text stringlengths 0 20.2k |
|---|
harperako bidea hango ur hegiak harrokak zarikak sasiak eta ur handiz bertzaldeko alhorrak jendez noiz nahi estaliak ziren guziz bernadeta harpera beharra zela zakiten hamabortz egun hetan |
hamabortz egun hetarik bernadetak bia beizik ez zituen izan bere andrearen agertzerik gabekoak bertze hamahiruetan ama birjinak ez zion faltarik egin bere haurraren fede garbiari |
astearte oxailaren 23an bernadeta argiko harperat heldua zen eta ja bazen han zortzi edo hamar bat mila ikustiar |
belhaunikatu zen bere ohiko lekhuan esku exkerrean ezko benedikatu bat piztua zagokan eta eskuinean arrosorioak zituen andreak orduan lehenik erran zion gauza sekretuzko bat hari bakharrik behatzen zitzaiona eta gero bertze hitz hauk ― «zohaz ene haurra aphezeri eraterat hementxe behar dela egin eliza bat eta proasion... |
bernadetak harpetik lekhora xuxen jo zuen lurdesko jaun errotoraren etxerat eta andrearen hitzak hari erran ziozkan bainan jaun errotorak hotzkitto hartu zuen |
asteazken oxailaren 24an bernadeta bere ikusgiaren artetik hasi zen lurrari musuka eta bi belhaunez zohalarik harperainoko petarra gora herrestan entzun zioten hiruetan erraten «penitentzia penitentzia penitentzia» |
beraren ganik gero jakin zuten hitz horiek andreari entzun ziozkala lehenik oihuz bezala erraten |
ortzegun oxailaren 25ean huna zer gerthatu zen |
andreak erran zion bernadetari ― «zohaz haurra orai horrako ithurri hortan edatera eta begithartearen garbitzera eta gero jan zazu ur horren bazterrean den belharretik» |
bernadetak behatzen du eskuin behatzen du exker eta baitzakien ez zela harroka hetan ithurririk bere ustez abiatzen da jauxi behar duela gaieko ur handiraino zoina han baitzuen hamar bat urraxetan |
«ez hor ez hor erraten dio andreak zato hunat ithurria hementxe duzu barne huntan» eta eskua harpe xokhoko alderat hedatuz kheinu egiten dio han mia dadin |
haurra itzultzen da badoha harpe xokhorat eta han ez du kausitzen lur busti puxka bat beizik halere hartan berean aztaparrez putxu bat egiten du putxu hori berehala bethetzen zaio ur lohi lohi batez ur hortarik edaten du hortaz beraz murruskatzen du begithartea eta gero jaten du bazterreko belharretik |
biharamunean lurdeseko gizon harri pikatzaile bat hogoi urthe hartan begi bat galdua zabilana entzunik harpeko ur sorthu berri horren fama badoha harat ur basaxu hortaz bustitzen du bere begi ixua bet betan horra nun bixta heldu zaion begi hartara eta medikuak berak aithortzen du sendatze hori egiazko mirakuilu bat de... |
handik lehenbiziko egunetan oraino bernadetaren puxutik atheratzen zen ur hori ez zen xirrixta mehe eta urri bat beizik hargatik dena ere emekitto emekitto bethi emendatuz heldu zen eta garbituz |
lurdestarrek aintzineko tokiko berri baitzakiten harpe idor hartan urik sor zitekela ez zezaketen sinhex hainitzek ez zuten aditu ere nahi ikustera gaterik zenbeitek ikusi eta ere zioten ur nigar hura deusik ez zela eta segur agertu bezala laster agorturen zela |
bainan harri pikatzailearen sendatze mirakuiluzkoa lurdestar guziek begien bixtan zuten ezin ukhatua eta ur haren botherez gerthatua |
sendatze horren esker onetan berehala harri pikatzaile guziek elgar aditu zuten eta harrizko aska handi bat eginik hantxe ezarri zuten harpeko ura sortzen zen tokitik beheraxago |
aska hori urez bethe zeneko huna bertze mirakuilu bat |
lurdeseko etxe batean haur inbalier bat bi urthetan oraino xutik abiatzekoa hiltzen ari zen ― ja zenbeitek hiltzat ere utzia zuten |
amak hartzen du bere taulieraren barnean eta burutik gana iduri badoha lasterka harpe sainduko ithurrira |
