text stringlengths 0 20.2k |
|---|
amaseigarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko bostgarren aginteari dagokana |
ukitzen dira gizonak gorputzaren aldetik duan bizitzaren kontra gertatu oi diran bekatuak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian asi ninzan jaunaren legeko bostgarren agintearen gañean itzegiten aginte onetan jaunak dio ez dezu iñor ilko non occides eta dotrinan esaten degu bostgarrena iñor ez iltzea eta azaldu nituan itz oek au egiñ ondoan bereala aditzera eman nuan zer egin bearrak geran bostgarren agintea gordetzeko esan gend... |
* * * |
1 begira kristaua benaz edo ziñez amatu ote dituzun zure lagun urkoak oen artean zure etsaiak au agintzen digu jaunak esaten digunean amatuko dezu zure lagun urkoa zere burua bezala eta jesusek dio gañera nik esaten dizuet maite izan itzazue zuen etsaiak (math 5) s joanek beste aldetik esaten digu bekatuan illa dagoal... |
2 begira opa izan ote diozun zure etsai orri zerua eta arako bidean on izango duan guzia dala osasuna dala onra eta beste edozeñ ondasun au opa ezpadiozu ez da zugan lagun urkoetarako onginai eta amorio egiazkorik eta bizi zera bekatu larrian qui non diligit manet in morte |
3 begira sarritan egin ote dituzun lagun urkoetarako onginai eta amoriozko aktoak s pedrok esaten digu elkarrekin bizi gaitezela beti onginai eta amorioan mutuam in vobismet ipsis charitatem continuam habentes (1 petri 4) orregatik erakutsi digue gizon jakintsuak lagun urkoetarako onginai ta amorio onek irauteko sarri... |
4 begira zure biotza prest egon ote dan zure etsaiari on egiteko zere kalte andi bage dezakezunean au agintzen digu jesus onak esaten digula nik esaten dizuet egin degiezuela aldezuen ongia gorrotatu zaituenai ere befefacite his qui oderunt vos (math 5) eta s juanek dio ez ditzakula amatu lagun urkoak itz utsakin baiz... |
5 begira prest egon ote dan zure biotza etsaiari barkatzeko egin dizkitzun txarkeri ta bidegabeak eta benaz edo ziñez barkatu ote diozkatzun au egiten ezpadegu nola esaten diogu gure aita zerukoari barka zaizkigutzu gure zorrak guk gure zorduani barkatzen dieztegun bezala barkatzen ezpadiezue zuek lagun urkoai ez dizk... |
6 ukitu ditugu etsaiari zor diogun onginai eta amorioa izan bagez egiñ oi diran bekatuak oraiñ ukitu bear ditugu etsaia gorrotatuaz egiten diranak baña lenago gogoan arritzatzu esatera noan gauz oek lenengoa lagun urkoari opa izatea gorputzaren gaitza ez aren gaitzagatik baizik bekatua ta bekatuaren bideak utzi ditzan... |
7 begira gaitzik opa izan diozun esaten dezula niri eman dizkidan egunak berari ere etorriko al zaizka amen bai jauna atozea eta andiak ote ziran zuri eman zizkitzun neke et naigabeak bai jauna andiak eta asko beraz gorroto andian eta bekatu larrian bizitu zera jauna ez diot nik niri berak egin didan adiña gaitz baizi... |
8 begira lagun urkoaren gaitzaz poztu ote zeran zeregan esaten dezula jainkoak barka degidala ondo egin zaio bekatu mortala da au gaitz edo kalte andiaz poztutzen bazera au bera diot lagun urkoaren onaz naigabetzen bazera baña begira kristaua etsaiaren aide edo auzoaren berri onak aditzean asi liteke esnatzen zure bar... |
9 begira prest bizitu ote zeran era datorrenean aldezun txarkeria lagun urkoari egiteko onelako asko izan oi dira errietako jauntxoen errenteroen eta beste zenbaiten artean ez nik gorrotorik esango due baña biotzean ezkutatua daukee txingarra auspean egon oi dan eran esan dezala azeriak milla bider ez nik geiago ollor... |
10 begira zure etsaiaren tatxak agertu dituzun edo gustoz aditzen egon zeran tatxak andiak edo txikiak ziran tatxak agertze onek aditzera ematen du ez dala itzali gorrotoaren sua onelakoentzat ez da alako txerrebetsoñurik nola dan lagun urkoaren tatxak esatea ta aditzea jauna ordea gauza barreatuak eta gure artean jak... |
