text stringlengths 0 20.2k |
|---|
kastidadeko birtutearen gañean |
haec est voluntas dei santificatio vestra ut abstineatis vos a fornicatione ut sciat unusquisque vestrum vas suum possidere in sanctificatione et honore epist 1 beati pauli ad thes |
gaur itzegin bear dizuet nere kristauak kastidadeko birtute ederraren gañean konsideratuaz donzelletan ezkondu ta alargunetan aditu nazazue kontuz bada ez da alferra izango zuen nekea |
§ i |
kastidadea nere kristauak da birtute bat kostunbreai dagotena ta aragiaren naikunde gaiztoak atzeratzen dituana birtute au donzelletan da txit ederra eta s franzisko sales gozoak esaten duanez birtute guzien azuzena edo lirio zuri ederra jesus maitagarriak dio zakurrak ta desonestoak izango dirala zerutik erbestetuak ... |
birtute au da guztietan ederra bere moduan baña batezere donzelletan birtute eder onek dio san franzisko salesek aragiz janzirik dauden gizonak egiten ditu aingeruen anzeko ez da gauza ederrik garbitasuna gabe esaten du santuak ta gizon ta emakumeen garbitasuna da kastidadea oraindik askoz goraago jasotzen du birtute ... |
kastidadeko birtutea nere kristauak da guziz ederra baña denbora berean txit minberaa da txit fiña baña ausikorra ta txit erraz bere edertasuna galtzen duana ederra da kristala baña asko da norbait bere arnasarekin kristalari alderatzea bere edertasuna illundu ta galdurik gelditzeko ederra da lirio bat baña galzen du... |
lenbizikoa nai badezue donzellak artu ezkonzako sakramentua gorde ezazue kontu ta arreta andiarekin zeren lenbiziko amorioa lenbiziko senar edo esposoarentzat daukat dio santuak engañio anditzat biotz oso ta garbi baten ordean presentatzea biotz usatu ta mantxatu bat bigarrena baldiñ zuen suerteak deitzen bazaitue ezk... |
§ ii |
ezkonduai dagoten kastidadea bere moduan ederra da ta ezkonduak gordetzen badue garbitasun osoa s josek ta maria txit santa ta beste santu askok gorde izan duen bezela da guztiz ederra onen gora igotzeko biotzik ezduen ezkonduena ere da bere moduan ederra ta konsideratu diteke matrimonioan ta matrimoniotik kanpora mat... |
sara dama txit birtutetsu aberats ta ederra zan ezkondu zan zazpi zaldunekin ta zazpiak ezkondutako arratsean ill otzak utzi zituan etsaiak beren emazteagana baño len zergatik uste dezue nere kristauak zerren zazpi galai oiek etziran ezkondu ezkonzak eskatzen duan asmo garbiarekin ez bada animalien eran ipintzen zuela... |
tobias gazteari erakutsi zion aingeru s rafaelek nola portatu sara ederrarekin itzegiten ziola modu onetan zu tobias sararekin ezkonzen zeranean biziko zera iru egunean garbitasun ta kastidadean jaunari erregutzea besterik egin gabe ta iru gabak modu onetan igaro ondoan arganako zera baña jaunaren beldurrarekin ez ara... |
tobiasek egin zuan s rafael aingeruak esan ziona bada ezkondutako arratsean sartu zan sararen gelan ta esan zion jeiki zaite sara ta erregutu degiogun jaunari iru egun oetan guraso onen umeak gera alabaña ta ezin elkargana gaitezke jaunaren ezaguerarik ez duen jendeak bezala asi zan tobias sararekin batean orazio egit... |
matrimonioari dagokan garbitasuna gorde gabez matrimonioan bertan ikusi zituan santa katalina senakoak esaten du s franzisko salesek asko ezkonduren animak infernuan neke ta oñaze ikaragarrien artean zeren ausi zuen estadu onek eskatzen duan santidadea au gertatu zitzaten dio santuak ez bekatuaren anditasunagatik bada... |
ezkonduen kastidadea konsideratzen badegu ezkonzaz kanpora dago oiek garbiak izatean beren egiteko deseo itz pensamentu eta beste gauza guzietan ezkonduai alabaña debekatuak daude ezkonzaz kanpora besteai debekatuak dauden gauza guztiak ez due noaski onela pensatzen asko ezkondu lasaiek baña sinistuko due erremediorik... |
