text
stringlengths
0
20.2k
§ i
konfirmazioko sakramentua jesukristok bere elizari utzi ziozkan zazpietatik bat da ala erakusten dige florenziako eta trentoko konzilioak ez da bataioa beziñ bearra edo premiazkoa baña nork eztakus zabarkeri txit itsusia izango lizakeala sakramentu au ez artzea izanik artarako era
konfirmazioko sakramentua emateko denboran obispo jaunak ganzutzen dio artzalleari kopeta krismarekin edo olio ta balsamoarekin ez nola nai baizik gurutzearen siñalearekin eta ipintzen diozkala eskuak buruaren gañean crisma da balsamoarekin nastutako olioa obispo jaunak sakramentu au emateko bedeikatzen duana ala erak...
sakramentu onen emallea da obispo jauna alaere askotan ematen due indietan eta txit urrutiko tokietan obispo ez diran apaizak aita santuak onetarako eman dien eskuarekin baña eramaten due obispoak bedeikatutako krisma obispo jaunak sakramentu au ematean esaten dituan itzak dira oeknik markatzen zaitut gurutzearen siña...
konfirmazioko sakramentuaren artzalle izan diteke bataiatua dagoan edozeñ gizon eta emakume bataiatua dagoana diot zeren bataiatua ez dagoana ez da gai beste sakramentuak artzeko anziñako denboran obispo jaunak berak eman oi zuen bataioko sakramentua eta denbora berean ematen zituen konfrmazio ta komunioa ere bataiatz...
eta zer ondasunak ote dakartzi sakramentu onek benik beñ artzallearen animan ipintzen du jesukristoren gudari edo gerrariaren siñalea erregeak bere gerrariai ipintzen dieza beren siñalea dala janian dala txapelan eta au bera egiten du jesukristok bere gerrariakin konfirmazioko sakramentuaren bidez ipintzen die animan ...
sakramentu oni dagozkan zeremoniak dira oek lenengoa bataiorako ipintzen dira aita ta ama pontekoak baña konfirmaziorako ez dira berdiñak leku guzietako usanzak batzuetan ipintzen ditue aita eta ama besteetan ez bata eta ez bestea batzuetan aita bakarrik besteetan gizonezkoarentzat gizona eta emakumezkoentzat emakumea...
bigarren zeremonia sakramentu au artzen duanari leku batzuetan ipiñi oi zaio izen berria utzi dezan gizon zarra bere izenarekin eta egin dezan bizitza berri on bat baña utzi da zeremonia au
irugarren zeremonia sakramentu au emateko asieran zabaltzen ditu obispo jaunak bere eskuak konfirmazioa artzeko daudenen alderonz eta erregutzen dio jaunari jatxi dediñ oen biotzetara espiritu santua konfirmazioa artzeko daudenak arretaz joan bear due elizara zeremonia onen asierarako baña askotan gertatzen da zeremon...
laugarren zeremonia konfirmazioa artzen duanari ematen dio obispo jaunak masalleko bat eta adirazten dio nola egin dan jesukristoren gudari eta beldur edo lotsarik gabe gorde bear duala jesusen fede eta lege santa eta garaitu bear dituala etsaiak itz batean prest egon bear duala bere jesusen onran edozeñ neke ta gurut...
bostgarren zeremonia toki askotan konfirmazioa artzen duenai ipiñi oi zate kopetan zinta bat ixuri eztakiten krisma eta zintarekin ibiltzen dira batzuek zazpi egunez besteak denbora gutxiagoan zinta oek olioak ukitu baditu erreta autsak ponteko putzura botatzen dira gorde nai badira elizako gauzaren baterako garbitzen...
azkenean sakramentu au artu duenai obispo jaunak ematen die bendizioa nai luke elizak konfirmatu guziak bendizio au artzea baña asko irteten dira lenago elizatik dala zeren eri dauden edo dala zeren aspertzen dituan elizako egoerak eta ez da au ongi egiña
ona kristaua konfirmazioko sakramentuari dagozkan gauzen berriak oraiñ ekusi bear degu nola baliatu geran sakramentu onezaz
§ ii
konfirmazioko sakramentuaren bidez egin gin duan jesukristok bere gerrari edo soldadu ornitu ginduan gure etsaiak garaitzeko armaz eta espiritu santuaren doaiez doai oek alaitzen due kristaua jesukristoren etsai guzien kontra peleatzeko gogoz eta gustoz apostoluakin gertatu zan eran apostoluak espiritu santuaren doaia...
baña nola baliatu ote gera gu espiritu santuak konfirmazioko sakramentuan eman zizkigun doaiaz zeñ gauza lotsagarria gurekin gertatu dana batzuek ez dira oroitu ere espiritu santuak egin zien ontarte eta mesedeaz besteak ez due biotzik izan demonioari eta munduari kontra egiteko eta besteak jarraitu dieza eren gura et...
