text
stringlengths
0
20.2k
abiatzen dire buru hori behar dutela handik altxatu bainan ez dirote higi buru hori bertze zerbeiti eratxikia dago bazterretarik barta khentzen diote eta bultoa barnago eta bandiago dohakate
azkenekotz pheza oso indarka dena atheratzen dute eta garbitzen
aspaldiko ama birjina buglosekoa sekulakotz galdua uste zutena hura eta bera dute oso osoa orai agertzen zaiotena tokiko zaharrek aise ezagutzen dute bere tronuan hala hala jarria eta dena harri pheza batean landua
akhizeko jaun aphezpikuak manatu zuen dirudi mirakuiluzko hori larre eta intha heien erditik ereman zezaten puieko elizara
jaun aphezpiku horrek erran egunean beren ama birjina orgetan ezarririk abiatzen dire puiera buruz bainan lau edo bortz ehun urraxen bidea egin orduko uztarriko idiak bet betan baratzen dire
lehenik akhilo sistaka gero arroderi gizonak lothuz gero lauzkatuz zer nahi egiten dute aintzina gan beharrez ez idi ez orga deus ez dezakete higiaraz
«jainkoa ari da diote orduan guziek gure ama birjinak hemen nahi du bego beraz hemen»
berehala han berean egin zioten eliza bat 1622eko mendekoste biharamunean handizki estrainarazi ziotena
eliza hura hala presaka egina batetik xaharregiturik bertzetik oraiko asko pelegrinaientzat ttikiegiz duela zenbeit urthe berri berria egin dute handiago eta ederrago toki beraren gainean
eliza hortarik bortzpasei ehun urrax haraxago da kapera bat deitzen dutena mirakuiluen kapera eta arras hara gabe ithurri bat mirakuiluzkoa ― ithurri hori han berean sortzen dena da ama birjina gorde eta atxeman zuten lekhuan ― eta kapera da egina dirudi saindua bartatik athera eta lehenik pausatu zuten tokian
1576ean bugloseko ama birjina galdu berri zuten hartan buglosetik oren erdi baten bidean hunatago puieko laborari etxe batean sortu zen san bizente paulo munduko miseria suerte guzien solegitzailea
errankina saindu handi eta famatu horren etxea hantxe dago oraino ere erreleki bat bezala osorik hala hala bere xaharrean beiratua
haren aintzinean bada haitz zahar bat barnea huxa bainan azal adarrez bethi fresko eta oraino arbola gazte bat bezala hostatzen dena san bizente paulo bere haur eta muthiko denboran abere zain edo othoitzean ardura haitz horren itzalean egoten zen
egiazki ukhigarri da etxe saindu haren eta haitz benedikatu horren xutik oraino han ikustea
orobat ikustekoak dire hoikien segidan behinik behin kapera bat frantzian den ederrenetarik eta bertzalde bertze asko obra bizitegi lantegi eskola ospitale oro jende beharrentzat eginak
__________
xi
andre dena maria salhetakoa
mila zortzi ehun eta berrogoita seiean buruilaren hemeretzian larunbata zen araxaldeko hiru orenetan hameka urtheko muthiko bat maximino deitzen zena eta hamalau urtheko nexkato bat melania izena zuena behi zain zagozin salhetako mendia erraten dioten batean
mendi hori da grenoble alde hetan gutarik frantziaren bertze buruan
bi haurrak xirripa baten hegian jarriak zaudelarik ohartu ziren hetarikan ez urrun bertze bixkarrean jarria zagon emazte mirakuluzko bati
nahiz arraxalde erdiko iguskia oraino bere ederrenean zen hura baino argiago zen distiru batek inguratzen zuen emazte hori ― haren zangoak sartzen ziren udan bethi kasik idorrik zagon erreka batean
orduan hargatik nahiz agorte zen ur xirripa garbi bat emaztearen zango petik hasirik bazohan erreka hura behera eta egungo egunean oraino hura da ithurri bat bethi ur bera nasaiki dariona eta gaitzik exigarrienetarik asko eri sendatu dituena
maximin eta melania ohartu zirenean emazte hari burua aphaldurik zagokan eta arphegia gorderik bi eskuen barnean nigarrez ari zen
haurrak beren jar lekhutik jeikirik hurbiltzerat abiatzen zaizko bainan arras haren gana gabe iziturik baratzen dire
ez zuten egundaino halakorik ikusi eta beren deus ez jakinean ez zitzaioten gogoratzen jainkoaren ama bera zela heien haurtasun hoben gabekoari hala agertzen zena
