text
stringlengths
0
20.2k
mundu au guzia ongi begiratzen bazayo ekusiko da bekaturako bidez eta sarez betea zoaz lagun artera zoaz bakardadera zoaz noranai guzia perillez betea dago dio leonek plena omnia periculis plena laqueis geyenak edo beintzat asko bekaturen baten sarean atxituak dauzka etsayak eta alaere kezkarik gabe bizi dira zeren ig...
bekaturako bide edo perillaren izenez aditzen da artarako bidea ematen duan edozeñ gauza eta emen gogoan arritzatzu bi gauza lenengoa bekatuaren izenez ez dezu aditu bear obrazkoa bakarrik baizik gogoz edo pensamentuz itzez eskuz eta edozeñ gisatan egiten dana emendik atera dezakezu gazte ergelak gaitzeronz kolokatzen...
bide eta perill au bata da urrutikoa eta deitzen zayo onela zeren beregandik urruti daukan bekatua eta gutxitan amilderazo oi duan artan ekusten dezu gizon edo emakume bat ongi janzia ekuste au utsutsik edo beste salsagarrigabe bekaturako bide edo perrill urrutikoa da eta etzaude onelako perilletatik igesegitera beart...
bekaturako beste bide eta perilla da bitartekoa au da ez osotoro urrutikoa eta ez urkoa baizik bien artekoa demagun urlia urte beteren barrunbean erori dala sandiarekin eskuka jolas itsusietan lau edo bost bider eta bizi dirala etxe batean biak edo elkar erraz topatu dezakeen tokian edozeñek dakus perill au ez dala os...
irugarren bekaturako bide edo perilla da urkoa deitzen zayo urkoa zeren bide edo perill onetan jartzen dana edo dagoana sarritan erori oi dan edo beintzat erortzeko perill andia dan sayets guzietara begiratu ezkero demagun jai egunetan biltzen dirala an edo emen mutillak eta neskatxak aritzen dira denbora puska batean...
bekaturako bide eta perill urkoa batzuetan da borondatearen kontrakoa esan nai det naita ere eziñ batek utzi dezakeana beinzat kalte andigabe sartzen due bat karzelan gerra onetan askotan gertatu dan eran gizon edo emakume gaiztoen artean sarritan eragiten diozkee bekatumota asko bekaturako bide eta perill au urkoa ba...
bekaturako beste bide edo perill urkoa da borondatezkoa deitzen zayo onela zeren ala nai izatera kalte andi gabe utzi dezakean bekatariak eta onelakoak izan oi dira geyenak gerta diteke gauza bat gaiztoa ez izatea eta alaere urliarentzat edo sandiarentzat bekaturako bide eta perill urkoa izatea ezkonza eta errietako k...
bekaturako bide eta perilla urkoa izateko ez da gauza bearra sarritan bekatuan erortzea era eta denbora egokia danean erortzen bada bat urtean beiñ da iñuteria eta urtean beiñ izan oi dira errietako festak eta alaere denbora oek askorentzat dira bekaturako bide eta perill urkoak gañera gerta diteke bekaturako bide eta...
bekaturako bide eta perill urkoan dagoanak konfesioan aitortu beardu zer perillean arkitzen dan egizu kontu zuretzat arako festa aetara joatea triskan edo danzasartzalle ibiltzea izan dala jolas itsusietarako bidea eta oraingo konfesaldian erori zerala zenbait aldiz jolas oetan jolas oek konfesatzeaz gañera esan bear ...
orra kristaua zer eta zenbat gisatara dan bekaturako bide eta perilla eta emendik erraz ezagutu dezakezu artarako bide eta perill andian zauden edo ez ezpazera arkitzen onelako perillean bizi zaite ernai aurrera ere kate onelakoan zere burua ez ipintzeko bestela erraz engañatuko zera ala gertatu zitzayon dabidi baña b...
amaseigarren erakusaldia
ukitzen dira bekaturako bide eta perillak ez uzteko bekatariak billatu oi dituan aitzakiak
konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmoa iru doai edo kondizio eskatzen ditu asmo onek eta dira asmo osoa bekatu guzietara larrietara beintzat zabaltzen dana eta eragillea izatea asmo eragillearen izenez aditzen degu asmo bat bekataria esnatzen eta azkartz...
