text stringlengths 0 20.2k |
|---|
2 urrena nola au sortu dezakegun gure biotzetan |
konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da egindako utsegite edo bekatuen damua eskatzen ditu damu onek lau doai lenengoa da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea bigarrena barrendik edo biotzetik jayoa izatea irugarrena bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana laugarrena kalte eta gaitz guzien gañetikakoa... |
lau doai oek dituan damu au da bi gisatara bata da beldurrezkoa eta berekoya eta deritza atrizioa eta onen gañean izango da gaurko erakusaldia aditzera emango det lenengo lekuan zer dan beldurrezko damua edo atrizioa esaten diogun au urrena nola au sortu dezakegun gure biotzetan enzun kristaua arreta andiarekin |
§ i |
zer ote da beldurrezko damua edo atrizioa esaten diogun au au da damu bat biotzean sortzen dana lenengo lekuan zeren gauza guziz itsusia dan zerurako egiñ eta bere semearen odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan jaunaren kontra altxatzea eta bekatu egitea bigarrena zeren bekatu larria egitean galdu degun jaunaren gra... |
badirudi onenbesterekin igerri bear lukeala kristauak zer gisatan molda ditekean atrizioa deritzan damu au biotzean sortzeko baña uste det geyenakiñ gertatzen dala nekazari baten semeari gertatzen zayona aitak sorolanak egiteko modua erakusten dionean etxaurreko soro andi au maneatu bear dezu garia ereiteko esaten dio... |
§ ii |
egin dezu kristaua zure bekatuen examina sortu nai dezu oen beldurrezko damu edo atrizioa ipiñi itzazu bada animaren begien aurrean damu oni dagozkan bide egokiak fedeak erakusten dizkigun eran eta oek ukitu dira asieran damu bide oen artean lenengo lekuan aitatzen du trentoko konzilioak bekatuaren itsustasuna (ses 14... |
peccavi egin det bekatu esan dezakezu eta galdu det jaunaren grazia eta zerurako esku guzia au da atrizioa sortzeko bigarren bidea fedeak bakarrik erakusten diguna fedeaz kanpora alabaña ez da animako graziaren eta zeruko bizitza doatsuaren berririk galdu det bai benikbeiñ jaunaren grazia ay eta baziñaki nere anima ze... |
gaitzerdi lizake noizbait bukatu bearrak balira neke oek baña ez dira beñere bukatuko joango dira urteak urteen ondoren eta etzate puskarik txikiena ere kenduko galde luziferri galde kaini galde an arkitzen diran guziai luzifer munduaren asieratik andago eta asieran daude aren oñazeak sei milla urte badira kain ara ja... |
peccavi egiñ det bekatu nere aita guziz urrikaritsu edo miserikordiatsuaren kontra begira nere anima arreta onarekin nolako urrikaltasuna dan zure aita onena eta nola deitzen dizun beregana au da atrizioa sortzeko laugarren bidea eroiri zan adan bekatuan galdu zuan jaunaren grazia ala guretzat nola beretzat eta ainbes... |
orra kristaua zerdan eta nola sortu dezakegun gure biotzetan beldurrezko damu edo atrizioa sasoi onetara datorrenean biotza esan dezakezu zeregan nere anima eta zuretzat izanik zu añ eskergabea zuretzat añ ona eta maitagarria izan bada zure aita zerukoa zer ontasun edo maitagarritasuna izango da beregan eta beregan du... |
amabigarren erakusaldia |
adirazten da lenengo lekuan zer dan onezko damu edo kontrizioa eta nolako doayak eskatzen dituan |
urrena zeñ miragarria dan damu onen indarra bekatuak ayenatzeko |
atzenean nola sortu dezakegun gure biotzetan onezko damu edo kontrizio osoa |
konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da egindako utsegite edo bekatuen damua eta da bi gisatara bata da beldurrezkoa eta berekoya eta deritza atrizioa onen gañean izan zan azkeneko erakusaldia bestea da onezko damu edo kontrizioa eta onen gañean itzegin nai dizut gaur kristaua aditzera emango dizut lenengo lek... |
§ i |
onezko damu edo kontrizioa da damu bat biotzean sortzen dana zeren ontasun eta maitagarritasun baztergabea dan jaunaren kontra bekatu egin degun deitzen zayo onezkoa zeren damu au sortzeko bidea dan ez beldurra baizik jaunaren ontasun eta maitagarritasun bazterrik eta neurririk ez duana |
onezko damu edo kontrizio osoak eskatzen ditu sei doai bekatuak ayenatzeko lenengoa da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea zerutikakoa zeren espiritu santuaren lagunz eta graziarekin sortu beardan zerutikakoa gañera zeren jayo bear duan fedeak erakusten digun damubidetik eta au da santo tomasen iritzian jaunaren onta... |