hainbertzenarekin ama birjina han berean xutik pharatzen zaiote eta huna zer erran zioten
«ez izi haur maiteak zatozte aintzina hunat ethorria natzaizue berri eta mezu handi batzuen zueri ematerat»
orduan bi haurrak hurbiltzen zaizko nexka eskuinera muthikoa exkerrera
ama birjinak erraten diote
«ene populua ez bada onerat itzultzen ez dirot nik gehiago atxik nere seme hasarretuaren besoa»
gero jainkoa bera bere amaren mihiz mintzo balitz bezala
«zer bada nik zueri astean sei egun ematen zazpigarrena neretzat galdetzen dautzuedalarik eta zazpigarren hura ere zuek ez niri ematen»
«hori zaio hori gogorki gaitzitzen nere seme jainkoari horrek ezarri du haren besoa hain dorphe eta deusek ezin atxikizko heinean eta oraino bekhatu hortaz bertzalde zenbat ahopaldi ixusi eta blasmemio zenbat penitenziari ihes egite eta guritasun girixtinoen artean»
«jadanik hunkitzen hasiak zarezte ene semearen besoaz zuen sasoin eta fruituetan gehiagoko zigorradak dagozi oraino zuen gainerat erotzekoak ez bazarezte jainko legean bizitzen»
ama birjinak bertzerik ere bi haur horieri erran zioten bainan beharrirat batek bertzearen sekretua ez aditzeko eta sekulan ez jakiteko ere gisan
gero handik abiatu zitzaioten mendiari gora haren oinek ez zuten belhar hondo bat zaphatzen ez higiarazten eta iguzkitan zohalarik haren gorphutzak ez zuen itzalik den gutiena egiten
beren hari beha xoratuak bi haurrak bazohazkon ondotik melaniak gal beldurrez pixka bat ja aintzintzen ere zuen
berrogoi bat urraxen buruan birjina saindua lurretik bortzpasei zehe gora airean pharatzen zaiote batean zeruari bertzean lurrari beha eta emeki emeki urthuz bezala han berean sunxitzen
maximino eta melania biak bedera etxetako sehi baitziren arrax aphalekotz bakhotxa bere bidez itzuli ziren etxera
etxekoeri hauzoeri haur lagun guzieri mintzatu ziren beren mirakuiluaz eta biharamunean beren jendea abiatu zen salhetako mendira hekien ondotik
hargatik ez baitzen zuhurtzia haur horien hala hula sinhestea eliza gizon guziak behinik behin luzez gibel egon ziren eta haste hastetik munduari berari aintzinduz egin ahalak egin zituzten deus gezurrik balin bazen ere gezurraren atxemateko
mundutarrek ere beren aldetik zen nahi urrax eta amarru erabili zuten bi haur hoiek enganatu edo beren hitzetan bedere nahasarazi beharrez bainan haur hoien erranen egia azkenekotz orori nausitu zen
salhetako mendiari hango ithurriari hango debozioneari jainkoak eratxiki zion mirakuiluzko bothere bat nihork ukha ez zezakeena
inguru herrietako jendeek laster bere gisa utzi zuten igandetako lana eta eman ziren arras girixtinoki bizitzeari
bazter guzietarik pelegrinak egun oroz ehunka eta milaka ziren zohazinak ama birjinaren ager lekhura agertze horren lehen urthabethetzeko igande bakharrean baziren hiruetan hogoi mila eta gehiago
elizak azkenekotz handizki onhexi zuen salhetako andre dena mariaren debozionea eta aita sainduak berak nahi izan zuen jakin zer othe ziren bada ama birjinak maximinori eta melianari gomendaturikako sekretuak
hark berak beizik ez jakiteko moldean biek berex igorri ziozkaten sekretu hek iskribuz erromara ― 1851an agorrilaren hemezortzia zen aita sainduak irakurtu zituenean ― nigarrez hasi zen eta gero haxbeherapen batekin hau entzun zioten erraten «ah gaixo frantzia»
__________
xii
lurdes
jerusalemeren eta erromaren ondotik ez da orai munduan lurdes bezalako lekhu fedepitzgarririk
lurdes duela oraino hogoi urthe ikus eta orai ikus hori bera zer mirakuilua eta orai han dakuxagun espantagarrizko gauzen hastapena eta mundu guzia orai harat deraman lehiaren abiadura hamalau urtheko nexka pobre nexka ahul eta deus ez jakin baten erranetik hori bera naturalki nola diteken erran bezate mirakuiluetan s...