konfesioko sakramentuaren gañean
erakusaldiak
oetatik bakoitzaren gaia izango dira lenbiziko komunioaren liburuak lenengo partean dakartzian erakusaldi laburrak
amabigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean lenbizikoa
alabatua &
gure jaungoikoak egin ginduan zerurako baña adanen bekatuarekin galdu genduan arako eskubide guzia eta au guri berriro emateko egin zan gizon trinidadeko bigarren persona eman zuan gurutzean bere bizitza eta ainbeste neke eta oñazeren kostuz irabazi zuan guretzat galdu genduan zerurako eskua ipiñi zuan bataioko sakram...
baldin gu izan bagiñan jesukritoren gerrari leialak etzan konfesioko sakramentuaren bearrik baña ekusi zuan jesus onak zeñ makurtuak geunden gaitzeronz eta geienak eroriko giñala bekatuan eta ainbesteraño urrikaldu zan guzaz non ipiñi zuan irugarren sakramentu bat bataioa ezkero egindako bekatuak barkatzeko eta au da ...
asieran galdetzen du gisa onetan «eliz ama santaren sakramentuen artean irugarrena zein da eranzuten du penitenzia edo konfesioko sakramentua (lenengo ipintzen due batzuek komunioko sakramentua baña berdin da guretzat lenago edo geroago ipintzea) zer da penitenzia edo konfesioko sakramentua bekatariaren aldetik biotze...
orra lenbiziko komunioaren liburuak sakramentu onen gañean asieratik dakarrena eta liburuak laburki ukitzen dituan gauz oek berak luzeseago adiraztea izango da gaurko erakusaldia enzun arretarekin kristaua
§ i
konfesioko sakramentua bekatariaren aldetik da biotzeko damua bizitza ontzeko asmo osoarekin aozko konfesioa eta obrazko satisfakzioa eta konfesorearen aldetik absoluzioa ez da sakramentu au gizonen obra edo gizonak asmatutako gauzaren bat baizik jesukristok bere elizari utzia zerura igo zan aurretik eta besterik esat...
sakramentu au ipiñia dago bataioa ezkero bekatuan erori dan edozeñentzat emendik bekatu larri edo mortalean erori danak ez du barkazioaren usterik zer artu lotsaz beldurez edo gaiztakeriaz aitortu nai ezpadu bekatua alferrik negar egingo du eta aterako ditu baraurik gogorrenak alferrik bere izan guziak zabalduko ditu ...
etziran gauzak onela igaro munduaren lenengo lau milla urteetan edo munduaren asieratik jesukristo etorrizan artean lege naturalean edo lege letraz ezarria moisesi jaunak eman zion artean etzan izan konfesiorik eta bekatariak iritsi zezakean barkazioa fede esperanza ta onezko damuarekin biurtzen bazan jaunagana baña g...
eman zien gero jakoben ondorengoai bere legea ez nolanai baizik letraz ezarria lege onek agintzen zien israeldarrai bekatuen aitormen edo konfesio moduren bat baña eztakigu nolakoa zan konfesio au batzuek dioe bekatuen barkaziorako onezko damu edo kontrizioarekin eskeñi bear zitzaizkala jaunari apaizaren bidez doai ed...
etorri zan jesukristo eta ekusten zuan zer giñan gu ekusten zuan lege naturalaren denboran konfesio gabe zer gertatu zan gizonarekin eta orduko gizonen eran makurtuak geundela gaiztzeronz ekusten zuan lege zarreko konfesioak itxura bai ta kemenik etzuala eta onezko damu edo kontrizio osoa gabe ezin iritsi zezakeala be...
konfesioko sakramentua artu diteke ez beñ bakarrik bataioa bezala baizik nai dan guzian ala erabaki zuan eliz ama santak hereje batzuen kontra
§ ii
esan det konfesioko sakramentuak baduala indar edo kemena bekatuak barkatzeko emendik sakramentu onen emalleak badu onetarako eskua esku au etzion eman jesukristok edozeñi luterok esan zuan bezala anziñako denboran eriotzako perillean apaizik gabe arkitzen zanak nori nai esaten ziozkan bere bekatuak usanza au izan zan...
nori bada eman zion jesukristok bekatuak barkatzeko esku miragarria apostoluai obispo jaunai eta konfesioak aditzeko oek bidaltzen dituen apaizai zu zera arria eta arri onen gañean altxako det nik nere eliza eta zuri emango dizkitzut zeruko erreñuaren giltzak esan zion jesukristok s pedrori et tibi dabo claves regni c...
§ iii
ekusten dezu kristaua zer egin duan gure salbatzalleak guri gure utsegiteak barkatzeko eta zerurako bidean gu ipintzeko bekatuak barkatzeko eskua jainkoari bakarrik dagokan eskua da eta esku au ematen dio jesusek gizonari eta batzuetan nolako gizonari bekatuz betea dagoanari bear bada arritu zaitezte zeruak ta au guga...
amairugarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean bigarrena
alabatua &
asigiñan konfesioko sakramentuaren gañean itzegiten eta lenengo erakusaldian aditu zenduan au dala jesukristok bere elizari utzi ziozkan sakramentuetatik bat bekatariaren aldetik da biotzeko damua bizitza ontzeko asmo osoarekin aozko konfesioa eta obrazko satisfakzioa eta konfesoriaren aldetik absoluzioa aditu zenduan...
