text stringlengths 0 20.2k |
|---|
izpiritu saindua jautxi zitzaiotenean apostoluak ebanjelioaren bazter guzietan predikatzera barraiatzearekin jaundoni petrik ororen buruzagi gisa erromara jo zuen eta handik zuen gero gidatzen eliza guzia |
galileako arrantzari xaharrak erroma hortarik azkenekotz enperadoreak bezenbat manatzen zion munduari |
ohartu zen enperadorea bazter guziak beretzen ari ziotzala girixtino legeak eta hartaz bertzerik ere bazela entzunik erroman berean manatu zuen beraz girixtino atxeman ahalikako guzien hilaraztea |
jaundoni petri eta jaundoni paulo ere biak noizbeit atxemanak eta preso hartuak izan ziren eta gero biak egun berean hil zituzten jaundoni petri buruz behera gurutzefikatuz eta jaundoni paulo burua ezpataz motztuz zer bathaioa heien odol ederra erromako lurrarentzat |
bi apostolu horien gorphutzak ez ziren hala hula utziak izan girixtinoak erne egon ziren heien zain |
burregoak aldaratu eta gaua ethorri zenean hartu eta ereman zituzten berek bakharrik zakiten toki batean ehorztera |
toki hura zen harpe zilho bat sartze gorde batetik lurpera puxka bat barnatuz eta zabalduz zohana jondoni petrik bizi zelarik maiz han zelebratzen zituen meza eta ofizio sainduak |
hiriaren sahexean iphar aldetikan exkertxago ageri da batikaneko mendia edo bixkarra denbora hetan oihan edo larre bat bezala zen jaundoni petriren harpeko mendi horren alderdia |
bainan hala hala bixkar hartan berean harpe saindu hartarik bi urraxetan bazen bertzerik ere |
neron enperadoreak hantxe zagokan bere jostetako lekua karrosazko partidak han jokharazten zituen |
frangotan bera bere urrezko karrosan gabaz pasaietan han ibiltzen zen eta argitzat ehunka girixtino biziak bikhez estalirik eta xutik burdin phaxet batzueri amarraturik errearazten zituen |
arren handik hiru ehun urthe gabe toki hetan beretan konstantin enperadore girixtinoak eliza bat ederra eginarazi zuen jaundoni petri eta pauloren gorphutzak zagozkan harpea aldarenausi azpitzat barne hartuz eta inguruan lur eremu puska bat eman zion eliza horri |
han orduan eginikako obrak denborak berak higaturik aree handizkiago daude heien beren gainean eta hek hala hala utziz eginak orai dakuxagun guziak |
han da jaundoni petriren elza famatua gizonen eskuz egundaino nihun egin izan den eta naski sekulan egina izanen den obrarik miragarriena horra bi apostolu pobreen thonba nolakoa eta nun othe da neron enperadorearena hori nihork ez daki |
jondoni petriren eliza horri datxikola neron enperadorearen jostetako eta pasaietako toki heien beren gainean dire orai aita sainduaren phalazio baratze eta haitztegiak |
lehengo enperadore puxant heien jauregiak hiriaren bertze bazter batean hantxe daude trebes eta aspaldiko mendeez geroz eroriak izigarri da asentu puska alimale hekien ikustea |
handik bi urraxetan gehienxua oraino xutik dagoena da jokhari plaza bat kolosea deitzen dena mendia bezein gorako harrasi batzuez hexia |
harrasi haren mailetan ehun mila eta gehiago ikustiar jarririk aise kokatzen zen |
eta plaza haren barnean hainbertze jende zeri beha egoten zen |
paganoak loriatzen baitziren jende odolaren eta bereziki girixtinoenaren ixurtzen ikusten enperadoreek egun guziez erromako populuari nasaiki ematen zioten axegin hori |
koloseako plaza zuten josteta izigarri hortako lekhua batzuetan esklaboak bertzetan gerletan harturikako presonierak aldian ehunka eta milaka nahi bazuten eta ez biluzgorriturik sabre kolpeka elgarri hantxe harrarazten zituzten eta azkenik bizirik gelditzen zenak ere han berean bere burua hil behar izaiten zuen |
girixtinoak zituztenean hilarazteko ala gizon ala emazte ala zahar ala gazte ala haur oro nahas mahas plaza haren erdian preso eman eta zezen hartz lehoin tigre zer nahi holako alimale galerien azpiko kayoletarik libratzen zuten goserik hekien artera |
