text
stringlengths
0
20.2k
astoak ere badaki
orroaz halahala
hitzak xuxen arrimatuz
piko soinu berdinez
dohazila lerrozkatuz
airez hegal arinez
artzain beltxa dago kantuz
berak hala eginez
jakintsunen erranetan
behar bada sinheste
ederrena mintzaietan
eskuara da diote
eskualdunek arrotzetan
hortaz ohore dute
eskualdunek arrotzekin
ahanztea eskuara
odolari hori berdin
ukho egitea da
gauden erne sar ez dadin
ahalke hoi gutara
eskualduna hor ematzik
hire kantu ederrak
irrintzinaz ere atxik
harroturik bazterrak
ez bahu traba arrotzik
zer egin hiro errak
__________
—alegiak—
bildotxa eta otsoa
(1873 sara 1 saria)
primadera goiz batez xirripa batera
ama gabe bildotxa gan zen edatera
hantxet ari zelarik xurga xurga bera
oihanetik otsoa zitzaion atera
otsoak goraxago urean sarturik
«ur hau erraten dio zikhintzen dautak hik»
—bildotxak errepusta «jauna nik nihundik
hemendik ez dezaket zikhin zure urik»
—«ixil hadi kixkila jaz ari baihintzen
ene fama onaren nunnahi funditzen»
—«jaz ni oraino jauna sortzekoa nintzen
amaren ttittirat naiz oraino ibilzen»
—«hire anaia zuan hi ez balin bahaiz»
—«ez dut nik anaiarik ume bakharra naiz»
—«hots zuetarik norbeit entzun diat nik maiz
nitaz bazerasala zernahi elhe gaitz»
hortan zen bildotxari oldartu otsoa
eta bi klaskaz zuen iretsi gaixoa
azkarrak duenean partida flakoa
hauzia zoinena den erran gabe doa
otsoak bildotxari egin zioena
jainkorikan ez balitz nork liro kondena
jainko legetik kanpo zertan da zuzena
galde ezazu indarrez zoin den nausi dena
__________
belea eta axeria
(1873 sara 1saria)
aire zaharra
bele beltxak haragi puska bat mokoan
jan gogoa zadukan haitz baten kaskoan
axeria ihizin han gaindi baitzoan
usainka eta beha trikatzen zaio han
«egun on musde bele zer jaun ederra zu
zure lumen dirdiraz llilluratzen nauzu
kantari eder baten fama ere duzu
nahi zintuzket entzun eia kanta zazu»
belea lorietan hasten da kantatzen
duelarik zehe bat mokoa zabaltzen
bere zitzia zaio lurrerat erortzen
axeria hain xuxen altxatzeko han zen
axeriak «milesker dio beleari
ez gaitela to fida lausengariari
ez eta ere gure eder usteari
jaki hau daiat hartzen hitz on horren sari»
__________
asto bat errelekiekin
(1864)