text stringlengths 0 20.2k |
|---|
»gaurdanik betiko utzi nai ditut eta uzten ditut satanasen arrotasun eta zorakeriak dala janzian janean edanean eta beste gastuetan dala atsegin eta jolasetan au da batayoko egunean nik eman nizun irugarren itza eta au bera berriro ematen dizut benaz eta biotz guzitik abrenuntio lagun zaikizkit arren eta indazu zure l... |
»arritu zaite jaungoiko gizon jesus maitagarria zugana etortzeko dagoala oroiturik eta oraiñ nere anima esan dezakezu nor da gaur zugana etortzeko dagoana gauz arrigarria errege guzien erregea aita santu guzien aita santua trinidadeko bigarren persona gugatik gizon egin zana eta gurutzean bizitza eman zuana bera au gu... |
»zer egin al dezaket bada onenbeste beldurren artean nere jesus ona aitortzen det ez naizala ni zu nere biotzera etortzeko diña eta zuk alaere nigana etorri nai egin bedi nere animaren jabe maitagarria egin bedi zuk nai dezuna baña egizu lenago erregeak etxeren batera dijoazenean egin oi duena aurretik bidaltzen ditue... |
»prestaturik era onetan biotza jaun andia artzeko esan dezakezu sinisten det jesus maitagarria sakraiuentu orretan zaudela egiaz au da nere gorputza esan zenduan zuk sakramentu miragarri ori egin zenduan arratsean eta nork ez du sinistuko zuk esandako gauza adoratzen zaitut nere jaungoikoa nere errege eta salbatzallea... |
orra gaztea lenbiziko komuniorako erakutsi zitzatzun komunio aurreko prestaera ederra era dezunean egizu arretarekin eta oitura onak ekarriko dizkitzu animako ondasun andiak eta azkenean betiko bizitza doatsua amen |
ogei ta laugarren erakusaldia |
nola lenbiziko komuniorako berritu zituen emen gazteak batayoko egunean emandako itzak eta nola eranzun diegun itz oei ala gazteak nola zarrak |
batayoko itzak berritzea da oitura edo usanza txit ederra eta egin diteke asko denboratan egin dezagun kontu konfesio ta komunioko egunetan urtearen asieran batayoaren urte betean emen lenbiziko komunioa nerekin egin duen aurrai berrituerazo dieztet komunioa egiteko unean baña oetatik batzuek aztuko ziran orduan jauna... |
§ i |
zuri gaztea lenbiziko komunioa egiteko zeunden unean bertan galdetu nizun prest arkitzen zera batayoko egunean eman zinduan itzak berritzeko eta gordetzeko galde au egin zitzatzun zeren batayoko egunean emandako itzai eranzuteko biotzik ez duanak ezin artu dezake komunio santua zer eranzun zenduan zuk bai jauna eranzu... |
galdetu zitzatzun urrena abrenuntias sathanae esan nai det gaurdanik betiko uzten dezu satanas eta satanasekin batean beraren lagun eta langilleak zeñak diran mundu galdua edo munduan bizi diran gaiztoak eta aragiaren gura txarrak elizaren asieran gure lege santa artzen zuenak geyenak ziran jentillak eta oek adoratzen... |
«galdetu zitzatzun berriz et omnibus operibus ejus esan nai det gaurdanik betiko uzten dituzu satanasen lan eta obra guziak nola diran bekatua eta bekatuaren bideak satanasegandik asiera izan zuan bekatuak zeruan satanasek prestatu zien gure lenbiziko gurasoai bekaturako bidea paradisuan eta arreizkero lan oni darraik... |
»galdetu zitzatzun atzenean et omnibus pompis ejus esan nai det gaurdanik betiko uzten dituzu satanasen arrotasun eta zorakeriak dala janzian janean edanean eta beste gastuetan dala atsegin eta jolasetan eranzun zenduan bai jauna betibetiko uzten ditut abrenuntio onela berritu zinduan batayoko itzak eta oek eman ondoa... |
§ ii |