hila bazen hila bertzela ere zer nahi gisaz exitua bere haurra sartzen du lephoraino askako urean ― izotz goiz bat zen ― gaixoa luzez han idukirik baderama hotz gogortua etxerat eta pausatzen du bere ohakoan ― zenbeit orenen buruan ohartzen dire haurrak haxa baduela eta lo dagola ― biharamunean loz eta bulharrez arte ... |
ama hark bere haurra harpeko ur hotz hartan sarthu zuenean baziren han ehunka ikusleak eta guziek emazte hori oihuka gaizkitu zuten bere gogorkeriaz gero hargatik bertze oihu gisarik ere athera zen jende hekien ahotik ama haren fedeaz eta birjina sainduaren bothereaz |
eta geroztik zenbat holako mirakuilu zenbat ehun zenbat mila eta oraino bethi eta noiz nahi aintzina gerthatzen nun fedegabeak berak harrituak baitagozi hainizek nahitez amor eman baitute eta beren baithan sarthurik zinez gure fedea bezarkatzen |
ixil daude orai harpeko ithurria deusik ez zela eta fite agortuko zela hain goraki ziotenak ― oraiko orenean segurik ez du iduri oraino agortzera dohala ezen ehun eta hogoi mila pinta ur gutienetik egunean ematen ditu bernadetak bere erhiz xilhaturikako putxuak |
andreak erran hamabortz egunak hola hola iragan ziren bai mirakuiluak bai hekien ikusleak geroago eta gehiago emendatuz zohazilarik hargatik gero ere egun guziz bernadeta bazabilan bere harpera bainan agerkari ohikoa ez zuen gehiago ikusi salbu bertze hiru aldi martxoaren 25ean gero bazko biharamunean eta azkenekotz u... |
martxoaren 25eko hartan andre dena mariaren anontziazioneko besta egunean egundaino baino ikusgarriago eta ederrago agertu zitzaion bernadetari bere andrea |
bernadetak galde hau egin zion ― «othoi orai bedere ene andre ona othoi erradazu bada nor zaren zu othoi erradazu zure izena» |
behin bietan egin zion galde hori eta andreak deus ihardexi gabe behatzen zion irri ezti eta maite batekin |
hirugarren aldikotz galde bera egin zioenean ama birjinak bere esku ordu arteraino junt zagozkanak berexi zituen arrosoriak beso eskuinera lerraraziz gero bi besoz ezti eztia egin zuen goratze eta beheititze bat zeruari beha paratu zen eta oraino berritz eskuak elgarri juntatuz hau erran zuen |
«ni naiz konzepzione notha gabea» |
horra lurdeseko ama birjina agertu izan zeneko mirakuiluak horien egia baino hobeki frogaturik ez da munduan gure denboretako gerthakarietan |
gauza espantagarri horien kariaz bernadeta eta haren burasoak nahi izan balute aise aberaxtuko ziren eta ez dire aberaxtu bernadeta mundu hau sekulakotz utzirik serora egin zen eta bizi da zerutiar bat bezala urrungo komentu batean |
__________ |
xiii |
1875ean jubilau urthe sainduan lurdeserat eta betharramerat egin ginuen pelegrinaia |
sekulan ezin ahantzizko egunak guretzat 1875eko bazko biharamun eta hirurgarren hek ― lurdesen ginen hamar bat mila pelegrin baionako diosesaren bazter guzietarik harat bilduak denak gizonak erdiak eta gehiago eskualdunak |
gure jaun aphezpikuak oihu eginik hura hara zohala eta eia bere diosesako gizonetan bazen etz hari jarraiki nahirik bortz edo sei mila eskualherri xoiletik bildu ginen haren gana |
burdin bidez ez da gaitz horrelako bidaia baten egitea ― burdin bideek ordean ez dute ukhitzen eskualherriaren hegaltto bat beizik |
baïgorrik aldudek garaziko herriek urrun dituzte burdin bideak zuberoko zokhoetarik abiatzea aree gaitzago da halere bazter hoietarik guzietarik hamarka hogoika ehunka athera ziren gizonak eta zer gizonak |
ikustekoak ziren bidean zohatzila beren fededun kopeta hein bat gorarik beren gurutze gorria papoan arrosorioak eskuan gehienxuak oinez beren hamar hogei lekhoen egiteko bedere horiek ez zuten eskualdun odolik ukhatzen |