§ ii
bekatariak bekatuaren bideak ez uzteko asmatu oi dituan aitzakien artean bat da esatea jauna eziñ ni etxetik irten niteke eta ez det eskurik urlia etxetik botatzeko edo ari etxeko sarrera eragozteko aitzakia au ez da asko bekatuaren bidean bizitzeko atozea eziñ igesegin dezakezu urliarekiko egoera orietatik jauna ez b...
bigarren aitzakia joango naiz etxe artara edo arako lagun gaizto aetara joango naiz lezora edo erniora baña ez det bekaturik egingo lenago lepoa emango nuke atozea ezagutzen dezu zuretzat etxe artara joatea lagun oriekiñ ibiltzea dala bekaturako bidea eta diozu joango naiz baña ez det bekaturik egingo jakizu bada joat...
lrugarren aitzakia ez da jauna gure artean unore ona igarotzea beste gauza gaiztorik gertatzen ongi atozea eta ez dira izan izketa desonestoak bai jauna ez oi dira gertatu keñada itsusiak musu lastanak bai jauna eta egia esan bear badet orrela unore ona igarotzeagatik bildu oi gera atozea eta ori da unore ona ori da a...
laugarren aiztzakia joango naiz etxe artara non izan dedan askotan bekatuan erortzeko argaltasuna baña erregutuko diot ama birjiñari gorde nazala bekatutik eta uste det lagunduko didala engañatzen zera birjiña txit santa da bekatarien ama eta bitartekoa ez ordea bekatuaren bide eta perilletara joateko baizik bekatutik...
bostgarren aitzakia jauna al banu utziko nuke nik bekaturako bide au eta pakean utziko balit ez nioke nik biderik emango baña zertan nago ni arekikoa galtzen badet atozea bekatari itsu eta urrikalgarria eztakizu anima bat bakarra dezula eta ori galtzen badezu guzia galtzen dezula eta betiko zure eskuak edo oñak ematen...
seigarren aitzakia urliaren etxera joaten naiz baña ez gauza gaiztorik egitera eta biderik gabe erausian daude asko atozea eta ez ote dira gertatzen beiñ baño geyagotan izketa ez garbiak eta jolas gaiztoak bai jauna eta zer da zer miretsi esanmesak izateaz baña demagun ez dala orrelako gauzarik gertatzen nolakoa izan ...
zazpigarren aitzakia zer esango due etxe artatik irteten banaiz edo ara joaten ezpanaiz zer esan bear due bitatik bat edo eztakie zu gaizki bizi zerala edo badakie ezpadakie ez da ezer esateko biderik milla modu izan oi da alabaña etxe bat utzita bestera igarotzeko baña baldin badakie poztuko dira bide zuzenean sartu ...
zortzigarren aitzakia jauna esango diot urliari utzi dezala bizitza gaiztoa bukatu dirala gure ibillera eta jostaketak egin dezala konfesio on bat atozea eta aitzaki orrekin bizi nai dezu bekatuan uste dezu orrenbesterekin zentzatuko dala urlia demagun otsoak ardiren bat erabilli duala itotzeko zorian andik geroxeago ...
orra kristaua bekaturako bideak ez uzteagatik asmatu eta billatu oi diran aitzakietatik batzuek zer dator emendik bekatuan bizitza igarotzea sakramentuak gaizki artzea eta atzenean betiko su eta garren artean erortzea zuk kristaua aldegizu bekaturako perilletatik eta arrezazu kristauari dagokan bizimodu garbi bat onel...
amazazpigarren erakusaldia
1 ematen dira konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauzaren edo bekatuak aitortu bearraren berriak
2 adirazten da nolako modua gorde bear lizakean konfesioaren aurretik eta konfesioko denboran
konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmoa asmo onen gañean naroro edo ugari itzegin det laugarrena da konfesioa au da bekatuak aitortzea edo esatea barkatzeko eskua duan apaizari eta onen gañean izango da gaurko erakusaldia lenengo lekuan aditzera emango di...