nexka horrek bernadeta zuen izena aita eta ama eiharazain behartto batzu zituen eta bera haur erixka mendre bat zen sortzetik ― hauzo herri batean iduki zuten lehenik amaρotan eta gero artzain hamalau urthe egin arteraino
lehen komunionea egin ordu baitzuen eta oraino deus ikhastekoa baitzen salbu arrosorio erraten etxerat ekharri zuten 1858an urtharril hondarrean lurdeseko seroren eskolarat ibiltzeko
oxailaren hamekan ortzegun gizen zen eta hameka orenetako heinxu hura bazkariaren egiteko egurra eskas izanez bernadeta amak igorri zuen espalketa gaiako ur handiaren zariketara
bernadetak hartu zituen bi lagun bat bere aizpa hameka urthetakoa eta bertzea hamahiru urtheko nexka hauzoko bat
masabieleko harroken parrera zirenean bernadetari aintzindu zitzaizkon bere bi lagunak eta hetara heltzeko ur batean gaindi behar baitzuen pasatu hasi zen oinetakoen khentzen
bet betan entzuten du haize burrunba iduri bat behatzen du goiti ur hegiko zur xurietara bainan oro geldi geldia daude ustez deusik ez zen ukhurtzen da berritz
hainbertzenarekin berritz harrabox bera aditzen du eta oraino azkarrago behatzen du orduan harrokako aldera eta harroka hark zolan baitzuen atherbe iduri zilho handi bat ikusten du barne hura dena argi argia eta goraxago bertze zilhoska baten erdi erdian xutik andre handi bat xuriz bezti gerrikoa zeru kolore mantalin ...
andre horrek bernadetari kheinu egiten dio hurbil dakion haur gaixoa harritua dago naski bixta bide duela zerbeit lanbroz edo llilluraz hartua hasten da bi begiei harraskaka bainan halarik ere geroago eta ageriago dagoko ikurgarri xoragarri hura
nolazpeit belhauniko pharatzen da eta bere arrosorioak eskuetan harturik hasten da ja hain laket zitzaion othoitz haren erraten
bere bortz hamarrekoak nunbeit han erran dituenean agerkaria irri ezti bat eginik emeki emeki sunxitzen zaio bixtatik
eta bernadeta han baitzagon aintzina bere harroka zilhoari beha azkenekotz lagunek oihu egin zioten higi zadien bada handik hekien egurketa laguntzera
hetara bildu zenean ezagutu zioten zerbeit gerthatu zitzaiola eta jakin artio ez zioten utzi bakerik
nihori ez erratzekotan bernadeta bere mirakuiluaz mintzatu zitzaioten bainan etxera eta bi nexken lehen lehen lana izan zen amari eta hauzoko guzieri denen salatzea
amak ez zuen deus sihexi nahi izan eta horiek guziak haurkeria batzu zirela jendea gaizki mintzaraz ere zirotenak debekatu zion bernadetari massabieleko harrokarat gehiago hurbiltzea
humilki haurrak amari hitz eman zion obedituren zuela
ondoko igandean oxailaren 14an bernadetaren aizpak haur lagunek eta zenbeit presuna larrik ama hainbertze othoizturik ardiexi zioten heiekin bedere gatea ― amaren baimenarekin lorietan abiatu zen bernadeta berritz ere bere andre ederra ikus uste zuen lekhura
zohazilarik anpoila bat ur benedikatu harturik lagunek erran zioten ― «andre hura berritz egun ere agertzen balin bazaitzu botatu beharko diozu ur benedikatu hortarik eta erranen diozu ― onekoa bazare hurbil zakizkit ― gaixtokoa bahaiz aparta hadi»
harroka zilhoaren aintzinera zirenean deus ez baitzen han oraino ezagun bernadetak erran zioten ― «eman gaiten belhauniko eta erran dezagun arrosorioa»
belhaunikaturik othoitzean hasi zen bezein laster bernadetari begithartea argi argia egin zitzaion denek ikusten zioten distiru miragarri batez ezagun zuen bere andre handia han zuela