egun andi artan agindu zenduan benik beñ utziko zinduala betiko eta esan zenduan bertatik uzten zinduala satanas eta beraren lagun eta langilleak zeñak diran mundu galdua edo munduan bizi diran gaiztoak eta aragiaren gura txarrak baña egin ote dezu orduan agindu zenduana aldegin ote dezu lagun gaiztoetatik sayatu ote ... |
esan zenduan gañera gaztea lenbiziko komunioaren egunean uzten zinduala satanasen lan eta obra guziak nola diran bekatua eta bekatuaren bideak abrenuntio baña egin dezu orduan agindu zenduana zuretzat arako etxe artara joatea zan bekaturako bidea an alabaña bildu oi ziran neskatxak eta mutillak eta gertatzen ziran itz... |
zuk gaztea lenbiziko komunioa egin zenduanean esan zenduan betibetiko uzten zinduala satanasen arrotasun eta zorakeriak abrenuntio au bera esan genduan guziok batayoko egunean nola eranzun diogu itz oni |
gaztea oroi zaite sarritan lenbiziko komunioa egin zenduan egun andiaz eta orduan eman zinduan itzaz eta baldin etsayak edo zure gura txarrak zerbait llilluratu edo txoratu bazaitue biur zaite zere aita onagana eta egizu egun artan berari agindu ziñukana atzenean guziok gogora ekarri dezagun zer itz eman ginduan batay... |
ogei ta bostgarren erakusaldia |
komunio ondoko eskerren gañean |
lenbiziko komunioa egiteko erakutsi zitzatzun gaztea nola komunio ondoan eman bear diozkatzu jaun andiari eskerrak aztu ote zatzu orduan ikasi zenduana irakurtzen badakizu komunioko liburutik eman zintzakean esker umillak ederki baña ezpadakizu irakurtzen eta aztu bazatzu ikasi zenduan modu ederra saya zaite berriro i... |
§ i |
zure jaun andia artu ondoan jartzen zera leku egoki batean eta diozu zeregan «artu dezu nere anima komunio santua aingeruen ogia eta zeruko mana esna zaite bada eta fedearen begiakin begira nor dan komunioan etorri zatzuna norgana eta zertako etorri dan |
»nor ote da ogi pixka baten idurian etorri zaizun au au da zu ezerezetik egin zinduan jauna bera eta egin zinduana bera ezagutzeko amatzeko eta betikotasun guzian berarekin batean zeruan doatsu izateko au da ekusirik zu adanen bekatuarekin galdua gizon egin zana eta gurutzeko eriotzarekin zerurako grazia eta lagunzak ... |
»miretsi zaite zugana era onetan jaun andia etortzeaz nondik nere anima nondik zuri onenbeste ondasun eta mesede arriturik geratu zan salomon zeren berak egin zuan eliz ederrean bizitzera jauna etorri zitzayon arriturik geratu zan santa isabel zeren ekustera edo bisitatzera joan zitzayon jainkoaren ama arritzen da eli... |
»egitzu fede esperanza eta karidadezko afektoak eta adora ezazu o jesus ona nere animaren erosle edo redentore maitagarria sinisten det zu egiaz arkitzen zerala aldareko sakramentuan eta sakramentu orietan nigana etorri zerala sinisten det zu ongi artzen zaituanari ematen diozula zeruko grazia eta ongi bizitzeko lagun... |
»eman giozkatzu eskerrak nai nuke nik nere jesus ona egin dizkidatzun mesede guziai eta orain nigana etortzean egin didazun oni eranzutea bana aitortzen det ez naizala gauza eta gai onetarako ezezik milla bider gutxiagorako ere geyena nik egin dezakedana da esker umillak ematea milla esker bada nere ongille andia alab... |
»egin giozkatzu zure eskari eta erregu umillak zer uste ez dezaket gaur zugandik nere salbatzallea etxe batean sartzen badira lurreko erregeak ez oi dira andik irteten etxekoai mesederen batzuek egin gabe ta izanik zu errege guzien erregea zer ez du zugandik uste izan bear nere anima beartsu onek bera dan guzia eman d... |
»jesusen anima birtutez bete nazazu |
»jesusen biotza amorez erre nazazu |
»jesusen gorputza salba nazazu |
»jesusen odola zeruko amorioz zora nazazu |
