak... Ekonomia-politikako ikerketa-zentroko bankuez gain –uste dut azterketa hori aipatzen zenuela–, interesak izango baitituzte haiek, guztiok ditugu interesak. Gure interesetako bakoitza bilatu behar dugu, eta salarazi, eta haiekin lan egitea eragin, noski, baina interesa izatea ez da txarra berez. Gure herri-politikarako interes egokiak izan behar dira, noski, baina, horretaz gain, mundu horretan lan egitea lortu behar dugu, hor baita mundu hori, eta izango baita, eta, gainera, oso azkar mugitzen da. Elikadura-segurtasunaz hitz egin didazu, transgeniko horiekin guztiekin lotutako arloez. Oso ongi zainduko ditugu; hain zuzen, akordioak zerbait badio da hori espezifikoki zainduko dela. Lanean ari diren lobbyez hitz egin didazu, baina, hain zuzen ere, bi ikuspegitatik har daiteke kontuan lobbya egitea: bere interesen alde lan egiten duen lobbya, akordio publikorik lortu gabe… Eta, kasu horretan, enpresen hainbat interes pribatu daude, noski, baina publikoa izango den tratatu batean izango dute eragina, eta Europako Batzordean landuko da. Mesedez, hau ganbera demokratikoa bada, ez didazu esango Europako Batzordeak demokratikoa ez den ganbera bat duenik, eta ezin izango dela eztabaidatu, eta tresna horiek guztiak ikusi! Ez didazu ukatuko han aztertuko dela, batzordean ikusiko dela, gai horiek guztiak aztertuko direla! Eta horrek guztiak lehiakortasuna hobetuko du, noski, beharrezkoa baita, eta gure enpresetan ikusten baitugu gero eta beharrezkoagoa dela lehiakorrak izatea, kokapen ona izatea. Eta eragin globala izango du, noski, baina eragin positiboa negoziazio globaletan. Europar Batasunak ez du amore emango Ameriketako Estatu Batuen aurrean, baina, noski, akordioa ahalik eta egingarriena izateko lan egin behar dugu. Eta guztiok gaude han, bakoitza bere mugekin, baina bakoitzak geure mugekin lan egingo dugu. Euskadiko ekonomiari dagokionez... Izan ere, zenbait datu ere eman nahi dizkizut. Une honetan, Ameriketako Estatu Batuen eta Euskadiren arteko merkataritza-harremanei dagokienez, Euskadiko 411 enpresak esportatzen dute Ameriketako Estatu Batuetara, eta txikia da kopurua, baina garrantzitsua; Euskadiko 61 enpresa daude Estatu Batuetan ezarrita, eta 73 filial edo ordezkaritza dituzte (35 produktiboak; 32 komertzialak, eta 6 zerbitzuetakoak). Eta Euskadi Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen duten autonomia-erkidegoetan bigarrena da, eta, gainera –behin baino gehiagotan esan dut– euskal esportazioen hirugarren norakoa. Beraz, txarra da egoera hori hobetzea gure konpainientzat, gure enpresentzat, gure enpleguarentzat? Ez, aurkakoa baizik. Inbertsioei dagokienez estatuko lehen autonomia-erkidegoa gara Ameriketako Estatu Batuetan, eta hura da gure inbertsioen lehen norakoa atzerrian. Eta gure enpresak... Euskadik bere datuekin esaten du interesgarria zaiola Ameriketako Estatu Batuetako merkatua. Nor gara gu merkatu hori ahalik eta onena izan dadin ez laguntzeko? Zergatik ez dugu lan egiten hori bermatzeko, zuk nekazaritza-munduarekin, ekoizpenarloarekin zerikusia dutela-eta aipatu dituzun arlo horiek ahalik eta onenak izateko gure enpresentzat? Zergatik ez dugu lan egingo modu eraikitzailean, eta gure enpresentzako ahalik eta akordio eraikitzaile eta positiboenak lortzen ahalegindu? Noski, inoiz ez gaituzte kontrako jarreran aurkituko. Nunca. Akordio hori ahalik eta onena izateko lan egingo dugu. Inork ez du zalantzan jartzen egun nazioartekotzearen, gure enpresek kokapen ona izatearen eta lehiakorrak izatearen garrantzia. Inork ez. Une honetan ez dut aurkitzen hori egin behar dela ikusten ez duenik. Guztion kezkak dira enplegua, lehiakortasuna eta herriaren garapen ekonomikoa. Hori da etorkizuneko tresna giltzarrietako bat, eta horretan lan egin behar dugu guztiok; eta, noski, inoiz ez nauzue horren aurka aurkituko. Bai gero eta hobea izateko lanean. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4105
10
73
21.03.2014
MATUTE GARCÍA DE JALÓN
EH Bildu
Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, merkataritza librearen itunari buruz
Bai, sailburu andrea. Oso irmo esan duzu "inoiz ez" garela elkartuko zu eta biok jarreretan, eta "inoiz ez" zarela egongo ez dakit zer lekutan. Ni ez nintzateke hain irmo mintzatuko, ez nintzateke hain irmo mintzatuko. Ez nintzateke hain irmo mintzatuko, zeren, noski, nahiago dut inoiz ez aurkitzea eredu ekonomiko eta sozial jakin bat mantentzearen eta oinarritzearen bideragarritasunik eza ikusarazten duen gizarte-drama handiago batek eragindako beharragatik. Zintzotasunez esaten dizut. Nahiago dut zure ereduak funtziona dezan eztabaidatzen aritzea Ameriketako Estatu Batuen eredua, eredu neoliberalista, kritikarik egin gabe onartzea baino. Baldin eta hemen ez bazaio jarri nahi txapel orokor bat, eta neohumanismo liberalaz hitz egin; beste modu bat izan liteke, baina azken batean, laburtuta eta funtsean, hori da. Izan ere, zuk adierazten duzu ez gaudela itxita, ez diogula uko egiten merkatuak ekar dezakeenari. Inork ez du hori proposatu! Esaten ari gara badirela esperientziak, eta ez duela balio ez aipatzeak. Zuk ezin duzu munduko merkataritza libreko akordioei buruz hitz egin NAFTA aipatu gabe, eta tratatuaren alde ahulenari, Mexikori, eragin dizkion ondorioak aipatu gabe. Galdetu Mexikon, baina ez edonori. Heinz Dieterichek berak, edo beste jende batek, zer adierazten dute? Mexikoko biztanleak neurri handi batean pobretzeak erdi-esklabotasunera edo ia erabateko esklabotasunera eraman dituztela, baina baita Ameriketako Estatu Batuetako lan-soldatak pobretzera ere. Hori da aldebiko akordio horien edo merkataritzako nazio anitzeen arteko akordio horien errealitatea, ez gara gu ezer asmatzen ari! Eta ezerk ez du adierazten bestelakoa izango denik. Adierazi duzu ona dela gure ekonomiarako. Guk asmatu ez ditugun kontuak aipatu dizkizugu. Arrisku bat da zuhurtzia-printzipioa kentzea, oso arrisku argia (eta ez dugu guk esaten; ziur naiz zuek ere esango duzuela Europako Parlamentuan), Europar Batasunak kalitate-maila eta herritarren bizi-kalitatearen estandarrak mantentzeko egin duen lana kendu behar izatea eskatzen baitu. Eta ez da gutizia bat. Izan ere, negoziazio irekia aipatzen didazue, baina gehiago kezkatzen nau horrek. Litekeena da interpelazio hau izan ezean argitara aterako ez liratekeen datuen berri izatea zuek. Zuek akordioa ezagutzen duzuela baitirudi. Ha habido 200 reuniones, 193 con lobbies. 200 bilera izan dira, eta horietatik 193, lobbyekin Badirudi zuk ezagutzen duzula: jarri euskal herritarren eskura. Ez jo prozesu iruzurti horretara, esanez demokratikoa dela, azkenean akordiotik kendu ezin diren klausula negoziaezinak dituen akordioa izateko Ameriketako Estatu Batuekin, lobbyekin eta Europar Batasunarekin, gero Europako Batzordeak berresteko. Ekarri hasietarik, eta eztabaidatu dezagun gizartean! Ikus dezagun zertan eragiten dien aipatu ditudan sektoreei, edo zertan ez dien eragiten eta ea alarma alferrik pizten ari naizen…. Noski, hori litzateke demokratikoena! Nire ustez, horretan ados egon gaitezke guztiok, gutxienez mekanismo demokratikoan, baina ez da hori egiten ari. Ez da hori egiten ari. Eta esaten zaigu hori ona dela ezinbestean euskal enpresentzat. Eta berriro diot, zuhurtzia-printzipioaz gainera, azaldu iezadazu zertan den ona euskal enpresarentzat Ameriketako Estatu Batuak eskatzen duen –eta hala adierazten da zenbait txostenetan: eskatu– bezain zorrotzak izatea jabetza intelektualarekin. Ez naiz ari Snowdenekin gertatu zenak zerikusia duenari buruz soilik hitz egiten. Hitz egiten ari naiz, adibidez, botika generikoez, eta botika generikoak defendatzen dituen Europako elkarteak dioenaz. Zertan da ona Europako biztanleei botika generikoak erabiltzea eragoztea? Hori baita farmazia-industriak jartzen duen eskaeretako bat, Ameriketako Estatu Batuetako beste lobby batek. Zertan da ona ekonomia-sektoreak liberalizatzea? Ona da multinazionalek, nazioz gaindiko enpresek, araurik ez duen merkatua baliatuz, edo jarduera-ildoak mantentzeko estatuen arauen gainetik igaro daitezkeenak zerbitzu publiko guztietan esku hartu ahal izatea (osasuna, ura, energia)? Positiboa da hori gure enpresentzat? Positiboa da gure herritarrentzat? Beldur naiz ezetz! Baina bada elementu bat askoz kezkagarriagoa, eta da eskuratu ditugun informazio guztietan (agian zuk gehiago duzu, eta zuzenduko diguzu) badi- rudiela negoziazioaren elementu nagusia dela estatuainbertsiogileak gatazkak konpontzeko printzipio deritzona, eta, haren bidez, epaitegi bat sortu nahi da, estatuen arau guztiak gaindituko dituena. Alegia, estatuek berriro subiranotasuna galtzea, merkatu globalak estatuen defentsa-mekanismo guztien gainetik jardun dezan; horiek bai, gutxi-asko demokratikoak, baina herritarrek aukeratuak, eta, kasu honetan, nazioz gaindiko enpresen interesen zerbitzura egon daitezen. Araurik gabeko merkatu horrek eragingo baitu ezerk ez balio izatea. Adibidez, frackingaren kasuan, lehen aipatu dudan moduan. Hemen zuek edo beste edonork zehazten baitu frackinga kaltegarria dela gure ingurumenerako, baina epaitegi horrek, oso garrantzitsua den norbaiten inbertsioaren arabera (Texaco, adibidez), zehazten badu arrazoi duela, zer gertatuko da?
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4106
10
73
21.03.2014
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNEKO SAILBURUAK (Tapia Otaegui)
Interpelazioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, merkataritza librearen itunari buruz
Eskerrik asko, presidente anderea. Beno, uste dut ez dudala berriro errepikatu beharrik –baina, badaezpada, errepikatu egingo dut– gure garapen-eredua ez dela zuk aipatu duzuna. Beti lan egin izan dugu, gobernu garen heinean, bai honetan, bai aurrekoetan, giza garapen jasangarri baten ereduaren alde (garapena, giza eta jasangarria, hiru hitzak), eta uste dut horretan ados egon gaitezkeela, baina adierazten du hiru hanka dituela: garapenarena, pertsonena eta jasangarritasunarena, bistan denez. Baina garapenarena, aizue, ez dezagun ahaztu. NAFTA zer txarra den esan didazu, pobretzea izugarria dela… Gauza bakarra esango dizut: Mexiko % 6 hazten ari da. Nahiko genuke horren erdia hazi une honetan! Nahiko genuke erdia hazi une honetan. Eta zuhurtziaz eta babesteaz hitz egiten didazu, eta jakina ados egongo garela, arreta guztiak hartuko ditugu. Baina dokumentu hori landu behar dugu zuhurtzia- eta babes-neurri horiek zehazteko. Eta helburua da, besteak beste, nazioarteko merkataritza-arloa kalitate-estandarrekin eta -arauekin arautzea, jada badaude eta. Alegia, ez egitea urrats bat atzera, baizik eta ditugunei eustea, eta ahalik eta zabalpen handiena ematea, noski. Hori da helburua. Batzorde jakin batez hitz egiten didazu. Bistan denez, izango dira interes pribatuak kasu honetan, asko, beti bezala, baina aipatu dizkizudan bi adibideetan –sinatuta daude, eta lanean ari dira Europar Batasunaren bi akordio horietan–, ez dira Europa osoko herritarren interesak babestu? Hego Korearekin sinatu den akordioan arauak urratzen ari gara? Mexikorekin egin dugun akordioarekin arauak urratzen ari gara? Ez. No. Horrek ez du adierazten Legebiltzar honetatik aterako den legeak behar dituzten edo interesgarri izan ditzaketen interes jakin horiekin aterako dela. Zuk ongi dakizu. Gero hori Europar Batzordean lan egin behar dugunean, hor izan nahi dugu, eta, ziur asko, Europako Batzordean duzun ordezkariak ere han egon nahiko du, eta landu; badakit hala dela. Zuk esaten didazu ez duzula ezagutzen, ez duzula ezagutzen; esan duzu modu batera eta bestera, eta behin eta berriz, zuk ez duzula dokumentua ezagutzen. Baina asko hitz egiten duzu dokumentua ez ezagutzeko, eta, beraz, pentsatzen dut zerbait jakingo duzula. Gure helburu bakarra da, berriro diot, merkataritza librea bermatzea, bai, mantendu nahi dugun kokapen geoestrategiko bat delako. Munduko erabakiguneetatik kanpo edo nahiko urrun egon da Euskadi, eta kokapena berreskuratu nahi dugu, lagundu egingo baitigu horrek. Horrek ez du adierazten ez dugunik espero mantentzea kalitatea, araudia eta orain arte landu dugun guztia. Ez mantendu soilik, baizik eta hobetu. Eta, noski, esaten dizudanean inoiz ez dugula bat egingo, badakit ez dugula esan behar inoiz ez, bistan da, baina, noski, gure eredu ekonomikoa ez da aldatuko, hau izango da, giza garapen jasangarriarena, eta horretan bat egin badezakegu, bikain, baina guk akordio horretan lan egingo dugu, noski, gure garapenerako eta gure enpresentzat ahalik eta onena izan dadin, eta haren jarraitutasuna bermatu. Eta ez jarraitutasuna soilik, baizik eta baita hazkundea ere. Izan ere, munduko merkatua zenbat eta handiagoa izan, guztiok hobeto egongo gara, baina, gainera, gure inbertsioekin eta gure lanarekin beste herrialde batzuen kokapenak hobetu ditzakegu, eta ez dezagun ahaztu akordio horren helburua dela Hego Amerika osora iristea, baita Afrika ere, eta oso arlo garrantzitsua da, eta lan handia dugu egiteko, eta asko laguntzeko, ez soilik aberasteko, baizik eta han lan egiteko. Hori da gure helburua, eta horretan jarrai- tuko dugu, bai noski. Gracias. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4107
10
73
21.03.2014
SARASUA DÍAZ
SV-ES
Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan bereziari buruzko legebiltzar-agindua betetzearen gainean
Bai. Buenos días, señorías. 2013ko azaroaren 7an Ganbera honek onartu zuen legez besteko proposamen batek Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion, foru-aldundiekin eta udalekin lankidetzan, eta, noski, erakunde bakoitzaren eskumenen arabera, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan berezia egiteko, sustatzeko eta abian jartzeko lau hilabeteko epean, baldintza bereziengatik epe labur eta ertainean egoerazko ekintza behar duten udalerri eta eskualdeentzat. Oso argi esaten du pobreziaren eta gizartealdeen 2012ko inkestak: 157.000 pertsona baino gehiago bizi dira pobrezia-arriskuan Euskadin; hau da, Euskadiko biztanleriaren % 7,3k ez du behar besteko diru-sarrerarik oinarrizko beharrak asetzeko. Eta 2008an baino % 78 gehiago da aipatzen ari garena. Eta 2014an gaude egun, eta horri erantsi behar zaio etxe horietan hamabost urtetik beherako 35.000 haur bizi direla, eta, beraz, haur-pobreziaz ari garela. Pobretzeak egun ez dio eragiten estatistikek tradizioan erakutsi izan ohi dituzten profilei soilik. Pobrezia-profil berria ikusten ari da: lanean ari zen jendea, lanpostua galdu ondoren langabezia amaitu zaiena; subsidiotik, diru-sarrerak bermatzeko errentatik, etxebizitzaren prestazio osagarritik, gizarte-larrialdiko laguntzetatik bizi eta oinarrizko beharrak asetzeko (elikadura eta etxebizitzaren berezko gastuak) gutxieneko mailara ere iristen ez diren familiak. Eta egoera horren aurrean ezinbestekoa iruditzen zaigu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak pobreziaren aurkako borrokaren gidaritza hartzea, eta krisi ekonomikoaren ondorio neketsu eta larriei aurre egitea. Horregatik galdetzen diogu Eusko Jaurlaritzari egoerazko laguntza behar duten udalerri eta eskualdeetarako pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan berezia egin den.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4108
10
73
21.03.2014
OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILBURUAK (GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA)
EA-NV
Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan bereziari buruzko legebiltzar-agindua betetzearen gainean
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Sarasua anderea. Aipatu duzun ekimena, txirotasun eta gizartebazterkeriari buruzko plan berezia, jada azaroaren 7an onartu zen. Kokatu behar dugu ekimen hori gure diru-sarreren bermerako legearen sistema publikoaren muinean. Jakitun zareten moduan, desberdintasunari buruzko eta txirotasunari buruzko azken inkestak… Zuk erabili duzu eta inkesta-eragiketa oso garrantzitsua da, lau urteko maiztasuna daukana. Eta hor ikusten den moduan, eta horretan oinarrituta ere, badakizu euskal diru-sarreren bermerako sistemak suposatzen duela txirotasunean dauden pertsona askorentzat eta baita gizarte-bazterkerian sartzeko arriskuan dauden pertsonentzat ere beraien sarreren % 21. Baina kontuan edukitzen badugu pertsona horiek zer diru-laguntza jasotzen duten gainontzeko erakundeetatik, oinarrizko errentaren diru-sarrerak beraien diru-sarreren % 52 suposatzen du. Hau da, daukagu sistema orekatua. Egia da inkesta horren garrantzia, eta inkesta horren ildotik agertzen da barne-kohesioa euskal gizartean asko landuta daukagula, sendotuta daukagula, zorionez, Legebiltzar honetan adostasun handi batekin diru-sarrerak bermatzeko legea eta tresnak ipini izanari esker. Aipatu duzuna kokatu behar dugu Gizarteratzeko Planaren barruan ere. Gizarteratzeko Planak dauka planifikazio bat, gizarte-ikuspegitik, bost urteko maiztasunekoa. Bost urteko maiztasun horrekin, zer ari da Jaurlaritza egiten? Indarrean dagoen gizarteratzeko plana lehengo legealdikoa da, Patxi López jaunaren Gobernuak onartutakoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin duena da ebaluaketa bat. Eta, ebaluaketa horren ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila une honetan gauza bi egiten ari da: alde batetik, jardun batzuk zehazten eta neurri batzuk gauzatzen, eta, beste aldetik, zuk aipatu duzun txirotasun eta gizarte-bazterkeriaren aurkako tokiko eta esparru berezietako plangintza hori bertaratzen, barneratzen ebaluaketa horretan. Horrek zer suposatuko du, Sarasua anderea? Gizarteratzeko Planaren birformulazio bat. Birformulazioaren barruan egongo da zuk aipatu duzun plana, zeuk orain dela lau hilabete aurkeztu zenuen ekimena eta Ganberak onartu zuena, zeuk aipatu duzun moduan ekimen horiek eta zuk aipatutako ekimen horren berezitasuna Gizarteratzeko Planaren barruan egoteko. Hori da helburua. Horretarako, Gizarteratzeko Sailen arteko Batzordea ipini da indarrean; hori ez zegoen lehen. Lanean ari da, baita ere, Gizarteratzeko Instituzioen arteko Plana birformulatzen, eta bere lanaren amaieran aurkitzen da une honetan; hor nahiko adostasun dago instituzioen artean, eta, zentzu horretan, zuk esandako ekimenaren muina hor egongo litzateke. Eta, horrekin lotuta, Gizarteratzeko Instituzioen arteko Batzordea; hor ere gizarte-eragileak egoten dira, eta hor parte hartuko da. Eta amaitzeko, zuk aipatutako ekimenean dago beste esparru bat, eta da enplegu-sustapenerako plana. Hor ere, tokiko esparruetan eta baita udal batzuetan ere, langabezi tasa batez bestekotik gora dutenetan, linea berezi bat dago enplegu-sustapenerako. Horrela betetzen dugu zuk egindako ekimenaren muina. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4109
10
73
21.03.2014
SARASUA DÍAZ
SV-ES
Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan bereziari buruzko legebiltzar-agindua betetzearen gainean
Eskerrik asko. Sailburu jauna, ados egon gaitezke adierazi dituzun gai askotan, baina, egia esan, duela bi egun aurkeztu zen Erakunde eta Herrizaingo Batzordean 2013. ekitaldiko legebiltzar-ekimenen betetze-mailari buruzko txostena, ongi ezagutzen duzuna, eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan berezi horri dagokionez, baita haur-pobreziaren aurkako neurriei dagokienez ere, egiten ari dela adierazten da, sailburu jauna, beste xehetasunik eman gabe. Ulertzen dut eskertzekoa dela zuek egiten ari zaretela diozuen pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan bereziari buruzko informazioa osatzea eta xehetasunak zehaztea. Alegia, noiz amaituko den, zer neurri izango dituen haur-pobreziari aurre egiteko eta nola jarriko duzuen abian. Izan ere, dena dela, krisiaren ondorioak zentzu handiagoa hartzen ari dira gure autonomia-erkidegoan, eta pobrezia eta gizartebazterketa dira gure autonomia-erkidegoan eguneanegunean gero eta familia gehiagori eragiten dioten krisiaren ondorio dramatikoenak. Eta egia da orain arte badirudiela eragin positiboa izan duela diru-sarrerak bermatzeko sistemak Euskadiko Autonomia Erkidegoko pobrezia-tasei eusteko, baina, hala ere, esan behar dut Euskadiko etxebizitzen ia % 17 zailtasunekin edo zailtasun handiekin iristen direla hilaren amaierara, eta krisiak bikoiztu egin duela epe laburrean ohiko gastuei erantzuteko behar beste baliabiderik ez duen Euskadiko familia- kopurua. Eta haietariko asko beren soldatatik bizi dira, sailburu jauna; ez dira diru-sarrerak bermatzeko errentatik eta etxebizitzaren laguntza osagarritik soilik bizi. Gizarte-erakundeek adierazten dute pobrezia eta gizarte-bazterketa egoeran dagoen jendea sisteman betikotzeko arriskua dagoela. Eta, une honetan, 85.000 langabe ditugu Euskadin langabezia-prestazioa kobratzen, baina 73.000 lagun prestazio hori gabe. Eta kezkagarria da datu hori, adierazten baitu langabezian dauden pertsonetatik % 48k ez duela prestaziorik jasotzen eta, hain zuzen, diru-sarrerak bermatzeko sistemaren eta etxebizitzaren prestazio osagarrien mende daudela, baita gizarte-larrialdiko laguntzen mende ere. Eta, hala ere, guztiak ez dira iristen hilaren amaierara. Horregatik du zentzua orain pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako plan berezi horrek, eta, beraz, gauza bakarra eskatzen dizuet: jarri martxan berehala, arren.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4110
10
73
21.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, berriro, legebiltzarkideok, sailburu andrea, sailburu jauna. Legebiltzar honetan garai guztietako euskal artista onenaren museoari eta gaur itxita egon arren Espainian dagoen museo onenetako bati buruz hitz egiten jarraituko dugu: Chillida Lekuri buruz. Bederatzigarren legegintzaldian zehar, Hernaniko Chillida Leku museo bikaina publikoari ixteari buruzko zenbait ekimen izapidetu, eztabaidatu eta onartu ziren. Agerraldi interesgarriak ere izan ziren Ganbera honetako Kultura Batzordean: garai hartan sailburu zenaren agerraldia 2011ko maiatzaren 3an, oso interesgarri eta argigarria, Chillida familiaren ordezkariena 2011ko maiatzaren 25ean… Agerraldi interesgarri horiek izan ziren, eta erreferentziazko zenbait testu onartu. Alegia, hau adostu zen 2011ko otsailaren 3ko Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta agian inplikatutako beste zenbait administrazio publikorekin, adostu dezala Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioarekin erakunde publikoen parte-hartzea duen proiektu iraunkor bat, zeinak ahalbidetuko duen museoa berriz zabaltzea bere ekonomia- eta kudeatze-bideragarritasuna bermatuko duen formula baten bitartez, bai eta museo-gune hau sortzean artista gidatu zuen jarrerari eustea ere". Eta, gainera, eskatzen zitzaion Eusko Jaurlaritzari, eta ongi dago ekimen honen baitan gogoraraztea, akordioaren eraginez erakunde publikoek Chillida Laku museoaren ondarearen kudeaketan parte hartuz gero, Euskadiko museoen etorkizuneko sarean sartzea. Begira zer adierazpen. 2011ko urriaren 19ko Kultura eta Gazteria Batzordeak ere testu hau onartu zuen: "Eusko Legebiltzarrak eskatzen die Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari lehenbailehen ekiteko berriro negoziazioei Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin, Chillida Leku museoa ahalik eta azkarren berriro irekitzeko, bideragarritasun ekonomikoa eta kudeaketa-bideragarritasuna bermatuko duen etorkizuneko formula baten bidez". Legebiltzarrak, gainera, otsailaren 3an onartu zen legez besteko proposamena berretsiz, berriro eskatu zien negoziazioan eragina zuten erakundeei espazioaren izaera monografikoa, bilduma egungo eremuan mantentzea errespetatzeko, eta, halaber, familiaren erantzukizuna adosteko Eduardo Chillidaren ondareari dagokionez, koherentziaz eta duintasunez igorri ahal izan dadin aurrerantzean ere artistak osatu eta abian jarri zuen jatorrizko proiektua. Legebiltzar honen adierazpenak dira, osoko bilkurarenak, batzordearenak, onartuak, eta, noski, jarrera bat adierazten zuten. Zoritxarrez, jendearen, artearen, kulturaren zaleen esku ez zegoen errealitate kultural bati buruzko kokapen politikoa, berdin jarraitzen duena. Iragan martxoaren 4an, sailburuaren, Uriarte andrearen legebiltzar-agerraldian, aipu garrantzitsu bat egin zen, esan baitzuen saila lanean ari zela museoa publiko egiteko negoziazioei ekiteko. Erreferentzia garrantzitsu eta berria, nolabait; alegia, uste dut zentzu horretan bilatu behar dela... Ez zen hura unea, aurrean genuen agerraldiaren esparrua zela eta, ziur asko, baina bai nahi izan dugula, planteamendu horrekin, agerraldi hartan egin zuen aipamenari buruzko erantzuna prestatzea Eusko Jaurlaritzak. Argi dago Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokiela erabaki eraginkorrak eta behin betikoak hartzea arte-azpiegitura bikain horren bizitzari eta mantentzeari buruz. Eusko Jaurlaritzak itxuraz Chillida Lekuren etorkizuna bideratzeko hartu duen erabakiaren aurrean, uste dugu, beharrezkoa eta egokia den negoziazio-prozesuaren bidez, gai horren guztiaren giltzarriak lortu behar direla. Legegintzaldi honetan ere egon dira beste legebiltzar-ekimen batzuk, erantzun zaie egin diren galderei, eta hor da Maneiro jaunak informazioa eskatzeko egindako galdera ere, ondare-kontuak eramaten dituen Lord Cultural enpresari, aholkularitzari Chillida Lekurako kudeaketa-ereduari buruz eskatutako txostena dela-eta… Eta, beno, horri dagokionez, gai horiei buruz txostenak adierazten dituen ertzen eta egiten duen deskribapenaren zain ere bagaude. Baina, gaira itzuliz, eta bereziki interpelazioaren gaira, adierazpenak hor baitaude, hor da Uriarte andreak martxoaren 4ko batzordean egin zuen erreferentzia, bada, interesa dugu, eta jakin nahi dugu, ikusteko pozgarria den, zer helburu dituen Eusko Jaurlaritzak Chillida Leku museoaren eskuratze-prozesuari dagokionez, eta zer planteamendu dauden eta zer baldintzatan dagoen negoziazioa edo aurretiazko ikuspegia. Ez dugu zuhurtziagabeak izan nahi, ezta ezer eten ere, baina zuk esan zenigun zein den zure asmoa, eta, noski, pozik hartuko ditugu zure azalpenak. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4111
10
73
21.03.2014
HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo)
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz
Legebiltzarreko presidente andrea, sailburua. Erabat ados nago zurekin, Barrio jauna, eta uste dut kapitulu honetan aho bateko adostasuna dugula talde politiko, erakunde eta herritar guztiok Eduardo Chillidak Chillida Leku museoan utzi zigun ondarearen izugarrizko garrantzia goratzeko. Ondare horrek balio kultural eta artistiko paregabea du. Eskultore berdingabe eta euskaldun unibertsal baten azken obra handia da. Ondare horrek gure errespetu, miresmen, zaintza eta ahalegin osoa merezi du. Legebiltzar honetan egin nuen lehenengo hitzaldian, 2013ko otsailaren 11n, Chillida Lekuri buruz nituen asmoak iragarri nituen. Orduan iragarri nuen Chillida sendiarekiko elkarrizketei berrekin nahi niela lehenengo pauso gisa, lehendabizi entzuteko, baina baita inora ez zeraman egoerarentzat balizko irtenbideak proposatzeko ere. Orduan aipatu nuen, halaber, elkarrizketa oparoa izateko oinarrizko baldintzetako bat zela elkarrekiko konfiantza eta diskrezioa, eta iragarri nuen gure lana ildo horretatik joango zela; horrelako prozesu batek eskatzen dituen diskrezioz, intimitatez eta lasaitasunez egingo genuela lan. Uste dut ez nagoela oker baieztatzen badut denok jabetzen garela egoeraren zailtasunaz. Gauzak honela, 2007an, krisialdirik gabeko testuinguru oso ezberdin batean, Chillida familiak Chillida Leku gune babestu bat bilakatzeko etorkizunera begiratuko zuen irtenbide bat bilatzea erabaki zuen. Une hartan hasi ziren lehenengo elkarrizketa formalak euskal erakundeekin. Horretarako, familiak Rodrigo Uría abokatuarengana jo zuen, arlo hauetan aldez aurretik izandako esperientzia ezagutzen zuelako, bera izan baitzen Thyssen Fundazioaren eta Estatuaren arteko negoziaketetan ibilitakoa. Denok dakigunez, gaur egun Thyssen museoa dimentsio handiko eta arrakasta ezaguneko errealitate kulturala da. 2008an, euskal erakundeek, Chillida Leku museoari konponbide egoki bat aurkitzeko erabakia hartuta, Chillidaren obraren balorazio bat eskatu zuten. Une hartan, balorazioa Sotheby's enpresak egin zuen, eta emandako balorea 176 milioi eurokoa zen. Negoziaketaren fruitu, 2009ko urtarrilean, familiak Chillida Leku, jadanik martxan zegoen museoa eta nazioarteko erreferentea, 112 milioi euroen truke euskal erakundeei lagatzea erabaki zuen. Honela, balorazioaren eta akordioaren diru kopuruaren arteko diferentzia, hau da, 64 milioi euro, izango zen familiak Gipuzkoako lurraldeari eta Euskal Autonomia Erkidegoari egingo zien dohaintza. Benetan, jarrera laudagarria beraien aldetik. Edonola ere, alde batetik gobernu-aldaketa izan zela eta beste aldetik krisialdi-egoera izan zela, akordio hau ezin izan zen une hartan gauzatu. Honela, 2009an, Gobernu berriak eta familiak ia-ia zerotik hasi behar izan zuten berriz ere elkarrizketa eta negoziaketekin. Esan beharra dago, une honetara helduta, 2009an igarotzeko moduko ibilbide bat aurkezten bazen, ibilbide hori gero eta estuagoa eta aldapatsuagoa egiten joan zela. Eta, zuek denok ongi dakizuen bezala, akordioa ez zen heldu. Honela, zorigaitzez, 2011ko martxoan, familiak museoa ixtearen erabakia hartu behar izan zuen. Une goibel eta latza benetan familiarentzat, bertako langileriarentzat, kulturarentzat eta gu guztiontzat. Edozein kasutan ere, Gobernu honek bere lehenengo egunetik mantendu izan du, lehen aipatu dudan bezala, Chillida Leku berriro irekitzeko nahia eta helburua eta ez dugu amore emango museo garrantzitsu honen etorkizuna bermatuko duen akordio batera heldu arte. Jakina denez, 2013. urtearen hasieran berriro hasi ginen familiarekin harremanetan, haren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman horiek aldi batean, aurreko legealdian, bertan behera gelditu ondoren. Chillida Leku interesatzen zitzaigula eta kulturaren aldetik garrantzi handia zuela konbentzituta geundela jakinarazi genien. Elkarrizketak berriro hasteko interesa agertu zuen familiak, eta, lehenik eta behin, Chillida Lekuren izaerari buruzko oinarrizko irizpideak adosteko premia planteatu zigun, hau da, haren izaera monografikoa eta Eduardo Chillida artistak asmatu zuen bezala erabateko begirunea izatea proiektuari. Geroago, akordio baterako oinarriak finkatuko lirateke. Horrez gain, eta gai honi beti eman dio familiak garrantzi handia, elkarrizketak erabateko diskrezioaz egingo zirela ere hitzartu genuen hasieratik. Bi aldeek geure gain hartu genuen elkarrizketa- eta negoziazio-prozesuaren une desberdinen berri jendearen aurrean ez emateko konpromisoa, akordio argiak edo behin betiko desakordioak egon arte. Lehen faseari aurre egiteko, Chillida Leku espazioaren izaerari buruzko ideiak aurreratzen zituen lehen dokumentu bat proposatu genion familiari. Dokumentu horren arabera, berezko artelana, eta ez museo konbentzionala, izango zen Chillida Leku. Dokumentu hori batera landu genuen, eta Chillida Lekuren izaerari buruzko ideia bera partekatzeko eta etorkizun hurbil baterako proiektatzen genuen zentroaren ereduari buruzko puntu konkretu batzuk zehazteko izan zitzaigun baliagarri. Kontzeptu horiek, ordea, kudeaketa eta ekonomiaren terminoetan konkretatzea beharrezkoa zen, berriro martxan jartzen saiatzen zen zentroaren eredua hobeto definitzeko asmoz. Ondorioz, Lord Cultural Resourcesekin harremanetan jartzea erabaki genuen. Hauek, Toronton oinarrituta dauden arren, kultur proiektuak eta plan estrategikoak mundu osoan gauzatzen dituzten prestigio handiko kultur aholkulariak dira. Chillidaren obra eta haren nazioarteko eragina eta Euskal Herria ondo ezagutzen dituzte. Bilboko Guggenheim museoaren plan estrategikoaren egileak dira, besteak beste. Honela, beraiei eskatu genien eredu kontzeptualari buruzko eztabaidan aurrera egiteko aukera eman behar zigun Chillida Lekuren kudeaketa-txostena. Txosten horrek ekonomia eta kudeaketaren terminoetan konkretatuko luke aipatutako lekuaren izaerari buruz Eusko Jaurlaritzak eta Chillida familiak partekatzen zuten ideia. Horretarako, museoaren kostu eta diru-sarrerei buruz ordurako publikoak ziren datuak, familiarekin eta museoaren kudeatzaileekin izandako elkarrizketak eta hipotesi moduko proiekzio ekonomikoak erabiliko lituzke, eta, emaitza gisa, zentroaren kudeaketarako aukera desberdinak planteatuko lituzkeen agiri bat sortuko litzateke. Agiri hori 2013ko abenduan entregatu zitzaion familiari. Esan beharra dago txosten horrek elkarrizketetan konkrezio-maila handi batekin aurrera jotzeko aukera ematen digula negozio bideragarri baten eredu bat zehazte eta haren kostu eta diru-sarrerak aurreikuste aldera, betiere Chillida Lekuren bideragarritasuna eta iraunkortasuna aztertzeko helburuarekin. Ekonomikoki duen bideragarritasuna ezagutzea funtsezkoa da espazio horren aukerei eta kudeaketa-modalitateei buruz hitz egiten hasi aurretik. Une honetan, agiriak planteatzen dituen hipotesi desberdinak aztertzen ari gara Chillida familiarekin, museoaren definizio kontzeptual eta operatibo bat ixteko. Lan-prozesu horrek jarraitzen duen bitartean, indarrean jarraitzen du, guretzat eta Chillida familiarentzat, diskrezioaren arabera jokatzeko eta komunikazio publiko ahalik eta gehien mugatzeko akordioak. Hori dela eta, ezin dugu une honetan konkrezio handiagorik aurreratu, baina ziur egon zaitezke Chillida Lekuren ekonomia eta kudeaketaren aldetik bideragarritasuna bermatuko duen akordio batera heltzeko ahalegin guztiak egiten ari garela.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4112
10
73
21.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Eskerrik asko, Uriarte andrea, zure azalpenengatik. Pozten naiz aurrera egiten ari zaretelako, eta, gainera, ikusten dudalako oinarri interesgarrietan oinarrituta ari zaretela aurrera egiten, edo, behintzat, jokatzen. Gure taldeak adorea ematen dizue adostasunaren bidean eta diskrezioan oinarrituta konfiantza bilatzearen bidean aurrera egiteko harreman konplexu horretan. Zuk esan duzunez, hain zuzen, gu ere jabetzen gara egoeraren zailtasunaz. Gu ere jabetzen gara, eta horrexegatik errespetatu nahi dugu negoziazio-esparru hori; baina bultzatu egin nahi dugu, eta nahi dugu zuek ikustea bultzatzen ari garela eta gai honek arduratu egiten gaituela, eta hura kontrolatzen saiatzen jarraituko dugula, jakina, diskrezio- eta zuhurtzia-esparru hori errespetatuz, amaiera onena izan dadin, hots, euskal herritar guztiek eta mundu guztiak azpiegitura artistiko paregabe horretaz gozatu ahal izatea. Gustatuko litzaidake, zuk esan duzunaren harira, eta negoziazio hertsiaren kontuetan sartu gabe… Izan ere, gai honi buruz galdera asko egin litezke: ea erabateko erosketa den, alokairuak egon daitezkeen, nola hartuko den erantzukizuna… Gaur ez dira galdera horiek egin behar, ziurrenik, zuk eskatu duzun diskrezio- eta konfiantza-esparru horretan; baina, egia esan, gauza batzuk planteatu nahi nizkizuke. Hau da, esan duzu dokumentu bat eman zaiola sendiari… Hain zuzen; bada, hor dago negoziazioen esparrua. Baina zer jarduera-esparru du edo zer harreman du Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Aldundiarekin? Alegia, elkarrekin ari zarete lanean? Bakoitza zuen kabuz ari zarete lanean? Nola baloratzen duzu kultura-arloan eskumenak dituen eta kontu honen inguruan eskumen ugari dituen erakunde baten eskuhartzea, museo hori Gipuzkoako lurralde historikoan baitago? Alde horretatik, harreman ona al dago bi erakundeen artean (Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia)? Izan ere, ez dago zalantzarik harreman on hori eta sinergia horiek lagungarriak izango direla negoziazio-prozesu horretan, ez dago zalantzarik, askoz handiagoa izango baita erakunde publikoek gai honetan esku hartzeko aukera. Eta, jarduera-esparru eta -baldintza horietan, eta aurrera egiteko adorea emanez, esan nahi dizuet izan zaiteztela asmo handikoak, egon zaiteztela irekita herrialde honen etorkizun artistikora eta gai hau zaintzera, beldurrak baitaude, denbora aurrera baitoa, eta horrelako museo bat itxita egotearen mehatxuak… Arriskua dago kanpoko norbait etorri eta hura eramateko, edo erosteko, edo apustu ukaezin bat egiteko gai horri dagokionez. Arriskuak daude, beldurrak daude, hain zuzen, eta guk saihestu egin nahi ditugu zuek egiten duzuena errespetatuz. Eta galdera bat egin nahi dizut, zeren negoziazio-esparruaren barruan sartzen da, ziurrenik, baina ez ekonomiaren edo antolakuntzaren barruan: nola baloratu dituzue sendiaren eskakizunak, hots, guneak izaera monografikoa izatea, egungo lursailetako bildumen batasun iraunkorra, eta balizko museo bat esku publikoetan zuzenduko duen kontseilu, batzorde edo administrazioan sendiak Eduardo Chillidaren ondarearen gainean izango duen erantzukizuna adostea? Alegia, ondo ikusten al dituzue guk eta Legebiltzar honek ondo ikusten ditugun –onartu egin baititu– eta sendiak bere garaian eskatu zituen izaera eta eskakizun horiek: izaera monografikoa –oso ulergarria, gune artistiko hori zer den jakinik–, egungo lursailetako bildumaren batasun iraunkorra eta Chillida sendiak geroko gobernu-organoen barruan izango duen erantzukizun hori? Gai horiek, hain zuzen, negoziazio-prozesuan daude –beti egon izan dira–, eta uste dugu ontzat ematen dituela Eusko Jaurlaritzak. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4113
10
73
21.03.2014
HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo)
Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz
Pozten naiz, Barrio jauna, ados egoteaz bai museoaren balioan, bai hura irekitzeko lan egiteko beharrean. Baina, esan dizudanez, dena diskrezio eta lasaitasun osoz eramaten ari gara; hala adostu baitugu sendiarekin. Beraz, horrela lan egiten jarraitu nahi genuke. Izan ere, agerraldi hau bera ere haiekin kontrastatu dugu, alderdi guztietan beti eskutik joan gaitezen. Hori dela eta, pazientzia eskatzen dizut. Honen berri ematen joango gara ahal dugun heinean. Galdetu dizkidazun gaietatik –baten bat zehatzagoa da–, egia da hemen parte hartzen duten erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza direla. Jaurlaritzaren konpromisoa izan zen, aurreko hitzaldian azaldu dizudanez, sendiarekin harremanetan jartzea, aurreko lan guztiari berrekitea, eta ikustea nola jarraitu genezakeen aurrera. Beraz, jada hitz egiten ari gara zuk planteatu dituzun gai askotaz; horrenbestez, ezin dugu xehetasun gehiagorik eman. Eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, lan bat egiten ari gara, eta gero jakinaraziko da eta adostuko da haiekin ere. Oraingoz, lehenengo zatian jakinarazi dudanez, museoaren eredua aztertzen ari gara; gero aztertuko dugu zer bideragarritasun izan dezakeen, eta, gero, zein izan daitekeen formula ekonomikoa; baina, oraingoz, lanean ari gara, eta ezin dizut askoz informazio gehiago eman horri buruz. Hori dela eta, benetan berriz pazientzia, konfiantza eta errespetua eskatu behar dugu, argi baitago honelako gai delikatuetan presak eta presioak ez direla batere lagungarri. Eta besterik ez. Hurrengo batean, ea zerbait gehiago eta albiste onak ekartzen ditugun.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4114
10
73
21.03.2014
OYARZABAL DE MIGUEL
PV-ETP
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea; jaun-andreok, sailburu andrea. Sopuertan, bi ikastetxetan ematen da hezkuntza-eskaintza: batetik, La Baluga haur-eskola publikoan, zerotik sei urterako haurrentzat; eta, bestetik, ekimen sozial itunduko San Viator ikastetxean, zeinak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, lanbide-hastapeneko eta helduentzako hezkuntzako eskaintza osoa baitu. Ikastetxe horiek bata bestearen alboan daude; elkarrekin lankidetzan aritu dira, eta baterako sinergiak baliatu dituzte; urte hauetan guztietan, erantzun ona eta osoa eman diote udalerriko hezkuntza-eskariari; eta, orain, hain zuzen, gizarte- eta hezkuntza-gatazka baten aurrean daude udalerrian, kasu honetan La Baluga ikastetxe publikoko guraso gutxi batzuek sortua. Jakin nahi genuke zer nolako prestutasuna eta erabakitasuna dituen Jaurlaritzak gatazka hori gainditzeko eta Sopuertan datozen urteetarako hezkuntza-eskaintza argitzeko. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4115
10
73
21.03.2014
HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo)
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz
Legebiltzarreko presidente andrea. Zure galderari erantzuteko, hots, zer balorazio egiten duen Jaurlaritza honek Sopuertako ikastetxeen egoerari buruz, esango dizut zuzentzen dudan sailak uste duela Sopuertako ikasleek, gaur egun, bermatuta dutela hezkuntzarako eskubidea indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan. Dakizunez, ikastetxea hautatzeko eskubidea hezkuntza-eskaintzaren planifikazioaren mende dago hasiera batean. Alde horretatik, legeak berak dio hezkuntzaren zerbitzu publikoa ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen bidez emango dela. Sopuertaren kasuan, derrigorrezko hezkuntzaetapa guztiek (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) edo eskolatze-konpromisoaren barruan sartuta daudenek (hiru, lau eta bost urteko gelak) eskaintza egokia dute udalerriko bertako ikastetxeetan, zuk ondo deskribatu duzunez; hau da, La Baluga Haur Hezkuntzako eskola publikoak eta San Viator ikastetxeak gaur egun udalerriak dituen hezkuntza-beharrei erantzuna ematen diete. Baina egia da badagoela La Baluga ikastetxe publikoan Lehen Hezkuntza sartzea eskatzen duen kolektibo bat, ikasleen % 10en bat ordezkatzen duten Handitzen gurasoen elkartea, zehatzago esanda. Ondo dakizuenez, alternatiba hori gaur egun ez da bideragarria, Bilboko Elizbarrutiak, aurreko jabeak, Sopuertako Udalaren alde egin duen lursailen dohaintza-eskrituraren ondoriozko betebeharrengatik. Eta egoera hau aldatu nahi izanez gero, Udala bera izan beharko da konponbide bat bilatu beharko duena. Edozein kasutan ere, azpimarratu nahi dut gaur egun Sopuertako hezkuntza-beharrak aseta daudela San Viator eta La Baluga ikastetxeek ematen duten eskaintzarekin. Are gehiago, udalerriko hezkuntza-erkidegoarekin izan ditugun bilera ugarien bidez jakin dugunez, Sopuertako bizilagun gehienak oso pozik daude gaurko hezkuntza-eskaintzarekin. Baina, gure erantzukizunak eskatzen digun bezala, hezkuntza-eskariaren jarraipena egiten segituko dugu, egon daitezkeen eboluzio eta gorabeherak ezagutzeko eta agertzen diren beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4116
10
73
21.03.2014
OYARZABAL DE MIGUEL
PV-ETP
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz
Eskerrik asko, presidente andrea, eta eskerrik asko zuri ere, sailburu andrea. Hain zuzen, gu bat gatoz zuk egiten duzun balorazioarekin, baina zure ahotik eta Legebiltzarreko tribuna honetan entzun nahi genuen. Izan ere, dakizunez, La Baluga haur-eskola publikoa Gotzaindegiaren jabetzeko lursail batean eraiki zen, zeinak doan laga baitzion udalari 0-6 zikloa eman zedin –ez beste ezein ziklo–, asmoa baitzen San Viator ikastetxearen –hura ere elizbarrutiaren jabetzakoa– jarraipena bermatzea, zeren hango hezkuntza-eskaintzari, zuk hemen azaldu duzunez, babes argia ematen diote eskola-komunitateak eta Sopuerta udalerriko biztanleek. Erakundeek, gainera, garraioa eta jangela jartzen dizkiete eskola publiko batean ikasteko haraino joan nahi duten ikasleei. Oso gutxi dira; esku bateko hatzekin konta daitezke. Baina, tira, egia da duela urtebete pasatxo batzorde bat eratu zela, dakizunez, Sopuertako Hezkuntzaren Aldeko Batzordea, zeinak 1.033 sinadura jaso baitzituen 1.600 biztanletik gorako errolda batean –pentsa zenbaterainoko gizarte-erantzuna– Sopuertan egungo hezkuntza-eskaintzari eustearen alde (La Baluga eskola eta San Viator ikastetxea), manifestu hark zioenez. Hori eskatzen dute herritarrek, eta guk, hain zuzen, nahi genuen zuk familiei ziurtatzea hori izango dela Sailaren eta Jaurlaritzaren konpromisoa: hezkuntza-eskaintza horren jarraipena errespetatzea; San Viator ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren jarraipena errespetatzea, zeinak 62 urteko historia baitu, 750 ikasle eta 80 langile, eta erreferentzia-ikastetxe bat baita Enkarterrietan sare sozioekonomiko eta industrial osoarentzat. Baina zuk oso ondo dakizu oreka hautsi egin dela, eta familien artean hezkuntza-giroa gaiztotzen ari den gizarte-gatazka bat dagoela. Irailean, Udalak berak ukatu egin zien San Viator ikastetxeko ikasleei eskola publikoko jolastoki estalia erabiltzea, zeina gorputz-hezkuntzako eskoletarako edo eskolaz kanpoko jardueretarako erabiltzen baitzuten. Zuk ezagutzen duzu gertakari hori, eta, hain zuzen, gatazka hori liskarra sortzen ari da familien artean eta guraso-elkarteen artean. Guk uste dugu Sailak askoz modu eraginkorragoan hartu behar lukeela esku gatazka hori konpontzeko eta eskola-komunitateari bermatzeko egungo hezkuntza-eskaintza bermatuta dagoela, eta ez dela bestelako esperimenturik egingo datozen urteetan. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4117
10
73
21.03.2014
HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo)
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz
Nire aurreko interbentzioan esan dizudanez, Sopuertako udalerrian hezkuntza-eskaintza egokia dela uste du Gobernu honek. Horiek horrela, dauden bi ikastetxeen bidez (La Baluga Haur Hezkuntzako ikastetxe publikoa eta San Viator itunpeko ikastetxea) beteta daude udalerrian hezkuntza-premiak gaur egun. Eta, lehen esan dudanez, edonola ere, jaiotzen datuen bilakaeraren eta udalerriko eskolatze-tasaren jarraipen hurbila egiteko konpromisoa hartu du sail honek, Lehen Hezkuntzan benetan dagoen plazen premia ezagutzeko asmoz. Baina horrek ez du esan nahi eskatzen zaigun guztiaren aurrean gure erantzukizuna izateari utzi behar diogunik. Orduan, segimenduari dagokionez, zer egingo dugu? Hori egitea baitagokigu Jaurlaritza garen aldetik! Ondorioztatuko balitz La Balugan Lehen Hezkuntza ezartzeko adinako eskaria dagoela, une honetan dagoenaz harago, oso ondo dakigu ezinbestekoa dela eskatzen ari zaizkigun instalazioak libratzea elizbarrutiarekiko eskrituren ondoriozko egungo karga eta baldintzetatik. Bi egoerak gertatuko balira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila prest dago ekimena ba- besteko eta bere eskumen-esparruan behar diren izapideak egiteko Sopuerta udalerrian Lehen Hezkuntzako hezkuntza-eskaintza publikoa zabaldu ahal izan dadin. Baina horrek ez du esan nahi inork beldurrik izan behar duenik bide bat edo beste bat hartzearen aurrean; alegia, kontua da dagoen eskariari erantzuna ematea justifikatuta dagoenean. Eta horixe dagokigu administrazio publikoa garen aldetik.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4118
10
73
21.03.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, La Baluga eskolan (Sopuerta) Lehen Hezkuntza eskaintzearen inguruan
Bai, egun on. Gai berdinarekin jarraitzen dugu, baina beste ikuspuntu batetik, ziurrenik. Guk ez dugu auzitan ipintzen San Viator eskolaren jarraipena (San Viator hor dago eta egongo da, lerro bat dauka eta izango du), baizik eta beste gauza batez ari gara hitz egiten: Sopuerta, Bizkaiko herri bat non Lehen Hezkuntzan eskaintza publikorik ez dagoen. Ez dago aukerarik herrian eskola publikoan Lehen Hezkuntza egiteko; herrian, bakarrik ikastetxe kontzertatu batean egin daitezke ikasketa horiek. Eta, gure ikuspuntutik, hori da gaia. 2010. urtetik, Sopuertan, La Baluga eskola publikoan Lehen Hezkuntzako eskaintza irekitzeko eskaria egiten ari dira. Eta eskaria egin dutenak –eta oso argi uzteko– dira Udala eta La Baluga eskolako Eskola Kontseilua. Ez gara hitz egiten ari kolektibo batez, beste batez…; egon daitezke 10.000. Eskaria, Udalak eta Eskola Kontseiluak. 2012-2013. ikasturterako, 22 ikasleren familiek izena eman zuten La Balugan Lehen Hezkuntza egiteko. Hezkuntza Sailaren erantzuna ezezkoa izan zen. 2014-2015 ikasturterako, ikasleen izen-ematea ireki denean, guraso batzuek (zazpi, zehatz-mehatz), dagoen auzi guztiaren erdian, erabaki dute izena ematea La Baluga ikastetxean, eta eskari hori aintzat har dezala eskatu diote Hezkuntza Sailari eta Hezkuntza sailburuari. Gure galdera da: egoera horren aurrean, datorren ikasturterako, momentu honetan aurrematrikulazio-garaia izanda eta guraso horiei erantzun bat eman behar zaienez, eta datu guztiak ezagutzen dituenean Hezkuntza Sailak eta sailburuak, zer irizpide ja- rraituko du Hezkuntza sailburuak La Baluga eskola publikoan Lehen Hezkuntza irekitzeko eskaerari dagokionez, eta hor dauden gurasoei eta izena eman duten gurasoei zer erantzun emango die eta zer bide irekiko die?
