text
stringlengths
0
20.2k
__________
santa luzia
jesus birjinen esposa oi zu heien bizia
zein eder zure aldean dagon santa luzia
garbitasunaren arthak martir hilarazia
luzia gazte aberats dohainez gainditua
loriaturik zagoen zuri beha mundua
bainan zure loria zen garbitasun saindua
santa agatarat beilaz joanik amaren lagun
ama eri maite hura han sendatu zitzaitzun
zure birjina botua han onhetsi zerautzun
luzia agindua zen pagano printze bati
entzunik utzia dela printze hori bekhaizti
luziaren odolez du ezpata gogo busti
luziak hilen dutela laster baitu aditu
jadanik bereak oro pobreri eman ditu
berthutez edertasunez aberats da gelditu
giristinoen etsaiek egin zuten zernahi
arnegarazi beharrez fedea luziari
lausenguz ala bortxaka debalde dire ari
prefeta bere tronutik burregoak aldetik
zu ere printze gaixtoa errabian barnetik
nehork ez diro aldaraz luzia berthutetik
ez gizonez ez idiez ez su emanik ere
ez dezakete luzia higiaraz batere
ezpata lephotik sartuz hiltzen dute halere
zeruan baizaude handi gure patroin maitea
beira zazu bethi azkar gure baithan fedea
ez dezagula nehoiz utz zerurako bidea
__________
aita sainduari
(1877)
airea gernikako arbola
erromako aldetik zer da argi hori
egiak dauku handik argitzen orori
beha dezogun beha bethi erromari
erromako eliza ama sainduari
beha dezogun beha umeek amari
hara aita saindua jesusen ordaina
aphez soberanoa artzainen artzaina
jaundoni petiriren ondoko zuzena
fedeaz dohanean tronpa ez daitena
erromatik mundua argitzen du dena
piarresi ziozkan guretzat jainkoak
atxikitzerat eman argi fedezkoa
argi berak daduzka haren ondokoak
munduko goibeletan ezin histuzkoak
orai hastean bezein garbita osoak
jesusek piarresi erran zion behin
«elizaren zimendu hi behar haut egin
hartako diat nahi harriz izan hadin
ez zirok deus irabaz etsaiak hirekin
berak dik minhartuko hi jotzearekin»
«hire gain uzten diat ene arthaldea
bildotsen bai ardien xuxen alhatzea
hiri zagok anaien beren azkartzea
hik idek edo hets duk zeruko athea
hik duk ene gakhoen podore bethea»
munduko nahasduren ulubiak ditu
orai arterainoko guziak suntsitu
piarresen harroka guti da higitu
elizaren arbola xutik da gelditu
inharrosteaz zaizko erroak handitu
lurreko puxantziek uste zuten eiki
aise behar zutela eliza aurdiki
berak dire erori gero ezin jeiki
guziak goaki bainan eliza egoki
hemeretzi menderen berri ja badaki
erroma o erroma hiri aiphatua
(lehen oro harena omen zen mundua)
piarresen harroka han da landatua
eta mundu guziko eliza saindua
dena haren gainean da asentatua
nork erran piarresen erroman sartzea
—laster ohartu hintzen enperadorea—
biak nausi elgarri jartzen dire beha
bat artzain ona bezein otsoa bertzea
hauta zak hor erroma zoin dukan hobea