«zertako ipiñi zuan jesukristok konfesioko sakramentua eranzuten du bataioa ezkero egindako bekatuak barkatzeko
zer ondasun ote dakartzi barkazio onekin batean ondasun andiak eta asko zeñ dira lenbizia barkatzen du bekatuai zegoten betiko pena eta aldatzen du emen edo purgatorioan denboraz bukatuko dan penan bigarrena biurtzen dio animari bekatuarekin galdu zuan graziaren apaindura eta soñeko ederra birtute eta doai askorekin i...
ona zer erakusten dizun lenbiziko komunioko liburuak lenengo partearen bigarren erakusaldian gauz oek ongi ezagutzea txit on asko ekarri dezakean gauza da oen artean konfesioko sakramentua ongi ta sarritan artzea orregatik gaur aditzera eman nai dizut kristaua lenbizia zertako ipiñi zuan jesukristok konfesioko sakrame...
§ i
bataioko sakramentuan artu genduan graziaren janziera ederra guk gorde izatera etzan beste sakramenturen bearrik bekatuen barkaziorako ala esaten digu trentoko konzilioak baña gutxi dira bataioko apaindura galtzen ez duenak eta jesukristok guziaren berri ongi dakienak bezala ipiñi nai izan zuan konfesioko sakramentua ...
bekatuak batzuek dira eriozkoak edo mortalak besteak benialak bekatu eriozko edo mortala da esatea egilea edo nai izatea zerbait jaunaren legearen kontra gauza larri edo pisuan bekatu beniala da esatea egiltea edo nai izatea zerbait jaunaren legearen kontra gauza ariñ edo txikiren batean edo da bekatu eriozko edo mort...
bekatu benialak batzuetan arkitzen dira bekatu eriozko edo mortalakin batean eta orduan ez dira bekatu benialak barkatzen konfesioko sakramentuarekin edo onezko damu ta kontrizio osoarekin baizik beste batzuetan bekatu benialak arkitzen dira berak utsik edo mortal gabe zeren jaunaren grazian dagoala bat erorten dan be...
§ ii
esan det konfesioko sakramentuak baduala indarra bekatuak barkatzeko ala eriozko edo mortalak nola benialak baña ez du beñere uzten anima barkazio utsarekin edo soilldua bezala baizik barkazio onekin batean ematen diozka ondasun andiak ondasun oen artean bata da barkatzea bekatuai zegoten betiko pena aldatzen duala ge...
konfesioko sakramentuak dakarren bigarren ondasuna da animari biurtzea bekatuarekin galdu zuan graziaren apaindura eta soñeko ederra birtute eta doai askorekin bekatariak bekatu eriozko edo mortalari leku eman zionean galdu zuan graziaren doai miragarria galdu zituan karidadearen birtutea eta espiritu santuaren doaiak...
konfesioko sakramentuak dakarren irugarren ondasuna da berriro egitea bekataria jaungoikoaren ume edo seme ta adiskide jesukristoren senide espiritu santuaren bizileku edo eliza eta zeruaren jabegai bai nere kristaua konfesioko sakramentua ongi artu dezunean graziaren soñeko ederrarekin egin zaitu bere seme ez zeren g...
konfesioko sakramentuak dakarren laugarren ondasuna da bekatariari ematea bekatutik aldegiteko eta bizitza onean irauteko zeruko lagunzak abanjeilioko seme ondatzalleari aita zerukoak eman ziozkan leneko janzia ta eraztuna ezezik oñetako ederrak ere bai zegokan eran ibiltzeko oñetako aek aditzera ematen ditue bekatuti...
konfesioko sakramentuak askotan dakarren bostgarren ondasuna da animako pake eta sosegu gozo bat trentoko konzilioak esaten digun bezala espiritu santuaren frutuen artean bigarrena da pakea eta zazpigarrena espirituko gozoa edo atsegin garbi bat munduak ezagutzen ez duana gizonaren biotza beti dago bere gura eta griñ...
azkenean konfesioko sakramentuak dakarren seigarren ondasuna da bekatuarekin illak geratu ziran obra on edo zerurako irabaziak piztutzea bekatu eriozko edo mortala da animarentzat puzoi añ indartsua non batetan iltzen eta galtzen dituan orduraño egindako obra on guziak ala aditzera ematen digu ezekiel profetakomnes ju...
ekusten dezu kristaua zer ondasunak dakartzian konfesioko sakramentuak ongi artzen danean baña zeñ gauza negargarria geienakin gertatzen dana gutxi dira ondasun oek artzeko azkartzen diranak asko dira konfesio gaiztoak egiten dituenak asko dira berandutik berandura eta bortxaz bezala sakramentu au artzen duenak asko d...
nere kristaua noiz bait noiz bait begira degiogun gure animen onari denbora egokian esna gaitezen gure bizimodua zuzentzeko egin dezagun alegiña konfesioko sakramentuaren ondasunak ugari artzeko eta oekin batean iristeko beti iraungo duan zeruko gloria amen
amalaugarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean irugarrena
alabatua &