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4119
10
73
21.03.2014
HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK (Uriarte Toledo)
Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, La Baluga eskolan (Sopuerta) Lehen Hezkuntza eskaintzearen inguruan
Señora presidenta. Arrondo anderea, zuk eta nik ondo dakigu zenbat buelta eman ditugun gai honen inguruan. Ugariak dira egindako txostenak. Eta hainbat izan dira, baita ere, Gobernu honek izan dituen bilerak Sopuertan dauden bi guraso-elkarteekin, BIGEkoekin eta Udalarekin. Azken bilerak otsailaren 12an eta 17an egin genituen, eta bertan, zuk ederto dakizunez, argi eta garbi azaldu genuen zein den benetako arazoa. Egiazko arazoa ez da zazpi umek nahi dutela Lehen Hezkuntza publikoa izatea Sopuertan eta guk ez diegula eman nahi. Ez. Benetako arazoa beste bat da, Udalak eta Elizbarrutiak erdietsitako akordioaren ondoriozko dohaintza-eskrituran datza arazoa. Argi eta garbi esango dizut, Arrondo andrea: lursailak dohaintzan emateko notarioaren eskrituran dago arazoa, non argi eta garbi ezartzen baitira dohaintza jasotzen duen erakundearen betebeharrak, eta hitzez hitz irakurriko dut: "Dohaintzan emandako lursaila erabiltzea Haur Hezkuntzaren mailako irakaskuntza-zentro bat eraikitzeko". Era berean, ezartzen du: "Udalak ez badu betetzen betebeharretako edozein, Eliza Katolikoak, Bilboko Elizbarrutiak, indargabetu egin ahal izango du dohaintza hori, eta berreskuratu egin ahal izango du dohaintzan emandako lursailaren jabetza, baita han eraikitako, landatutako edo ereindako guztia ere, hargatik kalte-ordainik eman beharrik gabe". Sarritan azaldu dugunez, arazo honek argi eta garbi gure eskuduntzen eremua gainditzen du. Horregatik, Udalak berak hartu beharko du esku, arazo honetan irtenbide onena aurkitzeko asmoz.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4120
10
73
21.03.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, La Baluga eskolan (Sopuerta) Lehen Hezkuntza eskaintzearen inguruan
Eliza, apezpikua eta ikastetxe kontzertatua. Hori da tartean dagoena, besteak beste. Argudiatzen da Eliza katolikoak Udalari eraikinaren dohaintza egin zionean ipinitako esapideetan esaten zena arriskuan dagoela Lehen Hezkuntza irekitzen baldin bada La Baluga ikastetxean. Zuk ere oso ondo dakizu, nik ere dakidan bezala, txosten juridikoen inguruan interpretazio desberdinak daudela. Azken hilabeteetan beste bi txosten juridiko ezagutu ditugu gaiaren inguruan: bata, Udalak eskatuta Iñaki Lasagabaster Herrarte Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunari, eta bestea, BIGEk eta gurasoek eskatuta Joxean Lozano Murga abokatuari. Iñaki Lasagabasterrek egindako txostenak esaten duena da hor ez dela esaten bakarrik Haur Hezkuntzarako izan behar dela. Bigarren txostenak dio dohaintza egin zenean irregulartasunak egon zirela dohaintza horretan eta oso zalantzagarria dela egindako prozesu osoa. Hori dena kontuan hartuta, guk uste dugu aukera bat baino gehiago dagoela. Ez dela bakarrik Udalaren ardura, Hezkuntza Sailak bere ardura izan behar duela. Elkarlanean Udalarekin eta apezpikuarekin, hau konpondu behar duela. Eta gaur 7 ikasle dira, orain dela bi urte 22 izan ziren.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4121
10
73
21.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
Bai, eskerrik asko, sailburu andrea. Espero dut ezein legebiltzar-taldek ez etetea bere purrustadekin, eta, egiten badituzte, presidenteak jarrera alda dezaten eskatzea. Joan den martxoaren 3an, sailburu andrea, Bilbon egindako Global Forum Spain 2014 aitzakiatzat hartuta, dozenaka gazte bortitzek ekintza bandalikoak egin zituzten Bilboko Kale Nagusian eta Alde Zaharrean. 50 establezimendutik gora suntsitu zituzten: banku-sukurtsalak, saltokiak, ostalaritza-establezimenduak… Astakirten haiek beldurra eta etsipena eragin zituzten herritarren, saltzaileen, bezeroen, paseatzaileen eta abarren artean. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4122
10
73
21.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
Basati haiek zabor-edukiontziak erre zituzten, eta mota guztietako hiri-altzariak errotik atera zituzten zenbait establezimendutako kristalak eta ateak apurtzeko. Lokal gutxi geratu ziren bandaloen indarkeriatik salbu, sailburu andrea. Bilboko Udalaren datuen arabera, hiri-altzarien galerak 100.000 eurotik gorakoak lirateke. Kale Nagusian eta Alde Zaharrean zehar, kristalak apurtu zizkieten 21 banketxeri, 19 saltoki eta tabernari; Villa de Bilbao hoteleko kafetegia erabat suntsitu zuten; Euskalduna Jauregiko ateak hondatu zituzten; autobus baten gurpilak zulatu zituzten; pertsianak apurtu zituzten; saltokietan lapurretak egin zituzten; Correosen ibilgailu bat suntsitu zuten, baita Udaltzaingoaren furgoneta bat ere; kalteak eragin zituzten 160 edukiontzitan –horietatik 17 erre egin zituzten–, sei markesinatan, zakarrontzietan, dozenaka parterretan… Atentzioa ematen du, eta atentzioa eman du, gertakari horietaz gain, irudiez gain, argazkiez gain, bideoez gain, zigorgabetasunez jokatu zuela jende horrek. Zigorgabetasunez. Bideoak bidali dizkigute; zuk ere ikusiko zenituen legebiltzar-taldeei bidali dizkiguten bideoak, telebistako irudiak, prentsan atera dena. Atentzioa ematen du gauza batek: jende horrek erabateko zigorgabetasunez jokatu zuela eta Ertzaintza zeharo pasibo egon zela. Honek ematen du, funtsean, atentzioa: Ertzaintza pasibo egotea, gure ustez, Segurtasun Sailaren agindu baten ondorioz; alegia, esku ez hartzeko aginduaren ondorioz, esku ez hartzean zetzan erabaki politiko baten ondorioz. Alderdi politiko demokratiko guztiek berehala gaitzetsi zituzten gertakari horiek. Bilboko Udalak esan zuen indarkeria-eztanda hura hiriko merkataritzak bere historia osoan jasan duen kolpe gogorrena eta bortitzena izan zela. Segurtasun Saileko sailburuak (alegia, zuk) gertatutako gertaera larrien aurrean Ertzaintzak izan zuen jokabidea azaldu behar duzu. Zure sailaren jokabidea azaldu behar duzu, eta hartu ziren erabaki politikoak azaldu behar dituzu. Ertzaintzaren zenbait sindikatuk gogor kritikatu zituzten martxan jarritako dispositiboa eta zuk diseinatutako estrategia. Ernek polizia-dispositiboa kritikatu zuen, eta Ertzaintzako zuzendaria kargutik kentzea eskatu zuen. Euspelek adierazi zuen Segurtasun Sailaren eraginez oso irudi kaskarra eman duela Ertzaintzak. Harrigarria bada ere, batez ere, esan bezala, suntsiketen irudiak eta herritarren eta ertzainen beren haserrea ikusirik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gertakarien biharamunean adierazi zuen dispositiboak funtzionatu egin zuela. Eusko Jaurlaritzak uste du dispositiboak funtzionatu egin zuela; izan ere, saihestu omen zuen asaldura hiri osora zabaltzea eta hiriak sutan bukatzea. Horiek dira Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzak. Mundu guztiak ikusi zuen dispositiboak ez zuela funtzionatu. Sindikatuek esan dute dispositiboak ez zuela funtzionatu, edo, behintzat, dispositiboak bestelakoa izan behar zuela. Jaurlaritzari, ordea, gertatuko suntsiketen aurrean, arrakasta izan zela esatea besterik ez zaio bururatzen. Orduz geroztik, gertakariak bata bestearen segidan gertatu dira, eta, ezagutu diren datu eta egitate berrien harira, Segurtasuneko sailburuak lehenbailehen erantzun behar dio gizarteari, eta azaldu behar du nola jokatu zuen Ertzaintzak Bilbon martxoaren 3an, hilaren 31ko batzordeko agerraldian emango dituzun azalpenez gain, sailburu andrea, baldin eta ordurako sailburu izaten jarraitzen baduzu –nik ez dut uste–, gertatu diren gertakariak ikusita eta saila nola antolatuta dagoen eta sail barruan dituzun nahasmahasak ikusita. Ez dut uste datozen asteetan sailburu izaten jarraituko duzunik, baina, nolanahi ere, guk entzun egingo dizugu. Horregatik egin dizugu interpelazioa, azaldu dezazun nola jokatu zuen Ertzaintzak egun hartan, azaldu dezazun zenbat ertzain atera ziren kalera… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4123
10
73
21.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
… nola jokatu zuten, zer akats egin ziren, zer itun egin ziren, sailburu andrea –zer itun egin zenituen, norekin, nola, zertarako–, zer agindu eman zenituen… Alegia, behar diren datu guztiak gertatutakoaren egia jakiteko. Besterik ez, eta arretaz entzungo dizugu, baldin eta legebiltzarkide batzuek uzten badigute. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4124
10
73
21.03.2014
SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ)
EA-NV
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
Gracias, señora presidenta. Señorías, buenos días. Maneiro jauna, behin baino gehiagotan jendaurrean esan dudan gauza bat gogoraraziko dizut: martxoaren 2tik 4ra Bilbon Global Forum Spain zela-eta hartu ziren segurtasun-neurriak ezohikoak izan ziren, eta horrelako nazioarteko ekitaldi batek behar duenera egokitu ziren. Hiru helburu aintzat hartuta koordinatu, diseinatu eta gauzatu ziren segurtasun-neurriak. Batetik, segurtasun- eta babes-operazioak ezartzea foroa ondo joan zedin. Munduko beste leku batzuetan izandako antzeko ekitaldietako esperientziak jada susmarazten zuen hau ez zela lan erraza, Bilbon ere zaila izango zela. Bigarren helburua zen, garrantzitsua bera, herritarren segurtasuna bermatzea, baita forotik gertu zeuden baina harekin zerikusirik ez zuten guneetan ere, hiriko eguneroko bizitzak ezinbestekoa baino gehiago jasan ez zitzan horrelako ekitaldi batek dituen bistako albo-eraginak. Eta, hirugarrenik, beste helburu garrantzitsua zen protesta-manifestazioak egiteko behar ziren segurtasun-guneak zaintzea. Protesta-manifestazioak aldez aurretik jakinarazi ziren, aurrerapen handiarekin deitu eta sustatu ziren, eta haien asmoa zen, dakizunez, protesta politiko, sozial edo sindikal legitimoa egitea, Bilbon martxoaren 2an eta 3an izandako Global Forum Spain ekitaldian agintariek eta ekonomiaren munduko pertsona garrantzitsuek egin zuten bilera zela-eta. Oro har, horiek izan ziren hiru helburu nagusiak, haiek ahalik eta gehien lortzeko segurtasun-operazioen antolaketak behar zituen ñabardura eta zehaztasun guztiekin. Eta zaude ziur, dakizunez, lana ez zela erraza, eta benetan uste dut une honetan ez duzula arrazoirik lorpena onargarria izan zela zalantzan jartzeko, eta berriro diot, garrantzi-izpirik kendu gabe une zehatzetan eta hiriko gune zehatzetan gertatu ziren istilu larriei. Izan ere, bistan denez, martxoaren 3an Bilbon gertatu ziren gertakari batzuk larriak izan ziren, zalantzarik gabe, batez ere saltokietan –zeuk esan duzu–, banketxeetan eta hiri-altzarietan izan zituzten eragin ekonomikoengatik, baita gizartearen pertzepzioagatik ere. Baina larriak izan ziren, halaber, segurtasunaren eta herritarren babesaren arriskuen aldetik, ertzainek hartu behar izan zituzten arriskuak barne, oso ondo baitakigu sei ertzain zauritu zirela, eta urduritasun emozionala eta esfortzu fisikoa izan zirela nagusi ordu batzuez. Hori bistakoa da, eta, oso larriak izan zirenez, gertakariek hausnarketa publikoa eragin dute, ea nola jokatu behar den Bilboko Kale Nagusian gertatutakoa bezalako egoeretan, nola jokatu behar den horrelakoetan. Zuk gaur Legebiltzarrean egin didazun interpelazio honek berak, batzordean agerraldia egiteko eskaerek, eta, nola ez, gertatutakoaren polizia-ikerketak hausnarketa horretarantz garamatzate. Une horretatik bertatik ari dira gertatutakoa ikertzen eta aztertzen. Eta ikertzen jarraitzen dute, Maneiro jauna, ikertzen jarraitzen dute aztertzeko, esan bezala, zer gertatu zen, baina, batez ere, suntsiketa onartezin eta basati horiek eragin zituztenak identifikatzen eta atxilotzen saiatzeko, arrisku-egoerak eta herritarren segurtasunik eza eragin baitzituzten. Badakizu –eta hala esan duzu, Maneiro jauna– martxoaren 31n agerraldia egingo dudala, neuk eskatuta, Segurtasun eta Justizia Batzordean. Zuk eta beste talde politiko batzuek ere eskatu duzue nik batzorde horretan agerraldia egitea, eta martxoaren 31ko batzorde horri helduko diot. Han azaldu ahal izango dizkizut xehetasun handiagoz abian diren azterketaren eta ikerketaren emaitzak. Batetik, gertatukoaren azterketa, eta, bestetik, ekintza bandaliko haietan parte hartu zutenak atxilotzeko eta auzipetzeko ikerketa. Eta, halaber –eta helburu hau Sailarentzat bezain garrantzitsua da Ertzaintzarentzat berarentzat–, batez ere, batzuek jarduketa horren inguruan asmo txarrez sortu nahi izan dituzten susmoak uxatzeko. Hein batean, edo hein handi batean, zuk ere azaleratu dituzu gaur hemen susmo horiek, eta nahiko arduragabea iruditu zait. Muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4125
10
73
21.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Sailburu andrea, lau minutu eta erdi geratzen zitzaizkizun egoera azaltzen jarraitzeko, eta ez duzu nahi izan, eta geroagoko agerraldi batera atzeratu dituzu zure azalpenak. Uste dut errespetu falta bat dela kontrol-bilkura honetan interpelazio bat egin dizun legebiltzarkide bati ez erantzutea. Egingo dira gero beste agerraldi batzuk. Esan duzu hiru helburu zeudela: foroa ondo joatea, protesta-manifestazioetarako segurtasun-guneak zaintzea –eta azpimarratu duzu manifestazio horiek legitimoak zirela–, eta, azkenik, herritarren segurtasuna bermatzea. Uste duzu herritarren segurtasuna bermatu egin zela Bilboko Kale Nagusian eta Alde Zaharrean? Uste duzu lortu egin zela helburu hori? Bermatu al zen herritarren segurtasuna? Benetan uste duzu hori? Bistakoa baita helburu hori ez zela inola ere bete. Eta esan duzu lana ez zela erraza. Bai, baina zure egitekoa da gaia ondo antolatzea. Ez bazarete horretarako gai, joan zaitezte etxera. Lana zaila zen, bai, badakit zaila zela; baina ondo egin behar zen. Borondate politikoa behar zen gauzak modu antolatuan eta ondo egiteko, eta zuek ez duzue egin. Ez duzue egin ez duzuelako egin nahi izan, ertzainen eta Ertzaintzaren etsipenaren aurrean, ertzainen etsipenaren eta haserrearen aurrean, kalean protesta egiten ari baitira eta protesta egin baitute azken egun hauetan jasaten ari garen Segurtasun Sailaren erabateko gaitasunik eza dela-eta. Horixe da errealitatea. Esan duzu une zehatzak, egitate zehatzak izan zirela. Ez ziren une zehatzak ez egitate zehatzak izan. Egitate beldurgarriak izan ziren, eta Ertzaintzak saihestu egin behar zituen, baina ez zituen saihestu. Ertzaintzak zergatik ez zuen manifestazioa gertutik jarraitu, sailburu andrea? Inoiz ikusi gabekoa da Ertzaintzak manifestazio hura gertutik ez jarraitzea. Esan bezala, alderdi politikoek, sindikatuek eta dendariek salatu egin zuten herritar guztiok ikusi ahal izan genuen poliziaren begi-bistako geldotasuna, bereziki ertzainena, zeinek erabat haserre jarraitzen baitute. Baditugu zure erabateko gaitasunik ezaren aurrekariak: Euskadi-Bolivia partida, non zuk zuzentzen duzun Sailak Esait talde abertzalearen neurriko segurtasundispositibo bat hitzartu baitzuen plataforma batekin, eta 14 ertzain zauritu baitziren. Eta beste gertakari bat ere izan dugu oraintsu, Urtza Alkortaren atxiloketa Bermeon; han, Ertzaintzaren zuzendaritzak liturgia bat onartu zuen hura atxilotzeko, eta, zuzenbide-estatua indartu beharrean eta Ertzaintza polizia integral gisa indartu beharrean, nor eta EH Bilduko bozeramailea izendatu zuen ertzainen eta Segurtasun Sailaren zuzendaritzaren arteko bitartekari. Eta, orain, Bilboko gertakari hauek. Zeharo onartezina iruditzen zaigu. Sailburu andrea, Segurtasun Sailak hitzartu al zuen Gune plataformarekin Ertzaintzak esku ez hartzea? Aurreikusten al duzu zure Sailean erantzukizunen bat argitzea? Begira zer elkarrizketa iritsi den gure eskuetara, kalean zegoen unitateetako baten arduradunaren eta lankide baten artekoa: "Ofizialak agindu zuen binaka joatea, eta Krisi Mahaiak ezeztatu egin zuen agindua. Udaltzainek nahiz kalez jantzitako agenteek lokalizatuta zituzten istilu-sortzaileak. Hori esan zen irratitik, baina Krisi Mahaiak ez zuen esku hartzeko baimenik eman haiek atxilotzeko". Sailburu andrea, azaldu egin beharko dituzu hori eta dauzkagun beste mezu eta irudi batzuk. Beraz, esku ez hartzeko agindu argia, eta agindu hori Krisi Mahaiak eman zuen, nahiz eta kalez jantzitako agenteek lokalizatuta eduki jende bortitza. Hor daude egitateak; hor daude irudiak. Delituari ihes egin nahi zaio; batzuei poza eman nahi zaie. Herritarrak segurtasunik gabe uzten dira. Erabateko gaitasunik eza, sailburu andrea. Ez zarete profesionalak izaten gizarte moderno batek eskatzen duen segurtasuna planifikatzerakoan. Interes politikoak lehenesten dituzue, itun politikoak lehenesten dituzue, eta joko politikoak lehenesten dituzue herritar guztien segurtasunaren aurretik. Zuk, sailburu andrea, dimisioa eman behar duzu, ez baitzara gai Segurtasun Saileko sailburu izaten jarraitzeko. Urte eta erdian, begi-bistako hiru eskandalu, eta, azkena, Bilboko gertakariak: zure eta ez dakigu zehazki noren arteko ituna esku ez hartzeko eta herritarrak zoriaren mende uzteko. Erabateko gaitasunik eza. Zuk, sailburu andrea, dimisioa eman behar duzu.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4126
10
73
21.03.2014
SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ)
EA-NV
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintzak izandako jarduketari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Eraginkortasunik eza, seriotasunik eza, geldotasuna eta indarkeriaren aldeko ustezko agindu permisiboak aipatu dituzu propaganda-orriak eta sindikatuen aldarrikapena beste ezagutzarik gabe, trazu lodiaren eta gezurra gezurragatiko teknikan oinarritutakoa beste informaziorik gabe. Eta horrek sinesgarritasuna kentzen dizu, Maneiro jauna, baita sinetsarazi nahi diguzunean ere zure mende egongo balitz Ertzaintza irmoagoa, indarkeriaren aurrean oldarkorragoa, eta pentsatzeko eta jokatzeko modu jakin batzuen aurrean zurrunagoa izango genukeela. Baina hori ez da bidea, Maneiro jauna. Hori ez da Ertzaintzak hartu duen bidea. Berrikuntzan, berrantolaketan eta euskal gizarteak egunez egun eskatzen dizkigun segurtasunbeharretara egokitzen murgilduta dago Ertzaintza. Eta bide horrek bere zailtasunak ditu, zailtasunak izan zituen Bilbon martxoaren 3an, baina Ertzaintzak erronkari aurre egin eta hura gainditu zuen. Lehen esan dizudana errepikatuko dizut. Ertzaintzak martxoaren 2an, 3an eta 4an Bilbon izandako Global Forum Spain ekitaldian izan zuen zeregin operatiboak hiru helburu nagusi zituen: foroaren segurtasuna eta garapena bermatzea, bai foroan parte hartu zutenen segurtasuna, bai aurreikusitako ekitaldien programaren segurtasuna eta hura betetzea. Bi helburu horiek eraginkortasun operatiboz lortu ziren. Bigarren helburua: foroak hirian eragindako atzera-aurrerekin zerikusirik ez zuten bilbotar gehienek beren eguneroko jarduerak normaltasunez egin ahal izatea. Baina egia da gune jakin batzuetan normaltasuna nabarmen nahasi zela. Eta, hirugarrenik, aldez aurretik jakinarazitako eta programatutako protesta-manifestazioak normal joan zitezen zaintzea zegokigun. Bistan denez, manifestazio horietako batean bazter-nahasle bortitzen talde handi bat sartu zen, eta, horren ondorioz, Ertzaintzak geldiarazi egin behar izan zuen manifestazio hura, gauzak hartzen ari ziren itxura ikusirik. Baina, zailtasunak zailtasun, lortu zen desordena hiriko beste puntu batzuetara ez hedatzea –berriro diot, ez hedatzea–. Dena den –lehen ere esan dizut–, zehatz-mehatz aztertzen ari gara zalantzak, Ertzaintzaren jardunak jaso dituen kritikak, eta, batez ere, berriro diot, zabalik jarraitzen du jende bortitzaren ekintzei buruzko polizia-ikerketak. Eta ikerketa orok, baita poliziarenak ere, denbora behar du. Lanean dihardugu eta lanean jarraitzen dugu, eta, hilaren 31n, abisu bat dirudien arren, espero dut sakontzea Global Forum Spain ekitaldiarengatiko segurtasun-operazioan Ertzaintzak izan zuen jarduketaren inguruan sortu nahi duzun eztabaida honetan. Eta espero dut gaur interpelazio honetara ekarri dituzun baino aurreiritzi gutxiagorekin joango zarela egun horretan. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4127
10
73
21.03.2014
ITURMENDI MAGUREGUI
PV-ETP
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Bilboko Begoñako igogailuari buruz
Eskerrik asko, presidente andrea. Jaun-andreok, sailburu andrea. Bilboko Begoñako igogailua 1940ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik dago martxan, eta Itxaropen kalea eta Mallonako futbol-zelaiaren inguruak lotzen ditu. Ziurrenik, Bilbon dagoen obra industrial interesgarriena da. Rafael Fontán arkitektoaren lana da, eta mugimendu modernoa delakoaren erakusgarri berdingabea da. 2012an, ia 400.000 bidaiari ibili ziren han, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren datuen arabera. Beraz, garrantzi handiko azpiegitura da Begoñako eta gertuko beste auzoetako biztanleentzat. Une honetan, nahiz eta martxan jarraitu, arazo handi bat du. Birgaitze-obrak behar ditu, eta, horrez gain, zerbitzua kudeatzen duen enpresaren emakidadunak joan den abuztuan iragarri zuen emakida azkentzeko eskaera bat aurkeztu zuela, finantza-aldetik itotzen ari baitzen hainbat arrazoirengatik. Gure taldeak, Talde Popularrak, uste du bermatu egin behar zaiela zerbitzu garrantzitsu hori Bilboko biztanleei, leku turistikoa, ikono bat eta eraikin babestua baita gainera. Eta, azpiegitura horren jabea Eusko Jaurlaritza denez, hari dagokio sortu den arazoari irtenbidea emateko erabaki egokiak hartzea. Iazko azaroan, Legebiltzar honetan aurkeztutako legez besteko proposamen batean, gure taldea akordio batera iritsi zen Euzko Abertzaleak taldearekin, eta zuzenketa bat sinatu genuen Jaurlaritzari eskatzeko berma dadila Begoñako igogailuaren zerbitzua erabilera-baldintza onenetan baldin eta zerbitzuaren egungo emakidadunak erabakitzen badu emakidari uko egitea. Joan den urtarrilean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela onartu azkentze-eskaera, ez baititu onargarritzat jo emakidadunak emandako arrazoiak. Eta, agindu bat aplikatuz, baimena eman zaio enpresari txartelen prezioa igotzeko. Baina, sailburu andrea, arazoa ez da desagertu; ziurgabetasunak bere horretan jarraitzen du. Eta, sailburu andrea, nahiz eta gaur egun igogailuaren zerbitzu horrek martxan jarraitzen duen, zalantza eta kezka ugari dituzte Bilboko biztanleek garraiobide garrantzitsu horren mantentze-lanari buruz. Gure taldeak, baita Bilboko Udalak ere, behin eta berriz adierazi dute beren kezka zerbitzu horri baldintza egokietan mantentzeari dagokionez. Egoera horren aurrean, sailburu andrea, galdera hau egiten dizut: Jaurlaritzaren irizpidea al da Begoñako igogailuaren zerbitzua erabilera-baldintza onenetan bermatzea baldin eta zerbitzuaren emakidadunak erabakitzen badu emakidari uko egitea? Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4128
10
73
21.03.2014
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKAKO SAILBURUAK (OREGI BASTARRIKA)
EA-NV
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Bilboko Begoñako igogailuari buruz
Egun on, mahaiburu anderea. Legebiltzarkideok. Iturmendi anderea, egun on, eta eskerrik asko zure galderagatik. Ondo dakizunez eta ondo azaldu diguzunez, igogailua ustiatzeko emakida 1947koa da. Emakida hori 99 urtetarako eman zen; beraz, indarrean dago 2046. urtera arte. Urte horretan amaitzen da emakida. Azkentze-eskaera emakidadunak egin zuen, eta Administrazio honek ez zuen onartu, zuk ere ondo dakizunez. Zure kezka bera dugu guk ere, bai azpiegituraren mantentze-lanari dagokionez, bai zerbitzu hori ustiatzeari dagokionez, herritarrei zerbitzu egokia emateko. Lanean ari gara; emakidadunarekin hizketan ari gara; harekin lanean ari gara ikusteko zer baldintzatan jarraitu dezakeen zerbitzu horrek. Emakidadunak emakida azkentzeko eskaera bat aurkeztu du, baina, gure zerbitzu juridikoek, esan bezala, ez dute onartu, eta hortik aurrera ager daitezkeen egoera hipotetiko guztiak aztertzen ari gara. Gerta liteke emakidadunak zerbitzua aldebakarrez ixtea –bere jabetzakoa den emakida administratiboak behartu egiten du zerbitzu hori ematera–, eta, kasu horretan, larriki hautsiko lituzke bere kontratu-betebeharrak, eta dagozkion lege-prozedurak jarriko genituzke martxan. Hori gertatuko balitz, Jaurlaritzak, nolanahi ere, zenbait talderekiko eta Ganbera honekiko hartu dituen konpromisoak betez, bermatuko du erantzun egokia emango zaiela gaur egun Begoñako igogailua erabiltzen dutenen eta Itxaropen kaleko gunearen eta Mallonako gunearen artean ibili behar duten guztien mugigarritasun-beharrei. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/de18b876-793a-43ac-9dfa-868c23703f63
parl_eu_4129
10
74
27.03.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea 2008an onartua izan zen Legebiltzar honetan eta 2011n beste lege baten bidez hainbat aldaketa-murrizketa ezarri zituzten Alderdi Sozialistak eta Popularrak lege horretan. Beraz, gaur ekartzen dugun lege-proposamenak oso helburu xumea eta argia dauka: 2011n egindako bi aldaketa-murrizketa indargabetzea. Batetik, diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso ahal izateko gutxieneko erroldatze-epea hiru urtetik urtebetera jaistea, eta, bestetik, lan komunitarioak egin beharra kentzea. Aldaketa-murrizketa hauek, pertsona ugari diru-sarrerarik gabe utzi dituztelako eta prestazioaren izaera subjektiboa kolokan ipintzen dutelako, indargabetzea proposatzen dugu. Ez da gure asmoa proposamen honekin azterketa sakon bat egitea Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen inguruan. Hala ere, hori ere egin beharko da berandu baino lehenago; ez dugu inolako zalantzarik. Errealitatea begiratzea besterik ez dago horretarako. Langabeziaren datuak hor daude. Otsailean 176.000 pertsona zeuden langabezian; horietatik % 51,59, emakumeak. Otsailean gehiago igo da langabezia emakumeen artean: % 1,19 gehitu da, eta gizonen artean, % 0,94. Kontuan hartzeko datua dela iruditzen zaigu. Langabetuen artean, erdiak ez du inolako diru-sarrerarik jasotzen. EAEn 64.000 pertsona daude diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak; hilero 500, 600 gehiago daude. Horietatik ere % 58,55 emakumeak dira (37.271). Esanguratsua datu hau ere, gure ikuspuntutik. Kopuru hori gora doa etengabe, eta horren aurrean Jaurlaritzak, premia sozial horri erantzun egokia eman beharrean, laguntza horiek jasotzeko bidea estutu egin du. Biztanleen bostetik bat pobrezian eta gizartebazterketan erortzeko arriskuan dago; haurren ia laurdenak pobrezia-egoeran edo -arriskuan bizi dira. 2008tik 2012ra izan den bilakaera oso kezkagarria da. Pobreziak gora egin du: 2008an % 5,7koa baldin bazen, 2012an % 8 inguruan gabiltza. Egoera kezkagarri hauetan dauden pertsonak milaka dira eta indarrean dagoen sistemak ez ditu babesten. Beraz, guk uste dugu iritsi dela unea gizarteratzeko euskal sistema garatzeko eta berritzeko jauzi bat emateko, herritar guztiei gutxieneko sarrerak bermatuko dizkien sistema indarrean ipintzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak egiteko. Gizarteratzeko sistema bat programa ezberdinak indarrean ipiniko dituena, eta bereziki kontuan izango dituena bazterketa-egoera larrian daudenak. Honekin batera, badaude beste neurri batzuk errebisatu eta aldatu beharrekoak. Adina eta errentaren kopurua bizikidetza-unitate bakoitzeko, adibidez, beste batzuen artean. Baldintza hauek ere ezinezko egiten diete pertsona askori diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea. Aipatzekoa da ere Lanbiden diru-sarrerak bermatzearen inguruan gertatzen ari diren egoerak: erantzunak berandu, arrazoitu gabeak, arartekoak orain dela gutxi batzordean adierazi zigun bezala; legean jasota ez dauden barneko irizpideen arabera errenta jasotzeko eskubidea ukatzea, beste batzuen artean. Baina gaur, lehen esan dudan bezala, helburu xumeago batekin gatoz. Ahoa betetzen zaigu pertsonak direla garrantzitsuenak esanez, politika pertsonentzat egiten dugula, pertsonen ongizatea dela helburu, baina gero, funtsezko erabakien aurrean, kontrakoa egiten dugu behin eta berriro, kontrako norabidean doazen erabakiak hartzen dira. Eta hori da Jaurlaritzak behin eta berriro egiten duena. Diskurtsoetarako pertsonak behin eta berriro aldarrikatu eta praktikan pertsonen kontrako politikak gauzatu. Proposamen honekin gertatutakoa ere adierazgarria da. Lehen saiakeran, Araudiaren interpretazio posible bat erabilita atzera bota zen proposamena; Araudiaren aitzakia erabili zen atzera botatzeko. Jaurlaritzak erabaki zuen ez zuela merezi eztabaidatzea ere. Pertsona helburu, lehendakari jauna, Urkullu jauna. Bigarren saiakeran, aldaketatxo bat eginda aurkeztu dugu berriro proposamena. Proposamen hau onartuz gero, datorren urteko urtarrilean sartuko litzateke indarrean, 2015eko urtarrilean. Gogoratu nahi dugu ere 2014rako eduki berdinekin beste legez besteko proposamen bat aurkeztu dugula, pentsatzen dugulako inoiz baino beharrezkoa- goa dela egindako murrizketak gutxienez bertan behera uzteko, alboratzeko. Hala ere, Jaurlaritzak adierazi du 4/2011ko Legea aldatzeko aurkeztutako lege-proposamena aintzat ez hartzeko iritzia duela. Pertsona helburu, berriro diot. Zer erraza den esatea eta zer zaila –badirudi– pauso txiki batzuk ere ematea! Guk zer proposatzen dugu eta zergatik proposatzen dugu? Lehen proposamena: azaroaren 24ko 4/2011 Legearen 6. artikuluari idazketa berria ematea proposatzen da. Hain zuzen, 2008. urtean onartutako legean jasota zegoena berreskuratzea proposatzen dugu, aldez aurretik erroldatuta egoteko aldia hiru urtetik urtebetera aldatzea. Aurrekontuak koadratzeko asmoz egindako murrizketen bidez, milaka pertsona utzi ziren diru-sarrerarik gabe, sistematik kanpo utzi ziren, eta gaur egun berdin jarraitzen dugu. Pertsona helburu, diot berriro. Eta diot zeren ezagutu berri dut apirilaren 7an Diru sarrerak bermatzeko politikak Euskadin. 25. urteurrena lelopean Jaurlaritzak antolatutako jardunaldia iragartzeko orrian ere agertzen dela Pertsona helburu. Jardunaldia, Bilbon, apirilaren 7an. Koherenteak izanda eta hori horrela izanda, uste dut, benetan gainera uste dut, egiten dugun proposamena onartu egin beharko zenuketela. Bestela, ez da sinesgarria esaten duzuena. Non daude pertsonak, kanpoan, babesik gabe uzten baldin baditugu horrelako neurriekin? Jakin badakizue Gipuzkoako Foru Aldundia ahalegin handia egiten ari dela, diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren bidez, 2011n onartu zen legean erroldatze-denboran ezarritako murrizketak eragin zituen ondorioak bere gain hartzeko. Ahalegin handia, nahiz eta berari ez dagokion ardura hori. Beraiek posible baldin badute ahalegin hori egitea, nola ez da izango posible Jaurlaritzak ahalegin presupuestario hori egitea? Hau ez da erabaki tekniko edo presupuestario bat; erabaki politiko bat da, eta erabaki politikoa borondatean datza, ez aurrekontuetan, ez teknizismoetan. Bigarren proposamena: indargabetzea proposatzen dugu azaroaren 24ko 4/2011 Legearen 9. artikulua. Sobre ese asunto, en febrero de 2013, en este Parlamento, el Partido Socialista, el Partido Popular y el Partido Nacionalista Vasco acordaron una transaccional para abrir la posibilidad de realizar trabajos para la inserción social. Gai honen inguruan, 2013ko otsailean, Legebiltzar honetan, Alderdi Sozialistak, Popularrak eta Jeltzaleak hitzartu zenuten erdibideko bat non bidea irekitzen zitzaion gizarteratzeko lana egiteko aukerari. Sailburuak, ondoren, eskatutako ikerketaren ondorioak adierazi zizkigun batzordean. Gu ez ginen bat etorri orduan eta ez gatoz bat orain. Ez gatoz bat egiten ari den planteamenduarekin. Ezinbestean libre egote hori prestazio horren eskubide subjektiboaren aurka doa. Parece que esas personas están en deuda permanente por percibir la renta de garantía de ingresos, o que se les ha de poner una multa por ejercer un derecho. Badirudi diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzeagatik zorretan daudela une oro pertsona horiek edo zigor bat ipini behar zaiela eskubide bat gauzatzeagatik. Diru-sarrerak eta gizarteratzea bermatzeko eredua defendatzen dugu, ez kontraprestazioena. Erabateko gizarteratzea izan behar da helburu, eta gaur behar bestekoak ez diren diru-sarrerak bermatzeko errentak eta etxebizitzaren prestazio osagarriak bitarteko eta pizgarri izan behar dute horretarako, gizarteratzeko. Eskubide bat eskuratzeko ordezko gizarteprestazio bat sortzen bada (komunitatearen onurarako zerbitzua, esaten da), praktikan parekatu egiten dira gizarte-eskubide bat jasotzen duena eta delitu batengatik zehapena jasotzen duena. Gogoan izan behar da, halaber, prestazio horiek jasotzen dituztenetako asko emakumeak eta guraso bakarreko familiak direla. Egia esateko, gure ustez askoz positiboagoa izango litzateke halako programetan inbertituko den diru publiko guztia diru-sarrerak bermatzeko errentaren aurrekontua handitzeko erabiltzea. Gogoan izan behar da aurrekontuaren bidez ere egin zen murrizketa, % 7koa, ez dela berreskuratu oraindik. Murrizketa hori, esan dudan moduan, aurrekontu bidez egin zen. Milaka pertsonak murrizketa horien bidez kendu zaiena berreskuratzeko ekimenak aurkezten jarraituko dugu, jasotzen duten zenbatekoak duintasunez bizitzeko eskubidea egiaz bermatzeko. Esos son nuestros principales motivos para presentar la propuesta. Hauek dira, nagusiki, gure arrazoiak proposamena egiteko. Zer dio Jaurlaritzak?, zer esan digu Jaurlaritzak? Lehen ere aipatu dut Jaurlaritzak legeproposamena aintzat ez hartzeko iritzia adierazi duela. Emandako arrazoi nagusiak hauek dira: Lehena, legearen aldaketa orain dela bi urte pasatxo egin zela, eta, kontuan hartuta gizarteko pertsonarik zaurgarrie- nei eragiten diela, denbora gehiago behar dela ezartzeko eta hartutako neurriak ebaluatzeko. Benetan, hau irakurri nuenean, broma txar bat iruditu zitzaidan eta jarraitzen dut gauza bera pentsatzen. Denbora gehiago behar da ebaluatzeko nola kaltetzen ditugun pertsonarik zaurgarrienak. Ez da ulertzen. Ulertezina da. Alde batetik, 2008. urteko legea 2011n aldatu zenean, hiru urte igaro ziren eta hori ez zen arrazoia izan ez aldatzeko legea. Egin zen orduan ebaluazioren bat? Edo bakarrik aurrekontua koadratzeko egin behar zena ebaluatu zen? Eta bestetik, argi dago aldaketak pertsona asko utzi zituela diru-sarrerarik gabe. Beraz, ez da pertsonengan pentsatuta egin, eta, ondorioz, aldatu beharko da pertsonen ongizatea helburu badugu. Bigarren arrazoia, Jaurlaritzak ematen diguna, da gaur egungo egoera ekonomikoa. Eta, gainera, aurreratzen digu, 2015erako aurreikusi daitekeena berdintsua denez, aldaketa ez dela gomendatzen.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4130
10
74
27.03.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Argudio ekonomizista hutsa. Dirurik ez dagoela diozue, gure proposamena onartzeak ekarriko lukeen gastua (guk inbertsioa dela diogu) gehiegizkoa litzatekeela. Guk, ordea, uste dugu gezurra dela esaten ari zaretena; dirua egon badagoela, kontua dela non ipintzen diren lehentasunak, pertsonen ongizatean edo beste gauza batzuetan. Are gehiago, egun hauetan jakin dugu Jaurlaritzak iaz 76 milioi euro kutxan utzi zituela, erabili gabe utzi zituela. Eta hau ere lotsagarria eta onartezina iruditzen zaigu; azken batean, krisi-egoera batean gobernu batek horrela jokatzeak ez du beste izenik. Milaka herritarrek premia larriak dituztenean, derrigorrezkoa da eskura ditugun baliabide guztiak erabiltzea eta gaizki pasatzen ari diren pertsonei laguntzea. Lehen esan dudan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu du diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren bidez 2011ko Legean egindako murrizketak estaltzeko ardura. Urtebete eta hiru urteko erroldatze-epea betetzen duten pertsonei diru-sarrera bermatzen die. Eta Gipuzkoako datuak gainerako herrialdeetara estrapolatuz, aurrekontuan egin beharko litzatekeen ahalegina 30 milioi euro ingurukoa izango litzateke. Igoera ez litzateke aurreko urtean diru-sarrerak bermatzeko sistemara bideratu zen aurrekontuaren % 8ra ere iritsiko. Nola ez da, bada, posible izango jendearengan inbertitzea, 76 milioi euro gastatu gabe utzi baziren? Norbaitek horri buruzko azalpen gehixeago eman beharko digu. Beraz, posible da. Dirua dago, eta, gaur egun goraka doan gizarte-larrialdia ikusita, ezinbestekoa da lehentasunak ezartzea herritar guztien ongizatea bermatzeko. Baina argi dago zuen jarrera beste bat dela. Jaurlaritzak eta EAJk troikaren aginduak betetzea duzue helburu, pertsonen eskubideen gainetik. Zuentzat, Urkullu jauna, lehentasuna ez dira pertsonak; asko erabiliko duzue, asko esango duzue, baina lehentasuna aurrekontuak eta zenbakiak koadratzea dira. Eta, gure ikuspuntutik, alderantziz egin beharko litzateke hori dena. Guk zer eskatzen dizuegu? Zer eskatzen diogu Jaurlaritzari eta EAJri? Beharrizanak kontuan hartu eta aurrekontuak horren arabera moldatzea, eta ez alderantziz. Pertsona helburu lelo hori errealitate bihurtu dezazuela, euskal herritar guztiok bizi-baldintza duinak izateko eskubidea bermatu dezazuela. Hori da eskatzen dizueguna. Eta ezin amaitu Alderdi Sozialistari ere aipamen bat egin gabe eta eskari zehatza ere egin gabe. Patxi Lópezen Gobernua izan zen legean murrizketa hauek egin zituena, Alderdi Popularraren laguntzarekin. Beraz, uste dugu iritsi dela momentua egindako kaltea zuzentzen hasteko, eta gaur horretarako aukera duzue. Ezkerreko ikuspegi aurrerakoi batetik, ezinbestekoa izango litzateke –edo guk, behintzat, horrela ikusten dugu– proposamen hau babestea. Hau ez da gizarte-eskubideak murrizteko ordua, babes soziala babesteko eta indartzeko unea da.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4131
10
74
27.03.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Lehendakaria, legebiltzarkideok. Legealdi honen hasieran, EH Bilduren proposamen zehatza eztabaidatu genuen gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko aurreko legean egindako aldaketei buruz. Bi lege-proposamen aurkeztu ondoren 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzeko, eta biek Gobernuaren betoa jaso ondoren, gaur beste proposamen bat eztabaidatuko dugu. Zehazki, 6. artikulua aldatzea proposatzen du EH Bildu taldeak, erroldatze-eskaerari dagokiona, hiru urtez erroldatuta egoteko eskaera urtebetera jaitsiz; 9. artikulua indargabetzeko ere eskatzen du, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonek komunitatearen onurarako lanak egiteko eskaerari erantzuteko betebeharrari buruzkoa. Aldaketa horiek eta beste batzuk Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren arteko akordio baten ostean egin ziren Euskadiko gizarte-babesa sistema hobetzeko eta etorkizunean bere egonkortasuna bermatzeko. Krisi ekonomikoa bizitzen ari garela, nabarmen hazten da gizarte-laguntzen hartzaileen kopurua, eta, beraz, baita administrazio publikoek egin behar duten aurrekontu-ahalegina ere, kontuan izanik, gainera, diru-sarrerek behera egin dutela nabarmen beste behar batzuei aurre egiteko. Horri dagokionez, sailaren aurrekontuaren ia erdia diru-sarrerak bermatzeko sistemarekin zerikusia duten prestazioak finantzatzera bideratzen da. Euskadiko babes-sistema Espainia eta Europa osoko aurreratuenetako bat da, beharrak dituzten pertsonekiko elkartasun handiena adierazten duena, eta gainerako autonomia-erkidegoek egiten dutena baino askoz gastu ekonomiko handiagoa du. Beraz, krisi-garai hauetan helburu nagusia estaldura-maila eta babes soziala mantentzea da, sistema hobea, solidarioagoa eta egonkorragoa eginez. Aldi berean, Alderdi Popularrak behin eta berriz defendatu duen moduan, sistema, enplegagarritasuna eta enplegurako prestakuntza lotu behar dira gizarte-laguntzak jasotzen dituztenen kasuan. Enplegu-politikak eskuratuta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortuta prestazio ekonomikoen izapideak eta ebazpenak bere egiten dituela (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzaren prestazio osagarria), aukera legoke gizarte-laguntza bat jasotzea enplegua modu aktiboan bilatzearekin lotzeko. Askotan erabili ditugun datuek erakusten dute gizarte-laguntzak jasotzen dituztenen % 80 enplegagarri izan daitezkeela. Beraz, legebiltzarkideok, laneratzea da erronka handia, enplegua. Azken batean, sarbidea ez ezik, aterabidea ere izatea sistemak. Aurreko legegintzaldian lortu zen akordioaren bidez, kontu horiek sartu ziren indarrean den legedian, asko Alderdi Popularrak eskatuta. Alde batetik, sarrera-eskaerak berrikustea, baita laguntzak jasotzen diren bitartean baldintzak betetzen direla berrikustea ere. Hala zehaztu zen hiru urtez erroldatuta egoteko baldintza, edo urtebetez erroldatuta egotea eta bost urteko lan-bizitza, ordaindutako lan-jarduera izatea. Bestalde, betebeharren artean, gizarte-laguntzen hartzaileentzako betebehar berrien artean, bai titularra bai lan-adinean dauden haren bizikidetza-unitateko kideak komunitatearen alde lan egiteko libre egoteko betebeharra nabarmentzen da, ohiz kanpoko izaeraz administrazioak hala eskatzen duenerako, borondatezko lanak egiten dituzten erakundeen bidez. Bistan denez, ez dute betebehar hori izango erabateko ezgaitasunen bat duten erretiroaren titularrek, hogeita hiru urtetik beherakoek eta hainbat arrazoirengatik Lanbideren iritziz salbuets daitezkeenek. Diru-sarrerak bermatzeko errenta-eskubidea bertan behera geratzen da, halaber, enplegu bat baztertzen bada. Aurreko arautegian lanpostu bati hiru bider uko egin zekiokeen eskubide hori desagertu arte. EH Bilduk berriro, bere proposamenarekin, aipatutako gaiak eta bereziki bi gai zehatz bertan behera utzi nahi ditu, eta horregatik ulertzekoa da gu ados ez egotea azaldu ditudan gauzengatik. Bat gatoz, hori bai, Gemma Zabaleta andreak sailburu zela adierazi zituen zenbait ideiarekin, denok baitakigu beste diskurtso bat zuela gobernuerantzukizunak izan aurretik. Hau adierazi zuen sailburu andreak aurreko legegintzaldiko mintzaldietako zenbaitetan: "Diru-laguntzetan ez, baizik eta enpleguan oinarritzen den gizarte-babeserako politikaren aldaketa da aurrean dugun erronka erakargarriena. Aurrean dugun iraultza handiena da langabezian betikotzeko etorkizuna soilik dutenak lan egiteko aktibatzea. Beraz, ezinbesteko gai bat da bermatzea egiaz behar dutenengana iristen direla laguntzak". Krisi ekonomikoaren testuinguruan, hartzailekopurua hazita, ematen dizkiguten kopuruetan ikusten dugunez, eta behar-egoerak handituta, babes-sistemak aurrera jarraitzea nahi badugu, ardura ere handitu behar dute, inoiz baino gehiago, administrazio publikoek, abusuzko egoerak saihesteko, halakorik balitz. Eta guztiok dakigu badirela abusuzko egoerak, eta haien aurrean ezin dugu, legebiltzarkideok, beste alde batera begiratu. Eta EH Bilduk ekimenean jasotzen dituen gai zehatzei dagokienez, hau esan nahi dugu Talde Popularretik. Erroldatze-epea hiru urtekoa izateko baldintza mantentzearen alde gaude, edo urtebetetik bost urterako lan-bizitza, egun indarrean dagoen araudian jasotzen den bezala. Eta komunitatearen onurarako lanak egiteko betebeharrari dagokionez, iruditzen zaigu hori gure inguruneko herrialde aurreratuenetan zehazten denera egokitzen dela, eta, beraz, biziki arrazoizkoa eta egokia deritzogu. Badirudi legegintzaldi honetan talde gehiago gaudela ados alderdi horietan, aurreko legegintzaldian idatzizko aldaketak Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren botoari esker txertatu baitziren nagusiki. Badirudi jarrera aldatu dutela beste alderdi batzuek. Izango da ez delako gauza bera zezenak hesitik ikustea eta plazara ateratzea toreatzera. Dena den, gure jarrera da Alderdi Popularrak gai honetan beti, koherentziaz, defendatu izan duena. Eta azaldu ditudan arrazoi guztiengatik kontrako boza emango diogu EH Bilduren proposamenari. Besterik gabe, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4132
10
74
27.03.2014
ARRONDO ALDASORO
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Ikusten dut ez Alderdi Sozialista ez Jeltzalea ez zaudetela prest eztabaidatzeko ere guretzat hain proposamen xumea, argia, egiteko erraza baina garrantzitsua dena pertsona askorentzat, milaka pertsonarentzat. Horrek berak ja zerbait adierazten du. Jarraitu dezakezue esaten "pertsonak helburu", baina eztabaidatzeko ere ez zaudete prest. Maila horretan argi gelditu da aurreko legegintzaldian Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren eskutik egindako aldaketa gaur hemen defendatu duena –eta, suposatzen dut, berdin bozkatuko duzuena– Alderdi Popularra izan dela. Gutxienez, aurpegia ematen du eta defendatzen du pentsatzen duena eta zergatik pentsatzen duen, eta prest agertu da eztabaidarako guztion izenean, baita Alderdi Sozialistaren izenean ere, zeren eta aldaketa horiek elkarrekin egin zenituzten aurreko legegintzaldian. Hori esanda, noski, enplegua da lehentasuna, nola ez. Nor dago beste gauza bat esaten? Enplegu duinak sortzea da bidea, zalantzarik gabe. Lehentasuna izan behar da guztiontzat, instituzio guztiontzat, eta denbora galdu gabe, gainera. Baina datuak hor daude. Hori esaten dugun bitartean, langabezia igotzen ari da. Hilabetetik hilabetera langabetu gehiago ditugu. Pertsona gehiago ditugu inolako babesik gabe, eta, gainera, hartzen ditugun erabakiekin babes hori egiteko baldintzak murrizten ditugu. Beraz, ezer gabe uzten ari gara pertsonak eta pertsonak. Hiru urte erroldatuta egotea baldintza izan behar da edukitzeko jateko baliabideak, bizitzeko baliabideak? Gero proposatuko ditugu beste neurri batzuk ez dakit zer egiteko pertsona horiekin, karitatearen bidez ez dakit zer egiteko. Baina ez, goazen ematera baldintzak, goazen ematera baliabide nahikoak gutxieneko bizi-baldintza duinak izateko. Horretaz ari gara hitz egiten. Pausotxo bat ematea besterik ez dugu proposatzen, pausotxo bat –askoz ere gehiago egin beharko genuke–, zeren eta, berriro diot, guretzat lehentasuna pertsonak dira eta hor ipini beharko genuke inbertsio handiena. Lehen esan dugu: ez da diru kontua, dirua badago. Da inbertsio bat: pertsonak, gu bezalako pertsonak; 612 euro emateko diru kopurua. Horretaz ari gara hitz egiten: 612 euro. Hori da gaur egun dirusarrerak bermatzeko errentaren oinarrizko kantitatea. Eta hori ere ez, hori ere gabe uzten ditugu. Horregatik diogu lehentasun-kontua dela, eta aurrekontuak egin behar direla pertsonaren ongizatea babesteko, eta ez alderantziz. Atzo bertan edo herenegun uste dut izan zela, entzun genuen nola Erkoreka sailburuak, Jaurlaritzaren izenean, esaten zuen zero defizitaren helburua eduki behar zela hemendik aurrera. Denok dakigu zer esan nahi duen zero defizita momentu honetan aipatzeak: austeritate-politiketan sakontzea. Hori da Bilbon elkartu zirenek, troika horrek, esaten dutena: austeritatepolitiketan sakontzea, eskubide sozialak gehiago murriztea. Hori da esan nahi duena momentu honetan zero defizitak. Atzo esan genuen bezala –errepikatu egingo dut–, ez da momentua zero defiziterako. Zero defizita ez, Urkullu jauna; zero langabezia izan beharko litzateke. Eta, bitartean, pertsonen ongizatea babesteko neurriak. Berriro ere Alderdi Popularrak susmopean ipintzen ditu diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak. Gure ustez, dira gaizkien pasatzen duten pertsonak. Hor ez dago arazo nagusiena, hortik ez doa diru kantitate handiena. Hor agertzen diren datu asko eta asko okerrak dira, gainera. Lanbidek gaizki kudeatutako gaiak, gero berriro itzuli behar zaizkienak. Ez dago iruzurrik; edo oso gutxi dago, konparatuta gure gizartean dagoenarekin. Eta berriro esango dut: benetako iruzurra beste toki batzuetan dago, eta Alderdi Popularrak ere hori oso ondo daki. Hitz egiten da horren truke gizarterako lanak egitearen beharraz ere. Eta batzordean Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak esan zuen hirugarren sektorearen inguruan elkarrizketak zeudela hori gauzatzeko. Hirugarren sektoreak, ordea, kritikatu egin ditu bai neurri hori bai komunitatearen aldeko lanak arlo horretan egiteko aukera. Hor dugu Ekainen jarrera, Gizarteratzeko Sarearena, oso argi adierazia. Horregatik ere eskatu dugu zure agerraldia, guztiok batera eztabaidatzeko hori zergatik den beste aukera batzuk baino hobea, edo txarragoa. Garbi esan dute haiek: ez da neurri egokia, eta ez daude ados jende horrek lan hori hirugarren sektorean egitearekin. Inola ere ez. Arartekoak atzo bertan esan zuen oraindik badaudela gauza asko hobetzeko gizarte-babesean, gizarteratzeko programetan, proiektuetan, moduetan, eta hori ere nik uste dut kontuan hartzeko gaia dela. Badago beste gai bat garrantzitsua gaur bertan ezagutu duguna. Esaten ari da Alemaniatik –Alemania gure helburu da askotan, eta eztabaida interesgarria izango litzateke–, europarrak langabezian baldin badaude, kaleratu egin behar dituztela, edo proposamen hori ipintzen dute mahai gainean. Eta ipintzen dute beste proposamen bat ere mahai gainean, murrizketa gehiago ezarri behar direla babes sozialean pertsona horientzat. Ez dakit gure bidea hori den. Ez dakit gaur hemen neurri honen kontra bozkatuko duzuen bidea edo norabidea hori den, baina ona izango litzateke, pertsona guztiek eta gure jendarteak, gizarteak, ezagutzeko, jakitea benetan zein den Gobernu honen norabidea gai hauetan. Hori den edo beste bat den. Eta beste bat baldin bada, zertan zehazten den, gaur behintzat ikusiko ez duguna hemen. Lehen aipatu dut milaka pertsona utzi direla babesik gabe. Gure kalkuluen arabera –eta segur aski Jaurlaritzak datu zehatzagoak izango ditu–, eta Gipuzkoako errealitatea kontuan hartuta, 5.000 pertsona inguru izango lirateke momentu honetan kanpo gelditu direnak neurri hau bakarrik erabilita, erroldaren neurria erabilita. Eta iruditzen zaigu ez dela tontakeria bat, ez dela txantxetako gauza bat, 5.000 pertsonari gutxieneko prestazio bat ematea bere bizimodua, bere ongizatea, pixka bat behintzat, hobetzeko. Eta bukatzen joango naiz. Ez dut borondaterik ikusten, bistan denez, lanposturik ez duen jendearen aldeko neurririk hartzeko. Lanpostua baita helburua, bai, baina gero eta langabezia gehiago dugu, agian enplegua sortzeko hartzen ari garen neurriak ez direlako egokiak. Baina langabezian gero eta jende gehiago, eta inolako gizartebabesik gabe, diru-sarrerarik gabe, bazterketa-egoeran, edo gizartetik baztertuta egotear den gero eta jende gehiago dugun heinean, iruditzen zaigu neurri horiek hartu behar genituzkeela Legebiltzar honetan gauden alderdi politikoetako kide guztiok. Dena den, lanean jarraituko du EH Bilduk, ekimenak proposatzen eta pertsona guztiek bizimodu duina izan dezaten bermatzeko borrokan. Gaur, argi dago, ez da posible izango pauso xume hau ematea, baina ziur gaude zuekin edo gabe jendarte justuago bat lortzen joango garela hemendik aurrera ere. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4133
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Egun on, lehendakari jauna. Hain zuzen, bi aldaketa proposatu dizkigu EH Bilduk Diru-sarrerak Bermatzeko Legean. Batetik, erroldatze-epeari dagokionez, hiru urtetik urtebetera jaisteko eskatzen da erroldatze-epea, alegia, 2011ko aldaketa zuzentzea; beste alde batetik, gizarte-laguntza horien hartzaile izateko ezinbesteko baldintzatzat jartzen den komunitatearen onurarako lan egiteko betebeharra kentzea. Bere garaian, aurreko legegintzaldian, lege-aldaketaren aurka agertu zen UPyD, hain zuzen ere, bi puntu horietan. Ez genuen partekatzen erroldatze-epea luzatzea, eta ez genuen ulertzen komunitatearen aldeko lanen kontua. Esan dezagun Alderdi Popularraren bi obsesio zirela, eta orduan lehendakari zen Patxi Lópezi ez zitzaiola beste erremediorik geratu onartzea baino, akordioak aurrera egin zezan. Hain zuzen, aurrera atera zen lege-aldaketa hura, eta aldaketa horien aurkako botoa eman zuen UPyDk. Iruditu zitzaigun bi aldaketa horiek bi murrizketa sozial zirela; batetik, erroldaren kontua, eta, bestetik, komunitatearen aldeko lanak egitea, aplikatzen eta praktikara eramaten ezinezkoa. Beraz, ez gatoz bat ez gizarte-murrizketa horiekin ez gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak susmagarri bihurtzeko batzuek duten asmoarekin; ez gatoz bat, orobat, Euskadin omen dagoen gizarte-iruzurra gure arazo nagusia dela esateko batzuek duten asmoarekin, funtsean aurretik esan dugun gauza bera baita. Erabat faltsua da hori, eta ez dugu onartzen. Aurrekontu-murrizketa aipatu zen, hain zuzen, lege-aldaketa hura sustatzeko bere garaian, eta argudio bera erabiltzen dute zenbait taldek 2011n zehaztu- tako lege-aldaketa haiek ez zuzentzeko. Gure ustez, aitzakiak dira, funtsik gabeko aitzakiak, eta funtsik gabeko aitzakiak dira, halaber, Eusko Jaurlaritzaren irizpenean jaso diren argudioak ere. Ezin dugu hitz egin, ez dugu onartzen gizartemurrizketa berriak sustatzea, edo egin direnak finkatzea, Euskadin egun dagoen gastu ez-funtsezkoari eusten zaion bitartean. Eta berriro hitz egin behar dugu euskal erakunde-egituraz, zeina zuzentzeari uko egiten baitio alderdi politikoen gehiengoak, eta horrek eragiten dituen bikoizketez eta eraginkortasunik ezez, eta, beraz, eragiten duen gastu ikaragarri, funtsezkoa ez denaz. Eta aipatu behar sozietate-sektore publikoa ere, ehunka enpresa publiko dituena, haietako asko funtzio sozial garbirik gabeak. Edo zenbait taldek zerga-iruzurraren aurka borroka gehiago eta hobeto egiteko duten erreparoa. Horretan aritu behar genuke herritar guztien ongizatea bermatzeko, gizarte-murrizketak sustatzen edo finkatzen aritu beharrean. Aurrekontu-murrizketaz hitz egiten da, esan dudan moduan; baina badirudi Euskadiko herritar batzuentzat soilik daudela aurrekontu-murrizketak: 10 milioi euro eman dizkio Eusko Jaurlaritzak Real Sociedad taldeari futbol-zelaia aldatzeko, 50 milioi euro San Mames Barriari, 14 milioi euro Buesa Arenari, eta 150 milioi euro baino gehiago Donostiako metroari; eta beste gastu batzuk, batere beharrezkoak ez direnak edo, behintzat, lehentasunik ez dutenak. Inbertsio horiek defendatzen dituztenek berek sustatzen dituzte gizarte-murrizketak, edo finkatu. Esaten zaigu gizarte-babeserako euskal sistema Espainiako onena dela, eta egia da, baina hobe da mantentzea edo hobetzea gizarte-murrizketak sustatzea baino. Beraz, edozein gobernuren azken aukera izan behar lirateke gizarte-murrizketak. Bada, guk, azkenean, abstentziora jo dugu. Azaldu dugu jada zein den gure jarrera historikoa. Mantendu egiten ditugu, beraz, gure argudioak, eta arrazoi horregatik jo dugu, azkenean, abstentziora. EH Bilduren ekimena da; guk ezin dugu aldeko botoa eman, ulertzen baitugu ez dela gizarte-murrizketa handiagorik iraganeko indarkeria zuritzea baino. Dena den, hor daude gure argudioak, eta hor gure botoa: abstentzioa. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4134
10
74
27.03.2014
SARASUA DÍAZ
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arrazoi bat baino gehiago ditu Euskal Sozialista taldeak aurkako botoa emateko, eta azalduko ditut. Hasteko, gure iritziz egia ez den oinarri batetik abiatzen da aurkeztu den proposamena: 2011ko lege-aldaketak, erroldatze-epea urtebetetik hiru urtera igortzeak, babesik gabe utzi dituela herritar asko, bereziki etorkinak. Gogora ekarriko dut 2011 legearen azken aldaketaren eztabaidan zer esan zuen Euskal Sozialistak taldeak: erroldatze-epea jartzen denean eztabaidaren erdian, horren abiapuntua dela pentsatzea gizarte-onura jakin batzuk jasotzeko iristen direla etorkinak Euskadira. Eta hori ukatu egiten dugu sozialistok. Euskadira beste lurralde batzuetatik datorrena etortzen da lan-aukera eta bizimodu hobea ikusten duelako. Datu estatistiko guztiek erakusten dute etorkinen kopurua hazi egin zela mende honetako lehen hamarkadatik 2008ra bitartean; data horretatik aurrera, krisian sartu ondoren, beren herrietara itzuli ziren, edo beste leku batzuetara joan. Gogora dezagun 2008ra arte hiru urtez erroldatuta egotea eskatzen zela diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratu ahal izateko, eta etorkin gehiago etortzen ziren Euskadira urtebeteko epea eskatzen zenean baino. Ez da datu bakar bat ere, 2011n aldaketa onartu genuenetik, esaten duenik gizarteratzea eragozteko faktorea denik erroldatze-epea. Bigarren lekuan, adierazi nahi dut teoria hori bermatzen duen azterketa edo txostenik izan gabe aurkezten duela EH Bilduk proposamen hau. Gure ustez, ez da serioa Legebiltzar honek entzuten denaren edo uste demagogikoen arabera arautzea. Diru-sarrerak bermatzeko errenta Euskadin bizi den jende guztiarengan pentsatuz osatu da, jatorria edozein izanik ere. Eta, 2011n ere esan genuen moduan, baldintza batzuk ditu, eztabaidagarriak. Eztabaidagarria da hogeita hiru urteko baldintza zehaztea errenta hori jaso ahal izateko. Eta zergatik ez hemezortzi, hogei edo hogeita bat? EH Bilduk ez du proposatzen adinaren baldintza aldatzea. Adinaren baldintza bezain eztabaidagarria izan daiteke Euskadin hiru urtez erroldatuta egotea eskatzea, edo bat, bost urteko lan-bizitza egiaztatzen bada! Edo eztabaidatu dezakegu zergatik eskatu bost urtez jarraian erroldatuta egotea udalerrian urtebete ere ez daramatenentzat, eta EH Bilduk proposatzen duen beste baldintzetako bat da hori. Eta zer esanik ez pertsona horrek mendeko finantza-ekarpenak dituenean; ezin du berme errenta eskuratu ondaretzat hartzen direlako, dirua eskuratu ezin duen arren. Hori ere ez du jasotzen EH Bilduk aldaketan! Legearen arlo ugari dira eztabaidagarriak. Hirugarren lekuan, eta komunitatearen aldeko lanak egiteko baldintza aldatzeari dagokionez, arautzeke dago hori guztia, eta gu zorrotzak izango gara helmenari dagokionez, eta, beraz, oraindik ez da praktikan jarri. Bere garaian izango dugu eztabaida hori. Laugarren lekuan, nabarmendu nahi dut gure gizarte-babeserako sistemari buruzko eztabaida eta agerraldi askotan ez dela aurkeztu edo zenbatetsi erroldatzeari buruzko arazo bakar bat ere. Duela hogei urte kontzeptu solidariotzat hartzen zuen pobrezia-plana abian jarri genuen sozialistok. 2008an prestazioaren eskubide subjektibora jo genuen, eta duela bi urte eta erdi gutxieneko diru-sarrerak izateko eskubidea gizarteratze- eta laneratzeeskubideekin lotu genuen. Baterako arduraren zentzua sartu nahi genuen, eta baliorik gabe utzi uste faltsu batzuk: bazterketa-arriskuan badaude lan egin nahi ez dutelako dela, edo gutxieneko errenta iman bat dela diru-laguntzetatik bizi besterik egin ez nahi dutenentzat. Badakigu hartzaileen gehiengo handia direla erretiro-saria osatzen duten erretiratuak, lan prekarioak dituztenak eta familia-egoera konplexuak dituztenak, eta heren batek errenta hori soilik duela diru-iturri bakartzat. Eta azken horien artean, zati bat baino ez dira etorkinak. Hori dela eta, ez dugun onartzen diskurtso demagogiko hori, etorkinak gizarte-laguntzekin lotzen dituena, eta are gutxiago iruzurrarekin lotzen dituena, Alderdi Popularrak egin nahi duen moduan. Sozialistok sinesten dugu euskal herritarrek, jatorria edozein dutela ere, eskubide eta betebehar berak dituztela. Ez dugu onartzen, halaber, talde proposatzaileak aurkezten duen moduko erreforma aurrekontukontua denik, Gobernuak adierazten duen moduan, aurrerago azaldu dudan arrazoi berarengatik: ziur gaudelako inork ez duela bizi nahi gizarte-laguntzetatik soilik, eta inkestek eta Eusko Jaurlaritzak egin dituen azterketek hala frogatzen dute. Gainera, urtebeterako jarduera politikoaren lehentasunak zehazten dituzte aurrekontuek, eta hemen erabakitzen ditugu horiek, Legebiltzar honetan. Euzko Abertzaleak taldea oso kritikoa izan zen, oposizioan zenean, legean egin ziren aldaketa askorekin, baina badirudi 2011ko aldaketa defendatzen duela gaur. Egin dezala bakoitzak horren irakurketa. Euskal Sozialistok ados egon gaitezke Dirusarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea berrikus daitekeela, baina arrazoi sozialengatik, ez aurrekontu-arrazoiengatik, eta legeak zehazten dituen baldintza guztiak berrikus daiteke, eta pentsatzen dut gauza bera gertatuko dela Gipuzkoako Foru Aldun- diak laguntzak eskuratzeko jartzen dituenekin ere. Eta berrikusi eta zuzendu beharreko kontuak izan ditzake egun indarrean den legeak aplikazioan, baina ez gizarteratze eta laneratzeko erabateko tresnatzat definitzen den moduan. Ez da aurrezteko diseinatutako lege bat, Eusko Jaurlaritzak iradokitzen duen moduan. Sozialistok ulertzen dugu eskubideak eta aukerak ematen dituela legeak, segurtasun bat bidean geratzeko arriskua duenari, baina aterabide bat ere izan daiteke, lana aktibatzeko modua, eta, hala, saihestu egiten da jendea sisteman betikotzea. Badakigu egungo krisi-testuinguruak ez duela errazten aterabidea, baina gure asmoa da lege horrekin eskura dugun tresna hobetzen jarraitzea. Eta amaitu nahi dut esanez entzun ditudala Arrondo andreak diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten pertsonei buruz eman dituen kopuruak, igo egin dela nabarmen azken bi urteetan, eta hilero seiehun pertsona gehiagok kobratzen duela. Baina ez dituzu zehaztu erroldatze-epeagatik kanpoan geratzen diren pertsonei buruzko datuak.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4135
10
74
27.03.2014
SARASUA DÍAZ
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4136
10
74
27.03.2014
ARREGI ROMARATE
EA-NV
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Euzko Abertzaleak taldearen ezezko botoa azaltzen saiatuko naiz azaroaren 24ko 4/2011 Legea aldatzeko EH Bilduk aurkeztutako lege-proposamenari. Bat egiten dugu Gobernuaren aintzat hartzearen aurkako irizpidearekin, sarritan azaldu dugunez gai honen inguruan eztabaidatzerakoan. Hamargarren legealdiaren hasieran esandakoak mantentzen ditugu: legeak ezin dira aldatu eta berraldatu Gobernuan dagoenaren kolorearen arabera. Segurtasun juridikoaren printzipioak erantzukizunez jokatzea eskatzen digu alderdi politikoei. Legea aldatu zenetik denbora gutxi pasatu da. Igarotako denbora ez da nahikoa 2011ko azaroan lege-aldaketak ekarri zituen neurrien ebaluazioa egiteko, eta ez dago txostenik honen inguruan. Egun indarrean den legearen 6. artikulua aldatzeak, hiru urtez errodatuta egoteko irizpidea urtebetera jaisteak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren aurrekontuaren igoera nabarmena ekarriko luke, eta aurrekontuaren beste sail batzuetatik atera beharko litzateke diru hori. Gizarte Ekintza Sailak du pisu handiena, Osasun eta Hezkuntza Sailarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan, eta mantendu egin behar da hori, baina ohartu behar dugu egungo egoeraz, eta zorrotz jardun gastuarekin eta egiten diren proposamenekin, are gehiago kontraprestazio ekonomikoa badute. Zerbitzu-prestazio berrien eskubide-ezagutza eta bermea ekonomia-krisi jarraitua bizi duten erakundeen finantza-aukeretara moldatu behar da. Ezinbestekoa iruditzen zaigu ahalik eta estaldura handiena ematea egoera txarrenean daudenei. Horretarako, estatuan nahiz nazioartean goi-mailakoa den gizarte-babeserako sistema dugu. Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko legea ona da, oso bestelako egoera ekonomikoan Legebiltzar honen gehiengo handiz onartua, zuek guztiok dakizuen moduan. Gure ustez, inportantea da guztion artean sortutako gizarte-babes aurrerakoia mantentzea, txarren pasatzen ari direnak babestea, diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen bitartez. Eta ongi egiten ari gara zerbait, EBren GINI adierazleak, gehien eta gutxien dutenen arteko aldea zenbatesten duenak, leku onenetan bigarren jartzen baitu Euskadi; Herbehereen, Belgikaren eta Danimarkaren aurretik, adibidez. Suitzak bakarrik du adierazle hobea. Pobrezia-arriskuaren tasa 20,4koa da Euskadin, 27koa Espainian, eta 24,2koa da Europako batezbestekoa. Insistimos: bide onetik goaz, gizarte-babes sistema ona dugu. Baina ezin dugu inoiz ahaztu legeak berak esaten duena, gizarteratzeko tresnarik onena lana dela. Eta horretan buru-belarri dabil Jaurlaritza. Emandako azalpenengatik, ez dugu babestu lege-proposamenaren 1. artikulua. Eta 2. artikuluari dagokionez, lehenik eta behin esan behar da horren inguruan ere zehazki mintzatu garela Legebiltzarrean behin baino gehiagotan, eta eztabaida eta agerraldi ezberdinetan esandakoa mantentzen dugu. Indargabetu nahi den artikuluan aipatzen da salbuespenezko moduan komunitatearen onurarako lanak egiteko moduan egoteko betebeharra; horretarako, Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzar honen eskariz, azterketa bat egin zuen, eta zenbait jarduera-arlo proposatzen zituen komunitatearen onurarako lanak egiteko, baina, oraingoz, ez da erabat garatu. Komunitatearen onurarako lanak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen enplegagarrita- suna eta gizarteratzea hobetzeko modutzat ikusten ditugu, inola ere ez kontraprestaziotzat. Beti esan izan dugu komunitatearen aldeko lan horiek salbuespenezko izaeraz egingo direla, eta inola ere ez soldatapeko lanaren kaltera. Berriro diogu ez ditugula kontrapartidatzat hartzen, baizik eta enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko modutzat. Artikulu hori ez denez osorik garatu, ez zaigu hura aldatzeko unea iruditzen, eta horregatik eman dugu legearen bi artikulu horien aldaketaren aurkako botoa. Horrek ez du adierazten, inola ere, Eusko Jaurlaritza eta hura babesten duen taldea ez denik ari egunero gure gizarte-babeserako sistema mantentzeko lanean. Askotan esan dugunez, pertsona guztiak helburu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta honen adierazgarri handienetarikoa da Gizarte Gaietako Sailaren aurrekontua, Hezkuntza eta Osasunekoarekin batera, % 70 dela. Pertsonengan sinesten dugulako eta eurak, pertsonak, direlako gure lehentasuna.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4137
10
74
27.03.2014
MENDIA CUEVA
SV-ES