§ iii |
kastidadeko birtutea ederra da nere kristauak alargunetan ere oiek nai badue bizi dagoten garbitasunean bear due izan biotz andi ta animoso bat osotoro aienatzeko aragiaren naikunde ta atsegiñak ez etorkizunak bakarrik baita igaroak ere kentzen duela igarotako lizenzien memoria ta oroipena bestela arkitzen dira perill... |
au bera gertatzen zate asko animari aspertzen dira jaunak garbitasunean ipintzen diezten janari garbiaz aztutzen dira beren estaduari dagokan kastidadeaz ta biurzen dira lenagoko bazka ta zikinkerietara alargunak duen perill andia biurtzeko lenagoko atsegiñetara ongi aditzera ematen du s agustiñek ikaratzen danean iku... |
eta egiaz esateko dio s franzisko sales gozoak frutak osoak dauden artean erraz konserbatzen dira batzuek lastoen gañean besteak ondar artean eta beste batzuek eren ostoetan baña beñ osodasuna galdu ezkero kasi eziñ izan ditekean gauza da gordetzea ezpada ezti ta azukrearekin konfitatu edo gozagainduaz onelaxe beñere ... |
alargunak urrikariak dira nere kristauak oien bakardadeari begiratzen badiogu baña bizi badira garbiro ta egiazko alargundasunean honratu bear ditugu s pablo apostoluak esaten du honra itzazue egiazko alargunak honoras viduas quae vere viduae sunt (1 ad timoth 53) egiaz alargunak izateko dagozten gauzatxo batzuek esat... |
lenbizia egiazko alargunak bear due izan alargun ez gorputzean bakarrik baita biotzean ere au da egiazko alargunak bear du iduki asmo sendo bat beti alargun bizitzeko ezkonzeko asmoa duen alargunak arkitzen dira alabaña gizonetatik aparte gorputzez baña ez biotzez bigarrena alargunen asmo onek bear du izan asmo garbi ... |
irugarrena alargunak egiaz izateko bear due aldegin borondatez munduko atsegiñetatik s pablo apostoluak esaten du alargun atsegiñetan bizi dana bizitzan illa dagoala (ubi supra vers 6) baldin alargunak nai badue gizonakin itzegin gizonen txorakeriak aditu gusto badue ibilzen festetan ta munduko atsegiñetan nai badue i... |
laugarrena alargunak gelditzen badira umeakin izan bear due oen kontu andi bat s pablo apostoluak esaten du etxekoen kontua ez duanak batez ere bereena fedegabea baño gaiztogo dala (1 ad timoth 54) bostgarrena orazioa izango da alargunen lan guzia bada egiazko alargunak gorde bear due jaunarentzat beren biotz ta amori... |
kastidadeko birtutea nere kristauak aditu dezuen bezela ederra da donzelletan ezkonduetan ta alargunetan bai ta erraz galzen duana ere bere edertasuna orregatik ez da zer biotza galdu eman digu jaunak maria txit santagan bitarteko andi bat guri lagunzeko edozeñ tranzetan edozeñ estutasun eta tentaziotan goazen bada gu... |
berrogei ta bigarren erakusaldia |
adirazten da lenbizia |
zer aditzen dan dotrinaren izenez eta zeiñ gauza bearra dan zerurako |
bigarrena eliz ama santaren alegiñak dotrina guri ikaserazteko |
irugarrena askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko eta emendik datozen kalteak |
in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras jacobi 1 |
noizbait noizbait asitzera noa nere kristauak aspaldi nai izan dedan lanean edo kristau aziai dotrina azaltzen eta adirazten kristau zerbait adiñean aurreratu dirañak obeto jakin eta aditu bear ditue dotrinako gauzak aurrak baño eta jakiunde oen argiarekin jarraitu bear dioe zerurako bideari bekatutik eta bekatuaren b... |
* * * |
dotrinaren izenez aditzen da jesukristoren lege santa galde ta erantzute laburretara biurtua eta era onetan arkitzen da aita asteteren liburu ederrean bere sarreran itzegiten du kristauaren izate izen eta siñalearen gañean gero lau partetan erakusten dizkigu kristauak jakin bear dituan gauzak lenengoan zer sinistu bea... |