beste obra batzuek dira gerenez degun argitasunarekin ezin ezagutu ditzakegunak eta fedearen argiak bakarrik erakusten dituanak onelakoak dira jaunak egiñ ginduala betikotasun guzian berarekin batean zeruan doatsu izateko adanen bekatuarekin galdu genduala jaunaren grazia eta zerurako esku guzia utsegite au zuzentzeko... |
onezko damu edo kontrizio osoak eskatzen duan bigarren doaya da barrendik edo biotzetik jayoa izatea irugarrena bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana laugarrena kalte eta gaitz guzien gañetikakoa izatea esan nai det alako eran eta añ benaz damutu bear zayola bekatariari jaunaren ontasun baztergabearen kontr... |
§ ii |
onezko damu edo kontrizioa egindako bekatuak konfesatzeko asmoarekin añ prestua eta indar andikoa da bekatuaren kontra non biotzean sortzen dan unean bertan ayenatzen dituan bekatu mortal guziak trentoko konzilioak erakusten digun bezala (ses 14 cap 4 de paenit) demagun indietako bazter batetik etortzen zakula balsamo... |
baña ez du egia au ebanjelioko seme ondatzallearen ipui gozoan bezeñ ederki eskritura santak aditzera ematen fariseoak erausi asko egiten zituen jesusen kontra eta oen artean bat zan zeren biguiñegia zan bekatariarekin eta beiñ baño geyagotan berakin jaten ekusi zan orregatik aditzera eman nai izan zien zeñ andia zan ... |
§ iii |
egiñ dezu kristaua zure bekatuen examina eta sortu nai dezu onezko damu edo kontrizio osoa damu au sortzeko bidea da jaunaren ontasun eta maitagarritasun baztergabea fedearen argiarekin ontasun oni eta beraren kontra egindako bekatuai begiratzen diegula jarri zaite bada jaunaren aurrean eta saya zaite era onetan |
egiñ det bekatu esan dezakezu eziñ konta al bider nere jaunaren kontra peccavi nor dala uste dezu nere anima zuk bekatu egitean utzi dezun jaun au fedeak erakusten dizu jaun au dala zu ezer ezetik atera eta zerurako egiñ zinduana fedeak erakusten dizu adanen bekatuarekin galdu zenduala jaunaren grazia eta zerurako esk... |
orra nere kristaua zer gisatan sortu gentzakean onezko damu edo kontrizio osoa oitu gaitezen fede esperanza karidade eta kontriziozko afektoak egitera eta sakramentuak prestaera onarekin artzera onela iristeko betiko bizitza amen |
amairugarren erakusaldia |
adirazten da konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza eta zer doai edo kondizioak onek eskatzen dituan |
konfesio on bat egiteko bear dan bigarren gauza edo egindako utsegite ta bekatuen damua izan da azkeneko iru erakusaldien gaya oraiñ alik ongiena itzegin bear degu konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauzaren gañean eta au da bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa gaur aditzera emango det benik beñ... |
§ i |
konfesio ona egiteko ez da asko nola nai bekatuen gañean negar egitea eta damutzea baizik gauza bearra da bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa au aditzera ematen digu jaunak isayas eta ezekiel profetaren autik garbi zaitezte bekatuen loyetatik eta ez galdu garbitasun au bekatu berriakin esaten digu i... |
orra nola itzegiten digun isayasek gaiztoari damutzen bazayo egindako bekatu guziaz eta gordetzen baditu osotoro nere aginteak aztuko naiz egiñ dizkidan eskergabekeri guziaz dio jaunak ezekielen autik omnium iniquitatum ejus non recordabor (c 18) itz oetan argiro jaunak esaten digu ikasi dezagula obra onak egiten eta ... |
§ ii |
lenengo doai edo kondizioa da asmo osoa edo biotz guzitik jayoa izatea au aditzera ematen digu jaunak esaten digunean biur gaitezela beragana biotz osoz in toto korde (joel 2º) orregatik ez da asko asmo erdi edo laurdena ez da asko esatea nai nuke al banu utziko balit pakean ez nioke nik biderik emango era onetan itze... |
konfesio ona egiteko bear dan asmoaren bigarren doaya da bekatu guzietara larri edo mortaletara beintzat zabaltzen dana izatea florenziako eta trentoko konzilioak esaten digue konfesio ona egiteko bear dala egindako bekatuen damua aurrera bekaturik ez egiteko asmoarekin eta eziñ dateke au asmoa zabaltzen ezpada bekatu... |
konfesio ona egiteko bear dan asmoaren irugarren doaia da eragillea izatea doai au da beste bien agiria bezala esan dezake bekatariak artu duala asmo osoa bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoa esan dezake osotoro erabaki duala betibetiko utzitzea bekatua baña asmo au ezpada eragillea ez da izango ... |