11 begira len diosala egiten diezunai ukatu diezun gorrotoan zauden ezkero edo aek diosala eginda eranzun bage utzi dituzun edo muzinka egin diezun zenbat bider |
12 begira zure etsaiaren kontra bota dituzun birauren batzuek zenbat bider benaz edo ziñez zenbat bider bestela batzuek ez ditue ezertan artzen birauak egin dezagun kontu demonioak eramango al au ez al aiz bizirik etxerako baña etsaiaren kontra esaten diranean bekatu larriak izan oi dira eta nolanai bota ditezela oitu... |
13 begira etsaiaren kontra mezak atera edo argi erazekiak ipiñi dituzun santuren baten aurrean edo jaunari erregutu diozun gorrotoaz gañera bada onetan beste bekatu itsusi bat eta da obrazko blasfemia aditzera ematen da alabaña agradatzen zaiola jaunari mezakargi ta erreguak berari eskeintzea fin gaiztorako |
14 begira ibilli ote zeran borroka edo makilka zere buruari eta lagun urkoari kalte andia egiteko perillean zenbat bider |
15 begira zere erausi edo edanak ematen dizkitzun irudipenakin galerazo ote dezun lagun arteko pakea zenbat bider eta zenbat lagunekin |
16 begira edarietara oitu zeran osasuna galtzeko perillarekin edanean igaro zeran ezaguera galtzeraño zenbat bider |
17 begira aur jaioperriak zerekin edo iñudearekin eratzo ote dituzun itotzeko perillarekin baña gai onen gañean itzegin nizuen laugarren agintean |
18 begira zere buruari opa izan diozun eriotza zeren etxeko edo kanpokoak naigaberen bat eman dizuen badu bada jaunak esan dezu nere diña leku urari emango diot nere burua esaten due batzuek esaera oek benaz edo ziñez esango balira bekatu larriak izango lirake zeren gaitzik andiena era onetan batek bere buruari nai di... |
orra kristaua gizonak gorputzaren aldetik duan bizitzaren kontra gertatzen diran edo erraz gerta ditezkean utsegiteak oroi gaitezen zer erakutsi digun jesus onak gai onetan ala itzez nola obraz oroi gaitezen testamentuan bezala utzi zigula aginte au elkar amatzea berak gu amatu gaituan bezala ut diligatis invicem sicu... |
amazazpigarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko bostgarren aginteari dagokana |
ukitzen dira gizonak animaren aldetik duan bizitzaren kontra egiñ oi diran utsegite eta bekatuak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
jaunaren legeko bostgarren agintea izanda azkeneko bi itzaldien gaia aditzera eman dizuet aginte onek esaten diguna eta zer egin bear degun aginte bera gordetzeko aditzera eman dizuet gañera bi bizitza dituala gizonak bata gorputzarena eta onen kontra egiten diran bekatuak ukitu nituan leneko egunean beste bizitza da ... |
1 begira lenengo lekuan aurra galtzeko perillean jarri zeran zere gaiztakeriaz au da aurrari denbora ta kolpe batean bi bizitza kendu nai izatea gorputzarena bata eta animarena bestea ote da emen aurren onelako erallerik ez det sinisten |
2 begira aurra galduta edo galdu gabe utzi dezun bataio gabe munduaren beldurrez edo zerren denbora gutxikoa dan au da gogortasun izugarria jauna egun gutxi izan zezakean atozea ta animarekin bazegoan eztakigu noiz jaunak aurrari ematen dion anima batzuek dioe aurrak sortzen danean bertan artzen duala anima besteak di... |
3 lagun urkoaren animari bizitza kentzen zaio beste gisa batera ere nola uste dezue ematen zaiola bekaturako bidea oña edo lagunza baita gure egin bideai eranzuteko zabarkeriaz ere era onetan lagun urkoaren anima iltzea edo iltzeko bidea prestatzea da eskandaloa esaten zaion bekatu izugarria eta au nola gertatzen dan ... |
begira izan ote dezun aragizko itzak esateko oitura lotsagarria zenbat denboran egunean edo astean zenbat bider oitura au duanak anima asko ilko zituan eta beartua dago oek aleginean bide zuzenean ipintzera bizitza berri on bat egiten duala eta osotoro uzten duala oitura lotsagarri au badira gizonezkoak eta badira ema... |
4 begira izan dezun oitura lagun urkoari keñada edo beste modu itsusiak egiteko batzuetan mutillak mutillai eta besteetan neskatxak neskatxei |
