text stringlengths 0 20.2k |
|---|
orra zenbat gisatara gertatzen dan konfesio gaiztoak egitea lotsaz begira kristaua zure anima gaixoari eta zuzendu itzazu oraindañoko okerrak konfesio on batekin aurrera bizi zaite jaunaren beldur santuan onela iristeko betiko bizitza amen |
ogeigarren erakusaldia |
1 adirazten da nolako iduripenak gogora ekartzen diozkan etsayak bekatariari bear bezala aitortu ez ditzan bere bekatuak |
2 nolako ondorenak emendik etorri oi zaizkan bekatariari |
azkeneko aldian ekusi genduan nola askotan gertatzen dan bekatariak lotsaz konfesatugabe utzitzea bekatuak emendik konfesio eta komunio gaiztoak emendik betiko su eta garren artean erortzeko zorian gau ta egun arkitzea alaere alako iduripenak etsayak gogora ekartzen diozka bekatariari non atrebitzen ez dan bere utsegi... |
§ i |
lotsaz bekatuak konfesatugabe bizi danean bekataria etsayak beretua dauka eta egiten du alegiña iges egin ez degion konfesio onaren bidez onetarako gogora ekartzen diozka asko iduripen eta oetatik bat da oraiñ ukitzera noana bekatu oek aitortzen badiozkat konfesoreari absoluziorik gabe bidalduko nau bitatik bat edo on... |
bigarren idurripena nork esango diozka konfesoreari bekatu añ itsusi eta nazkagarriak ez du bestek egin onelako bekaturik au da zorakeri andi bat atozea santo kristoren bat edo aldareko sakramentua oñpean erabilli dezu norbaiti berariaz puzoya janari edo edarian eman diozu ez det uste baña au guzia gertatu balitzatzu ... |
irugarren iduripena zer esan edo igaroko luke konfesoreak beregan esango baniozke bekatu oek bitatik bat edo bizitza ontzeko asmoarekin zaude edo ez asmo au gabe ekusten bazaitu esango du beregan bekatari onek aitortu ditu lotsaz konfesatu gabe zeuzkan bekatuak ere eta au siñale ona da baña ez du biotzak bekatua eta b... |
laugarren iduripena izutuko lizake konfesorea bekatu añ itsusiak nigandik adituko balitu izutuko lizake zergatik atozea ez da bera ere bekataria ez ditu zuk bezala bere utsegiteak edo mandamentu orretan edo besteren batean eta bearbada zuk baño adiagoak ni ere bekataria naiz zu bezala zion s agustiñek peccator sum sic... |
bostgarren iduripena nik ez nukean nai alako gauzarik egitea bortxaz izan zan au izan oi da geyenetan beintzat bekatu garbiro ez aitortzea baizik gañtxuritzea atozea etziñan arekin egon oi pozik bakarrik eta ergelkerian etzenduan igerritzen gis orretan egotea zala zer edo zer gertatzeko perilla atozea eta egin zenduan... |
seigarren iduripena eztago neretzat zerurik ezdago barkaziorik zergatik ez eztago zuretzat barkaziorik utzi nai ezpadituzu bekatua eta bekatuaren bideak eztago barkaziorik ezpadezu biotzik zure griña txarrak ezitzeko eztago barkaziorik lagun urkoaganako gorrotoa eta gorrotoaren siñaleak utzi nai ezpadituzu eztago atze... |
§ ii |
lenengo ondorena izan oi da egunetik egunera azitzea eta ugaritzea lotsa eta gero konfesaldi bakoitzean geratzen da bekataria lotsa edo beldurraren korapillo au ezin eten duala esan nai luke bere bekatua eta bearbada asmo onekin dijoa konfesatzera baña esateko denbora datorrenean ez du biotzik gertatzen zayo onelako b... |
bigarren ondorena dabillen toki guzian lotsaz konfesatugabe daukan bekatua bekatariari gogora etortzea eta ar gogaikarri baten eran ozka aritzea badator elizara badijoa lagun artera edo festara eta an izango du bere arra onela bizi da egun on bat ekusi gabe alperrik farra egingo du lagun artean alperrik jolasak billa... |
irugarren ondorena beti gerorako utzitzea konfesio ona eta gero ura beñere ez etortzea ala gertatu zitzayon españako erri batean dama bati geratu zan amagabe asi zitzayon ezkutari bat sarritan itzegiten eta milla losentxa egiten denboren buruan kuturtu zuan jaunak debekatzen duana egitera sarritan konfesatzen zan baña... |