jauna esango didazu eta zer nurri dira asmo oso eta eragilleak eskatzen dituanak neurri oen artean bearrenak dira oek lenengoa da bekaturako bide eta perill urkoak betibetiko utzitzea bigarrena utzitzea era berean besteri bekaturako bidea ematen dioen izketa eta modu gaizto guziak irugarrena lagun urkoari bere onran i... |
begira oraiñ konfesatzera datozenen artean asko ote diran neurri oek artzen dituenak eta artzen ezpaditue zer asmorekin konfesatuko dira ez due izango asmo oso eta eragillerik eta guzia izango da iduripen utsa ez gaitezen izan añ arduragabeak animako gauzetan oraiñdañoko utsegiteen damuarekin artu ditzakun aurrera bek... |
amalaugarren erakusaldia |
begiratzen da arretarekin bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo oso eta eragillearekin konfesatzen ote geran |
konfesio on bat egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa iru doai eskatzen ditu asmo onek lenengoa da osoa edo biotz guzitik jayoa izatea asmo au duanak beregan erabakitzen du benaz aurrera bekaturik ez egitea ezergatik ez eriotzagatik ez bizitzagatik bigarren doaia da... |
§ i |
zuk kristaua esaten diozu konfesariari baita jaungoikoari berari ere arkitzen zerala bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin ongi baña asmo au ez da begiz ekusten eta izan diteke benazkoa eta izan diteke iduripen utsa nai dezu jakiñ bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko zure asmoa os... |
neurri oen artean lenengoa da bekaturako bide eta perill urkoak betibetiko utzitzea eztago bizitza ontzeko asmo osorik neurri au artu ditekeala artzen ezpada orregatik teologoak erakusten due s karlos borromeorekin bekaturako bide eta perill urkoak utzi bear dirala absoluzioa baño len gutxitan gertatzen dan estutasune... |
bigarren neurria da lagun urkoari bekaturako bidea ematen dioen izketa eta modu gaizto guziak betiko utzitzea onelako bekataria da animen erallea eta jesusek bere bizitzaren kostuz erosi zituan animak ipintzen ditu satanasen atzaparretan orregatik dio jesusek zori gaiztokoa dala onelako bekataria vae homini illi per q... |
irugarren neurria da lagun urkoari bere onran izen onean edo beste ondasunetan egindako kalteak desegitea eta gauza bere jabeari biurtzea lenbaitlen añ gauza bearra da au non s karlos borromeok dionez etzayo bekatariari absoluziorik eman bear kalte oek desegin eta gauza bere jabeari biurtu artean baldin len agindu baz... |
bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko laugarren neurria da bekaturen batean erortzeko oitura izan bada au eskuratzeko eta garaitzeko benaz sayatzea miñanze au perill andikoa da eta ezpadio bekatariak benaz ekiten oitura gaiztoa uzteko moduari ez da sendatuko ala gertatzen da birauak egiteko alperkeriarako e... |
bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko bostgarren neurria da bakoitzak bere estadu bizimodu eta karguari dagozkan eginbideai ongi begiratzea eta erantzuteko ardura ona artzea au egiten ezpada ez du bekatariak bizitza ontzeko asmo oso eta eragillerik gañerako mandamentuetan utsegiterik ezpalu ere eta omen eme... |
bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko seigarren neurria da ez gerengan bazik jaunaren lagunz eta grazian ipintzea gure uste edo esperanza eta grazia au billatzea jaunari umilki eskatuaz sarritan sakramentuak artuaz birjiña txit santa bitarteko ipiñiaz begira gazteak ez utzi goizarratsetako jayera eta sakram... |
orra kristaua bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo oso eta eragilleak eskatzen dituan neurriak eta emendik erraz ezagutu dezakegu nolako asmoarekin konfesatu izan geran ezaguera onekiñ zuzen ditzakun oraindañoko utsegiteak eta aurrera bizi gaitezen jaunaren beldur santuan onela iristeko betiko bizitza... |
amabostgarren erakusaldia |
itzegiten da bekaturako bide eta perill urkoen gañean |
konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa iru doai edo kondizio eskatzen ditu asmo onek eta dira asmo osoa bekatu guzietara larrietara beintzat zabaltzen dana eta eragillea izatea asmo eragillearen izenez aditzen degu asmo bat bekataria esnatzen eta azkartz... |
§ i |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.