text
stringlengths
0
20.2k
azkeneko aldian aditu zinduan kristaua konfesio onak dakartzian ondasun andi eta frutu gozoak oraiñ lenbiziko komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan
«zenbat gauza bear dira konfesio on bat egiteko eranzuten du bost gauza zein dira lenengoa examina bigarrena dolorea edo egindako utsegiteen damua lrugarrena bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa laugarrena konfesioa bostgarrena satisfakzioa
zenbat gauzatara biurtzen dira esan dituzun bost oek irutara zein dira biotzeko damua aozko konfesioa eta obrazko satisfakzioa zergatik bost gauza oek biurtzen dira iru oetara zeren examina biurtzen dan konfesio onera eta bizitza ontzeko asmoa egiazko damura zer izen eman oi zate biotzeko damuari aozko konfesioari eta...
lenbiziko komunioaren liburuak emen ukitzen dituan bost gauz oek izango dira gaurko erakusaldiaren gaia aurrena aditzera emango det nola bost gauz oetatik bakoitza bear dan konfesio ona egiteko urrena ukituko det zer arreta ipintzen degun gai onetan asi gaitezen bertatik
§ i
konfesio on bat egiteko bear dan lenengo gauza da examina au da egindako utsegite edo bekatuen kontuak ateratzea ala erakusten digu trentoko konzilioak bekatariak aitortu edo konfesatu bear ditu egin dituan bekatu eriozko edo mortalak ez nola nai baizik esaten duala zer birtute edo mandamenturen kontra nola eta zenbat...
konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da egindako utsegiteen damua edo dolorea ala dio trentoko konzilioak animi dolor ac detestatio ez da ordea asko edozeñ damu urliak galdu du jokoan edo trabesean duan guzia sandia zikindu eta erdiusteldu da bekatuaren bideetan dabillela berendia ezkongura geiegiarekin kuturt...
konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmoa ala esaten digu trentoko konzilioak cum proposito non peccandi de cetero asmo au benazkoa eta osoa bada zabaltzen da bekatu eriozko edo mortal guzietara eta sendoro erabakitzen du biotzak aurrera bekaturik ez egitea...
konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauza da aitortzea edo konfesatzea apaizari examinan arkitu diran bekatu eriozko edo mortalak ala erakusten digu gure fede santak onetarako esan bear degu zer mandamenturen kontra nola eta zenbat bider utsegin degun esan det aitortu bear dirala examinan arkitu diran bekatuak zer...
konfesio onaegiteko bear dan bostgarren gauza da satisfakzioa edo bekatuari darraikan penari eranzutea bekatu eriozko edo mortalari darraikio betiko pena au da betiraunde guzian zerutik erbestetua eta betiko su eta garren artean egonbearra bekatuarekin batean pena betiko au barkatzen dio jaunak ongi konfesatzen danari...
orra nere kristaua nola gauza bearrak diran konfesio ona egiteko asieratik aitatu eta izendatu diran bost gauzak edo examina egindako utsegiteen damua bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa konfesio eta satisfakzioa dakuskun orain zer arreta ipintzen degun gai onetan
§ ii
begiratzen badegu nola bizi diran kristaurik geienak ekusiko degu ezin konta al dirala konfesio ona egiteko bear diran bost gauza oetan ardurarik ipintzen ez duenak batzuek ez due begiratzen zer mandamenturen kontra nola eta zenbat bider bekatu egin duen galde bekie batzuei egin dezu biraurik bai jauna zer birau eztan...
orra nere kristaua zefi arreta gutxi degun konfesioko sakramentuarekin gure animak garbitzeko eta sendatzeko ez ote gera noiz bait zentzatuko ea egin dezagun alegiña emendik aurrera sakramentu enek eskatzen dituan gauzak leialki egiteko bizi gaitezen kristauari dagokan eran eta onela iritsiko degu betiko bizitza doats...
amabostgarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean laugarrena
alabatua &
azkeneko erakusaldian ukitu nituan konfesio on bat egiteko bear diran bost gauzak oen artean lenengoa da examina onen gañean lenbiziko komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan
«zer da examina erantzuten du egindako utsegite edo bekatuen kontuak ateratzea zer egingo dezu onetarako bost gauza zein dira lenbizia jarriko naiz jaunaren aurrean leku egokiren batean eta adoratuko det umiltasun eta errespeto guziarekin goizeko jaieran erakusten dan bezala bigarrena emango diozkat eskerrak egin dizk...
examina batzuetan egiten da ez konfesiorako asmoarekin baizik griña txarren bat garaitzeko edo birtuteren bat iristeko animako gauzetan maisu andiak diranak erakusten digue examina sarritan egitea dala sendagai txit andia bakoitzak bere gura eta griña errebesak eskuratzeko eta birtuteak iristeko orregatik erlijioko or...
beste batzuetan egiten da examina konfesioko sakramentua artzeko asmoarekin eta au izan diteke azkeneko konfesiotik oraindañokoa edo bizitza guzikoa edo urte batzuetakoa gaur itzegingo det azkeneko konfesiotik oraindañoko examinaren gañean aurrena ukituko ditut examinaren aurretik egin bear ginduzkean gauzak urrena ex...