aditzen dezu bekataria nolako ondorenak ekarri oi dituen etsayaren iduripenak eta alaere ez ote dezu orain bederik garaituko zure beldur eta lotsa anima galgarri ori begira zure anima gaixoari eta etzaitezela lotsatu egia esateko dio espiritu santuak pro anima tua ne confundaris dicere verum (ecclesiastici 4º) zoaz le... |
ogei ta batgarren erakusaldia |
konfesio onak eskatzen duan bostgarren gauzaren gañean |
konfesio ona egiteko bear diran lenengo lau gauzen gañean luzaro itz egindet goazen orain bostgarrenaren gañean zerbait esatera au da satisfakzioa edo konfesoreak emandako penitenzia leyalki egitea gaur aditzera emango det lenengo lekuan zeñ gauza bearra dan zerurako gure bekatuai dagoten penitenzia egitea urrena nola... |
§ i |
guk bekatuari biotzean leku eman diogun bakoitzean utzi degu gure jauna eta biurtu gera emengo iduripen eta zorakerietara eta bidegabe guziz itsusia da jaunari era onetan egiten dioguna jakizu eta ekusi ezazu gauza gaizto eta samiña dala zuk zure jaun eta jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea esaten digu jeremiasek... |
ozta bekatariak bekatu larri edo mortalari leku ematen dio bere biotzean galtzen du jaunaren grazia eta adiskidetasuna eta geratzen da zerutik erbestetua betiko ez da zori onekoen erri doatsu artan sartuko bekatuz loitua dagoanik dio s juanek (apoc 21) pena au barkatzen dio jaunak bekatariari konfesio ona egiten duan ... |
bekatu larri edo mortala egiten duanak zerutik erbestetua geratzeaz gañera irabazten ditu betiko su eta garrak eta an egon bearra da betikotasun guzian au da egia bat gure fede santak erakusten eta katoliko guziok sinisten deguna biur bedi bekataria bere jaunagana konfesio onarekin eta añ da ona gure jauna non barkatu... |
egia au bera beste alde batetik ere ezagutu dezakegu bekataria adanen umea bezala gaitzerako makurtua dago eta gaitzari jarraituaz geratzen da onerako nagia narra eta gaitzerako zaletua eta gose andi batekin konfesio onarekin barkatzen zaizka bekatuak baña etzayo kentzen osotoro gaitzerako gose eta amorrua gañera beka... |
§ ii |
gure bekatuen penitenzia guk ongi egiteko lenengo gauza da konfesoreak ipintzen dizkigun penitenziak leyalki egitea baldin konfesatzera bazatoz ematen dizkitzuen penitenziak egiteko asmo gabe etzera ongi konfesatuko baldin ematen dizuen penitenzia egiteko asmoa badezu gero piskaren bat uztea izango da bekatu beniala a... |
konfesoreak ipintzen dizkiguen penitenziak izan oi dira gure bekatuai dagoztenak baño askoz ariñagoak orregatik guk bigarren lekuan egin bear degun gauza da ontzat edo jaunaren izenean artzea emengo gurutze eta samintasunak jayotzen danetik inguratzen due gizona gurutze eta samintasunak eta berekin ditu ill arte guzia... |
gure bekatuen zor eta arrastoak kentzeko guk egin bear degun irugarren gauza da gure estadu eta bizimoduan ditugun lan eta neke guziak eskeintzea eta egitea jaunaren izen eta onran eta gure bekatuen zorrak ateratzeko gisa onetan egiten dan lan bakoitzarekin gutxitzen da bekatuen zorra eta aurreratzen da anima zerurako... |
nere kristaua ez gaitezen izan zabarrak gure egiteko andi onetan jaunak prestatu ditu gauzak añ ederki gure onerako non erraz atera ditzakegun gure bekatuen zorrak ardura onarekin bizi nai badegu saya gaitezen bada au egitera onela iristeko gure bekatuen zorrak ateratzea eta gero betiko bizitza amen |
ogei ta bigarren erakusaldia |
elizak anziñako denboran bekatariai ipiñi oi ziezten penitenzien gañean |
ekusi genduan azkeneko aldian zeñ gauza bearra dan zerurako gure bekatuai dagoten penitenzia egitea edo berbera dana satisfakzioa ekusi genduan gañera nola au egin dezakegun erraz alaere nagiak gera zerurako egin bear ditugun gauzetan eta txit minberaak penitenziaren izena duen nekeetarako emendik dator bekatariak err... |