5 begira onestidadeari ez dagokan bezala egon edo ibilli ote zeran etxean edo kanpoan lagun urkoari bekaturako bidea emateko perill andian au gerta diteke lenengo lekuan mutillak igeri ibilliaz leku agirietan edo jendea dabillen tokietan bigarren lekuan emakumeak gobada jotzeko jartzen dirala era lotsagarrian bear bad... |
6 begira urliaren eta sandiaren ixilmandatuak egin dituzun dakizula aen artean gauz onik ez dala badira zar doakabe batzuek elze zarra dirudienak elze zarra sukaldeko zokoan egongo da denborarik geienean alaere ederki serbitzen du etxe batetik bestera sua eraman bear danean eta au bera gertatzen da zenbait atsorekin s... |
7 begira urliari laudatu ote diozkatzun bere ibillera giaztoak esaten diozula orain da zure denbora txorakeri andia da amamen artean lizuntzen egotea ederki egiten dezu unore ona igarotzean ah losentxari madarikatua deabruaren eskolamaisua eta bekaturako zuzia |
8 begira lagundu ote diozun norbaiti gauza gaiztoan egin dezagun kontu lapurrerian edo beste bekaturen batean onelako gauz asko gertatu da denbora oetan |
9 begira iñori eman diozun orditzeko biderik ekusten dezu zure auzo aide edo adiskidea on dan adiña edo geiago kargatua eta asitzen zatzaizka berriro edateko bidea ematen esaten diozula urlia pitxerditxo bat ardo edan bear degu elkarrekin itz gozoa dek ori erantzuten dio besteak asitzen dira edaten eta geratzen da bat... |
10 begira orduaz kanpora ardoa edo edari txuria saldu dezun dakizula urliak edo sandiak gaua igaro nai duela nonbait jokoan eta gaiztakerian |
11 begira orditzeko perill andian edo zorian daudenai ematen ote diozun ardoa edo edari txuria zenbat bider jauna eta nola biziko gera salgai daukagun edaria ematen ezpadiogu bere diruarekin datorrenari atozea eta bizi nai dezu lagun urkoaren animaren kostuz eztakizu anima ori kosta zitzaiola jesukristori bere bizitza... |
12 begira zure etxean izan oi diran neskatx eta mutillen billerak edo batzarreak jokatzeko eta denbora atsegiñ onean igarotzeko aitzakiarekin batzarre oek kendu bear dira zerren len edo gero bekatu asko ekarriko duen kentzen ezpadira ez da gauza jakiñagorik au baño zoaz munduaren edozeñ aldetara zoaz franziara zoaz it... |
13 begira zer alegiña egiñ dezun gaizki bizi dan lagun urko ori bide onean sarrerazteko egiñ dezakezula ez egitea alegiña da zabarkeri bat lagun urkoaren anima iltzen duana eta len illa badago eriotzaren azaparretan uzten duana jauna eta zer egiñ bear da bada onelako gauzaren bat gertatzen danean jesukristok erakusten... |
14 begira erriko agintearekin edo karguarekin egon zeran bitartean alegiñean eragotzi dituzun bekaturako bidea dakarten jokoak etxeetako egoera debekatuak lapurrerian dabiltzanen ibillerak era berean erriko ondasunak iru edo lauren artean partitzea beste berdin arzekoak duenak dagotena artu gabe geratzen dirala onelak... |
15 begira guraso edo etxeko burua izan ote dezu bear dan arreta eragozteko ume eta mirabeai bekaturako bide ta perilletara joatea au egin ezpadezu zu zera anima orien erallea |
16 begira ezkontzeko itzak emanik dauden zure ume edo mirabeai utzi diezun ezkutariarekin beren erara egoten adituari ez aditu eta ekusiari ez ekusi egiten diozula baña onen gañean itzegin nuan laugarren agintean baita guraosen bizitza onaren gañean ere |
17 begira zabarra izan ote zeran zure guraso eta aurrekoai meza argiolata eta obra onakin laguntzeko lenbait len zerura joan zitezen ala izan bazera zu zera basoko piztia guziak baño gogorragoa eta esker gaiztoagokoa eta kendu edo eragotzi diezu betiko bizitza doatsua iristea iritsi bear zuen bezeñ laster asko degu |
aditu dezu nere kristaua zenbat gisatara gertatzen dan lagun urkoen animak iltzea batez ere eskandaloa deritzan bekatuarekin ala ere zerorrek dakutsu ez duala munduak ezertan artzen animak era onetan iltzea nork sinistu lezake au ezpaliz guziok ekusten degun gauza kentzen zaizka jesukristori bere bizitzaren kostuz ero... |
emezortzigarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko seigarren eta bederatzigarren aginteai dagotena |
adirazten da lenengo lekuan zer debekatzen duen aginte oek bigarrena zer agintzen duen |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
onetarako itzegin dizuet len jaunaren legeko lenengo bost aginteen gañean igaro gaitezen oraiñ seigarren eta bederatzigarren aginteai begiraldi bat ematera ekusi bear degu lenengo lekuan zer debekatzen urrena zer agintzen diguen asi gaitezen bertatik |
* * * |
adan eta eba gure lenbiziko gurasoak egiñ zituan jaunak zerurako au da gure siniste onak erakusten diguna eta abere biurtu ez diranak aitortzen duena apaindu zituan jaunak doai andiakin eta oen artean bat zan zuzentasuna edo justizia orijinala deritzana doai bat gizonaren gura eta griña guziak ezaguera zuzenaren eta b... |
beste gura eta griñen artean bat da txit zatar eta lotsagarria au da aragizko atsegiñen gura loia adan bekatuan erori artean gura auere etzan lotsagabetzen baña erori zan bezala igerri zuan beregan len igerri etzuana lotsatu zan eta al zuan eran estali zan piko edo beste arbolaren baten ostoakin eta au bera egin zuan ... |
abrahanen odoletik jaiotzekoa zan munduaren salbatzallea eta aren etxean iraun zuan jainko egiazkoaren ezaguerak eta etzan onelako urdakerien usanza itsusirik aditu baña denbora luzean bizitu ziran ejipton katiberio gogorrean ejipton etzuen jainko egiazkoaren ezaguerarik eta ekusia dago nola bizi zitezkean orain ukitz... |
zer ote da itz oetan jaunak debekatzen diguna lenengo lekuan ezkonduakin bekatu egitea eta au juduak eta herejeak berak ere aitortzen due |
debekatzen digu bigarren lekuan ezkongaiakin ere au bera izan dira herejeak egia au ukatu duenak baña s anbrosiok eta s agustiñek dioe aitatu diran legeko itzetan debekatzen dirala ezkonzaz kanpora edo landara artzen diran atsegin loi guziak au ezaguera zuzenak berak erakusten duan gauza da eta aintzakotzat ezagutua i... |
debekatzen du irugarren lekuan atsegiñ lotsagarriak artzea gizonak gizonakin emakumeak emakumeakin abereakin edo bakoitzak bere buruarekin len esan ditugun kastiguak aditzera ematen duen bezala ala erakusten digu gure sinisteak eta s pablok ere bai neque adulteri neque molles neque masculorum concubitores regnum dei p... |
debekatzen du laugarren lekuan atsegiñ loiaren perilla dakarten itzak esatea keñada eta ukitze lotsagarriak egitea itz batean debekatzen dira ekustea aditzea jolastea ta bekatuaren perilla dakarren modu guzia |
onenbesterekin eta gutxiagorekin ere edozeñek igerri dezake gogo utsez egiten diran bekatuak ere debekatzen dirala seigarren aginte onetan nola alabaña ez da debekatua izango gauza baten gura edo egiñnaia egitea gaiztoa bada baña gizona añ itsua da emengo izan edo ondasun eta korputzari dagozkan atsegiñ lizunen gaiean... |
* * * |
eta zer ote da agintzen diguna garbitasun edo kastidadea bakoitzak bere bizimodu edo estaduan gordetzea arreta andiarekin iru gisatan da garbitasun au ezkonduena alargunena eta donzellena ezkonduena da bizi lagunaz osteronzean besterekin ez gogoz ez itzez ez bestela atsegiñ loiai leku ematea eta bere bizi lagunarekin... |
garbitasun edo kastidadea da birtute bat jaunaren txit gogokoa au gordetzeko asko gizon eta emakumek igaro ditue neke eta gurutze izugarriak jose anziñakoa jakob patriarkaren semea bere anaiak saldu zuen ejiptora zan guziz eder eta galaia era askotara bekatura kuturtu nai izan zuan bere etxeko andreak baña garaitu zit... |
birtute au txit minberaa da eta erraz galtzen zaio bere distiadura ederra kristalik ederrena illuntzen da asnas utsarekin eta amerikan bada belar bat lotsatia deritzana ederra da baña asko da eskuarekin edo beste edozeñ gauzarekin ukitzea duan edertasuna galtzeko eta malaskaturik geratzeko nai dezu zuk kristaua garbit... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.