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Buenos días a todos. Hoy traemos un debate de gran importancia a este Parlamento, es decir, un debate para hacer Euskadi más sostenible y eficaz. La crisis ha dejado a la vista nuestros desequilibrios. Somos tres territorios, pero un solo país, y eso significa que debemos conseguir mayor coordinación entre el Gobierno, las diputaciones forales y los ayuntamientos. Debemos replantearnos nuestra estructura institucional para adecuarla a las necesidades de la actual sociedad moderna. La propuesta que debatimos hoy por ese camino. Planteamendu xumea duen ekimen bat dakargu gaur Ganbera honetara, baina Ganbera honek datozen urteetarako dituen eztabaida konplexu eta asmo handikoenetako bat jasotzen eta laguntzen du: definitu behar genuke zer herri nahi dugun, eta nola egituratuko dugun datozen hogeita hamar urteetarako. Horretarako, lantaldea dugu abiapuntu. Aspaldi hasi ginen gai honi buruz hizketan, baina aurreratu egin du egoera ekonomikoak, eta lehentasun publikoen puntu gorenera eraman du. Askotan errepikatzen dugu: herri txikia da Euskadi, baina hiru mailatako erakundeak ditu, laukoak, Gobernu Zentrala kontuan hartzen badugu, eta bostekoak, Europar Batasuna ere kontuan hartuta; eta gainjarri eta talka egiten dute kasu gehiegitan. Eta zeregin hori ez dagokio bakarrik Eusko Jaurlaritzari, foru-aldundiek eta udalek ere konpromisoa hartu eta lagundu egin behar baitiote. Pentsatu genuen gobernu-motetako bakoitzari –autonomia-erkidegokoari, foru-aldundietakoei eta udaletakoei– herritarrentzako zerbitzu eta prestazio guztiak ematea zegokiola, kontuan izan gabe haien eskumena ziren, eta aldameneko administrazioak jada egiten zuen begiratu gabe. Eta horregatik berrikusi behar dugu gure erakunde-egitura, logikoagoa eta eraginkorragoa izan dadin, eta, batez ere, zerbitzu hobea emateko herritarrei, eta hori da, azken batean, proposamen honen asmoa eta helburua. Ez da hutsetik sortu proposamen hau, aspalditik egiten ari garen lanarekiko koherentea baita. Eta gogora ekarri nahi dut euskal sozialistok egin dugun ahalegin berezia administrazio publikoak berritzeko beharrari buruzko eztabaida hau sustatzeko, gure erakunde-egitura XXI. mendera ekartzeko. Sozialistok atera genuen eztabaida hau iritzi publikora aurreko legegintzaldian. Gobernu sozialistak ekin zion, aurreko legegintzaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa murrizteko bideari, bereziki orduko Industria Sailaren mendeko sozietateei zegokienez, baita nekazaritza- eta arrantza-sektoreei eta enpresa partaidetuei zegokienez ere. Sozialistok egin genuen, halaber, Gobernuan geundenean, Euskadiko administrazio publikoen bikoiztasunen eta eraginkortasunik ezaren txostena, eta batzuetan gure administrazioetan izaten diren eragiketak eta beharrezkoak ez diren gastuak hautemateko eta dokumentatzeko lehen ahalegin serioa izan zen. Euskal sozialistok parte hartu genuen, halaber, aurreko legegintzaldian, bikoiztasunei eta eraginkortasunik ezari buruzko azterketa-batzordea bultzatzen, eta aditu ospetsuak izan genituen, eta baliagarri izan zen arazoaren lehen diagnostikotzat. Eta euskal sozialistak ari gara duela urte batzuetatik eskatzen, behin eta berriro eskatzen, Lurralde Historikoen Legea eguneratzeko eta aldatzeko, herria modernizatu eta eskumenak argitzeko. Eta udalen legea onartzeko eskatzen dugu, Alderdi Popularraren Gobernuaren Arrazionalizatzeko eta Iraunarazteko Legea onartu zenetik asko zaildu den eskumen-egoera argitzeko. Sozialistok sinatu genuen akordio bat iragan irailean EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, eta akordioaren lau zutabeetako bat zen Euskadiko erakunde-egitura berrikustea eta administrazioa berritzea, lehiakorragoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izateko. Bi alderdiok bai Eusko Legebiltzarrean bai Batzar Nagusietan aurrera eramateko konpromisoa hartu genuen ekimen batzuk jasotzen zituen. Akordio horren emaitza da gaur Ganbera honetan eztabaidatuko dugun ekimena, eta lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiak ere ari dira eztabaidatzen. Eztabaida, pixkanaka-pixkanaka, gure erakunde-egituraren urritasunak konpontzeko eta euskal herritarrei zerbitzu hobea emateko lan zehatzetan, planetan, txostenetan eta legeetan zehaztu dadin lortzen ari gara. Errendimendua etengabe hobetzen jarraitzeko lan egiteko betebeharra dugu, sortzen diren arazoei erantzuteko eta nabarmentzen diren akatsak zuzentzeko. Zeregin horretan, arreta berezia jarri behar du Euskadik gure autogobernua garatzeko bide emankorrena aurkitzen laguntzeko. Hiru lurralde gara, baina herri bakarra, eta ez dugu galdu behar osotasun-ikuspegi hori. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da Legebiltzar honen funtzioa gaur dakargun eztabaida honetan. Baina, nioen moduan, pausoz pauso joan behar dugu. Oinarrizko proposamen bat dakargu gaur, administrazioen, foru-aldundien, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ezinbesteko elkarrizketaz hitz egiten duena, bikoiztasunak eta eraginkortasunik ezak izan ditzaketen arloak identifikatzeko. La semana que viene comenzará el foro que tiene como objetivo avanzar en ese camino, un foro que necesita la colaboración de todos. Sin prejuicios y tabúes. Estoy segura de que será un foro fructífero. Ez dugu abiatu nahi izan maximoak jasotzen dituen proposamen batetik; aitzitik, egiaztatuko zenuten moduan, elkarrizketa eta ulermena eskatzen dituzten bi puntu jarri ditugu eztabaidagai gaur, eskakizun onartezinak baino gehiago. Eztabaidako deiaren –gaur eztabaidatzeko aurkezten ditugun bi puntuak– eta Ganbera honetan dauden alderdietako bakoitzak helburu duen herri-ereduaren artean, joko-eremu zabal bat dago bidea egiteko, eztabaidatzeko eta adosteko. Datorren ostiraletik aurrera, gure proposamenak, gure ikuspegiak alderatu eta bateratu ahal izango ditugu; baina, gaur, eskatzen dugu erakundeek eztabaidatu dezatela eta, Eusko Jaurlaritzak bakarrik egin ezin duen zeregin horretan, foru-aldundiek eta udalek konpromisoa har dezatela, Eusko Legebiltzarra he- rrialde honetako politikaren gunea izanik. Beraz, eskatzen dugu aurreiritzi eta taburik gabe ekitea lantaldeko eztabaidari, eta Eusko Legebiltzarraren zeregina defendatzea, herri osoaren ikuspegia duen organoa den neurrian. Espero dut gainerako taldeek jakingo dutela ikusten aukera hau, nahiz eta ematen duen talde askok, talde proposatzaileek izan ezin, ez diotela ekin nahi legez besteko proposamen hau adosteko lanari. Hala ere, espero dugu bidean, lantaldeak izango duen ibilbidean eta ondorengo irizpenean, adostasunak lortu ahal izango ditugula, azken batean, euskal herritarrentzat, gu zerbitzari gaituztenentzat baliagarri izan daitezen. Besterik ez; eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4138
10
74
27.03.2014
OTADUI BITERI
EA-NV
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Lehendakaria, legebiltzarkideok, egun on guztioi. Euskal Sozialistekin batera aurkeztu dugun ekimen honen helburua da Euskal Administrazioa lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa egitea. Eta zertarako? Herritarrei ahalik eta zerbitzurik onenak emateko. Badirudi diru-sarrerak murrizten doazen sasoi honetan kudeatzaile publikoari eskatzen zaiola baliabideak zorroztasunez kudeatzea. Kudeatzaile bikainak badaki, ordea, baliabide publikoak zorroztasunez kudeatu behar dituela beti, bai krisi-sasoietan eta baita oparotasunean ere. Inolako zalantza izpirik gabe esan dezaket guztion artean eraiki dugun euskal erakunde-egiturak ondo funtzionatu duela 30 urte hauetan zehar; are gehiago, esango nuke erakunde-egiturak emaitza bikainak lortu dituela urte luze hauetan zehar. Eta horretaz harro egon beharko ginateke denok, herri hau guztion artean eraiki dugulako. Baina uste dugu, baita ere, hausnarketarako unea irisi zaigula. Hausnartu gure sistema egituratzen duten lanabesak hobetzeko, gaur eguneko erronkei erantzun egokia emateko. Guztiz onuragarria iruditzen zaigu Euskadiko erakunde-sistema modernizatzeko, eguneratzeko edo erreformatzeko lan egitea, eta etengabe egin beharreko lana da hori, hain zuzen ere. Zintzotasun osoz eta zentzuz aztertu beharko dugu nork garatu ditzakeen eskumenak ondoen eta merkeen. Ekimen honen bidez, foru-aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu elkarrizketa zintzoei ekiteko, jarduera-bikoizketak zer arlotan egon daitezkeen identifikatzeko, helburua izanik egoera horiei amaiera ematea, eta xede harturik eskumenak argitzea eta kudeaketa-eraginkortasuna. Zehazki, eskatzen diegu azter dezatela, berme juridikoko prozedura baten bidez, sektore berean edo antzekoetan jarduten duten sozietate publikoek bat-egiteko prozesuak zehaztu ditzaketen. Hori bai, erakunde bakoitzari onartzen zaion autoantolakuntzarako gaitasuna eta legezkotasuna errespetatuz. Bizitza honetan guztia hobetu daiteke, baita ongi egina dagoena ere, eta onartuko didazue nire nerabezaroko anekdota bat partekatzea zuekin: gogoan dut notak ematen zizkigutenean pozik joaten nintzela etxera 9koa atera nuela esanez, eta nola aitak gogorarazten zidan ea ez zen 10ekorik. Onartzen dut askotxo haserretu ohi nintzela, baina arrazoia zuen gure aitak, ezta? Hori da kontua, hain zuzen. Duguna hobetzea da kontua. Euskaraz nioen Euskadin guk zehaztu dugun erakunde-sistemak emaitza bikainak lortu dituela, eta positiboa izan dela hogeita hamar urte hauetako balantzea. Hala adierazten dute Euskadin ditugun garapen-adierazleek. Zer esan nahi du horrek, inoiz ez dugula izan doikuntza-arazorik? Zer adierazten du horrek, eskumen guztiak ongi definituak daudela? Zer esan nahi du horrek, ez ditugula hobetu eta perfekzionatu behar Euskadin jarduten duten erakunde guztien arteko koordinazioa, lankidetza eta kooperazioa? Bistan denez, perfekzionatu egin behar dira. Hori horrela da. Hogeita hamar urte ez dira alferrik igarotzen. Erronka berriak, egoera berriak ditugu, eta iritsi da hausnarketa zintzo eta lasaia egiteko unea, gure egitura berrikusi eta hobetzeko. Guztion artean definitu behar dugu nola antolatuko den etorkizuneko Euskadi. Ziur asko, lege batzuk (ez Lurralde Historikoen Legea soilik, norbait horretan pentsatzen ari bada) aldatzea eragingo du sistema berrikusteak, baina zintzotasunez egin beharko dugu, eta demagogian erori gabe. Eta, hain zuzen ere, ekimenaren zioetan jasotzen dira gure sistema prestatzeko egiten ari garen urratsak, Mendia andreak jada adierazi duen moduan. Bikoiztasunei buruzko txostena aipatzen da, zeina, guztiok jakingo duzuen moduan, Patxi López lehendakariaren Gobernuak osatu baitzuen. Legebiltzarrean izango diren agerraldiak ere aipatzen dira. Eta gogora ekarri nahi dugu, halaber, beste lantalde bat osatu dela legegintzaldi honetan gure autonomia-erkidegoan jarduten duten administrazioen eskumenak aztertzeko. Eta, hain zuzen, jada aipatu den moduan, datorren ostiralean txostena aztertzeko aukera izango dugu, Erkoreka sailburuaren eskutik, eta gure ekimenaren atal xedatzailean eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei baterako lan horri ekiteko, lantaldearen txostenetik eta konklusioetatik aterako ditugun ondorioetatik abiatuz. Gainera, funtsezkoa da gure administrazioetako bakoitzaren sektore publikoaren maparen argazki finkoa izatea. Badakizue jada egin duela zeregin hori Eusko Jaurlaritzak, eta badugula mapa hori. Eta denok ezagutzen dugu gure administrazioa arrazionalizatzeko eta berriro dimentsionatzeko estrategia. Estrategia horrek % 22 murriztuko ditu antolakuntza-egiturak, eta % 20 zuzendaritza-egiturak. Gogora dezagun, halaber, beste kasuren batean egin dugun moduan, gauza bera egin zuela Bizkaiko Foru Aldundiak legegintzaldi honen hasieran. Interesgarria litzateke erakunde-maila bakoitzak bere azterketak egitea, jakiteko zer mapa dugun sektore publikoan; hala, aukera izango genuke bikoizketak bistaratzeko eta arrazionalizatzeko. Gaur Euskal Sozialistak taldearekin batera aurkezten dugun legez besteko proposamena beste urrats bat da EAJk eta Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, administrazioaren eta erakunde instrumentalen antolaketa-egiturak berrikusteko eta sinplifikatzeko duten konpromiso irmoan. Urkullu lehendakariak, etsenpluaren bidez predikatuz, Euskadiren historiako gobernu murritzena osatu zuen, eta, gainera, % 20 murriztu zituen Gobernuko goi-kargudunak eta aldi baterako langileak. Mendia andreak esan duen moduan, gainerako taldeek ez dute sinatu nahi izan eskaini genien erdibideko zuzenketa, baina, Mendia andreak adierazi duen moduan, izango dugu denbora lantaldean lan egin eta talde guztien nahiak batzen ahalegintzeko. Besterik gabe, eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4139
10
74
27.03.2014
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on, legebiltzarburu andrea. Lehendakaria, legebiltzarkideak, egun on. Pasa den urteko uztailean, Eusko Jaurlaritzak igorri zion Legebiltzarrari Erkidegoko sektore publikoa arrazionalizatzeko estrategia. Eta irailean bertan EAJk eta Alderdi Sozialistak sinatu zuten egonkortasun-ituna, hemen esan den bezala, non agertzen den dagoeneko ja Administrazioa berraztertzeko asmoa. Aurrekaria ere badago: IX. legegintzaldian Alderdi Sozialistak egin zuen administrazio publikoetako bikoiztasun eta ez-eraginkortasunei buruzko txostena. Beraz, ez da batere kasualitatea gaur legez besteko proposamen hau edukitzea, bi alderdi hauek batera Legebiltzarrera ekartzea elkarren artean egindako legez proposamen hau, eta bertan esplizituki eskatzea, batetik, eskumenen bikoiztasuna ezabatzeko, eta, bestetik, erakundeen eraginkortasuna areagotzeko. Finean, bi dira aipatzen dituzten helburuak. Batetik, nahi dute foru-aldundiek eta Jaurlaritzak elkarlan-prozesua has dezatela bikoizketen aurrean estrategia komunak aurrera eramateko, eta, bestetik, jarduera berean edo bertsuan jarduten duten enpresa publiko guztiak bakar batean batzea. Eta guk printzipioz ez dugu txarto ikusten Administrazio publikoa optimizatzeko proposatzen den ahalegina. Baina ezinbesteko premisa batzuk argi utzi nahi genituzke aldez aurretik. Lehenengo eta behin, Administrazioaren berrantolaketak ezin duela kalterik eragin langileen egoeran, hau da, beraien lanpostuei eta eskubideei utzi egin beharko diela erreforma horrek. Eta bigarrenik, begiratu behar direla lehenik eta behin Erkidegotik kanpo dauden erakundeekiko, hau da, Administrazio estatalarekiko bikoizketak. Erkidegoan zerbitzu hori bertako baliabideekin asebete badaiteke, ez da zertan mantendu kanpoko Administrazioak eskaintzen duen zerbitzua. Eta adibideak ugariak dira. Esate baterako, garraioari begiratzen badiogu, badaukagu bikoizketa, batetik Renfe eta Adif (hau da, Administración de Estructuras Ferroviarias) eta bestetik Eusko Trenbide Sarea eta Euskotrenekin. Edo, urari dagokiola, batetik dauzkagu confederaciones hidrográficas, estatalak diren erakundeak, eta bestetik URA edo Uraren Euskal Agentzia, bertan diharduena. Seguritateari dagokionez, gauza bera esan daiteke. Segurtasun-indarra dago, batetik, eta Guardia Zibila –eta, portzierto, esan behar da 4.850 polizia eta guardia zibil daudela bakarrik hemen, Erkidego Autonomoan, Barne Ministerioaren datuen arabera–, eta bestetik, Ertzaintza, hau da, globala izateko bokazioa daukan polizia. Adibideekin segituta, Aemet dugu, batetik (Agencia Estatal de Meteorología), eta, bestetik, Euskalmet. Portzierto, De Andrés jaunak esan du dagoeneko alferrik dagoela Euskalmet eta ezabatu beharko litzatekeela. Eta CORAk (hau da, Comisión para la Reforma de las Administraciones Públicas) esaten du ezabatu beharko litzatekeela, esate baterako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, nahikoa delako Agencia Española de Protección de Datos. Eta puntu eta segi. Eta azken adibidea, argiena: zertarako behar da Espainiako delegatu bat eta delegazio bat, Gernikako Estatutuak esaten baldin badu lehendakariaren funtzioa hori bera dela, hain zuzen ere, Estatua ordezkatzea Autonomian? Beraz, ez gaitu harritzen Alderdi Sozialistak ez hartzea aintzat bikoiztasun hauek guztiak, baina harritzen gaitu Alderdi Jeltzaleak ez aipatzeak, hain zuzen ere Erkoreka jaunak berriki esan duenean –eta literalki esaten dut– "solapamendu handienak daude transferentziak gauzatu ez diren arloetan". Berak esandakoaren literala da. Hau da, hori antzematen bada, bikoiztasun handienak eta solapamendu handienak daudela transferiturik ez dauden eskumenetan, zergatik ez da hori aipatzen legez besteko proposamen honetan? Zergatik ez da puntu horretan intziditzen? Ze, hain zuzen ere, hortik hasi beharko genuke. Baina, horren ordez, Jaurlaritzak ematen duen erantzuna, nire ustez, nahiko epela da. Eta esango dut zergatik. Batetik, esaten du egin beharko litzatekeena dela Estatutua garatzea. Gero, esaten du Estatuaren gehiegizko interbentzioak aztertu beharko liratekeela, zerbitzuak egokitu beharko liratekeela eta dagoeneko esleituta dauden eskumenetan egokitu behar direla zerbitzu horiek, nola dauden ezarrita. Hori guztia aipatzen du, baina ez du aipamen bakarra ere egiten nola egiteko asmoa daukan, zer ekimen ipiniko duen martxan, indarrean, hori guztia egiteko. Hori ez da aipatu ere egiten. Gure ustez –eta hau da guk egingo dugun proposamena eta ponentziara eramango dugun jarrera–, barneko administrazioari dagokiola, beharrezkoa da lehenik eta behin onartzea badagoela deskoordinazio-arazoa. Hori hala da. Eta aitortu behar dugu ere erakunde guztiak monokoloreak ziren garaian errazagoa zela erakundeen arteko koordinazioa. Aldundi guztietan kolore bakarra zegoenean. Baina ez da kasua. Gaur egun, oso konplexua da daukagun egoera politikoa eta badaude deskoordinazio-arazoak. Eta arlo batean baino gehiagotan: arlo fiskalean, arlo finantzieroan… Eta baita ere eredu arloan. Hau da, herria modu diferente batean ikusten dugu, diferentea da daukagun eredua, daukagun proiektua; aldundi bakoitzak dauka berea. Eta, orduan, zaila da hori guztia koordinatzea, ez da batere erraza. Beraz, item berri bat, parametro berri bat sartu beharko diogu erakundeen arteko koordinazioari, kontuan harturik posible dela eta de facto proiektu politiko diferenteak dauzkagula erakunde ezberdinetan. Parametro hori kontuan hartu beharko dugu. Beraz, honek eskatzen du oso eztabaida sakona, gure ustez, eta prest gaude eztabaida horretarako. Baina ezin da inoratu dagoen arazoa. Hori guztia inoratuta, elkar ulertzea zaila izango da. Gure ustez, gai honi heltzeko ezinbestekoa da elkarlana, ezinbestekoa da abiapuntutik modu zabal batean joatea eta hasieratik inposaketarik ez egotea. Hori ezinbes- teko kontua da. Baina horretarako ezinbestekoa da ere diagnosi zuzen bat egitea. Eta harritzen gaituena da Alderdi Jeltzaleak diagnosia egin egiten duela instantzia batzuetan eta detektatu egiten duela zein den arazo larriena bikoizketetan, eta gero, Alderdi Sozialistarekin batera aurkeztu duen legez besteko proposamen honetan, aipatu ere ez dela egiten eta bestelako arazoak aipatzen direla. Egia da onartu egin dela guk proposatzen genuen puntu bat, eta eskertzekoa da. Gero berriro, bakarrik gelditzean, erretiratu du. Guk espero dugu berriro onartzea, eta da, arrazionalizatzen dugunean Administrazio publikoa, aintzat hartu behar ditugula langileen eskubideak eta langileen egoera. Hori sartzeko prest egon da gure babesa izan nahi zuenean; gure babesa izan ez duenean, erretiratu egin du. Baina ulertu nahi dut posible izango dela berriz ere hartzea hori, gure ustez oso puntu garrantzitsua delako. Beraz, zer gelditzen zaigu? Gelditzen zaizkigu eztabaidarako hiru puntu. Bat, nola egingo dugun bikoizketak ekiditeko Administrazio espainiarrarekin; bi, nola egingo dugun Erkidegoko administrazioen artean egituratze eraginkorrago bat burutzeko; eta hiru, nola egingo dugun langileen eskubideak kalteturik ez ateratzeko. Horiek dira guk mahai gainean ipiniko ditugun puntuak. Eta, esaten dudan moduan, elkarlanerako prestasun osoa, betiere diagnostiko zuzen batetik abiatuta. Hau da, egiazko arazoa ez dago gure administrazioen artean; egiazko arazoa dago hemendik kanpoko administrazioekiko. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4140
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Euskal erakunde-egiturari eta sozietate publikoei buruzko ekimen bat ekarri digute Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak, eta proposatzen digute eztabaidatzea, lankidetzan aritzea, txosten berriak prestatzea, lantalde berriak abian jartzea, hausnarketa berriak egitea, hobeto koordinatzea, eta, hortik abiatuta, etorkizun gutxi-asko hurbilean, lege-aldaketa jakinak bultzatzeko aukera izatea. Mendia andreak esan du aukera bat dela ekimen hau. Ekimen hau ez da aukera bat. Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak proposatzen duten ekimen hau, dena dagoen moduan uztea helburu duena, iruzur ikaragarria da. Ekimen faltsua, iruzurrezkoa eta engainagarria da. Publizitate eta propaganda hutsa da, denbora galtzen jarraitzeko eta hartu behar diren erabakiak ez hartzeko. Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren funtsezko helburua da Euskadin ezer ez aldatzea, guztiak berdin jarraitzea. Ez dute aldatu nahi Lurralde Historikoen Legea; ez dute amaitu nahi bikoizketekin; ez dute amaitu nahi eraginkortasunik ezekin; eta ez dute murriztu nahi sozietate publikoen sektore antzu eta eraginkortasunik gabea. Ez dute halako ezer egin nahi. Iruzur egin nahi digute gainerakooi, eta herritarroi. Itxurak egin nahi dituzte, baina ezer egin gabe. Gezur hutsa da, eta iruzur ikaragarria. Ekintzak behar ditugu, ez hitzak; ez azterketa gehiago, ez beste hausnarketa edo eztabaida batzuk, beste batzorde edo lantalde batzuk. Lurralde Historikoen Legea berritu behar dugu, baita Gernikako Estatutua bera ere; udalen legea lehenbailehen onartu behar dugu, barnetik modernizatu. Hain zuzen ere, alderdi foralista eta kontserbadoreek egin nahi ez dutena behar dugu. Bere horretan utzi nahi dute guztia haiek, statu quoa mantendu, eta boterea banatzen jarraitu. Barnetik modernizatuko gaituzten aldaketak sustatu nahi ditugu guk. Horregatik diot iruzur handia dela ekimena, erabateko iruzurra, gainerako alderdi politikoak engainatu nahi dituena. Batzuk prest ere badaude, Mintegi andrea adibidez, foruzale bihurtzeko, eta pozik dago Alderdi Popularra, bistan denez, badakielako ekimenaren ondorioa izango dela dena bere horretaz uztea. Hori da orain Euskadiko Alderdi Sozialista: foruereduaren defendatzaile amorratua. Horregatik aurkeztu du ekimena Euzko Alderdi Jeltzalearekin batera. Sarkasmoa da Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak sinatu duten ekimenak aurreko legegintzaldian Lópezen Jaurlaritzak egin zuen azterketa "garrantzitsutzat" jotzea. Sarkasmo onartezina da. Orain "garrantzitsu" deritzen txosten hori tiradera batean gordea dago, eta, aurreko legegintzaldian, Gatzagaetxeberria jaunak, bikoiztasunen lantaldearen bileretako bakoitzean, kritikatu besterik ez zuen egin, irmo gainera, eta esaten zuen ez zuela ezertarako balio eta ikaragarrizko faltsukeria zela. Eta orain, berriz, "garrantzitsu" deritze tiradera batean gordea dagoen txosten horri. Guretzat bai zela garrantzitsua txostena, eta guretzat bai izan zirela garrantzitsuak aurreko lantaldean egin ziren lanak. Eta jada hausnartu dugu behar beste, eta jada badakigu zer egin behar den: aldatu egin behar dira indarrean diren legeak, barnetik modernizatzeko. Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak ez dute hori egin nahi, eta horregatik diot ekimen hau gezur ikaragarria dela. Ezerk ez die eragozten baterako ekimen hau aurkeztea, ez baitute ez apaltasunik ez lotsarik. Azken batean, logikoa da; izan ere, azken batean, diskurtsoetatik harago, Euskadiko erakunde-sistema eta Lurralde Historikoen Legea aldatzeko edo sozietate publikoak nabarmen murrizteko hatz bat mugitzeari uko egin diote batak nahiz besteak. Hor daude ekintzak: batzuk nahiz besteak izan direnean gobernuan, ez dute hatz bat ere mugitu aldaketa horiek sustatzeko; aitzitik, aldaketa horiek ez zirela egin behar esan dute. Aurreko legegintzaldian, zenbait bider ekarri zuen gai hau eztabaidatzeko UPyDk, Lurralde Historikoen Legearen aldaketa, eta Patxi López jaunak esan zuen ezin zela etxea teilatutik eraikitzen hasi. Bada, orain foru-eredu horren defendatzaile amorratu bihurtu dira (beti izan dira). Gobernu honek (edo, azken batean, Gobernua babesten duen taldeak) saldu nahi izatea sozietate publikoen sektorea berriro dimentsionatu nahi duela, bada, adar-jotze moduko bat da. Ezinezkoa da Gobernu honek sozietate publikoen sektorea berriro dimentsionatzeko eginkizunari ekitea, duela hilabete gutxi esan baitzuen Euskadiko sozietate publikoen sektorea ez dagoela birdimentsionatua (sic). Eusko Jaurlaritzak esan zuen, eta Jaurlaritza horren bozeramaleak. Nola sustatuko du sozietate publikoen sektorea berriro dimentsionatzea, baldin eta Gobernu horrek esan badu sektore publikoa ez dagoela birdimentsionatua (sic)? Gezur hutsa da guztia. Antzeko zerbait gertatzen da Talde Sozialistaren kasuan: ez zuen ezer egin Eusko Jaurlaritzan zenean. Hor dago historia, hor aurreko legegintzaldian Lurralde Historikoen Legeari buruz egin genituen galderak. Horra hor Lópezen Gobernuaren ezetza "etxea teilatutik eraikitzen hasteari", López jaunak berak esan zuen moduan; Lurralde Historikoren Legeari buruz aurkeztutako interpelazioa, Ganbera honetan eztabaidatua, UPyDk ekarrita, eta haren ondoriozko mozioa; Jaurlaritzak azterketa egiteko eskaera; azterketaren emaitzak, zeinak 400 milioi euroan baloratzen baitzituen Euskadiko eraginkortasunik ezak eta bikoiztasunak. Hor daude bikoiztasunen lantaldearen lanak, eta lantalde hartan eztabaidatu ahal izan genuen guztia. Hor da lantaldea, itzalia eta estaldurarik gabe bada ere (bi bilera urtebete baino gehiagoko epean, ez batzuek ez besteek ez dutelako ezer aldatu nahi). Beste azterketa bat ekarri digute orain, eta esan digute berriro bildu behar dugula lantalde horretan, ikerketak aztertzen jarraitzeko, txostenak aztertzen jarraitzeko, agerraldiak egingo dituztenei entzuten jarraitzeko, hausnarketa berriak egiten jarraitzeko; azken batean, denbora galtzen jarraitzeko. Baina argia da helburua: guztia bere horretaz uztea, ezer alda ez dadin. Antzeko zerbait sozietate publikoen sektorearekin. Hor daude gure galderak, gure informazio dokumentatuaren eskaerak, gure interpelazioak, gure mozioak, gure legez besteko proposamenak, Eusko Jaurlaritzari eskatzen ziotenak sozietate publikoen sektorea berriro dimentsiona zezala. Emaitza, bost urtera (edo hogeita bostera, nahiago baduzue), zero. Dagoen moduan dago guztia, eta zuek pozik guztiak bere horretan jarraitzearekin. Zer da gure zuzenketaz defendatzen duguna? Alde batetik, Gobernuari eskatu nahi diogu Lurralde Historikoen Legearen erreforma-proiektua urte honetan zehar aurkezteko, helburu hauekin: bikoiztasunak eliminatzeko, eredu berri bat lortzeko, eredu eraginkorragoa izateko, berdintasun gehiago lortzeko eta barrutik ere modernizateko. Eta, bestetik, Gobernuari, diputazioei eta udalei exijitu nahi diegu beharrezkoak ez diren ente eta erakunde publikoak gogor murrizteko. Eta hau guztia, zertarako? Azkenean, herritarrei zerbitzu publiko hobeak emateko. Hau da gure helburua. Hori defendatzen dugu, beraz, gure zuzenketan. Ez jarraitu filosofatzen eta herritarrak engainatzen, eta egin dezagun egin beharko litzatekeena: Lurralde Historikoen Legea aldatu, udalen legea lehenbailehen onartu, ordena jarri zentzugabeko erakunde-egitura honetan, erakunde-egitura bera aldatu, nabarmen murriztu sozietate publikoen sektorea. Hori egin behar da, guztia bere horretan uztea beste helbururik ez duten ekimenak aurkezten ibili beharrean. Eta hor egiten dugun proposamenak gutxienekoak biltzen ditu, harago joan beharko bailitzateke. Kendu egin behar dira foru-aldundiak, eskumenbanaketa arrazoizkoagoa eta eraginkorragoa lortu behar da Europaren, Espainiako Gobernuaren, autonomia-erkidegoen eta udalen artean, eta lehenbailehen onartu behar da udalen legea eta udalak batu. Diputazioak eliminatu, udal txikienak bat egin, udal-legea lehenbailehen ekarri eta aprobatu, ente publikoak gogor murriztu. Hau guztia egin beharko genuke. Beraz, hitzetik ekintzetara pasatzeko unea da, eta herritarrak nahasi eta engainatzeari uztekoa. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4141
10
74
27.03.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Egia esan nire eserlekuan jarrita zalantzan nengoen atera ala ez, zeren, noski, kontuan izanik Maneiro jaunak, guztion izenean hitz egitean, gure izenean ere hitz egin duela, eta esan duela zer esango dugun, zer iritzi dugun, zer egingo dugun; bada, zalantza egin dut tribuna honetara atera ala ez. Beste batzuek esan duten moduan, eta ekimenak adierazten duen moduan, ez da gauza berria bikoizketen gai hau eta administrazioa arrazionalizatzeko eskaera. Ez da aurreko legegintzaldiko gaia ere, Mendia andrea. Lehenagoko legegintzaldietatik dator, eta hainbat txosten egin dira horren inguruan. Alderdi Popularrak gobernatzen duen foru-aldundietako bat izan zen gai hori lantzen lehenengoetakoa. 2005ean, Euskal Herriko Unibertsitateak, Arabako Foru Aldundiaren eskaerari jarraikiz, hiru lurralde historikoen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko eskumenbanaketa ebaluatzeko eta kuantifikatzeko txostena egin zuen, eta txosten hura izanik ere, egia da ez zela asko aurreratu administrazioaren arrazionalizazioan. Aurreko legegintzaldian, Alderdi Sozialistarekin egin genuen akordio bat tarteko, talde honen puntuetako bat, lehentasunezko puntuetako bat izan zen administrazioan ezinbestekoa den aldaketa hori gauzatzeko aukera puntu giltzarrietako bat izatea. Uste dugu lagundu egin zuela, halaber, testuinguru ekonomikoak, eta lagundu dezakeela orain ere, gizartearen beraren beharrak eta presioa ikusita. Hori dela eta, ekimenak adierazten duen moduan, euskal administrazio publikoetako bikoiztasunei eta eraginkortasunik ezei buruzko txostena aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian. Eta txosten hura abiapuntutzat hartuta, lan handia egin zen Ganbera honetan, eta erakundeetako ordezkariak eta adituak izan genituen, gure erakundesareari eta eragin zitzakeen bikoiztasunei buruzko argudioak ematek; baina amaitu gabe geratu zen lana, Legebiltzarra desegin zelako. Eta beste lantalde bat osatu da legegintzaldi honetan, eta, beraz, bi txosten ditugu: Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari neurria berriro hartzeko eta hura arrazionalizatzeko estrategia, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-azterketa eta -funtzionamenduari buruzko txostena. Alderdi Popularretik adierazi nahi dugu Euskadiko erakunde-sistema, gure Konstituzioan eta Estatutuan oinarritzen dena, konplexua dela; jakina konplexua dela. Inork ez du ukatzen konplexutasun hori. Eta konplexutasun horretatik, lehentasunezkoa iruditzen zaigun helburu bat eratortzen da: koordinazioa, arrazionalizazioa eta gastuaren optimizazioa bermatzea, baita baliabide publikoen bidezko banaketa ere, nire ustez talde guztien proiektua dena lortzeko; nioen mo- duan, herritarren zerbitzura ditugun administrazioen funtzionamendua hobetzeko. Zaila da koordinazio hori gauzatzea, noski, baina ez ezinezkoa, eta uste dut ados gaudela horretan guztiok. Talde Popularrak beti adierazi du identifikatu egin behar direla bikoiztasunak, aldiberekotasunak, gero jarduteko, betiere austeritate- eta eraginkortasunirizpideei jarraikiz. Nioen moduan, ez da aurreko legegintzaldiko kontua. Gogorarazi nion gai honi buruz ari ginela Rodríguez jaunari, orduan Alderdi Sozialistako legebiltzarkide zenari, Barreda jaunak askotan eskatu ziola hori Eusko Jaurlaritzari. Gure helburua beti izan baita, eta hala izaten jarraitu behar baitu, lortzea administrazio publiko modernoagoa, eraginkorragoa, herritarrengandik hurbilagokoa, eta herritarrak jarduera publikoaren erdigunean jartzen dituena. Askotan esan dugun moduan, beti baldin bada ezinbestekoa austeritate- eta eraginkortasun-irizpideei jarraikiz jardutea, are premiazkoagoa da betebehar hori krisi-garaian. Hasteko –eta hemen ere aipatu da–, sortu den makroadministrazioa arindu behar da, eta, hori dela eta, talde honek ere uste du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa berriro dimentsionatu eta arrazionalizatu behar dela. Baina ez gaude ados erabiltzen ari den tresnari dagokionez, motz geratzen baita Eusko Jaurlaritzak dokumentu horretan jaso duena. Gure ustez, eta esan genuen aurkeztu zenean, ez du anbiziorik. Eta kontua ez da, Erkoreka jaunak bere agerraldian esan zuen moduan, sektore publikoa deuseztatzea, inolaz ere ez; baina bai dokumentu horretan aurkezten denetik harago joatea. Gainera, proposatu den kronogramak atzeratu egiten ditu denboran ekintza asko, eta haietako batzuk legegintzaldi honetatik kanpo geratzen dira. Dokumentu horretan egin diren murrizketak ez dira gehiegizkoak, egiaz, ezta orain arte egin dena ere. Eta, hala, aurreikuspenen arabera desagertuko diren zazpi zuzendari-postuetatik, hamabost soilik murriztu ziren. Beste administrazio batzuetan ere badituzte planak, eta zorrotzago bete dira. Adibide bat jartzearren, Arabako Foru Aldundian % 25 murriztu dira goi-mailako karguak eta konfiantzako karguak, enpresa publikoak ere murriztu dira, eta lau bakarrik geratu dira. Beraz, enpresa publikoak murrizteko eskaera horrek ez du zentzurik foru-aldundi batzuetan. Ez dakigu zentzurik duen Bizkaian edo Gipuzkoan, baina ez Araban. Eta uste dut ados nagoela horretan Maneiro jaunarekin. Uste dut ados gauden gauza bakarrenetako bat dela gauzak ekintzen bidez frogatzen direla; izan ere, esaerak dioen moduan, "Obrak dira amore", eta ez da nahikoa dokumentuetan jasotzea, gauzatu egin behar dira. Eta badugu beste txosten bat ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde-azterketari eta -funtzionamenduari buruzkoa, eta hori erabili du datorren astean lanari ekingo dion lantaldeak oinarritzat. Txosten hori, gainera, bi foru-aldundiren alegazioen zain egon gabe aurkeztu da, eta aurrea hartzeko bide horretan kokatzen dugu guk ekimen hori, txostenaren aurkezpen formala baino lehenago baitator, diodan moduan, datorren astean aurkeztuko baita Ganbera honetan. Txosten hori irakurrita ikusten da aurretiazko bat eta bi ondorio zehaztu behar direla. Aurretiazkoa da ezen, egia izanik ere txosten hori garrantzitsua dela, aurreko Eusko Jaurlaritzak egin zuenak, arretaz irakurrita, ospea kentzen diola. Eta, gainera, ez da balorazio ekonomikorik jasotzen. Eta, ondorioei dagokionez, lehenengoa da ezen, Ganbera honetako eztabaidetan nabarmendu dena nabarmendu dela ere, txostenak ziurtzat jotzen duela ez dela beharrezkoa, inola ere, Euskadiko erakunde-egitura aldatzea. Gu ados gaude arkitektura horrekin, baina horrek ez du esan nahi ezin denik hobetu eskumenbanaketa, eta, are gehiago, funts publikoen banaketa eskumen-mailen artean, EAJren ordezkariak zioen moduan, hamarreko hori lortzeko. Baina ez da txostenean lantzen eskumen-aldaketa edo -banaketa hori, ez da lantzen beharrezkoa den lankidetzatik eta koordinaziotik harago. Eta atera daitekeen bigarren ondorioa da bikoizketen eta eraginkortasunik ezaren erantzulea Estatua dela, Euzko Alderdi Jeltzaleak Bildurekin partekatzen duen obsesio horretan. Transferitu gabeko eskumenak izatea, Estatutua ez gauzatzea da Euskadin bikoizketa horiek izatearen arrazoia. Hori dela eta, gomendioetako bat da Gobernu zentralaren zerbitzuak doitzea Euskadin. Eta, zehazki –bestea obsesio bat bazen, hau muturrera eramandako obsesioa da– Estatuko Segurtasun Indarrak eta Kidegoak desagertzea, atzera egitea. Nioen moduan, apirilaren 4an aurkeztuko da txosten hori Ganberan, eta, lanak Ganberan landu zain egon gabe ez ezik baita haiek formalki aurkeztu baino lehen ere, ekimen hau aurkeztu duzue sozialistek eta jeltzaleek, eta eskatzen duzue, ondorioen arabera, beren txostenak egin ditzatela gainerako erakundeek. Oso deigarria da esatea "ondorioen arabera", ez denean ondoriorik atera, baizik eta eztabaida hasi. Beraz, ez duzue uste arrazoizkoagoa izango litzate- keela ondorioen zain egotea? Zuen ustez, eztabaida eta lankidetza hori eskatu behar zaie gainerako erakundeei? Zuen ustez, beste erakunde batzuek, foru-aldundiek eta udalek, esaterako, ez dute erakutsi –Ganbera honetan aurreko legegintzaldian egin ziren agerraldietan, adibidez– erabateko asmoa dutela haiek identifikatzeko eta koordinatuta eta lankidetzan jarduteko? Ganbera honetan adierazitakoa ikusirik edo beste administrazio batzuetan arrazionalizazioaren eta berriro dimentsionatzearen alde zer egin den ikusita, gure ustez, nolabaiteko presa adierazteaz gainera, beste erakundeekiko mesfidantza ere badu ekimen honek, haiek Legebiltzarrak eskaera bat egitea beharko balute bezala beren ustez ezinbestekoa den zeregin bat egiteko. Gainera, barkatuko didazu esatea, ni ez naiz Maneiro jauna bezain gogorra izango ekimena kalifikatzen, baina esango dizuet itxurakeria dela, eztabaidak hasi aurretik zergatik aurkeztu den ongi ez dakigun ekimena, eta zer helburu duen ere ez dakiguna. Utz diezaiogun Ganberari, nioen moduan, lanei hasiera ematen, eta ekarpenak egin ditzatela erakunde guztiek. Zehaztu dezagun gero, guztion artean, eskumenak ondo mugatuta dauden; definitu dezagun zer erakundek eman behar duen zerbitzuetako bakoitza, eta banatu baliabide publikoak, esleipen horietara doituta. Eta hori guztia, nioen moduan, nire ustez talde politiko guztion helburua den horrekin: gastu publikoari etekina ateratzea eta herritarrei zerbitzua emateko gaitasuna irabaztea. Ados gaude horretan guztiok. Etenik gabe, baina presarik gabe.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4142
10
74
27.03.2014
MENDIA CUEVA
SV-ES
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Iruditzen zait hemen, alde batetik, ez dela ulertu edo ez dela ulertu nahi izan ekimenaren arrazoia; ez da ikusi nahi izan, halaber, haren denbora-segida… Eta azaldu dut hasieran. Hemen bada legegintzaldi honen hasierako lehen segida bat: Eusko Jaurlaritzari txosten bat egiteko eta lantaldea osatzeko eskatzen dion legez besteko proposamen bat. Osatu da lantaldea, eta bilera informal bat eta izen-proposamena bat baino ez du egin oraindik. Datorren ostiralean ekingo dio lanari formalki, datorren astean Eusko Jaurlaritzak txostena aurkezteko egingo duen agerraldian... Egia da bi foru-aldundiren alegazioak falta direla, baina egia da, halaber, Eusko Jaurlaritzak foru-aldundi batetik jaso dituen alegazioak ere ez direla kontuan izan txostena egiteko. Beraz, Eusko Jaurlaritzarena da erabat txostena, eta han txerta daitezke foru-aldundien alegazioak. Hala ere, ez dute berrikuntzarik ekarriko, Llanos andreak ongi zioen moduan, agerraldi ugari izan baitziren aurreko legegintzaldian, eta, ziur asko, tesi berak erabiliko dira. Eta, dena den, gainera, lantaldean dauden ordezkariak foru-aldundi horietako gobernuan dauden talde politikoetakoak dira, eta, beraz, bat etorriko dira jarrera horiekin. Hori da egoera. Niri ez zait iruditzen, inolaz ere, garaia baino lehenagokoa denik ekimena, eta, bistan denez, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak dakargu Ganbera honetara, onartzeko, bi alderdiok sinatu genuen akordioa garatzeko. Eta zilegi iruditzen zait gainerako alderdiek batu nahi ez izatea, baina horrek ez du egingo garaia baino lehenagokoa, Legebiltzarrak Ganberaren jarrera politikoa zehazten baitu, esanez lankidetzan jardun behar dutela, eta bidezkoa dela lankidetzan jardutea eta lantaldean lortzen diren ondorioen arabera koordinatzea. Eta horregatik eskatzen zaie foru-aldundiei eta udalei Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzeko, eta Legebiltzar honen agindua da hori. Beraz, niri ez zait ez garaiz kanpokoa ez desegokia iruditzen, inola ere. Eta gero bada paragrafo bat, bistan denez, bideragarritasun-azterketa behar duena, seriotasunez landu nahi bada. Izan ere, hau esan du UPyD taldeko jaunak: "Iruzur bat da proposamen hau". Zuk, bistan denez, gustuko dituzu hotsandiko hitzak, eta errespetu gutxikoak, ezta? Iruzur bat da. Bueno, nire ustez zure jarrera iruzurra da Legebiltzar honentzat, eta iruzurra zure boto-emaileentzat. Izan ere, Legebiltzarraren zereginak gutxieneko zorroztasun batekin landu nahi badira... Batzuetan hemen, legebiltzarkideek zuzenketak egiten dituztenean, nahiko sortzaile bihurtzen dira, baina gero ondorioak dituzte legeek, eta oso ondorio serioak herritarren eguneroko bizitzan; hortaz, hobe litzateke serio hartzea Legebiltzarraren zereginak, hori baita Legebiltzarraren egiteko nagusia, botere betearazlea kontrolatzeaz bat. Beraz, legeak eta arauak zorroztasunez egiteko, eta uste dut epe honetan zenbait landuko ditugula (udalen legea)… Baina udalen legea landu aurretik, jakina, zenbait txosten egin behar dira, eta horretan ari da Eusko Jaurlaritza. Horretaz gain, ikusi behar da nola txertatu udalen lege hori Lurralde Historikoen Legearen aldaketa edo eguneratzean; hori ezin da iritzi batzuetatik abiatuta egin, eskumenak eta bikoiztasunak ebaluatu eta adieraziko dituzten txosten edo azterketa batzuetan oinarritu behar baitu, eta orduan ikusiko dugu zein den haiek saihesteko biderik onena (eta hori lege-aldaketaren bidez edo beste mota bateko neurrien bidez egin daiteke), baina, bistan denez, txostenak izanik egin behar da hori. Beraz, oso ongi dago zure diskurtsoa, Maneiro jauna, baina seriotasun gutxikoa iruditzen zait, kanpora begira egindakoa; oso ondo dago, bai, eta baliagarri izan dakizuke Ganbera honetarako dituzun helburuetarako, baina, egiaz, ez herri honek dituen arazoak konpontzeko. Eta, gainera, legea betez egin behar da guztia. Hori uste du, behintzat, Alderdi Sozialistak. Eta Mintegi andreari dagokionez, bada, Legebiltzar honen eskumenak gainditzen dituen arlora bideratu duzu, beste behin ere, eztabaida, eta, gainera, ez da hori bikoiztasunen lantaldearen helburua, ezta legez besteko proposamen honen zeregina ere. Zuk aipatu duzuna gaur Legebiltzar honetan osatu den autogobernu-lantaldearen eztabaidaren helburu izan daiteke. Eztabaidatu daiteke, eta onartzen dizut hori, sozialistok ere Konstituzioa aldatzearen alde baikaude, eta, beraz, Konstituzioa aldatzean, estatu-eskumenen zerrenda, autonomien eskumenak eta abar aldatzearen alde; orduan azter dezakegu zein izan behar duten Estatuaren oinarrizko eskumenak, eta zein izan daitezkeen autonomia-erkidegoenak. Baina, noski, ez zait batere serioa iruditzen autonomia-erkidegoaren arlokoa soilik den gai batean, Legebiltzarren, batzar nagusien eta udalen eskumenen arlokoa den gai batean, itxuraz Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren artean bikoizten diren eskumenak lantzea. Eta zuk badakizu Gobernu Sozialista ahalegindu zela hori konpontzen Alderdi Popularraren Gobernuarekin, indarkeria behin betiko amaituta, autonomia-erkidegoan Estatuaren Segurtasun Indarrek eta Kidegoek duten agerpenari dagokionez. Beraz, nik espero dut zure gaurko jarrerak, legez besteko proposamen honen alde ez bozkatzeko jarrerak, ez eragoztea zuek lan egitea akordioetara iristeko borondatez; eta akordioetara iristeko ez ezik, herria konpontzeko, bai bikoiztasunen lantaldean bai datozen hilabeteetan Ganbera honetara iritsiko diren etorkizuneko lege-aldaketan, adibidez, udalen legea edo Lurralde Historikoen Legearen eguneratzean. Gainerakoa izango bailitzateke… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4143
10
74
27.03.2014
MENDIA CUEVA
SV-ES
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, amaitzera noa. … Gainerakoa izango litzateke engainatzea eta tranpak egitea bakar-jokoan. Besterik ez, eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4144
10
74
27.03.2014
OTADUI BITERI
EA-NV
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko berriz ere, presidente andrea. Lehenengo eta behin, Llanos andreari esango nioke berak hemen egin digun diskurtsoa kokatzen dudala joko politikoaren dinamika horretan: norberak egiten duena bikain, oso ondo dago, eta, alderantziz, gainontzekoek egiten duguna oso eskas. Eta gero aurreratu dizkiguzu hemen kontu batzuk, nik pentsatzen dudanez, aztertu beharko ditugunak, hain zuzen ere, datorren barikuan edukiko dugun ponentzia horretan. Gero, Maneiro jaunari, ba benetan tematia zarela, aitortu behar zaizula tematia zarela eta behin eta berriro oker berbera egiten duzula. Zure asmoa baldin bada diputazioak ezabatzea edota udalak fusionatzea, dagoeneko jakin beharko zenuke hori ez dela lortzen LTHa aldatuz; badakizu Konstituzioa, Estatutua eta abarrak aldatu beharko liratekeela horretarako. Tematia zara, baita ere, zeren hasieratik esan dut egin beharko dugun berrikusketa honetan aldatu beharko direla aldatu beharreko legeak. Eta beste bozeramaile batzuek ere gogorazi dizute LTHa, zuzenean zein ez zuzenki, askotan aldatua izan dela. Gero, esaten duzu timo bat dela guk egiten duguna. Ez da timo bat. Benetan, timoa da, nire aurretik berba egin duen bozeramaileak esan duen moduan, zuk egiten duzuna. Ze, gainera, gezurretan aritzen zara. Nik badakit gizon lanpetua zarela eta seguramente beste zeregin batzuetan egongo zinela, ze ez zinen etorri Erkoreka eta Gatzagaetxebarria sailburuak etorri zirenean beren-beregi estrategia hori azaltzera. Eta, hain zuzen ere, estrategia hori Jaurlaritzak onartu zuen eta lehendakariak aurkeztu zuen uztailaren 30ean. Eta sailburuak etorri zirenerako –zu ez zinen egon batzorde hartan, azaroaren 20an bildu zen batzordea– esan ziguten jadanik sektore publikoan murrizketak egin zirela, eta estrategia, bai, epe luzerako zela, baina neurri zehatzak jadanik hartuta zeudela. Zer neurri hartu dira dagoeneko? Badakizu dagoeneko 15 zuzendaritza-kargu gutxiago daudela, eta, txostenaren arabera, badakizu ere, Maneiro jauna, adibidez Biogarbiker sozietatea likidatua izan zela irailaren 18an, eta Jaizkibia eta Fundación Museo Vasco del Ferrocarril ere ezabatzeko prozesua hasita zegoela. Ez dut dena irakurriko, ze zuk ere hori badakizu. Beraz, timoa da zuk egiten duzuna, ze asmakizunetan ibiltzen zara. Nik pentsatzen dut ez duzula gure sisteman sinesten. Legitimoa da hori. Beraz, gonbidatuko zintuzket beharrezko babesa lortzera gure sistema aldatzeko, legitimitate osoarekin. Eta Bildu taldeari. Mintegi andreak hasieratik azaldu du bere kezka langileekin. Esan behar dizut hau ez dela berria guretzat, eta erreferentzia egin diodan batzordean Erkoreka sailburuak berak bermatu zuela enplegu publikoa mantenduko dela birdoiketa-estrategia honetan, ze, hain zuzen ere, murriztu diren lanpostuak izan dira zuzendaritza-postuak. Nik ere ezagutzen dut hemen aipatu duzun Gobernuaren txostena, eta zurekin bat etor naiteke gertatzen diren duplizitate asko, igual gehienak, Estatuarekin gertatzen direla. Nik ez dut hemen ondoriorik aurreratu nahi, ze aukera edukiko dugu batzordean horri buruz berba egiteko. Eta guk mahai gainean jarri ditugu behin eta berriz duplizitate horiek bukatzeko baliabideak edo tresnak. Adibidez, kontuan edukita polizia integralaren gaineko eskumen esklusiboa gurea dela, hainbatetan eskatu dugu Estatuko segurtasun-indarren errepliegea. Eta aipatu behar dut ere, ezin dut ahaztu, ETAk egindako ekarpen bikaina bikoiztasun hori denboran justifikatu eta mantentzeko. Gero, planteatzen dituzun hiru galdera horiek ponentzian aztertu beharrekoak dira, baina agerian jarri nahi dut zure berbaldiaren azkeneko partean izan duzun kontraesana, ze esaten duzu benetako arazoa ez dagoela gure Administrazioan, baizik eta Estatuarekin. Orduan, eskatuko nizuke azaltzeko, mesedez, zein den zuen zuzenketaren lehenengo parrafoaren esanahia, ze, nik irakurri nuenean, aitortu behar dut ez nuela piperrik ere ulertu. Eskatzen diozue Jaurlaritzari aztertu ditzala geure –geure– erakundeak, eta horien eskumenak aztertzearen ondorioz ezabatu ditzala gure erakundeak. Mesedez, eskatuko nizuke zuen zuzenketa hori azaltzeko. Hori irakurri nuenean, pentsatu nuen azkenean egia izango ote den muturrek bat egiten dutela eta zuek ere ez ote duzuen eskatuko ez dakit zein erakunde (diputazioa edo udalak edo direnak direlakoak) ezabatzea. Beraz, gainera irakaslea zaren aldetik, eskatuko nizuke mesedez lehenengo parrafo hori azaltzeko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4145
10
74
27.03.2014
OTADUI BITERI
EA-NV
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Besterik ez, eta eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4146
10
74
27.03.2014
MINTEGI LAKARRA
EH Bildu
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on berriz ere. Mendia andereari esan nahi nioke, berak esaten duenean ez dagokigula guri, ez delako gure konpetentzia Estatuarekiko bikoizketa horiei buruz hitz egitea, eta esaten duenean ez dela serioa horretaz aritzea hemen, nik esango nioke ez dela serioa bandan jokatzea partidua beste leku batean jokatzen denean. Hau da, partidua ez da jokatzen ari bakarrik gure arteko administrazioen artean; partidua beste nonbaiten dago. Orduan, ez litzateke serioa izango guk errealitate hori inoratzea. Guk daukagun herri-ereduarekin eta -proiektuarekin, badakigu partidua jokatu behar dela distantzia horretan ere. Eta, gainera, askatasun politikoaren ezaugarria da norberak erabakitzea zertaz hitz egin nahi duen. Alderdi baten jarduera ez da iritzia ematea beste batzuek planteatzen duten gaiari buruz. Hain zuzen ere, alderdien zeregina da norberak erabakitzea zein den bere eremua, zein den bere arloa, zertaz hartu nahi dituen erabakiak, ez bakarrik iritzia eman mahai gainean planteatzen zaion gaiaz. Eta egia da, bai, autogobernuaren ponentzian ere hitz egin beharko da horretaz. Bai, hori egia da. Baina baita ere ponentzia honetan, egitura administratiboak itzelezko garrantzia daukalako guk daukagun herri-proiektuarekin, eta zer-nolako antolaketa egiten den, herri mota bat edo beste egingo da. Nik azalduko diot Otadui andreari gure zuzenketaren esanahia. Noski, ez dugu planteatzen gure erakundeak ezabatzea. Zuzenketa horretan esaten da, literalki, "betiere Euskal Herriko burujabetza politikoa defendatuz". Agian, erredakzioa ez da brilanteena, baliteke –nik ez dut problemarik onartzeko testu bat oso zuzena ez bada–, baina espiritua oso argia da eta filosofia oso argia da. Hau da, hemen planteatzen dena da, lehenik eta behin, Euskal Herriko burujabetza politikoa dela indarrean ipintzen duguna. Beraz, alde horretatik, eta errepikatuz gure asmoa izango dela lanean ibiltzea –eta inolako zalantzarik ez ezazue izan gu horretara joango garela, egiatan guk dugun eredu politiko horren aldeko eraikuntza egitera–, ulertezina egiten zaigu, eta batez ere zeuen aldetik, nola den posible, iparraldera joan nahi baduzue, beti hartzea txoferra hegoaldera baino joaten ez dakiena. Hau da, zuek helburu bat baldin badaukazue eta norabide batera bideratu nahi baduzue zuen proiektua, zergatik hartzen duzuen beti bidaide beste norabidean doan pertsona bat edo indar politiko bat. Benetan, ulertzeko zaila da, ze behin eta berriz errepikatzen ari da jokaera hori. Eta adibideak nonahi. Hain zuzen ere, autogobernuaren ponentziaren sorreran ere eduki dugu adibide bera. Hau da, helburuetan bat etortzea Euskal Herria Bilduk egiten dituen planteamenduekin, baina gero, jardunean eta praxian, har- tzea kide, hartzea bidaide, txofer beste norabidean doan indar bat. Eta benetan ulertezina da eta bertigoaren ikuspuntutik baino ezin da esplikatu hori. Orduan, ponentzia horretan egon egongo gara. Egongo gara, hain zuzen ere, eredu hori konpartitzeko. Eta uste dugu hainbat arlotan kointzidentziak egon daitezkeela, baina behingoz morrontza hori utzi alde batera. Zergatik beti, bertigoaren ondorioz, hartu behar duzue bestelako filosofia, bestelako helburua, bestelako eredua daukan indar politiko bat? Benetan, puntu batzuetan, ez dakit, psikoanalisiaren ikuspuntutik egin beharko litzateke irakurketa. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4147
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. "Badirudi zenbaitek uste duela dena alda daitekeela (Konstituzioa aldatu egin behar da; Estatutua aldatu egin behar da; Europako arauak alda daitezke), baina foraltasunaren gune ukiezinean sartzen garenean, Lurralde Historikoen Legean, hori aldaezina da, ukiezina, hori da norbaiti eragiten dion zerbait aipatzea, eta gauza sakratuenarekin sartzea". Aipuaren amaiera. Nork esan zuen hori, Mendia andrea? Hor behean esertzen denak, zure eskuinetara. Hauteskundekanpainan, ziur asko. Dena alda daiteke (hemen esan zuen, hain zuzen, hemen), dena alda daiteke, eta gu ados gaude: Espainiako Konstituzioa –aldatu egin nahi dugu–, Gernikako Estatutua –aldatu egin nahi dugu–, beharrezkoak diren Europako araudiak, eta Lurralde Historikoen Legea ere bai. Bai, hori proposatzen dugu. Eman aldeko botoa, hortaz, gure zuzenketari, Lurralde Historikoen Legea aldatzeko aurkezten ditugun helburuak zuek zuen hauteskunde-programan idatziz jasota dituzuen berak baitira funtsean, eta, aurreko legegintzaldian, gainera, gobernu-programa zen. Hor daude, eta hori egin behar dela diogu guk, Lurralde Historikoen Legea aldatu, beldurrik eta dardararik gabe, izurik gabe. Eta ez soilik hauteskunde-kanpainan esan, une jakin batean, ez: hemen defendatu ekintzen bidez. Jada hausnartu dugu nahikoa, finkatuta daude jarrerak, guztiok dakigu zer pentsatzen dugun, badakigu lantalde horretara gauza bat pentsatzen sartu eta antzeko zerbait pentsatzen aterako garela. Zer nahi dugun Euskadirentzat, argi dugu guztiok. Gure kasuan, behintzat, hau esatea da kontua: "Nahikoa hausnartu dugu jada, hogeita hamar urte daramatzagu gai honekin, azken urteetan ez dakit zenbat legez besteko proposamen eta askotariko ekimen onartu ditugu gai horri buruz eta sozietate publikoei buruz, jada egin dugu lan hori, jada badakigu zer pentsatzen dugun…". UPyDren ikuspegitik, behintzat, hau esaten dugu: "Hau da gure aukera". Hau da gure aukera, honetan sinesten dugu! Badakigu Alderdi Popularrak ezetz, oso foruzalea dela Alderdi Popularra, arrisku-punturaino foruzalea, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bere horretan utzi nahi du guztia, dituen botere-eremuak mantendu, bere horretan jarraitzea sozietate publikoek, murriztu gabe, bere jendeari leku egiteko. Hori nahi duzue. Urte eta erdi daramazue esaten Eusko Jaurlaritzak ez dakit zenbat goi-kargu kendu dituela. Bai, baietz, badakigu, lehen eta bigarren hilabeteetan egin zuen; sakon murriztu behar dira sozietate publikoak, ehunka baitaude, ehunka enpresa publiko, ehunka erakunde. Bai, zazpi gutxiago daude orain. Hay siete menos. Baina ehunka daude. Duela lau urte baino zazpi gutxiago daude, nahi bada. Lan hori egin behar da. Zuek txosten berriak, hausnarketa berriak, filosofatze berriak, lantalde berriak proposatzen dituzue, oraindik ere talderen batek garaia baino lehenagokoak direla dioen ekimenak onartzen jarraitzea; baina ekimen hori, berez, oso zaharra. Hori 1987an onar zitekeen, baina jada ez; pasa gaitezen hitzetik ekintzetara. Utzi zuen txostenak bakean, behar beste baditugu eta. Behar beste baditugu. Bakoitzak badaki zer egin nahi dugun. Zuek nahi duzue denak bere horretan jarraitzea, eta, haiek, ba, are gehiago; badirudi denak berdin jarraitzea defendatzen dutela horiek, baina disimuluan, eta zerbait egiten ari direla erakutsi nahian; eta hauek ez dakigu foruzaleak edo erdipentsiodunak edo zehazki zer diren, baina tira, koalizio horren arazo ugarietako bat da. Eta, bai, zorroztasunez egin dadila, bai noski. Zorroztasunez, noski, eta seriotasunez, sakon aztertuz, nahi dena, bai, baina hogeita hamar urte daramatzagu gai honekin! Hogeita hamar urte daramatzagu gai honekin. Berdinak dira tesiak, argi kokatuta gaude, bakoitzak badaki zer egin nahi dugun. Eta, bai, aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzaren plan eta estrategia hori 2013ko azaroaren 20an, bai, eta badakigu zer erantzun zuten alderdi politiko guztiek, baita Alderdi Sozialistak ere: gezur hutsa zela, publizitatea eta propaganda. Alderdi politiko guztiek kritikatu zuten, Damborenearengandik hasi (adierazpen batzuk egin zituen, bai), eta haiekin eta UPyDrekin amaitu. Guztiek esan zuten hura publizitatea eta propaganda zela. Eta, orain, badirudi beste txosten bat egitea dela kontua, eta aztertzea, jakiteko zehazki zer egin behar den. Bueno, zuek jakingo duzue zer defendatzen duzuen. Guri iruzurra iruditzen zaigu hau, errespetu osoz esanda, iruzurra; ez baitakar aurrerapausorik, eta guk uste baitugu azken urteotan defendatu duguna egin behar dela: Lurralde Historikoen Legea aldatu, lehenbailehen onartu udalen legea, nabarmen murriztu sozietate publikoen sektorea, sistema aldatu... Bai, sistema aldatu nahi dugu, erabat aldatu nahi dugu Euskadiko erakunde-eredua, arazoen muinera jotzeko. Hori egin nahi dugu. Guk egin nahi dugu, eta zuek, ez. Bat versus hirurogeita hamalau, berriro. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4148
10
74
27.03.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bada, egia esan gai honen eztabaidak hamabost minutu soilik iraun zezakeen, zure mintzaldiko lehen hamar minutuak eta bigarreneko bost minutuak, Maneiro jauna, guztiei buruz hitz egin baituzu zuk, ezta? Guztiok zer nahi dugun esan duzu. Bada, esan dizut, nahikoa zen hamabost minuturekin. Zuk diozu guk ez dugula nahi ezer aldatzerik. Utz iezadazu niri esaten zer nahi duen Talde Popularrak. Jakina, foruzaleak gara. Nik ez dakit zer arrisku duen foruzale izateak! Foruzale izatearen muturreko arrisku hori nik ez dut ikusten; agian azalduko didazu beste uneren batean. Eta, gainera, foruzaleak gara konstituzionalistak garelako. Alegia, eskubide historikoak aitortzen ditu Konstituzioak, eta, beraz, bistan denez, gu ere foruzaleak gara. Baina, dena den, zuk, Maneiro jauna, ez duzu egitura aldatu nahi, zuk ez duzu aldatu nahi Lurralde Historikoen Legea. Zuk indargabetu egin nahi duzu. Esan zuzenean, indargabetu egin nahi duzu, zuk ez baituzu nahi lurralde historikorik izatea. Orduan, ez esan hau: "Aldatu egin behar da Lurralde Historikoen Legea", ez: indargabetu egin behar da Lurralde Historikoen Legea. Zuk, barkatu esatea... Uste dut Euzko Alderdi Jeltzaleak eta abertzaletasunak ez luketela lortuko, ezta marketin-kanpaina bat eginda ere, zuk ematen diezun publizitatea. Zure neozentralismoari esker, eskuak igurzten ditu Euzko Alderdi Jeltzaleak eguna joan, eguna etorri.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4149
10
74
27.03.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakundeestrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Zuk Euzko Alderdi Jeltzalearen eta euskal abertzaletasunaren publizitatekanpainarik onena egiten duzu zure neozentrismoarekin, zeinarekin, bistan denez, guk ez baitugu bat egiten. Foruzaleak gara, eta autonomistak. Egia da, aldatu egin behar da, alda daiteke Lurralde Historikoen Legea; baina ez lurralde historikoak desagertzeko, baizik eta, hain zuzen, bikoiztasunak desagerrarazteko. Izan ere –eta egia da hau–, izan zen une batean lasterketa bat ikusteko zer erakundek ematen zituen zerbitzu gehiago, askotan bere eskumenak ez zirelarik, baliabide publiko asko erabiliz, eta, krisia iritsi denean, guztiok ikusi behar izan dugu bikoiztasunak daudela, zerbitzu batzuek eskumena ez dutenek ematen dituztela, eta, hori, hain zuzen, argitu egin behar dela. Baina bai –berriro diot–, etxea teilatutik eraikitzen hastea da ekimen hau. Eta, Mintegi andrea, ez kezkatu, kezken zati handi bat, bertigo handiago edo txikiagoarekin, Euzko Alderdi Jeltzalearen kezka ere badira. Izan ere, txostenera joz, datorren astean aurkeztuko digunari (jada bertan behera ere utz genezake aurkezpena) buruz ari baikara guztiok, zazpi proposamen betearazleez, zeinetatik lau Estatuaren Administrazioari baitagozkio. Eta lantalde desberdinak daude hemen, eta lantalde horretan... Egia da Bilduk joera handia duela puntu bakoitzean nahi duena eztabaidatzeko, egia da, eta adierazpen batzuen bidez ere entzun dugu; esaterako, "Nahi dudanaz hitz egitera etortzen naiz hona". Tira, nik eskatuko nuke bikoiztasunen lantalde horretan bikoiztasunez eta Euskadiko erakunde-egituraz hitz egitea. Gero, bada beste lantalde bat autogobernuaz eta Estatuaren eta Euskadiren harremanez hitz egiteko. Eta, esaten dizut, ez kezkatu, obsesio hori Euzko Alderdi Jeltzalearena ere bai baita. Nik ez dut esan oso eraginkorra denik, baina, hasteko, egia da ez gatozela bat txosten horretako ondorio batzuekin. Eta egia da zati bat... berriro dimentsionatzeko estrategia bera ere. Guk ere uste dugu badirela epe luzeko eta epe laburragoko helburuak, baina iruditzen zaigu ez duela anbiziorik, eta beste batzuek ekintzen bidez erakutsi dutela berriro dimentsionatzearen alde daudela, eta hala erakusten dira gauzak. Ibiliaz egiten da bidea, eta egia da dena jaso dezaketela dokumentuek eta paperek, baina, azkenean, ez dituzte dokumentuak epaitzen herritarrek, baizik eta ekintzak. Eta niri oso ondo iruditzen zait ekimena aurkeztea. Onartzen dugu talde bakoitzak erabili nahi duen publizitatea baliatzea. Mendia andreak esan du akor- dio haren emaitza dela, eta ondo iruditzen zait; baina guri iruditzen zaigu, esten nuenez, gurdia idien aurretik jartzea dela hori. Alegia, ezinezkoa da lantaldea bera martxan jarri aurretik, eztabaidatu eta erakunde guztiek agerraldiak egin aurretik, erakundeei esatea zer egin behar duten. Bada, oso arrunta da Maneiro jaunarengan, baina uste dut gainerako taldeek lanari ekiteari itxaron behar diogula. Egia da badirela txostenak, baina egia da, halaber, ez zela ondoriorik atera, eta talde guztien artean atera behar dira ondorioak, guztiok gure iritzia emanda. Eta iritzia da, berriro diot, administrazioa arrazionalizatu behar dela, arindu, eskumen-banaketa une honetan dugun araudira egokitu, eta, beharrezkoa izango balitz, aldatu, azken batean gastu publikoa eskatzen duten eskumenez ari baikara, eta herritarren gastua da, eta guztion erantzukizuna da haren eraginkortasuna. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4150
10
74
27.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Egun on lehendakari jauna, legebiltzarkideok.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4151
10
74
27.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mozio honen bidez, hau lortu nahi genuen. Legegintzaldi honen hasieran, aurreko legegintzaldian osasunaren gobernu onaren arloan egindako gomendioak modu eraikitzailean eta praktikoan berriro hartu behar zirela pentsatzen genuen, eta horixe proposatu genion Darpón jaunari aurreko osoko bilkuran egindako interpelazioaren bidez. Eta atzo Osasun Batzordean izan genuenaren gisako saioak izan ondoren, eta datorren astean 2014-2020rako Osasun Planari buruzko osoko bilkura izango dugula kontuan izanik, uste dut une egokia dela mozioak mahai gainean jartzen duen gaiari buruz hitz egiteko eta eztabaida hori modu eraikitzailean egiteko. Alegia, osasunari buruz hitz egin behar dugu, baina EAEko osasun publikoaren gobernu ona eta osasun-arloko profesionalen parte-hartzea zehaztuz, behar-beharrezkoa baita, hainbat ekimenetan proposatu den moduan (adibidez, gomendioetan). Beharrezkoa zen, beharrezkoa da Ganbera honek bere jarrera agertzea profesionalen jarduerari eta kudeaketaren etengabeko eguneraketari buruzko oinarri horiei buruz. Gogoratu behar dugu hogei urte baino gehiago pasatu direla "Osasuna Zainduz" izeneko ildo estrategikoak Legebiltzar honetan eztabaidatu zirenetik. 1993ko ekainaren 20an egindako eztabaida hartan, Legebiltzarreko taldeek zenbait ebazpen aurkeztu zituzten. Ebazpen-proposamen haiek ezin hobeki lotzen dira duela gutxi egindako gobernu onerako gomendioekin, hain zuzen ere, orain errepikatu eta etengabe berritu nahi ditugun horiekin. EAEko osasungintzaren ildo estrategikoei buruzko eztabaida hartan, alegia, Osasuna Zainduz planari buruzko eztabaida hartan, Legebiltzarreko taldeek –alegia, EAJk, Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak, Eusko Alkartasunak eta Euskal Ezkerrak– zenbait proposamen bateratu aurkeztu zituzten gai horiei buruz, zeinak ezin hobeto txertatzen baitira osasunaren gobernu onean (eta, berriz diot: orain dela ia hogeita bat urte izan zen hori): osasun-politiketan osasun-arloko profesional eta erabiltzaile guztiak engaiatzen jarraitzeko beharra; osasun-profesionalak zerbitzu publikoan modu eraginkorrean txertatzearekin loturiko gaiak, antolakuntzari buruzko barne-ikuspegiaren ezaugarri funtsezko gisa; zerbitzu-harremanen esparru egonkor, solidario, malgu eta aberasgarri bat sortzea, osasun-erakundeetako langileen aitortza sozialaren bidez; erabiltzaileen osasun- eta gogobetetze-emaitzak eta osasun-jardunaren emaitza ekonomikoak optimiza- tzearekin loturiko gaiak; balorazio-, ikuskaritza- eta kontrol-tresnak garatzea interes publikoen kudeaketa arduratsua bermatzeko; zuzenbide pribatuko kudeaketa- eta kontratazio-formulekin osatzea, objektibotasunaren, publizitatearen, gardentasunaren eta pertsona, ondasun eta zerbitzuen kontrataziorako konkurrentzia librearen printzipioen ikuspegitik. Alegia, kudeaketaren arloko trebakuntzari buruz ari gara, hau da, kudeaketa ekonomikoari eta enpresa -antolakuntzaren zuzendaritzari buruzko trebakuntza osatzeko beharrari buruz. Duela hogeita bat urte ere, gai horiei buruz modu estrategikoan hitz egiten genuen Legebiltzar honetan. Aurreko kontrol-bilkuran proposatu genuen interpelazioa. Gure ekimena apirilaren 24an aurkeztu genuen –duela urtebete–, baina gauzak ez dira aldatu ordutik. Legegintzaldiko urte bat pasatu da geroztik, baina uste dugu ez dagoela inolako arazorik gai horietan aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Gainera, 2011ko martxo inguruan –Legebiltzar honetan gomendioak aurkeztu zirenean– azaldu zuten moduan, Osasun Sailak egin du Gobernu Onerako Aholku Batzordeak idatzitako Gobernu Onaren Kodea –bistan denez, osasun-arloko profesional eta adituekin batera–; kode horretan, funtsezkotzat jotzen da zenbait gai sakontzea: gardentasuna, demokrazia, partehartzea, kontu-ematea, etika, erantzukizun soziala, talde-eraketa, alegia, osasun-sistema publikoaren antolaketaren barruan –osasun-zuzendaritzaren estatusa ere bai–; gai interesgarriak dira guztiak, jadanik 2011n mahai gainean jarriak, eta egokia da gaur hona ekartzea eta berriz ere mahai gainean jartzea. Osasungintzaren eta osasun-sistemen gobernu ona, horretarako proposamen estrategikoak, kudeaketa-jardunbide egokiak, Osakidetzako erakundeen gobernu-organoak, kudeaketaren profesionalizazioa, osasun publikoko jokabide zuzenak, profesionalen aholkularitza eta parte-hartzea EAEko osasungintza publikoan, edo herritarren parte-hartzea osasunaren arloko politika publikoen gobernu onean; aurreko legegintzaldian aurkezturiko kodeak funtsezko elementu horiek guztiak finkatzen zituen eta finkatzen ditu. Gure ustez, aurkezturiko dokumentuan hausnarketa egokiak eta gomendio onak egiten dira, azterketa sakon bati esker, eta osasun-kudeaketaren arloko beste eredu aurreratu batzuekin –gure sistemaren eredu direnak edo, behintzat, alderdi garrantzitsuak azaleratzen dituztenak– alderatu ondoren. Txostenak bi oinarri zituen: batetik, gobernu ona bultzatuko duten erakunde- eta antolaketa-arloko gomendioak zehaztea eta, bestetik, kudeaketa ona bultzatzea, eredugarritasunean, etikan, gardentasunean, kontu-ematean –lehen esan bezala–, parte-hartzean, pertsonen duintasunean eta, bestetik, zerbitzu publikoen izaera publikoan, kalitatean eta eraginkortasunean oinarrituta. Hortxe gaude, beraz. Ekimen hau interpelazio gisa aurkeztu genuenean uste genuen –eta oraindik ere uste dugu– aurreko legegintzaldian egindako ekarpen interesgarri bat dela, eta ez daukagu inolako erreparorik orduan egindako lan on hura aitortzeko. Eta lan hura berriro hartu, berrargitaratu nahi dugu, eta bide horretatik jarraitzeko proposamena egin nahi dugu, behar duen eguneraketa alde batera utzirik eta gai horrekin lotuta aplikatu beharreko formulak alde batera utzirik. Cabasés jaunaren agerraldi interesgarria gogora ekarri nahi dugu berriz ere, Legebiltzarrean egin zuen hura Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onerako Aholku Batzordearen gomendioei jarraiki; eta oraindik ere egokia da horri buruz hitz egitea. Oraindik ere egokia da aipatu zituen gaiak lehen lerroan jartzea arazoei eta, oro har, osasun-sistemaren egoerari aurre egiteko orduan; erreferentzia gisa erabili beharko genituzke egin behar dugun horretarako, alegia, osasun-sistema publikoa babesteko, hori baita guztiok egin nahi duguna. Eta, horretarako, oinarri sendoen gainean finkatu behar da, eta, hain zuzen, aipaturiko kodean jasotzen ziren oinarri horiek. Arrazoi zuten ziotenek gomendio horiek ez zirela guztiz osatu, kode etiko hori ez zela guztiz osatu; ekimenak falta zitzaizkiola. Bueno, aurreikusitakoa baino lehenago amaitu zen legegintzaldia, baina, hala ere, bazegoen, dibulgazio-plan bat... Bueno, gauza batzuk egin gabe geratu ziren, baina garrantzitsuena –gomendioak, egindako lana– hortxe geratu zen. Eta osasungintzako profesionalei, kudeatzaileei eta erabiltzaileei emandako bultzada eta erreferentzia hori ere hantxe zegoen, funtsezko elementu gisa. Egun hauetan mozioa eta interpelazioa prestatzen ari nintzela 1993tik ildo estrategikoen arloan zer eboluzio izan dugun ikusteko, uste dut proposatutako bidean gaudela... Alegia, Osasuna Zainduz programa egin zutenek asmatu egin zuten. Gainera, tamalez, agur esan berri diogu programa horren protagonistako bati, Azkuna jaunari. Bada, gure ustez asmatu egin genuen, berriro diot, hausnarketa estrategiko hartan, Gobernuaren komunikazio hartan, txosten hartan, ebazpen-proposamenak elkarrekin proposatu zituztelako Euzko Alderdi Jeltzaleak, Alderdi Sozialistak, Alderdi Popularrak, Eusko Alkartasunak Euskal Ezkerrak –orduan Ganbera honetan zegoen talde bat baitzen, zuetako batzuek gogoratuko duzuen moduan–; horiek guztiek zenbait gomendio proposatu zituzten, eta mesedez eskatuko nizueke noizean behin horiei begiratu bat ematea, gaurkotasun handikoak baitira. Horregatik, horiek proposatzen jarraitzen dugu, urte horietan guztietan osasungintzak izandako ibilbideak eragindako ñabarduraren bat eginda, eguneraketaren bat eginda. Hortxe daude gomendioak; guztiok ezagutzen dituzue eta guztiok irakurri dituzue. Aholku-batzordea ez zegoen ideologikoki lerratua; esparru ideologiko askotako jendea zegoen. Nire ustez, esan bezala, oso hausnarketa egokiak egin zituzten organo kolegiatuei, kudeaketaren profesionaltasunari, gardentasunari, parte-hartzeari buruz. Hortxe daude gomendio haiek. Alde horretatik, eta hitzaldi honekin amaitzeko, erdibideko zuzenketa bat aurkeztu dugu Euzko Abertzaleak taldearekin: "Eusko Legebiltzarrak aintzat hartzen du" (horixe egin nahi genuen: lan hori aintzat hartu) "Euskal Osasun Publikoaren Gobernu Onerako Aholku Batzordeak egindako lan ona, eta uste du 2011n egin eta aurkeztutako dokumentuan jasotzen diren gomendioak garrantzitsuak direla osasun-arretari buruzko printzipio eta balioetan sakontzeko". Eta bigarren paragrafo bat ere proposatu dugu, non esaten den Eusko Legebiltzarrak eskaera egiten diola Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari "gomendio horietan eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko Etika eta Jokabide Kodean oinarrituz" –sailburu jaunak ere aipatu zituen, eta askotan hitz egin izan dugu horri buruz– "eta osasungintzako profesionalen laguntzarekin" –garrantzitsua da hori– "gobernantza onerako neurriak hartuz joan dadin eta, hala, osasungintzako eta osasun-politiken gobernu onerako praktikak areagotzen jarraitu dezan". Bueno, osasungintzaren arloan lanean dihardugun legebiltzarkideok badakigu hori beharrezkoa dela; Legebiltzarrean osasungintzari, osasun-politikei, laguntza-politikei buruz egiten den lanagatik, badakigu hori ona dela. Badakigu hor dagoela, baina, aldi berean, badakigu gogorarazi egin behar dela; hortxe daude osasungintzako profesionalen engaiamendua eta bultzada, erabaki politikoekin edo erabaki instituzionalekin batera, eta babestu egin behar ditugu, bultzatu egin behar ditugu. Nik ere eskerrak eman nahi dizkiot Roncal andreari bere zuzenketa interesgarriagatik. Atzera bota du, guztiz lotua baitago datozen asteetan eztabaidatuko dugun legez besteko proposamen batekin –interesgarria hori ere–. Roncal andreak berak eztabaida interesgarri bat proposatu du Administrazioaren funtzionamendu-praktikei eta gobernu onari buruz, eta eskerrak eman nahi dizkiot eztabaida hori mahai gainean jartzeagatik. Berak azalduko du bere jarrera. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4152