baïgorriar aldudar garaztar eta zuberotar gutiz gehienek beren oinez egin zituzten beren 60 70 80 kilometrak batzuek baionako gararaino heltzeko bertzeek puyorat eta bertze zenbeitek paubera eta lurdesera berera biltzeko |
oinezko pelegrin horietan baziren zenbeit 70 urthez goitikoak adin hortako batto donapaleotik lurdeserainoko juan jinean oinez bezik ez zen ibili |
orobat santangraziarretarik batek bazko igandetik asteazken arrax artean 74 urthetan oinez egin zituen bere 87 kilometrak lurdesera berera eta bertze hainbertze etxera eta biharamun goizean goiz alhorrean zen iraulden ari |
adin berxuko baïgorriar batek bizkar eta errainak dolorez makhurtuak izana gatik baionarainoko bere 55 kilometrak bai harakoan bai etxerakoan hark ere oinez egin zituen |
anhauztarrena da ederra ― beren jaun errotora aintzineko herriko gizon higi ahal guziak pelegrin ziren eta oro oinez baοonako harat hunateko 120 bat kilometretan ― bide guzian othoitzean eta kantaz ibilirik asteazken arraxeko hamar orenetan ama birjinaren letaniak errepikatuz heltzen ari ziren anhauzeko plazara ― han ... |
bazko biharamun arraxaldean hiru orenetako guziak lurdesen ginen gero zen ikustekoa gure proasionea |
lurdeko garatik harpe saindura baita urrax onez oren erdi baten bidea segurik halere bide handia eta karrikak ez ziren aski zabal gure aise kokatzeko metan eta sorkhan bezala ginohazin othoitzean eta kanta errepikaz gure herri nausietako banderekin eta gure hiru ehun aphez xuriz jauntziekin |
grotara heltzen ari ginelarik gure jaun aphezpikua eta tarbesekoa biak bildu ziren gutara ordukotz iguzkia sartzera zohan |
harpearen aintzinean bazen aldare bat eta sahexeko etxe ttikiaren kaskoa baliatu zen predika lekhutzat |
lehenik entzun ginuen prediku bat franxesez aita dominikano batek eman zuena zointan eskualdunen fedeaz eta fede haren ohoreaz asko erran baitzuen |
prediku hori akhabatzearekin gure jaun aphezpikuak aldarerat iganik eman zeraukun sakramendu sainduaren benedizionea |
ja ilhuna zen osoki eta hamar mila pelegrinek bakhotxak gure argia eskuan ginarokan ― handik harpeko mendiari gora abiatu ginen lerroz lerro eta kanta errepikaz proasionean grotaren gaineko elizaren ingurua eginik hola hola hedatu ginen lurdeserako bide zabalean gero bethe ginuen hiriko karrikarik luzeena eta azkeneko... |
batzu gan ziren beren deskanxuaren hartzeko tokietara bertzeek lo egin baino nahiago izan zuten gau hura guzia beilatu basilikan berean eta hainbertze jendeen artean ez oihu bat ez den gutieneko desordre bat |
gauerditik goiti basilikako hogoi eta bortz aldaretan gure jaun aphezak hasi ziren beren mezen emaiten eta lehen mezatik hasirik mahain sainduetan komunioneak ez ziren baratu nunbeit han zazpi orenak artio |
goiztiri dohaxu hartan ez zen hango debozionearen parerik orduan ez ginuen bertze deusez phenxatzen gure jainkoaz gure jainkoaren amaz eta gure arimez baizen |
bihotzeko bakeak amodio jainkozkoak maria birjinaren ager lekhuan ginela orhoitzeak gure salbatzaileaz gozatzeak batzuek bertzeeri han ematen ginuen ikusgarri ukhigarriak horiek guziek ezartzen gintuzten bertze mundu baten erdian bezala oro loriatuak |
zortzi orenetan ginuen meza nauzia biarnesek hango galbario bixkarrean eta eskualdunek harpearen aintzinean ez zen eta denak betan koka zitezken tokirik |
ez gare orhoit egundaino meza batean hain gogotik hain bihotzez kantaturik ez gare orhoit egundaino prediku batez orduan bezala inharrosiak eta ukhituak izanik |
bezpera arraxeko predikariaren lekhu beretik mintzatu zitzaikun eskuaraz aita benediktino bat sortzez eta suharrez egiazko eskualduna bainan zerutiarren bizirik sainduena eta sainduen bizitzeko molderik garratzena ereman beharrez mundutik berex jarria |