§ i |
elizaren lenengo denboretan oraiñ bezala gutxi gora bera bekatariai ipiñi oi zitzaizten penitenziak bekatu isillai ipintzen zitzaizten penitenzia isillak baña zenbait bekatu barreaturi penitenzia agiriak eta au bera egin bear da eta egiten da oraiñ ere trentoko konzilioak erakusten digun bezala (sesione 24 cap 8 de re... |
lenengo mandamentua da jaungoikoa gauza guzien gaiñean amatzea eta debekatzen du eskuz egindako idolo edo jaungoiko gezurrezkoak eriotzaren pena ipiñi zuan jaunak bere lege zarrean bekatu onentzat (exodi 21) eta elizak onenbestrañoko penarik ipiñi ezpadu ere eman izan diezte onelako bekatariai penitenzia luze eta sami... |
bigarren aginte edo mandamentua da aren izen santuaz juramentu alperrik ez egitea juramenta gezurraren gañean egitea gauz itsusia da jaunaren begietan zeren gezurraren estalki bezala ipintzen dan jauna eta s basiliok siñalatu zion amaika urteko penitenzia (can 64) gezurrezko juramentu bati amaika urteko penitenzia baz... |
irugarren mandamentua da festak edo jai egunak santifikatzea lege zarrean jaunaren egun edo jai andia zan larunbata eta autsitzen zuanari jaunak ipiñi zion eriotzaren pena morte moriatur (numer 15) arkitu zuen gizon bat larunbatean egurra egiten eraman zuen moysesegana eta illerazo zuan arrika jesusen legea ez da añ g... |
laugarren mandamentua da aita eta ama onratzea lege zarrean gurasoa jotzen duanari ipintzen zaio eriotzaren pena morte moriatur (exodi 21) baña lege berrian elizak eman oi zien onelako seme gaiztoai zazpi urteko penitenzia (s carol) bidegaberen bat gurasoari egiten zionari ipiñi oi zitzayon iru urteko penitenzia (s ca... |
bostgarren mandamentua da ez iñor illzea eriotza egiten zuanari lege zarrak ipiñi zion eriotzaren pena (deuter 19) baña elizak ez du onelako penarik beñere ipintzen alaere s gregorio nysakoak ipiñi zion ogei ta zazpi urteko penitenzia (can 10) beste batzuek nai zuen onelako bekatariak bere bizitza guzia elizako ateeta... |
mandamentu au da aragizko bekaturik ez egitea |
era askotara utsegiten da mandamentu onen kontra eta orregatik asko dira obispo jaunak gai onetan ipiñi izan dituen penitenziak ara oetatik zenbait |
1 donzellaren bateganako gura gaiztoari leku eman diona bego urte betean penitenzia egiten (s carol) |
2 bekaturako asmo gabe itz desonestoak esaten edo begiratze lotsagarriak egiten dituanak igaro bitza ogei egun penitenzia egiten (s carol) felipe bigarrenak penitenzia gogorragoa ipiñi zuan onelakoentzat bada agindu zuan itz desonestoak esaten edo kanta zikiñak kantatzen dituenai eman dakiztela eun azote eta bota dite... |
3 irugarrena gizonezkoai agradatzeagatik ukenduz bere burua edertzen duana iduki bedi penitenzia egiten iru urtez (s carolus) |
4 eskuz bere burua zikintzen duanak igaro bitza penitenzia egiten lenengoan amar egun urrengoan ogei gero ogei ta amar eta atzenean eun egun (s carolus) |
5 ezkongaya ezkongayarekin obrazko bekatuan erori bada igaro bitza zazpi urte penitenzia egiten ala dio s basiliok (can 59) |
6 seigarren mandamentua autsitzeko estalkiñari ematen zitzayon bizitza guziko penitenzia eta eriotzako orduaz kanpora ukatzen zitzaizkan sakramentuak (concil illiberitan cap 12) españan onelako estalkiñak erabiltzen dira asto gañean kalez kale borreroak azotatzen dituala eta eraman oi due siñaletzat tontor farragarri ... |
7 zazpigarrena aideak elkarrekin erortzen baziran eriotzaren pena zuen lege zarrean baña lege berrian ez du elizak onelako penitenziarik ipiñi alaere leku batzuetan igaro bear zituen amabost urte penitenziako malletan (s carolus) |
8 zortzigarrena ezkonduak autsitzen bazuen elkarri zor dioen leyaltasuna lege zarrean arrika iltzen zituen lege berrian elizak ez du onenbesteko penarik ematen baña s basiliok siñalatu ziezten amabost urte penitenziarako |
