text
stringlengths
0
20.2k
burdin orrazez harraska
larrua diote khentzen
zango besoak tiraka
diozkate atheratzen
bulharrak ere errotik
trukesez zaizko khenduak
gibelerraiak barnetik
kanporat dilindatuak
halere grazi martira
oraino dago bizirik
zeruetarat begira
oinhazeak ahantzirik
presondegian gaixoa
hola zuten berritz sartu
handik zitzaien usoa
bere hegalez airatu
orai bethiko biziaz
grazi han zare gozatzen
zure odol ixuriaz
orai zare loriatzen
jainkoaren baratzean
hain eder zaren arrosa
maiteki gure artean
deitzen zare graziosa
arima zeruan eta
gorphutza presondegian
santa grazia gordeka
ezarri zuten hobian
bakea jitearekin
kristauek lehen urthetan
eliza bat zuten egin
sainda hunen ohoretan
ohoin batek sainduari
beso bat baitzion khendu
ebatsi ta gorde nahi
mendi hautan zuen galdu
urhez eta diamantez
beso hau zen estalia
bainan holako ebastez
ohoina ezin balia
handik laugarren mendean
huna nola zen besoa
santaugraziko lurrean
atxeman oso osoa
zezen bat oihan heietan
egun oroz zen ikhusten
adar puntak su kharretan
haitz bati belhaunikatzen
aphezak lekhuko hartuz
jakin zezaten zer zen han
haitz barne kofa miatuz
besoa zuten atzeman
eliza bat han berean
egin izan zen hortako
arroztegi bat aldean
arrotz beilariendako
sei mendez hamar kalonje
santagrazin egon ziren
lehenik harroken jabe
gero laboratu lurren
higanot etsaiek gero
denak zituzten herrautsi
ereman ahalak oro
besoa ere ebatsi
erreleki hau galdu ta
jendeak zauden nigarrez
saragozerat oihuka
hunen ordain bat beharrez
santa graziren erhi bat
ardietsiz saragoiztik
ekharri zuten herrirat
eta han dago geroztik
erhi hura bera denez
santagrazin altxatua
gure jaun aphezpikuez
bethi da begiztatua
santa graziren erhiak
oraino hango beiletan
sendatzen ditu eriak
maiz gaitzik handienetan