ezagutzeko zeiñ gauza bearra dan zerurako dotrina jakitea begira kristaua zertako egin zinduan jaunak zenbat gauza bear diran zuk zuri dagokizuna egiteko eta nola guzia erakusten dizun dotrinak bere lau parteetan zertako egiñ zinduala jaunak uste dezu egin zinduan bera ezagutzeko eta ezaguturik amatzeko eta serbitzeko... |
jaungoikoa amatzeko ta serbitzeko ezta asko bera ezagutzea ta amatu ta serbitu nai izatea bear da gañera artarako eskua ala edo indarra izan dezakezu zuk jerusalengo leku santuak ekusteko nai andi bat baña ezpadezu oñetan indarrik pausorik emateko eta ezpadezu gañera ez zaldirik ez ontzirik etzera ara joango beñere er... |
ezta hauere asko guk gure jaungoikoa amatzeko eta serbitzeko egizu kontu ezagutzen dezula zuk gure jaun erregea eta badezula bera serbitzeko nai edo deseo andi bat baita artarako moduaere ezta asko au zuk errege serbitzeko jakin bear dezu onetarako zer zuk egitea nai duan erregek eta au jakiñik ederki serbi dezakezu a... |
oraindaño ukitu ditugun gauzak jakitea kristau guziai dagotena da oez gañera jakin bear ditu bakoitzak bere estadu ta karguari dagozkan eginbideak ala esaten digu santo tomasek singuli autem tenentur scrie ea quae ad eorum statum cel officium spectant ekusten dezu kristaua zeiñ gauza bearra dan dotrina zein bearra on... |
berrogei ta irugarren erakusaldia |
adirazten dira aurreko erakusaldian utzi ziran gauzak eta oek dira |
lenbizia eliz ama santaren alegiñak dotrina guri ikaserazteko |
bigarrena askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko eta emendik datozen kalteak |
in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras jacobi 1 |
lenengo erakusaldian aditu zenduen zer aditzen dan dotrinaren izenez eta zein gauza bearra dan zerurako gaur aditzera emango dizut lenbizia eliz ama santaren alegiñak dotrina guri ikaserazteko bigarrena askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko eta emendik datozen kalteak asi gaitezen bi gauz oek ekusten |
* * * |
eliz ama santaren nai guziz irazekia eta ansia andia da bere umeak betiko bizitza doatsura giatzea eta nola ezin bizitza ura iritsi ditekean dotrina jakin gabe artu izan ditu au guri ikaserazteko neurri ederrak eta asko elizaren aurreneko denboretan obispo jaunak berak ari oi ziran beren kontuko animai dotrina erakust... |
ez dira onetan geratzen elizaren alegiñak anziñako denboran elizatik botatzen zituan iru igandetan beren elizara gabe geratzen ziranak etzitzaion iñori meza entzuteko lekurik ematen beste eliza edo parrokiakoa bazan aditzen da bidezkoa etzanean eliza bakoitzean meza asitzeko denboran galdetzen zan ote da emen eliz one... |
* * * |
gutxitan gertatzen da bekatariak aitzakiaren batekin bere burua edertu nai ez izatea ala gertatu zan adan eta ebarekin eta ala gertatu oi da oen umeakinere eta oetatik dira dotrinak eta jainkoaren itza entzuteko nagitasunean bizi diranak ez gera aurrak dotrinara joateko esango due batzuek badakigu gure diña egingo bag... |
ezpagendu beste egitekorik etorriko giñake dotrinara dioe beste batzuek baña aste guzian aunatzen gera jaieanere milla arazo baditugu eta nola etorriko gera meza nagusietara eta gero berriz beste dotrinara aste guzian aunatzen zera kristaua ez dizut ukatuko baña aunatzen zera gorputzak bear duanaren billa eta animak e... |