»jesusen biotzeko ura garbi nazazu |
»jesusen izerdia graziaren bizitzaz bete nazazu |
»jesusen pasioa indartsu egin nazazu |
»o jesus ona adi nazazu |
»zure llagen artean gorde nazazu |
»zugandik aldegiten ez arren utzi |
»etsai galgarriagandik gorde nazazu |
»nere eriotzako orduan dei nazazu |
»zeregana eraman nazazu |
»zere aldean ipiñi nazazu |
»zure santu eta aingeruakin alaba zaitzadan |
»sekula guzian amen» |
orra gaztea lenbiziko komunioa egiteko erakutsi zitzatzun modua jesus onari komunio ondoan eskerrak emateko dakuskun orain zeñ lotsagarria dan kristau askoren zabarkeria gai onetan |
§ ii |
komunioko sakramentuan gugana dator errege guzien erregea eta alaere asko dira sakramentua artuta bereala edo laster elizatik igesegiten duenak begiragabe nor dan etorri zatena etorriko baliz zure etxera lurreko errege edo andikiren bat eta irtengo baziña bereala etxetik agur edo ongietorririk egin gabe zer esango luk... |
komunioko sakramentuan gugana dator jesus ona gurekin bizitzera eta bere ondasunak ematera eta alaere asko dira eskerrik batere ematen ez dioenak eta ezer eskatzen dioenak sinitsditeke au gertatzen zayola gurekin gure aita ta ongille andi oni |
ea nere kristauak ez gaitezen izan gure jesus onarekin añ eskergabeak eta zuek gazteak balia zaitezte jaunari eskerrak emateko lenbiziko komuniorako erakutsi zitzatzuen moduaz onela iristeko zeruko lagunz ugariak eta atzenean betiko bizitza doatsua amen |
birjiña txit santagure bekatuakgatik naigabez betearibederatziurrena |
konfesio onaren prestaera gazteai eragiteko |
scrutemur vias nostras et quaeramus et revertamur ad dominum jerem 2º |
gazteak berriro aditzera eman dizkitzuet lenengo komuniorako erakutsi zitzaizkitzuen gauzak uste det erakusaldi oekin argiro ekusi duela zuetatik batzuek nola konfesio gaiztoak egin dituen edo bizitza ontzeko asmo osoa sortu gabez edo zeren askotan lotsaz konfesatu gabe utzi dituen bekaturen batzuek uste det gañera ga... |
irakurleari |
bederatziurren au egin izan det urte batzuetan garizumako arratsaldeetan gisonetan |
1 ipintzen zan birjiña txit santa doloreetakoa aldare nagusian |
2 bederatziurrenera etortzeko jayera zuenak ugari ekarri oi zituen kandelak erazekitzen ziran bederatziurrena asitzean eta bukatzen zanean egun oro artzen zuan bakoitzak bere kandela |
3 platika bukatzean arzaya edo beste apaizen bat jartzen zan aldareaurrean sobrepelliz estola eta kaparekin |
4 korutik kantatzen zan miserere |
5 au bukatzen zanean aldareaurreko apaizak esaten zuan ora pro nobis virgo dolorosisima koruak ut digni efficiamur prornissionibus chti apaizak oremus deus in cujus passione & |
era onetan ederki irteten zan bederatziurren au eta beti ongi irtengo lizake donostian hernanin tolosan eta edozeñ erri andietan zeren erritarrak erraz joan ditezkean elizara naiz goizean naiz arratsaldean egun jarraituetan baña ez da onelako erarik erri txikietan eta elizatik urruti etxeak dituen aetan orregatik aurt... |
bederatziurren onen lenengo egunerakoitzaldi edo platika |
scrutemur vias nostras et quaeramus el revertamur ad dominum trenor 3º |
birjiña txit santa gugatik neke eta naigabez betea zu zera bizitza ondu nai duen bekatari guzien bitarteko eta ama gozoa nai onekin zugana nator gaur eta eskeintzen dizut bederatziurren au zure neke eta naigabeen izenean nik eskatzen dizudan ontarte eta mesedea da iritsi degidazula zure seme jaunagandik konfesio on bat... |
* * * |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.