10
74
27.03.2014
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente anderea. Egun on, lehendakari jauna. Egun on, legebiltzarkideok. Guk Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioaren inguruan erdibideko zuzenketa adostu dugu. Honen bitartez, nahi izan dugu nolabait goraipatu Euskal Osasun Publikorako Gobernu Onaren Kodeari buruzko Kontseiluak 2011. urtean egindako dokumentuaren garrantzia, osasun-asistentziari lotutako printzipio eta baloreetan sakontzeko bidean. Osasun sailburuak berak interpelazioan adierazitakoak geure egiten ditugu. Eta, zentzu horretan, bat egiten dugu esaterakoan dokumentu interesgarria izan zela; izan ere, hainbat gomendio eta hausnarketa jaso zituen Euskal Osasun Publikorako Gobernu Onaren Kodeari buruzko Kontseiluak 2011. urtean aurkeztu zigun dokumentu horretan. Eta, nahiz eta kontseiluak egindako lan hori ez zen behin betikoa izan eta, euren aurkezpeneko agerraldian adierazi zuten moduan, dokumentua irekia izan eta ekarpenak jasotzeko irekita egon, uste dugu dokumentu baliagarria izan zela arestian aipatutako bide horretan sakontzeko; are gehiago, kontuan hartzen badugu dokumentu horrek Europar Kontseiluak gobernu onaren esparruan egindako iradokizunak edo gomendioak ere jasotzen zituela. Eta, sailburuak berak ere esan zuen moduan, guretzat erakunde hori erreferentea da eta aintzat hartu beharrekoak dira horrek esandakoak. Beraz, bat egiten dugu Euskal Osasun Publikorako Gobernu Onaren Kodeari buruzko Kontseiluaren dokumentuan jasotako gomendio horiekin. Besteak beste, kudeaketa onerako neurriak aipatzen dituenean. Izan ere, oinarrian, baloreetan oinarritutako osasun-kudeaketa dago, Osakidetzan hasierahasieratik sakondu nahi izan dugun kudeaketa-eredua, eta horretan sakontzen jarraitzeko asmoa daukagu. Horregatik, beharrezkoa da etengabe urratsak ematen segitzea eta etengabeko hobekuntzan jarraitzea. Hartara, dokumentu horrek egindako ekarpenak ez ezik, aintzat hartu behar ditugu Europar Kontseiluak egindakoak ere edo helburu horiek lortzeko egoki deritzegunak, hori izan baita Osakidetzaren ezaugarri nagusienetakoa bere sorreratik. Bat egiten dugu, beraz, Osasun sailburuak berak esan zuenarekin. Dokumentu horren balorazio positiboa egin zuen eta guk ere balorazio positiboa egiten dugu. Eta, horren erakusgarri, esan beharra dago Eusko Jaurlaritzak onartutako Etika eta Jokabide Kode berria prestatzeko hausnarketa-prozesurako ere dokumentu hori kontuan hartu zela. Horregatik esaten dugu balorazioa positiboa dela, eta, ondorioz, adostutako erdibideko honekin hori azpimarratu nahi izan dugu alde batetik. Baina, beste aldetik, azpimarratu nahi izan dugu Jaurlaritzak hartutako konpromisoa baloreetan oinarritutako kudeaketan sakontzen jarraitzeko, hau da, aurreko legealdian egindako urrats horietan sakontzen jarraitzeko konpromiso irmoa. Horren harira, gogora ekarri nahi dugu Eusko Jaurlaritzak 2013. urtean onartutako kode berri hau, kargu guztiek izenpetu behar izan duten Etika eta Jokabide Kodea. Kode berri hori ez da mugatzen osasun-esparrura; askoz zabalagoa da. Askoz gehiago hedatu da konpromisoa, eta osasun arloko politikei ez ezik, Jaurlaritzaren ardurapean dauden sail eta arlo guztiei ere eragiten die. Erantzukizun publikoa duten pertsona edo arduradun guztiei ere eragiten die. Gizarteak eskatzen duen gardentasun eta jokabide etikoaren beharrari hobeto erantzuteko helburua du kode berriak. Urkullu lehendakariak hasiera-hasieratik hartu zuen konpromisoa. Esan eta egin. 2013. urtean, bere agintaritzapeko lehenengo hilabeteetan, buru-belarri lanean jardun ondoren, onartu zuen Gobernu Kontseiluak Etika eta Jokabide Kodea eta ordudanik indarrean dago. Kode berri honek, gainera, ezaugarri nagusi bat dauka: aplikazio praktikoa dauka, benetako aplikazio praktikoa dauka. Izan ere, jokabide etikoen inguruko hausnarketa, gomendio edo iradokizunez gain, ebaluazio eta kontrolerako mekanismoak ere aurreikusteen ditu, hau da, Jaurlaritzako kargu publiko guztien jokabidearen jarraipena egiteko irizpide eta mekanismoak ezartzen ditu. Jaurlaritza aitzindari izan da, kasu honetan ere bai, gizarteak egindako eskakizunen aurrean, eta, lehenengo aldiz, kode berri honi esker, bertan jasotako jokabideak edo konpromisoak hausten dituenari erantzukizuna eskatuko zaio. Arau-hauste horiek ondorioak izango dituzte eta hori praktikan egikaritzeko prozedura zehatz bat aurreikusita dago. Prozedura hori izapidetzeko, gainera, Etika Batzordea sortu zen. Batzorde horri dagokio beren-beregi aztertzea eta egiaztatzea ea jokabide-kodea Jaurlaritzan izendatutako kargu guztiek betetzen duten, eta, gertatuz gero baten batek ez duela hartutako konpromisoa betetzen, Etika Batzordeari dagokio prozedura izapidetu eta, kasua hori bada, kargu horri legokiokeen zehapena ezartzea ere. Beraz, Jaurlaritzak kode berri honen bitartez beste pauso bat egin du aurrera. Horregatik, azken finean, erdibidekoan adostutako bigarren puntuan ere eskatu nahi izan diogu Osasun Sailari osasun arloko politikei dagokien espa- rruan ere jarrai dezala neurriak hartzen, gobernupraktika honetan sakontzeko. Lehen aipatu dugun moduan, konpromiso hori betetzeko bidean, gobernu onaren praktikak etengabe hobetzeko helburuarekin, baita ere osasun-arretari dagokionean eta osasun-politikei dagokienean. Eta, besterik gabe, mila esker.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4153
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eserlekutik, zure baimenarekin, esateko sinatutako erdibidekoaren aldeko botoa emango dugula. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4154
10
74
27.03.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Sí, señora presidenta. Buenos días a todos. Hobeto esan, eguerdi on. Barrio jaunak oso gai interesgarria ekarri digu gaurkoan. Guk zuzenketa baten bidez hobetu eta zehaztu nahiko genukeen, baina, azkenean, atzera bota dugu eta erabaki dugu berariazko gai gisa proposatzea, gaurko osoko bilkuran onartuko den ekimenaren jarraipen eta ohar zehatz gisa. Izan ere, aitortu behar dut Barrio jaunaren ekimena eta duela aste batzuek egin zuen interpelazioa bide onetik zihoazela, alegia, proposamen-egilearen alderdikeria hutsetik urrun dauden oinarri on batzuk berreskuratzeko bidetik. Erantzunean, sailburu jaunak esan zuen aurrerapausoa zela ordura arte –eta honelaxe esan zuen– Euzko Abertzaleak bakarrik egin zituen ekimenak hobetzeko, tarte horretan beste ekarpen eta parte-hartze batzuk egon izan ez balira bezala. Ikaragarrizko parentesia egin zuen 1993tik 2013ra, eta ez zituen aipatu, hain zuzen, 2011n egindako ekarpenak, zeinak berariaz baitzeuden osasungintzara bideratuak eta, Barrio eta Orbegozo jaunek aitortu duten moduan, aurrerapauso handia izan baitziren. Esan bezala, guztiz ados gaude gaurko ekimenean aurkezturiko proposamenarekin eta erdibidekoa defendatzeko Barrio jaunak eta Kerman Orbegozo jaunak egindako hitzaldiekin; ez daukagu inolako arazorik. Sailburu jaunak ere gaur egungo Jaurlaritzak onarturiko kode etikoa defendatu zuen. Une egokia zela eta oso zorrotza zela esan zuen, Barne Eskualdeko gerentea kargutik kendu zutelako, sozialistok eskatu- tako zenbait azalpenen ostean. Gobernu onaren kode etikoa aplikatuz egin zen kargu-gabetze hori. Beste arlo batzuetan ere aplikatu zen; adibidez, EJIEko zuzendariari, sozialistok mahai gainean jarritako kontratazio batzuengatik eta, kontratazioak alde batera utzita, Ertzaintzako trafiko-burua ere kargugabetu zuten, oso eredugarria izan ez zen jokabide batengatik. Hori guztia Euzko Abertzaleak taldearekin lotutako egunkari batean jaso zen, zeinaren arabera, Jaurlaritzak ez zuen inolako arazorik izango, kode etikoa aplikatuz egindako hiru kargugabetze horiek erakusten zuten moduan, eta pozten gara horregatik. Horregatik, berriz ere Irekian begiratu dugu sailburuak bidalitako kode etikoa, eta, bueno, pixka bat kostatzen da aurkitzea, baina, azkenean, badago aldizkariaren erreferentzia. Eta oso erreferentzia interesgarria eta garrantzitsua dago goi-karguek bete beharreko jokabideei eta portaerei buruz; besteak beste, hauek: faboritismo-zantzu oro saihestea, erabakiak oinarrituak izatea, baliabideen eraginkortasuna bilatzea, erantzun arin eta arrazoituak bermatzea, berdintasuna galarazten duten oztopoak gainditzeko konpromisoa. Bistan denez, guztiz ados gaude horiekin guztiekin. Eta kontseilariak gida horren alde egiten duenez eta, sailburuak gogora ekarri ez zuen arren, Gobernu Onerako Aholku Batzordeak osasungintzari buruzko berariazko kode bat egina duenez, Gobernu Onerako Aholku Batzordearen parte-hartzea eskatuko dugu. Ez dugu besterik gabe aitortu nahi ekimen ona izan zela, eta gaur egungo lehendakariak martxan jarritako kode etikoaren aurrekaria izan zela. Hortaz, ildo horretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko eskatuko dugu, eta Legebiltzar honetan egindako beste ekimen eta hausnarketa batzuk ere kontuan hartzea. Hain zuzen ere, joan den legegintzaldian, zenbait ondorio atera genituen Legebiltzar honetan, kontratazioetako irregulartasunei aurre egiteko. Kode etikoaren aurrerapauso oso zehatz bati buruz ari naiz, eta Gobernu Onerako Aholku Batzordeak osasungintzaren arloan egindako lanari buruz; izan ere, osasungintzan zenbait gauza gertatu ziren, kontratazioetan irregulartasunak zeudela erakusten zutenak. Oraindik ere auzi horiek konpontzeke daude epaitegietan. Halaber, uste dugu gehiago begiratu behar diogula Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenetan klasiko bihurtu den zerbaiti, alegia, irregulartasunak gertatzea errazagoa dela publizitatearen eta lehia askearen irizpideetatik at dauden kontratazio txikiak egi- ten direlako, zenbateko txikiagoko kontratuak direlako. Beraz, aholku-batzorde horrek irizpide bat ezartzea proposatuko dugu. Ez dugu esan nahi kontratazio txikien bidez egin beharreko kudeaketa arina galarazi behar denik, baizik eta legez lehiaketa publikotik at gera daitezkeen zerbitzu-kontratazio horiei irizpide bat ezar diezaiela, irregulartasunak saihesteko. Dakizuen moduan, nire taldea lan handia egiten ari da horretan, Jaurlaritzak egindako kontratazioen kontrolaren arloan, eta askotan ez da eskatutako informazioa jasotzen, ez dira jasotzen Kode Etikoak eskatzen dituen erantzun arin eta arrazoitu horiek. Beraz, Kode Etikoa hobeto bete dadin ere eskatu nahi dugu; izan ere, Jaurlaritzako arduradunek askotan aipatzen dute legeria oposizioko alderdiok besterik gabe –eta aurreiritzirik gabe– kontratazio batzuei buruz galdetzen dugunean. Gaurko eztabaida bi proposamenetan oinarritu da, eta biak ados daude Gobernu Onaren Kodea eta Kode Etikoa mantentzearekin; eta, noski, guk ere aldeko botoa emango dugu. Eta sailburuak duela zenbait aste emandako babesa kontuan hartuta, eta gaur onartuko den erdibidekoan bide horretan aurrera egitea proposatzen denez, pentsatzen dugu legebiltzar-talde honek horrekin lotuta laster aurkeztuko duen ekimena ere onartuko dela. Beraz, babesa ematen diogu erdibidekoari. Besterik ez, eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4155
10
74
27.03.2014
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mahaiburu anderea, lehendakaria, legebiltzarkideak, egun on guztioi. Teoria, teoria hutsa. Hitzak, hitz hutsak. Azkenean hitzek, ez direnean konkretatzen, ekintza ez direnean bilakatzen, esanahia eta edukia galtzen dute, izaeraz husten dira. Gaur eztabaidagai daukagun proposamenarekin arrisku hori nabarmen geratzen da. Orokorkerian geratzen da, ez dakigu hori zertan konkretatzen den. Teoria, azkenean paperak dena aguantatzen duelako. Baina paperetik haratago ikusten duguna, eta, ikusi baino gehiago, egunerokoan sufritzen duguna zera da, hitzak haizeak eramaten dituela eta konpromisoa ura bezala lurruntzen dela ahanzturan, gizakiok dugun euli-memorian. Garbi hitz eginez, gaur hizpide dugun aholkubatzordearen gomendioekin, gobernu onari buruzko gomendioekin, guztiok ados egon gaitezke. Guztiok bat egin dezakegu, ñabardura bat edo beste bat tarteko. Dokumentu honetan idatzita dagoenarekin, no problem. Arazorik ez balioekin: giza eskubideak, legeak betetzea, demokrazia. Arazorik ez printzipioekin: unibertsaltasuna, zuzentasuna, elkartasuna. Arazorik ez gobernu onaren berariazko ezaugarriekin: kontuak ematea, gardentasuna, erantzukizuna, partaidetza, eraginkortasuna, kalitatea, segurtasuna, beharrei erantzutea, eta herritarren eskari eta kexei. Arazorik ez kontratu sozial berri bat sustatzearekin. Arazorik ez osasun publiko guztiaren antolakuntza eta funtzionamendua berriz diseinatzearekin. Arazorik ez osasun publikoa indarberritzearekin, osasunaren prebentzioa, babesa eta sustapena bultzatzearekin. Eta, nola ez, arazorik ez zerbitzuaren kalitatea eragingarritasun- eta eraginkortasun-maila altuagoetara bideratzearekin. Arazoak sortzen dira hitzetatik ekintzetara pasatzen garenean egunerokotasunean, eta teoria guzti hau, hitz guzti hauek zertan konkretatzen ditugun egunero indarrean jartzen ditugun neurriekin, politikekin. Eta guk ikusten duguna da guztiz kontrako noranzkoan goazela, azkenean aipatzen ditugun asmo on guztiak ezerezean geratzen direnean. Hau da, pertsona helburu bilakatzen ez duzuenean eta pertsonaren duintasuna urratzen denean, unibertsaltasuna alboratzen denean, pertsona batzuei etorkinak izateagatik osasun-txartela kentzen zaienean eta osasun-arreta jasotzeagatik ordaindu behar dutenean, ekitatea urratzen denean pertsona batzuei berrordainketa ezarriaz botiketara sarbidea izateko, elkartasuna ekiditen denean, estaldura sozialetik hainbat botika kanpo geratzen direnean, funtzio publikoaren arduraz beste egiten denean (zerbitzu publikoen kudeaketa kanporatzen denean eta uko egiten zaionean jarraipen eta kontrolari), demokraziari eta parte-hartzeari bizkarra ematen zaionean, osasun-sistema publikoa osatzen duten eragile guztien parte-hartzearekin ez denean kontatu nahi eta mugatzen garenean aurkezpenak eta power pointak aurkeztera, langileen lan-baldintza duinak prekarietate bilakatzen direnean… Eta luze jarrai genezake. Eguneroko praxia zein den ikusita, gaurko eztabaidak, egia esan, gure ustez zentzua galtzen du, ze hemen hankak lurrean jarri behar ditugu eta teoriatik, hitzetatik jaitsi egin behar da, eta hor sortzen zaizkigu kontraesanak eta beste hainbat kontu. Badakigu bidea ez dela erraza izaten eta teoria ekintza, errealitate bilakatzea ez dela erraza izaten, baina gainditu beharra dagoen malda bat da. Eta, gutxienez, saiakera zintzo bat egin beharra dago teoria guzti hori, hitz guzti horiek errealitate bilakatzeko. Eta, gure ustez, hor neurtzen dira gaurkoaren moduko legez besteko proposamen ponpoxoak. Eta hor irabazten da sinesgarritasuna, konkretura jaisten garenean, hankak lurrean jartzen ditugunean. Baina, gure taldearen ustez, zoritxarrez errealitate horretatik oraindik urruti aurkitzen gara, urruti aurkitzen gara Erkidegoko osasun-sistema publikoan. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4156
10
74
27.03.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Eserlekutik, zure baimenarekin, lehenik eta behin, Roncal andreari eta Maneiro jaunari eskerrak emateko ekimena –erdibidekoa– babesteagatik. Guztiz bat nator Roncal andrearekin: Dokumentu bizia da hau, eta, gainera, dokumentu honen oinarriak eta osasun-arretaren jarduna ulertzeko modu horiek kontuan hartuta egin behar da aurrera. Eta, noski, beti izango dira ongi etorriak proposamen berriak, oinarri horiek sakonduko baitira eta gure osasun-sistema berritzen lagunduko baitute, kode etiko horietara egokituz. Alde horretatik, eskerrik asko zure jarreragatik. Ubera andrea, ba, beti bezala, ezta? Ubera andrea ekimena itsusten saiatu da, noski, EH Bilduri eztabaida epikoak gustatzen baitzaizkio. Big Bangetik Apokalipsira pasatzen dira, etengabe. Alegia, beti daude leku horretan. Erdi-mailakoa, moderazioa bilatzea, proposamen eraikitzaileak egitea, zer iruditzen zaizu hori guztia? Ba ez da ezertan zehazten, orokorkeriak besterik ez dira, ez dago ekarpenik... Bada, bueno, Ubera andrea, begira, ekintzen aurretik, hitzak jarri behar dira. Eta, noski, ekimen honen oinarrian dagoen kode etikoa pertsonei zuzendua dago. Erabiltzaileei zuzendua dago, baina kudeatzaileei zuzendua dago, profesionalei zuzendua dago. Kode etiko bat da... Bai, noski, teoria da; baina paperean jasotako teoria da, konpromisoak dira. Administrazioaren konpromisoak dira! Osasuna Zainduz planean egindako hausnarketa estrategikoa aipatu dut lehen, zeina kode etiko honen sorburua izan baitzen. EH Bilduko talderen batek ildo estrategikoei buruzko plan hari buruzko ebazpen-proposamenen aldeko botoa eman zuen orduan, beste batzuekin batera! Euzko Alderdi Jeltzalearekin batera, Alderdi Sozialistarekin batera...; Eusko Alkartasunak aldeko botoa eman zuen Euzko Alderdi Jeltza- learekin, Alderdi Sozialistarekin, Alderdi Popularrarekin eta Euskal Ezkerrarekin batera. Eta esaten duzu... Orain, etengabe ari gara gai horiek berritzen. 1993tik hona aurrerapauso handiak egin ditugu, eta aitortzen dugu hori. Alegia, horrelako proposamen etikoak egin egin behar dira. Berriro diot: argi dago legegintzaldi honetan EH Bilduk eztabaida epikoak bakarrik nahi dituela, Apokalipsiaren epika, jarrera hori agertzen baitu beti. Eztabaida orekatu bat egiten bada, kudeaketa-elementu onak aitortzeko eta horiek aplikatzen jarraitzeko eztabaida bat egiten bada, horiekiko ardura agertzen bada eta kudeaketaren giltzarriak horiek direla esaten bada, horrek ez dizue balio, orokorkeriak dira zuentzat. Baina ohituta gaude horretara. Begira, atzo agerraldi triste eta gogor bat izan genuen Osasun Batzordearen saioan, eta badakigu ezen, horrelako oinarri etikorik ez bagenu, gauzak askoz ere okerrago joango liratekeela. Beraz, etikari buruz teorikoki hitz egiten jarraitzearen alde gaude, gero praktikan aplikatu ahal izateko. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4157
10
74
27.03.2014
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Guk, bakarrik, hau esaten dugu: teoria ondo dago, eta logikoa da, eta guztiok dakigu hitzak egon behar direla eta gauzak idatzi behar direla eta jaso behar direla, baina esaten duguna da gero, baloratzeko orduan, benetan errealitatea ekintzetan ikusten dela. Eta guk ikusten dugu teoria guzti hau ekintzetara itzultzen dugunean, hemen planteatzen diren teoria polit ponpoxo guzti hauek galdu egiten direla. Eta hemen zuek eramaten dituzue herritarrak dinosauroen garaietara, Apokalipsiaren garaietara. Eta hemen egin behar dena da, herritarrei erantzun egokiak emateko, benetan ekintzetara bideratu hemen aipatu ditugun hitz polit horiek, askotan guztiok –berdin da zer ideologia dugun– erabiltzen ditugun hitz horiek, esanahiz betetzeko eta edukiz betetzeko. Eta batez ere herritarrei erantzunak emango dizkieten neurriez betetzeko. Besterik ez.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4158
10
74
27.03.2014
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Eguerdi on denoi. Gaur presoen gaia ekarri beharrean gaude berriro Legebiltzar honetara. Berriro ere kualifikatuko ditugu egindakoak eta ez egindakoak. Kalifikatuko ditugu emandako epaiak, jarritako zigorrak. Hitz egingo dugu gatazkaz, iraganaz, norberaren posizio politikoaz. Ez nuke nahi horrela izatea, ordea. Gatazkaz baino areago, konponbideaz hitz egitea nahiko nuke. Iraganaz baino areago, egunerokotasunaz eta etorkizunaz hitz egitea nahiko genuke. Bakoitzaren posizio politikoaz baino areago, pertsona batzuen eskubideaz eta duintasunaz hitz egitea nahiko genuke. Eztabaida orokortu batez baino areago, gaur arazo zehatz batez hitz egitea nahi dugu. Gaur, zigorren betearazpenaz eztabaidatu nahi dugu, baina ez gai orokor gisa. Gaur, gaixotasun larriak dituzten eta, beraz, berehala aske izateko eskubidea duten euskal presoei buruzko eztabaida dakarkigu. Osasun-egoera txarragatik berehala baldintzapeko askatasuna izan beharko luketen presoez ari gara, beste inolako kontsideraziorik egin gabe. Gaixotasun sendaezinak dituzten pertsonei buruz ari gara, objetiboki eta frogen arabera gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenei buruz, horien ondoezari buruz, zeina kartzelan ezin baita arindu eta, hori baino gehiago, kartzelak areagotu egiten baitu. Kanpoko mundutik isolatuta egoteak zaildu egiten du egoera hori, espetxe-erakundeak ez baitu nahikoa irekitasun diagnostiko egoki bat egiteko, mediku-segimendua eskaintzeko, terapiarako edo larrialdi-kasuan erantzun ahal izateko. Eta egoera hori areagotu egiten du jatorrizko bizilekutik urrun mantentzen dituen espazio-dispertsioak. Espetxeratua egoteak, gaixoei ez ezik, antzeko egoeran dauden beste preso batzuei ere eragiten die: hirurogeita hamar urte baino gehiago dituzte, baina oraindik ere kartzelan daude. Egoera horri aurre egin beharra dago, eta Legebiltzar honen berehalako erantzuna eskatzen du, hiru arrazoirengatik: lehenik eta behin, legeagatik; bigarrenik, gizatasunagatik; eta hirugarrenik, gizarteak argi eta garbi eskatzen duelako. Legeari dagokionez, esan behar da legea era normalizatuan aplikatuko balitz berehala askatu beharko liratekeela. Beste preso batzuk lortu zuten baldintzapeko askatasuna edo espetxeratze arindua, baina bide posibilista eta errealista hori eten egin zen. 1996. urtean Zigor Kode berria ezarri, eta 90-92 artikuluek arautu zuten gaixo larrien baldintzapeko askatasuna. 21 euskal preso askatu zituzten artikulu honen aplikazioan. 2003. urtean, ordea, jauzi handia egin eta nabarmen zaildu zen gaixo zeuden EPPK-ko kideen kaleratzeak. Lege orokorraren salbuespenezko aldaketa horrek hainbat errekisito berri jarri zien kolektiboko kideei, eta, praktikan, kaleratzeak bertan behera geratzea ekarri zuen honek. Ordutik, damutze-eskaerarik jaso gabe, bi euskal preso baino ez dituzte askatu. Gaixotasun terminala zuten eta, esaten den bezala, atera ziren hiltzera. Azken urteetan, kasu batzuk izan dira zeintzuek espetxealdia etxean betetzeko aukera izan duten. Kartzelaldi arindua izan da bidea, 100.2 artikuluaren bitartez. Seguritate-baldintza zorrotzak ezarri zaizkie, egia da, baina ez bestelakoak. Egun, kolektibo horretako bederatzi lagun daude etxean preso. Kasu horiei aurre egitea dagokigu; izan ere, erakunde publiko baten mende dauden pertsonak dira, alegia, Espetxe Erakundeen mende. Egia da ez daukagula eskumen hori, baina, hain zuzen, horregatik, indar handiagoz eskatu behar diegu eskumena dutenei aplika dezaten legearen arabera, zuzenbidearen arabera, presoek baldintzapeko askatasuna eskuratzeko duten eskubidearen arabera. Preso horiek Euskal Herriko kartzeletara ekartzeko eskaera egin dute berriki, eta egoera pertsonalaren arabera askatzeko eskatu dute. Orain bideratu behar da eskaera hori legezko bideetatik. Ez dago aitzakiarik hori ez egiteko, ez dago aitzakiarik legea normaltasunez aplikatzeko, inolako mugarik gabe. Uste dugu zekena dela gaixo daudenei eta hirurogeita hamar urtetik gora dituztenei aske geratzeko baldintzak jartzea. Lizuna da haien osasunarekin edo adinarekin jolastea, beste lehentasun edo interes politiko batzuk betetzeko. Giza duintasunaren aurkakoa da baldintza bat jartzea, balantzaren beste platerean jartzea aurrean duten bizia ahalik gehien luzatzeko edo laburtzeko aukera edo ezintasuna. Hain zuzen ere, aipatutako gizatasunaren bigarren irizpide horri buruz ari naiz. Osasunerako eskubidea eskubide unibertsala da, pertsona guztiek berezkoa dutena legez. Denei bermatu behar zaie berdin, baita espetxean daudenei ere. Duintasunerako eskubideaz ere hitz egin beharrean gaude. Pertsona batek gaixotasun sendaezina badu, kartzelatik atera behar da duintasunagatik. Medikuek esaten duten moduan, kartzelak gaixotzen du eta ez du laguntzen, ez du uzten sendatzen. Zigorra ez dago betetzerik duintasunaren printzipio honen kontra. Gizatasun-eskaera hori behin baino gehiagotan ekarri izan da Legebiltzar honetara. Preso gaixoen udalerrietako zenbait alkatek beren kezka azaldu ziguten. Hablaron de Aitzol Gogorza, Txus Martín, Ventura Tomé, Josetxo Arizkuren, José Ramón López de Abetxuko, Inma Berriozabal, Gari Arruarte, Iñaki Etxeberria, José Migel Etxeandia… Ekarri zuten, baita ere, Ibon Fernández Iradiren kasua, Frantziar Estatuan (Lannemezanen) dagoenarena, gure taldeko legebiltzarkide baten senide hurbila denarena, gainera. Epaileak izendatutako bi medikuk ondorioztatu dute eritasuna ez dela kartzelarekin bateragarria, eta zigorra eteteko eskaera aurkeztu du. Berak esaten duen moduan, "tamalez, prozesua luzatzen ari da". Baita ere, orain dela oso gutxi Pablo Gorostiaga eta Patxo Murgaren familiarrek agerraldi bat egin zuten etxe honetan bertan, Giza Eskubideen Batzordean. Biek 70 urteen muga gainditu dute, Txente Askasibar, Sebastian Etxaniz, Isidro Murga eta Karlos Trenorrek bezala. Familiarrek, testuinguru politiko edota egoera penalaz haratago, adinak markatutako euren egoera gogorrarekin enpatizatzeko eskatzen ziguten. Elkartasuna agertzeko eskatzen ziguten, giza eskubide batetik hurbiltzeko kasura. Eta hori da, hain zuzen ere, gaur ekimen honekin ekarri nahi duguna. Kezkatuta egiten dugun eskaera hau, gizatasunez tratatzeko eskaera; izan ere, aurrerapausoak eman beharrean, batzuetan, atzerapausoak ematen dira. Duela gutxi, espetxealdi arindua etxean egiten ari zen eta gaixotasun larria duen preso bat espetxeratu egin zuten berriz ere, Auzitegi Gorenak bere kondena berretsi ostean. Ibon Iparragirrek gaur hemen egin nahi dugun bidearen aurkakoa egin zuen, eta horrek berriz pizten du inboluzioaren alarma. Gizatasunezko tratamenduaren, bizi duten egoerarekiko sentikorra, ulerkorra den jarreraren aurkako erabakia da. Eta, azkenik, herritarren eskaera aipatu nahi dut, hain zuen ere, horixe adierazten baitute Soziometroak duela gutxi emandako datuek. EPPK-ko presoek egin duten eskaera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gehiengoak ontzat hartzen du. "Zer iruditzen zaizu gaixotasun larri edo sendaezin bat duten presoak askatzea legeak ezartzen duen bezala?". Galdera honi % 71k ontzat emanez erantzuten dio. Bakarrik % 12k ikusten du gaizki. Ez dakit gaurko bozketa nola amaituko den, baina ordezkaritza politikoak ez du bat egiten gizartearen ikuspegi zehatz honekin. Datu honi gehitu beharko genioke inkesta egin dutenen % 70ek pentsatzen duela egungo egoeran Espainiako Gobernuak presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbildu beharko lituzkeela. Gehiengo kualifikatu batek uste du legeak preso guztiei onartzen dizkien espetxe-onurak (besteak beste, baimenak, asteburuetako irtenaldiak, eta abar) euskal presoei ere eskaini behar zaizkiela. Amaitzeko, Soziometroaren inkesta hau erantzun dutenen % 45ek pentsatzen du Espainiar Gobernua gaizki kudeatzen ari dela kartzela-politika denbora politiko berri honetan. % 12k bakarrik pentsatzen du ondo egiten ari dela kudeaketa hau. Izan ere, gizartearen pertzepzioan guztiz instalatuta dago Gobernuak ez duela urratsik ematen presoen egoera hobetzeko. Hau gizarteak esaten duena, inkestei beti jarri behar zaizkien prekauzio guztiekin. Beraz, legalitateagatik, gizatasunagatik eta gizarteak hala eskatzen duelako, preso gaixo eta adin handikoak babestu behar direla pentsatzen dugu. Espero dugu ez dugula minutu bat ere atzeratu beharko preso gaixoen eta hirurogeita hamar urtetik gorako presoen urruntzea eta askapena, haien eskubidea baita, justiziazkoa baita, gizatasunezkoa baita eta, gainera, herritarrek hori eskatzen baitigute. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4159
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Ekimen honen bidez, interesatzen zaizkion presoak bakarrik aipatzen dizkigu EH Bilduk, ETAko presoak alegia, zeintzuei historikoki, sentimentalki eta ideologikoki lotuak baitaude. Hori diot hasiera-hasieratik argitu nahi baitut zertaz ari garen eta zer defendatzera etorri den EH Bildu: ETAko presoak defendatzera etorri dira; berriz ere, ETAko presoen bozeramaile bihurtu dira. "Zubiak eraikita daude; legeak dira". GrandeMarlaskaren aipua. Ados gaude baieztapen horrekin: Zubiak eraikita daude; legeak dira. ETAko presoek berriki esan dute kaleratzea legezko bideetatik egitea onartuko luketela. Zehazki, esaten zuten "onartuko genuke etxera itzultzeko prozesua" –hori baita funtsean nahi dutena: inpunitatea– "legezko bideetatik egitea, nahiz eta horrek, inplizituki, gure kondena onartzea esan nahiko lukeen". Uste dut, puntu zehatz horri dagokionez, ezinbestekoa dela indarrean dagoen legeria gogoraraztea, eta, bidez batez, Espainiako Gobernuari ere gogoraraztea, inpunitaterik izan ez dadin, azken boladan kasuren bat izan baita. ETAko presoak ez daude salbuespeneko espetxe-erregimen baten mende; Zigor Kodearen eta Espetxe Lege Orokorraren arabera betetzen dituzte zigorrak. Hortaz, gezur hutsa da arduradun politikoak giza eskubideen oinarrizko zutabeak urratzen ari direnik, EH Bilduko ekimenaren arrazoiketan esaten den moduan. Legeak jasotzen duen espetxe-onura handiena baldintzapeko askatasuna da. Epaileek ematen dute, eta espetxera ez itzultzeko aukera ematen du. Hauek dira baldintzapeko askatasuna lortzeko baldintzak: hirugarren espetxe-graduan sailkatuta egotea, kondenaren hiru laurdenak beteak izatea eta jarrera ona eta birgizarteratzeko baldintza egokiak erakustea. Zigor Kodearen arabera, birgizarteratzeko baldintza egokiak daudela ulertuko da zigortuak garbi erakusten duenean jarduera terroristaren helburuak alde batera utzi dituela eta agintariekin aktiboki lan egiten duenean delitu terroristak egin dituztenak identifikatu, harrapatu eta auzipetzeko. Izan ere, justiziari lagundu nahi ez badiote –hain zuzen, horixe ari da gertatzen eta horixe gertatu izan da–, ez daude birgizarteratuta eta ez dute birgizarteratu nahi, eta, gainera, ez dituzte betetzen legez espetxe-onurak lortzeko ezarritako baldintzak. Baldintzapeko askatasuna lortu ahal izateko, lehenik eta behin, hirugarren espetxe-gradua lortu behar da. Horren bidez, kasurik gehienetan, espetxetik egunero ateratzeko aukera dago, eta espetxera lo egitera itzultzea da baldintza bakarra. Espetxe Erakundeek dute betetze-graduei buruzko erabakia. Espetxe Lege Orokorreko 72.6 artikuluaren arabera, terrorismo-delituengatik edo erakunde kriminaletan egindako delituengatik kondenaturiko pertsonek hirugarren graduko sailkapena lortu ahal izateko, Zigor Kodean aurreikusiriko baldintzez gain eta dagokien erantzukizun zibila une horretako eta etorkizuneko errenten eta ondarearen bidez betetzeaz gain, garbi erakutsi behar dute helburu eta bitarteko terroristak alde batera utzi dituztela, eta, gainera, aktiboki egin behar dute lan agintariekin talde edo erakunde armatuak beste delitu batzuk egin ez ditzan, delituaren ondorioak arintzeko, delitu terroristen egileak identifikatu, harrapatu eta auzipetzeko, frogak lortzeko edo kondenatua kide izan den eta lagundu duen erakunde edo taldearen ekintzak edo garapena eteteko. Agintariekin lankidetza aktiboa egiten dela ulertzeko, kondenatuak baldintza hauek bete behar ditu: talde edo erakunde armatuak beste delitu batzuk egin ez ditzan lagundu; delituaren ondorioa arintzen lagundu; delitu terroristen egileak identifikatzen, harrapatzen eta auzipetzen lagundu; eta frogak lortzen lagundu edo kondenatua kide izan den edo lagundu duen taldearen edo erakundearen ekintzak edo garapena eteten lagundu. Hortaz, hirugarren gradua edo baldintzapeko askatasuna lortzeko, gure legeriak agintariekin lan egitea eskatzen du, baina ETAko presoek ez dute halakorik egin, ez dute egiten eta ez dute etorkizunean hori egiteko asmorik ere. Beraz, legea argia da, eta, era berean, guk konpromiso argia dugu inpunitate-izpirik ere egon ez dadin, gehiegik nahi duten moduan. Hurbilketari dagokionez, zigorrak betetzeko lekuari dagokionez, Administrazioaren eskumeneko boterea da hori. Barne Ministerioa da presoen lekualdaketak edo hurbilketak erabakitzeko organo eskuduna. Presoen dispertsioa legez babesturiko eta Auzitegi Konstituzionalak berretsitako neurria da. Hain zuzen ere, presoei birgizarteratzen laguntzea da bere helburua. Eta kontua da ETAko preso gehien-gehienek ez dutela birgizarteratu nahi –iruzur hutsa da–; nahi duten gauza bakarra da espetxetik ahalik arinen irtetea, alegia, ahalik eta inpunitaterik handiena izatea. Azkenik, Zigor Kodeko 92. artikuluaren arabera, hirurogeita hamar urtetik gorako presoek eta gaixotasun oso larriak dituztenek baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera dute. Artikulu hori ez da automatikoki aplikatzen, eta inolaz ere ez du eskubide bat ematen. Hori lortzeko, 92. artikuluak epaileari eskatzeko dio presoaren arriskugarritasun soziala aztertzeko. Beraz, zenbait baldintza daude, zenbait baldintza bete behar dira, eta, kasu honetan, espetxeko tratamendu-batzordeak hartzen du erabakia. Baldintza horiek zehatz-mehatz bete behar dira, eta, gaur egun, ETAko presoek ez dituzte betetzen, inolaz ere. Beraz, espetxe-onurak lortzeko, legeak baldintza batzuk ezartzen ditu; presoak hurbiltzeko, Administrazioak du eskumena; preso gaixoak kaleratzeko, espetxeko tratamendu-batzordeak hartu behar du erabakia, eta, kasu horretan ere, baldintza argi batzuk ezartzen dira; eta, halaber, hirurogeita hamar urtetik gorakoak kaleratzeko, baldintza batzuk bete behar dira. Hortaz, EH Bilduko ekimenen helburua da –ohikoa den moduan eta kasu honetan ere bai– ETAko presoen inpunitatea defendatzea. Gure ekimenaren bidez –eta Legebiltzar honetan hainbat aldiz defendatu dugu hori– justizia egin nahi dugu, terrorismoaren biktimak defendatu nahi ditugu eta inolako inpunitaterik egon ez dadin lortu nahi dugu, zeina baita EH Bilduren helburua. Horixe da EH Bilduren helburua: ETAko presoak ahalik arinen kaleratu nahi ditu, indarrean dagoen legeari itzuri egin nahi dio eta printzipio etiko oinarrizkoenei itzuri egin nahi die. Eta horren aurrean, guk diogu terrorismoaren biktimak, gizarte zintzoa eta legea betetzea defendatuko ditugula. Baita legeak ezarritako baldintza guzti-guztiak ere. Horregatik aurkeztu dugu zuzenketa, Legebiltzar honek ETAk egindako eta oraindik argitu gabe dauden krimen guzti-guztiak konpon daitezen eskatzeko, Legebiltzar honek Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eska diezaien ETAk egindako eta argitu gabe dauden krimen guztiak argitzeko martxan jarri beharreko ekintza guztiak egin ditzaten eta, hala, biktimen eta gizartearen duintasunari eraso egiten dion inpunitate ororekin amaitu dezagun. Horregatik, Espainiako Gobernuari ere eskatzen diogu, terrorismo-kondenak dituzten presoei aplikatzen zaien espetxe-politikaren bidez, edozein espetxe-onura lortu ahal izateko, legez ezarritako baldintza guztiak eska ditzala, zeinak oso argiak baitira, horien artean, justiziarekin lankidetzan aritzeko baldintza. ETAko presoek oraindik ere ez dute justiziarekin lankidetzan aritu nahi. Edozein espetxe-onura lortu ahal izateko, Gobernu honek eta Espainiako Gobernuak baldintza guztiak bete daitezen eskatu beharko lukete, eta uste dut ez dela horrelakorik egin azken boladan eta historikoki. Beraz, dei egiten diegu Legebiltzar honi, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari: guztion artean, berma dezagun inolako inpunitaterik ez egotea. Eta, hasieran esan dudan bezala, zubiak eraikita daude. Legeak dira. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4160
10
74
27.03.2014
ARES TABOADA
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Guztiok ezagutzen duzue sozialistok defendatzen dugun espetxe-politika; Patxi López lehendakariak luze eta zabal azaldu zuen 2011ko iraileko politika orokorreko osoko bilkuran, baita 2012ko otsailekoan ere. Hain zuzen, horixe jasotzen da sozialistok aurkeztu dugun zuzenketan: terrorismoagatik kondenatuta dauden eta birgizarteratu nahi duten preso terrorista guztiek aukera hori izan dezatela, baldin eta baldintzak betetzen badituzte, eta baldintzak betetzen dituzten preso gaixoak aska ditzatela. Baina eztabaidatzen ari garen arazo asko eta terrorismoagatik kondenatutako presoek dituzten arazoen irtenbideak presoen esku daude. Eta, halaber, ETAren esku dago; izan ere, ETA desegingo balitz, gauza batzuk azkarrago joango lirateke eta askoz ere errazago konponduko lirateke. Presoek argi eta garbi esango balute, bananbanan, indarkeriarekin ados ez daudela, gure ordenamendu juridikoko eta espetxe-legeriako baldintzak betetzea onartuko balute eta sortutako min bidegabea aitortuko balute, segituan konponduko lirateke gauzak. Eta sortutako min bidegabea aitortzea aipatzen dugunean, ez gara ari ETAko presoak umiliatu nahian, Sortuko buruzagi batzuek esaten duten moduan. Besterik gabe, legea bete dadin eskatzen ari gara. Edonola ere, inoiz ere ez dizuegu lagunduko desmemoria egiten, herri honetan gertatutakoa ahanzten, eta inolaz ere ez duzue gure babesa izango heroi gisa har ditzagun; izan ere, beti gogoratuko dugu, Euskadin, batzuek hilketak eta ekintza terroristak egin zituztela, eta horregatik kondenatuta daudela. Eta, azkenik, Arzuaga jauna, osoko bilkura honetan ez gara ari euskal presoei buruz hitz egiten. Ez daude kondenatuta euskaldunak izateagatik. Aipatzen ari garen presoak ekintza terroristak, hilketak, ekintza terrorista asko egiteagatik daude kondenatuta Hemen ere ez duzu gure laguntza izango desmemoriaren politika egiteko. Beti gogoratuko dugu zer gertatu den hemen, gertatutakoa gogoratzea baita etorkizuna eraikitzeko modurik onena. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4161
10
74
27.03.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on denoi. Berriz ere, eztabaidagai dugu, Ares jaunak zioen moduan, ez euskal presoekin loturiko gai bat, baizik eta ETAko presoekin loturikoa. Eta EH Bilduk gai horri buruzko proposamenak egiten dituenean gertatzen den moduan, nahasmenduaren putzuan sartu nahi gaitu. Manipulazioak, desitxuratzeak eta gezur interesatuak dira EH Bilduk aurkezturiko ekimenen ezaugarriak. Beraz, beharrezkoa da kontzeptu okerrak alde batera uztea eta gauzei bere izenez deitzea, eta hori egiaren bidez egitea. Eta, beraz, hainbeste manipulazioren aurrean, argi pixka bat egin beharra dago, batez ere, legeriari dagokionez, hemen esan den moduan. Espetxe Lege Organiko Orokorraren 3. artikuluaren arabera, "espetxe-jardueran beti errespetatu beharko dira presoen gizatasuna eta haien eskubide eta interes juridikoak, eta Espetxe Administrazioaren ardura izango da espetxeratuen bizitza, integritatea eta osasuna zaintzea". Eta legezko agindu hori eraginkor egiteko, espetxeratutako pertsonei osasun-arreta osoa eskaintzen zaie; alegia, herritarrei eskaintzen zaizkien prebentzio-, sendatze- nahiz errehabilitazio-neurrien baliokideak. Beraz, Espetxe Administrazioak osasun-arloko baliabideak eta profesionalak ditu, eta arreta espezializatua eskaintzen du osasun-sistema nazionalaren bidez. Hortaz, gure lege-sistemak bitarteko egokiak eskaintzen dizkie presoei, haien egoera edozein dela. osasun-arreta egokirako eskubidea bermatzeko. Halaber, iruditzen zaigu beharrezkoa dela gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko legez ezarrita dagoen prozedura argitzea. Espetxe Erregelamenduaren 104. artikuluaren arabera, "gaixotasun sendaezinak dituzten eta oso larri dauden presoak hirugarren gradukotzat sailkatu ahal izango dira, medikutxostenaren arabera eta sailkapen-prozesuan kontuan hartzen diren aldagaiak alde batera utzita, gizatasunagatik eta duintasun pertsonalagatik, delitu egiteko duten zailtasuna eta arriskugarritasun baxua kontuan izanik". Legezko agindu hori zer kasutan aplikatzen den zehazteko eta gerora presoari baldintzapeko askatasuna eman ahal izateko, Espetxe Erakundeek 1/2000 agindua eman zuten, zeinaren bidez zehazten baita noiz hartu behar den gaixotasun bat gaixotasun larri gisa eta noiz jo behar den presoaren bizia arrisku nabarmenean dagoela. Presoa agindu horretan aipatutako egoeraren batean badago, mediku-zerbitzuek Espetxe Erakundeei jakinarazi behar diote, haiek, Zigor Kodearen 92. artikulua kontuan harturik, baldintzapeko askatasunaren espedientea egin dezaten, espetxe-zaintzako epaileak eskatutako denboran. Esan bezala, preso horrek delitu egiteko duen zailtasuna eta duen arriskugarritasun txikia aztertuko du epaileak erabaki bat hartzeko. Eta Zigor Kodearen 92. artikuluaren arabera, espetxe-zaintzako epaileak, presoaren gradu-bilakaera kontuan harturik, baldintzapeko askatasuna baimendu ahal izango du, auzitegi-medikuak eta espetxeko mediku-zerbitzuek presoaren larritasunari eta azken pronostikoari buruz esandakoa egiaztatu ondoren. Hortaz, preso gaixoen gradu-bilakaerari eta baldintzapeko askatasunari buruzko erabakia medikuirizpide zorrotzen arabera egiten da, azken pronostikoa kontuan hartuta, eta, horren arabera hartzen dituzten erabakiak Espetxe Erakundeek eta espetxe-zaintzako epaileak. Zorionez, hemen zalantzan jartzen saiatu arren, sistema berme-emaile bat dugu; hemen, erabakiak ez dira hartzen irizpide arbitrarioen arabera, baizik eta zuzenbideari hertsiki loturiko parametroen arabera. Beraz, Espetxe Erakundeek ez badute gradu-bilakaerarik ematen edo espetxe-zaintzako epaileak uste badu ez dela egokia aipaturiko presoei baldintzapeko askatasuna ematea, eskatutako baldintzak betetzen ez dituztelako da. Ebazpen honetan diogun moduan, ez gara ari euskal presoei buruz; ez zaitezte saiatu gu engainatzen. ETAko presoei buruz ari gara hitz egiten, eta guztiok dakigu ETAren egiturarentzat zer garrantzi duten presoek. Guztiok dakigu ETAk garaitutzat duela bere burua, eta jendea hiltzeagatik edo hiltzeari uzteagatik ezein lurralde-helburu lortzea alde batera utzi ondoren, presoei buruzko aldarrikapenei jarria die arreta osoa. Alegia, bakea autodeterminazioaren truke lortzeko helburua alde batera utzi ondoren, bakea presoen truke lortzeko ahalegin betean sartu da ETA. ETAk onartu egin du azken truke hori, zuzenbide-estatuak lorturiko porrot politikoa ikusirik, ohorerik galdu gabe atera behar baitu barne-kontsumoaren ikuspegitik. ETAk ez du bere helburu eta aldarrikapen politikoetako bat ere lortu, eta, beraz, presoak aurkeztu behar ditu bere garaikur gisa, bere porrota apaindu eta zuritu ahal izateko. Baina demokrazia ez dago ETAren eta bere egituraren behar politikoak konpontzeko. Presoak beti izan dira talde armatuak oso ondo diseinaturiko estrategi politiko baten parte: ETAk bere biktima gisa aurkeztu nahi dizkigu presoak, eta, horren bidez, simetria bat ezarri nahi du sufrimenduaren eta erantzukizunen ikuspegitik. ETAk historikoki erabili izan du presoen kolektiboa, eta modu bidegabean espetxeratzen dituen estatu baten aurrean biktimizatu nahi izan ditu. Baina, esan bezala, estrategia hori ez da berria; oso ohikoa da edozein motatako talde terroristetan. Azken finean, presoak erakundearen martiri bihurtzen dira hainbeste sufrimenduren aurrean errukigabe agertzen den estatuaren aurrean. Alegia, mundua atzekoz aurrera. Eta esan nahi duguna da, gure estatuan, espetxe-zuzenbidearen printzipio nagusia, ororen gainetik, gizatasuna dela. Gure espetxe-sistema eskuzabal agertzen da deliturik gaitzesgarrienak eta higuingarrienak egin dituztenekin ere. Gure demokraziak pertsonen integritatea eta duintasuna jartzen ditu bestelako aldagai ororen gainetik. Guztiok ditugu gogoan kasu oso zehatzak, oso polemikoak, oso mingarriak, non zuzenbide-estatuak zorrotz aplikatu baititu lege-parametroak preso gaixoei loturiko auzietan. Eta ez diogu onartuko inori ere gure demokraziak eskaintzen dituen bermeak zalantzan jartzea. Ez diogu onartuko inori ere giza eskubideei buruzko irakaspenik, eta are gutxiago oraindik ere ETA kondenatu ez dutenei. Bilduko jaun-andreok, askotan esan dizuegu: sakabanaketa eta espetxe-politika ez daude Gobernuaren esku, ez daude demokraziaren esku; ETAren eta presoen esku daude bakar-bakarrik. ETA desegiten bada eta armak entregatzen baditu –eta ez zirkuko eszenaratzeen bidez, baizik eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek egiaztatzeko moduan–, sakabanaketak ez du zentzurik izango. ETAren amaiera sakabanaketaren amaiera izango da. Presoek espetxe-politika aplikatzea nahi badute, legea bete behar dute. Eta, alde horretatik, faktoreen ordenak aldatu egiten du produktua. Ez ezazue kanpora begiratu; begira ezazu barrura. Ez eskatu erantzukizunak kanpoan; garbitu itzazue barruko erruak. Aski da; ez ezazue gehiago erantzukizunik baztertu, berdinketa infinitua bilatu, kondenak saihestu eta ez dagoen simetriarik bilatu, ETAren iragana zuritu baino ez duzue egin nahi eta. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4162
10
74
27.03.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Hain zuzen ere, Arzuaga jauna, garaileak eta garaituak egon daitezen nahi dugu. Garaituak terroris- tak, ideologia terrorista, talde terrorista eta horiek babestu dituztenak izatea nahi dugu. Garaituak horiek izatea nahi dugu, eta demokraziak, demokratek, indarrean dagoen legeriak, elkarbizitzak, aniztasunak irabaztea nahi dugu. Hori guztia lortu nahi dugu. Beraz, bai, garaileak eta garaituak behar ditugu. Justizia, justizia da eskatzen duguna, eta legea aplikatzea, inolako inpunitaterik egon ez dadin. Esaten duzu zekena dela zure ekimena ez babestea. ETAk egindako krimenak justifikatzen jarraitzea da zekena. Hori bai dela zekena. ETAren historia kriminala kondenatzeari uko egiten jarraitzea da zekena izatea. Hori bai dela zekena. Indarkeria leporatzen diguzue, hain zuzen ere, ETAren terrorismoa jasan dugun demokratoi. Zuena da indarkeria eta terrorismoa, talde terroristarena eta krimen horiek justifikatu dituztenena. Beste behin ere, ez duzu lotsarik gizatasunari, duintasunari, giza eskubideei, gizatasunezko trataerari... buruz hitz egiteko. Berriro esango dizut, Arzuaga jauna: garondoan tiro ematearen defendatzaileok, zuek, ETAk egindako hilketa guztiak defendatu dizuenok, garondoan tiro ematearen defendatzaileok, giza eskubideei eta gizatasunezko trataerari buruz hitz egiten diguzue. Eta euskal herritarrek zer nahi duten esatera zatoz hona. Euskal herritarrek justizia nahi dute, elkarbizitza nahi dute, aniztasuna nahi dute, ETA desagertzea nahi dute, terroristek barkamena eskatzea nahi dute, zigorrak betetzea, justiziarekin lankidetzan aritzea. Horixe nahi dute euskal herritarrek. Bakea, elkarbizitza, justizia, egia, memoria nahi dute; zuek proposaturikoaren guztiz kontrakoa. Esan bezala, zure ekimena inpunitatearen aldekoa da. Hau da gure zuzenketak esaten duena, legea betetzearen aldeko zuzenketa, zigorgabetasunaren aurkako zuzenketa, justiziaren aldeko zuzenketa, terrorismoaren biktimen aldekoa. Nuestra enmienda es una enmienda a favor de cumplimiento de la ley, una enmienda en contra de la impunidad, una enmienda a favor de la justicia, a favor de las víctimas del terrorismo. Irakurri duzu liburu hau? "Vidas rotas: Historia de los hombres, mujeres y niños víctimas de ETA", hain zuzen, zuek justifikatu dituzuenak. ETAk 850 baino gehiago hil ditu; 850 pertsona baino gehiago hil ditu. Aitonak, amonak, seme-alabak, gizonak, emakumeak eta haurrak hil ditu, eta zuek ez dituzue hilketa horiek kondenatu oraindik ere. Hamasei banakako kasu ekarri dizkiguzue, zeinetan ez baita betetzen indarrean dagoen legeria ere kaleratu ahal izateko. Gezur handi bat berriz ere, guztiz jasanezina den zinismo politikoz betea. ETAk Euskadin egindakoa laburtzen duen liburu hau ekarri dut hona: zuek kondenatu gabeko 850 hilketatik gora, oraindik kondenatu ez dituzuenak eta oraindik ere justifikatzen dituzuenak. Hori laburpen bat da; ez da aipatzen ETAk euskal herritarren aurka egindako guztia: 850 hildako baino gehiago. "Historia de los hombres, mujeres y niños víctimas de ETA"; irakur ezazue, ea lotsagorritzen zareten, hori baita zuek justifikatu duzuena, ETAk eragindako hilketa guzti-guztiak.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4163
10
74
27.03.2014
URRUZUNO URRESTI
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Ez horrenbeste enegarrenez UPyDko bozeramaileak Ganbera honetako barne-araudiaren 115.1 artikulua urratu duelako, baizik eta berorrek zuzentzen duen Mahaiak halakoak beste behin ere baimendu, eta neurririk hartu ez duelako.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4164
10
74
27.03.2014
ARES TABOADA
SV-ES
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Bai, Arzuaga jauna, EH Bilduko jaun-andreok –batez ere, Sortukoak–; bai, zuzenbide-estatuak eta demokraziak ETAri irabazi diote. Zuzenbide-estatuak eta demokraziak ETAri irabazi diote, eta ez zuk eta ez zure kideek ez duzue lortuko historia berridaztea, hori baita nahi duzuena. Ez tematu; ez duzue lortuko, edo behintzat ez duzue lortuko gure isiltasunarekin. Eta ulertzen dugu zuentzat oso zaila dela terrorismoagatik kondenatutako presoei gure espetxe-legerian jasotzen diren baldintza guztiak bete ditzaten eta egindako kalte bidegabea aitor dezaten eskatzea. Nola izango da zuentzat zaila hori egitea, zuek ere ez duzue egin nahi eta! Sortuko buruzagi garrantzitsu baten bidez esan duzue eragindako min bidegabea aitortuko bazenute zalantzan jarriko zenuketela zuen iragan politikoa. Bada egin iezaiozue uko lehenbailehen iragan beltz horri, izan zaitezte koherenteak Sorturen estatutuak aurkeztuz legalizatu zinetenean hartu zenuten konpro- misoarekin; hori egitean, aurrerapauso asko emango dira eta aldaketak gertatuko dira Euskadin.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4165
10
74
27.03.2014
LLANOS GÓMEZ
PV-ETP
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arzuaga jauna, esaten duzu..., kargu hartzen diguzu nahasmena sortzen ari zaretela diogulako. Baina halaxe da! Zuen diskurtsoak ez du inolako zerikusirik errealitatearekin; ez du zerikusirik errealitatearekin! Eta adibide bat jarri duzu, erlezaina, aitona eta legebiltzarkidea den pertsona baten adibidea, baina pertsona hori ez dago espetxean erlezaina, aitona edo legebiltzarkidea izateagatik. Espetxean dago talde armatuarekin lotura izateagatik akusatua eta kondenatua izan zelako. Eta hori bezala, beste asko. Eta, zure ustez, barkamena eskatzea makurraraztea da. Horregatik ez duzue kondenatzen ETAren iragan terrorista? Pertsonak hiltzea, estortsio egitea eta bahitzea gaizki zegoela aitortzea makurtzea iruditzen zaizuelako? Hori onartzea makurtzea iruditzen zaizue? Horretaz damutzea makurraraztea da? Horregatik ez duzue kondenatzen? Horregatik jarraitzen duzue kondenatu gabe? Eta esaten duzue gainerakoak gorde egiten garela. Zuek zarete beti diskurtso berdinen atzean gordetzen zaretenak, eta behartuta. Izan ere, denbora askoan, ideia bat saldu zenuten; esaten zenuten gaur egun espetxean daudenek Euskal Herria askatzeko hiltzen eta estortsio egiten zutela, eta, orain, preso horiek espetxean daude hiltzeagatik eta estortsio egiteagatik kondenatuta, eta ikusi dute Euskal Herria ez dela askatu. Eta, orain, zuek azalpenak eman behar dituzue, azalpenak eman behar dituzue, eta, horregatik, behin eta berriz ekartzen duzue Ganbera honetara... Izan ere, guk ez ditugu errepikatzen eztabaidak, ez: zuek ekartzen dituzue hona, zuena baita presoen arazoa. Zuena; ez euskal gizartearena. Euskal gizarteak ETAren indarkeria amaitzea nahi zuen, ETAk hiltzeari utz diezaion nahi du, eta ETAk armak entrega ditzan eta ETAk euskaldunen bizitza inoiz gehiago baldintzatu ez dezan nahi du. Horixe nahi du euskal gizarteak. Presoak ez dira arazo euskal gizartearentzat; zuen arazoa dira. Euskal Herria askatzeko zeudela preso saldu zenieten, eta ez, hiltzeagatik eta estortsio egiteagatik daude preso, eta beren zigorrak bete behar dituzte eta legea bete behar dute. Eztabaida hau ekarri izan duzunean, askotan esan izan dizut: Espainiako espetxe-legea lege aurreratua da, giza eskubideak kontuan hartzen dituen legea da; esana dizut hori. Kasu polemikoak izan dira lege hori aplikatuz, baina legearen aplikazio zorrotzaren ondorio izan dira. Ez dago inolako zoko-mokorik! Ez dago ez malgutasunik, ez zurruntasunik! Legea dago, eta legea aplikatu egin behar da. Eta preso guztiek –eta ETAkoek berdin– legea aplikatzea nahi badute, legeak eskatzen dituen baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek bete behar dituzte. Eta zuek berdin jarraitzen duzue; betikoan jarraitzen duzue. Betikoan. Bide luzea geratzen zaizue egiteko; bide luzea. Pentsatzen dut...; agian ez duzue aitortu nahiko, makurraraztea delako –zuek esan duzuen moduan–, baina ezin diguzue inolako irakaspenik eman giza eskubideei buruz, gutako inori ere ez. Ezin diguzue inolako irakaspenik eman giza eskubideei buruz, kasurik onenean, isilik zeundetenok eta, kasurik okerrenean, ETA talde terroristak egiten zuena txalotzen ari zinetenok. Esan bezala, ez ditugu zalantzan jarriko gure demokraziak eskaintzen dituen bermeak. Badaude, zuek behin eta berriz ezetz esan arren. Eta, esan bezala, ez dugu giza eskubideei buruzko irakaspen etikorik onartuko inoren aldetik, baina are gutxiago, esan bezala, ETA kondenatu gabe jarraitzen dutenen aldetik eta demokraziarako oraindik bide luzea geratzen zaienen aldetik. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4166
10
74
27.03.2014
CELAÁ DIÉGUEZ
SV-ES
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal ikastetxeen hezkuntza-bikaintasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Buenos días a todos. Señorías, esta proposición no de ley que voy a presentar está elaborada con el objetivo concreto de lograr que el camino emprendido en la legislatura anterior se lleve a cabo de forma favorable para cada centro y para todo el sistema educativo vasco. Todo partió de la reflexión realizada en base a la evaluación diagnóstica, analizando las correlacio- nes entre el ISEC y los resultados. Figuraban varios centros que estaban fuera del grupo principal y que conseguían unos resultados notablemente mejores de lo que el ISEC teóricamente les auguraba, es decir, unos centros que ofrecían un altísimo valor añadido educativo en su actividad escolar. Estoy hablando, efectivamente, del valor añadido educativo, no del mero resultado académico, porque no son lo mismo en absoluto. Lo realmente importante es el valor añadido, porque este indica lo que un centro aporta al progreso del alumnado y porque mide, en definitiva, la calidad educativa del centro. La pregunta era lógica: ¿qué tienen todos esos centros para aportar semejante valor añadido a su actividad escolar? La pregunta era lógica, pero nunca hasta entonces se había planteado. Partimos de ese punto, y, junto con la Universidad del País Vasco, realizamos un serio trabajo de investigación sobre dichos centros, con la intención de arrojar luz sobre sus especificidades y detectar las características que pudieran ser extensibles al resto de centros y a todo el sistema educativo vasco, con el firme propósito de lograr una mejoría en los resultados académicos. Cabe destacar que esta iniciativa que pusimos en marcha no se llevó a cabo de manera aislada, sino que formó parte de un plan global para mejorar los resultados escolares. El sistema educativo es muy complejo, y las decisiones que se toman y las iniciativas o programas que se ponen en marcha de manera individual y parcial pierden gran parte de su eficacia. Si no se llevan a cabo desde una perspectiva global e integradora, no servirá de nada inventar un nombre nuevo y llamativo para cada iniciativa aislada, a menos que esté orientada a un objetivo principal y forme parte de un plan global explícito. Esta es, por tanto, la finalidad de la proposición no de ley: sacar el mayor rendimiento educativo al estudio realizado en la legislatura anterior sobre los centros que aportaban un gran valor añadido educativo y a las conclusiones derivadas de dicho estudio para beneficio del sistema educativo vasco, con la intención de lograr la calidad educativa y una mejoría en los resultados académicos integrando las iniciativas que se ponen en marcha en diversos lugares en una planificación conjunta para mejorar los resultados académicos. Jaun-andreok, ekintza edo jardunbide partzialek ez dute balio kalitatea hobetzeko edo hezkuntza-sistemen emaitzak hobetzeko. Ikuspegiak orokorra izan behar du. Orokorra. 2009an, ebaluazio diagnostikoak jarri genituen martxan. Lehenengo ebaluazio diagnostikoa nire aurretik karguan egon zen Tontxu Camposek arautu zuen. 2009an, zuzentzea egokitu zitzaidan taldeak sisteman garatu zituen. Hezkuntza Sailaren eskuduntza gure egin genuenean, erronka izan zen ebaluazio haietako informazioa kudeatzea, batetik, ikastetxeetan –haiek sailkatu gabe– eta familietan nahikoa konfiantza sor zezan, eta, bestetik, gure erkidegoko ikastetxeen emaitzak hobetzeko motor bihur zedin. Horregatik jarri zen martxan aurreko legealdian eskola-emaitzak hobetzeko plan orokor bat 2010-2013-2014 denboraldirako; hark Hezkuntza Sailaren lan-ildoa ezartzen zuen, eta zentroei eta, oro har, gizarteari helarazten zien ez bakarrik bidezko hezkuntza-sistema bat izan behar genuela, baizik eta hark bikaintasunerantz nabarmen aurrera egin behar zuela. Horrela itzul geniezaiokeen gizarteari hezkuntzan egiten zuen inbertsioa, kostua eta balioa. Plan horrek lehen aldiz proposatu zuen euskal hezkuntzan hobekuntza-helburu estrategiko, objektibagarri eta kuantifikatu bat: bost puntuko hobekuntza oinarrizko gaitasunen etekin-mailetan eta begi-bistatik galdu ditugun berariazko hamalau helburu –oraingoz ez ditugu mahai gainean–, zenbait esparrutan multzokatzen zirenak, eta planteatzen zutenak hezkuntza-administrazioaren ekintzek koherenteak izan behar zutela, eta zentroei helburuak lortzen lagundu behar ziela. Hobekuntza-plan horren barruan lekua zuen
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/babd34f1-cbf2-4671-97a0-ac942616634f
parl_eu_4167
10
75
02.04.2014
OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra)