§ i
fedeko gauza da gure salbatzalle jesus maitagarriak utzi ziola bere elizari beste sakramentuen artean konfesioa edo penitenzia deritzana batayoa ezkero egindako bekatuak barkatzeko zerura igo zan baño lentxeago sartu zan jesus apostoluak zeuden tokira eta esan zien arrezazue espiritu santua accipite spiritum sanctum z...
esan det gauza bearra dala bekatuak aitortzea edo konfesatzea oen barkazioa iristeko baña au aditu bear dezue bekatu larri edo mortalentzat zerren benialak aitortzea ona bada ere ez da premiazko gauza trentoko konzilioak esaten digun bezala eta mortalak izan arren barkatuko ditu jaunak onezko damu edo kontrizio osoare...
elizaren lenengo denboretan ez degu arkitzen eliza beraren aginterik konfesioaren gañean zergatik au zeren denbora aetako kristauak etzuen agintebearrik sakramentuak sarritan artzeko añ jayera andia zuen sakramentuetara non meza enzuten zuenean guziak komulgatzen ziran eta ekusia dago ezin au egin zezakeela konfesio g...
gaitzarekin onaren ezaguera ez dator guzietan berdiñ baña geyenak asi oi dira ona eta gaitza ezagutzen zazpi urteetatik aurrera orregatik aurrak bidaldu bear dira konfesatzera zazpi urte baditue eta gutxixeago izan arren oitura ona da bidaltzea s karlos borromeok dion bezala konfesioa egin bear zayo ez norinai baizik ...
elizaren aginteaz gañera bada beste bat jesukristorena jesukristok alabaña utzi zuan konfesioko sakramentua bekatuaren eriotzatik animak pistutzeko eta bekatuen zauriak sendatzeko eta nai du artzea premia degunean bederik orregatik urtean beingo konfesioaz gañera kristaua beartua dago konfesatzera eriotzako perillean ...
orra kristaua gure bekatuak aitortzeko edo konfesatzeko kristau guziok degun eginbidearen berriak dakuskun oraiñ nolako modua gorde bear lizakean konfesioaren aurretik eta konfesioko denboran
§ ii
konfesatzera joan nai dezu etzoazela konfesioaren idurian munduko gauzen billa batzuek joan oi omen dira bizilagunaren kontrako espadasunak agertzera jakin dezan konfesareak nolako gizon edo emaztearekin bizi diran kristaua ez oitu era onetan konfesatzera esaitzu zure bekatuak eta ez nastu besterenak beste batzuek joa...
konfesatzera zoazenean jarri zaite belauniko gizonak ez due jarri bear ezpatarekin ezeta emakumeak ere soñeko arro eta geyegiakin ez dirudi ongi atskeriak ezeta arrotasunak ere eta are gutxiago goyak estaligabe konfesiora joateak orregatik inozenzio eta klemente amaikagarrenak agindu zuen ez dakiela konfesio ta komuni...
konfesioko denboran utzi bear dira itz eta ipui alperrak itz loi edo desonestoak eta besteren izen ona edo fama galtzen duenak itz alperrak dira esatea akusatzen naiz nere jaungoikoa ez dedala amatu alperra da au dio s franzisko salesek ez da alabaña aditzera ematen bekaturk batere eta era berean alperra da esatea aku...
balia gaitezen nere kristaua jesus onak gure animak sendatzeko utzi digun sakramentu onezaz oitu gaitezen modu eder batean eta sarritan artzera onela garaituko ditugu gure griña txarrak eta iritsi dezakegu betiko bizitza amen
emezortzigarren erakusaldia
konfesio onan eskatzen dituan doayak
konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauza da konfesioa au da bekatuak esatea edo aitortzea barkatzeko eskua duan apaizari azkeneko aldian aditzera eman nuan bekatuak aitortzeko edo konfesatzeko kristau guziok degun eginbide edo obligazioa aditzera eman nuan urrena nolako modua gorde bear lizakean konfesioaren aurr...