meza nagusietara etortzea guziok egin dezakegun gauza da dio beste batzuek eta ez datozenak alferkeriaz egiten due au geienak beintzat arratsaldeko dotrinara nola etorri al gaitezke elkar aditu dezagun poliki kristaua dotrina meza nagusietan nik egiten dedana da kristau azientzat eta asteteren liburutxoak dakarrena ik... |
lenengo kaltea da gu zerurako bidean giatu bear gaituan fedearen berri ongi ikasi gabe asko eta asko bizitzea eta iltzea eta gure bekatuen penan gertatuko baliz auzoan gertatu dan naspillaren antzeko bat zer izango da dotrina ikasteko nagi bizi diran oekin zer an zenbait lekutan gertatu dana bera ekusi dira an erri os... |
bigarren kaltea da jesukristoren lege santak eta bakoitzaren estaduak edo karguak dakartzian eginbide edo obligazioak ez jakitea eta ez jakiñ onetan bizitzea eta iltzea asko zer esango degu onelako kristau gaixoaz zer ezpada begiak estaliak dauzkeela jakitzen dirala betiko su eta garren artera egizue kontu sartzen dal... |
irugarren kaltea da jesukristok utzi zituan graziaren iturri ugarietatik edo sakramentuetatik fruturik ez ateratzea eta frutuaren lekuan gure animen puzoi biurtzea nola ori esango dezu zeren dotrina ez dakiana ezin ongi prestatu ditekean sakramentuak artzeko batezere konfesioko ta komuniokoa zenbat onelako kristau ar... |
ekusten dezu kristaua zer alegiñak egin dituan eta egiten ari dan elzi ama santa guri jesukristoren lege santa eta zeruko dotrina erakusteko ekusten dezu zer kalteak datozen gure zabarkeria ta aitzakietatik entzun ditzagun bada emendik aurrera dotrinak eta jainkoaren itza kontuz eta santiagok dion bezala biotz manso e... |
berrogei ta laugarren erakusaldia |
adierazten da lenbizia |
zeiñ marka gaiztoa dan dotrinak eta jainkaoren itza ez entzutea eta nor diran marka onekin dabiltzanak |
bigarrena zeiñ marka edo siñale ona dan dotriñak eta jainkoaren itza ongi entzutea eta nor diran marka onekin arkitzen diranak zer frutu emendik atera bear degun |
in mansuetudine suscipite verbum insitum quod potest salvare animas vestras jacobi 1 |
enzun ezazue biotz umill eta manso batekin zuen animak salbatu ditezkean jainkoaren itza esaten digu santiago apostoluak gure biotzak sasoi eder onetan ipiñi naiez lenengo bi erakusaldietan itzegin dizuet zerbait dotriñak eta jainkoaren itza entzutearen gañean aditu zinduen azkenekoan eliz ama santaren alegiñak dotrin... |
* * * |
zer marka ote da dotrinak eta jainkaoren itza ez entzutea marka guziz gaiztoa et izugarria au da alabaña infernuko unaiak bere mendean eta beretzat daukan taldearen marka ala esana utzi zigun jesukristok ebanjelioan argatik zuek esan zien beiñ juduai argatik zuek entzuten ez dituzue jainkoaren itzak zeren jainkoarenak... |
nor ote dira marka izugarri onekin dabiltzanak s gregoriok iru taldetan ipintzen ditu eta talde bakoitzak badu dagokan marka lenengoa da dotrinak eta jainkoaren itza entzun litzakeala entzuten ez dituenen taldea non audientium eta zuek ongi dakizuen bezala andia izan oi da erri bakoitzean talde au ez dira noaski izang... |
batzuek iges egiten due dotrinetatik eta jainkoaren itzagandik zeren biotzik ez duen bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta jainkoaren itzak onetara deituko dien gertatzen da gurekin s agustiñi gaizki bizitu zan denboran gertatzen zitzaiona ezagutzen zuan santuak zein gauz ederra zan birtutea baña etzuan b... |
beste batzuek igesi dabiltza dotrina eta jaunaren itz santua enzutetik zeren oituak dauden goizeko mezaren bat entzun da jai egunak nola nai igarotzera edo etxean edo edanean ta lasaikerietan edo basoak ardiak eta beiak ekusten ta idoloak bezala adoratzen onelakoak dira ontzak bezala ontzak iges egiten du argiagandik ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.