text stringlengths 0 20.2k |
|---|
aire zaharra |
asto bat kargatua erreleki sainduz |
triki triki bazoan panpalina soinuz |
jendea erreleki hoieri inguruz |
zeinatuz paratzen zen ukhurturik buruz |
ohore hoi astoak beretzat zadukan |
ez zuen egundaino holakorik ukhan |
jendeen agur hoiek ikhustearikan |
irrintzinaz hasten da lorian jauzikan |
norbeit ohartuz horren atrebentziari |
oihuz hasi zitzaion «ai zer astoa hi |
ez gaituk ez agurka hiri buruz ari |
bainan hik bizkarrean deramakanari» |
zenbat den bazterretan asto horren pare |
zeren diren aberats baitute ohore |
aberatsak hartzekotz ohorea bere |
behar luke diruaz bertzerikan ere |
__________ |
axeria eta akherra |
(1884) |
aire zaharra |
akher zahar bat eta axeria behin |
elgar lagun harturik bidaiaz zoazin |
beroz eta egarriz biek elgarrekin |
zupu baten zolarat zuten jauzi egin |
zupuko ur hortarik aski edan eta |
ateratzeko dute xutegi pareta |
han preso egotea ez dela josteta |
axeriak dabilka asko gogoeta |
axeriak erraten dio akherrari |
«beha zak to gogota zertaz naukan ari |
bizkarrez bai adarrez zer zurubia hi |
paret horri xutxuta hortxet phara hadi» |
akherrak lorietan baietz bai gogotik |
paretari bi besoz ematen da xutik |
laster da axeria ilkitzen zuputik |
akher gaizoa orai zer eginen duk hik |
kanpotik axeriak «egik hik orobat |
bertzenaz ehintzen to sartu behar horrat |
nik hemendik hiretzat deusik ez ziroat |
aintzinetik zertako ez beha gerorat» |
zenbat bi zangotako axeri holako |
guri esker baitire jarriak goraxko |
arren gutan zenbatek errekan beharko |
ez baigaituzte heiek handik aterako |
__________ |
khuia eta hezkurra |
airea iruten ari nuzu |
haitz baten itzalean ontsa jan edana |
perttoli jakintsuna zagoen etzana |
«haitzean hezkur eta khuia nun emana» |
ez zitzaioen ongi jainkoaren lana |
«ni izan banintz jainko zion bere baithan |
khuiak beharko zuen haitz adar hoietan |
hezkur pikorrak aldiz lurrean herrestan |
ai zer asmua hori gogoratu zaitan» |
perttoli jaun abila hortan lokhartu zen |
kopetara hor zaio hezkur bat erortzen |
«atx dio zerk nau hola ni atzarrarazten |
khuia balitz erori aise hila nintzen» |
jainkoak egin gauzak xuxen dire denak |
handienak bezala berdin ttikienak |
mundu huntan jainkorik nahi ez dutenak |
ororen makhurtzeko hek dire lehenak |
__________ |
abereak izurritearekin |
(1866) |
izurrite gorria baitzen aberetan |
ikustekoak ziren denak ikharetan |
hobendun handi zonbeit bide zela hetan |
gogoratu zitzaien guzieri betan |
hamikaho lehoina errege baitzuten |
hark manatzen diote guziak bil diten |
zoin den hobendun dena atzeman dezaten |
denen hiltzea baino hobe dela baten |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.