9 bederatzigarrena gizonezkoak gizonezkoakin zenbait bekatu nazkagarri egitea emakumeakin erortzea baño itsusiagoa da jaunaren begietan eta era berean emakumeak emakumeakin egitea itsusiago da gizonezkoakikoa baño onelako bekatuakgatik auts biurtu zituan jaunak sodoma gomorra eta beste erri batzuek eta lot bere emazte... |
10 amargarren penitenzia gizonak bere emaztea bortxatzen badu asko bekatu itsusi egiteko elizak ipiñiak dauzka penitenzia luze eta samiñak baña españako legeak samiñagoa bada ematen dio eriotzaren pena ala ekusi zuala dio antonio gomezek españako erri batean (vide eumdem ad legem 80 tauri) |
11 amaikagarren penitenzia abereakin zikintzen bada norbait amabost urte igaro bear ditu s basiliok dionez penitenziako malletan baña gogorragoa da onelako bekatarientzat jaunak lege zarrean dakarren pena au da eriotzarena españan bizia kentzeaz gañera erretzen dira abereakin batean ote da emen gis onetako bekatari na... |
zazpigarren aginte edo mandamentua da ez ostutzea ara bekatu onetan erortzen ziranai ipiñi oi zitzaizten penitenzia batzuek lenengoa litxarreriak egiten dituana iduki bedi urte betean penitenzia egiten bigarrena usurak egiten dituana edo epetan gauza emateagatik eman baño geyago daramana egon bedi iru urtez penitenzia... |
zortzigarren mandamentua da testimonio falsorik ez altxatzea eta gezurrik ez esatea mandamentu onen kontrako bekatuentzat ipiñi oi ziran penitenzia batzuek ukituko ditut lenengoa lagun urkoari egotzi badiozu tatxaren bat ez duana edo gezur au egia dala esan badezu amabost urteko penitenzia dezu bigarrena lagun urkoare... |
aditzen dezu kristaua nolako penitenziak eman oi ziran denbora batean zer dira oraiñ ematen diranak anziñakoen aldean ezer ez eta alaere gogo gaiztoarekin artuko ditugu ematen zaizkigun penitenziak izanik oek añ arinak ea egin ditzakun oek gogoz eta leyalkiro eta oez gañera geren neke eta obra onakin saya gaitezen gur... |
ogei ta irugarren erakusaldia |
konfesioaren ondorengo prestaeraren gañean |
aritu gera gazteak konfesio onak eskatzen dituan gauzen gañean itzegiten konfesioa egiñ ondoan era bada gauz ederra da jaun andia artzeko biotza prestatzen zerbait denbora igarotzea au nola egin ditekean erakutsi zitzatzun gaztea lenbiziko komuniorako baña zahartu eta aztu zera bearbada orduan ikasi zenduanaz eta bera... |
§ i |
konfesioaren ondoren jartzen zera leku egoki batean asitzen dezu jaun andia artzeko prestaera edo liburutik edo bestela eta lenengo lekuan ematen diozkatzu jaunari eskerrak era onetan |
«nere jaungoiko eta aita guziz maitagarria zure seme jesusek utzi zuan konfesioko sakramentua gure animak sendatzeko sakramentu au ongi prestaturik artzen duanari barkatzen diozkatzu bekatuak jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala eta uste det au bera egin dezula nerekin ere apaizak barkazioa edo absoluzio... |
emanik eskerrak era onetan edo al dezun modurik onenean berritu itzatzu batayoko egunean emandako itzak esaten dezula gis onetan |
«ez naiz jauna eskerrak ematearekin kontentatzen berritu nai ditut batayoko egunean eman nizkitzun itzak gaurdanik utzi nai det eta uzten det satanas betiko eta satanasekin batean uzten ditut beraren lagun eta langilleak edo mundu galdua eta aragiaren eta nere gura txarren naikuntzak au da zeruaren eta gizonen aurrean... |
»gaurdanik betiko utzi nai ditut eta uzten ditut satanasen obrak edo bekatuak eta bekaturako bideak zoazte nigandik urrutira adiskidetasun gaiztoak etxe animagalgarriak eta lagun dongeen bilkuy edo batzarreak au da batayoko egunean eman nizun bigarren itza eta au bera berriro ematen dizut gaur ere abrenuntio |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.