zenbat mila girixtino martiren odolaz ez da bustia izan koloseako lur hura |
erroman bezala orobat bertzetan ere berrehun eta berrogoita hamar bat urthez girixtino atxeman ahal guziak holaxe zituzten hilarazten bainan azkenekotz halere mundu guzian girixtinotasuna emendatu eta nausitu |
berrehun eta berrogoita hamar urthe hetan fededunak tokirik gordeenetan beizik ez zitezken bil elgarretara erromakoek katakonbak zituzten beren eliza eta hilherri eta ihes lekhutzat |
katakonbak dire gure mendietako mia zilhoak bezalako batzu erromako hiriaren zathi handi bat lurpez inguratzen dutenak |
holakotan zituzten egiten lehen denboretako girixtinoek orai guk gure elizetan egiten ditugun ofizio guziak han ziren preparatzen martirioaren hain gogotik pairatzerat |
lurpe hetako galerien paretak gure etxeparetetako armarioak bezalaxuko batzuez denak zilhatuak ezagun dire oraino hetan zituzten ehorzten beren hilak eta martiren erleki gehienxuak handik atheratzen dire |
eta oraino bertze zenbat ikusgarri eder eta bihotz ukhigarri ez dagoka erromak |
jaundoni petriren elizaz bertzalde latrangoa munduko eliza guzien ama orobat jaundoni pauloren eliza ― andre dena maria gehienekoarena ― eta bertze holako asko xoragarri baita ikustea |
bainan erroman mundu katoliko guziari guziz handi guziz miragarri eta maitagarri zaiona da aita saindua girixtino guzien aita eta buruzagia munduko gizonen artean izan diteken majestaterik gorena jaundoni petriren ondokoa jesukristok bere lurreko erresumaren gobernatzeko bere ordain hemen utzia |
aita saindua erromaraz geroz ttiki eta handi guziek hura nahi dute ikusi |
arren zer gozo sekulan ezin ahantzia gure aita saindu miragarriaren ikustea haren oinen besarkatzea hartaz ikusia eta benedikatua izaitea nun da erregerik bere manupekoez hala maitaturik |
zer kanore luke aita saindua balitz bertze munduko errege baten azpiko zer irriak ez lituzke merexi holako majestate bat baino gorago jar uste lukeen printzeak |
horra zertako aita saindua ez diteken izan bere munduko bereko erregetasun bat gabe arren zenbeitek hori diote sobera atzematen eta ondikoz orai guziek badakigu zer egin dioten |
gure aita saindu maitea biluzi dute bere munduko erregetasunaren ontasun eta indar guzietarik balentria ederra ohore eta zuzentasun den mendrenik behar ez ahal izaten ez duena |
aita saindua da oraino zuzentasunaren ohorearen eta bere erresuma ohiko jendeen bihotzaren errege eta mundu guziko girixtinoetan nor liteke aski bihotz gaberik eta aski arnegaturik aita sainduaren ixutuki ez maitatzeko haren axekabeez ez minhartzeko eta haren alde ez jartzeko |
__________ |
ix |
betharram |
baionako diosesaren baxter baxterrean pauetik lurderako bide sahexean da betharram |
duela zazpi ehun urtheko paperetan ja aiphu dire betharrameko beilak |
oraino aspasldiago eta naski mairu denboretarik laster huna zer gerthatu zen |
orai kaperako aldare nausiak dagokan tokia lehen harroka bat zen xut eta gora mendiaren paretatik ureraino heltzen zena dena ere sasiak eta lapharrek hartua |
halako aldi batez artzain batzuek ikusi zuten gar eder bat atheratzen harroka horren mazelako lapharraren artetik |
badagozi oraino beha eta ohartzen dire su hura banbanbam bethi hala ari eta hargatik lapharra ez duela den mendrenik erretzen |
zer mirakuilu othe duten bada hori badohazi hara berera eta laphar heien artean atxematen dute ama birjinaren potret edo dirudi bat bere jesus haurra altzoan |
laster egiten dute herriko aphezari erraterat eta berria zalhu barraiatzen da |
lehen bai lehen ur gaiaren bertzaldean obratzen dute harrizko aldaretto bat eta proasione eder bat eginik han pharatzen dute beren ama birjina |