berehala bere laguneri oihuz hasten zaiote ― «beha beha horra nun den» bainan bertzeek ez baitzuten deusik ikusten berritz ere bernadeta oihuka zagokoten «behaozue bada horra horra τ zein ederra den behaozue zer irri eztia eta maitea egiten daukun agurka ere beha zein ederki ari zaikun»
orduan bere haur lagunetarik batek eman zion eskura ur benedikatua hartarik bota zezon bernadeta hasten da botatzen dioelarik «jainkoaren ganikakoa bazare hurbil zaite»
ama birjina hurbilago pharatzen zaio eta haur gaixoa loriatua berritz ere bere laguneri oihuz «beha beha begiak nola altxatzen dituen zerura beha nola den nere ganat aphaltzen zer ez duzue orok ikusten» ―
bernadeta berritz belhauniko hasten da arrosorio erraten eta erran duenean ama birjina itzaltzen zaio bixtatik
ondoko ortzegunean oxailaren 18an berritz oraino agertu zitzaion eta bethi toki eta itxura berean egun hartan bernadetak bi emazteki zituen lagun zioten menturaz arima penatu zenbeit zabilala han othoitz edo meza galdez
emazte hek erranik nexka umilak bere andre handiari eskaini zion paper bat hartan othoi iskriba zezan zeren galdez zabilan
andre dena maria orduan mintzatu zitzaion bernadetari eta erran zion
«― ez dut zuri errateko ditudanen batere iskribatzearen beharrik xoilki zato hunat oraino hamabortz egunez nik zuretzat dagozkadan gozoak ez dire mundu huntakoak bainan bai bertzekoak»
hitz horiek erran eta agerkaria egundaino bezala itzali zen
biharamunean bernadetari aita eta ama jarraiki zitzaizkon hek harrokara zireneko ja bazen han jende multxu bat
belhaunikatu zen bezein laster haur horren aphegi guzia berritz ere argi argia egin zen xoragarri zen hari beha egoitea ezik andrearen agertzeak aldi guziz itxura bat harrarazten zion ezin gehiago loriazkoa eta xarmagarria
bernadetak ikusten zuen agerkaria hark beizik bertze nihork ez zuen ikusten bera hortaz harritzen zen bainan aski zuten jendek bernadetari berari behatzea haren itxura guzian klaroki ikusteko eta aise ezagutzeko agerkari zerutikako baten dirdira
holako mudantzarik izaiten zuela berak batere ez zakien egundaino geroztik ere ez du jakin eta behinere ez zaio gogoratu hari zagoela beha jende guzia
oxailaren hogoian (larunbata zen) ama birjina bortzgarren aldiko agertu zitzaion aldi hartan lau edo bortz ehun ikustiar bildu ziren haren gana
lurdesen eta inguru herri guzietan ez zen bertze aiphurik masabieleko harpeko mirakuiluaz baizen eta bernadeta harat zohan guziez jendea geroago eta oste handiagoan zarraion ondotik
igande oxailearen 21ean milaka ziren batzu hari jarraikiz bertzeak aintzinduz harat jo zutenak
igande hartan bernadetari andrea bertzetan baino tristeago iduritu zitzaion eta harpean barnaxago sarthua ikusi zuen
bernadeta bere belhaunez herrestan hurbiltzen zaio eta erraten dio « ― nere andre ona zer duzu hoin goibel izateko erraguzu othoi zer nahi zinuken egin dezagun» jainkoaren amak ihardesten dio «othoitz egin behar da bekhatorosentzat»
gauza hoikien fama entzunik eta ikusiz jende guzia bere fedeak nola zuen ja higiarazten gobernamenduko gizonak khexatu ziren
zer nahi egin zioten nexka ahul eta ahalketi horri baitezpada zerbeit malezia edo gezurretan atxeman beharrez orobat balakatuz edo larderiaz beren gosturat mintzarazi beharrez
bernadetaren lañotazunetik ez zuten athera ahal izan nihola ere bethi egia bera eta berdina beizik eta beren eskola eta abiluste guziarekin hari egin zioten gerlan ez zuten irabazi ahalkeriarik eta jendeen irririk baizen
jendea ere nahi izan zuten trabatu bernadetari grotara jarraikitzetik grota edo harpea bera debekuan ezarri zuten bainan horiek guziak debalde izan ziren askenekotz