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta, señorías, señor lehendakari, buenos días a todos. En primer lugar, quisiera decirles que como consejero de salud es una alegría presentar en este Parlamento, ante ustedes, el nuevo plan de salud. Como bien saben, el Plan de Salud es un instrumento imprescindible para garantizar un derecho fundamental de los ciudadanos, como es el derecho a la salud. Por lo tanto, hoy tenemos una oportunidad única para analizar juntos la situación de la sociedad vasca en lo que se refiere a la salud. Para de esta manera marcar y empezar a trabajar en el camino que debemos recorrer en los próximos años. Serán una ayuda para eso, sin duda, las reflexiones y aportaciones del Parlamento. Espero que los frutos de esta sesión sean enriquecedores. Gaur Eusko Jaurlaritzaren izenean 2013-2020 epeko Osasun Plana aurkezteko agertzen naiz. Ohore bat da niretzat planaren ezaugarri, ildo eta eduki nagusiak aurkeztea, zalantzarik gabe funtsezko tresna izango baita Euskadin bizi garen guztion osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak egingo duen lanean. Puntu hauei buruzkoa izango da nire mintzaldia. Lehenik, osasun-testuingurua zehazteko, gainbegiratu bat emango diot Euskadin osasunari dagokionez dugun egoerari, 2002-2010 aldiko Osasun Planaren ebaluazioan eta 2013ko Euskadiko Osasun Inkestak eman dituen datuetan oinarrituz. Bigarrenik, osasun-plan honi eman nahi izan diogun ikuspegi berria zehaztuko dut. Zehazki, nola landu dugun osasunaren eta osasuneko desberdintasunen aldetik helburuak beharrezko duen zeharkakotasuna. Hirugarrenik, gainetik aipatuko du zer ezaugarri nagusi dituen olan honek, zeina bat datorren Gobernu honek politikarako dituen helburu sozialekin, eta, halaber, bestelako garai bati begiratzen dion. Jarraian, planaren atal nagusia aurkeztuko dut, lehentasunezko arloak, eta helburuak, jarduera-ildoak, jarraipen-adierazleak, eta bereziki aipatuko ditut arreta hori lehentasunez jasoko duten taldeak. Ondoren, planaren alderdi berritzaileetako bat aipatuko dut, eta hura aurrera eramateko eta haren jarraipena egiteko aurreikusi diren mekanismoak. Eta, amaitzeko, plana egiteko erabili den metodologia azalduko dut labur-labur. Halabeharrezkoa denez, plana idazten hasi aurreko lehen urratsa izan zen 2002-2010 aldiko Osasun Plana ebaluatzea. Ondorio nagusi hauek atera ziren: Aurreko Osasun Planaren aldian, handitzen jarraitu du jaiotzean izaten den bizi-itxaropenak. Hala, 2013an, Euskadin jaio zen neskato batek 86,4 urteko bizi-itxaropena izango zuen batez beste; eta mutiko batek, 79,5 urtekoa. Horrekin batera, aldaketa izan du desgaitasunik gabeko bizi-itxaropenak. Hala, 2013an 73,1 urtekoa zen emakumeen kasuan, eta 69,3 urtekoa gizonezkoen kasuan. Haurren heriotza-tasak jaisten jarraitu du (2011n bizirik jaio ziren mila haur bakoitzeko tasa 2,6koa zen). Gazteen artean ere jaitsi egin da heriotza-tasa, eta, oro har, kanpo-arrazoiengatik. Jaitsi egin da, halaber, tabakoa kontsumitzearen prebalentzia eta tabako-kearekiko esposizioa. Igo egin da alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia, baita legez kanpoko beste drogaren batena ere. Azken urteotan, nabarmen igo da obesitatea; hala, hamasei urtetik gorakoen artean, 2002ko tasa baino (aurreko Osasun Planaren hasierako epekoa) % 25 altuagoa da. Beste alderdi garrantzitsu bat sedentarismoa da: 2013an, emakumeen % 34ri eragiten zion, eta gizonen % 26,6ri. Igotzen jarraitu du diabetes gozoaren prebalentziak, bereziki hirurogeita lau urtetik gorakoetan eta gizonetan. Jaitsi egin da zirkulazio aparatuko gaixotasunengatiko heriotza-tasa; hala ere, heriotzaren lehen arrazoia da emakumeetan, eta bigarrena gizonetan. Minbiziaren eraginezko heriotzen kopuru orokorra ere jaitsi egin da, bereziki biriketako minbiziaren eraginezkoa gizonetan, eta bularreko minbiziaren eta koloneko minbiziaren ondoriozkoa emakumeetan. Aitzitik, gora egin du biriketako minbiziaren eraginezko heriotza-kopuruak emakumeetan (zuzeneko lotura tabakoarekin), eta koloneko minbiziaren eraginezkoak gizonetan. Euskadiko biztanleriaren osasun-egoeraren ikuspegi azkar bat ematen jarraituko dut, datu zehatzetan oinarrituz. Hala ere, planaren dokumentuan ikuspegi zabalagoa duzue, legebiltzarkideok, eta datu eta grafiko ugari. Euskadik, jakina den moduan, oso jaiotza-tasa txikia du. 2012an % 9,3koa zen, eta, munduko bizi- itxaropen altuetako bat dugula kontuan izanik, gure gizartearen zahartzea eragiten du, eta zahartze hori areagotu egingo da epe labur eta ertainean: 2011n, azken erroldaren datan, hirurogeita bost urtetik gorako adinekoen biztanleria 431.460 pertsonakoa zen, biztanleria osoaren % 19,8; aurreikuspen arabera, 2020an % 22,5 izango da. Halaber, laurogeita lau urtetik gorako adinekoen kopurua % 2,9koa zen erroldan, eta % 4,2ra iritsiko da 2020an. Nabarmentzekoa ere bada Euskadin azken erroldan ehun urte baino gehiagoko 546 pertsona bizi zirela, gehienak emakumeak. Jada adierazi dugun moduan, euskal biztanleriaren bizi-itxaropena igotzeaz bat, desgaitasunik gabe bizitako urteek ere gora egin dute, eta oso helburu garrantzitsua da hori; hala ere, iaz pixka bat jaitsi zen adierazle hori, lehen aldiz, emakumeen artean. Nork bere osasunaz egiten duen balorazio pertsonala beste adierazle garrantzitsu bat da, eta biztanleriaren erikortasunaren eta heriotza-tasaren iragarle ontzat hartzen da; tasa hori hobetu egin da azken bosturtekoan: 2013an, gizonen % 84k eta emakumeen % 79k bere osasuna ona edo oso ona zela zioten. Iazko osasun-inkestaren datuek nabarmentzen dute, halaber, gizarte-klase baxueneko jendeak osasunaren pertzepzio txarragoa duela, eta, gainera, alde hori nabarmenagoa dela emakumeen kasuan. Zahartzeak aurrera egin ahala, patologia kronikoak eta mendekotasunak dituzten pazienteen kopurua paraleloki igo da, baita haien patologien konplexutasuna eta kopurua ere. 2012ko datuen arabera, kalkulatzen da Euskadiko biztanleriaren % 38k gaixotasun kronikoren bat duela, eta pertsona horien ehuneko garrantzitsu batek bi gaixotasun edo gehiago dituela, eta osasun-asistentzia behar duela. Prebalentzia handieneko patologiak dira, ordenan, hipertentsio arteriala, antsietatea eta estresa, diabetes gozoa, giltzaduretako arazoak eta depresioa. Osasun-asistentziari erreparatzen badiogu, ikusten dugu 2013an hamar pertsonatik batek ospitaleratu egin behar izan duela; hogei pertsonatik batek ebakuntza kirurgikoa behar izan duela; hamar pertsonatik lau erietxe bateko larrialdi-zerbitzuan artatu direla; pertsona bakoitza batez beste bi aldiz joan dela sendagile espezialistarenera, eta bost aldiz familia-medikuarena edo pediatrarenera. Euskadiko osasun-sistemari ematen diogun erabileraren isla da, baina herritarrei ematen zaien konfiantzaren berri ere ematen du. Heriotza-tasari dagokionez, heriotza-kopuruak, biztanleria zahartu bati dagokion bezala, goranzko joera izan du azken hamarkadan. Hala, heriotza-tasen erregistroari jarraikiz, 2012an minbizia izan zen heriotzaren lehen eragilea gure biztanleen artean; gaixotasun horren ondoriozkoak dira heriotzen % 32. Jarraian daude aparatu kardiozirkulatorioko gaixotasunen ondoriozkoak; heriotzen % 29ren eragile izan ziren, baina ordena hori alderantzikatu egiten da emakumeen artean, haien artean heriotzaren lehen arrazoia zirkulazio-gaixotasunak baitira, eta bigarrena minbizia. Osasunaren inguruko jarrerei dagokienez, Osasun Inkestatik ateratzen den alderdi garrantzitsu bat da igo egin dela alkoholaren ohiko kontsumoaren prebalentzia, bai gizonetan bai emakumeetan. Tabako-kontsumoaren prebalentzia, berriz, jaitsi egin da bi sexuetan, eta jaitsiera nabarmenagoa izan da tabakismo pasiboaren kasuan; hori, ziur aski, tabakoaren aurkako legearen eraginkortasunaren emaitza da, besteak beste. 2012ko Euskadi eta Drogak inkestaren datuek adierazten dute legez kanpoko droga-kontsumoaren prebalentziak jaitsiera nabarmena izan duela, eta finkatu egin da 2004tik nabaritzen den joera. Hala ere, kontsumo esperimentala, bereziki gazteen artean, altua da oraindik ere, eta Europar Batasuneko haxixkontsumoaren tasa altuenetakoa dugu. En los diez últimos años, la situación de la obesidad ha empeorado en nuestro país. La proporción de personas obesas mayores de dieciséis años ha crecido un 25 % en comparación con los datos del 2002. Si analizamos la distribución de la obesidad según las clases sociales, el gradiente sube en la medida en que baja el nivel socioeconómico. Al subir la proporción de obesos en los grupos más favorecidos, las diferencias de obesidad según el nivel socioeconómico han bajado. Osasun-gastuari dagokionez, eta hori ere oso alderdi garrantzitsua da, eta are gehiago garaiotan, Euskadin, 2009ko datuak kontuan izanik (Eustaten osasun-kontuko azkenak), osasun-gastura bideratutako BPGaren ehunekoa % 8,8koa zen, eta urte hartan biztanleko gastua 2.602 eurokoa zen. Osasun Sailaren aurrekontuaz gain, beste administrazio batzuek osasun-kontuetara bideratzen dituztela kalkulatzen diren aurrekontuak ere jasotzen dira osasun-gastuan. 2012an antzeko kopuruak bideratu ziren osasun-gastura. Zehazki, BPGaren ehuneko bera genuen, 8,8, eta 2.578 euro bideratzen ziren biztanleko. Horrek adierazten du, zalantzarik gabe, osasunean egiten den ahalegina mantentzen ari garela, krisi ekonomiko latza bizi dugun arren. Nazioarteko datuekin alderatuko bagenu, ELGAren 2011ko datuekin (datu horiek dira eguneratutako azkenak), ikusiko dugu BPGari dagokionez Euskadin osasunean egiten den gastu osoa herri garatuen batezbestekoaren mailan zegoela, % 9,3koa baita. Osasunean egiten den gastua BPGari dagokionez soilik hartuko bagenu kontuan, Euskadik % 6,5 bideratzen du gastu horretara, eta herrialde garatuenen batezbestekotik pixka bat beherago kokatuko litzateke, batezbesteko hori % 6,7koa baita. Osasunean egindako gastua dolarretan alderatuko bagenu (erosketa-paritatean), ikus dezakegu 2011ko per capita gastua 3.695 dolarrekoa zela Euskadin, Espainiaren batez bestekotik gorakoa (3.072ko per capita gastua), baita ELGAren batez bestekotik gorakoa ere (3.322 dolarreko per capita gastua). Osasunean dugun gastu osoa, dolarretan (erosketaparitatean) biziki garatuta dauden herri batzuena baino handiagoa da; esaterako, Finlandiarena baino handiagoa edo Europar Batasuneko erdialdeko herrialdeena baino handiagoa (adibidez, Italia eta Erresuma Batuarena baino handiagoa). Osasun-arretari dagokionez, Euskadiko datuek erakusten dute, konplazentziarik gabe, osasun-sistema ona dugula, eta hogeita hamaika urte hauten zehar sendotzea lortu dugula. Alderdi batean garapen garrantzitsua izan dugu, eta nabarmendu egin nahi nuke: baheketaprogramez ari naiz. Prebentzio-praktikak dira, eta hedapen handia eta onarpen zabala dute gure herritarren artean. Down sindromearen eta beste kromosomatopia batzuen baheketa nabarmenduko nuke: 2012an guztira 15.995 emakume haurdunek parte hartu zuten programan, eta % 1etik beherako bazterketa izan zuen. Jaioberrietan gaixotasun metabolikoak bahetzeko programan, orpoaren proba deritzonean (zabaldu egin da, dakizuen moduan, aurten), 2012an 20.348 jaioberrik parte hartu zuten, eta bazterketatasa % 0,1etik beherakoa izan zuen. Haurrak txertatzeko programak, prebentziojarduerarik garrantzitsuenetakoak, estaldura altua du, EAEko haurren % 90era iristen baita egutegi osoari dagokionez, eta, gainera, zabala da egutegia. Haurren Hortzak Zaintzeko Programak (PADI), 2012an guztira 115.008 haurri eman zien arreta, eta estaldura % 65,9koa izan zen. Bularreko minbizia goiz atzemateko programan, helburu zituen emakumeen % 80,7k parte hartu zuen 2012an EAEn. Koloneko minbizia goiz atzemateko programa 2009an jarri zen abian, eta haren estaldura, apurka-apurka, handitu egin da, osatu arte. Iaz % 66ko partaidetza-tasa izan zuen. Arlo honetan nabarmentzekoak dira, halaber, HIESaren eta sexu-transmisioko gaixotasunen plana, tabakoa uzten laguntzeko programak eta gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpainak, besteak beste. Sistemaren jarduera- eta efizientzia-adierazleei dagokienez, adierazi behar da azken bi hamarkadetan nabarmen igo duela produktibitatea. Lehen Mailako Arreta biztanleria-gune guztietara iritsi da, diren txikienak izanda ere. Familia-medikuek hamar minutu dituzte, batez beste, kontsultako, eta pediatriakoek, hortik gora. Erietxeetan nabarmen murriztu dira azken urteetan batez besteko egonaldiak. Adibidez, kirurgiako egonaldiak hamar egunetik gorakoak izatetik iaz 3,7 egunekoak izatera igaro dira azken hogei urteetan; hori lortzen lagundu dute prozedura kirurgikoak anbulatorioetan egiteak, diagnostikoak egiteko eta terapiak emateko teknologia berriek, etxeko ospitalizazioa zabaltzeak, eta halaber, uste dut, asistentzia-prozesuak eraginkorrago izateko teknikari klinikoek eta kudeatzaileek elkarrekin egin duten ahaleginak. Itxarote-zerrenda kirurgikoa beste adierazle arrunt bat da osasun-zerbitzuen kudeaketa ebaluatzeko, eta, une zaila bizi dugun arren, estandar egokietan dago. Gaixoaren segurtasunean Osakidetzan lortzen den maila ere nabarmentzekoa da, eta erakunde guztiek segurtasun-kultura bat dute, eta horri esker gaixoengan izan daitezkeen ondorio txarrak murrizten ari dira. En cuanto a la seguridad clínica del paciente, en los hospitales de Osakidetza la prevalencia de infecciones nosocomiales fue del 6,4 % en 2012. Todas las organizaciones de nuestro sistema tienen su Plan de Seguridad actualizado. Y se ha desplegado progresivamente el sistema corporativo de notificación de efectos adversos, con objeto de que el paciente se vaya formando en lo relativo a la seguridad. Alderdi garrantzitsu bat da herritarrek gure osasun-sistemari buruz duten iritzia. Osakidetzako arretaren balorazio orokorra bikaina, oso ona edo ona iruditu zitzaien inkesta egin zitzaien pertsonen % 95i baino gehiagori, bai lehen mailako arretari bai ospitaleetako prestazio gehienei dagokienez. Baina ez diogu geure buruari soilik begiratu behar. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak 2012an egin zuen Osasun Barometroaren arabera, EAEko herritarren artean % 82,8k uste du sistemak ongi edo nahiko ongi funtzionatzen duela. Bada, testuinguruari gainbegiratua eman ondoren, planerako bilatu dugun ikuspegiaren berri eman nahi nizueke. Guretzat, gure gizartearentzat, Jaurlaritza honentzat, giza eskubidea da osasuna. Ideia horri erantzuten dio planaren leloak: "Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura". Ese es el lema del plan. La salud es un derecho fundamental de todas las personas. Así lo recuerda el lehendakari en el prólogo del plan. Ya en 1946, la Constitución de la Organización Mundial de la Salud concluía que la salud es uno de los derechos fundamentales de todo ser humano. Esta misma idea era ratificada, dos años después, en el artículo 25 de la Declaración Universal de los Derechos Humanos: "Toda persona tiene derecho a un nivel de vida adecuado que le asegure, tanto a él como a su familia, la salud y el bienestar, y en especial, la alimentación, el vestido, la vivienda, la asistencia médica y los servicios sociales necesarios". Jaurlaritza honen politiken funtsean gogoeta horiek jasota, baita beti Euskadiko osasun-sistemaren gidari izan diren printzipioak ere, plan hau idazteari ekin genion Osasun Sailean, jakitun izanik, halaber, gure biztanleria zahartzen ari dela, egungo egoera ekonomikoa zaila dela eta erronka batzuei heldu behar diegula etorkizunera begira. Hala, planaren lehen helburua da gure osasunsistema mantendu eta hobetzeko beharra, publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dadin, osasunean emaitza onak ematen jarraitzeko, efikazia- eta efizientzia-maila jakin batzuekin. Jendeak osasun-sisteman duen konfiantza ere indartu nahi dugu, eta jende hori bere osasunaren eragile aktibo, baterako erantzule eta ahaldun bihurtu, eta ahaldundu osasun-zerbitzuak definitzeko, antolatzeko eta hobetzeko. Izan ere, osasuna ezin da Jaurlaritzaren ardura bakarrik izan. Hamargarren legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat da osasun-politikak eta osasun-sistema euskal gizartearen bizi-kalitatearen eta ongizatearen funtsezko zutabe bihurtzea. Estamos realizando una gran apuesta, puesto que son las personas quienes dan sentido completo al hecho de gobernar. Gainera, jakina da Euskadin osasuna dela herritarren aldetik balorazio onena duen zerbitzu publikoa, eta hori ez da berria. Hogeita hamaika urtean zehar adostasun politiko eta soziala oinarri izanik eraiki dugun osasun-eredua dugu, erreferentea Estatuan, baita osasun-sistema nazionaletan oinarritzen diren osasun-ereduak dituzten herrialdeen artean ere. Onartu behar dugu, halaber, osasunean emaitza positiboak izan arren ere, ez garela modu berean iritsi gizarte-talde guztietara. Gizarte-desberdintasunak ditugu osasunean, sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki definituta dauden taldeen artean bidegabeak eta saihesgarriak diren desberdintasunak. Azterketa batzuek adierazten dute osasunean dauden desberdintasunek heriotza-tasari egiten dioten ekarpena handiagoa dela beste arrisku-faktore batzuena baino. Hori dela eta, gaur aurkezten dizuegun Osasun Planaren hari gidarietako bat da arreta berezia ematea talde ahulenei. También hay otro elemento importante entre los que completan el Plan de Salud: la cultura de la promoción de la salud. Creemos que la cultura de la promoción de la salud tiene que ser totalmente prioritaria, para poder disfrutar de una vida saludable y un entorno sano. Para ello, las personas tienen que ser agentes activos; es decir, toda persona debe estar concienciada y comprometida con su salud. También es imprescindible la cooperación intersectorial y trabajar en el nivel local y comunitario. Hoy les presento el Plan de Salud en nombre de todo el Gobierno, puesto que es un plan de Gobierno. Osasun Planaren alderdi garrantzitsuenetako bat da Jaurlaritzaren plana dela, ez dugula arloko plan bat aurkeztu; jende guztiaren osasun eta ongizateari eragiten dio; zeharkako eta sektorearteko ikuskera du oinarri, Euskadiko eragile, sektore eta administrazio guztien artean artikulatzeko politikak eta ekintzak. 1986ko Ottawako gutunak xedatu zuen osasun-hobekuntzaren helburua osasunean eragiten duten edo eragin dezaketen ekintzak egiten dituzten erakunde publiko guztiek partekatu beharreko helburua dela. Politika guztietan ari gara osasun kontzeptuaz hitz egiten; kontzeptu hori funtsezkoa da osasun-sistemaren ekitatea eta jasangarritasuna bermatzeko. Izan ere, ez da erraza, egun dugun egoeratik, osasunean aurrera egitea, eta, horretarako, ezinbestekoa da osasuna aktibotzat kokatzea gainerako politika publikoetan. Kontua ez da osasun-sistema kudeatzea soilik. Ziur gaude ikuspegi hori aukera bat dela osasunean aurrera egiteko eta osasuna sortzeko erakunde publiko guztietatik; horrek osasunaren aldeko gobernantza berria ekarri behar du, osasun-politikak herri-estrategiatzat hartuko dituena, eta osasunaren gobernantza on horrek –horrek bai– osasun-sistemaren kudeaketan oinarritu behar du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen printzipioei jarraikiz, bai eta, noski, generoaren ikuspegian eta herritarren parte-hartzean aurrera egiteko beharrari jarraikiz ere. Horregatik guztiagatik, Osasun Plan hau Jaurlaritza honek legegintzaldi honetarako osasun-arloan duen ekimen nagusietako bat da. Desde que se conformara el Gobierno, está entre los primeros planes aprobados. El Plan de Salud, el Plan de Paz y Convivencia, el Programa de Reactivación del Empleo y el Programa para la Igualdad de Mujeres y Hombres son los primeros pasos en la actividad del gobierno dirigidos a personas. Osasun Planaren zeharkakotasuna eta sektorearteko planteamendua ere nabarmendu nahi nituzke. Zintzo betetzen ditu Europar Batasunak osasunpolitiken gobernantza egokirako zehaztu zituen printzipioak, eta printzipio horiek azpimarratzen dituzte osasunaren osoko ikuspegiaren beharra eta aukera, banakoak galdutako osasuna berreskuratzeko lan-arlotzat ez ezik, osasun kolektiboa prebenitzeko eta sustatzeko sektore guztien baterako ahalegintzat ere. Orainaldirako eta etorkizun hurbilerako plana egin nahi izan dugu, nazioarteko estrategia nagusiekiko, Eusko Jaurlaritzaren egungo egoera eta ekintzarekiko eta lehenagoko osasun-planekiko kohesioa izan eta koherente izango dena. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea ere badu oinarri. Euskadiko Osasun Plana honela definitzen zuen 13. artikuluan: "Euskadiko Osasun Plana da sistema planifikatzeko eta programatzeko lanabes nagusia da; izan ere, plan horren bidez politika sanitarioko osasunari buruzko oinarrizko helburuak ezarriko dira, eta, era berean, haren bidez zehaztuko dira plana indarrean dagoen bitartean egongo diren baliabideekin atenditu beharreko lehentasunak". Osasun Plana Jaurlaritzak legegintzaldi honetan onartu duen lehen planetako bat da. Hasieratik beretik, Osasun Saileko langileak errealitate izateko eta legegintzaldiko lehen urteko helburu nagusietako bat izateko lan egin dute. Tal y como decíamos en nuestro programa de Gobierno: "Es nuestra prioridad estabilizar un sistema de salud de prestigio y calidad; es decir, un sistema que fomente la prevención y la cultura de un estilo de vida saludable". Y así lo haremos. Aurreko planekiko sintoniari eta koherentziari eustea ere izan da helburua: 1994ko Osasun Plana, Euskadiren osasun-politika 2000rako eta 2002-2010 aldirako Osasun Plana. Plan hau, gainera, bat dator osasun-arloan erreferenteak diren nazioarteko erakundeen ildo nagusietako batzuekin; esaterako, Europako Komunitateen Osasun Batzordea (2020) lanean jasotzen den esparru estrategikoarekin, MOEk 2011n Rio de Janeiron egin zuen Adierazpenarekin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Hazkunderako Osasun Programarekin (2014-2020). Eta, hala, gure ekintzari zentzua jendeak ematen diola, errealitatetik abiatuta, eta aurreko gobernuek egin zuten lanari jarraikiz, aurkezten ari garen osasun-planak etorkizunari begiratzen dio, eta data honetatik 2020. urtera begira euskal biztanleriaren osasuna mantentzeko eta hobetzeko estrategia eta helburu zehatzak proposatzen ditu. Osasunari dagokionez nahiz baliabide publikoen kudeaketari dagokionez gero eta informazio handiagoa eta gero eta eskakizun gehiago dituen gizarte-errealitateari erantzun nahi diogu. Horretarako, ezinbestekoa da osasunak ikuspegi zabalagoa eta zeharkakoa izatea, osasun-sistematik harago egingo duena, eta osasunaren prebentzioan eta sustapenean eta bizi-estiloen hobekuntzan lan egingo duena. Izan ere, faktore eta baldintzatzaile ugariren emaitzatzat ulertu behar da gaur osasuna, eta faktore horiek lotuta daude familiarekin eta gizartearekin, hezkuntzarekin, gizarte-zerbitzuekin, hirigintzarekin, garraio publikoarekin, urarekin, airearekin, dietarekin, ariketa fisikoarekin eta ingurumenarekin, besteak beste. Mediante el Plan de Salud pretendemos responder a los retos que tenemos en este siglo XXI. Teniendo en cuenta tanto las propuestas de la Unión Europea y la Organización Mundial de la Salud como la difícil situación económica que vivimos, tenemos que esforzarnos para que nuestro sistema sanitario siga siendo público, universal y de calidad. Euskal gizarte osoari zuzentzen zaio plan hau. Abiapuntua ona da, kalitatezko osasun-sistema dugu, gizarteak aitortua, eta osasun-mailak aldekoak dira. Testuinguru horretan, uste dugu aukera eta erronka hauei aurre egin behar diela planak: erakundeen arteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernuaren eta gainerako erakundeen xede gisa har daitezen; osasunean dauden gizarte- eta genero-desberdintasunak murriztea, krisi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia-arriskuan eta eskastasun-egoeretan ere; inguru eta jokabide osasungarriak sustatzea, batez ere herri-mailan sektore desberdinen lankidetzarekin garatutako erkidego-proiektuen bidez; kalitatezko osasun-sistema unibertsala bermatzea, etxetik hurbilago dauden eta konplexutasun gutxiago duten laguntza-mailak indartuz –esaterako, lehen mailako arreta–; osasun-sistema egokitzea, gaixotasun kronikoen karga gero eta handiago hori kalitatez eta eraginkortasunez tratatzeko (gaixotasun kronikoen eta mendekotasunaren igoera), eta horri jarraikiz, arreta soziosanitarioa sendotzea. Planaren dokumentuari helduz, zenbait ataletan antolatu da plana: A atala. Esparru kontzeptuala: osasuna gure gizartearen testuinguruan definitzen du, eta banakoaren osasunaren eta bizi den inguru fisiko eta sozialaren artean izaten diren elkarreraginak ere definitzen ditu. B. Plana inspiratzen duten printzipioak Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 1997ko Legean definitu zirenak dira, ezin bestela izan: unibertsaltasuna, ekitatea, elkartasuna, zerbitzuaren kalitatea eta herritarren parte-hartzea. Eta, egungo egoeran, ezinbestekoa da jasangarritasuna gehitzea. C. Abiapuntua: Euskadiko biztanleriaren egungo osasun-egoera, osasun-zerbitzuen funtzioa eta etorkizunerako definitu diren erronkak eta aukerak jasotzen ditu. D. Lehentasun-arloak: lehentasunezko bost arlo zehaztu dira, eta 35 helburu, 146 ekintza eta haien adierazleak. Horrek plana ebaluatzeko datuak emango ditu. E. Ezarpena eta jarraipena: antolaketa-egitura zehazten du, baita horretarako estrategiak eta tresnak ere. Eta F. Eranskinak: informazio osagarria jasotzen dute; esaterako, plana egiteko metodologia; aurreko planaren ebaluazioa, eta nazioarteko erakundeen zer gomendio garrantzitsu izan ditugun kontuan. Baina, planaren eduki zehatzetara joz, landu diren bost arloak, lehentasunezkotzat jo direnak, hauek dira: lehengoa, ekitatea eta erantzukizuna; bigarrena, gaixotasunak dituzten pertsonak; hirugarrena, osasuntsu zahartzea; laugarrena, haurren eta gazteen osasuna, eta bosgarrena, inguru eta jarrera osasungarriak. Ikusiko zenuten bi arlok zeharkako izaera dutela, eta gainerako hirurek jende-kolektibo zehatzei erreferentzia egiten diela. Hasteko, bi zeharkako arloak aurkeztuko ditut, lehena eta bosgarrena. Lehen arloa da ekitatea eta ardura, eta haren helburua da gure osasun-sistema, haren zuzentasuna eta kalitatea indartzea, eta osasuna eta osasun-zuzentasuna politika publiko guztietan txertatzea. Helburua da EAEko biztanleriaren osasunean dauden gizarte- eta genero-desberdintasunak murriztea, eta, bereziki, talderik behartsuenen egoera hobetzea. Hauek dira helburu zehatzak: Gobernuaren zeharkako estrategia gisa sektorearteko ekintza sustatzen duen erakundearteko konpromisoa lortzea, osasuna eta osasuneko ekitatea gobernu osoaren eta politika publiko guztien xedetzat har daitezen. Euskadiko Osasun Sisteman ekitatea indartzea, haren ikuspegia eta osasunaren baldintzatzaileena txertatuz. Gizarte-desberdintasunek gehien eragiten dieten taldeen osasun-arazoak lehenestea, hori lortzeko modu egokiena lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa sustatzea dela ulertuta. Osasunean eta osasuneko ekitaterik ezean eragiten duten egiturazko baldintzatzaileen eta bitartekoen gainean jarduteko politika publikoen garapena babestea. Horretarako, gizarte-babeserako politika orokorrak baliatuko dira; besteak beste, hezkuntza, etxebizi- tza, garraio aktiboa, hirigintza inklusiboa, enplegua, bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateratzea, ingurumen-arriskuaren zainketa, elikadura-segurtasuna, hiri-mugikortasuna eta jarduera fisikoa egiteko ekipamenduen garapena. Pertsonen partaidetza eta ahalduntzea sustatzea osasunaren arloan, genero-desberdintasunak eta talde eta egoeren aniztasuna kontuan hartuta. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta tratamendua sustatzea osasun-zerbitzuetan, inplikatutako sektore guztien artean erabakiak era bateratuan hartzea sustatuz. Osasun-desberdintasunen gaineko ikerketa eta monitorizazioa sustatu eta garatzea. Ikerketa eta berrikuntza sustatzea, zerbitzuan osasunaren hobekuntzari eta osasun-sistemaren kalitateari, efikaziari eta efizientziari buruzko ezagutza aplikatzeko bide gisa. Bigarren zehar-arloa, 5. arloa (inguru eta jarrera osasungarriak), osasuna eta inguru eta bizimodu osasungarriak sustatzeari buruzkoa da, arrakasta izateko bestela ezin zitezkeenez. Arlo honetan, sektorearteko lankidetzara jotzen da. Jarduera fisikoari, elikadurari, ingurune natural eta lan-inguruneari, osasun mentalari, obesitateari, tabakoari, alkoholari eta beste toxiko batzuei buruz ari gara, besteak beste. Arlo honetan zehazten ditugu ariketa fisikoari dagozkion proposamenak, eta, adibidez, jarduera fisikoaren planean definitu ziren ildo eta estrategiak lerrokatzen ditugu. Osasun-zentroen, hezkuntza-zentroen eta udal-baliabideen arteko komunikazio-bideak ere indartzen ditugu, hirigintza osasungarria izateko, etab. Elikadura osasungarriari buruzko proposamenak, obesitatea prebenitzeko neurriak, sexu- eta ugalketa-osasuna hobetzeko proposamenak, tabakismoa, alkoholaren eta beste substantzia toxiko batzuen gehiegizko kontsumoa prebenitzekoak nahiz gero eta ohikoagoak diren adikzio-jokaerak prebenitzekoak ere jasotzen dira. Osasun metal eta emozionala ere sustatzen da, eta arreta berezia jartzen da horrek gehien eragiten dien taldeetan (adingabeak, emakumeak eta adindunak), eta estresa, antsietatea eta depresioa prebenitzeko neurriez gain, harremanetarako eta parte-hartze sozialerako sare komunitarioa indartzeko neurriak zehazten dira. Ingurumenaren kalitatea bermatzeko neurriak zehazten dira, uraren, airearen, lurzoruaren eta elikagaien ingurumen-arriskuak nabarmenduz, baita herritarrei alderdi horiei buruzko informazioa emateko beharra ere. Lan-inguruneetan arriskuak prebenitzeko neurriak ere jasotzen dira; esaterako, gaixotasun profesionalen, istripuen eta lan-arriskuen zainketa hobetuz, laneko segurtasun- eta osasun-estrategia garatuz, etab. Hala, pertsonen kolektibo zehatzei buruzko hiru arloetara iristen gara: gaixotasunak dituzten pertsonak; adindunak eta haur eta gazteak. 2. arloan, gaixotasunak dituzten pertsonei buruzkoan, plan honek, nola ez, arreta berezia jartzen du gaixotasun hauetan: minbizia, diabetesa, iktusa, infekzio komunitarioak, gaixotasun kardiobaskularrak, arnasbideetako gaixotasunak, hezur eta artikulazioetako gaixotasuna, gaixotasun erreumatologikoak, prebalentzia txikiko gaixotasunak edo arraroak, buruko nahasmenduak, dementziak eta adikzioak. Hauek dira helburuak: gaixotasun kardiako eta zerebro-baskularraren, sindrome metabolikoaren eta diabetesaren ondoriozko gaixotze- eta heriotza-tasa murriztea; osasun-arreta obesitateaz ardura dadin esku-hartzeak diseinatu eta aplikatzea; biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoan (BGBK) diagnostiko goiztiarra, tratamendua eta bizi-kalitatea hobetzea; buru-gaixotasuna duten gaixoen arreta egokia bermatzea, Euskadiko Buru Osasuneko Estrategian ezarritako ildoei jarraikiz; sexu-transmisiozko infekzioak eta GIBaren diagnostiko berantiarra murriztea, eta prebalentzia txikiko gaixotasunak edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonen arreta hobetzea. 3. arloari dagokionez (zahartze osasungarria), lehenago aipatu dira Euskadiren aurreikuspen demografikoak. Horiek horrela, adindunen kasuan helburu hauetara bideratutako proposamenak zehazten dira: adinekoen zahartze aktiboa eta autonomia sustatzea, osasuna erkidego-mailan lantzea lehenetsiz, eta haren baldintzatzaileak, tokiko eremuan; osasun-arreta egokitzea, zahartzearen ondoriozko osasun-arazoak modu eraginkorragoan jorratzeko, errekuperazioa lehenetsiz eta gaitasun funtzionalaren galera murriztuz (helburua da biztanleenagan jardutea, erikortasuna, heriotza eta gure gizartean eragin handiena duten gaixotasunekiko mendekotasuna murrizteko); teknologia berriak egokitzea, adinekoetan duten erabilgarritasunaren eta eraginkortasunaren ebidentzian oinarrituta, berrikuntza publikoko estrategiekin bat eginez; adinekoak beren etxean ohiko inguruan zaintzea bermatzea; adinekoen laguntza soziosanitarioa adostu eta sustatzea; minbizia dutenentzako arreta-eredua sustatzea, zainketa aringarriak behar dituzten edo egoera terminalean dauden pertsonen eta senideen arreta hobetzea. 4. arloari dagokionez (haurren eta gazteen osasuna), haurrak, nerabeak eta gazteak lehentasunezko beste kolektibo bat dira, haien garapen egoki eta osasuntsua bermatzeko, gure gizartearen etorkizuna baitira. Eta osasunean dituzten eskumenak ere indartu nahi dira, erabaki ziur eta osasungarriak har ditzaten bizitzako etapa garrantzitsu horretan, eta, gerora, mantendu. Kolektibo horri dagokionez, hauek dira helburuak: esku-hartze integralen bitartez haurren osasuna sustatzea, umea hazteko prozesuan familiei babesa emanda; PADIaren erabilera sustatzea; aholkularitza genetikoaren eskaintza hobetzea; malnutrizioaren arriskuak zaintzea, osasun-zerbitzuak eta hezkuntzazerbitzuak koordinatuta; haurren babes-falta prebenitzeko eta tratatzeko eta haren jarraipena egiteko mekanismoak garatzea; Arreta Goiztiarraren Eredua garatu eta ezartzea osasun-zerbitzuen, gizarte-zerbitzuen eta hezkuntza-zerbitzuen artean; haurren obesitatea murrizteko plan bat sustatzea, elikadura eta ostalaritzaren industriarekin batera erakundearteko akordioak sustatu, eta elikagai prestatuetan azukreak, gantz aseak eta gatza murrizteko, bereziki haurren elikaduran; gazteen artean ohitura osasuntsuak hobetzea eta jarrera arriskutsuak murriztea. Plan honek zazpi urteko indarraldia izango du, aurreko planaren antzekoa. Epe hori egokia iruditu zaigu herritarren osasun-helburuetan aldaketak eta emaitzak hautemateko. 2020. urtea zehazten da helburu berriak lortzeko, eta epe hori bat dator nazioarteko beste erakunde batzuek definitu dituzten plan garrantzitsuekin; esaterako, 2020rako Osasun akordioarekin. Europako estrategia bat da gobernu eta gizarte guztietan osasunaren eta ongizatearen aldeko ekintzak babesteko; 2012an onartu zuten OMEko Europako eskualdeko berrogeita hamahiru herrialdek. Amaitzeko, Osasun Planaren jarraipen eta ebaluaziorako sistema eta egitura aurkeztuko dizkizuet. Hori alderdi garrantzitsu eta berria da. La gobernanza a favor de la salud es un proceso para coordinar e integrar agentes, instrumentos y programas, y, por supuesto, en cuanto a la salud, para conseguir mayor equidad. La base es la filosofía de la colaboración, no la de la competitividad. Para ello, se proponen normas y pautas adecuadamente sistematizadas. ¿Qué queremos? Concretamente, esto: uno, mejorar la eficacia; dos, incidir en los principales condicionantes de la salud; tres, profundizar en la equidad. Bide horretan, planaren bi arloren segimendua egingo dugu. Jaurlaritzaren arloa osasunean. Atal honetan, sailarteko maila berritzailea izango dugu, eta Segurtasun Planaren Batzorde Zuzendaria izango dugu, eta hark bideratuko du. Burua lehendakaria izango da, herri honetako agintari nagusia, eta batzordearen helburua da Osasun Planaren estrategia eta helburu nagusiak berrikustea eta berrestea osasunaren ikuspegitik politika guztietan eta garapen jasangarriaren ikuspegia kontuan izanik. Horrekin batera, eta maila horretan bertan, babesa emateko, politika guztietako osasunaren batzorde teknikoa jarriko da abian, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria buru izango du. Horren helburua izango da planean proposatzen diren estrategiak garatuko dituzten ekintza egokiak sustatu eta diseinatzea eta helburua monitorizatzea. Erakundearteko maila ere izango du, eta hor jardungo du egungo Euskadiko Osasun Kontseiluak. Jada sortuta dago egitura hori, eta askotariko eragileak ordezkatuta daude. Osasunean Jaurlaritzak duen dimentsioari dagokionez, osasun-sistemaren kudeaketa sailarteko mailan landuko da; alegia, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren barruan. Jarraipena Osasun Saileko Zuzendaritza Kontseiluak egingo du, eta Osasun Planaren batzorde teknikoa ere izango du. Osasun Planaren aurrerapenaren aldizkako ebaluazioa egingo du, deskribatu diren adierazleen eta zehazten diren prozedura, metodo eta tresnen arabera. Gobernu Kontseiluak iazko abenduaren 23an onartu zuen plana. Berehala eskatu genuen Legebiltzar honetara etortzea, aurkezteko, eta gaur Ganbera honen ekarpenak jasotzea espero dugu, plana zabaldu eta garatu aurretik. Azpimarratu nahi dut, halaber, parte-hartze prozesu zabal baten emaitza izan dela plana, eta ehun profesional eta erakundek baino gehiagok parte hartu dutela. Han trabajado pacientes, profesionales de la asistencia y la gestión sanitaria, expertos, representantes del tercer sector y del sector productivo y diversos organismos, haciendo trabajos y aportaciones. Egin duten lana onartzen eta eskertzen dugula ere adierazi nahi nuke. Osasun Planaren aurrekontu-ikuspegiari buruzko ohar labur bat ere egin nahi nuke, beste alderdi garrantzitsu bat baita. Planak, esan den moduan, 2020ra arteko osasun-politikaren esparru estrategikoa eta lehentasunak zehazten ditu. Jakina, Gobernuaren edozein ekimenen jarduera-maila Legebiltzar honek aurrekontuak onartzean aurrekontu-ekitaldi bakoitzean zehazten dituen zenbatekoen, mugen eta aginduen mende egongo da. Planak ez du alboratu behar, eta ezin du, ez testuinguru ekonomikoa ez aurrekontuak, eta azken ekitaldietan murrizketak egin behar izan dira, dirusarrerak eta eskura dauden baliabideak murriztu direlako; hala ere, jakina da Euskadin osasunean egin den murrizketa administrazioaren beste arlo batzuetakoa baino txikiagoa izan dela. Alderdi horiek oso kontuan izan dira Osasun Planaren norabidea zehazteko. Horri dagokionez, aipatu behar da… La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4168
10
75
02.04.2014
OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra)
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… haren helburuak ez daudela Osasun Sailaren baliabide ekonomikoen mende soilik, baizik eta baita Jaurlaritzaren gainerako sailen eta beste erakunde batzuen mende ere; izan ere, dagoeneko esan dudan moduan, sailarteko, erakundearteko eta sektorearteko plana da, eta helburua da gizarte osoaren ongizatea eta osasuna mantentzea eta hobetzea. Dena den, iruditzen zait komeni dela azpimarratzea: Osasun Planaren lehentasun arloetako bakoitzaren mugapena eta hark aurrekontuan duen eragina ez dator bat Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-eskema eta -egiturarekin. Alegia, ezin da zuzeneko translaziorik egin planean jasotzen diren aurreikuspenen eta Osasun Sailaren aurrekontu-zuzkiduren artean. Beraz, behar den ahalegin ekonomikoaren garrantzia jasotzen du planak, eta espero dugu ez Gobernuarentzat ez eragindako gainerako erakundeentzat onargarria ez den gainkosturik ez eragitea aurrekontuan, haren helburua egin daitezkeen ekimenak inspiratzea eta bideratzea baita. Jendearen beharrei erantzuten dien plan estrategikoa da. Amaitzeko, genero-ikuspegiari dagokionez ikusiko duzue badela diferentzia aipagarri bat aurreko osasun planei zegokienez, haiek emakumeen osasuna lehentasunezko arlo espezifikotzat jasotzen baitzuten. Osasun-plan hau diseinatu zenean, gaia aztertu ondoren, pentsatu genuen egokiagoa zela emakumearentzako arlo espezifiko bat antolatu beharrean planari bere osotasunean genero-ikuspegia ematea. Osasunaren arloan, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egin dezakegu, eta egin behar dugu hein handi batean, eta horretarako modu egoki bat da politika bakoitzak eta guztiek generoikuspegia jasotzea. Hala, bere baitako estrategiatzat hartu da Osasun Planak genero-ikuspegia sistematikoki eta zehar-lerrotzat jaso izana. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet zuen arretagatik. Gure hiritarren osasunaz hitz egin eta, aurrera begira, denon osasuna hobetzeko aukera daukagu. Konpromisoak eta neurriak hartzeko aukera daukagu. Lehendakariak, Osasun Planaren hitzaurrean, gogoratzen zigunez, gure gizarteak gero eta informazio gehiago du osasunarekiko. Pertsonek gero eta konpromiso handiagoa dute osasunarekiko. Ondorioz, euren itxaropenak eta eskakizunak areagotu egin dira. Eta, nola ez, azken batean, osasuna, ongizatearen zutabeetako bat izateaz gain, giza eskubide bat delako. Pertsonak eta euren eskubideak helburu ditugu. Eusko Jaurlaritzaren ardura, konpromiso eta ahalegina da, euskal hiritarren osasun-maila zaindu eta hobetzea, gaur aurkeztu dudan Osasun Planaren helburu eta lehentasunen arabera. Lehen azaldu dizuedan moduan, ardura, konpromiso eta ahalegin horretan, Eusko Legebiltzarraren laguntza eta ekarpenak garrantzi handikoak izango dira. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4169
10
75
02.04.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi. Sailburu jauna, lehendakari jauna. Gaur, zalantzarik gabe, gizartea gehien kezkatzen duen eztabaidagaietako bat dugu: osasuna. Hala adierazten dute azterketa soziologiko eta inkesta guztiek. Ameriketako Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuetako idazkariak, Sebeliusek, osasuna medikukontsultetatik eta ebakuntza-geletatik harago doala adierazi zuen, eta sektorearteko lankidetza eta gobernantza ona behar direla nabarmendu. Hau idatzi zuen: "Hori baino askoz gehiago da osasuna. Jaten duguna, arnasten duguna, lana eta bizimodua da". Mark Twainek umore pixka bat jarri zion gaiari. Idatzi zuen hau dela osasuna kontserbatzeko modu bakarra: "jan nahi ez duzuna jatea, gogoko ez duzuna edatea eta egin nahi ez zenukeena egitea". Mark Twainek legebiltzarkide hau ezagutu izan balu, erantsiko zukeen komeni litzatekeela batzorde gutxiagotara joatea eta osoko bilkura gutxiagotan parte hartzea, baina, oraingoz, ezinezkoa da. Baina, tira, hori ere ez da segurua. Fernando Savaterrek hau idatzi zuen: "denbora arintzea edo atsegin egitea eta sormena sustatzea, hori da egiazko osasuna, nahiz eta noizbehinka eztul ere egin". Hori egiaz horrela balitz, legebiltzarkide honen osasuna hobetua izango litzateke azken bost urteetan, baina zalantza handiak ditut hori horrela den. Har bitez hasierako hausnarketa hauek gaur eztabaidagai dugun gai biziki garrantzitsu honi buruzko txantxa osasungarritzat. Eusko Jaurlaritzak datozen zazpi urteetarako ekintza-plana aurkeztu digu, eta 35 helburu eta 146 ekintza espezifiko ditu guztira. Konplexua eta zaila da eztabaida, onartu behar dugu; izan ere, ezinezkoa da helburu eta ekintza horietako bakoitza eta guztiak lantzea, eta, beraz, plana osotasunean aztertzen ahaleginduko gara, eta egiten diren proposamen batzuekiko dugun iritzi kritikoaren berri emango dugu, bistan denez. Espero dugu kritika horiek baliagarri izatea plana hobetzeko, uste baitut hori dela talde guztion helburua. Azterketa honi ekin diezaiokegu esanez ezinezkoa dela planaren helburuen aurka egotea, edo haiekin kritiko agertzea; izan ere, laburbilduz esan dezakegu helburuak direla politika publikoen emaitzak eta efizientzia hobetzea jendearen ekitateari, ongizateari eta osasunari dagokienez, baita plana inspiratzen duten printzipioei dagokienez ere: unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea, osasun-zerbitzuen kalitatea, herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna. Bistan denez, ezin gara helburu eta printzipio horien aurka egon. Justo lo contrario: estamos a favor de esos objetivos y principios, sin lugar a dudas. Zalantzarik gabe, asmo handiak ditu planak, ezin bestela izan, baina deigarria da une konplexu honetan, krisi ekonomikoa bizi dugula eta jarduera geratu egin dela, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena hirurogeita hamabi urtera luzatu nahi izatea gizonen kasuan, eta hirurogeita hamaseira emakumeen kasuan; alegia, gure egungo adierazleak baino hiru urte gehiago. Anbizio handiko helburua da, zalantzarik gabe, baina, gure ustez, zaila betetzen. Edo minbiziaren eragin- edo heriotza-tasa % 10 jaistea; edo alkoholaren kontsumo adierazleak eta tabakismoarenak; edo obesitatearen aurkako borrokarenak; edo suizidioak murriztea, edo jarduerak egitea hipertentsioa murrizteko, horrek bihotzekoak ere murriztuko bailituzke, etab. Esan dut anbizio handiko helburuak direla, inondik ere, eta nahiago genuke betetzerik bagenu. Uste dut ez nagoela oker interpretatzen badut Ganbera honetako talde guztiek eta gizartearen gehiengoak uste duela osasun-sistema ona dugula Euskadin, eta hori esan egin behar da. Aurrekontuetan ahalegin handia eginez eraiki da osasun-sistema hori azken hamarkadetan, baita osasuneko profesionalen lan handiari esker ere. Horri dagokionez, EAEko 2013ko osasun-inkestaren emaitzak aipa ditzakegu labur-labur. Bost urtean behin egiten da inkesta, eta herritarren bizi-ohiturei, osasun-zerbitzuen erabilerari eta norberaren osasunaren pertzepzioari buruzko emaitzak jasotzen ditu. Hamar euskaldunetatik zortzik uste du osasun ona duela. Bere osasun egoera ona edo oso ona dela uste duten pertsonen kopurua % 30 hazi da azken hamarkadan, eta, hori, bistan denez, oso albiste ona da. Oso datu onak, alderdi batean salbu: ongizate psikiko eta mentalari buruzko pertzepzioak okerrera egin du. Alegia, oinarri ona dugu, eta onartu behar dugu gure osasun-sistema publikoa kalitatezkoa dela, hori egia da. Euskadin leunagoak dira Gobernu zentrala gizarte-politika guztietan aplikatzen ari den murrizketak, baina hemen ere izan dira murrizketak, aurrekontu-murrizketak, eta, noski, guk ere nabaritzen eta jasaten ditugu. Hain zuzen, esaten dut hemen ere izan ditugula murrizketak, eta Jaurlaritza honek aplikatu ditu, dituen eskumenak baliatuz. Erietxeetako langileen artean murrizketak izan dira, eta osasun-sistema osoan: bajak, baimenak edo oporrak ez dira ordezkatzen; edo ez behar beste edo lehen egiten zen moduan. Langile-kopurua doituagoa da, eta osasun-profesionalek presio handiagoa dute. Zalantzarik gabe, horrek eragin egiten du ematen diren zerbitzu publikoetan, eta, kasu honetan, osasunzerbitzuetan, eta, beraz, esan dezakegu arreta ez dela duela urte batzuk zen bezain ona. Esan dut, eragina izan duten murrizketak eta aurrekontu-jaitsierak izan dira. Hemos sufrido y sufrimos recortes del Gobierno Español y del Gobierno autonómico, recortes y reducciones presupuestarias. Y esos recortes y reducciones presupuestarias tienen una notable influencia en los servicios de salud públicos que reciben los ciudadanos. Horrenbestez, gure lehen proposamena izango da Eusko Jaurlaritzari konpromiso bat eskatzea: plana indarrean den artean arlo horretara bideratuko diren aurrekontuetan ez duela murrizketarik egingo, eta, gainera, hazkunde jarraitua izango dutela, sistema osoaren efizientzia eta herritarren osasunean eragina duten politika publiko guztien eraginkortasuna hobetzeaz gainera. Gure ustez, osasun-plan hau ez da arrakastatsua izango aurrekontu garrantzitsurik ezean. Eta guk arrakasta izatea nahi dugu, haren mende baitago euskal herritarren osasuna. Hori dela eta, finantzatzeko konpromisoa eskatuko genuke, eta urtero igotzea euskal osasun publikora eta osasunean eragina duten politiketara bideratzen dugun dirua. Ez dugu murrizketarik ez egitea soilik eskatzen, urtero kopuruak igotzea ere eskatzen dugu, azken ekitaldietan izan diren murrizketak orekatu ditzaten, bide batez. Osasunaren kontzeptua politika guztietan txertatzea partekatzen dugu. Hala jaso du Eusko Jaurlaritzak, eta duela urte asko gomendatu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak. Beste autonomia-erkidego batzuetako lehenagoko beste plan batzuek ere jasotzen zuten. Baina ez dugu argi ikusten plan honetan, hitz on edo asmoetatik harago, eta iruditzen zaigu herren geratzen dela beste sail batzuek koordinatu eta sustatu behar dituzten jarduera horietan. Esan dudan moduan, ez dugu puntuz puntu, ekintzaz ekintza edo adierazlez adierazle aztertuko, baina zenbait proposamen zalantzan jarriko ditugu. Kezkagarria iruditzen zaigu itxarote-zerrendak murrizteko helbururik ez izatea. "Kirurgiako itxarote-zerrendak pixkanaka murriztea" orokorrean aipatzea, bada, ausardiarik ezaren adierazle iruditzen zaigu, edo ez dela asmo handiko helburua. Bide batez, hitz egingo dugu horri buruz aurrerago, agian legebiltzar-ekimen espezifikoa beharko du, baina uste dugu sistema erabat gardena artikulatu behar litzatekeela, ez soilik informazioari dagokionez, baizik eta baita itxarote-zerrendak egiteari dagokionez ere, Euskadin artatua izateko itxarote-aldi erreala ezagutzeko. Uste dut arlo horretan hobekuntza garrantzitsuak proposa ditzakegula. Esan dudan moduan, aurrerago ekarriko dugu gaiari buruzko ekimen zehatzen bat. Ikerketa- eta berrikuntza-helburuari dagokionez, ez zaigu iruditzen asmo handikoa denik. Aurkezten diren ekintza generikoen helburua indexatutako argitalpenen kopurua % 40 areagotzea izatea ez zaigu arrazoizkoa iruditzen, ezta anbizio handiegikoa ere. Gure ustez, ikerketa-arlo horretan helburu hautemangarriak sartu behar ziren, argitalpenetatik harago. Kapitulu luzeena 2. lehentasun-arloarena da, gaixotasunak dituzten pertsonei buruzkoa, eta lehen helburua arreta soziosanitarioari buruzkoa da. Funtsezko alderdia da hori, datozen urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartuko duena, eta alderdi hauei erabat lotua: kronikotasuna, mendekotasuna eta zahartzea. Berriro ere kritikatu behar dugu badirudiela Jaurlaritzak ez duela asko sinesten arreta soziosanitarioak buru izan behar duen integrazioan. Urte hauetan ikusi eta nabarmendu da, eta ez da konpontzen. Agian izango da foru-aldundiekin eta udalekin koordinatu behar delako, arlo horietako eskumen ugari baitituzte, eta ez da hain erraza izango baterako politiketara iristea, baina horrek izan behar du helburua gure ustez, azken batean, ona izango litzatekeelako herritarrentzat. Eta kapitulu horrek harreman zuzena du, edo, gutxienez, izan behar luke, kronikotasunaren arloarekin, eta, gure ustez, Jaurlaritzak ez dio behar besteko balioa ematen horri. Oso ongi iruditzen zaigu zahartze aktiboa, etxez etxeko arreta eta teknologia berriak mintzagai izatea, eta planean txertatzea, baina, gure ustez, motz geratzen dira. Ez da gizarte-zerbitzuekin batera lan egiteko estrategiarik, bereziki hirugarren adinekoentzat direnekin; oraindik ere ez dugu geriatriarik Euskadiko erietxe gehienetan; oraindik ere ez dugu loturarik osasun-erakunde integratuen eta osasun-zentroen eta zaharren egoitzetako osasun-zentroen artean, etab. Minbiziari dagokionez, osasun-sistema nazionalaren minbizi-estrategiaren datuen arabera, Euskadin eragin eta heriotza-tasa handienetakoa dugu, autonomia-erkidegoen artean, besteak beste, koloneko, sabeleko, gibeleko, prostatako, biriketako eta esofagoko minbiziei dagokienez. Datu horietatik abiatuz, eta kontuan izanik aurreko planean minbiziak eta haien ondoriozko heriotza-tasa murrizteko zenbait helburu ez zirela bete, eta, gainera, eboluzioa negatiboa ere izan dela esan daitekeela, jakin nahi dugu zergatik sartu den minbizi-kasu gehienetarako 2020ko helburutzat eraginak eta heriotza-tasa % 10 murriztea, eta, ez, bada, beste kopuru bat. Alegia, zertan oinarritu zareten datu hori emateko, eta ez beste bat, zer oinarri duen datu horrek. Komenigarria iruditzen zaigu Euskadin minbiziaren arloan estrategia espezifiko bat garatzea, osasun-sistema nazionaleko eta Europar Batasuneko minbizi-estrategiarako gomendioei jarraikiz, eta gaur eztabaidagai dugun Osasun Plan honekin koordinatu behar litzatekeela. Eta 2020rako ekintza zehatzak eta bete beharreko helburuak ez agertzeak edo izateak kezka eragin digun puntu batzuk proposatu nahi ditugu. Gaixotasun arraroak ez dira ia existitzen plan honetan; gauza bera esan dezakegu fibromialgiari edo neke kronikoaren sindromeari buruz. Ez dugu transplante-politikari buruzko ezer ikusten, eta gauza bera esan dezakegu endekapeneko gaixotasunez, gaixotasun neurodegeneratiboez edo muskularrez. Haurren eta gazteen osasunari buruzko lehentasunezko arlo bat dagoen arren, harrigarria egin zaigu haurren minbiziari buruzko erreferentzia bakar bat ere ez izatea, ekintza eta helburu zehatzak jasotzen dituena. Txerto-egutegiari buruzko erreferentziarik ere ez dugu ikusten, agian bikaina dela uste delako, eta ez delako zer aldatu edo berrikusi. Ikusten dugu, halaber, haxixaren kontsumo handienetakoa duen Europako eskualdea garela, baina ez da lerro bakar bat ere gogortzat hartu ohi diren beste drogei buruz, bereziki kokainari eta droga sintetikoei buruz, eta badakigu haien kontsumoa handia dela gure gizartean. Eta eragin horrek ondorio kaltegarri ugari ditu, mota guztietakoak, guztiok ongi dakigun moduan. Eta harrigarria egiten zaigu, hain zuzen ere, aurreko planetik bete ez den helburu bat eta ebaluazio negatiboa duena hori delako, droga gogorren kontsumoa. Ez zaigu behar bestekoa eta anbizio handikoa iruditzen berrikuntzari eta ikerketari buruzko arloa. Agian komeni zen erreferentziaren bat egitea ikerketazentro handien plangintzari eta etorkizuneko lan-ildoei buruz, eta hor aurkitu behar genituzke Biocruces, eta, zergatik ez, etorkizun hurbil batean, Bioaraba edo Biogasteiz, Arabako Unibertsitate Ospitaleko egitura berrian. Proposamen bat ere egin nahi dugu, hutsune handi bat ikusten baitugu Osasun Plan honetan. Lehentasunezko beste arlo bat sartzea proposatzen digu, eta honela izendatu genezake "Osasuna eta ingurumena". Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, herritarren gaixotasunen laurden bat inguru eta heriotza goiztiarren % 23 inguru, mundu mailaz ari garela, ingurumen-faktoreei egoztekoak izan daitezke. Ingurumenaren eta osasunaren Europako estrategian ematen diren beste datu batzuen arabera, ingurumenfaktoreek gaixotasunen eragin osoaren % 20 eragiten dute. Bestalde, Europar Batasuneko biztanleen % 89k kezka adierazi zuten Europako inkestan (Eurobarometroa) ingurumenak beren osasunean izan ditzaketen eraginei buruz. Hori dela eta, osasunerako ingurumenarrisku horiek identifikatzeko atala txertatzea proposatzen dugu, baita eragina murrizteko ekintzak ere. Horretaz gain, planak irauten duen bitartean lortu behar diren adierazleak zehaztea ere proposatzen dugu. Es decir, identificar los riesgos ambientales para la salud, y poner en marcha las acciones o procedimientos necesarios para reducir esos riesgos. Esto me parece importante. Osasuna asaldatzen duten ingurumen-arriskuen faktoreak identifikatuko lirateke, arreta berezia jarrita minbizian, arnasbideetako gaixotasunetan, asaldura endokrinoetan eta garapen neurologikoan; arriskufaktoreak aztertu eta identifikatu, eta aztertu den arrisku-faktore bakoitzerako haren eragin murrizteko neurri egokienak proposatu. Eta, azkenik, ingurumenkutsadurarekin lotutako oinarrizko ikerketa, ikerketa klinikoa eta ikerketa epidemiologikoa sustatu behar litzateke. Gure azken kritika, osasunaren ikuspegitik garrantzi txikikoa den arren (baina ziur gaude Isasi jauna bat etorriko litzatekeela), izenburua edo leloa aurkezteko moduari buruzkoa da, euskaraz soilik baitago: "Osasuna pertsonen eskubidea, guztion ardura". Uste dut Eusko Jaurlaritzaren beste gehiegikeria bat dela, eta iruditzen zaigu ez duela zentzurik. Garrantzi erlatiboa du, baina ez zaigu iruditzen positiboa denik leloa euskara hutsean jartzea. Datozen argitalpenetan leloa gaztelaniaz ere jartzea eskatzen dizuegu, gaizki iruditzen ez bazaizue. Esaten dut ziur garela Isasi jauna bat etorriko litzatekeela UPyDren ekimen honekin. Bestalde, planak Legebiltzar honen aurreko ebaluazioa jasotzea eskatuko dugu. Azken kapitulua ezarpenari eta jarraipenari buruzkoa da, eta ikusten dugu bi batzorde tekniko sortzen direla, bata sailartekoa, eta, bestea, kontuak Osasun Sailari eman behar dizkiona. Lehen batzorde teknikoaren funtzioak lirateke, besteak beste, Osasun Planaren osasun-emaitzak ebaluatzea eta emaitzen urteko txostena egitea, eta Osasun Planaren zuzendaritza-batzordera igorriko da; bigarren batzorde teknikoaren funtzioak lirateke, besteak beste, Osasun Planaren aldizkako ebaluazioa egitea, eta programa-kontratuetan zehaztutako adierazleen ebaluazioa egitea. Nahiko genuke Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian jakinaraztea nola ari diren txertatzen eta garatzen planean gomendatzen diren ekintzak, eta adierazleak betetzen ari diren, eta proposatutako datetan. Gure ustez planaren epea behar bezain luzea da aldian-aldian aztertzeko nola ari den betetzen, non diren atzerapenak edo disfuntzioak, zer arlo sendotu behar den, edo zer arlotan formulatu behar diren berriro helburuak... Gure ustez, hori ona eta positiboa da planerako eta planak arrakasta izateko. Alegia, osasunaren batzorde teknikoak politika guztietan egingo dituen txostenak nahiz Osasun Planaren batzorde teknikoak egingo dituenak Ganbera honetara ekartzea nahi dugu. Laburbilduz, eta amaitzen joateko, iruditzen zaigu sailak, Eusko Jaurlaritzak, ahalegin nabarmena egin duela Osasun Plan berri hau prestatzen –arazorik gabe onartzen dugu–, eta osasuneko desberdintasunak murriztera bideratzea ere egokia dela. Desberdintasunen aurka egitea eta talde ahulenei arreta berezia ematea printzipio onak dira gure ustez, osasun-sistemaren geruza guztietan eta osasunean eragina duten gainerako arloetan inplementatzeko gai bagara, hasi elikaduratik eta ingurumeneraino, lan-ingurunetik, eguneroko inguruneetatik eta abarretatik igaroz. Beraz, gure ekarpenak eta ebazpen-proposamenak plana sendotu eta hobetzera bideratuko dira beti, hots, esaten ari gara gure osasun-sistema unibertsal, publiko eta kalitatezkoa indartu nahi dugula. Zalantzarik gabe, erronka handia dute bereziki Osakidetzak eta Osasun Sail osoak eta Jaurlaritza osoak. Guztiok dugu erronka handia. Prebentzioan aurrera egitea, gaixotasunaren edo desgaitasunaren eragina txikiagoa izatea lortzea, gaixotasunen bat duten herritarren osasuna hobetzea, zahartzea osasuntsua eta desgaitasunik gabea izateko aurrera egitea, hori guztia dauden desberdintasunei aurre egitearen ikuspegitik hartuta, guztiok onartzen ditugun helburuak direla deritzogu, eta lortu egin beharko liratekeela; horretarako ahaleginean ez genuke urri ibili behar. Bat gatoz planteamendu teoriko horietan. Ez gatoz bat kontu praktiko batzuetan, edo nabarmendu nahi izan ditugun ikuspegi partikular batzuetan, baina, tira, UPyDk beti babestuko du osasun publiko unibertsala, ekitatezkoa eta kalitatezkoa. Besterik ez; eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4170
10
75
02.04.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, consejero de Salud, señorías, buenos días a todos. Nire ustez, guztiok jabetzen gara zer garrantzitsua den osasuna, gure osasuna, eta zehatzago, zer garrantzitsua den osasuna galtzen dugunean, gaizki gaudenean, gaixotzean gogoratzen baikara osasunaz eta haren garrantziaz... Orduan ikusten dugu osasunaren garrantzia –nioen moduan– eta osasunaren balioa. Eta, alde horretatik, herritarren kezka nagusia da. Eta, ororen gainetik, osasunean eta osasun ona izatean datza, ez alferrik, zoriontasuna. Hain zuen, osasun-sistema ona dugu, ondoz ondoko gobernuek, euskal herritarrek eta profesionalek egin dituzten ahaleginei esker, baina gogoan izan behar da, halaber, zerbitzu, teknika eta prestazio asko ezartzen hasieran aitzindari izan ginen arren, gaur desagertu egin direla aldeak, eta berdindu egin garela, ez agian erabat, baina autonomia-erkidegoen osasun-sistemak berdindu egin dira, homogeneizatu, eta uste dut hori geratu dela, hain zuzen, autonomiaerkidego guztiek printzipio batzuk landu dituztelako, hala nola kohesioa, elkartasuna eta ekitatea. Osasunsistema batek berezko ditu printzipio horiek, eskumenak autonomia-erkidegoek izan edo ez. Hoy debatimos el Plan de Salud, y podemos decir que el Plan de Salud es un instrumento imprescindible para la planificación sanitaria. Es el instrumento estratégico principal para la planificación y programación de los sistemas sanitarios. En el citado documento se recogen los objetivos y prioridades sanitarios básicos para intentar mejorar los resultados de salud. Desde nuestro punto de vista, un plan de salud ha de contener los siguientes puntos: la evaluación del plan de salud anterior; los objetivos y resultados de salud que se pretenden conseguir; los programas y acciones que se llevarán a cabo; el calendario de acciones; los mecanismos de evaluación; los indicadores para el seguimiento y desarrollo de la aplicación, y las cantidades económicas, para fomentar los objetivos y acciones fijados. Los pilares principales de un plan de salud son los siguientes: la participación, la información y la comunicación; la garantía de sostenibilidad; la protección y promoción de la salud; la prevención de la enfermedad; la atención de enfermedades crónicas y la aplicación de las nuevas tecnologías. Gure ustez, osasun-plan batean biltzen diren ideiak bitan laburbil daitezke: osasunaren balioa zeharkakotzat hartzea, bizitzako arlo eta eremu guztietan dagoena; eta osasunaren kultura sustatzea, balio etikoak, giza balioak, elkartasun-, ekitate eta kalitatebalioak nagusi dituena. Osasun-foroetan errepikatzen diren eta arreta berezia merezi duten gai zehatzak hauek dira: lehen mailako arreta hobetzea eta sustatzea; parte hartzeko eremuak zabaltzeko beharra; osasun-gaietan administrazio publikoen artean koordinazio handiagoa izateko beharra eta prebentzio-politikak sustatzea laguntzapolitiken aurretik; osasun mentalaren garrantzia, eta osoko lanketa emateko beharra, eta teknologia berrien balorazio positiboa, baina sendagilearen eta pazienteen arteko harremanaren garrantzia ahaztu gabe. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu eta gaur Ganbera honetan eztabaidatzen ari garen 2013-2020 eperako Osasun Planari dagokionez, hau proposatu nahi du Alderdi Popularrak, aurretiazko hausnarketa bat egiteko: planaren espirituarekin ados gauden arren, esan behar dugu orokorra iruditu zaigula. Agian hala dagokio ezaugarri horiek eta hain iraupen luzea dituen plan bati, baina iruditzen zaigu alderdi batzuk hobetu daitezkeela, eta horiek laburbilduko ditut, nolabait, jarraian. Gainera, hobetu daitezkeen kontuak dira, denok dakigunez, doiketak egin baitira Euskadin eta osasun-arloan, eta euskal herritarrei ematen zaien osasun-laguntzaren kalitatean ere eragin izan dute. Ikusi dugu arazoak daudela ordezkapenetarako, arazoak daudela espezialitate jakinekin eta eremu jakinetan, eta gai horiei buruzko ekimen zehatzak eztabaidatu ditugu, une jakinetan zerbitzu jakinek duten saturazioari buruzkoak. Beraz, esan behar da krisi ekonomiko honetan inoiz baino gehiago bermatu behar dugula sistemaren jasangarritasuna, formula eraginkorrak bilatuz, baina hemen ere, Euskadin, egin direla murrizketak eta doikuntzak. Funtsezko gaietako bat ekitatea da, eta Osasun Planak ere jasotzen du. Eta, gure ikuspegitik, berdintasunezko tratuaren ideia irispidearekin lotu behar da, eta, beraz, zenbait proposamen jaso ditugu zailtasun bereziak dituzten taldeek sistemarako duten irispidea hobetzeko. Uste dugu alkoholari eta beste droga batzuei dagokienez arrisku berezia duten taldeetan eragin behar dela, bereziki gazte eta adingabeen taldeetan. Uste dugu, halaber, landa-eremuko osasun-arretarekin zerikusia duen guztia nabarmendu edo indartu behar dela, bereziki adindunei begira, eta, horri dagokionez, jende horrek asistentzia-zerbitzuetara irispide hobea izateko bidean aurrera egiten jarraitu. Eta garrantzitsua iruditzen zaigu, gainera, talde ahul horien artean, kutsatzaile jakinekiko sentiberatasun berezia izan dezakeen jendeari arreta berezia ematea, hala nola haurrei, adinekoei eta aurretiko jarrera berezia izan dezaketenei. Parte-hartzearen eta ahalduntzearen atalari dagokionez, uste dugu hobekuntzak egin daitezkeela puntu hori indartzeko, baita guretzat ideia giltzarria dena hobetzeko ere: herritarrari protagonismo handiagoa ematea osasuna hobetzeko erabakiak hartzean. Ideiak horiek dira, besteak beste, pazienteak gaixotasunaz kontzientziatzea eta haren tratamenduan inplikatu eta zainketen erantzule egiteko beharra; norberaren zainketa sustatzeko aukera, eta baita gaixoen, senideen eta zaintzaileen elkarteen foroa sustatzeko aukera ere, haiek iritziak jasotzeko. Osasuneko profesionalen arloari dagokionez, komenigarria iruditzen zaigu osasun-arloetan kudeatzaileak politikatik urruntzeko ideia txertatzea, eta sendagileen erabakiei babes handiagoa ematea. Azken batean, lehen nioen moduan, herritar guztiei dagokien kontua da osasuna, eta, gure ustez, funtsezkoa da osasunari buruzko informazioa eta osasun-sistemari dagokion guztia sustatzea, osasun-baliabideak erabiltzeko. "Medikamentuen erabilera egokia" atalean, iruditzen zaigu osasun-arloan elkarreragina duten eragile guztien protagonismo handiagoa bilatu daitekeela; adibidez, pazientearen historia klinikorako irispideari dagokionez. Uste dugu badirela balia daitezkeen aukerak, noski, bete behar diren konfidentzialtasunberme guztiak kontuan izanik. Beste gai garrantzitsu batean ere ikusi dugu eskasia, eta iruditu zaigu eragin daitekeela paziente ez-kronikoengan diabetesa eta hipertentsioa detektatzeko programak diseinatzeko aukeran, farmazien arlotik, farmaziako eragileen arlotik. Eta lantzea egoki iruditzen zaigun beste gai bat da koloneko minbiziaren detekzio goiztiarraren testa pazienteari eman ahal izatea, eta farmazia-bulegoetan bertan itzuli ahal izatea. Gure ustez, arlo horren kudeaketa erraztuko luke horrek. Osasuna sustatzeko modu onena prebentzioa da, eta nabarmendu egin behar da farmazialarien eta lehen arretako zerbitzuetako langileen funtzioa nahiz haien prestakuntza egokia. Gure ustez, biztanleriasektore hauetan egin behar da osasunaren sustapena berariazko ekintzekin: adin txikikoengan, nerabeengan eta adinekoengan. Eta, zalantzarik gabe, hausnartzera eraman behar gaituen datu garrantzitsu bat da heriotza-tasa nabarmen jaisten ari den arren hazi egin dela minbizi jakin batzuen eragina. Horrek adierazten du, eta guretzat esanguratsua da, eta ondorio garrantzitsua, diagnostikoaren eta tratamenduaren politikak egokiak direla, ongi egiten ditugula, baina badela, zalantzarik gabe, prebentzio-arloarekin zerikusia duten politika guztiak indartzeko beharra. Patologia zehatzei dagokienez, uste dugu zenbait gai txerta daitezkeela arlo horretan. Minbiziari dagokionez, egoki iruditzen zaigu minbizia duten gaixoen arreta hobetu eta tratamendu multidiziplinarra eta lehentasunezkoa emango dieten formulak garatzea, teknika aurreratuenak erabiliz. Gure ustez, hori ez da aipatzen minbiziari dagokionez, eta gai garrantzitsua iruditzen zaigu. Eta guretzat aldarrikapen garrantzitsua da, halaber, eta beti adierazi izan dugu ekimen zehatzen bidez ere, eta Osasun Planean bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra aipatzen da, bularreko minbizia prebenitzeko plan hori pixkanaka-pixkanaka berrogeita bost urtera zabaltzea, beste autonomia-erkidego batzuek egin duten moduan. Gaixotasun kardiobaskularrei dagokienez, uste dugu defizitak eta hobetu beharreko puntuak daudela; adibidez, prebentzio kardiobaskularreko programa multidiziplinarrak garatzeko aukera. Izan ere, gaixotasun kardiobaskularren arlo zehatzean, prebentzio orokorrera jotzen zen, 5. arlora, eta uste dugu gaixo kardiobaskularrekin diziplina anitzeko prebentzioa egin behar dela. Gai jakinez ari naiz; esaterako, mendekotasunen kontrolaz, elikaduraz, estresaren kontrolaz eta sedentarismoaz. Gaixotasun kardiobaskularrei dagokienez ere, garrantzitsua iruditzen zaigu 3. mantentze-fasearen hasieran errehabilitazio kardiobaskularren jarraipena egiteko programak ezartzeko ideia jasotzea; alegia, gaixoek erietxean alta jaso ostean, bizitza osoan egin beharko dute errehabilitazioa, bereziki kontuan izanik gero eta eragin handiagoa dutela halako gaixotasunek gazteengan, eta, beraz, errehabilitazioa haien bizitzako oso prozesu garrantzitsua izango dela. Prebentzioarekin jarraituz, obesitatearen arazoa geratzeko programei dagokien guztia ere indartu dugu, bereziki haurrei begira, kontuan izanik, sailburuak ongi esan duen moduan, % 25 hazi dela 2002arekin alderatuta. Beste gaixotasun garrantzitsu batzuei dagokienez, egoki iruditzen zaigu endekapenezko gaixotasunei, gaixotasun neurodegeneratiboei buruzko programa espezifikoen aipamena jasotzea. Halaber, garrantzitsua iruditzen zaigu gaixotasun arraroak dituztenen eta haien senideen beharrei erantzungo dieten izaera orokorreko proposamenak garatzea. Garrantzitsua da, halaber, Legebiltzar honetan berriki eztabaidatu dugun ekimen bat. Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu, hain zuzen, osteoporosia prebenitzeko eta kontrolatzeko plan bat egiteko, prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako jarduerasorta bat jasoko duena, baita errehabilitaziorako neurri batzuk ere. Fibromialgiari eta neke kronikoaren sindromeari dagokienez, arreta-protokoloak egiteko eta eguneratzeko, eta osasun-langileen artean zabaltzeko gida kliniko zehatzak egiteko eskatzen dugu. Osasun mentalari dagokionez, gure ustez garrantzitsua da asaldura mental larrien arreta lehenestea, arreta berezia jarriz haur eta gazteengan eta hirugarren adinean. Osasun mentalari dagokionez ere, garrantzitsua iruditzen zaigu komunitatean suizidioa prebenitzeko neurrien protokoloak egitea, larrialdiko arretari eta anbulatoriokoari dagokionez, gaixotasun mentalen eta/edo arrisku-faktoreen diagnostikoarekin. Kronikotasunari dagokionez, kontuan izan behar da euskal biztanleriaren % 38 hirurogeita bost urtetik gorakoa dela, eta patologia kronikoren bat duela. Lehen arretako kontsulten % 80 gaixo kronikoentzat dira, eta ospitaleratzen % 60 eragiten dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria zahartzean ari da, eta, horrek, inolako zalantzarik gabe, gaixotasun kronikoak ugaritzen ditu, eta pluripatologiak eta patologia konplexuak agerrarazi. Uste dugu arlo jakin hori, atal jakin hori indartu daitekeela. Gogoeta hauek aurkezten ditugu: paziente adindun mendekoaren eta haren familiaren partehartze aktiboa sustatzea; baliabide espezifikoak gaitzea gaixo azpiakutuen arretarako eta haien berariazko beharrei erantzuteko; gaixo kronikoei laguntza-zainketa jarraituak eta diziplina anitzeko arreta ematea, eta gaixo kronikoen jarraipen zuzena egitea, nioen bezala, gaixo horien ospitaleratze ugari saihestu baitaitezke horrela. Ikerketari eta berrikuntzari dagokienez, egoki iruditzen zaigu, halaber, atal horri buruzko ideiaren batzuk txertatzea, eta, horri dagokionez, garrantzitsua iruditzen zaigu osasuneko profesionalen parte-hartzea sustatzea 2013-2020 eperako Osasun Plan honetan definitzen diren jarduera-arloetako ikerketa-proiektuak garatzeko. Garrantzitsua iruditzen zaigu berehalako aplikazioa duen ikerketa klinikoa sustatzen jarraitzea, sistemaren kudeaketan eta hobekuntzan eragin zuzena izango du eta. Garrantzitsua da Osakidetzaren jardueraren arloetan bikaintasunerantz eta berrikuntza-kulturarantz bideratzen diren sistemak sustatzea, baita genetikarekin zerikusia duten jarduera guztiak sustatzea ere, eta osasun-eragileen arteko lankidetza publiko-pribatua, ikerketa-programak garatzeko. Eta, amaitzeko, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun bi gai aipatuko ditut. Horietako bat plan honetako bi atalen izenburuak aldatzeari buruzkoa da. Gure ustez, 5.6 puntua, "Ingurumena" izenekoa, egokiago izango litzateke "Osasuna eta Ingurumena" izendatuko balitz. Halaber, iruditzen zaigu gomendagarriagoa dela "Lan-ingurua" atalari "Laneko osasuna eta segurtasuna" izenburua jartzea. Eta, nioen moduan, egoki iruditzen zaigu 2013-2020 eperako Osasun Planaren ebaluazioarekin zerikusia duten berariazko bi atal txertatzea. Gure ustez, osasun-plan baten ebaluazioak helburuen eta indarraldia amaitzen deneko azken ebaluazioaren monitorizazioaren etengabeko prozesua izan behar du, eta plan ororen ebaluazioa funtsezko alderdi bat da plangintza-prozesuan, proposatzen diren helburuak lortu direnekin aztertu eta alderatzeko aukera ematen baitu, eta, beraz, osasunean zer irabazi lortu den ezagutzekoa. Horrenbestez, egoki iruditzen zaigu haren ebaluazioa egitea aldika, indarraldia amaitu zain egon gabe. Horri dagokionez, urteko txosten bat egitea proposatzen dugu, planean jaso diren helburuen eta ekintzen betetze-mailari buruzkoa, eta Eusko Jaurlaritzara igortzea. 2002-2010 eperako Osasun Planaren kasuan, hiru ebaluazio egin ziren, eta gutxitxo iruditzen zaizkigu: bi ebaluazio Inclán jaunaren agintaldian egin ziren, eta Legebiltzarrari aurkeztu zitzaizkion, eta ebaluazio bat egin zen Bengoaren agintaldian. Hain aldi eta iraupen zabaleko plan batean ebaluazio gehiago egitea komeni dela deritzot, nioen moduan, planean zehaztu diren helburuen betetze-mailaren jarraipen zehatzagoa egiteko. Bestalde, planaren finantzaketari dagokionez, osasun-politika zehazten duenez, iruditzen zaigu funtsezkoa dela arlo ekonomikoa zehaztea Administrazioaren egiazko konpromisoa zehazteko, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzarena, bizi-kalitatea hobetzeko Eusko Jaurlaritzak euskal herritarrekin hartzen duenarena. Horiek horrela, sailari eskatzen diogu zehaztu diren helburuak betetzeko esleipen ekonomikoak egiteko. Horiek dira planari egiten dizkiogun ekarpenak, zalantzarik gabe, labur-labur. 2013-2020 eperako Osasun Plan honen zenbait ildo edo funtsezko ildo partekatzen ditugu, baina iruditzen zaigu alderdi asko indartu, hobetu egin daitezkeela, eta, horiek horrela, eta, noski, asmo erabat konstruktiboz, eztabaida hau eta proposamen zehatz hauek ekarri ditugu, eta, jakina, arratsaldeko saioan ere aztertuko dira. Nada más; muchas gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4171