§ i
konfesio onak eskatzen dituan doai edo kondizioak asko dira baña guziak biurtzen dira irutara oek dira umilla egiazkoa eta osoa izatea
konfesio umilla au da umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea umiltasun eta lotsa au jayotzen da ezagutzetik zer eta noren kontra egin degun gisa onetan ebanjelioko seme ondatzalleak aitortu zion bere aita zerukoari bere gaizki egiña aita esan zion egin det bakatu zure kontra ez naiz ni zure seme izendatze...
konfesio onaren bigarren doai edo kondizioa da egiazkoa izatea zer ote da konfesioa egiazkoa izatea da examina ongi eginda arkitzen ditugun bekatu larri edo mortalak arkitzen ditugun eran eta adiña aitortzea ala erakusten digu trentoko konzilioak (ses 14 cap 5 de paeniten) onetarako ez dituzu esan bear zeregan ezagutz...
konfesio onaren irugarren doaia da osoa izatea ez da asko mandamentu batean egindako utsegiteak esatea baizik esan bear dira mandamentu guzien kontra egin diranak ez da asko gogoz edo pensamentuzkoak aitortzea baizik aitortu bear dituzu itzez eta obraz egin dituzunak ere era berean aitortu bear dituzu zure bizimodu es...
batzuetan gertatzen da lagun urkoari bekaturako bidea ematea orduan esan bear da zenbat laguni eta zenbat bider baldin gurasoak umeari edo umeak gurasoari birauak botatzeko edo beste bekaturen baterako bidea eman badio esan bear da zenbat bider au gertatu dan baldin seigarren mandamentuan utsegiteren bat gertatu bada ...
orra kristaua konfesio onak eskatzen dituan doai edo kondizioak baldin guk bear dan eran aitortzen baditugu gure bekatuak leyala eta zuzena da gure aita ona barkatzeko gure utsegiteak eta garbitzeko gure animak bekatuen loyetatik dio san juanek si confiteamur peccata nostra fidelis est et justus ut remittat nobis pecc...
emeretzigarren erakusaldia
nola askotan gertatzen dan lotsaz konfesatu gabe bekatuak utzitzea
konfesio ona egiteko bear da laugarren gauza da konfesioa au da bekatuak aitortzea edo esatea barkatzeko eskua duan apaizari konfesio onak eskatzen dituan doai edo kondizioak biur ditezke irutara eta oek dira umilla egiazkoa eta osoa izatea oen gañean izan zan azkeneko erakusaldia askotan gertatzen da konfesioak doai ...
§ i
1 zuk gaztea aur denboran artu zenduan deabrua demonioa arrayoa esateko oitura uste zenduan bekatu larri edo mortala zala izen oek esatea eta lotsaz konfesatu gabe utzi dezu gai onetan gertatu zatzuna egin dituzu konfesio gaiztoak askotan esan det leku onetatik ez dala bekatu larri edo mortala deabrua demonioa arrayoa...
2 zuk askotan esan diezu lagunai ay arranoa uste zenduan zala bekatu txit andia eta lotsaz ez dezu konfesatu konfesio gaiztoak egin dituzu zeren bekatu anditzat zendukan gauza utzi dezun konfesatu gabe arranoa saizuria eta sapelaitza dira sarraiski billa mendietan eta aitzetanibilli oi diran egaztitzar batzuek eta oek...
