text
stringlengths
0
20.2k
guziz berthutearen etsenplu garbia
aphezaren bihotza bethi zabaldua
bekhatorosarentzat zer ihes lekhua
huni aithortuz geroz egin bekhatua
urriki duenari zaio barkhatua
azken orenetarat hurbildua denak
aphezaren laguntzak ditu beharrenak
hark eman sakramendu biziko azkenak
dire ondorioa eternal dutenak
__________
aita beneditinoeri
ce cantique fut composé pour linstallation des pères bénédictins à belloc (urt)
errefaua
ongiethorri aita onak
jainkozko gizonak
nor dire hauk heldu direnak
desertuaren barnetik
gu salbatu beharrez jenak
iduri bertze mundutik
gure bekhatuen hobenak
berek pagatzea gatik
hoiek dire ez ditezkenak
bara penitentziatik
badu hamalau ehun urthe
san benedit sortu zela
aberats eder eta gazte
guti zen hura bezala
munduan salbatzea nekhe
izanen zitzaiola
mundutarrek entzuten dute
desertuan gorde dela
zer zoriona zer bakhea
beneditek desertuan
seguretik han salbatzea
zein gozo zaion orduan
hargatik non zagon gordea
jakin baitzuten munduan
osteka sartu zen jendea
haren batasun sainduan
san benediten familia
geroztik zein den hedatu
legegabeen azkazia
hark du jende on moldatu
familia haren hazia
gure lurretan da sartu
zerutiar hoien bizia
orori zaiku gorestu
munduko gozoen ondotik
herratuak gabilzanak
ikusten dugu oraikotik
nor diren dohatsuenak
jainkoa maitatuz gogotik
zerurat xuxen dotzinak
hala nola oroz gainetik
baitire beneditinak
__________
ii artzain beltxaren neurthizak
__________
aintzin hitzak
elhe onak hitz murritzez
ez du gozo hanbatik
egia hil laite hotzez
deus ez balu soinetik
artzain beltxa da neurthizez
mintzo mendi gainetik
artzain beltxa beha dago
mundu huni aspaldi
ikhusirik baitu frango
denez mintza baladi
zenbeit ditu erran gogo
kantuz delarik ari
kantu berri edo xahar
hanbat baitzen jadanik
batzu omen laizte behar
hautuz berex emanik
huna orai zenbeit bakhar
artzain beltxaren ganik
askoren kanta da bethi
tililitatalala
hitz bat gabe aire bati
jo zak eman ahala