§ i
gauz egokia izango lizake examinaren aurretik lenengo lekuan jaunaren aurrean jartzea eta jaun bera adoratzea umiltasun eta errespeto guziarekin zeren asiera onek asko laguntzen duan examina eta edozeñ gauza ongi egiteko baña zer ote da jaunaren aurrean jartzea da fedearen argiarekin gogora ekartzea eta sinistea begir...
§ ii
examinako denboran egin bear diran gauzen artean lenengoa da begiratzea azkeneko konfesioan bekatu larri edo mortalen bat aztu ote zitzazun eta emandako penitenziak egin zinduan edo ez beartua zaude alabaña oek esatera edo aitortzera bekatu larri edo mortala ezpada aztu zitzatzuna ez da premiazko gauza au esatea
examinako denboran egin bear dan bigarren gauza da animaren begien aurrean ipintzea jainkoaren legeko amar aginteak eta eliz ama santaren bostak eta ispillu onetan begiratu bear dezu zer nola eta zenbat bider utsegin dezun mandamentu bakoitzaren kontra asko kristau dira txit zabarrak mandamentuen ispillu oni begiratze...
examinako denboran egin bear dan irugarren gauza da seigarrengo mandamentuaren kontrako gauzak diranean begiratzea urlia aidea dan edo ez zer estadutakoa dan
examinako denboran egin bear dan laugarren gauza da begiratzea eman ote diogun lagun urkoari bekaturako biderik dala zabarkeriaz dala artarako sarea edo moduren bat prestatuaz zabarkeriaz gerta diteke gurasoetan eta animen kargua duenetan era berean erriko kargudunetan au gertatu bada begiratu bear da gañera zenbat bi...
examinako denboran egin bear dan bostgarren gauza da begiratzea oraingo aldian gertatu diran bekatuak etorri ote diran leneko konfesaldietan izan dan oitura gaiztoren bat garaitzeko neurriak artu gabez ala bada neuriak ez artze au beste bekatua da au askotan gertatzen da birauak botatzeko juramentu gezurrezkoak egitek...
examinako denboran egin bear dan seigarren gauza da begiratzea zeñ ote dan gure bekatuen sustraia urlia onraren gurari geiegi itsasia dago ta emendik dator aide onetatik ukitzen badue erraz irristatzea birauetan eta edozeñ gauza esatea lagun urkoaren kontra bekatu oen sustraia da onraren era gabeko gura sandiak artu d...
examinako denboran egin bear dan zazpigarren gauza da begien aurrean ipintzea zure estadu bizimodu eta karguak dituan eginbideak ispillu onetan begiratzen badiegu geren buruai eztakit nolakoak ekusiko geran ezkondua eta gurasoa zera beartua zaude etxeaz eta umeaz kontu idukitzera bearrari jarraitzera zerurako bidea er...
§ iii
ekusten dezu kristaua gauz askori begiratu bear diegula examina ongi egiteko azkeneko konfesiotik oraindañokoa baizik egin bear ezpalizere au guzia txit erraz egiten du maiz eta arretarekin konfesatzen danak baña ez zabarrak etxe bat sarritan garbitzen bada erraz iunziarekin igarotzen du garbitzalleak baña denbora luz...
amaseigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean bostgarrena
alabatua &
aditu zenduan kristaua azkeneko erakusaldian zer dan konfesio ona egiteko bear dan examina aditu zinduan gañera examinaren aurretik eta examinako denboran egin bear lirakean asko gauza orduan itzegin nuan azkeneko konfesiotik oraindañoko examinaren gañean bakarrik askotan gertatzen da kristaua arkitzea konfesioak berr...
«esan dezu nola egin bear dan azkeneko konfesiotik oraindañoko examina demagun aurtasunetik edo geroz egin dituzula konfesio gaiztoren batzuek nola egingo dezu oek berritzeko bear dan examina eranzuten du lenbizia jarriko naiz jaunaren aurrean eta adoratuko det umiltasun eta errespeto guziarekin bigarrena emango diozk...
konfesioak berritzeari deitzen zaio konfesio jenerala egitea zeren azkeneko konfesiotik oraindañoko bekatuak ezezik lenekoak ere berriro esaten diran konfesioak berritze au batzuentzat da kalte andiko gauza besteentzat txit ona eta askorentzat premiazkoa orregatik gaur aditzera eman nai dizut kristaua lenbizia norentz...
§ i
konfesioak berritzea edo konfesio jenerala egitea batzuentzat da kalte andiko gauza ala erakusten dige animen maisu andiak norentzat ordea izan oi da kaltetsua konfesio jenerala len prestaera onarekin konfesio jenerala eginda bizitza onari jarraitu dioen animentzat batezere berenez beldurtiak badira onelakoak leen ema...
§ ii
konfesioak berritzea askorentzat da txit ona ara norentzat lenbizia estadu bizimodu edo kargu perill andikoren bat artu bear edo artu duanarentzat dala apaizen dala ezkonduen dala erretoreen bizimodua orregatik pregoiak eskatzen dituenai esan oi diet presta ditezela denborarik galdu gabe konfesio jeneral bat egiteko n...