10
75
02.04.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Señor lehendakari, consejero, señorías, buenos días a todos. Gaur sozialistok aurkeztu zaigun Osasun Plana aztertuko dugu, eta esan behar dugu osasun-plan ona iruditzen zaigula. Gure ustez, betetzen du plan horretatik espero dena; hau da, epe ertaineko jarduera-ildo estrategikoak definitzea. Balioesten dugu, halaber, XXI. mendeko bigarren hamarkada honetarako herritarrek espero dutenarekin bat etorriz egiten duela; alegia, guztientzako arreta bermatzea, edozein dela ere haien arraza, sexua, jatorria, erlijioa, ideologia eta egoera administratibo eta ekonomikoa. Gure ustez, halaber, osasun-sistema ez da sendatzeko soilik –eta hala jasotzen da planean–, ezta prebenitzeko soilik ere, baizik eta funtsezko elementua da gizarte-kohesiorako, gizarte-desberdintasunak murrizteko, eta hori etengabe jasotzen da planean, eta, diodan moduan, plana argitzen du. Irizpide horiek plana diseinatzean zehaztu ziren, eta, dokumentuan bertan jasotzen den moduan, oinarria edo atal garrantzitsu bat aurreko Osasun Sailak prestatu zuen. Alegia, sozialistok osasunari buruz ditugun oinarrizko kontzeptuak bere egiten ditu Eusko Jaurlaritza honek, eta plan honetan jaso; gainera –eta hau da garrantzitsuena– herritarrek hori espero dutela uste dugu, eta Legebiltzar honen gehiengoak hori defendatu du. Izan ere, eztabaidagai dugun planak jasotzen du osasun-sistemak guztientzat bidezkoa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izan behar duela; bere egiten du sistema publikoaren jasangarritasuna, aurrekontu-arra- zoiengatik zalantzan jarri gabe, eta defendatu egiten du, efizientzia-printzipioei eta epe ertaineko estrategiak hartzeari jarraikiz, gainera, eta ez jendea baztertuz. Ekitatea eta jasangarritasuna, sailburuak gogorarazi digun moduan, planaren ardatzak dira, eta Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak hartu behar dituzten eta Eusko Jaurlaritzak (Eusko Jaurlaritza honek eta etorkizunekoak) aurrera eraman behar dituen erabaki guztien ardatz izan behar dute, plan honek Eusko Jaurlaritza honi eta ondorengoari eragingo baitie. Helburuak zehaztuta dauzka 2020ra arte; beraz, diodan moduan, bi gobernuei eragingo die. Eta horregatik da guztion ardura zazpi, edo sei, urteko plan hau. Eta kontuan hartzen du egoera ekonomikoa, baina ez baliabide-eskasiaz hitz egin eta murrizketak zuritzeko, gure inguruan gertatzen ikusten dugun moduan. Eskuragarri dauden baliabideen ekonomiaz hitz egiten da; badakigu baliabide horiek beste une batzuetan baino murritzagoak direla, baina osasun-eskubidea bermatzeko erabiliko dira eskuragarri daudenak. Ez hori bakarrik. Osasuna, berez, faktore makroekonomikotzat hartzen da. Izan ere, eskubide bat da osasuna, baina osasunik ez izateak, planean jasotzen den moduan, gizarte-kostu handiak ditu, eta laguntza-sistemetan eragina du, eskaera handiagoa sortzen baitu eta beste baliabide batzuk murriztu. Erraza da ulertzen; horiek horrela, ulertezina, absurdoa, eraginkortasunik gabea eta bidegabea da gure inguruko zenbait autonomia-erkidegotan egiten ari dena: osasun-eskubidea mugatzea. Konstituzio Auzitegiak berak, legez kanpoko egoera administratiboan zeuden etorkinei arreta mantentzeko Patxi Lópezen Gobernuaren erabakia bermatzean, puntu horretan kokatu zuen osasun-sistema publikoaren giltzarria. Horretaz jabetu dira gure osasun-filosofiatik oso urrun dagoen herrialde batean ere: Ameriketako Estatu Batuetan. Ikusi du Lehen Munduko herrialdeetako bat izanik –nik esango nuke lehena–, eta osasunean biztanleko gehien gastatzen duena, herritarrei estaldura txikiena ematen diela. Eta jabetu da osasunerako eskubidearen babesik ezak –eta hori da Ameriketako Estatu Batuak egin duen urrats handia– osasun orokorrari ez ezik, herriaren ekonomiari ere eragiten diola. Eta horregatik daude Ameriketako Estatu Batuak Europari begira, eta, zehazki, Euskadiri ere begiratu diote, gutxiago gastatuz gehiago egiten ikasteko. Horregatik bilatzen du gure arteko norbait esateko nola lortu gizarteko kide bakoitzarentzat eta guztientzat osasunarretarako irispidea, kontzeptutzat eskubidea ez ezik, lehiakortasunerako beste faktore bat ere badena. Mintzaldi honen helburua ez da panegiriko bat egitea ez gure sistemari buruz –badu zer hobetu– ez gure planari buruz (gero aurkeztuko ditugun zuzenketak onartuko ditu), ezta Eusko Jaurlaritzari buruz ere; Jaurlaritza honekin eztabaidatzen jarraituko dugu legegintzaldi osoan, baina funtsezkoa iruditzen zaigu jakitea zer dugun. Sailburuak definitu duen moduan, osasun-sistema ona da, hogeita hamaika urtean zehar adostasun politiko eta sozialez eraikia, eta garrantzitsua iruditzen zaigu jakitea zer dugun, ez galtzeko. Jakin behar dugu zer dugun eraikia, inork hori hondatzeko tentaziorik izan ez dezan, eta jakin behar dugu nondik joan datozen urteotan, inor bide-ertzean gera ez dadin. Horretarako, esan dugun moduan, oinarritzat osasun-arloko erakunde ospetsuenen azterketak eta txostenak erabiltzen dira, baita estrategia horiek marrazteko azterketa propioen hiru elementu ere. Hiru elementu horiek, ongi dago gogora ekartzea, talde sozialistek onartu zituzten. Osasun Ministerioak 2010ean onartu zuen dokumentua, "Ekitaterantz. Espainian osasuneko gizarte-desberdintasunak murrizteko politika eta esku-hartzeen proposamenak", Patxi Lópezen 2012ko "Pobreziari eta gizarte-desberdintasunei buruzko inkesta" txostenarekin batera; baita Gemma Zabaletak zuzentzen zuen sailaren dokumentua ere, "Zahartzen ari direnen ongizatean eta tratu egokian aurrera egiteko ehun proposamen", eta kronikotasunaren errokari aurrea hatzeko estrategia, gerora etorri zirenekin batera, Bengoa sailburuaren taldeak diseinatua. Hausnarketa horiei guztiei esker, aurreko planaren ebaluazioarekin eta estatistika demografikoekin batera, osasun-arloan egun Euskadik zer arazo dituen detektatu ahal izan da: gizarte zahartu baterantz goazela, adindunek gaixotasun kronikoak eta mendekotasuna dituztela, eta osasun hori txarragoa dela baliabide gutxiago izanez gero eta erretiro-saria jaisten denean. Ez da gure arazo bakarra, baina bai erronka nagusia. Horregatik korazatu behar da erakundeen baterako jarduera, gizarte- eta osasun-zerbitzuak koordinatu, eta gaixotasuna eragozten ahalegindu, herritarren jarrera aktiboaz eta ingurune osasungarriak sortuz. Helburu horretan ikusten ditugu plan honen zenbait gabezia; izan ere, sailarteko jarduera proposatzen da Eusko Jaurlaritzak jada iragarri dituen beste plan batzuk jasoz, betiere osasunarekin zerikusia dutenak, eta deigarria egiten zaigu Ganbera honek duela aste batzuk berretsi zituen zenbait plan ez jasotzea; esaterako, etxebizitzarena eta osasunean duen eraginarena, sailburuak bere mintzaldian esan duen moduan. Gure ustez, ezinbestekoa da etxebizitzetan jardutea gaixotasuna prebenitzeko, eragozteko, edo, dagokionean, pazienteen autonomia errazteko eguneroko bizitzan. Gure ustez gabezia horiek sortzen dira Eusko Jaurlaritzak ez duelako sinesten, jada gaitzetsi dugun moduan, etxebizitzarako eskubidean edo haren gizarte-funtzioan, edo etxeetako energia-urritasunean. Etengabe ikusi dugu hori aipatu ditugun arlo horietako proposamenei Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz kontra egin diela ikustean. Baina espero dugu ulertzea etxebizitza-legea onartzeak –orain izapidetzen ari den lege hori–, bizitzeko leku bat izateko eskubidearen arautzeak osasunari eragiten diola. Berriro diot, sailburuak bere mintzaldian jaso duen moduan. Eta espero dugu, gutxienez, gure setaren eraginez, Eusko Jaurlaritza honek ez jarraitzea ukatzen Euskadin etxebizitza batzuek energia-pobrezia bizi dutela, edo ezin dietela argiaren eta gasaren fakturei aurre egin, eta horrek ere osasunari eragiten diola. Gabezia harrigarria da plan honek jasotzen duen jardueraproposamen batean: txikizkako merkataritza-plana edo euskara-plana jaso, osasunean eragina duten jarduerak, baina etxebizitza ahaztea… Kasu honetan nahiko ahazte serioa iruditzen zaigu, batez ere, esan dugun moduan, desberdintasunak amaitzeko asmo ugari dituen Osasun Plan honetan. Horregatik uste dugu hutsune hori bete egin behar dela plan horretan; izan ere, etxebizitza-arloko jarduera horiek, energia-hornidurakoak edo eskolaumeen artean nutrizio-gutxiegitasunak hautematekoak betetzearen mende ere egongo baita planaren helburuak erdiestea. Horri dagokionez, uste dugu Eusko Jaurlaritzak erronka honetan aurrera egiteko urratsak zehaztu behar dituela, erdibideko urratsak; lanak jarri behar dizkio bere buruari, legegintzaldi honetarako jarduerahelburuak; alegia, 2016rako helburuak. Izan ere, plan honek Eusko Jaurlaritza hau eta hurrengoa behartzen ditu, eta, beraz, Eusko Jaurlaritza honek argi utzi behar du zer egingo duen eta zer utziko duen hurrengo gobernuarentzat. Horiek horrela, uste dugu planean 2016rako helburuak jaso behar direla gazteen langabeziari, pobrezia-tasari eta eskola uzteari dagokienez, eta uste dugu etxebizitzarik gabeko biztanleria-tasa % 0ra jaitsi behar dela, hori baita izapidetzen ari den etxebizitzaren legearen helburua. Pazienteen eskolari buruzko helburua ere zehaztu behar da legegintzaldirako, eta funtsezko tresna izan behar du osasun-ekintzan, norberaren beharrei erantzuten jakiteko, baina baita pazienteei eta oro har osasunaren erabiltzaileei baterako arduraren zentzuaz jabetzen laguntzeko ere, bereziki zerbitzu publikoen erabilerari dagokionez. Edo helburuak zehaztu profesionalen prestakuntzari dagokionez, farmazia-industriako enpresek finantzatzen dituzten programen bidez egun jaso dezaketenaz gain. Prestakuntza hori lehenbailehen indartu behar da. Eta lehen mailako arretan gorputz-masaren indizea bahetzeko jarduerak zehaztu, eta obesitateari buruzko aholku laburrekin prestakuntza eman, zeren eta, sailburuak ongi adierazi duen moduan, arazo serioa da eta beharrak zabaltzen ari dira, eta gero eta gehiago ikusi behar da prozesu gisa eta osasunerako arrisku gisa. Helburuak zehaztu behar dira, halaber, arreta psikogeriatrikoan, min kronikoari buruzko giden ezarpenean, senide zaintzaileen prestakuntzan, aholkulari- tza genetikoaren eskaintzan, gaixotasun arraroen detekzio goiztiarreko programetan... Gai horiek guztiak jasotzen dira planean, baina zehaztasuna falta zaie, eta ez dakigu den konpromisoa hartzen ez ausartzeagatik edo planaren filosofia praktikara eramateko nola jokatu oso argi ez izateagatik. Helburu jakin batzuetan anbizio handiagoa izan behar duela ere uste dugu; adibidez, minbizia duten gaixoei arretaren ehuneko ehun ematea errebisioetan, edo errehabilitazio-beharrak dituzten gaixoen ehuneko ehuni arreta ematea. Eta puntu honetan geratuko naiz une batez, iruditzen baitzait osasun-administrazioak egiteke duen lanetako bat dela, baina ez zaigu iruditzen Jaurlaritza honi, aurrekoari edo haren aurrekoari egoztekoa denik. Osasun-behar berriei erantzuten dien gabezia bat da, zahartzearen eta kronikotasunaren ondorio, besteak beste. Izan ere, lehen esan dudan moduan, osasun-sistema publikoak lehenik gaixoak artatu egin ditu, gero prebentziora jo du, eta azkenik, gaixotasunak saihestera, baina heldu behar zaio gaixotasun kroniko bat izateagatik errehabilitazio luzea behar duten gaixotasun jakinak izan dituztenen edo dituztenen errehabilitazioaren gaiari ere. Gaur egun, iktusa, bihotzekoa, gaixotasun erreumatikoa edo beste gaixotasun kroniko batzuk dituztenak errehabilitazio-zerbitzuetara bideratzen dira, eta bikainak dira profesionalak, baina baliabideak ez dira behar bestekoak. Gaixotasun horien ondorioek gerora tratamendu luzea eskatzen dutenean, eta kasu askotan eragin psikologikoa ere izaten dute (muga fisikoak luze irauten dutelako), aparteko baliabide ekonomikoak edo behar bestekoak dituztenek soilik jaso dezakete errehabilitazio egokia. Osasun Planean bertan jasotzen da egoera hori modu estrategikoan landu beharra. Gure ustez, hori egitean, osasunerako eskubidearen alderdi den hori sartzeaz gain, hasieran ahalegin ekonomikoa egin behar da, baina luzera gastu publiko txikiagoa eragingo du, pazienteak autonomia handiagoa lortuko baitu eta asistentzia soziosanitarioaren behar gutxiago izango baitu. Horrenbestez, 2020rako helburutzat izan behar da errehabilitazioa behar duen orok horretarako beharrezkoa den azpiegitura publikoa izatea. Planaren gabezia horiek, zehaztasun falta horiek zuzentzen ahaleginduko gara ebazpen-proposamenen bidez, baina orain bertan osasunari buruzko 2014ko eztabaida monografiko honetan funtsezkoa iruditzen zaigun zerbaitekin geratu nahi dugu; izan ere, analisi bera eginda, osasun-arloko behar berriak ikusita, eta zahartzearen eta kronikotasunaren erronka berriak ikusita, administrazio batzuek erabaki dute dena moztea. Zergatik? Erronka horiek gastuak eragiten dituztelako. Eta, orduan, erabaki dute biztanleriaren zati bat baztertzea, zigor ekonomikoaren bidez. Baztertu egiten dira botikak ordaindu ezin dituztenak; baztertu egiten dira minbiziengatik edo beste gaixotasun larri edo kroniko batzuengatik tratamenduak jasotzen dituztenak, eta baztertu egiten dira egoera administratiboa legeztatzeko aukera izan ez dutenak. Eta guk, Euskadin, kontrakoa proposatu dugu, horretan uste osoa dugulako eta bazterketak, bidegabea izateaz gain, sistemaren printzipioak hausten baititu, garestiagoa ere badelako epe ertainera. Bazterketaren ondorioz, sistemak ez du biztanleriaren osasuna zaintzen, eta etxeko tratamendu sinple batekin sendatu daitezkeen gaixotasun batzuek azkenean ospitaleratzeak ekartzen dituzte, larrialdi-zerbitzuen bidez. Bazterketaren ondorioz, agertzen dira gaixotasun batzuk prebentzioaren bidez saihestu daitezkeenak. Eta gaur gure helburua da, bada, Euskadiko osasun-sistema publikoaren konpromiso historiko bat berritzea: osasun-gastuak sistema eraginkorra izaten jarraitzea, prebentzioaren eta asistentzia hobetzeko gizarte-politiken koordinazioaren bidez, eta sistema pixkanaka berriro antolatuta, estrategia batzuen bidez; adibidez, aurreko legegintzaldian abian jarri zen gaixo kronikoen estrategiaren bidez. Sozialistontzat, gaurko eztabaida konpromiso hori berritzeko eta egokitzeko da, Osasun Planak aurkezten duen jarduera-gidaren bidez. Hori da gure borroka nagusia, ulertzen dugulako bizi dugun krisi gogorraren biktima nagusiak herritarren gizarte-eskubideak direla, eta irabazle nagusia, berriz, desberdintasunak. Hala diote ELGAk eta Nazioarteko Diru Funtsak, eta arrazoi gutxi dago pentsatzeko ezkerreko erakunde iraultzaileak direna. Baita Intermón Oxfamek ere, eta berrikiago, Cáritasek, Montoro jaunari kontuak zapuztu arren ere. Eta guztiok izan ditzakegu gure errezetak eta proposamenak krisitik ateratzeko, baina Legebiltzar honetan partekatzen jarraitu behar dugu hainbeste arlotan nabarmentzen diren desberdintasunak ezin direla osasun-eskubidera ere zabaldu, eta sistema publikoaren ekitate-, justizia- eta kalitate-irizpideak bermatzen jarraitu behar dugula. Iruditzen zaigu jasotzen direla printzipio horiek planean, eta, gaurtik aurrera, garatzea dagokigu, Eusko Jaurlaritza hau batzuetan Legebiltzarrak bultzatuta baitabil. Badakigu kosta egin zitzaiola ulertzea inor ezin zela botikarik gabe geratu baliabide ezagatik; badakigu kosta egin zitzaiola ulertzea osasun-azpiegiturak diseinatzen jarraitu behar zela epe ertaineko beharrei erantzuteko. Egia esan, ez dakigu oso ondo ulertu duen, baina, gutxienez, bere egin du, eta badakigu Legebiltzar honetako gehiengoa tematuta dagoela bide horretan jarraitzeko. Eta orain geure gain hartuko dugu planean garatuko diren ekintza zehatzak proposatzeko eginkizuna, planean zehazten diren helburuak betetzeko. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4172
10
75
02.04.2014
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Mahaiburu andrea, lehendakaria, sailburua, egun on guztioi. Osasun Plana gure eskuetara iritsi zenean, patxadaz irakurri eta aztertu genuenean, gogoa eman zigun liburuxka hartu, kris-kras apurtu eta sutara botatzeko. Esan genuen "Gure buzoian propaganda gehiago ez, mesedez!". Hori izan zen gure lehenengo erreakzioa. Eta galdetuko duzue, baina zergatik erreakzionatu zenuten horrela? Horrela erreakzionatu genuen bat-batean ikusten genuelako Gobernuaren eguneroko praxia eta Osasun Plan honetan jasotzen den filosofia, helburua, kontraesankorrak zirela, talka egiten zutela eta ez zihoazela bide berean. Azken finean, Osasun Sailak bere buruari jartzen dizkion betebeharrak, orain esan dudan bezala, kontraesankorrak direlako eta, beraz, sinesgarritasun gutxi Gobernu honek erakusten duena plan honekin. Eta zer esanik ez 2014eko aurrekontuak ikusten baldin baditugu, zer esanik ez 2013an exekutatutako aurrekontuak ikusten baditugu, eta zer esanik ez liburu honetan jasotzen den ikuspegia transbertsala da, zeharkakotasuna. Eta EH Bildu behin eta berriro saiatu da sail ezberdinetan, hemen jasotzen den filosofiarekin, proposamenak egiten. Eta behin eta berriro Gobernuaren aldetik ikusi duguna da immobilismoa, ezezkoa. Hori da jaso duguna. Zeren saiatu gara plan honek jasotzen duena egiten hainbat sailetan: aktibitate fisikoa sustatzen, indartzen, pobrezia, etxebizitza, elikadura hainbat baldintzatzailetan. Eta plan honek esaten du baldintzatzaile horiek direla eragiten dutenak osasunean. Ulertuko duzue zein izan zen gure erreakzioa. Baina ez, hala ere, gure lehenengo erreakzioa gaindituta, ez genuen Osasun Plana sutara bota, ez genuen apurtu. Arnasa hartu, lasaitu, eta jarrera proaktibo eta positiboa hartzea pentsatu genuen. Gure taldeak legegintzaldia hasieratik erakutsi duen jarrera proaktibo eta positiboa. Eta proposatu genuen Osasun Plana eztabaidatzea, gure ekarpena egin ahal izateko. Hori bai, gure taldeak proposatu zuen Osasun Batzordean egitea, lanerako beste patxada bat ematen duelako, nahiz eta proposatu genuenean, Gobernua saiatu zen proposamena ez izapidetzen. Baina eskerrak gero Gobernuak hobeto hausnartu zuela eta, Antolamendu Sanitarioaren Legeak esaten duen bezala, 13. artikuluan, Kamera honetara ekarri zuen debaterako. Eta zergatik hartu genuen jarrera positiboa? Hiru arrazoirengatik hartu genuen jarrera positiboa. Bat, hemen esan den bezala, osasun-sistema planifika- tzeko eta programatzeko lanabes nagusia delako. Bi, konpartitzen dugulako eta positiboki baloratu dugulako Osasun Plan honetan jasotzen den filosofia eta ideia nagusiak. Eta hiru, pertsona dugulako helburu. Lehenengo helburuari lotuta, beraz, lanabes nagusia izanik aintzat hartzeko instrumentua da, nahiz eta Osasun Sailak eguneroko praxiarekin behin eta berriro osasun-sistema ezaugarritzen duten publikotasuna, unibertsaltasuna, ekitatea eta kalitatea, behin eta berriro urratsen ari da. Behin eta berriro urratsen ari da hemen jasotzen diren printzipioak. Bigarrena, eta hemen bakoitzari berea aitortu behar zaio, Gobernua, sailburua eta plan honetan lanean jardun duten profesional guztiak zoriondu nahi ditugu. Zoriondu nahi ditugu zeren benetan hemen jasotzen dena oso ona da, filosofia oso ona da. Eta hirugarrena, pertsona dugu helburu eta gu beti gaude prest elkarlanerako, gure ekarpenak egiteko, zer azken finean osasuna da pertsonok daukagun altxor bakarra. Eduki genezake lana, eduki genezake dirua, nahi duzuena, baina osasuna ez baldin badago, hori guztia alperrik da. Eta, beraz, erantzukizunez. Erantzukizunez jokatu behar dugu herritarrekiko, Osakidetzarekiko, Osakidetzan lanean jarduten profesionalekiko, azkenean guztion osasuna hobetzeko eta mantentzeko. Eta, beraz, ados egonik lehen Darpón jaunak aipatu duen leloarekin, "Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura" leloarekin, ados egonik, hemen Osasun Planean jasotzen diren aukera eta erronkekin, mahai gainean jarri nahi ditugu Osasun Plan honetan ikusi ditugun eta antzeman ditugun gabezia esanguratsuenak. Bat. Orokorkerian jausten da. Lehentasun gisa jasotzen dituen arloetan, helburuak eta ekintzak jasotzerakoan, ez dago konkreziorik. Konkrezioa faltan bota dugu. Bigarrena, bitarteko ekonomikoak. Non daude bitarteko ekonomikoak Osasun Plan hau garatzeko? Zeren Osasun Plan hau ezingo da errealitate bilakatu, ez baldin badugu bitarteko ekonomikorik. Zer aurrekontu jasoko dugu? Gainera, ikusten badugu 2014eko aurrekontuetan Osasun Plana garatzeko dagoen diru lerroa, jai daukagu. Jai daukagu! Eta gero, suposatzen da prebentzioa lantzeko daukagula zuzendaritza bat, Osasun Publikoaren Zuzendaritza, eta ikusten baldin badugu horren aurrekontua ere, jaun-andreok, esango didazue nola garatu behar dugun Osasun Plan hau. Zeren, 2012an 32 milioi euro inguru. 2014ean, egia da, igo egin dela, 48 milioi inguru. Baina, zein asmo dauka Osasun Sailak Osasun Publikoaren Zuzendaritza pertsonalarekin indartzeko? Baliabideekin indartzeko? Formakun- tza, prebentzioa indartzeko, sakontzeko? Zer asmo dauka? Jakin nahi dugu. Eta horretaz gain ere, osasun-politikak gainerako politika publikoetan,sektoreetako, sailetako politiketan txertatu behar baldin badugu, gainerako sailek zein aurrekontu bideratuko dute honetarako? Zeren orain arte ikusi duguna etxe honetan izan da: diru-sarrerak bermatzeko errenta, behin eta berriro tematu zarete baldintzak gogortzen; etxebizitza eskubidea subjektiboa izateko, ez dakigu zein asmo duzuen edo ze neurri bideratzeko prest zaudeten; Hezkuntzan, heziketa fisikorako ordutegiak curriculumean aurreko Gobernuak murriztu zuen eta murriztuta jarraitzen du, baina hori bai, Osasun Plan honetan esaten da mundu guztiak kirola egin behar dugula. Zer koherentzia da hori? Ingurumenean, prebentzio neurriak, nola garatu behar ditugu? Nola txertatu behar ditugu? Elikadura osasuntsua bideratzeko… Zertarako prest dago Gobernua? Zer egingo du, ez dakit, ospitaleetako jantokietan, elikadura ekologikoarekin, ikastetxeetakoan, zein politika, zein aurrekontu? Hori da ikusten ari garena. Eta jakin nahi duguna. El calendario. Necesitamos tener un calendario para ver concretamente el nivel de cumplimiento, para evaluar cómo va. Este instrumento es fundamental. Egutegi bat behar dugu benetan betetze-maila jakiteko, nola doan ebaluatzeko. Tresna hori funtsezkoa da. Gainera, plan honetan, eta 1997ko Legeari jarraiki, esaten da, "urtero helburuen adierazleak monitorizatuko dituela eta Legebiltzarreko Osasun Batzordeak ebaluazio publikoa egingo duela". Hori 1997ko legeak jasotzen du. Baina nire galdera da, nola monitorizatuko dira, jasotzen diren helburu gehienek 2020an baldin badute data? Tartean, ez dugu ikusi beste urterik. Batzorde batzuk edo beste batzuk sortzeko bai, baina bestela. Egia da planaren ezarpena eta jarraipenerako hiru instrumentu inportante sortzen direla, eta sailburu jaunak ere aipatu ditu. Bata, sailen arteko batzorde bat eta, beraz, honi dagokio planean jasotzen diren konpromisoak zehaztu eta aplikatzen direla jasotzea. Eta proposatzen da, proposatzen zen behintzat txostenean, batzorde hau martxoan sortzea, ez dakiguna da sortua dagoen edo ez, gero ea argitzen digun sailburuak. Bigarrena, batzorde tekniko bat. Eta hirugarrena, Osasun Sailaren Kontseilua bera da. Berak edukiko du beste batzorde tekniko bat, baina bera da. Baina gaizki ibiliko gara, berriro ere, Osasun Plan hau Osasun Saileko Kontseiluan geratzen baldin bada eta beste sailak ez baldin badira inplikatzen. Pentsatzen dut hor Urkulluk badaukala zer esana eta zer egina benetan hori abian jartzeko. Eta guzti hau ez dugu esaten esatearren, kritika egitearren, zeren 1997ko Legean, Antolamendu Sanitarioko Legean, dagoeneko jasotzen zen transbertsalitate hori. Jasotzen zen osasun-politikak sektoreetako politika guztietan kontuan hartzea. Baina zer egin dugu ordutik? 97tik hona zenbat urte pasa dira? Beraz, ez da berria. Kezkatzen gaitu ere, zeren eta ikusi duguna da urteetan zentratu garela asistentzian gaixotasunean, ez prebentzioan eta ez-gaixotzean, baizik eta gaixotu eta gero gaixotasuna tratatzen. Hori ere aurrekontuetan ere ikusten da. Lehen arretak, berez suposatzen denak prebentzioa lantzeko dela, osasun-politikak bere osotasunean lantzeko denak, aurrekontuetan soilik % 15 jasotzen du. Eta beste guztiak, arreta sanitarioak, % 54 gutxi gorabehera. Horrek dena esaten du. Ondorioz, ikusten duguna da, benetan sinesten baldin badugu honetan, benetan errealitate bilatu baldin badugu, funtsezkoa dela bitartekoak –hau da, sosak–, giza baliabideak, helburuak eta adierazleak ondo zehaztea, eta, beraz, egutegia zehatza da behar duguna. Eta noski, Gobernu osoa inplikatzea eta gainerako erakundeekin ere koordinazioan aritzea. Orain balio ez duena da prebentzioaren izenean, ardura konpartituaren izenean, herritarrengan pilota uztea, guk eskuak garbitzea, eta gainera, nola egoera ekonomikoa txarra den bitartean, arretako asistentzia desmantelatzea eta murrizketak egitea gertatzen ari den bezala enpleguarekin, itxarote-zerrendarekin, berrordainketarekin, ordezkapenekin, laborategien plan zuzentzailearekin, giza baliabideen planarekin, eta ez dakigu zer gertatuko den erakundeen sistema integratuarekin. Zeren eta dokumentu guzti horiek, denak, dinamikoak dira eta dinamismoaren izenean, egunerokoan, badirudi Gobernuak edozer egin dezakeela. Beraz, gaurkoan hemen, Darpón jauna, argitu behar duzuna da eta eskatu nahi dizuguna argitzea da, zein den zure hautua. Hau da, zure hautua den legegintzaldia hasieratik jarraitu duzun aldebakartasunaren eta murrizketen bidea ala benetan zure bidea den Osasun Plan honetan jasotzen den bidea. Hori da hemen argitu behar duzuna. Aukeratzen baldin baduzu Osasun Planaren bidea, esan! Gu prest egongo gara inplikatzeko. Gu prest egongo gara osasun-sistemak behar duen herri-akordio bat egiteko. Herri-akordio bat, osasunsistemaren abizen nagusiak –publikotasuna, unibertsaltasuna, ekitatea eta kalitatea– defendatzeko. Azkenean, herritarrei egunerokoan behar dituzten erantzunak eraginkortasunez emateko. Guk, EH Bilduk, oso argi dauka zein den gure bidea eta garbi daukagu Osasuna zutabe nagusienetakoa dela. Zutabe nagusienetakoa dela Osasuna, Ogasun, Hezkuntza eta gizarte zerbitzuekin batera. Lau hanka. Lau hanka gizarte kohesionatu bat izateko, desberdintasun sozialak gutxitzeko… Azkenean modu bakarra delako benetan gizarte aurreratu bat izateko. Baina horretarako, erakundeak inplikatu behar dira, politika publikoak egin behar dituzte. Gainditu behar dugu merkatuak, neoliberalismoak ezartzen digun oferta-demanda eredu horiek. Gainditu behar dugu momentu honetan osasun-zentroetan, ospitaleetan dagoen idiosinkrasia hori. Ospitaleak herrietara ireki behar ditugu, beste arreta integralago bat eman behar dugu. Horretarako, guztion mentalitatea aldatu behar da: gurea, langileena, herritarrena. Zertarako? Lehen esan duguna, osasunari integraltasunetik heltzeko, lantzeko eta pertsonak ez gaixotzeko. Hori da inportantea, ez gaixotzeko eta osasuntsu bizitzeko. Nahiz eta jakin gaixotasuna beti hor edukiko dugula eta gaixotasuna ere tratatu behar dela. Baina hori da hurrengo pausua. Aurretik beste etxeko lan batzuk egi behar ditugu, eta hor daukagu erronka handia egiteko guztiok. Beraz, ideia oso xumea bezain konplexua da, alegia, osasunean eragiten duten baldintzatzaileetan eragitea. Eta lehen esan dut baldintzatzaile horiek zeintzuk diren. Garbi hitz eginez, horrek zer suposatzen du? Lan-ordutegiak aldatu, gizartearen antolamenduirizpideak berregokitu, guztiok kalitatez bizimodu normal bat eramateko, familia eta lana uztartzeko aukera izateko, elikadura osasuntsua bideratu ahal izateko, ariketa fisikoa egiteko aukera izateko. Zeren eta hemen gaudenok, adibidez, berdin zait edo teilatuak konpontzen daudenak edo kate baten daudenak, zenbat ordu sartzen dugu egunean lanean? Zenbat? Urkullu, zenbat sartzen dituzu? Aukerarik badaukazu paseatzeko? Ez. Nola jaten dugu? Hori da osasuna zaintzea. Horretaz ari gara hitz egiten. Eta horrek zer suposatzen du? Horrek suposatzen du berdintasun-ikuspegiarekin politika txertatzea. Horrek suposatzen du tokiko garapena garatzea, lanaren banaketa eta bestelako ikuspegi bat. Horrek suposatzen du herrien eta hirien beste eraikuntza bat, pertsonentzat eraikitzea. Anekdota bat kontatuko dut –agian zuentzat tontakeria bat da–, nire semeak orain sei urte ditu eta lau urte zeukanean amamarekin eta jaitsi ginen Bergarara. Ni Elgetan bizi naiz. Bergarara. Ez dago desberdintasun handia. Eta galdetu zigun: Hemen umeak non jolasten dira? Eta esan genion: Hemen, kolunpioetan, parkean. "Goazen Elgetara, hemen ezin da jolastu". Espazioak behar dira, espazioak behar dituzte umeak jolasteko, mugitzeko. Zer gizarte eraikitzen ari gara? Eta hori da osasun-politika. Osasun-zentroak, ez bakarrik osasun-zentroak, baizik eta azpiegiturak ere txikiak, eskualdeetara egokituta, gizatasuna dutenak aurretik. Lehen esan dudana, elikadura osasuntsua bideratzeko. Gure gizartea, euskal gizartea, elikaduran urteetan oso jakintsua izan da, baina galtzen ari gara. Galtzen ari gara gure ohiturak, hezkuntza. Hezkuntza ardatz, pertsona bat bera ere hezkuntza gabe. Eta hezkuntza horretan ohitura osasuntsuak, baloreak, janariarenak, aktibitate fisikoarenak, higienearenak, hezkuntza sexuala, lehen sorospenena… Guzti hori txertatu behar da. Eta hor buru-belarri inplikatu behar da Hezkuntza, gizarte zerbitzuak, baita Osasuna ere, desberdintasuna ekiditeko. Eta hor arreta berezia jarri beharko genuke haur eta gazteekin, zeren eta, zer gizarte mota ari gara bideratzen? Umeak alde batetik bestera, ingelesa, teknologia… Baina mugitu gutxi, eta gero obesitatea, 16 urterekin obesitatea. Baina gero non konponduko da? Ospitaletan. Ez, buelta eman behar diogu. Gero gure gizartea nabarmen da zaharkitzen ari dela eta jaiotze-tasa areagotzeko politikak indarrean jarri beharko genituzke baina ez Madrileko Gobernuari bururatu zaion Abortuaren Lege anakroniko zentzugabea gisako politikak, baizik eta orotariko emakume eta familia-eredu desberdinei erantzuna emango dien politika transbertsalak. Gaztetu beharko dugu gure gizartea. Zahartze horretan, saiatu beharko ginateke benetan zahartze aktibo bat bideratzen, bizitzaren amaierara ahalik eta menpekotasun txikienarekin iristeko. Arreta, lehen esan dugun bezala, ingurune hurbilean emateko, baina kontuz, ingurune hurbilean, ez familiaren eta emakumearen lepo azkenean dena. Zeren eta badakigu zer gertatzen ari den. Hemen bitartekoak bideratu eta garatu behar dira benetan arreta kalitatezkoa emateko, zeren eta berriro ere gertatzen ari da emakumea etxera eta pisua emakumearengan. Guzti hori, guzti hori aldez aurretik, osasunarreta integral horretan banatuko genituzke bi zati eta horrek suposatu beharko luke osasun-politiken % 70. Baina guzti horrek eskatzen du hemen gaudenon mentalitate-aldaketa bat. Eta gero etorriko litzateke gaixotasunak diagnostikatzea, tratatzea. Azkenean, ohiko edo normaltasunean ezagutzen dugun arreta sanitarioa. Beharrezkoa dena ere! Beharrezkoa dena ere, baina gaur nahiago izan dugu beste ikuspegi horri garrantzia ematea eta nabarmentzea. Hori nabarmentzearekin batera, ez dut ahaztu nahi ere –eta berriro aipatzen dut–, beste bigarren zati hori: asistentziarena. Asistentziari dagokionean ere, hor hausnarketa bat egin beharko genuke. Aurreko batzorde baten aipatu nuen. Etengabe gure buruak interpelatu beharko genituzke. Zer osasun-zentro nahi ditugu? Ospitaleak? Baliabideak? Zer da bideratu behar duguna benetan arreta pertsona behar dutena izateko? Nola txertatu ikuspegi soziala eta sanitarioa? Azkenean gure eginbeharra da egunerokoan pertsonekin lanean ari direnei baldintzarik eta baliabiderik egokienak ematea, beraiek erabaki egokiak hartzeko, eta hori askotan, faltan botatzen dugu. Darpón, guzti hori egiten dugun bitartean, eta guzti hori gure ustez behintzat egiteko dugu, eta bukatzeko eskakizun zehatzak jarriko nizkizuke mahai gainean eta eskatu nahi dizkizut: Bat. Manten ditzagula gure osasun-sistema publikoaren abizenak: publikoa, unibertsala eta ekitatiboa. Printzipio nagusi horiek manten ditzagula. Bi. Mesedez, krisia ez aitzaki hartu. Egoera ekonomikoa ez aitzaki hartu. Jarri bitartekoak, benetako osasun-politikak bideratzeko, murrizketak ez aplikatzea nahikoa da. Deje de lado ese camino. Eta hirugarrena, Osasun Plan hau ez dadila publizitatean geratu, ez dadila propaganda hutsean geratu. Lehen esan dugun bezala, osasuna da daukagun altxor bakarra, besterik ez, eta azkenean guztion esku dagoelako zaintzea eta mantentzea. Jakin nahi duguna da zertarako prest zauden zu eta zure taldea. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4173
10
75
02.04.2014
ORBEGOZO URIBE
EA-NV
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, lehendakari, sailburu, legebiltzarkideok. 2012ko abenduan, Iñigo Urkullu jauna lehendakari izendatu genuen Ganbera honetan, eta Eusko Jaurlaritzaren aitzindaritza hartu zuen konpromiso argi batekin, pertsonak helburu izango dituen politikak aurrera eramateko konpromisoa, hain zuzen ere. Euzko Alderdi Jeltzalea osatzen dugun emakume eta gizonok betidanik sinetsi izan dugu osasunpolitikak eta gure osasun-sistema garatzea lehentasun politikoen artean egon behar zela; izan ere, bizi- kalitatearen eta gure gizartearen ongizatearen oinarrizko zutabetako bat baita. Aurreko legealdietan, alderdi eta gizartearen kontzentzu zabal bati esker, euskal osasun-sistema publiko eta kalitatezkoa garatzen aldeko apustua egin genuen, zerbitzu publikoen artean euskal herritarrek balorazio honen eman izan dioten sistema eraiki genuen eta era berean, bai Estatuan bai Europan, erreferente bilakatu zen sistema eraiki genuen. 2012ko urriko hauteskundetara aurkeztu ginenean, Euzko Alderdi Jeltzaleak osasun-arloko politikaren erdian, euskal osasun-sistemaren erdian, pertsonak jartzeko konpromisoa hartu zuen. Osasun-sistemaren ardatz pertsonak ipintzeko konpromiso hartu zuen. Hauteskundeetara aurkeztu ginenean, bagenekien nolako erronka eta zailtasunei egin beharko genien aurre. Bagenekien azken urteotan pairatzen ari garen ekonomia- eta finantza-krisiak, besteak beste, diru-sarreren edo baliabide ekonomiko gutxiago izateak, osasun-sisteman ere eragina izango zuela. Bizitzen ari garen garai berriek, ordea, ekimen berriak eskatzen dituzte. Horren aurrean, euskal osasun-sistemari eusteko eta indartzeko apustua egin dugu. Sistema berritu eta modernizatzeko bideragarria eta iraunkorra izateko beharrezkoak diren erreformak eta berrikuntzak sustatzeko apustua egin dugu. Horren adierazle da gaur Ganbera honetan eskuartean daukagun Osasun Plana. Eusko Jaurlaritzaren 2012-2016 legealdiko gobernu-programaren barruan hartutako konpromiso nagusietakoa izan zen. Eusko Jaurlaritza berria, Urkullu lehendakariaren aitzindaritzapean eta Darpón sailburuaren ardurapean, lehenengo egunetik buru-belarri murgildu zen legealdi hasieran emandako hitza betetzeko. Eta lan horren emaitza izan da 2013-2020 urteetarako Osasun Plana. Gure taldeak bat egiten du osasun-plan honen lemarekin. Asko gustatzen zaigun euskarazko lema gainera, gure hezkuntza propioan jasotako lema: "Osasuna, pertsonen eskubidea, guztion ardura". Bat egiten dugu hain zuzen ere guk ere osasuna giza eskubidetzat daukagulako. Baina era berean norbanakoari eta giza talde osoari erantzukizunez jokatzeko ere eskatzen diolako. Zentzu horretan, gogora ekarri nahiko nuke Jaurlaritza berriak hartu zuen lehenengo erabakietakoa izan zela hain zuzen ere Osasun Sailari izena aldatzea, hau da, Departamento de Sanidad izatetik, Departamento de Salud izatera pasa zen. Euskaraz, zorionez, osasun-kontzeptuak barnebiltzen du esanahi zabala hori, baina aldaketa horrekin Jaurlaritzaren helburua izan zen ez mugatzea osasun asistentzialera bakarrik. Hau da, horrez gain osasunaren prebentzio eta promozioaren kultura zabaltzea edo hedatzea. Eta hori da gaur eztabaidagai dugun osasun-planaren bizkar hezurra. Gure taldearentzako osasun-plan honek bere biziko garrantzia dauka. Izan ere Euskal Autonomia Erkidegoan burutu beharreko osasun politiken ipar-orratza izango da datozen zazpi urteetan. Hurrengo zazpi urteetan beraz jarraitu beharko dugun ibilbide-orria. Gure ustez osasun-plana euskal osasun-sistema indartzeko tresna erabakigarria izango da, ekitatea eta kalitatearen aldeko neurriak jasotzen ditu. Era berean osasunaren promozio edo sustapenari lehentasuna ematen dio, ingurune eta bizimodu osasungarrien sustapenari lehentasuna ematen dio, eta giza talde ahulenen arretarik lehentasuna ematen dio. Hau da, pertsona nagusiak, haurrak eta gazteak, baita gaixotasun kronikoak dituzten pertsona horiei ere bai. Benetan azpimarragarria iruditzen zaigu Osasun sailburuak berak adierazitakoa, hain zuzen ere plan honetan jasotako helburuak asmo honen zerrenda baino askoz gehiago direla. Alegia, helburu horiek Jaurlaritzarentzako benetako konpromisoak direla eta horiek erdiesteko hainbat eta hainbat neurri zehatz jasotzen direla. Osasun-esparruan emaitzak lortzera bideratutako ekimen konkretuak jasotzen dituela. Eta are gehiago, lortutako emaitzak neurtu egingo dira, betetako helburuen inguruan etengabeko ebaluazioa egiteko erantzukizuna egongo da. Por lo tanto, en nuestra opinión, este plan de salud va a servir para fortalecer el sistema sanitario público vasco. Busca reforzar los aspectos relativos a la equidad y la calidad del mismo; se marca como objetivo la prevención y la promoción de la salud junto a la promoción de entornos y estilos de vida saludables; asimismo, busca evitar desigualdades en salud de los diferentes colectivos de personas, en especial la de aquellos colectivos más vulnerables, es decir, las personas mayores, la infancia y juventud y las personas con enfermedades crónicas. Sin embargo, como decíamos antes, todas estas ideas principales no son simplemente una lista de buenas intenciones. De hecho, se concretan en un número de objetivos específicos y acciones concretas orientadas a lograr resultados en salud. Es por esa razón por lo que este plan contempla un total de 35 objetivos y 146 acciones específicas al efecto. Bestalde, azpimarratu nahiko genuke 20132020 Osasun Plana Jaurlaritza osoaren plana dela. Alegia, ez dela bakarrik Osasun Sailaren plana. Zentzu horretan, planteamendu transbertsala eta sailen artekoa izateko asmoa nabarmendu nahiko genuke, erakunde artekoa eta sektoreartekoa. Hain zuzen ere, Urkullu lehendakaria buru duelarik, osasun-ikuspuntua esparru politiko guztietara eramateko asmoarekin. Beraz, Osasun Planaren helburuak ez dira mugatuko Osasun Sailaren esku dauden baliabideetara bakarrik. Jaurlaritzaren beste sailetara eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste hainbat erakundetara ere zabalduko da. Izan ere, osasunak politika publiko guztiei eragin behar die gizarte osoaren ongizate eta osasuna bermatu eta hobetu ahal izateko. Ondorioz, esan dezakegu Osasun Plana gobernu-plana dela, ez dela sail bakar baten egitasmoa. Plan honi buruz hitz egiterakoan beraz, ezin gara mugatu osasun-asistentziara, askoz gehiago baita; lehe- nengo arreta, ospitaleak, osasun-zentroak baino askoz gehiago da. Estrategia-plana da, zabala. 2020. urtera arte joango den plana, epe luzerakoa. Hala ere, urterourtero balorazio- eta ebaluazio-txostena egin eta Legebiltzarrera igorriko da. Horrela jasotzen da planean bertan. Jarraipena eta ebaluaketa egiteko metodologia ezartzen du: sail arteko mailan, Eusko Jaurlaritzan, Zuzendaritza Batzordea eta politika guztietako osasun batzorde teknikoak sortuko dira. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde arteko mailan, Euskadiko Osasun Batzordea eta arloko osasun batzordeak ere sortuko dira. Eta azkenik, Osasun Sailaren barruan bertan, Zuzendaritza Kontseilua eta Osasun Planaren Batzorde Teknikoa ere bai. Entendemos, por lo tanto, que es el momento de concebir el concepto de salud como algo más que lo que se limita al sistema sanitario. Compartimos la idea expresada por el consejero Jon Darpón, en la línea de lo que se está haciendo en los países y sociedades más avanzadas. Es decir, para mejorar la salud de las personas es imprescindible disponer de un buen sistema sanitario, sí, pero además es necesario profundizar en otros factores, como contar con ciudades y entornos adecuados, trabajo en condiciones de seguridad e higiene, educación en hábitos saludables de vida, una buena calidad del aire, del agua y el entorno, una vivienda adecuada, equipamientos deportivos que faciliten una vida menos sedentaria etcétera, etcétera. Horregatik guztiagatik, gure taldeak 20132020 Osasun Planari bere babesa emango dio, bat egiten dugulako osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko konpromisoarekin. Gure helburua delako osasun-sistema egokitzea kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz aurre egin ahal izateko gizartearen zahartzeari eta, hein handi batean, horren ondorioz handitzen den gaixotasun kronikoen kopuruari. Atentzio sozio-sanitarioa indartzeko asmoarengatik. Edo ingurune eta bizimodu edo jokabide osasuntsuak sustatzeko beharrarengatik. Baita osasun-esparruan egon daitezkeen desberdintasunak desagertzearen alde lan egiteko ere, bai gizarte-ikuspuntutik bai genero-ikuspegitik. Eta zentzu horretan, uste dugu azpimarratu behar dugula Osasun Planak genero-ikuspegia sistematikoki eta modu transbertsalean jasotzen duela plan osoan zehar. Aurreko planek ez zuten horrela egin eta oso positiboa deritzogu hori ere bertan sartzeari. Ez naiz sartuko banan-banan jorratzera Osasun Planaren helburu eta ekintza zehatz horiek guztiak. Espero dugu beste taldeek ere plan honi zuen oniritzia ematea. Era berean, uste dugu beste taldeok egin ditzakezuen ekarpenak ere oso aberasgarriak izan daitezkeela eta, ondorioz, gure aldetik behintzat, jakin ezazue prest gaudela zuen ebazpen-proposamenak jaso eta adostasuna erdiesten saiatzeko planteatzen dizkiguzuen gaietan. Bereziki eskertu nahiko nuke Euskal Herria Bilduk taldeak eta Talde Popularrak izandako jarrera eta egindako ahaleginak ebazpen-proposamenak lehenbailehen eskuragarri jarri eta argi eta garbi zuen planteamenduak ezagutarazteagatik. Bukatzeko beraz, berriro ere azpimarratu nahiko nuke gure taldearentzat eta, gaur berretsi den bezala, Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasun osoa daukatela osasun-arloko politikek eta euskal osasun-sistema publikoaren aldeko lanak. Autonomia Erkidego honetan bizi garenon bizitza-kalitatearen eta gizarte osoaren ongizatea bermatzeko giltzarri diren heinean. 2013-2020 Osasun Plana horren adierazle argia dugu beraz. Eusko Jaurlaritzak lehentasuna eman dio bere gobernu-ekimenen artean eta lehendakaria bera izan dugu aitzindari lan horretan. Por lo tanto, me gustaría terminar la intervención reafirmando que el compromiso del lehendakari y el conjunto del Gobierno, así como de nuestro grupo parlamentario, respecto a las políticas de salud y el sistema sanitario público vasco es firme. Este plan de salud es prueba de ello, y por eso lo apoyaremos. Porque durante el tiempo que llevamos de legislatura este Gobierno Vasco no ha cejado en su empeño y en adoptar iniciativas en materia de salud. Además de aprobar el Plan Vasco de Salud en el plazo comprometido, en el plazo de un año, ha regulado la asistencia sanitaria para las personas inmigrantes, garantizando la universalidad en el acceso a nuestro sistema sanitario a todas las personas que vivimos en Euskadi. Y eso lo ha hecho por iniciativa propia, porque creemos en la universalidad como principio inspirador de nuestro sistema de protección del derecho a la salud. Además, ha preservado el derecho al acceso a los tratamientos de fertilidad de las mujeres sin pareja o con pareja del mismo sexo; ha posibilitado que los y las adolescentes de catorce a dieciséis años que precisen un ingreso hospitalario no tengan que compartir habitación con adultos, y si requieren una hospitalización sean alojados en camas pediátricas. Al mismo tiempo, ha mejorado la accesibilidad y proximidad de la asistencia sanitaria en todo el país, con la apertura o mejora de nuevos centros de salud y servicios hospitalarios; la receta electrónica se ha desplegado definitivamente en todo el territorio; el nuevo servicio personalizado de cita previa está implantado en toda Euskadi; la espera media para intervenciones quirúrgicas y consultas en Osakidetza ha mejorado; se ha apostado inequívocamente por la investigación en ciencias de la salud y se ha creado por primera vez una dirección específica dentro del Departamento de Salud, y se ha destinado más de 1 millón de euros a ayudas a proyectos y a becas, y a ayudas para la formación de profesionales sanitarios. Se ha hecho realidad el proyecto Osasun Eskola-Escuela de Salud, para el empoderamiento de pacientes y la mejora del autocuidado en enfermedades crónicas, pero también ha cumplido el compromiso de modificar las retribuciones de los directivos de Osakidetza, retirando los incentivos y alineando sus retribuciones con las del resto de altos cargos de la Administración pública vasca, siempre en aras de la transparencia en la gestión pública. Se ha suscrito un acuerdo con el Ejecutivo de La Rioja que dota por fin de estabilidad y normalidad a la colaboración institucional entre vecinos. A pesar de tener que aplicar por imperativo legal el copago farmacéutico en Euskadi, lo ha hecho de la forma menos lesiva posible para nuestros ciudadanos, sin que tengan que adelantar dinero por sus medicamentos e impidiendo que nadie deje de tomar sus medicinas por falta de recursos económicos. Se ha aprobado una serie de ayudas económicas para ello. Beraz, gure taldeak konfiantza osoa dauka Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak herritarren aurrean hartutako konpromisoa beteko dutela. Eta horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasun-eskubidea etorkizunera begira bermatu eta hobetzen jarraitzeko, zalantzarik ez daukagu Euskal Osasun Plana 2013-2020 giltzarria izango dela. Besterik gabe, gure taldearen izenean eskerrak eman eta gure babesa berretsi.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4174
10
75
02.04.2014
OSASUNEKO SAILBURUAK (Darpón Sierra)
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Señora presidenta, señoras y señores parlamentarios, señor lehendakari, buenos días de nuevo. Taldeei entzun ondoren, etorri naizen baino askoz ere alaiago joango naiz gaur, argi ikusi baitut plan on bat egin dugula oso denbora gutxian. Legegintzaldi honen lehenengo hilabeteetan egin da, eta emandako konpromisoa bete da. Egindako adierazpen gehienetan –gero emango ditut xehetasun gehixeago– planari buruz aritu dira, oro har. Bai, helburu bat da hori, berez. Eta oso gauza zehatzei buruz hitz egin didate, gaixotasun zehatzekin lotutako gai zehatzei buruz, baina nik uste dut hori ez dela planaren helburua, eta alde horretatik denbora izango dela gauzak egiteko. Plan hau gobernu-plan gisa sortu zen, eta horixe da dokumentuaren dohainik handiena. Jaurlaritza osoak bere gain hartzen duen plan bat da, eta herri honetako agintari nagusiak, Urkullu lehendakariak, bere gain hartuko du planaren segimendu- eta zuzendaritza-lana. Halakorik ez da gertatu aurreko plan bakar batean ere, ez eta aurreko Jaurlaritza batean ere, eta, gainera, oraingoz, ez da halakorik egin Estatuko beste osasun-sistemetan. Erabateko berrikuntza da, eta nik uste dut argi erakusten duela Jaurlaritzak Euskadiko herritarren osasunarekin duen konpromisoa. Planak zeharkakotasun-kontzeptua jasotzen du, eta zeharkakotasun-kontzeptua ere oso kontzeptu garrantzitsua da. Hiru administraziotan antolatutako herri batean bizi gara (Eusko Jaurlaritza, foru-administrazioa eta udal-administrazioa), ondotxo dakigun moduan. Sektoreartekotasuna, erakundearteko lana, ez da plan honen berritasun bat. Plan aurreratuagoetan ere ikusi izan dugu, baina orain arte ez zen garatu. Hori izango da planaren zailtasunetako bat, baina uste dut inork ere ez duela zalantzan jartzen osasuna ez dela osasun-sistema bakarrik. Aitzitik, osasuna askoz ere kontzeptu zabalagoa da, eta uste dut horretan ados gaudela denok. Ados gaude horretan ezkerreko alderdiekin, ados gaude zuekin, ados gaude eskuineko alderdiekin. Ez dago eztabaidarik horretan, baina mahai gainean jarri behar da, eta balioa eman behar zaio. Ez dugu paparra atera nahi kontzeptu hori jartzeagatik, baina jarri egin dugu. Aitortu egin behar da hala dela; eta, alde horretatik, ondo bideratua dago. Bestalde, argi dago zailtasun handiak izango ditugula aurrera eramateko; ez izan inolako zalantzarik, ez izan zalantzarik. Ausardiaz egingo diogu aurre. Planaren beste dohain batzuk. Planak garrantzia ematen die ekitatearen eta erantzukizunaren kontzeptuei –ezin bestela izan, ezin bestela izan–. Lehenengo hitzaldian esan dugu: Hainbat azterketaren arabera, ekitateak eragin handiagoa du erikortasunean eta hilkortasunean tabakoak baino, zeina mendebaldeko gizarteen hilkortasun-arrazoi nagusitzat hartzen baita. Beraz, nire ustez zilegi da aitortzea –eta halaxe aitortzen du Jaurlaritzak–, plan honen bidez, pertsonen osasunean eragina duten alderdiak biribiltzen saiatuko garela. Halaber, talderik kaltetuenei berariaz bideratutako plan bat da, bistan denez, osasun-arloan babesik gutxien dutenak baitira. Sektoreartekotasunaz gain, planak garrantzia ematen die ingurune eta jarrera osasuntsuei. Eta hogeita hamaika urte daramatzagun arren osasuna sustatzeko eta prebenitzeko baliabide gehiago behar direla esanez, eta horretan ados gauden arren, gero, kudeatzeko garaian, gobernua kolore batekoa ala bestekoa izan, ez da hain erraza medikuntza prebentiboaren arloan frogatuta dauden eta kostu aldetik eraginkorrak diren ekintzak egitea. Badakigu hala dela. Azaldu dut gure sailak egin duen lana, hogeita hamaika urte hauetan egin duena, eta lan handia egin da, lan handia egin da; horregatik, Osasun Sailaz haragoko ingurune eta jarrera osasungarriak lantzea ere uste dut garrantzitsua dela. Horrek ez du esan nahi gaur arrisku horiek aurreikusten genituenik... Gaurko eztabaida Osasun Planari buruzkoa da, Euskadiko osasunari buruzkoa; ez da politika orokorreko eztabaida, osoko bilkura... Ez, ez da politika orokorreko osoko bilkura. Gauza askok dute eragina osasunean, baina sailburu apal honen zereginetik kanpo daude. Beste kontu bat da plan honek trena errailean jartzen duela, beste sail edo administrazio batzuek egin dezaketena markatzeko. Planaren helburua ez da Osasun Sailak beste guztiei esatea zer egin behar duten. Ez, ez da hori helburua, eta, gainera, ziur nago horretan porrot egingo genukeela. Planaren eta Osasun Sailaren helburua da gainerako sailekin, gainerako administrazioekin koordinatuta lan egitea osasunaren kontzeptu hori lantzeko eta, guztion artean, osasunari balioa emateko, baina bakoitzak bere erantzukizuna izaten jarraituko du. Eta, noski, ziur gauzak aldatu eta aurreratu ahal izango direla. Ia guztiok bat etorri gara osasun-sistema ona dugula esatean. Nik uste dut bistan dagoela hori. Gainera, on edo txar kontzeptuak alderaketa-kontzeptuak dira beti. Zerbait ona edo txarra dela esatean, zerekin alderatzen dugu? Gurea –eta hasieran azaltzen saiatu naiz, sistemaren emaitzak aipatzean–, politikatik aldenduko bagina eta kanpoko ebaluatzaile bati emango bagenio, eta Lehen Munduko gainerako sistemekin alderatuko bagenu, konturatu zinatekete arrazoi asko daudela gure osasun-sistemak nahiko ondo funtzionatzen duela konturatzeko. Horrek ez du esan nahi –gauza guztiekin gertatzen den moduan– zer hobetu asko ez dagoenik, eta, zorionez, horixe da sailburuoi lana ematen diguna. Baina ondo funtzionatzen du. Baina, egoera honetan egonik, eta gaur egungo osasun-ratioak eta aurrerantzean izango ditugun zahartze-ratioak kontuan izanik, osasun-ratio ho- riek mantentzea eta hobetzea zerbait gehiago da itxarote-zerrendak hobetzea baino, zerbait gehiago da herri bakoitzean ginekologoak jartzea baino, zerbait gehiago da osasun-sistemara iristen zaigunari arreta ona ematea baino. Hori baino zerbait gehiago da. Nik uste dut Osasun Plana irudikatzen eta mahai gainean jartzen ari garela. Osasun Planak garrantzia ematen dio lehen mailako arretari, eta ez daukagu arazorik hori aitortzeko. Horretan ere sustapenarekin eta prebentzioarekin gertatzen denaren antzeko zerbait gertatzen da: errazagoa da lehen mailako arretari balioa ematea egunez egun sustatzea baino. Zailagoa da, baina, tira, hortxe dago, eta horretan arituko gara. Lehen mailako arretako gastu-ehunekoa handitzea aipatu didazue. Ondo da; horixe zen-eta gure helburua hasieratik!; baina oso engainagarria da. Oso engainagarria da. Kontabilizatzen duzunaren araberakoa da. Laudioko ginekologoak emakume bati lehenengo arreta eskaintzen badio, eta horri lehen mailako arreta deitzen badiogu, bada, lehen mailako arretaren ehunekoa igo egiten da. Baina hori ospitalean edo Barrualde-Galdakao ESIan kontabilizatzen bada, ehunekoa jaitsi egiten da. Beraz, ez dugu tranparik egingo. Gainerako erkidegoekin alderatzen dugunean geure burua edo nazioartean egiten dugunean alderaketa, lehen mailako arretaren ehunekoak kontabilizatzeko orduan, garbi egin behar dira gauzak eta gauza berdinak alderatu behar dira. Osasun Sailaren gastuaren % 20 –errezeta bidezko farmazia, farmazia anbulatorioa, komunitate-farmazia– lehen mailako arreta gisa kontabilizatuko balitz, bada, orduan, izugarri igoko litzateke ehuneko hori. Hortaz, ez da nahikoa lehen mailako arretaren ehunekoa handitu behar dela esatearekin –hori esatea erraza da–, helburu hori dugun arren. Ez da atera –edo oso modu zatikatuan atera da– legegintzaldi honetako –eta, alde batetik, aurreko legegintzaldikoa ere bai, uste dut– ildo politiko nagusienetako bat, alegia, osasun-asistentziaren integrazioa. Askotan esaten du: uste dut osasun-sistema on bat dugula. Uste dut gure ospitaleek, arazoak izan arren –nola ez–, nahiko ondo funtzionatzen dutela; uste dut gure lehen mailako arretak ondo funtzionatzen duela; baina, aldi berean, uste dut, hogeita hamaika urteren ostean, honaino heldu garela, eta aurrez aurre edo bizkarrari bizkar emanda –nahi duzuen bezala deitu– jarrita, oso zaila izango da gehiago hobetzea. Ziur nago sailburu honek ez dituela ikusiko integrazioaren emaitzak, urte gehiago beharko direla, baina espero dut herritar guztien integrazio-lana amaituko duen eta autoa erreian jarriko duen sailburua izango naizela, Sozialki –uste dut inkestetan atera dela– gure gizarteari galdetzen badiogu nola funtzionatzen duen osasun-sistemak, uste dut ondo funtzionatzen duela esango lukeela, eta uste dut irisgarritasun handiko osasun-sistema bat dugula; osasun-prestazioak jasotzeko norberaren ekarpena txikia izanik, ia farmazian bakarrik egin behar baita. Gainera, Jaurlaritzatik kudeatutako sistema zentralizatua du, eta zergekin bakarrik finantzatzen da. Urte asko dira osasun-sistema Gizarte Segurantzatik finantzatzen ez dela. Uste dut gizarte-sistema ona dugula. Geroago sortu zen, bide desberdina hartu du; ez doa Jaurlaritzak kudeatutako baliabideen integrazioaren bidetik, baizik eta aldundien eta udalen bidez kudeatzen da. Ez du korporazio handirik, hornitzaile gehienak pribatuak dira, eta, gainera, pertsonek egin beharreko kostu-ekarpena osasun-sistemakoa baino askoz ere handiagoa da; eta, gainera, uste dut gure herritarrek uste dutela gure gizarte-zerbitzuen sistemak emaitza onak ematen dituela. Hortaz, bi sistema on ditugu, oinarrizko ezaugarriak oso desberdinak izan arren. Sail honen helburua ez da sistema horien antolaketa aldatzea ez eta gizarte -sistemak finantzatzeko modua aldatzea ere, baina, bistan denez, gure bizi-esperantza kontuan izanik –zeina gizartearen lorpena baita, ez osasun-sistemarena bakarrik– eta datorkigun gizartearen zahartze-prozesua kontuan izanik, ezinbestekoa da osasun-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak ahalik ondoen koordinatuta egotea. Helburu hori aipatu izan da lehen ere, baina ez da landu. Duela oso gutxi hasi gara, duela oso gutxi hasi gara, eta uste dut, alde horretatik, planaren alde onetako bat eta bertuteetako bat hori mahai gainean jartzea dela. Eta, gainera, erakundearteko lan bat da, halabeharrez. Guk sinesten dugu planean. Esan didate: "Pentsatu dugu postontzian sartu beharreko beste dokumentu bat zela". Beno, besterik ez nuen entzun behar... Osasun-sistemak ondo funtzionatzen du, hogeita hamaika urte ditu, Ganbera honetako bi alderdik bakarrik kudeatu dute; hortaz, merezimenduren bat izango dugu. Hau ez da atera txanpinoi bat bezala. Osakidetzaren osasun-sistema ez da hazi gauetik goizera. Agian, beste batzuk beste zerbaitetan ari ziren bitartean, gu kudeatzen ari ginen dagoeneko, eta horregatik iritsi gara honaino. Beraz, hori ere aitortu egin behar da. Hori ere aitortu egin behar da. Beraz, ez izan zalantzarik ildo horretatik jarraituko dugula, eta postontzian dagoen dokumentu hori idatzi dugula horretan sinesten dugulako. Eta ez izan inolako zalantzarik, 2020a iristean, beste edozein plangintza estrategikorekin gertatzen den moduan, gauza batzuk beteko direla eta beste batzuk ez –hori ziur–, baina, edonola ere, ikusiko duzu gauza asko betetzen direla, eta, gainera, horretan saiatuko gara. Segimenduari buruzko gaiak atera dira. Nik uste dut dokumentuan argi eta garbi azaldu dugula segimenduarena. Orain arte izan ditugun hiru osasunplanek segimendu gorabeheratsua izan dute. Gure konpromisoa zehaztutako organoen bidez –ez ditut berriz aipatuko– segimendua egitea da, eta urtero txostenak Ganbera honetara ekartzeko asmoa daukagu. Bai, txostenak egiteko eta hona ekartzeko asmoa daukagu. Eta ziur nago horietakoren batek, hamabi hilabete beharrean, hamabost hilabete beharko dituela aurkezteko, eta erreklamatu egingo didate, ziur, baina, beno, hori da asmoa eta asmo horrekin egin da. Aurrekontuaren gaia hainbat puntutan atera da. Aurrekontuaren gaia oso gai garrantzitsua da. Azalpenean esan dudan bezala, barne-produktu gordinaren % 9 baino pixka bat gorago gaude osasun-gastuan (publikoa nahiz pribatua). Eta datu hori ez da Jaurlaritzarena bakarrik: Jaurlaritzarena, beste erakunde batzuena eta herritarrena (hortzen zainketa, farmazia, eta abar). Ziur nago osasun-sistemak beti izango duela diru gehiagoren beharra –beti horrela izan da nik sistema hori ezagutzen dudanetik–, eta ziur nago, halaber, neurri txikiagoan edo handiagoan, nahikoa izan dela beti; baita hain zaila izaten ari den legegintzaldi honetan ere. Oso zaila izaten ari da, baina zergatik? Ba ez Jaurlaritza honetakoak traketsagoak edo gutxiago garelako aurrekoak –edo aurrekoaren aurrekoak– baino, edo aurrekoak baino aurreratuago gaudelako, baizik eta ezin dugulako aldatu gaur egungo egoera ekonomikoa. Ahalik ondoen kudeatzen saiatzen gara, eta plan hau ere egoera horretan dago murgilduta. Beti aipatzen den hitz hori –murrizketak– entzuten dudanean, nire aurpegia pentsatzen dudanaren ispilu nahiko fidela denez, bada, beti okertzen dut muturra. Eta muturra okertzen dut, benetan, gustatuko bailitzaidake norbait tribuna honetara igotzea eta murrizketa horiek banan-banan zerrendatzea, esku bateko hatzekin konta ote daitezkeen ikusteko. Nik ez dut hainbeste murrizketa ikusten. Eta, gero, lehen aipaturiko printzipiora iristen gara: norbaitek gehiago edo gutxiago esaten duenean, norbaitekin ari da alderatzen; beraz, hori esatean, esan dezala norekin ari den alderatzen, ikasi ahal izateko. Eta, gero, tira, herri honetako hiru administrazioen gobernuan Ganbera honetako ia alderdi guztiak daude. Ba al dago bada udalik bere aurrekontuarekin estali ditzakeen beharrak baino behar gehiago ez duenik? Udalen batean zerutik meloiak erortzen al dira ba? Bada, niri gertatzen zaidan gauza bera gertatuko zaio. Zein da merezimendua? Bada, daukagunarekin ahalik ondoen egiten saiatzea. Eta hortxe dago, ez dut nik iritzia emango. Hortxe dago; eman dezatela iritzia herritarrek. Alde horretatik, uste dut oso ondo dagoela erretorika, eta ziur nago legegintzaldia erretorika berarekin amaituko dugula, ziurrenik, beste modu batera ezin delako, baina, sinets iezadazue, erretorika dezente egiten da. Eta aipatu dizkidaten gai zehatzenetan sartuz, Maneiro jaunak oso alderdi positiboak aipatu dizkit, eta eskertzen diot, benetan. Hausnarketa interesgarri bati bide ematen dion alderdi bat aipatu dit. Desgaitasunik gabeko biziitxaropenaz hitz egin dit. Nire ustez, gure Osasun Planaren helburuak ezin du izan betiko bizia. Munduko bizi-itxaropenik handienetakoa dugu, eta gainera, ondo; beraz, nire ustez, amaierara ahalik baldintza onenetan iristea da helburua, eta desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena eta bizi-itxaropen osoa elkarrengana hurbiltzea. Helburua ez da hainbeste bizi-itxaropena luzatzen jarraitzea, baizik eta amaierara ahalik eta baldintzarik onenetan iristea, ohiko etxebizitzan ahalik eta autonomia gehienarekin bizitzea, eta hori ez da osasun-sistemaren helburua bakarrik, lehenago esan dudan bezala. Kezkagarritzat jo duzu itxarote-zerrendak murrizteko helbururik ez izatea. Itxarote-zerrendek kezkatzen naute, herritar bakoitzarekin lotura zuzena duelako, eta herritar batek uste duen edo pentsatzen duen baino egun bat gehiago itxaron beharra kezkagarria da. Baina, ez, nire ustez, Osasun Plana ez dago hor, Osasun Planaren arazoa ez dago itxarote-zerrendetan. Nire ustez, Osasun Planaren arazoa askoz ere orokorragoa da, eta hauek guztiak gauza zehatzagoak dira, legegintzaldiko ildo orokorretan azaldu nuen moduan. Esan didazu planak anbizio gutxi duela ikerketaren eta berrikuntzaren aldetik. Espero nuen, eta eskertzen dizut Biocruces aipatu izana, baina... gauza bera pentsatzen dut: ikerketak eta berrikuntzak ez dituzte konponduko datozen zazpi urteetako osasun-arazoak –hori baita Osasun Planaren indarraldia–; eta horrek ez du esan nahi berrikuntzara eta ikerketara denbora, baliabideak eta kudeaketa bideratuko ez ditugunik, gaur egun horixe egite ari baikara. Esan didazu Jaurlaritzak ez duela sinesten integrazioan eta ez diola garrantzirik ematen kronikotasunari. Uste dut ez dela bidezkoa. Denbora gutxian integrazioaren alde gehien egin duen gobernua garela uste dut. Eta kontuak egin besterik ez duzu: abenduaren 17aren aurretik Euskadiko zenbat herritarrek zuten osasun-arreta integratua Osakidetzan eta gaur egun zenbatek duten. Erraza da kontuak egitea, eta, gai- nera, uste dut alde horretatik gardentasunez jokatzen ari garela. Ez dut uste kronikotasunaren alde egiten ari ez garenik; ez dut uste sailburu honek aurrez aplikaturiko kronikotasun-estrategiari garrantzia eman ez dionik. Beti esan izan dut, nire ustez, kronikotasuna zahartzaroaren ondorio dela, eta zahartzea aurretik jarri behar dela, alegia, zahartzea, kronikotasuna eta mendekotasuna, baina uste dut kronikotasunak dituen ezaugarri oso positiboak mantentzen saiatzen ari garela. Nik uste dut Osakidetzak urte askotan egin dituela kronikotasunarekin lotutako gauzak, gure aurrean zegoelako, baina gauza horiek modu sakabanatuan egiten ziren, eta, orain, horri guztiari balioa eman zaio, eta estrategia bihurtu da. Roncal andreari entzun diot, eta esan egin behar dut: nire ustez, gure osasun-sistema, esan bezala, hogeita hamaika urtez egin da, eta horietatik gu hogeita lau urtez egon gara gobernuan. Nire ustez, legegintzaldi guztiak –guztiak– izan dira garrantzitsuak. Ulertzen dut osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren bandena zurea bakarrik izatea nahiko zenukeela, gizartean onarpen handia duelako, baina, begira, Euskadin, bandera hori guztiona da. Beste erkidego batzuetan hori eztabaidatzen dutenek ere ez dute hori eztabaidan jartzen hemen. Beraz, ez dut uste bandera hori geurea denik ere...; pozten naiz gizartearen lorpen bat delako, eta espero dut hori partekatzen