ez zen ordean hura ama birjinak nahi zuen lekhua |
biharamun goizean hor atxematen dute aldarea huxa eta ama birjina lehengo bere harroka eta lapharretara itzulia |
behin baino gehiagotan berritz oraino bere aldarerat ekharri eta nihor ohartu gabe zain zaudelarik ere bethi eskasten zitzaioten handik eta bethi ohiko tokira heldua kausitzen zuten ez zitzaion nihori iduritzen toki hura harentzat gisa zela |
ez da dudarik harat hunat horietan jendea erne zagola jakiteko othe zen etz nihoren enganiorik edo gaixtakeriarik |
azkenekotz gogoratzen zaiote hobe dutela herriko elizan ezarri berritz proasionean harat baderamate eta eliza ongi hexirik athetan kanpotik zain han dagozi |
biharamun argiko ordean egundaino bezala ama birjina bere betharrameko mendi paretan |
beraz baitezbada han nahia zela eta han berean kapera bat galdetzen zuela ezaguturik berehala hasi ziren lanean |
hasteko mendiaren zathi bat behar izan zuten zelhaitu eta harrokeri hauxiz bide eginarazi eta gero kapera bat ederra han pharatu zuten |
kapera horren parrean gaindi dohan ur handiak bazterrak xut ditu eta zola izigarri barna ixil ixila eta geldi geldia bezala dago bide puska batean iduri hark ere bere gisa nahi duela errespetatu toki haren saindutasuna |
behin neskatxa bat ur hortako usinik handienerat erori zen eta ithotzera zohan ― oihuz hasten da andre dena mariari ― jainkoaren ama heltzen zaio ― haitz baten adarra aphaltzen eta hedatzen dio eskuen meneraino eta hari lothuz neskatxa atheratzen da ur bazterrera |
gero bere esker onen seinaletzat eta mirakuilu horren orhoitzapentzat kaperari eman zion present haitz aldaska haren iduri bat eta naski hura bera hostoak oro urrez |
mirakuilu hori bezala bertze hainitz gertatzen zen betharramen eririk exituenak noiz nahi bertzek hagetan harat ekharri eta bet betan han sendaturik berak airoski beren oinez bazohazin etxerat |
hala hala jendeak urrundik ere hartu zuen harat beilaz ibiltzeko menta handia ― fantziaren zathi on bathek segurik denbora luzez han bide zuen bere fedearen azkartegia |
gero hargatik heldu da higanot denbora higanotak ziren duela hiru ehun urthe gure tokietan indar handirekin sarthu eta ibili ziren protestant batzu erlixione katolikoari gerla egiteko |
eskual herrietan deus ezin irabazi izan zuten eskualdunen fedeak bethi azkarki ihardoki zioten eta ahalkerikan baizen ez zuten higanot horiek bildu gure arbasoen artean hartako zen eskualdunen fama hain eder eta ohoragarri hedatu zokho eta bazter arrotz guzietara |
biarnoan gaina hartu zuten higanotek sarthu ziren betharramerat ere eta su eman zioten kaperari |
ama birjinaren dirudi saindua doi doia zuen aphez batek hartu eta gorde hauzoko etxe batean gero berritz oraino higanoten loxaz handik hark berak ereman zuen espainia jakarat nun laster jendea ohartzen hasi baitzen frantziatikako ama birjina horren podoreari |
arren geroztik nahiz birjina franxesa deitzen zuten españolek ez bide zagokaten gehiago guretzat ezen hantxe omen dute oraino ohoratzen hura bera batzuen arabera jakako elizan bertzeen arabera tagostakoan |
ama birjinaren dirudi mirakuiluzko hori betharramerentzat galdua izanagatik kapera saindua ere errea izanagatik ez zen halere jainkoaren botherea batere handik beretik aldaratu |
mirakuiluak berdin aintzinat lehen bezein usu eta handi obratzen ziren kapera errearen tokian eta berdin aintzina jendeak atxikitzen zion hango debozioneari |
gau gehienxuez argi argia pharatzen zen asentu barraiatuek zagokaten eremua eta aditzekoak ziren hango boz xoragarri eta kantu aingeruzkoak |
higanoten indarrak noizbeit ez deustu baitziren betharramdarrek 1614ean errege louis xiii garrenaren ganik ardiexi zuten kapera berriaren eginaraztea |