eskualdunen fedeaz eta fede haren ohoreaz nahiz bezperan ja arrotz baten ganik zerbeit entzunak ginen gure don agustin zen aditzekoa gauza beraren gainean bereziki gogoratzen zitzaionean fede hori nunbeit galtzen duten zenbeiten zorigaitza ― «ah eskualdunak zertako utz eskualherria hemendik nihora gabe hain gostuan et... |
«o eskualdunak maita maita zazue eskualherria zaudezte hor berean zaudezte fermu zuen fede ederrean nihun ez zaitezkete eskualherrian egonez baino urusago eta nihundik ez zohazkete zerura segurkiago» |
hitz horiek ez ditugu han ginenek sekulan ahantziko baitakigu nola ginen hura mintzo zitzaikularik haren gainerako arrozoinez argituak harrituak eta denak azkenekotz nigarretaraino hunkituak |
huna gero akhabantzan pelegrinai handietako usaiaren arabera eginarazi zarozkigun oihuak edo aklamazioneak hark lehenik eta guk guziek betan haren ondotik errepikatuz oihuka |
«o maria maita begira salba zazu eliza» ― «o maria maita begira salba zazu gure aita saindua» ― «o maria maita begira zalba zazu frantzia» ― «o maria maita begira salba zazu eskualherria» |
ez diteke erran gure bihotzak orduan han nola ziren eta ez da dudatzeko gutarik hainitzek bi egun hetan lurdesen izan dituzten inharros aldi loriagarrieri zor izanen dutela beren salbamendua |
astearte egerdi heinean ginuen harpe saindutik gure partiada handik ahal ginuen guziek betharramera jo ginuen |
betharrameko kaperak ez gintzakeen koka hedatu ginen hango galbarioko bixkarreraino nun emana izan baitzen sakramendu sainduaren benedizionea |
gero abiatu ginen etxera harateko bide berez eta harateko molde beretan |
― etxerat eta guziak gauza bati ohartu ginen batere ez ginela nekhatuak bai ordean erran diteken baino gehiago gostu hartuak eta loriatuak |
__________ |
xiv |
meza sainduko othoitzak |
meza aintzinean |
zure aldare sainduaren oinetan ahuspez emanik adoratzen zaitut ô jainko guziz botherexua |
sinhesten dut entzutera nohan meza dela jesukristo zure semearen gorphutzaren eta odolaren sakrifizioa |
sinhesten dut sakrifizio hau dela galbarioko hura bera aldare hunen gainean orai odol ixurtze eta hiltze berririk gabe bainan hango bothere eta merezimendu guziekin ofritzera dohatzuna |
jesukristorekin haren minixtroarekin eta elizarekin bat egiten naizelarik ene xedea da jauna meza saindu hunen bidez zuri zor darozkitzudan adorazione eta esker on guzien bihurtzea munduko bekhatu guzientzat eta bereziki nereentzat satifazione zuri egitea halaber ene arimako eta gorphutzeko behar orduentzat zure grazi... |
meza kantatua denean ez da halako othoitzik nola baita gogotik xuxen eta debotki elizaren kantueri bat bederak bere bozaren juntatzea |
meza hastean eta konfiteor erratean |
nahiz zeronek jadanik badakizkatzun ene hoben guziak ô ene jainkoa halere orai hemen denek orobat jakin detzaten eta denek enetzat miserikordia galde dezazuten zeru lurren aintzinean aithortzen dut hainitz bekhatu egin dudala bai gogoz bai hitzez bai obraz ― ene hobenak handiak dire jauna bainan zure urrikalmenduak er... |
apheza aldarerat igan eta |
o trinitate saindua adoratzen zaitut zu hiru presunetako jainko bakharra zeru lurrek laudatzen eta benedikatzen zaituzte loria aitari eta semeari eta izpiritu sainduari orai eta mendeen mende guzietan halabiz |
aldizkatuz alde batetik aphezak edo khoroak bertzetik populuak |
v kyrie eleison rkyrie eleison |
v kyrie eleison r christe eleison |
v christe eleison r christe eleison |
v kyrie eleison r kyrie eleison |
v kyrie eleison |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.