jarraituko dugula. Ez izan zalantzarik: Jaurlaritzan gauden bitartean, hori defendatuko dugu. Eta hori ere ez da zerbait berria; hogeita lau urte daramatzagu horretan. Nire ustez, osasun-sistemak bi lege-mugarri garrantzitsu ditu. Osakidetzaren sorrera-legea, 1983ko maiatzekoa, oso lege garrantzitsua izan zen. Gaur egun, lege modernoa da, hogeita hamaika urteren ostean. Transferitua ez geneukan zerbaiten –Insalud-en– osasun-baliabideak integratu zituen, aldundien esku zegoen zerbaiten osasun-baliabideak integratu zituen eta udalen esku zegoen zerbaiten osasun-baliabideak integratu zituen, eta sistemaren ikuspegi integral bat bilatu zuen. Hori gauza modernoa zen 83an. Nire ustez balio garrantzitsua duen beste legea Antolamendu Sanitarioari buruzko Legea da, 1997koa. Koalizio-gobernua zen, baina orduko Osasun Sailean sailburu jeltzale bat zegoen orduan. Hornikuntza eta finantziazioa bereizi zituen legea da, eta gaur egun garen erakunde publikoa sortu zuen legea; ordutik aurrerako gobernuei kudeatzeko malgutasuntarte guztiz desberdina eman diguna –orain Lakua inguruan ibiltzen naizenez–, guztiz desberdina. Alderdi Popularra Garrido andreak egin ohi didan diskurtsoan oinarritu da, zeina ondo baitatorkit. Guk ez ditugu txartzat hartzen beste erkidego batzuetako osasun-sistemak; are gehiago, uste dugu hobetu egin direla beste erritmo batean, beste erritmo batean, baina asko hobetu direla, eta, gainera, pozten gara horregatik. Gu erreferentzia izan gara denbora askoan eta uste dut hala izaten jarraitzen dugula, eta ez dut uste hori nire merezimendua denik, baina uste dut hala dela. Normala da, Insalud zatikatuz joan zen neurrian eta osasun-sistemak erkidegoetara transferitzen joan ziren neurrian, hobetzen joatea. Normala da. Horrek erakusten du Euskadin Estatutuarekin egin zena saihestu ezineko errealitatea zela. Ez dugu arazo gisa ikusten. Ez zaigu iruditzen besteek hobetzeak gure sistema txarrago bihurtzen duenik, eta ez zaigu iruditzen erreferentzialtasuna galdu dugunik ere. Ziur nago ezetz. Gauza bera egin didazu. Planaren orokortasunaren eta irisgarritasunaren inguruan egin dizkidazu kritikak. Uste dut orokortasunaren gaiari erantzun diodala. Irisgarritasuna oso lotuta dago ekitatea, eta benetan, planak garrantzia ematen dien arren osasunzerbitzua jasotzeko dauden gizarte-desberdintasunei, eta, gainera, azterketa bat egiten den bakoitzean –gutxi egin dira horri buruz baina horri buruzko azterketa bat egiten den bakoitzean–, ikusten da osasunean duen garrantzia. Eta, halaber, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Euskadin azterketa bat egiten duen bakoitzean ikusten da, nahiko sistema bidezkoa eta homogeneoa dugun arren, desberdintasun-arazoak ere baditugula. Hala eta guztiz ere, hainbat abantaila ditugu. Herri txikia gara, osasun-zentro bat edo kontsultategi bat dugu auzo edo herri bakoitzean, erkidegoko edozein puntutatik ordubete baino gutxiago dago hirugarren mailako unibertsitate-ospitale handi batetik, osasun mentaleko zentroen sare bikaina daukagu, eta, gainera, ospitalez kanpoko buru-osasunaren aldeko apustu argia egina dugu aspalditik. Beraz, nik uste norbaitek kanpotik begiratuko baligu eta gu ez bageunde eztabaida politikoan, Osakidetzaren arrakasta handienetako bat irisgarritasuna izan dela esango lukeela. Ados nago hori sakontzen jarraitu behar dela, eta, orain, krisia aitzakiatzat hartuta, ez gara gu osasun-sistema birzentralizatzen saiatzen ari garenak –ez gurea eta ez beste batzuena–; beste leku batzuetan ez da berdin gertatzen, baina ez dut uste gure bekatua eta gure arazoa irisgarritasuna denik. Baina horrek ez du esan nahi egunero lanean jarraitu behar ez denik. Garrido andreari arrazoia emango diot herritarren parte-hartzeari eta herritarrek zerbitzuak bideratzeari dagokionez. Herritarren parte-hartzea Antolamendu Sanitarioari buruzko Legean dago, osasunsistemaren printzipio gidarietako bat bezala definitu zen, eta, egiaz, uste dut horretan ez dugula nahikoa arrakasta izan, eta uste dut jasotako osasun-zerbitzuak bideratzeko orduan herritarrek ahots gehiago izateko jarri diren neurri gehienak –haien ordezkari politikoen ahotsa alde batera utzirik– eskasegiak direla. Eta, ados nago zurekin: nik ere pentsatzen dut hori landu beharra dagoela. Ildo orokorrak zehaztean proposatu genuen, eta aitortu behar dut ez dela erraza hori lantzea, baina sailean landu beharreko gaien artean daukagu. Osasun-arloko profesionalen gaia ere aipatu duzu. Beti gauza bera esaten dut, gainera, haietako bat sentitzen bainaiz: pertsonei arreta ematen diegun pertsonak gara. Osasun-sisteman lan egiten duen jendeak osasun-sistemaren helburuekin ilusio-, konpromiso- eta onarpen-maila handia izatea da sistemaren arrakastaren giltzarrietako bat. Eta esaten dugunean osasun-arloan emaitza onak ditugula eta ondo funtzionatzen duela, jende gehienak balio gehien ematen diona tratua delako da. Eta, hala eta guztiz ere, garai zailak bizi ditugu. Garai zailak bizi ditugu. Haien legezko ordezkariekin, sindikatuekin, dugun inkomunikazioa, saiatzen garen arren –guk ere akatsak egiten ditugu–, ez da erraza, eta uste dut unea ez dela garrantzitsuena. Hala eta guztiz ere, ez dut uste motibazioa galtzea denik gure profesionalen ezaugarri nagusia. Hainbat gauza apuntatu ditut. Horietatik, hiru azpimarratu nahi ditut: minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta buru-osasuna. Minbizia da jarria dugun beste helburu handietako bat. Minbizia osasun-programa guztietan egon da, baina, egiaz, ez dugu arrakastarik izan horretan arreta jartzeko. Minbizia gaixotasun kroniko bihurtu da –sistemaren arrakasta da hori–, baina ez dugu arrakasta handirik izan paziente onkologikoaren integrazioari dagokionez eta lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko koordinazio hobeari dagokionez. Eta, arreta espezializatuari dagokionez, minbiziaren diziplina anitzeko trataera ez da izan gure bertute handienetako bat; horretan ari gara lanean. Oraintxe bertan, erkidegoan ditugun hirugarren mailako lau ospitale handietan, minbiziari aurre egiteko zerbitzu-eskaintza beterik dagoela kontuan izanik, laurek dute diziplina anitzeko trataera hori lantzeko proiektua, eta, noski, Gipuzkoako Onkologikoan ere horretan ari gara. Gaixotasun kardiobaskularrei dagokienez, ez nago oso ados. Nire ustez, gaixotasun kardiobaskularrak hilkortasun-kausa nagusia dira emakumeetan eta bigarrena gizonetan; hala eta guztiz ere, zahartzearekin lotuta daude, eta, agian, ezin da beste modu batera egin. Lehen Munduko herrialde guztietan begiratuz gero, horrela da. Nire ustez, berandu iritsi gara bihotz-errehabilitaziora, baina iritsi gara, eta, nire ustez, patologia kardiobaskularren gainerako teknika diagnostiko eta terapeutikoetan ez gara gutxiago munduko beste edozein osasun-sistema baino. Eta buru-osasuna... Buru-osasuna ez da inoiz ere begien bistatik galdu behar. Oso alor garrantzitsua da. Nire ustez, egokia da duela urte askotatik daukagun ospitalez kanpoko ikuspegia, eta, halaber, oso garrantzitsua da egonaldi luzeak despsikiatrizatzeko eta gizarte-zerbitzuen bidez komunitatera ateratzeko ikuspegia. Nire ustez, merezi duen adinako kapitulua du gai horrek Osasun Planean, eta jakina horretan lan egingo dugula. Ikerketari eta berrikuntzari buruzko hausnarketa ere egin duzu. Uste dut erantzun dizudala. Roncal andreak esan duenari dagokionez, guztiz ados nago zurekin kalitatezko zerbitzu publikoaren bandera eta Antolamendu Sanitarioari buruzko Legearen printzipioak partekatzearekin, baina, batzuetan, badirudi partekatzen duguna leku politikoaren arazo dela beste ezer baino gehiago; baina halaxe da. Badakizu hala dela. Badakizu hori partekatzen dugula. Aurreko legegintzaldian eta aurrekoaren aurrekoan egindako dokumentuak erabili ditugu, nola ez; izan ere, ez dira gobernu jakin baten dokumentuak, baizik eta herri honen dokumentuak. Hortaz, ez litzaiguke barkatu behar bat bera ere alde batera utzi izana. Alderantziz, dokumentu horiek erabili izanari balioa eman beharko litzaiokeela uste dut. Eta ez zaigu ahaztu etxebizitza. Etxebizitza Gizarte Zerbitzuen Legean dago, Diru-sarrerak Bermatzeko Legean dago, eta, gainera, Legebiltzar honetara etxebizitzaren lege bat ekartzeko konpromisoa dago. Hortaz, ez dut uste Osasun Planari dagokionik etxebizitzaren totema egitea. Inolako zalantzarik gabe, etxebizitzak laguntzen du pertsonen osasunean; etxebizitzarik gabe, zaila da osasuna izatea; baina uste dut hori behar bezala aurreikusia dagoela. Amaitzeko, nire ustez, Ubera andrea gogorregi hasi da, eta, azkenean, aitortu du Osasun Plan hau dela berari egitea gustatuko litzaiokeena. Halaxe da, baina guri zegokigun egitea. Guri zegokigun egitea! Pozten naiz gai batzuetan nahiko ados gaudelako. Zuk egindako hausnarketa bat apuntatu dut; eta, egia da, altxorrik handiena ez da osasuna. Ez. Altxorrik handiena bizitza da. Gero dator osasuna. Gabeziei buruz hitz egin didazu. Orokorkeriari buruz hitz egin didazu; uste dut horri erantzun diodala. Bitarteko ekonomikoei buruz hitz egin didazu... Nire ustez, Osasun Plana ezin da atera bere ingurunetik, eta ingurune horretan txertatuta egongo da. Ez daukat zalantzarik Jaurlaritzak eskura dituen bitarteko ekono- miko guztiak bideratuko dituela, eta ez dituela jarriko ez dauzkanak edo eduki ezin dituenak. Bestalde, uste dut ez duzuela babestu Jaurlaritza honen agintaldian aurkezturiko bi aurrekontuetatik bat bera ere. Ez Osasun Sailaren aurrekontua, ez besterik ere. Hortaz, ez diguzue gehiagorik eskatu; besterik gabe, esan diguzue ez zaizkizuela gustatzen. Edonola ere, Osasun Plan honen bitarteko ekonomikoak ez dira Jaurlaritzarenak bakarrik, baizik eta beste erakunde batzuenak ere bai. Esan didazu pertsona gehiago behar ditugula Osasun Publikoko Sailean. Nire ustez, zure ezagutza ezaren ondorio da hori. Osasun Sailean eta hiru lurralde-ordezkaritzetan zerbait baldin badaukagu pertsonak dira. Horretan ez daukagu inolako gabeziarik. Nahi duzunean azalduko dizut gure langile-kopurua, eta, benetan, horretan ez dugu inolako gabeziarik. Baliteke lekuren batean ginekologoren bat falta izatea, eta baliteke zainketa aringarrietan gehiago behar izatea, ziur; baina benetan, ez sailean. Alde horretatik, ziur izan ez daukagula baliabide ekonomikoen faltarik. Halaber, horrekin lotuta, esan duzu giza baliabideetan egindako murrizketak direla Osasun Plan honek sortzen duen zalantza. Beno, Osasun Sailaren aurrekontuaren jaitsiera ez da hasi 2013ko aurrekontuak 2012koarekiko izandako jaitsieran. Eta ez dut hori kritikatzen; bakoitzak bere inguruabarren arabera jokatzen du; baina ez da hortik hasi. Bigarrenik, aurten, datuak eskuan izanik –eta nahi duzunean emango dizkizut azalpenak–, eta abiapuntutzat harturik ordu gehiago ari direla lanean, ez zen egun moskosorik ez kanosorik izan, eta kontratatutako ehunekoari dagokionez, urte osoan jende gehiago izan dugu lanean aurreko urteetan baino; ez dira nomina gehiago izan, baina bai ordu gehiago. Murrizketa aipatzeko, sistemarako zenbat jendek egiten duen lan hartu behar da kontuan. Egutegiarena eta segimenduarena garrantzitsua iruditzen zaizula esan duzu, eta halaxe iruditzen zait niri ere. Ahalegin guztia egingo dugu horretan, eta uste dut garrantzia izango dutela. Eta besterik ez. Eskerrak eman nahi dizkiot Jaurlaritza sostengatzen duen legebiltzar-taldeari bere babesagatik, agintean daramagun denboran hartutako neurriak azaltzeagatik, garrantzitsuak izan direla uste baitut. Horretan jarraituko dugu lanean. Tal y como he explicado antes, la salud de las personas que vivimos en Euskadi es absolutamente primordial para el Gobierno Vasco, y, cómo no, es un derecho humano totalmente necesario para las personas y una conquista muy importante para nuestra sociedad. Para proteger ese tesoro, hemos construido este sistema de salud, este sistema sólido, firme y muy bien valorado, tanto en Euskadi como fuera. Y no es algo que diga yo; no es autocomplacencia, ¡es una constatación! Y otra constatación sobre nuestro contexto: Estamos en el siglo XXI., en la Europa Occidental; la evaluación del anterior plan de salud, la demografía social y la situación económica nos han marcado el camino. Tenemos claro cuáles son los vehículos y cuáles son las herramientas para seguir en ese camino. Entre ellos, son imprescindibles la colaboración entre instituciones y sectores y el compromiso compartido. Sin duda alguna, es un esfuerzo que merece la pena, porque estamos hablando del bienestar de las personas y de justicia. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4175
10
75
02.04.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Darpón jauna, pozten naiz osoko bilkuratik pozik aterako zarelako. Uste dut guztiok eskertuko dugula, eta, bereziki, zure osasunak. Uste dut ez duela merezi ez kritika suntsitzailea egiteak, ez autokonplazentziak. Uste dut plana hor dagoela, elementu oso positiboak dituela, baina, era berean, zenbait kritika egin daitezke –guk egin ditugu–, eta proposamen oso zehatzak ere egin ditugu; beste hainbat taldek ere egin dituzte proposamen zehatzak ebazpen-proposamenen bidez; gero aipatuko ditugu horiek. Alde horretatik, uste dut taldeek proposamen interesgarriak aurkeztu dituztela eta Eusko Jaurlaritzak kontuan izan beharko lituzkeela. Guk aintzat hartzen dugu egin duzun, zure sailak eta Jaurlaritzak egin duen ahalegina; ados gaude planaren helburuekin eta printzipioekin; bereziki, desberdintasunen aurka borrokatzearekin. Aitortzen dugu Euskadin osasun-zerbitzu onak eta osasun-sistema ona ditugula –uste dut guztiok aitortzen dugula hori–, baina, bestalde, logikoa denez, osasun-zerbitzu on horiek eta osasun-sistema on hori hobetu daitezke. Tira, hortxe daude Espainiako Gobernuak egindako murrizketak, baina, aldi berean, hortxe daude Jaurlaritza honek egindakoak, eta uste dut buelta eman behar zaiela azken ekitaldietan hartutako erabaki batzuei, eta, halaber, sistema osoaren efikazia eta efizientzia hobetu behar dela. Uste dut ez krisi ekonomikoa eta ez sistemaren efikazia eta efizientzia hobetzeko marjina ezin daitezkeela aitzakia izan aurrekontuetan murrizketak aplikatzeko, eta zuek ere aplikatu dituzue murrizketa horiek, zuen eskumenak baliatuz. Ondotxo dakizu hori; badakizu hala dela. Beraz, baliabideak gauza garrantzitsuetara bideratzea izango litzateke merezimendua, eta uste dut Euskadin oraindik ere ez dela hori egiten. Gauza asko hobetu daitezke. Ez dut jarri nahi zuzenean zuri eragiten dizun adibiderik, baina argi dago baliabide publikoak benetan garrantzitsuak diren gauzetara bideratzeko eta beste gauza batzuk alde batera uzteko marjina handia dagoela, baita helburu hori lortzen lagunduko luketen hainbat erreforma bultzatzeko ere. Hortaz, ez dugu onartzen eta inoiz ere ez ditugu onartu gizarte-murrizketa batzuk; ez ditugu onartu osasun-arloan egindako zenbait murrizketa, zeinak, Espainiako Gobernuak ez ezik, Jaurlaritza honek ere aplikatu baititu. Ez ditugu inolaz ere onartzen; ez dago aitzakiarik murrizketa bakar bat ere martxan jartzeko. Gure ustez garrantzitsuak diren gai batzuk jarri nahi izan ditugu mahai gainean. Itxarote-zerrendak aipatu ditugu. Badirudi, zure ustez, gai hori ez dela oso garrantzitsua; gure ustez, ordea, garrantzitsua da. Halaber, ikerketa eta berrikuntza indartu beharra jarri dugu mahai gainean. Badirudi zure ustez hori ere ez dela oso garrantzitsua; gure ustez, lagunduko luke desgaitasunik gabeko bizi-itxaropenaren helburu partekatu hori lortzeko pausoak emateko (alzheimerrarekin, iktusarekin edo esklerosiarekin lotutako guztia). Zer aurreratu asko dago. Horregatik aipatu nahi izan dugu erronka hori: ikerketa eta berrikuntza indartzea. Eta, noski, arreta soziosanitarioak gidari izan behar duen integrazioa hobetzeaz –hobetzen jarraitzeaz, nahi bada– hitz egin dugu. Zenbait gauza esan ditugu gai horri buruz. Eta, noski, aurreko legegintzaldian martxan jarritako kronikoen estrategiarekin jarraitu beharko litzateke. Halaber, proposatzen dut –proposatu dizut– Euskadin minbiziarekin loturiko berariazko estrategia bat martxan jartzea, osasun-sistema nazionalak eta Europako Batasunak minbiziaren alorrean emandako gomendioei jarraituz. Ez diozu galdera horri erantzun; isilik geratzea erabaki duzu. Zure aurpegiari begiratu diot gai horri buruz zer pentsatzen duzun jakiteko, esan baituzu zure aurpegia adierazkorra dela, eta galdera horri erantzun ez diozunez, zure aurpegiari begiratu beharko diot proposamen hori zer iruditzen zaizun jakiteko. Irribarre egiten duzu; agian, horretan pentsatzen ariko zara. Edonola ere, erantzun iezadazu gero, erantzunen txandan, esan bezala, Jaurlaritzak gai horri buruz zer pentsatzen duen jakiteko, eta gure arteko elkarrizketan iritziak aurrez aurre jarri ahal izateko, alegia, ebazpen-proposamenei besterik gabe botoa eman baino zerbait gehiago egiteko. Proposamen hori egin dugu eta gero ere egingo dugu. Eta beste zenbait gai eta zenbait gaixotasun lantzeaz ere hitz egin dut. Gai horri buruz ere ez duzu txintik ere esan. Aipatu ditut lehen ere: gaixotasun arraroak, fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, transplanteen politika, endekapenezko gaixotasunak...; eta drogen kontsumoaren gaia ere aipatu dizut. Gai horri buruz ere ez duzu txintik ere esan. Eta, bereziki, harritu egin gara –pentsatzen dut irristada bat izan dela– esan duzunean planaren helburuen artean ez daudela gaixotasun zehatzak. Tira, nik uste helburu izan beharko luketela, ezta? Gaiari buruzko plangintza orokor bat egin baino gehiago, nire ustez, gaixotasun zehatz batzuez hitz egitea izan beharko lukeela planaren helburuetako bat. Horri buruz ere galdera egin dizugu, eta ez diguzu erantzun. Halaber, ez diguzu erantzun "Osasuna eta ingurumena" deituko genukeen lehentasunezko alor berri bat sortzeko proposamenari. Agian ez zenuen espero, baina uste dugu proposamen berritzailea eta oso aurreratua izan daitekeela; munduko zenbait lekutan martxan jartzen ari dira. "Osasuna eta ingurumena" deituko genukeen lehentasunezko alor berri horren bidez, ingurumenak osasunean dituen arriskuak identifikatuko lirateke eta horiek minimizatzeko ekintzak jarriko lirateke martxan. Uste dut oso interesgarria dela hori. Logikoki, gure eskumenen esparruan, uste dut gauza eta proposamen interesgarriak egin daitezkeela alor horretan. Halaber, Legebiltzarrak kontrola egiteko beharraz hitz egin dugu, Legebiltzarrak planari segimendua egiteaz, ezarritako helburuak betetzen diren ikusteko. Esan bezala, gure zenbait proposameni ez diezu erantzun, eta, erantzunen txandan, guk egindako proposamen horiei buruz duzun iritzia jakin nahiko genuke, baldin badaukazu. Halaber, esan behar dugu beste taldeek ere proposamen interesgarriak egin dituztela eta kontuan hartzeko moduko hausnarketak egin dituztela. Beraz, taldeen proposamen zehatzak jasotzen dituzten ebazpen-proposamen horiek babestuko genituzke, eta espero dugu Jaurlaritzak –eta, bereziki, Jaurlaritza babesten duen taldeak– neurri horien aldeko botoa emango dutela. Uste dut interesgarria dela guztiontzat. Azken finean, osasun-sistema publiko bat edukitzea da gure helburua, sailburu jauna; kalitatezko osasun-sistema bat, bidezkoa –ez Euskadin gertatzen denari bakarrik erreparatuz, baizik eta Espainian eta Europa osoan gertatzen denari erreparatuz–, benetan bidezkoa izango den osasun-sistema bat, eta unibertsala, krisiaren aitzakiarekin guztia pribatizatzeko eta ongizate-estatua zokoratzeko prest daudenek egindako murrizketarik gabekoa. Arrisku hori daukagu: zenbait gobernuk gizartemurrizketekin, osasun-murrizketekin edo pribatizazioekin jarraitzeko duten jarrera. Hor dago arriskua, eta guk ahal ditugun neurri guztiak bultzatu behar ditugu mehatxu horri aurre egiten saiatzeko. Sailburu jauna, horixe da proposatzen duguna. Besterik ez. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4176
10
75
02.04.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenos días de nuevo. Sailburuak aipatu dituen gauza batzuei buruz hitz egingo dut, eta, halaber, nire ustez garrantzitsuak diren gai batzuk azpimarratuko ditut, sailburuak esandakoa entzun ondoren, ez baitu... Ulertzen dut esandako gauza guztiak kontuan hartu ezin izatea, baina, agian, merezi du gai horiek berriro aipatzea. Egindako ekarpen zehatzei dagokienez, esan duzu ezen, garrantzitsuak izan daitezkeen arren, ez direla zehazki ezaugarri horietako plan baten helburua. Ez dakit taldeok ebazpen-proposamenen bidez egin ditugun edo egingo ditugun plan, estrategia edo proposamenei buruz ari zaren –Alderdi Popularraren kasuan, esan behar dizut halaxe dela–, eta, batez ere, Legebiltzar honetan dagoeneko eztabaidatu diren gaiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eginbehar batzuk ditu, Ganbera honetako gehiengo handi batek onartutako planak bete behar ditu, baina Eusko Jaurlaritzak ez ditu horiek bete oraindik ere eta, ondorioz, Legebiltzarrera itzuli dira. Alde horretatik, egokia iruditu zaigu hori aipatzea, Sailak –Jaurlaritzak– plan bereziren bat ere jasotzen baitu plangintza horretan (adibidez, jarduera fisikoari buruzkoa edo elikadura osasungarriarekin loturiko prebentzio-plana). Esan duzu lehendakariak lehen pertsonan bere gain hartzen duen konpromiso bat dela plan hau. Garrantzitsua iruditzen zait hori horrela izatea. Alde horretatik, baieztapen hori kontuan izanik, ez dut uste eragozpenik izango duzunik Alderdi Popularraren proposamen zehatzetako bat onartzeko, zehazki, plangintza hau urtero ebaluatzeari eta Legebiltzarrera bidaltzeari buruzkoa, Legebiltzarrean haren berri izan dezagun, eztabaidatu ahal izan dezagun eta aztertu ahal izan dezagun, kontuan izanik, esan bezala, planaren indarraldia zazpi urtekoa dela. Aurreko planaren indarraldia ere 2002 eta 2010 artekoa zen, alegia, epe luzeko indarraldia zuen, eta esan bezala... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4177
10
75
02.04.2014
GARRIDO KNÖRR
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… aurreko bi agintaldietan, Inclán jauna bi aldiz etorri zen Legebiltzarrera, eta gero, Bengoa jauna, aurreko legegintzaldian sailburu zela, beste behin etorri zen ebaluazioa egitera. Baina guk ez dugu nahi berriz ere horrela izatea hain indarraldi zabala duen plangintza batean; gure ustez, segimendu eta ebaluazio hori urtero egin beharko litzateke, eta horregatik proposatuko dugu hori ebazpen-proposamen zehatz batean. Halaber, ez dugu uste oztopo denik –eta, beraz, Jaurlaritzak onartuko duela espero dugu, lehendakariak lehen pertsonan harturiko konpromisoa denez– plangintza honetan ezarritako helburuak betetzeko ekintzak ekonomikoki zehaztea. Irisgarritasunaren gaia aipatu duzu, zeina, hain zuzen, ideia garrantzitsua baita eta ekitatearekin lotuta baitago. Horrela ulertzen dugu guk; izan ere, azken finean, ekitateak edo herritar guztiei tratu bera bermatzeak ez luke zentzurik osasun-sistema irisgarria ez balitz. Eta, horrekin lotuta, itxarote-zerrenden adibidea ekarri nahiko genuke. Alegia, ekitateari buruz hitz egiten badugu, baina, gero, sistema irisgarria ez bada itxarote-zerrendak ditugulako –patologia batzuen kasuan asko itxaron behar da–, bada, argi dago sistema ez dela irisgarria, eta, beraz, berdintasunaren kontzeptua ezin da osotasunean garatu, ezin guk ulertzen dugun moduan aplikatu. Edo, adibidez, talde ahulek edo zaurgarritasun bereziko taldeek osasun-asistentziarako duten irispidea, edo inguruabar bereziak dituzten eta, adibidez, oso eremu jakinetan bizi diren kolektiboek osasunasistentziara duten irispidea. Sailburu jaunak aipatu du eta balioa eman dio Euskal Autonomia Erkidegoa, Euskadi, erkidego oso handia ez izateari; halaxe da, baina, aldi berean, esan behar da, lurralde batzuetan populazioa sakabanatuta dagoela, herri txikiak daudela, udalerri txikiak daudela, eta, horietan, osasun- zerbitzu jakin batzuetara irispidea izatea zailagoa dela. Horregatik, landa-eremuek osasun-zerbitzuetara irispidea izateko ebazpen bat ere proposatu dugu, proposatuko dugu. Lehen mailako arretari dagokionez, garrantzia eman diot gai horri, eta esan dut, lehen mailako arreta hobetzeaz eta bultzatzeaz hitz egiten denean, foro guztietan azpimarratzen den gai bat dela; zerbaitengatik da osasun-sistemarako sarrerako atea. Horregatik, ebazpen-proposamen zehatzetan jaso ditugun edo jasoko ditugun prebentzioari buruzko politika zehatz batzuk lehen mailako arretara zuzenduta daude, hain zuzen ere herritarrek asistentzia-maila horrekin baitute harreman handiena... Horrekin baitute lehenengo harremana. Osasun-asistentziaren integrazioari buruz ere hitz egin duzu; guk arreta integral jakin bati buruz hitz egin dugu, hain zuzen ere minbizia duten gaixoei eman beharreko arreta integral eta multidiziplinarrari buruz. Berariaz jaso dugu hori ere proposamen zehatzean. Parte-hartzea funtsezko ardatzetako bat da gure ustez; horregatik –ez dut berriz errepikatuko– zenbait proposamen egin genituen partaidetzari buruz, herritarrek beren osasunari buruzko gaietan protagonismo handiagoa izateari buruz –norberaren zaintza, erantzukizuna, osasun-hezkuntza sustatzeari buruz– zeinak, azken finean, oso garrantzitsuak baitira zenbait patologiaren arrisku-faktoreak prebenitzeko edo kontrolatzeko. Bistan da –horretan ez dago zalantzarik–, gu ere ados gaude osasun-profesionalek eta, nola ez, gure osasunak balio handia dutela. Horregatik, uste dugu profesionalei ere beren esparruan lan egiten utzi behar zaiela, eta, horregatik, osasun-sistemaren maila guztietako kudeatzaileen despolitizazioa ere proposatzen dugu. Minbiziari dagokionez, lehen ere aipatu dut... Gaixotasun kardiobaskularrei dagokienez –eta gai hori hainbat ekimenen bidez eztabaidatu dela uste dut, eta horietakoren bat gure taldeak proposatuta–, uste dut alor garrantzitsua dela, eta, bereziki, gaixotasun kardiobaskularren eragina eta prebentzioaren garrantzia. Gai horretan, prebentzio orokorraz hitz egiten duzue, baina guri iruditzen zaigu, gaixotasun kardiobaskularren gaiari heltzen zaionean, prebentzio kardiobaskularrari egin behar zaiola erreferentzia, baina ikuspegi multidiziplinarrarekin. Alegia, alor horretako patologia batean –gaixotasun kardiobaskular batean edo arazo kardiobaskular batean– eragina duten faktore guztiak izan behar dira kontuan; esaterako, estresaren kontrola edo elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa egitea, tabakoaren gaia edo alkoholaren gaia. Halaber, errehabilitazioari buruz hitz egiten dugu. Gure ustez, oso garrantzitsua da gaixo horien errehabilitazioa, eta, bereziki, ospitalean alta eman ondoren, berariazko errehabilitazio bat eskaini behar dela uste dugu. Gaixo horiei ezin zaie alta besterik gabe eman; aholku batzuk bete behar dituzte, eta denbora batera itzuli egin behar dute, aholku horiek bete diren ikusteko. Nire ustez, gehiago kontrolatu behar da gaixo horien alta, eta horregatik hitz egiten dugu errehabilitazio kardiobaskularraz; 3. fasearen hasiera. Eta, bukatzeko, ez diozu arreta gehiegi jarri nik aipatutako kontu batzuei; esaterako, osteoporosia kontrolatzeko berariazko plan bat, prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan jarduerak aurreikusiko dituen; fibromialgiari eta neke kronikoaren sindromeari buruzko protokoloak; endekapenezko gaixotasunak edo gaixotasun arraroak modu integralean lantzea... Eta, azkenik, kronikotasunaren gaian ere lehen aipatu ditudan proposamen zehatzak ditugu. Beste gai bat aipatzea ere ahaztu zait, eta orain aipatuko dut: populazioaren arriskuaren estratifikazioari buruz ari naiz. Aurreko legegintzaldian hasi ginen hori lantzen, egindakoaren balorazio oso positiboa egiten dugu. Hori dela eta, ildo horretan jarraitu behar dela uste dugu: populazioa arriskuaren arabera banatuta eduki behar da, sistemak efizientzia handiagoa izateko eta kalitate gehiagoko asistentzia eskaintzeko. Eta ikerketaren gaiari dagokionez, ba, garrantzia handia ematen diogu; izan ere, azken finean, kontuan izanik osasungintza bereziki sektore dinamikoa dela, teknologiaren arloko aldaketek eragin nabarmena dute bai prozesu operatiboetan, bai garatutako zerbitzuetan, bai eskaintzan bertan. Eta amaitzen joango naiz, presidente andrea. Uste dugu gauza asko hobetu daitezkeela; uste dugu doikuntzak eta doikuntza handiak egin direla aurrekontuetan, osasun-politika zehatzetan, eta uste dugu badagoela tartea hobetzeko. Izan ere, urtero aurrekontuak aztertzen ditugunean, gure emendakinetan beti jasotzen ditugu osasun-arloan egin daitezkeen hobekuntzak; kopuru horiek beste alor batzuetatik datoz, eta, zalantzarik gabe, Alderdi Popularraren ustez, lehentasuna eman dakieke. Lehentasuna eman dakieke, eta beste hainbat partida ere zuzenean ezabatu edo asko murriztu daitezke, osasun-arlora bideratzeko. Y nada más, gracias... Eta, noski, espero dugu behar duten arretaz aztertuko dituzuela Alderdi Popularraren proposamenak, proposamen guztiz eraikitzaileak egiten baitituzte. Nada más. Gracias. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4178
10
75
02.04.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Darpón jauna, badirudi haserretu egiten zarela zurekin ados gaudela eta Osasun Plan hau oso egokia iruditzen zaigula eta babestu egingo dugula esaten dugunean ere! Ez zaitez hainbeste haserretu! Edo, behintzat, hala ematen du! Hasteko, esan behar dut oso pozik gaudela eskuineko abertzaleak eta eskuineko ez-abertzaleak ados daudelako eta balorazio eta ikuspegi sozialdemokrata horretan bat egiten dutelako, sozialdemokraziaren ideiak txertatu baitituzte Osasun Plan honetan. Ikaragarri pozten gaitu horrek. Halaber, esan behar dizut azken emaitzaren arrakasta ez dela neurtzen alor batean lanean emandako urteengatik, eta ez dugula gaur egungo osasungintzaren arrakasta neurtzen alderdi batzuek edo besteek agintean emandako urteen arabera, baizik eta gauzak egiteko borondate politikoaren arabera eta, batez ere, autogobernua erabiltzeko borondatearen arabera. Izan ere, oso ondo dakizu gizarte honek autogobernua baloratzen duela, hain zuzen ere, lortu dituen emaitzengatik –bai behintzat herritarren osasunari dagokionez–. Uste dut osasungintza funtsezko elementuetako bat izan dela autogobernua baloratzeko. Har ezazu gogoan: autogobernua erabiliz, asko hobetu daitezke populazioaren zerbitzuak. Eta autogobernuari buruzko ponentziarako idatzi beharko zenuke ohar hori, oso ondo etorriko baita. Berriz ere aitortuko dizut: Osakidetzaren 83ko legea ezin hobea iruditzen zait. Baina, noski, boluntarista zen, ez zegoen zerbait jasotzen zuen. Baina aitortu beharko didazu, 87an egin ziren transferentziak, hainbat zerbitzuren benetako txertaketa, itxarote-zerrenden kudeaketa, herritarren eskubideak, OTIak, medikua aukeratzea, PADI...; alegia, programa berritzaile asko –berriak eta puntakoak– jarri ziren martxan, eta ez bakarrik Euskadin, ondo dakizun moduan; Espainia guztian. Eta oso ondo ezagutzen duzun bat gogoraraziko dizut: lehen mailako arretako medikuak formatzeko programa –gizartearentzako lehen mailako arreta, arreta kolektiboa eskaintzea helburu zuena–, Ingalaterran berariazko trebakuntza jasota, Ingalaterra askoz ere garatuago baitzegoen gure lurraldea baino, sailburu sozialista batek jarri zuen martxan. Eta osasun-sistemaren gaur egungo emaitzaz aritu naizenean, ez dut hitz egin sozialisten ekarpenari buruz Adostasun politiko eta soziala aipatu dizut, uste baitut batzuek kudeaketaren aldetik egingo zutela eta gainerako legebiltzar-taldeek Legebiltzarretik egingo zutela, ekarpen kritikoen eta eraikitzaileen bidez. Sozialistek Osasun Plan hau lantzeko egin dituzten dokumentuen erabilera da aipatu dudana. Inoiz ere ez nituzke aipatuko erkidego honetan ditugun zerbitzu publikoen emaitzak talde jakin baten ekarpen esklusibo gisa. Izan ere, esan bezala, gobernuan zeudenen eta Legebiltzarretik –urteroko aurrekontuak onartuz– bultzatzen, babesten eta ekonomikoki hornitzen zituztenen arteko adostasunaren, ahaleginaren eta borondate politikoaren emaitza izan dela uste dut. Halaber, pozten naiz onartu duzulako urtero Legebiltzarrera etortzea, lortutako helburuen urteroko balorazioa egitera. Eta has zaitez prestatzen datorren urrirako, zurekin eztabaidatu nahiko baitugu, aurrekontuak baloratu aurretik. Izan ere, aurrekontu horretan, planean aurreikusitako ekintzak jaso beharko dira eta, noski, ekonomikoki baloratu beharko dira, eta zuekin hurbilketa hori egitea nahiko genuke, aurrekontuaren balorazio esklusiboa egin aurretik. Eta, amaitzeko, esan behar dizut, ikerketari dagokionez, ez gaudela ados zurekin. Guk garrantzi handia ematen diogu ikerketari, eta ez gaur egungo osasun-prozedurak hobetzeko bakarrik, baizik baita ezagutza hobetzeko ere, ikerketaren bidez, hobetu egiten baitira medikuen eta osasun-langileen jardunbideak. Halaber, teknologia berriak txertatzen laguntzen dute; ondo dakizun bezala, teknologia berriek herritarren bizi-kalitatea hobetzen dute, eta, bestetik –batez ere, epe luzera– osasun-arretaren efizientzia hobetzen dute. Hasieran inbertsioa egiteko ahalegin bat egin behar den arren, luzera begira, efizienteago bihurtzen dituzte kostuak. Gainerakoan, ziur nago... Eta beste legebiltzartaldeetara zuzendu nahi nuke, oro har, ados baikaude planari buruzko iritzian; hortaz, ustez dut erraza izango dela gure ebazpen-proposamenak eztabaidatzea, eta ziur nago gehienak adostu ahal izango ditugula. Hori dela eta, dei egiten diet gainerako taldeei bilera orokor bat egiteko eta bilera horretan praktikak adosteko; eta gehiengoaren artean adostasun bat lortzen badugu, askoz ere hobe denontzat. Besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4179
10
75
02.04.2014
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Autokonplazentzia gehiegi ikusi dut, Darpón jauna. Autokonplazentzia gehiegi eta aitzakia asko. Bigarren txandan irten zara, eta aitzakia bat beste baten atzean; eta hirugarrena, kontraesanak. Zer benetan, zure bigarren hitzartzearekin, zalantzak sartu zaizkit, ea Osasun Planean sinesten duzun bai edo ez. Pentsatu nahi dut baietz. Pentsatu nahi dut. Zeren kontraesanean jausi zara. Aipatu duzu osasunean eragiten duten baldintzatzaileei buruzko jorratzeak eta lanketak, ez dagozkizula zuri. Orduan, osasun-plan hau zertara dator? Ze osasun-plan honek zerbait jasotzen badu, filosofiaren bat eta helbururen bat, zeharkakotasuna da, osasun-politikak gainerako politiketan txertatzea. Horretarako, lehendakariak lideratzen duen sailen arteko batzorde bat sortzen da guzti hori bideratzeko, gauzatzeko, urtez urte joateko monitorizatzen. Orduan, zer arazo dago? Zertarako egin duzue plan hau? Pentsatu nahi dut betetzeko. Eta gu hona etorri gara eta eskatu dizuguna da, filosofia bai, helburua bai, konpartitzen dugu, baina bete. Eta betetzeko eskatu dizuguna da bitartekoak, baliabideak, egutegia. Eta hori lehentasun-kontua da. Lehentasun-kontua da eta horretarako ez dago aitzakiarik. Hor ikusten da zein den Gobernuaren lehentasuna eta ikusiko da, besterik ez. Eta guk gaur hori ikusi nahi genuen, benetan osasun-plan honen betetzea noraino eramango den, ez geratzeko publizitatean, zeren paperak hemen dena eusten du. Hitzak politak izan daitezke eta, hitzak gorabehera, nabarduretan ados egon gaitezke, baina ez bada betetzen, esanahia galtzen doa, eta beti bezala herritarrak galtzaile. Eta berriro ere hori gertatu daiteke. Zeren lehen esan dut, Antolamendu Sanitarioaren 1997ko Legeak filosofia hori jasotzen zuen, baina orain arte ez da bete. Eta kontziente naiz, horretan ez gara inozoak, badakigu ez dela erraza, bere zailtasunak dituela, baina hor daukagu erronka, horretarako gaude hemen. Bestela zertarako gaude hemen? Hainbeste ordu sartu gero gure osasuna ere galtzen irteteko? Orduan, eta ez da erretorika kontua. EH Bilduk zerbait egin baldin badu legegintzaldia hasieratik da osasun-plan horretan jasotzen diren, osasunean eragiten duten baldintzatzaileen inguruan proposamenak, bata bestearen atzetik. Aurreko osoko bilkuran ezta- baidatu genuen, diru-sarrerak bermatzeko errentarena. Eta garbi agertzen da Osasun Planean osasunean zeintzuk eragiten duten: etxebizitza, ingurua, enplegua, lana eta abar eta abar. Eta Administrazioaren politikak, azkenean Administrazioak ezartzen dituelako politika horiek. Eta zintzotasun osoz diot, zintzotasun osoz, gure ustez aukera paregabea daukagula, Osakidetzak 30 urte bete dituen honetan, etorkizunera begira filosofia aldaketa hori poliki-poliki bideratzen hasteko, herritarrei benetako arreta integrala emateko, orain arteko filosofia gaindituko duena. Hau da, helburua izatea herritarrak ahalik eta gutxien gaixotzea, eta bizitza ahalik eta kalitaterik hoberenean eramatea. Eta baita ere ahalik eta modu duinenean hiltzea, behintzat ahal denean, zeren horrek ere osasun-ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik badauka bere garrantzia. Eta horregatik saiatu gara gaurkoan zeharkakotasun-ikuspegi hori mahai gainean jartzen, prebentzioan eta zeharkakotasunean behin eta berriro indarra eginez, eta hurrengo baterako utzi dugu asistentziaren beste alor guztia. Zentratu gara desberdintasun sozial horiek gutxitzen, azkenean gizarte kohesioa horretan eraikitzeko. Eta guk argi daukagu hori dela gure bidea, oso garbi daukagu. Jakin nahi duguna da sailburu honen eta Gobernu honen bidea ere hori zango den, eta benetan beteko duen eta praktikara eramango duen Osasun Plana, besterik ez. Zeren gaur horretara etorri garen. Eta pozik egon beharko zinateke, zure ustez eztabaida honek politika orokorreko izaera hartu baldin badu, zer gutxiago nahi duzu? Hori da osasunari garrantzia ematea. Eta iruditzen zait momentu honetan bai dela eskuartean daukagun erronka garrantzitsuena. Baina lehen esan duguna, kontuz tranpekin! Zuk ere hitz egin duzu tranpaz. Kontuz1 Zeren zuk aipatu diguzu ba behin eta berriro mahai gainean jartzen dugula murrizketen gaia eta hemen Gobernu honek ez duela egin murrizketarik. Baina hemen ez da guk esaten dugula, irteten zaren bakoitzean atril honetara edo hitz egiten duzun bakoitzean Osasun Batzordean, zuk berresten duzu egokitzeak egin direla. Eta zer dira egokitzeak? Beste hitz batekin esanda, esango didazu. Hemen lehentasun kontua da. Zer lehenesten du Gobernu honek? Eta hori da hemen mahai gainean dagoena eta hemen enpleguan egunero, eta gainera seguru nago hurbilduko zarela osasun-zentroetatik, 2011tik ikusten da enpleguan 3.000 lanpostu gutxiago daudela. Eta lehen esan duzunarekin, benetan tristura sartu zait, zeren esan duzunarekin langile gutxiagore- kin, langile horiek ordu gehiago sartzen ari direla, baldintza okerragoetan eta, beraz, prekarizatu egin dela Osakidetza. Hori esan duzu laburbilduta. Eta guri behintzat, tristura handia eragin digu. Orduan, guzti hori. Eta lehen, bai lehenengo txandan eta bai bigarren txandan ere, zentratu naiz ikuspegi transbertsal hori mahai gainean jartzen, prebentzio hori azpimarratzen. Guk ere debate honetan gure ekarpenak egin nahi izan ditugu, orain arte batzorde desberdinetan egin izan ditugun bezala eta arratsaldean gehiago sakonduko ditugunak, segidotan egin ditugun eta bozketan jarriko ditugun gure ebazpenak. Eta gure ebazpen hauen aurrerapen txikitxo bat egingo dut. Esan sei bloke nagusietan banatu ditugula gure ebazpenak. Lehenengoa, Osasun Plana betetzeko funtsezko bitartekoetara bideratuta egongo zen, Osasun Plana errealitate bilakatzeko eta hor hainbat ebazpen egin ditugu aurrekontuak, zuzendaritzara bideratuta, ebaluatzeko tresnak, urteko ekintza programak. Bigarrena, ekitatea, unibertsaltasuna eta aukera -berdintasuna. Funtsezkoa, eta Osasun Planak esaten duen bezala, funtsezkoa, desberdintasun sozialak gutxitzea, osasuna mantentzeko eta hobetzeko. Hirugarrena, politika feminista. Politika feministak bigarren bloke horretan sar zitezkeen, baino nahiago izan dugu azpimarratzea eta indartzea, ikusten delako, behin eta berriro, ba emakumeek pairatu behar izaten duten zama, gizartea beregain uzten dien zama eta horrek ere osasunean duen eragina. Beste blokea, haur eta gazteak. Pentsatzen dugu beraiek direla etorkizuna, eta Administrazio publikotik hor indarra jarri behar dugula, nabarmendu behar dugula eta benetako politika integralak bideratu behar ditugula. Hezkuntza, ohitura, bizi osasuntsua, aktibitate fisikoa, abar eta abar. Hor zeregin handia daukagu. Beste bloke bat, garrantzitsua, menpekotasuna eta arreta soziala eta sanitarioa integratzearena. Zer esanik ez, lehenengo txandan honetaz luze hitz egin dugu. Eta azkena, baina ez horregatik garrantzi txikiagokoa, inguru eta jarrera osasuntsua. Azkenean, horrek ere dena baldintzatzen duelako. Eta laburbilduz, gaur goizean zehar mahai gainean jarri duguna da Osasun Sailari eskatzen dioguna, Osasun Sailari, gainerako sailei eta Gobernuari eta, eskatzeaz gain, ere prest gaudela emateko, zeren dena ez da eskatzea bakarrik izango. Gu ere prest gaude emateko, inplikatzeko eta horrela erakutsi dugu. Proposamenak behin eta berriro mahai gainean jarriaz, Osasun Batzordean, osoko bilkuretan eta gainerako sailetan. Azken finean, pertsonek erantzunak behar dituztelako, eta ikusten delako, Euskal Barometroak, Jaurlaritzak ateratzen duen barometroak, erakusten duelako herritarrei gehien kezkatzen dien alorretako bat dela osasuna. Eguneroko konbertsazioetan ere horrela ikusten da eta, beraz, pentsatzen dugu hor erantzukizun handia daukagula, erantzukizunez erantzun behar diogula. Azkenean pertsonak helburu izan behar ditugulako.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4180
10
75
02.04.2014
RONCAL AZANZA
SV-ES
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Arratsalde on guztioi. Aurreko eztabaidan aurreratu dugun bezala, gure ebazpen-proposamenen helburua da Eusko Jaurlaritzak ekarri dizkigun planean ikusi ditugun hutsune batzuk betetzea. Ez gara jardueren xehetasunetan sartuko, uste dugulako hori ez dela osasun-plangintzari buruzko eztabaida orokor honetan egitekoa, baina lekua eduki dezakete zehazturiko helburu horiek lortzeko Jaurlaritzak edo Legebiltzarreko taldeek aurkezten dituzten ekimenek, eta uste dugu konpromisoren bat aurkeztu eta indartu beharra dagoela. Horietatik lehena, aurrekontu-nahikotasuna. Goizean esan dugun bezala, Legebiltzar honetan planaren helburuak bermatzen baditugu, behar adinako baliabideak eman behar zaizkio. Horrek ez du esan nahi dirua xahutu behar denik: lehenik zer nahi dugun erabakiko dugu, eta gero nola ordaindu. Hau da, urtero adieraziko dugu, aurrekontua zehaztu baino lehen, zer lehentasun sartu behar diren aurrekontu horretan. Duela hainbat urte ari gara hori egiten, baina batez ere egungo krisiak eztanda egin duenetik. Horregatik, eta egitasmoak egungo Jaurlaritza eta hurrengoa lotzen dituenez, lortu nahi dugun akordioak aurrekontu-nahikotasuna bermatu behar du osasun-sistema publikoak unibertsala, ekitatiboa eta kalitatekoa izaten jarrai dezan, egoera ekonomiko-sozialak behar dituen egokitzapenak eginez, halako eran non Euskadin bizilekua duen herritar bakar batek ere murrizketarik izan ez dezan bere osasun-eskubidean prebentzio, asistentzia- eta errehabilitazio-faseetako batean ere. Eta planean sailen arteko batzorde tekniko bat aurreikusten denez, ekitaldi bakoitzerako jarduketak gomendatuko dituena, eskatzen dugu gomendio horiek batzordean aurkez daitezela aurrekontu-izapidea hasi baino lehen. Era berean, proposatzen dugu familiek eta norbanakoek bizi duten egoera ezagutzen duten gizarteerakundeek ere parte har dezatela, hobeto zehazteko plan honetan bertan ikusten diren desberdintasunei jarri behar zaizkien neurri zuzentzaileak. Osasunean eragiten duten gizarte-jarduketak osatu ditugu, planaren helburuei jarraituz, arlo hauetan: etxebizitza, energia-pobrezia, eskola-umeengan malnutrizioa antzematea... Era berean, oraindik ere egin gabe daude arlo horiei buruzko eztabaidak, etxebizitza-legea bera nahiz ikastetxeetan jarduteko legez besteko proposamena, baina uste dugu osasun-estrategiaren zati izan behar dutela. Osasun Planari eginiko proposamen horien barnean sartu ditugu, baita ere, jada onartuta dauden Legebiltzarraren agindu batzuk. Horiek ere estrategikotzat hartu behar dira –adibidez, gardentasuna izatea itxarote-zerrenden kudeaketan edo ama-esne bankua sortzea, egitasmoak berak aitortzen baitu, kasu honetan, amagandiko edoskitzearen garrantzia–. Beraz, guztiz koherentea da hurrengo urratsa ematea, hau da, amagandiko edoskitzea ahalbidetzea Euskadiko jaioberri guztiei, pisu gutxiko umeei nahiz ume goiztiarrei edo oso goiztiarrei; horiek amagandiko edoskitzearen onurak izango dituzte, nahiz beren amaren esnea hartuz nahiz ama-esnearen bankuaren bidez. Era berean, legealdi honetan jarduteko konpromisoak ere lortu nahi ditugu, 2020rako ezartzen diren helburuek jada 2016an izan ditzaten tarteko urrats ebaluagarri batzuk: pazienteen eskubide eta betebeharren agiria, berdintasun-politikak koordinatzeko administrazio-unitate bat sortzea, Osasuneko Euskal Behatokia sortzea, osasun-informazioko sistemetan estratifikazio sozialeko aldagaiak sartzea, osasuneko desberdintasun sozialen txostenak, zaintzaileak prestatzeko plana, preskripzio partekatua, begiraletza antimikrobianoaren eta erresistentzien programa, besteak beste. Erreklamatu ere egin dugu, trantsatu dugu... Hasiera batean hiru hilabeteko epea proposatu bagenuen ere, epeak luzatzea adostu dugu Jaurlaritzak konpromiso horiek zehatz-mehatz betetzeko aukera gehiago izan ditzan. Planak beharrezko irizten dien arloetan osasunlangileak prestatzea, gaur egun industria farmazeutikoak ematen duen prestakuntza horrek babes ekonomiko hori izan ez dezan; izan ere, eduki lezake, eta horrek susmoa eragin lezake industria farmazeutikoaren eta botikak errezetatzen dituzten osasun-langileen arteko harremana ez dela zuzena, ez dela egokia eta ez duela betetzen Jaurlaritza honen egitasmo etikoa. Era berean, paziente onkologikoen azterketan eta errehabilitazioaren arloan, behar duen biztanleriaren ehuneko ehunean jarri nahi dugu helburua (beste kontu bat da hori lor litekeen ala ez, baina helburuak ehuneko ehun betetzea izan behar du). Bai, nola ez, badakigu horrek zer zailtasun dakarren, inbertsioak eskatzen dituelako, programa eskatzen duelako, konpromisoak eskatzen dituelako, baliabideak eskatzen dituelako; baina, goizean esan dugun bezala, badira aurrezkiak epe ertainera, eta nola ez, epe luzera ere bai, bai Osasun Sailean bai gainerako sailetan ere, batez ere foru aldundietan, gizarte-zerbitzuen arloan. Era berean, prebentzioaren arloan komenigarria da aurten bertan edukitzea min kronikoari buruzko gida praktikoak. Hemen berriro ere hitzarmena egin dugu Jaurlaritza –komatxo artean– "jasaten" duen taldearekin (nahiz eta guk esango genukeen, Jaurlaritzari "eusten" dion taldearekin), gida praktikoak eduki ditzaten, esan bezala, min kronikoari, fibromialgiei, gaixotasun arraroei... buruz. Era berean, aurrera egin behar da gaixotasun arraro horiek dituzten pazienteei eta haien familiei aholkularitza genetikoa emateko eskaintzan, eta baita prebentzioan ere, eta baita... eta baita... Beno, gero esango dizuet; gero aterako zait. Horiek dira dagozkien kaltetuen elkarteek helarazi dizkiguten eskariak. Iruditzen zaigu arrazoizkoak direla, eta egokiena litzatekeela sailak haien lankidetza izatea. Horrekin lotuta esan behar da, baita ere, gizarte-erakundeen parte-hartzea adostu dugula, zer esana dutelako, oso ondo ezagutzen dituztelako beharrak eta, modu horretan, antolaturiko eta zehazturiko bide bat izango duelako Sailak haien iritzia jakiteko. Gure proposamenak osatzeko, ikerketa biomedikoaren aldeko apustua egin dugu. Eskatzen dugu sei hilabetean euskal osasun-sistema berritzeko plan bat egin dadila, ikerketa biomedikoa eta soziosanitarioa babesteko estrategiak ezartzeko eta eguneroko praktika sanitarioan erabiltzeko. Beraz, eta laburtuz, uste dugu gure ebazpenproposamenekin plana hobetzen lagunduko dugula haren filosofiari dagokionez, aurrekontu-nahikotasuna helburu izanik, haren legegintzako helburuei dagokienez, gaur egun planak ez dituen helburuak proposatuz, biztanleria barne hartzen duten helburuak hain zuzen ere, ez direnak oinarritzen helburu medikoetan, adierazle medikoetan, baizik eta jardueretan (minbizia duten pazienteen azterketak, errehabilitazioa...), planak berak aipatzen dituen desberdintasunak murrizteko planean bertan zeuden hutsune batzuk betez, gure proposamenen barnean, esan dugun bezala, helburu zehatzak baitaude. Euzko Abertzaleak taldearekin trantsatu ondoren, talde gehienekin bat egin dugu, ez bakarrik gaur goizean plana baloratzerakoan eman dugun iritzian, baita neurrietan ere. Edonola ere, neurri horiek gehienak gehigarriak lirateke, eta inongo kasutan, gure taldeak abstentziora jo badu ere edo horietako batzuen kontra bozkatu badu ere, ez da izan edukiarekin ados ez gaudelako, baizik eta uste dugulako ez dela eztabaidarako unea. Plan bati buruz ari garenean, uste dugu ez dela hainbeste luzatu behar proposamen zehatzetan, horiek egokiagoak baitira geroko Legebiltzarreko eztabaidetarako; noski, iristen direnean ez dugu inolako arazorik izango adosteko. Baina, diodan bezala, oraingoan erabaki dugu abstenitzea edo ezezkoa bozkatzea beste taldeetako ekimen batzuei; oso interesgarriak direla iruditzen zaigu, baina, diogun bezala, geroko eztabaida baterako. Eta besterik ez, eta eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4181
10
75
02.04.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko mahaiburu andrea. Nahiko labur, esateko hamar ebazpen-proposamen aurkeztu ditugula, erabat eraikitzailea den asmo eta ideiarekin. Goizean esan dugun bezala, oinarrian bat gatoz 2013-2020 Osasun Planaren ikuspegi eta helburuekin, helburu gisa ezartzen dituelako gure osasun-sistemaren nahiz osasunean eragina duten politika publikoen unibertsaltasuna, ekitatea, jasangarritasuna, efizientzia eta kalitatea, kosta ahala kosta babestu behar dugun giza eskubidea baita osasuna. Orain, helburu horiek betetzea ahalbidetu behar dugu eta aldarrikapen zehatz batzuk sartu. Gainerako taldeek ere nahiko gai zehatzak ezarri dituzte mahai gainean, orokorrean. Guk proposatzen ditugun ebazpen-proposamenek alderdi horiek eta gai jakin batzuk hobetzen saiatzea azpimarratu nahi dute. Zehazki esateko, 1. ebazpen-proposamenak Jaurlaritzari eskatzen dio ez ditzala inola ere gutxitu Osasun Sailari urtero izendatutako aurrekontu-zuzkidurak, eta ez dezala inolako murrizketarik ezarri osasun-gaietan, halatan arrakastaz gauzatu ahal daitezen planean sartutako aurreikuspenak. Beraz, aurrekontu-arloko konpromisoa osasunean eta osasunean eragina duten politika guztietan; beraz, murrizketa eta doikuntzen kontra gaude. Espainiako Gobernuak sustatzen dituen murrizketa eta doikuntzen kontra, eta baita Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen murrizketa eta doikuntzen kontra ere. Jada ezarrita dauden murrizketa eta doikuntzen kontra, eta etorkizunean arlo honetan beste doikuntza eta murrizketa batzuk ezartzearen kontra. 2. ebazpen-proposamenak Jaurlaritzari eskatzen dio sar dezala lehentasun-arlo berri bat osasunari eta ingurumenari buruzkoa, hartan identifikatu ahal izateko osasunerako ingurumen-arriskuak eta haiek minimizatzeko ekintzak, bai eta planaren iraupen-aldian lortu beharreko adierazleak ere. Helburua litzateke identifikatzea osasunean aldaketak eragiten dituzten arriskuko ingurumen-faktoreak, arreta berezia jarriz minbizian, arnas gaixotasunetan eta aldaketa endokrinoetan eta garapen neurologikoan; aztertzea arrisku-faktoreak eta proposatzea, identifikatutako arrisku-faktore bakoitzerako, zer neurri diren egokienak beren eragina minimizatzeko Osasun Planaren iraupen-aldian. Gai horrekin loturiko zerbait jasotzen da planean, baina egia esateko inongo sakontasunik gabe edo gauzatzeko inongo neurri nahiz jarduera zehatzik edo generikorik gabe. 3. ebazpen-proposamenarekin, Sailari eskatzen diogu minbiziaren arloan plan espezifiko bat zehaztu dezala, helburua izanik minbiziaren diagnostikoa eta tratamendua antolatzeko asistentzia-eredu espezifiko bat egitea, gure inguruko herrialde gehienetan egiten diren proposamenekin bat datorrena, eta, gainera, Osasun Sistema Nazionaleko eta Europar Batasuneko bertako minbiziaren arloko estrategiaren aholkuei jarraitzen diena. 4. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu gizarte-zerbitzuekiko eta sare soziosanitarioarekiko koordinazioa areagotu eta sistematiza dezala; horrela, Osasun Planaren efikazia eta efizientzia hobetuko da, bereziki biztanleriaren zahartzearen eta kronikotasunaren arloetan. Hori horrela, Jaurlaritza honi eskatzen diogu berrets dezala osasun-zentroen sarean geriatrian adituak sartzeko bere proposamena. 5. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu planaren barnean sar ditzala gaixotasun arraroak helburu espezifiko gisa, zehaztuz haiei aurre egiteko jarduera zehatzak eta datozen urteetan lortu beharreko helburuak, eta Jaurlaritzaren plan honetan, behintzat, ez dira zehazten. 6. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu planaren barnean sar ditzala fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea helburu espezifiko gisa, zehaztuz haiei aurre egiteko jarduera zehatzak eta datozen urteetan lortu beharreko helburuak, eta plan honek, behintzat, ez du egiten. Eta 7. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu plan honen barnean sar dezala, helburu espezifiko gisa, transplanteen arloko politika, zehaztuz hura garatzeko jarduketa zehatzak eta datozen urteetan lortu beharreko helburuak. 8. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu eman dezala aldiro informazioa Osasun Planaren emaitzen ebaluazioei buruz. Proposatzen dugu Osasun Lantalde Teknikoaren eginkizunen artean dagoen urteko txostena txerta dadila osasun-politika guztietan eta Osasun Planaren lantalde teknikoa- ren ebaluazioetan Eskatzen dugu sailburuak berak urtero agerraldia egin dezala, informazioa emateko Osasun Planean ezarritako helburuan garapen, eboluzio eta betetze-mailari buruz. 9. ebazpen-proposamenarekin, Jaurlaritzari eskatzen diogu ikerketaren arloa indartu dezala Osasun Planaren helburuen barnean, planaren iraupenaldian lortu beharreko helburu eta adierazle berriak sartuz. Eskatzen dugu bizkortu dadila Biocruces Osasun Ikerketako Institutuaren sorrera, eta aztertu dadila antzeko erakunde bat sortzea Araban, Arabako Unibertsitate Ospitalearen egituraren barnean. Eta, azkenik, Jaurlaritzari eskatzen diogu zehaztu dezala itxarote-zerrendetan dauden pazienteak murrizteko helburua, modu argian eta zehatzean jarraipena egin ahal izateko kopuruekin, bai ebakuntza kirurgikoetarako zerrenden kasuan, bai kontsulta espezializatuetarako zerrenden kasuan. Gai horretan, goizean esandakoa errepikatzen dut: oraindik egin gabe dago, antolatu gabe dago erabat gardena den itxarote-zerrenden sistema bat, bai herritarrei ematen zaien informazioari dagokionez bai itxarote-zerrendak egiteari berari dagokionez. Gainerako ebazpen-proposamenei dagokienez, hasiera batean Sozialistak Taldearen ebazpen-proposamen guztien alde bozkatuko genuke, Alderdi Popularraren ebazpen-proposamen gehienen alde bozkatuko genuke, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen proposamenei dagokienez, gehienak alde batera geratu direnez, funtsean bi geratuko lirateke: 3.a eta 5.a. 3. proposamenaren alde bozkatuko genuke, eta 5.aren kasuan abstenitu egingo ginateke. Eta, baita ere, Euzko Abertzaleak taldearen eta Euskal Sozialistak taldearen artean sinaturiko erdibideko zuzenketen alde bozkatuko genuke. Azken batean, gure proposamenekin, gure diskurtsoarekin, gure botoarekin, osasun-sistema publikoaren alde egiten dugu, kalitateko osasun-sistemaren alde, osasun-sistema ekitatibo eta unibertsalaren alde; sistema hori arriskuan dago –dena esan behar da, arriskuan baitago–, batzuek dena pribatizatu nahi dutelako eta beste murrizketa batzuk bultzatu. Azkenik, ikusi dugu taldeek eginiko ebazpenproposamen batzuek, nolabait esateko, eztabaida eta gaia modu harrigarrian zabaltzen dutela: etxebizitza, energia-pobrezia, amagandiko edoskitzea eta abar eta abar. Beno, ez dugu arazorik. Taldeek aurkeztu dituzten proposamen asko oso interesgarriak dira. Beraz, aldeko botoa emango genieke taldeek aurkezturiko eta guk interesgarri deritzegun ebazpen-proposamen horiei, Osasun Plan honetan sar litezkeenei. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4182
10
75
02.04.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, mahaiburu andrea. Lehendakaria, sailburua, legebiltzarkide jaun-andreok arratsalde on. Gaur goizean esan dugun bezala, osasun-plan honen filosofia konpartitzen dugu. Zeharkako sail arteko, erakunde arteko eta sektore arteko planteamendua egoki ikusten dugu. Horregatik, eta gero azalduko dugun bezala, gure ebazpen-proposamenak zeharkako ikuspuntutik planteatu ditugu. Ebazpen horiekin herritar guztien osasuna eta kalitatezko bizitza hobetzea bilatu dugu eta helburu hori lortzeko desberdintasunaren aurpegia beti presente eduki behar dugu. Desberdintasun sozialak, besteak beste, generoarenak, bizilekuarenak, jaiotzaherrialderenak, dibertsitate funtzionalaren edo lanbaldintzen araberakoak. Eta ekitate falta horrekin amaitzeko, Osasun Plana tresna baliagarria izan beharko litzateke. Horregatik, zehaztasun-falta ikusterakoan, funtsezkoa iruditu zaigu plan hori ebazpen zehatzekin elikatzea. 31 ebazpen-proposamen hauek. Interbentzioaren eta eraginaren arabera azalduko ditugu. Osasun Plana betetzeko bitartekoak beharrezkoak dira. Horregatik, horren inguruan lau ebazpen planteatzen ditugu. Urteroko aurrekontuetan, sail guztietan, diru-lerroak bermatu behar dira osasun-politikak zehazteko eta planaren betetze-maila baloratzeaz gain, urteroko programa operatiboak egotea eskatzen dugu. Hori faltan nabaritu dugu emandako planean eta argi dugu urtez urte ekintzak eta helburuak finkatu behar direla zortzi urteko dokumentua zehazteko eta urtero konpromisoa ziurtatzeko. Ekitatea, unibertsaltasuna eta aukera-berdintasuna bermatzea ezinbestekoa da eta 10 ebazpen-proposamen bidez lortzea planteatu dugu. Alde batetik, benetako unibertsaltasuna ziurtatzeko 447/2013 Dekretua egokitu behar da herritar guztiek tratamenduari atxikitako laguntzak jasotzeko, eta bestetik, osasun-arreta integrala bermatzeko pertsona guztiei adina, nazionalitatea edo lege- nahiz administrazio-egoera alde batera utzita. Horrez gain, Jaurlaritzari etxebizitza-eskubide subjektibo bezala onartu eta arautzea planteatzen diogu, besteak beste, pertsona orok etxebizitza duina eta egokia edukitzeko eskubidearen printzipioa betetzeko. Nola ez, etxegabekoen egoera ezin dugu ahaztu, ezta ukatu ere. Horregatik, Jaurlaritzari eskatzen diogu pertsona horientzat arreta integrala bermatu dezala beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliz. Osasun-plan bat ezin da ulertu eskubide sozialak nabarmendu gabe. Horregatik, gure proposamenen bidez, Jaurlaritzari aldarrikatzen diogu Gizarteratzeko Euskal Plana berritzea eta garatzea, uste dugulako funtsezkoa dela gizarte-desberdintasunarekin amaitzeko. Horrela, herritar guztiei diru-sarrerak bermatuko dizkien sistema indarrean ipiniko da eta haien enplegarritasuna eta gizartearen parte-hartzea bultzatuko da. Eta zer esan Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen inguruan? EH Bilduk argi du lege hori behin betiko garatu behar dela modu egokian eta harmonizatuan, pertsona guztiek zerbitzu berberak eskuratzeko zein Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetan bizi diren alde batera utzita. Horrela, bakarrik amaituko dugu gizarte-zerbitzuen euskal sistema lantzen. Beste aldetik, ezin ditugu ahaztu jasaten ari garen lan-baldintzak. Jaurlaritzari eskatzen diogu langileen lan-baldintzak duinak bermatzeko eta prekarizazioarekin amaitzeko. Horregatik, lan-harremanetarako euskal esparrua garatu eta osatu behar da. Ziur aski bat zatozte gurekin pobrezia energetikoak hilkortasun mailarekin lotura zuzena duela esaterakoan. Hori dela eta, ebazpen baten bidez Jaurlaritzari eskatzen diogu beharrezko neurriak hartzea herritar guztiei energia oinarrizko zerbitzuak bermatzeko. Horretaz aparte, Osasun Plana zeharkako ikuspuntu batetik landu egin badu, ezin dugu ulertu Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen osaketan zergatik ez dago sartuta Emakunde. Gure ustez, planaren ebaluazioan, besteak beste genero-ikuspegia modu eraginkor bat ezartzeko, emakumearen presentzia oinarrizkoa da. Era berean, komenigarria ikusi dugu Osasunaren Behatokiaren osaeran sexu-genero gaietan adituen presentzia bermatzea. Zeharkako ikuspuntuarekin jarraituz, esan behar dugu Osasun Plana aztertu genuenean deigarria iruditu zitzaigula haurdunaldiari eta erditze normalari lotutako estatistikak. Emakumearen osasun-egoerari lotuta agertzen ziren. Guretzat ez da logikoa, horregatik horren inguruan beste ebazpen bat aurkeztu dugu. Datuen arabera, haurren eta gazteen artean ezarri diren ohitura asko ez dira osasungarriak. Horregatik, EH Bilduk argi du haien artean heziketa integrala bideratu behar dugula, baldin eta helburu ba- tzuen bila bagoaz: kalitatezko sexua, elikadura-ohiturak, jarduera fisikoa eta lehen sorospen-formakuntza jasotzea. Eta hori guztia bermatzeko curriculuma berregokitu behar da. Beste alde batetik, arreta goiztiarraren eredua Erkidegoko lurralde guztietan garatu behar dela konbentzituta gaude. Horregatik, 12 hilabeteko epean eta inplikatuta dauden sail eta erakundeen artean araudiak eta protokoloak definitzea ezinbestekoa da. Osasun Planean nabarmentzen den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi-itxaropena munduko altuenen artean dago. 2020rako 64 urtetik gorako biztanleak % 26,5a igoko direla aurreikusten da eta 84 urtetik gorako biztanleen egoera % 104koa izango da. Darpón sailburuak ere gaur goizean nabarmendu du.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4183
10
75
02.04.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Egoera horri erantzuna eman beharko diogu. Eta zahartze osasuntsuari buruzko lehentasun-arloa indartzeko beste lau ebazpen-proposamen aurkeztu ditugu. Argi daukagu arreta sozio-sanitario integrala eskaintzeko prest egon behar garela. Noski, aldundiak ahaztu gabe. Eta helburu hori lortzeko ezinbestekoa da laguntza sozio-sanitarioaren prestazio-zorroa definitzea lehenbailehen. Arreta integrala aipatu dugu, baina ezin dugu ahaztu kalitatezko arreta izan behar dela. Eta honen inguruan gauza asko egin dezakegu, printzipio horiek beti ez direlako betetzen. Eta tele-laguntzako zerbitzuan adibide argi bat daukagu. Horregatik, proposatzen dugu zerbitzu horren langile kopurua igotzea. Errepikatuko dugu: arreta integrala eta kalitatezkoa. Eta adinekoen zaintzak, batez ere haien etxean denean, familientzat eta bereziki inguruko emakumeentzat izugarrizko lan-karga dakar. Hor ere, gizartezerbitzuek eta osasun-zerbitzuek aldundiekin eta udalekin batera elkarlana eta koordinazioa garatzeko neurriak bideratu behar dituzte. Eta amaitzeko, inguru eta jarrera-osasuntsuari buruzko lehentasuna indartzeko, sei ebazpen desberdin aurkeztu ditugu. Alde batetik, Administrazio Publikoak egiten dituen kontratazioetan osasun-segurtasuna bermatzeko, osasun irizpideak txertatu behar direla proposatu dugu. Eta bestetik, azpiegitura baten proiektua erredaktatzeko orduan, ingurumena ebaluatzeaz gain, osasun-eragina buruzko ebaluazioa egitea proposatzen dugu. Eta kanpoko faktoreekin jarraituz, uhin elektromagnetikoak igortzen dituzten orotariko azpiegiturei buruzko azterketa egitea planteatzen dugu. Ezin ahaztu kirol-praktika edo elikadura osasuntsua. Horregatik, elikadura osasuntsuaren estrategia diseinatzean, elikagai-kontsumitzea ohitura osasuntsua bezala kontuan hartzea proposatu dugu. Eta jarrera osasuntsuak batzuetan norberaren esku daude baina, argi geratu den bezala, beste batzuetan kanpoko faktoreek baldintzatuta sentitzen gara. 31 ebazpen-proposamen, 31 arrazoi zehatz, Osasun Plana hobetzeko, orokortasunetik zehaztasunera joan gara, jarrera proaktiboan oinarritutako ekarpenak eta ebazpenak. Eta, hasieran esan dugun bezala, plan hau elikatzen saiatu gara, paper hutsean ez geratzeko, konbentzituta gaudelako gauza asko daudela hobetzeko. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4184
10
75
02.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on. Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Legebiltzarkideok, lehendakari, sailburu jauna, arratsalde on. Nire taldeak berrogeita hamar ebazpen-proposamen aurkeztu ditu, eta horiek gaur goizean eztabaidatu dugun planeko hogeita bi ardatz edo hogeita bi atal edo helbururi dagozkie; bakarren bat sortu berria da, baina, edonola ere, goizeko eztabaidan erabat sartuta daude. Ederki, hau da zorrotza izateko eta anbiziotsua izateko unea. Zazpi urterako plana da; gaur du abiapuntua Legebiltzarrean. Horregatik, Legebiltzar honek ere (ez bakarrik Jaurlaritzak, baita Legebiltzar honek ere) ardura bat hartzen du; izan ere, orain plana eztabaidatzen badu, hurrengo zazpi urteetan barrena kontrolatu egin behar dira, ikuskatu egin behar dira proposamen horiek guztiak, gaur oinarria jartzen zaien jarduera horiek guztiak. Argi dago plan hau denboran zehar modu jarraian gauzatuko dela, eta beharretara eta etengabeko azterketetara egokitzen joango dela. Garrido andreak, gaur goizeko bere hitzaldian, jada ondo asko zehaztu ditu Osasun Planaren azterketa-lerroak eta gure jarrera, funtsean eraikitzailea eta osoko bilkura honetan aberasgarria ere bai, planaren garapenaren eta osasun-beharretara etengabe egokitzearen inguruan. Horregatik, jarraian datozen ebaz- pen-proposamenen helburua da osasun-politikei behar dituzten osagaiak ematea datozen urte horietarako, datozen zazpi urte horietarako, ia bi legealdi, hau eta hurrengoa. Garai garrantzitsua da, Legebiltzarrarentzat horrela da, eta horregatik, orain jartzen dugun oinarria ere hala da. Ebazpen-proposamenak egitean dugun jarrerari dagokionez, ebazpen-proposamen hauek aurkeztu aurretik izan ditugun harremanen ondorioz, zuzenean egin ditugu proposamenak negoziazio horien, harreman horien, eztabaida horien ondoren; horrela, saihestu dugu erdibideko zuzenketa asko izatea, askotan gaia gaizki bideratzea edo nahastea eragiten baitute. Edonola ere, Garrido andreak bozeramaileekin aurrez izaniko harreman horien ondorioz, negoziazio horiek sartuta daude Legebiltzar honetan gogoetarako aurkezten ditugun ebazpen-proposamenetan. Haiei dagokienez, "Europako Gobernantza Berriari buruzko Liburu Zurian" jasotzen diren konpromisoak aipatzean, "Planaren ardatz gidaria" atalean, 2013-2020 Osasun Planean "Europako Gobernantza Berriari buruzko Liburu Zurian" jasotzen diren konpromisoak sartzearen inguruko ebazpena dugu, betiere funtsezko gaiak baitira koordinazioari eta gabiltzan esparruari begira. Era berean, 2013-2020 herrialdeen eta organismo adituen orientazioei dagokienez, hiru ebazpenproposamen ditugu. Eskatzen dugu sar dadila Osasun Planaren barnean Osasun Sistema Nazionalaren 2010 Kalitate Planaren aipamena. Era berean, Osasun Planaren barnean funtsezko osagai gisa sartzea eskatzen dugu, koordinazioari eta lankidetzari buruz ari baikara, Osasuneko Sistema Nazionalaren Lurralde Arteko Batzordeari eginiko aipamen zehatza, hori baita osasun-zerbitzuen koordinaziorako, elkarlanerako, komunikaziorako eta informaziorako erakunde iraunkorra (tartean dela Estatuko Administrazio Nagusia). Oso argi dago gai horietan etengabe elkarri lotuta gaudela, egunero ikusten dugu, eta, horregatik, ona da hori adieraztea. Era berean, osasun-politiken efikaziaren, efizientziaren eta kalitatearen gakoak bila daitezela; horren oinarria da koordinazioa, lankidetza eraginkorra izatea osasun-arloan eskumena duten Estatuko, Europako nahiz autonomia-erkidegoetako (batez ere mugakideetako) erakundeekin. Era berean, ekitatearen helburuari dagokionean hiru ebazpen-proposamen ditugu. Horietako bat da osasun-sistemarako irisgarritasuna areagotu dadila beren egoera pertsonal, sozial edo kulturalengatik alkoholaren edo drogen aurrean zaurgarritasun-egoera berezian dauden pertsonen kasuan, edo adinga- been, gazteen... kasuan... Beraz, gai garrantzitsua da. Era berean, beste ebazpen-proposamen bat ere badugu eta eskatzen dugu, osasun-arreta indartu dadila landa-eremuan, bereziki pertsona nagusien kasuan, urratsak ematen jarraitzeko horiek asistentzia-zerbitzuetara irispidea izateko izan ditzaketen zailtasunak gainditzen. Eta, baita ere, neurri espezifikoak har daitezela kolektibo zaurgarrienei zuzenduta, hala nola diren kutsagarri batzuekiko sentsibilitate bereziko pertsonak, umeak, zaharrak eta predisposizio bereziko pertsonak. Parte-hartzearen eta ahalduntzearen helburuari dagokionez, bost ebazpen-proposamen aurkezten ditugu, laburtuta, eta haien helburua da pazienteek kontzientzia har dezatela beren gaixotasunaz, beren tratamenduan inplikatu beharraz... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4185