erregek bere gostuz zituen eginarazi hango obra baliosenak bai eta kaperatik goraxago mendiaren paretan hain eder den bertze kapera ttikiagoko hura san luis bere arbasoaren izenekoa |
urthe pare baten buruan mendi horren bizkarrean hauxeko artxaphezpikuak uztail erdixuan landatu zuen gurutze bat |
handik ondoko buruilan denbora garbi eta eder batez egerditan montoteko hiru gizon iratzephaile bazkariten ari ziren betharrameri aintzinez dagon larrepareta batean nihun ez zen hedoi bat ageri haize den mendrenik ere ez zen halere aditzen dute airean harrabox izigarri bat |
behatzen dute betharrameko gaineko aldera zirimola batek han ari diote aurdikitzen gurutze landatu berria |
azkenekotz gurutzea erortzen da lurrera bai eta hartan berean zirimola baratzen gure hiru iratzephaileak harrituak beren jana utzirik beha dagozi oraino |
aphurtto baten buruan gurutzea han berean bera xutitzen zaiote argi eder batez inguratua eta khoro dirdira handiko bat dakharkela gain gaineko buruan |
gurutzearen mirakuilu horrek zioten betharrameko kapellanoeri eman gogorat galbario iduri baten mendi hartan egitea hango estazione ukhigarrien debozionea mirakuilu batzuek laster seinalatu zuten |
zazpi urthe hartan bixta arras galdua zuen emazteki bati galbario hortan gora zohalarik proasione baten ondotik bet betan bere bixta han itzuli zitzaion geroxago orobat han berean emana izan zitzaion gizon inbalier bi galtzar makhilekin beizik higi ez ziteken bati bere menbro guzien balio osoa eta bertze zenbat holako |
bertzalde betharrameko ur hegian eta kaperaren parxuan bada ithurri bat asko gaitzen mirakuiluzki sendatzeko berthutea orai artio ezagutu diotena |
__________ |
x |
bugloseko andre dena maria eta puyen san bizente pauloren sor etxea |
akhizetik haratxago bi orenen bidean da buglose (*)― nihork xuxen ez bide daki noizkoa zen bugloseko debozionearen abiadura lehenbizikoa |
guk dakiguna da duela hiru ehun urthe baino lehenago ere bazela han ama birjinaren potret edo dirudi bat famatua |
(*) burdin bidez baionatik buglosera ez da behar bi oren baino gehiago ezen goizeko seiak eta erdietako treinean sarthuz buglosen jaux diteke bederatziak gabe gero hargatik handik hunat hamar orenetako treinaz abiatzekotz ez daite hango debozionea egin presatuki beizik beraz hoberena da arraxaldeko bi orenak eta erdie... |
1570eko heinxu hartan protestant edo higanotak akhizeko eta maranxineko alde hetan bertze askotan bezala bazabiltzan eliza erretzen atxeman ahalikako gauza saindu guzien xehakatzen eta girixtino katolikoeri gerla egiten |
hekien beldurrez zenbeit fededunek bugloseko ama birjina gorde zuten eta haren gordegia bertze nihori irakuxi gabe hil ziren |
ama birjina hori galdu eta debozionea ere galdu zen hargatik berrogoi eta hamar bat urtheren buruan huna nola jainkoak berak agerrarazi zuen gordea zagon lekhutik bere ama sainduaren dirudi preziatua |
bugloseko larre eta ihiztoketan gizon batek bere idiak alha zagozkalarik idi hetarik bat bere lagunetarikan aldaratuz bethi bazohakon sasi batean barna eta handik bethi marrumaz zagokon zerbeiten galdez bezala |
zer othe duen bada han idi horrek arbola baten gainera iganik behatzen dio gizonak eta ikusten du milika eta milika hantxe ari zaiola jendearen itxurako zerbeiti |
jende iduri hura inthan kasik dena sarthua dago burua du doi doia kanpoan eta dena ere ihiek itzalixea |
gizona jausten da arbolatik lasterka badoha jendeketa eta heldu da lagun multxu batekin |
oro elgarrekin ez errexki sasipean sartzen dire eta ikusten dute idia han ari dela buru eta arphegi eder bati oraino milikaka |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.