3 zuk gaztetxoa ziñala esaten zenien lagunai ay apoa eta uste zenduan egiten zenduala bekatu txit itsusia eta oraindaño lotsaz utzi dezu konfesatu gabe bekatu mortalak egin dituzu apoa esatearekin zeren aintzakotzat zendukan eta zure konfesioak gaiztoak izan dira zeren lotsaz konfesatu gabe utzi izan dezun bekatu andi...
4 zuk adiñean sartuaz zinjoazen bezala igerri zenduan esnatzen zirala zugan gaitzerako asko gura eta idurimendu edo imajinazioa betetzen zala gogorazio itsusiz etziran gauz oek bekatu zeregandik ayenatzeko alegiña egiten bazenduan baña zuk etziñakian gauz oen berririk uste zenduan bekatu txit andiak zirala eta etziñan...
5 zuk aur denboran zere kideako batekin egin zinduan eskuz edo bestela gaiztakeri batzuek askotan gogora zatzu esango ote ditut baña lotsaz utzi dituzu konfesatu gabe esaten dezula zeregan txikia nintzan orduan atozea eta zenbat urte izango zinduan gauz oriek egin zinduanean jauna izango nituan zazpi zortzi edo geyago...
6 zuk zortzi amar edo amabi urte zinduan denboran egin zinduan gaiztakeri batzuek zere bu ruarekin edo lagunen batekin konfesoreak galderen batekin ukitu zaitu zaurian eta aitortu diozkatzu orduko gaiztakeriak baña zere burua edertu nayez esan dezu bost edo sei urte baizik etzenduala orduan au da bekatua osotoro ukatz...
7 zuk egin zinduan ukiera lotsagarriak batzuetan zere buruarekin besteetan zure lagunen batekin alaere etzinduan aitortu konfesoreak bere galdearekin esnatu zinduan artean eta orduan esan zenduan ez niakian jauna gauz oek bekatu zirala baniakian gizonak emakumearekin eta emakumeak alako ibillerak egitea bekatu zala ba...
8 zuk kristaua egin zenduan bekatu itsusi bat urliarekin etorri ziñan konfesatzera eta esan zenduan bekatua gogoz edo pensamentu utsez egindakoa bezala au da bekatua edertzea eta ez aitortzea zere biotzean arkitzen dezun eran
9 zuk gaztea askotan utzi dituzu bekatuak konfesatu gabe zeren konfesoreak bere galdeakin asmatu ez dizkitzun au da zorakeri bat dotrina dakienen artean ezin gerta ditekeana guziok dakigu alabaña beartuak gaudela gure bekatuak aitortzera examinan arkitu ditugun bezala naiz konfesoreak galdetu naiz ez mutill batek ostu...
10 zu ezkondu ziñan eta suerteak eman zizun abererik zikiñena baño zikiñagoa dan bizilagun bat beldur eta kezka andian bizi zera onelako edo alako modu itsusi bekatu ote diran baña lotsa zera konfesoreari galdetzeko eta aurrera zoaz zere modu itsusietan zeregan diozula ezkonduen artean ez dago bekaturik gizonarena da ...
11 zu gaztea ekusirik elkarganatuak abereak askotan egon zera begira gogorazio loyetan atsegin artzen zenduala eta bearbada egin ere dituzu modu itsusiak baña lotsatu zera gauz oek aitortzeko edo konfesatzeko oraindañoko utsegiteak zuzendu itzatzu konfesio on batekin eta emendik aurrera ken begiak bekaturako bidea dak...
12 zu gaztea tolosara donostiara edo beste lekuetara sarritan joan zera eta jayera geyegi artu diozu edari goixo edo bizkor ari batzuetan jarri zatzu begietan lausoa eta ondoren geratu zera arko mau egiten duan gauzatxo arekin baña lotsatu zera konfesatzeko eta egin dituzu konfesio gaiztoak
§ ii