§ iii
konfesioak berritzeko premian bizi dira lenengo lekuan lotsaz beldurrez edo gaiztakeriaz bekatu eriozko edo mortalen bat konfesioan utzi duenak oetatik asko izan oi dira batezere emakumeen eta ezkonduen artean au bera gertatzen da zenbait aldiz gizonak gizonakin emakumeak emakumeakin baikotzak bere buruarekin edo anim...
konfesioak berritzeko premian bizi dira bigarrena bekatu eriozko edo mortala ote dan edo eztan beldurrarekin gauz itsusiren batzuek egiten dituenak eta galdetzeko arretarik ez duanak onelako ez gutxi arkituko dira ezkonduen artean suerteak eman dio urliari edo sandiari gizon bat añ zikiña enasa ta nazkagarria non erag...
konfesioak berritzeko premian bizi dira irugarrena len konfesio jeneralak egin bazituen ere baldin orduan lotsaz edo bestela gaiztakeriaz konfesatu gabe utzi bazuen bekatu larri edo mortalen bat edo aintzakotzat zeukeena demagun urlia gaizki bizitu dala eta lotsaz uzten zituala konfesatu gabe zenbait bekatu egiten du ...
konfesioak berritzeko premian bizi dira laugarrena kristauak jakin bear duan dotrina ikasteko saiatu ez diranak saiatu litezkeala negar egiteko gauza da arkitzea zenbait kristau adiñean sartuak añ landu gabeak eta jakinezak non eztakien onezko damu edo akto kontriziozkoa bekatu jatorrizkoaren edo orijinalaren berririk...
konfesioak berritzeko premian bizi dira bostgarrena bekaturako bide eta perill urkoak uzteko biotzik izan ez duenak utzi zitzakeela bitarte orretan alabaña ez due izan bizitza ontzeko asmo oso ta eragillerik nola ori zeren bizitza ontzeko asmo oso eragillea duanak artzen ditu onetarako neurri egokiak eta oetatik bat d...
konfesioak berritzeko premian bizi dira seigarrena bekaturen baten oitura uzteko saiatu ez diranak edo artarako neurri egokiak artu nai izan ez dituenak oetatik izan oi dira biraugilleak juramentuak nolanai naiz egiaren naiz gezurraren gañean egiten dituenak gurasoai edozeñ lotsagabekeria eranzuten diezanak edanean ma...
konfesioak berritzeko premian bizi dira zazpigarrena lagun urkoaganako gorrotoan edo beintzat gorrotoaren siñaleak agertuaz iraun duenak denbora luzean gaiztoak dira alabaña bitarte orretan egin dituen konfesioak ez nik gorrotorik esango due baña beti daude prest etsaiari txarkeria egiteko era datorkienean azaria ollo...
konfesioak berritzeko premian bizi dira zortzigarrena lagun urkoari egindako kalteak desegiteko eta bakoitzari berea biurtzeko arretarik gabe bizitu diranak oetatik asko omen dira errietako ondasunai eskua egozteko era izan duenen artean asko edanean jokoan apainduretan zorrak ateratzeko beardana ondatzen duenak
konfesioak berritzeko premian bizi dira bederatzigarrena guraren bati biotza osotoro itsatsia iduki duenak alako eran non gura ura atzeratu gabez bizitu diran mandamenturen bat autsitzeko perill urkoan au gerta diteke edozeñ gurarekin baña batez ere onraren ondasunen edanaren alperkeriaren eta ezkonzaren gurarekin gur...
konfesioak berritzeko premian bizi dira amargarrena beren estadu eta karguaren eginbideak jakiteko zabarrak izan diranak ezpadu arretarik erretoreak bere karguaren eginbideak jakiteko nola oei eranzungo die era berean alkate errejidore bolsero bezino diputaduak ezpadakizki bere egin bideak eta jakin ere nai ezpaditu o...
§ iv
baderitzat nere kristaua aditzera eman ditudan gauz oetatik igerri dezakezula nor diran konfesioak berritzeko premian bizi diranak ez ote zera zu ere oetatik bat ala bazera enzun ezazu esatera noana lenengo lekuan ez utzi egiteko ori eriotzako ordurako orduan ez dizu bearbada lekurik emango gaitzak ala gertatu zate as...
bigarrena lenbait len asi zaite zure prestaera egiten eta au ongi egiten dezunean zoaz konfesoreagana eta umilki esan giozkatzu zure utsegiteak onena da lenagotik konfesorearekin egotea era bada ez luzatu lan au egunetik egunera bestela zure gain izan liteke batetan jaunaren aserrea espiritu santuak esaten dizun bezal...
irugarrena ona da ta ona ezezik bearra bekatuen kontuak arretarekin ateratzea baña askoz bearragoa da damu egiazkoa eta bizitza ontzeko neurri egokiak artzea egizu nere kristaua denbora dezun bitartean alegiña bizitza ontzeko bizi zaite jaunaren pakean eta emango dizu zuretzat prestatua daukan betiko bizitza amen
amazazpigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean seigarrena