10
75
02.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
(Eskerrik asko, presidente andrea) … beren tratamenduan eta osasunarekiko erantzukizunean. Era berean, autozaintza indartu dadila, osasunaren sustapenaren bidez eta osasunerako heziketako programa espezifikoen bidez. Beste bat izango litzateke harreman-sistema multikanalak garatzen eta ezartzen jarraitzea, osasun-heziketako neurriak zabaltzeko teknologia berriak erabiliz. Era berean, bultza daitezela parte hartzeko mekanismo berriak gaixoen, familiakoen eta zaintzaileen elkarteekiko, haien iritzia jakiteko eta era berean proaktiboak izateko, eta lankidetza-sinergiak bilatzeko kolektibo horien guztien osasuna hobetze aldera. Era berean, beste ebazpen-proposamen bat bezala, osasun-eremuko maila guztietako kudeatzaileak despolitizatzeko neurriak har daitezela, eta babes handiagoa erabaki medikoei. Helburuetako beste bati dagokionez, ikerketa eta berrikuntza, beste bost ebazpen-proposamen doaz, honela: Sustatu dadila osasuneko profesionalek ikerketa-proiektuen garapenean parte hartzea, Euskadiko 2013-2020 Osasun Planean zehazturiko jardueraeremuetan. Osasuneko profesionalen parte-hartze hori sustatzea azpimarratzekoa da beti, eredu gisa eduki behar da, eta horrela egiten dugu proposamen honetan. Era berean, berehala aplikatzeko ikerketa klinikoa sustatu dadila, sistema kudeatu eta hobetzen eragin zuzena izango baitu. Nola ez, indartu daitezela bikaintasunera bideratutako sistemak eta berrikuntzaren kultura txertatu dadila Osakidetzaren jarduera-eremu guztietan. Era berean, berrikuntza eta ikerketaren gai hauekin lotuta, genetikaren arloan jarduerak sustatu daitezela. Eta, noski, beharrezkoa eta ezinbestekoa den lankidetza ere bai komunitate zientifikoarekin eta ekimen pribatuarekin, askotariko ikerketa programak garatze aldera. 2.2. helburuari (medikamentuen erabilera egokia) dagokionez ere bost ebazpen-proposamen aurkezten ditugu, zeinen helburua baita, lehenik, errezeta elektronikoa tresna gisa indartzera, irispidea emanik osasun-eragileei pazienteen historia klinikorako, hartara tratamenduarekiko atxikipena eta botiken erabilera ona indartzeko eta botiken interakzioa eta gainjartzea saihesteko. Era berean, kronikoak ez diren pazienteetan hipertentsioa eta diabetesa atzemateko programa espezifiko bat garatzea, farmazia-bulegoetan ezartzeko. Era berean, eskatzen dugu zabaldu dadila Dosifikazio Pertsonalizatuko Sistemaren programa beste kolektibo batzuetara, bereziki egoitzetan dauden pertsonetara. Era berean, abian jar dadila programa bat koloneko minbizia garaiz detektatzeko testa pazienteei emateko eta farmazia-bulegoetan bueltatzeko. Eta, era berean, susta daitezela programak medikamentuen informazioari eta erabilera arrazionalari buruz. Beti hitz egiten da gai horri buruz, beti jarraitu behar da gogorarazten, eta beti jarraitu behar da sakontzen, eta pentsatzen dut zazpi urte hauetan ere horrela jarraituko dugula. "Segurtasun klinikoa" helburuari dagokionez, bi ebazpen-proposamen aurkezten ditugu. Batetik, jarraitu dadila hobetzen herritarrek irispidea izatea beren informazio klinikora modu jarraituan eta beren beharrizanei egokitutako osasun-gomendio eta -aholkuetara. Bestetik, hobetu ditzala historia kliniko digitalaren isilpekotasuna babesteko mekanismoak, Datuen Babeserako Lege Organikoan eta hura garatzen duen erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Minbizia helburuan, ekintza hauek, bi ebazpenproposamen: pixkanaka-pixkanaka zabaltzea bularreko minbizia garaiz detektatzeko programa, berrogeita bost urtera arte, eta, bestetik, minbizia duten gaixoen arreta indartzea eta tratamendu multidiziplinar eta lehentasunezkoa ematea, teknikarik aurreratuenak ezarriz. Eta gaixotasun kardiobaskularrei dagokienez, beste bi ebazpen-proposamen, bai prebentzio kardiobaskular multidiziplinarreko programak garatzeko, eta halaber ezartzen jarraitzeko, ezartzeko, errehabilitazio kardiobaskularraren jarraipena egiteko programak mantenimenduko 3. fasearen hasieran. 2.8 helburuari dagokionez (obesitatea), uste dugu Osasun Sailari eskatu behar zaiola diseina ditzala programak obesitatea geldiarazteko, bereziki umeen artean, eta hori hezkuntza-eremuan ere egitea, hedabideetan ere egitea. 2.10 helburuari dagokionez (osasun mentala), bi ebazpen-proposamen, helburu hauekin. Lehena, neurri batzuen protokoloa ezartzea erkidego-eremuan suizidioa prebenitzeko, gaixotasun mentala diagnostikatuta duten eta arrisku-faktoreak dituzten pertsonen larrialdietako arretan nahiz arreta anbulatorioan, kontuan izanik genero-ikuspegia. Eta, halaber, buru-nahasmendu larrien arreta sartzea, azpimarra berezia eginik ume eta gazteen eta hirugarren adinekoen populazioan, koordinazio sanitario eta komunitarioko neurriak hartuz. Sexu transmisioko infekzioen helburuari dagokionez, ebazpen-proposamen bat, sexu-transmisioko gaixotasunak eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko programak indartzeko. Era berean, "Beste gaixotasun esanguratsu batzuk" helburuan, lau ebazpen-proposamen, endekapenezko gaixotasunei begirako programa espezifikoak indartzearen inguruan; era berean, izaera orokorreko proposamenak garatzea, erantzuna emateko gaixotasun arraroak dituztenen eta haien familien beharrizanei; osteoporosiaren prebentzio eta kontrolerako plan bat, hartan ezartzeko jarduketa-sorta bat prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako, bai eta errehabilitazio-neurriak ere; eta hori horrela, eta gaixotasun hauei buruz ari garela, fibromialgiaren arretarako protokoloak –bozeramaile batzuek hitz egin dute horri buruz– eta neke kronikoaren sindromearenak egin eta eguneratzea, eta gida praktikoak egitea, osasun-langileen artean zabaltzeko. "Zahartze aktiboa" helburuan, ebazpen-proposamen batean ekintza hau: parte-hartze aktiboa sustatzea, hau ere etengabe agertzen den osagaia jarduera publikoan, eta horrela izan dadila, baina paziente nagusi mendekoaren eta beraren familiaren parte-hartze aktiboa sustatzea, bere gaixotasunaren protagonista bihurtu dadin (jada bada, baina protagonista), gaixotasunak sortzen dizkion arazoak osasunaren eremuan gainditu ditzan. Bestalde, "Gaitasun funtzionala eta autonomia" helburuari dagokionez, sei ebazpen-proposamen: Populazioaren estratifikazio-eredua hobetzea, asistentzia-beharrizanen eta baliabide-kontsumoaren arabera, talde bakoitzarentzat ekintza espezifikoak diseinatzeko aukerarekin, arreta berezia jarririk pluripatologikoetan. Baliabide espezifikoen sorrera sustatzea gaixotasun subakutuen arretarako. Indartzea gaixotasun kronikoei asistentzia-zaintzen jarraipena bermatzen dieten neurri guztiak, arreta multidiziplinar eta integratua emanez, elkarreraginean dauden maila eta zerbitzuen artean koordinazioa sustatuta. Era berean, gaixotasun kronikoei jarraipen zuzena egiteko neurriak indartzea, prestakuntza-programa espezifikoak diseinatuz pazientea eta beraren familia zaintzan inplikatzera zuzenduta. (Horrek beti horrela izan behar du.) Era berean, osasun-langile guztiak modu eraginkorragoan inplikaraztea kronikoen estrategia ezartzen, prestakuntza-arloan jarduerak garatuz. Eta, baita ere –Legebiltzar honen aldarrikapenetan jada ohiko eta funtsezko gaia dena– geriatrian adituak sartzea Osakidetzako sarean. Berriro esango dut, legealdi askotan zehar askotan eztabaidatu dugun aldarrikapen historikoa, baina oraindik ere egin gabe dagoena. 5.2 helburuari (osasuna eta elikadura) dagokionez, ekintza bat, ebazpen-proposamen bat: uraren onuren berri zabaltzea, pertsonen dietan osagai hidratatzaile nagusi den neurrian. "Sexu eta ugalketa osasuna" helburuari dagokionez, programa horiek garatzea, informatzeko eta aholkatzeko, batez ere antisorgailuen erabilerari buruz, sexu-transmisioko infekzioetatik babesteko, emergentziazko antisorgailuen arriskuei buruz informatzeko. "Adikzioak" helburuan, beharrezko iruditzen zaigu ezartzea harreman... La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4186
10
75
02.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
(Eskerrik asko, mahaiburu andrea) … harreman erraz eta koordinatua ezartzea, osasuna eta asistentzia sanitarioa ardatz hartuta, Drogen aurkako Plan Nazionalean jasotako aurreikuspenekin eta arlo honetako plan europarrekin. Berriro diogu eta hori jada adierazi dugu koordinazioa, elkarlana, balio handia ematen diogun gai garrantzitsua dela. 2013-2020 Osasun Planak aipatzen du ingurua edo laneko ingurua; guk uste dugu izan beharko litzatekeela osasuna eta ingurumena, edo laneko segurtasun eta osasuna. Erabiltzen dute inguru hitza, ez gaude ados... Hau da, hor dago, esan nahi duena esan nahi du, baina nahiko genukeen argitasunaren alde, eta batez ere argi eta garbi dagoelako osasuna eta ingurumena elkarrekin oso lotuta daudela, eta baita osasuna eta lan-arloa ere segurtasunarekin, laneko osasuna ere bai, bada, inguru izendapen hori erabiltzen dute… Beno, hor dago, ez da izugarrizko garrantzia duen gaia ere, baina beste izendapena nahiago genuen. Amaitze aldera, Osasun Planaren ebaluazioari dagokionez, ebazpen-proposamen bat, urtero txosten bat egin dezala eta Legebiltzarrera bidali, 2013 Osasun Planean aurreikusitako helburu eta ekintzen betetze-mailari buruz. Eta azkenik, azken ebazpen-proposamen gisa, finantzaketari dagokionez, Osasun Sailari eskatzen diogu ezar ditzala zuzkidura ekonomikoak aurreikusitako helburuak lortzeko. Gai honetan ere bat etorri zarete beste legebiltzarkide batzuk. Gainerako taldeekin alderatuta, beste taldeen ebazpen-proposamenetako asko babestuko ditugu. Guk ez dugu izan horrelako arazorik xehetasun batzuetan sartzeko. Batzuek esan dute hobe dela lerro estrategikoak edo izaera orokorreko lerroak... Tira, bi legealditarako plana da, zazpi urterako plana, eta, horregatik, nire taldeak pentsatu du ona dela irizpide batzuk zehaztasunez ezartzea, eta hori egiten saiatu gara. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4187
10
75
02.04.2014
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Arratsalde on guztioi. Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Paper asko hartu ditut, baina ez asko luzatuko naizelako. Zuon nondik norakoan apur bat gai asko jorratu dituzuenez, ba ia laguntzen didaten antolatzen. Baina ez da inondik inora nire asmoa denbora agortzea eta dena luzatzea. Alderdi Sozialistatik hasiko naiz, zeu izan zarelako, Roncal andrea, lehenengoa txanda honetan berba egiterakoan. Hasteko, sailburuak goizean aipatu duena eta planak berak esaten duena. Osasun-planak beti izan du babes politikoa, babes soziala, guztien artean egindako plan eta lan bat da. Euskal herritarrak oso harro dagoz, oso pozik dagoz eta akuilua sartzen digute eurentzat altxorra den hau mantentzeko eta bide onetik joan dadin eta hori da, sailburuak esan duenez, Jaurlaritzaren borondatea. Eta gure legebiltzar-taldeak bide horretatik babestuko du. Zentzu horretan, legebiltzar-talde ezberdinei eskerrak eman gura dizkiegu bide honetatik izan dugun laguntzagatik. Aldez aurretik, eskatu izan dugu denbora gehiago izateko, benetan zuen proposamenak aztertzeko eta osasun-plan horrek horrekin lerrotuta joateko. Batzuek atzotik hasi zineten gugaz elkarlanean eta benetan eskertzen dugu ahalegin hori egitea guretzat mesedegarria izan delako. Eta konpromisoa izango da orain egin dugun lana, legebiltzartaldeen artean, aurrerantzean ere planaren bizi-iraupenean zehar, bide honetatik jarraitzea, nahiz eta gaur arlo batzuk ez ditugun adostu. Roncal andrea, zuk esaten zenuen, eta erabat ados gaude zurekin, ez dugula xehetasunetan sartu behar eztabaida orokor batean, hala izanik gaur egungoa, osasun-plangintzari buruzkoa. Hori horrela, uste dugu, hain zuzen ere, taldeek aurkezturiko proposamen batzuk ez direla eztabaidagai gaur, baina bai urteak aurrera doazen bezala, sailburua planaren txostena aurkeztera etortzen denean, bada, bai, orduan zehaztasunez lantzekoak izango dira horietako batzuk. Esaten zenuen aurrekontu-nahikotasuna eduki behar duela, eta, noski, guk babestu egiten dugu aurrekontu-nahikotasunari eusteko Jaurlaritzaren konpromisoa, horrela baliabideak emateko planean gauzatzea aurreikusten diren politika eta jarduketei. Aipatu izan duzu, konkretuki, zuk proposatutako legez besteko proposamen batzuetan, "lactancia materna"rena, esate baterako, planteatzen izan duzula, eta horretan ez gara heldu adostasunera. Hain justu ere horregatik, ia konkretura joango ginatekeelako eta planteamendua beste bat izan delako. Baina beti egongo da aukera aurrerantzean ekiteko. Ezin gara xehetasunetan sartu, eta, beraz, eztabaida honen hasieran zuk zeuk azaltzen zenuenaren justu kontrakoa izango litzateke hori. Edonola ere, garrantzitsua iruditzen zaigu esatea zurekin ere adostasun handi batera iritsi garela; izan ere, aurkeztu dituzun hamasei proposamenetatik, hiru babestu egingo ditugu eta zazpi trantsatzea lortu dugu. Gainerakoari dagokionez, esango genizuke, adibidez, itxarote-zerrenden irisgarritasunaren gaian, adostu ez ditugun bi gai zehatz esatearren, esango genizuke, ideia honen aldekoak bagara ere eta Europako zuzentarauan ezartzen denarekin bat badator ere, ez garela iritsi akordio batera zurekin, saiatu garen arren, batez ere itxarote horretan pazienteek edukiko luketen sarbide-motagatik. Adosten saiatu garen baina ezinezkoa izan den beste gai zehatz bat izan da errehabilitazioa, zuk aipatu duzun min kronikoa, gaixotasun arraroak eta osasun mentala, gai oso zabalak direlako, gai oso konplexuak, eta kasu batzuetan Jaurlaritzari epe oso motzak jartzen dizkiozu benetan bete ahal izateko. Eta Jaurlaritzaren borondatea da, eta gurea, hura babesten duen talde gisa, konpromisorik ez hartzea zerbait egiteko, betetzeko erabateko ziurtasunik ez badugu. Ez dugu babestu nahi gero bidean gera daitekeen ekimenik. Horri buruz eztabaidatu dugu, eta horiek izan dira arrazoiak. UPyDrekin jarraitzeko. Zure legez besteko proposamenak, hamar izan dira eta euretatik bat babestuko genuke. Precisamente, apoyaríamos la número 8. Hau legeak dio, eta legea betez, hori egingo da, eta etorriko da bertara sailburua azaltzera informea, ebaluazioa eta urtez urte edukiko dugu aukera…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4188
10
75
02.04.2014
GOROSPE ELEZKANO
EA-NV
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… aurrerantz egiteko. Zuk zenioen, Maneiro jauna, bat zatozela planaren filosofiarekin eta helburuekin, eta horrekin ere geratzen gara, zuk zure babesa eman diguzula. Trantsatzera iritsi ez garen, adostu ez ditugun bederatzi ekimen horiek alde batera utzita (egongo da aurrera egiteko denbora), zuk babesa eman diozu Jaurlaritzak aurkeztu duen planari. Alderdi batzuk hobetu nahi ditu, esaten zenuen, eta esaten nuen bezala, Roncal andreak zioenarekin bat eginez, xehetasun handietan sartzen zarete eta beste ekimen batzuen helburu izan daitezkeen proposamen oso zehatzak dira. Baina plana hori baino askoz gehiago da. Epe luzeko plangintza-tresna da, urteetan barrena zehaztuz joango dena, eta bertako ekimenak ere aztertu eta landuko dira, Maneiro jauna. Gauza batean banago ados zurekin esan duzun horretan, eta hori da, hain zuzen ere, taldeek aurkeztu dituzten ebazpen-proposamenekin eztabaida modu harrigarrian zabaldu dela. Hainbeste gai aipatu dira, hainbeste arlo landu daitezke, non egiazki zaildu egin baitute taldeekin negoziatzeko aukera. Eta, egia esateko, eztabaida honetan Osasun Plana eztabaidatzen da, eta inola ere ezin da bihurtu politika orokorreko eztabaida, non lantzen baitira sail guztietako gai guztiak, hasi elikadura-osasunetik –hemen ikusten dut nire adiskide Telleria mugitzen– eta gizarte-politiketaraino, eta lantzen aritu garen beste hainbat alderdi, etxebizitza-politika, etxebizitza-legearen proposamen bat –oraintxe bertan Legebiltzarrean dagoena– aztertzen ari garen garai honetan... Horretan guztian, ezin dizkiegu etxeko lanak jarri sail guztiei, askotan legez ezarrita dagoena urratuz, Osasun Planak landu behar duen eremua bera gainditzen denean. Bilduri, zuek 30 bueltan, zeren eta azkenean hasieran maneiatu izan ditugunetik aldaketa batzuk egon direnez, aurkeztu duzue. Euretatik % 50 inguru adostuko ditugu. Gehiengoetan baiezkoa emango dugu eta talde bien artean bat trantsatu izan dugu. Eskertu gura dizuet, legebiltzar-talde lez, gure taldean izan duzuen konfiantza. Atzo bertan zuen proposamenak aurreratu zenizkigutelako idatziz, eta uste dugu benetan agertzen dela zentzu horretan borondatea Osasun Planari egiteko ekarpenak eta denboraz aztertzeko. Hala eta guztiz ere, egia izan da denboraz justu ibili garela, arlo asko eta asko, aztertu izan dituzuenek, gainditzen dutelako osasun-planaren esparrua. Gizarte-desberdintasunak beren-beregi aipatzen dira planean, osasunean eragina dutelako, eta urtero zehazten joango dira. Benetan uste delako, gu ere bat gatoz Jaurlaritzak dioanarekin, herritarren bizi-baldintzek euren osasunean eragina dutelako. Etxebizitzaren eskubide subjektiboaren arloan ere, hainbat proposamen planteatzen izan dituzue, eta guk erdibideko bat planteatu dugu. Ahalegindu gara zuekin horretan testu bat bateratzen, batez ere lehen esandakoagatik, eskubide subjektibo hori arautzea ez dagokiolako Jaurlaritzari. Hori Legebiltzarraren eskumena da. Legebiltzar honetan, bere kasuan, arautu beharko da eskubide hori eta gure asmoa zen horretara zuzentzea. Eztabaida horretan onartzen den testura lege horretara zuzentzea Jaurlaritza bere ekimenean. Arreta goiztiarren eredua eta gizarte-gaietan hainbat proposamen planteatzen izan dituzue. Arlo batzuetan adostu dugu epeak aldatzea, zeren eta erakunde asko dagoz inplikatuta. Hemen planteatzen diren gauzak ez dira bakarrik Osasun Sailarenak, ez dira bakarrik Jaurlaritzarenak, lurralde ezberdinetako foru-aldundien eskumen-esparrua da kasu askotan eta baita udalen esparrua ere. Orduan, batzuetan epeak luzatu izan ditugu eta beste batzuetan ez dugu hori adostu. Lehen zuekin berbetan egon garenean esandako lez, zuen ekimen batzuk ez ditugu ulertu, baina aurrerantzean aztertzen joateko zabalik daude, beste neurri batzuk aztertzeko. Esate baterako, osasun-irizpidea kontratazioan sartzea. Horretan eta beste gauza batzuetan ez dugu ulertu zuek esan gura izan duzuena. Uhin elektromagnetikoen kasuan. Hemen legez besteko proposamen bat onartu zen, Legebiltzarrean. Hori adostu dugu sartzea eta epe bat ipini diogu horretan jarraitzeko. Zuen babesa ere uste dut badaukala. Gauza batzuk ez zaizkizue gustatzen, baina bai prebentzioan, bizi-ohitura osasuntsuak suspertzea eta sustatzearen bidetik, eta osasuna sustatzearen bidetik joan behar dela osasun hobeagoa izan dezagun, gutxiago gaixotu gaitezen. Generoaren arloan planteatu izan dituzunak. Guztiz bat. Euretariko batzuk badaude jada egiten. Esate baterako, planteatzen izan duzue Osasun behatokian genero-perspektiban adituak diren pertsonak sartzea, eta badaude. Lehen komentatzeko aukera izan dugu: horretan lanean dauden pertsona asko, hain justu ere, genero-perspektiba eta aukera-berdintasunean adituak dira. Emakunde batzorde horretan sailburuordeekin batera egotea. Guztiz bat. Planteatuko da eta sartuko da. Eta beste horretan, ikusi izan duzuenez, aukeraberdintasuna eta genero-perspektiba guztiz sartzen da planean, bere osotasunean, arlo guztiak hartzen ditu eta bide horretatik jorratzen eta lan egiten joango da. Erditzean estatistiken kontuetan, hor baiezkoa emango dugu. Besteak beste, hori delako hain justu egiten dena. Ez dira erditze- kasuetan andreak gaixo lez kontuan hartzen, baizik eta ingreso lez. Bai da egia guzti hori egiteko estatistiketan nazioarteko sistema bat erabiltzen dela, CIE9 deitzen dena, eta sistema horretan haurdunaldiak kodigo zehatz bat dauka eta kodigo horretan kontrolatzen da. Baina Osakidetzak sarrera lez hartzen ditu, ez emakumeak, ez gaixo lez. Guzti hau izango litzateke eta berriro esan jarraituko dugula berbetan urteetan zehar beste puntu batzuetan zehaztasun gehiago lortzeko. Alderdi Popularrarekin jarraituz, zuok ere 50 ebazpen-proposamen aurkeztu dituzue. 29 onartuko ditugu. El señor Barrio –ahora no lo veo, ah sí, está de espaldas– ha comentado: "Plan hau moldatzen joango da bere iraupen-aldian barrena, zazpi urte, ia bi legealdi", zenioen zuk, Barrio jauna. Eta, hain zuzen ere, denbora horretan guztian plana zehazten eta moldatzen joango da, uneoro, planteatzen denera eta hasieran proposaturikotik garatzen denera. Onartu egin ditugu zuek planteatzen zenituzten proposamen asko, zuekin negoziatzeko aukera izan dugun ñabardura txiki batzuk sartuz, eta aurrez aldatu egin dituzte; izan ere, horietako asko, zuek egiten dituzuen proposamen asko, jada gauzatzen diren ekimenak dira. Beraz, jarraipena ematea da, eta guk ulertzen duguna da erabat bat zatoztela gaur goizean Legebiltzar honetan sailburuak aurkeztu duen Osasun Planarekin. Beste barik, berriro esango genuke. Uste dugu kontzentzu politikoa gaur lortu ahal dela Legebiltzar honetan, Ganbera honen babesa izan delako, batez ere goizean entzun izan dena. Osasun Planak, Jaurlaritzako sail ezberdinetatik aparte, erakunde ezberdinen babesa behar duela, aldundiena eta udalena. Guzti hau lortzeko, Osasun sailburuaren, Darpón jaunaren eta lehendakariaren konpromiso pertsonala izango duela, euren bien lidergo zuzena izango duela, euskal herritarren osasuna gero eta hobeago izan dadin, ahalik eta gutxiago gaixotu daitezen eta gaixotzen direnean ahalik eta neurri hobeagoak hartu daitezen. Guzti honetan, berriro eskerrak eman guztioi lankidetzagatik.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4189
10
75
02.04.2014
BLANCO DE ANGULO
EH Bildu
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko. Egia esateko, gaur egungoa bezalako eztabaida-egunetan badirudi Legebiltzarreko taldeak eta sailburua bera ere ados gaudela, gai berberen inguruko kezkak ditugulako, esku-hartze esparruak ere elkarbanatzen ditugulako... Hori guztia goizez ikusi dugu, baina erabakiak hartzeko eta bakoitzaren konpromiso-maila agertzeko orduan, orain dugu aukera benetan Legebiltzarreko talde bakoitza non gabiltzan ikusteko. Eta hor agertzen dira desberdintasunak; ez Osasun Planeko desberdintasunak, egun osoan zehar aipatu ditugunak, baizik eta Legebiltzarreko talde bakoitzaren konpromiso-mailan dauden desberdintasunak. Gu ez gara sartu hainbeste ebazpen-proposamenetan, ez zehaztasunetan ez asistentzian, uste dugulako hori urteko plan operatibo batean jaso behar zela, eta ez zela gure arazoa. Ez dakit ulertu ote den gure ebazpen-proposamenei eman nahi genien ikuspuntua. Darpón jaunak gaur goizean erakunde eta sailen arteko koordinazioari buruz hitz egin digu, eta horrekin guztiz ados geunden. Gaur goizean esan dugu. Bat gentozen zeharkako ikuspuntu horrekin. Horregatik, horretara bideratu ditugu gure ebazpenproposamenak, eta behar adina aldiz eskatuko diegu hori Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei. Izan ere, hemen planean Osasun Planaren zuzendaritza batzordea sartzen da, non eskatu dugun Emakunde ere egon dadila, Sailburuordetza guztiak daude… Sailburuordetza horiek Osasun Planaren estrategiak eta helburuak berrikusi eta onartzeko helburua omen dute. Bada, hemen zeharkakotasuna ere ikusi behar da; hemen etxebizitzari buruz ere hitz egin behar da, hemen gizarte-politikei buruz ere hitz egin behar da... Izan ere, etxebizitzarik ez duten eta kalean bizi diren pertsonei buruz ari garenean, kalean bizi diren pertsona horiek zuzeneko harremana dute berek duten osasun onarekin edo txarrarekin, edo berek duten osasun hobearekin edo okerragoarekin. Horregatik eskatzen genien etxebizitza-politikei gauza bat, hezkuntzakoei beste bat, gizarte-politikei beste bat... Eta, esaten dut, ez dakit azkenean oso ondo ulertu ote den zein zen gure ikuspegia eta zer zen egin nahi genuena. Guk argi dugu gure ebazpen-proposamenak baliagarriak direla osasun-plan hau hobetzeko, des- berdintasun sozialak gutxitzeko eta herritarrak eta gizarteak osasunean irabazteko, gizarte kohesionatuta eraikitzeko. Hala ere, legebiltzar-talde batzuek gure ekimenak baztertuko dituzte haien politiken interesak pertsonen eta osasunaren gainetik jartzen dituztelako. Eta beste batzuek aitzakia guztiak bilatuko dituzte konkrezioetan ez sartzeko, baina kontuan hartu behar dugu, nahiz eta kutxa paper eta begizta edo lazo eder batekin bildu, ezin dugula ekidin kutxa hutsik dagoela. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4190
10
75
02.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Jaurlaritzaren komunikazioa 2013-2020 aldirako Osasun Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko, presidente andrea. Begira, nire taldeak osasunaren inguruko gaiak landu ditu. Gure ebazpenetan, planak berak ezartzen eta deskribatzen zituen ardatzetara, helburuetara, ekarpenetara mugatu gara. Eta planak berak ezartzen zituen politika batzuk eta gai batzuk, baita berri batzuk ere, azpimarratzeko helburuarekin, sartu ditugu hain zuzen ere, azpimarratu ditugu horietako batzuk, alderdi batzuk ere nabarmenduz, hau da, esanez garatu daitezela, indartu daitezela, zabaldu daitezela, sustatu daitezela edo abian jar daitezela. Hau da, planak zuen edukia ulertuz, lan egin dugu plan hori lehentasunezko arloetan sar daitezkeen irizpideekin indartzeko ere. Eta gauza oso garrantzitsu bat esango dut berriro, plan honetan ere garrantzia eman behar dioguna: zazpi urterako plana dela. Zazpi urte urte asko dira; hau da, oinarri horiek jartzen ari gara, eta horrekin lotuta indartu nahi izan dugu. Batzuetan xehetasunetan sartzea bada, ongietorria izan dadila; izan ere, nolabait ere hortik nonbait igaroko da plana: lerro estrategikoetatik eta lerro orokorretatik, baina baita osasun-arloko xehetasunetatik ere, halakoek, gainera, aurrez ulertu ez den garrantzia hartzen baitute azkenean. Guk ez dugu arreta desbideratu osasunarlokoak ez diren politiketara, eta gure ustez ondo ulertu dugu zer den plan honekin lan egitea. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/9cf2b392-49ce-4124-99b8-cc82aaae1f97
parl_eu_4191
10
76
03.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on. Lehendakari jauna, Jaurlaritzako kideok. Labur hitz egingo dut. Chillida Lekuri buruzko interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztera nator, eta planteamendua jada azaldu zen nolabait legebiltzarkide honek Hezkuntza eta Kulturako sailburuari egin zion interpelazioan. Interpelazioan gogorarazi genuenez, bederatzigarren legealdian zenbait ekimen izapidetu, eztabaidatu eta onartu ziren Chillida Leku museo bikaina publikoari itxita egotearen inguruan. Aurreko legealdian, agerraldi interesgarriak egin ziren bilkuran eta Kultura Batzordean, eta, bistan denez, erreferentzia garrantzitsuak egin ziren euskal museo bikainari buruz Legebiltzarrean egindako adierazpenetan. Gure ustez, agerraldi haietan erreferentziako zenbait testu onartu ziren. 2011ko otsailaren 3ko Eusko Legebiltzarreko bilkuran esan zen Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen ziola ezen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, agian, adosten bada, tartean sartutako beste administrazio publiko batzuekin batera, adostu dezala Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin erakunde publikoek parte hartuko duten proiektu jasangarri bat, aukera emango duena museoa berriro irekitzeko, batetik haren ekonomia- eta kudeaketa-bideragarritasuna eta bestetik artistak museo-gune hori sortzean iparrorratz gisa izan zuen espirituari eustea bermatuko dituen formula baten bidez. Gainera, Eusko Jaurlaritzari orduan eskatu zitzaion –eta gaur gogoraraztea ere komeni da ekimen honen testuinguruan– ezen, akordioaren ondorioz erakunde publikoek Chillida Leku museoaren kudeaketan eta ondarean parte hartuko bazuten, sar zedila museo hori Euskadiko museoen etorkizuneko sarean. Hori esan zen garai hartan. Halaber, 2011ko urriaren 19ko Kultura eta Gazteria Batzordean testu hau onartu zen: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen die berrekin diezaietela lehenbailehen Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekiko negoziazioei Chillida Leku museoa ahalik eta lasterren berrireki dadin, haren ekonomia- eta kudeaketabideragarritasuna bermatuko duen etorkizuneko formula baten bidez". Horrez gain, Legebiltzarrak, otsailaren 3an onartutako legez besteko proposamena berretsiz, berriro eskatu zien negoziazioetan parte hartzen ari ziren erakundeei errespeta zezatela –garrantzitsua da hau– museoaren eremuaren izaera monografikoa, bilduma osoa egungo lursailetan egotea beti, eta adostu zezatela familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna, artistak sortu zuen eta martxan jarri zuen jatorrizko proiektua koherentziaz eta duintasunez transmititzen jarraitu ahal izan dezan. Tira, adierazpen horiek egin dira Legebiltzar honetan. Hain zuzen, beste legealdi batean gaude, baina gauza beraz hitz egiten ari gara, esku artean dugun gai honek dituen premien argudio-koherentziari helduz, nik uste. Legebiltzar honetako, bilkurako, batzordeko adierazpenak dira, onartuak, eta, jakina, Legebiltzar honen jarrera finkatzen dute. Jarrera politiko hori errealitate kultural bati buruzkoa da, zeina, zoritxarrez, ez baitago publikoaren esku, artezaleen esku eta, oro har, kultura maite dutenen esku, eta hori Chillida Leku da. Uste dut interpelazioan datu interesgarriak eman zirela Jaurlaritzaren jardunari eta Jaurlaritzak museoaren inguruan egiten duen planteamenduari buruz. Jaurlaritzak diskrezioa eskatu zuen, eta iruditu zitzaigun modu horretan ikusten dela planteamendu honetan seriotasuna dagoela. Eta Uriarte andreari interpelazioa egin ondoren, guk mozio hau aurkeztu genuen, asmo bakarrarekin: aurrera jarraitzea eta, ahal den neurrian –horretarako balio dute Legebiltzarreko ekimen hauek–, Jaurlaritzari laguntzen jarraitzea aurrera egin dezan helburu txalogarri honetan, beharrezko helburu honetan, zeina ezinbestekoa baita…, ez dakit, ez dut handizkatu nahi, baina ezinbestekoa baita euskal kulturaren kontzeptu gorenentzat kontu honi dagokionez. Eta uste dut hor daudela gaiak. Interpelazio hartan, funtsezko bi gauza utzi ziren agerian: Chillida Lekurekiko interes publikoa eta egiten ari den negoziazio-prozesua –berriro diot, negoziazio-prozesua diskrezioz ari da egiten, eta gu ez gara tartean sartuko, baina badirudi egoera aktibo dagoela gai horiei dagokienez–. Horren harira, guk mozio bat planteatu dugu. Mozioak hau dio: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, adostu dezala Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin behin betiko jasangarria izango den eta erakunde publikoek beren gain hartuko duten proiektu bat, aukera emango duena museoa berriro irekitzeko haren ekonomia- eta kudeaketa-bideragarritasuna bermatuko duen formula baten bidez". Uste dut hori normala dela, eta erakunde publikoen asmoetan ere sartzen zela, behintzat hor murgilduta dagoen Eusko Jaurlaritzarenetan. Eta, bigarrenik, mozioan esaten dugu ezen, artistak museo-gune hori sortzean iparrorratz gisa izan zuen espirituari eusteari dagokionez, negoziazioetan parte hartzen ari diren erakundeei eskatzen diegula errespeta dezatela gunearen izaera monografikoa, bilduma osoa egungo lursailetan egotea beti, eta adostu dezatela familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna. Jada hitz egin dugu gai horretaz. Chillida Leku mantentzearen funtsezko elementuetako bat da, baita Chillida familiaren asmo legitimo, arrazoitu eta galdagarrietako bat ere –nire iritziz eta Talde Popularraren iritziz–, eta horregatik aurkeztu dugu mozioa. Taldeok erdibideko zuzenketa baten berri izan dugu, eta hura onartuko da, Talde Sozialistak, Euzko Abertzaleak taldeak eta EH Bildu taldeak sinatu baitute. Aurrerapauso bat iruditzen zaigu aurreko planteamenduekiko, edo, behintzat, jarrera bat finkatzen du –ez da hainbeste aurrerapauso bat, aurreko legealdian talde batzuek nik irakurri berri dudana bozkatu baitzuten–; baina, tira, ez dugunez tartean sartu nahi, bere neurrian balioetsiko dugu. Baina, zalantzarik gabe, ez da inola ere nahikoa Talde Popularrak planteatzen duenari dagokionez, mozio honek Chillida Leku museoaren inguruan, premien inguruan eta Chillida familiak egilearen ondarean duen erantzukizunaren inguruan planteatzen duenari dagokionez. Nolanahi ere, hortxe dago. Aurrera jarraitzen dugu, eztabaidatzen jarraitzen dugu, zuhurtasunez eta diskrezioz jarraitzen dugu Chillida Lekuri buruz hitz egiten, baina uste osoa dugu euskal kulturaren eta euskal kulturaren etorkizunaren funtsezko gakoetako baten alde ari garela lanean Legebiltzar honetan. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4192
10
76
03.04.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on guztioi, sailburu jaun-andreok, lehendakari jauna. Guk, Talde Popularrak planteatutakoarekin ados egonik, zuzenketa bat erregistratu genuen, berariaz Eusko Jaurlaritzari zuzendua, hark zuzendu dezan guri oso garrantzitsua iruditzen zaigun gai hau. Eta horregatik proposatu genuen gure zuzenketan zuzenean Eusko Jaurlaritzari eskatzea –eta ez beste ezein erakunderi, baizik eta Eusko Jaurlaritzari– egin ditzala behar diren ahalegin guztiak arrazoizko akordio bat lortzen saiatzeko Chillida Fundazioarekin, aukera emango duena arrazoizko epe batean museoa berrirekitzeko haren jasangarritasuna eta ekonomia- eta kudeaketa-bideragarritasuna bermatuko dituen formula baten bidez. Uste dut horrekin ados egon gaitezkeela Ganberako talde guztiok. Eta bigarren puntuan proposatzen genuen etorkizunean egin daitekeen negoziazio horretan parte hartuko luketen erakundeei eskatzea adostu dezatela familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna, eta errespeta dezatela gunearen izaera monografikoa, eta bilduma osoa egungo lursailetan egotea beti, eta errespeta ditzatela, nolanahi ere, artistak sortu zuen eta martxan jarri zuen jatorrizko proiektua eta espiritua, eta ez ditzatela inola ere ahuldu. Egia esan, aurreko legealdian luze-zabal eztabaidatu genuen gai horri buruz, eta tristeena da urteak igaro ondoren museoak itxita jarraitzen duela. Eta, nolabait esatearren, hori zuzentzen saiatu behar genuke talde guztiok, Eusko Jaurlaritza buru delarik. Uste dut hori litzatekeela helburu nagusia, UPyDrena behintzat. Ikusi dugu gainerako taldeek sinatu duten erdibideko zuzenketa, eta iruditzen zaigu ez dela nahikoa, motz geratzen dela. Esan dezagun ez dagoela sobera hor jasota dagoen ezer; dena da zuzena, hor agertzen den guztia ondo dago, baina iruditzen zaigu ez dela nahikoa, eta motz geratzen dela. Gure ustez, familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna adosteko premia aipatzea falta da. Bistan denez, erdibideko hori sinatu duten taldeek nahiago izan dute –haiek azalduko dituzte arrazoiak– gai hori kanpoan utzi. Puntu honetan gogorarazi behar litzateke aurreko Jaurlaritzako sailburu sozialistak esan zuela –publikoki behintzat– aldezten zuela berak ere baldintza hori, eta arrazoizkoa iruditzen zitzaiola familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna adostea. Ikusi beharko da ea orain, hain zuzen, Talde Sozialistak jarrera horri eusten dion ala aldatu egin duen. Eta, nolanahi ere, gai honetan, beste hainbatetan bezala –agian gainerako guztietan bezala–, garrantzitsuena, batez ere, egitateak dira, hitzak baino gehiago, edo hemen sinatzen diren, adosten diren, onartzen diren eta Eusko Jaurlaritzari lan jakin batzuk egin ditzala eskatzeko balio duten erdibidekoak baino gehiago. Ikusiko dugu zer gertatzen den etorkizunean. Egia esan, historia denok ezagutzen dugu. Chillida familiak museoa behin betiko itxiko zuela iragarri zuen euskal erakundeekin negoziatzen hainbat hilabete eman ondoren, eta, egia esan, negoziazio haietan familiak hiru baldintza eskatu zizkien harekin negoziatu zuten erakundeei: batetik, bilduma osoa beti egungo lursailetan egotea bermatzea; bestetik, zentroaren izaera monografikoa kontserbatzea; eta, hirugarrenik, familiaren presentzia bermatzea zentroko zuzendaritzapatronatuan, organo horren erabakien gaineko beto- eskubidearekin, edo, behintzat, erabaki-ahalmenarekin. Bistan denez, hori zehaztu egin beharko litzateke. Guri arrazoizkoak iruditzen zitzaizkigun eta iruditzen zaizkigu oraindik ere eskakizun horiek. Ez ditugu aldezten Chillida familiak aldezten dituelako edo bere garaian Chillida familiak aldeztu zituelako, baizik eta, benetan, haietako bakoitza azterturik, arrazoizko baldintzak iruditzen zaizkigulako. Eta, nolanahi ere, bistan denez, familiak eskubidea dauka iruditzen zaizkion baldintzak planteatzeko, eta Jaurlaritzak ere, logikoa denez, eskubidea dauka haiek guztiak onartzeko, batzuk onartzeko, edo bat ere ez onartzeko. Dena den, guk Jaurlaritzari eskatu nahi diogu izan ditzala kontuan baldintza horiek, arrazoizkoak iruditzen baitzaizkigu. Egia esan, Chillida familiak behin adierazi zuen erakundeek zalantzan jarri zutela bere garaian, besteak beste, museoaren izaera monografikoa –hori da museoaren funtsezko oinarrietako bat, eta hala ezagutua eta estimatua izan da bere hamar urteetan–. Horixe esan zuen familiak duela urte batzuk; ez orain, baina bai duela urte batzuk, duela bi urte, urrutira joan gabe. Tira, bazirudien nolabaiteko desadostasuna, elkarrizketa falta, argitasun falta egon zela zenbait erakunderen eta familiaren artean. Gauza batzuetan ados ez egoteaz gain, bazirudien adierazpen publikoak egiterakoan kontraesanak zeudela. Tira, uste dugu etorkizunean ez dela horrelakorik gertatu behar, ez orain, ez etorkizun hurbilean; negoziatu egin behar da, hitz egin egin behar da. Bistakoa eta logikoa da alde bakoitzak bere interesak defendatzea, baina elkarrizketak konstruktiboa izan behar du. Aurreko Jaurlaritza sozialistako sailburu andreak behin eta berriz esaten zuen hiru baldintzak onartzen zirela; hauxe esaten zuen sailburuak: museoaren konfigurazioa errespetatzea, haren izaera monografikoari eustea, eta familiak zuzendaritza-patronatuan presentzia izatea beto-eskubidearekin. Horixe esaten zen; beraz, ez genuen guztiz ulertzen nolatan ezin zitekeen akordio bat lortu, eta, jakina, are gutxiago ulertzen genuen nolatan agertzen zen desadostasun hori adierazpen publikoetan. Aldiz, artistaren oinordekoek idatzizko konpromiso bat ere eskatzen zuten, haien eskakizunak hitzez hitz jasoko zituena, gero zalantzarik egon ez zedin akordioaren irismenari buruz. Beraz, diskrezioa negoziazioetan, horixe baietz, baina baita aldeen zintzotasuna ere. Horixe eskatzen dugu guk. Tira, gai batzuetan desadostasunak egon daitezke bi aldeen artean, baina elkarrizketak eta negoziazioak, nolanahi ere, zintzoak izan behar lukete. Desadostasun hura eta ondorengo gelditasuna –uste dut gaur egun berdin jarraitzen duela– oso albiste tristea da: museoak, jendaurreko jarduerak bertan behera uzteaz gain, jarduera-mota oro utzi zuen bertan behera. Guk, bere garaian, gaiari buruzko zenbait ekimen aurkeztu genituen erakundeei esateko ahal zuten guztia egin behar zutela museoa itxi ez zedin, eta, geroago, haiei esateko eta azaltzeko haiek eman behar zutela lehenengo pausoa Chillida familiarekin berriz negoziatzen hasteko. Eta, orain, berriro eskatu nahi diegu ez dezatela ahaztu funtsezkoa den zerbait eta, batez ere, gure iritziz, garrantzitsuena dena: denoi interesatzen zaigula Chillida Leku museoak bere ateak irekitzea, duen esanahiagatik eta egin zigun eta egingo ligukeen ekarpenagatik. Bakoitzak bere erantzukizuna hartu behar du bere gain, bistan denez, baina erakundeek, behintzat, ahal duten guztia egin behar dute, arrazoizko muga batzuen barruan, jakina, museo hori berriro ireki dadin. Horixe aldezten dugu guk gure zuzenketarekin, eta bete daitezela familiak planteatzen dituen hiru baldintza horiek –guri oso arrazoizko baldintzak iruditzen zaizkigu–. Gero, bistan denez, familiaren ordezkariek eta erakundeen ordezkariek negoziatu eta zehaztuko dute hori guztia, baina uste dut Legebiltzarraren betebeharra dela, edo, behintzat, guk nahi genukeena, beste bultzada bat ematea, egungo erakunde-ordezkariak behartuta, presiopean senti daitezen dagokien erantzukizuna beren gain hartzeko, eta, esan bezala, ahal duten guztia egin dezaten Chillida Leku lehenbailehen berrireki dadin. Jakitun izan behar dugu museo horrek Donostiako, Gipuzkoako, Euskadiko eta mundu osoko herritarrentzat duen aparteko garrantziaz. Guk konpromiso handiagoa eskatzen diegu erakundeei; pasa daitezela hitzetatik ekintzetara. Horixe eskatu nahi diegu guk. Eta gaur hemen gogorarazi behar litzateke museoek, bereziki museo honek, errentagarritasun ekonomikoa baino askoz errentagarritasun handiagoa dutela. Erantzukizun soziala eta kulturala dute, eta hori gogoan izan behar dugu, eta ezin dugu inola ere ahaztu. Alderantziz, gogoan izan behar da. Beraz, bukatzeko, azpimarratu eta gogoraraziko dut Chillida Lekuk balio publiko izugarria duela, kultur ondarea eta eskualdeko aktibo ekonomiko eta turistikoa den aldetik; XX. mendeko eskultore garrantzitsu eta koherenteenetako baten obra aztertzeko funtsezko zentro bat dela; eta gu guztion kultur ondarearen zati dela. Euskadin, ehun museotik gora ditugu. Agian, ezin ditugu denak eduki hain leku txikian; baina, gure ustez, bistakoa da ez gaudela Chillida Leku itxita edu- kitzeko moduan. Beraz, egin dezagun ahal dugun guztia, gure esku dagoen guztia, arrazoizko muga batzuen barruan, lehenbailehen berrireki dadin. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4193
10
76
03.04.2014
BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, mahaiburu andrea, lehendakari jauna, sailburua, legebiltzarkideak, egun on guztioi. Gaiaren testuinguruaz luze hitz egin da, gaur eta azken kontrol plenoan. Eta orain tokatzen dena da bakoitzak beretik aurrera pausoak eman eta soluzioak topatzea, eta hori bilatzen du gaurkoan EAJ, PSE eta gure artean sinatu dugun erdibidekoak. Horrela dio gure erdibidekoak: "Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin hasitako kudeaketan aurrera egin dezan. Bideragarritasun ekonomikoa eta kudeaketarakoa bermatuko duen museo eredua zehazteko…
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4194
10
76
03.04.2014
BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
… eta, edozeinetara ere, espazio horren izaera monografikoa eta bildumak gaur egun duen batasun iraunkorra errespetatuz". EH Bilduk, eredu jasangarri bat aldarrikatzen du Chillida Leku zabalik egon dadin eta uste dugu zutoin horren ardatz nagusiak jasotzen direla gaurko erdibidekoan, espazioaren izaera monografikoa eta bildumaren batasun iraunkorrari lotuta ere. Batetik, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta, ildo horretatik, gure zuzenketan adierazten genuen diru publikoaren zentzuzko erabilera jasotzen da. Bigarrenik, kudeaketa eredu bideragarria, esan bezala. Eta hirugarrenik, museo ereduaren zehaztapena. Eta era berean, Carmelo Barrio PPko ordezkariaren mozioko ideia nagusiak jaso ditugu, baina planteamendu zabalago batekin: museoaren eredua zehaztea xede hartuta eta berau dinamizatzeko formula desberdinei ateak irekita utzita, edo horrela ulertu dut nik behintzat. Hau esanda, ez gatoz bat mozioaren bigarren puntuarekin, ez duelako ideia hori, ideia nagusi hori jasotzen. Baina hain justu, parteek aztertzea eta ados- tea zein izan behar den museo eredua. Eta, ildo horretatik, izaera monografikoari bai, baina espazioaren dinamizaziorako bestelako aukerei uko egin gabe, beti ere egitasmoaren jasangarritasunari eta iraunkortasunari begira. Eta horrez gain, mozioan ez bezala, guk ez dugu erdigunean familia jartzen soilik. Familia bai, baina horrez gain dauden hiru alde inplikatuak kokatzen ditugu erdigunean, hau da, hiru alde inplikatu horien arteko negoziaketa, adostasuna eta elkarlana, negoziaketa horrek ekarriko dituelako emaitzak eta zehaztapenak. Aurreko ordezkariak esan bezala, erantzukizuna denona da, baina adosten diren terminoek markatuko dituzte alde bakoitzaren ardurak, bai kudeaketari begira, bai legatuari begira. Eta amaitzen joateko, eta ondorio gisa, nahi duguna da Chillida Leku zabalik ikustea baina, jakina, ez edozein preziotan edo egoeratan, diru publikoa eta ondare kulturala jokoan daudelako. Eta horrekin batera, garrantzitsua iruditzen zaigu alde inplikatuei lasai lan egiten uztea, jada hasitako negoziazioak adostasuna eta elkarlan sendoa ekar ditzan. Administrazioak espazioa kudeatuta, edo familiak berak, defizitari aurre egiteko hitzarmen baten bitartez, baina adostasunean eta elkarlanean, esan bezala. Beraz, formula desberdinak daude, egon daitezke, baina hori aldeek aztertu, adostu eta erabakiko dute. Iruditzen zait agenteekiko konfiantza inportantea dela ahal den lasterren Chillida Leku jasangarri, bideragarri eta iraunkor bat irekita ikusi ahal dezagun. Eta, laburtuz, hauek dira guretzat ezinbesteko osagaiak gai honetan: familiak eskatutako diskrezioa, agenteekiko konfiantza, negoziaketa eta adostasuna, eredu jasangarria eta, azkenik, kudeaketa-sistema eta formula ekonomiko bideragarriak. Eta amaitu aurretik eskerrak ematea EAJko Garbiñe Mendizabal eta PSEko Vicente Reyes ordezkariei, erdibidekoa lotzeko egindako ahaleginagatik. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4195
10
76
03.04.2014
REYES MARTÍN
SV-ES
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Gracias, señora presidenta. Buenos días a todos. Egia da gai honetaz aurreko legealdian ere hitz egin zela, baita aurrekoan ere, eta gai garrantzitsua da, konpondu beharrekoa. Horregatik gaude gaur hemen, agian niri gustatuko litzaidakeen baino lehentxeago. Sailburuak duela gutxi iragarri zuen negoziazioak hasi zituela gai honen inguruan. Beraz, nik uste dut pare bat hilabete barru dela gaia nola dagoen ikusteko eta aurrera egin dadin eskatzeko garaia. Hori egingo du talde honek, arrazoizko denbora bat pasatzen denean, lanak egin ahal izan daitezen. Lehenik eta behin, esan behar dut Chillida Leku museoa bikaina dela, edertasun handikoa. Uste dut museoan izan garen guztiok ados egon gaitezkeela horrekin, bai artistak sortu eta lortu zuen kokapenagatik –lorpen handia–, bai han jasotzen den obragatik. Chillida Leku museoa museo bikaina da, eta uste dut oso zaila dela itxita dagoela onartzea. Euskal giroan errotutako arte unibertsal bat ez litzateke utzi behar edonolako betoen edo oso arrazoizkoak ez diren gertakarien mende, baizik eta guztiok museo hori publikoari irekitzera eramango gaituen bideari jarraitu behar litzaioke. Horregatik nahi dugu negoziazioa ondo ateratzea. Erakundeei eskatzen diegu, Eusko Jaurlaritza delarik erantzukizun horren buru, murgildu daitezela buru-belarri, diru publikoa zaintzeko eta museoari buruz erabakitzeko erantzukizunarekin –museoaren jabetza hartzean gehiengoa duenari dagokio, hori gertatuz gero–, eta familiari eskuzabaltasuna eskatzen diogu museo hori ireki ahal izan dadin. Hemen gogorarazi nahi ditut, oso egokiak iruditzen baitzaizkit, Susana Chillidaren hitzak, artistaren alabarenak. 2012an, Konplutentse Unibertsitateko Filosofia Fakultatean, bere aitaren, Eduardo Chillida artistaren, heriotzaren hamargarren urteurrenean, esan zuen, Chillidaren hitzak gogoratuz, "Batena dena ia ez da inorena". Mezu horrek edozein artistaren obra zeharkatzen du beti haren eskuetan egoteari utzi eta jendartera zabaltzen denean, eta horren adibide nahiko muturreko bat dago "El cartero de Neruda" liburuan, non Skármetak pertsonaia nagusia den postariaren ahotan jartzen baitu poesiak egilearena izateari uzten diola egiten duenean eta ezagutzera ematen duenean. Bistan denez, horrek ez du esan nahi artelanengatik kobratu behar ez denik. Jakina egile-eskubideak daudela eta kobratu egin behar dela! Baina uste dut artelan bat oinordetzan jasotzen duen norbaiten jarrerak izan behar duela aldez aurretik prest egotea, prezio-baldintza eta obraren erakusketaren garapen-baldintza arrazoizkoetan, obra hori ahalik eta pertsona gehienek ezagut dezaten, horretarako egiten baitu artista batek. Beraz, oreka bat bilatu behar da hemen, eta, horretarako, gure ustez, museoak izaera monografikoa izan behar du, baina izaera monografikoak ez du esan nahi museoak mausoleo bat izan behar duenik, non ez baita aldi baterako ere sartuko arte garaikidearen izpirik artistaren obrarekin solasean arituko denik. Hori da museo modernoa izatea, eta ez dago kontraesanean izaera monografikoarekin, baizik eta aberastu egiten du museoaren funtzionamendua. Kokapen horretan egon behar du; izan ere, esaten nuenez, kokapen ederra ez ezik, egokia ere bada obrarentzat, artistak berak diseinatu baitzuen, eta niri ederra iruditzen zait. Leku horretan, pentsamendua eta artea solasean aritzen dira, eta hori oso modu intuitiboan sumatzen da. Museoak bideragarritasun ekonomikoa izan behar du, eta jasangarria izan behar du, jakina. Baina ez gaude ados, eta aurreko Jaurlaritzak ez zuen inoiz esan, eta ez dut uste iraganean esan zuenik… Ez du inoiz esan, Maneiro jauna, inoiz, beto-eskubidea onartzen zuenik; hain justu, familiak erabakietan duen beto-eskubidea museoa berrantolatu ondoren, berregituratu ondoren, museo-eredu bideragarria eta etorkizunekoa, modernoa, bere erakargarritasuna handituko duena eta, hala, bisitariak erakarriko dituena lortu ondoren. Izan ere, gogorarazi behar da ezen, 2005etik aurrera, bisitari-kopurua gutxitu egin zela, baita dirusarrerak ere. Hortik aurrera, familia erakundeekin hitz egiten hasi zen irtenbide bat bilatzeko. Bada, irtenbide hori duela bi legealdi bilatu zen, eta ez zen gauzatu. Borondate-akordio bat lortu zen, baina ez zen idatzizko akordiorik lortu. Aurreko legealdian, denen ahalegin handiarekin, azken akordio bat lortu zen, eta, xehetasunak kontratu batean zehaztea falta zenean, familiak ustekabean hautsi zuen akordioa aldebakarrez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta aurreko Eusko Jaurlaritzak prentsa-ohar batean aitortu zutenez. Bi erakundeok elkarrekin egin zuten prentsa-oharra egoera argi eta garbi azaltzeko, tristura handiz, akordio bat lortu baitzen alderdi ekonomikoan eta museoaren garapen-baldintzetan, eta hor ez zen sartzen familiak erabakietan izan zezakeen betoa. Hori dioena gezurretan dabil. Beste gauza bat da familiari uzten zitzaiola patronatuan parte hartzen kalitateko botorik gabe, hau da, betorik gabe, eta abantaila ere ematen zitzaion. Obragatiko balio justuaz gain, beste abantaila batzuk ere ematen zitzaizkion, hala nola merchandisingagatiko ehunekoan parte hartzea eta abar. Gogorarazi nahi dut, halaber, beste hainbat eta hainbat museo –horietako asko txikiak– ixtear daudela, eta hori ere kontuan izan behar dugu hemen. Kultura sustatzeko irizpideek, eta, kasu honetan, museoei laguntzeko irizpideek sektore osora iritsi behar dute, bakoitza bere neurrian eta dagokion premiarekin; baina ezin ditugu ahaztu zailtasunak izaten ari diren beste museo batzuk. Eta, erakundeen parte-hartzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak proiektua zuzentzeko ardura du –museo garrantzitsua da, eta irekita egon dadin saiatu behar da–, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere burubelarri hartu behar du parte eta aritu behar du lankidetzan, baina Hernaniko Udalak ere badu zeresana. Normalean, udalek esku hartzen dute udalerrian dauden kultur erakunde garrantzitsuetan. Getariako Udalak esku hartzen du Balenciaga museoan, Bilbokoak esku hartzen du hiru museo garrantzitsutan behintzat, Gasteizkoak esku hartzen du Artiumen… Udal bakoitzak bere aukeren neurrian hartzen du parte, baina parte hartzen du kultura sustatzea bultzatuz, lagunduz, baita hirian esku-hartzeak eginez ere beharrezkoa balitz, batez ere bere lurraldean hain museo garrantzitsu bat baldin badu. Eta Espainiako Gobernua… Gogorarazi nahi dut ezen, 2012an, Wert ministroa Donostian izan zenean Zinemako Sari Nazionala emateko, hitzez hitz esan zuela "Nire esku dagoen guztia egingo dut proiektu hau biziberritzen saiatzeko". Tira, hori 2012an izan zen. Nik jakin nahi nuke zer egin duen Espainiako Gobernuak hain proiektu garrantzitsua biziberritzeko, euskal proiektua denez Espainiakoa ere bai baita, eta Espainia osotik bisitarien % 73 jasotzen baitu, eta Euskaditik, zehazki, % 14. Beraz, laburbilduz, nire ustez, aurreko Eusko Jaurlaritzak, eta aurrekoak, egin zuten ahalegina akordio batera iristeko –eta oso gauza zehatza lortu zen: familia prest egotea sinatzeko, baina, gero, hautsi egin zuen akordioa, ziurrenik ez zuelako onartzen beto-eskubiderik ez izatea, eta azken unean aurreikuspen ekonomikoak aldatu egin zirelako–, ahalegin horrek jarraipena izan behar du orain arintasunez eta intentsitatez. Eusko Jaurlaritzaren ardura da, sailburu andrea, gai honi intentsitatez ekitea eta Legebiltzar honi kontuak ematea, eta horixe eskatuko dizugu bi hilabete barru, bilkura-aldia amaitu baino lehen, oso gai garrantzitsua baita. Ea zenbat erakunde ekartzen dituzun proiektu honen eztabaidara, eta ea zer jartzen duzun mahai gainean. Espero dugu eskatu dizugun eta egina dagoen txosten bat Legebiltzar honetara bidaltzeko ez duzula denbora gehiago beharko. Esan duzunez, komeni izango zen eztabaida hau baino lehenago edukitzea txosten hori jakiteko nola ekingo diozun hasiera batean negoziazioari; baina, nolanahi ere, hasteko konfiantza izango duzu bi hilabete hauetan negoziazio hori egiteko. Eta, alderen batek aurretik izan duen jokabidea ikusirik, negoziazio hori modu irekian egiteko. Izan ere, mota askotako irtenbideak daude museoentzat: patronatu batzuek jabe publikoak dituzte; beste batzuek, pribatuak; eta, beste batzuek, garapenean lankidetzan aritzen diren bazkideak… Nik uste dut negoziazioak irekia izan behar duela, baina uste dut azkarra eta bizia izan behar duela, erakundeek zuzendua, eta emaitzak azkar emango dituena. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4196
10
76
03.04.2014
MENDIZABAL MENDIZABAL
EA-NV
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Egun on. Eskerrik asko, presidente andrea, lehendakari, sailburuak eta legebiltzarkideak. "Gobernu honek ez du amore emango museo garrantzitsu honen etorkizuna bermatuko duen akordio batera heldu arte". Horiexek izan ziren Uriarte sailburu andrearen hitzak, Talde Popularrak aurrekoan egindako interpelazioari erantzunez. Beraz, ez izan zalantzarik Gobernu hau lanean ari da gaiari zuztarretik helduta, gauzak egin behar diren bezala, zuztarretik eta familiarekin hitz eginez. Eta diskrezioz, familiak eskatu bezala. Familiak badu informazioa (…) egindako txostena eta hipotesiak lantzen ari dira denen artean, pazientzia, konfiantza eta errespetua eskatu zituen Uriarte sailburuak. Pazientzia, diskrezioa. Horregatik adostu dugu erdibidekoa. Gobernuari hasitako bidean segitzeko eskaera egiten diogu bertan. Gainerakoei, Sozialistak taldearen eta Bilduren artean egin den bezala, gainerakoei beraiek ere erdibidekora biltzeko eskaera egiten diegu Gobernuari eta negoziazioan ari direnei lanean utzi behar zaielako. Maneiro jaunak esan bezala, hitzak baino ekintzak behar direlako, horretan utziko dugu. Eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4197
10
76
03.04.2014
BARRIO BAROJA
PV-ETP
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Eskerrik asko, presidente andrea. Labur-labur, jarrerak finkatuta baitaude, baina nik egin nahi nuke, ez dakit… Eta, berriro diot, ildo konstruktibotik, negoziazioarekiko errespetuaren ildotik, diskrezio horrekiko errespetuaren ildotik, eta, jakina, gaia bide onetik joan daitekeela pentsatuz, irizpideak finkatuta baitaude. Sailburuak jada esan zuen lehengoan zer nahi duen berak Jaurlaritzako kide den aldetik, eta zer nahi duen Jaurlaritzak Chillida Lekuri dagokionez, eta badagoela lana. Baina galdera Alderdi Sozialistarentzat eta Euzko Alderdi Jeltzalearentzat litzateke batez ere: zergatik apaldu duzue zuen jarrera? Alegia, zergatik apaldu duzue zuen jarrera 2011n zenuten jarrerarekiko? 2011n zenuten jarrera… Ganbera honetan testu bat onartu genuen aho batez, eskatzen zuena gunearen izaera monografikoa errespetatzea –tira, hori onartuta dago–, eta bilduma osoa egungo lursailetan egotea beti, eta esaten zuen, halaber –zuek esan zenuten, Reyes jauna, Mendizabal andrea–, "familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna adostea, artistak sortu eta martxan jarri zuen jatorrizko proiektua koherentziaz eta duintasunez helarazten jarraitzeko". Hortxe dago 2011ko urriaren 19ko Kultura Batzordearen adierazpen hori, eta zuek bozkatu zenuten. Ez naiz gogoratzen nortzuk ziren legebiltzarbozeramaileak garai hartan, baina hori sinatu zen eta horretaz hitz egin zen han; oro har, hain zuzen, hori adostu behar zelako, hori negoziatu behar zelako. Baina, orain, desagertu egin da planteamendutik. Zuek planteatu duzuen erdibideko zuzenketa –nik haren alde bozkatuko dut– ez zait inola ere nahikoa iruditzen; baina nik nahi dut Eusko Legebiltzarrak indarrak batzea, bultzatzea, pentsatzea aurrera jarraitu behar dela… Ez dakigu oso ondo hori egia ote den, baina planteamendu positiboa egingo dugu, eta proaktiboak izango gara. Baina jada ez da aurrera egiten Chillida-Belzunze Fundazioarekin hasitako kudeaketetan museoaren ekonomia- eta kudeaketa-bideragarritasuna bermatuko duen eredu bat zehazteko, betiere gunearen izaera monografikoa errespetatuz eta bilduma osoa beti gaur egun dagoen tokian egotea errespetatuz. Baina hori falta da: falta da zuek 2011ko urriaren 19an esaten zenutena baina orain esaten ez duzuena –zuek jakingo duzue zergatik–, baina guretzat ez da nahikoa edo ez da zuzena familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizunari buruzko akordio hori… Badirudi batzuk hura gutxiesten saiatzen ari zaretela, eta "Betoa!" esaten saiatzen ari zarete jada. Ez, ez da beto bat. Erantzukizun horiek badaude beste museo-planteamendu batzuetan, orain esku publikoetan dauden bildumei buruzko beste planteamendu batzuetan, baina funtzio publikoa ere badute… Alegia, alde horretatik, hor daude ondarearekiko erantzukizun historiko horiek, eta uste dut, gainera, onak direla, koherentziaz eta bilduma mantentzearen, ondarea mantentzearen edo, kasu honetan bezala, museoa mantentzearen alde idazten, adosten eta kudeatzen diren heinean. Ni, behintzat, ez naiz eztabaidatzen hasiko. Nik galdetzen dut ea zergatik aldatu den jarrera; baina, nolanahi ere, berriro diot proaktiboa edo positiboa edo konstruktiboa izan nahi dudala gai honen inguruan, eta aurrera jarraituko dugu. Bestalde, Reyes jaunak interpretazio pertsonal bitxi samarra egin du, gure ustez, museoaren izaera monografikoari buruz. Gu ez gatoz bat harekin. Esan duzu museoa solasean aritzen dela beste artista batzuekin; bada, guk beti uste izan dugu –Chillida Fundazioko ordezkariei entzun diegu, edo museoaren kontzepzioan ulertu dugu– museoa ingurunearekin eta bisitariarekin ari dela solasean. Ingurunearekin, museoa bera osatzen baitu obraren, ingurunearen, zelaiaren eta zuhaitzen nahasketak; eta hura ikustera doanarekin, bisitariarekin. Baina hori hor dago; hor ikusiko da. Reyes jaunak gauza askoz hitz egin du. Zalantzarik gabe, planteamendu horiek aurreko garaiak baldintzatuta daude pixka bat. Egia esan, aurreko Jaurlaritzaren aldiko kudeaketa gai honen inguruan ez zen batere ona izan; baina, tira, pentsa dezagun garai hobean gaudela. Behintzat, hori aztertzen joango gara Eusko Jaurlaritzak ematen dituen pausoen arabera. Eskerrik asko. La
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4198
10
76
03.04.2014
MANEIRO LABAYEN
Mixto-UPyD
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Bai, eskerrik asko. Tira, Reyes jaunak esan du Jaurlaritza hau duela oso gutxi hasi dela Chillida familiarekin berriro negoziatzen, eta, hortaz, denbora behar duela, eta gai honetaz datozen hilabeteetan eztabaidatu beharko dugula. Eta egia da, baina egia da, orobat, Jaurlaritza honek duela urte eta erdi hartu zuela kargua, eta, dirudienez, duela oso gutxi arte ez dela familiarekin harremanetan jarri museoa berrirekitzen saiatzeko. Ez bada horrela, pozten naiz Jaurlaritzak kontu hau aintzat hartu izanaz, eta lanean hasi izanaz boterera iritsi orduko. Hala izan bazen, ondo egin zuen. Orain lortu behar dena da, hain zuzen, negoziazio horiek –bistan denez, irekiak izan behar dute, eta Jaurlaritzak interes orokorra zaindu behar du– ondo bukatzea. Ikusten joango gara zer egiten den eta zer gertatzen den. Reyes jauna, uste dut ez dudala gezurrik esan. Arreta handiz entzun nituen eztabaida haiek; gure taldean, ni arduratu nintzen gai horretaz, eta horregatik gogoratzen dut hain ondo. Eta, hain zuzen, Kulturako sailburuak behin eta berriz esan zuen onartzen zirela familiak planteatutako hiru baldintzak, eta xehetasun txiki batzuengatik ez zela lortu akordioa. Familiaren hiru baldintzak onartzen bazituen, ados zegoen familiak patronatuan parte hartzearekin. Beto-eskubidea, edo deitu iezaiozu nahi duzun bezala, baina onartzen zituen hiru baldintzak. Eta, gero, adierazi zen desadostasun ekonomikoak egon zirela, baina Chillida familiak ezeztatu egin zuen. Eta Chillida familiak esan zuen, aurreko Jaurlaritzak onartu ez zuen idatzizko konpromiso bat eskatzeaz gain, erakundeek zalantzan jartzen dutela, besteak beste, museoaren izaera monografikoa. Eta zuk gaur esandakoa entzun ondoren, ulertzekoa da familiaren jarrera hori; izan ere, hain zuzen, museoaren izaera monografikoa zuk gaur hemen azaldu duzuna baldin bada, badirudi, bistan denez, izaera monografiko hori ez litzatekeela errespetatuko. Eta, nolanahi ere, zuen erdibidekoan ez duzue gai hau sartu: familiak Eduardo Chillidaren ondarean duen erantzukizuna adosteko premia. Hori egia da, eta uste dut hori dela bi proposamenen arteko funtsezko desberdintasuna, eta, agian, bakarra. Guk hori sartzen dugu; Reyes jaunak esan du Jaurlaritza sozialistak ere onartzen zuela baldintza hori –hala ulertu dut nik–; baina erdibidekoan ez duzue sartu. Horregatik iruditzen zaigu zuen erdibidekoa ez dela nahikoa eta motz geratzen dela. Dena den, bistan denez, garrantzitsuena ekintzak dira, ez hitzak, eta, egia esan, aurreko Jaurlaritza sozialistak ez zuen maila eman, eta, oraingoz, ezta egungo Jaurlaritzak ere, edo, behintzat, ez du lortu museoa lehenbailehen berrirekitzeko helburua. Ikusten joango gara zer gertatzen den etorkizunean; baina, gure ustez –eta horregatik sinatu duzue zuek erdibideko hau–, ezein gobernuk, ez aurrekoak, ez honek, ez du eman eskatzen zen maila. Eta, bukatzeko, deigarria egiten zait zuetako askok hainbeste aldiz aipatzea diru publikoaren erabilera, jakinik beste gai batzuetan diru publikoaren erabilerak ez dirudiela hain garrantzitsua. Hau da, erakundeek 150 milioi euro eman behar dituztenean San Mamesentzat, edo 10 milioi euro Anoetarentzat, edo 14 milioi euro Buesa Arenarentzat, edo egiten diren beste hainbat eta hainbat ekarpen, badirudi inork ez duela ezer zalantzan jartzen. Inork ez du zalantzan jartzen diru publikoaren erabilera! Tira, ikusiko dugu hurrengo bilkuretan ea beste talderen batek zalantzan jartzen duen ala ez; Jaurlaritzak Anoeta futbol-zelaia berritzeko emango duen 10 milioi euroko ekarpenari dagokionez behintzat, ikusiko dugu ea taldeak hain zuhurrak izango diren eta hain kezkatuta egongo diren diru publikoaren erabilerarekin. Guri pena ematen digu hain garrantzitsua den gai kultural honetan hainbeste errepikatzea kontu hori. Jakina ongi erabili behar dela diru publikoa, horixe baietz; baina deigarria da beste gai batzuetan zuek horretaz ez hitz egitea, eta, artista bikain eta museo bikain honetaz ari garenean, berriz, orduan bai, diru publikoa modu egokian erabili behar izatea. Ta- malgarria da, benetan. Dena den, Barrio jaunak bezala, nik ere erdibideko horren alde bozkatuko dut, nahiz eta nahikoa ez iruditu.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4199
10
76
03.04.2014
BREÑAS GONZÁLEZ DE ZÁRATE
EH Bildu
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
Zure baimenarekin, bakarrik erantzutea UPyDko Gorka Maneiro ordezkariari. Diru publikoaren erabileraren harira, esateko EH Bilduk beti jartzen duela diru publikoaren zentzuzko erabilera ardatz, proposatzen dituen ekimen guztietan, beti dago erne gai horrekin eta, batez ere, diru publikoa erabili behar delako gizarteari zerbitzua emateko. Besterik ez, eskerrik asko.
eu
https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/d151f5b1-e327-4b23-8cc4-215ea58d5cd9
parl_eu_4200