text stringlengths 0 20.2k |
|---|
ez zakala gal hire ohore zaharra |
begira zak fedea eta haren kharra |
hark darok idukiren bethiko indarra |
beretu baihinduen jesusek aspaldi |
haren etsaier buruz bethi bihur hadi |
denek elgar maite ta denek elgar adi |
batasunak orotan indarra dik handi |
klodoberen bathaio urthabethetzeak |
aurthen ditu frantzian eder ohoreak |
bathaiharri hartara bil beitetz ospeak |
berritz indar har dezan han gure fedeak |
ekhialdean barna frantsesen izena |
bethi da gehienik aiphatua dena |
basa jendetaraino guziz urrunena |
frantsesa de fedea hedatzen duena |
__________ |
eskualdunek aita sainduari |
bere lehen mezaren berrogoi eta |
hamargarren urtheburuko |
denbora goibel hautan zer ikusgarria |
erromari beha da mundua jarria |
handik heldu baitzaiku zeruko argia |
han baita aita saindu leone handia |
orai du hamar urthe dela aita saindu |
haren apheztasunak mende erdia du |
urreeztaien besta denek zor diogu |
biba aita saindua dugun egin oihu |
aphezpiku maitea bazohaz zu ere |
erroman egiterat aitari ohore |
fedez eta bihotzez zurekin bat gaude |
eskualdunez aitari mintzaturen zare |
eskualdunen arima o aita saindua |
zuri bai zuri dago tinkoki lothua |
bethi haren fedea zutaz argitua |
garbirik dago eta ezin bentzutua |
hirur fededun alde lehengo mendetan |
bazituen elizak gure herrietan |
hirur heien izenak nahi laizte betan |
gure aphezpiku bat aiphatzen denetan |
othoitz hau entzunazu o artzain nausia |
baiona izan dadin alkhi berezia |
leskar et oloroni izenez josia |
eder da hirur lorez khoro bat jauntzia |
__________ |
aphez berri batentzat |
hastean eta kopla artetan denek errepika |
aphez soberanoa |
o jesus zare zu |
gure aphez huntarik |
saindu bat egizu |
gure aphez gaztea horra aldarean |
jesusek ezarria bere podorean |
herritarrak hor gaitu oro bihotzean |
guretzat hari zaiku orai othoitzean |
horren aitamek dute ohore atsegin |
beren semea aphez baitzaiote egin |
haur haurretik zioten jainkoak galdegin |
dohainik ederrenez du orai berregin |
oi zein dohatsu zaren zu gure apheza |
zein hunkigarri zaikun egun zure meza |
zure bihotzak jesus hor besarka beza |
zorion handienaz orai zaite goza |
hor zure inguruan aingeruak ere |
jesusen adoratzen ahuspeka daude |
zu xutik hor hek baino gehiago zare |
ez dute zuk bezenbat hoiek hor bothere |
kontsekrazionean zure erranera |
zerutik jausten zaitzu jesus aldarera |
jainko gizon egina bizirik berbera |
zuk ematen daukuzu ogitzat jatera |
jesusen hunkitzeko zer esku garbiak |
ahal zaduzkan ama birjina mariak |
zureak ere dire sakratu berriak |
krismaren gantzudurez oraino bustiak |
zu behar zare izan arimen argia |
zerurako bidean heien gidaria |
ardi galdu direnen artzain bilharia |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.